haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
IZADIAREN ITZULERA
CAMILLEREN BIDEA
WADI RUM
Lawrence Arabiakoaren basamortua
LOS ANGELES
Izarren pausoei jarraituz
Azaleko argazkia: Visual Natura
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
48 2406 32 38 16
aurkibidea102
16 Los Angeles Modan dago berriz Hollywood, «La La Land» filmari esker. Beraz, zergatik ez bisitatu filmazio plato izan diren leku horiek?
32 Wadi Rum Lawrence Arabiakoak zaldi gainean trostan zeharkatu zuen basamortu hau, eta bazter askotan oraindik gogoan dituzte haren urratsak.
24 Getxo Algortan daude Punta Begoñako galeriak. XX. mende hasieran eraiki zituzten, goi mailako jendearen artean bainu turismoa hedatzen ari zenean.
38 Gambia Lasaitasun bila dabiltzan turistak erraz konbentzituko dituzte hango segurtasunak, hondartza basatiek, naturak berak edota gertutasunak.
48 Olibondoak Herrialde Katalanen hegoaldean harrotasunez begiratzen diete euren olibondoei. Baina arriskuan daude.
06 Camilleren bidea Katalunian denbora luzea martxan daraman ereduak Pirinioetako mendebaldean ere funtziona zezakeela sinetsita, eskualde menditsu honetako paraje ederrenetako batzuk oinez zeharkatzeko ibilbide zirkularra markatu dute. “Camilleren bidea” izena du xendrak, mendikate horretan bizirik iraun zuen bertako azken hartz arrearen omenez.
52 Proposamen tematikoa Amu literarioak aurten Ingalaterra bisitatzeko. 56 Hitzorduak Boston eta Londreseko maratoietatik Bill Violaren erakusketaraino. 58 Liburuen txokoa Mexiko Candida Hoferren begiradapean. 60 Gogoan hartu Stasiren museoa eta Lanzaroteko Museo Atlantiko ikusgarria. 62 Laburrak 3
4
MABHOKO Nelson Mandela, inspirazio iturri rgazkian azaltzen den 81 urteko emakumea Esther Mahlangu artista da, Hegoafrikako Gauteng probintziako Mabhoko herriko estudioan patxadatsu, soinean Ndebele tribuko emakumezkoen jantziak daramatzala. Bere lana –mural ikusgarriak egiteagatik da batez ere ezaguna– Pariseko Georges Pompidou zentroan, Lyoneko biurtekoan eta Londresko British Museum-en ikusgai egon den arren eta nazioarteko beste hainbat erakusketako protagonista izanagatik ere, bere jaioterriari lotuta jarraitzen du. Eta hautu horrek, bere jendearen kultura zabaltzera eraman duen bezala –horregatik daramatza ndebeleen arropak soinean–, herrialde horren historian sakontzera bultzatu du. Eta, bide horretan, Hegoafrikako pertsonarik ezagun eta eredugarrienarekin egin du topo, Nelson Rolihlahla Mandelarekin, alegia. Mahlanguk Mandelak egindako sei marrazki oinarri hartuta beste horrenbeste mural sortu ditu eta Melrose Gallery-n jarri ditu ikusgai. Izan ere, Madibak inspirazio iturri agorre zina izaten jarraitzen du, ez politikagintzan bakarrik, baita artean eta beste esparru batzuetan ere.
A
Argazkia: Gulhan Khan
5
6
Camilleren bidea AZKEN HARTZAREN OINATZEI SEGIKA
Testua eta argazkiak: Luis Diaz eta Jorge Lopez/VisualNatura
7
CAMILLEREN BIDEA
Sasoitik sasoira, azken urteetan gero eta mendizale gehiagok egiten dute Camilleren Bidea, mendebaldeko Pirinioetako paisaia ikusgarrienetakoak zeharkatzen dituen xendra. ÂŤCamilleÂť ez dago jada, baina ibilbideak oroimenean gordea du mendikate horretan bizirik iraun zuen bertako azken hartz arrea.
8
antauriar mendikatean zein Pirinioetan hartzik badela badakigun arren, hain gutxi daudenez eta gizakiok animalia horrekin ia kontakturik izan ez dugunez, ÂŤespezie exotikoÂť gisa ikusten dugu ia, beste lur batzuetan presenteago dagoen animalia urrun bezala, Ipar Amerika eta Kaukaso bezalako leku menditsu eta basoetan ibili ohi den izaki arraro gisa. Egia esan, oso hartz gutxi daude Iberiar penintsulan, piriniar ipar isurialdea barne hartuta, nahiz eta azken urteotan hartz kopurua nabarmen hazi den. Animalia hauen izaera zaputzak eta hartzak elkarren artean bereiztea hain zaila izateak kopuru zehatza jakitea zailtzen dute.
K
Kantauriar mendikatean 240 bat bertako hartz arre baino ez daudela aintzatesten da eta piriniar mendikatean, berriz, egoera askoz etsigarriagoa da. Hartz arrea mendiotatik desagertzea saihestezina izan da. Gizakia temati jardun da denboran zehar espezie hori jazartzen; hala, joan den mende hasieran 200 hartz izanik murrizten joan dira, bertako espezie honen desagertzea ekartzeraino. Egun, hartz populazioa 35 eta 40 artekoa da, azken bi hamarkadetan bertara esloveniar jatorriko sei eme eta bi ar ekartzeari esker. 2004an ehiztari batek “Cannelle� izeneko azken piriniar hartz arre emea hil zuenean, bazirudien espeziearen desagertzea gelditzea ezinezkoa zela, bi hartz
Handian, Ansabereko orratz ikusgarriak. Lerroon gainean, pagadi bat. Hartz piriniotarraren habitat aproposena da. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Laskuneko zirkuaren inguruak.
9
Arlet-eko aintzira eta mendi-aterpea. Behean, Lizarako mendi-aterpea eta Bisaurin mendiaren gaineko zeru izartua. Ondoko orrialdean, Ansabereko Plateaun lainoa sartzen ari dela eta Gabarditoko mendiaterpea, ortzadar eta guzti.
10
CAMILLEREN BIDEA ar baino ez baitziren geratzen. “Papillon” zaharra 29 urterekin hil zen, berez, eta hala, Pirinioetako basoetan bizirik iraun zuen azken hartz autoktonoa bihurtu zen “Camille”. Azken hamar edo hamabost urteetan Belagua eta Somport arteko mendi eta haranetan ibili izan denak, ziur asko, noizbait entzungo zuen animalia honi buruz zer edo zer. Miresmena, eta nolabaiteko beldurra, sortzen zigun espezie bateko azken ordezkaria zen. Azken finean, basoan barneratzean neurriz gu baino handiagoa zen harrapakari honekin baino ezin genuen topo egin. Azkenean, “Camille” hildakotzat jo zuten 2010etik bere arrastorik topatzen ez zelaeta. Hala, azken hartza oroitzapen izatera pasatu zen. 2008an, “Camille” oraindik Aragoi iparraldeko haran mendebaldekoenetan zebilenean, Aspe, Anso, Echo, Aragues eta Aragoi ibarretan barrenako hainbat eguneko ibilbide zirkular bat sortzeko egitasmoa sortu zen. Proiektu honen helburua ibar horietako turismo ekonomiari bultzada erabakigarria ematea zen, azken urteetan mendizale eta xendrazale ugari jasotzen baitzituzten, jarduera horien gorakadari esker. Garapen turistikoari dagokionez, haran hauek badute desabantaila bat Huesca eta Kataluniakoen ondoan, alegia, neguko hilabeteetan bisitari kopurua mantendu ahal izateko neguko azpiegitura falta. Hori, nahiz eta hasiera batean bertako ekonomiarentzat kaltegarria izan dela dirudien, akaso epe luzera onerako izan da, higiezinen boom garaiko gehiegikeriak ekiditea lortu baitute, zeintzuek eski estazio askotako inguruneari eragin baitiote, eta hala, haran hauetako natur ingurunea bere horretan mantendu ahal izan da. Aukeratutako eredua ez da berria; Katalunian denbora luzea darama martxan eta oso ondo, gainera. Eredu horrek Pirinioetako mendebaldean ere funtziona zezakeela sinetsita, eskualde menditsu honetako paraje ederrenetako batzuk oinez zeharkatzeko ibilbide bat markatu zuten. Etapak ostatu mota desberdinetan hasi eta bukatzen dira: babeslekuak, kanpinak edota aterpetxeak. Horrela, oinezkoak era erosoan eta aholkuak jasoz egin ditzake. Dena dela, ibilbidea ondo zehaztuta dago eta xendazale bakoitzak mendiko profesional baten argibideak jasoz edota bere kabuz ekin diezaioke. Ibilbidea izendatzeko hautatutako azken hartzaren izena ezin hobea da ibilbideko leku desberdinak batzeko; izan ere, bere jabetzako lurretan gabiltza. Haranez haran Ibilbide zirkular honek eremu horretako haran nagusietako goi-ibarrak bisitatzen ditu. Ez ditu haranetako mendi garaienen tontorrak zapaltzen, baina bidean euskal mendizaleek ondo asko ezagutzen dituzten mendietara igotzeko aukera erakargarriak topa dai-
GIDA PRAKTIKOA Ibilbidea Norberak erabakitzen du ibilbidea non hasi. Berau era zirkularrean pentsatuta dago, garraioa, hornikuntza eta lo egiteko lekuak eskurago izateko, eta aterpetxe batetik besterako tartea «ofizialki» etapa bat da, baina norberak ibilbidea egokitu dezake bere esperientziaren, egoera fisikoaren eta gustuen arabera. Halaber, gaua pasatzeko beste aukera batzuk planifikatu eta hautatu daitezke, bidean babesleku txiki libre irekiak edota bibakerako hainbat leku zoragarri topa baitaitezke.
Etapak 6-7 etapatan banaturiko 104 kilometro dira. Tartean daude aterpetxeok: Linza (Anso), Gabardito (Echo), Lizara (Aragues del Puerto), Aisa (Somport-Candanchu), Arlet eta Lauzart (Laskun-Aspe). Gaua aterpetxeetan igarotzeko egituratuta dago, eta aurretik erreserbatu daiteke. Egunean 10-17 kilometro dira, etaparen arabera 3 eta 6 ordu artean.
Informazioa www.lasendadecamille.com web orrialdea, 974 375 421 eta 606 368 481
zenbakietan eta info@lasendadecamille.com emailean.
11
tezke. Anso ibarra, Huesca probintzian, ibilbideko mendebaldekoena da. Ezaguna da Hiru Erregeen Mahaira (2.446 metro) igotzeko bide erabiliena hortik pasatzen delako, Linzako aterpetxetik abiatuta. Aterpetxe horretatik abiatzen den arren, ibilbideak ez gaitu eramango mendi horretara; Petrechemaren (2.371 metro) itzalean egingo dugu aurrera Ansabereko orratzen oinarrirantz, zeinaren hormak aspaldiko ezagunak baitira hainbat belaunalditako eskalatzaileentzat. Petrechemaren lepotik atlantiar isurialdera iritsiko gara, eta gure oinetan Laskuneko zirkua irekiko da, Accouseko kantonamenduan, Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Laskuneko zirkua albo bateko haran txiki batean kokatua dago, Aspe haranaren mendekoa. Haran txiki honen goi-ibarrean, behin ingu-
12
rune harkaiztsutik lehen zelai berdeetara jaitsita, ondo egokitutako artzainen borda batzuk daude, uda sasoian erabiltzen direnak, eta erabilera askerako eranskinak dituztenak. Artzaintzaren tradizioari eutsi dio inguru honek. Larre horien azpiko inguru basotsuak ikusita, ulergarria da piriniar hartza bere garaian inguruotan gustura ibiltzea. Bertako espeziez beteriko baso trinkoak gordetzen ditu mendi hauen magalak, non urtearen zati handienean oso jende gutxi ibiltzen den. Erraza da neguaren ondoko hilabeteetan bertan orkatzak eta basoko beste hainbat biztanle ikustea. Bertan hasten da ibilbidearen zati basatiena, iristeko zailena eta, horri esker, jende gutxien topatuko duguna: hemendik Paloko porturainoko igoera eta azken hau Arlet-eko aterpetxearekin
lotzen duen zatia, isurialdeak bereizten dituen ardatzetik gertu dagoena. Pirinioetako Parke Nazionaleko mugetatik hurbil gabiltzala, Aspeko goi-ibarraren gainean, Camilleren bideko pausoek bat egiten dute Pirinioetako goi ibilbidekoekin, hots, tontorretara hurbilduz mendikatea itsasotik itsasora zeharkatzen duen ibilbidearekin. Arlet-etik, izen bereko aintziraren ondoan dagoen herritik, berriro beste isurialdera abiatuko gara, eta Somport-eko portuan barneratuko gara horretan, eta handik Estanes aintzirara, Aspe tontorraren eta Aragues goi-ibarraren azpitik oinez. Aintziratik zintzilikatutako haran batera igotzen da, Valle de los Sarriosera, non ez den arraroa hartzen bat ikustea, eta hortik Lizarako aterpetxera, Aisako haraneko goi-ibarrean.
Ondorengo bi etapak euskal afizionatuek ondo asko ezagutzen dituzten lurretatik igarotzen dira. Lizaratik Gabarditora, bideak Bisaurin (2.670 metro) azpitik eramango gaitu Echo ibarrerantz, Ozako oihanean bertan. Eta jada azken egunean, haranean barrena igoz, Alano mendilerroa zeharkatuko dugu, Zuriza gainean, eta Linzara jaitsiz, zeharkaldia amaituko dugu. Camilleren Bidea aukera bikaina bihurtu da egun batzuk baso eta mendietan ibiltzen emateko, baina, egun, zaila dirudi bide horietan hartzen baten oinatzak ikustea. Natur ingurunearen gaineko presioak ugariak dira eta hartza bizitzeko baso eremu zabalak behar dituen animalia handia da. Ea ba egungo hartz populazioa sendotzen den eta hurrena etortzen garenean basoko jaunak bere lurraldean gabiltzala argi uzten digun. •
Ezkerretik eskuinera, Gave de Ansabere izeneko mendi-zintzurra eta mendizale batzuk Arleteko aterperako bidean, Midi D’Osseau parez pare daukatela.
13
ANTARTIKAKO PENINTSULA Pinguinoa, aldaketaren neurgailu inguinoa Antartikako animalietan bereizgarriena da ziurrenik, eta denetan handiena eta dotoreena enperadorea da. Bere agintaldia bukatzear egon liteke, ordea, klima aldaketaren erruz. Izan ere, izotz plaka txikitzeak eragin handia izan dezake pinguinoek elikatzeko behar dituzten krill (ganba txikiak) bankuetan, eta horiek gabe litekeena da espeziea urritzen joatea. Dagoeneko, 70eko hamarkadako zenbakiekin alderatuta, erdira jaitsi da enperadore kopurua da, eta gainbeherak bere horretan jarraitzen du. Gaur egun, 600.000-800.000 mila ale omen daude, 47 koloniatan banatuta eta 2100. urterako erdiak edo gutxiago gera litezke. Gainera, honi guztiari beste arazo bat gehitu zaio azken urteetan, ohikoak ez diren haizeteen eraginez askoz zailagoa suertatzen baitzaie elikagaia eskuratzea, eta horren ondorioz, eta euriaren eraginez –orain arte euririk ez zuen egiten, elurra baizik– kume asko eta asko hil egiten dira. Ez du etorkizun samurra izaki eder honek.
P
Argazkia: Sarah Dawalibi
14
15
16
IZARREN LURRALDEA
Los Angeles
Modan dago Los Angeles Hollywooden antzinako usaina dakarren ÂŤLa La LandÂť filmari esker. Zinema datorkigu burura hainbeste filmen eszenatoki izan den hiri horretan pentsatzean, beraz, zergatik ez bisitatu filmazio plato izan diren leku horiek? Testua: Nagore Belastegi
Argazkiak: Nagore Belastegi eta Thinstock
LOS ANGELES
inema eta telesailak gustuko dituen edonoren ametsa da horietan agertzen diren eszenatokiak bertatik bertara ikustea. Euskal Herrian duela gutxi izan dugu HBO, “Game of Thrones” telesailaren azken denboraldiko irudiak filmatzen. Dirudienez, ekoiztetxe estatubatuarrari gure txokoak gustatzen zaizkio, aurretik ere Bardean izan baitziren. Hala ere, euren herrialdean ere badituzte paraje ederrak. Itxi begiak eta imajinatu Ennio Morriconeren musikaren erritmora gerturatzen diren cowboyak, zaldi gainean. Harkaitz gorrixken artean ezkutatzen dira indiarrak. Egun indiar erreserba den Monument Valley-n gaude (Utah-Arizona). Bertaraino iritsi zen korrika Forrest Gump, bat-batean gelditu eta etxera itzultzeko unea zela erabaki zuen arte. Baina filmen arimaz bustitzeko modurik onena Kaliforniara salto egitea da, Los Angelesera. Hain hiri handia izanik autoan eta GPS batekin bidaiatzea da aproposena. Hollywoodera abiatuko gara lehenik, non aparkaleku ugari dagoen (ordaintzekoak gehienak, baina Franklin Avenuen badaude doako batzuk). Telebistan erakusten diguten glamourra ez da inondik ageri, eta, hala ere, dekadentzia puntu horrek badauka bere xarma. Dibertigarria da «izarren pasealekuan» gora eta behera ibiltzea, kafe bat eskuan dugula, gogoko ditugun aktore, zuzendari edota musikarien izenak bilatzen. Hollywood Boulevard-en erdian daude Txinatar antzokia eta Dolby antzokia. Lehenak txinatar tenplu baten itxura dauka eta kanpoan turistak ibiltzen dira lurrean eskuak jarriz. Bertan estanpatzen dituzte euren eskuak izarrek, beren si-
Z
18
naduraren eta oinatzen ondoan. Dolby antzokia, garai batean Kodak deitzen zena, Oscar sariak banatzen diren lekua da. Alfonbra gorririk gabe merkataritza zentro arrunt bat dirudi, sartu eta segituan agertzen direlako saltokiak. Behean zinema areto bat dago, eta eskaileretatik gora orain arte pelikularik onenaren saria eskuratu duten filmen izenak daude zutabeetan jarriak, argiztaturik. Goiko terrazetatik Lee mendia ikusten da, “Hollywood” dioten letrekin. Letra horiek beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izango ditugu Griffith behatokitik. Bertan, iluntzean jendetza biltzen da, beraz, komeni da denborarekin joatea. Zerumuga zoragarria ikusten da eta hiriaren ikuspunturik politena dela diote. Eguzkia itzaltzen doanean argiak pizten dira eta Los Angelesen handitasunaz ohartzen gara etxe orratz guztiak ikustean. Behatokia bera museo bat da eta astronomiari buruzko informazio baliagarria ematen du. Gauean, gainera, planetariora sartzeko aukera dago, baina doakoa izaten denez, sekulako ilarak sortzen dira. Inguruko
Palmondoz jositako Sunset Boulevard ospetsutik Lee mendia ikusten da. Alboan, hiriaren ikuspegi aparta zabaltzen da Griffith behatokitik, hiriko parajerik ikusgarriena da.
19
LOS ANGELES
Behean, Beverly Hillseko etxerik politena, Spadena etxea. Eskuinean, «Full house» telesaileko etxea (dekoratu bat da), eta «Fresh Prince of Bel-Air»-koa (benetakoa da).
20
zelaietan, ordea, boluntarioak aritzen dira euren teleskopioekin turistei planetak erakusten. Eta eskuinetara dugu Lee mendia, magalean luxuzko etxe ikaragarriak dituela, hainbat eta hainbat filmetan ikusi izan ditugun horiexek. Baina Griffith behatokia bera ere filmetako eszena askoren jokaleku izan da. Esaterako, bertan filmatuak dira “Rebel without a cause” (1955) laneko hainbat pasarte. Hain zuzen ere, James Dean aktorearen oroigarria dago bertan. “The Terminator” (1984), “The Rocketeer” (1991) eta “Transformers” (2007) ere etorri
zaizkigu gogora. Aurtengo arrakasta izan den “La La Land” musikalean ere ageri da Griffith parkea, Los Angeleseko beste txoko ugari batzuk bezala. Mitch Buchannan-en hondartzan Hondartza aldera jotzen badugu bestelako eszenatoki batzuk aurkituko ditugu. Lehen Forrest Gump aipatu dugu, nola bat-batean korrika egiteari uzten zion. Bada Santa Monicako moilara iritsi zenean ere gelditu egin zen une batez, gero berriro korrikan jarraitzeko. Eta hain zuzen ere, bertan dago Bubba Gump jatetxeetako bat, jatorrizkoa bera, eta haren jabea Paramount Pictures ekoiztetxea da. Santa Monicako bainulariak zaintzen ikusi genuen Mitch Buchannan soroslea “Baywatch” telesailean, eta jendea kirola egiten ibiltzen den hondartza luze horretan filmatuak dira, halaber, “The Sting” (1973) edo “Rocky III” (1982) bezalako lanak. Beverly Hills auzo ospetsuari buruz asko entzun izan dugu, batez ere izen hori daraman 90eko hamarkadako telesailak arrakasta handia izan zuelako. Hala ere, Brandon eta Brenda anai-arreben etxea ez dago Beverly Hillsen baizik eta Altadenan (1675 E Altadena Drive). Horrek ez du esan nahi Beverly Hills ezagutzea merezi ez duenik. Izan ere, etxe moderno eta garestien artean bereziki polita den bat aurkituko dugu (516 Walden Dr). Spadena etxea du izena, baina «sorginaren etxea» deitzen diote. Ipuinetako etxea dirudi, teilatu zorrotz eta altuarekin; lorategiko putzuan igelak daude; landare batzuk «pozoitsuak» dira; debekatuta dago sartzea, sorginaren mehatxupean; beleak daude begira-begira. Etxe hau, ederra izan arren, ez da pelikula askotan agertu, baina adibidez une batean ikus dezakegu “Clueless” (1995) nerabeei zuzendutako filmean. GPSa erabiltzea komeni da “Fresh prince of Bel-Air”eko Will Smithen osaba Phillen etxea ikusi nahi badugu (251 North Bristol Avenue, Brentwood), egoitza auzo arranditsu baten bihotzean baitago. Landarez eta hesiz inguratuta dago, bertan bizi direnen intimitatea babesteko, baina agerikoa da turista ugari gerturatzen direla belarra zapalduta dagoelako. Hesitik argazkia ateratzearekin konformatu behar izan gara. Los Angeleseko kaleetan barrena, West Hollywooden, azkenaldian sona lortu duen High Voltage Tattoo tatuaje estudioa dago. “LA Ink” telesaila bertan egin zuten eta bere jabea, Kat Von D, ospetsu egin zen. Egun makillaje linea bat atera du eta horrekin ospea mantentzea lortu du. Bere estudioa horiz pintatuta dagoelako da bereizgarria. Tatuaje bat unean bertan egitea ezinezkoa da urte osoko zerrenda izan ohi dutelako, baina oroigarri gisara tatuatzaileak berak diseinatutako kamiseta bat eros daiteke. Gainera, Kat Von D bera estudioan egonez gero, oso atsegina omen da,
21
LOS ANGELES «Baywatch» telesaila Santa Monicako hondartzan filmatu zuten. Bertan daude hainbat film eta telesailetan agertu den moila eta kirola egiteko instalazio publiko ugari dituen «Muscle Beach» edo muskuluen hondartza.
eta jarraitzaileekin argazkiak atera ohi ditu, beraz, komeni da dendara sartzea dekorazio dotorea ikusteko besterik ez bada ere. Estudioetan trikimailuak ikasten Benetako eszenatokietatik dekoratuetara salto eginez, Hollywooden magiari buruz ikasteko aukera izango dugu Warner Bros estudioetan. Txanda aurrez hartzea komeni da, plazak mugatuak izaten direlako eta, batzuetan, deskontuak lor daitezkeelako. Gainera, ingelesez ez ezik, gaztelaniaz eta frantsesez ere eskaintzen dituzte tourrak eta hauek are mugatuagoak dira. Bisitak hiru ordu inguruko iraupena du, eta beraz, autoa uzteko leku apropos bat ere badauka kanpoan (bost dolar ordainduta). Lucas ahatearen eta Bugss Bunny untxiaren eskulturen artean pasatu ostean, Starbucks kafetegia duen areto batera joango gara. Bertan itxarongela bat dago Warnerrek ekoitzitako telesailik kuttunenen argazkiekin apaindua: “Friends”, “Big Bang Theory” edota “Full House”. Bisita zinema areto txiki batean hasten da, eta aurkezpen bideo labur baten ostean turistak banatu egin gara. Bakoitza bere gidari jarraituz tren txiki batean sartu gara. Harri-kartoizko dekoratuen artean ibiltzean, kale batetik bestera, telesail eta film batetik irten eta beste batean sartuko gara. Noizean behin trenetik jaisteko aukera dago argazkiak ateratzeko. «Herriko plaza» deituriko txoko batean (telesail ugaritan erabili izan den plaza, berriro modan dagoen “The Gilmore Girls”-en, adibidez) oinez ibili gara. Baliteke han inguruan telesail berriren bat filmatzen ibiltzea. “Pretty Little Liars”-eko protagonistaren etxea barrutik ikusi dugu, eta kanpotik duen edertasun guztia galdu du. Bertan sekretu ugari kontatu dizkigu gidak, eta aurrerantzean, film edo telesail bat ikustean bisitariak arreta handiagoa jarriko du xehetasunetan. Dena gezurrezkoa da! Estudioetan barrena trentxoan ibili ostean, museo itxura duen eremu batean amaitu da ibilbidea. “Harry Potter” eta “Batman” sagei eskainitako gune handiak atzean utzita, efektu berezietarako gunea ere badago. Hala, “Friends”-eko sofan eserita argazkia ateratzea posible da, “Harry Potter” bezala erratzean hegan egitea ere bai, edota “The Lord of the Rings”-eko Bilbo bezain txiki edo Gandalf bezain handi sentitu gaitezke. Haurrek baino, helduek gehiago gozatuko duten bisita bat da honakoa. • 22
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Madriletik eta Parisetik hegaldi zuzenak egin daitezke Los Angelesera. Kalifornian barrena bidaiatu nahi izanez gero, komeni da aireportu honetara iristea, bertan autoa alokatu eta estatu osoan ibiltzea. San Frantziskora iristea garestiagoa da, hiria bera ere garestiagoa delako.
GPSa, ezinbestekoa Los Angeles bezalako hiri batean gidatzea zaila izan daiteke. Errepideek sei errei dituzte puntu batzuetan. Horregatik, ezinbestekoa da GPSa eramatea. Aukera desberdinak ditugu: autoa alokatzerakoan gailua ere alokatu dezakegu, edo Euskal Herritik gure GPSa eraman, edo aireportura iristean bat erosi. Hala ere, doako aukera bat ere badago. Mavmii telefonorako aplikazioa. Mapak wifia dugunean jaistea komeni da –interesatzen zaigun estatu bakoitzeko mapa bat–. Kasu honetan, Kaliforniako mapak primeran gidatuko gaitu Los Angeleseko kaleetatik. Hori bai, eraman telefonoa kargatzeko kablea denbora guztian jarrita, bateria asko xurgatzen baitu.
Jakin beharrekoak Ingelesa jakitea garrantzitsua bada ere, Kalifornian posiblea da gaztelaniaz komunikatzea. Mexikorekin muga egiten duenez hango jende ugari bizi da bertan. Horrez gain, mugatik gertu egoteagatik eta elkarbizitza dela eta, kaliforniar askok ere ikasi dute gaztelaniaz hitz egiten eta oinarrizko azalpenak emateko gai izan ohi dira. Gastronomiari dagokionez, oso hiri kosmopolita da Los Angeles eta, horregatik, mota guztietako jatetxeak aurkituko ditugu. Hori bai, estatubatuarren bizitza erritmora ohitzea komeni da egunero janari-azkarrera jo nahi ez badugu: goiz esnatzen dira, goiz bazkaltzen dute eta goiz afaldu; denean, gu baino pare bat ordu lehenago.
23
GETXOKO EUSKAL BURGESIAREN ARKEOLOGIA
Punta Begoñako galeriak
Algortan (Getxo) daude Punta Begoñako galeriak, Arriluzeko kaia parean eta Abra badia atzean dutela. Ez dira Getxoko elementu bisual hutsa, euskal burgesiaren historiaren zati ere badira. XX. mende hasieran eraiki zituzten, goi mailako jendearen artean bainu turismoa bete-betean hedatzen ari zenean. Testua: Iñigo Elordui Argazkiak: Conny Beyreuther 24
PUNTA BEGOÑAKO GALERIAK asa den mende hasieran, Punta Begoñako galeriak eraiki zirenean, inguru horretako paisaia egungoaren oso bestelakoa zen: kostaldea itsaslabarra zen, hareatzak ez ziren existitzen gaur egun ezagutzen ditugun eran, ezta Ereagako hondartzako pasealekua, ez errepiderik, ez autorik, ez jendea paseoan. Kontradikerik ere ez zen existitzen, are gutxiago kirol portua, jatetxez, tabernaz eta terrazaz betea, eguraldi ona denean jendez gainezka izaten direnak baina ingurunea duela ez urte asko ezagutzen dutenentzat xarmarik ez dutenak. Ehun urte igaro dira Horacio Etxebarrieta magnateak Punta Begoñako galeriak eraikitzea agindu zuenetik eta, ordutik, Getxoko itsasbazterreko paisaia apurka eraldatzen joan da gizakiaren eraginez. Horacio Etxebarrieta Europako dirudunen artean dirudunenetakoa zenak, Getxon ezarri zuen bere udaldietarako egoitza. Euskal burgesiaren artean ur gaziko bainuak modan jarri ziren garaia zen, eta Bizkaiko udalerria izan zen bainu turismo horren gune garrantzitsuenetako bat –villa handien paseoa da horren lekuko–. Etxe handi eta dotorea, egun desagertua dena, Gregorio Ibarretxe arkitektoak eraiki zuen, egun Athleticen egoitza den Ibaigane jauregiaren egilea ere badenak. Itsaslabarraren gainean kokatua zegoen eta aurrean Arriluzeko arrantza-kai txikia eta Abra badiaren mugagabetasuna baino ez zituen. Itsasoaren kolpeek lur-jausiak eragin zitzaketen beldu-
P
Urteetako utzikeriaren gainetik Punta Begoñako galeriek antzinako distiraren arrastoak mantentzen dituzte. Orrialde hauetan, galerien zenbait argazki, Ereagako hondartza ere ikus daitekeelarik. Eskuinaldean, zuloa terraza batean eta galerien barrunbeak. Aurreko orrialdeetan, galerien kanpoaldea eta dekoraziorako erabili ziren mudejar estiloko zeramikak.
26
rrak bultzatuta, galeriak eraikitzea agindu zuen, euste-horma gisa. Denboran zehar bidaian Galeriok, itsaslabarra setiatzen dutenak, Ricardo Bastida arkitektoak eraiki zituen, Bilboko Alondegi zaharraren egileak. Zutabetuak eta terraza balaustratu batez estaliak, Getxoko paisaian ez dira ikur bat soilik; aitzitik, XX. mendeko Bizkaiko eraikuntza adierazgarrienetako bat ere badira, zuten erabilera bereziagatik, kokaleku bitxiagatik eta gauzatzeko erabilitako teknologiagatik (hormigoi armatua erabili zen, garai hartan oso material berritzailea). Bere barnealde zainduetan eta galerien dekorazioan Ricardo Bastidak Bartzelonako Eskolan jasotako formakuntza modernista antzematen da; fatxada klasizista bikainean, berriz, italiar Errenazimentuarekiko zuen grina eta Akademia Frantsesaren edo Beaux Arts arkitekturaren inguruan jasotako heziketa igartzen da: fatxada geometriko ordenatua da, pilastra, balaustrada eta erlaitzekin osatua. Galeriak honakoez osatuta daude: enpresariaren bulegoa zen gela handi itxi bat eta Abra badiara ematen duten hainbat terraza eta galeria ireki. Apaindura guztiek agerian uzten dute jabearen botere ekonomiko, publiko eta soziala. Bulegoan, Italiako marmolek –Carrarako zuriak eta Bardiglio grisak– zoruan dagoen Bizkaiko Ereñoko harrobiko kare-harri gorriarekin
konbinatzen dute. Galeria irekiak mudejar estiloko zeramikekin dekoratuak daude, ohikoa zena XX. mende hasierako euskal burgesiaren gustuetan. Ez da harritzekoa, hala, Punta Begoñan ageri diren apaingarri gehienak Bilboko Cafe Iruñan ere izatea. Galeriok gaur egun bisitatzeak denboran atzera bidaiatzera gonbidatzen gaitu eta bertakoen bizitzak irudikatzera, baina eraikuntza honek historiako gorabeherak ere ekartzen dizkigu gogora. Aipatu bezala, apaindurak eta eraikuntza-elementuek jabearen boterearen berri ematen digute; galeria nagusiko hormetan ikus daitezkeen muralak, berriz, gatazka batez mintzatzen zaizkigu, hots, gozamenerako egin zen espazio honen amets idilikoa hautsi zuen borrokaldiaz. Zer arraio egiten dute Horacio Etxebarrieta bezalako errepublikazale baten etxean espainiar abiazioko ezkutuak, edota Borgoinako gurutzeak? Eta uztarria eta geziek? Nola azaldu sabaiko frisoan margotutako “Viva España”, “Arriba Franco” edota “Una, Grande, Libre” horiek? Azalpen bakarra dago: 1937an galeriak italiarrek okupatu zituzten, eta kuartel nagusi bihurtu eta, ondoren, ospitale militar eta Auxilio Social zelakoaren egoitza izan ziren. Egun, EHUko talde bat horiek guztiak ikertzen ari da, baina zalantzarik ez dago Horacio Etxebarrietaren ametsa Espainiako Gerra Zibilarekin hautsi zela; izan ere, faxisten okupazioaren ondotik ez zen sekula gehiago galerietan izan, eta bere bilobentzako jolastoki bihurtu ziren.
27
Azken urteotan paisaia aldatu den arren, galeriako terrazetatik begiratuta Abrako badiaren ikuspegi txundigarriek hor diraute. Beheko irudietan, gela nagusiko barrualdea, 36ko gerrako okupazio faxistaren arrastoak erakusten dituena.
28
PUNTA BEGOÑAKO GALERIAK Urteak eta urteak abandonatuta egon ostean, galeriak egoera negargarri samarrean daude gaur egun. Bai barnealdean bai kanpoko terraza eta galerietan, bistakoak dira gainbeheraren seinaleak, bai giro kutsatuak eta itsasoak eragindakoak, bai eraikinarekin zerikusirik ez duten pertsonek eragindakoak. Baina bertako horma eta lorategiak hizketan eta istorioak kontatzen jarraitzen dute, eta Abra badiara dituen bista ikusgarriek bere horretan diraute. Punta Begoña ez da edozelako lekua, eta hori bere hondarren artean igartzen da. Egun, Getxoko Udala da eraikinaren jabea eta azken urteetan erabilera berri bat emateko hainbat proposamen aurkeztu dira. Gran Hotel Neguri eta ondoren Barcelo katearen beste hotel bat ezartzeko egitasmoek –aurrera atera ez zirenak– herritarren mobilizazioak piztu zituzten, eta irmoki egin zieten aurka, irizpide eztabaidagarrien pean ondare arkitektonikoak neurrigabeko eraldaketa jasateko arriskua zuela ikusi zutelako. Gaur egun, EHUko ikertzaile eta teknikari talde bat Galeriak berreskuratzeko eta beren balioa nabarmentzeko lanean ari da.
GIDA PRAKTIKOA Argibideak Galerietara bisitaldi gidatuak egin daitezke. Izenematea, www.getxo.org edota 94 491 08 00 telefonoaren bidez.
Inguruetan ikusteko Ereaga hondartzako pasealekuan, Galerietatik kilometro batera, Algortako Portu Zaharra dago. Erabat gomendagarria. Arriluzetik Areetako kairaino (1,5 km), "Getxoko villa handien paseoa" egin daiteke. Villa bakoitzaren petrilean azalpen panelak daude.
Jateko Jateko toki ugari daude. Jatetxeak ez dira merkeak, baina Portu Zaharrean Arrantzalearen plazan dauden bi tabernetan eta Portu Zaharra-n kazolatxoak jan daitezke.
Wadi Rum
Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
LAWRENCE ARABIAKOAREN BASAMORTU GORRIA
WADI RUM
Wadi Rum basamortu gorria naturaren erakustaldi itzela da. Harkaitz muinoz jositako parajea da, lurretik jalgitzen dira iragan nomada bateko gotorleku itxura hartuta. Ekialde Ertaineko bidegurutze adierazgarrienetakoa den honetan, ilunabarreko itzalpetan eta egun argi dirdaitsuetan biziberritu egiten dira antzinako kulturak. Lawrence Arabiakoak zaldi gainean trostan zeharkatu zituen hareatza hauek, eta bazter askotan oraindik ere gogoan dituzte haren urratsak.
Lerroon gainean, fosfatoak garraiatzen dituen trena basarmortuan barrena. Hurrengo orrialdean, emakumezko bat haitzezko zubiaren gainean eta, azpian, Jebel Khazaliko petroglifo zirraragarriak.
32
egira, jakinduriaren zazpi pilareak». Ahmedek, gure interpreteak, hatzarekin ekialderantz seinalatu du, eguzkiak txigortutako lautadan erruz nabarmentzen den mendi muino erraldoia erakutsi nahian. «Diotenez –jarraitu du Ahmedek–, hari begira aurkitu zuen Lawrence Arabiakoak bere liburuaren izenbururako inspirazioa». Oso itxura berezia du muinoak. Iparraldean Makhras arroilak banantzen du Jebel Umm Al-Ishrin handiak osatzen duen atal nagusitik, eta bere erliebeari begiratuta, zutabe sail bat dirudi, zabalera irregularreko enbor biribilduko zutabeen segida, iparretik hasita handitik txikira doana, oinarri bateratu gisako batetik zutunduz, bereiziz bost adar. Izan ere, bost horiek argi eta garbi zenbatzeko modukoak dira, baina gainerako biak norberak irudikatu behar, hegal hori higaduraren higaduraz konkor desitxuratua baino ez baita. Egia esan, inork ez du sinesten britainiar ofizial mitiko hark orduak eman zituela hortxe eserita, bere ibilerak kontatzen dituen obraren izenburuari buruz hausnartzen. Egia da, ordea, 1917an arabiarrak turkiarren aurka matxinatzea xaxatzeko agindua jaso zuenetik, Wadi Rum ezinbestean egon dela haren izenari lotuta. Bereziki, Peter O’Toolek gorpuztu zuenetik 1962an David Leanek zuzendutako film hartan. Wadi Rum basamortuak makina bat zeluloide metro ditu, ordea, bizkar gainean, azkenetakoak “Marte” lanean hartutakoak, Ridley Scott eta Matt Damonek osatutako tandemaren eskutik. Nolanahi ere, “Lawrence Arabiakoa” hartan bezainbesteko handitasun, xehetasun eta ikusgarritasunarekin ez dute beste inolako filmetan erretratatu. Begien parean ditugu wadi (ibar) zabalak, zeruertzak urratuz eta bakardadeak desafiatuz ezerezetik sortuak diruditen jebel (mendi) pusken artean zokoratuta. Awda ibn Harb Abu Tayih-ren ahotsa entzun dezakegu –Anthony Quin-ek jokatutako papera– «Aqaba-ra!» oihuka, eta konturatu orduko harkaitz eta labar irrealen gorenetik mila mihik zabaldutako zaghareet irrintziak inguratu gaitu, eta horren segidan otomandarren trenbidea zartatzen duten leherketen oihartzun sorra zabaltzen da –gaur egun iparraldeko mugaren ertzetik doan fosfatoen burdinbide berbera. Irudikapen horiekin batera gogora etorri zait Itsaso Gorriaren ertzean arabierazko Korana saldu zidan beduino zaharra, nola azaldu zidan aspaldi-aspaldi dela beste koran bat erosi ziola zeinek eta Omar Sharifek berak.
B
Iraganeko nomadak Buramik haima zabal batean hartu gaitu. Azukrez ondo hornitutako edalontzietan qahweh sad dah zerbitzatzen ari da. Kafea, nomaden erara. Sartzera gonbidatu, eta suaren bueltan pilatutako alfonbra eta ku-
33
34
xinetan esertzeko esan digu. Edaria eskaini digu. Lehen-lehenik, aurreneko ukaldia, fonjan al thaif, bisitariari ongietorria emateko. Jarraian beste bi aldiz bete digu ontzia, fonjan al saif, edo ezpatarena hartzeko, ausardiari gorazarre eginez, eta azkenik, fonjan al kaif, umore onaren alde. Burami bedua da, beduinoa, zalabia tribukoa, eta gehienbat horiexek arduratzen dira turistekin zerikusia duten zerbitzuez basamortu honetan. Tribu gehiago ere bizi dira hemen, hala nola huweitat, sweilhieen, gedman, dbour, omran... eta denen artean ez dira iritsiko 5.500 lagun izatera. Egindako estimazioen arabera, hogeita hamarren bat familia baino ez dabiltza jada beren artaldeekin hara eta hona, bizimodu nomada egiten. Gainerakoak sedentario bihurtuz, bizimodu tradizionala ordezkatuko dute turismoarekin, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin. Herrixka txikietan finkatuz joan dira, esaterako, Rum, Twayseh, Shakriyyek, Mensheer edo Dishe, oinarri-oinarrizko zerbitzuak dituzten zementuzko eraikuntza xumeak baino ez badira ere. Buramik leku zoragarri batean prestatu digu kanpamentua, Jebel Rumen magalean, Jebel Umm Ejil-en txopa parean, Abu Aine inguruan, baina Lawrenceren iturritik pixka bat hegoalderago. Kanpamentua bihurgune batean dago, eta haima handi ireki bat du, estera eta alfonbrekin –hortxe afaldu eta gosaldu behar dugu–, oinarri-oinarrizkoarekin ekipatutako denda bikoitz batzuk ere bai, garbiketarako pare bat txorroko bidoia, eta komun eramangarri zenbait, nolabait esan, egoera onargarri samarrean. Ez dugu gehiago eskatzen, ez dugu gehiago behar, bakarrik gaude eta horixe da oparirik onena. Izan ere, sutondoan geldirik edo dozena bat metro ibilita, zeruan amilduz doan eguzkiaren argi nekatuak, jebelen okre motelaren aurreko itzal artegagarriek edo izarren ñirñir isilak arnasaldi magiko bihurtzen dute hasperen bakoitza, eta harmonia berezi batez blai eginda eta gainezka bukatzen dugu.
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Urteko edozein sasoitan ondo dago, baina udaberrian eta udazkenean desertuaren muturreko zailtasunak saihestuko ditugu. o.
Non ostatu hartu Turistarik gehienak Diseh-eko kanpamentuetara joan ohi dira, edo desertu barruan dauden besteren batera: Capitan’s Desert, Sunset, Jabal, Lawrence… Onenak barnealdekoak dira, baina are hobea da agentziarekin negoziatzen saiatzea leku apartaturen batean kanpatzeko aukera.
Mugitzea 4x4 ibilgailuz eta gamelu gainean ibilaldiak kontratatzeko, agentzietara edo bisitarien harrerako bulegokoengana jo.
Bibliografia Tony Howarden liburuek gaurgaurkoz erreferentziarik onenetakoak izaten jarraitzen dute.
Edertasun sinesgaitza Gure kokalekua ikusgarria dela esatea erredundantzia hutsa da, egia esan, Wadi Rum osoa delako halakoxea. Basamortu honek ez du parekorik. Parajea janzten duen edertasun borborkari eta basati horrek sentimendu kontrajarriak jartzen dizkizu parez pare, egonezina eta abaroa, estutasuna eta jaretasuna, hain dira hain bereziak hemengo paisaiak. Duela milioika urte itsas hondoa izan bazen, gaur egun ozeano horren beraren metafora fosil baten modukoa da, non hamada itsasoa den, erg txikiak olatuak diren eta hareharrizko harkaitzak uharteak diren errealitateari eta denboraren iragateari buruzko katramilen labirintoa osatuz. Gure buruen gainean 500 metroraino eta gorago iritsiz, ibar biluzi eta ia-ia apokaliptikoen amarauna eratzen dute. Ertzetan, labarrik labar, terrazak itxuratzen dituzten makina bat 35
WADI RUM Aurreko orrialdeetan, argazki handian Jakintzaren Zazpi Zutabeak, eta argazki txikian, Duna Gorria. Orrialde honetan, beheko argazkian, beduinoak Abu Ainan. Hurrengo orrialdean, ÂŤsiqÂť edo arroila ikusgarriak.
zurkulu, zubi natural eta siq edo arroila mehar deskubritu ditugu, eta gure begiradari joaten utzi diogu, zizelkatzeko haizea erabili duen natura horren dotoreziaren liluran erortzen, eta irudimenak sekretutzat jotzen dituen lekuetara lerratu ditugu gure urratsak. Jebelak inflexio puntu bat dira, dirdira artean lausoturik beti desagertzearekin mehatxu egiten duen perspektiba bakarraren inflexio puntu. Batzuetan sendo eta gotor agertzen zaizkigu beren itxurazko konpaktutasunean; beste batzuetan, badirudi grabitateari ziria sartu diotela, kaos ulergaitz betean; eta beste batzuetan, aldarte zirtolari moduko baten harrigarriaren harrigarriaz, badirudi txirikilo dentsoetan desegiten doazela, harrizko izan beharrean ezkoz eginak balira bezala, harkaitz bat urtuz doana eguzkia eta denbora eskultore apetatsu baten plantak egiten ari balira be-
zala, helburu bakartzat hartuta gotikoa deseraikitzea dalitar umore zentzuarekin. Txango laburrak nahiz ibilbide luzeak egin, oinez, 4x4 ibilgailuetan edo gamelu gainean, baita eskalatuz ere, beti dago zer deskubritu, ez dago mugarik. Barrah-ko arroila, Jebel Umm Ulayydiyako harea duna gorriak, Makhman eta Umm Tawagiko arroilak edo Wadakeko harrizko zubiak eta batez ere wadiaren gainean 80 metroko jauzia ematen duen Umm Fruth, horiek ikusi eta jabetuko gara mundu honetan sinesgaitzenak ere lekua duela. Eta horrek guztiak altxor moduko bat gordetzen du bere baitan, antzinako kulturen aztarnak; izan ere, Arabiaren eta Mediterraneoaren arteko igarobide saihetsezina izanik, Wadi Rumi ez zaio inoiz arrotza egin gizakiaren presentzia. Ez gaitzala engaina gaina-
zalaren latzak. Ondo erreparatuz gero, berde bizi baten trazak hautemango ditugu han-hemenka loratzen. Ura da mirariaren egilea, halako zoru idorrean ugaria den urak, eta horrexek bihurtu zuen itxura batean ezerezaren puska den hau basamortuetan denik eta zoragarri eta estimatuena. Nabateoak Wadi Rumen jaun eta jabe ziren K.a IV. menderako, akuiferoen kontrola beren gain hartuta, eta hein horretan, karabanen joan-etorriena ere bai. Garai hartako testigantza da Allat jainkosari eskainitako tenplu txiki bat, Rum herrixkatik oso gertu. Baina gizakiaren aztarna zaharragoak ere badaude, gutxienez, duela 2.600 urtekoak, eta horietako batzuk ezin interesgarriagoak, hala nola Jebel Faishiyyako eta Jebel Khazaliko inskripzio tamudikoak. Arabiar kulturaren aurreko hizkuntza horren trazuak, beste inskripzio
eta petroglifo batzuekin elkartzen dira, nabateo eta beduenak, eta horma horiek grafiti intenporalen kronika moduko bat bihurtzen dira. Ilunabarrean txoko polit bat bilatu dugu eguzki amandreak zeruak eta lurrak, zoruak eta mendiak gorriminez nola tindatzen dituen ikusi ahal izateko. Eguzkia ezkutatu bitartean basamortuko iluntasun izoztuari bide emanez, biharamunean argi berrituarekin eta gogoberrituta harrituko gaituela jakinik, gogora ekarri ditugu Arabiako Lawrenceren hitzak nostalgia aurreratuarekin: Inork ezin du bizimodu hau eraman eta bertatik aldatu gabe atera. Axaletik bada ere denek atxikia eramango dute desertuaren zigilua, nomadak markatzen dituen lotura hori, eta beren baitan izango dute itzultzeko premia, ahula nahiz setatsua, norberaren izaeraren arabera. •
37
Gambia AFRIKAKO OASI TURISTIKOA Testua eta argazkiak: Diego Cobo
GAMBIA
Herrialdea gero eta helburu turistikoagoa bihurtzen ari da europarrentzat. Lasaitasun bila dabiltzan turistak erraz konbentzituko dituzte hango segurtasunak, hondartza basatiek, naturak berak edota gertutasunak. Etengabe ÂŤez da ezer gertatzenÂť entzun dugun leku honetan, iragan esklabista tamalgarria aurkitu dugu, baina orainaldi zirraragarria. rratsean, dozenaka arrantzale iristen dira Tanjiko hondartzara, txalupak polito beteta. Jauzi egin, eta batelak uretatik ateratzeko bultzaka eramaten dituzte hondarretara. Beraien inguruan berehala sortzen da zurrunbiloa, andreak, gizonak, umeak... eta kaioren bat edo beste atezuan, bidean eroritako arraina harrapatzeko. Ilundu orduko, erabateko isiltasuna nagusitzen da, harik eta egunsentiak urratzen duen arte, arrantzaleak berriro itsasoratzeko bueltatzen direnean. Tanji Gambiako azokarik handiena da. Herrialdeak 60 kilometro eskaseko itsasertza dauka, baina itsasoak lurralde osoko bizimodua blaitzen du, beharbada zerrenda mehar baino meharragoa delako: 320 kilometroko luzera eta 30eko zabalera duen mihi luzea, herrialdeari izena ematen dion ibaiaren ertzean. Gambia ibaiaren bokalean dago Banjul hiriburua, Tanjitik 30 kilometro iparrerantz. 1816an ingelesek sortu zuten, kostazaintzako postu gisa erabiltzeko. Gaur egun, Afrika osoko herrialderik lasaiena da Gambia, eta horrek europar turisten jomuga bilakatu du, gero eta gehiago bertaratzen baitira paraje natural eder horretaz disfrutatzera. Hiriburua eta Tanji lotzen dituen itsasertz horretan lerrokatzen dira hotelik gehienak, hondartzetan, Serekunda gisako hirietan. Halere, giro lasaiagoa nahi dutenek, hobe dute hegoalderantz jarraitzea, Sanyang hiriko hotel xume eta patxadatsuetara, eta Paradise Beach-era, horiek ere hondartzan bertan.
A
Merezi du Banjul bisitatzea Bidaia gidek ez diote arreta handirik eskaintzen Banjul hiriari, baina merezi du, azaletik bada ere, han
Goian, emakume bat arrantzua eramaten, eta ezkerrean arrantzarako ontzia. Ezkerreko orrialdean, ura ateratzeko haize errota, Tendaban. Erreportaje hasierako irudian, Tanjiko hondartza, Gambiako azokarik handiena.
41
GAMBIA ibiltzea. Hiri txikia da –35.000 biztanle eskas–, hareazkoak dira kaleak eta arrantzale lonja ugari daude. Ibaia itsasoratzen den lekuan kokatua, hiriaren jardueraren laburpen bat aurkituko dugu Albert Market azokan: postu multzo anarkiko bat, eta denetarik aurkitzeko aukera. Benetan hiriburu txundigarria da, hara non topo egingo dugun alde batetik Museo Nazional ia birrindu eta xumearekin, historia izugarri mamitsua duen herrialdea izanda, eta bestetik, Asanblada Nazional abangoardista eta zeharo deigarriarekin, askatasun dudamudakoa duen herrialdea izanda –orain artean. Halere, Banjuletik harago joanda, hain zuzen, ibaian gora eginez, hasi gara benetako Afrika usnatzen, bere mitoekin, bere errealitatearekin eta bere iraganarekin. Kostalde hau esploratzeari ekin zioten aurreneko eu-
42
Behean, Janjanbureh irlan dagoen Esklabuaren Etxean eginiko murala. Azpian, arrantzale bat bere itsasontzia konpontzen.
roparrak portugesak izan baziren ere, Mungo Park izan zen lurraldean barneratu zen lehena, 1795ean. Ordurako jada hauteman zuen esploratzaile hark esklaboei ematen zieten tratu ankerra. Berez, inguru osoa ezaugarritu duen gertaera latza. Gambian bi errepide nagusi daude, ibaiarekin paraleloan aurrera eginez, ertz banatan: bata joanekoa eta beste itzulikoa. Eta ibilbide zirkular horri jarraitu diogu guk ere barnealdea ezagutzeko bidaian. Lehenengo geralekua Bintang da, oso hiri lasaia Bintag Bolong ibaiadarraren ertzean. Etxola xumez osatutako ostatua da Bintang Bolong hotela, ur gaziko ibaitzar honen gain-gainean eraikia. Bere jardueren artean dago proiektuak gauzatzea, mundu zabaleko herrialde txirotuenen arteko bat den honako honen herritarren onuran: haur eskola-
ratuentzako uniformeak finantzatzen dituzte, joanetorriak egin behar dituzten nagusientzako garraioa... eta Bulangorren eskola bat eraiki dute. Gambiako herrixkarik gehienetan bezalaxe, ez dago ez argindarrik eta ez ur edangarririk. Horren truke, biztanleen elkartasunarekin egin dugu topo, egun osoa ematen baitute hotelaren sarreran, egundoko baobab horien mendez mendeko gerizpean. Komunitate abegikor eta hautsez bete hau, arroz soroz inguratua, puntu egokia da bertatik bertara esploratzeko hango fauna eta ekosistemak. Ibaian txangoa eginez, aukera izan dugu ibaiertzak estaltzen dituzten mangladi zoragarriak ikusteko. Berez, bertakoen ekonomia mangladietan oinarritzen da, eta ibaiertzeko lokatz-uretan hondoratzen diren sustraietan txirikordaturik hazten direla diruditen os-
Furgonetak dira herrialdean barrena ibiltzeko garraio modurik erabiliena. Beheko argazkian, furgoneta bat Sanyang herrixkan.
tretan. Ibai inguruan osteratxo bat ematea nahikoa da mangladietan eskegitako molusku sortak ikusteko. Bintangen metak egiten dituzte ostra oskolez, gero Brikamako azokan saltzeko. Gambiako barnealdean hegazti eta ugaztunentzako eremu ezin aproposagoak daude. Berez, herrialdearen mugak marraztuz eratu zuten lurzatiaren barruan zazpi eremu babestu daude. Kiang West parkea da esanguratsuenetako bat, eta ia 12.000 hektarea ditu. Ibaiaren hegoaldeko errepideari jarraituz, Bintang atzean utzita iritsi gara paradisu honetara, non uztailetik aurrera, aurreneko euriteekin, 300 hegazti espeziek jaun eta jabe bihurtuta nahi ahala egiten duten bertan. Hegaztiek ez ezik, nahi ahala egiten dute ibaiko uretan azaleratzen diren krokodiloek, eta manatiek
43
GAMBIA ere bai, edota lehorte sasoian lehorraren lehorraz erabat arrakalatuta dauden lautadetako gepardo zelatariek. Lurralde hau ezagutzeko modurik egokiena da oinez saiatzea, pare bat egunetan. Tendaba Camp, handik kilometro gutxira, ostatu hartzeko aukera ona da eta parkean barneratzeko modu ezin hobea ere bai: bai gertu dagoelako, eta bai beraiek direlako Kiang West parkea bisitatzeko gida lanak egiten onenak, baina horrez gain, ezin ahaztu herrialdean berez oso azpiegitura eskasak daudela. Iragan esklabista XV. mendearen erdialdean, Afrikako mendebaldeko kostaldea erresuma nahasiz osatutako puzzle bat zen, anabasa hutsa, azkenean zartatu zen arte. Hara iritsi ziren aurreneko portugesak, 1446an, bertakoek harrapatu zituzten, baina hasierako kontaktua egina zegoen.
44
Gambiara bidaia eginez gero, ohikoa izaten da naturaren erdian lo egitea, animalien soinuez inguratuta.
Hamarkada bat geroago, harreman komertzial indartsuak zituzten herrialdearekin, eta hortxe hasi zen esklaboen historia transatlantikoa Janjanbureh uharteak (garai bateko Georgetown) horren berri ematen du. Itsasotik 300 kilometrora, Gambia ibaian ur geza antzematen hasten da. Gainera, puntu horretan landarediak erabat inguratzen gaitu, eta uraren bidea ixten duen oihan sarri horrek inguruotako babuino eta hipopotamoei patxada ederrean bizitzea ahalbidetzen die. Baina ez dira horiek, alajaina, paraje honek daukan erakargarri bakarra. Wassuko harrizko zirkulu misteriotsu eta deigarriak munduko ondare dira, Gambia ibaiaren iparraldeko ertzean finkatutako antzinako kultura baten lekukoak. Duela hainbat mende bertan bizi eta jardundako antzinako giza finkamendu eta kultura esanguratsu baten berri ematen dute megalito bitxiok, eta eremu hau
paregabea da ez soilik horien ezaugarriengatik, baita kopuruagatik ere. Gaur egunera arte halako milaren bat monumentuk iraun dute zutik, eta egunez egun misterioa handitu baino ez da egin. Janjanbureh-n 3.000 biztanle dira. Beltzen salerosketa ankerrak ezaugarritu zuen iraganaren aztarnak ikustera joan gara. Horien artean, nabarmentzekoak dira bai gizakia salgai huts zen azoka zaharraren hondarrak, eta bai kartzela usteko bat, ÂŤesklaboaren etxeaÂť deitzen diotena. Eraikin horren sotoetan ikusgai dago europarrek zer-nolako kateak erabiltzen zituzten esklaboei eskuak lotzeko, edota lekuz aldatu bitartean zer-nolako ziegetan edukitzen zituzten. Gida gazteak eraikinaren historia azaldu digu, eta oso adierazkorra da bere azalpenetan, hormara kateatuta balego bezala jarri da. Eta uharte honetan gertatu zenaren berri esploratzaileen
Beheko argazkian, Bintang Bolong Lodge hotela, Bintang-en.
eta haien idazlanei esker badakigu ere, egia esan, gisa honetako eraikin batzuk 1807tik gerora izan ziren eraikiak, hau da, esklaboen salerosketa abolitu zen urtearen ondoren. Eszenarioa berreraikitzea eta lurzoruan kateak barreiatzea kutsu apur bat errealagoa emateko baino ez da. Benetakoa da, ordea, erreala, beste uharte hau: Kunta Kinteren uhartea. Albredaren aurrean dago, ibaiaren iparraldeko ertzean. Arrantzale txalupaz betetako herrixka honetan jaio zen Kunta Kinte, esklabo ezaguna, bahitua eta Marylandera eraman zutena. Herrixkan museo bat dago esklaboen salerosketaren historiari buruz ondo hornitua, baina badago iraganak benetan dir-dir egiten duen toki bat, ibaiaren erdi-erdian hain zuzen, eta ibaiertzean inguruka dabiltzan arrantzale horietako baten motordun txalupan iritsi gara hara.
45
GAMBIA Esklabo kartzelarik garrantzitsuena James Island, izen horrekin egin baita ezagun, Afrikako kostaldeko esklabo kartzelarik garrantzitsuena izan zen. Ia milioi bat pertsona atera zituzten espetxe horretatik Amerikarantz eramateko XVI. eta XIX. mendeetan. Uhartetxo hori eraikin hondar multzo bat da gaur egun, oraindik ikus dezakegu ziega bat ukitu gabea, argi zorrotada sartzen den zulo batekin. Unescok munduko ondare izendatu duen lur zati hori leku pribilegiatu batean dago, eta esklabista
haiek ederki ohartu ziren horretaz: erdibidean zegoen, ibaiaren ahoaren eta biztanle gazteak lapurtzen zituzten barnealdeko parajeen artean. Herrialde osoak ditu iragan latz horren aztarna sakonak, nahiz eta soilik gisa honetako lekuetan ekartzen den bereziki gogora. Hiriburura bueltan, barnealdeko lasaitasuna berriro ordezkatu du hiriburuko zalapartak: horiexek herrialdearen bi muturrak, eta hein batean, kontinente osoarenak. Ez baitugu hain erraz ahaztuko, horratio, Afrikan gaudela. •
Tanjiko hondartza, arrantzaleak heltzean. Argazki txikian, txirrindulari bat Albredako kaian eta ondoan Kunta Kinteren irlara doan txalupa, Gambia ibaiaren bihotzean.
GIDA PRAKTIKOA Hotelak: Kajamor Lodge Hotel. Paradise Beach Sanyang +220 654 1450 Bintang Bolong Lodge. Bintang +220 992 9362 Tendaba Camp. Kwinella +220 9911088
Nola ibili: Garraiobide pribatua kontratatzea da aukera bat, eta bestela, garraio publikoan ibiltzea, baina horrek ibilbideak luzatuko ditu. Ez da gomendatzekoa norbera bere kasa ibiltzea ibilgailuz, etengabe postu militarrekin topo egingo dugulako.
Noiz joan: Herrialdea ezagutzeko garairik onena azarotik otsailera bitartekoa da, izan ere, urtaro euritsuaren ostean oparotasun betean aurkituko dugu herrialdea.
47
48
SOS olibondoak MILA URTETIK GORAKO ZUHAITZAK
Herrialde Katalanen hegoaldean harrotasunez begiratzen diete euren olibondoei. Zaharrak dira, askok aise gainditzen dute mila urteen langa, erromatarren garaitik bizi dira hor. Baina arriskuan daude, dekoraziorako erabiltzen dituztelako. Testua eta argazkiak: Unai Agirre - Jose Jordan
49
OLIBONDOAK MEHATXUPEAN mador Peset nekazarien semea da. 37 urte ditu, bere ibilgailutik jaitsi eta zelaia pauso azkarrez zeharkatu du. Hotzari aurre egiten dion olibondo erraldoi baten aurrean gelditu da. «Ziurrenik munduko olibondorik handiena da, 10,2 metro ditu zirkunferentzian», esan du harrotasunez. Mila urtetik gora ditu zuhaitz horrek, hots, eremu hura Al Andaluseko parte zenean jaio zen. Pesetek horrelako beste 106 monumentu zaintzen ditu, adarrak garbitu eta belar txarrak kentzen dizkie. Gizakiaren laguntzarik gabe olibondoak hil egingo lirateke, «belar txarrek zuhaitza jan eta lehortu egiten baitute», dio. Gertu, 75 urteko Joan Porta nekazariak bere familiaren landako «izarra» aurkeztu digu, “Farga del Arion” olibondoa. Zuhaitz honek 1.702 urte ditu, Madrileko Unibertsitate Politeknikoak zehaztu zuenez. 314. urtean landatu zuten, Konstantino enperadore erromatarra agintean zela. Izan ere, grekoek eta erromatarrek Mediterraneo osoan zabaldu zuten espeziea, olioa, zura, hostoak eta olibak lortzeko, nahiz eta honen erregistrorik zaharrena Teleilat Ghassul-en (egungo Jordania) agertzen den, Eneolitoan (K.a. 2500etik K.a. 1800ra). Ordutik, kultura mediterraneo guztian garrantzi handia izan du, eta bakearen sinbolotzat hartua ere izan da. Nola ahaztu Yasser Arafatek 1974an Nazio Batuen aurrean egin zuen hitzaldia.
A
Dekorazio objektu eta apaingarri Orain dela mila urtetik gorakoak diren olibondo hauek mehatxupean daude, ordea. Maria Teresa Adellek Valentzia, Katalunia eta Aragoiko 27 herrik osatzen duten
50
Taula de Senia eskualdea kudeatzen du, eta azaldu duenez zuhaitz asko moztu eta dekorazio objektu eta apaingarri gisa erabiltzeko saldu dituzte. Orain, eskualdea bere ondarea babesteko mobilizatu da, eta mobilizazio horrek olibondoen salerosketa galgatu du. Cesar-Javier Palaciosek, Felix Rodriguez de la Fuente Fundazioko kideak, aipatu duenez, «jendea konturatu da bere ondarearen altxorra direla». Baina, hala ere, zenbait webgunetan «milaka urteko» olibondo «maiestatetsuak» eskaintzen dituzte, hala nola Britainia Handiko Todd Botanics enpresarenean. «Urtero erosten dut bat edo bi», baieztatu du Marco Macdonald jabeak. Erosleak Europa osoan topa litezke, «diru asko duen jendea da», Nicolas de Boigne zuhaitzetan aditu den frantsesak dioenez. Horietako bat da Bernard Magrez ardo ekoizle frantsesa, Bordelen dituen hainbat gaztelutako lorategietan halako hamar bat olibondo landatu dituena, 1050 eta 1860 urte artekoak. «Katedral bat erosi eta lekuz aldatzea bezala da!», salatu du Palaciosek. Honek, 2015ean 154.000 sinadura jaso zituen Change.org webgunearen bitartez olibondoen salerosketa legez kanpo uzteko. Valentzian, 2006tik debekatuta dago 6 metro baino gehiagoko diametroa duten zuhaitzak ateratzea. Beste inon baino olibondo proportzio handiagoa duen Taula de Senian ere beren altxorra babesten ari dira, eta argudio ekonomiko bat lortu dute nekazariak konbentzitzeko: mila urteko olibondoen olioa ekoiztea. Litro bakoitzak 18 euro balio du bertan, 40 Bartzelonan eta 90 Txinan. Hori izan daiteke zuhaitz ikusgarri hauen etorkizuna bermatzeko bidea. •
Uldeconan (Tarragona hegoaldea, Castellorekin mugan, Herrialde Katalanak) olibondo ikusgarriak topa daitezke, horietako askok aspaldi bete dituzte mila urteak eta auzokideek miresmenez eta harrotasunez tratatzen dituzte. Altxor naturala da beraientzat.
51
proposamen tematikoa
AMU LITERARIOAK AURTEN INGALATERRA BISITATZEKO Britainia Handian turismoa bultzatzea xede duen VisitBritain orrialdeko VisitEngland atalak, hain zuzen Ingalaterrari erreparatzen dionak, 2017a “Literaturaren Heroien Urtea” izendatu du, herrialde hori bisitatzeko aitzakiak eskainiz. Izan ere, aurten hainbat urteurren beteko dira, literatura ingelesarekin zerikusia dutenak, eta horiek bildu ditu aipatu webguneak. Testua: Unai Agirre Argazkiak: Germany.travel
Jane Austen-en heriotza Jane Austen Ingalaterrako autorerik ezagunetakoa da, eta aurten, uztailaren 18an, hain zuzen, 200 urte beteko dira zendu zenetik. Hori dela-eta, Hampshire eskualdeko ordezkariek hainbat ekitaldi antolatu dituzte idazleari gorazarre egin eta, bide batez, “Pride and Prejudice” eta “Sense and Sensibility” bezalako obra sonatuen egilea bizi izan zen lurraldea ezagutzera emateko. Chawton herriko Jane Austen's House Museum-en –bera bizi izandako eraikinean dago– erakusketak, hitzaldiak eta bestelako ekimenak izango dira martxotik abendura bitartean, eta ekainaren 17tik 25era idazlearen omenezko astea ospatuko dute. Gainera, urte osoan beste hainbat ekimen antolatu dituzte Hampshiren. Horren guztiaren berri ematen dute www.janeausten200.co.uk eta www.visithampshire.com webguneetan.
52
Lord Tennyson gogoan Alfred Tennyson, Lord Tennyson bezala ezagutua, Victoria erreginaren garaiko poetarik ezagunenetakoa da, Lincolnshire Words eremu menditsuarekin harreman handia izan zuena. 1892an hil zen, eta 125. urteurrena une polita izan daiteke leku ikusgarri horiek bisitatzeko, adibidez Tennyson Trail izeneko ibilbidea eginez.
Arnold Bennet Enoch Arnold Bennett idazle eta kazetaria izan zen, eta Lehen Mundu Gerran Gobernu britaniarraren propagandaburu izan zen. Bitxikeria gisa esan, tortilla bati bere izena jarri ziotela, hain izan zen hain ezaguna! Bere eleberrietan batez ere jende xehe eta umilaren bizipenak kontatzen zituen. 1867ko maiatzaren 27an jaio zen, eta hain gertuko izan zuen The Potteries eskualdean gogoan izango dute.
53
proposamen tematikoa Enid Blyton-en bost lagunak “Bostak”, jatorrian ingelesez “The Famous Five”, Enid Blyton idazlearen 21 aleko liburu bilduma da, 1942 eta 1963 urte bitartean idatzi eta argitaratua. Beraz, aurten 75 urte beteko ditu lehen liburuak –“Bostak eta uharteko altxorra”– eta horren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Ingalaterra osoan. Hala, maiatzean liburuen edizio berrituak argitaratuko dituzte, ilustrazio berriekin, eta urte osoan zehar Britainia Handiko lorategi publikoetan haur talde honen abenturetan oinarritutako joko eta ekitaldi ugari izango dira. Gainera, abuztuaren 11n, Enid Blytonen jaiotzaren 120. urtemugan piknikak egingo dituzte aipatu lorategietan.
Harry Potter-ek 20 urte “Harry Potter eta Sorgin Harria” J. K. Rowling idazleak asmatutako haur miresgarri horren saileko lehen liburukia da, eta 1997ko ekainaren 30ean argitaratu zen lehen aldiz, mundu osora arrakasta handiz hedatu den fenomeno bati atea irekiz. Harry Potterren unibertsoak Britainia Handiko hainbat leku ezagun egin eta milaka eta milaka lagunen erromesaldiaren helmuga bihurtu ditu, hala nola Northumberland eskualdeko Alnwick gaztelua, non Hogwarts magiaeskolan gertatzen diren hainbat pasarte filmatu diren, edo Londreseko Zooan dagoen Narrastien Etxea, beste askoren etxean. Urteurren hau ospatzeko urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Adibidez, Harry Potterren filmetan azaltzen diren abestiekin osatutako kontzertu sail bat, maiatzaren 11tik 21era (Birmingham, Manchester, Liverpool, Leeds, Glasgow eta Londreseko Royal Albert Hall entzutetsuan izango dira emanaldiak), eta The British Library Harry Potterren mundu magikoari eskainitako erakusketa bat izango da urriaren 20tik 2018ko otsailaren 28ra arte. 54
Arthur Ransome Umeei zuzendutako “Swallows and Amazons” izeneko istorioengatik da batez ere ezagun Arthur Mitchell Ransome idazle eta kazetaria. Horietan, bi familiatako haurren pasadizoak kontatzen ditu, eta batez ere Lake District eta Norfolk Broads eskualdeetan kokatzen ditu beraien abenturak. Errusiako Iraultza bertatik bertara jarraitu zuen, eta sobietar iraultzaileekiko atxikimenduak arazoak sortu zizkion bere herrialdeko espioitza zerbitzuarekin, ia kartzelan bukatzeraino. 1967an zendu zen, eta horren harira jaialdia antolatu dute aurten Suffolk herrian.
Sherlock Holmes-ek 125 urte Munduan detektibe ezagunak badira, Sherlock Holmes denetan ezagunena izango da. Sir Arthur Conan Doylek 1892. urtean argitaratu zuen “The Adventures of Sherlock Holmes”, eta ordutik eleberri eta ipuin askoren protagonista izan da detektibea. Londresen hainbat leku daude Holmesekin harreman estua dutenak, urteurrenaren harira bisita daitezkeenak.
55
HITZORDUAK
PARIS (ESTATU FRANTSESA)
BADEN-WÜRTTEMBERG (ALEMANIA)
Apirilean Henry Chapier eta Jean-Luc Monterossok egitasmo aitzindaria abiatu zuten 1980an, Argazkiaren Hilabetea asmatu zutenean. Ordutik, ezinbesteko hitzordua bihurtu da eta argazkigintzak Parisen behar dituen azpiegiturak garatzen lagundu du. Aurten Paris Handia delakoa ezagutzeko aukera ematen digu ekimen artistiko honek, hain zuzen, 11 milioi lagun biltzen dituen (Estatu frantseseko biztanleen %18) eremu hiritar eta askotarikoa. 84 erakusketa izango dira Parisen eta inguruko 27 udalerritan banatuta. www.moisdelaphotodugrandparis.com/espace-presse/
Urte osoan zehar Heldu den ekainaren 12an berrehun urte beteko dira Karl Drais izeneko ikertzaile eta asmatzaile alemaniarrak «laufmaschine» edo korrika egiteko makina, hots, bizikletaren aurrekaria izan daitekeena asmatu zuenetik. Bere lehen bidaian 15 kilometro orduko abiadura lortu zuen 22 kilo pisatzen zuen asmakizunak eta ordutik mundu osora hedatu da, gaur egun gehien erabiltzen den garraio sistema izanik. Urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte Baden-Württemberg eskualdean, bertakoa baitzen Drais. www.200jahre-fahrrad.de/kalender
MARATOIZALEENTZAT HITZORDU HANDIA BOSTON ETA LONDRESEN Apirilaren 17an eta 23an Maratoizaleek gorriz markatuta dute apirila, hilabete honetan izango baitira nazioarteko egutegiko bi hitzordu nagusi: Boston eta Londres. AEBetako hirikoa 1897an hasi ziren antolatzen; beraz, zaharrena da –Olinpiar Jokoetan egiten direnak kontuan hartu gabe–. Apirilaren 17an izango da, eta handik sei egunera, 23an Londresekoak hartuko dio lekukoa. Ingalaterrako hiriburukoak jendetza erakartzen du urtero, eta horren adibide da aurten 250.000 lagunek baino gehiagok egin dutela parte hartzeko eskaera. www.baa.org; www.virginmoneylondonmarathon.co
56
ErakusketaK MANNEKEN-PIS-EN JANTZIAK
BILL VIOLA FLORENTZIARA ITZULI DA
Zaila da Bruselara txango bat egin eta Manneken-Pis famatuari bisita ez egitea, amu turistiko paregabea baita bihurri itxura duen eta bost mende bete dituen haur txizatia. Orain, GardeRobe MannekenPis museoan ikono horren jantziak ezagutzeko parada izango da. Mila jantzi baino gehiago omen ditu, zein baino zein deigarriagoa. www.bruxelles.be/artdet.cfm/5292
Bill Viola estatubatuarra artista garaikide ezagunenetakoa da, batez ere bideo formatuan aritzen direnen artean, eta bere azken erakusketa Florentziako Strozzi jauregian ikusgai izango da uztailaren 23a arte. Hain zuzen, duela lau hamarkada Errenazimentuaren jaioterria den hirian ibilitakoa da Viola, eta askok aspalditik espero zuten itzulera da berea. “Electronic Renaissance” izena du erakusketak, eta, Arturo Galansino Strozzi jauregiko zuzendariak aipatzen duenez, New Yorkeko artistaren lanaren zati handi bat jasotzen du. www.palazzostrozzi.org/mostre/bill-viola
GEORGIA O’KEEFE Askok ezagutzen dituzte bere lore erraldoiak edo Mexiko Berriko paisaia idorrak, baina Georgia O’Keefek, selfien garaia heldu baino askoz lehenago, aitzindaria izan zen bere irudiaren lanketan, Brooklyn Museumeko “Living Modern” erakusketan ikus daitekeenez.
IPAR ETA HEGO POLOAK MUSEO BATEAN Munduan leku gutxi egongo dira Artikoa eta Ozeano Antartikoa bezain zirraragarriak, eta orain aukera dago lurralde eder horietara joan beharrik izan gabe haien magiaz bertatik bertara zipriztintzeko. Frantziar Estatuko ekialdean dagoen Premanon hirian, Suitzako mugatik gertu, Ipar eta Hego poloei buruzko museoa ireki berri dute.
www.brooklynmuseum.org
www.espacedesmondespolaires.org
MARGOLARI FRANTSESAK ERROMAN Italian margolari sonatuak izanagatik, Erromako Medici jauregian artista frantsesei atea ireki diete oraingoan. Hain zuzen, azken 350 urteetako margolari frantsesei buruzko erakusketa zabala dago bertan, Luis XIV.aren garaitik gaur egunera arte egindako obrak jasotzen dituena. Irudian, Victor Biennourryren autoerretratu bat. www.villamedici.it/en 57
liburuen TXokoA
MEXIKO HOFERREN BEGIRADAPEAN
Candida Hofer en MĂŠxico Turner, 2017 Gaztelaniaz 144 orrialde. 45 euro
andida Hofer argazkilari alemaniarrak (Kolonia, 1944) Mexikoko arkitekturaren adierazle enblematikoenei buruzko argazki-erreportaje bat egiteko gonbidapena jaso zuen, 2017an herrialde hori eta Alemania senidetzeko egingo diren ekimenen karietara, eta aurkeztu berri duten liburu honek haren lana jasotzen du. Argazkilariak bere kamerarekin jaso ditu mexikarrentzat garrantzi handiko eraikinak, Mexiko Hiria, Guadalajara, Guajanato, Oaxaca, Puebla, Tepotzotlan, Tlacochahuaya, Tonantzintla eta gisako hiri eta lekuetan. Bertan azaltzen dira, adibidez, Vasconcelos liburutegi ezaguna, Mexiko Hiriko Arte Ederren Jauregia, Oaxacako Santo Domingo komentua, San Jeronimo eliza, eta beste hainbat eraikin. Gainera, argazki arkitektoniko horiekin batera beste zenbait erretratu egin ditu abstraktuagoak, hala nola hesi, sabai edo espazio irekiak, bere lanaren zentzu poetiko guztia barreiatuz. Liburuan, Hoferren argazkiak Jose Iturriaga de la Fuente historialariaren testu batekin batera datoz, argazkiek jasotakoa azaltzen duena.
C
40 IBILBIDE BURGOSEKO MERINDADEETAN endiko bidezidorretan ibiltzea gustuko duen orok pozez jasoko du Sua argitaletxeak argitaratu berri duen liburu hau. Pablo Moreno Moralesen eskutik Burgoseko Merindadeen eskualdeko berrogei ibilbide topa daitezke. Eremu horretan paisaia oso desberdinak aurki litezke, hala nola baso xarmagarriak, gailur enblematikoak eta garrantzi historiko handia duten lekuak. Txango gehienak ibilbide laburreko (PR) bidezidorretan egitekoak dira, eta kasu batzuetan ibilbide luzekoetan (GR).
M
40 rutas senderistas por las Merindades de Burgos Pablo Moreno Morales Sua, 2017 216 orrialde. 18,50 euro
HOSTOEK ERE BADUTE OROIMENA aidos argitaletxeak atera berri duen hau ez da liburua bakarrik, bere bizitza zientziari eman dion emakume baten debuta ere bada, eta horrekin batera laguntasun luze baten erretratu hunkigarria ere bai, eta naturari begiratzeko modua aldaraziko digun landarediari buruzko erakusketa harrigarria ere bada. Bere lehen lan honetan, Osloko Unibertsitatean jarduten duen Hope Jahren geokimikari eta geobiologo estatubatuarrak landareen bizitzari buruzko tratatu interesgarria aurkezten digu, lana, maitasuna eta bien arteko harremana ere jorratzen duena.
P
ZEELANDA BERRIA EZAGUTZEKO GIDA APROPOSA eelanda Berria, planetaren beste puntan egon arren, gutxienez bizitzan behin bertaratzea eskatzen duen herrialdea da, natur ondare ikusgarria daukana (film askotan agertzen da), eta Lonely Planetek hari buruz egindako gida munduan salduena eta erabiliena da. Izan ere, mundua klimatikoki eta politikoki berotzen ari den arren, oraindik geratzen zaigu Zeelanda Berria, ia jenderik bizi ez den herrialdea, berdea, baketsua eta abegitsua. Gidak bertako jatorrizko biztanleak diren maorien gaineko atal bereziak ditu, eta eskia, senderismoa edo abentura kirolak egiteko jakin beharreko informazioa jasotzen du.
Z
Nueva Zelanda Lonely Planet Editorial Planeta, 2017 688 orrialde. 34 euro
La memoria secreta de las hojas Hope Jahren Paidos, 2017 338 orrialde. 19,00 euro
ERRONKARIREN ERRETRATU ETNOBOTANIKOA uskal Herriko ekialdean dago Erronkari ibarra, bertan daude gure gailur altuenak eta paraje eta herri ederrenetakoak. Eta Pablo Orduna etnologo eta historialariak eta Virginia Pascual botanikoak eskualdearen gida etnobotanikoa egin berri dute, 300 ilustrazio eta 211 fitxa dituena eta ikuspegi desberdinetatik eta modu oso erakargarrian bertako errealitatea eta paisaia kulturala erakusten diguna. Landarediak Erronkariko kulturan duen garrantzia ezagutarazten digu liburu honek eta ingurune naturalaren eta gizakiak menderatutako esparruen arteko harremana ere ikus daiteke.
E
Erronkari Ibaxako gida etnobotanikoa Pablo Orduna, Virgina Pascual LamiĂąarra, 2017 432 orrialde. 24 euro
59
Gogoan hartu
STASI-REN MUSEOA IRAGANERA TXANGO BAT EGITEKO Stasi-ren museoa ez da Berlinera bisitan joaten diren turista askoren helmuga, baina tarte bat izanez gero merezi du Lichtenberg barrutian dagoen eraikina bisitatzea, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren inteligentzia zerbitzuen gainean gehiago jakiteko. Segurtasunerako Estatu Ministerioa, Stasi izendapenaz laburtu ohi dena, garai hartako inteligentzia zerbitzu eraginkorrenen artean zegoela esan ohi da, 1989an, Berlineko Harresiaren eraisketarekin batera behin betiko desagerrarazi zuten arte. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Estatu Ministerioaren ereduari jarraituz sortu zuten, izen horri eutsiz, 1950eko otsailaren 8an, eta ia lau hamarkadatan milioika lagunen informazioa jaso eta kudeatu zuen, horretarako milaka agenteren eta dozenaka milaka konfidenteren lanaz baliatuta. Halaber, desagertu zenean 91.000 langile finko zituen, eta beste 180.000 informatzaile. Harreman estua zuen Sobietar Batasuneko KGB inteligentzia zerbitzuekin, eta honek bulegoak zituen Stasiren egoitza nagusietan.
60
Erakundea desagertu zenean, milaka lagun Lichtenbergeko eraikinera gerturatu ziren, beraien gaineko aktak eskuratzeko asmoz. Eta 90eko hamarkadatik aurrera informazio pila hori guztia argitara ateratzen hasi zen, pixkanaka-pixkanaka. Orain, alemaniarrek zein turistek Rustrescha 103an dagoen eraikina bisita dezakete, eta bertan topatuko dituzte garaiko argazkiak, dokumentuak, tresnak eta bulegoak, horien artean Erich Mielke Stasiren buru izandakoarena. Informazio gehiago, www.stasimuseum.de/en webgunean.
LANZAROTE: ARTEA UR AZPIAN Lanzarotek urtero milaka euskal herritarren bisita jasotzen du, baina agian bertara joaten diren herrikide askok ez dute jakingo irlaren hegoaldean, Las Coloradas badiako ur gardenetan, harribitxi artistiko bat badagoela. 12 metroko sakoneran eta 2.500 metro karratuko (50 x 50) hedadura duela, Lanzaroteko Museo Atlantikoa ireki dute, irlaren erakargarri kultural eta turistiko berria izateko sortua. Jason deCaires Taylor artistaren egitasmoa da hauxe, eta berak egindako eskulturak dira ur azpian daudenak. Bere asmoa artearen eta naturaren arteko harremanean sakontzea da eta bisitariei ingurumena ondo zaintzearen garrantzia nabarmentzea. Ikuspegi horretatik abiatuta, eskultura horiekin arrezife artifizial handia sortu nahi du ingurune horretan, eta egitasmoak oraindik hilabete eskas batzuk baino ez dituen arren, dagoeneko lortu du hainbat espezie gerturatzea, hala nola marrazo mota batzuk, barrakudak, sardinak, olagarroak, itsas esponjak eta baita arraiak ere. Ez da marka txarra, orain arte itsas hondo horretan ez baita ia bizitzarik egon.
Eskulturak pH neutroa duten porlana erabiliz egin ditu, ingurumena errespetatzen duen materialaz, eta pieza guztiak itsas bizitzara egokitzeko eginak dira. Jason deCaires Taylor (1974, Dover, Ingalaterra) «artearen munduko Jaques Cousteau» dela esanez definitu du “Foreing Policy” aldizkariak, eta oso ezaguna da ur azpian egindako obra ikusgarriengatik. Urpekaria eta urpekarien maisu izandakoa da, eta ur azpiko argazkiengatik sarritan saritu dute. 2006an lehen ur azpiko parkea sortu zuen, Antilletan, eta “National Geographic”-ek munduko 25 leku miragarrien artean kokatu zuen. 2009an, MUSA (Museo Subacuático de Arte) ireki zuen Cancunen, Mexikon, 500 eskultura dituen eta sekulako arrakasta izan duen kultur egitasmoa. Lanzaroteko Museo Atlantikoaren ibilbideak hamar instalazio ditu, eta guztietan errealismo handiz egindako eskulturak aurki daitezke, urpean igeri egiten jaioak direnentzat edo hasi berrientzat gozagarri. cactlanzarote.com/cact/museo-atlantico/ 61
LABURRaK
» MITRA JAINKOARI ESKAINITAKO SANTUTEGIA KORSIKAN rkeologo talde batek Mitra jainkoari eskainitako santutegi bat aurkitu berri du Korsikan, Lucciana herritik gertu. Mitra, jatorri indiar eta persiarra dituen jainkoa, erromatarrek beren egin zuten euren inperioaren azken zatian, eta batez ere militarrek gurtzen zuten. Aurrekari honetatik abiatuta, mitraismoa sortu zen gero, Mitra jainkoa oinarri zuen fede monoteista. Santutegia, hain zuzen, erromatarrek K.a. 100. urtean sortutako Mariana kolonian aurkitu dute, eta mota honi dagokionez, Korsikan aurkitu duten lehena da. Marianako santutegiak hainbat gela, hobi eta ganbera ditu, eta horietako batean oraindik oso egoera onean dauden hiru olio-lanpara aurkitu dituzte.
A
IZARREI BEGIRATZEA, GERO ETA GOGOKOAGO, GERO ETA ZAILAGO ende askori gustatzen zaio gau ilun eta baketsuetan izarrei begira egotea eta horrela sosegua lortzea, baina plazer hori zaila da gauez ere argiz beterik azaltzen diren gure hirietan. Hori dela-eta, «astro turismoak» gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta leku askotan hasi dira honi etekina ateratzen. Hala, Europako eta Ameriketako parke batzuek «zeru izartsudun erreserba» izendatu dute euren burua, eta Botswana, Namibia, Iran ere hasi dira beren merkatua indartzen. Izan ere, basamortu zabal eta bakartiak dituzte bertan, izarrak ikusteko lekurik aproposenak.
J
62
HIRU IBILBIDE, ENKARTERRIEN ESKUALDEA HOBETO EZAGUTZEKO izkaiko Enkarterriak eskualdeak hiru ibilbide asmatu ditu bisitariek eremu hori hobeto ezagutzeko eta, bide batez, turista kopurua handitu eya bertan egiten duten egonaldia luzatzeko. Burdinaren Ibilbidea, Cadaguaren Ibilbidea eta Mendebaldeko Bailaren Ibilbidea aurki daitezke Enkartur-ek plazaratutako gidan, eskualdeko beste hainbat erakargarrirekin batera: museoak, hitzordu kulturalak... Ibilbidearen arabera, bisitariak Enkarterrietako meatze-jarduera historikoa, Cadagua ibaiak izan duen eta duen garrantzia edo bertako natura ikusgarria ezagutuko ditu.
B
EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK BISITA GIDATUAK HASI DITU uskal Kostaldeko Geoparkeak, iaz ehun mila lagunen baino gehiagoren bisita jaso zuenak, denboraldi berria estreinatu zuen iragan martxoaren 14an, eta horrekin batera bisita gidatuak egiteko aukera. Azaroan bukatuko da denboraldia eta ordura arte 1.200 bisita egingo dituztela aurreikusten dute arduradunek. Gipuzkoako gune turistiko nagusietakoa da Geoparkea, nazioarteko babesa dauka eta bertan eremu ikusgarriak –Flysch ezaguna, adibidez– eta garrantzi kultural handiko ondarea topa daitezke.
E
FUTBOLA TURISTAK ERAKARTZEKO ERABILI NAHI DU ERRUSIAK rrusiak futbolaren aldeko apustua egin du turismoa erakartzeko estrategian, eta uda honetan Konfederazio Kopa eta 2018an Munduko Kopa herrialde horretan jokatuko direla aprobetxatuta, bi ikuskizun horiek bertatik bertara ikusteko erraztasunak eskainiko ditu. Adibidez, Konfederazio Kopa ikustera doazenek ez dute Errusian sartzeko bisarik beharko, eta litekeena da Munduko Koparekin gauza bera egitea. Gainera, FIFAk indarrean jarri duen «zalearen pasaportea» erakusten duenak garraioa doakoa izango du partidak hartuko dituzten hiri batetik bestera mugitzeko (Mosku, San Petesburgo, Kazan, Sotxi...). Momentuz, trenak bakarrik, baina, beharbada, beste garraio mota batzuetara zabalduko dute eskaintza.
E
TURISTEK ILARGIAREN GAINEAN HEGAN EGINGO DUTE 5 URTE BARRU rrusiako Energuia korporazioko arduradun Vladimir Solntsevek adierazi berri du hemendik bospasei urtera turistek ilargiaren gainean hegan egiteko aukera izango dutela. «2021 edo 2022rako Energuia aukera hori eskaintzeko egoeran egongo dela uste dut», aipatu zuen iragan otsailean eginiko adierazpenetan, gaineratuz egun hegaldi horiek egiteko hautagaiekin negoziatzen ari direla. Honekin batera, Solntsevek aipatu zuen Nazioarteko Espazio Estaziora berriro ere hegaldiak antolatzeko aukera aztertzen ari direla. Azken bidaia 2009an egin zen.
E
hutsa
hutsa
TOWER BRIDGE TXINATARRA Tower Bridge (euskaraz Dorre Zubia) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubi altxagarria da eta Londresen dago; hiri horretako amu turistiko nagusietakoa da, handik gertu dagoen Londresko Dorrearekin batera. Argazkian ageri dena, aldiz, Txinako Jiangsu eskualdeko Suzhou hirian altxatu duten Dorre Zubi berria da, britainiar hiriburuko ereduari jarraituz egin dutena. Honek, ordea, lau dorre ditu, Londreskoaren bikoitza beraz, eta dorre bakoitzak 40 metroko altuera du. Honek ere turista asko erakarriko ditu, ziur.
hutsa
BAZAR HANDIARI AURPEGIA GARBITZEN Istanbuleko Bazar Handia hiri horretako gune turistiko nagusia izan da, baina mendeetako higadurak bere arrastoa utzi du eta eraikina egoera kaskarrean dago egun. Horri buelta emateko, bazarra eraberritzeko lanak abiatu dituzte antzinako loria berreskuratzeko xedez.
TACO GARESTIENA, BEZEROEN ZAIN Tacoa da Mexikoko gastronomiaren erakusgarri ezagunetakoa nazioartean. Ia denok jan dugu noizbait bat, baina ziur inork ez duela inoiz dastatu Mais Licerio sukaldariak egindakoa bezalakorik: otarraina, kabiarra, trufak eta urre-hostoak erabili ditu takoa egiteko. 25.000 dolarreko prezioa jarri diote. Nork dastatuko? hutsa
«AZURE WINDOW», ERAITSIA Duela zenbait aste ekaitz bortitzek Malta kolpekatu zuten, eta besteren artean herrialdeko leku turistikoenetako bat, «Azure Window», itsasoan esekita agertzen kareharrizko arku handia, eraitsi zuen. Jose Muscat Maltako lehen ministroak adierazi zuen «bihotza puskatuta» utzi ziola berriak.
hutsa
63