haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
THALASSA
ALASKA
Amsterdametik Kantaurira belaontzian
Abenturak azken mugan
IRAN EKIALDE HURBILEKO PORTALEA
Azaleko argazkia: Aleix Oriol
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Erredakzioa: Iker Bizkarguenaga Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
16 30 36 06 44
24
aurkibidea103
16 Thalassa ÂŤThalassaÂť da grezieraz itsasoaren izena. Halaxe deitzen da Amsterdametik Kantauriraino gure ametsak garraiatu dituen belaontzia ere.
30 Belabarze Euskal Herrian Pirinio kutsu handia daukan bailararen bat badago, hori Belabarze da. Ezkaurre eta Txamantxoia mendiak ditu zaindari.
24 Boise Idahoko hiriburua, Ipar Amerikako euskal komunitatearen erreferente nagusia, ez da AEBetako bisitatuena, baina gero eta ospe handiagoa dauka.
36 Ebroren delta Iberiar penintsulan zehar 908 kilometroko bidea egin ondoren, Mediterraneo itsasoaren ur gazietara iristen da Ebro ibaia.
44 Alaska Hegazkineko leihatilatik begiratuta, lurreratu baino askoz lehenago jada buruan argi duzu zein neurrigabe den lurralde zabal eta loturagabe hau.
06 Iran Antzinateko Persia modan jartzen ari da berriz bidaiarien artean. Segurua izateaz aparte, bertako herritarrak atseginak dira oso. Horri guztiari gaineratzen badiogu prezioak oso merkeak direla eta garraio eta turismo arloetako azpiegiturak oso lehiakorrak, azkar ulertzen da zergatik ari den Ekialde Hurbileko harribitxi turistiko bihurtzen.
52 Proposamen tematikoa Zipre bisitatzeko sobera arrazoi dago aurten. 56 Hitzorduak Museoen Gaua, Pink Floyd eta David Bowieri buruzko erakusketak... 58 Liburuen txokoa Naturaz gozatzen ikasten hasteko. 60 Gogoan hartu Coober Pedy herri bitxia eta Srinagar lorategi ederra. 62 Laburrak 3
AL-AIN Gameluak lasterketarako entrenatzen z dira egun asko pasatu Korrikak gure herrietako kale eta errepideak igaro zituenetik; oraindik suma daiteke egurrezko lekukoak bere bidean utzitako aldarte ona eta irribarre sorta, eta garai berdintsuan ospatu da aurten ere Euskal Herriko Itzulia, abiadura hartzeko zangoei modu askotan eragin dakiekeela gogora ekarri diguna. Baina badira lasterketan aritzeko bestelako moduak, eta horietako bat, gurean nekez ezagutuko duguna, gameluena da. Herrialde arabiarretan ohikoa izaten da gamelu lasterketak antolatzea, eta afizio handia dago, besteren artean, Saudi Arabia, Bahrain, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuetan –baita Australian ere–, eta haien inguruan jendetza biltzen da. Argazkian, lasterketan aritzeko beren-beregi hezitako gamelu talde bat entrenatzera doa, goizalde euritsu batean, Al-Ain herrian, Arabiar Emirerri Batuen eta Omanen arteko mugan. Gameluak animalia azkarrak dira, eta 65 km/h-ko abiadura lor dezakete distantzia laburretan. Ez da txantxa.
E
Argazkia: Karim Sahib
4
5
Iran
EKIALDE HURBILEKO HARRIBITXIA
Irudika ezazu basamortu errukigabez, elurtutako mendi ikaragarriz, mirari arkitektoniko txundigarriz eta planetako herri abegikor eta atseginenetako batekin zipriztindutako lurralde bat. Antzinateko Persia da, harribitxi aparta. Testua eta argazkiak: Aleix Oriol
6
IRAN ehen aldiz 2014an bisitatu nuen Iran. Bidaiari ugarik egindako gomendio etengabeak jarraituz, Ekialde Hurbiletik zehar bakarkako bidaia bat abiatzea erabaki nuen azkenean, antzinateko Persiari garrantzi berezia eskainiz. Hurbilenekoei nire erabakiaren berri ematean, kezka nagusitu zen. ÂŤLurrotan fanatiko hutsak dira-eta!Âť, esaten zidaten etengabe. Bada, errealitatea guztiz ezberdina da: Iran herrialde izugarri segurua da, eta bertako herritarrak bisitatu ditudan herrialde ugarietako abegikor eta atseginenen artean daude. Horri guztiari prezioak oso baxuak direla eta garraio eta turismo arloetako azpiegiturak oso lehiakorrak direla gaineratzen badiogu, azkar ulertuko duzue zergatik ari den gutxika-gutxika Iran Ekialde Hurbileko harribitxi turistiko bihurtzen. Nire kasuan, aitortu beharra dut 2014an egindako bidaiak aztarna ezabaezina utzi zidala: ordudanik hainbat aldiz bisitatu dut herrialdea. Iran historia oparoko herrialdea da. Persiako Inperioa antzinateko garrantzitsuenetakoa izan zen, zibi-
L
8
lizazio eta kultura ugari bildu zituen lurralde izugarri handia barnebilduz. Orduko ondare kultural eta historikoa bizi-bizirik da oraindik herrialdeak dituen aztarna ugarietan, Persepolis ezaguna buru. Iraneko azken hamarkadotako historia, hori bai, 1979ko iraultzari erabat lotuta dago; orduko hartan, herritarren altxamenduak Mohammad Reza xah herrialdea uztera behartu zuen, Khomeini aiatolak zuzendutako Irango Islamiar Errepublika ezarriz. Egun asko dira erregimen teokratikoaren aurka eta gobernu demokratiko bat ezartzearen alde dauden herritarrak, baina, egiari zor, aukera horrek kimera hutsa dirudi uneotan. Teheran, metropoli ikusgarria Nire bidaia, bestela ezin zen izan, Teheran Irango hiriburu erraldoian hasten da. Bederatzi milioi pertsonaren etxe, metropoli izugarri hau kaotikoa eta liluragarria da aldi berean; egia da herrialdeko beste hiri batzuen altxor arkitektoniko edo artistikorik ez duela, baina Iran bezalako herrialde poliedriko baten kon-
plexutasuna ulertzen saiatu nahi duen orok derrigorrean bisitatu beharreko lekua da. Hiria Alborz mendikate txundigarriak inguratzen du iparraldean; bertako gailurrik altuena Damavand da, 4.800 metrotik gorako sumendi aktiboa. Metropoliko iparraldean daude kokatuta Teherango auzorik aberatsenak, eta, pobreenak, berriz, hegoaldean. Aipatu ere Teheranek ez duela ingurune turistiko zehatzik, bertako leku interesgarrienak hirian zehar barreiatuta baitaude. Hiriaren iparraldeko mugetan Darband auzoa dago, aire purua arnastu eta erdialdeko zaratatik ihes egiteko aukera ematen duen ingurune menditsu batean. Auzoak ibaiertzean kokatutako establezimendu pintoresko ugari ditu, zerbait jan edo te bat edaten dugun bitartean paisaia ikusgarriekin gozatzeko aukera ematen digutenak. Irango familiek euren aisialdian zer egiten duten lehen eskutik ezagutzeko ere leku ezin hobea da. Ausartenek txango bat egin eta hiriaren inguruko mendi ikusgarrietan barneratzeko aukera ere badute. Hori bai, derrigorrezkoa da irandarren den-
bora-pasa nagusiari gutxien-gutxienez egun bat eskaintzea eta piknik bat egitea. Irandarrek piknikak pasioz maite dituztela jakiteko herrialdean egun gutxi batzuk ematea nahikoa da: lorategiak, parkeak, edozein bide bazter‌ da egokia etxeko jaki gozoak senitarteko eta lagunez inguratuta patxada ederrean dastatzeko. Irandarrak izugarri atsegin eta abegitsuak dira, eta, hala, atzerritarrekin elkartzea maite dute. Hori bai, ezinbestekoa da persiarrek taarof bezala ezagutzen duten kortesiazko arau erraz bat aipatzea. Mendez mende, oraindik ere indarrean den kortesiazko kode konplexu bat garatu dute, eta ezezagun bat aurkitzean indarrean jartzen dute. Oro har, irandarrek ezezagunak gutxienez hiru bider errefusatu behar dituen gonbidapenak luzatzen dituzte; bazkaltzeko, euren etxea bisitatzeko, jatetxe bateko kontua ez ordaintzeko‌ Bada, hiru uko horien ostean gonbidapenak indarrean jarraitzen badu, edukazio onekoa da gonbidapena onartzea. Ezezagunengatik horrelako eskuzabaltasun
Bameko zitadela. Erreportajea irekitzen duten orrialdeetan, Ganjali Khaneko plaza nagusia eta Khomeini aiatolaren murala AEBetako enbaxada zaharreko horman.
IRAN Eskuineko argazkian Azadi dorre ikusgarria, Teheranen. Beheko argazkian, Tajrisheko bazarra, hau ere Iraneko hiriburuan.
keinuak jasotzera ohitu gabeko atzerritarrentzat pixka bat nahasgarria ere izan daiteke taarof kortesiazko araua hasiera batean. Mendebaldeko bisitarientzat bitxia suertatzen den beste ezaugarri bat bizitza publikoaren eta pribatuaren artean dagoen arrakala izugarria da. Iraultzaren ostean Islamiar Errepublika ezarri eta gero, irandarrek aiatolen erregimenak jarritako arau zorrotzetara egokitu beste aukerarik ez zuten izan. Gaur egun, gainera, emakumeek belo islamiarra eramateko duten derrigortasunari, sare sozial nagusien blokeoari eta herrialde osoan alkohola saltzeko debekuari bestelako arazo are larriagoak gehitu zaizkio: disidentzia politikoaren kontrol zorrotza eta erregimenaren zilegitasuna zalantzan jartzen duten iritziak adierazteko askatasun eza. Debekuetara egokitu Urteek aurrera egin ahala, irandarrak debekuetara egokitzen jakin dute euren ohiko asmamen eta pertseberantzia erakutsiz. Herrialdean egin ditudan bidaietan, etxeko ateen barrualdean benetan nola bizi diren erakutsi didaten familia ugarirekin ostatu hartzeko zortea izan dut. Nire ustez, modu aparta da hori irandarrak benetan nola bizi diren eta nolakoak diren ezagutzeko. Bilerek izugarrizko garrantzia dute persiarren egitura sozialean, adin guztietako senitartekoak biltzen baitira etxean egindako jakiez, musikaz eta dantzaz jai giro apartean gozatzeko. Familia ugarik edari alkoholdunak ere prestatzen dituzte etxean bertan herrialdean indarrean den debeku zorrotzari aurre egiteko. Hori bai, erregimenak indarrean jarritako debekuen ondorioz, gaur egun herrialde osora debekatutako produktuak eramaten dituzten kontrabando sare ugari ere badaude, dirua barra-barra egiten dutenak. Bertako familia batentzat, atzerritar baten konpainia izatea poz eta harrotasun iturri da, mahaia eta euren herrialdeari edo kanpotarrarenari buruzko elkarrizketa on bat partekatuz izugarri gozatzen baitute. Hori bai, aurreiritziei jaramon eginez ez dugu inolaz ere pentsatu behar irandarrak euren herrialdetik kanpora gertatzen denaren inguruko informaziorik ez dutenik, ez baita horrela. Gainera, erregimenak ezarritako debekuak debeku, herritar ugarik sare sozialak ere erabiltzen dituzte munduan gertatzen denaren gaineko informazio puntuala jasotzeko. Irango hiriburuaren iparraldeko nire bidaiari jarraipena emanez, Tajrix auzo pintoreskora noa, bazar txiki baina txundigarri bat izateagatik ezaguna: herritarrak era guztietako barazki, fruitu, espezie, bitxi eta arropak erostera gerturatzen dira bertara. Ekialde Hurbileko herrialde gehienetan gertatzen den bezala, hirietako bizitza sozialaren gune nagusietakoak bazarrak dira Iranen ere. Azken batean, erosketak egiteaz gain, he-
rritarrek aisialdirako ere erabiltzen dituzte, pasta gozo batzuekin lagundutako te bat hartu eta lagunekin lasai-lasai hitz egiteko. Museo Nazionala, derrigorrez bisitatu behar Heldu da Teherango hegoalderantz abiatzeko unea, bertan baitaude hiriko interesgune artistiko eta historiko nagusietako hainbat. Derrigorrean bisitatu beharreko guneetako bat Irango Museo Nazionala da, bi eraikinetan banatuta dagoena, bat islamaren aurreko aroari eskainia eta bestea islamaren iritsieraren ostekoari. Eraikin bakoitzak bere sarrera propioa du, baina onena sarrera bateratua erosi eta bi erakusketak bisitatzea da. Islamaren aurreko aroari eskainitako erakusketan, garai historiko ezberdinetako pieza txundigarriak ikus daitezke, tartean baita antzinateko inperiorik handiena izan zen Akemenestar Inperiokoak ere. Islamaren iritsieraren osteko aroari eskainitako eraikinean, berriz, inspirazio musulmaneko harribitxiak aurkituko ditugu: erabat dekoratutako ate ikusgarriak, Koranaren bertsio zaindu ugari... Bisitatzea merezi duen beste museoetako bat Harribitxien Museo Nazionala da, Banku Zentralaren sotoan kokatutakoa. Bilduma ikaragarria gordetzen du, baita persiar errege dinastia ezberdinenak izandako bestelako pieza preziatu ugari ere. Teheran hegoaldeko txangoari jarraipena emanez, Golestan jauregi izugarrira helduko gara, Kayar dinastiaren egoitza izan zena XVIII. mendetik XX. mendera. Antzinateko zitadela zegoen gunean dago eraikita jauregia, eta interes artistiko eta arkitektoniko izugarriko hainbat eraikin eta gune biltzen ditu, tartean Marmolezko Tronua, Harrera Aretoa edota Ispiluen Aretoa. Jauregitik oso gertu dago Bazar Handia ere, munduko handiena. Estalpeko kalexketan, batzuk hamar kilometro izatera heltzen dira, bidaiariak imajinatu ere ezin dituen askotariko zerbitzu eta ondasunak aurkituko ditu, baita jatetxe, banku, meskita eta ostatuak ere. Mundu musulman osoan, bazarrak izan dira antzinatetik bizitza ekonomiko, sozial eta politikoaren ardatz nagusietako bat. Dendak belaunaldiz belaunaldi igaro ohi dira, ondasun izugarri preziatu gisa. Eta ez da harritzekoa: bazarretan egiten diren merkataritza akordioek izugarrizko pisua baitute Irango ekonomian. Teheranen gauden bitartean Iranian Artists Forum zentro kulturala bisitatzeak ere benetan merezi du. Hainbat erakusketa areto ditu, baita liburuak eta persiar musika saltzen dituen denda bat ere. Artista gazteen bilgune da zentroa, beraien lanak nolabaiteko askatasun giroan aurkezteko aukera ematen diena. Zentroa inguratzen duen parkea ere leku bikaina da teherandarrek euren aisialdia nola igarotzen duten bertatik bertara ezagutzeko. 11
IRAN Kulturak eta arteak garrantzi handia dute persiarren eguneroko bizitzan, batik bat poesiak. Benetan estimulagarria da herritarren parte handi batek herrialdeko poeta nagusien bertsoak buruz errezita ditzaketen herrialde bat bisitatzea. Eta Iranen hori gertatzen da Hafez eta Ferdowsi bezalako antzinateko poeten lanekin. Herritarrek poesiarekiko duten pasioa lehen eskutik ezagutzeko, ezinbestekoa da poeta persiar handienei eskainitako mausoleoak bisitatzea. Xiraz hirian kokatutako Hafez maisuaren mausoleoan orduak eman nituen herritarrek poetaren bertsoak lasaitasun osoan nola irakurtzen zituzten begira; badira poeten obrako pasarte jakinen esanahiaren inguruan eztabaida biziak izaten dituztenak ere. Artists Forum zentrotik kilometro batzuk mendebaldera, Iran barneko hegaldietarako aireportutik gertu, Teherango ikur arkitektonikoetako bat aurkituko dugu: Azadi dorrea (Askatasunaren Dorrea). 45 metroko garaiera duen dorre ikusgarria Pahlavi dinastiak eraiki zuen Persiar Inperioaren 2.500. urteurrena oroitzeko. Maxhad, gune erlijioso garrantzitsua Azadi dorrearen irudia oraindik ere gogoan, Teheran atzean utzi eta ekialderantz jotzeko ordua da. Iranen zehar bidaiatzeko gustukoen dudan garraiobidea trena da zalantzarik gabe, gainontzeko bidaiariekin hitz egin eta paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera eskaintzen baitu. Trenbide sareak herrialdeko hiri nagusiak lotzen ditu, eta, gainera, iristen ez den lekuetara autobusez irits daiteke, azkar eta merke baita ere. Ekialdean bisitatuko dudan lehen lekua Maxhad da, herrialdeko bigarren hiri nagusia eta xiismoaren gune erlijioso garrantzitsuenetakoa. Hiria Reza Imanaren Mausoleoaren inguruan egituratzen da, xiismoaren zortzigarren imana, bertan IX. mendearen hasieran lurperatua. Konplexu erraldoi baten baitan, imanari eskainitako mausoleoaz gain Goharxad meskita ikusgarria, museo bat, liburutegi bat, lau seminario, hilerri bat eta erromes eta bidaiariak hartzeko hainbat eraikin aurkituko ditugu. Mundu guztitik iritsitako xiitek bisitatzen dute mausoleoa Reza imana omentzeko, eta, hala, konplexuaren inguruan jarduera ekonomiko erraldoia dago antolatuta. Ingurune guztia hotel, supermerkatu, oroigarri denda, jatetxe, dendaz‌ beteta dago. Eta ez da harritzekoa, egunero-egunero milaka baitira gunea bisitatzen duten erromesak. Musulmanak ez diren bisitariek mausoleoa arazorik gabe bisitatzeko aukera dute, baina ez dago kamerekin sartzeko aukerarik (mugikorrarekin bai), eta, emakumeek, gorputza erabat estali behar dute txador batekin. Segurtasun neurriak benetan izugarriak dira 12
Rayeneko zitadela, Bamekoa baino txikiagoa den arren, oso ederra da. Mila bat urte inguru ditu eta bikain kontserbatuta dago.
konplexu guztian, batez ere sarreran, eta, beraz, errespetuz jokatu eta oharkabean pasatzea gomendagarria da. Konplexuko gunerik sakratuena, hau da, Reza Imanaren Mausoleoa, bisitatzea esperientzia ahaztezina da. Ispilu ederrez apaindutako hormez betetako korridore luze bat igaro eta gero, bisitaria Reza imanaren gorpuzkiak hartzen dituen mausoleoaren areto zentralera heltzen da. Irudia ikaragarria da: ehunka erromesek hilobia inguratzen dute bertako barroteak ukitu eta laztantzeko asmoz. Errezo eta negar zotinek bat egiten dute espiritualtasunez betetako giro txundigarria sortuz. Kanpoko patioan, berriz, giroa askoz lasaiagoa da; erromesak otoitz egiten, jaten, hitz egiten edo besterik gabe zeremonia erlijiosoz betetako egun luze baten ostean atseden hartzen aurkituko ditugu. Mausoleoaz aparte, hori bai, ezer gutxiago du Maxhad hiriak bisitariari eskaintzeko, eta, hala, behin bisita amaituta hegoalderantz jarraitzea erabaki dut. Trenez bigarren bidaia luze bat egin ostean, Kerman hirira heldu naiz, Lut basamortuan. Izen bereko probintziaren hiriburu, Kerman Zetaren Bideko geltoki garrantzitsua izan da antzinatetik. Gaur egun probintzia munduko pistatxo ekoizlerik handiena da, hirian zehar fruitu lehor ezaguna saltzen duten denda ugariek argi uzten duten bezala. Hirian balutx etniako 14
herritar ugari bizi dira, Kermanekin muga egiten duen Sistan eta Balutxistan probintzian baitute jatorria balutxek. Bidaiaria berehala erakarriko dute balutxen jantzi korotsuek, bereziki emakumeek erabiltzen dituztenak. Emakumeotako asko Ganjali Khan bazarreko kalexka labirintikoetan kumino beltz aromatikoa saltzen aritzen dira. Bazarra hiriko erakargarri nagusietakoa da, eta izen bereko konplexuaren parte da. Konplexuaren erdigunean plaza errektangeluar eder bat dago, tokikoek paseatzeko eta elkarrekin biltzeko baliatzen dutena. Bazarreko giroa, nola ez, bizi-bizia da; bisitariak nonahi aurkituko ditu denda interesgarriak, eta interes artistiko bereziko gunerik ere ez da falta, adibidez bertako hamam edo bainu publikoak. 1631n eraikitako hamam ikusgarriaren dekorazioa txundigarria da; azulejo, iztuku eta fresko konbinazio ikusgarriak edertasun paregabea ematen dio guneari. Munduko adobezko egitura handiena Kermanen hego-ekialdean Bam dago, hiri-oasi txiki bat. Bertan, munduko adobezko egitura handiena aurkituko dugu: Arg-e Bam edo Bameko zitadela. 2003an, bai zitadela bai hiri modernoa gogor kolpatu zituen 40.000 hildako eta kalte material zenbatezinak eragin
zituen lurrikara ikaragarri batek. Hiri aberatsa zen Bam, baina kolpe izugarria jaso zuen hondamendiarekin, Irango Gobernua azken urteetan laguntzen bidez bertako egoera hobetzen saiatu bada ere. 2.000 urteko antzinakotasuna duen zitadelak –Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 2004an– kalte handiak jaso zituen lurrikararen ondorioz eta uneotan berau berreraikitzen ari dira; bertakoek lanak amaitzean turismoa hirira bueltatzea espero dute, guztiz beharrezkoa dute-eta. Bam bisitatzea beharrezkoa da, eta ez bakarrik zitadelaren edertasunagatik, baita inguruko desertua ezagutzeko ere. Mendez zipriztindutako inguruan, paisaia ikusgarriak eta artzainen herrixka pintoreskoak aurkituko ditu bidaiariak. Hiria bisitatzeko beste arrazoietako bat bertako datil gozoak dira, Iran guztiko preziatuenak. Ostatu hartzeko aukera gehiegirik ez du eskaintzen uneotan hiriak, baina hainbat sendik bidaiarientzako etxe txiki erosoak ireki dituzte azkenaldian. Bidaiariak gertuko tratua jasoko du beraietan. Kermanera itzuli eta mendebalderantz bidaia jarraitu aurretik, Rayen herriko zitadela bikainean geldialdia egin dut: Arg-e Rayen. Orain dela 1.000 urte inguru altxatu zuten, eta, Bamekoa baino askoz txikiagoa bada ere, bertaratzea merezi du, kontserbazio
egoera bikainean baitago. Bisitariak bertako kalexka labirintikoetan galtzeko aukera izango du, baita harresira igo eta inguruko mendietako ikuspegi bikainez gozatzekoa ere. Bam eta Rayen hirietara heltzeko, trena har daiteke Kermanen. Rayenetik gertu Mahan dago, Xazdeh lorategiagatik ezagutzen den herria. XIX. mendeko lorategi persiar bikaina gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok. Lorategia desertuaren erdi-erdian dago, eta ingeniaritza lan bikain baten ondorio da, arkitektoek lurzoruaren berezko inklinazio naturala baliatu baitzuten ura eramateko kanalak eta iturriak eraikitzeko. Lorategi persiar orotan bezala, konplexua zuhaitz, lore eta urez betetako baratze ikusgarria da. Turista ugarik bisitatzen dute, eta, irandarren ohitura gustukoenetakoa jarraituz, ohikoa da familiak piknik bat egiten ikustea lorategien edertasunaz gozatzen duten bitartean. Kerman atzean utzi eta beste tren bat hartuta, nire bidaia zatirik turistikoenean sartu da. Hurrengo egunetan indartzen ari den Irango turismo industriaren bihotza bisitatuko dut: Yazd, Xiraz eta Isfahan hiriek osatutako triangelua. Treneko eserlekutik, jada erabat erlaxatuta, desertu amaigabea begiztatzen dut, persiarren kondairazko lurretan oraindik ere zain ditudan leku txundigarriak ezagutzeko irrikatan. •
Ezkerreko argazkian, mendizaleak Alborzeko mendietan, Teheran iparraldean. Lerro hauen gainean, Bam inguruko mendien gainak elurtuta.
15
Amsterdametik Kantaurira BIZKAIKO GOLKOA OSTERTZEAN
Thalassa da grezieraz itsasoaren izena, eta greziarrena da, halaber, Atlas, ozeanoetan bigarren handienari izena ematen dion titana. ÂŤThalassaÂť da gure ametsak garraiatu zituen belaontzi ederra. Itsasoaz harago itsasoa, Amsterdametik abiatu eta Atlantikoan zehar haren kume kuttunarekin topo egiteraino: Kantauri itsasoa. Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos
17
AMSTERDAMETIK KANTAURIRA
msterdam, Sodoma zibilizatu eta abegitsu honetan, bekatu ordenatu eta bizio etxekotuaren hirian, zeinaren perbertsioak abailan doazen bi gurpilen gainean, lasaigarria da halako taberna bat aurkitzea: garagardo onak ateratzea, beste asmorik ez duen taberna bat. Paristik ekarri gintuen autobusetik jaitsi eta gure trepetxuak ontziko kamarotean utzi ostean, iman batek bultzatuta bezala zuzendu ziren gure urratsak taberna lainobera horretara, gure egarriak eta asaldurak lasaitzeko amorru bizian. Portuko taberna zulo hura, iraganean ainguratua eta erdialdeko edaritegien distirarekin eta diseinuarekin inongo zerikusirik gabea, leku bikaina zen gure itxaropen eta ilusioei buruz hitz egiten hasteko, joandako bizipenak partekatzeko, barrez eta bitsez sinatzeko kresalaren irrika. Izan ere, itsas zeharkaldi bati ekiteko zorian geunden, nondik eta itsasoa bizitza izan zuten hainbeste kortsario eta merkatari jaiotzen ikusi zituen lurralde horretatik abiatuta. Guretzat, gainera, konpasaren eta astrolabioaren zale izanik ere, Amstel-aren hirian ontziratzeak lilura bizkorgarria zekarkion asmoari. Gure malenkonia literarioan hainbat izenen oihartzunak iritsi zitzaizkigun: Jakob Willekens, Pieter van des Does, Johanes van Walbeck, Piet Heyn, Guillermo de la Marck, Jan Janszoon, Cornelius Jol “Houtebeen”, Patapalo... eta beste makina bat halako, merkatari izandakoak, itsaslapur izandakoak, edo bata zein beste izandakoak Herbehereen patentearen pean edo VOC Ekialdeko Indien Nederlandar Konpainia ahalguztidunaren gerizpean.
A
«Tximinoenean» tragoxka Pare bat ordu falta zitzaizkigun itsasoratzeko, nahikoa eta sobera hirian, kanal artean, hastialei eta historiari buruzko printzak zurrutadaz zurrutada dastatzeko. Pasiera luze batek Nieuwe Zijde eta Grachtengordel barrena eraman gintuen, Oude Zijde eta Auzo Gorrian barrena, eta azken tragoxkarekin, nola ez, Zeedjik kalean gora egin, azken kala iheskor horretara iristeraino: In’t Aepjen. Beste taberna bat; taberna hau, baina. Saihetsezina. Duela zenbait urte hiriari buruz egindako bidaia-gida batean aitortzen nuen niretzat brown cafe hauxe zela kuttunena, «haraxe jotzen baitzuten urrezko aroko nabigatzaileek sosak xahutzera. 18
Erreportajeko lehen argazkian, ÂŤThalassaÂť belaontzia. Orrialde hauetan, brankako lamina ilehoria, Amsterdameko kaleak eta bidean igarotako lekuetako paisaia ederrak.
Lerro hauen azpian, belaontzia portura heltzen. Ondoko orrialdean, kaioa eta izurdea, itsas bidaia orotako bidelagunak.
Ordurako zabalik zegoen jada egurrezko etxe horretan bertan. Izen bitxi hori, ‘tximinoenean’ esan nahi baitu, hara nondik datorren: marinelak, soinean zekarten urre guztia xahutu ondoren, honaxe etortzen ziren itsasoaz bestaldetik ekarritako tximinoekin, bai saltzeko, bai tximinokeriak eginaraziz txanpon batzuk eskatzeko ostatua, prostituta edo hurrengo tragoxka ordaintzeko». Gizaldi artegagarriak ziren ordukoak, dena ezbaian, dena koloka. Itsasoan barneratzean ziurtasun bakarra, arriskuz josia zen haren zabalera neurrigabea. Guretzat ontziratzea lasaiagoa da. Hein txikiagoan bada ere ho-
nek ere badu, ordea, abentura kutsurik; izan ere, haizeari eta olatuei ezin inoiz atzea eman, beti komeni erne egotea. Arratsaldea ondo aurreratuta zegoen itsasontzia zain genuen moilara itzuli ginenerako. Duela bi egun Bilbon hasia zen gure zeharkaldia, lehenik errepidez, eta jada parez pare genuen “Thalassa”, abiatzeko prest. Geldirik zegoen IJ badiako uretan, holandar hiriburuak itsasorako atea aurkitzen duen babeslekuan; bere gilaren esperientzian konfiantza betearekin –ez baitzuen alferrik hainbeste aldiz ebakia uraren azala, atseden gozoan, guk oinak bere bizkarrean noiz jarriko zain. Behin lagun denak barruan bilduta, ama-
AMSTERDAMETIK KANTAURIRA rrak askatu eta presarik gabe mendebalderantz bideratu zuen branka, Ipar Itsasoko kanala zeharkatzeko asmoz. Belaontzi dotorea “Thalassa� arrantza-ontzi zahar bat da, tall ship bihurtua; hau da, marinelen nazioarteko argotean horrela izendatzen dituzte taxuera klasikoa duten belaontzi dotoreak. Hiru mastako goleta-brigantin gisara itxuratutako masteria dauka: lauki erako belak trinketan (aurrealdeko masta) eta masta nagusian eta mesanan (atzekoan) hiruki erakoak, bai latindarrak, bai tapikuak. 47 metroko luzerarekin eta 8 metroko zabalerarekin, masta nagusiak gora egiten du, oso gora, zeruarekin nahasteraino, 35 metro luze baita. Bere fisionomia deigarria da, inondik ere, arrasteroaren eta belaontziaren arteko nahasketa moduko hori: bataren branka biribilduxea, karel goratu eta ondulatua, zubia eta kamainak erditik txopara; eta bestearen masteria zorabiagarri, dotore eta ahaltsua. Motorra abante jarrita irten gara. Argazkilarien ordu urdinak IJmuideneko esklusak zeharkatuz harrapatu gaitu; berehala Atlantikoa daukagu buruz buru, britainiar uharteen lerroa ezkutatzen duen ostertz zabalari begira. Berg kapitainak eta Antje bere bigarrenak guardiako txandak antolatu dituzte: goizaldeko lauretatik seietarako bi orduak egokitu zaizkigu, eta zubitik ikusiko dugu egunsentia, gure atzean istriborrera sortzen. Itsasoa bare badago eta haizeak nekerik ematen ez badu, itsaso zabalean gauak distiratsuak dira, kulunka lasaigarria. Bakardade eta isiltasun horrek, haizeak txikot artean sigi-saga egiten duen firfira arinak baino urratzen ez duela, iluntasunaz harago begiratzera gonbidatzen du eta norberaren golkorako zera esatera, agian baietz, badela askatasunik. Hain da erraza inolako loturarik gabeko bizitza baten uberak eraman gaitzan uztea, betiereko bilatzaile eta sekula ez aurkitzaile denaren bizimodu horrek, Alberti poetak esan zuenaren ildotik, ametsetan itsaskiak bihotzetik tenk egiten baitizu, eraman egin nahiko lukeela dirudi.
GIDA PRAKTIKOA Belaontzian bidaiatzeko aukerak: Hainbat aukera daude. Estatu espainolean ez dago tradizio handirik, ordea, eta ontzirik gehienak beste herrialde batzuetakoak dira. Era askotako bidaiak daude, egun pare batekoekin hasi eta Atlantikoa zeharkatzerainokoak. Hizkuntza: Tripulazioak herrialde askotako kidez osatuta egoten dira, eta ingelesa erabili ohi dute lingua franca gisa. Interneten bilaketa egiten hasteko, onena da ingelesez saiatzea, ÂŤtall shipÂť hitzak idatzita.
Kanal eta golko artean Egunsentiak Doverreko amildegien parean harrapatu gaitu ezustean. Kostaren lerroa zuri-zuria da, duela 165 milioi urte han gelditutako algen fosilengatik, eta beste mundu batetik banantzen gaituen harresi garaiezina dirudi, aizto batez moztuta balego bezalako horma zutuna. Eta beharbada halaxe izango da, Albionek, zitalak edo adeitsuak, bere burua beti hartu baitu kontinente orotatik apartekotzat. Mantxako Kanalean barruratu gara eta Normandiako itsasertza ababorretik lerratuz doa. Orduak au21
AMSTERDAMETIK KANTAURIRA Itsasontzi ikusgarria da «Thalassa»: hiru masta ditu, nagusia 35 metrokoa. Itzela da bela guztiak zabalik ikustea. Ezinbesteko tresna da itsasorratza, beste hainbat gailuren artean.
22
rrera doaz eta bitakorak eguzki eta urdin dirdaitsuko egunak erakusten dizkigu, baita ere izarrez eta kokapen-argien printza gorri, berdez beterikoak, beren ñirñir lotsatiarekin itzalak apainduz doazenak bakar-bakarrik ez gaudela aditzera eman nahian. Korapiloz korapilo itsas pasabidea zabalduz doa eta bistaratzen hasi zaizkigu bretainiar Finisterreko itsasargiak, beren izpi zorrotzak Kornuallesko lurmuturretara zuzenduta. An Mhuir Cheilteach, zelten itsasoa, erreparorik gabeko itsaso zabalerako atea, eta aurrerantzean, datozen egunotan, lehorraren zantzurik txikiena ere ez dugu sumatuko. Bretainiako kantoia inguratzean, Bilbo eta Portsmouth lotzen dituen ferryarekin egin dugu topo. Bizkaiko golkoak hegoalderantz bideratzen gaitu. Hemen, itsaso zabalean, olatuak branka muturrean lehertzen direnean eta masprezak jaurti egin nahi gaituenean alegiazko bezain erakargarri den infiniturantz, brankako irudia, gure belaontziaren bidea urratzen duen lamina ilehoria, bafada artean bere ahaide guztien kantu ahantzietan arnasberritzen da. Hara non hasi den Eolo berriro ere ufaka, eta pare bat dozena gizon eta emakume lanerako prestatu gara, driza honi ten eta beste hura askatu... Tripulazioaren agindu zehatzei zuzen jarraituz, oihalak zabaldu ditugu, gure ontzia haizearekin dantzatzeko egokiro jantzi arte. Belaontzi bat, bistakoa da, haizearen bultzadarekin nabigatzeko egina dago, eta benetan zoragarria da oihal guztiak hedaturik dituela ikustea, masteria betebeterik ipar-mendebaldeko haizeak bidaltzen digun hats izpirik txikienari ere etekina ateratzeko: foke eta
kontrafokeak, tapikua eta trinketako gabiatxoa, zurgaikoa eta tapikugaina goi-goitik, masta guztietako oihalak adoretsu puztuta, behar izanez gero, gu plus ultra jaurtitzeko. Eta zirrara beteko une hori klimaxera iritsi da haizea aldatu eta hegotik hastean, kontrara harrapatu baikaitu, ontzia bolinara nabigatzera behartuta. Sinetsi ezinekoa da nola eskoratzen den, kareletik kanpora erori gabe ontzi barruan orekan egotea utopia bihurtzeraino. Une horretan lema hartzea, horixe bai esperientzia paregabea. Milia gutxi batzuk baino ez zaizkigu falta euskal kostalderako. Hura bistaratu aurretik, dozenaka izurde, arruntak nahiz marradunak, batu zaizkigu bidean, elkarren artean gogotsu lehiatuz gure itsasontziaren hegaletan jauzika. Hegaztiak ere agertu dira; zangak, gabaiak eta paseriforme txikiak, neka-neka eginda barandetan pausatuta ikusi ditugunean igarri dugu «lurra!» oihukatzeko zorian gaudela. Azaldu da azkenean. Ikuspegi bitxia da ohituta ez dagoenarentzat, eta jolas zorabiagarria bihurtzen da saiatzea hain ezagunak ditugun lekuen izenak, baina beti lehorretik, beti mendietatik ikusi ditugunak, zehazki non kokatu asmatzea orain, itsaso barrutik begiratuta. Behingoz sartu gara Santanderreko badian. Egunak eman ditugu nabigatuz, zazpi egun elkarrekin biziz, ahaleginak eginez, urdinik sakonenean murgilduz, adiskidantza eta bakardade egunak. Porturatzea beti da pozgarria, baina kresalak zainetan utzitako arrastoak ez digu atsedenik emango, eta berriro ere zirikatuko gaitu urruntasun artez, bihurri eta zorrotzen peskizan jarraitzeko. •
23
Boise Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
AEB-ETAKO EUSKAL HIRIBURUA
BOISE
Idahoko hiriburua ez da Estatu Batuetako bisitatuena, baina gero eta ospe handiagoa dauka. Izan ere, AEBetako iparmendebaldeko hirugarren hiria da, Seattle eta Portland-en ostean. Bi horietan legez, ondo bizitzeari eskainitako leku ugari ditu Boisek, hala nola bizikletaz egiteko ibilbideak, parkeak, eta jatetxe, taberna zein kultur eskaintza handia. Ezin ahaztuta utzi, noski, hiriaren erdi-erdian dagoen Basque Block edo euskaldunen blokeak etxean sentiaraziko gaituela.
oise gero eta ezagunagoa da daukan bizi-kalitateagatik; besteak beste, Dave Bieter alkate euskaldunak egindako lanari esker. Nahiko muturreko eguraldia duen lekuan badago ere –negu hotz eta elurtsuak eta oso euri gutxiko uda beroak–, ibaiaren inguruan eratutako parkeek, bizikleta eta oinezkoentzako bideek, igerilekuek eta herritarren ongizaterako beste hainbat neurrik estatubatuarrentzat bizitzeko hiririk kuttunenen artean jarri dute Idahoko hiriburua. Ozeano Barerantz kolonizazioa gauzatzeko eratu eta XIX. mendean sekulako garrantzia izan zuen
B
Erreportajea irekitzen duten orrialdeetan, Lucky Peak urtegia, Boiseko biztanleek txangoak egiteko asko atsegin dutena. Orrialde hauetan, Boisen euskaldunek duten presentzia handiaren bi adibide.
Oregon Trail trenbidearen inguruan eratutako hiria da Boise, eta ondare historiko hura gogora dakarten mugarri asko daude hirian zehar, Boise Avenue-n zehar batez ere, mendebaldearen konkista hura gogora ekarriz: zer izan zen kontinente berrira iritsitako milioika europarrentzat, nola gauzatu zen, trenaren garrantzia eta, zelan ez, zer-nolako hondamendia ekarri zuen, halaber, bertako herrientzat. Duela 160 urte Boise bihurtuko zen lekuko lehen etxola ikusgai dago Fort kale bazterretik, hiriaren iparraldean. Basque Block edo euskaldunen auzunea Kokagune hura gaur egun 200.000 biztanle baino gehiagoko hiria da. Aldameneko Nampa, Meridian, Garden City eta aldiriekin milioia gaindituko omen du datozen hamarkadetan. Baina, halaber, gune historiko txiki eta dotorean biltzen da erdigunea, duela mende erdi izan zen hiri txikia gogora ekarriz bere kale karratuetan, ez galtzeko aski erraz. Kapitolioa da ziur eraikin ezagun eta nabarmenena; ibaitik etorrita, dotore altxatzen da, atzean Boiseko mendiak dituela. Kontrako bidean, Kapitoliotik Boiseko ibaira jaisten diren kaleetan, eta ekialderantz doan Warm Springs-en, hiriko etxerik dotore eta zaharrenetakoak daude, eragin viktoriarra ere agerian horietako batzuek. Ikurrina ere ikusiko dugu bizpahiru etxetan, eta euskal izenak, baina euskal blokea da, noski, Bizkaitik artzain joandako lagunen ondarea ondoen jasotzen den gunea. Markina, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Arrieta, Iurreta... herri horietako euskaldunak ziren Idahora etorritako gehienak. Euskal etxean dute bilgune nagusietako bat, Grove eta 6. kaleen arteko izkinan, hiri zaharraren bihotzean dagoen Basque Block edo euskaldunen auzunearen sarreran. Aldamenean, Cyrus Jacobs-Uberuaga Boarding House edo ostatua 27
Lerro hauen azpian, Kapitolioa, hiriko eraikin nagusi eta nabarmenena. Ondoko orrialdean, Boiseko hainbat ikuspegi: Table Rock, River Park eta Basque Block sonatua.
28
dago, behinola iristen ziren euskaldunen lehen bizitoki izandako egoitzetatik zutik dirauten bakanetakoa, eta hiriko adreiluzko etxerik zaharrena. Aldameneko euskal museoarekin batera, Boiseko euskal ondarean sakontzeko leku berezia da. Eta parez pare, Leku Ona jatetxea eta The Basque Market saltokia, pintxoak eta Euskal Herriko produktuak erosteko gunea. Blokea bera zoragarria da; etxetik zortzi mila kilometrora, zoru berdean lauburu gorriak daude, eta ikurrinak zuhaitzetatik eskegita. Blokearen beste muturrean berriz, Gernika jatetxea, eta aldamenean, etorritako euskaldunen murala. Komunitatera itxi gabe hiri osora ireki den erreferentziazko guneetako bat da euskal blokea, egunero
bisitatzeko modukoa. Asteburuetan, noski, bizi berria hartzen du, eta udako ilunabar askotan, oso giro berezia eratzen da bere tabernen inguruan. Ondo jan, edan edo musika entzuteko gunea da euskal auzunea, baita Bizkaitik nagusiki joandako artzainen memoria jasotzen duen museo interesgarria bisitatu eta bertako komunitatearekin harremanetan jartzeko ere. Horrekin batera, Boiseko lekurik atseginenetakoa Green Belt izeneko ibai ingurua da, udaberritik aurrera batez ere. Elkarri loturiko parke ugarik hiritik kanpo egoteko sentipena ematen dute, eta boisetarrek zein bisitariek oso maite dute udako hiletan ibaian behera edozein tresna flotagarritan jaistea, txalupa, flotagailu zein gurpil, hiru orduko jaitsiera gozagarria baita. Beste
aukera bat, bizikletaz ibaiaren bi aldeak deskubritzea da, dozenaka kilometro egin baitaitezke autorik gabe. Hiri berdea eskualde lehorrean Hiri berdea da Boise, oso eskualde lehorrean alabaina. Kanalek laguntzen dute ureztatzen, eta udan agerikoak dira ureztatzeko gunea eta hilabeteetan tantarik jasotzen ez duten lekuak. Camel Park-en, esaterako, piknik-erako eta haurren jolaserako gune berdearen aldamenean muino beilegia altxatzen baita. Hyde Park inguruan dago, azkenaldian modan jarri den taberna, kafetegi eta denda gunea. Ibaiaren inguru guztia parkez josita dago; bereziki gustuko dugunetako bat Municipal Park da, han egin ohi du euskal jaiko piknika komunitateak Jaialdirik izaten ez den urteetan. Umeekin ibiltzeko leku atsegina da, eta bazter batean Idahoko arrainak, Ozeano Baretik gora datozen amuarrain handiak, ikus daitezke. Julia Davis eta Ann Morrison dira hiriaren bihotzean dauden beste parke biak, ibaiaren ipar eta hegoaldean. Azken horren jarraipena da nolabait Kathry Albertson ere, ibilbide atseginak prestatuta aintziren inguruan. Begia pixka bat zorroztuz gero dortoka, igaraba edo oreinak ere ikusteko aukera dago. Oinez zein bizikletaz aurrerago joanda, Garden City-ren parez pare, Boiseko azken parkeetako bat da Quinn’s Pond. Funtsean, errekatik ateratako aintzira handia da, eta harea pixka batekin hondartza ere paratu dute. Ibaiak egiten duen jauzietako batean, surflariak ere ikus daitezke olatu eta zurrunbiloetan tente eusten. Ibaiaren bueltako parkeetan txangoak egiteaz bat, Julia Davis parkean zoologikoa, arte museoa, Idahoko historiari buruzkoa eta beste hainbat txoko interesgarri daude. Pixka bat aurrerago, Capitol Boulevardeko zubiaren aldamenean, Anne Frank-en omenezko instalazioa dago, giza eskubideei buruzko mundu zabaleko adierazpen ugari jasoz. Hiritik kanpo egiteko txango ugari daude: Lucky Peak da boisetarrek maiteen dutenetako bat, urtegian hondartza eginda baitago, bere txorrota eta guzti. Mendian gora joanda, eski estazioa ere badago, negurako ez eze udan bero sapatik ihes egiteko eta mendi gorenetako basoa ezagutzeko paisaia ederrak ditu. Beste aukera atsegin bat, Idaho City da; Boisetik ordubetera, urrearen sukarrak sortutako herrixka bat da, Far West-eko kutsuarekin. Idaho Cityra bidean ur termalak ere badaude. Asteburuko ihesaldirako McCall dute Boiseko herritarrek gustuko. Ordu pare batera dagoen lakua da, mendi itzulia egin eta uretan bainatzeko leku ugarirekin. Eta azkenik, ezin ahaztu euskal ondare berezia duen Mountain Home. Nevadaraino doan errepidearen bidegurutzean dago. Abuztuko lehen asteburuan egiten dute euskal jaia, herriko frontoi ederraren inguruan (kanpotik begiratuta, baserri baten hormen itxura dauka frontoiak). •
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Uda bero eta luzeak eta negu hotzak dituen klima kontinentaleko hiria da. Udaberrian atsegina da, eta udako beroari aurre egiteko prest egonez gero (eta ez da horretarako lekurik falta), litekeena da euskal komunitatearen ospakizunen batekin topo egitea.
Zelan heldu: Iristea da zailena, ziur aski, gutxienez hiru hegazkin hartzea baitakar: lehena Euskal Herritik Europako hiri batera, handik Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldera doan hiriren batera (batzuetan ekialdean eskala eginda, Boston, New York, Chicago, Washington edo Atlantan), eta Boiserainoko barnehegaldia azkenik Seattle, Portland, San Frantzisko, Los Angeles, Las Vegas, Denver, Chicago, Minneapolis edo Salt Lake Citytik. Errepidez iristeko, Seattle eta Portland ditu Boisek hurbilen, bospasei ordura (AEBetan distantziak orduka aipatu ohi dira, miliatan edo kilometroetan baino gehiago). Hala ere, AEBetako mendebaldeko ohiko ibilbidea egiterakoan ere geltoki atsegina izan daiteke, Yosemite eta Yellowstone parke nazionalen erdian baitago, Renon barna, edo Grand Canyon arroila handia eta Seattle edo Vancouverrera bidean.
29
Belabarze UR, ELUR, HAITZ ETA ZUHAITZ
Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo
31
BELABARZE
Euskal Herrian Pirinio kutsu handia daukan bailararen bat badago, hori Belabarze da, Izabako lurretan. Hegoaldean 2.000 metrotik gorako harritzarra dauka zaindari: Ezkaurre (2.045 metro). Iparraldean, Txamantxoia belartsua (1.945 m). Mendiko borda politez zipriztindua dago, eta, noski, goi mendietako elurrak jasotzen dituen Belabarze errekastoaz. Sekretu ikusgarri pare bat ere baditu: ur jauzi dotorea, eta Ibon haitzuloa (azken hau, berez, Belaguako bailaran). Belabarzeko urjauzitik gertu, ura garden-garden doa Izaba aldera. Ibilbideko txoko politenetakoa da ur-jauzia, lasaitasun sentsazio handia ematen duena. Txikian, Zuriza mendateko ikuspegia, Aragoi aldera. Espelunga agertzen da aurrena (2.106 m), eta Rincon de Alano atzean (2.357 m). Erreportajea zabaltzen duen irudian, Ezkaurretxikia haitza, une oro zaindari (1.765 m) eta Belabarzeko itzulia azaltzen duen mapa, Izaba herrian.
32
zaba eta Pirinioetako lehen 2.000 metroko mendien paradisuan zaila da ibiltari eta mendizaleen bihotzean tokitxo bat lortzea. Ehun laguneko taldea hartuko bagenu, herenak Hiru Erregeen Mahaira joango lirateke. Hamabost bat AuĂąamendira, hamar Petretxemara, dozena erdi bat Orhi, Ezkaurre, Txamantxoia, Atxerito edo Kartxelara. Ale batzuk baino ez zaizkigu geratzen ehun pertsonako multzoa osatzeko. Eta horietako batzuk Belabarzeko harana aukeratzen dute. Gero eta jende gehiagok. Bizpahiru orduko txango erosoa delako. Gailur malkartsurik
I
igo gabe, gailur tente asko ikusten direlako. Txangoa Izabako herrigunean bertan hasi eta bukatzen da, eta ibiltzen hasteko autorik hartzeko beharrik ez izatea erosoa da. 9,5 kilometroko ibilbideak apenas du 300 metroko desnibela. Bideak, tarteka, bat egiten du GR-11 ezagunarekin, Pirinioak Mediterraneotik Kantauri Itsasora zeharkatzen dituen bidearekin (Izaba-Zuriza zatia, marka zuri eta gorriak). GR-11 Zurizako mendatera iristen da Izabatik (Soriza, Izabako adindunen ahotan). Astia izanez gero, komenigarria da behatoki horretara joatea (1.270 metro). Oinez egiteko, joan-etorria askotxo da, eta onena, txangoa bukatu ostean, autoan bertaratzea, Izabatik 15 bat minutura. Izaba, abiapuntu ederra Izaba Erronkari bailarako herri populatuena da. Bisitari gehien jasotzen duena ere bai, noski, turismo azpiegitura aberatsa daukan azken herria delako. Hango harriztatutako kale malkartsuetan barrena ibiltzeak xarma ematen dio ibilbideari. Izabatik bertatik ondo ikusten da Larratza (Arrigorrieta) mendia, hegorantz. Telekomunikazio antena bat dauka gailurrean. Mendi haren magalean egiten du txangoak ekialderantz, beti ere Belabarze errekaren ezkerraldetik (eskuinaldean Izaba eta Urzainki elkartzen dituen pista dago). Herrian barrena bidea aurkitzen ez duenak badu alternatiba erraz bat. Urzainkitik errepide nagusitik etorrita, Izaba herri sarreran suhiltzaileen eraikina dago eskuinaldean. Baita hondakinak biltzeko hainbat edukiontzi ere. Bertan ere has daiteke txangoa. Estazio elektriko bat igaro behar da, eta 100 metroko malda pikoa igota, ibilbidea zehatz azaltzen duen informazio kartel bat topatuko dugu.. Bost minutuan Belengo ermitara iritsiko gara. Izeia da nagusi malkarretan, txoko hartako klima gogorraren adierazle. Kilometro eskasean bidexka pista bila33
Behean, Izabara bidean ikus daitekeen zubi erromanikoa. Ondoan, Ibon haitzuloa, eta udaberriko lehen loreak. Eskuin ertzean, Belabarzeko ur jauzira daraman egurrezko pasabidea.
34
katzen da. Eta zaindari, Ezkaurretxikia mendiko haitz ikusgarriak agertzen dira (1.763 metro). Bidea erosoa da, desnibelik gabekoa ia. Belabarze errekaren soinua bakarrik entzuten da. Martxoa da, eta goietako elur ura hartu ezinik dator, emaritsu. Pistako bidea aspergarri egiten hasten denerako, bidezidorra agertzen da berriro. Pista eskumarantz doa, bidezidorra ezkerrerantz. Pista utzi eta errekaren bidea jarraitzeko haizpitarte polit bat zeharkatu behar da: Belabarzeko atea. Erronkariko biztanleek, antzeko pasabideei ateas esaten zioten, eta hizkera hori erabiltzen da egun: ÂŤAteas de BelabarzeÂť esaten diote ur jauzira bidean dagoen pasabideari. Esan beharrik ere ez, gaztelaniazko ateas hitz horren jatorria zein den. Izei eta ezpel basoa oso polita da, eta hamar minutuan, ibilbideko toki politenera iristen da: Belabarzeko ur-jauzia. Hiruzpalau metroko ur-jauzia da, handiagoa ur-emaria handiagoa den neurrian. Egurrezko zubi bat
du, bustita dauden harrien gainean ez irristatzeko. Ura garden-gardena da, nola ez. Bainu bat hartzeko tentazioa ematen du, putzu handi bat baitago ur jauziaren azpian. Ura, baina, oso-oso hotza dago, eta kontuz ibiltzea komeni da. Ur-jauzitik bueltan, gorostiak eta lore batzuk agertzen dira. Udaberria iritsi da Belabarzeko basora, tenperatura oso goxoa da. Berehala, GR-11 bideak eskuinerantz egiten du, Zuriza mendate aldera. Ezkerrera hartu behar da, marka urdin-gorriak dituen bidezidor edo herri bidetik. Ordu laurden batean basoa desagertzen da, eta Belabarzeko harana parez pare agertzen da begi bistan. Atzealdean geratzen dira San Zolo eta Belabartsaitsa, zuhaizti itxiak ikusten utzi ez dizkigun bi erpin harritsuak. Lau kilometroko bailara dotorea Belabarzen dozena bat borda daude. Batzuk haziendak dira, besteak aisia bordak. Artzain batzuk bordak pres-
tatzen ari dira, baina ardirik ez dago, momentuz. Elur gutxi dago, baina urteen joan-etorrian artzainek ondo ikasi dute maiatzak lan erdiak egin arte belarra ez dela indartsu sortzen Pirinioetako txoko honetan. Ardiak Bardean daude, Erriberako eguzkiaren epelean. Izabatik Zurizara doan errepideak zeharkatzen du bailara, baina lasaitasuna erabatekoa da. Isiltasunaren bailara dirudi. Belardian etzan eta orduak pasatzen uztea, aukerarik onena. Lau bat kilometro da luze bailara, eta alderik alde, kilometro erdia du. 1.100 metroko garaieran dago. Hegoaldean Ezkaurretxikia, Baines eta Ezkaurre handia ditu (2.045 metro). Ezkaurre ondo ikusteko, komeni da mendate ia bukaeraraino igotzea autoz, bere handitasunarekin gozatzeko. Mendate gainetik, gainera, Zuriza eta Taxerasko harana ikusten dira, Alano mendizerra ikusgarriarekin, Aragoin. 2.300 metrotik gorako mendia da, eta han elurra sendoa da. Ez hainbeste Txamantxoian,
Zuriza mendatetik ikusten den erpin belartsuan. Ordubete eskasa geratzen zaigu Izabara oinez, behin bideari berrekin ostean. Bidea oso erosoa da. 100 bat metro errepidean egiten dira, baina berehala seinale urdin-gorriak ikusten dira. Hortik erreka-bide bat Belaguatik datorren errepideraino jaisten da 20 minutuan. Errepidera iristearekin bat dator eguneko azken ezustekoa: Ibon haitzuloa. Haitzartean gordetzen den ur putzu handia da, ura harrien artean sartu ostean. Haitzuloan barrena metro batzuk egin daitezke, baina oinetako egokiak eta kopetako argia derrigorrezkoak dira. Hiru kilometro eskas geratzen dira Izabara iristeko. Batzuetan errepide bazterretik egiten da bidea, besteetan bidezidor batetik. Seinale urdin-gorriei erreparatu behar zaie. Ordu erdian Izabako harriztatutako kaleetara iristen zara, goiz edo arratsalde bateko txango erraza burutu ostean. •
GIDA PRAKTIKOA Kokapena Belabarzeko harana Euskal Herriko ekialdean dago, Nafarroako Pirinioetan. Aragoirekin muga egiten duen azken bailara da. Zurizako mendatean elkartzen dira bi eskualdeak. Bertara iristeko Izabara joan behar da. Izaba da Erronkari bailarako herri populatuena, eta bertako turismo erdigunea. 811 metrora dago, 1.300-1.700 metro arteko mendiz inguratuta.
Informazioa Nahi beste informazio lor daiteke Erronkari Ibaxako Turismo Gunean. Izaban nekazaritza turismo etxe eta hotel txiki asko daude, eta bertan ere nahi beste informazio jasotzeko aukera dago.
Nola iritsi IruĂąetik 95 kilometro daude Izabara, Irunberrin barrena joanez gero. Esatik barrena, 107 kilometro. Trafikoa apalagoa da Irunberri eta Nabaskozetik (NA-178 errepidea). Izabatik Zuriza gainera joateko Belaguako errepidea hartu behar da, eta 3 kilometroren buruan, Zuriza eta Anso jartzen duen bidea hartu, eskubirantz. Mendate gaineraino 10 kilometro daude. Bertako ikuspegia bikaina da.
Eguraldia Pirinioetan beharrezko diren neurri guztiak hartu behar dira. Udaberrian 20 gradu egin ditzake egun batean, eta hurrengoan elurra. Hotz handia egin dezake negu betean, elur erauntsi gogorrak, eta udan erauntsi bortitzak. Udan tenperatura nekez pasatzen da 30 gradutik, eta gauetan beti freskatzen du.
35
Ebroren delta
LURRAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
EBRO IBAIAREN DELTA
Iberiar penintsulan zehar 908 kilometroko bidea egin ondoren –tarte luze samar bat Euskal Herrian–, Mediterraneo itsasoaren ur gazietara iristen da Ebro ibaia, biosfera-erreserba izateko ohorea eta erronka emanez inguruari. Eremu aberatsa da oso, bai naturaren ikuspegitik baita giza-ondarearen aldetik ere. Bisitariak maitemintzen dituen lurraldea da eta hamaika aukera eskaintzen ditu arrantza, arroza eta gatza aberastasun iturri izan dituen eskualde emankor eta ikusgarri honek.
38
lamenko bat arroz-zelaien gainean hegaldatzen dabil. Lumadi arrosa baino gehiago, bere silueta luzanga du bereizgarri. Bide estu batetik geratu gatzaizkio begira. Izan ere, ehunka bidexka daude inguruotan; lerro zuzenekoak, udako lehen asteetako berde bizi bereizgarria eskaintzen hasi zaizkigun zelaien artean.. Ebroren deltan gaude, Herrialde Katalanetako hezegunerik handienean. 320 kilometro karratu dira, Montsià eskualdearen –ibaiaren hegoaldeko ertzean– eta Baix Ebreko eskualdearen –iparraldeko ertzean– artean zabaltzen direnak. Flamenko hori bagina, goitik ikusi ahal izango genuke deltaren forma berezia. Baina Goo-
F
gle Mapsekin konformatu beharko dugu, edo, zorte pixka batekin, beste norabait goazela hegazkin batetik ikustearekin. Ezkerraldean, Fangar badia daukagu, hondarrezko mihiaren muturrean itsasargi dotorea duela. Mihi hori pixka bat luzeagoa balitz, L'Ampolla herriraino iritsiko litzateke, badia aintzira bihurtuz. Eskuinaldean, Punta de la Banya eta Trabucador hondartzak daude. Ibaiak mendez mende ekarritako eta itsas korronteak bertan utzitako sedimentuetatik sortuak dira biak, eta Alfacs badia inguratzen dute. Izugarrizko portu naturala bilakatu da, eta bertan da Sant Carles de la Ràpitako arrantza-ontzidia. Bi aldeetan, haztegi artifizial asko daude, eta muskuilu-haztegiak ilara ia milimetri-
Handian, Garxal natur parkea. Ondoan, hainbat lagun piraguismoa egiten; inguru hauek ur-kirolak egiteko aukera ematen dute. Eta behean, lertxun (edo koartza) hauskara bat.
EBRO IBAIAREN DELTA Muskuilu haztegiak Alfakeen badian. Ondoko orrialdean, goitik behera: barraca bat, Joseret eta bere rondalla Ampollako (Baix Ebre) jai herrikoian eta Ebrotik ura eramatearen kontrako pankarta.
koetan daude jarrita, laranja koloredun moluskua eta, 1970. urtetik aurrera, arrissada ostra preziatua emateko. Artisau-arrantza Ur horietan bertan, Ramon Machino eta Paco Rosales al rosegall eta a batre izeneko arteak baliatuz aritzen dira arrantzan. Baita Mariano Saragossa ere, ezizenez Mayan. Artisau-eran arrantzatzen dute; era artistikoan, ia. Arbasoengandik ikasi zuten horrela arrantzatzen: pazientziarekin, trebeziarekin, eta egunerokotasunak eta lanarekiko maitasunak ondutako teknikarekin. Eta, hori guztia, inguruneari begirune handia diotela. Ma-
yan, bere txalupa gune ez oso sakonetara eramanda, sarea uretara botatzen ari da, itsas kurkuilu bat marrazten arituko balitz bezala. Jarraian, ontzitik jaitsi, eta ura belaunetaraino duela, lanean hasi da. Bizkor, hondarretan ezkutatuta dauden arrainak lokalizatzen ditu, eta, mugimendu azkar baina leun batekin, eskuarekin hartu eta cabĂ s-ean sartzen ditu. Paupa erako arrantza da hori, itsas hondoa eskuekin ukitzean datzana. Guk ere, haren azalpenei eta laguntzari esker, egingo dugu arrantza mota hori, inguruko jarduera turistikoetako bat izango balitz bezala. Bertakoen lurraldera eta zereginetara hurbiltzeko beste modu bat da.
Goian, Riumar hondartzako dunak. Behean, Alfakeen badiako muskuilu haztegiak, Sant Carles de la Rapitan. Ondoan, hainbat hiritarako distantzia zehazten duen seinale bat.
EBRO IBAIAREN DELTA GIDA PRAKTIKOA Deltako aberastasun-iturri nagusia arrantza da, arrozarekin eta gatzarekin batera. Lurrak eta itsasoak bat egiten dute, 1983an ekosistema aberats baina ahula babestearren sortutako Parke Naturalarekin orekari eutsiz, itsasoa eta kontinentea elkartzen diren gune honetan. Bertan, 360 hegazti-espezie baino gehiago daude: kaioen, ardeidoen, lezkadi-paseriformeen eta anatidoen familiako hegaztiak. Habia egiteko eta hazteko tokia da hegazti askorentzat (munduko kaio korsikarraren populazioaren erdiak deltan hazten dira,
baita kaio mokozorrotzak, flamenkoak, txenada mokobeltzak, txenada arruntak...), eta espezie askorentzat migrazioetan atseden hartzeko gunea da; horregatik, toki bikaina da ornitologiazaleentzat ere. Aberastasun handiko txoko babestuak ezkutatzen ditu deltak, sarbide mugatukoak; Illa de Buda, adibidez: titulartasun publikoa eta pribatua du, eta arroza lantzen dute bertan. Ibaiaren eta Migjorn ubidearen arteko zati horretan deltan dauden giro guztien erakusgarriak topa ditzakegu: ibaia, urmaelak (edo calaixos, hemen dioten moduan, itsasoarekin etengabe komunikatuta daudenak), gatz-lurrak, arroz-zelaiak, hondartzak eta ibarbasoak. Hala delta nola ibaia bizia dira; «Es vida» diote Madrilen taxututako Plan Hidrologiko Nazionalak mehatxatu duen paisaia salbatu nahi dutenek, hain baita eremu aberatsa naturaren eta giza ondarearen aldetik. Bizi horrek arlo ugari besarkatzen ditu: natura basatia, arkitektura –desagertzear dagoen barraca tradizionala– eta arrantza zein nekazaritza, besteak beste. Lurralde honek bisitari guztiak maitemintzen ditu, Ebreko jotaren erritmoan –bertako abesti inprobisatua–, eta, antzina arrossaires-ek egiten zuten moduan, oinutsik ikustera gonbidatzen du, zentzumen guztiak erne izanik eta bizi-egarriarekin. •
Bisitarientzako hainbat proposamen jasoko ditugu hemen, kontuan izanik paisaiak eta fauna miresteko eta lasaitasunaz gozatzeko aukera ere eskaintzen duela Deltak, ematen baitu hor denborak beste erritmo batean egiten duela aurrera.
Tuna Tour: L’Altmella de Mar-en, katamaran batean ontzira gaitezke. Kostatik 2,5 miliara eramango gaitu, eta 3 metro eta 600 kilora arteko ehunka hegalabur ikusiko ditugu.
Ur kirolak: Les Cases d'Alcanar eta Sant Carles de la Ràpita herrietatik abiatuta, belaontzian nahiz kayakean ibiltzeko aukera dago. Itsasoa ezagutzeko modu aproposak dira biak.
Festa de la plantada de l'arròs: Ekainean, tradizioak, herrikulturak eta festak bat egiten dute Ampollan. Arrozaren landaketarekin lotutako festan, herriko zaharrenek erakusten dute nola landatzen zen arroza garai batean, makinak iritsi baino lehen. Nahi duten guztiek har dezakete parte.
Moluskuak eta ostrak dastatu: Zorionez, erakarpen turistikoa kontuan hartu zutenetik, moluskuak eta ostrak Terra Altako ardo zuri batez lagunduta dastatzeko aukera daukagu. Terra Alta ondoko eskualdea da, eta Els Ports de TortosaBeseit mendigunearen azpian dago, eta enologia munduan ospea lortzen ari da pixkanaka.
43
Alaska Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
ABENTURAK, JUNEAU AZKEN MUGATIK
ALASKA
Alaska da, ziur asko, bere paraje basati zabalekin, Ameriketako Estatu Batuetako estaturik ederrena. Hegazkineko leihatilatik begiratuta, lurreratu baino askoz lehenago jada buruan argi dugu zein neurrigabea den lurralde zabal eta loturagabe hau.
Iceberg baten izotz puska bat eskuetan, Fords Terrero inguruan eta, ondoko orrialdean, «Safari Endeavour» gurutzaontziko bidaiariak South Sawyer glaziarraren aurrean (goiko irudian), eta Margerie glaziarra (behean) eta Fairweather mendiaren aurrean.
46
endikate elurtu itzelak agertzen dira bata bestearen atzean. Gizakiaren presentziarik ia ez dago. Beherantz goazen heinean, Alaskako Golkoaren zati hau osatzen duten kanalen ertzetan egurrezko borda bakan batzuk ikusten hasi naiz. Juneau hiria da AEBetako Alaska estatu federaleko hiriburua eta herrialdean errepidez sarbiderik ez duen bakarra da; hegazkinez edo itsasontziz soilik bertaratu daiteke. Hoteleko leihoek kaira ematen dute eta bertan bi gurutzaontzi daude amarratuta. Etengabea da irteten edo sartzen diren gurutzaontzien, arrantza-ontzien eta hidrohegazkinen joan-etorria. Juneauko erdialdea Juneau mendiaren, Roberts mendiaren eta Gastineau kanalaren artean dago. Kale estuen labirintoa da, eta eraikin modernoekin batera bi pisu edo gutxiagoko egurrezko etxe bitxiak daude. Lehen begiratuan badirudi herri honetan bizi dena baino jende gehiago dagoela gurutzaontzi erraldoi horietan. Tranbiaren itxuraz kamuflaturiko autobus bitxi bat dabil toki interesgarrienetara joan eta etorri. South Franklin eta Front kaleetan antzina meatzarientzako taberna eta burdelak zeuden; gaur egun, ordea, bertakoen artisau lanak ezin garestiago saltzen dituzten arte galeriak daude, kamiseta originalen bat erosteko souvenir dendak, bai eta antzinako eran dekoraturiko saloon bat edo beste ere. Red Dog-en sartzea merezi du, kopa bat hartzera besterik ez bada. Bere ateak western-etan agertzen diren bi orriko horietakoak dira. Barrualdean, nola ez, guztia egurrezkoa da. Hainbat rifle daude paretan eskegita, hartz, altze eta orein disekatu batzuekin batera. Jendeak gustura entzuten du country musika Alaskan Beer –estatuko garagardorik ospetsuena– botila hotzhotz bat hartu bitartean. Pizzak, hanburgesak eta plater konbinatuak dituzte aukeran sabela betetzeko. Michelin izarrak dituzten jatetxe bila edo diseinuzko arropa erosteko boutique dotore bila joaten denak jai du Alaskan. Juneau igarobidea da, gizakiaren eta natura mugagabearen arteko pasabidea. 90eko hamarkadako “Doctor en Alaska” telesaila gogoratzeko asmoarekin datorrenak burutik ken dezala asmo hori. Cicely alegiazko hiria zen. Hala ere, telesaileko pertsonaiak bezain askotarikoak aurki ditzakegu kalean zehar: soineko beltz ikusgarriak eta piercingak daramatzaten neska gotikoak, cowboy-ak, eskimalak, traje eta gorbatadun gizonak, bai eta eguraldi gaiztoari desafio egin nahian minigona jantzita dabilen turistaren bat ere. Hiritik 20 kilometro eskasera hiriko ikurretako bat dago, Mendenhall glaziarra. Glaziarra Tongass Baso Nazionalaren barruan dago, AEBetako baso nazional handienean, eta bisitariok izoztutako bere aurpegie-
M
47
48
tatik icebergak nola askatzen diren ikus dezakegu, baita ibilaldiak egin eta aintziran kayakean ibili ere. Glaziarra abiadan urtzen ari da, eta urtze horrekin batera 2.300 urte baino gehiago estalita, azpian, eman dituzten behinolako basoak azaleratzen dira. Zientzialariek diotenez, desizoztea ez da batere positiboa, Lurraren berotzea eta kostaldeko hirietan uholdeak ekar ditzakeelako, baina bertako biztanle batzuek guztiz kontrako iritzia daukate; beraien iritziz, glaziarrak desizoztuta eremu berde zabalagoa izango lukete eta horrek bertako faunarentzako habitat hobea ekarriko luke, eta bestetik, nork daki, etorkizun ez hain urrunean hiria jendea bizi den Alaskako beste gune batzuekin errepidez lotzeko aukera ekarriko ez ote lukeen. Goldbelt Mount Roberts-eko funikularrean ibiltzea da, dudarik gabe, hirian bizi daitekeen esperientzia onenetako bat. 33 dolar balio du txartelak eta nahi adina aldiz igo eta jaisteko eskubidea ematen dizu. Hiriko behe alderditik abiatzen da eta 1.750 metroko garaierara igotzen da. Igotzean, onena atzealdean jartzea da, kristaletatik bista ikusgarriez gozatzeko. Behin goian gaudenean, ondo markatutako hainbat bide daude mendietan barrena ibiltzeko. Inguruetan 3.000 bat arrano bizi dira, «buru txuri» deiturikoak. Zortea izanez gero, funikularretik bertatik ere ikus daiteke horietakoren bat. Erraza da ere arantzurde, marmota edota hartz beltzen batekin topo egitea. Horiekin topatuz gero jarraitu beharreko gomendioak alde guztietan atzeman daitezke. Bertakoei entzunda, duela urte batzuk hiriko janari-denda batean ate automatikoa aldatu behar izan zuten hartz beltz handi bat itsaski bila bertara lasai asko sartu zela-eta. Itxuraz ez zitzaion axola freskoa ez izatea! «Safari Endeavour»-ean glaziarrak esploratzera Lurrotara iristen diren gurutzaontziek ez bezala, zeintzuek ur gaineko hiriak diruditen, “Safari Endeavour”ek 86 lagunentzako tokia duten ontzi txikietan abenturazko itsas bidaiak eskaintzen ditu. Zerbitzu atsegina, begirunetsua eta ia pertsonalizatua da. Lehen geltokia Sawyer glaziarrean egin dugu. Apurka-apurka glaziarretik askatzen diren icebergak agertzen dira uretan. Aurrera egin ahala, izotz puskak gero eta handiagoak dira, eta, zenbaitetan, itsas txakurrek okupatuta agertzen dira, gainean patxadan daudela edo kumeak edoskitzen ari direla, eta geldi-geldi begiratzen gaituzte, errezeloz eta mesfidati. Behe laino trinkoak hotz sentsazioa handitzen du, nahiz eta horrenbesterainokoa ez izan. Bide batez, horra aholku bat: eraman kapatan janzteko arropa, tipula baten gisara. Eta gorputzetik gertuen dagoen arropa ez dadila kotoizkoa izan, poliester edo polipropilenozkoa baizik. Azkenik, gore-tex motako beroki haize-babesa jantzita ez dugu hotzik batere pasako.
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Juneaura iristeko modu bakarra itsasoz edo airez egitea da. Behin Anchorage, Fairbanks edo Seattle-en, Alaska Airlines konpainiak egunero hainbat hegaldi ditu, Juneau estatuko hiriburura iristeko.
Condor-ekin Alaskara 1956an sorturiko airelinea alemaniarrak eskaintzen du Alaskarako lotura erosoena; Anchorajera astean lau hegaldi eta Fairbanks-era astean hegaldi bat du, Bilbotik, Bartzelonatik eta Madrildik, Frankfurteko bere hub-ean eskala eginez. 2014an bide luzeko hegazkinen kabinak berritu zituzten, bezeroei goi hegaldietako esperientzia eskaintzeko. Bidaiak irauten duen tartea ziztu bizian joango da, Business Class-eko argiztapen erabat berritzaileari, eserleku bakoitzeko entretenimendurako pantaila pertsonalei eta 170 graduan etzaten diren eserlekuei esker. www.condor.com
Informazio gehiago Travel Juneau: www.traveljuneau.com
Un-Cruise Adventures: www.un-cruise.com
49
ALASKA Five Fingers-eko itsasargia eta inguru hauetan ikus daitezkeen abereetako batzuk. Aurreko orrialdean, mendizale bat Thomas Bay izeneko badian.
Aurrera eginda, Tracy Arm eta Endicott Arm fiordo estuetaraino iritsi gara. Bi besoak 48 kilometro luze dira eta beren bosten bat izotzez estalita dago. Prismatikoek eta argazki-kamera handiek hartu dute itsasontzi kanpoaldea, Alaska osoko iceberg handienetariko batzuen esentzia atzeman nahian. Hemen erraza da ĂąimiĂąo sentitzea inguruan dugun mugagabetasunaren aurrean. Txalupa pneumatikoetan gerturatu gara glaziarraren mihitik metro eskasera. Bere zati bat askatzean eta uretara erortzean sortzen den burrunba gor geratzeko mo-
dukoa da. Hainbesterainoko indarrarekin erortzen da, ezen txalupa balantzaka jartzen duten olatuak sortzen baitira. Kapitainak azaldu digunez, fiordo honetan hartz marroi eta beltzak, oreinak, otsoak eta hegazti mota kontaezinak bizi dira, nahiz eta gaurkoan gugana hurbildu diren animalia bakarrak itsas txakurrak izan. Bideari jarraitu eta Frederick Sound pasabidera ailegatu gara: balea konkordunak begiztatzeko toki ezin hobea. Gure ontzitik metro eskasera lasai asko dabiltza jauzika. Aurrerago Five Fingers itsasargia dago, irlatxo harkaiztsu batean. Inguruetan, ehunka itsas
otso lasai ederrean dabiltza uretatik gertu dauden arroketan. Baranof badia edertasun handiko agertokia da, ezin hobea kayak egiteko edota ibilaldiak eginez hartz beltz batekin topo egiteko milaka urteko basoetan barneratuta. Eta horrela Glaciar Bay-ra iritsi gara, berriro jaio den lurraldea; izan ere, duela 250 urte izotzak estalitako glaziarra baino ez zen. Gaur egun laborategi naturala da, Nazio Batuen biosfera erreserba eta Munduko Ondare. Hidrohegazkinean edo itsasontziz baino ezin da
bertara heldu. Parkeko rangerrek seinalatutako bideetan laguntzen gaituzte. Landaredia oparoa da eta zuhaitzak hain garaiak dira, ezen adaburua ikustea ia ezinezkoa den. Garai batean inguru hau nolakoa zen irudikatzeko, onena glaziar gainean ibiltzea da. Reid Glacier-en saiatu gara horretan, eta ez da erraza izan, piolet eta kranpoirik gabe oso erraza baita irrist egin eta lurrera jaustea. Gure esplorazioko azken egunak Icy Straiteraino garamatza, balea konkordunei agur esateko toki aproposa. •
51
proposamen tematikoa
ZIPRE BISITATZEKO SOBERA ARRAZOI DAGO AURTEN Leonardo da Vinciren herri kuttuna, Rikardo Lehoi Bihotz erregea ezkondu zen gotorlekua, Afrodita uren artetik atera zen hondartza, Berlin bezala bitan banatuta dagoen hiri bat, gladiatoreen borrokak, Neolito garaiko gizakiak, Ibizakoak bezalako hondartzak eta jaiak, jatorri-deitura duen munduko ardorik zaharrena, eta Europako Hiriburu Kulturala. Hori guztia da Zipre. Testua eta argazkiak: Enrique Sancho - Open ComunicaciĂłn
Ave Caesar... Inork ez daki ziur ÂŤAve Caesar, morituri te salutantÂť esaldia inoiz inork esan zuen, baina egia dena da Limasoletik 20 kilometrora dagoen Kourion antzinako erromatar hiria dela, bertan greziarerromatar anfiteatro ikusgarri bat dagoela, beste hainbat ikuskizunekin batera gladiatoreen borroken lekuko izan zena. Gaur egun hainbat ekitaldi antolatzen dira hor, antzezlanak eta kontzertuak. Apolloren santutegia ere oso gertu dago, bi kilometrora.
52
Afroditaren bila Kondairak dio Afrodita jainkosak Zipre aukeratu zuela gizakien aurrean agertzeko. Maitasunaren, edertasunaren eta emankortasunaren jainkosak nahi zuen guztia zuen bertan: itsaso gardena, natura basatia, jainkoen abenturekin ulerkorra zen jendea‌ Pafos eta Limason artean Afroditaren Haitza dago. Edo haitzak, hiru harri baitira, itxura berezia dutenak eta urtero milaka turista erakartzen dituztenak.
Lefkara, Da Vinciren herri kuttuna Esaten dutenez, Leonardo da Vinci handiak Lefkara herri ederra bisitatu zuen 1481. urtean, Milango Duomoko aldarerako parpailez egindako mahai-oihal bat eskatzeko. Oihalak aldare horretan jarraitzen du gaur egun, eta parpaila egiteko Da Vincik marraztutako irudiak herri horretako ia biztanle guztiek marrazten dituzte, turistei saltzeko.
53
proposamen tematikoa Zipreko Ibiza Ayia Napa, jaiaren, eguzkiaren eta hondartzen sinonimoa da zipretarrentzat, baita bisitarientzat ere. Turista gazteenek izugarri gozatzen dute bertako taberna, jatetxe eta dantzalekuekin. Egunean zehar, bandera urdindun hareatzetan eguzkia hartu eta ur kirolak praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen du leku honek.
Rikardo handia 1191n Ricardo Lehoi Bihotz Nafarroako Berengela infantarekin ezkondu zen Kolossiko gotorlekuan, Zipre konkistatu eta bere emaztea izan behar zuena gatibu hartu zuen Isaac Comnenus gobernadorea menderatu ostean. Orduan bezala, orain ere, Kolossi bere ardoengatik da ezaguna, eta Ricardok berak esan omen zuen ÂŤardoetan erregeaÂť zela bertakoa. 54
Nikosia: hiri bat, bi mundu Nikosia munduko hiriburu bakarra da oraindik bitan banantzen duen hesi bat duena, nahiz eta bi aldeak, gainera, XVI. mendeko beste hesi baten barruan dauden. Turkiak eta Ziprek dute hiriaren jabetza, erdi bana, eta aldeak oso nabarmenak dira zati batetik bestera. Gainera, historia luzea eta kultura zabala duen hiria ere bada Nikosia.
Historiaurrera txangoa Choirokoitiako kokaleku neolitikoa Maroni ibaiaren arroan dago, Limassol eta Larnaka arteko muino batean. Mediterraneo ekialdeko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetakoa da, eta K.a. VII. eta IV. mende artean okupatua izan zela uste da. 1998an Unescok Munduko Ondare izendatu zuen. 55
HITZORDUAK
CANNES (ESTATU FRANTSESA)
MONAKO (MONAKO)
Maiatzaren 17tik 28ra Canneseko Zinema Jaialdiak 70. edizioa beteko du aurten, eta, ohi bezala, zinemagintzarekin harremana duen oro hara begira jarriko da maiatzaren hirugarren astetik aurrera. “Twin Peaks� telesail famatuaren denboraldi berrian parte hartu berri duen Monica Bellucci aktore italiarra izango da jaialdiaren irekiera eta itxiera ekitaldietan aurkezle lanak egingo dituena, eta Pedro Almodovar zuzendari gaztelarra izango da epaimahaiko buru. Aitzakia ona izan daiteke mediterranear kostaldeko paraje eder horiek ezagutzeko. www.festival-cannes.fr
Maiatzaren 25etik 28ra Auto lasterketek jendetza mugitzen dute munduan zehar. Milaka eta milaka dira horiek ikusteko hiri batetik bestera ibiltzen diren zaleak. Eta, zalantza gabe, 1 Formulako Monakoko Grand Prix delakoa da lasterketa horien artean sona eta xarma handiena duenetakoa. Aurten maiatzaren 25ean hasiko dira entrenamenduak eta saio libreak, eta maiatzaren 28an egingo dute lasterketa. Lasterketen mundua atsegin duenak hor dauka paregabeko hitzordua. www.formula1.com/en/championship/races/2017/Monaco.html
FATIMA (PORTUGAL) EUROPA OSOAN Maiatzaren 20an Maiatzaren 20an, larunbata, Europako Museoen Gauaren 13. edizioa egingo da, eta adin guztiei zuzendutako hainbat ikuskizun eta ekimen kultural, artistiko eta gastronomiko antolatu dituzte kontinente osoan. Iragan urtean 3.000 museo eta kulturgunek parte hartu zuten ekimen honetan, eta milaka lagun bertaratu ziren eskaintza horiez gozatzeko. Aurten ere antolatzaileek harrera oso ona izatea espero dute, eta jada egitaraua sare sozialetan zabaltzen hasi dira, norberak erabaki dezan zeinetan parte hartu. 2005ean jarri zen martxan museoen gau berezi hau; arrakasta handia izan du eta urtetik urtera honen inguruan antolatutako ekimenak ugaritzen joan dira. Europako museo gehienek aipamena egiten diote beren webguneetan.
56
Maiatzaren 12 eta 13an Frantzisko aita santuak Fatimako santutegira bisita egingo du hilabete honetan, eta Portugaleko agintariek aurreikusten dutenez, berarekin batera bi milioi bisitari helduko dira. Aurreikuspen horiek beteko balira, Fatimak zortzi milioi bisitari izango lituzke aurten, turismo mota honek duen indarraren erakusle. Testuingurua aprobetxatzeko, eta lekua urte osorako turismo gune bilakatzeko, Gobernuak lau ibilbide dituen Fatimako Bideak ekimena jarri du abian. www.fatima.pt
ErakusketaK
«GUERNICA»-RAKO BIDEA Apirilaren 4tik irailaren 4ra, Madrilgo Reina Sofia museoan Pablo Picassok “Guernica” maisulana sortzeko bizi izan zuen prozesuari buruzko erakusketa dago ikusgai. Pariseko Musee National Picasso-ren laguntza izan dute, eta munduko 30 bat museo eta kulturgunetako –Tate, Pompidou, MoMa, Metropolitan...– 180 obra erabili dituzte. Malagako artista erraldoiak 1920ko hamarkadatik 1940ko hamarkadaraino izan zuen bilakaera artistikoa ikusi ahal izango da. www.museoreinasofia.es
RODIN PARISEN
PINK FLOYD LONDRESEN
Aurten mendea bete da Auguste Rodin hil zela, eta, hala, Grand Palaisek ohorezko lekua eskaini dio eskultore handiari. Uztailaren 31ra arte bere lanaren eta bere jarraitzaileak izan ziren beste zenbait artistaren eskulturen erakusketa izango da bertan, Rodin Museoarekin elkarlanean. www.grandpalais.fr
Talde mitikoa da Pink Floyd, 1960 eta 1970eko hamarkadetan aitzindari izan zen musikaren munduan, eta zenbatezinak dira nazioartean duen jarraitzaile kopurua. Bada, jarraitzaile horiek guztiek aukera dute euren talde kuttunari buruz gauza gehiago jakiteko, maiatzaren 13tik aurrera Londresko Victoria and Albert Museumen erakusketa jarriko baitute. www.visitlondon.com
BOWIE BARTZELONAN Londresko Victoria and Albert Museumek utzita, iragan urtean zendutako David Bowie artistaren 300 bat objektu izango dira ikusgai Bartzelonako Museu del Disseny-n. Maiatzaren 25ean irekiko dute erakusketa, eta abuztuaren 20ra arte iraungo du. Bertan, abeslari britainiarrak bere ikuskizunetan erabilitako zenbait jantzi eta grabatutako hainbat bideo ikusteko aukera izango da. www.barcelona.cat 57
liburuen TXokoA
NATURAZ GOZATZEN IKASTEN HASTEKO
Alice James, Emily Bone Ttarttalo, 2017 Euskaraz 64 orrialde. 12,65 euro
noiz izango dugun altxorrik handiena da natura, gure etxe, gure jagole eta bidelagun baitugu. Amalurrak amultsu hartzen gaitu, nahiz eta guk sarritan arrazoi handirik ematen ez diogun, eta txiki-txikitatik estimatzen ikastea ezinbestekoa da. Maitatzen eta gozatzen ikastea. Eta horretarako oso baliagarria izan daiteke Ttarttalo argitaletxeak dakarkigun “Naturaz gozatzeko eskuliburua”. Alice James eta Emily Bonek idatzitako lan hau (ilustrazioak Briony May Smithenak dira, eta itzulpena Maialen Arratibelek egin du) zortzi urtetik gorako haurrei zuzendua dago batez ere, baina gazteagoentzat zein gurasoentzat ere atsegingarri izateko tasun guztiak ditu. Izan ere, hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, berdin hiriko parkean zein basoaren erdian, eta liburu honetan hamaika ideia aurkituko ditugu kanpora irten eta naturaz gozatzeko, edozein ingurunetan gaudela eta eguraldia edonolakoa dela. Liburuak 64 orrialde ditu, irudi ederrez apainduak denak, eta aurkibideak ditu hasieran eta amaieran. Hiztegi bat ere badu, bertan azaltzen diren hainbat kontzepturen esanahia azaltzeko. Edukiak zazpi ataletan banatuta daude; lanaren azalpen gisa erabil daitekeen sarrera, oso gomendagarria, eta honako atalak: «Padurak, ibaiak eta itsasoak esploratzen»; «Basabizitza aztergai»; «Basoan ikertzaile»; «Landan»; «Eguraldi onerako nahiz txarrerako prest»; eta «Gaueko esploratzailea». Azalpen guztiak irudietan oinarritzen dira, oso formatu anitzekoak, eta azalpenez gain ekintza proposamenak ere badaude, natura ezagutzeko batzuk, jolasteko besteak.
I
ISTANBUL, ELEBERRI GOXO BATEN MUINEAN
LIBURUAK MAITE DITUEN EMAKUMEA
Mario Levi idazle turkiarrak lan berria dakarkigu, Istanbuleko familia baten nondik norakoak oinarri gisa hartu eta handik abiatuta tradizioen, itxaropenen eta bizitzaren beraren gaineko irakurketa sakon batean murgiltzen gaituena. Maitasuna eta maitemina, sekretuak eta iruzurrak, arrakastak eta porrotak; denetarik topa daiteke lan honetan, eta horren guztiaren atzean, sukaldaritzaren artea. Izan ere, euskaldunok ondo dakigunez, gauza asko gerta daitezke gertukoekin mahai baten inguruan esertzen garen unean. Onak eta txarrak.
Françoise Frenkelek Berlineko lehen liburu-denda frantsesa ireki zuen, 1921ean: La Maison du Livre izenekoa. Eta lan honetan Frenkelek berak lehen pertsonan azaltzen du hortik aurrera bere bizitzan jazotakoa; hots, naziak agintera heldutakoan izandako jazarpena, Frantziara aterpe bila egindako bidaia, naziek Frantzia okupatu ostean bizitako zailtasunak, beti ihesean ibiltzearen gordintasuna, eta azkenean Suitzan aterpea jaso eta eskuratutako askatasuna. Emakume ausart eta duin baten istorioa da hau, berak kontatua.
He hecho un pastel para ti Mario Levi Galaxia Gutenberg, 2017 320 orrialde. 21,90 euro
MUNDUKO LEKU GATAZKATSUETAN Robert D. Kaplan kazetari ezagunak planetako leku gatazkatsuenetara txango bat egitera gonbidatzen gaitu, baina ez begirale gisa bakarrik, bertan jazotzen denari buruz hausnar dezagun tresnak eskaintzen dizkigu. Balkanak, Kaukaso eskualdea eta Ekialde Hurbileko egoera da liburu honetan batez ere jorratzen dena. Mende berriarekin batera, 2001ean, Kaplanek aspaldian Tartaria deitzen zioten eremu zabala bisitatu zuen, Europa eta Asia, Mendebalde eta Ekialdearen artekoa, eta bidaian ikusitakoaz aritzen zaigu bere estilo zorrotzean. Rumbo a Tartaria Robert D. Kaplan Malpaso, 2017 400 orrialde. 24,00 euro
Una librería en Berlín Françoise Frenkel Seix Barral, 2017 296 orrialde. 18,50 euro
EUSKAL HERRIKO «BESTE» GAILURRAK Euskal Herrian ez gaude mendi faltan, ezta mendizale faltan ere. Baina egia da mendizale askok eta askok ezagunenak diren mendi eta gailurretara igotzeko ohitura dutela. Liburu honek 134 gailur interesgarri baina ez hain ibiliak aurkezten dizkigu, eta bide eta zidor ez hain zapalduetan txangoak egitea proposatzen digu, masifikaziotik alde eginez. Txusma Perez Azacetaren azken lana altxor naturalez beterik dago, askotan ondoondoan izanagatik ezagutzen ez ditugunak. Hitzaurrea Jesus Mari Alquezar mendizaleak idatzi du. Las otras cumbres Jesus M. Perez Azaceta Sua edizioak, 2017 192 orrialde. 17,35 euro
59
Gogoan hartu
COOBER PEDY LUR AZPIKO HERRIAREN ALTXORRAK Coober Pedy, Australia hegoaldean dagoen meatzeherria, opaloaren munduko hiriburu izateagatik da ezaguna. Antzina, opaloa ikusezin egin zintzakeen harria zela pentsatzen zen, eta Coober Pedy-ko 3.000 biztanleak ere ez dira ikusten errazak, baina ez ikusezinak direlako, beren bizitzaren zati handi bat lur azpian egiten dutelako baizik. Basamortuaren erdian dagoen paisaia lau honetan lurretik sortzen diren tximinia batzuek atentzioa ematen dute. Etxebizitzen aireztatze zuloak dira. Etxebizitza horiek lurraren azpian daude, dugouts deitzen diete eta desertuko bero itogarritik ihes egiteko sortutako kobazuloak dira. Izan ere, Coober Pedy-n dena da lurpekoa, ez bakarrik etxeak; izan ere, dendak, hotelak, tabernak eta elizak ere lurraren azpian jarri dituzte. Nerabe batek aurkitu zuen meategia Coober Pedy-ra bizitzera joateko gogoa, edonola ere, ez du bere klimak sortzen, aberats egiteko aukerak baizik. Horre-
60
tarako, opaloa aurkitu behar da, milaka dolar balio ditzakeen harribitxia. Meategia 1915ean aurkitu zuen William Hutchinson izeneko 14 urteko gaztetxo batek. Bere aitarekin eta beste bi bazkiderekin zegoen bertan, urrea bilatzen, baina ez zuten urrerik aurkitu. Urte horretako otsailaren 1ean, aitak kanpamentuan geratzeko esan zion, beren tresneria eta elikagaiak jagoteko, baina Williamek ez zion kasurik egin eta ur bila atera zen. Bidean galdu egin omen zen eta orduak eman zituen itzuli gabe, aita eta beste kideak kezkatzeraino, baina azkenean itzuli, itzuli zen, eta urarekin batera –ez pentsa, ur edangarria ere oso garrantzitsua da leku idor horretan–, opalo piloa zekartzan poltsa batean gordeta. Aurpegian, aldiz, irribarre kenduezina. Orduan bezala, gaur ere opaloa oso bitxi estimatu eta garestia da, eta harea artean aurkitutako aleak kalitate onekoak badira, izugarrizko dirutza baten truke sal daitezke. Eta hutchinsondarrak bezala, mende luzean asko dira desertuaren erdian dagoen eremu horretara –hiririk gertukoena, Adelaida, bederatzi ordura dago– joan direnak, denak itxaropentsu. Batzuen itxaropenak bete dira, beste batzuenak ez, baina azken hauek hor jarraitzen dute, lurpeko herrian, ametsetan. Argibide gehiago hemen: www.cooberpedy.sa.gov.au/tourism
SRINAGAR, KAXMIRREK GORDETZEN DUEN HARRIBITXIA Argazkia: Tauseef Mustafa
Pakistan eta India artean dagoen Kaxmir lurraldeari buruzko berriak, tamalez, bertako gatazka betikotuaren ondorioz heltzen zaizkigu gehienetan. Britainia Handiaren kolonia izateari utzi ziotenetik bi herrialde handi horiek haren jabetza izatearren lehiatu dira, eta azken hamarkadetan milaka biktima eragin ditu borroka odoltsu horrek. Baina patu tamalgarri horren gainetik, Kaxmir lurralde ikusgarria da, altxor natural handiak dituena eta ezagutzea merezi duen paraje ikusgarriak. Horien artean, Srinagar ezagunenetakoa da. Poeta askok paradisuaren pare jarri dute eta bertako tulipa lorategia, adibidez, Asiako handiena da. Dal aintziraren ertzean ezarria, ondare
arkitektoniko aberatsa duen hiria da, eta oso ezagunak dira shikara izeneko piraguak, lakuan barrena txangoak egiteko, eta turista askok gaua igarotzeko aukeratzen dituzten ur gaineko etxeak. Srinagarrera heltzeko modurik errazena, eta azkarrena, Delhitik egunero ateratzen diren hegaldietako bat hartzea da, baina Kaxmirren handitasuna ezagutu nahi duenak aukera dauka Ladakhrretik errepidez bidaiatzeko. Ordu gutxitan, haitzez osatutako basamortua ematen duen Indus ibaiaren haranetik lorez eta landarez beteriko eremura pasatuko da. Bertako agintariek espero dute aurten bisitari kopurua haztea, iazko istiluek turismoa dezente kaltetu baitzuten.
61
LABURRaK
» PORTUGALEN, MEATZEAK ETA GEOLOGIA, TURISMO ITURRI ortugalek bere meatze-baliabideak eta ondare geologikoa erabili nahi ditu turismoa erakartzeko, eta horretarako ibilbide sorta antolatu du, herrialdea iparretik hegora zeharkatzen dutenak. Horietan, bisitariek meatzeak –horietako batzuk oraindik erabiltzen direnak–, kobazuloak, ibaien jaiotzak eta akuiferoak ezagutzeko aukera izango dute, baita duela bi mila urte erromatarrek egiten zuten gisa urrea bilatzen saiatzekoa. Aveiro, Canelas, Sierra de Freita, Penamacor, Alcanena, Castromil, Covilha eta Sobreira bezalako lekuetan gai horrekin harremana duten txangoak egin ahal izango dira, baita Azoreetan ere.
P
GIDARI FALTSUEKIN ARAZOAK DITUZTE MAROKOKO FEZ HIRIAN auza jakina da Marokoko Fez hiriak bisitari ugari jasotzen dituela urtero, baina inork gutxik jakingo du bertako turismo gidari askok ez dutela horretan aritzeko baimenik eta bisitariei iruzur egiten dietela. Baina datuak oso esanguratsuak dira: hiru hilabetean 746 lagun atxilotu dituzte gidari moduan aritzeagatik, ia guztiak medina edo alde zaharrean. Gidari faltsuen arazoa ohikoa omen da Marokon, Fez, Marrakex eta gisako hiri eta leku turistikoetan, baina kopuruak harridura sortzen du. Merkeak direnez, turistek horiek kontratatzen dituzte hiriak ezagutzeko, baina askok ez dute lekuen oinarrizko ezagupenik, bezeroak askotan ohartu ez arren.
G
ESPAINIA ETA HERBEHEREEN ARTEKO HEGALDIAK, GORABEHERATSUENAK erbehereetako Garraio Ministerioak adierazi berri du herrialde hori eta Estatu espainola lotzen dituzten hegaldietan joan ohi direla arazo gehien sortzen dituzten bidaiariak. Txosten horretan, edonola ere, ez da azaltzen arazo horiek sortzen dituztenak nongoak diren. Salatutako jarreren artean, hegazkineko tripulazioen aginduei kasurik ez egitea, hizkera ez aproposa erabiltzea eta oihuka aritzea aipatzen dira. Hegazkinaren barruan alkohola, drogak eta tabakoa kontsumitzeagatik ere zenbait gorabehera izaten omen dira hegaldiotan. Bestetik, herrialde horretako pilotuen sindikatuek arazoak sortzen dituzten bidaiarien zerrenda beltz bat eskatu diete Europako instituzioei.
H
HEGALDI BATEK TBILISI ETA BARTZELONA LOTUKO DITU eldu den uztailaren 5etik aurrera, Georgian Airways airelineak martxan jarritako hegaldi batek Bartzelona eta Georgiako hiriburu Tbilisi lotuko ditu. Hasieran, hiru hilabeteko epean, hegaldiak astean behin izango dira, eta tarte horretan izandako emaitzen arabera ikusiko dute eskaintza mantendu edo ez, Robert Oganesian Georgian Airwayseko ordezkariak adierazi zuenez. Beren helburu nagusia georgiarrek Mediterraneoko kostaldera bisitak areagotzea dela azaldu zuen, baina hegaldi horiek aukera ona izan daitezke Georgia eta inguruko herrialdeak bisitatu nahi dituztenentzat.
hutsa
BANKSYREN HOTELA BELENEN Banksy kale-artista britainiar ezagunak hotela ireki du Palestinako Belen hirian, hain zuzen, Israelek eraikitako hesitzarraren ondoan. Gaua bertan ematea otutzen zaienek palestinarrek egunero pairatzen dutena bertatik bertara ikusiko dute.
H
hutsa
ETXE ORRATZ BERRIA NEW YORKEN Etxe orratzen hiria da New York, eta irudiko maketa horrek adierazten duenez, fama horri eusteko asmotan dabil. Eraikina Manhattaneko Kips Bay auzoan altxatuko dute, eta, ohi ez bezala, ez da bulegoetarako izango, jendea bizitzeko baizik.
62
hutsa
hutsa
KUBAKO GASTRONOMIA, ONDARE Kubako gastronomiak nazioarteko sona dauka eta, berriki, Munduko Sukaldari Elkarteak (World Chefs) ondare immaterial izendatu du, bere «sustrai sakon eta zapore bereziagatik». Frijolak, arroza, txerriharagia, malanga eta boniatoa bezalako tuberkuluak, fruta tropikalak, hala nola anana, banana eta mangoa, Kubako sukaldaritzaren oinarrizko osagaiak dira. Gainera, historian zehar Kuban izandako kultura desberdinen eragina uztartu duen modua ere nabarmendu dute munduko sukaldariek.
hutsa
AUTO MITIKO BATEN EGURREZKO ERREPLIKA Argazkian azaltzen dena Michel Robillard frantziarra da, egurra lantzen duen artisaua, eta ondoan eskuz egindako Citroen 2CV baten erreplika du, egurrez egindakoa baina errepideetara ateratzeko prest eta erabat ekipatua dagoena.
ESKIATZAILEEN ZAIN, KAXMIRREN Argazkian azaltzen diren gizonak Kaxmirreko eski-estazio bakarreko langileak dira, turistak noiz heldu zain. Pakistan eta India arteko eskualde horretan gatazka eguneroko ogia izanagatik, bisitariak ere jasotzen ditu, eta adituek bereziki estimatzen dute Gulmarg herriko eskiatze eremu hori, bertako elurra, diotenez, oso ona baita kirol horretan jarduteko.
hutsa
hutsa
MUNDUKO PARKE NAZIONAL HANDIENA VENEZUELAN DAGO Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragan martxoaren 23an, Nazioarteko Uraren Egunean, Caurako Parke Nazionalaren sorrera iragarri zuen. Herrialdeko hegoaldeko Bolivar eta Amazonas estatuetan kokatuta dago, 70.000 kilometro koadro ditu eta, beraz, munduko parkerik handiena da. Eremu zabal hori leku babestu izendatu dute bertako ondasun naturala erasoengandik zaintzeko eta, aldi berean, bertan bizi diren yekuana, hoti eta sanuma etnietako herriei, «mafien, lapurren eta lur-jabe handien aurrean» laguntzeko, Madurok esan zuenez. Jatorrizko herri horietako ordezkariak izango dira Natur Parkean agintari nagusiak. 63