GAURKOTASUNA > ONTZI JASANGARRIAK
Gipuzkoako ostalaritza, ontzi jasangarrien alde Azukre-kanaberaz eta palmahostoz egindako Nahiz Cookplay markako ontzi biodegradagarriak eskaintzen ditu Oñatiko Betik enpresak JOAN DEN MARTXOAN, BETIK ENPRESAREN BISITA JASO GENUEN Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearen egoitzan. Oñatiko ontzi iraunkorren fabrikatzaile eta handizkako banatzaileak dira. Betikek, tradizioz, ostalaritzarako zotzak egiten jardun izan du, eta azken urteetan produktu-sorta zabaldu du. Nabarmentzekoa da enpresa apustu handia egiten ari dela material birziklagarri, konpostagarri edota biodegradagarriak diren ontzi, plater, tupper… ugari sortzeko. F a b r i k a z i o a n b i k a i n t a s una lortzera eta ekoizpen iraunkorra lortzera bideratuta dago enpresaren esfortzua, eta bere produktuak ezin hobeak dira Delivery zerbitzua egin nahi duten edo elikagaien xahutzearen aurka lan egin nahi duten establezimenduentzat. Bereziki, HIPP azokatik igaro ondoren, bere produktu-sorta aurkeztu ziguten. Konkretuki, azukre-kanaberaz eta palmahostoz egindako Nahiz Cook-
40 VERANO20
Betik enpresako ordezkariak elkarteko Kino Martínez idazkari nagusiarekin eta Ane Ruíz promozio arduradunarekin bildu ziren.
play markako ontziak. Ontzi horiek biodegradagarriak eta konpostagarriak dira, eta labean nahiz mikrouhin-labean sar daitezke. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ontzi horiek aurkeztu nahi dizkie bazkideei. Izan ere, jasangarritasuna bultzatzeko eta elikagai-xahutzea ekiditeko sistema interesgarria dira, tupper-ak bezeroei eman baitiezazkiekete tabernetan eta jatetxeetan kontsumitu gabeko errazioak etxera eraman ditzaten. Eramateko janari-ontziek, behar bezala aukeratuta, take away esperientzia askoz
atsegingarriagoa eskaintzen dute, eta janariaren zapore, kolore eta ehundurak mantentzea ahalbidetzen dute. Edozein negoziotan, ontzi dotore eta praktikoa erabiltzea ezinbestekoa da janaria eramateko. Ez du ezertarako balio produktu fin bat izateak, bezeroak eramaten duen ontziak ez baditu behar diren ezaugarriak betetzen. Horregatik da hain garrantzitsua elikagaiak behar bezala mantentzen dituen ontzi erabilgarriak edukitzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, haien webgunea bisita dezakezue: www.betik.es.
Bezeroek kontsumitu gabeko errazioak etxera eraman ditzakete ‘tupper’hauetan, produktuaren kalitatea galdu gabe