7h114

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

UR IZOZTUETAN SURFEAN

LOFOTEN

far west Meategien hondarrak

Joar

Ura da bizitza

el alto

Arnasarik gabe utziko zaituen hiria

lahore

Mongoliako hiriburu ohia berpiztu da


Azaleko argazkia: Olivier Morin

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 16 16 38 16 24 16 6 30

44

16 16

aurkibidea114

6 Far West XIX. mendearen erdialdean, AEBetako mendebaldean lehertu zen urrearen sukarrak utzi zituen aztarnen bila joan gara.

30 El Alto Boliviako hiririk populatuenetarikoa izateaz gain, gazteenetarikoa ere bada. Arnasarik gabe utziko zaitu hiri honek.

24 Lahore Orain arte jaramon handirik egin ez zaion arren, Pakistaneko kultur hiriburu kaotiko hau bere ondarea berreskuratzen ari da.

38 Joar Araba eta Nafarroa banantzen dituen 1.417 metroko gailur hau Kodes mendilerroan dago. Bertatik ikusten dira Errioxa, Gaztela eta Aragoiko mendiak.

44 Namibia Namibian kale eta herrien izenek oihartzun zaharkitu eta mikatza dute, kolonialismoa oinarri duen historia odoltsu baten oihartzuna betikotzen duena.

16 Lofoten Norvegiako iparraldeko uharteetan, negu gorrienean ere, surf egiten dute. Eta nola, gainera. Surf gune hau zirkulu polar artikoaren gainean dago, latitude sinesgaitz batean, Siberiako iparraldearen eta Alaskaren maila berean. Baina hemengo uretan urte osoan surf egin daiteke Gulf Stream korronteari esker. Bertako biztanleek surfarekin duten lotura estua erakutsi digute.

52 Proposamen tematikoa Hegaldi zuzen batekin udan eskura izango ditugun hiriak. 56 Hitzorduak Arkitektura, literatura eta musika jaialdiak. 58 Liburuen txokoa «USS Jeanette» itsasontziaren abenturak. 60 Gogoan hartu Supersense kafetegi «hipsterra» eta Matto Grosso, arriskuan dagoen naturagunea. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


NAIROBI Edward eta Hanna Njengo-ren Kenya annah Njenga (80 urte) Nairobiko etxeko lorategian senarrak egindako “Mama Ngina� eskulturari so egiten ari zaio. Lanean jarraitzen baitu Edward Samuel Njengak 90 urte aspaldi atzean utzi zituen arren. Dena den, ez dago argi noiz jaio zen, 1922. eta 1928. urteen artean, berak ere ez baitu oso argi data zehatza. Bai, ordea, tokia: Ngecha herrixka, Kenyako Kiambu barrutian. Ama eltzegilea zen eta, hain zuzen, buztinarekin gauzatzen ditu Njenga berak bere herrialdeko historia laburbiltzen duten eskultura eder eta gogorrak. Kenya britainiar kolonia zen garaian eskultore honek kontzentrazio- eremuetan denbora luzea eman zuen, Mau Mau matxinatu taldeko kidea zelakoan. Beharbada, gehienoi ezezaguna egingo zaigu, baina Edward Samuel Njenga Afrika ekialdeko eta Kenyako artista ospetsuena da. Nairobiko Museo Nazionalean daude bere lanak.

H

Argazkia: Yasuyoshi Chiba

5



Far Westeko mamuak MEATEGIEN HONDARRAK Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos


Grafton eta Rhyoliten eraikinen hondakinak eta herdoildutako kamioneta zaharrek ongietorria ematen digute. Bertan errotutako komunitate aberats haietatik geratu diren aztarna bakarrak dira.


FAR WESTEKO MAMUAK

Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean lehertu zen urrearen sukarra oroimenean iltzatuta daukagu ehunka metro zeluloidezko irudirekin. Baina benetakoa izan zen. Lurraren barrunbe emankor horren urre, zilar eta beste hainbat altxor mineralek ametsak eta diru-goseak xaxatu zituzten, eta huts-hutsetik hiriak sorrarazi. Azkar jaio ziren, are azkarrago hil. Atzean ez zuten utzi ezertxo ere ez, paisaia etsigarriz inguraturiko arrasto fantasmagorikoen ubera baino ez. uripean iluntzen ari da. Mandoak eta gurdiak, fardelez eta gizonez zamaturik, zubia zeharkatzera doaz, handik abiatzeko asmoz helmuga duda-mudazko baterantz. Ben Rumson haiei begira dagoela, bere soa malenkoniatsua da, saihetsezinezkoaren testigu den arima noraezeko batena. Norbaitek aurre egin dio kalean:

E

«Ben, ba al zoaz? / Ez. / Ni ere ez. / Nire ustez, mundu honetan bi jende mota dago, badoazenak eta geratzen direnak, ez da horrela? / Ez, ez nuke hori esango. / Zer diozu, bada, zuk? / Badirela bi jende mota, inora doazenak eta inora ez doazenak. Horrelaxe da. / Ez nago ados, Ben. / Ez dakizulako zer arraio ari naizen esaten. Ez naiz inongo herritar ohi bat besterik; eta batzuetan herrimina izaten dut». Benek basatzan aurrera segitu du, elkarrizketa hori inoiz gertatu ez balitz bezala. Lee Marvinen ahots marrantatuak atzean entzuten den melodiari laguntzen dio. Arima urratu eta urruneko baten marruma dirudi: «I was born under the wandrin’ star». Izar iheskor baten argipean jaio nintzen, Benen ahotsa arrakalatu egin da, doinuaren eta bertsoen urratsari helduta, zera esanez: «I’ve never seen a sight that didn’t look better looking back (…). Do I know where hell is? Hell is in hello, Heaven is goodbye forever, it’s time for me to go». Hau da: «Inoiz ez dut ikusi ikuskizunik atzera begiratzean hobea ez zirudienik (...). Ba al dakizu non dagoen infernua? Infernua kaixo batean dago, zerua da aguragur betiko, joateko garaia iritsi zait». Bost minutu eskaseko sekuentzia paregabe horretan (“Paint your Wagon”, Joshua Logan, 1969), Alan Jay Lernerren eta Frederick Loeweren abestiak ezin argiago laburbiltzen du aurrendari izatearen jaidura. Askatasuna ikurtzat harturik iparrik gabe badoazen bihotzen martxa etenezin hori sublimatu egin du erromanti-

zismoak, sakoneko jomugen eta amets betegabeen ikono bihurtzeraino. Baina hor datorkigu berriro ere Historia, eta errealitatean murgilaraziko gaitu, epika errebeldearen grina horiek nabarmen epelduz. «Gold Rush» Zerumuga berriak bereganatzea beti izan da gizakiaren bidaiatu behar horren ardatzetako bat. Normalean, lur berrien bila, bizimodua bertan finkatzeko edota dirutza egin eta gero jaioterrira galtzak bete diru itzuli ahal izateko. Horri emigrazioa esaten zaio eta fenomeno horren epika era batekoa edo bestekoa izango da bidean aurkitutako zailtasunen arabera eta kontaketari erantsitako poesiaren arabera. XIX. mendearen erdialdean, Ameriketako Estatu Batuak herrialde gazte, lañoa zen, eraikitzeko zegoen, eta biztanleria multzo berriak atzera eta aurrera zebiltzan lur promestuak aurkitzeko xedez, eta jatorrizko herriekin etengabeko gatazkan. Mugimendu hauek Mendebaldeko logika produktibistari atxikita zeuden, hau da, lurraldearen ustiaketa intentsiboa egitea helburu hartuta, nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza eta abarren bidez aurrera egiteko aukera izpirik txikiena ere non ikusi eta hara bideratu. Testuinguru horretan, Rio Grande ibaiaren iparraldeko bazter guztiak inarrosi zituen hitz magiko baten oihartzunak: urrea. 1848an izan zen, Kalifornian, eta ondoz ondoko urteetan metal gutiziatuaren aurkikuntzek segida izan zuten Coloradon, Nevadan, Oregonen, Montanan, Alaskan... Gold Rush delakoa hasia zen, urrearen sukarra, eta sukar horrek buruak, gogoak, ilusioak, kimerak eta anbizioak irentsi zituen, herrialde berriaren zabalera handiak jendez josi ziren, mundu osotik iritsitako milaka pertsonak ekin zioten lurra arramazkatzeari berehala aberasteko antsiari soil-soilik men eginda. Ez zen kontinentean hori gertatzen zen aurreneko aldia. Izan ere, El Dorado delakoaren bilaketaren au9


Turismoari esker, iraganeko meatzari hiriak, «ghost town» delakoak, berriz suspertzen ari dira. Horren adibide argiena argazkietan islatzen den Virginia City da.

rrekaria hor zegoen, Mexikoko aurifera delakoetan XVI. mendean, edo Appalacheetan XIX. mendeko 30eko hamarkadan, baina horietako bakar batek ere ez du izan Far Westen gertatukoaren moduko oihartzunik, eta hori, bereziki, pantaila handiari esker izan da. “Gold Fever” abesten zuen Eastwoodek hiri malapartatu hartan: «Who can say why we came? Where’s the hope, where’s the flame? We are the same» (Nork esango du zergatik etorri ginen? Non dago esperantza, non irrika? Berdinak gara). Eta horrekin batera, hau ere baieztatzen zuen: «Cause your the gold fever nothin’ can help you but the yellow stuff» (Urrearen sukarra delako ezerk ezin dizu lagundu, gai horixka horiek izan ezik). Eta kasu honetan, fikzioa bat dator errealitatearekin, milaka forty-niner (urre bilatzaileak) iristen hasi ziren herriak eta hiriak fundatuz erdialdeko mendebaldearen eta Pazifikoko kostaren luze-zabalean, eta gero, sorkuntza horiek beren heriotza-aktak izenpetuz joango ziren altxarazi zituen baliabidea agortuz zihoan heinean, komunikabideak desbideratuz zihoazen heinean edo hondamendi naturalen eraginpean. Iraganeko mamuak Urteen eta ugerraren poderioz zirtzildutako eta triskatutako kamioneta bat zain dugu Rhyoliten. Handik gertu dagoen Goldwell Open Air Museoko Charles A. Szukalskiren eskulturak bezain fantasmagorikoa da, eta denbora joanak eta itzuliko ez direnak dakarzkigu hizpidera. Izan ere, puntu gozakaitz horretan riolita gainean metatuz joandako urrearen aurkikuntzarekin sortu zen leku hori Nye konderrian, Nevadan, egungo Beatty hiritik gertu. 1904a zen eta bizialdi kartsu bezain iheskorra izan zuen, 0tik 12.000 biztanle izatera aitaren batean, eta bat-bateko bihotzekoak jota agur esan 1907ko krisiaren ondorioz. Azken biztanleak 1924ra arte bertan temati iraun zuen, halere. Gaur egun, bertako izaki bizidun ohikoenak kriskitin sugeak dira –kartel ezin aproposago batek ohartarazi digun bezalaxe–, beren bidean aurrera doazela sastraken eta kale hutsen artean atzean utziz Cook Bank Buildinga, tren geltokia eta Union Pacificen



Rhyolite eta Grafton herrietako irudiak. Harriak, botilak eta egur zatiak Death Valley eta Zion National Park-en artean kokatutako lur hauetatik pasatzeari utzi zioten trenen lekuko isilak bihurtu dira.


FAR WESTEKO MAMUAK

bagoi zaharkoteak, kasino zaharra, eskola, Porter General Store eta Bottle House delako eraikin bitxia, hain zuzen, adreiluak erabili beharrean Tom Kelly delako batek berak zuzentzen zuen saloonetik biltzen zituen botilekin egindako etxea. Nevadan bertan, Carson City hiriburutik asko urrundu beharrik gabe, eta mendi magaletan sigi-saga ia 2.000 metroko altueraraino igota, Virginia City aurkitu dugu. Beste ghost town batzuk bezalaxe, fenix hegazti izan zen turismoari esker. Bisitarien etorrera hein handi batean hauspotzen zuena “Bonanza” telesaileko La Ponderosa etxalde ezagunaren jabea, Ben Cartwright eta s<emeak, maiz bertaratzea izan zen. Kasu honetan zilarrak altxatu zuen hiria behialako 1859 hartan, baina haren loraldia ere ez zen luzerako izan, XX. mendearen azkenetan jada izandakoaren itzaltxoa baino ez baitzen. Gaur egun herri-museo polit eta atsegina da, mila biztanle ingurukoa, dendak nonahi, Mark Twainen oroigarriak, Comstock Gold Mineko trasteak eta antologietan sartzeko moduko hilerria ditu. Zilarrak bultzatua izan zen halaber Silver Reefen jatorria, Utahn, eta bertan fenomeno geologiko ezohiko bat gertatzen zen, zilarraren eta kare-harriaren arteko aliantza. Aurkitu zutenetik inbertsoreek sinistu zuten arte bederatzi urte pasatu ziren, eta ziurtatu zutenean, hantxe bertan kokatu zen meatzarien lehenengo herrixka, 1875ean. Bere historia kolapso egoeratik susperraldirako joan-etorri gorabeheratsuen segida izan zen, azken hatsa eman zuen arte. Leku lasaia da, meatze azpiegiturak zutik diraute eta makineria historikoaren bilduma eder bat ikusgai dago. Asko urrundu gabe, Graftonera iritsi gara, Zion

parke nazionalaren ondoan, eta honek ez dauka gainerakoekin zerikusirik. Springdaletik asfaltatu gabeko bide batetik iritsi gara, Virgen ibaiaren gaineko zubi bat zeharkatu ostean, eta mendiz eta goi-lautada gorriz osatutako paisaia ikusgarri batek inguratuta. “Robert M. Berry. Born Feb.3.1841. Killed by indians. Apr.2.1866”, dio kanposantuko hilarri batek. Kotoia landatzen zuten baserritar mormoiek sortu zuten Grafton 1862an. Inoiz ez da oso hiri handia izan, eta navajo herriarekin izandako gatazketatik bizirik iraun bazuen ere, gizarte modernoaren aurrerabideak hondoratu zuen; izan ere, ondoko Hurricanen ureztatze kanal bat eraiki zuten eta hango bizimodua erasoagoa bihurtu zen. 1945ean behin betiko hustu zen, nahiz eta 1969an, Paul Newman, Robert Redford, Katherine Ross eta bizikleta batek behin-behinean berpiztu zuten, George Roy Hill-en “Butch Cassidy and the Sundance Kid” filmean. Lau baino ez ditugu aipatu, baina Ameriketako Estatu Batuak halako “hiri fantasmaz” josita dago: Bodie, Calico, Randsburg… Kalifornian; St. Elmo, Leadville, Duton Hot Springs… Coloradon; Terlingua, Glenrio… Texasen; Cisco, Modena… Utahn; Tombston, Oatman, Bellemont… Arizonan; Chloride, Shakespeare, Cuervo… Mexiko Berrian; Thurmond Virginian; Bannack Montanan; Cahaba Alabaman; South Pass City Wyomingen… Eta horrela, estatubatuar geografia izar iheskor baten gisa zeharkatuz, iraganaren oihartzunak aditzeko prestatu gaitezke, zera hura abestuz: «In a cavern, in a canyon, / excavating for a mine, / dwelt a miner forty-niner / and his daughter Clementine…» (Kobazuloan, arroilan, meatzea zulatuz bizi zen urre bilatzailea eta haren alaba Clementine). •

GIDA PRAKTIKOA «Ghost towns» delakoak bisitatzea Dozenaka daude eta sakabanatuta daude. Beharrezkoa da ondo egitea hautaketa eta zirkuitu zentzuzko bat egitea.

Iristeko bideak Beti ez daude oso eskura, are gehiago, batzuetara iristea nahiko zaila da. Gomendatzekoa, erabat,autoa erabiltzea.

Urre pipita handiak Mariposako Meatzaritzaren eta Mineralaren Museo Estatalean dago urrearen sukarrak iraun bitartean aurkitu zuten urrezko pipitarik handiena, Fricot Nugget delakoa, 6 kilotik gorakoa. Las Vegaseko Golden Nugget kasinoan badaukate askoz ere handiagoa den bat, Hand of Faith, baina Australiakoa da.

Noiz joan Erdialdeko mendebaldean zentratuko bagara, udaberriaren eta udazkenaren amaieran.

13


Munduari begirada

NANTONG Udaberriaren brodatuak ahai-oihaletan, kontu handiarekin eta ordu askoren buruan, gurutze-puntuan brodatzen diren apaingarri delikatu horien itxura hartu diogu Nantong hiri txinatarreko parke honi. Udaberriaren iritsierarekin, lorezainek lorategi ikusgarri hauek ÂŤjostenÂť dituzte. Hau da, jostorratza erabili beharrean, belarra mozteko makinekin maisulanak burutzen dituzte. Nantong (txineraz NĂĄ TĂśng ahoskatzen da) Jiangsu probintziaren erdian kokatutako hiri handia da, ia 8 milioi biztanle dituena (7.737.000 zehazki). Yangtze ibaiaren deltan errotuta, errekako urek muga lana egiten dute Shanghai parez pare dagoelako. Udaberria da, zalantzarik gabe, Nantongera bertaratzeko sasoirik egokiena. Orduan ez du ez hotz ez bero larregirik egiten, eta ura, mendia eta belardiak biltzen dituen paisaiaz gozatzeko unerik onena izaten da.

M

Argazkia: China Out

14


15



Lofoten

SURFLARIAK ZIRKULU POLAR ARTIKOAN Testua eta argazkiak: Olivier Morin


LOFOTEN

Ura 4 gradu zentigradutan dago; haizea, 15 gradutan. Haize bortitzaren eraginez, hotz sentsazioa areagotu egiten da. Ez dirudi egoera atseginena denik uhinetan sartu eta taula baten gainean olatuak zamalkatzen hasteko. Lofoten-en salbu. Norvegiako iparraldeko uharteetan, negu gorrienean ere, surfa egiten baita. Eta nola, gainera.

18

hristina Kolbu eta Solmoy Austbon ikasleak dira eta hiru eguneko bidea egin behar izan dute Stavanger (hego-mendebaldea) herritik Unstad-era iristeko. Mini-van furgoneta batean mugitzen dira, bertan lo eginez. Horrela dezente merkeago aterako zaie irteera. Unstad herrixkako hondartzan utzi dute furgoneta, surfaren paradisu bihurtu den iparraldeko puntu galdu honetan. Zirkulu polar artikoaren gainean dagoen eremu eder eta gogor honetan, bi ardi abeletxe eta bi surf denda aurkituko dituzu. Askoz gehiagorik ez‌ tira, eta aurora boreal izugarri ederrak, noski. Christinak eta Solmoyk jantziak aldatu dituzte; neoprenozko jantzi osoa daramate, bu-

C


rukoa, txapinak eta eskularruak barne. Taulak hartu eta, larregi pentsatu gabe, uretan murgildu dira. Elurra mara-mara ari du. Itzuli direnean, aitortu digutenez, uretatik ateratzean soilik sentitu omen dute hotza, barruraino sartzen den hotz hori, alegia. «Gustukoen duguna neguko sentsazio hori da», esan du Unn Holgersen 32 urteko albaitariak. Orain bi urte Svolvaer herrian gelditzeko hautua egin zuen. «Ur izoztutik ateratzen zarenean, ziztu-bizian aldatu behar duzu, eta oinak ur bero-berotan sartu. Nik etxeko tximiniaren ondoan, ontzi batean, jartzen dut ura», dio gozamen aurpegia jartzen duen bitartean. «Egun garbi eta eguzkitsuak aprobetxatzen ditugu,

jende askorik egoten ez delako, eta gero, ingurua hain da ederra…», dio emakumeak. Surf gune hau zirkulu polar artikoaren gainean dago, latitude sinesgaitz batean, Siberiako iparraldearen eta Alaskaren maila berean. Baina hemengo uretan urte osoan surf egin daiteke Gulf Stream korronteari esker, Norvegiako kostaldea ukitzen baitu Atlantikoa zeharkatzen duen korronte bero honek. «Neguko olatuak hobeak dira, sendoagoak eta erregularragoak», azaldu du Lisa Blom-ek, hemendik ordubetera dagoen hotel baten jabeak. Udan, ostera, etengabe egun-argia dute. Edozein ordutan egin daiteke surfean. Eguneko 24 orduetan egin ditzakete, beraz, Artikoko surflari hauek

Handian, Myrtille Heissat, SUP (arraunsurfa) egiten Henningvaer-en. Txikian, goitik behera, ikastaro bat eta etxerako bueltan. Erreportajea zabaltzen duen irudian, surflariak izotz plaka batzuk aztertzen.

19


LOFOTEN Lofoteneko surflarien argazkiak, goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Nils Nilsen (26 urte), Henningsvaer herriko arrain-haztegiko langilea; Ellen Holgersen (32), Svolvaereko albaitaria; Nicole Kaminski (27), Unstaden bizi den australiarra; Ole Kristian Fjelltun-Larsen (34), herri bereko landetxearen jabea; Eddie Siswanto (30), Balitik maitasunak bultzatuta etorria; Joacim Nyhaugen (30), Kabelvageko irakaslea.


Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Nils Blom (38 urte), Henningsvaeren lanean ari den sukaldari suediarra; Lisa Blom (38), hau ere suediarra eta hotel zuzendaria Kavelvagen; Haege Cecilie Forfang (28), Ballstadeko ospitaleko fisioterapeuta; turkiar jatorriko Tanya Tamburaci Weggen (34), Kabelvagen; Inge Weggen (32) zine zuzendaria eta Myrtille Heissat frantziarra (26), Unstaden surf irakaslea.


LOFOTEN

Stian Morel, uretatik atera ondoren. Ondoan, bere kide bat, uhinez gozatzen. Behean, aurora borealaren babesean Utakleiv-eko hondartzako olatuetan sartzeko prest dagoen surflaria.


jarduera desberdinak: egunez snowboard-a, arratsaldez surfa, eta gauean aurora borealez goza dezakete. Irudikoak bezalakoak, martxoko gauak berde kolorez margotu dizkigutenak. Hemen surf egitea bizitzeko modu bat da, meditazio modu bat batzuentzat, neke osasuntsu eta bizigarri bat besteentzat. Jarraian, muturreko egoerak maite dituzten surflari batzuen erretratua eskainiko dizuegu. Ellen Holgersen, 32 urteko albaitaria «Surfa dela-eta, hainbat aldiz aldatu naiz bizilekuz. Ikasketak egiterakoan ere horrek baldintzatu ninduen. Nik neuk nahiago dut hotza. Horregatik etorri nintzen hona. Bizi izan naizen toki askotan etxetik atera eta zuzenean uretara joan zaitezke, baina gimnasio batera joatearen parekoa zen; erraza, baina era berean jende larregirekin. Hemen, surf egiten dugun bakoitzean espedizio batera goazela dirudi. Neguan egun eguzkitsu ederrak izaten ditugu, jenderik gabe, paisaia zoragarri honetan. Izugarria da». Ole Kristian Fjelltun-Larsen, 34 urte, landetxe baten jabea «Niretzat surfa kirola eta erlaxazioa da. Are gehiago, neguan egitea erronka bat da, muturreko meditazioa egitera behartzen zaituelako, naturarekin harreman estu eta indartsura eramaten zaituelako. Fisikoki proba bat da, zure gorputzak energia asko erretzen baitu tenperatura mantendu ahal izateko. Oso nekagarria da. Baina zure buruak lasaitua hartzen du, hainbat gauza atzean uzten dituzulako. Lasaitasuna berreskuratu eta arazo larriak txikiagotu egiten dira. Ondorengo sentsazioa oso ona izaten da. Dibertigarria da; beti presaka joaten zara autoan hondartzarako bi-

dea hartzen duzunean. Atera ostean, berriz, lasai-lasai gidatzen duzu». Nils Blom, 38 urte, suediarra, sukaldaria «Txikitatik amesten nuen surfarekin. ‘Point break’ kultuzko filma ikusi nuen 10 bat urte nituenean eta, niretzat, mendian hazitako mutil batentzat, hau guztia erabat exotikoa zen. Skate-a egiten nuen eta noizbait surfa egingo nuela zin egin nion neure buruari. Suedian eta Norvegian olatu onak zeudela jakitean, ikasturtea amaitzean surfean jarduteko bidaiatzen nuen. Ur hotzeko surflaria bihurtu naiz azkenean, jendetza dagoen tokietatik at dabilen horietako bat». Hæge Cecilie Forfang, 28 urte, fisioterapeuta «Niretzat surfean aritzea urtaroen aldaketak behatzeko aukera bat da, gauerdiko eguzkitik negu hotz eta ilunera arte natura sentitu ahal izatekoa. Norvegiako hegoaldea utzi eta hemengo ospitalera etorri nintzen lanera hiru hilabeterako soilik, eta dagoeneko bost urte bete ditut. Eta ez daukat alde egiteko asmorik. Neguan aritzeak gogorregia irudi dezake kanpoko batentzat, baina ura ez dago hain hotz eta hotza sentitzen duzun une bakarra arropaz aldatzen ari zarenekoa da. Aurpegia ere izoztu egiten zaizu, baina hori zeharo atsegina da, bizirik sentitzen zarelako!». Lisa Blom, 38 urte, hoteleko zuzendaria «Surfa bizitza bera da. Niretzat behar-beharrezkoa da, arnastea, jatea, lo egitea edo familiarekin denbora pasatzea bezalakoa. Neguan olatu hobeak izaten ditugu, indartsuagoak eta erregularragoak. Eta ez baduzu surfeatu nahi, hemen aukera ugari dago denbora pasatzeko; mendi-ibiliak, eskia, arrantza… Lofoten uharteak helduentzako jolastoki erraldoiak dira!». •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Uharteetan aireportu pare bat dago, baina hegaldiak garestiak dira oso. Onena ferry-a hartzea da, autoak edo autokarabanak garraiatuz. Bodo hiritik ateratzen dira.

Non lo egin Unstad Artic Surf. Camping. Resort bat da, hondartzaren ondoan kokatua. www.unstadarcticsurf.com

Svinoya etxolak. Norvegiara etorri eta “rorbu” arrantzaleen etxalde batean gau bat igaro behar da, nahitaez. Horiek mota guztietako erosotasunak dituzte (wifia eta abar). www.svinoya.no

Zer egin Aukera ugari daude; argazkiak ateratzeko tourrak, mendi-irteerak, baleak ikustera ateratzea, arrantzan ikastea, samien kulturan murgiltzea… eta surf egitea, noski.

23



Lahore MONGOLIAKO HIRIBURU OHIA BERPIZTU DA

Testua: Khurram Sahzad Argazkiak: Aamir Qureshi

25


LAHORE

Aldamio batera igota, langile talde bat Lahoreko gotorleku zaharraren sarreran dagoen mosaiko handia zaharberritzen ari da. Orain arte jaramon handirik egin ez zaion arren, Pakistaneko kultur hiriburu kaotiko hau bere ondarea berreskuratzen ari da.

26

endeetan zehar, 11 milioi biztanle dituen hiri honetatik hainbat zibilizazio pasatu dira, baita mongolak ere, mongolen inperioa azpikontinentean barrena hedatu baitzen, Lahore abiapuntu hartuta. ÂŤSamarkanda hiri uzbekoarekin pareko dago. Eta islamiar monumentuei dagokienez, Isfahan (Iran) gunearekin ere parez pare dagoela esango nukeÂť, dio Sophie Makariouk, Pariseko Guimet museoaren presidenteak. Lahoren dago, bertan egiten ari diren eraberritze lanak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. ÂŤTamalez, Pakistanek duen ospe txarra dela-eta, munduarentzat Lahorek hiri ezezagun izaten jarraitu izan duÂť, gehitu du. Azken hamarkadetan herrialde honek pairatu duen bortizkeria eta

M


ezegonkortasun egoerari buruz aritu zaigu Makariou. Lahoreko harresiaren barnean gordeta dago hiri zaharra. Han tenplu hinduez gain, gurdwara-k (sikh erlijioaren jarraitzaileen tenpluak) aurki daitezke, baita mongoliar monumentuak eta britainiar garai kolonialeko eraikinak ere. «Historiaren mila urte biltzen ditu hiri honek. Bertako etxeetan, monumentuetan, meskitetan eta elizetan mende erdiko bizipenak isla daitezke eta, gainera, hemen arnasten den giroa lasaia oso da», azaldu du Kamran Lasharik, eraberritze lanaz arduratzen den instituzioko (WCLA) buruak. Dioenaren adibide argi bat Lahoreko gotorlekua da: XI. mendean eraiki zen, adobez, eta gerora irmotu eta sendotu egin zuten mongoliar enperadoreen agindupean. Aitzitik,

eraikinetan utzikeria eta indarkeria zantzuak nabari dira han eta hemen. Horiei beroaren eta montzoien eraginak gehitu zaizkie. Mongolen garaiko edertasuna Azken hamarkadetan segurtasuna sendotzen ari dira edo hori da, behintzat, instituzioen asmoa eta helburua, Lahoreren iraganeko edertasuna berreskuratzeko ahaleginetan ari baitira, bertan dauden bitxi arkitektoniko eta artistikoak azaleratu nahian. Esaterako, 40 bat aditu –mundu osotik etorritako ingeniari, arkitekto eta zeramikariak barne– buru-belarri lanean ari dira WCLArentzat Lahoreko gotorlekuko mosaiko erraldoia eraberritzen.

Handian, gida turistiko bat lanean. Lerroon azpian, Iqbal parkeko iturri koloretsua eta “Jakien kaleko” irudiak. Erreportajea zabaltzen, Badshahi meskita ospetsua eta nazioarteko turistak Lahoreko «hostel» baten aurrean.

27


Lerroon ondoan eta beheko argazki handian, bisitariak Badhahi meskitan. Txikian, goitik behera, Shahi hammam-a (azpikontinentean gelditzen den 400 urtetik gorako turkiar bainuetxe bakarrenetarikoa) eta saltzaileak Delhi Atean.


LAHORE Munduko muralik handienetarikoa dela esango nuke nik. 600 mosaiko taula edo panel biltzen dituelako bere baitan, dio Emaan Sheikh-ek, Agha Khan Kultura Funtsen taldekoa. Mosaikoa plangintza orokor baten zatitxo bat besterik ez da. Erregearen sukaldeen eta udako gazteluaren eraberritzeak dira zerrendako hurrengo lanak. Dagoeneko Wazir Khan meskita zaharberritu dute, baita Shahi hammam ikusgarria ere, azpikontinentean dagoen azkenetariko bainuetxe turkoa. 400 urte izango ditu, gutxi gorabehera. Delhiko Ate ospetsua ere berriztuta dago, eta iraganean Ekialdetik zetozen mongoliarren ilara ikusgarri eta bitxiak bertatik pasatzen ziren garaietan legez azaltzen zaigu gaur egun, ederra benetan. •

GIDA PRAKTIKOA Hizkuntza Ofiziala urdua da, hindiarekin antz handia duena. Ingelesa oso hedatua dago, batez ere ikasketak dituztenen artean.

Segurtasuna Pakistanen segurtasun handia dagoen arren, tentuz ibili behar da.

Dirua Pakistanen bidaiatzea merkea da oso; 20-30 eurorekin, logela garbi bat izateaz gain, otorduak egin daitezke. Bertan denean egin daiteke tratua, baita logelaren prezioan. Pakistaneko errupia da moneta ofiziala, baina erraza da dolarrak aldatzea. Hobe da eskudirutan eramatea, toki askotan ez baitute txartelik onartzen.



El Alto ARNASARIK GABE UTZIKO ZAITUEN HIRIA Testua eta argazkiak: Ura Iturralde

31


32


EL ALTO

Aireportutik irten orduko arnasestuka hasi naiz, jendetzaren artean mantso-mantso oinez noala. Hamaika koloretako jantziekin apainduta han eta hemen gurutzatzen zaizkit emakumeak, leihatila zabalik daramaten auto eta «trufi»-etako (taxi kolektiboak) irratietako musika alaiak kolpatzen nau… kaosa da nagusi nire inguruan. Boliviako El Alto hirian galduta sentitzen naiz, agian bidaia luzeak eragin didan nekeagatik. Poltsa aireportuko kutxatilan utzi eta hiria ezagutzera noa, denbora galdu gabe.

a Pazeko departamentuan kokatua, El Alto Boliviako hiririk populatuenetarikoa izateaz gain, gazteenetarikoa ere bada. Pentsa, 1985. urtera arte auzo bat besterik ez zen. Geografikoki La Pazeko goialdean dago eta munduko hiririk garaienetakoa da, itsas mailatik 4.150 metrora baitago. Hiri pobrea da eta iskanbilatsua; bertako kaleetan kontu handiz ibili behar da; are gehiago, iluntzen duenean. Arriskuaren aurrean, badakizue, adi egon behar duzue une oro. Aipatzekoa da bertako kultur aniztasuna, urtero 2.500 lagun inguruk aldatzen baitute bizitokia La Paz-etik El Altora. Horietako gehienak gazteak dira, lan bila etorriak. 6 urtetik gorako biztanleen %85en ama-hizkuntza gaztelera da, %39,56k aimaraz eta gazteleraz daki eta %3,67k, aimaraz soilik. Beraz, biztanleriaren %40 elebiduna da. Azpimarratzekoa da ere bertako emakumeen egoera, pixkanaka hobetzen ari den arren, ez baita batere erraza. Beraiek dira kale-salmentan aritzen direnak, umeak alboan eta gainean dituztela, soldata negargarri baten truke. Ez dute mediku-asegururik, ezta erretiro planik ere, jakina. Ikasketak alde batera utzi behar izan dituzte eta seme-alabekin kalera irten, haurtzaindegia ordaintzeko dirurik ez dutelako. Gaur egun, zorionez, El Alto hirian zenbait egitasmo daude egoera horri aurre egiteko. Martxan jarri dituzten eskoletan, esaterako, emakume indigenek ofizio bat ikas dezakete doan; gozogintza, jostungintza ikastaroak… aukera zabala dute. Umeak haurtzaindegian utzita, ikasketak lasai burutu ditzakete senarrak oztopatzen ez dituen bitartean. Matxismoa ere arazo oso larria da hemen, baina ez hirian soilik, herrialde osoan baizik. Milaka dira hiesa duten emakumeak; gehiengoa gazteak, 15-24 urte artekoak. Bada lantalde famatu bat gaixorik dauden emakumeen alde borrokatzen dena. Jostungintza irakatsi ondoren, egindako produktuak

L

Europan saltzen dituzte dirua lortu ahal izateko, gaixoek bizi duten egoera larriari aurre egin diezaioten. Pausoz pauso, larregizko ahaleginik egin gabe, kale jendetsuak zeharkatuz hiriko kale nagusira gerturatu naiz. Horrela gomendatzen dute medikuek, soroche edo altueren gaitzak harrapatu ez gaitzan. Ia arnasarik gabe geratu naiz, ordea. Trufi delako taxi kolektibo batean sartu naiz, erdigunera ahalik eta azkarren iristeko asmoz. Baina ez dago eserleku librerik; antza, emakume batek esaten didanaren arabera, gaur merkatu eguna delako hirian. Honek esan didanez, oso ospetsua da, denetik dago salgai eta ezagutzea merezi du –beti ere tentuz ibilita eta kamera poltsikoan ondo gordeta–.

El Altoko merkatuko giro bizia. Emakume indigenak, «cholitas» direlakoak, lanean ari dira etengabe. Erreportajea zabaltzen duen irudian, teleferikoaren línea gorria. Ikusgarria da oso.

Kaleko merkatuan Zer behar duzu? Auto zahar bat? Liburu bat? Ohe bat? Hori guztia eta askoz gehiago aurki dezakezu El Alto hiriko merkatuan. Milaka dira ostegun eta igandeetan beharrezko duten hori merke erosteko asmoz bertara gerturatzen direnak. Goizeko bostetan puntuan hasten dira dendariak salmenta-postuak prestatzen eta ordu gutxi batzuk beranduago benetan zaila da kalexka hauen artean oinez ibiltzea. Aurrera noala deigarria egin zait aterki hori bat daraman emakume bat. Eserita dago, manta baten gainean; jostailuak ditu salgai. Nire kamera txikia poltsikotik atera eta argazki bat atera diot ahalik eta azkarren, ohar ez zedin. Somatu du, ordea, zertara hurbildu naizen eta oihuka hasi zait. Nahiz eta barkamena eskatu diodan, urduri nengoela ikusita gizon bat gerturatu da egoera lasaitzera. Bolivian ez dituzte batere gustuko argazkiak; baimena eskatuta ere, gehienetan ez dute onartzen. Zaila da hurbiltzea kamera eskuetan dudala, are gehiago ia atzerritarrik ez dagoela kontuan izanda. Kale batzuk atzean utzi eta erabilitako arropa saltzen 33


EL ALTO La Paz hiriko erdigunea. Goian, El Alto ikus daiteke. Munduko hiririk garaienetakoa da.

34

duten gunera iristeko nahikoa lan izan dut jendartean. Ameriketako Estatu Batuetatik omen dator guztia eta gazte batek esan dit ez dagoela batere ados jarduera honekin, mobilizazioak eta guzti egon zirela bere garaian hirian, postu hauek salatzeko. Emakume asko daude El Alton beraiek eskuz egindako arropa berria saltzen, eta herritarren gehiengoari ez zaio ondo iruditzen atzerritik ekarritako arropa saltzeko baimena izatea merkatuan. Kanpotik ekarritako 2. eskukoa askoz ere merkeagoa da, ordea. Ez da desadostasunak sortzen dituen gai bakarra; animalien salmenta dela eta, gero eta gehiago dira sare sozialetan horri aurka egiteko sortu diren taldeak. Batzuetan, animaliak ilegalki eskuratuak izan ohi dira, beste batzuetan bal-

dintza tamalgarrietan heziak. Burua lehertzear dudala geldiune bat egitea erabaki dut. Gose naiz, espaloiaren beste aldeko janari-postuetan choripán iragartzen dute nonahi; hau da, txorizo ogitartekoa; asko gastatu gabe sabela betetzeko modu onena omen da. Choletak eta whipala eraikuntzak Funikularraren “Uztailak 16” izeneko geltokitik 500 bat metro egin ditut oinez; zubiko eskailerak jaitsi eta 400 metro aurrera jarraituta Prodem bankua topatu dut. Justu izkina horretan 519 autobusa edo bus lechuga horietako bat hartu dut eta, bidean noala, leihotik ikus ditzaket cholet izenez ezagunak diren eraikin koloretsuak. Cholet hitza “cholo” eta “txalet” hitzekin


osatua da. Benetan fatxada ikusgarriak dituzte, emakume indigenen gonen tankerako marrazkiak dituzteeta. 5 edo 6 solairu dituzte horietako gehienek eta behekoa ospakizunetarako erabiltzen dute; azken solairuan, berriz, jabeak bizi dira. Era honetako eraikuntzak La Pazeko hegoaldean eta Cochabamba hirian sortu ziren lehendabizi; egun El Altoko ikono bihurtuak dira. Freddy Mamani arkitekto autodidaktak diseinatu zituen 2005. urtean, kultura indigena omentzeko eta, era berean, turismoa erakartzeko asmoz. Inguruetan, Mercedario kalean zehazki, whipala eraikuntzak aurkitu ditut. Evo Moralesek inauguratu zituen 2016. urtean eta hamabi solairu dituzte.

Choliten arteko borrokak Aldapan gora noala horman itsatsita dagoen kartel zaharkitu batean irakurri ahal izan dut igandeetan El Altoko “zentro multifuntzionala” delakoan choliten arteko borroka saio bat dagoela ikusgai arratsaldean. Gaur igandea denez, banoa. Cachascán hitzak catchas-catch-can hitzen arteko loturan du bere jatorria, eta borroka eta arte eszenikoak elkartzen dituen kirolari esaten zaio, bai Bolivian, bai Perun. Sarrerak prezio hauetan eskura daitezke: 50 boliviano atzerritarrentzat, 15 bertakoentzat. Hasi da saioa, nik eserleku libre bat topatu aurretik. Emakume indigenak, beraien jantzi tipikoekin, borrokan ari dira. Etxekoandreak dira asteburua iristen den arte; orduan salto eta kolpeen

Taxi kolektiboei «trufi» esaten diete. Ostegun eta igandeetan El Alton egiten den merkatura joateko aproposak dira.


EL ALTO

GIDA PRAKTIKOA Noiz bidaiatu Boliviara bidaiatzeko garairik egokiena maiatzetik urrira artekoa da, eguraldi ezin hobea egiten baitu. Azarotik apirilera eurisasoia denez, ez da batere gomendagarria bertara bidaiatzea. Euriteak direla-eta oso zaila da garraiobide publikoan ibiltzea, errepide asko itxita egoten dira-eta.

Txanpona 1euro = 8,55 boliviano.

Garraiobideak Taxia: Kontuz ibili behar da taxiekin. Nahiz eta askok ofizialak diruditen, askotan ez da horrela izaten. Komeni da edozein gelditu baino lehen, konfiantzazko norbaiti galdetzea. Espres bahiketa asko izaten dira. Autobusa: Ura eta neguko arropa eramatea ezinbestekoa izaten da; lo egiteko zakua eramatea ere ez legoke gaizki. Hotz handia egiten du autobus gehienetan. Ahal bada egunez bidaiatzea gomendatzen da, gauetan istripuak nahiko ugariak izan ohi direlako. Itsasontzia: Abentura maite duten guztientzat itzela, batez ere Amazonian. Hegazkina: Nahiko garestiak izan ohi dira hegaldiak. Eta asko bertan behera gelditzen dira. La Paz-El Altora joateko: Funikularrean bidaiatzea da erarik ikusgarriena. Horretaz gain, “trufi”-an ere igo eta jaits daiteke edozein ordutan erraz, arazorik gabe.

Osasuna Zika birusa, dengea eta antzeko gaixotasun infekziosoak kontuan hartu beharrekoak dira, batez ere Amazoniara bidaiatuz gero. Komeni da bidaiatu aurretik medikuari aholku eskatzea txertoei buruz. “Soroche” delakoa, hots, altueren gaitza oso arrunta da. Beti ere arnasa ondo hartuz eta astiro ibili beharra dago lehenengo egunetan, gorputza ohitu arte. Buruko mina edo goragalea nabarituz gero koka-matea eta ibuprofenoa hartu.

Non lo egin El Alto hiria nahiko arriskutsua denez, hobe da La Paz-eko erdigunean lo egitea. Sagarnaga kalean, adibidez, oso merkeak dira ostatuak. Hemen helbide batzuk: Hostel Journey: 8 euro gauko. Gosaria barne. Partekatutako gelak. York B&B: Banakako gelak, 20 euro. Partekatutakoak, 7,50 euro. Gosaria barne. Beti ere galdetu ur berorik badagoen. 36


artean, emakume indartsuak bilakatzen dira, gehienbat atzerritarren gozamenerako. Batzuek diote borroka honetan ematen den emakumezkoaren irudia erabat iraingarria dela; beste batzuek, aldiz, ezetz. Protagonistekin hitz eginez gero, askotan ulergarria da ikuskizun honetan parte hartzea erabaki izana. Mamani seme-alaben aurrean jotzen zuen senar ohiak, eta borroka, eta bertatik ateratzen duen dirua, izan du irtenbide bakarra. Galdutako autoestimua berreskuratzea lortu du. Mila bizipen, mila istorio gogor, ezagutu ditugu cholita hauekin solasean. Motxila aireportutik jaso eta teleferikoan sartzeko garaia iritsi zait. Hurrengo helmuga: La Paz. «Hiri mirariaren» izendapena jaso duen Boliviako bigarren hi-

riburuko erdigune historikoa ondo ikusten da hemendik, baita, maldan gora, etengabe “eskalatzen” ariko balira bezala, dauden etxeak. Tarte txiki bat ere ez dago eraikuntzarik gabe. “Mi Teleférico” (nire teleferikoa) deitzen diote funikularrari. Munduko garaiena omen da (itsas mailatik 4.000 metrora) Guiness liburu ospetsuak horrela egiaztatuta, eta 30 kilometroko tartea egiten du. La Paz eta El Alto hiriak lotzen dituen garraiobide merke honetan bidaiatzeak 35 zentimo besterik ez du balio. Bidaiak irauten duen 20 minutuetan gozatu besterik ez dut egin. Behin eta berriz igotzeko gogoa eman dit, bihar agian… dagoeneko iritsi naiz La Pazeko erdigunera. •

Emakume hau La Paz hirira begira dago, merkatuan salgai jarritako arropak jaso ondoren. Ondoko orrialdean EL Altoko merkatuan komun publikoak ere badaudela egiazta dezakegu.

37



Joar URA DA BIZITZA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

Dozenaka mendi daude Euskal Herrian, baina badira mendi bakartiak, bereziak eremu ez menditsuetan daudelako. Gure geografiako tontor ezagunenekin alderatuta, bisita gutxiago jasotzen dituztenak, baina horiek bezain ikusgarriak. Haitz eta harritzar tenteez hornituak; Euskal Herrian hegoalderen eta garaien dagoen pagadiaren bizileku; Ebro ibai handia elikatzen duten akuiferoen kokagune. Hori da Joar, Araba eta Nafarroa banantzen dituen 1.417 metroko mendi puska, Kodes mendikatean. Gailurretik, hatzekin ukitzeko moduan ikusten dira Errioxa, Gaztela eta Aragoiko mendi handiak, San Lorenzo, Urbion eta Moncayo, jantzi zuri dotorearekin. 39


JOAR uskal Herria itotzen ari da… Negua oso hezea izan da, euri eta elur asko egin du, eta udaberriko lehen hilabetean ere bota eta bota jarraitu du. Ez ipar isurialdean bakarrik, isurialde mediterraneoan ere erruz bota du, eta ibai eta errekak kabitu ezinik doaz euren arroetatik: Arga, Ebro… Baretuko dira, baina mendi handietan elur asko dago, eta elurra lurmentzeak Nafarroako eta Arabako baratze eta soroak berdetu ditu, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko edozein bailara izango balira bezala. Lizarrako eta Arabako Errioxa artean bizi diren herritarrak, ordea, ez dira kexu. Paraje hauek idorretan idorrenak bilakatzen dira uda luzean, eta botatako

E Handian, Kodes mendilerroa Torralba del Rio herrira daraman bidetik. Kaskoan antena ikusten da. Bi argazki txikietan, gailurreko antena bat eta behean, Kodesko santutegi beneditarra. Erreportajea irekitzen duen argazkian, Joar gaineko ikuspegia. Lehen mendia Grudo da, zuri-zuri (1.367 m). Urrunago, Kantabria mendikatea, Cervera eta Palomares mendiekin.

40

euriak gari eta garagar lurrak, baratze emankorrak elikatuko dituela jakitun dira. Euskal Herri hegoko paraje hauetan ura urrea da, bizitza ematen du. Mendi honi Kodes (azentua «e» hizkian) edo Telegrafo esaten diote Aguilar Kodesen, Torralba del Rion eta Azuelon (Nafarroa), Joar izen ofiziala baino gehiago. Litekeena da Telegrafo izena gailurrean jarri zuten antena erraldoi baten ondoren egin izana ezagun, 40-50 metroko altuera baitu. Itsustu egiten du gailurra, egia, baina antena erraldoi hori gabe ziur aski ezingo genuke sakelakorik erabili, argia eduki eta beste. Gizakiaren eta mendiaren arteko betiko kontraesana… Egutegian euririk egingo ez duen egunen


bat, ordu batzuk bilatzen egon ostean, leihoa ireki da. Apirilaren 12an eginikoa da igoera hau. Donostialdetik IruĂąera euria, barra-barra. Erreniega gaina (Perdon) pasata ateri, eta Los Arcos (Urantzia) eta Viana alderantz, laino alferrak. Joar, ordea, ez da ikusten. Kodesko Ama Birjinaren santutegitik abiatzen da igoera ezagunena (814 metro). Beneditarren monasterioa izan zen aitzina, egun ostatu bilakatua, eta taberna eta jatetxea dituena. Urte osoan dago irekia. Pista zabal bat hasieran, boilur lurrak zeharkatzen dituena (eremu babestua da). Arte eta artadiz inguratuta, pistan behera erreka urtsua jaisten da, goi mendietan ur zuloek ur gehiago hartu ezinik. Ordu

erditxoko martxan, elurra agertzen da, 1.000 bat metrora, eta horrek ur emari handiaren jatorria ulertzen laguntzen du. Izan ere, azken bi egunetan elur geruza handia pilatu da Kodes mendilerroan. Zuhaitzak bakantzen doazen heinean Kodes mendilerroa harro azaltzen da hareharri bidetik. PeĂąa de los Cencerros, ezkerraldera (1.171 metro), azpitik ikusita beldurra ematen duen haitz tente bezain ikusgarria. Bidean gora, hainbat eta hainbat monolito ikusten dira, asko igo gabeak. Elurra harriari gaina hartzen zaionerako, La Llana lepora iristen da (1.210 metro). Goi ordoki ederra da: La Plana (1.337 m) eta Costalera (1.274 m) haitzak ekialdera, eta Joar nagusia mende-

41


JOAR Peña de los Cencerros ikusgarria (1.171 m). Dozenaka haitz ikusgarri daude Kodes mendilerroan, asko igo gabeak.

baldera. Errepiderik ez zegoenean, mendi bide erabilia izango zen pasabide hau, ziur. Pagadi ikusgarria La Llana lepoan lainoa joan da. La Plana mendia ere ozta-ozta ezkutatzen da, eta agerikoa da eguzkia, pixkanaka, lainoei borroka irabazten ari zaiela. Joarrerako igoera ederra da. Elurra gero eta zabalago hedatzen da, gero eta sakonago, eta pagadian barneratu ondoren, udaberriko txangoa negukoa bilakatzen da: pagadi itxia, elur geruza sendoa zoruan, eta soinurik txikiena ere ez, norberaren hanka-arrastoen hotsa baino ez. Ekuazio hoberik ba al da, pertsona bere munduan murgildu eta eguneroko bizitzaren komeriak ahazteko? Pagadi hau berezia da. Euskal Herrian hegoalderen kokatzen dena da, eta Iratiko oihaneko pagoekin lehian, gurean dagoen garaienetakoa ere bai, garaiena ez bada. Ez alferrik, Kodes mendilerroko pagadia 1.400 metroraino zabaltzen da, negu gordinetan ezin hobe moldatzen den zuhaitza dela frogatuz. Igoera bukaerak pagadiko une gozoarekin egiten du talka, modu zatarrean. Eraikin orlegi handi bat dago, eta haren ondoan, 40-50 metroko antena erraldoi bat. Baita Arabako Kanpezu herritik igotzen den mendi pista zabal bat ere. Pagadiek milaka urte iraun duten eremuan gizakiak ere bere arrastoa utzi behar… Joarren ere eguzkiak lainoa makurrarazi du, eta tamainako behatokian, begiek ikusten duten guztiarekin gozatzeko komeriak dituzte. Joar baino mendi garaiagorik ez baitago, kilometro eta kilometrotan. Kantabria mendilerroko erpinak, mendebaldean, altuxeagoak dira, baina ez da nabaritzen. Urrun, hego-hegoan, Logroño hiriaren atzealdean, Iberiar mendikateko gailur biribilduak sumatzen dira, zuri-zuri: San Lorenzo (2.262 m.), Urbion (2.228 m.) edota denetan garaiena, Moncayo ezaguna, Soria eta Aragoiko mugan (2.319 m.). Iparrera Urbasa eta Kapilduiko mendiak daude, eta ekialderantz, Monjardin eta Montejurra (Iurramendi), Lizarra aldean. Dos Hermanas haitzak Jaitsiera bera ez errepikatzeko aukera ugari eskaintzen ditu Joarrek. Elurrarekin, ez dira udan bezain samurrak, baina bai arriskurik gabe egiteko modukoak. Ohikoena gailurretik Azuelo herriraino jaisten dena da (Kodesko ostatutik 5 kilometro eskasera). Gailurretik hegorantz, Pico Royo inguratzen da aurrena (1.321 m.), eta Peña Blanca azpitik pasa ondoren (1.249 m.), pista batera iritsi arte. Pistatik ezkerrera daude Kodes mendilerroko haitz ezagunenak, Dos Hermanas haitzak: Bi dira, nagusia eta gaztea, eta Riglosko mallo-en antza dute. Haraino iristeko bidea ez da erosoa, eta horrek eskalatzaileak uxatu izan ditu. Urrunetik ikusgarriak

42

dira oso. Kondairak dioenez, bi haitzak Uxanuri edo Genevillako ahizpak dira, bere amaordeak harri bihurtzeko madarikazioa egin ostean, egun batean erauntsi betean etxera berandu iritsi zirelako. Ama Birjina Kodeskoaren ostatura bueltan, Kodes eta Joar bere handitasunean agertzen dira. Goi gailurrak zuri, antena eta guzti, eta Torralba del Riotik Los Arcosera urruntzen joan ahala, goizeko lainoarekin ikusi gabeko mendikate dotorea. Euskal Herri lehorrean, Euskal Herri horian. •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena

Nola iritsi

Kodes mendilerroa Euskal Herriko hego muturrean dago, LogroĂąotik eta Arabako Errioxatik 15 bat kilometrora, eta Lizarratik 30 kilometrora. Arabako eta Nafarroako muga Joar gailurrean dago, 1.417 metrora.

A-12 autobidea hartu behar da IruĂąetik, LogroĂąora (Donejakue bideko autobidea). 50 bat km egin ostean, Los Arcosen irten behar da. Handik Sansol eta Torres del Riora, eta azken herri horretan, Torralba del Rio herrira doan bidegurutzea

hartu (6 km). Torralbatik 2 km eskas daude Ama Birjina Kodeskoaren santutegira.

Ezaugarriak Joar isurialde mediterraneoaren atea da. Klima askoz hezeagoa da iparralderantz, Kanpezu aldera, hegoan baino. Berezko horma

geologikoa da. Hegoan arteak eta artadiak daude, iparrean larreak eta pagadiak. Oso mendikate harritsua da, eta haitz ikusgarriak daude. Igoera erraza da, ordu pare batekoa, eta gailurreko bistak ikusgarriak dira oso. Gailurrean 50 metroko antena itsusi bat dago.

43



Namibia HERENTZIA ALEMANA Testua eta argazkiak: Juanma Costoya


NAMIBIA

Windhoek-eko erdialdean geldiarazi dugun taxilariak ez du alemanez hitzik ere egiten eta ingelesez oinarrizkoa esateko gai baino ez da. Bere kideak bezala, angolarra da, portugesez mintzatzen da, eta ez du namibiar pasaporterik. Gidari hauek ondo moldatzen dira auzo pobreetan, azoka eta autobus geltokietan barrena orientatzen, baina ez dute erdialdeko auzoetako kale bakar baten izenik ezagutzen.

46


axilari bati Strauss kalera eraman gaitzala eskatu diogu, eta datu gehiago ematearren musika konpositoreen auzoan dagoela argitu diogu, hots, Beethoven, Wagner, Mozart... eta horien auzoan. Izen horiek, ordea, ez diote ezer esaten gizonari. Azkenean handik hurbil dagoen gasolindegi batek balio izan digu erreferentzia gisa. Namibian kale eta herrien izenek oihartzun zaharkitu eta mikatza dute, kolonialismoa oinarri duen historia odoltsu baten oihartzuna betikotzen duena. Bitxia da genozidioa jasandako herrialde honek hori posible egin zutenen oroimena mantentzea bere hirien eta kaleen izenetan.

T

Portua duen hiri txiki bat da LĂźderitz eta berezko klima dauka. Etengabe lainoak eta euri-langarrak estalita bizi da, barnealdeko basamortu suharrak eta Atlantikoko ur hotzek bat egiteak eraginda. Horri itsasoan itotzen diren duna erraldoiak gehituta, mamuen tokia dirudite bere inguruek. Asteburuetan bertako kale hondartsuetan ez da inortxo ere ibiltzen; arkitektura kolonialaren geometrian segurtasun guardiak baino ez dira antzematen, zeintzuek itxitako negozioak zaintzen dituzten, burua estalita, leporaino itxitako beroki botoiduna jantzita eta eskopeta sorbaldatik zintzilik dutela. Alde guztietan dauden segurtasun kamerek eta alanbre-hesi elektrifikatuek zaintzen di-

Handian, LĂźderitzeko estilo kolonialeko kale nagusia. Goitik behera, kafetegi bat eta duna bat Namib basamortuan. Erreportajea irekitzen duen argazkian, LĂźderitzeko tren geltokia.


NAMIBIA tuzte ondasunak. Portua da gaur egun ere Lüderitzen birika ekonomikoa. Goizeko lehen orduan bertako langileek ilarak osatzen dituzte militarren eran, buruzagiak aginduta garabietara igo edota hozkailu-biltegietan lanari ekin aurretik. Horietan pilatzen du arrantzatutakoa Pescanova enpresa galiziarrak. Osterantzean, ez dirudi hiria gehiegi aldatu denik I. Mundu Gerraren amaieran alemanak erretiratu zirenetik. Itsaslabar baten gainaldetik behatuta, hiri-erdigune txikian luterar eliza aszetiko berbera nabarmentzen da. Inork ez luke esango, kanpinga ikusten den tokia, Atlantikoan barneratzen den granitozko penintsula haizetsua, lur hauetan izandako lehen kontzentrazio-eremu alemanaren zati izan zenik. Hemen, Shark-eko penintsula honetan eta inguruetan, egungo itsasargiaren ondoan, ukuiluratu zituzten herero eta nama etniako milaka indigena, emakumeak, haurrak eta adinekoak barne; hiltzen utzi zituzten, behartutako lanek akituta eta basamortu lehorrean eta beren sorterriko zeru garbien aldean erabat arrotz zitzaizkien hotz eta hezetasunak eraginda. Beste milaka batzuk barnealdera eraman zituzten eta bertan goseak, egarriak eta gaixotasunek jota hil ziren. Shark penintsulan ez dago tragedia hura gogora ekartzen duen monumenturik. Bai, ordea, hiriaren fundatzaile Adolph Lüderitzen (1834-86) omenezko plaka bat, bere bizitza laburbiltzen duena. Biografia labur horretan ez dira aipatzen Mexikon tabako enpresekin izan zituen porrotak, ezta hemen tribuetako buruzagiak engainatu zituenik ere Angolatik Hegoafrikarainoko kostalde zati bat eskuratzeko –580.000 kilometro koadroko zatia, eskuinean itsasoak eta ezkerrean basamortuak mugatua–. Lüderitzi «laguntxo gezurti» ezizena jarri zioten, hain zuzen indigenen lurrak eskuratzeko erabiltzen zituen trikimailuengatik. Hala eta guztiz ere, bere irudia aski ezaguna da bere izena duen hirian, eta Alemanian ere kale ugarik dute bere izena. Alemaniako itsas armadaren ontzi bati ere haren izena jarri zioten eta posta zigilu batean ere agertu zen bere irudia. Aitzitik, ez dago inon Lüderitz-eko kanpoaldean hil ziren herero eta nama etnietako gizakien izenen arrastorik. Atzeman zituztenek ez zituzten bereizi ere egiten eta alanbre-hesien bestaldean zituzten gizon, emakume, adineko eta haurrei mespretxuz hotentote esaten zieten, nederlanderaz «hitz-motela», indigenek europar izenak zuzen ahoskatzeko zailtasuna zutela-eta. Hastapenak Afrikako hego-mendebaldeko inperio koloniala 1884ko abuztuaren 7an hasi zen ofizialki, Lüderitzen bandera alemana jaso zutenean. Iritsi berriak, jarrera aseezinaz, lur eremu izugarrien jabe bihurtu ziren, euren nagu-


sitasun militarraz baliatuta eta beraien lapurreta «lan zibilizatzaile» gisa mozorrotzeko diseinatutako administrazio zibilak lagunduta. Munduan zehar milaka aldiz errepikatu den prozesua erabiliz, misiolariek kolonoei bidea zabaldu zieten, eta azken hauek ostutako lurrak metropoliko ejerzitoak zimendatu zituen ondoren. Espoliazio antolatu horren aurrean, bertako herritarrak 1904an beren lider Samuel Matherero hereroaren eta Hendrik Witbooi namaren deiari jarraituz atzerritarren aurka altxatu ziren. Garai hartan etxalde ugari erre eta familia andana erail zituzten. Koloniaren agintaritzan zegoen jeneralak, Lothar von Trottak, bando bat atera zuen, “Vernichtungsbefehl”, zeinean armadari agintzen zion herere etniako gizon, emakume eta haur guztiak hiltzeko. Agindu hark ondorio gehiago ere izan zituen: hereroak basamortuan konfinatu zituzten, putzuak pozoitu zituzten, eta egarriak eta hotzak eragindako heriotzatik ihes egiten saiatzen ziren guztiei tiro egin zieten. Ondorioz, hereroen %80 hil zituzten, 70.000 lagun inguru, eta nama etniako 10.000. Kontzentrazio-eremuetan, Lüderitzeko kanpoaldeko Shark Island-ekoan esaterako, azterketa eugenesikoak hasi zituzten, orduko Europan indarrean zeuden doktrina supremazistekin bat, indigenak intelektualki eta arraza gisa behe mailakoak zirela frogatu nahian. Emakumezko indigenak sexu esklabo gisa tratatu zituzten eta gizonezko alemanen seme-alabak izan zituzten. Eugene Fischer genetistak ondorioztatu zuen seme-alaba haiek beren guraso europarrak baino ahulagoak zirela, fisikoki eta mentalki. Bere azterketak “Giza herentziaren eta arraza higienearen printzipioak” liburuan jaso ziren, Hitlerrek 1923an bere kartzelaldian irakurri zuen lanean. Indigena bizi zein disekatuak bidali zituzten Berlinera, baita burezur eta eskeleto andana. Hainbat historialarik naziek mende bat beranduago egin zuten genozidioaren hazia ikusten dute horretan. Alemanak ez ziren bakarrak izan, ordea. 1916an Katalunian, Bañolaseko Darder Museoak san etniako boskimano baten hilotz disekatua lortu eta erakusgai jarri zuen, 2000. urtean haren sorterri Botswanara aberriratu zuten arte. Kale-izendegia Antzinako metropoliko hiriburuan, Berlinen, azken urteotan jende ugarik zalantzan jarri du kale-izen ugari, germaniar kolonialismoaren garai loriatsuak gogorarazten dituztenak. Asko dira, gainera. Izan ere, egungo Wilhelmstrasseko 77. zenbakiaren parean 1877an Bismarck kantzilerrak Berlingo Konferentzia gidatu zuen, kontinente beltzeko aberastasunak eskuratu nahi zituzten gobernuek osatzen zutena.

Brandenburgoko Atea eta Adlon hotela igarota, gaur egun toki horretan arkitektura sozialistaren marka duten eraikin multzoa dago. Hor bildu ziren hamalau gobernu, hamahiru europarrak eta Ameriketako Estatu Batuak, hiru hilabetean Afrikaren patua erabakitzeko. Han erabaki zuten Kongo Belgikako errege Leopoldo II.ari ematea. Haren boterepean hil ziren afrikar andana lanean, plantazioetan, meategietan edota trenbideak eraikitzen; zehazki zenbat ez dakigun arren, ehunka milatik hainbat miliora arteko kopuruak aipatzen dira. Gainerako Afrika muga geometrikoekin banatu zuten, han bizi ziren herri desberdinak kontuan izan gabe. Hala sortutako 50 herrialdeetatik soilik Abisiniak, Etiopiak eta Liberiak mantendu zuten independentzia apur bat.

Behean, herero eta nama etnien aurkako sarraskiaren oroigarria Widhoeken. Ondoko orrialdean, Parlamentuko patioan eta barnean aurki daitezkeen garai kolonialeko oroigarriak, eta himben atala Museo Antropologikoan.


NAMIBIA Akazia baten azpian bazkaltzen, Namib basamortuan. Behean eta ondoko orrialdean, LĂźderitz hiriko portuko irudiak.

50


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi British Airways-ek Madriletik Johannesburgorako hegaldi zuzena eskaintzen du, eta ondoren, Windhoek-ekin lotura. Bisa turistikoa ematen dute aireportuan 30 edo 60 egunerako, 90 eguneraino luza daitekeena.

Nola mugitu Namibiak asfaltatutako errepide eskaintza murritza baina funtzionala dauka, iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera gurutze forman zabaltzen dena. Hiriburuan ibilgailua alokatuta irits daiteke Seakopmund eta

Lüderitz hirietara esaterako, bai eta Kolmanskop mamu-hirira eta hurbil dauden hilerrietara ere. Hala ere, herrialdean batetik bestera mugitzeko modu onena 4x4 ibilgailu bat alokatzea da, bide eta pista sare trinkoan barrena zoko ezkutuenetara iristeko.

Noiz joan Urtaro lehorra da herrialdea bisitatzeko garai aproposena, alegia, apiriletik azarora. Goi denboraldia da, halaber. Denboralditik kanpo, urtaro euritsuan, zailagoa da fauna basatia ikustea; pistetako batzuk itxi egiten dituzte eta bertan gidatzea ez da lan erraza.

Kontinentea elkarren artean banatzeko bilkura hartan Inperio alemanak egungo Togo, Kamerun, Ekialdeko Afrika Alemana (Tanzania, Ruanda, Burundi) eta Namibia bereganatu zituen, azken hau Hego-mendebaldeko Afrika alemanean sartuta. Menperatze haren oihartzunak gaurdaino iritsi dira. 2011n, Berlingo Charité ospitale unibertsitarioak (Europako handienetakoa) Namibiatik iritsitako ordezkaritza bati itzuli zizkion garai kolonialaz geroztik gordeta zituen hogei burezur. 3.000 bat bidali omen ziren metropolira garai hartan azterketa eugenesikoak egiteko. Gaur egun oraindik bestelako erakundeetan eta are esku pribatuetan dauden burezurren kopurua zein den ez dago argi. Berlingo Udalak ere antzeko ekimenak egin ditu. Spree ibaiaren alboan dagoen Gröbenufer kale txikia, esaterako, esklabo trafikatzailea zen prusiar aristokrata bati eskainia zegoen, baina 2007an May-Ayim Uper izena jarri zioten. Zuzeneko ekintzen bidez ere aldatu dira hainbat kale izen. «Mairu» hitza mespretxuzkoa edo egokia zen erabakitzeko eztabaida ugariei ezezagun batek eman zien amaiera, kale seinalean dieresi bat gehituz Mohrenstrasse kalea Möhrenstrasse bihurtu zuenean, alegia, Azenarioen Kalea. Gaur egun Gaur egun, hereroak Namibiako biztanleen %10 dira, eta mugakide dituen Botswana eta Angolan ere badira, biztanleen %1 izanik. Lurraren eta behien zaintzari lotutako tradiziori jarraituz, herero ugarik dihardute langileburu edota nekazaritzako langile gisa Afrikako hego-mendebaldeko lur zabaletan barreiatuta dauden etxaldeetan. Bestetik, herrialdearen erdialdeko pisten bidegurutzeetan emakumezkoak ikus daitezke, vik-

toriar estiloko traje koloretsuekin eta behi baten burezurra dirudien kapelaz burua estalita, hautsezko laino artean azaltzen diren jeep-ei artisau produktuak saltzen ahalegintzen. Herero ugarik dakite alemanez, beren ugazabaren baten hizkuntza dena. 2007an Von Trotha-ren ondorengoek Omarurora bidaiatu zuten, herero buruzagiek gonbidatuta. Herrialdeko erdiguneko distritu honetan eskatu zuen jendaurrean barkamena Wolf-Thilo von Trothak, bere arbasoak egindako ekintzengatik. Bundestag-en ere entzuten dira barka-eskeak, baita genozidio hitzaren marmarra ere. Bitartean, herero aktibistek ez dituzte aintzat hartzen Berlinen eta Windhoek-en artean hitzartutako akordio ekonomikoak, beraiekin zuzenean itunduak ez direlako. Akaso, sukaldaritza da kolonialismoak pozoitu gabeko herentzia aleman bakarra. Swakopmund-en itsasertzean txerri-ukondoa jateko aukera dago, sauerkraut edo txukrutarekin eta bertan egiten dituzten garagardo sorta zabalarekin. Hiriguneetatik urrun, barnealde basati eta lehorrean, bisitariak, tarteka, kafe karta zabala aurki dezake, sacher tarta eta apfelstrudle gozoek lagunduta. Gozo-eskaintza are harrigarriagoa izaten da hiru eraikin baino ez dituzten tokietan: bata janari-denda eta burdindegia izaten da, beste bat gasolindegia eta hirugarrena, kafetegia. Horietako bat da Solitaire, Namib basamorturako bidean, edo Hameringhausen; azken honetan jaki gozo horiek dastatu ahal ditugu zeruak eta okre koloreko mendi urrunek mugatzen duten zerumugari begiratu bitartean. Garaiak aldatzen ari dira, ezohiko Literatura Nobel saridun batek kantatzen zuen bezala. Baita Alemanian ere. 2006tik Municheko kanpoaldeko kale bati Hererostrasse esaten diote. • 51


proposamen tematikoa

HEGALDI ZUZEN BATEKIN UDAN ESKURA IZANGO DITUGUN HIRIAK Dagoeneko oporrekin ametsetan, ezta? Batzuk lasaitasun bila abiatuko zarete, beste batzuk mundua ezagutzeko gosea asetzera. Gurean handienak diren aireportuak abiapuntutzat hartuta –hau da, Bilbokoa eta Biarritzekoa– udako denboraldian martxan jarriko diren hainbat hegaldiren berri doakizue jarraian, ea ideiaren bat ematen dizuegun. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Thinstock eta Oslo Tourism

Hanburgo Eurowings aire konpainia alemanak Bilbo eta Hanburgo zuzeneko hegaldiekin lotuko ditu ekainaren 2tik aurrera (astearte eta larunbatetan). Ipar Alemaniako portu-hiri bizi eta interesgarri hau gehitu ostean –argazkian, iaz inauguratu zen Elbako Filarmonika ikusgarria–, Lufthansaren lowcost filialak hiru helmuga eskainiko ditu Loiutik: Hanburgo bera, Stuttgart eta Dusseldorf. Aukeran, Berlin nahiago badugu, bi aukera ditugu: bata Bilbotik, Vuelingek udan bakarrik emango duen zerbitzuan, bestea, Biarritzetik, EasyJetekin (abuztutik aurrera, astearte eta larunbatetan). Bukarestera ere Loiutik hegaldi zuzenak izango dira udan, Vuelingekin. 52


Eskandinavia Europako iparraldea ezagutzeko beta izango dugu aurten. Alde batetik, Biarritzetik astero hiru hegaldi aterako dira Stockholmerantz SAS konpainiarekin (ekainaren 22tik abuztuaren 10era); bestetik, Norwegian-ek abuztuaren 29ra arte Loiutik hegaldi berriak jarriko ditu helmuga berarekin. Asteazken eta larunbatetan aterako dira (34,14 euro). Azken lowcost konpainia honek udan jartzen dituen Bilbo-Oslo hegaldiak berreskuratuko ditu aurten ere (ekainaren 20tik abuztuaren 11ra arte, asteazken eta larunbatetan). Argazkian, Osloko portuko jatetxe bat.

Palermo Volotea asturiarrak ibilbide berriak zabalduko ditu udan Loiu abiapuntu hartuta. Esaterako, ekainaren 26tik aurrera, astero hegaldi bat aterako da Palermorantz (astearteetan) eta, aldi berean, Veneziarako irteeren maiztasuna handitu egingo da (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan). Bestalde, martxotik aurrera eta hegaldien udako denboraldiarekin batera, aire konpainia honek Vienara bidea zabaldu du (ostegunetan eta igandeetan).


proposamen tematikoa

Niza Easyjet konpainiak –Estatu frantseseko bigarrena bidaiarien rankingean, Air Franceren atzetik– hamar urte beteko ditu aurten Biarritzen. Hori dela eta, Berlinera hegaldi berri bat zabaltzeaz gain (36 eurotik aurrera), glamourrez beteriko Côte d’Azur-eko hiririk ezagunera, Nizara, astean birritan hegaldi zuzena jarriko du ekainaren 25etik abuztuaren 31ra (astelehen eta ostiraletan).

Sardinia Germania konpainiaren hegaldiak uda osoan arituko dira, Bilbo abiapuntutzat hartuta, Soltour agentziak eskainiko duen opor eskaintzarako. Ekainaren 19tik irailaren 11ra bitartean hegaldi zuzenak izango dira Loiuko aireportutik Sardiniara. Tunisai konpainiak, era berean, lotura zuzena zabalduko du ekainaren 14tik aurrera Bizkaiko hiriburutik Tunisiara (ostegunetan aterako dira, ekainaren 14tik irailera bitarte) eta, nahiz eta oraindik ez duten ofizialki iragarri, Greziako Santorini uharterantz ere astean behin hegaldi bat aterako da Loiutik.


Balearrak Ur gardena, eguzkia, festa giroa... Balear uharteek ez dute aurkezpen handirik behar. Denboraldi berri honi begira, Euskal Herritik aterako diren hegaldien maiztasuna areagotuko da. Esaterako, Vuelingek Menorcarako hegaldi bat jarriko du, astean behin abiatuko dena Loiutik. Maiatzaren 5etik aurrera, Voloteak aire konpainiak Palma (Mallorca) astean bi aldiz lotuko du Loiurekin (astelehen eta larunbatean) eta, 25etik aurrera, astean beste bi hegaldi aterako ditu Eivissarantz (astearte eta asteazkenetan).

Lisboa Portugal lehen mailako helmuga turistikoa bihurtu da azken urteotan. Hori dela eta, aurten hegaldien maiztasuna areagotu egin da orokorrean. Loiutik, adibidez, Vuelingek ibilbide berria zabaldu du, astelehen eta ostiraletan ateratzen dena (ekainaren 1etik irailaren 24ra arte bertan behera geldituko dira hegaldi hauek Lisboako aireportua gainezka egongo delako). Argazkian, Lisboako Belemeko dorre ederra. 55


HITZORDUAK HAY-ON-WYE (INGALATERRA) Maiatzaren 24tik ekainaren 3ra 1.500 biztanleko Galeseko herrixka honetan 41 liburu-denda daude; horregatik deitzen diote «liburuen herria». Urtero literatura eta arte munduko jaialdi ospetsua egiten da bertan eta aurten Margaret Atwood kanadarra (HBOk “The Handmail’s Tale” telesail bihurtu du) edo Philip Pullman bestseller egile ingelesa (“His Dark Materials”) izango dira, besteak beste. www.hayfestival.com

NEW YORK (AEB) Maiatzaren 4tik 6ra Maiatzaren lehenengo asteburuan hiriburu anitzetan “Janeren ibilbideak” antolatzen dituzte. Jane Butzner (Jane Jacobs, 1916-2006) hirigintza humanistaren aldeko ekintzailearen urtebetetze egunean, bere «betaurrekoak» jantzi eta hirien beharrak bertatik bertara ezagutzera ateratzen da jende asko. New Yorken urte osoan zehar antolatzen dituzte irteera hauek. www.mas.org/janes-walk-nyc

56

LOS ANGELES (AEB)

VENEZIA (ITALIA)

Maiatzaren 15 eta 16an “Song of Experience” diskoaren aurkezpen birari, “Experience+Innocence” izenekoari, ekingo dio maiatzaren 2an U2 talde irlandarrak Tulsan (Oklahoman). Handik, San Louis eta Las Vegasetik pasatu ondoren, maiatzaren erdian Los Angelesen joko dute eta gero... zoramena. AEBetan zehar ibili ondoren, Europara iritsiko dira abuztuaren 31n Berlinen emango duten lehen kontzertuarekin. Londresen urriaren 24an izango dira; 27an, Belfasen, eta azaroaren 5 eta 6an, Dublinen. Tartean Madrilen joko dute irailaren 21ean. www.u2.com

Maiatzaren 26tik azaroaren 25era Bi urtetik behin kanalen hiria nazioarteko punta-puntako arkitektoen elkargune bihurtzen da. Aurten Veneziako Bienala zuzendaritza berriarekin dator, bi emakumez osatuta –Yvonne Farrell eta Shelly McNamara arkitekto irlandarrak, hain zuzen ere– eta hori nabarituko da, «izarrez» osatutako proposamen baten ordez, “Freespace” izeneko egitaraua prestatu dutelako; hau da, arkitektoak duen ikuspegi publikoaren gaineko hausnarketa zabala proposatuko dute. www.labiennale.org


ErakusketaK GOUVEIA (PORTUGAL) Maiatzaren 4tik 6ra Steve Hackett (beheko argazkian), Genesis taldeko partaide ohia, Gouveia Art Rock (GAR) jaialdiaren 15. edizioko izar nagusia izango da. Gaur egun, Portugalekoa 60ko hamarkadan Ingalaterran sortutako rock progresibo estiloaren –rocka jazz eta musika klasikoarekin nahasten duena– hitzordu nagusia bihurtu da mundu mailan. Joko duten taldeen artean, Camembert frantsesak eta David Cross Band talde ingelesa. www.gaudela.net

WINDSOR (INGALATERRA) Maiatzaren 18an 100.000 bat bisitari, asko munduko hainbat tokitatik iritsiak, espero dituzte maiatzaren 18an Windsorren, Londresetik 30 kilometrora dagoen herrixkan, egun horretan Harry printzea eta Meghan Markle aktorea ezkonduko baitira. Ezkontza Windsorreko gazteluan izango da, eguerdiko 12.00etan, Saint-George kapelan zehazki, eta 13.00ean ezkonberriek kalesa

ETXEA ETA EMAKUMEAK: ESTEREOTIPOAK APURTZEN

Washington (AEB) hiriburuaren bihotzean kokatuta dagoen National Museum of Women in the Arts museoan erakusketa interesgarri bat dago ikusgai Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaz geroztik. “Women House” (Emakumearen etxea) laginean mundu osoko 36 egileri generoari eta etxeko eremuari buruzko hausnarketa eskatu zieten, oso emaitza bitxiekin. Maiatzaren 28ra arte dago ikusgai. www.nmwa.org

ARGAZKILARITZA AZOKA LONDRESEN Photo London Ingalaterrako argazkilaritzaren hitzordu nagusia dela dio “The Guardian” egunkariak. Eta ez zaio arrazoirik falta. Somerset House-n (Nation Theatre-ren ondoan, Tamesis ibaiaren ertzean) izango du bere laugarren edizioa eta bertan nazioarteko arte galeria garrantzitsuenek parte hartuko dute . photolondon.org

SYDNEY, ARTEAREN HIRIBURU

batean ibilbidea egingo dute herrian zehar. Harrigarria dirudien arren, errege-familiakoen ezkontza honek zoramena eragin du bai Ingalaterran (irudian azaltzen den emakumea horren adierazle da), baita mundu osoan ere.

Bere buruari argazkia ateratzen ari dena Ai Weiwei artista txinatar ospetsua da. Atzean duena “Law of the Joruney 2017” ikusgarria da, migrazioaren inguruan egin duen lan erraldoia. Lan hau, beste askoren artean noski, ekainaren 11ra arte dago ikusi ahal izango da Australiako hiriburuan egiten ari den Bienalean. www.biennaleofsydney.art

57


liburuen TXokoA

«USS JEANETTE» IPAR POLORA EGINDAKO BIDAIA

En el reino del hielo. El terrible viaje polar del USS Jeannette. Egilea: Hampton Sides. Itzultzailea: Miguel Marques. Swing Ediciones, 2018. Gazteleraz. 584 orrialde. 25 euro.

sploratzaileen garaia bukatzear zegoenean, Ipar Poloaren misterioak zutik zirauen. «Ametsetako lurralde helduezin» gisa definitua izan zena, munduko mapan hutsik gelditzen zen gune handi eta ezezagun bakarra zen. 1879an “USS Jeannette” itsasontzia San Frantziskotik abiatu zen. Jendetza gerturatu zitzaien portura, egunkari guztietako azaletan iragarri baitzen George De Long kapitainak gidatutako talde ausartaren abentura hura. Beren asmoa: Amerikak esploratu gabeko Artikoa bereganatu ahal izatea. Bi urteren buruan, izotz marra zorrotz batek “Jeannette”-ren kroskoa apurtu eta tripulazioak itsasontzia utzi behar izan zuen... handik gutxira, ez zegoen “Jeannette”-ren arrastorik. Siberiako kostaldeko iparraldetik mila milara gelditu ziren, eta handik ateratzeko gelditzen zitzaien aukera bakarra etengabeko ekaitzen, izotzez osatutako labirintoen eta gosearen aurka borrokatzea izan zen. Hampton Sides estatubatuar historiagile, idazle eta kazetari ezagunak (argazkian) muturreko abentura hau gogora ekarri du. Mota honetako abentura-liburuekin, esaterako “Americana” edo “Ghost Solfiers” lanekin, AEBetan best seller-en zerrendako buru izan ohi da Side. Liburu honek argazki-liburuxka bat ere badakar.

E


ONTARIOKO EGUNEROKO BIZITZA

BIZKAITAR BIDELAPUR BATEN ABENTURAK

Alice Munroren (jaiotzaizena, Alice Laidlaw; Wingham, Ontario, 1931) literatur mundua «eguneroko bizitza» da, Kanadako Ontarioko Huron Countykoa, zehazki. Mundu horretan bizi diren gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeen menpe bizi dira. Ingelesez idazten duen kanadar egile honen lana ezagutzeko aukera ezin hobea da hau. 2013an Literaturako Nobel saria jaso zuen Munrok.

Bautista Landa, “Tretatxu” (1716-1761), XVIII. mendeko Bizkaiko bidelapurra izan zen. Baina ez edonolakoa, auzitegietan agiri sorta lodiak eragin zituenetakoa baizik. Legez kanpo karrera laburra egin arren (17511753), milaka orrialde idatzi zituzten haren kontrako salaketa eta frogekin. Zorionez, gehienak gorde egin dira eta ikertzaileen esku daude. Horiek baliatu ditu egileak, Hektor Ortega historialari eta kazetari bizkaitarrak, Bautista Landaren bizitza berreraikitzeko.

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak Alice Munro. Itzultzailea: Isabel Etxeberria Ramírez. Erein, 2018. 416 orrialde. 19,00 euro.

ESKALATZAILEEN GOZAMENERAKO Nazioarteko zazpi eskaladaeskolaren maila desberdinetako 180 ibilbideren aukeraketa egin du Thierry Souchard eskalatzaile korsikarrak liburu honetan. Hauek dira: Estatu frantseseko hegoaldean, Calanques eta Verdon; Italian, Sardinia; Grezian, Meteora monasterioak; Jordanian, Wadi Rum basamortua: Madagaskarreko Tsaranoro mendikatea eta AEBetako Red Rocks eta Zion inguruneak. Rock around the World. Grandes voies autor du monde. Thierry Souchard. Autoekoizpena, 2017. Desnivel argitaletxeak saltzen du. Frantsesez eta ingelesez. 328 orrialde. 36,00 euro.

Tretatxu, lapurren gobernadorea. Hektor Ortega. Txertoa, 2018. 248 orrialde. 20,00 euro.

ETA-REN SORTZAILE BATEN IBILERAK 1936an jaio zen Eneko Irigaray, ETAren sortzaileetako gazteena, eta ezohikoena ere bai seguru asko. 1965eko martxoan iritsi zen Aljeriara Julen Madariagarekin batera, Estatu frantsesetik kanporatuak izan eta espetxe zigorra jaso ondoren ihesi. Aljeria independentzia lortu berria zen eta mundu osoko askapen mugimenduek ordezkaritzak zituzten. Irigarayk bertan emango zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Eneko Irigaray, aljeriar konexioa: ETAko sortzaile baten ibilerak Joxean Agirre Odriozola. Txalaparta, 2018. 240 orrialde. 15,80 euro.

59


Gogoan hartu

SUPERSENSE VIENAKO KAFETEGI «HIPSTERRA» Vienako erdigunean, Praterstrasse kaleko 70.ean, 1898. urteko eraikin neogotiko dotore batean kokatzen da Supersense (super zentzumena) kafetegia. Austriako hiriburuan nonahi topa daitezkeen taberna bitxi eta berezi guztien artean hau hipster-ena dela esan daiteke. Art deco estiloko apaingarriz jantzitako zuri eta urre koloreko horma eta sabai altuak dituen gune honetan, teknologia analogikoa obsesio dute. Are gehiago, kafe eta pasteltxo batzuez sabela bete ondoren, bezeroek gutun bat idatz dezakete antigoaleko idazteko makinetan, 90 segundoko binilo bat grabatu edota polaroid argazki batzuk atera argazkilaritzaren gunean... non euskarri digitalak ez baitaude ondo ikusita. Katalogaezina den toki honen sortzailea Florian Kaps artista da, “The Impossible Project” egitasmoaren burua.

60

Polaraid-en fabrikak 2008an ateak itxi zituenetik, uneko argazkiak ateratzen dituzten modelo haiek eskuratu eta gorde ditu Kapsek. Batzuk ikusgai daude Supersensen; hori bai, ez daude salgai, baina bertan eskuratu daitezke Polaroid zahar hauen osagarriak. Bestalde, orain gutxi, kamera, kafe eta pasteltxoen artean, gogoetak islatzen dituzten perfume «abstraktuak» jarri dituzte salgai. Sissel Tolaas perfumegile norvegiar ezagunarekin batera 56 perfumeanpoila sortu ditu Supersensek. «Usaimen eta memoriaren arteko lotura lortu nahi dugu. Beraz, une berezi bat bizi duzunean, perfume-anpoila zabaldu besterik ez duzu egin behar eta sakon arnastu. Horrela, bizipena eta usaina betiko lotuko dituzu», argitu du Kapsek. 99 euroan saltzen dute hiru perfume-anpoilaz eta zintzilikario batez osatutako pack-a. Zabaldutakoan hiru urte irauten omen du perfumeak.


LURRAREN BIRIKAK ARRISKUAN DAUDE Argazkia: Carl de Souza

Unescok 2000. urtean Biosferaren Gune Babestu izendatutako eremu natural aberats hau arriskuan dagoela jakin da orain gutxi. Pantanal deitzen zaion gunea da, planetako hezegunerik handiena (170.500 kilometro karratu ditu) eta hiru estaturen artean banatuta dago: hezegunearen %62 Brasilgo erdi-mendebaldean dago, Mato Grosso eta Moto Grosso do Sul barrutietan; %20, Paraguaiko iparraldean, eta gainerako %18 Boliviako ekialdean dago, Chaco izenez ezaguna den inguruan.

Hezeguneak uholdeen eraginez sortu eta bizi diren ekosistemak dira; horien adierazpen garbiena Pantanal bera da, ibaiek urtero eremu honen %80 bereganatzen baitute urrian hasten den urtaro euritsuan. WWFren arabera, bertan 656 hegazti mota daude, 159 ugaztun mota, 325 arrain mota, 98 narrasti mota, 53 anfibio mota eta 3.500 landare mota. Zoritxarrez, gune hauskor honen hedaduraren %4,4 besterik ez dago benetan babestuta, gizakion jardueren menpe. 61


LABURRaK

» MACHU PICCHUN ARGAZKI «BITXIA» ATERATZEAGATIK KANPORATUAK urista aleman bat, suitzar bat eta nederlandar bat Machu Picchu eraikin inkatik bota dituzte galtzak jaitsi eta ipurdia bistan jarrita argazkia atera zutelako. Txistea dirudien arren, egia da, eta hiru gazte hauei (21 eta 26 urtekoak) kulturaren aurkako delitua leporatu die Peruko Poliziak. 2014an, Peruko Kultura Ministerioak nudismoa debekatu zuen, XV. mendeko eraikin enblematiko hau ikustera zetozen turisten artean, antza, modan jarri zelako galtzak jaitsita argazkia ateratzea.

T

«FREE TOUR»-EK, GERO ETA JARRAITZAILE GEHIAGO ero eta jarraitzaile gehiago dituzte free tours delakoek. Hau da, museoetan audiogida bat hartu beharrean, aditu batek –orokorrean Arte Ederretan lizentziadunak dira, eta horrela diru pixka bat ateratzen dute– mota honetako tour bat eskaintzen dizu borondatearen truke; alegia, zuk, bukatzean, nahi duzuna ordain diezaiokezu. Era horretan ezagut ditzakezu, esaterako, Londresen Britainiar Museoa – Londresen 198 museo doan bisita daitezke– eta Madrilen El Prado museoa. Free tour-eko gidak museo handien sarreretan egoten dira eta eraman ohi duten kolore ugariko aterkiengatik ezagutuko dituzue.

G

GALIZIAKO LANDETXEAK, WIFI ETA MUGIKORRETIK URRUNTZEKO etox digitala» modan jarri da; hau da, eguneroko zurrunbilotik alde egiteko denboraldi bat hartzeko joera, gaur egungo hiritarrok, egun batzuez bederen, internet eta sareetatik deskonektatzeko beharra sentitzen dugulako. Galizian, horretaz ohartuta, lehen arazo bat zena (mugikorren estaldurarik eza) orain aldeko ezaugarri bihurtu dute eta wifi eta estaldurarik gabeko landetxeek «garbiketa digital» hori «saltzen» ari dira. Horren adibide bi: Vilaquinte (Lugo) herrixkako O Crego landetxea eta Cuntis (Pontevedra) herriko A Pedreira hotela.

D

hutsa

KASKOA BURUAN ETA IBILI... Tirolinan ari den emakume hau Malagan aurkeztu berri duten Royal Caribbean “Symphony of the seas” gurutzaontzian dago. Ikaragarri handia da; hemen datu batzuk: izotz pista du, ur-parkea eta saskibaloi zelaia. Luzera? 363 metro.

BOCARAY UHARTEA ITXI DU DUTERTE PRESIDENTEAK harte filipinar honen urak kutsatuta daudela-eta –«kaka kiratsa darie», esan zuen zehazki– eta inguruak «zabortegi» bat dirudiela-eta, Rodrigo Duterte presidenteak Filipinetako helmuga turistikorik garrantzitsuena ixtea agindu du. Itxiera apirilaren 26tik dago indarrean eta sei hilabete iraungo du. Eragin latzak izango ditu turismotik bizi direnentzat eta, hori dela eta, manifestazioak egin dira Bocaray uhartean, muturreko erabaki bat hartu beharrean, uhartearen saneamendu plangintza atalka egin dezaten eskatzeko. Baina alferrik. 1.032 hektareako uharte hau Manilatik 300 kilometrora dago eta iaz 2 milioi bisitari jaso zituen.

U

HIMALAIA ZUEN HELMUGA Scott Doolan (28 urte) australiarrak amets bat zuen; Everest mendia gertutik ikusi nahi zuen. Hamar eguneko ibilbide gogorra egin ondoren, Everesteko kanpaleku nagusira inolako laguntzarik iritsi den munduko lehen paraplegikoa bihurtu da.

62


hutsa

SELFIE-EN «KATEDRALA» GLENDALE-N DAGO Bizkarrezurra apurtzeko zorian dirudi emakume honek. Baina ez dago kalean, Los Angeleseko Glendale herriko Selfien Museoan (The Museum of Selfies) baizik. Smartphone-ei eta sare sozialei esker, gero eta hedatuagoa dagoen erretratu mota honen historian zehar ibilbide interaktiboa proposatzen digu museo berri honek... eta horretarako espresuki prestatutako geletan –argazkian azaltzen dena bezalakoak– laket ditugun jarrerak hartzeko aukera ere ematen digu. Egunero milioi bat “selfie” argitaratzen dira mundu osoan.

MUNDUA DESAGERTZEN DENERAKO Pariseko Porte de la Villete-n egin zen martxoan Bizirauteko Azoka. Bertan «preppers»-en mugimenduko jarraitzaileak elkartu ziren. Horien mezua: mota guztietako sarraskiei (ingurumenekoak, politikoak...) aurre egiteko prest egon behar dugu.

EKOLOGIA SAHARAN Ksar Tatilelt herria Saharako iparraldean dago, Aljerretik 600 kilometrora. Mzab eskualdeko «ksour» ospetsuena dago bertan (Afrika iparraldeko gotorlekua). Orain, Aljeriako lehen herri «ekologikoa» bihurtu da, proiektu interesgarri bati esker.

GAZTELU BAKARTIA EZ DA BAKARRIK EGONGO Hareharri arrosan zizelkatutako hilobi honi Qasr alFarid (gaztelu bakartia) deitzen zaio. Saudi Arabiako ipar-mendebaldean dago, Al-Ula herritik gertu, Unescok munduko ondare izendatutako Madain Saleh gunearen barnean, zehazki. Al-Ula aztarnategi arkeologiko aberats honek aurki turismoa erakarriko du. Mohammed bin Salman printzeak apirilaren hasieran Parisen sinatu zuen akordio historikoari esker, Saudi Arabiak turismoari ateak zabalduko dizkio azkenean. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.