7h125

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

EUROPAKO MENDIAK NATURAREN ATERPE

Matera

Suspertu egin den Europako hiriburu kulturala

Bijagos

Ginea Bissauko artxipelago bizia


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


6 44

36

20

16

28

aurkibidea125

16 Hanoi Vietnamgo hiriburu biziaren barruti zaharrena zeharkatzen duen burdinbidea turistentzat eta ÂŤinstagramerÂť-entzat erakargarria bihurtu da oso.

28 Petrified Forest Arizonaren ekialdean, ehunka kilometro koadro basamordu daude, non basoak, duela milioika urte, harri bihurtu ziren.

2o Bijagos Badira oraindik munduan denbora igaro ez den zantzuak dituzten tokiak, Ginea Bissauko Bijagos artxipelago ederra kasu.

36 Matera Italiako herri honek harro erakusten ditu bere historiaren aztarnak, Bulgariako Plovdivekin batera Europako Kultura Hiriburu den honetan.

44 Triano Mendigune apala da, baina beste mendi askok baino historia aberatsagoa dute Triano mendiek (euskaraz, Grumeran).

06 Europako Mendiak Picos de Europa ezagutzeko aukera izugarri zabala da. Errepide edo bide bakoitzak toki berri eta desberdin batera eramango gaitu. Euskal alpinismoa ere oso lotuta dago inguruokin, hurbil baitaude goi-mendietako abentura bila joateko. Lehen igoerak egin zituzten aitzindari zailduak erronka bila aritu ziren mendigune honetako paretetan.

52 Proposamen tematikoa Europako 40 hondartza zirarragarienak. 56 Hitzorduak Primavera Sound eta beste zenbait jaialdi. 58 Liburuen txokoa Karlos Zurutuza eta David Meseguerren kurduen kronikak. 60 Gogoan hartu Death Valley eta Ukrainako Espazioaren museo bitxia. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


BAMBARI Broto adar-jotzailea, esperantzara kondenatuta frika Erdiko Errepublikako adar-jole gazte hau Broto etniako kidea da, inguru hauek 2013tik aurrera pairatzen ari diren krisi humanitario latz eta odoltsuaren eraginez ia galtzear dagoen kultura bateko ordezkaria. Koundou jantziz apainduta (enborren azalekin eginiko gona) eta orkatiletan alikpossoak zintzilikatuta (palmondo hostoz lotutako txilinak), ezkontzetan, hiletetan eta, oro har, jai garrantzitsuetan brotoek betidanik jo duten instrumentua darama eskuetan; adarra berezia da oso, termitek zulatu duten zuhaitz baten sustrai batekin eginikoa baita. Errepublikaren erdialdean kokatutako Bambari hirian hamalau adar-jotzaile elkartu dira ohitura zahar hau berreskuratzeko asmoz, itxaropena ez baita inoiz galdu behar.

A

Argazkia: Florent Vergnes

5


Jar gaitezen une batez duela bost mende Kantauriko uretan nabigatzen ibiltzen ziren marinelen azalean; intuizioa eta kostaldeak eskaintzen zizkien datuak, ez zuten beste baliabiderik. Bat-batean, kostaldearen tarteren batean, Europako Mendiak (Picos de Europa, gaztelaniaz) tontor izugarriak agertzen zitzaizkien. 1583an jada, Lauss Waghenaer nabigatzaile holandarrak bere ÂŤItsas AtlaseanÂť erreferentzia puntu gisa marraztu zituen gailurrok. Torre Cerredo nabarmentzen zen; 2.650 metro izanik eta itsasotik 40 kilometro eskasera egonda, itsasargi natural bikaina da, 200 kilometrora dagoen ontziak ikustatzeko modukoa. Hortik sortu zen bere izenaren legenda, Picos de Europa, ozeanoaren bakardadean itsasontziak gidatzen zituen lehen lur europarra. Legendazko lekua. Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi

6


Europako Mendiak LEGENDAZKO TONTORRAK


EUROPAKO MENDIAK aina Europako Mendiak edo Picoak ez dira marinelen eremua, mendiko jendearena baizik, tontorren zaleena. Picu de Urrielluren gailurretik, adituentzako eskalada baten ostean, kontrako norabidean begiratu eta ozeanoa ikus dezakegu, edo are ederragoa, hodei itsaso polit bat gure oinetan, haran guztiak estaliz. Picu delakoa, Naranjo de Bulnes ezaguna, da akaso penintsulako mendi enblematiko eta famatuena. 2.519 metroko tontorraren botere eta historiak ikono bihurtu dute, mendi magiko eta bakana. Bisitari guztiek ikusi nahi dute kareharri sendoko bastioi eder hau, eta ahal izanez gero, eskalatu ere bai. Erronka hori 1904ko abuztuaren 5ean lortu zen. Villaviciosako markes Pedro Pidalek eta Gregorio PĂŠrez El Cainejo (Cainen jaioa) artzainak zapaldu zuten gailurra, duela mende bateko material eskasekin iparral-

B

Lerroon azpian, CamarmeĂąa herritik dauden bista ederrak. Ondoko orrialdean, Naranjo de Bulnes eskalatzen eta, erreportajea zabaltzen, mendi beraren ikuspegia, Pedro Udaondoren omenezko begiratokitik.

8

deko aurpegitik igo ostean. Ondoren, mendiaren beste aurpegiak menderatu zituzten beste batzuek eta gero eta tarte handiagoa hartu zuen albisteetan; izan ere, mendiaren mitoa hazten joan zen tragedia eta eskalada mediatikoen bidez. Picu konplikaziorik gabe begiztatzeko toki apropos bat badago: Arenas de Cabrales eta Cangas de OnĂ­s batzen dituen errepidea. Parking-behatoki batean geldiunea eginda, mendia arranditsu eta hurbil ageriko zaigu, bolumen izugarria baitu. Behean, haranetan, behiak, ahuntzak eta ardiak bazkatzen ikusiko ditugu, beste altxor bat ekoizteko, Cabrales gazta. Bi eta lau hilabete artean 10 graduan ontzen dituzte gaztok kareharrizko mendigune izugarrian zulatzen dituzten hartzuloetan. Penicillium onddoak ematen dio kolore urdin-berdexka hori. Zapore min hori lagun, beste herri batzuetara goaz, Naranjo ikustera.


9


EUROPAKO MENDIAK Los Cuervos izeneko ur-jauzi eder hau Duje ibaian dago, Tielve de Cabrales herrixkatik gertu.

10

Goietako baretasuna Euskal alpinismoa oso lotuta dago Picos de Europa mendiekin, hurbil baitaude goi-mendietako abentura bila joateko. Ibilbide adoretsuak urratu eta lehen igoerak egin zituzten aitzindari zailduak erronka bila aritu ziren mendigune honetako pareta guztietan. Errepidean aurrera eginda, Asiegorako bidea hartu dugu. Begiratoki zoragarri bat dago bertan, Pedro Udaondoren omenez haren izena duena. Mendi hauen zale porrokatua zen bera; gai zen asteburuan bere lagunarekin motorrez estu eta larri bertaratu eta igoera berri bat egin ostean astelehenean 8etan lantokian egoteko. Hemendik, Picuren ikuspegi ikusgarri eta lasaia izango dugu, baina bista eder hori galdu gabe gastro-

nomiaz gozatzen jarraitzeko, Arenas de Cabralesetik Poncebosera abiatuko gara. Apur bat aurrerago CamarmeĂąa herria dago... mendi mitikoaren bista ederra dugu hemen ere, La Fuentina tabernan cachopo bat jaten dugun bitartean. Herriaren azpialdetik abiatzen da Cares Ibilbidea. Txango klasiko hau eginez, kareharrizko labarren artetik, arroilan barrena Cain-eraino iritsi gara (12 km, gehi itzulera). Horrela, Asturiasetik LeĂłnera igaro, eta Cainejo-ren herria ezagutu dugu, markesarekin batera mendira igo zen aitzindari haren jaioterria. Familientzako plan aproposa funikularrez Bulnes herriraino igotzea da; 400 metroko desnibela 7 minutuan gainditzen du, mendian zulaturiko 2.200 me-


troko tunelean barrena. Errepidea ez da herriraino igotzen eta 2001. urtera arte, funikular hau eraiki zen arte, bertako 50 biztanleak oinez igo eta jaitsi ohi zuten, beren abereekin, eta elurte garaian isolatuta geratzen ziren. Mendiko herri petoa da, antzinako garaietakoa. Hemendik, hamar minutuan, Picuko behatokira hel gaitezke; erraldoi hori ikusteko beste perspektiba bat eta aitzakia ederra gosea piztu eta herriko tabernaren batean berriz ere Cabrales gazta dastatzeko. Behera jaitsitakoan, Sotreseraino jarrai dezakegu edo atzera errepidea Kantabriaranzko norabidean hartu, non Fuente Dé-ko teleferikoa dugun zain, ahaleginik egin gabe Europako Mendien bihotzean ko-

katuko gaituena, aireko bidaia eder eta zirraragarrian. Liébanako eskualde osoa herri ederrez zipriztinduta dago, eta horien artean giro biziko Potes nabarmentzen da. Arkupeetan denetariko salgaiak dituzten dendak aurkituko ditugu, lanabesak, bastoiak, artilezko arropak, uxuala (orujo) eta jakina Liebanako quesuco-ak edo Cabrales gaztaren lehengusua, Picon urdinxka. Fuente Dé-raino jarraituta eta jada teleferikoaren kabinan, kable batetik zintzilik 1.823 metroko altueraraino “hegan egin” dugu, 753 metroko desnibela 4 minutuan igo ostean. Izugarrizkoa da paisaia aldaketa. Espinamako larreen berdetik kareharrizko haitzezko basamortura igaro gara. Bertan dugu aurrez

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Cangas de Onisen dagoen Don Pelayoren estatua (Asturiasko lehen erregea) eta erregea lurperatuta dagoen Santa Eulalia eliza. Baita erromatar zubi bat ere.

11


ÂŤLa SantinaÂť, Asturiasko zaindaria, koba honetan dago. Ondoko orrialdean, Covadongako santutegia eta Tielve de Cabraleseko iragan denboretako oihartzunak dituen bide zaharra.

12


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Europako Mendiak (gaztelaniaz: Picos de Europa; asturieraz: Picos d'Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da.

Lehen hurbilketa bat

aurre Peña Vieja mendi puska ikusgarria (2.613 metro). Bisitari berrien ohiko galdera ea Naranjo famatua den izaten da. Ez da hala. Baina beren ilusioa hura ikusi, argazki bat, selfie bat egin eta sarean eskegitzea da. Ez da kontu erraza. Kontenplazioranzko bidea latza eta harkaiztsua da. Mendi-bidea ondo markatuta dago; goi-mendietako aire garbi eta urdina... baina eguzkipean gogorra eta zorrotza da mendizale hasiberrientzat, eta aldakorra eta beldurgarria, ekaitza hurbiltzen denean... Horcados Rojos mendi-lepora iristeko ordu eta erdi beharko dugu. Hor dago Cabaña Verónica, “Palau” hegazkinontziko kanoien kupuletako batekin eraikitako aterpea –1960an erretiratu zuen ontzi hori Estatu Batuetako Armadak eta Santurtzin desegin zuten–. Harrigarria da halako espazio txikian zortzi pertsonak lo egin ahal izatea. Jana eta edana ere badago eta, garrantzitsuena, ondo merezita dugun oparia, Picu-ren eta mendi inguru honetako beste erraldoi batzuen ikuspegi ederra. Urrielluko ibarreraino joatea erabakiz gero, bere mendebaldeko paretaren oinarrian beste ordu eta erdiko ibilaldia daukagu zain, eta, gaua bertan eman nahi izanez gero, aterpe handiago bat. Fuente Dé-raino itzul gaitezke edota Bulneseraino iritsi eta handik Poncebosera joan; zazpi orduko ibilbidea da, Europako Mendien erdialdeko mendiguneko zeharkaldi handi

klasikotzat jotzen dena, bidaia bakana, Picoetako orografian barrena eta bere gailur enblematikoenak gainean ditugula.

Kantabriatik, Potes ondoko Fuente Déko teleferikoak, mendiguneko bihotzean kokatuko gaitu. Asturiasetik, Enoleko lakuetara igotzeko, Cangas de Onís-etik abiatuko gara. Udan eta turista ugariko beste data batzuetan Covadongako santutegitik lakuetara gerturatzeko autobusak irteten dira. Beste txango klasiko

Gaztak eta urteurrenak Nola ez, ibiliaren ibiliaz gosea piztu zaigu. Covadongako aintziren pean, emakume asturiar ausart batek 50 urtetik gora daramatza Gamoneu del puertu gazta egiten. Covadonga Fernandez 6-7 urterekin hasi zen aitari laguntzen, lakuen azpiko Gumartineko kortetaraino oinez iritsi beharra zegoenean. Han goian igaro ditu bere bizitzako uda guztiak. Maite ditu bere ofizioa, bere mendiak eta bere zerua, bere hodei guztiekin. Koba zuzen eta luze batean sartzen da; hor ditu gaztak. Behin, barruan zela argirik gabe geratu eta pareta haztatuz atera zen. Gaztak ontzeko harpe bat bisitatzeko aukera daukana liluratuta geratuko da hemen bizi den mendiko jende honen kontakizunak entzunez, alpinismoaren epikatik aldendutakoak. 2018ko udan Estatu espainoleko lehen parke nazionala sortu zeneko mendeurrena ospatu zen. Pidal markesak gogo biziz mendigunea babesteko kontzientziazio lanari ekin zion, hemen, Covadongan; haren atzetik, urte berean Ordesakoa etorriko zen eta horrela egun dauden hamabost parkeak osatu arte. Ezin dugu hori ikusi gabe joan, eta Cangas de Onísetik Covadongako santutegirako bidea hartu dugu.

eta ederra Caresko Ibilbidea da, León eta Asturias lotzen dituena.

Gastronomia Ez joan aipatutako gaztak probatu gabe. Kantabrian plater sendo bat jan nahi izanez gero, "cocido lebaniego" delakoa eskatu. Uxualek ere ospe handia dute. Asturiasen, sagardoz lagundutako "cachopo" on bat jan ostean (xerra, urdaiazpiko eta gaztarekin, ogiarrailetan pasatuta) edozein ibilaldi egiteko gai izango gara.

13


EUROPAKO MENDIAK Goian, handian, Ercina aintzira ederra. Behean, ezkerretik eskuinera, Avíneko glaziar-faunaren interpretazio gunea, Bulnesera igotzen den funikularra, Covadongako aintziren pean aurkitu dugun Covadonga Fernandez gaztagilea, Benia de Oniseko herritarrak eta Sotreseko Ana Maria «La Gallega»ren taberna eta denda.

Bere koban utzi dugu “la Santina”, Asturiasko zaindaria, errepidean aurrera egiteko. Ibilbidea bera da ikuskizuna, eta saria Enol eta Ercina aintziretara heltzea da; eder ageri dira, zerua urratzen duten gailurren arteko paisaia berdean. Bi orduko ibilaldi zirkularra eginda bi aintzirak ezagutuko ditugu edota Enol lakua Bricial aintziraraino inguratu dezakegu. Gure buru gainean, 2.486 metrorekin, Peña Santa de Enol ikusgarria eguzkiari desafioka distiratsu dakusagu. Jaitsieran, herri ugari topatuko ditugu, bertan gelditu, sagardo tragoxka egin, eta noski, Gamoneu gehiago jateko, baina oraingoan del valle motakoa. Pico-ak ezagutzeko aukera izugarri zabala da. Errepide edo bide bakoitzak toki berri eta desberdin batera eramango gaitu. Leongo aldetik, Sajambre edo Valdeón haranek liluratuko dute bisitaria; pago, haritz eta urki basoak, 300 urtetik gorako zuhaitzekin. Horien gainean, tontorrak, hemen Torres esaten dietenak; adibidez, Friero, Cerredo, Bermeja... mendiguneko tontor garaienen artean daudenak. Gailurren gosea pizten duen ikuskizuna da, duela ehun urte Pidal eta Cainejo Picu-a eskalatzera bultzatu zituen emozio berbera. •



Hanoi IRAGANETIK DATORREN TRENA

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Nhac Nguyen



Ez al da xelebrea? Eta arriskutsua? Baina zertan ari dira turista horiek trenbidearen erdian, ezer gertatuko ez balitz bezala? Garai kolonialean, Hanoiko alde zaharraren bihotzean frantsesek eraikitako trenbide zaharrak nazioarteko bidaiari andana erakartzen du gaur egun. Sare sozialen garaiotan, kostunbrismoa dugu ikur... horren atzean ezkutatzen den txirotasunari erreparatu ere egin gabe.

anoi hiri biziaren barruti zaharrena zeharkatzen du burdinbideak, eta irudi hori oso iradokitzailea egiten zaigu, Frantziaren menpeko Indotxinan barneratu garela dirudielako. Joandako garaien kutsua dario-eta Vietnamgo hiriburuaren alde zaharrenari, trenaren ibilbidearen ertzean estilo kolonialeko eraikin, tenplu budista eta bata bestearen gainean pilatuak diruditen pagodak tartekatzen direlarik. Burdinbidea hain gertu dagoenez ondoko etxeetatik, egunean egiten dituen joanetorri horietan trenak ia-ia ukitu egiten ditu oinezkoak eta haurrak. Bazter batera salto egiten dute; bestela, akabo! Trena ziztu bizian pasa da. ÂŤZirraragarria izan da, baina, era berean, beldur handia ematen du hain gertu pasatzen deneanÂť, aipatzen

H


HANOI du Michelle Richard turista australiarrak. Duela bi segundo eskas, alde batera salto egin behar izan du Michellek, inguruan zituen hainbat turistak legez. Orain, harrigarria badirudi ere, modan jarri den joera berri bat dago; burdinbidean etzan egiten dira asko, Instagramen egun bateko ospea lortu nahian. Arriskuaren “xarma” duten irudiek like gehiago lortzen dituzte, antza. Eta denok like horien gose gara. Eguneroko bizitza «Toki honek xarma berezia du; hori bai, aitortu beharra nago era berean pixka bat arraroa egin zaidala. Bertakoak nola bizi diren ikusi ahal izan baitugu bertatik bertara», gehitu du Edwar Tsimek, Hong Kongeko bisitari batek. Egia esan, bizilagunek ez diote jaramon

handirik egiten trenari. Etxekoandreek loreak ureztatzen dituzte, gizonak bizarra kentzen ari dira... eta trena iragartzen duen dardara sumatzean, bagoiak agertu orduko, etxeko babesera jotzen dute. Bueno, argazkilaritza maite duten turisten txokorik kutunena bihurtu denez, trenbideak behintzat onura batzuk ekarri dizkie bertakoei, kafetegi eta taberna dezente zabaldu baitituzte inguruotan. Frantses agintari kolonialek bidaiari eta merkantziak garraiatzeko asmoz eraiki zuten burdinbidea, orduan Laos eta Kanbodiarekin batera Indotxina frantsesa osatzen baitzuen Vietnamek. Vietnamgo gerran, AEBetako bonbek kalte izugarriak eragin zuten iparraldeko burdinbidean. Ordutik, konpondu beharrekoak konponduta, normaltasun osoz erabiltzen dute egun. •

Vietnamgo hiriburuko barruti zaharreneko biztanleek beren eguneroko bizitzarekin jarraitzen dute, turistek argazkiak ateratzen dituzten bitartean.

19



Bijagos artxipelagoa ATLANTIKOKO PERLA

Badira oraindik munduan denbora igaro ez den zantzuak dituzten tokiak, Bijagos artxipelagoa kasu. Itsasoak sortutako muga naturalak Ginea Bissauko inguru honetako gizartea eta kultura bizi-bizirik mantenarazi ditu eta uharte, zuhaitz eta animaliek sakratu izaera jaso dute. Afrikako txoko honetan hipopotamoak ur gazi zein gezan bizi dira eta dortokak bertako irla urrun eta huts bat aukeratzen dute arrautzak erruteko. Jende sosegatuko eta biodibertsitate handiko uharte hauek ezagutzeko aukera izango dugu bidaia honetan. Testua: Argazkiak:

Agurtzane Belaunzaran Enrique LĂłpez-Tapia de InĂŠs / FundaciĂłn Habitat 21


BIJAGOS ARTXIPELAGOA inea Bissau Afrikako herrialde txiki bat da. Mendebaldean kokatua, Senegalen itzalpean eta Ginea Konakryren babesean, Atlantikoari so bizi da. Politikoki egoera ezegonkorrean azken urteetan, agintaldia bete ez duten presidenteen pean egotea egokitu zaio. Gure Mendebaldeko komunikabideetan ere toki gutxi izan du herrialdeak eta mapan kokatu beharra suertatu zaio bati baino gehiagori. Turismo gidaliburuetan, ordea, pixkanaka tokia hartzen ari da, eta Unescok Biosferaren Erreserba izendatua du, natura eta biodibertsitate oparoko lur eta ur eremua baita berau. Ozeano Atlantikoaren eta Geba ibaiaren uren artean dauden 90 uharteek osatzen dute Bijagos artxipelagoa, kontinentetik 50 kilometrora, bijago etniaren bizilekua. 22 irlek bakarrik dute giza paisaia; bijago herriak, 30.000 biztanle inguru guztira. Gainerako uharteak hutsik daude eta bijagoen sinesmen animistetan toki sakratuak dira, jainkoen bizilekua. Sakratu izaera izatearen ondorioz, baso tropikal trinkoa eta bisitariak aho zabalik uzten dituzten baobab, ceiba eta mango zuhaitz galantak daude bertan.

etara eramango gaitu, handik Afrikako sabanako paisaian barna, palmondoz eta bestelako zuhaitzez josiriko oasi batera iritsi eta, garbigune batean, urmaela parez pare izango dugu. Animaliak ikusteko plataformak eraiki dituzte eta bertatik ikuska daiteke hipopotamoen uretako egonaldi gozoa, koartza zurien eta nenufarren konpainian. Urte sasoi lehorrean, urmaela agortzen doan heinean, habitata galtzen dute eta itsasadarretara mugitzen dira. 300 hipopotamo inguru bizi dira Orango eta inguruko beste lau uharteetan.

G

Uhartez uharte, naturaz gozatuz Kontinentean itsasontzia hartu eta lau orduko bidaia ederra dugu aurrez aurre. Orango irla izango dugu jomuga; mangladien paisaia lehenik, itsasadar zabal batean ur bareetan nabigatuz, pelikano koloniak ikusiz edota izurde edo manatien jolasez gozatuz, marearen joan-etorriek sortzen dituzten paisaia aldakorrak opari. Orango uharteko harea zuriko hondartza amaigabeetan ohikoa da hipopotamoen oinatzak atzematea. Duela milaka urte iritsi ziren kontinentetik paraje hauetara eta bizirauteko habitat berezi honetara egokitu dira, espezie honek itsasoa eta irletako urmaelak baititu bizileku. Munduko hipopotamorik bereziena ikusteko Orango Parque Hotelekoekin (uharteko hotel bakarra) lotu behar da gidaria. Bere laguntzarekin egingo dugu urmaeletara iristeko bidea, paisaia ezberdinak zeharkatuz: mangladietan eraikitako pasarela batean pausatuko ditugu oinak lehenik, bidezidorrak arroz soro22

Dordoka orlegi (ÂŤChelonia mydasÂť) jaioberriak. Ondoko orrialdean, dordoka bat itsasoratzen eguna argitzen ari duenean, arrautzak errun ostean, Poilao uhartean.

Tradizioari loturik Bijagoen errituetan animaliak oso presente daude. Gizonezkoek beren dantzetan behi edo hipopotamo burua, marrazoa edo zerraarraina irudikatzen duen maskara bat erabiltzen dute. Fanadoa da erriturik garrantzitsuena, haurtzarotik nerabezarora igarotzeko erritua. Sekretuz eta misterioz beterikoa da; basoan hiru hilabetez egoten dira adinekoen jakintzak jasotzen eta isilpean gordetzen diren hainbat proba pasatu ostean itzultzen dira etxera. Emakumeek ezinbesteko papera dute gizartean. Erabakiak hartzeko botere handia du eta reguloa, uharteko agintaria, amaren leinutik aukeratzen da. Okinka Panpa erregina da honen lekuko. Orango uharteko emakume errespetatu eta boteretsua zen, botere politiko eta espiritual handikoa. Etikoga tabankan (herrixka) dago bere hilotza eta egungo reguloa bere oinordekoa da. Harrotasunez azaltzen du gizonak ahoz aho jaso den izebari buruzko ezagutza. Orango inguruan dauden Uno eta Canogo uharteak bisitatzea ere ezinbestekoa da eguneroko bizimodua tradizioei loturik dagoela egiaztatzeko. Emakumeek oraindik zuntz bejetalarekin egindako saia (gona) janzten dute, etxaldeetan jendea palma olioa egiten aurkituko dugu, arroza motrailuan elkarlanean aletzen, arraina kozinatzen... egunero bizirauteko bizimoduan. Poilao, dortoken sorleku Bijagos uhartedian urrunen dagoen uhartea da Poilao, itsaso zabalean, Orangotik bi ordura. Uharte sakratua da bijagoentzat, baita urtero bertako hondartzetara


23


Orango uharteko Ambeduco herrixkako senargai bat, ezkontza egunean era tradizionalean jantzita.

24


BIJAGOS ARTXIPELAGOA iristen diren ehunka dortokentzat ere. Itsasontzia kostaldera gerturatzen ari den heinean, uhartearen txikitasunaz jabetzen gara. Tamaina ezberdinetako baobab zuhaitzek hartzen dute hondartzaren lehen ilarako puska bat, baita ceiba zuhaitzek ere, horien ipurdi sendoek formazio eta figura ederrak sortuz enborretan gora. Hondarretan arrasto zuzenak ikusten dira, uraren eta landaretzaren arteko bidean, dozenaka daude eta oharkabean pasatzea ezinezkoa da. Parke Nazionaleko zaindariak harro dio aurreko egunetan gauez iritsi ziren dortoka berdeen arrastoak direla.

Poilao irlako egonaldia berezia izango dela dudarik ez dago. Kanpalekua hondartzatik gertu dago eta gaueko itsasgoraren zain egotea dagokigu orain. Bitartean, uharteari itzulia emateko tartea izango dugu, baobab zuhaitzen fruituak dastatuz eta hondartza bakartian bainu goxo bat hartuz. Dortokak arrautzak erruten ikustea edota dortoka kumeek arrautzak puskatu eta hondartzako bidea nola hartzen duten bizitzea pribilegio bat izango da, dudarik gabe. Abuztu eta abendua bitartean itsasgora dagoen gauetan mila dortoka inguru iristen dira Poilako hon-

Orango uharteko ezkontza eta festa irudiekin batera, Canogo uharteko eguneroko bizitzako irudiak tartekatu ditugu.

25


Orangoko pelikanoak dantzan eta, behean, hipopotamo bat (ÂŤHipopotamus amphibiusÂť) eguneroko lanean. Ondoan, Orangoko museo etnografikoa. Bertan bijagoen kultura eta tradizioen bilduma ederra dute.

26


GIDA PRAKTIKOA Hegaldia Lisboa eta Bissau lotzen dituzten hegaldi zuzenak daude egunero.

Bisa Aurrez egin behar da.

Txertoak Sukar horia.

Dirua Afrika mendebaldeko hamalau herrialdetan erabiltzen den moneta, CFA frankoa. Bissau hiriburuan aldatzea komeni da.

Uharteak bisitatu dartzetara. Afrikako dortokategi nagusia da. Uretatik atera eta hondarretan, uretatik urrun, zuloa egin eta ehun arrautza erruten dituzte; hondarrez estali ostean, itsasorako bidea hartzen dute atzera. Gau izartsuan hondartza batetik bestera ibiltzea dagokigu, ikuskizun horren lekuko zuzen izateko. Poliki egiten dute bidea dortokek, hondartzako kaskora arteko bidea. Arnasestuka iristen dira, nekeak jota. Animalia hauek “herrimina” izaten dute, dortoka emeek jaio ziren hondartza aukeratzen baitute arrautzak jartzeko. Arrek, berriz, ez dute sekula gehiago lurra zapalduko. Arrautzen tenperatura da faktore nagusia dortoken sexua zehazteko; 30 gradutik gora egon direnak emeak izango dira eta tenperatura hotzagoan egon direnak, arrak. 45-70 eguneko epean jaioko dira dortokatxoak; arrautza-oskolak hautsi eta senari jarraituz uretarako bidea hartuko dute. Egun-argiz egiten badute, karramarroak eta arranoak izango dituzte etsai nagusi. Gutxi batzuek izango dute uretara iristeko zortea eta itsasoan beste harrapari batzuk izango dituzte zain. Gauez, ordea, korrika txikian, lasterketa batean bezala abiatzen dira uretarantz ehunka dortokatxo... ikuskizuna ederra baino ederragoa da. Goizaldean ezinbestekoa da uharteari beste itzuli bat ematea, egun-argitan, itsasbeheran, harkaitzetan kateatuta geratu diren dortoken oskolak harri koskorrekin nahasiko baititugu. Parkeko zaindariaren aginduei jarraituz, dortokei uretara joateko bidea erraztuko diegu. Ez da lan makala, ordea, ehun kiloko animalia hauek harkaitzetan mugitzea. Bubaquerako bidean Txalupako aingura bildu eta beste uharte bat deskubritzea izango da gure hurrengo helburua. Bubaque-

rarako norabidean jarriko dugu txaluparen branka. Bijagosetako uharte nagusia da egun, baita turismorako prestatuena ere. Erdigune kaotiko bat badu ere, kaos horren erdian, Afrikako bizimodu txukuna dago. Ohitzea besterik ez da. Azoka eta portuaren inguruan biltzen da erdigunea eta komertzio apur bat ere badu. Artisautza produktuak erosteko aukera paregabea da geldiune hau. Bizikleta alokatu eta hegoaldera daraman bidexkari jarraituz, palmondo eta ceiba txundigarrien artean txirri-txarra eragingo diegu pedalei. Hainbat aldiz geldituko gara bidean, parean dugun ceibaren altuera eta zabalera irudipen hutsa ez direla ziurtatzeko. Etxaldeetatik «branco, branco!» (zuria, zuria!) oihukatuko digute, betiere diosal moduan. 15 kilometro egindakoan, bat-batean bidea amaituko da eta hondartza bat izango dugu parez pare. Bizikletak ere harako bidea hartuko du nahigabe eta, hondar zuriko hareatza amaiezinetan, bakardade sentsazioa azalean, ufada emozional batzuk kanporatu eta horrelako tokiak paradisuan existitzen diren ustea alde batera utzita, Bissau Guinea sorpresaz beteriko tokia dela egiaztatuko dugu. Itsasbeherarekin, Bruce hondartza harea zurien eta ur bareen unibertso bat da. Gure bidaiako azken geldialdia Bolama uhartean egingo dugu. Kolonia-garaian hiriburua zen eta nostalgia puntu bat darie han-hemen agertzen diren eraikin eder zein zaharreei. Ahanztura usaintzen da airean; zuhaitzen eta arkitekturaren arteko sinbiosiaren lekuko diren eraikin kolonialak aspaldiko garai oparoen aztarnak dira. Bijagos uhartediko erritmo pausatuak, jendearen soseguak, zuhaitzen dotoreziak eta naturaren indarrak bidaiaria liluratuta uzten dute eta beste noizbait itzultzeko promesa egiten dio bere buruari. •

Itsasontzia eta hipopotamoen eta dortoken bisita Orango Parque hotelekoek lotzen dituzte, eta logistika guztiaz arduratzen dira; kanpamentua, janaria, parke nazionaletako gidak, baimenak eta abar. Informazioa: www.cbd-habitat.com.

Uharte asko ez daude turismoarentzat prestatuta, Orango, Rubane, Bubaque, Anguruman eta Kere soilik. Bidaiatu baino lehen plangintza ondo egitea garrantzitsua da, irla askotara joateko itsasontzi pribatuak lotu beharko baitira. Joao Vieira-Poilao Parke Nazionalean dortokak ikusteko aukera dago. Hamabost bisitari jaso ditzake eguneko.

Gastronomia Bubaqueko Sal do Mar jatetxean, egurrezko labean egindako arrain arrantzatu berria edo barrakuda pizza jan daitezke.

Irakurri beharrekoak “En el reino de los bidyogo”, Hugo Bernatzik (Timun Mas, 1998).

27


Baso petrifikatua ARGIZKO XILOPALOAK

Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos



BASO PETRIFIKATUA

Arizonako ekialdean, Mexiko Berriko mugatik hurbil, ehunka kilometro koadro basamordu daude, non basoak, duela milioika urte, harri bihurtu ziren. Fosilizatze prozesua apetatsua izan zen, ordea, xilopalo koloreaniztun izugarri ederrak sortuz; enbor zati fosildu horiek ÂŤbadlandÂť delakoekin konbinatzen dira, zeintzuek ortzadar telurikoak sortzen dituzten geruzak dituzten. Ohiko ibilbideetatik aldenduta, bakardadea eta isiltasuna lagun, toki honek eskaintzen dizkigun sorpresa guztiez gozatuko dugu.

30


rtzadarraren zazpi koloreak eguzkia euri artean dabilen egunetan agertu ohi zaizkigu zeruan marraztuta. 70eko hamarkadako arimek, rock progresiboaren nostalgikoek, Ilargiaren Alde Ezkutuan ikusiko dute kolore multzo hori, prisma triangular batetik kolore beltzaren gainean proiektatuta. Baina gure planetaren historia geologikoa ezagutzeko arroka eta mineral artean arakatzen dutenek zazpi koloreok opaloaren anarkia kromatikoan topatzen dituzte; opaloa, hots, harrizko edertasuna duen mineraloidea, batzuetan trantze kaleidoskopikoan dagoen paisaialari baten estasi psikodelikoenarekin lehiatzeko gai dena.

O

Gure bidean harribitxi hau agertu eta meskalinazko alaitasunez estropezu egin dugu basamortuan. Bere ezaugarrietako bat argia islatzeko duen gaitasun bitxia da; ortzadarraren gama osoan desegiten du, bere bolumenak distira eta tonu irisatuekin tindatuz. Horri gehitu behar zaio, zenbaitetan, ehun organiko hilen moldeetan infiltratu eta horiek fosiletan eraldatzen dituela, zeintzuek xehetasun maila oso zehatza izan dezaketen eta pigmentazio delikatu bezain aztoratuak izan ditzaketen. Eta prozesu hori, milaka urteetan, elementuen zoriaren mende lurperatutako enborretan gertatzen denean, horrek xilon hitz grekoa aurrizki gisa hartzen du, hots, egurra, eta hortik dator xilopalo izena.

Iragan tropikalaren lekuko isila, motzondo petrifikatua Blue Mesako koloretako geruzen artean zutitzen da. Handik gertu, Puerco Pueblo asentamenduko petriglifo zaharrak.

31



Duela 225 milioi urte, Goi Triasiko aroko Arizonan, egungo Holbrook-en inguruetan, Araucarioxilon arizonicum, Woodworthia arizonica, Schilderia adamanica eta egun jada desagertuta dauden beste konifero ugari zeuden. Ibaien urek milaka enbor arrastaka eraman zituen eta garai hartan lautada alubial bat zen tokian pilatu ziren. Denbora igaro ahala, erupzio bolkanikoek errautsez estali zituzten. Lurpeko ura errautsaren silizea disolbatzen joan zen eta hori enborren orkoian erori eta zura kuartzoagatik ordezkatu zuen; hainbat konposatu kimiko zituen kuartzoak eta horiek margolari baten gisa jardun ziren. Gaur egun ehunka kilometro koadroan zehar barreiatuta daude, eta horietatik 595ek Baso Petrifikatuaren Parke Nazionala osatzen dute. Harriaren kolorea Parkean hegoaldetik, Rainbow Forest-etik, sartzean, badirudi paisaia gogor eta zakarren laztasunaren pisua daramagula geurekin, paisaiok bizitza existitzen dela ahaztu dutela ematen baitu. Sentsazio hori bera datorkigu “The Petrified Forest� (Archie Mayo, 1936) filma gogoratzean. Leslie Howard, Bette Davis eta Humphrey Bogart zuri-beltzean eboluzionatzen ikusiko ditugu, eszenatokien klaustrofobia areagotzen

duen zuri-beltzean; agertoki horiek, irekiak zein itxiak, gizarte esklerotiko baten metafora dira, ideia hilak dituen gizarte batena, harri bihurtutakoa eta bere kontraesanen harlauzak zapalduta dagoena. Honaino iritsita, Coloradoko goi ordokiko zabaltasun eta idortasunarekin aurrez aurre izan ondoren, gutxi barru izango dugun sorpresaren arrastorik ere ez dugu susmatzen. Giant Logs-en oinez goaz eta berehalaxe deskubritu ditugu lehen motzondoak (enborra moztutakoan lurrean sustraiei lotuta geratzen den enbor zatia). Araukaria primitibo haien azala eta hazte-eraztunak ikus daitezke. Hasieran txikiak edo ertainak dira, baina laster hasi dira erradio eta diametro handiagoko enbor izugarriak agertzen, Old Faithful delakoaren hiru metroko zabalerarekin topo egin arte. Ausaz eta modu apetatsuan han eta hemen sakabanatuta daude; Matrix-ek sorturiko paisaia bibliko batean barneratu garela dirudi, non milaka edith jakin-minez bekatu egiteagatik eternitate dantesko batera kondenatuak leudekeen. Jasper Foresten balkoi luzetik ikusten dugun egur petrifikatu pilaketa hain da handia, ezen lehenago ikusitako antzeko edozein toki zuhaiztitxo bat iruditzen baitzaigu. Izan ere, antza denez, planetan beste inon ez dago halako zuhaitz-hondakin fosil multzo harrigarririk.

Xilopaloen artean edertasun lehia dagoela ematen du batzuetan. Bitartean, ÂŤOld FaithfulÂť araukaria zaharrak egurra lurrean pausatu du, denboraren eraginez, mineral bihurtuta.


BASO PETRIFIKATUA Denborak eta higadurak erliebean egitura apetatsuak sortu eta, han-hemen, enbor petrifikatuak azalarazten dituzte.

34


Enborrak lurrean zerraldo daude, rigor mortis mugagabean, aroen igarotzeari zein deskubritzen eta zizelkatzen dituzten elementuei ez ikusiarena eginez. Batzuk oraindik ez daude lurpetik guztiz aterata eta lurretik azaltzen dira erditze patxadatsu eta ahaztuan. Long Logs xendrak zeharkatzean, 55 metroko luzerarainoko enbor amaiezinak ditugu albo banatan. Guztiak puska erregular samarretan moztuta ageri dira, Tolkienen irudimenetik sorturiko harrizko erraldoien arteko borrokaren biktimak izango balira bezala. Honek, eta nonahi sakabanaturiko tamaina orotako milaka zatiek, beren barruan begiratzen uzten digute, benetako kolore unibertso bat deskubritzeko. Geologiak eta kimikak silizea elementu fosilizatzailea dela azaltzen digute, baita manganesoa eta burdina koloratzaileak direla. Egurra opalo bihurtuta, elementu horiek tonu horiak, urdinak, gorriak, okreak eta arreak sorrarazten dituzte, zuri, more, berdexka eta beltzekin nahastuta. Eguzkiaren argipean, festa pirotekniko estatiko baina jostalari baten traza hartzen du. Eta gure kantinplorako urarekin bustitzen dugunean, harmoniko kromatikoen sinfonia batek inguratzen gaitu, zeina paroxismo ia surrealistara iristen den Agate House delakoan, osorik egur fosil zatiekin eraikitako antzinako eraikuntza indigena bat. «Badland»-ak eta antzinako herriak Laster ohartu gara badland (lur txar) delakoek osaturiko azal babesgabe honek beste ezohiko edertasun bat erakusten digula. Bere profiletan, tontortxo borobilduen artean, forma askotako maitagarri-tximiniak (dorre edo zutabe moduko formazio geologikoak) eta gailurreriak ageri dira. Butteak (mendixka isolatuak) eta mesak (ordokiak) txandakatzen dira giro bitxia sortuz, ia estralurtarra, kareaz margoturiko sentsualtasun iharrekoa. Crystal Forest-eko ukitu polikromoetatik, iparraldera igo eta Blue Mesara iritsi gara. Bidezidor estu eta aldapatsu batetik jaitsiz, haran antzu baten sakonera

ailegatu gara, non galduta dabilen Printze Txikiaren ametsean murgilduta gauden irudipena dugun. Paisaia biolentoa eta aldi berean baketsua da. Lokatz eta hareharri geruzak ageri dira horizontalki segidan, mendi-hegal biluziak tonu berde, urdin, purpura eta grisekin nabarmenduz. Natura ez da lagunkoi ageri inguru honetan, baina bere grazia eta xarma du. Gizakiak antzinatik bizi izan ziren toki honetan, duela 10.000 urtetik gutxienez. Hasieran ehiztari-biltzaileak ziren, zeintzuen arrastorik batere ez da geratzen. Ondoren, anasazi nekazari eta abeltzainak; horien aztarna historikoak badira egun; esaterako, Puerco Puebloko asentamendua, ehun bat bizitegiko eraikuntza konplexua, baina soilik horren oinarriak geratzen dira egun. Are interesgarriagoak dira petroglifoak, bereziki Newspaper Rock izen adierazgarria duen tokian dauden 650ak. Bi milurteko eta 620 urte arteko antzinatasuna dute, eta sinbologia klaniko eta erlijiosoa erakusten dute, baita marrazki geometrikoak eta ekinokzio-markatzaile bat ere. Azken biztanleek gutxi gorabehera 1380. urtean alde egin zuten bertatik. Gizakiaren arrasto modernoagorik ere aurkitu dugu bertan. Route 66 ibilbide mitikoaz ari gara, Chicago eta Los Angeles lotzen zituena. Errepide zaharrak iparraldetik zeharkatzen zuen leku hau, egun Route 66 Alignment izenez ezagutzen den puntuan, non karrozeria erdoilduta duen 32ko Studebcker zahar eta narriatu bat dagoen, “The Grapes of Wrath” (“Suminaren mahatsak”) gogoraraziz “Get Your Kicks On Route 66” kantatzen duen bitartean. Rithm & blues-aren konpasean eta Nat King Cole-ren ahots gozoarekin, Painted Desert-eko zeruertz ondulatuei aurre egingo diegu. Limonita, lutita, shale eta errauts bolkanikoz ereindua, bertako geruza tartekatuek ilunabarrean bere patinen barietatea ahazten dute eta okre eta gorri koloreko inflexioetan dibertsifikatzen dira. Gaua gainean dugu, eta iluntasunean harri bihurtutako egurra laztandu ostean, egunsentiaren zain gaude berriz ere argizko xilopaloak ikusteko irrikaz. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Holbrock-etik autoz; hegoaldetik sartzeko 180a edo iparraldetik sartzeko 40a.

Non lo egin Holbrock-en edo parkea inguratzen duten komunitateetan. Barruan kanpatu daiteke aurrez horretarako baimena lortuz gero.

Non jan Painted Forest-eko C.V.-n jan daiteke eta oinarrizko zerbait erosi Rainbow Forest-eko C.V.-n. Baina hobe da janaria eramatea.

35


36


Matera ITALIA LOTSAGARRI UTZI ZUENA, EUROPAKO HIRIBURU Testua eta argazkiak: Jaime Iglesias

37



MATERA

Paisaia menditsuan kokatuta, nekazaritzaren birako zibilizazio baten zantzuak oraindik bistakoak diren paraje batean, mendeen joanari ez ikusi eginez bezala, Materak harro erakusten ditu bere historiaren aztarnak, Bulgariako Plovdivekin batera Europako Kultura Hiriburu den honetan. Bere historia zoritxarrekoaren aztarnak, gehitu beharko genuke nolabait, Italia hegoaldeko beste hainbat lekutan bezalaxe, lurralde honek aurrera egitea lortu badu bere erresistentzia senari esker izan delako. urinen 1902an jaioa, Carlo Levik medikuntza ikasketak egin zituen, baina margolari, intelektual eta militante antifaxista gisa nabarmendu zen, eta arrazoi horregatik kondenatu zuen Mussoliniren erregimenak desterrura, Lucaniako eskualdera (egungo Basilicata). Italiako gunerik despopulatuenetako bat zen, eta herrialdearen hegoaldea, mezzogiorno delakoa, garai hartan itotzen zuten miserien (gaur egun ere bizkarrean daramatza, nahiz eta beste maila batean) erakuslerik gordinena. 1945. urtean deserriko memoriak argitaratu zituenean, “Kristo Ebolin geratu zen” izenburupean, Carlo Levik mapan kokatu zuen Matera (handik urte batzuetara nazioarte osora zabaldu zen haren oihartzuna, Francesco Rosik zinemarako egin zuen moldaketarekin). Sekulako dardara eragin zuen italiar nekazarien bizi baldintzei buruzko kontakizun hark, Italiako Errepublika eratu berriko bi buruzagi politiko nagusiak, Palmiro Togliatti eta Alcide de Gasperi demokristaua –ministroen kontseiluko presidente zena– bertara bultzatzeko adinakoa. Bertaratu zenean, Alcide de Gasperik aurrez aurre egiaztatu ahal izan zuen, esaterako, hango estolderia sistemaren gabeziak osasungarritasun arazo larriak eragiten ari zirela, edota hiriaren instalazio elektrikoa erabat prekarioa zela. Hala ere, lehen ministroari ezinegon handiena zerak sortu zion, etxe-koben barnealdera egindako bisitak, hau da, sassi ospetsuak ezagutzeak. Harkaitzean bertan zulatuko bizilekuak ziren (sassi hitzak, harkaitzak esan nahi du), eta familia osoak ezin gehiagoan pilatzen ziren barruan, ganadu eta zereal eta bihi zaku artean. De Gaspieri erabat aztoratu zuen ikusitakoak, eta aho bizarrik gabe esan zuen Matera “nazioa lotsatzekoa” zela. Nekazari txiro haiek etxebizitza duinetara aldatzeko agindua eman zuen. Hala, 50eko hamarkadan, Matera harresietatik

T

kanpo hedatuz joan zen. Hiri-zabalgunea proiektatu zuten, babes ofizialeko etxeak eraiki zituzten eta Basilicata eskualde osoko azpiegiturak hobetu zituzten. Ekintza horiek guztiak, berez, aurrerabidearen aldeko apustua izan ziren, baina eztabaida soziologiko eta hein batean ideologiko interesgarria sortu zuten. Batzuek egindako kritiken arabera, Gobernuaren asmo bakarra zen herrialdearen irudia garbitzea nazioarteko komunitateari begira, “Matera auzia”, Italiako hegoaldeko komunitateen bizi baldintza negargarrien paradigma gisa, mugaz haraindi zabaldu baitzen, “Kristo Ebolin geratu zen” lanaren argitalpenaren ostean. Berez, NBEren bultzadarekin, batzorde bat eratu zen Materako hiriaren eta landa eremuaren egoera aztertzeko. Ia-ia hirurogeita hamar urte igaro dira harrezkero, eta gaur egun hiriak une zorabiagarriak bizi ditu. Italiako multzo historiko-monumental txundigarrienetakoa den hau ezagutzera urtez urte bertaratzen diren turisten etorrera masiboari gehitu behar baitzaio berebiziko grinarekin heldu diotela bertakoek eta instituzioek Europako Kultura Hiriburutzaren izendapenari. Lorpen itzela da, kontuan hartuta herri honi duela zazpi hamarkada eskas «Italia lotsagarri uztea» leporatu ziotela. Nola azaldu halako metamorfosi baten arrazoiak? Ala ez ote da izango eraldaketarik ez dela inoiz gertatu? Izan ere, askok kontrakoa uste arren, Materako herritarrek sekula ez zuten beren bizimodua lotsagarritzat jo. Litekeena da materatarren harrotasun horrek zerikusi handiagoa izatea aspaldiko mendeetatik Italiako hegoaldean aurrerabiderako ekimen oro inspiratu izan duen biziraupen sen horrekin, l’arte di arrangiarsi esamoldeak (hitzez hitz, «aurrera ateratzeko moldea») ezin hobeto gorpuzten duen indar horrekin, mezzogiornon bene-benetako sinesbidea baita. Aurrera ateratzeko gaitasunaren adibide primera-

Italiako hegoaldeko multzo historikomonumental txundigarri honek aurten Europako Kultura Hiriburutza izendapena jaso du. Harkaitzean bertan zulatutako bizilekuak edo «sassi»-ak dira herriaren ikur.

39


MATERA koak dira sassi ezagunak. Serafino Paternoster “La città invincibili. L’esempio di Matera 2019” liburuaren egileak eta Kultura Hiriburutzaren komunikazio arduradunak honelaxe azaldu digu: «Sassien berezitasuna da etxebizitza horiek indusketaren teknikarekin eginak direla. Luzaroan eta kasu askotan koba horiek harrobi txiki gisa erabili izan dira, tuparria ateratzeko, kanpoaldea eraikitzeko lehengai gisa. Horrek aglomerazio bitxia eta hiri estratifikazio urbano apartekoa sortu du, etxeak bata bestearen gainean elkarri lotuta».

Santa Maria de Idriseko eliza errupestre ikusgarriaren irudiak. Han hemen, bertatik pasa diren artisten oiartzunak, esaterako Pasolinirena. Ondoko orrialdean, katedrala.

40

Ondarea zaintzea 50eko hamarkadaren erdialdean Gobernuak kobak hutsaraztea eta haietan bizi ziren familiak kasko zaharretik kanpo eraikitako babes ofizialeko etxebizitza modernoetan birkokatzeko agindu zuenean, sassi horienak egin zuela ematen zuen. Halere, materatarrek ez zuten nahi sassi-ak desagertzea, eta gehienak hutsik geratu zirenean, horien iraupena ziurtatzeko formulak bilatzen hasi ziren. Ekimenak indar berria hartu zuen 80. urteetatik aurrera: «Sassiak zaharberritzeko lanak hasi ziren,



GIDA PRAKTIKOA Kultura Hiriburutza Une gogoangarrienetako bat sassietan bertan egingo duten opera emanaldia izango da (abuztuaren 2 eta 8an). Napoliko San Carlo antzokiarekin koproduzitutako proiektu lirikoa da, eta Basilicata eskualdeko biztanleek antzeztuko dute. Herritarrek beraiek jarduera hauetan guztietan parte hartzea da Kultura Hiriburutzako proiektuaren indarguneetako bat.

Informazioa www.matera-basilicata2019.it

42

teknika erabat modernoak erabilita, eta horietako askotan diseinu landuko etxebizitzak nahiz hotel edo bainuetxe oso original eta erakargarriak eraikitzen hasi zirenÂť, azaldu du Serafino Paternosterrek. Alde horretatik, merezi du herritar batzuek abiatutako ekimena aipatzea, alegia, beraien arbasoen sassi haiek museo edo interpretazio zentro moduko zera bihurtu ziren, 50. hamarkadan ondo aurrera egin arte etxebizitza horien barruan egunerokoa nolakoa zen bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zezan bisitariak. Gaur egun turista asko joaten dira Materara bata bestearen bizkar eraikitako kalexken amaraun korapilatsuan jitoan ibiltzera edo harkaitzean zulatutako eliza ospetsu horietakoren bat ezagutzera, eta askok irrikatzen dute zaharberritutako koba-etxe horietan ostatu hartzea. Eta 1993an, Nazio Batuen erregistroan babes bereziko araubidearen pean dauden ondasun materialean


MATERA

multzoan sartu ziren «Materako sassi-ak eta harkaitzean zulatutako elizak». Gisa honetan, Matera izan zen Unescok munduko ondare izendatu zuen Italia hegoaldeko aurreneko lekua. Inspirazio iturri zinemagile eta idazleentzat Beren aurrekoengandik jasotako ondare hori ondo zaintzeak daukan garrantziaz jabetzeko materatarrak oso aholkulari onak izan dituzte ondoan. Intelektual ugari bertaratu izan da haiei ohartaraztera zer-nolako aktibo esanguratsua zen beraien lurraldearen berezitasun hori eta ezin zutela utzi inork hankaz gora botatzea. Carlo Levi alde batera utzita, Materako ondare historiko eta kulturalaren defentsan buru-belarri aritu zirenen artean nabarmentzekoak dira Rocco Scotellaro idazle eta gizarte ekintzailea, Adriano Olivetti ingeniari eta diseinatzailea eta Pier Paolo Pasolini poeta eta zinemagilea, zeinak Materako hiri bilbaduran aurkitu zuen inspirazio

iturria eta bertako kaleetan berreraiki zuen lehenengo mendeko Palestina, “Ebanjelioa Mateoren arabera” filmerako (1964). Materaraino eraman zituen Francesco Rosik ere Sophia Loren eta Omar Sharif, “C’era una volta” filmeko protagonistak, eta Fernando Arrabal dramaturgoak berak ere men egin zion hiri honen xarmari, “L’arbre de Guernica” filmatzean. Halere, materatarrei harrotasun handiena Hollywoodeko zuzendariek egindakoak ematen die, horiek Pasolinik inspiratuta, hiria erromatarren garaiko Galilea moduko bat bihurtu zuten. Gisa horretan, Bruce Beresfordek Matera hautatu zuen “King David” (1985) epikoaren agertoki izateko, Richard Gere protagonista zela, eta 2004an, aldiz, Mel Gibson iritsi zen bertara, “The Passion of the Christ” tirabiratsua filmatzeko. Bertako kaleetan izandako filmaziorik berriena “Ben Hur” ezagunaren remakea da, Timur Bekmambetoven zuzendaritzapean. •

Hiriko ikuspegi orokor bat eta Madonna della Virtú elizako freskopinturak. Hemen errodatu zuen Mel Gibsonek «The Passion of the Christ» pelikula.

43



Grumeran mendilerroa MENDE OSO BAT GOIZ BAKARREAN

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

45


GRUMERAN MENDILERROA

Euskal Herriko Mendebaldeko ostertzean bada txoko berezi bat: Grumeran mendilerroa (Trianoko mendiak). Trapagaran, Gallarta, Muskiz eta Enkarterritik ezkutatzen da egunero eguzkia Euskal Herrian. Mendigune apala da Grumeran, baina beste mendi askok baino historia aberatsagoa gordetzen du bere barruan. Paraje hauetan eraldatu zen Euskal Herria XIX. mende bukaeran. Burdin meatzeek txanponak ekarri zituzten, txanponek etorkinak, eta etorkinek egun Bilbo Handia bezala ezagutzen dugun hiriaren jatorria. Zugaztieta da garai oparo haietako azken aztarna. Meatze ustiaketaren ikur. Behinola meatze izan eta atseden leku eder bilakatu diren ur putzuen ate. Eta guztien jagole, Ganeran mendia. Handik dena ikusten da: Bilbo Handia, Abra dotorea, meatze izan ziren zuloak, Enkarterri, Kantabriako mendi zurituak‌ Guztiak goiz bakarreko txangoan ezagutzeko moduko altxorrak. Ibilbide guztian ondo bistaratzen dira Bilbo Handiko mendi ezagunenak: Pagasarri eta Ganekogorta. Atzeko lerroan Mugarrako hagina eta Anbotoko piramidea. Beheko argazkian, mendizale bat, Ganeran Grumeraneko gailurrera iristear (822 metro). Erreportajea irekitzen, Grumeran lepoko seinaleztapen aberatsa eta Trianoko mendietako zuloak. Haitz hauetan milaka eta milaka tona burdin atera zituzten.

46

ilioi pasa biztanle batzen dira Bilbo Handian. Haien arnas eta aisia iturri nagusia Pagasarri mendia da, baina gailur ezagun horretatik mendebaldera bada bilbotar eta bizkaitar asko erakartzen duen gunea: Zugaztieta herria (Trapagaran, Meatzaldea). Zugaztieta 400 bat metrora dago, eta Trapagaran herritik 7 bat kilometroko errepide bihurgunetsua gaindituz irits daiteke autoz Zugaztietara. Autorik gabe, Larreinetako funikularra ere erabil daiteke. Mende bat atzera, Zugaztieta inguruko burdina Bizkaiko Labe Garaietara eta Bilboko itsas portura eramateko erabiltzen zen errail hori, errepidean gora eta behera askoz denbora gehiago behar baitzen. Egun atrakzio turistiko garrantzitsu bilakatu da, eta ordu erdi eskaseko osteratxo gozoan Zugaztietaraino irits daiteke mendizalea. Zugaztieta ezaguna da bere babarrunengatik. Haiek dastatu aurretik ordu pare bateko txangoa egitea, onena. 3.000 biztanle ere izan zituen XX. mende hasieran, egun askoz gutxiago, baina euren historiari buelta eman eta jendearen bisita kopurua mantentzen jakin izan dute. Golf zelai dotore bat dute, baina Argalario mendi ezagunera joateko abiapuntu ezin aproposagoa ere bada. Argalario Barakaldoko, hiriburua ez den Euskal Herriko hiri biztanletsuenaren ikur da, bere antena festa eta guzti. Argalario eta Grumeran mendi guneen artean sumatzen dira meatze arrastoak ondoen, Zugaztietatik pauso batera. Mende bat atzera meatze izan, eta gaur ur putzu handi bilakatu direnak. Izen berezikoak, horietako bakarren bat: Parkotxa, El Ostion, Zuloko, Blondis‌ Arrantza eskolak badira horietako batzuetan.

M

Zugaztietan dozenaka zikloturista elkartzen dira Magdalena plazako tabernetako batean. Plazatik gora La Lejana izeneko errepide estu bat hartu behar da, hilerrirantz. La Lejana malda ezaguna egin zen, urte batzuk atzera Euskal Herriko Itzuliko etapa bat bertan bukatu zelako. La Lejanatik kilometro pasatxora dago PeĂąas Negras edo Arribelzaga izeneko interpretazio zentroa. Bertan azaltzen dira, xehetasun handiz, meatzeek nola eta zenbateraino moldatu zuten eskualde honetako paisaia, eta bertan bizi izan zirenen bizimodua. Bista zoragarriak Interpretazio zentro horretan hasten da, hain zuzen ere, Triano mendietako txangorik ezagunena, zirkularra (492 metro). Toki berean hasi eta bukatzen dena, hamar bat kilometroko ibilbide erosoa osatu ostean. Seinaleak kolore morez margotuak daude, eta pista zabal batean egiten da bidea lehen ordu erdian, altuera aise irabazteko, dorre elektriko erraldoi eta soinutsu baten azpitik igarota. Mendebalderantz egiten da garbi, baina lepora helduta, kontrako norabidea hartu behar da, ekialderantz eta hegorantz egin. Pinar de la Papelera deitutakoa zeharkatu, eta jabetzerako lehen gailurrera iritsiko gara: Picomayor (742 metro). Iparhego, pinuek estaltzen dute, eta Picomenor eta Ganeran aldera izan ezik, ez du ikuspegi onik eskaintzen. Belaze gozoan beti, mendi lasterkarientzat paraje aproposak behar dute izan hauek, jende asko baitabil egurrean. Picomenor atzean utzita, Grumeran lepora iristen da. Bidegurutze garrantzitsua da hori. Bertatik Galdamesera joan daiteke pistaz, Zugaztietara buelta, edo mendi xenda polit batean barrena, mendikate ho-


47


GRUMERAN MENDILERROA Beheko argazkietan, ezker-eskuin, eta goitik behera, Abra, Ezkerraldea eta Getxo eta Algorta. Zugaztietako Magdalena plaza, zuhaizti itxi bat Ganeran mendirantz, eta Picomayor gailurra. Beste orriko argazkian, Picomayor, ekialdetik ikusita.

48

netako gailur nagusirantz jo: Ganeran (822 metro). Pinudi itxi batean egiten dira lehen minutuak, eguzki izpiak sartzera ausartzen ez diren pinudi garai eta itxia. Eta pinuditik irtetean, haizetea! Hegoa agintari dabil Trianoko mendietan, eta bidea zuzen egitea kosta egiten da babesik gabeko paraje irekietan. La Nevera Ganerandik gertu dagoen muinotik Meatzaldeko mendi zulatuetako zulo edo leizeak ikus daitezke ondo. Eta Ganerandik oso bista onak, inguruko mendi garaiena delako Eretza ezagunaren baimenarekin (887 metro, Grumeran mendilerroko tontor garaiena). Bilbo Handia eskuko hatzekin ukitzeko moduan ikusten da, ipar-ekialdera, eta hiriburuan Iberdrola dorre ezaguna, Bilbo eta Bizkaiko XXI. mendeko aberastasunaren ikur parekaezin. Hiriburua bera baino hobeto ikusten da

Ezkerralde osoa, baita Getxo eta Algorta ere, ibaiaren eskuin arroan. Abra bera ere itsasontziz lepo dago, euren txandaren zain porturatzeko. Parez pare Eretza, Ganekogorta eta Pagasarri agertzen dira, eta horien atzean, Mugarrako hagina eta Anbotoko piramidea. Oiz etzana ere bai. Eta Gorobel tentea, hegora. Negua lehorra eta epela izan da Euskal Herrian, baina elur arrastoak ikus daitezke, oraindik Kantabriako mendikateko goi mendietan, Castro Valnera harroan, esaterako (1.747 metro). Zugaztietako eguzki goxora bueltatzea baino ez zaigu falta. Meatzeetan bizitza egitera, ematera etorri ziren haiek non eta nola bizi ziren jakiten saiatzeko kale buelta laburra egitea merezi du, XXI. mendeko gastronomia tentazioetan jausi aurretik. •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Grumeran (Trianoko mendiak) Bizkaiko Mendebaldean daude, Meatzaldeko eta Enkarterriko lurretan, eta Kantabriako mugatik gertu. Barakaldo, Trapagaran eta Gallarta herriak daude iparrera, eta Galdames eta Sodupe hegora. Bilbo Handia 15 bat kilometrora dago.

Nola iritsi Bilbotik Kantabria aldera egin behar da A-8 autobidetik, eta Trapagarango irteera hartu. Herria zeharkatu behar da, eta erdigunean, ezkerrerantz hartu “Zugaztieta / La Arboleda� jartzen duen seinalean. 8 bat kilometroko mendatea igo behar da Zugaztietara heltzeko, eta errepidea malkartsua da tarteka, bihurgune itxiz josia. Larreinetako funikularra erabiltzea alternatiba ona da. Zugaztietan utz daiteke

autoa, edo beste kilometro pasa egin La Lejana aldera. Zugaztietan hilerria jartzen duen seinalea jarraitu behar da. PeĂąas Negras izeneko Interpretazio Zentroan utz daiteke autoa.

Ezaugarriak 700-900 metro arteko mendiak dira Trianoko mendiak. Ganeran (822 metro) eta Eretza (887 m) dira ezagunenak. Mendi belartsuak dira, aldapa handirik gabekoak Zugaztietatik abiatuz gero. Galdamestik malkarra serioagoa da. Egun ikusten denagatik adina, azken mende eta erdian inguruak jasan duen paisaia bilakaeragatik dira ezagunak paraje horiek. Ez alferrik, bertan ustiatu ziren burdin meatzeek sortu zuten egun Euskal Herrian dugun hiri biztanletsuenaren euskarria..

49


PALU Naturaren indarkeriaren isla kaezina da; irudia ederra da. Are gehiago, erlaxagarria dela gehitu genezake... ekaitzaren osteko lasaitasunaren isla da, dena den; izan ere, ondoko argazkian azaltzen den meskita hau Erdialdeko Sulawesiko (Indonesia) Palu herriko Talise hondartzan dago. Ez zegoen han, noski, joan den urteko urrian bazter hauek suntsitu zituen tsunami basatiaren aurretik, baina ordutik han dirau zutik, itsasoko urek kulunkatuta, garrantzizko zerbaitetaz ohartarazi nahi bagintu bezala; hots, naturaren haserreak gizakiok eraikitako mundua hankaz gora jar dezakeela. Nazioarteko Save the Children GKEak zabaldu du irudia, bertan bizi den egoera ahantz ez dezagun, milaka haur bizi direlako gaur egun orduan eraikitako babesleku inprobisatuetan.

U

Argazkia: Save the Children

50


Munduari begirada

51


proposamen tematikoa

EUROPAKO «TOP 40» HONDARTZEN RANKINGA TripAdvisor web orrialdearen 2019ko Traveller’s Choise sarien zerrendan, hondartza atalaren rankingean alegia, Donostiako Kontxa izendatu dute mundukoen artean laugarren eta Europako ederren. Eta “The Guardian” egunkari britaniarrak kaleratu berri duen Europako 40 hondartza onenen zerrendan... Donostiakoa, berriz, lehena da. Hemen ez dugu Kontxa aipatuko, noski, baina gainerakoak zeintzuk diren al dizue jakin-minik sortzen? Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Thinstock

Grève Blanche (Batz), Sopot (Baltikoa) eta Iztuzu (Mugla) Ezkerretik hasita, lehen argazkia Gréve Blancheri (Estatu frantsesa) dagokio. Ferry batek Roscoffetik (Bretainia) Batz-eraino eramango gaitu, ur urdin turkesez bustitako uharte txiki eta ederrera, han baitago hondartza zuri hau. Hexagonoan aukeratutako beste batzuk: L’Herbe (Gironde), Les Grenettes (Ré uhartea), Montmartin-sur-mer (Normandia) eta Villefranche-surMer (Proventza). Erdiko argazkian, Poloniako hondartza ederrenetarikoa; gainera, Sopoten taberna eta jatetxe ugari daude eta ilunabar zoragarriak. Baltiko itsasoan aipatutako beste hondartza eder batzuk; Heringsdorf (Alemania), Ventsplis (Letonia), Vôsu (Estonia), Nida (Lituania). Eta azken argazkian, Turkiako Daylan herritik gertu dagoen –txalupaz bakarrik irits daiteke– Iztuzu urre koloreko hondartza ederra. Turkiako beste hondartza aipagarri batzuk: Kabak (Mugla), Çirali eta Patara (Antalya). 52


Porto Côvo (Alentejo) Alentejoko hego-mendebaldeko kostalde basatian dago itsaslabar malkartsuen artean babestutako Porto Côvo arrantzale herrixkaren badia lasaia. Portugaleko hondartzarik politena da, jakitunen ustez bederen. Herrialde honetan goraipatzen dituzten beste batzuk: Nazaré (Costa de Prata), Praia da Falésia (Algarve), Praia da Foz do Minho (Caminha) eta Praia dos Galapinhos (Setúbal).


proposamen tematikoa Violina (Toscana) Hondarrak sortzen duen doinu karrankaritik datorkio izena Italiako Toscanako hondartza honi. Ez da jende askorik egoten, parke natural batean erdian eta aparkalekutik ordu erdira dagoelako. Italiako beste hondartza polit batzuk aipatzen ditu “The Guardian�-ek, esaterako, Fiorenzuola di Focara (Monte San Bartolo parke naturalean), Porto Giunco (Sardinia) eta Baia del Silenzio (Liguria).

Maslinica (Solta) Lehen begiradan ez du gauza handirik ematen; Splitetik ferryan egindako bidaia labur baten ostean irits daiteke, baina handik gertu dauden Hvar eta Brac-ekin alderatuta ez du bisitarien herena ere jasotzen. Hobe, Kroaziako txoko hau paradisua delako. Herrialde honetako beste hondartza aipagarriak: Valun (Cres), Cikat Bay (Losinj), Blace (Mljet) eta Murvica (Brac). 54


Voidokilia (Peloponeso) Pentsa daiteke horrelako hondartza ederra jendez gainezka egongo dela, baina aintzira erreserba natural batean dagoelako Homeroren “Odisean� aipatu zen garaiko itxura bera mantendu du Voidokiliak. Greziar beste hondartza ederrak; Kaladi (Kythira uhartea), Paliochori (Milos), Super Paradise (Mikonos) eta Balos (Kreta).

Aiguablava (Begur, Girona) Kataluniako Costa Bravan ezkutatutako hondartza txiki honetara CamĂ­ de Ronda-tik iritsi daiteke oinez, beste zortzi kaletatik pasa ondoren. Estatu espainiarrean aukeratutako beste hondartzak: Andaluzian, El Rompido (Huelva) eta Playa de los Muertos (Almeria); Asturiasen, Poo hondartza (Llanes); eta, noski, gure Kontxa. 55


HITZORDUAK

BARTZELONA (KATALUNIA)

HANBURGO (ALEMANIA)

Maiatzaren 30etik ekainaren 1era Azken orduko aldaketa bategatik –Cardi B estatubatuarrak bertan behera utzi du bere Europako bira–, Miley Cyrus bihurtuko da aurtengo Primavera Soundeko izarretako bat. Gaur egungo pop-aren ikonorik lotsagabeena maiatzaren 31n igoko da Parc de Forum-eko oholtzara, Carly Rae Jepsen, Janelle Monáe eta Robyn-en ahotsak entzun ahal izango diren egun berean. Estatuko jaialdirik indartsuena da Bartzelonan egiten den hau eta, aurten, lehenengo aldiz, emakumeak izango dira protagonista. www.primaverasound.es

Maiatzaren 10etik 12ra Munduko portuko jaialdirik handiena omen da maiatzeko bigarren asteburuan Hanburgon egiten den Hafengeburtstag jaia (“portuaren urteurrena” esan nahi du, hain zuzen ere). Aurten 83 urte betetzen ditu kai bizi honek, eta, hori dela-eta, txoko urrunenetatik iritsitako 300 bat gurutzaontzi, itsasontzi historiko, belaontzi eta yate bertaratuko dira. Gehienak bisitatu ahal izango dira, gainera. Estropadak, zuzeneko musika eta era askotako ekimenak antolatu ditu hiri erakargarri honek. www.hamburg.de/hafengeburtstag

BRUSELA (BELGIKA, FLANDRIA ETA EUROPAR BATASUNA) Maiatzaren 7ra arte Galdetuko duzue, hemen goian, Brusela aipatzean, zergatik zehaztu dugun Brusela Europar batasuneko hiriburua dela... ba badugu arrazoi bat, maiatzeko lehen astean ospatzen ari den Iris jaialdi erraldoiaren barnean, eta hilaren 4an Europaren Eguna ospatzen denez, europar instituzioen egoitza guztiak bisitatu ahal izango direlako. Ateak Irekitzeko Eguna egingo dute, hain zuzen ere. Dena den, Irish jaialdia ez da horretara mugatzen; sukaldaritza, musika, zinema, haurrei zuzendutako ekimenak, antzerkia, zientzia... egitaraua oparoa da oso, ikusgarria. irisfestival.brussels

56


ErakusketaK KALEKO ARTEA MUSEOAN Kaleko artea, “street art” delakoa, museoetara iritsi da. Hor dago Bansky. Baina, halere, ez du sustraietan duen urratzaile sen hori galdu. Horixe bera ikertzen da Calais (Estatu frantsesa) hiriko Arte Ederren Museoan, azarora arte ikusgai egongo den “Conquête urbaine” erakusketa interesgarrian.

BIZITZA LUZEA ROCK-AND-ROLLARI!

www.calais.fr

SEAN SCULLY LONDRESEN

Ezohiko erakusketa batzuk, arte diziplina ez hain “serioak” jorratzen dituztenak, antolatzen ditu noizean behin New Yorkeko Manhattan uharteko 5. etorbideko Met (Metropolitan Art Museum) museoak. Horietako bat hauxe da; bazen garaia, gainera, mundu mailako arte museo garrantzitsuenetako batek XX. mendeko mugimendu artistiko bizigarrienari arreta eskaintzeko. Rock-and-rollari buruz ari gara, eta hori du xede “Play it Loud. Instruments of rock&roll” bildumak. Bertan 300 bat instrumentu historiko eta mitiko daude ikusgai. www.metmuseum.org

“Sea star” (itsasoko izarra) erakusketak Sean Scullyren margo berrienak biltzen ditu. National Gallery Collection-en lanetan eta, batez ere, William Turneren “The evening star” margolanean oinarritu da. Punta-puntako artista irlandarraren lagin hau Londresen aurten ikusi ahal izango direnen artean interesgarriena da. Abuztuaren 11ra arte zabalik. www.nationalgallery.org.uk

MUSIKA ELEKTRONIKOA FILARMONIKAN Pariseko Musikaren Hirian kokatutako Philharmonie aretoan musika elektronikoa izango da jaun eta jabe abuztuaren 11ra arte. “Electro” izenburupean, musika estilo garaikide honi buruzko ibilbide oparoa eskaintzen zaigu, house-tik hasi eta raveraino. Filmak, bideoklipak, mundu osoko dantzarien argazkiak, bi DJ-ren zuzeneko musika, argi eta musika instalazioak... philharmoniedeparis.fr

GIACOMETTI MADRILEN Bilboko Guggenheim museoan ikusgai egon ondoren, Alberto Giacometti artista handiaren atzera begirakoa Madrileko Prado museora joan da (uztailaren 7ra arte). Prado aurten bere 200. urteurrena ospatzen ari denez, aitzakia ona izan daiteke bertaratzeko. Behin, hara joanda, zintzilik dauden gainerako sei erakusketak ere ikus daitezke. www.muesodelprado.es 57


liburuen TXokoA

ILARGIAREN INDARRAREKIN BIDAIATUZ

Elisa Ancori Lunwerg Editores, 2019 168 orrialde. 22,90 euro

lisa Ancori ilustratzaile katalanaren marrazki ederrez jantzitako lan dotore hau bidaia da; hots, bidaia irudiztatu bat, ilargiak gizakiokin eta baita naturarekin ere dituen loturak eta eraginak begi bistan jartzen dituena. Zeruan zintzilikaturik, ilargiak betidanik liluratu gaitu, are gehiago, planetako txoko guztietako kulturek gurtu izan dute satelite misteriotsua. Adibidez, mexikar mitologian Meztli dute, ilargia eta emakumeen jainkosa, eta Egiptoko zibilizazio zaharrean Tot gurtzen zuten, ilargi-disko bat buruan zeraman babuino batean gorpuztuta. Sinesmenetik urruti, ilargiak naturarekiko indar berezia du, esaterako itsasoko mareetan edo koralen ugal-zikloan. AEB eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren arteko lehian gutiziatutako objektua izan zen... eta mota honetako istorioak eta gertaerak hartu ditu ardatz egileak, marrazki eta hitzen bitartez, poesiaz eta misterioz blaitutako liburu bitxi hau sortzeko.

E


MEDITAZIOA IBILTZEN EGITEN DENEAN

SAMURAI EREDUA ETA BOTERE PERTSONALA

Meditazioa teknika mentala da, kontzientzia egoera berezi batera nahiz erlaxaziora heltzeko, baita barneko energia eraikitzeko eta erruki, maitasun, egonarri, eskuzabaltasun eta barkamena garatzeko ere. Teknika modu ugari daude eta, gehienok kontrakoa uste dugun arren, ez da geldirik egin behar nahitaez. Are gehiago, gogoetak egiteko modurik errazena ibiltzen goazenean da, arnasketa hanken eta besoen mugimenduekin goxo egokitzen dugunean. Thich Nhat Hanh vietnamdar monje budistak horixe bera erakusten digu.

2014. urtean, japoniar konpainia batek zera eskatu zion Enric Lladóri; identifikatu zezala zein motatako gaitasunak behar zituzten beraien exekutiboek etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Horrela, Lladók Lidergorako Samurai Eredua sortu zuen. Ordutik, ehunka exekutibok erabili dute lau arte mota biltzen duen sistema hau. Liburu honetan, hain justu, eredu honen berri ematen zaigu. Nola ez, samurai gerlari mitikoen jakinduria zaharrean oinarrituta, egileak gure botere pertsonala eskura dezagun giltza luzatzen digu.

El arte de caminar Thich Nhat Hanh Paidós, 2019 96 orrialde. 14,00 euro

HERRI KURDUA, BERTATIK BERTARA Euskal komunikabideetan maiz irakurri ditugu bi kazetari hauen erreportaje sakon eta bertatik bera egindakoak. Azken hamarkadan, gainera, herri kurduaren bilakaeraren lekuko zuzenak izan dira Meseguer eta Zurutuza eta horrek interes berezia ematen dio liburu honi, bertan Ekialde Ertaineko herri zaharrenetako baten bizimodua eta pentsamoldea erakusten baitigute. Herri ausart eta borrokalaria da kurdua, hainbat traizio-segida eta bete ez diren promesengatik historiaren bazterrean bizitzera behartua. Respirando fuego David Meseguer eta Karlos Zurutuza Ediciones Península, 2019 360 orrialde. 17,90 euro

Samuráis Enric Lladó Kolima, 2019 96 orrialde. 18,00 euro

ATXAGAREN IPUIN KLASIKOEN BILDUMA Jada bere kabuz irakurtzeko gai diren gaztetxoei zuzendutako istorio ilustratuak biltzen dituen sail honetan, Bernardo Atxagaren lau ipuin historiko berreskuratu eta tapa gogorrarekin argitaratu du Erein argitaletxeak liburu bakar batean. Hauek dira ipuinak: “Antonino Apreta”, “Txiten istorioa”, “Asto bat hipodromoan” eta “Jimmy Potxolo”. Ilustrazioak jatorrizkoak dira, Asun Balzolarenak, Jon Zabaletarenak eta Antton Olariagarenak. Testuak eguneratuta daude eta 10 eta 14 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta. Siberia treneko ipuinak Bernardo Atxaga Erein, 2019 176 orrialde. 19,00 euro

59


Gogoan hartu

SAINT PARASKEVA MUSEOA ZERUTIK ESPAZIORA Egurrezko eliza ortodoxo tradizional honen barnean, goian bere urrezko gurutzea harro erakusten badu ere, ohiko ikono erlijiosoen ordez Juri Gargarinen –lehen astronauta sobietarra– kaskoa eta ilargian honek erabili zuen ibilgailua erakusten dituzte. Saint Paraskeva elizan gaude, PerejaslavKhmelnitski herrixkan, Ukrainako hiriburutik 80 bat kilometrora. Museoa bera aire zabaleko konplexu etnografiko baten baitan dago. Ukrainako beste hainbat eliza bezala, sobietar aroan beste erabilera bat eman zioten Saint Paraskevari eta, horrela, 1970eko hamarkadan SESBek espazioan lortutako arrakastei zuzendutako museo bihurtu zuten. Bitxia egiten da, egia esan, 1891n eraikitako egurrezko eliza baten barnean, esaterako, Gagarinek entrenamenduetan erabili ohi zuen paraxut gorria aurkitzea edo astronauta beraren objektu pertsonalak ukitzea. «Museoa hegaldi espazialak ospe handia lortu zutenean zabaldu zen eta garai horretan haur guztiok amets berdina genuen; espazioko gizonak izan nahi genuen», dio Sergiy Volkodavek, bertako gida turistikoak. Vyacheslav Zudov kosmonautak erabili zuen jantzi espazialaren ondoan mintzatzen zaigu Volkodav. Dena den, objektu interesgarrienak Gargarinenak direla dirudi, hark egindako 1961eko hegaldi espazialaren lorpena mugarri bihurtu baitzen sobietarrentzat AEBen kontra sutsu mantendu zuten lehia espazialean. SESBen desagerpenarekin, museo eta multzo etnografikoaren gainbehera iritsi zen. Gaur egun, museoari sumatzen zaio zainketen beharra, baina halere bitxia da oso. Hori bai, elizak bere jabetza berreskuratu nahi duela aldarrikatu du.

60


AAMMIQ HEZEGUNEAREN EDERTASUNA Argazkia: Ishara S. Kodikara

Goiko zuhaitz arteko tunel berde freskagarri hau Libanon dago, zehazki Aammiq hezegunean (Ammiq edo Aamiq idatzita ere aurkitu dezakezue). Gaur egun oso egoera nahasia bizi duen Ekialde Hurbileko herrialde txiki honetan gelditzen den azken hezegune handia da Aammiqekoa (100 hektarea), garai batean Beqaa haranean aurki zitezkeen urtegi eta aintzira ugari eta aberatsen azken aztarna dena. Gaur egun,

eta hainbat elkarteren lanari esker, gune natural hau uretako hainbat hegazti espezie migratzaileren babeslekua da, Europatik Afrikara egiten duten joan-etorrian. Skaff familiak jabetzan duen arren, hau da, pribatua da, nazioarteko hezeguneen erreserbaren barnean sartu zuen Ramsar (Iran) hitzarmenak 1971n. Udaberriarekin, inoiz baino ederrago dago, hegaztiz beteta –batzuk desagertzeko zorian, horien artean pelikano arrunta eta istingor handia–.

61


LABURRaK

» EUSKALDUNAK, GEHIEN BIDAIATZEN DUTENEN ARTEAN statu espainoleko beste komunitateekin alderatuz, gehien bidaiatzen dutenen artean gaude euskaldunok. Seigarrenak gara, zehazki, Familitur inkestaren arabera. INEk (Espainiako Estatistika Institutua) 2018. urteko datuak eman ditu eta guztira 10,5 milioi irteera egin ditugu eta, kanpotik etorritako bisitariak jasotzeari dagokionez, 11. komunitatea gara; 4,6 milioi bisitari jaso ditugu; hots, datu orokorren %2,4. Inkestan datu adierazgarri batzuk agertzen dira; 2017an bidaia gorakada sumatu zen arren (%6,5), 2018an oso txikia izan da (%1,9a). Horrek esan nahi du egoera ekonomikoaren adierazle horrek moteltzeko joera izan duela.

KONTUZ TXANKLETEKIN ATZERRIRA JOATEAN taliako Cinque Terre hirian txankleta, sandalia edo takoi altuekin harrapatzen bazaituzte, 2.500 euroko isun izugarria jaso dezakezu. Bertako agintariak nazka-nazka eginda daude, turista ugari erreskatatu behar izan dituztelako parke naturalean oinetako desegokiak zeramatzatelako. Baina ez da hori Italian aintzat hartu behar dugun kontu bakarra; Fontana di Trevin Anita Ekberg-ek “La Dolce Vita”-n bezala bainutxo bat hartzeko tentazioa baduzu, jakin 240 euroko isuna jasoko duzula. Beste horrenbeste, txanpon bat botatzean... eta Venezian isun mota ugari jarri dituzte; debekatuta dago, esaterako, monumentuen ondoan eseri eta jatea, eta batez ere kanaletan bainu bat hartzea (450 euro).

2023AN TAXI HEGALARIAK MARTXAN IZANGO OMEN DIRA ber plataformaren lehenengo taxi hegalariak 2023an jarriko dira martxan Uber Air izenpean, «etorkizuna dagoeneko gure artean dagoelako», Matthew Devlin Uberreko nazioarteko kontuen arduradunaren hitzetan. Sevillan eman berri duen hitzaldi batean esan duenez, urte batzuk barru beharbeharrekoa izango da garraiobide hau, kontuan izanik 2050ean 2.500 milioi lagun biziko direla hiri handietan. Lehenengo probak egin dituzte dagoeneko Dallasen eta Los Angelesen.

PERUK EPAIKETA IRABAZI DU MACHU PICCHUREN AUZIAN orte Nagusiak hartutako erabakiaren arabera, Machu Picchuko hiri inkaren hondakinak Peruko Estatuaren esku geldituko dira, eta ez senitarte baten esku. Familia horrek –euskal jatorrikoa antza, Zavala Zavala baitira– parke arkeologikoaren 35.000 hektareetatik 22.000ren jabetza erreklamatzen zuen 2005ean hasitako auzian. Beraien lurrak zirela eta estatuak 60ko hamarkadan jabetza kendu ziela dio.

E

U

I

hutsa

OPARI BAT IZANGO BALITZ BEZALA Parisko Garaipen Arkua, Louvre museoa eta Tuileries lorategien artean dagoena birziklatutako 25.000 metro karratu oihalekin bilduko du Christo artistak. 2020an egingo du, Pompidou zentroak eskainiko dion atzera begirakoarekin bat eginez.

G

hutsa

ZOOA ZERU-GOIETATIK Estatu frantseseko erdialdean dagoen Beauval in Saint-Aignan herriko zoopark-a ez da bertigoa dutenentzako aproposa. Teleferikoan zoru gardena jarri dute eta parke osoa zeharka daiteke, zutik eta 45 metroko garaieran.

62


hutsa

hutsa

ERLEBNISHOLZKUGEL BEHATOKIA Munduko zurezko behatoki biribil handiena dela diote Alemaniako Bavaria estatuan Palatinatu garaiko aintzira-guneen ondoko InMotion parkean zabaldu berri dutena. Hauek dira neurriak: 40 metroko garaiera, 50 metroko diametroa, igoerako malda %6koa eta 700 metroko luzera du. Guztira, 500 tona pisatzen du. Steinberg am See herriaren inguruko aintziren panoramika zoragarria gozatzeko prestatuta egoteaz gain, hainbat «proba» pasarazi dizkiete bisitariei, joko modura prestatuta.

hutsa

CHIMBORAZOK URAREKIN BIZI DUEN TRAGEDIA... Iturburuak agortu zirenean, baserritarrek burua altxatu eta han, goian, Chimborazo sumendiko glaziarra txikitzen ari zela ohartu ziren. Ekuadorreko tontor garaienaren ertzetan bizi direnen egoera dramatikoa da. Berotze globalaren eta gizakion erruz.

... ETA MANNENKEN PIS, BARRA-BARRA XAHUTZEN Hemen ere urarekin arazo larriak zituzten, baina argazkian azaltzen den Régis Callens udal teknikariak azterketa sakon bat egin arte, ez ziren ohartu. Barneko zirkuituko ur-ihes baten erruz, Bruselako iturri ospetsua ura xahutzen ari zen. Eta nola, gainera; egunean 1.500 litro ur, edateko ur, alferrik galtzen ziren... lau etxe hornitzeko adina. Ikaragarria.

hutsa

hutsa

TXILETIK AUSTRALIARA, ANTZINAKO ERAN Hiru urteko lanen ostean, eta itsasoratzeko hainbatetan egin dituzten ahaleginek kale egin ostean, “Viracocha III” izeneko totorazko itsasontziak (ihiz eginikoa) Australiaranzko bidea hartu zuen joan den apirilean. Boliviako artisau aimarek eraiki dute, Titikaka aintziran erabiltzen zituzten txalupen itxurarekin, eta handik Txileko iparraldeko Arica hirira garraiatu zuten. Neurri hauek ditu; 19 metro luze, bost zabal eta bi metro garai. Hiru masta ditu eta bi kabina; batean logela jarri dute eta bestea sukalde, jangela eta nabigatzeko gela gisa erabiliko da. Nazioarteko tripulazioa zortzi lagunez osaturik dago. Ea noiz iristen diren. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.