7h121

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

DENBORAN ZANBULUKA

LURMUTUR HIRIA

San Petersburgo Kale-argiak pizten direnean

Hammarby Sjรถstad Ekojasangarritasun suediarra

Phnom pehn

Estigmak astintzeko ahaleginetan

Itzaga

Mendi ezagun ezezaguna


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


46 36 30

22 16 6

aurkibidea121

16 Mexiko Ukaezina da Eliza katolikoak azteken herrialdean duen garrantzia, baina aspaldidanik aldaketa esanguratsuak sumatzen ari dira.

30 Itzaga Nafarroa ekialdeko menditzar hau handia da tamainaz zein garaieraz. Pirinioetarako sarrera da, atea, 1.362 metroko bere talaia pribilegiatutik.

22 Phnom Pehn Kanbodiako hiriburua apurka bere pultsua berreskuratzen ari da, itsatsita duen sexuturismoaren estigma gainetik kentzeko ahaleginean.

36 San Petersburgo Arratsalde amaieran, kaleargiak pizten direnean, bere xarma berreskuratzen du Errusiako bigarren hiri eder honek.

46 Hammarby SjĂśstad Stockholm hiriko barruti honetan ingurumen teknikarik berritzaileenak eta puntapuntako diseinu urbanistikoak batzen dira.

06 Lurmutur Hiria Hegoafrikako hiririk ezagunenak den-dena dauka; metropoli honek mendi eta hondartza ederrak ditu, baita modernitateak eskainitako puntapuntako azpiegiturak ere. Ibilbide honetan Nelson Mandela giltzapean egon zen Robben Island-en hasi eta baleak ikustera joango gara Hermanus lurmuturreraino. Bidean ardo goxo-goxoak dastatuko ditugu.

52 Proposamen tematikoa Kuban musikaz gozatzeko ezinbesteko zortzi toki. 56 Hitzorduak 2019an kontuan hartu beharreko erakusketak eta urteurrenak. 58 Liburuen txokoa Emelie Forsberg korrikalariaren gida-liburua. 60 Gogoan hartu Rio de Janeiroko Real Gabinete PortugĂŞs de Leitura eta Omango Wadi Shabeko putzuak. 62 Laburrak 3


SHENYANG Gure superheroi txinatarra dos, onar dezagun ur izoztuetan pulunpatzeak eragin onuragarriak badituela, besteak beste, gorputza berotu eta muturreko hotz horrek indarberrituta uzten zaituelako. Onar dezagun ere hasierako shocka gaindituz gero, eta tokian seko gelditzen ez bazara, plazera behar duela izan... baina ez al da gozamen handiagoa izango, argazkiko emakume txinatar horren antzera, igeriketa sinkronizatuaren plantak egitea? Edo superheroi itxura eman nahian ote dabil? Berdin da, ez du garrantzirik, irudi honetako emakumea gure heroia bihurtu da, umorea eta adorea erruz behar dituelako Txinako Liaoning barrutiko Shenyang aintzirako uretara horrela salto egiteko; ur izoztu hauek zero azpiko 20 graduan baitaude!

A

Argazkia: STR

4


Munduari begirada

5



Lurmutur Hiriak dendena dauka: mendi ikusgarriak, surfean ibiltzeko hondartzak, fauna zoragarria eta mokofinetan mokofinena ere liluratuko duten ardoak. Modernotasunaren eta tradizioaren artean zanbuluka dabilen hiri aldabera honek puntapuntako azpiegiturak ditu, eta horietan diseinu abangoardistaren zertzeladak ere ez dira gutxi.

Lurmutur hiria

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

AFRIKA OSOKO HIRIRIK KOSMOPOLITENA 7


LURMUTUR HIRIA egoafrikak duela zenbait urte utzi zuen atzean gizateriaren historia hurbilaren atalik gaitzesgarrienetako bat, apartheid-a. Robben Island uhartera egindako bisitak hain aspaldikoa ez den iragan hori gerturatzen digu. Uhartea 30 minutu eskasera dago ferryan, eta bertan 18 urtez giltzapetuta eduki zuten Nelson Mandela, apartheidaren aurkako mugimenduko liderra eta gerora Bakearen Nobel sariduna. Ziega horiek ikusteak, espetxea behin betiko ixtean zeuden bezala, eta Mandelaren espetxekide izandako beste preso politiko batzuen testigantzak bertatik bertara entzuteak muin-muineraino hunkitzen zaitu. Ferryak Victoria & Alfred Waterfront delakotik abiatzen dira. Kaiaren bueltako merkataritza gune bat da, noria, dendak eta luxuzko hotelak kokatzen dira bertan, baita artisautza azokak, akuarioa eta 40 jatetxetik gora, askotariko gustuetara eta prezioetara moldatzeko moduko eskaintzan. Hiri modernoa baino pixka bat gorago dago Bo-Kaap auzoa, erdialdetik oinez ere oso erraz iristeko moduan, eta nahi eta nahi ez ezagutu beharrekoa da. Harlan-

H

Behean, Malay Quarter auzoko etxe koloretsuak. Ondoan, goitik behera, hiria Table Mountain menditik ikusita, eta gazte bat teleskopio turistiko batetik begira itsas pasealekuan. Erreportajea zabaltzen, pinguinoak Boulders Bech hondartzan.

duzko zoru gainean kolore alaiez margoturiko etxez osatutako kalexka estuetan kokatu ziren holandar kolonek Sri Lankatik, Malaysiatik eta Indonesiatik ekarritako musulman eta malaysiar guztiak, esklabotzaren abolizioaren ondotik. Hiriaren edozein txokotatik bistaratzen da Table Mountain. Tepui itxurako mendi honen gailurrera igotzea da ezinbestean egin beharreko beste gauzetako bat, bertatik zabaltzen baitira hiriaren ikuspegirik onenak. Gainera, naturaren zazpi mirarien zerrendan dago. Denbora izanez gero, igoera eta jaitsiera oinez egitea da onena; bestelakoan, teleferiko moderno batek tontorrean bertan utziko zaitu. Handik abiatuta, hainbat ibilbide seinalatu daude. Garrantzitsua da bidetik ez ateratzea, bertako natura ahalik eta hobekien babesteko. Ez da ezohikoa dassie taldeak aurkitzea. Akuriaren itxurako animaliatxo horiek, 50 cm eskas dutelarik, izugarri gogoko dute turistengana gerturatzea, mokadutxoa partekatzeko. Denboraz ondo bagabiltza, mendi honen biki txikia, Lions Head, bisitatzeko aprobetxatu dezakegu, izen hori jasotzen baitu



LURMUTUR HIRIA Hermanus eta Agulhas lurmuturren arteko ilunabar ederra. Hermanus munduko punturik hoberenetakoa da lehorretik baleak ikusteko. Agulhasen Indiako Ozeanoak eta Atlantikoak bat egiten dute.

10

mendiak, perspektiba jakin batetik begiratuta eta irudimen apur bat jarrita lehoi baten silueta antzeman daitekeelako. Hiria sakonetik ikusi ondoren, inguruetako beste txoko erakargarri batzuk esploratzera abiatu gara. Ibilgailua alokatzea merkea da (80 euro astean, gutxi gorabehera) eta bertako errepideek ez dute inolako aitzakiarik gureen aldean, beraz, aukera-aukeran daukagu. Lurmutur Hiriaren erdialdetik errepidez 30 bat minutura dago Hout Bay. Hara iristeko, Constantia Nek eta hegoaldeko bizitegi auzoak zeharkatu ditzakegu, eta bestela, kostaldeko errepide panoramikoa hartuta, Clifton, Camps Bay eta Llandudnotik igaro. Giro biziko arrantzale portu bat dauka, zenbait jatetxerekin, eta

itsaski ezin gozoagoak mahairatzen dituzte, itsasotik atera berriak. Mariner Wharf delakoan, herrialde osoko fish and chips (arraina eta patatak) onenak egiten dituzte. Itsas lehoiak itsasertzera gerturatzen dira batzuetan, turisten gozamenerako, baina benetan gertutik ikusi nahi dituenarentzat, aukerarik onena Duiker uhartera joatea da. Chapman’s Peak Drive-ko ibilbide panoramikoa Hout Bay eta Noordhoek lotzen ditu Chapman's Peak Drive kostaldeko errepideak. 2004an berrireki zuten ibilbide panoramiko honek badiaren gaineko ikuspegirik zoragarrienak eskaintzen ditu. Sandy hondartza Lurmutur Hiriko hondartza nudista bakarra da, eta leku aproposa da ohartzeko zer hotz dagoen itsasoko


ura meridiano honetan, batez ere neguan. Hegoalderago, Noordhoek dago, sei kilometrotik gorako harea zuriko hondartza, esaterako, zaldi gainean ibiltzeko. Itsas lasterrek indar handia dute eta bainulari arruntentzat arriskutsu samarra izan daiteke uretaratzea; surflarientzat, aldiz, gogotsu irensten duten amua da. Bestalde, hortxe daude “Kakapo” baporearen aztarnak. 1900. urtean, Zeelanda Berrirantz zihoala, hondartza honetan hondoa jo zuen lurrunontziak, denborale baten eraginez. “Ryan’s Daughter” filmaren pasarte batzuk bertan egin zituzten. Kommetije herrixkako Slangkop Lighthouse itsasargiaren izpi indartsua Hout Baytik ikus daiteke keinuka. Beherantz jarraitzen badugu, Esperantza Oneko lurmuturrera iritsiko gara. Egun erdi gorde behar da gu-

txienez bisitatzeko, izan ere, aukera zabalak eskaintzen dituen erreserba handi batean dago, batez ere mendi ibilietarako. Bertan, munduan bakarrak diren landarez osatutako flora dago, eta hegazti, antilope zein mendiko zebren 250 espezietik gora. Hauxe da, era berean, munduko itsas labarrik altuenetakoa, 249 metrotik gora itsas mailaren gainetik. Funikular moderno batek gailurrean dagoen begiralekura iristeko bidea errazten du. Bertatik, ikuspegia zoragarria da, itsasoa etengabe haitzetan jotzen. Ilunabarrak ere ikuskizun paregabeak dira, baina adi egon beharra dago, parkea seietan puntu-puntuan ixten dutelako, eta berandutzen denari isuna ordainarazten diote. M4 errepidea Lurmutur Hirira itzultzen da False badiatik, Simon’s Townetik igaroz. Kostaldeko herrixka

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, zaldi gainean paseatzen Noordhoek hondartzan, Esperantza Oneko lurmuturreko seinalea, hiriko akuarioa eta Cango haitzuloan Van Zylen sarrera deituriko gunea.

11


LURMUTUR HIRIA magal emankorrez zipriztindua. Upategi gehienak euren jabetzako lurretan kokatzen dira, etxalde handietan, eta bigarren mailako errepideak hartuta ibilgailuz joan beharra dago. Tour turistikoetan pare bat upategi sartu ohi dituzte, bakoitza bere ardo motan espezializatua, eta horrez gain, gazta nahiz txokolatea dastatzeko saioa eta aire zabalean egindako otordua ere eskaini ohi dute. Waterford State da bisitatzea komeni den ekoizle horietako bat. Txokolatez lagundutako kata ederrarekin batera, mahastietan barrena 4x4 ibilgailuan egindako tourra eta emandako azalpenak ikusita, ardoa atsegin ez duen bat ere zaletzeko modukoa da.

Robben Island uharteko kartzela. Bertan 18 urtez giltzapetuta eduki zuten Nelson Mandela.

atsegin hau ezaguna da, bertako hondartzan afrikar pinguinoaren kolonia handi bat dagoelako. Hondartza bizitegi auzo baten erdi-erdian badago ere, hegazti autoktono hau hain gertutik ikusteko aukera ematen duen leku bakarrenetakoa da, babesgune horretan atzera eta aurrera beren kasa dabiltzalarik. Muizenbergek izan ditu garai hobeak, bertako hareatzak Clifton eta Camps Baykoak bezain ospetsuak zirenean, baina paraje berezia izaten jarraitzen du, ur epelekoa eta surfean hasteko ezin hobea. Hondartzaren ondoan kafetegiak ugaritu dira eta kaseta koloretsu batzuk jarri dituzte, eta are erakargarriagoa da horrela. Hegoafrikako ardorik onenak Lurmuturra munduko ardogintzako eskualde garrantzitsuenetakoa da. Herrialdeko mahastien %15etik gora eskualde ĂąaĂąo honetan pilatu dira, eta entzute handia lortu du bertan daudelako goi gamako ardoak ekoizten dituzten upategiak, herrialdeko ardorik hoberenen egileak. Stellenboshen, dozenaka mahastizainek azalera handietan landu dituzte europar mahatsondoen aldean inolako aitzakiarik ez duten mahastiak. Paisaia liluragarriak dituen eskualde bat da, mendi ikusgarriz josia eta fruta arbolez eta mahastiz betetako

12

Lurmuturraren hegoaldetik errepidean Sir Lowry’s Pass gaineko N2ak lurmuturraren hegoaldea zeharkatzen du Riverdaleraino; eta hor, R323k aurrera egiten du iparrerantz, Oudshoorneraino, Cango haitzuloetaraino eta herrialdeko porturik ikusgarrietaraino, denak R328aren bidez lotuak. Kostaldeko herrietara iristeko, N2tik abiatzen diren errepide nagusiak ere har daitezke. Etengabe agertzen dira seinaleak eta zaila da galtzea. Baleak ikustea da Hegoafrika bisitatzen dugun askoren helburuetako bat. Hermanus ezaguna da, munduko punturik hoberenetakoa delako lehorretik baleak ikusteko. Ugaztun eder horiek ikusteko garairik aproposena uztaila eta azaroa bitartekoa da. Balea australak urertzetik 50 metro eskasera gerturatzen dira eta azaleratu egiten dira, eta hor ikus ditzakezu buztan kolpeak emanez, burua ateratzen, tripaz gora jartzen... Lehorretik bistaratzea lortu ez, eta Gansbaaitik abiatzen diren ontzietan itsasoratzea izan daiteke beste aukera bat, irteera antolatuak egiten baitituzte. Bi herriotatik gertu dago Agulhas lurmuturra, Afrikako punturik hegoaldekoena eta Indiar Ozeanoak eta Atlantikoak bat egiten duten lekua. Ilunabarrak ikaragarri ederrak dira hemen ere. Hermanusetik bi ordura dago, gutxi gorabehera, Swellendam, estilo kolonialeko herri historikoa. Jarraian, errepideak Little Karoo eskualde erdidesertikoa zeharkatzen du. Eskualde horrek historikoki lotura handia izan du ostrukaren hazkuntzarekin. Behin hori igarotakoan, AEBetako Route 66 entzutetsuarekin senidetutako ibilbide batera iritsi gara; izan ere, biak sortu ziren paraje mortu tankerakoetan isolatutako baserrien arteko komunikazio bide bat sortzeko beharrari erantzunez. Ostruka haztegi batzuek bisita gidatuak antolatzen dituzte, eta abere hauei buruz ikasteko asko eskaintzeaz gain, baliteke haien gainean ibiltzeko aukera ere izatea, betiere gure pisua ostrukak jasateko modukoa bada. •


Goian, Hermanus eta Walker Bay, Lurmutur Mendebaldeko probintzian. Lerroon ondoan, Table Bay hoteleko halla, Victoria & Alfred Waterfront merkataritza gunean. Hemendik ateratzen dira Robben Island uhartea bisitatzeko ferryak.

13


LURMUTUR HIRIA Lerroon ondoan, ardo dastaketa Stellenbosch-eko Waterford State upategian eta turista bat ostruka zamalkatzen Little Karoo eskualdeko Safari Oudtshoorn abeletxean. Behean, Victoria & Alfred Waterfront gunea.


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Modurik onena Air France-KLM konpainiarekin egitea da, astean hamar hegaldi ere antolatzen baititu helmuga honetara. Estatu espainoletik, bidaiariak sei aireportutik abiatu ahal dira eta lotune azkar bat egin Paris-CDGn edo Amsterdamen. Gainera, KLMk ibilbide honetan Boeing 787 "Dreamliner" berria erabiltzen du, punta-puntako hegazkina, bidaiarientzako erosotasun handiago eskainiz, eta turista klasean ere %40 gehiago jaisten diren eserlekuak eta entxufe indibidualak daude. Air France eta KLMrekin Lurmutur Hirira bidaiatzeko batez besteko prezioa, joan-etorrirako, 590 eurokoa da, tasak barne. Eskaintzak ikusteko: www.airfrance.es y www.klm.es).

Klima Hegoafrikako klima epel eta atsegina da, urtean zehar egunik gehienak eguzkitsuak dira, baina kontinenteko beste herrialde batzuetako bero itogarririk gabe. Kostaldeko tenperatura 26-27 gradukoa izaten da udan, eta 14-15ekoa neguan. Udak leunak dira, eta urtaroak ondo definituta daude. Neguan, maiatzetik abuztura, Atlantikotik fronte hotzak sartzen dira, prezipitazio ugariak eta ipar-mendebaldeko haizea ekarriz. Neguko hilabeteak freskoak dira, gutxieneko tenperatura 10 gradukoa delarik, batez beste.

Nola mugitu Ibilgailua alokatzea oso merkea da. Egunean 12 euro eskas ordainduta, A klaseko bat eskuratu dezakegu. Alokairuko konpainia nagusiak aireportuan daude eta hirian ere badituzte bulegoak. Komeni da zuzenean konpainiarekin egitea erreserba, Rentalcars eta gisako bitartekariekin egin beharrean, horiek prezio merkeagoa eskaini arren ez dutelako alokairua ziurtatzen. Herrialdean ezkerretik gidatzen dute eta errepideen maila europar estandarren parean dago. Gasolina merkea da eta joan-etorri handieneko ibilbideetan zerbitzugune ugari daude.

Non lo egin Table Bay Hotel. Lurmuturik Hiria Quay 6, Victoria & Alfred Waterfont. Lurmutur Hiriko hotelik onena gure ustez. Hiriaren muin-muinean dago, gertu-gertu ditu noria, akuarioa eta jatetxe on ugari dituen Victoria & Albert Waterfront merkataritza gunea. 2009an berritu zituzten 311 logeletan, bost izarreko hotel honek aukera paregabea eskaintzen du hotel klasikoen xarma giro goxo eta abegitsuan bizitzeko, zerbitzu ezin hobearen bermearekin.

Non jan Camissa Brasserie. Quay 6, Victoria & Alfred Waterfont. Lurraldeari berari lotutako eta bertan inspiratutako gourmet janaria eskaintzen du. Brasserie ospetsu hau ezaguna da hegoafrikar eta frantses sukaldaritzaren arteko fusioagatik. Jatetxea portura eta Waterfrontera begira dago, ardo taberna dauka eta ardoa dastatzeko areto bat, baita egoera berezietarako jangela dotore bat ere. Waterford State. Blaauwklippen Rd, Helderberg, Stellenbosch. Lurmutur Hiriko esperientzia berezienetako bat da, zalantzarik gabe, bertako upategi batean jan eta ardo dastatzeko saioa egitea. Honako honetan, 4x4 ibilgailuan mahastietan zehar ibilbidea egin dezakezu eta mahasti artean jan, ardo desberdinak dastatuaz batera.

Baleak bistaratzea Hegoafrikako uretan 37 balea eta izurde espezie bizi dira eta ehun marrazo mota inguru. Mundu zabaleko 4.000-6.000 euskal balea horietako askok urtero iparraldera emigratzen dute Artikoko paraje hotzetatik. Ekainetik aurrera izaten da, ernaltzeko eta Hegoafrikako badietako ur epeletan erditzeko. Baleak bistaratzeko garaia gutxi gorabehera ekainetik azaroaren amaierara bitartekoa da, baina leku batetik bestera aldatu egiten dira tarte aproposenaren data zehatzak. Hermanus herriak balea behaketaren gaietako munduko hiriburu izendatu du bere burua, eta gutxi gorabehera Lurmutur Hiritik ordu eta erdira dago autoz. Hemen balea ugari ikus daitezke ekainetik abendura (goi denboraldia irailean eta azaroan omen da). Diotenez, False Bay da Lurmutur Hiriko lekurik hoberena baleak ikusteko. Kostaldeko errepidearen luze-zabalean hainbat begiratoki daude, eta bidaiariak nahi ahala gelditu eta zain geratu besterik ez du egin behar, ea zorterik duen ikusteko. Bide batez esan, askoz errazagoa da haize gutxiko egunetan (itsasoa bare dela) baleak bistaratzea. Gordon’s Bayko hondartza zoragarrietan ere ikus ditzakegu. Leku on bat Steenbrasdaneko merenderoa da, begiratoki bat duelako, eta balearik ikustea lortu ez arren, badiaren gaineko ikuspegi ederrekin disfrutatuko dugu. Horrek guztiak emaitzarik eman ez badu, itsasontziz antolaturiko tourren batean parte hartu ahalko dugu.

Informazio gehiago Hotel Table Bay: https://www.suninternational.com/table-bay/ Waterford Estate: http://www.waterfordestate.co.za


Mexiko MENOTITAK ETA KOLORE ASKOTAKO SINESMENAK Testua Marian Azkarate Argazkiak: Herika Martinez eta Ulises Ruiz



MEXIKO

Vatikanoarentzat, fededun gehien duen munduko bigarren lurraldea da Mexiko, Brasilen atzetik. Ukaezina da Eliza katolikoak azteken herrialdean duen garrantzia, Latinoamerika osoan legez, baina azken urteetan aldaketa esanguratsuak sumatzen ari dira: Eliza ebanjelikoa hartzen ari den indarra, komunitate musulmanen agerpena eta menotiten migrazioa. Baina nora doaz menonitak? Toki isolatuagoen bila. Hona hemen, kolore eta fede anitzeko Mexiko.

18


apopaneko Ama Birjinak urari loturiko edozer konpondu dezake, berdin dio uholdea edo lehortea izan. Horixe sinesten du bederen, eta itsu-itsuan gainera, Jalisco barrutiko biztanleriaren zati handi batek. Esate baterako, herritarrek ÂŤChapala aintzirako erreginaÂť izendatu berri dute Ama Birjina, eta beste izendapen batzuk ere baditu, hala nola: ebanjelizatzailea, baketzailea, ekaitz zein uholde zein izurriteen aurkako zaintzailea, jenerala, patroia... 1734. urtean hasi ziren ospatzen urriaren 12an Jalisco barrutiko Guadalajara hiriburuko erromesaldi erraldoi hau, koloretsua oso, indigenen sinesmenekin eragindako sinkretismoaren isla. Zapopaneko Ama Birjinari ÂŤetxerakoÂť bidean laguntzen diote urtero bi mila erromes inguruk, katedralean hasi eta zortzi kilometro ibilbidean. Gizon-emakume guztien ondare immaterialaren zerrendan sartu berri den erromesaldi hau Mexikon ka-

Z

tolizismoak duen garrantziaren metaforatzat jo daiteke noski, baina Amerikako lur hauetan mota askotako sinesmenak daude, fedeen arragoa koloretsu eta anitza baita bera. Eliza ebanjelikoa, esaterako, marjinala izatetik politika eta gizartearen gaietan lehen mailako eragilea bihurtu da. Latinoamerikan suma daitekeen fenomenoa da, bost latinoamerikarretik bat ebanjelikoa delako. Politikan gero eta eragin handiago dute, era berean; Andres Manuel Lopez Obrador presidentea bultzatu duen plataformako partaide bat oinarri ebanjelikoko alderdi bat da. Chiapasetik Chihuahuara Azken bi hamarkadetan San Cristobal de las Casasen erraz topa daitezke beloa daramaten emakumeak, Chiapas estatuko musulmanen zentro ez-ofizialtzat jotzen baita hiria. Islama 1994. urtean iritsi zen Chiapasera; hau da, zapatisten altxamenduarekin batera.

Behean, Zapopaneko Ama Birjinaren aurtengo erromesaldi jendetsua. Ondoko orrialdean, San Frantzisko Asiskoaren elizan egiten den animalien bedeinkapena. Erreportajea zabaltzen, menonitak eta katolikoen sinkretismoa.


MEXIKO Diotenez, Muhammad Nafia izeneko musulman espainiar batek Marcos komandanteordea islamera erakarri nahi izan zuen, baina alferrik, noski. Halere, Muhammad Nafiak bere lan “ebanjelizatzailea� egin zuen maia eta tzotzil herritarren artean, beraiek osatzen baitituzte gaur egun sufi, wahabi eta ahmadia eskoletako komunitateak. 2010ean 3.760 musulman zeuden Mexikon, horietatik 110 Chiapasen. Gaur egun, komunitate musulmanaren datuen arabera, 12.000 musulman inguru daude herrialde osoan. Iparraldeko basamortua ezin egokiagoa iruditu zitzaien menonitei duela 26 urte; han ez baitzegoen ez argindarrik, ez telebistarik ez autorik... baina modernitatea hedatzen joan da eta ez du atzera biderik. Chihuahuako inguru hauetan, Ciudad Juarezetik 230 kilometrora (AEBetako mugan), Sabinal herrixka ager-

20

tzen zaigu gure begien aurrean. 10.000 hektareako udalerria da, non azal zuri, ilehori eta begi argiko 1.500 menonita bizi diren. Hemen bizitza ez da erraza, udako 42 graduetatik neguan -12ra pasa zaitezkeelako, baina orain arte ondo konpondu dira; kotoia, txilea, kuia, basarto eta tipula landatzen dituzte eta kooperatibak egiten duen gazta menonita ospetsua da. Egunean tona eta erdi ekoizten dute. 1992. urtean iritsi zen komunitate erlijiosoa inguru hauetara. Alemania eta Herbehereetatik zetozen, mendeetan zehar hainbat herrialdetatik migratu ondoren. Duela bi mende bezala bizitzea dute xede, argindarrik gabe, eta emakumeak etxean gelditzen dira, haurrak zaintzeko ardurarekin. Arazoa zera da, gazteek nahiago dutela elkartu, ezkutuan, edateko eta Enrique Iglesiasen edo Wisin eta Yandelen reggaetona dantzatzeko. •


Sabinal herrixkan bizi diren menonitak irudiotan. 92. urtean iritsi ziren Chihuahuako inguru hauetara. Horietako batzuek, ehuneko 30, hegoaldera joateko asmoa dute, paraje isolatuagoen bila.

21



Phnom Pehn SUSPERTZEN ARI DEN HIRIA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos



PHNOM PEHN

Kanbodiako hiriburuan gaude. Argi-ilunen eta kontraesanen artean, apurka-apurka bere pultsua berreskuratzen ari da hiria, Khmer Gorrien erregimenak egindako basakeriek belaunaldi oso bati eragindako trauma gainditu nahian eta gaur egun itsatsita duen sexu-turismoaren estigma gainetik kentzeko ahaleginean. baiertzeko pasealeku lasaiko parterreen ondoan eserita, itsasontzi eta gabarren joan-etorri patxadatsuari begira nago, Mekong eta Tonle Sap ibaiak batzen diren tokian. Atsedentxoa egiten ari naiz. Aurretik, Wat Langa Institutu Budistan eta Errege Jauregian kuxkuxean ibili ondoren, Museo Nazional bikainean Kanbodiako historia eta artearen berri jasotzeko eta Chaktomuk Konferentzia Jauregi bitxiaren aurrean irribarre egiteko denbora izan dut. Azken hau Vann Molybann arkitektoak egin zuen, eta 50eko eta 60ko hamarkadetan loratu zen neokhmer estiloaren adibideetako bat da, gaurdaino iraun duena Estadio Olinpikoarekin batera. Gauzak dezente aldatu dira duela urte batzuk hiria lehen aldiz bisitatu nuenetik. Orduan, hesi handi batek banantzen zituen ibaia eta etorbidea, hiriak ibaiari bizkarra emanez, eta jendearen aurpegietan arimaren toki sakonenetik zetorren tristura ia genetiko bat antzematen zen. Hesirik ez dago jada, pasealekuak palmondoen kulunkarekin diosala egiten die ur gezei, emakume eta gizonak oinez dabiltza, barrez eta solasean, eta gazte taldeak hip hop erritmoekin gorputza astintzen ari dira. Preah Sisiwath kaian eta aldameneko kaleetan giro bizia dago; bertakoentzako eta kanpotarrentzako hamarka jatetxe, taberna eta denda daude. Batzuk oinez doaz, beste batzuk auto edo tuk-tuk-ean –Asia hego-ekialdeko motor-taxiak– eta beste asko hiru, lau, bost edota sei bidaiari daramatzaten ziklomotorretan, trafiko zirimolatsuan elkarren aurka talka ez egiteko ekilibristen abilidadea erakutsiz. Batzuk beren negozioaz arduratzen dira eta beste batzuk, ni esaterako, patxadatsu gabiltza aisiaz gozatzen. Baina bada nire arreta erakarri duen zerbait... enegarrenez. Adineko gizon zuri eta ilehori bat igaro da nire aurretik, kamiseta loreduna, praka motzak eta sandaliak jantzita, eta haren eskutik kanbodiar neska gazte bat, oso gaztea, gazteegia. Ez dut gaizki pentsatu nahi eta bere biloba dela imajinatu dut, kanbodiar batek eta atzerritar batek osaturiko familiaren fruitua dela. Baina beren gorputz lengoaiak eta jarrerak disimuluan ibiltzeko asmorik ez dutela adierazten du. Gainera, eszena ohikoa da kale, parke eta terrazetan;

I

finean, ez da posible horrenbeste adineko (edo ez) gizon zuri ilehorik (edo ez) hainbeste kanbodiar biloba izatea eta era horretan luzitzea. Eta hori, antzeman dezakedana soilik aintzat hartuta, lokalak oharkabeago geratzen dira eta. Sufrimenduaren erresumina Kanbodia, oro har, eta bereziki bere hiriburua sexuturismoaren guneetako bat dira oraindik ere. Eskrupulurik gabeko gizonak, normalean mendebaldarrak eta asiarrak, ezin konta ahala iristen dira herrialdera pobreziaren sexu faboreen bila. Erraz aurki daitezke dolar gutxi batzuen truke beren burua prostituitzen duten emakumeak. Putazaleentzat ez da zaila Phonm Penh-en larrua jotzea. Lagun batek ohartarazi zidan: «Kontuz han ilea moztera joaten bazara. Ile-apaindegi batera joatekotan begiratu ondo nora, eta joan egunez; gauez argi gorriak pizten dituzte eta minigona daramaten ile-apaintzaileek lokalaren atzealdera eramango zaituzte». Beste batean, herrialdean barna bidaiari talde bat gidatzen nenbilela, horietako batek kontatu zidan hoteleko harreran neska gehiegi zeudela eta hirugarren pisuan hotel batean arraro samarra den zerbait ikusi zutela. Bertara joan nintzen. Hirugarren pisura. Ateak ireki ziren eta sei emakume eta gizonek “tunela” egin zidaten irribarretsu eta sartzera gonbidatuz. Sartu egin nitzen. Pasilo luzea, oso argiztatua, eta alde banatan aretoak, eta barruan hamarka neska gazte, arropa gutxirekin, bezeroarentzako salgai gisa. Barrurago, aretoak gelatxo pribatu ilun bihurtzen ziren. Bezeroak, nahi izanez gero, hautatutako neskatxa bere logera eramateko aukera ere bazuen. Hotel hura ez zen prostituzio-etxea, hotel arrunta zen... zerbitzu estrak zituena. Are gehiago, ziur asko, emakume haiek beste toki batzuetan baino baldintza hobeak izango zituzten; azafaten tabernez eta burdel klandestinoez ari naiz, dolarraren usainean, askoren gizabiderik ezari eta emakume askoren esklabotzari esker hirian ugariak direnak. Are lazgarriagoa da indarkeria hori adingabeen aurkakoa denean, zeren haur-prostituzioa bere horretan jarraitzen duen erre-

Errege Jauregiaren edertasuna. Eraikin multzo hau Kanbodiako erregeen egoitza izan zen 1866. urtetik. Erreportajea zabaltzen, Wat Ounalom, lurralde hauetako budismoaren gune nagusiko teilatuak.

25


PHNOM PEHN Ibaiertzeko etorbidean mota honetako tenpluak aurki daitezke.

26

alitate mingarria da. Minaren beste aurpegia gertuko iraganetik dator. Khmer Gorrien izugarrikeriak kanbodiarrak indarkeria kiribil batean murgildu zituen, genozidio izatera iristeraino. Lehentxoago deskribatu dugun eszena ez zen posible izango duela hamarkada zenbait, hiriak hustu eta biztanle guztiak landa-eremuetara eraman eta zigor, lan behartu eta birheziketa zentroetan sartu zituztenean, landa-milenarismo maoista tarteko. Neurri horretako traumaren arrastoa herritarren DNAn dago oraindik, eta irribarreak erraz eta ugari loratzen diren

arren, joandako mamuek hor diraute nolabait. Tuol Sleng museoko gela tetrikoetan ibiliz ohartzen gara horretaz guztiaz. Museoa Tuol Svay Prey Institutua zen eta Pol Pot-ek S-21 tortura zentro bihurtu zuen. Hirigunetik kanpo dago Choeung Ek sarraski-eremua; bertan oinez goazela giza hezur hondarrekin topo egingo dugu, balak aurrezteko hil arte jipoitzen zituztenen hezurrekin. Horien burezurrak sexu eta adinaren arabera ordenatuta erakusten dituzte bisitariei harrera egiten dien oroitzapenezko stupan. Ez dira bisita errazak baina bai beharrezkoak.


Minaz harago Kamplerng Kouch Kanong plazaren erdian, Zubi Japoniarraren edo Chruoy Changvar delakoaren mendebaldean estatua bitxi bat dago. Kanoia korapilatuta duen errebolber bat da. Alegoria ezin adierazgarriagoa da, gerraren aurkakoa eta bakearen aldekoa. Bake hori ez da soilik kanpokoa, baita hiriko biztanle bakoitzak barrura begira bilatzen duena, etorkizunari beldurrik gabe eta itxaropenez begiratzeko. Horrela, hiriaren pultsua bere onera etortzen joan da, aurrera egin nahia besterik geratzen ez zaienen erresilientzia landuz.

Bere iraganetik berpizten ari den Phnom Penh horretan galtzea maite dugu. Therevada estiloko arkitektura dastatuz hasi gara, bere bertsiorik oparo eta luxuzkoenean, Zilarrezko Pagodako zoru zilarreztatuak oinutsik zapalduz. Buda ugari daude; bat diamantez estaliriko urrezkoa, bacarrako kristalezko beste bat, marmolezko hirugarren bat, zilarrezko beste bat eta brontzezkoa azkena. Bertako lorategietan buelta bat eman dugu, eta ondoren Tronuaren Areto dotore eta delikatura (bere 59 metroko dorrearekin), Pochani eta Chan Chaya (ÂŤilargi argiaren pa-

Behean, Psar Temei edo Merkatu Nagusia. Hemen, intsektuak, tarantulak... edota Breitling ordulari faltsu bat eros dezakezu.

27


Lerroon ondoan, iragan odoltsuaren aztarnak. Behean, Wat Ounalom-eko tenplu budistaren sarrera eta ondoko orrialdean, Sisowath kaiko egunerokotasuna.

28


PHNOM PEHN biloiÂť izenez ezagunagoa) pabiloietara eta Napoleon III.aren pabiloira joan gara (hau frantziar enperadorearen oparia, burdinazko arkitekturaren adibidea, urre kolorekoen ondoan kitsch samarra dena). Wat Ounalom-eko fraideak meditatzen ikusi ditugu jarraian. Kanbodiako budismoaren gune nagusi honen estupetako batean Budaren bekaineko ile bat ardura handiz gordetzen dute. Eta estupekin jarraituz, ikustekoak dira jende ugari ibiltzen den Wat Moha Montrei tenpluko estupa koloretsuak. Baina batik bat, kaleetan galdu gara. Errusiar Merkatu edo Psar Tuol Tom Pong-en barneratu gara, era guztietako produktuen eta jendearen artean, postuak eta postuak ikusiz. Independentziaren monumenturaino itzuli gara eta hortik Norodom etorbidea hartu dugu iparralderantz. Azken hau hiriaren ardatz na-

gusietako bat da, bankuz eta administrazioko eraikinez beteta dagoena. Mendebalderantz jo dugu hiriko bigarren azoka handienean barneratzeko, Psar Temei edo Merkatu Zentralean. Art deco estiloko eraikinak kulpula izugarri bat dauka eta bertan gauza bitxi ugari aurki ditzake bidaiariak: beratutako tarantula bat zein saltzailearekin tratuan aritu ostean 10 dolarretan Breitling faltsu bat aurki dezakezu eta arrain lehorra. Eta ez ditzagun ingurumariak ahaztu, non mangostan fruten ondoan larrututako igelak ikus daitezkeen. Horregatik bakarrik ere, merezi du Phnom Penh ezagutzea, bai eta Wat Phnom-eko parkeko naga, vihara, lehoi eta estupa artean dabiltzan tximuen bihurrikeriaren batek eragindako barre-algarak sentitzeagatik, behinola debekatuak zeudenak. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Ikusgarriena Vietnamgo mugatik Mekong ibaian barrena ontziz iristea da.

Nola mugitu Hiri erraza da oinez batetik bestera mugitzeko, baina beti izango dituzue aukeran tuk-tukak; horiekin prezioa adostu behar da lehenik.

Jatekoa Ez dago Vietnamen bezain aukera zabala, baina kanbodiar gastronomia oso interesgarria eta merkea da. Amocarekin hasi eta hortik aurrera, dena probatu.

Hizkuntza Jende dezentek daki, gutxi edo gehiago, ingelesez. Hala ere, khmer hizkuntza zaila iruditu arren, ikas itzazu hiruzpalau hitz behintzat, bertakoek are irribarretsuago hartuko zaituzte-eta.


30


Itzaga IBILIZ EGITEN DA BIDEA Itzaga izena entzun eta ÂŤboteprontoanÂť duda sortuko zaizu. Ez baita edonoren memorian lehen kolpean azaltzen den mendi ezagunezaguna. Beste askoren izenik gabe, ordea, horien handitasuna eta edertasuna sobera berdindu edo handitzen du Nafarroa ekialdeko menditzar honek. Oso handia baita tamainaz zein garaieraz. Pirinioetarako sarrera da, atea, 1.362 metroko bere talaia pribilegiatutik. Eta zein mendi den zehatz jakin gabe ere, ziur noizbait ikusi duzula. IruĂąetik Irunberri aldera autoz joan bazara, hantxe dago, harro, geldirik, autobidetik iparrera, Elomendi anaia iparreko elur erauntsietatik babestuz. Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo 31


ITZAGA alentzia iparraldeko artzainek badute joera hara bertaratu eta eguraldiaz galdetzen duten mendizaleei esaldi berezi bat botatzeko, naturaltasun osoz: ÂŤAl tiempu hay que dejarlu, no puedes cambiarluÂť. Komenigarria, mendizaleak hori lehenbailehen onartzea, mendian, gailurra eta bertako bistak bezala, bidea bera ere polita, aberasgarria, izan daitekeela ulertzeko. Gailurra adina edo gehiago, agian. Antonio Machado poeta espainiarrak esan zuen bezala, ibiliz egiten da bidea, deskubritu paraje ezezagunak. Itzaga mendi bakartia baita. Elomendi (Higa) eta

P

Handian, Ardanatz herria Paso de los Sarrios-etik. Txikian, Itzaga mendi erraldoia Artaitzetik eta gailurreranzko xenda hostotsua. Erreportajea zabaltzen duen argazki handian, Ardanatz herrixka ibilbide hasieran eta txikian, saiak Itzagako haitzean.

32

Arangoiti ditu inguruan. Elomendi (1.289 metro) pista eta antena zatar batek itsusten ditu. Arangoiti 1.200 metrotik gora dagoen goi ordokia da, baina Itzagak mendi kutsu dotorea du. Begiratzen duzun isuritik begiratuta ere, erraldoia. Bailaratik gailurreraino 800 metroko goragune esanguratsua du, eta gailurretik Pirinioen bista aparta eskaintzen du. Hala dio, behintzat, mendi hartara igotzeko bibliografiak. Udazken bukaerako eguraldiarekin ezin erabat konfirmatu, zoritxarrez, bibliografia hori. Eguraldia bat delako eta kito. Gizakiak, zorionez, ez


du hori eraldatzeko tramankulurik sortu oraingoz, eta dagoena onartzea beste erremediorik ez dago. Iparreko haizearekin euria ez da Untziti eta Itzagaondoa ibarretaraino iristen. Horien iparrean dauden mendi ugarietan barrena hustu dira lainoak, eta Itzagara iristen direnak lehorrak dira. Lehorrak, baina haizeak eta hezetasunak bultzatuta, nahikoa indartsuak mendia estaltzeko 1.100 metrotik gora. Iragarpenak orduek aurrera egin ahala eguzkiak lainoak uxatuko dituela dio, eta esperantza horrekin ekin diogu Ardanatz herritik gora (Itzagaondoa, 650 metro).

Herritik 200 bat metrora aparkaleku bat dago, haraino hurbiltzen diren mendizaleentzat apropos prestatua. Lehen ezustekoa: jende dezente dabil mendian gora. Ehiztari batzuk ere bai, basurde ehizan nonbait. Bide guztia seinaleztatua dago, eta ezinezkoa da galtzea Itzaga dioten geziei jarraituz gero. Pista zabal batean lehen 20 minutuetan; bide zidor heze eta hostotsu batean barrena ondoren. Itzagak 100-150 metroko hormatzar tentea du ipar isurian, eta bideak horma horren azpian egiten du bidea, pasabide erraz bat bilatu arte.

33


ITZAGA Ezkerretik eskuinera, San Migel ermita dotorea, erromaniko estilokoa, XI. edo XII. mendean eraikia, eta bi mendizale Itzaga gailurrean, lainopean (1.362 metro).

34

San Migel ermita ikaragarria 45 minutuz ibili ostean, Zuhatzu eta Erreta herrietatik datozen bideak Ardanatzetik datorrenarekin batzen dira. Eta dozena bat sigi-saga egin ostean, Sarrioen pasabidera iristen da (940 metro) xenda. Isuri aldaketa agerikoa da, artea eta hostoa zegoen lekuan, osina eta sastraka agertzen baitira. Pixkanaka, zuhaiztia desagertzen hasten da, eta lainoa inguruak ezkutatzen. Ondo markatutako bide batean ordu laurden egin eta lainopean azaltzen da bat-batean San Migel ermita (1.230 m). XI edo XII. mendekoa omen, estilo erromanikokoa, eta bertan, hain garai, zergatik eraiki zuten, ezin jakin. Aralarko Santutegiaren izen bera dauka, eta antza ere bai. 20-25 bat metro da luze, eta 8-10 metro zabal. Sarrera itxita dago, eta giltza Zuhatzu herrian eskatu behar omen da. Mendizaleok tarteka ingurunea eta bertako eraikinak gehiago errespetatuko bagenitu, denek ermita gertuagotik ezagutzeko aukera izango genuke, baina zoritxarrez ez da hala. Lur orotako ibilgailuan ermita

atariraino irits daiteke, eta pentsatzekoa da ermita honetan jendetza batuko dela urteko egun jakin batzuetan. Eguerdia jotzear, lainoa dantzan hasi da. Eguzkiak hezetasuna jan du, eta oso pixkanaka Itzagako haitza argitzen ari da. San Migel ermitatik Ardanatz ikusten da tarteka, oso behean. Ermitatik 20 bat minutuko osteratxo erraza egin behar da gailurreraino. Ezpelak han eta hemen, eta galtzada erromatar antzeko bat, irrist ez egiteko. Etsipenez goaz, lainoa sartu delako berriro. Gailurrean postontzi bat, baina izenik gabe, eta erpin handi bat. Eta lainoa. Eta haize demonioa. Eta hotza. Sentsazio termikoa zero azpikoa, ziur. Bost, hamar, hamabi minutu, tarteren batean lainoa altxatu zain. Keinuren bat egin du, minutu erdiko esperantza, baina berehala itxi egiten da. Gailurretik gertu ikusten diren Pirinioak lasai ikusteko beste batean bueltatu beharko dugu. Eguzkia, azkenean Ermitara bueltan, lainoa gailurrean bakarrik geratzen


dela jabetu gara. Ermita garbi ikusten da, eta ermitarekin batera, Elomendi eta Monreal hegora, Iruñea hiriburua mendebaldera, Urrotz, Agoitz, eta Itoizko urtegia iparrera, eta Irunberri aldeko soro berde guztiak ekialdera. Pazientzia bidaia-lagun ona izaten da mendian, eta azken unean, espero ez genuen oparia egin digu Itzagak. Ermita toki aproposa da, haize babesean, hamaiketakoa egin, eta Itzagaondoa bailarako herriak ikusteko, amildegira hurbilduz. Jaitsiera irristakorra dago, baina ez da arriskutsua. Egindako bidea desegitea baino ez da falta. Arte basoa atzean utzita, abenduko eguzkiak lanean jarraitu du egoskor eta Itzaga erabat garbitu da. Eguarte aldean abiatu den jendeak goiz abiatu denak baino zorte handiagoa izan du. Baina Itzagaondoa bailarako Ardanatz, edota Artaitz herrixketatik, Itzaga bere osotasunean agertu da, eta orduan jabetu gara mendi puska honen benetako tamainaz. Guk deskubritu baino askoz lehenago esana baitzuten: ibiltari, ibiliz egiten da bidea. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Itzaga mendia Nafarroa ekialdean dago, Iruñetik 30 bat kilometrora. Untzitibar eta Itzagaondoa bailarak daude mendebalde eta iparrera, Monreal hegora, eta Irunberri ekialdera. Itzaga mendiari Pirinioetako atea esaten diote, berez handik iparrera hedatzen baita eskualde hori.

Nola iritsi Iruñera iritsi behar da aurrena, eta gero Irunberri eta Esara daraman A-10 autobidea hartu. Berehala, eta Monreal herriko irteeran, Urrotz-Campanas norabidea hartu behar da, sei bat kilometro egin ondoren eskuinera jo eta Itzagaondoa bailarara joateko. Bertan daude Artaitz, Zuhatzu,

Erreta eta Ardanatz. Azken hiru herrietatik igo daiteke Itzagara; denetan erosoen Ardanatz herritik.

Ezaugarriak Bailaratik gailurrera 800 metroko desnibel handia daukan mendia da Itzaga, baina bidea oso erosoa eta garbia da. Bi orduan, asko jota, gailurrera iritsiko da edonor. Bidean, atseden txikia hartu eta hamaiketakoa egiteko txoko aproposa da San Migel ermita (1.230 m), batez ere gailurrean eguraldiak laguntzen ez duenean. Itzaga toki askotatik ikusten da, eta oso deigarria da Itzagaondoa bailaratik edo Agoitzetik bertatik zein handi ikusten den, eta zein ondo sumatzen den San Migel ermitaren silueta.

35



San Petersburgo GAUEKO MAGIAREKIN BERPIZTEN DEN HIRIA Testua eta argazkiak: Ura Iturralde


SAN PETERSBURGO

Arratsaldearen amaieran, kale-argiak pizten direnean, bere xarma berreskuratzen du Errusiako bigarren hiriak. Jauregiek, zubiek eta monumentuek distira egiten dute ilunabarrean, Petrograd edo Leningrad zaharrean. Kaleak jendez gainezka, musika zuzenean edozein txokotan, tabernetako giroa, 24 orduz irekita dauden mota guztietako dendak... Urteko edozein garaitan gauez, lasai eta arriskurik gabe, bisitatu daitekeen hiria da San Petersburgo. Handian, Odol Isuriaren katedrala. Txikian, Neva ibaiaren gainean dagoen zubi bat eta Kazan katedrala. Erreportajea zabaltzen, Nevski etorbidea.

38


evski Prospekt kale nagusiko taberna bateko leihoaren ondoan eseri gara argiak noiz piztuko dituzten zain, kamera eskuetan prest gaueko argazkiak ateratzeko desiratzen. Argiztatzen hasi dira pixkanaka parean ditugun jauregiak, eskaparateak, hiriko kanalak... benetan irudi ederra kristalaren beste aldean ikusi ahal duguna. Astirik galdu gabe, motxila soinean hartu eta oinez abiatzen gara gorantz kale nagusitik norabide finkorik gabe. Atsegina da oso paseatzea presarik gabe eta noraezean, mila geldiune eginez zeozerk erakartzen gaituenean. Autoz beteriko ibilbidea gurutzatu dugu, bidean

N

topatu ditugun monumentu eta jauregiak lasai ikusi eta azkenean Neva errekarekin egin dugu topo parez pare. Hain ospetsuak bihurtu diren zubiak jarraituz kontu-kontari ohartu gara 22.00ak direla eta ez dugula afaldu. Ordua begiratu ez bagenu, kaleetan dabilen jendea ikusirik esango genuke 18.00ak diruditela. Harrigarria egiten zait egiten duen hotzarekin eta astelehena izanik honelako giroa egotea. Errusiar neska bati galdetu behar izan diogu benetan arraroa egiten zaigulako. Berak esanda orain badakigu errusiarrak oso gautxoriak direla, ez zaiela hotza axola, taberna batean sartu eta kito, arrazoi horrengatik omen

39


SAN PETERSBURGO daude hainbeste denda 24 orduz zabalik. Zapata dendak, mugikorren dendak, jatetxeak‌ edozer behar duzularik ziur nago San Petersburgon eskuratu ahalko duzula, nahiz eta 3.00k izan. Mokadu baten bila Oinez bira bat eman ondoren, kale nagusira bueltatu gara afaltzeko esperantzarekin. Bertan eta inguruko kaleetan ere asko dira errusiar buffet antzeko jatetxeak. Guk aukeratu dugunak xarma berezia dauka, eskailerak jaitsita soto batean kokatua dagoelako. Dekorazioa ere berezi xamarra da, sobietar garaikoa dirudi. Denetarik dugu aukeran: haragia, arraina, arroza, pastelak‌ gosea dugunez, platera bete-bete eginda eseri gara mahaian. Wifi-a ere doan bertan eta, konturatu garenerako, 23.30ak jo dizkigute. Atetik irten eta gogo gutxi dugu gure hotelera itzultzeko, gaugiroa ikusita. Jende multzo bat ikusi eta bertara hurbildu gara zer gertatzen den ikusteko. Musika talde bat da, bertakoen eta atzerritarren gozamenerako. Entzuten gaudela burura etorri zaizkit gaur gauean ikusi ditugun leku interesgarri guztiak eta ezin atseginagoa izan dela ohartu naiz, nahiz eta tenperatura 0 gradu ingurukoa izan den. Metroan sartzea besterik ez zaigu geratzen, esan diot neure buruari... eta bertara abiatu gara, parean dugun lehen geltokira. Arrazoi zuten esan zigutenek metro geltoki batzuk benetan ikusgarriak direla... haiek ikusi eta etxera iritsi gara eguna amaitutzat emanda. •

40


ÂŤStolovaiaÂť edo jatetxe berezi bat, sobietar estilokoa, Nevski Prospekten. Behean, Etagi Loft Project kulturguneko kafetegi bat. Ondoko orrialdean, goitik behera, Freddy Mercuryren omenezko taberna bat Nevski etorbidean eta Etagi Loft Project-eko komiki denda bat eta mural bat. Txikian, arropa denda bat Nevski Prospekten. Hurrengo orrialdean, Etagi Loft Projecteko azken solairuko bista zoragarriak eta San Petersburgoko metroko Avtovo geltokia.


GIDA PRAKTIKOA Noiz joan

ZER IKUSI

Negu luzeak eta hotzak, uda beroak eta motzak. Horiek dira San Petersburgoko urtaroak. Irailean tenperaturak asko jaisten hasten dira, suposatzen da maiatzera arte. Hotz handia egin arren, hiria ezin politagoa da neguan, Neva ibaia izozturik ikusgarria da, adibidez. Ekainaren amaieran, ordea, San Petersburgoko gau zuri famatuak hasten dira, gurutzaldiak egiteko garairik egokiena. Urtaro bakoitzak du bere xarma.

Nevski Prospekt etorbidea

Bisa Ez da erraza errusiar bisa lortzea, nahiko neketsua da. www.rusalia.com web orrialdean aurkitu daitezke eskuratzeko pauso guztiak.

Txanpona Errubloa da Errusian erabiltzen den txanpona. 1€=72,69 errublo.

Garraiobideak Metroa: Garraiobide publikorik egokiena hiri barnean mugitzeko. Bidaiak 45 errublo balio du, gutxi gorabehera. “Tokens“ fitxa sistema erabiltzen da eta leihatilan erosten dira. Orokorrean, jendeak ez daki ingelesez, hatzekin adierazi zenbat bidaia nahi dituzun eta ulertuko dizute. Autobusa: Metroa iristen ez den tokietara garraiobiderik gomendagarriena. Bidaia 40 errubloan dago eta autobusean ordaintzen da. Taxiak: Uber eta Cabify aplikazioak oso-oso erabiliak dira Errusian. Erabat gomendagarriak biak, batez ere aireportura joateko edo handik hirira bueltatzeko. Wifi-a ia edonon aurkitu daiteke doan, nahikoa da aplikazioa jaistea.

Non lo egin Asko dira hiriak ematen dituen aukerak, merkeak eta garestiak. Merkeen artean Babushka House izenekoa nahiko gomendagarria da; 20 euro komunik gabeko gela bikoitza. Nevski Prospekt etorbidetik oso gertu dago. 42

San Petersburgoko kale nagusia dela esan daiteke, lau kilometro eta erdi ditu eta Alexandre Jean Baptiste Le Blond arkitekto frantsesak diseinatu zuen 1718. urtean, Parisko bulebarren modura. Gaur egun, egunez nahiz gauez, izugarrizko bizia duen etorbidea da eta hiriko leku interesgarrienak bisitatzeko abiapuntutzat har daiteke. Egunez polita den arren, gauez beste xarma bat du. Ugariak dira gau partean musika taldeak edozein kantoitan, berdin du asteko zein egunetan. Ezin aproposagoak ere bertan aurkitzen diren jatetxe eta tabernak geldiune bat egin eta gorputza asetzeko, horietako asko sotoetan kokatuak daude eta estetikoki oso bereziak dira. Bertara iristeko, metroan, 2. linea Nevski Prospekt geltokia.

Etagi Loft project Ibilbide turistikoetatik kanpo kokatutako kulturgune hau hiriko lekurik interesgarrienetakoa da. 2007an ireki zuten okindegi zahar baten kokagunean, industriagune zaharkitu bat inguru kreatiboa bihurtu zutelarik; arte galeriak, argazki erakusketak, ileapaindegiak, kafetegiak, tatuatzaileak… Azken solairutik hiriko ikuspegi ederra dago. Guztiz gomendagarria, iristeko erarik errazena metroa da: 4. linea Ligovski Prospekt geltokia.

Hermitage museoa 18:00etan ateak ixten dituen arren, merezi du gauez gerturatzea, ikusgarria baita eraikina eta inguratzen dituen plaza eta kaleak. Museo hau munduko handienetarikoa da eta sei eraikinez osatzen da. Nagusia tsarren neguko jauregia izan zen, 1904. urtean erregeak erabiltzeari utzi zion arte. 1914an, Lehen Mundu Gerrarekin, ospitale bezala erabili zuten eta artelan guztiak Moskura eraman behar izan zituzten segurtasunagatik. Ez ziren 1924. urtera arte berriro itzuli San Petersburgora, tartean 1917an Errusiako Iraultzak eztanda egin zuen. Artelanez gain, atzean duen historia ulertzeko agian hobe da bisita gidatu bat egitea egunez; estetikoki, ordea, gauez askoz politagoa da. Nevski Prospekt etorbidetik oinez


erraz iritsi daiteke eta metroa nahiago duenarentzat: Txernyxevskaia (1. linea) edo Sennaia Plostxad (2. linea) geltokiak gertu geratzen dira.

Zubiak eta kanalak Hiria “zubi museo” bat dela esan daiteke. San Petersburgok 60 erreka eta kanal baino gehiago ditu, hauen gainean 342 zubi, beraien artean 40 uharte. Zubiak negu amaieran irekitzen hasten dira itsasontziak igaro daitezen. Izugarri politak dira gauean; Neva ibaia oinez jarraitu besterik ez dago euren edertasunaz jabetzeko. Hiriko kanalak apaintzen dituzten zubi ospetsuenak honako hauek dira: Moika errekan: Zubi urdina (hiriko zabalena), Pevtxeski zubia, Musuen zubia. Moika errekak guztira hamalau zubi ditu eta 4,67 km. Fontanka errekan: Anitxkov zubia, Lomonosov zubia, Pantaleon zubia. Fontanka errekak hamabost zubi ditu eta 6,7 km. Griboiedova kanalean: Zubi Txuria (hiriko estuena), Lehoien zubia, Harrizko zubia, Pikalov zubia. Kanal honek hogeita bat zubi eta 5 km ditu. Neguko kanalean: Hermitage museoko zubia. Ekainean, San Petersburgoko gau zuriak aprobetxatuz, oso ohikoa da Neva erreka zeharkatzen duen gurutzaldi bat egitea. Bi ordu ingurukoak izaten dira. 15 bat euro inguru balio izaten du.

Odol isuriaren katedrala Hiriko ikonoetako bat da. 1883an hasi ziren eliza eraikitzen, bi urte lehenago Alexandro II.a tsarra atentatuan erail zuten leku berean. 1907an amaitutzat eman ziren lanak. Bigarren Mundu Gerran bonba bat erori zen kupula nagusian, baina ez zen lehertu eta barnean gelditu zen trabatuta 19 urtez, azkenean ia nahi gabe langileek aurkitu zuten arte. 27 beranduago museo bezala inauguratu zuten. Gaur egun bisita gidatuak oso interesgarriak dira, Alexandro II.aren bizitzari buruz jakiteko aukera paregabea ematen baitu. Errusiako museoa dagoen parketik oso gertu dago, Griboiedova kanalean. Oinez erraz irits daiteke Nevski etorbidetik.

Metroa San Petersburgoko metroa munduko sakonenetarikoa da. Neva ibaiaren azpitik igarotzen da eta ia 110 metroko sakonera du.

Gaur egun bost linea ditu eta 43 geltoki. 1955ean inauguratua, Moskuko metroaren antzera, geltoki batzuek jauregiak dirudite, arkitekturaren ikuspuntutik ikusgarriak. 2017ko apirilaren 3an, tamalez, ospetsu bihurtu zen linea gorria, atentatu baten ondorioz hamar hildako eta 40 zauritu suertatu zirelako. Segurtasun neurriak askoz ere zorrotzagoak omen dira ordutik. Metroko ordutegia 05.45 -01.00 artekoa da eta bidaiaren prezioa, 25 errublo. Ondoren aipatzen ditudanak dira geltokirik ikusgarrienak: Avtovo (1. linea, gorria): Lanpara erraldoiak eta marmolezko zutabeak izar komunistarekin zizelkatuta... ederra oso. Plataformaren amaieran Bigarren Mundu Gerran hiriak jasan zuen blokeoari eskainitako mosaiko eder bat dago. Puxkinskaia (1. linea, gorria): Marmolez estalita dagoen geltoki hau errusiar idazle famatuaren izena darama. Egunero, sarreran, loreak jartzen dituzte berari eskainiak. XIX. mendeko ganderailuek argiztatzen dute areto nagusia eta zutabeak marmol zurikoak dira erliebeekin. Paretak, ordea, grisak dira eta bertan irakurri daitezke Aleksandr Puxkin-en zenbait poesia. Plostxchad Vosstaniia (1. linea, gorria): Zabaldu zen lehenengotarikoa da eta bertan egon ondoren argi geratzen da zergatik bihurtu nahi izan zuen Stalinek metroa “jendearen jauregi“.

Kazan katedrala San Petersburgoko katedral nagusia da. Andrei Voronikhin arkitektoak eraiki zuen 1801-1811 urte bitartean. 96 zutabe ditu eta Erromako San Pedro eliza erabili zuten eredutzat diseinua egiteko. Nevski etorbidean dago kokatua, Odol Isuriaren katedraletik oso gertu. Eraikuntza, kanpotik, askoz ere politagoa da gauez egunez baino, beste hainbat monumenturen antzera.

«Stolovaia» edo jatetxeak “Stolovaia“ motako jatetxeetan buffet-ak eskaintzen dituzte. Halako asko daude hirian zehar eta oso merkeak izan ohi dira. Errusiar janari tipikoez gain, denetarik aurkitu daiteke. Estetikoki ere interesgarriak dira oso, askok sobietar garaiko dekorazioa baitute. Nevski etorbidekoak sotoetan egoten dira, ez da erraza aurkitzea. 43


Munduari begirada

44


INDIA Trenaren triki-traka zerutarra rromesak eta turistak dira Indian Railways burdinbideko Ramayana Express izeneko trenbide berri honetako bidaiariak. Azaroaren 16an hartutakoa da irudia, ibilbidea zabaldu zuten egunekoa, alegia. Hinduismoaren gune sakratuetatik igarotzen den tren-ibilbide turistikoak Delhiko Safdarjung geltokian du irteera eta Ayodhya-n helmuga, eta hamasei egunetan zehar K. a. IV. mendeko “Ramayana� poema epikoari lotutako toki eta tenplu gurtuenetan geldituko da. 800 eserleku dituen tren honetan dena barne sartzen dela bidaia daiteke; hau da, 580 euroren truke lo egiteko tokia, jana eta bisitaldi turistikoak sartzen dira. Trenbide eta Ikatz Ministerioak martxan jarritako tren berri honek badu arrazoi praktiko bat, erlijioa diru-sartze garrantzitsua bihurtu baita azken urteetan Indian bederen; errezatzeko arrosarioetatik hasi eta telebistako kate erlijiosoen ugaritzera. Garapen-bidean dauden Gizarteen Ikerketa Zentroaren arabera (CSDS), Indiako bi biztanletik batek bidaia erlijioso bat egiteko asmoa du datozen bi urteetan. Atera kontuak.

E

Argazkia: Sanjay Kanojia

45



Hammarby Sjรถstad ETORKIZUNEKO HIRIA

Testua eta argazkiak: Juanma Costoya

47


HAMMARBY SJÖSTAD

Stockholm hiriaren hegoaldeko mugetan dago Hammarby Sjöstad barrutia, eta ingurumen teknikarik berritzaileenak eta punta-puntako diseinu urbanistikoak nahasten dira bertan. Hain zuzen ere, «ekojasangarria» da Suediako auzotegi honi buruz hitz egitean gehien errepikatzen den adjektiboa. Gaur egungoaz oso bestelako patua zuen, ordea, duela hamarkada eskas proiektu gisa munduratzen hasi zenean.

48


uela hamarkada bat, Hammarby kanalaren ertzetan padurak hedatzen ziren. Lantegi abandonatuen krosko goibelak eta garabien hezurdurak azaleratzen ziren tarteka. Askoz gehiago ez. Industriaren deslokalizazioak basamortu bihurtu zuen behiala portuko eta lantegietako jarduerarekin borborka zegoen eta bulego bloke ugari ere biltzen zituen eremua. Eta halako batean, Bartzelonarekin lehenik eta Atenasekin geroxeago gertatu bezala, zabortegi hutsa bihurturiko Hammarby hura eraldatzen hasi zen, az-

D

ken hamarkadetako hiri eraldaketen klasiko baten eraginez: apustu olinpikoa. Stockholmen hautagaitza galtzen atera zen Londresekin izandako lehia hartan, baina eremua eraldatzeko lehen hirigintza plana abian zegoen jada. Hasiera baten egoitza olinpiko izatera zuzenduta zegoena handik gutxira aldatu egin zen eta bizitegi bihurtu zen, eta ekologia zein diseinua hartu zituzten kontzeptu urbano berritzaile haren ikur bereizgarritzat. Proiektuaren lehentasun nagusia komunikazioak izan ziren. Bidegorriei eta oinezkoentzako bideei esker, tranbiari eta autobusei esker, barrutiak

Gamla Stan edo Stockholmeko alde historikoaren ikuspegia, Sรถdermalm uhartetik hartuta. Argazki txikietan, oinezkoentzako pasealekua eta etxe ekologikoak.


HAMMARBY SJÖSTAD Beheko irudietan, biztanleak elkartzeko egokitutako gune komunalak Hammarby Sjöstadeko kanalaren ertzean.

etengabeko loturak ditu Stockholm iparraldearekin. Era berean, Hammarby Sjöstad eta hurbileko Södermalm uharte jendetsua lotzeko oinezkoentzako pasealeku bat dago. Barrutian bertan, transbordadoreak lotzen ditu kanalaren bi ertzak eta aintzira, hamabost minuturik behin irteera-etorrerak eginez. Erabiltzaile asko beren bizikleta nahiz haur kotxeekin sartzen dira ontzi txikian. Udalak egindako azterlan batek erakutsi du gaur egun auzoko biztanleen %80k kotxea hartu beharrik gabe egiten dituztela joan-etorriak. Efizientzia energetikoa izan zen, hasiera-hasieratik, proiektuaren helburu garrantzitsuenetako bat. 2016ko urtarrilean hamar mila apartamentu baino gehiago eraikiak zituzten, eta egin dituzten aurreikuspenen arabera, proiektu orokorra bukatzen dutenean, 2020aren bukaeran, Stockholmeko 30.000 eta gehiago biztanlek esango dute Hammarby Sjöstad beren auzoa dela.

Berrikuntza Aurreneko auzokideak duela zortzi urte iritsi ziren bertara. Handik gutxira, ekimen bat jarri zuten abian: HS2020. Izen horrek barrutiaren inizialak eta epemuga bat adierazten ditu, zehazki, Hammarby funtzionamendu bete-betean izango dela aurreikusten duten urtea. Ekimenaren aitzindarietako bat izan zen bertako lehenbiziko biztanleetako bat, Allan Larsson, suediar finantza ministro ohi eta kazetari erretiratua. Larsson Stockholmen erdialdean bizi zen, baina bertara aldatu zen paraje endekatu zatar hura esperimentu urbanistiko bihurtzeko erronkak erakarrita. HS2020 ekimenak bere arima definitzeko leloa sortu zuen: «Hiri berri bat eraberrituz». Beraien asmoa ez zen ohiko moldeko bizitegi hiri bat eraikitzea. Proiektuaren motorra bere urbanismoa, diseinua etengabe eguneratzea zen. HS2020k sustatutako proiektuen artean zegoen auto elektrikoaren erabilera


bultzatzeko fundazio bat sortzea. Proiektu berak finantzatu zuen inguruko mendixka bat eski estazio bihurtzea, erabilera balioaniztunarekin, auzokideek urte osoan zehar erabiltzeko aukera izan dezaten. Hammarby eredua “Hammarby eredua” delakoa Arkitektura unibertsitateetan aztertzen duten hirigintza eredu bat ez ezik, mundu zabaleko beste hiri proiektu ekojasangarrietarako ispilu ere bada, hala nola: Txinako Caofeidian Ecocity (60 kilometro karratuko uhartea, Pekinetik 200 kilometrora) edo Brasileko Symbiocity. Hori bai, apartamentuak garestiak dira eta alokairuko pisuek bultzada behar dute. Proiektu honek daukan beste ahulgune bat, zenbait azterlanetan seinalatu dutenez, biztanleriaren uniformetasun soziologikoa da, alegia, kultur aniztasun txikia, eta horrekin batera, errentaren araberako nola-

baiteko segregazioa. Horiek guztiak aintzat hartuta, zenbait adituk gomendatu dute kohesio soziala indartzea beharrezkoa dela, bizitegi gune baztertzaile baten kristalizazioa saihesteko. Gaur egun, auzoan barrena dabilen bisitari arruntak egiaztatu dezakeenez, ludotekak, haurtzaindegiak eta ikastetxeak begi bistan daude –baita entzuteko moduan ere haien inguruan sortzen den zalapartagatik–. Hasiera-hasierako auzokideen familia eredua, hau da, seme-alabarik gabeko bikote gazteak osatua, badirudi, transbordadorearen ilaran haur kotxeak eskuetan dituzten ama gazte-gazteak ikusita, ordezkatua izan dela bere kargura gutxienez haur bat edo bi duen bikotearen ereduarekin. Arrazoia zer izan daiteke; Save the Children erakundeak egindako sailkapenaren arabera, Suedia da ama izateko munduko hirugarren lekurik onena, Norvegia eta Islandiaren atzetik. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Hammarby Sjöstad Stockholm hiriaren hegoaldean dago, Södermalm izeneko barrutian.

Sjöstadoperan Kultura lehenetsi dute auzoaren eraldaketarako erreminta gisa, fabrika zahar hau berritzeko proiektuarekin eta gisakoekin. Zehazki, eraikin industrial honetan, New Yorkeko Metropolitan Opera Houseren emanaldiak izan dira, eta horrez gain, bertan dago Delight Studios akademia ere, publizitatean, argazkilaritzan eta zinemagintzan espezializatua.

Nya Carnegiebryggerie Bertako terraza panoramikotik, kanalaren gaineko ikuspegi ederrei begira ahoratu ahalko ditugu suediar sukaldaritzaren plater ospetsuenetakoak, esaterako, orein haragia, edo eskualdeko gazten taula, lekuan bertan egindako upeleko garagardoarekin blaitua. Garagardotegia antzinako bonbilla fabrika batean dago, eta bertan daude liburutegia, ludoteka eta haurtzaindegia ere.

Informazioa www.visitstockholm.com

webgunean, eta auzo jasangarriei buruzko informazioa nahi izanez gero: https://växer.stockholm.

51


proposamen tematikoa

KUBAN MUSIKAZ GOZATZEKO EZINBESTEKO ZORTZI TOKI Seguruenik, Kubara bidaiatzeko aitzakia handirik ez dugu behar izango, Karibeko uharte eder honen erritmo eta arima propioek beti izan baitute erakartzen gaituen zerbait. Dena den, hasi berria dugun 2919an Habanaren sorreraren 500. urteurrena ospatuko denez, hona hemen, aurrerapen gisa, ÂŤThe GuardianÂť egunkari ingelesaren arabera, Kubako musikaz eta dantzaz blaitzeko leku interesgarrienak. Testua: Marian Azkarate

Kubatar Artearen Fabrika Kakahuete olioa ekoizten zuen fabrika zahar honetan, X Alfonso musikari kubatarrak kultur eraikina zabaldu zuen 2014an. Bertan auditoriumak daude, tabernak, jatetxe bat eta Kubako zigarroen txoko bat. Zuzeneko emanaldiak egiten dituzte, eta sarrera ez da batere garestia (1,5 dolar). La Fabrica de Arte Cubano Vedado auzoan dago, 26 eta 11 eta 13 kaleetan. 52


Santiagoko kaleak Kubako arima afrikarra berpiztu egiten da udako inauterietan, milaka lagunek ÂŤarrollarÂť egiten dutenean; hau da, conga dantzatzen dute ilara luzeetan. Merezi du bertaratzea, batez ere uztaileko Santiago hiriko inauterietara (uztailaren 2tik 9ra izango dira). Gaueko konpartsak ikusgarriak dira oso, kabildo edo elkarteetan bildutako herritarrak mozorrotuta jaisten baitira hiriko kaleetan barrena.

Habanako kaleak La Habana Vieja: Ciudad en Movimiento jaialdia dela-eta urtero hiriburuko kaleak estilo desberdinetako dantza ikuskizunez betetzen dira. Aurten, apirilaren 3tik 9ra izango da. Era berean, Habanako Bienalean dantza izaten dute ardatz. Diru eskasiaren eraginez, bi urtetik behin antolatzen zuten jaialdi honek ez du data finkorik. Baina 2019an egiteko asmoa dute, eta data zehatza iragarri ditu jada: apirilaren 12tik maiatzaren 12ra.

53


proposamen tematikoa Trovaren Etxea “Buena Vista Social Club� filmak lortutako nazioarteko ospeari esker, Santiago hiriko Casa de la Trova-n ia egunero jo eta kantatzen zuten musikari beterano hauek bigarren aukera bat lortu zuten. Hegoaldeko hiri eder honetako plaza nagusiko XIX. mendeko aretora sartzean beste mundu batean gaudela irudituko zaigu; oso leku atsegina da, antigoaleko garaikoa. Santiagoko Heredia 206 kalean dago.

Ohituren kalezuloa Nigeria eta Benineko esklaboen lanari esker, ipar kostaldean kokatutako Matanzas hiria azukre merkatuaren gune nagusia izan zen. Varadero hondartzarako bidean doazenean, bidaiariek ez diote kasu handirik egiten. Baina Matanzasek badu bere xarma. Bertan dago, esaterako, Ohituren kalezuloa, non Afroatenas elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen dituen. San Ignacio kalean dago.

1830eko Lorategiak Habanan saltsa dantzatzeko tokirik sentsualena patio honetan dago, itsas pasealekuaren eta japoniar lorategi ederren artean kokatutako eraikin honetan. Asteburuetan zuzeneko kontzertuak antolatzen dituzte eta, tragoxka baten laguntzarekin, gorputza erritmo beroekin astintzen ausartuko gara inolako lotsarik gabe. 1830eko Lorategiak malekoian daude, 20. kale kantoian. 54


Habanako Alicia Alonso antzokia Barroko estiloko eraikin eder hau Habana Zaharrean dago. Anna Pavlova eta Sarah Bernhart handiek zapaldutako oholtza, 2015ean eraberritu ondoren, lehen mailako dantza klasikoko ikuskizunak hartu ditu berriz bere baitan. Alicia Alonsoren eta Carlos Acostaren koreografiez gozatzeko toki ezin egokiagoa da.

Hameleko kalezuloa Igande eguerdi guztietan Habanako erdialdeko kale txiki hau musikaz blaitzen da, runba jaun eta jabe bihurtzen delarik. Afro-kubatar conga danborren (ÂŤtumbadoraÂť deitzen diete Kuban) eta clabe-en (perkusio makilak) doinuei esker, uhartearen erritmoan sartu ahal izango gara. Espada eta Aranburu artean dago kale hau. Martxoan jaialdia antolatzen dute. 55


2019an kontuan hartu beharreko hitzorduak

BAUHAUS-EN MENDEURRENA

NORMANDIAKO LEHORRERATZEA

Berlin, Weimar eta Dessau (Alemania ) 1919an Weimar hirian Walter Gropius arkitektoak Bauhaus diseinu eskola sortu zuen. 1933ra arte iraun zuen zabalik, naziek itxi zuten arte, alegia, kritikoegia zela eta ezkerreko joera zuela argudiatuz. Bertatik pasa zirenen artean Kandinski eta Paul Klee aipa daitezke, eta mugimendu artistiko erabakigarri honen mendeurrena ospatzeko 2019. urterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, batez ere, Weimar, Dessau eta Berlinen. Urtarrilaren 16tik 24ra mendeurrenaren irekiera jaialdia izango da Berlingo Arte Ederretako Akademian. www.germany.travel/bauhaus

Normandia (Estatu frantsesa) Aurten 75 urte betetzen dira 1944ko udan, Normandiako kostaldean, Bigarren Mundu Gerraren bukaerarako hain erabakigarria suertatu zen bataila hartatik. Normandiako lehorreratzearen hitzordu nagusia ekainaren 6an izango da, horien artean hitzordu ofizialena –hau da, estatuburuen bilkura–, baina beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte egun horren inguruan: su sinkronizatuak kostaldean, Omaha Beachen egingo den piknik erraldoia... DDay Jaialdia deitu diote eta maiatzaren 25etik ekainaren 16ra iraungo du egitarauak. http://www.ddayfestival.com

2019KO KULTURA HIRIBURUAK Matera (Italia) eta Plovdid (Bulgaria) Europako kultura hiriburua Europar Batasunak urtebetez izendatutako hiria da, Europa mailako kultura ekintzak antolatzeko asmoarekin. Urtero bi izendatzen ditu eta aurten Matera (Italia) eta Plovdid (Bulgaria) izango dira protagonistak. Italiako hegoaldean kokatzen den Matera hiri txikiari “La cittá Sotterranea” (hiri lurperatua) deitzen diote, arrokan zizelkatuta daudelako bere etxe eta sotoak. Plovdiv Bulgariako hegoaldean dago eta gizakia jarraian bizi izandako Europako hiririk zaharrenetarikoa omen da. https://plovdiv2019.eu/en eta www.matera-basilicata2019.it

56


BRUEGHELEN URTEURRENA Brusela (Flandria) Brusela eta Pieter Brueghel (1525-1569) estuestu lotuta daude. Izan ere, bere bizitzaren zatirik handiena hiri horretan eman zuen, bertan dago lurperatuta eta hiriko museoetan bere lanaren gehiena ikus daiteke. 450. urteurrenean erakusketa ugari antolatu dituzte inguruko hirietan ere. www.visitflanders.com

LEONARDO DA VINCI PROTAGONISTA Paris (Estatu frantsesa) Leonardo da Vinci (1452-1519) “Pizkundeko gizonaren” arketipoa da, aho batez jeinu unibertsaltzat hartua. Aurten, haren heriotzaren 500. urteurrena betetzen denean, liskar iturri bihurtu da Italiaren eta Estatu frantsesaren artean, Louvre museoak eskainiko dion erakusketa erraldoiaren harira. Urriaren 24tik 2020ko otsailaren 24ra arte luzatuko da, piramidearen azpian, eta Da Vinciri buruzko behin betiko erakusgaia izan nahi du... Matteo Salviniren onespenarekin, noski. www.louvre.fr/en/leonardo-da-vinci

ELKANOREN MUNDU BIRAREN 500. URTEURRENA PRADO MUSEOAK 200 URTE

Sevilla eta Getaria Magallaes portugesak hasi eta Juan Sebastian Elkano getariarrak bukatu zuen munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioaren (1519–1522 bitartean) bosgarren urteurrenaren ospakizunak oraindik lotzen ari dira. Dagoeneko iragarri dituzte ekitaldi batzuk, hala nola “Elkanoren zeruertza” estropada, hainbat jaialdi eta kontzertu eta antzerki emanaldiak –La Fura dels Baus-ek, esaterako, “Naumon” belaontzian eskainiko duena– eta jardunaldi anitz izango dira.

Madril (Estatu espainola) 1819ko azaroaren 19an zabaldu zituen ateak Madrileko museorik handienak. Aurten berrehun urte betetzen ditu, eta hainbat erakusketa prestatu ditu, horien artean martxora arte zabalik egongo den urteurreneko erakusketa, Goya, Velazquez edo Giacomettiri buruzkoa... eta otsailaren 14, 15 eta 22an, musikaz beteriko gaua egingo dute museoan. www.museodelprado.es

HIPPYEN JAIALDI HANDI HURA Woodstock (AEB) Abuztuan beteko da mende erdi Catskills mendien bihotzean ospatu zen lehenengo Woodstockeko musika jaialdi erraldoitik. 1969ko abuztuan izan zen, zehazki. Hiru egunetan luzatu zen jaialdi mitiko hura, hippyen hitzordu nagusia, belaunaldi batentzat erabakigarria izan zen, ahaztezina. Aurten, dirudienez, jaialdia berreskuratzeko asmoa du bere fundatzaileak, Michel Langek. www.woodstock.com 57


liburuen TXokoA

MENDIKO LASTERKARI BATEN BIZITZAKO GIDALIBURUA

Correr y vivir / Vivre et courir Emelie Forsberg Kilian Jorneten argazkiekin Geoplaneta, 2019 Gazteleraz eta frantsesez 178 orrialde. 21,90 euro

iburu autobiografiko hau kirolean barneratzeko gida bat izan daiteke... edo, era berean, garapen pertsonalerako gidaliburu bat. Emelie Forsberg suediarra nazioarteko ultratrail eta mendiko lasterketen podiumetan ikusi izan dugu maiz, munduko lasterkarien zerrenda murritzean bere izena nahitaez aipatu beharko genukeelako beti. Gurean ezaguna da Zegama-Aizkorriko lasterketan hainbat aldiz parte hartu duelako. Emakume kementsu eta baikorra, beti irribarretsu agertzen da Forsberg, berdin da ia 200 kilometro korrikan egin berri baditu ere. Liburu honetan naturarekin duen loturari buruz mintzatzen zaigu, baita bere gorputzarekin iritsi den “akordioetara� ere; lasterketak bai, bere bizitza baitira, baina baratzean lan egiten du Emeliek, hobeto elikatzeko gomendioak egiten dizkigu eta, nola ez, yogaren onurez gozatzera gonbidatzen gaitu. Bikotekide duen Kilian Jornet mendi lasterkari katalan izugarriaren irudiekin jantzi du lan hau.

L


ARRAZAKERIAREN «ROAD MOVIE»-A

SARRIONANDIAREN HABANAKO GAUAK

Jojo, 13 urteko mutikoa, eta Kayla, arreba txikia, aitonaamona beltzekin bizi dira Mississippiko Golkoan. Jojo eta Kaylaren aita kartzelatik ateratzear dagoenean –aita zuria dute–, amak haurrak autoan sartu eta bere bila joango dira. «Road movie» estiloko edo errepideko nobela hau ikastaldi baten kronika bat ere bada, arrazakeriaren gatazkaren erretratu zehatza. National Book Award, AEBetako literatura sari nagusia, irabazi du bigarren aldiz Jesmyn Wardek liburu honekin. Gaur egungo literaturaren ahots interesgarria.

«Bizitzea ez al da oso arriskutsua?». Esaldi horrekin hasi eta bukatu du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. “Habanako gaukaria” darama azpititulutzat, horrek jasotzen baitu lanaren mamia: idatzi laburrez osatutako saiakera da, Habanako gauetan idatzitakoa. Testu motzez osatua dago, kartzelan idatzitako “Ni ez naiz hemengoa” haren moduan, baina egile bizkaitarra orain Habanako gau lasaietatik ari zaigu, auzokoaren musika edo katuen marruma entzuten duen bitartean.

La canción de los vivos y los muertos Jesmyn Ward Sexto Piso, 2018 260 orrialde. 19,90 euro

ZABALETA ETA PASANG TEMBA, KOMIKIAN 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak Everest gailurra jo zuen, munduak zerua urratzen duen talaia gorena. Euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena izan zen, bide luze eta neketsu baten azken urratsa. Beherakoan, Martin eta Pasang Temba 8.750 metro inguruan geratu ziren artesi batean lotan, eta bibak hura balentriatik tragediara dagoen zorigaiztoko arrakala bihur zitekeen, baina ez. Espedizio hori komiki formatuan kontatu dute Cesar Llaguno marrazkilariak eta Ramon Olasagastik. Everest. Herri oso bat gailurrean Ramon Olasagasti eta Cesar Llaguno Sua, 2018 240 orrialde. 18,00 euro

Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Joseba Sarrionandia Pamiela, 2018 184 orrialde. 15,00 euro

EMAKUMEEK BOTERE OSOA DUTEN TXOKOA Tibetekin muga egiten duten mendi txinatarretan komunitate batzuk daude non lurraren jabetza emakumeena den, beraiek baitira etxeko buruak eta, horren ondorioz, odoleko ahaidetasuna emakumeen leinuetan adierazten da. Ez dira ezkontzen, ezta elkarrekin bizitzen ere eta emakumeek nahi beste maitale izan ditzakete. Gurtzen duten jainkoa jainkosa da. «Emakumeen erreinua» deitzen zaio mosuo etniari, beraiek mantendu baitute munduko azkenetariko amalerroko gizartea. Globalizazioaren eraginez, gauzak aldatzen ari dira, tamalez.

La tribu de las mujeres Choo Waihong Peninsula, 2018 214 orrialde. 19,90 euro

59


Gogoan hartu

REAL GABINETE PORTUGÊS DE LEITURA RIO DE JANEIROKO ALTXOR LITERARIOA Pasa den maiatzaren 14an 181 urte bete zituen Rio de Janeiroko bihotzean gordeta eta bizirik dagoen liburutegi zahar honek. Erdialdean dago, alde zaharrean; zehazki, Luis de Camoes kalean. 1822ko Brasilgo independentziaren ondoren portugesek sortutako elkarterik zaharrena neomanueldar estiloko eraikin honetan –XIX. eta XX. mendeen artean Portugalen gotiko ukitua zuen korronte artistikoari neomanueldar deitu zitzaion– hartu zuen egoitza. Hain zuzen ere, 1887an inauguratu zen eta gaur egun 350.000 liburu gordetzen ditu, horietako asko ale bitxi eta arraroak. Esaterako, 1572ko “Os Lusiadas”-en edizio bat dago. Guztiak kontsulta daitezke, liburutegi publikoa delako. Dena den, batez ere ikerketa zentro bezala funtzionatzen du, unibertsitatearekin lotura estua delako. Astegunetan zabalik dago eta merezi du bertara gerturatzea, ez baita nazioarteko beste liburutegiak bezain handia baina bai ikusgarria, liluragarria barnean. Irakurketa gelan, adibidez, orduak eman daitezke apaingarriz edertutako apal haiei guztiei begira edo argitasun natural ederrez gunea koloreztatzen duen beirateari begira. Argibide gehiago www.realgabinete.com.br helbidean. 60


WADI SHAB EDO TURKESA KOLOREKO PUTZUEN SEKRETUAK Argazkia: Guisepe Capape

Arabiako penintsularen ekialdean, Omango sultanerrian hain zuzen, ezkutatutako «wadi» hau topatzea ez da erraza, baina merezi du bertaraino eramango gaituen trekking-a egitea. Afrikako iparraldean eta Arabiako penintsulan ibaien ibilgu idor edo urtarokoei «wadi» deitzen diete eta daudenen artean ederrena Wadi Shab deiturikoa omen da, urdin turkesa koloreko putzuen gune ezkutua. Tiwi herria abiapuntutzat hartu eta ibaiaren ibilbidean gorantz jarraituta, iritsiko gara wadira, oinez soilik egin daitekeen bidetik –«bidea» deitzerik badago, bederen–, ehunka metroko garaiera duten labarretan barna, ibaiaren arrastoari segika. Mendeetan

zehar urek zizelkatutako haitzarte estu hau ikusgarria oso. Alboetan, eta ahal den leku guztietan, baratzeak ikus daitezke terraza moduko guneetan, inguru hauetan hain preziatua den urari probetxua atera nahian. Han-hemenka, «falaj» izeneko ureztatze lanetarako ubide tradizionalak ikusiko ditugu. Turkesa koloreko putzu multzo desberdinekin egingo dugu topo ondoren; gorago beste putzu gune bat eta, erdi igerian eta erdi ibilian, ur azpiko leizetxo batean sartuko gara... barnean, 50 bat metro igerian egitera ausartzen bazarete, ezuste atsegin bat izango duzue aurrez aurre; ur-jauzi bat. 61


LABURRaK

» SUKALDARI BAT GIDARI, PERU EZAGUTZEKO BIDAIETAN uelak, Latinoamerikako bidaiaantolatzaileak, eskaintza berri bat atera du. Ez da merkea (3.320 eurotik gora bidaiari bakoitzarentzat), baina ez diguzue ukatuko bitxia dela; “Peru chef baten laguntzarekin” izeneko eskaintzan 17 eguneko ibilbidea proposatzen du, Rafael Rodriguez Sanchez sukaldari perutarrak gidari lanak eginez, Vuelako kudeatzailearen –Karina Ruiz perutarra– laguntzarekin. Lima, Cusco, Ipar Amazonia... ibilbide geografikoaz aparte, gastronomikoa atondu da kinoa nondik datorren ezagutzeko edo, azoketan arakatuz, bertako zaporeetan murgiltzeko. Irteerak martxotik aurrera izango dira.

V

BARRABAS, PARISEKO TXOTXONGILOLARI ZAHARRENA liseo Zelaietako lorategietako txoko batean, presidentearen jauregitik metro gutxira, Parisko txotxongilo antzokirik zaharrena dago. Lau hamarkadatan bizirik irautea lortu du, asturiar errebelde bati esker. Errepublikazaleen semea, Begoñan (Asturias) jaiotako Jose Luis Gonzalez txotxongilolariak 24 urte zituenean erbesterako bidea hartu zuen. Txikitatik Barrabas deitzen zioten eta izen hori du gaur egun ere. Auguste Gentleur-ek, txotxongilolari leinuaren bosgarren belaunaldiko semeak, txotxongiloen mundua erakutsi zion eta 1979an bere eskuetan utzi zuen antzoki txiki bat.

E

AITA NOEL ETA ERRE MAGORIK EZ DAGO GABEÇA HERRIAN strela mendikateko natura parkean kokatutako Portugalgo Cabeça herrian Gabonak bestelakoak dira; hemen ez duzue ez Aita Noel ez Errege magoak aurkituko eta apaingarriak soilik osagai naturalez egiten dira. Herritarrek orain sei urte hala erabaki zuten eta apaingarriak basotik jasotako enborrekin eta artilearekin egiten dira, dena basoan eta modu naturalean batuta egin nahi dutelako. Turista andana hurbildu ohi da Eguberriak modu naturalean ospatzen dituen herrixka honetara.

E

hutsa

SAGUTXOZ EGINIKO ARDO GOXOA Malmon (Suedia) zabaldu berri duten museoa dakarkizuegu: Nazioarteko Jaki Nazkagarrien Museoa. Bertan ardotan beratutako sagutxoak –Txinan jaten dira– edo Sardiniako Casu Marzu gazta –euli bizien larbaz aberastuta– proba daitezke.

ZINEMAKO BARTZELONA EZAGUTZEKO LIBURUA artzelona beste modu batera ezagutzeko aukera ematen du Eugeni Osacarrek Diëresis argitaletxearekin argitaratu duen “Barcelona, una ciudad de película” liburuak. 26 ibilbide proposatzen ditu eta datu ezezagunak, bertaratu ziren zinema izarrei buruzko istorioak, lokalizazioen argazkiak eta QR kodeak batu ditu. Esaterako, 1937an Errol Flynnek egin zuen bisitaldia, Generalitateko Propaganda Komisariotzak gonbidatuta, edo 1955ean bertan filmatu zuen “King’s Rhapsody” musikala.

B

hutsa

PERMAFROST-A BABESTEN Siberiako lurraldearen % 60 inguru estaltzen du permafrost geruzak; hau da, urte osoan izoztuta dagoen lurrak. Baina berotze globalaren eraginez urtzen ari da eta arazoak izaten ari dira, esaterako, Yakoutie eskualdean.

62


hutsa

hutsa

PISAKO DORREA EZ DAGO HORREN OKER Hamazazpi urtez egin duten ikerkuntzaren ostean, «Pisako dorre okertu ospetsua egonkor dago eta duen okertasuna pixka bat gutxitu zaio», Nunziante Squegliaren hitzetan. Pisako unibertsitateko ingeniaritza irakasle honen arabera, lau bat zentimetroko makurdura kendu zaio dorreari eta 58 metroko monumentu honek ez du erortzeko arriskurik. 1993. eta 2001. urteen artean lanak burutzen ari ziren bitartean dorrea itxita egon da publikoarentzat.

hutsa

FRANTSESAK ZERRENDABURU, MICHELIN SARIETAN Bi frantses suertatu dira Michelin sarietan zerrendaburu; Guy Savoy (argazkian), Pariseko La Monnaie jatetxeko chef-a, eta Patrick Ripert, New Yorkeko Le Bernardinekoa. Dena den, gidak Estatu frantseseko jatetxeen egora negargarria azpimarratu du. .

ISOLATUTAKO TRIBU BAT AGERTU DA PERUN Peruko Kultura Ministerioak helarazitako argazki honetan mashco-piro tribuko kideak ageri dira, Amazoniako oihanetik bat-batean atera eta mendeetako isolamendua hautsi dutenak. Azken urteotan atera izan dira, ezkutuko bisitaldiak egin baitituzte inguruko herrixketara, lapurreta txikiak egiteko, janaria lortzeko ahaleginean batez ere.

hutsa

,,hutsa

ARAUCARIA PINU ZAHARRA GALTZEAR DAGO TXILEN «Zaila da oso zenbat urte dituzten jakitea», adierazi du Ricardo Meliñirrek. Txileko hegoaldean kokatutako Quinquen herrian bizi da Meliñir eta pehuenche edo pewenchees komunitateko “lonko” edo burua da. Taldeak “pehuen” izena du; hau da, zuhaitzak berak beraien hizkuntzan duen izena, eta Araucaria probintzian dago erroturik, Santiago hiriburutik 600 kilometrora. Araucaria pinu hauek 1.000 eta 1.700 metroko garaieran aurki daitezke bertan. Konifero honek 260 milioi urte darama bizirik, baina suteek –berotze globalak eraginda– eta azken urteotan agertu den gaitz batek arrisku bizian jarri dute bere iraupena. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.