7h107

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

hospital de sant pau

Bartzelonako eraikin multzo modernista

EHUN URTEKO IZAR GORRIA

MOSKU

kolonen nekropolia

Habana zaharreko hildako entzutetsuenak

alpe ezkutuak

Alemania hegoaldeko altxor turistikoa

titikaka

Aintzira nabigagarri altuenean arrantzan


Azaleko argazkia: Thinstock

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Erredakzioa: Iker Bizkarguenaga Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 16

46

38 14 06 16 16

30 22

16 16

aurkibidea107

06 Hospital saint pau Gaudi kalean gora joz, Familia Santuaren tenplutik abiatuta, beste arkitekto batek, Domenech i Montaner-ek, gauzatutako esparru modernista dago.

30 Kolonen nekropolia Habanako hilerri zaharrean iraganeko luxu eta aberastasunaren aztarnak agerian daude. Bizitzaren eta heriotzaren arteko dantza, arte bihurtuta.

22 Titikaka Peru eta Bolivia artean zabaltzen da: 8.562 kilometro koadroko hedadura du eta 3.812 metroko altuera. Han betidanik egiten dute arrantza.

38 Alpe ezkutuak Europako mendikate garrantzitsuenak zortzi herrialde ukitzen ditu, eta denetan ezezagunena Alemaniako zatia da.

46 Ingalaterrako ardoak Ardogintza industriaren loraldi betean daude, asmo handi bat jomugan jarrita: britainiar lurraldeetan xanpaina ordezkatzera iristea.

14 Mosku Errusiako 1917ko Urriko Iraultza XX. mendeko gertakari garrantzitsuena izan zela esan ohi da. Ehun urte betetzen direnean, Sobietar Batasunaren hiriburura gerturatu gara, azken mendeko historia ulertzeko ezinbesteko hiria baita Mosku.

52 Proposamen tematikoa Turismoak arriskuan jarri dituen zazpi naturagune. 56 Hitzorduak Ernesto ÂŤCheÂť Guevara gogoan, Habanan eta mundu osoan. 58 Liburuen txokoa Alex Bernasconiren Afrika basatia. 60 Gogoan hartu Esklabotzaren bi muturrak: Osaba Tomen etxea eta Kunta Kinteren uhartea. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


SHENYANG Txinako arroz soroak artelan bihurtuta ihiseak bailiran, Txinako Liaoning eskualdeko arroz soroak xehetasun handiz “marraztuta� azaltzen zaizkigu udaren bukaeran. Urteroko ikuskizuna da Shenyang hiriaren inguruko lurraldean nekazari askok egiten dutena, eta jendetza erakartzen du. Arroz mota desberdinak erabiltzen dituzte marrazkiak egiteko, mota bakoitza kolore batekoa. Eta horrela, magia balitz bezala, landarea ernetzen denean eta uzta garaia heltzen denean nekazarimargolariek asmatutako irudiak denen begien aurrean agertzen dira, zein baino zein ederrago. Ekimenak Txinako ipar-ekialdeko eskualde honetara turismoa erakartzea du xede, eta bertako nekazariei laguntzea. Irudiak sekulako errealismoz egindakoak dira, eta batzuetan marrazki bizidunetako edo filmetako pertsonaiak izaten dira, haurren gozamenerako. Marrazkiak uzta jasotzean desagertzen dira, noski; baina, arroza jaten duzuenean, pentsa agian artelan baten alea ari zaretela ahoratzen.

M

Argazkia: Andrej Isakovic

5


Hospital de Sant Pau BARTZELONAREN BIHOTZEKO HARRIBITXI MODERNISTA


Gaudi lorratz bereizgarri bat da Bartzelonan, marka bat, modernismoaren eskutik etorkizunaren ostertzean edertasunez beteriko bide bat marraztu zuena. Jeinu katalan miretsiaren abizenak hiriko etorbide zoragarri bati izena eman dio, eta kale horretan gora, haren maisulan den Familia Santuaren tenplutik abiatuta ibilaldi atsegin batean 150en bat metro igarota, beste arkitekto batek, Lluis Domenech i Montaner-ek, proiektatu zuen Hospital de Sant Pau esparru modernista dago, hiriburu osoko eraikinik ederrenetako bat. Testua: Carme Escales Argazkiak: Oriol Clavera

7


HOSPITAL DE SANT PAU hun urte luze eta gehiagotan, Arteak bere altzoan hartu ditu bertan bizitzaren lehen eta azken hatsak, eta bihotzak taupaka jarraitzeko bigarren eta hirugarren aukera asko eta asko, Hospital de la Santa Creu i Sant Pauko medikuen lan eta izen onari esker. Gaur egun, ordea, Lluis Domenech i Montaner arkitekto modernistak marraztu zituen pabiloiak barruti isil eta lasaiak dira, zaharberritze lan artistiko miragarri batek are nabarmenago egin duen edertasunean bilduak. Teila koloreko hormak, ospitalearen eszena historikoak azaltzen dituzten mosaikoak, lorategi eta berdegune xumeak ezin aproposagoak dira hiriaren barneko hiri txiki hau egurasteko. 35.000 metro karratuko azalera du, halere, eta horrek esan nahi du Europako esparru modernistarik handiena dela. Gida baten eskutik, audiogiden laguntzarekin edo nork bere kasa bisita eginda, azaleratuz doa ospitalearreta emateko sortu zen eta 2009az geroztik pazienteen tratamendurako ateak itxiak dituen herrixka honen muina. Gaur-gaurkoz, birgaitze lan ikusgarriaren ondoren, arte modernista ezagutzeko liburu ireki

E

Arkitekturaren aldetik nahiz ikuspegi humanistatik historia mamitsua du ikono modernista honek. 2009an ospitalea beste eraikin batera eraman ondoren, esparrua hiriaren bizitza kulturalean eragin-gune bihurtu da.

8

handi bat da. Esparruan sartu eta bere historiaz jabetu gara, eta haren eraikuntza ahalbidetu zuen ongilearen figuraren berri ere izan dugu: Pau Gil bankaria. Hain zuzen, han-hemenka agertzen dira haren inizialak, denean. Ibilbideari ekin eta pabiloiz pabiloi joan gara, kanpotik nahiz barrutik inguratuz, eta bata bestearekin lotuz lurpeko korridoreek osatzen duten sare katramilatsuan ere barneratuz. Izan ere, pabiloi bakoitzak bi maila eta bi sarrera ditu, bata lurpekoa eta bestea kalearen arrasean. Santuen izenak dituzte (San Salbatore, San Rafael, San Manuel, San Frantzisko, Sortzez Garbia, Karmengo Ama, Mesedeetako Ama Birjina edo Montserrateko Ama). Eraikin multzo hau egiteko, dena xehetasunez aztertu zuten, den-dena, gaixoen onerako aprobetxatua izan zedin: leihateen norabidea; espazioen eta kanpoko elementuen banaketa, esaterako, aireztapen tximiniak; baita eraikuntza forma biribilduen erabilera, askoz ere higienikoagoak baitira, zokorik edo garbitzen zailak diren kantoirik gabe. Horretarako, proiektua marraztu aurretik, Domenech i Montaner mundu osoko ospitale ugariren ereduak az-


9


HOSPITAL DE SANT PAU San Rafael-en zintzilikatutako argazki honetan, XX. mendeko 20ko hamarkadan ospitaleko pabiloi bat nolakoa zen ikus daiteke. Pabiloi bakoitzean 28 gaixo ospitaleratzen zituzten.

10

tertzen ibili zen, inspirazio iturri bila. Eta Sant Pauko ospitale zaharraren esparru modernistaren bihotzean, beste altxor bat dago kukututa: bere artxibo historikoa osatzen duten idatzizko dokumentu eta argazkien 240 metro lineal. Errebalean hazia Hospital de Sant Pau i la Santa Creuk hiriburuaren ernamuinean du jatorria, El Raval auzoan, gaur egun Kataluniako Liburutegi Nazionalak betetzen duen eraikinean, Rambletatik metro gutxi batzuetara. 1401.

urtean ireki zituen ateak pertsona eriei arreta emateko ongintzazko etxeak. Medikuntzaren aurrerapenak eta hiriaren hazkundeak hartaratuta, ospitalea lekuz aldatu egin behar izan zuten gaur egun bisita historiko eta artistikoak egiteko baino ez den ondare monumental honetara; izan ere, pazienteak ez dituzte jada bertan artatzen, esan bezala, goraxeago eraikitako Sant Pau ospitale berrian baizik, gune modernista honen aldamenean, halere. Esparru modernista osatzen duten eraikinetako hamar, Pau Gil bankariak ordainduak eta Domenech i


Montener arkitektoak altxaraziak, munduko ondare izendatu zituen Unescok 1997. urtean. Guztira, 27 eraikin egin zituzten, nahiz eta hasierako proiektuan 40 baino gehiago izatea zegoen aurreikusia. Hitzaldiak, kontzertuak eta familia-bisitak Esparrua ezagutzeko aukera bakarra ez dira bisitak, egitarau oparoa eskaintzen baitute bertan. Musika entzunaldi, kultur ekitaldi, erakusketa eta abarrek hiriarentzat hain esanguratsuak diren horma hauen artean zentzu eta sentiberatasun apartekoa hartzen eta ema-

ten dute. Familientzako bisitak ere antolatzen dituzte, eta hala, beste ikuspegi batekin bistaratzen dituzte apaingarri modernistak, kapiteletako pertsonaiak eta beste xehetasun artistiko batzuk eta esparruko eskulturak, etxeko gazteenak gogoan hartuta. Eta bertako ekitaldi erakargarrienetako bat ezin utzi aipatu gabe: poesiaz eta musikaz hornitutako gaualdiak, aukeraaukerakoak batez ere udako arrats epeletan paraje zoragarri honetako lorategi eta pabiloi paregabeen artean eratzen den giroan. Udako eta neguko solstizioen etorrerarekin, esparru

Sinbologiaz lepo dago eraikin multzoa. Gehien errepikatzen diren elementuak ÂŤPÂť eta ÂŤGÂť hizkiak dira, hau da Pau Gil-en inizialak. Proiektuaren mezenasa izan zen.

11


HOSPITAL DE SANT PAU

El Raval auzoan kokatuta, guneak hainbat bitxikeria arkitektoniko ditu. Esaterako, Eixample-ko lauki-saretik 45 gradura biratuta dago, ipar-hegoalde orientazio hobea lortu nahi zuelako Domenech i Montanerrek. Horrela, aireztapen eta argitasun natural perfektuak lortu zituen.


modernistara sartzeko atea kokatzen den fatxada nagusian irudiak proiektatzen dituzte mapping teknikaren bidez; irudiak edo argi jokoak edo edertasunari buruzko edertasunaren koreografia egiten duten formak. Ikuskizun bikaina, nolanahi ere, bidean dabilen oro tupustean geldiarazteko modukoa, miraz, esparru modernistara ongietorria ematen duen pabiloiaren aurreko zabalgunean, Gaudi etorbidea amaitzen den lekuan. Artearen babespean, erabilera berriak Gaur egun, artea estimatzen duen ororentzat bisita atsegin bat egiteko aitzakia ez ezik, Sant Pauko eraikin multzo modernistan hainbat erakunde eta ikerketa zentroren egoitzak kokatzen dira, eta bertatik garatzen dituzte iraunkortasunaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloko elkarteok beren programa eta jarduerak. Horietako bat da, Casa Asia, Espainiaren eta Asiako eta Pazifikoko herrialdeen arteko harreman instituzional, ekonomiko, kultural, zientifiko eta hezkuntza arlokoak lantzen dituen erakundea, kulturarteko trukea eta interes komuneko proiektu eta ideiak sustatuz. Esparru modernista lantoki dutenen zerrenda luzea da, hala nola kontsumo eta ekoizpen jasangarria bultzatzen dituen eskualdeko ekintza zentroa (SCP/RAC), Europako Basogintzaren Institutua (EFI), ur operadoreen elkarteen aliantza globalaren idazkaritza iraunkorra (GWOPA), Osasunaren Mundu Erakundearen osasun sistemak indartzeko bulegoa, giza asentamenduetako Nazio Batuen programako hiri erresilienteen programako mundu mailako bulegoa (CRPP), Nazio Batuen Unibertsitatea (UNU), eta EURORDIS, gobernuz kanpoko aliantza, gaixotasun arraroen inguruko 63 herrialdetako 695 elkarte ordezkatzen dituzten pazienteek bultzatua, eta denera, 4.000 patologia baino gehiago lantzen dituztenak. Antzinako ospitaleko tenpluari itsatsitako eraikinean mojak bizi ziren lehen. Eraikin horrek barrualdera ematen zuen, hau da, ospitalearen esparrura, baina kanpoaldera ere bai, alegia, kalera. Gaur egun etorkizuneko erizainak biltzen dira bertan prestatzeko, hor baitaukate eskola ofizial bat. Horrez gain, 1902 jatetxea dago esparruaren sarreran bertan, ospitale zaharraren fatxada nagusiari begira terraza politean kafe bat hartzera dei eginez bezala, edo sukaldaritza katalaneko berezitasunak dastatzera emanez, betiere ardura handiz prestatutako errezetetan. Eta Sant Pau ospitalearen oinetara zabaldutako alfonbra handi bat balitz bezala, Gaudi etorbideak bere kafetegi, izozki denda eta jatetxeen terrazen ikuspegia eskaintzen digu espazio modernistara bisita egin dugun eguna biribiltzeko amua luzatuz. •

GIDA PRAKTIKOA Informazioa www.santpaubarcelona. org webgune ofizialean.

Hilabete bakoitzeko lehenengo igandean (10:00etatik 14:30era) sarrera doan izaten da.

Atletismo lasterketak Urtero-urtero antolatzen dituzte hainbat atletismo lasterketa, herritar orori irekiak. Beteranoena Lasterketa Zientifikoa da, eta Sant Pauko Kardiologia zerbitzuak antolatzen du herritarrak ariketa fisikoa egitearen onurez kontzientziarazteko. 2018an 30. edizioa izango du. Lasterketaren jatorrian ospitaleko errehabilitazio atalean zeuden pazienteei eragiten zizkieten korrikaldi eta ariketa saioak daude. Bizimodu osasungarriaren sustapenerako asmo horrekin bat egiten dute gaur egun, lasterketa horrekin batera, lehiakortasunik gabeko beste bik: apirileko Cursa Solidaria eta azaroko Marxeta. 13


14


Mosku

XX. MENDEKO POZ ETA TRISTURAK

Testua eta argazkiak: Irati LarraĂąaga Aizpurua eta Mikel Gorrotxategi Zipitria

Ehun urte bete dira aurten Errusian iraultza komunista abiatu zenetik. Mosku hiriburua azken mendeko historia ulertzeko ezinbesteko hiria da. Iraultza gorrian eta bi mundu gerretan parte hartzeaz gain, Gerra Hotzean protagonista. Zientzia arloan ere esanguratsua, Sobietar Batasuna aitzindaria izan zen orbitan lehen gizakia jartzen.

15


MOSKU Behean, Moskova ibaiko zubitik zabaltzen den ikuspegia, Kristo Salbatzailearen elizarekin eta Atzerri Gaietarako Ministerioarekin.

16

osku, Errusiako Iraultzarekin hiriburu bihurtu zenetik, historiaren nondik norakoak markatu dituzten gertakizunen parte hartzaile aktiboa izan da eta XX. mendeko potentzia politiko handienetariko baten sinboloa. Handia izan da Mosku, eta egun ere, tamainaz Europako hiririk handiena da. Azaleran, Gipuzkoako lurraldearen adinakoa. Garai batean Kremlinek osatzen zuen hiritik gaur egungo 13 milioi biztanleak biltzeraino inperioak garai loriatsuak bezain latzak ezagutu ditu. Garai batean inperioak izan zuen boterea erakusgai dute moskutarrek, SESBen azken urteetako hiltamua kontzientzia kolektiboaren sako-

M

nean gordeta dute. Deigarria egingo zaio heldu berriari, garai zahar eta berrien arteko haustura. Adineko kale garbitzaileak –70 urtetik gorakoak ere bai, itxuraz bederen– erratza eskuan dabiltza lanean, eta albotik igarotzen zaizkie modernitatearen ikur guztiak gainean dituzten gazte jendeak, markako poltsak besapean estututa. Hain urte gutxian gertatu diren aldaketa sakonen zehar-kalteak dira. Luxua eta dekadentzia puntua pultsuan dabiltza, eta luzerako joango dela dirudi. Kremlin Errusiako gobernuaren sinonimo izateaz gain, jatorrizko hiriaren izena ere bada. Turisten lehendabiziko geralekua da. Tsarren inperioa-


ren (1721-1917) harribitxiak aurkitzen dira bertan, harresiek mugatutako eremuan pilatuta dituzte Moskuko tsarren jauregia zena, gaur egun Errusiako presidentearen egoitza dena, eta lau katedralak, besteak beste. Aipatzekoa da armategiaren eraikinaren barruan gordetzen dena. Tsarren altxorrak: Faberge arrautzak, burdin jantziak, zetazko soinekoak... benetan ikusgarriak zalgurdiak dira, ipuinetakoak dirudite! ÂŤZure izena ezezaguna da, zure balentria hilezkorraÂť. Kremlinen harresiaren kanpoalderantz jota agertzen da esaldi hau. Bigarren Mundu Gerran hil ziren 26 milioi sobietarri eginiko omenaldi xumea da, su iraunkor

batekin lagunduta. Soldadu ezezagunaren hilobia bi soldaduk zaintzen dute, orain dela 60 urte etxetik atera eta itzuli ez ziren mutilen adinekoak. Jarraian, bataila handienak bizi izan zituzten hirien izenak daude idatzita, zirilikoz. Merezi du aurretik karaktereei buruzko oinarrizko zerbait ikasteak, hitz batzuk uler daitezkeelako. Plaza Gorria ere harresi ondoan dago, ertz batean dauka hiriaren ikurra den Basilio Donearen eliza, koloretako kupula bitxiez osatua. Erdian, Vladimir Leninen Mausoleoa. Ilara luzea izaten da Vladimir Ilitx Ulianoven gorpu baltsamatua ikusteko: bi eskuak eta aurpegia bakarrik ikusten zaizkio, guztiz landua da-

Irudiotan, Elektrozavodskaia eta Kievskaia metro geltokiak, eta Kosmonautaren Museoa. Erreportajearen hasieran, Plaza Gorriko Basilio Donearen eliza eta VDNK parkean dagoen Leninen estatua.

17


MOSKU

goen argiztapen gorriaren azpian. Izatez, Leninen borondatea amaren ondoan, San Petersburgon, atseden hartzea zen, halere, egurrezko mausoleo txiki bat eraiki zioten egun gutxi batzuetarako. 1924ko urtarril hartan agintaria agurtzera gerturatutako jende andana ikusirik, gorpua luzaroago uztea erabaki zuten, ordea. Gaur arte. Edozein kasutan, urteak dira Errusian eztabaidagai dela Leninen gorpuarekin zer egin, lurperatzeko eskatzen dute batzuek, beraz, ikusi nahi izanez gero hobe lehenbailehen joatea. Lenin, baina, ez dago bakarrik mausoleoan. Atarian hainbat hilarri ere badaude: Juri Gagarin kosmonautarena, Iosif Stalin agintariarena eta Maksim Gorki idazlearena, besteak beste. Plaza Gorriak XX. mendeko historian barneratzen gaitu ezinbestean. Tupustean amaitzen zaio, baina, bisitariari ilusio gorria: Soldadu Ezezagunetik gertu, 1990ean zabaldutako McDonalds jatetxe batek hanburgesak saltzen dirau. Errusia berriaren ikur ere bihurtu dena, Plaza Gorrian bertan, GUM merkataritza gunea: Armani, Prada eta errusiar kabiarraren eskaintza paregabearekin. Leninengandik hain gertu eta hain urrun. Kosmonautak, arkitektura eta errubloak Plaza Gorritik iparralderantz abiatuz, Tverskaia ka-

18

learen inguruan, kale komertzial ezagunenak aurkitzen dira. Europako bilioidun gehienak hirian daudela diote, atzematen da hori. Neska zein mutil gazteak, soinean errublo asko balio duten jantziekin atonduta. Erakusleihoetara begiratzeaz gain, egiteko askorik ez dago, zorionez maila apalagoko kaleak ez daude handik oso urrun, momentuz behintzat. Arbat auzoa Moskuko kale artisten bilgunea da. Autorik gabeko kalean margolariek beren lanak erakusgai jartzen dituzte, eta musikariek txanpon batzuen truke giroa epeltzen dute. Museo eta antzokien ingurua ere bada, Konstantin Stanislavski-ren ikasleek sortutako Vakhtangov, esaterako. Auzoa urteekin galtzen ari da bere izaera herrikoia, maila ekonomiko altuagoko bizilagunen faboretan. Hemendik ez oso urrun, Puxkin kafetegia daukagu. Hiriko jatetxerik famatuenetakoa. Moskutarrak izaten dira bezero gehienak, Errusiako nobleziaren bizitokia irudikatzen duen kafetegi honetan. Turistak gutizia txikia izateko ahalmena du, ez da dirudien bezain garestia, eta otorduan tsar bat bezala sentitzeko aukera ematen du. Museoak ugariak dira Moskun. Bakoitzak topatuko du norbere gustuen tamainakoa. Horietako bat izan daiteke Kosmonauten Museoa. Eraikinak Sput-


Goian, Kremlinen bihotza den Katedralen Plaza eta, lerroon ondoan, Kristo Salbatzailearen eliza. Beheko argazkian, Plaza Gorri ospetsuaren ikuspegia.

19


MOSKU

Moskuko Unibertsitatearen irudi dotorea. Eskuineko irudian, Soldadu Ezezagunaren Hilobia.

20


nik espazio-ontzia irudikatzen du zeruan gora, 107 metroko altuera duen monumentu batekin. Barrutik, sobietarrek espazioa ezagutzeko egindako esplorazio ekintza gogoangarrienak gogoratzeko aukera ematen du. Badute zertaz harro sentitu: lurra orbitatu zuen lehen gizakia Gagarin sobietarra izan zen, espaziora bidali eta bizirik itzuli zen lehen animalia, “Laika” txakur famatua ere, sobietarrek bidali zuten, Mir («bakea» errusieraz) espazio-estazioa ere lehena izan zen eta gaur egun ere Errusiarren Soiuz espazio-ontziak bakarrik bidal ditzake gizakiak espaziora. Museoak aho zapore ona uzten duen arren, tamalez, souvenir dendan ezin da ganorazko ezer aurkitu, ezta garaiko posterrik ere. Badirudi merchandisinga ez dela oraindik espaziora iritsi. Aipatutako leku hauek guztiak bisitatzeko eta hirian zehar mugitzeko ezinbestekoa da Moskun metroa erabiltzea. Modurik azkarrena eta merkeena izateaz gain, geldialdi bat baino gehiago egiteak merezi du Lurpeko Jauregia esaten zaionaren arkitektura maisulan hauek ikusteko. Geltoki guztien artean ikusgarrienak: Plostxad Revoljutsii, Kievskaia, Dostoievskaia, Maiakovskaia eta Prospekt Mira. Geltoki hauetan eta beste askotan gozagarria da bagoitik jaitsi, geltokia ikusi, eta hurrengo metroan igotzea. Garraioaren maiztasunari esker, bat

baino gehiago pasatuko dira geltokiko sabaietako ganga, marmolezko zutabeak edota arte errealista sobietarreko estatuak ikusi bitartean, berriz igo eta hurrengo helmugara abiatu aurretik. Lur azalera itzuliz, arkitektonikoki oso interesgarriak diren komunismo garaiko etxe orratzak bisitatzea gomendagarria da. Stalinek sobietar estiloko zazpi etxe orratz eraiki bazituen ere, hiru dira benetan aipagarrienak, hots, Atzerri Gaietarako Ministerioa, Unibertsitatea eta Ukraina Hotela. Egun argitan ikustekoak ez ezik, gauez ere ikusgarriak dira eraikinok, beren itxura sendoa are gehiago nabarmentzen baita. Ilargi beteko argipean, laino bakan batzuk zeruan, Gerra Hotzeko film beldurgarriren bateko planoa dirudi Atzerriko Gaietarako Ministerioaren eraikintzarrak. Hiriaren eskaintza zabalaren artean, azpimarratzekoak dira parkeak ere. Denetan ezagunena Gorki da, Kremlinen hegoaldean, Moskova ibaiaren ertz batean kokatua. Hainbat laku, zelai eta kirolgunek osatzen dute eta bainua hartzeko lekurik ez dagoen arren (debekatua dago), udan hauxe da moskutarrentzako hondartza, bainujantzia hartu eta bertan egoten dira eguzkia hartzen etzaulkietan. Eta guztiz izaera ezberdina duen parkea Pobedi da (Garaipenaren parkea), Bigarren Mundu Gerrako biktima sobietarrei eskainia. •

GIDA PRAKTIKOA Non lo egin Moskun hainbat «hostel» daude hirian sakabanatuta eta gehienetan etxe eraikinetan kokatuta. Ohikoa da bertan lan egiten dutenek oso ingeles gutxi hitz egitea eta ia beti errusiarrak izango dira gainerako bezeroak. Gutxitan egoten dira ostatuak argi eta garbi identifikatuta, beraz oso komenigarria da etxearen argazki bat edukitzea. Ez ezazu harrera berorik espero.

Non jan Merezi du Moskuko janaria probatzeak. Modu merkean eta janari azkar gisa ere dasta daitezke «borsch» eta «solianka» zopak, «olivié» entsalada eta «kvas» edaria, esaterako, Teremok eta Kroxka Kartoxka izeneko jatetxeetan; hirian zehar ugari aurki daitezke sakabanatuta.

21



Titikaka MUNDUKO AINTZIRA NABIGAGARRI ALTUENEAN ARRANTZAN Testua eta argazkiak: Iñigo Azkona


TITIKAKA

Peruri antzinatik datorkio arrantza jarduerarekiko lotura. Itsasoarekin harremana izandako lehen giza taldeen aztarnek 9.000 urteko antzinatasuna dute. Halaber, kultura zaharren zeramika eta oihal aztarnek ziurtasun osoz egiaztatzen dute ur kontinentalak eta itsasoa elikagai iturri gisa erabili zituztela.

24


aur egun, arrantza industriala herrialdeko dibisa sarrera nagusietariko bat da. Izan ere, Peruko arrantza jarduerak munduko arrain irin eta olioaren %25-30 produzitzen du eta gainera herrialdeko bigarren ekoizpen sektorea da. Bestalde, artisau erako arrantzak Peruko eskualde ezberdinetako herri eta komunitateetan izan duen garrantzia ere nabarmentzekoa da. Herrialdearen aniztasun orografiko eta kulturalari esker, teknika eta modu ezberdinak garatu dira milaka urteetan zehar. Kostaldeko eskualdean, adibidez, artisau arrantza hondartzetatik gertu egiten da eta ontzi txikiak erabiltzen dituzte. Garrantzi handiena duen espeziea erre-

G

kako izkira da; berau, mangladietan eta ibaietako bokaleetan hazten da. Amazoniako eskualdean, berriz, kanoak ibaiadarretan eta urmaeletan barneratzen dira eta sareak eta ehiza armak erabiltzen dituzte harrapakinak lortzeko. Azkenik, Andeetako eremuan, 3.000 eta 5.000 metro bitarteko altueran dauden ibai, aintzira eta urmaelak dira arrantza jarduera garatzeko akuifero nagusiak. Halako altueran izaten diren baldintza klimatologiko eta fisiologiko bortitzek teknika eta metodo ezberdinak eragin dituzte. Baina, zalantzarik gabe, Titikaka aintzira da eskualde osoko arrantza jardueraren ardatza.

Behean, Isla del Soleko portua eta erreportajearen hasierako argazkian, Uro herriaren ur gaineko irla bat. Urte sasoiaren arabera, lekuz aldatzen dira, aintzirako toki desberdinetara eramanez beren herrixkak.

25


TITIKAKA Titikakaren kondaira Elezaharrak kontatzen du behinola Titikaka aintziran hiri handi bat egon zela: oso aurreratua, emankorra eta ondasun handikoa; paradisua bezalakoa zela zioten. Bertako biztanleek mendikateko gailurrera, su sakratua zegoen tokira, igotzea debekatuta zuten, ordea. Hala ere, deabruak gaitz egiteko gose itzela zuen eta herritarrak gailur sakratura igo zitezen konbentzitu zituen. Apus-ek, mendietako jainkoak, biztanleak bere borondatea desobeditzera ausartu zirela ikusi zuenean, pumak askatu zituen zigor modura. Viracochak, jainko nagusiak, herria sarraskitua ikusi zuenean, berrogei egun eta berrogei gautan malkoak isuri zi-

Punon, kostaldean dagoen hiririk handieneko merkatuan, goizetik hasten dira arraina saltzen eta ÂŤtimpo de carachiÂť salda ospetsua prestatzen. Ondoko irudi txikietan, uro herriak arrantzarako erabiltzen dituen teknika desberdinak eta ontzi tradizionalak.

26

tuen etengabe, eta ondorioz ureztatze kanalak suntsitu eta ibaiak gainezkatu ziren hiria urperatu arte; eta horrela, aintzira sortu zen. Ordutik aurrera aintzirari Titikaka izena eman zioten, hau da, ÂŤharrizko pumaren aintziraÂť kitxua hizkuntzan. Harrezkero, arrantza bihurtu zen inguruko herrien eta alboko komunitateen jarduera nagusia. Gainera, Peru eta Bolivia artean zabaltzen den 8.562 kilometro koadroko hedadurak eta 3812 metroko altueran egoteak, teknika ezberdinen sorrera eragin du. Aintziraren mendebaldean, adibidez, Puno hiria dago: Peruri dagokion Titikaka aintzirako hiririk handiena, eta baita inguruko porturik garrantzitsuena ere.


Puno, zalantzarik gabe, eskualde osoko arrantza jardueraren erdigunea da, eta bertatik irteten dira, baita ere Andeetako mendikateko barrualdeko herrietara daramatzaten harrapakinak. Goizero, 6.00 inguruan, Bellavista merkatuak ateak irekitzen ditu. Arrantzaleek, edo hobeto esanda, beraien emazteek, gau horretan lortutako harrapakinak ekartzen dituzte eta handizkarien eta janari postuen artean banatzen dituzte. Goizeko lehenengo ordu hauek guztiz egokiak dira indarrak hartzeko eta plater tipikoetako bat dastatzeko: timpo de carachia-a. Konnotazio sakratuak dituen platera da eta carachi arrainarekin, patata egosiarekin eta chuĂąo-ekin (patata deshidratatua) egin-


Goizeko lehenengo argiekin hasten dira arrantzan. Goizean goiz 4.000 metrotara hotzak behe-laino bitxia sortzen du. Handian, Titikaka aintziraren ikuspegi ederra. Bolivia eta Peru artean dago banatuta eta 8.562 km²-ko zabalera du.

28

dako salda batean oinarritzen da. Carachia fosforo, lipido, karbohidrato eta mineraletan oso aberatsa da, eta, Titikakako arrain natiboa izateaz gain, bertakoek inguru horretako arrain preziatuena dela diote. Uroen herria eta beraien bizimodu berezia Punoko portua huroen ur gaineko uharteetara joanetorriak egiteko ere erabiltzen da. Milaka urte dituen herri hau, gaur egun laku txikian kokaturik dago eta turisten presentzia nabarmena izan arren, uroak beraien bizimodu bereziarengatik dira ezagunak, lakuarekin bat eginda, harmonia osoan bizi baitira. Beraien familia-komunitateak Totora edo Titikakako ihiarekin egindako ur gaineko uharteetan bizi dira. Aintzirarekin duten harreman estuari esker, arrantza egiteko teknika ezberdinak garatu dituzte eta, inguruko herriekin konparatuz, arrantza tradizio luze-

ena duen herria da. Batzuk uharteak atzean utzi eta aintzira handira joaten dira arrantza egitera eta gau hotz eta egun bakartiak igarotzen dituzte Titikakako ur amaigabeetan. Beste batzuek, berriz, beraien uharteetatik hurbil botatzen dituzte sareak eta egunsentira arte itxaroten dute sareetan harrapatuta geratu diren carachiak, abixoiak edo amuarrainak batzeko. Gaueko izozteak eta egunsentian sortzen den behe-lainoa ikusita miresgarria da lanean diharduten gizon-emakumeen jarduna: ehunka metrotako sareak ateratzeko eskuak uretan denbora luzez izaten dituzte. Uharte askotan, gainazalean zuloak egiten dituzte amuarekin arrantza egin ahal izateko. Kostaldera itzulita, Capachica eta Chucuito penintsulek Punoko Badia edo laku txikia itxi egiten dute eta laku handiaren hedapen erraldoiari irekiera ematen diote. Kokapen estrategiko hau dela eta, inguruko


herriek bi aintziretan arrantza egiteko aukera dute, espezie ezberdinak eskuratzeko abantailarekin. Capachica penintsulako Llachon-eko kostaldearen ezaugarri nagusietako bat hainbat kilometrotako luzera duten urertz lauak dira. Bertan, uretatik metro gutxira, baratzeak ikusten dira eta ardiak han-hemenka ibiltzen dira apatxak uretan dituztela. Paisaia honi ontzi txikiak eta ur bazterrean uzten dituzten arrantza tresnak gehitu behar zaizkio. Ibilbide guztian zehar ikusten denez, etxeek beraien lursail propioa dute ur bazterretan. Komunitate hauen bizimoduan abeltzaintza, nekazaritza eta arrantza guztiz uztartuta daude. Hegoaldeko Titikaka aintzirako urertzek antzeko irudia eskaintzen dute. Boliviarantz doan errepidea Chucuito, Juli, Pomata edo Yunguyo bezalako arrantzale herrietatik pasatzen da. Guztiek arrantza tradizio luzea dute. Ibilbide osoan zehar ohikoa izaten da gi-

zonak ur bazterretan dauden ontziak bultzatzen ikustea eta emakumeak arrainak lehortzeko prozesuan buru-belarri dabiltzala. Baina beharbada, deigarriena, urertzetik zenbait metrotara ikusten diren kaiola erraldoiak dira. Kaiola hauek amuarrain haztegi industrialak dira. Peruko ekonomiara sendoki lotutako enpresek kudeatzen dituzte eta inguruko herrietan enplegua sortzeaz gain, turismotik bizi diren jatetxeak hornitzen dituzte. Boliviari dagokion Titikaka aintziraren aldean, Copacabana hiria dago, ezinbesteko geldialdia bidaiariarentzat. Ia osotasunean turismotik bizi da eta bertako kaitik Isla del Sol-era joan-etorriak antolatzen dira. Eguzkiaren irla hau inkentzat leku sakratuenetako bat zen, enperadoreen bizileku zela diotelako, argia sortu zen lekua eta baita eguzkia eta ilargia goratu ziren tokia ere. • 29


30


Kolonen nekropolia HABANA ZAHARREKO HILDAKO ENTZUTETSUAK Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

Luxu eta oparotasun handikoa izan zen Habana, munduko hiri eder eta aberatsenak adina; hori islatzen du, esaterako, bere hilerri enblematikoak; jende apal eta ezezagunaren ondoan, pertsonaia ospetsuek eta aberatsek hartzen dute betiko atsedena bertan. Dantzak Kubako bizitzan duen toki bera izango luke Habanako Kolonen Hilerriak, heriotzaz mintzatuz gero; kontraesan etengabeen espiritua, ekidinezinaren aurrean atrebentzia edo otzantasuna.

31


KOLONEN NEKROPOLIA Kolonen Nekropolia Amerikako hilerri aberatsetako bat da, baita handienetakoa ere, eta bere hilobien artean arteak heriotzarekin eta sinkretismoarekin dantza egiten dute.

32

u mano dura, rígida, apretando… / Apretando, apretando hasta exprimir / la sangre gota a gota… / Tu mano, garra helada, garfio lento / que se hunde… Tu mano, / ¿Ya?... / La sangre… / No he gritado. No lloré apenas. / Acabemos pronto ahora: ¿ves?, / estoy quieta y cansada. / De una vez acabemos este juego / horrible de tu mano deslizándose / ¡todavía!...- suave y fría por mi espalda…». Poeta guztiek, lehenago edo beranduago, La Parcarekin (heriotza) dantza egiten dute beren hitzen konpas lirikoan. Hilerriko kale zuzen eta nahaspilatsuen artean galduta, bertsoak buruz errezitatzen noa: «Joko

T

beldurgarria», «esku leun eta hotza», «nire bizkarrean behera». Aurkitu dut bere hilobia, apaindura gutxikoa, zuria, zuri-zuria, Karibeko eguzki distiratsua islatzen duen marmol itsugarria bezain zuri «hotz eta leuna». «Zure esku gogor, zurruna, estutzen...», harlauza azpian Dulce Maria Loynaz dago lurperatuta. Pixka bat lehenago, Alejo Carpentieren epitafioan irakurri ditut 1977an Joaquin Soler Serrano kazetariak elkarrizketatu zuenean esan zituen hitzak: «Nire garaiko gizona naiz eta nire denbora transzendentea Kubako Iraultzarena da». Idazleak, barrokismoaren maisuak, hala, arrokan grabatuta utzi zuen bere konpromisoa. Loynaz eta Car-


pentier, letrengatiko maitasuna pasioz bizi izan zutenak, Kubako hiriburuko kanposantu enblematikoenean datzate gaur egun. Kolonen Nekropolia eta bere geometria perfektuak erromatar castrum bat bezain erregularra da. Bere 57 hektarea zabaletan, lur gainean, balio handiko 70.000 pieza daude, eta panteoiak, mausoleoak, hilobi xumeak, kaperak eta abar batuta, 20.000 monumentutalde baino gehiago. Era askotako gurutze, oroitarri eta bestelakoek milioi bat arima lotiren oroimena gordetzen dute, zeintzuek erdeinuz honakoa dakarten gogora: «Cómo se pasa la vida,/ cómo se viene la muerte/ tan callando» (Jorge Manrique). Ekidinezina den heriotzari iseka egin eta aldi berean berau onartu nahi duen kontraesan ontologiko batetik sortua dirudi. Artea hildakoen artean Zeruak unibertsoaren berotasun guztia iraultzen du gure gainean, eta bere argitasun mugagabeak gure sentimenduak nahasten ditu hiri isil honen erdian, non Herio edertasunarekin jolasean entretenitzen den. Lore eta otoitzekin beren hildakoak bisitatzera joaten direnengatik ez balitz, doluz eta malenkoniaz beteriko ikonografia bategatik ez balitz, aire libreko museo batean gabiltzala emango luke. Eta nolabait, horrela da; izan ere, bertan gorderiko balio eskultoriko eta arkitektonikoak direla medio, ahaztu egiten zaigu joandako pertsona maitatuengatiko tristura eta negar artean gabiltzala. 1886an amaitutako nekropolia Loira Cardoso galiziar arkitektoak diseinatu zuen, «hiri idealaren» ideia klasizistapean. Simetria eta proportzioa, greziar gurutze baten inguruan. Puntu kardinal bakoitzean, ate bat eta, horien artean, lau kuartel, dama joko-taulan banaturiko kaleekin. Baina trazatuaren molde errenazentista honi laster gainjartzen zaio nostalgia eta sentimendu kutsu hori, azken hau XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako neoerromantikoen gustukoa. Horri beste sentsibilitate batzuk gehitzen joango zaizkio: modernistak, arrazionalistak, neogotikoak, neokolonialak... baita kokatzeko zailak diren eszentrikotasunak ere; estilo sinfonia eklektikoa osatzen dute horiek guztiek, obra koral aparta osatuz. Harrian zizelkaturiko bilduma poetiko ikusgarria da, bizitzaren arintasunari edota gizaki guztion patuari erreferentzia egiten dioten metaforez betea, baina baita carpe diem-ari edo ondo bizitzen jakin zuenaren eta amaieraraino aldarte horri eutsi zionaren umoreari ere. Iparraldeko Atetik sartu gara, bizantziar ribetedun erromatar garaipen-arkua gogorarazten diguna. Gainaldean, “Janua sum pacis” (Bakearen atea naiz) multzo eskultorikoa, Jose Villalta Saavedrak landua; horrek 33


Aniztasuna eta argia, bitxi arkitektonikoak eta santu herrikoiak, bikaintasuna eta simetria, eszentrikotasuna eta soiltasuna; hori guztia Karibeko eguzkiak jaurtitzen dituen izpien artean.

karitatea, fedea eta itxaropena irudikatzen ditu. Kolon etorbidea hartu dugu. Nekropoliaren bihotzean, Kapera Nagusia, tenplario gisa oktogonala baina neo erromaniko-bizantziar estilokoa. Kalearen albo banatan harrizko lehen errezitala ageri da, eta horretan Agustin Querolek egindako Suhiltzaileen Mausoleo erromantikoaren handitasuna nabarmentzen da. Bata bestearen atzetik datoz honako hauek: Falla-Bonet familiaren panteoi bikaina (Benlliurek egina); Michelangeloren Pietatearen erreplika; Jose F. Mattaren hilobi piramidala; Baró familiaren art deco estiloko mausoleoa; Benefizentziaren Euskal-nafar Elkartearen Laurac-bat mausoleo nahasia; Julio de Quesadaren panteoia, zeinak Teodoro Ramos Blanco kubatar eskultore abangoardistaren harri gaineko Kristoren erliebea duen; José Gener y Bateten mausoleo misturatua; Riveroko kondearen kapera sendoa, Moises de Huertaren eskulturak dituena; eta horrela Stendhalen sindrome berezi batek lur jota uzten gaituen arte. «Aequo pulsat pede» “La Pallida Mors”; izen hori eman zion Loira Cardosok bere proiektuari, Horazioren odetako bertsoetan inspiraturiko izena: «Pallida mors aequo pulsat pede pauperum tabernas regumque turres» (Heriotza zurbilak oin berarekin zapaltzen ditu pobreen etxolak eta erregeerreginen dorreak). Nahiz eta heriotzan ere erraza den

34

jakitea nor zen aberats eta nor ez, berez Kolonen Nekropoliak berdin-berdin hartzen ditu aberats zein behartsuak, otzanak eta errebeldeak, fedegabe eta santu ospetsuak. Kuriosoa den paradoxa makabroa: Loira Cardoso bera izan zen amaitu gabeko bere kanposantua estreinatu zuena, 1872an behar baino lehen hiltzean. Loira, Loynaz eta Carpenterrekin batera hainbat eta hainbat pertsonaia daude: José Lezama Lima, Eliseo Diego eta Juan Chabás idazleak; Chano Pozo eta Ibrahim Ferrer musikariak; independentziaren lider Máximo Gomez eta Emilio Núñez; Álbaro Barba edo Rául Cepero iraultzaileak; José Raúl Capablanca xake txapelduna; Carlos Finlay zientzialaria; Gutiérrez Alea zinemagilea, “Fresa y Chocolate” filmaren zuzendarikidea; Alberto Korda, Che-ren irudi ezagunenaren argazkilaria... edo Eduardo Chibás, Alderdi Ortodoxoaren liderra, zeinaren hilobiaren aurrean, iraultza garaile atera zenean, Fidel Castrok honakoa esan zuen: «...zeren zure kausak, zure ideiak, alderdi baten kausa eta ideia izateari utzi eta herri osoaren kausa, ideia eta ilusio bihurtu zen! Eduardo Chibás, zure azken aldabahotsak oihartzuna izan du azkenean!». Baina Kolonen badira bestelako lurperatze eta historiak ere. Leialtasun istorio eternalak, esaterako Rinti txakurrarena, bere jabea hil zen arte zaindu zuena; edo Modestorena, zeinek bere emazte Margaritaren hilobia egunero bisitatu zuen, harekin betiko atsedena



Jasotako mesedeak eskertzeko idazkiak aurki daitezke, baita Buonarrotiren ÂŤPietateaÂť-ren erreplika bat.

36


KOLONEN NEKROPOLIA hartzea egokitu zitzaion arte. Edo Catalina Laza eta Juan Pedro Barórena bezalako maitasun istorio tragikoak; konbentzio sozialek eta andrearen heriotza goiztiarrak bikotearen zoriontasuna eragotzi zuten. Amodio istorioa izan zen ere hilobi ospetsuenak gordetzen duena, Amelia Goyrirena. Balboako markesen alabak maite zuen gizonarekin ezkontzeko bere aitaren aurka borroka egin behar izan zuen. Nahi zuena lortu, ezkondu eta urtebetera, erditzean, bere alabarekin batera zendu zen. Bere senarra, minaren minez, harlauza kolpekatu ohi zuen emaztea esnarazteko. Eta bertatik aldentzean beti bizkarrez egiten zuen ahalik eta denbora gehienez ikusteko; izan ere, esaten zenez, Villalta Saavedra eskultoreak egindako emaztearen irudian haragitu zen. Urteak igarota, hilobia ireki zutenean, ama-alaben gorpuak osorik zeudela ikusi zuten eta amak haurra besoetan zuela. Herriak santu egin zuen Goyri eta La Milagrosa bataiatu, eta ehunka pertsona bertaratzen dira mirari eskean. Behin erlijio, sinkretismo eta erromesaldi giroan sartuta, espiritismo gurutzatuan jarduten zen Leocadia Perez santera ezagunaren hilobia bisitatu dugu.

Bere hildako partikular Ta Josérekin komunikatzeko gai zen, zeinak bere bitartez karitatezko obrak egiten zituen. Nork daki, agian Olofin jainkoak bultzatzen zuen Leocadia transzendentzia bilatzera ku edo espiritu argitsuaren bitartez. Egun hilobian Leocadiaren ondoan atseden hartzen duela diote... Istorio xelebreak ere badaude; esaterako, zutik lurperatutako Eugenio Rodriguezena, zeinak preso zegoela presidentearen alaba ezagutu zuen. Maitemindu egin ziren eta askatu egin zuten, eta ondoren aberats bihurtuko zen. Berak esan zuen bezala, «bizitzan zutik erori dena, infernuan ere hala jausi behar da». Atentzioa ematen du ere dominoaren hilobiak, Juana Martinenak; berau jokoan ari zela bihotzekoak jota hil zen. Multzo horretan dago ere Cecilia Valdésena; hau Cirilo Villaverde idazlearen nobelako pertsonaia zela uste zen eta gero jakin zen benetan bizi izan zela. Handitasuna, xalotasuna, historia, artea, sinesmenak, mitoak, ordena, gehiegikeriak eta bertso-lerroak... horiek guztiek dute hitzordua bizitzaren amaierarekin eta oroimenaren hasierarekin Kolonen Nekropolian, kubatarren izaera ulertzeko toki bitxia. •

GIDA PRAKTIKOA Non El Vedado auzoan, Zapataren galtzada eta 12. kalearen artean.

Nola iritsi Autobus publikoa ez da erraza suertatzen eskarmenturik ez duen bisitariarentzat. Onena taxiz edo coco-taxiz joatea da.

Bisita Sarrera ordaindu behar da eta 9:00etatik 17:00etara dago horretarako aukera. Gogoratu sarreran mapa duen gida erostea.



Alpe ezkutuak ALEMANIA HEGOKO EREMU TXIKIKO HAINBAT ALTXOR TURISTIKO Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


ALPE EZKUTUAK i ate dituzte Alemaniako Alpeek: Innsbruck, Austriako Tirol eskualdean, eta Munich, Alemanian. Bilbotik erosoa da Bavariako hiriburura iristea hegaldi zuzenean. Munich ÂŤmunduko herri handienaÂť omen, bertakoen hitzetan. Milioi eta erdi biztanle izanda ere, oso hiri lasaia da. Mariennplatz hiriko bihotzean eta garagardotegi ezagunenetan bakarrik sumatzen da turista pilaketa, eta bertatik ihes egitea erraza da. Englischer Garten edo Ingelesen lorategia munduko hiri parke handienetakoa da, New Yorkeko Central Park, edo Londresko Hyde Park baino handiagoa. Han belardi gozoak, hainbat aintzira, surfa egiten den Eisbach kanal artifiziala eta garagardoa dastatzeko txoko anitz daude. Eta Municheko biztanleriaren erdia, noski. Munichetik mendi muino batzuen siluetak sumatzen dira hegoalderantz, baina mendi handiak ehun bat kilometrora daude, Garmisch-Partenkirchen herri ezagunera iritsita. Bidean hainbat geldialdi egin litezke, egun pasa. Starnberg eta Herrsching herriak, eta ondoan dituzten Starnbergersee eta Ammersee lakuak, Andechs Kloster monasterio eta garagardo lantegia... Sumatzen da leku horiek guztiek bidaia agentzien halako ohiko txangoen multzoan sartu dituztela, eta turista asko ikusten da. Gehienek jomuga bera dute, edo dugu: Neuschwanstein gaztelua. Alemaniako gaztelu ezagunena eta herri hartako argazki erretratatuena. Bavariako Luis II.a erregeak agindu zuen erai-

B

Euskal Herritik jauzi txiki batera daude Alpeak, Europako mendikate garrantzitsuena. 1.200 kilometro luze da mendebalde-ekialde, eta 400 zabal, iparhego. Zortzi herrialde ukitzen ditu, eta horietatik guztietatik ezezagunena, Alemania, akaso. Bai, Alpeak Alemaniaraino hedatzen dira. 3.000 metrora iristen ez diren mendiekin, baina garaiena edo handiena bezain mendi-puska erakargarriekin. Bailaran, berriz, Mittenwald, GarmischPartenkirchen edo Oberstdorf bezalako herri dotore eta lasaiak daude. Paseoan, lasai-lasai, oinez edo bizikletan ibiltzeko paradisua.


kitzea. “Errege Zoroaâ€? deitzen zioten, fantasiazko mundu batean bizi eta gaztelu ikaragarriak eraikitzea agindu baitzuen. Halakoa da Neuschwanstein. Luis II.a zoroa bazen, gaztelu horretako bisita ere antzekoa. Dirua egiteko zirku bilakatuta, 10.000 lagun baino gehiagok bisitatzen dute egunero, eta arnasa hartzeagatik ere ordaindu egin behar da ia-ia. Jendetzaz inguratuta ibili ostean, plazer da Mittenwald herrira iristea. 8.000 biztanleko herri txikia da, itxura bereko dozenaka etxe handi baina baxuz zipriztinduta. Ez dago paisaia hausten duen etxe orratz itsusirik, eta 20 kilometro eskasera dagoen Garmisch ezagunarekin alderatuta, ezta ezagunegia ere. Mittenwalden ez dago eski estaziorik (Kranzberg muinora teleferikoa dago, eta handik herrira pista bakarra), eta ez dauka Garmisch eta Oberstdorfen glamourrik. Munichen bertako jendeari oporrak pasatzera Mittenwaldera zoazela esaten badiezu, ÂŤnora? zer dago bertan?Âť, galdetzen dizute. Mittenwald trekking eta bizikleta txangoen paradisua da, eguraldia lagun izanez gero (udak trumoitsuak eta hezeak izan daitezke). Lehen begirada erakartzen duen mendi puska dago Mittenwald gainean: Karwendelspitze. 2.400 metroko mendia da, 1.500 metroko harkaitz horma ikusgarria. Modu azkarra, eta modu mantsoa daude, bertara iristeko. Oinez irten daiteke herritik bertatik, eta hiruzpalau ordutan, teleferikoa iristen den tokira iritsi. Bai, teleferikoa dago, oinez lau

ordu eskatzen duen bide malkartsua 10 minutu eskasean egiten duena. 27 euroren truke. Oinezko igoerak badu bere xarma. Baso bidea lehen erdian, bigarren erdiak Karwendel mendia iltzatzen du, malda tente eta harritsuetan. Ferrata edo burdinazko euskailuak daude, zorua bustia dagoenerako. Lehor dagoenean, Mittenwald herria oso zuloan geratzen da, eta bertigoa dutenek, hobe teleferikoa hartzea, eta ordu erditxoko osteratxoa egitea kafetegian hamaiketako ona egin ondoren. Panoramika ikusgarria da 2.400 metroko balkoitik. Bizikleta zaleentzat ere aberatsa da eskaintza. Mittenwald, Wallgau eta Krun herriak 900 metrora daude, Isar ibaiaren ertzean, eta horietatik gertu, bainu bat har daiteke Lautersee eta Ferchensee lakuetan. Mendietako urak elikatzen dituen lakuak dira, ur berorik ez, beraz. Bizikleta bideak dira denak, eta seinalizazio ezin hobearekin. Asfaltoa utzi eta pista maite duenak ere nahi beste aukera izanen du. Eguraldia ona ez bada, bada zer bisitatu. Austria, Tirol eskualdea, 10 minutura dago autoz. Seefeld in Tirol eski estazio ezaguna da, eta Innsbruck hiria ordubete eskasera dago. Innsbruck Austria da, baina udan Italiako beste eskualde bat bilakatzen da, handik turista asko bertaratzen direlako, erosketak eta parranda egitera. (100 kilometro eskasera dago Bolzano hiria). Bertan arratsalde pasa egitea nahikoa da, lasaitasun bila korrika ihes egiteko.

Behean, ezkereskuin, Municheko hiru argazki: harrizko hondartza Isar ibaian; surflariak Eisbach kanal artifizialean olatuak hartzen, Ingelesen Lorategian, eta jendea paseoan. Erreportajearen hasierako argazkian, jendea Zugspitze gailurreko glaziarrean. Trena 2.672 metroraino iristen da.


ALPE EZKUTUAK Behean, Alemaniako Alpeetara bidean dagoen lakuetako bat. Argazkian, Starrnbergersee lakua. Munich hiriburuko jende asko mugitzen da laku horretara asteburu eta jaiegunetan.

Mittenwald ezaguna da bertan biolinak ekoizten dituztelako. Horiek ekoizten erakusten duten eskola ezaguna ere bada herri txiki honetan. Atzerritar gutxi ikusten da Mittenwalden. Alemaniako turismoa da nagusi, eta hango ohiturak, noski. Bi kale nagusi ditu, eta horietan, ohikoa da bertakoak bayerische Bavariako jantzi tradizionalekin ibiltzea kaleetan (Bavaria Bayern da, alemanez). Ohiturak zaintzea komeni, beraz. Ez hasi jatetxe bila iluntzeko zortzietan, itxita dagoela esango baitizute. Alemanian seietan hasten dira afaltzen. Oberstdorf eta Nebelhorn Mittenwaldek baino sona handiagoa dute Oberstdorf eta Garmisch-Partenkirchen herriek. Oberstdorf tranpolin jauziengatik da ezaguna. Urtero, abenduan eta urtarrilean, Lau Tranpolinen Lehiaketa ospetsua antolatzen dute Alemanian eta Austrian. Oberstdorfeko tranpolinak Schattenbergschanze du izena. Behetik gora ikusita, ikusgarriak dira, eta deigarria da atletak,

42

uda izanagatik, entrenatzen ari direla ikustea. Garmisch-Partenkirchengo tranpolina da denetan ezagunena, urteko lehen egunean jokatzen delako. Oberstdorfen diru usaina dago. Marka ezagunetako arropa eta bitxi dendak, eta auto garestiak ikusten dira nonahi. Nebelhorn mendira igotzeko txangoa da Oberstdorfeko altxorra. 2.224 metroko erpina... eta teleferikoan puntaraino igotzeko aukera. Euskaldunak izanda, noski, oinezko bidea da lehen aukera. Bidea pista antzeko batetik egiten da, bizikletentzat egokia. Pistak sekulako maldak ditu, eta sekulakoak esaten denean, %30eko edo %40ko pendiza gainditzen dutenak esan nahi da. Zikloturista ausartentzat mito bat da Nebelhorn, baina eskuetako hatzekin zenbatu daitezke aldapatzar horiek oina lurrean jarri gabe igo dituzten txirrindulariak. Nebelhorn alemanez lainoaren mendia da, eta uda betean ere zaila da haren silueta osoa ikustea, lainoek erraz besarkatzen duten mendia baita.


Garmisch-Partenkirchen eta Zugspitze Alemaniako Alpeetako herri ezagunena da Garmisch. Bi herri independente ziren, baina Adolf Hitler diktadoreak biak batzea agindu zuen 1935ean, 1936ko Neguko Olinpiar Jokoak bertan antola zitezen. Munich eta Bavaria osoaren opor leku sonatua da Garmisch-Partenkirchen. Munich hiriburutik ordubete eskasera dago autoz, eta asteburuetan trafikoa ikaragarria da bi hirien arteko joan-etorrian. Garmisch-Partenkirchenek eskia du amu. 209 kilometroko pista eremu amaiezina eskaintzen du, elur geruza onaren bermearekin. Neguan eskia, eta udan mendi buelta erakargarriak. Garmisch Alemaniako mendi garaiena ikusteko talaia ezin hobea da. Geografikoki, herrigunetik 10 kilometrora bakarrik dago Zugspitze ezaguna, 2.962 metroko menditzarra. 2.200 metro pasa goititzen da bailaratik, eta uda betean ere, ez da arraroa elurtuta ikustea. Lasaitasuna eta eguraldi ona lagun, Zugspitze oinez igo

daiteke. Egun bakarrean Austriako isuritik, teleferikoa abiatzen den tokitik bertatik (Tiroler Zugspitzbahn), eta 6-7 orduko jardunean (1.700 metroko desnibela). Austriatik bezala, Alemaniatik ere igo daiteke. Egun bakarreko ahalegina egiteko, Garmischetik 7 kilometrora dagoen Hammersbach herrira joan behar da. Bi egunetan egin nahi bada, Reintal bailaratik doan bidea da egokiena (aterpe ugari daude, ostatu hartzeko). Karwendel eta Nebelhorn mendietan bezala, Zugspitze ere kontuz ibili beharreko mendia da. Hainbat ferrata edo burdinazko helduleku daude, xendak estuak eta malkartsuak direlako. Bertigoa dutenentzat ez da komenigarria, gorantz egiten den heinean hankapean geratzen den zuloa oso handi ikusten delako. Igoera ÂŤteknikoÂť horri glaziarrak gehitu behar zaizkio. Zugspitze 3.000 metrora iristen da ia, eta bidean Zugspitzplatt eta beste glaziar bat igaro behar dira, Alemaniatik joanez gero. Horrek, badaezpada, kranpoi eta pioleta erabiltzen jakitea eskatzen du. Agian gehi-

Beheko lau argazkietan, goian ezker-eskuin: Andechs Kloster monasterio eta garagardotegia, eta Neuschwanstein gaztelu ezaguna, Alemaniako argazki errepikatuena. Behean, Nebelhorn gailurrerako mendi bidean eta Mittenwald herriko kale nagusia.

43


Ezkerrean, Zugspitze gailurra. 2.967 metrora azpiegitura erraldoiak eraiki dituzte, bertaratzen diren milaka turisten atsedenerako. Argazki handian ere, Zugspitze gailurra. Bukaera teknikoa dauka, harritsua, baina dozenaka mendizale igotzen dira egunero.

txo, atseden hartzeko oporrak badira. Baina ez arduratu. Askoz alternatiba erosoagoa eskaintzen du Zugspitzek: trenbidea eta teleferikoa. Garmisch herri bertatik, gainera. Hori bai, diru-zorroa dardarka uztearen truke. 53 euro ordainduz gero, ordubete eskasean 700 metrotik abiatu eta ia 3.000 metroraino igo zaitezke. Glaziarrean Trena Garmisch-Partenkirchengo tren geltokitik gertu abiatzen da. Eguraldia ona bada soilik igotzen da, eta, astebeteko eguraldi euritsuaren ostean, mundua dago trena hartu zain. Lehen ordu erdia bailaratik egiten du, Eisbee herrixkaraino. Han milaka lagun biltzen duen aintzira handi eta ikusgarria dago, Zugspitze erraldoiaren magalean. Eisbeen gora bide sigi-sagatsua egiten du trenbideak zuhaiztian barrena, hormaren inklinazioak muga gaindiezina suposatzen duen arte. Orduan tunel ilun batean sartzen da, mendiaren erraiak zulatuz. Bost kilometroko luzera duen tunela da, eta 1.000 metroko desnibela libratzen du. Zugspitzplatt azken geltokiko irteera itsu geratzeko modukoa da. Glaziar elurtu erraldoi bat, 2.670 metrora, eta Zugspitze gailurra gertu, hatzekin ukitzeko moduan. Trena ez da hara iristen, teleferiko bat hartu behar da, bidea oinez egin badaiteke ere (erraza, gailurreko gurutzera daraman azken igoera tente eta harritsua salbu). Zugspitze turistak erakartzeko amu ezin hobea da, eta horrek erabat itsustu du gailurra. Tontorraren ikusgarritasunak xarma guztia galtzen du berehala, ia 3.000 metrora bost izarreko hotel edo bainuetxe garestiak ikusten dituzunean. 10-12 jatetxe daude, saunak, teleferiko berri baten helmuga izateko azpiegitura lan itzelak, igogailuak, hainbat plataforma hamakekin, eta jendea trumilka... modernitatearen kontraesanak! Gailurreko parekorik gabeko ikuspegiaren oroitzapena gordetzea, onena, etxera buelta mikatza izan ez dadin. Bavariako Alpeak eta lautada amaiezina, Eisbee urdin turkesa koloreko aintzira dotorea, Austriako Alpeetako dozenako erpin, Italiako Dolomitak...• 44


GIDA PRAKTIKOA Trekkingak eta bizikleta bideak egiteko txoko ezin hobea dira Alemaniako Alpeak; eskualde lasaia da, atzerriko turismo handirik jasotzen ez duena.

Non Munich hiritik 100 kilometrora daude Garmisch-Partenkirchen eta Mittenwald, eta urrunxeago Oberstdorf. Hegaldi zuzena dago Bilbotik, bi ordu eta erdikoa (200-300 euro balio du hegaldiak).

Zer egin Dozenaka ibilbide daude, oinez egiteko eta bizikletan. GarmischPartenkirchen tradizio alpino handiko hiria da, eta Zugspitze mendiaren

magalean dago. Zugspitze da Alemaniako gailur garaiena (2.962 m.). Munich hiri aproposa da da bidaia hasi eta bukatzeko. Innsbruck, Tirolgo hiriburua esku-eskura geratzen da.

Salneurriak Ostatua eta gosaria 50-60 euro ordaintzen da eguneko, eta otordu eta afariak ere uste baino merkeagoak dira, Alemaniako bizi-maila aintzat hartuta. 15-17 euroren bueltan ordaintzen da otorduko. Alemaniako turismoa da nagusi, bertako ohiturak. Aintzat hartu bazkari ordua 12tan hasten dela, eta afaria 18.00an. 20:00ak berandu izan liteke afaltzen hasteko.

45


Ardo ingelesa BIHARKO XANPAIN BRITAINIARRA? Testua: Maria Suarez Argazkiak: Maria Suarez eta Thinkstock



ARDO INGELESA

Ingalaterran ardogintzaren industria loraldi betean dago. Nazioartean aintzatespenak jaso ditu eta lurra eta klima aproposak dira, esaterako, ardo apardunak ekoizteko. Goranahi horretan, asmo handi bat jarri dute jomugan: britainiar lurraldeetan xanpainaren lekua betetzera iristea.

Surrey konderriko mahasti batzuk eta, ondoan, inguru horretan kokatutako Denbies izeneko finkan aurki daitezkeen upelak. Ingalaterran ardogintzako sailik zabalenetakoa duen finka da Denbies.

48


agar errearen ukituak, ahoan biribildua eta zapore aratza. Burbuilak, txiki eta dotoreak. Kopa luzexkan ederki nabarmentzen dira ospakizunetan hain ohikoa den ardo apardunak bereizgarritzat duen kolore argi eta distiratsua. Xanpaina ote da? Ez. English wine. Gaur-gaurkoz hedapen mugatu samarra izaten jarraitzen badu ere, Ingalaterrako ardogintzak aspaldi eman zuen jauzia, eta egun hazkundearen zurrunbilo betean dago. Denera, bostehun mahasti baino gehiago daude eta gutxienez ehun bat bodega publikoari irekiak eta Ingalaterra osoan barreiatuak, nahiz eta batez ere Kent, Susse eta Surrey konderrietan

S

pilatzen diren. Britainiar ardogintzaren goraldia ulertzeko, nahikoa da mapa bat hartzea: ÂŤIngalaterrako hego-ekialdea ez dago Champagne eskualdetik urruti, eta eremu horretako lurrak eta Britainia Handiko hegoekialdekoak antzekoak dira konposizioaren eta ezaugarrien aldetikÂť. Julia Trustram-en hitzak dira, eta English Wine Producers ardo ingelesaren ekoizleak biltzen dituen elkarteko marketin zuzendaria da bera. Ingalaterra ez ezik, Gales ere ari da industria horri etekina ateratzen, baina mahasti kopuru txikiagoa du. Ekoizleek diotenaren arabera, ardo ingelesak xanpainaren liga berean jokatzen du. Berez, jaso ditu jada

49


ARDO INGELESA Behean, Londreseko erdialdean dagoen The Wine Pantry dendan eros daitezkeen zenbait ardo, tartean, apardun ingelesak. Hemen bertako ardoak besterik ez ditugu aurkituko.

nazioarteko onespenak. Industria honek etorkizun oparoa duela pentsarazten duen beste zantzu bat da Taittinger xanpain enpresaren erabakia: Britainia Handian ardoa ekoitziko duen lehenengo xanpain ekoizlea bihurtuko da. Konpainia horrek lau milioi libera inbertitu ditu Kenten, berrogei hektareako lursail batean, chardonnay, pinot noir eta pinot meunier landatzeko, eta horren emaitza, aurreikuspenak betez gero, 2022an merkaturatuko den Taittinger ardo ingelesa izango da (izan ere, jatorri-deitura dela-eta, Champagne eskualdean ekoitzitakoak baino ezin du hartu xanpain izendapena). Urrun, baina bidean Champagne eskualdeko edabearen itzal eta onespen maila izatetik oso urrun badago ere, Britainia Handian bertan ardo ingeles honek sekulako txanpa hartu du. Berez, Jascots banatzaile enpresaren txosten batek adierazi zuen apardun ingelesak cava katalana zokoratuta utzi duela jada taberna eta jatetxeetan, eta horrela, britainiar ardoak sailkapeneko hirugarren lekuan jarri direla, xanpainaren eta italiar apardunaren (bereziki Prosecco) atzetik. Nolanahi ere, ingeles ardogintzaren industria ez du soilik sparkling wine delakoak –ingeles ardo apardunari esaten diote horrela– elikatzen. Ekoizpenaren ikuspegitik horixe da arrakastatsuena, bai; izan ere,

50

ingeles apardunak urteko ardo ekoizpenaren %66 hartzen du. Alabaina, lurzoruaren eta klimaren ezaugarriei esker, zuria egiteko (%24) nahiz gorri eta beltza egiteko (ekoizpenaren %10 eskas) mahats motak landatzeko aukera dago. «Ardo beltzak klima epel eta eguzkitsua behar du, eta hortaz, zertxobait ekoizten badugu ere, ez da gure merkatu lehenetsia», azaldu du Trustmanek. Horregatik, nekez aurkituko dugu tempranillorik Ingalaterrako mahastietan. Hala ere, beste barietate batzuk lantzen dituzte, hala nola chardonnay, ortega, pinot noir, pinot meunier, bacchus, sauvignon blanc, solaris, muller-thurgau edo reichensteiner delakoak. Are gehiago, gerta liteke den-denak finka berean aurkitzea ere. Esaterako, Denbies izeneko finkak, Ingalaterrako ardogintzako sailik zabalenetakoa duenak, horixe egiten du. Londresetik ordu erdi eskasera, Surrey konderrian, aipatutako mahats barietate guztiak daude landatuta ehunka hektareatik gorako eremuan. Denbiesetik batez beste 350.000 botila ateratzen dira urtean, eta kontuan hartuta ardo ingeles horren urteko ekoizpena bost milioi botilakoa dela, etxe horren zatia ez da nolanahikoa. «Ekoizpena mugatua da oraindik, baina gorantz doa eta 2020rako bikoiztea espero dugu eta hamar milioi botilara iristea», ziurtatu du Julia Trustmanek. Epe ertainerako helburuetako bat dute hori. •


GIDA PRAKTIKOA Kontuan hartzekoak Ez dira gauza bera «English wine» eta «British wine». «Englis wine» esaten diote Ingalaterran landatutako mahatsondoetatik ateratakoari, eta «British wine», aldiz, Britainia Handian egina izan arren, beste herrialde batzuetatik inportatutako mahatsarekin ekoitzitakoari; merkeagoa eta kalitate eskasagokoa izan ohi da. .

Erosketak Soil-soilik ardo ingelesa eskaintzen duen mundu osoko denda bakarraren arduraduna Julia Stafford da. Londreseko etorbide nagusietako bat den Liverpool Street-etik gertu, The Wine Pantry dendan hirurogei ardo mota baino gehiago daude eskuragarri. Bertan landutako mahatsondoetatik ateratako ekoizpen propioen artean, Chapel Down eta Nyetimber dira marka kuttunenak.

Prezioak Ardo ingeles on bat ez zaigu merke aterako. Garestienen artean dago, 60 libera inguruan, Hampshireko Exton Park ardo gorri botila, 2016an sariak eskuratuta nazioartean onespena jaso duena. Halere ere, oso kalitate oneko ardoak aurkitu ahal ditugu 15 edo 20 libera ordainduta. 51


proposamen tematikoa

TURISMOAK ARRISKUAN JARRI DITUEN ZAZPI NATURAGUNE Denak dira ederrak eta txundigarriak, eta denak daude arriskuan. Ziur asko, ikusgarritasun horrek horixe eragiten duelako, jende askok bertatik bertara ikusi nahi izatea. Turismoaren ajeak oso gogorrak izan daitezke urte luzez bakean bizi izan diren eremuentzat. ÂŤVeneziako sindromeaÂť esaten zaio, eta gauza serioa da, galbidean jar baititzake munduan geratzen diren altxor asko. Testua:

Unai Agirre

Amber (India) Indiaren historiari erreparatzen badiogu, Amber gune garrantzitsua da garrantzitsuenen artean. Jauregiak, gotorlekuak, tenpluak, lorategiak... bertan galtzeko moduko esparrua da. Baina urtero bisitari andana jasotzen du; kasu honetan turista kopuru handiari hinduen erromesaldia gehitu behar zaio, eta horrenbesteko jendetzak ataka larrian jarri du XI. eta XVIII. mendeen artean eraikitako hiri hau.

52


Galapagoak (Ekuador) Charles Darwinek bost aste eman zituen Galapagoetan, fauna eta landaredia sakon aztertzen, eta han ikusitakoak espezieen eboluzioaz idatzitako lan aitzindaria egiten lagundu zion. Nork esan behar zion bi mende beranduago turismo basatiak Ekuadorreko uharte eder horiek arriskuan jarriko zituela. Baina halaxe da, hotelen eraikuntza izugarri ugaritu da, bisitari kopurua ere bai, eta etorkizuna, belztu.

Koh Lipe (Thailandia) Gehiegizko turismoaren ondorioak planetako azken muturreraino heldu dira, zoritxarrez. Horren adibide da Thailandiako Koh Lipe irla. Koh Tarutao Parke Nazionalean dago, eta, parke osoan, bertan bakarrik eraiki daitezke aisialdirako azpiegiturak; ondorioz, hotelez, jatetxez eta tabernaz bete da, ingurune pribilegiatu hori arrisku larrian jarriz.

53


proposamen tematikoa Plitvice (Kroazia) Plitviceko aintzirak Munduko Ondare izendatu zituzten 1979an, eta Europako naturagune ikusgarrienetakoa osatzen dute. Lakuak eta ur jauziak nonahi, basabizitza ere oso aberatsa da, eta otsoak, hartzak eta basakatuak bizi dira ingurune horretan. Baina turismoak –milioi bat bisitari izaten dituzte urtero– eta eraikitako etxebizitza kopuru handiak arriskuan jarri dituzte, eta instituzioek bultzatutako babes-plan eraginkorra ezinbestekoa da.

Machu Picchu (Peru) Mundu osoan ezaguna da Machu Picchu, inka herriaren hiririk sonatuena, zalantza gabe. Perura bisitan doazen gehientsuenak bertatik pasatzen dira, eta hori arazo bilakatu da. 1992an urte osoan 9.000 lagun joan ziren Machu Picchura; gaur egun, egunero ia 3.000 bisitari izaten ditu. Iragarkiak eta filmak ere egiten dira... eta azkenean altxor arkeologiko horren patua airean jarri dute. 54


Kangaroo Island (Australia) Australiako hirugarren uharterik handiena da, eta bere izenak adierazten duen bezala, kanguruz beterik dago. Bertan desagertzeko arriskuan dauden beste animalia mota batzuk ere aurki daitezke. Orain arte Kangaroo Island babesleku izan dute, baina turismoaren masifikazioak hankaz gora jar diezaiekete gotorlekua.

Bali (Indonesia) Paradisutzat jo dute Balira bidaiatu duten guztiek; arazoa da milioika direla urtero Bali bisitatzen dutenak. Eta horrek arazo handia eragin du Indonesiako irla honetan; besteren artean, zaborraren kudeaketari dagokionez. Jai basatiak, trafikoa, hotelen eraikuntza, kutsadura... mehatxuak ugaritu zaizkio oraindik eder izaten jarraitzen duen uharteari. 55


HITZORDUAK MONTEVIDEO (URUGUAI) Urriaren 13tik 22ra Uruguain, eta beste zenbait lekutan ere bai, hala nola New Yorken, Gerardo Matos Rodriguezek konposatutako “La cumparsita” abestiaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tangoarenganako afizioa hedatu eta, bide batez, herrialde horretara bisitariak erakartzeko. Tango zaleek ereserkitzat dute aipatu abestia, eta zenbatezinak dira ehun urteotan haren doinuak lagundurik dantza egin duten lagunak. Ildo berean, New Yorkeko Wall Street Trinity Churchen ospakizuna egingo dute abestiaren omenez, 60 musikari gaztek parte hartuko dutelarik. Gainera, Montevideon “Viva el tango” 30. Nazioarteko Jaialdia egingo dute urriaren 13tik 22ra. www.montevideo.gub.uy/cumparsit a-100-anos

56

NEW YORK (AEB)

LA HIGUERA (BOLIVIA)

Urriaren 3tik azaroaren 26ra Bruce Springsteen abeslari ezagunak debuta egingo du udazken honetan New York-eko Broadwayn, non formatu txikiko hainbat kontzertu egingo dituen, «lagunarteko» giroan. Walter Kerr Theatre antzokian eskainiko ditu “The Boss”-ek bere emanaldiak, 960 eserleku dituen aretoan, hain zuzen, eta abeslariak berak aipatu duenez azken 40 urteetan aritutako lekurik txikiena izango da ziurrenik. «Ikuskizuna nire gitarra, pianoa, musika, ahotsa eta ni neu bakarrik izango gara», nabarmendu du New Jerseyko musikariak. www./brucespringsteen.net/broadway

Urriaren 8an Ernesto “Che” Guevarak izan zituen lau seme-alabak Boliviako La Higueran egongo dira urriaren 8an, herrialde horretako Gobernuak, Evo Morales presidentea buru, gerrillariari egingo dion omenaldian parte hartzeko. «Sistema kapitalistaren kontrako herrien batasun ekitaldia» izango dela iragarri zuen agintari boliviarrak, gaineratuz Amerikako hainbat agintarik ere parte hartuko dutela. Che Guevara duela 50 urte hil zuten La Higueran, iraultza pizteko borroka etengabean ari zela. www.cubadebate.cu


ErakusketaK SITGES (KATALUNIA) Urriaren 5etik 15era Independentziarako bidean abiatu den Katalunian aisialdirako tarterik ere bada, eta ohi bezala, udazkenean Sitgeseko nazioarteko zinema fantastikoaren jaialdiak garrantzi handia izango du. 50. edizioa ospatuko du aurten, eta lehiakideen artean izango da, besteak beste, Hego Koreako “Kumhando” (The Battleship Island) izeneko filma. Ryoo Seung-wan zuzendariaren lanak zeresana eman du eta ikusleen saria jasotzeko hautagaien artean dago. www.sitgesfilmfestival.com

LONDRES (INGALATERRA) Urriaren 21 eta 22 Londreseko Vegfest Europa osoko jaialdi begetariano garrantzitsuenetakoa da, eta aurten Olympia aretoan ospatuko da –Blythe Road eta Hammersmith Road artean– urriaren 21ean eta 22an. Besteak beste, 250 saltoki eta informazio gune egongo dira, eta bertan elikadura,

BASQUIAT IKUSGAI LONDRESEN

Oso gazte zendu zen Jean-Michel Basquiat, 28 urterekin, baina bere jenialtasunak 80ko hamarkadan New Yorken ernetu zen artista belaunaldiaren ordezkari nagusi eta aitzindari izatera eraman zuen. Orain bere obra ikusgai izango da Londresen, lehen aldiz epe luzerako erakusketa batean. Barbican arte galerian izango da haren lanak ikusteko da aukera, iragan irailetik hasita urtarrilaren 28ra arte. www.barbican.org.uk/whats-on/2017/event/basquiat-boom-for-real

CAI GUO QUIANG, PRADON Performancea lantzen duten sortzaileen artean munduko ezagunetakoa da Cai Guo Quiang txinatarra, eta udazken honetan Madrileko Prado museoak areto nagusietako bat utziko dio bere lanak bertan egin ditzan, gero ikusgai jartzeko. Besteak beste, artistaren asmoa omen da 20 metroko zabalera duen margolan bat egitea. Ikusgarria izango den zalantzarik ez dago. www.museodelprado.es

KUSAMAK BERE MUSEOA IZANGO DU

kosmetika edo gorputza zaintzeko produktuei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango da. Sukaldaritza erakustaldiak eta klaseak eskainiko dituzte, heldu eta haurrentzako, eta musika eta ikuskizunak ere izango dira asteburu osoan. www.london.vegfest.co.uk

“The Art Newspaper” aldizkari ezagunak 2014an munduko artista famatuena izendatu zuen Yayoi Kusama artista japoniarrak museoa izango du Tokion, Shinuku auzoan. 88 urterekin, Kusama lan koloretsuengatik da ezaguna, eta eman dizkioten sariak zenbatezinak dira. Arazo batzuk direla-eta psikiatriko batean bizi da, berak hala nahi duelako. www.yayoi-kusama.jp 57


liburuen TXokoA

AFRIKA BASATIA PARADISU GORDINAREN ERRETRATUA

Alex Bernasconi Turner, 2017 Gazteleraz eta ingelesez 270 orrialde. 35 euro

rgazki-liburu honek kontinente basatienean barna bidaiatzera garamatza. Lurralde osoa espedizio zorrotzen bitartez zeharkatu ostean, Afrikako ingurune arrotzenetara iritsi eta bertako irudi harrigarriak jaso ditu liburuan argazkilari italiarrak. Hala, zenbaitetan eder eta lirain agertuko dira irudietako paisaiak, fantasiazkoak balira bezala; bestetan gordin eta ikaragarri, kontinente heterogeneoaren funtsa zintzotasunez erakutsiz. Bernasconik aurrez aurre begiratu die Afrikako basa animalia ezagun eta ezezagunei, eta horrela paperean iltzatu ditu nola gizakiaren suntsipenetik at bizi izan diren animalia basatien erretratuak, hala desagertze arriskuan daudenenak. Argazkiok natura zaintzeko ardura berpizteko diskurtsoa dira, belaunaldi berrien kontzientziak asaldatzeko adinako indarra baitaukate. Ibiltaria eta abenturazalea izateaz gain; naturaren, fauna eta floraren, argazkigintzan aditua da Alex Bernasconi, zeina mundu osoan aitortua eta saritua izan den.

A


FANTASIAZKO MUNDU ERREALA

GERRAREN ATZETIK, BAKHITA

Galbideetako bidezidorretatik abiatuta aurkitu ditu Alastair Bonnett geografo eta idazleak mapetan agertzen ez diren 48 leku bitxi, eta “Fuera del Mapa” liburuan jaso ditu guztiak. Korporazio handiek zehaztutako mapei kritika egin eta eurek marratutako mugak tenkatu ditu, munduko inguru bakanenen bila. Horrela, liburu honek agertuko digu Manila iparraldeko hilerri batean jendea bizi dela, besteak beste. Bonnettek gogorarazi nahi digu dena ez dagoela konkistatuta eta badagoela fantasiarako tarterik.

“Bakhita” emakume baten istorioa da, zeinak esklabotzaren lazgarrikeriak ezagutu zituen umetan Sudango Darfur herrian bahitu zutenetik. Italiako kontsulak askatu zuenez geroztik, injustizia, pobrezia eta bazterkeria egunerokotasunean pairatzen dituen herrialde bat ezagutzen du, bi mundugerren eta faxismoaren eszenatokian dagoena. Bakhitak bere indar guztiak baliatzen ditu testuinguru anker horretan haur txiroei laguntzeko. Véronique Olmiren eleberriak arima indartsu baten egiazko istorioa erreskatatu du.

Fuera del mapa Alastair Bonnet Blackie Books, 2017 336 orrialde. 23,00 euro

IHES EGITEKO GOGOA DUTENENTZAT Azken hamar urteetan banan-banan idatzitako ipuinak jaso ditu Juan Luis Zabalak bere azken sorkuntzan. Liburu honetan bildutako 23 ipuinek ez daukate, itxuraz, elkarren arteko loturarik. Alta, badago batak bestea kateatzen duen zerbait; gehienetan, Zabalak esanda, «ihes egiteko gogoa» partekatzen dute istorioetako pertsonaiek; horregatik izenburu hori. Edo, izan daiteke bizitza ospatzeko aldarri bat. Irakurleak gertutasuna eta ahaidetasuna sentituko du liburuko pertsonaiekiko; izan ere, litekeena da orrialdeen artean bere ezagun batekin topo egitea, edo, are, bere buruarekin. Ospa Juan Luis Zabala Susa, 2017 160 orrialde. 167,50 euro

Bakhita Véronique Olmi Frantsesez soilik Albin Michel, 2017 446 orrialde. 22,90 euro

GERRAURREKO LIBANOREN ARGAZKIA La Fábricak Casa Árabe eta AIFekin batera argitaratu duen “Un Impulso Extraño” argazki bildumak 1920 eta 1960. urte arteko Libanoko kultura eta errealitate soziopolitikoko argazki esanguratsuenak jaso ditu. 1975eko gerra zibilaren ostean herrialde horretan desagertzen joan diren bizitza estilo eta tradizioei buruzko argazkiak biltzen ditu liburuak; horietako batzuk Mohsen Yammine-n bildumakoak. Yamminek herrialdeko argazkien bilduma egin zuen 1979az geroztik, Libanoko sarraskia aditzera emateko asmoz. Un impulso extraño / An Uncanny Impulse Ingelesez eta gazteleraz La Fabrica, 2017 112 orrialde. 25,00 euro

59


Gogoan hartu

«OSABA TOM»-EN ETXEA PERTSONAIAREN ATZEAN ZEGOEN GIZONA Estatu Batuetan memoria historikoaren gaineko borrokak indarra hartu du azkenaldian, esklabutza praktikatu eta armaz defendatu zutenen aldekoen eta faxismo ororen aurkakoen artean. Charlottesvillen jazotakoa horren adibide da. Testuinguru gatazkatsu honetan, Osaba Tomen etxolaren gaineko eztabaida piztu da. Edo, hobe esanda, istorio hori idazteko oinarri gisa hartutako gizonaren ingurukoa. “Osaba Tomen etxola” Harriet Beecher Stowe estatubatuar idazle eta abolizionistaren eleberri bat da. 1852ko martxoaren 20ean lehenbiziko aldiz argitaratua izan zen. 1853an “Giltza bat Osaba Tomen etxolarentzako” lanak jarraitu zion. Gai nagusitzat esklabotza du, eta bi kontakizun paraleloki azaltzen ditu: etxaldeko beltzarena eta landako beltzarena. Lehena Osaba Tom da, esanekoa eta hotzana, bere etxalde eta plantaziotik kanpo etorkizunik ez dagoela sinistuta; bigarrena, aldiz, bere eta bere familiaren askatasuna lortzeko edozer gauza egiteko prest dago. AEBetako gizartean istorioak eragin handia izan zuen, kontzientzia askotan esklabotasunari buruzko kezka eragin baitzuen eta, neurri batean, 1861-1865 arteko gerra piztuko zuen giroa hauspotu.

60

Traidorea edo heroia? Idazleak, antza, Josiah Hensonen bizitza erabili zuen eleberria idazteko. Henson esklabua izan zen, 1795ean, bost urte zituela, bere amarekin batera Isaac Riley lurjabearen etxaldera heldu eta bere agindutara egon zen hogeitamar urtetan. Zintzoa, hotzana, ez zen inoiz “jabearen” aurka altxatu, laguntzaile fina izan zen eta ihes egiteko aukeraren bat izan zuen arren, ez zuen halakorik egin. Horregatik, gaur egun ere beltz askok bere herriaren aurkakotzat jotzen dute, eta, are gehiago, Hensonen ondorengoek ez diote bere arbasoari batera estimurik, alderantziz baizik. Baina, antza, “Osaba Tom”-en istorioa horixe izanda ere, Hensonen historia ez zen hain sinplea izan, eta, azkenean, 1830an etxaldetik alde egin eta Kanadan ezarri zen, beste zenbait esklabu ohirekin. Eta Kanadan heroitzat dute Henson, bere jaioterrian ez bezala. Horregatik, Maryland estatuko Montgomery konderriko agintariek bere izen ona berreskuratu nahi dute eta museoa ireki. Baina lanak luze doaz. Bitartean Josiah Hensonen plantazioa bisita daiteke Marylanden (www.montgomeryparks.org).


KUNTA KINTEREN UHARTEA ARRISKUAN DAGO Irakurle gazteenak agian ez dute jakingo nor zen, baina adinez aurrera doazenei ziurrenik Kunta Kinte izena entzun bezain laster 70. hamarkadako telesaila etorriko zaie gogora. Bere patuaren kontra errebelatu zen esklabuaren bizipenak azaltzen ziren “Sustraiak” sonatuan, hain zuzen, XVIII. mendean herritik hartu eta Amerikara eraman zuten gaztearenak. Ganbian sinboloa da gaur egun Kunta Kinte, eta duela hogei urte bere izena eman zioten Atlantikoa modurik latzenean zeharkatu aurretik gatibu izan zuten irlari, aurretik James uharte gisa ezaguna zenari. Baina denborak bere lana egin du, eta Unescok gizateariaren ondare izendatu zuen leku hori galtzeko arrisku bizian dago. Zuhaitz lehorrak eta hondakinak topatuko dituzte Ganbia ibaian dagoen irlara doazenak, eraikin asko desagertu dira. Eta, eraikinak bakarrik ez, haizeak eta higadurak irlaren zati handi bat desegin dute, uhartea bera dago desagertzear. Egoera ikusirik, bertako historia eta memoria gordetzeko lanetan diharduten irakasle eta ekintzaileek zainketa lanak azkar abiatzeko eskatu diote Adama Barrow presidente berriari. «Gure historia ezagutzea garrantzitsua da, eta horretarako ezinbestekoa da horrelako lekuak babestea», irizten dio Lamin Jammeh 17 urteko ikasleak, Kunta Kintek zapaldu zuen lur beraren gainean zutik. Argazki txikian azaltzen den emakumea Mariama Fofama da, Kunta Kinteren ondorengo zuzena (zortzigarren belaunaldia). 61


LABURRaK

» OPORRETAKO NORAKO IRUZURTIENAK hailandia, Indonesia, Kolonbia, Maroko, Brasil eta Mexiko dira oporretan iruzur gehien gertatzen diren norakoak, Destinia bidaia agentziaren eta Sift Science-en arabera. Indonesia da bidaia sektoreko iruzurgileek gehien darabilten noranzkoa hegaldietako billeteak erosteko orduan, baita maula tasa handiena duena: %67koa. Iruzurrezko erreserben batez bestekoa 240 eta 500 euro artekoa da. Hoteleko zerbitzuei dagokienez, Estatu espainiarra hirugarren postuan dago iruzur kopuruan, Mexiko eta Indonesiaren atzetik, nahiz eta Estatuan iruzur tasa oso txikia den: erreserben %0,1ekoa, Indonesiako %67ko eta Mexikoko %24ko tasekin alderatuta.

MENDIEN MAPAK MUGIKORREAN, HIRU DIMENTSIOTAN ua Edizioak mendi alorreko argitaletxeak Mapas Pirenaicos 1:25.000 bildumako mapak mugikorrean 3Dn ikusi ahal izateko egokitu ditu. Lehenengo lau kartografiak salgai daude jada, eta horietako bat Euskal Herrikoa da: Belagua-Zuriza; Uztarroze eta Auñamendi bitarteko eremua barne hartzen duena. Beste hirurak Pirinioetako mendietakoak dira: Maladeta-Aneto, Aiguestortes-San Maurici eta Monte Perdido-Gavarnie. Mikel Angulok diseinatutako mapekin batera, Gorka Lopezek idatzitako ibilbideen testuak ageri dira aplikazioan. Ale bakoitza 6,99 euroren truke aurki daiteke Sua.eus eta Elkar.eus webguneetan.

PARIS EZAGUTU, PARISTAR BATEN ESKUTIK reeter»-ek turismoa egiteko modu berria eskaintzen dute, eta doan, gainera. Boluntarioak dira, turistei euren hiri edo eskualdea ezagutzen laguntzen dietenak. «Greeter»-en bidezko turismo eredua New Yorken abiatu zen 1992an, eta ahoz aho zabaldu zen mundu osora. Parisen, 6.000 pertsonak bidaiatu zuten iaz «greeter» baten eskutik, horietako asko masa turismotik eta bidaia inpertsonaletatik ihesi. Bidaiatzeko moldeak aldatu dituen eredua da, NotreDame edo L’ouvre-tik haragoko lekuak erakutsiz eta hiri bat sakonkiago ezagutzeko aukera eskainiz. Sozializatzeko modua ere bada, bakoitzaren egunerokotasuna partekatzeko aukera.

SANTORINIK MUGAK JARRI NAHI DIZKIO TURISMOARI reziako Santorini uharteak gainezka egin du: urtero bi milioi turista jasotzen ditu. Herrialdeko bigarren norako bisitatuena da, Mikonosen atzetik. Errepideetako etengabeko auto-ilarak, ureta elektrizitate-horniketarekin arazoak eta zaborraren kudeaketa eskasak dira irlaren saturazioaren adibideetako batzuk. Turismo masiboak prezioen igoera orokorra ekarri du, mediku eta eskolen gabeziarekin batera. Horregatik, irla bolkanikoak urteroko bisita kopurua mugatu nahi du, eta Anastasios Sorsok alkateak eskatu dio Turismo Ministerioari Santorini turistikoki saturatutzat jotzea eta Ingurumen Ministerioari herriz kanpoko eraikuntza proiektuak debekatzea.

T

G

S

hutsa

BANBUZKO TRENA DESAGERTZEKOTAN Kanbodiako Angkor-eko tenpluen inguruan, turistek banbuzko trenean zeharkatu ditzakete bertako arroz-soroak, motordun banbuzko egitura sinple batean. Baina ez luzaroan: 1980an herritarrek sortutako ibilgailua desagertzear dago.

G

hutsa

TURISTA MAHATS BILTZAILEAK Marey-Monge-ko mahastietan talde batek mahats bilketari hasiera eman dio. Borgoinako (Estatu frantsesa) Pommard gazteluak mahats mordoak jasotzeko, gaztelua bisitatzeko eta ardoa dastatzeko aukera eman die bisitariei.

62


hutsa

hutsa

AURORA BOREALEN DENBORALDIA HASI DA Hasi da aurora borealak ikusteko denboraldia. Eguzkiak tregua eman du eta orain gauero ezkutatzen da Norvegiako mendien atzean, udan ez bezala. Norvegiaz gain, Islandia, Suedia, Finlandia, Alaska, Groenlandia eta Siberia edo Kanadako iparraldea dira Ipar Poloarekin muga egiten duten herrialdeak, eta, beraz, aurora borealen ehizara abiatzeko leku egokienak. Argi berde, arrosa eta bioleten dantzak dira aurora borealak, eta iparralde hotzetako gauak margotzen dituzte, naturaren ikuskizun bilatuenetako bat eskainiz.

hutsa

FLORIDITAK BI MENDE BETE DITU 1817an ireki zituen ateak Habana Zaharreko Floridita tabernak, eta garai hartan kultur munduko pertsonaia ezagunenak elkartzen ziren bertan; Hemingway, kasurako. Etxeko berezitasuna daikiria izan da beti. Ziur daikiri artean ospatuko dutela urteurrena.

COOK UHARTEEN BABESA Cook uharteek munduko itsas santutegi handienetako bat sortu dute, eta Ozeano Pazifikoko zati handi bat, hiru bider Frantziaren tamainakoa, babestuta dago orain. Artxipelagoko Parlamentuak udan hartu zuen erabakia, eta «ozeanoa babesten lagunduko duen erabaki historikoa» da, Kevin Iro aktibista eta ideiaren lehen bultzatzailearen ustez.

hutsa

hutsa

MEKARA ERROMESALDIA Urtero, milaka musulmanek abiatzen dute «haj» deituriko erromesaldi erlijiosoa; helburua, Saudi Arabiako Meka hirira, Islamaren hiri santuenera, iristea. Mekarako erromesaldia Islamaren bost zutabeetako bat da. Bertan dago Kaaba, erromesaldiko geltoki garrantzitsuena; «Jainkoaren etxea» da, jainkoak mundua ukitzen duen tokia. Bertara begiratzen dute musulmanek otoitz egiterakoan. Erromesaldiak, baina, badu erlijiosotik gain besterik: Saudi Arabiak, petrolioan ez ezik, turismo erlijiosoan aurkitu du dirua irabazteko beste bide bat. Urteko «haj» erromesaldia ospatzen dabilen garaiotan, bilioika dolar irabazi ditu. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.