haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
LLEIDAKO PIRINIO EZKUTUA
EL CINQUĂˆ LLAC
pyramiden
Iraganean iltzatutako Artikoko hiri galdua
el salvador
Harrera abegitsua, estereotipoetatik haratago
montejurra
Lizarreria eta Ebro ibaiaren erribera banatzen dituen mendia
india
Hegaztien atzetik iparraldean turismoa eginez
Azaleko argazkia: Oriol Clavera
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20018 Donostia Posta elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATEGIA: Printek Inprimategia. Zamudio
20 06 16 44
36
26
aurkibidea141
16 Sinai basamortua Sei hilabeteko geldialdiaren ostean, beduinoek gamelu lasterketei berrekin diete. Beren tradizioei eusteko modu bat dira lasterketok.
26 El Salvador Herrialdea markatzen duten estereotipoetatik harago joan beharra dago. Ezagut dezagun apur bat hobeto harrera abegitsuko lurralde bizia.
20 Montejurra Lizarreria eta Ebro ibaiaren erribera aberatsa banatzen ditu 1.045 metroko mendi berezi eta bakartuak. Harribitxiak gordetzen ditu bere baitan.
36 Pyramiden Artikoan galdutako hiria dirudi, iraganean iltzatuta geratutakoa. Meatzeen hondakinak aurkituko ditugu izotz eta elur artean.
44 Indiako iparraldea Hegaztiak ikustera abiatu gara Indiako iparraldera. Sultanpur, Bharatpur, Ramnagar, Pangot edo Satallen, hegazti zoragarriak aurkitu ditugu.
06 «El Cinquè Llac» Mendez mende abere taldeek, artzainek eta mandazainek ibilitako bideetan barna galduko gara bost eguneko zeharkaldian. Oinez ibiltzea maite dutenentzat ezin ibilbide aproposagoa da, Pirinio ezezagunena ezagutzeko beta emango baitugu. Izena, helmugatik gertu den Moncortes lakutik datorkio, «bosgarren lakua» deitzen baitiote.
52 Proposamen tematikoa Europako hogei gaztelu liluragarrienak 56 Hitzorduak Emakumeak protagonista nazioarteko erakusketetan 58 Liburuen txokoa Gure basoak ezagutzeko parada 60 Gogoan hartu Hasankeyf, urpean betiko galdutako hiri kurdu historikoa 61 Zinema bidaiaria «Bergman island» 62 Laburrak 3
LISBOA «Saudade» puri-purian audade» sentsazioa eragin digu Lisboako Bairro Altoko irudi honek. Hizkuntza portugesak duen hitz esanguratsuenetarikoak, olerkietan eta, batez ere, fadoetan maiz agertzen denak, sentimenduen nahasketa arraro hori izendatzen du; galera, falta, distantzia eta maitasuna. Batera, dena elkarrekin, nahasita. Guri sentsazio horiek guztiak kiribildu zaizkigu irudiaren aurrean; epidemiaren aurreko garaien galera, munduan zehar bidaiatzeko aukeraren falta, distantziak mantentzeko beharraren gordintasuna eta maitasun nahia. Herrimina baino, gure «saudadea» iragan-min bihurtu da. Egunen batean itzuliko gara Lisboako kaleetara... musukorik gabe, agian.
S
Argazkia: Patricia de Melo Moreira
4
Munduari begirada
5
El Cinquè Llac PIRINIO EZEZAGUNETIK OINEZ
Elurretako kirolekin, gailur altuenekin edo bisitari ugari erakartzen dituzten haranekin lotutako turismo eskaintzetan lekurik ez duen Kataluniako Pirinio bat ere badago. Lleidako bihotzean zehar oinez egiteko bost eguneko ibilbide eder baten eskutik –El Cinquè Llac izenekoa–, ezagutu behar dugu «Pirineu» ezezagun hori. Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
7
EL CINQUÈ LLAC zen bereko baina abizen ezberdineko bi eskualderen artean, Pallars Jussa eta Pallars Sobira, eta mugakide duten Alta Ribagorça eskualdearen artean mugituko gara bost eguneko ibilaldian, mendez mende abere taldeek, artzainek eta mandazainek ibilitako bideetan barna Pla de Corts, Vall Fosca eta Vall de Manyanet igaroz. Ez da prestakuntza tekniko berezirik behar ibilbidea egiteko, baina, noski, gomendagarria da fisikoki ondo prestatuta egotea, bost etapako zeharkaldian 100 kilometrotik gora egingo baititugu, 6.000 metroko desnibel metatuarekin (positiboa eta negatiboa kontuan hartuta). Hori bai, ez dugu bizkar gainean motxila pisutsurik eraman beharrik izango: etapa bakoitzean janaria prestatuko digute, eta, beraz, nahikoa izango dugu ura eta men-
I Behean, bigarren etapan igarotzen den hustutako Gramenet herria. Aldamenean, Peramea herri ederra. Erreportajea zabaltzen, Moncortes lakua.
8
dian izan dezakegun edozein ezustekori aurre egiteko beharrezko gutxieneko gauzak eramatearekin. Zeharkaldia La Pobla de Segur herrian hasiko dugu. Trenetik jaitsi bezain laster, lehen etapa gogor bati egin beharko diogu aurre –trenbidea La Pobla de Segurren amaitzen da, iparralderagoko geografia gogorrari aurre egin ezinda–. Teknikoki zailtasun berezi gabeko etapa bada ere, 20 kilometro malkartsu egin beharko ditugu Serra de Peracalç mendilerrora heldu arte; bertatik Pla de Corts goi-ordokia izango dugu ikusgai, benetako paradisua. Munduko txoko honetan arnasten den lasaitasunak bat egiten du zeharo inguruotako ikuspegi ederrekin. Egindako ahaleginak merezi izan duela sentituko dugu. Peramea herrixkan –vila closa bat da, hau da,
9
EL CINQUÈ LLAC Behean, zeharkaldiko hirugarren etapan igarotzen den Antist herria, inguruotan haraneko aletegi gisa ezagutzen zutena XX. mendearen bigarren zatira arte.
10
irtengune karetsu batean “bere baitan itxitako” herrixka bat–, Jaume izango dugu zain, lehen gaua igaroko dugun Casa Parramon ostatuko anfitrioia. Bertan tokiko produktuekin prestatutako afari eder batekin berreskuratuko ditugu indarrak; besteak beste, Tros de Sort gaztandegiko produktuak dastatzeko aukera paregabea izango dugu. Gaztandegiak eskualdeotako behi-azienda ustiategiak biltzen ditu eta Jaume bera ere bertako partaide da. Ibilbidean zehar, behin baino gehiago itzuliko gara Lleidako eskualdeotako gastronomiara. Izan ere, ira-
ganean oso erabiliak ziren bideetan barna ibiltzen garen bitartean –horietako asko berreskuratu dituzte azken urteotan–, tokiko gastronomiako produktuekin indarrak berreskuratzeko aukera bat baino gehiago izango dugu. Iragan landatar eta industriala Udazkena da, eta, noski, inguruotako basoetako kolore eztanda izugarria da. Azken hamarkadotan nekazaritza indarra galtzen joan den heinean, basoak eta sastrakak nagusitzen joan direla agerikoa da, batik bat Vall Fosca
haranean. Antist herria, zeharkaldiko hirugarren etapan helduko gara bertara, haraneko aletegi gisa ezagutzen zuten inguruotan XX. mendearen bigarren zatira arte. Ordutik aurrera, baina, bizimodua aldatzen hasi zen erritmo berean hasi zen paisaia bera ere aldatzen, uzta jasotzearekin, ÂŤel segar i el batreÂť inguruotan esaten duten bezala, lotutako lanbideak desagertzen joan ziren erritmo berean zehazki. Inguruotako harizti eta artadi oparoen babesean, garai batean ikazkintza ere jarduera oso garrantzitsua izan zen lurrotan, batik bat Estavill herrian. Bertatik
gertu, Pont del Diable ikusgarria, eta zorabiagarria, igaroko dugu hirugarren etapan. Vall Fosca haranean bertan eraiki zen, XX. mendearen hasieran, Estatu espainoleko lehen zentral hidroelektrikoa, 1911tik 1914ra bitartean zehazki. 3.000 langile heldu ziren eraikuntza lanetan aritzeko, eta, bidez batez, bizitzeko modu baten eta ekonomia baten amaiera ekarri zuten ia aldi berean; aurrerantzean, hirugarren sektorea izugarri indartuko zen. Denbora tarte oso laburrean, haraneko bizimodua goitik behar aldatu zen. Pentsa, La Pobla de Segur eta
Ezker-eskuin eta goitik behera, Mireia Font, ibilbideko bultzatzaileetako bat; ilunabarra Les Esglesies herrian; herritar bat Les Esglesies herrian bertan paseoan, eta kaleko katuak.
11
EL CINQUĂˆ LLAC Lerroon ondoan, Etxe Sorgindua trikuharria eta ugatz ikusgarri baten hegaldi dotorea. Behean, zeharkaldia egiten ari diren ibiltariak atseden hartzen ibaiaren freskura aprobetxatuz.
zentral hidroelektrikoa eraikitzeko hautatutako Capdella herrixka lotu zituen errepidea hiru hilabete eskasetan eraiki zen. Ostean, beste bi zentral hidroelektriko gehiago eraiki zituzten. Helburua argia zen: Bartzelonan eta Kataluniako hiriburuaren inguruan indartzen ari zen industriak gero eta gehiago eskatzen zuen energia eskaintzea. Soilik mende erdi geroago, lanera etorritako langileak iristearekin bat guztiz eraldatutako harana ia erabat hustu zen, migrazioa kontrako norabidean eman baitzen: esku lana hirietan bihurtu zen beharrezkoa, eta, inguruotan, berriz, gero eta zailagoa bilakatu zen bizimodua aurrera eramatea. Pirinioen bihotzean egonda batzuei harrigarria egingo bazaie ere, bideotan oinez gabiltzala Kataluniako iragan industrialarekin egingo dugu bat, egun jada guztiz abandonatuta dauden azpiegiturekin bat egitean. Xerallo herrian, Vall de Manyanet haranaren sarreran, porlan fabrika oparoa izandakoaren hondakinak aurkituko ditugu hirugarren etaparen amaieran, elefante zahar eta pisutsu baten hezurdura izango balira bezala. Uneotan, zorionez, lekukoa abeltzaintza estentsiboak eta gero eta jasangarriagoa den garapen turistikoak hartu dutela dirudi. Gure bidean Pla de Serraspina bezalako igarolekuak ere pasatuko ditugu, XVI. mendean akelarre leku enblematikoa izandakoa. Hori bai, gaur egun bertan satanikoa irudituko zaigun bakarra igoeraren gogortasuna da. Behin goian, Flamisell ibaiak bustitako harana izango dugu gure oinetan, eta, iparraldean, Montsent de Pallars (2.883 m) eta Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturaleko gailurrak. Ez dugu leku hoberik aurkituko prestatu diguten piknik oparoaz gozatzeko; bitartean, gure ekipajea Beranui herrixkan zain dugun hurrengo ostatura bidean izango da. Ezinbestean nabarmentzeko beste gune bat Comillini mendilerroa da; bertan, gure buru gainean hegan ari den ugatz ikusgarri baten itzala larreetatik “paseoan” ikusi dugu Etxe Sorgindua trikuharrira heltzear ginela. Legendaz betetako lekua da Etxe Sorgindua, eta, kondairok ezagutzeko interesa izenez gero, hona hemen gomendio bat: Pallars herriko Pep Coll idazlearen “Quan Judes era fadrí i sa mare festejava” (Llibre del Mall, 1986) liburu ederra. Moncortes lakua Ez dago amaiera liluragarririk gabeko istorio erakargarririk. Bada, Casa Leonardo ostatuan gaua igaro ondoren, Mireiak hurritz egurrarekin egindako makila ederrean azken-aurreko seinalea jarriko digu suaren laguntzarekin; El Pont de Claverol herrira heldu eta bertako ostatuan makila dotorean azken marka egiten
ETAPAK: 1. etapa: «La Geganta Adormida» Distantzia: 19,50 km. Desnibel positiboa: +1.127 m. Desnibel negatiboa: -759 m. Altura maximoa: 1.240 m. Denbora: 6 ordu eta 15 minutu.
2. etapa: «L'Aquelarre de Serraspina» Distantzia: 14,60 km. Desnibel positiboa: +1.191 m. Desnibel negatiboa: -1.078 m. Altura maximoa: 1.542 m. Denbora: 4 ordu eta 45 minutu.
3.etapa: «El Pont del Diable» Distantzia: 23 km. Desnibel positiboa: +985 m. Desnibel negatiboa: -860 m. Altura maximoa: 1.540 m. Denbora: 6 ordu eta 30 minutu.
4. etapa: «La Casa Encantada» Distantzia: 25,20 km. Desnibel positiboa: +1.320 m. Desnibel negatiboa: -1.630 m. Altura maximoa: 1.554m. Denbora: 7 ordu eta 30 minutu.
5. etapa: «L'estany de Moncortès» Distantzia: 22 km. Desnibel positiboa: +1.461 m. Desnibel negatiboa: -1.683 m. Altura maximoa: 1.350m. Denbora: 6 ordu eta 40 minutu. Zailtasun tekniko berezirik gabeko etapak dira guzti-guztiak.
EL CINQUÈ LLAC Lerroon azpian, bidean aurkituko ditugun zeharkaldiaren markak eta laugarren etapan ikusiko dugun Naens herria. Argazki handian, Montcortes lakua.
14
digutenean, harro frogatu ahal izango dugu ibilbidea oso-osorik egin dugula. Baina ibilbidearen helmugara heldu aurretik, oraindik ere Moncortes lakuan gure buruaren isla ikusteko aukera ere izango dugu. Lurrotan, El Cinquè Llac edo “bosgarren lakua” bezala ezagutzen dute, eta horrela dela egiaztatzeko aukera izango dugu guk geuk Lleida eta La Pobla de Segur arteko ibilbidea trenez egitean, bidean Sant Llorenç de Montgai, Camarasa, Cellers eta Sant Antoni lakuak ikusteko aukera izango baitugu. Legendak esaten duenez, Moncortes aintzirako ur sakonetan dago Pallars herri zaharra. Jainkoak berak
hondoratu omen zuen Pallars, herritarren elkartasun eza egiaztatu ondoren herria eskale gisa bisitatu zuenean. Kondaira egia izan ala ez, zalantzarik ez dago inguruotako edertasunak mila eta bat legenda sortzeko parada ematen duela. Oraindik ere 16 kilometro geratzen zaizkigu helmugara heltzeko, eta, beraz, bidean ikasitakoaz hausnartzeko azken aukera dugu. Nork daki milaka urtez ibilitako bideetatik barne egindako bidaia berezi honen amaierara heldutakoan ere egingo dugun, ibilitako paisaia basatiak, bai piriniotarrak bai mediterraneoak, ezagututako ondare industriala, igarotako lakuak... gogoan. •
GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Ibilbideari eta erreserbak egiteko moduari buruzko informazio guztia honako atari honetan aurki daiteke: www.elcinquellac. com. Erreserba
egiterakoan ordaindutako prezioaren zati bat zuzen-zuzenean bideratzen da ibilbidea posible egiten duen bide sarea berreskuratu eta mantentzeko lanetara. Euskal Herritik trenez (edo autoz) hel daiteke Lleidara (Lleida-Pireneus geltokira), eta, ondoren, bertan La Pobla de Segur herrira arteko trena hartu behar da. Ibilbidea La Pobla de Segur bertan hasten da.
Noiz joan Baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute, urte guztian zehar egin daiteke ibilbidea. Hori bai, udazkenean eta udaberrian aurkituko dugu paisaia bere oparotasun gorenean.
Sinaiko basamortua GAMELU-LASTERKETEN ITZULERA
16
Sinaiko basamortuko goi-lautada zabal batean, ehunka beduino elkartu dira. Hunkituta daude, koronabirusak sortutako egoerak sei hilabeteko geldialdira behartu baititu. Orain gamelu lasterketei berrekin diete. Beduinoentzat herri kirol hau beren kultura eta tradizioek, beren ondare immaterialak, bizirik irauteko modu bat da. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Khaled Desouki
17
SINAIKO BASAMORTUA auts hodei zabal batean erdian, 500 bat gameluk jalabia eta buruko tradizionalez apaindutako ikusleen txaloak jaso dizute. Egun handia da gaur. Gamelu-lasterketa herri kirol tradizionala da herrialde arabiar askotan; batez ere, Golkoan. Eta Egipton, Hegoaldeko Sinaiko basamortuko beduinoek tradizioari tinko eutsi diote. Joan den martxotik, ostera, lasterketak etenda zeuden covid-19aren izurritearen eraginez; irailean, ordea, berriz egiteko baimena jaso zuten. A zer poztasuna Sinaiko lur idorretan! Gameluek 2 kilometro luzeko pista bat zeharkatu dute, Tih-eko goi-ordokian. Minutu gutxiren buruan iritsi, eta bueltan dira. Bitartean, ikusleak eta gameluen jabeak oinez dabiltza, batetik bestera, lasterketari ja-
H
18
rraitzeko ahaleginean. Guztira 10 kilometroko karrerak dira. Gaurkoa, «nazioarteko lasterketarako entrenamendua da, Xarm el-Xeikh-en udazkenean jokatu beharko litzatekeenarako lan saioa», Saleh al-Muzainik dioenaren arabera. Nuweibako gamelu-klubeko zuzendaria da al-Muzain. Kategoria desberdinak daude, animalien adinaren, pisuaren eta sexuaren arabera. Ikusleen artean Mostapha Abu al-Fadl dago, Kairoko petrolio-konpainia batean lan egiten duen 32 urteko geologoa. Arreta osoz ikusten ditu lasterketak. «Berriro antolatzen ari zirela jakin nuenean, lagunak zoratu nituen, behin eta berriz zoragarria dela esanez... Ikustera etorri behar genuen», esan du. «Iraganean ere egiten ziren gamelu-lasterketak, baina luzaroan bertan behera utzi zituzten, berriro
berreskuratu ditugun arteÂť, gehitu du Xeikh Hassanik, ekitaldia antolatzen duen Alegat tribuko kideak. ÂŤGameluak ez dira desagertuko, hori guk bermatuko dugu. Mendeetan zehar erabili ditugu. Gainera, kontuan izan ezazue: gamelua desagertzen bada, beduinoa ere baiÂť. Egiptok 100.000 covid-19 kasu eta 5.500 heriotza baino gehiago izan ditu (irail bukaeran jasotako datuen arabera). Martxoaz geroztik, neurri zorrotzak ezarri dira birusaren hedapena geldiarazteko, jende bilkura handiak debekatzea barne. Baina beduinoentzat lasterketa hauek beraien ondarea bizirik mantentzeko modu bat dira. Erdibidea bilatzea litzateke egokiena, erraza ez den arren. Gamelu-lasterketak bizpahiru hilabetean behin egiten
dira, eta, sarritan, turista, bisitari eta beduino ugari erakartzen dituzte Sinaiko basamortu erdira. Hala ere, Xeikh Hassanek adierazi du penintsula honetan, non klima haizetsu eta lehorra dagoen eta ez den jende asko bizi, pandemiak ez duela ia eraginik izan. Are gehiago, ez omen da osasun-neurri berezirik ezarri lasterketei begira. Hitzordu hauek bertan behera uzteak galera handiak eragin zizkien gamelu-jabeei; izan ere, geldirik egon arren, animalien entrenamendua, elikadura eta mediku-kontrolak ordaintzen jarraitu behar izan zuten. Antza, konfinamenduko eta konfinamendu osteko hilabeteetan, gameluen jabeek izan dituzten galerak 10 eta 15 milioi libera egiptoarrekoak izan dira (538.750 eta 808.125 euro artean). •
Beduinoen gamelulasterketa tradizionalak irailean berrabiatu ziren. Ikusgarriak dira oso.
19
20
Montejurra GALSOROEN ATEA
Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo
21
MONTEJURRA
Urrian aterpe bila aritzeA ariketa zaila izan da mendizalearentzat Euskal Herrian. Euriari euri, egunez egun, astez aste. Hego-hegoan ere komeriak izan dira lainoek estaltzen ez zuten mendiren bat bilatzeko. Montejurra izan da bakarretakoa, mila metroko langa gainditu eta bista txukunen bat eskaini duen bakarretakoa. Lizarrerria eta Ebro ibaiaren erribera aberatsa banatzen ditu 1.045 metroko mendi berezi eta bakarti honek. Galsoro, baratze eta mahastien eremu bukaezinak hegora. Urbasa eta Lokiz mendiguneak iparrera, lainoek, euriak besarkatuta. Montejurra egun erdiko txango erraz-erraza da, bere magalean Iratxeko Monasterioa eta Donejakue bidea bezalako harribitxiak gordetzen dituena.
22
dazkenak eta neguak gaiztoak izaten dira Euskal Herriko ipar isurialdean, baina urriko lehen erdiak marka asko bete ditu. Euria egun guztietan, bakar batean izan ezik. Hego isurian bilatu behar, Kantauriar isurialdeko parajeetan ezin dena. Erabaki erraza‌ euria hego isurira ez dela iritsiko pentsatuta. Baina haraino ere iritsi da. Kodes aldean ez dago esperantzarako zirrikiturik. Iruùean eta Lizarran baino askoz eguraldi txarragoa dago, Vianan ere euria (Nafarroa). Autotik mugitu gabe tripa betetzea ote, aukera bakar? Bidean mendi bat laino ez laino sumatu dugu: Montejurra. Eta hura aukeratu behar izan dugu. Behar izan dugu, euriagatik, baina bizpahiru orduko txango erosoaren ondotik jabetu gara merezi duen txangoa dela, akaso zorionekoak garela beste gailur batzuk igo ezinik
U
patuak haraino eraman gaituelako. Horregatik da, noski, irakurleei gomendatzeko moduko irteera. Montejurra Lizarra herri gainean dagoen mendi bakar eta berezia da, Ega ibaiaren arroa baino 500 metro gorago tentetzen dena, nahiko modu malkartsuan. Hiru erpin berezitu ditu, 1.040 metrotik gorakoak hirurak, eta oso bista ederrak ditu horietako edozeinetatik. Izan ipar aldera, edo hegoaldera, non galsoro erraldoiak agertzen diren nonahi Ebro ibaiaren mugaraino. Galsoroak, eta Nafarroa hegoko baratz eta mahasti aberatsak. Historia handi eta odoltsua du Montejurrak. Estrategikoki oso mendi garrantzitsua izan da betidanik, karlismo garaian, batez ere. Zumalakarregiren karlistak Montejurrako arte eta harkaitzak zituzten gordeleku eta gotorleku. Karlisten garai haiek gogoratzeko erromeriak antolatzen hasi ziren 1939an, eta 1976an eskuin
Ezkerreko irudian, San Cipriano santua Montejurra gailurreko harkaitzean zizelkatua. Ondoan, bidearen hasiera. Erreportajea irekitzen, Montejurrako gailur tartetik bistaratzen den ikuspegi zabala.
23
Bi argazki txikietan, gailurreko postontzia eta aparkalekuan dagoen mapa. Beheko argazki handian, Montejurra mendiguneko gailur garaiena, antenen gailurretik ikusia. Riglosko ÂŤmalloÂť-en antzeko egitura geologikoa du.
JURRAMENDI muturreko kideek Alderdi Karlistako bi kide erail zituzten Montejurran. Orduz geroztik, eta urtez urte, omenaldi jendetsuak egiten dira mendi hartan urterourtero. Montejurrakoa oso txango erosoa da. Ipar isuritik apenas du 500 metroko desnibela. Bidea oso txukuna da, malda handi-handirik gabea, eta bizpahiru ordutan aise egin daiteke joan etorria Montejurrako begiratokia dagoen aparkalekuraino. Bertara autoan irits daiteke Aiegi pasa eta Donejakue bideko autobidea azpitik zeharkatuz. Ez da aukera txarra, dena den, txangoa Iratxeko Monasterioan hastea. Eraikinak eta bertako museoak merezi dute bisitatxoa, eta handik 20-25 minutu baino ez dira behar aparkalekura oinez iristeko.
Hiru bide, aukeran Aparkalekuan mapa txukun bat dago, nahi dugun igoera egiteko. Erabiliena, eta ohikoena, San Cipriano ermitara daraman bidea da, kalbario eta guzti. Bide zidor zabalean barrena beti, bihurgunez josia, arte baso itxian tarteka, eta noizean behin, mendebalderantz, ermita gure gainetik ageri dela. Ordubete eskaseko bidea da. Aparkalekutik Karearen Bidea edo “Hoya de la Cal” bidea ere aukeratu daiteke, malkartsuagoa eta ez ermitako bidea bezain erosoa. Hirugarren bidea “Los presos” bidea da, baina hori erabiltzekotan, komeni beherakoan izatea, porlanezko pista deserosoa baita. Montejurrako gailur bat telekomunikazio antenaz josia dago, eta haraino igotzen den pista itsusi bat dago Aiegitik gora. Nekeak jota bazaude, bide horretan behera 45 minutu eskasean iristen zara Iratxeko Monasteriora. San Cipriano ermitatik bista ederrak daude iparralderantz, Lizarra eta eskualde guztia hankapean edukiko dugu. Ermitak badu halako barrunbe bat, mendiko haitzean egina, berezia. Behin ermitan, komenigarria Montejurrako beste bi gailurrak bisitatzea, bistak ermitako edo ermita gaineko tontorretik ikusten direnak baino aberatsagoak baitira. Ez dago galbiderik, xenda oso-oso argia da. Riglosko mallo ezagunen tankera dute Montejurrako haitzek ere. Arroka berezia, irristakorra eta tentea. Erdiko gailurrean dago Lizarrako mendi taldeak jarritako etxetxoa eta postontzia. Oreka joko erraz pare bat egin behar dira etxetxoaren pare jartzeko, baina behin bista haren gainetik jarrita, ikuspegia itzela da. Lizarra eta Aiegi iparrera, eta iparralderago Urbasa eta Lokiz, laino jendeak besarkatuta. Ekialdera Erreniega, Itzagaondoa, Carrascal eta Elomendi. Hegora Arellano, Deikaztelu, Morentin eta Ebro aldeko galsoro hori bukaezinak. Egun argietan Mendikate Iberikoko gailur garaienak ondo ikusten dira Montejurratik, Moncayo, Urbion edota San Lorenzo izan, baina Kantauri itsasotik datozen laino hezeek paraje haiek estaltzen dituzte erabat ipar haizea nagusi denean. Mendebalderantz Monjardin gailur eta gotorleku bitxia ikusten da gertu, Viana herria eta Kodes mendiak, gure haserako destinoa, haiek ere beltzbeltz. Azken gailurrera iristeko azken ahalegina egitea erosoa da. Antenak eta telekomunikazio etxola ikusteko, sikiera. Bizikletan bada jenderik haraino hurbildu dena, aldapa handian. Hiru gailurretan itsusiena da, gizakion arrasto gehien duena. Han, aukeran, pistako jaitsiera erosoa, azkarxeagoa, edo egindako bidea desegitea erabaki behar da. Mendizale petoa bazara, eta eguraldia lagun baduzu, bigarren aukera lehenetsiko duzu. Nekeaz jabetzerako Iratxeko Monasteriora iritsiko zara, Donejakue bidean hainbat erromesen pauso nekezarekin bat egin ondoren. •
GIDA PRAKTIKOA Kokapena Montejurra Nafarroako hego-mendebaldean dago, Lizarrerria eskualdean, eta Lizarra hiritik dozena erdi kilometro eskasera, hegoaldera.
Nola iritsi Iruñetik Lizarrara iristeko Logroñora doan Donejakue bidea hartu behar da. Gasteiztik, Maeztu eta Kanpezura doan errepidetik irits daiteke Lizarrara, eta, Gipuzkoatik, Urbasa eta Lizarraga mendateetan barrena ere bai.
Ezaugarriak Mendi berezia da Montejurra, ez baitauka mendi garaiagorik gertu (Urbasa eta Lokiz iparraldean, Kodes mendebaldera). Hiru gailur ditu, eta gailurreko gunea oso polita da, Riglosko «mallo»-en antzeko monolitoekin josia dago. Eta ia beti arte baso aberatsez inguratua. Oso txango erraza da, bizpahiru orduan eroso egin liteke joan-etorria, egun erdian. Mendi buelta egin ondoren komeni Iratxeko Monasteriora edo Lizarrara bisitatxoa egitea.
25
El Salvador ESTEREOTIPOEZ HARAGO
Erdialdeko Amerika kontinentaleko herrialde txikienak dirudien baino eskaintza handiagoa du. Horretarako, berau markatzen duten estereotipoetatik haraindi joan beharra dago. Ezagut dezagun apur bat hobeto harrera abegitsuko lurralde bizi hau. Testua eta argazkiak:
Alfons RodrĂguez
27
EL SALVADOR an Salvadorrera iristean, legerik gabeko lurralde batera iritsi garela pentsatuko dugu. Ekipajea aireportuko zinta garraiatzailetik hartzean, beldur gara mara delakoek, alegia, kaleko bandek gainera jauzi egingo ez ote diguten. Baina egiaz, salvadortar gehienek, eta are gehiago aldi baterako bisitariek, telebista bidez baino ez dituzte ikusten marak, edo hori kontatzen dute beraiek. Gaur egungo presidente polemiko gaztea, Nayib Bukele, San Salvadorreko alkate zela eta Askapen Nazionalerako Farabundo Martí Fronteko kide zela, helburu bat jarri zion bere buruari; alegia, hiriburua hiritarrentzat berreskuratzea eta leku seguru eta baketsu bihurtzea. Ez dagokigu guri bere kanpainaren arrakasta edo porrota hemen sakon aztertzea, baina errealitatea da, zentzu komuna erabiliz gaur egun mundu guztiak paseatu eta ezagut dezakeela hiria, mehatxupean sentitu gabe. Herritar zintzoak eta noizbehinkako bidaiaria ez daude krimen antolatuaren jomugan, munduko beste edozein herrialdetan gertatzen den bezala. El Salvador herri txikia eta oso populatua da; batez ere, San Salvador hirian nabari da hori. Horregatik, hiriburua ezagutzen den bitartean, atseden hartzeko eta hiri goitik ikusteko El Boquerón-era igotzea aukera ona da. Gainera, ikusmiraz gozatzearekin batera, Las Brumas jatetxeko terrazan Pilsener garagardo hotz bat eta jalapeño saltsarekin egindako abelburu punta dasta ditzakegu. Horrelakoa da El Salvador, beti dago atseden hartzeko txoko lasairen bat, jardunean den sumendi bat baldin bada ere. El Boquerón sumendiak 1917an izan zuen azken erupzioa, eta El Boqueroncito izeneko kraterra sortu zen. Ez dezagun ahaztu herrialde hau Pazifikoko Suzko Gerriko betean dagoela. Hala ere, El Boquerongo Natura Parkeko natura eta lasaitasunak hiriburuko giza intentsitatetik atseden hartzen laguntzen du. San Salvador muinoen artean zutitzen da, eta auzo hoberenak muinoen goialdean daude, hala nola El Escalón, San Benito eta Santa Helena. Gaueko dibertsio giroa ezagutzeko, erosketak egiteko eta Salvadorreko gastronomia dastatzeko, Zona Arrosa Handira joan behar da. Gune historikoa, eta ezagunena, erdigunea da; bertan daude San Salvador katedrala, Jauregi Nazionala eta Rubén Darío kale ospetsua, bere kale-merkatu biziarekin. Interesgarria da Arrosarioko Eliza bitxia bisitatzea, eta Askatasunaren Plaza, gauez oso jendetsua eta arku-
S
Argazki handian, Cerro Verderen oinetan dagoen Coatepeque aintzira. Goian, ezker-eskuin, Santa Ana sumendiko aintzira sufretsua, kraterra eta Ozeano Bareko hondartza bat. Erreportajea zabaltzen, Suchitoto hiriko eta Suchitlán herrixkako irudiak.
28
EL SALVADOR Ezker-eskuin eta goitik behera, Concepción de Ataco herriko ehungailu bat, Irma Guadrón artisauaren eskuak, eta Alfaro familiaren «beneficio»-an kafea hautatzen eta fumigatzen.
pez inguratua. Izkinetako batean La Libertad zinema historikoa dago. Duela hamarkada batzuk itxi zuten, lurrikara batek kaltetu ondoren. Plaza horretara iristeko, Jorge “Mágico” González estadiotik igaroko gara –horrela deitzen zaio El Salvadorreko futbolari ezagunenaren omenez–. Mágico González Erdialdeko Amerikako historiako futbolari onenetakoa da. Mitoa handitu egin zen erretiratu zenean, ez baitzuen inoiz Europako klub handi eta ospetsuetan jokatu nahi izan. Europan, Cádizen jokalari gisa baino ez zen aritu. Cerro Verdetik anil urdinera Cerro Verde parke nazionalera bidean, errepideko ja-
30
tetxe batean atseden hartu eta zerbait jan dugu. Han Ramon ezagutu dugu; gustura aritu gara arkitekto poliglotarekin berriketan. Pilsener garagardo salvadortarraren etiketetan oso eslogan abertzale eta handinahia ageri da: «1906tik salvadortarrak batzen». Ez dago garagardo botila bat baino kokagune hoberik kontu nazionalak aldarrikatzeko eta harrotasun eta batasunaren propaganda egiteko. Lehen errondan egiaztatu genuen hori, nahiz eta salvadortarrak elkartzeko eraginkortasuna zalantzazkoa izan: 80ko hamarkadan gerra zibila izan zuten eta herrialdea oso kolpatuta utzi zuen, dozenaka mila biktimarekin. Ramónek argitu duenez, «garagardoak baino
gehiago, gure diasporak bidaltzen dituen dolarrek batzen dituzte salvadortarrak». Arkitektoak dio El Salvadorren 7 milioi pertsona baino gehiago bizi direla jada eta kanpoan beste 4 milioi bizi direla; horietako hiru, Ameriketako Estatu Batuetan. Halako dibisa-sarreraren ondorioz 2001ean ekonomiak dolarizazioprozesua jasan zuen; hau da, dolar estatubatuarra ezarri zen legezko moneta gisa, eta horrek hazkunde ekonomikoa geldiarazi zuen, etxebizitzaren prezioa asko handitu zela-eta. Gainera, garagardoa eskuan, zera dio Ramónek: «Dolarrak nortasuna eta tradizioa galarazi dizkigu», eta honako hau azpimarratzen du: «Nekazaritzan gogor lan egiteak 140 dolar inguruko soldata ematen du, se-
nide migranteek bidaltzen dituzten 200 edo 300 dolarrak baino askoz gutxiago; horregatik, gaur egun gutxik nahi dute nekazaritza tradizionalean jardun». Ramonek begirada nostalgikoa du. Gerra zibila 6 eta 18 urte artean bizitzea egokitu zitzaion, 1980 eta 1992 artean: «Gogoan ditut urtebetetze eta ikasketa-gau asko mahai azpian, kandelen argitan». Horrelako gerra batek asko atzeratzen du herrialde baten garapena. Gatazka amaitzean, salvadortarren ia erdiak analfabetoak ziren. Gaitz horren aurka borrokatu zen Ramon, ameslari baten gisan. Garagardo batzuk geroago, eta Ramónek gu hainbat hizkuntzatan sutsu agurtu ondoren, Cuntetepeque iritsi gara, eta iragan grisaz ahaztu, orainaldi berdea-
Behean, Ozeano Bareko hego kostaldean kokatutako arrain merkatu bateko jarduna.
EL SALVADOR Goian, Chalchuapako udalerrian kokatutako El Tazumal-eko maien eta totelken hondakinak. Behean, El Boqueroncito kraterra.
ren itzalpean: Cerro Verde sumendia dago hemen, Santa Anako departamenduan. Azken erupzioa duela 25.000 urte inguru izan zela kalkulatzen da. Horregatik, gaur egun mantu berde lodiaz estalita dago, bere hegaletako baso lainotsuari esker. Oinaldean, aintzira eder bat: Coatepeque. Herrialdeko mila eta bat mendietako mazelak landarediz estalita daude, bai laborantza gisa, bai azaleraren %11 basoa delako. Labore nagusia kafea da, herrialdearen azaleraren %7 baino gehiago hartzen duena. Labore hau 1779 eta 1796. urteen artean sartu zen hemen, eta gaur egun nazioarteko ospea duen ekoizpena da, %100 arabikoa eta hainbat barietate dituena; horien artean Bourbon delakoa nabarmentzen da. Kafea baino askoz lehenago, Erdialdeko Amerikako eskualde horretako lurra beste modu batzuetan ustiatuta zegoen. Espainiarrak XVI. mendean bortizki sartu ondoren eta lurraldean aberastasun mineral handirik ez zegoela egiaztatu ondoren, konkistatzaileek zenbait produktu lantzea erabaki zuten, hala nola kakaoa lehenik eta jiquilitea gero; hots, anilaren kolore urdina lortzeko landarea. Sumendiak, kafea... Santa Anara iristean, bisitariak egin nahi duen lehenengo gauza izen bereko sumendira igotzea da. Zorigaiztoko erakarpena dela ohartuko da, bi orduan gora egin eta gero, aurpegia kea darion kraterrera gerturatu eta kiskalitako lur horrek askatzen duen sufrea arnasten duenean. Ur berdeko urmaelaren gaineko bistak inork espero ez duen oparia dira. Kongo izeneko herri hurbilean, Coatepeque lakua ageri da mendi artean, eta haren inguruan, Santa Anaz gain, Izalco, San Marcelino eta Llamatepec sumendiak altxatzen dira. Eskualdea bero besarkatzen duen suzko gerrikoa. Mendebaldean Concepciรณn de Ataco hiria dago, eskualde kafezale beteko herri koloniala. Egunsentiko lehen argi-izpiekin distira egiten duten kale harriztatuak, arkupe freskoak eta bizilagunak Plaza Nagusian erosten eta saltzen; plazak lau amate handi ditu, eskualdeko berezko zuhaitzak, ficuen familiakoak, kondairaz inguratuak eta sendatzeko propietateak omen dituztenak. Handik hurbil, El Carmen kafe lursail edo beneficio-a (hala esaten diete ustiategi hauei) bisita daiteke. 1930ean sortu zen, eta gaur egun Alfaro familiaren laugarren belaunaldiak zuzentzen du. Makineria zaharra, 70 ale kilorainoko zakuak kargatzen dituzten gizonak eta kafea eskuz hautatzen duten emakumeak. Tradizioa, hilean 180 dolar ingururen truke, horixe baita bai gizonek bai emakumenzkoek jasotzen duten soldata. Ipar-ekialderantz, zirkulua ixten bezala, herrialdearen benetako historiarekin talka egingo dugu. El Tazu-
32
GIDA PRAKTIKOA Non lo egin eta non jan Los Almendros de San Lorenzo, Suchitoto-n, leku xarmagarria da bai lotarako bai jateko. www.losalmendrosdesanlorenzo.com
San Salvadorren La Posada de SuchitlĂĄn gomenda dezakegu, San JosĂŠ auzoan. www.laposada.com.sv Ataco-ra doan errepideko, Ruta de Las flores-eko, 94. kilometroan El JardĂn de Celeste dago. www.eljardindeceleste. com
Info+ Euskal herritarrek ez dute bisarik behar; gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen pasaportea soilik. Iritsitakoan baliteke bidaiariari sukar horiaren kontrako nazioarteko txertaketa ziurtagiria eskatzea. Komeni da, beraz, agirien artean eramatea. Euri sasoia maiatzetik urrira artean
izaten da gutxi gorabehera. Bertako legezko dirua dolar estatubatuarra da. Euskal Herriarekiko ordu-diferentzia udan 8 ordu gutxiagokoa da eta neguan 7 ordu gutxiagokoa Helbide lagungarri batzuk: www.visitcentroamerica. com https://elsalvador.travel/ es/
33
EL SALVADOR Behean, Santa Anako biztanleak. Ondoko orrialdean, goitik behera eta ezkereskuin, Santa Anako katedrala, horma irudi bat, baserritar bat, San Salvador hiriburuko txoko bat, eta mototaxi bat Suchitoto herri kolonialean.
mal-eko maien eta totelken hondakinak ikusiko ditugu Chalchuapako udalerri erdian. Kolonaurreko iraganean gehiago sakontzeko, La Joya del Ceréngo hondakinak ere ikus daitezke, El Salvadorreko beste leku nabarmen baterako bidean: Suchitoto. Gauak Suchitoto herriko txoko eder batean hartu gaitu. Loak hartzea kostatu zaigu, Richter-en eskala sismologikoko 5,2ko lurrikara batek astindu ondoren. Joaquín Frantzian enbaxadorea izandakoa, eta Pascal bikotea dira, eta gauden hotelaren jabeak, eta gu lasaitzen saiatu dira: «Astindu hauek ohikoak dira; lasai egon eta deskantsatu; goiztiar ibiltzen bazarete, Suchitoto ahaztuko ez duzuen harribitxi bat da». Kasu egin diegu. Maien aztarnak Egunsentian Suchitlángo aintzira artifizialak eta herri txiki batek hartu gaituzte. Bidaiaren amaiera perfektua da. Herriko kale harriztatuak urrea dira eguneko lehen argi beroekin, eta Plaza Nagusia, Santa Luzia eliza kolonialarekin, leku ezin hobea da tokia nola esnatzen den ikusteko. Plaza Nagusiko izkinetako batean, Irma Guadrón artisau eta diseinatzaileak bere mundua urdinez, urdin
anilez, tindatzen du. Bere estudiotik eta dendatik, Arte Añil-etik, Suchitotoko salvadortar emakume hau anila lantzen duten emakumeen hirugarren belaunaldia da. Irmak 60ko hamarkadan galdutako artea, jiquilite izeneko landarearen estraktuarekin tindatzeko artea, berreskuratu zuen; «maiek egiten zuten zerbait ezin da galdu», esan du. Irmaren sentiberatasuna ez zitzaion oharkabean pasatu arte horretan maisua den japoniar bati, eta dizipulu gisa aukeratu eta arte-diziplina geometriko horretan teknikarik aurreratuenak erakutsi zizkion. Gau hartan, Suchitoto lasaian, Suchitlán aintzirako ur beroen ertzean, San Salvador bizi eta trinkoan lurreratu ginen eguna etorri zitzaigun gogora. Arrazionaltasunaren garrantziari buruz hausnartu genuen, eta iritzia emateko aurretik ezagutu eta esperimentatu egin behar dela. El Salvador ezusteko atsegina izan da oso. Behin entzundako hitzok gogoratu genituen: Ez gara gertatzen zaiguna, gertatzen zaigunarekin egiten duguna gara. Salvadortarrek ondo aplikatzen dute esamolde hori; izan ere, gerra, sumendiak, lurrikarak eta indarkeria beren alaitasuna eta ontasuna elikatzeko eta arazoak gainditzeko erregai bihurtu dituzte. •
Pyramiden ARTIKOKO ESPEKTRO URBANO BAT Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
PYRAMIDEN
Ez da existitzen Pyramiden bezalako beste hiririk. Hiri mamua, Artikoan galdua, non antzinako meatzeen arrastoak dauden, latitude polarretako izotz eta elur artean. Bere eraikinak, altxatu zituen erregimena bezain abandonatu eta izoztuak, itsas hegazti oportunistentzako labar artifizialak dira gaur egun. Hamarkadetako ahanzturaren ostean, bere historiaren menpeko izaten jarraitzen du, inork mendekatu ez duen ÂŤrusalkaÂť baten espiritua bezala.
38
hashak mauser Kar98 zahar bat sorbaldan hartu eta zera diosku: «Khorosho poydem!». Irribarre egin eta berriro diosku: «Ok, ok... let’s go!». 2013ko uztaila da. Doinu errusiarreko ingeles baldarra darabil, baina elkar ulertzeko modukoa. 31 urte ditu eta San Petersburgokoa da. Pyramiden-en bi urte daramatza, guardia gisa lanean eta hiria ezagutzera gerturatzen diren turistei laguntzen. Kudeatzen duen enpresak ez du gaizki ordaintzen –esan digunez–, eta bere asmoa segitzea da. Bere izen osoa Alexander Romanovski da eta Pyramidenen bizi diren zortzi pertsonetako bat da. Beste gida bat, Hotel Tulpan-en ardura daraman bikote bat
S
eta lau langile bizi dira bertan. Baina soilik argia dagoen hilabeteetan; neguan mantentze lan oinarrizkoetarako bi pertsona bakarrik geratu ohi dira. Jakina, Shashak ziurtatzen duenez, negua hemen bakartia, hotza eta iluna da, oso-oso gogorra. Aurreko arratsaldean iritsi ginen eta bi barku-edukiontzitan eraikitako aterpetxe estreinatu berrian hartu genuen ostatu. Meatze-hiri baten portu izandakoan lehorreratu ginen. Ur gainean mantentzen saiatzen diren kai ausenteak, egonean dauden mea zamaleku zaharrak, eta herdoildutako burdinazko eskeletoen hilerri bat. Inguruan, beste mundu batekoa dirudien lurra; mendi, itsaso eta glaziarrak dituen in-
Argazki handian, egurrezko pasarelak eta, aurrez aurre, Nordenskjold glaziar handia. Argazki txikietan, kaioak leiho batean habia egiten eta Leninen bustoa kultur etxeko atarian. Erreportajea zabaltzen, hiriari izena ematen dion mendia.
39
PYRAMIDEN
Goiko argazkietan, ezkerretik eskuinera, mosaiko handi bat ospakizunak egiteko aretoan, Norvegiarekin adiskidetzea gogoratzen duen oroigarria, areto nagusiko eserlekuak, piano bat eta areto futbolean jokatzeko zelaia.
40
gurune bikain eta biluziaren erdian. Ikusten ari garena ihes egin zuen garai baten mamua da, Artikoan galduta; ikatzak mendi-hegalak beltzez tindatzen zituen garai haren mamua, Sobietar Batasunaren harrotasuna sinbolismoaren alorrean ere jokatzen zeneko garaiarena. Gerra Hotzaren pisua Pyramiden Billefjorden-en ipar-mendebaldean dago. Billefjorden Isfjordenen adarretako bat da, Svalbard uharteetako uharte nagusian, Spitzbergen-en. Itsasoz 50 kilometrok eta lurrez 100 kilometrok banantzen dute Longyearbyen-etik, artxipelagoaren hiriburutik. 78. paraleloaren gainean kokatuta dago, Ipar Polotik mila bat kilometro hegoaldera baino ez. Izena labar izugarrien artean bere mazeletan jasotzen duen mendiaren piramide formatik datorkio. Edertasun asalda-
tzailea duen koadro bat dirudi, aurrean Nordenskjold glaziar handia duena. Nunataks altuez zipriztindua, bere mihi indartsuak hiriaren hondarrak irentsi nahi dituela dirudi. Bere historia 1910ean hasten da, suediarrek meatze asentamentu bat sortu zutenean. 1920an uharteak norvegiar subiranotasunaren mende geratu ziren, baina zazpi urte geroago Pyramiden Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunari (SESB) saldu zioten, estatuaren Artikugol meatze konpainiaren bidez, eta oraindik berau da jabea. Harrezkeroztik mundua bitan zatitzen hasi zen taula geoestrategikoan fitxa bat izatera pasatu zen hiria, eta Gerra Hotzaren hasierak mehatxu hori konfirmatu zuen. Helburua zera zen, ezinezko leku batean hiri ideal bat sortzea, sobietar utopia are muturreko langile-hiri batean posible zela erakusteko.
2.000 biztanle hartzeko kale eta eraikinak diseinatu zituzten, baina inoiz ez zuen 1.000ko langa gainditu. Modernoa zen, ondo eraikia eta zerbitzu guztiak zituen: kultura zentroa, liburutegia, kiroldegia, zinema, antzokia, berogailu zentrala, eskola, haurtzaindegia, ospitalea... Energia-subiranotasuna zuen bere meatzeetako ikatzari esker, eta behar adina elikagai zuen bere negutegi eta etxaldeei esker. Eta inor ez zuen diruak arduratzen, dena doakoa baitzen, taberna izan ezik. Bertako biztanleak Errusiako Tula eta Ukrainako Donbas eskualdeetatik etorriak ziren, biak ere meatze tradizioko lekuak. Bertaratzen zirenak bi edo hiru urterako konpromisoa hartzen zuten, eta horiek igarota kontratua berritu zezaketen edo alde egin, Moskun eta Leningraden ez beste edozein tokitan instalatzeko. Ikatz ekoizpena garrantzitsua zen, baina helburu nagusia SESB elementu guztiak aurka izanda ere Lurrean
paradisu bat eraikitzeko gai zela erakustea zen. Mendebaldearen aurrean zuen irudia zegoen jokoan, eta bere autoestimua. Eta horretarako, beharrezko guztia gastatzeko prest zeuden. 1989az geroztik dena aldatu zen. Berlingo Harresiaren erorketa SESBen desegitea ekarri zuen lehen pausoa izan zen. Eta horrek Pyramiden-eko errealitatea agerian utzi zuen. Ez zen esaten zen bezain autosufizientea, ez eta errentagarria ere, eta, gainera, bere propaganda gaitasuna galdua zuen. Moskuk etengabe dirua bideratu behar zuen hura mantentzeko eta egoera ekonomikoki sostengaezina bihurtu zen. Kolapsora iritsi zen. Berogailu zentralaren sistemako matxura bati jaramonik ez zioten egin, ez dirurik ez interesik ez zegoelako, eta ihesaldia eragin zuen horrek. 1998ko martxoaren 31n atera zen azken ikatz tona; urriaren 10ean alde egin zuten azken biztanleek bertatik. Guz-
Behean, ezkerretik eskuinera, hiriari izena ematen dion piramide formako gailurra, Pyramideko herritarren oroitzapen galduak, saskibaloi kantxa, argazki zaharrak eta Nordenskjold glaziarraren horma irudia.
41
PYRAMIDEN Lerroon ondoan, Tulpan hoteleko taberna. Behean, meatze gunea. Eskuineko orrialdean, hiriaren latitudea adierazten duen monumentua.
tia oso azkar gertatu zen, egun batetik bestera, eta hiria denboran izoztuta geratu zen. Itzal artean pasieran Shashak Kar98ari begiratua eman dio atera aurretik. Bigarren Mundu Gerran Wehrmacht-eko fusil estandarra izandakoak babesten gintuen orain hartz polarrengandik, tarteka halakoek muturra agertzen baitute. Ez da txantxa, justu iritsi baino lehen eme bat ikusi genuen bi hartz-kumerekin kostalderantz igerian. Lotsagabe hurbiltzen diren azeri artikoak ez dira arriskutsuak, baina plantigrado zuriak bai. Atera baino lehen giltza-sorta hartu du, oihartzun galduen, barre eta negarren murmurioen, kantuen, haserreen, plazer eta izerdi arnasestuen, zeluloide eta haur-jokoen soinu banden ateak irekiko dizkiguna. Hutsik dauden eraikinen artean gabiltza, ondo kontserbatuak baina inpertsonalak, konstruktibismo estalinistaren adierazle perfektuak. Isiltasunak hartzen du guztia; kaioen karrankak soilik hausten du isiltasuna, blokeetako leihoetan horien habien inbasioa baitago. Hotzikara sentitu dugu, bai baitirudi neutroi bonba batek kaleak eta etxeak gizakiz hustu zituela. Ikuspegi surrealista da, Hitchkock-ek bere txoriak sartutako etorkizun postapokaliptiko batetik aterea balitz bezala. Mendian gora dauden meatzeak, bertara iristeko 400 metroko galeria estali piko bat dutenak. Ikatz fabriken eta prozesadoreen hondakinak. Aireportu zahar bat, kontrol dorre gisa etxola hori ziztrin bat duena. Zementuzko kale zuzenak eta belar parterreak, albo banatan egurrezko etxe gorriak eta bi eta lau solairuko apartamentu-eraikin funtzionalak dituztela.
Ospitalea, brisak mugitzen dituenean kirrika egiten duten zabu triste eta korrokoilduak, eta meatze konpainiaren kartel enblematikoa, hartz polar bat eta ipar latitudeko 79° erakusten dituena. Baina bereziki zirraragarria dena etxebizitza eta eraikin komunaletan sartzea da. Amorruzko kontraste sentsazio bat ematen du, ebokatzailea bezain tetrikoa, nostalgikoa bezain aztoragarria. Atseden eternalean dauden sofak eta usainik gabeko sukaldeak, zuri-beltzeko argazki higatuak, denborak kolorgetuak; guztiek ere memoriaren ahots isilaraziak gerturatzen dizkigute. Gagarin kiroldegi parean Leninen bustoak axolagabe begiratzen dio ezerezari, historiaren joanean berak zerikusirik izan ez balu bezala. Barruan, zartatutako igerileku baten hutsunea, giharrik gabeko gimnasioa eta futbito eta saskibaloi kantxak. Kultur Etxeak dantzarik gabeko dantza-eskola kontserbatzen du, libururik gabeko liburutegia eta ikuslerik gabeko zinema, bere itsututako proiektoreekin eta zoruan dozenaka metro filmekin, bizirik eta ilusiorik gabeko itsaso bateko olatuak balira bezala. Eta musika aretoaren hondoan piano becqueriano baten figura tristea, ukrainar kanta herrikoien partiturekin, ondoan sokak hautsita dituzten balalaika erraldoiak dituztela. Pyramiden ez da apenas aldatu 2013ko uda hartatik. Oraindik, zeren turismoa hazten ari da. Ez dakit Shashak bertan jarraituko duen, baina Errusiak bai. Ipar Polotik gertuegi dago, bere pika bertatik erauzteko; izan ere, klima aldaketa dela kausa izotzik ez duten iparraldeko uretan itsas ibilbide berrien etorkizun oparoan du begia jarrita. •
GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Maiatz eta irail artekoa da garai onena.
Nola iritsi Bertaratzen diren gehienak Longyearbyen-etik bidaia antolatuan iristen dira, itsasoz edo lurrez, neguan elurretako motorrean. M/S Longøysund delakoa ere har daiteke, Longyearbyen-etik astean zenbait aldiz irteten dena.
Non lo egin Edukiontzien aterpetxean edo Tulpan hotelean, 2014an sobietar estiloan berritua.
Nola mugitu hirian Debekatuta dago bakarrik edota armatutako gidaririk gabe ibiltzea. Hartz polarren arriskua benetakoa da.
43
Birdwatching HEGAZTIAK INDIAKO IPARRALDEAN Testua eta argazkiak: Juan Luis Mugertza
Munduan bada estatu bat, non era guztietako desberdintasunak (erlijioak, koloreak, usainak, kulturak…) elkarren ondoan dauden; India, hain zuzen. Munduan bada herrialde bat, non muturrek (modernitatea eta tradizioa) talka egiten duten; India da hori. Munduan bada leku bat, non populazioa (1.339 milioi biztanle, 2017an) natura ia «itotzen» ari den; hots, India. Munduan bada eskualde bat, non hegaztiak (1.100 espezie, India osoan) ikusteko aukera handia dagoen; alegia, Indiako iparraldea.
46
rtarrilaren 5ean heldu ginen New Delhi-ko Indira Ghandi aireportura. Aduanako ohiko tramiteak egin, euro batzuk aldatu (euro 1 = 75,60 errupia) eta martxa. Aireportuko beirazko ateek ezker-eskuinera egin zuten, eta hantxe genituen zain, harrapariak egoten diren bezalaxe, guri begira. Baina hauek ez dira haize korronteez baliatzen gure moduko iritsi berriei ongi etorria emateko. Hauek beharrak eta esperientziak erakutsitako sena darabilte arreta bereganatzeko, eta bertakoekin irabazten ez dutena gurekin irabazteko. «Taxi! Taxi! Taxi!». Ostatuaren izena esan (Param Palace), «how much is it?», galdetu, eta batzuek 800 errupia eskatu, beste batzuek 600... Azkenean, aireportutik at “Prepaid taxi” kartela agerian zuen egurrezko txosna batera zuzendu genituen pau-
U
INDIAKO IPARRALDEA soak, gauak estaltzen zuen kutsadura oso nabarmen uzten zuelarik. Gure helmugaren helbidea erakutsi, eta 250 errupia ordaintzeko esan zigun bertako morroiak, taxi itxurako autoaren gidariak berarekin joateko esan bitartean. Egindako tartea laburra izan zen, baina kale ilun eta estuen artean zegoen ostatu ziztrina topatzeak luze jo zuen. Dutxatzeko ur berorik ez eta izara zikinak. Lehenengo kontaktuak Indiari tamaina hartzeko balio izango zuelakoan, lo egiten saiatu ginen. Halarik ere, 1.000 errupia ordainduta, ezin gehiago eskatu. Goizeko 7etan genuen zain autoa New Delhitik 50 bat kilometrora dagoen Sultanpur santutegira joateko. Nahi izanez gero, bazegoen aukera metroan Gurgaoneraino joateko, eta gero 15 kilometro taxiz egiteko, baina herrialde honetan zer
nolako kaosa dagoen ikusi eta gero, ez dakit, bada, mereziko zuen apur bat gutxiago ordainduta gora eta behera ibiltzea. Halarik ere, autoan egindako tartea beldurtzekoa izan zen; behin eta berriro esan genion polikiago joateko aurpegian irria zuen gidariari, baina bide bazterretan geuri begira zeuden behiei baino kasu gutxiago egin zigun buruan turbantea, eta barruko ispiluan Brahma, Xiva‌ eskegita zituen lodikoteak. 1972an egin zuten parke Sultanpur, eta 1991n Parke Nazional izendatu. Toki aproposa da neguan txoriak behatzeko. Izan ere, hegazti migratzaile askok (kurrilo damatxoak, pelikano arrosak, zozo hori-berdexkak‌) Sultanpur aintzira inguruan hartzen dute atseden indarberritzeko; ahaztu gabe urte osoan dauden egoiliarrak (uroilo urdinak, lertxunak, ubarroiak‌). San-
Handian, Indiako garraiobideak. Argazki txikietan, Bharatpur, txorien paradisua, eta Keoladeo Ghana Parke Nazionaleko sarrera.
47
Lerroon gainean, mika urdin mokogorria (Urocissa erythroryncha). Ondoko orrialdean, Esmirnako martin arrantzalea (Halcyon smyrnensis), Zeilango hontz arrantzalea (Ketupa zeylonensis) eta Araba-zozo brahmana (Sturnia pagodarum).
tutegiko Interpretazio Zentroa 1987an hil zen Salim Ali-ren (Indiako ornitologo ospetsua) omenez egin zuten. Parkea oso ondo egokituta dago patxada ederrean oinez ibiltzeko, eta begiratokietatik hegaztiak ikusteko. Guk 82 espezie ikusi genituen, eta batzuk potoloak (ahate indiar moko pikarta, frankolin grisa, hegabera buztan zuria…). «Merkean ez omen dago onik», dio esaera zaharrak, eta sinetsi beharko dugu. Beaufort Inn hotela lehen gauekoa baino itxurosoagoa zen (2.600 errupia), eta afarian katilu txikietan jandako arroza, ilarrak, gisatua, barazki egosiak, txappatia (arto-taloen antzeko ogia), eta gulab jamun (gazta, irina…) postrea, oso goxoak zeuden. Gero, motzean buelta bat eman genuen merkatua ikusteko, eta, bide batez, diru-truke etxeetan euro gehiago aldatzeko. Badaezpada, leku batzuetan galdetu genuen kanbioa zenbatean zegoen (1 euro=79 errupia), eta aireportukoa baino hobea zenez, bertan aldatzea erabaki genuen, errezeloa izan arren. Horrelako lekuetan ez baitute inolako ordainagiririk ematen. Bharatpur, txorien paradisua Trena hartu eta hurrengo helmuga: Bharatpur. Keoladeo Ghana Parke Nazionalaren harrera-lekuan datuak ematen geundela, gurekin berriketan aritu zen ornitologoak esandakoak urduri jarri gintuen: «Bharatpur is a birder’s paradise». Inoiz 350 bat espezie ikusi dituzte, nonbait. Sarreran jende asko zegoen leihatilaren aurrean ilaran txartelak erosten, eta atentzioa eman zigun prezioaren kontuak: atzerritarrok 560 errupia; bertakoek, 90. 1850etik Keoladeo Bharatpurreko maharajentzat
48
ehiza erreserba zen, eta britainiar kolonizazioan ospe handia zuen, goiz batean milaka ahate akabatzen zituztelako. Jarduera zinegetiko hori 1965era arte egon zen indarrean. Egun, erreserbak 29 kilometro karratu ditu, eta elementurik garrantzitsuena ura da. Rajastan eskualdea Indiako lekurik lehorrenetakoa da, eta parkea Thar basamortutik hurbil dagoenez, bertako hezeguneak, padurak, zingirak eta basoak migrazio luzeko uretako espezieentzat ezinbesteko lekua dira, baita bertan dauden ugaztun eta narrastientzat ere. Neguan goizeko 6.30ean zabaltzen dute, eta 17.00etan itxi. Aukera dago oinez, bizikletaz, edota bertako batekin rickshaw batean joateko. Lehenengo egunean oinez egitea erabaki genuen, eta momentuan jabetu ginen hoteleko txorizaleak esandakoak gezurretik ezer gutxi zuela. Sarreratik metro batzuk egin, eta enbor batean lau mozolo indiar ikusi genituen, eta apurtxo bat aurrerago, zuhaitz batean, lasai asko, uso berde hankahori saldo handi bat. Oso jende gutxi ikusi genuen oinez. Gehienek, rickshawa alokatzen zuten eta, takean-potean, bide bazterretan gelditzen ziren faunaren gaineko azalpenak entzuten, eta sarreratik hiru kilometrora zegoen taberna moduko batean zer edo zer hartzen. Bazeuden txoriei argazkiak egiteko tamaina handiko argazki-makinak eta tramankuluak eramateko garraiobidearen beharra zutenak ere. Egun honetan, 34 espezie berri ikusi genituen eta tartean batzuk preziatuak: zikoina lepabeltza, amiltxori horia, antzara nano asiarra… Bigarren egunean, oso goiz esnatu ginen, baina eguraldiak ez zuen itxura onik. Gosaltzen ari ginela ez ge-
INDIAKO IPARRALDEA nekien zer egin, eta, badaezpada, hegaztien planak kale eginez gero, zerbitzariari galdetu genion Agrara joateko autobusik ba al zegoen. Distantzia ez da handia (56 km), baina denbora (4 bat ordu), bai. Izan ere, leku askotan gelditzen da, eta autobus-geltokia Taj Mahal-etik oso urruti omen dago. Azkenean, kapak eta jatekoa bizkar- zorroan sartu, hala moduzko bizikleta bana alokatu (100 errupia pertsonako), eta gure txori maiteak ikustera joan ginen. Gainera, zorte handia izan genuen, harrapari asko (arrano sugezale gangarduna, ekialdeko eguzki arranoa, estepako arranoa‌ ), hontz handi iluna, eta txakalak ere ikusi baikenituen, lehenengo orduan laino trinkoak ikusteko trabak jarri arren. Parkean distantziak ez dira handiak, baina etengabeko bizikletaren kirrinkak edota egoera txarraren balaztak deseroso eta arriskutsu egin ohi dute ordu asko bizikletaren gainean ibiltzea. Espezie berrien kopurua egunetik egunera gero eta txikiagoa bazen ere, txoriak bazter guztietan ikusten genituen. Baita Europan oso estimatua diren itsasikara zitrinoa eta pelikano ilebihurria ere. Alabaina, oraindik batzuk falta genituen, eta non ikus zitezkeen bagenekien, bertako txori-gida batek esanda. Bitxikeria gisa, sarreratik hiru kilometrora Keoladeo Shiva tenpluan gertatutakoa. Inguruko bazterrak arakatutakoan, hamarretakoa egitea bururatu zitzaigun, baina bizkar-zorrotik plastikozko poltsa atera, eta mahaiaren gainean jarri aurretik, bertan zegoen tximinoak eskutik kendu zigun. A zer nolako beldurra pasatu genuen bertako abadeari, makila eskuan zuela, tximinoek orroka eta marruka kontra egin ziotenean. Gutxienez, ontziratutako saltxitxoia ez zuten eraman, eta lapurtutako fruta abadeak eman zigun. Azken egunean, arratsaldeko trena hartu baino lehen, Bharatpur hiria ikustera joan ginen, eta urak inguratzen duen Lohagarh Fort, eta Ganga Mandir tenplua ikusi genituen. Keoladeo Parke Nazionalean 73 espezie berri ikusi genituen; tartean, falta zitzaizkigun amiltxori beltza, kurrilo buztanzuria, apo hontz indiarra, bizardun buruarrea, eta Sultanpurren ikusitako asko ere. Hurrengo helmuga, Himalaia inguruko parajeak eta bestelako txoriak. Ramnagareko safaria Iluntzean heldu ginen trenean New Delhitik 251 kilometro ipar-ekialdean dagoen Ramnagarrera. Egunero bezala, oso goiz esnatu ginen, baina ez txorietara joateko preseski, Jim Corbett Parke Nazionalean dagoen tigrea ikusteko baizik. Parkea Indiako zaharrena (1936) da, Uttarakhand estatuan dago, Nainital barrutian, eta lau gune ditu: Bijrani, Jhirna, Dhela eta Dhikala. Hiru ordu iraun zuen 49
Lerroon gainean, Kramer loroa (Psittacula krameri) eta, handian, Okil grisa (Picus canus). Ondoko orrialdean, Himalaia mendikatea eta arrano sugezale gangarduna (Spilornis cheela).
50
INDIAKO IPARRALDEA
safarian ez genuen tigre arrastorik ikusi, eta bestelako animaliak ere gutxi. Safariaren porrota arintze aldera-edo, Ramnagarretik gertu dagoen Girjiya Devi tenplura joan ginen txorietara. Tenplua harkaitz baten gainean dago, Kosi errekan, eta oso polita da. Gainera, egunero tenplura errezatzera joaten den jende mordoaren joan-etorriak halako kutsu mistikoa ematen dio lekuari. Alabaina, hori baloratu baldin bagenuen ere, gure begiradak erreka ingurura jotzen zuen, txoriei segika, eta oso denbora laburrean 27 espezie berri ikusi genituen; tartean, Euskal Herrian oso estimatua den harkaitz-txoria; non, eta erreka ondoan, utzitako etxe baten horman gora. Pangot: 2.220 metroan A zer nolako lasaialdia hartu genuen hotelera heltzean! Alta, horretan ez ziren bukatu gure komeriak, Nainitaletik 15 kilometrora, Uttarakhand estatuan, 2.000 bizilaguneko Pangoten egindako egunetan. Ostatuko mutila oso jatorra zen, baina 2.220 metroan egokitutako logelak ez zigun behar besteko erosotasunik eskaintzen klima mediterraneoan bizitzen ohitutako euskaldunoi. Ur hotzez dutxatzeko palankana bat erabili behar izan genuen. Lo egiteko haize berogailu bat utzi ziguten, logelan sekulako hotza egiten zuela esan eta gero. Atari zabalean logelan baino hobeto geundela jabetu eta gero, hantxe aritu ginen, goizean goizetik ilundu artean, gora eta behera Himalaia mendikateko gailurrek jantzitako lepoko zuriak txundituta, eta basoko okilek eskaintzen zuten musikak liluratuta. Gainera, eskertzekoa zen zer nolako ahaleginak egiten zituzten Jungle Lore Birding Lodge ostatuko langileek gu gustura egon gintezen, eta bertako batekin harremanetan jarrita, hurrengo egunean mendira joateko garraiobidea izan genezan. Bala Sada gure zain, Cheer Point-era jeep zahar batean eramateko. Komunikatzeko modurik ez genuen,
baina oso eroso ibili ginen gizonezko bibotedun nagusiarekin. Mendi magalak arakatzen genbiltzala, bikote aleman bat gida batekin ikusi genuen. Haiek ere, gure antzera, faisaiak ikusi nahi zituzten. Sekulako ahaleginak egin zituen Sadak guk faisaiak ikus genitzan, baina alferrik izan ziren. Hotz handia egiten zuen, eta ezkutuan zeuden, antza. Satall: hoteletik begira Bidean, Nainitalen gelditu ginen, baina ez txoriak ikusten, nahiz eta sasoi batean oso leku ona izan. Espekulazioak baliabide naturalak hondamendiratu ditu, eta ornitologo askoren ibilbidean oso gustuko lekua txikitu egin dute. Sattaleko hotelak Birders Den Eco Friendly Resort zuen izena, eta itxuroso ematen zuen hiru gau egiteko. Hotelean bertan hide (ezkutuan egokitutako leku bat txoriak ikusteko, eta propio jarritako janaria jateko) bat zuten, eta bertan denbora luzea eman genuen bertatik bertara hegaztiak ikusten. Ondoko beste bi hoteletako hide-etan ere izan ginen, ordainduta (500 errupia), txoriak ikusten. Izan ere, txori batzuk leku batzuetara joaten dira, eta beste batzuk ez. Gurean, esaterako, frankolina ikusteko aukera zegoen, eta besteetan, ez. Hotelean bazkaltzen ari ginela, bertako jabea etorri zitzaigun txorien gainean mintzatzera, eta beraiekin Chafi errekara joateko aukera eman zigun. Gu ez gara antolatutako taldeetan joaten, baina onartu behar, horrelakoekin joanda, gure kabuz ikusiko ez genituen espezie potolo batzuk aurkitu genituela: Zeilango hontz arrantzalea, ur-zozo arrea, sardebuztan txikia, eta sardebuztan bizkargrisa, besteak beste ‌ Esan behar talde horietan aritzen diren gehienak, txorizaleak baino argazkizaleak direla. Bidaia bukatzeko New Delhira jo genuen... 20 milioi biztanleko hirira. Horrek beste istorio baterako ematen du. •
GIDA PRAKTIKOA Sultanpur parke nazionala Gurgaon barrutian dago, Gurgaoneko irteeran.
Keoladeo parke nazionala Bertan Ghana izeneko txorien santutegia dago. Bharatpurren dago, Rajastanen. Web orrialdea: tourism.rajasthan.gov/ keoladeo-ghananational-park
Jim Corbett parke nazionala Ramnagarren dago, New Dehlitik 251 kilometrora. Helbidea: www.corbett nationalpark.in
Jungle Lore Birding Lodge Pagot herria ospetsua da naturaren edertasunagatik eta hegaztiak ikusteko aukeragatik. Ostatuaren helbidea: https://junglelorebirdin glodge.com
Birders Den Eco Friendly Resort Sattalen kokatuta. Ostatuaren helbidea: birdersden.co.in
.
proposamen tematikoa
EUROPAKO GAZTELU LILURAGARRIENAK Mota guztietako gazteluz josita dago Europa; ia erortzeko zorian daudenak, egoera ezin hobean, itsasertzean edo ibai eta aintzira handien gainean daudenak... Erakargarrienak aukeratzea zaila da, baina «www.jetcost.es» hegaldi eta hotelen bilatzaileak hainbat arrazoirengatik liluragarrienak iruditu zaizkienak aukeratzeko eskatu die bere erabiltzaileei. Hogeira mugatu dituzte eta horietatik guk sei hauek aukeratu ditugu. Hogei horien zerrenda osatzen duten gainerakoak hauek dira: Belmonte eta Peñiscolakoak, Segoviako Alkazarra eta Granadako Alhambra (Estatu espainola); Bellverreko gaztelua (Katalunia); Edinburgokoa (Eskozia); Obidos eta Guimarães-eko gazteluak eta Belémeko dorreak (Portugal); Miramare, Sant’Angelo eta Sirmioneko gazteluak (Italia); Malbork-eko gaztelua (Polonia) eta Trakaikoa (Lituania). Testua eta argazkiak: : Open Comunicación
Bran (Errumania) Bram Stoker ez zen sekula Errumanian egon. Beraz, zaila da sinestea Drakularen gaztelua zenik. Halere, horrela deitu izan zaio. Transilvaniaren eta Valakiaren arteko mugan kokatutako gaztelu honen lehen eraikuntza 1212koa da, Zaldun Teutonikoek mendi-ibilbideko trafikoa geldiarazteko zurezko gotorleku bat eraiki zutenekoa. 52
Bojnice (Eslovakia) Marmol trabertinozko mendixka baten gainean, XI. mendetik bere jabetza Hungariako familia ahaltsuenetakoen eskuetatik pasatu da. XIX. mendean, Erdi Aroko bertsio erromantiko batera egokitu zuten. Paisaia idiliko batean kokatuta, gazteluaren azpian dagoen koba batek xarmagarritasun berezia ematen dio.
Predjama (Eslovenia) Labar ikaragarri batean iltzatuta dago eta munduko gaztelu-kobazulo handiena da Guinness zerrendan. Film eta telebistako saio askotan agertu da, noski. Predjamako Erazem baroiaren babesleku izan zen XV. mendean; baroia lapur ospetsua zen, Robin Hooden antzekoa.
53
proposamen tematikoa Chambord (Estatu frantsesa) Seguru asko, Loirako gaztelurik eder eta entzutetsuena da. Basurdeak eta oreinak dituzten basoz inguratua, XVI. mendean eraiki zuten, Frantzisko I.a erregearentzat. Kupula eta dorre ugari du sabaian, oso irudi ikonikoa osatuz. Jatorrizko eraikinaren arkitektoa nor den ez da dago argi eta batzuek diote diseinua Leonardo da Vinciren zirriborroetan oinarritu zela. Estatu frantseseko eraikin errenazentista ikusgarrienetakoa da.
Kronborg (Danimarka) William Shakespearek, bere “Hamletâ€? hemen kokatu zuenean, Elsinore deitu zion. Errenazimentu garaiko Europako iparraldeko garrantzitsuenetakoa da eta SjĂŚlland uhartearen ipar-ekialdeko muturrean dago. Eric de Pomeraniak, Danimarkako erregeak, 1420ko hamarkadan eraiki zuen, Itsaso Baltikotik sartu edo ateratzen ziren ontziei hamarren bat ordainarazteko.
54
Neuschwanstein (Alemania) Bavaria estatuko gaztelu hau, 1886an Luis II.a erregea hil eta berehala ireki zizkion ateak publikoari. Harrezkero, oso leku ospetsua bihurtu da, milioi eta erdi bisitari izan ditu, eta Alemaniako eraikin fotografiatuena da. Eraiki zen garai hartan, gazteluak eta gotorlekuak jada ez ziren beharrezkoak ikuspuntu estrategikotik, aberastasun adierazgarri bezala baizik. Disney parkeetako Edurnezuriren gaztelu ospetsuak hau hartu omen zuen oinarri.
55
HITZORDUAK
MADRIL (ESTATU ESPAINIARRA) Azaroaren 4tik 15era Emakumeek Egindako Zinema Jaialdiaren hirugarren edizioa aurrekoak baino kalitate eta proiekzio kopuru handiagorekin dator; guztira, antolatutako zinema emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak... Madrileko hamasei gunetara helduko dira. Horrez gain, Alcala de Henares eta Cordoban proiekzioak antolatu dituzte eta Filmin plataforman ere jaialdian aurkeztuko diren 49 film ikusi ahal izango dira «online». Polonian egiten den zinema da aurtengo jaialdiko protagonista, eta lehian izango diren filmen artean jatorri euskalduneko txiletar zinemagile bat ere badago; Maite Alberdi, Zinemaldian aurkeztu zuen “El agente topo” filmarekin (argazkian). www.festivalcinepormujeres.com
56
MORELIA (MEXIKO)
BARTZELONA (KATALUNIA)
Azaroaren 19tik 22ra Mexikoko Morelia hirian egiten den Miguel Bernal Jimenez musika jaialdia Latinoamerikako garrantzitsuenetarikoa da. Aurten, pandemiaren eraginez, ekitaldi presentzialez gain «online» ere jarraitu ahal izango da. Hitzordu berritzaileen artean, Purple is the Color austriar jazz taldeak (argazkian) hilaren 19an emango duen kontzertu birtuala dugu. Hilaren 12an eta 13an, “Beethoven Mexikon” sinposioa egingo da «online»; hitzaldiak antolatu dituzte, baita Tzintzuniko Ganbara Orkestraren kontzertu birtuala ere (13an). www.festivalmorelia.mx
Urtarrilaren 29ra arte Bartzelonako Jazz Jaialdia 48 kontzertuz osatutako egitarau ikusgarriarekin dator 52. edizioan. Parte hartuko duten artisten artean daude Silvia Perez Cruz –lau kontzertu eskainiko ditu Palau de la Musica, Gran Teatre del Liceu eta Bartsbat aretoetan–, Brad Meldhau, Ute Lemper, Andrea Motis, Miguel Poveda eta Vicente Amigo. Beste hitzordu interesgarri batzuk Marco Mezquidak azaroaren 6an eskainiko duen kontzertua eta Sant Andreu Jazz Band taldearen 15. urteurrenaren ospakizuna izango dira (azaroaren 27an). jazz.barcelona
ErakusketaK TOYIN OJIH ODUTOLAREN MUNDUA Zadie Smith idazlearen esanetan, Toyin Ojih Odutola artista nigeriar-estatubatuarraren lana da gaur egungo liluragarrienetakoa. Londresko Barbican Centerrek Ingalaterran eskaini zaion lehendabiziko bakarkako erakusketa du ikusgai urtarrilaren 24ra arte. Marrazketa prozesua bera ikerketa prozesu bihurtzeko asmoz, Ojin Odutolak marrazketa materiala besterik ez du erabiltzen (ikatz ziriak, pastel pinturak...).
EMAKUMEAK PROTAGONISTA URTE OSOAN ZEHAR BALTIMOREN 1920ko abuztuaren 18an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren hemeretzigarren zuzenketa onartu zen, emakumeen bozkatzeko eskubidea lehen aldiz bermatu zuena. Data erabakigarri hori ospatzeko, Baltimoreko Arte Museoak emakumeak protagonista dituzten erakusketak baino ez ditu hartu 2020an. Urtarrilaren 17ra arte, esaterako, amatasuna Afrikako artean nola islatu den du aztergai erakusketa interesgarri batek. Bada, guk ere emakumeak protagonista dituzten gomendioak ekarri nahi izan dizkizuegu azaroko zenbaki honetan.
www.barbican.org.uk
www.artbma.org
ARTEMISIA GENTILLESCHI HANDIA
GIZONEN BEGIRADA «FEMENINOA»
XVII. mendean emakume artistak ez zituzten aintzat hartzen. Horregatik da hain berezia Artemisia Gentilleschi (1593-1656) italiarra. Pintore honen talentuak, errebeldiak eta feminismoak (nahiz eta orduan kontzeptu hori definitzeke zegoen), gizonen artean toki bat egitea ahalbidetu zioten. Londresko National Gallery museoak erakusketa bat eskaini dio, urriaren 21era arte zabalik egongo dena. Artimisari eskainitako lehena da, gainera. www.nationalgallery.org.uk
Madrileko El Prado museoko “Gonbidatuak” erakusketa bitxia da oso. Bertan, gizonezko pintoreen begirada “femeninoa” aztertzen da, zehazki, beren emakumezko lankideen lana zenbateraino baldintzatu duen dago aztergai eta ikusgai. Erakusketa museoaren funtsez hornitzen da eta ez du artearen edertasuna ospatu nahi, baizik eta eztabaida sortu. www.museoelprado.es
CHANEL, PALAIS GALLIERA MUSEOAN Miren Arzallus historialari eta komisario euskaldunak gidatzen duen Pariseko modaren museoa, Palais Galliera izenekoa, Gabrielle Chanel diseinatzaileari Parisen eskaini zaion lehen atzera begirako erakusketaren egilea da. Urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik eta bertan mota guztietako diseinuak daude ikusgai; jantziak, bitxiak... www.palaisgalliera.paris.fr 57
liburuen TXokoA
GURE BASOAK EZAGUTU ETA BALORATU DITZAGUN
Gure Basoak. Gipuzkoako basoen eta basoko landareen gida. Ilustratzailea: Raúl Domínguez Pazo. Aranzadi zientzia elkartea, 2020. 152 orrialde. 20 euro.
tzerriko oihanak eta mendiak bisitatzeko irrikan gaude, baina etxekoak ondo ezagutzen al ditugu? Gutako askok ezetz erantzungo genuke. Hori ekiditeko, gure basoak ezagutu eta horien balioa nabarmentzeko lehen gida argitaratu du Aranzadi zientzia elkarteak, guztiz intuitiboa den liburu batean eta zuhaitzen mundua arrotz zaienei zuzenduta. Elkartearen botanika sailak prestatuta (langileak eta boluntarioak), “Gure Basoak. Gipuzkoako basoen eta basoko landareen gida” izeneko lan monografikoa osorik euskaraz idatzitako lehen mendi-gida da, gainera. Helburua Gipuzkoan aurki ditzakegun baso-habitaten berri ematea, basoen egitura eta osaera ezagutaraztea eta paisaia ezagutaraztea da. Hariztiak, pagadiak, ameztiak, haltzadiak, artadiak eta landaketak dira irakurleak lan honetarako egindako ilustrazioen bidez aurkitu ahal izango dituen zazpi habitat. Izan ere, gida honetan ilustratzailearen lanak berebiziko garrantzia du, ez baita argazkirik erabili. Raúl Domínguez ilustratzailearen hitzetan, «marrazkiak abantaila batzuk ditu gaur egun indarrean dagoen argazkiaren aldean. Espezie bat deskribatzeko orduan, hura identifikatu eta ulertzeko behar diren ezaugarriak dituen adibide ideala marrazten da».
A
UNIBERTSOAREN LEHEN BIDAIA-GIDA
THRILLER POLITIKOA ETA OSO GERTUKOA
Planetako herrialde eta lurralde guztiei buruzko gidak argitaratu ondoren, Lonely Planet-ek jauzi “kosmikoa” egin du, eta bere esperientzia guztia bildu du unibertsoaren mugetara bidaiatu dezagun. Bada, harrigarria dirudien arren, NASAren laguntzarekin, «unibertsoan zehar bidaiatzeko lehen gida» gisa aurkezten den liburu honetan, lehenik gure eguzki-sistemako planeten berri emango zaigu, gero unibertsoaren mugetara joateko, exoplaneta, izar jaio berri, gainerako supernoba edo galaxia-superkumuluetara.
“Ehiztariaren isilaldia”-rekin Euskadi saria irabazi zuen Luis Gardek 2015. urtean. Orain, itzuli egin da 20272029. urteen artean kokatutako thriller politiko honekin. Nobela beltza hausnarketa pertsonalekin nahasi du idazle iruindarrak, etorkizunera begiratzen duen liburu honetan, hemendik urte gutxira sor litekeen gatazka bati erreparatuz. 2027an EHAS erakunde armatuak Leyre Olcoz nafar politikari eskuindarra bahitu du. Ekintzaileek baimena emango diote eskutitzak idazteko emazteari zein hainbat politikariri.
El universo. Guía de viaje. Lonely Planet, 2020. 607 orrialde. 26,60 euro.
ATZERA BUELTARIK GABEKO BIDAIA Gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duela ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Ezezaguna den helmugaranzko bidaian abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Iñaki Petxarroman kazetariak, hainbat aditurekin hitz egin ondoren, informazio asko eta oso modu ulergarrian eskaintzen du liburu honetan. Ezezagunerako bidaia. Iñaki Petxarroman Elkar-Berria-Jakin, 2020. 192 orrialde. 16,50 euro
Aireportuko musika. Luis Garde. Pamiela, 2020. 448 orrialde. 23,00 euro.
MUGEK ZER ESAN NAHI DUTE? Orokorrean, herrialde baten mugak argi eta garbi zehaztuta daudela uste dute gehienek: lerroaren alde batean, herrialde batekoa den lurra; bestean, beste herrialdearena. Euskaldunok, esaterako, badakigu gauzak ez direla horrela. Liburu honetan, mapa eta testuen bitartez, egoera bitxi asko islatzen dira, gehienak iritzi publikoak ezagutzen ez dituenak. Mugek zer esan nahi duten hausnartzen lagunduko du lan honek, eta gure ezagutza geografikoak aztertzen ditu, baita munduko txoko eta bitxitasun guztiak ezagutzen dituztela diotenenak ere. Atlas de fronteras insólitas. Zoran Nikolic. Geoplaneta, 2020. 256 orrialde. 21,90 euro.
59
Gogoan hartu
HASANKEYF UREK IRENTSI DUTEN HIRI HISTORIKOA Bi sabai baino ez dira ageri aintzira artifizialaren uren gainetik. Hasankeyf hiri historikoan gaude, gehiengo kurdua duen Turkiako hego-ekialdean, eta Ilisu urtegiaren uren azpian desagertu dena 12.000 urtez bertan egon den hiri historikoa da. Orain ikusten ari garena ez da Hasankeyf bera, hiri zaharraren erreplika baizik. Ilisu aintzira artifiziala bertako presa hidroelektriko handiaren proiektuaren barnean dago. Turkiako bigarren presarik handiena da eta Tigris ibaiko urekin betetzen ari da. Kurdu alderdia eta gerrillariak erabat kontra egon arren, azkenean aintzira artifiziala egin egin zuten, argindarra lortzeko. Turkiako agintariei ez zitzaien axola Iraken ur hornidura arazoak sortzea edo 3.000 herritarrek tokiz aldatu behar izatea. Iazko uda amaieran, Ilisu betetzen hasi zen... eta, orain,
60
komeriak. Abdurrahman Gundogdu merkataria oso kezkatuta dago, uste baitu Hasankeyf-en bertsio berriak ez duela berreskuratuko hiri historikoak zuen xarma. ÂŤLehen irabazten nuenaren %1 irabazten ari naizÂť, esan du kexati bere denda hutsari begira. Turistak ez baitira bertaratzen. Dena den, Turkiako funtzionarioak aintzira artifiziala amu turistiko bihurtu nahian dabiltza eta uretako motorrak, turismorako txalupak eta parapente irteerak eskaintzen ari dira. Ingurua aberatsa da oso naturari dagokionez. Hiriko jatorrizko monumentu batzuk, 1.600 tonako Artuklu Hamam bainuetxea eta XIV. mendeko meskita baten hondakinak barne, ura sartu aurretik lekualdatu zituzten. Museo berri bat ere badago. Baina Hasankeyf ez da betikoa.
zinema bidaiaria
«BERGMAN ISLAND» MIA HANSEN-LØVE-REKIN HITZORDUA Cannesen aurkeztu behar zuen, baina munduko zinema jaialdirik handiena bertan behera gelditu zenean, “Bergman Island”-ek beste ibilbide bat hartu behar izan zuen. Atzeratzen joan da estreinaldia, pandemiak garai lasaiagoak utziko zizkigulakoan; eta gauzak aldatzen ez badira bederen, azaroan iritsiko da zinema-aretoetara Mia Hansen-Løve zinemagile frantses apartak ingelesez filmatutako lehen titulua. Ez dugu datu askorik, aitor dezagun. Sinopsiaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako zinemagile-bikote bat Fårö uhartera doa. Ingmar Bergman zinemagile suediarrak Itsaso Baltikoko uharte honetan hartu ohi zuen babesleku, inspirazio iturri. Udak aurrera egin ahala eta gure protagonisten uharteko paisaia misteriotsuekiko lilura handituz doan neurrian, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga desitxuratuko da. Hauek protagonistak; Vicky Krieps (Paul Thomas Andersonen “Phantom Thread” filmeko protagonista), Mia Wasikowska (Tim Burtonen “Alice in Wonderland”), Tim Roth (“Reservoir Dogs”, “Selma”...) eta Anders Danielsen Lie (“Oslo, August 31st”). Mia Hansen-Løve aktore aritu zen hastapenetan –bi pelikula filmatu zituen bere bikotekidearekin, Olivier Assayas ospetsuarekin– eta 2007an filmatu zuen bere lehen lan luzea, “Tout est pardonné”. Lana Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartzeko hautatu zuten, eta film onenaren Louis Delluc saria irabazi zuen. Hu-
Testua: Fermin Lusarreta
rrengo filmak, “Le Père de mes enfants” (2009), sari berezia jaso zuen Cannesen ere, Un Certain Regard sailean, eta hirugarren lanarekin, “Un amour de jeunesse”-rekin (2011), epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Locarnon. Ikuspuntu interesgarria du beti zinemagile honek... eta plazera izango da, ez dugu zalantzarik, Bergmanek hainbeste maite zituen paisaiez gozatzea.
«Bergman Island» Zuzendaria eta gidoilaria: Mia Hansen-Løve. Herrialdea: Estatu frantsesa. Protagonistak: Vicky Krieps, Mia Wasikowska, Tim Roth eta Anders Danielsen Lie. Estreinaldia: Azaroa. 61
LABURRaK
Âť BROADWAY ITXITA DATORREN URTEKO MAIATZERA ARTE andemiaren eraginez, Broadwayko antzokiek itxita jarraituko dute maiatzaren 30era arte, gutxienez, antzokien elkarteak aditzera eman duenez. New Yorkeko kale ospetsueneko aretoek zazpi hilabete daramatzate jada argiak itzalita, funtzioak martxoaren 12an bertan behera geratu eta gero; karteldegian 31 ekoizpen zeuden une horretan, aurrestreinaldi fasean zortzi, eta beste zortzi, berriz, estreinatzear. Antzokien barrutiaren itxiera kolpe latza da oso bai New Yorkeko kulturarentzat bai hiriko ekonomiarentzat.
P
MACHU PICHU GUNE ARKEOLOGIKOA BERRIRO IREKI DUTE ata aurreratu eta Machu Picchu Peruko gune arkeologiko ezaguna zabalik da berriz ere urriaren erdialdetik. Irekiera, hori bai, mailakatua izaten ari da. Lehen egunetan, Cusco hego-eskualdeko bisitariak bakarrik sartuko ahal izan ziren gunean. Azaroaren hasieratik aurrera, berriz, Peru guztiko bisitariak hartzen ari dira. Jarraian, pixkanaka-pixkanaka, atzerriko bisitariei ere zabaltzen joango dira gune arkeologiko ezaguna.
D
ESTRASBURGOKO GABONETAKO AZOKA, BERTAN BEHERA rantziako ekialdean dagoen Estrasburgo hiriko Jeanne Barseghian alkate ekologistak jakinarazi duenez, hiriak ez du Gabonetako merkatu ospetsua egingo aurten osasun egoera kezkagarria dela eta. Ez dituzte, ondorioz, azokako ohiko 300 standak jarriko. Hori bai, kultura eta aisialdi jarduerak antolatuko dituzte, eta Gabonetako zuhaitz handi bat ere jarriko dute Place Kleber enparantzan, hiriaren bihotzean. 450 urte daramatzate Estrasburgon Gabonetako Azoka ospatzen. Gerra garaian bakarrik geratu da egin gabe orain artean. Egurrezko 300 stand jartzen dituzte eta hiriarentzat 250 milioi euroko etekinak eragiten ditu azokak.
F
hutsa
PASTEL POZOITSUA? Espero zitekeena gertatu da: SARS-CoV-2 koronabirusaren itxura duen pastela asmatu dute. Pragako Cerna Madona jatetxean aurkitu dugu, eta sekulako arrakasta lortu omen du bezeroen artean. Txokolate beltzez eta masusta gorri sikuz egina dago.
BOLUNBURU AZTARNATEGIA, BABES BEREZIKO KULTURA ONDASUNA allako Bolunburu mendian dagoen Bigarren Burdin Aroko herrixkaren aztarnak Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu ditu Lakuako Gobernuak, Gune Arkeologikoaren kategoriarekin. Aztarnok 4.000 metro koadroko azalera hartzen dute eta leku oso estrategikoan daude, tontor batean; horrek ingurua kontrolatzeko aukera ematen zien herrixkako biztanleei. EAEko aztarnategi arkeologiko bikainetakoa da Bolunburu.
Z
hutsa
ENTSALADILLA ERRUSIAR SARITUA Malagako Caleta de Velez herriko Chinchin Puerto jatetxera joan beharko duzue argazkikoa bezalako entsaladilla bat jan nahi baduzue. Donostia Gastronomikaren III. Entsaladilla Errusiar Lehiaketa irabazi du jatetxeak eta, beraz, ziur gozoa dagoela...
62
hutsa
hutsa
BELEEN ZAILTZAILEA TRISTE DAGO Chris Skaifek Ingalaterrako lanbide garrantzitsuenetarikoa omen du. Londresko Dorreko «Yeoman Warder Ravenmaster» legez, Ingalaterrako hegazti ospetsuenen zaintzailea da: Londresko Dorreko zortzi beleena. Britaniar imajinario kolektiboan txertatutako kondaira baten arabera, bele guztiek dorretik alde egingo balute, Erresuma Batuarenak egingo luke. Skaifek zaindutako beleek, hori bai, ez dituzte bisitari asko; 2019an, 60.000 lagunek bisitatu zituzten; aurten, 6.000k besterik ez.
hutsa
JIMI HENDRIX GOGOAN Jimi Hendrix gitarra jotzaile bikainak Londresko erdigunean zuen etxea museo bihurtu dute musikari ezagunaren heriotzaren 50. urteurrenean. Bertaratu nahi baduzue, Mayfair auzoan dago, Brook Street kaleko 23. zenbakian hain zuzen ere.
EDERRA BERE TXIKITASUNEAN Snoopy uhartea da argazkikoa, Arabiar Emirerri Batuetako «sekretu ezkutuenetako» bat. Fijuraih emirerri ederrean dago, Dubai hiri zaratatsutik bi ordura soilik. Snorkel egiteko toki aproposa da, benetako paradisua itsasoa eta eguzkia maite badituzu... eta dirutza baduzu, noski. Paradisuok, garaiotan are gehiago, gutxi batzuen esku geldituko al dira?
hutsa
hutsa
GIZAKO PIRAMIDEEN GUNEA TXUKUNTZEN ARI DIRA Gizako piramideak historiako monumenturik mitikoenetakoak dira; 4.500 urte inguru daramatzate zutik, belaunaldiz belaunaldiz gizakion miresmena eragiten. Orain, Egiptoko Antigoaleko Ondarearen Kontseilu Gorenak eta Orascom Pyramids Entertainment enpresak sinatutako hitzarmenari esker, Gizara gerturatuko diren turistek instalazio eta zerbitzu berriak izango dituzte eskura. Aurki hainbat eremu berri irekiko dituzte piramideen gunean, horien artean Pyramids Lounge izeneko bat, jatetxea, taberna eta kafetegia izango dituena besteak beste. Bertaraino iristeko autobus elektrikoak ere atondu dituzte. 63