GAURKOTASUNA > UDAL DIRU-LAGUNTZAK
Gipuzkoako udalerriek sektoreari emandako diru-laguntzak AZKEN HIL ABE TEE TAN, GIPUZKOAKO UDAL KORPORAZIO ASKOK ostalaritza-sektoreari babesa eman diote, ostalaritza-enpresei laguntzera bideratutako hainbat deialdiren bidez, COVID-19aren pandemiak eragindako alarma-egoerak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Erakunde horiek bi modutan lagundu diete ostalariei: batetik, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eman dizkiete establezimenduei gastu arruntak ordaintzeko, eta, bestetik, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko kontsumo-bonuak merkaturatu dituzte. Azpeitiko Udalaren ekimenarekin hasi zen guztia; izan ere, alarma-egoera ezarri bezain laster, diru-laguntzen deialdia argitaratu zuen, hilean 1.000 €-koa, konfinamenduaren ondorioz itxi ziren herriko
44 VERANO20
denda eta ostalaritza-establezimenduentzat.
txiago dituzten enpresa txiki zein autonomoentzat.
Diru-laguntzek bereizi egin dituzte alarma-egoeragatik establezimendua erabat itxi behar izan zuten enpresak eta fakturazioa murriztu zaien establezimenduak. Oro har, alarma-egoeragatik itxi behar izan zutenei, udalek laguntza gisa ezarritako zenbatekoa 550€-koa izan da, batez beste, itxitako hilabete bakoitzeko; eta zenbait kasutan 900 €-ko zenbateko finkoa jaso dute.
Gipuzkoako Udalek sortutako laguntzei buruz Gipuzkoako Ostalaritzan erabiltzen ditugun datuek adierazten dutenez, diru-laguntzaren zenbatekoa 900 eta 1.500 euro bitartekoa da batez beste (konfinamendua amaitu bitartean erabat itxi dutenentzat), eta 400 eta 1.000 euro bitartekoa, jarduera nabarmen murriztu zaienentzat. Esan beharra dago Gipuzkoako udalerri gehienek tokiko ostalaritzaren eta merkataritzaren aldeko apustua egin dutela, eta ez dutela zalantzan jarri haien balioa gure gizartean. Horregatik, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie udalerri horiei guztiei beren jarrera eta konpromisoagatik. Horien artean Azpeitia, Aduna, Andoain, Antzuola,
Udalerri batzuetan, 10 langile baino gutxiago zituzten enpresek aparteko laguntza gehigarria jaso dute langile bakoitzeko (65 euro gehiago langile bakoitzeko). Gainera, hainbat herritan alokairu eta hipoteka gastuak ere diruz lagundu dira. Laguntzak berdin iritsi dira 10 langile baino gu-
Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Donostia, Eibar, Elgeta, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Irun, LasarteOria, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zegama, Zizurkil, Zumarraga, Zumaia eta Zarautz. Ziur gaude Udalen bat zerrendatik kanpo geratuko zela, laguntzei buruzko informazioa guztia ez delako gure idazkaritzara iritsi. Mila esker guztioi sektoreari laguntzeagatik.
Udalek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak nahiz tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko kontsumobonuak merkaturatu dituzte.