DUBLIN. Guinness txarroen artean

Page 1

2010 otsaila / 23.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 2

9

771888 505000

haizetara

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 94813 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-20088 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

16 HAMPI

34 MILAN

26 PUERTO RICO

42 TOZEUR

“Harriz landutako hiria” edo “Garaipenaren hiria” izenak eman izan zaizkio Indiako herri honi

06 DUBLIN

Guinness txarroa eskuartean dugula ezagutuko dugu Irlandako hiriburuaren izaeraren funtsa

06

42

ZAZPI

34 Itxaso ARRIZABALAGA 44 Enrique SANCHO/OPEN 26 Urtzi URRUTIKOETXEA Azaleko argazkia: OSCAR ELIAS • Aurkibideko argazkiak: 06 Oscar ELIAS 16 Iñigo LOPEZ DE AUDICANA

aurkibidea

Karibeko uharte honetan egiten dute topo Latinoamerikak eta AEBetatik datozen eraginek

Moda eta dotorezia abiapuntu eta xede dituen hiriari teilatuetatik ere begiratuko diogu Palmondo eta duna artean, Tozeurren dago Sahara basamortuko atari ahaztezina

34

26

16 04 MUNDUARI BEGIRADA Trollstigen, Eskandinaviako “Trolen eskailera” 47 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

Munduari Begirada

TROLLSTIGEN Norvegiako Romasdal eskualdearen bihotzean dago irudian ikus daitekeen Trollstigen; hau da,“Trolen eskailera�. Mitologia eskandinaviarraren arabera, trolak baso eta haitzuloetan bizi diren munstro gaiztoak dira eta kondairak dio euren gaiztakeriak egiteko bihurgunez jositako errepide estu honetan gora eta behera aritzen direla. Orain urte erdi pasa zabaldu zuten behatoki honetatik errepide izugarri honen bista paregabea dago eta ziurrenik bertatik trolik ikusiko ez badugu ere, merezi duen leku horietakoa da, batik bat paisaia orlegi apartak eta harrizko mendien dotoreziak eraginda. Berit Roald/Efe

5

Guinness zaporedun hiria

DUBLIN Testua: David Revelles

Argazkiak: Oscar Elias

Guinness zaporedun hiria

DUBLIN Testua: David Revelles

Argazkiak: Oscar Elias

The Old Jameson destilategia lerroon eskuineko argazkikoa. Alboan, da Dublineko gazteluaren xehetasun bitxi bezain koloretsua eta etxeko atarian egunkaria irakurtzen ari den emakumea.

V

Pertxenta, lasaia eta

berezia dela dakien hi-

ria da Dublin. Irlandako hiriburua buru-hausgarri baten gisakoa da, baina, betiere, Guinessaren erritmoan dantzan egiten duena. Eta, martxoan, San Patrizio eguneko ospakizunek puntu berezia emango diote Dublineko kaleetan sakabanatuta dauden mila pubei.

8

alenti Puig idazleak «Dublinera lehen aldiz iristea nahikoa da irlandofilo bilakatzeko» esaldia idatzi zuen, orain bi hamarkada pasa, “Dublin” liburuan; Irlandako hiriburuari omenaldia egin zion bertan. Konbertsio hori ez da ez topiko, ezta gehiegikeria ere. Izan ere, zenbait hiritako karriketan gora eta behera ibili ostean, bertako giroa arnastu eta lekuko historiara hurbilketa egin dugunean, batzuetan, bizi izandakoaren oroitzapen txiki bat besterik ez da geratzen gure memorian. Baina, mapamundi sentimentalaren beste aldean, bada bestelako hiririk; horietan, kaleko geografian nora ezean ibili garen lehen unetik sortzen zaigu erraietan betiko iltzatuta geratuko den hunkiberatasun eklipsea. Eta, zalantza izpirik gabe, Dublin hiria bigarren multzo honetan sartuko genuke. Hamaika izan daitezke aipatu sentipen honen arrazoiak, baina bada denak batzen dituen elementu bat: Dublinen izaera berdingabea. Herrietan ohikoagoak diren zenbait bizio baditu ere –edo, agian, horiei esker–, ondare historiko itzela eta bizitza kultural izugarria dituen hiri hau sutsua, pikaroa, antzeztu zalea eta erritmikoa da aldi berean, eta, era berean, badu bizitzeko beharrezkoa den ero puntu hori ere. Berdin dio nola edo non gauden, Trinity Collegeko ikasle giroarekin bat egin dugun edota St. Stephen’s Greeneko txangoaz gozatzen ari garen, batean ala bestean gaudela ere, Dublinek beti lortuko baitu bidaiaria konkistatzea. Hiriko giza aniztasuna izan daiteke gakoetako bat. Horri esker, hiriaren kanpoko guneetatik bi ordu besterik irauten ez duen ibilbidea egin eta askotariko tokiak aurki ditzakegu: hegoaldean dagoen Merrion Squareko etxebizitza georgiarretako lasaitasun eta sofistikaziotik hasi eta iparraldeko mu-

turrean dauden Phoenix Park eta Glasnevineko hilerria ezagutzera irits gaitezke denbora tarte horretan. Orain artean aipatutakoa gutxi balitz, horiei beste erakarpen bat ere uztartzen zaie: iaz 250 urte bete zituen Guinness garagardo beltza hain zuzen ere. Iazko urte amaieran hiriaren erdian dagoen St. James’s Gateko lantegi batean sute ikaragarria piztu bazen ere, suak hutsik zegoen fabrikaren gunea hartu zuen eta su-hiltzaileek zabaldu aurretik itzali ahal izan zuten. Garagardoaren produkzioan, beraz, ez zuen inolako eraginik izan suteak. Hala, pubetan ez dira falta edabe mitiko honen pintak eta, Dublinerako edozein bisitalditan, ekidinezina bilakatzen da Guinnessaren tentaldian erortzea. Garagardoak duen zaporea gustuko izan ala ez, ukaezina da James Joycek “Ulises” lanean

deskribatu zuen «ebano koloreko garagardo apartsu» honek Dublin berria ekartzen duela gogora.

Azal berria, garai berriak Hiriaren lehen sortzaileek, bikingoek, dubh linn (urmael beltza) izendatu zuten hiria –Liffey ibaiaren ertzean eta herrixka zelta baten gainean eraiki zuten egungo Dublinen oinarria– hiri moderno eta kosmopolita da egun, Arthur Guinnessek –izen bereko garagardo markaren sortzailea– bere enpresa abenturari ekin zion garaiko hiriarekin antzekotasun gutxi duena. Uharte osoan gertatzen den bezala, Dublin ere etorkinen hiria da sortzetik, eta zazpi mendetan zehar Londresen nahien pean egon ostean, XVIII. mendeko Dublin hura urruneko oihartzuna besterik ez da herrialdearen mugimendu handiko historiaren baitan. Izan ere, Irlandako hiriburua maila guztietan eraldatu da azken bi hamarkadetan: gizartea, kultura, arkitektura, ekonomia... 80ko hamarkadaren amaieran herrialdeak bizi izan zuen krisi ekonomiko bortitzaren ondoren, 90eko hamarkada miragarria iritsi zen; lehendabizi, Mary Robinsonen presidentetzapean eta, ge-

Guinness Storehouseko Gravity Bar ezagunean garagardoa edaten ari den lagun talde bat ikus daiteke goiko irudian; bertatik Dublineko fisiologia antzeman daiteke 46 metroko garaieratik. Behean hiriaren zati bateko panoramika eta, ezkerreko orrialdean, Dublineko arkitektura eta kaleko giroa irudikatzen dituzten argazki bana.

11

rora, Mary McAleesenarekin. Interes tipoen gainbeherak eta atzerriko inbertsioak handitzeak indartu egin zuen finantza mundua, langabezia ere inoizko maila apalenetara jaitsi zen eta Dublin eraldaketaren protagonista bilakatu zen. Ekonomian eta hirigintzan izandako aurrerapenei eskutik helduta etorri zen arte eta kultur berpizkundea ere. Temple Bar abangoardiaren eta aisialdiaren topagune bilakatu zen eta,

Pubak ezinbesteko elementu dira Dublin benetan ezagutu nahi duenarentzat; bertan, garagardoa, elkarrizketak, zuzeneko musika eta literatura uztartzen dira

1991an, gorakadak merezitako onarpena jaso zuen: Dublin Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten, batetik, hiriko Gate edota Olympia Theatre klasikoak kontuan hartuta eta, bestetik, hiriko kultur panorama anitz eta amaiezina ezagutzera emateko asmoz. «Katarsi psikologiko baten antzekoa izan zen, konplexuak eta oztopo historikoak atzean utzi genituen eta hiriko egunerokotasuna maila guztietan eral-

Temple Bar da hiriko zonalde bizienetakoa. Beheko irudian ikus daiteke pub ugari biltzen dituen gune honen irudi bat. Eskuinekoa irudikoa Merchant’s arkua da; Temple Barreko sarrera ederrenetarikoa da.

datu zen, egun dena izatera iritsi arte; Europako hiri dinamikoenetako bat», azaldu du Thomas O'Connor-ek, Dublineko erdigunetik gertu dagoen Maynooth unibertsitateko Historia Modernoaren alorreko irakasleak, The Church-eko bazterrak musikaz betetzen dituen disko jartzaileari begira garagardo pintari azken tragoxkak ematen dizkion bitartean. St. Maryko antigoaleko eliza da The Church; Smithfield auzoaren erdian eraiki zuten, 1700. urtean. Bertan ezkondu zen Arthur Guinness eta egun Dublineko gaugiroko gune cool-ena da. Baina ez da hori hiriaren biorritmo eta joera berrien adierazle bakarra. Zalantzarik gabe, larruazal dublindarraren adibide paradigmatikoenak bertako kaiak dira, Docklands izendatzen dituztenak eta orain gutxi arte hiriburuko gunerik txiroenetakoak izan direnak. 90eko hamarkadan aldatu zen guztia. Custom House monumentala lekuko zela, Docklands-ek aldaketa erradikala bizi izan zuten eta, egun, modaren gune eta Dublineko etorkizunaren eszenatoki dira. Urrutira joan gabe, aurten George’s Dock-en eraikiko dute hiriburuaren ikur kultural berria izatea espero duten Abbey Theatre eta, kokagune honetatik gertu, Santiago Calatrava arkitektoak Samuel Beckett zubia eraikiaraziko du. Aldaketak aldaketa, XXI. mendeko Dublinen ziurgabetasunik ere bada. «Krisi ekonomikoaren eraginez, moztu egin da bultzada ekonomikoa –azaldu du O’Connorrek– eta egun atzerapena

hiriburuko eta herrialdeko ateetan daukagu. Langabezia tasa ikaragarri handia da eta adreiluaren krisia, espekulazio basatiz jositako hamarkaden ostean, lehertu egin da». Irlandar erara egindako krisiaren zantzuak suma daitezke Nassau Street gisako kaleetan;azken urteetan ez bezala, ugari dira etxerik ez eta kalean bizi diren pertsonak eta soinean iragarkiak eramaten dituzten pertsonek ahal bezala eusten diote hiriburuko euri etengabeari. Ironikoki, panorama gizatiar eta hiritar honen baitan irauten du oraindik ere Lehoi Zeltaren orroak, estatus ekonomiko berria estreinatu zutenean sortutako espiritu kontsumista oraindik orain bizirik baitago: froga moduan, Grafton Streeten –denden epizentroa– eguneko edozein ordutan topa daitekeen giza uholdearekin bat egitea besterik ez dago edo, nahiago izanez gero, O’Connell Streeten –hiriko arteria nagusia– dauden fast food argitsuetatik eta merkataritza guneetatik osteratxo bat emateak ere ondorio berera garamatza.

«Craic» eta pintak Aldaketak gertatu badira ere, “urmael beltzak” egun duen aire berrian badira, zorionez, aldatu ez diren hainbat gauza. Horietako bat Dublineko seme-alabek pubekiko duten pasio ukaezina da. Familiarteko gune hauetan ohikoak diren hainbat erritualez gain –lanetik irtendakoan lagunekin elkartzea edo zuzeneko musika emanaldiak entzutea, kasu–, tokikoak Guinnessaren xarman erortzen dira, aseezina den egarria izango balute lez. Liffeyko ura bezain beltza da gara13

Pubak eta Guinnessa Dublin ezagutzeko ezinbesteko elementuak dira. Orrialde honetako irudietan pubak, Guinness botilak eta McDaids pub entzutetsua ikus daitezke; azken hau hiriko pub literarioetako bat da eta 40ko eta 50eko hamarkadetan idazle belaunaldi berriaren topaleku izan zen.

14

gar beltz, lupulu, ur eta legami nahasketa magiko hau, eta egun mundu osoan entzutea duen edabea –egunero 10 milioi pinta edaten dituzte munduko 150 herrialdetan– ezagutzea merezi duen hiri honen ikur nagusi bilakatu da. Hiria ezagutzeko aukera onenetarikoa bertako edozein pubetan murgiltzea da. «Buru-hausgarri ederra izango litzateke Dublin taberna bakar bat topatu gabe zeharkatzea»,idatzi zuen Joycek “Ulises”-en. Ez da mozkor irlandar baten ahoberokeria hiperboliko tipikoa. Milatik gora daude hirian eta horietatik zein hautatu izaten da bidaiariaren buruhauste nagusia. Baina, zer da Dublingo pubak horren berezi egiten dituena? Norbaitek esan zuen gisara, «puba oparotasun psikologikoaren eta une-

ko zoriontasunaren iturria da». Maisutasunez egindako definizioa da. Frogan jartzeko, nahikoa da bertako ahots kontzertuez eta paretetan talka egiten duten erregistroez ohartzeko minutu batzuk hartzea. «Inork ez bezala egiten dute hitz dublindarrek eta, segur aski, inork baino gehiago. Hizlari handi hauek pubetako barratan egon ohi dira, amets bera behin eta berriro bizitzen edo bizitza bera behin eta berriro amesten», idatzi zuen Puig igarle handiak. Bere iritziz, «Dublineko egia afektiboetariko asko ezagut daitezke pubetan». Antonio Breschiek, nomada musikala definizioz eta irlandarra adopzioz, ondo baino hobeto ezagutzen du puben erakarpen indarra. “Molly Malone” doinu herrikoiaren bat-bateko bertsio ba-

tek The Palace pubeko (Temple Bar-en) paretetan durundi egiten duen artean, Antoni O’Breskeyren whiskey irlandarraz azpildutako ahotsak –hala izendatu du bere burua Euskal Herrian ohikoa dugun eta Benito Lertxundi, Jose Angel Irigarai eta Josu Zabalarekin hainbat kontzertu partekatu dituen pianista eta musikagile honek– azaldu du, orakulu bat bailitzan, tokiko puben esentzia musikala: «Hemen entzun daitekeen tradiziozko musika bizitzaren sinfonia da, profesionalak ez diren musikariek pieza bat jotzen dutenean, musikari profesionalek lor dezaketena baino egiazko poesia, magia eta euforia handiagoa baitago». Orokorrean, Irlandako kulturan eta, zehazki, Dublinekoan, oinarrizko ele-

Parkeak benetako oasi dira hiri honetan eta bertara joan ohi dira hiritarrak atseden hartu edota futbolean jolastera. Goiko irudietan ikus daiteke parke horietako bat eta, beheko lerroan, ezkerrean Molly Malone sonatuaren estatua eta eskuinean Children of Lir, Garden of Remembrance lorategia apaintzen duen estatua.

mentua da puba, kontuan hartzeko modukoa, alegia. Besteren artean, bertan baitago craic-a; hitz gaeliko honek uztartzen ditu energia, musika, umorea eta elkarrizketa. Azken batean, zoriontasuna. Eta, zorionez, Dublinen pub bat hautatzeko dauden aukerak ugariak eta anitzak dira. Izan daiteke, esaterako, O’Donoghue musikala –The Dubliners folk taldearen sorlekua–, McDaids literarioa edota hiriko pub zaharrena, The Brazen’s Head. Guinness pinta eta zu-

zeneko musikaren akordeen artean geratzen da agerian craic-a. Irakaspena argia da: hautatutako puba edozein izanda ere, gau irlandarra bizitzea esperientzia ahaztezin eta bakarra da. «Bizitzaren onena bizitzearen jolasa da», idatzi zuen W.B. Yeats poetak, adopzioz dublindar direnen artean entzutetsuen izandakoak; Dublinen, jolas horren bidez ezagutu dezakegu bisitariak beso zabalik hartzen dituen eta beti esna dagoen hiri honen nahi erostezina. 15

Harriz landutako hiria

HAMPI

Testua: Juan Ibarrondo

Argazkiak: I単igo Lopez de Audicana

Harriz landutako hiria

HAMPI

Testua: Juan Ibarrondo

Argazkiak: I単igo Lopez de Audicana

Manmathako urmael sakratua da orrialdeko argazki nagusian ikus daitekeena eta lerro hauen ezkerraldean ageri dena Vittalako tenplua da; eraikin multzo honetan 56 zutabe ikusgarri daude eta Munduko Ondarearen Monumentu izendatuta dago.

Hampi da, beharbada, Indiaren hegoaldeko hiri galdu ederrena. Milaka urte dituen Indiaren adierazle garbiena da; bidaiarien, erromes hinduen eta turisten bilgunea. Eta Gizateriaren Monumentu Ondare izendatuta dago. «Harriz landutako hiria» deitu izan zaio, baita «Garaipenaren hiria« ere. Hondakinen artean nora ezean gabiltzan bitartean, Indiako espiritualtasuna sentitzeko leku bikaina da, batez ere.

18

R

yszard Kapuscinski Indiara joan zen, nazioarteko erreportari gisa egin zuen lehenengo bidaian, eta honela definitu zuen Hindustaneko herrialde handia: «India mugagabea da,bizitzaren arlo guztietan:jainko eta mito, arraza eta kultura kopuru amaigabea dago, denetik dago toki guztietan». Mugagabetasun horren zati bat Hampin

aurki dezakegu, agian Indiaren hegoaldeko hiri zaharretatik ezagunena izango den horretan.“Harriz landutako hiria” deitu izan diote ia hiru mendez Vijaganayara inperio hindu boteretsuko hiriburua izan zen Hampiri.Izan ere,hango eraikin finek, apaingarriz beteta egon arren, ezin hobeto egiten dute bat hiria inguratzen duen harrizko paisaiarekin.

Artelan itzela da hiria,garai bereko Medicien Florentziaren edo Tamerlanen Samarkandaren parekoa. Milaka urte dituen Indiaren adierazle artistiko garbia da. Milioika urteko higadurak sortu zituen eta hiria inguratzen duten harkaitzen harri berdinarekin landutako tenpluak, jauregiak, harresiak, eraikin zibilak... aurki ditzakegu han.

Errege-esparruko animalien ukuiluak eta Vittalako irudi bat ikus daitezke eskuineko orrian. Lerro hauen gainean, goian eta ezkerretik eskuinera, otoitz egiten ari den emakume baten erliebea, Hemakutara bidean doan gizona eta harriak erauzteko egiten duten ebakiaren detailea. Beheko lerroan, erreginak bainua hartzeko lekua, erregeesparruko urmaela eta Hematukako tenpluak.

Historia Hiria, Indiako beste hainbat gauza bezala, hinduen eta musulmanen arteko gatazka sekularraren ondorioz jaio zen. XIII. mendearen bukaeran, Europan katedral gotiko ederrenak eraikitzen ari ziren bitartean, herrialdearen hegoaldean bizi ziren agintari hinduek, iparraldeko sultanerri musulmanak hartzen ari ziren botere gero eta handiagoaz larrituta, aparteko hiri hau sortzeko erabakia hartu zuten. Horregatik, “Garaipenaren hiria� izena eman zioten, islamaren aurkako erresistentzia hinduaren sinboloa baitzen. Hiri handi guztietan gertatzen den bezala, hainbat aro eta eragin artistiko izan zituen. Horietako bakoitzean, handitu eta edertu egin zen, XVI. mendean Deccaneko sultan musulmanek suntsitu zuten arte. Handik aurrera, ez zuen sekula biztanlerik izan. Tropikoen ezaugarria da bizitzaren eta historiaren 20

emankortasun ahul hori. Epe nahiko laburrean sortu eta hiltzen diren hiri galdu apartak aurkitzen ditugu. Oihaneko bizitza bezala, aparteko distirarekin hazi eta gero, harritzeko moduko abiaduran hil eta berpizten dira. Ia hirurehun urtez, Hampin bizi ziren enperadoreek eskualde handi baten gaineko boterea izan zuten. Eskualde horretan, gaur egungo Karnataka,Andhra Pradesh, Kerala eta Tamil Nadu estatuak zeuden; lurralde zabala, hiria bezala, azken horrek 36 kilometro koadro betetzen baitzituen. Hiri bikaina inondik ere, zeinaren bikaintasuna gaur egun ere ikus dezakegun, neurri handi batean. Biztanlerik gabe geratu aurreko azken urteetan, musulmanen eraginez, Europarekiko eta Ekialde Urrunarekiko lurreko merkataritza tradizionala etenda zegoela, itsaso bidez berres-

Vittala tenpluan dagoen harrizko gurdia da lerro hauen azpian ikus daitekeena; bertan esaten dutenez, garai batean gurdiaren gurpilak bira emateko gai ziren. Beheko irudian Shiva jainkosaren erliebearen detailea ikus daiteke.

Bukkako akueduktuaren hondarrak ikus daitezke lerro hauen gainaldeko irudian. Harrizko blokez eraiki zuten osorik eta duen altuera izugarria medio, zonalde garai batera ur kantitate handia emateko erabiltzen zela uste da.

22

kuratzen ahalegindu ziren.Horrela,portugaldarrekin harremanetan jarri ziren. Hindustan hegoaldeko Malabar kostaldean sendo kokatuta zeuden portugaldarrak. Garai hartan,bidaiari eta merkatari portugaldarrak Hampira joan ziren eta hiriaren edertasunak txoratuta utzi zituen. Haietako bat, Domingo Paes izeneko zaldi arabiarren tratularia, 1520-1522 artean iritsi zen Vijayanagarako hiriburura, Krishnadevaraya erregea agintean zela. Domingo Paes portugaldarrak hiriaren garai hartako harresiei, ateei, kaleei eta merkatuei buruzko informazio oso baliotsua utzi zigun, baita hiriko tenplu nagusiei eta bazar handiari buruzko hainbat xehetasun ere. Mahanavami jaialdiari buruzko xehetasunak ere eman zituen, idatziz (gaur egun ere ospa-

tzen dute,turistak erakartzeko).Erregearen jauregiko prestakizunak zehatz-mehatz deskribatu zituen (tela ederrez betetzen zuten, apaingarri gisa), baita animalia, gerlari eta prostituten prozesio ugariak,borroka libreak,su-festak eta bestelako entretenimenduak ere. Hark baino mende bat lehenago, Nicola Conti izeneko italiar batek (bertako giden arabera, lehenengo turista izan zen), deskribatu zuen hiria, eraikinen handitasunak eta erregearen gorteko handikeriak harrituta. Baina hiriaren laudorio handiena Abdur Razzak pertsiarrak idatzi zuen, zeina Herateko Rukh izeneko khanak bidalita joan zen hirira:ÂŤNire begiek ez dute sekula halako handitasunik ikusi eta ez dut inoiz entzun munduan halako beste lekurik dagoenikÂť.

Tenpluak, harresiak eta bazar handia Hampiko tenpluen bereizgarri nagusiak tamaina handikoak izatea eta apaingarri ugari edukitzea dira,bai pinturari eta bai ta eskulturari dagokienez ere. Zutabe handiak izaten dituzte, sekulako pabiloiak,eta erlijio zein mito irudikapen kopuru izugarria. Irudikapen horietako gaiak Ramayana eta Mahabharata izaten dira, besteak beste. Virupaksha tenplu dotorea Hampiko bazarreko mendebaldeko muturrean dago.Hiriko tenplurik zaharrena da.XV.mendean eraiki zuten. Dorrearen tontorreko eskulturek bertako jainkoaren, hau da, Shivaren, gurtza islatzen dute. Eraikinaren barruan, Shivari, Pampari eta Bhuvaneswariri eskainitako guneak daude. 23

Hampiko tenplu ospetsuena eta,segur aski,ederrena Vittala izeneko eraikin multzoa da. XVI. mendean eraiki zuten eta Munduko Ondarearen Monumentu izendatu dute. 56 zutabe apaingarri monolitiko dauzka,zutabe musikal deiturikoak.Primeran landuta daude eta jendeak kolpe bat ematen dienean, hainbat musika notaren soinua entzuten da. Eraikin multzoaren ekialdeko alderdian harrizko gurdi ezaguna dago. Eskultura horrek gurdi bati tiraka dagoen elefante bat irudikatzen du, proportzio perfektuekin.Eskultura hori eraikitzeko,oso teknologia aurreratua erabili zuten eta, hala, gurpilek beren ardatzean bira ematen dute. Egitura ezohikoenetako bat erregearen balantza izenekoa da. Kondairaren arabera, erregeak balantza erraldoi batean pisatzen zituzten, aleekin edo urrearekin alderatuta, eta horiek gero herritarren artean banatzen zituzten. Arkitektura zibilari dagokionez, jauregiak nabarmentzen dira. Harresiz inguratuta daude guztiak eta hainbat gelatan banatuta: uraren pabiloia, gozamenaren etxea, erregearen barrutia, diruaren etxea, erreginaren bainugela, audientzien gela... 24

Rama tenplura bidean doan gizon taldea ikus daiteke goiko irudian eta, azpian, ezkerretik eskuinera, Vijayanagra arkitekturaren adierazgarri diren zutabe landuak eta Hampiko arroz-landareen erdian dagoen arroka sakratua ikus daitezke.

de. Morterorik erabili gabe pilatutako granitozko blokez osatuta dago.Ate asko dauzka: nagusiak eta bigarren mailakoak.Ate nagusiek defentsarako bastioi sendoak dauzkate. Bigarren mailakoak, berriz, arerioa ez ohartzeko moduan jarrita daude; izan ere, urrutitik dorreak edo defentsarako bastioiak dirudite.

Yeduru Basvanna edo Nandi tenplua da orrialde honen gainaldeko argazkiko tenplua. Azpiko irudietan, eskuinean Matunga muinoaren oinetan dagoen Virupakshako bazarreko irudi bat eta, ezkerrean, Suleko bazarrerako sarrera ikus daitezke.

Mitologia Halaber, nobleek eta goi-mailako jendeak erabili zituen eraikinak ere badaude. Normalean, eraikin txikiagoak dira eta, bitxia den arren, horietako batzuk estilo indiar-musulmanean eraikita daude.Indiaren iparraldean maila artistiko handia lortu zuen estilo horrek. Hampiko bazarra 32 metroko zabalera eta ia 728 metroko luzera duen kale luzea da.Virupaksha tenpluaren eta Matanga mendixkaren artean dago,zutabe zein etxe dotorez inguratuta. Handik igaro ziren Domingo Paesek deskribatutako prozesioak, gurdi ederrak, zaldiak eta elefanteak erabiliz. Dirudienez,hiriak zazpi harresi lerro eduki zituen;horietatik bat osorik gorde da eta beste hiruren hondarrak ere badau-

Indian, bizitzaren alderdi guztiek daukate lotura erlijioso edo mitologikoa. Hampi ez da salbuespena. Erromes indiarrentzat beren bisitaren arrazoi nagusia lekua mito eta kondaira erlijiosoekin lotzea da. Hampi kokatuta dagoen haraneko kobazulo eta harkaitz asko historia sakratuekin lotuta daude. Ondare kultural hori bizi-bizirik dago oraindik eta hinduen jainkoen zale asko erakartzen ditu bailara sakratu horretara. Kondaira ezagunena Virupaksha jainkoaren eta Pampa neskatxa ederraren arteko ezkontzarena da. Jainkoaren eta neskatxaren arteko ezkontza urtero ospatzen dute oraindik; apirilean, hain zuzen. Bi gurdi handik bazarraren kalea zeharkatzen dute. Gainera, erromesak urte osoan joaten dira kondairaren

arabera Pampa neskatila bainatzera joaten zen urmael txiki batera, haiek ere gauza bera egitera. Ramayana epopeia ezaguna ere garrantzitsua da bertako paisaia mitologikoan.Kondaira horren arabera,Hampiko bailara tximinoen erreinua zen eta hara joan ziren epopeiako heroi Rama eta Lakshama, deabruen errege Ravanak gurdi hegalari batean bahitu zuen Sita salbatzera. Epopeiak dioenez, eurite garaia amaitu zenean, bailaran agintzen zuten tximinoek heroiei lagundu zieten eta horri esker lortu zuten Sita erreskatatzea. Hinduen mitologian ohikoa denez, animalia itxurako jainkoek eta gizakiek ia pareko gisa hartu zuten parte istorio mitologikoetan. 25

Antilla Handietan txikiena

PUERTO RICO Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

Caguana gune arkeologikoan dago orrialde honetan goian ikus daitekeen txabola. Alboko kartela Jayuyako jaialdikoa da. Behean, ezkerrean, Puerto Ricoko hondartza bat ikus daiteke eta, eskuinean, San Juaneko unibertsitateko mural bat. Eskuineko orrian, Barranquitas eta Cabo Rojo.

H

Elkarri eragiten baina elkarri mokoka bizi izan diren bi munduk, Amerike-

tako Estatu Batuek eta Latinoamerikak, Karibeko uharte batean egiten dute topo. Hegazkinetik jaisteaz bat ohartzen zara ez zaudela Ipar Amerikan, giroa latinoa dela. Hori bai, eragin estatubatuarra ere berehala igartzen da San Juaneko mall edo merkataritza guneetan, San Juaneko etxalde pribatuetan edo milaka estatubatuar turistak ikusita. Eta hala ere, Pablo Milanesek kantatu bezala, ÂŤKuba eta Puerto Rico txori beraren bi hegoak diraÂť. 28

iriburuko auzuneetako hotel handietatik kanpo, San Juanek harribitxi kolonial bikaina dauka Alde Zaharrean. Ipar Amerikako edozein hiritik goazela uste dugunean (oso giro latinoduna, hori bai), Latinoamerikako gotorleku kolonial paregabearekin egiten dugu topo bat-batean. XVI. eta XVII. mendeetako arkitektura etxe koloretsuak ikusi eta galtzada-harrizko kaleetan paseatzea zoragarria da.Alde Zaharra Morro eta San Cristobal gotorlekuetan amaitzen da, itsasora begira. Francis Drake pirataren erasoetatik babesteko eraiki zituzten; hala, lehena britainiarrek mendean hartu zutenean, bigarrena altxarazi zuten espainiarrek. Biak ere Ozeano Atlantikora begira. Egunez katedral, etxe dotore eta gotorlekuetan ibiltzea bezain atsegina da gauez dagoen giroa, sonetik reggaetonera doan musika eta parrandan. San Juan zaharrak Espainiaren koloniako giroa gorde du, eta uharte osoak are gehiago. Ingelesa bera hizkuntza arrotz eta sarri ezezaguna da Puerto Ricoko hainbat txokotan. San Juandik ir-

Vieques uharte puertoricarrean base militar estatubatuarraren aurkako ekintzak egin izan dira, ezkerreko irudian ikus daitekeen bezala. Azpiko bi argazkiak Jayuya herriko Taino Jaialdikoak dira: tainoak Karibeko Antilla Handietako indigenak ziren, harik eta espainiarrak iritsi eta desagerrarazi zituzten arte.

ten eta berehala Loiza herrixka dago. Eliza barroko interesgarriaz gain, herriko giroa da berehala arreta erakartzen duena.Ameriketatik Afrikara jauzia berehala dator Loizan, eta herrian pixka bat barneratzea lortuz gero (uharteko leku txiroenetakoa da, eta tamalez arreta pixka bat behar da eguneko orduaren arabera), kontinente beltzeko kanta, sineskera eta kulturak eguneroko gauza direla ikusiko dugu. Horrez gain, Luquilloko hondartza ederra ere San Juandik kilometro gutxira dago. Eta uhartea ez denez handia, erraz asko has dezakegu eguna hondartzan eta minutu gutxian Karibeko basorik zoragarrienetakoa bisitatu. El Yunque oihan tropikalaren erakustoki bikainena da, eta aspaldi dago babestuta. Ondo markatutako bide eta bidezidorrak daude El Yunquen, aberastasun biologikoa paregabea da, eta erraztasun guztiak dauzka edozein bisitarik oihanaz gozatzeko, bai txango laburrean bai zenbait egunerako ostatu hartuta. Autoa hartu (garraio publikoa oso mugatua da) eta El Yunque ingurutik uharteko mendebalderainoko Ibilbide Panoramikoa oso atsegina da. Luzea eta malkartsua da, patxadaz ibiltzekoa, euri asko egiten baitu, baina boricua edo puertoricarren herrixkak eta naturgune ederrenak ikusi ahalko ditugu edo bidean edo bidetik oso hurbil. Jayuyak giro berezia dauka. Azaroan batez ere, Taino Jaialdia egiten dutenean. Tainoak Karibeko Antilla Handietako indigenak izan ziren, espainiarrak iritsi eta hamarkada gutxian desagerrarazi zituzten, oraindik orain zenbait ohitura eta hitz gorde badira ere. Eguberriak dira Puerto Ricon parrandeatzeko unea, baina hortik kanpo Jayuyako jaialdira iritsi ginelarik egin ziguten harrera beroa nekez ahaztuko dugu. Ondare indigena eta puertoricarren harrotasun independentista nahasian.

Uharteko bizkarrezurra den errepidetik iparrerantz joanda Arecibo eta Rio Camuyko haitzuloak daude. Munduko behatoki handiena dauka lehenak, bigarrenak, berriz, eskualdeko formazio geologiko bitxienak, denak ere oso kilometro gutxian.

Hegoalde lasaia Uhartea alderik alde zeharkatzen duten mendien beste aldean, hegoaldeko kostaldea iparretik oso desberdin aurkeztu zaigu. Askoz lehorragoa da eta basamortu itxura askoz handiagoa dauka, kilometro gutxira dauden oihan tropikaletatik urrun.Guanicako baso lehorra da paisaia honen eredu ederrenetakoa. Hegoaldean dago Puerto Ricoko bigarren hiria ere, baina Poncek ez dauka zerikusirik San Juanekin. Kostatik mendira doan altxor ederra da Ponce, kolonia garaia bikain erakusten duena, hainbat eliza, etxe dotore, plaza eta iturrirekin. Plaza nagusian Parque de Bombas izeneko suhiltzaileen etxe ikusgarria dago. Beste aldean, Puerto Ricoko historia ulertzeko museo garrantzitsuenetakoa: Ponceko Sarraskiaren museoa. 1937ko gertakariak gogorarazten ditu, eta Ame-

Cabo Rojo lurmuturra ikus daiteke goiko irudian. Uharteko mendebaldeko muturrean dago eta, bertara iristeko gatzagak zeharkatu ostean, kaktusekin eta bainurako gonbita egiten duten ur urdin argiekin egingo dugu topo. Lerroon gaineko irudian haitzulo baten sarrera ikus daiteke; aukera izanez gero, merezi du Arecibo eta Rio Camuyko haitzuloetara bisitaldia egiteak.

31

riketako Estatu Batuekiko menpekotasun baina gorroto sentimendua ulertzen laguntzen du. Poncetik hurbil dago Tibes, taino indigenen gune zeremonial garrantzitsuena, espainiarrak baino lehenagoko Karibe indigenako altxor ederra. Eta mendebalderantz joanda, Guanicako baso lehorra eta La Parguerako badia. Aurrera jarraitzen badugu, azkenik San German herri politeraino iritsiko gara. Etxalde handiosak eta Porta Coeli elizako atariak oso ederrak dira, arkitektura koloniala bikain gorde duen herrian. Puerto Ricoko mendebaldeko muturra ez dago urrun jadanik, baina ez dira gutxi leku idor eta bero honetan ikusi beharrekoak. Cabo Rojoko muturrera heltzeko gatzagetatik pasako gara eta, lurmuturrean, kaktusak eta Karibeko kolore urdin argiak bainurako gonbita dira ezinbestean. Honainokoak eginda, iparrera jo behar, badia eder eta hondartza estuak bisitatuz. Rinconek bestela-

ko giroa du, estatubatuar turista asko; surflari mordoa Monako itsasarteko olatuen zaleak dira, betiere patxada giroan. Harea, olatua eta garagardoak, funtsean. Ez dago urrun Mayaguez,Puerto Ricoko hirugarren hiria. Jende gutxik bisitatzen du eta pena da, turismotik urrundutako jarrerak harrera abegikorra baitakar. Unibertsitate garrantzitsua ere badago,ikasle mugimenduaren protesta askoren lekuko. Hemendik hurbil hil zuen FBIk Filiberto Ojeda Rios, Macheteros gerrilla talde independentistako burua 2006an,eta protestak uharte osora hedatu ziren. Anestesiak jota bizi zela zirudien arren, puertoricar nazioa uste baino indartsuago zegoela adierazi zuten protestek. Mayaguezeko unibertsitatea bera, katedrala eta Karibeko zoologiko interesgarrienetakoa bisita ditzakegu hirian. Dominikar Errepublikara doan ferrya ere Mayagueztik abiatzen da, Monako itsasartean zehar.

Itsasarte horri izena ematen dion uhartea ere bien artean dago. Ez da erraza Monara iristea, babestutako lekua izanik. Baimenak eskuratuz gero, zorionekoak izango gara eta Kariben beste inon nekez ikus dezakegun parke jurasikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Ez da merkea ez erraza, baina Monak daukan biodibertsitatea paregabea da.

Uharteak Puerto Rico uharte txiki eta gainpopulatua da,lau milioi lagun Nafarroa baino eremu txikiagoan. Autobide sare erraldoia ere ez da aski izaten sarritan Ipar Amerikako auto kultura barneratu duen lurralderako. Mona salbuespena da, baina zaila da bertara iristea. Ekialdean, Fajardo hiriaren parez pare, badira beste bi uharte txiki, orain arteko giroa eta izaerarekin ia zerikusirik gabeak: Culebra eta Vieques. Geografikoki Birjina uharteen parte dira, baina Puerto Ricoren menpekoak izanik kultura latinoari eutsi diote, ingelesez mintzo direnek ez bezala. Are gehiago, puertoricarrik puertoricarrenak dira bertakoen us-

Cabo Rojoko irudia da lerroon gainaldean ikus daitekeena eta, ezkerreko orrialdean, goian, Jayuyako jaialdi indigena ospatzen ari diren tokikoak ikus daitezke; oraindik ere mantentzen dituzte antzinako zenbait tradizio. Beheko irudia, aldiz, Culebrako hondartzakoa da: uharte birjinen multzoan sartzen bada ere, hamarkadatan zehar AEBetako Armadaren entrenamendu eta bonbardaketa gune izan zen, baina bertakoen erresistentziak estatubatuarrak kanporatzea lortu zuen.

tez, eta egiaz eutsi diote borrokarako senari: biak ere AEBetako Armadaren entrenamendu eta bonbardatzeko gune izan ziren hamarkada askoan, bertakoen erresistentziak munduko armada boteretsuena kanporatzea lortu zuen arte. Ondorioz, Karibe osoan nekez aurki daitezkeen hondartza birjinak daude. Militarren esku egon dira berriki arte eta ez da turismo garapenik egon. Culebra da bietan txikiena eta turistikoena, baina Viequesek leku ezkutu gehiago ditu, uhartearen zati handienera iristeko errepiderik ere ez baitago. Boriken (Puerto Ricoko izen indigena) uharte handiko txangoari amaiera bikaina emateko lekuak dira biak ala

biak, Karibeko patxada handienarekin erlaxatu eta piraten txoko sekretuak aurkitzen. Eta egunez hondartza birjinetan gozatu ostean, gauak ere badauka sekreturik Viequesen: badia bioluminiszentea. Munduko oso leku gutxitan ikus daitekeen fenomeno paregabea da, uretan dauden milioika mikroorganismoak distira egiten dute edozerekin talka eginda. Gauez Karibeko ur epeletan bainua hartzea eta ipurtargien gisan zer-nolako distira daukagun ikustea zinez esperientzia bikaina da. Puerto Ricoko beste bi lekutan ere egin daiteke, Fajardon eta hegoaldeko La Parguera aldean, baina Viequesek dauka magia bereziena inondik ere. 33

BESTE ITALIA BAT

MILAN Testua: I単igo Ribaguda

Argazkiak: Itsaso Arrizabalaga

BESTE ITALIA BAT

MILAN Testua: I単igo Ribaguda

Argazkiak: Itsaso Arrizabalaga

Vittorio Emanuele II.a galeria da hauen eskuinaldean ikus daitekeena eta, lerro azpian, bertako kupula. Eskuineko orrian, gainaldean katedral izugarria eta bertako detaile bat ikus daitezke eta, behean, milandarrek modari ematen dioten garrantziaren adierazgarri den irudia eta Porta Ticineseren inguruak.

Italiako gune ekonomiko eta modaren hiriburu gisa ezagutzen du munduak Milan, baina etiketa horien atzean hiri eklektikoa eta bizia agertzen zaigu, dotorea eta aldakorra. Italia ez da bakarra, ez da topiko zerrenda bat, Italia asko daude eta horietako bat topa daiteke Milanen. Lombardiako hiriburuak zaharra eta berria nahasten ditu modu naturalean. Mendeek marraztu dute bere fisonomia eta gaur guztia agertzen zaigu batera, modu batean edo bestean uztartuta. Eta horrela sortu da berezkoa duten bizimodua, Lombardiako asko, Italiako nahikotxo eta munduko txoko guztietatik apur bat duen Milanen.

G

auza asko esaten dira Milanez, gehiegi. Batzuentzako pijoa eta klasista da, garestia eta atzerakoia. Beste batzuk bere sormen eta bizitasunari zentzu herrikoia ematen diote. Hemendik abiatu zen Mussolini eta hemen eskuratu du Berlusconik bere boterea. Baina partisanoek askatu zuten hiria ere bada, berunezko urteetako hainbat ezkerreko borroken sorleku. Egia da batzuek eta besteek diotena, baina ezin duzu hiria txuri edo beltz irudikatu. Milan hori guztia eta askoz gehiago da; onena zure kabuz deskubritzea da, aurreiritzirik gabe. Milanen ibiltzea erraza da, autoz ez bada, bederen. Erdigune zabal eta trinkoa abiapuntu ezin hobea da hiriari neurria hartzen hasteko. Historiaren aro bakoitzean hiri bat izan da Milan eta orain guztien arrastoak bata bestearen alboan

36

ikus ditzakezu bertan. Piazza Duomon begiak zabaldu eta aurrean duzu katedral gotiko txundigarria, lau mendeetako lanaren fruitu, inguruan palazzo dotorez osaturiko plaza zabala, eta jendetza.Arku zabal batek bereganatuko du, batez ere, zure arreta; Galleria Vittorio Emanuele II.aren sarrera da, Italia batu zeneko ikurra eta Milaneko dotoreziaren adibideetako bat. Hiriaren bidegurutze nagusia izaten jarraitzen du burdinez eta kristalez maisuki estalitako pasabide honek eta barruan sartzen zarenean XIX. mendearen amaieran izango zara garaiko kafe eta denda artean. Galleria zeharkatuta Piazza della Scalan zaude, antzoki ospetsuaren aurrean. Jende asko lilura galduta geratzen da begira, halako izena duen antzokiak halako itxura zuri eta sinplea duelako. Baina bere sinpletasun zuria Milanen modu-

koa da, barruan ezkutatzen baitu mundu mailan ezaguna egin duen historia, ikusten dena eta ikus ezin daitekeena. Lau urratsetan hiriaren erdia ikusi dugula eman dezake, baina hasiera besterik ez da izan. Duomoaren sabaira igo eta horretaz jabetuko zara.

Dorre eta teilatuen hiria Esperientzia bitxia da Duomon zeru urdina eta marmolezko pinakulu luzeen artean ibiltzea, eta agertoki berezi honek ikuspegi pribilegiatua eskainiko dizu; lau haizetara zabaltzen den dorre eta teilatuen hiria. Handia da oso Po ibaiaren lautada eta alpe elurtuen artean marrazten den hiri hau, eta altuera honetatik ikus dezakezu noraino den eklektikoa; Campanille eta zeru-harraskariak

ikus ditzakezu parez pare, palazzo dotoreen teilatuen artetik azaleratzen diren kupula borobilak‌ Milan hamaika aro eta eraginen fruitu berezia da. Berezia duenagatik, baita ez duenagatik ere. Italian egon arren, ez duzu erromatarren aztarnarik topatuko. Beste guztiena bai: Longobardoen basilikak, Viscontien gotikoa, Sforzatarren errenazimendua, espainiar dominazioaren barrokoa, austriarren erromantizismoa, geroko industrializazioa, liberty estiloa, futurismoa, arrazionalismoa‌ Milan lehian egon da beti, inguruko hiriek ospea eta historiak protagonismoa lapurtu badiote ere. Horren adibide mingarriena Castello Sforzescoan topa dezakegu. Milaneko botere politiko eta militarraren sinbolo hau Errenazimenduaren sehaska izan zen, harresi hauen artean sortu zituen Leonardo Da Vincik garai berri baten mu37

Milango katedral ikusgarriaren aurreko plazan bertakoek eta turistek egiten dute bat egunero, eskuineko argazkian froga daitekeen bezala. Lerro hauen azpiko irudia Teatro alla Scalako aurrealdearena da.

garriak. Baina Florentziak lapurtu zion titulua, Turinek risorgimento garaian kenduko zion moduan, eta, azkenik, Erromak ukatu zion gehien desio zuena: Italiako hiriburua izatea.

«Dolce vita» axolagabetik urrun Norgehiagoka historiko horretatik sortu omen da milandarren izaera harroa, baita beste italiar guztiek eskaintzen dizkieten topiko eta aurreiritziak ere. Esaldi batek laburbiltzen du lehia; «Erroman ametsak sortzen dira, hemen errealitateak 38

egiten ditugu», esango dizute milandarrek burlati. Beste italiarrek aspergarritzat dituzte, beraiek sofistikatuak direla diote. Egia esan formalagoak dira, ez dira hain latinoak, gertuago izan dute Erdialdeko Europa Mediterraneoa baino, eta nabaritzen zaie. Esaterako, hemen arauak eta ordutegiak daude, eta betetzen dira. Horrela garatzen da Milaneko berezko bizimodua, estiloaren arau zein ordutegi zehatzei lotuta, erromatar dolce vita axolagabetik urrun. Erdigunetik atera gabe bizimodu berezi hau ezagutzeko, edo gutxienez ikusteko, auke-

ra daukazu. Quadrillatero d’oro deitzen diote Montenapoleone inguruari, Moda Milanoren bihotza. Hemen ezartzen dira dotoreziaren arauak eta azken tendentzien nondik norakoak. Lau kale hauetan modaren izen handiak etengabeko lehian aritzen dira. Baina benetako espektakulua publikoak eskaintzen du. Udan turistak dira protagonista; poltsa eta kutxa dotorez kargaturiko senar japoniarrak erakusleihoz erakusleiho emaztearen atzetik. Neguan bertakoak arituko dira borrokan, merkealdietako gerran. Baina irudi dibertiga-

rriez harago, Milanek modarekiko agertzen duen mendekotasunak bizitzeko modua ere definitzen du. Estiloa omen da, bakoitzak berea, baina hori bai, diseinuzkoa eta markaduna. Finean, klase eta diru sarreretatik harago irudiari ematen zaion garrantzia Milaneko adierazgarrietako bat da. Estiloak eta dotoreziak bertakoen ohitura eta harreman sozialak blaitzen ditu. Guk pintxo-poteoa deituko genioke, Milanen aperitivoa da. Eta hau bai dela saiatzekoa.Arratsalde partean trago bat ordainduta era guztietako gutizien buffet 39

Cardusio plazako eraikinak eta tranbia aro batekoak direla argi eta garbi suma daiteke beheko beste irudian. Lerro hauen azpian Brera auzoko kalexka bat ikus daiteke ezkerrean eta eskuinean, aldiz, Sforzesco gaztelua; Sforza familiaren boterearen ikurra da eta Lombardiako independentziari lotuta eman ditu mendeak.

modukoa daukazu nahi duzuna pikatzeko. Brera da, navigliekin batera, aperitivoaren erreinua. Brera hiriaren bihotza da, paristar kutsua duen luxuzko auzo bohemioa. Egunez oinezkoen paradisua da, kale estuen itzalpean paseoan ibiltzeko edota artearen adierazpen ezberdinez gozatzeko parada eskaintzen duena. Orduak igaro ahala auzoa pizten joango da, harrizko kale estuetan ristorante eta taberna txikiek aperitivoarekin irekiko dituzte ateak, egunsentira arte itxiko ez direnak. Naviglien giroa ezberdina da; garaian hiriko bide nagusiak ziren kanal hauek, eta Porta Ticinese inguruan bilduko ziren merkatari,bidaiari eta zamaketariak.Gaur gazteenak zein gautxorienak dira kanalak, ur gaineko taberna eta ur ertzean ateak irekitzen dituzten jatetxe eta klubena da gaua. Egunez bestelakoa da, bakartia, beti igandea balitz bezala, bere casa di ringhiera eraikuntza berezien artean Paviaraino doazen ubideen alboetan txakurra edo adina paseoan ateratzeko leku aproposa.

Milan handiaren hamaika hiriak Pixkanaka erdigunetik aldenduz goaz. Atzera egingo bagenu piazza bakoitzean hiri ezberdin bat topatuko genuke:Cordusio edo Mercanti piazzaren bizitasuna, San Fedele edo San Babila piazzaren arkitektura berezia, Piazza Fontanaren historia uka-

tua‌ Edo Milanek ikusgai dituen artearen eta kulturaren altxorrak deskubritzeko aukera izango genuke bere pinacoteca eta biblioteca ezberdinetan. Baina hiriak aspaldi egin bezala erdiguneko harresiak gainditu eta Milan handiaren hamaika hiriak begiztatzera joango gara. Antzinako porta bat zeharkatu eta hiri modernoan gaude, industrializazioaren eskutik kontrol gabe hazi zen hirian. Industriarekin batera iritsitako ehunka mila etorkinek Milan goitik behera eraldatuko zuten; gaur txinatar auzoan edo Calabriako langileen kaleetan ibiltzea besterik ez dago horretaz konturatzeko.Auzoz auzo estilo arkitektonikoak eta bizimoduak trantsizio gabe aldatzen dira. Porta Venezia inguruak XIX. eta XX. mende arteko zabalkundea agertzen digu,liberty estiloaz.Baina Errepublika plazatik tren geltokiraino faxistek hain gustuko zituzten etorbide zabalak topatuko ditugu, egun bulego eraikinek eta boterearen ikurrek betetzen dituzten kaleak. Hiriburua ez da izango baina Milanen kontzentratu da Italiako boterea; ekonomikoa aspaldi, hedabideena gero eta azkenik, Berlusconiren eskutik, politikoa ere. Azken hamarkadetako gertakariek Italiako zilbor bihurtu dute: itxi gabeko berunezko urteak, esku garbien kanpainen gainetik bizitzaren esparru guztiak zikintzen dituen ustelkeria, Italiako iparralde osoa banatu nahiko lukeen Lega Nord (Iparraldeko Liga) eta arrazakeria,askatasunen galera eta eskubideen aldeko borroka. Zaharra eta berria uztartuz eta kontrajarriz Milanek etengabe aldatzen jarraitzen du, bueltatzen garen hurrengoan beste hiri bat izango da. Diotenez, 2015eko nazioarteko erakusketa helburu,Piano,Foster eta Hadid bezalako arki40

Leonardo Da Vinci, bere pentsamenduetan galduta, goiko irudian ikus daitezkeen harresien artean ibiltzen zen pasioan. Behean, ezkerrean Italian liberty deitu duten estiloaren zantzuak suma daitezke eta eskuineko argazkian, aldiz, berriro ere milandarrek modari dioten atxikitasuna geratzen da agerian; estiloa edozein izanda ere, dotoreziaren arauak gailentzen dira.

tektoak XXI. mendeko Milanen aurpegi berria erakusteko lanean ari dira.Asko dira ordurako Berlusconiren aurpegiaz libratu nahiko luketenak, bide batez Milanek pairatzen dituen aurreiritzi eta topiko batzuk atzean utzita. 41

SAHARAREN ATEAK

TOZEUR

Testua eta argazkiak: Enrique Sancho

SAHARAREN ATEAK

TOZEUR

Testua eta argazkiak: Enrique Sancho

Inguruko bazarretan topa daitezkeen artisautza produktuak eta Tozeurreko kalexka xarmangarrietako arkitektura ikus daitezke orrialde honetan. Eskuineko orriko argazkietan ganbeluen gainean doazen tokikoak eta 4x4 ibilgailuetan desertutik barna doazen bidaiariak ikus daitezke.

Saharako desertuaren

E

hasiera zehazten duten hareatza erraldoien erdian palmondo sail zabalak ikus daitezke; herri mortu batean milaka kandela artean afari beduinoak ospatzen dituzte; harea artean galduta dauden gotorleku eta etxebizitzak etorkizuneko historiaren agertoki bilakatzen dira. Hori guztia eta gehiago ikus daiteke Tozeurren, Saharako ateetan. 44

z dago Tunisiako barrunbeetako errealitatean ikus daitekeen edertasun hauskor hau sor lezakeen inolako ilusiorik. Hareatza erraldoiek marrazten dituzte munduko basamortu handienaren mugak; Afrikako hamaika herrialdek partekatzen duten bederatzi milioi kilometro koadroko eremua da. Saint-Exuperyk, Printze Txikiaren ahotik hitz eginda, desertua eder egiten duena edozein lekutan putzuren bat aurki daitekeela dela esan zuen; duna amaigabeen edertasunari begira gauden artean ura da burura datorkigun lehen gauza, dagoen sakoneran dagoela ere. Paisaia ikusgarri honen hiriburua Tozeur da.Ura eta harea nagusi diren hiri honetan zerumuga desagertu egiten da eta elkar nahasten diren hiru deserturi uzten die lekua: hareazkoa bata, erga, dunak mugikor bilakatzen dituen haizea duena; chott-ak (Afrikan, urteko sasoi gehienetan idor daude laku gaziak) nagusi diren serir edo harri-koskorrez osatutako basamortua da bigarrena, ilu-

sio bitxiak sortzen dituzten kristalez josia; eta arrokez osatua dago azkena, hamada, begirada harritzarren artean galarazten diguna. Ezagutzea merezi duen mundua da Sahara, gizakia erakarri eta berarekin uztartzera gonbidatzen duena. Denboran atzera egin dugula dirudi eta, sentsazioz betetako lurralde honetan, bat egiten dute kulturak, tradizioek eta bertakoek bertute miragarritzat duten abegitasunak. Palmondo gunea egunero ia hirurogei milioi litro ur isurtzen dituen iturriak ureztatzen du eta bertan landatzen dira munduko datil onenak. Guneari xarma berezia ematen diote adreiluzko egituretan ikus daitezkeen eta jatorri misteriotsua duten irudi geometrikoz osatutako marrazkiek. Azaroan, Oasiko Jaialdia egiten dute hemen. Herri nomadek antzina egiten zituzten ospakizunen erreprodukzioa da eta jaialdiarekin batera kolorez betetzen da hiria: marobout dantzak, antigoaleko tradiziozko jantziak, lagmi tragoxkak eta

zuhaitz sakratutik fruituak jasotzearen errituala –Jardi palmondotik datilak biltzea– izaten dira nagusi.

Ibilaldia Tozeur oasian barna Eraikinen itxura homogeneoak zehazten du hiriaren hedapena. Eskualdean egiten dituzten okre koloreko adreiluz osatutako eraikinak dira eta inguruan dauden berrehun mila palmondoek bilakatzen dute Tozeur oasi. Mirari honen jatorria Ibn Chabbat matematikarian aurkituko dugu: XII. mendean otu zi-

tzaion egun oraindik bertako jendeak erabiltzen duen ubide bidezko ureztapen sistema. Udazkenean mila eta bat akrobazia egiten dituzte biltzaileek datilak eskuartera ekartzeko, batez ere deglat ennou barietateko datilak: zeharrargiak, gozoak, mamitsuak eta munduko zaporetsuenak dira. Tozeurreko palmondo gunean zoo bitxi bat eta “Mila gau eta bat gehiago” liburuko ipuinak gogora ekartzen dituen lorategi botanikoa ere badaude: Paradisuko Lorategia izeneko toki honetan oa-

siko begetazioak desertuari aurre nola egiten dion ikus daiteke, nola hazten diren granadak, pikuak, mahatsondoak eta lekaleak palmondoen oinetan. Hiriko gune bizienetakoa, aldiz, Habib Bourguiba da. Bertan dago musulmanei sarrera ukatzen dien el-Ferdous mezkita, baita azoka nagusia ere.Tokiko salneurrian,gozoak,artisautza eta tradiziozko durbanteak eskura daitezke. Gainera, azken hori bikain etorriko zaigu desertuko berotzarrean murgiltzerako orduan.

Tozeurreko hotel batean hartutakoa da orrialde honetako argazki nagusia; berotzarrak igerilekuetan freskatzeko gonbita egiten du. Goian, zapiaz estalita eguzkiaz babesten den tokikoa.

XIV. mendeko Ouled el Hadef auzoan osteratxoa egiteak ere merezi du: bobeda zerratuen itzalean zeharkatuko ditugu karrikak eta horien amaieran plaza biziak topatuko ditugu. Etxeen, zaui baseliza musulmanen eta mezkiten aurrealdeak marrazki geometrikoak dituzten adreiluekin, esaldi koranikoekin eta lore marrazkiekin daude apainduta. Abdulkhacem Chabbi etorbidea jarraituz iritsiko gara Dar Cheraït gunera. Bertan bada luxuko hotel bat, baita arte galeria eta museo etnografiko bat ere. Azken hori eraikitzeko jauregi baten eredua hartu zuten oinarri eta bertan Tunisiako bizimoldearen egunerokotasuna ezagut daiteke, esaterako, ezkontza baten prestaketa-lana edota hamman baten barnealdea. Gune honen beste erakargarrietako bat Dar Zaman erakusketa iraunkorra da: denboraren tunel bitxiaren bidez harrituta utziko gaituzten pasarteak ezagutuko ditugu, 3.000 urteko historiak askorako ematen baitu.

Abentura bila Tozeurretik hasita hainbat ibilaldi egin daitezke, zein baino zein liluragarriagoak. Derrigor egin beharko dugun bat Tozeur eta Kebili artekoa da. Lautada zuri, distiratsu eta amaigabea da, soilik zerumugan galtzen den errepideak lausotzen duena eta begien bistan paisaia ikaragarria uzten diguna: gatz kristalek isla urdin, zuri eta orlegiak jariatzen dituz-

te. XIX. mendera arte Kebiliko merkatura zihoazen esklabo karabanek erabiltzen zuten bidea. Chott el-Djerid laku gaziak 5.000 metro koadro hartzen ditu eta, urteko sasoi gehienetan lehor dagoenez, oinez zeharkatzeko aukera izan dezakegu. Ausartenek orduko 20 kilometroko abiadura hartzen duen eta haize-oihalak daramatzan gurpildun orgatxoan hegan zeharka dezakete lakua.Agertoki honetan ikusi zituen “Stars Wars” (Izarretako Guda) filmeko protagonistak, Luke Skywalkerrek, bi dunak eta, oroigarriz jositako postu gutxi batzuk kenduta, paisaiak itxura irreal hori izaten jarraitzen du; guk ere miraria errepika dezakegula dirudi. Ohiko beste ibilbideetako bat Chebika,Tamerza eta Mideseko mendi oasietaraino iristen dena da, Aljeriako mugatik oso gertu.Hiru herri horiek erromatarrek sortu zituzten Saharako tribuen aurrean defendatu ahal izateko eta karabanen ohiko pasaleku dira. Egun duten itxura mortua hondamendi natural baten ondorio da: 1969. urtean, muinoaren gainaldean eraikitako buztinezko etxeak suntsitu zituen eurite izugarri batek eta biztanleak zonalde baxuagora joan eta bertan harrizko etxeak eraiki zituzten. Egun, herrixka hauen antigoaleko erdiguneek kitzikagarria den mamu-itxura dute eta hutsik dauden kalexketan piztia txikiren bat edo beste eta saltzaile ibiltariren bat besterik ez da egoten. 47

Zaldiek tiratako gurdietan ibilaldiak egiteko aukera dago, beheko irudian ikus daitekeen bezala. Goiko argazkian bertako biztanle bat ageri da; abegikortasuna bertutetzat dutela segituan sumatzen du bidaiariak.

Horietara iristeko era arruntena 4x4 ibilgailuak hartzea da, baina, normalean, lehendabizi Lezard Rouge edo Musker Gorri ospetsuan ibilaldia egin ohi da: Tunisiako bey-ak 1899. urtean inauguratu zuen trenbide estuko trena da Musker Gorria eta fosfato mineralen garbitegi nagusietarainoko ibilbidea egiten zuen. Hamabost kilometroko luzera duen Seldja haitzartea zeharkatzen du trenbideak eta trenaren bagoiak XX. mende hasierakoak dira; larru gorriko eserlekuetatik paisaiari begira egotea itzela da, kondairei zabalik dagoen bide ikusgarria zeharkatzen baita.

Mendiko oasia Anthony Minghellaren “The English Patient” (Paziente ingelesa) filmatzeko aipatu trena, mendiko oasiak eta Tunisiako beste hainbat leku hautatu zituzten. Beste zuzendari askok ere Tunisian aurkitu dute euren istorioentzat egokia den agertokia.Aurrez aipatu ditugun bi filmez gain –“Stars Wars” eta “The English Patient”–,hemen filmatu ziren “Indiana Jones: Raiders of the Lost Ark” (Indiana Jones: Arka galduaren bila), Monty Python taldearen “Life of Brian” (Brianen bizitza), “Pirates of the Caribbean” (Karibeko piratak), “Quo Vadis” edota “Jesus of Nazareth” (Jesus Nazaretekoa). Horrez gain, “Madame Butterfly” filmerako zonaldeari japoniar kutsua ematea ere lortu zuten. Chebikan, merezi du bertako iturri bitxira bisitaldia egiteak. Palmondoz inguratua dago eta lurpeko mendiko errekek hornitzen dute. Sinestezina badirudi ere, hemen, lur idor honetan, abrikot, mertxika, granada, zitriko eta platano landareak landatzen dira. Baita tabakoa ere, palmondoen gerizpean. Antigoaleko Tamerzako etxe hutsek eta honda48

rrek tankera misteriotsua dute eta iluntzearekin batera itxura izugarria hartzen dute.Gauetan,milaka kandelen argitan, afari aldi berean liluragarri eta beldurgarriak antolatu ohi dituzte. Midesen betidanik egon da indarrean naturaren eta gizakiaren arteko borroka; etxeak arroila sakon bati atxikita sortu dituzte eta badirudi egunez egun gehiago okertzen direla. Gafsa, aldiz, eskualdeko ipar muturrean dagoen oasia da eta bertako alde zaharra labirinto baten tankerakoa da; merezi du herrian galdu eta presarik gabe gozatzeak. Eta igerileku erromatarretan, bertako haur eta gaztetxoek itzelezko jauziak egiten dituzte, batez ere turistak begira dituztela ohartzen direnean.

Nola iritsi: Tunisair aire konpainia Madril eta Touzeur arteko hegaldiak antolatzen ari da eta, oraingoz, martxoaren 25a arte izango dira. Madrildik 19:05ean irteten da hegaldia eta Touzeurretik 15:35ean. Hegaldiak bi ordu inguruko iraupena du. www.tunisair.com Azpiegiturak: Tozeurrek azpiegitura zabala du turismoari dagozkien alorretarako. Ostatu ugari daude, horietako zenbaitek duten tamaina eta ekipamendua izugarria da, eta jatetxe onak eta denetarikoak topa daitezke.

BIDELAGUNA A AG GEEN ND DA A • IIN NTTEER RN NEETT • EESSK KA AIIN NTTZ ZA AK K•B BEER RR RIIA AK K•P PU UN NTTA A-P PU UN NTTA AK KO O LLEEK KU UA AK K EDOZEIN LEKUTAN GAUDELA ERE, BERDIN 8A ETA, BERA REKIN BATERA , E MAK UMEAREN NAZIO ARTEKO EGUNA . B IDAIATZEAK GIZARTE EZBERDINEKIN AURREZ AURRE TOPO EGI-

IRITSIKO DA MARTXOAREN

TEA DAKAR BERAREKIN ETA HORIETAN GUZTIETAN DAGO BERDINTASUNAREN ALDE ZER BORROKATUA, URTEKO EDOZEIN

Ali HAIDER/EFE

EGUN DELA ERE. BAINA, MARTXOAREN 8AN, HAINB AT HITZORDUREKIN BAT EGITEKO AUKERA IZANGO DUGU , MUNDUKO EDOZEIN TXOKOTAN GAUDELA ERE.

internet

Eskaintzak

Laburrak ITSASALDIA ADRIATIKOAN BELGRAD-SARAJEVO TRENBIDEA Balkanetako gerratik bi hamarkada igaro diren honetan, Serbia eta Bosnia-Herzegovinako hiriburuak trenbide batek elkartu ditu berriro ere. Bereziki erosoa den garraiobidea ez bada ere –azken hamazazpi urteotan ez dute berritu–, balio sinboliko itzela duen ibilbidea osatzen du garai batean biztanleek eguneroko jardunean erabiltzen zuten trenbide honek.

SOFAKO BIDAIARIAK Couchsurfing delakoa Internet bidez hedatu den ostatu hartzeko sistema berritzailea da: internauta batek bere etxeko sofan eta doan beste internauta bat hartzea da sistemaren ardatza. Gisa honetako bidaiariek badute beren topagunea sarean: www.couchsurfing.com

MALETARIK GABE Maletak elementu neketsu eta gogaikarri izan daitezke bidaiariarentzat. Hori dela eta, Sinmaletas.com enpresak maleta bidaiariaren etxean jaso eta joan behar duen lekuan uzteko zerbitzua eskaintzen du. Europar Batasunaren barneko bidaietan merkeagoa da zerbitzua. www.sinmaletas.com

METRO BERRIA BERLINEN Linea berri bat inauguratu berri du Berlineko metroak: U55 linea. Hiru geltoki besterik ez baditu ere, bisitarientzat benetan interesgarriak dira: Hauptbanhof (hiriko tren estazio nagusia), Bundestag (Parlamentua) eta Brandenburgoko Atea.

ILUNTASUNAREN ERRESERBA Txekiar Errepublika eta Polonia arteko mugan dagoen gune bat Iluntasunaren Nazioarteko Erreserba izendatzea proposatu dute herrialde horietako astronomoek. Zehazki, Jizerka eta Orle herrixken erdian dago aipatu gunea eta 75 kilometro koadroko hedapena du. Argi kutsadura hiri gehienetan zabaldua dagoen garai honetan, badute garrantzia halako lekuek: Jizerkan, zerua garbi dagoenean, milaka izar ikus daitezke batera. Beste edozein hiritan 20 eta 200 izar besterik ezin daitezke zenbatu.

BISEN MURRIZKETAK YEMENEN Urtarrilaren 21ean Yemeneko agintariek atzerritarrei aireportuetan ez zietela bisarik emango iragarri zuten. Hemendik aurrera, bisak Yemeneko enbaxadetan soilik eskuratu ahal izango dituzte bisitariek; gainera, segurtasun arduradunek bidaiariaren nortasuna ziurtatzen dutenean soilik emango dituzte bisak. 50

Venezia eta Atenas arteko zazpi eguneko itsasaldia du Marsansek Kusadasi, Rodas, Santorini eta Dubrovniken geldialdiak eginda. Barnealdera ematen duten gelak 445 eurotan eskaintzen ditu eta kanpora begira daudenak 539 eurotan. Hegaldia barnean hartzen du eta ontziko egonaldia mantenu osokoa da. www.marsans.es

BUENOS AIRES: ANTZERKI IBILBIDEAK Orain dela aste batzuk turismoa eta antzerkia uztartzen dituen ekimen interesgarria jarri zuten abian Buenos Airesen: bisitariek hiriko gune esanguratsuenak eta horien historia antzezle eta musikarien eskutik ezagutu ahalko dituzte. Oinarria kale antzerkian duen ekimen honek lau ibilbide proposatzen ditu, bakoitzak ordu beteko iraupena du eta horiek garatzeko hamabost antzezle eta hiru musikari ari dira lanean. Ibilbideen gai nagusia Buenos Aireseko erdigune historikoko kondaira eta istorioak dira, besteren artean, Argentinaren independentziaren aldeko borroka, XIX. mendean izandako migrazio korronteak eta idazle bat bizi izan zen auzoa. Interesgarriak izateaz gain, zirkuituak doan dira.

ARGAZKIGINTZA SAREAN Argazkigintzako galeria birtual gisa jaio da web orrialde hau eta erakusketa iraunkorrak eta bidaiekin hertsiki lotuta daudenak ikus daitezke bertan. Argazkilariek irudiekin batera horien azalpena ematen duten testuak ere igotzen dituzte webgunera eta, besteren artean, Bolivia, Islandia, Lisboa, Kanbodia, Thailandia eta beste hamaika lekutara bidaia daiteke klik batean. w w w.fotoaleph.co m

Air Francek maiatzaren 29tik aurrera Bartzelona eta Ajaccioren (Korsika) arteko hegaldiak eskainiko ditu larunbatetan eta 249 euroren truke. Uztailaren 4tik aurrera igandeetan ere egongo dira hegaldiak. www.airfrance.es

BARTZELONA-VARSOVIA BRUSELA GAZTEENTZAT Belgikako turismo bulegoak herrialdeko hiriburuaren gaineko orrialde interesgarria du. Bruselaren gaineko web hau gazteentzat pentsatua dago eta bertan aterpetxeen helbideak, salneurri merkea duten ostatuak eta doan lo egiteko proposamenak ere biltzen dira. Eskola bidaietarako aukerak eta gaueko lokalen gida ere baditu. w w w.bruselasjoven.es

Wizz Air koste baxuko agentziak Bartzelona eta Varsoviaren arteko hegaldiak egingo ditu martxoaren 21etik aurrera eta 80 euroren truke. Ostatua hartzeko aukera ere ematen dute. http://wizzair.com

ANDALUS HONDARRIBIAN Malagako Andalus airelineak Hondarribitik irten eta Bartzelona eta Madrilera doazen hegaldiak eskainiko ditu martxoaren 29tik aurrera. Agentziaren web orrialdea jada abian dago eta Bartzelonarako eta Madrilerako txartelak eros daitezke, 64 eta 59 euroren truke hurrenez hurren. www.andalus.es

KALIFORNIA ZEPELINEAN Hemendik aurrera, Kaliforniara doan bidaiariak lurraldearen ikuspegi berria ikusteko aukera izango du: 246 oineko luzera (75 metro) duen Eureka zepelin izugarrian sartu eta hiriak eta Kaliforniako hegoaldeko kostaldea zerutik eta 360º-tan ikusi ahalko ditu 1.200 oineko garaieratik. Zepelinak hamabost pertsona garraia ditzake gehienez eta Air Ventures enpresak kudeatzen du zerbitzua. Bidaiak ordu erdi eta bi ordu artekoak izan daitezke eta, denboraren arabera, salneurria 199 eta 950 euroren artean dago. Pazifikoko kostaldeko hainbat gune zeharkatzen dira ibilbidean, hasi San Frantziskoko badiatik –aipatu enpresak bertan du egoitza nagusia– eta Long Beach ezaguneraino.

Ryanair aire konpainiak Madril eta Pisa hiri italiarraren arteko hegaldiak eskainiko ditu apirilaren 6tik aurrera, astearte, ostegun eta larunbatetan eta 48 euroren truke, tasak barne. www.ryanair.com

BARTZELONA-KORSIKA

ZODIAKOAREN ARABERAKO OPORRALDIAK Abentura ziurtatua dagoen leku horietakoren batera bidaiatzeko zein Amazonaseko, Kalahariko desertuko edota Mexiko Berriko herri indigenetan ostatu hartzeko dauden aukerak ezagunak dira, baita itsaspeko batean ehunka metroko sakoneran, palafito batean, iglu batean edota portuko garabi batean lo egiteko aukerak ere. Aldiz, oporraldietako lekua norberaren Zodiakoko zeinu pertsonalaren arabera hautatzeko aukera eskaini gabea zen oraindik. WorldHotels taldeak egindako ikerketaren arabera, Zodiakoa kontuan hartuta egindako hautaketak oporrez gehiago gozatzea dakar; izan ere, jaiotze-datak eta goranzko astroak ba omen dute loturarik lekuren bat edo beste edota ekintza zehatzen bat nahiago izatearekin.

MADRIL-PISA

UDARAKO OSTATUAK TRUKA EZAZU ZURE ETXEA Oporraldia ahal bezain merke lortzeko geroz eta hedatuago dago etxebizitza beste hiri edo herrialde batean bizi den norbaitekin trukatzea. Estatu espainolean Intervac enpresa da horrelako lehen sarea bideratu zuena, eta bertan urtebeterako izena emateak 145 euroko salneurria du. w w w.i nte rvac.es

Travelodge koste baxuko ostatu sareak bere 392 hoteletan eta maiatzaren 2a eta irailaren 5a bitartean dituen eskaintzak aurkeztu ditu. Gelek 10 eta 35 euroren arteko prezioa dute gaueko. Kate honek Irlandan eta Bretainia Handian ditu ostatu gehienak. www.travelodgehoteles.net 51

hitzorduak VIENA Bluesa balsaren sorlekuan

M

artxoaren 20a eta apirilaren 30a bitartean ospatuko da Europako blues jaialdi garrantzitsuenetakoa,Vienna Blues Spring jaialdia. Balsaren sorleku izan zen hiria bluesaren hiriburu bilakatuko da seigarren edizio honetan ere eta, urtero moduan, jaialdiak indar gehiago hartu eta bizitasunez beteko ditu hiriko kaleak. Izan ere, austrohungariar hiriburu izan zen honek Mozart edo Straussek goia jo zuteneko hiria edota Klimt, Schiele eta Kokoschkak arte garaikidearen aro berria ireki zuteneko lekua baino zerbait gehiago izan nahi du. Europan eraikin modernista multzo ikusgarriena duen hiria da Viena eta auzo bakoitzak du bere berezitasuna. Hala, bluesa gustuko duenak kontzertu bikainez gozatu ahalko du eta, aldi berean, Europako hiriburu moderno eta erromantikoenetakoa bisitatu ahalko du. Hasteko, ez dugu ahaztu behar Vienan dagoela ziurrenik arte garaikideari zuzendutako instituzio eta museo multzo handiena; MQ siglapean (Museumsquartier) hogeita hamar gune kultural eta galeriatik gora batzen dira. Anbizio handiko proiektu hau garatzeko asmotan, Carlos VII.ak 1719. urtean eraikiarazi zituen ukuilu inperial erraldoiak erabili dira eta, hiriko beste hainbat instituzio kulturalen moduan,bederatziak edo hamarrak arte egongo dira zabalik. Eraikin ikusgarriaren inguruan, gainera, eskaintza gastronomiko interesgarria duen aisialdirako gune itzela sortu da eta gertuko Spittelberg auzoan, aldiz, denak du zerikusia diseinuaren munduarekin. Auzune honetatik ibilbidea egiten jarraituz, zaharberritutako aurrealde neoklasikoen atzean denda bitxiak, dozenaka arte galeria eta hiriko cafe-beisl onenak topa daitezke. Parrandazale amorratuentzat, aldiz, Gürtel auzoa da

52

Vienna Blues Spring jaialdiak bluesa eramango du Austriako hiriburura martxotik apirilera bitartean. Musika ekitaldiez gain, hiriko kultur giroan murgiltzeak eta Viena ikusteak berak ere merezi du.

aukera ona ordu txikiak arte festa giroari eusteko; metroaren bidea eusten duten arku-multzoak dantzaleku eta taberna bilakatu dituzte eta dagoeneko klasiko bilakatu da alde zaharreko Bermudetako Triangelua. Aintzat hartzeko beste gune bat da Währinger Strasse kaleko WUK (Werkstätten und Kulturhaus) kulturgunea; jatetxea goizaldera arte egoten da zabalik. Kalearen bukaeran, 59. zenbakian, dago, garai batean tren-makinen fabrika izandako pabilioi batean. Bestalde, egun arreta erakartzen ari den guneetako bat Freihaus-Viertel auzoa da. Naschmarkt merkatu koloreanitzetik gertu dago eta bertan kutsu bohemio eta intelektuala duen eskaintza alternatiboa da nagusi. Bere aldetik, erdigune historikoa biltzen duen Ring edo eraztuna irudika daitekeen hiri-arteria perfektuenetakoa da; opera nazionalaren eraikinak –Europan maiz hartu izan da eredu gisa– eta honen tankerakoek Imperial edota Sacher gisako puntako hotelekin partekatzen dute espazioa, baita Karajan fundazioarekin ere; melomanoentzat ezinbestekoa da bertako musika klasikoko dendara bisita egitea. Urrunxeago joanda, pintura zaleek Arte Ederren Akademian aurkituko dute euren tenplua. Ibilaldiaren amaieran beti topatuko dugu Viena kulturaren hiriburu garrantzitsu izatea bideratzen duen artistaren bat edozein kafetegitan. Friedrichstrasse 5 kaleko Cafe Museoa da ezagunena baina beste asko ere badaude, Palmhaus esate baterako; lorategi inperialean dago, landare tropikalen negutegian.Eta Danubioa ere bada Vienako protagonista, han sortu baitira UNO City eta Donaupark gisako auzoak;azken urteotako hirigintza proiektu interesgarrienetakoak. Horrez gain, beti izango ditugu Vienako klasikoak: Schönbrunv Jauregia, Estatuko Operako gaualdiak, Musikvereineko kontzertuak eta Museoen Auzoa.•

HELBIDE INTERESGARRIAK www.viennabluesspring.com www.wien.info www.vienna.at NOLA IRITSI Iberiak (www.iberia.com) eta Austrian agentziak (www.austrian.com) Madril eta Bartzelonatik Vienarako hegaldiak dituzte. Handizkarien eskaintzak begiratzea komeni da, koste baxuko linearik ez dagoenez salneurri baxuagoak izaten baitituzte.

53

hitzorduak PÉCS Hungariako kultur aniztasuna

A

BALINT PORNECZI/AFP

http://en.pecs2010.hu www.hongrietourisme.com

54

Vladislav Ponchev/Efe

BULGARIA U da ber riko jaialdia - Martxoak 1 Bulgarian, udaberriko jaialdia izaten da urteko ospakizun dibertigarrienetakoa. Ohitura paganoak lagun, janzkera tradizionala eta etxeak apaintzen dituzten hari zurigorriak izaten dira nagusi. Apaingarriok martemisa izena dute, Amona Martari omen eginez: kondairaren arabera, bere anaiek ardo guztia edan eta sekula ez diote tantarik uzten. Hala, beti mikaztuta dago eta, antza denez, eguraldian ere eragina omen du andrearen aldarteak. Aurten, jaialdiak bat egiten du Sirni Zagovezni errituarekin: urteko bekatuengatik barkamena eskatzen diete gazteek guraso eta adinekoei eta, bitartean, maiteminduek suzko geziak jaurtitzen dituzte euren maitaleen etxeetara.

ALEMANIA

THAILANDIA

Kurt Weill Fe st - Otsailak 26tik martxoak 7ra “L’Opera de quat’sous” sortu zuen konposatzailearen omenezko jazz jaialdia da urtero Dessaun egiten den Kurt Weill Fest. Weillek sorterritik alde egin beharra izan zuen nazismo garaian bere obrak «iraultzaile» gisa definitu zituztenean. Jaialdia 1983tik egiten da eta hiria bera ezagutzeak ere merezi du; Bauhaus arkitektura eskola sonatua dago bertan. Informazio gehiago: www.kurt-weill.de eta www.dessau-tourismus.de

RUNGROJ YONGRIT/Efe

«Balkanetako Atea» goitizena darama Pecs hiriak eta bertan erromatar, kristau zein otomandarrek utzitako aztarnak suma daitezke oraindik ere. Europako kultur hiriburua da aurten eta, beraz, milaka ekimen izango dira izendapen honen harira.

gian ez da oso ezaguna Hungariako Pecs eskualdea, baina aurtengo Europako kultur hiriburuetako bat da. Kultur aniztasuna eta historia zabal eta aberatsa izatea dira metropoli honen ezaugarri nagusiak. Hungariako hegoaldean dago bere burua multietnizismoaren gune gisa deskribatzen duen eskualde hau, bi mila urteko historia darama bizkar gainean eta honen adierazle dira erromatar, kristau eta otomandarrek bertan utzi dituzten oroigarri historiko zein arkitektonikoak. Hala, erdiguneko kale margotuetatik pasioan ibiltzean antigoaleko garaien kresala suma dezake ibiltariak. “Balkanetako Atea” goitizena daraman eskualde honetan gizateriaren ondare izendatutako nekropoli kristau bat, herrialdeko unibertsitate zaharrena, Barbacane katedrala, Gazi Kaszim pasha-ren mezkita, bainu turkiarrak, jauregiak eta Csontvary arkeologia museoa daude; guztiak ere bisitariek ikusi beharreko lekuak dira. Aurten, gainera, bertakoek zein bisitariek bi mila ekimenetik gora ikusteko aukera izango dute, tartean arte bisualak, musika klasikoa, folklorea, antzerkia eta dantza garaikideko erakustaldiak. Hala ere, adierazpen kultural gorenak udan izango dira eta, horien artean, “Pecs-Istanbul-Essen musika karabana” izango da nagusi (azken bi hiriak ere Europako kultur hiriburu dira aurten Pecsekin batera). Expedia on line agentziak (www.expedia.es) dagoeneko badu Pecsera bidaiatzeko eskaintzarik: martxoaren 17an eta 18an Madril edo Bartzelonatik irtenda Budapesterako bidaia 226 euroren truke. Prezioaren barnean sartzen dira hegaldiak eta lau eguneko egonaldia hiru izarreko ostatu batean.•

Tatuajeen ze remonia - Martxoa n Antzina, Birmania eta Kanbodiako armaden aurka borrokatzera zihoazen gerlari thailandiarrei animaliak tatuatzen zizkieten monjeek, horiek etsaien erasoengandik babestuko zituztenaren sinesmenez. Egun, Bang Phra monasterioan egiten den Wai Khru zeremoniarekin oroitzen dute hura: tatuatutako milaka pertsona biltzen dira eta uluak, trantzean sartzeak eta animalien paper hartzeak ohikoak izaten dira.

erakusketak Groszen alderdi akrata, asaldatzaile eta arduratsuena, Berlinen aztergai Berlingo Arteen Akademiak George Grosz (1893-1959) margolariaren atzera begirakoa antolatu du eta bere alderdi akrata, asaldatzaile eta arduratsuena suma daiteke. Grosez gaztaroko marrazkiak, eskutitzak eta naziengandik AEBetara alde egin aurretik utzi zituen hainbat dokumentu erabili dituzte. Erakusketak Pariser Platzen dagoen akademiako 525 metro koadro hartzen ditu eta, besteren artean, gas maskara duen Jesukristo gurutziltzatua edota sexu-organoak bistan dituzten politikariak irudikatzen dituzten marrazkiak, collage dadaistak eta hainbat postal ikus daitezke, “Grosz: Zuzena eta anarkista” izena daraman erakusketan.

Frida Kahloren munduari bestelako begiez so egiteko aukera, Bruselan Bizimolde aztoratuaren orbainak irudikatu zituen Frida Kahlok bere lanetan eta, aldi berean, Mexiko iraultzailearen isla ere badira lanok. Ispiluekin eta argi leunarekin osatutako labirintoa atondu dute Bruselako Arte Ederren Jauregian “Frida eta bere mundua” erakusketarako eta, muntaia horren bidez, Kahloren irudiarekin lotzen diren folklorea eta lan koloretsuak beste era batera ikusteko aukera luzatzen da. Europan orain artean eskaini zaion erakusketa garrantzitsuena da eta 26 lan daude ikusgai. Erakusketa apirilaren 16ra arte egongo da Bruselan eta, gerora, beste zenbait herrialdetara eramateko asmoa dute.

Atenasen ikus daiteke Grezia klasiko erotiko eta esplizituena Grezia klasikoan, maitasunaren eta haragikeriaren jainkoa zen Eros eta, Atenasen osatu duten erakusketan, pertsonaia honen alderdi erotiko eta esplizituena utzi dute agerian. Horren erakusle, 16 urtez beherakoek ezin dute aretora sartu ere egin. Erakusgai dauden 280 objektuak 46 museotatik eraman dituzte eta, besteren artean, prostituten irudiak, praktika heterosexual zein homosexualen bilduma zabala, astoekin harreman zoofiloen errepresentazioak eta gisa bereko lanak jarri dituzte ikusgai. Erakusketa apirilaren 6ra arte ikus daiteke Zikladeetako Artearen Museoan. 55

Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

ANTOINE SAINT-EXUPERY gidari literarioa

A

ntoine Saint-Exuperyk (Lyon, 1800-1944) gertaera batek baldintzatutako haurtzaro zoriontsua igaro zuen: hamabi urterekin, zelai batean jolasean ari zela aerodromo batera iritsi zen.Bertan,Paris eta Madril arteko ibilbidea egin zuen lehen pilotua izan zen Jules Vedrinesekin egin zuen topo. Vedrinesek, asmo oneko gizon adeitsua izanik, hegan egitera gonbidatu zuen eta lehen hegaldi hark eragin zion zirrarak bizi guztirako markatu zuen mutikoa. 1921an zerbitzu militarra egin zuen. Bertan izan zuen abiazioaren munduarekin lehen hartu-emanak izateko aukera eta bost urte beranduago pilotu komertzial gisa hasi zen lanean. Aeropostale konpainia frantsesak Tolosa eta Rabat arteko hegaldietarako kontratatu zuen eta, beranduago, hegaldiak Dakar (Senegal) eta frantses protektoratuaren pean zegoen Casablancara (Maroko) hedatu ziren. Abiatzaile bokazioarekin batera, literatura zaletasuna ere piztu zitzaion. 1926an “L’Aviateur” (Abiatzailea) kontakizuna argitaratu zuen.Lau urte beranduago argitaratuko zen “Corrier sud” (Hegoaldeko korreoa), pilotu bezala izandako esperientzietan oinarritutako

56

liburua eta posta zerbitzu frantseseko pilotuen arteko laguntasunaren bertuteak goraipatzen dituena. Garai horretan ezagutu zuen abiazio errepublikanoaren aitzindari izan zen Hidalgo de Cisneros gasteiztarra; Exuperyk gizon jakintsu, lagunkoi eta xume gisa deskribatu zuen.

Hego Amerika 1929an Aeroposta Argentina konpainian hasi zen lanean. Urte horietan ezagutu zituen munduaren hegoaldeko zerumugak, Andeetako mendizerrak eta airetik ikusitako Panparen lasaitasuna. 1931n kritikak batasunez goraipatu zuen “Vol de nuit” (Gaueko hegaldia) liburua eta idazle ezezagun izateari utzi zion. 1931. urtea garrantzitsua izan zen bere bizitzan.“Vol de nuit” nobelak Akademia Frantsesaren Sari Handia eskuratu zuen eta urte honetan ezagutu zuen bere bizitzako emakumea, alargundutako Consuelo Suncin salvadortarra. Ezkontzaren lehen urteak biziak izan baziren ere, bikotea sekula ez zen zoriontsua izan. Exupery bidaiari petoa zen. Marka berri bat hautsi nahi eta New York eta Suaren Lurraldearen arteko kilometroek erakarri zuten. Guatemalan izandako is-

tripu baten eraginez bizitza galtzear egon zen eta, sendatze prozesuak ziharduen artean, luma izan zen eguzkia eta zerumugak ordezkatu zituena. Afrika iparraldeko eta Hego Amerikako oroitzapenak uztartzen dituen “Terre des hommes” (Gizonen lurra) liburua idazten zuen artean saiatu zen atseden hartu beharrari aurre egiten. Ordutik aurrera hainbatetan jarri zuen bere bizia arriskuan, batez ere bere burua zenbait froga egiteko aurkeztu eta abiadura markak gainditzen saiatu zen aldietan. Libiako basamortuan izandako istripu larri batetik irten eta Air Francen lanean hasi eta hainbat artikulu idatzi zituen, Moskutik, “París Soir” egunkariarentzat. Estatu espainoleko 36ko Gerrako zenbait gertaera ere jarraitu zituen berriemaile gisa.

Desagerpena Bigarren Mundu Gerra Estatu frantsesera iritsi zenean, alemaniarrak Exuperyren sorterrira sartu ziren.Abiadorea New Yorkera erbesteratu zen hasiera batean. Dagoeneko autore ezaguna zen eta bere etxean intelektual, artista eta ibiltarien bilkurak ohikoak izaten ziren. Luxuzko bizimoldeak ematen duen erosotasunetik faxismoa gaitzestea izan zitekeen Exuperyrentzat errazena.Azken batean, dagoeneko “Le Petit Prince”(Printze Txikia, Elkar 2002) idatzia zuen idazle honek berrogei urteak beteak zituen. Gorputza orbainez josia zuen eta ez zuen inori ezer frogatzeko beharrik. Hala ere, bazuen bere buruari frogatzeko zerbait eta 1943an Estatu frantseseko tropetan abiadore gisa jardutea lortu zuen. 1944ko uztailaren 31n Korsikatik aireratu zen ikuskapen misio baterako.Ez zen bueltan azaldu.44 urte zituen. Korsikako kuartelean zuen lan mahaian idatzizko koadernoa zeraman. Azken esaldian zera irakur daiteke:«Nire hegazkina botatzen badute ez dut ezer botako faltan. Etorkizuneko inurritegiak izutu egiten nau eta gorroto dut bere izaera robotikoa. Lorazain izateko jaio nintzen».

Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

CHILOEKO UHARTE HANDIA Plater xume baina sendoak

S

Prestatzeko modua Curantoa prestatzeko, lehenik eta behin gutxienez metro eta erdiko zulo bat egin behar da lurrean. Ostean, hondoan harri biribilduak jarri eta egurrez estali behar dira. Sua egin eta behin harriak gori-gori daudenean, txingarrak kendu egin behar dira. Jarraian, lehenik eta behin itsaskiak edo aukeratutako arrain mota ezberdinak jarri behar dira harrien gainean, eta, gero, haragia, patatak, lukainkak, chapaleleak, milcaoak eta zalkea eta babak bezalako barazkiak. Osagai kapa bakoitza, pangua izeneko landare baten hostoekin estali behar da.

Pangua hostorik ez badugu, parra edo aza orriak ere erabil daitezke. Ondoren, guztia larre lurrarekin estali behar da lehenik –belarra osagaien aldera jarriz–, eta, ondoren, bustitako zakuekin, presio-eltze bat bailitzan. Behin ordu bat igarota, curantoa jateko prest dago. Jakia eltze batean prestatzerik ere badago; hori bai, kasu horretan, pulmay izena hartuko du. Chiloen jatetxe ugari badaude ere, agian tokiko gastronomiaz gozatzeko lekurik onenak goizean goiz Castro eta Ancud herrietako portuetan jartzen dituzten azoketan aurkituko ditugu.

antiago hiriburuan bizi diren herritarrentzat, Valdivia hiri unibertsitariotik hegoaldera dauden lurrak mitologiaren eta beraiekin zerikusirik ez duen lurralde ezezagun baten artean kokatzen den unibertso batekoak dira. Patagoniaren atarian, Chiloe artxipelago berde eta lanbrotsua nortasun indartsuenetarikoa duen Txileko lekuetako bat da. Bertako berezitasunak mendetako isolamenduaren eta kultura autoktono boteretsu baten ondorio dira, eta sutegietara ere iritsi dira; batik bat itsas produktuetan oinarritutako sukaldaritza oparo eta gozoa da horren erakusle. Chiloeko gastronomia tradizionala umiltasunean eta tokiko produktuak kontsumitzearen jakiturian oinarrituta dago. Lau hitz nahikoak dira bertako gastronomia ezin hobeto laburbiltzeko: plater xume baina sendoak. Chiloeko sukaldaritzan gehien erabiltzen diren haragiak bildotsarena eta txerriarena dira. Orain dela gutxira arte, hozkailuak erabat ezezagunak ziren artxipelagoan eta, ondorioz, chanchoaren hilketaren ostean, ezinbestekoa bilakatzen zen haragi kopuru handiak jatea. Beharra bertute bihurtuz, Chiloeko biztanleek lloco deitzen diote oraindik ere familia eta lagunen artean egiten den haragi banaketa tradizionalari. Plater tradizional gehienek patata dute elementu nagusitzat, betiere gantzarekin, irinarekin eta gantxigorrarekin konbinatuta. Hori da adibidez oso famatuak eta gozoak diren chapalele, milcao edo chochoca jakien kasua. Chiloeko plater nagusia, aldiz, curanto izenekoa da eta bere osagaien barietatean zein platera egiteko moduan artxipelagoaren historiaren zati handi bat dago idatzita. Hainbat interpretazioren arabera, europarrak heldu zirenean txerri haragia bezalako osagai berriak bereganatu zituen kolonaurreko tradizio gastronomiko baten parte da curantoa. Hainbat adituren iritziz, gainera, curantoa Polinesiako uharteen eta Amerika kontinentalaren artean harremana izan zenaren froga da; izan ere, Pazko uhartean umu deitutako antzeko jaki bat prestatzen dute. 57

liburuen txokoa

Lo s v i a j e s d e J ú p i t e r T ed S i m on I n t e r fo l io , 2 0 0 9 76 4 o r ri a l d e . 2 4 e u r o

Bidaia literaturako klasiko handi baten berrargitarapena Ted Simon (Alemania, 1931) kazetariak bere Triumph motorrean igota 45 herrialde zeharkatu zituen 1973 eta 1977 urteen artean. Bidaia ahaztezin hartan ezagutu zituen pertsonekin izandako hartu-emanak eta bizi izandako abenturak idaztea erabaki zuen eta, ordutik hona, bidaia literaturan klasiko bat bilakatu da honako liburua. 1979. urtean eta ingelesez argitaratu zen lehen aldiz kontakizun bizi eta interesgarri hau, eta ordutik hamaika hizkuntzatara itzuli eta edizio ugari izan dituen liburua da. Gaztelerazko edizioa aspaldian zegoen agortua eta, berriki, Interfolio argitaletxeak klasikoa berreskuratu eta berriro argitaratzea erabaki du. Edizio berri honetan aurrekoetako itzulpen akatsak zuzendu dituzte, jatorrizko material gehiago eskaintzen da eta argazkiak zuri beltzean eta koloretan daude.

La v er dader a his toria del mo tín de la Boun ty W il li am B li g h E d i c i o n e s d e l V i e nt o , 2 0 0 9 2 8 4 o r r i al de . 2 0 , 5 0 e u r o

Bountyko matxinada, kapitainaren ahotik Bligh izan zen matxinatutako Bounty itsasontziko kapitaina. Zineman tripulazio kideekin gogor agertu zen gizon gisa irudikatu izan da eta matxinada burugogorkeria horren ondorio izan zela azaldu izan da. Blighek, marinel munduarekin literaturarekin baino antzekotasun gehiago duen lengoaia erabilita, bere giza balioa eta tripulazioko kideek bereganako zuten fideltasuna azaleratzen ditu liburu honetan. Bere ustez, jarrera horiei esker lortu zuten matxinadan parte hartu ez zutenek Tofoatik Timorrera arteko 6.000 kilometroko ibilbidea txalupa batean egitea.

)

Di ari o de Oa xa c a Pe t er K u p e r S ext o P i so , 20 0 9 20 8 o r ri a l d e . 2 0 e u r o

Oaxacako egunerokotasunaren lekuko George W. Bushen AEBetatik atseden hartu eta urtebete Oaxacan igarotzea erabaki zuen Peter Kuper marrazkilariak. 2006ko irakasleen greba eta Gobernuak hauen aurka aurrera eramandako errepresioa gertutik ikusteko aukera izan eta, oso estilo pertsonala erabilita, idatzi zuen liburu hau. Estatu mexikar honetako bizimodua eta biztanleen erradiografia egiten du Kuperrek, besteren artean bertako bizilagunen ohiturak eta izaera, Oaxacako merkatuak, bertako hondartzak eta hondar arkeologikoak deskribatuz. Hein batean, bertan eman zituen bi urteen omenaldi txikia ere bada liburua.

Hi s t o r i a d e l a s m u j e r e s d e l a In di a | A n a G a r c i a - A r r o y o L a e r te s E d i to r i al , 20 0 9 2 30 or r i a l d e. 1 9 ,5 0 e ur o

Emakume indiarraren ikuspegi osotua Indiako kultura goitik behera ezagutzen du Ana Garcia-Arroyok. Bertako emakumearen irudia estereotipoetan oinarrituta iritsi zaigula dio eta, ondorioz, maiz emakume behartsuaren, senarraren esklabo denaren edota, bestela, Bollywoodeko izar ezaguna den indiarraren irudia bakarrik heltzen zaigula salatu du. Liburu honetan historian zehar emakume indiarrek izan duten paperean jarri du arreta eta, besteren artean, kulturan, prozesu historikoetan, politikan, artearen munduan edota topaketa filosofikoetan izan duten parte hartzea azaldu du.

Babbitt S i nc l a i er Le wi s N o r d ic a, 2 0 0 9 4 56 o r ri al d e . 2 1 , 5 0 e u r o

AEBetako «middle class»aren erretratua Sinclair Lewis XX. mendeko eleberri iparramerikarren autore ezagunenetakoa da eta berak eskuratu zuen 1930eko Literaturako Nobel saria.“Babbitt” izango da, ziurrenik, utzi duen obra onenetarikoa. Pasa den mendeko AEBetako gizartea ezagutzeko liburu garrantzitsutzat hartua izan da argia 1922. urtean ikusi zuen eleberri hau; bertan, Mendebaldeko middle class-aren erretratua egin zuen. Kontakizunak polemika handia sortu zuen bere garaian. Geroztik, babbitt hitza AEBetako klase ertaineko gizona izendatzeko erabiltzen da maiz, bere zentzu negatibo eta positiboarekin.

Era nuestra tierra M ath i e u Be l e zi E l Al e p h , 20 09 43 2 o rr i a l d e . 22 e u r o

V i a j e s B o r g e s : T a l l e r es H e m i n g w ay | M a r k A x e l r o d T h ul e , 20 09 2 0 0 or r i a l d e. 14 ,9 0 e ur o

Aljeriako kolono frantsesen gainbehera

Izen sonatuen erabilera ekonomikoa

Aljerian finkatutako frantses jatorriko kolono talde baten gorabeherak dira istorio honen zutabe. Saint-Andre sendiak 653 hektarea gari, laranjondo eta olibadi ditu Cassagnen, Dahrako berbere zonaldean. Ernest eta Hortense beraien hiru seme-alabekin bizi dira bertan baina gerrak familiaren ondasunak suntsituko ditu eta sendiak heriotza edota erbesteratzearen arteko hautua egin beharko du. Urte gutxiren buruan, frantsesen nagusitasuna zalantzan jartzen ez zen eta europar baten heriotzak ehun arabiarren erailketa suposatzen zuen munduaren gainbehera biziko du Saint-Andre sendiak.

Europa eta Amerikako produktu eta denden gainbegiratu bat egiten da liburu honetan. Eta, aldi berean, garai ezberdinetako pertsonaia sonatuen izenak erreklamo gisa hartuta etekin ekonomikoa lortzeko egin diren saiakerak aipatzen dira. Munduko salerosketa gune sonatuetatik ibilbide dibertigarri eta aldi berean adierazgarria proposatzen du liburuak eta irakurleak hainbat datu bitxi topa ditzake. Esate baterako, produktu eta enpresei dagokien alorrean, liburuari izenburua ematen dion Borges Bidaiak konpainia edota Balzac pilotak eta Evita Peron galtzerdiak aurkituko ditugu. 59

Munduari Begira GOGOAN HARTU

Yvette L ee/Ef e

TUBBATAHA, ARREZIFEEN PARKE NATURALA

P

alawan uhartean, Filipinetan,33.200 hektarea hartzen ditu Tubbataha arrezifeen itsasoko parkeak. Ikuspuntu ekologikotik berebiziko garrantzia duen gunea da, Filipinetako itsasoko izakien sorleku eta elikadura gune nagusia baita. Eta mundu mailan itsas dibertsitate kontzentrazio handiena duen gunea ere bada. Hala, 1993an gizateriaren ondare izendatu eta iaz izendapen eremua zabaldu zuten, babesa handiagotze aldera. Ez dute askok izaten koral arrezife honetara heltzeko aukera, kostaldetik hamabi orduko itsas bidaia baitago bertara. Hori dela eta, santutegi bilakatzen da bertan bizi diren milatik gora

Filipinak

itsas fauna eta flora espezieentzat, marrazo bale erraldoitik hasi eta itsas zaldi txikira bitartekoak; horietatik asko desagertzeko arriskuan daude. 70eko hamarkadan aurkitu zuen gunea urpekari talde batek eta, zenbait kolektibok bertan arrantza egitea debeka zezatela lortu ostean, bertako koralaren osasuna bikaina da. Martxotik ekainera bitarteko urpekaritza denboraldian Tubbatahara joaten diren urpekariek munduan oso leku gutxitan ikus daitezkeen izakiak ikusteko aukera dute, bai tamaina aldetik bai barietate aldetik.

Munduari Begira

Iván Franco/Ef e

Kafe, likore eta hizketaldi amaigabeen artean, ehungarren urteurrena iritsi zaio Montevideoko Expreso Pocitos tabernari, Gardelen emanaldi ahaztezin hura hartu zuen lokalari. Taberna honetako mahaietan eseri dira agintari, Epaitegi Goreneko epaile, kirolari ezagun eta garai ugaritako idazleak, baina, hala ere, 1910eko urtarrilaren 10ean ireki zutenetik Expresok ez dio sekula taberna etxekoi izateari utzi. Beti irekita dagoen eta pasadizoak bata bestearen atzetik sortzen diren lokal horietako bat da, batez ere bertako beteranoei esker: lagunekin duten kafe eta kopatxorako hitzordura huts egiten ez duten erretiratuak. Hasiera batean saltoki izan zen Expreso eta edariak eta sakotea

saltzen zizkieten auzoko familiei, baita urdaia eta gazta zituen ogia ere. XX. mendeko lehen erdi hartan Pocitos auzoa –bertan dago taberna– hondartzari etekina ateratzen hasi zen eta, ondorioz, taberna geroz eta bezero gehiago erakartzen hasi zen. 1934. urtean taberna lekuz aldatu eta jatorrizko lokalaren parean dagoen El Mastil art deco estiloko eraikinera pasa zen. Denborarekin topaketa, hizketaldi eta gizarte gune garrantzitsu bilakatu da. Egun, sakote moztu berriaren usainaren, aizto zorrotzailearen soinuaren eta eguerdiko koktelen usainaren lekua chivito-ek –haragi eta begetalez osatutako bokadiloa, Uruguain oso tipikoa den jakia–, kafe-makina modernoen burrunbak eta eguneko menu merkeek hartu dute.

SIMAL/Efe

Berbereak lurraren defentsan Ait Sgugu Erdiko Atlas marokoarrean bizi den berbere tribua da. Artzain lanetan aritzen dira eta, orain, euren bizimoldea arriskuan ikusten dute martxan jarri den garapen proiektu baten harira euren lurretan abereen bazka landatzeko gunea eraiki nahi dutelako. Artzain hauek betidanik izan dira Azaghar mendien magalean –Jenifra eskualdean, hiriburutik 300 kilometrora–, eta bertako lurrak tribuaren jabetzakoak dira. Berbereek salatu dutenez, euren lurretan –3.500 hektarea– landaketak egiten ari dira eta, ondorioz, bazkak hazteko beharko

Antigoaleko Egiptoko historia milaka Lego blokekin osatu dute Kairoko Museo Egiptiarreko haurren aretoan. Besteren artean, Tutankamonenaren gisako estatua faraonikoak eta sarkofagoak ikus daitezke. Esfinge izugarri batek osatzen du museoak inauguratu berri duen haurren saileko sarrera, alboetan giza gorputz bat eta txakal eta zapelatz burua duten estatua bana ditu; iparraldeko eta hegoaldeko arimak irudikatzen dituzte. Sei gela txikik ahalbidetzen dute haurrek antigoaleko Egipto ezagutzea; horietan, orduko eguneroko bizimoldearen, Nilo ibaiaren garrantziaren, eskriben zereginaren, erregeen eta horien sendien, erlijioaren edota heriotzaz haratago dagoen bizitzaren berri ematen da. Museoa haurrentzat dago prestatua; hormak haurrei erakargarri egiten zaizkien koloreekin margotu dituzte eta beira-arasak ere ohikoa baino baxuago daude, haurren begiradaren mailan. Museoan tailerrak ere antolatuko dituzte haurrek papiroetan idazten ikas dezaten edo Lego blokeekin jolasteko aukera izan dezaten.

Kremlin auditoriuma zaharberritu dute

Gazako artistak, blokeoari aurre eginez Gainerako biztanleen gisan, Gazako artistek ere Israelen blokeoa pairatzen dute: ezin dituzte euren lanak Gazatik kanpo erakutsi, debekatua baitute horiek atzerrira bidaltzea. Israelen blokeoaren ondorioz, ezinbestekoak diren ondasunak soilik sar daitezke Gazan; gainerakoa Egiptoko mugaren azpiko kontrabando tuneletatik iristen da eta, maiz, obra hauek ere handik iristen dira atzerrira. Euren obrek bizirik irauteko web orrialdeak erabili eta erakustokiak alokatzen dituzte artistek, eta “Window of Gaza” sarea ere osatu dute; erakusketa areto bat zabaltzea lortu dute, baina manifestazio kulturalak garatzeko gune bat botatzen dute faltan.

60ko hamarkadatik Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren (SESB) bizitza politiko eta kulturalaren zutabe izan den eraikina teknika akustiko eta bisual aurreratuenak erabilita berriztatu dute munduko auditorium onena bilakatzeko asmoarekin. Auditoriuma Khrustxeven garaian eraiki zuten, 1961. urtean. Helburua Kremlinaren hedapen modernoa izan zedin zen, baita bertan Alderdi Komunistaren kongresuak eta hitzaldiak egitea ere. Horrez gain, kontzertu eta bestelako ekitaldiak eskaintzeko ere prestatu zuten. Hormigoi, beira eta altzairuzko eraikin honek bost solairu eta 800 areto ditu, eta sobietar garaiko lorpen tekniko handienetakoa izan zen. 1992. urtean Kremlin's State Palace izena eman zioten eraikinari eta egun Europako auditorium onenetakoa eta handienetakoa da; guztira 6.000 eserleku ditu eta nagusiki kontzertuak eta ballet erakustaldiak egiten dira bertan. Kremlin Ballet Theatreren areto nagusia da, baita Teatro Bolshoiren bigarren egoitza ere.

Behea jo dute Kanbodiako zeta ehundegiek Koh Dach edo Zetaren Uharteko ehungintza hondoa jotzeko puntuan dago lehengaiaren prezioagatik: zeta kiloa 45 dolarren truke saltzen ari da orain dela urtebete kiloko 25 dolar ordaintzen zirenean. Zeta ekoizle garrantzitsu izatetik Thailandia eta Vietnameko inportazioaren menpe egotera pasa da Kanbodia. Laura Casielles/Ef e

dituen bost urteetan ardi eta behientzat belazerik gabe geratuko dira. Era berean, plangintza desjabetze batekin alderatu dute; izan ere, Ahmed Bauraui giza eskubideen aldeko militantearen hitzetan, zenbait gunetara sartzea mugatu eta berbereek handik alde egin dezatela bideratu nahi da.

Clemens BILAN/AFP

Folkwang, «munduko museo ederrena», berriro ireki dute Folkwang Museoa (Essen, Alemania) «munduko museo ederrena» bezala ezagutarazi zen II. Mundu Gerraren aurretik. Berriki ireki dute berriro, zaharberritu eta modulu kubikoz osatutako espazio berria

sortu eta gero. Hitler berak «arte degeneratuaren erakusle» zirelako bahitutako hainbat artelan ere berreskuratu dituzte. Inauguraziorako antolatu duten erakusketan jatorrizko bildumako lan adierazgarrienak eta bildumako obra berriak ikusi ahalko dira Chipperfieldek diseinatutako aretoan.

Jordi Calvet/Efe

Kafea eta hizketaldiak, ehun urtez Rio de la Platan

Faraoiak Lego piezekin berpiztu dituzte

Dallaseko (Texas) Texas Discovery Gardenen kolore ugaritako ehunka pinpilinpauxa ikus daitezke. Horietariko asko Latinoamerikako eta Asiako herrialdeetatik kapulutan eramaten dituzte gerora zentroan askatu ahal izateko. Tximeleta hauen gaineko tailer hezitzaileak ere antolatzen dituzte. Texas Discovery Gardenen lorategi botaniko bat eta orain bi urte eraikitako negutegi bat ere badaude. Azken hori, hala ere, iaz ireki zuten, behin larbak dituzten eta tximeleta helduak elikatzeko nektarra sortzen duten landareak hazita zeudenean.

Luis CASTILLO CASTRO/Efe

Italian orain bost urte onartu zuten Tabakoaren Aurkako Legea eta Trentoko Udalak zigarrokinak lurrera botatzen dituztenei 500 euroko isuna jartzea aurreikusten duen araudia onartu berri du. Taberna eta jatetxeetan erretzea debekatua dago legea indarrean sartu zenetik, eta horien sarreretan zigarrokinak pila daitezela ekiditeko poltsikoko hautsontziak banatzeko proposamena egin du orain Trentoko Lega Nord alderdiak.

Dallaseko pinpilinpauxak

KHALED EL-FIQI/Efe

Zigarrokinak lurrera botatzeagatik 500 euroko isuna Trenton

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.