haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
ULURU ARROTZENGANDIK BABESTUA
trinidad
Karibeko herrialderik berezienetakoa
jordania
Uhartea Ekialde Hurbileko basamortuan
gorobel
Magikoa den zerbait duen mendikatea
ghandruk
Nepalgo Himalaiako talaian trekking-ean
Azaleko argazkia: Turism Australia
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
16 16 24
46 16
16 30
38
16 16 6
16
aurkibidea113
16 Jordania Urruneko erresumen kokaleku, bere mugen barruan aurkitu ditugu erromatarren Gerasa, nabatearren Petra eta Itsaso Hilaren ekialdeko ertza.
30 Ghandruk Trekking hau Nepalgo erraz eta gozagarrienetakoa da; herrialdea ezagutzeko eta Himalaiaren ertzetan barneratzeko sarbide bikaina.
24 Gorobel Euskal Herritik hainbat pasabide daude Gaztelako goi ordokira. Gorobel mendikateko hesia da, guztien artean, ikusgarrienetakoa.
38 Trinidad Karibeko herrialderik berezienetakoa da. Kulturaz, nortasunez zein tradizioz, askotan Hego Amerikatik bereizitako lur eremua dirudi.
46 Eslovakia Erdialdeko Europako estatu itsaso gabe honen ondareaz eta historiaz jabetzeko modurik egokiena bere gazteluak ezagutzea da.
06 Uluru Australiako erdigunean dagoen basamortuan, lautadaren erdian, mendi perfektu bat ageri da, Uluru edo Ayers Roc. Sakratua da aborigenentzat. Urtean ehunka turistak eskalatu nahi dute baina bertakoentzat errespetu falta denez, mendira igotzea debekatzeko borrokatu dira luzaroan. 2019an, azkenean, iritsiko da debekurako garaia.
52 Proposamen tematikoa Europako zortzi atrakzio xelebre. 56 Hitzorduak Art Paris Fair azoka artistikotik Londres eta Bostoneko maratoietaraino. 58 Liburuen txokoa Alfredo Piedrahita ÂŤBarricadaÂť, argazkilari. 60 Gogoan hartu Teheraneko bazarra eta Txinako te sailak. 62 Laburrak 3
Munduari begirada
4
TIBET «Tashi delek» opatzeko garaia ekatu samar baina pozarren dirudite Douhoulou herriko neskatxa hauek; izan ere, Qinghai-Tibet mendikatean, Guide hiritik 50 bat kilometrora dagoen herrixka honetan, “Losar”, alegia, Urte Berriko ospakizunetan parte hartu dute. Irudia otsailaren 25ean hartu zuen argazkilariak, egun horren inguruan ospatu baitzen Tibeteko jaialdi nagusia... eta luzeena, hamabost egun irauten baitute Losar jaialdiaren ospakizunek (Lo hitzak urtea esan nahi du eta sar-ek, berria). Tibetar ilargi-egutegiko lehen eguna urtarril edo otsailean erori ohi da, Indian eta Bhutanen bezala. Familia aldareak inoiz baino oparoagoak agertzen dira sasoi honetan, lorez apaindutako oroigarriekin batera, gailetatxoak (khapsay deitutakoak), garagardo botila bat eta garagar irin eta aletxoak eskaintzen dizkietelako hildakoei. Eta egun hauetako agurra berezia da: kata (zetazko fularra) eskaintzen baita tashi delek (desirarik onenak) elkarri opatu bitartean.
N
Argazkia: Johannes Eisele
5
Uluru ANANGUEN AMETSA Testua: Nagore Belastegi Argazkiak: Turism Australia / N. Belastegi
Ametsen garaian sortu omen ziren izaki bizidun guztiak, baita ananguak ere, Australiako mendebaldeko basarmortuko gizon-emakumeak. Horientzat sakratua da Uluru mendia, urtean ehunka turistak eskalatu nahi izaten dutena. Bertakoek errespetu faltatzat dute hori eta mendira igotzea debeka dezaten borrokatu dira denbora luzean. 2019an iritsiko da debekua. Handian, Uluru eta ondoan arantzak dituen muskerra eta Kata Tjuta egunsentian. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Kata Tjutako buruen artean pasatzen den bidea.
8
ustraliako erdigunean badago basamortu bat lur gorrixka duena. Lautadaren erdian mendi perfektu bat ageri da, Uluru (Ayers Rock). Kilometro batzuetara dago Kata Tjuta edo Olga mendi multzoa. Sakratuak dira biak aborigenentzat. Australia oso herrialde kosmopolita da eta lurralde askotako jendea bizi da bertan. Oso pentsamolde irekia dute bertakoek eta horregatik zaila da ulertzea aborigenekiko dagoen arrazakeria. Beraiek ziren uhartean bizi ziren gizaki bakarrak 1788. urtean ingelesak Australia kartzela moduan erabiltzeko iritsi ziren arte. Orduan baztertu egin zituzten eta sekulako genozidioa
A
ULURU egin zuten. Isilarazi egin nahi izan zituzten, baina ez zuten lortu. Egungo australiar aborigenek harro esaten dute euren kultura munduko zaharrenetarikoa dela, eta gainera ez dagoela kutsatuta. Kolonizazio haren aurretik, 700 hizkuntza indigena hitz egiten ziren herrialdean, elkarren artean guztiz desberdinak. Egun, horietako asko desagertuak daude eta beste asko, desagertzeko arriskuan. Uste da 20 eta 50 hizkuntza artean soilik daudela sasoi onean, hau da, eguneroko bizitzan erabiltzen direnak eta haurrek ikasten dituztenak. Ez da arraroa aborigenek euren hizkuntzaz gain, beste bost edo sei jakitea, inguruko herriekin ko-
munikatzeko beharrezkoak dituztelako. Anangu gehienek –mendebaldeko basamortuko jendea– pitjantjatjara eta yankunytjatjara hizkuntzak erabiltzen dituzte. Kultura ebastearekin batera, lurrak ere kendu zizkieten. 1992an Gobernuak euren lurren gaineko eskumena itzuli zien eta, gizartean oraindik xenofobia nabarmena den arren, 2007an ofizialki barkamena eskatu zien. Jakituria handiko herri hori jatorriz nomada da; irlan zehar ibiltzen ziren naturak ematen zienaz baliatuz. Gauza gutxi batzuk eramaten zituzten bidaian zihoazenean, ia gauza guztiak lurrak emandakoarekin sortzeko gai baitziren. Txikitatik ikasten
9
Bi anangu istorioak kontatzen. Ondoko orrialdean, euren kulturako pintura bat eta elikaduraren parte diren fruituak.
10
ULURU zuten non babestu, nondik edan, lurraldea nola zaindu, nola margotu edota nola egin musika tresnak eta ehizarako baliagarria den bumerana. Halako batean, baina, Uluru turistak erakartzen hasi zen eta aborigenek euren lur maitatua ez zutela begirunez tratatzen ikusirik, nomada izateari utzi eta «etxera» itzultzea erabaki zuten. Hala, egun Australian zehar hainbat aborigen komunitate badaude ere, handiena Uluru eta Kata Tjuta Parke Nazionalean bizi da. Beren ohiturei eutsi diete eta turistei beren lurra maitatzen irakasten diete. Australiako Gobernuak turista kopurua mugatzeko resort bat eraikitzea erabaki zuen, eta erabaki horretan aborigenen iritzia kontuan hartu zuen. Resort-a parkearen eremutik kanpo dago, baina egunero autobusak joaten dira mendi sakratuetaraino, horien inguruan ibiltzeko. Parkera sartzeko sarrera ordaindu behar da, sartzen den pertsona kopurua kontrolatzeko neurri gisa, eta baimena hiru egunekoa da. Asko dira Uluru mendira igotzen diren turistak. Ez dago debekatuta, baina aborigenei ez zaie gustatzen. Errespetu falta iruditzen zaie beraientzat sakratua den mendi batera igotzea. Hori dela eta, protestak hasi zituzten eta, azkenean, lortu dituzte emaitzak. 2019tik aurrera debekatuta egongo da mendira igotzea, eta jarrita dituzten kableak behin betiko kenduko dituzte. Horrek, gainera, istripuak ekidingo ditu. Kontuan izan behar da mendia basamortuan dagoela eta bero handiegia ez pasatzeko derrigorrezkoa dela goizean goiz ateratzea. Turistek, bideak ezagutzen ez dituztenez, animalia pozoitsuak dauden lekuetatik pasatu ohi dira. Normalean animalia basatiak izutu egiten dira, baina noizean behin ezbeharrak ere gertatzen dira. Gainera, mendia ez dago resortetik batere gertu –bertatik primeran ikusten den arren– eta deshidratazioak ere gertatu ohi dira. Ananguak ezagutzeko aukera Resort-ean ostatu mota desberdinak daude; luxuzko hotelak, arruntagoak, kanpinak eta bungalowak, eta turistek nahiago duten hotela aukeratzen dute. Esparru komun batzuk ere badaude; pare bat jatetxe, antzoki bat, museoa, kafetegiak, tabernak, dendak… eta horietan gobernuko langileez aparte, ananguek ere egiten dute lan. Aborigen gazteak lan merkatuan txertatzeko bide bat da hau. Gainera, lortutako diruaren parte bat Australiako beste inguru batzuetan bizi diren aborigenei laguntzeko erabiltzen dute. Izan ere, basamortuan (outbackean) bizi diren familia ugari daude oraindik eta horiei osasun zein hezkuntza zerbitzua eskaintzen diete, eta alkoholismo tasa handiak dituzten herrietan programa bereziak garatzen dituzte. Resortean ananguen kulturaren nondik norakoak ikasi nahi dituenak badu horretarako aukera, tailer
Ulururen magalaren inguruan ibiltzea posible da; mendira igotzea, ordea, errespetu falta bat da. Behean, iluntze eder bat, eta eskuinean,, emakume anangu bat landareei buruzko informazioa ematen.
GIDA PRAKTIKOA Ulurun isiltasuna uki daitekeela ziurtatzen dute. Horrez gain, beste gauza ugari egiteko aukera dago bertan.
Arte instalazioa “Field of Light Uluru” basamortuan kokatutako arte instalazio bat da. Izan duen arrakasta dela eta, 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki dute. B ruce Munrok egindako artelana gauean pizten da eta Uluru inguruko zabalgunea fantasiazko lorategi bat balitz bezala argiztatzen du.
Ayers Rock Resort
eta erakustaldi ugari eskaintzen baitituzte egunero. Aukera dago euren puntukako pintura ikasteko, baia jangarriak dastatzeko, didgeridoo emanaldi bat ikusteko edo euren tresnak esku artean izateko. Gauza guztien gainetik errespetatzen duten Tjukurpa-ri buruz ere ikasteko aukera ugari eskaintzen dituzte. Hori legea bezalakoa da ananguentzat, eta, erlijioa balitz bezala, istorioen bidez transmititzen dituzte euren kultura, balioak eta jakituria. Ahoz aho, txikitatik ikasten dituzte Tjukurpako ipuinak, eta handitzean horiek barneratuta dituztenez, eguneroko bizitzan erabiltzen dituzte. Antzinatik datozen eta milaka urtean iraun duten istorio ugari daude, baina hiru pertsonaia dira nagusi horietan: Mala (wallaby, hots, kanguru txiki bat), Kuniya (suge eme pitoia) eta Liru (suge ar pozoitsua). Azken bi ofidio hauek izandako borrokaren lekuko izan omen zen Uluru mendia, eta horregatik da sakratua. Arroka erraldoian dauden aztarnak bi sugeek utzitakoak direla uste dute ananguek. Borroka hark izaki bizidun eta landare guztiak sortu zituen, beren ustetan. Liruren gerlariek Kuniyaren iloba zauritu zutenean, emea presaka iritsi zen mendira haserre bizian. Bertan zegoela bere itxura aldatu eta gizakiarena hartu zuen inma zeremoniaren bidez irati (pozoia) egiteko. Bere helburua Liru zigortzea zen, iloba zaindu ez zuelako. Emakumeen guda kanta dantzatuz, Lirurengana gerturatu zen. Ordurako suge arra ahulduta zegoen pozoiagatik, eta emeak
buruan kolpekatu zuen, baina ez zuen hil. Bigarrenez jo zuen orduan. Ulurun Liruren begi itxia ikus daiteke. Lanak amaituta, Kuniyak bere benetako forma hartu zuen. Mala, Kuniya eta Liru, hirurak, Kata Tjutan bizi ziren bizitzaren sorreraren aurretik, ametsaren garaian. Kata Tjuta-k «buru asko» esan nahi du eta Olga mendiak izenez ezagutzen dugun tontor multzoa osatzen du. Uluru bezain sakratua da mendi hau, baina «buruen» artean ibiltzeko aukera badago. Izan ere, aborigenak beraiek bertara joaten dira maiz zeremoniak egitera. Egungo ananguek ere oso presente dute euren mitologia, eta resort-ean lan egiten dutenek, zeremonia egiteko eguna izanez gero, lanera huts egiteko baimena dute. Tjukurpari esker txikitatik ikasten dute, adibidez, zein baia diren jangarriak eta zein garaitan agertzen diren, zein zuhaitzek ematen duen ura edo non dagoen iturburu bat. Ezti-inurriak jangarriak direla ere ikasten dute, eta inurritegiak zabaltzeko teknikak istorioen bidez transmititzen dituzte. Lurraldea zaintzeko moduak aborigenek baino hobeto dakizkienik ez da. Izan ere, horiei esker mantendu ahal izan dute parke nazionala dagoen bezala. Ananguek naturari izugarrizko errespetua diote; izan ere, Lurreko izaki bizidun edo landare orok paper bat duela uste dute. Hala, aborigena ez den resorteko langile batek azaldu zuen behin anangu bati galdetu ziola ea zuhaixka txiki batek zertarako balio zuen ez itza-
Parkearen ondoan dagoen hotel sorta da mendi sakratuak bisitatzeko modurik onena. Bertatik autobusak ateratzen dira etengabe. Lo egiteko aukera desberdinak, jatetxeak, dendak, arte galeriak, antzokia edota doako ekintzak egiteko aukera dago herrixka moduan antolatutako gune honetan.
Ekintzak Urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dituzte resortaren barruan. Adibidez, apirilean yoga egiteko topaketa bat dago, eta irailean isiltasunaz eta elikaduraz gozatzeko beste bat. Uztailaren 18an, berriz, basamortuko maratoia egiten dute dute.
Guztientzako aukerak Hainbat aukera daude ingurua ezagutzeko; batzuk garestiagoak –helikopteroan ibiltzea, gameluan txangoa egitea edo izarren azpian afaltzea– eta beste batzuk merkeagoak: Ananguekin batera euren kultura ezagutzea, interpretazio zentroa geure kabuz bisitatzea, egunsentia eta ilunabarra ikustea eta markatutako bideetan ibiltzea, esaterako. 13
Inguruan badaude errepide txukunak, baina beste batzuk arriskutsuak dira eta auto batzuk ez dira gai bertatik pasatzeko.
lik ez baiarik ematen ez bazuen. «Erretzeko oso ona da», bota zuen honek. Izan ere, outback desertuko bizitza suarekin lotuta dago. Ananguek istorioen bitartez ikasi dute sute ez kontrolatu batek guztia erre aurretik hobe dela tarteka eta modu kontrolatuan sute txikiak eragitea. Eta horrela, ananguak euren lurraldera itzuli zirenean basamortuak bere bizitza aberatsa eskuratu zuen. «Badaude baia-zuhaitz batzuk berora oso ohituta daudenak, eta sute txiki baten ostean ere kanpotik belztuta badaude ere bizirik jarraitzen dutenak. Beste landare txiki batzuk, ordea, erre egiten dira eta lurra emankor bilakatzen dute», azaldu zuen resorteko langileak. Hori ananguei esker ikasi dute, eta ananguen istorioei esker jarraituko dute lurra zaintzen ondorengoek. Langile berberak jada lagun min duen aborigen batekin gertatutako pasadizo bat kontatu zuen: «Hilabete batzuk igarotzeko asmoz etorri nintzen hona, aborigenei buruz gehiago ikasteko, zerbait irakurria nuelako. Gizon honek ingelesez gutxi zekien eta nik, beraien hizkuntzako hitz gutxi. Keinuen bitartez komunikatzen ginen ia. Denbora pasatu zen eta egun batean galdetu zidan ea zer gustatzen zitzaidan gehien lurralde honetatik. Pentsakor gelditu nintzen. ‘Zergatik ez duzu erantzuten?’, esan zidan. ‘Ezin dudalako gauza bakar bat aukeratu, dena gustatzen zait’, erantzun nion. Orduan esan zidan, ‘orain badakizu zer sentitzen dudan nik’. 15 urte pasatu dira ordutik». Puntuka, mundua irudikatuz Arteak leku garrantzitsua dauka ananguen kulturan, eta euren pinturek istorioak kontatzeko zein zeremoniak egiteko balio dute. Nomadak zirenean babesleku bezala erabiltzen zituzten kobetan pinturak topatu daitezke oraindik. Egun pintatzen jarraitzen dute, baina hormetan egin beharrean mihiseak erabiltzen dituzte, eta koloretako pigmentu naturalen ordez, akrilikoak. Puntuka marraztu ohi dute, hondo ilun baten gainean. Irudi geometrikoak margotzen dituzte maiz, bo14
robil zentrokideak adibidez, zeintzuek animalien aztarnak, ur putzuak edo kanpalekuak irudikatzen dituzten. Animaliak ere irudikatzen dituzte, kanguruak (wallabyak) eta sugeak batez ere, euren istorioetako protagonistak. Basamortuan dauden muskerrak eta ezti-inurriak ere pintatzen dituzte. Normalean, ananguek pintatzen dutenean istorio bat kontatzen saiatzen dira, eta egun turistek erosten dituzten artelanek euren azalpena badute ere, tradizioz artistak bere familiarekin soilik partekatzen zuen, ipuin edo gertaera hori transmititzeko. Gehien erabiltzen dituzten koloreak gorria, horia, laranja, zuria, grisa eta beltza dira. Pigmentu naturalak erabiltzen badituzte, tradizioari eusteko, gorria, horia eta laranja okre izeneko buztinetik ateratzen dituzte. Zuria kaltzitarekin egiten dute, eta beltza, ikatzarekin. Biak nahasiz lortzen da grisa. Pintura askotan ikusten dira gorria, beltza eta horia, euren banderaren koloreak; izan ere, gorria da zapaltzen duten lurra, beltza euren azala eta horia eguzkia. Noizean behin bestelako koloreak ere ikusten dira, berdeak baitira itzala ematen dieten zuhaitzak, moreak jaten dituzten baiak eta urdinak euria egiten duenean sortzen diren putzuak. Aborigenen margolanak Australia osoan zehar erosteko aukera badago ere, benetakoak direla eta ordaindutako dirua haiei laguntzeko bideratuko dela ziurtatzeko parke nazionalean zein resortean erostea komeni da. Turistak, bestalde, ilunabarra Uluru parean ikustera joan ohi dira, ardo kopa bat eskuan dutela. Parkean bizi diren aborigenak bertara gerturatzen dira egunero euren artelanak saltzen saiatzera. Interpretazio zentroan ere tailer txiki bat dago. Resortean, berriz, museoko dendan artista gonbidatuak izan ohi dituzte, zuzenean pintatzen. Prezio duinak izaten dituzte lan hauek, artistaren lana baloratuz, mimo handiz kontatutako istorioak baitira. Lanarekin batera, artistaren argazkia, izena eta jatorria, eta kontatzen den istorioaren laburpena daraman benetakotasun agiria banatzen da. •
HIZTEGIA * palya = kaixo/agur/eskerrik asko/ongi etorri
* kuta = anaia/neba
* uwa = bai
* anangu = gizakia
* manta = paisaia/herrialdea/lurra
* wiya = ez
* tjitji = haurra
* walpa = haizea
* itjaritjari = sator martsupiala
* ngunytju = ama
* kapi = ura
* kalaya = emua
* mama = aita
* waru = sua
* malu = kanguru mota bat
* kami = amona
* wiru = polita
* ngiyari = arantzak dituen muskerra
* tjamu = aitona
* pira = ilargia
* papa = dingoa
* kangkuru = ahizpa/arreba
* mayu = zaporea
* rapita = untxia
15
Jordania UHARTEA EKIALDE HURBILEKO BASAMORTUAN Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
Jordania, potentzia kolonialen asmoen arabera metropoli zaharren botere eta interesak orekatzeko sortua, lurralde mortu bat da, baina beduinoek antzinako karabanetan zeharkatzen zituzten lur horiek eta beren artaldeak eta etxeak lekuz aldatzen zituzten hain altxor urria zen uraren usainean. Urruneko erresumen kokaleku, bere mugen barruan aurkitu ditugu erromatarren Gerasa eta nabatearren Petra, Itsaso Hilaren ekialdeko ertza, bide biblikoak eta Itsaso Gorriaren hegalean dauden parajeak, harkaitza birrinduz doazen kolore nabarreko basamortuak eta «hammada»-ren erdian behialako «caravansar»-ak dituzten gotorlekuak. 17
JORDANIA izitzan behin bada ere Petrara joan beharra dago. Ostadarra fosilizatu zuen hiria uhin eta zirimola koloredunetan agertzen da haizeak leundutako labarren artean. Horma horiek erabili zituen duela hogeita lau mende nabatear herriak harkaitz gorrian edertasuna kateatuz bere semealaben hilobiak zizelkatzeko. Petran haitza arkitektura bihurtu da eta arkitektura arte. Era berean, bizitzan behin bada ere, Gerasan oinez ibili beharra dago. Ez da hain ezaguna, ez da hain ikusgarria, baina egungo Jerax hori da erromatarren antzinako munduaren lekukotza ematen duten hirien artean hobekien iraun duenetako bat. Bertan, bainu,
B
Lasaitasuna Aqabako golkoko uretan nabigatzean. Ondoan, goitik behera, Ammaneko Filadelfia zaharreko erromatar odeoia, Jebel al-Qal’aeko omeia gaztelua eta otomandar eragin handia antzematen zaion al-Hussein meskita.
18
arku, zurubi, tenplu, hipodromo eta ezin hobeto egituratutako kaleen artean, argi eta garbi sumatu dezakegu Dekapolis delakoan, hau da, Mare Nostrumen ekialdean kultura greko-erromatarra irradiatu zuten hiri semitikoen konfederazioan, nagusitzen zen bizi giro ezin sosegatua. Bi hirien inguru osoan, hareazko Mediterraneo honen argitasunak ekialdea seinalatzen du. Hango eguzkipean loratu dira sumertarrak eta akadtarrak, babiloniar eta feniziarrak, asiriar, egiptoar, hitita, persiar eta nabatearrak, erromatar eta bizantziarrak, juduak, kristauak eta musulmanak... den-denak Bilad al Cham delakoan baitaratuak, gaur egun estatu ugariko mo-
saiko baten moduan zatitua den eskualdea antzina Siria Handia izenarekin ezagutzen zuten osotasuna baitzen. Jordanen ekialdeko ibaiertza Jordan ibaiaren urak, kondairak dioenez, betiereko gaztetasuna lortzeko edabe miragarria dira. Nolanahi ere, Jordan da mendeetan hiru erlijio monoteista handien arteko konfluentzia elikatu duen iturria. Era berean, Mediterraneorantz makurtzen den Ekialdearen eta basamortuaren sakontasunean desagertzen denaren arteko muga naturala da. Historiak bor-bor egiten du ur-laster horretan, eta haren inguruko parajeei
JORDANIA Petra da herrialde honetako harribitxi nagusia, dudarik gabe. Hiriko eraikin handiena monasterioa da, nabatear klasiko estiloan egina.
errotik atxikirik dago gaur egungo mundua itxuratzen duen pentsamendu eta inkontziente kolektiboaren zati handi bat. Jordania ekialdeko ibaiertzean dago. Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko joko geopolitikoen ondorioz sortu zen, I. Mundu Gerraren ostean bigarrenak Otomandar Inperioaren aurkako bere aliatu arabiarrei egin zizkien promesak pikutara bidalita. Bi potentzion arteko Skyes-Picot isilpeko ituna dela medio, hitzemandako arabiar estatu handia ez zen sekula gauzatuko. Horren partez, Mendebaldeko interesek muga artifizialak trazatu zituzten, lurraldeak eta herritarrak banatuz: iparraldea frantsesentzat eta hegoaldea bri-
tainiarrentzat. Jordania ingelesen alde horretan geratu zen, eta ez zuen independentzia lortu 1946ra arte. Harrezkero, Haxemi erresuma modernoa uharte baten gisara irudikatu dezakegu, antzinako zibilizazioen edertasuna gordetzen duten eta kontraesankor, askotan gatazkatsu, izan arren gure gaurkotasunean erabakigarri izaten jarraitzen duten errealitate hiru mila urtez josiriko horien erdian. Horregatik, Petrak, hiri arrosak, sortzen duen lilurak blaituta, berriro ere abandonatu dugu geure burua. Bab as-Siq zeharkatu dugu Al Khazneh-eraino, altxorreraino, zeina mendi zintzurraren ataka estuko azken zirrikitutik begiratzean gotorturik sumatzen dugun,
harik eta distira betean parez pare azaldu zaigun arte, originaltasun eta edertasun zirraragarriarekin ongietorria emanez. Hortik aurrera, nabatearren esku miragarriek beren hildakoen omenez hareharrizko horma hauek zizelkatu zituzten, panteoi ĂąimiĂąoenetik erraldoieneraino, soiltasunaren eta sofistikazioaren artean dauden era guztietan, eta horren adierazlerik gorena dira errege hobiak eta Al Deir, monasterioa, eta hortik, hain zuzen, Wadi Arabiaren gaineko ikuspegirik ederrenak ikus daitezke. Garai batean, 30.000 biztanle izatera iritsi zen hiria, eta gaur egun, haren hondarrak cardo edo kale nagusiaren bi aldeetan zutitzen dira: lehoi hegodunen tenplua, ten-
plu handia, errege jauregia, eta temenos edo santutegiaren amaieran, Qasr al Bint. Denborak eta gorputzak aukera ematen badigute, sakrifizioen aldarera igo gaitezke, eta gero, Jebel Madbah-ren mendebaldeko magaletik jaitsi. Ez ditu hainbeste bisitari izaten, baina ez da horregatik interes gutxiagokoa, hantxe baitaude lehoiaren monumentua, erromatar soldaduaren hilobia edo lorategiko triklinioa. Eta horrexegatik itzuli gara halaber Gerasan barna hipnotizaturik ibiltzera. Bertako bi antzokiak ikusi ditugu, foro obal berezian paseatu gara, erromatar arkitekturan ez da-eta batere ohikoa, eta inurriak bezala sentitu gara Artemisaren tenpluko zutabeen ondoan,
Petrako irudiak: Fatxaden etorbidea, Sextus Florentinusen hilobian harkaitzean zizelkatutako ostadarra, alKhazneh edo Altxorra, haurrak jolasten eta antzoki erromatarraren sarrera.
Munduan hobekien gordetako erromatar hirietako bat da Gerasa, egungo Jerax. Behean, bertako plaza obala. Lerroon ondoan, mosaiko bat eta ondoko orrialdean, Itsaso Hilaren berezitasuna ikusgai.
JORDANIA lurrikara batek eraits ez zitzan eraikuntzan erabilitako trikimailu txiki bat dela medio egiten duten kulunka arinari begira. Begi bistan dagoenaz harago Baina Jordaniarako bidaiak askoz gehiago dauka eskaintzeko. Gure ibilbidean hainbat gotorleku aurkitu ditugu, hala nola: batetik, Ajlunen, Qala’at ar-Rabat, XII. mendean Izz al-Din Usama bin Munqidh Saladinen iloba batek eraikia; baita «basamortuko gazteluak» deituak ere, hegoaldeko hammadan, omeiatarren garaian eta XI. mendera arte atsedenleku, hornidura puntu, gotorleku eta atsegintegi izan ziren jauregi eta caravansarak. Nabarmentzekoen artean dago Qusair Amra, VIII. mendeko kalifa jauregi txiki bat, apaingarrietan oparoa, mural historiko, mitologikoak dituena ehizako eta zodiakoko irudiekin, eta egitura bitxi bat duena, besteak beste, harrera gela bat eta erromatar estiloko bainuak eraiki baitzituzten. Amman hiriburua mendi muinoetan gora eta behera hedatuz doa, meskitaz meskita eta Lazioko inperioaren aztarna batetik bestera borborka egiten duen giroan. Erromatarren antzinako Filadelfia izan zen, eta horren lekuko dira bertako ninfeoa eta antzoki ikusgarria, euskarritzat duen sakonunean gora ziztu bizian doazela diruditen harmailekin. Haren oinetan dago odeoia. Gero, Jebel al Qala’ako zurubian gora egin dezakegu Ziudadelara igoz, hantxe baitzegoen antzinako Rabat Ammon eta hantxe gordetzen baitira oraindik harresi zaharren hondarrak eta Herkulesen Tenpluaren aztarnak, baita ere omeiatarren jauregi zaharberritua. Hemendik oso radio laburreko zirkulu-erdia trazatuz, Biblia ezustean agertzen da behin eta berriz: Betanian, Jesu Kristo bataiatu zuten lekua; Makeronten, Bataiatzaileari burua moztu zioten lekua; Pellako hareatzetan, I. mendean kristau komunitateei babesa eman zien hiria; eta Nebo mendian, Moisesek bertatik ikusi baitzuen agindutako lurra, Bibliaren arabera, faraoiaren lurretatik egin zuen bidaia amaitzean. Aurretik, ordea, Madaban egon gara, greziar erritu ortodoxoko San Jurgi elizan mosaiko txundigarri bat baitago ikusgai, Palestina eta Behe Egipto mapa batean irudikatzen dituena, eta bai gaur egun ere harrigarri egiten zaizkigun edertasun eta zehaztasunez irudikatu ere. Eta Ghor as-Safin, Loten kobaren eta Loten emakumearen estatua dela dioten pinakulu naturalaren bila gabiltzala, Itsaso Hilarekin egin dugu topo, planetako punturik baxuena. Hango uren gazitasun neurriz gainekoak arintasun sentsazio bitxi bat eman digu, urak gure gorputzari muzin egin eta zeru zabalera bultzatu nahiko balu bezala. Ez dauka inongo zerikusirik han-
dik gertuko Wadi Mujib-en izandako bizipenarekin, ur gezak zeharkatutako arroila sakonean igeri egin dugunean, argiari bidea mozteraino luzatzen diren hormen artean. Hegoalderantz bideratu ditugu urratsak. Danako Biosfera Erreserba txundigarriaz disfrutatu ondoren, Wadi Rumen sartu gara, Jakintzaren Zazpi Zutabeen presentzia ahaltsuaren aurrean. Arabiako Lawrenceren tankeran, maila apalagoan bada ere, basamortuan gora eta behera ibili gara 4x4 ibilgailuan, haren sekretu guztiez jabetzeko, duna gorri handitik hasi eta Jebel Khazalira, zeinaren barrualdean, haitzarte estu bat oinez igaroz, antzina-antzinako garaietatik iritsitako petroglifo deigarri batzuk aurkitu ditugun. Duela milioika urte itsas hondoa izan zen lurzoru horretatik jalgitzen diren mendiek ikusgarritasun hunkigarria ematen diote denbora gelditu aurretik urtuz zihoala zirudien basamortuari. Eta azkenean, Aqabara iritsi gara, Itsaso Gorrirako irteera. Bertako kaleetan ibili gara, bertako itsasaldetik, azokak bisitatu ditugu eta te goxoa hartu hondartza gaineko terraza batean eserita, itsasgorak oinak bustitzen dizkigun bitartean. Gure parean, mendebaldeko itsasertzean, Egiptoko kostaldea ikus dezakegu, baita Elat israeldar hiria ere; eta hegoaldean, Arabia Saudiren muga. Kostaldeko txoko honetan, ura epela eta gardena da eta itsaspeko paisaia bikainak oparituko dizkigu koral eta ontzi urperatuen artean igerian dabiltzan milaka koloretako arraintxoek gure ekinaldiak alaitzen dituztelarik. Eta ilunabarrean, olatuen gainean, brankako hagatik ikus dezakegu nola amiltzen den eguzkia ababorren Sinaiko mendiez harago, gure itsasontziko oihalen artean izpi gorriak zartatuz. •
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Urte sasoi guztiak dira hara bidaiatzeko egokiak, beroa ondo eramanez gero; hala ez bada, uko egin udan joateari.
Mugitzea Ibilgailua alokatzea aukera ona da, eta gidari eta guzti hartuz gero, hobeto.
Petra Ez izan xuhurrak hiri arrosarekin, gutxienez bi egun behar ditu-eta, hiru ere bai Petra Txikia ere ikusi nahi izanez gero.
23
Gorobel
ARTZAIN, ARDI ETA OTSO LEKU Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo
GOROBEL
Euskal Herritik hainbat pasabide daude Gaztelako goi ordokira. Samurrak batzuk, zailagoak besteak. Gorobel mendilerroko hesia da, denetan, ikusgarrienetarikoa. 700 metroko belar eta haitz horma tenteak, Aiara bailara, Amurrio eta UrduĂąaren zaindari. 1.000 metrotik gorako hamar mendi ditu, eta bertigoa eragiten duten erpin zorrotzak, iparrerantz. Salto batean, hegorantz, pagadi eta larre aberatsak, ardi eta artzain gune aberatsa izan baitzen Gorobel. Gaur zazpi artzain baino ez dira geratzen, 4.000 bat ardi, denera. Otsoak ere izutu zituen gizakiak. Egun, noizbehinka bueltatzen dira, Burgos aldetik. Gorobel mistiko, berezi, bakar egiten duen beste osagaia.
gunero bistaratzen duenarentzat Gorobel mendilerroak badauka magikoa den zerbait. Bestelako erantzuna emango dizute zergatiaz galdetuta, Aiara bailara, Amurrio (Araba) eta UrduĂąako biztanleek (Bizkaia): orografia, batek; ipar eta hego isuriko biztanleen izaera desberdina, besteak. Mendeetan Kantauri itsasoaren eta Gaztelaren arteko pasabide garrantzitsuenetakoa izateak eman zion berezitasuna... Gorobel espeziala da, bakarra. Eskualdekoa ez denarentzat, zer esanik ez. Bailaratik gora, 700-900 metro arteko desnibela duen haitz multzo ikusgarriak hesitzen du Araia harana hegotik. Gorobelek 1.000 metroko langa gainditzen duten hamar mendi ditu. Eskutxi da, garaiena, 1.185 metrorekin, eta Fraile erpinetik (ekialderen dagoen gailurretik) Murietara (mendebalderen dagoenera) 25 kilometroan luzatzen da mendizerra. Bailaratik aizto batekin ebakitako mendikatea dirudi Gorobelek, baina
E
zibilizaziotik ikusi ezin diren altxor asko gordetzen ditu haitzetatik hegora. Ez alferrik, ehun kilometro koadroko hedadura du, Gipuzkoako lurraldearen %5, gutxi gorabehera. Mendien izen ia guztiek euskarazko jatorria dute: Txarlazo, Txolope, Solaiera, Atezabal, Bedarbide, Iturrigorri (Tologorri, eskualdeko mendizaleen ahotan), Ungino, Eskutxi, Urieta... Kilian Jornet izan ezean, dendenak bisitatzeko egun bi behar dira, eta aukeran, mendikatearen mendebaldea ezagutaraztea erabaki du Gorobel oso ondo ezagutzen duen Amurrioko semeak, IĂąaki Aldamak. Artzainen iloba, Arabako Aldundiko errepidezain baten semea eta Gorobelen herrian baino denbora gehiago pasatu duen gaztea da amurrioar hau. Berarentzat Ungino da Gorobel mendilerroko toki politena, daukan formagatik (ping-pong paleta baten itxura du hegotik, iparretik hormatzar beldurgarria),
Argazki handian, Aroko Haitz ikusgarria (1.113 m). Lau txikietan, ezkereskuin, Unginoko begia, Kobata artzain gunea, Ungino mendiaren silueta berezia eta kobazuloa. Erreportajea zabaltzen duen orrian, mendizale bat Ungino gailurrean (1.099 m), gertu amildegi ikusgarria duela.
GOROBEL Ungino gailurreko amildegira hurbiltzea aukera ona da bertigoa daukagun edo ez jakiteko. Bailara 700 metro beherago dago. Gailurretik ikusgarri agertzen da Tologorri gailurra, Gorobel mendikateko ezagunenetakoa, zurituta.
28
eta gailur azpian Aiara bailara osoa erakusten duen begi edo pasabide bitxia daukalako. Unginoko ipar horman, gainera, halako via ferrata bat dago, hormara itsatsitako altzairuzko kable batekin. 10-15 metroko rappel bat ere egin behar da, eta komeni da bidea ezagutzen duen norbaitekin egitea. Gorobelek 19 ataka edo pasabide ditu (portillo, gaztelaniaz). Bailaratik ordokira igotzeko ireki ziren bideak dira. Ez dira zailak, baina goi ordokira iristen diren heinean, pendiza handitu egiten da, eta neguan, ipar isuriko belardi eta harriak izotzak bereganatuta dituenean, kontuz eman behar dira pausoak. Erret bidetik Aroko atakara Salmanton, Agi単aga eta Madaria dira Gorobel mendilerrotik gertuen dauden herriak. Hirurak Maro単oko urtegia pasatuta daude, Gorobeleko handitasuna ondoen dastatzen den begiraleku ezin hobea. Autoa hiru herri horietakoren batean uzten da, eta handik gora, atakaren bat zeharkatu, goi ordokira iristeko. Salmantondik A単es herrira doan erret bidea baliatuz, Aroko atakara igo eta Ungino, Eskutxi eta Aro haitzeko itzulia ditu ardatz erreportaje honek. Pistaz, tarte polita, belar gozoan gehientsuena. Pistan barrena, mendizalea Utah-ko Monument Valleyn balego bezala sentitzen da. 500 bat metroko garaieran, zuhaiztia atzean utzi eta haitz ikaragarriak harro-harro agertzen dira aurre-aurrean. 200-300 metroko haitz bertikal erraldoiak dira, eta edozein unetan gainera eroriko zaizkigula dirudi. Haitzak bezain ikusgarria da haitzetarainoko belar malda. Oso tentea, eta zuri kolorez jantzia. Aroko atakara hurbilduta, putre taldeak agertu dira haitzetan, eta urrunean, Pe単a del Ahorcado eta Angulo mendatea bistara daitezke, Burgosko lurretan dagoeneko. 1.000 metrotik gora dago Aroko ataka. Gure atzean Aro eta Eskutxi, eta ekialdera, Somo mendia (1.170 metro), Gorobeleko bigarren gailur garaiena. Gailur diogu, baina izan zitekeen lautada, Somoko puntu gorena atzematea zaila baita. Unginora joan aurretik Gorobelek gordetzen duen altxor preziatuena erakutsi digu gidariak. Pagadi elurtu bat gurutzatu, eta artzainen gune eder bat. Hiru daude Gorobelen: Kobata, Menardiga (Tologorri eta Ungino artean) eta Ponata (Tologorri ondoan). Izan ere, Gorobel artzain gunea izan da mende askoan. Araba eta Bizkai aldera amildegi handiak dauden bezala, Burgos aldera, Losa bailarara, oso modu leunean galtzen du garaiera. Larre zabalak eta aberatsak daude han, paradisua ardientzat. Aiarar askoren bizimodu izan zen artzaintza, mende berriarekin gainbehera hasi zen arte. Joan den gizaldikoak dira artzain guneak sortzeko asmoak. Hainbat borda edo etxola
elkarrekin eraiki zituzten, egunak eta asteak mendian pasatzen zituztenek halako babesa senti zezaten arazoren bat zeukatenean. Otso eremua Arazo horrek izen bat zeukan: otsoa! Gorobel otso lurra izan baita. Egun, sartze bakan batzuk egiten dituzte Burgos aldetik, baina ardi kopuruaren murrizteak, eta gizakiak hamarkadetan otsoa jazarri izanak, lau hankako piztia dotore horiek desagerrarazi ditu ia-ia Gorobeldik. Oso bakanak dira otsoren bat ikusi duten mendizaleen testigantzak, gizakia usaindu edo sumatze hutsarekin ihes egiten baitu ahalik eta urrunen. Kobata gunean atentzioa ematen du halako eskorta gune handiak. Berezia da, bi metrotik gorako hesiak
babesten duelako. Honatx, zergatia: «Ardiak bertan sartzen zituzten artzainek, otsoa inguruan zebilela sumatzen bazuten». Azken hamarkadetan artzainek mastinak erabiltzen dituzte artaldeak zaintzeko. Zakur handiak dira, 6070 kilo ingurukoak, otsoa baino askoz handiagoak, eta ez diote beldurrik. Otsoa, baina, mastina baino bizkorragoa izan da betidanik, erresistentzia sen handiagoa du, eta bien arteko deman otsoa izaten zen irabazle normalean. Mastinek, baina, artaldea mehatxatzen duen ororen kontra egiten dute, eta mendizalea horietako bat da. Gertatu izan dira mastinek sustoren bat edo beste eman izana, ez baitira kikiltzen! «Makila edo bastoiak eramatea komeni, badaezpada», dio Aldamak.
Kobata atzean utzi, eta ordu erdian iristen da Atatzako atakara, Ungino eta Somo arteko pasabidera. Garbi ikusten da Aiara bailaratik gora datorren xenda. Unginora amildegitik pauso eskas batera igotzea bertigorik ba ote duzun jakiteko botika ona da... oin azpian 200 metroko amildegi bukaezina baitago! Unginok bere begi bereziarekin erakartzen zaitu. Baita Eskilaren ataka ondoan dagoen leizearekin. Brontze Aroan bertan gizakiak bizi izanaren arrastoak topatu dituzte. Handik Eskutxira ordu laurden eskas dago. «Esku» eta «hutsik» hitzetatik omen dator, mendiaren biluzia edo bakardadea islatzen duen izena. Han goitik dotore ikusten da Maroño urtegia. Baita Gorbeia, Ungino, Tologorri, Somo, Aro haitza eta Aiara bailara berdea... Otsorik ez da ikusten, zorionez... •
GIDA PRAKTIKOA Kokapena Gorobel mendikatea Arabako iparmendebaldean eta Bizkaiko hegoaldean kokatzen da. Aiara bailara, Amurrio eta Urduña dira bertako herri ezagunenak.
Nola iritsi Gasteiztik 51 kilometro daude Amurriora. Handik Artziniegako bidea hartu behar da, bost kilometrora Izoriako bidea hartu eta Salmanton, Madaria edo Agiñagaraino iristeko. Bilbotik Amurriora 40 kilometro daude. Bilbo-Gasteiz A-68 autobidetik 10 kilometrora dago Amurrio.
Ezaugarriak Gorobel mendikatea Kantauri itsasotik Gaztelara joateko ate garrantzitsuena izan zen mendeetan, eta horrek gune estrategiko izaera eman die Aiara bailara, Amurrio eta Urduñari. 100 kilometro koadro ditu mendikateak, eta 1.000 metroko garaiera gainditzen duten 10 mendi. Oso mendilerro berezia da. 600-700 metroko belar eta haitz horma altxatzen da batbatean bailaratik, eta haitzen bizkarrean, 1.000 metrotik gorako larre lautada aberatsa. 19 ataka daude bailaratik goi mendietara.
29
Ghandruk NEPALGO HIMALAIAKO TALAIAN TREKKING-EAN Testua: Jordi Canal-Soler Argazkiak: Patxi Uriz
GHANDRUK
Baso tropikaletako bide lasaiak, harrizko etxeak dituzten herri tradizionalak eta Annapurna mendien ikuspegi apartak... Ghandruk-eko trekkinga Nepalgo erraz eta gozagarrienetakoa da; herrialdea ezagutzeko eta Himalaiaren ertzetan barneratzeko sarbide bikaina.
32
imalaian bada zerbait sublimea, zerbait iritsezina, Lurreko mendi garaienen tontor piko elurtuak ikustean dardara eragiten diguna. Sarangkot-eko mendixkako jatetxe xume bateko balkoian gaudela, eguzki-izpiak zortzimilako batzuen gailurrak argitzen hasi direla ikus dezaket. Goizaldeko bostak dira, baina terraza aho zabalik dauden turistaz beteta dago, irribarrea behartuta selfieak egiten. Ez naute molestatzen. Begiak aurrean dudan edertasun horretan iltzatuta ditut: Himalaiako harresia daukat parez pare, mendilerroaren 100 kilometrotik gorako ikuspegia, Dhaulagiriren tontor bakartitik hasi eta Manasluren mendigunerainokoa. Eta justu erdian, Annapurna multzoa. Egun argitsuetan Hego Annpurnaren eta Machapuchare-ren gailur enblematikoak Phewa aintziran islatzen dira, Pokhararen oinetan dagoen laku sakratuan. Egun horietako bat da. Ia hodei arrastorik ez dago zeruan. Ikuskizuna zirraragarria da, eta eguzkia goratzen doan heinean ideia bat burutik kendu ezinik nabil: mendi
H
horiek hurbilagotik ikusi behar ditut. Gehienoi Nepal irudikatzean mendiak datozkigu burura, arroka eta izotzezko tontor garaiak, mandoen pare zamatutako xerpa ilarak eta trekking espedizio handiak mendian gora. Eta herrialdearen iparralde osoan hala da, segur aski. Baina badira trekking askoz ere errazagoak: bizpahiru eguneko txango txikiak egin daitezke haran apartatuetara; horietan aurkituko dugu antzinako Nepal, Katmandura iristeko errepiderik ez zegoen garaikoa, edozer garraiatzeko zamaketarien beharra zegoen garaikoa. Trekking horietako bat egitera noa, Ghandruk-ekoa. Pokharatik abiatuta, errepidea laster aldentzen da hiria ezarrita dagoen lautada alubialetik eta Himalaiaren hegalean gora egiten du. Oihaneko ohiko landaredia eta arroz terrazak ikus ditzakegu. Ordubete igarota, autobusak Kande herrixkan utzi gaitu, 1.770 metroko altitudean. Hamabi gara taldean, eta hor zamaketarien artean banatu ditugu dakartzagun zama pisutsuak. Bertako etniakoak dira, gurung-ak. Beraz, ez dira xer-
pak inondik ere. Itxura ere oso bestelakoa dute. Zango gihartsu eta bular zabaleko zamaketarien ordez, sei mutil gazte argal ditugu lagun eta, beren tankera eta jantziak ikusita, hiru eguneko trekkinga egitera baino diskotekara doazela irudi lezake. Txango erraza denez, zamak arinak, eta modernitatea toki guztietara iritsi denez, sandalien partez Nike zapatilen txinatar imitazioak daramatzate eta praka motzen ordez bakero estuak, telefono mugikorra markatuz, eta noizbehinka elkarri argazki bat egiten diote. Gurekin datoz ere Krishna, gidaria, eta Sujan, trekking-a antolatzen duen enpresako zuzendaria.
Behean, ezkerrean, Machapuchare (6.998 m) mendia; bere gailurra ez du inork zapaldu. Espedizio ingeles bat ehun bat metrora gelditu zen. Eskuinean, haurraren begirada Bandipuren.
Bidean, eguraldia lagun? Eguraldia lagun izango dugula ematen du. Zenbait lainok goibeltzen dute zerua, haraneko giro beroa freskatuz, baina Kande-ren atzeko mendiaren gailurrerantz igotzen goazen neurrian, haizea gero eta zakarrago dabil. Euritara joko duen itxura du. Nepalen eguraldia aldakorra da; beraz, euritarako zira edo ka-
33
GHANDRUK Mendizaleek eta eskolatik datozen haurrek topo egiten dute Landruk herrira doan ibilbidean.
34
paren bat eraman beharra dago, eta segituan erabili behar izan dugu. Hemen maiz egiten du euria, bereziki montzoi garaian, ekain eta irail artean. Baina horri esker da hemengo landaredia hain oparoa, eta horregatik dago bidea hain ondo egokitua, tarteka harrizko eskailera-mailekin, bidea lokatzezko txirrista bihur ez dadin. Montzoi garaitik kanpoko hilabeteetan, euri arrisku txikiagoa da eta egiten duenean era bakanean egiten du. Berehala atertu du. Bidea azkar doa gora; eskailerak dauden tarteetan atsedenalditxoa egiten dugu eta horretarako tokirik onenak bide ondoko txabolak dira, zenbait nekazarik freskagarriak eta snack-ak saltzeko egokitu dituzten
txabolak. Toki bereziki atseginak dira; portxea dute, behean ditugun haranei begiratu bitartean itzaletan ederki egoteko aproposak. Etxaldeak eta bertako bisten atzetik, baso tropikalak aurkitzen ditugu, eta horien freskotasunak harrapatzen gaitu; iratze, goroldio, liana, epifito landarez estalitako adar bihurrituak dituzten zuhaitzak... horiei esker aireak humus freskoaren usaina du. Txorien txorrotxioa ere entzuten da: mina bat hemen, bizardo lepo urdin bat han, bulbul pare bat eta ekialdeko begitxuriren bat, zeintzuek beren kantu ozenarekin oihaneko aire lasaia betetzen duten. Batzuetan, adarrak astintzen direnean entzuten den hotsa aditzen da eta
horrek beste animalia baten presentzia adierazten du, langur grisarena, Nepalen bizi diren bi tximu espezieetako batena. Eta tarteka-marteka, bidean bertako herritar bikote baten bat ere agertzen zaigu medikuarenera doazela, edota saltzeko barazki saski bat bizkar gainean daraman emakumeren bat. Australian Camp da bideko punturik garaiena; mendiei begira dauden jatetxe eta etxe txikiak daude bertan. Bazkaltzeko, ordea, onena Pothana hautatzea da, bertan baitaude jatetxe onenak. Daal bat izeneko platera da hemen tipikoa: haragiz, dilistaz eta barazkiz eginiko gisatu desberdinak dituen erretilu bat, arrozarekin nahastuta jaten dena.
Turismoaren beharra Arratsalde amaiera aldera Tolkara iritsi gara. Modi Khola haranaren hegalean dagoen txabola multzo txiki bat da. Badira lotarako hotel xumeak. Gureak, Hotel Namaste-k, bista ederrak dituzten logelak ditu jangela zabalaren ondoan; sabela betetzeko ez ezik, jangela denbora pasatzeko tokia ere bada, Everest garagardo botila bat hartu bitartean solasean aritzeko. Bi australiar neska daude bertan ostatu hartuta; gure alderantzizko bidea egiten ari dira bertako emakumezko gida batekin. Azken honekin jardun naiz herrialdearen egoerari buruz: ÂŤAurtengoa da hobekuntza txiki bat antzematen hasi den lehenengo urteaÂť,
Goian, emakume bat gurdiarekin Ghandruk-en eta ama-alabak baratzean lanean, atzean Annapurna mendiak dituztela. Azpian, baserritarra eta idiak arroza landatzeko lurra prestatzen ari dira Birenthantin.
35
Haurren irribarre ederrak eta, behean, Ghandruketik Syauli Bazar-era doan harmailadia jaisten. Ondoko orrialdean, Annapurnaren hegoaldea.
36
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Pokhara da Modi Khola haranetik gertuen dagoen hiria. Haran horretan egiten da Ghandruk-eko trekkinga. Pokharan badira ibilbidea egiteko laguntza ematen duten hainbat konpainia; gida bat eta zamaketariak jarriko dizkigute eta autobus zerbitzua izango dugu bai abiapuntura iristeko bai ibilbidea amaitutakoan itzultzeko. Pokharara iristeko autobus zerbitzua dago Katmandutik.
aitortu dit gidak. 2015eko lurrikarak gertatuz geroztik turistak ez dira Nepalera etortzen, kaosean eta hondamendian murgildutako herrialde bat topatuko duten beldur direlako. Gaur egun azpiegitura guztiak berreraikita daude eta gutxi dira aldamioz estalita geratzen diren eraikinak. «Inoiz baino beharrezkoagoa dugu Nepalera turismoa bueltatzea», esan dit neskak. Tharu etniakoa da, Chitwan-eko lautadetan bizi den etniakoa, altuerara ohitu gabea. Akaso horregatik kosta zitzaion hainbeste gida bihurtzea: tharu-a izateagatik (eta ez xerpa) eta, gainera, emakumezkoa. «Tharuen artean ez dago gida lana egiten duen beste emakumerik, badakizu?», esan dit harro-harro. «Eta zure lankideek zer deritzote», galdetu diot. Duda-mudatan egon da istant batez: «Hasieran gogorra izan zen, baina orain asumituta daukate. Gainera, nire bezero mota propioa daukat: emakumezko turistekin asko lan egiten dut. Hobeto elkar ulertzen dugu...». Biharamunean bidean aurkitu dugun lehen herrian jaiak ospatzen dira. Landruk-eko eskolako bozgorailuetatik dator musika, eta plaza batean ahuntzak zatikatzen ari dira lapiko handietan jartzeko. Oturuntza handia prestatzen ari dira. Gizon bat eskolatik ateratzen ikusi dut topi delako nepaldar kapela tradizionala jantzita. Irakaslea da. Zer ospatzen ari diren galdetu diot. «Egunotan udal hauteskundeak izan dira eta emaitzak jakinarazi dituzte jada», esan dit. «Eta nork irabazi du», nik atzetik. «Zer axola du horrek! Ospatu ahal izatea da axola duena!». Modi Khola ibaia bizi-bizi doa haranean barrena. Metalezko zubi eskegiak zeharkatzen du Annapurnako glaziarretatik behera datorren ur gris jelatua. Hemen hasten da ibilbideko zati gogorrena, 700 metroko desnibeleko igoera; arroza landatutako terrazen artean
gorantz doazen eskailera sigi-sagatsuak ditugu aurrean. Han-hemenka etxaldeak ageri dira, nekazaritzatik bizirik irauten duten familia gutxi batzuenak. Haran emankorrak dira, baina lan gogorra eskatzen dutenak. Hona goraino iritsiko den traktorerik ez dago, eta beraz, era tradizionalean goldatzen dute lurra, idiek tiratuta. Pixka bat gorago beste abere batzuekin topo egin dugu: zamatutako zakuak daramatzaten astoekin. Garraio karabana batean doaz, errepidearen abiapuntutik Ghandruk-eraino (itsas mailatik 2.040 metrora) joan-etorrian. Ailegatu gara mendiko herrixkara, nekatuta baina pozik. Ikuspegi bikainak daude bertatik: gure parean Hego Annapurnako gailur elurtu garaiak ditugu: Hiunchuli, Gangapurna eta Machapuchare. Azken honen bi adarreko tontorra, bere izenak adierazten duen moduan arrain isats baten antza duena, kasik ukitu dezakegu, eta duen forma harrigarria ikusita, ulergarria da eskalatzea debekatuta dagoen tontor sakratua izatea. Atsedena hartzeko ordua heldu da, eta herriko hotel batera goaz: bihar jaitsierari ekingo diogu hainbat herrixkatatik igaroz (Kimche, Syauli Basar, Birethanti eta Nayapul dira horietako batzuk), ibaiaren ertzetik haranaren ahoraino; han dugu itzulerako autobusa zain. Afaldu aurretik agian raksi pixka bat dastatuko dugu, gurungek artisau eran ekoizten duten artatxikilikorea, eta sukuti platertxo bat, eguzkitan lehortutako eta ketutako eta espeziaz ondutako bufalo haragia. Gau horretan afarian ospatu beharko dugu lortutako erronka, “Resham firiri” nepaldarren abesti tradizionalaren doinuarekin dantzatuz. «Nire bihotza hegalak harrotzen dabil, haizeak laztantzen duen zeta balitz bezala, eta ez dakit zer egin, hegan hasi edo tontor batean eseri», dio letrak. •
Noiz joan Bistez eta eguraldiaz hobeto gozatu ahal izateko hobe da neguan ez joatea, ez eta montzoi garaian (ekaina eta iraila artean) ere. Sasoi onenak udaberria eta udazkena dira.
Non lo egin Ghandruk-eko trekkingean Ibilbidean zehar, zenbait herritan txangozaleentzako prestatutako hotelak daude. Nahiko xumeak izan ohi dira, aterpe itxurakoak, baina atseden hartzeko ez da askoz gehiago behar. Ohe biguna, dutxa, jatetxea eta oroigarriak erosteko denda txikia ere badute. Gomendagarrienak: Hotel Namaste (Tolka) eta Meshrom Guest House (Ghandruk).
Tour antolatzaileak Vista Travel & Tours Pvt, Ltd. (www.vistatravels.com.np) Honen bitartez Nepalen trekkingak eta espainolez dakiten gidekin bisitak egin daitezke.
37
Trinidad KARIBE, BESTE INON EZ BEZALA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
TRINIDAD
Karibeko herrialderik berezienetakoa da Trinidad. Kulturaz, nortasunez zein tradizioz, urrun dago Antilla Txikien arkua osatzen duten gainerako uharteetatik, baita ere herrialde bereko beste uhartetik, Tobagotik. Askotan, Hego Amerikatik bereizitako lur eremua dirudi gehiago, Venezuelaren parean egonik. Turismo gutxi, afrikar ondarearekin batera asiarra (Indiakoa zehazki), Orinoko ibaiaren deltarekiko konexio zuzena eta jatorrizko amerindiar memoria bizia. Ezinbestean, ÂŤmelting potÂť itzela sortzen da. Eta Trinidadeko inauterian, eskualdeko aratuste handi eta bikainenean gelditzen da hori argien. 40
angladiko aintzira garbiak, muinoetan oihan tropikalaren mantuan lehiatzen diren zuhaitz tantaien oihanak, ur jauziak, baina, haiengandik hurbil, industriaguneak eta ke beltzeko findegiak ere bai: petrolio eta gas industria aberatsa dauka Trinidadek, eta horri esker, turismoa ez du lehentasun herrialdeak; ondorioz, Karibeko uharteetan bitxienetakoa da, turista gutxi baina aski leku eta esperientzia interesgarriz betetzeko bidaia egiteko eran. Inauterietan legez, beste edozein unetan ere aurki daiteke gau giro elektriko eta indartsua, horrenbeste erabili baina horren eskas dagoen leku autentikoa bilatu gura duenarentzat. Trinidadeko leku izenek agerian uzten dute zeinen singularra den uhartea: asko dira espainierazko toponimoak, baita arawak eta karibe indigenenak ere; egun ingelesa nagusi bada ere, frantsesezko izenik ez da falta, eta horiei guztiei Indiatik etorritako belaunaldien ekarpena erantsi behar. Ia forma karratua dauka uharteak, iparraldean zertxobait gainez egiten duena, eta hego-mendebaldean muturra luzatzen zaiona Venezuelako Orinokoren deltarantz.
M
Natura eta industria Piarco aireportua utzi eta hiribururantz hartu beharrean mendebaldeko kostaldean zehar barneratuta, Caroniko padurak datoz iparralderantz doan bidegurutze batean. Ibisaren, Trinidadeko hegazti nazionalaren, bizitokia da, eta merezi du padurako kanaletan
Trinidadeko inauteriak munduko ezagunenetakoak dira. Aurreko orrialdean, Karibe aldean bizi den ibis gorrizta («Eudocimus ruber») saldoa hegaz. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, oihana itsasoraino iristen da Trinidad iparraldean, Saut d’eau hondartza eta Mal D’Estomac badia honetan legez.
41
Goian, ezkerretik eskuinera, Siewdass Sadhu Shiva Mandir tenplu hinduista, ÂŤCyanerpes caeruleusÂť txoria, ibis gorrizka eta uhartearen iparralde eta ekialdean dauden hareatza zuriak.
ontziz ordu pare bateko txangoa hartzea. Hegoalderago, Carapichaima barrutian Asia hegoaldera eramango gaitu ikuspegiak: herrixkak, indiar doinu eta curry usainak eta, zelan ez, indiar tenpluak, irudiz eta kolorez dotore hornituta. Esklabotzaren amaierarekin etorritako indiarren ondorengoen eskualdea da, eta Chaguanasen ikusgarria izaten dira Phagwa eta Diwali ospakizunak. Handik hur, Waterloo-n, Trinidadeko tenplurik esanguratsuena dago, itsasoaren gainean, malekoi batetik joanda. Hil diren senideen errautsak haizatu ohi dituzte familia askok leku horretan. Handik
errepide nagusirantz bueltan, ezkerreko aldean, Trinidadeko indiarren historia eta bizimodua laburbiltzen duen museo txiki bezain interesgarria dago. San Fernando Trinidadeko hiriburu ekonomikotzat har liteke. Hiri industriala da, eta bisitariarentzat ez interesgarriegia, baina bilatzen dakienak atsegin izango du bere bizitasuna. Gehienak, hiritik kanporantz dagoen La Brea herriaren bila datoz, Pitch Lake edo galipotezko aintziraren bila. 40 hektareako bitxikeria uharteko berezitasunetako bat da, munduan dagoen asfaltozko laku bakarretakoa; egunean ehunka
tona galipot ateratzen badira ere, lur azpitik borborrean dagoen faila batetik ordezkatzen da. Hego-ekialderantz jota, paisaia industriala amaitu eta berdea, eguzkia eta uholde-lautadetako herrixkak datoz Cedroseraino. Orain arte ez bezala, arrantzale herrixka lasaiak beste eremu bat dirudi. Aurreraxeago, Icacosen amaitzen da uhartea. Parez pare, itsasoan ura uher egiten da, Orinoko ibaiaren deltaren handitasunagatik. Bidaiari ausartentzat, egunero ontzi bat edo bi izaten dira Venezuelara. Osterantzean, iparralderanzko itzulera, Mud Vol-
cano edo lokatz-mendien paisaiari segika egin daiteke, uhartearen ekialderaino iritsita eta Nariva ibaiaren paduran barneratzen den errepide ederretik. Manzanilla-Mayaro errepidea kostaldearen lerroari jarraituz doa, palmondoek babestutako hondartza luzeetaraino. Hiribururantz barneratzen da bidea aurrerago, baina badago aukera iparraldeko kostaldera eta mendietara doazen bideak hartzeko ere. Hondartzaren, itsasoaren eta surfaren eremua dugu. Uhartearen zati handiena laua da, muino txikiak baino ez, baina Northern Range-k badia ikusgarriei egiten
Behean, padura. Ibisaren, Trinidadeko hegazti nazionalaren, bizitokia da, eta merezi du padurako kanaletan ontziz ordu pare bateko txangoa hartzea.
Icacosen arrantzaleak. Orinokoren deltaren parez pare dago eta harreman handia daukate Venezuelarekin. Ondoan, Arima udalerriko Santa Rosan First People’s Community izeneko karibe komunitateko Bharath Hernandez buruzagia. Behean, Port-of-Spain hiriburua.
44
TRINIDAD die leku, eta baditu mendi txangoetarako hainbat gune ere. Port-of-Spain-etik hurbilen Mt. St Benedict monasterioa dago; aterpetxea dauka eta oihanean ibilaldiak egiteko aukera paregabea da. Asa Wright Nature Centre da ziur aski naturazaleentzat bisitatzeko lekurik egokiena: txoriak behatzea maite dutenentzat txoko kuttuna da, eta oihanean barna ibilaldi ugari egiteko aukera dauka, baita igerileku natural batean dzanga egiteko ere. Maracas Bay da uharteko hareatza ezagunena, hiriburutik berrogei minutura; ekialderago, Blanchisseuse-ko hondartzak daude, ederrak mendiak eta oihanak atzean dituztela, baina surferako bainu arrunterako baino egokiago. Auto asko dabiltzan uhartean, bizikletaz ibiltzeko gune egoki asko daude, hasi mendebaldean Chaguaramasko parke naturalean, eta ipar-ekialdeko muino eta bidexketaraino. Haraino ezin errepidez iparraldetik joan, eten egiten baita bidea, baina, barnealdetik Rio Seco ur jauziraino doa eta berriz kostalderantz, eta Toco herriraino iritsita Galera lurmuturreraino joan liteke, Antilletako arkuaren hasieran. Arimaren arima indigena Arima izeneko herria dago iparraldeko bideotarako bidegurutzean. Hasiera batean, aparteko bereizgarririk gabeko hiri ertaina dirudi, Port-of-Spainen inguruan hedatzen diren udalerri bat gehiago. Baina badu berezitasunik: Antilletan ia gelditzen ez diren komunitate indigena horietako bat bizi da, eta gustura egiten diete ongietorri bisitariei, beren historia, Guyana eta Orinokoren beste aldeko jatorriaren berri emateko, Antilletan zehar zelan hedatu ziren, eta zelan zapaldu zituen europar kolonialismoak. Eta zer esan azkenerako utzi dugun hiriburuaz? Ahalik bizkorren alde egiteko esango dute batzuek, zenbait auzunetan kriminalitate arazoak daudelako. Baina hiri bizia da, kultur bizitza handia dauka, musika zaleentzat gune ugari, ostiral zein larunbat gauetan batez ere, eta munduko inauteririk ezagunenetakoa dauka. Karibe ekialdeko hiriburu gehienak itsasertzean badia natural baten inguruan eratutako hiri txiki edo ertainak izan ohi dira, eta honetan ere, Port of Spain, Trinidadeko hiriburua, oso desberdina da besteengandik. Venezuelaraino doan golkoari bizkarra emanez eta iparraldeko mendiek itxita, nahas-mahas kaotikoa da askotan. Queen’s Park Savannah du erdigune, eta merezi du bere azoketan txangoa egitea, edo Woodbrookeko jatetxe, taberna eta klubak ezagutzea. Beti izango da hurbil calypso edo soca doinuren bat eta, steel-pan danborrek Antilletako musikaren gune garrantzitsuenetako batean gaudela gogoraraziko digute, turistaz ezaxola eta haren dolarraren bila ibili gabe ere gozatzen dakien Karibeko azken txokoetako batean. •
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Antilletan ohi denez, Trinidaden ez daude lau urtaro, bi baizik: urtaro lehorra eta euritsua. Lehena, abendutik maiatzera ez da bigarrena (ekainetik azarora) bezain beroa, baina tenperaturak oso antzekoak dira beti, eta hezetasuna da gehien igartzen dena uda aldean. Euria, gehienetan, arratsaldeko zaparrada bat izaten da. Karibeko hegoaldean dagoenez, urakanen ibilbidetik kanpo dago, eta petrolioari eta gasari esker, turismoa ez dago oso garatuta, beraz, ez daude beste uharte batzuetan beste hotel (oro har, lasai erreserba daiteke, baina inauterietan joanez gero, askoz lehenagotik egin behar dira erreserbak).
Zelan heldu Europatik hegaldi zuzen gutxi daude, Londrestik baino ez. Errazagoa da Puerto Rico, Miami edo Ipar Amerikako beste lekuren batetik joatea. Tobago uhartera ferrya dago, eta itsasoz joanda hel liteke Venezuelara ere, horren erraza ez bada ere: Port-ofSpain inguruko Chaguaramasetik astean behin egon ohi da ontzia Guiria hirira, baina azkenaldian eten egin dute zerbitzu hori. Trinidadeko hego-mendebaldean, Icacos herritik posible da Orinoko deltara joatea, baina kontuz ibili behar da legezko ontziren bat hartzeko eta irteera paperak behar bezala betetzeko, narkotrafikorako erabiltzen diren ontziek ere bide hori baliatu izan dute eta. 45
Eslovakia BOST GOTORLEKUEN IBILBIDEA
Testua eta argazkiak: Enrique Sancho - Open Comunicacion
47
ESLOVAKIA
Erdialdeko Europako itsasorik gabeko estatu honen ondareaz eta historiaz jabetzeko modurik egokiena bere gazteluak ezagutzea da. Guk bost aukeratu ditugu‌ batzuk bere mamu eta banpiro propioekin. Beraz, aukeraketa zorrotz baten ondoren, ibilbide berezi bat proposatzen dizuegu, bost gotorleku esanguratsuri jarraituz. Eslovakian horrelako 200 inguru daude. Ezkerretik eskuinera, Devin gazteluko hondakinak eta Orabako teilatuak. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Spis eta Bratislavako gotorleku ikusgarriak.
48
endeetan zehar Europaren bihotzean kokatutako herrialde honetan izan diren gertakari gatazkatsu, interesgarri eta iskanbilatsuen adierazleak dira bere gotorlekuak. Ehunka daude sakabanaturik Eslovakiako geografian zehar, bakoitza historia eta leinu desberdinen lekuko. Zehaztasunaren mesedetan, esan beharra dago 200en bat gaztelu daudela eta 400 bat jauregi. Eraikin hauei Eslovakiak dituen parke naturalak, leize txundigarriak, gailur elurtuak, ibai emaritsuak eta ondare historiko aipagarria gehitu beharko genieke, Julio Verne (1828-1905) edota Hans Christian
M
Andersen (1805-1875) bezalako ibiltariak zergatik liluratu zituen jabetu ahal izateko. Bratislava, Danubioren gaineko talaia. Logikoena hiriburutik hastea izango litzateke. Erdigunean, 85 metroko muino baten gainean eta Danubioren ertz batean, Bratislavako gaztelua dago. Gotorleku honetatik Europaren bihotza begi-kolpe batean ezagut dezakegu, hiriaz gain, Danubioren beraren zati handi bat ikusten baita bertatik, baita Austria eta Hungariako lurraldeak. Eraikinaren zimenduak IX. mendekoak dira, eslaviarrak bertara iritsi ziren garaikoak.
49
ESLOVAKIA Lerroon azpian, sigi-saga igotzen diren Spis gazteluko harresiak. Ondoko orrialdean, goian Slomenice eta, behean, Bratislava zerutik ikusita. Bertan gazteluaren ikusgarritasuna argi antzematen da.
Mongoliarren erasoak (XIII. mendea) eta otomandarrenak (XVI.a) gainditu zituen, eta XVI. mendean hungariar erregeak gortea bertan finkatzea erabaki zuen. Ordutik Eslovakiaren historiako gertakari garrantzitsu ugariren lekuko izan da. Horretaz jabetzeko, onena bertan kokaturik dagoen museoa bisitatzea da. Orava, banpiroaren gaztelua Eslovakiako gotorlekuen artean ikusgarriena da XIII. mendean harkaitz batean eraikitako gaztelu hau. F. W. Murnauren “Nosferatu, eine Symphonie des Grauens” (1922) film mutu ospetsuko eszena dezente bertan filmatu ziren. Hastapenean erromantiko eta gotikoa izan zen arren, eraikinean estilo errenazentista eta neogotikoa ere aurki daitezke. Tokiak bere kondaira propioa du. Protagonista Marek izeneko gaztea da. Deabruari laguntza eskatu omen zion harkaitz haren gailurrean amestutako gaztelua eraiki ahal izateko... baina, ordainetan, bere arima galduko zuen. Zortzigarren egunean Marek beldurtu eta jainkoari laguntza eskatu zion. Oilarrak kantatu zuenean, deabruak, haserre, azken arroka jaurti zuen ibaira amorruz. Eta, ordutik, “Mareken harkaitza” esaten diote. Smolenice-ko mamuen jaialdia Bratislavatik ordubetera, parke zoragarri batez inguraturiko gotorlekua Zientzien Elkarteko egoitza da gaur egun. Eslovakiako gaztelurik bisitatuena da gaur egun, bertan izaten diren ekitaldiek erakarrita. Horien artean ezagunena urrian egiten den Mamuen Jaialdia da. Gelak alokatu daitezke, hemen asko baitago ikusteko: herriko leizeak, zoologikoa... Devin: Julio Verneren eragina Hondarrak baino gelditzen ez diren arren, tokiak xarma berezia du, Danubio eta Morava ibaiek bat egiten dutelako bertan. Gainera, Eslovakiaren historian eragin handia izan du hiriburutik 13 kilometrora kokatutako gaztelu honek. 1892an Jules Vernek bertara egin zuen bisitaldi baten ostean “Le chateaux des Carpathes” idatzi zuen, bertan kokatutako abenturen eleberria, hain zuzen ere. Spis, Erdialdeko Europako handiena Erdialdeko Europako Erdi Aroko gotorlekurik handienetarikoa dela diote eta ez da harritzekoa: lau hektareako azalera du eta bost arma-patio ditu. Hori bai, hondarrak besterik ez dira gelditzen. Ederrak, egia esan, eta uda partean antolatzen diren jaialdiez gozatzeko toki aproposa da. 1993an, Munduko Ondare izendapena jaso zuen eta tour turistiko gehienenetatik at gelditzen den arren –hiriburutik urruti baitago–, merezi du bertara gerturatzea. •
50
GIDA PRAKTIKOA Kokapena Eslovakiar Errepublikak (eslovakieraz: Slovenskรก republika), mendebaldean Txekia eta Austriarekin du muga, Poloniarekin iparraldean, Ukrainarekin ekialdean eta Hungariarekin hegoaldean. 49.035 kilometro koadroko eremua du, eta 5,4 milioi biztanle. Europar Batasuneko kidea da.
Nola joan www.jetcost.es bilatzailearen arabera, Estatu espainiarreko zenbait aireportutatik hegaldi merke eta zuzenak ateratzen dira Bratislava helmuga izanik; Madril, Bartzelona, Malaga eta Palma Eslovakiako hiriburuarekin lotzen ditu Ryanair konpainiak (www.ryanair.com).
Argibide gehiago Eskolaviar enbaxada. Tel.: 91 590 38 61/ 67 . www.slovakia.travel.
51
proposamen tematikoa
EUROPAKO ZORTZI ATRAKZIO XELEBRE Oporraldia non igaro hautatzeko orduan badago eszentrizitatea eta bitxikeriak bilatzen dituen jendea. Hiri handien xarma edo hondartza bakartien lasaitasuna baino, nahiago dute berezitasuna bilatu. Eta, egia esan, ez gaude horren faltan Europan. Izan ere, ohiko turismo gidetatik kanpo dauden helmugak asko dira, eta horietako batzuk aurkeztuko dizkizuegu hemen. Testua: Unai Agirre
Katten Kabinet (Herbehereak) Antzinako egiptoarrek katuak gurtzen zituzten, jainkoak balira bezala, eta ordutik animalia hau bidelagun izan dugu gizakiok. Amsterdameko Katten Kabinetek katuak gizateriaren historian artean eta kulturan izan duen eragina aztertzen du. Antza, Bob Meijer izeneko katuen zale batek sortu zuen, “JP Morgan� izeneko bere katuan oinarrituta, eta ideia eszentriko horrekin animalia hauen gaineko bilduma artistikoa egitea lortu du. Katuei alergia badiezu, ez sartu.... 52
Druskininkai (Lituania) Errusiako Iraultzako pertsona nagusia izan zen Vladimir Ilitx Ulianov, Lenin, eta hamarkada askotan haren irudia herrialde sozialistetako parke eta eraikin askotan egon zen. Alta, komunismoaren gainbeherarekin batera, estatua edo irudi horietako asko eraitsi zituzten. Horiek gal ez daitezen, Lituania hegoaldean, Druskininkai hirian, Leninen eta sozialismoaren ikur handi izandako beste kide askoren irudiak ezarri ditu bizilagun batek, Grutas parkean.
Zizkov dorrea (Txekia) Pragako Zizkov dorreak badauka meritua, ez baita erraza munduko bigarren eraikin ÂŤitsusienaÂť izendatua izatea. Munduan eraikin itsusi asko dago! Hala ere, edo agian horregatik, dorreak makina bat turista jasotzen du urtero eta, pizgarri gisa, bisitan joaten direnek aukera daukate goigoian dagoen jatetxean zerbait jan edo edateko. Ikuspegia ere, ederra, noski. 53
proposamen tematikoa
Monserrate (Portugal) Monserrateko jauregia berez da ikusgarria, baina inguruan dituen lorategiak, William Beckfordek diseinatuak, edonor aho zabalik uzteko modukoak dira. Ur jauziak, eraikin gotikoak eta mota guztietako landareak topatuko ditu Portugaleko txoko honetara gerturatzen denak. Bertako kafetegijatetxeak ere fama handia daukala aipatu behar da.
Salina Turda (Errumania) Transilvania Dracula kondearen jaioterria delako da ezaguna, baina Errumaniako eskualdeak baditu beste hainbat tasun bisitariak erakartzeko. Horietako bat XVII. mendean eraikitako Salina Turda gatz meategia da. 120 metroko sakonera dauka, II. Mundu Gerran bonbak gordetzeko baliatu zuten eta orain aisialdirako gune gisa erabiltzen da. 54
Txerrien Museoa (Alemania) Stuttgarten harrotasunez esaten dute bertako Txerrien Museoa (Schweine Museum) munduko handiena dela baina, egia esatera, ez dakigu munduan txerriei eskainitako beste museorik baden. Edonola ere, hau ikusgarria da, 50.000 objektu baititu txerriari eskainiak, hiru solairu eta 25 gelatan banatuta. Txerriak gure kulturan duen tokiaren berri ematen du museoak, eta, alde horretatik sorpresa batzuk topa litezke.
Savigny-lesBeaune (Estatu frantsesa) Badaude ibilgailu bat baino gehiago, edo ibilgailu asko, har ditzaketen garajeak, bai, baina Savigny-lès-Beauneko gaztelu inguruko zelaian aurki daitekeena... ez, ez da ohikoa. Bertan, mota askotako hegazkin, helikoptero, motor eta suhiltzailekamioiek lasai-lasai hartzen dute atseden. Nork ez du umetan horrelako bilduma eduki nahi izan?
Hellbrunn gaztelua (Austria) Seguru asko, Salzburgok ez die oroitzapen onik ekarriko irakurle askori, realzaleei batik bat, baina Austriako hiri eder horren inguruetan leku txundigarri asko topa daitezke, eta horietako bat Hellbrunn gaztelua da. Bertako iturri jostagarriengatik da ezaguna batez ere, edozein lekutatik atera baitaiteke ur txorrota bat. Ura da atrakzio honetan gai nagusia, eta gomendagarria, egun bero edo, behintzat, epeletan. 55
ERAKUSKETAK
HONG KONGEKO PARKEAK ALAITZEKO
ENERGIARI BURUZKO PERFORMANCEAK
Hong Kongeko paisaia ikonikoa oihaltzat hartu du “Harbour Art Sculture Park” izeneko erakusketak, apirilaren 11ra arte eta estalperik gabe nazioarteko hemezortzi egileren lanak, artista ospetsuenak zein goraka ari direnenak, ikusgai jarri baititu Hong Kong Arts Center-ek. Hiriko arte zentroak hainbat ekitaldi eta proposamen sortu ditu era berean, mugikorrentzat app bat barne, artea ez baita beti museo edo galerien lau hormen artean gordeta gelditu behar.
Erroman kokatutako Maxxi museoan (XXI. mendeko arteen museo nazionala) Jennifer Allora artista estatubatuarraren eta Guillermo Calzadilla kubatarraren “Blackout” erakusketa dago ikusgai maiatzaren 30era arte. Beroketa globalaren debatea puri-purian dagoenean, agian komenigarria litzaiguke guztioi mota honetako erakusketek luzatzen dizkiguten hausnarketei kasu pixka bat egingo bagenie. Beroketa globala, energia eta energiarik eza dira, azken batean, “Blackout” erakusketa performatibo honen gakoak.
www.hkac.org.hk
www.museum.warchildhood.com
ART PARIS AZOKA Parisera joateko asmoa baduzue, Grand Palais-etik (Winston Churchill etorbidea) pasatzea ez legoke soberan, apirilaren 8ra arte “Art Paris Art Fair” arte erakusketak ateak zabalik izango baititu. Hori bai, kontuan izan sarrera 25 eurokoa dela. Hilaren 5etik, 23 herrialdetako 142 galeria arte munduan “egosten” ari denaren berri ematen ari dira Gran Palais-eko eraikin zoragarrian. Gainera, hogei urte betetzen dituenez, “Art Paris Art Fair” honek Estatu frantsesean azken bi hamarkadetan sortu diren korronteak laburbilduko ditu erakusketa batean. www.artparis.com 56
HITZORDUAK MURIEL SPARK GOGOAN Muriel Spark (Edinburgo 1918-Florentzia 2006) idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatu nahi izan du bere jaioterriak. 1961ean ospetsu egin zen “The Prime of Miss Jean Brodie” nobelarekin, “Time” aldizkariak 1923tik idatzitako ehun eleberri onenen artean kokatu duena. Mendeurrena dela eta, hainbat ekitaldi eta erakusketaren protagonista da. murielspark100.com
BOSTON (AEB) ETA LONDRES (INGALATERRA)
KOMIKI AZOKA BARTZELONAN Apirilaren 12tik 15era egingo da Monjuic azoka-barrutian Bartzelonako Komiki Erakusketaren 36. edizioa. Sarrerak Internetez eros daitezke, 10 euroan. Vitttorio Giardino marrazkilari italiarra omenduko dute –Max Fridman agente ohiaren egilea– eta bertaratuko diren egileen artean Miguel Diaz Vizoso belgikarra dago, Pottokien asmatzailea. www.comic-barcelona.com
Apirilaren 16an eta 22an “World Marathon Majors” edo nazioarteko sei maratoi ospetsuen artean –New York, Chicago, Boston, Berlin, Londres eta Tokio– daude apirileko hirugarren astelehenean burutzen den munduko maratoi zaharrena, Bostonekoa –121 urte beteko ditu aurten eta 30.000 partaide inguru izan ohi ditu– eta apirilaren 22an egingo den Londreseko jendetsua –Virgin Money London Marathon-en 40.000 partaide izaten dituzte–. www.baa.org eta www.virginmoneylondonmarathon.com/en-gb
LIÈGE (BELGIKA) Apirilaren 23an Nork ez du Liège-Bastogne-Liège lasterketa ezagutzen? Nazioarteko txirrindularitzan lasterketa zaharrena omen da eta, horrez gain, Europako txirrindularitza profesionalaren bost zutabeetako bat. Belgikako Ardenen klasikoen barnean kokatzen da, Valoniako Geziaren maila berean. www.liege-bastogne-liege.be/fr
MADRIL ETA ARLINGTON Apirilaren 21ean eta maiatzaren 6an “Salay” deitzen da Boliviako dantza tipikoa. Muga guztiak gainditu ditu eta aurten nazioarteko bigarren txapelketa burutzen ari da. Cochabamban hasi ondoren, hurrengo hitzordua Madrilen dute apirilaren 21ean, Europako talde ugariren partaidetzarekin. Hortik aterako diren bi talde finalistek maiatzaren 6an finala jokatuko dute AEBetako Arlingtonen (Virginia). 57
liburuen TXokoA
INPERFEKZIOAREN EDERTASUNA TRIKU HANKAMOTZ BATEN ESKUTIK
Erika, ez naiz perfektua Alfonso Bañeres eta Alfredo Piedrahita Erein, 2018 Haur literatura (4-10 urte) Euskaraz eta gaztelaniaz 56 orrialde. 15 euro
reinek argitaratuta, Alfonso Bañeres eta Alfredo Piedrahitak dakarkiguten liburu hau inperfekzioaren aldeko manifestu bat da, hasieratik bukaerara, eta hori adierazteko Erikaren istorioa kontatzen dute. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan dena basoaren erdian. Hantxe doa basoan bizi diren pertsonaiak bananbanan ezagutzen, eta ikasgai bat ulertuz doa, inor ez dela perfektua eta nork bere burua den bezala maitatzen ikasi behar duela. “Erika. Ez naiz perfektua” gure gizarteak apetaz arduragabeki egunero abandonatzen dituen animalia horiei egiten zaion omenaldia da. Ez hori bakarrik, autoestimuaren aldeko mezu bat da Bañeres eta Piedrahitarena, haurtzaro deitzen dugun garai eder baina hauskor hori inork apur ez dezan. Bizitza-ibilbide oso desberdinak izanagatik, Bañeres albaitari bizkaitarrak eta Piedrahita iruindarrak –Barricada taldean aritzeagatik Euskal Herri osoan oso ezaguna– talde-lan bikaina harilkatzen dute, 4 eta 10 urte arteko haurrek modu erra zean bizitzako gauza garrantzitsuak zeintzuk diren ikas dezaten. Bañeresek harreman estu-estua dauka animaliekin eta basabizitzarekin, eta Basati Albaitari Elkartearen bitartez tratu txarrak jaso dituzten edo utziak izan diren animaliak jagoten eman ditu urte asko. Piedrahitak, aldiz, hiru hamarkada eman zituen Barricadarekin mundu osoko agertokiak ezagutzen, baina Australiara egindako bidaia batean argazkigintzari afizioa hartu eta ofizio bihurtu du, nahiz eta Miss Octubre taldearekin oraindik ibilbide musikalari ere eusten dion.
E
ELKARRI JOKA BAINO, HOBE ELKARLANEAN
MARY LAVIN BERRESKURATUZ
Ezaguna da gizakiak beste gizakien kontra oldartzeko duen jarrera; hor daude gerrak, gatazkak, borrokak, hori baieztatzeko. Baina egia da ere borrokarako grinak baino elkarlanak ezaugarritu duela gure espeziearen ibilbidea, kobazuloetan bizi ginenetik gaur arte. Elkarlanik gabe, elkarri lagundu gabe, ez ginatekeen heldu garen lekura helduko. Liburu honetan, Noemi Villaverdek munduan zehar eramaten gaitu, kultura eta herri desberdinek erabili dituzten aginte, elkar ulertze eta komunikazio modu desberdinak ezagut ditzagun.
1996an zendu zen Mary Lavin irlandarrak maisuki landu zituen eleberri eta ipuin laburren generoak. Irlandako landa berdeak eta herri txikiak, baina baita hiri eta lantegi grisak ere, eta bi mundu horietan ziren giza harreman zailak oso ondo islatu zituen, gainera, bere obra guztiari ikuspegi feminista nabarmena eskainiz. Batzuen ustetan, Errata Naturae argitaletxeak dakarkigun liburua James Joyceren “Dublindarrak” ipuin-bildumaren parekoa da, eta hori esatea asko da. Irakurlearen esku dago egia den edo ez erabakitzea.
Una antropóloga en la luna Noemi Villaverde Maza Anaya Multimedia, 2017 304 orrialde. 13,95 euro
NOLA IKUSTEN DU GIZAKIAK BERE BURUA? Mary Beard katedradun eta idazleak urte asko daramatza antzinako herri eta zibilizazioei buruzko lanak argitaratzen eta hedatzen, eta horren fruitu dira jaso dituen sariak. Gainera, David Olusoga eta Simon Schama kideekin “Zibilizazioak” izeneko dokumental-saioa aurkeztu du BBC kate publikoan. Izan ere, zibilizazio hitzaren esanahia eztabaidagai izan da eta izaten jarraitzen du. Argitaratu berri duen liburu honekin, zibilizazioei eta gizakiari buruzko hainbat hausnarketa egiten ditu, artea eta erlijioa bezalako gaiak sakon jorratuz. How Do We Look Mary Beard Profile Books, 2018 288 orrialde. 15,00 euro
En un café Mary Lavin Errata Naturae, 2018 424 orrialde. 22,00 euro
CONDE DETEKTIBEAREN KASU BERRI BAT Leonardo Padura idazle kubatarraren pertsonaia ezagunenetakoa da Mario Conde detektibea, eta honek bere ikertzaile senari zuku guztia atera beharko dio eleberri honetan. 60 urte betetzear dela, Conderi institutu garaiko lagun batek laguntza eskatuko dio, lapurtu dioten tailu bat berreskuratzeko. Ikerketak aurrera joan ahala, detektibea jabetzen da artelana hasieran uste baino garrantzitsuagoa dela, eta bere lagunaren aitonak eraman zuela Kubara 1936ko gerratik ihesi. Misterioak eta Kubako egunerokotasunak bat egiten dute lan honetan. La transparencia del tiempo Leonardo Padura Tusquets Editores, 2018 448 orrialde. 19,90 euro
59
Gogoan hartu
TEHERANEKO BAZARRA BENETAKO HIRIAREN BIHOTZAREN TAUPADAK Mendeak pasa diren arren, hor dirau, zutik eta labirintikoa, antigoaleko garaietan bezala, Irango hiriburuko Bazar Handiak. Iturri batzuen arabera, munduko bazarrik handiena omen da; zaila da jakitea, egia esan, baina Lewis Carrollen Alice bezala erraz galdu gaitezke bertan, hango bihurgune, txoko eta zirrikitu anitzetan sartuta. Jendez beteta beti, hemen ez dituzue turistentzako espresuki prestaturiko dendak aurkituko, Marrakex, Jerusalem edo Istanbuleko bazarretan gertatuko zaizuen legez. Gune ikusgarri honetara erosketak egitera datozenak Teheran eta inguruko biztanleak dira. Askoz diotenez, Bazar Handiak hiriaren egunerokotasunaren erritmoan zerikusi handia du. Bere hormen barnean dagoen bizitasunagatik ez ezik, inguruko kaleetan kaxaz goraino beteta doazen motozikletak, erosketak daramaten familiak, eskorgetan garraiatzen dituzten alfonbrak... Azken mila urteetan, merkatariak hiriaren alde
60
honetako jaun eta jabe dira, bazarraren eraikinak, halere, 200 urte «besterik» ez duelarik. Bazarra azoka soil bat baino gehiago da, botere gune historikoa izan baita eta «bazaris» edo merkatariek politikan eta ekonomian eragin handia izan dutelako. Azkenik: kontuan izan ezazue hemen gaizki ikusita dagoela tratuetan ibiltzea, salneurri finkoak direlako. Eraikinaren ondoan, eta oinez iristeko moduan oso gertu, Galestan gaztelua dago, Kajar dinastiako eraikin ikusgarria.
TE UHINAK LONGJING-EKO MAGALETAN Argazkia: Johannes Eisele
Te berde txinatarren artean, munduan ospetsuena Longjing edo Dragon Well Tea motakoa da. Kalitate gorenekoa, hosto zapalak ditu eta beste edozein te berderen antzik ez omen dauka, hain da fina eta dotorea. Txinatar enperadoreek punta-puntako bisitariei opari gisa eskaintzen zieten. Mila urteetan landu izan da Hangzhou hiriko inguruetan, berde koloreak milaka ñabardura hartzen dituen mendi magaletan. Zheijiang barruti aberatsean –altxor kultural eta naturalez beteta dago– kokatzen da Tearen Hiriburua, hau da, Hangzhou, eta bertan bisitatu beharreko zortzi te sail tradizional daude, Mendebaldeko Lakua izeneko parajean, 240 hektareatan hedaturik: Long-
jing, Manjuelong, Jiuxi, Wegjiashan, Yangmeiling, Lingyin, Maojiabu eta Suangfeng, guztiak te mota desberdinen izenak. Te hostoen usain sarkor eta atsegina lasaigarri egiten da oso, batez ere udaberrian, landare berdeek mendien magalean sortzen dituzten uhin antzekoen artean itzulitxo bat ematean. Zheijing barrutiko gune famatuena da Hangzhou hiri historikoa, Txinako zazpi hiriburu tradizionaletako bat delako. Halere, ez da ikusi beharreko gauza bakarra, inguru hauetan baitaude Yunhe-ko arroz terraza ikusgarriak edo Zetaren Ibilbideko aztarna ugari. Marco Polok idatzi zuenez, «munduko hiririk ederrena» da.
61
LABURRaK
» AIRBNB-EK HOTELAK ETA LUXUZKO ALOKAGAIAK ESKAINIKO DITU amar urte beteko ditu aurten Airbnb erabiltzaile partikularren arteko alokairu turistikoko plataformak. Hori dela eta, beste aurrerapauso bat egin nahi izan du Airbnb-k eta kategoria berriak sartuko dituela iragarri du. Hau da, alokagaien bilatzailean kategoria berriak agertuko zaizkigu: Bed and Breakfast, hotelak (hamar gelatik beherako hotel xarmagarriak), luxuzko gelak eta «plus» izenekoak. San Frantziskon egoitza duen enpresa honek 4,5 milioi ostatu eskaintzen ditu 81.000 herri eta hiritan. Hamar urteren buruan, lortutako etekinak 41 milioi dolarrekoak izan omen dira.
H
EUROPAKO HONDARTZA ONENA ZEIN DA? DONOSTIAKO KONTXA urten ere, eta iaz bezala, Donostiako Kontxak Europako hondartza onenaren izendapena jaso du. Tripadvisor online bilatzaileak ezagutarazten duen zerrendaren arabera, Gipuzkoako hiriburuko hareatza munduko seigarren hondartzarik onena da. “Travellers’ Choice” zerrenda honetan Kontxaren atzetik eta Europari dagokionez, Kretako (Grezia) Elafonisi hondartza, Portugaleko Falesia, Zipreko Fig Tree Bay eta Britainia Handiko Bournemouth Beach hondartzak jarri dituzte bilatzaile honetako erabiltzaileek.
A
MUGIKORRIK GABEKO LEHEN KANPALEKUA, PIRINIOETAN erdanya eskualdeko sei gaztek 16 eta 20 urte bitartekoei zuzendutako “Ofline” kanpaleku baten lehen edizioa antolatuko dute Kataluniako Pirinioetan datorren udari begira. Eta zein da gakoa? Mugikorrik gabe eta, are gehiago, inolako gailu elektrikorik gabe «ondo pasa daitekeela, sare sozialik eta antzekorik ez baita behar horretarako», Bernard Nebredak (24 urte) adierazitakoaren arabera. Proiektua Cerdanya eskualdeko kontseiluak eta Puigcerdako (Girona) udalak antolatutako lehiaketaren irabazlea suertatu da.
C
hutsa
TURISMO ISLAMIARRAREN BILA Hau oilasko frijitua da halal erara, Taipeiko Gaia izeneko hoteleko chef-ak prestatua. Txinatar jatorriko turismoaren beherakadaren aurrean, Taiwango Gobernua islamiar turismoa bereganatzeko kanpaina gogorra egiten ari da.
PARADISUTIK HIRI ARRISKUTSUEN ZERRENDARAKO BIDEA exikoko Los Cabos herria turismoaren paradisua izatetik munduko hiri bortitzena bihurtu omen da. Segurtasuneko Hiri Kontseiluak emandako datuen arabera, Hego Kalifornia Behereko (ipar-mendebaldea) herri hau 50 hiri bortitzenen zerrendaren hasieran dago, 100.000 biztanleko 111,33 hildakorekin. Atzetik Caracas (Venezuela) dago (111,19 hildako 100.000 biztanleko) eta Acapulco mexikarra (106,63). Los Cabosen egoera kezkagarria oso da, 2016an 61 hildako izan zituztelako, 2017an 365era iritsi zirelarik.
M
hutsa
ARAZOAK EUROPACITY-RENTZAT Wanda txinatar taldeak 2024rako Parisetik gertu eraikitzeko asmoa duen Europacity aisialdi parke erraldoiak protesta ugari sortu ditu. Epaile batek atzera bota du oraingoz ingurumenean izan dezakeen eraginagatik. Arazoak soka luzea du.
62
hutsa
hutsa
EMAKUMEEN ELKARTE PRIBATUAK LONDRESEN Emakumeen Nazioarteko Egunean zabaldu zituen ateak Londreseko City-n emakumeez osatutako Britainia Handiko lehen klub pribatuak. Negozioen munduan dagoen sexismoari aurre egiteko sortu den elkarte honetan, The Allbright izenekoan, tabakoa erretzeko ohiko gelen ordez, edertasunerako gelak jarri dituzte. Emakume enpresari eta profesionalei «oasi» eta elkargunea eskaintzea dute xede elkarte honen sortzaileek. hutsa
IRAUPEN ESKIKO ESTAZIO BEREZIA Gentioux-Pigerolles frantziar estazioa, Creuse departamentuan, ez da ohikoa, hemen ez baitago ez teleferikorik ez erremonterik. Iraupen eskiko pista batzuk zabaldu dituzte bertako baserritarrek, eta bulegoa korta batean ezarri dute.
BANSKO ESTAZIOA EZTABAIDAGAI Europako estazio handienetarikoen artean dago (75 km eskipista) Bulgariako hego-ekialdean kokatutako Bansko eremua. Azken hamarkadan, low-cost eskiaren helmuga bihurtu da: denboraldi bakoitzean 150.000 bisitari jaso izan dituelarik. Baina eremua handitzeko dagoen proiektu batek hautsak harrotu ditu, parke natural baten barnean baitago.
hutsa
hutsa
ARTEAREN ESTALPEA MANHATTANEN 2019ko udaberria helmugarekin, lanek aurrera jarraitzen dute New Yorkeko Manhattan auzoko 15 Hudson Yards-en. Hortxe kokatutako da “The Shed” ikusgarria, hiriko lehenengo arte desberdinen zentroa. Bertan arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta, oro har, herri kulturako proiektuak prestatu, gauzatu eta aurkeztuko dira. Mendebaldeko Manhattanen kokatuta, eraikina bera ikusgarria da, gainetik duen geruza teleskopikoa hedatu eta uzkurtu egiten baita beharren arabera. Guztiz itxita dagoenean, barnean duen «bihotza» edo plaza agerian gelditzen da. 63