haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
KONDAIREN ERDIGUNEAN
GALES
Virunga
Kongon kokatutako gorilen topagune magikoa
Ingolstadt
Mary Shelleyk «Frankestein» kokatu zuen hiria
Ranthambore
Bengalako tigrearen bila Indiako Rajastaneko estatuan
Adarra
Donostialdeko altxor arkeologiko eta mitologikoa
Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
06 28
44
16
20
38
aurkibidea142
16 Tomsk XX. mende hasieran Siberian eraiki ziren egurrezko etxe bitxi eta ikonikoak desagertzeko zorian daude. Nork berreskuratuko ditu?
28 Ingolstadt Mary Shelleyk sortutako Frankenstein pertsonaia Danubio ibaiko urek bustitzen duten herri txiki honetan jaio zen.
20 Virunga Kongoko Errepublika Demokratikoko parke nazional hau ez da bidaiatzeko burura etorri ohi zaigun lehen lekua. Baina txundigarria da.
38 Ranthambore Safari batean, Bengalako tigrearen bila abiatu gara Rajastaneko estatuan kokatutako parke naturalean. Indiako handiena da.
44 Adarra Urtero legez, Urteberri egunean milaka lagun gerturatuko dira Adarra edo Adarramendira, Euskal Herriko mendi ezagunenera.
06 Gales Proposatzen dizuegun ibilbide liluragarri hau Cardiff-etik Powis-eko gaztelura doa, larre berde, herri dotore eta literario eta paisaia gogoangarrien artetik. Behin betiko Brexitaren atarian – datorren urtarrilaren 1ean izango da, bidean gauzak aldatzen ez badira, bederen– eta Ingalaterran izandako bigarren konfinamendua bukatu berri, erlaxatzeko toki bikaina. .
52 Proposamen tematikoa Baso bainuak etxetik gertu, erlaxa gaitezen. 56 Hitzorduak Gabonetako azoka txikiak. 58 Liburuen txokoa Alex Txikonen proiektu bikoitza. 60 Gogoan hartu Etxe bat Sizilian euro baten truke. 60 Zinema bidaiaria George Clooney, postapokaliptikoa. 62 Laburrak 3
SIWA Berbereen lorratza giptoko Gobernuak, 80ko hamarkadan, Mediterraneoko hiriburu egiptoarra, Marsa Matrouh, hiriarekin lotzen duen errepidea egin zuenean, Siwako oasia turismora zabaldu zen. Palmondo ederrez, ur gezako iturburuz eta aintzira gaziez zipriztinduta, Siwako oasiak eskaintzen zuen isolamendu geografiko eta kulturalak beste mota bateko Egipto bat ezagutu nahi zutenak erakarri zituen. Hau ez da Itsaso Gorria, ezta Niloko harana, hemen ez duzue turista asko aurkituko, ezta zarata handirik entzungo... tira, orain arte, bederen; izan ere, turismoaren gainbeherari aurre egiteko, Egipto Siwa berpizteko asmotan dabil. Ekoturismoaren izenean, Shali gotorlekua, esaterako, berreskuratu berri dute. XVII. mendeko eraikin ikusgarri hau berbere herriak egin zuen “kershef”-a erabiliz; hau da, buztinez, gatzez eta harriz egindako nahasketa erabiliz. Siwitarrek (30.000 bat dira, berbere etniakoak) Shali baino arazo larriagoak dituztela diote; hau da, pobrezia latza.
E
Argazkia: Khaled Desouki
4
Munduari begirada
5
Gales HERRIALDEAREN BIHOTZERA BIDAIA
Istorioz eta kondairaz beteriko ibilbide liluragarri hau Cardiffetik Powis-eko gaztelura doa, ardiz zipriztindutako larre berdeko mendien, Deabruaren Zubitik jariatzen diren ur-jauzien, herri literarioen eta paisaia gogoangarrien artean. Behin betiko Brexitaren atarian – datorren urtarrilaren 1ean izango da– eta bigarren konfinamendua bukatu berri, erlaxatzeko toki bikaina. Testua eta argazkiak : Lucas Vallecillos
7
GALES aleseko hiriburua Industria Iraultzan munduko ikatz portu nagusia izan zen», esan du Mikek; hoteletik hiriko erdigunera naraman gidaria da; ibilbide osoan zehar lagun izango dut. Irribarre txikia egin du eta hau gehitu du: «Gaur hiri modernoa da eta kultura eskaintza interesgarria du». Alabaina, bada erromatarren inbasiotik aldatu ez den gauza bat. Hiri osoa gune historikoaren buru den gazteluaren bueltan mugitzen da. Gaztelua hainbat aldiz berritu eta zabaldu dute garai historiko desberdinetan zehar. Azkenengoz, Buteko markesak, munduko gizon aberatsenetakoak, eraldatu zuen Cardiffeko gaztelua, egungo neogotiko estiloko espektakulu bitxi bihurtzeko. Gehien harrituko zaituena barnealdea da. Bertan gotikoa, greziarra eta islamiar artea batzen dira, areto benetan berdingabeak sortzeko; adibidez, Bankete Areto maiestatetsua, edo Teilatu Lauko Lorategia, paretak estaltzen dituzten alikatatuan testamentu zaharreko pasarte handiak dituena. Cardiff izen handiko hiri unibertsitarioa da, eta, ikasle hiri guztiek bezala, erdigune historiko bizi eta
G
Lerroon azpian, National Cycle Rt 81. Ondoko orrialdean, Deabruaren Zubia; eta erreportajea zabaltzen, Castell gaztelura eta Bere gunera doan bidea.
zalapartatsua du, eta bizitza sozial eta kultural handia; Cardiffeko Museo Nazionala da horren erakusgarri onena. Parisko Orsay museoaren atzetik, arte inpresionistaren bilduma handiena bertan dago. Baita artearen historiaren 500 urtetik gora hartzen dituzten obrak ere. Eta kultura alternatiboa bilatzen baduzu, Canton-eko Chapter Arts Center-ek zinema, arte eta antzerki sorkuntza independentean eskaintza oparoa du. Cardiffetik ordu eta erdira Galesko herri ospetsuenetako bat dago, Hay on Wye. Bidean gaztelu monumental bat aurkituko duzu: Caerphilly-koa. Hain da ederra; gelditu eta ikustea beste aukerarik ez duzu izango. «Galesko gaztelurik handiena da eta Windsor-ekoaren ondotik Britainia Handiko handiena», azaldu dit Mikek ekialdeko gotorgune ikusgarriari argazkiak ateratzeko jaisten ari nintzela. Gaztelua harresitutako babes erreten bikoitzak inguratzen du, oso irudi boteretsua ematen diona. Barruan, Great Hall delakoak ematen du atentzioa. Festa areto handi bat da, gaur egun ekitaldi garrantzitsuak eta ezkontza zibilak hartzen dituena.
GALES Caerphilly-ko gaztelu monumentala. Galesen dagoen handiena da.
10
Azkenik, Hay on Wye-ra iritsi gara. Inoiz ezer gertatzen ez dela dirudien 1.500 biztanleko herri txiki bat da. Black mendien iparraldeko muturrean dago, eta bertako lau kaleak Erdi Aroko normandiar gazteluaren inguruan metatzen dira. Gaztelua birrinduta utzi zuten ingelesen eta galestarren arteko ondoz ondoko borroka historikoek. Zutik iraun zuenak liburu-denda bat hartzen du gaur egun, zati bat aire librean duena. «Herri xume hau oharkabean pasatuko litzaioke edonori ez balitz Richard Booth Erregeak izan zuen ideia bikainagatik –esan dit Mikek–. Hark ireki zuen biga-
rren eskuko lehen liburu-denda duela 50 urte. Handik gutxira beste batzuek jarraitu zioten eta herria helmuga kultural bihurtu zen, erabilitako liburuak erosteko toki». 1988an Florence familiak Hay Festival delakoa sustatu zuen eta horrek Hay on Wye munduko mapan kokatu zuen. Ekitaldia udaberrian izaten da eta munduko literatura jaialdi prestigiotsuenetako bat bihurtu da, urtero 11 egunean zehar 100.000 bisitari erakartzen dituena, mundu osoko idazle, poeta, filosofo, historialari, narratzaile, komediante eta musikariak en-
tzuteko, zeintzuek publikoarekin hitz egiten duten, ideia truke dinamikoa izanez. Bertan hizlari arituak dira Bill Clinton, Chelsea Clinton, Benedict Cumberbatch, Jacqueline Wilson, Judi Dench aktorea edota Margaret Attwood. Klima iragarri ezina da. Edo hobeto esanda, euria segurua da, baina inoiz ez da festa hondatzeko motibo. Elan-eko haranean Rhayder-eraino doan A-470a hartuz, Elango haran ederrean barneratu gara. Cambrian-go mendi malkar-
tsuetan dago harana eta berau esploratzen hasi aurretik Mikek autoa bisitarien zentroan gelditu, eta sartzera gonbidatu nau. Komeni da bertatik pasatzea. Inguruaren mapa bat ematen dizute, bertako toki interesgarrienak ikusteko oinez, bizikletaz edota autoz egin daitezkeen ibilbideen berri ematen duena. «Haranaren xarma bere antropizazioan datza», esan du Janek, bidelagun dugun gida atseginak. Begiak zabalzabalik dituela hau gehitu du: «Gutxitan uztartu dira natura eta gizakiaren eskua Elango haranean bezain ondo».
Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera, Cardiff-eko gazteluko «The roof garden» eta «Banquet Hall», Powis-eko gaztelua eta The Lake Vyrnwy Hoteleko irakurketa gela.
11
GALES Llanfair and Welshpool Steam Railway, 1903tik martxan. Behean, Hay on Wye herri ospetsuko Lion Street kaleko liburudendak. Ondoko orrialdean, Marian Rees ipuin kontalaria, kapela galesarekin.
Eta ez zaio arrazoirik falta, paisaia idiliko hau ikusita, bistakoa baita 1892an Birminghameko beharrei erantzuteko eraikitako presak zein ondo uztartzen diren haranaren modelatu leunarekin. Eraiki zen azkena Claerwen-ekoa izan zen, Elizabeth II.a erreginak 1952an inauguratua. Ni neu Craig Góch-eko urtegiaren biaduktuaren arkitektura dotoreak liluratzen nau, zeina aldi berean euste-horma den. Hemendik eta bertara iristeko errepidetik haranaren eta gainerako urtegien bistak ikusgarriak dira. Inoiz ez nuen pentsatuko arkitektura industrialari esker halako paisaia idilikoa ikusiko nuenik. Hurrengo geltokia, Deabruaren Zubi mitikoa eta Mynach-eko ur-jauziak, Pontarfynach herrian. Mikek dioenez, «kondairak dio Beltzebu dela egungo zubia ekarri zuten hiru zubi gainjarrien iturburua. Lehenengo zubia ausartegia da gizakiak egina izateko, eta ahozko tradizioak dio deabruak baino ezin izango zuela hori gauzatu». Gidariak irribarrez keinu egin dit eta zera gehitu du: «Ez dago zalantzarik XI. mendean Strata Florida-ko mojeek eraiki zutela; 1708an bigarren zubia eraiki zen lehenengoaren gainean; eta 1901ean gaurdaino iritsi den eraikin bitxiaren buru ageri den burdinazko zubia eraiki zen». Pontarfynach leku pribilegiatuan dago. Rheidol ibaiaren haranaren goi-ibarrean, Plynlimon mendikate betean, Cambrian-eko mendien bihotzean. Deabruaren Zubiko edo Mynach ibaiko ur-jauziak paregabeak dira; XVIII. mendeaz geroztik amu turistikoa dira. Bertara iristeko baso basati batean barrena egokitutako mendi-bide bat dago, haran barruko paisaia harrigarriak eskaintzen dituena. Eta bista zirraragarriak haitzarte gainean, 90 metroko amildegian bata bestearen atzetik ageri diren ur-jauziekin. Sarah Bunton-en txokolategi ospetsuaren parean –leiho batetik txokolategileak artisau eran lanean ikus ditzake bezeroak– Pontarfynach-eko tren geltokia dago. Bertatik irteten da Vale od Rheidol trena, Industria Iraultzako espiritua islatzen duena. Lurruntren horretara igotzea denboran barrena bidaiatzea da. Bere leihoetatik, lokomotorrak jariatzen duen ke artean, Rheidol-en haraneko mendi-hegalei forma ematen dieten zelai amaigabeak ikusten dira. Linea hori meategietako beruna garraiatzeko jarri zuten martxan, baina ehun urtetik gora daramatza turistak Deabruaren Zubitik Aberystwyth-era (eta alderantziz) garraiatzen. Bertara iritsitakoan, zain dut Mike, ibilbidean aurrera jarraitzeko. «Lagun, Aberystwyth-en gaude; ‘Ystwyth ibaiaren bokale’ esan nahi du», jakinarazi dit gidariak euri fin bat hasi dela-eta haizetakoa pizten duen bitartean. Eta honela jarraitu du: «Ceredigion-eko kostalde malkartsuaren erdi-erdian dago, eta Aber ezizenez da eza-
GIDA PRAKTIKOA Covid-19
gimnasioa eta bilera gelak ditu.
https://gov.wales orrialde honek
Lake Vyrnwy Hotel, Powis-en
koronabirusari buruzko informazio eguneratua dakar.
www.lakevyrnwy.com. Bere esloganak
Nola iritsi Egoera normalean, EasyJet Airline eta Ryanair-ek konexio eskaintza zabala dute Estatu espainiarreko hainbat hiriren eta Cardiff eta Birmingham-en artean. Baina pandemiarekin, une honetan aukera bakarra Londresera iritsi (Bilbotik hegaldi zuzena du Vuelingek) eta handik autoa edo trena hartzea da. Halere, gauzak alda daitezke. Adi egon beharko dugu, beraz, Ryanairrek edo EasyJetek Bilbo-Bristol edo Bilbo-Cardiff berreskuratu dezaketelako.
Non lo egin Voco St David’s Hotel, Cardiff-en. www.vocohotels.com. Cardiffeko badian
dagoen bost izarreko luxuzko hotela da. Adituek diotenez, Erresuma Batuko spa onenetako bat du.
Hilton Garden Hotel, Birmingham-en. www.hilton.com. Brindleyplace apartamentu gune modernoan dago, Broad Street-etik eta kanaletik hurbil. Jatetxea, taberna,
dena esaten du: «Erromantizismoa, dotorezia eta atsedena Galeseko mendietan». Bertako jatetxeak sukaldaritza tradizional bikaina eskaintzen du, eta aintziraren gaineko bista ederrak ditu.
Non jan The Admiral. Cardiff-eko Voco St David’s Hotel-eko jatetxea. Toki eklektiko honetako zapore ausartak munduko gastronomian inspiratuta daude eta Galesek eskaintzen dituen sasoian sasoiko produktu onenetako batzuekin indartuak.
Tal-y-llyn aintzirako Tyn Y Cornel Hotel-eko jatetxea. Bertako chefak menu zabala sortu du maisuki eginiko tokiko plater ugari eta britainiar plater herrikoiak batuz.
Oscars Bistro, Hay-on-Wye herrian. Jatetxe begetariano bikaina, Galesko herri literarioenean. Patata zopa izugarri goxoa dago eta sagar pastela dastatu beharreko klasiko bat da.
GALES Behean, rafting egiten Tryweryn ibaian. Balatik gertu dago. Deabruaren Zubitik hurbil dagoen ur jauzia. Irudi txikietan, Powis-eko gazteluko lorategiak, Elan haraneko Craig Góch-eko urtegia, eta Castell eta Bere gazteluetako hondakinak.
14
guna». Hemen bide guztiek viktoriar estiloko bere itsas pasealeku dotorera ematen dute; Galesko kai zaharrena dauka, 1864an eraikia. Hiriaren panoramika onena Constitution muinotik har daiteke; North hondartza gainean 430 oineko garaiera hartzen du. Hemen aurkituko duzu munduko kamera ilun handiena. Edo hala iragartzen dute behinik behin, 360 graduko bista panoramikoa eskaintzen duela hiriaren inguruko 1.000 milia karraturen gainean. Gaztelu artean Ginebra maite baduzu, ezin zara bertatik joan Dyfi destilategia bisitatu gabe. Aberystwyth-etik 20 bat kilometrora dago, Corris Artisautza Zentroan, Machynlleth-etik hurbil. Artisau ginebra ekoizten dute, Dyfiko Biosferaren Erreserbako produktu basatiekin egina, eta 2017an Great British Food Awards-etan Erresuma Batuan ekoiztutako ginebra onenaren saria jaso zuen. Ibilbide honek eskaintzen duen esperientzia gastronomiko onenetakoa da Dyfi destilategiko buru diren bi artisauen eskutik dastatze saio batean parte hartzea. Erabateko eromen organoleptikoa. Tyn Y Cornel hotela, 1800eko hamarkada hasieratik erreferentziazko hotela, eta Galesko erdiko mendietan kokatua, toki ezin hobea da goizean goiz Castell gazteluaren hondarrak eta Bere izeneko toki magikoa ikustera joateko. «Natura basatiz inguratutako toki
galdua izaten jarraitzen du, Llywelyn Handiak lehen aldiz aurkitu zuenean bezalakoa», esan du Mikek agur esan baino lehen. Autotik atera eta basoan barneratzen den bidexka bat hartu behar dut. Neurrian ibili ostean, betiere gorantz, gotorlekua ageri da nire begien aurrean. Gailur batean dago, Dysynni haranaren ekialdeko azaleratze harkaiztsu baten gainean. Gotorleku honek Gwynedd-eko erresumaren hegoaldeko muga babestu zuen. Eta nahiz eta hondakinak besterik geratzen ez diren, bere oinarrian gaztelu galesen bereizgarriak antzeman daitezke. Erraz susma daiteke, bere kokapena ikusita, garai batean Tywyn-eko kostaldetik iparraldera Dolgellau mendietan barrena zihoan ibilbide komertzial garrantzitsua kontrolatu zuela. Ingurumarian, gazteluko ibilaldia amaituta, interesgarri gerta liteke Tal Y Llyn Heritage Centre delakora hurbiltzea. Bertan Maria Rees entzutea luxua da; Galeseko ipuin eta kondairak kontatzen dituen adineko andre hau energia-uholdea da. Bere irribarre zabalak eta bere hitz-jarioak duen bizitasunak bizitzarekin adiskidetzen zaituzte. Jarduera mugituago bat izan nahi baduzue, kilometro gutxi batzuetara National White Water Center delakoa dago, duela 25 urtetik rafting egiteko aukera eskaintzen duena. Tryweryn ibaia mendi malkartsu eta harkaiztsu batetik behera jaisten da, eta bide horretan ur-laster bizkorrak uzten ditu; baltsa puzgarrietan adrenalina deskargatzeko jaitsiera zirraragarria da bere korronteari segitzea. «Gure ibilbidea amaierara iristen ari da», aipatu dit Mikek atsekabe aurpegiz, Vyrnwy-ko aintzira bitxia besarkatzen duten mendi-bizkar leunetan barrena gidatzen ari den bitartean. Powis-eko gaztelurako bidean goaz. XVII. mendeko jauregi-gotorleku polita da, barnealde ederrak dituena. Herrialdeko lorategi historiko onena dago bertan. 1670eko hamarkadan sortu zuten italiar errenazentista estiloan eta gaztelua dagoen mendi-hegaletan kokatu zuten. Urrunetik begiratuta, gotorlekua kuxin berde erraldoi baten gainean eserita dagoela dirudi. Etxera itzuli aurretik, azken geldialdia Birmingham hiri ingelesean egin dugu. Bertan paseo txiki bat eman dugu zaharberritzen ari diren gune historikoan. Nola geratuko den agertzen duten irudiak ikusita, ikusgarri geratuko dela ematen du. Modernitatea eta tradizioa harrigarriro uztartuko dira. Kanaletik hurbil, Ikon galeriaren ingurumarietan, Mikek bidaiako azken ezustekoa prest du niretzat. Maribel jatetxean afari bat, non Harvey Perttola chef ezagunaren eskutik –hiriko sukaldaritza abangoardistenetako bat egiten du– merezi duen moduan agur esango diogun ibilbide zoragarri honi. David Muñoz sukaldariak esango lukeen moduan, hemen jatea «festa latza da». •
15
Tomsk EGURREZKO ETXE DOTOREEN GAINBEHERA
16
XX. mende hasieran lehen mailako merkataritza-gunea zen Errusiako Tomsk hiria. Asiara zihoazen merkatari guztiek bertatik igaro behar zuten; eta horrela aldatu zen herrixkaren itxura. Merkatari, eskulangile eta errementariek ehunka zurezko etxe dotore eraiki zituzten, lortutako oparotasunaren adierazle legez. Transiberiar trenbidearen erruz, Novosibirskek garrantzia lapurtu zionean, Tomsken distira itzali zen... eta orain bere etxe ikonikoak desagertzeko arriskuan daude. Testua: Marian Azkarate Agazkiak: Alexander Nemenov 17
TOMSK iberiako Tomsk hiriari xarma berezia ematen dioten egurrezko etxe dotoreak egoera tamalgarrian daude, luzaroan abandonatuta egon ondoren. Aurki, antza denez, batzuk eraitsi egingo dituzte. Han-hemen aurki daitezkeen egurrezko leiho eta teilatu zizelkatuak kolore distiratsuko fatxadetan tartekatzen dira; eraikinak hirian sakabanatuta daude. Asko dira, milaka. Zurezko arkitekturaren adibide onenetako baten ordezkari dira, historialarien iritziz, eraikin hauek, eta XXI. mende honetan desagertzear daude. Errusiar Gobernua motelegi aritu da herri-arkitekturaren adibide horiek babesteko premia larriari erantzuteko orduan, eta higiezinen interesek ez dakite historiaz, arteaz edo ondareaz. Sergei Maltsev historiagilearen aburuz, 575.000 biztanleko hiri honetan 2.000 etxe historiko inguru aurki dai-
S
tezke. Estatuak ehun baino ez ditu babestu ondaregune kategoria emanez. Moskutik 2.900 kilometrora kokatuta dago Tomsk, Siberiako hiri zaharrenetako bat. 1604an sortu zen, Tom ibaiaren ertzean, eta XX. mendearen hasieran bere urrezko aroa bizi izan zuen. Ehunka zurezko etxe eraiki ziren –garai hartan eraikuntzarako oso material eskuragarria zen–, baita ondo apaindu ere, fatxada haiek jabeek zenbat diru zeukaten erakusteko altxatu baitziren. Baina oparotasunaren aroak gutxi iraun zuen. 1910eko hamarkadan, Tomski gainbehera iritsi zitzaion, Novonikolaeyvsk-en alde. 265 kilometrora kokatuta, hego-mendebaldean, Transiberianoaren geltokia bertan ezarri zen. Gero, kokaleku horri
Novosibirsk deituko zitzaion... egun Errusiako hirugarren hiri handiena eta industria-zentro handia da, sobietar estiloko hormigoizko blokez jositako eraikin izugarriez beteta. Ondarea mantentzeko proiektuak 2016. urtean, Tomsken gune historikoa babesteko proiektua jarri zen abian. Eremu finkoaren barruan, zurezko etxeak ezingo lirateke suntsitu, baina ekimen horrek denbora asko behar izan du martxan jartzeko, nahiz eta iaz Vladimir Putin presidenteak tokiko gobernuari agindu zion kontserbazio-ahaleginak areagotu zitzala. Beste programa batek eraikinak prezio sinbolikoan alokatzea bultzatu du, betiere bertako maizter berriek
etxeak zaharberritzen badituzte. Baina horrek oraindik ez du eragin nabarmenik izan. Maltsevek dioenez, egitasmoa interesgarria da, baina ez du arrakasta handirik lortu; martxan jarri zenetik –badira hiru urte– hamar etxe baino ez dira alokairuan eman. «Lan handia eskatzen du honek, denbora asko, eta honetan dirua uzteko gutxi daude, batez ere egungo egoera ekonomikoa nolako den ikusirik», azaldu du. Historialariaren aburuz, «borondate politikoak» soilik babes ditzake zurezko etxe eder hauek. Esaterako, eta horren adibide, Plyos hirian, Volga ibaiaren inguruetan, egiten ari den berrikuntza. Han Dmitry Medvedev presidente ohi eta lehen ministroak etxe bat omen du. «Zoritxarrez, Gobernuko inor ez da Tomsken jaio», esan du ironiaz Maltsevek. •
Hiri siberiar honetako eraikin tipiko batzuk. Handian, neska bat Akhmedula Akhmedov izeneko eraikinaren aurretik pasatzen; hiriko etxe ospetsuena da. Lerroon ondoan, ezkerrean, «suzko txorien etxea» esaten diotena.
19
20
Virunga GORILEN TOPAGUNE MAGIKOA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
21
VIRUNGA
Virunga parke nazionala (Kongoko Errepublika Demokratikoa) ez da, zalantzarik gabe, turismorako burura etorri ohi zaigun lehen lekua. Segurtasunagatik, hasteko, eta errespetuz. Baina gero kontuan hartzen duzu bertako herritarrek eurek antolatu dutela bizi diren eremu txundigarria bisitatzeko egitura, parke nazionalak komunitatean eragin dezan eta ez beste inon. Munduan den animaliarik zoragarrienetakoa bertatik bertara ezagutzeko aukerak munduan gogorren jotako biztanleekin egoteko eta komunitateen garapenean ekarpen txikia egiteko aukera ematen duenean, ahaleginak merezi duela iruditzen zaizu.
22
frikako parke nazional zaharrena da, eta kontinenteko animaliarik berezienetako baten bizilekua ere bai: mendiko gorilarena. Liluragarrienetakoa ere bai, faunarik ikusgarriena daukan kontinenteko parke nazional ugariak aintzat hartuta ere. Tamalez, baina, munduko tragediarik handienetako baten lekuan ere badago gune hori. Milioika hilketa, bortxaketa eta izugarrikeriaren kokagune izan da Kongo, belgikar kolonialismotik independentzia lortu osteko hamarkadetara XX. mendean, baita XXI. honetan ere. Zortzi mila kilometro koadroko eremua dauka parke nazionalak, eta iparralderantz Ruhenzori mendi itze-
A
letaraino hedatzen da Ugandan barrena. Halaber mugakide duen Ruandarekin batera, mendiko gorilak ikus daitezkeen hiru herrialde bakarrak dira. Errazagoa –eta garestiagoa– da aurreko bietan egitea bisita, baina Kongoko esperientziak herrialde txundigarri honen zati txiki bat behintzat ezagutzeko aukera ematen du. Parke nazionalaren iparreko eremuak ez dira seguruak gaur egun, talde armatuetako kideak dabiltzalako; egun, turistak hegoaldeko eremu batera eramaten dituzte basozainek;ostatu hartzeko leku bakarra ere bada orain bertan. Inoiz egoerak hobera egin eta parke osoan segurtasuna egotera, posible litzateke Ugandatik ere iristea.
Goma hiriko irudiak. Parke nazionalerako ataria da eta Ruandako mugan dago, Kivu aintziraren ertzean. Oso hiri handi eta bizia, gatazketatik ihes egindako jende asko hartu duena.
23
VIRUNGA «Checkpoint» edo kontrolgune ugari daude Virungarako bidean. Paisaia oso berdea da, eta hainbat sumendi ere ageri dira urrunean, hala nola Nyiragongo edo Nyiamuragira.
24
Egiaz, Ruandatik Gomaraino egiten den ibilbidea baino laburragoa –edo herrialde batetik sartu eta bestetik irtetea ahalbidetuko luke, atzera bide guztia egin beharrik gabe– baina, esan bezala, azken urteotan itxitako bidea izan da. Gaur egun, esan bezala, off-limits, alegia, eremuz kanpo dago; besteak beste, parkearen iparraldeko herrixkei ezinezko zaie turisten dolarrak. Horregatik, askok nahiago dute. Goma eta Kivu aintzira Dena Gomako muga-postuan hasten da, Ruandatik
etorrita. Urteetan sarraskietatik ihesi zetozen milaka herritarrek gurutzatu duten bide hau merkataritza bide itzela ere bada, eta dena aurreiritziek uste zezaketena baino normalago doa. Halaxe egin ditugu hainbat astez Jean-Pierrerekin harremanak, eta bertara iristean, dena behar bezala dago, bisa laster samar egin dezakegu eta Virunga parke nazionalera konboia arratsaldeko lehen orduan abiatuko denez, hiria bera bisitatzeko baliatu dugu. Kivu aintziraren ertzeko lehen ikuspegia itzela da; eguzkia behe-lainoari nagusitzen eta sumendiak urru-
nean. Aurrerago dator bideak okertzea, kutsadura, pobrezia eta efikazia, halaber, aintziraren beste muturreraino doan ontziaren inguruko lanetan. Unibertsitatea eta katedral katolikoa atzean utzi ditugu; NBEren konboiak eta kaserna ere bai. Ebolari buruz ohartarazten duen afixak daude; gaitzari aurre egiteko egoera onenean egon gabe ere, kontzientzia erabatekoa da. Azokan jendetza eta trafikoa astiro-astiro dabiltza. Luzaroago eta patxadaz bisitatzea nahiko genuke, baina hiritik irten eta parke nazionalerantz abiatzeko ordua da.
Irteeran bertan dago kontrolgunea; tenperatura hartu eta eskuak lixibaz garbiarazten zizkizuten covid-19a baino lehenagotik ere; biztanleria oso gaztea zutelako eta ebola beldurgarriaren esperientzia zutelako, Europako herrialde gehienetan baino hobeto moldatu dira Afrikan pandemia garaian. Kontrolgunean bertan dira Virunga parke nazionaleko basozain armatuak. Aurretik auto bat eta beste bat atzetik, armaz josita. Bisitari zuri apetatsuen gutizia turistikoa dirudi, ez balitz komunitateak berak sustatu eta bultzatzen duen ekimena dela, gainerakoan estatua ia iristen ez zaien eremu batean.
Ostatura heldu eta biharamunean egiten da mendiibilbidea gorilekin topo egiteko, arau zorrotzekin baina bizitza osoan gogoratzeko esperientzia bermatuta.
25
VIRUNGA Lerroon ondoan, Gomatik parke nazionalera basozain armatuen babesean egiten da bidea, derrigor. Behean, goizean basozainak abiatzen dira kokagunea zehazteko. Ondoko orrialdean, Kivu aintzira eta bertan arrantzatzen duten ontziak.
26
Gorilekin topatzea Errepidea asfaltozkoa da hasieran; gero ez, gero bide nagusitik baztertu eta mendi inguruan gorantz goaz. Euria ere hasi du, gero eta indartsuago. Herrixketan ahal bezala aterpetuta daude familiak, eta umeak dabiltza nongura, hala ere. Hala, azken herrixka utzita, Kibumba kanpalekura iritsi gara. Euripean egin ditugu ostaturainoko maldak oinez, mela-mela iritsi gara eta tximinia piztuta dago. Gauerako atertu eta ostarteak izango dira, ordea, eta parez pare Nyiragongo sumendiaren erupzioarekin txundituta geldituko gara. Gorilak bisitatu ostean askok egiten duten biharamuneko plana da sumendiaren kraterreraino igotzea. Goizean goiz abiatu gara aterpetxetik, ondo gosalduta. Bezperan ikasitako arauak berriz gogoratu ditugu kanpalekua utzi aurretik: nola jokatu animaliak aurkitzen ditugunean, nola gorde distantzia, zein jokabide hartu gorila familiengan ahalik eragin txikiena izateko, eta zer egin taldeburu lepaurdina edo beste ar dominatzaileren bat haserretzen bada: sekula ez joan ihesi arineketan (alferrik da, berehala harrapatuko gintuzke), eta beti errespetatu bere gunea, haserretuz gero ere, umil makurtu, argi aitortuz berea dela eremua eta autoritatea. Mendirantz abiatu aurretik, maskara kirurgiko bana eman digute. Pandemia aurreko sasoian eta Afrikako bihotzean, bitxia iruditu zaigu; ez da bisitarion osasunagatik, gorilak babesteko baizik: neke eta esfortzu handiz iritsi dira gaur eguneraino, mundu lekurik eder eta halaber gogorrenetako batean, besteak beste, parke nazionaleko basozainen sakrifizio izugarriarekin. Ibilbidea parke nazionaleko hesiaren parean doa hasieran, astiro altuera pixka bat hartzen. Basoa da
parkearen aldean, inguruko herritarren soroak hesiraino bertaraino heltzen dira. Nekazari batzuk eta ume asko, Afrikan sarritan ikusten den legez. Bezperako turistak esan digunez, hesitik askorik urrundu gabe egin zuten topo gorilekin, kanpamendutik irten eta minutu gutxira. Guk ez dugu halako zoririk, hesia utzi eta mendian gora eta gora goaz, basoa bera galtzen hasten den altuerara iritsi arte. Banbu kanaberadiak daude, gorilen janari gustukoena. 2.000 metrotik gora gaude, landaredia gutxitu da, baina hurbil sumatzen dugu betiko gogoratuko dugun topaketa. Txundituta Bestela ere isilik joan gara, baina gorilak entzun ditugunean are isilago gelditu gara. Goizean goiz abiatutako basozainak bertan dira dagoeneko. Maskarak jantzi eta beldur, errespetu eta, batez ere, emozio handi baten nahasketarekin egin ditugu azken urratsak. Familietako bat bisitariak izatera ohituta omen dago: begirunea beti zaindu behar da, baina basozainek ere hobeto ezagutzen dituzte. Beste familiarekin, ordea, lehen ezagutza harremanetan omen dabiltza, eta hor distantzia are zorrotzago gordetzeaz gain, beste inon baino zoliago izan behar ditugu zentzumenak oharkabean ere inola ez gogaitarazteko. Turista italiar batzuen argazkia lortzeko eta pareko belar multzoa kentzeko matxetea gehiegi luzatu duen basozain batek gorila arretako bat haserrearazi du. Orro pare baten ostean, oldartu egin da, eta urrats bat atzera egin behar izan dugu, eta burumakur geratu otzan-otzan. Gorila bera ere gelditu da, abisua izan da, baina argi utzi diogu bera dela nagusi. Eta basozainari keinu egin diogu, argi utziz unea gozatzen ari garela, eta argazki perfektua begietan eta gogoan iltzatuta geldituko zaigula.•
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Ethiopian Airlines-ek astean bizpahiru aldiz egiten du Addis Abeba-Goma hegaldia; posible da, beraz, Europatik konpainia bakarrarekin egitea bidaia, Etiopiako hiriburuan eskala eginda. Bertaraino heltzen den nazioarteko hegaldi bakarra da. Normalean Virungara doazen konpainiek ondo lotzen dute bisa prest egotea, baina ziurragoa izan liteke Ruandatik sartzea: bisarekin herrialdean sartzeko arazorik balego, berriz itzul zaitezke Ruandara, ez baita bisarik behar. Hori da jende gehienak egiten duen bidea: Kigali hiriburura hegaldia, eta handik Gisenyi mugako hirira hiruzpalau orduko bidea da.
Dirua Franko kongoarra (“franc congolais”) da, nahiz eta parke nazionaleko ostatuan dolarretan egiten diren ordainketak.
Garraioa, ostatua, janaria Gorilen bisitarako bisa berezia atera behar da Virunga parke nazionalarekin, eta, beraz, eurek antolatzen dute Gomatik parke nazionalerainoko garraioa, ostatua eta otorduak. Goma hirian eta Kivun aintziran libre da bisita.
Ingolstadt MARY SHELLEYK «FRANKENSTEIN» KOKATU ZUEN HIRIA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
INGOLSTADT
Mary Shelleyk sortutako Promoteo modernoaren amesgaiztoa Ingolstadten jaio zen, hau da, Frankestein doktorea Geneva jaioterritik medikuntza ikastera joan eta bere munstro ezaguna sortu zuen hirian. Gaur egun, iraganean bezala, bertako kaleak Neus Schloss gazteluaren begiradapean hedatzen dira, Danubio ibaiko urek bertako erriberak laztantzen dituzten bitartean.
30
zaroko gau ilun batean ikusi nituen, azkenik, nire lan-nekeak bururaturik. Ia-ia agoniaren parekoa zen herstura batekin, bizia emateko tresnak bildu nituen nire inguruan, hartara bizi-txinparta bat pizteko nire oinetan zetzan gauza bizigabe hartan [munstroaren gorputza]. Goizeko ordu bata zen dagoeneko; euriaren errepika goibela entzuten zen leihoetan, eta nire kandela ahitzeko zorian zegoen. Halako batean, haren gar erdi iraungiaren argi motelean, zabaltzen ikusi nituen nire sorkariaren begi hits horixkak; arnasa handi bat hartu zuen, eta konbultsio batek jota inarrosi zitzaizkion soin-atalak».
A
Horrela hitz egiten diguna Victor Frankenstein da. Sortu berri duen munstroak lehen hatsa hartzen duen une zehatza deskribatzen ari da “Frankenstein edo Promoteo modernoa” eleberri ezagunean. Ingolstadteko bere etxeko «zelda bakarti» batean egiten du, hau da, Victor Frankensteinek medikuntza ikasteko asmoz urte batzuk lehenago bizitokitzat hartuko hirian. Ez da harritzekoa Mary Shelley idazleak Ingolstaden kokatu izana kontakizuna, XVIII. mende hartan Europako unibertsitate prestigiotsuenetakoa bertan baitzegoen. Eleberrian, Bavariako hirian Waldman irakaslea ezagutuko du Victor Frankensteinek, eta maisuak kimi-
karen eta alkimiaren ateak irekiko dizkio, izatearen arkhe-a ezagutzeko eta bizia sortzeko obsesioa piztuz berarengan. Eleberriaren argumentua alde batera utzita, 1816ko uda hotz eta bitxira bidaiatu beharra dugu orain, orduan gertatutako bilera zoriontsu batera. Mary Wollstonecraft Godwin eta laster bere senarra bihurtuko zen Percy Bysshe Shelley poeta ingelesa, Villa Diodati luxuzko etxean zeuden, Lord Byronek gonbidatuta. Claire Clairmont Lord Byronen maitalea eta John Polidori bere medikua ere bertan ziren. Byronek erronka bat bota zien guztiei: beldurrezko istorio bat idaztea,
Ezkerrean, Neues Schloss gaztelua. Behean, Cosme Damian Asam margolariaren fresko bat.
Behean, Reduit Tilly gotorlekua eta harresien aztarnak. Ondoko orrialdean, Neues Schloss gazteluko dorre barrokoa, mural bat, Asamkirche eliza eta Taschenturmstrasse kale ederra.
eta, Mary Shelleyk, erronka onartuz, zientzia fikziozko inoizko nobela gotiko enblematikoena sortu zuen. Hortaz, zinemak eta Boris Karloffek ikono bihurtutako munstroa bi une eta bi lekutan jaio zela esan dezakegu: XIX. mendean, Leman lakuaren urek laztandutako Cologny komunan, eta, XVIII. mendeko Ingolstadt hirian, egileak eleberriaren protagonistak kokatu eta bere jenialtasuna baliatuz kreatura beldurgarria amets galvanikoen artean sorrarazi zuen lekuan. Garagardoa eta «Illuminati»-ak Ingolstadt Danubio ibaiak Vienako valsen doinuetan murgildu baino lehen bustitzen duen hiri txikia da.
32
Altstadt edo alde zaharra ezkerreko ibaiertzean hedatzen da abaniko eran, eta hiriko harresi zaharraren arrastoa jarraitzen duen “gerriko berde” zabal batek banatzen du hiri modernotik. Harresiak Vauban ingeniari militar ezagunak eraikitako defentsarako gotorlekuen ezaugarriak ditu. Kale eta parkeetatik paseoan, giro lasaia aurkituko dugu, ukitu unibertsitario eta polikromoduna. Giro freskoa, liberala, loturarik gabea da nagusi, Erdi Aroko eraikinen koloreak eta Erdialdeko Europan hain ohikoak diren hastialek zipriztindua. Garagarraren elixirraren ñabardura horiek animatutako elkarrizketetan, giro bizi eta alaia nabari da; ez da harritzekoa, kontuok
INGOLSTADT
33
INGOLSTADT oso serio hartzen baitituzte inguruotan aspaldidanik, pentsa, 1516. urterako jada Reinheitsgebot edo Purutasunaren Legea zuten, zehatz-mehatz ezartzen zuena garagardoa nola egin behar zen. 1986an Europar Batasunaren legedi berria indarrean sartu arte egon zen indarrean. Literaturaren eta zinemaren maitale izanik, gure ibilbidea unibertsitatean hasi da ezinbestean. 1472an sortu zuten, ongintzako etxe zahar batean eta Kontraerreformaren gotorleku izan zen Johan Eck teologo katolikoaren eskutik. Aldiz, Ilustrazioaren iritsierarekin, libreprentsalarien habi bihurtu zen 1800. urtean itxi zuten arte. Unibertsitatearen eraginpean, Illuminati edo Bavariako Argiztatuen elkarte sekretua jaio zen 1776an hirian Adam Weishaupt jesuitaren eskutik. Bada, lorategidun eraikin barroko eder honetan ikasi zuen Frankestein doktoreak. Gaur egun, Medikuntzaren Historiaren Museo interesgarria hartzen du eraikinak. Benetan poztekoa da egiaztatzea hiriak tentuz kudeatu duela misterioarekin eta fikzioarekin lotutako bere herentzia. Izan ere, tamalez kasu gehiegitan gertatu ohi da horrelako ondorea duten hiriak azkenerako parke tematiko hutsal bihurtzea fikzioa irudikatu beharraren beharraz. Ingolstadten, berriz, mitoaz gozatzeko aukera dugu mitoak gu geu irentsi gabe, inguruaz gozatuz eta euren benetako aurpegia erakusten diguten herritarren adeitasuna lagun. Alde zaharrean barna Altstadt edo alde zaharrean murgildu gara Kreutztor ate gotikoa igarota, Erdi Aroko hiritik zutunik geratzen den bakarretakoa. Dorre oktogonal ederra eta izkinatan lau dorre txiki ditu ateak. Bertatik oso gertu dago Liebfrauenmünster katedral gotiko ederra. Gotiko berantiarraren erakusgarri bikaina da, kanpoaldetik dena baino txikiagoa badirudi ere; nabeen teilatuen altueraren eta fatxadako dorreen arteko kontrastearen ondorioa da, izan ere, dorreak amaitu gabe geratu ziren 62 eta 69 metroko altueran, hasiera batean 86 metrokoak izan behar zirenean. Hori bai, behin barrualdean, altuera berdinean habetutako bobeden zeru ikusgarria aurkituko dugu, gotiko germaniarreko hallenkirche elizaaretoen ezaugarri ortodoxoaren erakusgarri. Alde zaharraren bihotzean paseo bat ematera joan gara jarraian, oinezkoentzako prestatutako Theresienstrasse eta Ludwigstrasse etorbideetan barna. Te34
Goian, jesuiten liburutegia eta alde zaharreko xehetasun bat. Ondoan, Danubio ibaia eta alde zaharreko txoko eder bat.
rrazak, saltokiak, jatetxeak, herritarrak... aurkitu ditugu nonahi, baita ortzadarretik bertatik irtendakoak diruditen paramentu ugari ere, askotariko pinoiz azpilduak: zuzen-zuzenak, pikodunak, mailakatuak... Kaleotatik paseoan, edertasun fineko eraikin ugari aurkitu ditugu, besteak beste, Ickstatthaus, Kaisheimer Haus, Jesuitenbibliothek eta Neue Post barrokoak, Erdi Aroko Birnbaumhäusl edo Koboldbräu gotiko-errenazentista. Iparraldera jarraituta Neubaustrasse etorbidera bitartean, bertakoek Asamkirche izenarekin ezagutzen duten St. Maria de Victoria Kirche elizarekin egingo dugu topo. Kanpoaldea ikusita ornamentazioari bide ematen hasitako barroko bat irudikatu badugu ere, ez dugu inolaz ere aurreikusi barnealdean zain dugun oparotasuna. Rokokoaren erreinuan sartu gara Asam anaien, Egid Quirin arkitektoaren eta Cosme Damian margolariaren eskutik. Elizaren elementu arkitektoniko guztiak dira apainduraren gorazarre, baina, ezinbestean, sabaiko fresko ikusgarria aipatu beharra dugu: Jainkoaren haragitzeari eskainitako 490 metro koadroko lan paregabea da, perspektiba joko konplexua oinarri hartuta egindakoa. Sakristian beste maisulan bat aurkitu dugu: Johannes Zecklek 1708an egindako Lepantomonstranz edo Lepantoko kustodia, bataila ezagunaren xehetasun guztiak jasotzen dituena mundu mailako urregintzako pieza baliotsuenetako batean. Hegoalderantz eginda Rathausplatz enparantzara heldu arte, aurrez aurre aurkitu dugu Altes Rathaus edo udaletxe zaharra, XVI. mendekoa. Udaletxearen alboan, hiriko beste altxor arkitektonikoetako bat aurkitu dugu: Moritzkirke edo San Maurizioren Eliza. 1234. urteko eliza gotikoa da, hiriko eraikinik zaharrena; are, eraikinaren zatirik zaharrena IX. mendekoa da eta elementu erromanikoak ditu. Elizak dorre bakarra du eta barneko hiru nabeetan XIV. eta XVII. mendeko zenbait kapera ditu. Hari atxikita Pfeifturm dorre gotikoa dago, hiria suteetatik babesteko talaia gisa erabiltzen zena. 1938. urtera arte, beti izaten zen bertan zaintzaile bat adi-adi; gaur egun hiriaren panoramika paregabea eskaintzen die 45 metroko altueran kokatutako plataformara bitarteko 201 eskailera mailak igotzen dituztenei. Ludwigstrasse kaletik jarraituta, Bavariako dukeen egoitza izandako Neues Schloss gaztelu-jauregira heldu gara. XIII. mendekoa bada ere, XIV. mendeko harresiaren elementuak ere barnebiltzen ditu, adibi-
Lerroon gainean, Dollstrasse kaleko kanpaiak. Argazki handian, Erdi Aroko Kreuztor atea.
dez Feldkirchner Tor atea. Egungo jauregiaren zatirik handiena XV. mendean eraiki zen, Bavariako Luis VII.a eta Luis IX.a dukeen agintaldietan. Gaur egun Armadaren Bavariako Museoa hartzen du baitan. Hiriaren beheko aldera joan eta Danubio ibaira gerturatu gara jarraian. Donausteg oinezkoentzako igarobidea baliatu dugu ibaia zeharkatzeko eta Klenzepark 20 hektareako parke ederrerantz abiatu gara. Ibiltariak, txirrindulariak, korrikalariak edo besterik gabe parkeaz gozatzen ari diren herritarrak nonahi aurkitu ditugu. Baina, horrez gain, XIX. mendeko gotorleku ugari ere aurkitu ditugu, zehazki 1934ko eraiste lanetatik ihes egitea lortu zutenak. Hiriko beste leku batzuetan ere aurki daitezke antzeko gotorlekuak, adibidez zutik geratzen diren kavalier motako lau gotorlekuak. Horietako batean, Kavalier Hepp, Hiriko Historiaren Museoa dago egun, baita Erst Mayer maisuaren zaldizko estatuak ere. Hori bai, hondakin eta gotorleku garrantzitsuenak parkean bertan daude: harresiaren zati bat, garai batean Danubio ibaiaren gaineko zubietako bat babesteko eraikitako Reduilt Tily gotorlekua –egun Lehen Mundu Gerrari eskainitako museo bikain bat hartzen du–, Turm Triva gotorleku obalatua –egun Poliziaren Bavariako Museoa hartzen du– eta Turm Baur gotorlekua –aurrekoaren bizkia eta egun aire zabaleko zinema eta antzoki bihurtua–. Mary Shelley bidaiari handia izan zen eta Alemania ondo ezagutu zuen. Aldiz, ez dago ziurtasunik inoiz Ingolstadt hirian izan zenik esateko. Antza, bertako unibertsitatearen izen onak bultzatuta hautatu zuen hiria bere nobelarako. Hiriko XVIII. mendeko bizitza nolakoa zen zehatz-mehatz ere ez dakigu, hori bai, Frankenstein doktorearen istorioa egun idatzi izan balitz, agian kontakizunaren amaiera desberdina izango zen eta guztiek garagardo pitxerrak eskuan amaituko zuten...• 36
INGOLSTADT GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Uda da urtarorik onena hiria bisitatzeko. Hori bai, kontuan izan apirilean 1516 Fest zum Reinen Bier garagardoaren jaialdia ospatzen dela, irailean kultura alternatiboari eskainitako Open Flair Festival jaialdia, urrian Ingolstadt Jazz Days musika jaialdia eta abenduan Weihnaschtsmarkt Gabonetako merkatua.
Nola heldu Munichetik oso erraz heldu daiteke trenez edo autobusez. Irteera orduaren arabera, bidaia 35 minutu eta ordubete bitartekoa izango da.
Beste museo batzuk Arte Konkretuaren Museoak Theo van Doesburgek 1930eko hamarkadan proposatutako eta Max Bill suitzarrak garatutako arte abstraktuaren laginak biltzen ditu. Hermann Bartlels, Vera Molnar, Traudl Brunnquell, Imre Kocsis… bezalako artisten lanak aurkituko ditugu museoan. Lechner Museoak Alf Lechner eskultorearen lanak biltzen ditu, Erhard eta Florian Fischer arkitektoek zaharberritutako fabrika zahar batean. Audi Museo eta Forumak automobil marka ezagunaren historia kontatzen du. 100 ibilgailu baino gehiago, zinema, jatetxeak, erakusketa gelak, auditorioa... aurkituko ditugu.
37
Ranthambore KONTUZ, TIGREA!
Mende hasieran, mundu osoan (Siberian, Javan, Sumatran, Txinan, Indian…), 100.000 Bengalako tigre (Panthera tigris) zeuden; egun, ostera, 4.000 baino ez daude aske. Isileko ehiza –merkatu ilegalean neurriz gaineko prezioko salmenta–, habitataren suntsiketa eta pestiziden erabilera dira, besteak beste, tigreak dituen mehatxu nagusiak. Halarik ere, tigreek oso ezagun egin dute Indiako Ranthambore Parke Nazionala. Izan ere, lekurik onenetakoa da, azarotik maiatzera bitartean, animaliok bertatik bertara ikusteko.
Testua eta argazkiak: Juan Luis Mugertza
39
RANTHAMBORE PARKE NAZIONALA zena sarrera nagusitik hiru kilometrora dagoen gotorlekuak eman dio Ranthamboreko parke nazionalari. 1980an jaso zuen izendapena, eta bertan 40 ugaztun, 50 narrasti eta 320 hegazti espezie, eta 300 landare mota daude. Indiako handienetakoa da (392 km koadro), eta Rajastaneko estatuan dago, New Delhitik 361 kilometrora. Ranthamboreko natura ingurune xarmagarri eta lasai hau ordoki baten ertzean dago, eta Banas errekak, iparraldetik, eta Chambal errekak, hegoaldetik, mugatzen dute. Erreserba barruan orduko maharajen hondakinek oraindik zutik diraute. Lotoloreak eta nenufarrak oso ohikoak dira. Parke barruko landare ugarienak dhok du izena. Zuhaitz tropikal honek 15 metro har ditzake, eta bere fruituak oso elikagai goxoak dira orein pikart, sambar, nilgo eta Indiako gazelentzat. Fruta-arboletan oso zabalduta daude mangoa eta tamarindoa. Parkeko izarra tigrea da. 2007an eta 2008an, parkean hamalau tigrekume ikusi zituzten. Urte horietan, Indiako Gobernuak hitzeman zuen 135 milioi dolar xahutuko zituela tigrearen iraupena bermatzeko. Ranthamboren egindako ekimenak arrakasta handia izan du, eta kontserbazionistek indarrean jarri nahi dute beste erreserba eta santutegietan. Egun, Ranthamboren 60 daude, eta zenbaki horrek gora egin dezan, orain dela gutxi, parke barruko gune batzuk zedarritzea erabaki dute, tigreek gizakion interferentzia txikiagoa izan dezaten eta bake ederrean ibil daitezen. Neurri horrek baimendutako ibilgailu kopurua eta safari guneak mugatu ditu. Tigreaz eta lehen aipatutako zerbidoez gain, badaude beste hainbat ugaztun eta narrasti: lehoinabarrak, basakatuak, karakalak, txakalak, hienak, basurdeak, langur grisak, hartz bezudoak (Melursus ursinus), Indiako pitoiak eta zingira-krokodiloak, besteak beste. Eta txoriak gogoko izanez gero, ornitologoek aukera handia dute egoiliar eta migratzaile espezie preziatuak ikusteko, bai parke barruan, baita parketik kanpo dauden inguruetan ere. Parkean, safariak egitera, egokitutako jeep edo kamioietan baino ezin da sartu. Hegaztiak ikusteko aukerarik onena izan ez arren, oso estimatuak diren txori batzuk ikusteko aukera ematen dute safari hauek: galeper asiarra, uso berde hankahoria, amiamoko lepazuria, edota Zeilango hontz arrantzalea, hala nola. Ornitologiaz oinez gozatu nahi dutenentzat, badago parkea gurutzatzen duen trafiko txikiko errepide bat gotorlekura doana, non erraza den faisai pikarta, loro buru-morea, berdantza gangarduna, edo begizuri asiarra ikustea. Parkeko arduradunek ez dute debekatu bide hori oinez egitea, baina inoiz suertatu da tigrea bidean ikustea. Beraz, kontuz! Azken urteotan, parkearen sarreratik hurbil, hotel asko eraiki dute. Alabaina, badago eremu handi bat landaretza erdi desertikola
I
40
duena, eta estepako txoriak (atalar indiarra, eta handia, hegabera gingil-horia, hanka-arin indiarra, zezentxo borrokalaria, eta andaluziarra…) ikusteko oso ona dena. Txoriak ikusteko sasoirik onena azaroaz geroztik maiatzera artekoa izan ohi da. Gotorlekua 944. urtean eraikitako Ranthamboreko gotorleku eder eta misteriotsua parke nazional barruan dago, mendi lepo baten gainean, landaretzak inguratuta. Gotorleku barruan hiru tenplu (Ganesh, Shiva eta Ramlalaji) daude, eta jainkozaleek erromesaldiak egiten dituzte bertara. Historia korapilatsua eta odoltsua du gotorleku honek. Hasiera batean, oso leku estrategiko eta garrantzi handikoa izan zen: iparraldeko herrialdea eta erdiko India kontrolpean zituen. Orduko gobernariek oso gogoko zuten. XIII. mendearen bukaeran, Hammir Dev-en dinastiaren agindupean, gotorlekuak oso sasoi loriatsua bizi zuen, baina 1303an Ala ud Din Khilji musulmanak arpilatu zuen. Gotorlekua gertakizun lazgarri baten lekuko izan zen: eta nobleziako emakume guztiek, inbaditzailearen atzaparretan ez erortzeko, jauhar izenez ezagututakoa egitea erabaki zuten (beraien burua sutara botatzea). 1569an rajput izeneko printze mongolek gotorlekua konkistatzea lortu zuten. Horretarako, Akbar enperadore mongolak oso ideia bitxia izan zuen: berrogei eguneko setioaren ostean, bera eta jeneral bat gotorleku barruan sartu ziren, mazolariz jantzita, eta ateak zabaldu, eta fuertea menpean hartu zuten. Agintea enperadore mongolen eskuetara pasatzean, Ranthambore kartzela egin zuten. Presoak ziegetan egoten ziren exekutatu bitartean. Gero, almenetatik botatzen zituzten. Gehienak hil egiten ziren, edota basapiztiek jaten zituzten. Ranthambore, XIX. mendearen bukaeran eta XX. aren hasieran, Jaipurreko maharajen atsedenlekua zen. Gonbidatuek, bereziki ingelesek, eta rajput printzeek bertan hartzen zuten ostatu tigreen ehizaldietan aritzeko. Neurri handiko tigre-ehizaldietan, ehiztari asko aritzen ziren, eta aztarnariak eta jakiak erabiltzen zituzten. Tigrea leku onean ehizatzeko, oso ohikoa zen basoa inguratzea; horretarako, ehunka ehiza-eraikitzaile, eta elefante lerro bat erabiltzen zituzten. Ranthambore, orduan, barruti pribatua zen. Gezurra badirudi ere, orduko ehizaldiek basoen egoerari eusten lagundu zioten. Tigrea desagertzeko arriskua Indiako independentziaren ondoren heldu zen. Ehizaldiek, txinatar medikuntza tradizionalerako tigrea sendagai erabiltzeak eta habitataren hondamendiak, kalte handia ekarri zieten felidoei. 1970. urtera arte tigrearen ehiza baimendua zegoen, eta tigre bat akabatzeak ehun errupia balio omen zuen (1,20 euro).
Ranthamboreko gotorleku eder eta misteriotsuaren irudiak. Indiako natura ingurune zinez xarmagarrian kokatuta dago.
41
RANTHAMBORE PARKE NAZIONALA
Jeep-etan edo kapotarik gabeko kamioietan egiten dira safariak. Bertako fauna ikusteko modurik onena da.
42
Parkeko safariak Ranthamboreko Parke Nazionalean hamar gune daude zabalik jendea sartzeko, eta 1etik 10erako zenbakiak dituzte. Lekurik onenak 3. eta 6. guneak omen dira. 2019an, tigre gehien 6.ean ikusi zituzten. Safariak aldez aurretik erreserbatu behar dira gune ona aukeratzeko (90 egun lehenago). Aukera bat baino gehiago dago hiru orduko safariak egiteko: aire zabaleko kamioi batean (canter izenekoan), 20 lagunekin, edota jeep batean, 6 lagunekin. Urritik otsailera bitartean, kamioiak eta jeepak goizeko 7.00etan eta eguerdiko 14.30ean irteten dira; martxotik ekainera, goizeko 6.30ean eta arratsaldeko 15.30ean. Bestelako iritzia zabalduta egon arren, montzoi sasoian ere zabalik egoten da parkea. Hori bai, 6. eta 10. guneak baino ez daude irekita, eta behin baino gehiagotan, euria dela eta, bertan behera gelditzen dira safariak. Safari bat baino gehiago egin nahi baduzu, komeni da habitat desberdina aukeratzea, parkean basoak, mendiak eta zelaiak baitaude. Horrela, ekosistema bakoitzean dagoen flora eta fauna ikusteko aukera dago. Bi aukera daude safarien sarrerak erosteko: errazena, eta garestiena, bidaia agentzia batera joatea da, eta beraiek tramite guztiak egitea. Zailena, eta merkeena, norberak kudeatzea. Horretarako, online zerbitzua erabili behar da, eta Rajastaneko parkeetako webgunera
jo: https://fmdss.forest.rajasthan.gov.in. Behin erreserba egin eta gero, Sawai Madophur-era heltzean, parkearen bulegotik pasatu behar da egiaztatzeko (Forest Safari Booking Office, Shilpgram, Village Ramsinghpura, Ranthambore Road, Sawai Madhopur), baina hotel gehienek tramite hori egiten dute 500 errupia ordainduta. •
GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Aukera asko dago (hegazkina, autoa, taxia, trena) bertara joateko, baina onena trena da. Izan ere, hegazkina erabiliz gero, Jaipurreraino joan behar da, eta gero errepidean 160 km egin bertara heltzeko. Delhin trena Hazrat Nizamuddin geltokitik irteten da, eta 4-7 ordu egin ostean (tren klasearen arabera), Sawai Madhopur hirira heltzen da.
Non lo egin Sawai Madhopur-en dauden ostatuak merkeagoak dira, baina zaratatsuak. Hobe da tren-geltokian tuk-tuk bat hartu, 200 errupia (2,50 euro) ordaindu, eta parkeko sarreratik gertu, 10 kilometrora dauden errepide bazterreko hotelen batean lo egitea.
43
Adarra DONOSTIALDEKO ALTXORRA
Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo
ADARRA
Adarra, edo Adarramendi Euskal Herriko mendi ezagunenetakoa da. Donostialdeko garaienetakoa, 819 metrokoa, eta erraz igotzekoa egun erdiko osteratxoan. Gorputza zigortu osterako badira erretegi pare bat, gorputzari buelta ematen laguntzeko, eta horrek jende asko erakartzen du Urnietako mendi horretara. Euskal Herrian jende gehien ibiltzen denetako bat da, eta Urteberri egunean milaka lagun bertaratuko dira. Ikuspegi ederra dauka, hasi Jaizkibel eta Lapurdiko kostaldean, Iparla, Saioa, Beriain eta Aralar Nafarroan, Aizkorri, Hernio eta Izarraitz Gipuzkoan, eta Bizkaiko itsasalderaino. Gune arkeologiko eta mitologiko aberatsa da, gainera, Adarrako ingurunea.
Adarrara igotzeko hartu behar den bidea, ezkerrean ikusten den baserri aldera. Montefrio du izena, bere jatorria asmatzen erraza da. Txikian, Besabiko atsedengunean Urnietako Udalak jarritako mapa batzuk, bisitaria laguntzeko. Eta erreportajea irekitzen duen orri bikoitzean, Adarra tontor aurreko haitzak, eguneko azken argi izpiekin, eta Besabi aparkalekuan dagoen mapa, inguruko baserri eta etxeen izenekin.
46
rreportaje honek kazetaritzaren arau oinarrizkoenak bazter uzten ditu. Adarramendi hitz hauek elkartu dituen kazetariaren herrian dago, Urnietan, eta ezinezkoa da kontakizunaren objektibotasuna mantentzea. Mendi kuttuna baita, Urnieta eta inguruko herrietako jende askorentzat. Donostialdekoa ere bai, eskualde biztanletsu horretatik ehunka lagun bertaratzen baitira 819 metroko mendi horretara, naturaz gozatzera. Antzeko garaiera dute Aiako Harriko hiru tontorrek, baina haiek zailtasun teknikoa dute, mendizale soila urruntzen dutenak. Adarrak ez dauka batere zailtasun teknikorik. Izerdia suelto botatzen da bide zuzenena erabiliz gero, 20-25 minutuko malda tentea, baina gailurra eroso iristen da.
E
Mendizaleari Adarra mendia zergatik aukeratzen duen galdetuz gero, bi arrazoi emango lituzke: bere etxetik autoz gertu dagoela, eta bigarrena, ahalegin fisikoa egin ondoren gorputza bere onera bueltatzeko erretegi edo jatetxe pare bat daudela esku-eskura. Besabi, autoa uzten den tokian, eta Adarra, Urnietako Xoxoka auzoan. Bi erretegi horiek esponentzialki biderkatzen dute jendearen etorrera, zeren nork ez du gustuko bizpahiru orduko jarduera fisikoaren ostean edariren bat hartzea, pintxo edo ogitarteko goxo batek lagunduta? Bada, Adarrak hori eskaintzen du, eta beste mendi ezagun askok ez. Joan zaitezke Adarrara egunik petralenean ere, eguraldi kontutan, eta orduan ere jendea topatuko duzu han edo hemen. Zer
ADARRA Etenetako gune arkeologikoa. Eskuineko orrialdean, Adarra Montefrio ingurutik ikusia, Aranbegi errekastora iritsi aurretik dagoen pagadia, eta errekastoa bera.
48
esanik ez, eguraldi oneko egunetan. Ehunka lagun bertaratzen dira asteburuero Adarra aldera, milaka ez direnean. Txangoa erosoa izateak ere asko laguntzen du. Autoa Besabin utziz gero (aparkatzeko arauak errespetatu, azkenaldian Ertzaintzak isunak jarri ditu), bi ordu eskasean Adarramendiko joan-etorria egin daiteke. Baina merezi du lasaixeago joan, eta mendi dotore honek bere baitan gordetzen dituen hainbat txoko eta altxor ezagutzea ere. Txango honetan Etenetako aztarnategi arkeologikoei buruz, Manteleko
aterpeaz edota Sansonarri harritzarraren kondaira mitologikoaz ere mintzatuko gara, hiru orduko txango erosoan. Besabi 300 metro pasatxora dago. Urnietako Udalak mapak eta aukera ezberdinak erakusten dituzten atseden gunea atondu zuen ez aspaldi, eta seinaleztapena ere oso argia da; galtzeko batere arriskurik ez dago eguraldi argia bada. Marizulo baserriko bidea eskuinera utzita Montefrio nekazaritza-turismo etxerantz egingo dugu, asfaltatutako bide maldatsuan. Etxe zuri handi bat da, garbi ikusten da. Izenaren ja-
GIDA PRAKTIKOA Kokapena Adarra Urnietan dago, Donostialdea eskualdean, Adarra-Mandoegi mendikatearen iparraldean. 819 metro ditu eta Donostialdeko gailur garaienetakoa da.
Nola iritsi Urnieta edo Andoaindik, Irurain gaina pasatzen da, bi herriak banatzen dituen mugatik gertu. Biribilgune bat eta termometro handi bat dago, ezagutzen ez dutenentzat. Biribilgunean Xoxoka eta Besabi seinaleak daude, Besabiraino joan behar da, bost kilometro eskas autoan. Aparkatzerakoan kontuz; jende asko ibiltzen da Adarran, eta udaltzainek eta Ertzaintzak gaizki aparkatzen dutenei isuna jarri izan diete. Errepideko bi ertzetan aldi berean aparkatzea galarazi dute, eta marra hori bat jarri, aparkatzeko debekua erakusteko. Adi ibili, beraz.
Ezaugarriak Mendi erosoa da Adarra, bizpahiru orduko buelta polita daukana. Erosoa bai, baina gutxieneko prestakuntza fisikoa eskatzen duena, 500 metroko desnibela baitu Besabitik. Bide zuzena erabiliz gero, gainera, arnasestuka eta izerdi patsetan iritsiko zara gailurrera. Historiaurreko hainbat gune arkeologiko daude, eta gailurreko bistak oparoak dira. Eta gogoan izan, gorputza zigortu ostean horri buelta emateko erretegi txukun pare bat dituzula, eskueskura. .
49
ADARRA
Lerroon gainean, gailurra, ilunabarrean. Ikuspegi aberatsa dauka 819 metroko mendiak, Lapurditik Nafarroara, eta Gipuzkoatik Bizkaira. Ondoko argazki handian, Hernio eta Gazume, eguzkia gordetzear dela eta bi argazki txikietan, goian, Manteleko lepoa, Aballari haitza, Onddi mendia eta Donostialdeako ikuspegia, Adarrako elurzuloetatik ikusita, eta azpian, Lekaioko Iturria.
torriaz ez dago ziurtasun handirik, baina izenak berak erakusten du zein izan litekeen bere esanahia. Montefrion hasten da mendiko bidea, ataka bat zeharkatuta. Pagoak azkar irabazten dio terrenoa pinuari. Aranbegi errekastora bidean, pago sendoak daude, hostoz biluziak dagoeneko, azaroa epel antzean joan bazen ere. Aranbegi errekastoan bi bide daude aukeran: mendebaldera, Manteleko aterpe eta zabalera doana, Adarra ezkerraldetik igotzeko. Besteak Belabietako gainera garamatza (520 metro), eta han bigarren aukeraketa egin beharko dugu: zuzen-zuzen igo hauspoa dezente behartuz, edo eskuinera egin, Eteneta gune arkeologiko aldera (urnietarrek “Adarrako zabala” ere esaten diote). Adarramendik harritu egingo du bisitaria, oso mendi urtsua delako. Lehorte luzeenen ondoren ere, Adarran beti dago putzua, hezetasuna. Hamarkada batzuk atzera prospekzio batzuk egin ziren, lur azpian zer zegoen jakite aldera, eta ur putzu handia omen dago. Horrek garoa libre hedatzea dakar Adarrako maldetan (‘iñistorra’ bertakoen euskaran). Andoaingo Euskalduna Mendi Taldeak Etenetatik gertu atondutako Lekaio iturrian ere beti ur txorrota topatuko du mendizaleak. Burdin Aroko cromlech-ak Eteneta toki magikoa da, gure arbasoak lurperatu zi-
50
tuzten txokoa. 700 metro pasatxora dago, Adarra iparekialdera duela, eta Onddo Andoaingo mendia hegomendebaldera… Historiaurreko gune arkeologiko aberatsa dago bertan, Burdin Arokoa, hain zuzen ere. Bi cromlech eta menhir bat ditu, eta hori oso deigarria da, bi metro eta erdikoa, ia-ia. Han aritzen dira bazkan mendigune honetan oso ohikoak diren betizuak, behi gorri basatiak. Ohituta daude jendearen presentziarekin, baina txekorrak gertu badaude kontuz ibili behar da. Etxera susto ederra hartuta bueltatu diren kasu batzuk badaude, betizuak, bere lengoaian, mendizaleari berea sentitzen duen eremutik alde egiteko gonbidapena egin ondoren. Etenetatik 10 minutuan iritsiko gara Adarramendira. Komeni, eskuin ertzetik igotzea, Arano, Kantauri itsasoa ikusten den Nafarroako herri bakarra, ikusteko, Tximistako Hegitik. 819 metroko tontorrean bada lasai gozatzeko aukera. Izango dira bista hobeak dituzten mendi bakan batzuk, baina Adarrakoa ere oso aberatsa da. Ez baitu mendi garaiagorik gertu. Mandoegi gertuen, 10 bat kilometrora, Goizuetako lurretan (Nafarroa). Jaizkibel, Lapurdiko kostaldea, Aiako Harriak eta Larhun ikusten dira iparrera, ekialdera Auza, Mendaur eta Saioa, eta eguratsa garbi-garbia denean, Orhiren silueta ere bai. Hegora Beriain eta Aralar ageri dira, hatzekin ukitzeko moduan, eta mendebaldera AratzAizkorri, Anboto, Hernio eta Izarraitz, Orio eta Deba arteko kostaldeaz gain.
Sansonarri harriaren kondaira Adarrako txangoa ez da gailurrarekin bukatzen. Jaitsiera Manteleko lepotik egingo dugu, Aballarri haitzera bidean, beti ipar-ekialderantz. Ordu laurden eskasean ikusiko dugu Manteleko aterpea, Urnietako Udalak eraikitako aterpea, atseden gune ederrean. Aterpea librea da, eta nahi duenak erabil dezake. Handik pauso batzuk atzera egin eta Aballari inguratuko dugu, Aranbegi errekastora jaitsi ordez, Mantele aterpe gainean dagoen formazio geologiko bati erreparatzeko: Sansonarri. Arkaitz ikaragarria da, bost bat metro altueraz eta zabaleraz, eta 10-12 metro luzeraz, hantxe, bakar-bakarrik naturak jarria. Kondairak dioenez, Sanson indartsua Buruntzan bizi zen, Urnieta, LasarteOria eta Andoaingo mendian. Aranoko festetako hotsek asaldatuta, harri handi bat hartu, eta habaila batekin Aranoraino bota nahi izan omen zuen, jendea isil zedin. Jaurtiketan irrist egin zuen, baina, eta harritzarra gaur dagoen tokian geratu zen, Aranotik oso urrun. Euskal mitologiaren kontuak! Sansonarritik Arlegorko zabala gertu dago, 10 minutura, Aballarriko ipar hormaren azpitik pasata. Handik Donostialdeko bista zoragarria agertuko zaigu, dagoeneko eguneko azken argi izpiekin. Malda belartsu batean barrena Antsoko Etxolara iritsi, pista bat hartu eta azkar Montefrio baserrira iritsiko gara, asfaltatutako pistan barrena Besabiraino jaitsi eta txangoa bukatutzat emateko. •
proposamen tematikoa
EGINGO DUGU «SHINRIN YOKU» GURE INGURUKO BASOETAN? Naturak osasunean eragiten dituen onurak aintzat hartuz, Japonian jaiotako esperientzia hau mundu osora zabaldu da. «Shinrin yoku» du izena; hau da, baso bainuak. Estresa, antsietatea eta nerbio sistemarekin zerikusia duten gaixotasunen ondorioak arintzeko ezin egokiagoak dira. Basoan barneratu, eta usaindu, ukitu eta sentitu; hori da egin behar dugun guztia. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Foku eta Getty Images
Landak Estatu frantsesean modan jarri dira ibilbide hauek, “sylvotherapie” izenpean. Landetako pinu basoetan gure kontura barnera gaitezke edo, esaterako, horretarako gidari bat hartu. Hemen, Lesbainsforestiers.com helbidean, 2-3 orduko ibilbideak proposatzen dituzte... zazpi ordukoak ere bai!
Urkiola eta Urdaibai (Bizkaia) Bizkaiko bi proposamen ekarri ditugu orrialdeotara. Lehena, Urkiola parke naturalean kilometro eskas batean naturarekin bat egiteko aukera ematen duena; Guenzelai Bidea. Bidexkak Astitxiko pagadia eta Guenzelai basoa zeharkatzen ditu, eta bidean pinu eta urki ugari aurkituko ditugu. Bigarrena, Busturialdean (eu.ekobideak.com) bi orduko ibilbideak proposatzen dituena.
proposamen tematikoa Irati (Nafarroa) Zaila egiten da bat aukeratzea, Nafarroako azaleraren %64 basoz josita baitago. Guk Irati aukeratu dugu Europako pagadi-izeidi zabalenetakoa eta hobekien babestutakoa delako. Ederra da bertan galtzea, bide bat hartu eta jarraitzea. Nafarroan dauden beste aukera batzuk: Bertiz, Leurtza, Orgi, Kintoa, Leitzalarrea, Aralar, Urbasa-Andia...
Banyoles (Girona) Les Estunes basoa Banyoleseko urmael edo aintziratik, Kataluniako urmael natural handienetik, oso gertu dago. 850 metro eskaseko ibilbidea atondu dute eta astegunetan egitea gomendatzen dute, pilaketarik gerta ez dadin.
54
Somiedo (Asturias) Somiedoko parke naturalak dituen lau haran handietatik Saliencia izenekoa aukeratu zuen Raquel de la Insúa terapeutak, Asturiasko naturagune horretan ibilbide aproposa prestatzeko. Baso Bainuen Institutuko begirale honek 1,5 kilometroko ibilbide erraz bat (joan-etorria) osatu du.
Aldude (Nafarroa Beherea) Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko eremu hau ederra da; natura oraindik ukitzeke dagoela ematen du. Banka, Urepele edo Aldudeko basoetan murgildu gaitezke gure kontura edo, bestela, laguntza izatea nahiago badugu, Mendi Gaiak enpresak 4,5 kilometroko ibilbidea prestatu du. 3 orduan egiten omen da, eta ez da garestia. 55
Europako Gabonetako azoka txikiak covid-19 garaiotan
ZAGREB (KROAZIA) 2021eko urtarrilaren 3ra arte “Abendua Zagreben” izeneko merkatua “Europako Gabonetako Merkaturik Onena” bezala aukeratu dute hiru aldiz jarraian European Best Destinations ekimeneko erabiltzaileek. Ban Jelacic plazako kontzertuek, Gabonetako zuhaitz izugarriak, Tomislavac plazako izotz pistak, Europako plazako karpetatik ateratzen den gaztaz betetako “strukle” hostore goxoaren usainak... Zagrebera gerturatzen direnak maitemintzen dituzte urtero. Aurten egoerara egokitutako osasun estandarrak ezarri dituzte. Musukoa nahitaezkoa da azokan, baita garraiobideetan ere, baina Kroazian sartzeko ez da PCR probarik eskatzen. Momentuz, bederen. Argibide gehiago: entercroatia.mup.hr
56
VIENA (AUSTRIA)
PRAGA (TXEKIAR ERREPUBLIKA)
Abenduaren 26ra arte 2019. urtean bizitzeko munduko hiririk onena izendatu zuten Viena eta, egia esan, Gabon magikoak bizi nahi dituenak Europako hiri ederrera bidaiatu beharko luke. Izan ere, Gabonetan azoka txikiz betetzen da Viena, mota eta gustu guztietakoak; azoka «foodie»-ak, jasangarriak, erromantikoak, familientzat egokituak... Kaleetatik lasai asko gal zaitezke, tokiko gozogintzaren usain ederra gidari hartuta. Zure usaimenari jarraituta, stand bitxiak aurkituko dituzu. www.austria.info
2021eko urtarrilaren 6ra arte Europako Gabonetako azoka ederrenetakoak Pragan egiten direla diote askok. Aurten neurri zorrotzak hartu dituzte bisitarien segurtasuna bermatzeko; distantzia fisikoa mantentzeko ibilbide seinaleztatuak jarri dituzte, gelak erabili behar dira, eta, noski, saltzaileak maskarak eta babes-eskularruak daramatzate. Edariak eta jakiak osasun neurri guztiak zorrotz beteta saltzen dituzte. Azoka txiki ospetsuenak Hiri Zaharreko Enparantzan eta Wenceslas Plazan egiten dira. www.czechtourism.com
hitzorduak DRESDEN (ALEMANIA) Abenduaren 24ra arte Dresdner Striezelmarkt azoka Alemaniako zaharrena da, eta bertan munduko Gabonetako piramide altuena dago. Haurrak gehien erakartzen dituen ospakizuna Stollenfes festa da, abenduko bigarren asteburuan egiten dena; bertan Dresdeneko okin eta gozogile onenen desfile ikasgarria egiten da. Altxor bat daramate kaleetatik; «stollen» erraldoi bat. Jakin ezazue ere «christollen» izeneko ogi goxoa XV. mendetik saltzen dela azoka honetan! www.dresden.de
HABANAKO ZINEMA JAIALDIA, PANDEMIARI AURRE EGINEZ Zinemaren inguruan Latinoamerikan dagoen hitzordu beterano, garrantzitsu eta jendetsuena da Habanako Nazioarteko Zinema Latinoamerikar Berriaren Jaialdia. Pandemiaren eraginez, sail ofiziala 2021eko martxora arte atzeratu da. Halere, abenduan Habanako zinema areto handienetan (Yara, La Rampa, Acapulco, Riviera eta 23 y 12 izenekoetan) 92 film emango dituzte, ziklo desberdinetan banatuta. Beraz, 42. edizioa bi «dositan» banatuko da –horrela aipatu zuen Ivan Giroud jaialdiko zuzendariak–; lehenengoa, abenduaren 3tik 13ra, eta, bigarrena, martxoaren 11tik 21era.
GDANSK (POLONIA) 2021eko urtarrilaren 1era arte Kontinente zaharreko Gabonetako azokarik ospetsuenetakoa da Poloniako Gdansk hirikoa. Gabonetan, kaleei izena aldatu eta Txokolate, Kanela edo Gabon Zahar kalea bezala “bataiatzen” dituzte eta edozein txokotan topa ditzakezu Errege Magoak, Elurretako Erregina, Lucky altzea... Azokaren “bihotza” Desira Onen Plazan dago, eta, bertan, era guztietako jakiak
habanafilmfestival.com
BANSKY, MADRILEN Madrilgo Circulo de Bellas Artes museoan Bansky kale-artista ospetsu eta misteriotsuaren “Bansky. The Street is a Canvas” erakusketa dago ikusgai 2021eko maiatzera arte. Abenduaren 3an ireki zuten erakusketa, eta Bansky berak ekoitzi du. Guztira bere 50 lan bildu ditu bertan. Sarrerak www.banskyexhibition.es helbidean eskuratu daitezke; 13 urtetik gorakoentzat 15 eurotan, eta, haurrentzat, 8 eurotan.
OPERA LICEU ANTZOKIRA ITZULIKO DA
aurkituko ditugu: alsaziar opilak, «kürth» hungariarrak, Espainiako txurroak, Greziako “bougatsa”, Austriako gazta, Lituaniako saltxitxak... www.polonia.travel
Antzokiak berriro zabaldu ostean, Bartzelonako Liceu mitikoak Gabonetarako prestatu duen ekoizpena estreinatuko du abenduaren 5ean. Verdiren “Traviata” izango da, David McVicar eskoziarrak zuzendutako ekoizpena Speranza Scappucci orkestra zuzendariarekin batera. Emanaldiak abendu bukaera arte luzatuko dira. Xehetasun gehiago: liceubarcelona.cat 57
liburuen TXokoA
ALEX TXIKONEKIN NANGA PARBAT-EKO HOTZETAN
Mendi biluzia. Alex Txikon. Sua argitaletxea, 2020. Euskaraz eta gaztelaniaz. 232 orrialde. 23 euro.
roiektu bikoitza burutu du gaur egun nazioarteko himalaismoaren gorenean dagoen mendizale euskaldunak. Alex Txikonek liburua eta dokumentala kaleratu ditu, bakoitza bere berezitasunekin; biak, elkarren osagarri. Alex Txikon mendizale lemoarrak Nanga Parbatera eginiko neguko lehen igoaldia (2016) kontatzen digu liburu honetan: aurreko espedizio usteleko zailtasunak, horietatik ikasi eta hurrengo ahalegina zelan prestatu zuten, mendiarekin eginiko borroka gailurrera heltzeko... Horrez gain, taldean sortutako arazoak jaso ditu; Daniele Nardiren irteera, Simone Moro eta Tamara Lungerren sarrera, Ali Sadpararekin hartu-emanak, eztabaidak, pozak, irriak, sufrimenduak… Alex Txikonen buruan barneratuko gara, espedizio horretako partaide izango gara, hotza barru-barruraino sartuko zaigu, eta haize izoztuak astinduko du gure gorputza… baina Nanga Parbateko gailurrera igoko gara berarekin. Horrez gain, hurrengo urtean, K2-ra igotzeko espedizioan zebilenean, Daniele Nardi eta Tom Ballard alpinistak Nanga Parbateko Mummery bidean galduta zeudela jakindakoan martxan jarri zuen erreskatean gertatutakoaren berri jasoko dugu.
P
XVII. MENDEKO TAIGAN, HISTORIAN GALDUTA
GROENLANDIAREN IRAGANAREN BILA
70eko hamarkadaren amaieran, Siberiako taigan galdutako familia bat aurkitu zuten: Lykovak ziren, fededun zaharren sektakoak. Haien jantziak, bizitza eta hizkuntza XVII. mendekoak ziren, Pedro Handia tsarraren garaikoak. Vasili Peskov “Pravda” egunkariko kazetariak istorio honen berri izan zuenerako, ia 50 urtean inorekin harremanik izan gabe zegoen Agafia, lykovtarren gazteena. Bizirik zegoen bakarra zen. Egunean hamar ordu ematen zituen errezatzen eta gizakia Ilargira iritsia zela ez zion sinistu nahi izan kazetariari.
William E. Glassley gure garaiko geologo handienetakoa da. Bere ikerketen bidez, istorio harrigarri baten berri izan zuen. Ezin zuen sinetsi; gertakari horri buruz ia ez zen deus idatzirik gordetzen, eta inork ez zuela gogoratzen zirudien, baina Groenlandian Himalaian baino mendilerro garaiagoa egon zela jakin zuen. Jakina, Glassleyk Groenlandiara joatea erabaki zuen, kontu horren ebidentzia fisikoen bila. Modu horretan, espedizio zientifiko gisa sortu zena antzinako mundura egindako bidaia poetikoa bihurtzen da.
Los viejos creyentes. Vasili Mijáilovich Peskov. Impedimenta, 2020. 264 orrialde. 20,50 euro.
ERRUSIARRAK ETA EMAKUMEAK Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun hauetan: 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, gainera, horrela egin nahi zuelako Aleksandra Kollontaik (18721952). Eta protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen zehatz batzuei: emakumeen bizipenei. Aroa Uhartek ekarri du euskarara.
Erle langileen amodioak. Aleksandra Kollontai. Erein-Igela, 2020. 352 orrialde. 15,00 euro
Un tiempo más salvaje. William E. Glassley. Erratanaturae, 2020. 240 orrialde. 19,90 euro
HABANATIK DATOZEN GOGOETAK “Habanako gaukaria” azpititulua ezarri dio Joseba Sarrionandiak bere azken liburuari. Habanako bazter-auzo batean bizi baitzen idazlea 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira arte, eta liburu honetan harilkatzen diren gogoetak, hain justu, dira lan honetan islatzen direnak. Saiakera honetan gai politiko, filosofiko, historiko eta literarioak lotzen ditu idazleak. Iragan koloniala eta propietarista presente dago gizartean, gizajaletasuna desagertuko dela ematen duen arren, gizakia ez zaiolako gustatzen gizakiari. Gauzak direna balira. Joseba Sarrionandia. Pamiela, 2020. 320 orrialde. 18,00 euro.
59
Gogoan hartu
SALEMI SIZILIAN ETXEA EURO BATEN TRUKE! Europako hainbat eta hainbat herrialdek bezalaxe, Italiak arazo latz bat du: landa eremuak jendez husten ari dira urtetik urtera. Aurki ez da inor geldituko herri txiki askotan. Hori dela eta, herrialdeko udal batzuek, aspaldi abiatu zuten “etxeak euro batean” saltzeko proposamen interesgarria. Leloak ondo adierazten duen bezala, euro baten truke etxea eros daiteke; horrela hirietan bizi den jendea erakartzeko esperantza dute. 2018an Sardiniako Ollolai herriak egin zuen proposamena; 2019an, Siziliako Sambuca herriak. Atzetik, baina, Italiako beste udalerri batzuek ere abiatu dituzte antzeko ekimenak. Oraingoan, Siziliako Salemi herrixkari egokitu zaio hutsik dauden etxeak betetzea. Trapani probintziako herri ederra Palermo hiriburutik 90 kilometrora dago, muino batean, itsasoaren mailatik 442 metrora, soroz, mahastiz, almendrondoz eta olibondoz inguratuta. Arras ederra da. Erdi Aroko herrixkak kale estuak, plaza xarmagarriak, elizak eta jauregi no-
60
bleak ditu. Baliteke euro baten truke saltzen dituzten etxeak baldintza onenetan ez egotea, baina eskaintza ona da bizitzeko edo bigarren egoitza bat izateko etxe bat eskuratzeko, edo, besterik gabe, Italiako herri politenetako batean negozio bat sortzeko. Etxeak XVII. mendekoak dira eta hirigune historikoaren bihotzean daude, hiriko harresiek inguratuta. XIII. mendeko gaztelu normandiar bat du herriak, 1968ko lurrikarak suntsitutako eliza nagusiaren hondakinak, eta, Francesco d’Aguirre bidetik jaitsiz, jesuiten komentua aurkituko duzue. XV. mendeko eraikin horrek lau museo hartzen ditu baitan; horietako bat Leonardo Sciascia Museoa, Siziliako mafiari eskainitakoa... Beraz, ez al da erakargarria Salemi herria?
zinema bidaiaria
«THE MIDNIGHT SKY» GIZAKION ETORKIZUNA ESPAZIOAN OMEN DAGO... Non egon da George Clooney azken urteotan? Zinemarako egin zuen azken lanean, “Money Monster” (Jodie Foster, 2016), aktore lanak egin zituen, eta Bigarren Mundu Gerran girotutako “Trampa 22” telesaileko atal batzuetan ere ikusi dugu. Hortik aurrera, gutxi. Orain, “apokalipsi klimatikoari” buruzko proiektu batekin itzuliko da Gabonen atarian, orain arteko bere ibilbidearekin zerikusi handirik ez duen egitasmo batekin. Aktore, zuzendari eta ekoizle lanak egin ditu estatubatuarrak, eta estreinaldirako aukeratutako bidea ere ez da ohikoa, Netflix plataforman zabalduko baita. Egia da hautatutako zenbait zinema aretotan ere ikusi ahal izango dela, baina euskarri nagusia Internet izango du “The Midnight Sky” filmak. Lily Brooks-Dalton idazlearen izen berdineko nobelan oinarrituta, istorioa zientzia fikzioaren, distopiaren eta kontakizun postapokaliptikoaren artean kokatzen da. Augustine (George Clooney) erlojuaren aurkako lasterketa zoroan murgilduta dago: minbizia duen zientzialari bakartia da eta Artikoan hartu du babesa, Planetak jasandako hondamendi ikaragarritik bizirik irtendako pertsona bakarretakoa izan ostean. Bueno, bere ondoan neskato bat agertzen da, ez dago argi nola. Zientzialariaren helburua da Sully (Felicity Jones) eta berarekin espazio-ontzi batean daude astronautak Lurrera itzul ez daitezen lortzea, gizakion azken esperantza direlako. Istorioa itogarria izan arren, Clooneyk itxaropena eman nahi digu: «Erredentzioarako bidea izan nahi du nolabait kontakizunak. Gizateria-
Testua: Fermin Lusarreta
ren amaierari buruzko istorio nahiko ilun batean itxaropena helarazi nahi du». Artikoan eta espazioan kokatutako istorioa den arren, Kanaria uharteetan filmatuta dago. Otsailean, pandemiak gure plan guztiak izorratu baino lehen, egon zen Clooney bere lantaldearekin Kanaria uharteetan.
«The Midnight Sky» . Zuzendaria: George Clooney. Herrialdea: AEB. Protagonistak: George Clooney, Felicity Jones, David Oyelowo… Lily Brooks-Daltonen liburuan oinarrituta. Estreinaldia: Netflixen, abenduaren 23an. 61
LABURRaK
» LEO MESSIREN HOTEL BERRIAK ATEAK ZABALDUKO DITU rgentinar jokalari ospetsua enpresaria ere bada, nola ez. MIM Hotels izeneko hotel katearen jabea da, besteak beste, eta abenduaren hasieran Lleidako Baqueira Beret eski estazioan eraiki duen hotela (MIM Baqueira izenekoa, kateak zabaldu duen laugarrena) inauguratuko du. Telekabinaren ondoan dago, lau izarrekoa da eta 141 gela ditu. Baita hidroterapia zerbitzua, estalitako igerilekua, aire libreko jacuzzi bat, gimnasioa... eta abar eta abar. Merkea ez da izango... baina egunen batean Messi bertan ikusiko bazenute, zer?
A
GASTEIZ, «NATIONAL GEOGRAPHIC» ALDIZKARIARENTZAT EREDU atorren urteari begira, Gasteiz mundu mailako helmuga turistiko onenetako bat dela uste du “National Geographic”-ek. Aldizkariak planeta osoko 25 leku nabarmentzen dituen “Best of the World” zerrenda argitaratu du eta bertan agertzen da Arabako hiriburua. Aldizkariak Gasteiz kultura bizia duen hiria dela azpimarratu du, baita munduko leku ugaritatik jasotako eraginak hartzen dituena ere. Jazz jaialdia jarri du adibide gisa, Wynton Marsalis bezalako ospe handiko musikarien parte hartzearekin. Izan ere, tronpetistaren itzala luzea da Gasteizen, Florida Parkean bere estatua bat ere badago eta.
D
PINTXORIK ONENA, DURANGOKO KOBIKA JATETXEAN iniature Pintxos Congress batzarrean egin den txapelketak Durangoko Kobika jatetxeko “Txamaka” pintxoa saritu du. Kortabitarte anaiek irabazi dute, beraz, Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren bigarren edizioa, Gasteizko Europa Jauregian egin dena. “Txamaka” pintxoak, jakin ezazue, txangurrua du osagai nagusi, bakailao eta piper erre zukuarekin, gurinez eta piku saltsa gazi-gozoz bustitako ogi txigortu baten gainean. Lehen hiru pintxoen artean Gasteizko Mano Lenta jatetxeko eta Irungo Danako jatetxeko antxoan oinarritutako bi pintxoak zeuden.
M
hutsa
ZOAZ OHERA! Burbuila horretan sartuta, kanpin denda bat izango balitz bezala, logalea sartu zaio Bukaresteko gazte honi. Mahaian freskagarri bat besterik ez da ikusten... eta tabakoa! Osasun krisira moldatzeko egin diren esperimentu hauek...
VUELING, HEGALDIETAKO EKIPAJEAREKIN BUELTAKA ueling-ek bere ekipaje-politika osasunegoera berrira egokitu du. Hala, bidaiariek tasa bat ordaindu beharko dute eskuko maleta kabinan eramateagatik, oinarrizko tarifa kontratatzen badute, baina sotoan badoa, ordea, doan fakturatu ahal izango dute. “Optima”, “Family” edo “TimFlex” tarifak kontratatzen dituztenek ez dute ordaindu behar; “Basic” tarifakoek soilik. Beraz, billeterik merkeena erosi baduzu, jakin ezazu komeni zaizula eskuko ekipajea sotoan fakturatzea.
V
hutsa
HONG KONG-EKO ZINEMA ARETOAK Dagoeneko ondo ikasi dugu guztiok zer den distantzia soziala. Hong Kong-en distantzia zinema aretoetara eraman dute eta mota honetako terraza-egongelak –ez dakigu oso ondo nola definitu– prestatu dituzte. Ez daude batere gaizki, egia esan.
62
hutsa
hutsa
BETLEEM-EN HUTSIK DAGO GABONETAN Betleemen, Israelek okupatutako Zisjordanian, Natibitatearen Basilika ederra dago. Kristauen tradizioaren arabera, Jesus bertan jaio zen. Argazkian antzematen denez, Betleem orain hutsik dago. Koronabirusik ez balego, turistaz lepo egongo litzateke; dozenaka autobus iristen ziren, bata bestearen atzetik, erromesez beteta. Jerusalemetik etortzen ziren, Israelek eraikitako harresia zeharkatuz. Hotelak eta tabernak itxita daude; ez dago lanik. Mirari baten zain daude, beste guztiok bezala.
hutsa
GLAZIARRETAKO AUTOBUSA 15 metroko luzera du, gurpil erraldoiak, eta Islandiako Langjokull glaziarrak dituen 844 kilometro koadroko izotz geruzan barrena turistak eramateko jarri dute martxan. Glaziarra mende honen bukaeran desagertuko omen da. Orain, agian, azkarrago.
ANIME ZALEA BAZARA, HAU DA ZURE HOTELA Japoniako Tokorozawa hiriko EJ Anime Hotel, izenak dioen bezala, komikiak edo anime-zale sutsuak direnentzat ezin aproposagoa da. 33 gela ditu, bakoitza anime batean girotuta, eta teknologia arloan punta-puntako eskaintza dute. «Cool Japan» etiketa sortu nahi omen dute hotelaren jabeek. Japonian arrakasta izango du, horretan ez dago zalantzarik.
hutsa
hutsa
BASAMORTUKO MANHATTAN, MEHATXUPEAN Azaroko euriteen eraginez, Yemeneko Xibam hiria oso egoera kezkagarrian dago. Duela bost mende eraikitako etxe orratzak, lokatzez egindakoak, mehatxupean daude uholdeen eraginez. Europa eta AEB hiri handietan zementuz eta altzairuz eraikitzen diren etxe orratzak eraiki baino lehenago, Wadi Hadramut haranean, “Basamortuko Manhattan” esaten dioten hirian, lokatzez egindako etxe ikusgarri hauek egin zituzten. XVI. mendekoa da Xibam hiri harresitua, eta 1982az geroztik Unescoren Mundu Ondarearen zerrendan dago, eraikuntza bertikala erabili zuen munduko lehen hiria delako. 63