7h100

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

ERRUSIAR ARIMA

SAN PETERSBURGO

thailandia

Oporretan iluminazio bila doazenentzat aparta

salvador da bahia

Festa gauza serioa da Brasilgo hiri honetan

itxina

Gorbeiako bihotzean dagoen paradisu ahaztua

christiania

Ia mende erdi aske eta autogestionatua izaten


Azaleko argazkia: Mikel Gorrotxategi Zipitria

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


44 06 26

16

36

18

aurkibidea100

18 Thailandia Gero eta bidaiari gehiagok hartzen du tarte bat Chian Maiko unibertsitatean meditatzen ikasteko edo budismoan barneratzeko.

16 Belgrad Europa gogor jo zuen fronte hotzaren eraginez, Danubio ederraren urak izoztu egin ziren Serbiako hiriburuan urtarrilaren erdian.

26 Itxina Bizkaiko bihotzean dagoen toki magiko hau 1.000 metrotik gora dagoen haran karstikoa dugu. Pago handi eta harri zorroztuez josita dago.

36 Salvador da Bahia Hiri honek hasieratik argi uzten digu ez dugula berau erabat ezagutuko, bere afrikar arimari eta latinoamerikar bihotzari so egin ezean.

44 Christiania Danimarkan kokatutako hiri askeak 48 urte bete ditu. Ez zukeen askok apustu egingo ekonomia globalizatuan bizirik irtengo zela.

06 San Petersburgo 2016an helmuga turistiko onena izendatzen duen World Travel Award nazioarteko sari ospetsuaren irabazlea izan zen Errusiako hiriburu ohia. San Petersburgok, lehen Leningrado izandakoak, asko baitu eskaintzeko.

52 Proposamen tematikoa Aurten bisitatu beharreko munduko hamar hiri. 56 Hitzorduak Nazioarteko inauteri ikusgarrienak eta zenbait arte hitzordu. 58 Liburuen txokoa Bost proposamen, horien artean Ricardo Martinen argazkiak. 60 Gogoan hartu Tokioko Book and Bed liburu-denda eta Band-e Amir-eko aintzirak. 62 Laburrak 3


100. ZENBAKIA

4

»

hutsa


MILA ESKER! Esku artean duzuena 7Haizetara-ren 100. zenbakia da. 2008ko otsailean, estutasun eta urduritasun dezenterekin baina ilusioz blai, kioskoetara iritsi zen lehenengo zenbaki hura ibilbide luze baten hastapena izatea desio genuen. Kezka ugari genituela ezin uka, euskara hutsean kalitatezko «bestelako» bidaia aldizkari bat plazaratzea –ohiko turismo bideetatik at eta munduko beste kulturetara begirunez hurbiltzen dena– ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, gaur egungo merkatuaren egoera zein den kontuan izanik. Arazoak arazo, lortu dugu proiektuak irautea, bai eta finkatzea ere; izan ere, gaur egun gurea baita euskara hutsean argitaratzen den bidaia aldizkari bakarra. Eta honetan guztian erantzukizun nagusia zuek duzue, hilero kioskoetan egon gaitezen babesten gaituzuen irakurleok. Zuei esker, mundu zabal eta txikia euskaraz hilero kioskoetan dugu eskura. Mila esker eta jarrai diezaiogun bideari! 7Haizetarako lantaldea

5


Goian, Jauregiko plazatik Hermitage museoaren ikuspegia. Behean, Neva, San Petersburgo zeharkatzen duen ibaia.


Testua eta argazkiak: Irati LarraĂąaga Aizpurua Mikel Gorrotxategi Zipitria

San Petersburgo TSAR-EN GUTIZIA


SAN PETERSBURGO

2016ko kultura helmuga turistiko onena izendatzen duen World Travel Award sariaren irabazlea garai batean Errusiako hiriburu izan zen: San Petersburgo, alegia, lehen Sankt-Piter-burkh eta Leningrado izan zena. Historia bere kanal eta zubietan zehar barreiatuta dauden eraikinen bitartez kontatzen digu eta Errusiako tsar-en garaian hauen aberastasun eta handikeriaren adierazgarri garbia izan zen.

eva ibaiak Baltikoan itsasoratzean aurkitzen duen hiri liluragarri hau, duela 300 urte zingira bat besterik ez zen arren, gaur egun Europako hiri handienetako bat da. Askotariko estiloko zubi eta kanalez osatutako marasma sare batean bezala egituratzen dira kaleak, horregatik iparraldeko Venezia ere deitu izan diote. Baina kanal eta zubiez gain, Venezia goitizenak badu jatorria beste nonbait ere, hain zuzen, hiriaren erdialdeko eraikin barroko eta neoklasikoetan. Errusian San Petersburgo da estilo hauen erakusle agerikoena, bakarra ez bada. Arkitektura bereziko hiria nola sortu eta garatu den ulertzeko, ezinbestekoa da bere jatorria ezagutzea. XVIII. mende hasieran, Petri Handia Errusiako tsarrak, itsasora sarbiderik ez izateak ekartzen zizkion mugez oharturik, kostako lurrak konkistatzeari ekin zion. Hegoaldean Otomandar Inperioa zuenez, ezin zuen Itsaso Beltzera irteteko biderik aurkitu, eta iparraldera jo zuen, Suediarantz, gerraren bitartez itsasertzeko

N

Kanal ugari daude San Petersburgon. Lerroon gainean, Gribodeyova izenekoa. Eskuineko argazkian, Isuritako Odolaren gaineko Salbatzailearen eliza. Hurrengo orrialdeetan, katedralaren barnealdea eta Jauregiaren plazan ikus daitezkeen zalgurdietako bat. 8



SAN PETERSBURGO

lursailez jabetzeko. Lurrak eskuratu bezain laster, 1703. urtean, gotorleku bat eraiki eta San Petersburgo hiria ia hutsetik sortu zuen. San Petersburgo eraikitzeko momentuan, arkitekto errusiarrak ez ezik, italiarrak, frantsesak eta alemanak ere deitu zituen inor epel utziko ez zuen hiria altxatzeko. Esan ohi da Veneziako Kanal Handian inspiratu zirela hiriaren egitura orokorra finkatzerakoan eta Amsterdameko kanaletan kale eta kanalak diseinatzean. Hasiera-hasieratik hiriaren hazkundea paregabekoa izan zen. Hiria eraiki eta bederatzi urtera, 1712an, Errusiako hiriburu izendatu zuten eta hala izaten jarraitu zuen 1918. urtean Moskuri lekukoa eman zion arte. San Petersburgo zeharkatzen duten kanalak eta zubiak bezain ezagunak dira hiriaren izenak jasandako gorabeherak. Petri Handia tsarrak Sankt-Piter-burkh jarri zion bere zaindariaren omenez. Lehen Mundu Gerran, 1914an, Inperio Alemanaren edo II. Reicharen aurka borrokatu zirenean, Nikolas II.a tsarrak Petro10

grad jarri zion, aurreko izenaren jatorri germanikoa ezabatzeko. Hamar urte geroago, Lenin, Errusiako Iraultzaren burua hil zenean, hiriari Leningrado jarri zioten. Azkenik, 1991. urtean, SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) desegin baino hilabete batzuk lehenago, galdeketa egin zuten eta hiritarren %55 berriz ere Petri Handia tsarrak jarritako izenera itzultzearen alde agertu ziren: San Petersburgo. Hiria ezagutuz San Petersburgo ezagutzen hasteko leku onena bertako kale nagusian barrena oinez abiatzea da, Nevsky Prospekt hiribidearen inguruan bertako jomuga garrantzitsuenak ikus daitezke. Kale honetan dago Kazango Amaren katedrala, zirkulu erdi formako harmailadi batetik du sarrera. Bertako katedralik garrantzitsuena Kazango Ama Birjinari eskainia dago, ziurrenik bera da Errusiako ikonorik gurtuena. Katedralaren albotik igarotzen den kanalari jarrai-


11


SAN PETERSBURGO tuz, Isuritako Odolaren gaineko Salbatzailearen eliza dago, toki horretan bertan atentatu batean erail zuten Alexandro II. tsarraren omenez eraikia. Elizaren azalera guztiak estaltzen dituzten mosaikoak ikusi beharrekoak dira: San Petersburgoko artelan zoragarrienetakoak dira. Elizarik dotoreena, aldiz, erdigunean dagoen Isaak Deunaren katedrala da. Barnealdean sekulako eskulturak, marmolak eta margoak ditu eta, akaso ezaugarririk esanguratsuena, ganga estaltzeko erabili ziren ehun kilogramo urre. Eliza garrantzitsuenak aipatutako horiek diren arren, hemen nonahi aurki dai-

12

tezke, eta antzeko zerbait gertatzen da museoekin ere; berrehundik gora daude, tartean mundu mailako erreferenteak. Ezagunenetakoa FabergĂŠ Museoa da, bertan Carl FabergĂŠk Errusiako tsarrentzat, nobleziarentzat eta industria inguruko burgesiarentzat 1885 eta 1917 bitartean eginiko arrautza liluragarriak ikus daitezke, bitxigintzan maisulanak. Urrea, zilarra, kobrea eta platinoa beste harribitxi batzuekin konbinatzen zituzten Pazko garaian oparitzeko. Arrautzen barnean opari sorpresa bat izaten zuten zain.


Arestian aipatutako Nevsky Prospekt hiribidearen mendebaldean kokatuta dagoen Garaipen Arkua igaroz, Jauregiaren Plaza erraldoia dago. Handikeria horren buru, tsarren bizilekua zen Neguko Jauregi miresgarria. Hain zuzen, 2017an ehun urte bete dira boltxebikeek Neguko Jauregia hartu eta Errusiako Iraultzaren ikur bihurtu zutenetik. Gaur egun, Hermitage Museoaren egoitza da. Dudarik gabe, hauxe da San Petersburgoko harribitxia eta ez du parekorik munduan. Gomendagarria da Hermitage Museoa bukaerarako uztea, ondoren ikusten denak bere xarma galdu ez dezan, hau baita lilura handiena sortuko duena bisitariengan.

Goitik behera, Isaak Deunaren katedralaren urrezko gangatik dagoen ikuspegia eta Isuritako Odolaren gaineko Salbatzailearen elizako mosaiko apartak. Ondoko orrialdean, Kazango Amaren katedrala, hiriko garrantzitsuena.

Neguko Jauregiaren barnean Jauregira sartzeko eraikinaren patioan ilara luzea egin behar da. Behin barruan, tsarren bizilekua izan zen Neguko Jauregian, munduko arte bilduma garrantzitsuenetakoa ikusteko aukera dago: tsarrek beren bilduma pribaturako Europan erosi zituzten artelanak dira. Hala eta guztiz ere, artelanak bezain ikusgarriak dira eraikina bera eta bertako gelak. XVIII. mendetik 1917. urtera arte Neguko Jauregian bizi zirenen botere eta aberastasun mailaren adierazgarri garbiak dira. Kontuan hartuz Neguko Jauregiak 1.500 gela inguru dituela, nahiz eta denak ez diren bisitagarriak, denbora nahikoarekin joatea beharrezkoa da lekuaz ongi gozatzeko. Hermitage Museoaren aurrean Almirantegoaren eraikina dago. Albo batean dauka Petri I.a tsarraren brontzezko eskultura zaldi gainean. Eskultura bezain ezaguna da oinarrian duen arroka. ÂŤTrumoi harriaÂť deitzen diote, kondairak dioenez, tximista batek zartatu zuelako. Horrez gain, gizakiak sekula mugitutako harririk handiena omen da. Finlandiako Golkotik San Petersburgora 1.500 tonako harritzarra eramateko bi urte behar izan zituzten. Eskultura hau dagoen parketik, ibaiaren beste aldean, San Petersburgoko lehen eraikina den Petri eta Pauloren Gotorlekua ikus daiteke. Jendearentzat irekita dago gaur egun eta hiria sortzean Petri I.ak ezarri zuen ohiturari jarraiki, eguerdiro kanoikada bat botatzen dute hiriaren itsas tradizioa gogoratzeko. San Petersburgok bisitatzeko moduko leku ugari eskaintzen dituen arren, hirigunetik zerbait aldenduz ere badago zer ikusi. Aipagarrienak Peterhof eta Pushkin-go Katalina Jauregiak dira. Hiriburua ezaugarritzen duen europar eragina jauregi hauetan ere nabari daiteke, izan ere, Peterhof jauregiko lorategi eta iturriak Versaillesekoekin alderatzen ditu jendeak. Bertara joan aurretik komenigarria da iturriak martxan daudela ziurtatzea, udatik kanpo geldirik egon ohi dira eta. Bestalde, gaur egun Hermitage Museoa dena 13



SAN PETERSBURGO lehen Neguko Jauregia izan zen bezala, rokoko estiloko Katalinaren Jauregia tsarren udako jauregia izan zen. Lehen mailako kultura San Petersburgok eraikin izugarriak izateaz gain, programazio kultural handia du eta nazioarteko ospea duten opera eta balleten egoitza da. Hiriak kultura erreferenteekin izan duen harreman estuaren erakusgarri, besteak beste, bertan bizi izan ziren Puxkin, Dostoievski eta Txaikovski. Antzoki ezagunenak Mariinsky eta Mikhailovski dira eta sarrerak zuzenean, bitartekorik gabe erosiz gero, prezio onean lor daitezke. Adi egon beste ikuskizunekin, Aurora edo Nikolaevski aretoetakoekin esaterako, turistei zuzenduak daude eta kalitate eskasagokoak dira; bisitari batzuk atsekabetuta irteten dira. Maiatzetik uztail amaierara bitartean joanez gero, ezinbestekoa da Gau Txuriez gozatzea. Izen hau hartzen dute guztiz iluntzen ez diren gauek eta baita garai honetan San Petersburgon antolatzen diren opera, ballet eta musika kontzertuek ere. Egun hauek aproposak dira ibaiaren ertzetik paseatzeko, bereziki zubiak ireki eta ixten ikusteko itsasontziei bidea zabaltzean.

GIDA PRAKTIKOA Nola mugitu Metro bidez oso ongi ibil daiteke hirian zehar eta geltoki asko benetan ikusgarriak dira.

Non lo egin Lotarako lekua hartzerakoan, ez bada hotel ezagun bat behintzat, ostatuek sarritan ez dute inongo kartelik edo identifikatzeko ezer izaten kanpoan, beraz, aurretik kokapen zehatza ezagutzea komenigarria da.

Non jan Stolovaya #1 (Столовая). Nevsky Ave., 118/10A. Errusiar janaria ematen duten kate honetan self service zerbitzua dute. Prezio onak izateaz gain, janaria ikusi egiten da aukeratu aurretik.

Opera Sarrerak erosteko, antzokien webgunean bertan lortzen dira prezio merkeenak. www.mikhailovsky.ru/en/ eta www.mariinsky.ru/en/

Ondoko orrialdean, Hermitage museoko eskailera nagusia. Lerroon ondoan, Gabonetako dantzaldia Mikhailovski gazteluan. Ohitura zahar bati jarraiturik, itsas akademiako kadeteak eta Errusiako Balleteko dantzariak elkarrekin dantzatzen dira. Argazkilaria: Olga Maltseva

15


BELGRAD Danubio urdina, zuriz estalita rgazkiak kutsu erromantikoa du, hainbatetan entzun, agertoki batean ikusi edo, zergatik ez, dantzatu dugun Txaikovskiren ballet ospetsua gogora ekartzen baitigu, baina errealitatea, ohi denez, gordinagoa suertatzen da. Serbiako hiriburuan urtarrilaren erdian ateratakoa da argazkia, Europa gogor jo zuen fronte hotzaren eraginez, ibai eder honen urak izoztu egin zirenean. Zehazki, -10 gradura iritsi ziren egun horretan Belgradeko termometroak. Danubioko ur urdinak zuri bihurtu ziren eta Serbiako agintariek ibaiko nabigazioa bertan behera utzi behar izan zuten. Era berean, Bulgariak eta Hungariak galarazi egin zuten itsasontzien trafikoa, uretan zeuden izotz zati handiak osoa arriskutsu gerta zitezkeelako. Europa erdialdeko eta ekialdeko ibai luze honi serbieraz Dunav deitzen zaio, zeharkatzen duen herrialde bakoitzean izen bat hartzen duelako. Guztira 2.850 kilometroko luzera du eta kontinenteko bigarren ibai luzeena da, Volgaren atzetik.

A

Argazkia: Andrej Isakovic


Munduari begirada

17


18


OPORRETAN ILUMINAZIO BILA

Meditazio espresa

Hondartza liluragarriak, gastronomia, ilargi betearen jaiak, sexua, masajeak, tenpluak... Thailandian barrena bidaiatzean egitekoak ugariak dira; hala ere, gero eta jende gehiagok hartzen du tarte bat meditatzen ikasteko. Handia da eskaria eta horregatik Thailandiako hiriburu espirituala den Chiang Maiko Unibertsitate Budistak meditatzeko edota budismoan barneratzeko egun bakarreko ikastaroak eskaintzen ditu, baita ingelesez ere. Trukean borondatea eskatzen dute. Testua: Vanessa Sanchez

Argazkiak: IĂąaki Gonzalez 19


THAILANDIA Wat Ram Poeng izeneko tenplua. Ondoan, atzerritarrei zuzendutako meditazio ikastaro bat. Monjeak esaten die ikasleei ez dela erraza pozik bizitzea, baina «saiatu beharra dagoela».

nterneten «meditation Chiang Mai» bilatu baino ez da egin behar Thailandiako bigarren hiri nagusian turismo espiritualak duen indarraz jabetzeko. Eskaintza zabala da, bai, 300 tenplu budista baino gehiago dituen Thailandia iparraldeko hiri horretan. Batez ere, bi egunetik 26 egunera bitarteko erretiroak daude aukeran. Vipassana, hamar eguneko ikastaro trinkoa da jaun eta jabe. «Meditazioari denbora eskaini behar zaio. Hori dela-eta, hamar egun baino gutxiagokorik ez daukagu hemen», diosku Wat Ram Poeng tenpluan ingelesez harrera egiten duen monjeak. «Ikastaro laburrak nahi izanez gero, joan Wat Suan Dok-era. Egun bateko ikastaro trinkoak estreinatu berri dituzte-eta». Mendiaren magaletik hiri erdialdera goaz. Han baitago Wat Suan Dok, lorategi loreztatuaren tenplua. 1370. urtean sortua, urrezko tenplu hau eraikin multzo budista zabal eta lasai baten barruan dago. Horren baitan, besteak beste, Mahachulalongkornrajavidyalaya izeneko unibertsitate budista dago, atzerritarrentzako meditazio ikastaroak eskaintzen dituena, hain zuzen. Zorionez, ez da unibertsitatearen izen esangaitza ahoskatu behar onartua izateko eta harrera beroa ematen dute Monk Chat (monjearen solasa) egiteko aretoan.

I

Egun bateko erretiroak Duela hamahiru urte unibertsitateak Monk Chat ekimena hasi zuen, atzerritarrek monjeen bizitzari, budismoari, meditazioari edota thai kultura eta ohiturei buruz dituzten zalantzak argitzeko. «Monjeontzat ingelesa ikasteko aukera paregabea da», dio Phra Kk-k (Kk monjeak) ingeles onean. Astelehenetik ostiralera, arratsaldero dago zabalik Monk Chat. Meditazioa das20

tatzeko gogoa dutenentzako bi eguneko erretiroa egiten dute aspalditik. «Turista askok horretarako denborarik ez dutela ikusita, aurtengo udaberrian egun bateko eta doako ikastaroari ekin genion. Ostiralero dozena bat lagun datoz hona». Goizeko bederatzietan elkartu gara ostiral horietako batean Mendebaldeko herrialdeetako hamar atzerritar. «Monjeak goizeko lauretan esnatzen gara meditatzeko, baina ikastaroa turisten ordutegietara moldatu dugu, bederatziak baino goizago goizegi delakoan», dio irribarretsu Kk-k. Kanpoan 40 gradu inguru daude. Aire girotua duen areto batean sartu gara. Mahai zabal baten gainean mikrofono bana daukagu, geure burua aurkezteko eta ikastarora zerk eraman gaituen azaltzeko. «Herri budista batean nagoela, budismoa zertan datzan ikusi eta meditazioaren lasaitzeko teknikak ikasi nahi ditut, eguneroko estresari hobeto aurre egiteko», diote oro har partehartzaileek. Gehienbat neskak dira, 20-30 urte artekoak. Kk-k ordenagailu eramangarria ireki du, eta powerpointaren laguntzarekin, irudien bitartez galdera orokorrei erantzuten hasi da: «Zer da budismoa? Bizitzeko era bat, bizitzarako filosofia bat. Metodo praktikoa da norbera sufrimendutik askatzeko. Benetako poza aurkitzeko bidea. Zer esan nahi du buddha hitzak? Iluminatuta, iratzarrita dagoen norbait. Haserretik, abariziatik, ilusio faltsuetatik aske bizi den norbait. Nor da Buddha? Ez zen jainko bat. Gu bezalako gizaki bat baizik. Orain dela 2.600 urte bizi izan zen Siddharta Gautama izeneko printzea zen. 36 urterekin iratzarri egin zen, sufrimendutik askatzeko bidea aurkitu baitzuen, familia eta sorterriko erosotasuna utzi eta gero. Guk


21


THAILANDIA Phra Kk monjea da ikastaroa eskaintzeaz arduratu dena. Ondoan, Thailandian dauden 300 tenplu budistetako bat.

ez dugu zertan dena utzi, baina bai haren ikasketei jarraitu: jakinduria lantzen, morala eta burua entrenatzen», azaldu digu. Azalpenak ematen jarraitu du: «Meditazioa burua entrenatzeko erabilgarria da. Desioek eragindako sufrimendua eteten du. Meditazioa bururako medikazioa da, hain zuzen. Edozeinek egin dezake», diosku Kk-k. Bere hitzetan, ez da erraza pozik bizitzea, baina saiatu beharra dago: «Buddhak esan zigunez, guztiok pozik bizi ahal gara, guztiok iluminatu gintezke behin eta berriz saiatzen bagara». Bide horretan, «eguneroko bizitzan erabil daitezkeen» teknikak erakusteko prest agertu da. Kafea hartzeko gel-

diunearen ostean, beste areto batean sartu gara. Lurrean esertzeko kuxin bana hartu dugu meditazio ikastaroari ekiteko. «Lurrean eroso ez dagoena aulki batean eser daiteke. Garrantzitsuena eroso egotea da, bizkarra zuzen dugularik», azaldu digu monje gazteak. «Begiak lasai itxi eta puntu batean kontzentratu. Arnasketan, esaterako. Beraz, arnasa hartu; eta sabela puztuko zaizue. Gero arnasa askatu, eta sabela barrura sartuko zaizue. Berriro hartu, berriro askatu… Burua ziur aski agertuko diren pentsamenduetara joango zaizue, edo entzungo duzuen soinuren batera, gorputzaren minen edo azkuraren batera…. Halakoetan, pentsamendu edo sentsazio horretaz jabetu, horri so egin eta desagertu egingo da. Ondoren, berriro arnasketan kontzentratu eta ikusiko duzue pixkanaka lasaituko zaretela», dio ziurtasun osoz. «Buruko sufrimendua» Eurengana bertaratzen den atzerritar askok ez dutela «gorputzeko sufrimendua, burukoa baizik» nabarmendu du Kk-k. Hain zuzen, «urte txar baten ondorioz meditazioak ematen duen bakearen bila nabil», esan digu Elisek. 27 urteko neska frantsesa Thailandiara joan da bizitzari bultzada berria emateko asmoz. «Monjeak, tenpluak, lasaitasuna... Hemen bada giro aproposa meditazioa ikasteko! Frantzian zailagoa zitzaidan errutina gelditzea meditatzeko». Hala ere, teknika hauek eguneroko bizitzan integratu daitezkeela dio Kk-k «leku eta egoera askotan» egin daitezkeelako. Bihi-iduneko bana eman digu eta ariketa ezberdinak erakutsi ditu burua zenbaketetan kontzentratzeko. «Teknika hau erabiliz gero etxera bueltatzeko hegaldia labur egingo zaizue, ziur!», dio barrezka. Ibiltzeko meditazioa ere badagoela azaldu du: «Hau ez da lanera goazenerako teknika», gaineratu du barreari eutsiz, «baina bada leku askotan egin daitekeena»: «Begiak erdi zabalik, eskuak aurrean edo atzean elkarrekin, oso astiro ibili behar da, pauso bakoitza erabat sentituz». Bukatzeko etzandako meditazioa irakatsi du, berriro arnasketan kontzentratzekoa. «Honekin lokartzeko arriskua badago. Hori gertatuz gero, ez dugu zertan zorrotzak izan geure buruarekin. Hurrengoan atentzio gehiago jarriko dugu eta listo!». Monjearen esanetan, erraza da teknikak ikastea, «benetako erronka» meditatzea da. «Errazagoa da beste edozein gauza egitea: telefonoa hartu, telebista ikusi, lo egin.. meditatzea baino», berretsi du Erinek. 25 urteko neska kanadarrak monje budistak ezagutu nahi zituen, bere hirian bizi dituen tentsioak kudeatzen lagundu diezaioten. Izan ere, monjeak «bakearen eta pozaren adierazgarri» direla gogoratu du Kk-k, haraino iritsi arteko

22



THAILANDIA Goitik behera, urrezko Wat Suan Dok tenpluaren sarrera eta emakume bat meditazio ariketak egiten. Ondoan, monje nobizioak tenpluaren inguruan. Thailandiako familia txiroetako gazte askok hartzen dute bide hori.

bidea ez dela beretzat ere batere erraza izan gogoratuta: «Txikitan umezurtz geratu nintzen. Monje batek erreskatatu ninduen eta Buddharen ikasketei esker sufrimendua askatzea lortu dut, behin eta berriz gurasoak zergatik galdu nituen galdetzen niolako neure buruari. Monje nobizio bihurtu nintzen –Thailandian familia txiroetako ume asko nobizio dira, ikasketak, etxea, janaria eta jantziak doan dituztelako– eta bizitza osoan monje izateko asmoa daukat», onartu du. Bizitza oso xumea izateko araua dute, desioetatik kanpo; beraz, besteak beste, ez dute ez sexu harremanik izaten, ez alkoholik edaten, ez diru irabazirik jasotzen, bere ustetan, «propietateek sufrimendua eragiten duten loturak sortzen dituztelako». Hala ere, erraz ikusten dira egun smartphonearekin dabiltzan monjeak, edota erretzen dutenak ere bai. «Zigarroarekin ikusten dituzuen monjeak heldutasunean monje bihurtutakoak dira, bizitza osoan izandako bizio hori kendu ez dutenak. Teknologiei dagokienez, monjeok izaki teknologikoak ere bagara XXI. mendeko pertsonak garelako. Beste gauza bat da telefonoarekin zer egiten dugun. Telefonoa besteen buru sufrimendua askatzeko erabiltzen badugu –horretarako gaude gu– ondo erabilia izango da», azaldu du. Trukean jasotzen dutenaz ere mintzo da: «Guk ematen ditugun buruko zainketen truke, jendeak gure sufrimendu fisikoa zaintzen du. Horregatik egunero janari eskaintzak eta diru eskaintzak egiten dizkigute». Hain zuzen ere, egun bateko meditazio ikastaroa bukatu eta sobre bana eman digu Kk-k. «Eman, zerbait eman nahi baduzue», esan digu. «Atzerritar batzuek uste dute monjeok diru asko dugula esku artean, baina jasotzen dugun dirua tenpluaren fundazioarentzat da. Horrek dirua banatzen du, besteak beste, gure ikasketak ordaindu ahal izateko edo soinean daramagun jantzi laranja xumea ordaintzeko». Zortzi orduko ikastaroa bukatu da. «Pozez betetzen nau nire esperientzia konpartitu izanak. Gainera, ikastaroei esker milaka lagun atzerritar egin ditut. Guztiok familia bereko kideak gara: gizakion familiakoak», dio. Seiak jotzear dira. Arratseko eguzkiak Wat Suen Dok tenpluaren urrezko estupan eta dekorazioan distira ederra eragiten du. Eskolatik irteten ginen garaian bezalaxe, etxerako lanak, edo, hobeto esanda, bizitzarako lanak ezarri dizkigu Kk monjeak: «Jarraitu meditatzen, guztiok iratzarri ahal garelako. Ez baduzu probatzen, ez duzu jakingo zer den bakean bizitzea». 24


25


Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

Itxina

GORBEIAKO PARADISU AHAZTUA



ITXINA

Itxina toki magikoa da. 1.000 metrotik gora dagoen haran karstikoa. Pago handi eta hosto zoru itxiz jantzia neguan, elur zuriaren zain. Harri zorroztuak han eta hemen, zulo txikiak ezker-eskuin, leize sakonak ingurumarian, eta kobazulo erraldoi bat: Supelegor. Euskal kondairak dio bertan hartzen zuela atseden Mari jainkosak, Anbototik Itxinara dagoen distantzia su bola bihurtuta egiten zuela. Itxinako artzainak Mariren beldur zirela diote batzuek, haren babesa bilatzen zutela besteek.


riketa sinple bat, hasteko. Ezaguna al da Gorbeia mendia? Baiezkoa esango dute gehienek. Kendu Gorbeia, eta jarri Itxina, eta galdera bera errepikatu. Askok, edo gehienek, ez dute ezagutuko. Itxina Gorbeiako mendi multzoan dago, baina natura parke horretako paradisu ahaztua dela esan genezake. Anaia ezkutua, edo ezezaguna. Itxina Arraba zelaigunetik mendebaldera dagoen haran karstikoa da. Harana, aldapa gutxikoa, pagoz josia. Barrutik ez da gailur erakargarririk ikusten, eta horrek berezi egiten du. Euskal Herrian Larrako goi ordokia da antzekoa, hura ere karstikoa baita. Pirinioetako txoko hartan, Nafarroa eta Zuberoa arteko mugan, ordea, harriak biluzik daude, ez dago begetaziorik. Itxinan bai, eta handia.

A

Eta Larran Auñamendi, Añelarra eta beste mendiak ondo ikusten dira. Itxinako sakonunea 1.000 metroz goiti dago. Iparmendebaldean Axkorrigan erpina dauka (1.099 metro). Hegoaldean, nahiko urrun, Ipargorta belartsua (1.235 m). Iparrean Lekanda (1.309 m) eta Igalirrintza (1.304 m), eta ekialdean Arrabako kanpa eta Gorbeia handia (1.481 m). Orozkoarrek badute arantzatxoa sartuta Itxinarekin. Jakin badakite bertaratzen den jende gehiena Areatza eta Pagomakurretik hurbiltzen dela, hori delako Itxinara iristeko modurik azkarrena eta erosoena (45 minutu), baina ozen esaten dute: «Gorbeiako Natura Parkearen zati handiena Orozkokoa da, baina Orozkotik ez da ia inor igotzen».

Ezkerrean, «atx» edo haitz zorrotzak. Behean, Itxinako haran karstikora sartzen eta Arrabako kanpara joateko seinalea. Argazki nagusian, Supelegor haitzuloa. Kondairak dio Mari jainkosak bertan hartzen zuela atseden.

29


30


ITXINA Izan ere, Orozkoko Urigoiti auzotik ordu eta erdi luze behar da Itxina babesten duten Axkorrigan eta beste atx edo haitzetara iristeko. Urigoiti auzotik gora, hormatzarra luzea eta tentea da, bailaratik bertikal samar 500 metro altxatzen den harritzarra. Horma azpira gerturatu ahala, itxura ikusgarria hartzen dute haitzek. Zazpi dira, denera. Horietatik sei bata bestearen atzetik tentetzen dira: Aizko Txiki Atxa, Aizko Erdi Atxa, Aizko Aundi Atxa, Adarra Atxa, Astepekatu Atxa eta Atso-agureak Atxa (garaiena, 1.012 m). Agin Aitz Atxa multzo horretatik kanpo dago (981 m). Eremu harritsu horretan ibiltzeko eskalada teknikan trebea izan behar da. Atx zorrotzei bizkarra ematea eta lehen pagoak agertzea, biak bat. Berehala Pagomakurretik datorren bidearekin bat egiten du Urigoititik igotzen denak. Jende asko dator Pagomakurretik gora. Handik datorrenak Atxulaurko Begira iritsi baino askoz lehenago ikusten du pasabide berezi hori haitzean. Urigoititik datorrenak lepoa eskuinaldera jira eta jira egiten du, Begia ikusten duen arte. 10 minutuko malda pikoa gainditu behar da Atxulaurko Begira iristeko (1.080 m). Toki magikoa da Atxulaurko Begia. Geologiak urteetan iltzatutako pasabide naturala. Iraganean, milaka

urte atzera, kobazuloa izan omen zen, baina erosioak pasabide bihurtu du. Azpitik pasatzean mundu batetik bestera igarotzen zarela dirudi. Begiko iparraldean Anboto eta Durangaldeko mendi guztiak ikusten dira. Baita Bilbo Handiko poluzio lainoa ere. Gurutzatu ondoren, pagoak, hostoak eta baso marroixka agertzen dira. Gainean Axkorriganetik Lekandaraino doan gailurreria dago. Merezi du kasko batera igotzea, eta panoramarekin gozatzea. Seinaleekin argi 100 metro eskas egin ondoren banatzen dira bideak: gure ezkerretara, Kargaleku eta Arrabako kanparantz. Zirkuitu polita da Atxulaurko Begitik Arrabaraino doana, erosoa (2,7 kilometro). Gure eskuinera geratzen da Supelegor haitzuloa. 700 metroko distantzia dago Atxulaurko Begitik (20 minutu). Itxuraz, bidea garbia da. Cairn-ak edo bidea nondik doan adierazten duten harri multzoak daude harri handien gainean, baita pintura berdeak ere harrietan, baina adi-adi egin behar da bidea. Ohikoa da hosto eta harri zorrotzetan barrena pausoa galtzea, cairn edo marka berde horien erreferentzia jarraitzen ez bada.

Behean, Axlagor leize edo tunela, bi sarrerakoa. Ondoko orrialdean, goian, Supelegor kobazuloaren ikuspegia. 20x20 metroko sarrera du eta saguzar asko bizi dira bertan. Behean, Itxinako parajeak, harri zorrotz, hosto eta pago zuhaitz anabasa.


ITXINA Ezkerrean, Atxulaurko Begia, Itxinako haranera sartzeko pasabide naturala, 1.080 metrora. Antzina kobazuloa izan zen, baina milaka urtetako erosioak pasabide natural bilakatu du. Paisaia erabat ezberdina da atearen alde batean eta bestean. Eskuinean, Supelegor kobazuloko sabaian dauden bi hutsune. Neguan hainbat animaliak eta Itxinako artzainek eta euren ardiek bertan hartzen zuten atseden, erauntsia etortzen zenean.

GIDA PRAKTIKOA Datu orokorrak Itxina Gorbeiako Natura Parkean dagoen bost kilometro koadroko haran karstikoa da. Pagoz, haitzuloz, leizez eta era askotako zuloz osatzen da, eta 1.000 metrotik gorako garaieran kokatzen da. Itxinako parajea Orozko udalerriko lurretan dago (Bizkaia). Gorbeiako Natura Parkeak 20.000 hektarea pasatxo ditu, 1994an eman zioten izendapen hori, eta Bizkaiko hegoaldeko eta Araba iparraldeko lurrak hartzen ditu. Euskal Herriko natura parkerik handiena da tamainaz. Gorbeia da gailur garaiena, (1.481 m), Bizkaiko eta Arabako gorena ere bada, eta Euskal Herriko bisitatuenetakoa.

Interesguneak Igalirrintza (1.304 m) eta Lekanda (1.309 m) dira Itxinako mendi garaienak eta ezagunenak, baina tontor harritsu horiek bezain erakargarriak dira Itxinako ÂŤatxÂť edo haitz zorrotzak, eskalatzeko zailtasun handikoak batzuk. Dozenaka zulo, leize eta haitzulo daude, baina Supelegor haitzulo erraldoia da ezagunena, 20 x 20 metroko sarrera naturala duen leize handia. Supelegor bezain ezaguna da haitzulo horretara daraman pasabide edo atea: Atxulaurko Begia. Bizpahiru orduko buelta erosoan Itxinako labirintoa eta Arrabako ordoki belartsua ezagutu ditzake ibiltariak.

Iristeko moduak Bide ezagunena, eta laburrena, Pagomakurreko aparkalekutik abiatzen da, Areatza herrian gora 8 kilometroko pistan. Handik, ordea, ez da Itxinako mendebaldeko horma ikusgarria ikusten, eta komenigarria da igoera Orozkoko Urigoiti auzotik egitea, txangoa luzeagoa bada ere. Areatzara iristeko N-240 errepide nazionala hartu behar da, Barazar mendate azpiraino (Bilbotik 31 km). Orozkora joateko, A-8 autobidea, eta Laudioko irteera hartu. Handik, 4 kilometro egin eta Orozkora iristen da (Bilbotik 23 km). Orozkotik Urigoiti auzora bost kilometro daude.

Jakin beharrekoak Itxinako haran karstikoa oso leku gaiztoa da lainoak besarkatzen duenean. Zaila da erreferentziak, harrietako margoak eta cairn-ak bilatzea, eta lainoa dagoenean, Atxulaurko Begitik oso urrun ez joatea gomendatzen da. 32


33


ITXINA Supelegor haitzulora bidean beste hainbat zulo eta leize txiki daude. Txikia ez, handia eta zabala da Axlagor, baina ez da haitzuloa, bi sarrera dituelako. Harri azpiko pasabide itxura du, tunel baten antzekoa. Handik Supelegorrera bost minutuko tartea dago. Ezagutzen ez duenarentzat ikaragarria da Supelegor. Aizkorrira bidean dagoen San Adrian pasabidearen tamainakoa, baina irteerarik gabekoa. 20 x 20 metroko neurria du sarrera nagusiak, eta bertan dauden pertsonak txiki ez, ĂąimiĂąo sumatzen dira kobazulo sarreratik 100 bat metrora, lehen aldiz bistaratzen denean. Supelegorren argi asko sartzen da, baina barrualderantz 10-15 metro egin ondoren, iluntasuna erabatekoa da, eta kopetako argia eramatea beharrezkoa, estropezu ez egiteko. Iluntasun horretan argirik gabe moldatzen

diren bakarrak saguzarrak dira. Haitzuloan 16 espezie ezberdin bizi omen dira. Jakina, haiek bistaratzea lantegi zaila da, haitzuloak hainbat zoko ezkutu baititu. Supelegorrek berezko bi hutsune ditu sabaian, hori bai, zorutik nahiko urrun (15 bat metro). Horiek zeharkatuz gero Axkorriganeko gailurreriara irten daiteke, baina hori egiteko inguruaren jakintza eta eskalada tekniketan iaioa izan behar da. Historialariek diotenez, Supelegor babesleku ezin hobea zen animalia eta gizakientzat erauntsi egunetan, edo neguan. Antzina han sartzeko Mari jainkosak baimena ematen ote zuen jakin behar... Artzaintza tokia Itxinako haran karstikoa eta inguruko gailurreria ez dira oso toki egokiak artzaintzarako, baina haitzen in-


guruan ardientzat urrearen parekoak diren belardi goxoak daude. Gaur, Orozkon, artzain bakarra dago, eta berau ere, jubilatua aspaldi. Jose Maria Olabarria Iturbe da, Rubio goitizenez. 80 urte egingo ditu martxoan, eta eguraldia traketsa ez denean Itxina azpian daukan bordara igotzen da, ardiak mendian daudenean. Egun 60 bat ardi ditu, baina garai oparoenetan 300 ere izan zituen. Bizkaiera goxoan mintzatzen da Rubio, ondoan dituen lagunen etengabeko txantxak entzuten dituen bitartean. Zazpi anaietan gazteena, 1960. urtean hasi zen artzaintzan, ardiekin lanean, bere aitak eta aitonak bezala, anaia zaharragoek ofizioarekin ez zutela jarraitu nahi ikusita. Udan 2-3 hilabete egiten zituen mendian, Urigoitiko etxera jaitsi gabe: ardiak jetzi, gaztak egin, ardiak

zaindu... «eta lo egin, lo asko. Artzainak alperrak dira, ez al zenekien?», bota dio lagunak. Ez du kontrakorik esan Rubiok: «Han goian egunak luzeak egiten dira, distrakziorik ez baitago. Ordu asko daude, eta denetarako dago tartea, baita lo suelto egiteko ere». 2010. urtean, Orozkoko Udalak omenaldia egin zion Rubio artzainari, Fernando Pedro Perezek “Itxinako azken artzaina” biografia argitaratzearekin bat, hain zuzen ere (euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen). Bilduma horretan mende erdiko anekdota mordoa kontatzen dira, besteak beste garai batean Itxinaraino hurbiltzen ziren otsoek egiten zituzten sarraskien ingurukoa. Izenburuak ere arreta ematen du, gordin-gordina baita. Gordina, baina egia. Rubio izango da paraje haietako azken artzaina, inork ez baitu haren lekukoa hartuko.

Handian, Itxina mendilerroa Orozkoko Urigoiti auzotik ikusita. Nahiko ezezaguna da, baina ikusgarria, 500 metroko horma bertikala. Behean, Atxulaurko begia, eta Jose Maria Olabarria «Rubio» artzaina, bere zakurrarekin.


Salvador da Bahia FESTA GAUZA SERIOA DA

Bertako hondartzez gozatzeko denbora hartzera gonbidatzen gaitu Salvador da Bahia hiriak, baina hasieratik argi uzten digu ez dugula berau erabat ezagutuko bere afrikar arimari eta latinoamerikar bihotzari so egin ezean. Testua eta argazkiak: Carlos Sanchez Pereyra • www.fotouropa.com

36



SALVADOR DA BAHIA oinean arropa gutxi dugula iritsi beharko dugu. Urteko batez besteko tenperatura 25 gradukoa izanik eta egun eguzkitsuak nagusi direla ez da zaila izango Brasilgo hondartza famatuez gozatzea. Alabaina, bainujantzia eta toalla hartuta temati hondarretara abiatzen garenean, planak aldatu egin litezke hiri kolonial zaharreko kaleetatik oraindik bart gaueko perkusioaren oihartzunak aditzen ditugunean. Ez da erraza Afrikatik ekarritako esklaboek duela hainbat mende eraikitako erritmoak burutik uxatzea. Kontinente beltzeko sustraiak ondoen gordetzen diren Amerikako lekuetako batean gaude. Atlantikoaren bestaldetik ekarri gaituen hegazkinetik jaitsi eta gutxira, alde batera utzi dugu genekarren asmoa, hots, Bahiako 50 km luzeko hondartzez gozatzeko asmoa. Izan ere, bizitza kulturalak –museo, ekitaldi eta, nola ez, festak!– Brasilgo ipar-ekialdean zeharreko bidaia honetako agendan espazio handiagoa hartu nahi duela ikusi dugu. Askoren burutik pasako zen, ziur asko, itzulerako txartelaren data aldatzea.

S

Afrikar oihartzunak Salvador da Bahia bi uren artean bizi da: alde batetik, Atlantikora begira eta, bestetik, munduko bigarren badia handienera begira, Bahia de Todos os Santosera begira, Ameriko Vespuzio nabigatzaileak bataiatu bezala. Hiria, mendian zutitua, portugaldarrek Brasilgo lurretan ezarri zuten lehen hiriburua izan zen,

38

eta harrezkero bere handitasunak ez du distirarik galdu: hiru mende geroago Brasilgo hiri garrantzitsuena izaten jarraitzen du. Hain zuzen, Atlantikotik datorkio jatorri afrikarra Bahiari: nahikoa da bere kaleetan barneratzea eta jendeari so egitea, bere gastromomiaren zaporea dastatzea edo atmosfera entzutea –beti ere perkusioz jantzia– ozeanoaren beste aldera hurbildu gabe deszifratu ezin den hiria dela ohartzeko. Bahiaren jatorriak Cidade Alta-n daude, Pelourinho dagoen tokian: paseatzeko egokiak diren kale sorta handi bat, kolore ugariz margotutako fatxadak, zaharberritutako etxetzarrak, arte galeriak, jatetxe eta saltoki txikiak. Gaur egun kultur ekitaldi ugariren topagune eta gune turistikoa dena joan den mende bukaeran auzo arriskutsu eta zikina zen. Hala ere, egun ere tentuz ibiltzea komeni da beti ere, Poliziz han-hemen baitabil. Unescok Munduko Ondare izendapena eman izanak ez du esan nahi desberdintasun sozialen arazoa konpondua dagoenik. Hiriko alderdi honen egiturak ez du galtzeko aukerarik ematen, baina bahiatarrekin topo egin orduko gure bidaia planak aldatzen zaizkigu: kalean bertan festa bat, capoeira talde bat, bere piezez gozatzera gonbidatzen gaituen artista bat... Halarik ere, turista on gisa ere jokatu nahian, Bahiaren historiarekin zerikusia duten Pelourinhoko eraikin batzuk bisitatuko ditugu: São Salvadorreko basilika, askoren ustez hiriko eliza ederrena; Museu Afro Brasileiro, candomble er-


lijio afrobrasildarrera gerturatzeko; eta San Frantzisko eliza, bertara sartzeko korridoreetan dauden mosaiko portugesak ikusi ondoren.. Pelourinhon, musikak bere tenplu handia Olodumen dauka; mundu osoko artistak –Paul Simon, Michael Jackson, Carlinhos Brown edota Daniela Mercury– erakarri dituen kultur taldea da Olodum. Neguinho do Samba izan zen bere fundatzailea; hark argi zuen musika, antzerki, afro dantza, kantua eta are informatikarekin lortzen zutela afrobrasildarren harrotasuna bultzatzea, arrazakeriari aurre egitea eta baztertutako taldeen eskubideen defentsa sentimendua barneraraztea. Hiri kolonial zaharra ez litzateke berbera izango sanba eta reggaearen arteko erritmo horiek guztiak gabe, zeintzuk Olodumek planeta osora transmititzea lortu duen. Salvadorreko alde zaharreko erdiguneko bisita ia bukatua litzateke horrekin, baina Ladeira do Carmo, Pe Agostinho Gomes eta Rua das Flores kaleak batzen diren hiruki formako plazara gerturatzea ere komeni da. Hiriko bista esanguratsuenaz gozatzeko toki perfektua da; bertan arkitektura portuges koloniala ederki uztartzen da aurre-aurrean ageri zaigun Nossa Senhora do Rosario dos Pretos elizarekin. Hiriko toki honetan bertan goza dezakegu bahiatar sukaldaritzaz, SENAC do Pelourinho jatetxe-eskolak eskaintzen duen buffeta janda, kultura indigena, afrikar eta portugesaren fusio perfektua.

Funikularra eta kostaldea Venezia gondola eta kanalekin lotzen dugun bezalaxe, Salvador da Bahia mendi-hegal bertikalekin, igogailu eta funikularrekin lotzen dugu. Pelourinhotik aukera onena Lacerda jasogailua erabiltzea da, zeinak hainbat funtzio betetzen baititu aldi berean: hiriko puntu turistiko nagusietako bat da –goitik ikusita hiriaren eta badiaren bistak kameraren hainbat pixel merezi ditu–; hiriaren ikurra da, bai eta Cidade Alta Cidade Baixarekin lotzen duen garraio publikoa ere. Poltsikoak zainduz –langileek aholkatuta– 70 metro egin ostean, igogailutik jaitsi eta bi aukera daude: lehena autobusen eta kaleko janari saltokien –kokoak salgai nagusi dituztenak– erritmoak harrapa gaitzan uztea da; eta bestea hiriko jarduera harresi hori zeharkatzea eta Cayru plazara abiatzea da. Antzina Aduanen Eraikina zenean sar gaitezke –gaur egun Modelo merkatua dena–, 200 saltokitan barrena arte eta artisautza gaiak eta musika tresnak erosteko zein tabernaren batean caipirinha eder bat hartzeko Hemen iparraldera edo hegoaldera jo nahi dugun erabaki beharko dugu, beti ere kostaldetik. Iparraldera jota, Santuario do Senhor do Bonfim daukagu, Modelo merkatuan bertan autobusa hartuta. Bahiako zentro katoliko handiena da, sendatzeko duen botereagatik ezaguna. Mirarien Aretoa bisitatu eta beso, buru, hanka eta sendatutako gainerako gorputz atalen erreplikak ikusiko ditugu. Hala ere, sinkretismo erlijiosoa

Ezkerretik eskuinera: Rio Branco gaztelua –funikularrean igotzean aurrez aurre topo egingo dugu eraikin honekin–; gazte talde bat «capoeira» egiten Terreiro de Jesus plazan; ikasle batzuk inauterietako entseguetan; eta Nossa Senhora do Monte Terrat elizatik goza daitekeen Salvador da Bahiako panoramika ederra. Erreportajea zabaltzen duten irudietan, Porto do Barra hondartza eta Cruzeiro da Sao Francisco oinezkoen kalea.

39


SALVADOR DA BAHIA Pelourinho-ko kalerik biziena Alfredo de Britto izenekoa da. Kalearen bukaeran Nossa Senhora do Rosario dos Pretos dago, esklabo eta beltz askeek eraikitako eliza, alegia.

ere presente dago: candombleren (Orisha delakoen kultua) jarraitzaileentzat Bonfim Oxalari eskainitako eliza garrantzitsuena da. Hiri honetako festa ikaragarrienetako bat ezagutu nahi duenak urtarrileko bigarren ostegunean bertaratu behar du; Lavagem do Bonfim festa egiten da egun horretan; Nossa Senhora da Conceiçao da Praia elizatik etorritako 800.000 pertsona inguruk egindako prozesio luzearen ondoren elizako eskalinata garbitu eta perfumatzen dute. Ibilbidearen iparraldeko etapa honetan bertan, hogei minutuko ibilalditxoa eginda Nossa Senhora do Monte Serrat itsasargi eta elizara irits gaitezke. Bertatik Bahia de Todos os Santos-en eta Salvador de Bahiako eraikin bertikalen ikuspegi ederraz gozatuko dugu, bai eta Praia de Boa Virgagem-ez ere, non urteko lehen egunean hiriko jaialdi herrikoi garrantzitsuenetako bat egiten den: Procissão do Senhor Bom Jesus dos Nave-


41


Arte proiekzioak, Sao Diego gotorlekuan. Behean, Pelourinhoko kaleetan gauez edozein txokotan sor daitekeen festa. Ondoko orrialdean, arkitektura kolonial portugaldarraren adibide bat eta Sao Diegotik goza daitezkeen ilunabar ederrak.


SALVADOR DA BAHIA gantes delakoa. Boa Viagem hondartzan taberna ugari eta giro ederra dago arratsaldea igarotzeko, baina Sorveteria da Ribeira ezagutu orduko planak berehala aldatzen dira: izozki denda honetan ilara luzeak egiten ditu jendeak fruta tropikal eta exotikoekin eginiko bertako 60 izozkietako bat dastatzeko irrikaz. Kostaldeko ibilbideak, Modelo merkatutik hegoaldera jota, duela gutxi sorturiko bi kulturgune bisitatzeko aukera ematen digu. Aurrenekoa, São Diogokoa, guztiz bahiatar bihurtu zen artista argentinar Carybe-ren bizitza eta obrari eskainia dago. Bigarrena, Forte de Santa Maria da; bertan dago Espaço Pierre Verger da Fotografia Baiana, non Verger argazkilari frantsesak Salvador da Bahian sorturiko obraz gain argazkilaritzaren arteak hiriarekin duen harremanari buruzko erakusketa iraunkorrak ere izaten diren. Bi toki horien artean dago hondartza onenetariko bat: Porto da Barra-koa, bizitza festa hutsa den tokia. Salvadorreko inauteria munduko ospetsuena bada, Porto da Barran egunero ospatzen dute bizitza. Eguzkia sartzen denean, bahiatarrek txalo egiten dute zerura begiratuz. Akaso, beste egun batez gozatu izana ospatzen dute. Bizitza gauza serioa baita eta, beraz, ospatu beharrekoa.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Madrildik badira hegaldi zuzenak. Aireportua hiriko erdigunetik 20 kilometrora dago. Ez da bisarik behar, pasaportea eta egonaldia ekonomikoki bermatzen duten agiriak soilik.

Dirua Brasildar erreala da txanpona (BRL). Erreal 1= 28 euro.

Turismo bulegoa www.salvadordestination.com.br

Hirian mugitzea Hiru autobus mota daude: berde kolorekoak hiri erdigunerako; horiak, hiri kanpoalderako eta urdinak, hiriaren erdigunetik itsasbazterrerako ibilbidea egiten dutenak. Metro linea bakarra dago, bost geltoki dituena. Gutxi barru aireporturako konexioa ere indarrean izango da.

Argindarra Tentsioa 110 voltekoa da. Euskal Herriko larakoekin ez dago arazorik.

43



Christiania Testua: Xabier Bañuelos

HIRI ASKEA, OZTOPOAK OZTOPO

Argazkiak: Xabier Bañuelos, Tyler Olson, Ty Stange eta Tuala Hjarnø/Copenhagen Media Center


CHRISTIANIA

Christiania (Danimarka) hiri askeak 48 urte bete ditu. Garai nahasietan sortu zen, petrolioaren krisiaren atarian, 60ko urteetako ametsak artean itzalita ez, baina neoliberalismoaren mamua hasia zela jada azaleratzen. Nolanahi ere, ez zuen inor harrituko gisa honetako autogestio esperimentu bat sortzeak, eta are gutxiago Kopenhage ongizate estatuaren hiri librepentsalarian; baina ez zuketen askok konbentzimendu handiz apustu egingo ekonomia globalizatuaren tirabiren artean bizirik irtengo zela. Hala eta guztiz ere, hortxe dago, eta ez da izan nahi zuen hori, baina ez du ahaztu nondik datorren. eigarria da ohartzea denborak eta gertaerek batzuetan norabide bitxietan daramatzatela gauzak, helburu apetatsuetarantz. 1971. urtean, familia batzuk kokoteraino zeuden ez zeukatelako seme-alabak nora eraman bihurrikeriatan ibiltzera, eta ikusten zutenez Badsmandsstraedes inguruan erabat abandonatutako instalazio militarrean sasiak ugaritzen ari zirela, halako batean erabaki zuten eremu mortu hartako hesiak eraitsi eta uniformedunen desfileetarako baino erabilera hobea ematea. Metal hesien oztopoa gaindituta, atea zabaldu zioten haurren zalapartari, eta neska-mutikoak azkar asko arduratu ziren dena betetzeaz beren baloiekin, trizikloekin, panpinekin, korrikaldiekin edo joan den mendeko hamarkada hartan Danimarkako txikiek jolasteko erabiltzen zituzten dena delakoekin. Kontrakultura berantiarren garaia zen, eta bogan jarraitzen zuten mugimendu komunitarista eta alternatibo batzuen oinordekoek aukera paregabea aurkitu zuten hor, espazio bat okupatu eta beren utopia asanbleario eta libertarioa bururaino eramateko. Bertan apatx egin, eta buruz buru etxebizitzak eraikitzen hasi ziren, beren legeak ezarri zituzten eta sistema sozioekonomiko propioa itxuratu zuten, merkatu askearen

D

46


70eko hamardakan eraikitako etxe bat. ÂŤHiri askeaÂť turistikoa bihurtu den arren, hemen eguneroko bizitzak bere horretan jarraitzen du.


CHRISTIANIA Kontrakulturaren hirian, etxeak ere nahiko anarkoak dira. Herritarren zati handi batentzat Christiania «indiarren erreserba» bat bihurtu omen da, iraganaren arrasto bat.

ildotik aldenduta, demokrazia ordezkagarriaren, Kopenhageko udalaren, Danimarkaren beraren eta, nola ez, Europar Batasunaren ildoetatik aldenduta. Jarraian, aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin zuten. Eta halaxe, Christianhavn (Christian portua) izeneko arrantzale auzo zahar hartan munduratu zen Christiania hiri askea, eta harrezkero, zailtasun asko eta asko gainditu behar izan baditu ere, hor jarraitzen du, bere ikurrina aireratzen –hiru zirkulu hori atzealde gorriaren gainean– jabego pribaturik eta zergarik gabe. Baina lau hamarkada ez dira alferrik igaro, eta ia-ia esperimentu sozial baten moduan sortu zena, tarteka toleratua baina ia beti agintarien aldetik mespretxatua, gaur egun folklorismo anakroniko bat balitz bezala besarkatzen duen hiriaren paisaiaren zatitxo bihurtu da. Ugariak administrazioarekin izandako tirabirak, au-

zoa hutsarazteko saiakerak, erresistentziak... eta azkenean akordio bat lortu zuten. Horren arabera, auzoak estatus berezia hartu zuen, semiautonomoa izanik, nahiz eta horretarako bere ideario filoanarkikoaren ertz batzuk leundu behar izan zituen. Horrexek bermatzen dio bizirautea, ordea, non eta higiezinen arloko marrazoentzat hain gutiziatua den lursail eder horretan. Pentsamendu gubernatiboaren barne zirrikituetan zer dabilen jakin ez arren, esan dezakegu agintarien eta herritarren zati handi batentzat Christiania «indiarren erreserba» bat bihurtu dela, iraganaren hondar arrasto bat, ia-ia parke tematikoaren eitekoa, non zortziehun gizon-emakume lilurakor eta erromantikok –ameskeriatik ameskeriara beren errealitate absenteetan– kolore zipriztinez eta galzoriko errebeldia ukitutxo batez janzten duten Kopenhage,


bere izaera progre, tolerante eta liberala beti harrotasunez agertzen duen hiria, beharbada hainbestekoa inoiz izan ez bada ere. Utopia baten errealitatea Egia esan, Christianiako kaleetan gabiltzala iristen zaizkigun sentsazioak esteraino arraioak dira. Flower power eta hippykeria aspergarria nagusitzen dira, kanpotarrez jositako eszena batean, eta tipikotasun hori baztertzea zaila da. Haien artean, denetarik, budisten jarraitzaile harroxkoetatik iraultzaren defendatzaileetaraino beren VW beetle-ekin eta kanpaidun prakekin; eta ez da falta zur eta lur hirugarren faseko hitzordu batera doanik denboraren, espazioaren eta logikaren ardatz orotatik kanpo, gora eta behera Pusher Streeten eta bertako txina eta kukulu azokan, ma-

rihuana hodeien arteko izaki hegalarien zoo bat bisitatzen ari den baten gisan. Ez dakigu urrutiko 70eko hamarkada hartan ideia hau altxarazi zutenetarik inor geratuko ote den auzoan, baina susmatzen dugu behinik behin zer bururatuko litzaiokeen beren askatasun eta autogestioaren ideal hura turista oldeak hartuta ikustean. Izan ere, estatistiken arabera, urtean milioi erdi inguru dira, eta ez da marka makala, alderantziz baizik, eta giden eta exotikotasunak irensteko irrikaz diren horien zorionerako –europar exotikotasunak, kasu honetan psikodelia ttantta batzuekin– auzoa hiri osoko interesgune turistiko arrakastatsuenetakoa bihurtu da, lehia horretan sirenatxoari berari ere aurrez aurre begiratzeko gai dena. Bisita gidatuak ere badaude eta! Kontraesanaren brastada saihetsezina da.

Hemen kaleak puskaka daude zolatuak, ez dago autorik eta jasangarritasuna praktikan jartzen saiatzen dira hein handiagoan ala txikiagoan.

49



CHRISTIANIA Bestalde, underground giro horrek bidelagun du marjinalitate kutsu lauso samar bat, baina ez du zerikusirik errenta ekonomiko handiago ala txikiagoarekin, eta bai ordea, bertako biztanle batzuen eite nahiko apokrifoarekin eta kale amaraunaren zurkulu batzuen itxurarekin, basati samarraren eta axolagabearen arteko zera bat darielako. Gainera, auzoak badu bokazio halako bat, uko egin nahi bat ezarritako orori –hau da, auzogunearen mugez harago baina estu-estu itsatsita daukan hori– eta bisitarienganako nolabaiteko konfiantzarik eza elikatu dute urte luzeetako ez-ulertuak eta ospe txarrak. Konfiantzarik eza etsaitasun ageri-agerikoa bihur daiteke tartean argazki kamera bat agertzen bada, edo are okerragoa, bideo kamera bat, batez ere Green Area delakoan, zeinaren izena, bide batez esanda, belarraren kolore osasungarritik datorren. Christianiak luzaroan izan du drogaz gainezka dagoen eremu arriskutsu izatearen itzala itsatsita, gameluek beren gogara egin eta desegiten zutela. Eta egia da garai latzak egon zirela, 80ko urteen bueltan, heroina muineraino sartu zen eta poliziak eta udal agintariek beti aurkitzen zuten aitzakia ezin hobea auzoaren aurka jotzeko. Baina egia da, halaber, komuna horretako kideek sekula ez dituztela begi onez hartu izan estupefazienteak eta beraiek beren kasa debekatu zutela horien salmenta, baita harago joan ere, eta droga-mendekotasuna zuten pertsonentzako errehabilitazio programak jarri zituztela. Nolanahi ere, beti agertu izan dira kalamuaren alde, bere aldaera guztietan, eta horrenbestez, horren salmenta eta kontsumoa eragozpenik gabe egiten dute.

menurik merkeena eskainiko digun lekua. Baina bestelako jaki batzuk nahiago izanez gero, esaterako, kulturartekotasuna eta nahasketak lehenesten dituzten leku bat, mundu osoko plateren mélange moduko batekin, orduan, Spiseloppenera luzatu beharko ditugu atzaparrak. Kalitatearen auzia begira ari denak bere estimazio subjektiboaren arabera ebazteko utziko dugu, baina sormena nonahi azaleratzen da, borondate eta gogo kontua bihurtzen da. Kaleak puskaka daude zolatuak, ez dago autorik eta jasangarritasuna praktikan jartzen saiatzen dira hein handiagoan ala txikiagoan. Kulturartekotasuna balio bat da eta esan genezake errealitate bihurtzen dela aniztasunean dagoela gogokoena dioen esaera hori. Christiania «urbano» bat dago, izen horrekin nolabait bereizi nahirik etxe dentsitate handiena duena beste Christiania nolabait esanda «landakoaren» aldean, bere kalesa hondatuxeekin, arropa zabalduekin eta horma koloretsuko egurrezko baserri txikiekin. Zalditegi bat dago, haurtzaindegi bat, dendak, tabernak, jatetxeak, estupak haizeak astindutako oihalekin, saunak, bisitarien arretarako bulegoa, artisautza tailerrak, kontzertu aretoak, zinema, kanalaren ertzeko pasealeku atsegina, eta batez ere, bizikletan goazela oraindik bizi-bizi sumatu dugun lirismo naif bat goragoraino grafitiz, paranoia librez eta askatasun berrasmatuen zeruan barreiatzen den maria usainez.

Behean, Christianiako sarrera nagusia. Ondoko orrialdean, ur gaineko etxe idiliko bat.

Sormena bizirik Gainerakoan, denetarik dago, jende zoragarria eta beste batzuk ez direnak hainbeste, leku guztietan gertatzen den bezalaxe. Eta itzalak hor dauden arren, argiak ere kontuan hartzeko modukoak dira. Erabakiak taldean hartzen jarraitzen duten leku bat da, arauak adostu egiten dituzte eta bertan bizitzeak ardurak norberaren gain hartzea esan nahi du, modu aktiboan parte hartzea. Sormenari irekitako auzoa izaten jarraitzen du, non artea saiatzen den galerien, museoen edo irizpide ekonomikoen mugak apurtzen. Horren adibide on bat da musika, beti proposamen berritzaile eta urratzaileak ekarriz, eta hainbat lokal nabarmentzen dira, esaterako, Loppen eta The Grey Hall enblematiko eta beteranoa, auzoko soinu programazioaren dekanoa, nahiz eta gaur egun ez duen ematen hain-hain alternatiboa. Eta beste bat da gastronomia, hor jarraitzen baitute, esaterako, Morgenstedet bezalakoek, hau da, jatetxe –hobeto esanda, klub– begetariano eta ekologikoa, jakina; ziurrenik hiri osoko 51


proposamen tematikoa

AURTEN BISITATU BEHARREKO MUNDUKO HAMAR HIRI Urtearen hastapenean gaude oraindik, garai ezin egokiagoa datozen hilabeteetan egingo ditugun bidaiak pentsatzen hasteko… edo amesteko. Jetcost.es web orrialdeak, hegaldi eta hotelen bilatzaile ospetsuak, 2017an zehar «zerbait» berezia izango duten hamar hiri proposatzen dizkigu. Hauek izango dira, besteak beste, aurtengo hiri protagonistak. Testua eta argazkiak: Enrique Sancho - Open Comunicación

Aarhus (Danimarka) 2017ko Europako Kultur Hiriburuetako bat izango da Danimarkako bigarren hiria. Bost milioi turista espero dituzte, ohiko zenbakiak bikoiztuz. “Birpentsatuko dugu” lemapean, aniztasuna eta iraunkortasuna dute xede. Aurrekontua 61 milioi eurokoa da.

Bordele (Estatu frantsesa) Hiri hau 2017ko helmuga erakargarriena izendatu dute Lonely Planet giden irakurle adituek. Lehen «Loti ederra» ezizenarekin zen ezaguna, baina orain erabat esna eta adi omen dago. Estatu frantseseko bigarren hiria da, Parisen atzetik, eraikin historikoen kopuruari dagokionez eta orain gutxi, gainera, ardoaren inguruko museo ikusgarri bat, Cite du Vin izenekoa, zabaldu dute.


Fatima (Portugal)

Maiatzaren 13an beteko dira ehun urte Ama Birjina hiru artzaintxoei agertu zitzaienetik. Horrela sinesten du, behintzat, Eliza katolikoak. Lisboatik 130 kilometrora dagoen gune erlijiosoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurtengo, horien artean erromesaldi bat, non, seguru asko, Frantzisko aita santuak hartuko duen parte.

Cardiff (Britainia Handia) Champions League-ko finala Galesko hiri honetan jokatuko da ekainaren 3an, 20.45ean. Sabai bilgarria duen Millennium Stadium ikusgarrian –goiko argazkian, Europako estadiorik handienetarikoa da– izango da, baina Cardiffek badu beste erakargarritasunik, esaterako 1091n eraikitako gaztelua edo denda eta tabernaz betetako viktoriar garaiko galeriak.

Pafos (Zipre)

“Linking continents-bridging cultures� (Kontinenteak batzen-kulturen arteko zubiak eraikitzen) lemapean ospatuko du aurten hiri honek 2017ko Europako Kultur Hiriburu izendapena. Hemen badago zer ikusi, bertan biltzen den ondareak Europako historia laburbiltzen baitu. Hainbat azpiegitura egin dira hiriburutzaren aitzakiarekin, horien artean antzoki berri bat.


proposamen tematikoa

Wittenburg (Alemania)

Wittenburgeko gazteluko elizaren atean bere 95 tesi iltzatu omen zituen, orain 500 urte, Martin Luther erlijio erreformatzaileak. Historialariak ez datoz bat, batzuek zalantzan jartzen baitute hori gertatu zenik, baina inork ukatzen ez duena zera da, gertakari honek mundua aldatu zuela. Wittenberg eta Eisleben hiri luteranoek ibilbideak atondu dituzte 2017rako. Bisitatu beharreko toki bat Watburg gaztelua dugu. Lutherrek bertan itzuli zuelako Testamentu Berria. Eisenach, bestalde, Johan Sebastian Bachen jaioterria da.

Essen (Alemania) 2017ko Europako Hiriburu Berdearen saria eman diote, iragana atzean utzi –meatzari hiria izan da– eta bere burua berrasmatzeko gaitasuna izan duelako. Aipagarria da, adibidez, Krupp-en Uhala izeneko bizikletaibilbideen sarea.

54


Buenos Aires (Argentina)

Aurtengo Kultura Gastronomikoaren Iberoamerikako Hiriburuaren izendapena Argentinako hiri eder honi dagokio. Sukaldaritza izango da, beraz, aurtengo protagonista. Dena den, turisten helmuga gastronomikoa izan da betidanik hiria, bere parrila eta bodegoiekin batera, punta-putako sukaldaritza egiten baita hemen.

Merida (Mexiko)

Mexikoko hegoaldean, zehazki Yucatan penintsula eta barrutian kokatzen da hiri kolonial hau. 2017ko Amerikar Kultur Hiriburu izendatu berri dute, eta izendapen hori birritan jaso duen munduko hiri bakarra da. «Hiri zuria» izenez ezagutzen da eta egunero kultur ekitaldi anitz, eta doakoak, eskaintzen ditu.

Helsinki (Finlandia)

Finlandiaren sorreraren mendeurrenaren inguruko ekitaldi gehienak hiriburuan batuko dira. Zerrenda ikusgarri honetan nazioarteko zientziafikzioko azokarik handiena –WorldCon izenekoa–, munduko patinatze artistikoko lehiaketa eta Vallisaari gune naturalaren irekiera –bisitariei itxita egoten da– nabarmenduko genituzke. Zorte pixka batekin, aurora boreala ere ikusi ahal izaten da. 55


HITZORDUAK: inauteriak munduan zehar

ORURO (BOLIVIA) Otsailaren 18tik 28ra Garai kolonialetik datoz Oruroko inauteri ospetsuak, mendeetan zehar Virgen del Socavon zaindariaren omenez egindako festa bezala ezagutu direnak. Unescok izendapen berezia ezarri zien 2001ean, «gizateriaren ahozko ondarearen maisulana», alegia. Kitxua eta aimara etniak dira nagusi 3.735 metroko garaieran dagoen hiri honetan –munduko hiririk altuenen arteko zerrendan dago Oruro– eta hori inauterietan islatzen da. Ehun bat kofradia ateratzen dira, maskara eta jantzi ederrez hornituta, eta Wari-ren omenez –zilar eta urre meatzeen jainko babeslea– dantzan egiten dute. Inauterietako egunik garrantzitsuenak 25a eta 26a dira. www.boliviaturismo.com

56

BARRANQUILLA (KOLONBIA)

NEW ORLEANS (AEB)

Otsailaren 25etik 28ra Seguruenik Rio de Janeirokoak askoz ospetsuagoak izango dira, baina urtero Karibeko kostaldean egiten diren inauteriak ez dira gutxiago. Hiriaren bizitza geldiarazten du data honen etorrerak, egun hauetan «boterea» Erregina, Errege Tximinoa eta Gizon Kaimanaren esku gelditzen baita. Aipatu gabe gelditu ezin den beste pertsona ospetsu bat: Joselito Carnaval, azken egunean agur egiten duena, hilkutxan sartuta, beltzez jantzitako «alargunek» negar egiten dioten bitartean. www.carnavaldebarranquilla.org

Otsailaren 24tik 28ra Nork ez du inoiz aditu New Orleanseko Mardi Gras jaiaren berri? Ameriketako Estatu Batuetako inauteririk ospetsuena, XVIII. mendetik ospatzen da frantses eragin handia duen hiri honetan. Halere, Louisianan, Alabaman eta Missouri bezalako tokietan ere Mardi Gras ospatu ohi dute... baina ez dute New Orleanseko oihartzunik lortu. Jazz musika eta cajun jakiak, kolore ikusgarriz margotutako karrozen desfileak –urre, berdea eta morea dira egun hauetako koloreak–, mozorro bitxiak... www.mardigrasneworleans.com


ErakusketaK NIZA (ESTATU FRANTSESA) Otsailaren 11tik 26ra Kosta Urdineko hiri eder honetako inauterietako desfileak ospetsuak dira mundu osoan. Aurten, Estatu frantsesean segurtasun neurriak zorroztu egin dituztela-eta, ohikoak ziren bi ibilbideak –bati Loreen Borroka deitzen diote, desfilean loreek garrantzi berezi dutelako– bakar batean elkartu dituzte. Massena plazatik aterako dira, orduan, eta Promenade du Paillon ibilbidetik joango dira. Segurtasun kontuengatik, halaber,

jaigunera sartzeko tiketa behar-beharrezkoa izango da –salneurri desberdinak daude– eta polizia kontrolak egingo dituzte etengabe. www.nicecarnaval.com

KOLONIA (ALEMANIA)

GEORGES POMPIDOU ZENTROAK LAU HAMARKADA BETE DITU

Pariseko 4. barrutian altxatzen da Europa osoko arte modernoko museorik handiena, Arte eta Kulturaren Georges Pompidou Zentro Nazionala edo paristarrek Beabourg bezala ezagutzen dutena. Renzo Piano eta Richard Rogers arkitektoek diseinatuta, 1977ko urtarrilaren 31n ireki zen, hil berria zen Pompidou presidentearen ohorez jarri ziotelarik izena. Aurrean duen plazan ehunka bisitari, artista eta hiritar elkartzen dira egunero, toki honek berebiziko bizia duelako. Urteurren biribil honetarako, eta arteari dagokionez, orain Cy Twombly amerikar artistaren atzera begirako erakusketa dago ikusgai (apirilaren 24ra arte), baita JeanLuc Moulene frantsesarena ere (otsailaren 20ra arte). Aurten ikusi ahal izango direnetako batzuk baino ez dira. www.centrepompidou.fr

Otsailaren 5etik 9ra «Bosgarren urtaroa» deitzen diote Alemanian inauteriei, herrialde osoan, eta hotzari muzin eginez, festak kaleak bereganatzen dituelako.

AUDREY HEPBURNEN OMENEZ Moda eta zinema biltzen ditu “Hubert de Givenchy: Audreyentzat, maitasunez” izeneko erakusketak. Haga (Holanda) hiriko Gemeentemuseum museoan ehun bat soineko zintzilikatu dituzte eta Givenchy diseinatzaileak berak aukeratu ditu izar honek film klasikoetan eraman zituen jantziak, esaterako “Breakfast at Tiffany’s” lanekoa. Martxoaren 26ra arte dago ikusgai. www.gemeentemuseum.nl

EMOJIAK, MUSEOAN

Eta famatuen artean famatuenak, Koloniako inauteriak. Ostegunean “Weiberfastnacht” eguna izaten da: emakumeak lanera joateko mozorrotzen dira eta artaziak daramatzate poltsan. Zertarako? Antzinako ohitura bati jarraituz, bidean aurkitzen dituzten gorbatadunei gorbata mozten diete! www.colognetourism.com

1999an sortuak, gaur egun sare bidezko komunikazioan ezinbesteko bilakatu dira emojiak eta zenbaitek unibertsala den lehen lengoaia osatzen dutela diote. New Yorkeko Moma museoan daude erakusgai Shigetaka Kurita diseinatzaile japoniarrak, manga eta kanji kulturan oinarrituta, sortu zituen lehen 176 ikurrak. ww.moma.org 57


liburuen TXokoA

DONOSTIAKO BELLE EPOQUE GARAIA

Ricardo Martin La Fabrica-PhotoBolsillo, 2016 Gazteleraz eta ingelesez 96 orrialde. 14,50 euro

onostiako kaleetan aurrera eta atzera, bereziki Kontxako pasealekuan eta Askatasunaren etorbidean, auzoetako festetara gerturatuz eta jendearen artean nahasiz. Hala lortzen zituen Ricardo Martin (1882-1936) argazkilariak irudi ederrenak, zuri-beltzean. Aristokrazia erretratatzen zuen, baina herritarrak beti izan zituen oso presente; horiek dira bere argazkietako protagonista nagusiak, pertsonak. Jantzi dotoreak eta zapata finak, herri kirolez gozatzen ari diren ikusleak, hipodromoa, Atotxako estadioa, arraunlariak, itsasoan freskatzen ari diren emakumeak… egoera arruntenetan zen perfekzioa ikusteko gai eta hura jasotzen zuen, klik batez. Kursaalen orain arte ikusgai egon den “Ricardo Martin. Argazkilari eta ikuslea” erakusketa eder eta arrakastatsuaren harira kaleratu du La Fabrica argitaletxeak 60 argazkiz osatutako liburu berezi hau. Juantxo Egaña argazkilari eta erakusketako komisarioaren hitzaurrea gehitu diote.

D


ELLA MAILLART NEPALERA JOAN ZENEAN lla Maillart (1903-1997) kazetari eta argazkilari suitzarrak Nepal ezezagunaren ateetan aurkitu zuen bere burua 1951n. Han bizi eta ikusitakoa argazki ederrez hornitutako liburu xarmagarri honetan islatu zuen, orain gaztelaniaz eta katalanez argitaratu dena. Emakume hau XX. mendeko bidaiari ospetsuenetako bat da. Esploratzailea, egia zuelako xede, argazkilaria gustuz, eta idazle eta kazetaria beharrak bultzatuta, Maillart abenturazale bitxi horietakoa izan zen.

B

E

La tierra de los sherpas Ella Maillart Tushita edicions, 2016 104 orrialde. 17 euro

TXINAKO GIZARTE LANDATARRA uru-hausgarri literario gisa definitu izan dute Yu Hua idazle txinatarraren azken nobela. Sun Guanglin, hiru anaiaren artean bigarrena, ez da maitatua sentitzen. Sei urterekin morroi bidaltzen dute eta, herrira itzuliko den egun berean, familia-etxea suntsituta geratutako da sute baten ondorioz. Marjinatu bikoitza da, beraz, herrian eta etxekoen artean, baina bere egoera horri esker Txinako gizarte landatarraren bizitzaren lekuko ezin hobea bihurtuko da. Yu Huak hamar bat liburu idatzi ditu, horien artean “Huozhe”, Zhang Yimouk zinemara eraman zuena.

INTERNAZIONALISTA EZEZAGUNEN ARRASTOA ainbat euskal herritar 1980ko hamarkadan Hego Amerikako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuek El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horretan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien eta Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola izan zen horietariko bat; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.

H

Laura esaten zioten Leire Ibarguren Txalaparta, 2016 224 orrialde. 17 euro

Gritos en la llovizna Yu Hua Seix Barral, 2016 320 orrialde. 22,00 euro

NEW YORKEKO KALEETAN GALDUTA aur egungo megalopolia, Lehen Munduko hirien artean hiritarrena, inoiz lo egiten ez duen hiria. Horixe omen da New York eta horrela ekarri du paperera Javier Revertek, Europako letretan egun dagoen bidaialiteraturako idazlerik interesgarrienetarikoa. Kaleetan galdu eta idatzi. Besterik ez zuen egin Revertek New Yorken eman zituen hilabeteetan. Bere azken lan honetan, eta idazteko duen gaitasun bereziaz lagundurik, Revertek hiriko historian, bere auzoetan –Harlem, Village, Midtown...–, idazleetan, txoko ezezagunetan murgiltzen gaitu.

G

New York, New York... Javier Reverte Plaza&Janes, 2016 384 orrialde. 20,90 euro

59


Gogoan hartu

TOKIOKO BOOK AND BED LIBURU-DENDA BATERA LOTARA Liburu-dendak toki bereziak dira oso. Orduak eman ditzakezu liburuz betetako apalen artean. Imajina ditzakezun liburutegi mota guztiak aurki ditzakezu munduan zehar baina, seguru asko, inoiz ez zaizu burutik pasa bertan lo egin zenezakeela. Horixe bera da Book and Bed-ek eskaintzen duena. Ostatu tematiko honek liburuak maite dituztenei beren ametsak betetzeko gonbidapena luzatzen die: alegia, apalen artean lo egitea, liburuen artean eta liburuak irakurriz, noski. Tokion eta Kyoton horrelako bana dago, baina guk Japoniako hiriburukoari erreparatu diogu, turisten artean ospe han-

60

diena lortzen ari dena baita. Ikebukuro barrutian kokatutako eraikin bateko zazpigarren solairuan dago Book and Bed, tren geltokiaren ondoren, eta kanpotik ohiko liburu-denda eman dezake: liburuak eta hanhemenka sofa batzuk ikus daitezke. Apaletan lo egitea, hori bai gozamena! Baina apalen artean hamabi kapsula-gela daude ezkutaturik. Bertara iristeko egurrezko eskailera batez lagunduta igo behar da. Bi motatako ÂŤgelakÂť atondu dituzte: 205x85 zentimetrokoak eta 205x129 zentimetrokoak, eta horrez gain 18 ohatze (guztira 30 ohe dituzte). Komuna partekatu behar da, hori bai, baina Japonia dela kontuan izanda, ostatua ez da batere garestia: 35 euro balio du gelarik garestienak ostiral, larunbat eta jaiegunetan. Gainerako egunetan are merkeagoa da. Doako wifia du eta egun argiz bertan atseden hartzeko aukera ematen dute, prezio erdian. 1.700 liburu dituzte katalogoan, japonieraz eta ingelesez, eta 3.000 titulura iristeko asmoa omen dute. Hori bai, ez daude salgai, ostatuko bezeroen gozamenerako soilik batu baitituzte. Argibide gehiago hemen: Bookanbedtokyo.com


BAND-E-AMIR-EKO AINTZIRAK Argazkia: Wakil Kohsar

Afganistan ezagutzeko aukera izan duten kanpotar gutxiei zirrara handia eragin die herrialde honen edertasun latz eta ikusgarriak. Toki bitxi ugari ditu, baina guztien artean zirraragarrienak Band-E-Amir-eko sei aintzirak omen dira. Hindu Kush mendikatean daude, Afganistaneko erdialdean eta 3.000 metrora «zintzilikatuta». Magenta eta gris koloreko harrizko hormen artean sartuta dirudite eta lakuen uren urdin koloreak kontraste ezin ederragoa sortzen dute. Han-hemenka ur-jauziak azaltzen dira eta haitzek itxura apetatsuak hartzen dituzte, Bande-Amir izenak «Emirraren presa» esan nahi du, eta, antza,

musulmanen laugarren kalifari dagokio, Ali izena zuena. Inguru hauetan hazarak bizi dira, gehienak xiitak. 60ko hamarkadan Afganistaneko lehenengo parke nazionala bihurtzekotan egon zen, baina urteetan pairatu duen gerra giroaren erruz, 2009ra arte itxaron behar izan zuten. 2004an, munduko ondare izendatu zuten. Nazioarteko turismoa erakartzeko ametsa, dena den, bertan behera gelditu zen egoera politikoaren eraginez. Gaur egun, esaterako, Kanpo Arazoetako Ministerio europar guztiek hara ez joateko aholkatzen dute, atentatu eta bahiketen arriskua dagoelako.

61


LABURRaK

» «GRAMMA» YATEA ERABERRITU DUTE abana zaharrean dagoen Iraultzaren Museoan, antzina lehendakariaren jauregia izandakoan, txoko propioa du Gramma Oroigarria deritzanak. Aire librean dago eta, birgaikuntza orokorra egin ondoren, ikusgai dago berriz ere. Bertako «altxor» nagusia “Gramma” yatea da. Fidel Castrok gidatu zuen bidaia historiko haren 60. urteurrena izango da aurten, gainera. “Gramma” itsasontzia –gaur egun kristalezko kutxa batean babestuta– Mexikon itsasoratu zen, 80 gizon zeramala, 1956ko abenduaren 2an Kubako ekialdean lehorreratu zelarik.

H

HEMINGWAY-RI BURUZKO LIBURU BAT SARITUA uis Irizar sukaldari handiaren sukaldaritza eskolaren aholkupean Javier Muñoz kazetari iruindarrak idatzitako “Comer con Hemingway” liburuak Estatu espainoleko Cooking Schools saria irabazi du. Ernest Hemingway idazlearen oroitzapenak abiapuntu hartuta, Euskal Herria, Errioxa eta Aragoiko gastronomia eta kulturatik bidaia proposatzen digu liburu honek. Yantai hiri txinatarrean ezagutaraziko dituzte nazioarte mailan Gourmand World Cookbook irabazleak. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatzita, sarean ere badu «bizki» bat: espresuki egindako webgune batetik errezeta guztiak eskura daitezke.

L

PICCADILLY CIRCUS-EN HORMA-IRUDI BERRIAK ondreseko Regent Streeten eta Piccadilly Circusen arteko bidegurutzean dauden sei horma-irudi erraldoiak New Yorkeko Times Squarekoak bezain ospetsuak dira. Ia mende bat daramate publizitatearen euskarri izaten, baita ere mota guztietako berriak –eguraldiaren iragarpena kasu– eskaintzen. Baina datorren udazkenera arte bederen ez ditugu ikusiko, joan den urtarrilaren 16an itzali egin baitzituzten eraberritze lanak egin ahal izateko. Bitartean, behin-behineko horma-irudi bakarra jarri dute, Europako handiena. Bidegurutze honetatik urtero 100 milioi lagun pasatzen omen dira.

BIELORRUSIAK TURISTAK ERAKARRI NAHI DITU azioarteko 80 herrialdetako hiritarrek –Europar Batasunekoak, AEBetakoak eta Japoniakoak barne– ez dugu bisarik beharko Bielorrusian sartzeko. Alexander Lukaxenko lehendakariak sinatutako dekretuaren arabera, bost egunetako egonaldietarako ez da bisarik beharko. Neurri hau «negozio bidaiak eta turismoa» bultzatzeko hartu omen dute. Nazioarteko komunitateak Lukaxenkoren Gobernua zigortu zuen 2010ean –azken hogei urteetan bera izan da Poloniaren eta Errusiaren artean dagoen sobietar errepublika ohiko lehendakaria–, baina 2015ean egoera aldatu zen, preso politiko gehienak askatu zituztenean.

LOS ANGELES AUKERATU DU GEORGE LUCAS-EK an Frantzisko baztertu eta, azkenean, Los Angeles hiria aukeratu du George Lucas zinemagile eta ekoizleak. Dirutza jarriko du “Star Wars” istorioren egileak –aurrekontua milioi bat dolarreko da, hortik gehiena Lucasek jarritakoa– Narrazio Artearen Museoa gauzatu ahal izateko. Izen jaso hori jarriko dio, baina museoa Lucasek berak filmatutako filmez hornituko da soilik. Espazio-ontzi itxurako eraikin batean kokatuko da.

LONDRESEKO ERREGE-GUARDIAN, ALDAKETAK uckingham gazteluko erregeguardiaren aldaketa, aldizkakoa izatetik egun finkoetara pasatuko da, segurtasun arazoak direla medio eta atentatuak ekiditeko neurri bezala. Zeremonia ikusgarri honek turista ugari erakartzen ditu astero Elizabeth II.a erreginaren bizilekuaren aurrera. Martxotik abuztura arte astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan egingo dute goizeko 11.00etan; hau da, ohi baino ordu erdi lehenago. Inguruko ibilbideak itxiko dituzte eta soldaduak babesteko hesi gehiago jarriko dituzte.

L

S

N

B

62

hutsa


hutsa

hutsa

FUTUROSCOPE-REN DENBORALDI BERRIA Chasseneuil-du-Poitou (Estatu frantsesa) herrian, Poitiersen periferian dagoen Futuroscope atrakzio parkeak 30 urte bete berri ditu. Ez da edonolako data; horregatik, otsailaren 4an hasiko den denboraldi berrian ospakizun honek isla izango du. 2017rako prestatu dituzten berritasunen artean “L’extraordinaire voyage” (Bidaia ikusgarria) filma dago, munduan zehar bidaiatzen laguntzen diguna. Parkeko Imax teknologiarekin hornitutako sei aretoetako batean eskaintzen da.

hutsa

KARTELA ALDATU AL DUTE? Zachary Cole Fernandez artistak 1.000 dolarreko fidantza ordaindu du Hollywoodeko kartel ezaguna aldatu zuelako Urte Berri egunean. Olana zuriak erabiliz, «weed» (marihuana) aldarrikatu zuen.

BESTE TURISMO MOTA BAT: ETXEGABEEN URRATSEI SEGIKA Austriako hiriburura iristen diren ia bisitari guztiek hiri honetako gaztelu dotore eta museo ikusgarriak ikusi nahi dituzte. Badira turista batzuk –1.200 inguru 2016an– beste «zerbaiten» bila dabiltzanak. Enpresa txiki batek “Shades tour” antolatu du, eta Vienako aterpeak erakusten ditu. Horrela, etxegabeei ere lanbide bat eskaintzen die.

hutsa

GUNE TURISTIKOA ZABALDU DUTE GERRILLARI OHIEK Irudian azaltzen dena Tobias Orellana da, 1980ko maiatzaren 14an Sumpul ibaiko sarraskitik bizirik atera zen gizona. El Salvadorreko eta Honduraseko armadek 300 bat lagun hil zituzten eta horren lekuko San Jose Las Floreseko museoan aurkitu daiteke, San Salvadorretik 100 kilometrora dagoen herrian alegia. Bertako biztanle gehienak gerrillari ohiak edo 1980-92 urte arteko gerra zibil odoltsutik bizirik ateratakoak dira. Kooperatiba bat sortu dute, non hainbat proiektu gauzatu ahal izan dituzten: okindegi bat, ospitale bat, artisautza lantegiak... edota gune turistiko bat Sumpul ibaian. Herri honetan ez dago gaizkile-talderik eta bizitza lasaia da, El Salvadorreko barne oasia izango balitz bezala.

hutsa

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.