7h137.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

BESTE BIZI-FILOSOFIA BAT

ALGARVE FURGONETAN

Serengeti

Basabizitzaren sintesia

BaridĂ zaldiz

Pirinio katalanetan zehar

Alamut

Asasinoen bailara abegikorra

Palau uharteak Mikronesiako altxorra

Suitzako Alpeak Ametsetako parajeak


Azaleko argazkia: Jon Goikouria

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


6

26

50

14 36 18 44

aurkibidea137

14 Istanbul Covid-19a iristean, hiriak eta herriak hustu ziren. Zerutik begiratuta, mundua suntsituta zegoela zirudien, baina Istanbul bizi-bizirik dago.

26 Baridà Erritmo pausatuan, kasik antzinakoan, zaldien erritmoan. Baridà azpieskualdean, Segre haranaren gorenean, Pirinio katalanetan murgildu gara.

18 Serengeti parkea Serengetin («mugarik gabeko lautada» masaien hizkuntzan) begirada sabanako kolore bizien artean galtzen da, Afrika basatiaren edertasunean.

36 Palau Mikronesiako uharteetan mendebaldean dago Palau, hau da, Asiatik hurbilen. Turista gehienak kontinente horretakoak dira.

06 Algarve Camper furgonetak izugarri ugaritu dira estatu espainolean azken urteetan, inoiz baino gehiago saldu dira. Eta ez da harritzekoa, bidaiatzeko beste filosofia baten adierazle direlako. Portugaleko hegoaldeko kostaldea ezagutzeko, esaterako, guztiz aproposak dira.

44 Alamut Kondairetako bailara bisitatu nahi duten gehienentzako abiapuntua Quazvin da, Teheranetik iparraldera 200 kilometro eskasera.

50 Suitzako Alpeak Alpeek Europako dozena erdi herrialde hartzen badituzte, Suitza eta Austria dira Alpeetako berezko herriak; batez ere Suitza.

58 Liburuak Komikiak, gidak, poesia... nobedadez beteta gaude. 60 Hitzorduak Europako museoak ateak zabaltzen hasiko dira aurrerantzean. 61 Zinemaren txokoa «The Biggest Little Farm dokumentala. 62 Laburrak

3


BEACHY HEAD Konfinamendua apurtzeko aitzakia onbait entzun zuten, telebista kate batean seguruenik, bertatik ÂŤoso ikuspegi ederrak eta atseginak ikus zitezkeelaÂť... eta ordura arte hutsik zegoen Sussex inguruko itsaslabarra jendez lepo bete zen. Argazkia joan den maiatzaren 17an atera zuten, Ingalaterra Gobernuak agindutako berrogeialdian bete-betean sartuta zegoenean. Londresetik joandako talde handi bat geldiarazi zuen poliziak, esaterako, eta isunik gabe joan ziren sekulako errieta jaso ostean. Hegoaldeko kostaldeko txoko hau Eastbourne hiritik gertu dago, Londresetik ia ehun kilometrora, pentsa. Beachy Head edo Beachy Burua oso ezaguna da, Ingalaterrako kareharrizko mendirik garaiena delako (itsas mailatik 162 metrora) eta, batez ere, bere buruaz beste egin nahi duen jende askok jotzen duelako bertara. ÂŤMunduaren bukaeraÂť bezala ere ezagutzen da.

N

Argazkia: Ben Stansall

4


Munduari begirada

5



Algarve BACK IN TIME

Testua eta argazkiak: Jon Goikouria

7


ALGARVE

Camper furgoneten fenomenora bueltatu gara: 2019an 8.903 furgoneta saldu ziren estatu espainolean, inoiz baino gehiago. Ben Pon holandarrak Volkswagen Bulli modeloarekin duela ia 70 urte martxan jarritako camper-turismoaren sukarra berpizten ari da. Algarveko kostaldea zoragarria bezain erosoa da egun batzuetan bertako hondartzak eta herrixkak furgonetarekin arakatzeko. Nork behar du Deloreana denboran atzera egiteko autoan ezin bada lorik egin?

8


ste Santuan zein udako oporretan, Algarve paradisua da, hiriko burrunbatik alde egiteko aste pare bat igarotzeko toki ezin egokiagoa. Portugaleko hegoaldean kokatuta, hondartza zoragarriak eta herri xarmagarriak gordetzen ditu bere baitan, natura, kultura eta gastronomia uztarturik. Guztira 155 kilometroko kostaldea dauka Algarvek, eremu hauetan banatuta: ekialdeko Sotavento kostaldea, erdialdeko kostaldea, Barlovento kostaldea, Costa do Ouro eta Costa Vicentina. Opor garaian, helmuga jendetsuena dugu hegoaldekoa: iaz, datu ofizialen arabera, 454.000 lagun pasatu ziren bertatik. Hala ere, Algarveri erakargarritasuna aspaldidanik

A

datorkio. Duela 3.000 urte inguru, feniziarrak bertara heldu ziren. Ondoren kartagotarrak eta, jarraian, erromatarrak. Historiak ematen dituen aldizkako migrazio horien lekuko, 711. urtean Afrikako iparraldetik arabiarrak heldu eta Algarven eman zituzten 500 urteetan komertzioaren loraldia ekarri zuten... XII. mendeko kristauen Errekonkista izenekoa iritsi arte, arabiarren ondare gehienaren desagerpena ekarri arte. Arabiarren sustraiak errotuta daude, esaterako, Algarve izenean, al-Garb al Andalus-etik dator eta (al-Andaluseko mendebaldea). Hainbat menderen buruan, eskualdearen goren aldia iritsi zen: garai hartan Enrike Nabigatzailea infanteak Sagresen ezarri zuelako bere nabigazio es-

Abuztuan eta irailean hondartza nagusiak jendez gainezka egoten dira. Txikian, kayak txangoa eta furgoneta. Portugalen aukera dago ia edonon gaua igarotzeko.

9


ALGARVE Tavira herriko alde zaharreko kaleak zoragarriak bezain argitsuak dira.

kola eta Lagosen Afrika eta Asia esploratzeko erabili izan ziren itsasontziak eraiki zituztelako. Gaur egun, Mallorca ingelesek eta alemanek “hartutako” uhartea dela esan daitekeen legez, Algarve espainiarren paradisua dela esan daiteke. Iaz bertatik pasa ziren 100.000 bisitarietatik asko espainiarrak ziren; 38.400 guztira, 2019ko apirilean hartutako datuen arabera. Opor garaian ez da erraza suertatzen prezio duineko ostatua bilatzea, gehienetan Algarve jendez lepo egoten baita. Toki gutxi eta, ondorioz, garestia. Horrexegatik, azken urteotan Camper estiloko furgo-

netan bidaiatzeko moda berpiztu da. Aseicar Caravaningaren Industria eta Merkataritza Elkartearen arabera, 2019an guztira 8.903 camper furgoneta saldu ziren estatu espainolean, 2018an baino %19,2 gehiago. Autokarabanen alternatiba «merkea» Furgoneten joera honen “arduradun” nagusia Ben Pon holandarra izan zen. 1947an, Volkswagen lantegira zihoala, behargin batzuk ikusi zituen lantegiko pieza batzuk garraiatzen goitik behera eraldatutako auto batean. Ideia hori garatzea bururatu zitzaion eta, zenbait


saiakeraren ostean, 1951n Bulli izeneko furgoneta jaio zen, bidaiatzeko kontzeptua goitik behera aldatu zuena. Ia 70 urte geroago, furgoneten sukar hau berriro itzuli da, antza. Autokarabanek ez bezala, camper furgonetek hiru ezaugarri berezi dauzkate: txikiagoak dira (maniobragarritasun handiagokoak eta ia edonon aparkatzeko modukoak); neurrizko kontsumoa (8,5 litro 100 kilometroko; autokarabanen kontsumoa, ordea, 10-12 litro bitartekoa izan ohi da); eta diseinu berezia daukate barrualdean (oheak, armairuak, sukaldea, dutxa, ko-

muna‌ aukera amaigabeak daude furgonetaren barne banaketa egiteko). Abenturaren hasiera Ayamonte herritik (Huelva) sartu ondoren, lehenengo geldialdia Taviran egingo du. Herri zoragarri honek berebiziko garrantzia izan zuen Afrika iparraldeko espedizioetako garaian. Bertan ospitalea zegoen, eta gatzaz, ardoaz zein arrain sikuaz hornitzeko lekua zen. Herri honen gainbehera Afrikako espedizioak bertan behera gelditu zirenean iritsi zen, XVII. mendean.

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, Sagreseko arrantzaleak, Carvoeiroko itsaslabar ederrak, gizona karramarro bila eta Benagiletik Praia da Marhinara doan ibilbide aparta.

11


ALGARVE

Algarveko karabanen guneak oso aproposak dira udako gau beroak igarotzeko. Ondoko orrialdean, San Bizente itsasargia. Toki magikoa da oso egunari agur esateko.

12

GilĂŁo ibaiaren inguruak ez ezik, benetan merezi du alde zaharreko kaleetan barrena galtzea, eta baita gazteluaren hondakinak eta herriko dendatxoak bisitatzea ere. Baina Taviraren altxor preziatuena hondartzak dira eta Praia O Barril-ek benetan merezi du bertaratzea. Autoa doan aparkatu daiteke bertan, eta hondartzara ordainpeko tren txiki batean joan daiteke. Ainguren hilerria eta uretan freskatu ostean Albufeirako Praia dos Arrifesera joango gara. Errepidea hondar bidea bihurtu ostean, hondartza isolatu batean bukatuko da. Iluntzea baino lehen heltzea komeni da, denborak aurrera egin ahala furgonetak heltzen hasiko direlako. Aparkaleku arrunta baino gehiago, karabanen doako zonaldea dugu honako hau. Iluntzeak sekulakoak dira eta gauean ez dago argi kutsadurarik. Plan polita da hurrengo egunean oinez alboko Vigia hondartzara ibilaldia egitea eta, bueltan, Arrifes hondartzako tabernara hurbiltzea: doako dutxa zerbitzua eskaintzen baitu. Mendebalderantz, eta ia 22 kilometrora, Benagil dago, gida turistikoek sutsu gomendatzen duten tokia. Bertatik metro batzuetara Benagileko kobazuloa dago, inguruko itsaslabarraren azpian higadurak sortutako lurpeko hondartza naturala. Igeri, kayakean edo itsa-

sontziz irits daiteke soilik, baina turismo masiboak berau bisitatzea ia ezinezko erronka bihurtu du. Benagileko inguruak ezagutzeko beste aukera zoragarri bat dago: Praia da Marinhara oinez joan pista batetik. Bost kilometroko bide hau kostaldetik egiten da, eta bereziki atsegina da arratsaldez. Praia da Marinhan karabanetako zonalde gomendagarri eta txiki bat dago, itsasoaren ikuspegi ederrarekin. Praia da Marinhatik PortimĂŁora ordu erdiko ibilaldia dago autoz. PortimĂŁo berez oso hiri turistikoa dugu, baina oso gomendagarria da Praia da Infanta hondartzara joatea; ez eguna igarotzeko, bertan kayaka alokatzeko baizik. 25 urteko Octavian Gavrilovicik Algarve Freedom Kayaks enpresan egiten du lan, eta 30 euroren truke (lagun bakoitzeko) hiru orduko ibilaldi esklusiboa egiten die bezeroei bertako geologo batez lagunduta, lurpeko itsas kobazuloetan barrena. Talde txikietan bisitatzen dira amildegiak eta kobazuloak, kanpotik eta barrutik, paradisuko hondartza hutsetan geldituz eta bertako flora eta fauna aztertuz. Sagresera heltzean munduaren amaierara heldu garela ematen du. Ura eta tenperatura hoztu dira, lasaitasuna nagusi da. Bertako kostaldean hondartza liluragarriak topa daitezke eta itsaslabarretan bisiguen edo lupien bila dabiltzan arrantzaleak ikus daitezke.


Herriko alde zaharrean, portutik gertu, Estrela do Mar II izeneko jatetxean Algarveko plater tipiko eta zaporetsuenak dasta daitezke prezio ezin hobean: itsaski arroza eta cataplana. Cataplanak presio eltzeen aitzindariak dira eta izena edukiontzitik bertatik datorkio: banda biren bidez lotzen diren metalezko bi ontzik osatzen duten esfera formadun metalezko kazola. Bertan edozer prestatu daiteken arren, janari tipikoenak arrain edo itsaskiak izan ohi dira, arrozaz, patataz eta hainbat barazkirekin lagunduta. Zerbitzatzeko orduan cataplana osorik eramaten dute mahaira, eta handixek ateratzen dute platerera. Algarveko zapore adierazgarrien eztanda ahosabaian. Bidaiari amaiera ezin hobea emateko San Bizente lurmuturra bisitatzea derrigorrezkoa da. Herritik bost kilometrora, Europa osoko hego-mendebaldeko azken lurmuturra, marinelek itsasoratzean ikusten zuten azken lur puska ezaguna. 19.00etatik aurrera, Sagresen falta zen jende guztia itsasargira hurbiltzen da iluntzea ikusteko. Ikuskizun itzela da jendea furgoneten gainean egunari agur esaten ikustea. Ondoren, auto gehienak herrira bueltan doaz, eta furgoneta asko itsaslabar ertzean lotzen dira, haize boladen soinuez inguratuta eta gauaren iluntasunean murgilduta. •

GIDA PRAKTIKOA Bidaiatzeko app-ak Camp4Night bezalako doako app-ek informazio osatua eskaintzen dute: kanpinak, caravaning zonaldeak, merenderoak‌ erabiltzaileen iritziekin eta kokapen geografikoekin.

Easytoll edo Tollcarda Beharrezkoak dira autobidetik bidaiatzeko. Autobidean nahigabe sartzen bazara isuna helduko zaizu etxera. Via T-k autobideen ordainketa egiten du era berean.

Badaezpadakoak Camper/caravaning lekuetan gaua emanez gero kontuan izan horietako gehienetan ez duzula komunik aurkituko. Ez ahaztu eskuoihala, txankletak eta higienerako beharrezkoak diren produktuak.

Begirunea Bai naturarenganakoa zein beste erabiltzaileenganakoa. Lo egiteko orduak sakratuak dira denontzat. Ez ahaztu! 13


Istanbul EDERTASUN HUSTUA

14


Kaotikoa eta lasaia aldi berean, europarra izateko ekialdekoegia eta asiarra izateko mendebaldekoegia. Istanbul berehala maitemintzen zaituen hiria da. Iraganak utzitako arrastoak bizitasunez blai daude, bertan 15 bat milioi lagun bizi direlako –Turkiako hiririk handiena da– eta urtero 10 milioi bisitari jasotzen dituelako... Covid-19a iritsi zen arte, noski. Kezka, ikara eta artegatasun zirrara antzekoa sortzen dute berrogeialdian Istanbuleko zerutik ateratako irudi eder hauek. Edertasun hutsa, edertasun hustua.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Ozan Kose 15


ISTANBUL

Handian, Uztailaren 15eko Martirien Zubia, Bosforo zubia esaten diotena. Behean, ezkerretik eskuinera, Taksim auzoko Errepublikaren monumentua, Eminonu auzoko iturria eta Bazar Handia. Erreportajea zabaltzen, Meskita Urdina eta Roumeli Hisar gazteluaren irudia.

16

artxoan, Turkiako Gobernuak hiri eta herri nagusietan etxeratze-agindua eman zuenean, auzoak eta kaleak ziztu bizian hustu ziren. Planetako txoko ugaritan legez, turkiarrak etxean gelditu ziren, halabeharrez, birus ikaragarri eta hilgarri honek tekla bat sakatu eta gure egunekotasuna stand by egoeran jarri izan balu bezala. Zerutik begiratuta, egia esan, gureak suntsitutako mundua zirudien. Askoz garbiagoa, hori bai; askoz tristeagoa ere bai. New York, Londres, Paris edo Madrilgo kale eta etorbide hutsen argazkiez bete zitzaizkigun erredakzioak. Istanbulekoak, horien artean. Hona ekarri ditugun irudiok, noski, apirilekoak dira. Gaur egun, gauzak okertu ez badira, Turkiak errealitate berri honetako “normaltasuneraâ€? itzultzeko bidea hartua duelako. Jarduera ekonomikoa martxan jarri da eta, esaterako, maiatzaren bukaeran Turkiak aireko konexioak berrezarri zituen beste 30 bat herrialderekin, osasunturismoari berriz ateak zabaltze aldera. Berebiziko garrantzia du osasun-turismoak eurasiar herrialdean, eta organo-transplanteak, ortopedia, traumatologia eta kirurgia orokorra behar dituzten pazienteak onartuko dituela iragarri zen. Turkiak, batez beste, 700.000 gaixo jasotzen ditu urtero. Sektore honen irabaziak, urtero, 7.200 milioi dolarrekoak izaten dira. Eta gainerako bisitariok noiz itzuli ahal izango gara Istanbuleko kaleetara? Auskalo, batek daki. Mediterraneoaren beste muturrean kokatuta, Istanbul Europako hiri turistikoenetako bat da. Urtean ia 10 milioi bisitari izaten ditu, eta aldatuz doazen moden, ezbehar politiko eta sozialen gainetik gailendu da. Bazar Handia, Santa Sofia, Bosforoko pasealekua, Europa eta Asia lotzen dituen zubia, Topkapi jauregi handia eta bere harema... Klasikoek ez dute inoiz huts egiten. Batzuetan mila eta bat gauekoa eta beste batzuetan munduko hiriburu modernoena ematen duen hiri honetara itzultzeko aukera ematen digutenean, gune turistikoetatik at dauden beste txoko batzuetan murgilduko gara. Esaterako, modako auzo berrian, Kadkoy auzoan, Asiako aldean eta Bosfororen hegoaldeko muturrean dagoena. Duela urte gutxi arte oharkabean pasatzen zen, baina orain jendez leporaino egoten da, kafetegi oso atseginak, musika-aretoak, abangoardiako tabernak eta kultura-zentroak baitaude bertan. •

M




Serengeti Parke Nazionala BASABIZITZAREN SINTESIA Testua: Argazkiak:

Xabier Bañuelos Xabier Bañuelos eta Getty Images


SERENGETI PARKE NAZIONALA

Serengeti entzunda mundu galdu bat datorkigu burura: lehoiaren orroak, zebren korrikaldien harrabotsa, elefantearen orro indartsua eta lehoinabarraren jauzi isila zoritxarreko inpalari lepotik heldu aurretik. Belar-itsasoak, ilunabarrean piztutako eguzkia akazien silueta marrazten... bizitzak eta heriotzak bor-bor egiten dute beren jatorrizko adierazpenean. Adierazpen zintzo eta krudela, oparoa, disimulugabea, ederra, harmonikoa, xaloa‌ eta izugarria. Afrikako fauna basatia bizitzeko parkerik onena.

20


erengetin (ÂŤmugarik gabeko lautadaÂť masaien hizkuntzan) begirada sabanako kolore bizien artean galtzen da. Bihotz beltzaren bila dabil, garai batean izan zen Afrika urrun eta basati haren sekretu biziak gordetzen dituen bihotz beltzaren bila. Ezinbestean datozkigu gogora kolonia anker eta balentria gogoangarrien garai bateko erromantizismo basatiz betetako kontakizunak. Eguzki-galgatan arrisku izugarriz betetako lur ezezagunetan, oihan zeharkaezinetan eta felidoak zelatan izaten ziren lautadetan menturatzen ziren pertsonen hitzak. Eta aditzarekin irudia, zuribeltzeko eta sepia koloreko argazkiak, jarrera kementsuz, fusilekin, eta buruan salacot kapela koloniala

S

jantzita, puggaree dotore batez hornituta. Parke nazionala ekosistema zabal baten parte da. Ekosistema horretan, faunak gizakiaren presioak ezarritako mugak baino ez ditu ezagutzen. Iparraldean, Masai Mara Erreserba Nazionala irtengune txiki bat da, Kenyako mugaren atzean Serengetitik ateratzen dena. Tanzaniako aldean Ngorongoroko Kontserbazio Eremua eta Loliondo, Maswa, Grumeti eta Ikorongo ehiza erreserbak daude. Migrazio Handiaren eragin-eremu zabala da. Urte osoan zehar milioi bat Ăąu eta dozenaka mila zebra, gazela eta bestelako ungulatu mobilizatzen ditu etengabe. Baina parkearen mugen barruan dago migrazio-

Elefante talde bat matriarkaren atzetik eta, ondoan, masai jirafa bat akazia baten goiko adarrak dastatzen.

21


SERENGETI PARKE NAZIONALA Lehoien dentsitate handiena duen Afrikako parkea da Serengeti. Irudian, lehoi eme bat, akazia baten gerizpean atseden hartzen.

22

prozesuaren alderik garrantzitsuena, eta bertan bizi da era bizienean eta dramatismo handienarekin. Batez ere, Grumeti eta Mara ibaien inguruan, animalia talde handiek ur horietan bizi diren krokodilo gosetiei aurre egin behar dietenean. Lautadatik ibaietara Serengetik 14.000 kilometro koadro baino gehiago ditu (Hego Euskal Herria baino zertxobait gutxiago). Kontinenteko eremu babestu handienetako bat da, eta animalia basatiak ikusteko onena, akaso. Hego-ekialdetik

sartuko gara, belar-itsaso izugarriak zeharkatuz, Gol eta Nduturen perspektibarik gabe. Bere horizontaltasuna kopjeen profil biribilduak soilik hausten du, higadurak landutako granito-formazio bakanek, non harrapariak zelatan egoten diren harrapakina noiz agertuko. Naabi Hilletik zeruaren eta lurraren arteko ezerezaren handitasuna dakusagu. Baina itxurazko hutsa baino ez da. Infinituaren handitasunak engainatzen gaitu, eta horrek ez digu uzten distantzian xehetasunik bereizten. Abendutik martxora bitartean, euriteek lurra berdez estaltzen dutenean, belarjale handiak eremu horretan


biltzen dira, nahi adina bazkatu eta beren kumeak munduratzeko. Une honetan, gepardoek eta beste felido batzuek beren erditzeak sinkronizatzen dituzte, jakirik faltako ez zaiela jakitun. Urteko gainerako egunetan, nahiz eta animalia kopurua nabarmen murrizten den, bilatzen jakinez gero, aurkituko ditugu. Baina parkearen bihotzera joko dugu, Seronera ibaiaren ertzera. Urak lurraren emankortasuna suspertzen du eta sabana sikomoroz, euforbiaz, kigaliaz, zuhaitz-aloez, palmondoz eta ehunka akaziaz zipriztintzen du. Egunez horien adarretan abaroan egoten

da lehoinabarra, ilunabarraren zain. Orduan abiatuko da harrapakin bila, inpalaren baten, thomson gazela despistaturen baten, dik-dik baten edo tamaina egokiko beste edozein animaliaren bila, bera bezalako ehiztari eraginkor eta oportunista batek ez baitio ezeri muzin egiten. Itzaletan egongo dira lehoi taldeak; 3.000 baino gehiago parke osoan eta ugari Seronera aldean. Gosea baretzeko baino ez dira mugituko, zebrekin eta Ăąuekin saiatzeko, edo ahalegin handiagoa eginez, masai jirafekin eta are bufaloekin. Paisaia aldatzen hasi da. Ez bakarrik landarediagatik,

Goian, ezkerretik eskuinera, sugekari bikote bat, afrikar jaribua eta kurrilo gorrixkak. Behean, gepardo bat Thompson gazela bat harrapatu nahian.

23


Ezkerretik eskuinera, Retina Hippo Poolen aurkitutako hipopotamoak, zerkopiteko berdeak eta marabuak. Behean, Ăąu talde bat handi bat Lobo inguruan.


baita orografiagatik ere. Maasai Kopjeen edertasunaz gain, muino ugari daude, eta Seronera eta Nanyuki, Nyabogati eta Orangi batzen dira Retimatik hurbil. Hemen, Retima Hippo Pool izeneko putzu handi batean biltzen da ura. Bertan dozenaka hipopotamo pilatzen dira sasoi lehorrean, Niloko krokodiloekin bizikidetzan, bizikidetza gatazkatsua sarritan. Elkarrekin, Grumeti meandrotsuan amaituko dute. Ibai horrek Western Corridor osoa zeharkatuko du (Mendebaldeko Korridorea), freskotasun-uharteak sortuz eta colobus guereza primateak babestuz, Victoria aintziran itsasoratu arte. Biodibertsitatea babestea Honaino iritsita, beste sentsazio olde batek hartu gaitu. Gauez, iluntasun diafanoaren erdian, ilargia eta izarrak orroen, animalien talde-ihesaldien eta soinu ezezagunen lekuko dira. Egunsentian, argiak itsutu egiten gaitu, itzal luzangen jokoari eta animalien ibilera lasai eta arretatsuari begira gaudela. Egunez, bizitza loak hartzen du, udaminetako bero izugarriak eraginda. Ilunabarrean, dena esnatzen da berriro; sabana erretzen ari da eta zuhaitzek beltzak dirudite, eguzkiak ilunabarrean lausotutako suzko oihalaren aurrean, bere gorri, laranja, purpura eta errubi koloreekin. Oroitzapenetako irudiak datozkigu bat-batean. Ava Gardner, zerupean dutxa bat hartzen, Clark Gable harrigarri, haserre eta bihozgabe baten begiradari erantzunez; Meryl Streep eta Robert Redford hodeiak zeharkatzen biplano batean, Lurraren taupada zaharren gainean; Stewart Granger Deborah Kerr-i kortsea ken dezala aginduz, ez dela Sussex-en faisaiak ehizatzen ari esanez. Ez dio axola filmazioak Serengetin egin ziren ala ez; Serengeti gure afrikar grinaren korolarioa da, epitomea, haren aztarna. Uztailetik abuztura bitartean, migrazioaren zatirik handiena iparraldean egon ohi da, Lobo inguruan,

Mara ibaia gurutzatzeko eta Masai Marara pasatzeko prestatzen. Hegoaldera itzuliz, hemen ere aurkitzen dugu urria eta azaroa bitartean. Bertara iritsitakoan, elefante taldeek egin digute harrera. Bidean gurutzatzen zaizkigu, atzean geratutako azken kumeak adi zaintzen doazela. Sugekari bat tentuz dabil suge bila, eta hainbat hiena kumeekin beren babesleku atarian daude. Parkeko alderik ederrena dela esan daiteke; paisaia aldakorra eta askotariko fauna ditu. Edozein oihanetatik urrun gauden arren eta ibai handirik ez dagoen arren, geure burua “Ilunpeen bihotzean” Kurtzen bila ibiliko bagina bezala irudikatzen dugu. Eleberria irakurtzean bezala, kontzientziak astindu egiten gaitu zera gogoratzen dugunean, hots, kolonialismo berri batean, masai herria lur horietatik bota zutela 1951n parke hau sortzeko. Hori jakinda ere, Serengetiren existentzia miraria da eta berau babestea beharrezkoa da gaur egun. Bai bertako biodibertsitateagatik, bai interferentzia kontrolatuko esparru batean dauden espezieen arteko harremanengatik. Arazoak daude, hala nola, isileko ehiztariak, espezie batzuen eskasia –adibidez, errinozero beltza eta likaona–, zenbait bide-azpiegituraren garapena eta turismoak dakarren mehatxua, behar bezala kudeatzen ez bada. Baina leku bikaina da fauna basatia bere habitatetan ikusteko, beren lotura naturalekin: eland-a (munduko antilope handiena), mangosta, proteles lur-otsoa, serbala, Scopus umbretta hegaztia, Kori basoiloa, ostruka, txakala, Polemaetus bellicosus hegaztia, Otocyon megalotis azeri belarriluzea, Balearica regulorum kurriloa, azkonar eztijalea (Mellivora capensis) eta horrela 500 hegazti espezie eta 300 ugaztun espezieraino. Gertutik eta zuzenean ikustea, beren espazioan, ikusle huts garen espazioan, dokumental baten barruan bizitzearen parekoa da; urte askoan, gure ametsak elikatzen jarraituko du. •

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Edozein hilabete da ona, baina garai lehorrean animaliak ur iturrien inguruan kontzentratzen dira eta euriak ez du traba egiten.

Migrazioa Urte osoan gertatzen da, nahiz eta bere bilakaera zenbait faktoreren araberakoa den, hala nola, eurien araberakoa, lekualdatzeak moteldu edo bizkortu baititzake. Beraz, testuan adierazitako datak gutxi gorabeherakoak dira.

Nola mugitu Parkera gida trebatu batekin sartzea komeni da. Batetik, galtzea erraza delako, eta, bestetik, guk ezer ikusiko ez genukeen tokian fauna aurkitzeko trebatuta daudelako.

Ostatu hartu Parkea handia da eta gutxienez hiru egun beharko ditugu ondo ikusteko. Kanpinetan edo lodgeetan har dezakegu ostatu, ordaindu nahi dugunaren eta izan nahi dugun erosotasunaren arabera.


26


Baridà ZALDIZ, MENDIETAN ZEHAR Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


BARIDÀ

Bidaia txiki hau toki txiki batean egindakoa da, baina handia, aldi berean. Mendi goietan eta haranen sakonean egindako bidaia. Erritmo pausatuan, kasik antzinakoan, zaldien erritmoan. Baridà azpieskualdean, Segre haranaren gorenean, Pirinio katalanetan. orrelako zerbait esanez has ninteke: «Zaldien ferren doinua entzuten da baso trinkoan barneratzen den bide harritsuan». Girotzeko modu oso grafikoa izango litzateke, baina ez dut egingo, zeren bidaia berezi honetako bidaideek –“Idac” (“Cadi” atzekoz aurrera), “Banjo”, “Itaca” eta “Pastoreta”– ez daramate ez burdinarik, ez ferrarik, ez aho-burdinarik, alegia, animalia zuzentzeko erabiltzen den aho-uhaleko piezarik. Aurrera goaz, bada, zaldiekin begirunetsu jokatuz, beren arnasaren erritmoan. Basoan barneratu gara, amilotx baten kantua entzunez eta arbola hil batean txiokatzen ari den okil beltz baten konpainian. Duela kilometro gutxi atera gara Arsègueletik, Ansowell eta Cava-rantz igotzen den errepidetik. Atzean utzi dugu errepide estu sigi-sagatsua, apenas trafikorik gabe; izan ere, Lleidako Pirinioetako bi herrixka hauen artean 40 lagun eskas bizi dira. Negu gorrien gogortasunagatik partxeatutako asfaltoa utzi ondoren, Cava-ra garamatzan bide zahar batean barneratu gara. Bidexka estu, bihurgunetsu eta tarteka pikoa da, kilometro gutxi batzuetan ia 400 metroko desnibela duena, bidelapur, kontrabandista eta gerlarien ibilbide honetan. Cadí Moixeróko Parke Naturalean gaude, Pirinio katalanean, zehazki Baridàko azpieskualdean, Alt Urgell eta Cerdanya eskualdeen artean. Idatziek kontatzen dutenez, inguru horretan agintzen zuten bi klanen arteko borroken erdigune izan zen Arsèguel; batetik, “Cadell” deiturakoak zeuden, Arsèguel-eko baroiak, herriari “bidelapur habia” ospea eman ziotenak beren agindupeko lurretatik harago egindako “sartu-irtenengatik”, eta bestetik, “Nyerros” izenekoak, ondoko Cerdanyako Nyer herriko familia. Alta, Felipe II.a izan zen, azkenik, Arsèguelekoekin amaitu zuena 1588ko lehen setio baten eta 1592ko behin betiko bigarren baten ondoren; azken honetan Cadell-en babesleku zen gaztelua guztiz birrindu zuten. Gaur egun, inork ez luke esango herrixka lasai honek hain iragan gatazkatsua izan zuenik. Mendeetan zehar bidelapurren belaunaldiek amildegiei iskin eginez ibili ziren bideotan aurrera goaz.

H

Txikian, Marc Giró bisitariak gidatzen. Handian, Cadí mendiaren horma ikusgarriaren zaintzapean dago beti Arséguel herria.

28


29


BARIDĂ€ Bidea lasai hartu dugu, ezin baititugu zaldiak alferrik nekatu. Ezkerreko irudian, Cava-rako bidean.

30

Zaldi gainean halako parajeetan ibiltzea oparia da. Animaliak berak begiratzen du nondik pasatu behar duen, betiere zati bigunenak bilatuz. Norberak ardura alde batera uzten du horrela, eta gozatzea beste lanik ez du; esaterako, bat-batean bideak basotik atera eta zerumugan lerro perfektuak osatzen dituzten mendien ikusmira oparitzen dionean. Noizean behin, “Pastoreta� atzean geratzen denean, bere pauso lasaiak abiada hartzen du, trostan hasiz. Lehen aldietan, zaldi gainekoak, eskarmentugabe eta apur bat beldurtiak, zaldia erotu eta hankaz gora jo-

ango dela pentsatzen du. Une horietan hankaz gora doana zera da, gidariak (Marc) utzi dion gaucho kapelak ematen dion duintasuna, zaldiaren inpultsua geldiarazteko oi! oi! oi! oihukatzen duen bitartean. Izarren azpian lotan Eguzkia jaisten joan da. Pinu gorri eta gorosti basoa atzean utzi eta haritz, arte eta ibaiertzeko basoak ongietorria eman digute. Eta larreek altueran gorantz goazela iragartzen digute. Cava herria atzean utzi dugunetik denbora tarte bat joan da eta gure helburua



BARIDĂ€

Cortal del Roig-en jarritako kanpalekuko irudiak; errekan harrikoa egiten, afaria prestatzen... Garrantzitsua da oso, nola ez, zaldien zainketa.


GIDA PRAKTIKOA Arsèguel, akordeoiaren hiriburua 1976az geroztik, uztailero, Pirinioetako Akordeoijotzaileen Topaketa (Trobada de Acordionistes del Pirineu) ospatzen dute herri txiki honetan. Ekitaldira mundu osoko akordeoi-jotzaileak etortzen dira, eta, noski, Euskal Herrikoak ere bai.

Cavalls Guiabosc Baridà eta Fundació Miranda Cavalls Guiabosc Baridà zaldi ibilaldiak egiten dituen zaldi gune bat da. Baridàko bihotzean kokatuta dago,

eta bertako zaldiek larrean taldean bazkatzen dute – ez dira animalia taldekoiak– eta ez dute ukuiluan pentsua jaten, burdinarik gabe ibiltzen dira eta horietako batzuk, konplizitate estrategikoz, Fundació Mirandatik datoz, tratu txarrak jasandako edo abandonatutako zaldiak erreskatatzen jarduten duen elkartetik. Helbideak: www. cavallsbarida.com www.fundaciomiranda.org


BARIDÀ Lerroon azpian, Arséguel herriaren ikuspegia. Ezkerraldean, Segre ibaia ikusten da. Ondoko orrialdean, behean, Arséguel eta Ansovell herrietara iristen.

Cortal del Roig-era iristea da, gaua bertan emateko. Cadí-ren horma ikusgarri eta gorri-gorri zutitzen da gure aurrean. Torre de Cadí, Roca de Gonac, Roca Grossa eta Roca Dretak azal zahartuaren testura ematen diote paretari. Behin Cortal del Roigera iritsita, azken tartean gidatu gaituen ilunabarraren gorria itzalduz doa, gu zaldien zela, aho-uhal eta gainerako ekipajeaz biluzten garen bitartean. Ilundu aurretik kanpamentua prestatu dugu: zaldiek bazkatuko duten eremuan itxitura egin eta gure oheak atondu ditugu. Zaldi gaineko eserlekua da gure burkoa, larrea eta bere konkorrak dira gure koltxoia, eta erosoago egoteko, manta batzuk ditugu. Udan gauden arren, gaua hezea eta freskoa da 1.400 metroko altueran; beraz, ondo estalita lo egingo dugu eta, euria egingo balu ere, denda ondoan dugula. Eta afaria, sari gozoa, kinke baten argitan. Cerdanyako trinxat tipikoa (patata eta aza egosia eta ondoren

zartaginetik pasatua, cansalada zati batekin), bertako gazta, etxean egindako ogia eta barrena berotzen digun ardoa. Ibilbideak aurrera jarraitzen du Eguzkia lotsati jaiki da, Cadík desafio egingo balio bezala. Zain ditugu bide gehiago, basoak eta talaiak, zeintzuetatik toki honen handitasuna ikusiko dugun; esaterako, Boscalt-eko santutegia. Eta askatasun sentsazioa dugu. Asebeteta sentitzen gara. Zaldiarekin bat eginda; leialtasuna transmititzen digu animaliak, esker onez, bere gainean burdinarik gabe, indarrik gabe eta mugimenduak komeni bezala eginez ibiltzeagatik, gizakiaren eta animaliaren arteko dantza balitz bezala. Nahiz eta zorutik, lurretik, ia bi metrora gauden, beragandik inoiz baino hurbilago gaude. Beste bi, hiru, lau... auskalo zenbat egun ditugun zain planetako txoko hau ezagutzeko. •



Alamut ASASINOEN BAILARA ABEGIKORRA

Alamut kondairetako bailara bisitatu nahi duten gehienentzako abiapuntua da Quazvin, Teheranetik iparraldera 200 kilometro eskasera. Eskualde mailako hirigunea da, eta baditu zenbait interesgune: Erdi Aroko uharkak, meskita xiitak eta ÂŤcaravasarÂť zaharberritu bat. Testua eta argazkiak: Juanma Costoya 36


37


ALAMUT errigune historikoan nonahi haizatzen dira ikurrin beltzak, Mahomaren suhi Ali xiismoaren sortzailearen Husein seme martiriarekiko fede konpromisoaren lekuko. Esan behar Quazvineko espezialitatea dirudiela martirioak. Erdialdean bertan, motorren burrunbak eta etengabeko trafikoaren marrumak inguratuta, kalerako leihoa daukan udal bulego txiki batek ikusgai ditu Basijenak izandako koranak, koadernoak, musuzapiak eta bestelako gauza batzuk. Irakeko gatazkan (1980-88), nerabez osatutako milizia honek oinez, duda-mudatan ibili gabe, aurrera jo zuen lehergailu eta minaz jositako lursailetan, Jomeini aiatolaren armadari bidea irekitzeko. Mina horietako batzuk bulegoaren erakusleihoan ikusgai daude, eta eskala txikian egindakoak ere badaude salgai, giltzetako gisa... Zuri-beltzeko martirien argazkiak, duela

H

38

gutxiko eta ofizialki behintzat gurtua den gutxiengo horren testigantza dira. Quazvinera gerturatzen diren atzerritar bisitarietatik gutxi batzuk goi mendiak erakarrita bertaratzen dira; bakan batzuk baino ez dira beste gutxiengo gogoangarri baten urratsei segika gerturatzen direnak, hau da, handik gertu den Alamuteko bailarari entzutea eman dion gutxiengo hari segika: asasinoen sekta X. eta XII. mendeen artean gotortu zen bailaran, Alamut eta Lamisar gazteluen izena lau haizetara zabalduz. Mendian gora Quazvin inguratzen duen giro hautseztatua arinduz doa errepideak bailararantz gora egin ahala. Udaberriaren hasieran den-denean zabaltzen da ura, eta oraindik Elburz mendilerroaren gailurreria bistaratzerik ez dagoen arren (tontor garaiena, Damavand,


5.604 metrora iristen da), mesetako giroa atzean geratu da, argi eta garbi. Aurreneko mendi adar hauetan, uraren oparotasunak hein handi batean basamortu eitekoa den herrialde honetan egonda exotiko diruditen laboreen agerpena ahalbidetzen du, hala nola arroza. Aldi berean, ordea, malariaren mehatxua ere indarrean jartzen du. Osasun baldintzak asko hobetu dira Indiako erregeorde Curzon lordak (1859-1925) zera adierazi zuenetik: ÂŤMundu zabalean latitudeko paralelo berean denik eta tarte osasungaitzena da hauxeÂť. Bailarara doan errepidea gero eta altitude handiagoetara iristen ari da, Chala herrixkara heldu arte. Izen bereko mendatea 2.485 metrora dago. Hortik aurrera, ikusi eta miretsi ahal izango ditugu jada mendilerroa osatzen duten gailur ezin ugariagoetako batzuk, betiere eguratsa garden badago.

Asko itxaron beharrik gabe, errepide meharraren bihurgune baten ostean ostertzean haitz puska harroak agertuko zaizkigu, elurrez estaliak: Shah Alborz (4.125 m) eta Alam Kuh (4.850 m). Bidearen bi aldeetara, goi mendiko belardiak zabaltzen dira, artzain txakur zorrotzek gidatutako artaldeak eta artzain kanpamentuen ondoko saroiek osatzen dute pasaia uhin leunetan hedatuz. Ezker-eskuin errekastoak eta ur lasterrak iristen dira ur ibilgu nagusira. Gune honetan bailararen izena hartzen du, Alamut, eta aurrerago bere ur emaria bikoiztu egiten da Taliqan ibaiko urekin batzean, korronte bakar eta oldartsua osatuz: Shah. Ibaia gurutzatzean, ohikoa da zubiaren inguruetan hormigoizko orpo zahar eta biaduktuen beste aztarna batzuk aurkitzea. Lurmentze garaian urak handitzean ez da harritzekoa korronteak errotik ateratzea azpiegitura osoa, eta bailara inkomunikatuta geratzen da,

Ezkerretik eskuinera, Kaspiar itsasoko Ramsar herrian kokatutako Tuska hondartzako bi irudi eta Quazvineko meskita. Erreportajea zabaltzen, Alamut ibaiak egindako erosioagatik sortutako haitzartea eta, txikian, gazteluko igoeraren azken metroak.

39


ALAMUT Alamut haitzaren inguruan egiten ari diren lan arkeologikoak. Ondoko orrialdean, gazteluaren sarrera eta Alamut bailarako herrixka bat.

batzuetan hainbat asteetan. Gauza batzuk badirudi ez direla asko aldatu, Erdi Aroan Mendiko Agureak eta bere asasino sektak Alamuteko gotorlekuan gordetzea erabaki zutenetik. Haitz pilo baten gainean dago, ikuspegi gaindiezinekin, negu osoan elurragatik isoluta. Daga pozoituak eta haxixa Beren etsaiek hashshasin deitzen zieten, mespretxuz edo. Hortik dator egungo asasino hitza. Berez doktrina islamikoa bat izan zen, xiismoaren barne zatiketa ugariren emaitza. Hasieran ismaeldar izenarekin ezagutzen zituzten, gero nizari izenarekin, kutsu esoteriko bat hartuta, eta X. mendean boterea eskuratu zuten

egungo Iranen iparraldean eta Siriaren ekialdean. Alamut bailara itxi eta urrunekoa beraien kuartel nagusia izan zen. Dinastia ahaltsuz inguratuta zeuden –seleuziarrak, mamelukoak eta gurutzatuak–, haien jazarpena zela-eta Mendiko Agurearen jarraitzaileek hilketa selektiboen bidea hartu zuten, negoziaziorako eta biziraupenerako metodo gisa. Operazio berezietan aitzindariak izan ziren nolabait eta tenplarioekin ere alderatu izan dituzte, bertsio islamikoan. Martiriorako hautatutako gazteak haxixarekin drogatzen zituzten eta iturriz jositako lorategi eder batera eraman; han ardo fina, janari gutiziatsuak eta haragiaren plazerak disfrutatzeko aukera ematen


GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Garairik egokiena udaberriaren amaiera eta udazkenaren hasiera dira. Elurrak ekainean ondo aurrera egin arte irauten du Alborz mendien gailurretan eta urritik aurrera berriro zuritzen ditu.

Nola joan Bailaratik gertuen dagoen hiria Quazvin da, Teheranetik 200 kilometro eskasera iparmendebaldean. Agentzia espezializatu batzuek egun bateko edo pare bateko txangoak antolatzen dituzte bailara bisitatzeko, bezeroaren neurrira. Errazena zera da, Quazvineko hotel batean ibilgailua eta gidaria lotzea. Garraio publikoa ez da aukerarik aproposena, gainezka joan ohi da eta oso motela da.

Neurri batzuk hartu Beste aukera bat norberak bere kontura taxia kontratatzea da, baina horretarako taxilariarekin tratuan ibili behar prezioa adosteko. Inork ez du ingelesez hitz egiten. Bailarako errepideen egoera hala moduzkoa denez, komeni da gutxieneko bermeak emango dizkigun ibilgailu batean joatea. Bailara zeharkatzeko gutxienez bi egun behar dira.

Ostatua Bailaran bertan pentsio txiki/etxe partikularretan ostatu hartzeko aukera dago. Xume-xumeak dira, baina xarmaz beteak.


ALAMUT

Asto-ilara garraio modu erabiliena da haranean. Ondoko orrialdean, goitik behera, Kuchenan herrirako igoera, atseden une bat eta asasinoen gazteluko gune arkeologikoaren irudia.

42

zieten. Gero, beren onera etorritakoan, paradisuan egon zirela esaten zieten, eta hara itzultzeko aukera izango zutela, baina behin betiko, agindutako misioa ondo betez gero. Halako motibazioarekin, ez da harritzekoa begiradarik zorrotzenaren pean babestutako agintari sunitak nahiz printze gurutzaturen bat ere hashshasin haien dagak sastatuta azkentzea. Mendiko Agurearen titulua oinordetzan jasotzen zen eta sektaren unean uneko buruzagia izendatzen zuen. Sinanen agintearen pean, Saladino sultana, Islamaren heroia Jerusalementzat ilargi erdia birkonkistatu zuelako, uko egin zion Masyafeko (Siria) asasinoen gotorlekua setiatzeari. Goiz batean esnatu zenean burukoaren ondoan zera aurkitu zuen: bizkotxo labetik atera berriak, daga pozoitu bat eta poema bat. Sektarekin gaizki konpontzea arriskutsuegia zen lider ororentzat eta asasinoek jakin zuten beren aura horri etekina ateratzen Islamaren adar desberdinekin

negoziatzeko, baita gurutzatuekin ere. Beraien abantaila bukatu egin zen eskualdeko oreka tradizionalean indar arrotz bat tupustean sartzearekin batera. 1256an, Gengis Kanen iloba Hulaguren mogolen hordak iritsi ziren Alamut bailarara eta sektaren gotorlekuak lurrarekin berdindu zituzten. Alamuteko haitza Gazor Khan herrixkatik, aldapa txiki baina fundamentu handiko bat oinez igo ondoren, Alamuteko gaztelura iritsi gara, asasinoen gotorleku nagusira. Bertan indusketa arkeologikoak egiten ari dira, eta horretarako aldamioz eta metalezko plantxaz estali dituzte hondarrak, ikusgarritasunaren kaltetan. Espezialistek hemen oso bestelako trazuz zirriborratzen dute sektaren erretratua, ez dauka inolako zerikusirik Steven Runciman gisako idazle eta historialarien eskutik Mendebaldean nagusitu den irudiarekin. Baieztapen horiek sostengatzeko lantzen ari


diren hormen hondarren artean diotenez meskita eta liburutegi bat izan zena erakusten dute. Interpretazioak interpretazio ukaezina da inguruko paisaiaren edertasuna erdiragarria dela. Ikusmenak egokitzapen ahalegina egin behar du parez pare zabaltzen den parajearen handitasunagatik. Gazor Khan herrixkak ñimiñoa dirudi gotorlekutik, oasi moduko bat lertxunez, akaziaz, mertxikondoz, intxaurrondoz eta gereziondoz mugatua. Ostertza Shah Alborz eta Alam Kuh erraldoiek ixten dute, beraiei erantsitako konta ezin ahala gailurrekin. Honaino igotzen diren soinu bakarrak hegazti harrapariren baten karranka eta almenetan uluka ari den haizearena dira. Ondoko bailara batean puntu lauso batzuk gero eta argiago marraztuz doaz, pixkaka: mando ilara bat, mendi bidexka batean gora gotorlekurantz. Mendi lepo batean, igoeraren azken metroei ekin aurretik, gotorlekua zaharberritzeko lanetan ari diren langileen ondoan gelditu dira. Hortxe bertan kartel bat dago, persieraz eta ingelesez azaltzeko gazteluaren biztanleen historia. Bertan aipatzen da Freya Stark esploratzailearen izena, 30eko hamarkadan bailara goitik behera miatu zuena, “The Valley of the Assassins” (asasinoen bailara) lana idatzi aurretik. Hamarretakoa egiteko ordua da, eta mandazaina eta langileak irribarretsu otordua partekatzeko prestatzen dira. Gazta zuri gazia eta te beltz oso kargatua. Asasino haiek fama makurra omen zuten, baina guk horren aztarrenik txikiena ere ez dugu aurkitu. •


Mikronesiako uharteetan mendebalderen dago, hau da, Asiatik hurbilen. Ez da harritzekoa, beraz, turista gehienak kontinente honetakoak izatea. Pazifikoko inguru honetara naturak erakarri ohi du bidaiaria, itsasokoak batez ere, urpekaritza eta uretako bestelako kirolen zale asko datoz. Gune historiko garrantzitsuak ere baditu, II. Mundu Gerrako hondakinak tartean; Mendebaldeko –AEBetako– eta Asiako eraginak nabariak izan arren, hiriburu kosmopolita eta multietnikoa izanda ere, Palaura bidaiatzea jatorrizko kultura mikronesiarra, haien arkitektura tradizionala, dantzak eta hizkuntza ezagutzeko bide ezin hobea da. 44


Palau MIKRONESIAKO ALTXOR EKOLOGIKOA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea 45


PALAU abeldoab eta Koror dira Palauko uharte garrantzitsuenak. Biak zubi batek lotuta daude, baina oso nortasun desberdinak dituzte oraindik ere. Lehenak hartzen du herrialdearen zati handiena (300 kilometro karratu ditu eta Mikronesiako bigarren irla handiena da, Guamen ostean), hiriburua ere bertan da, baina Koror da jende gehien bizi den lekua eta, oro har, Palauko bizimoduaren gunea. Litekeena da bisitariak Kororren bertan hartzea ostatu; egin gabe ere, ziur bertatik pasako garela. Ez da aparteko hiri ederra Koror, baina bitxia bai: erraz suma daitezke inguruan Rock Islands uharte multzoko haitzak itsasoan (leku garairen batera igota ikuspegia itzela da, eta are gehiago hegazkinetik), txoko interesgarriak ditu, bisitatzea merezi duten museoak eta, aste birik behin, inolaz ere galdu behar ez den azoka egiten da. Ostiral arratsaldez izaten da, palauarrek hamabosteroko soldata kobratu ohi duten egunean, hain zuzen ere: jan-edana, musika eta dantza izaten dira iluntzen duenetik, eta bertako herritarrekin batera arrats ederra emateko aukera paregabea da. Asia eta AEBetako eragina nabarmena daukan uharte honetan ez da arraroa palaueraz entzutea jendea, baina mundu guztiak daki ingelesez, dolarra da diru ofiziala, eta asko dira txineraz, koreeraz eta japonierazko errotuluak ere saltokietan. Eta halako baten, azoka egunetan, Pazifikoko mikronesiar kulturarekin bete-betean egiteko parada daukazu, bere dantza, kantu, arropa, mugimendu eta doinuekin. Aurretik, badira bisitatzea merezi duten museo pare bat: Belau museo nazionalean herrialdearen historiaren ibilbide interesgarria egiten da, eta Etpison museo pribatuak palauarren kultura du ardatz. Kanpoaldetik bertatik da ikusgarria, lurraldeko dekorazioa baita nagusi.

B

Goian, Rock Island kareharrizko irlak. Hainbat itsas kirol egin daitezke, kayaka adibidez. Erdian, Jellyfish Lake, gune bisitatuenetakoa, pozoitsuak ez diren milaka marmoka daudelako eta, ondoan, urpea ezagutzeko oso ederrak diren koral arrezifeak. Eta beheko argazkian, Palauko estatu bakoitzak «bai» edo bilgune tradizional bat dauka. Irudietan, Airai barrutikoa.

Itsaspeko bizitza Kororretik abiatzen dira halaber hegoalderantz diren uharte eta arrezifeak ezagutzeko txangoak, Unescoren munduko ondare den Rock Islands-etara... Izan ere, Palauko natura da bisitari gehien erakartzen dituena, eta herrialdeak ere oso serio hartu izan du beti gaia: Pazifikoan mendebaldeko potentziek egiten zituzten proba nuklearren aurka egin izan zuen sarritan, eta beroketa globalaz kezkatuta neurririk zorrotzenak hartu dituztenen artean ere badago. Besteak beste, turista guztiek pledge edo zina daukate herrialdera sartu berritan pasaportean itsatsita. Eta turismo masiboa eragozteko neurriak ere hartu izan ditu: ehun dolarreko sarrera tasa (hegazkin konpainien tarifan dago, ez da herrialdean sartzean ordaindu behar), eta parke nazionala bisitatzeko ere tasa garestiak, eta bisitari kopuru mugatua. 46

Arrezife ikusgarri eta koral eta arrain koloretsuekin batera, marmoken aintzirak (Jellyfish Lake) famatu dute herrialdea. Harrizko artxipelagoko ur garden eta arrain mota ugarien aldamenean, aintzira honetako ura iluna da, nekez ikus liteke metro gutxira, baina esperientzia zirraragarria dauka: ziztatzen ez duten milaka marmoka bizi dira bertan. Txalupak utzi ostean uhartean ibilbide labur bat egin behar da, muino bat igo eta beste aldera jaisteko, eta aintzirara iritsita, bestelako neurriak ere jakinarazi dizkigute: lasai asko uki daitezke marmokak –ez dute ziztatzen– baina ez dira uretatik atera behar. Eguzkitako kremarik ez ematea ere komeni da: duela bi urte itxi egin zuten aintzira turistentzat, ia marmoka guztiak desagertu zirelako. Berriki, atzera ere itzuli dira, eta eguzkitako kremaren eragina erabat frogatu ez bada ere, ingurumenean daukan eragina kontuan hartu behar da. Badago bestelako krema berezirik ere Rock Island kareharrizko berrehun haitz eta uharteko ingurune zoragarrian, Milky Way (esne-bidea), esaterako: marmoken aintziraren ur uherraren kontrastean, itsassarbide honetan zuri-zuria da. Kareharriaren hareak eragindako kolore honetan bainua hartzea oso berezia da, baita hondarrarekin aurpegia eta gorputza igurztea ere. Mikronesiako tradizioak Kororreko museoak interesgarriak izanda ere, zorionez eremu naturalean ere ikus daiteke Palauko kultura. Babeldaob (edo Babelthaup) uharte nagusiak herrialdean diren hamasei estatuetako hamar biltzen ditu. Ibilian desberdintasunik igarri ez arren, bakoitzak bere ohitura, tradizio eta antigoaleko botere gune edo erregea zituen, eta neurri handi baten gaur eguneraino eusten diote. Espainiarren menpe bi mendez egon arren, ia ez zuten uharteak kolonizatzeko ahaleginik egin. 1898an Espainiak Alemaniari saldu, Japoniak I. Mundu Gerran konkistatu, eta AEBek II. Mundu Gerran, 1994an independentzia lortu zuen arte. Nork bere eragina utzi zuen XX. mendean zehar beraz, baina ez mikronesiar ohituretako asko galtzeko lain. Airai estatuan dago aireportua, Koror uhartea ere estatu honetara dago lotuta zubi baten bidez, eta hala, hegoaldeko auzo “kosmopolitagoaren” eragina nabari da. Airai herria bera igarota, Palauko «bai» edo gizonen etxe garrantzitsuenetakoa dago: 200 urte baino gehiago ditu, eta kolore biziak kanpoaldean. Mikronesiako beste uharte batzuetan legez, gizonezkoek eta emakumezkoek, bilkurarako leku bereiziak izaten zituzten, eta horietako batzuk oso dotore eta ikusgarriak dira.


47


PALAU Badrulchau-ko monolitoak. Palauri Mikronesiako Pazko uhartea deitu izan zaio. Ondoko orrialdean, II. Mundu Gerran japoniarren zentroaren hondakinak, Etpison museoa, Bai Melekeong-eko margo mitologikoak eta Parlamentua.

48

Airain dago uharteotara etorri ohi diren bisitari batzuentzako beste gune garrantzitsu bat: II. Mundu Gerrako hondakinak. Aireportutik Airai herrira bidean, eta AEBetako enbaxadara iritsi baino lehen, japoniarren komunikazio gune garrantzitsua izan zena dago, oraindik ere suntsituta eta batailaren arrastoak agerian dituela. Ibilbide zirkularra egin liteke uhartean, ekialdetik joan eta mendebaldetik itzuli edo alderantziz, baina Mikronesiako irlak txikiak izanda ere, komeni da denboraz abiatzea, batean eta bestean egun osoko txango ederra irtengo delako. Melekeok estatuan 2006tik Palauko hiriburu bihurtutako herri txikia dago, Ngerulmud, eta urrundik igarriko diogu, kapitolio nazional erraldoiagatik. Litekeena da bertan inor ere ez egotea

ordea, lasai asko paseatzeko. Herrira jaitsita, korear komunitate txiki bat dago, eta hemendik iparrera hondartza eder ugari ere badira. Tarteka, baliteke herri edo estatu bakoitzeko arduradunak tasaren bat ordainaraztea, bai historiko bat edo hondartza bat bisitatzeko. Ngarchelong uhartearen iparraldeko muturra, lekurik interesgarrienetakoa da, harrizko monolito sail handiagatik. Bertako mikronesiar kulturan otoitzerako leku sakratua zen. Muturreraino iritsita, atzerantz Kororrera mendebaldetik itzul liteke. Hareazko hondartzen lekuan mangleak babesten du kostalde hau, eta oihanez estaliko mendiek, itzuleran ur-jauzi ikusgarriak eta kultura arrotz bezain interesgarriaren arrastoak ezagutzeko. •


GIDA PRAKTIKOA Nola heldu

Ostatua hartu

Mendebaldetik, Asiatik iristen dira hegaldirik gehienak Ozeaniako herrialdera. Taiwandik hiru hegaldi ditu astean, beste horrenbeste Koreatik eta beste bi Filipinetatik. Japoniatik charter-ak ere izaten dira. Txinako turista ugari hartu izan zituen uharteak 2018 arte, Palauko bisitarien erdiak baino gehiago izatera iritsi ziren, baina Taiwanekiko loturari eusteak Pekinen haserrea ekarri zuen, eta debekatu egin zien bere herrikideei hara joatea. Inguruko uharteetan hub edo hegaldien gune garrantzitsua AEBen menpeko Guam irla da, eta United konpainiak egiten du bi uharteen arteko lotura.

Turismoarekin lotutako gehiena –txangoak, hegaldiak– garestia da, herrialdearen babes politiken ondorioz. Goi mailako hotelek ere ehunka dolar balio duten arren, posible da ostatu merkeagoak aurkitzea, ez Asiako herrialde gehienen pare, baina Euskal Herrian baino merkeago bai. Beste horrenbeste gertatzen da jatetxeekin, eta auto alogerarekin. Kororren eta inguruan daude ostatu gehienak, Babeldoab uharte handienean lotarako leku gutxi daude, eta aurretiaz erreserbatzea komeni da.

49



Suitzako Alpeak AMETSETAKO PARAJEAK Testua: Andoni Urbistondo Argazkiak: Joseba Oiarzabal


SUITZAKO ALPEAK

Alpeek Europako dozena erdi herrialde hartzen dituzte. 1.200 kilometro da luze mendilerroa, eta 400 bat zabaleran. Suitza eta Austria dira Alpeetako berezko herriak; batez ere, Suitza. Zirkulua ixten badugu, plaza ezagunenetako batzuk, hauek: Zermatt, Interlaken, Saint-Moritz‌ Interlaken-Brienz-Grindelwald hirukian, udako proposamen hau du ardatz erreportaje honek. Egonaldia Brienzeko kanpineko bungalow batean, mendi irteerak abiatzeko gune Grindelwald, Eiger menditzarraren magalean, eta bisita turistiko lasaiagoak Interlaken, Alpeetako Monako, eta Bernara, Suitzako hiriburura. Astebete, Suitzan, Alpeek ezer txarrik ez dutela jabetzeko. Dena baita ederra, garbia, harrigarria.

52


uitza ametsezko mundu bateko herrialdea da, paradisua. Alpeek mendebalde-ekialde zeharkatzen dute lurralde hori hegoalde osoan, eta erpin, tontor, bailara, belaze, ibai, laku eta herriek maitemindu egingo zaituzte. Suitza perfekzioa da, ezinezkoak diruditen paisaiak nonahi. Norberari bere argazki, koadro gustukoena marrazteko eskatu, eta, akaso, ez luke lortuko Suitzako Alpeek daukaten distira berdintzea. Denok harritu ginen Heidiren marrazki bizidunetan azaltzen ziren mendi puskekin, herrien dotoreziarekin. Bada, Heidi fikzioa dela dakigun heinean da benetakoa Suitzako Alpeen eremua. Parekorik gabea. Berna hiriburutik 50 kilometrora dago Interlaken, Suitzako hiririk turistikoenetakoa. Han batzen dira

S

Europako tren garaienera, Jungfraujoch-era, igo nahi duten milaka bisitari (3.400 metro). Bernako Alpeen mendigunea hasten da han, eta bertan Eiger (3.970 m), Jungfrau (4.158 m), Finsteraarhorn (4.274 m) eta beste mendi ugari tentetzen dira, piramide, hormatzar edota erlaitz ikusgarri itxura hartuz. Eta horien azpian herri dotore askoak, belaze berdeak margotuz. Halakoxea da Brienz, Brienzersee aintziraren ekialdeko ertzean dagoen 3.000 biztanleko herrixka, edota Grindelwald ezaguna, askoz turistikoagoa, eta Suitzako eski estazio handienetakoa. Grindelwald Eiger handiaren magalean barreiatzen da, eta horrek, berez, sona handia emango lioke edozein herriri. Alpinisten desio bazterrezina izan baita hamarkadetan, munduko ipar horma ezagunenetakoa. Mendiaren izenak ere la-

Ezkerretik eskuinera, Interlaken herria, ÂŤSuitzako MonakoÂť esaten diotena, Harder Kulm behatokitik ikusita eta Brienzer Horn trenaren gailurreko geltokia (2.244 m). Erreportajea zabaltzen, Eiger Trail; alegia, Eiger mendi puskako mendi bidea.

53


SUITZAKO ALPEAK guntzen du, mitifikazio horretan. Eiger “mamua” da alemanez. Suitzan atentzioa ematen duen beste detaile bat. Kale eta zoko guztiak urrearen pare daude. Inon inoiz ez da zikinkeriarik ikusten. Bertakoen hezkuntzak, noski, laguntzen du egoera horretan. Baina traba bakarra dauka Suitzak: bizitza maila. Garestia baita, Euskal Herrian daukagunarekin alderatuta. Astebete eroso antzean ibiltzeko 1.000 edo 1.500 euro behar dira diru

Goian, Brienzer Horn gailurrera daraman kremailera-trena, lurrun-makina batek bultzatuta. 2.244 metroraino igotzen da ordu erdian. Behean, Eiger horma ezaguna (3.970 m, “Mamua” euskaraz), eta ondoan Monch (4.108 m, “monjea” euskaraz). Ondoko orrian, Grindelwald herri inguruko belaze eta etxeak.

54

zorroan. Bi datu. Litro erdiko garagardo batek, Suitzako 8 franko balio zuen 2015ean. 6 bat euro. Are argigarriagoak, garraio publikoaren tarifak. Interlakenetik Brienzera 20 minutu daude trenean. Txartelak 15 euro balio zuen!!! Argitzea komeni, badela garraio publikoak erabiltzeko halako txartel berezi bat. Diru kopuru polita ordaintzen da, 200 euro inguru, baina nahi beste erabil ditzakezu garraio publiko guztiak.


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Interlaken Suitzan dago, Alpeen bihotzean, Berna hiriburutik 50 kilometrora. Bernako Alpeetako hiri garrantzitsuena da, eta hiritik bertatik ikus daiteke inguruko mendi garaiena: Jungfrau, 4.158 metrokoa.

Nola iritsi Hegazkinean Berna eta Zurich dira iristeko modu erosoenak. Autoan Donostiatik 1.150 kilometro daude Interlakenera, Lyon eta Geneva hirietatik igarota. Hegazkinak 300 euro balio du, pertsonako. Autoko joan-etorriak 500 euro inguru, erregaia eta ordainsariak barne. Brienzetik Interlakenera 20 kilometro daude, Grindelwladera 50, eta Bernara 70.

Ezaugarriak Interlakenen ostatua oso garestia da; inguruko herrietan begiratzea komeni. Brienzen bada lehen mailako kanpin bat, Aaregg izenekoa, oso gomendagarria. 4 pertsonarentzako bungalowa, astebeterako, 1.000 euroren truke (www.aaregg.ch). Alpeen bihotzean dagoen eskualdea da, eta mendi ikusgarriak daude. Txangoak erosoak dira, egun osokoak izanda ere. Dozenaka kremailera tren daude, lasai ibiltzeko, eta Brienzersee lakuan barkuan ere ibil daiteke. Luzerna eta Berna ordubete eskasera daude; bisitatzeko hiri politak biak.

55


SUITZAKO ALPEAK Brienz-Interlaken-Grindelwald hirukia Brienzen bada kanpin dotore bat, lehen mailakoa. Aaregg izena du. Bungalow piloa eskaintzen du, Brienzeersee lakuaren ondo-ondoan. Txoko ederra. 1.000 bat euro, zortzi egun, lau lagunentzako bungalow koskorra. Zerbitzuak, primerakoak. Nahi izanez gero, bertan etzanda eman ditzakezu opor guztiak. Baina euskaldunak bereziak gara, mugitu egin behar; zer esanik ez, halako mendi ingurunean egonda. Euskal Herritik Brienzera 1.150 kilometro daude, eta auto bidaiako nekeak B plana aktibatzea dakar. Mendira joan, bai, baina trenean. Suitza mendi puntetaraino eramaten duten kremailera-trenen erreinua delako. Brienzern Rothorn delakoa lurrun-lokomotorra erabiltzen duen Suitzako bakarra da, eta 128 urteko historia aberatsa du. Brienzen bertan abiatzen da, geltoki ondoan, eta Rothorn mendiaren magalean bukatu, 2.244 metrora. Ordu erdi pasatxo behar da goraino iristeko, baina bidea ikaragarri ederra da, Brienz eta bere aintzira ia beti begi bistan. Gailurrean ordu erdi inguruko osteratxo erosoa egin daiteke, baina aisiaaukera guztien artean, bat nagusi: terraza batean eseri, garagardo on batekin, eta Finsteraarhorn piramide dotoreari begira geratu (4.274 m), denborak garrantzirik izanen ez balu bezala. Ausartentzat, herritik bertatik ere oinez igo daiteke, eta tren txartelaren 70 euroak aurreztu. Interlaken bailarako herri jendetsuena nekagarri samarra da. Txinatar dirudunen Alpeetako geltoki bilakatu da, eta bitxikeria garestien herri. “Suitzako Monako”, gida liburuek diotenez. Otordu soilak garestiak dira (20-25 euro), eta aukera merkeena Harder Kulm behatokira igotzea da. Oinez ordubete, 1.300 metroraino; funikularrean 10 minutu. Behatokian, nola ez, jatetxe dotoreak… eta norberak eramandako janaria dastatzeko debekua. Baina behatokian… Jungfrauko mendi multzo guztia, Interlakeneko bailara… Ederra! Kanpinera bueltan, Iseltwald herrixkan geratzea komeni, Brienz baino kilometro batzuk lehenago. Laku ertzean dauden ehunka herri ikusgarrietako bat, zoragarria benetan. Zer esan Grindelwald-i buruz, Heidiren etxea. 1.000 metrora dagoen bailara dotorea. Trenbideak eta mendi bideak han eta hemen, eta inguru guztian sekulako mendi puskak, batzuk bailara baino 3.000 metro gorago. Turista askorentzat geltoki hutsa da Grindelwald, Jungfraujoch-era bidean trenez aldatu behar baita bertan (3.400 metrora igotzen den trena, Europako garaiena). Oso txango erakargarria da, baina txartelaren salneurriak beldurra ematen du: 200 euro. 1992an askoz merkeagoa zen, garaiko bost mila pezeta!


Kleine Scheidegg eta Faulhorn, zoragarriak Grindelwald-en, udan, dozenaka txango polit egin daitezke. Bi proposamen. Kleine Scheidegg tren geltokira, lehena, eta Faulhorn mendira, bigarrena. Bigarren hau gogorragoa. Klein Scheideegera doan mendi bidea kremailera-trenbidearen ondotik doa, 2.100 metrora dagoen geltokiraino. Brandegg eta Alpiglen herrixka pintoreskoetatik pasatzen da bidea, eta denetan, tabernatxoa, giza tentazioa beti gertu. Benetako tentazioa, ordea, 2.000 metrora iristen denean dator. Bideak Eiger Trail (Eiger mendi bidea) ezagunarekin egiten du bat, eta bi mila metroko hormatzarraren azpian pasatzen da ibiltaria. Horrek halako tentsioa sortzen du. Baina azkar pasatzen da. Ordu erdi geroago, geltokiko terrazan, garagardo fresko bat ondoan duzula, eta Eiger menditzarra aurrez aurre, beldurrak aise ahazten dira. Bigarren txangoa, Faulhorn mendira. Hau ere oinez, Grindelwaldetik 1.700 metroko desnibela dago, serioa, Faulhorn gailurrak 2.681 metro baititu. Txangoa belaze eta zuhaizti ikusgarrietan barrena egiten da, Eiger beti zaindari. Bost orduko bide nekosoaren ostean, ttak, Faulhorn: belar mendia, eta hotel bat gailurrean. Munduaren jabe sentitzen da norbera, freskagarri

eta otordu goxo batekin gozatuz. Eiger eta beste hamaika mendi daude, hegora, eta iparrera, Brienz herria eta Brienzersee aintzira, 2.100 metro beherago. Bederatzi orduko irteera nekagarria samurtzeko Aaregg kanpin ondoko lakuan bainu lasaigarria hartzea baino gauza hoberik ez dago. Ura, hori bai, fresko dago. Bi txangoen artean, komeni da turismo pixka bat egitea, giharrak lasaitzeko. Bi aukera on daude Brienzetik. Luzerna, edo Berna hiriburua. Biak antzeko distantziara daude, 60 kilometro ingurura. Gure hautua, Berna, Suitzako hiriburua delako. Bernak 100.000 biztanle pasatxo du, eta Aar ibaiak inguratzen du hiriko alde zaharra, meandro ikusgarria marraztuz. Xarmanta da alde zaharra, Suitzako erloju eta eliz dorre anitzez hornitua. Katedrala bisitatu eta dorrera igotzea komeni, etengabe kiribiltzen diren ehunka eskaileretan barrena. Berner Munster da bere izena, eta Suitzako dorre handiena da, 100,6 metrorekin. Goitik hiriburuaren bista zoragarria dago. Egun osoko bisita aprobetxatzeko, Aar ibai ondotik osteratxoa egin daiteke, Bernako hiritar asko han elkartzen baitira eguneroko martxatik ihes egiteko, batez ere udan. •

Aareg kanpina eta Brienzersee aintzira, Brienz herrian. Ezkerreko orrian, Faulhorn gain belartsuan hamaiketakoa egiten (2.681 metro). Erdian Grindelwald herria, eta Kleines Schreckhorn eta Mettenberg gailurrak (3.104 metro), goizeko lehen eguzki izpiekin. Behean, Aar ibaia, Suitzako Berna hiriburuan, eta bigarren planoan, hiriko katedralaren dorre nagusia.

57


liburuen TXokoA

KOMIKILARI BATEN ABENTURAK KURDISTANEN

Zerocalcare Koldo Izagirrek euskaratua Farmazia Beltza, 2020 320 orrialde. 20 euro

undu mailan eta komikiaren mundu espezializatuan, “Kobane Calling” bestsellerra dela esan dezakegu. Egilea ere ez da nolanahikoa, Erromako giro alternatiboetan kartelak eta komikiak egiten hasi ondoren, gaur egun nazioartean irakurtzen baitira Michele Rech (Arezzo, Italia 1983) edo Zerocalcareren, izengoiti hori erabiltzen baitu, istorioak. Arrakasta handiko komikilaria da Italian eta nazioartean eta aspaldi honetan euskaraz ere badaukagu haren lanak irakurtzeko parada. “Hondamuinean” euskaraz argitaratu zuen Farmazia Beltza argitaletxeak, eta orain “Kobane Calling” plazaratu berri du. Komiki honetan Zerocalcareren Kurdistanerako bidaiak kontatzen dira, lehen pertsonan, PKK, YPG eta bestelakoen borrokak ISISen kontra. Eta bertako kontuak eta gatazkak zertxobait gehiago konprenitzeko balio ote dezakeen galdetuta, Koldo Izagirre idazle eta itzultzaileak hauxe dio; «Komiki honek baditu urte batzuk, eta hala ere, bertan ageri diren solasek ezin zehazkiago iragartzen dute amerikarren abandonua eta Turkiaren erasoa. Interes handiak, Mendebaldea uzkur, PPK terrorista ISISi buru ematen dion bakarra izanik».

M


GIPUZKOAKO 30 HERRI XARMAGARRI

AMERIKETARA JOAN ZIREN EUSKALDUNAK

Birus honek eragindako pandemiaren eraginez, ia udazkenera arte, gutxienez, gure oporrak eta aisialdi tarteak etxetik gertu eman beharko ditugula dirudi. Beraz, Sua argitaletxeak kaleratutako liburu honek interes gehigarria hartu du. Bertan xarma handiko Gipuzkoako herri eta txokoen berri ematen digute Joana Garciak eta Txemi de los Doloresek. 30 herri papereratu dituzte eta bakoitzak dituen ondare eta bitxikerietatik aparte, herri bakoitzean egin daitekeen irteeratxo bat proposatzen digute.

Beste hainbat euskaldunek bezala, Jean Claudek eta Lucillek, XX. mendearen hasieran Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten etorkizun hobeago baten bila. Muturreko bizi baldintzen eta herri minaren artean harrapatuta bizi izan ziren. Hudsonek, beraien semeak, bidaia transatlantiko penagarria eta Nevada eta Idahoko artzain garaiak ditu betiko gogoan. Baita ere 20 eta 30eko hamarkada zoroetan bizitza nolakoa zen New Yorken. Ravel, Salinger, Chaplin, Paulino Uzkudun boxeolaria... pertsonaiaz beteta dago liburu hau.

Pueblos de Gipuzkoa con encanto Joana García eta Txemi de los Dolores Sua 2020 184 orrialde. 18,30 euro

INPERIOAREN BIHOTZERAINO Mikel Reparaz kazetariak AEBak zeharkatuko ditu, arraza gatazkak eta iraganeko zauriek zatitutako gizarte hori ulertzen lagunduko diguten istorioen bila. Bidean “Araknido Handiarekin” egin du topo, alegia, Estatu Batuen bihotzean habia egin duen izakiarekin. Etengabe bere armiarma sarea josten dabil, alegia, nagusitasun zuriaren armiarma sarea. Bidaia honetan “Erresistentzia” bilatu du, Trumpek gorpuzten duen Araknido Handi horren aurka borrokatzen ari den koalizioa, feministez, afro-amerikarrez, indigenez... osatuta. Las grietas de América Mikel Reparaz Ediciones Península, 2020 368 orrialde. 17,90 euro

Solitude Juan Lekue Txertoa, 2020 240 orrialde. 18,00 euro

BIOLENTZIARA KONDENATUA June Jordan 1936an jaio zen New Yorkeko Harlem auzoan Jamaikako migrante familia batean. Horrek jaiotzatiko esanahi ia saihetsezina zuen: indarkeria historia latz batera kondenatua izatea. Kolonialismoaren historiaren kontrakarrera idatzitakoa da bere poesia, non askotariko zapalkuntzak salatzen diren: esklabotza, arrazakeria, biolentzia poliziala, biolentzia matxista. XX. mendeko bigarren erdian poesia estatubatuarra astindu zuenetako bat izan zen. Susak euskarara ekarri du Munduko Poesia Kaierak bildumaren barnean. June Jordan. Ane Garcia Lopezek euskarara ekarria. Susa, 2020 64 orrialde. 9,5 euro

59


HITZORDUAK

SANTANDER (E. ESPAINOLA)

BORDELE (E. FRANTSESA)

MADRIL (E. ESPAINOLA)

Urrira arte Berrogeialdia altxatu zenean, Botin arte zentroa lehena izan zen ateak zabaltzen. Pixkanaka areto desberdinak martxan jartzen ari dira eta une honetan ikusgai daude bi erakusketa; Anri Sala albaniar artistaren “As You Go (Châteaux en Espagne)” eta zentroaren 25. urteurrena ospatzea antolatutako erakusketa. www.centrobotin.org

Ekainaren 10etik aurrera «Munduan arte digitalari eskainitako gunerik handiena» omen da Les Bassins de Lumières. Pandemiak bete-betean harrapatu eta azkenean ekainaren 10erako du inaugurazio data jarrita Bigarren Mundu Gerraren nazien itsaspeko base batean kokatutako museo bitxi honek. Klimt eta Kleeren lanen proiekzioak ikusi ahal izango dira. www.bassins-lumieres.com

Ekainetik aurrera Ekainaren hasierarako data aurreikusita zuten Madrileko museo handiek. Prado, Reina Sofia edo Thyssen museoak hartu beharreko neurri guztiak prestatu bezain laster “normaltasunera” itzultzekoak dira. Arazorik gabe bisita daitezkeenak Botanikoa eta Madrileko komunitatearen mendeko museoak (esaterako Lope de Vega eta Picasso museoa). www.200jahre-fahrrad.de/kalender

ITALIAK BERRIZ ATEAK ZABALDU DIZKIO TURISMOARI Ekainaren 3tik aurrera Europan egin den konfinamendu luzeagoaren ostean, Italia bere onera itzultzen hasi da, joan den ekainaren 3rako aurreikusita zegoen mugak zabaltzeko emandako aginduaren ostean. Dagoeneko bisita daitezkeenak Florentziako monumentu nagusiak dira –Brunelleschiren kupula ez, hilaren 18ra arte itxita egongo delako–, Erromako Scuderie del Quirinale-n Raphaeli bere 500. urteurrenean eskainitako erakusketa, Vatikanoko museoak eta Amalfiko kostaldean kokatutako Paestum gune arkeologiko (argazkian) aparta. scuderiequirinale.it eta www.italia.it

60


zinema bidaiaria

«THE BIGGEST LITTLE FARM» KALETARRAK NEKAZARI BIHURTZEN DIRENEAN Urtarrilean zinema aretoetan estreinatu zenean, seguruenik gutariko gehienoi pasa egin zitzaigun. Dokumentalek, zorte handirik ez badute bederen, ez dute luzaroan areto komertzialetan irauten... nahiz eta nazioarteko jaialdietan 18 sari jaso dituela jakinaren gainean egon, “Mi Biggest Little Farm” honekin gertatu den bezalaxe. Dena den, orain dokumental bikain hau berreskuratzeko aukera ezin egokiagoa daukagu. Laburbilduta, hauxe da abiapuntua: John eta Molly Chester bikotea Los Angelesen bizi dira eta bertan lan egiten dute. Molly sukaldaria da; John, zinemagilea. Hiri handiko bizitzaz nazkatuta, baserria erosi eta, baliabide ekologiko eta tradizionalak erabiliz, bizimodua ateratzeko apustua egiten dute... halaber, aurki konturatuko dira nekazaria izateak zer dakarren. Alan Yorken, nekazaritza biomekanikoaren “guruaren”, laguntzarekin, eremu idor batean limoiondo eta ahuakateak landatu eta uzta aurrera eramatea lortzen dute. Urte gutxiren buruan, artalde on bat, oilo, katu eta filmeko beste protagonistetako bat etxeratzen dute: “Emma” zerria. Eta, hauxe da interesgarriena, islatzen den bizimodu horretan ez dago idealizazio zantzurik. Irudiak ederrak dira, bai, oso, baina baserriko bizitza bere gordintasunean azaltzen da. Une batzuetan ia bukolikoa suerta daiteke, National Geographicetik ateratakoa izango balitz bezala, eta orduan etxeko bideoak eta irudi bizidunak nahasten

Testua: Fermin Lusarreta

ditu oso modu atipikoan. Eszena batean, umezurtz geratu berri den ardi baten irudiak erakusten dizkigunean, John Chesterren ahotsak, off-ean, Alan York laguna hil zaiola kontatzen du. Sekuentzia horretan, bi munduak batera bizi dira: zuzendariarena eta baserriarena. John eta emaztea umezurtz sentitu baitziren, era berean, baserrira joateko erabakia hartu zutenean.

«The Biggest Little Farm» («Mi gran pequeña granja», gaztelaniazko bertsioan). Zuzendaria: John Chester. Herrialdea: AEB. 91 minutu. Dokumentala. Urtea: 2018. Plataforma: Movistar, ekainaren 11tik aurrera. 61


mundua laburrean

FUJI MENDIA, IRAILERA ARTE ITXITA Japoniako sumendirik ospetsuena da, ikusgarriena (3.776 metroko garaiera) eta bisitatuena (iaz 236.000 lagunek igo zuten) ere bai. Alferrik, ordea, covid-19ak sortutako egoeragatik, uda honetan itxita egongo baita Fuji mendia. Shizuokako prefekturak aditzera eman duenez, gailurrera daramaten hiru bide nagusiak itxiko dituzte uztailaren 10etik irailaren 10era arte. Aterpeak ere, berdin.

hutsa

ARRANTZALEEN ZAIN Jean Sulpice sukaldari frantziarra Pére Bise jatetxeko terrazan dago, Annecy aintzirari begira. Maiatzaren bukaeran ur hauek “askatu” egin zituen Savoia Garaiko prefektuak; hau da, kirola jarduerak egin daitezke eta, ekainetik, hondartzak erabili.

VENEZIAN TURISMO GOSEZ Behin mugak zabalduta, musukoak eta eskularruak jantzirik, Veneziako gondolariak turisten zain daude. Veneto eskualdeko negozioak bezala, kanalen hiria turismotik bizi delako; urtero 70 milioi bisitari jasotzen dituzte. Itxialdiak ekarri duen naturaren osatzearen ostean, orain ekonomiaren sendatzea behar dute nahi eta nahi ez.

hutsa

BROADWAYREN GAINBEHERA? New Yorkeko antzerkien auzoa munduko handiena da, famatuena ere bai. Baina etorkizuna kolokan ikusten du, irailera arte gutxienez antzokiek ez baitute ateak zabaltzeko asmorik. Disneyren “Frozen” musikala, esaterako, ez da itzuliko.

62


hutsa

TURISMOA BAI, BAINA... Bartzelonako Güell parkean irakur daitekeen pintada hau turismoak sortzen dituen kontraesanen adierazle garbia da. «Zure luxuzko bidaia, nire eguneroko miseria» dio. Kontua zera da, Bartzelonan krisi ekonomiko latz honi aurre egiteko «komodin» garrantzitsu bat gabe gelditu direla, alegia, turismo bera.

hutsa

hutsa

PETRA GARBITZEN Pandemiaren hasieran, muturreko babes neurriak hartu eta jordaniarrek Ekialde Hurbileko konfinamendurik zorrotzena pairatu zuten. Baina ondo atera zaie hartutako erabakia, maiatzaren bukaeran 494 kutsatu eta 9 hildako bakarrik zituztelako.

BOLI KOSTAKO «MAQUIS-AK» ITZULI DIRA Boli Kostako Errepublika afrikarrean ere bi hilabeteko konfinamenduaren ostean, kalera aterako beharrean zeuden. Han, terrazan ordez, «maquis» taberna herrikoiak dituzte. DJ batek jarritako musika entzun, garagardo freskoak dastatu eta jende artean egon, besterik ez. Irudikoa Abidjan hiriburukoa da. Bezero gutxi zeuden, jendea beldurrez dagoelako, noski.

hutsa

hutsa

GREZIA, «SECURITY FIRST» LELOPEAN Orain arte erabilitako “Heritage First” (ondarea lehenago) slogan turistikoa aldatu du Greziak; “Security First” (segurtasuna lehenago) erabili dute, Lina Mendonik, Kulturako ministroak, aurreratu duenez; «Antiseptikoak eta musukoak emango zaizkiei bisitariei, eta tarteak gordetzeko markak jarri dira monumentuetan». Esaterako, Akropolian (maiatzean zabaldu zuten) plexiglas horma bat eraiki da bisitariak banatzeko. Pexiglas itxiturak jarri dira baita ere hondartzetan, Santorini uharteko honetan bezala. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.