7h124

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Tokio

Antzinako historian oinarrituriko kadentzia

LURRALDE MENDERAKAITZA

KALIFORNIA BEHEREA

Ezkaurreko iboia

Bakarra eta bakartia


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 28 44

20 6

36

aurkibidea124

16 Merenkurkku Udaberriaren etorrerarekin batera, itsasoko horma desegiten hasten da Merenkurkku artxipelagoan (Zen, suedieraz).

28 Ezkaurre Iboi bakarra dago gure aberrian, erdia Nafarroan, erdia Aragoin. Ezkaurrekoa da, 1.672 metrora, 2.050 metroko menditzarraren hegora sortua.

20 Tokio Neonezko argipean bor-bor ari den hiriak erritmoa moteldu eta bere aurpegi atsegin eta retroena erakusten digu Uneo eta Yansen auzoetan.

36 Maldivak Gure ametsetan utopia bezala antzematen duguna dira Maldivak. Eta gu paradisu horren ur azpiko mundu zoragarrian izan gara.

44 Portboutik Cotlliurera Pirinioen alde banatan, Portbou eta Cotlliure herri katalanetan, Antonio Machado eta Walter Benjaminen oinatzei jarraika ibili gara.

06 Kalifornia Beherea 1.200 kilometroko luzerako lur besoa da, Ozeano Barea eta Kaliforniako golkoa banantzen dituena. «Baja» –hala deitzen diote– Mexiko da, baina bestelako Mexiko bat, lurralde mistiko eta menderakaitza, ia-ia basatia. Paraje mortu izugarri handia da, eta inguru osoa hartzen dute kaktus amaiezinek ilunabarretan murgiltzera gonbidatuko gaituzte.

52 Proposamen tematikoa Europako zuhaitz erakargarrienak aurkitu ditugu. 56 Hitzorduak Tulipen kolore eztanden atzetik. 58 Liburuen txokoa Momo txakurraren gidaritzapean. 60 Gogoan hartu Liburu-denda dotore eta ikusgarri batetik Bostwanako ibai deltarik zirraragarrienera. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


MOSKU Errusia zaharraren arima berria oskuko ikastetxe bateko neska hauek txintxo-txintxo begiratzen ari diren margolana beraien aurreko errusiar belaunaldi dezentek begiztatu eta miretsi du. Baina oker ez bagaude, eta barka gaitzatela adituek, segur aski koadroa ez da miresmen handia sortzeko gai izango XXI. mendeko nerabe hauengan, ohituagoak baitaude bideo-jokoei lotutako iruditeriarekin. Dena dela, ez duzue ukatuko dramatismoz beteriko hotsandiko mihise honek beldur pixka bat sor diezaiekeela? “Streltsi-en exekuzioa, 1698an huts egindako matxinadaren ondoren” izeneko lan hau Vasili Súrikov-ek sinatu zuen (1848-1916) neurri handiko margolanaren lehen atala da. Bertan Errusiako historia islatu zuen. Hemen, alde batetik, streltsiak daude –antzinako gorputz militarreko soldaduak, bi aldiz matxinatuko ziren–, beste alde batetik, Pedro I.a tsarra. Margolana Tretiakov Estatu Galerian dago, munduan dagoen arte eder errusiarren gordailurik garrantzitsuentzat hartua dena.

M

Argazkia: Mlanden Antonov

5


Kalifornia Beherea MEXIKOKO ABENTURAK, ITSASOA ETA BASAMORTUA ELKARTZEN DIREN LEKUAN


Kaktusak eta dunak bereizgarri nagusitzat dituen eskualde basati honen bazterrak miatzera abiatu gara, baina bestelako bide bat hartu dugu: ÂŤSafari EndeavourÂť-en ontziratuta, itsasotik begiratuko diegu paraje hauei. Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo


KALIFORNIA BEHEREA alifornia Beherea 1.200 kilometroko luzerako lur besoa da, Ozeano Barea eta Kaliforniako golkoa banantzen dituena. Iparraldean Ameriketako Estatu Batuekin muga egiten du. Eta hori argi eta garbi sumatzen da Tijuanan, mundu osoan joan-etorri handieneko muga-postu den horretan, baina ez hor bakarrik, beste leku batzuetan ere agerikoa baita, hala nola Los Cabos nazioarteko aireportuan. Izan ere, estatubatuar lurraldea lekutan dagoen arren –1.000 kilometro baino gehiagora– bertan lur hartzen duten hegazkin gehien-gehienek hango bandera daukate. Baja –laburtu beharraren laburtu beharrez hala deitzen diote– Mexiko da, baina bestelako Mexiko bat, lurralde mistiko eta menderakaitza, ia-ia basatia. Paraje mortu izugarri handia da, eta inguru osoa hartzen dute kaktus amaiezinek, benetan gogoangarriak diren ilunabarretan murgiltzera gonbidatuko gaituzten bidelagun bihurtuta. Hemen astiro-astiro doa dena, pauso patxadatsuan.

K

Agua Verde badian arrantzale kolonia txiki bat baizik ez da bizi. Ondoko orrialdean, «charro» bat eta kaktusak Isla de Espiritu Santo uhartean. Erreportajea zabaltzen, Cabo San Lucaseko Playa del Divorcio hondartza.

Eta halere –edo horrexegatik, agian–, abentura zirraragarria izan daiteke 1. errepide federalean gidatzea –transpenintsular ere deitzen diote–, are gehiago Eaglesen “Hotel California” mitikoaren doinuak entzuten baditugu atzean, izan ere, La Paz eta Los Cabosen artean dagoen hotel batean inspiratutako hitzak ditu kantak. Hemengo errepideak ezin artezago marraztutako zuzenak dira, biztanlerik gabeko lekuak zeharkatzen, are gehiago, ordu jakin batzuetan beste ibilgailuren batekin gurutzatzea bera ere pentsaezina dela ematen du. Hementxe irudikatu dezakegu eskualde zabal eta inkonexo hau zertan den, gizakiaren presentzia herrixka isolatu eta oso noizean behinekoetara murrizten baita. Geroago konturatu gara non zeuden gainerako turistak gorderik, Los Cabosera iritsi garenean. La Paz, itsasoratzeko hiria Hegoaldeko Kalifornia Behereko itsasertzean bakarti,



KALIFORNIA BEHEREA Los Islotes uhartetxoan kolonia egonkorra daukate 400 bat itsas lehoik. Zirraragarria da haiekin igerian egitea.

Kaliforniako golkoko ur argi eta lasaiez inguratuta hedatzen da La Paz hiria. Honaino iristen diren turista askoren asmoa marrazo erraldoiarekin uretan murgiltzea izaten da: 20 metroko luzera izatera irits daiteke eta 30 tonatik gorako pisua hartzera; hain zuzen, munduko arrainik handiena da. Haren ondoan bainatzea ez da arriskutsua, algak eta fitoplanktona baizik ez du-eta jaten. Probatu dutenek egundokoa dela diote, zalantzarik gabe horixe izan dela beren bizitzako esperientziarik onena. Hiria lau samarra da, ez da eraikinik nabarmentzen besteen gainetik. Komeni da alde zaharrera jotzea; etxe

kolonialez josita dago, eta garai berriagoetan margotutako grafitiekin kontraste bitxia sortzen da, itxura garaikideagoa ematen baitiote. La Pazeko herritarrek nahiago dute jatetxez eta tabernaz betetako malekoian paseatu, batez ere ostiral eta larunbat gauetan, giroa eztanda betean dagoela. Artisau eran egindako izozki onenak PaleterĂ­a La Fuenten aurkitu ditugu, malekoian bertan, Lerdo eta BaĂąuelos artean. Eskaintza sorta amaigabea da, batere ohikoak ez diren zaporeekin, arrosa hostoenetik hasi eta tekila almendratuarekin amaitzeko, tartean laranja garratzetik pasatuta. Dena den, arrakastatsuena koko txigortuarena da.


Izozki dendaren pare-parean egoten da amarratuta “Safari Endeavour� ontzia. Inguruotan hara eta hona dabiltzan bidaiari ontziek ur gaineko hiriak dirudite, eta guk aukeratu dugun “Safari Endeavour� honek, aldiz, gainerakoek ez bezala, Un-Cruise enpresaren eskutik, abenturazko itsas bidaiak eskaintzen dizkie bezeroei, asko jota 86 lagunentzako edukiera duten ontzi txikietan. Lehenengo geldialdia San Frantzisko uharte nanoan egin dugu. Sakonera gutxiko eta turkesa kolore biziko paraje honetan ilargi erdiaren eiteko hondartza zoragarria nabarmentzen da. Lehorrean, pasaia malkartsua

da. Zuhaixkak, zuhaizti txikiak eta tarteka-marteka agertutako kaktusen batek berdez zipriztintzen dute lur harkaiztsuan nagusitzen den gorria. Ondo markatutako xendra bat aitzakia ederra da hankak luzatzeko, itsas bidaietan faltan hartu ohi da-eta. Bidexkan gorantz goaz sigi-saga, gaina egin arte, eta handik ikuspegia egundokoa da, alde batean badia dagoela eta bestean labar bat. Haizea badabilela ederki sumatzen da hemen goian. Hurrengo geldialdia Agua Verde badian egin dugu: paisaia menditsu aldapa pikoduna nagusitzen da bertan. Leku honetan arrantzale kolonia txiki bat baizik

Kaleko irudi hauetan, La Paz hiriko grafitiak, azokak eta tabernak.

11


Lerroon ondoan, Magdalena badian balea grisak ikusten. Behean, El Arco harkaitz zulatua. Los Cabosen irudirik ezaguterrazena dela esan daiteke.


KALIFORNIA BEHEREA ez da bizi, gainerako biztanle ororekiko erabat isolatuta. Salerosketa kontuetarako aukerak urriak baino urriagoak dira, hiru denda zein baino zein txikiago baitaude, janari kontserbak, xaboia, azukrea, zigarretak eta itxura tentagarria ez beste duen frutaren bat edo beste. Jose gure zain daukagu hondartzan, bere mando eta zaldiekin. Asmoa zera da, ordu batzuetarako benetako charro-ak bihurtzea eta eskualdea beste ikuspegi batetik esploratzea. Eman beharreko argibideak emanda, bideari ekin diogu. Hegazti ugari izan ditugu lagun gure txangoan, besteak beste, arrano arrantzalea, itsas mika, fragata, zanga hankaurdina eta kaio asko eta asko. Baleak eta itsas lehoiak Puerto Escondidora bosgarren egunean iritsi gara. Itsasontzia porturatu eta guk lehorretik zeharkatu dugu penintsula osoa Magdalena badiara iritsi arte, Ozeano Barean, golkoa atzean utzita, balea grisak ikusteko. Animalien munduko gertaerarik harrigarrienetako bat da balea grisen migrazioa Siberiako eta Alaskako uretatik Kalifornia Behereko aintziretaraino. Ugalketa gune horietan balea kumeek, 700 kilokoak, lehen aldiz hartzen dute arnasa eta itsasoko lezioak ikasten dituzte beren ama arduratsuen eskutik. Adolfo Lopez Mateos portutik itsasoratu gara, egurrezko zenbait lantxatan banatuta. Itsasoa laino dago... baina gure ontzi trauskilak ez digu horratik lasai egoteko motibo askorik ematen, dozenako balea gris gugandik metro eskasetara inolako erreparorik gabe jauzika ikusita. Zetazeoak egun txar bat eduki edo kalkulu txarren bat jauzi egiteko unean, eta auskalo noraino jaurtiko gintuzke zilipurdika. Dirudienez, kontrolpean dago dena. Hurrengo geldialdiak Los Islotesera eraman gaitu. Isla de Espiritu Santo uhartearen iparraldean kokatutako uhartetxo bat da, eta bertan kolonia egonkorra daukate 400 bat itsas lehoik. Mundu zabalean ez dago honen parekorik, hemen haien ondoan bainatu baitzaitezke, eta urte sasoiaren arabera, animalien estalketa ikusi edo kume txikiekin jolastu. Uretara lehen eguzki printzekin batera sartu gara, eta horri esker gu bakarrik ibili gara han, turista saldoz beteriko gainerako ontziak bertaratu aurretik. Aurreneko sentsazioa bitxi samarra da. Uretan nagoela, zerbait sumatu dut, atzetik topeka. Hasieran, ontzikideren bat zela pentsatu dut, baina biratzean konturatu naiz hiruzpalau itsas lehoi zeudela hor nire erantzunaren zain, jolaserako gogoz. Zalantzarik gabe, itsaspeko topaketa itzela izan da, naturarik basatienarekin berradiskidetzeko modukoa. Espiritu Santo izan da La Pazera itzuli aurretik bisitatu dugun azken uhartea. Hemen, kayak eta arraun-

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Hainbat aire konpainiak eskaintzen dituzte hegaldiak Cancun eta Mexiko Hirira, hala nola Air France, Iberia eta Lufthansak, baita Condor konpainia alemanak ere, zeinak astean sei hegaldi dituen Bartzelona, Madril eta Bilbotik, Frankfurteko edo Municheko hub-etan eskala eginda. Handik, Volarisekin duen lankidetzari esker, Mexiko Hiriarekin lotura egiten du. Mexiko Hiritik, Aeromexico konpainiak eguneko hainbat hegaldi dauzka Los Cabos nazioarteko aireporturaino.

Klima Klima lehor eta desertikoa da estatuaren beheko aldean. Bertako tenperatura bikaina da ia urte osoan zehar, 300 egun eguzkitsutik gora eta batez besteko 27 gradurekin. Udan, ekainetik irailera, tenperaturak 33 graduraino igo daitezke baina hezetasuna gutxitu egiten da eta itsas brisarekin giro atsegina izaten da. Baldintzak asko alda daitezke lekuaren, eguneko orduaren eta itsasoaren edo basamortuaren gertutasunaren arabera. Adibidez, Cabo San Lucasen, Ozeano Bareari begira dagoen aldean tenperatura 5 gradu freskoagoa izan ohi da askotan, erdialdearen edo kai inguruarekin alderatuta, izan ere, azken horiek Ozeano Barearen haizearen eraginetik babesten dituzte mendixkek. Udaberria da urtarorik lehorrena. Ia ez du euririk egiten martxotik ekainera. Negua udaberriarekin nahasteko modukoa da, eta tenperaturak pixkanaka igotzen dira uda gerturatu ahala.

Non lo egin Gaugiroa eta merkataritza gune dotoreak aurkitu nahian dabilenak Cabo San Lucasen hartu behar du ostatu, eta benetako mexikar herri baten tradizioaren bila dabilenak San Jose del Cabon saiatzea du onena. Handira jokatzea erabakitzen dutenentzat: Cabo San Lucasen, Sheraton Hacienda del Mar Golf & Spa Resort delakoa dago itsasoaren ondoan, eta arkitektura kolonialekoa da, bost igerileku eta spa ditu, eta sei jatetxe, mexikar sukaldaritza autentikoa dastatzeko (logelaren prezioa 200 US $ ingurukoa da), baita CostaBaja Resort & Spa ere, inguruotako bost izarreko bakarra, Kaliforniako golkoaren gaineko bista zoragarriekin eta hondartza klub pribatu batekin, eta bertan Palapa taberna dago eta igerileku amaiezin bat (prezioa 150 US $ inguru). Nolanahi ere, bi herrietan daude aukera merkeagoak, esaterako Cabo Vista Hotel (Cabo San Lucasen, gaueko 31 dolarrean) edo Santa Maria Suites edo Angel Suites San Jose del Cabon

(60-65 euro inguru, instalazioak primerakoak eta itsasoaren ondoan).

Informazio gehiago Mexikoko Turismo Bulegoa: www.visitmexico.com/es Un-Cruise Adventures: www.un-cruise.com

13


KALIFORNIA BEHEREA Cabo San Lucas herriko Puerto Paraiso erosketa gunea. Ondoko orrialdean, hondartza giroko irudiak, horien artean La Paz hiriko Palacio Municipal museoa.

14

surfak eta hondartzako festen reggae doinuek urrutira eramango zaituzte, eta ez duzu inoiz errealitatera itzuli nahiko. Los Cabos, ingurua esploratzeko modurik onena San Jose del Cabo herrixka lasaia da, baina baditu zenbait denda eta jatetxe, eta Cabo San Lucas, aldiz, festa girorako eta erosketetarako ezin hobea da. Bajaren gainerako lekuetako lasaitasunaren aldean, deigarria suertatzen da luxuzko boutiqueak, bost izarreko resortak, golf zelaiak, diskotekak eta jatetxerik sibaritenak aurkitzea.

Beharbada Los Cabosen irudirik ezaguterrazena El Arco izenarekin ezagutzen dena da: penintsularen ertzean ozeanotik jalgitzen den harkaitz zulatua. Era berean, hondartza bikainak daude, Kaliforniako golkoaren azken 80 kilometroetan hedatzen direnak, eta horixe da, hain zuzen, jomuga honen erakarmenaren arrazoi nagusia. Agur esan aurretik, Mona Lisa jatetxean afaltzea ez da plan txarra, El Arco harkaitz ezaguna parez pare daukan labar batean kokatuta, eta Paolo Della Corte chefaren eskutik sukaldaritza mexikarraren eta italiarraren arteko fusio ezin hobea eskaintzen duena. •




Merenkurkku EGURREZKO KAIEK OSATUTAKO GEOGRAFIA

Udaberriaren etorrerarekin batera, itsasoko horma desegiten hasten da Merenkurkku artxipelagoan (Kvarken, suedieraz). Lurmentzeko aroak luze jotzen du Finlandiako mendebalde galdu honetan, gertatzen ari dena sumagaitza baita ia-ia, uharte hauek inguratzen dituen Botniako golko izoztuan agertuz doazen pitzaduretatik mantso-mantso sartuz egingo balu bezala bere bidea. Olivier Morin argazkilari frantziarrak urtaro berezi honen beste ikuspuntu bat erakutsi nahi izan digu; hain zuzen ere, zerutik begiratuta, neguko hotzak jo eta hondoratuak diruditen egurrezko kai tradizionalen bidez. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Olivier Morin


MERENKURKKU guzkiaren lehen printzekin lur eta ur izoztuak urtzen hasten direnean, bizitza berpizten da. Kaietan, lurmentzaren lehen arrastoek erakarrita, horrelako poztasun bizigarri bat nabaritzen da, oporrak ez baitaude hain urruti. Itsasontzien jabeek, negu osoan jarrita egon diren olanak kentzen hasita, prestaketa lanak martxan jartzen dituzte, helburua Merenkurkku artxipelagoko udako txaboletara joatea baita, itsasoratzeko ordua iritsi zaielako. Botniako golkoan gaude, Europako iparraldean, Merenkurkku artxipelagoan. Bueno, finlandieraz horrela deitzen da, Merenkurkku, eta “itsas zintzurra� esan nahi du, itsasartea ere bada-eta. Alde batean Finlandia badago, bestean Suedia dago, eta suedieraz, Kvarken du izena. Ipar Kvar-

E

18

ken eta Hego Kvarken ere bereizten dira. Azken horrek lotzen ditu Aland itsasoa eta Baltikoa. Merenkurkku itsasartearen luzera 80 kilometrokoa, 25 metroko sakonera besterik ez duelarik. Finlandiak dauka artxipelagoko lurren jabetzarik handiena. Inguru honetan ez da gizaki askorik bizi, baina Olivier Morin argazkilaria gizakiok eta naturak berak utzitako arrastoen bila ibili zen “ehiztari� iazko apirilaren bukaeran. Unescoren gizateriaren ondare materialaren izendapena jaso zuen 2006. urtean Merenkurkkuk, eta ez da batere harrigarria, hain dira ederrak paisaia natural eta bizitza basatiko inguru hauek. Neguan, izotzaren geruzak 50 zentimetroko lodiera izan dezake. Apirileko lehenengo euriekin desegiten hasten da gainazala, eta lehenengo beroek, gauetan izaten di-


ren tenperatura igoeren eraginez, beheko geruzak urtzen dituzte. Bi hilabetean, urak eta lurrak hartu dute izotzaren lekua. Duela milaka urte Europako iparraldea glaziar bat zen, baina, mendeak pasa ahala, izotza murrizten joan da zirkulu polar artiko eta ipar polotik harago. Arestian glaziarren azpian lurperatutako lurralde hauetan kokatzen dira gaur egun herrialde eskandinaviarrak. Dena den, Baltikoko gune txiki batean, izotzak alde egin zuenean itsasoaren mailatik gora geratu zen toki bat dago: Kvarken edo Merenkurkku artxipelagoa, alegia. Hemen zorua urtetik urtera gorantz doa, zehazki, zentimetro bat urtero, eta kostaldeak itsasoari lurrak lapurtzen dizkion tokietan uharteak azaltzen dira. Milaka urte batzuen buruan, golkoaren zati bat

aintzira bihur liteke eta, horrela, Finlandia eta Suedia lotuko dituen istmoa egongo da hor. Baina horretarako oraindik urteak falta zaizkigunez, ez gaitezen aurreratu eta itzul gaitezen XXI. mendera. Merenkurkku bisitatzeko asmorik baduzue, Finlandiatik zubi bat aurkituko duzue, herrialdeko handiena dena eta artxipelagoko uharterik handienaren izena hartu duena, alegia, Replot (1.045 metroko luzera). Bidegorri batzuk prestatu dituzte uharte handienetan –autoentzat errepideak daude–, baina naturan barna murgiltzeko mendi-ibiliak egitea da gehien gomendatzen dena, txoriak ikusi eta arrantzan egitea plazer hutsa delako. Eta bukatzeko, itsasoak sakontasun handirik ez duenez, belaontzian baino hobeto piraguan aritzea! •

Airetik begiratuta, itsaso izoztuan zabaltzen diren pitzadurek kolore desberdinez margotzen dute paisaia.

19



Tokio, sepia kolorean UENO ETA YANSEN AUZOETAN BARRENDUZ

Neonezko argien eta puntako teknologia artean bor-bor ari den hiri handiak erritmoa moteldu eta bere aurpegi atsegin eta retroena erakusten digu. Kale estuak, etxe baxuak eta auzo bizitza; 50eko hamarkadako Tokio aurkituko dugu oraindik Yansen auzoan, Yanaka hilerri handiaren ondoan. Uenokoen izeneko urmaeleko lotoen ondotik igarota, gure erromesaldiak «torii» eta lorezko zubi bat jarriko digu bidean, Ekialdeko espiritualtasunaren eta kulturaren artekoa. Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

21


TOKIO amahiru milioi biztanle baino gehiago izanik, Tokio ez da hiri soil bat; Tokio, egiaz, hiri askoren nahaspila da. Baieztapen hori erabili ohi da hiri handiak etiketatzeko, baina ez beti era egokian. Ezagutzen ditudanen artean, hori esan dakiokeen beste bat New York da. Bien artean desberdintasunak badiren arren, asko gainera, termino anatomikoetan ez genuke hiriez hitz egin beharko, baizik eta bestelako kontzeptu batez, multzo urbanoaz; multzo desegituratua, batasuna –eta ez uniformetasuna– hain zuzen bere aniztasunean, jarraipen harmonikorik ezean eta kontraste eta errealitate desberdinen segidan aurkitzen duena. Horrek arraroak eta zenbaitetan estraba-

H

22

ganteak ez ezik, interesgarri eta erakargarri egiten ditu. Hirietako ohiko “erdialderik� ez izateak adierazten du hori guztia. Horrela, ardatzak bikoiztu eta auzoak hezurmamitzen dira, eta horien mugak, ezerezetik agertuta ere, argiki zedarrituta daude. Japoniako hiriburua horren adibide bikaina da. Erdigune horiek zentzuz banatuta daude eta eremu semantiko bateratua osatzen dute, behar sozioekonomikoek fusionatuta, eta alderdi estetikoek baino gehiago funtzionalek identifikatzen dituzte, elkarren menpeko badira ere. Testuinguru honetan, Tokioko planoaren iparraldean eta Sumida ibaiaren mendebaldean dauden auzoak herrikoiak, jendetsuak eta tradizionalak dira.


Hala islatzen du bertako biztanleen antzinako historian oinarrituriko kadentzia ontologikoak, baita bere sare urbanoaren egituraketak eta bere erreferente estilistikoek ere, iraganari itsatsiak, egutegia sepia koloreko irudi batean geldirik gelditu balitz bezala. Ueno, gaurdaino iritsi den iragana Ueno auzoa berau erdibitzen duten trenbideen inguruan bizi da. Ekialdera, kale paraleloak aurkituko ditugu, saltoki txikiz, joko-aretoz eta bezeroz gainezka dauden jatetxez beteta. Bezero kaleidoskopikoak, neurrian gastatzen dutenak, algara errazekoak eta jatortasun zeremoniatsukoak. Asia zaratatsu eta bizian

gaude berriro, baina erabat japoniar nortasunekoan, kaosari ordena gainjartzen diona eta zalaparta izaera atsegin eta begirunetsuarekin baretzen duena. Baina auzoaren bihotza Ueno-koen da, Uenoko parkea. Oinezkoen bidegurutze hau patxadan egoteko topagunea eta eremua ere bada. Udaberri hasieran jendea hanamiaz gozatzera bertaratzen da: sakuraren kontenplazioa –Japoniako hitz magikoa–, gereziondoen loratze isil eta liluragarria. Udazkenean, gu bezala, momijiaz gozatzera joaten dira, alegia, zuhaitzen hostoak gorriz tindatzen diren garaiaz. Benten-do santutegia, Shinobazu urmaelaren erdian eta lotoz inguratuta, toki ezin hobea iruditzen zaigu zortea xaxa-

Modernitateak eta tradizioak bat egiten dute bizitza ulertzeko kosmologia berean. Adibidez, Fumio Asakuraren eskulturek edo Tokioko Museo Nazionalean ikus daitekeen Bishamonten Vaisravanaren irudiak badute zerbait amankomunean, baita Nezu santutegi sintoistako kolore gorriko torii-ek.

23


TOKIO Yanaka Giza kaleak 50eko hamarkadako zapore ÂŤretroaÂť mantentzen du bere baitan.

24

tzeko. 100 yenen truke atera dugu gure omikujia. Paperezko tira ireki eta ezin gara kexatu, daikichia izan dugu, maila goreneko zorte ona, eta pozik gaude gomendioarekin: gure osasuna zaintzea lorez inguratuta. Jainkoen babespean lotu dugu gure zoria eta parkean paseoan jarraitu dugu. Goian dugu zain Kiyomizu Kannondo tenplu budista, hiriko zaharrenetariko bat. XVII. mendean eraiki zuten, Kyotoko Kiyomizu-dera tenpluaren patroiari jarraituz, errukiaren bodhisattva gurtzeko, amatasun eta hazkuntzaren bodhisattva babeslearekin, Kosodate

Kannon-ekin, batera. Bidean behera goaz oinez harribitxi baten bila: Ueno Tosho-gu santutegi xintoista; hau ere XVII. mendekoa da, shogunen espiritu jainkotuei eskainia (Tokugawa Ieyasu, Yoshimune eta Yoshinobu). Gure sarrerari markoa jartzen dion toriitik (japoniar arku tradizionala) albo banatan 200 harrizko linterna dituen bideak garamatza txinatar estiloko ate ikusgarriraino (karamon), eta barruan urre-orriz apainduriko areto ederra aurkitu dugu. Beherantz jarraitu dugu, oraingoan torii gorrizko korridore batetik, Gojoten-eko santutegi xintoistara garamatzana.


Ia ezkutuan, lasaitasunak atseden hartzen du areto osoan. Gazte eta adinekoak temizuyara hurbiltzen dira; arrakasta izateko Inari jainkoari otoitz egin aurretik norbera purifikatzeko iturria da hori. kitsuneek, lerde-zapi bat duten azeriek, egingo dute mezulari lana. Parkea 1873an ireki zuten, Boshin gerraren ostean –Tokugawa shogunerriaren eta enperadorearen arteko gerra; bigarrena garaile ateratzea bultzada izan zen Meiji Berrezartzearentzat eta Japonia mundura irekitzeko–. Japoniako Mendebaldeko estiloko lehenen-

gotariko lorategia da eta bertara lekualdatu zen Museo Nazional jaio berria. Zelaigune zabal baten parean dago, askotariko paisanajea duena, eta urmael bat iturriz apaindua, jendeak birritan pentsatu gabe freskatzeko erabiltzen dituenak. Museo honetan dago japoniar kulturako bildumarik onena; ezinbestekoa da berau bisitatzea herrialde honen funtsa ulertzeko. Eta horren ondoan daude Mendebaldeko Artearen Museoa, Zientzia Museoa, Metropolitar Arte Museoa eta Shitamachi Museoa, azken hau Meiji arotik Showa aroko lehenengo hamarkadetara arteko nostalgiaz bustitzeko aproposa.

Gojoten santutegia eta, ondoan, hilerri monolitoak edo sotoba-k. Behean, Uenoko parkeko Shinobazu urmaela. Gune honetan iragana atzean uzten ez duen Japonia antzeman daiteke.

25


TOKIO Yanakako egurrezko etxeek eta Choso etxe-museoaren modernitateak bat egiten dute auzo hauetan. Ondoko orrialdean, jizo eskultura bat, Jizo Bosatsu bodhisattvaren omenezkoa; bidaiarien, haurren eta amatasunaren babeslea da.


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Trenez, Okachimachi, Ueno, Uguisudani eta Nippor-eko geltokiak. Metroz, UenoOkachimachi, Nezu eta Sendagi-ko geltokiak.

Jan Kalean, Ueno-koen parkean jartzen diren postuetan eta Yanaka Ginza-ko askotariko saltokietan.

Ordutegiak Museoan, zooan eta Ueno Tosho santutegian sarrera ordaindu behar da eta ordutegia dute.

Yansen, «retro» zaporea Azken museo hori puntu egokia da gure ibilbidean aurrera jarraitzeko, urte horietantxe murgiltzear baikaude. Kototoi kalea gurutzatu orduko ahaztuko dugu gure topikoen iruditegiko Tokio lumineszente eta hiperboreala. Oharkabean sartu gara kale estu eta etxe baxuen eremu batera. Etxe batzuk egurrezkoak dira eta auzotarrek kalean bertan dauden landareak zaintzen dituzte, betiko dendetan erosten dute, espirituekin hitz egiten dute tenplu erdi-ezkutatuetan garagardo latak eskainiz, eta pertsonek orduekin solas egiten dute, segundo bakoitzaren atzetik ibili gabe. Izan ere, bizitzak garai batean zen bizitza izaten jarraitzen du; modernitateak ez du hemen urtaroen erritmoa askorik aztoratu. Yansen-ek hiru auzo txikiago hartzen ditu barnean, Yanaka, Nezu eta Sendagi, baina hirurak funtsean berdinak dira eta hirurek dute 50eko hamarkadako zapore retroa. Gerraosteko urteak ziren, saminak, baina itxaropen printzarik ere bazutenak; izan ere, iparramerikarren okupazioaren ondotik subiranotasuna berreskuratuko zuen Japoniak eta horrekin batera mirari ekonomikoa etorriko zen. Tokio eromen berritzaile batek inbaditu zuen; eraikin garaiak eraikitzen eta neonezko argiz betetzen hasi ziren. Yansen-ek, ostera, planto egin zion horri, bere txoko eta kalexka estuetako patxadari eutsiz, bidexka malkartsuekin eta origamizko kurrilo bat oparitu nahian irribarre egiten dizun emakumearen maitagarritasunarekin. Akaso, nire senbazuruko lehen alea izango da; kurrilo horietako mila lokarri batez batzen baditut, nire desirarik handiena errealitate bihurtuko dela diote hemen.

Chosiyozandaio tenpluan itzal artean aurkitu dugu Takahasi Deishu-ren hilobia. Shogunerri amaierako garai nahasietan sojutsu edo lanzaren artearen maisua zen. Hortik hurbil dago Yanaka-raien hilerria. Izugarri handia da, bere hilarri monolitikoekin eta sotoba delakoekin –egurrezko hesolak, bertan sutrak idazteko edota hildako pertsonaren kaimoyu edo hilosteko izena–. Bertan atseden hartzen dute milaka arimak, zenbait Tokugawa shogunek eta ehunka nekok, alegia, ehunka katuk. Azken hauek, sintoismoaren arabera, sakratuak dira eta auzoan dozenaka ikusiko ditugu maneki-neko forman, “zorte onaren katuak”, bere ezker hanka jasoz gerturatzera gonbidatzen gaituztenak. Berez, hilerria Tennoji tenplu hurbilaren lorategia zen, Buda handi bat buru duen leku baketsua. Choso etxe-museoaren ondotik pasatu gara. Fumio Asakura eskultorearen izengoitia da Choso eta artista horren obran ere ez da katurik falta. Eta urrats batzuk aurrera eginda, Yuuyake DanDan eskailerak jaitsiz, Yanaka Ginza agertu zaigu, ibiltari nostalgikoarentzako enkantea; oinezkoentzako kale honek orainaldi burutugabean ainguratutako intenporalitatearen funtsa gordetzen du. Dendak, supermerkatu txikiak, artisautza postuak, janari saltokiak, bertako eta kanpoko jendea bere poltsekin, denboraren parentesi baten kolore eta lurrin berezia. Itzulerako bidean, ikayaki izeneko txibia-krepe antzeko bat janez, ilunabarrean magia darion toki batera iritsi gara, Nezuko santutegira. Bertako lorategia eta torii gorri txikien korridorea ditugu azken babesleku, berriro ere zurrunbiloan barneratu aurretik. • 27


Iboi-a, neguko jantziarekin. Erdian izotzak estalitako bi putzu txiki ikus daitezke. 1.672 metrora dago Euskal Herriko iboi bakarra, Ezkaurre menditzarraren hego aurpegian.


Ezkaurreko iboia BAKARRA ETA BAKARTIA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


EZKAURREKO IBOIA

Behean, Anso herria (Huesca) eta ondoko orriko lau argazki txikietan, Ezcaurri jartzen duen seinalea (Aragoin izen hori dauka), eta nabarmen aurreratu den udaberriko lehen printzak.

30

Mendi, ibai, bailara eta basoz aberatsa da Euskal Herria. Ez hainbeste iboi edo glaziar jatorriko aintziren kasuan. Bakarra baitago gure aberrian. Eta dagoena, erdia Nafarroan, erdia Aragoiko lurretan. Ezkaurreko iboi edo aintzira da, 1.672 metrora, 2.050 metroko menditzarraren hegora sortua. Otsailean izotz geruza handiak estaltzen du, udan 20 x 30 metroko ur putzu bilakatzen dena, elur prezipitazioaren baitan. Arrigorrieta mendikate dotore bezain ezezagunaren ipar ertzean dago iboia, Garde, Erronkari, Urzainki eta Izabatik ekialdera. 1.700 metro pasako mendi belartsuak dira, artaldeen bazka gune bakartiak. Paraje haietara bi hankako ugaztun gutxi hurbiltzen baita.


afarroako Pirinioak ikur asko ditu. Mendizale orok du amets Orhi mendira igotzea, mendebaldetik ekialdera dagoen bi mila metroko lehen tontorra. Zeresanik ez Hiru Erregeen Mahaia, Euskal Herriko garaiena 2.446 metrorekin, edota Auñamendi, Bearno izanagatik geure-geuretzat dugun piramide perfektua (2.507 metro). Baina mendi masifikatu horiek bezala, bada txoko ezezagun eta bakartirik, oraindik. Zorionez, noski. Ezkaurre mendiaren hego isurialdea da txoko horietako bat. Ekialdera 1.000 metroko amildegi ikusgarria sortu du naturak, Ezkaurre eta Alano mendikateko Trasveral eta Espelunga menditzarrak banatzen dituen Veral errekak bidea egin dezan. Hegorantz amildegia askoz apalagoa da, eta Ezkaurreko iboian bukatzen da. Han, Arrigorrieta mendikatearekin egiten du bat, harro tentetzen den hegia, Garde herritik hegora leuntzen hasi arte. Ezkaurreko iboia gailurra baino 400 bat metro beherago dago, 1.672 metrora. Milaka urte atzera, paraje hauetan glaziarrak ziren nagusi, eta haien mugimenduarekin, halako sakonune bat sortu zen Ezkaurre eta Idoia mendien artean. Sakonune horretan biltzen dira ur prezipitazioak, eta jakina, goi mendietako elur lurmenduaren ur emaria. Iboia, udan, 20 bat metro da luze, eta 30 inguru zabal, baina tamaina hori ikaragarri alda daiteke neguan goi mendietan pilatutako elur geruzaren baitan. Negu betean, otsaila lehorra eta epela izanda ere, aintzirak jantzi zuria erakusten du harro. Elur geruza fin batek zeharo izoztua dagoen ura estaltzen du, eta tentuz bada ere, arazorik gabe egin daiteke osteratxoa lakuaren gainetik. Izotz geruza oso gogorra da, txoko honetan egun eta aste askotan tenperatura ez baita 0 gradutik gora igotzen. Iboien jatorri geologikoa ulerterraza da. Duela 40.000 urte hasi ziren sortzen, Pirinioetako glaziarrak ipar eta hegorantz mugitzen hasi zirenean. Bere bidean, U itxurako bailarak sortu ziren, eta bailara horietan harri eta lur kopuru handiak pilatu ziren sakonuneak sortu. Gizaldietan barrena, sakonune horietan pilatu da euri ura eta elur ura, iboi edo aintzirak sortuz. «Ibon» edo «iboi» hitza euskarazko «ibai» hitzetik omen dator, urteen joan-etorrian «ibon» bilakatutakoa, aragoieraz. Pirinioetan 1.270 iboi inguru daude, antzeko kopuruan ipar eta hego isurialdean, gehientsuenak 1.800 eta 2.500 metro artean. Elementu geologiko bereziak dira, mendiak adina edo gehiago, mendikateei halako magia eta erakargarritasun ezohikoa ematen dietena. Euskal Herriko lurretan, Ezkaurrekoa bakarrik dago. Askok pentsatzen dute Lac de Lhurs iboia ere Euskal Herria dela, Hiru Erregeen Mahaia eta Billare mendien azpian dagoelako, Laskun herritik pauso batera. Lhurs iboia, baina, Bearnon dago, eta egiari zor, Ezkaurrekoa

N


EZKAURREKO IBOIA Ezkaurre mendia hego isurialdetik, eta elur gutxirekin, eguraldi lehorraren ondorioz. Behean, GR11.4 bidearen seinaleztapena.

32

baino ikusgarriagoa eta handiagoa da. Paraje bakeosoa Ezkaurre Nafarren mendatetik, ipar aurpegitik, edo hego aurpegitik, bi mundu erabat ezberdin dira. Iparraldetik hamar mendizale joaten badira, hegotik bat joango da, joaten bada. Eta hori, GR11 bidea, Pirinioak alderik alde zeharkatzen dituen bide ezaguneko adar

bat bertatik igarotzen dela aintzat hartuz. GR11.4 bidea, hain zuzen ere. Zehaztapen horrek esan nahi du Izabatik Zurizara bitartean GR11k bi aukera eskaintzen dituela: Belabarze bailaran barrena, Ezkaurre iparretik inguratuz, edota Ezkaurre hegotik inguratzen duena. Hegotik doan GR11 bideak Abau bordara eramaten du, eta handik, errepidez, lau kilometro luze egin behar dira Zurizara iristeko, errepide bazterretik. Zer esan


nahi du honek? GR11 egiten duten mendizaleen ia %100ek Belabarzen barrena egiten duela Izaba eta Zuriza arteko tartea. Batere masifikatu gabeko eremua da, beraz. 10-12 gradurekin belazean etzanda lasai egoteko toki ezin aproposagoa, inor azalduko ez den konbentzimenduarekin. Ezkaurrera daramaten korridoreak aztertu daitezke, edota Europa iparrera bidean zerua gurutzatzen duten

antzara eta kurrilo multzo erraldoiak ikusi eta hausnartu, zergatik ekin dioten itzulerako bidaiari, hain garaiz. Hegora begiratuta, Arrigorrieta mendikateko parajeak azalduko zaizkigu aurrez aurre, elurrez zuri. Arrigorrieta mendikate luzea, garaia eta bista paregabeak dituen tontor multzoa da, baina Ezkaurreko aintzirak bezala, oso bisitari gutxi jasotzen duena. Urzainki, Izaba eta Gardetik, Nafarroan ekialdeen dagoen

Inguruko mendiak oso harritsuak dira, baina hego isurialdean aziendarako bazka aberatsak daude eta artzainen borda txukunak ere bai.

33


Goiko hiru argazki txikietan, ezkereskuin: Arrigorrieta mendikate ezezaguneko bi gailur garaienak, Kañadaxiloa eta Idoia, zuri-zuri. Kurrilo eta antzara sail handia, Pirinioak iparrerantz zeharkatzen, eta sai bat, bazka bila. Argazki handian, Veral errekak milaka urteetan egin duen zulo sakona. 1.000 metro ingurura dago erreka, eta arroa inguratzen duten mendiak 2.000 metrotik gora.

34

herritik, irteera politak egin daitezke, baina joan-etorri guztiek sei bat orduko ahalegina eskatzen dute. Huesca eta Nafarroa banatzen dituen mendilerroan 1.600 metroak gainditzen dituzten dozena tontor berezitu daude, eta Idoia edo Kañadaxiloa (Godia ere esaten diote) 1.800 metroko kotatik gertu daude. Belartsuak dira, harritsuak baino, eta zoritxarrez hainbat mendi pista edo bide daude, baso ustiaketaren ondorioz. Egun-pasa interesgarria da mendi buelta Garde eta Anso banatzen dituen lepotik hastea, Poitikolarra edo Matamachos mendatetik (isurialde batera zein bestera dituen pendiz malkartsuen eraginez jarri omen zioten izen hori). Iparrerantz Kalbeira, Idoia eta Kañadaxiloa gailurrak daude (4-5 ordu, joaneko bidea). Urzainkitik ere egin daiteke bidea, Urralegi amildegian barrena Arnaia puntara iritsita (1.648 metro). Eta GR11.4 bidetik ere bai, Izaban hasita. Euskal mendizaletasunaren txokoan gutxietsita, ahaztuta dagoen Arrigorrieta mendikateak merezi du, bada, eguneko bisita lasai bat. Negu betean, zein bide hautatu erabaki erraza da: motzena eta leunena. Eta hori Abau bordatik abiatzen den pista da. Borda hori Ansotik Zurizara doan bidean dago, 10 bat kilometrora, eta argi ikusten da zein den, Ezcaurri hitza erakusten duen seinalea baitauka pista hasieran. Handik gora galbiderik ez dago, ordubete eskasean pista xenda bilakatzen den seinalea baitago. Elurra dago, eta pistaren pizgarri falta oharkabean pasatzen da naturak mendizalea ezustean harrapatzeko duen gaitasunari esker. Izan ere, elurraren kondizioak 10-15 metroan aldatzen dira, eguzkiaren eraginez. Orain mendiko bota hondoratu gabe, hurrena hanka belauneraino sartu eta ezin atera… Masustak ernatu dira, katagorriak adar finetan dantzan dabiltza, basurde taldeak ere bai mendian behera ziztu bizian, gizakion bisitarekin harrituta, ziur aski. Artzik ez dugu sumatu, zorionez. Artzain borda batek Ezkaurreko iboia gertu dagoela erakusten du, eta Euskal Herrian halako paraje lasai, ikusgarri eta ezezagunak ditugula sumatzean, ordulariko orratzak geratu egiten dira. •


EZKAURREKO IBOIA

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Ezkaurreko aintzira Nafarroa eta Aragoi, Huesca probintzia banatzen dituen muga-mugan dago. Hainbesterako, aintzirako urak bi herrialdeetan isurtzeraino. 1.675 metrora dago, Ezkaurre hormaren hego aurpegiko magalean (Ezkaurrek 2.047 metro ditu).

Nola iritsi IruĂąetik Irunberrira joan behar A15 autobidetik, eta Irunberrin Nabaskoze eta Burgira daraman errepidea hartu. Han, iparrerantz beti, Erronkari herria baino lehentxeago Garde herrirantz hartzeko, eskumarantz. Garde toki polita da, Erronkari Ibaxako herririk ezezagunenetakoa Bidankozerekin batera. Gardetik Poitikolarra mendatea pasa eta Ansora iristen da. Handik, Zuriza aldera beste 10 bat kilometro, Abau bordara.

Nola iritsi IruĂąetik 95 kilometro daude Izabara, Irunberrin barrena joanez gero. Esatik barrena, 107 kilometro. Trafikoa apalagoa da Irunberri eta Nabaskozetik (NA178 errepidea). Izabatik Zuriza gainera joateko Belaguako errepidea hartu behar da, eta 3 kilometroren buruan, Zuriza eta Anso jartzen duen bidea hartu, eskubirantz. Mendate gaineraino 10 kilometro daude. Bertako ikuspegia bikaina da.

Ezaugarriak Ezkaurreko iboia Euskal Herriko eremuan dagoen bakarra da, eta ez osoki, aintzira erdia Aragoiko lurretan baitago. Glaziar jatorriko aintzira da, 1.672 metrora, neguan elur eta izotz geruza lodi batek bereganatua. Udan 20 x 30 metroko neurria du, gutxi gorabehera. Iboitik gertu GR11.4 bidea pasatzen da, eta Arrigorrieta mendikate ezezaguneko gailur garaienak, KaĂąadaxiloa eta Idoia (1.769 eta 1.749 metro, hurrenez hurren), esku-eskura daude. 35



Maldivak

UR AZPIKO MUNDU ZORAGARRIA Testua Peio Etxebarria Argazkiak: Javier Herrero eta Irati Lopez


URPEKARITZA MALDIVETAN

Denok daukagu gogoan bai filmetan bai aldizkarietan noizbait ikusi dugun paradisu horietako bat: hondartza bakartiak, uharte txikiak, gizakirik gabeko parajeak, itsaso amaigabeak‌ eta askotan nahigabe edo nahita geure burua bertara eramaten dugu ametsetan. Beti antzematen dugu utopia bat izango balitz bezala, sekula ezagutuko ez dugun leku bat legez, baina kontuz ibili behar gara batzuetan ametsak egia bihurtzen baitira‌ Maldivetan, esaterako.

38


aldivetako Errepublika (Mal edo mila, eta diva edo uhartea) milaka uhartek osatzen dute eta Indiako Ozeanoan dago, India hegoaldean eta Sri Lanka mendebaldean, gutxi gorabehera. Uharte horietako askok euren artean atoloi itxurako formak osatzen dituzte; eraztun antzeko koralezko uharteak, alegia. Hondartzetako hondarra koral horrek sortzen du eta ura garden-gardena da. Lurra uharte gutxitan dago, gehienak hareazkoak dira, eta askotan eraikinak ur gainean altxatzen dira. Male da hiriburua eta bertan bizi da biztanleriaren gehiengoa. Airetik ikusita Manhattan txiki bat dirudi. Aireportuaren ondoan uharte artifizial bat eraikitzen

M

ari dira, hiri kaotikoa txiki geratu zaien seinale. Zerutik ikusita bistak ikaragarriak dira, munduko altxorretako bat dela esan genezake. Hala ere, Maldivetako edertasun handiena ez dago begi bistan, ur azpian dagoena askoz ederragoa baita. Itsasoa koralez josita dago eta uharte eta atoloiek kanalak eratzen dituzte euren artean. Hori dela eta, korronte ezberdinak sortzen dira eta itsasoko animalia handienak bertara erakartzen ditu; bai elikatzeko, garbitzeko zein ernaltzeko. Ondorioz, ur azpiko bizitza oso anitza da, urpekaritzan jarduteko munduko leku onenetariko bat bihurtuz. Izan ere, urpeko bizitzaren zaleentzako animaliarik berezienetariko asko hemen aurki daitezke;

Ezkerretik eskuinera, ilunabarra zerumugan itsasontzitik ikusita eta taldeak atzean utzi duen arranoarraia (Myliobatidae) bat. Erreportajea zabaltzen, arrainsarda ezberdinak koralezko arrezifean.

39


URPEKARITZA MALDIVETAN Lerroon azpian, anemona bat eta bi pailazo-arrain (Amphiprioninae). Ondoan, itsas dortoka bat.

40

dortokak, mantak, marrazoak... Maldivetan ohikoena luxuzko hoteletara joatea da, ezkonbidaian gehienetan, ametsetako hondartza horietan paseatzera eta txabola bakarti batean egotera (pultseratxoarekin, all included). Nahiz eta ez den oso ohikoa, badaude surfa egitera doazenak; ohikoena da beren kabuz ibiltzea, eta uhartez uharte arrantzaleekin hitz egiten edo ur-hegazkin bat alokatuz mugitzen dira. Male hiriburutik kanpo, luxuzko hoteletatik harago, lo egiteko lekuak aurkitzea oso zaila suertatzen da, eta horrek aukerak murrizten ditu.

Bizitza itsasoan Gure hautua aste batean zehar Maldivetako bazterrak, gutxi batzuk, itsasontziz ikustea izan zen. Horri «liveaboard», «vida a bordo» deitzen zaio urpekaritzan; bizitza itsasontzian egitea, hain zuzen. Errutina nahiko antzekoa zen egunero; goizean itzartu eta urperatze bat egin, ondoren ondo gosaldu eta atseden txiki bat hartu itsasontzia mugitzen ari zen bitartean. Eguerdi partean beste urperaketa bat. Bigarren honen ostean nahi beste bazkaldu eta lasai hartu ondoren; izan ere, urpekaritzak askotan nekea sortzen baitu. Egia da berez ariketa fisiko


handiegirik ez dela egiten, baina urperatzearen ondorioz gorputzean sortzen diren gas metaketak astunak izaten dira eta neke sentsazio handia nabaritzen da. Horregatik beharrezkoa da saioen artean atsedena hartzea, eta ur azpikoa zenbat eta sakonagoa izan, atseden gehiago. Arratsaldean edo iluntzean hirugarrena egiten genuen, guztira eguneko hiru. Beraz, nabigatze-urperatze hauekin eguzkia sartu orduko itzartzen ginen lekutik oso urrun bukatzen genuen. Uharte eta atoloi ugaritatik ibili ginen horrela urperatze mota ezberdinak egiten; sakonak, sakonera gutxikoak, gauez‌

Dena den, saio bakoitza berezia da, bereziki Maldivak bezalako leku batean. Gainera, mota desberdinak egiteko aukera anitza dago, forma ezberdinetako itsas hondo asko daudelako; harea, uharria, uharri horma, sakonera handiko tokiak, korronte handiko guneak‌ eta gainazalean gertatzen den bezala, txoko edo orografia ezberdinek ekosistema ezberdinak sustatzen dituzte. Hortaz, urperatze bakoitzaren arabera berezitasun batzuk edo besteak ikus daitezke. Uharrikoetan adibidez ohikoena animalia txiki ugari ikustea da (arrain tropikalak, krustazeoak, koral mota ezberdi-

41


Manta bat gauez elikatzen eta, behean, manta bat garbiketa estazio batean. Ondoko orrialdean, atoloiko uharte bat.


nak…), kolore bizikoak izaten dira eta ez dira sakonera handikoak. Sakonera handikoetan, aldiz, arrain pelagiko handiak ikustea da ohikoena (hegaluzea, marrazoa, arraia gastaka…). Hala ere, itsasoa denen etxea denez, askotan edozer aurkitu daiteke, baita espero ez den lekuan ere. Gainera, gainazalean, nabigatzen genuen bitartean animalia pila ikusi genituen (izurdeak, arrain hegalariak, mantak…). Tamalez, marrazorik handiena, marrazo balea, ez genuen ikusi. Munduko leku gutxitan ikus daiteke eta Maldivak horietako bat da. Aireportu ondoko kaian itsasontzia itxaroten geundela mantaarraia kumeak ere ikusi genituen, sinestezina! Manta-arraiak gauez Manta-arraia (Manta birostris) itsasoko animalia izugarri eta handienetariko bat da. Gehienbat planktonez elikatzen da, nahiz eta arrain eta txibiak ere jaten dituen. Plankton mota ezberdinak daude eta gauez ur gainazaletik nahiko hurbil egoten dira elikatzeko. Manta-arraiak ez dira oso urrun ibiltzen hauek jateko. Honetaz baliatuz, itsasontziek fokuak erabiltzen dituzte; alde batetik, planktona erakartzeko eta bestetik mantek itsasontzi ondoan jateko eta ondo ikusteko. Gurea ez zen sakonera handiko urpekaritza bat izan, 8-10 metrokoa. Itsas hondoan belauniko jarrita, zirkulu handi bat eginez, barruan ur azpiko hainbat foku jartzen dituzte inguruan dagoen guztia ondo argitzeko eta jaialdia handik gutxira hasten da. Bi manta-arrai erraldoi hurbildu eta bertan egon ziren alde batetik bestera bueltak ematen eta bapo afaltzen. Hasieran beldurra ematen zuen, jo egingo gintuztela zirudielako, baina handik gutxira konturatu ginen ez zegoela inongo arriskurik. Uneaz goxatzea besterik ez zegoen! •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Heltzeko modurik zuzenena hegazkinez Madriletik edo Bartzelonatik eskala bakarra eginez joatea da. Arabiako hainbat konpainiak hegaldiak dituzte bertara.

Dirua Bertako txanpona errupia maldivarra edo rufiyaa da, baina US dolarrak leku askotan erabil daitezke.

Noiz joan Klima tropikala du, beraz, urte osoan zehar tenperaturak epelak dira (25°30°). Udako montzoi garaia maiatzetik urrira da, baina hala ere ez du prezipitazio handirik egiten eta tenperatura ez da asko jaisten. Garairik garestiena Gabon partean izaten da.

Txertoa Garrantzitsua da bidaiatu aurretik zein txerto jarri behar diren ondo begiratzea; sukar horiarena derrigorrezkoa da.

Debekuak Herrialde musulmana da, eta alkohola, txerrikiak eta pornografia debekatuak daude. Horrelako zerbait eramanez gero, aduanan kendu egiten dute. Homosexualitatea onartzen ez duten herrialdeetako bat da, beraz, adi ibili behar dira bikote homosexualak. Horrez gain, luxuzko hoteletatik kanpo, guretzako ohikoak izan daitezkeen bezalako gauza batzuk (kalean musukatzea, emakumezkoek bainujantzia erabiltzea, eskutik helduta ibiltzea…) ere debekatuta daude, gu egon ginen garaian gutxienez.

Tilak Tilak ur azpiko uharteak dira, Maldivetako altxorretako bat. Tamaina ezberdinetakoak izan daitezke. Atoloien kanpoalde eta barrualdea lotzen dituzten kanaletan (kandu) dauden tilak, korronte handiko tokiak dira. Korronte horietan arrain pelagiko handiak ikus daitezke, horregatik urperaketak egiteko leku aproposak dira.

43



Portboutik Cotlliurera ANTONIO MACHADOREN ETA WALTER BENJAMINEN OINATZEI JARRAITUZ

Testua eta argazkiak: Juanma Costoya

Bata Sevillan jaioa (Antonio Machado, 18751939) eta bestea Berlinen (Walter Benjamin, 1892-1940), biak ere totalitarismoaren kontrako borrokari emanak bizi izan ziren. Idazlea eta poeta, frantseseko katedratikoa eta aktibista errepublikanoa, lehena; marxista heterodoxo, filosofo, soziologo eta arte kritikaria, bigarrena. Bizitzea egokitu zitzaien ordu tragikoak eragin zuen bien heriotza oso gertu gertatzea, Pirinioen alde banatan, Portbou eta Cotlliure (ofizialki Collioure) herri katalanetan, Machado faxismotik ihesi zebilela eta Benjamin nazismotik.


PORTBOUTIK COTLLIURERA ogeita hamar kilometro eskas daude Portbou eta Cotlliure-ren artean. Itsaso berberak eta bihurgune itxietako errepide estu batek lotzen ditu. Pirinioetako azken mendi-adarrak hemen leuntzen dira Mediterraneoan murgildu aurretik. Hego isurialde latza apur bat leuntzen da muga atzean uztean; hor terrazatan banatutako mahatsondoak eta pinudiz zipriztindutako mendixkak ageri dira, tartean etxe zuriak nabarmentzen direla. Egun argitsuetan lasaitasuna dario inguruari. Argi hori bera beren lanetan atzematen saiatu ziren Colliure-ri ospea eman zioten margolariak: Matisse, Chagall, Dufy, Picasso.

H

46

Aitzitik, ñabardura horietatik oso urrun zeuden 1939ko negu eta udaberri artean muga hori tropelean zeharkatu zuten hamarka mila errefuxiatuak. Euriak lohi bihurtu zituen bideak eta beltza eta grisa ziren oklore nagusiak beren aldartean zein paisaian. Errepideak era guztietako ibilgailuekin trabatuta zeuden: gurdiak, gurdi-abereak, traktoreak, kamioiak, artilleria-piezak. Jende-piloa, salbatutako ondasun gutxi batzuk gainean zeramatzala. Antonio Machadok eta bere segizio txikiak –intelektual errepublikanoak, bere anaia José eta ama adindua, Ana Ruiz, horien artean– Bartzelona


atzean utzia zuten urtarrileko lehen egunetan. Hiria jada ez zen segurua. Tarragona Yagüe jeneralak hartu ostean, abiazio italiar-alemanak maiz eraso egiten zion konde-hiriari. Machadok bere azken kolaborazio lana argitaratu zuen urtarrilaren 6ko “La Vanguardia”-n. Bertan Frantziak eta Ingalaterrak espainiar Errepublika bakarrik utzi zutela salatzen zuen eta argiki azaltzen zuen Hitlerrekiko baketze-politikak ez zuela saihestuko mundu mailako borrokaldia. Anbulantzia karabana batek gidatzen zituen mugarantz, kostaldeko herriak atzean utziz: Masnou, Premià, Mataró, Arenys de Mar... Urtarrilaren 23an iritsi ziren

Gironara. Irteerak trabatuta zeuden eta eskualdeko bide eta errepideetan barrena aurrera egin behar izan zuten. Cerviá del Ter-en abegitsu hartu zituzten bertako alkateak eta janari beroa eman zieten, egun askoan halakorik izan ez ostean. Can Santamaría masian hartu zuten ostatua, eta poetak bere lan-maletatxoa bertan uztea erabaki zuen. Zurrunbiloaren ondorioz bere paperak galtzearen beldur zen; itxura denez, horien artean zeuden bere musa Guiomar-i idatzitako eskutitzak. Masiako administratzaileak ezezkoa eman zion, ezin zuela ardura hori hartu argudiatuta. Atsekabez eta akituta, poeta eta bere bidelagunak bidaiari berrekin zioten.

Handian, Portbouko tren geltokia. Ondoan, goitik behera, Saint Pere de Rodes monasterioa eta muga zaharra, gaur egun erabiltzen ez dena. Erreportajea zabaltzen, Walter Benjaminen oroimenezko eskultura.

47


PORTBOUTIK COTLLIURERA Orube honetan zegoen Frantzia hotela. Bertako gela batean egin zuen bere buruaz beste Benjaminek. Ondoan, goitik behera, Els Balitres gaina eta Machadoren eta Benjaminen hilobiak.

Mugatik gertu zeudela, haize eta izoztutako euri erauntsiak eraso zion jendetzari. Machado zeraman anbulantziak jendetzagatik bidean geldirik geratu behar izan zuen eta “Campos de Castilla”-ren egileak eta bere kideek ibilgailutik jaitsi behar izan zuten. Bertan geratu ziren beren ondasun apurrak, baita hainbeste kezkatzen zuen maletatxoa ere. Dirudienez, Machado maletatxoa berreskuratzen saiatu zen, baina jende anabasak eragotzi egin zion, errepidean gorantz bultzatuz, mugako kontrolerantz. Els Balitres (Los Límites) gaina igaro ostean, jada muga begi-bistan zuten. Senegaldar tiratzaileek (indar kolonial frantses bat), errefuxiatuak ganadua balira

bezala akuilatuz, gurasoak seme-alabengandik eta emakumeak gizonengandik banantzen zituzten. Azken horiek Argelès-sur-Mer eta Saint Cyprien-eko kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten, baldintza erabat ankerretan. Intelektual errepublikazaleak izanik, Machadoren taldeak patu hori ekiditea eta trenez Cotlliure-rerainoko bidea burutzea lortu zuen. Ian Gibson-ek “Ligero de equipaje” lanean, Antonio Machadoren biografian, jasotzen duenez, helmugako nasan Jacques Baills izeneko langile batek Bougnol Quintana hotela gomendatu zien, merkea zela-eta. Nahiz eta bertaraino bide motza zuten, talde txikia hoteletik gertu zegoen plaza batean geratu zen atseden


hartzen. Han, Juliette Figuères-ek, negozio txiki baten jabeak, aulki batzuk utzi eta kafesnea eskaini zien. Bi pertsona horiek, Figuères eta Baills, lagungarri gertatu zitzaizkion poetari bere bizitzako azken egunetan. Lehenak tabakoa eta arropa lortu zizkion eta Baillsek poetak irakurriko zituen azken liburuak helarazi zizkion. Machadok bere presondegi bihurtu zuen hotela; birritan bakarrik irten zen. Egunek aurrera egin ahala, bere osasunak okerrera egin zuen. Asma kronikoa zeukan eta hotzeria gogor batek jo eta pneumonia harrapatu zuen. 1939ko otsailaren 22ko arratsaldeko hiru eta erdietan hil zen Bougnol Quintanako bere logelan. Bere ondoan, oihalezko bionbo batek bananduta, bere ama zegoen, hilzorian. Azkar batean zabaldu zen Machado hil zela. Cotlliureko Udalera heriotzagatiko dolumina adierazteko telegramak iristen hasi ziren; horien artean, Manuel Azañarena; honek muga egun batzuk lehenago zeharkatu zuen. Gobernu frantsesak, poetaren garrantzi publikoaz ohartuta, baimena eman zuen idazlearen gorpua Armada Errepublikanoko Zalditeriako Bigarren Brigadako hamabi soldadu presok sorbaldan hilerriraino eraman zezaten. Badira horren argazkiak; horietan aurpegi serioak eta azken botoia ere ondo lotuta duten kanpainako uniformeak agertzen dira. Machadoren katafalkoa estaltzen, Juliette Figuères Cotlliureko mertzeroaren azken opari bat, hil zen egunean bertan jositako bandera errepublikanoa. Walter Benjaminen azken orduak Benjaminen heriotzari buruzko bertsioetan, Machadorenak ez bezala testigurik izan ez zuenez, kontraesan ugari dago. Bere suizidio oharra ezaguna da: «Aterabiderik gabeko egoera honetan, ez dut nire bizitzari amaiera jartzea beste aukerarik. Pirinioetako herri txiki batean, inork ezagutzen ez nauen tokian, bukatuko da nire bizitza. Nire pentsamenduak nire lagun Adornori helarazteko ardura ematen dizut eta zein egoeratan nagoen azal iezaiozu. Ez daukat denborarik nahiko nituzkeen eskutitz guztiak idazteko». Egiaz, Walter Benjaminek eskuz idatzitako oharra hortik gutxira deuseztatu zuen Henny Gurlandek. Benjaminek Gurlandi utzi zion oharra, mugako pasagune klandestinoan kide zuenetako bati, baina hau beldur zen oharraren ondorioez. Gurlandek postal baten atzealdean berridatziko zuen egun batzuk geroago. Konspirazio teorien aldekoek gertaera horiek baliatzen dituzte suizidioa barik hilketa izan zela argudiatzeko. Bere azken ihesaren historia zenbait aste lehenago hasi zen. Beste hainbat mila errefuxiatu bezala, Walter Benjaminek Paris utzi eta Marseillarantz abiatu zen, oraindik Vichyko erregimen kolaborazionistaren mende zegoen hirira. Jende andana zegoen Marseillan. 49


PORTBOUTIK COTLLIURERA Cotlliureko portu zaharra. Rosselló eskualdeko herri hau bitxia da oso, merezi du bisitaldi bat egitea.

Frantsesekin batera, Alemania, Austria, Hungaria eta Txekoslovakiako errefuxiatuak portuan batzen ziren, bertatik irteten ziren zamaontzi apurretan plaza bat lortu nahian. Oso gutxik lortu zuten. Benjaminek ere ez. Ez zuen hilabete batzuk geroago Eibarko sindikalista Toribio Echebarríak izan zuen zortea izan; honek Europa okupatutik ihes egitea lortu zuen “Capitaine Pal Lemerle” zamaontzian; hor ihes egin zuten, besteak beste, Claude Lévi-Strauss antropologoak eta surrealismoaren aita André Bretonek ere. Marseilla sagu-zulo bat zen berez. Bere kafetegi eta hotelak Gestapo eta Stalinen Polizia politiko GPUko isil-mandatariek kontrolatuta zeuden. Walter Benjaminek, judu marxista, soziologo, filosofo eta arte kritikoa izanik, Varian Freyren atentzioa erakarri zuen; Freyk, kazetari liberal iparramerikarrak, legearen mugan edo berau urratuz, Marseillatik Ameriketarako bisak tramitatzen zituen. Bere misioa europar intelektualak nazien eskuetatik salbatzea zen eta bere esku-hartzeari esker hamarka pentsalari eta artistak ihes egin ahal izan zuten azken minutuan Frantzia okupatutik. Horien artean ziren Hannah Arendt, Mar-

GIDA PRAKTIKOA Portbou Emporda Garaiko udalerria, Girona probintzian. Kataluniako hego eta iparraldearen arteko mugan dago, bete-betean. Arrantzale portua du; itsasoa da Portbouren beste aurpegia; urpekaritzan, kayak-ean, kirol-arrantzan eta aisialdiko nabigazioan jarduteko aukera dago bertan; esaterako, llagut katalanetan, arrantzaleen egurrezko txalupa tradizionaletan. Baita bertako kala eta hondartza birjinetan bainatzekoa ere, ur urdin-urdinetan; Cala del Pi, adibidez, egokia da urpean ibiltzeko; Cala Claper ere bai, baina itsaslabarra arrokatsua da, oinez iristea zaila da eta tramontanak gogor jotzen du. Portbou da Camí de Ronda-ren hasiera puntua. Basabide horrek lotzen du Costa Bravak hartzen duen kostalde osoa. Informazioa: www.portbou.cat

Walter Benjamin Bere gorpuzkiak hilerrian daude, Passatges monumentutik hurbil; monumentua Dani Karavan eskultore israeldarrarena da, alemanaren eta askatasun bila herbesteratu beharra izan zuten europar guztien oroimenezko burdin herdoilduko koskak dituen eskailera bat.

Cotlliure Ofizialki, frantsesez, Colliure; Rosselló eskualdeko herri bat da, Katalunia iparraldean. Antonio Machadoren hilobia bista ederreko eta lorez beteriko hilerri zaharrean dago. Han hilobiratuta dago Patrick O'Brian nobelagilea, zeina bertan bizi izan zen 1949 eta 2000. urteen artean. Mugako hiri turistikoa da eta errege-gaztelua bisita daiteke bertan, Moré delakoa (arrantzale auzo zaharra), baita Fort Miradou erraldoira igo ere bistak ikusteko, fauvismoaren ibilbidea egin (bertan marko bat dago, zeinean mugimendu honetako margolariek beren koadroak non egin zituzten irudikatzen den. Turismo Bulegotik bisita gidatuak egin daitezke); Arte Modernoaren Museoa bisita daiteke edota herrian dauden arte galeria ugarietakoren batean kuskusean ibili.

cel Duchamp, Marc Chagall, Jacques Lipschitz, Max Ernst, Arthur Koestler eta beste hainbat. Walter Benjaminek ere lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetarako bisa bat eta trenez espainiar mugara iristeko baimen bat. Alanbaina, 48 urteak beteta zituela, eta osasuna kaltetuta, Lisa Fittko izeneko eskarmentu txikiko pasadora baten zerbitzuak hautatu zituen eta menditik zeharkatu zuen muga. Zergatik? Dirudienez, Benjamin beldur zen trenean behar ez zuen norbaitekin topatuko ote zen eta nahiago izan zuen mugara era anonimoan hurbildu kontrabandisten mendi-bide zaharretan barrena, oinez, errefuxiatu talde txiki batekin. Pirinioetako bidean bere kezka agertu zuen maletatxoan zeramatzan eskuizkribuengatik. Horien transzendentziaz mintzatu zen; edukia bera baino garrantzitsuagoa zela zioen eta berari zeozer gertatzen bazitzaion testu hura salbatu beharra zegoela. Gidariak, Lisa Fittkok, Portbouranzko bidean zeudenean bakarrik utzi zituen. Benjaminek Frantzia Hotelean logela bat alokatu zuen, non, dudarik gabe, Gestaporentzako lan egiten zuten isil-mandatariak zebiltzan. Guardia Zibilak pasaportea eskatu zion Frantziatik legalki atera zela egiaztatzen zuen zigilurik ba ote zuen ikusteko, eta halakorik erakutsi ez zienez, berehala deportatuko zutela esan zioten. Walter Benjaminek ez zuen biharamunera arte itxarongo. Gau horretan, 1940ko irailaren 25ean, hogeita hamar morfina pilula irentsi zituen; 1933an Adolf Hitler Alemanian boterera iritsi zenetik beti gainean zeramatzan pilulok. Guardiako medikuak, Ramón Vila Morenok, gehiegizko esfortzuak eragindako garuneko odoljarioagatik hil zela baieztatu zuen. Hilerri txikian lurperatu zuten Benjamin Walter izenpean, bere jatorri hebrearra disimulatu nahian. Bidelagun izan zuen taldetxoak Portugaleranzko bideari jarraitu zion, norbait erosiz, hots, diru bat ordainduz, eta beste konplikaziorik gabe. Benjaminek mendian barrena nekez garraiatutako maleta beltza arrastorik utzi gabe desagertu zen, eta berarekin, barruan zeraman eta Benjamin horrenbeste kezkatzen zuen eskuizkribua. Urte batzuk geroago, bere lagun min Hannah Arendt filosofoak, “Eichmann in Jerusalem” eta “The Origins of Totalitarianism” lanen egileak, adierazi zuenez, desagertutako eskuizkribuak marxismo estalinistari kritika egiten zion eta Benjamin arduratuta zegoen horrek bere lagun on batzuengan, Adorno, Brecht eta Frankfurteko Eskolan, adibidez, izan zitzakeen ondorioengatik. Beste zenbaitek, aldiz, maletatxo beltz pisutsuak naziengandik ihes egin nahian zebiltzan intelektualen diasporaren gaineko informazioa zeramala zioten. Intrigak, Benjaminen bizitzako azken egunetako bidelagunak, beste behin ere bere itzal beltza hedatu zuen. •



proposamen tematikoa

EUROPAKO ZUHAITZ INTERESGARRIEN ZERRENDA Historia hunkigarri edo interesgarrienak dituzten zuhaitzen bila aritzen da urtero Tree of The Year lehiaketa. Aditzera eman berri dituzte aurtengo irabazleak, eta sarion bitartez naturarekiko begirune eta maitasuna bultzatzea dute xede. Guri, bide batez, bestelako bidaia bat egiteko aukera ematen digute. Testua: Argazkiak:

Marian Azkarate www.thetreeoftheyear.org

Câmpeniko bananondoa Errumaniako Câmpeni herria Apuseni mendikatean dago. Han errotuta dago bi mendeko adina duen bananondo garai hau. 2018an agintariek arbola mozteko markatu zuten, baina herria oldartu egin zen eta, borroka horren ondorioz, Errumaniako Urteko Zuhaitz izendapena jaso zuen herrialde honen mendeurrenaren karietara. Europar rankingean 13.ena gelditu da, baina ez al zuen merezimendu gehiago merezi ala? 52


PĂŠcseko arbendolondoa

Monte Barbeiroko artea

Turismoa Budapestera mugatu ohi da, baina Hungariako hiriburutik kanpo asko dago ikusteko, PĂŠcs hiri magyar lasaia kasu. Hango Elurretako Ama Birjinaren aurrean dago, esaterako, 2019ko Europako Zuhaitzen Lehiaketan irabazle suertatu den arbola. 135 urteko dituen arbendolondo honek Abramtsevo museo errusiarreko 248 urteko haritzari (aurtengo bigarren saridunari, alegia) gailentzea lortu du.

Azken 150 urteetan zehar, Portugaleko Alentejo eskualdeko zelai honetako artea baserritar eta bidaiari ugarien babesleku izan da udako eguzkiak gogor jotzen duenean. Aurtengo lehiaketan hirugarren gelditu da itzal goxoko arbola. MĂŠrtola herrian aurkituko duzue, Guadiana ibaiaren oinetan altxatzen diren mendixken gaineko Erdi Aroko hiri zahar honetan.

Korsikako zuhaitz hegaztia Korsikako artelatz honi hegalak zabalik dituen hegazti baten antza hartu diote betidanik. Seguruenik, duen itxura bitxia sute batetik datorkio, bihotza erreta antzematen baitzaio, baina halere badu misterio ukitu bat, babes sentimendua sortzen duelako gertutik. Korsikako iparraldeko Ghisunaccia (ofizialki, Ghisonaccia) herrian dago 200-230 urteko bizialdia duen arbola honek. Lehiaketan laugarren gelditu da. 53


proposamen tematikoa Askatasunaren ezki hostozabala 1918an, Txekoslovakiaren sorrerarekin, VelkĂŠ Opatoviceko biztanleek 16 ezki landatu zituzten; independentzia, demokrazia eta Lehen Mundu Gerraren bukaeraren ikur bihurtuko zirenak. Gaur egun hau besterik ez dago bizirik, Jan Pospisil abertzaleak Gerra Handitik etxeratzean landatu zuena, alegia. Txekiar Errepublikako herri txiki honetako zuhaitz dotorea aurtengo zerrendako bosgarren tokian gelditu da.

Nellieren zuhaitza Ingalaterrako zuhaitz erromantikoena omen da Yorkshire eskualdeko Leeds herriko ehun urtetik gorako haritz hau. Antza, orain ehun urte, Vic Stead bere maite Nellierengana zihoanean hiru haritz aurkitu zituen bidean. Hirugarren bat txertatzea bururatu zitzaion, N hizkia osa zezaten. Vic eta Nellie elkarrekin ezkondu, eta haien arbola “Maitasunaren zuhaitza� bihurtu zen. Lehiaketan 9. tokian gelditu da. 54


Belaunikatutako astigarra 65 urte besterik ez du Poloniako Lubelskie eskualdeko Krasnytaw herriko astigar honek. Baina bertakoek asko maite dute. Duela urte gutxi, zatarra zelako edo itxura desegokia omen zuelako mozteko tentazioa izan zuten, baina biztanleek ez zuten utzi. Bere gerizpean argazki ugari, jolas dezente eta hamaika artelan mamitu dira. Seigarren tokian gelditu da.

Ezki zaintzailea Ezki hostozabal honek 235 urte ditu. Eslovakiar Errepublikako Skalica eskualdeko Kopcany herrixka galduko zelai baztertu eta lasai batean dago, IX.-X. mende arteko eliza zahar baten zaindari gisa. Eslovakiako Moravia Handiko garaiko eraikin zaharrenetarikoa da baseliza, gainera. Lehiaketako zortzigarren tokian gelditu da. 55


HITZORDUAK

MUNICH (ALEMANIA)

EDINBURGO (ESKOZIA)

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra Springfest-ari, alegia, Municheko udaberriko garagardo festari, “Oktoberfesten ahizpa txikia” deitzen diote, bera baita hiria ospetsu egin duen festen denboraldiari hasiera ematen dion hitzordua. Mende erdiko historia duen Springfestek aurten 26an izango du irekiera desfilea. Parte hartuko dutenen artean garagardo egileak daude... ikusgarria da oso upelak nola garraiatzen dituzten. Hauek egun aproposak dira Festhalle Baviera-n (bavariar estilo karpan) eta Hippodrom-en tragoxka bat hartzeko. Muenchen.de

Apirilaren 30ean Antzinako Beltane festa zelta gaur egunera ekarri dute Edinburgon Suaren Jaialdiarekin. 1988an sortua, munduan egiten den mota honetako handienetarikoa da eta urtetik urtera milaka bisitari erakartzen ditu. Naturaren zikloa ospatzea du helburu –jaiotza, hazkuntza eta heriotza– Maiatzeko Erreginak eta Gizon Berdeak gidatzen du desfilea. Azken honek neguko jantziak kentzen dituenean, uda bezala birsortzen da. Suaren indarra, danborren erritmoak... udaberriari ongietorria behar bezala emateko jaia da. Beltane.org

AMSTERDAM (HERBEHEREAK) Apirilaren zehar Apirila garai ezin aproposagoa da Herbehereak bisitatzeko, tulipen kolore eztandak udaberriaren bizitasuna txoko guztietara zabaltzen dutelako. Keukenhof, munduko lorategi handiena, loratze sasoi betean dago apirilean; Amsterdameko kaleak Herbehereetako lore nazionalez beteko ditu Tulip jaialdiak (aurten, apirilaren 1etik maiatzaren 19ra bitartean) eta, hori guztia gutxi balitz, hilaren 27an urteko jairik dibertigarri, koloretsu (laranjaz janzten direlako) eta jendetsuena ospatuko da, Erregearen Eguna, alegia. Apirilaren 13an, bestalde, Haarlem hirian Loreen Desfilea egiten da. www.iamsterdam.com

56


ErakusketaK SAINT-LOUIS (SENEGAL)

MOSKU BRITAINIARRENA

Apirilaren 26tik maiatzaren 1era

Moskuko Puskin museoan maiatzaren 19ra arte dago ikusgai Londreseko Taterekin batera osatutako “Francis Bacon, Lucian Freud eta Londresko Eskola” erakusketa, non britainiar arte garaikidearekin historiaren garai emankor bat islatzen den. Errusiarrek aurreneko aldiz ikusi ahal izango dituzte aurrez aurre eskola figuratibo honen margolan esanguratsuak.

1993. urtetik, Senegaleko hiri eder hau udaberriro jazz doinuez betetzen da. Afrikako kultur hitzordu nagusietarikoa izateaz gain, munduko jaialdi handienen zerrendan ere badago. Bertan jo dutenen artean Julia Sarr (argazkian) abeslari senegaldarra dago. www.saintlouisjazz.org

pushkinmuseum.art

ITZUL GAITEZEN MESOZOIKORA Manhattanen dago Historia Naturalaren Amerikako Museoa. Txikiek gustura ikusiko duten erakusketa bat zabaldu berri dute (abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik) T-rex dinosauroari buruzkoa... hau da, museoaren publizitatearen arabera, “Azken harrapakaria” protagonista duena. Mesozoikora “itzultzeko” aukera ezin hobea. www.amnh.org

LILLE (ESTATU FRANTSESA)

SIRIA BERLINEN AL DAGO?

Apirilaren 27tik abenduaren 6ra

Estatu frantseseko iparraldeko hiriburua, nahiz eta biztanleei dagokienez oso handia ez izan, “Hexagono”-ko handienetarikoa da, Roubaix, Tourcoing eta Villeneuved’Arscq barnean hartzen dituelako. Aurten, gainera, Mexikoko estatu bat “bihurtuko” da, Eldorado jaialdiari esker azteka herrialdeari buruzko jaiak, erakusketak eta denetarik izango delako. www.lille3000.eu

Berlingo Museoen Uharteko museorik bisitatu eta ikusgarriena da Pergamonmuseuma. Maiatzaren 26ra arte iragana eta egunerokotasuna batzen dituen erakusketa bat dago ikusgai bertan, “Siriako paisaia kulturala. Zaintza eta artxiboa gerra garaian” izenpean. Hori baita egiten zaigun galdera; alegia, Siria bezalako herrialde suntsitu batean nola babestu daiteke ondare kulturala? Bidaia birtual bat proposatzen zaio bisitariari objektuen, pelikulen, argazkien eta pantaila interaktiboen bidez. www.smb.museum 57


liburuen TXokoA

IZAR BIHURTU DEN BORDER COLLIE BIDAIARIA

Find Momo across Europe Andrew Knapp Autoekoizpena, 2019 Ingelesez 144 orrialde. 14,49 euro

omo” Andrew Knapp bidaiari eta argazkilari kanadarraren txakurra da. Tira, agian egokiagoa litzateke esatea “Momo” Andrew-ren lau hankako lagun onena dela eta bere lanerako erabiltzen duen modeloa, orain arte kanadar honek kaleratu dituen bidaia-argazki liburu guztietan “Momo” delako protagonista, lepoan lotuta daraman zapi panpoxarekin eta burua alboka jarrita munduko hainbat txokotan objektiboari begira betikotu baitu “Momo”. AEBak kostaldetik kostaldera zeharkatu ondoren, eta Kanadako toki ezezagunetan ibili ostean, orain kaleratu berri duen argazki ederrez apaindutako liburu honetan Europan sei hilabetean zehar ibilbide turistiko klasikoetatik at aurkitu dituzten txoko, herri eta mendiak papereratu dituzte Andrewk eta “Momo”-k. Guztira 22 herrialde zeharkatu dituzte; ez da lan makala izan. Liburua Amazon ta halako plataformetan eros daiteke, baita Andrewknapp.com web orrialdean ere.

M


GUTUNEN BITARTEZ BIDAIATU DAITEKE

ZORIONTASUNAREN SEKRETUAREN BILA

Garazi Goia eta Goizalde Landabaso idazleen artean 1.362 km daude. Bata Bilbon bizi da, bestea Londresen. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idaztea erabaki zuten eta urtebetean, uztailetik uztailera, partekatu zituzten eskutitzak jaso dituzte liburu honetan. Barne bidaia honetan bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez eta, batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez mintzatuko dira.

Lan baterako elkarrizketatu behar zaituzte eta oso urduri zaude? Islandiarrak bezala egin ezazu eta zure «betta reddast»-ean sinets ezazu; hau da, dena beti ondo aterako zaizula barneratu beharko duzu. Galduta zaude? Txinatarrek bezala, zure «xingfu»-a bila dezakezu, benetako helburua zein den hausnartu ostean. Australiatik Galesera, Bhutan, Irlanda, Finlandia, Turkia, Japonia eta hainbat herrialdetatik pasatuta, liburu honetan munduko txoko desberdinetako “errezetak” bildu dituzte eta hona hemen zoriontasunaren sekretua!

1.362 km euri Garazi Goia eta Goizalde Landabaso Elkar, 2019 12,50 euro

LOUIS ERDRICHEN MUNDU DISTOPIKOA Gure mundua bukatzear dago. Eboluzioak atzera egin du eta, mekanismo inboluzionista genetiko baten erruz, jaiotzen diren haurrak gizaki primitiboen antzekoak dira. Cedar Hwak Songmakerrek kezkatzeko arrazoiak ditu, haurdun baitago. Adoptatua da eta ama biologikoaren bila abiatzen da. Ama ojibwe indiarra da. Egungo idazle amerikar interesgarrienetarikoa da Louis Erdich (“The Round House”) eta lan honetan Margareth Atwooden mundu distopikoaren oihartzunak daude. Un futuro hogar para el dios viviente Louise Erdrich Siruela, 2019 272 orrialde. 21,95 euro

Atlas de la felicidad Helen Russell Libros Cúpula, 2019 288 orrialde. 17,90 euro

ITSASARGIEN BILDUMAGILEA Entseguaren eta bidaietan jasotako kronikaren arteko mugan kokatzen da Jazmina Barrena idazle mexikar gaztearen liburu bitxi hau. Bildumagilearen gose asegabeak bultzatuta, egileak oraindik zutik dirauten itsasargi batzuk bisitatu ditu –Yaquina Head (Oregon AEB) edo Gourykoa kasu (Normandia, Estatu frantsesa)– eta, bestalde, literaturan aipatu izan diren beste batzuk gogora ekarri ditu. Virginia Wolf, Lawrence Durrel, Homero, James Joyce, Herman Melville edo Luis Cernudaren liburuetan arakatu du horretarako. Cuaderno de faros Jazmina Barrera Pepitas de cabalabaza, 2019 128 orrialde. 15,50 euro

59


Gogoan hartu

ATENEO GRAND SPLENDID MUNDUKO LIBURU-DENDA POLITENA «Buenos Aireseko Recoleta auzo dotorean, dendaz jositako kale zaratatsu batean, liburuen tenplu bat bisita daiteke. Argi goxoz koloreztatua, han-hemen aurki ditzakegu XX. mendeko hasierako artisautzaren xehetasunak». Horrelaxe deskribatu du “National Geographic” aldizkari estatubatuarrak Ateneo Grand Splendid argentinarra munduko liburu-dendarik politena izendatu duenean. «Jendea han-hemen ari da isilpean hitz egiten, liburutegi batean egongo balitz bezala, baina txoko hau hain da goxo eta atsegina, ezen aretoaren atzeko aldea bezeroz leporaino baitago, irakurtzen edo kaputxinoak

60

hurrupatzen», jarraitzen du Brian Clark Howardek sinatutako artikuluak. Egia esan, Santa Fe etorbidetik ikusita, Ateneo Grand Splendiden eraikina ez da oso deigarria... baina barrenean sartzean, orduan bai, beste kontu bat da. 1917. urtera arte antzokia izan zen, baina eraitsi ondoren, Grand Splendid izenez bataiatutako abangoardiako zinema-antzoki moderno batek ireki zituen ateak. Nacional Odeón zigilua –Carlos Gardelena, alegia– han kokatu zen eta eraikin berean eman zuen bere lehenengo saioa LR4 Radio Splendid irratiak. Eraikinak kulturaren epizentro bezala funtzionatu zuen mende osoan zehar, milurtekoaren aldaketarekin liburu-denda jaio zen arte. Argentinan 34 denda dituen kate pribatu baten ikurra da.


OKAVANGOREN DELTA BASATIA Apirilaren bukaerarekin, bete-betean sasoi lehorrean sartzen da Afrikako Hego Konoa eta horregatik izaten da garairik egokiena bertara bidaiatzeko; are gehiago, maiatza eta urria artean Botswana mundu osoko turista eta argazkilarien helmuga bihurtzen da, Okavangok jasaten duen ur-goraldia ibaiaren deltako ingurua estaltzen hasten denean. Maiatzetik aurrera, bazka desagertzen ari denean eta urpean egon diren lurrak sikatzen hasten direnean, belarjale eta ugaztun talde handiek inguru hauetaranzko bidea hartzen dute. Eta zergatik ez dugu geuk ere une batez gure udaberria atzean uzten, udazkenean dagoen toki basati eta misterioz beteriko batera joateko?

Botswanako barnealdean dagoen ibai delta ikusgarri hau Okavango ibaiak bere urak sakonune endorreiko batean isurtzen dituen gunean eratzen da. Urtero 11 kilometro kubiko ur inguruk 6.000 eta 15.000 kilometro koadro arteko azalera ureztatzen dute, eta hortik kopuru handiena Ngami aintzirara doa. Ekialdean Moremiko parke nazionalak ehiza erreserba du, eta haren barnean deltaren zati bat dago. Okavangok Angolan du iturburua, eta Caprivi (Namibia) eremua zeharkatu eta delta dagoen gune horretara iristean bere urak Kalahari basamortuan sakabanatzen dira. Kalahariko altxorra da, beraz, Okavangoren delta.

61


LABURRaK

» CRÉMIEUX KALEA INSTAGRAMEN OSPETSU BIHURTU DA arisen oinezkoen kale koloretsu bat dago etxe txiki eta viktoriarrez josita eta xarmaz beteta. XII. barrutian dago, Quinze-Vingts auzoan eta, bertan bizi direnentzat zoritxarrez, ospetsu bihurtu da sare sozialetan. Arazoa ez omen da turistez beteta dagoela, baizik eta mota guztietako influencer eta blogariek kale hau aukeratu izana beraien argazki ausartenak egin nahi dituztenean. Bila ezazue bestela #ruecremieux traola sareetan eta ohartuko zarete zoramena noraino iritsi den.

P

PORTUGAL OSO DESIRAGARRIA DA KANPOKO INBERTITZAILEENTZAT azioarteko inbertitzaileek presa handia omen dute Portugalen funtsondasunak erosten ari baitira etengabe, azken datuen arabera. Iaz 30.000 milioi mugitu ziren higiezinen sektoreko salerosketan eta etxeen salneurriak gorantz doaz, errekor guztiak hausten. Erosleen artean brasildarrak dira nagusi eta, ondoren, britainiarrak eta frantsesak. Inbertsioak turismoari lotuta daude eta horrek zer dakar? Neurriz kanpo balioztatu direla etxeak, batez ere Lisboan eta Porton, Portugaleko Bankuaren arabera. Alokairuak, esaterako, asko igo dira; 300 bat eurogatik etxe zahar bat lortzea bazegoen lehen eta orain 600 euro eskatzen dituzte.

N

SIRIARA TURISTAK ERAMAN NAHI DITU BIDAIA-ANTOLATZAILE BATEK ilurteko historia duen herrialde batean murgiltzen lehena izan zaitez», dio Clio frantses bidaia-antolatzaile polemikoaren azken publizitateak. Apiriletik aurrera, zortzi urteko gerra odoltsuaren eraginez suntsitutako lurralde bat du helmuga; hau da, Siria. Hamar eguneko bidaia, 3.000 euro ingururen truke, Damasko eta Lakia, Palmira edo Maalula bisitatu ahal izango dute. Ausardiarik ez zaie faltako animatzen direnei, egia esan, Estatu frantseseko Kanpo Harremanetarako Ministerioak ez baitu gomendatzen Siria turismorako, kontrakoa baizik.

M

hutsa

UR AZPIKO JATETXEA Under izeneko jatetxea Ipar Atlantikoko uretan erdi murgilduta aurkituko duzue, Norvegiako Lindesnes herrian (Oslotik 400 bat kilometrora). Martxoan zabaldu zituen ateak. Jangela urpean dago, bost metroko sakoneran dago.

TXAPELA, ARGENTINAKO SAGARDO EUSKALDUNA atagoniako sagarrekin egina, Txapela izeneko sagardo argentinarrak erabat euskalduna dela aldarrikatu nahi izan du. Astigarragako Petritegi sagardotegia eta euskaldun jatorriko Xabier Aguirre enpresari argentinarraren arteko elkarlanaren emaitza izan da. Petritegik bere sagardoaren errezeta pasa zion Aguirreri eta martxoaren bukaeran aurkezteko asmoa zuten Rosarioko Zazpirak Bat jatetxean.

P

hutsa

A ZER ARRAIN PUSKA! Australiako Coorong parke nazionaleko kostaldean hilik aurkitu duten ilargiarrain hau ikaragarria da; 1,8 metro luzeran eta «auto batek baino gehiago pisatzen du», aurkitu zutenen arabera. Munduko arrain espezierik handiena da hauxe.

62


hutsa

hutsa

ACULEO URMAELA DESAGERTU EGIN DA Txileko erdialdeko erakargarritasun turistiko hau ia desagertu egin da klima aldaketak eragindako lehorteengatik, argazkietan argi antzematen denez. Uraren mailaren jaitsiera nabarmena 2011n hasi zen eta 2018ko maiatzetik aurrera erabatekoa izan da. Arazoa eurite urrietan datza; 80ko hamarkadan urtero 350 mm jasotzen ziren, eta 2018an, aldiz, erdira murriztu zen. Santiagotik 70 kilometrora kokatutako urmael handi honen desagerpenak inguruko ekonomia kaltetu du nabarmen. hutsa

HUDSON YARDS AUZO BERRIA NEW YORKEN Dagoeneko bisita daiteke Hudson Yards, AEBetako higiezinen sektorearen ekimen pribaturik handiena izan dena. West Siden dago, Midtown Manhattanen, eta eraikuntza guztietan deigarriena “Vessel� izenekoa da. Bista panoramiko ikusgarriak daude bertatik.

SURF EGITEKO MODU NATURALA OSO Pontus Hallin surflari suediarra azaltzen da argazkian, eta izotzez eginiko surf ohol batekin ari da arraun egiten. Otsailean egin zuen estreinako saiakera Delp-en, Lofoten uhartean, eta sei ohol erabili ahal izan zituen, guztiak unean egindakoak... 30 minutuko iraupena besterik ez dute taula natural hauek, itsasoratu eta berehala urtu egiten baitira.

hutsa

hutsa

EUROPAKO PARKE TEMATIKO HANDIENA Argazkia ikusi orduko batzuei ateraldi edo hitz joko xelebreren bat bururatuko zaie agian, ibilbide luzeko politikaria baita Recep Tayyip Erdogan turkiar presidentea, baina gu ez gara horretan sartuko. Wonderland Eurasia parke tematikoa inauguratu zuen Erdoganek martxoaren bukaeran, ustelkeria delituak zirela medio izandako zenbait atzerapenen ostean. Europako parke tematikorik handiena (1.300.000 metro koadro) Ankaran dago eta 5 milioi bisitari espero ditu lehenengo urtean. Apirilaren 23tik maiatzaren 5era hainbat kontzertu antolatu dituzte parkean, baina horrez gain, uharte hegalaria, izotzezko leizea eta antzeko atrakzioak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.