7h119

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

OLATUEN KONPASERA

RĂ?O DE JANEIRO islandia neguan

Uharte izoztua

transiberiarra Moskutik Vladivostokera

mintxate eta lutoa

Hiru morrosko eta zirku bat

dhaka

Bangladesheko hiritzar berezia


Azaleko argazkia: Nuria López Torres

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 44 16 38

16 16 30 24

16 16

6

16

aurkibidea119

16 Transiberiarra Moskutik Vladivostokera doan legendazko trenera igo gara, bi kontinente eta XXI. mendeko Errusia zeharkatzeko asmoz.

30 Dhaka Gutxik dute radar turistikoan, baina Bangladesheko Dhakara bisitan datozenek oso hiri interesgarri eta bizia aurkituko dute.

24 Vietnam Dak Lak eskualdeari «elefanteen erreinua» esaten zioten. Gaur egun elefanteek bizi duten egoera negargarriaren aurka ari dira lanean.

38 Mintxate eta Lutoa Uztarrozek gordetzen du Euskal Herrian dagoen mendi zirku bakarra: Lutoa. Bakarra, eta ezezaguna, mendizale gehienen begietara.

44 Islandia Islandiak, udan argitasunez jantzi ostean, neguan erabat aldatzen du bere fisionomia. Ur-jauzi izoztuen uhartea bihurtzen da orduan.

06 Río de Janeiro Oihan tropikal betean eta hondartza paradisiakoz inguratuta dagoen munduko hiri bakarretakoa da. Munduko hiri-hondartza eder eta ezagunenak ditu: Ipanema eta Copacabana. Bertako jendea hobeto ulertu nahi badugu, beren hondartzekin duten harreman berezia ulertu beharra dago... baita bertakoen bi pasioak ere; futbola eta inauteriak.

52 Proposamen tematikoa Aurtengo helmuga kulturalen «Oscar» sarien irabazleak. 56 Hitzorduak Literaturaren ordua Mexikon. 58 Liburuen txokoa Amets galduen kronika. 60 Gogoan hartu 007 agente sekretuaren gordelekua eta munduaren bukaerarako bi itsasargiak. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


GUANGZHOU Mahjong partida batean buru-belarri rgazkian azaltzen diren gizonezkoei buruzko berri gutxi dugu. Guangzhou hiri txinatarrean daudela dakigu; hau da, frantziarrek Kanton izena eman zioten hiri handian –Txinako handienetarikoa da eta hegoaldeko Guangdong barrutian dago–. Argazkilaria Johannes Eisel AFP agentziako berriemailea dela ere badakigu. Informazio askoz gehiago ez izanagatik, baina, irudiak badu zerbait berezia, gure arreta bereganatzen duen zerbait. Baina, zer egiten zaigu hain deigarri? Agian arropa zintzilikatzeko erabiltzen duten sistema? Edo irudiak iradokitzen duen asperdura atmosferak eta mahai jokoak eskatutako kontzentrazioak bat nola egiten duten ikusteak? Gizonok Txinako Mahjong mahai joko tradizionalean ari dira. Interneti esker, gaur egun munduan osoan barna zabaldu da, batez ere bakarkako joko gisa. Aldiz, Txinako aldaera tradizionalean, lau lagunek jokatu ohi dute. Izan ere, hiru lagunen artean jokatzean, bizitasuna galtzen du antza. Erraza omen da ikasteko. Beraz, badakizue...

A

Argazkia: Johannes Eisele

5



Río de Janeiro HAMAIKA AURPEGIKO HIRI ZORAGARRIA Testua eta argazkiak:

Nuria López Torres

Río de Janeiro, bere ingurune joriak bedeinkatutako hiri pribilegiatua, hondartzak eta inauteriak baino askoz gehiago da. Hamaika aurpegi dituen hiria.

7


RÍO DE JANEIRO Behean, munduko Guinnes marka hausteko ahaleginetan Rocinha favelan. Ondoko orrialdean, mutiko bat Complexo Alemaoko komisaldegiaren ondoan eta emakume bat Copacabanan. Erreportajea zabaltzen, Pan de Azucar-era doan teleferikoa eta Andrea futbol jokalaria, Vigario Geral favelan.

panemako garota bezain pinpirin eta sentsual sentitzen da Río de Janeiro, landaredi atlantikoz beteriko morro ugarien eta Guanabarako badia handiaren artean. Natur kokagune pribilegiatuan egoteak munduko hiri ederrenetariko bat bihurtzen du Brasilgo hau. Bidaiaria liluratuta geratu ohi da bere edertasun geografiko ukaezinagatik: aitzitik, cariocak, alegia Rioko biztanleak, dira bisitariari bihotza lapurtzen diotenak. Abegikor eta alaiak dira eta pasioz eta alaitasunez bizi dute bizitza. Intentsuak dira, beren ingurunea bezala, basati eta muturrekoa. Ikuskizun handiak maite dituzte eta harro daude munduko inauteri onena antolatzeaz. Eta zalantzarik gabe, hala behar du; izan ere, astebetez hiriak bloco eta sanbaren doinuan dardara egiten du, kolorez janzten da eta alaitasun eta beroaldi trantze batean sartzen da. Rio de janeirotarrek erlijio moduko bat bezala bizi dute inauteria, beren beste pasioarekin batera: futbola. Baina bertako jendea hobeto ulertu nahi badugu be-

I

ren hondartzekin duten harreman berezia ulertu beharra dago. Munduko hiri-hondartza eder eta ezagunenak dituzte: Ipanema eta Copacabana. Ez dira asteburuetako aisialdi gune hutsak. Presentzia fisiko eta espiritual pribilegiatua dute hiri honetan, zeren Río de Janeiro inauteria eta filmetako hondartzak baino askoz gehiago da: sarritan turistari ezkutuan geratzen zaion Río de Janeiro hori, baina esperientzia berrien gosez datorren bidaiariak aurkitzen duena. Futbola eta gizarte aktibismoa Mundu luze-zabalean milioika gaztek etorkizuneko Messi edo Ronaldo bihurtzea dute amets, eta bertakoak ez dira gutxiago, noski. Río de Janeiron, Brasil handiko hiri garrantzitsuenetako honetan, futbola erlijioa da, eta milaka carioca gazteren itxaropena. Dinho Alcântara on puska itxurako gizon irribarretsua da, bere etxean egindako janari prestatua saltzetik bizi dena. Duela urte batzuetatik Sociedade Leons ize-


9


RÍO DE JANEIRO Goitik behera, Rocinha favelako arte eskolako ikasle bat, hiriko bihotz finantzieroan kokatutako eliza presbiterianoa eta airetiko ibilaldiak ateratzen direneko heliportua.

neko kirol elkarteko zuzendaria da. Elkarte hori hainbat favelatako neska-mutikoak entrenatzeaz arduratzen da, futbol txapelketetan parte har dezaten. Ume horietako asko gizarteak baztertuak izateko arriskuan daude eta futbola horiei ilusioa pizteko eta arrisku egoeretatik aldentzeko bide bikaina da. Dinho Alcântarak, esaterako, 16 urteko Igor Moraesi lagundu dio; egun beraiekin entrenatzen den gazte honek bere favelan agintzen duten narkotrafikatzaileekin lan egiteari utzi dio eta bizimodu horretatik aldendu da. Pobrezia eta gizarte bazterkeria eguneroko ogia diren ingurune batean, zaila da diru erraza irabazteko tentazioari eustea; alabaina, futbolak Igorri bizipoza eman eta mundu horretatik ateratzen lagundu dio. Mutiko batzuek ezin dute elkartearen gastuei aurre egiteko gutxieneko kuota ordaindu, eta askotan, Dinhok jartzen ditu horiek bere poltsikotik, gazteek entrenamenduetara joaten jarraitu ahal izan dezaten. Entrenatzaile gisa aritzen da gazteekin, baina batez ere lagun eta are aita bat bezalakoa da, bakoitzaren kontu pertsonalez ere arduratzen baita. Funtzionamendu horri esker, gazteak pasio komun batek, hots, futbolak, batutako talde baten partaide sentitzen dira. Dinhok mutiko zein neskatoak entrenatzen ditu. Bere proiektua erabat integratzailea da nola genero kontuetan hala adin kontuetan. Bere emazte Alina ere entrenatzen du gazte eta nerabeekin batera; 32 urte ditu eta jokalari profesionala izateaz gain, heziketa fisikoko irakaslea da Alina. Río de Janeiroko toki askotan daude horrelako gizarte ekimenak; alegia, gizarte bazterkerian amaitzeko arriskua duten pertsonei kirolaren, kulturaren edota artearen bitartez laguntzeko sortuak. Benetan aberasgarria da horrelako ekimenen bat bisitatzea eta gauzatzen duten lan ederra bertatik bertara ezagutzea. Faveletan barrenako tourrak 2014an hartu zuen Río de Janeirok Munduko Futbol Txapelketa, eta handik bi urtera, 2016an, Olinpiar Jokoen egoitza izan zen. Horrek azpiegitura arloan aldaketa nabarmenak ekarri zituen, baina baita segurtasun mailako eraldaketa garrantzitsu bat ere. Hiria toki seguru bihurtu beharra zegoen kirol ekitaldi horien karietara hiria bisitatzera etortzekoak ziren milaka pertsonentzat. Faveletako asko, ordura arte narkotrafikatzaileek kontrolatzen zituztenak, Polizia Militar Bakegileak hartu zituen; Polizia Bakegilearen unitateak ezarri ziren bertan era iraunkorrean. Ez zen hori gertatu Río de Janeiroko favela guztietan, baina bai askotan. Duela zenbait urtetatik agentzia batzuek tour gidatuak eskaintzen dituzte baketutako faveletan zehar, bertakoak nola bizi diren ikusteko eta esperientzia


hurbil eta zuzen bat izateko. Horrelako jarduerak eskaintzen hasi zen lehenetako bat Rocinha favela izan zen, denbora luzean Latinoamerikako handientzat jotakoa. Oinez egiteko lau orduko ibilaldiak dira; Internet bidez egin daiteke erreserba hainbat plataformatatik. Arriskutsu izateagatik favelek fama txarra izan duten arren, bertan bizi diren pertsona gehienak bizimodua era zintzo eta baketsuan ateratzen duten pertsonak dira. Horrelako auzo askotan bizilagunek bultzatutako ekimen kultural eta artistikoak daude martxan, bai eta integrazioa eta gizarte inklusioa sustatzeko ekimenak ere. Favelen baketzearekin bakea eta lasaitasuna iritsi ziren kaleetara, eta azpiegiturak eta hornikuntzak hobetuko ziren itxaropena ere piztu zen. Alemaoko gunea morro garaietan eraikitako hamahiru favelaz osatua dago eta horietara iristea ez zen erraza, gune osoan barrena ibiltzen den teleferiko bat eraiki zen arte. Orain behetik goraino komunikatuta dago garraiobide berriari esker. Hori ere amu turistiko bihurtu da bai bertakoentzat bai kanpotarrentzat. Morroen bista txundigarria dago bertatik: bata bestearen ondoan pilatuta dauden etxetxo txikiek osaturiko tapiz koloretsu izugarria, non ez dagoen eraiki gabeko tarte txikienik ere. Rocinhan Rocinha surf eskola aurkituko dugu, favela honetako haur eta gazteen artean surfa bultzatzen duena, eta tresna integratzaile gisa funtzionatzen duena. Ilunabarretan adin desberdinetako gazteen desfilea ikus daiteke, Rocinhako kaleetan gora blai eginda, oinutsik eta besapean surf taula daramatela, olatuez eta horien gainean egin dituzten akrobaziez hizketan. Eskola honetako gazteek Sao Conradoko hondartzan egiten dute surfa; paradoxikoki, hondartza hori hiriko auzo aberatsenetako batean dago. Favelako biztanleek eta luxuzko apartamentuetakoek bat egiten dute hondar eta olatu berberen gainean. Eskola honetako gazteentzat Sao Conrado da beren favelatik hurbilen dagoen hondartza, eta justu luxuzko auzoaren atzean dago. Hiriko hego-ekialdean kokatutako hondartza hau Niemeyer etorbidearen amaieratik Barra de Tijucara iristeko tunelaren hasieraraino iristen da. Sao Conrado surfean aritzeko hondartza onenetako bat da, urte osoan izaten baititu olatu handiak. Astegunetan ia hutsik egoten da eta surflariak soilik ibiltzen dira bertan; asteburuetan, aldiz, eguzki eta itsaso bila datozenez betetzen da, baita zerua dekoratzen duen ikuskizun koloretsua ikusi nahi dutenez; hondartzatik metro gutxira, Pedra Bonita-n, delta hegal eta parapentean ibiltzeko jauzi egiteko malda dago. Horra jotzen dute adrenalina grina dutenek eta hiri zoragarri honen bista ikusgarria deskubritu nahi dutenek.

Jauntxo ÂŤcariocaÂť baten eskultura eta behean, RĂ­o de Janeiroko katedral ikusgarriaren ikuspegia.


RÍO DE JANEIRO


Hondartzak eta oihana, agertoki aparta Río de Janeiro oihan tropikal betean eta hondartza paradisiakoz inguratuta dagoen munduko hiri bakarretakoa da. Edozein toki garaitatik bista ikusgarriak ditu, hiri gutxik baitute Ríok bezain ingurune geografiko ederra. Hiri barruan mendi ingurune guztiz oihanekoa dago, hiriaren bihotzean oasi modukoa: Tijucako Parke Nazionala. 3.330 hektarea eta hiru gune ditu: Floresta de Tijuca, Serra da Cariocas eta Pedra Bonita. Biosferako Erreserba izendatu zuen Unescok eta gaur egun aisialdi gune bat da; jarduera ugari egin daitezke bertan, bereziki xendazaletasuna. Corcovadotik begiratuta hiriaren bista panoramiko ederra ikusiko dugu, baina ingurunearen edertasun magikoaz erabat ohartzeko, helikopteroz zeharkaldi bat egitea da onena. Ez da merkea, noski, baina turista askok kontratatzen dute. Hori ikustean ulertzen du bisitariak portugaldarrek zergatik fundatu zuten hiri bat hain toki berezian. Pan de Azucar delakoan, aparteko bista izateaz gain –ez Corcovadokoa bezain ikusgarria– bertako faunako zenbait animalia ikusteko aukera dago, esaterako, titi tximuak. Tijuca oihanaren oparotasunak txundituta utziko gaitu, baina munduko hiri-hondartza ederrenetakoen exotismoak ere ez gaitu hotz utziko. 40 kilometro baino gehiago batzen dituzte hondartzek, eta hiria ez litzateke horiek gabe ulertuko. Zenbait tokitan errazago esango dizute «Que tenha uma boa praia», alegia, «hondartza ona izan dezazula», «egun ona izan dezazula» baino. Nork ez du amets egin film mitiko eta abesti arrakastatsuetan irteteagatik hain ezagun diren Copacabana edo Ipanemarekin. Carioca orok hondartza-kul-

tura barren-barrenean sustraitua du. Hondartza topagunea da denentzat eta denetarako, favela xaloetako biztanleentzat eta telebistako edo futbol munduko izarrentzat; solasean aritzeko, negozioak egiteko edo kirola egiteko. Ohikoa da aire libreko kiroldegi bihurtzea; adin guztietako pertsonak ikus daitezke hondartzan zehar dauden kirol aparatuetan soinketan, edo itsasertzeko pasealekuetan korrika. Gorputza zaintzeko kultura oso zabaldua dago bertan, eta oso ohikoak dira kirurgia estetikoak eta silikonazko inplanteak, baita kirolen batean jardutea ere. Era guztietako bezeroentzako kirurgia estetikoko klinika ugari dago bertan, eta ez dago Sao Conrrado auzo aberatseko bizilaguna izan beharrik konponketatxo estetikoren bat egin ahal izateko. Poltsiko guztietarako kirurgialariak daude, baina noski merkeenek ez dute bezeroa beti gustura uzten. Río de janeirotarrek beren burua apain ikustea maite dute eta itxura asko zaintzen dute.

Copacabana eta Sao Conradoko hondartzako irudiak. Taulekin daudenak Rocinha surf eskolako ikasleak dira. Lerroon gainean, bainulariek eta Copacabana Palace hoteleko bezeroek partekatzen dituzten dutxa komunitarioak eta fisioterapeuta bat Ipaneman lanean.

Inauterien eromena Bertakoen bihotza bi pasioren artean banatuta dago erdiz erdi, futbolaren eta inauterien artean. Zalantzarik gabe, azken hau da hiriko ekitaldirik ezagunena eta Latinoamerikako ikuskizun handienetakoa. Ofizialki lau egun irauten badu ere –Garizumaren hasiera dakarren Hausterre-egunaren aurreko larunbatetik asteartera arte–, ospakizunek aste osoan inbaditzen dituzte auzoak, kaleko festa, desfile, dantza eta doako kontzertuekin. Batzuk aurreko hastean ere hasten dira. Egun horietan zehar hiria gelditu egiten da eta dena aparteko ikuskizun horren bueltan jartzen da. Ríoko Inauteria13


GIDA PRAKTIKOA Noiz joan: Urteko edozein hilabete izan daiteke aproposa RĂ­o de Janeiro bisitatzeko. Uztail eta abuztuan negua da Brasilen, baina tenperatura ez da 18 gradutik jaisten eta egunak oso eguzkitsuak izan ohi dira. Urtarril eta otsailean uda da bertan; tenperatura altuak izaten dira eta euri-jasak izaten dira, baina ez dute luze irauten. Urtarril eta otsail artean, Aste Santua nola tokatzen den arabera, inauteri garaia izaten da.

Non lo egin: Ostatu hartzeko eskaintza zabala dago RĂ­o de Janeiron, gustu eta poltsiko guztietarako. Ipanema auzoaren hasierako zatia oso kokapen ona da, Osorio Jeneralaren plazatik gertu, metroaren azken geltokia dagoen tokian.

Nola mugitu: Metroa hartzea da batetik bestera mugitzeko modurik onena www.metrorio.com.br Taxiak eta Uber ere aukera ona dira, baina garestiagoak eta puntako orduetan ez hain erabilgarriak. Halere, seguruak dira eta edozein ordutan har daitezke. .

Informazioa: Inauteria: www.riocarnaval.org Favelak: www.getyourguide.es 14

ren erakargarritasunaren zati handi bat Sanbodromoko desfile ofizialetatik kanpo dago; hainbat auzotan antolatzen diren bloco eta konpartsetan dago, edo Banda de Ipanemako desfile famatuan, hondartza sonatuko pasealekuan egiten dena, zeinean era guztie-


tako jendeak parte hartzen duen, jantzi xelebreak daramatzaten drag queenak barne. Sanba eskola zenbaitek atzerritar kopuru zehatz bat onartzen dute beraiekin Sanbodromoan parte hartzeko. Atzerritar gisa parte hartzeko kuota horiek eskolaren

gastuen zati bat ordaintzeko baliatzen dituzte, edo baliabide gutxien duten kideen gastuak ordaintzeko. Aukera hori izan nahi duenak hirian hainbat aste lehenago izan behar du, entseguetan parte hartu ahal izateko eta mozorroa erosteko denbora izateko. •

Desfile bat Sambodromoan eta, txikian, Porto Da Pedrako banderaduna. 15



Bi kontinentetan zeharreko 10.000 kilometroko bidaia ahaztezina XXI. mendeko Errusian barna. Horixe da trenbide transiberiarrak eskaintzen diguna. Legendazko tren bihurtuta dago aspalditik transiberiarra, gehiengoarentzat guztiz ezezaguna den lurralde batean benebenetako barne bidaia bati ekiteko aukera eskaintzen digun trena.

Transiberiarra HOTZAREN TRENA Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez

17


TRANSIBERIARRA noiz eraikitako trenbide handienak eskaintzen diguna bezain bidaia epiko gutxi geratzen dira egiteko bizi ditugun garaiotan. Orain dela 114 urte Mosku eta Vladivostok lotzen dituen tren transiberiarra martxan jarri zenetik gauza ugari gertatu dira lurrotan, eta guztiak ez dira onak izan. Orain dela jada mende bat, mundua astindu zuen iraultza handi bat gertatu zen inguruotan, 1917ko Errusiako Iraultza. Ordutik hona meatze erraldoiak ustiatu dituzte lurrotan, fabrika ugari eraiki, petrolio meategi izugarriak sortu... Horrek guztiak, noski, lurrotako ingurugiroa nabarmen kaltetu du, bertan bizi direnengan ere eragina izanik. Garai batean pentsaezinak ziren askatasunak ere iritsi dira lurrotara,

I

Geldialdi bat Mosku eta Vladivostoken artean. Bi hirion artean 10.000 kilometro daude. Ondoan, Transiberriarreko irudiak, esaterako Vladivostoken bertan, Errusiar Ekialde Urrunean.

18

emaitzak beti positiboak izan ez badira ere. Trenaren beraren etorrerari esker kolonizatu behar zen lurralde erraldoia, adibidez, gero eta larriagoa den despopulatzea jasaten ari da. Egiari zor, baina, hori ezin daiteke harrigarritzat ere jo. Gabeziaz betetako lurrak dira honakoak, sarri bakardadea lagun bakar dutenak, urteko hilabete askotan klima izugarri gogorra jasan behar izaten dutenak. Hortaz, ez da harritzekoa ere askok lurrotatik ihes egin nahi izatea. Hori bai, badira ere geratzen direnak, buriatak, altaitarrak, klimaren gogortasunera eta izotzezko lurpera ohitutako antzinako herrietako kideak. Izan ere, lurrotan asko dira euren sustraietara lotzen direnak, batzuk, nahi dutelako, beste


batzuk, berriz, beste aukerarik ez dutelako. Horrelakoa da Siberia, horrelakoa da Errusiako Ekialde Urruna, Dersu Uzala ehiztari mitikoaren etxea. Burdinazko suge erraldoi zaratatsuak zortzi ordueremu zeharkatzen ditu. Hainbeste, azkenerako denboraren nozioa bera ere galtzen dela trenaren barruan. Berdin dizu zer ordu den. Trenaren barrunbeetan, neguan, beroa jasanezina da, eta, kanpoan, hotzak pentsamenduak ere izozten dizkizu. Eta horrela 10.000 kilometrotan zehar. Lokartu eta trena geratzen den geltokietako erritmoan esnatzen zara. Errusiako taigako zuhaitzen kontrako norabidean egiten duzu aurrera, vodkak zure zentzumenak lozorrora bidaltzen

dituen bitartean, zure iragana eta paisaiaren Ăąabardurak ezabatzen dituen bitartean. Beno, paisaiak inguruotan dituen Ăąabardura eskasak. Sergeik mugak zaintzen lan egiten du. Militarra da. Hotzak eta basootako otsoen mehatxuak zizelkatutako izaera gogorra dauka. Kontatzen dituen istorio guztiak neguan gertatzen dira, zurearen ondoko konpartimentuan adituko duzu kontu kontari, edo, eskatuz gero, zurera ere gerturatuko da. Behin tren barruan, kanpoan inoiz pentsatuko ez zenukeen pertsonekin lortzen duzu harreman lagunkoiak eraikitzea. Beti ekialderantz aurrera egitea nahikoa da helmugara heltzeko gogoa asetzeko, Vladivostok mitikoa hel-


TRANSIBERIARRA Neskato bat, Vladivostokeko Porto Cafe tabernako antzeztokian kantari.

20

buru. Moskutik irten eta transiberiarra hartzen baduzu, beti joan behar duzu ekialderantz. Horrela lortuko duzu helmugara iristea. Presarik gabe Trenak aurrera egiten du baina ez du presarik, lurrotan inork ez duen bezala. Ez da erraza jakitea trena den tokikoak kutsatzen dituena edo tokikoak diren trenaren ibilerari patxada ematen diotenak. Txakur batzuk pozarren zaunkaka hasi dira, bidaiariak Druzihinino geltoki galduan trenetik jaisten ikustean. Pozak, baina, gutxi iraun du, hotzak zein lurrotan provodnitsa izena hartzen duten treneko zaintzaileen oihuek bidaiariak berriro transiberiarraren barrura erakarri baitituzte. Trena igaro

berri dela erakusten duten aztarna bakarrak izoztutako nasaren gainean ikus daitezken zigarrokinak dira. Vladimir Burdin abeslariak Moskutik irtetean ohartarazi zigun dagoeneko, Asia maitale gaztearekin estuki lotzen duena isiltasuna dela esaterakoan. Izan ere, amodio istorio guztiek egiten dute topo uneren batean isiltasunarekin, estuki lotuta izateko jada hitzez ezer esan beharrik ez dagoenean. Horrela indartzen da bidaiariaren eta trenaren arteko maitasuna ere: isiltasunarekin, hausnarketarekin, meditazioarekin. Kanpoaldearekin interakzio minimoa baina barrualdearekin maximoa adierazten du isiltasunak. Horrela azaldu zigun behintzat Jekaterinburg hiriko Max artista urbanoak.


Ez duzu denbora gehiegi behar, agian 2.000 bat kilometro besterik ez, Siberia lokartutako lurraldea dela hautemateko, isiltasunaren lurraldea. Kexa arinen bat, aiene txikiren bat entzungo duzu agian, hotzagatik eta gazteek lur gogorrok uzteagatik. Zertarako eta ametsez eta desengainuz betetako hirietan amaitzeko, esperantza abestiz betetakoak, Tamarak bere lagunekin Novosibirsken abesten dituenak bezalakoak, Kseniak Vladivostoken bere deabru ahots eta aingeru espirituarekin abesten dituenak bezalakoak. Trenak aurrera egiten du beti, errukigabe, kilometroak eta kilometroak irentsiz, Pablo Nerudak transiberiarrari eskainitako poeman ondo esan bezala, batzuetan elur erori berriaren zuritasunak

ezaugarritutako paisaia puruetan zehar, eta, besteetan, elur berdin horrek jada zuritasuna galdu duelako zikindutako, laidotutako, paisaiak zeharkatuz. Poetak zioen bezala, bidean hazi bihurtzen diren orduak uzten joaten da trena. Jekaterinburgeko Andrei alderraiaren biziak ere berdin egiten du aurrera, semea salbu guztia galdu izanaren kontzientziarekin; nork daki, agian semea bera ere galdu du dagoeneko, oraindik ez dakien arren. Etorkizun hobe bat du amets, alkoholik gabe, hotzik gabe, aterpearekin, lanarekin. Valentinak aspaldi hartu zuen erretiroa. 80 urte baino gehiago ditu, eta, berak bai, berak badu norbait alboan, Egor biloba arkitektoa. Etxearen berotasunean,

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, bidaiari bat, Bolshoy Kanaley herrixkako leiho bat, San Petersburgoko Isuritako Odolaren eliza (Romanov familiako kideak bertan hil zituzten) eta Jekaterinburgeko Afganistango Gerraren Oroigarria.

21


Bidaiariak trenean goxo. Kanpoan itzelezko hotza egiten du. Ondoan, Siberiako herri bat.

Novosibirskeko apartamentu soilean, aitonaren istorioak kontatzen dizkio, Siberiako txoko ezkutuetako gulag sobietarretan igarotako miserien kontakizunak. Hori igaro zen jada, baina 1917ko Iraultzatik mende bat pasatuagatik, guztia ez da konpondu. Hori ulertzeko, nahikoa da, adibidez, Baikal lakuan geldialdia egin eta Gremiatxinsk herriko elur gainean hankak jartzea, zero azpitik 30 gradutan Nikolai arrantzalearen gurpildun aulkiak etengabe kirrinka nola egiten duen entzutea. Erretiratuta dago Nikolai, eta, eguneroegunero, jasaterik ez den hotza jasaten du. Irinak, berriz, heroina gaindosiak izan dituzten gazteen bizitzak salbatzen ditu; Trudovoieko merkataritza guneetako komunetan, moztutako zuhaitzak lez erortzen dira gazteak. Hau da Siberia Zailtasunak zailtasun, espazio arazorik behintzat ez dute Siberian, 13 milioi kilometro koadro baino gehiagoko eremuan 40 milioi pertsona bizi baitira. Bakoitzak erabakitzen du zer egin, bakardadea bilatu edo konpainia. Vikak 17 urte ditu eta bizileku duen Hoshun Uzur

22

herrixka du amets. Vikak ez du hiri batera joko, nahikoa du Budarekin bat egin eta etxetik gertuko muinoren batetik ilunabarra lasai behatzearekin, ehunka urteko estupak zaintzaile dituela. Buriata da Vika, Otxirov jauna bezalaxe. Biak dira budistak. 71 urterekin, Otxirovek Vikak irudikatu ere ezin dituen gauzak bizi izan ditu. Errusia Sobietar Batasuna zeneko garaia bera ere ondo gogoan du. Horrekin guztia dago esanda. Trenetik jaisten ez bazara, zazpi egunen ondoren, 24 ordu luzeko zazpi egunen ondoren, Japoniako Itsasoa aurrez aurre izango duzu. Baina horrela eginez gero, ez zara ezertaz ohartuko, kontrakoa baizik; Siberia eta, bide batez, Far East errusiarra, kontrako noranzkoan eta abiada bizian pasatzen ikusiko dituzu. Jekaterinburgeko Izoplit Errehabilitazio Zentroan drogak eta alkohola atzean uzteko borrokan ari direnek bizitza pasatzen ikusten duten bezalaxe ikusiko duzu Siberia, Romanek, Andreik eta euren lagunek bezalaxe. Hotzak, etsipenak eta utzikeriak vodka egarria etengabe elikatzen dute Errusian, egia bada ere askok egarria beste bide batzuetatik asebetetzen dutela. Dimitrik, adibidez, bere bizitzak familiatik eta boxeotik


TRANSIBERIARRA GIDA PRAKTIKOA Mosku eta Vladivostok arteko trenbide transiberiarra Ibilbidea:

edatea lortu du; kanpoaldean arnasa literalki izozten den bitartean, berak nahiago du gimnasio barruan izerditzea. Ulan Uden elurra ez da zuria, grisa baizik. Kutsaduraren ondorioz dela horrela diote bertakoek, hiriko hegazkin fabrikaren erruz. Tximiniak etengabe ari dira kea botatzen eta nonahitik ikus daitezke. Inguruotan bizi diren ia guztiek bertan egiten dute lan. Baita Petr gazteak ere. Fabrika defendatzen du. Konstantin Petr baino zaharragoa da eta berak ere bertan egiten du lan. Konstatinek, baina, ez du jada fabrika defendatzen. Jakin badaki fabrikako motorretan erretzen den ikatzak bere etorkizuna iluntzen duela, gris bihurtzen duela, hiriko kaleak hartzen dituen elurra bezalaxe. Trena lurrotako bizitzaren beraren metafora da. Aurrera izukaitz egiten duen bizitza da, geratzen den bizitza da, berriro abian jartzen dena, jaiotzen dena, hiltzen dena. Barre egiten duena, negar egiten duena. Bolxoi Kanalei herrixkan gurasoak gogoratzen dituenean negar egiten duen atsotutako semeiskie edo sinestun zaharrak bezala egiten du negar, edo jada erre-

tiroa hartuta duen Vladivostokeko aldirietako Eugeni beharginak bezala, behin 60 urteak beteta guztiekin eta guztiarekin bakeak egin dituena. Baina Siberiak eta bidaia honek irribarreak ere oparitzen dituzte. Sergei Smirnovek Jekaterinburgeko hilerria gurutzatzean oparitutakoa bezalakoa; bizitza ez da kontu korapilatsua beretzat, eta, hala, Sergeirentzat, isiltasuna hori besterik ez da, isiltasun. Zer esan Alexander Vladivostokeko mekanikariaren irribarre zabalaz Japoniako Hokkaido uhartetik gertu dagoen hirian bizitzen gera zaitezkeela iradokitzen dizunean. Berak horrela egin zuen orain dela jada urte asko... Neguan lurralde izoztu eta isila da Siberia. Batzuek diotenez, Siberia izenak berak “lurralde lokartua” esan nahi du, eta, egiari zor, neguan gutxienez horrela dela dirudi, lozorroan dagoela, betiere, hori bai, kapa zuri hotz batekin estalita. •

Alfons Rodriguezek “The Sleeping Land” dokumentala zuzendu du, Jose Bautistarekin elkarlanean. www.thesleepingland.com

Mosku-KazanJekaterinburg-NovosibirskIrkutsk-Baikal lakua-Ulan Ude- MongoliaVladivostok. Transiberiarra Errusia puntarik punta zeharkatzen duen trenbidea da. Herrialdea Mongolia eta Txinarekin ere lotzen du. Ibilbidea askotariko trenek egiten dute: linea erregularrez gain, konpainia pribatuek luxuzko trenekin antolatutako bidaiak ere badaude. 1904. urtean inauguratutako ibilbide nagusiak Mosku eta Ozeano Pazifikoko errusiar kostaldean kokatutako Vladivostok hiria lotzen ditu, bidean 9.288 kilometro eginda. Ibilbidean zortzi ordueremu zeharkatzen ditu trenak eta bidaiak zazpi egun irauten ditu.

Aukerak: Ibilbidea egiten duten hainbat tren pribatu badaude ere, linea erregularreko tren bat aukeratzea da gomendagarriena. Hasteko, askoz merkeagoa da. Ibilbidea egiteko baldintza bakarra Errusian egoteko bisatua izatea da. Txartelak Internet bidez eros daitezke Errusiako tren zerbitzuak kudeatzen dituen RZD enpresa estatalaren webgunean. Ibilbide osoa Rossiya trenean egin daiteke, edo merkeagoa den 100 trenean.

23



Dak Lak ELEFANTEEN BABESLEKUA VIETNAMEN Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Thanh Nguyen

25


DAK LAK

Dak Lak eskualdeari «elefanteen erreinua» esaten diote. «Titulu» honek badu bere esanahia, Vietnamen elefanteek bizi duten egoera negargarria kontuan izanik. Horren aurka lanean ari dira Dak Lak Kontserbazio Gunean. Pakidermoen inguruan «egosten» ari den saleroste makabroarekin bukatzeko ahaleginetan ari dira, animalia hauek beren kultura eta bizimoduan oso errotuta baitaude. Lien Son herrian elefantearen gaineko ibilaldiak eskaintzen dizkiete turistei. Ondoan, behean, Dang Nang Long, bere elefanteen aurrean.

26


lefanteei isatsetik tiraka ileak ateratzen dizkiete Vietnamen sortu den moda bat dela-eta: osagai horrekin egindako eraztunek, antza, zoriontasuna eta aberastasuna dakarte. Tira, batzuei bai, trafiko ilun horri esker batzuek dirutza eskuratzen baitute; 20 bat dolar (17 euro) ordaintzen da ile bakoitzeko; atera kontuak! ÂŤModaÂť hau legez kontrako merkataritzaren zerrenda beltzera gehitu be-

E

harko du Vietnamgo Gobernuak; hau da, errinozeroen adarrek, pangolinen ezkatek, tigreen haginek edo hartzen behazunek osatzen duten zerrenda tristera. Dionne Slagter-ek dioenaren arabera, hau da, Animals Asia GKEko ordezkariaren esanetan, elefanteen buztan gehienak inguruko herrialdeetatik eta Afrikatik ailegatzen dira kontrabandoan Vietnamera, bertan saltzeko asmoarekin.

27


DAK LAK

Ezkerretik eskuinera, Jun (7 urteko elefantea) eta Thong Ngan. Lehena oihanean isileko ehiztariak jarritako tranpa batetik askatu zuten eta bigarrenak adar bat apurtuta zuen. Behean, elefante ilez eta marfilez egindako bitxiak.

28

Turismoa eta zaintza Tamalez, moda hau sortu aurretik, Vietnamen bertako elefanteen egoera ere ez zen onena; gaur egun gatibutasunean 80 bat elefante bakarrik gelditzen dira eta beste ehun bat askatasunean. Beraz, ez dio onura handirik egin galzorian dagoen animalia honi. Oihanen desagerpenak eta ezkutupeko ehizak pakidermoen populazioa erruz gutxitu dute gainera, kontuan izanik garai batean askatasunean 40.000 eta 50.000 elefante zenbatzera iritsi zirela. «Isatsa oso garrantzitsua da elefanteen garbitasunean. Estaltzen dion ilea kendu edo moztea oso kaltegarria izan daiteke animaliarentzat», adierazi du Slagterrek. Thailandian, Laosen eta Kanbodian elefanteak gurtu izan dituzte mendeetan zehar. Vietnamen, gaur egun

M’nong eta Ede talde etnikoek pakidermikoenganako betidanik izan duten begirune berezia mantendu ahal izan dute. Etxekoak bezala hartzen dituzte elefanteak, zaindu beharreko altxortzat dituztelako. Dak Lak eskualdean (Vietnamgo erdialdean) bizi dira talde hauek, «elefanteen erreinuan» alegia; horrela ezagutzen baita lehen elefante-talde handiek bazkatzen zutelako bertako oihanetan. Eskualde ederra da, berdea oso. Yok Don natur parkean gaude. Lien Son hirian, edertasun honen erdian. Turistak eta elefanteen zaindariak ibiltzen dira bertan; berdin Buon Donen, bertan kokatzen baita Dak Lak Babesgunea. Erreportaje honetako irudiak abuztuaren bukaeran atera genituen, hainbat elefante marfil eta ile trafikatzaileen atzaparretatik erreskatatu zituztenean. •


GIDA PRAKTIKOA Argibideak: Dak Lak Elephant Conservation Center (Dak Lak, Vietnam): www.ttbtvoidaklak. org.vn eta www.vietnamelephan tinitiative.org

29



Dhaka BANGLADESHEKO HIRITZAR BEREZIA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea


Gutxik dute radar turistikoan, eta bertaratzen diren atzerritar gehienak ez dira turistak; lanak edo giza-laguntzak ekarriak baizik. Herrialde behartsu bateko hiriburu erraldoia da, 20 milioi lagun baino gehiago dituen megalopoli kontrastez betea. Eta asko ez izan arren, berariaz Dhakara edo Bangladeshera bisitan datozenek –Asiako hegaldi kontuek bertan geldialdia egitera behartuta zein jende gehienak bisitatzen ez duen leku bat ezagutu nahian– oso hiri interesgarri eta bizia aurkituko dute.

endetza. Aireportutik irtendakoan berehala emango digu begian zenbat jende bizi den Dhakan, Bangladesh guztia hemen balego legez. Eta ez, hiriburutik kanpo ere jendetza dago. Oso herrialde laua da, Asiako ibai nagusien ertzean: Brahmaputra eta Gangesek bat egin eta delta erraldoia sortzen dute, milaka ibaiadar eta uharterekin. Dhaka bera, zertxobait goraxeago dago, Gangesek azken zatian hartzen duen Meghna-ra isurtzen den Burigangaren ertzean. Ibaia da, ziur aski, hiriaren nortasuna ezagutzeko lekurik bikainenetakoa. Asteburu edo jaiegunean etorri ezean, sekulako buxadura harrapatuko dugu hiriko kale nagusietan ordu gehienetan. Eta halako batean, bestelako ikuspegia zabaltzen da; errepideak garrantzia galdu eta bestelako bideek hartzen dute garrantzia. Bangladesh, azken batean, ibaien ertzean eta ubideekin komunikatzen den herrialdea baita.

J


DHAKA Dhaka hegoaldean, Sadarghat-en, Buriganga ertzera iritsita, ikuskizuna erabatekoa da; gau eta egun txalupak alde batetik bestera. Lemazainak trebe mugitzen du lanabesa, zango bakarrean kargatzen du pisua lema ezker-eskuin beste ontzietatik bereizi eta arraun mugimenduz, ibaiaren korrontea baliatuta beste alderaino iristeko. Eta ilunabarrean mugimendua handituz doa. Zorroak zamatu, ontziak prestatu, lotarako edo jateko lekuak egokitu, eta etengabe abiatzen dira ura garraiobide nagusi duen herrialde honetako ontziak, hiriburura lanera, ikastera edo senideekin egotera etorri diren milaka, milioika lagun herrira itzultzeko. ÂŤHemendik sartu nintzen ni ere Dhakara, eta datorren astean hemendik hartuko dut ontzia nire herriraino joatekoÂť, dio Alik. Gogotsu dago. Ez da gutxiagorako, ÂŤhilabeteak dira ez naizela umearekin egon. Emazteak

haurtxoaren argazkiak bidaltzen dizkit eta bizkor ari da haztenÂť. Lan pixka bat gehiago eginda familia Dhakara ekarri ahal izatea espero du. Ibaia beltz ageri da Sadarghat inguruan. Bapore-ontzi erraldoietan ahal den lekuan egokitzen dira bidaiariak, saltzaileek batetik bestera egiten dute jauzi, eta lekua usain, kolore eta esperientzien eremu itzel bihurtzen da. Ilunabarrean joan zein eguerdiko berotan, beti egongo da jendea. Ibaia zikin dago, ezin uka, baina jende ikuskizuna munduan beste leku gutxitan ez bezalakoa da. Tolerantzia nagusi Ibaitik iparralderantz hedatzen da Dhaka batez ere, dozenaka kilometrotan aireporturaino eta iparraldean dauden Gulshane bezalako aberatsen auzuneetaraino, beren hotel garesti eta britainiar kolonialismotik har-

Ezkerretik eskuinera, Khan Mohammad Mridha meskita eta Shaheed Minar edo ama-hizkuntzaren aldeko martirien monumentua, 1952an bengaleraren aldeko protestetan hil zituzten ikasleen omenez. Unescok Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen otsailaren 23a.


DHAKA Sadarghat auzunean dagoen azoka erraldoiko saltzaileetako bat. Ondoko orrialdean, ÂŤrickshawÂť bateko gidaria eta azokako eguneroko bizitza; Dhakeswari, Bangladesheko tenplu hinduista garrantzitsuena (XII. mendekoa); eta Parlamentuaren parean dagoen Crescent aintzira.

tutako aberats-klubetaraino. Dhakako hiri zaharra Sadarghat-eko moilaren atzean dago, azoka eta kalexka estuz beteta, baita gutxi espero litekeen arrosa koloreko Ahsan Manzil jauregi dotorearekin ere. 1872an hiriko lurjabe aberats batek eraikia, Lord Curzonen egoitza izan zen garai kolonialean, eta gainbeheran egon bazen ere, 80ko hamarkadan berritu zuten; egun, zinez ikusgarria da. Inguruan, berriz, Hindu Street edo Shankharia bazarra dago, duela 300 urte etorritako shankhari artisau hinduen produktu distiratsuekin (bitxiak, urrea eta abar). Ez du duela hamarkada batzuetako bizitasuna, baina halere oso interesgarria da, bai azoka gisa, bai kultura hinduista ezagutzeko eta, bidenabar, herrialde musulman honen bereizgarrietako batez jabetzeko: jarrera irekia eta erlijioaren gainetik bestelako balioak egotea.

Bangladesh izenak, izan ere, Bengala dakar gogora; bengalar musulmanak dira bertako biztanleak, eta hizkuntzaz eta kulturaz Indiako Bengalako biztanleekin dute harreman estuena. Dhakatik Kalkutara, esaterako, Maitree trena dago astean lau aldiz; bisa izanez gero, bi herrialdeetan eta mugaldean murgiltzeko aukera paregabea da 10-12 orduko tren-bidaia. Hala, hiri zaharretik iparralderantz, Dhaka erdialdera bidean irteten armeniar eliza bat dago, eta handik hurbil Sitara meskita bitxia. Boro Katra eta Chata Katra mughal estiloko eraikin historikoak zail samarrak dira aurkitzen, taxilari askok ere ez dakite ondo alde zaharreko zein gunetan dauden, etxe ugariren artean galduta. Inguruko Khan Mohammad Mridha meskita txikia hiriko eraikin ezagunenetakoa den Lalbagh gotorlekuaren antzekoa da. Sadarghat ibaiertzarekin batera bisitariek gehien bisitatu ohi duten lekua da.


35


Goian, Hatirjheel aintzira Dhakako alde modernoan, eta Rampura zubia. Lerroon ondoan, Parlamentu nazionala. Ia hogei urte behar izan zituzten eraikitzeko, eta 1982an amaitu zuten. Behean, bengaleraren aldeko ikasleen omenezko irudia, Dhaka erdialdean. Ondoko orrialdean, Buriganga ibaia alde batetik bestera igarotzen duten txalupa ugarietako bat.


DHAKA Pixka bat gehiago urrunduta, berriz ere hinduismoarekin egin dugu topo Dhakeswari tenpluan. XII. mendeko eraikinak dira, eta Bangladeshko komunitate hinduistaren erreferentzia nagusietakoa; hemen bai, oso ohikoa da familiak egun-pasa, otoitzean eta elkarrekin bilduta ikustea. Azkenaldian eraso jihadistaren bat izan dela-eta, handia da segurtasuna tenpluaren inguruan, baina esan bezala, bangladeshtar gehienen jarrera irekia eta zabala da, eta ilea ezkutatzeko ardurarik gabe, sariak janztea askoz ohikoa da hijab-arekin ibiltzea baino. Independentziaren oroimena Jarrera ireki horrek oinarri sendoa du atzean, bengalar nortasuna alde batetik, eta Pakistanen zapalkuntzaren memoria bestetik: Indiako 1947ko partizioan, India musulmanaren baitan gelditu zen Bangladesh, orduan “Ekialdeko Pakistan” izenez, harik eta mende laurden beranduago, gerra anker eta odoltsu baten ostean, Islamabadetik bereiztea lortu zuten, Indiaren laguntzarekin. Hori dela eta, Delhirekiko hurbiltasuna eta Pakistanekiko errezeloa handiak dira historikoki herrialdean. Iragan horren memoria eta independentzia gerra biltzen duten monumentuak hiriko erdiguneko leku askotan daude. Liberation War Museum (Askapen Gerrari buruzko museoa) da horietako interesgarrienetako bat, eta museo nazionalaren zati handi bat ere horri eskainita dago. Suhrawardi eta Ramna parkeen inguruan daude Bangladeshko eta Dhakako bizitza politiko eta kulturaleko leku garrantzitsuetako batzuk: unibertsitateak eraikin dotoreak ditu, Curzon Hall batez ere, eta lehen aipaturiko museoez gain, hizkuntza-mugimenduaren museoa eta Shaheed Minar edo hizkuntzaren martirien monumentua dago, 1952an urdueraren inposizioari aurre egin eta bengaleraren alde borrokatu ziren ikasleen alde (hura gogoan izendatu zen otsailaren 21a ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna). Dhakako edozein lagunekin ibilita, erdialdean iparralderantz Dhanmondi auzunera eramango gaitu. Parlamentu modernoa dago han, eta inguruan ume zein helduak bainua hartzen egon ohi dira aintziran. Baina beste eraikin bat da ezinbestean bisitatzekoa: Bangabandu Bhaban Sheikh Mujib Bangladeshko independentzia buruzagi eta lehen presidente izanaren egoitzak herrialdearen tragedia biltzen du: han hil zuten militar kolpistek familia guztiarekin batera 1975ean, eta solemnitate osoz jasotzen da gertatutakoa. Irteeran, Dhanmondi lakuan oroitarria dauka presidenteak. Eguna urertzeko freskuran amaitzeko txokoa da, gutxi bisitatutako hiri eta herrialde interesgarri honetan bete-betean murgildu ostean. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi: India iparraldeko hiri askotatik daude hegaldiak Dhakara, baita Asia hegoaldeko inguruko herrialdeetatik ere. Euskaldunok bisa behar dugu; hegazkinez iritsiz gero, aireportuan bertan egin daiteke. Teorian, Kalkutatik datorren trenean etorrita ere lor liteke mugan bisa, baina ez da ziurra, eta badaezpada ere aurretiaz lortzea komeniko litzateke kasu horretan (edo lurrez beste edonondik iritsiz gero, Darjeeling edo Assamdik, esaterako).

Garraioa: Bisita gehienak taxiz egin ohi dira, distantzia handiak baitira eta

autobus ibilbideak ezagutzea ez da erraza (eta hain hiri handian, interesgune askotara iristeko urrun geratzen dira). Rickshaw-a, hots, bidaiarien bizikleta, ere oso ohikoa da distantzia laburretarako, eta beti da interesgarria.

Ostatua: Erdigunean hotel gutxi daude. Gehienak iparraldeko auzune aberatsetan daude; Gulshanen adibidez, izen bereko aintziraren eta Banani lakuaren erdian. Turismo gutxiko hiria izanik, ostatu, “hostel” eta antzeko gutxi dago, eta garesti samarrak dira internetez aurki daitezkeen hotelak.


Udazkenak ez du abisurik ematen. Iristen da, eta ez dago bueltarik. Erronkari aldean jakitun dira aspaldi: «Cuando la cabra baja…» diote, umoretsu. Elurrak Nafarroako Pirinioetako gailur gorenetan ostatu hartu du, 2.000 metrotik gora, eta maiatz edo ekaina arte ez da joango. Otsogorrigaña, Barazea eta Kartxela tontorrak berde daude, oraindik, zuriaren zain. Erroizu errekastora joan da urtutako elurra, Mintxateko arroilara bidean, Uztarrozen. Herri horrek gordetzen du Euskal Herrian dagoen mendi zirku bakarra: Lutoa. Bakarra, eta ezezaguna, euskal mendizale gehienen begietara.

Auñamendi gailurra, udazkeneko lehen elurrak zurituta, Otsogorrigaña menditik.


Mintxate eta Lutoa HIRU MORROSKO ETA ZIRKU BAT Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


MINTXATE ETA LUTOA

40


daberria bizitza leherketa den bezala, udazkenak negu gorriaren etorrera iragartzen du. Nafarroako Pirinioetan bi urtaro horiek magikoak dira. Iratiko eta beste basoetako pinu eta pagoak gorritzen eta horitzen hasiak dira aspaldi. Gailurrak zuritzen, eta urez urri egon diren errekak goi mendietako elur ura bereganatzen. Txoko batzuetan kabitu ezinik ibiltzen da gizakia, bere espeziekoekin borrokan. Beste batzuetan, aldiz, egun osoan behi, ahuntz eta ardiak bakarrik ikusten. Uztarrozen, Mintxate arroilan eta Lapatia goi lautadan ez dabil arimarik. Kuriosoa da, hain ingurune ederra eta alpinoa izan, eta mendizaleen fokutik aparte egotea. Bizitzaren kasualitateak, irratian ez aspaldi Biarno aldean libre utzi dituzten Esloveniako bi hartzen kontuaz aritu dira, biologo bi: Claverina eta Sorita dute izena. Ibilbide honen hasieran, Zardaiako amildegia saihestuz, baso itxi samarra gainditu behar da ordu erdiz, eta izerdi patsetan, hartzak inguru hartara mugituko ote ziren pentsatzen jartzen da pertsona… Izan ere, San Martingo Harritik gertu askatu zituzten bi hartzak, eta handik Mintxatera aise irits daiteke hartz bat egun bakarrean… Mintxate arroilan gora, pista zatar batean kilometro batzuk egin behar izateak xarma apur bat kentzen dio txangoari, baina trukean eskaintzen duena beste edozein txangoren parekoa edo gehiago da. Ibiltzen hasita pagoak pinuari terrenoa nola jaten dion ikusten da. Pagoa, indartsua bera, nola desagertzen den 1.500 metrotik gora. Ebro ibarretik datorren hego-ekialdeko haize demonioak paraje hauetan epeletik gutxi daukala ere berehala arnasten da. Otsogorritxipia gailurrean (1.784 metro) begiak mendebaldera begira iltzatuta geratuko zaizkizu, Aezkoa eta Abaurreako goi lautada eta Orhi mendiaren ikuspegi zoragarriarekin (Pirinioetako lehen bi mila metroko mendia, mendebaldetik ekialdera: 2.017 metro). Eta oharkabean 180 graduko buelta eman eta argazki magikoa agertuko zaizu aurrez aurre: Ezkaurre, Alano mendikatea Zuriza bailara gainean, Atxerito, Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi piramidea zuri-zuri, eta haien aurrean, Kartxela morroskoa, gris, beltz. Otsogorritxipitik Otsogorrigaña anaia nagusira 20 bat minutu daude. 1.916 metrora goititzen da Larraineko mendatetik belar muino zozo gisa ikusten den mendi puska hau. Ekialdera, baina, 400 metroko amildegi sakona dauka, eta bere izena aintzat hartuta, arriskutsu samarra ere bai: Matasanos! Haizea handia bada, komeni ertzera gehiegi ez hurbiltzea. Otsogorrigañatik panorama itzela da. Auñamendi piramidea zuri dago, eta Alpeetako edota Himalaiako mendi handi baten itxura du. Ipar-ekialdean geratzen da Barazea, eta ekialdean Kartxela. Eta iparraldera, Holtzarteko arroila

U

Otsogorrigaña tontorra (1.916 metro). Behean, zaldi talde bat bazkan Zardaiako pagadiaren gainean eta Lutoako zirkua iparretik ixten duen mendia, Barazea (1.893 m.), Lapatia muinotik. Ondoko orrialdean, Mintxateko arroila.


MINTXATE ETA LUTOA Ikuspegi zoragarria Otsogorritxipia gailurretik (1.784 metro). Erdi-erdian, Auñamendi, 2.507 metroko piramide dotorea. Ezkerrean, Countende mendia (2.338 m), eta eskuinean Añelarra (2.357 m). Elurrak maiatza-ekaina arte iraungo du bertan.

eta Zuberoako bailara berdeak (Nafarroa eta Zuberoa arteko muga da, Otsogorrigaña mendia). GR-12 bidea Otsogorrigañako jaitsiera tentuz ibiltzeko modukoa da. Pendiz handia du, belartsua da, eta irristakor badago pausoak neurtu behar dira. Trukean, berehala iristen zara mendi buelta honetako bidegurutze garrantzitsuenera: Üthürrurdinetako Lepoa (1.664 metro). GR-12a da, “Euskal Herria bidea” izenarekin ezagutzen den bidea. Etzegaraten hasten da, Gipuzkoan, eta Belaguan bukatu, Nafarroan. Kantauri eta Mediterraneo isurialdea banatzen dituzten mendiak ditu ardatz. GR-12 bideak Barazea eta Belhaiko Punta azpitik egiten du bidea, Kartxela hegora utzi eta Belaguaraino iristeko. Une batean, Barazea mendira igo edo ez erabaki behar da (Putreen mendia ere esaten zaio: 1.893 metro). Barazeak badu zerbait. Mendizaleen artean “anbiente” hitza esaten dena. Alegia, aereoa da, amildegia du bi aldeetara, hanka puntetan egin behar da bidea sarri, eta besoak erabili tarteka, zilipurdika ez hasteko mendian behera. Zorua hezea badago, edo haizea handia bada, hobe ez saiatzea. Kartxela bera ere urrun geratzen da, eta erabakia hartzea ez da zaila. Are gehiago hegora, nahiko gertu, Lapatia borda gunea ikusten bada. Han bukatzen da mendi txangoa, hortik behera pista zatarra bakarrik geratzen baita autoraino bueltatzeko. Lutoa zirkua Lapatian behiek trenari nola, horrela begiratzen diote handik azaldu den gizakiari. Aspaldi bi oineko espezie arrarorik ikusi ez duten seinale. Bazka gozoa dute, oraindik, baina aste pare batean hauek ere bailarako epelean egongo dira, pentsuaren usainean, ardiak Bardeako negu gozoan bezala. Hamaiketakoa egiteko toki aproposa da, haize babesean, 1.440 metrora. Sabeleko orroak apaltzearekin bat, edo akaso horregatik, paraje honetan Euskal Herri osoko mendi zirku bakarra dagoela jabetzen da mendizalea. Mendi zirku bat zirkuluerdi-formako sakonune bat da, mendi malkartsuz inguratua. Era berean, bailara bateko goi-ibarra ere izan behar du, mendi zirku izateko. Alegia, lau puntu kardinaletatik hirutan mendiak behar dira, zirkuluerdia osatzeko, eta bakarrean, bailarara daraman erreka bideren bat. Horixe da Lutoa. Ez, noski, Troumouse edo Gavarnie ezagunen parekoa, glaziar kutsuko mendi zirkua, baina bai mendi zirkua. Mendebaldera Otsogorrigaña du, ia 500 metroko horma. Iparrera Barazeako bi erpinak, eta ekialdera, ia 2.000 metroko beste morrosko bat: Kartxela, (1.982 metro). Lapatiako bordetatik 550 metro gorago. Kar-

42

txelako mendi guneak 1.900 metroko langa gainditzen duten beste bi erpin ditu: Ezkieta (1.906 m), eta Keleta (1.904 m). Irtenbide naturalak hegora egiten du, Erroizu errekastoan barrena. 20.000 kilometro koadro ditu Euskal Herriak, eta mendi zirku bakarra. Berau erabat ezezaguna. Zer pentsatua ematen du, Nafarroako Pirinioetan gertu-gertu dauden beste txoko batzuetan kabitu ezinik ibiltzen baikara. Lapatian behera, egoera horretaz hausnartzen, bide nekosoa mozteko aukerarik ematen ez duen pista zatarrean barrena, euria bazterrak bustitzen hasi da autora iristeko unean. Horretan ere zorteko. •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena:

Nola iritsi:

Lutoa zirkua Uztarrozen dago, Nafarroan, eta Nafarroa eta Zuberoa arteko muga zeharkatzen da. OtsogorrigaĂąa (1.916 m), Barazea (1.893 m) eta Kartxela (1.982 m) dira zirkuko mendi tontor ezagunenak.

IruĂąetik Irunberrira joan behar da (Nafarroa), eta handik Iso eta Las Coronas mendateetan barrena Burgi, Erronkari eta Izabara. Izaban Uztarrozera daraman bidea hartu behar da, eta bi kilometro egin ondoren, iparrerantz doan pista hartu, eskuinera, Mintxateko arroila zeharkatuz. Pista nahiko ondo dago, zati batzuetan izan ezik. Autoa uzteko toki aproposa da pistan 6.7 kilometro egin ostean, Gartzes borda baino kilometro bat lehenago, 180 graduko lehen bihurgunean. Han, basoan gora xenda argi bat hasten da, mendebalderantz. Hortik gora egin, pagoak desagertu arte, eta handik, beti iparrera Otsogorritxipia aldera. Buelta osoak 11-12 kilometro ditu, eta desnibela 1.000 metrotik gorakoa da.

Ezaugarriak: Erroizu errekastoan gora pista bat igotzen da goi larreetara, 11 kilometroan. Autoa beherago utz daiteke. Pinuak, pagoak, mendi belartsuak, harritsuak‌ denetarik topa daiteke. GR-12 bidean zati bat egiten da (Etzegaratetik Belaguaraino doa). Udazkenean elurra egin dezake gailurretan.



Islandia neguan UR-JAUZI IZOZTUEN UHARTEA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


ISLANDIA NEGUAN

Islandiak, udan argitasunez jantzi ostean, neguan erabat aldatzen du bere fisionomia. Paisaiak zuri bihurtzen dira, bere profilak leuntzen dituen eta bere ertzak biribiltzen dituen elurrak lagunduta. Urak atzera egin eta izoztu egiten da, glaziarrek urdin kolore desberdinak hartzen dituzte eta eguna argi irradiazio lotsati eta belatu bihurtzen da, egunsentiak eta ilunabarrak ia bat eginez. Eta gaua, dena bere menpe duena, izarren distirak eta aurora borealaren berdeak apaintzen dute.

46


slandia atsegin dudala esatea gutxi da. Aurrenekoz zapaldu nuenetik bere paisaiek liluratuta naukatela esanda apur bat hurbilago nago iparraldeko uharte honengatik sentitzen dudanetik. Ez da kasualitatea bere sumendi, ibai eta itsaso artean zortzi bider bidaiatu izana, kostaldean eta bihotzean barrena ibiliz bere sekretu guztiak ezagutzeko erronkari segika. Aitortu behar dut porrota izan dela, porrot zoragarri eta itxaropentsua, bisita bakoitzak paisaia berri bat erakutsi dit eta, txoko berri bat, irribarre berri bat, eta hori dela eta, itzultzen naizen aldiro porrot egiten jarraitzea espero dut.

I

Nire oin eta zentzumenak laba eta glaziarrezko lur hauetan jarri ditudan aldiro udan izan da, herrialdea ezagutzeko sasoirik onenean, diotenez –eta nik neuk ere hala nioen–. Beharbada egia izango da, lehenengoz uharteratzen direnentzako behinik behin, baina orain ez nago horren ziur egia osoa denik. Udako egun amaigabeak eta klima onberagoa aproposagoak dira denbora mugarik gabe bertako arroka irisatuak eta ur-jauzietako ostadarrak atzemateko, beste urte sasoi batzuetan iristerik ez dagoen lekuetara heltzeko eta putzu suhar eta solfatara artean ibiltzeko, kezka bakarra agian euria egin lezakeela izanik, eta haize saihe-

Handian, Bla Lonid, hots, Laku Urdin ederra. Txikian, eta goitik behera, Holtsos lakua eta Skogafoss ur-jauzia. Erreportajea zabalduz, Gunnuhver geogunea.


ISLANDIA NEGUAN tsezina, noski. Baina islandiar tentazioari berriro men egin eta bederatzigarrenez bertaratu ondoren, oraingoan azkenengo hilabetean, argi esan dezaket gutxienez bi Islandia daudela eta bata bestea bezain interesgarriak direla. Iparraldeko argia Nire jakin-mina setatia zen. Iparraldeko herrialdeak erakargarriak dira neguan aurora boreal ederrengatik. Ez da gutxiagorako. Iparraldeko argien izan-dantza gizakiok ikus dezakegun gauza ikusgarri eta hunkigarrienetako bat da. Islandia Zirkulu Polar Artikoko hegoaldean dago, Grimsey uhartetxoa mozten duena, baina obalo auroralaren pean bete-betean dagoena; hortaz, gelditu, arnasa hartu eta estasian gorantz begiratzeko leku onenetakoa da. Bertako gau hotz luze elurtuetan, lainoak desagertutakoan eta eguzkia bere erradiazioak espaziora botaz jolasten denean, zerua berdez janzten da. Sigi-sagako mugimendu aurreikusezinen ballet etereo bat da, lurra ukitzen ez duen euri horizontala, Valhalako numenen tai txi lotsagabea, Letek eta Laboak poesia eta abesti bihurtu zuten izarren hautsa. Aurora borealen goritasun magiko eta leunarekin alderatzeko moduko ezer gutxi dago. Gure ametsetako txoko sakonenak hartzeko gai da ikuskizun hau. Baina neguan iparraldeko argia askoz gehiago da,

48

batez ere itsasoak inguratzen bagaitu. Urtea amaitzen ari denean, Eguzkia da hegoaldeko errege, ez ekialdekoa ez mendebaldekoa, hegoaldekoa soilik. Skogasandur eta Skeithararsandurreko errauts beltzeko hareatza amaigabeetatik harago, Dirholaey eta Kirkjufjara erasaten duten olatu haserreetatik harago, Reynisfjarako eta Halsanefshellirreko kobako basaltozko zutabeak zuriz makillatzen dituzten elur malutetatik harago, beldurrak eta grinak agerrarazten dituen ozeanoaren gainean, Eguzkiak zerumuga apenas gainditzen duen zubi bat marrazten du. Kandela baten argitasun meheak bezala, urtaroen iragatean izango den eguna irudikatzen laguntzen digu, baina giroa okre eta urdinen segida batekin apainduz, egunsentitik ilunabarrera segidarik gabe igaroz. Argi horren pean, Jokulsarlon-en intimotasunak Breithamerkur-en profilak rodokrosita leunaz tindatzen ditu, eta bertako iceberg-ak akuamarina eta opaloz, kaltzedoniaz eta zafiroz, topazioz eta turkesa kolorez mozorrotzen dira. Kosta-lerroaren ondoan, diamantezko blokez zeharkatua, izpiek bere transparentzia izoztuen barrenean sartzen dira bere hondartzaren azal ilunean urre koloreak eztandarazteko. Reykjavik-en, Tjorning aintziraren gainazal izoztua izotz suharra bihurtzen da, eguzki-sarrera eternal baten txinpartek piztuta. Ingolfur Arnarson eta Leif Eriksonen brontzezko begiraden pean, Harpa Concert Hall berriak


distiraz apaintzen du portua; bitartean, ez oso urrun, Solfar, Eguzkiko Bidaiariak, J.G. Arnason eskultorearen ontzi bikingoak, irrikaz eta grinaz zamatutako bere gila iparralderantz begira du, beti iparralderantz begira. Horma izoztuak Oinez goaz Solheima glaziarraren aurrealdearen bila. Haizeak elur kristalak jasotzen ditu eta horiek irrist egitean aintzira izoztuaren gainaldean zurrunbiloak sortzen dituzte. Izotz geruza lodia dugu oinetan, eta erdizka ikus dezakegu, edo irudikatu, gure kranpoien azpian mehatxuka dugun ur masa. Izotz geruza ez da hautsiko; urte sasoi honetan gogorra eta sendoa da, baina beldur atabiko batek bere itzala proiektatzen du gure inguruan. Datozen asteetan atzera bueltarik gabe harrapaturik, iceberg-ek geldirik diraute, Lot-en emaztearen pare. Paisaiak nolabaiteko urduritasuna sortzen du. Mihiaren hormara iritsi eta handik igo gara. Likido, solido zein gas egoeran, ura da Islandiako geografiaren bereizgarri nagusia. Glaziarrek eta aintzirek lurraldearen %15 estaltzen dute; gainerakoa tundra eta basamortuen artean dabiltzan makina bat ibaik zipriztintzen dute. Islandiak “Izotzaren Lurraldea� esan nahi du, eta neguan egiten dio benetan ohore bere izenari. Glaziarrak beren boterearen une gorenean daude. Kviarjokull Vatnajokulletik banantzen da indigo koloretan oinez aldizkako egunsentie-

Handian, Bla Loniden beste ikuspegi bat. Txikian, goitik behera, Reynir herriko eliza eta Reykjaviken dagoen eskulturarik ospetsuena.

49


ISLANDIA NEGUAN

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan: Eguberri eta Gabon zahar artean goi denboraldia da. Hori saihestuz gero, prezioak nabarmen jaisten dira.

Hegoaldeko zirkuitua: sinpleena, baina ikusgarria inondik ere, Snaefellsnes eta Hofn arteko ibilbidea egitea da hegoaldean, N1-en inguruan. Iparraldea zailagoa da eta barnealdera ez dago iristerik.

Non lo egin: Islandiar asko beren landako etxeak utzi eta hirira joaten dira neguan. Aukera interesgarria da.

Nola mugitu: Errepideak egoera onean daude, eta asfaltatutakoak, hegoaldean, ibiltzeko moduan daude. Nolanahi ere, tentuz ibiltzea eta 4x4 bat hartzea gomendatzen dugu. Auroren jarraipena. http://en.vedur.is/weather/forecasts/aurora.


tarantz; bere ondoan Fjallsjokull-ek bere aintziren plataforma tinkoak geldiarazitako ezkata zorrotzak erakutsiz. Mendebalderago, Svinafells eta Skaftafells-en mihi misteriotsuek nahastu egiten gaituzte beren zeru-kolore eta zetazko gorriekin, beren isiltasunarekin Svartifoos-en harri-soinua gogoraraziz, zeinaren hodi hexagonalek bere ur-jauziaren oihartzuna gutxitzen duten izotz-puska erraldoien artean filtratuz. Izan ere, ibaiak Islandian ur-jauzietan behera joan ohi dira, edertasun basati bezain desberdineko ur-jauziak, lotsagabe bezain aitzakiagabea. Neguan beste dimentsio bat hartzen dute. Oxararfoss gortina geldi, tinko eta menderaezina bihurtzen da; Skogafoss, adats ederra, izotzarekin borrokatu ondotik airoski ateratzen da zazpi koloretako izotz kandelak luzituz; Seljalandfoss-ek bide ixten digu atzetik begira diezaiogun, baina bere hormetan tapiz izoztu bat zintzilik dago, Gljufrabiu-raino, ur-jauzi ezkuturaino, garamatzana; Hraunfossar eta Barnafoss-ek, lurraren zauri kapritxosoak, hotzak koagulatzen duen odol albinoa isurtzen dute; eta guztien gainetik, Gulfoss, zeinaren jauzi

eszentrikoak lurrazaletik harago ezkutatzen den Tule bateranzko ate zorabiagarria dirudien. Bere bigarren bereizgarria bere barrunbeen berotasuna da, Snaefellsness-eko penintsulatik Eyjafjallajokull-eraino sumendi artean txinpartaka ari den lurralde baten goritasuna. Eta beste behin ura presente dago, abenduko solstizioko mamuak uxatzen: Strokkur geiserraren eztanda bakoitzean belar printzak izotzez estaltzen dituzten tenperaturei desafioka; Gunnuhver-en etengabeko lurrunetan; eta Krysuvik-Seltun-en irakiten duten lokatzetan. Baina bereziki iturri termaletan. Ezerezaren erdian dauden iturri naturalak izan, igerileku batean izan edota egurrezko etxetxo bateko bainuontzian izan, beren urek gauean izarren azpian gaudela gure gorputz biluziak epeltzen laguntzen digute, aurora borealak zeharkatzen duen esne-bide baten aterpean zeropeko aireak inguratzen gaituenean. Hirugarrenik gabeko bigarrenik ez dagoela esan ohi da. Kasu honetan, hamargarrenik gabeko bederatzigarrenik ez izatea nahi nuke, neguan... edota beste edozein urte sasoitan. •

Lerroon gainean, eskuinetik ezkerrera eta goitik behera, Barnafoss ur-jauzia; Haukadulur haranean dagoen geiserra, ezagutzen den geiser zaharrena; eta Kerith eta Grabrok kraterrak. Ondoko orrialdean, ezkongaiak Jokulsarlon-en, Islandiako glaziar handienean eta Fjallsarlom aintzira.

51


proposamen tematikoa

HELMUGA KULTURALEN «OSCAR» SARIAK Hegoafrika, Londres, New York eta Arabiar Emirerri Batuak daude aurten kulturari lotutako helmuga turistikorik aipagarrienen zerrendaren goialdean. Leading Culture Destinations (LCD) erakundeak bosgarren urtez aditzera eman dituen sariak Hollywoodeko Oscarren parekoak omen dira eta, jakin ezazue, Donostiak Janari Onenaren Helmuga saria jaso duela. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Leading Culture Destinations

2018ko helmuga kultural onena Hegoafrikako Cape Town hiriko V&A itsas pasealekuan birmoldatutako gari-silo ikusgarri honetan dago Zeitz Mocaa, Afrikako Arte Garaikidearen Museoa. Aurtengo Kultur Helmuga Interesgarriena izendapena jasotzeaz gain –zerrendan dagoen sari garrantzitsuena–, Afrikako eta Ekialde Ertaineko helmuga aipagarriena ere bada. Afrikako artisten lanak soilik erakusten dituzte bederatzi solairutan banatutako ehun bat galerietan. 52


Arkitekturarik onena Aurtengo arkitektura proposamenik onena, kultur eraikuntza baten arkitektura egiturari dagokionez, Marrakexeko YSL museoari egokitu zaio. Yves Saint Laurent frantziar diseinatzaile ospetsuaren omenez eraikitako museo hau egituratzean Marokoko kolore eta estilo tradizionalak hartu ziren aintzakotzat.

Erakusketarik onena Philippe Parreno-ren izenik gabeko erakusketa Berlingo Gropius Bau museoan ikusi ahal izan da abuztura arte... tira, ikusi eta sentitu, irudian agertzen diren arrainen artean edo etengabeko mugimenduan zeuden beste osagaien artean sartu gintuelako Parrenok. Tokia ere berezia da oso, estilo errenazentistako adreilu eta mosaikoz apaindutako museoa ederra baita. 53


proposamen tematikoa Kultur eskualderik onena Fogo uhartea Kanadako kostaldean dago, zehazki Newfoundland barrutian. Bertan eraikitako arte egoitza honetan eskaintzen diete ostatu margolariei, zinegileei, idazleei, musikariei eta, oro har, mota guztietako artistei. Tokia ikusgarria da oso.

Helmuga berritzaileenak Europari dagokionez, aurtengo helmuga kulturalik berritzaileena Estatu frantsesean dago, zehazki Mediterraneoko urek bustitzen duten Porquerolles uhartean. Hor kokatzen da Carmignac fundazioa. Amerikako saria Toronto (Kanada) hiriko Museum of Contemporary Art eta Peruko Paracas Museum-era joan da, eta Asian, Hong Kongeko Tai Kwun gunera.

Jatetxerik onena Londresko Garden Museumeko The Garden izeneko kafetegia omen da mundu osoko jatetxerik onena. Museoak berak ere merezi du bisita, St Mary eliza hutsaren lursailetan kokatzen baita. Tamesis ibaiaren ertzean dago. Eta 2018ko kultur dendarik onena Vienako Mumok museokoa da. 54


Esperientzia digital ikusgarriena Tokio hiriko Mori Building Digital Art Museum-eko TemLab laborategian sartzea esperientzia ahaztezina omen da. Bertan ikusgai dagoen erakusketan 50 artelan interaktibo daude, 10.000 metro karratutan banatuta. Adibidez, urjauzi honetan murgil gaitezke bisitariak.

Suspertzen ari den hiri kulturala 2018ko hiririk kulturalena da Lisboa, jaso duen sari honen arabera. Argazkian agertzen den eraikina Arte, Arkitektura eta Teknologia Museoa (MAAT) da. 55


HITZORDUAK

MADRIL (ESTATU ESPAINOLA)

NEW YORK (AEB)

Azaroaren 6tik 30era Ohi denez, jazz jaialdiak udara mugatzen dira. Gurean bai, behintzat. Madrilgo Udalaren Jazzmadrid jaialdia, ordea, Europan musika mota honi eskainitako udazkeneko hitzordu nagusia izateko xedearekin jaio zen. Aurten, esaterako, atzo eta gaurko musikariekin egitarau oparoa osatu dute, non Fernรกn Gรณmez antzoki nagusiko kontzertuen artean Art Ensemble of Chicago (azaroaren 6an) talde beteranoa aurki dezakegun, edo Galileo Galilei antzoki txikian argazkiko Ala.ni britainiar kantari hasiberria (azaroaren 22an). https://festivaldejazz.madrid.es

Azaroaren 4a Aurten 60 urte betetzen ditu munduko maratoi herrikoirik handienetarikoak. Munduko sei maratoirik garrantzitsuenak biltzen dituen World Marathon Majorseko lasterketetako bat da. New Yorkekoaz ari gara, urtero azaroko lehen igandean burutzen den lasterketaz. 1970etik egiten da 42,195 kilometroko lasterketa hau etxe-orratzen hirian eta urtero gutxi gorabehera 2 milioi ikuslek zuzenean animatzen dituzte korrikalariak ibilbidean zehar. NBC telebista kateak zuzenean ematen du. www.tcsnycmarathon.org

GUADALAJARA (MEXIKO) Azaroaren 24tik abenduaren 2ra Othan Pamuk Nobel saridun eta idazle turkiarra, Ida Vitale olerkari uruguaitarra, Arturo Perez-Reverte idazle espainiarra eta Antonio Lobo Antunes portugesa aurtengo Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokako (FIL) protagonistak izango dira. Jalisko barrutian urtero egiten den literatura jaialdi hau Latinoamerikako hitzordu nagusia da. Aurten Portugal izango da gonbidatu nagusia eta 40 herrialdetako 800 idazlek hitzaldi, topagune eta aurkezpenetan parte hartuko dute. Guztira hiriko 23 gunetara hedatuko da Fil azoka. www.fil.com.mx

56


ErakusketaK BALTHUS SUITZAN Argazkian, Setsuko Klossowska de Rola, Balthus poloniar artistaren alarguna (Balthasar Klossow de Rola, 1908-2001), “The Turkish Room” koadroaren aurrean dago Suitzako Riehen/Basilea hirian kokatutako Beyeler fundazioan, senarrari eskainitako eta urtarrilaren 1era arte ikusi ahal izango den atzera begirakoaren aurkezpenean.

SUGIMOTOREN ERRETRATUAK

www.fondationbeyeler.ch

Japoniako enperadorea eta Britainia Handiko Viktoria erregina, Napoleon eta Fidel Castro... Paris ondoko Versaillesko gaztelu ederrak urtero bere baitan hartzen duen arte garaikideko erakusketa nagusia Hiroshi Sugimoto eskultore eta argazkilari japoniar handiari eskaini diote. Frantziako errege-jauregian munduko hainbat agintariren erretratuak paratu ditu Sugimotok. “Japonismes” izeneko erakusketa otsailaren 17ra arte egongo da zabalik. Argazki handiak dira, zuri-beltzean denak, eta indar handikoak.

ARGITARAGABEKO ROBERT DOISNEAU

http://en.chateauversailles.fr

Grenoblen (Estatu frantsesa) Sainte-Cécile komentuak bitxikeria bat gordetzen du abenduaren 19ra arte, “Allons voir la mer avec Doisneau” erakusketari esker fotokazetaritzaren aitzindariaren irudi ezohikoak (Pariseko argazkiak egin zituen batez ere) eta argitaragabekoak ikus daitezkeelako.

VELVET UNDERGROUND EXPERIENCE New Yorkeko Greenwich Village auzo bohemioan dago ikusgai, abenduaren 30era arte, 60ko hamarkadako Velvet Underground musika talde mitikoari buruzko erakusketa multimedia hau. Izen ikonikoz osatuta (Lou Red, John Cale, Nico, Sterling Morrison eta Maureen Tucker), garaiko kultura alternatiboaren sustatzaile eta hauspoa izan zen banda hau.

www.couventsaintececile.com

velvetunderground-experience.com

BRUEGEL VIENAN Pieter Bruegel Zaharra (1525-1569) flandriar margolariari buruz inoiz egin den erakusketa monografikorik handiena –horrela iragartzen dute bederen antolatzaileek– ikusi nahi baduzue, Vienako Kunst Historisches Museumera jo beharko duzue. Italiako Errenazimentuko aitzindari honen lanak 2019ko urtarrilaren 13ra arte egongo dira ikusgai. www.khm.at/en 57


liburuen TXokoA

AMETS GALDUEN KRONIKA ZURI-BELTZEAN

Mapa de sueños latinoamericanos Martin Weber RM Verlag eta Ediciones Laviere, 2018 Gazteleraz eta ingelesez 287 orrialde. 45 euro

artin Weber txiletarrak azken bi hamarkadetan Latinoamerikako txoko anitz eta galduetan atera dituen erretratu eta argazkiak bildu ditu liburu gordin honetan. «Zuk duzun amets edo nahi bat idatzi al zenidake faborez?», eskatzen zien argazkilari honek Argentinan, Kuban, Perun, Nikaraguan, Guatemalan, Brasilen eta Kolonbian aurkitu edo ondo iruditzen zitzaien pertsonaia interesgarriei. Proiektua 1992. eta 2013. urteen artean gauzatu zuen, eta jasotako erantzunen artean mota guztietakoak aurki ditzakegu: «Dantzaria izan nahiko nuke», «Berriz neskato bat izan nahiko nuke», «Nire aita desagertuak zituen ametsak izan nahiko nituzke», «Lagunak izan nahi ditut», «Pistola bat»... Weber-en beraren testuak ere tartekatzen dira liburu interesgarri honetan, non Latinoamerikako kontraesanak biltzen dituen, ariketa intimo baten egituran aurkeztuta. Erretratuen artean Brasilgo komunitate indigenak, 1.500 metrora dagoen Guatemalako herri galdu bat, Nikaraguako Oihan Beltzeko biztanleak eta Cuscoko unibertsitateko irakasle talde bat azaltzen dira. Guztira 110 argazki dira, denak zuri-beltzean.

M


NESKA NERABE BATEN ITSAS BIDAIA

HIRI ZURIAREN TRILOGIAREN BUKAERA

Nobela labur eta bitxi honetan, kontalariak oso dosi txikietan aletzen du nerabezaroan egindako itsas bidaia bat, oroimenak lausotzen hasteko aski denbora izan duenean, 50 urte beteta hain zuzen. Nabarmena da liburuan, lehen lerrotik hasita, heriotzak, eta bereziki suizidioak, hartzen duten nagusitasuna. Hala ere, zalapartarik gabe aipatzen dira, espanturik gabe. Bidaia iniziatiko baten narrazioa ere bada, itsasontzian doan neskaren lehen sexuesperientziak azalduko dizkiguna.

Gasteiz, 2019. “Los señores del tiempo”, Erdi Aroan girotutako eleberri historikoak, arrakasta handia lortu du. Diego Veilaz ezinarekin sinatu du egileak. Gasteiz, 1192. Diago Velak, don Vela kondeak, Antso VI.a Nafarroakoak agindutako ezkutuko misio arriskutsu batetik etxera itzultzean ezuste bat jasotzen du; emaztegaia, Onneca de Maestu azpikari galanta, nebarekin ezkondu da. Nobela beltz honetako detektibeak, Unai Lopez de Ayalak, “Hiri zuriaren trilogiari” bukaera ematen dion liburu honetan ustekabeko ugari emango dizkigu.

Proleterka Fleur Jaeggy. Miren Iriartek eta Fernando Rey euskaratua Erein eta Igela, 2018 120 orrialde. 11 euro

BOSGARREN EDIZIOA DAGOENEKO Apunteen karpeta gisa sortu zen EHUko hiru belaunalditako irakasleek marraztu eta idatzi duten liburu hau. Albistea hau da, bosgarren ediziora iritsi dela eta, gaztelaniaz ez ezik, euskaraz eta ingelesez ere argitaratu dela. Liburua irakaskuntza maila guztietarako balio duen baliabide pedagogikoa omen da, oso modu sinplean egituratuta baitago. Mapa geologiko aurreratuak interpreta daitezke hemen eskainitako materialari esker. Introducción a la cartografía geológica Rafael Ramón-Lluch, Luis Miguel Martínez-Torres eta Arturo Apraiz UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak, 2018 56 orrialde. 9,42 euro

Los señores del tiempo Eva García Sáenz de Urturi Planeta, 2018 448 orrialde. 19,50 euro

HEZIKETA, ASKATASUNAREN GILTZA Idahoko mendietan jaio zen Tara Westover, naturarekin bat eginik eta aitaren aginduetara, munduaren bukaera iristear dagoela sinesten zuen mormoi fundamentalista bat. Anai-arrebak bezala, Tara ez zen eskolara joan. Neskatoak dohain bat zuen; kantua eta obsesio bat; jakitea. 17 urterekin eskolan ohartzen da, esaterako, bi munduko gerra izan direla eta beraien etxean ez zutela horren berririk. Hezkuntza ona izatearen beharraz ohartzen da... baita etxetik alde egiteko ere. Aurtengo liburu salduenen artean dago. Una educación Tara Westover Lumen, 2018 472 orrialde. 20,80 euro

59


Gogoan hartu

JAMES BOND AGENTE SEKRETUAREN GORDELEKU EZKUTUA AUSTRIAKO ALPEETAN “Spectre” (2015) filmean, bere abenturen azkena orain artean, James Bond agente sekretu ezagunak bere burua arriskuan jarri zuen –beste behin– Austriako Alpeetan, tiroketa ikusgarri batean parte hartuz. Bada, tiroketa hori grabatu zen tokian bertan, 3.000 metroko altueran, itxura futurista duen museo bat zabaldu berri dute 007 agente sekretuaren mundua birsortu asmoz. Edo hori egiten saiatu dira, bederen. Teleferikoz igoera azkarra egin ondoren, hormigoizko paralelepipedo batera iri-

tsiko gara, alegia, aldapa beldurgarri eta malkar batean zintzilikatutako eraikin batera. Parez pare, berriz, Alpeetako gailur ikusgarriak izango ditugu. Museoa Tiroleko hegoaldean dago, Sölden herrian, neguko kirolak egiteko Austriako gunerik ezagunenetarikoan. Ötztal Alpeen bihotzean bertan kokatu dute, beraz, “007 Elements” gunea, James Bond agentearen inguruko 24. filma gogoan. Museoa eraikitzeko lanetan urtebete pasa eman zuten langileek, 1.300 metro karratu harri zulatuz baldintza bortitzetan. «Abuztuan elurra egin zigun, eta azaroan metro bat elur genuen inguru guztian», Johann Obermoser arkitektoaren hitzetan. Ez da harritzekoa, udan zein neguan hotz handia egiten baitu inguruotan. «Naturaren gordintasuna islatu nahi genuen, elementuen presioa sentiarazi nahi genien bisitariei». Museora hurbiltzen direnek bidaia «zinematografikoa» egingo dute, tunel ilunetan zehar Bond unibertsoan murgilduz. 007elements.soelden.com

60


«MUNDUAREN BUKAERAKO» BI ITSASARGIAK Argazkia: Xavier Leoty

Itsasbeheran oinez bertaratu gaitezke «munduaren bukaerako» itsasargiraino. Gozamen hutsa da. Hori bai, guri jatorrizkoa baino dezente gertuago geratzen zaigun itsasargi batez ari gara, La Rochelleko uretan dagoen «munduaren bukaerako» itsasargiaren erreplikaz, alegia. Argentinako Suaren Lurraldean dagoen San Juan de Salvamentoko itsasargi epikoaren erreplika 2000. urtean eraiki zuen Andre Bonner marinel eta abenturazaleak, Les Minimes muturraren aurrean, Argentinako Gobernuaren laguntzarekin. Eta zer dela eta? Bonnerrek, beste zortzi lagunekin batera, Hornos lurmuturra argiztatzen zuen itsasargia aurkitu eta eraberritu zuelako 1998an, luza-

roan bertan behera utzita izan ostean. Orduan jarritako eguzki-panelak jada ez dabiltza, eta, hori dela eta, Bonnerrek deialdi berri bat luzatu du itsasargia berrizteko dirua biltzeko. Iragan martxoan, lehen eraberritzearen 20. urteurrenaren karira itsasargira Argentinako Armadarekin itzuli zenean, argi sistema ez zebilela ohartu zen. «Itsasargia egoera onean dago, baina eguzki-panelen erdia ez dabiltza. Urgentziazko konponketa bat egin genuen, baina seguruenik jada ez du funtzionatuko». Diru eske dabil orain Bonner, 2019ko Patagoniako udaberrian bertara itzultzeko asmoa duelako. Gainerakook, La Rochelleko «anai txikiarekin» kontsola gaitezke.

61


LABURRaK

» SUSHIA DOAN, INSTAGRAMEN JARRAITZAILEAK LORTUZ GERO ushia doan emango dizuegu, Instagramen jarraitzaileak lortzen badizkiguzue». Hori iragarri du Milango This Is Not a Shushi Bar jatetxeak, sare sozialek duten oihartzunaz jabeturik. Bazkaria doan lortzeko, gutxienez 100.000 jarraitzaile izan beharko dituzue eta zuen kontuetan jatetxearen argazki bat zintzilikatu, jatetxearen traolarekin, noski. 1.000 eta 5.000 jarraitzaile soilik izanez gero, plater bat doan izango duzue beste plater bat eta edaria ordainduta... eta, noski, argazkia igota. Horrela, jarraitzaileen arabera, formula desberdinak pentsatu dituzte.

APP UNIBERTSALA PRESTATZEN ARI DA SNCF statu frantseseko burdinbideko enpresak, SNCF-k, aplikazio berri bat kaleratuko du azaroan. «Mugikortasun laguntzaile pertsonala» bezala egituratuta, beste garraiobide batzuk onartuko ditu bere baitan. Dagoeneko 12 milioi lagunek jaitsi dute SNCFren app-a, oso erabilgarria baita trenean Estatu frantsesean barrena mugitzeko, eta aplikazio berriarekin, esaterako, eragozpenak edo arazoak daudenean alerta-mezuak jasoko ditu erabiltzaileak. Trenen informazioa denbora errealean eskaintzeaz gain, mota guztietako garraiobideekin loturiko aukerak eskainiko zaizkigu.

FERRERO ROCHER LEHIAKETAKO FINALEAN DA ERRIBERRI errero Rocher, Isabel Preylerrek hedabideetan ordezkatzen duen bonboi markak, lehiaketa bat antolatu du “Bil ezazu argiz zure herria” izenekoa. Bosgarren edizioa da aurtengoa eta beren xedea Estatu espainiarreko herri bereziena aurkitzea omen da. Herri irabazleak Gabonetako argiztapena doan jasoko du eta finalisten artean, Erriberri ez ezik, Pueblo de Sanabria (Zamora), Villanueva de los Infantes (Ciudad Real), Medina-Sidonia (Cadiz), Ayllon (Gaztela) eta Comillas (Kantabria) daude.

«LOW COST» HEGALDIEK 38 MILIOI BIDAIARI GARRAIATU DITUZTE ow cost aire konpainiek 38,5 milioi bidaiari garraiatu dituzte urtearen lehenengo bederatzi hilabeteetan, iaz baino %6,2 gehiago. Airelinea tradizionaletan datuak pixka bat baxuagoak dira; 33 milioi bidaia, epe berberean. Irailera arteko datuak eman ditu jakitera Turespañak, Turismo, Merkataritza eta Industria Ministerioaren menpeko guneak. Beraz, urtarriletik irailera arteko aire trafiko gehiena low cost konpainia horien eskuetan dago; eta horien artean, erabilienak Ryanair, EasyJet eta Vueling daude; hiruren artean bidaiarien %64 izan dituzte.

S

F

E

JAINKOSA GUREAN Kali jainkosa dantzari honengan «haragitu» zen urriaren 15ean, Dussehra jaialdi ikusgarriaren karietara Allahabaden. Indian, Nepalen, Sri Lankan eta Bangladeshen urtero ospatzen den jaialdi jendetsu eta nagusietakoa izaten da.

L

hutsa

HONEK EZ DU BERTIGORIK! Argazkia urriaren 3koa da, “National Geographic” aldizkariak zabaldutakoa, eta irudian agertzen dena Alex Honnold da, Yosemite parke nazionaleko (AEB) Kapitaina egitura arrokatsu ikaragarria sokarik gabe igo duen lehen eskalatzailea.

62


hutsa

«MILLENNIAL»-AK ERAKARTZEKO AHALEGINETAN Nola gaztetu dezakegu gure ikusleria? Galdera hori egin dio New Yorkeko Metropolitan Operak bere buruari eta mugikorrean bideo musikalak ikusteko ohitura duen belaunaldia bereganatu nahian ari da, “millennial” delakoak izan beharko lirateke-eta etorkizuneko ikusleria. Horretarako hainbat ekimen bultzatu ditu, horien artean ostiral arratsaldeetan 40 urtetik beherakoei zuzendutako opera emanaldiak. Kantariekin selfie-ak egin ditzakete, esaterako tragotxo bat hartzen duten bitartean.

BUZLUDJA MENDIKO «OVNI»-A Objektu hegalari ezezagun baten itxura du Bulgarian 1.400 metrora dagoen Buzludja eraikinak. Sozialismoa goraipatzeko eraiki zen eta gaur egun oso egoera kaskarrean dago. Gune hau babesteko lanean ari da Europa Nostra GKEa.

ARTEAREN HOTELA ERROMAN Alda Fendi fundazioak Erromako bihotzean ireki berri du arteari eskainitako “hotel boutique”-a, Jean Nouvel arkitekto frantses ospetsuak moldatua. Palazzo Rhinoceros jauregian 24 apartamentu egin dituzte, artea maite duten dirudunentzat (gelek 699 eta 1.249 euro artean balio dute). Hori bai, artista bati etxea doan eskainiko diote eta bere lanak erakutsi. hutsa

BEROTZE GLOBALAREN MEHATXUPEAN Mediterraneo itsasoaren inguruan kokatutako hainbat gune kultural garrantzitsu desagertzeko arriskuan daude Lurraren berotzearen eraginez, Alemaniako Kiel unibertsitateak eta Ingalaterrako Southampton unibertsitateak batera egindako ikerketa batek dioenez. Italian Venezia eta bere eskualdea da, noski, arrisku handiena duena, baita Ferrara herri errenazentista eta Aquilea basilika. Itsasoko uren igoeraren eraginez urpean gera litezkeen beste toki historiko batzuk hauek dira: Libanoko Tiroko nekropolia, Tarragonako erromatar hondakinak eta Turkiako Efeso hiri zaharra (argazkian). 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.