7h136.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

PLANETAREN ARIMA

HIMALAIA HANDIA

Kalifornia

Txoriak, naturan izar

Austria eta bavaria Mozarten urratsen atzetik

Costa quebrada

Edertasun geologiko paregabea

Ternua

Icebergen ehiztariak

Transiberiar trena Gurpil gaineko mitoa


Azaleko argazkia: Sergi Unanue

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


38

28

20

50

6 44 14

aurkibidea136

14 Kalifornia Ameriketako Estatu Batuetako estatu jendetsuenera abiatu ginen txori bila, 245 txori espezie desberdin ikusi genituen, 26 egunean.

20 Austria eta Bavaria Mozart bidaiazale handia izan zen. Bere bizitzan eta artean enblematikoak ziren Bavariako eta Austriako hirietan barnako ibilbidea proposatzen dizuegu.

28 Costa Quebrada Naturak modu apetatsuan zizelkatu du Kantabrian, Santandertik gertu, kokatzen den itsasertz eder eta basati hau.

38 Ternua Euskaldunok hain ondo ezagutu izan dugun Kanadako uharte hauetan, Covid-19aren aurretik icebergen turismoa indarra hartzen ari zen.

06 Himalaia Handiko bidea Great Himalaya Trail (GHT) zeharkaldiaren sarean sartu direnak ez dira asko, gogorra baita; 1.700 kilometro eta 175.000 metroko goranzko desnibela. Sergi Unanue eta Dani Benedicto mendizale katalanak dira ohore hori lortu duten bakarrenetarikoak.

44 Kuba Ofizialki estatu laikoa da. Fede nagusiak katolizismoa eta erlijio afrokubatarrak dira. Badira, ordea, beste zenbait erlijio gutxitu.

50 Transiberiar trena Berez, 9.200 kilometro ditu, Moskun hasi eta Vladivostoken bukatu. Zazpi egun, eta zazpi gau. Guk Siberiako hiriburuan hasi genuen bidaia.

58 Liburuen txokoa Pirinioetako hirumilakoen «entziklopedia», eguneratuta. 60 Gogoan hartu Europako museoak «online» bisitatzeko aukera. 61 Zinema bidaiaria Werner Herzogen dokumental bikaina. 62 Laburrak

3


Munduari begirada

4


BANGKOK Koronabirus garaian? ai, guk ere berriro begiratu diogu argazkilariak jarritako datari. Sinestezina iruditzen zitzaigulako... irudia ez dator bat koronabirusaren izurriarekin, ezta? Ba, onar dezagun, hala da. Joan den apirilaren 14an atera zuen France Presseko argazkilariak, Bangkokeko Khlong Toiei auzoko azokan. Hiriko erdigunean kokatutako auzo honetan langileak eta jende txiroa bizi dira, ez da aberatsen gunea. Hori bai, hau guztia gertatu aurretik, turismo gida guztiek gomendatzen zuten bertara txango bat egitea ÂŤbenetako esperientzia thailandiarraÂť bizi nahi izanez gero. Barazki freskoak bai, baina batez ere arrainak eta haragia erosteko toki aproposa da. Odolaren gorriaz margotuta dago... baina birus garai honetan nolatan mantendu dute zabalik, Thailandia larrialdi egoeran izanik? Kontraesanetatik kanpo, Asiako lurralde honek ez du hildako eta kutsatu kopuru handirik. Zerbait ondo egingo zuten, beraz.

B

Argazkia: Mladen Antonov

5


6


Himalaia Handiko bidea ZEHARKALDI BATEN ARIMAREN OINARRIAN Testua: Andoni Arabaolaza Argazkiak: Sergi Unanue

7


Gauak igarotzeko, egun batzuk kanpindendetan egin zituzten; gehienak, ordea, nepaldarren etxeetan.

8

Great Himalaya Trail, alegia, Himalaia Handiko Bidea bidaiak gustuko dituzten mendizaleentzat xede arras erakargarria da. Mendi garaien erreinuaren oinarrian egiten den zeharkaldia da: ekialdetik mendebaldera. Mendizaleentzat paradisua den alderdi erraldoi hori zeharkatzeaz gain, bidaiariak aukera ezin hobea izango du Nepalgo eskualde ezberdinak ezagutzeko. Batzuk, turistifikazioaren mende daude; beste batzuk, aldiz, ia esploratu gabe. Paisaiari, florari, faunari, herritarrei eta kulturari dagokienez, ibilbideak aniztasuna eskaintzen du: elur-lehoinabarretik panda gorrira, oihan tropikaletatik garaiera handiko ekosistemetara, xerpa ospetsuetatik xamanismora...


HIMALAIA HANDIKO BIDEA reat Himalaya Trail (GHT) zeharkaldiaren sarean sartu direnak ez dira asko. Oso espedizio gutxik izan dute bide hori biribiltzeko aukera. Sergi Unanue eta Dani Benedicto dira ohore hori lortu duten bakarrenetarikoak. Zeharkaldiak mahai gainean jartzen dituen datuak ez dira batere samurrak: 1.700 kilometro eta 175.000 metroko goranzko desnibela. Bada, bidaiari katalan hauek 99 egun behar izan dituzte munduko zeharkaldi zailenetarikoa burutzeko. Gainera, indarrean jarri duten estiloari azpimarra egin behar zaio. Autosufizientzian egin dute; hots, gidarien eta zamaketarien laguntzarik gabe. 99 finisherren artean, estilo horretan bukatu duten gazteenak izan dira. 26 urte dituzte biek. Baina zifrak eta errekorrak alde batera utzita, ezagut dezagun bidaiari hauek GHT zeharkaldian izan dituzten zuzeneko esperientzia eta zailtasunak. Ez zuten mendia neguko baldintzetan ezagutzen. Hala ere, pronto ziren mendia eta bidaia uztartzen dituen helburu hori aurrera eramateko. Unanuek 7Hri onartu dionez, Himalaiako espedizio hau orain arte egin dituzten bidaia handien barruan kokatzen da: ÂŤEskuarki, Danik eta biok ez ditugu bidaiak elkarrekin egiten. Pare batean soilik aritu gara batera; izan ere, arriskutsuegia iruditzen zitzaigun nork bere aldetik egitea. Lehen aldia Mongolian izan zen. Pare bat zaldi erosi eta herrialde horretako estepan zehar ibili ginen; nomaden eta arrano-ehiztarien bizitzan gehiago sakontzeko. Ordura arte Instagram-en eta pare bat telefono deiren bitartez izan genuen kontaktua. Mongoliako hori elkarrekin egin genuen lehen bidaia izan zen, eta den-dena primeran atera zitzaigun. Ondoren, bakoitza bere aldetik ibili gara. Baina Danik GHTaren erronka ezagutu zuenean, elkarrekin joateko proposamena egin eta nik baiezkoa eman nion. Zer esan nahi dut horrekin? Bada, abentura bidaiaren beste zati bat dela; berezia zein muturrekoa. Beste erronka batzuk bezala, honetan ere pentsamolde berarekin jardun dugu: ikusminarekin, asmo handiarekin eta geure mugak aurkitzeko benetako borondatearekinÂť. Lehen urratsak Kangchenjungako trekkingean egin zituzten, eta, ondoren, beste batzuk lotu zituzten: Makalu Barun, Solokhumbu, Rolwaling Himal, Helambu, Langtang, Manaslu, Annapurna, Dolpa... Negua tartean eta goi mendian inolako eskarmenturik gabe. Pioletak eta kranpoiak, jakina, bizkar-zakuetan sartuta zituzten, 5.000 metrora zeuden hainbat mendate gainditu behar izan zituztelako. Saltsa hauetan esperientziarik ez zuten baina, Unanuek aipatu duenez, bizipen berrien bila joan ziren: ÂŤBidaietan eskarmentu handia dugu; alpinismoan edo goi mendietan, ordea, batere ez. Elkarrekin gaudenean estres egoeretan bikain moldatzen gara: jakin bada-

G


HIMALAIA HANDIKO BIDEA Zeharkaldian, negua egokitu zitzaien. Hainbat mendate edo lepo gainditzeko, alpinismoko tresneria erabili zuten.

10

kigu esku-frenoari noiz eragin, perspektiba orokor bat sortu eta erabaki egokienak hartu. Glaziarrak zeharkatzen bizi izan ditugu une arriskutsuenak. Kranpoiak eta pioletak eraman genituen; ez, ordea, soka eta arnesa. Loteria bat zen: ez genekien gure oinen azpian artesiren bat edo zuloren bat ote zegoen. Alabaina, onartu behar dut Himalaian 99 egun igaro ondoren, mendiekin erabat maitemindu naizela. Paisaia edo ikuspegi bakoitzak sentimendu ezberdin bat sortzeko boterea zuen. Asko harrapatu nauten emozio ederrak izan diraÂť. Hamalau zortzimilakoetatik zortzi Nepalen daude, eta, beraz, mendiak leku berezia du zeharkaldi horretan. Baina, bidaiari katalan honek baieztatu nahi izan digunez, helburu nagusietariko bat Himalaiako herri-

tarrak ezagutzea izan da. Nepal herrialde txiroa da oso, eta azken urteotan alderdi jakin batzuetan turismoak gainezka egin du. Ez dira eroso sentitu ikusi dutenarekin; hori argi eta garbi dute: ÂŤHerritarrekin izan dugun harremana espedizio honetako dezepzio handiena izan da. Himalaiako herritarrek dirua soilik ikusten dute. Kolpe gogorra hartu dugu. Uste genuen harreman horiek abenturaren osagai garrantzitsuena izango zirela. Baina buruko min asko sortu dizkigu! Turismoari esker, Nepal hazi egin da; hori bai, kontrolik gabe. Turismo agentziek informazio emari guztia kontrolatzen dute, eta trekkingen inguruan ikuspegi faltsua ematen dute. Etxetik ikusita, badirudi gidaririk gabe ezin duzula irteerarik egin. Nepalgo kultura eraldatzen ari da. Bere ohitura tradizionalak aldatzen doaz,


eta egun ez da herrialde hain abegitsua. Diru kopuru handi jakin bat ordaintzen baduzu, orduan irribarre egingo dizute eta errespetuz tratatuko zaituzte. Bidaiaren lehen 80 egunetan makina bat hartu-eman txar bizi izan genituen. Tartean soilik interes ekonomikoak zeuden, eta kulturala desagertu zen. Bidaiariaren jarrerak ere den-dena markatzen du. Guk turismo jasangarriaren alde egiten dugu, gure jarrerek herritar horiengan eragin zuzena izateaz gain, hurrengo bidaiarien esperientzia baldintzatu dezaketelako. Zorionez, azkenengo 19 egunetan egoera pixka bat hobetu zen. Urrutiko eskualdeetan batez ere, non masa-turismoaren pozoia ez den heldu. Eroso sentitu ginen eskualde bakarrak Dolpo, Jumla, Mugu eta Humlan izan zirenÂť.

GIDA PRAKTIKOA Nondik nora Ez da ohiko ibilbide bat, ez dituzue markak ikusiko. Hasi, Taplejung-en; bukatu, berriz, Kud Goth-en.

Xehetasun batzuk Autosufizientzian edo mendi-gidarien laguntzarekin egin daiteke, baina 5.000 metrotik gorako lepoak gainditu behar direnez, alpinismo arloko ezagutza izatea komeni da. Denera, 1.700 kilometro eta 175.000 metroko goranzko desnibel metatua izan zituzten. Munduko zeharkaldi zailenetarikoa da. 99 egunean egin zuten.

11


12


HIMALAIA HANDIKO BIDEA Une bereziak Nepalera herrialde epelagoetatik iritsi zirenez, bidaiari katalan hauek mendirako tresneria egokia erosi behar izan zuten: jaka teknikoa, kanpin-denda, lo-zakuak... Denera, 1.000 euro gastatu zituzten. Eta beste 1.000, zeharkaldiaren 99 egun horietan otorduetarako zein ostatu hartzeko. Beraz, 10 euro eguneko. Agentziek kobratzen dituzten 30.000 edo 35.000 euroekin alderatuz gero, bada... Unanuek aipatu digunez, Nepalgo ohiko sistema erabiltzen zuten: «Eskuarki, platerkada tipikoa ordaindu, eta horren ordez ostatu ematen ziguten. Batzuetan lurrean egiten genuen lo. Eta zortea bagenuen, ohe bat uzten ziguten. Jakina, kanpadendetan makina bat gau igaro eta otorduak guk geuk prestatu genituen. Autosufizientzian egin dugu, turismo alternatiboan sinesten dugulako. Bidaiari erromantikoak gara. Bidaia jasangarriak eta ekonomikoak bilatzen ditugu, uste baitugu askoz ere aberatsagoak eta didaktikoagoak direla». Bestalde, GHT zeharkaldiaren inguruan informazioa biltzen ari zirenean, zalantzaren bat edo beste sortu zitzaien. Protagonista honek onartu duenez, horietako bat bereziki bidaiaren giltza izan zen. Internet zein gida turistikoak arakatzean, ohartu ziren gainditu behar zuten mendate edo lepo batek buruhausteak emango zizkiela. Ez zuten behar adinako eskarmentu teknikorik: «5.800 metrora dagoen Tashi Lapsta zeharkatu behar genuen; hain justu, espedizioak hilabete bete zuenean. Konturatu ginen Interneten zein gidetan gezur galantak botatzen direla. Horiek zioten sekzio horrek ‘zailtasun handiak’ zituela eta hura gainditzeko gidariak kontratatu behar genituela. Guk mendizale australiar bati aholkua eskatu genion. Eta erabaki genuen ezinezkoa bazen atzera egingo genuela. Egun horretan gaixotu nintzen; mendiko gaitzak jota nengoen. Zorionez, pixka bat arindu eta aurrera segitzeko aukera izan nuen. Eta hori izan zen egun horretako eragozpen bakarra. Esperientzia polita izan zen, soka finko batzuetatik igo eta lehen aldiz kranpoiak eta pioletak erabili genituelako. Tashi Lapsta gainditzea inflexio puntu bat izan zen. Horrek aukera eman zigun GHT zeharkaldiaren muturreko bidetik jarraitzeko. Eta, gainera, ausardia eman zigun izaera bereko egoerei aurre egiteko». Antzeko egoera izan zuten Tilman’s Pass mendatean (5.400 m). Ziur aski, hori izan zen zeharkaldiko une kritikoena. Batik bat, jaitsieran; elur asko zuten. Ala-

baina, Unanuek dio oroitzapen biziena igoeran izan zutela: «Eguzkia goian genuen, eta mugimendu asko zegoen. Mendi hegal batzuetatik luiziak zeuden. Eta beste batzuetatik, berriz, izotz bloke erraldoiak erortzen ziren. Arriskuaren edertasuna aurrean zegoen, eta une oro alerta egoeran ginen. Ikuskizun pribatu moduko bat izan zen; kranpoiekin eta pioletekin egiten ari ginen igoera hori deskribatzea zaila egiten zait. Oso dibertigarria izan zen».

1.700 kilometroko bide berezi horretan, bidaiari katalanek natura eta kultura uztartu zituzten.

Oinutsik eta izotzetan 1.700 kilometrotan eta 99 egunetan gordetako oroitzapenak bata bestearen atzetik iristen zaizkie. Ez dituzte arlo pribatuan gorde nahi; ez horixe. Eta hala, ia arrapaladan, bidaiari honek ibilbidean zehar oinutsik zeharkatu behar izan zituzten ibaien inguruan izaniko bizipenak kontatu dizkigu: «Ura erabat izoztuta zegoen. Bidezidorrak ia txikituta zeuden, urrutiko leku horietan ez zegoen errepiderik eta zubi bat aurkitzea luxu bat zen. Oinetan izozketa-sintomak saihestea zen geure helburua; horren beldur ginen». Hain zuzen ere, egoera horrek beste batera eraman du Unanue. Eta izozketak dira berriro protagonistak. Dolpon ziren, hots, Himalaia Handiko eskualde ospel zein basatienean. Hotz handia egiten zuen: -20 gradu. Katalanak goiz jaiki ziren; agian, goizegi. 4.700 metrora zirela, Unanueren atzamarrek ez zuten erreakzionatzen: «Makilak esku-azpiarekin mantendu behar nituen; hots, jarrera ez ortodoxo batean. Zorionez, ez zen egun lainotsua. Eguzkia atera zen, eta, zelai batean etzanda nintzela, nire hatzak pixkaka beren onera etortzen hasi ziren. Ez nuen izozketarik izan, prozesu horren hastapenetan baino ez nengoen. Hala eta guztiz ere, hatzak beren onera etortzeko aste batzuk behar izan nituen». Azkenik, bidaiari katalanak Renjoko mendatean izaniko bizipenak aipatu dizkigu. Den-denak bereziak izan dira, baina Sagarmathako Parke Nazionalak eskaini zien ikuspegia inoiz ez duela ahantziko baieztatu digu: «5.300 metrora zaude, eta Gokyo lakua parez pare. Eta ez oso urruti, Nepalgo glaziar handiena. Baina benetako ikuskizuna baloratzeko bista altxatu behar genuen. Dozenaka mendi ikaragarrik zerua urratzen zuten. Eta horietako bost nabarmentzen ziren: Cho Oyu, Makalu, Lhotse, Kangchenjunga eta Everest. Guztiak ala guztiak 8.000 metrokoak. Ez dut uste munduan horrelako ikuspenik dagoenik». • 13



Kalifornia TXORIEN ATZETIK

Testua eta argazkiak: Juan Luis Mugertza Unanue

15


KALIFORNIA

Buruan txori ugari genituela abiatu ginen Kaliforniarantz, jabeturik era guztietako abereek osa zezaketela gure bidaiaren mapa. Baina, guztira, 245 espezie desberdin ikusi genituen, 26 egunean. Ez da marka makala. meriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatura abiatu ginen Parisetik eta, 11 ordu egin ostean, hantxe genuen zain San Frantziskoko aireportuan alokatutako Nissan Rouge-a geure abenturari hasiera emateko prest. Eguerdian heldu ginenez, arratsaldeko orduak aprobetxatu genituen lehenengo txoriak ikusteko. Beraz, 50 minuturen ostean, Pescadero Marsh Natural Preserve-ra iritsi ginen. Eguraldia ez zen goxoa, hotza eta iluna zen, baina ikusitako kopurua (34 espezie) pozik egoteko modukoa zen, ordea: itsas mika beltz amerikarra (Haematopus bachmani), zapelatz buztangorria (Buteo jamaicensis), harri-iraulari beltza (Arenaria melanocephala), murgilari koroaduna (Bucephala albeola), mendebaleko kaioa (Larus occidentalis), txori beltz hegalgorria (Agelaius phoeniceus)… Tamalez, ordu aldaketa zela eta (9 ordukoa), goizeko lauretan loak hartu ezinik, baleak ikustera joango ginela erabaki genuen. Bide batez, itsasoko txoriak ikusi ahalko genituen. Hondartzan, kostatik nahiko hurbil, ahate beltz kopetazuri (Melanitta perspicillata) saldo handi bat zegoen; hondarrean, itsasertzean, kuliska jaspeatu batzuk (Limosa fedoa), eta kaian bertan, itsasontziari itxaroten ari ginela, ezuste handia genuen zain: Clark murgila (Aechmophorus clarkii) gugandik metro gutxira. Baleen “ehiza” ez zen makala izan; gainera, bi mota hurbildu zitzaizkigun; balea grisa (Eschrichtius robustus) eta konkorduna (Megaptera novaeangliae). Itsasoko txoriei dagokienez, oso espezie potoloak: albatros hankabeltza (Phoebastria nigripes), ekaitz-txori beltza (Oceanodroma melania), Bonaparte antxeta (Larus philadelphia)… Morro Bay helmuga hartuta, kostatik urrundu eta apur bat desbideratu ginen Pinnacles National Parken Kaliforniako kondorra (Gymnogyps californianus) eta mika mokohoria (Pica nuttalli) bilatzeko asmotan. Garai batean, Kaliforniako 25 kondor baino ez zeuden aske. Egun, 400 bat daude jende askok egindako lanari esker. Parke honetako txorien ikurra da ornitologoentzat. High Peaks-en, bost bat orduko mendi ibilaldiaren truke, hamabost espezie berri ikusi genituen; tartean, 60 urte har dezakeen kondorra, eta bestelako txori txiki batzuk: arroila txepetxa (Catherpes mexicanus), mendebaleko txori urdina (Sialia mexicana), txolarre urre koroa (Zonotrichia atricapilla)…

A

Lerroon gainean, Mendebaldeko txori urdina. Ondoko orrialdean, Allen kolibria eta Virginiako hontza. Erreportajea zabaltzen, zapelatz buztangorria eta Sabrina aintzira.

16

Oso pozik geunden: hiru egunean 85 espezie, ikaragarria zen. Hurrengo eguneko “uzta” era ez zen makala; Morro Bay-n hondartza, kaia, bere tamaina handiagatik leku askotatik ikusten den Morro Haitza (Morro Rock) eta 10.000 biztanleko herrixka zatartzen duten hiru tximinia handiak ikusten izan ginen, eta inguruetan, Montaña de Oro State Park-en, indioilarrek, kolibriek, mimoek… zerrenda handitzen lagundu ziguten: basa indioilarra (Meleagris gallopavo), kolibri kokots beltza (Archilochus alexandri), amilotx txepetxa (Chamaea fasciata)… Berriro kostaldera, eta oraingoan Venturara. Errepidea bihurgunez beteta, eta menditsua, oso. Zorte handia izan genuen bidean: Virginiako hontz bikote bat eta lau kume ikusi genituen egun argitan zuhaitz batean Casitas izeneko aintziraren ur-bazterrean. Hurrengo egunean, Santa Cruz irlara abiatu ginen, munduko beste inongo lekutan bizi ez den eskinosoaren (Aphelocoma insularis) bila. Uhartera doazen itsasontziak Venturatik edo Oxnard-etik irteten dira eta bidaiatzeko behar den ordubetean aliota barea (Gavia pacifica), gabai iluna (Puffinus griseus) edo Xantus pottorroa (Synthiliboramphus hypoleucus) bistaratu genituen. Santa Cruzen itsasontzia bi lekutan gelditzen da; jende gehiena Scorpions izeneko kaian jaitsi zen, baina guk aurrera egin genuen, Prisoners Harbour-eraino, bertan eskinosoa aurkitzea errazagoa delako, eta halaxe suertatu zen! “The Sibley guide to birds” begiratuta, ordura arte ikusitako hegaztiak (112) zenbatu genituen. Yucca Valley Trafiko eta bero oso handia izan genituen. Autoak 92 Fahrenheit gradu (34 gradu zentigradu) markatzen zuen. Big Morongo Canyon Preserve arakatu nahi genuen, dena den. Josua Tree National Park-en bazter batean dago ornitologoen artean oso ezaguna den erreserba txiki hau arakatzeko. Han lau espezie berri ikusi genituen: usapal hegalzuria (Zenaida asiatica), fainopepla (Phainopepla nitens), musuhoria (Auriparus flaviceps), eta polioptila buztanbeltza (Polioptila melanura). Hurrengo egunean, txorizale amerikar talde batekin izan ginen Big Morongotik 200 metrora dagoen Covington izeneko parke txiki batean, eta oso espezie potoloa ikusi genuen: euli-txori gorria (Pyrocephalus rubinus).


17


KALIFORNIA

Mozolo induskaria, basoilar iluna, pipilo pikarta eta Kaliforniako galeperra. Behean, txori beltz buruhoria.

Heriotzaren ibarra Lau bat ordu genituen Lone Pine-raino, baina bidean Mojave basamortuaren bihotzean, 225 kilometro luze, eta 40 kilometro zabal dituen Heriotzaren Harana (Death Valley) gori-gori genuen zain geldialdi bat egiteko. Kaliforniako hego-ekialdean dago, Amargosa eta Panamint mendilerroen artean, 13.517 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta Nevada estaturaino hedatzen da. Bertan Ipar Amerikako punturik beherena dago Badwater izeneko beheragunea, itsas maila baino 86 metro beherago dagoena. Heriotzaren Harana Ameriketako tokirik lehor eta beroena da. Tantarik ere jausi ez direneko urteak ez dira harrigarriak. Tenperaturak maiz 49°C hartzen du, eta orain arte neurtu den altuena 57 °C izan da, 1913. urtean. Eguzkipean dagoen lurzoruaren tenperaturak giro-tenperatura gainditzen du. Ez da harritzekoa bada, toponimian “Furnace creek” (Labearen erreka), eta antzekoak agertzea. Lone Pine Sinesgaitza dirudi zein azkar pasatzen den berotik hotzera. Bezperan muturreko beroa genuen. Gaur, elurra bidelagun, eta Whitney mendia (4.421 m) ondoan. Gailurrera heltzeko bidexkarik ohikoena Mont Whitneyekoa da. Horretarako, Lone Pinetik 21 kilometrora eta 2.250 metrora dagoen Whitney Portal-era autoz joan behar. Joan-etorrian, 34 kilometro eta 1.900 metroko aldea positiboa. Baimena behar da igotzeko, eta pare bat egun behar izaten da. Alabaina, guk bestelako helburu xumea genuen; paraje hauetan basoilar iluna ikus-

18

teko aukera zegoen, eta Lone Pine lakura abiatu ginen. Goia hartu bezain laster entzun genuen bere kantua, eta oso urduri jarri ginen; izan ere, ikusi beharreko txorien zerrendan preziatuenetakoa genuen. Pauso batzuk eman, eta hantxe zegoen izei baten adarrean guri begira, lotsagabe, basoilar iluna (Dendragapus fuliginosus). Tupustean, gurera egin zuen eta hantxe izan genuen denbora luzez bularra puztuta, eta kolore hori dotorea jantzita, emeen aurrean bere aginpidea erakusten, eta guri ea zertan geunden berari konpetentzia egiten esaten bezala. Lakua izoztuta zegoen eta ezin izan genuen ikusi, baina bai Twosend bakartia (Myadestes townsendi), eta erregetxo koroagorria (Regulus calendula). Mammoth Lakes Artean bigarren basoilarra, zizare-belardietakoa (Centrocercus urophasianus) falta genuen gure txorien zerrenda biribiltzeko, eta oso goiz esnatu ginen Crowley aintziraren inguruak arakatzeko. Baina ez genuen zorterik izan. Eremua oso handia da, eta basozainek emandako informazioa oso azalekoa izan zen. Oso gutxi omen daude, eta babestutako espeziea denez, ez dute kantalekuen gainean argibide handirik eman nahi. Hurrengo egunean, basoilarrarena buruan, ordu eta erdira dagoen Bodie herri galdura abiatu ginen. XIX. mendearen erdialdean Sierra Nevadako alde honetan meatzaritzak indarra hartu zuen, eta gambusinoek, (urre meatzari amerikarrek), ekialdeko alde honetara jo zuten beraien bizi maila hobetzeko asmotan. Haietako batek, William S. Bodie-k, 1859. urtean, urre zain


bat topatu zuen. Gero, bere abizena erabili zuten herrixkari jartzeko. 1878an Bodien 5.000 lagun bizi ziren, eta hurrengo urtean horren bikoitza. Horrek saloon asko (65 bat sasoi horretan), jatetxeak, burdelak eta opera areto bat ekarri zituen; hiru egunkari ere saltzen zituzten, eta elizak, bankuak eta eskola eraiki zituzten. Dirudienez, hilketak ohikoak ziren, eta izen txarra hartu zuen Bodie herriak. Azken meatzea Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan itxi zuten. Orduko bizilagun banaka batzuk hiltzen joan ziren, eta Bodie hiri mamu bihurtu zen. Azken eguneko goiza genuen basoilarra ikusteko, Mammoth Lakes-etik hanka egin aurretik. Aurreko gauean Interneten informazio bila ibili ginen, eta hainbat txorizaleren erdipurdiko argibideek (inork ezin du Interneten koordenatu zehatzik jarri) gure miaketa eremu txiki batean zehaztera eraman gintuzten. Ezin denbora galdu bueltaka, eta kale edo bale egitea erabaki genuen egunsentia artean erdi ilunpetan zegoela. Basozain baten autoa bide bazterrean aparkatuta ikusteak lagundu zigun arrastoari usaina hartzen, eta bi egun lehenago ikusitako basoilar ilunak zirrara berezia eragin baldin bazaigun ere, zizare-belardietako basoilar handiarena are izugarriagoa izan zen: «Hantxe daude» elkarri esan, eta korrika, teleskopioa eskuan, debeku seinaleraino hurbildu ginen, eta 50 bat bikotek, araldian, emeak erakartzeko beraien mugimendu eta keinuekin, inoiz ahaztuko ez dugun irudia utzi ziguten burmuineko txokoren batean betiko. •

GIDA PRAKTIKOA Webgune baliagarriak www.cloudbirders.com/ tripreport. Herrialde askotan egindako bidaia ornitologikoen bilduma. https://ebird.org. Munduko hegazti guztiak non eta noiz ikusi diren biltzen duen

datu-basea. Norberak ikusitakoak ere sar daitezke. www.morrocoastaudubon. org. San Luis Obispo konderriko (Morro Bay eta inguruak) ornitologia-elkartea.

Informazio oso zehatza hegaztiak ikusteko lekuen gainean (mapak, ibilbideak…). www.coastsidestateparks.org/pescadero-marsh-natural-preserve.

Pescadero Marsh Natural Preserve-ren gaineko informazioa eta mapak. Webgune berean kostaldeko beste parke batzuen mapak ere lor daitezke. www.nps.gov.

AEBetako parke nazionalen webgunea: non lo egin, erreserbak, mapak…


Mozarten urratsei segika AUSTRIAN ETA BAVARIAN


Mozart bidaiazale handia izan zen. Europan barrena ibili zen umetan zein heldutan, ikasketengatik, plazeragatik, lanagatik. Bere estilo errepikaezina eraikitzeko giltzarriak izan ziren bidaia horiek. Hiri asko bisitatu zituen, Erromatik Pragara, Londresetik Parisera, Zurichetik Berlinera, Amsterdametik Napolesera. Horien guztien arten nolabait aukeraketa egin behar, ordea, eta berarentzat hain gertukoak ziren eta bere bizitzan eta artean enblematikoak bihurtu ziren Bavariako eta Austriako hiriak ezagutzeko ibilbidea proposatuko dizuegu ondoko orrietan. Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

21


MOZARTEN URRATSEI SEGIKA Erreportajea zabaltzen, Danubio ibaiaren gaineko Steinerne zubia. Lerroon azpian, Salzburgo hiriaren ikuspegia.

22

atzuetan obra bakar batek justifikatzen du artista bat. Mozarten tamainako jeinu bati buruz hori esatea ia-ia barregarria ere bada, haren produkzioren handitasuna kontuan hartuta, baina ausartuko naiz esatera Requiema besterik konposatu izan ez balu ere, haren legatua askitzat jotzekoa zatekeela. Musikari austriarraren bizitza laburra pentagramen segida bat izan zen, elkarren arteko lehian, zein baino zein gehiago hurreratu bikaintasunera. 18 urte zituenetik 35 urterekin hil zen arte, hau da, bere helduaroan, eguneko lau obra konposatzen zituen, eta horietako

B

bat behintzat maisulantzat katalogatzeko modukoa. Zaila da, ordea, “Dies iraeâ€?-ko emozio eztanda entzutea gainerakoaz ahaztu gabe, eta egilea inspirazio iturritik edanez irudikatzen dut, bere buruan ur laster baten gisara jariatzen ziren notak idatziz: Dies irae, dies illa / solvet saectum in favilla, / teste David cum Sibylla‌ Mozartek ez zuen bere azken obra burutzea lortu. Gaixorik eta atsekabeturik hil zen berarentzat dendena izan zen baina abandonatu egin zuen Viena hartan. Atzean geratu zen klasizismoari ateak parez pare zabaldu zizkion jeinu erraldoia. Beti izan zitzaion fidela, baina estilo pertsonal eta nahastezin batekin,


hein handi batean, bere bidaien ondorio. Eta den-dena Salznach ibaiaren ertzean dagoen Austriako hiri batean hasi zen. Salzburgo Mozart 1756an jaio zen, hiriko gazteluaren, Hohensalzburgen, oinetan. Zehazki, Hagenauer etxeko hirugarren solairuan, Getreidegasseko 9an. Anna Maria Pertl eta Leopold Mozart ezkontideen etxea zen. Katedralean bataiatu zuten, Santino Solariren obra barrokoan. Horma horien artean bizi izan zituen bere lehenengo urteak, harik eta 1773an sendi osoa Mozart egoitzara aldatu zen

arte, Kapuzinenbergeko muinoaren pean, Makartplatzeko 8an. Eta hortxe bizi izan zen 1781ean behin betiko Vienara aldatu zen arte. Bi etxe horiek konpositoreari eskainitako museoak dira gaur egun. Mozarten haurtzaroa eta nerabezaroa bidaien segida bat da, Nannerl arrebarekin batera kontzertuak ematen baitzituen han-hemen. Arrebaren iaiotasuna Amadeusenaren parekoa zen, baina zikiratua izan zen, emakumeentzat ezkontzea edo haurrak edukitzea beste paturik onartzen ez zen garai hartan. 17 urterekin, Mozart Jeronimo de Colloredo Salzburgoko apezpiku-printzearen zerbitzura sartu zen, gorteko musikari gisa.

Salzburgoko irudiak; Mozart jaio zen etxea, Mozart familiaren hilobia, katedrala eta Hellbrunn gazteluko musika gela.


GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Salzburgoko Jaialdian edo Municheko Opera Jaialdian, Mozarten obra pila bat programatzen dituzte. Vienan egunero dago kontzerturen bat, urte osoan, hiriko agertoki batean ez bada bestean.

Nola mugitu Hiriak garraio publikoaren bidez lotuta daude, baina ibilbide hau egiteko modurik onena agian autoa da.


MOZARTEN URRATSEI SEGIKA Getreidegasseko ataritik ateratzen ikus dezakegu, hiriko alde zaharraren arimatik, bertako pasabide komertzialekin eta barrokoz jantzitako eraikinekin. Mirabel jauregian irudikatu dezakegu Marmolezko Areto arranditsuan kontzertuak ematen, baita Hellbrunn jauregiko lorategietako ur jokoetan bustitzen ere. Are gehiago, bere aitaren hilarriaren parean ere ikus dezakegu, San Sebastian elizako klaustro-hilerrian, gerora bere emazte Konstantza ere hobiratuko zuten lekuan. Nannerl, bestalde, katakonba eta harkaitzean zulatutako kaperengatik ezaguna den San Pedro monasterioko hilerri gogoangarrian dago hobiratuta. Saint Gilgen Mozarten amaren jaioterria Wolfgang aintziraren ondoan dago, mendiz inguratuta. Hiri xarmagarria da, bere pasaia ikusgarriarekin eta austriar estilo petopetoko arkitektura alpinoarekin. Nannerl ere bertan bizi izan zen ezkondu ostean. Anna Maria Pertl jaio zen etxean Mozarti eskainitako museo txiki bat dago. Ezinbestean bisitatu beharrekoa da, baina ahaztu gabe ikuspegi sinesgaitzak zabaltzen direla Zwolferhorneko teleferikotik, Strobl eta St. Wolfgangerainoko paseotxoa egin daitekeela txalupan edo garagardo bat hartu Mozartplatz ederrean. Viena Viena kafea da, zinema, historia, sezesioa eta literatura, gotikoa, barrokoa eta gründerzeit, baina batez ere musika da. Euterpek txoko guztietatik egiten du kuku. Beethoven, Haydn, Strauss, Brahms... inguruka ditu baina haren bihotzetik Mozarten bizitasun gardena azaleratzen da. Antzoki bakoitzean, eliza bakoitzean, orkestrek, abesbatzek eta solistek haren kortxeak aletzen dituzte. Mozart 1781ean iritsi zen Vienara. Bere aitari idatzitako eskutitz batean zera zioen: «Hiri zoragarria da, eta nire lanbiderako, munduko lekurik onena». Vienak askatasuna ekarri zuen ordura arte bere patroi izandakoaren zorroztasunean hesiturik gehiago jarraitu ezin zuen sortzailearentzat. Harekikoak egin, eta bere kontura ekin zion bideari. Klasizismo musikalaren hedapen gune bat izan zen, bere testuren argitasunarekin, esaldien simetriarekin, tonalitate betearen kontsolidazioarekin eta forma musikal klasikoen ezarpenarekin. Halaxe iritsi zen Mozart behin betiko arrakastara eta konpositore gisa heldutasunera. Oraindik zutik dirau 1784 eta 1787 bitartean bizileku izan zuen etxea, Domgasseko 5ean, San Esteban katedralaren atzean. Aro horretan izan zen zoriontsuena. Orduantxe idatzi zuen, besteak beste, “Figaroren ezkontza”. Etxea berari eskainitako museoa da gaur egun. St. Marx hilerrian, zutabe hautsi alegoriko batek seina-

Vienako irudiak; Staatsoper opera antzokia, Hofburg jauregia eta Mozarten estatua. Aurreko orrialdean, Saint Gilgeneko ikuspegia eta Linzeko etxeak.

25


Lerroon gainean, Haidplatz, Ratisbona. Ondoko orrialdean, Innsbruckeko Goldenes Dachl, Municheko Marienplatz eta Granzeko ordulariaren dorrea.

26

latzen du lurperatu zuten tokia. Burggartenen, Neue Burg erraldoiaren atzealdean, lorez osatutako sol giltza handi batek gidatuko gaitu haren omenezko estatuara. Graz, Innsbruck eta Linz Austriako bigarren hiria da Graz, eta mozartzalea bokazioz. Opera jauregi zaharrean, 1766koan, salzburgoarraren obrei harrera bizia egin zieten. Gaur egun, Opernhaus modernoagoa, 1899koa, haren musikaz disfrutatzeko lekurik hoberenetakoa da. Gainera, bere monumentu ondare aberatsa ia-ia ukitu ere egin gabe kontserbatu duen Austriako hiri gutxietako bat da, II. Mundu Gerran ez baitzuen kalterik jasan. Innsbruck, Ipar Tiroleko hiriburu panpoxa, Mozartentzat geltoki eta atsedenleku izan zen 13 urte zituela, aitarekin egindako bidaia batean, hain zuzen, Italia eta hango musika ezagutzeko bidaian. Innsbruckeko Weisses Kreuz hotelean hartu zuten ostatu, Goldenes Dachl (teilatu urrekara) eta Hofkirche eliza gotikoan dagoen Maximiliano I.aren zenotafio miresgarritik gertu. Linzek bihotza erdibituta dauka. Bruckner maite du, bertako katedraleko organista eta konpositorea. Mozart ere maite du, ordea, hark berari eskaini baitzion Linz Sinfonia zoragarri eta haydntarra. Izan ere, Konstantzarekin Vienara itzultzen ari zela 1783ko urrian, Linzen geratzea erabaki zuten, Von Thun kondeak gonbidatuta. Kondeak iradoki zion hirian kontzerturen bat eman zezakeela, eta musikariak, aldean inolako obrarik ez zeramanez, sinfonia berri bat idaztea erabaki zuen. Baita egin ere, lau egunetan. Eta bide batez, pianorako “Linzeko sonatak” ere sortu zituen. Mozarthaus etxe errenazentista da ostatu hartu zuen etxea,

eta bertan konposatu zituen lanok, Altstadteko 17an. Bavariatik Mozarten obrak lotura estua du Munichekin. Bere bizitzan behin eta berriz agertzen den hiria da, Hainbat aldiz bidaiatu zuen bertara eta arrakasta entzutetsuak izan zituen bertan. 6 urte eskas zituela Maximiliano III.a printze hauteslearen aurrean jo zuen, Salzburgotik kanpo eman zuen lehen kontzertuan. Hark eskatuta konposatu zuen “Lorezain faltsua” lana, hainbat urte geroago haren ondorengo Carl Theodorrentzat “Idomenea, Kretako errege” sortu zuen bezalaxe, bata zein bestea, hiriko inauterien harira. Bata Opernhaus Sant Salvator (jada desagertua) operan estreinatu zen, eta bestea, aldiz, rokoko estiloko harribitxia den Cuvillies antzerkian. Munichek beti errespetatu eta estimatu izan zuen Mozart. Haren heriotzaren ostean ere antzezten zituzten haren obrak, “Don Giovanni”, 1791n, “Txirula magikoa” 1793an... eta errenazimentu mozartarraren bultzatzaileetako bat izan zen XIX. mendearen amaieran, Ernst von Possart, Felix Mottl, Hermann Levi eta Richard Strauss musikarien eskutik. Eta bere azken obra aipatu dugunez, ezin dugu proposamen honetatik kanpo utzi Ratisbona, Danubioren ertzeko hiri gotiko zoragarria. Bertan egin zituen masonerian lehen urratsak Emmanuel Schikanederrek, aktore, abeslari, antzerki zuzendari eta Mozarten lagun minak. Mozart bera ere ba omen zen masoia. Schikanederrek idatzi zuen Papageno, Papagena eta Gaueko Erreginaren libretoa. Horrexegatik esan ohi dute mihi gaiztoek haren eskua erabakigarria izan zela opera eskuaira eta konpasaren diziplina horretan gida iniziatiko moduko bat izateko. •


MOZARTEN URRATSEI SEGIKA


Costa Quebrada PAISAIAREN BALIO ESTETIKOA ETA GEOLOGIKOA, ESKUZ ESKU


Naturak modu apetatsuan zizelkatu du Kantabrian, Santandertik gertu, kokaturiko Costa Quebradako itsasertza. Aisialdiaz gozatzeko toki aparta izateaz gain, ibilbide labur batean, geologian murgiltzeko aukera eskaintzen digu, formazio ederrez inguratuta; itsaslabarrak, itsas arkuak, badiak, hondartzak, tonboloak eta dunak. Kostaldean zehar dauden hondartzetako batzuk haitzezko formazio ikusgarriek inguratzen dituzte, inguruneari halako itxura basatia emanez. Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo

29


El Maderon bisitari gutxi aurkituko ditugu. Erreportajea zabaltzen, La Arnia zeharkatu ostean, aurrean hedatzen den bigarren kosta-lerroa bereizten da.

ere gertutasunagatik, euskaldun askoren helmuga izaten da Kantabria oporraldi labur bat emateko. Hala ere, Costa Quebrada izenez ezagutzen den ingurua ez da hain ezaguna askorentzat, bertako paisaiak eta harrizko formazio ezberdinek txundituta utziko gaituzten arren. Berez, Parke Geologikoa Santanderko La Magdalena penintsulan hasi eta mendebalderantz, gutxi gorabehera 30 kilometroz, Cuchia herriraino, hedatzen da. Dena den, eremurik interesgarri eta ezagunena hamar kilometro baino gutxiagoko ibilbidean aurkituko dugu, Santa Cruz de Bezana eta Liencres udalerrietan, alegia. Costa Quebrada parkeak hartzen duen eremu guztiak ibilbide ugari eta hondartza dezente ditu, eta, hala, kirola egiteko, egun eguzkitsu batez gozatzeko edota olatuetan surfa praktikatzeko toki aproposa da. Hainbat dira parkea oinez zein bizikletaz zeharkatzeko dauden bidexkak, eta itsaslabarren gainetik zein itsasbazterretik bide guztia egin daiteke ekialdetik mendebaldera edo alderantziz. Esan bezala, harrizko formazioak azpimarragarriak dira bertan, baina honekin batera, geologiari dagokionez, azken Glaziaziotik itsasoan izandako gertakariak ulertzeko adibide aparta dira parkearen baitan aurki daitezkeen tokiak. Gainera, aurten, Costa Quebrada elkarteak Unescoren parke geologikoen zerrendan sartzeko hautagaitza aurkeztu du hainbat urtetan aukera hori aztertu ostean.

B

Geologia, bisitari guztien eskura Santanderko Cabo Mayor inguruan gertatzen ez den bezala, Costa Quebradan olatuek arroka-geruzen aurka egiten dute, eta, hala, parkeak erakusten dituen itsasertzeko formak itsasoaren eta lurraren arteko konfrontazio horren emaitza dira. Milioika urtetan zehar olatuek erresistentzia ezberdina duten kareharri eta margak higatu ditu modu desberdinean eta, hala, aurrean aurkitzen dugun paisaia kostaldearen atzeraegitearen adibide aparta da. Are gehiago, Costa Quebrada elkarteak azken urteetan ibilbidean zehar jarri dituen panel informatiboen laguntzarekin, modu erra30


COSTA QUEBRADA


COSTA QUEBRADA


Handian, Somocueva hondartza itzela. Lerroon gainean. Costa Quebradako «urro» edo haitzak. Ezkerrean, Punta de las Gaviotas orratz ikonikoa.

zean atzeman ditzakegu denboran zehar izan diren kosta-lerro ezberdinak eta azken 125 milioi urteetan toki honetan jazotako gertakariak. Horregatik, elkarte honek adierazten duten moduan: «Hemen geologia mundu guztiarentzat da». Paisaiaren balio estetikoa azpimarragarria izatearekin batera, «kostaldeko tarte honen berezitasuna ingurunea interpretatzeko erraztasunean datza». Egun Costa Quebrada Parke Geologikoaren barruan dauden hiru gune interes geologikoko lekuen lehen inbentarioan islatu ziren 1983. urtean, tartean Covachos eta El Madero hondartzen arteko eremua, nagusiki arrazoi geomorfologikoengatik eta atzera doan kostaldearen adibide aparta izateagatik, eta Liencreseko dunak. Eremu honen berezitasuna ezaugarri geologikoen kontzentrazio handia da; aurkezten duen itsasertzeko formen dentsitate handia, hain zuzen. Ibilbide eder bat naturaz inguratuta Costa Quebradako Parke Geologikoak kilometrotan itsasondoko eremu txiki samarra hartzen duen arren, aurkituko ditugun paisaia ezberdinek aisialdiaz gozatzeko parada ugari emango dizkigute. Izan ere, bidexketatik ibiltzeko aukerak kontaezinak izateaz gain, belardi eta hondartzek piknik bat egitea edota harea laruetan eguzkiaz gozatzea eskaintzen digute. Ibilaldia ibilbideko puntu anitzetan hasi zein amai daiteke; izan ere, hainbatetan aurkituko dugu autoa gertu uzteko aukera. Covachosetik hasi eta El Madero senadira arteko eremuan zehar formazioen edertasuna oso erakargarria izango zaigu eta natura miresmenez begiztatzera iritsiko gara. Jarraian, nahi izanez gero, ibilaldia Liencreseko dunetaraino luza daiteke, bisitatzea asko merezi duen beste eremu bat da eta. Tartean, La Arnia, El Portio, Cerrias eta Somocueva hondartzak ikusiko ditugu, geldialdi bat egiteko toki ederrak izateaz gainera, itsasertzaren atzeratzearen adibide bikainak direnak. Covachos hondartzan eman diezaiokegu hasiera geologiaren munduan murgilduko gaituen abentura txi33


COSTA QUEBRADA Liencreseko Dunen Natura Parkea, ezkerrean. Eskuinean, itsasbazterra bereziki malkartsua da Costa Quebradan. Irudian, «urro» bereizgarriak ilunabarrean.

kiari. Txangoari ekiteko, aukera ona da autoa La Arnia hondartzaren gainean dagoen aparkalekuan uztea eta ekialdera doan bidexka batetik 500 metro eskas atzera egitea. Hala, Covachos hondartza ederraren goitiko ikuspegia izango dugu eta itsasoan barrena, parez pare, Castroko uhartearekin egingo dugu topo. Gainera, itsasbeheran, olatuek garraiatutako hareak uhartea hondartzarekin lotzen du, tonbolo polit bat osatuz. La Arnia hondartzari jarraitzen dioten kilometroetan aberastasun geomorfologiko apartak txunditu egingo gaitu. La Arnian bertan parkeko irudi gogoangarrienetako bat izango dugu itsasoaren erdian altxatzen den itzelezko paretarekin. Duela 90 milioi urte eratutako kareharrizko estratu okre hauek bertikalean altxatu dira, kontinenteak kostaldearen azpian sartzen den Kantauriko plaka tektonikoaren aurka egiten duen bultzadaren ondorioz. Geruza hauek, berez, iraganeko bigarren kosta-lerro baten arrastoak direnak eta kasu batzuetan orratz moduan itsas mailatik altxatzen direnak, La Arniako abrasio-plataforma garrantzitsua babesten dute eta mendebalderantz jarraitzen dute. Ilunabarrak ederrak dira benetan toki honetan, tamainako formazioen eta itsasoaren etengabeko joan-etorriaren arteko jolasa miresteko. Bidexkan aurrera eginda, bertako toponimian “urro” deitzen diren kareharrizko formazio ederrak aurkituko ditugu. Tartean, El Canto del Diablo edo Urro del Manzano esaten dioten arku naturala eta beste haitz batzuk ikusiko ditugu urrutira, atzera doan itsasertzaren arrasto zaharrenak osatzen dituztenak; gertuago, ostera, bestelako orratz ikusgarri batzuk daude, aski ezagunak direnak inguruko zein kanpoko argazkilari askorentzat. Azken hauek bigarren kosta-lerro baten arrastoak dira. Aurreraxeago, Portio eta Cerrias hondartzak pasatu ostean, Somocueva hondartza dotorea aurkituko dugu, egungo kostaldeak eta lehen itsasertz zaharrenak babestuta. Duela 120 milioi urteko uharriaren eta 90 milioi urteko kareharrien artean, istmo bat geratzen da soilik, beste aldera hondartza txiki bat daukana. Somocueva hondartza nudista da, batik bat, eta 34


GIDA PRAKTIKOA Non lo egin Inguruan egun batzuk emateko asmoa izanez gero, Liencres udalerria izan daiteke horretarako aproposena, apartamentu zein ostatu eskaintza zabala baitu. Bertatik interesgune guztiak eskura izango ditugu.

Bisita gidatuak Costa Quebrada elkarteak bisita gidatu eta gaueko safari ugari eskaintzen ditu bere webgunean parkearen aberastasuna ezagutarazteko helburuarekin. https://parquegeologic ocostaquebrada.com

da.

Taberna eta jatetxeak La Arnia hondartzan zein Liencreseko dunetan txosna eta jatetxeak aurkituko ditugu, paseoan etenaldi bat egin eta zintzurra busti zein zerbait jateko.

35


COSTA QUEBRADA


Handian, Canallave eta Valdearenas hondartzak eta, atzean, elurrak zuritutako Europako Mendien tontorrak. Lerroon gainean, La Arnia hondartza.

ibilaldian geldialdi bat egiteko toki paregabea da egun eguzkitsuetan. Aurrera jarraituz, kosta-lerro zaharrenaren ikuspegia gure eskuinetara daukagula, El Madero hondartzan amaituko dugu. Bere txikitasunean ederra da toki hau, intimoa, eta bertako formazioak La Arniako kareharrizko estratu okreak ekarriko dizkigu gogora. Gainera, inguru honetatik, Kantabriako kostaldearen irudiarekin batera, Europako mendien itzelezko tontorrak ikusiko ditugu hondoan. Dunak eta hondartzak Costa Quebradaren amaierara iristen ari gara, Liencreseko Dunen Natura Parkera, hain zuzen. Denboraz kezkatu barik, lasai hartzeko txokoa izan daiteke hau, bere 195 hektareetan aurkituko ditugun senadi, hondartza, itsas pinuz osatutako baso eta duna sistemak aukera anitz eskaintzen baitizkiete ibiltariei. Liencreseko dunak penintsulako iparraldeko garrantzitsuentzat jotzen dira beren interes geomorfologikoagatik eta ekologikoki eta paisajistikoki dituzten ezaugarri bereziengatik. Dunen artetik paseatzen Valdearenas hondartza ederra ikusiko dugu gure azpian, 2,8 kilometro luze den hareatza, eta honen ondoan, Canallave hondartza txikiagoa. Biak ala biak aski ezagunak dira surfa praktikatzen dutenen artean eta, gainera, aukera ederra dira paseatzeko. Horrekin ase ez eta oraindik gehiagorako gogoa izanez gero, parkearen eta ingurune guztiaren ikuspegi zabal eta ederra eskaintzen digun mendira, La Picota mendira, igo gaitezke, 240 metroko garaierakoa. Horretarako, Liencreseko Dunen Natura Parkearen sarreran dagoen pinudian sartu aurreko aparkalekutik ekin dakioke bideari, nahiz eta ibilaldia egiteko modu ugari egon. Gailurrean gaudela, Pas errekak urak Mogro itsasadarrean isuri aurretik eratzen duen meandroa miresteko aukera izango dugu, Liencreseko Dunen Natura Parkearen, kostalde osoan barreiatzen diren hondartzen eta Europako mendien ikuspegi orokorrarekin batera. • 37



Ternua ICEBERGEN EHIZTARIAK

Testua Marian Azkarate Argazkiak: Johannes Eisele


TERNUA

Kanadan, «iceberg-ehiztariek» garai oparoak bizi izan dituzte berotze globalari esker. Izotz-bloke erraldoiek erakarri duten turismoaren atzean beste errealitate bat dago, askoz ilunagoa; alegia, Ipar Poloaren urtzearen azkartzea. Guk, euskaldunok, hain ondo ezagutu izan dugun Ternuan, koronabirusaren aurretik icebergen turismoa indarra hartzen ari zen. Orain? Batek daki.

Irudiotan, icebergen izotza «arrantzatzen» ari den itsasontzia Bonavista badian. Ur garbi horrekin edariak egiten dira, merkatu berri bat zabaldu zaielako.

40


uristak liluratuta daude, adi-adi , beraien begien aurrean iceberg baten zati handi bat begira nola hondoratzen den ikusten. Ilunabarrean urpean desagertzen ari den izotz puska handi horrek Groenlandiatik Ternuarainoko bidea egin du. Hau izan da bere azken bidaia, eta Kanadako uharte honetan glaziarren urtzearen “ikuskizunaren” lehen lerroan gaudenok gizakiok gara, gu geu, turistak. Iraganean bakailao-arrantzaren epizentroan kokatutako Ternua eta Labradorreko kostaldeko herri lasaiak jendez lepo egon dira orain arte, koronabirusa iritsi arte, udaberriro. Izan ere, argazkilari amateur asko gerturatu da Kanadako ekialdean hondoratzen diren glaziar-zati erraldoien iritsiera “hilezkortzeko” asmoarekin. Hegoalderantz mugitzen diren iceberg mordoak moda turistiko berri bat sortu du Ternuan, berotze globalaren bizkortzeari lotuta. «Urte batetik bestera hobetzen joan da, denboraldi bakoitzean 140 bat autobus turistiko gerturatzen baitzaizkigu herrira, eta hori oso onuragarria izan da gure ekonomiarentzat». Mintzatzen dena Barry Strickland da, 58 urteko arrantzale ohia. Gaur egun gida turistikoa da, Ternuako iparraldean dagoen King’s Point herrian. Azken lau urteetan, izotz-erraldoiei lotutako txangoak antolatzen ditu Stricklandek. Lehen itsasoan etsai zirenak, itsasontzia barrenera bidali zezaketelako, orain lagun. Ikusgarriak dira, egia esan, dozenaka metroko altuera har dezaketelako eta ehunka mila tona pisatu. Haizeak eta korronteak lagundurik, “eraikin” polar hauek milaka kilometroko bidaiak egiten dituzte hegoalderantz, Kanadako kostaldera iritsi arte. Aste gutxi batzuetan, gizaki modernoak sortu eta eragindako kutsaduraren erruz, behar baino lehenago itzuliko da ozeanora.

T

Arrantzaleak, gidari Barryk bere ontzi txikiarekin antolatzen dituen irteerak goi-denboraldian jendez beteta egoten dira. Eta noiz da denboraldi hori? Orain, hain justu, maiatzetik uztailera bitartean. Mundu osoko bisitariak erakartzen dituzte milurteko erraldoi izoztu hauek 600 biztanle besterik ez dituen herrixkara. Izotz-bloke hauen mugimendurik txikiena ere eskualdeko Gobernuak online jarritako satelite bidezko mapa interaktibo baten bidez ikus daiteke. «Hemen ez dago irteera handirik, lanari dagokionez, herri txiki eta isolatu honetako biztanleentzat; beraz, turismoak gure ekonomiarentzat garrantzi handia hartu du», azaldu du Devon Chaulk-ek, “iceberg-en korridorea” ibilbidean dagoen souvenir denda bateko langilea. Denda Ellistongen dago, 300 biztanleko herrixkan. «Hemen bizi izan naiz betidanik, eta azken 10-15 urteetako turismoaren hazkunde izugarria nire begiekin ikusi ahal izan dut».


TERNUA Lerroon ondoan, txikian, Kerry Chaulk, iceberg urarekin egindako edariaren egilea, eta iazko uztailean turista talde bat King's Point-en izotz zati erraldoi bati begira. Handian, behean, kolapsatu den iceberga.


Iaz, 500.000 turista baino gehiagok bisitatu zuten Ternuako eskualdea, bertan bizi den pertsona-kopuru berak, eta tokiko ekonomiari 570 milioi dolar kanadar (432 milioi dolar estatubatuar) ekarri zizkioten, tokiko gobernuaren kalkuluen arabera. «Denboraldi bakoitzean 140 bat autobus turistiko etorri dira herrira, eta hori ona da gure ekonomiarentzat», baieztatu digu, dena den, Barry Stricklandek. Twillingaten, icebergak maite dituztenentzako helmuga turistiko bihurtu den tokian, bisitariek Auk Island Wineryren denda txikian sartu dira. Denda horrek iceberg-urez egindako basa baia likoreak egiten ditu. Berotze globala Turismoak hein batean ordeztu ditu urtetik urtera murrizten ari ziren arrantza-industriaren diru-sarrerak; krisian baitago, aurreko mendearen amaieran itsasoa gehiegi ustiatu genuelako. Baina kontuan izan behar dugu icebergek sortzen duten “zoramen” horren atzean errealitate latz bat dagoela ere: Ipar Poloko berotze globala bizkortu izana, alegia. Horren eraginez, gero eta iceberg gehiago dago, bai, baina denboraldia urtetik urtera aurreratu egiten da. Zikloak hautsi egin dira. Horrek ere ez dio onura handirik ekartzen horien inguruan sortutako industriari... zeren, nola asmatu aurretik noiz iritsiko diren Ternuara? Artikoa planetako beste toki batzuk baino hiru aldiz azkarrago berotzen da. Iaz, ekainean, Groenlandiak inoiz ikusi gabeko glaziarren urtzea izan zuen urte sasoi horretarako, eta uztailaren erdialdean marka hautsi zituzten tenperaturak jaso ziren Ipar Polotik gertu. Urteen poderioz, icebergak gero eta hegoalderago iristen ari dira, eta Europa eta Ipar Amerika lotzen dituen itsas ibilbideko merkataritza-nabigaziorako arriskua sortzen dute. «Sekula ez nuen horrelakorik ikusi. Hain ederra da, baina era berean berotze globalaren irudi zehatza, ura beroago dagoen lekuetan icebergak ikusten direlako», esan du Laurent Lucazeauk, 34 urteko turista frantziarrak, itsasotik egindako ibilaldi batetik itzultzean. • 43



Kuba FEDEA ETA LAIZISMOA

Testua eta argazkiak: Ura Iturralde 45


KUBA

Ofizialki Kuba estatu laikoa da, gurtze askatasunarekin. Fede nagusiak katolizismoa eta erlijio afro-kubatarrak dira (santeria), hauek osatzen baitute uharteko fededunen %70. Badira, ordea, beste zenbait talde gero eta nabarmenagoak, erlijio gutxituak izanik, indartzen ari direnak. Ortodoxoak, musulmanak, budistak, juduak‌ elkarrengandik metro gutxi batzuetara bizi dira hiriburuan eroso, eragozpenik gabe bakean, beraien fedeari tinko eutsiz elkarlanean.

46


guerdiko hamabiak dira Habanan. Ostirala izanik bere kale zaharkituak turistaz beterik daude, oinez ibiltzea ere zaila egiten da. Jendartean bada gaur deigarria den berezitasun bat: ehunka lagun norabide berean doaz astiro, Ekialde Hurbilean bizi balira bezala jantzita, meskitarantz. Kubako komunitate musulmaneko partaideak dira, islamaren arabera antolatuta eta araututa bizi direnak. Ostiraletan, Habana Zaharrean kokaturik dagoen Abdallah meskitan elkartzen dira ia guztiak, errezatzeko asmoz. Eraikina baino, errezorako gela handi bat besterik ez dirudi, bitan banatua, alde batean emakumeak eta gizonezkoak bes-

E

tean. Bertan dituzte Koran liburu sakratuaren zenbait ale erdaraz. Hormak kaligrafia arabiarrez apaindurik ditu, Palestinako banderako koloreak erabilita. Minarete txiki bat ere badu, kolonia garaiko eraikuntzen artean erraz nabarmentzen dena. Gaur egun 9.000 inguru omen dira uhartean musulmanak, hauetariko gehiengoa konbertsoak, Kubara ikasle kanpotarrak ailegatu zirenean islamera hurbildu zirenak. Erlijio hau aukeratu izanagatik oso harro, bi emakume gerturatu dira esker ona emanez. Nikab-a daramate jantzita. ÂŤAminah eta Fatima dira gure izenak. Ni kubatarra naiz; Fatima, ordea, Costa Ricakoa. Orain dela urte ba-

Handian, komunitate budista eta txikian, Vedadoko Beth Shalom sinagoga. Erreportajea zabaltzen, Aminah eta Fatima, Habanako kapitolioaren aurrean eta eliza ortodoxoa.

47


KUBA Aminah, kubatarra eta musulmana. malekoian oinez. Uhartean bi emakumek soilik janzten dute nikab-a eta bera da horietako bat.

48

tzuk erabaki genuen katolizismoa utzi eta musulman bihurtzea. Ez da batere erraza izan guretzat, gehienbat nikaba daramagun emakume bakarrak garelakoÂť. Meskitatik eliza ortodoxoetara Guztiz galarazita dago meskitan argazkiak ateratzea, bai kanpoan eta bai, zeresanik ez, barruan. Zaindari bat dago 24 orduz kanpoaldean inork debekua urratu ez dezan. Ez da musulmanek hartutako erabakia, Gobernuak ezarritako araua baizik. Ez ikusia egin eta pare bat atera ditzaket erreportajea osatzeko. Gaiari buruz gehiago jakiteko asmoz meskita utzi eta oinez abiatu naiz eliza ortodoxo grekoraino. Metro

gutxi batzuk besterik ez dira geunden lekutik. Mirako San Nikolas eliza txiki hau Fidel Castro komandanteak eta Greziako eliza ortodoxoaren buruzagiak inauguratu zuten 2004. urtean. Zuhaitzez beteriko parke txiki batean dago. Atea jo eta bertako apaiz nagusia agertu zaigu barrura sartzeko gonbita eginez, lasaiago hitz egin ahal izateko. ÂŤHasiera batean eliza hau Greziatik Kubara iristen ziren marinelentzat sortu zuten; gaur egun, ordea, gero eta gehiago dira bertara gerturatzen diren kubatarrak. Sekula ez dugu arazorik izan gure artean herrialde honetan erlijio desberdinak osatzen ditugun komunitateek. Elkarlanean ibiltzen gara eta Gober-


nuak aintzakotzat hartzen gaitu beti hartzen dituen erabaki guztietan», esan dit apaizak. Parketik irten eta minutu gutxira dago Kazango Amaren errusiar eliza ortodoxoa. Izugarri polita, morrutik gertu, bere urre koloreko sei kupula eta fatxada zuriek aho zabalik uzten dute bisitaria. 2008an zabaldu zituen lehen aldiz ateak eta gaur egun Errusiaren eta Kubaren arteko harreman onen ikur gisa onartua dago. Ateak parez pare irekita daude; meza ematen ari dira. Otoitzean guztiak, aldare nagusiaren inguruko aulkiak beterik daude. Emakumeek zapi bat daramate buruan; gizonezkoek ez dute ezer berezirik soinean. Hemen ere paretan itsatsita dagoen kartelak argi dio debekatuta dagoela argazkiak ateratzea. Errusieraz izanik, ezin ezer ulertu eta, amaitu ondoren, sinagogara hurbildu naiz.

dismoa. Gaur egun herrialdeko hamaika probintzietan zabaldua dago, 350 familiak osatzen dute gutxi gorabehera. Argiak piztu dira Habanako kaleetan. Amaitutzat jo dut eguna. Malekoitik paseotxo bat eginez logelara iritsi naiz, pentsatuz askotan irakurri izan ditudala artikuluak –Miamin bizi diren kubatarrek idatziak sarri– aipatzen dutenak Kuban ez dagoela erlijio askatasunik. Gaur ikusi dudanak kontra egiten dio, ordea, baieztapen horri. Goizetik gauera, fede gutxitu nabarmenenak ezagutu ahal izan ditut, baita bertatik bertara ikusi ere guztiek dutela beraien fedea praktikatzeko askatasuna, salbuespenik gabe. •

Goitik behera, malekoitik gertu dagoen Nuestra Señora de Kazan errusiar eliza ortodoxoa eta musulman bat Abdallah meskitako atarian Che Guevararen zigiluen bilduma erakusten.

Juduen garrantzia Bost tenplu nagusi ditu komunitate juduak Kuban. 500 bat familiak osatzen dute kongregazioa; horien %80 hiriburuan bizi da gaur egun. Parean dagoena Adath Israel izeneko eraikin zaharkitu txikia da, uharteko sinagoga ortodoxo bakarra. Bertako buru den Yacobek zera jakinarazi digu sartu orduko: «Komunitate hau hirurehun bat pertsonak osatzen dugu. Antolatzen ditugun ekintzetan aktiboki parte hartzen dugunak, ordea, laurogei inguru gara. Urteak igaro diren arren, ateak ireki genituenetik sekula ez ditugu gure esentzia, nortasuna eta erreferentziak galdu. Beti mantendu ditugu gure arbasoen tradizioak». Beth Shalom sinagoga Vedado auzoan dago, Habana Zaharretik urrun. Izugarria da, uharteko handiena, ez dauka zerikusirik alde zaharrenekoarekin. Arkitektura ikuspegitik ere oso berezia da, hiriburuko eraikin garrantzitsuenetako bat dela baitiote jakitunek. 1955ean inauguratu zuten. 90eko hamarkadan berritu zuten, Gobernuaren diru laguntzarekin. Gaur egun liburutegia, ikasgelak, jatetxea eta ospakizunetarako areto nagusi bat aurki ditzakegu bertan. 10.000 ale baino gehiagorekin, liburutegia da Fidel historialariaren lekurik gogokoena. Budismoaren bila Kalean aurreraxeago eskuinera egin, eta segituan dago Habanako Dojo Zen eraikina. Ez dauka berez inongo berezitasunik, bulegoak besterik ez dirudite. Kubako budista elkartea 1996. urtean sortu zen eta 2007an izan zen ofizialki onartua. Horretan zerikusi handia izan zuen garai haietan Daisaku Ikeda filosofo budista, idazle eta poeta japoniarrak uhartea bisitatu izanak. Komandanteak berak egin zion ohorezko harrera eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan. Elkartze historiko honek bultzatu zuen bu49


Transiberiar trena «ROSSIJA», GURPIL GAINEKO MITOA

50


Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Amaia Egilegor 51


TRANSIBERIAR TRENA

2006. urtea. Hamabost urte atzera ez zen samurra Transiberiar tren mitikoan bidaia egitea. Luxuzko trenak milaka euro balio zituen, eta errusiar guztien pare bidaiatzeko hilabete askoko aurreikuspenarekin mugitu behar zen txartela lortzeko. Errusiarrek guk metroa edo autobusa bezain usu erabiltzen dute Transiberiarra, hiriz hiri mugitzeko, eta eserleku libre gutxi egoten da. Berez, 9.200 kilometro ditu, Moskun hasi eta Vladivostoken bukatu, Japoniatik 500 kilometrora. Zazpi egun, eta zazpi gau. Rossija izena du trenak. Bidaia honek Irkutsk Siberiako hiriburua eta Vladivostok arteko tartea kontatzen du. Baita Pekin eta Ulan Bator hirietako, eta Txina eta Mongoliako beste hainbat txokoetako abenturak ere.

52


rena maitatzea ezinbestekoa da bidaia hau ulertzeko. Ordu asko, bidaiaren herena edo, trenean egiten delako. Irkutsk-en hasi eta bukatzen da, Siberiako bihotzean. Tarteko guztia, edo gehiena, lerro hauetan doa. Irkutsk hiri grisa da, Errusiako erregimen komunistako hiri zatar klasikoa, itsusia. Baina Siberiako hiri handienetakoa da, kokagune estrategikoa duena, Baikal lakutik gertu. Baikal lakua da munduko ur gezako lakurik handiena, eta bere zenbakiek beldurra ematen dute. 636 kilometro da luze, eta 79 zabal, 560.000 kilometro koadroko hedadura osatzeko. Tokirik sakonenean 1.679 daude hondoraino. Ekaina da, baina izotz blokeak ikus daitezke ertzetan. Transiberiarrean militar asko ibiltzen dira. Astun samarrak, gehienak, Vodkaren atzaparretan jausten direnean. Irkutsk-Vladivostok tarteak 3.000 kilometro ditu, eta txartelaren salneurria, 125 bat eurokoa. Komunak eta dutxa pare bat daude bagoi bakoitzean. Ja-

T

naria bidaiariaren ardura da. Ur beroa dago trenean. Geltoki askotan lakuko arrain freskoa eta beste eros daitezke, eta komeni, giro hori bizitzea. Bizitza piztu egiten baita Transiberiarra iristen den geltokietan. Trenbide bazterrean Vladivostokeraino geratzen diren kilometro guztiak ikusten dira. Goizean 2.700 kilometro ikus ditzakezu, eta arratsean 2.125, ulertze aldera. Bi bidekoa da trenbidea, eta kontrako norabidean kilometrotako merkantzia trenek gurutzatzen dute Transiberiarra. Hirugarren eguneko goizean Vladivostok agertzen da, Errusiako ekialdeko muturrean. 80ko hamarkadako Bilbo gris eta zatarraren itxura duen itsas portu handiko hiria da. Baina Japonia, Txina eta Korea gertu daude, eta muga hirietako komertzioa, mentalitate irekiagoa sumatzen da. Ontzi militar asko dago kaian, Vladivostok plaza estrategiko garrantzitsua den seinale. Txinako muga gertu dago, 200 kilometro baino

Ezkerrean, Ulan Ude hiriko geltokia, eta nasa jendez betea. Azpian, lau ume mongoliar, Tsetserleg herrian. Erreportajea irekitzen, Transiberiar tren erraldoia Ulan Bator eta Irkutsk arteko tartean. Txikian, Listvianka herriko geltokia.

53


TRANSIBERIAR TRENA

Goiko argazkietan, ezker-eskuin: Tsetserleg herria, Mongolian, 1.800 metrora; ondoan, abeltzain bat, yakak jezten; eta Pekineko kaleak, Tekhim Tsagaan Nuur edo Laku Zuriko yurta edo ger-ak, Mongolian. Eskuin ertzean, Huashan mendigune ikusgarria, Xianen (Txina).

54

ez, baina muga zeharkatzeko orduak behar dira‌ Orduak eta zenbait errublo sorta, mugako polizientzat. Hamabost urte geroago halakoak esan daitezke, batez ere Errusian irakurriko ez dituzten esperantzarekin. Harbin Txina ipar-ekialdeko hiriburua da, Mantxuria eskualde historikoko hiriburua. 2006an ia bost milioiko hiritzarra zen. Siberia hutsarekin kontrastea ikaragarria da, eta inoiz Txinako tren geltoki batean egon gabea bazara, muturreko latza hartzen duzu. Trenetik jaitsi eta bat-batean milaka eta milaka herritar topatuko dituzu geltokian. Zu, turista, noski, galduta, noraezean. Ehunka etxe orratz daude Harbinen, plaza eta etorbide handiak, KFC Kentucky Fried Chicken-eko frankiziak nonahi‌ eta txinatar adeitsuak. Geltokian bertako herritar batzuen laguntza izan genuen, motxilak eta beste uzteko, eta haiekin bazkari oparoa egin gero, 25. solairuan zegoen jatetxe dotore batean.

Pekin eta harresia Zer esan Pekin, Beijing handiari buruz. 20 milioi lagun, baina etorbide luze eta ikusgarriak, eraikuntza dotoreak eta Tiananmen plaza mitikoa, Mao Zedong Txinako agintari ezagunenaren argazki erraldoiarekin, bisitari guztiek argazki sorta egiteko moduan. Gozamena da Pekin zaharreko hutong edo kale estu eta bizietan galdu eta orduak pasatzea, erosketak egiten, edo besterik gabe, txoko ezberdinak bisitatzen. Ezin ahaztu, noski, Txinako Harresia. Jendez lepo egon ohi da, eta hiriburutik gertuen dauden guneetara joan baino, merezi du Pekindik kilometro batzuk urruntzea, eta hain masifikatuta ez dauden harresi zatiak ezagutzea. Parekorik gabeko monumentu historikoa da, eta harresian barrena kilometro batzuk egiteak ehunka urte eramaten zaitu atzera. Toki batean hasi eta beste batean bukatzea posible da; ahal bada, hori egin.


Hain herrialde handia, eta hain egun gutxi, gidaliburuekin fidatu behar. Xiango terrakota gerlarien eraikina bisitatu beharrekoa omen, bai edo bai. Bidaia honetako ekintza zozoenetakoa, idazten duen honen iritziz. Erabat komertzializatua baitute, ordubeteko bisita soil batean egun guztia emateko, han eta hemengo dendetan erosi, edo otordua jatetxe jakin batzuetan egitera behartuz. Gerlarien eraikina, hori, bai, ikusgarria da, bizpahiru metroko estatua erraldoiak. Askoz interesgarriagoa da Huashan mendietara joatea, taoismoaren mendi sakratuetara. Tontorrak baino bideak du bertan xarma, harrian zizelkatutako bide eta eskailera estuak zeharkatuz egiten baita aurrera. Han dago munduko bidezidor arriskutsuena, arnesarekin lotuta pasa beharreko zati txiki bat, hankapean amildegi itzela duela. 2006an itxita zegoen.

Akaso bizirik gaude, horri esker... Astebete Errusian, astebete Txinan, eta hirugarren astea, Mongolian. Hiruretan herri ezezagunena. Orduan, eta gaur egun ere bai. Pekinen Transmongoliar trena hartu behar da, Ulan Bator hiribururaino (UlanBaatar, bertakoentzat). Berez egun bakarrean osatzen du trenak bi hirien arteko 1.200 kilometroko tartea, baina bat-bateko ezusteak gertatzen dira. Gobi desertu erraldoia zeharkatzen du trenak, eta han, udan, ohikoak omen hondar erauntsiak. Choyr hirira bidean irentsi gintuen erauntsi batek. Hondarrak treneko azken zokoa ere zipriztindu zuen. Bidaiariok ere bai, noski. Mongolia, paradisu ezezaguna Egun milioika lagunek bisitatzen dute Mongolia. 2006an nahiko ezezaguna zen, eta ez zen turista askorik ikusten hiriburuan, Transmongoliarrean geltokia egi-

Beheko argazkietan, ezker-eskuin: andre bat elikagaiak saltzen. Ondoan, aitona eta amona Russkijk uhartera bidean, Vladivostoken (Errusia). Irkutsk hiriko etxe zahar bat, Vladivostok hiria eta itsas kaiaren ikuspegia, eta bi bidaiari Transiberiarren bidaiatzen. Pazientzia bidaide ezinbestekoa da Transiberiarrean.

55


Moskuko bi irudi. Lerroon ondoan, Plaza Gorri ezaguna. Behean, Errusiako Kanpo Harremanetarako ministerioaren egoitza. Ondokoan, harresi handia.

56

ten zutenak salbu. Mongolia gizakiaren eraldakuntzarik jasan ez duen belaze, laku, muino eta mendiek moldatutako eremu basatia zen hamabost urte atzera. Frantzia osoaren hirukoitza, tamainan. Tekhim Tsagaan Nuur Laku Zuria bisitatu genuen, abentura kutsu handiko bost eguneko bidaian, bertako nomaden yurta edo kanpin denda zuri handietan lo eginez. Eskertuak Otto gure gidari eta jagoleari, eta aldiro ez aurrera ez atzera geratzen zen furgoneta errusiar berdeari ere bai. Tsetserleg hirian banku batean dirua lortzeko kreditu txartelaren halako kopia berezi bat egin ziguten, diru eskaera gordeta gera zedin. Dutxa beroa bertako nomadek gutxitan erabiltzen zuten pribilegioa zen, eta gu ere horretara moldatu ginen. Batez ere yurta edo kanpin denda zuri erraldoietan bizi ziren nomadek beren senide bagina bezala tratatu gintuztelako. Gure sosak lagungarri zitzaizkielako, noski, merkatuetan landa basatian ez dauden produktuak erosteko, baina batez ere, han, bisitariekiko elkartasuna oso tradizio errotua delako, bertakoa izan edo ez. Mongoliak bi milioi herritar ditu, eta 20 milioi ganadu buru. Milioi bat biztanle nomada da, hara eta hona mugitzen da urte sasoiaren arabera, eta bizimodua ez da erraza. Mongoliako zati handiena 1.500 metrotik gora dago, eta sei hilabetez tenperatura -20tik behera joaten da aise. Baina nomadek gizaldiak daramatzate han bizitzen, irauten, euren pottoka itxurako zaldi indartsuekin, arroza eta oilasko puskak jaten, zaldia edo Laku Zuriko arrain handiak ez direnean (lutxoak). Erregeen pare zaintzen zaituzte, eta yurta edo ger-ean sutondoan egiten diren orduak zoragarriak dira, benetan. Penaz bueltatzen da bat Ulan Batorrera. Han, landa guneetatik Mongoliako hiri handi bakarrera trumilka mugitzen den jende asko dago. Bizitza hobea nahi dute, baina eraikin modernoen altzoan baldintza kaskarretan bizi beste erremediorik ez dute, yurtaz jositako auzoetan. Mongoliak hazkuntza handia izan du azken hamarkada eta erdian, aberastasun franko du lur azpian, eta aberastasun horren parte bat herritar xumeenengana ere iritsi dela pentsatu behar, ezinbestean. Azken tartea trenean Ulan Batorretik Irkutskera. Diferentzia ederra, batetik bestera. Gauetik egunera bezala. Eta Irkutsken etxera bueltaren lehen atala, Moskuraino eraman gintuen hegazkina, bost ordu luzeko bidaian. Perspektiba ez galtzea komeni baita Siberian barrena ibiltzen zarenean. Irkutsk Moskutik 4.600 kilometrora dago. Moskun Mendebaldeko jendartearen gutiziak berriro esku-eskura: jana, turista mordoa, Plaza Gorriaren indarra‌ Mosku, baina, ezer gutxi da Transiberiarra, Vladivostok, Pekin, Ulan Bator edo Mongoliarekin alderatuta. Bideak balio du! •


TRANSIBERIAR TRENA GIDA PRAKTIKOA Kokapena Irkutsk-VladivostokHarbin-Pekin-Ulan Bator-Irkutsk hiriek osatzen duten hiruki geografikoa Asia iparekialdean kokatzen da (Errusia, Txina eta Mongolia). 3.000 kilometro daude Irkutsketik Vladivostokera, Pekindik Ulan Batorrera 1.200 bat.

Nola iritsi Irkutskek aireportua dauka, beraz hegazkinean azkarrena. Transiberiarrean ere joan zaitezke, Moskutik, baina sei egun behar dira. Eta sei gau.

Ezaugarriak Transiberiarra munduko tren luzeena da, 7.200 kilometro ditu Mosku hiriburuan hasi eta Vladivostok Errusiako ekialdeko muturrean bukatu. Trenean ibiltzea gustuko ez baduzu, ez egin bidaia hau. 2006tik hona asko aldatu da Errusia, egun beste kolore bat daukala dirudi. Txinak itxura ona zeukan 2006an, Errusia baino irekiagoa, eta Mongolia, demokrazia gazte eta koloretsua da. 1.500 bat euro inguru gastatu genituen bidaia egiten, gutxi-asko, gastu guztiak barne: hegazkinak, trena, ostatuak, otorduak eta turismo irteerak.

57


liburuen TXokoA

PIRINIOAK HIRUMILAKOEN ENTZIKLOPEDIA

Pirineos. Guía de los 3.000 metros. 414 itinerarios a los 217 tresmiles. Luis Alejos Escarpe. Sua argitaletxea, 2020. 488 orrialde. 32 euro

irinio mendikateak 3.000 metroko 212 gailur ditu, ez da marka makala. Gehienak ezezagunak dira, bederen mendizale arruntentzat. Aneto da mendikatearen “sabaia”, bere 3.404 metroko garaieratik, lagun dituen Monte Perdido, Maladeta, Posets, Balaitus edo Marbore hirumilakoen “buruzagi” bihurturik. Bolada batean ezin izango dugu euskaldunok hain maite ditugun mendi hauetara igo, baina liburu honek, adibidez, udarako helburu izango ditugun parajeak aukeratzeko balio izango digu, 1993an argitaratutako gida klasiko honen bertsio berria berritasunez beteta baitator. Testuak berridatzi dituzte, eta gailurren katalogoa eguneratu egin dute. Guztira 11 kapitulutan banatuta, aterpe edo txaboletara gerturatzeko 93 ibilbide biltzen ditu, baita 217 hirumilakoetara igotzeko 414 ibilbide ere, guztira 507 aukera emanik. Mota guztietako informazio jasotzen da; aterpeei buruzkoa, meteorologia, Interneten bidez aurkitu daitezkeen argibideak... Luis Alejosek egindako lan mardul eta finaren jarraipentzat har daiteke orain Suak kaleratu duen bertsio hau. Alejosek 2005ean Euskal Mendizale Federazioaren onespena jaso zuen egindako lan eskergagatik.

P


URGENTZIAZKO LEKUKOTASUNA

TAXIZALEAREN ISTORIO ERREALISTAK

Fernando Reyk eta Xabier Olarrak ekarri dute euskarara erabateko gaurkotasuna duen entsegu hau, hainbat hizkuntzatan argitaratu dena (gaztelaniaz, Salamandrak atera du ebook-ean ere). Paolo Giordano (Turin, 1982) idazleak urgentziazko lekukotasun hau idazteari ekin zion otsailean, birusa bere herrian zabaltzen zen heinean. Pasatzen ari garen hau identitate eta kultura guztietatik haratago doa. Kutsaldia ageriko adierazgarria da, ikusarazten diguna noraino bihurtu den gure mundua globala, interkonektatua, korapilatsua oso.

Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra –taxistaren emaztearen maitale izandakoa– istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko? Agirreren dohainak –sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren dotorezia– nobela batean bilduta.

Kutsaldian Paolo Giordano Erein, 2020 5,99 euro edizio digitala

ERREALISMO MAGIKOA POLONIAN Nobela hau Antaño-n kokatzen da, Poloniako erdigunean dagoen toki imajinario batean. Mikrokosmos antzeko honetako biztanleek bi gerra pairatzen dituzte; bertatik alemanak igaro dira, baita kosako hiltzaileak, bizirik daudela uste duten arima galduak, aingeruak ere... 1914an hasi eta gaur egunera arte eleberri-ibai honetan milaka istorio harrigarri biltzen dira. Olga Torkarczuk ia ezezaguna zen gure artean iaz Literatura Nobela jaso zuen arte, bi eleberri aurki zitezkeen gaztelaniaz, bata deskatalogatuta gainera. Un lugar llamado Antaño Olga Tokarczuk Anagrama, 2020 264 orrialde. 19,90 euro

Nobela errealista bat Joxean Agirre Elkar, 2020 200 orrialde. 19,50 euro

EMAKUME BIDAIARI OSPETSUENA Laure Dominique idazle frantsesaren liburu hau itzuli dute gaztelaniara, eta ez da harritzekoa, pertsonaiak merezi baitu. Orientalista, Tibeti buruzko aditua, opera kantaria, konpositorea, feminista, kazetaria, anarkista, esploratzailea, budista... adjektibo horiekin guztiekin defini daiteke Alexandra David-Nell, inoizko emakume bidaiaririk ospetsuena. Bere lanak ezagutu nahi badituzue, kontuan izan ezazue “La India en que viví” (La línea del horizonte, 2020) bere klasikoa berriz argitaratu dutela gaztelaniaz, edizio berri batean. Alexandra David-Neel, exploradora y feminista Ediciones Peninsula, 2020 216 orrialde. 18,90 euro

59


Gogoan hartu

MUSEO EUROPARRAK INTERNETEN BISITA DITZAGUN Bisita gidatuak, podcastak, lantegiak... Europako museoek aurre egin diote, ahal duten eran, koronabirusak sortutako egoera latzari. Ikusgaitasuna ez galtzea da beraien xedea eta, horren harira, eduki berriak igo dituzte, doan ia orokorrean. Hemen adibide batzuk. VERSAILLES ETA LOUVRE Berrogeialdiaren hastapenetik, Louvreko web orrialdearen (louvre.fr) bisita kopuruak bat-batean eztanda egin zuen; ohiko 40.000 bisitalditik 400.000ra salto egin zuen. Bertan, hitzaldi grabatuak, podcastak eta ADMR youtuberraren gomendioak aurki ditzakegu. Era berean, egunotan Versailles barnetik ezagutzeko aukera dugu errealitate birtualeko joko bati esker; hala, Louis XIV.a erregearen ohetik edo Operatik bertatik ikusiko dugu gaztelua (www.versailles3d.com). INGALATERRA: BASOETAN ETA JOSTEN Tate Modern museoak prestaturikoen artean, deigarria da haurrei zuzendutako “Tate Kids” (www.tate.org.uk/kids) izeneko ataria. Hor proposaturikoak Anni Albers ehungintzako diseinatzailearen lanak ditu abiapuntu. Orrialdearen bisitari kopurua %137 handitu da pandemia garaian. Serpentine Gallery-k ere bisitari ugari ditu (www.serpentinegalleries.org), Jakob Kudsk danimarkarrak sortutako baso digitalean barneratzeko gonbita dakarkigun “Catharsis” izeneko atalari esker. ALEMANIAN: ZUZENEAN INSTAGRAMEN Gropius Bau museo berlindarrak (www.berlinerfestspiele.de) Lee Mongwei artistari eskainitako erakusketa sarean bisita daiteke. Artistak bertsio digitalerako espresuki sortutako bi lan gehitu dituzte, gainera. Kounig Galerie-k, bestalde, egunero Instagramen saio bat eskaintzen du, Johann Koenigek, galeriaren jabeak, artista bat elkarrizketatzen baitu goizero.

Eta Bigarren Mundu Gerraren 75. urteurrena dela eta, Kulturprojekte Berlin elkarteak (www.kulturprojekte. berlin) tour birtual bat prestatu du hiriko hainbat txokotan barna, iragana eta orainaldia lotuz. ITALIA: RAFAEL YOUTUBEN “La cultura non si ferma!” webgunean (www.beniculturali.it/ laculturanonsiferma) Italiako Kultura Ministerioak garai gogor honetan sareetan sortzen ari diren kultura ekimen guztiak bildu ditu. Ponpeiako hondarretan “ibil” gaitezke edo Vatikanoan (zazpi ibilbide birtual proposatzen dizkigute). Rafael margolariaren 500. urteurrenaren inguruan prestaturiko erakusketa erraldoia, nola ez, sarean dago Youtuben, bisita gidatu moldean. ERRUSIA: BOLSHOIREKIN DANTZATU EZAZU Beste hainbeste museok bezala, San Petersburgo Hermitagek (www.hermitagemuseum.org) bere funtsetan barnako bisita birtuala proposatzen digu... ekimen arrakastatsua, 10 milioi bisitari izan baitituzte itxialdia hasi zenetik. Desberdina oso, Bolshoik (www.bolshoi.ru) proposatzen diguna; bere operarik ezagunenak ikusteaz gain, ballet ikoniko honen lehenengo dantzariek ikastaldiak ematen dituzte beren web orrialdean.

60


zinema bidaiaria

«NOMAD: IN THE FOOTSTEPS OF BRUCE CHATWIN» LAGUN HANDI BATEN MOTXILA HARTUTA Azken urte eta erdian Werner Herzog (Munich, 1942) zinemagile alemanak kaleratu duen hirugarren film luzeak europar zinemako legenda hau inoiz baino indartsuago dagoela adierazten du. Iaz filmatutako dokumental honek badu gainera zerbait berezia, Herzogek hainbat hamarkadatan kide eta lagun errebelde izan zuen Bruce Chatwin, bidaia-liburuen egile britainiarra, omendu nahi izan duelako. Erraietatik eta maitasunetik filmatutako istorioa da. 1989an hil zen Chatwin, hiesarekin lotutako gaixotasun baten ondorioz, eta abenturakide izan zuen motxila utzi zion zinemagileari. Agian, hasieran, istorioak izan dezakeen kutsu “lokalistak” atzera botako zaituzte, Ingalaterrako gizarte eta izaeraren erreferentzia ugari daudelako, baina dokumentalak eta Herzog bera gustuko badituzue, ez ezazue galdu, pelikula zinemagile klasiko honen ibilbidearen erretratu gisa interpreta daitekeelako. “Aguirre, der Zorn Gottes” (1972) eta “Frizcarraldo” (1982) lanak egiteko gai izan den zinegileak azken urteotan dokumental zirraragarriak egin ditu; esaterako, “Gizzly Man” (2005) –orain Netflixen ikusgai duzue–, 3Dn grabatutako “Cave of Forgotten Dreams” (2010).... Chatwin bere ospeak goia jo zuenean hil zen, salduenen zerrendaren lehen lerroan zegoenean (“In Patagonia”, “The Songlines”). Jorratu zuen literatura mota dagoeneko ez dago modan, baina ziur nago dokumental honek zale ugari erakarriko dizkiola. Lehenengo

Testua: Fermin Lusarreta

garaietako abenturazale eta gentleman hura “jakintza sekretu” baten atzetik aritu zen etengabe, Australiako aborigenen artean edo Patagoniako leize-zuloetan. BBCrentzat filmatutako dokumental honetan Herzogek hainbeste maite zuen lagunaren pausoei jarraituko die, bere testamentuan utzitako motxila eta zinema kamera gainean hartuta... eta emaitza xelebrea, bizia, dibertigarria, hunkigarria, lotsagabea eta adarjotzailea da.

«Nomad: In the Footsteps of Bruce Chatwin» Zuzendaria, gidoia eta kamera: Werner Herzog. Dokumentala., 2019. Estreinaldia: Maiatzean, Filmin plataforman. 61


LABURRaK

» BIDAIETAN KORONABIRUSA SAIHESTEKO AHOLKU SORTA orbaitek bidaiatu beharko balu, itxialdiko neurriak malgutzen direnean, noski, Jetcost bidaia-bilatzaileak gomendio hauek plazaratu ditu.

N

oki gatazkatsuak saihestu. Helmuga aukeratu ahal bada, gatazkatsuenak baztertu ditzakezue. Europan, esaterako, baieztatutako kasu kopuruaren arabera –eta ez hildako kopuruaren arabera–, Estatu frantsesa, Alemania, Suitza, Norvegia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Suedia dira arazo gehien sortzen dituztenak. Europatik kanpo, nola ez, Txina, Iran, Hego Korea eta Japonia. Zerrenda maiz egiaztatu behar da, gauzak etengabe aldatzen doazelako.

T

spainiarrei mugak jartzen dizkieten lurraldeak kontuan izan. Herrialde batzuek bertara iristean berrogeialdia egitera behartzen dute bisitaria edo, zuzenean, sartzea debekatzen diete Estatu espainoleko biztanleei. Sartzeko trabak jartzen dituzten herrialdeak, besteak beste, Malta, Guatemala, Jamaika, Irak, Israel, Saudi Arabia, El Salvador, Kazakhstan, Vietnam eta Jordania dira.

E

serlekuak ondo aukeratu hegazkinean. Bidaiari gutxiago doazenez, komunetik gertu ez daudenak eta hegaldi laguntzaileengandik urruti daudenak aukera daitezke. Onenak leihatila ondokoak, erdikoak –inork ez dituelako nahi izaten– eta korridorekoak dira.

E

ireportura garaiz iritsi. Ilara luzeak sortzen dira; beraz, kontuan izan ezazue. Eskuko maleta soilik eramaterik baduzue, hobeto.

A

ende asko biltzen den tokiak ekidin. Segurtasun kontrolean ere tarte handia utzi, eta taberna eta jatetxeetara joan beharrean janaria etxetik eraman.

J

hutsa

HIRI BASATIAK obe da azkenak ontziratzea. Hegazkinera igotzeko orduan, hobe da azkenetarikoa iristea (hegazkina galdu gabe, noski), ilarak saihesteko eta korridoreetan beste bidaiarien artean lekua uzteko.

H

Tel Aviveko Yarkon parkean korrika ari zen gizon honek sekulako ezustea hartu zuen. Aurrez aurre zeukana ez zen txakurra, txakala baizik. Gu etxe zuloan gauden bitartean, gainerako animaliak lapurtu dizkiegun eremuak berreskuratzen ari dira.

askarilla erabili. Bi alde onuragarri izan ditzake honek; eztul eta doministikuetatik apur bat babestea, batetik, eta bestetik, jendea gugana asko ez hurbiltzea.

M

urreratutakoan, hobe lehena ez ateratzea, jendea pilatzen baita korridorean. Pixka bat itxaron eta jendeari ateratzen utziko diogu, dena libre dagoenean irten ahal izateko, garbiago egongo baita. Eta aireportuan, hegazkinetik irteteko eman diren aholku berak: ekipajea jasotzean, sarrera-kontrolean eta aireportuko gainerako lekuetan, jendea ez dagoen inguruetan ibili. Garestiagoa bada ere, hobe taxi bat hartzea garraio publikoa erabiltzea baino.

L

hutsa

KULTURAREN HEROIAK Zerbait garbi gelditu bada krisi planetario honetan, kulturaren garrantzia da. Kulturarik gabe ez ginatekeela ezer... eta kultur eragileen lan mardula ere bai. Hemen, Javako grafitigile batek Covid-19aren inguruan Depok hiriko hormetan eginiko lana.

62


hutsa

hutsa

BIRZIKLA DEZAGUN, BEHINGOZ Egunotan maskara eta eskafandra arraro samarrak ikusi ditugu gure kaleetan, baina argazkiak islatzen duena beste zerbait da. Marcio Rodrigues izeneko moda-argazkilari brasildarrak salaketa publikoa egin nahi izan du modu honetan, eta kaleetan aurkitutako botilekin, latekin eta kaxa birziklagarriekin egindako maskara antzeko bat jantzi du egoera zein den ohar gaitezen. Izan ere, Brasilen 20 egunez egon dira birziklatu beharreko zaborrak bildu gabe, koronabirusaren ondoriozko berrogeialdiagatik.

hutsa

UDABERRIAREN EDERTASUNA Gizakiok hankaz gora gabiltzan bitartean, naturak bere zikloekin jarraitzen du. Udaberriro legez, Belgikako Halle hiriaren ondoko Hallerbos basoan negu-txilintxen “alfonbra” antzekoak eztanda egin zuen apirilean. Baso Urdina, beti bezain eder.

ERABATEKO ISOLAMENDUA Eta gu kexu gara? Vikafiellet inguruko biztanleek, Norvegiako ekialdean dagoen gune honetan –Voss hiritik gertu dago, eskiatzeko toki aparta–, elurpean eman dituzte berrogeialdiko egun ugari. Irudia apirilaren 10ekoa da. Dena den, zein ederra, ezta? Fiordoak, elurra eta munduan ezer gertatu ez den sentsazio hori...

hutsa

hutsa

PANGOLINAK BABES DITZAGUN Argazkian ikus daitekeen animalia pangolin bat da. Afrikan bizi da, batez ere, eta desagertzear dago, bere ezkatak txinatar medikuntza tradizionalean oso estimatuak direlako. Gaur egun, eta batik bat 2016. urtetik aurrera, Nigeria da pangolinaren merkataritzan herrialde indartsuena. Etekin handiak, isun txikien truke. Negozio biribila. Galdera hauxe da: koronabirusaren hedapenak animalia basatien merkataritza desagerraraziko du azkenean? Dirudienez, animalia exotikoak erosten dituzten herrialde nagusiek, Txinak eta Vietnamek, jarduera hori kontrolatzeko saiakera egin nahi dute. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.