7h129.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

pakistan

Queensland

Karakorumeko amildegietan sigi-saga

Australiako kostalde tropilaka hegoaldetik iparrera

TRONUEN JOKOA FRANTSES ERARA

LOIRA IBARRA

jamaika

Reggae doinuetan kulunkatzen den fusioa

Avila

Mendiek banantzen dituzten Gaztelako bi aldeak


Azaleko argazkia: Jon Goikuria

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


22

6

44 36 14

28

aurkibidea129

14 Rodrigues uhartea Ibilbide turistikoen irismenetik kanpo dagoen paraje urrun hauek esploratzera abiatu gara. Ugariak dira hondartza birjinak eta mangladiak.

28 Queensland Australiako kostalde tropikaleraino joan gara, Queensland estatuaren hegoaldetik, koral-hesia hurbilen dagoen eremu epeleraino.

22 Avilako mendiak Gaztela eta Leongo inguru hauetan herrixka dotoreak, mendi belartsu eta igotzeko errazak eta erreka bazter zoragarriak aurkitu ditugu.

36 Jamaika Afrika eta bere mitoak, Europa eta bere erroak, Karibeko aberastasuna. Errealitate horretara eginda daude uharteko biztanleak.

44 Indoren bihurgunea Indo da Asiako ibai enblematikoena. Tibeten jaio eta Indiako Ozeanoan hiltzen da. Pakistan iparraldean Karakorum Highway-rekin topo egiten du.

06 Loirako harana HBO kateko «Game of Thrones» telesaileko istorioak motz gera daitezke Frantziako Antzinako Erregimenekoekin alderatzen baditugu. Horren lekuko, Hexagonoaren erdialdean kokatzen den Loirako haran ederra, bertan 2.500 gaztelu edo jauregi inguru topa daitezke Turena, Blésois, Orléanais eta Berry eskualdeetan sakabanatuta.

52 Proposamen tematikoa Brexitari muzin eginez, ezagut dezagun Britainia Handia tren eta autobus klasikoetan. 56 Hitzorduak Katalunia protagonista: Cirque du Soleil-ek Messiri egin dion omenaldia eta Sitgesen, beldurra. 58 Liburuen txokoa Eleonor Davisen bidaia. 60 Gogoan hartu Liriako jauregia eta Kolonbiako paradisua. 62 Laburrak 3


MARSEILLA Zentauroak uretan trostan entauroa, Antzinako Greziako elezaharren arabera, gorputz erdia gizonarena eta beste erdia zaldiarena zituen izakia zen. Zentauroak gure naturaren bikoiztasun hori iradokitzen du: gizaki alderdia zerura begira dago eta animalia alderdia, berriz, lurrean kokatzen da. Irudian Marseillatik gertu dagoen Sormoiuko kalan igerian ari dena hein batean Manolo deitzen dela esan genezake, gizakiari dagokion erdiak izen hori baitu; eta beste hein handi batean, “Indraâ€?, hori baita zaldi eder honen izena. 1989an sortu zuen Manolok zaldiekin lan egitea ardatz duen ThÊâtre du Centaure antzerki konpainia eta ondoren Camilla artista plastikoa elkartu zitzaion. Klasikoak abiapuntutzat hartuta, gaur egungo begiradatik landutako istorioak osatzen dituzte. Beraien entseguetarako tokia, hondartza.

Z

Argazkia: Christophe Simon

4


Munduari begirada

5



Loirako gazteluak

ERREGEEN HARANEKO AZTARNAK Testua eta argazkiak: Jon Goikuria


LOIRA HARANA

Azken hamarkadan ÂŤGame of ThronesÂť telesailak Zazpi Erreinuetako etxeen tirabirak kontatu badizkigu, Estatu frantseseko Loira haraneko gazteluek Erdi Aroko historian murgilduko gaituzte. Norgehiagokak, jelosiak, iraultzak, familia arazoak eta etxeen arteko gerrak... horien bidez Frantziako historia harrigarria idatzi zen Erdi Arotik XX. mendera arte. Garai hartako jendea ez badago ere, bizirik iraun dute errege eta erreginen altxor preziatuenek: gazteluak.

8


BO kateko “Game of Thrones” telesaileko Sortaldeko Zazpi Erreinuak eta Hormatik Haragoko eskualdeetako hiri eta familiekin gertatzen den bezalaxe, Erdi Aroko Frantzian ere istorio zirraragarriak topa daitezke. Garai batean château (gaztelu) izenekoak gotorleku eta defentsa eraikinak izan ziren; goitik behera eraberritu zituzten gehienak Errenazimentu garaian, eta gaur egun Loira haranean ikus ditzakegun jauregi edo erregeen egoitzak agertu ziren horrela. Haraneko erdialdeko eskualdean 2.500 château inguru daude (kopurua ez da guztiz zehatza), Turena, Blesois, Orleanais eta Berry probintzietan sakabana-

H

tuta. “Châteaux de la Loire” edo “Erregeen Harana” bezala ezagutzen diren 40 gaztelu nagusiak ere eskualde honetan daude, Loira ibaiaren erdialdeko eta beheko lurretan, baita Indre, Cher, Vienne, Maine eta Loira ibaiadarretan ere. X. eta XI. mendeetan, Tours hiria oso desiratua zen Blois eta Anjou etxeentzat, eta hauen arteko gerren ondorioz sortu ziren eskualdeko jauregi asko. Tours eskualdeko hiri nagusia dugu, eta inguru horretan daude Loirako gazteluak. Bisitari askoren ikusmiran dagoen helmuga turistikoa da, eta hau guzti hau kudeatzeko Chateaux de la Loire-Vallée des Rois izeneko elkartea sortu zen 2008an. Eraikinez ez ezik, monu-

Handian, Chinoneko gaztelua, Vienne ibaiaren bestaldean. Ondoan, goitik behera, Chambordea doan bidea eta AzayLe-Rideau herrikoa. Erreportajea zabaltzen, Chenonceau-eko sarrera.

9


Goian, ezkerretik eskuinera, Amboiseko Clos Luce jauregiko Da Vinciren tailerreko apalategia eta museoa; ondoan, Chenonceauko logelak eta galeria txiki bat, ibaiari begira.

10

mentu eta jauregien bisitez ere arduratzen da. 2000. urtean, Unescok Munduko Ondare izendatu zuen Loirako haranaren zati bat: ekialdeko Sully-sur-Loiretik (Loiret) mendebaldeko Chalonnes-sur-Loirera (Maineet-Loire) artekoa. Mapa esku artean dugula, lehen begiratuan, mota honetako eraikin ugari aurkitu ahal izango ditugu: Angers, Usse, Azay-Le-Rideau, Villandry, Loches, Amboise, Chenonceau, Chaumont, Blois, Cheverny, Chambord‌ baina beraien arteko distantziak uste baino askoz handiagoak dira, eta gomendagarriena bidaia autoz egitea da. Erregaiaren eta bidesarien gastuez

gain, kontuan izan behar da edozein gaztelutara sartu eta goitik behera bisitatzeko batez besteko prezioa 12,30 eurokoa dela (merkeena 8,50 euro eta garestiena 15,50 euro). Gainera, batzuetan, Chamborden bezala, autoaren aparkalekua ere ordaindu behar da. Iraganaren maitaleek hainbat harribitxi bisitatzeko bonu bereziak topa ditzakete Loira haraneko turismo bulegoetan. Hala ere, txartelak erosten hasi baino lehen, jauregi bakoitzak dituen berezitasunak patxadaz aztertzea komeni da, batzuk barrualde zoragarriengatik direlako famatuak, baina beste batzuen kasuan lorategiak nagusi direlako, Villandryn gertatzen den beza-


laxe: Tourseko mendebaldeko gaztelu honetan Joachim Carvallo bizi izan zen, zelda formatuko lorategi ezberdinen diseinatzailea. Villandryk aukera zoragarria eskaintzen die umeekin bidaiatzen duten bisitariei. Azay-le-Rideaukoak ipuin miragarri batetik ateratakoa dirudi: Indre ibaiaren ertzean kokatutako Erdi Aroko château hau Errenazimentuko arkitekturaren adibide paregabea da. Babes-hobi xarmangarri batek babesten du gotorleku ohia eta kanpotik atera daitezkeen argazkiek ez dute zerikusirik hesi barrutik atera daitezkeenekin. Azay-le-Rideauren ipar-ekialdean Chambord dago,

“Erregeen Haranekoâ€? handiena. Eraikin nagusiak planta karratuko solairu bi dauzka, baita terraza ikusgarria ere. Frantziako Frantzisko I.a erregearena izan zen, baina ez zen bertan bizi izan; ehiza egiten zuenean erabiltzen zuen egoitza da. Frantzisko I.ak Blois eta Amboise jauregietan zuen benetako egoitza (Chambordetik 17 kilometrora mendebalderantz). Chamborden hego-mendebaldean Cheverny dago. Leku aparta da Tintinen istorioen maitaleentzat, Herge Haddock kapitainaren Moulinsart gaztelua sortzeko château honetan inspiratu baitzen. Gaur egun Tinti nen erakusketa iraunkorra topa daiteke barnealdean.

Behean, ezkerretik eskuinera, Leonardoren tailerreko mahaia, Amboisen, eta Chenonceauko Medicis galeria. Azken hau Cher ibaiaren gainean eraikita dago eta bertan eskulturak, altzariak eta koadroak ikus daitezke gaur egun.

11


12


GIDA PRAKTIKOA Nola joan Autoa da garraiorik eraginkorrena. Garraio publikoa aukeratuz gero aurrekontua dexente handituko da, gaztelu asko baitira lurralde oso zabalean sakabanatuta. GPSa erabiltzea ere oso gomendagarria da, batzuetan autobideak ekiditean denbora aurreztu daitekeelako.

Noiz joan Astebete baino gehiago ematea astuna izan daiteke, batez ere umeekin bidaiatzen bada. Hortaz, Aste Santua edota zubi luzetxoetan egonaldia egiteko jomuga paregabea da. Udaberria eta udazkena dira urtaro egokienak: tenperatura

atseginagoa da eta turismoak ez du udan bezainbeste itotzen.

Animaliak Harrigarria iruditu arren, txakurrak gazteluetan sar daitezke. Lorategietan egoteko ez dago problemarik, lotuta baldin badoaz. Gaztelu barnealdean sartzeko aukera ere badago, transportinaren barruan edota jabearen besoetan badoa betiere.

Non egin lo Lo egiteko arazorik ez duenarentzat, kanpinak aukera aparta dira. Loira harana ez ezik, Frantzia osoa erabat prestatuta dago kanpatzeko, eta kanpinez josita dago. Furgoneta edota karabana

Zazpi damen etxea Chenonceau Loira haraneko eta Frantziako gaztelu pribatu bisitatuena da. Zonaldeko gehienak ez bezala, ibaiertzean baino gehiago, Cher ibaiaren gainean eraiki zen. Hasiera batean Marques familiaren Erdi Aroko gotorlekua izan zen, Tomas Bohibierrek eta Katherine Briçonetek gaztelua erosi zuten arte. Gotorlekua eta errota suntsitu ostean, dorre nagusia utzi zuten zutik soilik, eta estilo errenazentistaren arabera eraberritu zuten. Katherine (1494-1526) bera izan zen eraikin berriaren obrak gainbegiratu zituena 1513tik 1521era, senarra Italian borrokan zegoen bitartean. XVI. mendean, Henrike II.ak, Katalina Medicisekin (1519-1589) ezkonduta egon arren, Chenonceauko gaztelua bere maitalea zen Poitierseko Dianari (1499-1566) oparitu zion, Katalinaren eta Dianaren arteko gorrotoa piztuz. Diana negozioetarako jaiotako emakume heldua zen. Bera izan zen gaztelu honen lan arkitektoniko garrantzitsuen arduraduna: lorategiak diseinatzeaz gain beste ibaiertzera doan Poitierseko Diana galeria sortu zuen: 60 metroko arkudun zubia, ibaiaren bestaldean ehizan aritzeko. Henrike II.a hil zenean, Katalina Medicisek –erregina ama gisa ezagutua–, Chenonceauren kontrola berreskuratu eta Diana Chaumontera bidali zuen, behin betiko. Erregina legitimoak lorategiak atontzeaz gain, gazteluaren arkitektura hobetu zuen, Dianak eraikitako zubiari bi solairu gehituz eta Medicis galeria sortuz, gaur egungo itxura hartu arte. 1589an Henrike III.a hil zenean, bere alargun Lorrenako Luisa (1553-1601) Chenonceaura joan zen. Garai hartako gorteak zioenari jarraituz, lutoa zuriz egin behar zen, eta horrelaxe, zuriz jantzita gotorlekuko goiko solairuko gela ilunenean igaro zituen bizitzako azken urteak, irakurketan eta erreguetan murgilduta, bakardade ilunenean. Eraikinaren arkitekturak mezak gelatik bertatik entzutea ahalbidetzen zion, eta Chenonceauko erregetzako azken erreginak erabat ahaztuta eman zituen bere azken egunak. XVIII. mendean Louise Dupin (1706-1799) heldu zen Chenonceaura, Argien Mendeko ordezkari bezala. Ideia paregabeko anfitrioi pentsalari itzela izan zen,

izanez gero, beste hainbeste: kanpinak ez ezik karabanentzako gune asko topa daitezke (aukera murriztuko kanpinak dira eta lauzpabost euroren truke gaua igaro daiteke). Kanpinez gain, hotel, hostal eta hostel ugari ere badaude Loiran.

APP interesgarriak Abenturak gustuko badituzu eta non lo egin egunean bertan erabakitzen duen horietakoa bazara, oso gomendagarria da Park4night aplikazio frantsesa. Bertan, aplikazioko erabiltzaileek beraiek gomendatutako kanpinak, karabanentzako guneak, aparkalekuak, piknik guneak, eta abar… topa daitezke.

eta Montesquieu, Voltaire edo Rosseau bezalako pentsalari, filosofo, idazle, poeta eta zientifikoak gonbidatu zituen Chennonceauko aretoetara. Emakume honen zuhurtasunak Frantziako Iraultzatik salbatu zuen gaztelua. Eta XIX. mendea Marguerite Pelouzerentzat izan zen (1836-1902). Gaztelua bere luxuzko gustuetarako parke bihurtu zuen, eta dirutza xahutu zuen Chenonceau Poitierseko Dianaren garaiko itxurara ekartzeko. Gauzak ez ziren uste bezala irten, eta liskar politiko ilun batek Chenonceau saltzera eraman zuen. Azken dama Simonne Menier izan zen (1881-1972), eta erregetzatik urrun, gotorlekuko erizain nagusia izan zen. Chenonceauko galeriak zaurituak zaintzeko ospitale bihurtu zituen familiaren laguntzarekin eta 1918ra arte 2.000 zauritu baino gehiago igaro ziren bertatik. Da Vinciren heriotzaren 500. urteurrena Handik 12 kilometrora Amboise dago. Gaztelu nagusiaz gain, erdialdetik 15 minutura Clos Luceko jauregia dago. Leonardo Da Vincik, Italian bizi ostean, bertan eman zituen bizitzako azken urteak (1516-19), Frantzisko I.aren lagun hurbila egin zen eta. Aurten Da Vinciren heriotzaren 500. urteurrena da eta gaztelutxo honek sorpresa ugari gordetzen dizkio bisitariari. Eraikinaren barnealdean, Leonardo Da Vinciren logelaz gain, Nafarroako Margaritarena eta Frantzisko I. erregearena bisitatu daitezke. Kapera bisitatzea ere oso interesgarria da, sabaiko freskoak Leonardoren ikasleek margotu zituzten eta. Horiez gain, oso gomendagarriak dira Batzar Aretoa, Da Vinciren beraren tailerra, sukaldeak eta asmakizunen museoa. Kanpoaldean, asmakizunen parkea gaztetxoentzako paradisua da. Bertan Leonardoren Lorategia eta Leonardo Da Vinciren parkea daude: artistaren asmakizunak eskala errealean, goitik behera probatu eta ukitu daitezkeenak. Erregeen Haranean altxor ugari topa daitezke. Denbora eta aurrekontua behar bezala kudeatuz, aukera paregabea da bakarrik edo familia zein lagunekin egun batzuetako joan-etorri paregabea egiteko, etxetik ordu batzuetara. •

Goian, ezkerretik eskuinera, Loira haraneko basoak (aukera ederra kilometro amaigabeetan zehar bizikleta ibilbideak egiteko) eta Amboiseko Clos Luce jauregiko lorategiak. Behean, ezkerrik eskuinera, Clos Luceko kapera (Leonardoren ikasleek margotutako freskoekin) eta bisitariak, Langeais gaztelua atzean uzten dutelarik bisitaldia bukatu ondoren.

13


Rodrigues uhartea INDIAKO OZEANOKO UHARTERIK BASATIENAK Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo



RODRIGUES UHARTEA

Ibilbide turistikoen irismenetik kanpo dagoen paraje urruneko hau esploratzera abiatu gara. Ugariak dira hondartza birjinak, fauna oparoa da, musika bera gustagarria, eta altxor lurperaturik ere ez da falta, nork aurkituko duen zain.

16

odrigues uhartea Maurizioren administrazioaren pean dago, baina inolako zerikusirik ez daukate batak bestearekin, ez behintzat lehen begiratuan. Itsasoan 600 kilometroko distantziak banantzen ditu elkarrengandik, eta 109 kilometro koadroko azalerako lurralde nanoa da Rodrigues; eta besteak beste bi arrazoi horiei esker, paraje erabat birjina da, bizitzan noizbait Robinson Crusoe bezala sentitzearekin amets egiten dutenentzat idilikoa. Port Mathurin da hiriburua, baina ez da hiri handi bat, ezta hurrik eman ere. Bertan 6.000 biztanle baino ez dira bizi, itsasoaren magalean kokatutako bi edo hiru solairuko etxe txikietan. Biztanleria, azal kolore beltz-beltzekoa, kreolea eta katolikoa da

R


gehientsuena (%97). Hiriaren sarreran, autobus geltokiaren parean, azoka dago, eta asteazken eta larunbat goizetan zabaltzen dute. Frutak, barazkiak eta ortuariak ez ezik, uhartean bertan ekoitzitako gazta onak eta Marylou Augoustine enpanada ezagunak ere salgai izaten dira. Estalpetik kanpoko alderdian, artisautza denda batzuk daude, eta batez ere otzarak, txapelak eta palmondo orri txirikordatuz egindako bestelako produktu batzuk eskuratzeko aukera dago. Mont Lubinera doan errepidetik iritsi gara viewpoint edo begiralekura; hain zuzen, bertatik zabaltzen dira hiriaren gaineko ikuspegi panoramiko hoberenak, eta bereziki ikusgarria da ilunabarrean.

Kreole musikaren jaialdia Duela hamasei urtetik hona, abenduan, kreole musikaren jaialdia antolatzen dute. Uharteko herritar guztiek zainetan daramate erritmoa, eta irrika biziarekin hartzen dute hitzordua. Berezitasunen artean, akordeoi diatonikoaren doinuak; izan ere, botoi bakoitzarekin aldi berean bi nota jotzeko gai dira, eta uhartean halako hogei baino ez badaude ere, jaialdi honetan ez dute sekula kale egiten. Bestalde, afrikar erritmoen eta europar estilo tradizionalen arteko uztarketak sega eman du, kreole musika mota bat, Rodriguesen berezko dutena. Akordeoiari beste tresna batzuk gehitzen zaizkio, hala nola ahuntz larruz egindako egurrezko danborra,

Ezkerretik eskuinera, kreole musikaren jaialdi bateko partaideak eta olagarroak lehortzen artisaueran. Erreportajea zabaltzen, Trou d’Argent hondartzako inguru harritsua.

17


RODRIGUES UHARTEA Riviere Banane parajeko kala ederrean urertzera gerturatzen dira txalupak.

mazoak, bobre izeneko egurrezko perkusio tresna, edota kontserba poto hutsak, erresonantzia kutxa gisa erabiltzeko. Jaialdiko egunetan, mundu guztia pinpirin-pinpirin ibili ohi da, jantzirik ederrenekin. Indiako Ozeanoko hondartzarik basatienak Hondartzarik onenak ekialdean daude, eta horiek aurkitzeko modurik onena Cotton Bay hotelera iritsi, eta handik Port Sud Est-eko norabidean oinez joatea da. Kosta zati honetan tartekatuz doaz harea zuri-zuriko

18

hondartza luzeak eta labarrez inguratutako kala txikiak. Fumier, Anse Ali, San Francois, Trou d’Argent edo Anse Bouteille dira hoberenetakoak. Azken hori uharteko politen gisa katalogatuta dago: itsaso zabaletik babesten duten haitzen artean kokatua, igerileku natural bat ematen du. Beharbada hondartza hauetako batean egongo da piraten altxor ezkutua; diotenez, uhartean lurperatuta baitago. Izan ere, kondairak dio itsaslapurrek Mogol Handiaren alaba eta haren dotea Mekara eramaten ari zen ontzia harrapatu zutela. Altxorra aurkitu ahal iza-


teko, lehenago mapa eta gako misteriotsu batzuk ere eskuratu behar omen dira. Beharbada norbaitek asmatutako kontua baino ez da izango, edo agian J. M. G. Le Clezioren (literatuko Nobel sariduna, 2008an) aitonak zertxobait gehiago argituko zuen, 30 urte eman baitzituen haren peskizan. Nolanahi ere, mundu guztia bat dator kontu batean behinik behin: egun batzuk hemen pasatzea bera badela nahikoa sari. Rodrigueseko bisitariarentzat gauzarik deigarrienetako bat zera da, uharteko 600 emakumek eta gehiagok egiten duten lana: olagarroak harrapatu, eta etxe-

etako ataurretan zintzilik jartzen dituzte piezak eguzkitan lehortzeko. Turismo aktiboa Turismo aktiboko jarduerak gogoko dituenak uhartean hainbat eskaintza gustagarri aurkituko ditu. Caverne Patate haitzuloa, esaterako, lurpeko sistema ikaragarria eratzen baitu. Bertako estalaktita eta estalagmitei begiratuta, balizko antzekotasunak antzeman dituzte bai dodo hegazti desagertuarekin, Buckingham Palace jauregiarekin eta, hara, Winston Chur-

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, Montagne Malgacheko tirolinak, Caverne Patate haitzuloa, herritarrak dominora jolasten eta kreole musikako dantzariak.

19


RODRIGUES UHARTEA


Ezkerretik eskuinera, arrantzaleak beladun txalupa tradizionalean eta emakume bat, kalela tipikoarekin, kokoa edaten. Behean, Rodrigueseko Port Mathurin hiriburuko erdialdea. Lerroon gainean, hondartzaren ondoan bazkatzen ari den artaldea.

chillekin berarekin ere bai! 2006. urtean, WWF (World Wildlife Foundation) elkartearen ekimenez, dortoka erraldoiak ekarri zituzten berriro uhartera. Francois Leguat erreserban ikus daitezke, haitzuloaren ondoan. Rodriguesen punturik garaiena El Limon da, eta uhartearen erdi-erdian dago, zuhaixka basoz estalia; 393 metro arroka bolkaniko, eta ikuspegi panoramikoak: baserri txikiak, errepide bihurgunetsuak eta itsasertz argi eta urrekarak. Zertxobait beherago dago Montagne Malgache, eta hor tirolinen bidez uhartearen gainetik hegan egiteko esperientzia proba dezakegu, 400 metro luze den ibilbidea egiten duena, adibidez. Ile aux Cocos Alfred Hitchcock 1963an “Birds” filma egin aurretik uharte honetan egon zela esango balidate, ez nintzateke batere harrituko. Zalantzarik gabe, paradisua da turismo ornitologikoa gogoko duen edonorentzat. Ile aux Cocos Rodrigues uhartetik 4 kilometro eskasera dago, eta itsasoz ordubete pasatxoko zeharkaldia eginda iritsi gara bertara. Ur urdin turkesa eta harea zuriak inguratzen dute uharte ñimiño hau, eta bertan erretzea debekatuta dago, baita leku batzuetan ibiltzea ere. Hori guztia, bertan bizi diren milaka eta milaka hegaztiak babesteko, esaterako, txenada mota zenbait: Sterna repressa, hemen “Ama Birjinaren txoria” esaten diotena, bere zuritasunagatik; noddi edo “mandarin” delakoa, edo yeye deitzen diotena bere oihu bereziagatik. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Mauriziora iristeko modurik onena Air France konpainiarekin bidaiatzea da. Turista klaseko bidaia txartelen 629 euroko prezioarekin hasi eta business klaseko 1.870erainokoa; hor, gainera, Yves Camdeborde chef entzutetsuaren menuak ematen hasi dira. Chef horren errezetak eklektikoak dira, berak asmatutako korrontekoak: "bistronomie", hau da, "bistrots" delakoetan zerbitzatzen duten sukaldaritza estiloaren eta goi mailako gastronomia klasikoaren arteko nahasketa. Air Mauritiusek egunean hiru hegaldi egiten ditu Mauriziotik Rodriguesera.

Non lo egin Cotton Bay Pointe Cotton, Rodrigues.

Uharteko hotel onenetako bat da. Rodrigueseko hondartzarik handienetako batean, ekialdean, hainbat eraikin txikiz osatutako multzoa da.

Informazio gehiago Rodrigueseko turismo bulegoa: www.tourism-rodrigues.mu



Avilako mendiak GAZTELAKO BI AURPEGIAK BEGIRADA BAKARREAN Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


AVILAKO MENDIAK

Espainia zerbait bada, Gaztela da. Gaztela eta Leon, Iberiar penintsulako iparrean, eta Gaztela-Mantxa penintsula hegoaldean. Avilako mendiek banatzen dituzte bi goi lautadak, eta Avila da bi goi lautadetan hedatzen den herrialde bakarra. Gredos mendigunea eta Almanzor gailurra da bertako ikur, 2.592 metroko mendi puska. Garaiago bat bilatzeko kilometroak eta kilometroak egin behar dira. Baina Avila mendigunea mendi soila baino askoz gehiago da. Herrixka dotoreak ditu, mendi belartsu garai eta igotzen errazak, erreka bazter zoragarriak abuztuko bero latza jasateko, eta janari ona eta merkea. Pintxo jardunean abilak gara Euskal Herrian, baina Avilan ere ez dira atzean geratzen, eta musu truk zerbitzatzen dituzte.

24


fizialki, Sistema Central esaten zaio, Erdialdeko Sistema. Geologikoki 600 kilometroko mendikatea da, mendebalde-ekialde, Portugalen hasi eta Aragoiko mugaraino, ia. Mendigune luze horretako txoko bakoitzean, baina, izen ezberdina ematen diote mendiari. Ez galdetu Sistema Central mendikateari buruz, ez baitute hala ezagutzen. Gredos, La Serrota, Mijaresko Mendiak eta beste esango dizute. Mendi bereziak dira, granitozko forma biribilduak dituztenak gehienak, eta ez oso alpinoak. Belartsuak dira, eta erne, oso garaiak. Avilako mendi askok aise pasatzen dute bi mila metroko langa, eta mendi buelta erraz batean 2.200 metroko dozena bat mendi dotore igo daitezke. Hain gora, abiapuntua bera 1.500 metrotik gora

O

dagoelako. Izan Mijares edo Serranillos mendateetan, edota Gredosko mendietara daraman Plataforma de Gredos aparkalekuan (3 euro ordaindu behar sartzeko). Mendi handien magalean dauden herrixkak dotoreak dira. Mijares, Pedro Bernardo edo Guisando, hego isurian. Burgohondo, Navalmoral de la Sierra edota Navarredonda de Gredos ipar isurian. Udan bizitza handia duten herriak dira, bertako jende asko lana Madril hiriburu handian egin eta patxada apur baten bila bueltatzen baitira mendi aldera, asteburuero eta udan zehar. Madril 100-150 kilometro eskasera dago. Arenas de San Pedro da eskualdeko herririk handiena, hego isurian. 6.500 biztanle ditu, eta Avilako lurralde osoko hirugarren herririk biztanletsuena da. Adi be-

Handian, El Cabezo mendian, ÂŤpiornoÂť edo sasi erraldoien barrena ibiltzen. Behean, mendiko ahuntzak eta Mijareseko ur putzu naturala. Erreportajea zabaltzen, bi mendizale Morezon gailurrerantz, Gredos mendigunean (2.389 metro).

25


AVILAKO MENDIAK Orri honetan, ezkereskuin, Arenas de San Pedro herriko zubi ezagunena, Aquelcabos izenekoa. Behean, Mijjares herriko eraikinak, eta ondoan, Cuevas del Aguila haitzuloetako estalaktitak. Ordubeteko bisita erakargarria da. Ondoko orrian, Avilako harresia. Harresi guztia ingura daiteke dorrez dorre egiten duen bide politean barrena.

26

roarekin, hego isurian dagoenez, abuztuan tenperatura aise igotzen da 35 gradutik gora. Eskualde handi honen zaindari, altxor, Almanzor gailurra dago, Gredos mendiguneko errege. Almanzorrek jende oldeak erakartzen ditu bere magalera. 2.592 metroko mendi puska da, inguruan dituen mendi gehienak ez bezala harritsua, eta oso alpinoa. Udan egun osoko txangoa egin behar da Plataforma de Gredos aparkalekutik (1.750 metrora), eta gailurretik gertu besoak erabili behar dira, pausoa ez galtzeko. Neguan kranpoiak eta pioleta erabiltzen eskarmentua oso lagungarriak dira. Almanzorrera bidean Laguna Grande eta Elola aterpea daude, egun erdiko txango erosoa galtzada antzeko batetik. Aterpea sabeleko orroak apaltzeko toki ikusgarria da. Almanzor baino tontor garaiagoren bat bilatzeko kilometro asko egin behar dira. Asturias eta Leon arteko mugara, Cerreu Dorrera, ia 400 kilometro daude lerro zuzenean, adibidez. Mulhacen eta beste urrunago daude, Sierra Nevadan, eta zeresanik ez, Pirinioetako

goi gailurrak. Ipar isuritik ez hainbeste, baina hegotik ikaragarria da Almanzor. Zehazki 1.640 metroko prominentzia edo goragunea du, eta Tietar ibaiaren bailara idorra, Extremadura aldera, tontorra baino 2.000 metro beherago geratzen da. Almanzor bera ez, baina inguruan dauden Morezon, La Mira, El Cabezo eta La Serrota tontorrak mendi eskia egiteko oso aproposak dira, elur geruza handiak pilatzen diren zoru belartsua baitute. Mendia, kultura eta gastronomia Bizikletan ibiltzeko ere paraje ezin hobeak dira Avilako mendiak. Errepide estuak, bakartiak, eta trafiko eskasekoak: Mijares, Serranillos, Peùanegra‌ askotan pasa izan dituzte Espainiako Vueltan, mendate mitikoak dira. Oinezko txangoetan, mendietan gora, sastraka ugari dago. Bertakoek piornos esaten diote metro pasako sastraka bereziari, eta mendia gutxi zaindu eta ganadu ustiaketa bakarrik lehenetsi delako hazi omen dira hainbeste. Ganadu asko dago mendian. Beldurra libre, esaten den bezala. Behi basati ugari daude, libre,


eta paraje haietako nagusi bakar izaten dira urteko egun ia guztietan. Turismo lasaixeagoa egin nahi duenarentzat aukera anitz dago. Herri galdu piloa daude, arkitektura altxor interesgarriekin. Udan jendea dabil, eta aukera ona da herri askotan dauden mendi igerilekuetan bainua hartzea. Tontorretatik jaisten den emariak egindako putzu naturalak dira. Mijares herrian pare bat daude. Oharra, ausartentzat. 35-36 graduko tenperatura egin dezake uretatik kanpo, baina putzuko ura hotza dago. Ulertzeko, uretatik irten gabe minutu pare bat irauten duenari txalo egiten diote kanpoan begira daudenek. Ariketa fisikoarekin zerikusirik ez duten bi aukera interesgarri. Cuevas del Aguila, lehena, Arenas de San Pedrotik gertu. Naturak gizaldietan zulatu duen halako haitzulo naturala da. Bisitak ordubete eskas irauten du, eta sarrerak balio dituen 8 euroak ordaintzea merezi du, kanpoan dagoen bero itogarritik ihes egiteko bada ere. Haitzulo barruan beti 17 gradu egiten du. Milaka estalaktita eta estalagmita daude, eta ura-

ren erosioaren ondorioz, 150 urtean zentimetro bat hazten omen dira. Goiz joatea komeni, haitzulo horiek jende andana erakartzen baitute. Avila hiriburua eta bere harresia, bigarrena. Ez da ohiko harresia, hiria pareten barruan garatu baitzen hamarkada batzuk atzera. Gizaldietako antzinatasuna duten eraikinak etxe nahiko berriekin tartekatzen dira. Baina badauka bere xarma. Batez ere harresia dorreak elkar lotzen dituen ibilbide batetik ikusten denean (5 euro ordaindu behar da). Bista ederrekin goza daiteke, harresia, Avila hiria, eta hiria bera inguratzen duten parajeak ikusiz. Gastronomiari buruz bi zertzelada, bukatu aurretik. Ondo jaten da Avilan. Eta ez txerrikiak bakarrik. Baratze aberatsa dute bertan. Eta datu garrantzitsua. Merke antzean. Ez ahaztu Avilan edaria eskatu eta tapa bat ateratzen dutela musu truk. Tapa ona, lauzpabost ardo on edan eta sabela betetzeko modukoa, ostera bazkaltzeko beharrik ez edukitzeko. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Avilako Mendiak eta Gredos mendikatea Iberiar penintsulako erdialdean daude, Madrildik mendebaldera, 100 bat kilometro. Gasteiztik 450 bat kilometrora dago Gredos.

Nola iritsi Autoan 1 errepide nazionala hartu behar da, Burgos arte. Orduan Valladolid eta Medina del Camporantz, eta Arevalo Avilako herria pasata, Avilarantz joan. Hiriburutik mendialdera joateko hainbat aukera daude, Navalmoral, Puerto el Pico edo Barco de Avila herrietatik, denak ordubete eskasera.

Ezaugarria Mendi biribildu eta belartsuak dira Avilako gehienak, granitozko harkaitz erraldoiez zipriztinduak. Ia denak 2.000 metrotik gorakoak. Txangoak errazak eta politak dira. Salbuespen bakarra Gredos da, mendi harritsu eta alpinoa, eta Almanzor tontorra, inguruko garaiena, 2.592 metrorekin. Kultura, arkitektura eta gastronomia aberatseko txokoa da mendialdea, Euskal Herriko poltsikoentzat aproposa.

27



Queensland HEGOALDETIK IPARRERA

Testua Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea eta Getty



QUEENSLAND

Australia uharte-kontinente-herrialde erraldoia da. Bidaia honetan kostalde tropikaleraino joango gara, Queensland estatuaren hegoaldetik, Koral Hesi Handia hurbilen dagoen eremu epeleraino. Bidean, hiri interesgarriak, natura ikusgarria, herri aborigenen kultura, fauna zoragarria eta euskal arrastoak ere aurkituko ditugu. Dena, furgoneta hartu eta patxada ederrean gozatuz. iriburuan ekin diogu bideari. Sydney eta Melbourneren arteko lehiatik aparte, Brisbane Australiako “hirugarren” hiria da (Perthek eta Adelaidak esanak esan). Bi handiek gutxiespen puntu batekin begiratu izan diote, probintzietako herri bati bezala, baina gutxik dute Brisbanek biltzen duen guztia: hiri ederra, batetik, bizi maila altukoa, atsegina, kultura askoren bizileku, Australiara adi eta mundura, Asiara eta Ozeaniara –Melanesiara, Polinesiara...– begira. Eta hori guztia, klima epel paregabearekin, Kaprikornio tropikotik hurbil. Hurbil, baina Kaprikornio tropikotik kanpo dago Brisbane. Hala, ia bi mila kilometroko ibilbide honek Queensland estatuko kostalde osotik eraman gaitu, Cairns eta Port Douglaseko oihan tropikal hezeraino. Lurrazaleko bide luzea furgonetaz, Ozeano Barearen ertzean, eta parez pare munduko mirari ederrenetakoa dugula: Koral Hesi Handia (ahalbait lasterren bisitatzeko beste motibo bat da klimaren gorabeherek ekarri dioten mehatxua, korala zuritzen eta desagertzeko arriskuan baita). Brisbane ibaiaren ertzean ederto bizi den hiria da Queenslandeko hiriburua. Hondartza artifiziala ere badu, eta oso atsegina da ilunabarretan inguruko ostatuetan afaltzea (adi jabiru hegazti beltz erraldoiei, ordea, edozein deskuidu baliatuko dute mahai gainean utzitakoak beren moko luzeaz heltzeko). Erdialdetik urrunduta, Brisbaneko beste txoko paregabe bat dago: Lone Pine koala santutegia. Kanguruarekin batera Australiako animaliarik ikonikoenaren bizilekua da, eta 1927tik santutegi berezia dauka hemen. Kontinenteherrialde erraldoi honetako beste animalia ugari ere ikus litezke, eta zelai zabalean dauden dozenaka kanguruentzat janaria erosteko aukera ere badago. Santutegiko bidea ez da zaila hiriko kaleetatik irtenda, baina badago beste era interesgarri bat haraino iristeko: ibaian behera joatea ontziz. Goizeko hamarrak inguruan abiatzen dira Mirimar ontziak Victoria Bridgetik, eta Brisbaneko bi aldeak ezagutu eta ikusteko aukera bikaina ematen dute.

H

Ondoko orrialdean: Atherton Tablelandseko paisaia, Cardwell-eko jatetxe bitxia eta azukre kanaberadia. Erreportajea zabaltzen, Gold Coast, Brisbanetik hurbil, Queensland hegoaldeko leku turistikoenetarikoa da.

Baleen bila Gold Coast Brisbanetik hegoalderantz dago, New South Waleserantz, hainbat gune turistikorekin. Iparrerantz doan kosta-lerroari berriz, Sunshine Coast deitzen diote. Noosa da askorentzat txoko kuttuna: hondartza luzea du, surferako aukera ugari, eta hareatzaren parean kafetegi, taberna eta tabernez osatutako giro mediterraneo atsegina dago. Herritik irtenda berriz, hondartza igaro berri, Nossa parke nazionala hasten da. Kilometro biko ibilbide atsegina da, eukalipto basoen artean eta kostako bideetatik, hainbat hondartza eder bisitatuz (baita koalaren bat ere, zorte pixka batekin). Noosatik posible da joatea Fraser uhartera (K’Gari bertako aborigenen hizkuntzan), baina gehienentzat Hervey Bay da abiatzeko lekua. Hareazko munduko hondartza handiena da, eta munduko ondarearen zerrendan daude bertako euri-oihan tropikalak eta irlako berrogei aintzirak. Egun bateko txangoak egin daitezke, eta posible da 4x4 autoa alokatu eta kanpatzera joatea ere (esperientziarik behar ez dela esan arren konpainiek, hareatan gidatzea ez da beti erraza eta gurpilak ez atzera ez aurrera gera daitezke). Australiako animaliarik berezienetakoa ikusteko lekurik onena ere bada uhartea: dingoa. Dozenaka dabiltza libre, eta oso ederrak izan arren, basanimaliak direla ere kontuan izan behar da beti, umeekin egonez gero batez ere. Itsas faunara adi Kontinentera bueltan, itsas faunara adi egon behar, nahiz eta, sasoia denean (uztailetik urrira, kumeak jaio eta atzera Antartikarantz abiatu aurretik), erabat merezi duen beren-beregi hartzea txangoa baleak ikusteko. Sekulako ikuskizuna da ugaztun erraldoi eta jostari horiek horren hurbil ikustea. Fraser eta Hervey Bay utzita, ehunka kilometro eta kilometro ditugu aurretik. Nekazaritza da nagusi, fruta arbolak, zitrikoak eta, batez ere, azukre kanaberadiak eta haien inguruan eraikitako herri eta hiri txikiak. Rockhamptonen Kaprikornio tropikoa igarotzen da iparralderantz, gero eta epelagoa da klima, 31


QUEENSLAND Fraser uhartera, munduko hareazko uharte handienera, abiatzeko moila, Hervey Baytik hurbil.

32

hondartza ederrak ageri dira, eta barnealdean Eungella bezalako parke nazionalak, ornitorrinkoa behatzeko (goizeko lehen orduetan, isil-isilik egonda saiatu behar da, eta ez da erraza ikustea), eta azkenean Airlie Beacheko Whitsundays uharte zoragarrietarako ataria da. Herria bera atsegina da, ostatu eta kanpaleku asko ditu eta txangoak antolatzeko lekuak ere bai: egun bakarreko bisita egin liteke, baita uharteren batean lotan gelditu ere, edota zenbait uharte bisitatzeko bizpahiru eguneko txangoa hartu. Lasaiagoak batzuk,

hondartza eta parranda lotzen dituztenak beste batzuk. Parajea, edozelan ere, bikaina da. Korala Hemendik aurrera, Ipar Queensland dator. Townsville Australian okerren baloratutako hiria dela argitaratu zuen gidaliburu batek, eta guztiz bat gatoz, benetan atsegina baita Queenslandeko bigarren hiria. Gehienentzat Whitsundays eta Cairns ingurura bidean dagoen geltoki soila da, baina hiriak eta inguruak bene-


tan merezi dute geldialdi luzeagoa. Tropikala eta beroa, pasealeku bikaina eta bainuleku artifiziala ditu, bazterrotako marmoka arriskutsuetatik libre. Parez pare Magnetic Island uhartea dauka txangoak egiteko (koala santutegi eta guzti), eta hiriko parkeetan ere ur-jolasak izaten ditu. Hori gutxi balitz bezala, Australiako euskal komunitatearen hiririk garrantzitsuena da. 60ko hamarkadan honaino etorri ziren Ondarroa, Markina eta beste herri batzuetatik azukre kanaberadietan lan egitera, eta gaur euretako askok

rantxo handiak dituzte. Beti da bisita interesgarria euren ospakizunen batean egotea, eta hiriak bestela ere, sarritan ospatzen du nortasun multietnikoa, aborigenak, asiarrak, Pazifikoko uharte txikietako biztanleak eta Europako jatorria dutenen artean. Hemendik iparrera Australiako biodibertsitate handieneko guneak datoz, munduko ondare izendatutako oihan tropikal heze eta guzti. Cairns eta, zertxobait iparrerago joanda Daintree, Port Douglas eta Cape Tribulation dira bidaiako azken geltokiak. Australiako

Goian, Townsvilleko arkitektura koloniala eta Euskal Etxea, azukre kanaberadietan lanera etorri zirenen eta haien ondorengoen topaleku. Behean, Port Douglaseko hondartza luzea.

33


Australia tropikaleko aborigenen kultura ezagutzeko Tjapukai zentroko bi emakume. Behean, Kurandako gainetatik Cairnseko badiaren ikuspegia, eta ondoko orrialdean, Airlie Beach-en kostalde ederra, Whitsundays uharteak dituela parean.

34


QUEENSLAND turismoaren gune garrantzitsuenak dira, tropiko betean, denetik egin daitekeelako klima epeleko paraje eder hauetan: itsasoari begira euretako asko (beti adi aholkuei, marmokak urte osoan egon litezke, ura epelen dagoenean batez ere), noski, baina baita barnealdeko oihanetan, Kurandako mendixka eta azoketan, edo aborigenek eurek kudeatutako Tjapukai kulturgunean. Lurreko bi mila kilometroko ibilbideak itsasoan dauka segida, munduko koral barrera handiena ezagutzeko. Airez egiten dute batzuek, sos aski dutenek, itzelezko ikuskizuna baita airetik. Ontziz joanda ere, oso ederra da, turistentzako atondutako plataforman sarritan. Ur azalean, urpean igerian (gorputz osoa marmoketatik babesteko jantziekin, agentziek eurek banatzen dituzte), ontzian, gidariarekin edo norbere kontura, zoragarria den eta desagertzeko arriskuan dagoen munduko altxor handienetakoa da Koral Hesi Handia. Australia beste bi mila kilometro luzatzen da oraindik iparrerantz, York lurmuturreraino, Papua Ginea Berriaren parean. Ez dago ia errepide asfaltaturik haraino joateko, ordea, oihana eta sabanako pista bat. Beste abentura hori hurrengo baten izango da. •

GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Australiako aireportu garrantzitsuena Sydneykoa izan arren, Brisbane eta Cairnsek ere nazioarteko hegaldi asko hartzen dituzte, Asiatik eta Pazifikotik batez ere. Beraz, posible da Euskal Herritik Japonia, Singapur edo Asiako beste leku bateraino joan eta handik Queenslanderainoko hegaldia hartzea zuzenean. Beste aukera bat, noski, Sydney edo Melbourne bisitatzea da.

Garraioa Furgonetaz egiteko ibilbidea da, baina posible da autobusez, trenez edo auto alokatuz egitea. Trenak ez dira asko, ez eta ere merkeak ere, baina eskaintzei erreparatu behar zaie. Egun dezentetarako hartuta, ia prezio berean lor litezke furgoneta eta autoa. Autobusez ere egin liteke, eta aterpetxe edo Youth Hostel-ek izaten dituzte garraioak antolatuta hiririk turistikoenen artean. Ibilbidea oso luzea denez, nahi izatera zati bat hegazkinez ere ken liteke.

Ostatua Hotel garestietatik aterpetxe xume eta kanpinetara, denetik dago. Furgonetentzako atondutako kanpaleku asko daude bide guztian zehar.

35


36


Jamaika ITSASLAPURREN UHARTEAREN ESENTZIAK

Testua eta argazkiak: Diego Cobo

37


JAMAIKA

Eraikin baxuak eta kale hautsiak ditu Kingston Jamaikako hiriburuak, eta eguzkia ezkutatzean jende oldea ateratzen da kalera. Errieta jainkotiar baten ondotik jaiotako hiriari –Port Royal lurrikara batek suntsitu zuelako sortu zuten Kingston– gehitzen badiogu Afrikatik ekarria eta 400 urtean ingelesen oinpean iraundako biztanleria, horrela ulertuko dugu gaur egun Jamaika izan baden nahasketa gertagaitz hori: Afrika eta bere mitoak, Europa eta bere erroak, Karibe eta bere aberastasuna. Errealitate horretara eginda daude uharteko hiru milioi biztanleak.

38


raikin baxuak eta kale hautsiak ditu Kingston Jamaikako hiriburuak, eta eguzkia ezkutatzean jende oldea ateratzen da kalera. Errieta jainkotiar baten ondotik jaiotako hiriari –Port Royal lurrikara batek suntsitu zuelako sortu zuten Kingston– gehitzen badiogu Afrikatik ekarria eta 400 urtean ingelesen oinpean iraundako biztanleria, horrela ulertuko dugu gaur egun Jamaika izan baden nahasketa gertagaitz hori: Afrika eta bere mitoak, Europa eta bere erroak, Karibe eta bere aberastasuna. Errealitate horretara eginda daude uharteko hiru milioi biztanleak. Trenchtown, hiriaren bihotzean, reggaearen hiriburu unibertsala da. Kaleen eta mural koloretsuen se-

E

gida horri abesten zion Bob Marley zenak: «I’d give the slum a try (Trenchtown rock) I’d never let the children cry» (aukera bat emango diot nire herriari, Trenchtown rock, inoiz ez dut onartuko umeek negar egitea). Beharbada reggaearen erregea 1955etik aurrera hemen hazi zelako eta gerora halako artista handia bihurtu zelako, Trenchtown eta Marley izenak banaezinak dira beltzen komunitatearentzat. Jamaikan egun ere jarraitzen dute Afrikara itzulera aldarrikatzen. Auzoa murruz inguratuta dago, zazpi heroi nazionalek eusten diete errepidearen alde batetik eta bertako heroiak bestetik. Lehen Kalearen hasieran, kartel batek ohartarazten duenez, Trenchtowneko gobernuak

Handian, Geejam hoteleko hondartza eta ondoan Dunn ibaiko ur-jauziak eta kaleko irudi bat. Erreportajea zabaltzen, Bob Marleyren irudia museoan, eta Sherwood Content herriko eskolako haurrak. Bertakoa da Usain Bolt.

39


40


JAMAIKA «giro sortzaile parekorik gabea eskaintzen du, baina hori baino are garrantzitsuagoa da elkarrekin partekatzekoa den eta kultura guztiak besarkatzen dituen testuinguru espirituala ahalbidetzea». Eta jarraian, kale horretatik bertatik atera ziren kondairazko pertsonaiak gogorarazten ditu: Bob Marley eta The Wailing Wailers, Wailing Souls eta Vicent Tata Ford, “No Woman No Cry” abestiaren egileetako bat. Barrutiaren erdimuinean, The Trench Town Culture Yard aurkitu dugu. Marley gaztearen objektu batzuk dituzte bertan, azkenean The Wailers izena hartuko zuen taldea osatu zuen garaikoak. Bob Marley 1975ean aldatu zen handik gertu dagoen Hope Roadeko etxe handira, eta gaur egun hiriko museorik garrantzitsuena izaten jarraitzen du horrek. Abeslaria batez ere Kingstonen umotu zen fusio musikal honen bozeramailea izan zen, baina aldi berean 30eko hamarkadan Jamaikan erein zen mugimendu bat hedatu zuen bere figurak: rastafarismoa. Bobo Ashantia rastafari mugimenduko taldeetako bat da, eta beraien egituraketa espirituala aho-korapilo baten tankerakoa da. Bull Bayn daude, hiriburuaren kanpoaldean, eta gure bisita onartu dute, erdi marmarka bada ere. Gero, lasaixeago, beren sistema filosofikoa azaldu digute aipu biblikoak, erreguak eta Marcus Garveyren, beltzen eskubideen liderraren, pasarteak txandakatuz. Ondoren, eguerdiko otoitzerako deia egin dute, eta errezoak egin dituzte Afrikari, beren lur promestuari, begira. Ipar kostaldearen bila Errepideko 200 kilometroak azukre kanaberadietan bilduta daude Negril landaretsura iritsi arte, uhartearen mendebaldeko muturrean. Seven Mile Beach ospetsuan, Long Bayn hondar eremu luze eta estuan, hotelak bata bestearen atzetik datoz. Eta iluntzean, bertako pertsonaiek suak pizten dituzte hondartzan bertan eta reggae kontzertuak antolatzen dituzte itsasoaren ertzean. “One love” leloak den-dena blaitzen duen lekuan, bertakoek bidean gurutzatzean elkarri “My respect” ozen bat esaten dioten herrialde honetan, turistak kalean itzulinguruka ikustea ez da erraza. Baina Negrilen, Jamaikako gainerako hiri turistikoenetan bezalaxe, turismotik askoz ere harago existitzen den biztanleriari berez datxezkion kontraesanak azaltzen dira. Hiriaren muturrean dago West End, labarrez eta tarteka amorratzen den itsasoaz gainezka, eta han altxatzen da, 1894tik Negrileko itsasargia. Negrileko labarretatik begirada harago zuzentzean, itsasertzaren soslaia koloreetako tonuekin marraztuz doa hodei arteko zirrikituetatik ihes egin duen argitan. Behean, itsasoak urmael dirudien leku horietan –zerua zartatuz

doan heinean kolorez aldatuz doaz hauek ere–, urpeko hondoa arakatzen ari direnen tutuak azaleratzen dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, Rick’s Cafe inguruko labarrak begi irrikatsuz betetzen hasten dira, eta urak ikuskizuna mirestera bertaratzen diren txalupak kulunkatzen baditu ere, tradizioa ez da eteten: ilunabarrean, beti, dozenaka lagunek jauzi egiten dute harrizko bost plataforma naturaletatik, hamaika metroko altuera ere badutenak, turkesa koloreko uretan murgiltzeko. Ilunabarra bete-betean ikusmiran jartzen duen lokal hau –mendebaldean gaude– 70eko hamarkadan zabalduz geroztik, jatetxearen itzalak muga guztiak gainditu ditu. Eta turismoari ateak zabaldu zizkion arrantzale herri txiki eta zahar hau, gaur egun, hippy giroko babesleku bihurtu da, eta bertan, turisten ondoan gazteek jauziak egiten dituzte, bai zuhaitzen gorenetik bai Rick’s-eko labarrik arriskutsuenetatik. Ocho Rios-eraino, errepidea kostarekin paraleloan igarotzen de 180 kilometrotan. Ibilbidearen erdian, Montego Bay dago, eta hor egiaztatu dezakegu uhartearen iparraldean ere Afrika taupaka dagoela. Ez da harritzekoa urtero bertan ospatzea Reggae Sumfest, reggae jaialdi mundiala, mundu zabaleko artistak erakartzen dituena, nahiz eta Reggae Sunsplash ere hor dagoen –Stevie Wonder bera bertaratu zen 1981ean, Bob Marley hil eta urtebetera–. Baina Ocho Riosen egin dute atzerritarrek beren atsedenlekua. Arrazoi nagusietako bat, Dunn ibaiko ur-jauziak, hondartzaraino bertaraino iristen direnak: 55 metroko tartean, ura jostari doa beherantz harkaitz artean, eta norbera poliki-poliki doa gorantz, goraino, 150 metroko ibilbidea eginez ibaiaren adats ikusgarri horietan gora eskalatuz. Tarteka-marteka, putzuetan murgiltzea beste aukerarik ez, atzeraka botaz edo irrist eginez –eta eroriz– gure gidak argazkiak egiten dizkigun bitartean eskupekotxoa jasoko duen esperantzan. Dunn ibaiko ur-jauziak uharte tropikal horrek gu kitzikatzeko eskaintzen dituen uraren adierazpide bat dira, baina Jamaikak ibai, urmael, putzu, ur-jauzi, kanal bilduma zabala dauka, urdin-urdinak, turkesa kolorekoak edo berdekarak; eta ugaritasun hori kontuan hartuta ez gaitu batere harritu jakiteak Jamaika izenak, taino hizkuntzaren Xaymaca izenaren aldaera baizik ez denak, «egurrez eta urez betetako lurra» esan nahi duela. Blue Lagoon ikusgarriak, Rio Grande edo Reach Falls delakoak dira horren lekuko.

Jatorri desberdinetako kulturak batzen dira Jamaikan, guztiak «One love» leloez loturik. Rastafari mugimenduaren itzala luzea da oso hemen.

Historia esanguratsua daukan uhartea John Steinbeckek “Cup of Gold” eleberri historikoan Henry Morganen bizitza kontatzen digu. Inoizko kortsariorik beldurgarriena izan omen zen, hainbat hiri arpilatu baitzituen eta Jamaikan zeukan bere oina41


Negril hondartzako sua. Ondoko orrialdean, goitik behera eta ezkereskuin, 1894an eraikitako Negrileko itsasargia, artisautza saltzaile bat, Port Royalen jolasten ari den haur taldea eta Rick’s Cafe-ko labarrak.

42

rrizko kanpamentua. Airetik, Kingstonera iristean sumatzen den aurreneko gauza lur mihi luze-luze hori da, eta haren muturrean dagoen argi mataza moduko horretatik ateratzen den errepide mehar bat. Hegazkinaren pilotua lurrera gerturatuz doala Jamaikaren historia moderno honen ernamuina izan zenaren gainean planeatu du: Port Royal. Hiribildu txiki hau bere garaian “munduko hiririk aberatsena eta ustelena” izan omen zen, hala ezagutzen zuten behintzat, Karibe itsasoko itsaslapur uhartea izateagatik, eta arpilaketen, jokoaren, esklabo salerosketaren eta liskarren portu zelako. Baina 1692. urtea iritsi zen, eta lurrikara gogor batek Port Royaleko bizitza astindu zuen, eta zigor zerutiartzat hartu zuten denek, hango kaleetan bekatuari emandako bizimodua nagusi zela-eta. Biztanleriaren herena hil zuen erauntsi hark. Ingelesek, 1655ean espainiarrei uhartea erauzi baitzieten, Kingston hiria asmatu zuten orduan.

Kingston erdialdeko autobus geltokitik, 98 linearen ibilbidearen amaierara iritsi gara, Fort Charles aurrean, Port Royaleko gotorleku zaharra da, ingelesek eraikia uharteaz jabetu zirenean. Hiri gotortu hau ez da uharteko itsas portu bakarra. Gaur egun bidaiari ontzi modernoek geldialdiak egiten dituzten lasaitasun berarekin –askotan erosketa azkarrak egiteko baino ez–, XIX. mendean Afrikatik milioi eta erdi pertsona ekarri zituzten, eta esklabotu, haien eskulanak Britainiar Inperioaren ekonomia gizendu zezan azukre kanaberadietan lan eginez. Haiek ez zuten beti amore eman: asko matxinatu egin ziren eta oihanean komunitate independenteak eratuz antolatu ziren, harik eta 1739an maroons delakoek (esklabo iheslariak) bakea sinatu zuten arte. Falmouth jauntxo eta handikien neurrira eratutako gizarte haren isla da. Eta bertako kaleak, lur jabe handien garaiko orbaina. Georgiar estiloko eraikinak Water Square inguruan korapilatzen dira, hiriaren bihotza,


JAMAIKA

eta ez nolanahikoa. Hiri honen mugarrietako bat da New Yorkek berak baino lehenago izan zuela iturri bat. Plazarekin batera, garai hartako Albert George azokak, epaitegiak edo Phoenix Foundry burdinolak zutik jarraitzen dute, kanabera moztaileetatik eta erropa eta janari saltzaileetara urteak aurrera doazen bitartean. Baina matxinaden aztarnak Maroon Townen baino hobeto ezin dira beste inon atzeman, izan ere, urtero, urriaren 19an, Heroi Nazionalen Eguna ospatzen dute. Nanny of the Maroons, Blue Mountainsera ihes egin zuten zimarroien liderra, oihanaren zilborra dirudien herri honetan lurperatuta dago. Port Antonio iparraldeko hiritik taxi partekatuaren bidez iritsi gara mendi magal landaretsuz eta tropikalez inguratutako komunitate batera: ez da harritzekoa paraje menditsu honetako kafea mundu zabaleko preziatuena izatea eta Japoniako dendetan –jomuga nagusia–, kiloko 100 dolarretik gorako prezioan saltzea.

Bailararen hondoraino iristeko hartu dugun bidean gizonak daude hamarretakoa egiten, neskato bat ahuntz bat daramala lepo bueltan soka jarrita, zazpigarren eguneko eliza adbentista bat. Nekazari lurralde bateko ohiko eszenak, azken batean; atzerritarrek nekez bisitatuko dituzte parajeok, komunikabideak txarrak eta zerbitzuak are okerragoak dira-eta. Baina zirraragarria da, bere garaian Kristobal Kolonek jabetzan izan zuen eta bere semeari oinordetzan utzi zion lurralde honen muineraino iritsi nahi baduzu. Egun batzuk Port Antonion pasatu ostean, herrialdearen ekialdean, itsas hondoak arakatzen eta arrain saldoei segika plastikozko tubo batean zehar bufaka, bidaiaren amaiera begiztatzen hasi gara Kingstonera heldu aurretik, hain justu, itsaslapur iragana duen uharte honetan Nanny of the Maroonsek bere mitoa armatu zuen mendi horien bestaldean. •

GIDA PRAKTIKOA Nola joan Ez dago hegaldi zuzenik Madril eta Parisetik, gehienek Miamin edo Atlantan egiten baitute eskala. Ez da bisaturik behar 30 egunetik beherako egonaldietan.

Nola mugitu Knutsford Express-ek gurdiz lotzen ditu helmuga garrantzitsuenak; dena den, garraiobide alternatibo edo «informal» asko dago.



Indoren bihurgunea KARAKORUMEKO AMILDEGIEN GAINEAN SIGI-SAGA Indo da Asiako ibai enblematikoena. Tibeten jaio eta Indiako Ozeanoan hiltzen da, hiru herrialdetan zehar eta kulturaren milaka urtetan barrena 3.000 kilometro egin ostean. Pakistan iparraldean barrena doala, bada puntu bat, zeinean korrontearen noranzkoa aldatzen den. Hor Karakorum Highway delakoarekin topo egiten du; alegia, errusiar mendi baten gisan Punjabeko lautadetara arrapaladan jaisten den bide ezagunarekin. Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

45


46


INDOREN BIHURGUNEA karduko aireportuan lur hartzea ausarkeria galanta da. Hegazkinak Nanga Parbat-ek dituen 8.125 metroen gainetik joan behar du, eta ez da beti posible izaten, bertako klima ezegonkorra dela kausa. Ondoren, pilotuak era guztietako aire-hutsuneak, laino masak, haizeak eta turbulentziak saihesteko trebezia behar du... alde banatan 5.000 metrotik gorako mendiak dituen korridore batean sartu behar du aparatua, eta altuera galtzen joan, espazio urrian kiribilak marraztuz. Hori, ordea, haur-jolasa da aste batzuen buruan zain genuenarekin alderatuz, Islamabaderako itzulerako bidea errepidez egitea erabaki baikenuen. Kooperazioak eraman gintuen Baltistango lurretara, ez abenturak ez turismoak, baina hala ere, Indo iman baten gisakoa zen. Atera beharreko eztena geneukan barruraino sartuta, alegia, Karakorumetik Punjaberaino jaistea, arro bati, azpikontinente bati eta ozeano bati izena ematen dien ibaiaren erriberak zamalkatuz. Beraz, Wilde-k gomendatzen zuen bezala, tentaziotik askatzeko modu bakarra tentazioan erortzea izan zen. Indiatik ipar-mendebaldeko norabidean doanean, ibaia bat-batean bihurgune batean aldatu egiten da, hegoalderantz abiatzeko, behin bere urek Gilgit-Baltistango lurrak gurutzatu dituenean. Pakistanen barneratzean, Karakorumeko haran sakonak zeharkatzen ditu mendebalderen dauden mendietaraino, non mendikate handiak Hindukush-ekin eta Himalaia Handiarekin bat egiten duen. Itsasoa jada parean duela baina zerumuga oraindik oso urrun dagoela, amiltzen jarraitzen du amildegi zorrotzak zulatuz eta harkaitzen artean haranak sortuz, gutxinaka, altuera galtzen duen heinean, zabaltzen eta berdatzen joango direnak. Ibai handiaren eremu ederrenean gaude; paisaia dramatiko eta batzuetan beldurgarriak dira hemengoak, baina beti ere liluragarriak; antzinako kultura mantentzen dute hemengo biztanleek eta ohitura zaharrei eta egunero lurralde zail honi aurre egin behar dionaren izaera gogorrari tinko eutsiz bizirauten dute.

S

Zauriak harkaitzetan Hushe ibaia Masherbrum eta Laila mendien babesean jaiotzen da, Baltoro glaziarrak hegoaldean ehuntzen

duen izotz sarearen artean. Udaberria esnatzen ari dela atzean utzi dugu harana, abrikotondoak nagiak ateratzen hasten direnean eta horien loreek, lehertzean, zuri gorrizta kolorez estaltzen dituzte mendihegal mailakatuak, oraindik zerealez jantzi gabeak. Machulu herrixkaz harago, zubi esekia gurutzatuko dugu, Shyok ibaiaren uren gainean zintzilik. Ekialderantz debekatua dago bidea. 1947ko zatiketaz geroztik Indiak eta Pakistanek elkarren artean duten gatazka dela-eta, ezin dugu Siachen glaziarraren ingurunera hurbildu, Indiako Armadak okupatuta baitago. Baina gu mendebalderantz goaz, Indoren bila, Khapulu haranean barna. Liluratuta gaude bere zabalerarekin, paisaia soil, biluziarekin. Bertako harri higatu eta zatituen gainean behinolako mugimendu telurikoak antzeman daitezke. Izan ere, hemengo geologia basatia eta menderakaitza da, bi plaka tektonikok talka egiten baitute bertan, eurasiarrak eta indoaustraliarrak, eta Lurreko bi mendikate garaienek bat egiten dute bertan. Lurrikarek, glaziarrek, uholde-bideek, hotzak eta haize basatiek lurraldea etengabe eraldatzen dute, tontorrak zutituz, gailurrak zorroztuz, muinoak biribilduz eta gainazala zauriz betez, izotzak estaliriko edota korronteen energia biziak urraturiko zauri sakonekin. Humayun zubiaren gainean topo egin dugu ibai handiarekin. Baina Skardura iritsi aurretik Shigar haranean barneratu gara. Goi-ibarrean Askole dago, Baltororen mendi-bidea hartzen dutenen topagunea. Shigar herria, ostera, historia ezagutu nahi dutenen helmuga da; bertako gotorlekuak eta Amburiq meskita ederrak (XIV. mendea) erakartzen dituzte horiek. Meskita hori nurbakhshi sufismoaren persiar-tibetar estiloaren adibide zoragarria da. Ez da hori, ordea, iraganaren herentzia kultural bakarra. Gilgit-Baltistaneko eremu osoan herri aurreislamiarren 50.000 petroglifo baino gehiago eta arroketan zizelkatutako buden beheerliebeak aurki daitezke, Gautamaren dotrinek bertan utzitako ondarea. Skardu igarota, arroila ezin meharrago batean barneratzen da bidea, non gure bista klaustrofobia eragiteraino estutzen den. Errepideak ingeniari ero batek egindakoa dirudi. Ibaia azpian dugu, dozenaka me-

Txina eta Pakistan lotzen dituen errepide bakarra denez, bidaiari eta merkantzien etengabeko trafikoa jasaten du. Dotore apaindutako kamioiek amildegiak zeharkatzen dituzte ahal duten eran.

47


INDOREN BIHURGUNEA trora, burrunbaka, eta bere oihartzuna heltzen zaigu, goitik jausitako harkaitzen artean bihurritzen den zoru ezegonkorraren gainetik goazela. Herrixka txiki-txikiak aurkitzen ditugu bidean, hegazti harraparien habiak balira bezala zintzilikatuta. Herrixka horietara iristeko oinarri-oinarrizko sistema erabiltzen dute bertakoek, eskuz polea bati eraginez tiratutako kable sistema, hain zuzen. Horietan, amildegiari desafioka aritzen dira bai ahuntzak –hanketatik zintzilik–, bai gizakiak –egurrezko barra batean eserita–. Eta ubidea zabaltzen den leku eskasetan, ur-goraldi eta lur-jausien apetaren menpe, kanpamentu erdi-iraunkorrak ezartzen dira areatzen eta harritzen gainean. Horietatik, meatzariak mendi-hegal biluzietan gora igotzen dira eta mendia era arriskutsuan zulatzen dute ezinezko tokietan, akuamarina, topazio, granate, errubi, zilar eta urre bila. Adiskidetasunaren autobidea Haitzartea ireki eta lautada huts bat agertzen da; bertan Indo zakarki bihurritu eta biratzen da eta, mendiek behartuta, branka eguerdirantz zuzentzen du. Argiilunetan kilometroak egin ostean, itzuli da argia eta Alam zubia zeharkatu dugu. Ingurura begiratzean, non gauden jakiteak hunkitu gaitu; Karakorum eta Himalaia mendikateek Hindu Kush mendilerroarekin bat egiten dute puntu zehatz honetan. Hemendik Nanga Parbat gailur harroa ikus dezakegu. Horrela, Karakorum Highway-ra iritsi gara, KKH-ra. “Adiskidetasunaren Autobidea” izendatutako honek Txinako Kashgar hiria Pakistango hiriburuarekin, Islamabadekin, lotzen du, Zetaren Bideko bide zaharretako bati jarraituz. Pakistanen sartzen da Khunjerab pasabidetik, 4.693 metroko garaieran, eta 873 kilometro egiten ditu lurralde horretan. Gaur Gilgit-en lo egingo dugu. Pare bat egun geroago berriro abiatu gara, oraingoan KKHri aurre egiteko. Errepide hitza erabiltzeak zentzua izan dezake mugaren eta Gilgit-en artean, baina Alametik aurrera desagertu egiten da, eta ezustekoz betetako lurrezko suge bati ematen dio lekukoa, asfalto zatiren bat duena. Aurrean ikusmira ederra izan arren, izuak hartzen gaitu, 400 metroko erorketa askearen ertzean zorua gure gurpilak laztantzen dituen amildegian desagertzen denean, ur-jauziak gure ibilgailuaren parabrisaren gainean jausten direnean, bideko zuloek gure norabidea zuzentzera behartzen gaituztenean eta txapazko zubi inprobisatuetan hondoratzen garenean. Hormara itsatsita igo eta jaisten gara une oro; tarteka adar-fardoak eta otarrandiak daramatzaten gizon, emakume eta haurrak saihestuz, tarteka bidea beraiena dela dakiten ahuntz taldeek irentsita. Bide honen eraikuntza egundoko ingeniaritza lana izan zen, dozenaka 48


Inguru hauetan gizakiak eta paisaiak natura basati eta gogorrarekin bat egiten dute. Horrek izaera berezia ematen die.

49


Planetako gailurrik garaienak (Broad Peak, 8.051 m) antzinako kulturen zaindari dira. Denbora harrietan zizelkatzen da.

50


INDOREN BIHURGUNEA hildako utzi zituena. Behin amaituta, ia mantenezina da, bai baliabide faltagatik bai bere legea ezartzen duen natura erasokor eta menderaezinagatik. Baina ez dio axola, ez dago Txinara iristeko beste biderik eta ezina ekinaren ekinez egitea tokatzen da, kosta ahala kosta. Horrela, egurrez estaliriko eta Gabonetako zuhaitz kitsch eta kororetsuak bezala apainduriko ehunka kamioi dabiltza triki-traka, altitudeagatik ez itotzeko ahaleginean. Kamioiak gurutzatzen direnean borrokan aritzen dira, gara, ezbeharretik libratzeko beharrezko ditugun zentimetroak lortzeko lehian. Abiatu garenetik hamalau ordu igaro direnean, edertasuna begietan eta izua oraindik gorputzean dugula, Chilas-en gelditu gara gaua pasatzera. Hiriburura iristeko beste hainbeste ordu geratzen zaizkigula jakinda esnatu gara. Gailur izugarrien eta ezinezko arroilen itxura hartuta, edertasuna dugu akuilu, gure beldurrarekin jolasean dabilen joera masokista honen akuilu. Zati ikusgarriena Dasu eta Pattan artekoa da,

non errepidea mendiaren zimurren artean ia sumatzen ez den lerro fin bat baino ez den. Kontrol militarren eta lausenguen artean, beherantz goaz poliki-poliki zabaltasuna eta kolorea irabaziz, berdea eta urdina. Indo alboan dugu, ez hain mehatxari, lagunkoiago, Thakot-eraino. Ez oso urrun PirSar dago, Shanglaren inguruan. Historialarien hitzetan, mendi honetan zegoen Aornos, Alejandro Magnok setiatutako azken herria. Oraindik ordu batzuk falta zaizkigu Islamabadera iristeko, baina Indo agurtzeak eta mazedoniar buruzagiaren oroimenak zenbait kilometro atzerago irakurritako esaldi batzuk dakarzkigute burura. Laburbilduta horrela diote: Etorkizunean gutxi batzuk ohartuko dira errepide hau eraikitzeko behar izan den ausardia eta sakrifizioaz (...), baina gelditu zaitezte eta errezatu ezazue otoitz bat ausart haien alde (...), egun Karakorumeko Autobidea izenez ezagutzen den amets hura gauzatzeko beraien bizitza eman zutenen alde. •

GIDA PRAKTIKOA KKHren ibilbidea Kashgar-etik (Txina) Islamabadera (Pakistan) guztira 1.200 kilometro dira.

Nola zirkulatu Presarik gabe, arreta handiz eta, ahal bada, bertako gidari batekin, bereziki Pakistango zatian, oso baldintza txarretan baitago.

Iraupena Gutxienez hiru-lau egun behar dira, bai zirkulazioa oso motela delako eta ibilbide arriskutsua delako, bai eta atseden hartzeko geldialdiak egin eta paisaiaz gozatu ahal izateko ere.


proposamen tematikoa

BRITAINIA HANDIA AUTOBUS ETA TREN KLASIKOETAN Komunikabideok Brexitaren inguruan ari gara jo eta fuego, beste gairik egongo ez balitz bezala. Hondamendia datorrela dirudienean –ez diogu garrantzia kendu nahi, sekulako eragina izango baitu Britainia Handiarekin dugun harremanean–, “The Guardian” egunkariak uhartea ezagutzeko beta har dezagun gonbita zabaldu duenez, guk jaso eta zuei proposatzea otu zaigu. Egun bakarrean edo asko jota asteburu batean trenbide eta autobus klasikoetan egin daitezkeen irteera hauek bildu ditugu zuentzat. Testua:

Marian Azkarate

Northumberland Hondartza ederrak, kostalde zirraragarria eta gazteluak nonnahi. Horrekin egingo dugu topo Alnmouth-en hasi eta Berwick-en bukatzen den autobus ibilbide honetan. Egun bakarrean egin daiteke... marearen laguntza izanez gero; izan ere, Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen Lindisfarne itsasgorako uharterako autobusa horren arabera ateratzen baita. 52

Dorset Irteera eta helmuga Bournemouth geltokian du egun bakarrean egin daitekeen ibilbide honek. Kostalde jurasikoa autobusean, ferryan eta lurrun-trenean bisita daiteke, garraio aukera anitz baitaude. Gomendatzen dituzten tokiak, Swanage herri xarmanta, Corfe gaztelua eta Lulworth Cove kobazuloa.


Erdialdeko Gales Shrewsbury geltokitik aterata, egun bakar batean egin daitekeen ibilbideak Barmouth du helmuga. Zelten lurraldearen sakontasunak begiztatu daitezke trenaren triki-trakarekin kulunkatuz; esaterako, Machynlleth herriko kafetegietako giro bizia ezagutu edo zientziarekin hitzordu bat izan Centre for Alternative Technology delakoan. Ondoren, Dyfiko estuario zoragarriaz gozatu eta Aberdoveyeko hondartza ederrean atseden har genezake. Nostalgiaz bustiriko bidaia honetan, Tywyn-en geldialdia egin behar dugu, bertan baitago munduko trenbide zaharrena, Talyllyn izenekoa. Bi ordu eta erdiko ibilbidean, Cadair Idris menditik pasatuko gara.

Essex Londresen hasi (Gallions Reach geltokian, zehazki) eta bukatzen den ibilbidean Tamesis ibaiaren ertzak arakatuko ditugu. Egun bakarrean burutu daiteke irteera hau, baina egiterakoan, kontuan izan ezazue Tilbury-ko ferrya igandeetan ez dela ibiltzen. Bai, ibilbide honetan trena eta bi ferry har baitaitezke; Woolwich-ekoa (doan) eta Tilburykoa. Bidean Gravesend herri historikoan, esaterako, Pocahontasen hilobia bisita dezakegu Saint George elizan.

53


proposamen tematikoa Snowdonia Gales hobeto ezagutzeko parada ematen duen ibilbide honek Llandudno Junction herrian du abiapuntua. Egun bakarrean egin daiteke, baina Snowdon mendiaren gailurrera iristeko asmoa izanez gero, hobe dugu asteburu osoa ematea. Britainia Handian lurrun-trenean egin daitekeen ibilbiderik ederrenetarikoa izateaz gain, autobusean egin behar diren zatiak ez dira makalak. Orain gutxi erabiltzaileen artean egindako inkesta batean, Britainia Handiko ibilbide bitxi eta politenen artean, brontzezko saria jaso du honek. Beraz, Llandudno Junctionetik atera, Blaenau Ffestiniog-etik igaro eta han Porthmadog-era doan tren xarmagarrira igoko gara. Jarraian, Welsh Highland lurrun-trena hartuko dugu Caernarvon-erako norabidean... Snowdoneko gailurra helmuga izanik. Galeseko gailur garaienerako bidea ederra da oso!

Lakuen eskualdea Britainia Handiko ipar-ekialdeko ibilbide klasiko hau Penrith-etik irteten da eta Lancaster du amaiera. Lakeland-en, alegia, aintziren eskualdean barneratzen da. Autobusean Pooley Bridge herri xarmagarrira iristean, lurrun-itsasontzia hartuko dugu beste ertzera igarotzeko. Mendian ibiltzea gustuko dutenentzat irteera ederrak daude Glenridding-en; ospetsuena, Striding Edge izenekoa. Handik aintziraren hegoaldera jo daiteke. 54


Yorkeko iparraldea Yorkeko autobus geltokian hasten da egun bakarreko bisitaldi klasiko hau, eta Middlesbrough-en du helmuga. Pickering herrian Harry Potterren zaleak zoratuko dituen trenbidea har daiteke –North York Moors Railway delakoa– edo bestela Coastlinereko autobusa har dezakegu Grosmont herri politean geldialdia egin ahal izateko. Uztail eta abuztuan zelaiek txilarraren purpura kolorea hartzen dute Whitbyn-erako bidean. Handik, trenez eta Galeseko herri ahaztuak zeharkatuz, Middlesbrougheraino iritsiko gara. 55


HITZORDUAK

BARTZELONA (KATALUNIA)

SITGES (KATALUNIA)

Urriaren 10etik azaroaren 10era Bartzelonako Forum parkean estreinatuko da urriaren 10ean bi unibertso oso desberdin batuko dituen ikuskizuna. "Messi 10 by Cirque du Soleil"en, –ikuskizun berriaren izena– Montrealen (Kanada) errotutako konpainia ospetsuak argentinar jatorriko futbol izarra zirkuko protagonista bihurtu du azarotik aurrera munduan zehar eskainiko duen ikuskizun honetan. Bi urteko prestaketa egin behar izan du 90 minututan zehar futbol estadioen «giro elektrikoa» islatuko duen lan honek. Sarrerak, 39 eurotik aurrera. www.cirquedusoleil.com

Urriaren 13ra arte Italian egiten den beldurrezko zinema izango da aurtengo Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiko protagonista. Fantastikoa maite dutenek galdu ezin duten jaialdi honetan urtero ematen diren film bitxiak ez dira publiko guztientzat. Aurtengo “uztaren” adibide Claudio Lattanzi italiarraren “Everybloody's End" edo Tomaz Gorkic eslovakiarraren "The curse of Valburga" tituluak ditugu, azken hau «umore eta indarkeria nahasketa bitxia», antolatzaileen esanetan. Pupi Avati gidoilari eta zuzendari italiarrak jasoko du ohorezko saria. https://sitgesfilmfestival.com

KLAGENFURT (AUSTRIA) Urriaren 27ra arte Hamalau metroko garaierara iristen diren 300 zuhaitz “atera” dira Klagenfurt hiriko Wörthersee Stadion futbol zelaiaren erdian, artea eta ekologia batzen dituen proiektu bati esker. Gizakiok naturarekin dugun lotura lantzeaz gain, doan bisita daitekeen instalazio honek ingurumenak jasaten dituen erasoak erakutsi nahi ditu. “For Forest” izeneko artelan handi hau Max Peintner austriar artistak 1971n arkatzez marraztu zuen zirriborro bat du oinarri. Klaus Littman suitzarrak hiru dimentsiotara eraman du marrazki bitxi hura, arte bizia bihurturik. https://forforest.net/en/

56


ErakusketaK INPRESIONISMOA BERE OSOTASUNEAN Pariseko Musée d’Orsay Estatu frantsesean bisitari gehien jasotzen duen hirugarren museoa da; 3,3 milioi inguru izan ziren bertan iaz. Orain, bosgarren solairuan egindako eraberritze lanen ostean, bere funtsetan gordetzen dituen inpresionismo eta inpresionismoaren osteko artelan guztiak erakutsiko ditu prestatu duen ibilbide berriari esker. www.musee-orsay.fr

«GAME OF THRONES», MADRILEN

Madrileko Ifema azokako 5.1 gunean zabalduko ditu ateak urriaren 26an “Game of Thrones” telesail arrakastatsuaren erakusketa ofizialak. 1.000 metro karratu ingurura hedatuko den lagin honetan mundu osoan zale porrokatuak dituen telesailean erabilitako dekoratuak, atrezzoa eta jantziak ikus daitezke; esaterako, argazkian azaltzen direnak; Daenerysenak. Asteartetik igandera egongo da zabalik, 10:00etatik 21:30era etengabe eta sarrerak, helduentzat, 15,90 euroan jarri dituzte. Haurrentzat, 8,90 eurotik gora.

ZINEMAGILE MARGOLARIA

www.juegodetronoslaexposicion.es

Gus Van Sant-ek 40 urte daramatza filmak egiten, baina zuzendari amerikarrak ondo ezkutatuta zuen beste pasio bat; margotzea, alegia. “Elephant”, “My Own Private Idaho” eta “Good Will Hunting” filmen egileak gaztetatik margotzen du, eta orain New Yorkeko Vito Schnabel galerian erakutsiko ditu azaroaren 1era arte berak egindako bederatzi mihiseak. www.vitoschnabel.com

OIHAL BATEN BARNEAN Pieter Bruegel Zaharraren “Nekazarien ezkontza” margolan ospetsuko mahaikide bat, alegia, ardoa edan eta zopa jaten ari diren pertsonaietako bat, “bihurtu” daitezke Bruselako Atomium eraikin ikusgarrian zabaldu den erakusketa berrian. Duela 450 urte zendu zen margolari aitzindariaren munduan murgildu gaitezke modu interaktiboan. 2020ko irailaren 13ra arte egongo da zabalik. www.atomium.be

BOLIVIAKO JANTZIAK Boliviako indigenen janzkera desberdinak dira “Memoriak janzten” izeneko erakusketaren ardatz. La Paz-eko Musef museoan (Folklore eta Etnografia Museo Nazionala) 81 bat jantzi bildu dituzte, batzuk zaharrak, arkeologoek berreskuratutakoak eta beste batzuk gaur egungoak; adibidez, goi-ordokiko emakumeek erabiltzen dituzten “urkhus” izeneko tunikak. www.musef.org.bo 57


liburuen TXokoA

AEB-AK ZEHARKATZEN BAKARRIK ETA BIZIKLETAN

TĂş, una bici y la carretera Eleanor Davis Itzulpena: Santiago Garcia Astiberri, 2019 172 orrialde. 15 euro

ilboko Astiberri argitaletxearen eskutik dator liburu dotore hau, komiki formatuan, eta bizikletan egindako bidaia baten kronika irudietan laburbiltzen du. Eleanor Davis-ek (1983, Tucson, Arizona, AEB), AEBetako komiki alternatiboaren izen ezagunetarikoak, zera pentsatu zuen bat-batean: Arizonatik Georgiaraino bizikletan joango zela, nola edo hala. Garai hartan ez zegoen bere une onenean, arazoak zituen eta erronka hori burutzea otu zitzaion, bai ala bai. Koadernoa eramango zuen bertan marraztu ahal izateko eta egunean egindako kilometroak, lortutako abiadura, geldiune teknikoak, bidean aurkitutako jendea eta, batez ere, bere burua nola zegoen islatzea zuen xede. Laguntzarik behar ez izateak eta bere buruari egunetik egunera gehiago eskatzeak poza ematen zion baina, era berean, errepidean bakardadea eta asperraldia zituen etsai. Liburuan erabateko askatasun sentsazio hori islatu zuen, baita belaunetako mina eta askotan dena pikutara bidaltzeko sortzen zitzaion gogo bortitza ere. Bi hilabeteren buruan, egunean 80 bat kilometro egin ostean, 2.500 kilometro osatu zituen Davisek. Liburuan, alanbrehesiz eginiko langez, topatu zituen mugetako poliziez eta immigrazioari buruz ere mintzatzen da.

B


STEVENSONEN NOBELA HELDUENA

BLANESETIK CAP DE CREUSERAINOKO BIDEA

Robert Louis Stevensoni ospea batez ere “Altxorraren uhartea” eta “Jekyll Dk. eta Mr. Hyderen kasu bitxia” nobelek eman bazioten ere, hau ere miresgarria da bere sakontasun, indar eta pertsonaien anbiguotasunagatik. Stevensonek, idazle ibilbidean heldutasunera iritsirik, bere idazkera-baliabide guztiak erabili zituen nobela honetan. Bi anaia dira pertsonaia nagusiak, lurralde desberdinetan gertatutako abenturak kontatzen zaizkigu, baina nobela honek gizakiaren funtsezko bikoiztasuna barrutik biziarazten digu, batez ere.

Joan de Déu Prats idazleak eta Ilich Roimeser marrazkilariak Kataluniako Costa Bravako bidaia-gida berezia osatu dute, ohiko mota honetako gidekin zerikusi handirik ez duena. Alde batetik, marrazkiengatik; bestalde, Joan de Déu Pratsen idazteko maneragatik. Blanesetik Cap de Creus muturrerainoko bidaia berezi honetan, ibilbide “ofizialetik” kanpo garamatzate egile biek, bigarren mailako bideetan eta askotan betiko «cami de ronda» edo oinez egiten diren bideetan barna.

Ballantraeko premua Robert Louis Stevenson Igela, 2019 320 orrialde. 12,00 euro

ARTIKOKO ABENTURA ZOROEN KONDAIRA Javier Pelaez zientzia dibulgatzailea da. Azken hamarkadetan hainbat komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak, baita “National Geographic”-en ere, eta gaur egun Yahoo! plataformako zientzia editorea da. Liburu honetan aparteko kontalari honek Ipar Poloa menderatzeko egin diren saiakerak bildu ditu, eta begirada panoramiko bat eskaintzen ahalegintzen da 500 urteetan luzatu den lasterketa zoroa islatzeko. Horretarako, esploratzaileen koadernoak eta lehen eskuko materialak hartu ditu abiapuntu, horietatik asko ezezagunak. 500 años de frío Javier Peláez Planeta, 2019 320 orrialde. 19,90 euro

Un nómada por el Ampurdán Joan de Déu Prats eta Ilich Roimeser Somos Libros, 2019 128 orrialde. 19,00 euro

IRAILAREN 11KO ERASOAK ABIAPUNTU Susan Buck-Morss AEBetako filosofo eta ideien historialariak ez zuen fundamentalismo islamikoa abiapuntu izango zuen libururik idazteko asmorik, baina 2001eko irailaren 11n Bin Ladenek zuzendutako Al-Qaeda erakundeak New Yorken bihotza nola zartarazten zuen ikusteak eta horren aurrean izan ziren erreakzioak aditzeak hausnarketarako eman zion. 2003an idatzitako saiakera honek, non egileak indarkeriaren eta izuaren gaineko gogoeta zabala egiten duen, gaurkotasun osoa du gaur egun. Izuaren osteko gogoeta Susan Buck-Morss, Peio Agirre Sarasolak itzulita Katakrak, 2019 216 orrialde. 17,00 euro

59


Gogoan hartu

MADRILEKO LIRIAKO JAUREGIA ALBA ETXEAK JENDE XUMEAREN SOSAK BEHAR DITU Dagoeneko, eta joan den irailaren bukaeratik, Madrileko Printzesa kaleko 20. eta 22. zenbakietan kokatutako Liriako jauregi eder eta dotorea bisita daiteke, Alba Etxeak bere eraikin maitatuenaren ateak publiko arruntari, hau da, “jende xeheari”, zabaltzea erabaki ostean. Diru beharra du Alba Etxeak, ez baitzaio, antza, batere samurra egiten etxe hori mantentzea. Esaterako, 50 langile dituzte soilik Madrilgo etxe nagusian; horri Sevillan, Donostian eta penintsulako gainerako tokietan gordetzen dituzten ondare eta eraikinak gehitu beharko genizkieke. Horri esker, Espainiako aristokraziaren leinurik zaharrena eta mendeetan penintsulan eta Europa osoan etxe boteretsuena eta dirudunena izan denaren “egunerokotasuna” nolakoa izan den aurrez aurre ikusteko aukera izango du “herri xeheak”. XVIII. mendean Louis Guilbert eta Ventura Rodriguez arkitektoek diseinatutako jauregia Alba Etxearen hiriburuko egoitza da. “Errege-jauregiaren anaia txikia” esaten diote eta Espainiako hiriburuko erdialdean garai horretatik zutik dirauen eraikin zibil garrantzitsuenetariko bat da, zalantzarik gabe. Eraikinak ezohiko oinplano angeluzuzen luzearen egitura du; garai hartako espainiar jauregiek, ordea, oinplano karratua dute, barnean patioak dituztela. Bisitaldian, albatarrek mendeetan zenbat margolan, eskultura eta bestelako ondasun bildu dituzten egiazta daiteke. Egia esan, Liriako jauregiak gordetzen duen altxor artistiko eta historikoaren balioa zenbatezina da, bilduma pribatua dela kontuan izanik. Jauregiko hormetan zintzilikatutako margoen artean Tizianoren “Albako dukearen erretratua” eta Goyaren “Cayetana

dukesa zuriz jantzita” ospetsua aurki daitezke. Punta-puntako italiar artelanak ere ikus daitezke; esaterako, Franceso Furiniren “Egiaren alegoria” eta Andrea Vaccaroren “Paradisutik kanporatutakoak”. Bisitaldiak taldeka egingo dira, 30 minutuero eta 65 minutuko iraupena izango dute. Astelehenetan doan izango dira; gainerakoetan, 14 euro. Fundacioncasadealba.com

60


URAMBA BAHIA MALAGA: PARADISUA KOLONBIAN DAGO Parke natural honetan ez ezazue tabernarik bilatu, ezta hotelik ere. Ez dituzue aurkituko; natura basati eta ederra bakarrik. Gertuen dagoen hotela 21 kilometrora dago eta, aukeran, Buenaventura herriko kanpinetan agian aterpea izango duzue; adibidez, La Barra hondartzaren ertzean bertan dagoen DoĂąa Dorisen kanpinean. Bestela, jai duzue, 2010. urtean Kolonbiako Gobernuak Inguru Babestu izendapena eman zionetik Uramba Bahia Malaga natur parkea sekulako balioa duen altxor baten moduan gordetzen baita. Cauca haranean kokatuta dago, Kolonbiako Pazifikoko kostaldean, eta ekainetik azarora bitartean konkordun balearen migrazioaren

iritsiera-puntu garrantzitsua da. Denboraldi bakoitzean 500 bat balea begiztatu daitezke igerian libre, bertako ekosistemako beste animaliekin batera, esaterako, itsasoko dortoka eta parkera hurbiltzen diren hegazti ugariekin. Magiaz beteta dago Uramba parkea, baita istorioz ere, kultur aberastasun handiko tokia baita bertan bizi diren komunitate indigena eta beltzei esker. Eta nondik datorkio izena? ÂŤUrambaÂť hitzak auzolana esan nahi du, eskubideen alde egiten den auzolana, zehazki. Sarbide naturala Buenaventura herrian du eta hango kai turistikoan Juanchacoko porturaino joateko txalupak har daitezke.

61


LABURRaK

» «DOWNTON ABBEY» GAZTELUAN OSTATU HAR DAITEKE ampshiren (Britainia Handia) kokatutako Highclere gaztelu dotoreko jabeak dira Carnarvon-eko kondekondesak. Jauregi ikusgarri honetan grabatu zen “Downton Abbey” telesail aparta, orain film luzea bihurtu dena, eta telesailak mundu osoan sortu duen zale andanari probetxua atera nahian, Airbnb plataformaren bitartez hango gelak alokairuan jarri dituzte jabeek. Inori ez datorkio gaizki diru pixka bat, eta mota honetako gazteluek dirutza behar dute bere horretan mantentzeko. Azaroaren 26tik aurrera hartu ahal izango da ostatu Highcleren. Gaua, maiordomoa barne, 180 euroan jarriko omen dute.

H

DONOSTIAK TURISMOAREN MUNDUKO SARIA ESKURATU DU errikuntza eta Iraunkortasuna izeneko saria, alegia, turismo iraunkorra sustatzen laguntzen duten proiektu inspiratzaileak goraipatu nahi dituen aitortza, jaso berri du Donostiako Udalak. “Love San Sebastian. Live Donostia” proposamena finalista zen Turismoaren Munduko Erakundearen “Politika Publikoen eta Gobernantzaren Iraunkortasuna eta Berrikuntza” sarirako, Kolonbiako Turismo Ministerioarekin (“Turismo y Paz” programa) eta Tenerifeko Turismoarekin (“Carta por la sostenibilidad para el avistamiento de cetáceos”) batera, eta azkenean Donostia hautatu zuten Nazio Batuen turismo erakunde gorenak irailean antolatutako ekitaldian.

B

UZBEKISTANEK NAZIOARTEKO TURISMOA ERAKARRI NAHI DU zbekistango Errepublika –Erdialdeko Asiako estatu itsaso gabea eta historikoki oso garrantzitsua izan dena Zetaren Bidean zegoelako– gaur egun oso lurralde itxia da. Zaila da Sobietar Batasuneko partaide ohi honetan sartzea, baina gauzak aldatzen ari dira, aditzera eman baita Txinako bisitariei, baita Hong Kongekoei ere, eskatzen zitzaizkien bisak ez direla beharrezkoak izango aurrerantzean, nazioarteko turistak erakartzeko politika berriari ekin baitio bertako Gobernuak. Beraz, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Chakvat Mirzioïev lehendakariak sinatutako dekretuaren arabera, txinatarrek sei egun eman ditzakete Uzbekistanen bisarik gabe.

U

«ESPAINIAR SENA», PARKE TEMATIKO BATEN ARDATZ es Epesses herrian (Estatu frantsesa, Parisetik bi ordura) kokatutako Le Puy de Fou parke tematikoak Frantziako historia du ardatz; hau da, gertakari historikoetan oinarritzen da, ikuspuntu propioa –oso zentrista– emateko. Egia esan, arrakasta handia du, Disneyland Parisek bakarrik irabazten baitio bisitari kopuruari dagokionez. Orain, Toledon izen bereko parkea zabaldu dute, baina hau Estatu espainiarreko historian oinarrituta. Errege katolikoak, Al-Andalusen konkista, Kolon eta Amerika eta beste hainbat gertakarik dute tokia parkean eta bertan egiten diren ikuskizunetan... batek daki zein ikuspuntutik.

KAFESNE ARTISTIKOENA 28 urteko Manuela Fensore tabernari italiarraren kafesneak –bat baino gehiago aurkeztu behar izan baitzuen– dira munduko onenak eta artistikoenak... aurten, bederen, World Latte Art Championship lehiaketako irabazle suertatu baitira.

L

TAXI HEGALARIA AURKI Sea Bubbles izeneko «taxi hegalariaren» probak egin zituzten irailaren bukaeran Sena ibaian; 2020ko udaberrirako martxan jartzea lortu nahi dute. Guztiz ekologikoa den taxi hau, elektrikoa da eta 30 kilometro orduko abiadura har dezake.

62


HAR ITZAZU ZUK ZEURE FRUITUAK Zorionez, gure gizartea natura zaindu beharra dagoela jabetzen ari da; «0 kilometro-ko» elikagaiak kontsumitu behar direla barneratzen ari gara, horrela natura ez ezik, lurretik bizi direnak babesten ari garelako. Horrekin lotutako ekimenak oso zabalduta daude Europako iparraldean; esaterako, argazkiak islatzen duena. Herbehereetako Kerk-Avezaath herriko baratze honetan, Fruituak Batzeko Egun Nazionalean kontsumitzaileek beraien sagarrak jaso ahal izan zituzten. OKURA HOTELA BERRIZ MARTXAN Lau urtetako eraberritze lanen buruan, ateak zabaldu ditu berriz Tokioko hotel ikoniko honek. Okura Japoniako historiari estuki lotuta dago, bertan nazioarteko buruzagi eta pertsonaia ospetsu ugarik hartu baitute ostatu; Obamak eta John Lennonek, kasu.

BELDURREZKO GAUA ELIZA BATEAN Kae Ono japoniarrak eta bere kideak, Coco txakurra barne, «champing»-a maite dute; hau da, camping-a «church» (eliza) batean egitea. Beldurra pasatzea omen dute gustuko. Londresetik 60 kilometrora kokatutako Edlesborougheko St Mary elizan daude, bakoitzak 56 euro ordainduta. Monumentuen sustapena bermatzeko egiten da.

EKLO HOTEL EKOLOGIKOA ZABALDU DUTE BORDELEN Argazkian azaltzen dena Emmanuel Petit da, joan den ekainean Bordeleko Bastide Niel eskualde ekologikoan ateak zabaldu zituen Eklo hotelaren jabea. Hotelaren izen osoa Eklo Bordeaux Centre Bastide da –kateak filosofia bereko beste batzuk ditu Estatu frantsesean, Lille eta Le Manensen kasu– eta guztira 127 gela ditu. Ekologikoa eta merkea –gaua 24 euroren truke– izatea omen du xede kateak, eta horregatik hotelaren eta aterpearen arteko mugarekin jokatzen du, bakoitzaren beharren arabera. Mota guztietako gelez gain, estudioak eta apartamentuak alokatzen ditu.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.