7h105

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

MONTEVIDEO Giza zoriontasunaren errezeta duen hiria

AFRIKA EPIKOA

TANZANIA

emporda garaia

Katalunia zaharraren bihotza

edinburgo

John Rebus detektibearen arrastoak


Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Erredakzioa: Iker Bizkarguenaga Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 38 22

06

48

30

aurkibidea105

16 Edinburgo Ian Rankin idazle eskoziarraren obra da John Rebus detektibea. Bere eleberrietan azaltzen diren txoko gehienak aurkitu ditugu.

30 Montevideo Urugaiko hiriburua modan dago. Hiri bizia da, poeta eta musikariez beteta. Hemen denek matea edaten dute, mikatz eta bero hartzen dena.

22 Gomera Bihurgunetsu eta basatia, txiki eta konplexua, eder eta malkartsua. Baina, batez ere, berdea eta lanbrotsua da kanariar uhartea.

38 Emporda garaia Asko eta bestelakoak dira Kataluniako eskualde honek gordetzen dituen altxorrak, horien artean Peralada jaialdi ospetsua.

48 Halong Bay Tonkingo golkoan kokatutako Ha Long badiak oso merezia du Unescoren natura ondareen zerredan egotea. Vietnamgo erakargarri nagusietakoa da.

06 Tanzania Tanzaniako hegoaldean murgilduko gara, bidaiari eta abenturazale orok amesten duten Afrika basatiaren isla baita. Fauna erreserba zabalak eta bisitari gutxi jasotzen dituzten parke nazional ederrak aurkituko ditugu Livingstone misiolaria XIX. mendean desagertu zen lurralde epiko honetan. Hemen dago ere Tanganyika aintzira, kontinente osoko ur gezako biltegi naturala.

52 Proposamen tematikoa Nudismoa egiteko txoko onenen zerrenda. 56 Hitzorduak Hain ederra da Versailles. 58 Liburuen txokoa National Geographic-ek argitaratutako «The Photo Ark». 60 Gogoan hartu Erromako «Bottega» denda zaharra eta Masada, erromatarren eta juduen arteako gerraren lekukoa. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


PARIS Aurten ere beroa ez da aitzakia izango uela hamabost urte hasi ziren Parisen uda partean hondartzak eraikitzen. Beroari aurre egiteko, Sena ibaiaren ertzean, harea bota, toallak eta itzalkinak ezarri eta paristarrek zein bisitariek bazuten ÂŤhondartza tropikalaÂť beren gozamenerako. Aurten, ordea, ura bai, baina hareatzarik ez dute bertan topatuko, horretaz arduratzen zen Lafarge taldeari Estatu Islamikoari diruz laguntzea eta Donald Trump AEBetako presidenteari Mexikoren mugan altxatu nahi duen hesia eraikitzen laguntzea leporatu baitiote. Horren ordez, hiriko agintariek eremu berde zabalagoak jarri dituzte. Irailaren 3ra arte egongo da zabalik hondarrik gabeko hondartza, Villete parkean. Leku horretan bertan kirol ikuskizunak antolatu dituzte, Parisek 2024ko Olinpiar Jokoak hartu nahi dituelako eta hautagaitza babesteko. Kontzertuak, jaialdiak, haur eta gazteei zuzendutako ekimenak eta beste hainbat proposamen izango dira uda osoan. Eta izerditan egonez gero, tira, badakizue...

D

Argazkia: Geoffroy van der Hasselt

5



Tanzania HEGOALDE BASATIA

Faunaren erreserba zabalak eta parke nazional basati eta bisitari gutxikoak; halakoxea da Tanzania hegoaldea, bidaiari orok amesten duen Afrika. Ez du inor zapuztuko, ezta kontinente osoko ur gezako biltegi natural handienak ere: Tanganyika aintzira. Berebiziko natura horren ezaugarriak eta XIX. mendeko esploratzaile eta abenturazale mitikoen kondairak gogoan hartuta, parez pare zabaldu zaigu bidaia epiko baten promesa. Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez


TANZANIA Irina xehatzen. Manioka eta arto irinarekin egiten da Tanzaniako jaki ezagunena, «ugali» izenekoa. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, ilunabarra Ruaha parke nazionalean eta elefanteak baobab ikusgarri baten aurretik pasatzen.

8

a hiru milioi biztanleko hiria da Dar es Salaam, Indiako Ozeanoari aurrez aurre begira. Hiriburu parlamentarioa Dodoma da, herrialdearen erdi-erdian, baina “Dar” da hiri nagusia eta gune komertzial eta administratibo indartsuena, eta horrez gain, Afrika ekialdeko porturik garrantzitsuena ere bai. Hango kaleak borborka daude etengabeko giro zalapartatsuan, eta arrantzale portura osteratxo bat egitea, bereziki, afrikar estilo peto-petoa hautemateko esperientzia da. Hauxe izan ohi da, gainera, Tanzaniako hegoalde zabalean barneratu nahi duten bidaiarientzako abiapuntua. Eskualde erraldoi hori pixka bat zokoratuta dago, iparralde masifikatutik eta urtaro guzti-guztietan atzera eta aurrera dabiltzan turista saldoetatik urrun. Herrialdearen zati hori bisitarientzako itxita egon izanak –batetik, Mozambikeko gatazka zela-eta, eta bestetik, baina horren ondorioz, bisitariei arreta egiteko azpiegiturak egokitzean berandutzeagatik–, ahalbidetu du paraje horiek hein handi batean ukitu gabe

I

jarraitzea eta jatorrizko izaera gordetzea. Ostatu xume baina atseginak, egoera kaskarrean dauden errepideak gutxika-gutxika hobetuz doazenak... horrek hauspoa ematen dio guk denok gure imajinarioan daukagun Afrikako errealitateari, landa giroko bizimoduan, herrixka lasai, txiki eta prekarioetan, oinarrituari. Selouseko ehiza barrutia orban berde handi bat bezala azaltzen da mapetan, errepiderik gabe eta biztanle gune garrantzitsurik gabe. Kontinente osoaren %5 da haren azalera, eta Afrikako fauna erreserba zabalena da. Iparraldeko eremuan baino ezin dira egin safariak, eta nahiz eta hemen faunaren dentsitatea ez den Tanzania iparraldeko parkeetakoa bezainbestekoa, bertako paisaiak eta Rifiji ibaiaren arroak esperientzia gogoangarria eskaintzen dute. Lehoiak, hipopotamoak, elefanteak, jirafak, krokodiloak eta beste makina bat espezie agertuz doaz bidaiarien bistara eta gehien-gehienetan beste inortxo ere ez dagoelarik inguruan. Izan ere, erreserbaren zabaltasunagatik eta


bertaratzen diren turisten eskasiagatik oso zaila da beste safari ibilgailuren batekin topo egitea lehoi talde bat edo beste zeinahi espezietakoa begi bistan duzun unean. Horixe da safari baten benetako luxua. Selousen ondoan, findu gabeko diamante bat balitz bezala ostertzean agertzen da Mikumi Parke Nazionala. Mkata alubioi lautada mendiz inguraturik dago, esaterako, Uluguru edo Rubehu mendiez, eta Serengeti txikia ere deitzen diote; hauxe da parkeko lekurik onena animaliak samaldaka ikusteko. Baobaben lurraldean Pixka bat hego-mendebaldera jo, eta 4x4 ibilgailuan egindako safari tradizionalari ekin beharrean, beste alternatiba bat dago. Hain zuzen, Udzungwa Mendietako Parke Nazionalaz ari gara. Hor, Gologolo mendilerroan, trekking egiteko ibilbide ikusgarriak daude, oihan sarriak, ibaiak eta ur-jauziak igaroz. Kilombaro inguruan, Sanje ur-jauzira iristen da xendra erraz bat,

baina euri-oihan tropikal itxi-itxi bat zeharkatzen du, gogoan iltzatuta geratzen den horietako bat. Harago, errepideak Iringa hiriraino jarraitzen du, paraje erdi mortu eta zeharo surrealista baten barrena: Baobaben Harana, zuhaitz afrikar magiko, erraldoi eta anbibalente horrez josia; Saint-Exuperyren Printze Txikiak errezeloz hartuko zuen, baina Afrikako kultura eta tradizioetan ezbairik gabe gurtua da zuhaitz hau. Ruaha Parke Nazionalean ere ikus ditzakegu baobab ederrak. Erreserba handi honetan 12.000 elefante inguru bizi dira, beste espezie batzuen artean eta bertako sabanak, Ruaha Handia ibaia bere bidea egiten doala, ezin hobeto ezkontzen dira Afrika mitiko eta misteriotsuaren iruditeriarekin, europar esploratzaile, abenturazale, misiolari eta merkatariek bazter honetan arakatzeari ekin ziotenetik hainbeste lagun liluratu dituen Afrika horren irudiarekin. Safaria oinez egitea ranger armatuen laguntzarekin berebiziko esperientzia da hemen. Piztia erraldoi, basati eta ahaltsuei pa-

Irudiotan, eguneroko bizimodua Tanzaniako hegoaldean. Ujiji bezalako makina bat herri txiki zeharkatzen ditu Livingstone ibilbideak, misiolari eta esploratzaile eskoziar ospetsuaren izena duen bidea, alegia.

9


rez pare begira egotea bezala da, hipopotamo, krokodilo, elefante eta jirafei ia-ia begietara begiratzeraino. Azken batean, hauxe da safari baten esentzia. Tanganyika aintziran Lurrezko pista amaigabe eta hautsez beteriko hauek mendebalderantz eraman gaituzte, Mbeya eta Tundumatik igaroz, Zambiarekin muga zaratatsua bihurtzen den lekuan. Mpanda hiritik gertu dago Katavi Parke Nazionala, herrialdean bisitaririk gutxien dituenetako bat baina ezustekorik eskaintzeko asko duena. Paraje honetan zuhur ibili beharra dago, eta tse-tse euliaren ziztadak saihesteko eginahalak egin, benetan ugaria baita eta osasun arazo larriak eragin baititzake. Arazoa hein batean arintzeko, pista inguruetako zuhaitzetan oihal puskak zintzilikatzen dituzte, intsektizidaz bustiak eta urdin ilun eta beltz kolorekoak, horrek erakartzen omen du-eta xomorro espezie hori. 10

Hipopotamo, elefante eta espezierik bitxienetako antilopeen aldrak elkartzen dira Katuma ibaiaren ertzetako lautadetan, eurite sasoia amaitzen denean. Ikuskizun paregabea da, eta begiluze gutxi, hain da paraje urruna. Ez da zaila irudikatzea zer sentitu zuten gisa honetako bazterretara iritsi ziren aurreneko europarrek, nola sorgindu zituen kontinenteak haien bihotzak eta bizi osorako markatu; nola sortu zen Afrikaren mitoa eta nola iraun duen mendeak joan mendeak etorri. Katavi kanpoaldean, Sitaliken, eta pistetatik bost bat ordura, Karema herrixkara iritsi gara, Tanganyika aintziraren ertzean. Ur gezako masa handi hau planetako bigarren handiena da eta bigarren sakonena Siberiako Baikal aintziraren atzetik. Rift Haran handiaren erdi-erdian, Afrika osoan bolumen eta sakonera handienekoa da, lurrazalean bertikalean zabaldutako ia-ia 1,5 km. Haren ertzean zaudelarik, ematen du bestaldeko Kon-


GIDA PRAKTIKOA Dirua eta prezioak

Cultura Africana.

Legezko dirua txelin tanzaniarra da (Tanzanian shilling/ TZS). Gutxi gorabehera, 1 euro 2.436 TZS dira. Tanzanian bizi kostua Europako estandarraren oso azpitik dago, betiere prezioen maila ertainean mugitzen bagara edo bertakoen antzera. Eguneko gutxieneko kostua 25-30 euro ingurukoa da eta batez bestekoa 100 eurokoa. Halere, euroak baino hobeto, USD dolar estatubatuarrak (berriak).

www.culturafricana.com. Madrilen daukate egoitza eta ibilbide interesgarriak antolatzen dituzte Tanzania hegoaldea ezagutzeko. Aukera on bat da, etxetik dena lotuta eraman nahi izanez gero. Telefonoa: 915 39 32 67, Santa Ines kaleko 4an.

Hizkuntza: Mundu guztiak hitz egiten du swahiliz eta biztanleen zati handi bat gai da ingelesez ere elkarrizketak izateko, bereziki, turismo kontuetan dabiltzanak.

Noiz joan: Ekaina eta iraila bitartean klima hotzago eta lehorragoa da, eta hauxe da bertako goi-denboraldia. Gure udazkenean tenperatura atsegina da eta herrialdea lasaiago dago. Abendutik urtarrilera tenperaturak gora egiten du; eta martxoa eta maiatza bitartean eurite garaia da, eta horrek garraiobideetan arazoak sor ditzake eta malaria edo denge arriskua handitu.

Bisatua: Beharrezkoa da herrialdera sartzean Dar es Salaameko aireportuan bertan bisatua eskuratzea, 65 USD ordainduta.

Nola mugitu eta operadoreak

Goian, Tanganyka aintziraren ikuspegi ikusgarria. Planetako bigarren ur geza masa handiena da eta bigarren sakonena.

Herrialdearen hegoaldean norbere kabuz ibiltzeko, pazientzia handia hartu eta afrikar estiloa onartzea beharrezkoa da. Errepide gehien-gehienak lurrezko pista deserosoak dira, ibilbideak luzeak dira eta erregaiz hornitzeko leku gutxi daude, eta horrenbestez, ibilbidea eta etapak ondo aztertu behar ditugu geure kasa 4x4 ibilgailua gidatzen joateko asmoa izanez gero. Aukera ona da, esperientzia handirik ez badugu, tanzaniar operadore baten zerbitzua kontratatzea, kontu horiez guztiez arduratu dadin. Garestixeago izango da, baina horrela etekin hobea aterako diogu gure denborari eta ezusteko larriak saihestuko ditu. Hegoaldeko ibilbideak antolatzeko, hona hiru aukera:

Non lo egin Hegoaldean nahiko mugatua da ostatu hartzeko eskaintza –bungalow, «banda» (txabola) eta safarietako kanpamentuak– . Leku xumeak dira, baina erosotasunaren aldetik ez dute inongo gabeziarik eta naturarekiko kontaktua ziurtatuta dago. Segurtasun aholkuak hitzez hitz jarraitu beharrekoak dira, ez baita harritzekoa izaten animalia basatiren bat aurkitzea gelako atean edo inguruetan. Benetan esperientzia itzela. Operadore batekin bidaiatzen ari bazarete erreserbak eginak izango dituzte eta ez duzue horretaz arduratu beharko. Zeuen kasa ibiliz gero, onena da hautatutako ostatua aldez aurretik erreserbatzea eta bertara iritsi baino pare bat egun lehenago konfirmatzea; afrikar estiloaren bereizgarri esanguratsuenen artean ez daude antolamendua eta plangintza. Otorduak ostatuetan bertan egin ditzakezue, edo safariko taldeko sukaldariarekin moldatu. Paraje hauetan ez da egoten jatetxerik, azokarik edo dendarik. Inguru osoan natura nagusitzen da bete-betean. Bidean aurkituko dituzuen hotelen artean, beharbada interesgarri izan daitezkeenak: Lake Shore Lodge. Tanganyika aintziraren ertzean, Kipilin. www.safaritourtanzania.com e-mail: info@safaritourtanzania.com. Lake Tanganyika Hotel. Kigoman, aintziraren ertzean. www.laketanganyikahotel.com, eskualdeko hoberenetako bat.

Nola iritsi Hainbat aire konpainia erabili ahal ditugu Dar es Salaamera iristeko, tartean Europako hiriak sartuta, esaterako, KLm edo British Airways. Egyptair konpainiak dauzka merkatuko tarifarik merkeenetakoak, Kairotik abiatuta. www.egyptair.com

Authentic Tanzania. www.authentictanzania.com

Informazio gehiago

Dar es Salaamen daukate egoitza.

www.tanzaniaparks.com www.turismoresponsable.org www.turismoresponsable.net

Bush Routes. www.bushroutes.com Hauek ere Dar es Salaamen.

11


TANZANIA

Lerroon gainean, krokodiloa eta ondoko orrialdean, Sanje ur-jauzi ederra. Udzungwa parke nazionalaren barrenean dago.

goko Errepublika Demokratikoa banantzen ozeano zabal bat dagoela, ur gezako aintzira izan beharrean. Bitxikeria gisa esanda, Tanganyika aintzirakoaren ereduari jarraituz eratutako mikrohabitatak dira munduko herrialde askotan akuariofiliaren zale diren ehunka mila pertsonak etxeko egongelatan ezti-ezti begiratzen eta arretaz zaintzen dituztenak. Izan ere, akuarioetan bizi diren planetako arrain ziklidoen espezietako %98 Afrikako aintzira honetan endemikoak dira, hauxe da haien jatorria. Milioi bat pertsona inguru bizi dira zuzenean edo zeharka lakutik, arrantzatu dutenaz elikatzen direlako edo biziraupeneko negoziotzat arrantza hartzen dutelako. Beste behin ere Burton eta Speke esploratzaileak izan ziren Tanganyikaren ertzarekin topo egin zutenak, 1858. urtean, Niloren iturburuaren bila ari zirela, eta beraiek jarri zuten mapan. Gaur jada ez dago deskubritzeko ezer, baina parajea ikuste hutsa, ilunabarrean, beste inon nekez gertatzen den esplorazio espiritual moduko bat da. Esplorazio horren berrespena da hango uretan ordutan nabigatu eta Mahale Mendietako Parke Nazionalera iristea. Aintziraren magaleko parke ikusgarri horretara iristeko bide bakarra da hori, uretatik, eta hala areagotu egiten da urruneko paraje edo paraje basati batean egotearen sentsazioa. Livingstone doktorea, ezta? Mahaleko mendi lanbrotsuetaraino iritsi nahi izateko arrazoi nagusia, baina ez bakarra, oinez egiteko safariak dira, batez ere txinpantzeak ikusteko asmoz; izan ere, hauxe da esperientzia hori bizi izateko munduko leku bakarrenetako bat. Japoniako ikerketa talde bat bertan lanean ari da duela 50 urtetik ia, primate horiek aztertzen, eta lortu dute gizakiaren presentzia ez dezatela mehatxagarri sumatu, eta kide asko eta askotako familia osoak gertu-gertutik ikusteko moduan jartzen dira. Aintziraren ertzetik, esaterako, Kasihatik, ilunabar harrigarriak ikus daitezke uretan sortzen diren ñabardura eta isla horiekin. Antzeko ilunsentiak izango zituzten ikusmiran Stanley, Livingstone, Burton edo Spekek, eta jakina, horiek baino lehenago, ur ilun eta sakon horiek antzina-antzinatik zeharkatu dituzten herri haiek guztiak. Iparraldera jo, eta Kassim Govola aurkitu dugu, mango arbola erraldoi baten gerizpean kontu-kontari

12

azaltzen nola sortu zen dena. Badarama ia 25 urte kontu horrekin, eta 62 urte dituela, hizkera berezi hori eta kontakizunari ematen dion doinua eta berezko etorria ikusita, erabat harrapatzen du edonor gertaerei buruzko narrazio atsegin horrek. Garai batean Ujiji bazter auzo zena gaur egun hiri oparo bihurtu da Kigoma hiri handiaren babesean. Hantxe gertatu ziren Afrikako berriemaileen historiako mugarri ospetsu eta esanguratsuenetakotzat har litezkeen batzuk. Gaur pasadizo horien funtsa esaldi honekin laburbildu genezake: «Doctor Livingstone, I presume…» «Livingstone doktorea, ezta?» edo halako zerbait, hau da, Henry Norton Stanley kazetariak botatakoa, hiru urte desagertuta zeraman David Livingstone misiolari eta esploratzailearekin topo egin zuenean. Stanleyk hiru urte behar izan zituen hura aurkitzeko, garai hartan ere lekutan zegoen Tanganyika aintziraren ertzean. Hain gertaera gogoangarrien omenez Ujijin eraikitako museo txiki eta xixtrin samarra erakusteaz arduratzen da Govola jauna. Eraikina mango arbola erraldoi biren ondo-ondoan dago, hain zuzen, bi pertsonaia xelebre haiek 1871ko azaroaren 10 hartan topo egin zuten zuhaitzaren kimuak dira, jatorrizkoa 1920an hil baitzen. Antzina karabanen igaroleku izandako herrixkaportu horretatik garaiko beste bidaiari ospetsu batzuk ere igaro ziren, esaterako, Burton eta Speke, Tanganyikako ur sakonetan nabigatu aurretik. Gerora, trenbidea Kigomara iritsi zenean kokaleku hori ahanzturan hondoratu zen, harik eta turismo fetitxistak ostrazismotik atera duen arte. Hala eta guztiz ere, ez da oso leku ezaguna, baina agian aurkituko duzu bidaiari axolagaberen bat motxila lepoan duela, bidaia liburuan tantotxo bat apuntatzeko. Tanzaniako hegoalde handiak zein mendebalde urrunak bidaiariarengan naturarekiko sekulako erakarmena sortzen dute, lilura berezia bai gure naturari eta bai Lur planetaren izaerari dagokienez. Lautada zabal horietan, mendi eta ibai horietan zizelkatua da gaur egun denok gure mapa genetikoan daramagun DNA. Nolabait esan liteke lurralde hau dela gizakiaren sehaska. Gizakiaren arbaso haietatik afrikar biztanle garaikideetara, arrasto ona nahiz txarra utzi duten guztietatik igaroz, inoiz ez dugu zapaldu gure existentziaren esentzia hain ondo islatzen duen lurrik. Haraino bidaiatu behar ulertzeko.



Lerroon gainean, Selous erreserban ateratako argazkiak. Ondoko orrialdean, Ruaha-ko parkea. Jirafa eta zebra hauek Ruaha Handiaren ertzean bazkatzen ari dira lehorte garaian. Beheko txinpantzea Mahale Mendien parkean dago.

14

Safariak: argazki ehiza arduratsua Safariak dira Tanzaniako lurraldean gauzatzen den turismo modalitate nagusia. Horregatik, berebiziko garrantzia dauka norberak arduraz jokatzeak eta jarduera hori modu jasangarrian garatzen duten enpresak hautatzeak. Ingurumenaren gaineko inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin ahalegintzea eta bertako komunitateei ahalik eta onurarik handiena ekartzea izan beharko litzateke gure helburu nagusia. Hegoaldean ibilbide bat antolatzeko onena zera da, aldez aurretik gure herrialdeko agentzia espezializatu batekin kontratatzea edo, bestela, Dar es Salaamen bertan operadore fidagarri batengana jotzea. Aldez aurreko erreserba egitea beharbada zertxobait garestiago aterako zaigu, baina abantailak ez dira hutsaren hurrengoa: haien profesionaltasunaz ondo eta garaiz informatzeko aukera izango dugu, eta ibilbide osoan ostatuak ziurtatuta izateko aukera ere handiagoa izango da. Gogoan izan behar dugu herrialdearen bazter hauetan ez daudela iparraldeak dituen moduko azpiegiturak, eta besteak beste, ostatu egokia aurkitzea arazo bihur daiteke sasoiaren arabera, ez baitira ugariak. Era berean, ordaintzeko unean ezusteko ezatseginekin topo egitea edo enpresa iruzurgileren batek ziria sartzea saihestuko dugu, zerbitzua eta gure aurrekontua hobeto kontrolatuta. Hegoaldean ibilbideak luzeak dira eta erritmoa motela, eta horregatik garrantzitsua da plangintzan zentzuz jokatzea, puntu gehiegi sartzeari muzin eginda denbora mugatua badugu. Hobe da ibilbide laburra egin, astiro disfrutatzeko modukoa, korrika eta presaka edo axaletik igaro beharrean, ingurune natural eta kultural paregabe hau arretaz behatzeko eta ulertzeko astirik gabe. Operadoreen eskaintzak eta gamak oso zabalak dira, uste izatekoa denez. Horrek lehiakortasun handia dakar berarekin eta hori ondo dago, baina gogoan izan,

halaber, profesionaltasun zalantzazkoa eta baliabide eskasak dituzten enpresa txiki ugari ere izan daitezkeela tartean eta halako batek gure bidaia amesgaizto bihur lezakeela. Urteko edozein sasoi interesgarria da safari bat egiteko; izan ere, espezieen portaera aldatu egiten da horren arabera eta paisaiak ere bai, baita klima eta argitasuna ere. Esan genezake, balorazio bat eginez, garairik erosoena urtaro lehorra dela, ekainetik urrira, bideak ibiltzeko moduan baitaude eta ugaztun handiak errazago ikusteko aukera dago sastrakak ez direlako hain handiak edo ura hartzeko guneetan samaldaka elkartzen direlako. Safari mota desberdinak daude, eta onena denetarik egiten saiatzea litzateke. Tanzania hegoaldean erabili ohi duten ibilgailua 4x4 motakoa da, sabaia ireki daitekeen horietakoa, 7-8 bidaiarientzako, gehi gidaria eta sukaldaria. Parke batzuetan (Mahale, Ruaha edo Udzunwuan, esaterako) safaria oinez egitea berebiziko esperientzia da, kale ez egitekoa. Beste aukera bat, pixka bat garestiagoa, baina benetan txundigarria, abionetan egitea da (esaterako, Selousen). Era berean, safariren bat ontziz egitea ere ezinbestekoa da, ibai eta aintziretako berezko faunari beste ikuspegi batetik begiratzeko. Kontu handiz ibili behar gara fauna basatiarekin, eta ez ditugu gutxietsi behar nahiz eta une jakin batzuetan mantso itxura duten. Oso arriskutsuak dira, batez ere felidoak, krokodiloak, hipopotamoak eta bufaloak. Txinpantzeak ere, gizakiarekin duten kidetasun horrekin guztiarekin ere, oso oldarkorrak izan daitezke mehatxua sumatzen badute edo gure jokabidea egokia ez bada. Nolanahi ere, beti ibiliko gara ranger armatuak ondoan ditugula eta horien gomendioak hitzetik hortzera beteko ditugu; izan ere, bestela, gerta liteke gure akats baten ondorioz animalia eder errugabe bat sakrifikatu beharra egotea edo oso garesti atera dakigukeen eraso zorigaiztoko bat gertatzea. •


15


Une oro krimenaren esperoan dagoen hiria da Edinburgo Ian Rankinen nobeletako protagonista den John Rebus detektibearentzat. Jendeak bere buruaz beste egiteko toki apropos bat ikusten du Rebusek gainerakoek paisaia zoragarri bat hautematen duten tokian, Eskoziako hiriburua historia, arkitektura eta udako jaialdiak baino zerbait gehiago dela argi utziz. Eleberrietan azaltzen diren txoko horietako batzuk aipatuko ditugu hemen.

16


Edinburgo Testua: Argazkiak:

Aimar Etxeberria Laura Prieto

JOHN REBUS DETEKTIBEAREN HIRIA

17


EDINBURGO skoren iritziz, Ian Rankin idazle eskoziarraren alter egoa da John Rebus detektibea, nobela beltzaren generoan izena eta izana eman dion pertsonaia. Edinburgo du Rankinek bizileku eta inspirazio iturri, baina Fife eskualdea da haren sorlekua (1960), Cardenden herrixka, hain zuzen ere. Hala, gehiago dago lotua Rankinen haurtzaroa futbol hooliganismora eta rock bandek sortutako lilurara literaturara baino. Etxeko giroak ere ez zion asko laguntzen horretan; apenas zuten libururik eta liburutegira jo behar izaten zuen bere behar intelektualei aterabidea ematera, helduen literaturari helduz oraino nerabe zela. Giro hartan, gertu egon zen idazle eskoziarraren patua beste norako bat hartzeko, kontularitza ikasketak egin nahi zituela esan zuenean. Osaba bat zuen aipatu jardunean, etxe eta auto baten jabe zen osaba; eta huraxe Rankinek gura zuen guztia: etxe eta auto propio bat. Azken unean, baina, Ingeles Literatura ikastera ausartu eta Edinburgora mugitu zen, hiriburura, bizia aldatuko zion hirira. Karrera amaitu eta doktoretza egiten hastean egin zuen nobelagintzarako urratsa Rankinek. Muriel Spark eskoziarraren obra aztertzea

A

Behean, hilerria. Erreportajearen hasierako irudian, The Royal Oak taberna eta Arthur Seat muinoa, non Edinburgoko ikuspegi ederra zabaltzen den.

18

erabaki zuen, baina garatu beharreko jardunean baino denbora gehiago ematen zuen bere nobela propioak idazten. «Doktoretza egitearen arrazoia hori egiteagatik jasotzen nuen diru laguntzarekin nire liburu propioak argitaratzea zen. Milaka hizki idatzi nituen denbora horretan nire lan propioak argitaratzeko, Sparken inguruan beharrezkoa baino gehiago idatzi ez nuen bitartean», adierazi zuen behinola Rankinek. Hala, bertan behera utzi behar izan zituen ikasketak 1986an, bere lehenengo nobelak argia ikusi zuen urte berean: “The Flood”. Hurrengo urtean iritsiko zen John Rebus pertsonaia nagusi duen seriearen lehenengo alea: “Knots and Crosses” (1987ko apirilaren 28an argitaratu zen). Ordutik hona, hots, azken 30 urteotan, 21 gehiago idatzi ditu Rankinek, guztiak ere Rebus detektibearen ibilerak oinarri hartuta. «Ez nuen aurrez inolako gogo berezirik izan krimen kontuen inguruan idazteko», aitortu izan du Rankinek Rebusen hasieren inguruan hitz egitean. «Baina ohartu nintzen ez zela idazlerik gaur egungo Edinburgoren inguruan idazten zuenik, eta ezin nuen horren zergatia ulertu; Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren hiria, kul-


tura eta historia besterik transmititzen ez duen hiria, baina, aldi berean, Europa mendebaldean heroinarekin arazo larrienak bizi izan dituen hiria baita Eskoziako hiriburua. Kontraste horiek jana eta edaria izan daitezke idazle batentzat; Rebus izan zen nahasketa hori guztia kanalizatzen asmatu zuen pieza». Bere ibilbidea armada britainiarrean hasi eta polizia detektibe moduan amaitu duen pertsonaia da Rebus, zigarroak zupatu eta whiskiari zurrutadak ematea gustuko duena, bere osasun kaltetuarentzat lagunik onenak ez baditu ere. Enpatia gehiago sentitzen du eskapuan dituen kriminalekiko bere nagusiekiko baino, eta denbora gehiago ematen du musika entzuten gaizkileen arrastoaren atzetik baino. Kale egin du Rebusek senar eta aita gisa, eta alkoholismoa eta kristautasuna hartu ditu babesleku. Elementu hauek guztiek egiten dute erakargarri Rankinen nobeletako protagonista nagusia. Rebusek, baina, badu gainetik kendu ezin duen ezaugarri bat, hori gabe bera ez litzatekeen elementu bat: Edinburgo. Hiriak egiten du pertsonaia kasu honetan, alderantziz baino. Turismo aldizkarietan agertzen ez

den Eskoziako hiriburuaren irudia proiektatzen du Rankinek bere nobeletan; Rebusen Edinburgo historia, arkitektura eta udako jaialdiak baino zerbait gehiago da. Hiriak bere gain duen kapa urratzean agertzen da bere aurpegi iluna Rankinen testuetan, sorginkeria, hilketa, gerra eta heriotzan oinarritzen dena. XVI. mendeko Edinburgoren ezaugarriek gaurkotasun osoa mantentzen dutela adierazi nahi digu Rankinek bere hitzen bidez: bizileku eder bezain klaustrofobikoa, herrixka baten moduan pentsatu eta herri baten tamaina duen hiria, norberaren sekretuak salbu ez dauden babeslekua; nobela beltza egiteko primerako agertokia. “The Independent” egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Rankinek adierazi zuen Rebusentzat Edinburgo «aldarte egoera bat» dela: «Europako hiririk ederrenen artean dago Edinburgo, baina Rebusek nahiago du hiriaren beste aurpegia ikusi. Ederra da hiria, baina beti dago krimenaren esperoan». Hiri eder baten aurpegi ezkutuak Hiri ederra da Edinburgo, postaleko hiria, esan ohi den bezala. Eta bertan du bere bizilekua John Rebusek, Ar-

Holyrooden dagoen Parlamentua Rankinen eleberri batean azaltzen da, eta noski polizia etxeak ere badu presentzia, baina Edinburgoko kale ilun eta estuak dira Rebusen abenturetan nagusi.

19


Hiri polita da Edinburgo, Europako ederrenetakoa, baina gauez edozein eleberri beltzetarako balio lezaketen txokoak ere baditu, Royal Milen inguruko kaleak kasu.

den Streeteko 17.ean. Badu honek bere zergatia: “Knots and Crosses” idazten ari zenean aipatu kalean bizi zen Rankin, bere nobeletako protagonistari eman dion bizilekuaren parean, hain zuzen. Edatera, baina, hiriaren beste aldera mugitzen da Rebus, Oxford Bar-era. “The Ox” bertakoentzat, Edinburgoko kale nagusietako bat den Princes Streetetik gertu kokatzen da, nahiz eta tradizioz duen izaera xumea mantentzeko nahikoa ezkutuan geratzen den. Eta lantokia, berriz, Leonard Streeten dauka, tarteka tragoxka hartzea gustatzen zaion The Montebar tabernaren ondoan. Akzioa, baina, Edinburgoko kale mehe eta ilunetan gertatzen da, baita hiriko atrakzio turistiko nagusia den gazteluan ere, “The Naming of the Dead” nobelan gertatuko den bezala, adibidez; bertan hilotz aurkituko duten batek idazten ditu nobelaren lehenengo hizkiak. Gaztelutik behera abiatuta, hamaika close-rekin egingo dugu topo esker zein eskuin, hots, kale nagusiaren aldamenetan aurkitzen diren plaza ezkutu edo bigarren mailako kaleetara eramango gaituzten bide mehe eta itxiekin. Horietako bat da Lady Stair’s Close, zeinak The Writers’ Museum-era eramango gaituen. Batez ere Robert Burns, Sir Walter Scott eta Robert

Louis Stevensonen lanei eskainitako museoa, inspirazio iturri garrantzitsua izan zen Rankinentzat bere lehenengo lana idazterako orduan. Metro batzuk beherago Mary King’s Close kalexkarekin topo egingo dugu. Oinezkoentzat itxita egun, Edinburgoren azpian kokatzen den lur azpiko hiriaren inguruko bisita gidatuak egiteko soilik erabiltzen da. Hainbat mito daude aipatu kalexkaren inguruan, eta Rankinek bere alea jarri nahi izan zuen “Mortal Causes” nobelan hildako baten gorpua kokatuz bertan. Eta azken close-a aipatuz, Rankinek nobela bat izendatzeko erabili zuen kalexka aurkituko dugu: Fleshmarket Close. Bere garaian haragiaren merkatutik gertu zegoelako hartu zuen izen hori bidexkak, eta immigrazioaren eta arrazismoaren inguruan idazteko baliatu zuen autore eskoziarrak: «Giza haragiaren merkatua, gizakia merkantzia hutsa bihurtzen den kalea». Bada gaztelutik hasi eta close guztiak ezker-eskuin utziz The Royal Milen beheraino iristean Holyrood Palace delakoarekin egingo dugu topo, Elisabet II. britainiarren erreginaren udako egoitzarekin, hain zuzen. Bertaraino iristen dira Rankinen pasadizo ilunak, ber-


EDINBURGO tan kokatzen den arte galeria baitu oinarri “Doors Open” lanak. Palaziotik bi pausora eskoziarren Legebiltzarra, eta Palazioa eta Legebiltzarra babesten ariko balitz bezala ageri zaigu, hauen bizkarrean, Arthur Seat muinoa. Hiriak dituen zazpi muinoen artean bat, loari emana dagoen sumendi baten gainean zutitzen da. Hamazazpi hilkutxa aurkitu zituzten bertan 1836an, egun Eskoziako Museo Nazionalean ikusgai daudenak; Rankinentzat “The Falls” idazteko inspirazio iturri izan ziren. Iragana eta sugea Edinburgoko Alde Zaharrean aurkitzen diren beste bi kokapen interesgarri dira Greyfriars Kirk eta West Bow (Victoria Street izenez ezagunagoa). Azken hau Weir komandantearen eta haren arrebaren etxea da, zeinak fededunak zirela aldarrikatzen zuten arren sorginkeria eta magia beltza erabili zutela aitortu eta heriotzara kondenatuak izan ziren 1670. urtean. “Dead Souls” nobelaren hitzaurrean egiten du Rankinek Weir komandantearen aipamena. Handik gertu kokatzen da Greyfriars Kirk, “Bobby” zakurraren hilerria bezala ezagunagoa dena, zeinak hamalau urte egin zituen

bere jabearen heriotza ostean haren hilkutxaren ondoan, esperoan balitz bezala, bera ere heriotzak eraman zuen arte. Hilerriaren inguruko gogoeta egiten du Rebusek “The Falls” lanean. Hiriaren beste aldera jota, Alde Berrira alegia, Rankinen nobela ugaritan agertzen den Stockbridge auzoa aurkitu genezake. “Set in Darkness” nobelan, adibidez, Raeburn Place kafetegian hartzen dute te bat Siobhanek eta Rebusek, eta “The Falls”-en Donald Devlinen pistari jarraika agertzen zaigu Rebus Stockbridgeko kaleetan, harik eta biak Water of Leith-eko ur izoztuetara jausten diren arte. Water of Leith bera da Dean Villagera, hirigunetik gertu egonagatik ere Edinburgok gordetzen duen altxor preziatura garamatzana. Galtzada-harrien gainean altxatzen da Dean Village, eta ibaiertzean dituen ur-errota eta etxolek ematen diote xarma berezia auzo koloretsuari. “The Black Book” nobelan egiten du Rankinek, agian, Eskoziako hiriburuak sentiarazten dionaren laburpen zuzenena. Honela dio aipuak: «Berebiziko garrantzia dauka iraganak Edinburgorentzat. Hark ematen dio jaten oraino, buztana ahoan sartua duen sugearen moduan». •

Hiriko Alde Zaharrean, Royal Milen goiko aldean eta hiria oinpean duela, Edinburgoko gaztelua ageri da; ikusgarria, benetan. «The Naming of the Dead» liburuan gorpu bat aurkituko dute bertan.



BAKARTASUN LANBROAK

Gomera Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos


Bihurgunetsu eta basatia, txiki eta konplexua, eder eta malkartsua. Baina, batez ere, berdea eta lanbrotsua da Gomera. Laurisilva oihan subtropikalaren eta uhartearen ikur den «viñatigo» espeziearen berdeak eta bakartasun lanbro isilak ematen diote nortasuna Kanarietako uharteari, Atlantikoan kulunkatzen ari dela dirudien uharte borobil txikiari. Lerro hauen gainean, Mirador de los Manaderos izeneko behatoki ederra. Eskuineko argazkian Roque Cano, Vallehermosotik ikusita. Erreportajea zabalduz, San Sebastian.

24

ainoen artean Teide kolosala agertzen zaigu aurrez aurre. Tajaqué begiratokitik bertako gailurrera lainoen gainetik oinez irits daitekeela dirudi. Lainoon ustezko sendotasunak mendiaren eta gure artean ozeano bat dagoela ahaztea dakarkigu. Ozeano barneraezin bat, Afrikako leku honetan bere urak iluntasunerantz hondoratzen dituena, argia oturuntza ilun batean irentsiz. Eguna argitzen doan heinean, zeruaren urdinak itsasoarenarekin bat egiten du; urdin ezberdinak dira, baina amets bera, baita errealitate bera ere, partekatzen dituzte. Ametsak, sentimentala eta naifa, ustez osotasunaren parte egiten gaituzten egunsenti beti berrietan murgiltzen gaitu; errealitate maltzur eta krudelak, baina, argi uzten digu itsasoaren erdian galdutako uharte txiki batean gaudela.. Burua jiratu dugu, eta, edertasun kolpe bat bailitzan, Roque de Agando sumendi lepo ikusgarria aurkitu

L

dugu parez pare: ikusgarria da, forma faliko bikainekoa, eta transmititzen duen lilura gozoarekin eta harrizko eskultura baten gogortasunarekin kolpatu gaitu. Uhartearen bihotza bera da Roque de Agando, arroila, aldapa, sakan eta labarrez inguratutako gune magikoa. Pedro Garcia Cabreraren hitzok etorri zaizkigu burura: «Agian, uharte baten arima osoa, arroka irmoen obsesio baino, itsasoaren kimu kateatua besterik ez da». Hemendik oso gertu jaio zen Carcia Cabrera, Vallehermoson, lurraren erraietatik bertatik sortutako arroka basatien artean; horrenbestez, poetak oso ondo ezagutzen zuen milaka harramazkekin urratutako lur zati txiki honen esentzia dikotomikoa, sustrai mestizo ukaezinetan irmoki errotatutako uhartea izanik, nola irekitzen dion Gomerak atea Amerikari, mendebalderantz, ozeanoaren bestaldean, kokatutako Amerika mitikoari.




Lurra eta itsasoa Lurra eta itsasoa dira Gomeraren laburpena. Erraza da hori esatea, horrela baita bisitatu ditudan uharte guztietan. Uhartea zenbat eta txikiagoa izan, are nabarmenagoa da oraindik lotura hori. Eta, bai, guantxeen harribitxi honetan ere bien uztarketak moldatu du lur hauen izaera. Gomera orain dela 12 milioi urte jaio zen sumendi baten indarraren eraginez, itsasoko uretan likido amniotikoan egon izan balitz bezala. Orain dela 2 milioi urte sumendiaren garra isildu eta magmak irteteari utzi zionetik, denboraren joan-etorria nahikoa izan da orografia konplexu eta bortitza sortzeko haizearen eta uraren etengabeko erosioa lagun. Haran estuek, pitoi mehatxagarriek, errekasto mehartuek, aldapa antzemanezinek, harresien pareko labarrek, profil uhinduek, kostalde bertikalari lapurtutako hondartzek paisaia berezia osatzen dute, bertigoa miresmenaren, harriduraren, gozamenaren lagun banaezin bilakatuz. Pedro Garcia Cabrera bera izan zen Gomera «txirrista-uhartea» bezala definitu zuena; deskripzio egokia zinez, uhartea errusiar mendi bat bezala ikusten dutenentzat agian labur geratuko bada ere. Bideek mendi magalak miazkatzen dituzte inguruotan ezin susmatuzko txokoetaraino iristeko. Lasaitasuna lagun, aurrera egitera bultzatzen gaituzte beti bideok, urratsez urrats altuera aldaketa etengabeetan murgilduz. Ezinbestean, geologiak gure arreta guztia bereganatzen du, eta paisaiaren keinu bakoitza ulertzen saiatzen gara. Klimaxa Los Organos monu-

mentu natural ikusgarrian heldu da; zutoinez eraikitako abaniko txundigarriek beren oin basaltikoetan apurtzen diren olatuei alegiazko soinu-banda jartzen lagundu digute. Itsasoak ipar-mendebaldetik heltzen diren alisio haizeak hezetasunez betetzen ditu Gomeran; setatsuak dira haizeok neguan zehar, eta ez hain tematiak udako hilabeteetan. Uharteko gune altuetan hezetasuna geratu eta kondentsatu egiten da, lanbro trinkoa sortu eta basoz betetako paisaia ezkutua laino itsaso bakarti bihurtuz. Egonkortasun termikoa lagun –inguruotan epeltasuna da beti nagusi– azkenerako mirakulua obratzen da, Laurisilva izeneko mirakulua.

Lerroon gainean, Agulo. Aurreko orrialdean, goian, ezkerrean, San Sebastian kondearen dorrea. Ondoan, Gran Rey-ko argazkia. Behean, Alojera.

Garajonay parkea Laurisilva oihana Zenozoikoan planetako gune zabalak estaltzen zituen baso motaren erlikia bizia da. Lanbro ohian subtropikal mota honek Makaronesian du egun aterpe, eta, zehazki, Gomera bera da ipar hemisferioan laurisilva oihana ondoen mantendu duen uhartea. Ikuspegi prosaiko batetik deskribatuta, biodibertsitate aberatseko ekosistema da, endemismo ugarikoa eta izugarri hauskorra. Aldiz, ikuspegi poetikoa badugu ardatz, baso misteriotsua, fantasmagorikoa dela esango dugu, edertasun bitxi eta biziki emozionalekoa. Bertako bidexketatik ezezagunerantz aurrera egitean, iluntasunak igarpen joko etengabe batean murgilduko gaitu; berde dirdiratsuak berde ñabartu eta motelekin uztartzen dira, adarrez, zuhaitzen enbor torturatuz, betetako inguruetan. Laurisilva oihana ezagutzeko lekurik onena Garajo27


Ezkerrean, Garajonayko gaina. Ondoan, Garajonay Parke Naturalaren ikuspegia; horixe da Laurisilva oihana ezagutzeko lekurik onena. Hurrengo orrialdean, Roque de Agando, laino artean.

nay Parke Naturala da. Uhartearen erdigunea hartzen du, azkenerako amildegi ikusgarrietan amaitzeko zeharka-meharka altuera galtzen doazen mendien artean. Gorabeheraz betetako erliebeotan, begetazio orbanak dibertsifikatu egiten dira: hezetasun handiko mehargune eta haranetan, uhartearen ikur den Persea indica edo viñatigo espeziea da nagusi; hezetasuna gutxitu ahala, aldiz, tokikoek fayal-brezal deitutako basoak dira nagusi, txilarra, faya, mocán, barbusano eta palo blanco landare espezien aterpe; mendi magalak, berriz, loro eta aceviño landare espezieekin betetzen dira; azkenik, gailurretan, lanbroa etengabea eta trinkoa izanik, txilarra da nagusi, gure irudimena dantzan jarriko duen irudi bitxiak marraztuz gainera. Garajonay izenak «roque altua» esan nahi du guantxeen hizkuntzan eta belaunaldiz belaunaldi gorde du bere izaera sakratua. Guantxeak bertara joaten ziren Orahan euren jainko gorena gurtzera, eta, Gaztelatik etorritako konkistatzaileei aurre egin zieten azken indigenek bertan hartu zuten babes. Kondairaren arabera –XIX. mendeko gorespen erromantikoaren ondorioz sortutako mito apokrifoa da–, harrion gainean egin zuten euren buruez beste Gara eta Jonay guantxe printzesak eta printzeak, amodio, desamodio eta gizarte konbentzioen biktima. Talaiak eta zeruertza Laurisilva basoaren euri horizontalak gure pertzepzio ahalmen primitiboak piztu dituela dirudi, eta, hala, Gomerako txistuaren oihartzun zaharrak entzun ditugula iruditu zaigu iraganeko itzalen eta ur malkoen artean. Izpiritu horrek haizatuta, mendian behera egin

28

dugu urratsez urrats. San Sebastian de la Gomera uharteko hiriburura itzuli gara. Bertako Kondearen Dorrea, kondairak dioenez, Beatriz de Bobadillaren eta Kristobal Kolonen arteko harreman lizunen lekuko izan ziren karabelek Ameriketarako bidea hartu aurretik. Iparralderako bidean, Mojana Parke Naturalean geldialdia egin dugu bertako esne-belar, bejeque eta cardoncillo komunitateak ezagutzeko. Bidean zeruertzera begira jarri gaituzten talaia ikusgarriak aurkitu ditugu: Igualero, Morro Agando, Sobrero eta Manaderos begiratokiak. Guztiek ere presentzia irmo eta indar ukaezineko paisaia sinestezinetan murgildu gaituzte. Inguruotan herrixkak bat-batean agertzen dira ezerezetik, bihurgune baten ostean, labar baten hondoan, arroka goragune baten atzean edo ibar eder batean. Ayamosna, Vallehermoso, Alojera, Tagulche… bata bestearen atzetik agertuko zaizkigu, patxadatsu, abegitsu, urruntasunak, bakartasunak eman ohi duen aire axolagabeaz. Herrixkotatik San Isidroren ermitaraino joan ohi ziren nekazariak euren zaindaria gurtzera, eta, bide batez, Epinako iturriak bisitatzera; izan ere, bertako zazpi iturrietako urak dohain sendagarriak omen dituzte, eta amodio igarpenak egiteko ere baliagarriak omen dira… Fortaleza de Chipude domo ikusgarriko horma arrokatsu eta bertikaletan, nekazaritzarako balio duten terraza ezin ederragoak sortzen dira. Hori bai, edertasuna nonahi ageri da inguruotan, eta horren erakusle dira Roque Cano, Chijere gailurra, Roque de Las Lajas, Hermigua, eta, batez ere, Valle Gran Rey. Hondoan itsasoa dugu deika Palmarejo begiratokitik, eta, ezin bestela esan, bere bila goaz okrez eta beltzez zipriztindutako arrats ikusgarriaz gozatzeko... •


GOMERA

GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Tenerifetik itsasontziz hel daiteke. Los Cristianos gune turistikoko portuan Fred Olsen eta Naviera Armas konpainiek eskaintzen dituzte Gomerara itsas bidaiak. Hegazkinez ere hel daiteke Tenerifetik, Binter konpainiarekin.

Los Organos Ikuskizun geologiko paregabe hau itsasotik bakarrik ikus daiteke. Itsasontziak Valle Gran Rey eta Playa Santiago herrietatik irteten dira.

Mendi-ibilaldiak Garajonay Parke Naturalean ibilbide paregabeak daude. Interneteko helbide hau bisitatzea gomendatzen dugu: www.gobiernodecanarias. org/parquesnacionalesdec anarias/es/Garajonay/Infr aestructuraServicios/Ruta sItinerarios.html

29



Montevideo URUGUAIKO HIRIBURUA MODAN DAGO

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo


MONTEVIDEO

Montevideo hiri bizia da, glamourrez betea, poeta eta musikariez, eta ondare historiko ezin hobea, gastronomia ona eta, hori gutxi balitz, munduko inauteria luzeenak ditu. Herrialde honetan denek edaten dute matea, bizitza estilo bat irudikatzen duen infusioa. Uruguaiko matea bero eta mikatz hartzen da, bizitza bera bezala.

32


ruguai Hego Amerikako bi erraldoien artean kokatuta dago, Argentina eta Brasilen artean, eta bertako hiriburu Montevideo da “The Economist”-ek «giza zoriontasunerako errezeta duen herrialde» gisa definiturikoan sartzeko atea. Merezi du hirian egun batzuk eman eta sakon esploratzea. Metropoli kosmopolita da, berdea, kulturala eta beti ere doinu gisa tango musika duena. Milongon bisitatu besterik ez dago lehen begiratuan horretaz ohartzeko. Milongon aretoan afari-show ederraz goza dezakegu; 35 artistako talde batek, musikak eta kandela argi ahulak lagunduta, ikuskizun koreografikoa eszenaratzen du, tartean candomble, tango,

U

milonga eta folklore ugari duena. Tangoaz gain, Uruguaik mundu osoko literaturako izen handietako batzuk eman ditu; esaterako, Juan Carlos Onetti, Eduardo Galeano eta Mario Benedetti. Azken hau 45eko belaunaldiko kidea izan zen, ospe handiko liburu eta poemen egilea. Hizkera xaloa zuen, bere obrak edonork ulertzeko modukoak izan zitezen, eta bere izaera agertzen zuen horietan. Montevideoko kaleetako eguneroko kontuak izan zituen inspirazio iturri eta berak aipaturiko 600 toki baino gehiago agertzen dira Benedetti gida-liburu turistikoan, zeinaren bitartez «Mario Benedetti eta Montevideo hiria berrirakur» ditzakegun.

Patinatzen eta mateaz gozatzen, hiriaren erdigunean dagoen El Cuadrado gunean. Ondoan, ilunabarra Rio de la Plata-n. Hainbat gurutzaldik geldialdia egiten dute hirian.


MONTEVIDEO Behean, Independentzia plaza. Ondoko orrialdean, auto «vintage» bat Colonia de Sacramento auzo historikoan, emakume bat matea edaten, tangoak Milongon deituriko gunean eta hiriko liburu-denda zaharrena, Más Puro Verso izenekoa.

Salvo jauregi enblematikoa Hiriaren bihotza frantses kutsua duen Independentzia plaza da, eta horrexek bereizten ditu Montevideoko Hiri Zaharra eta Merkataritza Gunea. 1837an Carlo Zucchi arkitekto italiarrak diseinatu zuen plaza, eta bertan daude Estevez jauregia, 1880tik 1985era Gobernuaren Etxea hartu zuen estilo neoklasikoko eraikina; Justizia Jauregi modernoa (Gobernuaren Etxea dago bertan); Jose Gervasio Artigas jeneralaren zaldi-estatua –azpian daude haren gorpuzkiak–; eta Salvo jauregi ikusgarria, hiriko eraikin enblematikoena. Art déco estiloko etxeorratz eklektikoa da, 27 solairukoa eta 95 metroko garaierakoa; 1928 eta 1935 artean Hego Amerikako bigarren dorre handientzat jotzen zen. Oraindik ere hiriko toki askotatik ikus daiteke. Sarandi oinezkoentzako kalea da Hiri Zaharreko arteria garrantzitsuenetako bat, hirian turista gehien ibiltzen den tokia. Gotorlekuko Atean hasten da kalea, Konstituzio plazan (Plaza Matriz deitua) barrena jarraitzen du eta Ramblan (kostaldeko etorbidea) amaitzen da, Hiri Zaharraren ekialdeko muturrean. Kale bi-

ziak dira, saltokiz beteak, artisau produktuenak asko, bai eta establezimendu sinbolikoak ere, Más Puro Verso izeneko liburu-denda, esaterako, nahitaez bisitatu beharrekoa. 1909az geroztik, igandero, Tristan Narvaja kalearen eta Uztailaren 18ko etorbidearen artean hiriko feria handi eta herrikoiena egiten da. Hor denetik topatuko dugu: liburuak, CDak, biniloak, antzinako erlikiak, apaingarriak, altzariak eta artisautza produktuak. Souvenirrez hornitzeko toki aproposa ere bada. Kairantz oinez joanda, Bartzelonako Canaletas-eko iturriaren erreplikaraino iritsi gara, Kataluniako hiriburuko udalak duela urte batzuk dohaintzan emanikora. Justu parean Portuko Azoka dago eta bertako dozena bat jatetxeetan dastatu ahal izango dugu herrialdeko haragirik onena. Gune gastronomiko paregabe honetan su-egurrean erretako haragia ez probatzea bekatua da; hori da plater nazionala, noski, biztanle bakoitzeko lau behi izateaz harro dagoen herrialde honetan. Merkatuan ere ohikoa da medio y medio bat eskatzea; alegia, ardo zuri lehor eta ardo



MONTEVIDEO gozo apartsua erdi eta erdi dituen edaria. Ez dugu ahaztu behar edari nazionala matea dela. Herrialde honetan mundu guztiak edaten du matea, bizitza estilo bat irudikatzen duen infusioa. Uruguaiko matea bero eta mikatz hartzen da, eta batez beste biztanle bakoitzak urtean bederatzi kilo kontsumitzen ditu. Gastronomiaz gozatzera joan beharreko beste tokietako bat antzinako Facal taberna da, eta bertan eskatu beharreko etxeko espezialitatea, chivitoa. Txahal solomo eta barazkiz eginiko sandwicha da, nahi adina osagai eta prestatzeko modu dituena. Uruguaiko ardo onenak Juanico bodegan lantzen dituzte Uruguaiko ardo onenak. Tannat motakoak dira. Itxura denez, ardogintzaren lehen pausoak Don Pascual Harriague izeneko Iparraldeko euskaldun immigrante batekin iritsi ziren herrialde honetara. Hark sartu zituen XIX. mendean aurreneko mahatsondo aldaxkak. Egun oraindik ere esker ona adierazten diote eta marka nagusiak Don Pascual izena du. Ardo bikaina dastatzeaz eta upategietara bisita egiteaz gain, toki honetan asado goxogoxoa jan daiteke. Hiri Zaharrean ibili eta gero, interesgarria da kostaldeko ertzean barrena paseo bat egitea, Ramblan, hain zuzen, Rio de la Plata ertzean barrena. Ia 30 kilometro ditu, eta jende ugari ikusiko dugu bertako lorategi eta hondartzetan paseatzen edota norberak eramandako aulkietan matea hartzen eta bizitzari buruz hizketan. Errepide batek inguratzen du, Hiri Zaharretik Carrasco izeneko auzo berriraino. Azken horretan daude hiriko hotelik garestienak eta aberats berrien txaletak. Merkatuaren aurrean dago Inauterien Museoa. Bertan, attrezzoaren eta ikus-entzunezkoen bitartez, munduko inauteria luzeenera hurbilduko gara. Onena otsailean etorri eta bertatik bertara bizitzea da, 40 egun eta horien 40 gauak candombearen erritmo eroan disfrutatzeko. Bereziki nabarmentzen dira Irekiera Desfilearen eguna eta Desfile de LLamadas delakoa egiten den eguna. Konpartsak 50-70 danbor-jotzailek osatzen dituzte, atso-agure bikote zenbaitek; gizonezkoek azti papera egiten dute eta emakumezkoek, Mama zaharrarena. Escobillero delakoa ere ibiltzen da, zorua balizko espiritu gaiztoez garbitzeko, bai eta vedette liluragarriak ere, musikaren erritmoan arropa gutxirekin desfilatzen. Uruguaiko inauterian ikuskizun ugari izan ohi da: murga, parodista, umorista eta konpartsen ikuskizunak eta errebistak, bai auzoetako eszenatokietan bai Udako Antzokian, non Inauteri Elkarteen lehiaketa ofiziala egiten den. • 36


Munduko inauteri luzeenak ditu Montevideok. Irudiotan konpartsak «Las Llamadas» izeneko desfilean, jai hauetako ikusgarrienak direnak.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Modurik onena Air France-n bidez egitea da. Prezioak turista klaseko 539 eurotik business klaseko 1.999 eurora artekoa da. Gainera, Yves Camdeborde chef prestigiotsuaren menuak txertatu dituzte. Zaporeen orekan eta sinpletasunean oinarriturikoak dira; chef-aren errezetak eklektikoak dira eta berak asmaturiko sukaldaritza korronteari jarraitzen diote: «bistronomie», «bistrot»-etan zerbitzatzen duten sukaldaritza estiloaren eta goi mailako gastronomia klasikoaren nahasketa.

Non lo egin Sheraton Montevideo. Victor Solino kalea 349, Punta Carretas, 11300 Montevideo. Hiriko erdialdetik 800 metro eskasera dago, eta Rio de la Plataren ikuspegi ederrak daude bertatik. Jatetxe dotorea eta estalitako igerilekua ditu eta terrazan bi hidromasaje bainuontzi. Hoteleko logela guztiak kable bidezko telebistaz eta edaritegiaz hornituta daude. Horietako batzuk gainera badiara eta hirira ematen dute.

Informazio gehiago Uruguaiko Turismo Bulegoa: http://www.turismo.gub.uy

37


Emporda Garaia KATALUNIA ZAHARRAREN BIHOTZA

38

Testua eta argazkiak: Alvaro Hilario Perez de San Roman


39


Pirinioek behatuta eta Mediterraneoko itsasertzean kokatuta, Costa Bravako hondartzek eta Dali Museoak ospetsu egin duten arren, bestelako altxor ugari gordetzen ditu Emporda Garaia eskualdeak, natura eta historiarekin loturikoak. Hona hemen, Erdi Arotik igaroz, historiaurretik II. Errepublikaraino doan bidea.

40

irinioetako ekialdeko muturra dugu Emporda Garaia (Alt Empordå katalanez), feniziarrek, grekoek, erromatarrek eta beste hainbestek Penintsulan sartzeko erabilitako atea. Ez dira gutxi, beraz, iraganeko zibilizazioek utzitako aztarnak; horien artean nabarmentzekoak dira Foceako kolonoek K.a. 575ean sortutako Empúries hirikoak (Rosesetik gertu). Eskualde hau da, iparraldean dituen Vallespir eta Rossello eskualdeekin batera, besteak beste, Erdi Aroan (IX. mendean) eta Karlomagnoren babespean, Katalunia zaharraren bihotza eta sorlekua. Garai haien ikur esanguratsuak ditugu Sant Quirze de Colera eta Sant Pere de Rodes monasterio erromanikoak, aro hartako populazioa egituratzerakoan garrantzi handikoak izan zirenak. Biak daude Pirinioetako magaletan, hurrenez hurren, L’Albera paraje naturalean, eta haren luzapena den Rodes mendilerroan (itsasoan sartuz Creuseko lurmuturra, egun

P


Ezkerretik eskuinera, Dali Museoaren areto nagusia eta Sant Quirze de Colera monasterioa. Lerroon ondoan, Sant Pere de Rodes monasterioa. Erreportajea irekitzen, Sant Pere de Rodesetik kostaldeko ikuspegia, eta Dali Museoaren beste argazki eder bat.

41


EMPORDA GARAIA parke naturala, sortzen duena). Paraje horietan barneratuko gara. Sant Pere de Rodes: erromaniko katalana Bidaiaren abiapuntu izango dugu Roses, Emporda Garaiko gune turistiko garrantzitsuenetako bat. Izena ematen dion golkoko iparraldeko muturrean, 8 kilometrora, daude Cap de Creus natur parkea, Rodes mendilerroa eta Sant Pere de Rodes monasterio ikusgarria. Roses-etik Sant Pere de Rodesera joateko, Creus lurmuturrean zehar doan bihurgunez beteriko Vilajuigako errepidea daukagu Hori hartu aurretik Castelló de Empùries herria bisita dezakegu. Udalerri honetan, Empuriabrava urbanizazio erraldoia ez ezik, Empordàko paduretako natur parkea eta Erdi Aroko hiri zaharra ere aurkituko ditugu; bertako XI. mendeko Santa Maria eliza gotikoak bisitatxoa merezi du. Sant Pere de Rodes beneditarrek, XI. eta XII. mendeetan, Verdera mendian eraikitako monasterio erromanikoa da hori. Erdi Aroko Santa Creu de Rodes herrixka, bertako Santa Helena eliza eta Sant Salvador gazteluko aztarnak handik oso gertu daude, bistan. Monasteriotik Creus lurmuturreko badien gaineko paregabeko bistak izango ditugu, Port de la Selva eta Llançakoak, bereziki. Neurri handiko monasterio hau, latindar gurutze formako oinplanoa duen hiru nabeko (erdikoa, 16 metrokoa) elizak, klaustroak eta horien ondoan altxatutako hainbat eraikinek osatzen dute, dena mendiko desnibela saihesteko terrazetan antolatuta. San Pedroren erlikiak gordetzeko eraikia dela esaten du kondairak eta, horrela, pelegrinazio elizari dagokionez, deanbulatorioa edota girola dauka hiru absideko bere buruan. Banyolesko San Esteban monasteriopeko baseliza baino ez zen Sant Pere, Tassi izeneko jauntxo bati esker independentzia lortu eta Sant Pere de Rodes monasterio beneditarra bihurtu arte. Izan ere, aurreneko abadea, Hildesin, jauntxo haren semea zen. Harrezkero, hazten hasi zen monasterioa, Vatikanoaren esanei men eginez eta Empúriesko kondearen sostenguz, botere feudal eta pelegrinazio gune bihurtuta. Monasterioren gainbehera 1345eko izurritearekin batera hasi eta bere amaiera ondorengo urte zein mendeetan etorri zen, pirateriaren, bidelapurreten eta gerren eskutik. 1935ean, Generalitateak aginduta hasi ziren guneari eusteko lanak. Kataluniako beste eskualdeetan erromaniko lonbardiarra erabat nagusitu zenez, Sant Pere Kataluniako Erdi Aro osoko eraikin bakanetako bat da, joera autoktonokoa, geroxeago Empordàko eta Rosselloko zenbait eraikuntzatan atzemango zena. L’Albera: Sant Quirze de Colera eta Espolla Lehen esan dugun bezala, Rodes mendilerroa eta 42

Sant Pere de Rodes monasterioaren kanpoaldea. Leku zoragarrian kokatuta dago Erdi Aroko eraikin erlijiosoa, kostaldean, itsasoa bistan duela.


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Emporda Garaia eskualdea Katalunia penintsularreko iparraldean dago, frantziar eta espainiar estatuen arteko mugan, Pirinioetako hegoaldeko isurialdean. Han dira Port Bou eta Jonquera pasabideak. Mendebaldean zein iparraldean, mendilerroek gordetako lautada dago; ekialdean, Mediterraneo itsasoa. Itsasertzean ditugu Rosesko golkoa, Cap de Creus parke naturala eta Costa Brava ospetsuak. Figueres da eskualdeko hiriburua, Bartzelonatik 138 kilometrora eta Gironatik 48 kilometrora dago.

Nola heldu Figueresera heltzeko, Bartzelonatik: AP7 (BartzelonaJonquera) autobidea eta N-II errepidea. Trena: AVE eta Renfe tren arrunta, Bartzelonako Sants-eko geltokitik.

Ezaugarriak 140.000 biztanle inguru ditu, 1.357,5 kilometro koadrotan eta 68 udalerritan banatuta. Figueres (45.726 biztanle) da hiriburua. Eskualdeak babestutako hainbat natur ingurune ditu: Empordako padurak, Medes uharteak eta Baix Ter, Cap de Creus eta Montgrí, parke naturalak eta L’Albera interes nazionaleko paraje naturala. Eraikuntza da jarduera nagusia, horren garrantzia turismoari estu lotuta dagoelako, bertan, Costa Bravan, baitaude Kataluniako gune turistiko garrantzitsuenetako batzuk, Roses eta Empuriabrava, kasu. Lehenengo sektoreak garrantzia handia dauka oraindik ere eta olioa, ardoa eta arroza dira ekoizten diren produktu nagusiak.

Eguraldia Klima mediterraneoa da, hezea. Tenperaturak epelak dira eta batez bestekoa 16 gradukoa da. Haizeek eragin handia dute Emporda Garaiko eguraldian, tramuntana, iparraldetik zakar jotzen duen haize hotz eta bortitza, azpimarratzekoa izanik. Urtean zehar 70 egunez jotzen du haize honek.

Argibideak Sant Pere de Rodes monasterioa (Port de la Selva): www.mhcat.cat eta www.monestirs.cat

Telefonoa: 972 387 559. Ordutegia: asteartetik igandera, urriaren 1etik maiatzaren 31ra, 10.00-17.30; ekainaren 1etik irailaren 30era, 10.00-20.00. Monasterioan Cap de Creus parke naturalaren gaineko informazio gunea ere badago.

Sant Quirze de Colera monasterioa (Rabós): www.monestirs.cat eta www.patrimoni.gencat.cat. Telefonoa: 972 563 082. Udan, zabalik: 10.00-13.00 eta 18.00-20.00; asteazkenetan, itxita. Joan aurretik telefonoz deitzea komeni da.

Dalí Museoa: www.salvador-dali.org Espollako upategia: www.cellerespolla.com Espolla, cantadors-bertsolariak: www.sites.google.com/site/assoculturalafraternal/trobadade-cantadors

Castelló de Empúries: www.castello.cat

43


44


EMPORDA GARAIA Creus lurmuturra L’Alberako itsasorainoko luzapena baino ez da. L’Albera Pertús gainetik Costa Vermella eta Costa Bravako iparralderaino eta Empordá, Ros sello eta Vallespir eskualdeetan zehar zabaltzen den mendilerroa da, 1659ko Pirinioetako itunak frantziar eta espainiar estatuen arteko muga bihurtu zuena. Bertan daude, beraz, 1939an faxismotik ihes egiteko gerra galdu zutenek erabilitako bideak, urte batzuk geroago Francori aurre egiteko makiek erabiliko zituzten berberak. Hegoaldean, ondo bereizitako alde bi ditu: Espolla eta Jonquera, mendebaldean, eta Sant Quirze de Colera (Rabós), ekialdean, erdian Banyulsko gaina dagoela. Sant Quirze de Colera, monasterioa eta gotorlekua, paraje ederrean, mendiek gordetako haranean, dago kokatuta. Sant Pere de Rodesetik hara heltzeko, Vilajuïgara bueltatuko gara Garriguella herrira joateko, eta bertan Sant Quirzeraino doan 7 kilometroko errepidea hartuko dugu. Sant Pererako bidea bezala, hau ere autoz ez ezik, oinez edota bizikletaz ere lasai-lasai egin daiteke. Hainbat aztarna eta hilobik VIII. mendean eremitorio txiki bat zegoela adierazten diguten arren, Sant Pere monasterioarekin gertatzen den legez, IX. mendean eraiki zen monasterio-gotorlekua, hau ere Empúriesko kondearen sostengua izan zuena. Kataluniaren sorreran gaude. Hurrengo 200 urteetan eginiko zabalkuntza lanetatik sortuko zen gaur egun ikus dezakegun eraikin multzoa: hemen ere eliza da eraikin garrantzitsuena: hiru nabeko basilika plantakoa da eta buruan arkutxo lonbardiarrez hornitutako hiru abside ditu. San Pere de Rodesek baino neurri txikiagoak ditu eta estilo aldetik hura baino ortodoxoagoa da, han estilo nagusia lonbardiar erromanikoa izanik. Ondoan, klaustroko arku bikoitzen galeria bat, abadeetxea eta ospitalea daude; horiek guztiek osatzen dute gotorlekua. Izan ere, Sant Quirze Jaume I.aren semea Aragoiko Pedro III. eta Mallorcako Jaume II.aren arteko guduen lekuko izan zen. Monasterioaren gainbehera XIV. mendean hasi zen. Metro gutxira dago XII. mendeko Santa Maria eliza, monasterioaren babesean jaio zen herriko parrokia izan zena, bai eta otordua egiteko, zerbait edateko edota egunsentiaz gozatzeko taberna ederra ere. Sant Quirze de Colerara iristeko egindako bide bera baliatuz bueltatuko gara Garriguellara eta handik, Maniscle herritik pasatuz, Espollarantz abiatuko gara. Historia, ardoa eta bertsogintza Laurehun biztanle besterik ez dauka sorpresaz beteriko Espollak. Udalerri honetan bertan daude (edo handik gertu), besteak beste, Panissars, Pertús eta Banyuls gainak, errepublikazaleek eta gerrillariek erabili-

tako haiek, historiaurrean ere ezagunak zirenak. Esandakoaren isla dira Espollako megalitoen zirkuitua (trikuharriak, menhirrak), Les Cluses gotorlekua eta hilerriak gordetzen dituen Celedonio Garcia eta Enrique Martinezen hilobiak. Txapelokerrek, 1949ko abuztuaren 26an, muga zeharkatzen zebiltzala hildako bi maki ziren. Ezkutuan lurperatuta, 50 urte beranduago Espollako herri ekimenak haien oroimenezko ekitaldia gauzatu zuen; unerik hunkigarriena hilobietan plaka bana ipini zietenekoa izan zen. Nekazaritza da Espollako bizilagunen zeregin nagusia. Olioak eta ardoak dute arlo horretan protagonismo osoa. Herriak eskualdeko upategi zaharrenetako bat dauka: 1931n sortutako Celler Cooperatiu d’Espolla. Eraikina, Tarragonako ardoaren katedralak gogoan, Pelai Martinez arkitektoak diseinatu zuen. Upategiak 1906an eratu zen Sindicat Agrícola d´Espollan du jatorria. Bertako olioa eta ardoa erosteaz gain beste zerbait nahi duenarentzat, upategiak bisita gidatuak eskaintzen ditu. Bada, baina, Espolla nazio mailan ospetsu egin duen ekitaldia: Trobada de Cantadors. Horixe da, 2003az geroztik, Kataluniako glosador-en (bertsolari modukoak) urteko hitzordu nagusi eta zaharrena. Izan ere, garrantzi handia izan du Espollak glosa (bertsogintza) berreskuratzekoan. Aurtengo Trobada uztailean egin zen. Txangoaren abiapuntu Rosesera bueltatzeko Jonqueratik irten eta Figueresetik doan N-II errepidea hartu baino ez dugu egin behar. Arestian esan bezala, mundu mailako sona duen Dali Museoa dago Emporda Garaiko hiriburu Figueresen. Ezinbesteko bisita hori ere. •

Lerroon gainean, Banyuls herri lasaiko bazterrak. Aurreko orrialdean, goian, nekazaritzaz eta ardogintzaz bizi den Espollako irudiak. Erdiko argazki handian, Banyuls, izen bereko gainetik ikusita. Eta behean, eskualde bereko upategi bat eta ardo kata.

45


COSTA BRAVAKO ESKAINTZA KULTURALA

APETA GUZTIAK ASETZEKO JAIALDIAK Hareatza ederrak eta euskal herritarrontzat erakargarria den orografia malkartsu samarra du Gironako kostaldeak, baina Costa Bravak badu kultur eskaintza oso zabal eta askotarikoa ere. Horren adibide bat dira aurten izango diren 62 musika jaialdiak. Testua: Iker Bizkarguenaga

Argazkia: Josep Aznar

urreko orrialdeetan argi geratu da Emporda Garaia eskualdeak eta, oro har, Girona osoak badutela sobera tasun bisitariak trumilka erakartzeko. Baina horien artean bereziki nabarmentzekoa da kultur esparruko eskaintza urtetik urtera aberastu nahian Kataluniako txoko honetan egiten ari diren lana. Izan ere, munduan sona handikoa da Castell de Peralada musika jaialdia, baina agian ez da hain ezaguna Costa Brava osoan urtero dozenaka musika jaialdi izaten direla. Aurten ere, noski, halaxe izango da; orotara 62 jaialdi izango dira Gironako kostaldean, eta Pirinioetako eskualdea kontuan hartuta, 75. Bada marka! Iragan maiatzaren bukaeran Bilbon izan ziren Costa Bravako Turismo Patronatuko lehendakariorde Marta Felip, Castell de Peralada fundazioko buru Isabel Suque eta Gironako beste zenbait ordezkari instituzional herrialde horretako eskaintza turistikoaren berri emateko. Izan ere, asko dira Euskal Herritik oporraldia igarotzera hara joaten direnak. Adierazi zutenez, berebiziko garrantzia ematen diote euren proposamen kulturalari, eta horren adibide dira aipatu jaialdiak. Musika klasikotik azken joeretara, estilo guztiak presente daude jaialdi-zerrenda horretan, eta batzuk aipatzearren, nabarmentzekoak dira Cap Roig (Calella de Palafrugell) eta Torroella de Montgríko jaialdiak, L’Estartit Jazz jaialdia, Festival de la Porta Ferrada (Sant Feliu de Guixols), Les Nits de Marimurtra (Blanes), Sons del Món. Vi & Music Alt Empordá, Portalblau jaialdia, Gironako Mapping Nazioarteko Jaialdia (FIMG), Sant Pere de Rodes eta Begurreko jaialdiak... Esan bezala, asko dira, eta zerrendatxo hau multzo guztiaren lagin bat baino ez da. Denei buruzko datuak jasotzeko Costabravagironafestivals.com webgunean sartzea da modurik onena, bertan baitago Costa Bravako eta Gironako Pirinioetako jaialdi-eskaintzaren informazio osatuena. Aipatu beharra dago, gainera, jaialdi gehienak udan izaten diren arren, gainerako urtaroetan ere badaudela beste zenbaitzuk, hala nola Giro-

A

46

nako Jazz Jaialdia udazkenean, Emporda Behereko Itaca jaialdia, udaberrian, eta Girona eta Salteko Black Music jaialdia, neguan. Euskal Herriari keinua Peraladan Edonola ere, denetan ezagunena Castell de Peralada jaialdia da. Joan den urtean 30. urteurrena ospatu zuen, eta urte hauetan guztietan musikaren munduan diren izenik ezagunenetako asko bertatik pasatu dira. Rudolf Nureyev, Mstislav Rostropovich, Roland Petit, Maurice Béjart, Plácido Domingo, Josep Carreras eta gisako artista handiak Emporda Garaiko txoko eder horretatik pasatu dira, agerian utziz musika lirikoa, opera eta dantza direla jaialdiko indargune nagusiak. Horren adibide da uda honetarako antolatu duten programazioa, besteren artean “Dido and Aeneas”, “La straordinari vita di Sugar Blood” eta “Madama Butterfly” operak ikusgai izango baitira. Horiekin batera, dantza-ikuskizun batzuk aurreikusita daude, hala nola Lausanneko Béjart Balletak eta Acosta Danzak eskainitakoak, eta musika klasikoaren eta lirikaren esparruko beste hainbat emanaldi: Pretty Yende, Ignasi Cambra, Julia Lezhneva, Gregory Kunde... oso izen ezagunak denak. Eta horiekin batera, Ainhoa Arteta. Tolosako sopranoak abuztuaren 4an eskainiko du emanaldia, Victoria de los Ángelesen Orkestrarekin batera. Dena den, Arteta ez da izango uda honetan Peraladan izango den euskal ordezkari bakarra; izan ere, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Malandain Balletak ere euren dohain artistikoak erakusteko aukera izango dute. Bizkaiko hiriburuan egindako aurkezpenean, aurten euskal kulturari keinua egin nahi izan diotela azaldu zuten Castell de Peralada jaialdiko ordezkariek. Edonola ere, uztailaren 6tik abuztuaren 17ra arteko den jaialdian bestelako musika estilo batzuk entzuteko parada izango dute bertaratzen diren melomanoek. Horiek hala, Katie Melua, Bryan Ferry, Franco Battiato, Juliette Binoche eta Alexandre Tharaud, Malú, Diego


“El Cigala” eta Jarabe de Palo bakarlari eta talde ezagunak pasatuko dira, hurrenez hurren, paraje eder horretatik. Eta, tira, etxeko txikienek ere musika atsegin dutenez, eurentzako propio antolatu dute “Geronimo Stilton” ikusizuna, liburu eta marrazki bizidunetako pertsonaia ezagunean oinarrituta dagoena. Abuztuaren 14an izango da, eta haurren entzumena hezten hasteko aukera ona izan daiteke. Gastronomiaren garrantzia Castell de Peralada jaialdia leku ederrean egiten dela aipatu dugu, eta, egia esan, musika emanaldiak eta ikuskizunak antolatzen diren ingurunea edonor aho zabalik uzteko modukoa da. Izenak berak adierazten duen legez, gaztelu dotore batek ezaugarritzen du lekua –IX. mendean jada leku horretan bertan gaztelu bat bazegoen–, baina zortzi hektarea hartzen duten inguruko lorategiek ere badute xarma handia. Entzu-

menak eta ikusmenak, beraz, erabateko gozamena jasoko dute Peraladara joanez gero, eta zentzumen guztiak kitzikatu nahi dituen eskaintza borobiltzeko, gastronomiari ematen dioten garrantzia aipatu behar da. Izan ere, gazteluaren gunean bertan Castell Peralada jatetxea aurki dezakegu, Xavier Sagristá sukaldariaren zuzendaritzapean. Sagristá izen ezaguna da Katalunian eta nazioartean, eta sona handiko sukaldeetan ibili da lanean, besteren artean munduko jatetxe onena izendatua izan zen El Bullin, Ferran Adriàren gidaritzapean, edo Mas Pau-n, hau ere Michelin izarduna. Berarekin batera, azken urteetan bezala, Toni Gerez dago, sommelier eta jantoki-arduradun gisa, hau ere Adriàren apopiloa. Biek, talde lanean, gastronomia-eskaintza bikaina bermatzen dute. Hori gutxi balitz, handik gertu Roca anaien eta Paco Perez chef ezagunaren jatetxeak aurki ditzakegu. Ondo jatea atsegin duen ororentzat sekulako tentazioa.

Castell de Peralada jaialdiak izen handia eskuratu du nazioartean. Duela 31 urte hasi zuen ibilbidea, eta operak, lirikak eta musika klasikoak dute programaren pisu handiena, baina bestelako musika estiloek ere badute tokia.

47


Ha Long badia ESMERALDAZ JANTZITAKO VIETNAMGO HARRIBITXIA Testua: Unai Agirre

Argazkiak: Hoang Dinh Nam / Thinkstock



Gero eta jende gehiagok hautatzen du Vietnam oporrak igarotzeko. Asiako herrialdea modan dago turismo zirkuituen artean, eta, zalantza gabe, Ha Long badia da bertako erakargarri nagusienetakoa, garrantzitsuena ez bada. Eta ez da harritzekoa, leku txundigarria baita.

50

onkingo golkoan kokatutako Ha Long badia ikusgarriak ondo merezita du Unescoren natura ondareen zerrendan egotea. Eguzki argitan esmeralda koloreko bihurtzen diren urek eta bere bi mila uharteek ezaugarritzen dute; guztien artean 1.500 kilometro koadroko labirinto naturala osatzen dute. Martxoa eta maiatza arteko sasoia izaten da badia bisitatzeko egokiena, ekainetik aurrera euriteen garaia hasten baita. Itsasontziz txangoak egin daitezke bertara, egun batekoak edo egun askotakoak, eta ohikoa da bidaiak Hanoin bertan erreserbatzea. Dena den, Ha Long bisitatu duten lagun askok Hanoin

T


erreserba egin ordez badian dagoen Cat Ba uhartean egitea gomendatzen dute, salneurria merkeagoa baita eta iruzurren bat pairatzeko aukera askoz txikiagoa. Uharte eta kobazuloekin batera, badia osoan zehar aurki daitezkeen ÂŤur gaineko herriekÂť ere ematen dute atentzioa, alegia, egur batzuen gainean eraikitako etxetxo txiki multzoek. Tokikoak arrantzatik bizi dira, eta beraien bizimodua ez da gehiegi aldatu azken mendeetan. Bestetik, uretatik sortzen diren uharteak bertatik bertara ikusteak zirrara eragiten du. Bidaia turistiko gehienetan, gainera, aukera dago uretan igeri egiteko, urpekaritza egiteko, kobazuloren bat mia-

tzeko, kayak edo txalupa txikietan norberaren kasa paseotxoak egiteko... Guztien artean Tximinoen Uhartea da ezagunetakoa, eta ontzi gehienek geldialdia egiten dute bertan, mokadutxo bat jan eta ikuspegiaz gozatzeko. Nahikoa toki turistikoa da, eta bertako hondartzan taberna bat ere badago. Izenak adierazten duen legez, tximinoak nahieran ibiltzen dira bertan. Badian nabigatzen ibiltzeaz aparte, badaude Cat Ban egin daitezkeen beste hainbat gauza, hala nola arrain eta itsaski merkatuetara joan edota uharteko parke nazionala bisitatzea. Munduko biosfera erreserba izendapena dauka eta trekking egiteko leku paregabea da. •

Itsasontzi batean txango bat egitea da Ha Long badia ikusgarrira joanez gero egin daitekeen gauzarik onenetakoa. Uharteak, kobazuloak eta ontziak eurak dira ikusgarriak.

51


proposamen tematikoa

UDAK HAREATZAK ESTALI ETA GORPUTZAK BILUZTEN DITU Udak berarekin dakartza beroa eta arropa eranzteko gogoa. Eta, tira, behin kentzen hasita, gero eta gehiago dira soinean deus gabe egotea erabakitzen dutenak. Nudismoak badu zerbait filosofiatik eta praktikotasunetik, eta asko dira aukera horri heltzen diotenak. Larrugorrian ibiltzeko txokorik onenen zerrenda egin dugu, norberaren gorputza maitatzea sanoa eta ederra delako. Testua eta argazkiak: Unai Agirre

Samurai Beach Ezagutzen dutenek esaten dute Samurai Beach nudismoa praktika daitekeen munduko hondartzarik politenetakoa dela, ederrena ez bada. Urrun samar dago, Australiako Port Stephens hirian, baina antipodetara joateko asmotan bazabiltzate eta larrugorrian ibiltzeko gogoa baduzue, hauxe da zuen aukera. Parke natural baten ondoan kokatuta, landaredia ederrak eta duna handiek babestuta, Samurai Beachek adin guztietako jendea erakartzen du, eta sasoian daudenek bertan ospatzen diren Olinpiada Nudistetan parte har dezakete.

52


Munich Nudismoa praktikatzeko ez dago zertan hondartza edo natura-eremu batera joan; hirian ere egin daiteke. Munichen behintzat bai. Alemaniako hirugarren hiririk handienean nudismoa ohikoa da eta 2014an legeztatu zen bertan biluzik egoteko aukera. Baina ez edozein lekutan, sei parke zehatzetan baizik. Horietako bat Englischer Garten da, handienetakoa eta hiriaren erdi-erdian kokatuta dagoena.

Le Porge (Estatu frantsesa) Euskal Herritik nahiko gertu, Okzitaniako Le Porge herrian (Arcachon ondoan) La Jenny esparru naturista dago, eta bertan, beste aisialdi zerbitzu batzuen artean, 9 hektareako golf zelai bat dago, non jokatzeko arroparik gabe joan behar den. Gaua pasatzeko etxolak ere badituzte eta oporralditxo lasai bat igarotzeko beharrezkoa den guztia.

53


proposamen tematikoa New York Mendeak dira ÂŤnagna yogaÂť, alegia, biluzik egiten den yoga, praktikatzen dutela Indian, baina Mendebaldean nahiko fenomeno berria da. New Yorkeko Bold & Naked estudioan yoga estilo honetako klaseak ematen dituzte, bai talde mistoetan bai bereizietan. Nork bere burua onartzen eta maitatzen ere irakasten dute bertan, eta arrakasta izugarria lortu dute.

Helsinki Europa iparraldean oro har, eta Finlandian bereziki, saunatik pasatzea tradizioa baino zerbait gehiago da. Pentsa, herrialde horretan sauna bat dago bi biztanleko. Helsinkiko Kallio auzoan dagoen Arla aretoa bereziki pentsatua dago nudismoa maite dutenek gozatzeko. Bertan ezin da arroparik jantzita eraman, eta auzokideek asko estimatzen duten lekua da. 54


Karibean zehar larrubizirik Ameriketako Estatu Batuetako Bare Necessities konpaniak itsas bidaiak antolatzen ditu Karibean zehar. Beste askok bezala, bai, baina bere itsasontzietan bidaiariak biluzik doaz. Floridatik abiatu eta Karibeko herrialde eta uharteetan zehar ibiltzen da “The Big Nude Boat� delakoa, eta geldialdi berezia egiten du Bahama irletako hondartza nudista batean.

Herbehereak Europako herrialde gehienetan bezala, azkenaldian eskuinak indarra hartu duen arren, Herbehereak dira kontinenteko herrialderik aurrerakoienetarikoa oraindik ere, eta nudismoari dagokionez hori nabaria da. Hondartza gehienek badute nudistentzako txoko bat, eta adibidez Frieslanden ia leku guztietan praktika daiteke nudismoa. 55


HITZORDUAK

SZIGET JAIALDIA (HUNGARIA)

VENEZIA (ITALIA)

Abuztuaren 9tik 16ra Uda da aro aproposena musika jaialdiak egiteko, eta halakoak barra-barra daude Europa osoan, baina ez dira asko izango Budapesteko Óbuda irlan egiten den Sziget bezain koloretsuak eta energiaz beterikoak. Orotara mila kultur ekimen inguru aurreikusita daude aurtengo edizioan, eta milioi bat pertsona inguru bilduko ditu. Hungariako hiriburuko aireportutik autobusak jarriko dituzte zuzenean jaialdira joateko, baina bide batez Budapest bezalako hiri eder bat bisitatzea zinez gomendagarria da. www.szigetfestival.com

Abuztuaren 30etik irailaren 9ra Veneziako Mostra nazioarteko zinema jaialdirik ezagunenetakoa da, lehen mailakoa, eta urtero-urtero munduko zuzendari eta aktore onenetakoen bisita jasotzen du. Aurten 74. edizioa izango du, eta Anette Bening antzezle estatubatuarra izango da epaimahaiko buru. Berak eta mahaia osatuko duten gainerako zortzi kideek –denak nazioarteko zinemagintzan sona handikoak– izango dute Urrezko Lehoia nork irabaziko duen erabakitzeko ardura. Udan Italiara joanez gero, Veneziara txango bat egiteko aitzakia ederra. www.labiennale.org/it/cinema/mostra/

VERSAILLES UDAKO GAUETAN TXUNDIGARRI BIHURTZEN DA Urriaren 31 arte Pariseko kanpoaldean dagoen Versailleseko jauregia, bere lorategi zabal eta ederrekin, berez da polita, eta “Argien Hiri”-ra oporretan joanez gero, ia ezinbesteko bihurtzen da hari bisita bat egitea, baina udako gauetan are ederrago jartzen dute. Urtaro osoan eta urriaren 31 arte su artifizialak, ur jokoak, iturri argiztatuak, kontzertuak... denetarik antolatzen dute bertakoek turistek egonaldia inoiz ahantz ez dezaten. Horretaz gain, aukera dago jauregi barrura sartzeko, eta besteren artean Ispiluen Galeria bisitatzeko. Pariseko beste txoko askotan ere ikuskizunak antolatu dituzte gauak gozagarriagoak egiteko. www.bienvenue.chateauversailles.fr 56


ErakusketaK LONDRES (INGALATERRA) Abuztuaren 5etik 13ra Udan dena ez da hondartza, musika eta parranda; kiroletarako tartea ere badago, baita goi mailakorako ere. Abuztuaren 5etik aurrera atletismoak hitzordu garrantzitsua izango du Londresen, Munduko Txapelketa egingo baita bertan. www.london2017athletics.com

ZAS (GALIZIA) Abuztuaren 4 eta 5 Korplikaani, Gwendal, Pan de Capazo, Os Fillios do Estramonio eta beste hainbat taldek Zaseko Carballeiran joko dute aurten, Galiziako folk jaialdi honen 34. edizioan. Bi egun iraungo ditu musika estilo horretan ezinbestekoa den hitzorduak. www.museum.warchildhood.com

ARTEAZ INGURATURIK LO EGIN NAHI?

Irakurleren batek arte zentro batean lo egiteko fantasia badu, jakin beharko luke Carsten Höller artista belgikarrak aukera hori ematen diola. Irailaren 9a baino lehen Santanderreko Botin Zentro berrira joatea nahikoa da eta, bide batez, 250 eta 350 euro artean ordaintzea. Diru horren truke “Elevator Bed” izeneko instalazioan lo kuluxka egin ahal izango du nahi duenak. 3,5 metroko altuera du Höllerren oheak, eta bertatik Santanderreko badiaren ikuspegi oso ona omen dago. Bikaina izan beharko, halako prezioa badu... Argibide gehiago: www.centrobotin.org

MAKINAK, HAIN GERTU, HAIN URRUN Regina Silveirak “Cybernetic Awareness” izeneko erakusketa aurkeztu du Sao Pauloko Itau kulturgunean. Porto Alegreko artista ezagunak makinen bilakaera ikusgarria islatu nahi du, nabarmenduz gero eta konplexuagoak eta azkarragoak direla, dagoeneko gai baitira gizakion egiten ditugun hainbat lan egiteko, baita gure burmuinarekin lehiatzeko ere. www.itaucultural.org.br/

HOUELLEBECQ, ARTISTA? Michel Houellebecq poeta, eleberrigile eta saiakeragile frantsesa da, bere idazlan eta adierazpen polemikoengatik kritika gogorrak jaso dituena. Orain, ordea, kulturaren beste esparru bati heldu dio eta arte erakusketa aurkeztu berri du New Yorken. Ziur asko, erakusketa honek ez du horrenbesteko zalaparta eragingo, baina egilea nor den ikusita, auskalo. www.venusovermanhattan.com 57


liburuen TXokoA

ANIMALIAK EZAGUTZEA DA EURAK SALBATZEKO MODURIK ONENA

Joel Sartore National Geographic Books, 2017 Ingelesez 400 orrialde. 22,20 euro

asabizitzaren egoerak planetaren osasun egoera neurtzeko balio badu, ez dago esan beharrik Lurra gaixorik dagoela. Edo behintzat ez dagoela beharko lukeen bezain osasuntsu. Asko dira desagertzeko arriskuan dauden animaliak, eta zerrenda horrek urtetik urtera luzatzeko joera tamalgarria dauka. Eta, noski, gizakiak gara egoera horren arduradun nagusiak. Baina, aldi berean, konponbidearen iturria ere izan gaitezke, baldin eta mundu honetan habia aurkitu duten gainontzeko animaliak merezi duten errespetuaz tratatzen baditugu. Bide horretan, lagungarri izan daiteke National Geographic elkarteak argitaratu berri duen liburua. “The Photo Ark� da, Joel Sartore argazkilariak sinaturiko lana, eta, izenak adierazten duen legez, argazki-liburua da. Hain zuzen, Sartorek berak urteetako ibilbide profesionalean bildutako animalien argazkiak jasotzen ditu, National Geographicen bildumako zati garrantzitsu bat osatzen duten erretratuak, hain zuzen. Mundu osoko abere eta piztien argazkiak azaltzen dira 400 orrialdeko lan honetan, eta garrantzi berezia hartzen dute arriskuan daudenek. Umorez, enpatiaz eta artez jantzitako mezu indartsua dakar liburu honek: animaliak salbatzeko modurik onena animaliak eurak ondo ezagutzea dela. Sartorek urteak eman ditu argazkiak ateratzen, batez ere zoologikoetan eta babes eremuetan zaindutako animaliena, eta bere helburua 12.000 espezie biltzea da; dagoeneko 6.000 atera dio argazkia. Argazkiekin batera Douglas Chadwick basabizitzan espezializatutako idazlearen hitzak irakur daitezke.

B


HENRY JAMESEN BIDAIA ERREPORTAJEAK

KALIFORNIAKO TXOKO ORO EZAGUTU NAHI?

Henry James (New York 1843-Londres 1916) idazlea eta literatura-kritikaria izan zen, bere eleberri eta kontakizunek ezagun egin zutena, besteren artean pertsonaien azterketa psikologiko landuak egiten zituelako. Baina sonatuak izan ziren ere “The Nation� aldizkarirako idatzitako bidaia erreportajeak, eta orain horiek guztiak liburu batean bildu ditu Papel argitaletxeak. Italiako Toscana eskualdea, XIX. mende bukaerako Paris, Ingalaterrako landa eremua, Niagarako ur jauziak. Leku eder horiei buruzko lanak topatuko ditugu hemen.

Lurralde zabala da Kalifornia, Estatu Batuetako estaturik handi eta jendetsuenetakoa eta ezagunetakoa ere bai. Inork bertan oporrak igarotzeko planik badu, Lonely Planet-ek argitaratutako gida hau bidelagun aproposa izango du. 33 ibilbide eskaintzen dizkigu, Ozeano Bareko kostalde erakargarritik abiatuta, Yosemite edo Death Valley bezalako parke natural ikusgarrietaraino. Tartean, ardo-ekoizleen Sonoma eta Napa bailarak, sekuoia erraldoien bizileku diren basoak, urrearen sukarraren garaiko herri galduak...

Viajes con Henry James Henry James (Lan bilduma) Papel, 2017 288 orrialde. 21,00 euro

BIZIKLETAREKIN GOZATZEKO Euskal herritarrok txirrindularitzarako afizioa dugu, eta gurean mendian ibiltzea hobbya baino gehiago da. Beraz, Pirinioetako mendaterik ezagunenetakoak biltzen dituen liburuak aukera handiak ditu arrakasta izateko. Antonio Toral idazleak mendikate horretako 33 mendate aztertzen ditu (berak bizikletaz igotakoak), eta horiei buruzko datu teknikoak azaltzen ditu. Baina baita horien inguruan sortutako istorio eta kondairak ere. Izan ere, izen mitiko asko topatuko ditugu Miguel Indurain handiaren hitzaurrea duen liburuan. Grandes puertos de los Pirineos Antonio Toral Sua edizioak, 2017 328 orrialde. 29,50 euro

En ruta por California Sara Benson Lonely Planet, 2017 384 orrialde. 21,90 euro

HAURREK BASOA ZER DEN JAKIN DEZATEN Familia-txangoan basora bagoaz, aukera dago haurrek zuhaitzak, zuhaitzak eta zuhaitz gehiago bakarrik ikusteko. Baina gerta daiteke zuhaitz horiek beraien artean berdinak ez direla jakitea, eta bakoitza ezagutzeko gai izatea, beraien artean animaliak bizi direla ezagutzea, beste landaredia mota bat badagoela ohartzea... Ttarttalo argitaletxearen Mundu Miragarria bildumak etxeko txikienei aukera emango die basoak ondo ezagutu eta horien barruan dagoen bizitza zirraragarriaz gozatzeko. Zuhaitzak baino, basoa ikus dezaten. Basoko liburu handia Ttarttalo, 2017 Mundu miragarria bilduma 76 orrialde. 19,95 euro

59


Gogoan hartu

SANDRO FIORENTINIREN «BOTTEGA» MARMOLAREN ARTISAUA ETA ARTISTA Erromak ez du aitzakia handirik behar bisitariak erakartzeko. Munduan turista gehien jasotzen duen hirietako bat da eta nekez topa daiteke beste inon Italiako hiriburuak eskaintzen duen kultura-ondarea. Koliseoa, Trajanoren parkea, Urrezko Etxea, Martzeloren antzokia, Palatinoko monumentuak, Zirku Nagusia, Karakalaren termak, Errenazimentuko farnesetarren eta medicitarren jauregi ikusgarriak, Trastevere auzoa... Tiber ibaiaren arroan zabaltzen den «Hiri eternala»-k hiru dimentsioko historia-liburu bat ematen du. Oso liburu ederra, dena esan behar bada. Baina eraikuntza eta monumentu sonatu horien artean Erroman badaude beste hainbat txoko zalantza gabe bisita bat merezi dutenak. Horietako bat Sandro Fiorentinik zuzentzen duen La Bottega del Marmoraro da. Hiriko erdialdean dagoen Via Marguttan dago kanpotik ikusita altxorrez betetako kobazuloa ematen duten denda, artisten kalean, alegia. Bertatik pasatuz gero, ziurrenik Fiorentiniren mailuaren hotsa entzungo du bisitariak, marmolarekin aritzen den artitasu honek egun

osoa ematen baitu lanean. Lanean, edo dendara sartzen diren turistekin berriketan. Izan ere, Koliseoak adina urte ez dituen arren, Bottega ere «betiko» dendatzat jotzen dute bertako auzokideek. Henry bere aitak zabaldu zuen duela mende erdi, eta haren lekukoa hartuta, orain Sandro da marmolezko eskulturak, lauzak eta plakak egiten dituena. Eta asko egiten ditu, zorutik sabairaino dena okupatzen baitute. Tximiniaren epeltasun goxoa Bere «maisulanak» egiteko erabiltzen duen sua piztuta izaten du une oro, eta udan aukeran bero handiegia egiten duen arren, neguan txoko goxoa izaten da dendaren barnealdea, eta bisitari askok bertako tximiniaren epeltasuna eskertzen dute. «La vita e bella», «La dolce vita» eta antzeko leloak idazten ditu Fiorentinik saltzen dituen marmolezko lauzetan, 10 euroren trukean eskura daitezkeenak. Eta bisitariak berarentzat propio egindako mezurik nahiko balu, 15 euro ordaindu beharko lituzke. Argibide gehiago hemen: www.romanbeings.it/sandro-fiorentini-marmoraro

60


MASADA, ERROMATARREN ETA JUDUEN ARTEKO GERRAREN LEKUKOA Argazkia: Menahem Kahana

Masadako gotorlekua Judeako basamortuaren ekialdean kokatzen da, harkaitzez osatutako muino batean, Itsaso Hilaren parean. Ez dauka ia ezer inguruan baina, hala ere, munduko txoko horretako historian, merezitako lekua du esparru honek. Herodes I.a Handiak leku horretantxe jauregiak eraiki eta hiria gogortu zuen K. a. 37 eta 31. urteen artean, eta zazpi hamarkada beranduago han bilatu zuten babesa Erromako Inperioaren kontra matxinatu ziren juduek. Orain basamortua baino ez den eremuan milaka legionario bildu ziren, gotorlekua hartzeko prest. Inguruan kanpamentuak eraiki, katapultak ezarri eta lubakiak sortu zituzten erromatarrek, inor atera ez zedin, eta barruan zeudenei inork lagundu ez ziezaien. Lehen Matxi-

nada Judua bezala ezagutzen da historiako pasarte hori, eta bukaera latza izan zuen. Izan ere, Inperioaren armadari denbora luzez aurre egin ondoren, eta porrota gertu zutela ikusita, barruan zeuden lagun guztiek beren buruaz beste egitea erabaki zuten. Ia mila lagun orotara. Dozena erdi emakume eta haur bakarrik geratu ziren bizirik. Gaur egun, leku horrek sinbolismo handia dauka nazionalismo juduarentzat, eta urtero milaka lagun bertaratzen dira Israeletik bertatik, baita munduko beste herrialde askotatik ere. Juduak ez direnak ere bai, lekua zinez ederra baita eta, beste ezeren gainetik, ondare arkeologiko garrantzitsua. 2001ean Unescok Munduko Ondare izendatu zuen eta Israelgo Estatuko lekurik turistikoena da. 61


LABURRaK

» ARROZAREN IBILBIDEA IREKI DUTE DOMINIKAR ERREPUBLIKAN unduko beste txoko askotan bezala arroza Karibeko herrialdeetako elikaduraren oinarrian dago, baina orain Dominikar Errepublikako agintariek bisitariak erakartzeko ere erabili nahi dute. Izan ere, “Arrozaren Ibilbidea” egitasmoa abiatu dute herrialde horretan, ekoturismoa bultzatzeko eta hondartza eta eguraldi onarekin batera beren eskaintza turistikoa osatzeko xedez. Barnealdean dagoen Sanchez Ramirez eskualdean arroz sail handiak daude eta elikagai hori tratatzen duten 24 lantegi daude, eta dominikar agintariek azpiegitura hori guztia aprobetxatu nahi dute jendea erakarri eta, bide batez, eskualde horretako biztanleen bizi baldintzak hobetzeko.

M

ERROMAKO UDALAK BERE ITURRI HISTORIKOAK BABESTU NAHI DITU rromak ondare historiko, arkeologiko eta urbanistiko itzela dauka, eta, besteak beste, baditu hainbat iturri mundu osoan ezagun bihurtu direnak. Ezagunegi, agian. Egunero-egunero milaka dira Fontana di Trevi, Fontana della Barcaccia, Moro, Nettuno edo Dea Roma bezalako iturrietan argazkia atera nahi duten turistak, eta askok ez dituzte behar besteko errespetuz tratatzen: gainera igo, uretan sartu, bertan jan eta edan... bisitariek denetarik egiten dute leku historiko horietan, eta hauek babestearren, Erromako Udalak jarrera onartezin horiek dituzten lagunei isunak jartzea erabaki du. 40 eta 240 euro artekoak izango dira.

E

AUZO TXIRO IZATETIK TURISTAK TRUMILKA ERAKARTZERA ndonesiako Java uhartean dagoen auzo pobre bateko biztanleek eta agintariek beren etxeei aurpegia aldatu eta dotoretzea erabaki zuten, eta margo potoak hartuta kolore biziz margotu zituzten eraikin guztiak. Orotara 22.000 dolarreko inbertsioa egin zuten. Eta, egun batetik bestera, bisitariak heltzen hasi ziren, Javakoak bertakoak hasieran, nazioarteko beste zenbait txokotatik gero. Orain irlako gune turistiko garrantzitsu bilakatu da “Ortzadarraren herria” deitu duten eremua –lehen inork gutxik zekien bere izena–, eta asko eta asko dira egunero argazkiak atera eta selfieak egitera joaten diren lagunak. Auzokideen egoerak ere hobera egin du, nahiz eta oraindik arazo askori aurre egin behar dioten.

I

GASTEIZ ETA DONOSTIA ARTEKO «HONDARTZAKO TRENA», MARTXAN rtero legez, uda heldu bezain laster martxan jarri dute Gasteiz eta Donostia lotzen dituen «hondartzako trena». Renfek iragarri zuenez, uztailaren 1ean hasi zen ohiko ibilbidea egiten, eta bi ordu baino gutxiago behar ditu bi hiriak lotzeko. Hain zuzen, 258 eserleku dituen trena goizeko 08.57an abiatzen da Gasteizko geltokitik, eta 10.52an helduko da Grosera. Itzulerako trena, berriz, 21.45ean helduko da Arabako hiriburura. Txartelaren salneurria 19.90 eurokoa da, joan-etorria, eta bizikletak garraiatzeko leku berezi bat du. Hondartzan bainurik ez hartzeko aitzakiarik ez dago!

hutsa

BAKEAK HARTZARI KALTE? Kolonbiako bake prozesuak turismoari mesede egingo dio eta uste dute jende asko eramango duela herrialde horretako oihanak bisitatzera. Baina horrek kalte egin diezaioke Andeetako hartzari, eta espeziea babesteko proiektua abiatu dute.

U

hutsa

TELEFERIKOA BERRIRO IREKI DUTE Iragan irailean mundu osoko hedabideek argitaratu zuten berria: Mont Blanc mendiko teleferiko bat matxuratu eta bertan zihoazen laurogei lagunek gaua airean esekita eman zuten. 9 hilabete beranduago, teleferikoa berriro ireki zuten ekainean.

62


hutsa

hutsa

LUXUZKO HOTEL BERRIA IREKI DUTE HABANAN Kubako Gobernuarekin elkarlanean, Suitzako Kempinski enpresak XX. mende hasierako eraikina eraberritu du Habanan, eta Gran Hotel Manzana izena izango duen hotela ireki berri du. Sei solairu eta 246 gela ditu eraikinak, denak luxu handiz hornituak eta Habana Zaharrera begira daudenak. Bertan ostatu hartuko duten lagunek igerilekua, spa, hiru jatetxe eta lau taberna izango dituzte beren gozamenerako. Habanan bertan badaude antzeko beste zenbait egitasmo, hotel eskaintza handitzeko xedea dutenak.

hutsa

PARISEKO OGIRIK ONENA BERAK EGITEN DU Sami Bouattour jatetxeetan lanean aritu da beti, eta Clement ezaguneko zuzendari izatera iritsi zen. Baina txikitako ametsari jarraituz Pariseko Tolbiac kalean okindegia ireki zuen eta hiriko baguette onenaren saria eman diote. Ogi goxoa nahi baduzue...

INDIAN ERE TRENAK ETA TRENAK DAUDE Jendetza trenetako bagoietan sartu ezinik, asko kanpoaldean, ez erortzeko heldulekuei oratuta; askotan ikusi ditugu halako irudiak Indian, baina herrialde honetan badago trenean erosoago joaterik. Adibidez, Mumbai eta Goa hiriak lotuko dituen Tejas Express berrian, garraiatzeko baino bidaiatzeko pentsatuta baitago. Hor inork ez du zutik joan beharko...

hutsa

hutsa

«GOURMET» HANBURGESEK BEZEROAK JATEN DIZKIETE ERRALDOIEI Hanburgesa «fast food» eta kalitate eskaseko elikadurarekin lotuta egon da betidanik, eta McDonalds edo Burguer King bezalako erraldoiak nagusi izan dira esparru horretan. Baina azken urteetan hanburgesa bat jateko denbora gehiago itxaron eta pixka bat gehiago ordaintzeko prest dagoen jendea ugaritu da, betiere jango dutenaren kalitatea hobea bada. Eta horrela, Five Guys edo Shake Shack bezalako enpresa txikiak hasi dira aipatu firma erraldoiei bezeroak jaten. Beren eredua «gourmet» hanburgesak dira, eta okela, ogia eta beste osagaiak kalitate onekoak direla nabarmentzen dute. Eta dagoeneko hasi dira mundu osoan hedatzen. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.