7h130.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Armenia

Arantzak eta loreak lurralde berean

30 URTE HARRESIRIK GABE

BERLIN


Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


6

44

22

28 16

36

aurkibidea130

16 Txina Txotxongiloek adin guztietako txinatarrak liluratu dituzte azken 2.000 urteetan, baina bestelako pantailak egin dira nagusi XXI. mendean.

28 Armenia Mendeetan zehar bere identitatea desberdintasunean eta desjabetzan oinarrituz joan da eraikitzen. Hemen ere, iragana alde guztietan dago.

22 Etxauriko Haitzak Urrutitik erakargarria, eta gerturatuta, aberatsa. Erresuma Zaharreko bihotzean jaikitzen diren haitz ikusgarrien babespean dago Etxauri.

36 Yucatan Penintsula hau osatzen duten Mexikoko hiru estatuetatik bi bisitatu ditugu erreportaje honetan. Europako turismoak gutxien ukitzen dituenak.

44 Segovia Erdi Aroko gotorlekuz jositako geografia eratzen du lurralde honek. Horien artean, lau nabarmentzen dira: Coca, Turegano, Cuellar eta Pedraza.

06 Berlin Harresia 1989ko azaroaren 9an erori zen. 30 urte bete dira, beraz; ospatzeko zein gogoratzeko gertaera da. Berlinen, ekitaldi eta erakusketa ugari daude urteurrenaren harira eta merezi du bertaratzea. Hiri honek kontinente zaharreko eraldaketa urbanistiko eta sozial handiena izan du, Europako epizentro kultural bihurtzeraino, eta horren zantzuen bila joan gara.

52 Proposamen tematikoa «Dark tourism» edo turismo iluneko helmuga ospetsuenak. 56 Hitzorduak Antzerkia Tbilisin eta zinema Gijonen. 58 Liburuen txokoa Steve McCurryren animaliak. 60 Gogoan hartu Flathead erreserba. 61 Zinema bidaiaria «A Dog Called Money». 62 Laburrak 3


Munduari begirada

SPREEWALD Ipuinetatik aterata legez abarran lasai eserita ageri da Harald Wenske baserritarra, jaso berri dituen kuia ederrak azokarako bidean daramatzala. Berlingo hego-mendebaldean, hiritik ehun bat kilometro eskasera kokatutako Spreewald izeneko biosferaren erreserbako biztanlea da Wenske jauna... bere aurretik bere arbasoak izan ziren bezala. VI. eta VII. mendeetan dozena bat herri eslaviar bertan errotu baitzen, Elba eta Oder ibaien arteko lur emankor hauetan. Lehenengo kolono haiei ÂŤsorbenÂť deitu zitzaien alemanez, eta gutxiengo nazionalitate honen hizkuntza, propioa baitute, Alemanian ofizialki onartutako bi hizkuntza minorizatuetako bat da. Spreewald erreserban urek, lurrek eta basoek bat egiten dute, 1.300 kilometroan hedatzen diren 200 kanalei esker. Eta kanalek, harien antzera, zelai, padura eta haltz beltzak josten dituzte brodatu natural bat sortuz. Azkenik, kuia hauei ez al diezue maitagarrien ipuin batetik ateratakoen itxurarik hartzen?

G

Argazkia: Patrick Pleul

4




Berlin BEREBIZIKO ERALDAKETA

Duela hogeita hamar urte, harresia erori zenean, Alemaniari mundu ezezagun bat ireki zitzaion, inkognitaz betea, alemanek berezko duten eraginkortasuna baliatuz argitu dituztenak. Gaur egun Berlin guztiz onbideratuta eta eguneratuta dago; maisuki integratu dute ia berrogei urtez bi ideologia kontrajarrik banandu zutena. Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

7


BERLIN zken hiru hamarkadetan zehar hiri honek kontinente zaharreko eraldaketa urbanistiko eta sozial handiena izan du, eta kultur mugimenduak eta azken joerak markatzen dituen Europako epizentro bihurtu da. Cropius, Alvar Aalto, Scharoun edota Mies Van der Rohe-k, 50eko eta 70eko urteen artean mendebaldeko Berlinen berreraikitzean parte hartu zuten arkitekto garrantzitsuenetakoek, burua altxatuko balute, zur eta lur geratuko lirateke harresiak hartzen zuen eremu osoak eta orduko Ekialdeko Berlineko auzo askok zernolako aldaketa izan duten ikusita. Garai hartan, II. Mundu Gerran aliatuen bonbek erabat birrindutako Mendebaldeko Berlin berreraikitzea alimaleko lana izan zen, agian alemanek soilik egin zezaketena. Horien ondorengoek egin dutena duela hogeita hamar urte irudika ezin zitekeen miraria da. Harresia jausi zenean, Berlinek bere identitatea galdu zuen, hiri zatitua izatean zetzan identitate hura. Inork ez zekien zer etorriko zen. Hiriak iragan handia zuen eta beharbada etorkizun handia, baina orainal-

A

Postdamer Platz-ek esanahi handia du. Ikur futurista da, baina iragan esanguratsua du, bertan zeudelako Europako lehen semaforoa, lehen tren geltokia eta Hitlerren bunkerra. Ondoko orrialdean, Bode museoko sarrera. Museoen uhartean dago.

dirik batere ez. Eta horrek segurtasun falta handia sortzen zuen, harrigarriro gainditu dutena. Hemen gertatu dena eredugarria da; sare urbanoaren eraldaketa oso ondo hausnartuta burutu da. Hiri gutxik uztartu dituzte Berlinek bezain ondo herentzian jasotako arkitektura eta eraikuntza berriak. Bertako kaleetan, punta-puntako arkitektura eta Europako historiako gertaera nagusiak bizi izan zituzten eraikuntzak fusionatuta daude; egitura zaharrek arkitekto prestigiotsuen diseinuekin bat egiten dute. Berlingo skylineari begiratuta, garai desberdinetako estilo arkitektonikoak integratzeko espiritu horren bi adibide bikain aurkituko ditugu: Reichstag-a, Norman Fosterren kupula ederra duena, eta Pariser Platz bikaina, DZ Bankuaren ondoan, azken hau Frank O Gehryk diseinatua. Balio klasiko guztiak mantentzen dituzte, baina horiei sormen handiko diseinu garaikidea gailentzen zaie. Emaitza ikusgarria da, XXI. mendeko hiri handi bat, Gerra Hotzeko mamuak atzean utzi eta Europako laborategi arkitektoniko, sozial eta kultural bihurtu dena.



BERLIN Reichstag eraikina Tiergarten (alemanez «animalien lorategia» esan nahi du) parketik ikusita. Berlingo eremu berde garrantzitsuena da.

10

Bisitariak bertan tren geltoki zentral ikusgarria bezalako eraikin futuristak topatuko ditu, Europako museo prestigiotsuenak Munduko Ondare izendaturiko Museoen Uhartean, eta datorren arte garaikidea Hamburger Bahnhof-en, bai eta bere luze-zabalean hiri honek duen “mobida” potentea. Arkitektura-laborategia Mundu mailako arkitekturaren ordezkari handienek Alemaniako hiri honetan topatu dute beren ideia ausart eta originalenekin esperimentatzeko eta ikertzeko tokia. Berlindarrek arkitektura onenaren aldeko apustua egin

dute, etorkizunari lotsagabe begiratzen dion hiri baten ikur gisa. Ia nazioarteko firma handi guztiak daude nolabait ordezkatuta Berlin berri honetan, betiere eraikuntzaarau zorrotz batzuei jarraituz. Gobernuburuen hitzetan, premisa honakoa izan da: «Arkitektura onena hiritarren zerbitzura egin behar da, zauriak ixteko eta sare urbanoa birmoldatzeko». Argi dago, ez zuten hiria eraikin-eskulturen bilduma bihurtu nahi, non egileek beraien egoa aseko zuten. Hori dela-eta, 1889az geroztiko eraikin berri gehienak barrutik ikusi behar dira, horien benetako izaera des-


kubritzeko. Horren adibide onak dira, esaterako, Lafayette Galeriak, non Jean Nouvelek kanpoaldetik eraikin diskretua egin behar izan zuen baina barrutik ikusgarria, edota Calatravaren zubia, zeinak ez duen bere ohiko burdinazko gandorrik. Frank O Gehryk berak ere DZ Bank-entzat egin zuen eraikinean bere sormen guztia soilik estalkira eta barruko patiora bideratu behar izan zuen. Arkitektura berri hau deskubritzeko, nahitaez bisitatu beharrekoa da Potsdamer Platz, ikur futuristatzat jotzen baita, Alemaniako hiriburuan XXI. mendeko bilakaera urbanistikoa argiztatzen duen ikurra. Plaza

honetan jarri zuten Europako lehenengo semaforoa eta lehen tren geltokia, bai eta Hitlerrek bere azken egunak igaro zituen bunkerra ere. Ditxosozko harresia zegoen eremu hotz mortu horretan gaur egun dagoen plazak ez du zerikusirik gerra aurretik zegoenarekin. Hala ere, astiro begiratuz gero, iraganari keinu egiten dioten ezaugarri asko topa daitezke. Antzinako geltokiaren parean dago 1989an harresia bota zenean eraitsitako lehen zatia. Eta Deutsche Bahn eraikinaren ondoan Europan jarri zen lehen semaforoaren erreplika bat dago. Plazaren ingurumarian Helmut Jahn-en Sony Zentroa aur-

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Norman Fosterrek Reichstag-erako diseinatutako kupula; MarieElisabeth-LĂźdersHaus gune zientifikoa; Neues museoko Nefertiti eta Historia Museoa.

11


BERLIN Lerroon ondoan, berlindar bat KarlMarxs Allee inguruan (lehen Stalin etorbidea zen). Alemaniako Errepublika Demokratikoko arkitekturaren adibidea da. Behean, Schloss Charlottenburg jauregi bikaina, Alemaniako bulebar ezagun eta luxuzkoenean.


GIDA PRAKTIKOA Informazioa Harresia 1989ko azaroaren 9an erori zen. Horrek markatzen du Berlingo Harresia erori zeneko 30. urteurrena, ospatzeko zein gogoratzeko gertaera. Berlinen, ekitaldi eta erakusketa ugari daude jubileuaren inguruan eta merezi du bertaratzea. Hauek dira horietako batzuk. Informazio gehiago turismo bulegoaren web orrialdean: www.visitberlin.de.

7 egun eta 7 kokagune 1989/90eko gertakizunetan agertoki garrantzitsuak izan ziren hiriko zazpi tokitan erakusketa eta ekitaldiak egingo dira aire zabalean. Getsemaniko eliza, Alexanderplatz, Schlossplatz, Brandenburg Gate, Kurfürstendamm, East Side Gallery eta Lichtenberg-eko Stasiren egoitza ohia dira kokagune horiek. Jaialdi astea amaitzeko, Brandenburgoko Atean kontzertu bat egingo dute azaroaren 9ko gauean: “Staatskapelle” izenpean eta Daniel Barenboim-ek zuzenduta; berak hasiko du ikuskizuna eta Alemaniako eta nazioarteko artistak batuko ditu.

kituko dugu, eta DaimlerChrysler gune magistrala, Daimler Benz auto enpresak Renzo Pianori eta Christoph Kohlbecker-i enkargaturikoa, zeinak arkitekto entzutetsuen esku-hartzeak dituen; esaterako, Rafael Moneorena –honek Grand Hyatt hotela diseinatu zuen–, Arata Isozaki japoniarrarena –bulego-eraikin bat egin zuen– edota Richard Rogers-ena –zenbait eraikin egin zituen–. Maisu horien guztien artean espazio urbano futurista eta funtzionala sortu zuten, arkitektura maite dutenentzako benetan zirraragarria. Berritze sakona izan duen beste inguruetako bat Bundestag eta bere bulego guztiak dira, ibaiaren inguruan daudenak. Kantzilertzaren eraikina nabarmentzen da horien artean, Axel Schulte-k eta Charlotte Frank-ek egina. Harrigarria da oso, nahiz eta eraikina oso mardula izan dituen bao ugariengatik, arintasuna transmititzen du. Fatxada nagusian dagoen patioaren erdian Eduardo Chillidaren eskultura handi bat dago. Bidaiariak halabeharrez ikusiko duen estatu-eraikinen multzo handi berria Reichstag-a da. Buruan kristalezko kupula magiko bat du, gailurrerainoko arrapala helikoidala duena, Norman Fosterrek diseinatua. Egitura garden horren barrualdetik Alemaniako Parlamentu aretoa ikus daiteke, eta aldi berean hiri osoaren bista izugarriez goza daiteke. Klasikoak Erdigune historikoa ezagutzeko, abiapuntua Brandenburgoko Ate mitikoa eta Unter den Linden etorbidea dira. Horien ingurumarian daude prusiar garaiaren une gorenean zutitutako eraikin nagusiak: Humboldt Unibertsitatea, bigarren eskuko liburuen azoka bizia

Artea East Side Galleryn Azaroaren 19tik abenduaren 21era, bisita gidatuak. 1990eko udaberrian 21 herrialdetako 100 artistak baino gehiagok aire zabaleko galeria luzeena sortu zuten muga zaharraren 1,3 kilometrotan zehar. Egun horietarako programatuta dauden bisita gidatu eta erakusketa ugarietako bat da.

Alemaniako Errepublika Demokratikoko ohiko bizimodua 2020ko abenduaren 30era arte. Kulturbrauerei museoa, Knaackstrasse 97. 600 metro koadrotan, objektu originalak, dokumentuak, filmak eta soinu grabaketak.

Batetik bestera mugitzea Berlin Welcome Card garraio-txartel perfektua da; izan ere, hiri handia da Berlin, oso handia. Turismo bulegoetan eros dezakezu eta prezioa behar dituzun egunen araberakoa izango da, 2 eta 6 egun artekoa. Gainera, bisita ugaritarako deskontuak gehituak ditu txartelak, bai eta hiriari zuku guztia ateratzeko gida bat ere. Txartel honekin trenak, metroa eta autobusak nahieran eta billete bakarrarekin erabili ahalko dituzu, horrela euro mordoxka aurreztuz.

duena; Gendarmenmarkt, monumentu-estetika duen plaza batean kokatua, non Berlin harresiak banantzen zuen garaiko edizio bitxiak aurki daitezkeen. Alexanderplatzerako norabidean Spree ibaira iritsiko gara; Museoen Uharte oparoa dago bertan, aipatu bezala, Munduko Ondare izendatua. Bost museo daude bertan eta horien artean nahitaez bisitatzekoak dira Pergamon Museum (Turkiatik harriz harri garraiatu zuten Pergamoko heleniar aldare liluragarria erakusten duena), eta Neues Museum, egiptoar artean espezializatua (Nefertiti erreginaren eta bere senar Akenatonen bustoak daude bertan). Hiriaren mendebalderantz zutitzen dira telebista dorrearen 365 metro zirraragarriak. Esfera handi bat du gainean eta zerurantz zuzenduriko antena handi bat. Garai hartako Alemaniako Errepublika Demokratikoak (RDA erdarazko sigletan) Alexanderplatzen erdierdian ezarri zuen, botere erakustaldi gisa. Alde bietako Berlinetik ikus zitekeen; harresia erdian zela, propagandak berebiziko garrantzia zuen, eta proiektuen monumentaltasuna funtsezkoa zen gerra psikologikoa irabazteko. Gaur egun oraindik hiriko edozein lekutatik ikus daitekeen mugarri arkitektonikoa da barnean jatetxe birakari bat duen dorre hori. Bere ingurumariak toki bikaina dira bai zerbait hartzeko, bai buelta bat emateko bizikletak alokatzeko, bai Alexanderplatzetik gertu dagoen plaza batean Marx eta Engels lider komunisten bi estatua bikain ikusteko. Arkitektura komunistaren adibide onenetako bat gertutik ikusi nahi duen bidaiariak Karl-Marx Alleera hurbildu behar du (1961era arte Stalinen etorbidea 13


BERLIN

Museoen Uharteko beste ikuspegi bat. Aurrez-aurre, Bode museoa, Spree ibaia eta, atzean, Fernsehturm telebista eta behatoki ikonikoa. Ondoko argazkian, East Side Galleryn, Eric Honecker eta Leonidas Brezneven arteko muxu ospetsua. Berlingo harresiaren hobeto gordetako gunean aire zabaleko galeria hau kokatu da.

14

deitua). RDAren erregimenaren erakusleiho izan zena ikusiko du bertan. Bestetik, zutik dirauen harresi tarte handiena bertatik bertara ikusteko Warschauer Strasse-ko metro geltokian jaitsi behar da. Bertan harresi originalaren 1.300 metroko zatia dago, arte galeria bihurtuta: 21 herrialdetako ehun artistak (batzuk anonimoak eta beste batzuk ezagunak), horien artean Thierry Noir-ek, 118 mural margotu zituzten bertan, 28 urtez mundua banandu zuen muga harenganako beren sentipenak islatzeko. East Side Gallery esaten diote zutik segitzen duen harresi zati handiena den honi. Historia handiko beste kale mitiko bat Kurfßrstendamm da, Charlottenburg auzoan. Zinema-areto, antzoki eta luxuzko dendez hornitua, XX. mendeko eta Mendebaldeko Berlinen bizitza sozialaren erdigunea izan zen. Alemaniako bulebar ezagun eta luxuzkoena da. Kadewe saltokiak daude bertan, Europako handienak, bai eta Kaiser Wilhem Gedächtniskirche eliza ere; aliatuen bonba batek txikitu zuen horren kanpando-

rrea eta berlindarrek bere horretan uztea erabaki zuten iragana ahantz ez zedin. Barnean, beirate ikusgarri batek argia koloreztatzen du, tenpluari mistizismo futurista nabarmena emanez. Elizaren ingurumarian Eduardo Chillidaren beste eskultura bat dago, "Berlin" izeneko eskultura handia alegia. Atsegina da alde banatan dituen bankuetako batean eseriz erlaxatzea eta bere edertasunaz gozatzea. Eta Charlottenburgetik atera gabe, XVIII. mendeko arkitektura barrokoaren eta Berlin zaharraren goreneko unearen adibide onena ikus dezakegu, Schloss Charlottenburg, hain zuzen. Versaillesen itxura imitatuz sorturiko jauregi bikain hau Frederiko I.aren aginduz eraiki zen, udara igarotzeko egoitza gisa, eta ondoren hurrengo belaunaldiek lan horri eutsi eta gaurdaino iritsi den obra maiestatetsua eraiki zuten. Ilunabarrean joatea da onena, turista gutxiago baitago eta orduan erakutsiko baitigute bertako lorategiek beren aurpegi atseginena, eguzkia sartzen deneko epeltasunak edertuta. •


GARAGARDOA ETA BERLINGO GAUA Berlin toki aproposa da garagardoa hobeto ezagutzeko eta gozatzeko. Edari hau beste ezer gabe edota jaki sendoen lagungarri gisa har daiteke. Zalantzarik gabe, berlindarrek eta alemanek gehien edaten duten edaria da. Izan ere, edari nazionala da. Alemanian ia 5.000 barietate ekoizten dira. Alemaniako hiriburuan gehien kontsumitzen dena pilsner motakoa da. Garagardo hori honek lupulu gutxi du eta ez da oso mikatza, zapore gozo antzekoa du eta, taberna, pub, jatetxe eta kafetegietan zerbitzatzen duten arren, onena garagardotegi tradizionaletan (kneipe) dastatzea da, edota eguraldi ona denean garagardozaleen terrazetan (biergarten). Horietan zerbitzariek ederki ateratzen dute garagardoa, litro erdiko edalontzietan eta pitxer handietan, bezeroak garagardoa behar bezala dasta dezan. Berlindar garagardo horietan ohikoena Berliner Weise Mit Schuss delakoa da. Zapore atseginagoa izan dezan, ziropa edo belar usaintsuen esentzia gehitzen zaio. Lehen nahasketak kolore gorrixka ematen dio, zapore gozo samarrarekin, eta bigarrena berdexkagoa da eta zapore mikatzagoa du. Garagardo horia aski ez denentzat garagardo beltz ugari daude aukeran; adibidez, Schwarzbier, pilsner-ak baino graduazio handiagoa duena. Eta bidaiariak zerbait gogorragoa nahi badu, Bock izenekoa aukera dezake,

hartzitutako garagardoz egina. Berlingo gaugiroak ere garagardo bat gustura hartzeko hamaika aukera eskaintzen ditu. Lotsagabea, sexya, liberala, ausarta eta etiketarik gabea da Berlingo gaua, bertara joaten den jendea bezain lokal eklektikoetan barneratzen dena. Eguzkia atera aurretik nekez ixten dituzte, gainera. Mitte auzoa da bizitasun horren erdigunea. Hemen bizi dira artista gehienak eta hemen daude hiriko mugimendu aktiboa hobetoen ordezkatzen duten taberna eta klubak. White Trash klasiko bat da (SchĂśnhauser Allee 6); berlindar hibrido tipikoa, jatetxe txinatar baten, pub irlandar baten eta rockabilly taberna baten arteko zerbait. Goza ezazu bertako giro izugarriaz eta proba itzazu bertan egiten dituzten hanburgesa magikoak eta tabernan bertan ekoizten duten White Trash Pils delakoa. Alt Berlin (MĂźnzstr 23) da garagardo litroen eta kearen bidez Berlingo gaugiroan erabat murgiltzeko toki perfektua. Taberna txiki honetan ez da deus aldatu Gilen II.a enperadorearen garaitik. Eta dantza egin nahi izanez gero, modako lokaka Sage Club da (KĂśpenicker Str 76), berreraikitako metro geltoki batean kokatua; ostegunetan rocka egoten da, ostiraletan funk, soul eta rhythm and blues-a eta larunbatetan house-a. Ohiko bezeroek, kopa batzuk hartu ondoren, lokaleko igerilekuan bainu bat hartzen amaitu ohi dute gaua. 15



Txotxongilo txinatarrak GALTZEAR DAGOEN MAGIA Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Nicolas Asfouri


TXINA

Tximeleta airosak legez, pantailan jira eta bira, antzinako istorioak gorpuzten dituzten itzal-txotxongiloek adin guztietako txinatarrak liluratu dituzte azken 2.000 urteetan. Halere, bestelako pantailak egin dira nagusi XXI. mendean, eta antzerkiaren oinarritzat jotzen diren teknika zahar hauek –itzalak, hagaxkak eta eskularruak erabiltzen dituztenak, esaterako– bazterrean gelditu dira, haurrentzat soilik izango balira bezala. Ikusle kopuruaren jaitsierari aurre egiteko, arma bakarra erabil dezakete Txinako txotxongilo taldeek: sormena.

18


eijing edo Pekineko ikasgela batean kokatutako pantaila zabalgarri batean, eraztun kosmikoa arma bezala erabiltzen duen haur bat Herensuge erregearen aurka ari da borroka bizian. Lantza itxura duen eraztun kosmiko horren mugimendu arin bat, eta danba! Kolpea ekiditeko, Herensuge erregea bat-batean hegan joan da airean. Pantailaren gibeletik, fikziozko pertsonaia hauei bizia txertatzen dieten titiriteroek ondo entzuten dituzte antzezkizunez gozatzen ari diren haurren barreak eta oihuak. Pekinen gaude, Txinako Herri Errepublikako hiriburuan, lurralde handi, boteretsu, bizi eta zahar honen erdigune

B

politiko eta kulturalean. Halere, Pekin Shanghairen atzetik dago populazioari dagokionez, bigarren hiri handiena baita. Pekinen kokatzen dira txotxongiloen ikuskizunak eskaintzen dituzten Txinako bi antzoki nagusiak. 1960ra arte, hau da, Iraultza Kulturalera arte, itzaltxotxongiloen ikuskizunak oso ohikoak ziren lurralde honetan. Emanaldien kopuruak jaitsiera nabarmena jasan zuen urte horietan, orduko agintariek ez zituztelako oso iraultzailetzat jotzen garai zaharreko kontakizun haiek, baina 1980ko hamarkadan beste loraldi bat iritsi zitzaien eta birsortu egin ziren, 2011n Unescok

Pekingo Itzalen Konpainia lanean eta, ondoan, Quing dinastiako txotxongilo bat. Erreportajea zabaltzen, Herensuge Hegalariaren konpainia eskola batean. Partaide guztiak nanoak dira.

19


TXINA GIDA PRAKTIKOA Hauek dira Txinako txotxongilo antzoki ospetsuenak.

Txinako Txotxongiloen Antzokia Pekinen dago, Chaoyang barrutian. Gobernuaren babespean dago eta bertan ikastetxeetako haurrentzako emanaldiak prestatzen dituzte. Txineraz soilik, baina ez omen da zaila ulertzea.

Shichahai Shadow Art Performance Hotel Pekin hiriburuko Xicheng barrutiko eraikin berri batean dago. Itzal-antzerkia egiten dute soilik.

Shangaiko Txotxongilo Antzokia Huangpu barrutian kokatuta, azken 50 urteetan milaka txinatar familia pasa dira bertatik. Txotxongilo tradizionalak eta nazioarteko mota desberdinetako estiloak jorratzen dituzte bertan.

20


arte ondarearen izendapena emanez geroztik. Gaur egun, herri txikietan bizirik dirau txotxongiloetarako zaletasunak, iraganeko legenda eta kondairek ospetsuak izaten jarraitzen baitute landa inguruetan; hiri handietan, ordea, azken hamarkadetan atzerakada izugarria bizi izan dute. Txinatarrentzat, txotxongiloak zinemaren aitzindariak dira; are gehiago, dianyingyuan hitza erabiltzen dute “zinema” adierazteko, eta berez “itzal elektrikoa” esan nahi du.

Txotxongilo zaharrak eta behean, Lu Baobang. Ondoko orrialdean, Jin Xinchun txotxongiloak egiten, Pekingo Itzalen Konpainia lanean eta haurren adierazkortasuna.

Artista txiki eta handiak Bideo jokoak, zinema eta telebista telefono mugikorrei itsatsitako ikusleen arreta erakartzeko borroka bizian ari diren bitartean, modernitatearen tsunamiaren ostean, titiriteroek bizirik iraun besterik ez dute espero, epe motzean behintzat. Agertokian bere Pekineko Itzalen Konpainiak antzeztu duen borroka latzaren ostean –Herensugearen eta eraztun magikoaren jabearen artean–, Lu Baobang kopetatik erortzen zaion izerdia garbitzen ari da. Belaunaldi zaharren ordezkari honek zalantzan jartzen du berak erretiroa hartzean inork erreleboa hartuko ote dion. «Ezin diegu soldata duina eskaini ikasle berriei», aitortu digu Luk. Bera Pekingo itzal-txotxongiloen eskolarik ospetsuenaz arduratzen zen familiaren semea da. Antzerki mota zahar eta eder hau babesteko asmotan, Pekineko auzo batean du egoitza Herensuge Hegalariaren taldeak. Oso gazteak dira; batez beste 22 urte dituzte enanismoarekin jaiotako 60 titiritero hauek. Garaiera ertaina, 1,26 metro. Sormena, agorrezina. Horietako bat Jin Xinchun deitzen da. Langabezian zegoen, ez zitzaion batere erraza egiten lana aurkitzea, baina bat-batean konpainiaren berri izan zuenean, Pekinera joatea erabaki zuen. Eta han dago, txotxongiloak egiten. «Larru zaharra moztea dut gustuko, hortik txotxongilo ederrak sortzen ditudalako. Nire haurrak dira!», dio Jinek. Wang Xi titiriteroak sortu zuen konpainia berezi hau 2008an, bere senarrarekin batera, nanoen elkarte nazional baten bilera baten ostean. «Guretzat oso zaila da oinordekoak aurkitzea; beraz, haientzat arazo bat izan zena, hau da, lana aurkitzea, guretzat bedeinkapena bihurtu zen». Konpainia honek eskoletan lan egiten du, herri txikietan nahiz handietan. Hori bai, etorkizunak beldur handia ematen dio Wang Xi emakumeari: «Antzerki mota honi jarraipena emango dioten profesionalak behar ditugu, eta hori ez da batere erraza. Gobernuaren laguntzaren beharrean gaude, hauxe bizirik mantentzeko, jabetu behar delako kultura tradizionalak duen garrantziarekin. Neurri zehatzak hartu beharko lituzkete, arteak ez baitu etorkizunik izango gazteei esperantza ematen ez badiogu». • 21



Etxauriko Haitzak ERRESUMA ZAHARRAREN BIHOTZA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

Euskal herritar askok ezagutzen dute mendi hau. Horietako gehienek urrunetik, Nafarroa ipar-hego edo alderantziz zeharkatzen duen A-15 autobidetik oso agerikoa baita. Iruñeko lautadatik mendebaldera, mendi biribildu bat agertzen da nagusi: «Etxauriko Gaztaundia» esaten diote, mendi puska ikaragarria baita. «Sarbil» ere esaten diote, 1.136 metroko behatoki bikaina. Urrutitik erakargarria, eta gerturatuta, aberatsa. Hiru platereko menuko lehena, 500 eskalada bide baino gehiago dituen eskola entzutetsua. Bigarrena, bizpahiru orduko txango zirkular lasaia, Etxauriko gailurrean barrena. Eta postrea, Etxauri herrixka dotorea, erresuma zaharraren bihotzean zutitzen diren haitz ikusgarrien babespean. 23


ETXAURIKO HAITZAK Txikian, Etxauriko pagadi itxia, eta mendizale bat Etxauriko Haitzak edo Sarbil mendira daraman sokan gora. Handian, gailurretik dagoen ikuspegia, Deierri aldera. Allozko urtegia, eta Montejurra eta Monjardin mendiak ikusten dira.

hunka mendi daude Euskal Herrian, eta denok ditugu batzuk besteak baino kutunagoak, askotan errepikatzen ditugunak, baina ezagutzen ez den mendi, gailur batera igotzea beti da erakargarria. Ezin baita jakin zer aurkituko duzun, txangoak asebeteko zaituen. Lehen zertzelada ederra da. Etxauriko Haitzen magalean gora egiten duen errepide bakartia, zikloturistaz josia, eta errepide bazterretan hainbat auto eta furgoneta gordetzen dituena. Etxauriko Haitzen altxorrak erakarrita bertaratzen dira. Etxauriko eskalada eskola Nafarroako eta Euskal Herriko ezagunenetakoa da. 500 bide baino gehiago ditu, 40 sektoretan baino gehiagotan, zailtasun gradu anitzekoak: bosgarren eta seigarren gradutik hasi, eta bederatzigarren graduko zailtasuneraino. Etxauriko Haitzak kareharrizko haitzak dira, haitz onak eskalatzeko, eta bide luzeenak 100 metro ingurukoak dira.

E

Honek Euskal Herriko beste eskalada eskola askok ez duten altxorra dauka: eguraldia. Nafarroako erdigunean dago Etxauri, Urbasa-Andia-Entzia goi lautadaren ekialdeko ertzean. Han, eguzki orduak kilometro batzuk iparrerago baino askoz gehiago dira. Nafarroa erdi eta hegora usu joaten denak badaki Irurtzuneraino eguraldia bat dela, eta handik aurrera, beste bat. Zenbatetan, Kantauriar isurialdean lainoa eta euria, eta IruĂąerrian, laino bakan batzuk baino ez, eta tenperatura askoz goxoagoa. Eskalatzeko haitzak, gainera, hego isurialdean daude; eguraldi ona ia-ia berme bat da Etxaurin. Bi ordu pasatxoko txango erosoa Etxauriko Haitzek aukera ugari eskaintzen dituzte gailurreraino iristeko. Herritik bertatik 20 bat kilometroko ibilbide zirkularra egin daiteke, egun osoko txangoa egin nahi bada. Mortxe gailurra aurrena, Azantza he-


rriko soroetan barrena Etxauriko Haitzetara buelta ondoren, eta handik abiapuntura. Ziritzako eskaileretatik ere polita da txangoa, koskaz koska eta amildegitik nahiko gertu, gailurrera iritsi arte. Bueltako bidearen zatirik handiena, ordea, errepidetik egin behar da, igoerako bide bera errepikatu nahi ez bada, bizpahiru kilometro astun. Horregatik, txango errazena mendate gainetik kilometro pasatxora dagoen aparkaleku batean hasten dena da. Bidezidorra aparkalekuaren beste aldean hasten da, haitzen azpian, eta ez dauka galbiderik. 780 metrora hasten da, eta ordu erdi eskasean Santa Luzia ermitara iristen da. Ezpel eta artez josita daude bide ertzak, eta zenbaitetan, zuhaiztia hain itxia ez denean, panorama dotorea agertzen da begi aurrean. Etxauriko Haitz tenteak, Ziritza herria eta Arga ibaiaren meandroak Garesera bidean‌ Ermitan bidegurutzea dago

(874 metro), eta eskuinaldetik basoan barneratzen den bidea hartu behar da. Ez dauka galbiderik. Ermitatik gora malda gogortu egiten da. Haitzak gertu daude eta bidezidorrak azkar hartzen du altuera. Baselizatik 10-15 minutura aukeratu egin behar da. Eskuinerantz, haitzen azpira azalduko gara berehala. Hor soka bat dago, hiruzpalau metroko irtengune bat gainditzeko. Ez dauka zailtasunik eta aise pasatzen da. Sokatik igotzea arriskutsuegia dela uste duenarentzat, bidegurutzean ezkerrera egin behar du, eta Etxauriko pagadi dotorean murgildu. Pagoak sendoak dira, handiak, eta txoko hori funtsezkoa da bertako hezetasuna, landaredia eta zuhaiztia babesteko. Ez da eguzki izpirik txikiena ere sartzen pagadiaren bihotzera, eta barruan egonda sentitzen den bakea gozamen hutsa da. Ordu erdi eskasean atzean uzten dugu pagadia, gure kokaleku zehatza zein den ziurtasun gutxi dugula.


ETXAURIKO HAITZAK Txikian, iristeko bide laburrenean dagoen soka. Ez dauka zailtasun handirik. Handian, Etxauriko hego isurialdeko horma tenteak. Nafarroako eta Euskal Herri osoko eskalada eskola aberatsenetakoa dago bertan.

Baina ataka berde batek bide onetik goazela ziurtatzen du. Bat-batean miraria gertatzen da, zuhaitz eta hosto anabasa zena erabat desagertzen da, arteak borroka irabaziz. Metro edo metro eta erdiko arteak, ikuspegia oztopatzen ez dutenak. Bidea erosoa eta leuna da, 1.000 metrotik gora, dagoeneko, eta ordu laurden eskasean gailurra jotzen da. Santa Kruz ermita dago bertan, Santa Luziakoa ez bezala, hau irekita. Zutabe erraldoi bat ere badago, gurutze batekin, eta Anaitasuna mendi taldearen etxetxoa eta plaka. Bista ikaragarriak Gailurra behatoki ederra da. Etxauriko Haitzek ez dute mendate garaiagorik kilometro askoan, eta mende-

balde-ekialde, ipar-hego, Euskal Herriko mendi ezagun ia guztiak ikusten dira, hatzekin ukitzeko moduan. Gertu, ipar-ekialdera, Orhi, AuĂąamendi, Hiru Erregeen Mahaia eta beste agertzen dira harro. Harro eta harri. Harri gris, udazkeneko lehen elurraren zain. Itzagaondoa eta Higa (Elomendi) ere tente agertzen dira, eguzkiak irensten ez duen behe lainoaren gainetik. Erreniega, Garesko soroak, Allozko urtegia, Deierri bailara osoa, hori kolorez jantzia, oraindik. Eta Lizarrako bi zaindariak: Montejurra (Jurramendi) eta Monjardin. Urrunago, Joar eta Kodes mendilerroa, Kantabriako mendikatea eta, ipar-mendebaldean, Beriain, Aratz eta Aizkorri, Txurregi, Gaztelu, Erga eta San Kristobal, Irurtzun gainean. Baita IruĂąea hiriburua


eta Iruñerria bailara osoa ere. Jaitsiera bide beretik ez errepikatzeko, igoeran hartu ez dugun bidea har dezakegu. Cairn edo harri pilaketei jarraituz, bidezidorrak hutsunea bilatzen du ustez zirrikiturik uzten ez duten haitzen artean, gailurretik ekialderantz eginez gero. Eskailera antzeko batzuk jaitsita, igoeran ikusi dugun soka topatuko dugu, arrokara itsatsita. Ipurdiz jaistea komeni. Ez dauka misterio handirik. Oztopo hori gainditu eta 20 minutuan autora iritsiko gara. Autoan, dagoeneko, azken begiratua ematea komeni, eskalatzen ari diren kirolariei. Eta Etxauri herrian bertan azken geltokia, hango eraikinak ikusi eta Etxauri mendilerro ederrari azkenengoz so egiteko. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Etxauriko Haitzak Nafarroa erdialdean daude, Iruñetik eta Garestik 15 kilometrora, Lizarratik 30 kilometrora.

Nola iritsi Gasteiz, Bilbo edo Donostiatik Irurtzunera iritsi behar da. Han A-15 autobidea utzi eta Ororbiaraino, eta gero eskuinaldera Etxauri herrira daraman errepidea hartzeko.

Ezaugarriak Etxauri hegoaldera 900 metroko amildegia daukan haitz multzo bikaina da. Iparrera leunago etzaten da, Muniain eta Goñerri aldera. Andia-Entzia-Urbasa goi lautadaren ekialdeko ertza da Etxauri. Azken mendi handia, ekialdean Iruñerriko Lautada zabala baitago. Txango erosoak eskaintzen ditu, eta Euskal Herriko eskalada eskola oparoena bertan dago, 500 eskalada biderekin.



Armenia ARANTZAK ETA LOREAK LURRALDE BEREAN Testua eta argazkiak: Juanma Costoya


ARMENIA

Alaverdi herrirantz, Georgiako mugan. Ondoko orrialdean, ÂŤkhachkarÂť gurutzeak Geghad monastegian. Erreportajea zabaltzen, Novarank arroilako ermita.

30

Armenia mendeetan zehar bere identitatea desberdintasunean eta desjabetzan oinarrituz eraikitzen joan da. Desberdintasuna, ozeano musulmanaren ertzean kokaturiko herrialde honek tinko eutsi ziolako bere kristautasunari, salbamendujaka bat balitz bezala. Eta desjabetza, bere sinbolo nazional ezagunena, Ararat mendia, Turkiarekin duen mugaren beste aldean zutitzen delako, bere sarrerak ziztadun alanbre-hesi hirukoitzak defendatzen dituela.


aisaia honetan, atmosfera garbiak, mendi mitikoaren siluetak eta muga beti itxita gordetzen duten alanbre-hesiek tokiari kontrabandisten nobela bateko giroa ematen diote. Eta herrialde osoan halako sentsazio bat dago airean. Azerbaijanekin izandako arestiko gerrak edota Turkiarekin izandako gatazka historikoak direla eta, ekialdeko zein mendebaldeko mugak itxita mantentzen dituzte. Hegoalderantz, Karabakh Garaia (Nagorno-Karabakh) gunea ezegonkortasun iraunkor baten fokua da. Baldintza horien pean, Armenia, garai epikoetan Mediterraneoa hegoaldetik, Itsaso Beltza iparraldetik eta Kaspiar itsasoa ekialdetik iritsi zuena, korridore estu batera murriztuta geratu da, eta lurrez bere bi muga irekietatik baino ezin da bertaratu: Georgiatik eta Irandik. Badirudi eragozpen horiek ez dutela kezkarik sortzen Erevan hiriburuko erdiguneko distrituan. Erdigunea burbuila kontsumista bat da; diseinuzko bitxiak edota ardo frantsesa saltzen duten dendak daude –espaloi berean izan arren, boutique horiek ez dituzte te-toki zahar eta zarpailetako bezero berak–. Asteburuetako gauak aprobetxatzen dituzte agintaritzan dagoen klase berriaren seme-alabek beren fetitxeak erakusteko: markako arropa, kirol erloju eta autoak. Bulebar nagusietan paseatuz, ez da arraroa tarteka sudurra bendatuta daramaten neskekin gurutzatzea. Armeniarrek bereizgarri duten apendize hori ez dago modan, itxura denez, eta kirurgiaren bidez zuzentzen saiatzen dira asko, hala moduzko emaitzekin. Mendebaldar bihurtu nahi zentzugabe hori aurrez aurre ikusi ondoren eta erdiguneko jatetxeetan behin gose-egarriak aseta, bisitariak Errepublikaren Plazara jo dezake; urmaelez eta iturriz inguraturiko eremu ireki honetara joaten dira amak, haurrak, bizibide bila dabiltzanak eta agureak atseden bila eta trafikotik urrunduta aire garbia arnastera. Traza bereko bezeroak ditu Operaren Plazak ere, armeniarrek musika maite dutela frogatzen duen eraikin ikusgarria buru duen parke jendetsuak. Handik ez oso urrun multzo arkitektoniko sailkaezina dago, Ur Jauziak izenekoa, marmol zuriz estaliriko mendixka batean gora doazen eskailera tarte amaigabeei erreferentzia eginez. Gazteek oso gustuko dute. Askok bertan egiten dute hitzordua ilunabarrean, eta eskuan mugikorra dutela, hiria apurka argiztatzen joaten da, eta, zerumuga itxiz, Araraten silueta agertuko zaigu, tontor garaiena ia beti lainoek ezkutatzen dutela.

P

Hegoaldeko haranak Armenian, Grezian bezala, iragana alde guztietan dago, orainarekin fusionatuta. Mila aldiz suntsitua eta beste hainbatetan altxatua, Armenia eta bere biz31


ARMENIA Propanoa erabiltzen duten autobusak Sanahin herrian, Armeniako iparraldean.

32

tanleak, berez, naturaren indarra dira. Barnealdeko zati handiena, menditsua eta idorra da. Armenia, marsrutka batean, hots, herriak eta hiriak lotzen dituzten furgoneta ezagun horietako batean zeharkatzea erabakitzen baduzue, ez zaitzatela loak menderatu, bestela inpresio okerra hartuko duzue eta. Furgoneta bertako errepide bihurgunetsuetan bertigozko jaitsiera batean sartzen den bakoitzean, handik gutxira haran estu bat agertzen da, eta albo banatan makalak, akaziak, pikondoak, intxaurrondoak, gereziondoak eta, jakina, abrikotondoak (Prunus armeniaca); azken horren fruituari zor dio kolore laranja bandera nazionalak.

Haizpitarte askotan uda amaieran ere ura ikus daiteke, eta mahastiek, baratzeek, Erdi Aroko elizek, khachkar-ek (harrian zizelkaturiko gurutzeak) eta herrixkek osatzen duten irudia errebelazio moduko bat irudituko zaio iritsi berriari. Badirudi bat-batean oso antzinakoa eta oso errotua den zerbaiten aurrean gaudela. Irudipen hori areagotzen dute inskripzio zahar eta higatuek eta bertako ermiten kupula oktogonalen proportzio bikainak. Azken horiek “zezen itxurako eliza zakarrakâ€? izendatu zituen Armeniako kantari handiak, Ă“sip Mandelstam poeta errusiarrak. Horien ondoan, herrixkek eta horien bazterretan hazten diren oli-


bondo eta fruta-arbola urtetsuek zera iradokitzen dute, bertako biztanleek zoritxarraren aurrean duten kemen basatia. Yeghegis harana da paisaia mota honetaz gozatzeko toki on bat, Yeghegnadzor hiri txikiaren ingurumarietan, Armeniaren hegoaldean. Mendiz inguratutako haran sakonean pilatuta herrixkak eta baratze-mailak daude. Bertarako sarreretan gotorlekuaren hondakinak daude, garai batean Ekialdetik iristen ziren karabanen ibilbideak babesten zituen gotorlekuarenak. Herrixken artean sakabanatuta Erdi Aroko elizak daude; esaterako, Surp Zorats, Surp Karapet edota San Astvatsatsin-i eskainitakoa, azken hau da modernoena, XVIII. mendekoa. Haranari izena ematen dion herrixkak bere “misterio� propioa du, juduen hilerria, hain zuzen. Basotxo batean, ibai baten ondoan, forma originaleko hilarriak daude, hebreerazko karaktereak grabatuta dituztenak, eta komunitate hori 1266. urtetik 1346an supituan desagertu zen arte bertan izan zela egiaztatzen dute. Arkeologoen arabera, Zetaren Bidearen adar batekin lotuta dago juduen etorrera, eta teoria hori baieztatzen du ondoko haran batean dagoen karabanentzako aterpe batek, Selim Caravanserai izenekoak. Karabanentzako aterpe horretara iristeko errepidea 2.140 metroraino igotzen da, ondoren Sevan aintzirara jaisteko. Herrialdeko ikusgarrienetako bat da. Elurrak itxita mantentzen du ibilbide hori urritik maiatzera. Bertatik joan aurretik hegoaldera jo eta Noravank eremura iristea merezi du. Armenian baseliza, eliza eta gurtza leku ugari dago, baina Noravank bestelakoa da. Ibilbide nagusitik adar estu bat irteten da, zeinak sei kilometroan zehar arroila bat alboan duen, estutzen doana, elizetara iritsi arte. Hirurek, Surp Karapet, Surp Gregor eta Sur Astvatsatsin-ek, XIII. eta XIV. mende artekoak, naturaz gaindiko harmonia eta edertasuna dute. Arroilaren sakonean egoteak sentsazio hori areagotzen du, baita eguzkiaren azken izpien argiak bertako aulkietan jotzeak ere, gorrixkak eta urre koloreko distirak ateraz, inguratzen dituzten harkaitzen gorri biziekin bat eginez.

Goitik behera, Erevaneko Meskita Urdineko sarrera, hiriburuko Errepublikaren plaza eta Sanahim monasterioko barnealdea, gizon-emakume guztien ondarea.

Sobietar eragina Armeniako bigarren hizkuntza errusiera da, batez ere adineko jendearen artean, eta informazio publikoa agertzen duten seinale eta kartel ugari bi alfabetoetan egon ohi dira. Arkitektura sobietarrak Erevaneko erdiguneko bulebarretan bere arrastoa utzi du. Baita bere inguruetan ere. Patio zabalak, pastel koloreak, kapitel korintoarrak bulebar zaratatsuetara ematen duten puntu erdiko leihoak sostengatzen; halako ezaugarriak dituzten etxeak emanda saritzen zituen erregimen ko33


ARMENIA

Pattar eta goxo saltzaileak Selim zintzurrean (2.410 m) eta behean, Erevanen kokatutako Genozidioaren Memoriala. Ondoko orrialdean, sobietar garaiko eraikinak Mesrop Mashtots ibilbidean eta hiriburua goitik ikusita.


munistak nabarmentzen ziren funtzionarioak. Erevaneko eraztun zentraletik kanpo berehala ohartuko gara eraikinen kalitatea okertzen doala. Auzo isolatu eta ilunak, hormigoi pitzatua, leiho txiki-txikiak. Sobietar garaiko plangintza urbanistiko eta industrialaren muturreko adibidea Alaverdi herrian topatuko dugu, Georgiako mugatik hurbil. Fabrika gehienak abandonatuta daude, 1991n Armenia errepublika independente bihurtu zenetik. Kobre galdategi bat jardunean dago oraindik, mendian zulatutako bere tximinietako batetik ateratzen den ke toxiko eta horiarekin harana kutsatzen. Inguruko baso trinkoak gaixo daude galdategitik gertu dauden inguruetan eta haizerik ez dabilen egunetan ke lodia herriaren gainean geldirik geratzen da, hiloihal pozoitsu bat bezala. Bisitari batzuk Alaverditik igarotzen dira Debed arroilara eta munduko ondare den Sanahin monasteriora bidean. Sanahin-en bisitari gutxi jasotzen ditu Mikoyan museoak, Anastas eta Artyom anaiei eskainitakoak, zeintzuek herrixka galdu batean jaio eta ibilbide arrakastatsua egin zuten; Anastas Politburora iritsi zen (han eman zituen 60 urte, eta Stalin baino luzaroago bizi izan zen) eta bere anaia Artyom-ek MiG ehiza-hegazkin sobietar ezagunena diseinatu zuen. Eliza, alfabetoa eta genozidioa Hiru gertaera historiko oso desberdinek eta denbora desberdinetakoek azaltzen dute Armenia. Katholikós delakoa, armeniar Elizaren burua, Echmiadzín-en bizi da, Erevandik gertu. Jende ugari, eta asteburuetan jendetza, biltzen da bere bisitarako. Eta Armenia bisitatu eta hiriburuaren erdigunean Matenadarán-era dara-

maten eskailerak ez igotzea bisita hanka motz uztea da. Horren oinetan estatua batek armeniar alfabetoaren asmatzaile Mesrop Mashtots mojearen aurpegiera idealizatzen du. “Mashtots Jeniala” esaten diote Armenia osoan. Erdi Aroan galdu zuen independentzia herrialdeak, baina ia aldi berean, moje honek, hizkuntzalari eta filologoak, nazioari bere alfabeto bitxia eman zion. Herriak batu eta bereiziko zuen zerbait behar zuenez, segituan egin zuen bere. Alfabeto berria praktikan jarri, eta armeniarrak itzulpenari gogotsu ekin zioten. Antzinako literaturako obra asko salbatu dira armeniarrek egindako itzulpenei esker. Horietako batzuk ikus daitezke gaur egun Matenadarán-en: pergamino zaharrak, Aristotelesen tratatuak, geometria euklidearrak, hagiografiak, bibliak, mapak... Ikusgai daudenen artean 32 kilo pisatzen duen liburu bat dago (berau egiteko zazpiehun txahalen larrua erabili zen) eta kakalardo baten tamainako beste bat. Aitzitik, armeniarrek zauri handi batetik arnasten dute ia egunero oraindik: Genozidioa (1915-22) da hori. Apirilaren 24an oroitzen dute horren urteurrena. Erevango kanpoaldean, mendixka baten gainean dago hura oroitarazten duen memoriala. Kanpoan eta zirkulu bat osatuz hamabi harri basaltiko izugarri daude lerroan jarrita, beti lehor dauden loreez inguratutako suontzi bat estaliz. Memorialaren lur azpian erakusketak egiten dituzte. Bi milioi armeniarren baino gehiagoren bizia erauzi zuten sarraski koordinatu haiei buruzko argazkiak, dokumentalak, mapak, egunkariak eta beste hainbat dokumentu ikus daitezke bertan. •

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Udazkena eta udaberria dira garairik egokienak. Udan bero handia egiten du eta neguan, elurragatik, errepide anitz itxita izaten dira.

Nola iritsi eta mugitu Erevanekin dauden hegazkin loturak garestiak dira eta ez oso praktikoak. Aukeran, hobe da Tbilisira (Georgia) hegan egin eta han “marshrutka”, alegia, bidaiarien furgoneta bat hartzea. Armenian zehar bidaiatzeko modu onena dira furgoneta horiek; hori bai, ez dute ordutegi zehatzik. Bete ahala, ateratzen dira.

35



Yucatan

MAIEN OIHANETIK KOSTALDERA Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea eta Getty images


YUCATAN

Yucatan penintsula osatzen duten Mexikoko hiru estatuetatik bi bisitatu ditugu erreportaje honetan. Europako turismoak gutxien ukitzen dituenak, Cancun eta Karibe itsasotik urrunen daudenak. Eta hala ere, hiri ederrak, ondare arkeologiko bikaina, hondartzak eta natura eta bizi-bizirik dagoen maia kultura ezagutzeko ibilbide paregabea da penintsularen ipar-ekialdean egindako hau.

38

ampechetik Meridara doa, gutxi-asko, gure ibilbidea. Lehen hiria izen bereko estatuko hiriburu koloretsua da. Unescoren ondare den alde zahar zoragarria dauka, harresiz eta piraten memoriez josita. Bigarrena, berriz, Yucatan estatuko hiriburua da. Kostaldean egon gabe ere hurbil sumatzen da itsasoa (egiaz, 30 kilometrora egon arren), eta erdialde atsegina dauka paseatzeko eta bisitatzeko. Bien artean, Mexikoko golkoko kostaldea dago alde batetik; Karibea izan ez arren, tropikoan gaude eta estimatzen da beti bainua hartzeko eta itsas faunaz gozatzeko txokoak aurkitzeko; bestetik, barneko bidean Yucatan osoko lautadan oiha-

C


naren erdian doazen errepide zuzenak daude: badabiltza autobus batzuk, baina alokatutako auto batek askatasun handiagoa ematen du. Behinolako zibilizazio maiaren altxorrik ederrenetakoak gordetzen dituzte baso tropikalek, Ruta Puuc izena eman zaion bidean. Eta harribitxi horien eraikitzaileen bila liburu eta turismo-orri eta webguneetara jo dezakegu, baina barnealdeko edozein herrixkatan ere gera gaitezke, bere eliza koloretsu, musika eta egun arrunt zein ospakizunen baten zain. Koloretako brodatuak dituzten emakumeen soineko zuriei eta gizonezkoen alkandorei erreparatzeko, oraindik herri askotan ohiko mintzaira

den maia hizkuntza entzuteko eta esperientzia biribiltzen lagunduko digun kultura bizi-bizia ezagutzeko aukera izango dugu. Piraten ondarea Mexikok leku gehienetatik (Chiapastik, Mexiko Hiria hiriburutik, Oaxacatik eta abarretik) Yucatanera etorrita, Tabasco estatu txikian batzen dira errepide gehienak. Villahermosan, Tabascoko hiriburuan, ekin diogu guk ere penintsulako bisitari, geldialdi laburra egiteko. Izan ere, maien lurraldean sartu aurretik merezi du olmeka kultura zaharraren aberastasunak eza-

Handian, Aztiaren Piramidea, Uxmalen. Txikian, Yucatango penintsulan, Puuc ibilbideko etxe bat eta Uxmal piramide handitik ikuspegi bikaina. Erreportajea zabaltzen, flamenko arrosak Ria Celestunen, Yucatan eta Campecheko mugan.

39


YUCATAN Campecheko katedral plaza. Harresi eta atariez babestuta dago, eta koloretako eraikinek eta klima tropikalak xarma berezia ematen diote hiriari.

40

gutzea. La Venta parke museoa horretarako leku paregabea da, hiritik zenbait kilometrora bildutako buru olmeka erraldoiak jarritako parke zoragarria baita, Laguna de las Ilusiones aintzira ederraren inguruan. Bidean aurrera eginda, eta Yucatanen sartuta, Campeche da iritsi garen lehen estatua. Bost ordu luzeko autobus bidaia atsegina da; Mexikoko golkoa ezkerreko aldean eta arrantzale eta nekazari herrixkak zeharkatzen beste aldean, Campeche hiribururaino iritsi arte. Autobus geltokitik alde zaharrera hurbilduta, zaila da irudikatzen zer nolako hiribildua eratzen

duen, harresi eta atariek babestuta. Barruan, harrizko kaleak, koloretako eraikinak eta klima tropikal epelak oso bisita atsegina ahalbidetzen dute. Bi atari nagusi ditu: Puerta de Tierra eta Puerta de Mar, lurreko eta itsasoko atariak, hain zuzen ere. Ez dago galtzerik, kaleek ere izenen ordez zenbakiak baitituzte: bikoitiak itsasoarekin paralelo doaz (10.ak parkera eta katedralera garamatza) eta bakoitiek horiek zeharkatzen dituzte; 59.a, esaterako, oinezko kale atseginetako bat da. Eguneko beroari ihes egiteko ez dauka hondartzarik pare-parean, itsas portua baizik (erraz sumatzen


zaio pirata nortasuna hiriari), baina kanpoaldean badaude bainurako lekuak. Maien gune arkeologikoak Campecheko estatua, kostaldetik alde egin orduko, sabana, oihan eta gune arkeologiko garrantzitsuz beteta dago. Horietako askotan oraindik ere indusketak egiten ari dira, baina argi dago Guatemalako Peten oihaneraino hedatzen zen zibilizazio garrantzitsu baten arrastoak direla. Ibilbide honetan Edzna ikusgarriraino goaz, Campeche hiriburutik hurbilen dagoen lekua

izanik. Dagoeneko izen pixka bat baduen arren –Puuc ibilbideak estatu honetan daukan gune garrantzitsuena da–, litekeena da aparkatu eta bakarrik edo ia beste inor gabe bisitatu ahal izatea, behinolako esploratzaileen gisan. Hori du, izan ere, ibilbide honek berezi, penintsularen erdialdeko baso eta herrixken artetik gutxien espero duzunean agertzea horrelako harribitxiak. Duela 1.800 urte ekin zioten Edzna eraikitzeari (Chichen Itza baino lehen), eta ikusgarriak dira eraikinak eta horietan zizelkatutako detaileak. Hiriko administrazioa ezin hobeto ikusten da, pilota

Irudiotan, Bolonchen herriko bi emakume maia, Campechera sartzeko Itsasoko Atea harresi zaharrean eta hiri bereko alde zahar koloretsuko irudiak.

41


Iguanak ohikoak dira Yucatango leku lauetan. Behean, Ria Celestunen itsasoko urak eta ibaietako ur gozoak bat egiten dute, bainurako leku egokiak eratuz. Ondoko orrialdean, Progreso hondartzan, Yucatan iparraldean eta Mexikoko golko ertzean, arrantzaontzi bat.

42


YUCATAN jokoa, Nochoch-na tenplua eta parean Bost Solairuko Eraikin itzela duela, hiriko zeremonia erlijiosoetarako. Kabah, Sayil eta Labna gune txikiago baina interesgarriak ditugu zain Yucatan estatuan sartu bezain laster, baita Loltun haitzuloak ere. Meridarantz jarraituta, ibilbideko altxor garrantzitsu eta ikusgarriena dator: Uxmal. Asmatzailearen piramide itzelarekin (Piråmide del Adivino) egin dugu topo sartu eta berehala, pilota-jokoa dator atzetik, eta beste hainbat eraikinen artean Gobernadorearen Jauregi erraldoia daukagu, eskailerak igotzeko eskatzen. Esan liteke prest ere ez dagoela bisitaria lekuak eskaintzen duen ikuspegirako: Uxmal osoa alde batetik, piramidearen edertasunarekin, eta beste aldean horizontean galtzen den oihana. Eraikineko mailetan behera, zizelkatutako jaguar, txori eta bestelako figura ederrei erreparatu behar zaie. Eguneko bisita aski izan ez dela irudituz gero, ilunabarretan argi eta soinudun ikuskizuna egiten dute. Kostaldeko erreserba Ordubete inguru dago Uxmaletik Yucatango hiriburura, Meridara. Berriki, munduko hiririk seguruenen arteko izendatu dute, eta asko da hori Mexiko bezalako herrialde batez mintzo garela. Egia esan, oso atsegina da alde zaharreko kaleetan ibiltzea, Gran Museo Maya interesgarria bisitatzea eta San Ildefonso katedralaren abaroan eraikitako plaza karratuan zerbait jan edo edatea, ilunabarrean batez ere. Eta maiak, gune arkeologikoetako eta museoetako piezetan ez ezik, bizibizirik dauden herria direla aintzat hartzeko lekua ere bada, hainbat kultur ekitaldi antolatzen baitituzte. Garabide Elkartearekin eta Beasaingo Udalarekin elkarlanean, esaterako, hizkuntza biziberritzeko egitasmoa daukate Meridan. Hiriburutik hurbil, txango ugari egiteko aukera dago. Gune arkeologiko maiak alde guztietan daude; Dzibilchaltun, esaterako, Progreso hondartzara bidean goazela topatuko dugu. Eta zer esanik ez, Karibeko bidea hartuz gero, Chichen Itza ezaguna eta Coba ez hain ezaguna baitaude. Beste alderako bidea hartu dugu oraingoan, ordea, Mexikoko golkorantz. Celestunen hondartza luze eta haizetsua dago. Ez garamatza horrek kostaldera, baina. 281 bidean Celestungo zubi luzea igaro berritan, ontziak ditugu txangoa egiteko prest, itsasadarreko mangle artean. Biosferaren erreserba honek fauna aberatsa dauka, eta ontzia hartu eta gutxira bertako bisitari ezagunenekin egin dugu topo: ehunka flamenko arrosa daude, ia sakonerarik gabeko urotan lasai ederrean, bisitarien aurrean ezaxola. Arnasari eusten diogu, zaratarik ez, zooma eta kataloxak baino ez, ikuskizun bikainaz gozatzeko. •

GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Merida da ibilbide honetako aireportu nagusia. Mexikoko hiri nagusietatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik daude Yucatango hiriburura hegaldiak. Europatik, Cancun da beste sarbide garrantzitsu bat, Meridatik 300 kilometro ekialdera. Autobus ugari daude; autoa alokatuz gero, hainbat leku interesgarri daude bidean (Valladolid eta Izamal herriak eta Coba edo Chichen-Itza gune arkeologikoak, esaterako.

Nola ibili Meridatik txangoak antolatzen dituzte hotelek inguruko leku turistikoenetara, hala nola Progresoko hondartzara, Celestunera eta Uxmalera. Campechen, beste horrenbeste, Dzibilnocac bisitatzeko, adibidez. Hortik kanpo, baina, ez dago hainbeste garraiobide eta autoa alokatzea komeni da. Alternatiba bat igandeetan dagoen autobus turistikoa da, Puuc ibilbideko gune garrantzitsuenak bisitatzen baititu, Meridatik abiatuta.

Eguraldia Tropikala da, bero handia egiten du urte osoan; garai lehorra azarotik apirilera artean da gutxi gorabehera, eta euri-sasoia maiatzetik urrira (gehienetan zaparrada handi bat izaten da arratsaldean, eta oro har ateri egoten da egunean zehar; iraila izan ohi da urakan sasoia).

Bestelakoak Campeche eta Merida hirietan eta kostaldeko herrietan ez da ostaturik falta, barnealdean gutxixeago daude. Mexikoko pesoa erabiltzen da; lekurik turistikoenetan baliteke dolarra onartzea, baina trukea ez da onerako izaten. Kreditu txartelak ez dituzte leku guztietan onartzen.

43



Segoviako lau gaztelu MUDEJAR ESTILOTIK EUSKAL MARGOLARI BATEN KOSTUNBRISMORA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


SEGOVIAKO LAU GAZTELU

Segoviako lurrak, Gaztela zaharraren enbor bereko ezpal diren aldetik, Erdi Aroko gotorlekuz jositako geografia eratzen du, feudalismo kalapitatsuen eta kaparetasun harroputzen oinordetzan. Horien guztien artean, lau nabarmentzen dira paregabeko berezitasunekin: Coca, Turegano, Cuellar eta Pedraza herrietakoak. Lauren artean osatzen duten ibilbidean edertasuna erraz ezkontzen da historiarekin, handinahiarekin eta olioan egindako mihise baten naturalismoarekin.

46


donor zur eta lur uzteko modukoa da Segoviak legatu historiko-arkitektonikoaren itxurapean pilatzen duen ondarea. Hiriburuko erromatar akueduktuarekin hasi eta Granja de San Ildefonso jauregiraino, gisa orotako aro eta estiloek utzi dute beren harrizko aztarna txerrikume eta arkume erre usaina darien jatetxe zulo oparoen artean. Halere, Erdi Aroko gazteluak ez dira hain ugariak, ez behintzat mesetako edo itsasaldeko beste leku batzuetan bezain ugariak. Gutxiago dira, egia da, baina konpentsatzeko edo, dauden guztien kalitatea ikusgarria da, bai beraien bereizgarri paregabeengatik eta bai kontserbazio bikainagatik. Jarraian ibilbide bat proposatuko dizuegu, guri liluragarrienak egin zaizkigun laurak ezagutzeko. Gaztelu bat irudikatzean, burura datorkigu harrizko murru sendoz taxututako egitura, katapulta, ahariburu eta bala jaurtigailuen erauntsiei eusteko adinako irmotasunez gaitua. Horregatik, Cocako gazteluaren parean estreinakoz paratzen garenean, biluzik dagoela begitanduko zaigu agian, edo are gehiago, larrutu egin dutela, jantzi eta azal eta dena delakoa erauzi, eta haragi mamitan agertzen zaigula, bukatu gabe balego bezala. Baina begitazio horrek ez du asko iraungo, ondo erreparatuz gero, gerturatu eta haren handitasunaz eta xehetasun guztiez ohartzean jabetuko baikara penintsula osoko eraikin militar ahaltsuenaren, originalenaren eta zoragarrienaren aurrean gaudela. Ezustekoa hartu dugu bera mamitzen duen materialagatik; izan ere, adreiluzkoa da, eta XV. mendean nolatan izan ziren gai honen tankerako esparru harresitu bat altxatzeko buztin egosiaren xumetasunetik abiatuta... Baina laster ulertuko dugu dena, gogoan hartzen badugu langai hori iaiotasunez erabiltzen zuen arte batek diseinatu zuela gaztelua, kristau lurretan geratu ziren arabiar eta berber musulmanek oinordetzan utzi zuten arteak, hain zuzen. Eta horri jarraituz eraiki zuten, hemen, Teodosio Handiaren jaioterrian, ezbairik gabe arkitektura militar gotiko-mudejarraren erakus-

E

lerik gorena den gaztelu hau. Beste gaztelu bat ekarri digu berehala gogora, hegoalderago, Toledoko Casarrubios del Monte herrian dagoena, hura ere mudejarra baita eta honen antzeko egitura baitu, baina ez dago hain ondo zainduta. Biak ala biak, alarife berberaren obra dira, maisu eraikitzaile berberaren lana: Ali Caro. Sevillako artzapezpiku Alonso de Fonsecak izendatu zuen eraikuntzaren buru Henrike IV.aren erregetzan. Carok eskuliburuko proposamen bat egin zuen: babes erreten zabala eta zubi altxagarria, esparru bikoitza, garitak, dorretxoak, harresiak beren behealdeko ezpondekin eta gezileiho eta harburuekin, barbakana eta matakanak lapurzuloekin, arma patioa eta omenaldiaren dorre zoragarria. Hori guztia andalusi kutsuz edertua, bereizgarri paregabez hornitzen duten apaingarriekin, ia-ia ipuinetako gaztelu bat emateraino, baina gehiegikeriak baztertuz eta gaztelar izaera lehorrari uko egin gabe.

Orrialde hauetan, Cuellarreko gaztelua. Esproncedak hango horma artean erbesteraturik eman zituen hainbat hilabete. Erreportajea zabaltzen, Tureganokoa, muino batean irmo.

Legionario fraide baino lehenago Kastro, eliza eta gotorlekua. Badirudi hurrenkera horri jarraitu diola Tureganoko gazteluak bere bilakabidean. Muinotxo batean irmo dago, azpian duela izpi arrekaraz zipriztindutako lur koloreko teiladun etxe multzoa. Erromako legioak bertara iritsi zirenean, defentsa bitarteko apropostzat jo eta castrum bat eraiki zuten. Dorreetan antzematen dira haren arrastoak. Diotenez, litekeena da lehenago ere talaia hori babesleku gisa erabili izana arebakoek, zeltiberiar herriak, eta gero musulmanek okupatu zutela plaza. Nolanahi ere, XII. mendean Urraka erreginak Segoviako apezpikuari, Pedro Agenekoari, laga zion lekua, eta hark eliza erromaniko bat eraikitzea agindu zuen, San Migelen omenez. Hala, XII. mendearen amaieraren eta XIII.aren hasieraren artean erdiko nabea eta alboko bi nabeak eratu zituzten, jada gotikoaren zantzuak iragarriz. Baina XV. eta XVI. mendeetan tenplua desagertu egin zen paisaiatik, 1471. urtean Juan Arias Davila apezpi47


Lerroon gaineko eta azpiko irudietan, Tureganoko gazteluko irudiak. Iraganean, kastro, eliza eta gotorlekua izan zen.

48

kuak hartutako erabakiari jarraituz eraikitako gotorlekuak irentsi egin baitzuen. Gaztelu berriak ez du lehengoa inguratzen, baizik eta bat egiten du haren murruekin, gangekin, kontrahormekin eta dorrearekin, eta kanpotik begiratuta ezertxok ere ez du ematen barruan bildutakoaren aztarrenik. Ezinezkoa da igartzea omenaldi dorre ahaltsuak erdiko absidea eta kanpandorre zaharra dituela barnean, ezta ere hari atxikitako bizkartzainek, angelu kurbatuzko dorretxo biek, alboko absidiolo bana estaltzen dutela. Bertan barneratzean, ordea, txundigarria da aldare eta bataiontzien, kristoaren eta erretau-

len bat-bateko agerpena, baina are deigarriagoa da pareten arteko hutsarteetan mamuen tankeran azaleratuz doazela zutabe eta kapitelak, Migel Angelen obra amaitu gabea balitz bezala. Orduantxe bakarrik ulertuko dugu zer dela-eta darion halako disonantzia lotsagabea kanpoko kanpai-hormari atetzarrarekiko. Izan ere, erabat apurtzen du gainerakoan zeharo tatxagabea den esparru militar horren estetika eta ordena. Berrelkartze moduko bat da, opari barroko bat, berez kristauen jainkoaren etxea zen eta antzina elizgizon mitradunen egoitza izan zen gazteluaren historiarentzat.


SEGOVIAKO LAU GAZTELU

Nahasmen zoragarria Cuellarrera Las Lomaseko bidetik iritsiz gero, harresia ikusiko dugu sigi-saga dabilela mendixkaren gainaldean harik eta talka egiten duen arte eraikin astun batekin, harlandu zurizko kubo erraldoi batekin. Dorretxoek, talaiak eta matakanek aditzera ematen dute gaztelu bat dela, baina hegoaldeko aurpegiaren gaina errematatzen duen logia luzeak eta murruak zulatuz barnealdea zerura irekitzen duten leihateek salatzen dute defentsa eginkizunetan baino gehiago jauregi kontuetan aritutakoaren eitea. Eta beste horrenbeste esan dezakegu gailur moztuari buruz, almenek behar

luketen lekuan ageri diren barandei buruz, eta behinola gudaroste armatuentzat egindako parapeto izandakoen gainean altxatutako pisu eta sabaipeei buruz. Haren taxuera berezia garai eta estiloen, erabilera eta jabeen nahasketa apetatsua iruditu zaigu. Jakin-minak erantzun bila bultzatu gaitu, eta historiak eman dizkigu argibideak; historia gorabeheratsu samarrak, bide batez esan. Dirudienez, XI. mendean hasten da, harresiari dagokionez, eta Alfontso VI.ak egindako birpopulaketarekin lotuta dago, lehenxeago ilargi erdi zena gurutzez josteko grina harekin. Mudejar ateak XIII. mendera garamatza, baina lehenbi-

Cocakoa, lehen begiradan biluzik dirudien gaztelua, goiko eta beheko irudiotan. Penintsulako eraikin militar originalena eta bitxiena da.


Pedrazako gaztelura iristeko kalexken arteko labirintoan barrena sartu behar da bisitaria.


SEGOVIAKO LAU GAZTELU

ziko erreferentzia XIV. mendeak eman digu. Erromanikoa eta gotikoa igaro ziren, beraz, haren ingurabidetik, baina Alburquerqueko dukearen eraikuntzak eman zion, XV. eta XVI. mendeen artean, egungo aire errenazentista. Eta horrexekin alboratu zuen eite gudazalea, mugako borroken garaia ere atzean utzia batzuen. Hala, gaur egun, multzo osoa herriaren gainean nagusitzen da, erakargarria dela badakienari doakion dotoreziarekin eta ezustean harrapatzen gaituzten lerro horien xarmarekin. Gaztelu gudukaria izan zen, jauregi eta bizitokia, Wellingtonen kuartel nagusia, italiar kaserna Gerra Zibilean, eta zorigaiztoko kartzela frankista XX. mendean ondo aurrera egin arte. Espetxe izan zela entzun, eta agian horregatik egin digu oroimenean burrunba garai batean Esproncedak idatzitakoa, hango horma artean erbesteraturik eman baitzituen hainbat hilabete: ÂŤNire burujabetza nire bizitza da. Buruargitasuna eta ahalegina, beste aristokraziarik ez dut onartzen. Errealitatea haztatu eta bizitza gorrotatu nuenÂť. Gaur egun, Bigarren Hezkuntzako institutu bat dago bertan. Edertasun biluzia Batzuek diote Pedrazako gaztelua estreinakoz ikusiko duenarentzat merezi duela Velillako errepidetik bertaratzea, Vadillo eta Encinarejo erreken artean goratuz agertzen delako. Polita da, zalantzarik gabe, landarediaz tartekatutako mendixka bateko haitzaren gai-

nean irmo. Baina nire iritziz hoberena zera da: haren bila aritzea herrixkako labirintoan barrena, behin harresia Arco de la Villatik zeharkatutakoan antzina bezala, beti bezala, horixe baita Espainiako herririk ederrenetakoa den honen sarbide bakarra. Espetxe zaharra, herriko plazako arkupe eta harzola, San Joan eliza, elkarren segidan agertuz doaz Erdi Aro garaiko Gaztela zaharraren zapore osoa gorde duten kale urtetsuen amaraunean. Eta azkenean, bere muino bizkar zapalean azaleratu da gaztelua, bere edertasun neurritsu eta zorrotzaren maila ematen ez dutenei morrontza exijitzen dienaren agintekeriaz. Kanpoaldeko horma-atala dorre txiki biribilduz gotortua ageri da, amore emateko asmorik batere ez duenaren prestutasunaz ohartaraziko balu bezala, eta amildegian itotzen den defentsa hobi batek babesten du. Harrizko murrua ate zorrotz estu batetik zeharkatu, eta bi patioz osatutako esparrura iritsi gara. Bakoitza lau angeluko prisma batek dauka zaintzapean, eta hain zuzen, horietako bat omenaldi dorrea da. Bertan Ignacio Zuloaga margolariak estudioa izan zuen, 1926an erosi baitzuen gaztelua eta zaharberrituz hantxe eman zituen denboraldi luzeak. Gaur egun, haren oinordekoak dira jabeak. Eibartar kostunbristaren obrari eskainitako museo xume bihurtu dute, eta ikusgai daude haren margolan batzuk, hala nola Fallaren edo Belmonteren erretratuak, Greco, Goya edo flandriar margolari batzuen lanekin batera. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Autoz. Ibilbide zirkularra da, gutxi gorabehera 177 kilometrokoa. Bizikleta ere ez da aukera txarra.

Bisitak Denak daude bisitatzeko moduan. Ordutegiak eta prezioak jakin nahi izanez gero, bakoitzaren webgunean begiratu.

Iraupena Bi egunetan egin daiteke, egunean bi gaztelu bisitatuta, eta herrixkak ezagutzeko ere denbora hartuta.

51


proposamen tematikoa

KONTU LAZGARRIEN GAINEKO INTERESA ASETZEKO ZAZPI LEKU Txernobyl edo Alcasserri buruzko telesailen arrakastak ÂŤdark tourismÂť delakoa (turismo iluna) bultzatu du azken urteotan. Batzuentzat makabroa, beste batzuentzat zirraragarria, turismo mota hau ez da berria, kontu desatsegin edo lazgarrien gaineko interesa duenik beti egon izan delako. Domu Santu egunaren itzalpean gaudenez, hona hemen turismo ilunak modan jarri dituen zazpi leku, ea gustuko dituzuen. Testua: Marian Azkarate

Alcatraz San Frantziskoko badiaren parean dago Alcatraz, ziotenez mundu osoko espetxe seguruena zena. 1963ko martxoaren 21ean itxi zuten. The Rock munduko hiririk bizienetako batetik kilometro eta erdi eskasera zegoen, eta aldi berean ezin urrunago, ur izoztuak eta korronteak zirela medio ezinezkoa zelako presoek handik ihes egitea. AEBetako Gobernuaren arabera, inork ez zuen lortu alde egitea espetxea irekita egon zen 34 urteetan. Hamalau saiakera izan omen ziren. Espetxearen bisitaldia 120 euroan egiten daiteke. 52


Txernobyl 1986ko apirilaren 26an historiako istripu nuklearrik larriena gertatu zen Ukrainako erdialde-iparraldeko hiri honetan. Ordutik, zentral nuklearra lehertu zenetik, Kieven iparraldean kokatutako hiri hau hutsik egon da... turistak iristen hasi ziren arte. Izan ere, bidaia antolatzaileak berehala ohartu zirelako zorigaitzak jakinmina sortzen zuela. Honi zera gehitu behar zaio, HBOko ordainpeko kateak hautsak harrotu dituela Txernobyli buruzko telesailarekin. 400 bat euroren truke, infernua bisita daiteke.

Belchite Estatu espainolak badu dark tourism motatako turismoaren zaleentzat zenbait helmuga interesgarri; Erorien Harana, esaterako. Baina beste honek, ordea, guretzat interes gehiago du; 1937an Zaragozako herri hau Belchiteko Gudua deritzon setioaren protagonista izan zelako. Hamabost eguneko borrokaren ostean, errepublikanoen menpe geratu zen, baina erabat suntsituta. Zigor bezala, Francok herria ez berreraikitzea erabaki zuen. Bertan 5.000 pertsona hil zirela kalkulatzen da. Orain egunez eta gauez bisita daiteke (Belchite herri berriko turismo bulegoan hartu behar dira sarrerak).

53


proposamen tematikoa

Pablo Escobar Narko tour bat iraganari etekinak ateratzeko baliabide bihur daiteke. Hori otu zitzaien seguruenik Kolonbiako bidaia antolatzaile askori. Medellinen, esaterako, hainbat eskaintza aurkitu daitezke trafikatzaile handi honen bizipenak ardatz hartuta. Argazkian azaltzen dena “La Manuela� da, Escobarren luxuzko etxerik handiena. Guatape herri turistikoan dago. Oraingoz itxita dago, baina etorkizunean, batek daki. 54

Fairmont Banff Springs Ondare nazional izendatuta, XIX. mendeko hotel hau Banff-en dago, Kanadako Alberta eskualde ederrean. Beldurrezko istorio ugari gordetzen omen ditu bere hormen artean, adibidez, 873. gelak ezkutatzen duena, bertan familia oso bat modu basatian hil zutelako. Hoteleko langileek debekatuta omen dute horri buruz hitz egitea.


Auschwitz Gaur egungo Poloniako hegoaldean kokatutako nazien kontzentrazio eta sarraski esparru handienean 2,5 milioi lagun hil zituzten Bigarren Mundu Gerran. Bertaratzean, beraz, gutxienez begirune pixka bat eskatzen zaie bisitariei. Tamalez, hutsalkeria da gaur egungo gizartearen ezaugarrietako bat. Horren adibide, Mauthausenen gertatu den bezala, sare sozialetan zintzilikatutako hainbat selfie txepel.

Okpo Land Hego Korean dago beldurraren eta tristuraren arteko mugan uzten gaituen parke hau. 90eko hamarkadan arrakastatsua zen, baina etengabe istripuak gertatzen hasi ziren eta, azkenean, 1999an errusiar menditik neska bat hegan atera zenean eta hantxe hil, itxi egin zuten. Jabeari buruz, inork ez zuen gehiago haren berririk izan. 55


HITZORDUAK

GIJON (ESTATU ESPAINOLA)

GUADALAJARA (MEXIKO)

Azaroaren 15etik 23ra Axelle Ropert zuzendari, gidoilari eta aktoreak, Estatu frantseseko kritikak bertako zinemagintzaren ahots berri eta indartsutzat jo duenak, Gijoneko nazioarteko zinema jaialdiaren (FICX) omenaldia jaso du hitzordu honen 57. edizioaren harira. Jaialdi honen zuzendariak gogokoa du arriskuak hartzea; beste batzuk hanka puntetan ari direnean, asturiarrei bertan fokua jartzea otu zitzaien. Roperten hiru film eskainiko dira, horien artean “Tirez la langue mademoiselle”, goiko argazkiari dagokiona. www.gijonfilmfestival.com

Azaroaren 30etik abenduaren 8ra Vargas Llosa Nobel sariduna, Frank Miller komikilaria eta nazioarteko beste 800 idazle gerturatuko dira Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokaren (FIL) 33. ediziora. Liburuen munduko azokarik handiena eta ospetsuena da Jalisco estatukoa, planeta osotik 20.000 profesional erakarriko dituelako. Guztira 2.350 argitaletxe aurkeztuko dira, 47 herrialdeetakoak. Datu gehiago; 800 idazle,13 hizkuntzaren ordezkari. Aurtengo gonbidatu nagusia India izango da. Eta literaturaren inguruan, tailerrak, ikuskizunak (ipuin kontalariak esaterako) eta hausnarketa ugari. www.fil.com.mx

TBILISI (GEORGIA) Azaroaren 19ra rte “111”, horrela deitzen da ondoko argazkian ikus daitekeen dantza ikuskizuna. Eve Muntsok, Scottish Ballet konpainiaren dantzari nagusi ohiak, eta Joel Brownek, Candoco Dance Companyko talde inklusiboko dantzariak, dueto hau prestatu dute bien gorpuzkerak elkartzean. Londreseko antzokietan erakutsi ondoren, orain Georgiako hiriburuko antzerki jaialdian izango da ikusgai. Hitzaldiek eta nazioarteko taldeen emanaldiek (Finlandia, estatu frantsesa eta espainola, Ukraina...) osatzen dute aurtengo egitarau oparoa. https://tbilisiinternational.com/en

56


ErakusketaK KANARIA HANDIKO LAS PALMAS(ESTATU ESPAINIARRA)

DEGAS OPERARA ITZULI DA

Azaroaren 7tik 10era Munduko musikak dira jaun eta jabe Las Palmaseko Womad jaialdian; alegia, nazioarte mailan egiten den kalitatezko musika herrikoia. Aurten Dona Onete (argazkian) eta Iranen jaiotako Elaha Sororr kantari afganiarra entzun ahal izango dira, besteak beste https://womadespana.com

KAIMAN UHARTEAK

Parisko Operaren 350. urteurrena dela eta, Edgar Degas inpresionista handiaren margolanak Pariseko Orsay museora itzuli dira “Degas à l’Opéra” erakusketarekin (2020ko urtarrilaren 19ra arte). Washington hiriko National Gallery of Art-ekin batera antolatuta, margolan, marrazki, eskultura eta pastel-margoz osatutako proposamen honetan hainbat lan ikoniko ikus daitezke. Degasek opera gustuko zuen, bere “txoko pribatua” zela zioen, esperimentaziorako beta ematen ziolako. Bertan landutako enkoadraketek, esam.musee-orsay.fr terako, lotura handia dute argazkilaritzarekin.

Azaroaren 1etik 17ra Kaiman uharteak Kariben dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea dira... iraganean, piraten eta kortsarioen erreinua. Jamaikako ipar-ekialdean kokatuta dago, Kuba eta Honduras artean eta urtero Piraten Astea ospatzen da. Musika, edaria eta hondartza ederrak ziurtatuta daude. Nola ez dugu ba maitatuko? www.piratesweekfestival.com

WILLIAM BLAKE-N GUZTIA, TATE-N William Blake (Londres, 1757-1827) margolari ameslariak britainiar artearen historiako irudirik adierazgarrienak egin zituen; bi mendetan zehar margolari, musikari eta idazleen inspirazio iturri izan da. Orain Londresko Tate Britain galeriak bere 300 lan erakusten ditu, bere lana bere osotasunean berreskura dezagun. www.tate.org.uk

MICHAEL JACKSON ARTISTA HANDIA “Michael Jackson: On the Wall” erakusketak ehun bat artelan biltzen ditu, helburu honekin: behingoz jabetu gaitezen “Pop-aren erregeak” zer-nolako eragina izan zuen gaur egungo artean. Datorren urteko urtarrilaren 26ra arte egongo da ikusgai Finlandiako Espoo hiriko Emma museoan. Espoo Finlandiako bigarren hiri handiena da. https://emmamuseum.fi/en/ 57


liburuen TXokoA

ANIMALIAK PLANETAKO PROTAGONISTAK

Animals. Steve McCurry. Taschen, 2019. Ingelesez, gaztelaniaz, italieraz eta frantsesez. 252 orrialde. 50 euro.

urua bere ugazabaren lepoan goxoki jartzen duen elefante bat, edo Kabuleko hondakinen artean bat-batean topo egin duen txakur bat, bizikleta baten parrilan garraiatua. Halako irudiak bildu ditu Steve McCurry fotokazetari ospetsuak gauzatu berri duen liburu hunkigarri honetan. Munduko gerra eta gatazka anitz jarraitu ditu lehen lerrotik estatubatuar argazkilari entzutetsu honek eta, behingoz, “fokua zabaltzea” erabaki du McCurrynek; oraingoan gizakiok ez gara liburu honetako protagonista bakarrak izango –ospetsua da gatazkak bizi dituzten pertsonengan jartzen duen interesagatik–, animaliak baizik. Kaleidoskopio baten antzera, Asiatik Karibera egindako bidaietan eta Ameriketako Estatu Batuetatik Europara osatutako milako kilometroetan atera dituen irudien aukeraketa oso pertsonala egin du McCurryk, berak pertsonalki gustukoenak dituen irudiak bildu dituelako. Horixe izan da erabili duen galbahea eta, liburua ikusirik, ez da txarra izan.

B


XVI. MENDEKO PRAGARAKO BIDAIA

GOOGLE MAPS-ETIK AT DAUDEN MAPA HORIEK

Judua izateagatik baztertua, bere ibilbide literarioan amore eman ez zuen idazlea izan zen Leo Perutz. Jatorriz txekiarra bazen ere, Vienako giro literariotik edan zuen gaztetatik eta nazismoak Austria hartu zuenean Palestinara erbesteratu behar izan zuen. 1953an argitaratu zuen liburu hau, kritikak goratu arren, artean idazle «debekatua» zenez, irakurleek baztertutako obra izan zen. J. M. Olaizola “Txiliku”k eta J. M. Berasategik euskaratu dute. Istorio sorta hauek Pragan girotuta daude, XVI. mendearen azken aldera.

Gure planeta globalizatuan, Google Maps-en garai hauetan, dena mapan ondo kokatuta eta kartografiatua dagoela dirudi, baina ez da horrela. Alaistar Bonnet dibulgatzaile eta geografoa oraindik aurkitzeke dauden toki horien bila abiatu da eta liburu honetan islatu du abentura horren emaitza; Tokioren azpian dagoen hiri ezkutua, aurkitu berri dituzten 534 uharte eta urgaineratu diren beste batzuk, Kairon zakarrez osatutako hiria, Eskoziako komunitate ekologista, Second Life ziberutopia...

Gauez harrizko zubiaren azpian. Leo Perutz. Elkar, 2019. 316 orrialde. 22,00 euro.

DONOSTIAKO GIDA EUSKALDUNENTZAT Tabakaleran abiatu du hiriburuko bisita Nerea Azurmendi kazetariak eta oinezko ibilbidea proposatu du, bisitariek euskararen hiria ezagutzeko eta donostiarrek hiria birdeskubritzeko proposamen arin eta irakurterraza eginez. Arian bildumako liburuak A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta daude, eta, testu idatziarekin batera, audioliburua, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra daukate. Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak ere kaleratuko dira (B1 maila). Donostia. Nerea Azurmendi eta Asisko Urmeneta. Elkar, 2019. 64 orrialde. 13,00 euro.

Lugares sin mapa. Un viaje alucinante a sitios ignotos. Alastair Bonnett. Blackie Books, 2019. 256 orrialde. 21,00 euro.

EMAKUME AUSART BAT GAU POLARREAN 1934an, Christianne Ritter itsasontzi batera igoko da Hanburgon. Helmuga, Spitsbergen uharte artikoa du, senarra hantxe daukalako itxaroten. Gertuen dagoen herria ehunka kilometrora dago, eta biak, norvegiar arpoilari batekin batera, fiordo bakarti baten ondoan eraikitako etxetxoan urtebete pasatzeko prestatzen dira. Baina gau polarra iristen denean, egoera gogor horretan, Christianne Artikoaren edertasunaz jabetuko da. 1938an lehen aldiz Alemanian argitaratu zenetik, behin eta berriz berrargitaratu da. Klasiko bat da. Una mujer en la noche polar. Christiane Ritter. Planeta de Libros, 2019. 232 orrialde. 18,90 euro.

59


Gogoan hartu

FLATHEAD ERRESERBA LEHENENGO NAZIOEN LANAREN ERAKUSGARRI AEBetan, Lehenengo Nazioek hartu dute aspaldidanik ingurugiroaren hondoratze lazgarriari mugak jartzeko ardura. Aitzindariak dira eginkizun horretan eta, horregatik, jatorrizko amerikarrek kudeatutako eremuak berreskuratze ekologikoaren adibide bihurtu dira. Esaterako, 1979. urtean Montanako Salish eta Kootenai Tribuen Konfederazioak beraien lurraldeen zati handi bat –37.000 hektarea zehazki– inguru natural babestu izendatu zuenean babes mota hori ezartzen lehenak izan ziren. Flathead erreserbari buruz ari gara, 1855. urtetik salish, kootenai eta pend d’oreille tribuen bizileku. Nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira bertakoak eta erreserba osatzen duten 5.049 kilometro karratuak Flathead aitziraren hegoaldetik Misson mendikateraino hedatzen dira. Argazkian agertzen dena Mike Durglo Jr. da, Salish eta Kootenai Tribuen Babes Bulegoko burua, eta ibilbide baten gidari lanetan ari da, Whitebark Pine Ecosystem

60

fundazioko partaide eta zaleentzat. Gibelean duena azal zuridun pinu bat da, zehazki Pinus albicaulis bat, Mendebaldeko AEBetako eta Kanadako mendietako jatorrizko zuhaitza. Eta berau berezia da; Illawia esaten baitiote bertakoek, hau da, “aitona”, 2.000 urte egin baititu Montanako mendi garai eta eder hauetan... klima krisia iritsi den arte. Tenperaturaren igoera dela eta –5 gradu gehiago Montanan 1950. urtearekin alderatuta–, altitude handietan –1.800 metrotik gora– bizi diren zuhaitzak orain arte ezagutzen ez zituzten arriskuei aurre egin beharrean aurkitzen dira, kakalardoen infekzioei edo suteei, esaterako. Illawia horrela hil da, zoritxarrez, bizitza oparoa izan ondoren.


zinema bidaiaria

«A DOG CALLED MONEY» MUNDU ZORO HAU, PJ HARVEY-REN AHOTSEAN Nabigazio-egunkaria, bidaietan ikusitakoen oroitzapenak, han-hemen idatzitako olerkiak, PJ Harvey britainiarraren “The Hope Six Demolition Project” (2016) diskoaren grabazioa eta munduaren egoerari buruz sortu zaizkion hausnarketak biltzen ditu Seamus Murphy lehen mailako argazkilari eta kazetariak “A Dog Called Money” izenburuko dokumental interesgarri honetan. Film hau ezin aproposagoa iruditu zaigu, gainera, hilero zinemari eskainiko diogun atal berri honi hasiera emateko, planetaren gaur egungo egoera –benetakoa, kezkagarria oso– islatzen baita, Ekialdetik Mendebaldera jasotako irudi latz eta ederren bitartez. Dokumental honek Kosovotik Afganistanera, Siria eta Londresetik pasatuta, Washington Hirira eramango gaitu; alegia, “Inperioaren” bihotzera, PJ Harvey kantari eta musikagile aparta bidaia-lagun dugula. Lagun handiak dira Seamus Murphy, World Press sariaren irabazlea, eta PJ Harvey (Polly Jean Seamusentzan), eta hor daude proiektu honen sustraiak. Murphyk Afganistango gerran ateratako irudi batzuen harira hasi zen dena: «Pollyk eta biok elkarrekin konfiantza handia dugu, eta Afganistan bezalako toki arriskutsu horietara joateko ausardia izango zuela aitortu zidan, nirekin joanez gero. Berak bere magia jarriko zien egoera eta toki gogor horiei. Horren truke, bidaia horietatik bueltan ekarriko zituen kanten grabaziora gonbidatuko ninduen. Banaka edo elkarrekin, hauxe da aurkitu genuenari eman diogun erantzuna». Inolako elkarrizketarik gabe eta PJ Harveyren disko apartako musikaren laguntza bakarrarekin, 2011 eta

Testua: Fermin Lusarreta

2014. urteen artean Kosovo eta Afganistanera egin zituzten bidaien lekuko izango gara. Harrigarriena, guretzat bederen, indarkeria islatzen duen unerik adierazgarriena Washingtoneko Anacostia auzoan filmatutakoa izatea da, auzo beltz eta txiro horretako talde bat ezagutzen dutenekoa. Kaleen jaun eta jabe dira, drogak eta rapa dituzte bizimodu, eta bat-batean taldeko burua den neska rapeatzen hasten da, bere senitartekoak akabatu zituzten kale izkina guztiak erakusten dizkigun bitartean. Rap horretan aipatutako esaldi batetik sortu zen filmaren izenburua: “A Dog Called Money” (Dirua izeneko txakurra).

«A Dog Called Money». Zuzendaria: Seamus Murphy. Musika eta protagonista: PJ Harvey. Dokumental musikala. Estrenaldia: Azaroak 8.

61


LABURRaK

» EZKONDU GABEKO BIKOTEEK GELA ALOKA DEZAKETE SAUDI ARABIAN aina kanpotarrek soilik, noski! Goiko titularrari esaldi hori gehitu beharko genioke, herrialde honetako erreinu ultrakontserbadorean gauzak ez direlako ezer aldatu bertakoei dagokienez. Turismoari begira bai, ordea. Joan den irailaren bukaeran Turismoko Bulego Nagusiak agindu bat bidali zien hotelei horixe adieraziz –ordura arte, hotelean gela hartu nahi zuten turistek ezkonduta zeudela frogatu behar zuten–, eta emakumeren batek gela bat bakarrik hartu nahi bazuen hori ere onar zezatela. Irailaren 27an zabaldu zizkion ateak turismoari Saudi Arabiak eta mota honetako erabakiak nahi eta nahi ez hartzera behartuta zegoen.

B

JOHN LENNONEN PARETA ITXI BEHAR IZAN DUTE PRAGAN ragako erdialdean grafitigileei eskainitako guneak, azken mende erdian zabalik egon ondoren, ateak itxi behar izan ditu turista basati batzuek eragindako kalteengatik, Maltako Zaldunen Ordenak adierazi duenez. Priore Handiaren Jauregiko “John Lennonen horma” izenarekin ezagutzen den gune artistiko hau Maltako Zaldunena da eta, azaldu duenez, turismo agentzia batek dauka errua, Riverside Party Prague izenekoak; “Alkohol tourrak” antolatzen dituzte eta bezeroei, antza, alkohola eta espraiak eskaintzen dizkiete. Desastre hutsa.

P

VUELING KONPAINIAK BILBO ETA FLORENTZIA LOTUKO DITU ueling aire konpainiak Florentziara hegaldi berria eskainiko du, astean birritan, azaroaren hasieratik martxora arte. Bilboko aireportuan lidergoa duen konpainiak –merkatuaren %38– aste honetan azaldu duenez, hegaldi berri honekin euskal hiriburuan duen tokia indartzea espero du. Bertan nazioarteko zortzi konexio ditu. Orain, Florentziarekiko konexio berria gehitu behar zaio, beraz, Loiu eta Italiako beste zenbait hiri, hala nola Milan eta Erroma, lotzen dituzten konexio finkoei –bi kasuotan ere astean bina hegaldiko maiztasuna–. Aire konpainia horren nazioarteko gainerako hegaldiek Bilbo Europako hiri garrantzitsuekin lotzen dute, hala nola Porto, Amsterdam, Paris, Londres, Lisboa edota Berlinekin.

V

MOZART, ZURE PAPERAK! Vienako katedralean, operan edo jauregi inperialean, jantzi barrokoekin mozorroturik turistei kontzertuetarako sarrerak eskaintzen egoten den saltzaile andana larregitxo iruditu zaio Udalari. Hori antolatzea erabaki du, baimen eta guzti.

BERRIKUNTZA ETA IRAUNKORTASUN SARIA DONOSTIAKO TURISMOARI azio Batuen Turismoaren Mundu Erakundearen sariketaren hamabosgarren edizioan, Donostiak «politika publikoetan eta gobernantzan berrikuntza eta iraunkortasunaren» saria jaso du. Sariak turismo iraunkorra sustatzen laguntzen duten proiektu inspiratzaileak aitortzen ditu. “Love San Sebastián. Live Donostia” proposamena izan da saritua. Helburu turistikoaren kudeaketan eta sustapenean hiriko lehentasunen agendan izandako aldaketa, 2017-2021 Turismo Gida Planak sustatua, ezagutarazten du proiektu horrek.

N

TULIPA ENGAINAGARRIAK Nork ez du Amsterdamgo loreen azokan tulipa erraboilik erosi? Erraboilen Ekoizleen Elkarteak aditzera eman duenez, saldutakoen %1ek baino ez dute lorerik ematen eta, are gehiago, ateratzerakoan ontziko kolorearekin ez datoz bat.

62


JAINKOA MANIKI BIHURTUTA Bai, Halle Selassie I. da... edo, egokiago esanda, Etiopiako enperadorearen (1890-1975) itxurako maniki bat. Jamaikan rastafari mugimenduaren sorrera piztu zuen gizon txikiaren “espiritua” –beraientzat jainkoaren pare– Addis Abebaren bihotzean kokatutako Jauregi Nazionaleko Tronuaren Gelan jarri dute. Jauregia orain arte agintarien egoitza izan da eta, orain gutxi, turismora zabaldu dute. Sotoan, ardoa gordetzeaz gain, garai batean tortura gela zuten. MUNDUKO UR-TXIRRISTA LUZEENA 1.140 metroko luzera du eta, bertara igotzean, 70 metrora egongo zarete (30 solairuko etxe baten parekoa). Pentsa, zer-nolako gozamena oihanean txirrista honetatik irristatzea, igerileku batean erortzeko. Malaysian dago, Penang uhartean.

NEW YORK GURE OINETAN Empire State Buildingeko behatokia zabalik dago dagoeneko, hamar hilabeteko lanen ostean. 102. solairuan dago eta 360 graduko ikuspegi zoragarria eskaintzen du. Eraikinera sartzeko ate propioa izango dute bisitariek, bulegoetan lanean ari direnetatik aparte. Aurki museo txiki bat zabalduko dute lehen solairuan.

hutsa

hutsa

TURISMO MEDIKOA TIJUANAN Veronica Merrillek urdaila txikituko zuela erabaki zuenean, 95 kilotik 72ra jaitsi behar zuelako, bi aukera zituen; 12.000 dolar ordaindu etxean, AEBetan, edo 4.000gatik ebakuntza berdina Mexikon egin. Bere aseguruak ez du bere gain hartzen, batez ere Arizonako autobus gidari honek ez dituelako ezaugarri batzuk betetzen (gizentasun morbidoa, diabetesa eta hipertentsioa izatea), eta hortaz, beste hainbat estatubatuar bezala, Tijuanara joan da, bidaia agentzia baten laguntzarekin. “Patients Beyond Borders” gidaren arabera, urtero 20 milioi gaixok turismo medikoa egiten dute munduan. Horietatik 1,9 milioi estatubatuarrak dira. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.