SURFA NAMIBIAN. Basamortuko sentipenak

Page 1

2010 Uztaila-Abuztua 28.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 8

9

771888 505000

haizetara

ZAZPI

34 GETTY IMAGES\THINKSTOCK 42 Ekain MARTINEZ LIZARDUIKOA 26 Jorge LOPEZ/VISUAL NATURA Azaleko argazkia: KEPA ACERO • Aurkibideko argazkiak: 04 Kepa ACERO 16 Patxi URIZ

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

aurkibidea

16 SUITZA

34 ESPORADAK

26 ITSASLABARRAK

42 MAROKO

Herrialde alpetarreko trenbide sare bikainari esker mendi ikaragarrietaraino iritsiko gara

04 NAMIBIA

“5 olatu 5 kontinente” proiektuaz gainera, desertuan izandako bizipenen berri eman digu Kepa Acerok

Historiaz eta kondairaz blai dauden Euskal Herriko itsaslabar iradokitzaileak bisitatuko ditugu

Hainbat kondairaren eszenatoki badira ere, maiz ahaztuak izan dira Greziako uharte hauek Lurralde aski ezaguna bazaigu ere, maiz bisitatzen ez diren guneetara iritsiko gara oraingoan

34

16 26

42

04

49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

OLATU KONTINENTE

Bidaia koadernoa

Testua eta argazkiak: Kepa Acero

NAMIBIA

Surfa desertuaren bihotzean

OLATU KONTINENTE

Bidaia koadernoa

Testua eta argazkiak: Kepa Acero

NAMIBIA

Surfa desertuaren bihotzean

H Desertuan egunak eman ditzakezu inor ikusi gabe. Beheko argazkian antzeman daiteke basamortuko bakardadea. Lerroon ezkerretara, New Cape San Francisen egindako azken saiakeretako bat.

«Hau nire proiektua da, nire ametsa; bost kontinenteetako bost olatutan surfean aritzea. Abentura hau beste batzuei euren ametsa betetzera animatzeko baliagarri izatea nahiko nuke. Ez bidaia zehatz hau, baizik eta norberak, bere aukeren arabera, bere beldurrei aurre egin eta beti nahi izan duen eta sekula ausartu ez den hori egin dezala». Kepa Acero maiatzaren 16an abiatu zen Namibiara, “5 waves 5 continents” proiektuko lehen helburura. Indonesia, Australia eta Txile pasako ditu Mundakara itzuli aurretik: hemen hartuko du euskal surflariak proiektuko azken olatua, eta, bide batez, “bere etxea” den honi omen egingo dio. Gutxi gorabehera bost hilabetez luzatuko den esperientzia da eta orrialde hauetan emango digu bere bizipenen berri. 6

errialdeaz, bertako gizarteaz eta kulturaz ezer gutxi dakidala iritsi naiz Namibiara. Mapan markatuta dut “olatua”, New Cape San Francis, non dagoen. Besterik ez. Urtean zortzi bider bakarrik irteten dela dakit, eta, horrek, noski, beldurra eragiten dit. Namibiara ezer gabe iritsi nahi izan dut, horixe izan da nire erabakia,eskuartean nire kamera eta

taulak soilik ditudala iristea. Dena hasiera-hasieratik eraiki nahi dut. Bidaia herrialde afrikarrera abiatu baino askoz lehenago hasi zen, eta, egia esan, hainbatetan egon naiz proiektua baztertzeko puntuan, batez ere Namibiarako bidaia hau. Baina, Nelson Mandela handiak dioen bezala, «ausardia ez da beldurrik ez izatea, baizik eta beldu-

rrari gaina hartzea.Pertsona ausarta ez da beldurrik ez duena, baizik eta beldurraren aurka borroka egiten duena».

Aurpegi bat baino gehiago Maiatzak 18: Walvis Wayn lurreratu naiz. Lehen inpresioa: beroa, bero izugarria, eta desertua, irudikatu dezakezun deserturik handiena. Orduak eman ditut

leihotik dunak ikusten; aldiz, herri bat bera ere ez dut ikusi. Perfektua, hori da hitza: irudika dezakezun desertu perfektuena, idilikoa. Eta han, ezerezaren erdian, hartu dugu lurra. Besterik gabe, ongi etorri Namibiara. Lehen albiste txarra jaso dut: taulak ez dira iritsi. «Zer egin behar dut nik taularik gabe?», pentsatu dut. «Tira, egon lasai, poli poli». Segituan ikasi dut poli poli esamoldeak zer esan nahi duen, hemen denerako erabiltzen baitute. Taxia nahi duzula? «Poli poli,my friend»,esaten dizute. Tira, ba hori, poli poli, ze erremedio! (Taulak hurrengo egunean jaso nituen, arazorik gabe). Walvis Bayra iritsi eta Interneten begiz jotako ostatura joan naiz.Kalea aurkitu dut, baina ostatuak bost urte daramatza itxita. Taulak eskuartean ez izateaz poztu naiz, ezin izango bainuke horiekin kalez kale ibili beste ostatu bat aurkitu arte.Hiru ordu eman ditut bueltaka kaleetatik, modu bikainean seinaleztatutako eta alemaniar kutsuko etxez jositako kaleetatik. Bai, alemaniarra da Walvis Bay, laua eta industriala. Ez dirudi tradizio afrikarraren eragin zipitzik duenik. Afrikan nagoela bertakoen azalaren koloreak soilik adierazten du. «Ez da nik bilatzen dudan Afrika...», otu zait. Ostatuaren jabea, Francois, gizon zuria da, sendoa, 60 urte ingurukoa eta izaera gogorrekoa. Jenio bizia ere badu. Hilabete geratuz gero prezio berezirik egiten duten galdetu eta salneurria dagoena dela erantzun dit, gustatzen bazait geratzeko eta bestela joateko beste leku batera. Begirada nigan finkatuta erantzun dit, ez da inguru-minguruka ibiltzen den horietakoa eta hori gustuko dut. Uste dut hau izango dela nire kanpamentua. Ez dakit asko Walvis Bayri buruz,baina hiri berri xamarra dirudi, ez du izaera afrikarraren zantzurik. Hiri erosoa dela esango nuke, segurua; aldiz, Afrikatik baino Mendebaldetik gertuago dagoela iruditu zait. Kolonoek orain ez asko eraiki zutela dirudi, arrantza industriarekin negozioa egin eta hiria euren erara antolatuz. Bertakoak hiriko behe auzoetan bizi dira nagusiki, langile auzoetan. Hiru auzo mota daude, betiere bertako biztanleen klase

sozialaren arabera banatutakoak. Alde batetik, jende txiroaren bizileku diren ghettoak daude. Bestetik, etxe aurrefabrikatuekin osatutako auzoak. Azkenik, itsasertzean, aberatsen luxua eta handikeria. Klase soziala azalaren kolorearekiko proportzionala da. Beltz gehienak errepidetik ikusten dudan ghettoan bizi dira.Zuriak beste zonalde...eroso? honetan daude, edo, hobe esanda, gaude. Erosoa bai agian, baina batere bizirik gabea, arima gabea. Non dago Afrika? Ez dut ikusten.

Itsas txakurren artean Maiatzak 19: Eguraldiaren iragarpena begiratu eta New Cape San Francis olatua hartzeko beste itsasorik ez dagoela ikusi dut. Gomendatu zidaten beste gune batera joatea erabaki dut: iparraldean kokatutako Hezurduren Kostaldera. Duna idiliko, perfektu eta erraldoien artean ari naiz gidatzen. Swakopmund hiritik pasa naiz: Walvis Bayren tankerakoa da. Beranduago harea eta harkaitz beltzeko desertu lauan sartu naiz. Ez dabil autorik eta errepidea infinitura doala dirudi; denboraren po-

Bidaiaren lehenengo zatian denbora luzea eman zuen Kepa Acerok bakarrik, bidelagun bakartzat bere kamera eta surf taulak zituela. Ezkerreko orrialdeko argazkietan suma daiteke bakardade eta lasaitasun izugarri hori. Orrialde honetan New Cape San Francisen, Namibiara eraman zuen olatuan, egindako azken txandaren argazkiak ikus daitezke.

Banboland herrixkan aurkitu zuen Acerok herrialdera iritsi zenetik bilatzen ari zena: Afrika. Orrialde honetan bertako biztanleen zenbait irudi ikus daitezke.

derioz hareak errepidearen bazterrak hartu ditu. Herri bat dago bide bazterrean, hutsik. Atmosfera honek harrapatu egiten zaitu. Ordu batzuk pasa eta paisaia berbera da: hutsa, goibela. Orduan ikusi dut itsasoa, nire ezkerraldean, baita hondartutako ontzietatik geratzen dena ere. «Hau izango da Hezurduren Kostaldea», pentsatu dut. Lur beroak kontrastea egiten du uraren tenperatura hotzarekin eta infernutik datorrela dirudien lanbroa sortzen da. Hala, lanbro artean norabidea galduta, itsasontziak hondartu egiten dira. Egun, dagoeneko, ez da ia istripurik izaten, baina lehen, baliabideak askoz eskasagoak zirenean, arrantzaleak lehorreratu eta desertu handi honetan barneratzen ziren, harik eta, akituta, hondartu egiten ziren arte. Hortik dator Esqueleton Coast edo Hezurduren Kostaldea izena. Seinalea ikusi dut: Cape Cross lurmuturra. Bai, iritsi naiz. Olatuak daude, olatu onak eta itsas txakurrak... itsas txakur mordoa, milaka! Ez dut niretzat lekurik topatzen. «Ez haiz inolaz ere horra sartuko!», esan diot nire buruari. Afixa batek adierazi dit munduan itsas txakur gehien dauden erreserban nagoela. 80.000 itsas txakur nire olatuaren erdian. «Aurkitzen orduak iragan ondoren... ez da posible!», pentsatu dut. «No entry», dio kartelak. «Lasai, ez dut horra sartzeko inolako asmorik...», ziurtatu diot bidelagun dudan kameralariari. Kostaldea jarraitzea erabaki dut; azkenean, olatu dibertigarria topatu dut aurreraxeago.Itsas txakur batzuk eta olatuen artean saltoka dabiltzan zenbait izurde daude, eta poztu ere egin naiz konpainia izango dudala ikusita. Ura hotza dago, baina niri bost; sobera ohituta nago. Uraren koloreak harritu nau gehien; ur arrea da, grisa, arraun egitean nire eskuak ikusi ere ez ditut egiten. Une batez nire inguruan itsas txakurrez eta izurdeez gain bestelako animaliarik ere

Hondartutako ontziek ez didate zirrararik sortzen jada. Ur arrea, marrazoak eta basamortua gainditu ditudala sentitzen dut.Baina ez da hala,ez ditut garaitu,lorpen pertsonal bakarra nire beldurrei aurre egitea izan da.

Hezurduren Kostaldea

egon daitekeela pentsatu dut. «Kepa, kendu marrazoak burutik»,esan diot nire buruari, «ezin duzu orain horrelakorik pentsatu!». Orain lasai nabil uretan, olatuekin gozatzen, nirekin uretan dauden animaliekin gozatzen. Pentsamenduak eta beldurrak uxatu eta ez dut ezertan pentsatzen. Ziur eta lasai sentitzen naiz, gustura ari naiz surfean. Olatu honi, nire lehen konkistari,“Kepa 1” deituko diot. Itzulerako bidean beste kutsu bat hartu diot desertuari. Txikiagoa dirudi.

Maiatzak 20:Bidean egin dut lo.Nekatuta nengoen eta Swakopmundeko errepide bazterrean egin dut lo, gasolindegi baten alboan. Itsaso txikia dagoenez ikertzeko egun aproposa dela erabaki dut. New Cape San Fancisera iritsi eta sarbidea, itsasoa eta haizea zelakoak diren ikusi nahi dut. Autoarekin irits naitekeen lekuraino joan naiz. Bidea moztu egiten da eta 4x4 ibilgailurik gabe ezin dut urrunago iritsi. Oinez jarraitu dut basamortutik. Ordu eta erdi beharko ditudala kalkulatu dut. Hareazko mendixka batean tupust egin eta lurpetik hezur bat atera dut. «Hezurdura bat da!». Itsas txakurrarena dirudi.Bidea jarraitu eta beste hezurdura batekin egin dut estropezu. Hara, hona hemen beste bat eta beste bat...hezurdurez lepo dago! Itsas txakurrak,hienak,baleak...«Eta hau? Gizaki baten besoa dirudi!!!». Hezurdurak eta harea, ez dut besterik ikusten. Nire burua animatu beharrean nago berriro ere: «Aurrera Kepa, aupa motel!». Jarraitu eta bidea Google Earth webguneak ematen zuena baino askoz luzeagoa dela konturatu naiz.Hiru ordu behar izan ditut New Cape San Francisera iristeko. Nik uste bezala, bi kilometro luzeko badia da,biraka 20 zentimetroko olatuak dituena. Inurri izan nahi nuke! Eguzkia sartzen ari da eta hiru eguzki ordu besterik ez ditudala ohartu naiz.Argitasunaren aurkako lasterketa bat egitea erabaki dut, eta, egiari zor, ez zait asko kostatu korrika hastea, bidean dauden hezurdurek horretarako gogoa pizten dute eta...Behin ilunduta iritsi naiz auto-

Jamesen sendiari egindako bisitaldikoak dira orrialde honetako goiko bi irudiak. Banbolanden bizi dira. Behean, Ethosa parkeko zebra eta jirafen argazkiak.

ra,hotzak akabatzen.Eta beldurrak izoztuta. Atzera begiratu eta New Cape San Francis hausten denean ezingo dudala oinez iritsi pentsatu dut, ez behintzat kamera, taulak eta janaria zamatuz. Eta ezin dut hara urik eta telefonorik gabe joan... gaur egin dudan bezala. Eta bakarrik.Orain,nire akatsetatik ikastea eta lagunen bat bilatzea tokatzen zait. Ez dut ez bitartekorik ez lagunik, eta nire kabuz moldatu beharra dut. Asko dago egiteko eta hilabete bat bakarrik geratzen da. Hondoak jota nago.Afrika ezagutzeko aukerarik ere ez dut izan... Non dago Afrika?

egon hilabete osoan». Baina basamortuan ez dago jenderik, eta hirian ez dago arimarik! Maiatzak 24: Esnatu eta iragarpena begiratu dut. Bai, bai!!! Astebururako olatu iragarpen itzela dago New Cape San Francisen. Walvisen geratzea erabaki dut, egun handirako prestaketak egiteko. Borjari deitu diot,aireportuan ezagutu nuen Kanarietako lagun bati. Hemen bizi da eta benetan tipo jatorra dela erakutsi dit, oso zintzoa, beti laguntzeko prest dagoena. Nire burua apur bat gehiago ezagutzen lagundu dit. Ni bezalako mutil lotsatia ehoan berba egiten, isildu gabe. Orduan konturatu naiz astebete daramadala soilik kamerarekin hitz egiten!

Basamortuaren bakardadea Maiatzak 22:Ostatuan gaua pasata berriro ere desertura noa, surfean aritzera. Ez dut inorekin hitz egiteko, Walvis Bayn jendea ezagutzeko, inolako aukerarik ikusten.Arimarik gabeko hiria da.Behintzat gaur surf egun ona izan dut “Kepa 1” olatuan; Namibiako bikote surflari batekin ere egin dut topo. Edgar eta bere neska lagunak euren telefono zenbakia eman didate, egunen batean beraiekin surfean aritzera joateko. Basamortuaren erdian nago berriro, bakarrik.Gaua iritsi da eta ezerezaren erdian dagoen arrantzale taberna batera hurreratu naiz. Itxita dago eta badirudi hilabeteak daramatzala bisitarik jaso gabe, baina seguruago sentitzen naiz taberna ziztrin honen alboan lo eginda. Gauetan benetan ikusgarria da basamortua. Pentsatzen nuena baino argitasun gehiago dago. «Eta orain, zer?», pentsatzeari ekin diot. Behin oinarrizko beharrak aseta (ura,janaria,gasolina,“ohea”eta ezinbestekoa zaidan nire taula), basamortuan gauez eta zeruari begira nagoela, Algortan, nire bizilekuan, sekula izan ez ditudan pentsamenduak datozkit burura. Euskal Herrian ez dugu pentsatzeko denborarik, dena azkarregi doa...

Sendia

Egunsentiak desertuaren erdian esnatu nau. “Kepa 1” olatura iritsi naiz. Itxura bikaina du gaurkoan! Ez dago inor uretan, beti bezala. Egun osoa eman dut surfean eta iluntzean itzuli naiz Walvis Bayra. Liluratuta itzuli naiz oraingoan, garaile. Berriro ere aurrea hartu diot desertuari, aurre hartu diet nire beldurrei. Bat-batean nire burua Walvis Bayra itzultzen ikusi dut eta... «zerbait egin beharra daukat, ez dakit, mugitu, nola edo ahala jendea ezagutu, ezin naiz horrela

Bidaiaren bigarren fasean asko ikasi dut. Orain, irudiei begira nagoela, bakarrik dagoenak garatzen duen komunikazio ahalmenaz ohartzen naiz. Harritu egin naiz jendearekin hitz egiten hasteko dudan abileziaz konturatzean. Maiatzak 25: Goizeko zazpietan geratu naiz Borjarekin parapentean aritzeko. Sekula ez nuen pentsatuko parapentean ibiliko nintzenik eta hemen nago, duna baten tontorrean eta lurreratzeko puntuan. Eta hegan. Walvis Bayra itzultzean ghettoaren albotik pasa eta Borjak bertan bizi den lagun bati bisita egitea proposatu dit.«Hau da nire aukera»,pentsatu dut. Ghettoan sartu gara. Kaleak hareazkoak dira eta ortotsik dauden haurrak makil eta gurpilekin jolasean dabiltza. Neskatila bat tronpeta moduko bat jotzen ari da.Haragi errea saltzen dute postuetan. Emakumeek hitz egin eta barre egiten dute, kalean bertan arropa garbitzen duten artean. Tabernetatik tinbal hotsa entzuten dugu... Loudie Borjaren lagunaren etxera iritsi gara.Afrikaren kolorea eta zaporea duen auzo apal hone-

New Cape San Franciseko olatuak perfektuak direla iritzita hainbat saiakera egin zituen Algortako surflariak. Orrialdeotako argazki nagusian Acero ikus daiteke surfean, eta, eskuineko bi irudietan, desertuko une bakoitza argazkitan biltzeko egin duen saiakeraren adierazle den irudia eta basamortuan topatu zituen pertsona gutxietako batzuk.

tan beso zabalik hartu gaitu. Auzoa erakutsi didate, euren etxeetan sartu naiz, saltokietan, apaindegietan... Gainera, pozarren agertu dira argazkiak atera dizkiedanean. Gaua euren etxean igarotzeko gonbidapena ere egin didate. Ez naiz geratu, baina hemen aurkitu dut bila nenbilena; beroa eta lurra sentitu ditut euren musikan, elkartasuna arnastu dut, eta, zailtasunak zailtasun, poztasuna nagusi dela ikusi dut. Maiatzak 28: Azken egunak Walvis Bayn igarotzea erabaki dut. Orain baditut lagunak eta eszenatokia hutsa den arren, aseta sentitzen naiz. Familia bat sortzen ari naiz. 12

Borja hobeto ezagutzen dut eta lagunak egiten ari naiz, tartean baita bere anaia ere, surfean aritzen den Manuel. Francois eta bere emazte Lala ere,ostatuko jabeak, hobeto ezagutu ditut. Edgarren eta bere neskalagunaren, “Kepa 1” olatuan ezagutu nuen bikotearen, deia ere jaso nuen atzo: elkarrekin afaldu eta Namibiako surflari komunitate txikia aurkeztu zidaten. Hamar bat surflari dira,denak zuriak.Atseginak dira eta interes handia erakutsi dute nire asmoen berri izatean;bihar elkarrekin goaz surfean aritzera.Dena prest dut New Cape San Franciserako. Bihar izan daiteke egun handia.

Ekainak 2: Walvis Bayko auzunean ezagutu nuen James.Angolatik gertu sortu zen,gune oso txiroan,eta,Walvisen bizi diren beltz gehienak bezala, lan bila etorri zen hirira. Iparraldera ekarri nau bere sustraiak eta sendia ezagut ditzadan. Gidatzen hamaika ordu eman ostean, txabola aurrera heldu gara. Hemen, Bambolanden, ez dago ez argindarrik, ezta argirik ere; izarrez jositako zerua ikusgarria da.Jamesek ingeles apur bat daki, bere arrebak bezalaxe. Etxean, inork gehiago ez du ingelesa hitz egiten. Swambo hizkuntza darabilte, Namibian dauden jatorrizko 27 hizkuntzetako bat.

Suaren inguruan eseri gara eta oilaskoa eta mahango gozoa, eurek ekoizten duten ogi ore modukoa, afaldu ditugu. Euren kabuz moldatzen dira,euren haragia, fruta, barazkiak, fruitu lehorrak... ekoizten dituzte. Orain badakit ze zapore duen oilaskoak. Haur asko daude; denek haur asko izaten dituzte gazte-gaztetatik. Harro daude horretaz; zenbat eta haur gehiago, orduan eta hobe. Ilea ukitzen didate, ez dakit sekula ilehoririk ikusi ote duten. Afaltzen bukatu dugu. Isiltasuna izugarria da. Haur batek bat-bateko bertsoak kantatu ditu errepika berarekin eta nire lurreko bertsoak etorri zaizkit burura. Ez

dut esaten dutenetik ezer ulertzen,baina ongi sentiarazten naute. Tangi nené, mila esker. Wato keruapo, gabon. Ekainak 5: Simonekin goizeko bostetan jarri dut hitzordua. Itsasoa ikustera goaz.“Olatua” etortzeko moduko girorik ez dago, baina oraingoan garbi dut horrela dela eta ez dut desilusio handirik hartu.Edonola ere,itsasoaren kalitatea orain arteko onena da eta olatuak hartzera irtetea erabaki dugu. “Kepa 1” olatura joan gara, bertako irudiak jaso nahi baititut. Metro eta erdiko olatu perfektuak daude. Egun osoa eman dut uretan. Gauean, Simonekin elkarrizketa interesgarria izan dut. Gertuko historia eta

apartheida izan ditugu hizpide. Ezagutzea gustatuko litzaidakeen Namibiako himba tribu nomadarengatik galdetu diot; ideia burutik kendu dit. Mendebaldekoek eurekin egin dituzten, egin ditugun, basakeria izugarrien berri eman dit. Tristuraz entzun ditut bere hitzak. Ekainak 12: Iparraldera noa berriro ere.Ethosa parkea ikusi eta Bambolandera joateko asmoa dut. Jendearen berotasunaren, familiaren, hutsunea sentitzen dut. Ethosan lehoiak, jirafak, elefanteak... ikusi ditut. Baina olatuen iragarpena hilabeteko onena dela ikusi eta Walvis Wayra itzuli naiz, dena prest edukitzeko. Itsasoaren zain nago. 13

Herrialdeko kultura eta jendartearekiko jakin-min izugarria adierazi badu ere, surfak eraman zuen Acero Namibiara. Orrialdeotan New Cape San Francis olatuan zein Hezurduren Kostaldean egindako hainbat saiakeraren argazkiak ikus daitezke.

Mila esker Namibia Ekainak 15: Gaur dut Namibiara ekarri nauen New Cape San Francis olatuan surfean aritzeko azken aukera. Berarekin egin dut amets bidaia hau egitea erabaki nuenetik. Goizeko hamaikatan irten naiz, Francois eta Garthekin. Dunetatik ordu erdiko bidaia eginda iritsi gara. Olatu txiki eta perfektuak urrunetik datoz. Ezkerraldeko metro laurdeneko olatuek kilometroak egiten dituzte biraka. «Perfektuak dira, perfektuak!», piztu zait ilusioa. Bakarrik nago eta ez dirudi inor etorriko denik, ez gaur eta ez inoiz. Itsasoa igoko denaren esperantza dut, eta, bat-batean, metro erdiko serie zilindrikoa etorri da. «Sartzen ote naiz? Txikiegia da». Azkenerako, uretarako jantzi eta olaturen bat etortzen bada nire bizitzan hartzen dudan onena izan daitekeela pentsatu dut. Hortaz, hartzeko prest egon beharra dut! Point-a gorantz hartu dut, kilometro batera edo.Olatua askoz urrunagotik dator biraka, baina ni nagoen lekutik kilometro eta erdiko ibilbidea egin dezaket. «Tamaina nahikoa duen olatu bat badator, luzera nahikoa badu eta nire bizitzan hartzen dudan olatu onena izateko beste kalitaterik badu...», pentsatu dut. Denak dira perfektuak, nanoak baina perfektuak. Sartu eta zain geratu naiz... kremailera bat ikusi dut ooooooso 14

urrun. Ikusi dudan handiena da. Nirea da. Oso azkar dator. Arraun egin, koska jaitsi eta barruan sartu naiz. Ez dago beste biderik.Ederki sartzen naiz.«Sakonegi dago –pentsatu dut–, ez dut uste egin ahalko dudanik, baina hodia kalitate handikoa da eta agian barruan har dezaket abiadura...».Segidan sarbidea gertuago ikusi dut eta... irten naizenean ezin izan dut nire poza oihuka adierazi; irten eta sartu egin naiz berriro ere.«Hau bai ez dudala pasako...». Garbi ikusi dut: aparrak taula kendu dit oinetatik eta erori egin naiz. Uretatik burua atera, eta, orain bai, oihu egin dut. Hurrengo serieak metro pasa dauka eta oraindik perfektuagoa da, baina gainera erori zait. Belaunak ere estali dizkit. Gaur da egun handia. Irten eta itsasertzetik korrika ari naizela, biraka beste serie bat datorrela ikusi dut; amets baten parekoa da, ez du benetakoa ematen.Hain da perfektua geldirik dagoela esango nukeela. Oso urrutitik dator, bitan ikusi dut putz egiten. Pasatzen ikusi dut eta ni ere biratu egin naiz, noraino iristen den ikusteko. Bizitza osoan ikusi dudan olatu onenetarikoa da, onena ez bada. Kontatu beharrekoa kontatu dut dagoeneko, ez baita olatu gehiagorik sartu! Amaitu da. Ordubete zain, frustrazioz gainezka. Badakit beste olaturen bat sartzen bada nire bizitzako onena izan dai-

tekeela,baina,tamalez,amaitu da.Metro erdi baino gutxiagoko olatu pare bat gehiago hartu ditut, baina ez dute lekurik. Ezintasunari aurre egiteko hartu ditut.Amaitu da nire bidaia. Uretatik irten eta Francois hurbildu zait.Berak 27 urtetik gora eman ditu itsasoan arrantzan eta sobera ezagutzen du. Bizkarrean zaplada bat eman eta honakoa esan dit:«My friend, the sea is like this, sometimes gives and some times makes like this» (Laguna, itsasoa halakoa da, zenbaitetan eman egiten du eta beste batzuetan horrela egiten dizu). Segidan, popatik hartzera bidali du itsasoa keinu adierazgarri bat eginez. Izan zitekeenaz konturatzeko nahikoa ikusi dut. Hori izan da biraka ikusi dudan olatu onena. Maleta prestatzen hasi naiz, hurrengo helburua buruan: Indonesia.Aurretik basamortua sentitu nahi dut berriro.Bertan igaro dut azken gaua. Esperientzia honek eman didanaz hausnartu dut. Beldurra pasa dut, baina, berriz ere, beldur hori gainditu dut. Eta hemen uzten dut idatzita,etxera itzultzean nire arima mututu eta berriz ere zonbi bilakatzen banaiz behinola Afrikan, basamortu handi honen erdian, gizaki bat bakarrik eta negarrez egon zela gogoratzeko. Tangi nené, Namibia. Mila esker, Namibia.

Mendi harrigarrien artean

SUITZA TRENEZ Testua eta argazkiak:

Patxi Uriz

Mendi harrigarrien artean

SUITZA TRENEZ Testua eta argazkiak:

Patxi Uriz

Rothorn Kulmetik Briezers lakuaren ikuspegi ederra dago, ezkerreko irudian ikus daitekeen bezala. Lerroon azpiko irudietan, goitik behera, Brienzeko trena eta Zermattekoa.

Neutraltasun politiko eta militarra dela

S

medio ospetsua den herrialde alpetarrean, ordena eta errespetua oinarrizkoak dira. Suitzak ez dauka itsasorik, ezta beharrik ere, itsaso ederraren falta hori mendi harrigarrien bidez ordezkatzen baitu. Trenbide sare bikainari esker, haietaraino irits gaitezke, eta mugarik gabeko sentsazioak bizi. 18

uitzan, ordena funtsezkoa den eta denborari garrantzi handia ematen zaion herrialdean, nasetan inork ez dio ordulariari begiratzen. Puntualtasuna erabatekoa da, trenak beti aurreikusitako orduan iristen dira. Puntualtasun ospe hori jokoan dago; izan ere, hastera doan sei eguneko bidaian, hamaika tren hartu behar dira eta suitzarrek ziurtatzen dute ez dela bakar bat ere atzeratuko. Zurichen hasiko da bidaia, biztanle gehien dituen hirian. Museoz, galeriaz eta antzokiz beteta dago eta Lindenhof hirigunean luxuzko ikuspegia dago, Limmat ibaiaren ondoko mendixka natural batetik. Hiritik, trenbideak hegoalderantz doaz, mendien magnetismoen bila. Odisea horri ekiteko, ezinbestekoa da Swiss Passa edukitzea; hau da, herrialdea zeharkatzen duen trenbide sare osoan bidaiatu ahal izateko baimena. Trenak, itsasontziak eta autobusak barne hartzen di-

tuen Swiss Travel System garraio sarean, bidaia mugagabeak egin daitezke eta, horretarako, ondoko iraupenetako bat aukera daiteke: 4, 8, 15 edo 22 egunekoa edo hilabetekoa. Ibilbide hau planetako garraio publikoko sare trinkoenean egingo dugu. Zerbitzua herrialdeko etxerik gordeeneraino iristen da eta InterRailek mundua ezagutzeko aukera ematen zuen garaia gogorarazten du. Lehenengo trenaren ibilbideak bidaiaren ikusgarritasuna adierazten du; izan ere, paisaiaren dotorezia ikusten hasiko baita. Lehenengo geltokia Brienz da, Bernako kantoiko komuna suitzar txiki bat, Interlaken barrutian kokatua. Hiria inguratzen duen aintziran, 4.000 metrotik gorako mendien artean bainatzeko aukera dago. Brienzer Rothorn Bahn da hurrengo garraiobidea; Suitzako lurrunezko kremailera-tren zaharrena. 1892tik, lurrunez-

ko arrastoa uzten doa, 2.145 metrora kokatutako Brienzer Rothorn-en gailurreraino. Triki-traka bereizgarriarekin, baso freskoak eta hostotsuak zelai berdeekin eta harkaitz malkartsuekin tartekatuko diren paisaia aldakorrera barneratuko da, gailurrera iritsi arte. Une batean, tren honek 1.678 metroko altuera diferentzia gainditzen du. Ikuspegia izugarria da mendiz inguratuta dagoen eta Brienz aintzira oinetan duen bisitariarentzat. Oso txango gomendagarria. Egun erdia eman daiteke han, trenez joanez gero edo, egun osoa, Brienzetik oinez joanez gero.

Alpeen bihotzean Hurrengo geltokia Wengen da. Hara joateko, aintzira zeharkatuz Interlaken-Ost-era doan itsasontzi bat hartu behar da. Han, beste tren bat, Lauterbrunn-era joateko eta, azken ho19

rretan, beste bat Wengenera iristeko. Bi egunean hartutako bostgarrena izango da, baina ez da nabaritu ere egiten. Tren horietan, hezurrek ez dute karraska egiten, azkarrak eta erosoak direlako. Wengen txikia da, baina badu xarma. Andorra la Vellaren antzeko kokapena dauka, mendien artean murgilduta eta arnasa eteten duten ikuspegiak dituela. Han esnatzeak ez du preziorik: eguzkia atera da eta mendiak erretzen ari da; hondoko oihala zabaldu dela dirudi. Silberhorn da, 3.695 metrokoa, agerian geratu den lehenengoa. Minutu batzuk geroago, MĂśnchek (4.107 metro) dirdira egin du,kontrolik gabe.Alpeen bihotzean, eguna argitzen ari da. Gune horretan egonda, Allmendhubel-era joan gaitezke; MĂźrren-en dago. Hara iristeko, Lauterbrunnen bailara zeharkatu behar da,Alpeetako ikusgarrienetako bat. Suitzako parke nazional handiena dago han; 72 ur-jauzi eta guzti. Lauterbrunnen bailararen atzeko aldean, lehenengo bide tematikoa sortu zen, 2005eko udan: Unescok gizateriaren ondare izendatutako Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn-ekoa. Allmendhubel-en, 2.000 metrotan, belar freskoan eserita, bisitariak goi gailurren ingurua ikusiko du. Hurrengo trena biharamunean iritsiko da. Bidaiaria Jungfraujoch-era igoko da, Europako topera, kontinenteko tren geltoki garaienera, 1898 eta 1912aren artean eraiki zuten obrara. Tren horrek mendiak literalki zeharkatzen ditu. Bat-

20

batean, zazpi kilometroko tunel batean sartzen da eta bertan bidaiatzen duenak aldapa handitzen doala nabaritzen du; argirik ez da ikusten eta tenperatura jaisten hasten da. Klaustrofobia sentsazioa ematen du, baina merezi du bizitzea. Ibilbidean aurrera doala, trena gelditu egiten da eta irekiduretatik Eiger mendiaren iparraldeko pareta ikus daiteke. Iritsitakoan, tunel eta igogailu labirinto batetik mendian zehar ibiliko gara. Esfingera igotzeko aukera dago, 360 graduko ikuspegia daukan terraza panoramiko batera. Handik Bernako Oberland eskualdearen zati bat ikusten da,baita Aletsch glaziarra ere,22 kilometrokoa eta Alpeko izotz korronte luzeena duena, 120 kilometro koadrokoa. Altuerak, 3.571 metro ingurukoak, airerik gabe uzten du, baina inoiz ez bezala arnasten da. Hori bai aire garbia. Hainbesteko edertasunaren eta ikusi eta zeharkatzeko hainbeste elurren artean, zeruko egonaldi honetaz gozatzeko aukera asko daude. Hala, hainbat eskaintza daude: huskiek tiratako lera batean paseo bat ematea, MĂśnchsjoch mendiko aterpera igotzea edota ibilbide bat eskiz egitea eta tirolinarekin jaistea. Norbaitek azkena aukeratuz gero, 25 euroren truke, zeruan tximistaren abiaduran ibiliko da. Izotz jauregia bisitatzeko aukera ere badago, glaziarraren gainazaletik 30 kilometro beherago. Han, izotz iraunkorrean hondoratutako eskultura batzuk ikus daitezke. Jaistean, lurrera itzultzearen sentsazioa sortzen da, zarataz, estresez eta jendez betetako mundu horretara itzultzearena. Hala eta guztiz ere, itzulera atsegina da, Lauberhorneko paisaia berdetik eta Staubbach-eko ur-jauzi erraldoi marmartitik jaisten baita. Paradisuko irteera ez dago gaizki. Ibilbideak Jungfrau-tik Matterhorn-era eramango gaitu, Europako 4.478 metroko piramidera. Suitzako mendirik mi-

Jungfrau mendiko bi ikuspegi ezberdin ikus daitezke goiko irudietan; goikoa Wengenetik begiratuta eta behekoa MĂźrrenetik ikusita, aurrean kulunka ari den haurra eta guzti. Ezkerreko orrialdeko goiko irudikoa ere Jungfrau da eta behekoa, aldiz, Lauterbrunnen.

21

M端rreneko eserleku baten eserita ikuspegiaz gozatzen ari den lagun taldea da goiko irudikoa. Azpian, ezkerretik eskuinera, Jungfrauko Izotzezko Galeria eta Zermatt. Eskuineko orrian, Matterhorn izugarria ikus daiteke goian; behean, aldiz, Saint Saphorin eta Lavaux bailarako irudi bana.

tikoena da, azkena eskalatu duten Alpeetako gailur nagusia. Naturaren harribitxi honek Italiarekin muga egiten du. Horregatik, askok Cervino izenez ezagutzen dute. Orain, bidaia Zermatt alderanzkoa izango da eta, horretarako, sei tren hartu behar dira, alajaina! Helmugara iristeko, Kleine Scheidegg, Lauterbrunnen, Interlaken-Ost, Spiez eta Visp-etik pasatu behar da. Mattehorn-ek bidaiariari ongi etorria emango dio. Panoramak zur eta lur utziko du: alde batean, Monte Rosa mendigunea dago, 4.634 metrokoa; eta, bestean, Mattehorn mendia. Zermatt hiri txikia da, komertziala eta etsaitasunezkoa. Hango kaleetan, jendearen jarrera itxia erraz nabaritzen da. Auto guztiak elektrikoak dira eta klaxona jotzea debekatuta dago. Wengen eta Zermatt Suitzako txanponaren bi aldeak dira. Jarraian,mendiko Matterhorn Express trenean igotzea tokatuko da,Matterhorn Glaciar Paradise-ra joateko;3.000 metroko altueran dagoen balkoi zoragarria da. Panoramika harri22

garria da: alde batetik, Gornergrat glaziarra dago; eta, bestetik, harribitxi bat bailitzan zizelkatutako piramide dotorea. Alpeetako gailur lirain hau aldatzen joaten da, bidaian aurrera joan ahala. Bidaiaren iraupena berrogei minutukoa da eta, bitarte horretan,mendia angelu guztietatik ikus daiteke.Gornergrat-en tontorrera joateko, desbideraketa bat dago. Geldialdia laburra da,baina bizia.Jaisteko ordurik ez dago;trenak etengabe pasatzen dira.

Zermatt-etik Montreux-era Bidaiariak, azkenean, Zermatt-era itzultzea erabakitzen duenean, ezinbestekoa da hiru aintziretan gelditzea, batez ere, handienean, Riffelsee-n. Handik, eguraldia lagun, Suitzako argazki ohikoena egin daiteke: Matterhorn, aintzirako uretan islatuta.Topikoa dirudien arren, dena japoniarrez beteta dago hemen ere. Ordena zorrotz eta perfektuan daude, argazkian isla mitikoaren ondoan agertzeko.

Veveyn dagoen Charles Chaplini eskainitako monumentua da lerroon ezkerraldean dagoena eta azpiko irudietan, goitik behera, Mürreneko abeltzain bat, Montreauxetik pasatzen ari den trena eta San Bernardo arrazako zakur bat ikus daitezke.

Zermatt-en egon ondoren, Suitzako trenen erregea ezagutzeko garaia iritsi da: Glacier Express. Oraingoan, helmuga Montreux izango da. Tren hau nolakoa den irudikatzeko, AVE abiadura handiko trena imajinatu behar da, kristalezko sabaiarekin, Pirineoak zeharkatzen. Glacier Expresseko bagoiak panoramikoak dira eta etengabe mugitzen den agertokira begiratzeko aukera ematen dute. Beste tren asko ez bezala, hemen erabateko isiltasuna dago. Denek inguruaren edertasuna adi-adi begiratzen dute. Txartel-zulatzaileak bakarrik hautsi du isiltasuna, zeinak bere lana ongi egiteaz gain, bidaiariei trena nondik igarotzen den azaldu dien eta hori, gurean, ez da batere ohikoa. Trena Zermatt-etik irten da eta bailara sakonetara jaitsi da;Alpeetako gris eta zuritik hurrengo geltokiko, Montreuxeko, berde eta horira pasatu da. Montreux kontrastez betetako lurra da. Leku garaietatik uretara pasatzen gara, Leman edo Geneva aintziraren bihotzera bete-betean sartuko baikara. Alpeetako klimatik mediterraneora igaroko gara eta pinuz eta landarez betetako altuerako paisaia palmondo sailez eta mahastiz betetako paisaia bilakatuko da. Zermatt-en ez bezala, jendea alaia eta atsegina da; tabernen eta kaleko musikaren giroak kutsatuta, agian. Hemen, Suitzako jazz jaialdi ezagunena eta munduko ospetsuenetakoa egiten dute. Hirian ibiltzea oso erraza da, Riviera bisitatzeko autobus sare zabala baitauka, baita eskualdea zeharkatzeko trenak zein itsasontziak ere. Horretarako, Riviera Card txartela eskuratzea komeni da, bidaia asko merkeago egiteko aukera ematen baitu. Montreux-en gaudela, gomendagarria da Rochers de Naye-ra igotzea. Guneko bisitarik mitikoena da eta, jakina, hau ere trenez egiten da. Han, marmotak dira protagonista. Hain zuzen ere, “Marmoten paradisua” deitzen zaio, munduko hainbat lekutako marmota gehien dituen haztegia delako. Horri guztiari buruzko azalpenak interpretazio gunean ematen dituzte. Abenturazaleenei gaua tontorrean ematea gomendatzen zaie, benetako zazpi ger edo yurta-tako baten barruan (ibiltari mongoliarrek aziendarekin batera erabiltzen dituzten etxe tipikoak dira). Mongoliaren zati bat Suitzan aurkitzeak eragiten duen harridura erabat uxatu gabe, mahastietarako trena hartzeko garaia iritsi da. Valais bailara zeharkatuko du; hau da, ardo onenak ematen dituen Suitzako eskualdea. Ardoaren paradisu horretan, mahastiak eta baratze-alorretan eraikitako herriak bata bestearen ondoren daude, eta teknologiak mahatsondoak kontu handiz zain-

tzen laguntzen du. Valais hiru eguzkien lurraldea da: indarrez dirdira egiten duen eguzkiarena, aintziran islatzen denarena eta mahastien hormetan errebotatzen duenarena.

Azken geltokia: Zurich Vevey da hurrengo geltokia, aintziraren ertzeko hiri lasaia, patxadaz zeharkatzeko egokia.Argazki Museoa bisitatzea interesgarria da; erakusketa apainak hiriaren historia erakusten du.Gainera,lurraldeko produktuak dastatzea komeni da,adibidez, La Grenette fromageriekoak, non William Wyssmüller gaztagile maisuak gruyère gazta sorta zabala daukan. Amaitzeko, ezin txokolategi batera joan gabe geratu. Erakusleihoan bonboiek eta txokolateek beren xarma erakusten dute. Vevey bohemioa eta liluragarria da, Charles Chaplin handia hamarkada batez hartu zuen hiria.Aintzirako paseoan dagoen estatua batek komiko eta Charloten mitoaren sortzaile izan zena gogorarazten du. Jarraian, Mississippiko lurrunezko itsasontzi bat imitatzen duen ontzi batean, bidaiaria Suitzako gaztelu zirraragarrienetako batera joango da: Chillon gaztelura. Jatorrizko eraikuntza XI. mendearen aurrekoa duen gotorleku hau oso ospetsu bilakatu zen sotoan zegoen kartzela zela eta. Bastioi hau literaturako hainbat maisuren inspirazioa izan da, adibidez, Jean-Jacques Rousseau,Victor Hugo eta Lord Byronena. Azken horrek gaztelua bisitatu (1816) eta dorreko zutabe batean bere izena idatzi ondoren, “The Prisoner of Chillon” (Chilloneko presoa) lana egin zuen, François Bonivard presoarengan inspiratuta. Bonivard XVI. mendean Geneva askatzearen alde borrokatu zen Savoiako matxino bat izan zen.Bitxikeria bat: norbaitek gaztelu honetaz une ahaztezin baterako gozatu nahi badu, alokatzeko aukera dauka.

Montreauxeko Chillon gaztelua da goiko irudian ikus daitekeena. Suitzako gaztelu zirraragarri honen jatorrizko eraikuntza XI. mendea baino lehenagokoa da; behinola, bertan zegoen kartzelagatik izan zen ezagun. Behean, Gornetgrateko trena.

Ikuskizunaren ondoren, sei egun hauetako 24. trena, Golden Expressa, hartzeko garaia iritsi da. Azken geltokia, Zurich. Horrela bukatu da Suitzara, aire fresko eta puruaz gain, 4.000 metroko 47 gailur dauzkan paradisura, egindako bidaia. Leku egituratu eta lasaia da, ordenatua, dena garaiz dabilena eta edertasunez betea. 25

EUSKAL HERRIKO

Testua eta argazkiak:

Jorge Lopez / Visual Natura

ITSASLABARRAK

Paisaia menderakaitzak

EUSKAL HERRIKO

Testua eta argazkiak:

Jorge Lopez / Visual Natura

ITSASLABARRAK

Paisaia menderakaitzak

Itsasoaren indarrak zizelkatutako itsaslabar basatiek hartzen dituzte gure itsasertzak. Ezkerreko irudian Biarritzeko kostaldea ikus daiteke eta, behekoan, Galeatik Billanora arteko itsaslabar izugarria.

Naturaren indarrek orain milaka urte modelatu zuten Euskal Herriko orografia, baina egin beharreko lana ez zen hor amaitu. Mendeetan zehar, haizeak eta olatuek kostaldea zizelkatu dute; mendiak uretara jausten joan dira, itsaslabar harritsu ikusgarriak osatuz. Itsasoaren aurkako borroka galduta dutela jakinda ere, euskal itsaslabarrek ikuskizun paregabea eskaintzen digute egunero.

K

obaronetik Biarritzera doan 225 kilometroko kostaldea itsaslabar erraldoiz osatuta dago batik bat. Ez da erraza horietara iristea. Gizakia sarrera errazeko tokietan eta babestutako guneetan herriak eta hiriak sortzen aspaldi hasi bazen ere, zorionez, Euskal Herriko kostaldeko zati handienak bere izaera basatiari eusten dio oraindik ere. Mendebaldetik ekialdera, Kobaroneko itsaslabarretan egin dugu gure lehen geldialdia. XIX. eta XX. mendeetako burdin erauzketak meatzaritzako jardueren muin bilakatu zuen ingurunea. Lurraren erraietatik erauzitako mineral preziatua garraiatzen zuten bagonetak hona iristen ziren; hemen garbitu eta kargatzen zituzten Britainia Handirako bidea hartu aurretik. Meatzaritzaren krisia iritsi zenean, baztertuta geratu zen Kobaron. Pasa den hamarkadan, zaharberritze proiektu bikain bat abian jarri eta trenbidearen ibilbidea oinezko-

28

en pasealeku bilakatu zuten. Horrenbestez, bisitariek garaiko meatzaritza ezagutzeko parada itzela dute. Aurrekoa baino zaharragoa izan arren, egoera askoz hobean heldu da gaur egunera Aixerrota. Haize errota hau Getxon dago, Galeako itsaslabarrera heltzean bisitariari ongietorria emateko prest. Egun, arte galeria eta jatetxea daude irlandar batek 1727an eraiki zuen errotan; garai hartan bizitzen ari ziren lehorteari aurre egiteko asmoz, irlandarrari haizea erabiltzea otu zitzaion ur erroten bidez xeha ezin zitekeen garia txikitzeko. Galeako horma zurixkek babesa ematen diote Nerbioiko itsasadarraren bokaleari, Abrako ikuspegi benetan bikaina dugularik. Itsaslabar hauek hamar kilometrotan hedatzen dira, Barrikara iritsi arte, eta naturaren erdian egoteko parada ederra ematen digute. Gorlizeko badiak muga naturala egiten du, eta behin bertatik pasata, gu-

re hurrengo geralekura gerturatuko gara: Billano. Gorliz eta Armintza lotzen dute bertako itsaslabarrek, eta Gorlizeko badia behatzeko gune zirraragarria eskaintzen dute. Begiekin egingo dugun ibilbidean, interes ekologiko handiko arte eta gurbitz basoa ikus dezakegu. Senaia batzuk ere badaude, baina horietara soilik ontzi bidez irits daiteke: piraguista eta urpekarien atsedenleku eta

paradisu txiki dira.Beste behin ere,gizakiaren eskua ikusiko dugu naturak eskaintzen digun paisaiaren erdian: kasu honetan, helburu militarrekin eraikitako gunea aurkituko dugu.

Azkorriagako gotorlekua Azkorriagako gotorlekua izan zenetik lau horma besterik ez dira geratzen egun. XVIII. mendean eraiki zuten Us-

trikoetxe lurmuturrean ingelesen erasoetatik babestu ahal izateko. 36ko Gerra amaitutakoan, beste behin ere eraikinaren interes estrategikoa tarteko, armada frankistak lur azpitik komunikatzen ziren hainbat babesleku eraikitzera behartu zituen preso errepublikanoak. Hala, erasoei aurre egiteko babes azpiegiturak atondu zituzten. Itsasargi berriaren azpitik, oraindik ere lurpeko ga-

Euskal Herriko kostaldean arteak ere badu lekurik; goiko irudian ikus daitekeen Eduardo Chillidaren “Haizearen Orrazia� eskultura monumentala da horren adibide. Arrokarekin uztartzen diren altzairuzko hiru piezek 30 urte daramate Donostian. Behean, mendiaren eta itsasoaren arteko malkar izugarria, Zumaian.

ikusi ahalko dugu. Benetan xarma berezia duen lekua da. Kondairaren arabera, Bermeon lehorreratu eta hiru oinkadatan iritsi zen honaino San Juan.Urratsen markak arroketan utzi omen zituen eta bere ohorez eraiki zen lehen ermita X. mendean. Bertaraino iristeko dauden 237 eskailera irregularrak igo ostean desira bat eska daiteke, eta, esaten dutenez,ermitako kanpaia hirutan jota eskatutakoa bete egiten da. Badaezpada, proba egin beharra dago.

Gaztelugatxeren parean dago 1852. urtean eraikitako Matxitxako argidorre historikoa. Antigoaleko farozainen eskolaren egoitza izan zen garai batean. Itsasargi zaharraren alboan dago berria: elektrifikatzen lehena izan zen eta Iberiar penintsulako itsasargi indartsuenetakoa da. Egun, argidorre guztiak automatizatu eta farozainaren lanbidea desagertu egin da, baina, hala ere, eraikin adierazgarri hauek garai bateko misterioa gordetzen dute oraindik ere. Matxitxako lurmuturraren eta Bakioren artean dagoen ingurunea biotopo babestu izendatu zuten 1998. urtean, bertako aberastasun paisajistiko eta naturala zaintzeko asmoarekin. Hemen hasten da Urdaibaiko Biosfera Erreserba eta Ibarrangeluraino iristen da. Babestutako eremuaren barnean dago, baita ere, Izaro uhartea. Bermeo eta Mundaka artean dagoen uharte honen jabetzaren gaineko gatazka 1719. urteko uztailaren 22an amaitu zen, estropada batekin. Bermeoko trainerua azkarrago iritsi zen Izarora, eta, ordutik ho-

na, data horretan herriko alkatea uhartera joaten da urtero, teila bat itsasora bota eta Izaroren jabetza bermeotarrena dela gogora ekartzeko. XVI. mendeko ordenantzek argi eta garbi uzten dute tradizio hau betetzen ez den urtean uhartea Mundakako herriaren eskuetara igaroko dela berriz ere.

Mendiaren babesean

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

leria hauetara sar daiteke; bertan dagoen kainoi zahar batek ekartzen digu gogora iragana ez dela horren urrunekoa. Iluntzero, kaio zalapartariak Billano uhartera etortzen dira lotara, eta, bien bitartean, itsasargiak gaueroko dantza nekaezinari ekiten dio. Lemoizeko itsaslabarren artean erdi ezkutuan aurkituko ditugu zentral nuklear izan nahi izan zuen eraikinaren hondarrak. Natura aurrea hartzen ari zaio eraikinari, eta, bitartean, ikuste hutsarekin beldurra sortzen duten hondar hauei etekina nola atera ari dira pentsatzen zenbait pertsona. Ekialdera jarraituta iritsi gara Bizkaiko kostaldeko gune adierazgarrienetako batera: Gaztelugatxe. Uhartetxoaren silueta nahastezina da:bi arkuk zeharkatzen dute,eta,sarbiderako duen harrizko zubia ikusi orduko, aurrez aurre duguna Gaztelugatxe dela dakigu. Tontorreraino eramaten gaituen via crucis bihurria gaindituta iritsiko gara San Juanen omenez eraikitako ermitara; bertatik,Aketze uhartearekin batera eskaintzen digun paisaia

Gernikako itsasadarren eskuinaldean dago harrizko OgoĂąo lurmuturra. Isolatuta egoteak eta labanaz ebakia dirudien 300 metroko horma bertikala izateak handitasun itxura ematen diote. Hain zuzen, kareharrizko horma hauetan egiten dituzte habiak itsas hegaztiek. Ekialdean, harritzarraren babesean, Elantxobe herri berezia eta bertako portua topatuko ditugu. Mendi mazela aldapatsuan, etxeak bata bestearen gainean eraikita daudela dirudi;herriko kalexka estuek agerian uzten dute espazio murritza ahal bezain beste probestu dutela. Mendebaldeko haizetik babestuta dago portua eta horrek ainguraleku benetan lasaia izatea ekarri du. Elantxobetik irtenda irits daiteke OgoĂąoko gailurrera; bertan, artadi itxi batek estaltzen du begi bistan dugun guztia. Behin honaino iritsita, itsaslabar hauetako lehen

Itsasoko uhinen mugimendu bortitzak zein baretasun sinestezina, biak topa ditzakegu kostaldean. Paisaia ederrak izateaz gainera, kontrabandistentzat babesleku ere izan ziren behinola itsaslabar bakartiak, era guztietako merkantziak lehorreratzeko leku bikainak baitira. Beheko irudian, Azkorri.

biztanleak ezagutzeko garaia iritsi da: Santa Katalinako kobetan egindako indusketetan izandako aurkikuntzei esker, posible da. Koba hau izen bereko itsasargiaren azpian dago, Lekeitioko itsaslabarrean. Lekeitio eta Ondarroa arteko itsaslabarrak baleen ehizarako gune bikaina ziren, eta, hala, iskanbila ugari izaten ziren bi herrien artean. Talaietan adi-adi,

balea ikusi orduko abisua emateaz arduratzen ziren behatzaileak. Maiz, gatazka latzak sortzen ziren bi herrien artean balea lehendabizi nork ikusi zuen edo baleari lehen arpoi kolpea nork eman zion argitzeko. Egoera mikatzari irtenbidea emateko, 1644. urtean araudi bat sortu zuten: balea lehendabizi zauritzen zuenarentzat izango zen. Baina, hala ere, baleak desagertu artean 31

Sopelako itsaslabarrak dira orrialdeotako argazki nagusian ikus daitezkeenak. Hemendik gertu, Getxon, hamar kilometroko luzera hartzen du Nerbioiko itsasadarraren bokalea babesten duen Galeako itsaslabarrak. Beheko irudietan, Barinatxe eta Talaimendi, hurrenez hurren.

Mariasol Ramirez / Argazki Press

ez ziren iskanbilak amaitu. Izan ere, garaiko pieza desiratuenetakoa zen balea; den-denari ateratzen zioten probetxu. Azken balea Orioko arrantzaleek harrapatu zuten 1901. urteko maiatzaren 14an. Baina, baleen desagerpenarekin batera, bizimodu berezi bat ere galdu zen. Gipuzkoako lurretan sartuta iritsiko gara Saturrarango hondartzara.Urre koloreko harea eta itsasotik babesten dituen arrokak dituen senaia eder hau antigoaleko kondaira baten eszenatoki da. Esaten dutenez, Satur eta Aran izeneko bi maitale senaia honetatik hurbil bizi ziren. Satur arrantzalea egunero itsasoratzen zen beharrerako;Aran, bitartean, maitalea noiz iritsiko zain geratzen zen 32

lehorrean. Galerna bortitza izan zen egun batean, Satur ez zen lehorreratu. Aran bere zain geratu zen, eta, itzultzen ez zela ikusita, etsipenez eskatu zion itsasoari eraman zezala bera ere. Eta halaxe izan zen: gau hartan, izugarrizko burrunba entzun zen, arrokak itxuraz aldatu, eta, apurka-apurka, Satur eta Aranen itxura hartu zuten. Hondartzatik Mutrikuko porturainoko tartean dago Zazpi Hondartza izenarekin ezagutzen den gunea: itsaslabar handiez osatutako marearteko zabalgunea da. Izenak soilik oinez joanda ezagut daitezkeen senaia txiki eta lasaiei egiten die erreferentzia. Aurreraxeago eginda, Deba eta Zumaia artean, euren formazio bitxiagatik mundu osoan eza-

gunak diren itsaslabar izugarriak daude. Mundu osoko geologoak etortzen dira honaino Zumaiako flysch ospetsuaren sekretuak agertarazteko asmotan. Baina geologo izan gabe ere paisaia honek harrapatu egiten gaitu ikusten dugun lehen unetik bertatik. San Telmoko ermitatik dugun bista panoramikoa da horren adibide. Harria hareagatik ordezkatu dugu IĂąurritzara iritsi bezain laster. 1997. urtetik babestutako biotopo honetan duna mugikorrak, IĂąurritzako padurak eta Talaimendiko itsaslabarrak daude. Zarautzeko hondartzaren eskuinaldean dagoen gune eder honetan Euskal Herriko kostaldeko ezaugarri guztiak topatuko ditugu.

Arte garaikideak ere badu bere lekua itsaslabarretan. Eduardo Chillida eskultorearen “Haizearen Orrazia� obrak 30 urte daramatza olatuekin bizikidetza estuan. Arrokarekin uztartzen diren altzairuzko hiru pieza handik osatutako eskultura monumentala Donostiako ikur bilakatu da jada.

Kontrabandisten gunea Mugak beti izan dira kontrabandisten topaleku, eta itsaslabar bakartiak era guztietako merkantziak lehorreratzeko leku bikainak dira. Jaizkibel mendia inguratzen duen kostan harrizko hormek babestutako senaia ugari daude; kontrabandistentzat leku paregabea izan da luzaroan. Mugazainek erabiltzen zuten

bidezidorretik kostaldea zeharkatu eta Higer argidorrera iritsiz ezagutuko ditugu paraje hauek.Txingudiko badiaren bestaldean dago Lapurdi. Bertako kosta Bizkaia eta Gipuzkoakoa baino txikiagoa da, eta hareak ere leku askoz gehiago hartzen du; hala ere, itsaslabar malkartsuak ere baditu, Hendaia eta Donibane Lohizune arteko Abadia erreserbakoak kasu. Euskal Herriko kostaldeko ingurumari honetan ere bada iraganeko liskarren aztarnarik. Bigarren Mundu Gerran eraiki eta suntsitutako bunkerrak gaur eguneraino iritsi dira. Hain zuzen ere, Santa Ana lurmuturrean dagoen bunker baten parean daude Bi Bikiak bezala ezagututako arrokak. Kondaira ugari daude itsasotik irteten direla diru-

diten bi arroka hauen gainean. Horietako batek dioenez, jentilak izan ziren euren habailak erabilita arrokak uretara bota zituztenak. Euren helburua, antza, Baionako katedralari bete-betean ematea zen; kondairaren arabera, ez zuten asmatu eta itsasora jauzi ziren. Euskal Herriko itsaslabarretatik egin dugun ibilbidearen amaiera Biarritzen dago; zehazki, Amabirjinaren Arrokan. Handik Biarritzeko itsasargiaren silueta ikus daiteke, eta, ondoren, itsaslabarrak desagertu egiten dira Landetako hondartzei lekua uzteko. Basatia, menderaezina, ikusgarria, kondairez blai dagoena...Horrelakoa da Euskal Herriko kostaldea.Horrelakoak dira itsasoarekin dituen hitzorduak ere. 33

Testua: Enrique Sancho

Argazkiak:Thinkstock

ESPORADAK

Greziako altxor ezkutuak

Testua: Enrique Sancho

Argazkiak:Thinkstock

ESPORADAK

Greziako altxor ezkutuak

T

Kondairen arabera, lur hauetako

biztanleak argonautak, ziklopeak eta

zentauroak izan ziren behinola eta Greziako Panteoiko jainko hedonistetako batzuk, Dioniso, Apolo eta Hermes tartean, Olinpotik oso urrun ez zegoen uhartedi honetara etortzen ziren tarteka, gizakiekin denboraldi bat pasatzera. Tesalia kostako Esporaden xarmak liluratu egin zituen jainkoak eta, egun, Greziako altxor ezkutu eta ezezagunenetakoa da artxipelago hau. 36

okikoek ez dituzte aipatu ere egiten begi bakarreko erraldoiak, ez eta zaldi-gizonak ere, eta ardoaren, artearen edo bidaiaren jainkoak beste zerbaitekin lotzen dituzte egun. Baina, galdetuz gero, lepo eta bizi hitz egiten dute tarteka bizilagun izaten dituzten pertsonaia ezagunen gainean, batez ere Meryl Streep, Pierce Brosnan eta “Mamma Mia!” musikalaren bertsio zinematografikoa filmatzen jardun zirenean bertatik pasa ziren teknikari eta aktoreei buruz. Galdetu bestela Skiathos eta Skopelos uharteetako biztanleei. Zikladeetako uharte ezagunekin (Mikonos, Santorini...) gertatzen ez den bezala, Esporadek ezezagun izaten jarraitzen dute oraindik ere, hein batean komunikabideak ez direlako horren erosoak. Baina, hala ere, merezi dute. Skiathosen, esaterako, 44 kilometroko kosta eta 60 hondartza idiliko aurkituko ditugu –batez ere Lalaria eta Kukunaries zoragarriak– eta begetazioa ere ikusgarria da,Mediterraneoko pinuz osatutako basoez gain, mahastiak, fruta-arbolak eta olibondoak ere baitaude. Karaflitsanaka mendian dauden Evangelistria eta Deikundeko Amaren monasterioak derrigor ikusi beharrekoak dira, eta gomendagarria da Agios Jaralambos eta Kejriako Ama Birjinaren monasterioak ere ikustea.

Hiriburuak uhartearen izen bera darama; bertan, teilatu gorriak eta atari loretsuak dituzten etxe zuriak dira nagusi. Kalexkak, balkoiak eta txokoetako polikromiak osatzen dute hiriaren xarma. Burtsi da leku ederrenetariko bat. Ghisiek XIII.mendean eraikitako gaztelu eder eta gotorra dago bertan eta handik hiriaren panoramika bikainaz goza daiteke. Halaber, bisitaldi interesgarriak dira San Nicolas eta Limniako Ama Birjinaren elizak, baita Alexandros Papadiamantis poeta heleniar maitatu eta ezagunenetakoaren museo-etxea ere. Hiriburuaz gain, udarako aproposak diren beste bi hiri ere badaude uhartean: Canapiza eta Cucunaries. Iparraldean Castro hiri gotortuak erakartzen du arreta: egun hutsa dago baina oraindik ikus daitezke garai batean zutik zeuden 30 ermitetatik hiru. Bertaratuz gero, txalupan ibilbide txikia egiteak ere merezi du, batez ere koba urdinetara joateko. Galazia Spilia izena duten kobazulo hauek ikusgarriak dira. Koben barnealdean urdina da nagusi, eta haizeak eta urak zizelkatutako formak benetan txundigarriak dira. Skopelos uhartea, bere aldetik, Skiathos eta Alonisosen artean dago. Pinuz eta begetazio itxi-itxiarekin estalitako uhartea da. Arkitektura tradizionalari, bertako eliza ugariei,

Ur gardena eta paisaia zuri-urdina dira Esporadetako bereizgarri nagusiak. Egituren zuritasunak itsasoko uraren urdin biziarekin egiten du talka eta kalexka estuetatik goazela ikusiko ditugun balkoi apainek xarma berezia ematen diete artxipelago honetako herrixkei.

uhartean barreiaturik dauden ermita zuriei, itsasoan amaitzen diren baso hertsiei eta hondartza zoragarriei esker, ametsezko oporraldietarako gune aproposa da askorentzat. Hiriburuak, Skopelosek –hemen ere, hiriburuak uhartearen izen bera du–, eskualde honetako uharteen arkitektura tipikoa du: bi edo hiru solairuko etxebizitza dotoreak, euren horma zuri eta teilatu gorri edo grisekin,eta guztiak kolore biziko leiho eta atez hornituta. Herriko puntu garaienean, antigoaleko akropoli baten gainean, XII. mendeko gaztelu veneziar baten hondarrak daude. Etxe zurien arteko kalexka estu eta dotoreetatik lorez gainezka dauden balkoiei begira goazela antzeman dugu herriaren xarma; eskailera eta aldapetatik 37

gora goazela eliza edo ermita benetan txikiak aurkitu ditugu bidean. Ama Birjinaren, San Nicolasen, Deikundearen Ama Birjinaren eta San Anastasioren omenezko elizak ikustekoak dira eta ikur nabarmenak dituzte. Baina uhartearen xarma lehen aipatutako lorez jositako egurrezko balkoietan, kalexka estu eta dotoreetan, pasadizoetan eta jantzi tradizionalak soinean dituztela etxeen atariko harrizko eserlekuetan lasai-lasai dauden andreetan dago.

Maneiatzeko erraza den ontzi bat alokatzea erabaki dugu errepidez helezinak diren ehunka senaia eta hondartzak ikusteko aukera izateko. Zalantzarik gabe, hondartza, eguzkia, patxada eta bakardadea maite dutenek egin dezaketen hautu onena da. Hori bai, Skopelosen ez da beharrezkoa hondartzara joateko errepidea erabiltzea, hiriburutik eta Lutrakitik etengabe irteten baitira uharteko ia hondartza guztietara joan-etorria egiten duten txalupa txikiak. Euren edertasunaga-

Skiathoseko portua da lerro hauen behealdeko argazkikoa. Izen bereko uhartearen hiriburua da Skiathos eta merezi du bertako karrika, balkoi eta txokoetako polikromiari arreta eskaintzeak.

Artxipelago honetan hainbat eliza ikusiko ditugu, horien artean Skiathos uhartekoak. Hiriburuan, esaterako, San Nicolas eta Mimniako Ama Birjinaren elizek merezi dute aipamen berezia. Goiko irudian ikus daiteke hiriburuko elizetako baten teilatua.

tik, Panormos, Milia, Sares, Ayios Constantinos, Glisteri eta, batez ere,Castri,Limonari,Stafilos eta Velani –tradizio nudista handia du– nabarmenduko genituzke.

Uharte txikienak Esporadetatik egindako bisitaldian derrigor ezagutu beharrekoak dira Skyros eta Alonnisos uharteak. Lehena artxipelagotik urrunen dagoena da,baita ezberdinena ere.Iparraldeko lurra emankorra da oso eta begetazioz estalita dago. Hegoaldean kontrakoa topatuko dugu: hareazko hondartzak eta Skiroseko zaldi atseginen –ez dute poney sonatuekin zerikusirik, baina txikiak eta sinpatikoak dira– egoitza diren mendi ikusgarriak. Uharte honetan apenas izaten da atzerritarrik, eta, beraz, egun lasai batzuk pasatzeko leku aproposa da. Kondairaren arabera,Akilesen babesleku izan zen Skyros. Amak semea emakumez mozorrotu eta Licomedes erregearen alaben artean eraman zuen, hartara alabatzat hartu eta Troiara bidaia zezan ekidingo zuelakoan. Lurralde honetan hil omen zen, baita ere,Atenaseko errege izandako Teseo. Mito ospetsuen kokaleku izan den uharte hau gune historiko eta arkeologiko garrantzitsua ere bada. Kontuan hartu behar da guztira 300 elizatik gora dituen uharte baten gainean ari garela hizketan. Ziurrenik, horietatik nabarmenena San Jorge da, uharteko patroiari eskainitakoa. Hiriburuko bista ikusgarriak dituen gune batean dago kokatua eta inguruan bada gaztelu ikaragarri handi bat ere. Bi eraikinek eta maldan barreiaturik dauden etxetxo zuri tipikoek koadro bitxia osatzen dute. Kalexka estuetan eskailera ugari daude, lurraren maila aldaketak horren nabariak ez izateko. Skiathos eta Skopelosen ostean, Alonissos da artxipelago honetan garrantzia gehien duen uhartea. Begetazio itxia du honek ere, pinuak hondartzetaraino iristen dira zenbait gunetan eta Egeo osoko amildegi ikusgarrienak topatuko ditugu 39

Skopelos pinuz eta begetazio itxiz estalitako uhartea da. Ezkerreko irudian ikus daiteke hiriburuko portua, eta, lerro hauen azpian, hiriko ermitetako bat. Azpiko bi argazkietan, aldiz, uhartediko begetazio aberatsaren adibide bat eta muino baten gainean eraikitako ermita.

bertan. Hiriburu zaharra, Hora, hegoaldean dago, Mediterraneoko zeru urdinarekin talka egiten duen muino baten tontorrean. Arkitektura tipikoko herri txikia da, oso polita. Aldiz, egun bakarreko bisitaldia nahikoa da hiriburu zaharra ezagutzeko: 1965. urteko lurrikarak min izugarria egin zion herriari eta egun ez da inor bizi bertan. Hala ere, zenbait etxe berreraikitzen hasiak dira, batez ere atzerritarren ekimenez. Eta herria “hutsik� badago ere, egoera nahiko onean dauden zenbait etxetan kafetegi eta tabernek martxan jarraitzen dute. 40

Uharte honetara iristen diren turista bakanak Patitirin geratzen dira, Alonissoseko portuan. Uharteko hiri nagusia da, arkitektura modernokoa. Hein handi batean Hora utzi behar izan zuten greziarrek eraiki zuten Patitiri eta, hiri gaztea bada ere, antigoaleko zenbait ohitura aintzat hartuta eraiki zuten; hala, esaterako, etxebizitzak eta gainerako eraikinak anfiteatro bat osatuz eraiki zituzten. Aipatutakoari herriak paisaia natural ederrak dituela gehitzen badiogu, lekua benetan ikusgarria da: esmeralda koloreko urez blai dagoen portuak eta pi-

nuz osatutako basoak bat egiten dute udako oporraldietarako ezin hobeak diren hareazko hondartzekin. Baina, hondartza bikainez harago,Alonissos Itsasoko Parke Naturala da uhartearen erakargarri nagusia: 1992. urtean jaio zen itsas txakur fraideen kolonia eta zortzi uhartetxoetan bizi diren 33 hegazti espezieak babesteko asmoarekin. Basoko bizitzaren santutegia da, ohiz kanpoko edertasuna duen leku malkartsu eta bakartia,eta Mediterraneoan zein mundu mailan bakarrak diren ekosistemak daude bertan.

Parkeko animalia eta landare espezie ugari endemikoak, ohiz kanpokoak edo babestuak dira. Tokiko geografian hainbat koba eta hondartza daude eta horiek dira itsas txakur fraideen egoitza. Uharte hauetan beste zenbait biztanle ere badaude, esterako narrastien familiako espezie bitxi bat, migrazioan dauden hegaztiak edota Ziklopearen Koban aurki ditzakegun krustazeo endemikoak. Inguruotan ur garbiek posidonia eta arrezife gune ikusgarriak estaltzen dituzte, hainbat arrain eta belaki espezieren bizitoki bihurtuz. 41

Testua eta argazkiak: Ekain Martinez Lizarduikoa

MAROKO

Herri zaporeak dastatzen

Bizitzan behin bada ere, bisitatu beharrekoa da basamortua: ez dago bertan sentitzen dena deskribatzerik. Geologoentzat paradisua da. Ura dagoen lekuetan, goiko irudiko berdegunean kasu, naturaren eztanda ikusgarria da. Beheko irudietan, merkatuetako produktuak ikus daitezke: etxeak kolorez tindatzeko hautsak eta barazkiak.

M

Afrikako ipar-

mendebaldean

eta Andaluziako kostetatik ez hain urrun, europarrentzat Afrikarako sarbide eta afrikarrentzat bide nagusi izan den Marokorekin topo egiten dugu. Euskaldunek, gainera, leku preziatutzat jotzen dugu Maroko.

44

endizaleek bertan dituzte gailur amaigabeak, Atlas mendikatean bilduta; eguzkia hartzea eta itsaskiak eta arraina jatea gogoko dutenek Essauira eta Asilah bezalako kostalde liluragarriak dituzte, menu gozo baten jaki nagusi modura; eta basamortua, eta errepide luze eta azkengabeak, kolore eta usain sarkorrak eta anitzak, mezkitaz jositako ibarrak, kaleko giro bizia eta jendearen joan-etorriak... edozein ahozurirentzat paregabeko txokoa da Maroko, dudarik gabe. Bidaia honetan, ordea, gida liburuek eskaintzen ez duten aukera bati ateak erdiz erdi ireki nahi dizkiogu;inprobisatzeari alegia. Furgoneta hartu, penintsula zeharkatu eta, 12 orduren buruan, ferrya hartuta, Ceutan gaude. Moral kontuak alde batera utzi eta bide errazenetik jo dugu: muga zeharkatzeko, pasaportean diru pixka bat sartzea, bestela, amaigabea suerta dakiguke gure bidearen lehen zatia. Pasaportean zigilua jartzea lortu, Karta Berdea delakoa ondo gorde eta mugan emandako paper zuriarekin inprobisatzeko garaia iritsi zaigu. Zortzi

egunez, furgonetaz, Marokoren altxor ezagunenak eta txokorik ezkutuenak uztartu eta ezagutzeko unea da. Chauenera edo Chefchauenera iritsi gara, Ceutatik pare bat orduko bidea egin ostean. Eskalatzaile sutsuentzat ez da paradisu makala, ez eta kifi zaleentzat ere. Leku magikoa da, dudarik gabe. Azken urteotan, ordea, globalizazioaren izenean, gune turistiko garrantzitsu bilakatu da kale urdin eta bizitasunez beteriko mendi magalean kokaturiko herrixka hau.Inprobisatzearen izenean, ordea, hemendik gomendio bi: ezinbestean, bertako kale estuetatik galtzea, eta ahal den heinean, lehen-lehenik, bertako herritarrak ibiltzen diren merkatuetatik bueltatxo bat ematea; eta bigarrenik, herrixka honetan dauden makina bat terrazatako bat aukeratu eta minaretetik muezinak otoitzerako egiten duen deia bailara osoan nola zabaltzen den entzun eta sentitzea. Hegoalderantz joateko garaia da. Inprobisatzearen lagun diren pazientzia eta denboraren kontzepzio desberdina ezinbestekoak dira. Marokon gaudela, gainera, bidean zehar etengabe galtzea

gauza normala eta espero izatekoa da, beraz, lasai! Gainera, galtzeak beti ematen digu aukera “Lonely Planet” bezalako turismoko “biblia” berri horiek ezartzen dituzten mugetatik at gauza berri eta goxoak arakatzeko eta aurkitzeko. Horrela bada, bigarren mailako bide estuetatik Fezera iritsi, bertan, hiria zeharkatzeko ordu eta erdi inguru igaro eta Ifranerako bidea hartu dugu. Ifrane! Suitzako Alpeetako herri aberatsenen itxurako eskiatzaileentzako gunea. Marokon aberats asko dagoela jakinarazten digun lekua. Bertan, gauza interesgarririk ez dago, baina bertako bidegurutze batek Marokoko txoko ikaragarrienetako batzuk ezagutzeko parada emango digu. Falta diren kartelen ordez, intui46

Udaberrian joanez gero, Maroko lehorra denaren aurreiritzia apurtzen da; goiko irudian ezin hobeto suma daiteke. Beheko ilaran, alfonbretako kolore-jolas biziak eta Marokoko ametsezko arkitekturaren adibide bat.

zioari jarraituz, Boulemane izeneko herri baterako bidean geundela konturatu gara. Bidean zer topatuko eta goi-ordoki ikaragarri zabala, inoiz ezagut dezakegun errepide zuzenena parean dugula.Albo batean, itxura eta forma anitzeko mendi gorrixkak eta, parez pare, urrunean, Atlas mendikate zuri-zuria. Inongo herririk ikusi gabe 50 bat kilo-

metro egin ondoren, lehen herrixka topatu dugu. Bertakoak oso irribarretsuak dira. Turistak ikusteko ohitura handirik ez duen herria den froga! Jakin badakigu,ordea,haiek gonbidatuta ez bagaude bertan gelditzea ezinezkoa dela. Azken batean, atzerritarrak gara. Horrela, ordu laurden baino gehiago egingo dugu errepide zuzen eta amaigabe horretan, eta nekatzen hasten garenean, errepide nagusiago bat agertuko zaigu.Antza denez, hori da Ifranen hartu behar genuen errepidea. Sei ordu inguru “galduta” igaro ditugu... eta, gu, konturatu ez! Midelt-era iritsi gara. Gauza askorik ez duen herria da, bai, baina iluntzeak eskaini dizkigun koloreek guztiz liluratu gaituzte. Midelt-etik abiatuta, Saha-

rako ateak zeharkatzeko prest gaude. Harriz sortutako haran ikaragarrietan barrena goaz, errepide ondoan dauden umeek harrapatutako iguana koloretsuak erakusten dizkiguten bitartean. Marten gaudela dirudi. Harrien artetik atera bezain laster, lehen oasiak topatu ditugu. Sinestezina dirudi, baina hantxe biziz beteriko bailarak aurkituko ditugu, hilak eta idorrak behar lukeen txokoetan. Fosilen saltzaileak alboetan, duela milioika urteko animaliak, harrietan euren oinazea utzita, gure zain egongo balira bezala. Merkurioa goraka doa, etengabe. Erfoud igaro eta urrunean kolore horixka duten mendiak agertu dira begi-bistan. Bidean kilometroak egin ahala, inoiz

Zenbaitetan zaila suertatzen da zein lurraldetan gauden jakitea. Izan ere, momentu batzuetan beste planeta batean gaudela dirudi. Goiko argazkia adibide garbia da. Behean, belazeetako kolore biziak eta tokiko biztanleak.

ikusi gabeko harea alez osaturiko mendiak agertuko zaizkigu. Gure gomendioa, Mersugara iritsi aurretik, ezker aldera dagoen edozein albergetara jo eta dunetan lo egiteko aukera ematen duen ibilalditxoren batean izena ematea. Gameluan, bi orduz, hareazko paisaia idiliokoetan zehar ibiliz, ipurdian izugarrizko “triskantzak” egin ondoren,

dunarik garaienaren azpian dagoen haima kanpamentu batera iritsiko gara. Inguruan dagoen isiltasuna haize boladek hausten dute soil-soilik. Bizirik ez dagoen txoko batean gaudela uste baldin badugu ere, goizean goiz, egunsentiaz gozatzera bidean goazela, laranja-koloreko lurretan, animalia askoren oinatzak ikus ditzakegu. Hitz bitan: sinestezina eta zoragarria. Dunetatik jaitsi, furgoneta hartu eta, pixkanaka, Marrakexerako bidea hartuko dugu. Bi egun inguruko bidea. Ouarzazate da gure lehenego geltokia. Bidaia berezia. Ordu luzez, ez kotxerik, ez eta herririk topatuko ez dugun bidean goaz. Oasi moduko guneak aurki daitezke, noizean behin. Egia esanda, pa47

zientzia lantzeko bide interesgarria da: tenperatura altuak eta obretan dauden kilometro kopuru kontaezineko errepideak. Mokadutxo bat hartzeko, Ouarzazate eta Zagorarako bideak bereizten diren taberna bakarra, ederra! Ouarzazatera iritsi aurretik, ordea, bidean sorpresa ikaragarri batekin egingo dugu topo.Geologoen paradisua da,dudarik gabe. Errepidearen bi alboetan, geruzaz beterik eta kolore biziz margotutako mendiak aurkituko ditugu. Begien aurrean, gure planetaren entziklopedia historikoa aurkituko dugu. Ouarzazate hirira iritsi gara. Azken urteotan, turis48

Adobez eginiko eraikinak edonon topa daitezke, eta guztiek dute arkitektura paregabea, goiko irudikoak bezala. Beheko argazkian, Marrakexi gauez hartutako irudi bat: merezi du gaueko giroa ezagutzeko tartea hartzeak.

moak eraginda, izugarri aldatu da. Gutxienez, alde zaharra paseotxo bat emateko aukera polita da. Marrakex helburu, asfaltatuta dagoen Marokoko errepiderik garaienetik Atlas mendikatean barrena joateko au-

kera dago. Bidean, harrien, mineralen eta fosilen saltzaileak edonon aurki ditzakegu. Erosketarik egin nahi izanez gero, horixe da lekua! Izan ere, trukean aritzeko aukera dago oraindik. Gu botika-kutxarik eta kirol-oinetakorik gabe bueltatu gara, baina plater, ontzi, eta harri bitxiak eta ederrak ekarri ditugu etxera. Tratua egiteko, hitz egiteko, harremanetarako eta trukea zer den jakiteko aukera ederra, dirua tartean egon gabe. Portuaren gailurrera iritsiz gero, handik are altuago dauden herrixkak ikus daitezke. Bizia edonon aurki daiteke. Ezinezkoa dirudi. Portua pasatu eta Marrakexera iritsi gara. Hiri kaotikoa benetan! Gure gomendioa: taxilari bati ordaindu eta furgonetarekin erdialdera joateko bidea erakutsiko digu. Kotxea erdialdean, plazatik gertu, aparkatzea lortuko dugu, eta hori garaipen ederra da! Marrakexen, badakigu‌ Zokoko kaleetan galdu eta iluntzea plazan ikusi. Eguzkia ezkutatzen den heinean, plaza esnatzen eta jendeztatzen joaten da. Hori da ipuin-kontalarien ahotsaz eta doinuaz gozatzeko unea. Bertan afaldu (bertan jartzen dituzten postuetan), nahiz eta turista askok eta askok muzin egiten dioten. Izan ere, janaria izugarri ona da, bene-benetan.A! hori bai, inork bizarra moztu nahi izanez gero, bertako bizarginengana joatea esperientzia interesgarria da. Iparralderantz joateko ordua iritsi da. Pazientzia izan beharrean gaude, berriz ere, Marrakexetik ateratzeko poliziek isun bat bestearen atzetik jartzea nahi ez badugu. Lasai hartu bidea. Eguna luzea egin badaiteke ere, Moulay Idriss herria ordu batez gozatzea merezi du.Turismoak “ukituâ€? gabeko txoko horietako bat da. Azokan, adibidez, arrautzak erosteko itxaron egin behar dugu, kaioletan dauden oiloek behar ditugunak erruten dituzten arte. Etxera bueltatzeko garaia iritsi da. Azken gaua kostaldean pasatzeak ere badu bere xarma. Martil Mediterraneoko kostaldean kokatutako herria da. Frantses erretiratuek beren karabanez inbaditutako txokoa. Haize finak moldatutako hondartza luze-luzeak aurkituko ditugu. Paregabea!

28 Irudia: Koldo LANDALUZE

BIDELAGUNA AGENDA

PROPOS AMENAK AUSTRALIA mortu bezain bizira bidaia ESLOVAKIAko Karpatoetako Parke Naturala mendi ibiliak eginez ezagutzeko parada UZBEKISTANeko altxorrak, ibilbide kulturala COOPER UHARTEA eta Stevensonen arrastoa ALEMANIAko Langeoog uhartean aurkituko dugu atseden hartzeko paradisua

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Gauguin eta Maugham, zerikusi gutxi duten bi bidaiari bikain MUNDUKO SUTEGIAK Senegaleko yassa oilaskoa

HITZORDUAK MUNICH: Oktoberfesten zirrara SIENA: Erdi Aroko zaldi lasterketa NEVADA: Burning Man nekaezina ALGARVE: Artea eta aisialdia, eskualde osoan FORTALEZA: Jatorri afrikarreko errituak EDINBURGO: Arteen jaialdi oparoa MUSIKA JAIALDIAK: Uda musikatua

Proposamenak

Biluzia, lehorra eta beste ezein kontinente baino mortuagoa da Australia. Bertako hirietan, aldiz, gazteriaren energia bizia arnasten da. Argi dago kontraste izugarriak dituen lurraldea dela. Barnealdera jotzen badugu, zeru urdina, kanela koloreko lurra, zintzur dramatikoak eta geologia aparta topatuko ditugu, baita sistema ekologiko ikusgarria ere. Barnealdeko gogortasunaren ondotik itsastarra bilakatu da Australia, eta kostaldean klima eguzkitsua, aire libreko bizimoldea, hondartza kultura berezia, kirola eta natura dira jaun eta jabe. Iparraldera egiten badugu, indigenekin eta euren kultura aberatsarekin egingo dugu topo. Erdialdean, aldiz, bizimolde tradizionala mantentzen duen jendea (modernotasun gutxi batzuekin) ezagutzeko aukera izango dugu. Aborigenak, kanguruak, koalak, koralezko barrera izugarria, Ayers Rock, basamortu amaigabea, hiri gazteak... denetik topa daiteke Australian, eta hori guztia ezagutzeko

UZBEKISTANEKO ALTXOR EZKUTUAK

Konstan tin Kalishko/Ge tty Images/Hemera

AUSTRALIA, ZURE NEURRIRA

ESLOVAKIAKO KARPATOETAKO PARKE NATURALA Europako herrialde txikienetakoa den arren, denetariko paisaiak topa daitezke Eslovakian. Karpatoek hartzen dute herrialdearen iparralde eta erdialdea, eta erreserba natural garrantzitsuak daude bertan. Hegoaldea eta mendebaldea, aldiz, lautadaz josita daude.

Uzbekistaneko altxorrak ezagutzeko ibilbide kulturala interesgarria izan daiteke eguzkia eta hondartza baino zerbait gehiago nahi duten horientzat. Samarkanda, munduko hiri zaharrenetarikoa; mongolen aurreko arkitekturaren aztarnak dituen Bukhara; eta Erdialdeko Asiako hiri feudalen tankera duen Khiva eta bertako arkitektura eta historia ezagutzea proposatzen du Trekking&Aventura agentziak. Bidaia astearte, ostegun eta ostiraletan irteten da Madril eta Bartzelonatik, salneurria 1.250-1.600 euro bitartekoa da pertsona kopuruaren arabera eta bidaia bederatzi egunekoa da. Informazioa: www.trekkingyaventura.com

Andrea Haase/Getty Images/Hemera

COOPER UHARTEA ETA STEVENSONEN LORRATZAK Birjina uharte britainiarrei begira idatzi zuen Robert Louis Stevensonek “Altxorraren uhartea� eta, hain zuzen, uharte horietako bat da Cooper Island. Gehienek egun bakarreko bisitaldia besterik ez diote eskaintzen, eta, ondorioz, ez dago ostatu hartzeko leku askorik. Aldiz, naturgune ikaragarri aberatsak dituen uhartea da. Palmondo erraldoiak, lore tropikalak, harea fina eta bizimolde lasaia ditu oinarri. Ingurunean lasai ibiltzeko gogoa pizten badu ere, urpekaritza egiteko aukera ere badago, baina, batez ere, alboko Salt Islanden gozatuko dute zaleek. Bertan, isiltasuna eta bakarrik egotearen sentsazioa dira nagusi: ez dago ez errepiderik, ezta ia elektrizitaterik ere. Aproachek (www.aproache.com) uhartedirako bidaia eskaintza du eta Tripadvisorren (www.tripadvisor.es) bidaia-paketeak topa daitezke. Informazioa: www.bviwelcome.com eta www.bvitourism.com

Trekking&Aventura agentziak Eslovakiako Karpatoetako Parke Naturala ezagutzeko eskaintza du: bederatzi eguneko bidaia da eta horietatik seitan mendi ibiliak egingo dituzte Tatras (Karpatoetako puntu garaiena) eta Slovensky Rajen. Bidaia irailaren 18an irtengo da eta salneurria 1.280-1.500 euro bitartekoa da. Informazioa: www.trekkingyaventura.com

Medioimages/Getty Images/Hemera

LANGEOOG, OPORRALDI LASAI BATERAKO GUNE BEREZIA

hogei eguneko bidaia proposatzen du Taranna bidaia agentziak. Melbourne modernoa, Sydney kosmopolita, Ayers Rock desertua zein Cairns inguruko hondartzak ezagutu eta ibilaldi interesgarriak egitea proposatzen du, 3.650 euroren truke (tasek beste 440 euroko kostua dute). Oraingoz ez dago irteera data zehatzik; beraz, informazio gehiago nahi duenak kontsulta dezala Taranna agentziaren webgunea: www.taranna.com. 50

Andrzej Orzech/Getty Images/Hemera

Stephen Goodwin/Ge tty Images/Hemera

Behe Saxonian bada Ost Friesland izeneko eskualde berezi bat: gazteluak dituzten herrixka tradizionalak, ubideak, hondartza... Herbeheretatik gertu dagoen eskualde alemaniarra da, eta nabaria da, bai gastronomian bai bizikleta kopuruan. Kontinentetik banatuta hainbat uharte daude: Borkum, Juis, Norderney, Blatrum, Langeoog, Spiekeroog eta Wangeroge. Horien artean Langeoog da bisitari gehien erakartzen dituena. Bigarren Mundu Gerran presoen kontzentrazio gune izan zen uhartea; egun, aldiz, familientzat jarduerak eskaintzen ditu batik bat. Uharteak 19 kilometro koadro besterik ez ditu, eta, bertan, ezin da autorik erabili. Horrenbestez, bizikletan ibiltzeko paregabea da; uhartean bertan aloka daitezke. Bigarren aukera zaldiz tiratako gurdian pasioak ematea da. Landa inguruetan ibilbide luzeak egin nahi dituztenentzat, berorik gabeko eguzki ordu luzeak atsegin dituztenentzat eta, azken batean, oporraldietarako lasaitasuna bilatzen dutenentzat leku aproposa da Langeoog, baita familian doazenentzat ere. Langeoog uharteari zein eskualde osoari buruzko informazio ugari biltzen da bi web orrialde hauetan: www.ostfriesland.es eta www.alemania-turismo.com 51

Laburrak

internet

KUBA: DERRIGORREZKO BIDAIA-ASEGURUA Iragan den maiatzetik Kuba bisitatzen duten turistek, aldi baterako doazenek eta uhartea bisitatzen duten kubatarrek bidaia-asegurua kontratatu behar dute. Halaxe erabaki du Kubako Gobernuak. Asegurua herrialdera iritsitakoan adostu ahalko dute bisitariek aseguru konpainien bulegoetan. Horrez gain, jatorrizko herrialdean kontratatzeko aukera ere badago, betiere Karibeko herrialdeak onartzen duen aseguru-etxe batean eginez gero.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK Europar Batasunak hainbat afixa eta liburuxka argitaratu eta aireportuetan jarri ditu hegazkinetako eta trenetako bidaiariek euren eskubideak zeintzuk diren ezagut dezaten. Horrez gain, http://ec.europa.eu/passanger-rights web orrialdea ere ireki du helburu berarekin. Bidaiarien eskubideek zehazten dituzte, baita bidaian zehar sor litezkeen arazoei –atzerapenak, bidaia bertan behera geratzea edota ekipajearen galera edo kalteak– dagozkien kalte-ordainak ere. Adibidez, ordubete eta bi ordu arteko atzerapenengatik bidaia txartelaren prezioaren laurdena itzuli behar dute; bi orduko atzerapena gaindituz gero, erdia. Mugikortasun mugatua duten pertsonek gainerakoen tratu bera jasotzeko eskubidea dutela ere argi eta garbi zehazten da webgunean.

AKABO “THE BEACH” HONDARTZAREN XARMA Orain hamar urte estreinatu zen “The Beach” filma, Leonardo di Caprio aktorea protagonista zela. Ordutik hona milaka izan dira paradisutzat jotako Thailandiako Maya Beach bisitatu dutenak; ondorioz, garai bateko izaera basatia galdu du hondartzak. Filma estreinatu aurretik, inork gutxik ezagutzen zuen Maya Beach. Orain, ordea, bertako harea zuriak eta ur gardenak ehunka pertsona erakartzen ditu egunero, kanpalekuak daude, bidea seinaleztatuta dago, larrialdi irteerak zehaztu dituzte tsunami kasuetarako, hondakinentzat zaborrontziak daude eta taberna bat ere jarri dute ilunabarrak garagardo freskoa edanez ikusi ahal izateko. Tokikoek nostalgiaz oroitzen dute Maya Beach, baina Hollywoodek negozioa ekarri diela ere aitortzen dute. Bere garaian, hainbat ekologista, epaile, politikari eta biztanlek justiziaren aurrera eraman zuten 20th Century Fox hondartzaren jatorrizko paisaia aldatu, hondartza zabaldu eta hainbat kokondo landatu izanagatik.

BIZIPEN HANDIAK BIDAIARI TXIKIENTZAT «Denon eskura dauden abenturak» kontatzea da Tokitan Internet bidezko euskarazko telebistaren helburua. Urruneko bidaiak zein etxetik gertu daudenak proposatzen ditu bertan Haritz Rodriguez donostiarrak, eta, zintzilikatuko diren 32 atalak ikusteaz gain, hainbat aukera ematen ditu: GPSra bidaien datuak jaistea, esaterako. htt p://to ki tan .tv

UDAZKENETIK AURRERA, LOIUTIK ITALIARA ZUZENEAN Easyjet konpainiak asteko hiru hegaldi eskainiko ditu Bilboko aireportutik Erromara, azarotik aurrera. Badira bi urte Bilbo eta Milan lotzen zituzten hegaldiak bertan behera utzi zituztenetik, eta, ordutik, ez da euskal aireportua eta Italia zuzenean lotzen zituen hegaldi erregularrik izan. Easyjet hegaldi merkeen konpainia hasia da Internet bidez Erromarako hegaldiak saltzen: 20 eurotan jarri dute salneurria, baina prezio horrek ez ditu aintzat hartzen aukerazko bidaia asegurua eta ekipajea. Hegaldiak astearte, ostegun eta larunbatetan irtengo dira Loiutik, 17.15ean, eta Erromako Fiumicino aireportuko hegaldiek egun berberetan hartuko dute Euskal Herrirako bidea, 14.15ean. Orotara, bi ordu eta hogei minutuko hegaldiak izango dira. Informazio gehiagorako edota erreserbak egiteko, sartu konpainiaren web orrian: www.easyjet.com

TRENETIK HOTELERA, RENFEREKIN HELSINKIKO «ARTE NOUVEAU» IBILBIDEA Helsinki 2012ko Diseinuaren Munduko Hiriburu izendatu dute eta hiriko sekretu artistikoak, arkitektonikoak eta sormenezkoak ezagutzera ematen hasia da, mapa eta ibilbide berrituen bidez. Hala, art nouveau mugimenduari eskainitako mapa berria argitaratu dute eta sarean kontsulta daiteke. Oinez zein tranbian egiteko txangoak proposatzen dituzte bertan: www.visitfinland.com.

Renfeko webguneak ordutegiak begiratu eta tren txartelak erosteko aukera ematen duela gauza jakina da, baina hemendik aurrera bidaiekin lotutako zenbait produktu ere eskainiko dituela gutxik dakite. Besteren artean, gaua pasatzeko ostatua, autoaren alokairua, aisialdi parketarako sarrerak edota bidaia-paketeak ere hartu ahal izango dira. Aukera guztiak ezagutzeko, sartu Renferen ohiko gunera (www.renfe.com) edota propio sortu duten atari berrira (www.renfeviajes.com).

GALDERA-ERANTZUNAK Trabber hegaldi merkeen bilatzaileak galdera-erantzunen atala ireki berri du erabiltzaileen artean zalantzak argitu ahal izateko. Esaterako, Stockholmen zer ikusi, hegaldiak noiz erosi edota Kenyara bidaiatzeko une egokiena zein den jakin daiteke sare berri honetan. Denetariko galdera-erantzunak topa daitezke. htt p:// respuestas.trabber.co m

ESPERIENTZIA MISTIKOAK ITALIAN Unesco erakundeak gizateriaren ondare izendatutako Sassi di Matera gunea berpizten hasia da bertan ireki duten Grotte della Civita luxuzko ostatuaren ondotik. Gune honetako historiaurreko kobak berritu eta aire mistiko eta antzinakoa eman diete. Izan ere, Apeninoen hegoaldean –bota italiarraren arkuan– dauden mendiko herriak gune txiro eta baztertuak izan dira urte luzez. Horietako bat da Basilicata de Matera, aipatutako ostatua ireki zutenetik burua altxatzen hasia dela dirudien herria. Ostatu berriak izugarrizko xarma du, baina, hori bai, bertan gaua pasatzeko poltsikoa prestu eduki beharko dugu: Grotte della Civitako logela ikusgarri eta erakargarri batean gaua pasa nahi badugu 275 euro ordaindu beharko ditugu. Eta hori aukerarik merkeena da. www.sassidimatera.com 52

OINETAKOENTZAKO METALDETEKTAGAILUA, LOIUN

SERBIARA, PASAPORTE GABE Ekainaren 12tik Europar Batasuneko biztanleek ez dute pasaporterik behar Serbiara sartzeko: Nortasun Agiri Nazionala erabilita nahikoa da bertan gehienez hiru hilabete emateko. Balkanetako herrialde honetan berde xamar dago oraindik ere masa turismoaren fenomenoa.

LONELY PLANETEN BIDAIA ZERRENDA El Salvador, Alemania, Grezia, Malaysia, Maroko, Nepal, Zeelanda Berria, Portugal, Surinam eta AEBak dira, Lonely Planeten aburuz, ezinbestean bisitatu behar diren hamar herrialdeak. Bidaietan berezitutako argitaletxeak Alsazia (Estatu frantsesa), Bali (Indonesia) edota Fernando de Nornha (Brasil) ere aipatzen ditu.

OPORRALDIA ITSASOAN XYO Cruceros itsasoko oporraldietan berezitutako Internet bidezko agentzia berri bat da. Mundu osoko itsasoetan oporraldiak pasatzeko eskaintzak ditu, eta, guztira, 221 itsasontzi eta 33 ontzi-enpresa kudeatu eta mundu osoan zehar 8.000 ibilbide baino gehiago eskaintzen ditu. w w w. x yocruce ros.co m

Aenak bere eskumenekoak diren hainbat aireportutan oinetakoentzako metal-detektagailuak jartzea erabaki du, eta, sistema ezarriko duten hamaseien artean Loiuko aireportua ere badago –Madril eta Bartzelonakoetan jada erabiltzen dute–. Gailu hauek segurtasun kontroletatik oinetakoak kendu gabe pasatzeko bidea irekitzen dute. Azaldu dutenaren arabera, sistema berri honen ondotik kontrol guneetan zenbaitetan sortzen diren ilarak arinduko dira; hori bai, argitu dutenez, «beharrezkoa izanez gero», zenbait bidaiarik oinetakoak kentzen jarraitu beharko dute. 53

hitzorduak

Munich Oktoberfest, Garagardoaren Azoka

E

Hongjiong Shi/Getty Images/Hemera

Altstadt edo alde zaharrean Erdi Aroko eta Errenazimentuko arkitektura fantasia neogotikoarekin nahasten da. Horrenbestez, Munichera joanez gero, derrigor bisitatu behar da. Garagardo ona ere ez da falta izaten, eta, azokatik kanpo irten nahi duenak, bisita dezala Hofbräuhaus garagardotegi mitikoa.

54

gun irailean egiten bada ere, Municheko Oktoberfest edo Garagardoaren Azokak 1810eko urriaren 12an du jatorria. Egun hartan, Ludwing printzea ezkontzen zela eta, herritar guztiak aire libreko festa batera gonbidatu zituen. Ospakizunak arrakasta izan zuen, eta jada zergatiaz gogoratzen ez baziren ere, hurrengo urtean beste festa erraldoi bat egin zuten. Garagardoaren Azoka bilakatuta, gaurdaino iritsi da jaialdia. Jai nagusia Garagardoaren Parkean egiten dute: egurrezko mahaiak eta janari postuak atontzen dituzte eszenatoki handi baten bueltan. Frankfurteko saltxitxak eta txerri saiheskia dira plater nagusiak eta giroa sortzeko hainbat ekitaldi izaten dira, zerbitzarien lehia horien artean: denbora tarte batean garagardo txarro gehien zerbitzatzen dituena izaten da garailea. Garagardo Azoka Alemaniako hirugarren hiri handiena ezagutzeko primerako aitzakia izan daiteke. Altstadt edo alde zaharra ikusi beharrekoa da: Erdi Aroko eta Errenazimentuko arkitektura fantasia neogotikoarekin nahasten da. Izan ere, Bavariako hiri honetan ezer ez da dirudiena, itxurazko homogeneotasunaren azpian nahi adina ñabardura daude: eliza barrokoak eta jauregi klasikoak topatuko ditugu, Alpeen magala sumatuko dugu hiriaren hegoaldeko muturrean, arte garaikidea gustuko dutenek ere izango dute zer ikusia eta zer esanik ez arkitektura zaleek. Municheko ondare kulturalaren barnean sartzen dira, besteren artean, Marienplatz, udaletxea, San Pedro eliza –honen barnean dago Santa Munditia, ezkongabeen patroiaren momia–, katedrala, Wittelsbachs sendiaren egoitza... Gainerakoan, Alemaniako garagardotegi karismatikoena dela esaten duten Hofbräuhaus ere ikusteko modukoa da; gaugirorik ez da falta izaten eta futbola maite dutenek ere gozatu ederra hartuko dute bertako afizioarekin.

Jupiterimages/Getty Images/Hemera

Piazza del Campo n egiten dira atzean historia ugari duten lasterketa hauek. Parte hartzaileak hiru bira eman behar dizkio plazari eta lehendabizi iristen den zaldia izaten da garaile.

Siena Palioa edo Erdi Aroko lasterketa

P

alio di Siena ospetsua munduko zaldi lasterketa zaharrenetarikoa da. Torneo honek Erdi Aroan du jatorria eta urtero egiten dute Toskanako (Italiako erdialdea) hiri honetan, bi tandatan: uztailaren 2an lehena eta abuztuaren amaieran bigarrena, Provezanoko eta Assuntako Ama Birjinen egunetan, hurrenez hurren. Batzuen iritziz, 1264. urtean Florentziarekin izandako justa baten ondotik –elkarren alboan dauden bi hiriek norgehiagoka itzela izan dute historian zehar, batez ere arteari dagokionean– ospatzen da lehiaketa hau. Sienan dauden hamazazpi kontradantzetatik hamarrek hartzen dute parte –kanpo geratzen diren zazpiek hurrengo urtean hartzen dute parte– eta Piazza del Campon hiru bira eman ostean helmugara lehendabizi iristen den zaldia, zaldunarekin edo gabe, izaten da garailea. Auzo bakoitzeko kideek euren bandera eta koloreekin apaintzen dute plaza eta urtetan zehar mantendu den arkitekturak eta Erdi Aroko ikuski-

zun bikain honek bat egiten dutenean, urte osoko une zirraragarrienetakoak bizitzen dituzte bertan. Hala ere, ikusgarritasuna baino gehiago, palioak duen esanahia bera da Sienako biztanleentzat garrantzitsua:irabazleak ohorea eta loria eskuratzen ditu gainerako auzoen aurrean, hurrengo urtera arte behinik behin. Lasterketaz gain, katedraletik udaletxera bitarteko desfilea ere egiten dute.Izan ere,Sienak bai baititu ikusteko moduko txokoak. Esaterako, Piazza del Campo inguruan 102 metroko Mangia dorre dotorea, honen oinean dagoen Cappella di Piazza marmolezko kapera, Comunale jauregia eta Fonte Gaia iturri ederra ikus daitezke. Gainerakoan ere merezi du Sienako arkitektura behatzeko tarte bat hartzeak, XII. eta XV. mende arteko arkitektura gotiko ederra nonahi aurkituko baitugu oraindik ere. Besteren artean, Piccolomini jauregia, Pinakoteka Nazionala, Medicea gotorlekua edota Cateriniana basilika ikus daitezke. 55

hitzorduak Nevada

Burning Man jaialdia, eromena desertuaren erdian Adierazpen artistikoak dira Nevadako desertuaren erdian egiten den jaialdi honetako erakarpen nagusia. Batzuentzat bere oinarriak atzean utzi dituen jaialdia da eta beste batzuentzat, aldiz, urteroko derrigorrezko hitzordua. Irudiotan ikus daiteke sormena behintzat ez zaiela falta behin-behineko komunitate bitxi honetako parte hartzaileei.

ALGARVE (PORTUGAL)

E

zerezaren erdian, Nevadako (AEB) basamortu hil eta hutsean, egiten da Burning Man jaialdia. Autokarabanak, kamionetak, musika, artea, era guztietako objektu bitxiak eta, batez ere, jende mordoa biltzen ditu urtero eromena eta zirrara uztartzen dituen jaialdi honek –50.000 pertsonara biltzera ere iritsi dira–. Funtsean, Black Rock izena ematen dioten behin-behineko “hiri” batean egiten den jaialdia da, parte hartzaile guztiek eraman behar dute astebetez desertuan bizitzeko behar duten guztia –salerosketak debekatuta daude– eta urtero gai bat jarri eta bertaratzen direnek, gura duten diziplina artistikoa erabilita, euren ekarpena egin behar dute. Aurtengo gaia, esaterako, “metropolia” da. Hori da,oinarrian,Burning Man idoloa erre eta jaialdia amaitutzat eman bitartean gertatzen dena. Hortik aurrerakoak ez dira deskribatzeko errazak eta batzuen eta besteen iritzien artean, gainera, kontrakotasun ugari daude. Esate-

56

rako, bada jaialdiaren oinarriak komunitate izaera sortzea eta autosufizientzia bilatzea direla esaten duenik; topaketaren aldarrikapen nagusia giza harremanak eta mundua bera askatasun eta berdintasun oinarrien gainean berriro eraikitzea dela esaten dute. Beste batzuen aburuz, Burning Man jaialdiak sortzez zuen filosofia galdu du eta egun rave jaialdi amaigabe baten tankera hartzen hasi da; techno musika edonon eta edonoiz entzuten dela, moda desfile bitxi eta xelebreak soilik ikusten direla eta hortik aurrerakoak galduak direla esaten dute. Zenbaitek antolakuntza utzi eta Larry Harvey jaialdiaren sortzailea kritikatu dute hasierako “deserturako deia” eta bi hamarkadatan zehar bestelako herrialde baten alde egindako aldarria eraldatzen utzi duelako; jaialdia urtean 10 milioi dolar mugitzen dituen kontrautopia komertzial hutsa bilakatu izana egozten diote. Kontuak kontu, Burning Man bitxia AEBetako jaialdi berezienetakoa da oraindik ere. Informazioa: www.burningman.com

Allgarve jaialdia - Abuztua eta iraila Jaialdi zabal bezain anitza da Portugaleko hegoaldeko muturrean dagoen Algarve eskualdean egiten den hau. Bost ataletan sailkatuta –musika, artea, animazioa, gastronomia eta kirola– uda guztian zehar hamaika ekimen, lehiaketa eta ikuskizun batzen dira xedetzat eskualdeko turismoa sustatzea duen jaialdi honen programan. Besteren artean, jazz kontzertuak, Erdi Aroko jaiak, gourmet jaialdiak, rallyak, arte topaketak, erakusketak, pop kontzertuak, kale animazioa edota opera gauak izaten dira. Ekitaldi horiek guztiak eta gehiago eskualdeko hamasei herrietara zabaltzen dituzte. Allgarve jaialdiko programazio osoa sarean ikus daiteke, www.allgarve.pt web orrialdean.

FORTALEZA (BRASIL)

EDINBURGO (ESKOZIA) Arteen jaialdia - Abuztuak 13-Irailak 5 Kontzertuak, drama, mugimendua... Eskoziako hiriburua Europako arte eszenikoen topagune bilakatuko da hiru astez. Opera, dantza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezko artea ditu protagonista zaleak eta bidaiariak batzen dituen Edinburgoko jaialdiak. Sortzetik, 1947tik, proposamen elitistak eta kale ikuskizunak arrakastarekin uztartzen jakin du jaialdiak. Erdi Aroko hiri eder honetako biztanle kopurua bikoiztu egiten dela eta giro bizi bezain aberasgarria sortzen dela jakitea ere komeni da. www.eif.co.uk

Candomble - Abuztua Jatorri afrikarra duten erritu eta gurtzak mantentzen dituzte oraindik ere Brasilgo candomble erlijiokoek, eta, abuztuan, herrialdearen iparraldeko Fortaleza herrian batzen dira lemanja edo itsasoaren jainkosa omentzeko. Danbor hots, kantu eta dantzen artean agertzen dira zuri-urdinez jantzitako emakume apaizak eta loreak, jakiak eta perfumeak eskaintzen dizkiote jainkosari. Eskaintzak ontzi batean sartu eta itsasoratu egiten dituzte. www.fortaleza.ce.gov.br

57

MUSIKA JAIALDIAK

Okertzeko beldurrik gabe esan daiteke uda dela aire libreko musika jaialdien urtaroa. Eguraldia lagun, gaugiro zoragarri eta ezberdinak bizi daitezke munduko eszenatokietan. Hemen doaz zenbait proposamen. LUZERNA (SUITZA) M us ika klasikoa nonahi • Abuztua eta iraila Chicago eta Clevelandeko orkestra sinfonikoen edota San Petersburgo eta New Yorkeko orkestra filarmonikoen pareko gonbidatuak izaten ditu Luzernako Nazioarteko Musika Klasikoaren Jaialdiak. Zaleek, zalantzarik gabe, gozatu ederra hartuko dute KKL auditorio entzutetsuan eskainiko diren kontzertuetan. Abuztuaren erdialdean hasi eta lau asteko iraupena izaten du 1938. urtean sortu eta egun munduko musika klasikoko jaialdi jendetsuenetakoa den honek. www.rlucernefestival.ch

PESARO (ITALIA) Rossini Opera Jaialdia • Abuztua Aurten hiru hamarkada beteko ditu Rossinik sortutako partiturak soilik aintzat hartzen dituen musika jaialdi honek. Italiako udako jaialdi jendetsuena eta turistek maiteen dutena da. Giacchino Rossini konpositorearen sorlekua den Pesaro hiria Marche eskualdean dago, Italiaren erdialdeko kostaldean eta Itsaso Adriatikoaren alboan. Rossini, bere aldetik, XIX. mendeko egile emankorrenetakotzat hartua da eta bere obra sonatuenen artean daude “Tancredi”, “Sevillako bizargina” eta “Guillermo Tell”. www.rossinioperafestival.it

WIGHT (BRITAINIA HANDIA) Robin Hill musikaz blai • Irailak 9-12 Urtero egiten dute Wight uhartean popa, rocka, folka, punka eta musika elektronikoa aintzat hartzen dituen jaialdi hau. Erresuma Batuaren hegoaldean dagoen uharte honetako Robin Hill parkean egiten da kulturen fusioa oinarri duen jaialdia. BBC Radio 1 irrati kateko hizlari eta Sunday West zigiluaren jabe den Rob da Bankek sortutako jaialdia da, eta, Gastonbury edo Readingen egiten diren jaialdiak bezain beste entzute ez badu ere, aipagarria da ez dela horiek bezain itogarria. Jaialdia, esan bezala, Robin Hill parke naturalean egiten da. Bertan ahateak, lakuak eta baso ederrak topa daitezke, baina, hori bai, euria egiten badu jaialdira joaten direnek lokatz artean ibili beharko dutela jakitea ere komeni da. www.bestival.net 58

KIEWIT-HASSELT (FLANDES)

BUKAREST (ERRUMANIA)

P u k kelpop Festival • Abuztuak 19-21 Musika alternatiboa da jaialdi honen zutabea. Aurten 25. urteurrena beteko du Pukkelpop jaialdiak, eta, mende laurden horretan, ospea eskuratu du aire librean egiten diren jaialdien artean. Bruselatik 70 kilometro ingurura dagoen Kiewit-Hasselten egiten da urtero eta bertan atontzen diren zortzi eszenatokietan 200 kontzertu inguru izaten dira, batez ere metal musika, garaikidea, alternatiboa eta tokiko taldeak direlarik nagusi. Kontzertuak, gainera, paisaia ederrean egiten dira: zuhaitzak eta berdeguneak daude nonahi. www.pukkelpop.be

MultiSonic Fest • Irailak 22-25 Errumaniako hiriburu osoa hartzen duen jaialdi honetan musika garaikidearen eta jazzaren arteko uztarketa interesgarriak entzun daitezke. Alfred Alessandescu Hall, Nottara antzokia eta Mihail Jora Hall ditu eszenatoki nagusiak eta zuzeneko musika-fusio ekitaldi aberatsak ikus daitezke horietan. www.freewebs.com/multisonicfest

BUDAPEST (HUNGARIA) Sziget • Abuztuak 11-17 Danubio ibaiaren erdian, Obudai-Hajogyari uhartean, egiten da Sziget jaialdia. Sei egunetan zehar eta hainbat eszenatokitan denetariko musika entzun daiteke, egun boga-bogan dauden doinuetatik techno zein hip-hop melodietara arte. Salmenta puntuak, chill-out guneak eta beste hainbat elementu osagarri aurki daitezke baso ingurunean egiten den jai honetan. www.sziget.hu/festival

OSLO (NORVEGIA) Opera ren jaialdia • Irailak 3-19 Operarenganako interesa piztea eta afizioa belaunaldi berrietara ere iritsaraztea dira jaialdi honetako helburuak. Operaren Etxe Berrian izaten dira kontzertuak: Osloko fiordoaren aurrean eraiki zuten eta herrialdean dagoen arte eszenikoen gune garrantzitsuena da. Marmol zuriz eta beiraz egindako eraikin berezia da, eguzki-panelak ere badituena. Auditorio nagusiak 1.350 pertsona har ditzake eta bertako eszenatokiak 16 metroko zabalera du. Guztira 1.100 areto ditu 2008an Bartzelonako Arkitekturaren Munduko Jaialdia irabazi zuen eraikin ikusgarri honek. www.operafestival.no

Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

GAUGUIN ETA MAUGHAM Bizitzeko bi modu kontrajarri

O

zeano Bareko uharteek emankor bihurtu dute hainbat sortzaile bidaiari ezagunen obra. Paul Gauguin (1848-1903) eta Somerset Maugham (1874-1965) artistek, beraien bizimodu eta artearen ikuskera ezberdinekin, paisaia berdin batera hurbiltzeko bi modu kontrajarri sinbolizatzen dituzte. Gizarteko arauetatik ihesi eta bere bokazio artistikoak bultzatuta iritsi zen Tahitira Gauguin pintorea, borondatezko erbestealdi luzea bizi izan zuelarik Ozeano Barean. Maughamek, aldiz, bizitza idulki batetik begiztatu zuen; ondasun ugariren oinordeko izanik, bizitza bere nahien arabera arakatzeko bitxikerien erakustoki bezala bizi izan zuen beti.

Artea Gauguin Pariseko familia aberats batean jaio zen, 1848an. Aldiz, haur txikia besterik ez zela, bere gurasoak Perun erbesteratu ziren Napoleon III.aren estatu golpearen ondorioz. Oso gaztetik, itsasoratu eta bidaiatzeko grina izan zuen. Etorkizunean izango zuen energia sortzailea, abentura egarri aseezin gisa mozorrotu zen Paulen gaztaroan; hala, hiru urtez itsasoko haizea eta kresalaren zaporea izan zituen bide lagun. Munduan zehar luze bidaiatu ostean, 1868an itzuli zen Parisera. Estatu frantseseko hiriburuan burtsako artekari bezala lanean hasi bazen ere, bizimodu burgesa jantzi estuegia zen margolariarentzat. Hala ere, Gauguinek mozorroa erabat jantzi zuen hainbat urtez: neska daniar gazte batekin ezkondu eta bost seme-alaba ere izan zituen. Azkenean baina, lan eta familia kontuak baino eragin handiagoa izango zuten bi margolari inpresionistarekin izan zituen harremanak; Pissarro eta Cezanne ezagutu ostean, erabat aldatu zen bere bizitza. Azkenerako, Paulen familia bizitza goitik behera amildu zen; izan ere, gizarteko arauak ez zeuden bizitzeko motibazio bakarrak koloreen paletan aurkitzen hasi zen gizon batentzat eginak. Horiek horrela, Gauguinek guztia60

Paul Gauguin

Somerset Maugham

ri uko egin eta Ozeano Barera jotzea erabaki zuen.Han argia,koloreak eta tokiko gizarte indigenaren abegikortasuna aurkitu zituen, eta hori akuilu izan zen bere lanarentzat; bertan margotu zituen bere ibilbideko lanik onenak. Denboraldi luzeak igaro zituen Gauguinek Tahitin eta Markesa uharteetan 1891 eta 1903 artean;hori bai, margolariak uko egin zion merezi gabeko bizitza oparoa igarotzen zuen europar bat gehiago izateari, eta tokiko gizarte tribalen alde egin zuen, horrek justiziarekin arazoak izatera ere eraman zuelarik. Hil zen urtean bertan, hiru hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten; administrazio kolonial frantziarra eta Eliza Katolikoa zeuden erabakiaren atzean. Ordurako baina, osasuna erabat birrinduta zuen sifilisaren eta alkoholaren ondorioz, eta kondena bete baino lehenago hil zen: 1903ko maiatzaren 8an hil zen Atuana uharteko bere etxolan; Ozeano Bareko uharteetan izan zituen seme-alabetako batzuen ama zen gazte indigena zuen alboan.

risen. Somerset berari dagokionez, aldiz, benetako bokazio argi bakarra izan zuen bere bizitza osoan zehar: idaztea. Idatzi zituen nobela arrakastatsu gehienetan familia aberatsen istorioak, luxua eta intriga dira nagusi. Somerseten bizitzan bertan ere errutinako kontuak izan ziren luxuz betetako etxeak, jai erraldoiak, antzerki lanen estreinaldiak... Ozeano Barean zehar egin zituen bidaien eraginez, Paul Gauguin margolariaren bizitzan oinarritutako nobela bat idaztea erabaki zuen Maughamek. Bere posizio sozialak ematen zion idulkitik begiratuta, margolaria zikoizkeriaz epaitzeko atrebentzia hartu zuen, betiere garaiko moral tradizionalean oinarrituz. Zalantzarik gabe, garaiko gizartearen konplexuek askoz ere eragin handiagoa zuten idazle britainiarrean margolari frantziarrean baino. Gauguinen bizitzan zein obran izugarrizko eragina izan zuten Ozeano Bareko uharteek ez zioten inolako ekarpenik egin Maughami; izan ere, britainiarrak askoz ere kezka handiagoa azaldu zuen beti bere galtzetako arraian eta edaten zituen gin-tonicen konbinazioa perfektuan zegoen lekuetako errealitatea ezagutzean baino. Hala, 91 urterekin hil zenen ere, bere hileta-elizkizunek gizarte ekitaldi ponpox bateko izar bihurtu zuten azkenekoz.

Handikeria Somerset Maugham idazlearen eta Paul Gauguin margolarien arteko antzekotasunak beraien jatorri aberatsean hasi eta amaitzen dira. Somerset Maughamen aita enbaxadore britainiarra izan zen Pa-

Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

«YASSA POULET» GOZOA, Senegaleko zaporea

S

enegaleko sukaldaritza Afrika mendebaldeko anitzenetakoa da. Ozeano Atlantikoak bustitzen du herrialdearen kostaldea eta barnealdea, aldiz, sabanaz eta oihan tropikalez josita dago. Kokagune geografiko horren ondotik ulertu behar dira Senegaleko plater tradizionalak prestatzeko dauden era ezberdinak; gizatalde bakoitzaren erlijioak ere baldintzatu du sukaldaritza. Hala, txerri okela gutxiengo diren kristauen jatetxeetan soilik zerbitzatzen da; adibidez, Casamance eskualdeko hegoaldeko erreki tipikoetarako erabiltzen da. Bere aldetik, musulmanen eraginak platerek osagai sinpleak izatea zehazten du, betiere zaporeari muzin egin gabe. Zalantzarik gabe, Senegaleko plater nagusia oilasko edo arrainarekin lagundutako arroza da. Beharretik bertutea egin eta senegaldarrek “ale hautsiko arroza” deitzen dutena erabiltzen dute; latitude gehienetan nahi izaten ez dutenez, merkeagoa izan ohi da. Arroz oretsu honek ematen die Senegaleko platerei ohikoa duten egitura berezia. Arroz hau erabiltzen dute herrialdeko gastronomiako bi plater tipikoenak egiteko: thieboudienne ezaguna –mila eratara idazten den arren arrain, arroz eta egoskari osaketa berbera erabiltzen dute beti– eta yassa poulet gozoa –arroza oilaskoarekin–.

Oilaskoaren prestaketa

N O N JA N

Bezperan oilaskoa ontzi batean jarri bi limoiren zukuarekin, ziapearekin, gatzarekin, piperbeltzarekin eta ehotako piperminarekin, eta marinatzen utzi gau guztian zehar. Oilaskoa xukatu eta labean sartu, 170 gradutan 25 minutuz. Kazola batean kipula eta baratxuri txikitua eta erramua prestatu su baxuan. Oilaskoa labetik atera eta kazolan sartu. Salda edalontzi bat eta marinatutako gainerakoa gehitu oilaskoa ondo estali arte eta irakiten eduki bigundu arte. Azkenik, arroza zerbitzatu.

Dakarren plater hau eskaintzen duten jatetxe ugari daude. Prezioa asko aldatzen da batetik bestera. Alternatiba interesgarria itsasontzi bat hartu, hogei minutuko ibilbidean badia zeharkatu eta Goree uhartera iristea da. Nasan bertan jatetxe ugari daude, batzuk estilo eta salneurri europarra dute eta beste batzuk tokikoak dira eta karta sinpleagoak dituzte. Guztiek eskaintzen dituzte herrialdeko plater tipikoak, arrain eta itsaski eskaintza oso zabala delarik. Itzulerako azken ferryak ilunabarrarekin bat egiten duenean, Dakarreko argietarako bidea hartu eta uhartea hutsik geratzen da. Garagardo hotza edan eta platerak enkargatzeko une egokia da.

61

liburuen txokoa

E l si gl o mo dern o He nr i Ca r t i er -B r es son La F a b r i c a E d i t or i a l , 2 0 10 37 6 o r ri a l d e . 5 8 e u r o

MoMAk Cartier-Bressoni eskainitako erakusketaren katalogoa New Yorkeko MoMA museoa Cartier-Bressoni eskaintzen ari den erakusketaren katalogoa liburu formatuan argitaratu du La Fabrica argitaletxeak.Argazkilariaren ibilbide profesional eta artistikoa agerian geratzen da bilduma honetan biltzen diren 300 argazkien bidez; gainera, horietako asko ezezagunak dira argazkilariaren lana aztertu duten adituentzat ere. Irudiez gain, xehetasunez jositako lau eranskin ditu argitalpenak eta horietan argazkien zerrenda, Cartier-Bressonen bidaia eta erakusketen kronologia, komunikabideetan izan zuen oihartzuna agerian uzten duen zerrenda eta bere filmografiaren gaineko datuak ere ematen dira. MoMA museoko zuzendari Glenn D. Lowryren eta museoko argazkilaritza departamentuko komisario Peter Galassiren testuek osatzen dute argazkilaritzaren historian zeresan handia izan duen argazkilari frantsesaren gaineko bilduma eder hau.

)

R es i s t i e n d o e n G a z a C a r l a F i bl a e t a F a di N . S k ai k P e ni n s ul a , 2 0 1 0 2 7 2 o r r i al de . 2 2 , 9 0 e u r o

Tres mane r as de v ol ca r u n b a r co | C h r i s S t e w a r t S al a m a n d r a , 20 1 0 19 2 o r ri a l d e . 1 4 e u r o

Gazako errealitatea, lehen pertsonan

Atlantikoa belaontzian eta umorez

Carla Fibla kazetariak eta Fadi N. Skaik militante humanitarioak 2008-2009an Gazako palestinarrek pairatu zuten erasoari buruzko lekukotasunak bildu dituzte, Israelen debekua tarteko orduan eman ezin izan zituzten lekukotasunak. 29 pertsonek bizi izan zutenaren gaineko hausnarketa egiten dute. Ordezkari sozialen (langileak, amak, ikasleak...) zein eragile politikoen (Hamas, Fatah, Jihad Islamikoa...) hitzak jaso dituzte liburuan, eta, besteren artean, elkarrizketatuek zibilen erailketak, osasun eta hezkuntzako azpiegituren suntsitzeak eta fosforo zuriarekin egindako erasoak dituzte hizpide.

Stewart “Entre limones” eleberri bitxi eta dibertigarriaren argitalpenarekin egin zen ezagun, eta, liburuak lortutako arrakasta ikusita, tankerako beste bi ere idatzi zituen. Orain istorio zeharo ezberdinarekin dator: lagun batek belaontzi bateko patroi lanetan aritzeko proposamena egiten dio. Stewartek, ontziez ideia zipitzik ez duen arren, baiezkoa ematen du eta hortik aurrerakoak umorea, autokritika eta zorroztasuna erabilita kontatzen ditu. Greziako uharteetatik hasi eta Atlantikoan barnako bidaia ahaztezina egingo du. Bidaiaren berri ematearekin batera, munduaz eta bizitzaz ere mintzatuko zaigu idazlea.

B aj o l os cie l o s de A sia Iña k i Ocho a de Ol z a S a g a E d i t o ri a l , 2 0 10 35 6 o rr i a l d e . 24 eu ro

Mendizale nafarraren bizipenak Annapurnan eman zuen azken hatsa Ochoa de Olza mendizale nafarrak eta, bere heriotzatik urte eta erdi igaro den honetan, lehen aldiz argitaratuko dute autobiografia kutsua duen liburu hau. Ochoa de Olzak lehen pertsonan adierazten ditu bere bizipenak eta mendi filosofiaz, erronkez, lortu ezin izan zuenaz eta eskuratu zuenaz ere mintzatzen da. Xehetasunez deskribatzen ditu igo zituen hamabi zortzimilakoetara egindako eskaladak ere.Argitalpenarekin lortutako dirua Katmandun (Nepal) umezurztegi bat eraikitzera bideratuko da.

Una muj er con tr a l o s señ o re s d e l a g u e r r a | M a l a l a i J o y a L ai l a s , 2 01 0 3 0 8 or r i a l d e. 19 ,9 0 e ur o

Parlamentutik klandestinitatera “Joya” ezizenaren atzean Afganistaneko Parlamentuko diputatu gazteena dago. Lau erailketa saiakera jasan ostean, bere ahotsa entzun dadin klandestinitatean bizitzera derrigortua dago emakume hau; bere jardunean, afganiarrek orokorrean eta bertako emakumeek bereziki bizi duten egoera salatu du etengabe. Orrialdeotan,Afganistango herriak egunez egun jasaten dituen bidegabekeriak lau haizetara zabaldu eta salatzen ditu, biztanleek pairatzen duten zapalkuntza “gerraren jaunei” eta gerrako kriminalei egotziz. Hain zuzen ere, salaketa horiek Parlamenturaino eraman izanagatik bota zuten bertatik 2007an.

1 6 r u t a s p a r a c o no c e r Ip a r E u sk a l H e r r i a | A ma i a E re ñ a g a et a J o a n a I r i g ar a y | B a i g o r r i , 20 1 0 | 24 9 or ri a l d e . 1 1 ,9 5 e u r o

Ipar Euskal Herriaren sekretuak, 16 ibilbidetan Baigorri argitaletxeak 2003. urtean argitaratutako Ipar Euskal Herriko gidaren bertsio eguneratua da honakoa. Bertan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ezagutzeko hamasei ibilbide proposatzen dira, eskualdez eskualde eta formatu eramangarri eta erosoan. Ibilbide bakoitzarekin batera, datu interesgarriak, tokiko historiari buruzko argibideak eta kultura eta aisialdirako hainbat proposamen biltzen dira. Horrez gain, ibilbideen mapak ere badakartza liburuak.Azken batean, Ipar Euskal Herriaren sekretuak ezagutzeko gida paregabea da.

Tren fan tasma a l a E s tr e l l a d e O r i e n t e Pa u l T h e r o u x | A l f ag u ar a , 2 0 1 0 68 0 or ri a l d e . 2 3, 50 e u r o

Istanbuleko labirintotik Delhi gainpopulaturaino “The Great Railway Bazaar” (Trenbidearen bazar handia) liburuan Asiako trenbide sarean egindako ibilbidearen berri eman eta arrakasta eskuratu zuen Paul Therouxek. Orain, Europako ekialdean, Indian eta Asian bidaia berria proposatzen du, ordutik hona izan diren aldaketak ardatz hartuta. Besteren artean, Istanbuleko labirintoa, Angkorreko tenpluak, Saigon, Merveko hondakinak, Delhi gainpopulatua, Hue hiri debekatua, Hanoiko auzo zaharra,Tokioko sex-shop bereziak edota Wakkanaiko bainu-etxeak ditu hizpide Therouxek. Bisitatu dituen lekuen informazioa ematearekin batera, liburu entretenigarri eta dibertigarria osatu du. 63

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.