7h133.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

IPAR-MENDEBALDEKO ESTAZIOAK

ESKIA PIRINIOETAN

Australia Errautsetatik berpiztuko den uhartea

Myanmar

Bertan bizi den bilbotar bat gidari lanetan guretzat

Teide

Sumendira oinez igotzeko ibilbide malkarretik gora


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


6 44 16 34

24

aurkibidea133

16 Teide Europako hego muturrean, ipar latitudeko 28. paraleloan, Espainiako mendi garaiena sortu zuten erupzioek: Teide sumendia (3.718 metro).

34 Myanmar IĂąaki Reyna bilbotarrak ingeles eskolak ematen ditu Yangonen. Diktadura atzean uzten ari den lurraldea ezagutuko dugu IĂąakirekin batera.

24 Australia Ametsetako lur honek, sute eta mota guztietako desmasien eraginpean asteak eman ondotik, Fenix hegaztia bezala hegan egin nahiko luke berriro.

44 Lenin haitza Bere elur iraunkorrarekin, glaziarrekin eta 7.134 metroko altitudearekin, Pamir mendilerroko tontorrik esanguratsuenetako bat da.

06 Eskia Pirinioetan Elur gaineko kirolak egiteko garaian sartu gara bete-betean. Hori dela eta, Pirinioetako mendikatearen ipar isurialdearekin paraleloan doan autobideari jarraituko diogu, batzuek neguero egiten duten bezala, eta alde horretako Pirinioetako mendebaldeko eski estazioak deskubritu ditugu. Berez, oso gertu ditugu. Bakoitzak bere ezaugarriak eta bereizgarriak ditu, ordea, eta horietako zein hautatu, horra hor erronka... Hasiberri hutsak izan edo aditu peto-petoak izan, ibilbide hau bururaino eramateko negua motz geratuko zaigu.

52 Proposamen tematikoa Europako jatetxe begano eta begetarianoen gida. 56 Hitzorduak Lehen hilabeteetako erakusketa esanguratsuenak. 58 Liburuen txokoa Jessica Lange, 61 autobidean. 60 Gogoan hartu Kanadako Red River Mutual Trail. 61 Zinema bidaiaria Palestinarrek ere badakite barre egiten. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

SRINAGAR Gondolarik ez izotzaren gainean eguruenik Indian bisita gehien jasotzen duen aintzira da Dal izenekoa. 8 kilometroko luzerarekin eta 3 kilometroko zabalerarekin, Srinagarren dago eta Kaxmir estatuko udako hiriburutzat jotzen ohi da. Horregatik egiten da hain bitxia neguan hartzen duen itxura: udan loto lorez estalita dago, eta orain, aldiz, aintzira elurrez eta izotzez jantzita agertzen da. Dal lakua ospetsua da ertzetan ukitu viktoriarreko egurrezko etxe ugari dituelako, batzuk ur gaineko jauregiak, jatorriz okupatzaile britainiarrentzako oporretarako etxe gisa eraiki zituztenak. Bulebar antzeko batean hedatzen dira, mongol garaiko lorategiz, parkez eta hotelez betetako ibilbide batean. Eta alde batetik bestera bidaiatzeko zer erabiltzen dute? Kolore ederrez apaindutako shikara izeneko txalupa ederrak, Veneziako gondolen antzekoak. Neguan, ordea, apaingarri gutxi eta eraginkortasun asko behar izaten da.

S

Argazkia: Tauseef Mustafa

4


...Artisau-eran prestatutakoak, beti talde txikietan eta etxeko gidariekin.

2020ko

Aste Santua ························

Turkiako hegoaldea · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Liziako kostaldea.

Ibilaldi bat historian zehar ·······················

Aljeriako hegoaldea · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

·······················

Georgia eta Armenia · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Kaukaso ezkutua

··································

Albania · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Albaniako hegoaldean zehar, oinez

···············································································

Denboralditik kanpo ··································

Vanuatu · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Sua eta tradizioa Melanesiako bihotzean

···············································································

Ledesma 10 - bis, 5º - 48001 BILBO Tel: 94 435 5119 - e-mail: bio@banoa.com Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARTZELONA Tel: 93 318 9600 - e-mail: bcn@banoa.com


Eskia Pirinioetan KANTAURITIK MEDITERRANEORA IPAR ISURIALDETIK Testua: Ana Isabel Vega

Argazkiak: Gonzalo Azumendi



ESKIA PIRINIOETAN

Iritsi da behingoz negua, elurretako kirolak egiteko urtarorik aproposena. Erreportaje honetan, mendikatearen ipar isurialdearekin paraleloan doan autobideari jarraituko diogu eta alde horretako Pirinioetako mendebaldeko eski estazioak deskubritu ditugu. Berez, oso gertu ditugu. Bakoitzak bere ezaugarriak eta bereizgarriak ditu, ordea, eta horietako zein hautatu, horra hor erronka... Hasiberri hutsak izan edo aditu peto-petoak izan, ibilbide hau bururaino eramateko negua motz geratuko zaigu. arrizko zaindari erraldoia balitz bezala, Pic du Midi de Bigorre mendia aise gailentzen da Pirinioetan, 2.877 metroko altuerarekin. Ezinezkoa da haren presentzia ez sentitzea A-64 autobidean, mendikatearen ipar isurialdearekin paraleloan Mediterraneoa eta Kantauri itsasoa lotzen dituen komunikazio bide horretan, aurrera egin ahala. Hitzordu saihetsezina da. Pic du Midi igo, urrutira begiratu eta zerua gertu sentitzea. Gailurrean bertan Pirinioetako behatoki astronomikorik harrigarriena dago, eta hango hotelean ostatu hartzeko zortea izan dugunez, denik eta ilunabarrik ederrena ikusi dugu, mendiak okre, gorri eta laranja kolorez blaitzen doazela. Azken berrikuntza “Zeruko zubia” izenarekin bataiatutako pasabidea da, garai modernoetara egokitutako azpiegitura berri bat: hamabi metroko luzera duen korridore horrek amildegi zorabiagarriaren gainean jarri gaitu, eta leku txundigarri horretan saiatuko gara selfie bat egiten, gure sareetan “atsegin dut” oldea jasotzeko. Afalostean, pentsio osoko erregimenaren barruan sartzen da astroei begiratzea eraikin multzoko teleskopio indartsuekin... izar eta planeta guztiak irudikatu dezakezun gertuena. Eta eguna argitzearekin batera, eski estazio guztiak deskubritu ditugu begiratoki pribilegiatu honetatik. Denetan daude jarduera ugari, lerak bultzatzen dituzten txakurrekin hasi eta parapente hegaldiak tandemean, elurretako motoak, erraketak... Gure ibilbidea hasteko aukeratu dugun eski estazio hau euskaldun askorentzat ezagunenetakoa da, Pic du Midiren beraren azpian dago, Grand Tourmalet zabaltzen den lekuan. Gaua tontorreko hotelean eman ondoren edo espresuki horretarako igota, eskiatzaile iaioek ederki jaitsi dezakete mendia ia 1.500 metroko desnibeleko maldan behera. Estatu frantseseko hirugarren freeride eremurik handiena da. Bestela, itzultzeko teleferikoa hartu, eta Mongietik Bareges herri bitartean 100 kilometro eta gehiagoko azaleran eskiatzeko aukera emango diguten pistez go-

H

8

zatzera abiatuko gara. Eta hauxe da onena: eskiak soinean ditugula egin ahalko dugu Tourmaleteko errepidean behera, Frantziako Tourreko mendate mitikoa elurrez beteta baitago sasoi honetan. Udan itzuli eta igoko gara bizikletan... bizikleta elektrikoan bada hobeto, akaso errazagoa izango da eta. Elurra eta termetako relaxa Eskiari erantsitako plazer bat Pirinioetako herriak deskubritzean datza, beren arkitektura tradizionalarekin, hotel intimoekin eta beren eskaintza gastronomiko zabalarekin, ahate konfit ospetsua kasu. Tourmaleteko lepotik gertu Luz-Saint-Sauveur herri zoragarria dago, Pirinioetako haran ederrenetako batean kokatua, 711 metroko altueran. Napoleon III.aren pasealekuan aurrera eginez –ezagun du duela gutxi berritua dela–, Saint-Andre elizara, Santa Maria gaztelura edo Napoleonen zubira hurbiltzeko aukera izan dugu, bainuetxeen eremua igaro ondoren, ondarea deskubritzeko eta Frantziako Pirinioetan ohikoa den termalismoaz gozatzeko 3 kilometroko ibilbide ezin hobean. Napoleon III.a eta Eugenia Pirinioetako ur termalen sustatzaile handiak izan ziren. Luzea estazio termala XIX. mendearen hasierakoa da, Frantzia bigarren potentzia koloniala izan zen garaikoa, Ingalaterraren ondotik. Paisaia zoragarria ikusgai uzten duen terraza harrigarri batean kokatua, Luzea bainuetxea leku ezin hobea da egun osoa Luz Ardiden estazioan eskiatzen eman ostean giharrak lasaitzeko. Hain zuzen ere, estazio hori Luz-Saint-Sauveurretik erraz iristeko moduan dago, eta 60 kilometro pista ditu, maila guztietarako prestatuak. Bere izena eszenaren protagonistari zor dio, Ardiden tontorrari (2.988 metro), eta estazio honen ospearen zati bat Luz-Saint-Sauveurrekin lotzen duen 14 kilometroko igoeran datza, izan ere, Tourreko beste etapa historiko bat da. Errepidearen amaierak 1.700 metrora uzten gaitu, eta 2.500 metroko gehienezko kotaraino eskiatzeko aukera izango dugu.


Gouretteko inguru ederren irudia. Duela 85 urte baino gehiago, Pirinioetako lehen igogailua ezarri zen bertan. Erreportajea zabaltzen, Luz Ardiden estazio dotoreko eski eremua.

9


ESKIA PIRINIOETAN Hurbilago eta ezagunagoak dira La Pierre Saint Martin, Artouste… edo Gourette izugarria. Gouretten, duela 85 urte baino gehiago, Pirinioetako lehen igogailua ezarri zen, eta desnibel handienak bertan daude, egurra eman eta hanketako giharrak “erreta” bezala sentitzeko. Gavarnie bera ere ez da atzean geratzen, Unescoren ondarea den parke nazionalaren ikuspegi paregabearekin; edo Cauterets, gaur egun freerider amorratuen Meka eta edonor maitemintzen duena bere eraikuntzen eta hirigintzaren Belle Époque kutsuko dotoretasunarekin eta klasizismoarekin, horren lekuko Ingalaterrako Hotela, Hotel Kontinentala edo bainuetxea. Eta gazteenentzat, Piau Engalyk paraje atsegina es-

Handian, Gouretteko beste ikuspegi bat. Txikian, goitik behera, Pla de A’det ederra eta, beste bietan, jausgailua eta eskiak uztartzen eta luxuaz gozatzen Peyragudes eremu handian.

10

kaintzen du. Sky Lodge estreinatu berria ere hor dago, 18 euroren truke lo egiteko kapsulak dituen hotela. Giro jatorra, taberna, jatetxea, kontzertuak eta billarrean jokatuz zure azukre koxkorra bilatzeko aukera ematen dizu. Beste leku zirraragarri bat Saint-Lary da. Bertako kaleak leku ezin hobea dira apré-ski delakoan jarduteko… ohiko arropa dendak, kirol dendak, janari dendak, bertako produktuekin, jatetxe ugari ahate magreta, konfita edo txerri autoktonoa dastatzeko… dena bere etorbide nagusiko, Vincent Mir kaleko, hotelen eta zalapartaren ondoan, bertan erosteko, ikusteko eta norbere burua besteei ikusarazteko. Halere, 831 metroko altueran, Pi-


rinioetan berezkoa den giroa nagusitzen da, eta harrizko eta zurezko fatxadetan ondo gorde da mendi hiribilduek ohiko ezaugarri duten oinordetza. Erdi-erdian, hurrengo egunean eski-pistetara eramango gaituzten bi telekabinak. Bertan, Sensoria Rio Frantziako Pirinioetako gune termal handienetako bat da, Huescako mugatik 20 kilometrora. Dena duela 61 urte hasi zen, Pic de Lumiereko teleferikoaren inaugurazioarekin, gaur egun Europan elurraren munduko helmuga top horietako bat bihurtua. Pla de A’det ederra da hasiberrientzat, baita Espinaubeko sektorea ere, pistatik kanpoko jaitsierekin, Neouville mendigunearen 3.000 metroen azpian.

11


ESKIA PIRINIOETAN

Lerroon ondoan, indarrak berreskuratzen La Mongien eta, behean, Pic du Midi de Bigorreko behatoki astronomikoa. Ondoko orrialdean, goitik behera, Grand Tourmaleteko eski eremuko bizitasuna eta atsedenalditxoa hodeien artean Gouretteko elurretan.


GIDA PRAKTIKOA Informazioa lespyrenees.net webgune-

an mapa bat dago, eta 41 estazioak seinalatuta daude eta bakoitzari buruzko informazio osoa eskaintzen du, bere webguneekin, turismo bulegoekin eta hotel eskaintzarekin.

Eski estazioa n-py.com webgunean

multzo honetan sartutako zortzi estazioei buruzko informazioa aurkituko dugu. Nabarmentzekoen artean dago “No Souci� txartela, 37 eurokoa: zenbatekoak automatikoki kobratzen dituzte, leihatilatik pasatu gabe, eta eski egun bakoitzean % 15-30 bitarteko deskontuak izaten dira. Webgunean bertan agertzen diren beste eskaintza batzuk ere ikusteko modukoak dira. Horrekin batera, pisten ondoan nahiz Pirinioetako herrixka zoragarrietan ostatu hartzeko informazio baliagarria ere aurkituko dugu.

Ski bus IruĂąetik, Donostiatik eta Baionatik joan-etorriko autobusak abiatzen dira La Pierre Saint Martin, Gourette eta Cauteretsera. Goizeko bederatzietarako pistetan egongo gara, itxi arte.

13


14


James Bond bezala Saint-Larytik Bagneres-de-Luchonera goaz, Col de Peyresourde, Peyragudeseko eski estazioa dagoen ingurua, zeharkatuz. James Bondek, “Tomorrow never dies” (1997) filmean, hementxe bertan filmatutako eszena batean mundua salbatu zuenetik 22 urtera, Peyragudes Pirinioetako eremu handienetako bat bihurtu da. Aurten bertan teleferiko berri bat irekiko du, eta Loudenvilletik 700 metroko desnibela gaindituko du 3 kilometrotan, autoa erabili beharrik izan ez dezagun. Hemen 2.400 eta 1.600 metro arteko desnibelak aurkitzen ditugu, 3.000 metrotik gorako mendi zuriz inguratuta, zeruaren urdinaren kontra ebakiz. Estaziotik gertu, Balnea spa dago, eta zero azpiko tenperaturei desafio egingo diegu aire zabaleko putzuetan igeri eginez, elurrez inguratuta, bertako ur termalen beroak babestuta. Herri eta mendi artean gidatuz, gure ibilbideak Luchon herrira garamatza, mendikatearen erdia-erdira, eta han ere historiaz betetako bainuetxe batekin egingo dugu topo. Kristo baino 76 urte lehenago “soilik”, erromatar soldadu batek aurkitu omen zuen iturri termal hau, baina Inperioa desagertzearekin batera ahanzturan erori zen. Urte asko geroago, XVIII. men-

dean, d’Etigny baroiak herriarekin lotu zituen bainu horiek, gaur egun bere izena daraman etorbidean barrena, eta horrek aire bizidun eta kosmopolita ematen dio hiriari. Hemen, terrazak, jauretxe dotoreekin tartekatzen dira, hala nola Chateau Lassus Nestier, gaur egun turismo bulegoaren eta Luchoneko Herri Museoaren egoitza dena. Herrigunetik bertatik, telekabina batek 1.800 kotara igo gaitu 10 minutu baino gutxiagoan. Frantziako Estatuan Chamonixen ondoren sortutako bigarrena da Superbagneresko eski estazioa. 1966ra arte, tren kremailera bat arduratzen zen ibilbide hori egiteaz. Hiru sektore daude, Techous, El Lac eta Cecire, eta ingurune paregabe eta zoragarrian gustu guztietarako pistak eskaintzen dituzte. Atlantikotik hasita estazioz estazioz ibili gara, mendikate lineal honen erdigunera iritsiz, Pirinioetako Parke Nazionalean. Ariegeko Pirinioetako Parke Nazionalak eta Mediterraneoan itsasoratzen den Kataluniako Parkeak osatzen dute. Pirinioetako balkoitik, 3.000 metrotik gorako mendi-sinfoniaz inguratuta, gure aurrean Anetoren silueta nabarmentzen da, katearen mailarik gorena, bere 3.404 metroekin ñir-ñirka itzultzera gonbidatzen gaituena. Ziur baietz, Pirinioetan hainbeste bazter daude ezagutzeko! •

Piau Engalyko eremua gazteentzat ezin egokiagoa da. Aurreko orrialdean, goian Gourette eta Pic du Midiko teleferikoa, eta behean, iluntze ikusgarria Pic du Midi de Bigorretik. Ezkerreko aldean, Vignemale mendiaren gailurra ikus daiteke; eskuinean, Balaitus.

15



Teide INFERNU GOXOA Testua Andoni Urbistondo Argazkiak: Andoni Urbistondo eta Getty Images


TEIDE

Kaukasoko mendiekin, Alpeekin, Pirinioekin egiten dugu denok amets mendi handiak, alpinoak ahotan hartuta. Europako hego muturrean, ipar latitudeko 28. paraleloan, Espainiako mendi garaiena sortu zuten erupzioek: Teide sumendia. 3.718 metroko menditzarra, Ozeano Atlantiko osoko garaiena, eta munduko sumendi garaienetakoa, itsas hondoa oinarri gisa hartuko bagenu. Lo dago azken 220 urteetan, baina gailurreko sufre fumarolek argi esaten diote mendizaleari barrutik esna dagoela. Eta lehertuko dela, berriro, egunen batean. Gailurrera igotzeko arauak oso zorrotzak dira, masifikazioa saiheste aldera. Bi aholku: neguan elurra 2.000 metroraino egiten du, izotza eta hotza ohikoak dira, eta MontaĂąa Blanca bidetik bospasei ordu behar dira gailurra iristeko. Jaisteko gutxiago, tranpatxoren bat bitarte.

18


enerife uharte bat da. Mendi handi bat du ardatz, askok bezala: Teide. Haren magaletan behera hedatzen da uhartea. Sumendia erraldoia da, apokaliptikoa. Beldur edo errespetu handia sortzen du lehen ikuspegian. Ia lau mila metro ditu, eta bere maldak itsasertzean bukatzen dira. Teide Parke Nazionala da 1954az geroztik, eta Unescok 2007an horrela izendatuta, Gizateriaren Ondare. Babestutako ingurunea da, eta bertako agintariek neurri zorrotzak jarri zituzten indarrean, Teide gailurra beste tontor mitiko asko bezala masifikatu ez zedin. Parke Nazionalak milaka eta milaka bisitari hartzen ditu urtero. 2018an, lau milioi eta erdi bisitari, ia-ia. Alegia, 12.000 lagun egunero, 190 kilometro koadroko lur eremuan. Espai-

T

niako Parke Nazional bisitatuena da, Europako bigarren bisitatuena izan da, zenbait urtetan, eta munduko bederatzigarrena, 2016an. Teidera igotzeko baimena behar da. Eta baimena lortzeko Parke Nazionalaren web orrian eskaera egin behar da. Horrek dena zailtzen du. Eskaerak hilabete askotako aurrerapenarekin egin behar dira, jende askok nahi baitu gailurreko sufre usaina dastatu. Eta ia denek gutxieneko ahalegin fisikoa eginez. Alegia, La Rambletako behatokira teleferikoan igota (3.555 metro), eta handik, ordu erdi eskasean, gailurrera igo. Prebisio handiz jarduteaz gain, teleferiko erabiltzaileen artean %10ek bakarrik lortzen du gailurrera igotzeko baimena. Badira egunak non teleferikoa 3.000 lagunek

Handian, La Rambletara daraman teleferikoa, 3.555 metrora. Lerroon azpian Teideko arrautzak eta MontaĂąa Blancako seinaleztapena, 2.355 metrora. Erreportajea zabaltzen, Teide handia Las CaĂąadas parajetik ikusia.

19


TEIDE Txikian, Altavistako aterpea (3.260 m). Espainiako altuena da. Han lo egitea da Teide gailurrera igotzeko aukera onena. Azpian, Roque Garcia monolitoak, eta atzean Teide handia.

20

erabiltzen duten. Gainera, sarri, martxan jarri ezinik geratzen da, haize bolada handien erruz. Baimena lortuta ere, haize handiko eguna tokatzen bazaizu, kito, ez zara Teidera igoko. Teleferikoa ez dute martxan jarriko. Bermerik ba ote, beraz, gailurrera igotzeko? Bai, oinez, Parke Nazionala alderik alde zeharkatzen duen errepide alboan dagoen MontaĂąa Blanca aparkalekuan hasita (2.360 metro), eta gaua Altavista aterpean igarota (3.260 metro). Esan beharrik ere ez, Espainiako mendi aterpe garaiena da Altavista, eta Europa osoko

garaienetakoa. Aparkalekutik aterpera hiru ordu pasako bidea dago, martxa bizian, eta handik gailurrera beste ordu eta erdi. Baina oinez igo nahi dutenek mugatua dute gailurrera iristeko ordutegia. Arratseko 5ak eta goizeko 9ak bitarte izan behar du. Udan egin daiteke, aterpean lorik egin gabe, argi ordu tarte luzeagoa baliatuz, baina joan etorria 9-10 bat ordu dira. Teideko altxor preziatuena, ordea, ilunabarra eta egunsentia gailurretik bertatik ezagutzea dira, eta bietako bat lasai ikusi eta lasai jaisteko, Altavistan gaua pasatzea komeni.


Altavista aterpea, 3.260 metrora MontaĂąa Blancako aparkalekua errepide ondoan dago, teleferikoko gunetik hiru kilometro pasatxora, 2.355 metrora. Seinaleztapena ezin hobea da, galtzea ezinezkoa da. Komeni eguerdi partean hastea oinez. Ingurunea bolkanikoa da, eta edozerk ematen du arreta, ohitura faltagatik. Bidea pista zabal bat da hasieran, lehen lau kilometroak, erosoak. Uharteko ipar eta iparekialde osoa agertzen dira azkar, La Orotava, Puerto de la Cruz eta Tenerife hiriburua bera. Itsasoa ere bai, noski.

Eta elurra. Tenerifek klima subtropikala du, baina klima horietan, mendi garaietan elurra egiten du. 2.000 metroko mugaraino, sarri, beherago ez bada. Teidek 3.718 ditu, aintzat hartu. Elur gozoa, suabea aurrena, gogorragoa itzal guneetan, gauetan tenperaturak 0 gradutik behera egiten duen seinale. Mendi hegian halako laba kolada erraldoi bat dauka Teidek, ikaragarria, naturak daukan indar geldiezinaren erakusle. Kolada bera baino ehunka metro batzuk beherago, Teideko arrautzak deiturikoak ageri dira. Alegia, kolada baino beherago joan ziren laba haitz ikusga-

Teideko gailurra, eta egunsentian mendebalderantz sortzen duen itzal erraldoia. 3.718 metroko mendiak piramide perfektua marrazten du ostertzean.

21


IzaĂąako behatoki astronomikoa, munduko garrantzitsuenetakoa, La Palmako Roque de los Muchachos gunearekin batera. Teide Parke Nazionala munduko behatoki astronomiko onenetakoa da.

22


TEIDE rriak, mendi hegian barreiatuta. Ukitu eta gozatzeko moduan. 2.800 metrora bukatzen dira bromak. Azken ordubetea gogorra da, tentea, dozenaka switch edo 180 graduko norabide aldaketekin. Izotza ere agertzen da tarteka. Altavista aterpean akabo eguneko lanak. 8-10 graduko tenperatura, atarian, eta mendizale apurrak eguzkiaren goxotasunaren bila. Bista ikusgarriak daude. Batez ere eguzkia etzaten hasi denean. Piramide erraldoi bat marrazten du Teide piramideko itzalak, benetan dotorea. Egongela bostetan irekitzen du zaindariak, logelak zazpietan. Diana azkar iristen da, goizeko 5etan, 7.30erako gailurrera iritsi eta egunsentiarekin gozatzeko. Elurra, izotza eta hotza Aterpean ez dago sukalde zerbitzurik. Bai kafea, edatekoa eta barratxo energetikoak edo gailetak erosteko aukera ematen duen makina sorta. Txanponak eraman, garrantzitsua. Motxilan kranpoiak prest, badaezpada. Bidean elurra dago, izotza, eta arriskua egon badago. 200 metroan elurra, ondoren harria. Horrek, eta amildegirik ez egoteak Pirinioetan erabiltzen diren ohiko kranpoiak ez jartzeko erabakia dakar. Irristatuz gero, kolpea hartzen da, baina ez dago amiltzeko arriskurik. Komeni azkenaldian hain ohiko egin diren gomazko lotura duten minikranpoiak jartzea. Horiek segurtasuna ematen dute, eta batez ere, horiekin harri gainean ibiltzea ez da deserosoa. Ohiko kranpoiekin bai, eta hautsi egin litezke. 7.15, Rambleta gunea, teleferikoa. 630 metro gailurreraino, 163 metroko desnibela. Eskailera festa, azken hatsa, eguzkia gertu, sufre usain latza, altuera, nekea… eta bat-batean, Peter txekiarra, bidelagun izandakoa, «just in time» esanez. Alegia, une egokian. Kamerak, sakelakoak eta beste atera, eta 20 minutu, botoiak sakatzen. Hotz. 0 gradu, haizearekin -8, hatzak izozten hasiak… Eta eguzkiaren epela. Sortu da egunsentiko itzala, piramide perfektuaren silueta. Orduan hartzen da Teide mendiaren tamainaren benetako nozioa. Ikaragarria da. Virgen de las Nieves ikusten da ekialdera, Kanaria Handia, La Palma mendebaldera, gertu, Gomera eta Hierro uharteak bezalatsu. Eta itsasoa, ukitzeko moduan. Toki mistikoa, Teide. Echeide hitzetik eratorria. Infernua, bertako guantxeen hizkuntzan, mitologia gaiztoaren sorburu oro. Bisitarientzat, ordea, infernu gozoa. Buelta teleferikoan Teidek ematen du, bailarara bueltatzeko alternatiba erosorik: teleferikoa. Tentazioa handia da. 10 minutuan errepide nagusiraino eramaten zaitu, 13 euroren truke. Ondoren hiru kilometro egin behar dira oinez,

taxian, edo auto stop eginez, Montaña Blancako aparkalekuraino, bezperan autoa utzi dugun tokiraino. Trukean hiruzpalau ordu luze dira oinez, eta arriskutsuak, batez ere Altavista aterperaino jaisten, han eguzkiak ez duelako izotza eta elurra urtu. Erabakia oso erraza da: teleferikoa. Autoa hartuta, azken argazkiak: Roque Garcia monolito bitxiak, Cañadas del Teide Marte planetaren antza duten paraje bereziak, Teide eta Cumbre Vieja ere bai, Llanos de Ucanca goi lautadatik, hiru mila metroko bi sumendi horiek oroitzapenen txokoan gordetzeko betirako. Azken begirada hegazkinetik. Orduan ere ikaragarri Teide, hatzekin ukitzeko moduan. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Teide Kanaria uharteetan dago, Tenerifen. Uharteak ipar hemisferioko 28. paraleloan daude.

Nola iritsi Hegazkinez, erosoena. Hegaldi zuzenak daude Bizkaiko Loiu aireportutik Tenerifeko bi aireportuetara: Reina Sofia hegoaldean, eta Los Rodeos iparraldean. Hiru bat ordukoa da hegaldia.

Ezaugarriak Teide sumendi bat da, 3.718 metrokoa. Espainiako mendi garaiena. Mendi handia da, itsasoan bertan jaiotzen dena. Orain 220 urte izan zen azken erupzioa, baina sumendia bizirik dago. Inork ez daki noiz etorriko den hurrengo erupzioa, baina bai etorriko dela. Parke Nazional baten eremuan dago gailurra, eta kontrol arauak oso zorrotzak dira masifikazioa saihesteko. Oinez igotzeak ematen du bermerik handiena, baina arratseko bostak, eta goizeko bederatziak bitarte iritsi behar da gailurrera. Ondoren debekatua dago. Argi orduen baitan, komenigarria da Altavista aterpean gaua pasatzea. Internet bitartez egin daiteke erreserba, Parke Nazionaleko webgunean, 21 euroren truke.

23


Australia ERRAUTSETATIK BERPIZTUKO DEN UHARTEA


Australia uharte-kontinente erraldoiko ipar-ekialdeak gure antipodetara bidaia berdingabea eskaintzen digu. Ozeano Bareak bustitako Queensland estatuko kostaldea, Top End eskualdeko baratzea eta Outback mortua. Ametsetako lur honek, asteak daramatzana suteen eta mota guztietako hondamendien menpe, Fenix hegaztia bezala hegan egingo du berriro... edo itxaropen horrekin ari dira borrokatzen bere biztanleak bederen. Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez

25


AUSTRALIA ure longitude eta latitudetik begiratuz gero, geografikoki urruti dago Australia. Oso urruti. Planetaren beste muturrean. Gure aurrekoek Terra Australis Incognita bezala ezagutzen zuten eta ezagutzen ziren lurren mugetan kokatzen zuten. Gaur egun, uharte erraldoiak askoz gertuago dirudi. Baina ez dago. Australia ekialdetik ibilbide bat egin beharra izanez gero, Brisbane hiritik hastea litzateke aukeretako bat. Sydneyrekin alderatuta, turismoarentzat ia guztiz ezezaguna da hiria, baina merezi du bertan geldialdia egitea. Tamaina ertaineko hiria da Brisbane, eta bide luzea aurretik duten toki bizi eta dinamikoei darien energia du ikur. Estutasun berezirik gabeko gizartea aurkituko dugu bertan, ondo bizitzen dakiten herritarrek osatua, kulturari, kirolari, dibertsioari eta patxadaz bizitzeari garrantzia ematen dioten herritarrak. Arkitekturari dagokionez, hiri modernoa da Brisbane, eraikin historiko gutxi batzuk eta zona berde ugarik zipriztindua. Brisbane ibaiak, izenaz gain, arnasa ere ematen dio hiriari. Izan ere, ibaiaren bi ertzetan pilatzen dira hiriko zonalderik bizienak. Klimari dagokionez, urte guztian zehar gure udaberriaren antzeko eguraldia dutela esan daiteke. Beraz, Brisbaneko herritarrek ez dute gehiegizko hotz edo beroagatik etxean gelditu beharrik. Emaitza kaleak eta parkeak beti aire zabalean egon eta eguzkia hartzeko desiratzen dauden herritarrez beteta daudela da. Ibaiak eta bertako meandroek ongi bereizitako auzoak sortzen ditu, besteak beste, West End, Paddintong edo Kangaroo Point. Auzo batzuetan solairu bat edo biko etxe tipikoak dira nagusi, eta, besteetan, etxe orratz altu eta modernoak. Hiriaren erdigunea patxadaz bisitatzeak benetan merezi du, batik bat 1930eko hamarkadako udaletxearen inguruko kale biziak. Edozein leku da ona auzoko taberna edo kafetegi bateko terrazan eseri eta hiria kontenplatuz gozatzeko. Brisbanetik ez oso urruti dago Surfes Paradise, Gold Coast edo Urrezko Kostaldeaz disfrutatzeko aukera ematen duen kokagunea. Zalantzarik gabe, kostalde hau izugarri aldatu da James Cook itsasgizon eta esploratzaileak 1770ean lehen aldiz ikusi zuenetik. Cookek “w� itxurako sumendi bat ikusi zuen eta puntu hori warning ingelesezko hitzarekin izendatzea erabaki omen zuen, bai sumendiaren “w� itxuragatik bai warning hitzaren esanahiarengatik: arriskua (kostaldeko arrokek kontuz ibiltzea eskatzen zuten). Gaur egun milaka eta milaka surflari eta bainulariren bilgune da, gauez ere gozatzeari uzten ez diotenak. Urtean 300 egun baino gehiagotan eguzkia lagun duten 52 kilometro hondartza izanik, ez da harritzekoa. Surfers Paradiseko erdi-erdian kokatutako Sky Point begiratokiak eskaintzen du kostalde osoko ikuspegi

G

26


Avers Rock edo Uluru aborigenen leku sakratuenetakoa da. Arroka honek 3,6 kilometroko luzera eta 348 metroko altuera du (beste bi herenak lurpean daude). Txikian, australiar aborigenen kulturako irudi bat. Planetako kulturarik zaharrenetarikoa ei da, duela 50.000 urte inguru Australian bizitzen hasi zirelako. Erreportajea zabaltzen, Gold Coast. Asko aldatu da James Cookek 1770ean lehen aldiz ikusi zuenetik. Surflarien paradisua da egun.


AUSTRALIA Kakdu parke nazionaleko Yellow Waters izeneko guneko paisaiak ederrak dira oso. South Alligator ibaian eta bertako urmaelean animalia espezie ugari ikus daitezke.

28

onena. Zalantzarik gabe, Cook beraren zelatariak izan zuena baina hobea. Pentsa, Cooken gizonek ikusi zuten sumendia ikusteko aukera ere ematen du begiratokiak udatiarrak hartzeko eraikitako unit edo apartamentu eraikinen artetik. Gehien-gehienak 70eko hamarkadan eraiki zituzten. Baten batek paseoan ibili eta bainatzeko leku lasaiagoren bat nahiago badu, Burleigh Heads da bere aukera: Surfers Paradisetik hegoaldera 10 kilometro eskasera kokatutako parke nazionala da, Ozeano Barearen ikuspegi bikainak eskaintzen dituzten kostaldeko bidexkez josia.

Red Centre, ezereza zeharkatuz Hasiera batean kontrakoa dirudien arren, Australiako Outback mortuak asko du eskaintzeko. Lur eremu izugarri handia da, idorra oso, ia-ia inoren bizileku ez dena, eta, diotenez, Himalaiak berak baino mendi altuagoak dituena. Lurralde basatia da, menderakaitza, Stuart Highway errepideak zeharkatzen duena, eta gelditzeko edo desbideratzeko moduko zenbait puntu interesgarri eskaintzen dituena. Lekurik ezagunena Ayers Rock arroka izugarria da, aborigenek Uluru bezala ezagutzen dutena. Harearen


zein hareharrizko harkaitzen kolore gorriagatik Red Centre bezala ezagututako eskualdean dago. Monolito erraldoia da eta deskribatzen zailak diren energia eta solemnitatea islatzen ditu. Aborigenentzat leku sakratua da, eta, zorionez, orain dela gutxi bertara igotzea debekatu egin dute. Australiako aborigenentzat gunea euren kosmogoniaren nukleoa da. “Ametsezko garaia” bezala ezagutzen duten euren antzinatean, aborigenen heroiek istorio epikoak bizi izan zituzten 3,6 kilometroko luze-laburra eta ia 350 metroko altuera dituen arroka izugarrian. Kontuan izan behar da, gainera,

arrokaren beste bi herenak lurpean daudela. Barkaezina da bertan geldialdia ez egitea. Dagoeneko bertara igotzea debekatuta badago ere, arroka inguratzen duten bidexka egokituak daude. Bideotatik pasioan ibiltzeak izugarri hobetzen du Uluru berdingabea kontenplatzeko esperientzia. Bertatik ez oso urruti, askorentzat altxor ezkutua den beste leku sakratu bat dago: Kata Tjuta. Aborigenen hizkuntzan “buru asko” esan nahi du eta arrokazko zenbait formaziok osatzen dute; euren barnealdean, bailara txiki bat osatzen da, egunsentian

King’s Canyon arroila eta Watarrka parke nazionala, lurralde honen antzinatasunaren adibide. Basamortuaren erdian, ur putzuak daude.

29


Hondartzaz betetako Gold Coast kostaldea 52 kilometro luze da. Behean, Koral Hesi Handia, planetako mirarietako bat. Ondoko orrialdean, Outback basamortua, australiarrek uste baino arreta gehiago behar du.

30


AUSTRALIA izugarri eder bilakatzen dena. Iluntzeko kolore gorrixka lagun formaziook begiztatzea esperientzia paregabea da, gunearen izaera mitikoa, gunea inguratzen duen mistika guztia ulertzen lagunduko diguna. Dirdira sakratu baten eta lurralde lehorretan ohikoak diren urre koloreko landareekin dekoratutako mugurdi pastel baten arteko zerbait ikusiko dugu. Uluru edo Kata Tjuta formazioen arrailetan hartzen zuten aterpe antzinatean aborigenek, eta arroketako hormak margotuz adierazten zituzten euren nahiak. Kuniya edo “suge-emakumearen” ibilbidea jarraituz gero, antzinateko labar margoak ikusi ahal izango ditugu, harrak, sugeak edo irudi geometrikoak irudikatzen dituztenak. Hori bai, irudiotako askoren esanahiaren gaineko ziurtasunik ez dago egun, sortzaileen gogoetan geratu baitziren betiko ezkutuan. Iparralderantz aurrera eginda bide ezin luzeago eta zuzenetatik, gure hurrengo geltokira helduko gara: King's Canyon. Hori bai, bidean, eskuinetara, O'Connor mendi aparta utziko dugu. King’s Canyon Australiako bihotzean bertan kokatutako arroila ikusgarria da, Watarrka Parke Nazionala bitan zatitzen duena. Arroilan barneratuz gero, denbora geratu egin dela irudikatuko zaigu. Labanez moztutakoak diruditen horma malkartsuek zintzur ikusgarriak gordetzen dituzte, antzinateko ur putzu eta guzti, iratzeen eta historiaurreko cycad landareen aterpe direnak. Landareok jan eta ura edatera gerturatutako dinosauroak bakarrik falta dira ingurotan galdutako mundu zinematografikoak berreraikitzeko. Ezkutuko leku batzuetan labar margoak ere egon badaude, luritja herri aborigeneko kideek antzinatean egindakoak. Hori bai, ez dago margook ikusterik, egileen ondorengoek horrela erabaki baitute irudiok kontserbatzea eta “Ametsezko garaia” errespetatzea xede. Bideotan barneratzean, dinosauroak ez, baina posible da gamelu eta dingo iheskorrekin topo egitea, baita askotariko narrasti eta sugeekin ere. Bideok dom izeneko formazio arrokatsu kupuladunetatik igarotzen dira; luritja aborigentzat, gizon gazteak irudikatzen dituzte. Top End basatia King's Canyon atzean utzi eta iparrerantz jarraituko dugu Stuart Higway errepidean zehar. Darwin hirira bidean, Alice Springs eskualde lau eta ezin beroagoa igaroko dugu. Errepide bakartiotan ia inor ez dugu aurkituko, baso inguruetan pilatzen diren kanguruak ez bada –Thylogale izeneko martsupial txikiak ere erraz ikusten dira–. Behin Kakadu Parke Nazionalera heldutakoan (Gagudju aborigentzat), bero sapa atzean utzi eta hezetasunarekin eta zelaiekin egingo dugu topo azkenean.

GIDA PRAKTIKOA Moneta Dolar australiarra da herrialdean erabiltzen den moneta. Dolar australiar batek 0,62 euro balio ditu. Bizitza ez da bereziki garestia, baina ezta merkea ere. Gutxi gorabehera gure hirietan izaten ditugun prezioak aurkituko ditugu.

Bisa Modalitate ezberdinak daude, baina turismo bidaia bat egiteko aproposena eVisitors izenekoa da, 651 motakoa zehazki. Bisa doakoa da eta Estatu espainiarreko herritarrek 48 bat orduko epean lortu ohi dute. Australian hiru hilabete emateko aukera eskaintzen du.

Ordutegiak Gure udako ordutegian (apiriletik urrira), hiru ordu-eremu ezberdin ditu Australiak.

Diferentzia zortzi ordu gehiagokoa da herrialdeko ekialdean (Sydney eta Melbourne adibidez), zazpi ordu eta erdi gehiagokoa erdialdean (Darwin edo Alice Springs) eta sei ordu gehiagokoa mendebaldean (Perth).

Garraioa Australian barna mugitzea erraza da, baita barnealdean zehar ere. Edozein motako ibilgailuak arazorik gabe alokatu daitezke eta ez da garestia. Barne hegaldi ugari ere badaude, herrialdeko hiriak elkarren artean oso merke lotzen dituztenak. Australia bertako zenbait aire konpainiek eskaintzen dituzte hegaldiok.

Informazio gehiago www.australia.com


AUSTRALIA Kakadu Parke Nazionalak eta Arhem Land eskualdeak, Top End bezala ezagutzen den Australia iparraldeko lurraldea osatzen dute. Bertan aurki daitezkeen askotariko landare eta animalien ondorioz, Kakadu leku benetan harrigarria da, planetako gune natural garrantzitsuenetarikoa bilakatzeraino. Lurrotan 40.000 urte baino gehiagotan bizi izan da etenik gabe mirrar herri aborigena, gaur egun dozenaka gutxi batzuk bakarrik diren arren. Ubirr labar margoen aztarnategira heltzean, hunkitu egiten da bat, bai margoen edertasunagatik beragatik bai bertako harkaitz altuenetik parez pare aurkituko dugun ikuspegiagatik. Urrunera kezko zutabeak begiztatuko ditugu, aborigenek oihana garbitzeko egiten dituzten suteengatik; zeregin kontrolatu eta beharrezkoa da. Gukburlerri-ak –aborigenen beren buruei ematen dioten izena– naturarekin bat bizi dira, sinbiosi erabatekoan. Guztia, harri bat, zuhaitz bat, mendi bat, sakratua da aborigenentzat, eta, ondorioz, naturarekiko harremanaren oinarria elkarrekiko erabateko errespetua da, guhbele edo “ez aborigentzat” ulertzen zaila dena. Guwarddeheardde harkaitz izugarritik Kakadu Parke Nazional osoa ikus daiteke; 30 metroko altueran hasita 300 metro hartzen dituen harritzarra da. Ingurune basatia da oso honakoa eta bertara iristea ez da batere erraza billabong edo zingiren ondorioz; saltie bezala ezagututako itsas krokodilo erraldoiz beteta daude, azken 200 milioi urteetan apenas eboluzionatu ez dutenak. Zingirez aparte, beste oztopo natural bat ere aurkitu dugu: harkaitza zulatzen duten zintzurrak. Harkaitzak metro bat egiten du atzera mendeko, baina badira higadurari gogor aurre ekiten dioten guneak ere, Ubirr edo Nourlangie Rock kasu. Bertako bideak Nabulwinjbulwing izpiritu deabrudunak zaintzek ditu. Hori bai, guzti-guztia ez da natura basatia. 1982an Jabiru hiria sortu zen Ranger uranio meategiko langileak aterpetzeko. Inguruotan uranio meategi gehiago ere badaude, mirrar aborigenen haserrerako, gobernuaren, meatzaritzako konpainien eta lurrotako jatorrizko biztanleen artean polemika eta borroka legal gogorrak ekarri dituena. Orain artean, batzuek eta besteek partekatu dituzte garaipen eta porrotak auzitegietan, gerra oraindik amaitu ez bada ere. Kontuan kontu, Jabiru hiri txiki abegitsua da egun, gutxieneko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen duena, eta, harrigarriki, golf zelai bat ere baduena. Hiriko parketan familiek barbakoak egiten dituzte zuhaitzen gerizpean, azeri hegalari erraldoiak –saguzar fruitajale espezie bat– inguruan hegaka edo zuhaitzen arrametatik zintzilik dituztela. Ez hori bakarrik, haurrek krokodilo arriskuaren berri ematen duten kartelen artean jokatzen dute axolagabe. Normal-normala guztia. 32


Koral Hesi Handia Australia ipar-ekialderantz jarraituz, Queensland estatuko kostaldearen parez pare eta Koral itsasoko uretan, Ozeano Barean, planetako harribitxi mehatxatuenetariko bat dago: Koral Hesi Handia. 1983tik babestutako eremua da eta gutxi gorabehera Japoniaren pareko azalera du, hau da, 350.000 kilometro koadro. Eskualdeko hiririk handiena Cairns da, eta, bertara heldutakoan, tenperatura neurritsuko tropikoan egotearen sentsazioa izango dugu. Etorbide zabaleko hiria da, palmondoz betetako kaleak, parkeak, itsasoaren alboan eraikitako ur gazi zein gezako igerilekuak... dituena, baita jatetxe, kafetegi eta saltokiz betako malekoi bat ere –negozio asko txinatarrenak dira–. Zalantzarik gabe, bizitzeko moduko lekua da, batik bat behin hirigune nagusitik eta zonalde turistikoenetik pixka bat aldenduz gero. Koral Hesi Handia bisitatzera joateko abiapuntu nagusietako da Cairns, baita inguruotako oihan tropikalak ere. Erraza da Koral Hesi Handia, oihan tropikalak zein barnealdeko parke nazionalak bisitatzeko txangoen eskaintzak aurkitzea. Koral Hesi Handiaren kasuan, bisitaldia itsasoz zein airez egin daiteke. Benetan merezi du naturak eskaintzen digun espektakulu ika-

ragarriaz gozatzea, batik bat klima aldaketak bertako 2.500 kilometroko altxor ekologikoa txikitu baino lehen. Koral Hesi Handiak bere baitan hartzen duen biodibertsitate txundigarria eta koralaren eta bertako masa organiko erraldoian bizi diren diren gainontzeko espezieen sinbiosia dela-eta, munduko izaki bizidunik handiena dela esaten da. Australian zeharreko gure bidaia are eta hobea bilakatu nahi badugu, aukera aparta da literatura bidaide hartzea. Azken finean, lurralde hau esploratzea aspalditik izan da bidaiari ikasi eta zentzuzko ororen imajinarioko amets handietakoa. Hori horrela, norberaren Arkadi partikularra ezagutzea, Bruce Chatwin bidaiariak egin bezala, laguntza handia izango dugu Australia konplexu eta ez beti ulerterrazarekin bat egiteko. Eta beharrezkoa baldin bada, aborigenek Chatwinekin “The Songlines” liburuan egin bezala, baita abesteko ere. Australia esnarazteko abestu, bertako harkaitzak esnarazteko abestu, bertako zuhaitzak esnarazteko abestu. Existitzeko abestu, “Ametsezko garaiak” bidaiari izukaitz bezala berrets gaitzan. Eta, aukera izanez gero, gure barrenak ere mugiaraziko ditugu antzinatetik heldutako aborigenen didgeridoo musika instrumentuari soinua ateratzeko, soinu hori baita gizakia elikatzeko biderik organiko eta sakonena. •

Brisbane ibaiak izen bereko hiriari bizitasun berezia ematen dio. Ibaiertzetan, eraikin modernoak, parkeak eta gaueko giroa nahasten dira. Aurreko orrialdean, gaztea didgeridoo bat jotzen, iparraldeko irudi bat (Top End deitzen diote) eta Cairns hiriko azokan aurkitutako musika tresnen egilea.

33



Myanmar IRRIBARREEN LURRALDEA BILBOTAR BATEKIN

Testua eta argazkiak: Jon Goikouria


MYANMAR

2018ko abuztuan, Iñaki Reyna Mendizabal bilbotarrak Yangonen lur hartu zuen. 30 urteko gazteak, Myanmarrera hegan egiten duten gainontzeko bidaiariek ez bezala, lan egiteko egin zuen bidaia. Ingeles eskolak ematen ditu Kamayrut auzoko The Khayay School izeneko eskola pribatuan. Diktaduraren atzaparretatik ihes egiten ari den lurraldea dugu Myanmar, mundura zabalduz. Goian, Inle lakuko longboateko gidaria paduretatik abiadura bizian eta bidaiari bat Mandalaytik Lashiora doan trenean. Behean, Iñaki Reyna plastika klaseak ematen Yangone. Erreportajea zabaltzen duten argazkietan, Baganeko estupak eta eraikinak, eta gure protagonista neska lagunarekin Yangoneko azokan.

36

eyna 24 urterekin hasi zen bere kabuz bidaiatzen: «Nepaleko hegoaldera joan nintzen, Rauwahi izeneko herrixka batera, irakasleboluntario lanetan». Erabakia arin batean hartu zuen bilbotarrak: «Ordura arte bidaiatzea lagunekin edota senideekin egiten den hori zen niretzat». Nepalen bost hilabete eman ostean, Lefkosiara joan zen (Zipre) eta hamar hilabete eman zituen kultura zentro batean boluntario lanetan. Euskal Herrira itzultzean, eta bertan urte bi zeramatzala eta ikus-entzunezko eta ikuskizunen goi mailako ikasketak amaitu ostean, lan eskaintza paregabea jaso zuen. Eta Iñakik ez zuen bi aldiz pentsatu: maletak egin zituen. Hegazkinetik jaitsi eta terminaletik irten bezain pronto, %75eko hezetasunak, 40 graduak, Yangonen hain tipikoak diren beleek eta taxi gidariek ongi etorria eman zioten. Yangon Myanmarreko hiri handiena eta jendetsuena da, 5.430.000 biztanlekoa (2016ko datuak), eta hiriburua izan zen 2005. urtera arte. Gaur egun Nay Pyi Taw dugu hiriburu administratiboa. Hego-ekialdeko bestelako hiri askorekin alderatuta, Yangon astiro-astiro garatzen dabil eta Singapur zein Txinako inbertsio pribatua jasotzen ari da azken urteotan. Hirian kolonialismoko arrasto ugari topa daitezke Gobernuko bulegoetan, Gorte Gorenean, Udalean edota ospitaleetan. Gehienak eraberritu egin dira edota prozesuan daude. Yangon izena Yan Koun-etik dator, eta “borrokaren amaiera” esan nahi du. Erdialdeko kaleak ilun eta zikin daude, eta gauean edozein arratoi erraldoi eta kaletxakur gaixoren arteko liskar izugarriak ikus daitezke. Auto pilaketa handiak daude, eta ibilgailuen erregaiak eta saltzaile ibiltarien janarien usainak nahasten dira. Horrek guztiak, hiri eta lurralde osoko beroaz eta hezetasunaz giroturik, bidaiaria desengainatu dezake lehen begirada batean. Baina zorionez, hori baino askoz gehiago da Yangon.

R

Hiriaren jatorria ezagutzeko, historiak 1755era garamatza, Alaungpaya erregeak Myanmar erdialdeko Swedagon Payako Dagon herria konkistatu eta horren ordez Yangon izena jarri zionean. Urtebete geroago Thanyin konkistatu zuen ibaiaren bestaldean, itsas portua ezarriz. 1841ean sute izugarria egon zen eta berreraikitze lanak bukatu bezain laster kalte handiak jasan zituen bigarren anglo-birmaniar gerran. Britainiarrek Rangun izena jarri zioten eta proiektu urbanistiko erraldoia eraiki zuten. 1920. urtean Rangunek urte oparoa izan zuen bertako lurrunezko itsasontzientzat, itsas portuko kokapen estrategikoa zela eta. Aldi berean, Myanmarreko independentzia egarria nabaria zen eta 1948an heldu zen, baina Ne Win eta bere jarraitzaileek sozialismorantz eraikitako bideak ezerezera eraman zuen Rangun, ia hondamenera. Harrezkero, Yangon izena jarri zioten berriro hiriburuari. 2010etik aurrera hiriaren osasunak hobera egin du denbora oso gutxian eta Yangonen lursailaren prezioak nabarmenki egin du gora: bertako inbertitzaileek eta kanpotarrek etengabeko borrokan diraute, proiektu urbanistiko oso interesgarriak daudelako bertan. Kolonialismoaren zauriak bizirik dihardu gaur egun astiro-astiro sendatzen ari den Yangonen. Erdialdeko 90eko hamarkadako etxe zaharrek (egoera oso txarrean daude gehienak) kontraste izugarria egiten dute kolonialismoko jauregi eta gobernuko eraikin izugarriekin. Iñaki Reyna Yangoneko Kamaryut auzoan bizi da, Hledan Center merkataritza zentrotik minutu batzuetara. Inguru hori gomendatu zioten Yangoneko benetako esentzia duelako eta hirian hobeto integratzen lagunduko ziolako, bertako biztanleez inguratuta: «Oso arraroa da Mendebaldeko jendea edo turistak ikustea bertan. Zoragarria da». Auzoan, etxe aurrean, 24 orduko merkatua dago. Denetarik saltzen da bertan eta hezetasuna fruitu, arrain, haragi eta definitu ezin daitezken bestelako usainekin nahasten da. Gauean


37


MYANMAR

Irudiotan, Minguneko Hsinbyume Pagoda, treneko bidaiari bi, monje gazte batzuk futbolean Part Tu herrixkan eta Yangoneko merkatua.

38


kolore askotako argiak pizten dituzte saltzaileek eta bertan sortzen den iskanbilak auzoa girotzen du. Esperientzia errepikaezina eta benetan autentikoa da. Turismoaren fenomenoa berri xamarra da Yangon eta Myanmarren, orokorrean: «Turistak, munduko edozein lekutan bezala, dirua dira bertakoentzat. Mendebaldekoen kasuan, telebistan eta zineman ikus daitezkeen pertsona horiek dira eta erabat liluratzen dira», azaltzen du Reynak. Ez da batere arraroa familiek turistak gelditu eta beraiekin argazkia egitea, irribarre egiteari utzi barik: «Lehen begirada batean munduko beste puntatik gatozen izaki misteriotsuak gara eta gu ezagutzea asko gustatuko litzaieke bertakoei, baina aldi berean gu molestatzeko edo hanka sartzeko beldur eta lotsa ikaragarria daukate». Egunero 07:15ean altxatzen da Iñaki eta auzoko kafetegi ireki bakarrera doa, take away kafea erostera. Taxi gidari batek egunero itxaroten dio, kafetegiko sarreran: «Lanera ibiltzen edo bizikletaz joatea asko gustatuko litzaidake, baina autobusak urrunegi uzten nau lanetik eta bizikletan joango banintz bizitza arriskuan jarriko nuke bertako trafikoa ikusita», dio bilbotarrak. Yangoneko taxiek Asiako onenen fama dute, taximetrorik erabili ez arren: gidari asko ingelesez ondo konpontzen dira bidaiariekin eta zintzoak eta jatorrak izan ohi dira (erreportaje hau egiten nengoela, kamerako optika bat ahaztu zitzaidan taxi batean eta egun batzuetan taxi gidaria hostelera hurbildu zen optika eskuetan zuelarik, irribarretsu; nola bestela?). Iñakik The Khayay Schoolen klaseak ematen ditu 8.00etatik 17.00ak arte. 1 eta 10 urte bitarteko neskamutilei plastika klaseak ematen dizkie eta nagusiagoei zinema zuzendaritza eta gidoigintzakoak, ingelesez. «Beldurrik handiena haurren ingeles maila zen. Heldu baino lehen uste nuen maila baxua izango zutela, baina txikitatik jasotzen dituzte klaseak ingelesez, eta oso erraz moldatu nintzen eurekin komunikatzeko orduan», azaldu digu Iñakik. Autobusez eta pazientziaz, edonora Myanmarrera heldu zenetik denbora gutxi izan du Iñakik lurraldea turista gisa behar bezala esploratzeko, baina Yangoneko Shwedagon eta Sule Pagoda bezalako leku derrigorrezkoez gain Myanmarreko bestelako leku adierazgarrietan egondakoa da; Mandalay, Ngwe Saung, Bagan eta Pyin Oo Lwin, besteak beste. Hemen garraiobide nagusia autobusa da, eta 400 kilometro zortzi ordutan egin daitezke, Myanmarreko orografia irregularra eta bertako errepideen eta autobusen egoera dela eta. Lurralde barneko hegaldiak garestiegiak dira eta tren zerbitzuek, motelak izateaz gain, atzerapen izugarriak jasaten dituzte. Yangoneko autobus geltokian, Baganera doana au-

keratu eta hamar ordu inguruko bidaia egin ostean Myanmarreko helmuga turistiko nagusira helduko gara. 3.000 pagoda eta estupa inguru daude Ayeyarwady ibai pareko goi ordoki siku eta bero honetan, Yangonetik 640 kilometrora, iparralderantz. Bertako tenpluez gain, egunsentiak eta iluntzeak ere zoragarriak bezain famatuak dira eta parkera sartzeko 50.000 MMK edo 29,67 euroko 5 eguneko balioa duen pasea ordaindu behar da. 2018ra arte, Baganera hurbiltzen ziren turista gehienak tenpluetara igotzen ziren argazki onenaren bila, eta pasa den urtean berauetara eskalatzeko debekua ezarri zuen Gobernuak, tenplu asko eta asko egoera tamalgarrian utzi dituztelako turista oldeek. Gauzak horrela, turistentzako hareazko muino artifizialak edo sunset hill delakoak eraiki dituzte, eta egunsenti zein iluntzeetan bertan egotea sekulako odisea da: adi egon behar da Txina eta Koreako turisten ukondokadak saihesteko. Baganeko azalera gehiegizkoa da oinez egiteko uda izan ez arren (104 kilometro karratu). Iñaki bezalako turista gehienek, prezio finkoa adostu ostean, gidari bat kontratatzen dute pagoda eta estupa gehienak ikusteko. Beste aukera bat moto elektrikoak alokatzea da. Egun osoko prezioa 4.000 MMK izan ohi da (2,37 euro). Mapa, ur botila eta egun pare bat baino ez dira behar Bagan goitik behera ikusteko. Baganeko bus geltokian Mandalayrako txartela erosi eta lauzpabost ordutan (errepidearen eta autobusaren egoeraren arabera) Myanmar altuko zonalde jendetsuenera helduko gara, bertako arte eta kulturaren sehaskara. Lurraldeko bigarren hiri honek Yangonen antzeko ezaugarriak dauzka; porlanezko eraikinak, kutsadura, trafikoa… baina horrez gain bamar kulturaren arrasto ugari topa daitezke bertako monasterio, pagoda, tailer eta te saloietan. Mandalay ikusteko gutxienez egun bi beharko dira, leku asko sakabanatuta daudelako eta kilometro ugari egin behar direlako. Hiriko zentrotik Irawadi ibaira joateko tuk-tukak 3.000 MMK (1,78 euro) balio du. Tuk-tukeko gidari gazteak Irawadiko portura garamatza. Bertan itsasontzia hartu eta Min Kun (Mingun) tenplua bisitatzeko 40 minutuko bidaia egingo dugu. Mingun ur bazterreko hiri konpaktua dugu, eta bertara lehorreratzean tokian tokiko saltzaileek turistak abordatzen dituzte. Dirurik ez xahutzeko plana izanez gero, bidexka bakarrean aurrera jarraitu eta kilometro batean Mingun Payara helduko gara. 1790ean eraikitzen hasitako pagoda hau munduko handiena izango zen, baina eraikitze lanak bertan behera utzi ziren Bodawpaya erregea 1819an hil zenean. 1838ko lurrikarak bistan diren kalte nabarmenak sortu zituen. Hala ere, tenplu izugarria dugu eta handik minutu batzuetara tenpluan bertan ezarri behar zen 90 tonako kanpai ikusgarria dago. 39


40


MYANMAR Ezkerretik eskuinera, Baganeko hiri zaharreko jatetxe bateko jabea, desfilea Swedagon pagogan, zerealak eramaten Part Tu herrixkan eta ur bila kanoan. Behean, handian, nekazari gaztea aberea landa batera eramaten, Inle lakuko herrixka txiki batean.

Burrunbatik ihesi Mandalayko geltokian badago tren bat egunero 04:00etan Lashio herrixkarantz irteten dena. Mandalay zaratatsua atzean utziko dugu landa eremu freskagarrira joateko 30 km orduko abiaduran. Txartel mota bi daude: klase arruntekoa eta altukoa. Klase altuan eserlekuak bigunak dira, eta arruntean, eserlekuei “eserleku” deitu ahal izatekotan, egurrezkoak dira eta bertakoez gain, animaliekin bidaiatzen da askotan. Oso gomendagarria da klase arrunteko txartela. Tren bidaia zortzi ordu ingurukoa da, eta autoz edota autobusez askoz arinago egin ahal bada ere, benetan merezi du abentura honetan 5.500 MMK xahutzea. Myanmarren, orokorrean, mendebaldeko turista gutxi ikusten badira, Shan estatura doan tren honen abenturan are turista gutxiago ikusiko dira. Bidaian Pyin Oo Lwin geltokian geldialdia egitea oso gomendagarria da (08:30 aldera), bertako Anisakan izeneko ur-jauzi ikaragarriak ikusteko. Aldapa izugarria jaitsi behar da eta monje asko meditatzeko hurbildu ohi dira ur-jauzi zoragarri hauetara. Hurrengo eguneko 08:30ean Mandalaytik datorren tren bera har daiteke geltokian Shan estatuko Hsipaw herrira joateko. 11:00 aldera, trena Gokteik zubibidera helduko da, burdinazko zubi erraldoira. Trenak abiadura nabarmenki motelduko du eta zubiaren torlojuen soinuak entzuten dira, oilo ipurdia jartzeko moduko esperientzia. Hsipaw landa eremuko herri txikia da. Bizitza errazagoa, lasaiagoa eta merkeagoa da, eta tenperatura askoz ere jasangarriagoa. Hsipawen erakargarri turistiko nagusia Little Bagan da, Baganen antzeko parke bat, eskala txikian. Xendazaletasuna edo trekkinga ere oso tipikoa da bertan. Hsipawen Kalawra doan autobusa har daiteke. Kalaw mendigunean kokatutako Shan estatuko mendialdeko herria dugu. Mendizale asko bertara hurbildu ohi dira Inle lakura doazen bi edo lau eguneko trekking zerbitzuak kontratatzeko. Taldeak osatzen direnean, gida batek menditik zehar eramaten ditu bidaiariak eta Shan estatuko herrialdetan igarotzen dute gaua, txile eta banbu zelaien artean. Bereziki polita da udaberrian bi-

sitatzea, zelaiak gorriz tindatzen baitira. Kalawtik Inle lakura bi eguneko bidaia dago oinez. Tipi-tapa, mendiko herrialdeak atzean utziko ditugu eta zenbat eta aurrerago egin, orduan eta altuera gehiago galduko dugu. Tenperaturak eta hezetasunak gora egiten dute, baina hala ere, bertako beroak ez du zerikusirik Yangonekoarekin. Inleko lakuak 12.000 hektarea eta 500 km karratuko azalera du (100 km luze eta 5 km zabal). Bizitza lakuaren inguruan antolatzen da, eta bertako herri nagusia Yawnghwe da. Ur gaineko herri hau bisitatzea benetan merezi du, 169 MMKren truke (euro bat) gidaridun kanoa bat alokatu daiteke eta ordu erdiko ibilaldia egiteko aukera dago, bertako bizimodua gertutik aztertzeko modu ezin hobea. Lakua inguratzen duen errepidea badago, baina bertako garraiobide nagusia longboat deritzotenak dira (itsasontzi luzeak): kanoa arinak dira, eta bertako traktoreen motorrak jartzen dizkiete. Elizea eta lema makila berean daramate, eta lakua gurutzatzeko zein bertako kanaletatik mugitzeko ontzi praktikoenak dira euren bizkortasunagatik eta prezioagatik. Inleko turisten atrakzio nagusia bertako arrantzaleak ikustea da. Antzina, arrantzaleak kanoa txikietan joan ohi ziren lakura arrainen bila, borobil formako sare zurrunekin. Kanoaren mutur batean jartzen ziren hanka bakarrean orekari eutsiz eta arrainak ikustean sarea uretara botatzen zuten. Gaur egun ia ez dago modalitate honetan arrantzatzen duen inor, eta lakuan ikusten diren gehienek turistentzako postureoa egiten dute. Bertara hurbiltzeko gidaridun longboatak alokatzen dira, eta prezioa aldez aurretik adosten bada ere, arrantzaleek dirua eskatzen dute ikuskizuna egin ostean. Ikuskizunaren klimaxa iluntzean izan ohi da, arrantzaleen silueta eguzkiaren aurrean egiten denean. Inletik Yangonera bueltan, Iñaki pentsakor dabil Yangoneko hiritarrez jositako taberna batean: «Ez daukat Myanmarren betirako lotzeko inolako asmorik», azaltzen du sesamozko arroz bola bat ahora daraman bitartean jatetxeko jankide irribarretsu guztien begiradapean: «Baina ez naiz Myanmarretik bueltatuko bertako jendearekin pelikula bat filmatu arte». •

GIDA PRAKTIKOA VIP autobusak Autobusak garraiobide nagusiak dira, eta bidaia luzeak egiteko oso gomendagarriak dira VIP motakoak. Berez, hiruzpalau euro gehiago balio dute, baina ez dago alderik erosotasunaren esparruan: eserlekuen arteko distantziak askoz handiagoak dira, mantak dauzkate, askotan janariak, bazkariak, askariak eta bazkariak ematen dituzte… eta nola ez: bidaian zehar birmaniar karaokeez gozatzeko aukera dago.

Grab app-a Myanmarreko taxiak erabiltzeko orduan, prezioa aldez aurretik adostu behar da, taximetrorik erabiltzen ez delako. Horretarako, oso erabilgarria da Grab izeneko app-a. Berez, Uberren antzeko doako appa da, eta karrerak zenbat balio duen jakinda, prezio hori eztabaidaezina izango da taxilariarentzat.

Ordulariko orratzen zentzuan beti Pagodak bisitatzeko orduan ordulariko orratzen zentzuan egitea komeni da. Bertakoentzat errespetu falta da kontrako norabidean egitea.


Munduari begirada

42


BANGKOK Garai zaharretako azken opera altzear dagoen antzinako ezpata, gerrari eta folklorez osatutako mundu batek bizirik dirau Bangkok hiriko txoko batean, gaur egungo bizitza nahasitik arnasgune bat izango balitz bezala, oasi moduko bat. Oholtzaren gainean, Sai Bo Hong izeneko konpainia dago, Thailandian opera txinatarra egiten duen azkenetarikoa. Mendeetan zehar, mota honetako konpainiek Thailandia osoan jardun izan dute, kontuan izanik biztanleen % 14 txinatar etniakoak direla. Baina arte mota zahar honekiko interesa desagertzen ari da azken garaian, Netflix eta telefono mugikorrak jaun eta jabe bihurtu diren garai nahasi hauetan. Barnealdean lan egiten dutenean, ikusle gehienak adineko txinatarrak dira; hiriburuan, ordea, turisten eta bertakoen nahasketa nabaritzen da.

G

Argazkia: Mladen Antonov

43



Lenin haitza MARMOTEK ELUR-LOREAREKIN AMETS EGITEN DUTEN LEKUA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


Lenin haitza, bere elur iraunkorrarekin, glaziarrekin eta 7.134 metroko altitudearekin, Pamir mendilerroko tontorrik esanguratsuenetako bat da. AchikTash ibaiaren goiko lurretan ibili gara, oinpean dugun lurralde osoa betetzen zuen glaziar zahar baten morrenaren ertzeraino, eta bapo ase gaitu gailurreriari eta gaur egun ere haren magaletan behera amiltzen diren izotz mihiei begira zabaltzen den ikuspegi zoragarriak.

oizean goiz atera gara Ox hiritik. Kirgizistaneko bigarren handiena da tamainan eta biztanle kopuruan. 270 kilometro eskas egin behar ditugu, baina ikaragarri menditsua den herrialde honetan dena urruti geratzen da, batez beste 2.750 metroko altueran egonda zorabiatzeko modukoa den erliebeari gehitu behar baitzaio errepideak hala moduzkoak direla. Gainera, gure helmugara iristeko 2.627 metrora igo behar dugu, 3.600 metrotik gorako mendateak gaindituta. Eta furgoneta marmarka doa aurrera: distantziagatik kexatzen da, konpondu gabeko asfaltozko bide zoruagatik ere bai edo oxigeno falta dela eta ez dela, % 30eko desnibela izateraino iristen diren igoera amaigabeetan berotu eta purrustadaka hasten da eta bihurgune endredatuez jositako jaitsieretan aieneka, zeresanik ez errepidea bukatu dela-eta lur gorriaren gainean edo uretan zehar egin behar dituen kilometroez.

G


LENIN HAITZEKO KANPAMENTU NAGUSIA Hegoalderantz bideratu gara, Tajikistanekin eta Txinarekin muga egiten duen lekurantz, Pamirreko errepide mitikoan barrena. Mendeetan eta mendeetan igaro izan dira gameluak zoru honetatik kulunkan bezala beren ibilera patxadatsu eta harmoniatsuarekin Ekialde Urruneko salgaiez zamaturik. Izan ere, Zetaren Bidean gaude, hobeto esanda, haren adar ugarietako batean, amaraun moduko bat eratzen baitzuen Erdialdeko Asian, eta Tian-Shan mendigunea eta Pamirreko mendiak zeharkatzeko makina bat igarobide zituen. Gaur egun ere ikus daitezke gamelu talde erdibasatiak, baina iparralderago, Ak-Olung paraje erdimortuan, Orto-Tokoy urtegiaren eta Issyk-Kul aintziraren ertzen artean. Gamelu mota hauxe (Camelus bactrianus) da benetako gamelua, bi konkorrekoa. Ibilbidea ibarren artean katigatutako orografien opera da, Gulchu ibaiaren ur apartsu eta harrotuen hotsa wagnertar leitmotiv bat balitz bezala osatutako

opera. Hondoan, yurta biribilak eta karabanak irentsiz, gailurreriak zorroztuz doazela ohartzen gara, elkarren artean lehian dauden gotorlekuetako harresien gisara gero eta gorago eta gero eta mingarriago. Haitzaren Ăąabardurak aldatuz doaz, grisetik krema kolorera, krematik nabarrera eta nabarretik gorrira. Kontrastea handiagoa da troposfera ezin gardenagoaren urdin sakonarekin alderatzean, edo lur gorria zipriztintzen duten berdegune ahulekin, urak ibaiertzak bereganatzen ditueneko berde argiarekin zein magaletan gora egin ahala iluntzen doazen berdeekin. Mendateak eta sakanak Astiro-astiro gorantz goaz gu ere. Errepidea sinetsi ere ez egiteko moduan doa sigi-saga etengabe gorantz Alai mendilerroko hegoaldeko maldetan. Taldyk mendatean gelditu gara. Kartel batek eman digu altitudearen berri: itsasoaren mailatik gora 3.615 metrora gaude.

Lenin gailurreko elur iraunkorrak erreken xuxurlarekin nahasten dira. Lerro hauen azpian, Pamir mendien koloreen dotoretasuna.


LENIN HAITZEKO KANPAMENTU NAGUSIA Alai haranean yurtak aurkitu daitezke gaur egun. Berezkoa duten kultura nomadari agur egiteari uko egiten diotenak bizi dira bertan.

48

Ipar isurialdera ematen duen begiratokitik noraino igo garen ikustea hunkigarria da. Bide batez, altuerako gaitzaren mehatxua sumatu dugu. Elurra ere agertu da urrutira, kotarik altuenetan. Ezin dugu, ordea, hegoaldera begiratu, mendiak berak eragozten baitigu, baina ez luzaroan; izan ere, kilometro gutxi batzuk aurrerago beherantz hasi gara eta gure oinetara zabaldu da naro-naro Alai haran zabala. Kyzyl-Suu ibaiak zeharkatzen duen harana korridore luzea da. Han-hemenka herrixka xume-xume batzuk daude Sari-Tash, Archa- Bulak, Taldi-Suu, Sari-Mogol,

bertakoen ariman hain sustraiturik dirauen nomadismoa ahaztu nahi eta ezingo balute bezala lurrera lotutako etxe multzoak. Mendebalderantz egin dugu ibaia zeharkatzeko zubiaren bila. Pamir-Alai mendien erreskada ezkerretara daukagu. Lurralde garratz eta aldi berean argitsu honi darion edertasunaren eta ahalmenaren aurrean, gure begiek ezin diote eutsi emozioari. Ohartu ere egin gabe, tontorrez tontor doa gure begirada, ondo dakigu mugazain irmoen gisara estu-estu lerrokaturiko mendi horiek baino ez gaituztela banantzen Tajikis-


tanetik. Jantzirik dotoreenaz agertu zaizkigu, beren zuri orbangabea 7.000 metroetatik gora jasoz zerua urratzeraino. Halako altitudeetako klima beti da moldakaitza, mudakorra eta zakarra, aldartea aldatzen zaio bat-batean eta harekin ados jartzerik ez dago. Guk zorte ona eduki dugu, ordea, goialdeetako betiko hodeiak baino ez dira ageri, gailurrekin jolasten, orain kukutu orain bistaratu. Halako batean, aspertuta edo desagertu egin dira, eta behingoz, bere handitasunean eta trazu finetan agertu zaigu Lenin haitzaren silueta irrikatua.

Morrenei buruz “Lenin haitza” Kirgizistanen, eta “Qullai Abuali Ibni Sino” Tajikistanen, Avizenaren omenez. Sobietar aurreko garaian, “Kaufman mendia” ere izan zen. Izen hori Fedchenko errusiar esploratzaileak jarri zuen, irakurri dudanaren arabera, berak “aurkitu” zuen-eta mendia 1871n. Beti iruditu zait bitxikeria hutsa aurkikuntzak bati ala besteari bizkarreratzearen kontu hori. Baina kasu honetan are harrigarriagoa da, gutxienez K.a. I. mendetik jendea bizi eta igaro izan den leku batez ari garelako, gainera, non eta historiako

Edelweiss edo elurloreak, urre koloreko marmota mesfidatien begiradapean, eta bertakoak beti zaldi gainean.

49


Pamirko gailurretarantz, Tajikistaneko mugan. Beheko argazkian, Tulpar-Kuleko euriurmaelak eta ondokoan, morrena glaziarren gaineko mendi arteko estepa.


ibilbide komertzial ospetsuenean katramilatuta. Izenak izen, aurkitu dugu gure zubia. Pasarela xume askoa da, eta guk berari bezala berak ere errezeloz begiratu digu guri. Igaro dugu, ordea, eta hegoalderantz jo dugu. Paisaia konkordura leunez bete da, eta ehunka begiratoki eta dozenaka urmael eratzen dira horrela. Bide trakets eta baldarretan gora eta behera goaz, eta elkar gurutzatzen direlarik ageriko inolako arrazoirik gabe bene-benetako labirinto bat sortzen da. Lenin itsasargitzat hartuta ere amaraun honetan galtzea ez da batere zaila. Ordu erdi eremuan barrena ibili ondoren, kanpamentu nagusiko denda horiak ikusi ditugu. Pare bat kanpamentu daude, denak antzekoak, kanpin dendak ilaran, eta yurta bat espazio komun gisa, jangela eta bainugela oinarrizko gisa. Murriztapenak murriztapen, paisaiaren handitasunak gogotik konpentsatzen du beste guztia. Gure aurrean, jainko maiestatiko eta irmo baten gisara, piramide handia. Gure hegaletara, muinoak, sastakatuak izan balira bezala ikusezinean hondoratzen diren paretekin. Gure oinak goi mendiko estepako landaretzak tapizatutako lurraren gainean jarri ditugu, zeinaren lorerik bereizgarriena elur-lorea edo edelweiss delakoa baita. Ingurura begiratu dugu eta naturari eskainitako tenplu ezezagun baten erdigunean gaudela begitantzen zaigu, eta hari ohore egiteko animismora bihurtu ere egingo ginateke. Lenin haitza iman bat da, eta harantz jo dugu. Presarik gabe goaz, eta urre koloreko marmotaren (Marmota caudata) bat agertzen den bakoitzean gelditu egiten gara. Zuhurtzia handiz, inoiz ez dira beren habitatetik asko urruntzen, eta goragune txikiren bat bi-

latzen dute atzeko hanken gainean zutitu eta zelatatzeko, ez dadila inor gehiegi hurbildu. Eta halako batean, iritsi gara munduaren amaierara, edo beste mundu baten hasierara. Lurra desagertu egin du gure oinen azpian, troka sakon, neurgaitz batean amilduz. Amaierako morrena ikaragarri handi baten ertzean gaude. Berez, orain arte haren gainean ibili gara, edo hobeto esanda, Lenineko glaziarrek beren atzeraldian utzi izan dituzten morrenen segida zeharkatu dugu. Ikuskizuna zirraragarria da, korronte izoztuek utzitako ezereza, haien fronteak han urrutira igartzen direlarik, zorabiagarria da. Izotzari ura dario eta bi ibai sortzen dira, ekialdean Achik-Tash bizia eta mendebaldean dagoen apalxeagoa izendatzeko lanik ez omen du inork hartu. Airea gorantz datorkigu ezerezetik gu ur-jauziaren bidexkari jarraituz goiko bailarara igotzen ari garen bitartean. Hemendik gailurrerako bideari ekiten diote herrialde guztietako mendizaleek. Gu estasiari bigarren ikuspegi batetik begiratzearekin konformatu gara. Hurrengo egunean, Achik-Tashera zuzendu gara, pixka bat iparralderragotik zeharkatzeko. Arroan behera jaitsi gara eta gero beste aldetik berriro igo. Gure aurrean zelai eder bat zabaltzen da, goragunez zipriztindua, eta horien artean dago Tulpar-Kul euri urez betetako urmaela. Isiltasuna eta bakea bizi dira urarekin, belarrarekin, zeruarekin eta mendiek urratutako ostertzarekin. Ilunabarrean itzuli gara, udako argia ùabartzen hasten denean eta gorria haitzetan eta elurretan islatzen denean. Gutxika-gutxika Lenin haitza gauean murgildu da. Ilargi betearen indarraren pean distiragarri jarraitzen du, Esne Bidearen izara sorginduaren gerizpean. Bertan murgildu gara gu ere... •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Nor bere kasa joatea aukera bat da, ibilgailuarekin eta GPSarekin, han ez dagoelako jarraibide askorik. Bestela, Bixkek edo Ox hirietan ibilaldia kontratatzea da onenak.

Jarduerak Tontorreraino igotzeko asmorik ez dutenentzat, makina bat txango daude aukeran, bai oinez, bai bizikletan nahiz zaldi gainean, zailtasun maila ugaritakoak.

Ostatu hartzea Hainbat konpainiak beren kanpin dendak jarriak dituzte kanpamentu nagusian, oinarrizko zerbitzu batzuekin. Komeni da erreserba egitea. Beste aukera bat da Alai haraneko herrixkaren batean ostatu hartzea.

51


proposamen tematikoa

EUROPAKO JATETXE BEGANO ETA BEGETARIANOEN GIDA Gero eta aukera zabalagoa dago beganismoa edo begetarianismoa dieta eta bizimodu gisa aukeratu dutenentzat. Zorionez, orain ez da jada duela urte batzuk bezala, guztiz hedatuta eta finkatuta baitago «elikadura berdea» bezala defini daitekeena. Europan barazkiak jaun eta jabe diren jatetxe –batzuk Michelin izar eta guzti– eta ibilbide turistikoak aukeratu ditugu zuentzat «We’re SmartGreen Guide» sukaldaritzako «gida berde» ospetsua abiapuntu hartuta.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty images

Amsterdam Vegan Food Tours-ekin ibilbide beganoak egin ditzakegu (hiru ordu, 79 euroren truke) oinez edo, aukeran, kanal artean nabigatuz Boat Boys-ekin itsasontzi zahar batean. Xanpain beganoa eta guzti ematen dute. Maila pixka bat handiagoko jatetxeren bat nahiago badugu, Bolenius aparta hor daukagu –baratzean bertan jaten da–, baita L’Europa jatetxeko Bord’Eau edo QD hoteleko Juniper&Kin ere. Azken hotel hau guztiz jasangarria da. Hiru jatetxe horiek munduko ehun begetariano onenen artean daude.

52


Bartzelona Gaur egun erraza da oso kalitatezko jatetxe begetariano bat aurkitzea hain handia eta askotarikoa den Kataluniako hiriburuan. Eta han dago, jakin ezazue, planeta osoko jatetxe begetarianorik onena, We’re Smart Think Vegetables Think Fruit! lehiaketaren arabera. Nazioarteko sukaldaritzako gida berderik ospetsuenak, “We’re SmartGreen Guide” izenekoak, urtero plazaratzen duen zerrendako irabazlea baita –2018an eta 2019an irabazi zuen– Xavier Pellicer sukaldari katalana. Bartzelonako Eixampleren bihotzean kokatuta, El Menjador (Provença 310 kalean) jatetxean gastronomia osasuntsua eta naturala dute ikur. Lehen mailako sukaldaritza bilatu dezakezue bertan. Zerbait xumeago eta guztiz beganoa nahi baduzue, esaterako, Veggie Gardenera jo dezakezue (Ravalen dago, eguneko menua 8,5 euroan). Eskaintza beganoa, munduko zaporeetan inspiratuta.

Berlin Haragirik gabeko eskaintza zabala du hiri honek eta horregatik dago hiriburu beganoen zerrendan bigarrena HappyCow web orrialdean. Berlinen, esaterako, ibilbide turistikoa egin daiteke Fork & Walk enpresarekin, kaleko janari beganoa dastatuz eta inguruak ezagutuz Pilsner garagardo freskagarri baten laguntzarekin (XVI. mendetik beganoak). Dotore bazkaltzeko, Cookies Cream jatetxera joan gaitezke. Estilo industrialeko toki eder hori “We’re SmartGreen Guide”-n 39.ena da. 53


proposamen tematikoa Paris Vegan Food Tours-ek eskaintzen dituen lau ibilbide turistiko beganoek lau orduko iraupena dute. Gosaria eta bazkaria barne (55 eurotik aurrera), hiriko hainbat toki ezagutu daitezke eta baita bertako gutiziak dastatu ere, esaterako 10. barrutitik pasa gaitezke, hauxe baita Pariseko barruti begetarianoena. Jatetxe begetariano pixka bat garestiagoak ezagutzeko gogoa badugu, L’Aspèrge-ra jo dezakegu (rue de Varenne). Alain Passarden sukaldea munduko zerrendan laugarrena gelditu zen.

Stockholm Iaz egindako ikerketa baten arabera, suediarren %30ek begetarianismoa hautatu dute planetaren osasuna babestu nahian. Stockholm Food Tours-en ibilbide beganoak hegoaldeko Södermalm barrutian zehar eramango gaitu. Txoko hau bertakoek gehien maite dutena da, bai jatetxe berritzaileengatik eta bai sormen handiko giroagatik. Bestalde, “We’re SmartGreen Guide”-ko zerrendan agertzen den jatetxeren bat aukeratzekotan, Rutabagara daukagu; Mathias Dahlgren sukaldariak ausardiaz jokatu zuen jatetxe hau %100 laktoobo-begetariano bihurtu zuenean! 54


Belgika Lehen mailako jatetxe begetarianoen bila ari bagara, joan gaitezen Belgikara; 2019ko “We’re SmartGreen Guide” gidako “Top 10ean” lau sartu baitira, eta lehenengo 50en artean bederatzi belgikar aurkitu daitezke. Bi flandriar ekarriko ditugu hona; Genten kokatutako Vrijmoed ospetsua (zerrendan bigarrena) eta Antwerpeneko Graanmarkt 13.

Londres Londres aukeratu zuen beganoentzako munduko hiririk onen gisa iaz Happy Cow webguneak. Esaterako, B Bakery-n arratsaldeko te beganoa autobus gorri ikoniko batean har dezakegu hiria ezagutuz, tea edan eta landarez egindako tarta eta sandwichak ahoratzen ditugun bitartean. Martxoan Brightonen egiten den VegFest azoka ere ikustekoa da. 55


urte hasierarako erakusketak

NEW YORKEN, MODA ARTEA ZELA OHARTU ZIRENEAN Sandy Schreier mezenasak goi mailako jantzigintza artea zela aldarrikatu zuen beste inork baino lehenago. Emakume dirudun honek urteetan bildutakoaren zati txiki bat –165 soineko eta jantziak– “besterik” ez dago ikusgai orain, maiatzaren 17ra arte zehazki, New Yorkeko 5. etorbideko Metropolitan Museum ospetsuan “In Porsuit of Fashion” izenpean. Aurkezpena ikusgarria izan zen, era berean, argazkian islatzen den bezala. www.metmuseum.org

56

VAN EYCK IRAULTZAILEAK

ZINEMAREN GLAMOUR HORI

Irudian agertzen dena “Arkume mistikoaren adorazioa” (“Adoration of the Mystic Lamb” (1432) koadro ospetsua da, eraberritzeko lanen ostean. Hubert eta Jan van Eyckena da eta Valoniako Gante hiriko Museum of Fine Arts Ghent (MSK) museoan ikus daiteke zabaldu berri duten “Van Eysck. An optical Revolution” erakusketaren barnean. Apirilaren 30era arte egongo da ikusgai. Bertan munduan zehar sakabanaturik dauden maisulanak bildu dituzte egile hauen begirada iraultzailea erakusteko asmoarekin.

Pierre Commoy (ezkerrean) eta Gilles Blanchard argazkilariak dira, Estatu frantsesean arras ezagunak. Datorren apirilaren 26ra arte Cannesseko La Malmaison arte zentroan ikusgai den “Pierre et Gilles, le goût du cinéma” erakusketaren protagonistak dira. Lagin hau osatzeko, hexagonoko aktore ezagunenak beren kameren aurrean paratu dituzte, bertako zinemaren kronika sentimentala osatu nahian edo, esaterako Isabelle Huppert, argazkian hain justu beraien atzean azaltzen dena.

www.mskgent.be

www.cannes.com


hitzorduak AMERIKAR AMETSA

VENEZIA (ITALIA)

Jostailuak, botikak, jantziak, gutunak edo mugikorrak. Batez ere, mugikorrak. Mexiko eta AEBen arteko mugan galdutako objektuei argazkia atera die Tom Kieferrek. Eta irudi horiek osatzen dute “El sueño americano. The American Dream” (amerikar ametsa). Los Angeles Skirball Cultural Center-en ikusgai, martxoaren 8ra arte dago zabalik. www.skirball.org

Otsailaren 9tik 25era Mundu osoan ospetsuak diren inauteri batzuk aipatu beharko bagenitu, Veneziakoak lehenak izango ziren, ziur gaude. Hona aurtengo hitzorduen data batzuk, bertara gerturatzeko gogoa pizten bazaizue; otsailaren 9an, 11:00etan, Uraren Prozesioa egingo da Kanal Handitik; eta otsailaren 16, aingeruaren hegaldi ikusgarria egingo da 13:00etan. venice-carnival-italy.com

RIO DE JANEIRO (BRASIL) Otsailaren 29ra arte 1,9 milioi bat lagun espero dituzte munduko inauteri ospetsuenetan. 50 egunez luzatzen dira, urtarrilaren erdian hasi zirelako Momo erregearen izendapenarekin eta ordutik “funk carioca” doinuen erritmoetan dago murgilduta hiri bero –udan daude, gainera– eta eder hau. Ikusgarriak dira baita Salvador, Recife edo Florianapoliseko inauteriak ere. www.visitbrasil.com

BERRESKURATUTAKO VAN GOGH BAT Txikia da baina indar handia du “Baserritarrak sastrakak erretzen” (1883) margolan honek. Van Gogh museoak eta Drent Museumak erosi berri dute eta orain Herbehereetako Assen hirian –bertan kokatzen da Drents museoa– ikus daiteke. Bertan, martxora arte “Barbizon of the north” dago ikusgai era berean. drentsmuseum.nl

CADIZ (ESTATU ESPAINOLA) Otsailaren 20tik martxoaren 1era Ederrak eta dibertigarriak dira oso Cadizeko inauteriak eta, horren adierazle, urtero hotel guztiek “dena beteta” dioen kartela zintzilikatzea. Kontuan hartu beharreko hitzorduak; otsailaren 8an, San Frantzisko plazan, goizaldera arte luzatuko den “Pestiñada” izeneko gaua (“pestiño” izeneko goxokiak parranda egiteko aitzakia izaten dira); otsailaren 9an, La Viña auzoan “Erizá” herrikoia egingo da (kirikinoen jana); eta 16an, “Ostioná” (moluskuen jana) eta “Mejillonada” (muskuiluak). Eta, nola ez, ezin galdu Falla antzokian egiten den konpartsen txapelketa; final handia otsailaren 21ean izango da. 57


liburuen TXokoA

61 AUTOBIDEA JESSICA LANGEREN BEGIRADATIK

Highway 61 Jessica Lange Random House, 2019 Ingelesez 176 orrialde. 61,8 dolar

ollywoodeko izar eta aktorerik ospetsuenetariko bat da (“Kong Kong”, 1976, eta “The Postman Always Ring Twice”, 1981, film ikonikoen protagonista izan da), baita begirada berezia duen argazkilari fina ere. 70 urte oparo bete dituenean argazki-liburu berria kaleratu du Jessica Langek, oraingoan Ameriketako Estatu Batuetako ibilbide historiko eta ospetsuenetik, 61 autobidetik, ateratako irudiak eta erretratuak. «Desagertu direnen eta gelditzen direnen kronika dira argazkiok. Ibilbide honek memoria luzea baitu», dio Langek. Ondo asko ezagutzen du, Minnesotako iparraldean jaio baitzen Jessica Lange, eta ordutik, txikitan eta gaztaroan, hainbat aldiz zeharkatu ditu autobide honetako kilometroak gora eta behera. Ibilbide hau Minnesotak Kanadarekin duen mugan du hastapena eta Mississippi ibai handiarekin batera jaisten da Mendebalde Ertainetik eta AEBetako Hegoaldetik New Orleanseraino. Nostalgiaz blaitutako 80 bat irudi eder bildu ditu Jessica Langek liburu honetan. Oraingoz AEBetan baino ez dago salgai, baita online sareetan ere.

H


EKIALDEKO EUROPATIK ISFAHANERAINO

PELLO ZABALAREN MUNDUARI ATEA

Alemania ekialdean, hainbat gerrak suntsitutako lurralde bat hasten da, europar gehienontzat guztiz ezezaguna dena. Errusia zeharkatu eta Ekialderaino luzatzen den eremu handi horretan zehar gidatuko gaitu Navid Kermanik liburu honetan, hango egoera politiko eta gizarte eta talde etnikoen Ăąabarduretan barrena. Kolonian bizi da idazle eta kazetari ezagun hau eta handik aterako da mendebalderantz, Baltikoraino; gero hegoalderantz abiatuko da, Kaukaso zeharkatuz. Helmuga Iran du, zehazki Isfahan hiria.

Duela hemeretzi urte argitaratutako “Naturaren mintzoa� liburuaren bertsio berritua plazaratu du Pello Zabala frantziskotarrak, 2000. urteko hura baino laburragoa, soberan zuena kimatuta burutu duena idazleak. Egutegi zabal baten gisakoa, hilez hil eta egunez egun doa, egun bakoitzari iruzkin mamitsuak erantsiz meteorologiaz, eguraldiaz eta iragarpenez. Herri-jakintza eta ahozko tradizioa, batetik, eta jakituria zientifikoa, bestetik; horiek dira liburuaren oinarriak. Naturara sartzeko ate bat zabaldu nahi omen du.

Por las trincheras Navid Kermani Ediciones Peninsula, 2019 512 orrialde. 24,00 euro

TOURE PARISERA BIDALI DU JON ARRETXEK Jon Arretxeren lumatik sortutako Toure ikertzailea aspaldiko laguna dugu, honekin, protagonista den zazpigarren nobela kaleratu baita. Burkina Fason sortua, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi izan zen, baina handik ihes egin behar izan zuen Nafarroako Pirinioetako alegiazko herri txiki batera. Han ere bakerik topatu ez, berriro ihes egin, eta Parisera joan zen orduan. Hor gertatuko da nobela honetako kontakizuna, Pariseko lumpen munduan girotutako traman. Ohi bezala, umore ukitu handia du nobela beltz honek ere. Mesfidatu hitzez Jon Arretxe Erein, 2019 240 orrialde. 18,00 euro

Natura labur mintzo Pello Zabala Alberdania, 2019 350 orrialde. 22,00 euro

KALAHARIKO BOSKIMANOEN BILA Txikitatik, hegoafrikar idazle honek bere jaioterrian gelditzen den jatorrizko herri bakar puruaren bila joatea zuen amets; Kalahariko boskimanoen bila. Amets hori bete ahal izan zuen basamortuan zehar espedizio bat antolatzeko aukera izan zuenean. Arriskuz, etsipenez eta ustekabez betetako bidaia izan zen. Lauren Van Der Post (1906-1996) idazle, soldadu, gerra gatibu, filosofo, esploratzailea... eta Hegoafrikako giza eskubideen defendatzaile sutsua izan zen.

El mundo perdido del Kalahari. En busca de los bosquimanos Lauren Van Der Post Ediciones Peninsula, 2019 304 orrialde. 19,90 euro

59


Gogoan hartu

RED RIVER MUTUAL TRAIL IBAI IZOZTUETAN ZEHAR Zenbat tokik esan dezakete harro 6.000 urte baino gehiagoan gizakion bilgune izan direla? Gutxik. Bada, horietako bat da Kanadako The Forks (La Fourche frantsesez) izeneko gune historiko nazionala, milaka urtetan jatorrizko herriek beraien elkarretaratze eta bilerak egiteko erabili baitituzte Winnipeg hiriko ibaiertzak. Winnipegen Red River eta Assiniboine ibai garrantzitsuek bat egiten dute. Hiritik gertu dagoen eremu berde eta jendetsua da The Forks, eta denetik eskaintzen du; bertan erosketak egin daitezke, bazkaldu edo afaldu, aisialdiaz gozatu. Bertakoek zein bisitariek erabili ohi dute. Leku horren historia aberatsa hobeto ezagutu nahi izanez gero, bisitaldi bat hitzartu daiteke, baita anfiteatroan doako kontzertu bat entzun ere, edota izoztutako ibaien gainean patinatzen

60

ibili; Red River Mutual Trail sarea, esaterako, Winnipegeko Red ibaiaren gainazal izoztuan zehar ibiltzeko patinaje bidexka da. Bidea urtarrilean ireki ohi da, izotza behar bezala izoztuta dagoenean, eta martxoan itxi ohi dute, tenperaturek gora egiten dutenean. Sei kilometrotako xenda honetan “warming� izeneko txabolak aurkituko ditugu han-hemen, patinatzaileek eta eskiatzaileek babesteko erabiltzen dituztenak. Egia esan, parke eder honetan mugitzeko modurik dibertigarri eta praktikoena da Red River Mutual Trail sarea.


zinema bidaiaria

«IT MUST BE HEAVEN» PALESTINARREK ERE BADAKITE BARRE EGITEN Nazaret, Paris eta New York bihurtu ditu Suleiman zuzendari palestinarrak bere lan berriaren agertoki; hots, nortasuna, naziotasuna eta kidetasuna arakatzen dituen komedia politiko, minimalista eta barregarrian protagonista papera hartzen dute hiri hauek. Aurretik egin zuen “The Time That Remains” filmean, Suleimanek beraien jaioterrian geratu diren palestinarren egunerokotasuna islatzen zuen, eta oraingo honetan, bizimodu hobe baten bila Palestinatik alde egitea erabakitzen dutenengan jarri du arreta. Zinemagile honen lanetan ohikoa den bezala, oraingo honetan ere palestinar izaerari aurre egin nahi izan dio. Eta hori ia hitzik gabe gauzatu du, elkarrizketak barik irudiak lehenetsiz. Protagonista nagusia Suleiman bera da, ia hitzik egiten ez duen Buster Keatonen parekoa, Palestinan, Parisen eta New Yorken zehar film bat egiteko diru bila dabilena. Han-hemen ukatu egingo diote laguntza, «behar bezain palestinarra ez izateagatik», antza. Bidean pasadizo poetiko eta dibertigarri ugari biziko ditu. “It must be heaven” honek bizi garen munduaren absurdoa eta hipokrisia azaleratzen duten eszena ordainezinak baditu ere, ezin da barrea eragin nahi duen lantzat jo, egileak berak azpimarratu duenez. Baina, hori bai, Palestina eta umorea kontzeptu antagonikoak ez direla erakusten du, zalantzarik gabe... «Zeren jendeak ez al du ba

Testua: Fermin Lusarreta

barre egiten Palestinan?», dio Elia Suleimanek. Film honek Fipresci saria eta epaimahaiaren aipamen berezia lortu zituen Cannesko azken jaialdian. Gainera, Oscar sarietan Palestina ordezkatzeko aukeratu dute.

«It must be heaven» («De repente el paraíso», gaztelaniazko bertsioan). Zuzendaria: Elia Suleiman. Herrialdea: Palestina. Protagonistak: Elia Suleiman, Gael Garcia Bernal, Holden Wong, Robert Higden… Estreinaldia: Otsailak 14. 61


LABURRaK

» JAZZ MUSIKA TALDE ADINDUENA, SHANGHAIKO HOTEL BATEAN urismoaren zalapartatik eta Shanghaiko etxe orratz futuristen distiratik oso gertu, metro eskas batzuetara, iragana geldirik dagoen txoko bat dago. Jazz-areto bitxi bati buruz ari gara, bertan munduko jazz talde zaharrenak jotzen baitu... zaharrena baino adinduena esan beharko genuke. Txinatarrek hain maite dituzten karaokeak eta errealitate birtualeko bideo-jokoek ez dute hemen sartzerik, batez beste 80 urtetik gora baitute seikote honetako kideek. Gauero, eta azken 40 urteetan egin duten legez, Shanghaiko Old Jazz Band-eko partaideek Asiako hiriko hotel ikonikoenetako bateko tabernan jotzen dute: Fairmont Peace hotela da, 1929an zabaldu zena.

T

BEE&BEE, ERLEENTZAKO LEHEN HOTEL-KATEA otelen Institutu Teknologikoak, Erleen Lagunak taldeak eta Turrones Pico fundazioak ekimen bitxi bat jarri dute martxan: Bee&Bee hotela; alegia, erleentzako lehen hotel-katea. Ekimen honek intsektu hauen desagertzeko arriskuaz eta horren ondorioez ohartarazi nahi du, lotura estua baitute elikadurarekin eta nekazaritzarekin. Lehen Bee&Bee hotela Pou de la Neu hotelean jarri dute, Jijonako paraje natural batean. Parte hartu nahi duten

H

hotelak Turrones Picorekin harremanetan jarri behar dute. TRENBIDEAREN AZPIKO ELIZA ERROMATAR BITXIA orta Maggioreko lurpeko basilika erromatarrak, K.o. I. mendeko monumentu bikainak, ateak ireki berri ditu zaharberritze konplexu bat izan ondoren. Eraikina oinplano angeluzuzenekoa da, hiru nabetan banatua eta ondorengo eliza kristauarentzat inspirazio iturri izan omen zen. Berezitasun bat du; lur azpian dagoela, eta hori ez zen batere ohikoa erromatarren garaian. Gainera, kultu magikoei lotua omen zegoen. Basilika 1917an aurkitu zuten, Terminiko geltokitik hurbil burdinbide bat eraikitzen ari zirela. Horren ondorioz, trenbidearen linea horren azpian dago, Erromako ohiko trafikoak gainezka jartzen dituen etorbideez inguratuta.

P

hutsa

PARKOURRA PLANETARIOA DA Parisko kaleetan sortu zen diziplina fisiko hau mundu osora zabaldu da. Saltoka, itzulipurdika... «traceurs» edo saltariok edozein txoko erabil dezakete. Libiar hauek hala dabiltza, 630. urtean sortutako Cyrene hiri grekoaren hondakinetan.

ARGAZKILARITZAREN ZALEEK LEICA STORE BAT DUTE MADRILEN rgazkigintza maite dutenek abiapuntu berri bat dute Madrilen, Estatu espainoleko lehen Leica Store-k zabaldu baititu ateak; joan den irailean, hain zuzen ere. Leica kamera ikonikoen denda Ortega y Gasset kaleko 34. zenbakian dago, Salamanca auzoan eta 350 metro betetzen ditu. Dendaz gain, erakusketak eta argazkilaritzari lotutako ekimenak gauzatzen dituzte bertan.

A

MAIEN TRENA, ZALANTZAN Martxoan hastekoak dira lanak, baina López Obrador mexikar presidentearen proiektu nagusietako bat kolokan dago. Hego-ekialdea lotuko zuen trenari onespena eman zion herri galdeketa garbia izan ote zen dago zalantzan.

62


hutsa

hutsa

GWANA KULTURAREN ONESPENA Afrikako musikan eta sufi tradizioetan errotutako Gnawa kultura marokoarra Munduko Kultura Ondare Ez-materialaren zerrendan sartu dela ospatzen ari dira argazkiko dantzariak. Saharaz hegoaldeko Afrikako antzinako esklaboen ondorengoetan dute jatorri doinu eta ohitura hauek eta gizonezkoena da soilik, iniziatuei bakarrik irekia. Erritmoaren bitartez trantzean sartzen dira. Munduko musikari ospetsu ugarik erabili ditu gwana doinuak; esaterako, Carlos Santanak edo Pat Methenyk... Jantzi koloretsuekin apainduta, musikariek guendri-a jotzen dute (hiru hariko lautea) krakebs izeneko altzairuzko gaztainekin batera.

BASURDEAK OPORRETAN HAIFAN Israelgo hirugarren hiririk handiena da Haifa, kostaldean kokatuta. Bertan txerriak jateko debekua azken muturreraino eraman dute eta ondorioz basurdeen inbasioa jasaten ari dira. Eta nola gainera! Hiria aldeko eta kontrakoen artean banatuta dago.

GENOVAKO ZUBI BELTZA Itxura hau du, gaur-gaurkoz, Italiako Genova hiriko Morandi zubi berriaren eraikuntzak. 2018an 43 pertsona hil ziren bertan, A-10 autobideko zubibide bat 100 metrotik erori zenean. Hainbat auto gelditu ziren harrapatuta hondakinen artean. Haren ordez, Renzo Piano arkitektoak diseinatutako zubi berria berreraikitzen ari dira.

GARAI GOIBELAK NOTRE DAMEN Itxura hau du Pariseko Notre Dame katedralak; konpontzeko bidean, baina oraindik bere edertasun oparoa erakustetik nahiko urrun. Paristarrak triste daude, gainera, Gabonetako mezarik ez delako izan... eta ez da batere ohikoa, azken bi mendeetan bertan egin izan baitira Gabonetako mezarik jendetsuenak. Aurrealdean ikusten den garabi handi horrek 75 metroko garaiera du eta zortzi tona igo ditzake. Egitura “garbitzea� izango da bere egitekoa, eta ez da lan makala izango. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.