MONTENEGRO. Balkanetako esentzien mosaikoa.

Page 1

2010 ekaina / 27.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 7

9

771888 505000

haizetara

ZAZPI

34 Haizea BARCENILLA 42 Orio CLAVERA 24 Jorge LOPEZ/VISUAL NATURA Azaleko argazkia: TOMAS MAREK/GETTY IMAGES/HEMERA • Aurkibideko argazkiak: 06 Urtzi URRUTIKOETXEA 16 Fernando RAMIREZ

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

aurkibidea

16 LAMU

34 TOKIO

24 BRETAINIA

42 GALBA HARANA

Natura oparoaz gain, Kenyak ondo Japoniako hiriburuan ez du lekugordetako altxorra du Indiako rik inprobisazioak; ikusia izateko Ozeanoan: Lamu artxipelagoa pentsatua dagoen hiria da

06 MONTENEGRO

Herri eta kultura ezberdinen mosaiko interesgarria topatuko dugu Balkanetako herri txiki honetan

Abentura, kondaira eta erromantizismoz gainezka daude kostaldearen zaindari izan ziren itsasargiak

Ipar Kataluniako Capcir eskualdean barneratuta natur ibilbideak eta isiltasuna topatuko ditugu

42 24

16

06

34

04 MUNDUARI BEGIRADA Namib, munduko basamortu zahar eta ederrena 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

Munduari Begirada

NAMIB DESERTUA Namibiako hiriburutik,Windhoeketik, mendebaldera eginda aurkituko dugu munduko basamorturik zaharrena. Namib desertua orain 65 milioi urte sortu zen, dinosauroak desagertu ziren une berean, eta bertan topa daitezke munduko duna garaienak: 300 metroko altuera hartzera iristen dira, eta, munduko basamortu lehorrena bada ere –urteko zentimetro kubiko bat euri egiten du–, 150 animalia espezieren bizitokia da. Baina, batez ere, duen edertasunagatik da ezaguna Namib: egunean zehar, argitasuna aldatuz doan neurrian duna hauetako harea kolorez nola aldatzen den suma daiteke. Inoiz bertan egoteko aukera izanez gero, merezi du Duna 45 deitutakora joatea: duen silueta ederraren tontorretik koloreen aldaketa sinesgaitza beste inondik baino hobeto ikus daiteke, batez ere eguna argitzen hasten denean.

Getty Images/Goodshoot RF

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

MONTENEGRO Balkanetako esentziak herrialde txikian

Dmitry Rogozhin / Getty Images/iStockphoto

80

Balkanetako herri txiki eta ezezagunenetakoa

da Montenegro. 13.000 kilometro karratuko ere-

muan, Europako eskualde nahasienetakoaren esentzia guztiak biltzen dira. Serbiarrek, kroaziarrek, albaniarrek, turkiarrek, kristau ortodoxoek, katolikoek, musulmanek‌ lurralde txikian bat egiten dute, herri eta kultura ezberdinen mosaiko interesgarria osatuz. 8

ko hamarkadan Jugoslavia bisitatzen zuten turistentzat txango arrunta zen Dubrovniketik Kotorreko badiara joatea. Errepublikaz aldatu zutela errepideko seinale batek markatzen zuen, baina denak zirudien elkarren segida;kultura eta tradizio aldaketa doi-doi ematen zen edertasun paregabeko ingurumarian. 90eko hamarkadan, harresi iraganezina bihurtu zen behinolako txangoa. Batetik, Dubrovnik Montenegrotik heldutako serbiar indarrek bonbardatu zuten. Bestetik, gerra amaitutakoan Drubrovnik Kroaziako perla izatera itzuli zen bitartean, Kotor eta Montenegro osoa harresiaz bestaldeko herrialde paria bilakatu ziren, Slobodan Milosevicen Jugoslaviako zati. Ostean estatu hura SerbiaMontenegroko federazioa bihurtu bazen ere, azkenean Montenegro errepublika independente bilakatu zen. Independentziarekin batera, bidaiariak ere itzuli dira mende berrian behinolako altxor turistikoen bila.Kotorreko badiatik Ulcinjeraino, Montenegroko kosta-lerroa turisten erakarpen izan zen XX.

Kotorreko badia ederra, bertako hondarrak eta hiri zaharreko murrua ikus daitezke goiko argazkietako lehen ilaran. Hauen azpian, ezkerretik eskuinera, turkesa koloreko ur gardena, Kotorreko herri txiki bat eta Rijeka Crnojevica herrixkako irudia.

Lovcen mendira zein Cetinjera joateko errepidetik badia izugarri honi hartutako argazkia da goikoa. Irudi honetan, aldiz, badiako uhartetxoan dagoen eliza ikus daiteke.

mendean eta hala da berriz ere. Errusiarrak hasi ziren Adriatiko gune berezienetakora itzultzen eta egun gainontzeko europarrak ere bera egiten hasi dira. Kotor da Montenegroko altxor bitxiena. Norvegiak Mediterraneoarekin bat egiten du hemen, Europan hegoalderen dagoen fiordoa baita. Kroaziatik sartuta, Herceg Novi da Boka kotorska edo Kotorreko badiako lehen herria; segidan datozenek ere Dalmaziako kutsua dute. Kroaziaren aldean, baina, eliza katolikoen ordez kristau ortodoxoak dira nagusi, Europako mendebaldea eta ekialdea bereizten dituen marra historikoaren adierazle. Marra zuzenean hurbil dauden lekuetara iristeko itsasertzeko bihurguneetan galdu beharko dugu, edo badian zehar doazen ferry batera Branislav Ostojic / Getty Images/Hemera

igo. Harik eta eskualdeari izena ematen dion Kotorrera iritsi arte. Galtzada-harrizko kaleak, elizak, kafetegiz betetako plaza txikiak eta gotorleku sinestezina hiriko muinoetan gora. Zinez atsegina da Kotorreko kaleetan galtzea. Montenegroko kosta-lerroak 274 kilometro ditu, Kroaziako mugatik Albaniakora, Balkanetako kulturen aldaketa itsasertz paregabean gozatzeko. Baina Kotorren beste aukera eder bat ere badago, hiria utzi ostean kostaldetik urrundu eta mendietarantz doan bide estua hartuta. Bihurgunez bihurgune tximeleta itxurako badia zoragarria ikusteko errepidea da. Eta bat-batean, enegarren bihurgunea atzean utzita, Adriatikoa begi-bistatik galtzen zaigu, Italiari lotutako eremua desagertu egiten da eta Balkanen bihotzean gaudela iruditzen zaigu. Lovcen mendiko aparkalekuan 461 mailako eskailera dago Jason Vosper / Ge tty Images/iStockphoto

tontorrera; behin gora helduta, Petar II.a agintari poetaren mausoleoa aurkituko dugu. Petros Njegos familia izan zen Montenegroren eta serbiar kultura ortodoxoaren zaindari Balkanetako zati handiena otomandar inperioaren menpe zelarik. Tontorretik badia osoa ikusten da eta, egun argiz, Italia bera ere ikus daiteke. Mendi honetatik bertatik eman zioten Montenegro izena herrialdeari –italieraz “mendi beltza� esan nahi du–.

Mendietako hiriburua Bidean aurrera eginda Cetinje dator.Lehen begiratuan herri handia dirudiena Montenegroko hiriburu historikoa da, eta bizpahiru kale nagusietan ibilita berehala konturatuko gara: Montenegroko museo nazionala behinola parlamentu izandako eraikinean dago. Bitxiak halaber Errusiako enbaxada eta beste zenbait herrialdetakoak, horrelako mendi inguruan irudikatzeko ere zailak, baina zinezko hiriburu izan zuen Montenegrok Cetinje. Herrialde txikia da Montenegro, kilometro gutxian altxor asko dituena. Mendi inguruan jarraituz gero Rijeka Crnojevica herrixka polita topatuko dugu, lau arkudun zubiarekin; Albania-

Ibaiek egin ditzaketen joko bitxien adierazle da goiko argazkia; lerro hauen gainean, aldiz, Shkoder aintzirara bidean doan bikote albaniarra ikus daiteke. Ezkerreko orrian, goian, Budvako bi argazki ageri dira; Montenegroko itsasertzeko hiriburu turistikoa da. Behean, Ostrog monasteriotik hurbil dagoen Slano aintzira. 11

Stari Bar edo Bar Zaharra da orrialdeotako argazkietan ikus daitekeena. Egungo portu hiritik kilometro gutxira dago eta, bisitari asko joaten ez bada ere, merezi du ikusteak: otomandar herri edo gotorlekua da, harresi eta mezkita bitxiarekin.

Isidor stankov / Getty Images/iStockphoto

Nola heldu eta mugitu: Montenegrok badauka aireportua, baina oso hegaldi gutxi iristen dira oraindik. Hala ere, Dubrovnik ordubetera dago, eta Kroaziako hiriak Europako hiriburu garrantzitsuenetatik hartu ohi ditu hegaldiak (Bilboko charterrak ere tarteka). Errepidez, 2.300 kilometro daude Baionatik Montenegrora Frantzia, Italia eta Kroazian barna. Italiako Ancona eta Bari hirietatik ferryak daude Montenegroko Bar eta Kotor hirietara. Trenez Serbiatik baino ezin da joan Montenegrora, baina Balkanetako erdigunean egindako bidaia ederra da. Bertan mugitzeko, autoa alokatzea da onena kostaldetik urrunduz gero, zer esanik ez Durmitor eta beste parke nazionaletan ibili nahi badugu. Kostaldean autobus zerbitzua ez da txarra, baina barnealdean, ia herri guztietara iritsita ere, motela ez ezik oso maiztasun urrikoa da.

Prezioak, janaria eta ostatua: Euroa hartu zuen Montenegrok independentzia baino lehenagotik, baina Europa mendebaldeko herrialdeak baino nabarmen merkeagoa da. Ostatu merkeenak soba deiturikoak dira; hau da, jendeak alokatzen dituen logelak. Leku turistiko guztietan egoten dira herritarrak logelak eskaintzen, gehienak emakume edadetuak. Hotelak eta kanpinak ere badaude, kostaldean gehiago barnealdean baino. Hala ere, mendian ere badira, batik bat eski inguruetan. Kroaziaren aldean oso merkea da. Janariak herrialdearen nahastea ageri du: Balkanetako zaporeak, Italiako pizza eta pastak, eta turkiarren eraginpeko cevapcici eta bestelako kebap motak.

12

ko Shkoder hiritik datorren izen bereko aintziraren azken muturra da. Baina aurrerago egingo dugun bisita da hori, Cetinjetik itsasertzera itzultzerakoan. Budva da jaiaren eta hondartzaren hiriburu montenegroarra, udan batez ere.Tabernaz eta dantzalekuz beteta dago, eta berriki arte errusiar turistak na-

gusi ziren lekuan alemanak hasi dira ugaritzen gutxika-gutxika. Turismora begira erabat bizi den herrixka da Budva; Montenegroko izaera ezagutzeko ez da egokiena beharbada, baina atsegina da parranda osteko igande goizean meza ortodoxora doazen sinestunak ikustea edo arrantzaleak portuan lanean no-

la ari diren behatzea. Kosta-lerroan aurrerantz eginda Sveti Stefan dago, hondartzaz inguratutako behinolako uhartetxo eta arrantzale herrixka paregabea. Jugoslaviar agintariek artistentzako herri bilakatu zuten eta gerora hotel esklusibo bihurtu zen; ondorioz, sarrera ordaindu behar da gaur egun Sveti Stefango kalexketan ibiltzeko. Baina kanpoko ikuspegiaz eta hondartzez gozatzea dohainik da oraindik ere Bar da Montenegroko portu garrantzitsuena, Italiako ontziak hona etorri ohi dira eta bisitari gutxi geratzen dira hemen. Stari Bar edo Bar Zaharra kilometro gutxira dago, errepide nagusiaren 14

Biztanle albaniarrek giro berezia ematen diote goiko irudian ikus daitekeen Ulcinj edo Ulqin (albanieraz) herriari. Gainera, Montenegroko hondartza ederrenetakoa du. Goian ikus daiteke bertako itsasertza, eta, beheko irudian, Durmitor parke nazionala.

beste aldean. Jauzia erabatekoa da: ordura arteko kutsu dalmaziar, italiar edo ortodoxoa desagertu eta otomandar herri edo gotorlekua daukagu aurrean, bere harresi eta mezkita bitxiarekin. Albaniarekiko hurbiltasuna agerikoa da Ulcinjen.Herritar gehienak albaniarrak dira eta hiriari Ulqin deitzen diote. Herrialdeko hondartza zabal eta ederrenetakoa dauka hiriak, eta kultura

aldea berehala nabarituko dugu orain arteko eslaviar giroarekin alderatuta. Ulcinjeko gauek, itsasertzean albaniar musika entzuten, ez dute parerik. Piraten kokaleku ere izan zen hiria hiru mendez. Hiritik irtenda, Albaniarantz, arrantza teknika oso berezia ezagutu dugu: ibai gaineko sareekin harrapatu ohi dituzte arrainak bertako albaniarrek. Shkoder hirira joatea aukera tenta-

garria izanagatik, Montenegron jarraituko dugu, albaniar hiriko izena daraman aintzira sinestezinean. Sumendiak balira legez altxatzen dira mendiak lakuaren ertzean; ilunabarra ezin ederragoa da Shkoder ertzean.

Balkanen bihotzean Podgorica hiriburutik aurrera mendirantz joateko txanda da;Montenegrok bi alde baditu, kostaldetik mendirakoa da. Balkanen bihotzean, Serbiarekiko atxikimendua handia da mugaldean. Sandzak eskualdean badira bosniar ugari,hala ere, historikoki eslaviar musulmanen gu-

Durmitor naturgunetik hegoaldera eginda dago goiko irudian ikus daitekeen Ostrog monasterioa. Sinesgaitza badirudi ere, harkaitzean txertatua dago eta erromesak ikusiko ditugu nonahi. Beheko irudietan, Tara ibaiko arroila ezkerrean eta Ulqinen hartutako irudia eskuinean.

ne izan baita, nahiz eta independentziaz geroztik beren hiriburua, Novi Pazar, Serbian geratu den. Durmitor parke nazionala Montenegron dago, horratik. Herrialdeko eremurik ederrenetakoa da. Errepide estuetan ibili ostean iritsi gara, Tara ibaiaren arroila estua atzean utzita. Hemezortzi aintzira eta tontor garaik osatutako eskualdea da Durmitor.Bidaia Serbia edo Albaniarantz jarraituz gero,

hemen esango diogu agur Montenegrori. Bosnia edo Kroaziara bidea hartuz gero, baina, Durmitorretik hegoalderantz, Ostrog monasterioa dago. Harkaitzean era sinestezinean txertatuta, erromesak ikusiko ditugu Montenegroko monasterio garrantzitsuenera bidean. Gainontzekoek autoz egin ohi dute bidea, herrialde txiki bezain askotarikoan azken bisita gisa. 15

Testua eta argazkiak: Fernando Ramirez

LAMU

Indiako Ozeanoko harribitxia

Testua eta argazkiak: Fernando Ramirez

LAMU

Indiako Ozeanoko harribitxia

K Lamu artxipelagoan dhow tradizionalean arrantzan dabiltzan gazteak ikus daitezke ezkerreko irudian eta behean, aldiz, Shela herriko portua.

Kenya hizpide dugunean, bertako parke nazional bikainak, animalia basatiak behatzeko bertako leku paregabeak aipatu ohi ditugu. Masai Mara, Amboseli‌ bezalako guneak naturaren oparotasunaren ikur dira guztiontzat, dokumental ugaritan betikotutako gune mitikoak. Aldiz, oso ondo gordetako bestelako altxorra ere badu Kenyak Indiako Ozeanoko kostaldean: Lamu artxipelagoa.

18

enyara baldin bazoaz ez ahaztu Lamu artxipelagoa bisitatzeaÂť, aholkatu zidan lagun batek bidaia hasi baino lehen. Egia esan, uhartediari buruz ia ezer ez nekien aholkua jasotzerakoan, baina lagunari jaramon egitea erabaki dut. Behin parke nazionalen derrigorrezko bisitaldia eginda, gaueko trena hartu eta Mombasa kostaldeko hirirantz jo dut.Artxipelagora heltzeko Nairobitik Manda uhartera hegazkinen joateko aukera ere badago, baina nahia-

go dut bidaia patxadaz hartu eta bideaz gozatzea. Behin Mombasara iritsita, tokiko autobus bat hartu eta Likonira bitarteko zortzi orduko bidaiari ekin diot.Watamu,Malindi edo Diani Beach bezalako lekuetan ez geratzea nahigo dut, masa turismoa aztarna uzten hasi baita jada horietan. Ferrya gure zain dago kaian; hala, denborarik galdu gabe, minutu pare batean, egurrezko bankuetako batean jarrita nago, inguruan bidaiari mordoa ditudala. Ordu erdiko bidaia la-

burrean era guztietako bidaideak ditugu: barazkiak, frutak, arropaz betetako fardelak, oilo talde nekaezina eta baita dozena erdi ahuntz ere. Bidaiariak jakin-minez behatzen ditut; beraiek ni neu behatzen nauten jakin-min berberarekin. Kenyako gainontzeko lekuekin alderatuta, herritarrek aurpegiera ezberdina dutela begi-bistakoa da. Zanzibarrekin batera, Lamu swahili kulturako kokaleku nagusietakoa da.Anaia nagusiarekin alderatuta,Lamuk hobeto gorde du bere xarma eta horren erakusle da 2001. urtean Unescok gizateriaren ondare izendatu zuela. Kostalde honetara nabigatzaile arabiar eta persiarrak heldu ziren, eta, bertako tribuekin nahastu zirenean, Somaliatik Tanzaniara bitartean hedatzen den kultura liluragarria sortu zen. Lur hauetatik esklabo eta marfil trafikatzaileak eta espezia onenak bilatzen zituzten merkatariak igaro ziren lehendabizi; gerora, portugaldarrak iritsi ziren; eta, azkenik, XVIII. mendean, ingelesak; guztion artean egun nabaria den izaera mestizoa sortu zuten. Urte askotako oparotasunaren ostean, esklabotza debekatu 20

Itsaso alboko pasealekua da goiko argazkikoa eta, honen azpian dauden bi irudietan, ezkerretik eskuinera, Mkokoni uhartean harrapatutako itsaskia erakusten ari den arrantzalea eta jokoan dabilen gazte taldea ikus daitezke.

zenean, dekadentzia urteak iritsi ziren uhartera. Azkenik, XX. mendeko 70eko hamarkadan, beraien “paradisu� partikularraren bila zenbiltzan hippyek berraurkitu zuten uhartea mendebaldarrontzat.

Lamuko zaporea Lamuko kai txikira heldu eta berehala hasi naiz ostatu bila; azkenean estilo arabiarreko etxe ederrean amaitu dut. Logelako balkoitik malekoia ikus dezaket, eguneko edozein ordutan bizi-bizi dagoen malekoia. Ekipaia utzi eta itsasora ema-

ten duen Harambee etorbidea ezagutzera noa. Nahi duen oro aurki dezake bidaiariak bertan: denda ugari, jatetxe txikiak, banketxeak, mezkita bat eta baita astoentzako ospitale bat ere. Esan beharra dago astoak direla uharteko ikurretako bat. Uhartearen egitura dela-eta, Lamun ez dago errepiderik eta bi auto besterik ez daude: gobernadorearena eta anbulantzia. Horrenbestez, ez da harritzekoa astoak izatea uharteko garraiobide nagusia. Udako egun luze eta bero baten ostean, zaharrak Shiaithna-Asheri mezkitako harrizko bankuetako batean bilduta daude, solasean, arratseko freskuraz gozatuz; barkuen joan-etorriari adi-adi ere badaude. Plaza nagusirantz abiatu naiz, urrunean albo banatan kanoi bana duen gotorlekua ikusten dudala. Plazara iritsitakoan, bi zuhaitz erraldoiren gerizpean dauden fruta eta barazki saltzaileak aurkitu ditut; eskuinaldeko azoka estaliaren jarraipena da. Gerturatu ahala hasi naiz nabaritzen garai batean uharteko aberastasun iturri nagusi izan ziren espezieen usaia. Behin lekurik

Shela herrira doan itsas pasealekutik ikus daitezkeen eraikinetako bat ageri da goiko irudian eta behean, aldiz, Lamuko plaza nagusian egiten den azoka ikus daiteke ezkerreko argazkian eta, eskuinean, herriko alde zaharreko jendea.

garrantzitsuenak bisitatuta, alde zaharra osatzen duten kale labirintotik galtzea da onena. Izan ere, bertan sentitzen da batik bat uharteko arima. Denbora gelditu egin dela dirudi. Sinestezina da orain dela 600 urte baino gehiago koral-harriz eta mangle egurrez egindako etxe eta mezkitetako batzuk zein ondo kontserbatuta dauden. Kaleen artean galduta nagoela, aroztegi txiki batera naraman soinu bat aditu dut. Bertan, Hassanek te bat eskaini dit bere familia belaunaldiz belaunaldi egur artisautzan aritu dela kontatu didan bitartean. Etxeetako ateetako tailu 21

ederrek mende luzez famatu dute Lamu; garai batean, merkatari ugari iristen ziren uhartera artisau bila. Tea hartu ondoren, kaleetan gora eta behera nabil berriro, bui-bui izeneko tunika beltzak jantzita dituzten begirada iheskorreko emakumeak bezala. Uharteko biztanleen %90 dira musulmanak. Hori horrela, derrigorrezkoa da hiriko mezkitetako bat bisitatzea; hogei baino gehiago daudela kontuan izanda, ez da batere zaila.Tunika zuriak eta koifak soinean, mezkitako izkina guztiak betetzen dituzte gizonek; elkarrekin otoitz egiten ari dira, soinu ia hipnotikoa sortuz. Alde zahar guztia hartzen duten imanen kantuak entzutean, Kenyan nagoela ahaztera ere iristen naiz. Gaua iritsi da jada. Erlaxatu eta tokikoekin hitz egiteko ordua da; hala, jatetxe batera joan eta uharteko berezitasunak dastatzea erabaki dut. Kenyako kostaldeko sukaldaritzan zapore afrikar, arabiar eta indiarrak nahasten dira; hori bai, Lamun ezinbestekoa da arraina jatea. Horretarako aukera paregabea eskaintzen dute portutik gertu dauden jatetxeek; uneotan, gainera, biziz gainezka daude. Uhartea hobeto ezagutzen hasteko ordua heldu da. Malekoiko pasealekua jarraitu eta, 45 minuturen ostean, Shelara heldu naiz. Herri honek ezer gutxi du ikusteko Lumurekin. Begi-bistakoa da herritar ugarik jatorri omandarra dutela; kontuan izan behar da Shelako lehen biztanleak Manda uharteko Takwa herritik iritsi zirela. Herriaren egitura labirintikoa da hemen ere; aldiz, atzerritarren inbasioa dela eta, ez dago Lumu bezain ondo kontserbatuta. Bidaiari gehienak bertako hondartza dela-eta heltzen dira Shelara; dunaz betetako harea zuriko 12 kilometroko hareatza oso egokia da uretako kirolak egin edo bakardadeaz gozatuz paseatzeko. Mnarani mezkita salbu, Shelak ez du kultur erakargarri berezirik; agian horregatik da berezia bertako kale bakartietatik paseatzea. Gauez, turistak Peponi luxuzko hoteleko terrazan biltzen dira afaldu edo freskagarri bat hartzeko; hondartza ondo-ondoan dago hotela eta zentzumenentzat benetako oparia da Indiako Ozeanoko haize freskagarria sentitzea.

Lamuko zaporea Hurbileko herriak edo artxipelagoko gainontzeko uharteak ezagutzeko beharrezkoa da itsasontzia hartzea. Modurik onena dhow bat erabiltzea da; jatorri arabiarreko egurrezko ontzi hauek triangelu formako bela bakarra dute, eta, horrenbestez, motorrik gabe nabiga dezakete haizearen norabidea edozein izanda ere. Dhow-etako kapitainak itsas pasealekuan biltzen dira beren zerbitzuak eskaintzeko; aldiz, nahiago dut nabigatzaileen elkartera jo eta artxipelagoa presarik gabe ezagutzeko aukera emango digun norbait bilatzea. Azkenik, negoziazio luze baten ostean, Kiwayu uhartera arteko bidaia prezio onean egin ahal izatea lortu dugu. Hainbat eguneko zeharkaldia dugu aurrez aurre. Manda uhartea eta bertako mangladiak zeharkatzen dituen kanal bat hartu dugu itsaso zabalera irteteko. Eskuinaldean utzi dugu egun guztian zehar begi-bistan izango dugun

Pate uharte erraldoia. Zerua urdin-urdin dago eta eguzkiak gogor jotzen du; aldiz, haize gozoa dugu lagun eta bidaia benetan atsegina da. Itsasoaren erdian galduta baleude bezala, hainbat pertsona ikusten ditugu zeruertzean; pixkanaka, beraiengana hurbiltzen hasi gara. Inguru honetan itsasoa ez da batere sakona; hala, arrantzaleek itsasontzietatik jaitsi eta gerrira bitartean uretan sartuta sareak luzatzeko aukera dute.Artxipelagoan arrain mota ugari daude, guretzat benetan deigarriak direnak; izan ere, dituzten kolore biziek ez dute zerikusirik gure kostetan nagusi diren arrainek dituztenekin. Gutxika-gutxika eguzkia ezkutatzen hasi da eta Kiwayu uhartean gaua igarotzeko leku apropos baten bila hasi beharra daukagu. Lastozko etxola batzuk izango ditugu aterpe hondartzetan emango ditugun egunetan; hori bai, lehendabizi egurra bildu beharra dugu arraina prestatzeko sua egin ahal izateko. Zerua guztiz izarratuta dago, eta suaren inguruko elkarrizketek denboraren nozioa galtzera eramaten gaituzte. Kiwayu uhartea Kiunga itsas erreserbaren baitan dago; 1979. urtean jarri zuten abian erreserba eta Kenyako koralezko arrezife onenetariko bat dago bertan. Hala eta guztiz ere, urruntasuna tarteko, bisitari gutxi heltzen dira bertara. Paradisu txiki bat da. Gure hurrengo helmuga Mkokoni uhartea da. Bertako badia ederrera izurde jostari talde bat lagun dugula iritsi gara. Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) egoitza bat du uharte txiki honetan eta bertako langileak gidari ditugula ezagutu dugu urte sasoi honetan ematen den dortoken habiaratzea. Hemen denbora beste erritmo batean igarotzen da, uhartean bizi diren 100 biztanleetako batek aitortu digunez. Bere gidaritzapean, mangladietan bizi diren karra-

Dhow ontzian lasai ederrean doazen arrantzaleak eta alde zaharrean presaka dabilen gaztea ikus daitezke orrialde honetan eta, albokoan, goitik behera, Lamuko kaia, herriko jendea, arrantzale trebeak itsasoan eta herriko kaleetan dabilen emakumea.

marro erraldoiak bilatzera joan gara. Gure gogoz kontra izan arren, Lamura itzultzeko garaia iritsi zaigu. Zuzenean itzuli gara, bidaiarien artean ia hitzik ere egiten ez dugula. Gure parte bat ezagutu berri ditugun urritiko hondartzetan geratu dela dirudi. 23

Testua eta argazkiak:

Jorge Lopez/Visual Natura

BRETAINIAKO

ITSASARGIAK

Kostalde arriskutsuaren zaindariak

Testua eta argazkiak:

Jorge Lopez/Visual Natura

BRETAINIAKO

ITSASARGIAK

Kostalde arriskutsuaren zaindariak

E

Bretainiako kostalde arriskutsuan dauden laurogei faroak dira,

orain dela hiru mendetik hasita, marinelei bidea erakustearen arduradun. Ontziak gidatu eta zaintzeko sortu ziren eraikin hauek, abenturaz, kondairaz eta erromantizismoz blai dauden erakarpen turistiko bilakatu dira egun.

guzkia, ezinbestekoa den bere jaitsieran, itsasoko zerumuga urratzen hasi da. Itsaslabarren gainean, naturaren ikuskizun zoragarri honi begira daudenen silueta nabari daiteke. Hodeiak kolore beroz tindatzen ari dira eta eguzkia ozeanoko ur lasaian murgiltzen hasia dela dirudi. Iluntasuna lekua hartzen hasi da eta forma eta erliebeak zehaztasuna galtzen ari dira. Une magiko honetan, itsasargi zaharreko argi leuna dir-dir egiten hasi da. Bretainiako kostaldean gaude eta, hemen, duela hirurehun urtetik egunero-egunero burutzen da itsasargien eta

Vieille itsasargiaren silueta eta Raz lurmuturra suma daitezke orrialdeotako argazki nagusian eta lerroon alboan, aldiz, Kemorvaneko argidorrea ikus daiteke.

eguzkiaren arteko errelebo hau, egun bakar bat bera ere huts egin gabe. Kostaldearen orografia malkartsuaren ondorioz, nabigatzea posible izan dadin laurogei itsasargitik gora eraiki behar izan dituzte. Labanaz ebakiak diruditen itsaslabar hauez gain, itsasotik irteten diren uharte, irlatxo eta haitz kopuru nabarmena ere badago eta horrek are zail eta arriskutsuagoa egiten du nabigazioa. Baina ez dago marinel izan beharrik itsasargiez gozatu ahal izateko. Gero eta gehiago dira eraikin hauek eta kokatuak dauden paisaia apartak ikustera joan ohi direnak.

Lehen argidorreak eraikitzen XVII. mendea ondo sartua zenean hasi ziren. Ordura arte, autoritateek nahiago izan zuten kostaldea non zegoen ez adieraztea, hala garaiko pirata eta lapurren etengabeko erasoen aurrean babes handiagoa izango zutela aurreikusten baitzuten. Lehen itsasargiekin batera sortu zen farozainen lanbidea, gaur egun ere, nola edo ahala, mantentzen dena; izan ere, hasiera-hasieratik kondaira herrikoiak eta jendartearen mirespena lagun izan dituen lanbidea desagertzeko puntuan dago. Kostaldean mota guztietako itsasargiak daude. Horietako

Saint Mathieuko argidorrea eta izen bereko abade-etxearen arrastoak dira goiko irudian ikus daitezkeenak eta beheko argazkikoa, aldiz, Oussant uharteko CrÊach’h itsasargia da. Eskuineko orrian, Vierge uhartea eta bertako itsasargia ikus daitezke goian eta, behean, Pontusvaleko itsasargia.

28

bakoitzak istorio interesgarria du atzean, baina Armeneko faroarena bereziki aipagarria da. Lehorretik 24 kilometrora eta Sein uhartetik hamabira dagoen itsasargi hau eraikitzeko lanak benetako kalbarioa izan zirela diote. Faroa eraikitzeko hautatutako kokalekua itsasontzientzat gune arriskutsuenetakoa zen, sakonera gutxiko harri-lubeta baten eraginez hondoratu egiten baitziren, ezjakintasunak edo ustekabeak bultzaturik, pasabide honetan sartzen ziren ontzi guztiak.Arrisku horretaz jabetzeko Armen itsasargia eraiki zuten, itsasbehera handiko egunetan uraren mailatik metro eta erdi gorago bakarrik

dagoen arroka baten gainean. 1867an hasi zuten ingeniaritza lan izugarria. Lehen urtean, egoera klimatologikoak eta mareak zirela eta ez zirela, zortzi orduko lana egitea besterik ez zuten lortu: langileek 30 zentimetroko hamabost zulo egin ahal izan zituzten bakarrik arrokan. Hurrengo urteak ez ziren askoz emankorragoak izan. Langileak salbamendu-jaka soinean zeramatela eta sokekin lotuta iristen ziren arrokara. Olaturen batek arrokaren gainazaletik urrunarazten zituenean, sokatik tiraka hasten ziren gainerako langileak. Hala, hamabost urte behar izan zituzten lanak amaitzeko. Azkenean,

1881eko abuztuaren 30ean, gauerdian, dir-dir egiten hasi zen itsasargia. Eraikitze lanetan aritu zirenen kalbarioa amaitu eta Armeneko itsasargiko farozainen historia hasi zen;109 urtetan zehar ezerezaren erdian egon ziren ekaitz gogorreko egunei aurre eginez, horietan ura itsasargiaren gainetik ere pasatzen baitzen.

Vannesetik Brestera Egun, itsasargiak automatizatuta daude eta teknologia berrien ondotik bigarren maila batean geratu da farozainen zeregina. Baina bada aldatu ez den zerbait: sirenen kantuak bailiran, itsasargien si-

luetak eta distira hipnotikoak kostaldera erakartzen gaitu oraindik ere. Bretainiako adierazgarrienetakoak Vannesetik hasita kostaldea jarraituz ezagut daitezke. Lehen geldialdia 50 metroko zabalera besterik ez duen Quiberon penintsulan egingo dugu. Penintsulako mendebaldeko ertzak Kostalde Basatia izena darama, eta ez alferrik: itsaso gaiztoa dagoenean, urak gogor astintzen du itsaslabarra. Labar horietatik igota, ibilbidea jarraitu eta paisaia ederra ikusi ahalko dugu. Port Marian –penintsularen muturrean– ferrya hartu eta Belle Ilera (Uharte Ederra) joan gara. Izenak adierazten duen gisa, uharte txi-

ki honek edertasun izugarria duten txokoak eskaintzen dizkio bisitariari. Uhartea ikusteko aukera onena txirrindua alokatzea da, hartara uhartearen muturrak markatzen dituzten lau itsasargietara joan ahalko baitugu. Batez ere Poulains da ikusteko modukoa,inguruan dituen belaze orlegiek eta malkar harritsuek paisaia ederra osatzen baitute. Kontinentera itzuli eta bidaiari ekin diogu. Atzean utzi dugu Morbihan departamentua eta Finisterrekoan sartu gara. Bretainia osatzen duten bost departamentuetatik paisaia adierazgarrienak eskaintzen dituena da. Horietako bat da Trevignoneko lurmuturra, gure 29

Louet uharteko itsasargiak eta Taureou gazteluak osatzen duten paisaia ikaragarriari hartutako argazkia da lerro hauen ezkerrean dagoena eta, alboko irudia, aldiz, Ploumanac’h argidorreari eta bertako granitozko arroka arrosei ilunabarrean ateratakoa.

Roscofffeko itsasargia da lerroon eskuinean ikus daitekeena. Finisterreko herri honetan kortsarioen istorioak eta garai bateko ontziolen kontakizunak dira nagusi.

30

hurrengo geralekua.Arrantza portu txikirako sarrera dorre itxura duen itsasargi batek zehazten du. Inguruan dituen granitozko arroka handietan lasaitasun une batez gozatzeko aukera paregabea eman digute. Ikusiko dugun hurrengo itsasargia erromesaldi puntu garrantzitsu bilakatu da turisten artean. La Vieillez ari gara, Raz muturraren parean dagoen argidorreaz. Bederatzi urte behar izan ziren itsasargia eraikitzeko eta 1995. urtera arte babestuta eduki dute. Bere edertasuna bisitari kopuru ikaragarri handiak txikitzen du, itsasargi honen inguruan sekulako muntaia turistikoa sortu baitute. Lurmuturrerako sarrera doakoa da, baina kobratu egiten dute bertan dagoen aparkaleku bakarra erabili ahal izateko. Ilunabarra iristearekin batera

gutxitu egiten da bisitari kopurua eta itsasargiaz zein paisaiaz lasaitasun gehiagoz goza daiteke. Kostalde bihurgunetsutik jarraitu eta Brest hiri modernotik gertu geratu gara. Brest badiako iparraldean dago hiria, eta, kokaleku estrategiko horren ondorioz, historian zehar helburu militarretarako erakargarria izan da. Hala, Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek hiri honetan eraikitako itsaspekoen basea behin eta berriro bonbardatu zuten, guztiz suntsitzera iritsi ziren arte. Hemendik dator hiriaren izaera modernoa, XX. mende erdialdean berreraiki baitzuten oso-osorik. Hiriko zalapartatik urrun, Petit Minouko faroak zaintzen du aipatu badiarako sarrera. Itsasargia eta lurra lotzen dituen zubiak berezi egiten du eraikina, eta, honen alboan,

iragan militarra oroitarazten duen harresi zaharraren hondarrak ikus daitezke oraindik ere. Hemendik oso gertu dago Le Conquet herri arrantzalea. Kermorvan lurmuturrak eta bertako faroak babesten dute itsasoaren indarretik, eta, bertatik, Ouessant uhartea ikus dezakegu. Bi puntu horien artean munduko itsas korronte bortitzenak izaten dira eta ikuskizuna benetan sinestezina da. Itsasertzetik begiratuta, itsasoak ibai izugarria dirudi eta kostaldearekiko paraleloa den ur-korrontearen indarra zenbaterainokoa den suma dezakegu. Itsasoan seinaleztatutako lerro baten bidez ikus daiteke zein den gune segurua,portu ingurua, eta nondik aurrera den arriskutsua barneratzea. Portua Ouessant uhartearekin lotzen duen ferryak egu-

nero zeharkatu behar du korronte gunea; guk geuk ere ferry horixe erabiliko dugu uhartera iristeko.

Ouessant, itsasargien uhartea Ordubeteko nabigazioaren ostean, esker onez zapaldu dugu Stiffeko portua. Eta, hemen ere, txirrindua da uhartea ikusteko ibilgailu onena. Ouessantek zortzi kilometroko luzera eta lauko zabalera besterik ez du, eta, harrigarria badirudi ere,mila biztanle bizi dira bertan. Uharteko itsaslabarretan zortzi itsasargi daude eta, horien artean, CrĂŠac'h nabarmentzen da. Lampaul hiria (uharteko bakarra) utzi eta itsasargirako bidea hartu bezain laster konturatu gara gure inguruko paisaiaren eraldaketaz. Uraren eta haizearen indarrak modelatutako granitozko harriek urratzen dute lu31

Ilunabarra iristearekin batera are erakargarri eta ikusgarriagoak izan ohi dira argidorreak. Adibide modura, beheko argazkian eguzkia sartzen ari denean Trevignonekoari ateratako irudia.

Pontusvaleko hondartzatik bertako itsasargiari ateratako irudia da lerroon gainaldekoa. Faro honen inguruneko granitozko harritzar biribilduek eskultore apetatsu baten lana dirudite.

rra eta paisaia benetan bitxia osatzen dute. Urrunetik argi eta garbi ikus dezakegu CrĂŠac'heko itsasargia,bere zerrenda zuri-urdin adierazgarriekin, uharteko haize gogorraren ondorioz ia ez baitago zuhaitzik. Europan potentzia gehien duen itsasargia da honakoa, 50 metroko garaieratik proiektatzen duen argia 50 kilometrora ikusi baitaiteke. Bere instalazioetan dago Itsasargien Museo Historikoa. Uharte dotorea utzi eta gure ibilbidea jarraituko dugu.Laster topatuko dugu gure arreta erakarriko duen beste itsasargi bat:Vierge uhartekoa. Uharte txiki hau tamaina ezberdineko ontziei babesa ematen dien labirinto baten zati da, urez eta arrokaz osatutako labirinto baten zati. Hemen, marea indartsuek ehunka metrora bultzatzen duten itsasoa eta ontziak gainazalaren gainean geratzen dira etzanda, ura noiz itzuliko zain. Familia ugari etortzen dira hona itsasoak utzitako fruituak jasotzera. Itsasgora iritsi denean, ur garbiaren turkesa koloreak kontraste itzela egin du zeruak iragartzen duen ekaitzarekin. Itsasargiak lainoak ukitzen dituela dirudi. Lurretik urruntzen duten 82,5 metroen ondotik, Europako itsasargi garaiena eta munduko harrizko itsasargi altuena da. 32

Ilunabarra ikusteko leku lasai bat bilatzeko ordua iritsi da. Gauden lekutik oso hurbil dago Pontusval argidorrea. Faro honen inguruneak eskultore apetatsu baten obra dirudi: granitozko harritzarrak biribilduta daude eta euren artean oreka sinestezinak mantentzeaz gain, forma bitxiak ere badituzte. Inguru honetan dago maitagarrien ipuinetatik aterea dirudien faro-etxe zuria ere. Hondartzan eseri eta gure bidaiako iluntze ikusgarriena noiz iritsiko zain egoteko leku aproposa da.

Benetako farozain, Morlaixen Dagoeneko argidorre ugari ikusi ditugu, baina, oraindik ere, Bretainiak zenbait ustekabeko ditu guretzat. Morlaix badiaren bokalean, Laouet uharteak eta Taureou gazteluak osatzen duten paisaia da horren adibide. Gotorlekua 1542. urtean hasi ziren eraikitzen Morlaixeko merkatari eta herritarren ekimenez, ingelesen erasoetatik babestu ahal izateko. Murru zabal eta menderaezin hauek espetxe gisara ere erabili zituzten gerra garaian. Egun, helburu turistikoetarako zaharberritze lanak egiten ari dira, eta, farozainaren etxea alokairuan hartzeko aukera dagoenez, egun betez benetako farozainak bagina

bezala bizitzeko aukera izan dugu. Zenbait egunez itsasargien artean egon ostean, bada Finisterre utzi eta Cotes d'Amor departamentura joateko garaia. Granito Arrosako kostaldera joan gara eta bertan ziurtatu ahal izan dugu izena ondo baino hobeto jarria duela. Lannion eta Paimpol arteko kostaldea kolore horretako granitoz osatua dago, batez ere Ploumanac'h herria. Herri txikia hedatzen joan bada ere, uneoro errespetatu dute egun babestua dagoen fenome-

no geologiko bitxia; Ploumanac'h-eko etxe askotako lorategietan ikus daitezke garaiera handiko eta hainbat tonako pisua duten harritzar arrosak eta material hori izan zen, hain zuzen, bertako faroa eraikitzeko erabili zutena. Hala, itsasargia itsaslabarretik irteten dela dirudi; eskultore batek harritzarra zizelkatu eta faroa sortu zuenaren irudipena izan dugu. Beste leku batzuetan iluntzearen zain egon bagara, hemen derrigor ikusi behar dugu ilunabarra. Eguzkia sartzen

doan heinean jendea hurbildu eta harritzarren gainean eseri da. Eguneko azken argi-izpiak geroz eta epelagoak iruditu zaizkigu eta faroa eta honen inguruko harriak argiztatu dituzte. Granitozko gainazalak goria dirudi eta paisaia, segundo batez, irreala dirudien gorri biziz estali da. Segidan hasi da faroa dir-dir egiten, agur keinu gisara. Itsasargiak jariatzen duen argia atzean utzita hartu dugu etxerako bidea, faroa gauero piztuko denaren jakitun.

Ongi etorri megapolisera

TOKIO

Testua eta argazkiak: Haizea Barcenilla

Neale Cousland / Getty Images/Hemera

Ongi etorri megapolisera

TOKIO

Testua eta argazkiak: Haizea Barcenilla

Neale Cousland / Getty Images/Hemera

Tokioko lorategiak aintzat hartzeko modukoak dira. Beheko irudiko Shinjuku-gyoen ederrean Mendebaldeko eta Ekialdeko tradizioek egiten dute bat, giro lasaia sortuz. Ezkerreko irudian ikus daitekeen Ginza bezalako tokietako eromenetik ihes egiteko aukera bikaina eskaintzen dute lorategiek.

Azaleko hiria izatearen itxura eman dezake Tokiok aise: guztiz estetikoa da, hitzaren esanahirik zuzenenean. Ikusia izateko pentsatua dago, modelo bat bezala argazkietan ateratzeko jaioa balitz lez. Dena da bizia, dena ikusgarria, kolorez betea, distiratsua, deigarria. Biztanleek ere hiriarekin bat egiten dutela esan daiteke, ez baitago haiengan inprobisatutako ezer, ezta estilotzat axolagabearena hartu dutenen kasuan ere. Irudia da hiriaren lehen kezka.

36

G

ardentasunaren jokoan aritzen da Tokio, dena ikusgai duela aldarrikatuz: neoiak, kartelak, prostituzioa, lorategietako landareak. Baina argitasunetik urrun dago hiria: begi aurrean izateagatik ez du esan nahi ezer ulertzen duzunik. Guztiz kontrakoa, momentu oro zergatiek ihes egiten dizutela nabaritzen duzu. Irudiak hain indartsu jotzen du begietan

zein ezinezkoa den sortzen duen harresitik harago zeharkatzea.Izan ere,Tokio klasifikatzeko gai izango zarela pentsatzera iristen zaren unean bertan, bere kaosa sumatzen hasten zara. Hiri antolamenduko arau amaigabeetara ohituta gauden europarrontzat benetan harrigarria da 30 pisuko eraikinen ondoan egurrezko etxe txikiak ikustea; berdin gertatzen da

Ge tty Images

kaleen erdi-erditik, ezkutatzeko beharrik gabe, luzatzen diren argi kable guztiekin. Ezin dituzte eraikinetatik pasa, gaur hemen dagoen etxe hau bihar agian txikitu edo erabat eraldatuko baitute. Eta berriz ere hiriak, luxuzko Toyota baten modura, ihes egiten dizu begien aurrean. Ezer ez da betiko Tokion. Berdin dio eraikin batek historia aipagarria badu, monumentu interesgarria kontsideratzen bada edo, besterik gabe, denbora asko badarama leku batean. Bere funtzioa betetzeari uzten dionean, edo beste proiektu berriago bat dagoenean, alhadurarik gabe bota eta beste bat eraikitzen dute.Tokio bisitatzen ari den bidaiaria bost urteko epean itzultzen bada, asko dira ezagutu ezingo dituen txokoak. Kontraesankorra da Tokio. Edo behintzat hala da gure Mendebaldeko pentsamoldetik begiratuta. Berria eta berritzailea da, eta, aldi berean, bere gizartea oso tradizionala izan daiteke. Jendea laguntzeko prest azaltzen da uneoro, baina inork ez zaitu etxera afaltzera gonbidatuko. Kalean ezin da erre eta jatetxeetan bai. Dena ikusgai dago baina benetako grinak ezkutatu egin behar dira. Welcome to the megapolis.

Monumentaltasunaren gehiegikeria Paris edo Praga bezalako hirietara ohitua dagoen turistak arazoak izango ditu Tokioko monumentaltasuna ulertzeko. Hots, ez dago katedral zaharrik, ezta palazio historikorik;guztiz bestelakoak dira Tokiok eskaintzen dituen mugarriak.Badira,noski, gure mentalitatearen arabera “monumentutzat� jo daitezkeen zenbait eraikin, ikusgarriak eta bisita merezi dutenak, Meiji-jingu tenplu sintoista, esaterako. Bigarren Mundu Gerran erabat hondatu bazuten ere,1958an berreraiki zuten erai38

Gure ikuspuntutik benetan bitxia suerta daiteke hiri hau. Goiko irudietan, besteren artean, txakurrentzat kimonoak saltzen dituen denda bat, manga denda argitsu eta koloretsu bat, kablez jositako kale bat edota tribu hiritar bateko kide den neskatila gaztea ikus daitezke. Eskuineko orrian, aldiz, Mori Toweraren panoramika txundigarria ageri da goian, eta, behean, Meiji-jingu tenplua.

kin konplexu hau, eta egun hiriburuko ezagunenetarikoa da. Oso bisitatua da ere Asakusako tenplu eta pagoda taldea; kasu honetan, erlijio budistari dedikatutako gunea da. Bertan daude hiriburuko eraikinik zaharrenetarikoak, hala nola Tokioko pagodarik altuena ere. Jendetza egonda ere Meiji-jingu nahiko gune lasaia den bitartean,Asakusak turistak ahozabalik uzten ditu sarri bertako bizitza laiko zaratatsuagatik. Eraikin aipagarrienera doan tenpluko kale nagusia zinginarriak, zeramikak, kimonoak, denetariko jakiak saltzen dituzten dendatxo txikiez beteta dago, eta batez ere jendez: oihu egiten duten umeak, garrasika deitzen dituzten gurasoak, algaraka ari diren gazteak... Tenpluaren eraikin nagusiaren aurrean jendea bankuetan eta lurrean esertzen da definitu ezinezko gozoki arraroak jateko.Argi dago izpiritualtasun budistak ez duela gure tradizio kristauare-

JA N A R I A Japoniak bere janariaren fintasunarengatik fama jaso du, eta arrazoi handiz: sushia, sashimia eta arraiez egindako bestelako kutunkeriak gozo-gozoak dira. Hala ere, Tokioko eguneroko jakiek, onak izan arren, beste ildo batzuk jarraitzen dituzte. Bitxia da, hasteko, jatetxe bakoitzak espezialitate bakarra landu ohi duela: edo fideo-zopak, edo sushia, edo haragi brotxetak. Horiek dira errazen aurki daitezkeen aukerak, fideoak izanik “janari espresaren� aurrekinik garrantzitsuena. Lokal hauek txikiak izaten dira, janaria momentuan prestatzen duten sukaldarien aurrez aurre barra bat soilik dagoelarik; bertan jaten dute bezeroek, ahal bezain azkar beste bati lekua uzteko, bakardade eta isiltasunean. Zertxobait itogarriak suerta daitezke leku hauek Euskal Herriko lagun arteko bazkarien zaleentzat. Brotxeten tabernak, aldiz, jendetsuak eta alaiak izaten dira eta maiz garagardo bat hartzen dauden lagunez beteta izan ohi dira. Pikatzeko, patatak edo kakahueteak beharrean, saltsa berezi batez apainduko aza gordina. Haragia edo barazkiak izaten dira brotxetetan jaun eta jabe, eta frijitu usaia aipagarria bada ere, zaporea ezin hobea da. 40

kin lotura handirik.Dena den,giroa atsegina da,nahiz eta zenbaitetan jende multzoak gehiegizkoak suerta daitezkeen. Badira Tokion, ordea, bisita luzea merezi eta guk gutxitan monumentutzat hartzen ditugun espazioak: lorategiak. Jakina da japoniarrek naturarekin duten erlazio berezia, bonsaien kontzeptuan bere formarik muturrekoena hartzen duena: menderatu, formatu eta bere gaitasunik gorenean edertzen dute. Nahiz eta Japoniako lorategirik ezagunenak Kyoto antzinako hiriburuan kokatzen diren, badira egungo hiriburuan arreta merezi duten hainbat ere. Zalantzarik gabe horietako bat da Hama-Rikyu-Teien ur ondoko harribitxi txikia –Tsukiji merkatu inguruan dago–. Shinjuku-gyoen ere nabarmendu behar da; bertan, Mendebaldeko eta Ekialdeko lorategien tradizioek bat egiten dute giro lasai eta patxadatsua sortuz,inguruko neoiak eta etxe orratzak ikusita ezinezkoa dirudiena. Bestela, Tokioren monumentaltasuna hirian bertan dago: Mori Towerak azken solairuko museo eta begiratokiak eskaintzen duen bista txundigarrian; Shibuyako bidegurutzean elkartzen diren manifestaldien pareko jendetzetan; auzo guztietan biderkatzen diren iragarki erraldoietan; zentzurik gabeko arkitektura zoroetan; bideo-jokoz beteriko solairuetan. Tokion dena da hain monumentala zein monumentaltasunaren esanahia ahaztu egin den.

Ibili, ibili, ibili Tokio hiri handia da, europarren estandarren arabera, erraldoia. Hala ere, horrek ez luke ibiltaria geldiarazi behar, kaleetan baitago hiriaren ikusgarritasuna. Hainbat zentro daude, Tokio hiri desberdinen elkarketa balitz bezala, eta planik hoberena metroz edo trenez hauetako batera jo (Shibuya, Harajuku, Shinjuku, Tokio, Ginza, Asakusa...) eta eguna ingurua arakatzen pasatzea da. Tokion, kalean dago espektakulua. Harajuku estazioan, esaterako, hiri tribuetako partaideak haien itxura erakusteko elkartzen dira, berriz ere ulertzen ez dugun exhibizionismo bati jarraiki. Ingalaterrako artzain viktoriarren berrinterpretazioak, manga komikietako pertsonaien gizatartzeak edo guztiz defini ezinak diren look ikusgarriak aurki daitezke inguruotan. Alboko Omote-sando eta Aoyama auzoetan, voyeurismo sesioen artean, kafeak, dendatxoak eta jatetxe txikiak daude, azken modara joan nahi dutenen helburu. Gama altuko dendak eta ahozabalik uzteko arkitektura bilatzen dutenek, Ginza dute helburu. Prada bat erosi nahi ez duenak ere paper tradizionala saltzen duen Itoya dendan orduak pasa ahalko ditu, lokaltxo batean Taiwaneko tea dastatu ahal izango du edo txakurrarentzat kimono bat erosteko aukera izango du. Shopping-ak beste dimentsio bat hartzen du me-

Fuji mendia atzealdean duela eta argiz josirik, paisaia hiritar erakargarria eskaintzen du Tokiok ilundu ostean. Ezkerreko irudian, Meiji-jingu tenplu sintoistan eskerrak ematen ari den neskatila ikus daiteke; 1958. urtean berreraiki zuten Bigarren Mundu Gerran erabat hondatutako tenplua. Egun, Tokioko lekurik bisitatuenetarikoa da. Azpiko irudian, gastronomia japoniarreko hainbat jaki.

gapolis honetan, eta prezioak ez dira horren altuak. Eta bideojokoak,mangak,elektronika aparatuak eta horien zale amorratuak ikusi nahi dituenak, aldiz,Akibahara auzora bideratu beharko ditu bere urratsak. Neoiek hemen ekologiaren printzipio guztiekin bukatzen dute segundoro;hemen da ere hiriaren alderik traketsena: lo egin gabe egunak makina berdinean jolasten eman dutela diruditen gazteak, titi itxurako mangan oinarritutako pastelak edo, harrigarriena, eskola-neskatilaz mozorrotuta bezeroekin jolastea eskaintzen duten gazteen tabernak. Pedofiliaren mugan dauden irudiak eta jarrerak begien aurrean eskaintzen zaizkio bisitariari, berriz ere, ezer ezkutatzen eta ezer azaltzen ez duen hiri ero honetan. 41

Capcir eskualdeko ezkutuko txokoa

GALBA HARANA Testua eta argazkiak:

Oriol Clavera

Capcir eskualdeko ezkutuko txokoa

GALBA HARANA Testua eta argazkiak:

Oriol Clavera

Ehunka urteko historia duten etxebizitza sendoak ikusi ahalko ditugu Esposollan, Galba Haraneko herrixkan. Lerroon albo bietan, bailararako seinale zaharkitua eta Esposollako elizaren dorrea ikus daitezke eta, behekoan, Estany del Diable izugarria; bertara iritsi arte ez da ikusten krater itxurako laku bitxi hau.

Ipar Kataluniako eskualde txikiena da Capcir. Bertan, paisaiaren edertasunak, natura oparoak, klima gogorrak eta lasaitasunak egiten dute bat. Eskualde honetan topatuko dugu Galba Harana ere.

A

zkenean iritsi da eguraldi ona. Badirudi Siberia txikia gisa ezaguna den Capcir eskualdean su-eten klimatologikoa dagoela abian. Bero egiten du, edo hori da behintzat Formiguerara iritsi aurretik iruditu zaiguna. Eski-estazioetako publizitate afixez zipriztindutako errepide txikian goazela (frantsesez idatzita daude baina senyera folklorikoak dituzte leku guztietan), euria badatorrela iragartzen diguten laino ilunak sumatu ditugu. Euria noiz hasiko zain gaude, ekidinezina den ekaitzak «Ongietorri Galba Haranera» esango digunaren esperoan. Eta horixe gertatu da Esposolla gure helmugarako saihesbidea hartu eta berehala.

Esposolla Esposollarako bidea hartu bezain laster, jada iritsi garela ohartu gara. Bailara txiki batean gaude, estua eta orlegia. Errepidearen alde banatan belazeak zabaltzen dira; belarra moztu berri dute eta zelaian zabaldutako fardoen berdetasunak bide ematen dio mendian gora irekitzen den basoari. Eta, bat-batean, bailarako kurba baten ostean, Esposolla ikusi dugu. Bailarako herri bakarra da 44

eta 30 biztanle besterik ez dira bizi bertan urte guztian zehar. Ehunka urteko historia duten harrizko etxe sendoen alboan (herriaren erreferentzia zaharrenak 1011. urtekoak dira), eraikin berriak eraiki dituzte; egurrezkoak dira gehienak, eta udan Perpinya, Montpellier edota Parisetik etorritako bisitarien bizileku bilakatzen dira. Herrirako ongietorria eman digun zeru beltzaren azpian, lau kalexka eta ur freskoa isurtzen duen plazako iturria topatu ditugu. Hain zuzen ere,plazan bertan eskaintzen dira herriko bi zerbitzu publiko bakarrak. Lehena, telefono-kabinaren eskutik. Miquelek kontatu digunaren arabera –Bartzelonatik urte sabatikoa pasatzeko irrikaz etorri zen eta dagoeneko sei urte daramatza herrian–, «jada inork ez du erabiltzen, denok baitugu telefonoa etxean; gainera, gehienetan ez dabil». Bigarren zerbitzu publikoa okinak eskaintzen du; bailara kanpoko hiri batetik etortzen da furgoneta ogiz beteta duela, baina soilik astearte eta larunbatetan egiten du herrira bisitaldia.

Deabruak hartutako bailara Galba Harana morfologia glaziarreko eta U itxurako bailara da, eta, Merenç failaren eraginez, lurrikarak izaten dira

tarteka. Deabruak hartutako bailara dela esaten badugu, ez da lurrikaren ondorioz bakarrik. Baina, kontuak kontu, garai batean biztanle izutiek errito ugari egiten zituzten euren arima, uzta eta animaliak lurrikaretatik salbatzeko. Orduko aztarnetariko bat da Peira Escrita edo Idatzitako Harlauza. Hainbat ikur, izen eta data daude grabatuta harlauza eskistodun horretan, eta ida-

tziok orain dela zenbait mendekoak zein gaur egungoak dira; badirudi jendeak ezin diola bere marka uzteko tentazioari eutsi. Jean Abelanet Tolosako Unibertsitateko historialariaren arabera, ikur zaharrenak K.a. 300. urte ingurukoak dira. Eta, harlauzaz gain, inguruotan bada garai hartan ezezagunari zitzaion beldurra agerian uzten duen bestelako gunerik ere.

ESTANY DEL DIABLE ETA PEIRA ESCRITARA IRTEERA Plaça de la Font-en aurkituko dugu zein bide hartu behar dugun adierazten duen afixa. Bidearen lehen zatia autoz egin daiteke. Autoa utzi eta bideari ekin diogu; zelaien artetik doan lehen zatiaren ostean, belazeak estutu eta gorako norabidea hartzen du bideak. Ordu eta erdiko ibilbidea eginda, pista bidexka estu izatera pasatzen da; malda ere nabarmen gogortzen da. GRa jarraitu dugu, eta, lautada batera iritsita, hartu behar dugun saihesbidea ikusi dugu. Eta zuzen gorantz. Etortzen bazarete, kontuz ibili, lakua aurre-aurrean izan arte ez baituzue ikusiko. Peira Escrita aurkitzeko pazientzia apur bat izatea beharrezkoa dela ere aurreratu beharra dago. Izan ere, ez dago seinaleztatuta; Estany del Diable lakua bera ere seinaleztatu gabe dago. Hala ere, ziur azkenean aurkitzeko gai izango zaretela. Igoera osoa egiteko hiru ordu inguru behar dira.

Puig de Terres (2.540 metro) eta Pic de Morters (2.605 metro) mendien artean dago Estany del Diable edo Deabruaren Lakua; bertara iristeko dezenteko ibilbidea egin behar izan dugu gaur egiten duen berotzarrari eta eguzkiaren astinduei aurre eginez. Bailara zeharkatzen duen GRa jarraitu dugu; ibaiaren albotik pasa gara, basoetan barneratu gara eta belazeetan lasai ederrean dauden behiak saihestu beharra ere izan dugu. Peira Escritatik apur bat gorago, Galba eta Orlu bailarak bereizten dituen harkaiztira iritsi garenean, harrituta geratu gara aintzira txiki,borobil eta bitxia ikusi dugunean. Gure harridura sortu duela esaten badut, muturraren aurrean izan dugun arte ez dugulako ikusi ere izan da. Krater itxurako lakua da, lurra baino apur bat beherago dago eta inguruko harri eta belarren artean gordean dagoela dirudi. Izotzezko plaka batzuk ere baditu,eta,hori guztia ikusita,antzinako artzainen beldurrak gure egin ditugu: antigoaleko garaietan, deabruaren bizilekua Puig de Terresen zegoela eta lakuko ura sorgindua zegoela uste zuten, tarteka abelbururen bat lakura hurbildu eta desagertu egiten zelako. Egiatan, malkarra gainditu ezinda nekearen nekez itotzen ziren animaliak. Atsedenaldi baten ostean –betiere zeharka begira, deabruak gaur eta orain agertu behar ote duen beldurrez–, gure esperientzia mistikoa amaitutzat ema-

Capcirreko belaze txukunak dira goiko irudian ikus daitezkeenak eta, lerro hauen gainean, Esposollatik irtenda egin daitezkeen ibilbideetako baten hasiera: pista honetatik pasio eder eta lasaia emateko aukera izango dugu. Ezkerreko orrialdeko irudietan, zaldian ibilbidea egiteko prestatzen ari diren bisitariak eta inguruotako paisaia eder bat.

tea erabaki dugu.Sentsazio arraro horrekin urruntzen goazen neurrian, aurrera begiratu dugu –eta ez lurrera, igoeran egin dugun bezala–; mihia zintzilik dugun arren, paisaiaz gozatzeko aukera izan dugu. Gainalde honetatik dauden bistak izugarriak dira: zerumugarekin bat egiten duten mendiak, bailararaino jaisten diren oihanak, zeru urdin eta gardena...Behin herrian gaudela,nekeak jo-

ta baina kontent,plazako iturriko uraren freskotasuna sentitze hutsa zoragarria izan da. Telefono-kabina ondoko eserlekuan eseri eta kabinaren funtzio bakarra eskualdeko kultur ekitaldien iragarkien erakusleiho izatea dela pentsatu dugu. Izan ere, Capcir izeneko Siberia txiki honetan ezagutzea merezi duten txoko ugari daude, horien artean gaur ezagutu dugun Galba Harana. 47

Lasaitasuna eta natura topatuko ditugu eskualde honetan, bereziki mendi osterak egiteko aukera paregabeak ematen dizkigulako. Orrialde honetan, Galba Haraneko mendi eta zuhaiztien irudiak ikus daitezke. Behekoa, aldiz, Peira Escritari hartutako argazkia da: harlauza honetan orain dela zenbait mendekoak zein egungoak diren grabatuak ikus daitezke.

Nola iritsi Autoz: Bourg-Madame eta Font-Romeu herrietarako norabidea hartu. Gero, Els Angles i Formiguerarako bidea jarraitu. Handik, Puyvaladorrerako errepidea jarraitu, eta, bertara iritsi baino apur bat lehenago, Font-Rabiosa eta Esposollarako saihesbidea hartu.

Non lo egin Landa-etxe eta gîteak daude Esposollan bertan. Lo egiteko lekuaz gainera, sukaldea ere izaten dute. Herrian ez dago ez jatetxerik, ezta tabernarik ere. - Cargol a Espousouille: Rue de la Porteille. Telefono zenbakia: 0033 (0) 468 300 702 . Webgunea: www.cargolaespusouille.com - Gîte Cal Xareire. Rue de la Dressère. Telefono zenbakia: 0033 (0) 468 044 537. Webgunea: www.gite-espousouille.com

Formiguerako merkatua Larunbatetan azoka izaten da Formigueran. Autoz ordu laurdeneko bidea dago Esposollara eta azokan tokiko produktuak erosi ahalko ditugu, esaterako, ardoa, gazta eta hestebeteak.

Eski nordikoko pistak Neguan joaten bagara eta eskia gustatzen bazaigu, iraupen-eskia praktikatzeko kilometro ugari izango ditugu. Formiguerako pistez gain, inguruan daude, esaterako, Els Angles, Font-RomeuPyrénées 2000 eta Matamala estazioak.

Font Rabiosako kobak Inguruko erakarpen turistiko garrantzitsuenetakoa dira Font Rabiosa herriko kobak. Esposollatik oso gertu daude, baina Galba Haranetik kanpo. Bisitaldietarako egokituta dago eta barnean 6 graduko tenperatura izaten da. Urte osoan zehar bisita daitezke. Bisitaldiak gidatuak dira eta ordubeteko iraupena izan ohi dute. Ordutegiak, salneurriak edo beharrezko beste edozein informazio koben webgunean bertan kontsulta daitezke: www.fontrabiouse-fr

27 Irudia: Koldo LANDALUZE

BIDELAGUNA AGENDA

PROPOS AMENAK FINLANDIAko artxipelago eta lakuetatik Stockholmerainoko itsas bidaia. MEDITERRANEOA ezagutzeko bi aukera: familian edo XIX. mendeko goleta ontzian. NIGER eta bororo etnia ezagutzeko parada. BULGARIA ezagutzeko trekking interesgarria. ZEELANDA BERRIA alokairuzko autokarabanan.

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Julio Villar bidaiari donostiarra MUNDUKO SUTEGIAK Siriako mezze gozoak

HITZORDUAK LONDRES: Merkealdi desiratuenetan ez galtzeko aholkuak. SANTIAGO: Conga erritmoko inauteriak. ARIZONA: Egunsentiaren dantza. SARDINIA: Zaldun onena harrapatzeko lehia. JORDANIA: Jerasheko jaialdia. MUSIKA JAIALDIAK: Datorrenaren aurrerapena.

Proposamenak

ESKANDINAVIAKO MILA LAKU ETA ARTXIPELAGOAK Finlandiako artxipelago ezezaguna egun gutxitan ikusteko bidaia originala proposatzen du Tierras Polares agentziak; Mila Lakuen Eskualdea –Europako laku handienak dauden gunea– eta ehunka kilometroko baso erraldoiez osatutako parke nazionalak ezagutzeko aukera bikaina izango du bidaiariak, baita Baltikoan zeharreko itsas bidaia egitekoa ere Helsinkin, Turkun eta Stockholmen geldialdiak eginda. Udan, gainera, tenperatura goxoa izaten da inguruotan, argi ordu ugari daude eta ilunabarrak benetan luzeak izaten dira. Irteerak larunbatetan egingo dira uztailean eta abuztuan; igandetan, berriz, irailean. Gehienez ere zortzi pertsonako taldeek eman dezakete izena, bidaia zortzi egunetakoa da eta salneurria 1.395 eurokoa. Hegaldien tasak (100-200 euro) norbere poltsikotik ordaindu behar dira eta, gainerakoan, bidaiak barnean hartzen ditu ostatuak (aterpe edo bordatan), garraioak minibusean, kayak eta kanoak, itsas bidaia, bazkari-afariak, gidaria eta bidaia asegurua. Informazioa: www.tierraspolares.es

50

NIGERRERA BIDAIA ETA BORORO ETNIAREKIN EGONALDIA

MEDITERRANEOA ZEHARKATZEN Ez da egunero izaten belaontzian nabigatzeko aukera, ezta bereziki familientzat prestatuta dauden itsas bidaia proposamenekin topo egitea ere. Bi dira Mediterraneotik barnako itsas bidaiak proposatzen dituzten agentziak, bakoitza bere berezitasunekin. Stear Clippersek kostalde adriatikotik itsas bidaia egitea proposatzen du, XIX. mendeko goleten egitura eta 5.000 metro koadroko bela dituen ontzian; orotara 170 bidaiari har ditzake belaontziak. Bidaiak 11 egun irauten ditu eta Erroma eta Venezia arteko zeharkaldia egiten du, tartean Capri, Sizilia, Corfu, Kroazia eta Montenegro pasata. Salneurria 2.480 eurokoa da eta irteerak uztailean, abuztuan eta irailean egingo dira (Informazioa: www.starclippers.es). Bere aldetik, Royal Caribbeanek familientzat bereziki prestatutako kruzeroa proposatzen du Bartzelonatik irten eta Napoli, Capri, Erroma, Pisa eta Florentzian geldialdiak eginda. Bidaia Nizan amaitzen da. Zazpi gaueko bidaia da eta urrira arte daude irteerak, 351 eurotik hasita (Informazioa: www.royalcaribbean.es).

Saharako basamortuaren eta Sahel sabana tropikal sasi-aridoaren artean ibiltzen dira bororoak, urte osoan larreen bila batetik bestera mugitzen diren peul familiako artzain ibiltariak. Mende honetan sortu dizkieten mugei muzin eginez, batera eta bestera ibiltzen dira libreki eta irailean, eurite garaia amaitzen denean, iparraldera igotzen dira larre berrien garaia heldu dela ospatzeko. Hala, urte osoan sakabanaturik dagoen tribua bi astez batu eta festa erraldoia egin ohi dute: Gerewol jaia. Gizonen arteko edertasun lehiaketa da festaren gakoa: emakume epaileek gura duten gizona hautatu eta probatzeko aukera dute. Horrenbestez, gizonak txukun apaindu eta elkarren ondoan jartzen

dira, aukeratuak izateko esperoan. Egunsentiraino egiten dute dantza, esnez eta belarrez osatutako edabea hartu ostean. Dantzaren erdian, emakumeek gizonak hautatu eta dunen atzealdera eramaten dituzte. Gerewol ospakizunarekin bat eginez, Taranna agentziak Nigerrerako bidaia proposatzen du eta bi egunez festa hau ikusteko aukera ere badago. Bederatzi eguneko bidaia irailaren 26an irteten da, taldeak gehienez 16 pertsonakoak dira eta salneurria 1.435 eurokoa da (hegaldia ez da sartzen). Horrez gain, kontuan izan behar da bisak 110 euroko kostua duela. Informazioa: www.taranna.com.

BULGARIA, OINEZ Biodibertsitate izugarria du Bulgariak: Europako hegaztien %75 eta 3.500 espezie begetaletik gora daude bertan, herrialdearen %30 zuhaitz konifero eta hostogalkorren basoek hartzen dute eta lurraldearen %6 babestuta dago. Hainbat zibilizazio ere hartu izan ditu, bertan greziarren, erromatarren, latinoen zein asiarren lorratzak topa baitaitezke. Gainera, denboraren joanarekin, bulgariarrek tradizio paganoak, kristauak zein musulmanak bereganatu dituzte besteak beste. Kristautasunak utzitako 140 monasterio daude oraindik ere Bulgarian, eta Erdi Arotik orain arteko arte bulgariarraren hainbat arrasto topa daitezke herrialdean. Hori guztia ezagutzeko, Trekking-Aventura agentziak hainbat proposamen luzatzen ditu, besteren artean Mendebaldeetako Balkanetatik mendi-ibiliak egitea, Bulgariako monasterioen sekretuak ezagutzeko ibilbide bat egitea edota Balkanetako, Ritako eta Pirineko parke nazionaletatik trekkinga egitea. Bidaiak uztailean, abuztuan eta irailean egin daitezke eta 10-15 eguneko iraupena dute. Proposamen bakoitzaren xehetasunak ikusteko, sartu agentziaren webgunera: www.trekkingviajes.com.

ZEELANDA BERRIA AUTOKARABANAN Bidean goazela ohartuko gara Zeelanda Berriko paisaia etengabe aldatzen dela. Hori dela eta, herrialdea norbere erritmoan eta uneak eskatzen duen gisara zeharkatzea aukera paregabea da. Iparraldetik hegoaldera, oihan izugarriak, kea darien sumendiak, elurrez estalitako tontorrak, ur gardeneko laku eta ibaiak, glaziarrak eta fiordoak ikusiko ditugu. Maorien kultura menderaezina eta uharteen izaera bikoitza –maoria eta europarra– ezagutzeko bidaia patxadaz hartzea da egokiena. Marco Polo agentziak Zeelanda Berria autokarabanan zeharkatzea proposatzen du eta Estatu espainoletik irteerak antolatzen ditu asteazken, ostiral eta igandetan, 1.302 euroren truke

(tasak aparte eta irailaren 30a arte). Behin iritsita, agentziak ibilbide proposamena egiten du, baina norberak nahi duen bidea egin dezake. Salneurriak barnean hartzen du: hegaldiak, autokarabanaren alokairua hamabost egunez, mugarik gabeko kilometrajea, 24 orduko laguntza teknikoa, mapak eta oinarrizko asegurua. Salneurrian ez dira sartzen gasolina eta Picton eta Wellington arteko ferrya. Benetako prezioa kalkulatzeko aireportuko tasak 430 euroko kostua duela eta herrialdetik irteteko Zeelanda Berriko 25 dolar ordaindu behar direla ere kontuan hartu behar da. Informazioa: www.clubmarcopolo.es. 51

Laburrak

internet

Eskaintzak BIARRITZ-AMSTERDAM

PAZKO UHARTEA, EKLIPSERAKO PREST Uztailaren 11ko eguzki eklipseak lau minutu iraungo ditu Pazko uhartean eta, bertaratuko den bisitari kopurua handia izango denaren esperoan, uharteko monumentu arkeologikoak zaintzeko neurri bereziak hartu dituzte. Besteren artean, uharteak jasoko duen bisitari kopurua 2.800 pertsonara mugatzea erabaki dute. Arazoa hasiera batean 5.000 bisitari espero zituztela eta zenbait taldek logelak orain dela bi urtetik erreserbatuta zituztela da. Hotelek, gainera, gaueko 500 dolarreko salneurria finkatzea zuten erabakita.

GULAG BATEN ERREPLIKA, ERRUSIAN

Transavia konpainia holandarrak Biarritz eta Amsterdam arteko zuzeneko hegaldiak eskaintzen ditu urria amaiera bitartean. Asteko hiru hegaldi ditu (astelehen, ostegun eta igandetan) eta joan-etorriko bidaiak 130 euroko prezioa du, tasak barne eta maletak fakturatzeko kostu gehigarririk gabe. www.transavia.com

EUSKAL HERRIA, HOMOSEXUALEN GUSTUKO Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gay-friendly bereizgarria duten 57 turismo enpresa daude. Hala, Reservas Gays webgunetik azaldu dutenez, Estatu espainiarreko iparraldean homosexualen eskari gehien jasotzen dituen gunea da Euskal Autonomia Erkidegoa. Zehazki, Bizkaian homosexualei zuzendutako 25 lokal daude orotara, 22 Gipuzkoan eta hamar Araban. Gehienak ostatuak badira ere, badaude gayfriendly izendapena duten euskal jatetxeak, barne eta kanpo dekorazioko enpresak, denda erotikoak edo eraikuntza enpresak ere.

BIDAIARI INDEPENDENTEAREN GIDA Bidaia bere airera moldatu nahi duen bidaiariarentzat informazio erabilgarria, hainbat lekuren gaineko datu praktikoak, beste bidaiari batzuen esperientziak, ibilbideak egiteko hainbat mapa, bidaia antolatzeko aholkuak eta bidaiatzearen kulturaren gaineko kontuak bateratzen ditu webgune honek, gazteleraz eta katalanez. w w w.v iatgeaddictes.co m /es

MADRILETIK ARGENTINARA Iberiak Madril eta Argentinako Cordoba hiriaren arteko zuzeneko hegaldiak eskainiko ditu urriaren 1etik aurrera. Asteko hegaldi bat izango da eta bidaia-txartelaren salneurria 958 eurotan dute. www.iberia.com

Sobietar Batasunaren garaian, herrialdearen etsaiak eta bereziki Stalinen aurkari politikoak zigortzeko erabiltzen ziren errepresio sistemaren baitan zeuden gulagak. Presoak derrigorrezko lanak egitera behartzen zituzten horietan; orain, Sobietar Batasuneko gulag handienetako eta ilunenetakoaren erreplika egingo dute Vorkuta hirian. Eraikinak barrakoiak, komunak, garbitokiak, sukaldea, zigor-gelak, zainketa dorreak, guardien etxeak, bost txarrantxa ilara eta benetako zentinelak izango ditu. Gunea gulageko presoek zero azpitik 50-60 graduko tenperaturei aurre eginez eraikitako linea elektrikotik 20 kilometrora eraikiko dute eta museo gisa bisitatu ahalko da. Hori bai, arduradunek argi utzi dute helburua ez dela «entretenitzea, hori iraingarria izango litzatekeelako; hemen milaka pertsona hil ziren».

HONDARRIBIA, LOIU ETA FORONDATIK

HEGALDI GEHIAGO KROAZIARA

Air Nostrum konpainiak Euskal Herriko hiru aireportutatik zuzeneko hegaldiak eskainiko ditu nazioarteko hainbat hiritara uda honetan. Zehazki, uztailaren 23tik irailaren 5era bitartean, Loiutik Dubrovnik, Erroma eta Xerezera joan ahalko da; Hondarribitik Brusela eta Mallorcara; eta Forondatik Mallorcara. Joan-etorriko txartel merkeena 69 euroren truke eskura daiteke (Bilbo-Xerez) eta garestiena 149 eurogatik (Bilbo-Dubrovnik).

Spanairrek Madril eta Dubrovnik hiri kroaziarraren arteko aire-bide berria eskainiko du abuztuaren 3tik irailaren 30a bitartean. Zuzeneko hegaldiak izango dira eta astearte eta ostegunetan irtengo dira Madriletik. Hegaldiaren salneurria 293 eurotan ezarri dute, tasak barnean hartuta. www.spanair.com

ATENASEKO PARTENOIA, ALDAMIORIK GABE

KROAZIA ETA HUNGARIA ARTEKO ERRESERBA

Atenaseko Akropoliko Partenoiaren mantentze lanak amaitu berri dituzte bederatzi urteren ostean. Horrenbestez, Mendebaldeko zibilizazioaren ikur den eraikina aldamiorik gabe ikusteko moduan dago jada. Zaharberritze lanen ondotik zortzi zutabe berreraiki eta garbitu dituzte; orain arteko lanetan 1.094 pieza zaharberritu eta oinarriko 686 harri berreraiki dituzte dagoeneko.

Kroaziak eta Hungariak santutegi mugakide bat sortzeko erabakia hartu berri dute: Mura-Drava-Danubio ibai erreserba. Guneak 6.300 kilometro koadroko azalera du eta Europako ibai gune babestu handiena bilakatu da. Urez estalitako oihanak, ibaiko uharteak eta lakuak daude ingurune honetan eta bertan dago kontinenteko isats zuriko arranoen kontzentrazio handiena. Unescok aurreratu duenaren arabera, laster biosfera erreserba izendatuko du.

«5 OLATU, 5 KONTINENTE», KEPA ACEROREKIN Kepa Acero Getxoko surflariak bidaiatzea, surfa eta artea uztartu nahi ditu “5 olatu, 5 kontinente” proiektuaren bidez. Olatuen bila badoa ere, bisitatuko dituen kontinenteetako giza errealitatea ezagutzea eta leku esanguratsuenak bisitatzea ere interesatzen zaio. Lehen geldialdia Namibian egin du, eta bere bizipenak blog honetan idatziko ditu: w w w.five wavessurf.co m

52

XIANEKO KOBA-ETXEAK, BISITARIEN OSTATU Txinako Shaanxi probintziako hiriburua da Xian eta bertan badira turismora bideratu eta ostatu bilakatu nahi dituzten koba-etxe batzuk. Orain zenbait hamarkada sonatu izan ziren, Txinako Alderdi Komunistako batzorde zentralak egoitza nagusia probintzia honetan izan zuelako 1937. eta 1947. urteen artean. Gerra garaian, koba-etxe hauetan hartu zuten ostatu Mao Zedongek eta Alderdi Komunistako beste zenbait buruzagik. Turismora bideratuko diren koba-etxeak 10 metroko sakoneran daude, hainbat logela dituzte eta orotara 1.300 hektarea hartzen dituzte. Uztailean inauguratuko dute lehendabiziko gunea, 290 hektareakoa.

Vueling agentziak milioi bat hegaldi merke eskaintzen ditu, merkeena 30 euroko salneurrian. Besteren artean, uztailerako Bilbo eta Eivissa arteko joan-etorriko bidaia 90 euroren truke eskura daiteke, dena barne. www.vueling.com

ITALIERA IKASTERA ITALIARA

AUSTRIAREN ALDERDI BITXIENAK IRAKURGAI Mozarten bonboiekin Salzburgen burututako erailketa, Pedro Almodovar Grazen film bat egiteko kokalekuak aurkitzen edo Vienako eskalopearen inguruan sortutako maitasun istorioa dira Austriako turismo bulegoak argitaratu duen ipuin-liburuan aurki daitezkeen kontakizunetako batzuk. Abiadura handiko Espainiako AVE treneko Club klaseko bidaiarien artean herrialdea promozionatu nahi du Austriako turismo bulegoak eta horien artean banatuko du Sisirekin, Mozartekin, valsarekin edo Alpeetako paisaiekin zerikusi gutxi duen liburuxka. Guztira Austriako idazle gazteek idatzitako fikziozko hamaika kontakizun dira eta orokorrean maitasuna, intriga eta umorea dira nagusi.

MILIOI BAT PLAZA

EUROPATIK BIDAIATZEKO GIDA Web orrialde honek milaka lotura ditu erabiltzaileak joan nahi duen lekuaren gaineko informazioa lortu, ostatuak bilatu edota bidaia erreserbatzeko. Erabiltzeko oso erraza da eta bidaian zehar laguntza eman diezaguketen era guztietako erakundeekin harremanetan jartzea ere bideratzen du. w w w.e urot rot te r.co m /es

Studio in Italiak Danteren hizkuntzara hurreratzeko hainbat plangintza ditu uda honetarako. Irakasle batekin batera herrialdea bizikletaz zeharkatzea proposatzen du, gehienez hamar pertsonako talde batean. Bidaiari-ikasleek hainbat aukeren artean hauta dezakete: Toskanako landak (uztailaren 31tik abuztuaren 7ra), Umbria (abuztuak 8tik 14ra) eta Sardinia (uztailaren 4tik 11ra). Salneurriak 750 (Umbria) eta 970 (Sardinia) euro artekoak dira, ostatuak, bisitaldi gidatuak, gosariak eta afariak barne. Hegaldiak eta garraioa ez dira prezioan sartzen. http://www.akenasrl.it 53

hitzorduak

LONDRES MERKEALDIETAN Punta-puntako moda, salneurri onenean

E

z da oraingo kontua Londresera erosketa bereziak egitera joatearena. Moda zaletuen paradisu, azken nobedadeen, ezberdinaren eta “alternatibo” gisa sailkatzen ditugun horien hiriburua da Londres,bereziki merkealdietan.Izan ere, nork ez du ezagutzen Londresera esku hutsik joan eta, egun pare bat igarota, maleta arropaz beteta itzuli den inor? Ekaina amaiera aldera ekiten diote saltoki gehienek merkealdiei (iraila bitartean irauten dute), baina badira hilabetearekin batera beherapenak inauguratzen dituzten dendak ere.Luxuzko produktuak zein moda bitxi eta berritzaileena gustuko dutenentzat Londres da shopping-aren hiriburua eta,batez ere,Oxford Street eta Sohon aurkituko dituzte euren aurrezkiei etekina ateratzeko %80 arteko beherapena iragartzen duten afixak. Kontuan hartzekoa da Londreseko auzo bakoitzak bere izaera erakutsi eta publiko zehatz bat erakartzen duela.Adibidez, lehen aipatutako Oxford Street fashion modaren auzoa da: 300 denda eta saltoki handi daude bertan. Soho aldera hartuta, Covent Garden da zalaparta handieneko guneetako bat.Bertan,vintage estiloa da jaun eta jabe. Aldiz, boutique-ak eta diseinuko arropa gustuko baditugu, onena inguruotan dagoen Carnaby Street mitikora joatea dugu: 70eko hamarkadan moda mundua aztoratu zuen minigonaren jatorria kale honi egotzi diote askok, eta, egun, goitik behera berritu eta hiriburuan bakarra den salmenta gunea bilakatu dute. Aipatu kaleetan denda ugari topa badaitezke ere, londrestar bati merkealdietan nora joaten den galdetu,eta,ziurrenik, Harrod’s aipatuko dizu. Saltoki handi honetakoak (Brompton Road kalean dago, Hyde Parketik gertu) dira merkealdi desiratuenetakoak, orokorrean nahiko garestia baita –komuna erabiltzeko ere libera bat ordaindu behar da–. Horrenbestez, bertako merkealdiei adi egon ohi dira londrestarrak. Altzarietatik hasi eta arroparaino, denetik topa daiteke, beherapen handiekin gainera; hori bai, oso goiz edo azken orduan joatea komeni da, merkealdietan jendez eta turistaz lepo egon ohi

54

baita saltokia. Merkatalgune handiei dagokienean, interesgarriak dira baita ere Harvey Nichols (Harrod’s-etik gertu dago, Knightsbridgen, eta hori baino txikiagoa, berriagoa eta fashionagoa da), etxeko gauzak saltzen dituen Peter Jones (Sloane Squaren, hau ere inguruotan), Selfridge’s (Oxford Streeten) edota Liberty (Regent Streeten, aurrekotik gertu). Kontuan hartu saltoki handiak eta denda nagusiak astelehenetik larunbatera eta 09.00tatik 17.30ak arte daudela zabalik, eta zenbait saltoki igandetan 10.00etatik 18.00etara ere zabalik izaten direla. Aintzat hartu, baita ere, Britainia Handian arropa eta oinetakoen neurriak

zehazteko irizpide ezberdinak erabiltzen dituztela. Adibidez, hemengo 40a hango 12a da arropetan. Zapatetan, aldiz, hemengo 39a hango 6aren parekide da.

Kate handietatik kanpo Merkealdietan nagusitasuna kate handiek hartzen badute ere, horietatik kanpo badago aukera ugari; Londresen, gune hori Marylebone High Street da –Baker Streeteko metro geltokitik gertu–. Hiriko high street politena izendatu duten honetan ohiko zirkuitutik kanpo geratzen diren denda mordoa daude. Edozer gauza aurkituko dugu horietan, arropatik hasi eta etxerako vintage apaingarri erakargarrie-

taraino. Larunbatean bagoaz, merezi du Marylebone Roaden egiten duten Cabbages&Frocks Market ezagunera joatea, janariaz gain diseinuko arropa eta poltsa bitxi eta merkeak ere izaten baitituzte. Eta, azokez ari garenez, aipatu Londresen mordoa aurkituko ditugula, Spitalfields, Candem eta Portobello horien artean. Lehena (East End-en, Liverpool Street Stationetik gertu) itxura modernoko eraikin batean dago eta batez ere igandeetan izaten du xarma: titiriteroak eta kale ekintzak ez dira falta izaten.Azokan benetan gauza bitxi eta berritzaileak topa daitezke, eta, Spitalfieldekoa gustatu bazaigu, jakin Borck Lanen ere egiten

Ekainetik irailera bitartean izaten dira merkealdiak Londresen. Saltokiak jendez lepo egonda ere, begi zorrotza duenak aurkituko du etxera zer eramana; gainera, urteko preziorik onenean. Londreserako hegaldien egungo salneurriak ikusita, bisitaldi probetxugarria izan daiteke.

dutela antzerako azoka bat. Merke erosteko asmoa badugu, Candem Townekoa da gure azoka: Londreseko auzo bohemioenetakoa da eta kulturaniztasunak eta izaera bitxiko jendeak gure arreta erakarriko du. Azoka zabala da, batez ere gazteei zuzendutakoa. Zati ugari ditu, tartean arropari (bigarren eskukoak atal berezia du) eta altzariei zuzendutakoak. Azkenik,aipatu antigoaleko gauzen zale-

ek Portobello Roadeko azokan aurkituko dituztela eskaintza erakargarrienak. Eta, Londresera bidaiatu dugunez, merezi du saltokien artetik urrundu eta doako sarrera izaten duten museoetan atseden hartzea, edo The Eye erraldoitik hiria zerutik ikustea, edo Londreseko Dorrea bisitatzea, edo Westmister... Mila eta bat aukera daude bidaiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. 55

hitzorduak MUSIKA JAIALDIAK

Santiago Conga erritmoko inauteriak

T

Kubako hiri dotoreenetarikoa da Santiago eta bereziki koloretsua, bizia eta alaia bilakatzen da uztailean, inauteriak iristearekin batera. Conga erritmoan amaitzen den gaugiroak eta herrialdearen kultura musikal aberatsak erakargarritasun gaineratua ematen diote festa giro apartari. 56

risturak eta minek ez dute lekurik Kubako Santiago hiriko inauterietan, eta, uztaileko bi astetan zehar, conga eta kioskoak dira jaun eta jabe. Kubako lehendabiziko hiriburu izan zen honetan XX. mendean hasi ziren inauteriak kalean ospatzen, baina horrek ez du esan nahi orduan sortu zirenik. Batez ere musika eta dantza dira festaren zutabeak eta horienganako zaletasuna kolonia garaitik behintzat badatorkie santiagotarrei. Garai haietan, esklaboek euren santuei eskainitako ospakizun eta gurtzak egin eta haiei abesten zieten. Eta, tradizio haiei jarraipena emateko kariaz, Santiagon uztailean egiten dira inauteri bizi hauek. Bi asteko iraupena duen festa izanda ere, batez ere Santa Cristina (uztailak 24), Santiago Apostolua (Santiagoko patroia, hilak 25ean), eta Santa Ana eta San Joakin (uztailak 26) egunetan izaten da festa giro gehien. Egun horietan, desfileak eta kioskoak nagusi dira hiri osoan zehar.Iluntzean hasi eta goiza sartu arte izaten da konpartsen desfilea eta congarekin amaitu ohi da festa. Inauterietan izan ohi den giroaz gain, Santiago urteko edozein sasoitan bisitatzeko modukoa ere bada. 1515. urtean eraiki zen –Kuban eraiki ziren lehen zazpi hirietako bat da– eta herrialdeko dotoreenetakoa ere bada. 1556. urtera arte izan zen Kubako hiriburu eta erakarpen interesgarri ugari ditu bai jendarte aldetik bai historia eta kultura aldetik duen aberastasunagatik ere. Kubako musika estilo ezberdinen sorlekutzat ere hartzen da –musikari asko eman ditu, Sindo Garay, Compay Segundo, Eliades Ochoa edota Ñico Saquito, esaterako– eta herrialdeko hiri adierazgarrienetako bat da. Bertan egiten diren inauteriak ere Kubako onenak direla esaten dute eta azpiegitura ugari ditu: ostatuak, hondartza, mendia eta hiria batzen dira hiri bakarrean. Informazio gehiago: www.santiagoencuba.com

Herrialde ezberdinak ezagutzea gustuko dutenek oporraldiak izango dituzte buruan bueltaka. Bidaiari izateaz gain musika zale ere badirenentzat, hona hemen oporrak eta musika uztartzeko zenbait proposamen. QUEBEC (KANADA) Festival d'été de Québec • Uztailak 8-18 Dagoeneko 43. edizioa ospatuko duen jaialdi hau da herrialdeko entzutetsuena eta hamaika egunetan zehar hirurehun emanalditik gora biltzen ditu. Rocka, popa, musika elektronikoa, jazza, reggaea, folka, hip-hopa, bluesa edota musika klasikoa, denetariko aukera izaten da. Mila artista inguruk hartzen dute parte hiriko aretoetan zein kaleetan egiten diren emanaldietan eta milioi eta erdi ikusletik gora bildu ohi ditu jaialdiak. Gainera, sarrera bakar baten bidez sar daiteke aretoetako emanaldi guztietara. www.infofestival.com

SAVONLINNA (FINLANDIA) Opera ren Jaialdia • Uztailak 2-31 Savonlinna (Helsinkitik ipar-ekialdera 340 kilometrora) ingurune ikusgarri batean dago: Saimaa lakuko hiru uharte hartzen ditu eta gaztelu bat ere badu, garai bateko erasoei aurre egiteko gotortua dagoena. Egun zubi batek lotzen ditu gaztelua eta penintsula, eta, paisaia horrekin, aire librean egiten diren jaialdi guztien artean xarma gehien duenetakoa da bertakoa: Savonlinnako Operaren Jaialdia. Egunak ohi baino luzeagoak izan ohi direnez, hainbat kontzertuz goza daiteke bertan. www.operafestival.fi

MONTREUX (SUITZA) Jazz Jaialdia • Uztailak 2-17 Suitzako hiri honetako jaialdiak Europan egiten diren jazz egitarau erakargarrienetakoa izan du bere sortzetik, 1967. urtetik. Betidanik abangoardia bilatu izan dute Montreuxeko jaialdiaren antolatzaileek; horrenbestez, entzute handiko jazz musikariak eta horren ezagunak ez direnak edo artista hasiberriak uztartu izan dituzte programan. Jam session interesgarriak izaten dira jaialdian zehar eta bereziki zaintzen dituzte soinuaren eta aretoetako akustikaren kalitatea. Izen handiko musikarien kontzertuak Montreuxeko areto nagusietan egin ohi dira, eta, artista berrien emankizunak, aldiz, kalean atondutako eszenatokietan. www.montreuxjazz.com

CARHAIX (BRETAINIA)

ERROMA (ITALIA)

Vieilles Charrues jaialdia• Uztailak 15-18 Bretainiako Finistere departamentuan dago Carhaix hiria eta bertan egiten da Estatu frantseseko jaialdi interesgarrienetako bat. 1992. urtean sortutako ekimen honek ez du ia dirulaguntzarik jasotzen eta jaialdian zehar lortzen diren etekinak Centre Bretagne proiektua indartu eta osatzeko erabiltzen dira. Besteren artean, euren eskolak bretoiez ematen dituzten lycée ikastetxeak finantzatzeko. Lau egunetan zehar, hainbat kontzertu eskaintzen ditu jaialdiak. Sarrerak web orriaren bidez eskuratzeko aukera ere badago. www.vieillescharrues.asso.fr

Opera Ka ra ka laren te r m etan• Uztailak 1-8 Karakala enperadorearen aginduz eraiki zituzten 212. eta 216. urteen artean egun Karakalaren termak bezala ezagutzen direnak. Bainuetxetik askorik geratzen ez bada ere, uda garaiko eguraldiari etekina atera eta Teatro dell’Opera di Romako hainbat ekitaldi egiten dituzte xarma bereziko ingurune honetan. www.operaroma.it

WERCHTER (BELGIKA) Rock We rchter • Uztailak 1-4 Bada 1975. urtetik egiten den jaialdi hau munduko rock jaialdi onena dela esaten duenik. Egitarau zainduaz gain, antolakuntza, azpiegitura, giro eta ingurune paregabeak dira nagusi eta horrek milaka pertsona erakartzen ditu Lovainatik gertu dagoen herri txiki honetara. Gainera, kanpaleku ugari daude inguruetan. www.rockwerchter.be

ROSKILDE (DANIMARKA) Rosk ild eko Jaialdia • Uztailak 1-4 Europako rock jaialdi handienetakoa da Roskildekoa eta azkenaldian “berdeenetakoa” ere badela esan daiteke. Izan ere, eszenatokietarako argiztapen jasangarria erabiltzen dute eta kanpalekuan tarte handia eskaintzen diote ekologiari. Bitxitasun modura, bertara hurbiltzen direnek sakelako telefonoak pedalei eraginez kargatzeko aukera izaten dute. Jaialdiaz gain, Roskilde hiria ere ikusteko modukoa da: munduko ondare izendatuta dago. Hiria XII. eta XIII. mendeen artean eraiki zuten eta bertako adreilu gorrizko katedrala ikusteko modukoa da. www.sensation.com/portugal 57

erakusketak

Hitzorduak

Güell eta Gaudiren arteko harremana aztergai, Bartzelonako Park Güellen Bartzelonako Historiaren Museoaren ekimenez, publikoari zabalik dago Park Güell sonatuko Guardaren Etxea. Bertan, Güell eta Gaudiren arteko harremana aztertu eta parkearen proiektuak zergatik hutsegin zuen azaltzeko saiakera egiten duen erakusketa ikus daiteke. “Güell, Gaudi, Bartzelona, ideal hiritar baten adierazpena” izena darama Guardaren Etxean zabaldu duten lehen erakusketa honek, eta, ikusgai jartzeko, eraikina bera berriztatu eta egokitu dute: jatorrizko koloreekin margotu dute Gaudik Park Güelleko zaindaria eta bere sendia bertan bizi zitezen eraiki zuen etxea. Gaudiren lanen artean ez da ohikoa eraikin honek duen diseinu eta arkitektura aurkitzea. Emakume gurutziltzatuen erretratuak ikusgai Milango Wannabee galerian “Erlijioaren eta gizarte garaikidearen alderdi ilunenak” izenburupean aurkeztu dute Winkler eta Noah artista erromatarrek egungo jendarteari kritika egiten dion argazki erakusketa berezi bezain interesgarria. Gorputz liraineko emakumeak ia biluzik eta gurutziltzatuta ageri dira argazki horietan, eta, erakusketako arduradunaren hitzetan, irudiok «izan ederra eta egon zaitez isilik» esaldia bere egiten duen gizartearen adierazle dira. Erakusketa, azken batean, itxurakeriaren gizartearen aurkako oihua da eta Milango Wannabee galerian ikusi ahalko da uztailaren 17ra arte. Vouyerismoa, kontrola eta argazkilaritza nagusi Londreseko Tate Modernen Historiako argazkilari sonatuenen irudiek eta zaleenak espazio komun bat izango dute Londreseko Tate Modernen irailaren 19ra bitartean. Besteren artean, Brassai, Cartier-Bresson, Walker Evans, Robert Frank, Lee Miller, Paul Strand, Dorothea Lange, Weegee, Winogrand, Nan Goldin edo Thomas Ruff bezalako argazkilari bikainen lanak hartzen ditu erakusketak, baina baita prentsako argazkilarien edo zaleen argazkiak ere. “Ikusgai: Voyeurismoa, zaintza eta kamera” izenburupean, erakusketa aberats honek argazkilaritzaren historia aztertzea du xede, baina batez ere diskreziorik gabeko begirada du aztergai. Hartara, gai anitz jorratzen ditu. Hori bai, erotismoa, pornografia, pertsonaia ospetsuen gurtza eta argazki-kameraren bidez harrapatutako biolentzia uneak dira nagusiki erakusketak lantzen dituen arloak. 58

ARIZONA (AEB) Egunsentiaren dantza U zt a i l a Hamarkadetan zehar bazterketa latza jasan duten erritual apatxeak indarra berreskuratzen ari dira egun eta garrantzia berezia hartu du Na’ii’ees edo Egunsentiaren dantzak. Neskatilak nerabezarora iritsi direla ospatzeko egiten da uztailean, data ezberdinean komunitate bakoitzean. Festan dantza eta kantua dira nagusi, horien bidez neskatilek “boterea” eskuratzen dutela sinesten baitute; ugalkortasunaren adierazle ere bada erritua. Heldu bilakatu arte emakume hauek gaixotasunak sendatzeko gaitasuna dutela esaten da, eta, festa amaitzean, euren familia osatzeko prest daudela. www.bigredhair.com/apache/index.html

SEDILO (SARDINIA)

JERASH (JORDANIA) J e ras he ko jaialdia Uztaila buka era-abuztu hasiera Bi astetan zehar, Jerasheko kale, plaza eta antzokiak eszenatoki erraldoi bihurtu eta folklorea, dantza eta poesia emanaldiak izaten dira nagusi. Ikuskizuna monumentu grekoerromatarrek eta eliza bizantziarrek indartzen dute, eta, horrez gain, Jordaniako hiri honetara herrialde osoko artisauak etorri ohi dira, euren produktuak saldu eta azken lanak erakusteko irrikaz. Festa giro aparta, beraz, Jerasheko jaialdiak irauten duen artean. www.toruris.jo/HistoricalSites/jerashFestival.asp

Zaldun onenari segika Uztailak 6-7 Sardiniako mendiko herri bat da Sedilo, harrizko kalexka estuez josia. Urtean behin, lau mendeko antzinatasuna duen jai bitxia egiten dute bertan: herriko zaldun onena bere zaldian igo eta ehunka etsai berau harrapatzeko lasterketa bizian sartzen dira, herriko kaleetatik barrena. Zalduna harrapatzen duena izaten da hurrengo urteko protagonista. Jaiak mairuen inbasio garaia dakar gogora: Konstantino I.a enperadoreak Ponte Milvioko batailan (312. urtean) Massenzio garaitu eta enperadore bilakatu zela ospatzen dute. www.gosardinia.com

Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

JULIO VILLAR Bidearen garrantzia

D

onostian jaio zen Julio Villar 1943. urtean. Gaztegaztetatik natura eta kontenplazio patxadatsua izan ditu maitale, betiere norberaren barnealdera heltzeko bitarteko gisa ulertuta. Oso gaztea zela utzi zituen ikasketak bere bi pasio handietan buru-belarri murgiltzeko: eskalada eta mendia. Hala, zailtasun goreneko alpinismoaren aitzindarietako bat bihurtu zen. Aldiz, 70eko hamarkadako erdialdean mendiko istripu larria izan zuen Juliok; bere gaixondoa mendia itsasoarengatik aldatzera eramango zuen bidaia luzea irudikatzeko baliatu zuen. Behin errekuperatuta, belaontzi txiki bat erosi zuen; luzeran zazpi metro besterik ez zituen. Nahikoa eta sobera Juliorentzat.Azkenean, 1968ko apirilean, Bartzelonako portutik itsasoratu zen. Bidaia lau urte baino gehiagoz luzatuko zen; mundua inguratuz egindako zeharkaldian, Lurreko leku ezkutuenetako batzuetara heldu zen. Lekeitioko portura 1972. urteko udan itzuli zenerako, 38.000 itsas mila zituen eginak.

Bakardadea bidaide Bizitako esperientzia txundigarriaren fruitu, Julio Villarrek “¡Eh Petrel!” bidaia liburua idatzi zuen; bertan, modu intimoan, munduari itzulia ematea ahalbidetu zion bidaia kontatzen du.Liburuaren azpititulua benetan adierazgarria da: “Nabigatzaile bakarti baten koadernoa”. Ez da, inolaz ere, lau urteko bidaian egindako geldialdien edo bizitako gertaeren berri zehatza emateko idatzitako lana; itsasoko erromes sentikor baten gogo-aldarteen berri emateko idatzitako liburua da eta espiritualtasunak alde guztietatik egiten du gainezka. Julio Villarren idazkera Walt Whitman estatubatuarrarenarekin alderatu duenik ere bada. Lehen kapituluan bertan, egileak oso argi uzten ditu bere asmoak: 60

«Banoa. Bideari ekiteko unea da. Bizitza nirea da eta eskutik hartzen dut elkarrekin hortik zehar joateko. Atsegin ez ditudan gauzak guztiak atzean uzten ditut. Zentzurik ez duten gauza horiek guztiak. Keinu aitatiarrekin promesak egiten dituzten jaunak. Bizitzako poztasunak zapuztu eta hipotekatzen dituzten sistemak. Hartu beharreko bidea hartzen dut:Lurra ezagutzera noa,nirea ere baden Lurra. Eskutik helduta goaz; nire bizitza eta ni neu, ni neu eta nire bizitza. Heriotzara bitartean iraungo duen amodiozko harreman bat hastera goaz hemen eta orain. Horregatik, gure ibilera ederra, dotorea, estetikoa da».

Himalaiatik Pirinioetara Behin etxera itzulita, Villar ez zen geldi geratu. Bizi abenturak, bidaiak, aurrera jarraitu zuen. Mendia indarrez azaldu zen berriz ere Julio Villarren bizitzan. Horren erakusle, donostiarrak Everestera egindako lehen euskal espedizioan parte hartu zuen. Asiak erabat bereganatu zuen eta hilabete luzez Nepal, India, Pakistan eta Afganistaneko lurrak zeharkatu zituen bakarrik,

eta, beti bezala, patxadaz. Itzultzerakoan, Tarragonako masia bakartu batera joan zen bizitzera. Haizea eta olibondoak lagun, inguruko herriak esploratzeari ekin zion mundua zeharkatzeko erabilitako hurbiltasun eta patxada berarekin. Pirinioetan mendi gidari bezala lan egiteari ere ekin zion Vilarrek; izan ere, leku ezkutuak esploratzeko modurik onena oinez bidaiatzea izan da beti donostiarrarentzat. Horren fruitu, “Viaje a pie” izeneko liburua jaio zen; bertan, Kataluniako Pirinioetan hasi eta Kantauri itsasoan amaitu zuen bidaia luzean bizitako sentsazioak bildu zituen. Bidaia horretan, mendirik garaienak ez igotzea, monumenturik enblematikoenak ez bisitatzea erabaki zuen, Juliok nahiago izan baitu beti bideari, bidean aurkitutako jendeari lotzea. Azken finean, kontenplazioa, geldialdiak, patxada bidaiaren azken helburu bilakatzea nahiago izan du beti. Izan ere, Juliok berak dioen bezala, «zein ezberdintasun dago azkar edo poliki joatearen artean benetan axola duena bidean izatea baldin bada?».

Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

«MEZZE» GOZOAK

Holger Mette/Ge tty Images/iStockphoto

iriako sukaldaritza Ekialde Hurbileko oparoenetakoa da. Izan ere, herrialdeko mahaietan Turkiako, Armeniako, Egiptoko, Mediterraneo oso-osoko sukaldaritza tradizioek egiten dute bat. Agian Siriako sukaldaritzako berezitasun nagusia mezze ospetsuak dira; gainera, derrigorrezko erreferentzia gastronomikoa izateaz gain, munduko zonalde honetako abegikortasunaren ikur ere badira. Mezzeak plater nagusiaren aurretik zerbitzatzen dira, baina hain dira ugariak eta askotarikoak jankide askorentzat eguneko jatordu nagusia bilakatzen direla. Mezze moten aniztasuna izugarria da, baina badaude falta ezin diren barietateak ere: hummus-a –garbantzu eta sesamo pastaz egindako ogian igurzteko purea– eta baba hanoug-a –ketutako alberjinia–. Egia esan, nonahi aurkituko ditugu. Bai bata bai bestea erretilu obalatuetan zerbitzatzen dira, betiere perrexil xehatuarekin, piperrautsarekin eta oliba olioarekin onduta. Mezze-en artean oso arrakastatsua den beste berezitasun bat tabule-a da; bulgur gariarekin, perrexilarekin, tomatearekin, sesamo haziekin, limoi zukuarekin eta berakatzarekin egiten da. Emaitza letxuga orriekin biltzen da, mahai-tresnen beharrik gabe jan daitekeelarik. Arroz eta bildots espeziatu nahasketa bat ere estali ohi da parra orriekin. Ostean, emaitza barazki freskoekin osatzen da. Beste mezze batzuk, aldiz, oilo gibel xehatuak, igelhanka salteatuak limoiarekin, berakatza eta martorria erabilita egiten dira. Herrialdeko hainbat zonaldetan, bildots errai gordinekin egindako mezze-ak oso preziatuak dira; erraiak ondo xehatu ostean, tokiko ardi espezie baten buztanetik ateratako grasa zati batekin zerbitzatzen dira. Felafel izenarekin ezagutzen diren garbantzu eta baba haragi bolak ere oso arrakastatsuak dira.

Gulay Sakalli/Getty Images/iStockphoto

S

Siriako abegikortasunaren adierazle

A M E TS E Z K O J A TE TX E A K Damaskoko hainbat jatetxe zaharberritutako jatetxe liluragarrietan daude. Jangelak etxetzarron patioetan egon ohi dira, betiere putzuekin eta ur gardeneko iturri ederrekin apainduta. Ia jatetxe guztietan arak tokiko likorea edan daiteke; horrez gain, narguile bat erretzeko aukera ere izango dugu eskatutako jakien zain gaudela. Hiriko jatetxe onenetakoa Bat Touma edo auzo kristauan kokatutako Elissar-Sharia ad Dawamneh ezaguna da.

61

liburuen txokoa

E l vi aj e i mpo si bl e . E n Mé xi co con Ro b e r t o B o l a ñ o | D . G r a s e t a L . M e y er -K r eu l er | T r o p o E d i t o r es , 20 1 0 48 8 o r ri a l d e . 2 8 e u r o

Mexiko, Roberto Bolaño idazle txiletarraren begietatik «Mexiko Hiria hainbat ametsen jarraipena, hainbat amesgaiztoren gauzatzea, da», idatzi zuen Roberto Bolaño txiletarrak poema batean. Nerabezaroa eta gaztaroa Mexikoko hiriburuan eman zituen, bertan egin zen poeta eta bertan sortu zituen bere obra garrantzitsuetako batzuk. Liburu honetan testuen eta irudien arteko elkarrizketa topatuko du irakurle-ikusleak, Dunia Gras eta Leonie Meyer-Krentler idazleen eta Siqui Sanchez argazkilariaren eskutik. Bere lanetan Bolañok transmititu zuen errealitatearen eta fikzioaren arteko giro nahasia irudikatu dute, eta, metaforikoki, Mexiko iparraldea,AEBekin duen muga, Sonorako desertua eta Mexiko Hiria zeharkatuko ditu irakurleak. Desertuko bakardadea, zeru anil eta urdinak, koioteak, zakur baztertuak eta neoizko argi zaharrak, irudi indartsuak eta esanahiz betetako aipuak uztartzen dira liburuan.

)

N a uru. La i sl a de vas tada L uc F ol l i et P e n í n s u l a, 20 10 16 0 o rr i a l d e . 1 5, 90 eu ro

Kapitalismoak hondoratutako uhartea Ozeano Bareko uhartea da Nauru, eta baita planetako errepublika independente txikiena ere. 70eko eta 80ko hamarkadetan munduko herrialde aberatsenetakoa izan zen, baina, egun, galbidean erori da. Uhartean fosfatoa zegoela konturatu ziren XX. mendean eta ustiaketa sistema bortitza jarri zuten abian; luze gabe, Mendebaldeko bizimoldearen eta batez ere kontsumismoaren morroi bilakatu ziren uharteko herritarrak, fosfatoa noizbait agortuko zela pentsatu gabe. Egun, hondamendi ekologiko zein ekonomikoa dira bertan jaun eta jabe.

D i c c i o n a r i o d e m i t ol o g í a s Yv es Bon n efoy P la n e ta, 2 0 1 0 1 . 7 0 0 o r ria ld e . 4 6 , 5 0 e u ro

Pa sa jer a a Teher án V i t a S ac k v i l l e - W e s t Mi n úsc ul a , 2 0 10 35 7 o r ri a l d e . 1 8, 50 eu r o

H i s t o r i a s d e R o ma E n ri c G o n zá l e z R BA , 2 01 0 1 44 or r i a l d e. 1 7 e ur o

Munduko mitologiak liburu bakar batean

Europa eta Asian barna, Iraneraino

Erromako kronika pertsonalen bilduma

Munduko kultura ezberdinetako mitologien historia ezagutzeko baliagarria da Yves Bonnefoyren lana. Liburuaren antolaketak egiten du berezi batik bat argitalpen hau: alfabetikoki sailkatuta dagoenez, kontsultarako eta munduko mitologia ezberdinetara hurbiltzeko bidea errazten dio irakurleari. Bonnefoyk 1996. urtean argitaratu zuen hiztegiaren bertsio berritu eta eguneratua da honakoa; bilduma hura bost liburukiz zegoen osatua, eta, edizio berrirako, sarrera garrantzitsuenen hautaketa egin, sarrera berriak gehitu eta liburuki bakar batean jaso dituzte.

Sackville-Westek trena, itsasontzia eta autoa erabilita zeharkatu zuen 1926. urtean Europako erdialde eta hegoaldea, baita Ekialde Hurbileko zein Ekialde Ertaineko zati nagusiena ere, antigoaleko Pertsiako hiriburuan zegoen senarrarengana iritsi asmoz. Urtebete beranduago Iranera joan, eta, mando karabana batekin batera, oinez zeharkatu zuen Bajtiari mendikatea, herrialdeko eskualde malkartsuenetakoa. Bidaia horietatik sortu zuen liburu hau; hizkera indartsu eta zuzena erabilita, ibilbidean zehar bizitako gorabeherak, zirrara eragin zioten uneak zein berak izandako irudipenak kontatzen ditu.

Ez da gida turistikoa, ezta topikoz jositako idatzia ere; Enric Gonzalezek Erroman egindako ibilaldi pertsonala kontatzen du liburu honetan, tartean istorio zoragarriak, pertsonaia bitxiak eta Erromako agertoki eta uneak deskribatuz: Caravaggioren pinturak, Keats poetaren hilobia eta etxea, pizzeria ederrena, munduko kafe onena ematen duten kafetegia, burokrazia, Berlusconi eta bere mezulariak, aita santuen jostuna... Mila eta bat xehetasun hiri kaotiko eta aldi berean malenkoniatsura hurbiltzeko.“Historias de Londres” eta “Historias de Nueva York” interesgarriak idatzi ostean, Erromaren gaineko kronikak ekarri dizkigu Gonzalezek.

L os v as c o s e n l a p e s c a d e l a b a l l e n a | M . C i r i q u i a i n G a i z t ar r o T xer t oa , 20 1 0 35 4 or ri a l d e . 1 7, 50 e u r o

Balearen arrantzaren gaineko ikerketa Balearen arrantzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian. Denbora luzez euskaldunak izan ziren munduko bale ehiztari saiatuenak eta maisu gisa hartu zituzten ingeles, holandar eta danimarkarrek; poetek euren balentria goraipatu zuten; historialariek mirespenez idatzi zuten ogibide honi buruz, eta, zoologoek, omenaldi gisa, balaena biscayensis izena eman zioten euskal arrantzaleek harrapatzen zuten baleari. Ikerketa bikain eta landu honetan, baleen arrantzaren gaineko hainbat xehetasun kontatzen dizkigu Mariano Ciriquiainek.

Tierr a desa cos tumbr ada Jhum p a La hi r i S a la m a n d r a , 2 0 1 0 35 2 o r ri a l d e . 1 9 e u r o

Beraiena ez den mundu batean egokituz Londresen jaio eta bangladeshtar jatorria duen emakume honek Pulitzer saria eskuratu zuen “Interpreter of Maladies” bere lehen liburuarekin, eta, oraingoan, ipuin bilduma berriarekin dator. Familia drama txikiak, eurena ez den mundu batera egokitzera behartzen dituzten indiarren borroka edota amodio nekatuen istorioak ditu hizpide; orokorrean, ipuinek familia, nortasuna eta maitasuna dituzte ardatz nagusi gisa. Zortzi ipuin dira guztira, baina azken hiru ipuinek nobela txiki bat osatzen dutela esan daiteke. Jhumpa Lahiri bere beste liburu bat,“The Namesake”, 2006an zinemara eraman zutelako ere bada ezaguna. 63

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.