2010 apirila / 25.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 5
9
771888 505000
haizetara
ZAZPI
34 Ruben PASCUAL/Patricia GUERRERO 42 OPEN 24 Urtzi URRUTIKOETXEA Azaleko argazkia: IÑAKI CAPEROCHIPI • Aurkibideko argazkiak: 06 Iñaki CAPEROCHIPI 16 Getty Images\Thinkstock
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 94813 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-20088 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea
16 FLORENTZIA
34 MEXIKO
24 HEGO KURDISTAN
42 ALENTEJO
Errenazimentuaren ikur den hiri Naturarekiko harreman zuzena italiarreko arkitekturak eta arteak eta ukitu magikoa dira Potosiko merezi dute bisitaldi bat Huastecaren zutabeak
06 SRI LANKA
Bidaia kultural paregabea eskaintzen duen herrialde honen aberastasunak gertutik ikusiko ditugu
06
16
Urrunetik ikusten dugun errealita- Eskualde honetako harresi eta tea segurtasunez ezagutzeko etxe zurien artetik Portugaleko parada ematen du eskualde honek esentzia topatuko dugu
34
42
24 04 MUNDUARI BEGIRADA Hamabi Apostoluen hondartza, naturak sortutako paisaia 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

PORT CAMPBELL
Munduari Begirada
Australiako hego-ekialdean,Victoria estatuan eta Melbournetik 190 kilometrora dago Port Campbell naturgunea. Ozeaniako hondartza paisaia ikusgarrienetakoa da, batez ere bertan dagoelako irudian ikus daitekeen Hamabi Apostoluen hondartza. Ertzetik gertu dauden harrizko formazio horiei zor die izena hondartzak, nahiz eta, ironiaren kontuak, formazioak bederatzi besterik ez diren. Higadura prozesu jarrai eta luzearen ondorioz sortu zen efektu hau; olatuek lurrari lotuta dauden harkaitzak modelatu dituzte mendetan zehar eta, apurka-apurka, itsasoak koba txikia, arkuak eta gisakoak sortu ditu haitzetan, begien aurrean izugarriak diruditen egitura ederrak osatu arte. Urteko bi zentimetrokoa da higadura eta, denborarekin, higadura gehiegi jasan duten haitz zatiak erortzen hasten dira. Egun, kontinenteko erakarpen turistiko nagusienetakoa da naturgune hau.
Fritz HIERSCHE/ THINKSTOCK
5

OZEANO BAREKO PERLA
SRI LANKA
Testua eta argazkiak: I単aki Caperochipi
Azpikontinente indiarretik erauzia dirudien uharte honek bidaia kultural paregabea eskaintzen dio bidaiariari: Gizateriaren Ondare izendatutako antzinako zazpi hiri eta gune erlijioso ikusgarrien, naturgune itzelen eta ametsezko hondartzen uztarketatik eratortzen den aberastasuna bertako jendartearen abegikortasunak borobiltzen du.

Kostalderako bidean den ontzia ikus daiteke lerroon eskuinaldeko irudian eta behean, ezkerretik eskuinera, landan lanean ari diren idiak, Dambullako tenpluak eta zutoinen gainean arrantzan ari diren arrantzaleak. Stilt fishing izena darama arrantza mota honek.
S
ri Lankan milaka urteko kulturak, natura aberatsak, paisaia ikusgarriek eta jendarte abegikorrak egiten dute bat eta,honen guztiaren jatorrira gerturatzeko, komeni da uhartearen iraganari begirada bat ematea. Vedda nomadak izan ziren Sri Lankako lehen biztanleak. Budismoa, aldiz, K. a. III. mendean sartu zen uhartean Asoka-
8
ren seme Mahindaren eskutik eta, erlijio ofizial bilakatzeaz batera, nazio sentimendua ere ekarri zuen. Herrialdea indarrez hartzeko etengabeko saiakerak izan dira, esaterako,1505.ean portugaldarrek espezieen merkataritzarako erabili eta Ceilao izena eman zioten, baina 1658.ean Kandy zeilandesak holandarren laguntzaz portugaldarrak bidaltzea
lortu zuen; 1853.ean britainiarrak etorri eta, Ceylon izendatzeaz batera, cafe, te, kanela eta koko landaketa ekarri zuten; 1948.an, independentzia eskuratu eta Ceilan izena hartu ostean, Solomon Bandaranaike nazionalista zingalesak irabazi zituen lehen hauteskundeak, baina bozkatzeko traba itzelak jasan zituzten herrialdearen iparraldeko tami-
Historia bizi eta korapilatsuko herrialde honetan milaka urteko kulturak eta biztanleen abegikortasunak egiten dute bat
lek. Maiatzaren 22an, jatorrizko Lanka izena hartu eta Sri –distiratsu– hitza gaineratu zioten. Hala ere, kalitate zigilu gisa Ceilan izenarekin merkaturatzen dute bertako te ospetsua. Azken urteetan herrialdea dardararazi du Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak (LTTE) erakundeak eta Gobernuak bere legeak tamilen eskualdean in9

posatzeko saiakera antzuak egin ditu. Hala, 2001ean lehen su-etena sinatu zen Norvegiaren bitartekaritzarekin eta Gobernuak blokeoa altxatu zuen; aldiz, 2004an kaosa itzuli zen berriz ere herrialdera. Iazko urte hasieran, tamil tigreen aurkako erasoei ekin zion Gobernuak eta gerrilla deuseztatzea eta berta-
ko buruak hiltzea lortu zuen. Hori bai, izandako eraso bortitzek zibil ugariren bizitzak ere eraman zituzten aurretik. Egun ere zibilak dira gatazka euren larruan pairatzen ari direnak, milaka eta milaka baitira euren bizilekuak utzi behar izan dituzten herritarrak. Egoeraren jakitun hartu dugu lurra
Nuwara Eliyatik gertu dauden te sailak dira ezkerreko irudikoak. Eskuineko argazkietan, goitik behera, Pinnewala umezurtz-etxean elefante artean hartzen dituzten bainu bitxiak eta pasioan dabiltzan monjeak.
Sigiriyako gotorlekua da orrialde honetako irudi nagusian ikus daitekeena. Bertara igotzeko eskailera mordoa igo behar badira ere, merezi du tontorreko galeriara igo eta “Sirigiyako dontzeilak” pintura bikainak ikustea; Sri Lankan erlijioarekin loturarik ez duten pintura bakarrak dira.
Colombon. Berotzar eta hezetasun pisutsuaren estutasuna usaindu ditugun mila esentziek baretu dute. Tenpluak bisitatzeko round ticket-a eskuratu eta Anuradhapura hirian egin dugu lehen geldialdia.
Hiruki Kulturala Hiruki Kulturalaren erpinetako bat da hiri hau –beste biak Kandy eta Polonnaruwa dira–. Orain, harri eta adreiluzko eraikin erlijiosoak besterik ez daude: Thuparama, uharteko estupa guztien arbasoa; Ruvanvelisaya, gurtza gehien jasotzen dituena; eta Jyavanarama eta Abhayagiriya erraldoiak. Hiri santu honetan dago Sri Maha Bodhi ere: Budak iluminazioa aurkitu zueneko zuhaitzaren aldaxka omen da Indiatik ekarritako pikondo hau. Hiritik gertu, Mihintaleko muinoan Sri Lankako lehen tenplu budista, Mahavihara, ikusi eta Sigiriya gotorleku miresgarrira joan gara: harri gorriko arroka baten tontorrean, 370 metroko
garaieran, eraiki zuten eta inguruan V. mendean diseinatutako lorategi atseginak ditu. Bertaratzeko, garai batean urlorategi ederra izango zen Kasyapa zeharkatu, arrokaren oinetik hasten diren eskailera mordoak igo eta horma bertikalean itsatsita dagoen galeriara igo gara. Bertan daude “Sirigiyako dontzeilak” pintura bikainak. Apsara edota zeruko ninfak irudikatzen dituzte eta Sri Lankan erlijioarekin loturarik ez duten pintura bakarrak dira.Arrokaren tontorrera iristeko bide luze samarra dago, baina, behin igota, bistak izugarriak dira. Lehen geldialdia eginda, Dambullara abiatu gara. Budaren 150 irudi hartzen dituzten bost kobek osatzen dute eta sabaiak pintura ikusgarriz estalita daude. Kondairaren arabera,Vattagamini Abaya erregeak hemen hartu zuen babesa Anuradhpuratik erbesteratu zutenean eta, tronua berreskuratu zuenean,kobak tenplu bilakatu eta komunitate budistaren eskuetan utzi zituen. 11

IZARREN ITUNA Astrologiak garrantzia handia du Sri Lankako biztanleentzat: erabaki garrantzitsuak astrologoei kontsulta egin ostean hartzen dira, dena da izarren kokapenaren araberakoa. Erditu bezain pronto eskatzen dute haurraren etorkizuna iragarriko duen karta astrala eta nam tebina edo “izenaren zeremonia� egiten dute: haurrari zortea emango dioten lau hizki adierazten ditu astrologoak eta, gurasoek, horien arabera osatuko dute seme edo alabaren izena. Nerabezaroan, nesken artean naturak baino garrantzia gehiago du astrologiak: lehen hilekoa izaten dutenean amek astrologoari galdetzen diote ea noiz bilakatuko diren emakume euren alabak. Data neskatoaren jaiotze-dataren araberakoa da. Eguna iristen den arte alaba itxialdian mantentzen dute eta soilik familiako emakumezkoen bisitaldiak jaso ditzakete. “Egun handia� iristen denean, festa erraldoia egin eta emakume gazteak bitxiak eta apaingarriak jasotzen ditu. Eta, noski, ezkontzeko ere zodiakoari begiratzen diote herrialde honetako biztanleek, zeinuen bateragarritasuna ziurtatzeko. Ezkontza egunaren data ere izarrei begira zehazten da. Sri Lankan, politika ere ez da salbatzen: sei urtero egiten diren hauteskundeen data astrologoek erabakitzen dute.
Tenplu budistak X. mendean, Polonnaruwa izendatu zuten herrialdeko hiriburu eta, egia esan, Anuradhapur baino askoz egoera hobean dago. Ikusiko dugunaren ideia bat egiteko Museo Arkeologikora joatea erabaki dugu eta berotzarrari aurre egiteko ahaleginak eginez egin dugu bisitaldia: Jauregi Erreala, Audientzia Aretoa eta Vatadageko ilargi-harri ikusgarria ikusi eta, iparraldera eginda, Shiva Devale,Vishnu Devale, Buda Seema Pasada eta Lantkatilaka tenplu interesgarriak bisitatu ditugu: behe-erliebe ederrak dituzte.Apur bat urrunago ikusi ditugu 8 metroko diametroa duen Lotus Pond igerilekua, mural-pintura hauskorrak dituen Tivanka Image House eta, gehien gustatu zaiguna, Gal Vihara: haitzean zizelkatuta Budaren lau figura daude, batek 7 metroko garaiera du eta etzanda irudikatu zuten beste bat 14 metroko luzerara iristen da. Antzinako hiriburua utzi eta Kandy-ra, Sri Lankako bigarren hiri handienera, abiatu gara. 500 metroko garaieran egoteak tenperatura atsegina ematen dio urteko edozein sasoitan. Hiriaren erdian dago Kandy Lakua: 1807. urtean sortu zuten eta, garai batean, erdian duen uhartean bizi zen Kandy erresumako ordezkariaren harena. Lakutik gertu dago mundu osotik etortzen
Kiri Vihara tenplua da orrialde honetan goian ikus daitekeena eta azpikoetan, aldiz, urmaelaren babesean dagoen portu txikia eta zuhaitz baten gerizpean atseden hartzen ari den monjea ageri dira. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, herrialdearen hegoaldeko biztanleei hartutako irudi bat eta Gal Viharan ikus daitezkeen Budaren eskultura ikusgarrietako bat. 13

Kostaldetik pasioan dabilen herritar bat, Polonnaruwa gune arkeologikoan dagoen tenplu landuetako bat eta uhartearen erdialdean bidegurutze batean aurkitu dugun denda bat ikus daitezke orrialde honetako argazkietan.
diren erromesak hartzen dituen Budaren Hortzaren tenplua. Teorian, Budaren haginetako bat du barnean. Merkatura joateak ere merezi du, fruitu eta barazkien artean kolore mordoa eta batez ere sinistu ezin daitekeen usain-sortarekin egingo baitugu topo. Hemendik gertu Erlojuaren Dorrea dago eta, urrunxeago, Peradeniyako Lorategi Botanikoan,espezieen lorategia,orkideen etxea eta lorategi japoniarra bisita ditzakegu. Zerbait bereziagoa nahi duenak mendebaldera 38 kilometro egin eta Pinnewala Elefanteen Umezurztegira joatea dauka. Zaintza lanez gain, gatibu dauden animalien ugalketa zentro bezala ere jarduten dute eta ikerketak ere egiten dira bertan. Biberoi erraldoiak erabilita elikatzen ari diren elefante-kumeak ikusi daitezke baina, batez ere, bainuaren ordua da dibertigarriena: egunean hainbat aldiz kumeak ibaira gerturatu eta bainua hartzen dute, eta txikienen arteko jolasak benetan ikusgarriak dira.
Te sailak eta mendateak Sri Lanka txikia den arren, garaiera handiko mendiak ditu; 2.534 metroko Pidurutalagala edota 2.243 metroko Adanen Tontorra, esaterako. Kolono ingelesek 1.900 metroko garaieran eraiki zuten Nuwara Eliya herria,klima atseginagoa baita bertan. Egun ostatu edo club bilakatu dituzte garaiko Tudor estiloko etxe viktoriarrak, eta harrigarria iruditu zaigu hipodromoa, tenis pistak eta golf zelaia ere badagoela jakitea. Egun, burgesia britainiarraren ordez, Sri Lankakoa biltzen da bertan. Eta, hain justu, Nuwara Eliyako mendi-mazeletan landatu zituzten “munduko teontzi” goitizena daraman
herrialde honetako lehen te-sailak. Zehazki, landareak Asma eta Txinatik ekarri zituen James Taylor eskoziarrak eta, egun, te esportazioan jaun eta jabe da Sri Lanka. Kandy eta Nuwara Eliyaren arteko te-sail ugarietako batean gelditu eta ekoizpen prozesuaren gaineko azalpenak ematen dituen Tea Center batean sartu gara. Nuwara Eliya atzean utzi eta zuloz jositako bidexka ezatsegin batetik –bi ordu behar izan ditugu 12 kilometro egiteko, hortik atera kontuak– iritsi gara Horton Plains National Parkera. Baina merezi du: 2.000 metroko altueran dagoen gune honetan behe-lainoa eguneroko kontua den arren, paisaia izugarriak ikusi ditugu.Begetazioa ere zeharo desberdina da eta, batez ere, World’s End-ek erakarri gaitu: 750 metroko
Indiako Ozeanoko uhinen bultzadaz beharrean ari diren arrantzaleen ontziak dira goiko irudikoak. Lerro hauen gainean, ezkerrean sareak atontzen ari diren langileak eta eskuinean neskatila bat ikus daitezke.
amildegia da, bidexkaren amaieran dagoena, eta behe-lainorik ez badago bistak sekulakoak dira.
Hegoaldea eta kostaldea Menditik kostalderako bidean Sinharaja 4.475 hektareako oihan tropikalean egin dugu geldialdia. Gune menditsuaren kontrahorman dago eta Biosferaren Mundu Ondare izendatu zuen Unescok. 35 metroko altuera hartzen duten zuhaitzak dira parkeko erreginak eta,
hezetasun altuaren ondorioz, animalia eta landare espezie ugaritasun itzela du. Aurreraxeago dago Yala Parke Naturala; ekosistema barietate zabala du eta elefanteak, krokodiloak, tximuak eta bestelako ungulatuak ikus daitezke. Eta, hemendik gertu, Bundala Wildlife Sanctuary parkean flamenkoak, zikoinak, pelikanoak eta uretako hegazti ugari daude. Kostaldea Colombora itzultzen ari garela zeharkatu dugu eta, tartean, arrantzale herri txikietan geldialdiak egin ditugu. Gallen, esaterako, stilt fishing arrantza mota ezagutu dugu: arrantzaleak pertika baten gainean daudela egiten dute arrantza, uhinak eta mareak erabilita. Hiriburura bueltan kautxu landaketa batean geratu eta zuhaitzek izerdi egin dezaten ebakiak nola egiten dizkieten ikusi dugu. 15

Aire libreko museoa
FLORENTZIA Testua: Miren Garate
Argazkiak: Thinkstock
Aire libreko museoa
FLORENTZIA Testua: Miren Garate
Argazkiak: Thinkstock
Ponte Vecchioren ikuspegi orokorra da orrialdeotako lehen planoan ikus daitekeena. Arno ibaiaren bi aldeak lotzen ditu zubi honek. Lerro hauen azpialdean, goitik behera, duomo edo katedrala eta Piazza della Signorian dagoen Neptunoren Iturria.
E
Errenazimentuan piztu zen eta bizi-bizirik jarraitzen du. Ederra dena ez delako mo-
datik pasatzen, arte zaleentzat paradisua da Florentzia. Ponte Vecchiogatik, Santa Maria del Fiore katedralagatik, Uffizi galeriarengatik, kaleko eskulturengatik‌ Edo, agian, guztiak espazio txiki baten barruan biltzeagatik. 18
rroma eta Veneziaren arteko bidean, gidaz lagundutako turista multzoek egun bakarra eskaini ohi diote Toskana eskualdeko hiriburuari. Baina pasadan geratzen den txoko bat baino askoz gehiago da Florentzia. Inoiz gutxitan elkartuko ziren hainbeste artista handi hain espazio txikian eta hain garai bertsuan. Errenazimentuaren sorleku XV. eta XVI. mendeetan, garai hari zor dio Florentziak gaur egun dena, artearen hiriburua hain zuzen. Edozein txokotan, kasik bila joan gabe ageri dira artearen zantzuak. Edozein bazterretatik ateratzen da norbait, bere margo edo musika tresnekin koadro eta kontzertu inprobisatuak eskaintzeko prest, minutu gutxian 30 pertsonako multzoak osatzeko gai. Harrituta begiratzen dute turistek alde
guztietara, harrigarria baita kalera atera eta Piazza della Republica topatzea, batik bat futurismoko idazleak literaturaz eztabaidatzeko hantxe elkartzen zirela jakinda. Edo Piazza della Signoriara heltzea. Han izen bereko jauregi ikaragarria (Palazzo Vecchio izenez ere ezaguna) ikustea, eta Michelangeloren “David� eskulturaren erreplika bati argazkia ateratzeko aukera izatea. Hiri berean, San Lorenzo eta Santo Spirito bezalako basilikak egotea ere ez da oso ohikoa. Merezi du erdigunetik apartexeago dagoen Michelangelo plazara igotzeak ere, banku batean eseri eta hiri osoari begira atseden hartzeko aukera paregabea ematen duelako. Distantzia txikira daude toki horiek denak, eta horrek ematen dio xarma Florentziari. Oinez egin daitezke bisita
guztiak, eta datorren bezala ikusten da, hiria bere osotasunean museo bat balitz bezala, aurrez denboraz baliatzeko ibilbide konkreturik prestatu beharrik gabe.
Bitxi denden zubia Hala ere, edertasun guztiaren erdian, hiriburuaren ikurtzat hartzen diren bi toki badira Toskanako hiriburuan: Ponte Vecchio eta Santa Maria del Fiore katedrala hain zuzen. Zaharra esan nahi du vecchio-k italieraz. Eta zaharra da Vecchio zubia, harriz egindako Europako zaharrena hain zuzen. 1335 eta 1345 artean eraiki zuten, aurrekoa, egurrezkoa hura, uholdeek suntsitu ostean. Arno ibaiaren bi aldeak lotzea da haren funtzioa, baina pasabide hori komertzioarekin estuki lotuta 19

Katedrala eta hiriaren zati bat ikus daitezke goian ezkerrean dagoen irudian eta, honen alboan, Palazzo Vecchion dagoen Michelangeloren “David� eskulturaren erreplika. Behean, ezkerretik eskuinera, San Juan baptisterioa eta Ponte Vecchio barruko ikuspegia.
20
egon da historikoki. Behinola, harakinen lantegi izandakoa. Soberakinak beheko ibaira botatzeko zuten ohitura ez zuten gustuko hiriko agintariek,eta bidali egin zituzten,hirian usain txarra zabaltzea leporatuta. Glamour gehiagoko saltokiek hartu zuten haien lekua, bitxi dendek. Eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Ezker-eskuin, beteta daude zubiak luzeran dituen 67 metroak. Saltoki barruan mantentzen dituzte eraztun, pultsera eta lepokoak. Ez da beti hala izan. Produktuak kanpora atera eta mahai batzuen gainean erakusten zituzten garai batean. Hala, Ponte Vecchion bertan asmatua ei da bankarrota hitza. Izan ere, merkatariek soldaduen bisita jasotzen zuten zorrak ordaindu ezinik geratuz gero. Hautsi egiten zieten erakusmahaia, banco rotto alegia, eta produktuak non saldu ez zutela geratzen ziren saltzaileak, alde egitera behartuta.
Adolf Hitler berak ere maite zuen Ponte Vechhio. Bigarren Mundu Gerran, Florentziako zubi guztiak desegiteko agindu zuen, hura izan ezik.
Santa Maria del Fiore Eta Ponte Vecchio zaharra bada, Santa Maria del Fiore katedrala, berriz, handia. Errenazimentu eta gotiko estiloz egina, Erroma, Londres eta Milangoen atzetik munduko laugarrena da tamainan. Fatxada dotorekoa, elementu batek ematen dio daukan dirdira: Filippo Brunelleschik diseinatutako kupulak. Barrutik, 41,7 metro zabal eta 100 metro luze da. Kanpotik, 45,5 metro zabal eta 114,5 metro luze. Lau milioi adreilu baino gehiago behar izan zituzten egiteko. Eskailera estu batean gora, ia 500 koska igo behar dira haren kanpoko aldera heltzeko. Merezi du ordea. Alde batetik, kupularen barruko aldean
Arnolfo dorrea eta hiriko lorategi ugarietako bat dira goiko argazkietan, ezkerretik eskuinera, ikus daitezkeenak. Beheko irudietan, aldiz, Florentziako kaleetan aurki ditzakegun xehetasunen adibide bat ezkerrean eta Errenazimentuko fresko bat eskuinean.
ageri den azken judizioaren margolana zoragarria delako.Bestetik, hiriko eraikinik altuenetakoa izanda, panoramika paregabea eskaintzen duelako. Elizarekin batera, 82 metroko kanpandorreak eta San Juan baptisterioak osatzen dute duomo-a (katedrala italieraz). Dena den, Florentziako eraikinak ez dira erakargarriak kanpokotik bakarrik. Ezin aipatu gabe utzi do21

rria. Medici familiaren aurkariek besoa moztu zioten. 1874an eraman zuten Galleria dell’Accademiara. Han barruan ere egin dizkiote kalteak. 1991n, esaterako, hankako behatz bat moztu zion gizon batek mailu batekin. Azkenengoz, 2003an berritu zuten, baina oraindik ere ikusgarria izaten jarraitzen du “David” ezagunak bere bost metro pasatxoko altuerarekin.
Turismoa, ekonomiaren oinarri Museoen kanpoan egiten diren jende ilarek erakusten dute zenbaterainoko pisua duen turismoak Florentzian. 400.000 biztanleko hiriburuak, urtero zortzi milioi bidaiari hartzen ditu. Eta horrek asko baldintzatzen du bai bertakoen bizimo-
Panoramika nagusian Florentziaren ikuspegi orokorra eta hiriko lorategiak ikus daitezke eta, eskuineko irudietan, goian Uffizi galeriak eta behean Ponte Vecchio, Europako zubi zaharrena. Bertan saltoki andana topatuko ditugu, zubiaren alde bietan.
Miren GARATE
zenaka museoak. Han dago munduko ezagunenetakoa den Ufizzi galeria, 45 salatan banatuta, 1.500 margolan eta 300 eskultura baino gehiago dituena. Ez nolanahiko artistenak gainera. Michelangelo, Leonardo da Vinci, Tiziano Vecellio, Rafael Sandro Botticelli edota Michelangelo Caravaggio bezalako izen ospetsuek sinatu dituzte hango lanak Urtero-urtero milaka lagun joaten dira Galleria dell’Accademiara ere. Zertara? Michelangelok marmol zuriz egindako “David” eskultura originala ikustera. 1504an amaitu zuen artelana, eta ordutik hainbat eraso jasan ditu. Egin berritan, harrika egin zioten gazte batzuek. Piazza della Signorian egon zen bitartean, tximista batek ere jo zuen eskulturaren oina-
dua eta bai eskualdeko ekonomia. Kanpoko jendeari begira dago prestatuta neurri handi batean Florentzia. Jatetxe kopuruan ikusten da hori.Italian egonda,noski,ez da falta pizza eta pasta jateko tokirik, ezta izozki dendarik ere. Florentzia ez da Milan, baina luxuzko erosketak egin nahi dituenak ere badu non aukeratua.Via dei Tornabuonin daude Armani,Versace, Ferragamo eta Gucci dendak. Jende gehiago ibiltzen da azoketan. Florentziarrek Mercato di Sant’Ambrogiora jotzen dute haragi eta arrain freskoa edota pasta eta jatorrizko gaztak erostera. Bien bitartean, egunero jartzen dituzte turistentzako postuak Piazza San Lorenzon nahiz Piazza del Mercado Nuovon. Maroko edo Tunisiako zokoren batean dagoela ere pentsa dezake bisitariak kalean hainbeste saltzaile ikusita. Larrua da produktu izarra. Eta normalean salgaiek prezio finkoa izaten duten arren, tratua egiteko ere prest egoten dira merkatariak batzuetan. Azken plaza horretan, bada hiria gustatu zaienek ezinbestean egin beharreko ohitura bat: brontzezko basurdeari muturra ukitzea. Tradizioaren arabera, hori egiten duena ziur itzuliko da berriro ere artearen hiriburura. 23

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
HEGO KURDISTAN
Kurduen lurralde librea (eta segurua)

Arbil munduko hiri zaharrenetakoa dela esaten da, 7.000 urte baitaramatza etengabe populatuta. Iparraldean Turkiarekin egiten du muga eta, beraz, gehienentzat estraperloaren eta salerosketen hiriburua da. Orrialde honetan, Arbileko hainbat irudi.
D
ohuk, Heuler edo Arbil eta Sulaimanija probintziek osatzen dute Kurdistan autonomoa. Etorkizunean Kirkuk eta beste eremu batzuk ere eskualdean sartzea espero dute, Irakeko kurduen %40 baitaude lurralde horietan, eta Bagdaden menpeko eremuan baino segurtasun eta bizi maila handiagoak daudelako. Aldiz, oraindik ez da segurua lekuotako askotara joatea, eta hasieran aipatu probintzietan mugituko gara.
Hego Kurdistanera bidaia proposatzeak harridura sor dezake, baina urteotako albisteetatik oso urrun dagoen errealitatea bizi dute Irakeko kurduek. Ez da erraza bidaia; deserosotasunei aurre egiteko prest egonez gero, ordea, turismoak ukitu gabeko herri abegikorra ezagutzeko aukera dugu. Irak iparraldeko hiru probintzia autonomoek osatutako Kurdistan urtetan izan da leku segurua, munduko beste edozein txoko baino gehiago ziur aski. «Urteotan atzerritar bakar bat ere ez da hil Kurdistanen», gogorarazten dute bertako agintariek. 26
Egia da, ordea, ni ere urduritasun puntu batekin iritsi nintzela lehen aldiz Arbilgo (Heuler kurdueraz) aireportura. Ordutik Ekialde Hurbileko eta Europako hainbat hiritatik (Viena, Munich, Stockholm, Istanbul, Atenas...) daude hegaldiak Hego Kurdistango hiriburura eta Sulaimanijara. Baina lehen aldian, ezin zimikoa igarri gabe geratu peshmerga kurduen (lehen gerrillari, gaur soldadu) kontrol zorrotzetatik pasatzean, mendebaldarrokiko abegikor-
tasuna handia izanda ere; ez gutxiago euskalduna zarela jakitean. Hurrengo bidaietan Ipar Kurdistandik lurrez iritsi izan naiz, eta, Turkiako muga atzean utzita, Ekialde Hurbileko patxada eta kurduen xalotasunak gainez egiten du. Peshmerga mugazainek eurek zerbitzatu izan didate tea pasaportea miatu bitartean, Athletici buruz berba eginez eta euskaldunon elkartasuna goraipatuz. «Inor gutxi etortzen zenean, lehendabiziko bisita ofiziala euskal legebil-
tzarkideek egin zuten», gogorarazi dit kurdu batek baino gehiagok. Horren ondoko galdera, honakoa izan da: «Zergatik ez datoz orain, nazioarteko dozenaka enpresa iristen ari diren oparotasun sasoiotan?». Harrizko zubi zaharra eta inoiz ikusgarri izandako gazteluaren arrastoak daude Zakho hirian, baina gutxik bisitatzen dituzte. Gehienentzat estraperloaren eta salerosketen hiriburua da, Turkiako muga bertatik bertara egonik. In-

guru honetako kurduek, gainera, kurmanji dialektoa egiten dute iparraldekoek legez, eta harremanak estu-estuak dira mugaren bi aldeetan egunik egun hazten doazen negozioetan. Zakhotik Dohuk probintziako hiriburura 40 kilometro daude, bihurgunez betetako mendi bide ederrean, ohiko Irak beilegi eta idorretik oso bestelako paisaia erakutsiz. Dohukek azoka bizi-bizia dauka lehen interesgune, eta Turkiatik etorrita Hego Kurdistanekin ohitzeko leku paregabea da: Ipar Kurdistanen falta den askatasuna berehala sumatzen da alde orotan dauden bandera kurduetan, kurduera nongura entzuten da, eta turkiarren jazarpenetik libre egoteko sentipena erraz sentitzen da.Tea hartu eta gaua iritsita, DreamCity izeneko jolas parkea surrealista begitanduko zaigu, baina hortxe dago, dozenaka haur eta heldu kurduren gozagarri. Bai Dohuk hiriburuan bai probintzian askatasun eta elkarbizitzaren adibideak aurkituko ditugu sarri: hiriburuan bertan, mezkitekin batera eliza kristau handia dago, eta inguruko herri 28
Orrialde hauetan kurduek Heuler izenez ezagutzen duten Arbil eskualdeko zein izen bereko hiriburuko hainbat irudi ikus daitezke. Hiriaren erdian dagoen zitadela da hirigune nagusia eta bazarra bisitatzea ere gomendagarria da. Hala ere, hiriak eraikuntzaren sukarrarekin bat egin du eta, egun, edonon ikusiko ditugu Arbil “Kurdistango Dubai� goitizenez ezagutzera eraman duten beirazko eraikin modernoak.
ugari yazidi erlijiokoak dira. Dohuken daukate yazidiek beren kulturgunea, eta merezi du bisitak kurduen jatorrizko sinesmenaren oinarriak ezagutzeko. Zoroastrismoarekin eta sua eta eguzkia gurtzearekin lotutako erlijioa gogor zigortu dute azken urteotako eraso sektarioek, baina indar handia dauka oraindik Kurdistango alde honetan. Yezidien hiriburua Lalesh da, mendietan galduta. Bertan daukate mundu osoko yazidiek tenplu nagusia, eta urri inguruan erromesaldi garrantzitsuena egiten dutenean bertaratzea esperientzia paregabea da. Ortozik ibili behar da tenpluko eremuetan, Lalish izan baitzen Khuda edo Jainkoaren egoitza lu-
rra sortu zelarik. Kurdu gehienak musulman sunitak dira, baina geroz eta begirune handiagoa diete jatorrizko erlijioari eutsi dieten yazidiei. Luzaroan –oraindik ere hala da hainbat musulman eta kristauren artean– deabrua gurtzea leporatu diete, Malak Tawus, pauma aingerua, gurtu izan dutelako Jainkoarekin batera. Egitura konikoko tenplua ia bakarrik bisita daiteke urtean zehar, baina erromesaldian erabat bestelako esperientzia izango da. Sarreran suge beltzaren irudia dago zizelkatuta; sugeari muin eman eta atariko lehen maila zapaldu gabe sartu behar da tenplura. Arbil edo Heuler hiriko hotel gehienak yezidienak dira. Berez abegikorrak

Halabja inguruotako hiri kontserbadoreenetarikoa da; ostiraletan nekez aurkituko dugu ezer zabalik. Orrialde honetan bertan dagoen eta 1988ko bonbardaketa kimikoa oroitarazten duen gunearen irudiak ikus daitezke: bereziki deigarria da behekoa, haurra salbatzeko ahaleginean hil zen emakumea irudikatzen du.
DATU PRAKTIKOAK Se g u r t a s u n a : Kurdistan autonomoko hiru probintziak oso seguruak dira, etengabeak dira peshmera gerrillarien kontrolak. Hortik kanpo, baina, Irakeko egoera nahasia da oraindik. Kurdistanera iristeko aski da pasaportea, baina Irak arabiarrera jarraitzeko ezinbestekoa da bisatua. Zelan heldu: Arbil eta Sulaimanijako aireportuetara daude hegaldiak. Austrian Airlines eta Royal Jordanian dira konpainia ezagunenak, eta beste konpainia batzuekin Alemania, Suedia, Grezia, Dubai eta Ekialde Hurbileko hainbat lekutatik irits daiteke Kurdistanera. Lurrez muga bakarra dauka Hego Kurdistanek Ipar Kurdistanekin, Turkiarekin alegia: Habur edo Khabur, Silopi eta Cizre hirietatik hurbil, Diyarbakir hiriburu kurdutik lau ordura dago. Ekialdeko Kurdistanekin, Iranekin, badaude beste bi muga ere: Piranshahr hirira iparretik eta Mariwan hirira hegoaldetik. Gogoan izan Iranera joateko bisatua behar dela. Gar raioa, ost atua... Autobus gutxi dago eta jende gehiena beste bidaiari batzuekin partekatutako taxietan ibili ohi da. Hiri guztietan dago taxi geltoki bat edo gehiago, bertara joan eta gura dugun hiriko taxia aurkituta, bete arte itxaron behar da. Dohuk-ArbilSulaimanija artean sarri-sarri daude taxiak, merke samar; beste leku batzuetara iristeko denbora gehiago behar da, edo, bestela, taxi osoa norbere kontu hartzea da beste aukera bat. Ostatuari dagokionez, hotel ugari daude hiri nagusietan, baina hortik kanpo nekez topatuko ditugu. Hortaz, kurduen abegikortasunaren menpe egongo gara herrietan; hori bai, oso ohikoa da lotarako lekua eskaintzea. 30
dira, gainontzeko kurduen gisan, baina Laleshen egon garela esanez gero, ziurtatuta izango ditugu beste bizpahiru te, irribarre zabala eta, hizkuntza muga izan gabe, begirune handiko solasaldia. Munduko hiririk zaharrenetakoa da Heuler, 7.000 urte baitaramatza etengabe populatuta. Erdi-erdian dagoen zitadela da hiriaren bihotza. Alde zaharreko berreraikuntza bizkor doa, eta jantzi kurduen museo ederra dago gainera. Zitadelatik irtenda, bazar koloretsuan murgilduko gara. Hiririk zaharrenak eraikuntza sukarrarekin egiten du
Hiri nagusietatik irtenda, Amadiya gisako herri ikusgarriak topatuko ditugu. Orrialde honetan, Amadiya herri gotortu ederraren inguruko hainbat argazki. Bertara iristea ez da bereziki erraza, baina behin iritsita gutxitan irudikatzen den lurraldearekin egingo dugu topo.
topo: edonon ikusiko ditugu hiriari “Kurdistango Dubai� ezizena eman dioten beirazko eraikin berriak. Ezizena gehiegizkoa suertatzen bada ere, harri-
garria ere bada desagertzeko zorian izan zen herrian halakoak ikustea hain urte gutxian petroliotik etorritako diruari esker. Minarete parkean ibiltzea atsegi31

na da, nahiz eta lagun kurduek han-hemenka zabaldu diren merkataritza eremuetara eraman nahiko zaituzteten ziur aski. Hasiz gero, Ainkawa Heuler kanpoaldeko herrira joatea merezi du. Hiriko alde aberatsa da, bertan daude Mendebaldeko erakundeak eta Bagdadetik ihesi etorritako kristauak. Munduko komunitate kristaurik zaharrenetakoa bere jatorrizko hizkuntzan, arameeraz, hitz egiten ezagutzeko aukera bikaina ematen du Ainkawak. Heuler munduko hiririk zaharrenetakoaren ifrentzua Sulaimanija da, berri-berria baita Ekialde Hurbileko ikuspegitik begiratuta. Hiru mende baino gutxiago ditu Baban dinastia kurdu garrantzitsuak sortutako hiriak, eta Hego Kurdistango metropoli modernoena izatearen fama dauka. Ez dauka zitadela zaharrik, baina atsegina da oso Sulaimanija. Museo arkeologiko ederraz gain, Saddam Husseinen garaiko segurtasun kuartel nagusia Torturaren Museoa da egun; izugarria da. Exekuzio pu-
blikoak egin ohi ziren eremua, berriz, Azadiya edo Askatasunaren Parkea da. Sulaimanija modernoaren beste muturrean dago Halabja hiri kontserbadorea. Ostiraletan nekez aurkituko dugu ezer zabalik. Kurduen Gernikak berriki ireki du 1988ko bonbardaketa kimikoa oroitarazteko gune berritua; begirunez eta isilik bisitatzeko leku izugarria da.Umea salbatu guran hil zen emakumearen estatua oso esanguratsua da. Beste horrenbeste gertatzen da hilerrian; hilobietako bik Anfal kanpainako eraso bortitzenean hildako ehunka lagunen gorpuak biltzen dituzte. Yezidi, kristau, musulman, kurdu zein asiriar, munduko txokorik zaharrenetakora bisita egitea inoiz baino errazago dago, Irak izanda ere. Hiri nagusietatik irtenda, natur eremu zoragarriak eta mendietan gotortutako Amadiya eta Akre bezalako herri ikusgarriak daude. Ez dira beti iristeko errazak, Iranera bidean dauden Gali Ali Beg arroila (Rawanduz herritik hurbil) eta Bukan aintzira bezala, baina, pazientziaz hartuta, txangoak gutxitan irudikatutako Irak erakutsiko digu. Eta turistarik gabeko bidaia baten esperientzia bikaina izango dugu, herri kurduaren abegikortasunaz erarik pribatuenean gozatzeko.
Mendietan galdutako hiria eta yezidien hiriburua da Lalesh. Yezidiek (orrialde honetako irudietan ikus daitezke) hemen dute euren tenplu nagusia eta urri inguruan erromesaldi garrantzitsua egiten dute. Ezkerreko orrialdeko argazkiak Sulaimanijakoak dira. Kurdistango metropoli modernoena izatearen fama dauka eta, besteren artean, aipatzekoa da bertan zegoen Saddam Husseinen segurtasun kuartel nagusia Torturaren Museoa dela egun.
33

POTOSIKO
Testua: Ruben Pascual Argazkiak: Ruben Pascual eta Patricia Guerrero
HUASTECA
EZKUTUKO ALTXORRA
Edward Jamesek Lorategi Surrealistaren eraikinak diseinatu zituenean, arkitekturak duen bizileku funtzioa ukatu zien. Inora ez daramaten eskailerek edo sartzekoak iruditu arren behin gurutzatuta irten izanaren sentsazioa ematen duten ateek (irudian lez) eskualdea ezagutzeko etengabeko gonbita egiten dioten bisitariari.

Sir Edward Jamesek Xilitlako Lorategi Surrealista diseinatu zuenean ÂŤnaturan txertatutako arkitekturaÂť zuen helburu. Ederki lortu ere, orrialdeotako irudiotan ikusten den bezala, eraikinak eta inguruko landaretza elkar aberasten eta ohoratzen baitira.
M
Eskualde ezezaguna da, oro har, Mexiko-
ko Potosiko Huasteca eta agian horrek ematen dio leku honi hain miresgarri bihurtzen duen ukitu magikoa. Naturarekiko harreman zuzenak eta txoko bakoitzaren berezko ezaugarriek, sarri, ametsetan gaudela sentitzera eraman gaitzakete.
36
exikoko San Luis Potosi estatuan kokatua eta Mendebaldeko Sierra Madre mendikateak besarkatua, ohiko ibilbide turistikoetatik ihes egiten duen zonaldea dugu Potosiko Huasteca. Inguruotan bizi diren huasteca etniako lagun ugarietatik datorkio izena eskualdeari eta atzerriko zein Mexiko bertako bisitarientzat sobera ezaguna ez den arren, naturaz gozatuz lasaitzeko edota kirolen bat praktikatzeko abagune paregabea eskaintzen du. Mexiko Hiritik abiatuta, eta Queretaroko estatuko erdibasamortua igaro ondoren, oasi baten antzera egiten da topo Xilitla herriarekin (eskualdeko handienetakoa);umel eta berde, eskualde guztiaren izaeraren erakusle bikaina da. Behin hona iritsita, ezinbestekoa da udalerriaren ikur den sir Edward Jamesen Gaztelu eta Lorategi Surrealista bisitatzea. Hiriaren erdialdetik 20-30 minututan hel daiteke oinez inolako arazorik gabe. Bitxia da bidean barrena aurrera egin eta landaredia tropikalak irensten gaituen ahala inguruan nabari den sentsazioa. Eta bat-batean, ate bat; inora ez daraman ate bat. Iritsi garen seinale.Lekuaren edertasunak liluratuta,Xilitlatik alde egiterik ez zuela sentitu zuen iragan mendeko 40ko hamarkadan sir Edward James ingeles eszentrikoak eta, hala, 40 hektareako lursaila erostea erabaki zuen. Lorategi bat eta zoologiko bat eraikitzeko saiakerek porrot eginda, eskultore eta poeta ÂŤnaturan txertatutako arkitekturaÂť jorratzen hasi zen eta hortik abiatuta eratu zuen bere lorategi berezia.

ZENBAIT OHAR PRAKTIKO No n l o e g i n ? Aukeratzen dugun bidaia motaren arabera, bi aukera nagusi daude. Lehena Ciudad Vallesen ostatu hartzea da, bertatik leku ezberdinetara mugituz. Hala ere, herrien arteko distantziak kontuan hartuta, gomendagarriagoa da herrietan lo egitea. Gainera, bai hirian bai herrietan ostatu eskaintza oso zabala da: kanpalekuak, hotel merkeak, garestiagoak... Bilatzen dugunaren arabera, gaueko 150 pesotik 600era doazen prezioak aurki ditzakegu; hau da, 8 eurotik 35 eurora. Oro har ostatu guztiak egoera onean daude. No n j a n ? Mexiko osoan bezala, Potosiko Huastecan ere ez da jateko lekurik falta. Poltsiko guztiei egokitutako eskaintzak daude: kaleko postuak, merkeak, garestiak... Eskualdea gastronomikoki oso aberatsa da eta, nahi izanez gero, gozatzeko moduko jaki tradizional ugari daude. N ol a m u g i t u ? Eskualdea ez da oso handia eta herrien arteko distantziak ere ez dira oso handiak. Hala ere, Mexiko guztian gertatzen den bezala, normala baino denbora gehixeago behar da mugitzeko ibilgailuen eta errepideen ezaugarriak direla-eta. Eskualdea zeharkatzen duten autobusak egon badaude, prezio merkean gainera; hori bai, ordutegiak arazo izan daitezke. Konbi furgonetak eta taxiak alternatiba ona dira, eta garestixeagoak badira ere, ez dute gastu handiegia suposatzen. Nahi izanez gero, normalean ez da arazorik izaten auto-stop egiteko; borondatearen truke herri batetik bestera joateko irtenbide ona izan daiteke. No i z j o a n ? Edozein garai da ona, baina, leku guztietan bezala, opor garaitik kanpora jende gutxiago dabil eta, ondorioz, erosoagoa da lekuak bisitatzea. Erreken gardentasunaz gozatzeko, hori bai, euri garaitik (maiatzaurria) kanpora joan beharko litzateke. Urtean zehar jai asko egiten dira, urriaren amaieran eta azaroaren hasieran hildakoen eguna dela-eta egiten diren jaiak kasu. Horrelako jai batekin topo egiten saia gaitezke, beste esperientzia batzuk bizi eta ezagutzeko. I nfo r maz ioa Interneten informazio asko aurki daiteke eskualdeari buruz. Adibidez, www.huasteca.net webgunea oso baliagarria da herriz herriko azalpenak ematen dizkigulako: planoak, leku interesgarriak, ostatuak, jatetxeak... 38
Fantasia eta natura eskutik helduta Xilitlarren artisau lan ikaragarriari esker sortu zituen, irudimenez gainezka, lorategia hornitzen duten 36 eraikinak. Estilo gotikoa, egiptiarra eta mesopotamiarra uztartuta, Jamesek edozein eraikuntza osatzen duten elementuak baliatu zituen (ateak, leihoak, eskailerak...), baina, hori bai, arkitekturari dagokion bizileku funtzioa ukatuz. Horrenbestez, asmamen askatasunaren eta fantasiaren eskutik, nonahi ikus ditzakegu inora ez daramaten eskailerak, arku irauliak edota sarrerakoak diruditen arren behin gurutzatuta irten izanaren sentsazioa ematen duten ateak. Eraikinak nahita utzi zituen amaitu gabe Edwardsek, horrela denbora eta espazioarekiko jarraikortasuna mantentzen dela uste baitzuen. Horri guztiari inguru hauetatik paseatzerakoan suma daitekeen lasaitasun sentsazioa gehitzen baldin bazaio, areagotu egiten da txoko honen berezko magia. Gainera, lorategiari atxikita dauden putzuetan bainua hartzeko aukera ere badago. Xilitlatik Ciudad Vallesera doan autobusa hartuta, 50 bat kilometrora,Aquismon herri magikoak nahi beste aukera eskaintzen dizkio bidaiariari, bere gustuak direnak direla. Bertara gerturatuz gero, badaude ezinbestean bisitatu beharreko zenbait leku. Enaren Sotoa izeneko leizea, munduko seigarren kobazulo sakonena da; bi jauzi bertikal ditu, lehena 376 metroko sakonerara heltzen da eta bigarrena 512 metroko sakonerara. Parajea berez harrigarria baldin bada ere, bertan bizi diren milaka sorbeltzak (nahiz eta bertakoek enarak direla dioten) eta papagaitxoak leizetik irte-
Tamuleko ur-jauziaren bi hartualdi ikus daitezke ezkerreko orrialdean; horien azpian, aldiz, Aquismoneko Enaren Sotoa. Lerro hauen gainean, goian, Tamasopo herriaren bihotzean dagoen Jainkoaren Zubia harrizko zubi naturala dago eta, behean, Huastecako ilunabarrek mendateetan marraztutako profil zoragarrietako bat.
39

ten edo sartzen ikusteak bilakatzen du ahaztezin ingurune hau. Egunsentian, milaka txori ikus daitezke espiralean hegan eginez leizetik irteten, zurrunbilo beltz eta gorgarria eratuz. Egunean zehar, Veracruzeko kostaldera osteratxoa egiten dute, janari bila. Ilunabarrean, berriz, etxera bueltatzen dira. Itzulera bera ere espektakulu ikusgarria da: goizean ateratako milaka txoriak arrapaladan eta zarataka heltzen dira, eta behin zuloaren parera iritsita, gainbehera bizian amiltzen dira barrenera iluntasunean desagertzen diren arte, metro bakar batzuetara igarotzen den kometa euri baten gisa.
Ura, edertasun iturri Herritik atera gabe, ezin daiteke ihes egiten utzi San Luis Potosi estatuko ur-jauzi handi eta ederrenaz gozatzeko parada: 105 metroko jauzia duen Tamul. Behin hona iritsita, ohikoa da ur-jauzia «goitik» edo «behetik» entzutea. Txoko zoragarri hau «beheko» ibilbidea eginez bisitatzeko, kanoa tipiko batzuetan ibaiaren ur gardenetan gora (euri garaia ez bada, bederen) bi orduko bidea egin behar da. Horrela eginez gero, Uraren Leizea ezagutzeko aukera ere izango dugu. Izenak aditzera ematen duen legez, urez betetako kobazuloa da; igeri egiteko aukera ere bada bertan, ez baitago barne korronterik. Tamul «goitik» ezagutzen duten gehienek, berriz, ur-jauziaren alboan rappel egiten dutelako edota inguruan dagoen kanpalekuan ostatu hartzen dutelako egiten dute. Abenturazaleak bagara, Tamuletik hurbil raftinga egiteko aukera emango diguten zenbait gune ere badaude. 40
Aniztasuna ikur. Lerro hauen ondoan, lasaitasuna darion Tambaque ibaia ageri da. Orrialde honetan, Huastecako ohiko irudi bana: bertako emakumeen janzkera batean, eta Xilitlako kaleak bestean.
Lasaitasuna atsegin izanez gero, Aquismoneko hegoaldean dagoen Tambaque (tenek hizkuntzan, ur baxuko lekua) herrixkara joatea bezalakorik ez dago. Errepidea eta ibaiaren sorburua banatzen dituzten 500 metroek askoz gehiago dirudite, gizartea eta natura banatzen dituen muga lausotzen baitute. Denbora gelditu den sentsazioa da nagusi. Eta han, etzanda, uraren xuxurlak baino ez du adierazten segundoek ihes egiten jarraitzen dutela. Potosiko Huastecak gordetzen dituen altxor txikien kutxa ez da Tambaquen ixten: Tamuineko arkeologia gunea, Tamasopoko ur-jauziak, Jainkoaren Zubia izenarekin ezagutzen den harrizko zubi natural ederra... Hamaika sekretu gordetzen dituen gunea dela badaki San Luis Potosiko eskualde pertxenta honek. Bertako musikak, janariak, bizilagunen izaerak, gainera, alde ez egiteko gonbita luzatzen digute etengabe. Inguru hauek bisitatzera gerturatzen den orok sentituko du bere barrenean sir James Edwardek behinola sentitu zuen lilura berbera, uneoro denbora gelditzeko desira pizten duen lilura. 41

Testua: Xiker Belemendi
Argazkiak: Open
ALENTEJO Ustekabeko harresi eta lautadak

Portugaleko eskualde honetan bata bestea-
A
ren atzetik agertzen zaizkigu harresiak eta etxe zuriak oinarri dituzten herrixkak. Historiak eta denborak urratu dute Alentejo eta, tradizioei eta pousada ederrei eutsita, historia liburuetan ezagututako garaietara jauzia egitea ahalbidetzen du oraindik ere. 44
lgarveko hondartzetatik eta Lisboa kosmopolitatik urrun dago Alentejo. Hori da, behintzat, lautada amaigabeen eta urre koloreko gari soroen lur hau zapaldu orduko izan dugun sentsazioa. Antzinako Portugalen gaude, pousada eta tradizioen lurraldean, eta hemen, «Tajotik haratago» (portugesez, além do Tejo) dagoen lurralde honetan, denborak bestelako erritmoa duela dirudi. Iparraldetik sartu gara Portugaleko erdialde-hegoaldeko eskualde honetara eta Portalegre izan da gure lehen geralekua. Muino izurtuz, laranjondo sailez eta erreka ugariz edertutako ibilbidetik iritsi gara XVII. eta XVIII. mendeetako barrokoa nagusi den herri honetara eta, bertan, ikustea merezi duen San Lourenço eliza eta jauregi ugari daude: Amarelo, Falcões edo Achiolin batikbat. Jauregiotan bizi izan ziren sendien armarri zaharrak eta eskualdean ohikoa
Aurrealde zuria da Portugaleko eskualde honetako etxeen bereizgarria. Orrialdeotako argazkietan zenbait herrixka eta belaze ikus daitezke. Eskuineko orrian, esaterako, goikoa Vila Nova de Milfontes da eta behekoa, aldiz, Marvão.
den burdina forjatuzko apaingarriak nonahi topatuko ditugu. Inguruotan Nossa Senhora da Penhako behatokia ere ikus dezakegu, baita, geldialdia merezi duten Marvão eta Castelo de Vide herrietarako bidean, Bonfim eliza ere. Puntu honetatik aurrera, herri txikietan barnako sartu-irten mordoa izango ditugu egiteko eta, ibilbidean zehar, harriz eta historiaz gainezka dauden guneak topatuko ditugu, horietatik lehena, Crato. Maltako Ordenaren bi gotorlekuek erakarriko dute bidaiariaren arreta, baina Alamoko monasterioko

Paço dos Alcaides edo Arraioloseko gaztelua da orrialdeotako argazki nagusian agertzen dena. Evoratik gertu dago, Arraiolos izeneko herrian. Lerro hauen azpialdean, Evorako tenplu erromatarra eta inguruotako mahasti bat ikus daitezke.
Evora da Alentejoko herri ederrenetakoa; labirintoak diruditen kalexketan zehar, atari gotikoak, Errenazimenduko
mendeko zitadela ederra eta herriaren zaindari lanak egiten dituela dirudien gaztelua topatuko ditugu bertan, antigoaleko harresiaren babesean.
iturriak eta historiaren arrastoak topatuko ditugu nonahi Marmolezko hiriak XV. mendeko iturriak eta Nieveseko Amaren eliza ere ikusteko modukoak dira. Eta, batez ere, Portugal osoko pousada ederrenetakoa bilakatu duten gaztelura joatea da gomendagarria. Hegoalderago eginda Estremoz zuri eta noblearekin egingo dugu topo. XIII. 46
Behinola, kalitate handiko marmol zuriaren erauzketa eta ustiapenagatik izan zen ezaguna Estremoz eta, alboan dituen Borba eta Vila Viçosa herriekin batera, Marmolezko Hiriak gisa ezagun egin den gunearen zati da. Harrobien aberastasunak marmol ederrez jantzi ditu hiriotako eraikinak eta, batez ere,
eliza eta familia aberatsen etxebizitzetan ikusi ahalko dugu material aristokratiko honen distira. Vila Viçosan geldialdia egiten badugu 1501. urtean eraikitako Ducal jauregia eta San Agustino komentua –XII. mendekoa eta monumentu nazional izendatua– ikusi ahalko ditugu, baita muino baten tontorrean dagoen gaztelu ikusgarria ere: Dinis erregeak agindu zuen 1297. urtean gaztelua eraikitzeko, antigoaleko gotorleku mairu bat zegoen leku berean. Eta oraindik hegoalderago eginda aurkituko dugu eskualdeko herri
handienetako eta ederrenetariko bat: Evora. Alentejoko lautada zabalen artean nabarmendu egiten da gizateriaren ondare izendatuta dagoen hiri historiko hau eta are erakargarriagoa egingo zaigu behin bertaratzen garenean. Labirintoak diruditen kalexka estuez osatutako erdigune historikoa du eta, bidezidor bakoitzaren amaieran, begiak beteko dizkigun opariren bat topatuko dugu: argi leunak laztantzen dituen plazak, lautada amaigabea begien aurrean jartzen diguten behatokiak, patio moris-
koak, atari gotikoak, Errenazimenduko iturriak, Erdi Aroko harresiak... Bi mila urteko historiaren arrastoak aurkituko ditugu urrats bakoitzaren ostean. Lorategi zainduak dituzten jauregien aurrealde zuriak eta hauetan ikusiko ditugun burdina forjatuko barandak ere arreta jarrita ikusteko modukoak dira eta, tradizioari jarraiki, Evora bisitatzen duenak bertako komentu kristau ugariak eta, batez ere, Dianako tenplua, ikusi beharko ditu.Azken hori da herriko monumentu garrantzitsuena: II. mendekoa da eta Europan hobekien 47

Harresiak eta lautadak dira eskualde honetako bi ezaugarri, ezkerreko orrialdean ikus daitekeen bezala. Azpiko irudietan, Almendreseko cromlecha eta Alentejoko ezkerreko muturreraino joanda topa dezakegun hondartzeko bat.
mantendutako tenplu erromatarretariko bat da.Tenpluaren alboan Convento dos Loios dago eta bertan gaua pasatzeko aukera ematen dute. Beste aukera Evorako pousada paregabera joatea da.
Museo biziduna Gaua pasata, kilometro gutxitara dagoen Almendres mairu-baratze edo cromlecha topatuko dugu, 95 monolitoko multzoa. Horietako batzuek grabatu eskematiko-geometrikoak dituzte eta bistak ere itzelak dira: larre oparoen artetik Evora osoa ikusiko dugu. Mosarazen egin dugu hurrengo geldialdia. XIV. mendeko “museo biziduna� da hiria: arbel eta karezko herri honek paper garrantzitsua bete zuen espainolen defentsa gune bezala eta, egun, XVI. mendeko eraikin interesgarri ugari ikus ditzakegu bertan. Muinora igota, Europako zingira handiena den Alquev ikusiko dugu –bertan nabigatzea posible da–. Hegoalderago eginda, Alvito herrian 1494. urteko gaztelu bitxia topatuko dugu: arabiarren presentziak arkitektura mudejarra utzi zuen, bere kupula eta kono-formako ziborio zuriekin. Eta ibilbidearen amaieran Beja eta XIII. mendeko gaztelu eskergarekin egingo dugu topo: dorretik Alentejo Behereko lautada zabala ikusiko dugu parez pare. Herriak, aldiz, bere kaleetatik galdu eta artisautza dendetara sartzeko gonbita egiten du. Itzuleran, errepideak Elvasera eramango gaitu. Harresiak zeharkatuta sumatuko dugu iragan noblea duen hirian gaudela; manuelino estiloko katedral ederra, etxebizitza dotoreak, kale eta plazen artean topatuko ditugun elizak... eta, batez ere, ezagun egingo zaigun XV. mendeko akueduktua. Harresietatik at dagoen pousada modernoan geldialdia egin eta hemendik, Elvasetik, ekingo diogu itzulerako bideari.
25 Irudia: Koldo LANDALUZE
BIDELAGUNA
LABURRAK
MUNDUARI BEGIRA ARGENTINAko Indigenen ondarea, galdurik • NICOSIAko Lerro Berdea • BUDAPESTeko parlamentua 125 urte bete ditu • ERRUSIAn biderkatu egin dira aberatsak • PEKINgo “Toilet Restaurant” eskatologikoak •TIRANA, izenik gabeko kaleen hiriburua • THAILANDIA eta elefante margolariak
• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEK UAK
HORIZONTETIK HARATAGO Leigh Fermor, bidaiari jakintsua MUNDUKO SUTEGIAK Currya, espezia lorea GOGOAN HARTU Saint Michel abade-etxea
HITZORDUAK SOLESMES: Kantu gregoarianoaren hiriburu BRIGHTON: Artisten topaketak SYDNEY: Vivid, musikaren eta arteen jaialdia LONDRES: Tate Moderneko arteen jaia VENEZIA: Vogalonga, ontzien lasterketa PRAGA: Udaberriko jaialdia GARMISCH-PARTENKIRCHEN: Zutoin garaiena
internet
Eskaintzak
Laburrak KROAZIA BELAONTZIAN GAY TURISMOA ANGKORREKO TENPLUETAN Kanbodiako Sien Reap eskualdeko eskaintza turistikoaren atzean Angkorreko tenplu ikusgarriak daude eta, azken urteotan, gay turismoa bereganatzeko saiakerak ere egiten ari dira. Soilik gizonezkoentzat den lehen ostatua, Mens Resort&Spa, zabaldu berri dute; gayei zuzenduta izateaz gain, langile guztiak gizonezkoak dira eta apaingarrietan ere ortzadarraren koloreak eta gizon biluztuen koadroak dira nagusi. Ostatu honez gain, Angkor inguruetan badira gay turismoa aintzat hartzen duten beste hamabost ostatu ere.
MUGAK INDIARAKO BISETAN Indiako Gobernuak ez du herrialdera hainbat sarrera eta irteera egiteko aukera ematen duen bisarik emango. Azaldu dutenez, segurtasuna bermatze aldera hartu dute erabakia eta Indiatik irteten diren atzerritarrek ezingo dute 60 egun pasa arte itzuli. Neurriak, adibidez, Nepal edo Bhutanen hasi eta Delhin amaitzen diren bidaia ugarietan eragingo du, baina ez aireportuetan.
MACHU PICCHUKO ZITADELA IREKI DUTE Peruko erakarpen handienetakoa da Machu Picchu eta, euriteen eraginez bi hilabetetan sarrera itxita egon ostean, berriro zabaldu dute zitadela eta bertara doan Inken Bidea. Hala, santutegi historikorako sarrera ordutegi ezberdinetan egin ahalko da, betiere tren zerbitzuak dituen ahalmenen arabera. Gobernuak larrialdi egoera izendatu zuen urtarrilean uholdeen eraginez; Argentinako turista bat eta gida perutar bat zendu ziren eta Machu Picchun harrapatuta geratutako 4.000 turistak helikopteroz atera zituzten.
MICHELINEN TURISMO ATARI BERRIA Guia Verde Michelin ezaguna eta Via Michelin webgunea atari berean batu dituzte turismo zerbitzu bateratu eta osotua eskaini asmoz. Enpresak helarazitako ohar baten arabera, atari berrian zerbitzu turistikoen gaineko informazioa eta jatetxeak, irudiak eta ibilbideak zehazteko lanabesak bateratu eta erabiltzaileen eskura jarri dituzte. Horrela, bidaiaren alderdi guztiak egoki antolatzeko bidea zabaldu dute.
MOSKU-SAN PETERSBURGO, ABIADA BIZIAN Errusiak abiadura handiko trenbidea estreinatu du. Sapsan izena daraman zerbitzuak Mosku eta San Petersburgo arteko 645 kilometroak betetzen ditu. Ibilbidea egiteko hiru ordu eta 45 minutu behar dira eta bidaia-txartel bakoitzaren salneurria 80 eta 195 euro bitartekoa da. Hiru dira egunero batetik bestera dabiltzan trenak eta ordu berean irteten dira bi hirietatik: 6.45ean, 13.00etan eta 19.00etan. 50
Sunweb-ek Kroazia belaontzian zeharkatzeko eskaintza du. Bidaia 8 egunekoa da eta gutxieneko salneurria 659 eurokoa. Ontziak hamabost kabina ditu, horietako batzuk kubiertan, eta denek dute bainugela. Salneurria kabina motaren araberakoa da eta bidaiak igandetan irtengo dira, urrira bitartean.http://verano.sunweb.es/croacia/croacia_por_mar
IZURDEEN BEHAKETA MEHATXU TANZANIAN Zanzibar artxipelagoan ohikoak dira turistak izurdeen behaketak egitera eramaten dituzten enpresak, baina, Newcastle (Bretainia Handia) eta Stockholmeko (Suedia) unibertsitateetako ikerlari talde batek azaldu duenaren arabera, masa turismoak izurdeek alde egitea eragin dezake. Zientzialariak izurdeen jokamoldea behatzen aritu dira eta, euren ustetan, bidaia-antolatzaileek behaketak antolatzeko duten moduak eragin egiten die izurdeei. «Ontziak eta igerian dabiltzanak duten jarrerak eragin negatiboa du zetazeoetan», ziurtatu dute. Irtenbide modura, ontzi kopurua eta behaketa denbora murriztea eta izurdeenganako distantzia zaintzea proposatu dute ikerlariek. Hala ere, diru gehiago ordainduta bisitariek ontziak izurdeetara hurbildu eta horien artean igeri egitea lortuko dutela uste dute. Egun, Zanzibarreko biztanle gehienak turismotik bizi dira.
BIDAIA AUSTRALIARA Australiako turismo bulegoak web orria berritu du eta, bertan, bidaiatzerako orduan erabilgarri suertatzen den ibilbide antolatzaile bat osatu dute. Gainera, webgunearen promoziorako Facebook bidezko lehiaketa ere antolatu dute: galdera sorta bati erantzuna eman eta garaileak Australiarako bidaia lortuko du. w w w.a ust ralia.co m
Apirilaren 28an zabaldu du Ryanairek Madril eta Portugal hegoaldeko Faro hiria lotzen dituen airelinea. Hegaldiak astelehen, asteazken, ostiral eta igandetan dira eta erreserbak orain eginez gero eskaintzaren bat eskuratzeko aukera dago. www.ryanair.com
KANADARA ZUZENEAN Maiatzean berrabiaraziko ditu Air Transatek Bartzelona, Madril eta Malagatik irtenda Montreal, Vancouver eta Torontora doazen airelineak. Kanadara joateko salneurri merkeenak eskaintzen ditu eta, adibidez, Madriletik Montrealerako joan-etorria 480 euroren truke eskura daiteke. www.airtransat.es
ETORKIZUNEKO ERREGEEN BAILARA, PERUN Munduko algarroba (prosopis pallida) baso zaharrena dago Pomaceko (Peru) santutegi historikoan eta herrialdeko erakarpen kultural eta turistiko nagusia bilakatze bidean da. Peru iparraldeko gune honetan dauden Tucume, Sican eta Sipaneko errege hilobiak osatzen duten gune arkeologiko sonatuan ibilbidea-sarea osatu eta Egiptoko Erregeen Bailararekin konpara daitekeen gunea sortzeko asmoa dute. Ondare honen nondik norakoak Sicaneko museo nazionalean azalduko dituzte; desertu tropikal honetan izandako Mochica, Cajamarca eta Wari-Pachacamac kulturak ezagutu ahal izango dira bertan. Zentroko zuzendariak azaldu duenez, “arbasoen zirkulua” izendatu dutenaren lehen fasea urte amaiera aldera prest egongo litzateke; bere iritziz, Pomaceko basoak ekologia eta kulturaren bat egitearen ikuspegi «fantastikoa» irudikatzen du. Ibilbidean basoak, mendixkak eta, batez ere, arbasoen tenpluak ikusi ahal izango dira.
MADRIL-ALGARVE
ERA ARDURATSUAN BIDAIATU Atari honetan arduraz bidaiatzeko hainbat baliabide jartzen dira erabiltzailearen eskura: ekoturismoa, mendi ibilbideak, turismo aktibo eta solidarioa, ibilbide kulturalak... Proposamen guztiek ingurumenarekiko ardura erakusten duten azpiegiturak soilik (bidaia-antolatzaileak, ostatuak....) hartzen dituzte aintzat. w w w.viajesresponsables.co m
EUSKAL HERRIKO OSTATUAK Basquetourrek ekaina amaiera arte luzatuko du Euskal Herriko ostatuetan asteburuko bi gau %20ko deskontuarekin igarotzeko eskaintza. Ostatuen zerrenda sarean kontsulta daiteke. www.basquetour.net
HEGALDI OSO MERKEAK Spanairrek ekainaren 30era arte Estatu espainolaren barneko 100.000 hegaldi jarri ditu salneurri benetan merkean (15 euro merkeena, dena barne). Eskaintza lekua dagoen bitartean mantenduko dute. www.spanair.com
MALETA, ETXETIK OSTATURA ZUZENEAN Halcourier presazko garraiorako sareak Estatu espainolean eta Portugalen erabili ahalko den zerbitzu berria jarri du abian. Maletak norbere etxean jaso eta aipatu esparruaren barnean dagoen edozein ostatura eramaten dituzte 24 eta 48 ordu bitarteko epean. Turistei zuzendutako atez ateko zerbitzu hau erabiltzeko, maleta edo bidaia poltsa bakoitzak 20 kiloko pisua izan dezake gehienez.
PERURA ZUZENEAN FINLANDIAKO ARKITEKTURA Mapa berria osatu berri du Helsinkiko Museoak eta, besteren artean, Finlandiako hiriburuko arkitektura ezagutzeko oinez zein tranbia bidez egin daitezkeen hainbat ibilbide ezagutzeko aukera ematen du. Helsinkin, izan ere, art nouveau estiloko eraikin sorta itzela dago, munduko esanguratsuenetakoa. w w w.hel2.fi
Iberiak Limara zuzenean, eskalarik gabe, bidaiatzeko airelinea iragarri berri du. Hegaldiak 561 euroren truke eskaintzen ditu eta irteerak ekainaren amaierara arte izango dira, Madril eta Bartzelonatik. www.iberia.com 51

hitzorduak SOLESMES Kantu gregorianoaren hiriburua
S
Solesmeseko abadia-etxean hastapenetako kantu gregorianoak zuzenean entzuteko aukera ederra dago eta, horrez gain, inguruetan bada zer ikusirik; besteren artean, herrixka dotoreak, erdigune historikoak edota kalitatezko zeramika lanak. 52
BRIGHTON
B
Artisten topaketak
righton hiriko topaketak Ingalaterrako urteko ekimen artistiko garrantzitsuena dira, batez ere bertan parte hartzen duen artista kopuruagatik eta ekimenak bateratzen dituen diziplina artistikoen aniztasunagatik. Urtero, artistek maiatzean izaten dute zita kostaldeko hiri honetan eta giro bohemio eta alaia izaten da bertan. Jaialdia 1966tik egiten da eta kale ekimenak, kontzertuak, arte bisualen erakusketak, literatura, antzerkia, piroteknia, dantza garaikidea eta beste hainbat ikuskizun ikusteko aukera izaten da. Aurten maiatzaren 1etik 23ra bitarterako jarri dute hitzordua eta bertan izango denaren gaineko informazioa www.brightonfestival.com gunean ikus daiteke. Jaialdia iristearekin batera, gainera, Brightonen ohiko bizitasuna puztu egiten da. Izan ere, hiri handi honek urtero
Sydney
Alan JONES
olesmeseko abade-etxea 1010. urtean sortu zuten Saint-Pierre de la Couture abadiako monjeek eta, milurtekoaren karira, egitarau berezia antolatu dute. Halakoetan ohikoak izaten diren erlijio ekimenez gain, Solesmes hiriaren historiaren gaineko hitzaldiak ere izango dira abade-etxean, baina, batez ere, kantu gregorianoak entzuteko paradak erakarriko du bisitarien arreta. Kantu gregorianoek tradizio handia dute Estatu frantseseko Pays de la Loire eskualdeko Sarthe departamentuan dagoen abadian. Komuna frantses honetan batez ere V. eta VI. mendeetan sortutako hasierako kantu gregorianoak berreskuratzeko saiakera handia egin dute, mendeetan zehar kantu mota honek eraldaketa handiak jasan baititu. Hala, Solesmeseko abade-etxean V. eta VI. mendeetako errepertorioa berreskuratu eta abesten dute 1833. urtean bertako apaiz gazte batek hasitako lanari esker. Kantu gregorianoen hiriburu izateaz gainera, Solesmeseko abadiak badu beste erakargarritasunik. Sarthe bailara ezagutzeko aproposa da gertuko Sable sur Sarthe hiria. Ibai lasaian itsas-bidaiak egiteko aukera dago eta bertatik meandroak eta inguruko herri dotoreak ezagutzeko aukera itzela dago. Hala, Cheffes sur Sarthetik lau kilometro eskasera lubakiz inguratutako Plessis Bourre gaztelu ikusgarria bisita daiteke edota, Solesmeseko abade-etxetik iparraldera eginda, Malicorne herrian kalitate izugarriko zeramika lanak ikus eta eros daitezke. Horrez gain, bertako 24 orduengatik ezaguna den Le Mans herriko antigoaleko erdiguneak ere merezi du bisitaldi bat. Hala bada, eskualde honetan kantu gregorianoak, kalitate oneko zeramika, gazteluak eta antigoaleko eraikin eta erdigune historikoak, denak batera ezagutu eta bisitatzeko aukera ederra dago.
Turismoari begira bizi den hiria da Brighton eta, jaialdia iristearekin batera, ohikoak dituen bizitasuna eta mugimendua areagotu egiten dira.
zortzi milioi turista jasotzen ditu eta, ondorioz, jatetxe, taberna, ostatu eta aisialdirako gune ugari daude bertan. Klima nahiko atsegineko gunea ere bada eta, batez ere udan, lepo egoten da bertako harri txintxarrezko hondartza.
>M
Vivid, musikaren eta argien jaialdia
usika emanaldiek eta argi ikuskizunek kutsu magikoa ematen diote Sydneyn egiten den Vivid jaialdiari.Aurten, tamaina handiko argi muntai, ikuskizun eta proiekzioak, talde eta bakarlari handien kontzertuak eta sorkuntzaren gaineko hausnarketak izango dira nagusi, hiriko Opera House ezagunean bereziki, baina baita hiriko beste zenbait puntutan ere. Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 21era bitartean iraungo du jaialdiak eta, informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu http://vividsydney.com gunea.

hitzorduak
erakusketak
LONDRES Tate Moderneko arteen jaia M aiatza erdialdean Maiatzean hamar urte beteko ditu Londreseko Tate Modern galeria entzutetsuak eta, urtebetetzearen karira, “No Soul for Sale” (Ez dago arimarik salgai) ekimena antolatu dute. Ekimena maiatzaren 14tik 16ra egingo da eta, aurreratu dutenez, izaera «anarkikoa» eta jai giroa izango dira nagusi. Horretarako, Maurizio Cattelan artista italiar sonatuak eta galeriako obren zaindari diren Cecilia Alemani eta Massimiliano Gionik 50 artista kolektibo independente gonbidatu dituzte, besteren artean Shangaiko ArtHub, New Yorkeko Artist Space, Berlingo e-flux, Bartzelonako Latitudes, Londreseko no.w.here, Pragako Tranzit edota Melbourneko Y3K. Hamargarren urtebetetze egunean, maiatzaren 12an, Borough Market azokatik Taterainoko prozesio berezia egingo dutela eta erakusketa gunea handitzeko proiektu berria abiatuko dutela ere iragarri dute.
VENEZIA Vogalonga, ontzien laste r ket a M aiatzak 11 Italiako ubideen hiriko urteko ekimen nagusiena da Vogalonga ontzi lasterketa. Maiatzaren 11n egin ohi da urtero eta 6.000 pertsona inguruk egiten dute hiriko ubideak zeharkatzen dituen 30 kilometroko ibilbidea euren gondola, txalupa eta kayaketan sartuta. Txapelketa 1974. urtean egin zen lehen aldiz ubideetan euren gondolekin ibiltzea gogoko zuten veneziar batzuen ekimenez. Lasterketa indarra hartzen hasi zen eta proba prestatzeko arraun elkarte dezente sortu ziren. Hala, egun hamazortzi arrauneko ontzi tradizionalak ere ikus daitezke lasterketan, baita munduko bazter orotatik Veneziara jai bilakatzen den lasterketan parte hartzera heltzen diren kirolariak ere. 54
PASADENA (AEB) Mar rubiaren fe st a Ma iatzak 14tik 16ra Texaseko (AEB) hiri honetan marrubiek tradizio handia dute: 30eko hamarkadan marrubiz beteriko 28 bagoi bidaltzen zituzten egunero eta hura oroitzeko egiten dute jai hau. Informazioa: www.strawberryfest.org
PRAGA U dab er riko jaialdia Ma iatzaren 12tik ekaina ren 4ra Txekiar Errepublikako hiriburuko ekitaldi garrantzitsuenetakoa Udaberriko Nazioarteko Jaialdia da. Opera eta musika sinfoniko ikuskizunak dira jaialdiaren zutabeak eta mundu osoko musikariak batzen ditu Pragan tradizio handikoa den jai honek. Izan ere, jaialdia 1946. urtetik egiten da, urte hartan Txekiako Filarmonikak 50 urte betetzen zituelako sortu baitzuten. Egun jaialdiak entzute handia du eta Pragako hainbat antzoki eta gunetan –Teatro Nazionala, Tyn eliza edo Vysehrad gaztelua, esaterako– egiten dira kontzertuak. Hilaren 12an, ohi bezala, Federico Smetana konpositoreari omenaldia egingo diote Vysehraden eta arratsaldean “Má vlast” (Nire aberria) kantuak irekiko du jaialdia. Informazioa eta egitaraua: www.festival.cz
XX. mendeko abangoardiako pintura eta Gauguinen obren gakoak, Amsterdamen Pinturen kalitateagatik zein kopuruagatik nazioarteko interesa eskuratu duten bi erakusketa daude ikusgai Amsterdamen. Biek dute lotura XX. mendeko abangoardia sustatu zuten Parisko artistekin eta biak ikus daitezke hiriko erdiguneko museoetan: Hermitage museoko “Matisse eta Malevich artean. Hermitageko arte modernoan aitzindariak” da bata, Van Gogh museoan ikus daitekeen “Paul Gauguin. Modernotasunerako hurbilketa” bestea. Hermitagekoan XIX. mende amaieran eta XX.aren lehen bi hamarkadetan mendebaldean arte grafikoek izan zuten eraldaketa irudikatzen duten 75 pintura ikus daitezke, besteren artean, Matisse, Picasso, Kandinsky, Van Dongen eta Malevichen lanak. Van Gogh museoan, aldiz, ekainaren 6a arte egongo dira ikusgai Gauguinen lana ulertzeko gako diren hainbat artelan. Gauguinen lanez gain, beste autore batzuen lanak ere –Van Gogh, Emile Bernard...– ikus daitezke, guztira 70 obratik gora.
GARMISCH-PARTENKIRCHEN
Zinemak emandako lehen altxorren gra baketa prozesua, Pariseko Zinematekan Fritz Lang, F.W. Murnau edo Ernst Lubitschen filmak mundu osoko zinemazaleentzat dira ezagun eta, orain, horien filmak zein zinemaren historiaren hastapenetan grabatu ziren beste asko nola filmatu zituzten ezagutzeko aukera dago Pariseko Zinematekan. “Tournages. Paris-BerlinHollywood 1910-1939” izenpean eta abuztuaren 1era bitartean, bilduma pribatu bateko 250 argazkiren bidez ikusi ahalko da nola egiten zuten lan garaiko zine zuzendariek eta beraien lantaldeek.
M aiatze ko zutoin garaie na Maiatzak 1 Tradizioari jarraiki, maiatzaren 1ean altxatuko dute Alemania osoko zutoin garaiena: garaiena bai, baina ez zutabearen luzeragatik, baizik eta herrialdeko gunerik garaienean altxatuko dutelako, hau da, Zugspitze mendian. Alpeetako mendi honetan, itsasoaren mailatik 2.600 metroko garaieran, 750 kiloko pisua duen zutoina altxatzen dute urtero, Alemanian zein Eskandinavian ohikoa den tradizioa jarraituz. Zugspitze mendiak Alemania eta Austriaren arteko muga markatzen du eta, zehazki, zutoina GarmischPartenkirchen eski estazioan altxatzen dute. Bertatik mendiaren gailurrera kremailera trenean bidaia daiteke.
Erromak arte greziarrarekiko lilura berreskuratu du «Konkistaren aroan» Marmolezko estatua izugarriak, brontze eta terrakotazko bustoak, aristokrata erromatarren egoitzak apaintzen zituzten frisoak eta bestelako elementuak topa daitezke Erromako Capitolino museoetan ikusgai jarri duten “Konkistaren aroa” erakusketan. Antigoaleko Erromak arte greziarrarekiko zuen lilura utzi nahi da agerian erakusketarekin eta, Eugenio La Rocca komisarioaren hitzetan, «Erromak bere aurpegi zaharkitua atzean utzi eta tokiko lengoaia bere egin» zuela adierazi nahi dute, «unibertsal bilakatzera, Inperio Erromatarren lengoaia izatera» iritsi arte.

Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
PATRICK LEIGH FERMOR Bidaiari jakintsua
P
Patrick Leigh Fermorren haurtzaroan, inork gutxik esango zukeen etorkizunean sentsibilitate handiko bidaiaria, gerrako heroia eta gizon jakintsua izango zenik. Eskolan arazo ugari izan zituen eta, ondorioz, bere sendiak bi psikiatrarengana jo zuen aholku eske 10 urte zituenean. Horietako batek semea «haur zailen» hezkuntzan berezitutako barnetegi batera eramateko gomendioa egin zien gurasoei eta halaxe egin zuten. Terapia eraginkorrena, ordea, bere aita Indiatik itzultzea izan zen. Aitaren erritmoari segika Alpeetan zehar egiten zituen pasioek lasaitu zuten mutila. Esfortzuak Leigh Fermorren izaera sendotzeko balio izan zuen eta jada prest zegoen bere bigarren irtenbidea izango zena ezagutzeko: literatura. Nerabezaroan irakurzaletasuna garatu zuen eta horrek Erdi Aroko historia goitik behera ezagutzera eraman zuen. Bigarren Mundu Gerran, aditu talde bat gidatu zuen Kretako mendietatik. Jokabide kementsua erakutsita, uhartean barreiatuta zeuden tropa alemaniarren komandante burua bahitzea lortu zuten. Hainbat astez mendietan hartu zuten babeslekua eta hala lortu zuten etsaien patruilak saihestea. Euren bidean atsedena hartzeko tarte bat hartu zutenean, bahitutako ofizial alemanak poema latindar baten pasarte bat errezitatu zuen eta, adostua edukiko balute bezala, Leigh Fermorrek jarraitu zuen errezitaldiarekin. Autoreak bere oroitzapenak bildu zituen liburuan kontatzen duenez, «une horretatik aurrera ezin izan nuen gizon hura ordura arte bezala ikusi. Bezperan, beharrezkoa izan balitz, zalantzarik gabe hilko nukeen. Baina, errezitaldiaren ostean, banekien besteek gu bereizteko erabili zituzten ezberdintasunen gainetik Horacioren poemek, eta horiek dakarten guztiak, batzen gintuela».
galdia, eguzkiak lainoak gorriz tindatzen dituen artean kanpalekuan dagoen Hungariako ijito taldea, Praga elurretan, Linzetik gertu dagoen ostatu batean mugurdi likoreak duen zaporea...
U kuilu eta gazteluetan
O pa ria k Patrick Leigh Fermor 1915. urtean jaio zen eta, gai nagusitzat bere bidaia esperientziak hartuta, hainbat liburu idatzi ditu. “A Time of Gifts” (Oparien unea, 1977) da kontakizun onenetakoa; nerabezaroa pasa berria zuenean erabaki zuen Londresetik irten eta Konstantinopolis mitikoraino eramango zuen oinezko bidaiari ekitea. Liburuaren meritua bidaia bikoitza kontatzen duela da; lehenengoa, ohi bezala, urratsez urrats eta herriz herriko ibilbidea da eta, bigarrena, nerabezarotik gaztarorako aldaera adierazten duena.Bidaia amaitu eta urte dezentera idatzi zuen “A Time to Gifts” eta, irakurketan zehar, bere bizitzako une onenak idealismoz oroitzen dituen gizon baten nostalgia antzematen du irakurleak. Opariak 1933. urtean hasi eta lau urte iraungo zuen bidaia luze hartan bizitako gertakariak dira: Eslovakiako baroi baten gazteluko liburutegiaren epeltasunean Prousti buruz izandako elkarrizketa, Danubioko zubi batetik ikusitako zikoina talde baten he-
Esan bezala, 1933. urteko egun euritsu batean ekin zion Leigh Fermorrek bidaiari. Hemezortzi urte izateak ematen duen kemena, zaharkitutako motxila eta Horacioren lan guztiak batzen zituen liburua izan ziren kosta holandarretik hasi eta Istanbulera heldu arte Europa zeharkatzeko behar izan zituen elementu ia guztiak. Erromes, eskale, ikasle edo pikaro goitizenak erabil daitezke Leigh Fermorrek garaiko Europa zeharkatzeko erabilitako era izendatzeko. Autoreak hondamendira pauso ziurrez gidatzen zaituen kontinente gisa irudikatu zuen Europa eta bere bidaian zehar denetariko jendearekin topo egin zuela kontatzen du. Jauregi eta ukuiluetan egin zuen lo; itxura txarreko ostatuetan eta gazteluetan. Zamaketari eta kondeak ezagutu zituen; nobleak eta prostitutak, soldaduak eta monjeak, naziak eta komunistak. Garrantzitsua ez zen helmugara iristea. Bidaia gelditu eta, egoera bitxienak profitatuz, milaka bidetara zabaltzen da.Elkarrizketa atsegin bat, paisaia iradokitzaile bat edo ahaztutako gudu zelai bat nahikoa dira ibilbidetik urruntzeko. Bidaia hartan sortu zitzaion Greziarako maitasuna, batez ere bertako ondare klasikoari eta herritarren izaerari esker. Autorea greziarrekin bizi izan zen eta, horiek deskribatzen dituenean, adorea, megalomania, inprobisazioa edo eromena gisako hitzak erabili ohi ditu. Hain justu, horiexek izan ziren, 18 urte eskas zituenean, Holandako kostaldetik Asiako ateetarainoko ibilbidea egin zezala posible egin zuten dohainak.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
INDIA Currya, espezia lorea
S
inestezina badirudi ere, curryak, gaur egun ezagutzen dugun aldaeran, ez du inolako loturarik Indiako sukaldaritza tradizionalarekin. Hain zuzen ere, sukaldaritza sofistikatua izateagatik inoiz nabarmendu ez diren britainiarrek eman zioten izen hori beren jakiekin batera zerbitzatzen zuten espezia nahasketa bati. Kontu izan, britainiarrek garai batean izandako inperio distiratsu eta mugagabea azaltzeko, funtsezkotzat jo izan da ironikoki jakiekiko azaltzen duten axolagabetasuna! Esaten zenez, te hotzarekin eta ontziratutako jaki apur batzuekin diziplinatuta mantentzen den armada bat garaiezina da. Zerikusirik ez armada italiarrarekin, bere menuan pasta sorta amaiezina izateagatik nabarmendu dena, mimo handiz eta makina bat opera eta ariak osatutako soinu bandarekin prestatu beharreko pasta gainera! Argi dago horrelako intendentziarekin etsaien lurrak konkistatzea ezinezkoa dela. Currya prestatzeko osagai ugari behar dira, bakoitza bere neurrian: martorria, kuminoa, kurkuma, ailorbea, jengibrea, apioa, piperbeltz beltza, kanela, intxaur muskatua, iltzea, txarpolia, mihilua, kardamomoa eta gatza. Gujaraten, Indiako mendebaldean, ohikoa da carhi izeneko
Currya prestatzeko osagai ugari behar dira, bakoitza bere neurrian, eta, Indian, eskualdearen arabera plater edo nahasketa ezberdinak prestatu ohi dituzte, batzuk benetan pikanteak.
gero, edo, gutxienez, kontuz ibiltzen badira; izan ere, pipermin izugarri pikante bat du oinarrian eta ahorik zailduena ere erabilgaitz uzten du.
Merkatuak plater bat; aldiz, India erraldoi eta multikulturaleko beste leku batzuetan, adibidez iparralde menditsuko Kumaon eskualdean, izen hori irainetik gertu den zakarkeriaren erakusle da. Orokorrean, Indiako jatetxeek espezia guztiak oraindik ere fresko-fresko daudela erosten dituzte, ostean motrailuan xehatzeko. Normalean, espeziak motrailuan bertan nahastu ohi dituzte, masala izenarekin ezagututako nahasketak lortuz. Nahasketa horietako hedatuenetako bat iltzea,kanela,kardamomoa,kuminoa, piperbeltz alea eta martorria dituen garam masala saltsa pikantea da. Indiako jatetxeetan, hainbat curry mota ezberdin eskaintzen dira, betiere lagun izango duten plateraren arabera. Karahi saltsak, adibidez, txinpartak ateratzen ditu, sikua da eta kipula eta tomatea ditu. Vindalaoo izeneko saltsa, berriz, garratza da eta tomatea, pipermina eta patata ditu. Mendebaldarrek ongi egingo dute phal saltsa duen edozein jakiri uko eginez
Arabiarrek eguneroko bizitzan espeziak barra-barra erabiltzen dituzte oraindik ere eta horren erakusle bikainak dira Istanbul, Damasko edo Kairoko azokak. Plinio Zaharrak bere “Naturalis Historia� (Historia Naturala) mardulean espeziak bilatzeko egiten ziren espedizioek Erromako altxor publikoarentzako milioi askoko kostua zutela salatu zuenetik, espeziak espekulazio ekonomiko iturri izan dira gehiago sukaldaritzako gozagarri baino. Horren erakusle, espeziak funtsezkoak izan ziren Venezia bere gailurrera eramateko edota munduan zeharreko britainiarren hedapena bultzatzeko. Europa Zaharra beste behin gogora ekarrita, Genoan denbora horien isla den leku bitxi bat bizirik da oraindik ere. Portutik gertu, San Bernardo etorbidearen 32. zenbakian,Antica Drogheria Torielli denda mitikoa aurki daiteke; egia esan, egun museo bat dirudi denda bat baino gehiago. Hori bai, bertan saltzen diren era guztietako lata eta produktuak munduko merkataritza eta sukaldaritzaren historia laburbiltzen dute. 57
Munduari Begira GOGOAN HARTU
David CIDRE
SAINT MICHEL, MAREEN MENDE
E
statu frantseseko ipar-mendebaldeko Normandia Beherea eskualdean dago irudian ikus daitekeen Saint Michel abadeetxea, izen bereko muinoaren gainean. Egun marea arteko uharte bat da,baina ez da beti horrela izan: kondairaren arabera, orain 1.400 urte San Migel arkanjelua munduko itsasaldi handienek astintzen zuten gune honetara heldu zen,eta,mendiaren tontorrean jarrita,berari eskainitako abadia eraikitzeko agindu zuen. 708. urte hartan santutegi erraldoia eta gotorlekua eraiki zituzten, eta, urtebete beranduago, sekula ezagutu diren itsasaldi handienen eraginez itsasoa barneratu egin zen
Estatu frantsesa
eta inguru guztia urez estalita geratu zen, mendia uharte bilakatu zelarik. Mareen indarretik libratu zen bakarra Saint Michel izan zen eta, ordutik, muinoa benetako gotorlekua da; itsasaldiak egunean bitan izaten dira eta kostaldetik muinora doan errepidea da bertaratzeko bide bakarra. Itsasaldietan, uraren maila izugarrizko abiaduran igotzen da eta,zenbaiten esanetan,lauhazkan doan zaldia ere harrapatuko luke. Itsasoaren maila igotzera doanean, kanpaiak jotzen dituzte bisitariak ohartarazteko. Ikuskizuna turismoaren erakarpen bilakatu da egun eta erromesaldiak ere egiten dituzte.

Munduari Begira
Parana ibaian hondoratuta daude XIX. mende amaierara arte chana eta timbu herri indigena argentinarren bizileku izan ziren uharteak; 10.000 pertsonatik gora bizi izan ziren Paranako deltako uharte horietan eta egun balio ikaragarria duten artisautza piezak egin ohi zituzten. Parana ibaiaren ur-emari handia uharteen alboko La Paz herrian eragina izaten ari da; urak hilerri indigenak estali eta bertako aztarna arkeologikoak mugitu ditu. Maiz, arrantzale edo nabigatzaileen esku geratzen dira pieza historikoak eta saldu egiten dituzte.
Budapesteko parlamentua, Danubio ertzeko altxorra Hungariako altxor arkitektoniko garrantzitsuenetarikoa eta herrialdearen independentziaren ikur da Budapesteko parlamentua; berriki, 125 urte bete ditu. Hiriburua bitan banatzen duen Danubio ibaiaren ertzean dago eraikin neogotiko hau eta historizismo eklektikoa bezala ezagututako estilo arkitektonikoaren adibide tipikoenetarikotzat hartzen da, bertan pertsonaia historiko eta gertaera garrantzitsuen hainbat aipamen topa baitaitezke. Budapesteko parlamentuaren eraikuntza XIX. mende amaierako inbertsio handienetakoa izan zen eta proiektuak Hungariako ekonomiako hainbat sektoreren indartzea ekarri zuen, bertan herrialdeko materialak erabili zituztelako eta hainbat arkitekto, diseinatzaile eta
Nikosia, zatiketaren ondorioz hondoratzeko puntuan
Pekingo “Toilet Restaurant” arrakastatsu bezain eskatologikoa
Zipre uhartearen iparraldeko okupazio turkiarra eman zenetik, Lerro Berdeak zatitzen du Nikosia hiriburua. Hala, Lidras kalean, greziar-zipretarren aldean, nazioarteko jatetxeak, kafetegiak, arropa dendak eta luxuzko erakusleihoak dira nagusi. Lerroaren beste aldean, Shiret Bahceli kalean, turkiarren negozioak daude: arropa dendak, bitxi-dendaren bat, edari eta ogitartekoen postuak eta jatetxe txikiak. Alde bietan ikus daitezke batera eta bestera dabiltzan turistak eta merkatuko zalaparta ere nagusi da alde batean zein bestean; aldiz, Lerro Berdearen ondoondoan dauden gune horietatik apur bat urrunduz gero, zatiketaren benetako eragina ikusten da: eraitsitako eraikinak, gune mortuak, utzikeria, hondamendia...
Pekingo gazteriari gustatu egin zaio, nonbait, “Toilet Restaurant” jatetxe bitxia. Jatetxeko eserlekuek komun-ontzien itxura dute, ahozapitakoek komuneko paperaren ontziaren tankera eta menuan ere plater eskatologikoek dute nagusitasuna; gorotz itxura duen txokolatezko izozkia har daiteke edo oilaskoa curryarekin, betiere komun-ontzi itxura duen platerean. Lokaleko zerbitzari baten hitzetan, «jendea oso estresatua eta arduratua bizi den hiri honetan, tentsioa askatzeko baliagarria da jatetxe hau». Ideia, hala ere, Japoniatik dator, bertan txantxa eskatologikoak oso ohikoak baitira eta merkatu handia baitago hauen inguruan; esaterako, jostailuetan eta animazio pertsonaietan. Taiwanen ere bada tankera honetako jatetxerik, baita “komun jatetxeen” kate ezagun bat ere.
tokiko langilek hartu zutelako parte. Denen artean osatu zuten 18.000 metro koadroko gainazala duen eraikina; 268 metroko luzera, 123 metroko zabalera eta 96 metroko garaiera du, kupula barne. Hala, Hungariako bigarren eraikin garaiena da. Gainera, eraikinak 27 sarrera, 29 eskailera eta hamahiru igogailu ditu, baina ez kea bota dezakeen tximiniarik: izan ere, proiektua prestatzen ari zenean, arkitektoak aintzat hartu zuen Danubio ibaiaren ertzean eraikiko zutela eta, estetikagatik, garaian aurrerakoia zen berogailu sistema osatu zuen. Eraikin nagusitik 200 metrora zegoen etxe batetik iristen zen baporea erabiltzen zuten etxea berotzeko. Eraikin ikusgarri honen barnealdera sartzeko aukera dago eta, bertan, pintura eta eskultura ugari ikus daitezke eta 2000. urtetik baita errege-koroa eta altxorra ere.
Errusiako aberatsak biderkatu egin dira krisi garaian
Ge tty Images/iStockphoto
Argentinako indigenen ondarea, Parana ibaiko uretan galdurik
Krisi ekonomikoa ez da aberatsak aberatsago bilakatzeko oztopo. Errusian, esaterako, 2009an biderkatu egin ziren 1.000 milioitik gorako aberastasuna duten pertsonen kopurua. “Forbes” aldizkari estatubatuarrak argitaratu duenez, mundu mailan aberastasun izugarriak dituzten pertsonen kopurua 793tik 1.011ra igo da eta Errusia izan da gorakada nabarmenena izan duena: 32tik 62ra igo da 1.000 milioitik gora dituzten pertsonen kopurua. Nagusiki, metalurgia alorrean dabiltzan pertsonak dira zerrendan estreinako aldiz sartu direnak. Hala, Errusia da zerrendan ordezkari gehien dituen hirugarren herrialdea AEBen (403 pertsona) eta Txinaren (64) ostean. “Forbes” aldizkariaren edizio errusiarrean azaldu dutenez, herrialdeak esportatzen dituen lehengaiek duten salneurria eta herrialdeko elite enpresarialaren indarra dira zerrendan horrenbeste errusiar agertzearen arrazoia. Aldi berean, aberats berrietako askok Estatuarekin loturak dituztela zehaztu dute; diru laguntzak jaso eta inbertsio nagusiak herrialdetik kanpo egin dituzte.
Bizirauteko margotzeari ekin diote Thailandiako elefanteek Lehen nekazal lanetarako ezinbestekoak ziren elefanteak turisten gozamenerako margolari lanetan jarri dituzte Thailandian. Izan ere, 1989an herrialdean zuhaitz mozketa debekatu ostean lanik gabe geratu ziren pakidermo hauek, eta, orduan, ikuskizunaren eta artearen munduan erabiltzea bururatu zitzaien thailandiarrei. Elefanteek ez dute sorkuntzarako eta abstrakziorako gaitasunik eta, beraz, mahout edo zaintzailearen laguntza dute.
Getty Images/iStockphoto
Tirana, izenik gabeko kaleen hiriburua Albaniako hiriburua da kale gehienak izendatu gabe dituen Europako hiriburu bakarra; %20k bakarrik dute izena. 1991. urtean, erregimen komunistaren amaieran, txikia zen Tirana, 213 kalekoa. Ordutik hona, nekazal guneetatik hirira joan diren pertsonen eraginez handitu eta egun 1.100 kale eta etorbide berri ditu. Hirigintza plangintzarik gabe eta era kaotikoan eraiki dituzte gainera; horren erakusle dira aurretik zeuden parke, plaza eta gune publikoei muzin eginez eraikitako hamabost solairuko etxebizitza guneak. Herritarrek inguruan dauden ostatu, jatetxe eta monumentu historikoen izenak erabiliz ezagutzen dituzte kaleak; “Artzaren etxea”, adibidez, izen bereko jatetxe txinatarra dagoen kalea da. Etxebizitzek zenbakirik ere ez dutenez, kolore edo irudiak erabilita sailkatzen dituzte. Egoera kaotiko honekin amaitzeko, kale izenak erabaki eta etxebizitzei zenbakiak jartzea helburu duen proiektua jarri dute abian; 2011. urterako amaituta izatea espero dute.