7h128.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Everest

Himalaiako trekking jendetsuena

KONDAIRARI LOTURIKO UHARTEA

MADAGASKAR L’Alguer

Sardiniako hiriburu katalana

Aljeria

Horren hurbil hain urruti

Higashiyama

Tradiziozko Japoniaren bihotza


Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 36

20 28 44 6

aurkibidea128

16 Stockholm Erdigunean dagoen Riddarholm auzoko teilatuetara igo gara, “teilatuetako mendi ibilbide� bitxi bat egiteko.

28 Everest Himalaiako trekking jendetsuena da Everestekoa. Mendizaleak eta mendian ibili gabeak erakartzen ditu hein berean.

20 L’Alguer Sardiniako historiaren lekukoa den hiri eder eta lasai honetan bere iragan katalanaren zantzu ugari aurki daitezke.

36 Aljeria Tunisia edo Marokoko kopurutik urrun egonda ere, gero eta gehiago dira Afrikako herrialde hau ezagutzera joaten direnak.

44 Higashiyama Kyotok tradiziozko Japoniaren odola du zainetan, eta Higashiyama auzo zaharrean dago odol hori jariatzen duen bihotza.

06 Madagaskar Bidaiari zaildu bat ustekabean zerutik Afrikako hego-ekialdeko uharte honetan eroriko balitz, egundoko nahastea izango luke eta ez luke asmatuko non legokeen, Perun, Indonesian, Portugaleko hiribildu zahar batean, Brasilgo barnealdeko hiri batean edota akaso Afrikako herrixka baten erdian. Madagaskarren ezer ez baita fusiotik libratzen.

52 Proposamen tematikoa Unescok esleitutako gune berri... eta desberdinak. 56 Hitzorduak Chianti eta Madeirako ardoen azokak. 58 Liburuen txokoa Emakume aurrerakoien mundua. 60 Gogoan hartu Mexikon, liburudenda ezkutuen bila eta Txinako lotoen basoak. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


IMBITUBA Baleen dantza Ribanceirako uretan kainetik azarora izan ohi da Brasilgo Imbituba barrutian (Florianopolis hiritik 90 kilometrora) baleen denboraldia. Argazkian dotore eta lasai igerian ikusten dugun zetazeo eder honek seguruenik bere kumeak izango ditu hor nonbait edo, bestela, estalketarako prestaketak egiten ariko da, ur hauetara gerturatzen baitira urtero “lan” horietarako milaka balea. 2000tik aurrera lasai aritu dira, gainera, orduan jarri baitzen indarrean Baleen APA edo Ingurumen Babesgunea. Argazkia Ribanceira hondartzan hartua da, baleak begiztatzeko toki apartean, eta gure protagonista euskal balearekin estuki lotuta dagoela jakin dugu. Eubalaena australis edo baleia franca austral (portugesez) motakoa da –“euskal balea” deiturikoa, berriz, Eubalaena glacialis da–, eta hego hemisferioan, Antartika inguruan, mugitzen da. Hegoaldeko balea hau ere, jasan zuen esplotazio masiboaren ondorioz, XIX. mendearen amaierarako ia desagertu egin zen, baina hartu diren babes neurriek emaitza itxaropentsuak eman dituzte.

E

Argazkia: Eduardo Valiente

5



Madagaskar BABELGO UHARTEA

Testua: Xavier Aldekoa Argazkiak: Alfons Rodriguez


Mendeetan eta mendeetan Afrikako herrialde honek Arabia, Europa, Asia eta Afrikako marinel eta piraten eragina jaso du eta kulturen bidegurutze bihurtu da horrela. Naturari behatuta, ez dago Madagaskarren parekorik: bere flora eta faunaren %90 endemikoak dira. Bere erreserbetan, badietan edo uharteetan ibiltzea aparteko naturaikuskizuna da.

8

iriburuak, Antananarivok, bertako nahaspila laburbiltzen du. Ilunabarrean bertako azoka koloretsuetan ibiliz, auto-ilaren artetik kale pikoetan gora eginez eta kutsu kolonial frantsesa duten eraikinen itzalean babesten den bitartean, bisitariak hiri bakarrean hamaika hiri dastatuko ditu: arrautza egosidun noddle-ak, olio-kauserak edota arroz pastelak eskaintzen dituzten kaleko postuak hiri-espazioa berenganatzeko lehian aritzen dira oilasko broxeten parrilekin edota ogi egin berria duten boulangeriekin. Bertakoek hiriari esaten dioten moduan, Tana-n dena da neurrigabeko nahastea. Bereizgarri dituen ta-

H


MADAGASKAR xiak, banilla koloreko bi zaldiko CitrĂśenak eta Renault cuatro latasak, sigi-saga dabiltza hiriburuan asiar estiloko tuk-tuken eta ahuntz eta zebu taldeen artean. Vintage ukitua ematen diote erabateko koktel kultural honi. Ez dago deus arruntik Afrikako uharte handienean eta urrundik dator: nahasketa eta fusio tokia da, bere kostaldeak mendeetan zehar jaso du marinel arabiar, frantses, portuges, indonesiar, txinatar eta afrikarren eragina, kultura talka ederrean, zeinak gaur egun ere itsasoak bustiriko Babelgo dorre bihurtzen duen. Madagaskarrek berezko du ezustea, bereziki, ez den horregatik.

Pirataren anima Bidaiari zaildu bat ustekabean zerutik Madagaskarren eroriko balitz, egundoko nahastea izango luke eta ez luke asmatuko non legokeen, Perun, Indonesian, Portugaleko hiribildu zahar batean, Brasilgo barnealdeko hiri batean edota akaso Afrikako herrixka baten erdian. Madagaskarren ezer ez da fusiotik libratzen. Kultura, erlijio, tradizio, landatze teknika eta ezaugarri fisikoen nahasketa da –begi arrailduak eta janzkera asiarra duten pertsonekin batera, azal beltz eta afrikar aurpegierakoak–. Hori guztia da uharte bihurtutako bidegurutze honen bereizgarria. Eta halako tokian legenda apur bat falta ez daitekeenez, pirata arima duen

Handian, Salakava badiako ikuspegia. Txikian, Lurralde Garaietako malgaxe baserritarra eta bertako arkitektura tradizionala. Erreportajea zabalduz, Betafoko azoka zaharra.


MADAGASKAR uhartea da, noski. Bestelako pirata bat, gainera. XVII. mende amaieran gertatu zen. Garai hartan, bukanero eta kortsarioak mundu erdiko itsasoetan zebiltzanean, logikan eta matematikan jantzia zen Proventzako pirata batek, Misson frantziarrak, gerraontzi baten gidaritza hartu zuen, bere agindupean 200 gizon zituela, eta Afrikako kostaldeetan nabigatu zuen bandera zuri baten pean eta “Jainkoa eta Askatasuna” lelopean. Misson kontrako korrontean zebilen pirata izan zen: ontzian alkohola edatea eta birao egitea debekatu zuen, eta beste ontzi bat atzematen zuenean, esklaboak askatzeaz gain, garaitu zituenei ez zien tratu txarrik ematen, ezta ontzia guztiz arpilatzen ere. Esperantza Oneko lurmuturra igaro eta Indiako Ozeanoko uretan aurrera egitean, Missonek Madagaskar iparraldean hondar zuriko hondartzekin eta izugarrizko naturarekin topo egin zuen, ur gezako iturriekin eta lur emankorrekin. Bertako edertasunak hain liluratuta utzi zuen pirata, ezen ezinezko kolonia bat ezarri baitzuen han. Atzemandako ondasunak tripulazioaren artean zati berdinetan banatu zituen, arrazen artean desberdindu gabe, hizkuntza komun bat ezarri zuen, frantses, ingeles, portuges, holandes eta malgaxe nahasketa bat, eta koloniari Libertalia izena eman zion. Utopiak ez zuen luze iraun: handik gutxira uharteko jatorrizko biztanleak mendietatik jaitsi, etorri berriei eraso egin eta errepublika pirata suntsitu zuten. Libertaliaren mitoak denboraren joanari eutsi dio, irrealtasun kutsu baten pean. Badago bere existentzian itsuki sinesten duenik, baita gerora “Robinson Crusoe” idatziko zuen Daniel Defoe gazte baten fantasiari egozten dionik ere. Gauza bakarra da eztabaidaezina, antzina-antzinako garaietatik Madagaskar kondairari loturiko uhartea izan dela. Akamasoa, miraria Hortaz, ez da harritzekoa Madagaskarreko hiriburuak gaur egun bere Misson kapitaina izatea, XXI. mendeko ameslari eta idealista bat. Argentinatik uhartera duela ia 50 urte iritsia, Pedro Opeka aitak, erdi apaiz katoliko erdi iraultzaileak duela hiru hamarkada Akamasoa mirarizko hiria fundatu zuen, hiriburuaren kanpoaldean zegoen hondakindegi baten gainean. Hirurogeita hamar urte beteak dituen apaizak berak, urtero Bakearen Nobel saria jasotzeko kinieletan izaten denak, honela azaltzen du: «Haur batzuk arratoiekin eta beste piztia batzuekin batera zabor artean janari bila ikusi nituen eta zerbait egitea erabaki nuen. Sekretua lan kolektiboan eta hezkuntzan sinestea izan zen». Dohaintzei eta bereziki bizilagunen lan gogorrari esker, gaur egun Akamasoa, galtzada-harrizko kaleak dituzten auzo multzo bat da, garbi-garbiak eta autogestio eredugarria dituztenak: milaka pertsona har10


Antananarivo hiriburuaren kanpoaldea, handian. Hiriari Tana deitzen diote bertakoek. Txikian, surflari bat Madagaskarreko ekialdeko kostaldean.

tzen ditu, etxe duin eta ondo pintatuak dituzte, estolderia eta segurtasun sistema propioa ditu, ospitalea du eta 14.000 haur eskolaratuta daude. Bisitariak ongi etorriak dira: apaiza bera edota bere laguntzaileetakoren bat prest izaten da turistei auzoak erakusteko eta utopia garaitu duen hiri honen historia azaltzeko. Hiri eremuetatik urrun ere Madagaskar goi mailakoa da. Izan ere, bere historia eta kultura desberdinak dira, baina ez dago bertako naturaren parekorik. Munduko laugarren uharte handienak hainbeste denbora darama gainerako kontinenteetatik isolatuta –duela 165 milioi urte bereizi zen lehenik Afrikatik eta duela 88 Indiako penintsulatik–, ezen bere ekosistemaren bilakaera bakana izan den. Bere flora eta faunaren %90 inguru endemikoa da, eta bere natura parke, badia eta uharteetan ibiltzea natura ikuskizun berdingabea da. Barnean espirituak dituzten milaka urteko baobab-ak, pospolo baten neurriko kameleoiak, lemur espektralak, koralez inguratutako uharte bakartiak, oihan zeharkaezinak eta harri zorrotzeko basoak dira Madagaskarreko unibertso bakan honetarako atea. Arriskuan dagoena hau ere: erosioak eta baso mozketa indiskriminatuak mehatxupean dute biosferaren harribitxi hau. Badia eta oihana Iparraldeko Antsiranana edo Diego Suárez hiria da uharteko altxor natural nagusietako batzuk ezagutzeko kanpaleku egokia –distantzia luzeetarako barneko hegaldiak hartzea komeni da, errepideak oso egoera txarrean baitaude ohikoak diren zikloiengatik–. Hiria sakon ezagutzea ere merezi du: Rio de Janeiroren atzetik munduko badia handiena du; ur turkesak dituzten hondartza hurbilak, Ramena edo Sakalava esaterako; gau giro bizia eta itsas brisak zaharturiko eraikin kolonialak dituzten etorbideak. Diego Suárezen –Diego Díaz eta Fernán Soares esploratzaileengandik datorkio izena– auto bat har dezakegu Anbarrezko Mendi Parkera hurbiltzeko. 40 bat kilometrora dago eta biodibertsitate izugarria du: oihan tropikala, ur jauzi eta aintzira galduak, kameleoi 11


MADAGASKAR

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Bidaia luzea egin behar bada ere, Madagaskarrera hurbiltzea errazagoa da (eta merkeagoa) Turkish Airlines-ek helmuga honen aldeko apustua egin duenetik. Gaur egun konpainia horrek astean bost hegaldi eskaintzen ditu, eta Bilbo, Bartzelona, Madril, Valentzia eta Malagatik hegan egin dezakegu. (www.turkishairlines.com).

Dokumentuak Madagaskarrerako bisa aireportuan bertan eskura daiteke, 30 bat euroren truke (txartelarekin ordain daiteke, baina ezustekoak saihesteko euro edo dolar batzuk eramatea komeni da) eta hilabeterako balioa du. Ez da beharrezkoa karnet argazkiak eramatea, baina bidaiariak itzulerako txartela izan behar du eta pasaporteak gutxienez sei hilabeterako balioa izan behar du.

12


Nola mugitu Azpiegitura eskasak daudenez, distantzia luzeak egiteko barnehegaldiak hartzea gomendatzen da. Agentzia espezializatu eta esperientziadun batera jotzea ere ez da aukera txarra; horietako bat da Banoa euskalduna. Urriaren 4an, esaterako, 26 egunetako ibilbidea proposatzen du “Baobabak, lemurak eta baleakumeak� izenburuarekin (www.banoa.com).

Noiz joan Urtaro euritsua abendutik otsailera artekoa da eta Madagaskarreko neguan (ekainetik abuztura) giro freskoa aurkituko dugu goi eremuetan edota gauetan. Herrialdea urteko edozein garaitan bisita daitekeen arren, udaberri eta udazkeneko hilabeteak oso garai aproposak dira, tenperaturak baxuagoak baitira eta giroa lehorragoa.

13


MADAGASKAR

Diego Suárezeko emakume bat aurpegia margotuta. Ondoan, goitik behera, Ankamasoako kale bat eta bertako Miavana hotel bitxia. Aurreko orrialdean, Lurralde Garaietako arroz soroak eta Ankaranako parkeko «tsingy» edo harrizko baso sorgindu bat. Ikusten diren animaliak lemurra eta kameleoia dira.

14

ñimiñoak –bista zorroztuz gero, munduko espezie txikiena ikus daiteke hemen, apenas 3 zentimetroko luzera duena– eta uharteko animalia nagusia, lemurra. Madagaskartarrek harreman konplexua dute beren ikur nazionalarekin. Etimologiak laguntzen du horren zergatia ulertzen. Animalia honen izena latinezko lemuresetik dator, “mamuak” esan nahi duena eta antzina gauez noraezean ibiltzen ziren kriminalen, lapurren eta piraten arima galduei esaten zieten horrela. Madagaskarreko herri batzuentzat, lemur batzuk –30 gramotik 9 kilora arteko espezieak daude– zori txarraren sinbolo dira, ekidin beharreko mehatxua, eta beste etnia batzuentzat, aldiz, bedeinkaturiko animaliak dira, sakratuak. Berez, sakratuarekiko, beste munduarekiko, espirituekiko eta heriotzarekiko lotura funtsezkoa da madagaskartarren kulturan, zeinak fady edo tabu kontaezinak dituen. Arbasoen jokamolde eta ohartarazpenak dira horiek. Arbaso horiek beste munduko bitartekari gisa jarraitzen dute lurrean, eta bizidunen bizitza zuzentzen dute. Batzuetan are detaile txikiena ere. Horrela, Madagaskarreko hainbat herrirentzat fady-a da gorriz janztea, arrautza bat esku batetik bestera pasatzea, hilobi bat hatzarekin seinalatzea, kameleoi bat ukitzea edota ibai sakratu batean bainatzea. Naturak ere jartzen du bere aletxoa naturaz gaindikoarekiko konexio horri laguntzeko. Herrialdeko hain-

bat txokotan tsingyak bisita daitezke, harrizko baso sorginduak, kareharrizko edo hareharrizko milaka tontorrek osatuak, eskultura eta tximinia naturalak zizelkatzen dituztenak. Madagaskartarrek eren ingurunearekin duten lotura estuaren zergatia nolabait ulertzeko bi aukera eder ditugu: egunsentiko argiarekin etengabe aldatzen diren Irodoko tsingy gorrien paisaia majikoa; tsingy gorriak hareharri gorrixkan eratzen dira; horren beste adibidea Ankaranako Parke Nazionalean dugu, kareharrian zizelkatuta. Madagaskar atseden eta erretirorako toki bikaina da, mugikorraren estaldura galtzeko eta bainu eder bat hartzeko lekua. Ur-kirolak egiteko edota baleak, izurdeak eta itsas dortokak ikusteko hondartza eta uharte ugari ditu, eta horri azken urteotan zaharberritze eta kontserbazio proiektuak gehitu zaizkio; esaterako, Miavana hotelarena; Madagaskar iparraldean dago, Nosy Ankao artxipelagoan, eta herrialdeko luxuzko turismoaren maila igotzea lortu du. Gaua bertako txalet pribatu batean eman nahi duenak 2.600 eta 15.000 dolar artean ordaindu beharko du; igerilekua, sukaldea eta zerbitzu pertsonala ditu. Berez, ostatuak berdin dio. Bai motxila bizkarrean dugula bai ilunabarrean uharte bakarti batean mojito bat dastatuz, begiak itxiz gero, galdera hau etorriko zaigu gogora: Madagaskar benetan existitzen da edo kondaira bat baino ez da? •




Stockholm TEILATUTIK TEILATURA DOAZEN BISITARIAK

Marian Azkarate Testua Argazkiak: Jonathan Nacstrand

17


«Zoragarria izan da! Zubiak goitik ikusi ahal ditugu eta, handik goitik hiriaren 360 graduko ikuspegia daukazu eta zirraragarria izan da oso». Lauren mintzo da horrela, turista estatubatuar gaztea. Laurenek, txango honetan parte hartu duten beste hamar bat kideek bezala, ez du bertigorik; beraz, ez du beldur zantzurik sentitu Stockholm hiriko teilatuetatik soka bati lotuta ibili denean.

18

arrotasun izpitxo bat antzematen zaie Suediako turismo bulegokoei “teilatuetako goi ibilbide” hauek antolatzen Europan lehenak izan zirela esatean. Zehazki, 2003. urtean, Sundsvall hirian du jatorria rooftop tour izenarekin bataiatutako ekimen edo modak. Egia esan, gaur egun ere Västernorrland konderriko hiriburuan arrakasta handia dute ibilbide hauek, egunez eta gauez bisita daitekeelako Hälsan etxea, hiriko garaiena. Guk zera erabaki dugu, aukeran Stockholm nahiago dugula, handiagoa eta zaharragoa baita Suediako hiriburua. Erdialdean dagoen Riddarholmen auzoko teilatuetara igo nahi dugu, hau da, Stadsholmen eta Helgeandsholmen uharteekin batera, Gamla Stan izeneko alde zaharra osatzen duen uharteko goietara. Bertako turismo enpresa txiki

H


STOCKHOLM batekin harremanetan jarri eta Joel gidariari argibideak eskatu dizkiogu. «Eraikinak ez dira oso altuak eta ura erdialderaino sartzen denez, bertatik dauden bistak xarmagarriak dira oso, benetan», dio Joelek. Baina, ba al dago arriskurik? Beldur zantzua sumatzen da, nahi eta nahi ez, gure ahotsean. «Hau ez dago eskalatzaileentzat pentsatuta, ibilbide historiko bat da. Hori bai, bertigoa badaukazu, ez zaitez etorri, 42 metrotik gora ibiliko baikara», gehitu du. Hamar lagun baino gehiago ez du eramaten bisitaldi bakoitzean, guztiak soka bati lotuta doazelako, eta segurtasun neurri guztiak zorrotz beteta, arnesak eta kaskoak soinean daramatzate. Ordubete irauten duen irteera honetan, gai desberdinak aukera daitezke; esaterako, “Stockholm hiriaren sekretu gordeak” izeneko ibilbidean, Sue-

diako hiriburuan gertatutako beldurrezko eta misteriozko istorioak dituzte abiapuntutzat. Goian gaude dagoeneko, eta Riddarholmen uharte eta auzo ederra gure oinetan hedatzen da. Hasiera batean, Kidaskär izena jarri zioten. Antza, ahuntzak hazteko erabiltzen zela adierazten du. 1270ean frantziskotarren monasterio bat eraiki zen bertan, eta Gråbrödraholm izena hartu zuen, hau da, “monje grisen uhartea”; baina Erreforma protestantearen eraginez monasterioa itxi, eta Riddarholmen izendatu zuten, “zaldunen uhartea”. Begien aurrean daukagu Riddarholmen eliza, eta gidak Suediako errege-erreginak bertan hobiraturik daudela dio. Han dago Birger Jarls torg plaza ere... eta nik hemendik nola demontre jaitsiko naizen besterik ez daukat buruan! •

Bisitari talde bat Riddarholmen uharteko teilatuen gainean. Ibilbideak ez du arriskurik, baina bertigoa duenarentzat ez da batere komenigarria.

19



L’Alguer UHARTEAREN BARRUKO UHARTEA Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

Sardinia historia gorabeheratsua izan duen lurraldea da. Horren erakusle, bisitatu dugun hiriaren izenak zenbat aldaera dituen: italieraz Alghero deitzen diote; sardinieraz, S'Alighèra; l'Aliera, tataresu dialektoan, eta l'Alguer, katalanez. Hori guztia, kokaleku estrategikoa duelako Mediterraneo itsasoan, eta, hain zuzen ere, duela mende batzuk ardatz horren biran zebilen den-dena.


L’ALGUER erri azokak kanpotik daukan itxurak ederki islatzen du barruan gordetzen duena. Arraina, haragia eta barazkiak salgai dituzten postu gutxi horiek bistaratzen uzten dute egurrezko sabaia: esparruari handitasun halako bat ematen dio eta, aldi berean, xumetasun kutsua, bukatzeke balego legez. Mahai batean eseri gara, barruan aurkitu dugun jatetxean, La Boquerian. Albo batean kokatua, hango txingar eta zerbitzari lanpetuengatik ez balitz, beste arrain postu bat dela pentsatuko genuke, besterik gabe. Larunbat arrunt horietako bat da, eguerdia, eta mahai bakar batik ez dago hutsik. Hurrengo txandarako ilara ere egin da. Itsasoak hiru aldetatik inguratzen duen hiria harresi batekin gotortuta zegoen, eta haren kanpoko muturrean eraiki zuten azoka. Gaur egun alde zaharra da hori, alguertarrek Alguer Vella esaten diotena. Harre-

H

Ezkontza bateko irudia, katedralaren sarbidean. Erreportajea zabaltzen, L’Alguer itsasotik ikusita, irudi eder batean.

22

siaren aztarna batzuk geratu dira: perimetro osoan zehar eta itsasora ematen duen aldean altxatzen ziren lau dorre ahaltsuak. Sinbolikoki sartu gara, beraz, parte honetan; izan ere, jada ez dago bidea itxiko digun murrurik. Portaleko Dorrea, “lehorreko atea”. Gaur egun hiriko turismo bulegoa dago bertan, eta begiradapean du jatetxez eta koral gorria (bertako tipikoa) eta souvenir orotarikoak saltzen dituzten dendez beterik gure zain ditugun merkatari kale horien guztien amarauna. Hori guztia alde batera utzita, kale harriztatuak eta horien mehartasunak XIV. mendera garamatzate, katalan-aragoiar koroak Sardinia konkistatu zuen garaira. L’Alguer Doria genoarren eskuetan egon zen XII. mendetik, 200 urtez. Harresitu egin zuten, pisatarren erasoetatik babesteko (eta halere, plaza bereganatzea lortu zuten tarte labur batez 1283an), baina ezin izan zuten saihestu katalan-aragoiarren konkista 1353an. Koloni-


Handian, katedraleko alboko kale bat, horma-bular esanguratsuekin. Txikian, goitik behera Sant Miquel elizako kupula koloretsua; alde zaharra zeharkatzen duen ibilgailu turistikoa, Kataluniako koloreekin; eta Magdalenaren torrea, mendeetako historiaren lekuko.

23


L’ALGUER Harresiz inguratuta dago L’Alguer zaharra. Kostaldetik igarotzen den zatia pasealeku erakargarria da oso, La Passejada izenekoa.

24

zatzaile horien aurka biztanleek egindako matxinadaren ondorioz, Alguer erabat birpopulatu zuten katalanek eta sardiniarrei debekatu egin zieten uharte osoan sartzea. Horixe da gakoa ulertzeko, harrigarria bada ere, nolatan hitz egiten duten gaur egun oraindik ere katalanez Sardiniako herri honetan, algueres deitzen duten dialektoan, nahiz eta XVI. eta XVII. mendeetan, hiria kolpatu zuen epidemia baten ondorioz, berriro birpopulatu behar izan zuten uharteko jendearekin. Hizkuntzan ez ezik, erlijio kontuekin zerikusia duten alde guztietan ere oso nabarmena da katalanen pre-

sentzia: katedraleko absisa eta kanpandorrea arkitektura gotiko katalanaren ildokoak dira; Alacanteko eskolako Kristo simulakroa, berez Genovarako behar zuena, baina, denborale bat zela medio, Alguerren bukatu zuena, edo Carmeko elizan larunbatetan katalanez ematea mezak. Bigarren platera, arraina Kostaldetik igarotzen den pasealekua, La Passejada, hiriko gauzarik erakargarrienetakoa da. Itsasoaren maila baino goraxeago, harresiaren altuerak babesten


du ciutat vella, eta aldi berean pasealekurik kuttunena da alguertarrentzat –gutxi gorabehera 40.000 pertsona– eta turistentzat, hain ugariak batez ere udan, besteak beste, Sardiniako hondartza zoragarriek erakarriak. Portuan hasi dugu gure ibilbidea, hiriaren iparraldean. Parez pare zabaltzen zaigun zeruertzean, iparraldean Cap de la Caçak (Capo Caccia, italieraz) itsasoan sartzen du muturra, 186 metroko amildegiaren beldur izpirik gabea dirudien itsasargia buruan duela. Diotenez, itsasargi hauxe da urrutitik ikusgarritasun handiena duena Mediterraneo osoan, 34 mi-

liataraino baita ikustekoa. Baina begiratu dezagun aurrera, bikote nerabe maiteminduren batekin tupust egingo dugu bestela. Ezkerretara, jatetxeetako terrazetan kresal usainez ondutako platerak mahairatzen ari dira. Paseoan aurrera egin dugu alde zaharreko hegoaldeko muturreraino, eta han, bira egin, eta Torre del Esperó Reial handi eta zirkularra begi bistan daukagu. Sulisen dorrea izenarekin ezagutzen dute, hau da, bertan 1799tik 1821era giltzapean izan zuten sardiniar iraultzailearen izenarekin. Beste dorrea, Sant Jaume dorrea, barnealdean

Eguneroko bizitzaren zantzuak irudiotan eta, tartean, Sant Franscesc elizaren sarrera eta Sulis dorre ikusgarria. «Alguer Vella»-ren hegoaldean dago azken hau.

25


L’ALGUER

«La Passejada-tik» ikusten diren ilunabarrak bereziak dira oso. Ondoan, Cap de la Caça izeneko lurmuturra. 186 metroko garaieran dago.

26

aurkitu dugu, Portaleko dorrea bezala, eta honek ere badu izen herrikoiagoa: la dels cutxos (“txakurrena”, algueresez), haraxe eramaten baitzituzten XIX. mendean jabe ezagunik ez zuten txakurrak. Jarraian, kalexketan barneratu gara. Horrela, herritar arrunten Alguer ikus dezakegu; arropa zabalduak alderik alde, erdizka irekitako leiho batetik ateratzen den musika, eta telefonoz hitz egiten ari den emakumearen ahotsa, amantala soinean, errezelen artetik sartuz zoru garbitu berria lehortuko duen haizeari denbora ematen. Katedralaren parean, dozenaka pertsona pilatu dira eskailera mailetan, zein baino zen bereziago. Herritarrak eta bisitari noraezekoak nahasten dira: turistak, esku batekin argazkia ateratzen bestearekin beren burua plano turistiko batean geolokalizatzen saiatu bitartean; jakin ez, askotan, galtzea eta ustekabekoarekin topo egitea bat direla.

Amaitzeko, izozkia Eta berriro, nahi gabe, gure pausoek itsasora bideratu gaituzte. Behin eta berriro, konpasaren orratz magnetikoak iparra seinalatzen duen bezala, Alguerrek beti bultzatuko zaitu itsasoa bistaratzera. Unea hobeto dastatzeko, uneren batean izozki bat miazkatuz egingo dugu, Sardinian gaude-eta, eta azken batean, Italiatik zerbait ere izango dute. Pizza eta izozkiak, besterik ez bada ere. Barkaezina litzateke izozkirik ez hartzea itsaso aldeko harresiko txokoren batean, orain kaioak ikusten haizearekin nola kulunkatzen diren, orain belaontzi bat, batek daki nondik iritsia bere oihal hanpatuekin, jomuga berrietara bidea urratu bitartean Sardiniako portu txiki batean geralditxoa egitea erabaki duena, aldez aurretik jakin gabe oinak lurrean jartzen dituenean agian «bon dia» batekin agurtuko dutela. •


GIDA PRAKTIKOA Alguerreko katalana Katalana gizarte kohesiorako bide gisa sustatzen duen Plataforma per la Llengua gobernuz kanpoko erakundeak 2017an egindako txostenean jasotako datuen arabera, Alguerreko biztanleen %88k diote katalana (algueresa) ulertzen dutela, %50ek hitz egiten dute, %35ek badakite irakurtzen eta %8k diote badakitela idazten. Herritarren %23k jatorrizko hizkuntza gisa daukate (txikitatik etxean ikasia), eta hein horretan, bertan katalanez hitz egiten dutenen %27k gerora ikasi dute.

Jatorrizko zibilizazioa Zibilizazio nuragikoa bizi zen Sardinian Brontze Aroan. Badira haren aztarnak, hala nola nuraghe-ak, harri bloke handiekin egindako eraikinak, dorre tronkotoniko itxurakoak, konplexutasun maila eta tamaina desberdinetakoak. Alguer inguruetan halako ehun ere badaude, eta besteak beste, nabarmentzekoak dira, Anghelu Ruju nekropoli aurrenuragikoa eta Palmavera, hiritik hamar kilometro eskasera.

Hondartzazaleentzat Alguer inguruetan, kostako 80 kilometroan zehar, gustu guztiak asetzeko moduko hondartzak aurkitu ditugu, eta bakar batzuk aipatzearren, hona: surflarientzat, L'Esperanรงa; Les Vasques, arkaitz artean eratutako putzuetan bainatzeko; Salondra ibaiaren ahoan, ur gozo eta hotzagoekin, Lo Canal de l'Home Mort; ur ezin gardenagokoa, Cala Bona; harea zuri-zurikoak, Lo Llatzeret; edo pinudiekin, Mugoni.

27



Everesteko trekkinga BEGIAK ZERUAN, ARIMA DANTZAN Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

Gure mundu txikiko mendikate garaieneko, Himalaiako, trekking jendetsuena da Everestekoa. Everest handiak itzal handia egiten du, eta mendizale eta mendian inoiz ibili ez direnak erakartzen ditu bere magalera. Trekkinga ez da paseo erraz bat, baina bai miseria handirik pasa gabe egiteko moduko ibilbidea, mendian ibiltzeko ohitura duenarentzat. Egunean 5-7 orduko ahalegina egin behar da, batez beste; egun askotan 4.000 metrotik gora lo egin, eta bizpahiru egunetan 5.000 metrotik gora ibili. Bidea malkartsua da sarri, eta glaziar samurren bat ere zeharkatu behar da. Trukean aberastuko zara: Luklan, munduko aireportu arriskutsuenetakoan lur hartuz; Namche Bazaar Solokhumbu eskualdeko hiriburu polita ezagutuz; Everest ikusiz lehen aldiz aurrez aurre Tengboche monasteriotik; mendi ikaragarriak bistaratuz (Thamserku, Kangtega, Ama Dablam, Tabuche, Pumori), lau zortzimilako tontor hatzekin ukituz 10 segundoan‌ eta hori guztia norberak erabakitzen duen martxan. Goazen! 29



EVEREST uklako aireportua. Nerbioak dantzan. 40 ordu nekoso etxetik irten ginenetik. Hegazkin eta aireportu; Katmanduko kaosa, autoz 5 kilometro egiteko ordu eta erdi; 7 ordu luze furgoneta batean, gauez, Luklarako hegazkinak irteten diren aireportuan lanak egiten ari direlako; hegazkina, azkenean. 10-12 lagunentzako jostailu txikian errematea! Turbulentziak, mendi itzelak, elurra, eta lur hartzean segundo batzuetarako fededun egin behar izatea, bai edo bai. Lukla, Everesteko trekkingaren atea, 2.800 metrora dago, mendian zintzilik. Aireportuko pista bakarra maldan behera dago. Beste hegazkinek nola lur hartzen duten ikusi arte ez zaizu dardara pasatzen. Gidariari bostekoa eman, ostatu batean tea hartu, jantzi, eta martxa. Luklako kale estuetan erritmoa hiri handien parekoa da. Dozenaka hegazkin iristen da egunero. Trekking hasiera samurra da, maldan behera. Begetazioa tropikala. Ez du hotzik egiten, eta basoak ikaragarriak dira. Trekkinga bide berberetik egiten da Luklatik Namche Bazaar hiribururaino eta buelta. 6-8 orduko bidea dago bien artean, 20 bat kilometro. Trekking hasieran bi egunetan egiten da, erritmo lasaian, aklimatazioa egokiagoa izateko. Dozenaka zubi metaliko sakon zeharkatu ostean, lehen aldapa serioa, Namche Bazaar Solokhumbu eskualdeko hiriburura iristeko. 1.500 biztanle ditu, eta 3.500 metrora dago. Mendi magalean hazi da, zirkunferentzierdi itxurarekin. Hara oinez, edo helikopteroz bakarrik irits daiteke. Ez dago errepiderik, baina Bilbon edo Donostian adina saltoki eta ostatu daude. Namchetik gertu, artaldea banatu egiten da. Gokyo aldera joaten dira talde batzuk, Everest magalerantz besteak, baina mendizale gehienek antzeko bidea egiten dute, zentzu batean edo bestean. Denek eramango dute Everesteko argazkia etxera. Argazki preziatuena. Tengboche monasterioa da lehen mugarria, 3.900 metrora. Erreka zulotik bi orduko malda gainditu, eta kosta egiten da aurrez aurre agertzen den ikuspegiaz jabetzea: Nuptse, Everest eta Lhotse handiak! Argazki ikusgarriak etenik gabe errepikatuko dira hurrengo 710 egunetan. Edozein bihurgune eman, edo atsedentxo egin, marrazki bizidunetako mendi puskak azalduko zaizkizu begien aurrean. Izan Thamserku edo Kangtega dotoreak, edota Ama Dablam erpin zoragarria, Himalaiako mendi ederrenetakoa ziur asko. Den-denak horma zuri ederrak. Himalaian, 6.000 metroko langa gainditzen duten mendiek bakarrik dute izena. Hauxe, gidariak emandako arrazoia: «Nombre solo montaña más de 6.000 metros. Por debajo, no nombre. Muchas montañas». Erreplikarako aukerarik ematen ez duen erantzuna!

L

Handian, Lobuche East mendiko oinarrizko kanpamentua, 5.200 metrora. Atzean, Ama Dablam ikusgarria. Argazki txikietan, Himalaiako landaredi aberatsaren bi adibide, eta mendikate horretako abere ikusgarria, yak-a, 700 kilokoa. Erreportajea irekitzen, Gokyo herrixka, 4.720 metrora, Gokyo Tsha lakuaren ondoan, Gokyo Ri begiralekutik ikusia. Atzean, Ngazumba glaziarra, eta Tabuche eta Cholatse gailur puskak, 6.300 metro pasa.

31


EVEREST Beheko argazkian, nepaldarrek euren lur eremuak babesteko eraikitako harri harresiak. Klima tropikala denez, patata soroak landatzen dituzte 4.000 metrotik gora.

32

Everest handia Lau mila metroko langa. 4.500. Bost milakoa gertu Lobuchen. Burua kexuka. Hauspoa larri. Gurutze-bidea! Begiek ez dute paisaiarik ikusten, itsu daude. Altueraren ezinak pausorik txikiena zailena egiten du. Eta ez da janari edo edari kontua. Gose falta da altueraren eraginaren baieztapena. Eta gaua Gorakshep herrixkan, trekkingeko garaienean pasa behar, 5.140 metrora. Ez lo, ez atseden hartu, ez ezer. Infernua. Eta biharamuneko agendan Kala Patthar begiralekura igotzeko erronka (5.550 metro). Hori edo Everesteko behe kanpamentua. Behe kanpamentuan 1.200 kanpin denda eta 3.000 lagun, gailurrerantz abiatu zain. Gidariari behe kanpamentuaz galdetu, eta honakoa erantzun zuen: ÂŤNada, gente, tiendasÂť. Kala Patthar aukeratu genuen, azkar. Bertako panorama betirako gordeko duzu zure

buruan‌ edo ariman. Pumori Amaren Alaba zure bizkarra zaintzen. Aurrez aurre Everest piramidea, harri beltzez jantzia. Eta ez urrun, Ama Dablam, Thamserku, Kangtega eta beste. Orduak oharkabean pasatzen dira tamainako parajean. Gorputza 4.000 metrotik gora lo egin edo atsedena hartzera ohitzen doa. Eta atsedena funtsezkoa da, trekkingeko bigarren erdia lehenengoa baino gogorragoa delako. 8-10 orduko hiruzpalau jardunaldi datoz, jarraian, beti 4.500 metrotik gora, eta teknikoki ere unerik zailena: Cho La Pass mendi lepoa (5.420 metro). Harri bloke handietan gora egiten da bidea, besoen laguntzaz sarri, eta glaziar bat zeharkatu behar da lepora iristeko. Glaziar samurra da, elur bigunekoa eguerdian, baina batzuetan komenigarria izaten da kirol oinetakoetarako erabiltzen diren kranpoiak jar-


tzea. Amildegi sakonik ez dauka glaziarrak. Jaitsiera nekosoa da, irristakorra, pazientziaz hartu beharrekoa. Eta Gokyo urrun dago, oraindik. Gokyo izango da Everesteko trekkingeko altxor ezkutu politena. Hara iristeko Ngozumpa glaziarra zeharkatu behar da, Himalaia osoko luzeena. Alderik alde 36 kilometro ditu, eta harri, izotz eta ur urdineko kaos ederra da. Glaziarrean barrena, izotz eta harriak uretara nola jausten diren entzuten da etengabe, eta gizakia bere txikitasunaz jabetzen da. Gokyo Ri, munduko balkoia Gokyo trekkingak sortu duen etxe eta eraikin multzoa da, urte erdiz ezinezkoa baita 4.720 metrora bizitzea. Baina Gokyo Ri begiralekua bilatu zuen norbaitek (Gokyoren Alaba), eta bisitarien gotorleku bilakatu da azken

hamarkadan. Ia 800 metroko desnibela libratu behar da, baina altuera irabazten den heinean zoragarri agertzen da herrixka, Gokyo Tsha lakuaren ertzean. Arnasa hartzea nekagarri egiten denean, 5.480 metrora, begiak begi zuloetatik aterako zaizkizu, aurrez aurre daukazun argazki dotorea sinetsi ezinik. Zortzi mila metroko lau mendi ikusten dira hatzekin ukitzeko moduan: Cho Oyu (8.201 metro), Everest (8.848 m.), Lhotse (8.511 m.) eta Makalu (8.481 m.). Eta Ngozumpa glaziarra, erraldoi! 5.500 metrora, hegan, maldan behera, trekkinga bukatzear dela sumatzen du mendizaleak. Bizpahiru egun jaitsi eta jaitsi, eroso, Luklaraino. Namche Bazaar bistaratzean, kito esango duzu. Bero hezea bueltan, begetazioa, bi etapa labur eta kito. Buelta Katmanduko kaosera, etxeko monotoniara. Hori bai, oroitzapenen zakua altxorrez beteta. •

Goian, Pangboche herria, ia 4.000 metrora. Behean, ezkerrean, nepaldar bat abere bat zatikatzen, haragia bertakoei saltzeko, eta eskuinean, nepaldar bat yak talde bat gidatzen. Yak-ak garraiorako erabiltzen dituzte, eta diru iturri garrantzitsua dira.

33


Lerroon ondoan, aho bete hortz utziko zaituen eguneroko postala. Ama Dablam dotorea, eguzkia ateratzear, eta atzean, Nuptse eta Lhotse gailurrak (8.511 m.). Behean, Joseba Oiarzabal mendizalea Lobuche East gailurrean, 6.119 metrora.

34


EVEREST

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Everesteko trekking-a Himalaia mendikatean dago, Solokhumbu eskualdean. Namche Bazaar da hiriburua, baina trekking guztiak Lukla herrixkan hasten dira, han baitago bailarako aireportua.

Nola iritsi Hegaldi luzea egin behar da Euskal Herritik Katmandu hiriburura iristeko. Euskal Herritik bide arruntenak Paris edo Madril, eta Abu Dhabi edo Dubain barrena izan ohi dira. Katmanduraino 18-20 ordu behar dira, gutxi gorabehera, geltokiak barne. Hegazkin txarteleko salneurria 500 euro ingurukoa da udazkenean, 800 bat euro udaberrian. Katmandun beste hegazkin bat hartu behar da, Luklara joateko (100-150 dolar).

Noiz Everesteko trekkinga Nepalgo jendetsuena da, eta garai egokia aukeratzea funtsezkoa da, lasaiago ibiltzeko. Nepal-ek klima tropikala du, eta udan montzoia jasaten du. Horrek herrialde hura udan bisitatzea deserosoa izatea dakar. Uztail, abuztu eta irailean euri jasa handiak botatzen ditu. Udaberri eta udazkenean egiten dira trekkingak. Neguan bakan batzuk ere bai, baina elurra 2.500 metroraino jaits daiteke. Udazkenean, eta bereziki urri eta azaroan joaten da trekking zale gehien, beraz epe hori saihesten saiatu. Udaberrian ere, maiatz aldera hobe, apirilean baino. Maiatzean 4.000 metrotik pasa arte ez da hotzik sentitzen. Goizeko 5etarako egun argi da, eta 19.00ak arte eusten dio.

Altuera Trekkinga ez da paseo bat. 12-15 egun eman ditzake, eta egunero sei-zortzi orduko martxa eskatu. Gorputzak egunero ibiltzeko ohitura baldin badauka, hobe. Altueraren faktorea ere aintzat hartu behar da. Gutxienez bi egunetan 5.000 metrotik gora egin behar da (Gorakshep herrixka, Kala Patthar begiralekua eta Everest mendiko oinarrizko kanpamentua eta Cho La Pass lepoa, 5.360 metrora). Altuerara ohitzea ez da matematika. Gorputz bakoitzak ezberdin asimilatzen du. Gerta liteke 5.500 metrora batere arazorik ez izatea, edota 3.000 metrotik gora buruko mina edo gorputzaldi txarra sentitzea. Altuera egunez egun irabazten da trekkingean, eta gidariak esaten duena betetzen saiatzea, onena. Eta aspirinak eraman. Lagungarriak dira.

Sosak 1.300 euro inguru balio du Euskal Herrian lotzen bada (zerbitzu guztiak barne). Nepalen bertan lotzea merkeagoa izan daiteke. Ostatuetako logelak 10-15 euroko salneurria du, eta otordu bakoitzak 3 eta 10 euro artean. Ostatua eta janaria garestiagoa da goi herrietan, behekoetan baino. Garagardoarekin antzera. Errupia erabiltzen dute Nepalen. Euro baten truke 120/123 errupia emango dizkizute. Zamari eta gidariarentzako propina gorde, 10-15 euro eguneko bakoitzarentzat.

Janaria Denetarik dasta daiteke: arroza, pizzak, enpanadak, tortillak, oilaskoa, yak abere haragia‌ Entsaladarik ez dago, normalean. Gosariak ere oparoak dira. Amerikarra edo kontinentala prestatzen dituzte ostatu guztietan. Botilako ura edatea komeni. Edonon eros daitezke freskagarri eta garagardoak, baita bidean jateko behar diren barratxo energetikoak eta beste ere.

Mapak Everest Base Camp & Gokyo mapa da egokiena, ostatu askotan dute salgai, 400-500 errupiaren truke.

Telefonoa Ostatu guztietan dago wifi-a, baina goi herrietan oso garestia da, 2.000 errupia eguneko. Namche Bazaar-etik behera 200-300 errupia eguneko. Gidariak hala aholkatuta, Everest Link izeneko txartela erabili genuen Namche Bazaar-etik gora. 2.000 errupiako txartela (600 errupiakoa ere badago). Everest Link sarea bilatu behar da wifi sarean, eta norberaren txarteleko gakoa sartu, erabiltzen den aldiro. Ezin da bideorik bidali, argazkiak eta Internet bai. Mantso, baina ibiltzen da.

35



Aljeria BERRIZ ERE ZABALTZEN Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea


ALJERIA

Urte askoan, 90eko hamarkadara arte, bidaiarien herrialde kuttunetakoa zen. Magrebetik haratago, Saharaz gaindi, Afrika beltzeraino iristeko bide nagusia ere bazen Erg Handiaren eta dunen arteko bideetatik, tuaregen lurraldetik, Niger edo Maliraino ailegatzeko. Baina gerra zibilak hori guztia eten zuen; Aljeria bere baitara itxi zen, eta bi hamarkadatan jaso dituen bisitari bakarrak Frantzian ziren aljeriarrak eta aljeriar jatorriko familiak izan dira. Azkenaldian berriz ere irekiera txiki bat bizi du, eta Tunisia edo Marokoko kopurutik oso urrun egonda ere (bisa behar delako, besteak beste), gero eta gehiago dira Afrikan horren hurbil gelditzen zaigun herrialdea ezagutzera joaten direnak.

38


so bisitari gutxi jaso ohi ditu oraindik Aljeriak. Litekeena da egonaldi osoan ia beste turistarik ez ikustea. Azpiegitura falta erronka da tarteka, baina bakarrik egotearen sentipenak bat egiten du xalo eta beso zabalik hartzen zaituen herrialdea topatzearekin. Basamortutik Mediterraneoko kostalderaino egindako txangoaren kronika duzue hau. Bartzelonatik ordu eta erdiko hegaldiak ekarri gaitu Oranera. Badira ontziak ere, Alacantetik esaterako; ordu gutxi batzuk baino ez dira behar Aljeriara etortzeko. Kostaldeko eguraldi mediterraneoak basoak berdetzen dituen euri freskoa dakar; Ghardaian, aldiz, lehen unetik nabari da klima desertikoa. Eguneko epelak gaueko freskurari egiten dio leku, baina lehorra da nagusi, batetik hauts ugari mugitzen duena baina bestetik horren osasuntsua dena asma eta arnas arazoak ditugunontzat.

O

M’zab oasi itzela da, palmondo-sailez betetako haran luze bat, eta bost herri ditu. Ghardaia da bostetako handiena; askotan inguru osoak ere Ghardaia izena hartzen du. Hegazkinez zein lurrez iritsi, lehen ikuspegia zoragarria da, M’zab ibai lehorra eta palmondoen oasi amaigabea haranaren luzeran. Harana mozabita amazig (berbere) herriaren arragoa da, mendeetan kultura berezia garatu dute, suniten erlijiotik bereizitako ibadismoaren arau irekietan oinarrituta. Kabiliarrak edo riftarrak bezain ezagunak izan ez arren, amazigen artean begirune handia duen kultura aberatsa daukate, urtez urte handitzen ari den arabiar biztanleriarekin gatazka bat baino gehiago izan badute ere. Ostatu eta zerbitzu gehienak Ghardaian daude, eta hiri nagusiak azoka interesgarria badu ere –alfonbra ederrak egiten dituzte mozabitek–, Beni Isguen da mozabita herriaren arkitektura tradizionala eta nortasuna

Aljeriako amazig edo berbereen nortasunaren ikuspegi bi. Handian, Cap Carbon, Kabiliak Mediterraneo itsasoarekin bat egiten duen lurmuturra. Lerroon ondoko argazki txikietan, basamortuaren erdian dagoen Ghardaia hiria eta M’zab-eko haraneko bost herrietan ondareari ondoen eutsi dion Beni Isguen herria. Erreportajea zabaltzen, Rais-aren gotorlekutik Mediterraneoko itsasertzeko ikuspegia.

39


ALJERIA Lerroon azpian, Aljerreko arrantzaportua, Bab-Al Jazira atzean duela.

ondoen gorde dituen herria. Muino baten maldetan eraikitako herria da, harresiz inguratua, eta amazig herri berezi honen antolamenduaren adibide: herrian sartzeaz bat, harrera egiten dizun batzorde txiki bat dago; hori arduratzen da bisitaz eta gidariaz. Prezio xumea da, baina derrigor ordaindu beharrekoa, ez baitago Beni Isguen bisitatzerik batzordeak agindutako gidaririk gabe. Merezi du, hala ere, haren bidez azokako xehetasunak ezagutzeko (enkantearen unean helduz gero, ikuskizun berezia da), eta maldan gora doazen kalexkak ezagutzeko, Borj Boleila dorrera heldu arte. Gora iritsita, hilerri txiki bezain interesgarria dago, eta palmondo-basoaren ikuspegi bikaina.

Iparralderantz Ghardaiatik, gaur egun, ez dago bidaiariek hain maite zuten Afrika Beltzerako bidea hartzerik, Niger eta Maliko mugak itxita baititu Aljeriak. Eta Tamanrasset eta tuareg-en lurraldera ere baimen berezi batekin eta hegazkinez baino ezin da iritsi. Hala, iparralderantz jotzea ebatzi dugu. Merkeak dira barne hegaldiak Aljerian, baina proposamen interesgarriagoa egin digu Hocem adiskideak: bere autoan joatea Konstantinaraino. Ia hamar orduko bidea da, garraio publikoz gauez egin ohi dena, baina egunez goaz. Bidaia zoragarria da, road trip luze eta bikaina basamortuan barna zatirik handienean. Ehunka kilometro desertiko, palmondo sailen bat noi-


zean behin, eta atzera ere basamortua. Baina astiro-astiro ureztatze-zelairen bati erreparatzen diozu bidean, eta hala, landaredia gehituz doa. Orduak igaro ahala, muinoetan zuhaitzak eta basoak ere agertzen dira, eta halako batean iparraldeko zurrunbiloan sartu gara, autobide eta guzti. Konstantina Aljeriako hirugarren hiria da, baina erraz bisitatu daiteke erdigunea oinez. Arroila estu baten gainean eraikita dago eta haren gaineko zubiek famatu dute Konstatina: Sidi M’cid eta Mellah Slimane zubiak amildegiaren gainean daude. Martirien plazatik zubietara eta kasbah-ko atarira doazen kale luzeetan dago zokoa, eta haren inguruan daude Souk elGhazak meskita eta Ahmed Bey-ren jauregia.

Konstantinatik hurbil samar erromatarren garaiko hainbat gune daude. Ikusgarriena Djemila da, duela bi mila urteko Cuicul herria. Erromatar boterea eta afrikar edertasuna batzearen adibide onena da, adituen iritziz. Turista gehienak aljeriarrak dira, eta Afrika iparraldeko gunerik garrantzitsuenetakoa izan arren, litekeena da bisitari gutxi egotea eta lasai asko bisitatzea, Kabilia Txikiko muinoen paisaia bikainean. Kabilia eta Aljer Djemilatik Setif-era eta handik Kabiliako kostaldera doan bidea itzela da: mendiak, arroila estuak eta basoak, itsasoa azkenean... bere nortasun laikoari eta hiz-

Aljer eta Konstantina hirietako hainbat ikuspegi, zokoan eta kasbahn, eta Ketchaoua meskita historikoa erdian.


Goitik behera, Tiddis-eko gune arkeologikoa, Beni Ishgen-eko plaza nagusia eta Ksob urtegia. Azken hau Saharako Atlaseko parke nazionalaren inguruan dago, basamortuen eta Aljeria iparraldeko gune hezeagoen mugan. Ondoko orrialdean, Tiddiseko beste irudi bat. Konstatinatik Kabiliara bidean, Ipar Afrikako erromatar gune indartsua izan zen.

42


GIDA PRAKTIKOA Bisa Aljeriara joateko oztopo nagusia da oraindik ere. Hegoaldeko euskaldunek Bartzelonako kontsuletxean eskatu behar dute eta Iparraldekoek, Bordelen. Postaz ere egin daiteke; garestiago irten arren, erosoagoa ere bada enpresaren baten bidez egitea.

Dirua

kuntzari eusten dion kabiliar herriaren bihotzean gabiltza. Bejaia kontraste handiko lekua da: batetik, merkataritza eta ontziolen hiria da, Aljeriako bigarren portu handiena daukalako; bestetik, historiak, kostak eta mendiek zein hondartzetako hotelek, turismorako leku bikaina dela iradokitzen digute. Detaile txikietan nabari da aldaketa, buruzapi gutxiago daude hemen, eta alkoholarekiko jarrera erlaxatua da nagusi. Kafetegian bi neska daude lasai-lasai jesarrita, Kabiliatik kanpo nekez ikus daitekeen irudia. Hiriko zurrunbilotik ihesi, Cap Carbon ikusgarria dago hurbil, eta Pic des Singes edo Tximinoen mendia, izenak adierazten duen bezala, makako asko dabiltza inguruko basoetan. Aljer hiriburura trena eta autobidea badaude ere, merezi du Kabiliako mendietan barneratzea. Tizi Uzu da kabiliarren hiriburua; bisitariak erakartzeko gune gutxi ditu, kabiliar erresistentziaren

hiriburu izateaz haratago –ondorioz, polizia asko egoten da, uniformerik gabe asko–. Unibertsitatearen inguruan, esaterako, nabarmena da giro politikoa. Aljer hiriburua Tizi Uzutik ehun kilometrora dago, ordu eta erdi inguru garraio publikoz. La Blanche, zuria deitu zioten frantsesek. Badia itzela dauka, eta mendetan Berberiako piraten gune garrantzitsuenetakoa izan da. Martirien plazaraino metroz irits daiteke; hiriko historia ezagutzeko leku garrantzitsuenetakoa da. Urrats gutxira hasten da Unescoko ondare den Aljerreko kasbah eta Ketchoua meskita, kalexka estu eta nahasiekin. Etxe asko hondatuta daude, baina badira bisita merezi duten txokoak, Arte eta Herri Tradizioen Museoa, esaterako. Plazaren aurrean, berriz, Djema el-Djedid meskita eta meskita handia ditugu, eta beherantz joanez gero, arrantza-portua eta inguruko jatetxeak hiriko bisita amaitzeko leku paregabea dira. •

Oso herrialde merkea da euskaldunontzat, baina badu konplikaziorik: 2018an zehar euroko 140 dinarretan egon da truke ofiziala, eta kalean 200 edo 210 ere ematen zituzten. Ostatuan bertan, jatetxeetan‌ ez harritu edozein lekutan dirua trukatzea eskainiz gero. Hasieran aireportuan truke ofizialarekin lortu behar dira lehen dinarrak, baina hortik kanpo, merkatu beltzean funtzionatzen du herrialdeak. Ondorioz kreditu txartela ia ez da erabiltzen (truke ofizialarekin izango litzatekeelako), eta internet bidezko hotel erreserbak egin arren, komeni da ordainketa eskudirutan egitea.

Turismoa Herrialde aberatsa da Aljeria eta ez du ahalegin handirik egiten turismoan. Ondorioz, ez dago turista askorik, eta azpiegitura turistikoa zahar samarra da, baina edozelan ere, leku gehienetan badira ostatu eta hotelak, jatetxeak ere bai, eta garraio publikoa ona eta merkea da, bai taxiak partekatuz, bai autobusez, baita, iparraldean, gero eta zabalagoa den trenbide sarearen bidez ere. 43



Higashiyama IRAGANA GOGORA EKARTZEN Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


HIGASHIYAMA

Kyotok tradiziozko Japoniaren odola du zainetan, eta Higashiyaman dago odol hori jariatzen duen bihotza. «Maiko»-ak, makillaje landu eta kimono koloretsuekin, egurrez estaliriko kalexketan dabiltza oraindik, «geisha» diskretuagoek beren duintasuna dotoreziaz paseatzen duten bitartean. Tenplu budistek eta santutegi sintoistek bere horretan diraute, «no», «bunraku» eta «joruri» arte tradizionalekin elkarbizitzan. Bitartean, «shodo» denden erakusleihoen bestaldean zintzilik segitzen dute «kanjiak» marrazteko prest diren brotxa eta pintzelek.

46


z, ez, ez eta hamaika aldiz ez! Ezinezkoa da, ez tematu! Ahantz ezazue ideia txoro hori!». –«Baina idazkari jauna, Inperioaren bihotza da! Berau deuseztatzea kolpe mortala ematea litzateke bai soldaduen adoreari bai biztanleenari, eta...». –«Ezetz esan dut! Japoniak hiri ugari ditu, aukera ezazue beste bat bonba madarikatu horiek botatzeko. Kyoto ezin da ukitu!».

E

Eta ez zuten ukitu. Zinema irensten hazitakoa naizenez, batzuetan

Hollywoodeko film batekoak diruditen elkarrizketak imajinatu ohi ditut. Egia esan, erabakia era horretan hartu zutela pentsatzea zaila egiten zait, baina berez Kyoto ez zuten ukitu, hori ez dago ukatzerik. Aipatu dugun “jaun” hori Henry Lewis Stimson da, II. Mundu Gerran lehenik Franklin Delano Roosevelt presidente estatubatuarraren Gerra idazkaria izan zen eta bigarrenik Harry S. Trumanena. Eta bonbak Little Boy eta Fat Man ezagunak dira, “B29 Enola Gay” eta “Bockscar” hegazkinetatik jaurtitakoak, hurrenez hurren, Hiroshiman eta Nagasakin heriotza barreiatzeko.

Bi ikuspegi zeharo kontrajarriak; banbuen arteko tenplete baten lasaitasuna (Shoren santutegian dago) eta Kiyumizu-dera izeneko tenpluaren bizitasuna, jendea han-hemenka.

47


HIGASHIYAMA Lerroon azpian, Kyotoren modernotasuna Higashiyama mendixkatik begiratuta. Ondoan, kolore gorrixka ederrez apaindutako parkeak.

48

Hasiera batean, Kyoto aukeratu zuten estatubatuarrek arma atomikoekin entseguak egiteko jomuga gisa, horiek Alamogordon Trinity proban detonatu berritan. Baina 1945eko uda hartan buruzagitzan zegoenetako bat Stimson zen, kale zahar haiekin eta bertako ondarearekin maiteminduta zegoena; izan ere, zenbait urte lehenago Kyoton egin zuen eztei-bidaia emaztearekin eta, beraz, ez zuen hiria inola ere bonbardatu nahi. Hala, militarrei, politikariei eta zientzialariei aurre egin zien bere ezkonberritako lehen maite-kontutan ibili zeneko hiria babesteko. Erromantikoa gizona. Madama Butterflyren hiria hautatu zuten ordezko, Nagasaki hain zuzen.

«Geiko» eta «maiko»-en pausoei segika Batzuek neurriz kanpokotzat joko dute hau, baina esango nuke Kyoto babestea suntsipenaren erdian zegoen Japoniaren salbazioa izan zela. 1.400 tenplu budista eta santutegi sintoista baino gehiagorekin, antzinako Heian, Meiji Berrezartzearen aurretik mendeetan Japoniako hiriburu izan zena, herrialdearen tradizioaren ikurra zen. Hiri hau babestuta babestu ziren arkitektura eta artea, zeremonia eta liturgia sozialak, pentsamenduaren egitura, etiketa eta bere kosmogonia. Horrek guztiak –XIX. mendean hasitako aldaketak eta erabateko porrotaren trauma gorabehera– bihurtzen zuen eta bihurtzen du oraindik Japonia munduko herrialde bitxiena.


Japonia bere eraldaketa berrabiatzen ari zen, baina betiko Japoniaren bizi-fluxua Kyotoko kaleetan atzera eta aurrera zebilen, eta horren iturburua Higashiyama auzo enblematikoa zen. Zazpi hamarkada igaro direnean, Higashiyamak oso-osorik jarraitzen du; turistek ere, une oro presente dauden eta ulertzeko gai ez diren esentzien bila dabiltzan turista oldeek, ez dute hiri hau menderatzea lortu. Kamo ibaiaren ekialdean hedatzen da egurrezko etxe baxuak, kalexka estuak, azoka koloretsuak, museoak, tenpluak eta parkeak dituen labirinto ordenatu hau. Hegoaldean, Gion auzoak jasotzen ditu begirada guztiak. Aisialeku izandakoak, lizunkoia baino sofistikatuagoa, oparoa baino itxiagoa izan zenak, gaur egun

GIDA PRAKTIKOA Munduko Ondareak Kyotok Munduko Ondare izendatuta dauden tenplu ugari ditu. Antzinako Kyotoko Monumentu Historikoak izenpean bilduta daude. Horietako asko Higashiyaman daude. Guztiak edo gehienak ikusi nahi izanez gero, ondo planifikatu beharra dago.

Nola mugitu Higashiyamak oinez mugitzera bultzatzen gaitu, eta horretarako bi egun eskaini beharko dizkiogu.

Ostatua Mota guztietako hotelak daude, baina Kyoto da «ryokan» izeneko japoniar etxebizitza klasiko baten esperientzia bizitzeko toki onena; ahal bada «ofuroa» duena hautatu (japoniar bainugela pribatua) edo «sentoa» (japoniar bainugela komunitarioa) eta «kaiseki»-a duena, noski, alegia, janari tradizionala.

49


HIGASHIYAMA «Maiko» emakumeak Gion auzoko kaleetan. Ondoko orrialdean, tenpluen espiritualtasuna.

gauza xumeen proportzio eta sofistikazioa du ezaugarri. Geikoak –hala izendatzen dituzte geishak Kyoton– “arteak praktikatzen dituzten pertsonak”, ohiko paisaiaren parte dira; baina maikoek erakartzen dituzte begirada gehien, geisha izateko ikasten ari direnek. Aurpegia zurizuri makillatuta eramaten dute, ezpainetako gorri-gorria, moño eta apain-orraziekin atonduriko orrazkera landua eta kimono deigarria. Hanami-koji delakoan ibili eta Higashioji-dorin paseatu ondoren, paisaia garbi-garbia topatuko dugu Ninen-zaka eta Sannen-zaka kaleen artean, dotote-dotore zaharberrituak eta perfektuak beren minimalismo klasizistan. Horietan denbora eteten da, Nishikawa Sukenobu-ren eskutik oroitzapenak ukiyo-e, hots, “mundu iragankorreko irudi” berriak inspira ditzan. Ordu batzuk lehenago Kannon-en, errukiaren jainko-

saren, 1.001 estatuak ikusi ditugu Sanjusangen-do tenpluan. Baina orain gure helmuga Kiyomizu-dera jendetsua da, Otowa-no-taki ur-jauziko ura edanez osasuna hobetu eta bizitza luzatu nahi dutenen toki kutuna, bai eta maitasun kontuetan zorte bila Jishu santutegiko bi harrien artetik itsumustuka igarotzen direnena ere. Tenplu gehiagoren bila, Maruyama parkean barneratu gara, brisaren doinu gozoa adituz. Tamalez, ez gaude hanami garaian, baina hala ere Shidare-zakura zuhaitza agurtu dugu, loraldi garaian hiriko gereziondo famatu honen ikuskizuna irudikatuz. Liluratuta gaude Yasaka santutegiko zalapartaren eta Shoren tenpluko kontenplaziorako gonbidapenaren arteko kontrastearekin. Baina, batez ere, Chion tenpluko zoko-mokoak ikusten tematu gara. Jodo eskola budistak kudeatzen du eta herrialde osoan jende gehien biltzen


duenetako bat da. Bere atea, San-mon delakoa, eta kanpaia Japoniako handienak dira, eta bere eraikinek XVII. mendeko forma arkitektonikoak gogorarazten dizkigute. Ezagutza, arte gisa Higashiyamako iparraldean bi tenpluren arteko xendra nabarmentzen da. Horietako lehena Eiknan-do delakoa da; bertan udazkena mirari bihurtzen da zuhaitzen okre eta gorri koloreko hostoen artean eta Mikaeri Amida Nyorai-k, bere Amida Budak, atzera begira dagoela egin digu ongi etorri. Bigarren tenplua Honen-in lasai eta bakartia da; bertako hilerrian sartu eta geldialdia egin dugu Junichiro Tanizakiren hilobiaren ondoan, “Itzalaren gorazarrea” (“El elogio de la sombra”) saiakera lanaren paragrafo batzuk irakurtzeko eta edertasunaz haraindi doan guztia bistaratzeko. Bi tenpluok batzeko Tetsugaku-no-Michi, alegia, Filosofiaren Bidea, zeharkatu behar dugu. Atsegin dugu Kitaro Nishidaren paseoak errepikatzen ari garela pentsatzea. Filosofo japoniar horren izena du, hain zuzen, bideak. Askotan galtzen omen zen hemen bere baitara bilduta, pentsamendu eta hausnarketa sakonetan. Baina guk ia ezin dugu pentsatu ere egin, soilik inguratzen gaituen basoaren tonuen kontrastea, freskotasuna eta lasaitasun ia erabatekoa xurgatu ditzakegu. Honen-in-en iparraldean hiriko ikur batekin topo egin dugu; Ginkaku-ji xarmagarria dugu aurrean, “Zilarrezko Pabiloia”. Ez dakit zer duen zehazki tenplu txiki honek gu liluratzeko. Akaso, bere planta fin eta dotorea izango da. Zuhaitz artean mozten den eta urmaelean islatzen den horizonaltasuna hausten duten lerro apur bat kurbatuak ditu. Edo beharbada, bere nihon taien-a izango da gure liluraren arrazoia. Arrasteluarekin marrazturiko lorategi japoniarra da, zeinean hondarrean ageri diren ildaskek existentziaren eta hutsaren arteko oreka ezegonkorra markatzen duten. Eikan-do-ren hegoaldera Konchi-in eta bere Kurriloaren eta Dortokaren Lorategia ditugu zain; shakkei, alegia, “paisaia mailegatu”-aren adibide bikaina da; inguruneko elementuak, hurbilak edo urrunekoak, zentzua duen agertoki batean integratzeko teknika da hori. Nanzen-eko santutegi multzoa geratzen zaigu ikusteke, zentzumenen gozagarri. Bere akueduktu sendoa, Sanmom ate ikaragarria, Tigrearen Jauziko lorategi zen-a, XIV. mendeko Tenju-an tenplua (koi karpaz beteriko urmaela duena) eta Nanzen-ji Oku-no-in tenplu ezkutu, ia sekretua, ur-jauzien artean giro misteriotsua duena. Eta bagoaz, hanami garaian itzultzeko itxaropenez, Keage aldapako gereziondo loratuekin gozatzeko. •


proposamen tematikoa

UNESCOK IZENDATUTAKO GUNE BERRI... ETA DESBERDINAK Bakun egindako aurtengo bileran, Munduko Ondarearen Zerrendari beste 29 gune berri gehitu dizkio Unescok. Bada, gaur egun, planetan izendapen hori duten 1.121 tokiez osatutako sailkapenera sartu ahal izan dira –pozarren, gainera, ez baita erraza– beren ezaugarri natural edo kulturalengatik aipagarriak diren gune hauek, esaterako, New Yorkeko Guggenheim museoa. Gu 29 berri hauen artean berezienak eta ezezagunenak bilatzen aritu gara. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Unesco

Jodrell Bank behatokia Ingalaterrako ipar-ekialdean dago, Cheshire barrutian, Manchester Unibertsitatearen ardurapean dagoen behatoki astronomiko hau. 1945ean, eraiki zutenean, radarren oihartzunek detektatutako izpi kosmikoei buruzko azterketak burutzen zituzten. Gaur egun martxan jarraitzen du, baina beste mota bateko ikerketak eta gailu berriagoak erabilita, noski. Bertan egin dituzten ikerketek –meteoritoak, Ilargia, quasarren aurkikuntza edo espazio-ontzien bilaketa, esaterako– izan duten erabateko eragin zientifikoa onartu du Unescok behatokia Munduko Ondarearen Zerrendan sartzean, unibertsoari buruz dugun ezagutzan zerikusi handia baitu du Jodrell Bankek. Behatokia bisita daiteke, baita teleskopioak gertutik ikusi ere.

52


Itsaso Horiko Bohai golkoko santutegi naturala Afrikako sabana dirudiela esango genuke. Horixe iruditu zitzaigun, bederen, argazkiari so egin genionean. Baina ez, animalien santutegi hau Txinan dago, herrialde erraldoi honen iparraldean zehazki, munduko marearteko padura sistemarik handienean. Padura hauetako hondar bankuetako sakontasun gutxiko uretan arrain eta krustazeo mota anitz daude, hegazti migratzaileentzat primerako elikagaiak. Atsedena hartu, negua pasa edo habia egiteko erabiltzen dute golkoa eta bertan hegaztien pilaketa handiak ikus daitezke, baita desagertzeko arriskuan dauden zenbait espezie ere, Mantxuriako kurriloa barne.

Babilonia Mesopotamiako Babilonia metropolia Antzinateko hiririk indartsuena eta biziena zen. Orain hunkigarria eta guzti egiten da bere hondakinak eder eta apainduta ikustea, batez ere inguru honek pairatu duen 40 urteko gerra odoltsuaren ostean... Babilonia gaur egungo Irak suntsituan kokatzen baita. Gobernuak dirutza erabili omen du Babiloniako arrasto galdu hauek Munduko Ondarearen Zerrendan sartu ahal izateko.

53


proposamen tematikoa Mozu-Furuichi ÂŤkofunÂť hilobiak Osakako lautadan dagoen mendixka honek ezkutatzen ditu 49 kofun edo tontor; hau da, Japonia zaharreko hilobi monumentu sorta. Argazkian ikusten dena Daiseneko kofuna da, 3,8 kilometroko zirkunferentziarekin Japoniako handiena. Bertan lurperatuta dago Nintoku enperadorea. Tontor biribil edo karratu itxura har dezakete Kofun aldiaren erakusletzat jotzen diren hilobi tontor hauek. Japonian, guztira, 160.000 inguru daude.

Burkina Fasoko labe metalurgikoak Gaur egun, errementariek garrantzi handia dute Burkina Fasoko herrixketan, lanabesen horniduran behar-beharrezkoak direlako. Lanbidea aspalditik datorkie, zehazki Kristo aurreko VIII. mendetik, garai horretan kokatzen baitira Douroula barrutiko labeak. Hamabost gorde dira, tiro naturalekoak guztiak, eta inguruan etxe, meatze eta labeen zantzuak aurkitu dituzte, bertan burdinaren ekoizpenak izan duen garrantziaren lekuko. 54


Risco Caido-ko mendi sakratuak Kanaria Handiko erdigunean kokatutako inguru menditsuan dago Risco Caido. Labarrak, trokak eta egitura bolkanikoak zizelkatuta daude biodibertsitate handiko paisaia ikusgarri honetan. Trogloditen arrasto ugari daude, Afrikako iparraldetik iritsitako lehen berbere haien aurretik bertan bizi izan zirenak. Ama Lurrari lotutako leize sakratuak direla uste dute ikertzaileek.

Áísínai’pi gunea Kanadaren eta AEBen arteko mugan dago “Harrian idatzitako gunea” gisa itzul daitekeen tokia; zehazki, Ipar Amerikako lautada handien iparraldean, Milk ibaiak eta hoodoos zutabeek –erosioak zizelkatutako harrizko zutabeak– zedarritzen duten paisaia idorrean. Blakfoot edo siksikáíítsitapi herriak zutabe hauetan bere historia marraztu zuen. 55


HITZORDUAK

MADEIRA (PORTUGAL)

LONDRES (INGALATERRA)

Irailaren 8ra arte Uharte eder honek ekoizten duen ardoa lehen mailakoa da, horretan ez dago zalantzarik. Eta mahats-bilketa garaian uztaren onena dastatu ahal izaten da Funchai hirian urtero antolatzen den Ardoaren Azokan. Hiriaren erdialdea, batez ere Arriaga etorbidearen ingurua, ardoaren munduarekin zerikusia duten lanabes, ohitura eta antzekoen erakusleiho bihurtzen da. Hori bai, mahats bilketa era tradizionalean nola egiten den ikusi nahi baduzue, Funchaitik 12 kilometrora dagoen Estreito de Camara de Lobos herrira joan zaitezkete, irailaren 7an zehazki. www.visitmadeira.pt

Irailaren 21 eta 22an Garai egokian gaude Londresetik paseotxo bat emateko, orain eguraldi goxoa egiten duelako. Iraila urteko sasoirik animatuena izaten da Ingalaterrako hiriburuan, hainbat ekitaldi izaten direlako Londreseko kaleetan, esaterako, Totally Thames jaialdia –musika, arte edo nabigazioa ardatz hartuta, ibaiaren inguruan– edo Open House London. Azken honetan jarriko dugu fokua, doan izateaz aparte, hiriko 800 eraikin adierazgarrienak barnetik eta aurrez aurre ikusteko aukera ematen duelako. www.openhouselondon.org.uk

GREVE IN CHIANTI (ITALIA) Irailaren 5etik 8ra Toscana eskualdean kokatutako herri eder honetan betidanik egiten diren ardoek aspaldi lortu zuten nazioarteko ospea, Italiako sukaldaritzaren osagarri bihurtu direlako. Chianti ardoa egiten den haranean iraila berezia izaten da, gainera, eta horregatik ekarri dugu gure orrialdeetara, mahatsa biltzeko garaian buru-belarri sartuta daudenean Chianti Classico Wine Festival jaialdia ospatzen baitute. Lau eguneko festa prestatu dute, musika eta ardo dastaketen inguruko hitzorduak izaten dira, beti Piazza Matteotti ardatz edo gune nagusitzat dutelarik. www.expochianticlassico.com

56


ErakusketaK BERLIN (ALEMANIA) Irailaren 20tik urriaren 13ra Berlinen Zer berri esango dugu Oktoberfesti-i buruz? Bueno, Munichekoa garagardoaren festa ospetsuena den arren, Berlingoak bere xarma propio duela. Tegel aireportutik gertu dagoen Zentral Festplatz am Kurt-Schumacher-Damm-en kokatzen da eraikin nagusia. Beste kokagune bat Alexanderplatz-en dago. Bakoitzak aukera dezala gustukoena. www.berlin.de/en/events

PERPINYA (ESTATU FRANTSESA) Irailaren 15era arte Fotokazetaritzari bideratutako munduko jaialdirik interesgarriena eta garrantzitsuena da Visa Pour l’Image izenekoa. Erakusketak –doan, egunero eta irailaren 20ra arte, urteko lanik onenekin–, filmen emanaldiak kalean –7ra arte soilik–, lehen mailako fotokazetariekin elkartzeak... Argazkilaritza eta gaurkotasuna maite dutenentzat galdu behar ez den hitzordua. www.visapourlimage.com

BIZKARRALDEA MODAN

Oraindik pixka bat, 2020ra arte zehazki, itxaron beharko dugu Miren Arzalluzek Parisko Palais Gallierarentzat prestatu duen proiektua ezagutzeko, nazioarteko museo ospetsuaren zuzendaritza hartu baitu bilbotarrak. Bitartean, azaroaren 17ra arte, hor dugu Bourdelle museoarentzat prestatu duen “Back side/Dos à a mode” erakusketa; hau da, bizkarraldeari modan ematen zaion tratamenduari buruzko esposizioa. www.palaisgalliera.paris.fr

ZAHARBERRITZE LANAK, ZUZENEAN Amsterdamgo Rijksmuseumera hurbiltzen direnek aurrez aurre ikusi ahalko dituzte Rembrandten “De Nachtwacht” lan ospetsuaren zaharberritze lanak. Duela 40 urte ere egin behar izan zituzten zenbait konponketa, gizon batek margolanari labankadaka eraso egin ostean. Orain zaharberritze proiektu erraldoi bat antolatu dute; pentsa, Internet bidez ere jarraitu ahal izango dira lanok zuzenean. www.rijksmuseum.nl

ILARGIAREN ARGAZKIAK Irailaren 22ra arte dago ikusgai New Yorkeko Bosgarren Etorbideko Metropolitan Museum of Art museoan “Apollo’s muse. The Moon in the age of photography” erakusketa; hau da, “Apolo 11” espazioontzia Ilargira iritsi zeneko 50. urteurrenaren harira antolatu den esposizioa. Argazkilaritzaren hastapenetik gaur egunera arte Ilargiari egindako argazkiak bildu dituzte. www.metmuseum.org 57


liburuen TXokoA

EMAKUME AURRERAKOIEN MUNDUA

Mujeres radicales del mundo. Kate Schatz eta Miriam Klein Stahl. Capitan Swing, 2019. 112 orrialde. 20 euro. Ingelesez “Rad Women Worldwide” (Penguin Random House argitaletxean)

unduko hainbat liburu-dendatan bestseller sailean aurkituko duzue bi emakume kaliforniar feminista bikote hauek sorturiko liburu eder eta ikusgarria. Harrigarria da, eta pozgarria era berean, gizarte patriarkalak emakumeoi ezartzen dizkigun mugak hautsi dituzten emakume aitzindarien istorioak bildu baitituzte irudi ederrez hornitutako lan honetan. Liburuaren azpitituluak dioen bezala, hemen «historia egin duten artisten, kirolarien, piraten, punken eta beste iraultzaileen» biografiak bildu dituzte. Kristo aurreko 430. urtetik 2016ra arte bizi eta borrokatu diren emakumeak dira; adibidez, Hatshepsut (bi hamarkadatan Egipto gidatu zuen erregina handia), Liv Arnesen eta Ann Brancroft (Artikoa zeharkatu zuten lehen emakume esploratzaileak), Poly Styrene (X-Ray Sex taldeko kantaria eta legendazko punk nerabea) edo Malala Yousafzai (Bakearen Nobela jaso duen gazteena). Bisualki ikusgarria da liburua, gainera, eta horren erantzule Miriam Klein Stahl da, San Frantziskon bizi den artista, irakasle eta aktibista.

M


LEGENDAZKO EKOLOGISTA BAT

XXI. MENDEKO ABENTURAZALEA

Rachel Carson XX. mendeko nature writing-eko izen garrantzitsuenetakoa eta lehen mailako biologoa izan zen, gizakiok naturarekin dugun harremana eraldatzen eragin handia izan zuen emakumea. Carsonek mugimendu ekologisten gorakadan eragina izan zuen, berak Lurraren Egunaren ospakizuna finkatu eta, AEBetako Administraziotik, DDTaren erabilera arautzea lortu zuen, besteak beste. «Belaunaldi berriei legendazko biologo eta ekologista handi bat ezagutzeko aukera ematen die liburu honek», “The Washington Post”-en aburuz.

Denok amestu dugu noizbait erabateko abentura batekin. Liburu honek XXI. mende moderno honetan abentura ezohikoak posible direla esaten digu. Jorge Abian gaur egungo abenturazalea da eta munduan zehar bizi izan dituen 29 abentura bitxi bildu ditu irakurleak abiapuntu har ditzan. Hemen adibide batzuk; itsasoari lotutakoak –surfa eta yoga Maldivetan–; mendikoak –Everesteko trekking-a–, edo garraiobide desberdinetan, Java motor klasiko batean edo Namibiako basamortua 4x4 batean zeharkatzea bezala...

Bajo el viento oceánico Rachel Carson Errata naturae, 2019 288 orrialde. 19 euro

EGUN ERDIKO MENDI IRTEERA ERRAZAK Liburu hau, bere egileen hitzetan, larregi sufritu nahi ez duten mendizaleei zuzenduta dago; hau da, mendiez gozatu baina neurrian, hiruzpalau ordutako irteerak maiz eta ondo egiten dituztenak. Horiei ez diegu zertan argitu zein den “mañanera” hitzaren esanahia. Egun erdiko 50 irteera bildu dituzte gida erabilgarri honetan Iñaki Vigorrek –euskal kazetaritzan ibilbide luzeko nafarra, GARA egunkarian bere sinadura askotan ikusi duguna– eta Karlos Sanzek. Aurretik biek “Travesía de los mugarris” argitaratu dute argitaletxe berean. Mañaneras Iñaki Vigor eta Karlos Sanz Sua, 2019 184 orrialde. 18,00 euro

29 aventuras que debes vivir Jorge Abian Geoplaneta, 2019 232 orrialde. 25,00 euro

ANALFABETOAK, POESIA ETA BARNEKO BIDAIAK Ez da oso ohikoa gurea bezalako aldizkari batean poesia liburu baten gomendioa aurkitzea, baina Iñigo Astiz iruindarraren bigarren liburuak merezi du salbuespena izatea, gaia eta, batez ere, mamiagatik. Aurreneko poesia liburuan Astizek –“Baita hondakinak ere” (Susa, 2012)– gorputza izan zuen ardatz; oraingoan, inguratzen duen mundua deskribatzeari ekin dio. Denok garelako analfabeto iberieraz idatzitako inskripzio baten aurrean, baina horrek ez du esan nahi gaur egun inguratzen gaituzten mezuak osotasunean ulertzen ditugunik. Analfabetoa Iñigo Astiz Susa, 2019 88 orrialde. 13,50 euro

59


Gogoan hartu

MEXIKO HIRIA LIBURU-DENDA «SEKRETUAK» Mexikoko hiriburuan beste mota bateko turismoa egin daiteke, literaturari lotua, kulturak garrantzi handia izan baitu betidanik hiri handi honen historian. Aurretik jakin ezazue proposatzen dizueguna altxor bila joatearen parekoa gerta daitekeela, aipatuko ditugun denda batzuen kokapena irakurle fin batzuek soilik dakitelako... eta gaurtik aurrera, zuek ere bai. El Burro Culto liburudendari, esaterako, «sekretua» esaten diote. Ez da horrela, noski, mundu guztiak baitaki Roma kolonian dagoela –bai, Alfonso Cuaronen azken film bikaineko auzo berean– baina “letren tenplu” hau “sekretua” da bertan sartu ahal izateko aurretik gonbidatu egin behar zaituztelako. Edizio bitxi edo galdu bat lortzeko apetak eman badizu, El Hallazgo eta Jorge Cuesta izeneko liburu-dendetara joan, jabe berbera dutelako hirurek, eta bildumagilea zarela esan dezakezu. Guk bereziki gustukoa dugun beste honetan, Porrúa Chapultepec (Av. Paseo de la Reforma) izenekoan, ez duzu ezer berezirik egin behar bertara sartzeko. Chapultepec basoaren erdian dago, eta

60

liburuetan murgiltzeaz aparte, aintzirari begira dagoen terrazan freskagarri edo kafe bat har dezakezu, esperientzia lasaigarria baita oso. Kafea hartu edo ardo dastatze batez goza daiteke, era berean, Wiser Books and Coffeen (Morea 76, Roma) edo El Péndulo Polanco-n (Alejandro Dumas 81, Polanco kolonia). Azken hau izen bereko kateak Mexiko Hirian duen dendarik politena dela diote, balaustrada ederrez lotutako apalategi handietan liburuak eta landareak tartekatzen direlako. Horretaz aparte, kontzertuak, hitzaldiak eta mota guztietako ekitaldi kulturalak antolatzen dituzte. Eta, azkenik, erdigune historikoan ibiliz gero, ezinbestekoa da Madero liburu-dendan (Isabel la Catolica 97) sartu-irten bat egitea, “betiko” horietakoa da.


SANWAN, LOTO LOREEN BELAZEA Hain ederra eta dotorea da, ezen loto-loreari zingiretako orkidea deitzen baitiote. Irudika ezazue milaka orkideaz jositako zelai bat eta Yunhe Sanwan guneak bisitariengan eragiten duen zirraraz jabetuko zarete. Txinako ekialdeko Jiangsu barrutiko Yangzhou eskualdean dagoen parke handi hau, hezeguneen babesean mugarri bihurtu da nazioarte mailan; izan ere, kontrakoa zirudien arren, gune kutsatu bat berreskuratzeko gai izan dira. 2017an zabaldu zituen ateak Yunhe Sanwan babesguneak Txinako Kanal Handiaren atal batean. Izena hortik datorkio, sanwan hitzak “hiru norabide”

esan nahi duelako eta puntu honetan Kanal Handia hiru adarretan banatzen delako. 604. urtean Yang Guang enperadoreak amestutako proiektu hartatik –hau da, Pekin eta Hangzhou lotuko zituen ibai artifizial erraldoia– bigarren mailako zazpi kanal soilik mantentzen dira indarrean. Zoritxarrez, gehienak kutsatuta daude, garraiobide bezala edo hondakin-urentzat erabili izan direlako. Sanwan, zorionez, berreskuratu ahal izan dute. Airetik hartutako irudi honetan urmaela ura ukitu gabe oinez zeharkatu daitekeela dirudi, lotoen gainean ibiliz.

61


LABURRaK

» BOST BIKOTETIK BAT HAUTSI EGITEN DA OPORREN ONDOREN atu zehatz hori atera du Jetcostek, hegaldien bilatzaileak, Estatu espainolean oporren inguruan egin berri duen inkestaren arabera. 18 urtetik gorako 1.000 laguni galdetu diete, azken 12 hilabeteetan bikotekidearekin gutxienez astebeteko oporraldiak pasatu dituzten pertsonei. Bidaiatzeak “bizitza aldatu” ote dien galdetuta, %75ek baietz erantzun dute, arrazoi hauengatik: lana utzi duelako (%24), dibortziatu egin delako edo bikotea utzi duelako (%20), sasoian jarri delako (%19), guraso izatea erabaki duelako (%18), maskota bat erosi (%15) edo sexu harreman berriak probatu dituelako (%10). «Gure bikoteekin 24 orduak pasatzea bi ahoko arma bihur daiteke. Erabaki potoloak hotzean hartu behar dira eta ez egun gutxitako esperientzien arabera», inkestatzaileen hitzetan.

D

«NAPOLEONEN IBILBIDEA», SALAMANCATIK COIMBRARA ortzi bazkidek –lau portuges eta beste horrenbeste espainiar–, XIX. mendean Napoleonen tropek Iberiar penintsula menderatzeko egindako bidea “berpiztuko” dute Portugal eta Espainiako mugaren artean. Almeida, Buçaco edo Ciudad Rodrigo bezalako barnealdeko herrientzat turismo historikoa erakartzeko modu interesgarria da eta, horretarako, “Napoleonen ibilbidea” seinaleztatuko dute Salamancan hasi, Astorgatik pasatu eta Coimbrara iritsi arte.

Z

ANIMALIAK ABANDONATZEAREN AURKA, BIZIKLETAN EUROPAN uille Somoza Pazok, 38 urteko galiziarrak, Europari bira egingo dio bere bizikletan, zakur eta katuen alde. Abuztuaren bukaeran atera zen Santiagotik Suitzarako bidean, Biel helmuga duelarik, eta hurrengo urteetan jarraipena emango dio proiektuari, esaterako, 2021ean Bieletik Austriara joatea pentsatu du zurezko bizikleta batean. Mahai-futbol jokalari profesionala da Somoza, Estatu espainolean lehiaketa gehien irabazitakoa, gainera. Santiagoko Bando animalien aterpearekin lan egiten du etapa honetan. Donejakue bideko ibilbideak aukeratu ditu bere proiekturako, zera lortu nahi baitu: «Jendea jabetu dadila erromesek animaliak eramaten dituztela Santiagora eta horietatik asko Bandon gelditzen direla betiko».

G

GURE FRIDA, ZERUETAN ZARENA Fin DAC izeneko irlandar artista urbano ezagunak Mexikon egin duen lehen lana dugu hauxe, Frida Khalo ikonikoa protagonista duen murala. Guadalajaran aurkituko duzue, Montenegro eta Chapultepec etorbideen arteko bidegurutzean.

MUNDUKO JATETXERIK ONENA CÔTE D’AZUR-EN DAGO oizbait munduko jatetxe onenera joateko gogoa pizten bazaizue, jakin ezazue Menton-en dagoela, Estatu frantseseko Côte d’Azur xarmagarrian, eta Mirazur deitzen dela. Jabea argentinarra da, Mauro Colagreco chef-a, eta The World’s Best 50 Restaurants zerrendako buruan kokatu da. Hiru menu daude aukeran, 210 eta 160 euro artekoak.

N

ERROMESALDIA LEIZE ZULORA Duela urtebete, Thailandiako iparraldean kokatutako Tham Luang leizean 18 egun atera ezinik egon ziren 12 haur eta beraien entrenatzailea. Erromesaldi zentro bat bihurtu da orain. Oro har urtean 5.000 bisitari izaten zituen; aurten, 1,3 milioi.

62


OZEANOA BEROTZEN DENEAN Argazki ikusgarri hau uztailekoa da, itsasoko traganarru beldurgarri honek Bastiako kostaldea astindu zuenekoa. Korsikako uharteak kalte latzak jasan zituen ekaitzen eta bat-bateko euri jasen eraginez. Irudia klima krisiaren adibide garbi bat izango litzateke, ozeanoen azalaren beroketak mota honetako tornadoak eta ekaitzak ekarriko dituelako. hutsa

BETIDANIK EGON DIREN ALGA BERDEAK Estatu frantseseko komunikabideetan argitaratutako Bretainiako Saint-Brieuc badiako irudiek kezka piztu zuten udaren hasieran; alga berdeen izurritea omen zegoen... baina ez dago izurriterik, urtero ateratzen direlako, eta algok ez dira toxikoak.

BISITARIAK BEHAR DITUZTE INDONESIAN Bertako artista hauek mural dotoreak margotzen ari dira arroz zelai batean ekoturismoari bideratutako Lhoknga herrian antolatutako jaialdian. Helburua turismoa erakartzea da, Indonesiako inguru hauek suntsitu zituen azken tsunami beldurgarritik hamar urte betetzen direnean, bisitarien kopurua erabat murriztu baita.

hutsa

hutsa

ERREGEEN HILOBIAREN INGURUKO AUZIA Estatu frantsesak lau toki santuren jabetza du Jerusalemen; tenplarioek eraikitako Santa Ana eliza, gaur egun meskita dena; Abu Gosh eta Eleona monasterioak eta Erregeen Hilobia, Jerusalemeko bihotzean bertan kokatutako harribitxi arkitektonikoa. Guztiak bisita daitezke, Erregeen Hilobia izan ezik. Ekainean egin zuten saiakera bat, hamar urteko itxieraren ostean, baina ordu batzuk bakarrik egon ahal izan zen zabalik judu talde ultrakontserbadore batek sortutako istiluengatik. Frantziako kontsulatuko arduradunek kolpeak jaso omen zituzten. Erregeen Hilobia juduen hileta-arkitekturaren lehen mailako adibidea da. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.