1 minute read

Ayudas municipales

Next Article
Parking disuasorio

Parking disuasorio

Gipuzkoako udalerriek sektoreari emandako diru-laguntzak

AZKEN HILABETEETAN, GIPUZKOAKO UDAL KORPORAZIO

Advertisement

ASKOK ostalaritza-sektoreari babesa eman diote, ostalaritza-enpresei laguntzera bide ratutako hainbat deialdiren bidez, COVID-19aren pandemiak eragindako alarma-egoerak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Erakunde horiek bi modutan lagundu diete os talariei: batetik, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eman dizkiete establezimenduei gas tu arruntak ordaintzeko, eta, bestetik, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko kontsumo-bonuak merkatu ratu dituzte.

Azpeitiko Udalaren ekimena rekin hasi zen guztia; izan ere, alarma-egoera ezarri bezain laster, diru-laguntzen deial dia argitaratu zuen, hilean 1.000 €-koa, konfinamendua ren ondorioz itxi ziren herriko denda eta ostalaritza-esta blezimenduentzat.

Diru-laguntzek bereizi egin dituzte alarma-egoeragatik establezimendua erabat itxi behar izan zuten enpresak eta fakturazioa murriztu zaien establezimenduak. Oro har, alarma-egoeragatik itxi behar izan zutenei, udalek laguntza gisa ezarritako zenbatekoa 550€-koa izan da, batez beste, itxitako hilabete bakoitzeko; eta zenbait kasutan 900 €-ko zenbateko finkoa jaso dute.

Udalerri batzuetan, 10 lan gile baino gutxiago zituzten enpresek aparteko laguntza gehigarria jaso dute langile bakoitzeko (65 euro gehiago langile bakoitzeko). Gainera, hainbat herritan alokairu eta hipoteka gastuak ere diruz la gundu dira. Laguntzak berdin iritsi dira 10 langile baino gu txiago dituzten enpresa txiki zein autonomoentzat.

Gipuzkoako Udalek sortutako laguntzei buruz Gipuzkoako Ostalaritzan erabiltzen ditu gun datuek adierazten dutenez, diru-laguntzaren zenbatekoa 900 eta 1.500 euro bitartekoa da batez beste (konfinamendua amaitu bitar tean erabat itxi dutenentzat), eta 400 eta 1.000 euro bitarte koa, jarduera nabarmen murriztu zaienentzat. Esan beharra dago Gipuzkoako udalerri gehienek tokiko ostalaritzaren eta merkataritzaren aldeko apustua egin dutela, eta ez dutela zalantzan jarri haien balioa gure gizartean. Horre gatik, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie udalerri horiei guztiei beren jarrera eta konpromi soagatik. Horien artean Azpeitia, Aduna, Andoain, Antzuola, Astigarraga, Azkoitia, Berga ra, Donostia, Eibar, Elgeta, Errenteria, Hernani, Honda rribia, Ibarra, Irun, LasarteOria, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Urnie ta, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zegama, Zizurkil, Zumarra ga, Zumaia eta Zarautz. Ziur gaude Udalen bat zerrendatik kanpo geratuko zela, laguntzei buruzko informazioa guztia ez delako gure idazkaritzara iritsi. Mila esker guztioi sekto reari laguntzeagatik.

Udalek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak nahiz tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko kontsumobonuak merkaturatu dituzte.

This article is from: