haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
UDA AUSTRALA
URUGUAIKO HEGOALDEA
harpea kobazuloa
Neguaren deiadarra
maputo
Dastatu, gozatu eta entzun
dublin
Irlandako hiriburua Guinness pinta batekin
seychelleak Exotismo eta luxu iruditik at
Azaleko argazkia: Sergi Reboredo
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
38 32
24 16 44
06
aurkibidea110
16 Maputo Afrikako hiririk atseginena izendatu dute Mozambikeko hiriburua. Bada zer ikusi, dastatu, gozatu eta entzun, goizetik gauera.
32 Harpea Koba hau Errozate mendi azpian dago. Ondotik pasatzen da Errobi ibaia, eta milaka bisitari erakartzen dituen tolestura geologikoa da.
24 Seychelleak Itzel ederrak dira uharteak, itsasoan zein lurrean, lasai ibiltzeko lekua da, eta familian, taldean, binaka zein bakarrik, oso esperientzia atsegina da.
38 Dublin Pub batean izan daitezkeen bizipenak jaso ditugu, agian Irlanda bisitatzean bizi daitekeen esperientziarik ederrenetakoa baita.
44 Hawaii Itsasoak protagonismo agorrezina du Hawaiin, bai paisaia taxutzen duen eragile gisa eta bai bizi iturri den aldetik.
06 Uruguaiko hegoaldea Harro esan dezakete uruguaitarrek Amerikako Hegoaldeko Konoko pobrezia, langabezia eta analfabetismo tasa txikienak dituztela. Bere ekonomiaz hitz eginez gero, esan beharra dago Bigarren Mundu Gerran jada “Amerikako Suitza� esaten ziotela. Montevideo atzean utzita amaierako gingara goaz, herrialdearen hegoaldera, hondartzen bila.
52 Proposamen tematikoa 2018an modan egongo diren munduko zortzi hiri. 56 Hitzorduak Aurten kontuan hartu beharreko erakusketak. 58 Liburuen txokoa Baztandik Kolonbiara bidaiatzeko gonbita egingo diguten istorioak. 60 Gogoan hartu Beiruteko Ouzzai auzoa eta Arcachoneko Pilat duna. 62 Laburrak 3
YELLOWSTONE Lurra uste baino aktiboago dago ertara salto eginez gero zuzenean planetaren sakoneneraino eramango gaituen zuloa dirudi AEBetako Yellowstone parkeko Morning Glory iturri termalak. Bueno, bidean kiskali, desegin eta gure arrastoa labak zulatzen duen tximinia horietako batean galduko zen. Eta hori ez litzateke oso atsegina, egia esan. Hobe dugu, beraz, naturaren indarraren erakusle hau kanpotik miresten jarraitzea... zulora ezer jaurti gabe. “The Independent� egunkariak argitaratu duenez, Morning Glory-ri kolorea aldatu zaio; lehen urdina zen, urdin bizia, eta bere uretan bizi diren bakterioek urdin tonu desberdin zoragarriak sorrarazi zituzten, baina 50eko hamarkadatik aurrera turistek jaurti dituzten txanponek eta zaborrek lur azpiko iturria trabatu dute. Eta hortik datorkio orlegi eta hori kolore bitxi hori. Batek daki, agian urte batzuk barru, txanpon horiek zulotik gora jaurtiko ditu Morning Gloryk, gizakiokin nazkaturik. Bristoleko Unibertsitateko ikertzaile batzuen lan berri baten arabera, gizakion zibilizazioa suntsitu dezaketen sumendien erupzio handiak ez omen dira 45.000 eta 714.000 urte arteko epean suertatzen, 17.000 urteko epeetan baizik. Lasai, beste 1.000 bat urte gelditzen zaizkigu planeta erabat zapuzteko.
B
Argazkia: Mark Ralston 4
Munduari begirada
5
Uruguaiko hegoaldea PARADISU AUSTRALA
Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
Hondartza hutsak ehunka kilometrotan zehar, munduko haragirik onena eta bizitza handiko hamaika hiri. Hori eskaintzen du Uruguaiko hegoaldeak urtarrilean, uda austral alaia iritsita turismo goi denboraldian sartuta. Colonia de Sacramentoko erdigune historikoko jatetxe bat. Ondoko orrialdeko irudiak inguru horietakoak dira. Erreportajea zabaltzen, Cabo Polonio eta Barra de Valizas-en artean, zaldi ibilaldi bat.
ego Amerikako bi erraldoien, Argentina eta Brasilen, artean egonik, Uruguai bien uztarketa garbia da. Agian ez zuten tangoa asmatuko, ezta chimichurri saltsa ere, eta ez ziren lehenengo inauterien anfitrioiak izango, baina esaerak dioen bezala, perfume onena poto txikian saltzen dena da. Eta halakoa da Uruguai. 175.000 kilometro koadroko azalera du –nolabait irudikatzeko, Estatu espainiarraren heren baten parekoa– eta 3,5 milioi pertsona baino ez dira bizi bertan. Akaso horregatik harro esan dezakete uruguaitarrek Amerikako Hegoaldeko Konoko pobrezia, langabezia eta analfabetismo tasa txikienak dituztela. Bere eko-
H
nomiaz hitz eginez gero, esan beharra dago Bigarren Mundu Gerran jada “Amerikako Suitza� esaten ziotela. Montevideo, hiriburua, atzean utzita amaierako gingara goaz, herrialdearen hegoaldera. Colonia del Sacramento Montevideotik 180 kilometrora kokatuta dago, Rio de la Plata ibaiaren ertzean eta Munduko Ondarea da. Galtzada-harrizko kaleei eta ametsetako etxetxo kolonialei iraganeko garaiekiko nostalgia darie. Hiria 1860an eraiki zen, hispaniar-portugaldar kolonizazio garaian eta Uruguaiko lehen hiri bihurtu zen. 1970eko urteetan berritze lan izugarria egin zen, egun oraindik
URUGUAIKO HEGOALDEA
URUGUAIKO HEGOALDEA Lerroon azpian, Cabo Poloniko itsasargia, Atlantikoko kostaldean kokatuta dagoena.
10
amaitu gabe dagoena. Bertako kale ospetsuena hasperenena da, film eta telebistako iragarki andanan agertu dena. Egia esan, hiri osoak zinema plato batetik ateratakoa dirudi. Garaiko autoek ibilaldi turistikoak egiteko ez ezik, espazioa girotzeko ere balio dute. Oso interesgarria da bertan galtzea, bere itsasargiko eskaileretatik igotzea, Porton del Campo-n presarik gabe ibiltzea, edota Bastion del Carmen, Erregeordearen Etxea eta bere iraganaren lekukotzaren parte diren zortzi museoetakoren bat bisitatzea. Proposamen gastronomikoei dagokienez, Casa Jorge Páez Vilaró nabarmentzen da, arte galeria itxurako es-
pazio bat, non koadroek eta gourmet platerrek bat egiten duten. Denbora gehiago dutenentzat, Buenos Aireserako ontziak ateratzen dira hemendik, Buquebus konpainiaren eskutik. Ordubete eta 50 kilometro daude Colonia del Sacramento eta Argentinako hiriburuaren artean. Piriápolis, ziur asko Uruguaiko hiri mistikoena Montevideo zeharkatu eta Ruta 8 delakoari jarraituz Piriápolisera iritsiko gara. 9.000 biztanleko kostaldeko hiri polit hau harro dago herrialdeko lehen bainuetxea izateaz. Ez da, hala ere, spa edo gune terapeutikoez beterik dagoen hiri horietakoa. Uruguaitarrentzat “bai-
nuetxe” hitzaren esanahia bainatzeko hondartza onak dituen kostaldeko tokia da soilik. Eta noski dituela, hareatza luze-luzeak, apenas olaturen bat dutenak; Copacabanako hondartzekin alderatzen dituenik ere badago. Baina Piriápolisek hondartzez gain mistizismoa ere badu. Hiriak Francisco Piria ameslari eta alkimistari zor dio bere izena. Negozio gizon honen aginduz eraiki ziren hainbat eraikin Maldonado departamentuan eta Montevideoko hainbat auzotan. Bere obra nagusia Pirako eliza bukatugabea da. Eliza katolikoak bazterrean utzi zuen eliza hori, masoiekin eta alkimiarekin loturiko ikur piloa zituelako.
Cabo Polonio, kolonia neo-hippy uruguaitarra Nahaste arraro samarra sumatzen da toki honetara iristean, 60ko hamarkadako Formentera hippyaren eta “Mad Max” sagako edozein filmetako agertokiaren uztarketa bitxia da. Kostaldeko bazter galdu honetara heltzeko modu bakarra dago: Rocha departamentuan 10. ibilbideko 264 kilometro-puntutik ateratzen diren safari estiloko 4x4 kamioi ofizialetan egitea. Eskuarki biztanle gutxi ditu, gehienak arrantzaleak, artisauak eta itsasargiko langile finkoak. Baina turismo denboraldian (urtarril eta martxo artean) jatetxe eta ostatuak loratzen dira han eta hemen. Etxebizitzek ez dute ener-
Behean, goiko irudian, Cerro San Antonio (Piriápolis) hondartzako pasealekua, itsas lehoiak Cabo Polonion eta bertara iristeko antolatzen diren 4x4 tipikoak.
11
Lerroon ondoan, zaldi gainean, ilunabarrean Rocha departamentuan. Behean, Barra de Valizas-eko hondartzan lanean ari diren arrantzaleak eta, ondoko orrialdean, Punta del Este-n kokatutako Mario Irarrazabal txiletarraren eskultura ikusgarria.
12
URUGUAIKO HEGOALDEA gia elektrikorik, itsasargiak eta ekipo elektrogeno propioa duten tokiek izan ezik. Argiteria publikorik ere ez dago; bertako bereizgarri horri esker, gauez zerua behatzea izugarria da Uruguaiko kostaldeko toki gehienetan ez bezala. Bertaratzen denak atsedena eta erabateko deskonexioa topatu nahi du, baina hori egiten ez dakitenentzako ere wifia iritsia da bertara. Bertako amu nagusietakoa bertan ezarritako itsas otsoen kolonia da. Animaliok gertutik ikusteaz gain, interesgarria da itsasargiaren gainaldetik ikustea ere. Ezin duzu Rocha departamentutik joan Barra de Valizas arrantzale herria bisitatu gabe. Hortik, Cabalgatas Valiceras enpresari esker, Punta del Diabloraino zaldi gainean iristeko aukera duzu. Hor Ozeano Atlantiko suharra atzean dela, dunaz inguratutako hondartza zabal eta hutsak topatuko dituzu. La Barra, modako tokia Kale zabalak ditu postaletako herria dirudien honek. Arrantzale portu zahar hau turisten toki gogokoenetakoa bihurtu da, batik bat, jende ospetsuaren artean. Hondar zurizko hondartzak, luxuzko hotel eta gune erresidentzialak, yate ikusgarriak eta gaugiro animatua; horiek guztiek osatzen dute glamourra darion paradisu hau. Hogei kilometroko hondartza horretatik pasatu dira Ralph Lauren, Zinedine Zidane, Valeria
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Montevideora iristeko modu onena Air France konpainiaren bidez egitea da. Turista klaseko 539 euro eta business klaseko 1.999 euro arteko tarifak ditu. Bitxikeria gisa, azken honetan Yves Camdeborde chef prestigiotsuaren menuak ematen dituzte orain. Sukaldari entzutetsu honek hegaldietarako prestatzen dituen menuetan soiltasuna eta zaporeen oreka nabarmentzen da. Chef honen errezetak eklektikoak dira, berak asmaturiko sukaldaritza korrontekoak: "bistronomie" delakoa, "bistrot"-etan zerbitzatzen den sukaldaritza motaren eta goi mailako gastronomia klasikoaren arteko zerbait.
Nola mugitu Herrialdean barrena mugitzekotan autobusez egitea da aukerarik onena. Terminalean txartela aurretiaz erosiz gero, eserlekua aukera daiteke. Autobus lokalak merkeagoak dira, baina askoz motelagoak dira eta beti leporaino beteta joaten dira. Cabo Polonioraino joateko safari erako 4x4 kamioi bitxietako bat hartu beharra dago; hauek Rocha departamenduko 10. ibilbideko 264 puntu kilometrikotik irteten dira.
Non lo egin La Buena Vista. Camino al Faro Casa de Jope, 27200.+ Cabo Polonio. Cabo Polonion aterpetzeko aukera onenetako bat. Hondartzatik lau minutu eskasera dago. Bi etxe ditu, sukalde eta etxetresna elektrikoz hornituak.
Posada Boutique. Las Terrazas Manuel Lobo, 281, 70000 Colonia del Sacramento. Coloniako erdigune historikoan bertan dago eta aire libreko igerilekua du. Egunero gosari buffet ederra eskaintzen dute bertan.
Parque Hotel Jean Clevers. Bulevar Artigas y parada 7, 20100 Punta del Este. Punta merkataritza gunetik 100 metrora eta Mansa hondartzatik 500 metrora dago hotel hau. Logeletan doako wifia dago, baita gosari buffet-a ere. Horretaz gain, jatetxe bat, gimnasioa eta bi igerileku ere baditu (aire libreko bat eta estalitako beste bat).
Informazioa http://www.turismo.gub.uy.
13
URUGUAIKO HEGOALDEA Behean, Barra de Valizas-eko frutadenda bat. Ondoko orrialdean, herri berean, Ama Birjinaren prozesiorako prestaketa lanak.
Mazza edota Shakira bera, beste askoren artean. Tamalez, horren eraginez, hainbat txiringitotan, La Huellan esaterako, bezero xumeagooi eskaintzen zaigun arreta nahiko eskasa da. La Barrak, Punta del Este hiriarekin, Maldonadorekin eta Jose Ignaciorekin batera, Punta del Este deituriko penintsula osatzen du. Jose Ignaciora atseden hartzera etortzen da jendea, bertako hondartzek eskaintzen dituzten eguzki-sarrera ikusgarriez gozatzera eta janari tipikoa dastatzera. Punta del Estek, ostera, Estatu espainiarreko Benidorm moduko baten antza dauka, hondartza parean bertan dauden hotel izugarriekin. Eskultura bat nabarmentzen da selfie-ak egin nahi dituztenetzat, “La Mano de Punta del Este” delakoa. “Los Dedos” ere esaten diote, eta hondarretan sartuta dauden bost behatz dira, Mario Irarrazabal artista txiletarraren obra.
Casapueblo, Ibizako ilunabarren gisakoak Punta del Estetik hamahiru kilometrora, Punta Ballenan, dago itxura mediterraneoko etxe-museo hau, Carlos Páez Vilaró uruguaitar artistak eraikitakoa. 1960an eraiki zuen bere eskuekin eta udako etxe eta tailer bihurtu zuen, gerora egoitza, arte galeria, jatetxe eta hotel bihurtu zen arren. Artisau eran eraiki zen, aurreko planorik gabe, labirinto forman, barrualdean lerro zuzenik gabe eta gehienbat zuriz margotuta. Bere itxurak Uruguai baino Ibiza, Tunisiako kostaldea edota Greziako Santorini dakarzkigu burura. Terrazadun hamahiru solairu ditu; Ozeano Atlantikoko uren gainean eguzki sarrera ederrak ikusteko toki aparta. Hain zuzen, arrastsalderoko une gorena erritual pagano bat da; eguzki sarrerarekin bat eginez eta Joaquín Rodrigoren “Aranjuezeko Kontzertua” entzun bitartean, hilik dagoen artistaren ahotsa entzuten da eguzkiari oda bat eginez. •
Maputo AFRIKAKO ESENTZIA BARRU-BARRUAN Testua: Agurtzane Belaunzaran Argazkiak: Pedram Yazdani
Afrikako hiririk atseginena izendatu dute Mozambikeko hiriburua. Bada zer ikusi, dastatu, gozatu eta entzun, goizean goizetik hasi eta gaueko ordu txikiak artean. Historia interesgarria, kultur agenda zabala, Indiako Ozeanoaren brisa, itsaskiak, kafe gozoa, Portugalen herentzia diren esnegainezko pasteltxoak eta zuzeneko musika emanaldiak gauero. «Maputo é demais!», diote bertakoak.
MAPUTO Mafalala auzokoa da tofu dantza estiloa. Irudian, bi emakume dantza mota hori irudikatzen duen muralaren aurrean paseatzen aipaturiko auzoan.
torbide zabalak, jakaranda zuhaitzak kale bazterretan eta erregela eta kartaboiarekin diseinatuko traza du itsasbazterreko hiriak. XIX. mendean portuaren eta tren geltokiaren inguruan kokatu ziren kolono portugesek Lourenco Marques izena eman zioten. Gerora, independentzia ondoren jaso zuen Maputo izena. Hiriko arkitektura garai historiko ezberdinen adierazle garbia da; Portugaleko kolonia garaiak, Sobietar Batasunaren eraginak eta azken urteetan hirian leku hartu duten eraikin modernoek osatzen baitute Maputoren bisaia arkitektonikoa. Kale nagusiek munduko lider politiko sozialista-marxistei eta Afrikako lehen agintari beltzei egiten diete ohore; Ho Chi Min, Karl Marx, Juluis Nyerere, Salvador Allende, Mao Zedong edota Samoral Machelen izena hartzen baitute sozialismoa eta marxismoa ia ahanzturan dituzten hiriko kaleek.
E
Maputoko a baixa gunean edota beheko aldean daude kolonia garaiko eraikin nagusiak. Hiriko eraikinik bisitatuena da tren geltokia eta motiborik ez zaio falta bisita ukatzeko, eraikinari oparotasuna eta elegantzia baitario. Mozambikeko beste hiriekin loturak egiteaz gain, caminhos de ferroko bideak Zimbabwe, Swazilandia edota Hegoafrikarekin lotzen baitira. XX. mende hasierako eraikina duela gutxi eraberritu dute eta Trenaren Museo interesgarriak ateak ireki berri ditu, hiriaren jatorriak eta historiak trenarekin duten erlazioaz jabetzeko bisita interesgarria da hauxe. Merkatu nagusia da hurrengo geldiunea. 1923koa da eraikin dotore hau eta hiriko merkaturik garbi eta txukunena da. Dozenaka postuetan, Afrikako lurrak eta itsasoak ematen dituen fruitu, barazki eta espezieak daude. Peri-peria, Mozambikeko gastronomian nahitaezkoa den piper saltsa pikantea ere bertan eros-
teko aukera dugu. Arrain postuetan dauden saltzaileek aldiz, tripazorriak dantzan jarriko dizkiguten marisko, txirla eta otarrainxkak prezio tentagarrian eskaintzen dituzte. Artisauek egurrez eta zumitzez egindako lanak eskaintzen dituzte, begi eta gustu guztiak asetzeko lain, eta merkatuaren amaieran, Afrikako emakumeek hainbeste maite dituzten ileordeak saltzen dituzte bata bestearen ondoan pilatutako dendatxoetan, look eta kolore ezberdinetakoak daude eskuragarri, estilo klasikoenetatik modernoenetaraino. «Kapulana» bat zintzilik Merkatu zentralean begiak gozatu eta poltsikoa astindu ostean, Elefante etxea dugu jomuga. Ez dugu animaliarik aurkituko hemen, bai ordea, kolore, diseinu eta kalitate anitzeko kapulanak. Miren Amuriza bertsolari eta idazleak ekarri zuen gurera kapulana hitza, Mozambiken egin zuen egonaldiaren ondoren “Kapulana
bat zintzilik” ikuskizuna herriz herri eskaini zuenean. Kapulana Mozambikeko (Afrikako herrialde askotan ere bai, izen ezberdina ematen bazaio ere) emakumeentzako oinarrizko oihala da: haurrak bizkarrean eramateko, soineko moduan janzteko, jana biltzeko, buruan zapi gisa jartzeko edota etxeak apaintzeko. Globalizazioak eta Mendebaldeko moda influentziek ez diote eragin handirik egin. Hiriko kaleetan, tela preziatu hau soinean eramaten dute elegantzia ederrarekin bertako emakumeek. Kapulana Mozambikeko kulturaren eta identitatearen sinboloa dela aipatu digu Elefante etxeko arduradun den Meera Radiak. 97 urtez ateak zabalik izan dituen denda hau erreferente bihurtu da hirian. Arduradunak dio emakumeek pazientziaz eta kontzientziaz aukeratzen dituztela oihalak, kapulanak erostea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Ibilbideari jarraituz, a baixa zonaldea atzean utzi eta hiriaren goialderantz garamatzan Samora Machel
Edozein aitzakia da ona «nchuvan»-era jokatzeko. Afrikako mahai jokoa da, osagai hauekin: zuloz beteriko taula bat eta harriak edo haziak. Haziak ereiten ariko balira bezala 48 haziak zulo batean sartzean datza gakoa.
MAPUTO kaleak Tunduru parkera gerturatuko gaitu. Asteburuetan ezkontza ospakizunetako gunea da zuhaitz eder eta lorategidun parke hau, hiriko zurrunbilotik ateratzeko arnasgunea. Ate nagusiaren sarreran, burdinazko etxe xelebrea dago, Casa do Ferro gisa ezagutua. Lourenço Marquesen urrezko garaietan, Eiffel arkitekto ospetsuak diseinatu zuen bertako agintari batentzat. Burdinazko eraikin aurrefabrikatua gaur egun turismo bulegoa da. Aldapan gora goazela jarraituz, eraikin eder batek atentzioa bereganatuko du, CCFM Centro Cultural Franco-Moçambicano da. 1995. urtean ireki zituen ateak (Gerra Zibila amaitu eta hiru urtera) eta Afrikan bizi diren artista eta sortzaileen erakusleihoa da. Agenda kultural zabala eskaintzen dute, antzerkia, ipuin kontaketak, musika emanaldiak, dokumentalak eta hilabetero margolari edo eskultore baten erakusketak leku hartzen du bertako gela nagusian. Oso leku atsegina da Maputoko alternatiboen eta artisten bilgune hau. Kafetegi eder bat du lorategi batekin eta kafezaleentzako parada ezin hobea, indarberritu eta hiriko txokoak ezagutzen jarraitzeko. Sobietar Batasuneko zantzuak Samora Machelen gidaritzapean lortu zuen independentzia Mozambikek eta bederatzi urtez presidente izan zen. “Nazioaren aita” bezala ezagutzen dute eta gizon preziatu eta maitatua da. Porlan grisezko Samora Machelen estatua erraldoiak, Sobietar Batasunaren influentziako garaiak dakartza gogora, ezkerreko eskua gorantz jasoa du oraindik aginduak ematen ariko balitz bezala eta soinean jantzi militarra, Fidel Castro eta Hugo Chavezen traza hartuz. Sobietar estilo puru-purua gordetzen duen udaletxearen parean dago Mozambike askatu zuen gizonaren estatua. Gris kolorea puskatzen du alboan dagoen Sorkundearen katedralak. XX. mendeko eliza zuri moderno honek erabat hausten du inguruko estilo arkitektonikoa eta kanpandorrea Samora Machelen eskua baino gorago luzatzen da. Jainkoaren eta politikariaren indarren arteko sestra bailitzan. Hiriaren goiko aldean pausatuz, Historia Naturalaren Museoa manueldar estiloko eraikin dotore eta berezia da. Mozambikeko animalien bilduma zabala dago eta 21 elefante fetu daude ikusgai. Nucleo de Artetik pasatuko gara ondoren, bertan pintzela esku batean dutela eta koloretako paleta bestean, mihiseetan beren sorkuntzak irudikatzen aurkituko ditugu artistak. Kreazio gunea izateaz gain, arte galeria ere bada eta horretaz gain, igande gauetan jazz musika zuzenean entzuteko aukera dago. Artistak atzean utzi eta artisauak bisitatuko ditugu, Parque dos Continuadoresen. “On Kixote”-ko 20
Goitik behera: jazz doinuez girotzen dira Maputoko bazterrak gauez; merkatu nagusiko postuan, emakumea piperrak sailkatzen «peri-peri» saltsa egiteko; eta kalean emakumeak «kapulana» soinean daramatela. Aurreko orrialdeko argazkietan, hiriko ikuspegia hondartzatik, Samora Machelen estatua udaletxeko plaza zaintzen eta Historia Naturalaren Museoa.
21
Joaquim Leao de Juda jostunak diseinu bereziak egiten ditu ÂŤkapulanaÂť-ren oihalekin. Argazkian, bere dendan lanean Ondoan, Nucleo de Arte izeneko tailerrean artista bat lanean.
pasarte bateko idatzia irakurtzen da parkeko muraletan eta zuhaizpean artisau andana lanean; ebano egurra lantzen, larruarekin poltsak egiten, zumitzezko zestoak, batikak airean Afrikako eguneroko bizitza islatzen... Artisauen plaza honetan, gastronomiak badu tokia eta janari tradizionala dastatzeko aukera ezin hobea da, karramarro matapa (mandioka hosto, kakahuete eta koko esnearekin egindako saltsa) eta otarrainxka karila (koko esnea, tomatea, kurkuma eta barazkiekin egindako saltsa) dira plater izarrak. Nazio identitatea Mafalala auzoa ezin bisitatu gabe utzi. Hala diote bertako auzotarrek ere: ÂŤMafalala bisitatzen ez duenak ez du Maputo bisitatuÂť. Fabela tankera duen auzune honetan (txapazko eta okumezkoak dira etxe gehienak eta asfaltatu gabeko kaleak), Gerra Zibil garaian herrialde osotik etorritako etorkinek beren tokia aurkitu zuten, aniztasun handia duen auzunea da.
22
Samora Machel gaztea kasu, gerora Mozambikeko presidente izango zena, Mafalala auzoan bizi izan zen, erizain ikasketak burutu eta hiriburuko ospitalean lan egin zuen urteetan. Kontzientzia politikoa eta soziala piztu zen auzotarrengan; eskubiderik eza pairatzen zuten eta Hegoafrikako meategietan lan egiten zuten Mozambikeko langileek apartheidaren berri ematen zieten. Nahaspila honekin guztiarekin, Mafalalan nazioa askatzeko ideiak loratzen joan ziren, honela Samora Machelek erizain mantala albo batera utzi eta lidergo politikoa hartu zuen, 1975ean Mozambikeko lehen presidente bihurtuz. Jazzaren erritmora, inprobisatzen Maputoko gauak zuzeneko musika eskaintzen duten areto eta tabernaz josirik daude. Asteartetik hasi eta igandera bitartean, jazza, marrabenta (Mozambikeko musika tradizionala) edota Brasilgo musika gozatzeko aukera ugari ditu hiriak. Jazz musikaren maitaleak
dira maputoarrak, Hegoafrikaren influentzia da inprobisazioaren musika hau. Nucleo de Arten igandetan eta Fernando Couto fundazioan larunbatetan jazz musika zuzenean entzuteko aukera dago. Africana, Bar no Bar, Beer Garden eta Ximan astean zehar estilo ezberdinetako kontzertuak eskaintzen dira. Fernando Leite Couto (Mia Couto idazlearen aita) poeta eta idazlearen fundazioan emango diogu amaiera egunari eta hasiera gauari. Goiko liburutegian, Leite Coutoren liburu bilduma interesgarriaz gozatuko dugu eta, bide batez, beheko solairuko erakusketa gelako lanak ikusiko ditugu. Jazz musikak girotzen du Maputoko gaua eta horma batean hauxe irakur dezakegu: «Nire bizitza etxe bat bezalakoa izatea nahiko nuke, leihoak ametsei zabalduak, ateak jendeari», Fernando Leite Coutoren hitzak dira fundazioaren lelo bihurtuak, poetak halakoxea nahi zuen bere bizitza eta halakoa da bere hiria ere. Edonor etxean bezala sentiarazten baitu Maputok. •
GIDA PRAKTIKOA Bisa
Non jan
Mozambikeko enbaxadan bideratu behar da (arrunta, 2 hilabetekoa, 75 euro, eta anitza, 3 hilabetekoa, 90 euro).
Meticala da. Aireportuan bertan aldatu daiteke edota hirian bertan.
Arraina eta itsaskiak, nahi adina. Marna Brasa eta Campo Di Mare jatetxeak parez pare daude Marginal etorbidean, eta beraien plater nagusiak hauek dira: arrain, marisko, otarrainxka eta txibiak parrilan, edota «peixe vermelho grelhado». Espezieak eta saltsak gogoko dituztenentzat, «caril» delako saltsan eskatu dezakete nahi den arraina. Mundo’s jatetxean pizzak eta entsaladak eskaintzen dituzte, kalitate eta kantitate ederrean. Feira Popular plazan Portugaleko eta Mozambikeko fusio gastronomikoa egiten duten jatetxeak daude.
Ordutegia
Erakusketak eta musika zuzenean
Euskal Herrian dugun ordutegi bera dute, saltokiak, ordea, 18:00etan ixten dira.
Centro franco-moçambicano, Nucleo do Arte eta Fernando Leite Couto fundazioa.
Hegaldia Turkish Airlinesek Bilbo-Istanbul-Maputo hegaldia eskaintzen du.
Hizkuntza Hizkuntza nagusiak shangaana eta portugesa dira.
Dirua
23
Seychelleak INDIAKO OZEANOKO BITXIRIK EDERRENA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
SEYCHELLEAK
Izena aipatze hutsari exotismoa dario. Askotan, luxu irudia ere hartzen du. Baina aurretiaz etxeko lan pixka bat eginda, Seychelleek ez dute zertan leku bisitaezina izan. Izugarri ederrak dira uharteak, itsasoan zein lurrean, lasai ibiltzeko lekua da, eta familian, taldean, bikotean zein bakarrik, oso esperientzia atsegina da. ur hartzeko hegazkinak bigarren ahalegina behar badu, bidaia herren hasi den seinale. Halaxe, haize eta euri zaparradaren erdian lurreratu zen aparatua Mahe-ko pistan. Eskailerak jaitsita, euritakoak banatu zituzten terminalerainoko bidea egiteko, baina goitik behera bezainbat zeharka jotzen zuen, eta mela-mela iritsi ginen. Garai lehorrean ei gentozen, Euskal Herriko udan eta hegoaldeko hemisferioan negua denean. Tropikoan, ez dago aldaketa handirik udako eta neguko tenperaturen artean; hiruzpalau gradu, baina sasoi “hotza” da euri gutxien egiten duena. Seychelleetako oihan eta paisaia berdeek eta ekuatoretik hain hurbil egoteak, ordea, edozein unetan zaparrada ekartzea esan gura du. Gure kasuan, hiru egunez bota zuen, doi-doi une batez atertu eta berriz euri-jasari ekiteko. Urezko gortinaren atzean, oso eder ageri ziren Maheko hondartza zuriak, antigoaleko erupzioetatik etorritako harkaitz bolkaniko eta guzti. Baina oskarbiak zeinen zoragarriak ziren irudikatzeko balio zuen. Mahen bizi dira herrialdeko hamar biztanletik bederatzi, eta hura du uharterik handiena, baina aski txikia da, hala ere: 26 kilometro ipar-hego, eta 156 kilometro koadro baino ez (Euskal Herriko edozein eskualde baino txikiagoa, Sakanaren erdia gutxi gorabehera). Aireportutik hegoalderantz joanda, Maheren aurpegi tradizionalena ageri da; hemen ere etxe gehienak dagoeneko porlanezkoak izan arren, aurki daiteke egurrezko harribitxirik, eta elizetako victoriar arkitekturak are kontraste handiagoa egiten du askotan ingelesez ere ez dakiten herritarren kreolerarekin. Aldi labur batez izan ziren Seychelleak frantsesen menpeko, baina haiek kolonizatu zituzten lehen aldiz –aurretik nabigatzaile arabiarrak eta portugesak ere hemendik pasatu baziren ere–, Mauriziotik ekarritako kolono eta esklabo gutxi batzuekin. Gerora britainiar lurralde izan zen independentzia lortu arte, haien eskola sis-
L
tema eta ezkerretik gidatzea ezarri ziren, etorkin indiar eta txinatarrak ere iritsi ziren, eta ingelesa da egun Estatuko eta hezkuntzako hizkuntza. Halere, kreolera bizi-bizirik dago, ahozko mintzaira erabiliena da, eta eskolan eta prentsan ere erabiltzen dute tarteka, Seychelleetako nortasunaren adierazle. Egun, ia alde guztietan egiten dute ingelesez zein frantsesez. Eta “ia” horren salbuespena Mahe hegoaldeko arrantzale-txoko batzuk izan litezke, bide estuen amaieran dauden hondartza eta kalak erakusten dituztenak. Ederra da igande goizez elizetatik datorren kantu hotsa, edo edozein unetan dominoan olgetan ikustea herritarrak... hiriburukoek burla-haizez hartzen dituzte Quatre Bornes, Takamaka edo Anse Soleil-ekoak. Aireportutik abiatu eta gutxira, Anse aux Pins utzita dago Lenstitit Kreole (Kreoleraren institutua), Au Cap udalerrian, zenbait ostaturen inguruan, eta hondartza eta arrezife edo uharri ederrak dituela parez pare bidearen beste aldean. St Joseph etxe kolonial dotorean dago, eta uharteko kultur ondarearen berri izateko leku aproposa da. Zorte pixka batekin, bertako kantak entzungo ditugu, eta baliteke dantza saioren bat ere egotea. Moutia du izena seychelletar musika eta dantza bereziak; esklaboaren garaian du jatorria, eta agerikoa du afrikar jatorria. Luzaroan, uhartearen hegoaldean eutsi zaio moutiari, muino zein hondartzetan danborra joz. Egun, Maurizion sortutako sega dantzarekin batera, posible da hoteletan ere entzun, ikusi eta, zergatik ez, dantza egitea.
La Digue uhartean bizikleta da garraiobide nagusia, bai herri barruan, bai hondartzetara iritsi eta irlan barrena ibiltzeko. Argazki txikietan, goian, Victoria hiriburuan dauden Clocktower (Lorloz, kreoleraz; Londresen 1897an jarritakoaren erreplika) eta Arul Mihu Navasakthi Vinayagar tenplu hinduista ikusgarria. Erreportajea zabalduz, Beau Vallon hondartza. Seychelleetako hotel gune turistikoena da, Mahe uhartearen iparraldean.
Dortokak eta kanela Kultur ondarearen gunetik hur, natur ondarea biltzen duen txokoa dago, Seychelleetan edonon aurki badaiteke ere kontinenteetatik bereizita izandako milaka uharteetako eboluzio bereiziaren arrasto diren landare zein animaliak (dortokak nabarmenen!). Anse Royale27
Goian, Morne Seychellois parke nazionaleko oihanak eta tontorrak. Lerroon ondoan, asteburuetan Port Launay hondartzara gerturatzen diren seychelletarrak. Ondoko orrialdean, Morne Seychellois parkean eta Jardin du Roi naturgunean Seychelleetako landareak, espezia ugari eta dortoka erraldoiak ere ikus daitezke.
n gorantz doan errepidea hartuta (uhartearen mendebalderaino iristen da), Jardin du Roi interesgarrira iritsi gara. Dortoka erraldoien gunea ere badu, baina zuhaitz eta landareak ditu bereizgarri: jatorriz Seychelleetakoak direnak batzuk, eta Indiako ozeanoko espezien merkataritzarako ekarritako hazietatik sortuak besteak. Kanela izan zen uharteotan ondoen errotu zena, eta gaur nongura dago. Duela hamarkada gutxi arte, bertako ekonomiaren oinarri garrantzitsuetakoa zen kanela. Hegoaldetik, Quatre Bornesetik goaz irlaren beste aldera. Harrizko eliza ederra du herriak, eta Takamakara bidean egur eta lastozko etxalde bikaina dago. Uhartea amaitzen den Malhereux lurmuturrerainoko errepidea hasten da hemen. Gero iparrerantz, Baie Lazare, Anse La Mouche eta beste hainbat hondartza datoz, erdi hutsik gehienetan, Anse Soleil-eko piraten ondare eta guzti. Seychelletar askok asteburuetan iparralderago dagoen Grand Anse-ra jotzen dute, Port Launay-ko itsas parkearen baitan. Gero, hiriburura itzultzeko Morne Seychellois parke nazionaletik doaz La Misere eta Sans Souci-ko errepideak, bihurgunez bihurgune, tarteka te zelaiak, sarritan oihana agerian. Hiriburua ere , uharteko biztanleen erdiek hartu arren, 40.000 biztanlera iristen ez den kale-multzo atsegina da, britainiar erloju eta elizarekin, eta eguneroko azoka biziarekin (larunbatetan bereziki da koloretsua, frutak, artisautza eta atuna, marrazoa eta beste hainbat arrain dituzten saltzaileekin). Iparralderago dago gunerik turistikoena, Beau Vallongo hondartza luzearen inguruan, baina guk portuko bidea hartu dugu (ohikoa da euskal arrantza-ontziak ikustea), Praslinera joateko. Itsas kokondoen lurraldea Ordubete pasatxo behar du ontziak Ste. Anne-ra iristeko. Praslineko bi herrietako bat da; bestea Grand Anse da, eta turismoaren eta hondartza eder baten inguruan ere badago herri gisako bat antolatuta Anse Volberten. Mahe baino askoz txikiagoa izanik, ezin egokiagoa da autobusez lasai asko ibiltzeko, iparraldeko muturreraino iristen ez bada ere: posible da punta batetik bestera oinezko txangoa egitea, eta bi-
30
SEYCHELLEAK
Ezkerrean, ilunabarra Praslin uhartearen gainean. Eskuinean, Victoria hiriburuko azokan, erosle bat marrazo baten buruari begira. Behean, Anse Source d’Argent hondartzako harea zuriak eta harkaitz bolkanikoak; La Digue-ko txokorik bisitatuenak dira.
denabar hainbat postaletan agertu den Anse Lazio ederreko harea zuri eta ur gardenez gozatzea. Praslineko beste harribitxia ez dago kostaldean. Vallee de Mai oihana Unescoren ondarea da, itsas kokondo ezagunaren berezko habitata baita. Hiru ibilbide dituzte, gidarekin ere egiteko moduan, oihan tropikalean sartuta. Duela mende bat, biderik ere ez zegoen eremu honetan eta hala iraun dute hainbat espezie endemikok. La Digue da bisitatuko dugun hirugarren uhartea, eta populatuta dagoen azkena, herri bakarra baitu. Eta guretzat bereziena ere bada. Praslindik ordu laurdeneko bidean gakartza ferryak, eta moilan badago kamioi txiki bat. Egonaldi osoan ikusiko dugun motordun ibilgailu ia bakarra izango da. Golfean erabiltzen direnak bezalako cart bat dugu zain, ostatutik bidalita maletak eta gu jasotzeko. Aurrerantzean baina, oinez eta txirringaz ibiliko gara, uharteko biztanle guztiak bezala. Plazer hutsa da haurrak ere inolako arriskurik gabe bizikletan dabiltzan horrelako txokoak topatzea. Zer esanik ez, tropikoan. Anse La Source hondartza da, ziur aski, Seychelleetako argazki ezagunena, eta munduko hondartzarik ederrenetakoa, harea fin eta harkaitz erraldoiekin. Horregatik, asko dira egun-pasa datozenak, bai Praslindik, baita Mahetik ere. Baina ez zaigu damutu zenbait egunetarako etorri izana, bizikletaz lasai uharteko txokoak ezagutu, patxada ederrean gozatu eta bertako bizimoduan galtzeko. Bizitza beti lasai doala dirudi, herritarrak bizikletan hara-hona... abuztuaren 15 inguruan izan ezik. La Digueko jai nagusia da Andre Maria eguna; ostatu hartzea zaildu egiten da, eta eszenatokian musika eta dantza lehertzen dira ordu txikietara arte. •
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Mahe da nazioarteko aireportua daukan uharte bakarra. Mauriziok Europatik hegaldi ugari hartu ohi ditu, baina Seychelleetan oraindik gutxi dira Europatik zuzenean doazenak. Horrek turista kopurua mugatzea dakar, baina baita prezioak igotzea ere. Euskal Herritik eskala bakarrarekin joateko aukerak Paris, Frankfurt edo Istanbulen geldituz dira, eta aurki Londrestik ere hegaldiak abiatuko ditu British Airwaysek. Osterantzean, Afrika ekialdean eta Persiar golkoan geldialdia egin beharko da.
Nola mugitu Prezioak ere ez dira merkeak: hotelak oso garestiak ere badira luxu pixka bat nahi duenarentzat, baina posible da ostatu merkexeagoak topatzea, batzuetan sukalde eta guzti. Mahen eta Praslinen autobusak ondo dabiltza, baina autoak askatasun handiagoa ematen du txoko galduetaraino iristeko. Kotxea alokatzeko, sarritan webgunerik ere ez duten (gidetan telefonoak ageri ohi dira) konpainia txiki eta familiarrak izan ohi dira merkeenak. Oinez eta bizikletaz ibiltzeko ere leku egokiak dira, uharte txikienak eta naturguneak bereziki.
31
Harpea kobazuloa NEGUAREN DEIADARRA
Nafarroa Garaia eta Beherea 1.000 metrotik gorako goi lautada eder batek bereizten ditu. Urkulu gotorlekua dago hego-mendebaldean; Errozate menditzarra ipar-ekialdean. Tartean, Ursarioko pagadi dotoreak eta txoko misteriotsuak, Mendilatz eta Eskanda mendien magalean. Elur geruza ikaragarria dago, izotza nonahi. Negua iritsi da, eta ez da joango udaberria bukatu arte. Legartza errekastoa kabitu ezinik doa Orbaizetako Armategi zaharrean barrena, hegorantz. Iparrerago dago Harpea haitzuloa, geologikoki parerik ez duen koba, Errobi ibaiaren jagole. Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Andoni Urbistondo eta Rafael Bartolome (iturria: Mendikat)
32
HARPEA KOBAZULOA derra da negua. Elurra. Nola jausten den lainoetatik. Nola zuritzen dituen bazterrak. Nola sortzen duen isiltasun atmosfera berezi hori. Nola uxatzen duen haizetea. Ematen duen epeltasuna, elurra denean hotz gutxiago sentitzen baita. Hiri edo herrietako biztanleentzat duen xarma oztopo bilakatzen da sarri, goi lurretan bizi diren biztanleentzat, edo ganadua bizibide duten abeltzainentzat. Elurra lodi pilatzen baita 1.000 metrotik gora negu meteorologikoan, abendutik aitzin. Altuera horretatik gora ibili behar da Irati basoko iparraldean. Orbaizetatik gora, Nafarroa Garaia eta Beherea banantzen diren marraztu gabeko lerroan. Han goi lautada zabalak daude, baina baita abeltzainak neguan azienda elikatzeko derrigorrezkoak diren asfalto
E
Irati baso iparreko lautada biluziak, Saiarri eta Eskanda gailurren artean. Erraketak derrigor erabili behar dira, ibilkera samurragoa egiteko. Bidean ez da gizakirik ikusten apenas. Erbiren bat, ihesean, eta zapelaitzak, bazka zaintzen zerutik. Erreportajea irekitzen duen orrian, Harpea kobazuloa, Errozate mendi azpian. Ondotik pasatzen da Errobi ibaia, eta milaka bisitari erakartzen dituen tolestura geologikoa da.
34
edo pista ugari ere. Orbaizetako arma-ola pasatuta, Azpegi gainera irits daiteke, 1.060 metrora. Zaindari tentetzen da han, mendebaldera Urkulu gotorlekua, inguruko gailur garaiena (1.419 metro). Egun argietan Kantauri itsasoa ere bistara daitekeela diote. Azpegitik aurrera ezin da autoa erabili. Errepidean izotz galanta dago, eta neguko gurpilekin ere, bermerik ez. Organbidea lepoa zen abiapuntu asmoa. Hara, errepide elurtuz hiru kilometro daude, baina Azpegitik ekialdera Ursarioko pagadi dotorea eta zapaldu gabeko elurra daude. Pista edo basoa? Erraketak jantzi eta erabakia erraza da ibiltariarentzat. Tentazioa. Erakarri egiten du desertu zuriak. Basoa eta bakardadea. Isiltasuna. Metro erdiko geruza nonahi. Trukean, eta erraketekin joanagatik ere, pauso bakoi-
tzean ahalegin berezia. Elurrik ez dagoenean baino askoz handiagoa. Giharrak sendo dauden bitartean oharkabean pasatzen den ahalegina. Orkatz, azeri eta bestelako basa-animalien arrastoak daude nonahi. Zeruan zapelaitzak bazkaren bila, planeatzen. Erbi bat ikusteko zortea ere izan dezakezu, lurzoruan bero-bero, eta pausoak entzun ostean beldurtuta ziztu bizian bere zulotik irten eta gero. Ursario muinoa inguratzen da (1.112 metro), eta basotik irtetean Errozate handiak azaldu behar zuen tokian mendi muino ugari eta basamortu zuria agertu dira. Mapak atera. Aztertu. Non gaude. Nahi genuen tokian ez, noski. Organbidea lepotik datorren pista topatu behar da derrigor. Basoko elur labirintotik ihesi,
pista edo errepide estu bat topatu dugu, mendebaldeekialde norabidean. ÂŤHonek behar du baÂť, pentsatu dugu, pistaz jositako eremu zabal honetan pista bakarra egongo dela pentsatuz. Ez baita hala. Mendiak arrazoi. Natura gizakia baino egoskorragoa da. Jabetzerako, Saiarri (1.121 m) eta Ezkanda (1.203) mendiak inguratu ditugu, kilometro pare bat ekialdera, eta harpea kobazuloa eta Errozate menditzarraren arrastorik ez. Iratiko pagadi aberatsak, aldiz, gertu-gertu, eta Irauko lepotik Errozate mendateraino doan pista eta inguruan dauden etxolak ere pauso batera dauzkagu. Harpea: txoko mistikoa Atzera egin beste erremediorik ez. Zangosagarrak kar-
35
HARPEA KOBAZULOA
Ezkerrean behiek ura edateko aska, izoztuta. Goian, Orbaizeta herria, zurituta. Behean eta eskuinean, Orbaizetako arma fabrika izan zena. Eskuinean, Ursarioko pagadi zaharra.
GIDA PRAKTIKOA Non
gatzen ari dira elurretan, baina pistan barrena elur geruza samurragoa da. Organbideatik datorren errepidetxoa harrapatzerako arratseko hirurak paseak dira. Eguzkiak lotarako bideari ekin dio, eta Harpeako bisita laburra izango da derrigorrean. Errozate aurrez aurre dugu, eta Esterenzubira daraman arroila gero eta nabariagoa da, pausoz pauso. Pista bukatu eta elur geruzan ordu laurdentxo bat ibili (kilometro eskasa), eta bertan dago harpea kobazuloa, azken milaka urteetan bezala. Zumaiako flysch-aren tankera du Harpeak, baina askoz txikiagoa da. Hiruki itxurako tolestura bat da. Uste denaren kontra, Errobi ibaia ez da kobazuloan jaiotzen, hegoalderago baizik, Nafarroa Garaian, eta errekastoa kobazulo ondotik igarotzen da. Euskaldunontzat, Harpea Euskal Herrian dago. Eztabaida Nafarroa Garaiko edo Nafarroa Behereko lurretan dagoen litzateke. Beste hainbat gidatan, Espainia eta Frantzia artean dagoen kobazuloa dela irakur daiteke. Kobazuloaren inguruan azienda gordetzeko borda pare bat daude, Nafarroa Beherean Elhursaroko bordak esaten diete. Ganaduak, dena den, Harpeako koba erabiltzen du babesteko, eguraldia gaiztotzen denean. Izan ere, bordak altxatu baino lehenago ere ibiliko ziren mendi hauetan barrena, eta gizakiok baino hobeto dakite non babestu. Harpeara iristeko biderik politena Esterenzubiko Beherobia auzotik abiatzen dena da (337 metro). Ibiltariarentzako aproposa den xenda batetik, Errobi lurzorutik nola irteten den ikus daiteke Errobiko Iturbe-
gietan, Beherobitik kilometro eskasera. Lurzorutik irteten bada, nonbait lurzoruan sartzen den seinale. Errobi ibaia, Harpeako bide malkartsuan barrena jaitsi ondoren, 100 bat metroko artesi batean amiltzen da, desagertu, ostera Beherobian azaltzeko. Irteera hori elurrik gabeko beste egun baterako geratzen da memorian gordeta. Errozatera igotzeko asmoa bezala. Ordulariko orratzek arratseko laurak direla diote, eta abiapunturaino tartea geratzen da, oraindik. Gainera, Errozate mendira igotzeko 450 metroko desnibela libratu behar da. Elurtuta dago, oso, eta arrastorik ez duen bide malkartsua, zain. Neguaren deiak ezinezko egin du erronka. Organbidea lepora bueltan, eguzkia joan da. Azpegi gainera iristerako ilargi betearen argitasunak hartu du lekukoa, eta egurtutako gorputzak atsedena. Orbaizetako Pardix ostatuan, salda bero eta ogitarteko batekin errazago egiten da eguneko laburpena. Orduan jabetzen da norbera, askotan, gailurra bera baino bidea bera dela gailurra. Errozate igo gabe ere, goizean goiz Aralarko Malloak elurtuta ikusi ditugu, zikloturista taldeak Zubirira bidean, tenperatura zero azpikoa izan arren. Jendea Auritzberriko kaleetan pasieran edo enkarguak egiten, termometroak 10,5 gradu zero azpitik markatu arren. Orbaizetako bizilagunak eguneroko jardunean, abenduko jaiegunetan bertaratuko diren turistak jasotzeko gertu. Bertakoek aspaldi entzun zuten neguaren deiadarra, baina lasai daude. Pirinioetan bizi dira, neguko seme-alabak dira. •
Errozate Nafarroa Behereko gailur ezagunenetakoa da. Urrutitik bistaratzen da, mendi handia eta tentea delako (1.345 metro). Azken hamarkadetan hainbat pista egin dituzte inguruan abeltzainek aziendak zaintzeko, eta horrek asko laburtu ditu mendi txangoak. Esterenzubi herritik Arthe lepora joan eta bertatik berehala irits daiteke Errozate mendatera, autoz. Baita Organbidea lepora, Arnoztegi gaina iritsi baino hiruzpalau kilometro lehenago. Orbaizetatik 10 bat kilometro daude Organbidea lepora. Errepide estuak dira, baina autoz ibiltzeko modukoak. Neguan ez dituzte garbitzen, eta neguko gurpilak ezinbestekoak dira.
Nola iritsi Esterenzubi Donibane Garazitik 8 kilometrora dago. Nafarroatik joanez gero, IruĂąetik Zubirira joan behar da, han Erro eta Mezkiritz mendateak pasa, eta Auritz-era iritsi aurretik, ekialderantz egin Garralda eta Ariberaino. Aribetik Orbaizetara 8 kilometro daude.
Zer ikusi Orbaizetatik gertu Irabiako urtegira joan daiteke, Iratiko oihaneko iparraldera. Orbaizetako burdinola zaharra ere ikustekoa da. Garraldako AuĂąak enpresak hainbat irteera antolatzen ditu Irati basoan, eta Aezkoa eta Zaraitzu ibarretan. Pirinioko herrixkak berez dira ederrak eta lasaiak, eta edozein herritan bila daiteke ostatu eta mantenu zerbitzu bikaina.
37
Dublin GUINNESS PINTA BATEKIN
Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo
39
Errubi koloreko eta apar lodidun garagardo pinta, biolinaren doinu koloretsu eta biziak bodhran-aren kolpeekin nahastuta. Egurrez apaindutako pub bateko txokoan gaude eta gure inguruan, jendetza kantuan. Halakoak dira Dublingo pub batean izan daitezkeen bizipenak eta, agian, Irlanda bisitatzean bizi daitekeen esperientziarik ederrenetakoa da. Temple Bar-eko emanaldi ezberdinen artean, posible da irlandar doinu tradizionalez gozatzea garagardo pinta bat eskuan dugun bitartean. Erreportajearen hasierako argazkietan, batetik, 160 urte dituen taberna honen aurrealdea; eta bestetik, Guinness akademian, xarma berezia dauka nork bere garagardo pinta ateratzen ikastea.
40
DUBLIN aragardoa eta pub-ak dira irlandarren bizimoduaren osagai garrantzitsuetako bi eta Dublinen aukera anitz izango dugu garagardo pinta batekin gozatzeko. Hirian zehar mila pub baino gehiago daudela esaten da eta, hasteko, Temple Bar ingurua da ezagun eta jendetsuena. Dame St, Liffey erreka eta Trinity College artean kokatzen da, eta hainbat kaletan zehar banatzen diren pub kontaezinekin batera, Irlandako zein mundu osoko zaporeak eskaintzen dituzten jatetxeak ezagutu, eta kaleko artistak eta musika irlandarra entzuteko aukera izango dugu. Turista andanak autentikotasunari kentzen dion xarmaren gainetik, Dublinen aurki daitekeen kultura eta aniztasu-
G
naren isla ere bada Temple Bar. Eremu honen bihotzean, Fleet Street kaleak pub ugari biltzen ditu errenkadan. Zintzurra garagardo fresko batekin bustitzeko asmoz, hiriko pubetan barneratuko gara eta erreportaje honetan horietako zenbait gomendagarri aurkituko dituzun arren, ez dago norbere kabuz Dublingo pubak esploratzea bezalakorik, bidaiariarentzat honek dakartzan ezusteko eta zorioneko aurkikuntzekin. Betiko pub tradizionaletatik hasi, eta cocktail pub edo modernoetaraino, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintzarekin egingo du topo bisitariak. Hala ere, behin Irlandan gaudela, merezi du tokiko kulturan murgildu eta lagun giroan, Guinness pinta batekin gozatzea.
41
Giro animatua, kultura aniztasuna eta ehunka pub biltzen ditu Temple Bar guneak, hiriko auzorik bisitatuenean. Ondoan, bisitariak Dublineko Guinness Storehouse-n. Irlandako garagardo sonatuena nola egiten den ikusteko eta ikasteko ez ezik, probatzeko aukera era badago bertan.
42
Gainera, hainbat pubetan ohikoa da irlandar plater tipikoenak aurkitzea, itsaskiak, muskuiluak, izokinak, bai eta haragi eta Guinness garagardoarekin prestatutako gisatua ere, besteak beste. Irlandar doinuak garagardoz bustiak Emanaldi moderno eta rockeroekin batera, metropoli honetan ez dira irlandar doinu tradizionalak falta eta, hala, hainbat pubek gauero edo ia gauero eskaintzen dituzte zuzeneko kontzertuak. Iluntze eta gauetan zehar, hainbatetan egingo dugu topo “Galway Girl”, “Molly Malone”, “Dirty Old Town” edo “The Wild Rover” moduko kantu ezagunekin, eta azkenean, pubeko jendearekin egingo dugu bat kantuan. Musika tradizionala berbabide, O’Donoghue’s puba da, zalantzarik gabe, lokalik aipagarrienetakoa. 1934. urtean ateak ireki zituenetik, oso ezaguna egin da dublindarren artean gaueroko emanaldiengatik, eta, hain zuzen, The Dubliners talde ezagunak bertan egin zituen bere lehen urratsak. Izaera bereziko pub honetan, biolinen, flauta eta gaita irlandarren edota bodhranen doinuez girotzen dira iluntzeak. Merrion Row kalean, Temple Bar gunetik pixka bat aldenduta badago ere, benetan merezi du Irlandako musikaren historiarekin estu lotutako pub hau ezagutzea. Lehenago aipatutako benetako pub tradizio-
nal baten bila doanak, Bridge Street Lower kalean, The Brazen Head pubean aurkituko du horixe. Irlandako pubik zaharrena dugun honek 1198. urtetik darama dublindarren egarria asetzen eta bertan ere gauero entzungo ditugu irlandar doinu biziak zuzenean. Dagoeneko mugimendutik gertuago, Temple Bar gunean barneratuko gara. Askorentzat turistaz eta gaztetxoz jositako eremua bada ere, badu bere xarma eta, toki guztietan bezala, bada sartu-irten bat merezi duen pubik. Dublinera egindako bisitan, bereziki erakarri gaitu Oliver St John Gogarty pub ikusgarriak, Fleet Street eta Anglesea Streetek bat egiten duten izkinan dagoenak. Kanpotik begiratuta deigarria da, eta eguerditik hasita gaueko ordu txikietara arte etengabe giroa animatzen diharduten musikariek ematen diote pub honi bere bizitasuna. Irlandar doinu tradizionalak entzun bitartean garagardo pinta batez gozatzeko txoko gomendagarria da benetan, nagusiki turistei zuzenduta badago ere. Fleet Streetetik mugitu barik, 1823. urteko The Palace Bar pubak ere merezi du aipamen bat; batetik, bere musika emanaldiengatik eta, bestetik, garagardo irlandar eta whiski aukera zabal bezain onagatik. Guinness zurrut baten eta beste baten artean, eurek ekoitzitako Palace Bar whiskia dastatzeko aukera ere badago.
Garagardo onaz, irlandar janariaz eta lagun giroaz batera, aipatzekoa da pub batzuek oraindik mantentzen duten iraganeko itxura. Molly Malone arrain saltzaile ospetsuaren estatuara hurbiltzea aitzakia ederra izan daiteke Dublingo benetako pub viktoriar batean sartzeko. Dame Court-en, hain zuzen, The Stag’s Head pubak giro epelean bilduko gaitu bere beirate, eskultura eta kaoba zein letoiz apaindutako barnealdearekin. St Stephen’s Green eta Merrion Square parkeen artean, ostera, Toner’s pubak janari-denda zeneko hainbat elementu erakusten ditu oraindik bere egurrezko barra eta beira-arasetan. Guinness garagardoaren tenpluan Dublindarren harrotasuna pizten duten gauzetako bat Guinness garagardo ezaguna dugu eta jakina, hiriburuko pubetan ez da inoiz faltako. Hala ere, edozein garagardozalerentzat ezinbesteko bisita da Guinness Storehouse biltegi ikusgarria. Irlandako amu turistiko handiena izaki, St. James’s Gate-n kokatutako adreiluzko biltegia marketinaren makineriaren erreminta garrantzitsua ere bada. Bestalde, baina, zazpi solairuz osatutako pinta erraldoian zehar egindako bisita interaktiboak garagardo honen inguruko zehaztasun eta bitxikeria guztiak ezagutzeko aukera emango digu,
urre beltz hau sortzeko errezeta izan ezik! Beheko solairutik hasi eta zazpigarrenera arte, garagardo honen gaineko esperientzia batean murgiltzen da bisitaria eta amaitzeko, hiriaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen digun Gravity Bar-en; Guinness pinta batekin gozatzeko eskubidea dauka bisitari bakoitzak. Arthur Guinness-ek 1759. urtean ekin zion garagardo honen ibilbide oparoari, eta Guinness Storehouseren beheko solairuan, hain zuzen ere, garai hartan sinatutako alokatze kontratua ikus dezakegu, 9.000 urterako sinatu zena! Garagardoa ekoizteko osagaiak (garagarra, lupulua, legamia eta ura) gertutik ezagutu ostean, 200 urtez garagardoa garraiatu izan duten egurrezko upelen elaborazioaren gaineko atala benetan bitxia da, baita urteek aurrera egin ahala garagardoaren garraioan edota fabrikan bertan izandako aldaketak ere. Honetaz guztiaz jabetzeko, garaiko hainbat argazki eta bideo eskainiko dizkigute. Pinta erraldoian gora goazen heinean, dastatze aretora edota garagardo ezagunaren ibilbide publizitarioan zehar eramango gaitu bisitak. Esperientzia amaitutzat eman aurretik, Guinness akademian, Guinness pinta perfektua zerbitzatzeko pauso ospetsuak erakutsiko dizkigute barraren beste aldean gaudela, eta pinta gure eskuan dugula, gozatzera! • 43
Hawaiiko itsasbazterrak LABAZ, ARREZIFEZ ETA BIZITZAZ EMARITSU Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
Uhartedia izanik, itsasertza beti daukazu gertu. Itsasoak protagonismo agorrezina du Hawaiin, bai paisaia taxutzen duen eragile gisa eta bai bizi iturri den aldetik. Bisitariaren zentzumenentzat akuarela eiteko sinfonia bat eratzen duten bertako labazko labarrak edota hareatzak, era berean, hegaztiek habia egiteko bazterrak dira, eta itsas txakurren eta dortoken atsedenleku. Urpeko uharrietan koloreak oparotasunez loratzen dira, eta itsaso zabalean beti azaleratzen dira zirraragarri izurdeak eta gure planetako animalia handienak, baleak.
46
ehenengo eszena. Bi aho batu dira, bekatari, seigarren manamenduak dioenari entzungor eginez, hondar gainean etzandako gorputzen gainean olatuak aparretan desegiten diren bitartean: ÂŤSekula ez nuen imajinatuko halakoa izan zitekeenik. Inoiz ez dit inork musu eman zuk egin duzun bezala. / Inork ez? / Ez, inork ezÂť. Hollywoodeko historian asko eta asko dira musu gogoangarriak, baina bakar batek ere ez ditu honek bezala adierazten halako maitasun grina, desira kiskalgarria eta era berean jeloskorkeriarik zabarrenaren zorigaiztoko agerpena. Deborah Kerr eta Burt Lancaster, beraien ezpainez ari baikara, japoniarrek estatubatuarren Pearl Harbor baseari eraso egin aurreko egunetan beren amodio jolas ukatua bizitzen ari direla “From Here to Eternityâ€? filmean.
L
HAWAIIKO ITSASBAZTERRAK Bigarren eszena. Airean nolabaiteko tentsio sexuala nabari bada ere, haragikoi baino hein handiagoan xalotasunez hedatzen dira kantu baten bertsoak badia bakarti batean: «No more do I see the starlight caress your hair / No more feel the tender kisses we used to share / I close my eyes and clearly my heart remembers / A thousand good-byes could never put out the embers» (Jada ez dut ikusten izarren argia zure adatsa laztantzen / Jada ez ditut sentitzen elkarri ematen genizkion musu eztiak/ Begiak itxi eta nire bihotzak argi oroitzen du/ milaka agurrek ezin izango dituzte inoiz sugarrak itzali). Sebastian Iradier Salaberri arabarraren “Paloma” doinua da, Elvis Presleyren ahoan. Maiteminez abesten ditu bihotz abandonatuei buruzkoak, bitartean neska igerian dabilela, eta bikiniaren goiko aldea gal-
tzen duenean, txakurtxoa sartzen da uretara hari soinekoa gerturatzera: “Blue Hawaii”. Hawaii, bai; izan ere, lehenengo eszena Halona Cove kala txikian kokatzen da, eta bigarrena Hanauma Bayko hondartzan, hau da, uharriz babestutako kala biribildu zoragarria bihurtu den krater zaharrean. Bata bestetik gertu daude, Oahu uharteko hegoaldeko kostan. Erredundantzia hutsa dirudi uharteak eta kostak elkarren segidan aipatzea. Hala ere, Hawaiiko artxipelagoan barnealdeak eta kostaldeak hain paisaia desberdinak eskaintzen dituztenez eta kostaldeak berak hain ekosistema paregabeak, ez dago erabat lekuz kanpo elkarrengandik bereiztea.
Big Island-en irudi bereizgarriak: olatuak labazko haitzen kontra lehertzen, antzinako jainko-jainkosen aztarnak eta itsasoa zirrikitu guztietatik begira.
Paisaia askotarikoak Polinesiako bazter honetako kostaldeak surfarekin
47
Goian, kolore eta itxura askotako fauna aurki daiteke koralezko uharrietan.
duen loturari ez erreparatzea zaila da. Lotura hori saihesteko arrazoirik ere ez dago, gainera. Azken batean, olatuak berez-berezkoak ditu itsaso honek. Eta olatu horien gainean, oroimenaren haria galtzen den garaietatik ibili izan dira mana, kalu eta aloha herriak, harik eta Duke Kahanamoku kresalaren eta bitsaren Kahuna Handiak tradizio hori munduari eskaini eta honek kirol garaikide gisa hartu zuen arte. Surf egiteko lekuen zerrenda amaiezina da, Waikiki inguruko uhin leunetatik hasi, eta mendi apartsuen tankerakoak bihurtzen diren Pe’ahiko –Jaws urautsi ospetsua, Maui iparraldean– edota Pupukeako olatuetaraino –Pipeline, Oahu iparraldean–: Oahun, Laniakea, Velzyland, Gas Chambers, Pupukea, Haleiwa…; Big Islanden, Banyans, Honl’s, Honoli’i, Tombstones…; Mauin, Hookipa, Kaanapali, Kihei... Baina olatuak hartu beharrean, inguruka ibili nahiago duenarentzat, paisaiak bata bestearen atzetik lerratzen dira, pausoa luzatu orduko aho zabalik uzteko moduan. Zortzi dira uharte nagusiak, dozenaka
uharte txikiak, eta den-denak desberdinak. Gehiago eskatu behar al dugu? Kostalde hauek bilduma bat osatzen dutela esan genezake, erakusgarri bat, ikusteko sumendi bat zer eraikitzeko gai den bere jardunean ozeanoaren erdi-erdian azaleratzen denean eta denbora kidetzat hartuta itsasoak eta haizeak eskultore patxadatsuen gisara pixkaka-pixkaka lan egin dezaten uzten duenean. Big Islanden laba gaztea nagusitzen da, eta benetan basamortu beltzak eratzen ditu, landaretzaren zertzelada batzuez eta olibino mineralez zipriztinduta. Kolore olibakara horri miresgarri deritzogu uhartearen hegoaldeko muturrean, Ka Lae labarren inguruan, South Point-en. Izan ere, hortxe dago Papakolea Beach, olibino mineral birrinduak koloreztatzen duen hondartza berdea, planeta osoko bakanetako bat, itsasoak irentsitako krater zahar batek oinordetzan utzia. Kumukahiko itsasargitik Kaimu eta Kalapanatik harago, Kaena Point eta Sumendien Parke Nazionaletik harago, itsaso zakarraren aurreko kostako zerrenda-
ren gotortasunak kontraste itzela sortzen du iparraldeko hondartza urrekara naroekin, Kailua-Konan. Halere, agian Waipio bailara sakona, Kohala sumendiaren hego-ekialdean, izan liteke uharte handiko orbain miresgarriro ederrena. Hango horma bertikalek, mendebaldean Hiilawe ur-jauzi dotorea dutelarik itxitura eginez, ozeanoa agurtzen dute palmondoen buruak astinduz. Mauik artxipelago osoko ibilbiderik zoragarrienetako bat eskaintzen digu: Road to Hana. Kahuluitik abiatu eta ekialderantz jota, errepidea berehala hasten da estutzen eta ia modu sinesgaitzean sigi-sagaka, existitzen ez den espazio bat lapurtu nahian mendi mazelari. Maldan behera garamatza, itsasoa gure oinen azpian dozenaka metrora atzean dela, horma ikusezinetan gora eraikitako oihanen labirintoan. Kaleahala sumenditik jaisten diren errekak ur-jauzien segida batean amiltzen dira, Twin Falls, Puohokamoa, Waikani... eta bidearen amaieran, sari moduan, Kaihaluluko hondartza gorrixka paregabea. Beste mutu-
rrean, Makaluapunan, garbi ikusiko dugu zeinen temati borrokatzen den Pele jainkosa gartsua itsasoaren aurka, haren jaunak, Kanaloak, amore eman beharrean aurre egitea erabakitzen duenean. Izan ere, lurmutur honetan, azken gotorlekua balu bezala, olatuen oldarrak magmaren aurrerabidea geldiaraztea lortzen du, baita itzularaztea ere bere baitara bihurrituz, piztitzar baten hortzak diruditen ertz zorrotzetan petrifikatzeraino: Dragon Theet. Baina paisaiarik dramatikoena, amorragarri eta erdiragarriena, Kauai uharte txikiak eskaintzen du. Kauiko iparraldeko kostaldeari begira, badirudi munstro batek atzaparra bota diola, beste unibertso bateko izaki batek bere lurrazala bortizki arramazkatu duela, zartatuz eta ildo beldurgarriak zulatuz. Na Paliko labarrak dira, eta profil gorabeheratsu horrek bere tolesetan isil-isilik gordetzen ditu hondartza eskuragaitzak, harrizko arkuak, Waiahuakuako leize miragarriak, non itsasoak zeruari dei egiten dion, eta duela milaka urtetatik denbora geldi-geldi
Behean, Oahun kokatutako Makapu Point-eko hondartzak.
50
HAWAIIKO ITSASBAZTERRAK dagoen haran esekiak –Hanakapiai, Hanakoa, Kalalau eta Nualolo–. Eden bat bizitzaz gainezka Pazifikoaren handitasunean galduta, gure planetan ez dago kontinenteren batetik hau bezain urrun den beste lehorreko lurralderik. Lur irmotik aldenduen dauden uharteak dira, eta halere, edo horrexegatik beharbada, kostalde horretan hain denez handia bioaniztasuna, bizitzaren ahalmenari egindako gorazarrea dirudi. Honolua Bayn, Maui iparraldean, uharri koloretsuen artean igeri egin edo urperatzea nekez ahaztuko dugun esperientzia horietako bat da, dortoka berdeak lagun hartuta eta konta ezin ahala forma eta ñabardura dituzten ehunka arrain espezie inguruan zirimolaka dabiltzala. Zeresanik ez, xibartaren kantua entzuteko zoria suertatuz gero urperatzean. Hala bada, esperientzia estasi mistiko bihurtzen da, naturaren zirkulu iniziatikoari atxikia. Xibartak Alaskatik jaisten dira eta Pailolo, Kalohi eta Kealaikahiki kanaletan elkartzen dira, Maui, Lana’i eta Moloka’i uharteen artean. Hainbeste eta hainbeste pilatzen dira, gainera, eta lehorretik ere ikusteko modukoa izaten da jauzi egiten dutenean, baina beti izango da aukera hobea itsasontzi batera igo eta baleak ez ezik izurde aurpegi luze akrobataren itzulipurdiak behatzeko ere baliatzea. Hortxe bertan dago Molokini uhartea ere –Makena State Parkearen parean eta La Perouseko badia zoragarrira iritsi aurretik–, ilargi erdiaren itxura hartu duten antzinako krater baten hondarrak, snorkel egiteko lekurik hoberenetakoa. Dortoka berdeek –honu esaten diete bertan– hondartzak izaten dituzte atsedenleku, esaterako Laniakea, Punalu’u iluna, Kaloko-Honokahau eta Pu’uhonua edo Honaunau. Aurkitzen zailagoa da, aldiz, itsas txakur fraidea, bertako endemikoa izan arren urri samartua, baina hauek ere hondartzetan egiten dituzte etzanaldiak, eta gerta liteke halako batean topo egitea, bereziki Kaena Pointeko kalatxoetan. Lurmutur hori Oahu iparraldean dago, eta bertako dunak ere leku aproposa dira Lyasango albatrosa ikusteko, ehunka bertaratzen baitira habia egitera. Hegaztizaleentzat nahiz gainerakoentzat zoragarria suerta litezkeen lumadunen topalekuak dira, besteak beste, Kauaiko Kilauea Point eta Hanalea, Ohauko Koko Head eta La’ie Point, Mauiko Ke’anae eta Pauwalu edo Big Islandeko Upolu Point eta Aimakapa, makina bat espezie ikusteko aukera ematen baitute, esaterako, Hawaiiko petrela, ekaitz-txoria, zanga hankagorria, fregata, txenada iluna eta urretxirria, bakan batzuk aipatzearren. •
Road to Hana-ko parajeetatik Kaena Point-era, bizitzak egitura bitxiak erakusten ditu lehorrean nahiz itsaso sakonean. Erdibidean, Duke Kahanamokuren omenezko estatuak gogorarazten digu inguruotan asmatu zela surfa.
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Edozein urte sasoitan joateko modukoa da, baina baleak ikusi nahi izanez gero, abendutik maiatzera bitartean.
Garraioa Uharte batetik bestera, hegazkinez. Uharte barruan ibiltzeko, gomendagarria da ibilgailua alokatzea, 4x4 bada, hainbat eta hobeto.
Mendi ibilbideak Esperientziarik hoberenetakoa da, baina aldez aurretik ibilbide bakoitza aztertzea komeni da, izan ere, batzuetan diruditena baino gogorragoak izaten dira eta zerbitzu eskaintzarik ez dute izaten.
Itsasoa Kontuz hondartzan, paraje idilikoak dirudite, baina bainua hartzea arriskutsua da askotan.
51
proposamen tematikoa
2018AN MODAN EGONGO DIREN MUNDUKO ZORTZI HIRI Hasi berri dugun urtean kirolarekin edo artearekin lotutako punta-puntako hitzorduen kokaleku izango diren munduko hainbat hiriren zerrenda prestatu dute Traveler webgunean. Guk zortzi hauek aukeratu ditugu, 2018an protagonista bihurtu edo modan egongo diren zortzi hiri eder. Testua:
Marian Azkarate
Mexiko DF World Design Organization industriarekin lotutako diseinua bultzatzen duen gobernuz kanpoko erakundeak etorkizun aberatsa iragarri dio Mexikoko hiriburuari, 2018ko Diseinuaren Hiriburu izendatu baitu. Antza, hurrengo hamarkadetan hiri latinoamerikar sortzaileen eta aitzindariena izango da Mexiko DF. Izendapen honek alboko eragin anitz ekarri aurretik jaso izan duten hirietan, hau da, Turin, Seul, Helsinki, Lurmutur Hiria eta Taipei.
52
Salamanca 2018. urtean 800 urte betetzen dira ÂŤStudium GeneralÂť delakoaren sorreratik. Eta zer izan zen zehazki? Salamancako Unibertsitate ospetsuaren hazia. Urteurren berezia oso Europako unibertsitate zaharrenetako batentzat, Gaztelako hiri hau betidanik goi mailako hezkuntzara lotuta izan baita. Mota guztietako ekitaldiak prestatu dira urte osorako, gehienak hezkuntzari edo kulturari lotuta.
Pyeongchang Hego Koreako hiri honek apenas gainditzen duen 40.000 biztanleen kopurua. Halere, Neguko Olinpiar Jokoei esker (otsailaren 9tik 25era izango dira), kirolaren munduko hiriburu bihurtuko da data horietan. Taebek mendietan zintzilikatutako paraje honek ez du garai zaharren xarma galdu. Hodeien gainetik, Woljeongsa eta Gyeongpoda tenpluak altxatzen dira.
53
proposamen tematikoa Limerick Erdi Aroko gaztelua eta katedrala Instagrameko izarrak bihurtu diren arren, Limerick ez da haietara mugatzen; izan ere, Irlandako hiriburu kulturaltzat har dezakegu. Franck McCourten eleberrien urratsen atzetik joan gaitezke (“Angela’s Ashes”-en egilea hemen jaio zen) edo bestela White House-ra gerturatu gaitezke, “poesiaren tenplura”, non Michel D. Higgins lehendakariak olerkiak irakurri dituen. 2018rako Limerick City Gallery of Art-ek eta Higgins Museoak bi urtez behingo arte erakusketa bat antolatu dute.
Sao Paulo Brasilgo hiri itsusi eta ikaragarri honek bizi izan duen eraldaketa txalogarria da oso. Minhocao autobidea oinezkoentzat egitea eta inguru hauetan sortu diren lorategi bertikalak dira, besteak beste, martxan jarri diren txukunketak. 2018an Latinoamerikako hiriburutza gastronomikoa bere gain hartuko du.
Jerusalem 2018ko Italiako Giroaren abiapuntua Jerusalem izango da, hiri santuaren txoko mitiko gehienak zeharkatuko dituen erloju kontrako proba batekin. Zorakeria dirudien arren –oso egoera korapilatsua bizi du planetako eskualde honek– hautaketa honi esker turista andana gerturatuko da Jerusalemera. 54
Mosku Garai berrietara egokitzen ari da Mosku, hori bai, bere benetako sena galdu gabe. Azken hamarkadetan gaur egungo kulturaren erakargune bilakatu da Garaje, Zaryadye parkea edo October Chocolate Factory sarea bezalako asmoei esker. Globalizazioari eman dion besarkadaren unerik gorena ekainaren eta uztailaren artean biziko du, Munduko Futbol Txapelketa bertan jokatuko baita.
Palermo Siziliako hiri bizi honek Italiako kulturaren hiriburutza izango du 2018an eta “aitzakia� horrekin bere eliza eta gaztelu barrokoen edertasuna harrotasunez erakutsi ahal izango du. Gainera, Manifesta 12a –gaur egungo artearen nazioarteko hitzordu nagusia– Palermon bertan egingo da urtearen bitarren zatian. 55
HITZORDUAK: 2018an kontuan hartu beharreko nazioarteko erakusketak LONDRES (INGALATERRA) “Frida Kahlo: Making Her Self Up”, Victoria and Albert Museum. Irekiera: ekainaren 16an. Bere artelanengatik, bizimodu korapilatsuagatik zein jantziengatik ospetsua, Frida Kahlo mexikarra XX. mendeko ikono bihurtu da. Modan ere eragin handia izan du pasioz eta atsekabez bizitako emakume honek, eta Beyonce-k eta Dolce&Gabannak beren estiloaren eragina aitortu izan diote. Aurten Mexikotik kanpo ikusi ahal izango dira lehen aldiz bere jantziak, osagarriak, gutunak, argazkiak... baita bere gorputz mindua jasangarriago egiteko hartzen zituen botikak ere. 2004an aurkitu zuten Fridaren arropazaindegia, giltzapean gordeta. www.vam.ac.uk
56
PARIS (ESTATU FRANTSESA)
NEW YORK (AEB)
“Eugene Delacroix (1798-1863)”. Louvre museoa. Martxoaren 28tik uztailaren 23ra. Frantziako erromantizismoaren aitzindari Eugene Delacroix handiak maisuki erabili zituen kolorea eta mugimendua. Parisen ikusi ahal izango dena atzera begirako erakusketatzat jo daiteke, Louvrek, New Yorkeko Metropolitan museoarekin elkarlanean, 1963tik Delacroixen lanaren inguruan egin den lagin handiena eta osatuena prestatu baitu. www.louvre.fr
“Andy Warhol. 1928-1987”. Whitney Museum of American Art. Irekiera: Azaroa. Artea maite ez dutenek ere erraz identifikatu dezakete Andy Warholen lan bat. ‘Pop art’ estiloaren ikonoari 1989tik eskaini zaion lehenengo atzera begirako erakusketa azaroan iritsiko da hain maite zuen hirira. Artelanak, film esperimentalak... denetik izango da ikusgai. Campbell zopa-potoak ere bai, noski. collection.whitney.org
AMSTERDAM (HERBEHEREAK)
VIENA (AUSTRIA)
“Van Gogh & Japan”. Van Gogh Museum. Martxoaren 23tik ekainaren 24ra. Inoiz ez zuen Japoniara bidaiatu; halere, asko irakurri, ikasi eta kopiatu zuen eta, zalantzarik gabe, japoniar arteak eta kulturak, oro har, harengan eragin handia izan zuten. Horren lekuko, erakusketa hau. www.vangoghmuseum.nl
“Egon Schiele. Self abandonment and self-assertion”. Leopold Museum. Otsailaren 2tik azaroaren 4ra. Egon Schiele (1890-1918) artistaren munduko bildumarik handiena du Leopold Museumek; 40 bat margolan eta 180 bat lan paperean, zehazki. Aurten guztiak ikusi ahal izango dira, Vienan erakusketa hau eta modernismoa protagonista bihurtuko baitira. Izan ere, 2018an Gustav Klimt, Egon Schiele, Otto Wagner eta Koloman Moser-en desagerpenaren mendeurrena beteko da, eta erakusketa eta ekitaldi ugari ikusi ahal izango dira urte osoan zehar. www.leopoldmuseum.org
LONDRES (INGALATERRA) “Picasso 1932- Love, Fame, Tragedy”. Tate Modern. Martxoaren 8tik irailaren 9ra. 1932. urteari “Picassoren mirarien urtea” deitu izan diote. Tate Modernek garai horretako ehun artelan erakutsiko ditu, modu kronologikoan aurkeztuta. Museoak bere historian prestatu duen erakusketa garrantzitsuena omen da. www.tate.org.uk
MELBOURNE (AUSTRALIA) “Moma at NGV. Melbourne Winter Masterpieces 2018”. Ekainaren 9tik urriaren 7ra Melbourneko National Gallery of Victoria museokoak pozarren daude, New Yorkeko The Museum of Modern Art erakundearekin (Moma) akordioa sinatu ondoren Degas, Van Gogh, Dali, Koons, Pollock, Cezanne, Monet eta tankerako artisten 150 maisulan erakutsi ahal izango dituztelako. www.ngv.vic.gov.au
MADRIL (ESTATU ESPAINOLA) “Rubens, bozetoen margolaria”. Prado Museoa. Apirilaren 10etik abuztuaren 5era. Europako artearen historian egon den bozeto edo zirriborro margolaririk handiena omen da Rubens, Madrilgo museo honen esanetan. 70 bat erakutsiko ditu erakusketa honetan, eta horiekin batera, beste 20 margolan eta zirriborro bozetoak testuinguruan jartzeko. Rotterdameko Boijmans Van Beuningen Museoan ere ikusi ahal izango da. www.museodelprado.es 57
liburuen TXokoA
BIDASOA IBAIA ITURBURUTIK BOKALERAINO
Baztan-Bidasoa Hainbat egile Jauregiarte elkartea, 2017 Neurriak: 297 x 210 mm 192 orrialde. 30 euro Elkar eta Baztan-Bidasoko liburutegietan salgai
idasoa ibai bat da, baina baita bere baitan nortasun handia duen eskualdea ere. Baztanen Baztan ibaia deitzen zaio eta paisaia kulturalak dira bere erakargarritasun nagusiak: mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko harremanak sortutako paisaiak, non eta errekasto, mendi, baso, baserri zein errotek kolorez betetako margolanak osatzen dituzten. Baztan inguruko bederatzi argazkilarik ibaiaren ibilbideari jarraitu diote, iturburutik Kantauri itsasoan jaurtitzen den tokiraino eta irudietan islatu dituzten gizatartutako paisaien irudi ederrekin osatu dute Jauregiarte elkarteak kaleratu berri duen “Baztan-Bidasoaâ€? argazki-liburu dotorea. Pello Iriarteren irudi eta testu laburrekin hornituta, liburu honetan parte hartu duten eskualdeko beste argazkilariak hauek dira: Patxi Iriarte, Juan Lameirinhas, Ignacio Zaldua, Irantzu Pastor, IĂąaki Atxa, Josu Inziarte, Fidel Cruz Irisarri eta Jon Martinez.
B
GALZORIAN DAUDENEN ERRETRATUAK
AURTEN AMESTEKO LAGUNGARRIA
Tim Flach argazkilari britainiarrak urteak daramatza desagertzeko zorian dauden espezieen egoera dokumentatzen munduan zehar egin dituen bidaia ugarietan. Jasotako irudiekin “Endangered” (Arriskupean) liburua kaleratu berri du, 180 argazki ederrez hornituta. Gizakiak balira bezala, kamerari aurrez aurre begiratzen diote abere hauek. Beraien betiko habitata nola lapurtzen ari zaizkien ikusten ari diren primateak, bolia eskuratzeko erailtzen dituzten elefanteak, maskotak bihurtzeko ehizatzen dituzten hegaztiak...
Lonely Planet-eko lankide eta kolaboratzaile guztiek (egileak, editoreak...) parte hartu dute nazioarte mailan izen handia duen bidaia argitaletxe honek urtero kaleratzen duen gida honetan. Hasi berria dugun 2018. urtean ikusi, ezagutu eta jakin behar dugun guztia –bidaien alorrean, noski–, bildu dute “Best in Travel 2018” liburu honetan. Datozen hilabeteotan maletak edo motxilak hartu eta urrutira bidaiatzearekin amets egin dezagun aproposa.
Endangered Tim Flach. Ingelesez Abrams Books, 2017 336 orrialde. 65,00 euro
«RAYUELA» NOBELAREN MAPA Julio Cortazarren “Rayuela” XX. mendeko latinoamerikar eleberri mitikoa da, zalantzarik gabe. Saiakera honek eleberrian barrena “bidaiatzea” proposatzen digu, oso modu bitxian. Cortazarrek nobela osatzeko erabilitako erreferentzien bidez, mapa bat osatu dute eta “Rayuela”-n aipatutako toki eta txokoak aurkitu daitezke: ibilbideak, kafetegiak, baina baita Louvre Museoa edo Montparnasseko hilerria ere. Orain hain modan dauden ibilbide literario horietako bat egiteko akuilua. Paris-Buenos Aires. Trazando la Rayuela Monica Vacas Hernandez eta Daniel Castillo Garcia Aventuras literarias, 2017 248 orrialde. 24,00 euro
Best in Travel 2018 Hainbat egile Geoplaneta, 2017 208 orrialde. 9,95 euro
PEDRO BAIGORRIREN BIZITZA EZEZAGUNA Hau Pedro Baigorri (19391972) sukaldari eta iraultzaile nafarraren historia da. Francorentzat kozinatu behar izan zuen Donostian, baina urteen buruan, Fidel Castroren eta Che-ren lagun eta chef pertsonala bihurtu zen. Gizon idealista honek zinema maite zuen, baita bizikletan ibiltzea ere, baina barruak mugiarazten zizkiona borroka zen, bere engaiamendu politikoa. Kuba utzi eta Kolonbiako mendietara joan zen armak hartuta, eta han erail zuten. Orain arte gutxik zekiten nor zer Pedro Baigorri. Baigorri. Un vasco en la guerrilla colombiana Marco Tobón Txalaparta, 2017 200 orrialde. 18,00 euro
59
Gogoan hartu
OUZZAI AUZOA BEIRUT KOLOREZ BUSTITZEKO EKIMENA Libanoko Errepublikaren hiriburua da Beirut. Feniziarren oinordekoa eta kristautasunaren sorlekua izanik historiaz blaituta, Ekialde Hurbileko Suitza ezizenez ezagutzen zuten 1970eko hamarkadaren amaiera arte, musulman eta kristauen arteko gerra zibila piztu zen arte, alegia. Gaur egun, Israelek deserriratutako palestinarren babesleku eta, era berean, Siriatik ihesean doazen milaka errefuxiatuen helmuga bihurtu da lurralde hau. Baina Beirutek ez du bere izaera galdu nahi. Suntsitutako eraikinen gainetik altxatzen da Ekialde Hurbileko hiri liberal eta modernoena. Kontrastez eta istorioz josi-
tako hiri bizi hau dozena bat auzo eta barrutik osatzen dute, zein baino zein desberdinagoak. Gemmayzeh «hipsterren» auzoa dela esan genezake (dotoreena eta garestiena da, Downtown Beirut izenarekin ere ezagutua, eta lehen Ekialde Hurbileko Paris deitzen ziotena), Hamra ikasleen auzoa da, auzo palestinarra dago... eta baita Ouzzai auzoa ere. Hiriaren hegoaldean dago, Mediterraneoari atxikita. Bertako hondartza luzearen ondoan kokatutako arrantzale auzoa zen oinarrian Ouzzai. Orain “Ouzville” egitasmoari esker, han eta hemen gerratik ihesean iritsitakoek ilara gutiziatuetan eraiki zituzten etxeak kaleko artearen mihise bihurtzen ari dira. Bertako biztanleen laguntza jasotzen ari dira. 60
PILAT DUNA EZ DA UDARAKO SOILIK Argazkia: Nicolas Tucat
Europako dunarik altuena da Arcachoneko (Arcaishon) badian dagoen Pilat duna ikusgarria (Dune du Pilat frantsesez edo Pyla eta Pylat, gaskoitik datorkion izena). Urtero 2 milioi inguru bisitari jasotzen ditu, gehienak uda partean, Estatu frantseseko natur eremu bisitatuen zerrendan bigarrena baita, Mont-Saint-Michelen atzetik. Ez da, beraz, toki ezezagun bat... baina neguan xarma berezia du eta, gainera, kontuan izanik guretzat ez dagoela urruti (Baionatik 160 kilometrora) eta denboralditik kanpo bisitarien kopurua asko murrizten dela, kontuan hartzeko helmuga izan daiteke asteburu bateko irtenaldia antolatzeko asmoa badugu. La Teste-de-Buch udalerrian
kokatuta, Pilat ikusgarria da oso. 60.000.000 mÂł inguruko bolumena du, 500 metroko zabalera eta 2,7 kilometroko luzera izanik. Egun itsas mailatik 110,5 metrora dago, baina urtetik urtera aldatzen doa, handitzen, batez ere hegoaldean. Aipatutako 110,5 metroko garaiera 2017ko udaberriko datua da, inoiz izan duen altuerarik handiena. Hau da, 2016an baino 1,30 metro gehiago zuen bere erdigunean. Parapente zaleen paradisua ere bada Pilat duna, eta Europako herrialde ugaritatik bertaratzen dira horretarako. Oinez igotzeko asmoa baduzue, adi ibili, aldapa handia baitago. Baina goitik goza daitekeen panoramikak merezi du esfortzua. 61
LABURRaK
» LOIUKO HEGALDIEN MAIZTASUNA AREAGOTUKO DU VUELING-EK ilboko aireportuko konpainiarik indartsuenak 2018ko udarako dituen egitasmoen berri eman du. Bartzelonako loturak, adibidez, bere horretan jarraituko du (egunero zortzi hegaldi), baina eserlekuen eskaintza handituko da (%7). Bestalde, Kanaria uharteekiko loturetan maiztasuna areagotuko da: Bilbo-Tenerife (iparraldea) eta Bilbo-Kanaria Handiaren artean egunero hegaldi bat jarriko da (orain arte astean 4-5 hegaldi egoten ziren) eta Lanzarotera astean 3-4 aldiz izango da hegaldia. Balearrei dagokienez, BilboMallorca eta Bilbo-Menorca egunean bi irteera jarriko dituzte. Eta, beste aldaketa bat, Granadara egunero hiru hegaldi izango dira. Martxo eta urri artean jarriko dira salgai uda parterako billeteak.
B
SUITZAKO ALPEETAN, «LOW COST» ESKIA BULTZATU NAHIAN skiatzaile gehiago erakarri nahian ari dira buru-belarri Suitzako eski estazioak, helmuga turistiko garestiaren etiketa uxatu nahian... eta baita herrialde honetan eskiaren sektoreak bizi duen krisia ekiditeko ahaleginetan ere. Hori dela eta, Magic Pass izeneko forfaitak atera dituzte 2017-2018 denboraldirako. “Magic”, horrela deitzen baitiote, bertako gazteen zaletasuna bermatzeko dago pentsatuta eta denboraldi osoan Suitzako 25 estazioetan eskiatzeko aukera ematen du 307 euroren truke. Trop 4 Ski Pass bezalako beste forfait batzuk ere atera dituzte kanpotarrentzat.
E
AMSTERDAM: GEHIEGIZKO TURISMOARI NOLA AURRE EGIN? uristentzat eta bertako bizilagunentzat hiria atsegina eta erakargarria izan dadin zer egin, horixe aztertzen ari da Amsterdameko udala, Erroma, Bartzelona eta Veneziak bezalaxe, Herbehereetako hiriburuak ere arazo hori baitauka. Asteburu guztietan erdialdea turistez betetzen da eta prostituten auzoa eta marihuana saltzen dituzten tabernak gainezka egoten dira. «Low cost» hegaldiei esker parrandazale anitz gerturatzen da Amsterdamera, baina adineko turistak ere bai, bidaia ontzi gehienak portu honetan geldialdia egiten baitute. Ikertzen ari diren neurrien artean, debeku hauek jarri dituzte mahaiaren gainean: hotel berri gehiagorik ez, turistentzako dendak debekatu edo “garagardozaleen bizikletak” kendu.
T
ZISJORDANIA ETA GOLAN ZEHARKATUKO DUEN XENDA kialdeko Jerusalem, Zisjordania okupatuta (Shilo-ko kokaleku judua, Zisjordaniako iparraldean) eta Golan-eko goi-lautada zeharkatuko duen mendi ibilbidea zabalduko du aurki Israelgo Gobernuak. Yariv Levinek, Turismoko ministroak, aditzera eman duenez, 2,4 milioi euroko inbertsioa jasoko duen proiektu hau onartzean ikuspuntu ideologikoa kontuan izan dute. Xenda honek polemika ekarriko du seguruenik, palestinarren lurraldeetan sartuko baita.
hutsa
«GHASAPON»-EN SUKARRA Hemen oraindik pixka bat atzeratuta gaude, baina aurki iritsiko zaizkigu Japonian bai helduak bai haurrak zoratzen dituzten «gashapon»-ak. Plastikozko burbuiletan dauden panpinatxoak? Bai, horixe, baina maila gorenera eramanda.
E
hutsa
NEW YORK, NEW YORK Autoen ihes hodiak hiriaren jaun eta jabe izan ez daitezen, New Yorkeko Udala pedalei bultzada indartsua ematen ari zaio bidegorriak zabaltzen, kaskoak doan banatzen eta bizikletak partekatzen. Manhattan garbiago? 62
hutsa
hutsa
KABINA GORRIEN BIGARREN BIZITZA Argazkian azaltzen den gazte irribarretsuaren izena Faoad Choaibi da eta bere bulegoan ari da lanean, Londresen erdialdeko Southampton Row kalean. Choabik mugikorrak konpontzen ditu, eta bitxia dirudien arren, bulegoa Londreseko telefono kabina gorri ospetsu horietako batean ezarri du. Mugikorren iraultzarekin kaleko telefono publikoak zaharkituak gelditu dira, baina kabina gorriak ez dira desagertu bulego, denda eta taberna bihurturik bigarren bizitza eman dietelako. hutsa
KOMUNAK GARBI-GARBIAK TXINAN Txinako Guinzhou eskualdeko parke honetako komun dotore hauek lehendakariaren onespena jasoko lukete. Turismoa bultzatu nahian, komun publikoak garbiak izan ditzaten kanpaina bultzatu du Gobernuak. Antza, zikin-zikinak izan ohi dituzte.
MICHELANGELOREN «DAVID»-EN IRUDIA Italiako epaile batek agindu du: aurrerantzean ezin izango da Michelangeloren “David” eskulturaren irudia asmo komertzialekin erabili... aurretik Florentziako Galleria dell’Academiari irudi eskubideak ordaintzen ez bazaizkio. Debekuak bide berriak zabaldu dizkie museoei. Egia esan, “David” edozer iragartzeko erabili dute, espageti batzuk kasu.
hutsa
hutsa
KARIBEN, PLASTIKOZKO ITSASOAK Caroline Power argazkilari britainiarra ur azpiko argazkigintzan da aditu. Joan den urrian, Honduraseko Kariben kokatutako Cayos Cochinos itsas eremu babesturako bidean zihoala, Roatan eta Cayos Cochinos uharteen artean ezustea izan zuen: paradisuaren erdian, “plastikozko itsaso” ikaragarri batekin egin zuen topo. Zakar hura guztia hortzetako eskuilaz, sardexkaz, koilarez, platerez eta botilez zegoen osatuta. Albisteak oihartzun handia izan du sare sozialetan. Baina nondik zetorren “plastikozko itsasoa”? Blue Planet Society elkartearen arabera, Motagua ibaiak Guatemalatik Honduraseko kostalderaino eramandako zakarra da. 63