haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
HAIN GERTU ETA HAIN URRUN
ESLOVENIA
o salnés
Rias Baixas ikusgarrien bihotzean bertan galduta
guadalupe
Nortasun propioa duten Antillak
bluesaren bidea
Sustraien bila, Chicagotik New Orleansera
Azaleko argazkia: Franci Ferjan
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
16 16 22 28 44
36
6 16 14 16 16 16
aurkibidea118
14 Jinshanling Txinako harrizko herensugea mendi artean sigi-saga dabil eta haren edertasun menderakaitza ia-ia gure bakardadean disfrutatu dugu.
28 Marrakex Bisitari gehienentzat ezezaguna den alde bati erreparatu eta elkartasunez jantzitako Marrakex bat ezagutzeko aukera izan dugu.
22 O Salés Galiziako hego-mendebaldeko eskualde hau Arousa eta Pontevedrako itsasadarren artean ezkutatzen da, Rias Baixasen bihotzean.
36 Guadalupe Frantses ukitua begi bistakoa izanda ere, kliman eta paisaian ez eze, kulturan, ohituretan eta hizkeran ere nortasun berezia daukak Guadalupek.
44 Bluesaren ibilbidea Kotoi soroen eta esklabotzaren egunetara garamatzan kultura bidelagun, Chicago eta New Orleans arteko bidea egin dugu motorrez.
06 Eslovenia Eslovenia begi onekin ikusten dute euskaldun askok, batez ere Euskal Herria herrialde subirano izan dadin nahi dutenek. Turismo destino legez, ordea, ez dago gure lehentasunen artean. Baina polita, erosoa eta aberatsa da gure herriaren antz handia daukan herrialde hau. Beraz, aintzakotzat hartzeko helmuga da.
52 Proposamen tematikoa Italiako pizza onenen zerrenda. 56 Hitzorduak Udazkeneko erakusketa ikusgarrienak nazioarte mailan. 58 Liburuen txokoa «Gerezien garaia» eta «Black is Beltza». 60 Gogoan hartu Arinj herriko lurpeko labirintoak eta Bajarawiyako piramideak. 62 Laburrak 3
Munduari begirada
4
DIEPPE Zerua kometaz betetzen denean ormandiako hondartza honetan bi urtetik behin Kometen Nazioarteko Jaialdi garrantzitsu bat izaten da irailaren erdian. Jaialdiak Dieppe (Seine-Maritime departamendua) arrantzale herria du kokaleku, Mantxako kanalaren kostaldean, zehazki orain 200 urte Hexagonoan lehen opor-itsas hiria izan zen herrian. Seguruenik, harrizko hareatzetan eserita edo zutik kometei segika ari direnak ez dira horretaz ohartu, baina XXI. mende teknologiko honetan murgilduta gauden arren, beraiek azken milurtekoan gizakiok behin eta berriz errepikatu dugun jardunean ari dira; batzuk zeruari begira, besteak haize eta grabitatearekin borrokan, bakoitzaren trebetasuna soilik lagun dutelarik. Txinan seinaleztapen-sistema militar gisa sortu zena (1200 K.a.tik erabiltzen zirela egiaztatu ahal izan da), jostailu bihurtu da... eta poesia.
N
Argazkia: Charly Triballeau
5
Eslovenia
POLITA, EROSOA, ABERATSA Testua: Argazkiak:
Andoni Urbistondo Andoni Urbistondo eta Slovenian Tourist Board
ESLOVENIA
Euskal Herriaren antza daukan herrialderen bat bilatu beharko bagenu, Esloveniarekin hastea, onena. Tamainaz oso antzekoak dira, 20.000 kilometro koadro. Biztanleriaz, txikiagoa Eslovenia, eta paisaiaz, antzekoak biak: mendi handiak, bailara dotoreak, herri eta hiri ikusgarriak, eta lur emankorrak daude bi herrietan. Eta dena esku-eskura. Ipar-hego, mendebalde-ekialde, egun bakarrean Esloveniako txoko guztietara, edo gehienetara, irits daiteke. Juliotar Alpeak eta Bled aintzira dira herrialde honetako altxor ezagunenak, bisitariak ezinbestean irensten dituen amuak.
8
slovenia begi onekin ikusten dute euskaldun askok. Batez ere, Euskal Herria herrialde subirano gisa izateko desioa dutenek. Turismo destino gisa, ordea, ez dago euskal herritarren lehentasunen artean. Hemengo gehiago ikusiko dituzu oporretan Estatu frantsesean, Italian, Suitzan edo Polonian. Esloveniak geografikoki zalantzak pizten baititu. Auto edo karabanan mugitzeko urrunegi dago, eta hegazkinean ere Ljubljana hiriburura iristea ez da merkea. Inguruan dituen hiriburu handiek aukera hobeak eskaintzen dituzte, eta zalantza horrek jendea beste toki batzuetara eramaten du. Geografikoki, baina, oso toki egokian dago Eslove-
E
nia. Ez noski, Europa erdian, baina Italia eta Austria ondo-ondoan ditu. Alpeak, beraz, hortxe. Balkanetako beste herriak ere oso gertu (Kroazia, Serbia, Bosnia), eta Budapest, Munich eta Praga bezalako hiriak 400500 kilometroko distantzia interesgarrian, hara eta hona mugitzeko. Mugitzekotan, Esloveniak bere txikitasunean 7-10 eguneko bisita aberatsa eskaintzen baitu. Egonaldia non finkatu garrantzitsua da. Normalena, hiriburua aukeratzea, baina uztail eta abuztuan Ljubljanako bero hezeak edonoren pazientzia akaba dezake‌ eta gertu, ordubetera, toki lasaiagoak eta klima freskoagoa topa daitezke. Kranjska Gora herrian, adi-
Handian, Ljubljana hiriko Odprka Kuhna azoka. Ondoan, goitik behera, Skofja Lokako herritarrak bertako jantziekin eta Ljubljanski Grad gotorlekuko bista. Hiriburuko toki bisitatuena da gaztelua.
9
Goian, jendea Jasna aintziran lasaitasunaz gozatzen. Kranjska Gora herritik gertu dagoen laku artifizial bat da, Razor eta Prisank 2.500 metroko mendien magalean. Ondoko orrian, goian, bizikletan Vrsic mendatera bidean, eta behean, mendizale bat Mala Mostrjanka gailurrera bidean (2.333 metro).
10
bidez. Kranjska Gora Juliotar Alpeetako hiriburua da, Esloveniako neguko kirolen hiriburua, eta horregatik, udan turismoa neurrikoa da, denboraldi baxua. 2.000 biztanleko herri bat da, zerbitzuz ondo hornitua, eta abentura eta mendia maite dituenarentzat, txoko ezin aproposagoa. Kokapena oso ona da, Triglavski Narodni Park-eko ipar isurian. Triglav Parke Nazionala ederra da. 1924an izendatu zuten eremu babestu, eta 1981ekoa da azken zabalkundea. 900 kilometro koadro eskas ditu, Gipuzkoa erdia, gutxi gorabehera, eta tarte txiki horretan 2.000 metroko langa gainditzen duten 400 mendi ditu. Ia denak erpin harritsuak, eta mendi benetan ikusgarriak. Ez alferrik, Juliotar Alpeak (Julio Cesar Erromako enperadore izandakoak eman zien izena) Dolomita mendietako parte dira, eta Dolomitek ezaugarri bat badute, harritzar erraldoiak dira. Dena ez da harria, halere. Basoak ere aberatsak dira; pagoak daude hego isurian, Mediterraneo itsasoari begira, eta izeiak eta alertzeak ipar isurian, askoz hezeagoa. Noski, Triglav da mendi ezagunena, 2.864 metroko mendi dotorea. ÂŤHiru buruÂť esan nahi du eslovenieraz, eta bertakoek bizitzan gutxienez mendi horretara behin igo behar dutela dio tradizioak. Triglav ez da mendi erraza. Normalean bi egunetan egiten da, eta gainditu beharreko desnibelak 1.600-1.800 metroko langa gainditzen du. Juliotar Alpeak via ferrataz josita daude (arrokari itsatsita dauden burdinazko heldulekuak), eta haiei helduta dozenaka metro egiteko men-
dizaleak garbi eduki behar du ezin duela bertigorik edo antzekorik eduki. Amildegiak sakonak dira. Juliotar Alpeetako aterpe sarea oso ona da, eta mendi ibilaldiak oso txukun adierazita daude. Mendikate honen altxorretako bat da gailurrik garaienak igo gabe ere ikuspegi bikainak daudela, eguraldia lagun bada. Oporraldi luzea ez daukanarentzat aukera interesgarria da Mala Mojstrovka, 2.333 metrokoa. Igotzeko erraza, 700 metroko desnibela Vrsic mendatetik ordu pare batean. Gailurretik Triglav eta inguruko tontorren bista luze gogoratzeko modukoa da: Skrlatica, Jalovec, Mangart, Razor‌ denak 2.500 metrotik gorako mendi puskak. Vrsic mendatearen historia beltza Vrsic mendatea da Esloveniako asfaltatutako lepo garaiena. 1.611 metro ditu, eta antzina, errepide estrategikoa bilakatu zen Europa Erditik Mediterraneo itsasora bidean. Lehen Mundu Gerran, Austriako Armadak preso zituen 10.000 soldadu errusiar erabili zituen errepidea zabaldu eta Italiako frontearekin zeukan borrokan pasabide estrategikoa hobetzeko. 1916ko martxoan, elur-olde batek azpian harrapatuta 300 soldadu hil ziren. Kranjska Goratik gora, gailurretik gertu, hildako haiek oroitzen dituen errusiar estiloko kapilaua dago. Historia beltz horretaz harago, Vrsic lepoa oso txoko polita da. Autoan igo daiteke, baina bizikletan ere bai. Bizikleta hori motorduna den edo ez, bezeroaren bai-
ESLOVENIA
GIDA PRAKTIKOA Kokapena: Eskovenia Europako hego-ekialdean dago. Austria, Italia, Hungaria, Kroazia eta Serbiarekin egiten du muga.
Nola iritsi: Autoz 1.700 bat kilometro daude. Hegazkinean Venezia (Italia) eta Viena (Austria) dira sarbide onenak. 300 bat kilometro daude bi hiri horietatik Ljubljana hiriburura. Errepideak onak dira eta autopistan ibiltzeko gasolindegietan erosten den epekako ordainsaria erosi behar da.
Ezaugarriak: Esloveniak mendiak, aintzirak, bailarak eta itsasoa ditu. Baina 20.000 kilometro koadro edukita, edozein lekura egun bakarrean irits daiteke. Triglav da mendi garaiena, Juliotar Alpeetan, 2.864 metrorekin. Mendi hori eta Bled aintzira famatua dira Esloveniako altxor ezagunenak.
ESLOVENIA
Lerroon ondoan, kontzertu bat Ljubljanako alde zaharrean. Behean, Bled lakua, Eslovenian turista gehien erakartzen duen txoko ikusgarria.
12
tan, baina aholku bat: Vrsic mendateak 180 graduko 24 bihurgune ditu Kranjska Goratik, eta 26 Trentatik. Bi isurietatik %8-9ko batez besteko pendiza du 10 kilometrotan, eta malda batzuetan pendizak bizikleta bide bazterrean bota eta belardiren batean etzateko gonbidapen isila egiten du. Vrsic mendatearen hego isurian dago Trenta herri txiki bezain lasaia. Triglav erraldoiaren azpi-azpian, 2.200 metro beherago. Aintzira ikusgarriak Mendi handiak dauden lekuetan ohikoa da glaziar jatorriko lakuak egotea, eta Eslovenian oso politak diren bi daude: Bohinj eta Bled. Hogei kilometro daude batetik bestera, eta bakoitzak ditu bere alde onak, eta ez hain onak. Bohinj handiagoa da (lau kilometro luze), mendikatean sartuagoa dago, eta ur jauzi ikusgarriak ikus daitezke, Savica izenekoa, adibidez. Teleferiko bat ere badago, Vogel eski estazioraino daramana. 1.500 metroko garaieratik, lakuko bistak oso onak dira. Bohinj-era iristea nekezagoa denez, Bled aintziran baino askoz bisitari gutxiago pilatzen dira. Izan ere, hori da Bled-ek daukan puntu beltz bakarra. Masifikatu samar dagoela. Mundu guztiak nahi du Bled ikusi, oso toki ederra eta parekorik gabekoa delako. Baina lakutik 10 kilometrora auto ilarak hasten direnean eta herrian bertan hogei aparkaleku daudenean, azkar jabetzen da bisitaria zer dagoen. Halere, ikusi beharreko tokia da Bled, nekez baitago antzeko argazkirik mundu osoan. Urdin turkesa koloreko ur putzu ikusgarria da. 1.000 metroko mendiez inguratuta. Mutur batean VII. mendean eraikitako eliza erakusten duen uhartea dauka (Blejski Otok). Hara bertaratzeko diru zorroa astindu behar da. 14 euro, motorrik ez duen gondola antzeko batean 10 minutuko bidea egiteko (motorren olio eta keak ura
ez zikintzeko debekatu zuten haien erabilera). Lakuak ordu pare bateko buelta interesgarria dauka. Osteratxoa hasi aurretik, ordea, komeni da gaztelua bisitatzea (Blejski Grad). 130 metroko amildegi baten gainean eraiki zuten, garai hartako etsaiak urruti mantentzeko, noski (1011. urtekoa omen, gaztelua). Hemen ere, nola ez, sarrera ordaindu behar da: 11 euro, ordu erdiko bisitatxoagatik. Bisitako gauzarik onena, aintzira gain batetik ikusteko ematen duen pribilegioa. Laku ertza hondartza eta tabernaz josia dago. Esloveniako turismo gune ezagunenetakoa da udan, eta jende askok hartzen du bainua, eguraldi beroa lagun. Ibilian-ibilian, jendea trumilka pilatzen da paseo osoan, nekagarri egiteraino, eta behin sabeleko orroak apalduta, Bled lakuko argazkiak oroitzapenen zakuan gorde eta martxa egitea, onena.
Goian, ezkerretik eskuinera, Blejski Grad Bled hiriko gaztelua eta Juliotar Alpeetako zazpi aintziretako bat.
Ljubljana hiriburua Gasteizen antzeko biztanleria du hiriburuak, 270.000 lagun. Horrek aparkalekua eta hiriaren bihotzera iristeko zeregina erosoa izatea suposatzen du. Hirietan hara eta hona ibiltzea gustuko dutenentzat hiri ederra izanen da Ljubljiana, baina porlana baino espazio irekiak maite ditugunontzat, Ljubljanak egun erdi edo egun bakarreko bisita du. Ljubljanica ibaiak erdibitzen du hiria, eta ibai horren inguruan pilatzen da hiriko merkataritza jarduera. Ostatu eta tabernak ere bai, noski. Hiri askok bezala, Ljubljanak ere gaztelu edo gotorleku bat du: Ljubljanski Grad. Artaldeak bezala turista denak hara joaten dira, izan oinez, edo funikular motz batean. Eta gotorlekuan, bada, ohiko ziegak, dorreak eta beste‌ Urrun, baina gertu, ordubete eskasera, Kamnik mendikatea ikusten da gaztelutik‌ Eslovenia lasaia zain dago berriro! • 13
Jinshanling HARRESIAN, ATSEGIN HANDIZ Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
JINSHANLING
Txinako Harresi Handiak 7.000 kilometro inguru zeharkatzen zituen herrialdearen iparraldeko muga-lerroari jarraituz. Gaur egun, haren trazatuaren zatirik handienean, edo hondarrak baino ez dira geratzen, edo kokalekuak eskuragaitzak dira. Halere, Pekinen inguruetan badaude horma-atal batzuk, ezagunenak, baina ez dira denak berdinak, bakoitzak bere berezitasuna dauka. Horien artean hautaketa egin, eta Jinshanlingera joan gara: harrizko herensugea mendi artean sigi-saga dabil eta haren edertasun menderakaitza ia-ia gure bakardadean disfrutatu ahal izan dugu. ohai golkoan, Pekinetik 300 kilometrora, Shihe ibaiaren iparraldean, hondartzatik paseatzean, halako batean ezin izan dugu aurrera egin, hankak uretan sartu ezean. Ezerezetik atera izan balitz bezala, hormatzar batekin egin dugu tupust. Horrela, bat-batean, horren atzean Trump burubero baten eskua dagoela pentsatu dugu, hau da, pertsonen joan-etorria hormak altxatuz oztopatu nahi izan duten eta nahi izaten jarraitzen duten horien endako adibide den horrena. Baina ez, hau askoz lehenagoko kontua da. Harlandu finezko murrua 25 metroren bat barneratzen da olatuen aparretan. Dorre bat zutitzen da ur ertzean bertan, itsasotik edaten ari den dragoia dirudielarik, eta izan ere, horixe esan nahi du Laolongtou izenak, hareatza honen izenak. Milaka kilometro mendebalderago, Gansu probintziaren mugetan, Taolai haranean, Hexi korridorearen erdi-erdian eta Qilian mendilerroaren gailur zurituen eta Gobi basamortuaren artean, zutik dirau Jiayuguaneko ateak, ÂŤzerupeko pasabideetan aurrena eta ederrenakÂť, hura deskribatzeko antzina-antzina erabili zituzten hitzak hona ekarriz. Hain zuzen, diotenez, bi lekuok dira Txinako Harresi Handiaren muturrak: Laolongtou eta Jiayuguan. Baina ez da horrela, Laolongtoutik ekialderago ere luzatu baitzen harresia, egungo Korearaino. Jiayuguanetik mendebaldera, aldiz, Druso (Crasoren eta Santiago Posteguilloren legio galduko zenturioia) mundu berri batera iritsia zela konturatu zen Jadezko Atea,
B
16
Jainko babesleen estatuak. Ondoko orrialdean, dorre mota desberdinak lotzen dituzten almenadun hormaatalak.
Yumenguan, ikusi zuenean, eta gaur egun, hondarrak baino ez daude hor, Dunhuang hiritik gertu, baina nahikoa eta sobera da ohartzeko Txinako Harresia ez dela bat eta bakarra, eta ez zutela goizetik gauera altxatu, eta ez zituztela beti teknika berberak erabili. Berez, ekialdetik mendebaldera ia-ia sare baten gisara hedatzen da hormaatalez eta dorrez osatutako amarauna, askotan elkarrekin lotu gabeko gotorlekuen artean eratutako sistema baten gisara, eta bi mila urte luzetan zehar joan ziren eraikitzen, Erresuma Borrokarien aroaren –Qin Shi Huang enperadoreak herrialdearen batasuna lortu aurretik– eta Ming dinastiaren amaieraren artean. Gaur egun, gizakiak inoiz egindako eraikuntza lanik handientzat hartzen den hau, harri pusken mosaiko barreiatu bat da Mongoliaren mugaren inguruan, oso luzera desberdinetako horma zatiak utzi baititu lekukotasun gisa, eta oso kontserbazio egoera desberdinetakoak. Leku batzuetan, behiala ustez izan zuen dirdira guztiarekin agertuko zaigu, zaharberritzeko lan sakon eta sarri polemikoen ondorioz; beste batzuetan, aldiz, lur munto higatua besterik ez da izango, ezerezaren erdian azaleratzen dena ahaztua eta zigortua; beste askotan, aldiz, ezereztu egin da; eta beste zenbaitetan, aztarna zoragarri bat da, inoren esku-hartzerik izan ez duenez harriak iraganaren hizkuntzan mintzo zaizkigun parajea. Laugarren multzo horri jomugan hartuta abiatu gara, eta hiriburutik asko urrundu beharrik ez dugu izan.
JINSHANLING
Pekinetik iparraldera Harresiaren zati horietako batzuen kokalekuak erabat eskuraezinak dira, beste batzuetan, ohiko ibilbideetatik aldendutako parajeetan daude, eta iristeko modu errazik ez dago. Badira, ordea, iristeko oso bide erraza dutenak ere; bereziki, Pekinen inguruetan zutik iraun duten zati horiei buruz ari gara, eta bistan denez, ohiko turismoak sarrien baliatzen dituen lekuak dira. Zehazki, iparraldean dauden zortziak. Jendetsuena, Badaling izenekoa da, gertutasunagatik eta berreraikuntza lan zorrotza egin dutelako bertan. Handik hurbil dago Juyongguan, eta ekialderantz joz, hurrenez hurren, honakoak daude: Huanghuacheng, Jiankou, Mutianyu, Gubeikou, Jinshanling eta Simatai. Denek daukate beren xarma, baita jende oldeak erakartzen dituzten horiek ere. Halere, nire gogokoena Jinshanling da. Pekinetik urrutien dagoenetako bat da, 130 kilometrora baitago, autoan bi orduren bueltako bidea. 10 ki-
lometroko luzera dauka ekialdeko muturretik mendebaldekora, hau da, Wangjing dorretik Longyu igarobidera. Esparruaren sarreratik harresira iristeko, teleferikoa dago, Jinshan dorre txikira eramango gaituena, edo bestela, oinez igotzeko lau bide daude, Taochunkou eta Houchuankou edota gertuagoko Zhuanduokou eta Shalingkou igarobideetara daramaten xendretatik. Aukera bata zein bestea onak dira. Kristalezko kabinan esekita, airetiko ikuspegia zirraragarria da, ostertza zirrimarratzen duten mendietan sigi-saga doan harresiaren gainean zintzilika. Oinez eginez gero, aldiz, zoragarria da egitura tarteka-marteka landaretzan nola agertzen den ikustea, aurreraxeago hodeien arteko urdinarekin lehian ari dela dirudien berdetzan kukutuko direlarik almenak eta zaintza dorreak. Jinshalingen sorginkeria moduko bat da berreraikitako atalen eta denboraren, urtaroen eta memoriaren atzaparkadak gorde dituzten zatien arteko kon-
Behean, seinaledorreak. Aurreko orrialdean, goitik behera, Qi Jiguang jeneralaren eskultura, harresiaren eraberritzearen arduraduna XVI. mendean, eta Jinsan Dorre Txikiak gailentzen dituen behaketa dorreak.
19
JINSHANLING
Eraberritu gabeko harresi zatia sigisagan igotzen da baso artean Simatairako bidean.
binazioa. Lehen multzokoek, izan zen hura hurbilarazten diguten irudiak marrazten dituzte, eta bestekoek, bi jeneralen istorioa kontatzen digute. Bata, Xu Da Yuan da, mongoliar dinastiaren erorialdiaren eta Ming dinastiaren goraldiaren arduradunetako bat izan ostean, 1368an haren gidaritzapean egin baitziren eraikuntza lanak. Bestea, Qi Jiguang, izan zen XVI. mendearen erdialdean berrikuntza lanak gainbegiratu zituena. Bien artean, arkitektura militarreko konpendio bikaina biribildu zuten: profil almenatuak, gezileihoak, artillarien kokalekuak, zenbait kanpaleku lagungarri eta 70 dorre, horietako hiru seinale egiteko dorreak, 50 eta 100 metroko tarteetan banatuta, eta era askotako teilatudun etxolak ere baziren horietako batzuetan. Zerua ukitzen Harresiaren altuera 5 eta 8 metro artean dantzan dabil, eta badirudi lurpetik azaleratzen dela mendi gandorren erlaitzetara herrestan igotzen ari den suge luzeluzea itxuratuz. Orografia amorratu horrek urratzen duen pasaiaren dramatismoan ia-ia zaratarik gabe txertatzen da, baina bere ildo bihurgunetsuko konkorduretan deiadarka, pasaiaren konkabotasun eta konbexutasun oro fideltasun harrigarriz betetzen baitu bere bidean. Paradoxikoki, arrotza eta berezkoa da aldi berean, zentzurik gabeko erokeria bat lurraren arima erdibitzen duena, eta haren espirituaren hedapen natural bat, harantzago proiektatzen saiatzen ari dena amets zapuztu batean. Adarbe edo harresi gaineko bidera igo gara, almena arteko babesean ibiltzeko. Haizeak egonezin erromantiko baten kutsua eransten dio, sinesgogor behatzen dugularik nola ezkutatzen den horma sendo eta bertikalaren lerroa infinitu itxurazko eta katramilatu baten horizontaltasun matxinatuan. Zati batzuk lau samar doaz, harik eta bat-batean harmailekin tupust egin arte –batzuetan maila mehar eta pikoak dira, eskailera maiak bezalatsu–, aldapan gora eta behera egin dezagun hala zerurantz hurbilduz nola aldenduz, betiere laztanduz, alderantzikaturik dagoen itsaso bateko uhinen eta kulunken jolasa balitz bezala. Ez da batere harritzekoa errealitatetik at jauzi egitea Jinshanlingen eta fikzioa pilpiraka hegaldatzea lurzoruaren ximur bakoitzetik, zizelkaturiko bloke bakoitzetik, talaia higatu bakoitzetik. Horretan oso lagungarria da paraje ezinezko batean katigaturiko harribitxi ulertezin horren edertasuna, baina lagungarria da batez ere lasaitasunez behatua, disfrutatua, izatea edertasun hori, nekez ere bai batzuetan, bai, zeren eta muinoz muino ibili beharra baitago tontor eta erpinak gaindituz, baina betiere atseginez, gauzak itsumustuka ikustearekin konformatu behar ez izatearen
20
soseguarekin, inguruan dituzun pertsonen kopurua arrazoizkoa delako, ez neurriz kanpokoa. Ekialdeko Simatai 7 kilometro eskasera dago. Harresiaren mutur biak lotzen dituen ibilbidea benetan zoragarria da eta zaharberritu gabeko zatietan barrena eraman gaitu, eta horrek zenbaitetan zuhurtasunez jokatzera behartu gaitu. Gora eta behera etengabean, hirulau ordu eman ditugu, berdin-berdin eta ikuspegi beretik sekula ikusiko ez ditugun parajeetatik. Exijentzia ttantta bat ere badu, baina ez da aparteko ezer, sasoi puntu onean dagoen edonork egiteko modukoa da. Presarik ez izatea da kontua, eta behar hainbat geldiune egitea; izan ere, gure miresmenak eskertuko digu hori. Begirada nonbait galdua, hiru urrats eskas luzatuta bete dugu harresiaren bi petrilak lotzen dituen zabalera. Iparra eta hegoa, geurea eta arrotza, beldurra eta indarkeria, gorrotoa eta hesia, deskonfiantza eta oinazea, den-dena, gizakiaren asmamen bikainaren eta bere eraikuntzaren handitasunaren artean, hiru urrats eskasetan. Horra hor beste paradoxa bat, eta pentsarazi digu zenbat milaka bizitzak ongarrituko zituzten haren zimenduak, zenbaterainoko alferrekotasuna darion harresi honi, ez baitzen gauza izan jatorriz eutsi nahi zion horri eusteko –beste harresi guztiak ere halatsu–, eta a zer-nolako edertasuna barreiatzen duen gure sormenak zertan-eta natura menderatu eta bananduko gaituzten hormak altxatzen. •
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Pekinetik: Apiriletik azarora, Jinshanlingeko autobus turistikoa martxan dago. Wangjing Mendebaldeko geltokitik abiatzen da, 7.40ean eta 16.00etan egiten du itzulera. Gainerako hilabeteetan, Luanpingerako lineako autobusa hartu behar da, geltoki berberean.
Noiz joan: Udan egundoko beroa egiten duenez, garairik onena udaberria edo udazkena da, batez ere, Jinshanling-Simatan bidea oinez egin nahi izanez gero.
Harresian ibiltzea: Aldapak ez dira nolanahikoak, eta zorua batzuetan alde batera okertuta dago. Gainera, tarte batzuk lehengoratu edo konpondu gabe daude, eta zorua ez dago batere ondo berdinduta. Makilak lagungarriak dira.
21
22
O Salnés RIAS BAIXAS-EN BIHOTZEAN
Jauretxe eta abadien lurraldea, kontrabandista eta santuen eremua, hondartzak eta ibaiak batzen ditu O Salnés eskualdeak. Ote eta pinu basoen kolorez margoturik, ardo goxo eta sekulako itsaskiak aurkituko ditugu hemen, Galiziako hegomendebaldean gaude eta. Arousa eta Pontevedrako itsasadarren artean ezkutatzen da O Salnés, Rias Baixasen bihotzean. Testua eta argazkiak: Enrique Sancho Cespedosa Open Comunicación 23
O SALNÉS
Lerroon ondoan, Vilanova de Arousako ValleInclán idazlearen etxeko erretratu bat eta Manolo Paz eskultorearen aire libreko erakusketa. Behean, Cambadoseko Santa Mariña kanposantua. Erreportajea zabaltzen, O Groveko La Lanzada ermita eta Done Jakue bideko Translatio ibilbidea.
Sanxenxo herriko hondartza. Behean, Galiziako gastronomia oparoko plater goxo batzuk.
z zaigu oso erraza suertatu ibilbide honen abiapuntua non jarri deliberatzea, baina, azkenean, Cambados hautatu dugu, eta are zehatzago, Cambados herriko Fefiñanes plaza ikusgarria. Albariño ardoaren hiriburuko ingurunea hain da izugarria, non bertan kokatzen diren Feifañes jauretxeak (pazo) eta ondoko San Benito elizak osatzen duten granitozko eraikin multzoa Galiziako ederrenetarikotzat jotzen baita aho batez. Horrez gain, pazo honetan botilatu zen lehen aldiz Alvariño ardoa. Gertu daude As Rodas plaza, mokadu bat hartzeko egokia, eta oinezkoen Hospital kale pintoreskoa; azken hau hartuta Cambadoseko erdigunetik San Tomé marinel herrira gertura gaitezke. Hor ere asko dago ikusteko; esaterako, Montesacro pazoa, X. mendeko San Sadurniño dorrea –bikingoen erasoez ohartarazteko erabili ohi zena– eta Arrantzalearen Museoa. Lau bat kilometro eskasera, Manolo Paz Fundazioarekin egingo dugu topo; Umia ibaiaren estuarioan kokatuta dago, toki ikusgarri batean. Eskultore honen artelanak aire zabalean erakusten dira, astearte eta igandeetan; hori bai, aurrez hitzordua hartuta. Txalupa hartuta Toxa uhartera joan gaitezke jarraian. O Grove udalerriarekin hemeretzigarren mendeko zubi baten bidez lotua, Toxa penintsulako bainuetxe ospetsuenenetarikoa dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Historikoki bere ur minero-medizinalek Europako dirudunak erakarri izan dituzte eta
E
hori eraikinean bertan antzematen da, bainuetxean bertan kanpoko igerileku klimatizatu bat, diskoteka bat, golf zelai bat, kasino bat eta tenis eta padel pistak topatuko baititugu, besteak beste. Bertan gelditzeko tentazioari uko eginez, O Grovera jo dezakegu, hondartza mordoa baititugu zain. Horien artean aipagarriena La Lanzada da, Galiziako handienetarikoa eta herrikoiena. Ia 4 kilometro luze ditu, hondar finez hornituta eta Atlantiko itsasoaren olatu indartsuek bustita. Mundu osoko surflariak erakartzen ditu, txoko eder honetan, zuhaitz hostotsuz eta harkaitz zorrotzez inguraturik, olatuak zamalkatzea plazera delako. Jakin ezazue, gainera, antzina, haurdun gelditu nahi zuten emakumeak bertara joaten zirela erromes, kondaira zaharrek diotenez, harkaitz hauetan apurtzen diren urek ugalkortasuna handitzen zutelako. Are gehiago, Cuna da Santa izeneko harrian –ohe txiki baten itxura duen harkaitz bat– txortan eginda haurdun gera zaitezkeela diote. Eta noiz edo noiz bada gaua iristen denean horretan saiatzen denik. Hondartzaren hasiera –edo bukaera, segun eta nondik gatozen– Sanxenxon dago; hau da, Rias Baixaseko turismoaren hiriburutzat jotzen den udalerrian. Portonovori ia itsatsita, herri biak turismo gazteari bideratutako guneak dira. Sinestezina gertatzen da batzuetan, udan bere biztanle kopurua biderkatzen dela ikusirik, turismoaren boom-aren aurretik arrantzale herrixka bat izatea. 25
O SALNÉS
Arousako itsasadarrean, bi orduko irteera batean, arrantza lanak ezagut daitezke bertatik bertara.
Santiagorako bidean Cambadosetik iparraldera joko dugu jarraian, Done Jakue bidearekin lotzen gaituzten bidexken bila. Agian, guztien artean ikusgarriena, gure iritzi apalean, Sarmiento Aitaren ibilbidea da. Martin Sarmiento fraideak 1745. urtean jubileua irabazteko kostaldean zehar egin zuen 190 kilometroko erromesaldia errepika dezakegu horrela. Halere, Dona Jakueren bide ikonikoan murgiltzeko gutizia badugu, Traslatio izeneko zatia dugu aukeran. Beraz, Done Jakue bideko ibai-zati hau egiteko Alvamar herrira jo behar dugu, Arousa ibaiko uretan eta txalupan Pontecesures portura iristeko. Bidean Cortegada uhartea eta Bamio, Catoira, Valga eta Dodro herriak ikusiko ditugu. Behin lurrera iritsi ondoren, ez dugu hemendik alde egin nahi ur gardenez eta hareatza zuriz apaindutako
Carreiron parke natural zoragarria ezagutu gabe. Hegaztiak begiztatzeko gune bat ezarri dute bertan, gainera. Zubia berriz zeharkatuz gero, O Terron hondartzara garamatzan bideak Vilanova de Arousara bideratuko gaitu, Ramón del Valle-Inclán idazlearen sorterrira, alegia. Valle-Inclánen etxea bisita daiteke, baita Enrique Valdes Bermejoren parke botanikoa, eta, nola ez, Vista Alegre jauretxea ere. Azken honek, ondoko komentuarekin batera, garrantzi handiko multzo arkitektonikoa osatzen du. Turismo egiteak zentzumenak esnarazten ditu... eta, maila berean, gosea eta egarria. Ez dago zertan larritu, Galiziako gastronomia punta-puntakoen artean baitago, batez ere lurralde hauetan lehen mailako osagaiak –itsaskiak, arrainak, barazkiak... hemen denetatik sortzen da, eta ona– eskura daudelako. Halere, gastro-
nomia ezagutzetik harago joan nahi izanez gero, egun batez sukaldari bihur gaitezke San Amaro hotelean, esaterako. Bertan Rocio Garrido Carames txefak sukaldaritza tailerrak ematen ditu. Nork ez lituzke ikasi nahi izango, bada, zartaginean egindako txirlen, atun enpanadaren, itsaski arroz saldatsuaren edo Santiago opilaren sekretuak? Albariño ospetsuari dagokionez –inguru honetako «izarra» den ardoa alegia–, upeltegi dezente aurkituko ditugu eskualdean, horietako asko pazoetan kokaturik. Albariño mahatsez egiten den ardo eder honek jatorri-deitura lortu du, Rias Baixas izenekoa, eta upeltegi gehienak bisita daitezke. Beharbada, bitxiena Pazo Baion mitikoa da “Fariñas” telesailaren jarraitzaileentzat, Laureano Oubiña eta Esther Lagoren upeltegia izan zelako. •
GIDA PRAKTIKOA Nola joan: www.jetcost.es bilatzaileak hegaldi zuzenak aurkitu ditu Bilbo eta Vigoren artean 78
euroan, Iberiarekin. Bestela, autoz edo autobusez gertura gaitezke Galiziara.
Non lo egin: Eskaintza ugari dago, mota guztietako poltsikoentzat. wwww.hotelscan.com bilatzailean, A Quinta de San Amaro hotelean eskaintza bitxi bat aurkitu dugu, 170 euroan bi lagunentzat, gosaria barne eta Albariñoa egiten duen upeltegi baterako bisita. Ardo-dastaketa prezio horren barnean sartua dago.
Argibideak: www.osalnes.com web helbidean, info@osalnes.com-en eta 986521115 telefonoan.
Txalupaz irteerak: O Xufre portutik Amare enpresak antolatzen ditu bi orduko irteerak, itsaski-biltzaileen mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dutenak.
Marrakex HIRIAK EZKUTUAN DUEN ALDERA BIDAIATZEN Testua eta argazkiak: Nuria Lopez Torres
MARRAKEX
Ukaezina da Marrakex ikusgarria eta exotikoa dela, benetan hiri miragarria, eta bertan, bisitari gehienentzat ezezaguna den alde bati erreparatu eta elkartasunez jantzitako Marrakex bat ezagutzeko aukera izan dugu. arokoko Erresumako lau hiri inperialetako bat da Marrakex, Fez, Meknes eta Rabatekin batera. Sahararen eta Atlas mendilerro ederraren artean kokaturik, bidegurutze baten erdigunea bihurtu zen, eta merkatariek, martxantek, poetek eta bidaiariek geralekutzat hartu zuten aspaldi, duela hainbat mende. Izan ere, basamortuko hiriburua izan zen Marrakex, Timbuktu hiri mitikora zihoazen karabanek geldialdia egiten zuten lekua, eta gaur egun ere hortxe dirau behiala bideen eta kulturen gurutzagune izan zen hiri haren esentziak. Egunak aurrera egin ahala, Yamaa el Fna soinekorik koloretsu eta ikusgarrienak jantziz doa. Musikak, kantuek eta ahotsek plazaren bazter guztiak blaitzen dituzte. Bertakoak eta turistak nahasian dabiltza, berezko bizitza duen gune honen erritmo patxadatsua muineraino sar dakion uzten duen masa konpaktu bihurtzeraino. Yamaa el Fna Marrakexeko plaza nagusia da, eta medinako leku garrantzitsuena; zalantzarik gabe, hiri historiko honen epizentroan gaude. Izenaren jatorria ez dago argi, baina teorien artean zabalduenak dioenez, ÂŤsuntsipenaren batzarraÂť esan nahi du, hortxe exekutatzen baitzituzten fedegabeak eta gaizkileak; halere, djemaa hitzak ÂŤmeskitaÂť ere adierazten du, eta kasu honetan, zerikusia izan lezake antzina inguruotan kokatutako meskita almorabide baten zabaldiarekin. Unescok 2001ean munduko kultura ondare immaterial izendatutako plaza hau, bere horretan, mikrokosmos bat da. Kulturgunea, konta ezin ahala pertsonaiari eta jarduera bitxiri lekua ematen diena: suge liluratzaileak, kontu kontalariak, nolanahiko sendabide miragarriak promesten dituzten petrikilo eta txerpolariak, musikari eta dantzari tradizionalak, henna tatuajeen egileak, gutun idazleak, akrobatak, dentistak hortzez eta haginez jositako mahaitxoan beren zerbitzuak eskainiz, urketariak... eta beste pertsonaia asko eta asko, zein baino zein deigarriago, Hollywoodeko produkzio handi batetik ateratakoak diruditela. Jarduera bizi eta zurrunbilotsuak zorabiatzeko puntuan jar dezake bidaiaria. Plazako giroa are gehiago bizkortzen da arratsean,
M
Medinako txoko desberdinak, horien artean, goian, kalezulo batean kokatutako meskita txiki baten sarrera. Ezkerreko orrialdean, Koutoubia meskita, Marrakexeko garrantzitsuena.
31
MARRAKEX
brisa izpi batek eguratsa paseatzeko goxatzen duenean. Orduan, plaza zalapartatsuan bisitariak ugaritu egiten da, janari tipikoen saltzaileen etorrerarekin. Haragi errearen eta asmatzen zaila egiten zaigun espezien eta aromen usaina dakarren keak betetzen du inguru osoa. Eta postu horiek zabaldutako mahaiak berehalakoan harrapatzen dituzte marokoarrek nahiz turistek, eta plaza berriro bihurtzen da kolore eta zaporeen ikuskizun egundokoa. Goizean laranja zukua eta fruitu lehorrak salgai zituztenak aurkitu baditugu, oraingoan saltzaileen orgatxoak txitxi burruntziz bete dira arkume, txekor nahiz oilasko haragia erretzeko, orotariko espeziekin onduta, baita barazkiak, saltxitxak, txibiak, otarrainxkak eta arrainak ere; eskaintza zabal-zabala baitago aukeran, gustu guztientzako. Tipikoak dira barraskilo ezin goxoagoak, pikante samarrak, eskaintzen dituzten postuak, baina benetan huts egin ezin duena da mentazko tea Cafe de France kafetegiko terrazan, handixek zabaltzen baita ilunabarraren gaineko ikuspegi paregabeena. Horixe bai, zalantzarik gabe, egunari amaiera emateko modu bikaina. Iraganera bidaia, medinan Eragin arabiarreko herrialdeetan medina hitza erabiltzen dute hiriaren alde zaharrena izendatzeko. Marrakexeko medina almorabideek sortu zuten 1070ean, eta nomada horien hiriburu eta ardatz politiko bihurtu zen. XII. mendean harresia eraikitzea ezinbestekoa izan zuten kanpoko erasoetatik babesteko, eta horretarako, buztin gorrixka bat erabili zuten, egunean zehar, unean uneko argiaren arabera, Ăąabardura desberdinak hartzen dituelarik, eta hortik datorkio Marrakexi ÂŤhiri gorriaÂť ezizena.
Marrakexeko medinan dago Afrika iparraldeko zokorik handi eta durduzagarriena. Kolore deigarriko postuz eta saltokiz betetako kalexkek osatutako labirintoa da. Artisautzaren eta erosketen zale direnentzako benetako paradisua. Denetarik aurkitu dezakegu bertan, intsentsu eta espeziekin hasi, eta alfonbrak, lanparak, babutxak, arropa, tapizak eta larruzko gaiekin amaitu. Zerrenda amaigabea da. Tratutan aritzea arte bat da, eta hemen hori nagusitzen da, ezinbesteko bidelagun duen pazientziarekin. Erlojuaz ahaztu eta iraganerako bidaian barneratu behar. Marrakex bisitatu eta bertako zokoan ez galtzea Istanbulera joan eta bazar handian ez murgiltzea bezalakoa da. Autoek ezin dute sartu zokoaren kale labirintikoetan, baina ohikoa da bertakoak han barrena motozikleta txikietan ikustea. Halere, astoek bultzatutako orgak jarraitzen du izaten garraiobide ohikoena. Eszena harrigarriak eratzen dira, bidaiaria mila gau eta bat gehiagoko kontakizunetan azaldutako urruneko garaietara eramateko modukoak. Zokoa dendak eta merkatariak baino gehiago da, ordea. Gizarte bizitzaren erdigunea da; horretxegatik agertzen da behin eta berriro literatura tradizionalean. Kalez kale presarik gabe ibiliz, bisitariak larrugileak aurkituko ditu (ikuskizuna zoragarria da, baina usaina jasangaitza) edo tajin marokoar buztinezko plater tipikoa egiteko erabiltzen dituzten labeak. Behin postu gehienak biltzen dituzten kale nagusiak ibilitakoan, beste medina bat azaleratzen da, ezkutukoagoa eta bidaiariarentzat ezezagunagoa, askotan ez baita han barneratuko, artisau postu koloretsuekin alderatuta halako bizitasunik ez dagoelako hemen. Baina ez zaigu damutuko, medinaren bihotzean baitago Al-Kawtar
Gau eta egun, bizitza eta merkataritza ez dira eteten medinan. Lerroon gainean, AlKawtar kooperatibaren lantegiaren sarrera. Emakume ezinduek kudeatzen duten bakarra da hirian. Behean, handian, Yamaa el Fna plazako giroa iluntzean, Cafe de France-tik hartuta.
33
MARRAKEX
Malika, Tiguemine kooperatibaren zuzendaria, eta kooperatibako kide bat Egueri herrixkara iristen, Ourika haranean. Ondoan, Ourikaren beste ikuspegi bat eta bertan egiten duten argan olioa.
34
elkarte eta kooperatibaren habia. ÂŤParadisuaren ibaiaÂť esan nahi du izenak, eta desgaitasunen bat duten emakumeen kooperatiba bakarra da Maroko osoan. Bidaiatzearen esperientzia aberasten duen ezer egotekotan, zalantzarik gabe, lekuko bertako pertsonekin kontaktua izaten da, eta are gehiago, kooperatiba honen moduko proiektu sozial eta solidarioak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dutenean. Marokoko urre likidoa Merezi du, halaber, eguntxo bat hartu eta hiritik ateratzea eta inguruko parajeak ezagutzea, esaterako, Ourika bailara zoragarria, Marrakexetik 40 kilometro eskasera. Izan ere, bailara hau Maroko osoko ederrenetako bat da, eta ongien zaindutako bat, lur
gorrixkako mendien hegaletara itsatsitako herrixkekin eta ur-jauzi politekin. Maroko landatarra, Marrakex beti jendetsu eta zalapartatsutik aldendua, bizitzeko ibilaldia. Baina berbereen lurraldearen parte hau ezaguna zerbaitek egin badu, argan olioaren ekoizpena izan da. ÂŤMarokoko urre likidoaÂť ere esaten diote. Onura asko eta asko ditu gure osasunerako, besteak beste, omega3 ugari izatea eta kolesterola murrizten laguntzea. Gordinik jatekoa da, ogiari edo entsaladari gehituta, ezin omen da kozinatzeko erabili. Nolanahi ere, eskaerarik handiena kosmetikoen industriak bereganatzen du. Hain zuzen, funtsezko gantz azidoen ehuneko handiagatik eta dauzkan tokoferolengatik, antioxidatzaileak direnez, kosmetikoak fabrikatzeko produktu erabilienetako bat da, kremak, emultsioak,
bainurako gelak edo xanpuak, beste hainbat gauzaren artean. Ekoizpen prozesua, ordea, oso geldo eta neketsua da. Ourika herriko Tiguemine kooperatiba emakume alargunez osatuta dago, edota senarrek baztertu dituzten emazteez, eta argana artisau eran ekoizten dute. Gehienak analfabetoak dira eta ez dute beste inolako diru baliabiderik. Kooperatibak aukera leiho bat zabaltzen die nolabaiteko autonomia eta burujabetza ekonomikoa izateko, non eta landa eremuan, independentzia ekonomikoa izateko aukerak ia hutsaren hurrengoa diren lekuan. Kooperatiba 2003an sortu zen, eta gaur egun 55 emakumek osatzen dute, Ourikako lantegikoak eta Essauira herrikoak batuta. •
GIDA PRAKTIKOA Al-Kawtar kooperatiba (Derb Zaouia Laffihia kalea, 3, Mouassine, Marrakex). Desgaitasunen bat duten 44 emakumek osatzen dute, desgaitasun maila desberdinak dituzte, eta era askotako lanak egiten dituzte: harizko mantelak, ohegainekoak, kuxinak, brodatuak era guztietako oihaletan. Alkandorak eta atorrak ere egiten dituzte, eta beti-beti pieza bakarrak sortzen dituzte, ez dutelako serie ekoizpenik egiten. Zokoan bertan denda daukate, baina Internet bidez ere saltzen dute: kawtarcoop.wordpress.com. Tiguemine kooperatiba (Ourika). Herria zeharkatzen duen errepide bakarrean kokatua eta izen bereko ibaiaren aurrean, argana artisau eran lantzen dute. Emakume alargunak edota senarrek baztertuak dira kooperatibako kideak.
35
Guadalupe ANTILLA TXIKIETAN HANDIENA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
GUADALUPE
«Frantzia Antilletara eramanda», «Karibeak Kosta Urdinarekin bat egiten duen lekua» eta antzekoekin izendatu ohi da Guadalupe. Badute egiatik, baina labur gelditzen dira; eskualdeko uharte anglofonoek ere badute Ingalaterrarekiko edo Ameriketako Estatu Batuekiko loturarik –gero eta handiagoa da AEBen eragina horietan–; eta frantses ukitua begi bistakoa izanda ere, kliman eta paisaian ez eze, kulturan, ohituretan eta hizkeran ere nortasun berezia daukak Guadalupek. Horiek bilatu, aurkitu eta dastatzeko borondatea baino ez da behar.
38
apan begiratzen badugu, Antilla Txikietako handiena dela ikusiko dugu, hau da, Venezuela eta Trinidaden hasi eta Puerto Ricoraino (Antilla Handietan lehena) doan uharte multzoko zabalena. Beste uharte frantses bateko biztanleek, Martinikakoek, eurentzat aldarrikatzen dute ohore hori: Martinikak 1.128 kilometro koadro ditu eta 1.434 Guadalupek… baina bi uhartek osatzen dute egiaz azken hori: padurek eta ur pasabide estu batek lotzen ditu Guadalupeko alde biak eta errepidez erraz asko igaro liteke batetik bestera, baina geologikoki bi irla dira, eta elkarrengandik aski desberdinak. Ekialdeko Grande-Terre uhartean dago turismorik gehien; Pointe-
M
a-Pitre hiriburutik sortaldeko Saint François-eraino elkarren atzean datoz harea zuriko eta palmondoek babestutako postaleko hondartzak –eta horien inguruan eraikitako hotelak, Le Gosier inguruan batez ere–. Azukre kanabera lantzen diren zelaiek osatzen dute irla honetako azaleraren zati handienetakoa. Hiriburua inguratzen duen autobideak oharkabean Riviere Salee itsasarte esturaino garamatza –aireportuko pista ere hortxe bertan amaitzen da–, eta N1 bidea bat-batean Basse Terre uhartean barneratzen da. Izenak izen, ez da lur beherea, oso menditsua baizik: Guadalupeko parke nazionalak hegoaldeko zati handi bat hartzen du, Soufriere sumendiaren inguruan hasi eta
Handian, Le Gosier-eko hondartza. Txikian, Grande Anse, BasseTerre aldeko eder eta handienetakoa, eta Les Saintes uharteetako Terre-de-Haut herria. Erreportajea zabaltzen, Pointe des Chateauxeko hondartza.
GUADALUPE
Behean, ezkerretik eskuinera, Guadalupeko inauteriak eta Parc des Mamelles lorategi botanikoa. Bertan Karibealdeko flora eta fauna ezagutzeko aukera dago.
40
irla erditik zeharkatzen duen eta hainbat ibilbideren abiapuntu den D23 errepide ingururaino. Kostaldeko hiruzpalau gune ere parke nazionalaren barruan daude. Oro har, ekialdea kanabera eta hondartza zuriko lautada bat da, eta mendebaldea oihanez estalitako irla menditsua. Karibea Europan Deskolonizazio garaian, Erresuma Batutik independente bihurtu ziren inguruko uharte gehienak 70 eta 80ko hamarkadan, eta oraindik Londresen edo Her-
behereen subiranotasunaren pean dauden zenbait uharte badaude ere, guztiz autonomoak dira. Guadalupe, Martinika eta Parisen uztarrian diren beste uharte txikiagoak, berriz, frantses zentralismoaren adibide, bete-betean dira Errepublikako zati: euroa darabilte, Europar Batasunean daude –hori bai, Schengen-etik kanpo, hau da, mugako kontrolak daude, baina ez da pasaporterik behar; Espainiako zein Frantziako nortasun agiria aski da– eta errepide seinaleak ere Hexagonoan bezalakoak dira. Hori guztia egia da, eta euskal bidaiariarentzat zenbait erosotasun dakar-
tza zalantzarik gabe –Ipar Euskal Herrikoentzat, noski, baina Hegoaldekoentzat ere bai; EBko osasun-txartela guztiz baliagarria da esate baterako, eta roaming-ik ere ez dago europar telefonoentzat–. Erraztasunak erraztasun, esan bezala, uharte handia da, eta inguruan uhartetxo gehiago ditu; beraz, komeni da denbora pixka bat hartzea, zerbait ezagutu eta gainera hondartzan eta uretan, mendian eta oihanean, edo guadalupearrek maite dituzten kultur ekitaldietan barneratu gura izanez gero. Esate baterako. inauteri garaia zoragarria da: Eguberrien ostean has-
ten da eta Mardi Gras edo astearte-inauterian amaitu. Oso herrikoiak dira eta beti izango da herriren batean jaia, musikaz eta dantzaz egunez zein gauez gozatzeko eta, era berean, Guadalupeko kultura eta memoria bizia gogora ekartzeko. Izan ere, esklabotzaren oroitzapena etengabe agertzen zaigu, herriko jaietan legez, Pointe-a-Pitre kanpoaldeko museo ezin interesgarriagoan. Hiriburua handia da, baina erraz asko bisita daiteke erdigune koloniala oinez. Itsasertzetik merkatu estalia aldamenean utzita, St Pierre eta St Paul katedral kolo-
Behean, Les Sainteseko Terre-de-Haut herrian ia autorik gabeko kaleetako bat. Bretoi eta normandiarrek sortutako herri ederra da.
41
GUADALUPE
Lerroon ondoan, Terre-de-Haut-eko kostaldea, Les Saintes-eko beste uharte bat, Cabrit, parez pare duela. Behean eta beste orrialdean, Grande Terre-ko zati handi bat hartzen dute kainaberadiek, azukre-fabrikek, errotek eta rondistilategiek, Damoiseau-n esaterako.
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi:
retsua bisitatuko dugu, St-John Perse idazlearen museoa eta esklabotzaren aurkako Schoelcher-ena, eta aire zabaleko azoka-plazan geldialdia eginda atzera ere Victoire plazara itzulita bisita liteke erdigunea. Sumendiak eta oihanak Handik autoa hartuta, mendebalderantz jo eta padurek laster adieraziko digute Basse-Terre-n sartu garela. Uhartearen erdialdeko bidea (D23, Rotue de la Traversée) zoragarria da, mendian gora joanez, Ecrevisses ur-jauziak albo batera eta oihana gero eta nabarmenago. Parke nazionalaren erakustokia mendatean dago, hainbat bide daude handik oinez egiteko, atzera ere bideak beherantz Kariberantz jo aurretik. PointeNoire-n itsasertzera iritsi baino lehen, Karibeko fauna eta flora biltzen duen ibilbide zoologiko interesgarria dago, eta herrira iritsita, tropikoetako produktuen museo txikiak, bai kafearena, bai txokolatearena. Handik iparralderantz, itsasertza malkartsua da; Grand Anse hondartzara jende asko joaten bada ere, kontu handiz ibili behar da bainatzeko. Gero, Deshaïes dator, Guadalupeko herririk atseginena eta nortasun berezienekoa, ziur aski. Badia itxi samarra dauka, eta nabigatzaileen txoko kuttunetakoa da. Horrek, jatetxe, ostatu eta bisitarien gune berezia izatea eragin du, ekialdeko turismo masibotik oso desberdina eta oso izaera berezikoa. Basse-Terre hegoaldeko bideak are malkartsuagoak dira, uharteari izena ematen dion herrira iritsi arte. Alde zaharrean baditu eraikin interesgarriak, eta inauteriak itzelezko esperientzia dira. Hiria utzi eta berehala gainera, La Soufriere sumendira igotzen den errepidea dago. Uharteko mendirik garaiena da. N1 bidea ekialderantz hartuz gero, beste herrixka batzuk
datoz eta Kristobal Kolon lehorreratu eta Santa Maria Guadalupe izena eman zion hondartza. Herrietan, Trois-Riveres da aipagarriena. Roches Gravées parke arkeologikoa dago herrian bertan, eta Les Saintes uharte ederretarako abiapuntua ere hemen da. Terre-de-Haut, izan ere, Antilletako txoko honetako aparteko paradisua da, etxe zuri eta teilatu gorriekin, eta afrikar kulturatik horren desberdin, bertako biztanleak arrantzale bretoi eta normandiarren ondorengoak baitira. Hondartza zuriak Basse-Terreko oihan, mendi eta kostalde malkartsua oso ederrak badira ere, ezin uka Grande-Terreko hondartzek erakartzen dutela jende gehien. Le Gosier-eko kala txikiak hiriburutik irten eta berehala daude, aukeran hotel gehiegirekin, baina erdialdeko uhartetxoak oso ukitu berezia ematen dio. Ekialderantz joanda, are hondartza ederrago eta bakanagoak aurki litezke, harea zuri-zuriarekin. Sainte-Anne eta SaintFrançois dira inguru honetako herri nagusiak, hondartzatik kanpo ere txango interesgarria egiteko moduan. Baina Grande-Terre askoz eremu zabalagoan hedatzen da: Saint-François-etik mendebalderantz alde batetik, Pointe-des-Chateaux lurmuturreraino. Baina iparralderantz batez ere, azukre-kanaberadien artean. Ahal izatera, ron distilategi bat bisitatzea interesgarria da. Le Moule herria Guadalupeko lehen hiriburua izan zen, eta aurretik «karibe» indigenen gune garrantzitsua, Edgar Clerck museo arkeologikoan informazio ugari dago. Gero Pointe de la Vigie-raino hondartza eder eta hutsak, mangleak, kanalak eta egun-pasa eder baterako bide ugari topatuko ditugu. •
Europatik ia hegaldi guztiak Parisko Orly aireportutik abiatzen dira. Euskal Herritik, Biarritzetik eta Bilbotik daude Parisera hegaldiak; Lapurdikoak Orlyra joan ohi dira, eta Roissy-Charles de Gaullera, Bilbokoak. Air France-k noizean behin 500 euro inguruan joan-etorria egiteko eskaintzak izaten ditu. Corsair eta Air Caraibes konpainiek tren/hegazkin lotura merkeak eskaini ohi dituzte, Bordeletik Orlyra eta handik Pointe-aPitreko aireportura. Antilletan bidaian izanez gero, badira ontziak Martinika uharte frantsesera, bai eta Dominika eta Santa Luzia uharte independenteetara ere.
Nola mugitu: Bertan ibiltzeko, badira autobusak Basse Terre eta Grand Terre-n, baina lekurik eder eta interesgarrienetako askotara heltzeko (parke nazionala, hondartza eta kostaldeko txoko asko), autoa behar da. Autoa alokatzea ez da merkemerkea, internetez eta garaiz hartuta prezioak jaistea badago, baina gehienetan nekez topa liteke autorik eguneko 40 euro baino gutxiagoan.
43
Chicagotik New Orleansera BLUESAREN ERROEN BILA Testua eta argazkiak: Diego Cobo
Amerikako ibairik musikalenak eszena legendarioak osatzen ditu bere ertzetan. Kotoi soroen, mantsioen eta esklabotzaren egunetara garamatzan kultura bidelagun, Chicago eta New Orleans artean motorrez egingo dugun bidaia honek iraganaren esentziari eusten dio; eta horretaz guztiaz blaitzeko bide ezin hobea da 61 autobidea, Mississippi ibaiaren ondotik, iparraldetik hegoaldera doana. ÂŤRoad tripÂť ederra da Chicago eta New Orleans arteko hau. Musika, iragan esklabista eta mugarik gabeko ostertza ditugu lagun. 44
CHICAGOTIK NEW ORLEANSERA
Behean, Vince Johnson musikoa Rum Boogie tabernako ohiko kidea eta Saint Louiseko kale bat. Ondoko orrialdean, ibilbidean aurki daitezkeen tabernak eta hotel esanguratsuak, historiaz beteak, esaterako Memphiseko BB King’s Blues eta Clarksdale-ko taberna bat, non 61. eta 49. ibilbideak batzen diren. Beheko musikariak Frechmen kalean ari dira jotzen, New Orleansen.
oja, tabako, arto eta kotoi soroek bildutako errepidean aurrera eginez, herrialde honek dituen gehiegikeria guztietarantz goaz –euria, beroa, iraganaren krudeltasuna, natur ondasunak–, baina ibilbide honen bihotzera ere bagoaz: bluesaren erraietara. Bidaia Chicagon hasten bada ere, aurki utziko dugu atzean hiria; gure helmuga Hegoalde sakonaren sustrai musikal eta historikoak dira, Saint Louisetik harago, Mississippi eta Missouri ibaiak gurutzatzen diren eremua. Hortik aurrera bidaiariak irudikatutako itxura hartuko du bidaiak. Alta, egun batzuetarako Nashville-rantz (Tennessee) desbideratuko gara, AEBen legenda musikala are gehiago handitzen duen hirira. Nashville countryaren sehaska da. Famaren Aretoan aurkituko dugun museo handiak genero musikal honen historian barrena garamatza, Hank Williams-engandik hasi eta Dolly Partonenganaino, Johnny Cash ahaztu gabe. Baina egungo errealitatea erdialdeko Broadway kalean topatuko dugu. Hor zuzeneko musika duten hamarnaka lokalek goiz-goizetik girotzen dute hiria. Kapela eta cowboy bota artean, musikak ez du lorik egiten.
S
Countryaren hiriburutik bluesarenera 1953ko apirileko arratsalde batean mutil batek bere kamioneta gelditu zuen Sun estudioen atarian, Memphisen, eta lau dolarren truke bi abesti grabatu zituen bere amari disko bat oparitzeko. Handik bi urtera, Elvis Presley izeneko mutil gazte hark lehen kontratu handia sinatu zuen diskoetxe batekin. Hala hasi zen mitoa. Estudioek Sam Philips ekoizlearen figura oroitzen dute, musikaren ikonoetako bat, eta hor bertan grabatu zen historiako aurreneko rock-and-roll abestia: “Rocket 88”, Jackie Brenston. Elvisek ez ezik, bisita gidatuan ikusten ari garen aretootan grabatu zuten, besteak beste, Johnny Cash, Carl Perkins, Roy Orbison eta Jerry Lee Lewisek ere. Estudiootatik kilometro eskasera Beale kalea dago, XX. mendeko lehen hamarkadetan bluesaren mundu mailako hiriburua eta Elvisek musika beltzaren erritmoak xurgatu zituen tokia; B.B. King gazteak ere hemen eraiki zuen bere mitoa, beltzentzako erreserbatutako ehunka blues kontzertutan. Memphisen, Beale kaleko kontzertuez eta Lorraine Hotelaz –hemen erail zuten Martin Luther King– harago, ez dago ikusteko askorik, baina hiritik alde egin aurretik Graceland-en, Elvis Presleyren etxean, geldialditxoa egitea nahitaezkoa da. Mito handiak dekorazioari dagokionez gustu
CHICAGOTIK NEW ORLEANSERA
Shack Up In hotela plantazio zahar bat da. Clarksdale-n dago, Mississippin. Ondoko orrialdean, hotel bera, Mississipi ibaia zeharkatzen duten lurrun-itsasontzi bat eta Bentonia-ko Blue Front Cafe ospetsua.
zelebrea zuela ohartzen gara, etxean, geletan eta sarien galerian bueltatxo bat egindakoan. Bisitaldia lorategi zen batean amaitu dugu; «Erregea» hor lurperatuta dago bere familiarekin batera. Memphisetik aurrera, Mississippi ibai izugarria nagikeriaz jaisten da ordoki amaigabeetan barrena, oraindik urrun duen bokalerantz. Ordoki horietan aritu ziren esklaboak kotoi soroetan. Plantazio zahar haietako batzuk, Oak Alley edota The Myrtles esaterako, bisita daitezke Louisiana estatuan. Baina horra iritsi aurretik izango dugu bluesaren inspirazio iturri izan zen aieneen historiaren berri. Deltako bluesa Dockery plantazioan sortu zela dioenik bada. Charley Patton, Robert Johnson eta Howlin’ Wolf kotoi etxalde honetan izan ziren, eta oraindik Pattonen “Spoonful Blues” entzun daiteke bertan bozgorailuetatik. Dockerytik oso hurbil, soro bakartien artean eta hodei beltzek goibeldutako ilunabar batean,
zutik dirauten azken juke jointsetako bat bisitatu dugu, alegia, beltzak elkartzen ziren tabernetako bat. Nahiz eta lokala itxita dagoen, bere itxurak argi uzten digu Mississippiko historiak arnasari eusten diola. Clarksdale Mississippi estatuaren atarian dago, Dockeryrako 70 kilometro falta direla. Kondairak dioenez, hemen, 61 eta 49 errepideak gurutzatzen diren tokian, Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu zion bluesman onena izatearen trukean. Oroitarri txiki bat dago bere omenez eta Ground Zerok musikaren sugarra piztuta mantentzen du eraikin zarpail batean, nahiz eta pretentsiorik gabeko itxura hori bat datorren gauero hiria dardararazten duen blues estiloarekin. Bide batez: Morgan Freeman da lokalaren jabeetako bat eta, diotenez, ez da zaila bera kontzertuetan ikustea. Musikan barrena erabat murgiltzeko, Clarksdale-ko Shack Up Inn delakoan eman dezakegu gaua; plantazio zahar hau eraberritu egin zuten eta garaiko etxola txi-
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan: Ahal dela udaberrian: udak oso beroak eta euritsuak dira. Abuztutik aurrera urakanen garaia hasten da.
Non lo egin: Shack Up Inn hotela, Clarksdale (Mississippi) www.shackupinn.com
Butler Greenwood Plantation, St. Francisville (Louisiana) www.butlergreenwood. com.
Motor alokairua: www.eaglerider.com
Informazio gehiago: Mississippi Blues Trail (www.msbluestrail.org) .
49
CHICAGOTIK NEW ORLEANSERA
50
kiak daude gaur egun bertan. Bere lorategiek edota tabernako saloiak, 1930eko hamarkadatik atereak, bluesaren hastapenen lekuko garela are ageriago uzten digute. Hegoalde sakona Tarteka 61 autobide zabala hartzen dugu, nahiz eta Hegoaldearen erraiak ezagutzeko modu onena bigarren mailako errepideak hartzea den. Hor dago oraindik ere arraza bazterkeria pairatzen duen eskualde honen izpiritua. Mississippin beltzen eskubideen aldeko borrokako une gogoangarriak topatuko ditugu, baina baita zigorgabe geratu ziren pasarte tristeenetako batzuk. Money-n, mapan aurkitzeko toki zail horretan, hil zuten Emmett Till 1955ean. 14 urte zituen eta neska bati txistu egin zion; errudunak aske utzi zituzten eta Summer herrixka hurbilean haren oroimenez interpretazio gune bat ireki zuten. Haren hilketaren ondotik hasi zen borroka 1950eko hamarkada tristean, gorroto eta arraza-borroka garaiak, baina kultur aberastasun itzelekoak. 2006. urtean sortu zen Mississippi Blues Trail delakoa, bluesaren 200 leku sakratu biltzen dituen ibilbidea; tartean museoak, eraikinak eta tabernak daude. Batzordeak sartu zuen lehen lekua Holly Ridge izan
zen, Charley Patton-en hilobia, ia existitzen ez den herri batean Mississippiko bluesaren sortzaileetariko bati eginiko omenaldi gisa. Oso hurbil, Greenville-n, urtero irailean blues jaialdia egiten dute duela lau hamarkadaz geroztik. Martin Scorsesek zuzenduriko dokumentalen espiritua gogora dakarren tradizioa da: Bluesak bizitza sortu zen tokira bueltatzen zaitu. Hegoalderago, ibai izugarriak bira egiten du Vicksburg parean, 1863ko lehen sei hilabeteetan Gerra Zibilak astindu zuen hiriaren parean. Hiri irrikatua izan zen eta kanpaina militar luzea izan zen bertan, baina ia ez gara gelditu. Natchez-era goaz, estatuaren mugan, gerra aurretik eraikitako mantsio bilduman zehar paseatzera. Hala ere, erdialdeko etxe dotore hauek ez dute zerikusirik Louisianako plantazio amaigabeekin. Greenwood Butler-en, St. Francisville-n, igaro dugu gaua. Plantazio honek ia ehun esklabo izan zituen XVIII. mende amaieran erosi zituzten lur batzuetan. Anne da horien jabea hainbat belaunaldiren ondoren; arraroa, zeren Louisianan geratzen diren 30 bat plantazioetatik gehienak beste jabe batzuei saldu zitzaizkien. Txitxarren doinua entzunez gau baketsu bat igaroko dugu hemen, ibaia bezala New Orleansen amaituko den bidaiaren helmugara iritsi baino lehen: hemen, egindako 2.000 kilometro pasatxoan bidaia irauli eta biziagotu egiten da. •
Ground Zero kluba bluesaren tenpluetako bat da. Morgan Freeman aktorea da jabea.
51
proposamen tematikoa
2018KO PIZZARIK ONENAK Pizza maite dutenek bigarren urtez kaleratu den “50 Top Pizza 2018” gida arreta osoz irakurri behar lukete, bertan Italiako pizza onenak eta horien sekretuak agertzen baitira. Luciano Pignatara, Barbara Guerra eta Albert Sapere gastronomoek asmatutako rankingari jarraituz, ehun ikuskatzailek mila bat jatetxe aztertu dituzte. Beraz, hona hemen Italiako punta-puntako pizzak... gehienak Napolikoak. Ezinezkoa egin zaigu guztiak aipatzea, baina aipagarrienak ekarriko dizkizuegu gose pixka bat piztu dakizuen. Testua:
Marian Azkarate
Pepe in Grani (lehenengo saria) Napolin, Campania eskualdeko Caiazzo herrian kokatutako jatetxe hau da, aurten ere –iaz ere irabazi baitzuen– 2018ko Italiako Pizzeriarik Onena. Franco Pepe sukaldaria, familiarteko negozio honen hirugarren belaunaldiko ordezkaria, eskuz eta mimo handiarekin lantzen ditu pizzen oreak. Hara bazoazte eskatu ezazue bere azken sorkuntza: Grana, Pepe eta Fantasia pizza (Grana Padano kremazko gazta, urdaia, piperbeltz eta lima). 52
I Massanelli (bigarren saria) Zerrendaren bigarrena ere Campania eskualdean dago. I Massanelli pizzeria Caserta herrian kokatzen da eta behin eta berriz goraipatu izan da Tripadvisor bezalako orrialdetan. Franceso Martucci pizzaren munduko «handi» bat da; areto txiki batekin hasi zen «pizzerien auzoan», oso modu xumean, eta egindako lan finaren eraginez, gaur egun 240 eserlekuetako goi mailako jatetxe baten gidaria da. Bere klasikoan artean Parmigggiana (hiru «g»kin) , tonno in carrozza (atuna zalgurdian) eta Massimo Botturaren plater ospetsu bat, parmesanoari egindako omenaldi bat.
53
proposamen tematikoa 50 KalĂł (hirugarren saria) Napoli hiriko Piazza Sannazaro plazan kokatutako pizzeria moderno honek lehen aldia du top-en zerrenda honetan. Beti beteta egoten omen da jatetxea, oso herrikoia delako, eta menuan pizza klasikoak eta berriagoak dituzte: marinela, margarita eskarolarekin (etxeko gutizia), pizza zuria orburuekin... bertako produktuekin ÂŤbiribildutaÂť, adibidez Irpino salamiarekin edo Martina Franca-ko capocolloarekin (Napoliko salamia)...
Isabella de Cham (sari berezia) Pizza frijituaren proposamenik onena Napoliko Arena della Sanitè kalean kokatutako Isabella de Cham Pizza Frita jatetxekoa da. Emakumeez soilik osatutako talde baten burua da Isabella eta beren pizza frijituek zaporez eztanda egiten omen dute.
La Notizia 94 (bosgarren saria) Napoliko Michelangelo da Caravaggio kalean dago Enzo Cocciaren jatetxea, 1994tik pizzaren mundua bizitzen ari den iraultzaren eragile bat. Hemen eskaintzen diren pizza guztiak goxoak eta erraz digeritzekoak dira, Enzoren hitzetan. 54
El Cuartito (nazioarteko saria) Hego Ameriketako pizzarik onenak Argentinan egiten dituzte, bertara emigratutako italiarrek ekarritako ondarea baita gastronomia. Topen zerrendan Corrientes kaleko Guerrin pizzeria (aurtengo onena, zerrendaren arabera) eta Talcahuanoko El Cuartito agertzen dira.
Pizzeria Luca (Ipar Europako onena) Europan dasta daitekeen pizzarik onena Italiakoa da. Ados, ez dugu kontrakorik esango. Baina Europan bertan, iparraldean ere goxo-goxoak egiten dituzte, eta horien artean onena Helsinkiko Luca pizzeriakoa omen da, zerrenda honen arabera. Hautatu dituztenen artean Suediako beste bi jatetxe daude: Pane Fresco, Stockholmen, eta Trattoria La Sultana, Gรถteborgen.
I Tigli (laugarren saria) Simone Padoan goi mailako sukaldari esperimentala da eta San Bonifacion (Verona) duen I Tigli jatetxea pizzeria gourmet gisa definitu daiteke, bere sukaldean irin eta hartzidurarekin jolasten delako. Pizza klasikoak oinarri hartuta, sorkuntza modernoagoak egiten ditu (foie gras, apio, burrata edo ganbak sartuta). 55
erakusketak
UDAZKENEAN GALDU BEHAR EZ DIRENAK ESKANDALUA ETA ZENTSURA Porto. 2019ko urtarrilera arte
80ko hamarkadan eskandalua sortu zuen Robert Mapplethorpek (New York, 1946Boston, 1989) bere argazki sexual eta sadomasokistekin. Kostata izan bada ere, baina, egun XX. mendeko irudi ikonikoenen egilea dela aldarrikatzen da aho batez. Hori bai, dagoeneko Artearen Olinpoan «onartu» duten arren, argazkilari estatubatuarrak ez du bere probokatzaile ukitu hori galdu antza. Horren erakusle, Portoko Arte Garaikideko Serralvez Museoak eskaini dion atzera begirako erakusketak polemika izugarria piztu du; irudi batzuk zentsuratu egin dituzte, zuzendariak dimisioa eman du... 2019ko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik inor hotz uzten ez duen artistari eskainitako erakusketa. http://serralves.pt
56
MONETEN URDINA
CRISTINA IGLESIASEN UNIBERTSOA
Viena. 2019ko urtarrilera arte Sena ibaia, Ozeano Atlantikoa eta Vetheuileko zerua. Guztiek dute zerbait komunean: urdin kolorea. Claude Monet artista frantsesa guztiz harrapatu zuen kolorea da, Vienako Albertina Museoak eskaintzen dion erakusketa handiaren «leitv motiv»-a bihurtu dena. Erakusketarekin, austriar arte instituzio handiak inpresionismoaren, hots, XX. mendeko mugimendu artistiko garrantzitsuenetarikoaren, aita omendu nahi izan du. Vienara hurbilduz gero, alfonbra urdin batek gidatuko zaitu erakusketan zehar, margolan batetik bestera. www.albertina.at
Santander. Urriaren 6tik 2019ko otsailaren 24ra arte Cristina Iglesias (Donostia, 1956) gaur egungo artista puntapuntakoenen artean dago. Donostiako Santa Klara uhartean egingo duen proiektuaren zain gauden bitartean, Santanderko Botin zentroak eskainiko dion erakusketara gertura gaitezke bere «unibertso sortzailera» gerturatzeko. Arte zentro horretarako espresuki prestatu duen esku-hartze eskultorikoa, “Desde lo subterráneo” izenekoa, eraikuntzaren kanpoaldera ere hedatzen da, lau putzu eta urmael bat «bereganatu» baititu. www.centrobotin.org
hitzorduak CALDERREN PIEZA MUGIKORRAK
PARIS (ESTATU FRANTSESA)
Montreal. 2019ko otsailaren 24ra arte Alexander Calderren 150 lanek, horien artean 25 pieza mugikorrek, osatzen dute eskultore estatubatuarrari Kanadan eskainitako lehenengo atzera begirakoa. New Yorkeko Guggenheim Museoak eta Pariseko Pompidou Zentroak, artista bi hiriotan bizi izan zen, eskaini dute laguntza “Alexander Calder, un inventeur radical” erakusketa osatzeko. Egunean behin, pieza mugikorrak mugimenduan jartzen dituzte, ikusleek ikus ditzaten. www.mbam.qc.ca
Urriaren 22an eta 23an «Aspaldidanik amesten nuen Parisekin». Esaldia Al Pacino aktore handiarena da eta ametsa bete egingo du, Estatu frantseseko hiriburuko Theatre de Parisen antzeztuko baitu urrian “An Evening wigh Pacino” bakarrizketekin osatutako antzezlana. Oholtzaren gainean zineman egin duen ibilbide oparoaz eta antzerkiaz ere ariko da, oso ikuspuntu pertsonaletik gainera. “The goodfather”, “Scarface” edo “Donni Brasco” bezalako filmetan egindako lanagatik mundu osoan da ospetsua Al Pacino. www.theatredeparis.com
BARTZELONA (KATALUNIA) Urriaren 26tik 28ra Bartzelonako Primavera Sound jaialdi handiaren «seme» txikia dela esan daiteke Madrilen eta Kataluniako hiriburuan udazkenean antolatzen den Primavera Club izeneko hitzordua. Txikiagoa da, talde ezezagunagoak ditu kartelean, baina, ordea, «nabarmentzen hasiak diren doinuen» etiketarekin definitzen den mugimenduan arras ezagunak dira gehien-gehienak. Bartzelonako kontzertuak Apolo areto ikonikoan eta Poble Sec Albareda zentroan egingo dira, eta, Madrilekoak, Barcelo aretoan. www.primaveraclub.com
GOAZEN MONTMARTRERA! Bartzelona. Urriaren 18tik 2019ko urtarrilaren 20ra Montmartre auzo bohemioa Toulouse-Lautrec polifazetikoaren margolan gehienen agertokia izan zen, baina ez hori soilik, mugimendu artistiko bohemio garrantzitsu baten kokalekua eta motorra ere izan zelako. Caixa Forumek antolatutako 350 artelaneko
BUENOS AIRES (ARGENTINA)
erakusketak mendeen arteko Paris bohemiora garamatza, hau da, hiriaren «gailurrean» kokatutako auzoan –muino batean dago– arte modernoaren garapenak eztanda egin zuen sasoira. caixaforum.es
Urriaren 6tik 18ra Gazteen Joko Olinpiarrak Singapurren jokatu ziren lehendabiziko aldiz, 2010ean; lau urte geroago, Nankinen (Txina) txanda izan zen; eta, aurten, berriz, Buenos Airesek hartuko du lekukoa. Mundu osoko atletak bilduko dira bertan, guztiak ere 14 eta 18 urte artekoak. Irudian agertzen dena Pandi da, jokoetako maskota. www.buenosaires2018.com
57
liburuen TXokoA
MARTIN CAPARROS IDAZLE BATEK BIDALITAKO POSTALAK
Postales Martin Caparros Altaïr aldizkaria, 2018 Gaztelaniaz 167 orrialde. 24 euro
ri Lankan pedofiloekin lanean aritzeak sorrarazten zion nazkatik beste sentimendu «hutsaletara», esate baterako, amodioa, Oaxacako bikote mexikar baten irudian gorpuztua. Munduan zehar egindako hainbat txango geografiko eta bidaia sentimentaletan izan dituen mota guztietako «jauziak» islatu nahi izan ditu Martin Caparros (Buenos Aires, 1967) idazle, kazetari eta bidaiari argentinarrak “Altaïr” bidaia aldizkari eta argitaletxearekin kaleratu duen “Postales” argazki liburu honetan. Munduko 40 txokotan egindako 40 «jauzi» hauetan lehenengo argazkiak atera ditu eta ondoren, testuak idatzi, Caparrosek ohikoa duen prozesuarekin alderatuz. Egia esan, lan honekin Caparros bere sustraietara itzuli da, izan zuen lehen lana, “Noticias” egunkarian, argazkilaritzan izan baitzen. Gero kultur arloko hainbat proiektutan hartu zuen parte eragile moduan. Idatzi dituen liburuen artean, aipagarrienak “La patria capicúa”, “Valfierno” edo “Los Living” aipatu daitezke.
S
«BLACK IS BELTZA» MUNDUA EZAGUTZEKO
ASMATUTAKO KURDISTAN BASATI BAT
Fermin Muguruzak gidaturiko “Black is Beltza” transmedia proiektuaren kontakizun grafikoa da honako hau. Bertan kontatzen dena zer da? Bada, nolakoa izan den “Black is Beltza” narrazio proiektu globalaren prozesua. Animazio filma urriaren 5ean iritsiko da pantaila handira; beraz, aukera ezin egokiagoa da 2014an Harkaitz Cano eta Dr. Aldereterekin batera eginiko “Black is Beltza” istorio grafikoa berreskuratzeko. Bidaia baten historia jasotzen du liburu honek, 1965. urteko New Yorken girotutako argazki bat ikusita, abiarazi zuena.
Deabruaren gurtzailea den tribu bati lagundu ondoren, Kara Ben Namesi (Karl, alemanen semea) abenturazale alemana eta Halef Omar, bere morroi fidela, sir David Lindsay arkeologo ingelesarekin batera Kurdistango lurretan barneratuko dira... Abenturetako literaturaren klasiko honen istorio bera bezain interesgarria da idazlea, Karl May. Vernek eta Salgarik adinako ospea lortu zuen –200 milioi liburu saldu zituen 40 hizkuntzatan–, luzaroan alegiazko bidaiaria izan zen... 57 urte bete arte ez baitzuen egin bidaia luzerik.
The Art of Black is Beltza Fermin Muguruza Elkar, 2018 144 orrialde. 25 euro
BOLIVIAKO DANTZAK ETA SANCHEZ-OSTIZ Bi idazlek, biak nobela beltzekoak, 92ko Expoan ezagutu dute elkar. «Felipismoaren» bukaeran gaude... eta bidaia baten hasieran era berean. Sanchez-Ostizek hain maite duen Boliviako hautsak ekarri ditu berriz bere unibertso literariora, Boliviako inauterietan dantzatzen den «Diablada»-ren metaforaren bitartez. «Oruroko meategietan dantzatzen da eta bertan bizio eta bertuteak, aingeruak eta deabruak irudikatzen dituzte. Aingeru eta deabru, edo deabruak diren aingeruen desfile horrekin jolastu nahi izan dut», irundar idazlearen hitzetan. Diablada Miguel Sánchez-Ostiz Pamiela, 2018 Gaztelaniaz 264 orrialde. 16,00 euro
A través del salvaje Kurdistán Karl May. Gaztelaniaz Reino de Cordelia, 2018 624 orrialde. 28,90 euro
LUCIO URTUBIAREN ABENTURAK Teoria ederren zale baino, ekintza gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, «Lucioren altxorra». Anarkista eta ekintzaile nafarraren bizitza biltzen duen eleberri grafikoa argitaratu berri du Mikel Santos “Belatz” komikigileak. Irudi ederrez hornituta, hiru denbora lerrotan osatu du kontakizuna; horrela, gaztetako Cascanteko (Nafarroa) istorioak, Parisko ekintzak eta abenturak, eta gaur egungo gogoetak jasotzen ditu liburuak. Gerezi garaia Miguel Santos, Belatz Txalaparta, 2018 138 orrialde. 22,00 euro
59
Gogoan hartu
LEVONEN LABIRINTOA ALBANIAR BATEK «ZERUTIK JASOTAKO AGINDUA» Patatak gorde ahal izateko senarrari etxean soto bat egin ziezaiola eskatu zionean, Tosia Gharibiani ez zitzaion inoiz burutik pasako lur azpiko labirintoa osatuko zuela hark.... ezta Armeniara gerturatzen diren turisten interesa piztuko zuela ere. 23 urtez, egunero, Levon Arakelianek gela eta tunel sare zabala zulatu zuen bere etxearen azpiko lur gorrixkan, Arinj herrian, Erevanetik gertu dagoen 6.000 biztanleko herrixkan, hain zuzen ere. «Zulatzen hasi zenean ezinezkoa egin zitzaion gelditzea», emaztearen hitzetan. Egunero 18 bat ordu ematen zituen lur azpiko lanetan, geldialdi bakar bat eginez, siestatxoa egiteko. «Itsutu egin zen, ez zuen besterik buruan. Inolako planorik gabe osatu zuen tunel sarea. Ametsetan ikusten omen zuen nondik nora jo behar zuen hurrengo egunean, uste osoa zuelako aginduak zerutik iristen zitzaizkiola», Tosia Gharibianen hitzetan. Etxean zituen erremintak erabilita eta kuboetan lurra garraiatuz –obra hondakinez betetako 600 bat kamioiren pare, emaztearen kalkuluen arabera– 21 metroko sa-
60
kontasunean 280 metro karratuko labirintoa zulatu zuen. 2008an azken tunelaren bi muturrak lotu zituenean, Levon hil egin zen. 67 urte zituen eta bihotzekoak jota joan zitzaien. Alargundu ondoren, Tosiak senarraren lan eskerga argitara atera nahi izan zuen. Bitxia bada ere, etxeko atariraino turistaz beteriko autobusak iristen zaizkie, zerutik agindua jaso zuen gizon haren lur azpiko mundua ezagutzeko gogo betez.
BAJARAWIYAKO PIRAMIDEEN BAKARDADEA Argazkia: Ashraf Shazly
Goiko argazki hau, lehenengo begiradan, Egipton hartuta dagoela pentsa genezake, baina ez. Gaur egungo Sudanen kokatzen direlako piramideok, Bajarawiya eremuan eta Meroe izeneko hirian, Khartum hiriburutik 200 bat kilometrora. Herrialde hau etengabe pairatzen ari den gerra egoerak eta gatazka politikoek altxor arkeologiko hau ahanzturara bultzatu dute, arkeologoez aparte, hona ez baita ia inor gerturatzen, Unescok eremu honi gizon-emakume guztien ondare izendapena eman dion arren. Turistak ez dira bertaraino iristera ausartzen, eta ez da harritze-
koa, nahiz eta tokia ikusgarria den oso. Egiptokoak baino txikiagoak –6 eta 30 metro arteko garaiera dute– diren piramide hauek orain dela 2.000 urte inguru eraiki zituzten, K.a. 700 eta 300 urte artean. Kush erreinuko Nubiako eskualdeko buruentzat, hau da, Faraoi Beltzentzat, eraiki zituzten. Orain gutxi arkeologoek 9. piramidea berriz zabaldu dute, bertan zeuden hezurrak eta zenbait objektu ikertu ahal izateko. «9. piramidea Khalmani erregearena da, K.a. 207. urtean erreinatu zuen», Mahmoud Suleiman arkeologoaren hitzetan. DNA probek argituko dute misterioa.
61
LABURRaK
» HIGIEZINEN BURBUILA, KUBAKO BOOM TURISTIKOAREN ALDE ILUNA ubatarren desio nagusietakoa etxe propioa izatea da, baina inoiz baino zailagoa suertatzen ari zaie azken hiru urteotan. Izan ere, Kuba eta AEBen arteko harremanak «desizosten» hasi zirenetik, uhartean boom turistiko handia eman da, batez ere Habanan. Ondorioz, ezinezko bilakatu da etxe bat erostea, are gehiago kontuan izanik soldata estatalak 30 euro inguruan dabiltzala eta etxeek milaka dolar balio dituztela. Pentsa, Habanan alokagai dauden etxeak eskuratzea ere oso zaila da herritar askorentzat, gela bakarreko estudio txiki bat hilero 250 dolarretan alokatzen baitute. «Turistek dena garestitu dute, bertako garagardoa barne! Orain denek kanpotarrei alokatu nahi dizkiete beraien etxeak eta jabeek horri etekina ateratzen diote», azaldu du hilean 500 peso kubatar (20 dolar) irabazten dituen Ariel irakasleak.
K
MADRIL, MONTEVIDEO ETA IGUAZUKO UR-JAUZIAK LOTURIK ir Europa aire-konpainiak aire-bide triangeluar berri bat aurkeztu du Uruguain. 2019ko ekainetik aurrera, Madril eta Montevideo hiriburuak Iguazuko urjauzien alde argentinarrekin lotuko ditu; hau da, Puerto Iguazu izeneko nazioarteko aireportuarekin, ur-jauzietatik oso gertu dagoena. Zehazki, astean bi hegaldi iritsiko dira bertara. Montevideotik Iguazura ordubeteko hegaldia besterik ez dago, eta, eskaintza honen bitartez, barneko trafikoa sustatu nahi dute.
A
NORTZUK DIRA HOTELEKO ARAUEI GEHIEN MUZIN EGITEN DIETENAK? uropa guztiko 18 urtetik gorako turisten artean Hotelscan.com webguneak egindako inkesta batek ez ditu Estatu espainiarreko herritarrak oso ondo uzten: gehienek gosariko jakiak lapurtzen dituzte geroago jateko (%70), erretzaile ez direnen gelatan leihoan erretzen dutenak ere gehiengoa dira (%70), askok toallak eta albornozak lapurtzen dituzte (%42), hirutik batek hoteleko minibarreko edariak edan ondoren ur edo zukuarekin betetzen ditu botilatxoak... Ez hori bakarrik, izan ere, nortzuk dira, Europa mailan, arauei gehien muzin egiten dieten turistak? Estatu espainiarrekoak, noski (%90). Ondoren, hurrenez hurren, italiarrak (%87), portugesak (%82), britaniarrak (%78) eta frantsesak (%67) datoz.
E
BIZIKLETAREN ALDEKO ALDAKETA KONSTITUZIONALA SUITZAN oan den irailaren bukaeran, hilak 23an zehazki, boto-emaile suitzar gehienek bizikletaren aldeko aldaketa konstituzionala onartzea erabaki zuten erreferendum bidez; zehazki, botoa eman zuten herritarren %72k babestu zuten proposamena. Horrek zer eragin izango duen? Bizikleta ibilbideak oinezkoen parekoak izango dira aurrerantzean; hau da, txirrindularien segurtasuna sustatuko dute, eta, bide batez, trafikoa arindu. Proposamena bultzatu dutenen arabera, Konstituzioan egindako aldaketak eragin zuzena izango du osasunean, ingurumenean eta turismoan.
hutsa
DUCASSE, SENA IBAIAN Eiffel dorreko jatetxeak ustiatzeko emakida galdu ondoren, Alain Ducasse chef ospetsuak Senako uretara egin du «jauzi», zehazki, “Ducasse sur Seine” ontzira. Paris ezagutu eta, 100 euroren truke, afaldu egin daiteke bertan gauero.
J
hutsa
ROBOTAK ZERBITZARIEN ORDEZ Roboy.He jatetxe katea Alibaba Internet bidezko salmenta kate erraldoiarena da. Bada, Shangain duten jatetxe batean saiakuntza bat egiten ari dira: zerbitzarien ordez robotak erabiltzen dituzte. Etorkizuna hemen dago jada.
62
hutsa
hutsa
EZEREZAREN ERDIAN, HOTELA SALGAI AUSTRALIAN
BISITARI LARREGI FONTANA DI TREVI OSPETSUAN Erromako Fontana di Trivi ezagunarentzat urte sasoi latzena abuztua izaten da, orduan iristen baita turista kopuru handiena Italiako hiriburura. Hori bai, masifikazioa urte osora hedatzen da. Trevi plazan kokatutako XVIII. mendeko iturria Erromako bihotzean bertan dago, eta egunero egoten da jendez gainezka. Uztailean bi emakume –bata estatubatuarra, bestea herbeheretarra– elkar joka aritu ziren «selfie» bat egin nahian. Erromako Udalak jendetza kontrolatzeko egin dituen saio guztiak alferrikakoak izan dira: turistek ez dute ilararik egiteko asmorik...
hutsa
Norbaitek erosi nahi badu, jakin dezala 134 urte dituen Bridsville hotela salgai dagoela. Cowboy giroan garagardo bat hartzeko toki bakarra da 600 kilometroan, distantzia horretan ez baitago beste herririk. Argibide gehiago, argazkiko David Brook jaunari.
BEATLES LAUKOTEAREN «ASHRAM»-A Hogei urtez hutsik egon ostean, Beatles talde mitikoko kideek meditatzeko erabiltzen zuten «ashram» edo gune espirituala bisitatu egin daiteke egun. Rajaji parke nazionalean dago, Rishikesh hirian, Indian; bertan, talde britaniarreko kideek goizetan meditatu eta arratsaldean musika egiten zuten. “The White Album” eta “Abbey Road” diskoak bertan sortuak dira.
hutsa
hutsa
EKOTURISMOA, AFRIKAKO TURISMOAREN ETORKIZUNA? Piramideak, Victoria ur-jauziak, natura bertatik bertara ezagutzeko safariak edota hondartza birjina amaigabeak dituen arren, adibide bakan batzuk soilik ematearren, Afrikak nazioarteko turismoaren %5 besterik ez du erakartzen. Horri buruz mintzatu ziren hainbat aditu joan den irailean Airbnb plataformak Lurmutur Hirian antolatutako turismoari buruzko batzarrean. Argi ikusi zuten ekoturismoa bultzatu behar dutela –Tanzaniak, adibidez, bikoiztu egin du bisitari kopurua safari jasangarriei esker–, baita esperientzia kulturalak eta barneko turismoa ere. Egonkortasun politikoa mantentzea ere ezinbestekotzat jo zuten. 63