2010 Iraila 29.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 2 9
9
771888 505000
haizetara
ZAZPI
32 Juanma COSTOYA 42 THINKSTOCK / Miren GARATE 24 JUrtzi URRUTIKOETXEA / THINKSTOCK Azaleko argazkia: THINKSTOCK • Aurkibideko argazkiak: 06 Beñat ZALDUA / THINSTOCK 14 Kepa ACERO
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea
14 INDONESIA
32 CAMÍ DE CAVALLS
24 ISTRIA
42 BIRMINGHAM
“5 olatu, 5 kontinente” proiektuan Menorcako kostaldea zeharkatzen buru-belarri sartuta, Indonesian duen antigoaleko ibilbide hau da bizitakoaz mintzatu zaigu Acero uhartea ezagutzeko era onena
04 PAINEKO DORREAK
Alpinista izan gabe ere badago Txileko Patagoniako bi pareta erraldoiez gozatzeko modurik
Kroazia, Eslovenia eta Italiako lurrak hartzen ditu Itsaso Adriatikoko penintsula honek
Industriala izaten jarraitzen badu ere, modernismorako bidea hartua du Britaina Handiko hiriak
14 06 32
24
42 04 MUNDUARI BEGIRADA Tibur, inperio erromatarraren garaiko altxorra 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

Munduari Begirada
ANTIGOALEKO TIBUR Inperio erromatarraren garaian asko ziren orduko Erroma zikin eta jendetsutik ihes egin, eta, klima suabeagoaren bila,Tiburrera –egungo Tivoli– joaten ziren erromatarrak,Adriano enperadorea edota Quinto Horacio Flaco poeta (K.a. 65-8) tartean. Italiako Lazio eskualdeko hiri honetan topa daitezke, oraindik ere,Tibur izan zenaren zenbait lorratz.Antigoaleko anfiteatroaren gainean Pio II.ak eraikitako zitadela dago, Sibila eta Drusilako tenpluak ere zutik daude oraindik eta hainbat ate ere ikus daitezke, Erromarako bidea irekitzen duena kasu.Tivolitik apur bat urruntzen bagara,Anio Vetus,Aqua Macia eta Aqua Claudia akueduktuak ikusteko aukera ere izango dugu. Erroma inguruan bagabiltza, merezi du hiri historiko eta atsegin hau ikusteko tartea hartzeak. 5

Begientzako opariz betetako Eguberriak
PAINEKO DORREETAN Testua eta argazkiak: Be単at Zaldua Ariz

Paisaia itzelak, glaziar izugarriak eta arnasa mozteko moduko mendateak aurkituko ditugu Txileko Patagoniako zati honetan. Orrialde hauetako argazkietan tokiko paisaiaren edertasuna zein bertako faunaren berezitasuna suma daitezke, eta, lerro hauen eskuineko irudian, aldiz, Paineko Dorreak ikus daitezke.
E
«Patagonian eguraldi ona Saharan ura
bezain arraroa eta ederra da», idatzi zuen Jim Bridwell eskalatzaile estatubatuarrak, Patagoniako granitozko pareta erraldoietara hurbildu zen lehenengo eroetako batek. «Ausardiaren eta eromenaren arteko muga oso fina da Patagonian mendizalearentzat», gaineratu zuen. Ez zitzaion arrazoirik falta, baina ez da derrigorrean 1.000 metroko paretetara igo behar Patagoniaz gozatzeko; eguraldi txarrak eten bat eskainiz gero, gure begiek inoiz ikusi ez dituzten moduko paisaiekin gozatzeko aukera izango dute Paineko Dorreetako bideetan. 8
donork bisitatu ahal izateko prestatuta dago Paineko Dorreetako Parke Nazionala; hala, sarreran bertan egiaztatu ahal izango dugu tankera guztietako pertsonaiak hurbiltzen direla bertaraino. Izan ere, soka, mosketoi eta eskalada materialez betetako zakuto erraldoiak daramatzaten eskalatzaileak zein txakur txikiak besoetan daramatzaten emakume takoidun dirudunak aurkituko ditugu. Hori bai, hurrengo batean aztertuko ditugu parkeak eskaintzen dituen aukera anitzak;bien bitartean,paretetara igo gabe,baina behintzat mendiko botak jantzita,“W” izeneko txangoa hasiko dugu.“W” bidea parkeko txoko ikusgarrienez gozatzeko aukera ematen duen bost eguneko txango ederra da; zailtasun berezirik ez badu ere, ibilbide nekosoa da. Egin beharreko bidea mapan ikusi bezain laster ulertuko dugu izenaren zergatia: bideak jarraitzen duen marrazkiak W letraren itxura du. Taxiz edo alokatutako auto batean ere egin daitekeen arren, parkera hurbiltzeko modu erraz eta merkeena Puerto Natalesetik ateratzen den autobus turistikoren bat hartzea da. Hiru ordutan parkeko atean utziko gaitu. Puerto Natalesera iristeko, berriz, Punta Arenasetik ateratzen den autobusetako bat hartzea da aukerarik onena. Behin atean, sarrera ordaintzea da txangoa hasteko baldintza bakarra. Goi-denboraldian 15.000 peso (22 euro) kanpotarrentzat eta 5.000 txiletarrentzat; gainontzeko hilabeteetan, aldiz, 5.000 (7,33 euro) eta 3.000 peso (4,40 euro) hurrenez hurren. Egun bakarreko bisitaldia egiteko garestia da, baina bost eguneko txangoa egin nahi izanez gero, merezi du

DATU PRAKTIKOAK Noiz joan: Patagoniako uda laburra eta euritsua izan ohi da. Azarotik otsailera bitartekoak dira egun hoberenak. Nola joan: Punta Arenasera autobusez, hegazkinez edo itsasontziz irits gaitezke. Autobusez: Txiletik, Puerto Montt hiritik, 36 orduko bidaia dago, Argentinar muga gurutzatuz. Argentinatik, Calafatetik zuzenean Puerto Natalesera irits gaitezke bost orduko bidaia baten ostean. H e g a z ki n e z : Txartelak aurrerapenarekin erosiz gero, Txile barneko bidaia merkeak aurki ditzakegu Lan eta Skyairlines konpainiekin. Itsasontziz: Puerto Montt hiritik Puerto Natalesera doan itsasontzia hartzea da azken aukera. Hiru egunez Patagoniako itsasoetatik barna arituko gara; ederra baina garestia da. Zer eraman: Hotzetik eta euritik babesteko arropa onak. Kanpin denda eramanez gero, lo zaku ona, gauetan zero azpitik izan ohi baita termometroa. Parkeak ematen dituen beste aukerak: Egun bateko ibilaldiak egin daitezke Las Torres behatokira edo Grey glaziarrera. Parkeari itzulia: “W� txangoari beste bost eguneko ibilaldia gaineratuz gero, Paineko Dorreetako Parke Nazionalari oso-osorik itzulia emateko aukera dago, Amarga urmaelera itzuliz.
ordaintzea. Atzerritzarrak asko kexatu ohi dira hiru aldiz gehiago ordaindu behar izateagatik, baina parkea bisitatzen duten atzerritar gehienak estatubatuarrak edo alemaniarrak izaten dira, eta, egiari zor, txiletar gehienek baino askoz diru gehiago irabazten dute. Ez dirudi, beraz, hain erabaki bidegabea oporretan urrunetik heldu denari gehiago ordainaraztea.
Las Torres, lehen etenaldia Parkeko sarrera nagusia Amarga urmaelaren ondoan dago.Zerua urdin egonez gero –arraroa litzateke–, Paineko Dorreen lehen ikuspegia bertan izanen dugu. Hortik aurrera, bi aukera ditugu txangoa hasteko: 5.000 peso gehiago ordaindu eta furgoneta batek lehenengo kanpaldira igotzea edo oinez igotzea, paisaiaz gozatuz eta dirua aurreztuz.Aise jarraitzen den bidetik ordubetez ibili eta gero, Las Torres kanpalekuraino iritsiko gara, txangoaren lehenengo etenaldira. Bertan, kanpina, aterpea eta luxuzko hotela daude. Kanpinak 4.000 peso balio ditu, ur beroa eta sua egiteko zura barne. Beste aukera maldan gora jarraitzea da, Txiletar Kanpamentura iritsi arte. Bertan ordaindu gabe kanpa daiteke; hori bai, ez dago ur berorik. Hurrengo helburua Las Torres behatokia da, dorre erraldoiak ikusteko puntu hoberena.Askok heltzen diren egun berean egiten dute behatokirainoko bidea, baina, eguraldia kaxkarra bada, hobe da kanpinean hurrengo egunera arte itxarotea Paineko Dorreak ongi ikusi ahal izateko. Puerto Natalesen erositako haragi freskoarekin suan erreki on bat egiteko aukera aparta da. Las Torres behatokira iristeko bi orduko bidea dago maldan gora, baso patagoniar baten barna hasiera batean eta harri puska erraldoien artean gero.Aldapa gogorra da, baina Paine-
Bost eguneko ibilaldian beste horrenbeste geldialdi egin beharko ditugu kanpin denda jarri eta indarrak berritzeko. Bidean zehar hainbat kanpaleku daude horretarako, batzuk doakoak eta beste batzuk ordaindu beharrekoak. Eskuineko orrialdean, bidean zehar ikusiko ditugun paisaia ahaztezinetako batzuen irudiak.
ko Dorreen ikuspegia ikusgarria da benetan. Lurretik zerura arteko 1.000 metroko pareta bertikalek paisaia txundigarria eskaintzen digute; gure begiek ez dute sarri izango horrelako paisaia batekin gozatzeko aukera. 11

Udan argi ordu ugari izaten dira Patagonian.Gaueko lauak inguruan hasten da argitzen eta gaueko hamabiak aldera oraindik ere izaten da argi izpiren bat edo beste. Beraz, txangoak lasai egin daitezke, ilunak harrapatzeko beldurrik gabe. Horrenbestez, hirugarren eguneko txango luzea lasai har daiteke: 22 kilometro daude Las Torres kanpinetik Italiar Kanpamentura.Egun gogorrena da,motxila egun guztian bizkar gainean eraman behar baita. Aldiz, parez pare izango ditugun paisaia ikusgarriak kontuan hartuta, merezi du ordainsaria ordaintzea.Bidea Nordenskjol lakuaren eta Paineko Adarren artean marrazten da,gorabehera etengabeak eginez eta parkeko pareta, mendi, baso eta lakuen ikuspegi ezin hobeak eskainiz. Hirugarren txangoa bi egunetan egin daiteke, Los Cuernos kanpin eta aterpean geldialdia eginez. Bertan lo egiteko ordaindu beharra dagoen bitartean, Italiar Kanpamentuan dohainik kanpa daiteke; hori bai, ez dago ur berorik.
Paine handia Azken kanpaleku hau bailara txiki baten hasieran kokatzen da eta hortik gora joko dugu hurrengo egunean, arin arin, motxilak kanpinean utzi ahal ditugu eta. Bailaran gora joz, gero eta gehiago estutzen den zirko erraldoi batera iristen gara: eskuinean Paineko adarrak, granitozko 700 metroko paretekin, eta ezkerrean Paine Handia mendia, parkeko tontor altuena 3.000 metro ingururekin. Gu 400 metrotara gaudela kontuan hartuta, ikaragarria da Paine Handiaren ikuspegia, gailurretatik zintzilikatuta, etengabe mugitzen den glaziarrarekin.Ez da isiltasunik,mendiak hitz egiten du behin eta berriz, izotz bloke erraldoiak amildegitik behera jaurtiz eta mendizaleari ikuskizun aparta oparituz. Italiar Kanpamentura itzuli eta denda eta motxilak jaso ostean, ibilbide leuna daukagu hurrengo kanpinera arte, mendiari bizkarra emanez maldan behera. Skottberg laku
Lakuak eta garaiera ikaragarria hartzen duten horma bertikalak ere ez dira falta naturgune honetan. Beheko irudian ametsezko laku horietako baten irudia ikus daiteke; goiko argazkietan, aldiz, mila metroko garaiera hartzera irits daitezkeen horma bertikaletariko batzuk.
ertzetik ordubetez ibili eta gero, Pehoe lakura iritsi gara. Pixka bat aurrerago, laku beraren ertzean, Pehoe aterpea eta kanpina daude, ibilbideko azken geldialdia. Dutxa beroa hartu eta Urtezahar gaua gainontzeko mendizaleekin ospatu eta gero, hurrengo egunean bide luze baina lasaia hartu dugu Grey glaziarreraino;urte berria hasteko modu ezin hobea. Grey lakua jarraituz 11 kilometro ibili ostean, lakuko beste muturreraino iritsi gara; bertan, izen bereko glaziarrak bere izotzak murgiltzen ditu. Baliteke Grey glaziarra ez izatea Painetik hurbil dagoen Perito Moreno bezain handi eta ikusgarria, baina, egia esan, izotz pareten aurrean bakarrik egoteko aukerak ez du preziorik, eta hori ezin da Perito Morenon egin, bai ordea Greyn. Uretara jaurtitako izotz pusken eztandak soilik apurtzen du lekuko isiltasun ikaragarria eta hainbat ordu egin ditzakezu glaziarraren aurrean inor ikusi gabe, Perito Morenon guztiz ezinezkoa dena. Glaziarretik Pehoe kanpinera itzultzea soilik gelditzen zaigu, itsasontziz lakua gurutzatu eta Puerto Natalesera itzuliko gaituen autobusa hartzeko. Lakua itsasontziz gurutzatzea ez da derrigorrezkoa, baina oinez egiteko bi egun gehiagoko txangoa behar da, parketik gero eta gehiago urrunduz. Itsasontzia, lakua eta Paineko Adarrak azken aldiz ikusteko aukera paregabea da, gure begiek denbora luzez ahaztuko ez dituzten paisaiak barneratzeko unea. 13

OLATU KONTINENTE
Bidaia koadernoa
Testua eta argazkiak: Kepa Acero
INDONESIA
Zerurako autobidearen bila
OLATU KONTINENTE
Bidaia koadernoa
Testua eta argazkiak: Kepa Acero
INDONESIA
Zerurako autobidearen bila
Algortako surflariak «5 olatu, 5 kontinente» proiektuko bigarren faseari amaiera bikaina emateko modua izan du. Oraingoan bai, «olatu perfektuan» surfean aritzeko aukera izan du, argazkiotan ikus daitekeen bezala.
Z
Kepa Acerok Indo-
nesian gauzatu du «5 olatu, 5 kontinente» proiektuko bigarren etapa. Oraingo honetan lortu du «olatu perfektua» hartzea, eta, Namibian gertatu zitzaion lez, herrialdea, jendearekin izandako harremanak eta bizikidetza esperientziaren zati garrantzitsu izan dira. 16
arrantzan dabiltzan lagunak, euren zerbitzuak eskaintzan dizkidaten prostitutak, askotariko usainak, klaxonak. Orain bi egun Namibiako desertuaren erdian egiten nuen lo, nire autoan, eta orain hemen nago, Jakartan, hiri izugarri honetan. Kontrastearekin erotzeko puntuan nago.
Zaila da tutu barnean zaudenenean sentitzen duzuna eta hori adierazteko egin behar den esfortzua zenbaterainokoa den azaltzea. Oteizak aipatzen zuen hutsarekin antzekotasun handia duela esango nuke nik. Desagertu egiten zara, ez duzu ezertan pentsatzen. Olatu hori hartzeko bidean esperientzia mordoa izaten dira; lagunak, kulturak, bizimolde ezberdinak, paisaiak, natura... jendea. Eta esperientzia gurdi hori da zure erretinan grabatua geratzen dena.
Ekainak 24: Yalan Jaksan jende mordoa ezagutu dut. Bi egun hauetan hiriko atmosferara eta bertako bizimoldera egokitu naiz. Jendeak ahal duen moduan lortzen du bizitzeko behar duena.
Jakarta, eromena
Ez galdetu non
Ekainak 22: Bidaiari motxiladunez lepo egin ohi den Yalan Jaksa kaleko ostatu ziztrin batean nago. Logelak burdin barradun leiho txikia du eta garbitu beharrean norbere burua zikintzeko aproposagoa den komuna. Zelda bat dirudi. Zerbait jatera irten naiz. Trafikoa, zarata, kalean euren burua garbitzen ari diren haurrak. Zaborra alde guztietatik, edukiontzietan hondakinen bila dabiltzan emakumeak, usain txarreko ibaian
Ekainak 25: Jakarta utzi dut nire lagun Edurekin batera. Ordu batzuk behar izan ditugu helmugara iristeko. Mesedez, inork ez diezadala galdetu nora joan naizen, non egon naizen hilabete honetan. Hilabete benetan berezia izan da. Leku honek zerbait berezia badu, zera da: urruneko lekua da, Coca Cola ere iritsi ez den lekua, ezta elektrizitatea, telebista edota telefonoa ere... Bertako jendea orain dela, ez dakit, agian bi

Olatuaren zain itsasoari begira emandako orduen adierazle den argazkia ikus daiteke lerroon ezkerretara. Azpian, Sumur zegoenean izan zen uholdearen irudia eta bertako portua ikus daitezke. Eskuineko orrialdean, olatu mundiala.
mila urte bezala bizi da. Olatuak birjinak dira eta jendea ona. Leku magikoa da. Ez nadin ni izan leku honen xarma hausten duena. Badakit beste surflariren bat izan dela hemen ni baino lehenago, eta, leku honek bere horretan jarraitzen badu, niri leku hau aipatu zidan hark isilpean gordetzen jakin duelako da. Hortaz, ez, ez dizut esango... Uztailak 2: Elektrizitatea dagoen azken etxean gaude. Eduri agur esan eta ekialderako bidea hartu dut. Bera Sumatrara doa eta ni Rokerekin noa, motorrean oihana zeharkatzen lagundu diezadan kontratatu dudan lagunarekin. Kanpadenda, lo zakua, txokolate asko eta ura daramatzat. Oinarrizkoena.Taula bakarra hartu dut, bidea traste asko eramateko gogorregia baita. Zuhaixkaz inguratutako bidezidor honetan motorra ere ozta-ozta sartzen da. Eta jendea bizi da hemen, ezerezaren erdian.Txabolak eta arroz sailak zeharkatu ditugu, ibaiak eta egurrezko zubiak. Bufaloak eta metro eta erdi izango zituen iguana bat ikusi ditugu. Eta nik krokodiloak ditut buruan. Orduak behar izan ditugu bila nabilen itsasautsia aurkitzeko. Ezkerra hor dago, ez dago inor eta perfektua da. Orain, inguru oihantsu honetan geratzeko leku aproposa bilatu behar dut. Olatutik gertu bizi diren bi arrantzale topatu ditugu. Sudango hizkeran mintzatzen dira eta bietako bat gor-mutua da. Oihanaren erdian bizi dira, lastoz eta egurrez egindako txabola banatan, parez pare paradisua dirudien hondartza dutela. Hor dago bila nenbilen ezkerra, arroza eta arraina dituzte... hemen geratu behar dut. Rokeri egun batzuk barru bila etortzeko eskatu diot eta ni trukeak eginez bizirauten duten herritarrekin geratuko naiz. Hemengo biztanle batzuk arroza landatu eta arraina, mariskoa eta frutagatik trukatzen dute. Halaxe bizi dira. Ez elektrizitaterik, ez Coca Colarik, ez telebistarik. Jende ona da, umila, sinplea... baina ez dago tuturik. Tira, ez diot gehiago eskatuko bizitzari!
UZTAILAK 11: OLATU PERFEKTUA Olatu hau oso arriskutsua dela esana zidaten, koralak labanen gisa ebakitzen duela. Zalantza egin dut, ontziren bat hurbildu arte itxarongo dudan edo ez, ez baitut itsasora bakarrik sartu nahi. Arrantzaleek ez didate ezer esaten. Beraiek surflari bat baino gehiago atera dute One Palmetik, zaurituta. Uretatik zer-nolako itxura duen ikustea erabaki dut. Jantzi lodia eta botak jantzi ditut, koralarekin ebakiak egitea ekiditeko, baita gainean kamera daraman kaskoa ere. Itsasautsira iritsi eta besteak baino gorago dagoen zuhaitz ustel baten alboan jarri naiz. Olatuaren izena handik etor daitekeela pentsatu dut. Bi metroko olatu seriea reef-a zeharkatzen datorrela ikusi dut, baina azkarregia da. Ni nagoen lekura iristerako abiadura mantsotu du eta hartzea erabaki dut. Erraz jaitsi dut. Jaisten ari naizen artean tutu bikain batean sartu naiz; garbia da eta lekua du. Nahi dudanean eskuarekin galgatu eta bizkortzeko gai naiz. Tutua 50 metroz jarraitu eta arazorik gabe irten naiz. Pozez oihuka hasi naiz. “Usine 3� itsasontziko tripulatzaileak ere oihuka entzun ditut. Orain zuloz betetako gune batean nago, ur gutxi dago... Olatuaren zati kritikoena da. Jende asko min hartuta irten da hemendik, batez ere hirugarren sekziora iristen ahalegindu direnean, hura baita arriskutsuena... Oso zail ikusten dut; olatuaren erdigunetik koralezko buruak irteten direla ikusten dut. Irtetea erabaki dut.
Itzultzen ari naizela, olatua pasatzen ikusi dut. Perfektua... eta ez dago inor. Arazo bakarra olatuak koraletik oso gertu daudela da. Gertuegi. Tontorrera iritsi aurretik bi metrotik gorako seriea datorrela ikusi eta zalantza egin gabe bueltatu egin naiz. Jaitsi eta 50 metroko lehen sekzioa arazorik gabe pasa dut barrutik. Sekzio kritikora iritsi naiz berriro. Identifikatzeko erraza da. Uhertasun handiko zonaldera iritsi eta ahal dudan lekura iritsi arte aurrera egitea erabaki dut. Koralari itsatsita 50 metroko ibilbidea egin dut. Ur gutxi hemen ere. Edozein unetan gilak galduko ditudala iruditzen zait. Lerroa garbitu egin da berriro eta hirugarren sekziora iritsi naiz. Abiadura bizkortu eta tutu perfektu, lehor eta gogorrean sartu naiz; ia ez dago urik eta olatua uraren mailatik behera doa, ozeanoko zuloa da. Ezin daiteke perfektuagoa izan. Tutuaren barnetik noanean arnasa hartzeko aukera izan dut eta denari adi begiratu diot. Uztai perfektuan noa, barruan sartuta, segundoak aurrera doaz, zerura doan autopista... Barruan ez da ezertaz pentsatzen. Irten behar dudala ematen duenean, beste lauza bat erori zait. Olatuak putz egin du. Eta irten egin naiz. Nire bizitzako olatu onena izan da agian. Histeriko nago. Olatutik irten eta hasieratik perfektuak diren olatu hutsak ikusi ditut. Olatua hartu dudan lekutik 600 metrora nago. Berriro ere itzuli eta bigarren sekzioan etorri zait gaurko olatu handiena.
Hirugarren sekzioan olatua bikoitza izango dela antzeman dut. Uherdura artean jaitsi dut. Nire taula laburregia da, ezin dut kontrolatu. Eskaileraz betetako tutu batean sartu naiz eta sekzioa luzatu egin da. Koral-buruak irteten ikusi ditut eta olatua eskaileraz bete da. Oso itxura txarra du honek. Beldurtuta nago. Edozein unetan talka egin behar dut; bizkorregi noa. Erreflexuz olatuaren kontra bota dut nire burua, baina olatuak korala dagoen lekura narama. Eskuekin burua babestu eta nire baitan uzkurtu naiz. ÂŤEskerrak kaskoa daramadanÂť, pentsatu dut. Kolpe bat jaso dut izterrean eta beste bat sorbaldan; labanek jantzia zeharkatzen dutela sentitu dut. Beste kolpe lehor bat buruan. Koralean arrastaka noa. Oinak lurrean jarri ditut, eta, botak badaramatzat ere, ebakiak sumatu ditut. Burua uretatik atera eta taularen muturra koralaren aurka talka egitean txikitu dela ikusi dut. Eta nire kamera... ez dago nire buru gainean. Kolpatu naizenean galdu dut nonbait, eta, berarekin batera, baita irudi guztiak ere. Atzetik oraindik ere handiagoa den olatua dator eta erresakak arrezifea agerian utzi du. Eta ni han nago, lehorrean. Apar erraldoia iritsi da. Ezin dut ezer egin. Taula aparraren kontra jaurti eta jauzi egin dut. Koraletik narama olatuak; gorputz guztia mailatuta dut. Aparrak uhartean utzi nau. Jantzia ebakiz beteta dago eta izterretik eta sorbaldatik odoletan ari naiz. Eta nire kamera, eta nire irudiak... 19

One Palm Point: Olatua Uztailak 8: Bihar Javako Sumur portutik irtengo naiz. Autoan bederatzi ordu egin ostean Indonesiako hiru arrantzalerekin batera ontzian sartu eta Panaitan uharterako bidea hartuko dugu. Hurrengo egunean iritsiko gara, Java eta Sumatra banantzen dituen itsasartea zeharkatuta. Uhartea ikusgarria da. Begetazioak jaten du hondartza eta ia ez dago bertara jaisteko zokorik. Uharte honetan ez da inor bizi. Ze txikia sentitzen den bat arrantzontzi batean... Uztailak 11: Itsaso txikiarekin argitu du. Aurreikuspenek diote itsasoa egunean zehar igoko dela, eta, beraz, beste olatu 20
Tokiko hiru arrantzaleren eskutik iritsi ahal izan zuen Acerok olatua zegoen lekuraino: goiko irudian ikus daiteke ontzia. Behean, ontziko irudi bat eta bertako haur talde bat. «Hello mister!» esanez agurtzen zuten surflaria.
batean aritu naiz. “Naphalms” du izena. Itsasoak geroz eta olatu handiagoak ekartzen dituenez, ontzian sartu eta “olatua” dagoen lekura joan gara. Badiara hamabiak aldera iritsi gara.Ez dago inor.Marea baxu dago. Urrunean serie bat ikusi dut. Bi metroko garaiera duen lerroak uhartearen kontra talka egin eta reef-etik tutu benetan azkarra hasi da biraka.Urrunetik uztai perfektua datorrela ikusi dut: gure
ontziaren aurretik pasa eta badia zeharkatzen jarraitu du nire ikusteko ahalmena baino urrunago joan arte. Primerako itsasoa dago! Sekula ahaztuko ez dudan saioa izan da gaurkoa. Zalantzarik gabe esan dezaket One Palm Point munduko olatu onenetakoa dela. Bete dut nire helburua. Orain argazki kamera bat lortu –olatu honetan nenbilela galdu egin dut–, One Palm Pointera itzuli eta etxera eramateko argazkiak atera ditut. Uztailak 12 : Babá kapitainak bere etxean lo egiteko gonbita luzatu dit. Jende aparta da. Kuriositate handia dute. Barre asko egiten dute.Bizimolde tradizionala-
ri lotutako herria da,ia ez dago turistarik, soilik oihan birjinetara joateko bertaratu, ontzi bat alokatu eta han errinozeronteak, pumak eta dragoiak ere badirela ziurtatzen duen surflari eroren bat edo beste. Motor bat alokatu eta herritik itzuli bat eman dut. Dituzten jantziek liluratuta naukate. Haurrek «Hello mister!» esan eta irribarre egiten didate. Eguzkia sartu orduko hasi dira berriro otoitzak. Ikusgarria da belaunaldiz belaunaldi gizakiak lurrarekin eta zeruarekin izan dezakeen lotura. Leku hau ikusgarria da. Uztailak 25:2010eko uztailaren 25a.Zalantzarik gabe,sekula ahaztuko ez dudan eguna izan da gaurkoa.Panaitaneko erre-
Olatuaren barneko ikuspegi bikaina lortu zuen algortarrak goiko irudian. Beheko argazkietan, tokiko bikote bat ikus daiteke ezkerrean, eta, eskuinean, aldiz, Acero bera paisaiari begira eta pentsakor.
serba naturala, Java eta Sumatraren artean dagoen uharte birjina. Gu beste inor ez dago. Bertan zaudela, urrunetik urez osatutako murrua badatorrela ikusten duzu eta badakizu zure txanda dela. Badakizu perfektua dela eta hor barruan sartuko zarela, zulo horretan, hutsean; bat, bi, hiru, lau aldiz... Arraun egin eta zurea da, itsasertzean oihana besterik ez dago. Zu-
retzat da. One Palm Point. Sekula ahaztuko ez dudan eguna.
Galtzeko ezer ere ez Uztailak 26: Jauzi batez jaikiarazi naute Bobbyren ostatuan. Zer gertatzen da? Oihuka dabiltza denak. Oina lurrean jarri eta orkatiletaraino iristen zait ura. Urez lepo dago guztia.Nire ordenagailua eta egunkaria ikusi ditut urpean... galduta. Nire kamera logelan dagoen altzari bakarraren gainean dago: aulkian. Kalera irten eta ezin dut sinetsi ikusten dudana: kalea aurrean jartzen zaion edozer arrastan eramaten duen ibai izugarria da. Zorionez, uraren maila ez da gehiago igo, itsasbehera hasi baita. Uraren maila jaitsi 21

Kostata, baina lortu zuen Algortako surflariak bila zebilen «olatu perfektua» harrapatzea. Aiztoak ziruditen koralek zenbait ebaki eta ubeldura utzi bazizkioten ere, bete zuen Indonesiako helburua.
denean dena hankaz gora dagoela ikusi dut. Auzotik paseo bat eman eta harritu egin naiz jendea pozik ikusi dudanean. Haurrak urarekin jolasean dabiltza; denek irribarre egiten didate, beti bezala. «Hello mister!». Festa giroa dagoela ere esango nuke. Nik jendea pot egina egongo zela pentsatzen nuen. Ostatura itzuli eta Bobbyrekin hitz egin dut;galtzeko askorik ez duela konturatu naiz. Bere etxean ez dago ia ezer. Mahai bat, lau aulki... armairu bat. Garbitu eta listo. Bobbyk barre egiten du. Uztailak 27: Iratzartze perfektua: One Palmeko badian biraka zebiltzan serieak. Uretan inor ere ez, olioaren pareko glassi-a, geldirik zegoela zirudien tutua... Egi bilakatu zait ametsa. Goizetik iluntzeraino egon da horrela. Surfean aritzera joan gara. Emaitza, honakoa: hiru taula zatitu ontzian, Peter Danielsaren punta txikitua –ustekabean hartu nauen koral-buru batekin izandako talkaren oroigarri– eta gorputza sekulako jipoia eman baligute bezala.Kontuak kontu, oraindik ere irribarretsu; zorionekoak gu! Uztailak 31: Jakartan egun batzuk pasa ditut, baina horretaz ez dut hitz egin nahi. Nork esango zidan hona heldu nintzenean Yalan Jaksa izango zela Jakartako leku lasai eta atseginena... Jakarta kaosa da. Australiara joan aurretik Balin egun batzuk pasatzeko asmoa nuen, baina azken egunak olatuaren zain egon naizen tokian emango ditudala erabaki dut.Izan ere, apur bat besterik ez bada ere, bertan sustraiak bota ditudala esan daiteke.
Eskerrik asko, Indonesia Asian nuen helburua bete dut.One Palm Pointen aritu naiz surfean. Helburua lortzeko bidean deskribaezinak diren esperientziak bizi izan ditut. Hilabete nahikoa da toki batean sustraitu eta agur esatea benetan gogorra izateko. Esperientzien pilaketa da zurekin daramazuna. Olatuak, une onak eta txarrak, bizitzeko era ezberdinak, kultura... jendea. Fase berri bati ekin behar diot orain. Helburua: Gnaraloo, Australiako desertuan. Eskerrik asko, Indonesia. 23

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
ISTRIA
Mundu asko penintsula batean

Esloveniak berrogehi kilometroko irteera dauka itsasora, eta, tarte horretan, hiru hiri topa daitezke. Horietako bat Piran da, eta, argazki honetan, bertako portua ikus daiteke. Ezkerreko irudian, Porec herriko elizpe eufrasiarra.
Goizaldean Euskal Herria utzi eta egun osoa bidean eginda, ilunabarrean mugan ginen; mundu latinoa amaitu eta ekialdeko munduekin bat egiten duen marra. Balkanen, Erdialdeko Europaren ateetan ginen, herri eslaviar, germaniko eta erromanikoek elkarri eskua edo muturrekoa ematen dioten Istria penintsulan.
D
uela mende bat italiarrak ziren nagusi kostaldean, eta eslaviarrak (kroaziar eta esloveniarrak) barnealdean. Baina orduan legez orain ere istriar sentimendua da nagusi. Elkarbizitzako tradizio luzea dauka penintsulak, potentzien akordioak akordio mugak sarritan aldatu arren.Egun italiarrak gutxiengo izanda ere, veneziar giroa begi bistakoa da; oso nabarmena da euren presentzia. Italiak hartutako Trieste alde batean, Istriako zati handiena daukan Kroazia bestetik, Esloveniak 40 kilometro eskaseko irteera dauka itsasora. Horixe penintsula berezi honetako esloveniar zatia. Bidaia luzearen lehen gauaren ondotik, baina,Adriatiko ertzean iratzarri ginen, kosta-lerro txikienak ere gorde ditzakeen sekretuez jabetzeko. Euria zen Piran herrian, baina Tartini plazak eta aldameneko moilak ez zuten xarma veneziarrik galdu. Kanalen hiria errepublika indartsua izan zela gogorarazten digu etengabe Adriatikoak, Istriatik Albaniara, baita Mediterraneo ekialdeko hainbat uhartek eta portuk ere. Beren plazetako eraikin garrantzitsuenetan ageri da Veneziako lehoi hegalduna, eta Piran, Koper eta Izola, Esloveniak dituen itsas herri bakarrak, ez dira gutxiago. Ageriko mugak ditu 47 kilometroko itsas tarteak. Piranek legez, Koperrek eta Izolak veneziar arkitektura gotiko bikaina daukate. Koperko Titoren plaza (Brigada Internazionalei oroitarri eta guzti), eta hari gailentzen zaion jauregi pretoriarra ikusgarriak dira. Herrietatik hurbil hondartza atseginak daude, halaber, baina hain tarte laburrean ezinbesteko dirudi uda sasoian gainezka egotea. Ez da harritzekoa, beraz, Istria Kroaziarekin lotzea gehienetan, herrialde horren mugetan
26
Xarma berezia du Piran herriko Tartini plazak. Irudian ikus daitekeen bezala, kutsu veneziar nabarmena du eta eraikinen dotorezia eta kolore nahasketak bereziki erakargarri egiten du.

Pulako eraikin ezagunena argazki honetan agertzen den erromatar anfiteatroa da. Hiriak erromatar ondare arkeologiko oso aberatsa du, eta, gainera, inguruan hondartza ederrak topatuko ditugu.
baitago penintsularen %89. Eta bisitari gehienak kostaldeko herriek eta hondartzek erakarrita datozen arren, barnealdeko lekuek, herrixka harresituek, muino eta karst paisaiek Istriako txoko ederrenetakoak gordetzen dituzte. Barnealdean itsas ertzeko italiar giroa desagertzen doa eta eslaviarrago egiten da. Cicarija mendiek bereizten dute penintsula Kroazia kontinentaletik eta Balkanetako bihotzera bideratzen den Bosnia eta Dalmaziako kosta-lerro estutik. Esloveniatik sartuta, Umag (Umago italieraz) da kostaldean topatuko dugun lehen herria,eta Porec (Parenzo) dator laster. Hondartzako turismoa buru-belarri besarkatu duen eskualdea da honakoa, baina badauka Unescok munduko ondareen artean sartutako harribitxia interesgarria ere: Eufrasiar Basilika, jatorriz IV. mendean eraikia. VI. mendeko absideko mosaikoak ezin ederragoak dira.
Naturismoa Italiar herrixkak, izen latino eta eslaviarrak, eta austriar eragin katolikoa. Azken horren ondare germanikoa beste berezitasun batean ere ageri da, iparreko leku protestanteetatik Mediterraneoko testuingurura ekarrita: naturismoaren kultura. FreikĂśrperkultur (gorputz librearen kultura) deitu zioten duela mende erdi,nahiz eta txoko honetan XX.mende osoan izan den biluztasunaren ohitura. Gaur egun, Istriako kostalde osoan, asko dira gorputz librearen kulturari emaniko gune eta kanpinak. Alemanezko FKK akronimoekin ageri dira markatuta, eta kanpinak, karabanak, autokarabanak eta bungalowak izan ohi dituzte. 28
Istria aberatsa da arkitektura aldetik; orrialde honetako argazkietan ondo baino hobeto suma daiteke. Goian, Pula Istriako hiri handieneko portua ikus daiteke ezkerrean, eta, eskuinean, hiri berean dagoen ergiusen garaipen arkua. Beheko ilaran, ezker aldeko bi argazkietan Rijeka arkitektoaren lan bana ikus daitezke; eskuinean, aldiz, Labineko kalexka estu bezain liluragarria.
Porec herritik hegoaldera jarraitu genuen kostaldetik, mapan ageri zen marra txikiari erreparatu barik:Limski kanal edo Lim kanala –itsasoak lurrean egiten duen fiordo ederra da–. Segidan Rovinj dator, penintsulako harribitxietakoa bere veneziar arkitekturan. Oso herri xarmanta da, eta kanpotik ere argazkietarako ikuspegi paregabea dauka. Batana Etxea portuan dagoen museoa da. Rovinjeko arrantzontzi berezia da batana. Harresietatik barnera, berriz, Balbiren arkua ageri da aurki.1679an hiriko ataria zen eta eskualdeko tradizioa laburbiltzen du: ateak turkiar burua eta veneziar sinboloak ditu. Inguruko harrizko kalexkak oso atseginak dira, arte galeriaz, denda txikiz eta tabernaz beteta. Muinoan gora joanda, aldiz, Santa Eufemia eliza dago, jatorriz K.o. 304 urtekoa. Egungo tenplua XVIII. mendekoa da eta Veneziako San Marko eliza dakar gogora. Pulara, Istriako hiri handienera bidean, Brijun artxipelago txikia ageri da kostaldearen aurrez aurre. Bi uharte nagusi eta dozena bat txikik osatzen dute Titoren atseden gune kuttuna izandakoa. Bere heriotzaren ostean, jugoslaviar presidenteak

Zelan heldu: Baionatik Triestera 1.500 kilometro pasatxo daude Okzitania eta Italiako bideetan barna, Tolosa, Montpellier, Niza, Genoa, Verona eta Venezia ingurutik pasatuta. Euskal Herritik ez dago hegaldi zuzenik ez Istriara ez inguruko aireportuetara. Pulako aireportura iristen dira hegazkin batzuk, baina gehiago dira Veneziara eta Ljubljanara doazenak. Santandertik Bergamora, Istriatik lau bat ordura, daude hegaldiak. Prezioak, ostatuak: Europa ekialdea eta Balkanak Euskal Herria baino merkeagoak izan ohi dira, baina Istria garesti samarra da eskualdeko estandarretarako; prezioak gureen oso antzekoak dira. Italian eta Eslovenian euroa darabilte, Kroazia ez dago ez euroan ez eta Europar Batasunean ere (2012an sartuko ei da) eta kuna izeneko moneta darabil. Istria oso leku turistikoa da, kanpin eta bungalow ugari daude, naturistak horietako asko, eta hotel eta ostatuak ere ez dira falta. Janariak Balkanetako eta Italiako eragina dauka. 30
Motovun Erdi Aroko herria da, eta, goiko irudian ikus daitekeen bezala, muino baten gainean eraiki zuten. Azpian, Hum eta Roc hirien artean dagoen “glagolitikoaren bidean” topa ditzakegun arrastoetariko batzuk ikus daitezke ezkerrean, eta, eskuinean, Motovunen hartutako argazkia.
eraikitako naturgunea parke nazional izendatu zuten. Munduko hainbat buruzagik Titori opari emandako animaliak daude ikusgai Brijunen. Safariko txangoak, erromatar garaiko museo arkeologikoak eta Titori buruzko erakusketak uhartea aski bisita interesgarri bilakatzen dute. Pulan erromatar anfiteatroa da eraikin ezagunena. Sergiusen garaipen arkua eta harresi erromatarrak ditu hiriak, baita James Joyceren estatua bitxia ere. Irlandar idazleak Triesten eman zituen azken urteak, eta garai hartan Italiaren menpeko zen penintsula osoa. Erromatar ondare arkeologikoa oso aberatsa da, eta hiriaren inguruan hondartza ederrak ere badaude.
Barruko sekretuak Istriako mendebaldeko kostaldearen oso desberdina da ekialdekoa, Kvarnerko golkoa, eta errepideak barrura egiten du, penintsulako barnealdeak ezkutatzen dituen altxorrak erakusteko. Labin Istriako herririk ederrenetakoa ez ezik, Labingo matxinadari izena eman zion lekua ere bada. 1921ean, pe-
nintsula Italiaren menpe zegoela eta faxismoaren gorakadan, bertako meatzariak matxinatu egin ziren. Ucka mendiak markatzen du Istriako muga;Rijeka dago beste aldean.Fiume da Rijeka italieraz, eta Gabrielle d’Anunzio italiar poeta eta Mussoliniren kuttunak bereganatu zuen 1921ean. Mendiaren magalean Susnjevica eta Zeljane daude, istrorrumanera izeneko hizkuntza mintzatzen den azken herrixkak. Balkanetako penintsulan barna hedatutako vlach edo aromunio hizkuntzaren aldagaiak hiztun gutxi ditu hemen, baina milaka dira hegoaldean, Mazedonian,Albanian eta Grezian. Humek “munduko hiri txikiena” izatearen harrotasuna dauka, mendetan eutsi baitie harresiei, elizari eta beste hainbat ezaugarriri. Roc antzeko herrixka bat da, Humdik kilometro gutxira. Bi herrien arteko errepidean “glagolitikoaren bidea” izeneko erakusketa dago, eslaviar hizkuntzen alfabeto zaharrenetakoak hemen agertu baitziren. Pazin, penintsulako bihotzean; Oprtal txikia, berritutako etxe zaharrekin; Motovun, muinoaren gainean ezin dotoreago mahastien erdian… Istria-
Historia luze eta zirraragarria duen Trieste hiriko irudi bat da goian ikus daitekeena. Azpian, ezkerretik eskuinera, Motovun herriko terraza baten irudia eta James Joyceren estatua bitxi bat: idazle irlandarrak Triesten eman zituen bere azken urteak eta hiri italiar horretan dago irudiko estatua.
ko barrualdeak herri eta altxor ugari ditu. Ez dago kostaldeko turista kopuru handirik, baina geroz eta atzerritar gehiago bai.Alemanak dira asko, giro mediterraneoan baina itsasaldetik bereizita, mendialdean, bigarren etxea erosi dutenak. Honaino helduta, patxadaz egin behar dira Istriako errepideak, mugez harago, Kroazian, Eslovenian (Karst eskualdeko haitzulo bikainak kilometro gutxira daude), zein Italiak daukan txoko txikian. Gero Trieste dator, bere historia luzea eta James Joyceren urratsak jarraituta, baina hori beste baterako utziko dugu. 31

Testua eta argazkiak: Juan Manuel Costoya
CAMĂ? DE CAVALLS
Menorca oinez ezagutzeko alternatiba bikaina

G Algaiarenseko hondartzako ingurua da orrialde honetako argazki nagusian azaltzen dena. Lerro hauen ezkerrean Fornellesko portuan arrantzan dabiltzan bi gizon ikus daitezke, eta, eskuinean, aldiz, Punta Natiko itsaslabarrak.
Gaur egun CamĂ de Cavalls izenarekin ezagutzen den ibilbidearen jatorria zehaztea ezinezkoa den arren, atzerako bidea eginda XVIII. mende inguruan sortu zutela esan daiteke. Garai hartan camĂ edo bideak Menorcako kostalde osoa hartzen zuen ibilbide perimetrala zuen eta helburu nagusia uhartera irits zitezkeen itsasontzi etsaien erasoetatik defendatu ahal izatea zen.
34
arai batean defentsa funtzioa bete zuen CamĂ de Cavalls ederrak, eta, ondorioz, Menorcako itsasbazter osoa hartzen duen ibilbidean hainbat talaia, gotorleku eta itsasargi eraiki zituzten. Erabilera militarraz gain, uharteko biztanleek ere ateratzen zioten etekinik, itsas lerroa jarraituz baserriak, onibarrak eta lursail pribatuak elkar komunikatzeko bidea irekitzen baitzuen.
Egun, bidea oinez zeharkatzea da uhartearen ezaugarri morfologiko eta paisajistikoak ezagutzeko era egokiena, betiere ingurumenaz gozatzeko aukera ezin hobea izanez. 1993. urtean Biosferaren Erreserba izendatu zuen Unesco erakundeak Menorca, uhartean Mediterraneoko habitat guztiak baitaude ordezkatuta: sakana, hezegunea, duna eta itsas labarrak ditu Balearretako irlak. Erakarpen natural horrez gain, histo-

Menorcako itsasbazterra hartzen duen ibilbide honetan paisaia eder ugari ikusi ahal izango ditugu. Orrialde honetan, goian eta ezkerretik eskuinera, Algaiarenseko itsaslabarrak eta Favàritxeko itsasargia ikus daitezke. Beheko irudietan, Ciudadelako portuko bokaleko aduana zaharra eta Camí de Cavalles liluragarrian gaudela esaten digun mugarria.
riaurreko hondar arkeologikoak eta XVII. eta XVIII. mendeetako diseinu hiritarrak ditu, baita arkitektura militarraren lorratz ugari ere: koroa ingeles zein espainiarraren interesa piztu izan du historian zehar uharteak. Nekazaritzak ere bizirauteko modua aurkitu du eta gaur egunera arte iri36
tsi da paisaia naturalak eta baserri eta landa guneek bat egitean sortzen den harmonia perfektua.Kostaldeko herrixka eta baserriak bazterretan harrizko murrutxoak dituzten errepideen bidez daude komunikatuta; horiek dira, hain zuzen ere, Camí de Cavallseko ibilbide ezberdinak egiteko bide egokienak.
Lasaitasuna Bere paisaia eta ekosistema ezberdinen artean dagoen distantzia laburra da Menorcako ezaugarri nabarmenetakoa. Espazio fisiko murritzean igaro gaitezke hezegune batetik pinudi batera eta azken horretatik labar harritsu batera. Uhartea zeharkatzen duen errepide nagusia da sarearen bizkarrezurra: ekialdeko muturreko Mahon herria eta mendebaldeko Ciudadela lotzen ditu, 44 kilometro orotara. Bizkarrezur horretatik hainbat errepide sortzen dira ezkerretara, eskuinetara, iparraldera zein hegoaldera. Saihesbide horietatik irits gaitezke kostaldera eta horietan bidearen atal ezberdinak aurkituko ditugu. Camí de Cavalls ederrak edozeinen-
tzat egokiak diren hogei etapatan banatzen du kostaldea, eta, luzerari dagokionean, denetik topa daiteke: motzenak bi kilometro eta erdi ditu eta uhartearen hego-ekialdeko Punta Prima eta Alcalfar lotzen ditu, eta, luzeenak, aldiz, bederatzi kilometro malkartsuren ostean Menorca iparraldeko Binimel-là eta Cala Pilar arteko ibilbidea egiten du.Ibilbideren bat egitekotan bagabiltza, aintzat hartu behar dugu bi auto edo gure bila etorriko den norbait izan ezean etorri garen lekutik itzuli beharko dugula, eta, beraz, etapa bakoitzaren kilometrajea bikoiztu egiten dela. Bidea hartuta, behe-denboraldian gutxienez, aire libreko pasio lasaia egin ahalko dugu, ez dugu motor soinurik
Ciudadela inguruan dagoen errota tradizionala da orrialde honetan, goian, ikus daitekeena. Albokoa, berriz, bideak Els Aloes inguruan egiten duen ibilbidetik ikus daitekeen paisaia itzela da. Behean, ezkerrean, Favàritxeko lurmuturrera garamatzan bidea, eta, eskuinean, Punta Natin dabiltzan bi ardi. Menorca idorra bezala ezagutzen da inguru hau.
edo giza zalapartarik adituko, eta arrasto historiko eta etnografiko ugari ikusiko ditugu:kultura talayotikoko ur-tanga eta arditegiak, garai ezberdinetako gotorleku militarrak, itsasargiak… Horrez gain, azken hamarkadetan emandako hirigintza garapena ere ezagutuko dugu.Turismoari hertsiki lotutako hirigin-
tza 1969. urtetik indartu da gehienbat, orduan eraiki baitzuten aireportua. Azken batean,Camí de Cavalls zoragarrian ibiltari bakartiaren esfortzuak, tokiko flora eta faunak liluratutako naturalistaren jakin-minak, bere buruari bidean ikusten dituen eraikinak zertarako erabiliko zituzten galdetzen dion antropo37

logoaren hausnarketek eta senaia bakartietan denborak hegaztien hegada eta mareen joan-etorria nola eramaten dituen ikusiz gustura dagoen bisitari anonimoaren gozamenak egiten dute bat.
Menorca idorra Natura eta espazio irekiak maite dituztenentzat iparraldeko kostaldea da egokiena, bertan aurkituko baitituzte aukera erakargarrienak. Guztira hamar etapak zeharkatzen dute kosta, Calespiquesetik – Ciutadellatik gertu– Sa Mesquidara –Mahon inguruan–. Calespiquesetik irtenda Cala Morelleraino doan lehen tarteko erakargarri nagusiena bertako itsaslabarrak dira. Zati horretan arroka eta harriek protagonismo berezia hartzen dute; Punta Natiko itsasargia da horizonteko lerro zuzena hausten duen eraikin bakarra. Menorca idorra gisa ezagutzen den zonalde honetako begetazioa lehorra, urria eta endemikoa da, eta, batez ere, erromeroa, txilar loretsua eta bere ezaugarri sendagarriengatik oso preziatua den Menorcako kamamila sonatua topa ditzakegu. Zonalde honetan dago Naveta des Tudons aro talayotikoko (K.a. 20001500) hileta monumentua. Harrizko blokeekin eraikitako nabe alderantzikatua da. Ingurune honetan aurkituko dugu ere uhartearen berezko ezaugarri nabarmenetako bat: landa gunea zatikatzen duten harresi txikiak. Airetik ikusita, uharteak dama jokoan aritzeko taula izugarri handi eta kaotikoa dirudi. Murruak eta beste hainbat eraikin osagarri harri lehorraren teknika erabilita eraiki zituzten; hau da, harriak elkar lotzen dituen inolako masarik gabe pilatuta daude. Masarik gabe ere, mende asko daramatzate zutik. Iparraldeko zonaldeko paisaian tramontanaren eragina ere nabarmena da; Europatik iristen den haize hotza da tramontana, egunetan zehar etengabea izan daitekeena. Mediterraneoko uharte guztietan gertatzen den bezala Menorcan ere garrantzia handia du haizeak; izan ere, bertako paisaia eta kliman eragina izateaz gain, herritarren izaeran ere eragiten du. Gregal,
mistral, lebeche eta ostro haizeak edota mendebaldeko haizea bera ere hertsiki lotuta daude uhartetako biztanleen portaerarekin.
Basoak, senaiak eta urmaelak Algaiarens senaiatik ekialdera eginda hareatzetan ohikoa den begetazioa eta zuhaixkak, erkametz basoak zein arte hostotsuak ikusiko ditugu. Bideko zati berean, Denimel-la eta Cala del Pilar lotzen dituen ibilbidean, jatorri bolkanikoa duten harkaitzak, sakan malkartsuak eta dunak topatuko ditugu. Zonalde honetan dago Menorca Iparraldeko Itsas Erreserba ere. Oso gertu dago Caballeria itsasargia, itsaslabarrek mozten duten penintsula baten amaieran. Bista zabalak eta iluntze lasaiak maite dituztenek gozatu egingo dute hemen. Hemendik gertu dago baita ere paisaia bereziko Fornells arrantzale herria: landa eremuak, gatzagak eta badia itxiak bidearen zatirik ezagunena bilakatzen dute. Hori gutxi balitz, ibilbideak sarbide ikaragarri ona ere badu berton. Kilometro gutxi batzuetara topatuko dugu Favàritx itsasargia: ilargikoa dirudien paisaia topatuko dugu inguruotan, eta, kostaldeko Es Grau herrirako bidea hartzen badugu, Albufera des Grau erreserba naturalera iritsiko gara.
Ses Fontanelleseko senaia iradokitzailea da orrialde honetan goian ikus daitekeena eta lerro hauen gainaldekoa Fornellseko kirol portua da. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, Ciudadelako udaletxeari portutik ateratako argazki bat, hiriko portuko bokalea eta Galdana hondartza lasaia.
39

Galdana hondartza da orrialdeko argazki nagusikoa. Azpian, ezkerretik eskuinera, Presili senaia, Cala es Pouseko arditegi eta askak, Mahoneko portua eta Torrelafuda gune arkeologikoa. Lerroon azpian, Fornelleko defentsa dorrea eta Ciudadelako jauregi baten barnealdea.
Dibertsitate handia dago bertan eta dunetatik gertu hezeguneak eta urmaelak topatuko ditugu. Ibiltari bakartiarentzat agian erakarpen gutxiago izango du uhartearen hegoaldeak, bertan ugariagoak baitira etxaldeak eta turismo guneak. Hala ere, edertasun paregabea duten zonaldeak ere badaude bideko zati honetan, Cala Galdana eta Cala Turqueta lotzen di40
tuen ibilbidea kasu. Itsasorako bidea egiten duten kareharrizko plataformak trokarte sakonek mozten dituzte eta horien barnean egiten dituzte habiak hegazti harrapariek. Izan ere, haizearen babesean izateaz gain, arte sendoak ere badaude gune honetan. Itsasoak barnealdeko giro lehorrarekin egiten duen kontrasteak sekulako edertasuna ematen dio guneari.
Mehatxuak Edertasun natural aparta duen zonaldea hartu dugu mintzagai eta baita bertako senaia gardenak ere. Horrenbeste edertasunen ondoan egonda ere,ordea,ez da arraroa bidean Mediterraneo itsasoaren etorkizuna kutsadurak baldintzatzen duela erakusten diguten aztarnak topatzea. Kutsaduraz gain, itsasertzean geroz eta jende gehiago bizitzeak ere badu
eraginik Menorcako naturan. Giza profanazio horren hainbat aurpegi ikusi ahal izan ditugu guk, besteren artean uraren gainazaleko erregai hondarrak edo ur-korronteen eta haizearen eraginez itsasbazterrean kopuru handian pilatzen diren plastiko zatiak. Mehatxu gehiago ere badaude itsasbazter hauetan, zenbaitetan senaia oso bat hartzera irits daitezkeen marmokak
kasu. Uraren etengabeko berotzeak eta harrapari naturalen eskasiak eragiten dute marmoken aipatu gainpopulazioa. Izan ere,munduko kultura zaharrenetariko batzuei argia eman dieten Mediterraneoko ekosistemak ingurumen kalte bortitzak jasaten ari dira egun, eta, horrenbestez, bisitariek aintzat hartu beharreko aholkuak izan badira. Ezeren gainetik, denok natura eder honetaz go-
zatu ahal izateko errespetua ezinbestekoa dela ulertu beharko genuke, baita, noski, denok dugula berau zaindu eta babesteko ardura ere. Menorca oinez ezagutzea horretaz jabetzeko aukera bikaina izan daiteke. Eta, hain zuzen ere, orriotara ekarri dugun CamĂ de Cavalls liluragarriak horretarako ateak parez pare zabaltzen dizkio bisitariari. 41

Testua: Miren Garate
Argazkiak: iStockphoto
BIRMINGHAM Hiri industrial modernizatua
Testua: Miren Garate
Argazkiak: iStockphoto
BIRMINGHAM Hiri industrial modernizatua
Bull Ring erosketa guneko ikuspegi bitxia, hiriko antigoaleko arkitekturaren adierazgarri bat eta Birmingham Eye noria erraldoia ikus daitezke lerroon azpian, ezkerretik eskuinera. Eskuineko orrialdean, goiko irudian, paisaia hiritarra agerian uzten duen gaueko panoramika bat, eta, behean, Aston Hall museoa.
I
Beste hainbat hiri industrial bezalaxe,
Birmingham ere ez da polit-polita. Bai, ordea, kosmopolita. “Mila lanbideen hiriburua” izena jarri zioten behinola. Gaur egun, mila jatorritako herritarren bizitoki da. Ezinbestean, kultura nahasketa hori oso presente dago brummie-n egunerokotasunean, eta horrek ematen dio daukan nortasuna hiriburuari.
44
ndustrializazio sasoi bete-betean zegoen Britainia Handia XVIII. mende amaieran. Eta prozesu horretan buru belarri murgildu zen Birmingham ere, inguruko hiriak baino gehiago gainera. “Munduko tailerra” edo “mila lanbideen hiriburua” izenez egin zen ezagun. Garraio azpiegitura egokiek eta leku estrategikoan kokatuta egoteak lagundu zioten,hein batean,garapen handi horretan. Izan ere, herrialdearen erdierdian dago Birmingham, West Midlands eskualdean, Londresetik 150 kilometro iparraldera. Oraindik ere, enpresaz inguratuta jarraitzen du. Horregatik, gertuko hiriren batetik edo aireportutik haranzko bidean, ez da arraroa politetik baino gehiago duela itsusitik pentsatzea. Behin erdigunera iritsitakoan, segituan uzten dira alde batera lehen inpresio horiek.Jada,industria ez da Birminghameko ekonomiaren ardatz bakarra. Turismoak ekar ditzakeen aukeren jakitun, negozio horren aldeko apustua egin dute brummie-k –hala deitzen zaie Birminghamgo biztanleei–, hiriari halako modernitate ukitu bat emanda. Hala ere, eraikin ikusgarriek baino gehiago, beste gauza batek pizten du arreta Birminghamera iritsitakoan: arraza aniztasunak, hain zuzen. Jatorri ez-
berdineko jende askok egin du topo West Midlandseko hiri nagusian. 2001eko erroldaren arabera, milioi bat pertsona pasatxoko biztanleria du. Horietatik %70,4 zuriak dira, %19,5 asiarrak, %6,1 beltzak, %0,5 txinatarrak eta gainerako %3,5 beste etnia batzuetakoak edo mestizoak. Aurten, estreinakoz, lehen eta bigarren hezkuntzan zuriak ez diren haurrak gehiengoa dira. Noski, nahasketa horrek, nahitaez eragiten du hiriko bizimoduan. Abenduko azken eskola egunean, esaterako, irakasleak ez ditu berdin agurtzen ikasle guztiak. Gabonetan ondo pasatzeko eta urtea ondo hasteko esaten die kristauei. Baina irakasleak badaki ikasle guztiek ez dutela ospatzen Jesusen jaiotza. Haiei egun libreak ondo aprobetxatzeko eta deskantsatzeko desiratzen die. Azken hauteskunde kanpainan ikusi da beste adibideetako bat. Birminghamen egindako agerraldietan, ekonomiaz bezainbat hitz egin dute hautagaiek immigrazioaz. Kultura aniztasuna gainerako hainbat eta hainbat esparrutan ere nabari da. Esaterako, hizkuntza asko entzuten dira kalean. Eta gastronomikoki ere eskaintza zabala da. Ez da arraroa kale berberean janari italiarrean, japoniarrean edo frantziarrean espezializatutako jatetxe ez-

Victoria Square plazako arkitekturak talka egiten du atzealdetik nabarmentzen zaizkion eraikin modernoagoekin, orrialde honetako goiko argazkian ikus daitekeen bezala. Horren azpiko irudian industrializazio garaian eraikitako ubidea eta bertatik ibiltzen diren ontziak ikus daitezke.
berdinak aurkitzea. Bereziki fama ona dute Asia eta Indiako janari tipikoak ematen dituztenek.
Bigarren handiena Handia da Birmingham, Londresen atzetik Britainia Handiko bigarren handiena bai tamainan bai biztanle kopuruan. Hala ere, elkarrengandik gertu daude ikustea merezi duten tokirik gehientsuenak, batetik bestera oinez joateko moduan. Bisita Victoria Square 46
plazatik hastea izan daiteke aukeretakoa bat.Hura jotzen da Birminghameko erdigunetzat. Han daude Council House eta udaletxea,baita Victoria erreginaren omenez egindako estatua eta “Iron Man” eta “Floozie in the Jacuzzi” izeneko artelanak ere. Handik aurrera norberak aukera dezala nondik segi. Galbiderik ez dago, egurrezko seinaleekin markatuta ageri baitira txokorik interesgarrienak; zein distantziatara dauden ere zehazten da. Artea gustuko dutenek museoz museo pasa dezakete eguna. Asko daude, baina Birminghameko Museo eta Arte Galeria nahiz Ikon Galeria dira ezagunenak. Haiek bezainbesteko sona du Cadbury Worldek ere, baina hiri erditik sei kilometrora dago txokolate mar-
ka historikoak prestatutako atrakzio gunea. Enpresaren historia azaltzeaz gain, txokolatea egiteko prozesua azaltzen dute, dastatzeko aukera ere emanez. Museoa eta Cadbury txokolatearen dendarik handiena ere han daude. Negozioak egiteko Europako hiririk onenetakotzat jotzen da Birmingham. Horregatik, urtean zehar, hainbat eta hainbat nazioarteko azoka eta kongresu antolatzen dira hiriburuan. Leku egokiak ditu horretarako, erakustazoka eta Symphony Hall auditorioa kasu. Hainbeste jende hartu behar duen hiriak ostatu aldetik ere neurriko eskaintza behar. Birminghamek, erdigunean bakarrik, 7.000 ohe eskaintzen dituela kalkulatzen da. Ezin da ahaztu, negozioen hiriburua izateaz gain, hiri unibertsita-
Elan Valleyko paisaia da goiko irudian ikus daitekeena, eta, horren azpian, ezkerrean, Red Brick unibertsitatea eta bertako erloju-dorre dotorea. Eskuineko argazkian, aldiz, Victoria Square plazan dagoen Council House eraikina.
rioa ere badela. Hala, urtero, Britaina Handiko milaka ikasle hartzen ditu. Gaztetasun hori asko igartzen da kaleko giroan, batez ere gauetan. Katedral bat ere badago Birminghamen: St. Philip’s. Handitasuna ez da haren ezaugarri nagusia, nahiko txikia baita. Hala ere, inguruan duen zelai berdea hiritar askok aukeratzen dute lagunekin solasean aritzeko edo liburu bat irakurtzen egoteko. Partida egunetan, futbola izaten da hizketa gai nagusia. Ingalate-
rrako beste hainbat hiritan bezala sutsuki bizi dute futbola hemen ere. Harro daude, gainera, Premier League entzutetsuan jokatzen duten bi talde dituztelako: Aston Villa eta Birmingham City. Zelai eta lore artean atseden hartu nahi dutenentzat beste aukera autobusa hartu eta lorategi botanikora joatea da. Sei hektarea ditu eta mota askotako landareak ikus daitezke bertan. Jewellery Quarter bitxigileen auzoa eta National Sealife itsaspeko animalien zentroak 47

Miren Garate
Miren Garate
ere bisitari asko izaten dituzte urtero. Dena den, aipatutako ukitu modernoa batez ere bi tokik ematen diote Birminghami. Ubidez inguratuta dagoen Brindley plaza da horietako bat.
Birminghameko New Street da goian ezkerrean ikus daitekeena, eta, eskuinean, garai ezberdinetako eraikinen uztarketa bitxietako bat. Beheko lerroan, ubideko zati bat eta noriaren irudi orokor bat.
Brindley plaza eta Bull Ring Industrializazio garaian eraiki ziren ubideak Birminghamen, garraioa errazteko, eta Veneziak baino gehiago dituela ere esaten da. Gaur egun, jatetxe eta guzti turistentzat egokitutako ontziz beteta daude. Haietan paseo bat ematea izan daiteke hiria ikusteko moduetako bat. Ubideen ertzetik oinez ibiltzea ere plazer hutsa da.Alabaina, gehienek plazako tabernetako terrazetan eseri eta inguruari begira egotea aukeratzen dute; nola ez, garagardoa edanez. Hiriaren beste ikurretako bat Bull Ring (zezen-plaza) izeneko merkataritza gune modernoa da. Erosketak egite48
ko afizio handia dute Birminghamen. Hala, ia auzo guztietan daude saltoki handiak. Horietatik ezagunena da Bull Ring, bere zezen eskultura handi eta guzti.Aurretik zegoen merkataritza gunea bota ostean, 2003ko irailaren 4an inauguratu zuten. Aurreikuspen baikorrenak ere gaindituz, lehen egunean 270.000 bisitari izan zituen, eta, lehen urtean, 36,5 milioi. Benoy nazioarteko arkitektura etxeak diseinatu zuen eta
125.300 metro karratu ditu. Lau solairutan banatuta, 160 denda eta 25 taberna daude. Bi eraikin nagusik osatzen dute merkataritza gunea. Lur azpitik daude konektatuta, edo bestela, St. Martin plazatik sar daiteke batera zein bestera. Alabaina, Bull Ringen ezaugarri nagusia ez da tamaina, ezta dituen dendek ere. Barrualdetik, saltoki handi tipiko horietako bat dirudi.Kanpoaldeko itxurak ematen dio xarma merkataritza guneari. Izan ere, aluminiozko 15.000 disko ditu fatxadan. 530 milioi libra esterlinako kostua izan zuen eraikuntzak; 622 milioi euro inguru hain zuzen. Hala ere, hiriko agintariak ez dira damutu egindako inbertsioaz, jarritako helburuak betetzen ari baitira: jendeak Birminghami buruz zuen irudia aldatzea eta Birmingham hiri industrial hutsa izatetik hiriburu kosmopolita eta modernoa bihurtzeko bidean jartzea.
29 Irudia: Koldo LANDALUZE
BIDELAGUNA AGENDA
MUNDUARI BEGIRA BEIJINGeko Ur Ontzia, ur parke erraldoia BERLINeko Tacheles etxe okupatuaren biziraupenaren aldeko kanpaina NEW YORK,etxe orratzen erresuma THAILANDIAko Faltsutzeen Museoa VIETNAM eta Marguerite Duras ERROMAko Koliseo emankorragatik borrokan VALPARAISOko igogailu historikoak
• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
HORIZONTETIK HARATAGO Chatwin, izpiritu nomada MUNDUKO SUTEGIAK Olinpoko sukaldaritza GOGOAN HARTU Saint-Jean antzinako eliza
HITZORDUAK BUENOS AIRES: Kafetegien Eguna DIWALI: Ekialdeko argien jaialdia PARIS: Arte garaikidearen eztanda SYDNEY: Crave Sydney jaialdi gastronomikoa MEXIKO: Alebrije erraldoien desfilea JAPONIA: Takayama jaialdia LESHOTO: Arteen eta kulturen festa handia
Laburrak AMSTERDAMEKO UBIDEEN AINTZATESPENA Orain dela lau urte hasi zen Amsterdam bertako erdiguneko ubideek gizateriaren ondare zirela aldarrikatzen, eta aurten iritsi zaio izendapen ofiziala. XVII. mendeko ubideak hiriaren ikur dira, eta, orain, Unescoren aldetik horien zaharberritzea finantzatzeko diru laguntzak iritsiko zaizkio. Izendapenaren ondotik Herbeheretako hiriburuak oraindik turista gehiago erakarriko dituela aurreikusi dute.
HONG KONGERA, HEMERETZI ZIGARROREKIN Hong Kongera sartu nahi duten erretzaileek traba berria dute hemendik aurrera: soilik 19 zigarro eraman ditzakete. Orain arte 60 zigarro (hiru kaxa) sar zitezkeen, baina kontsumoa jaisteko aitzakiarekin, kopuru hori hemeretzira mugatzea erabaki dute. Hong Kongera zigarro gehiagorekin sartzen ahalegintzen denak, gainera, zigarro bakoitzeko 3,2 yuaneko (0,35 euro) isuna ordaindu beharko du.
internet
KOMUN GARBIEN IRAULTZA, MAROKON Bitelma izeneko mugimenduak iraultza ekarri du Marokora webgune bat (bitelma.co.cc/site) eta Facebook erabilita. Ekimeneko kideek herrialdeko komun zikinei eta egoera txarrean daudenei argazkiak atera eta sarean zintzilikatu dituzte. Bi hilabetetan ehunka argazki bildu dituzte.
HONDARTZARA SARTZEKO ZERGA, ERROMAN Turistek zein Erroman bizi ez diren italiarrek «egonaldi zerga» ordaindu beharko dute Ostiako hondartzetara sartzeko. Legea 2011n sartuko da indarrean eta zergaren bidez urteko 80 milioi euroko etekina ateratzea espero dute. Erabakiak polemika sortu du, batzuen iritziz zergaren ondorioa «turismoa uxatzea» izango baita; gainera, atzerritarra zein den bereiztea erraza izango ez dela aurreratu dute. Era berean, ondoko herrietakoak ere «erromatartzat» hartu eta zergarik ez luketela ordaindu behar argudiatu dute.
BIDAIARIEN BLOGA Planeta osoko ehunka lekuren deskribapen eta kontakizunak biltzen ditu, 2005. urtetik, Ruta Nomada blogak. Blogariek bisitatu dituzten edota bizileku dituzten lekuez idazten dute, eta, maiz, leku beraren gaineko hainbat artikulu jartzen dituzte elkarren segidan, bisitariak iritzi ezberdinak eskura izan ditzan. w w w.rutanomada.co m
MEXIKOKO ARREZIFE ZAHARRARENA, ARRISKUAN Mexikoko ipar-mendebaldean dago Cabo Pulmo arrezifea. Unescok gizateriaren ondare natural izendatu zuen 20.000 urterekin Ozeano Bareko arrezife zaharrena den hau eta bertan dute bizilekua Kaliforniako Golkoan dauden 875 arrain espezietatik 226k. Arrezifearen garrantzia eta aberastasuna agerikoa izan arren, Semarnat Mexikoko Ingurumen Idazkaritzak bertan Cabo Cortes gune turistikoa eraikitzeko baimena eman dio Hansa talde espainiarrari. Hori ikusita, arrezifearen aldeko kanpaina hasi dute Wildcoast, Greenpeace, Cabo Pulmoren Kontserbazioren Aldeko Lagunak (ACCP) eta Eskubide Anbientalen Zentro Mexikarra (CEMDA) bezalako ingumenaren aldeko hainbat erakundek. Semanartek baimena eten eta informazio gehiago eskatu dio Hansari, «bertako ekosistemari eragingo ez diola ziurtatzeko».
LONELY PLANET ARGAZKI LEIHAKETA ITALIAKO «PALIO»-AK DEBEKATZEKO ESKAERA Aurten ere argazki lehiaketa antolatu du Lonely Planet bidaia giden argitaletxeak. Parte hartu nahi dutenek bidaiaren batean ateratako argazkiak bidali behar dituzte urria amaitu aurretik viajeros@lonelyplanet.es helbide elektronikora. Argazki onenaren egileak Olympus markako argazki kamera eta Lonely Planetek argitaratzen dituen gida eta liburuen bilduma eskuratuko ditu. Hori bai, aukeratutako 50 argazki onenen egileentzat izango dira sariak. Oinarriak www.lonelyplanet.es atarian kontsulta daitezke.
ANBULANTZIAKO FAKTURA, MOZKORREI Italia iparraldean mozkortu eta odolean 1,5 g/l baino gehiago duten pertsonek Bolzanoko ospitaleren batera eramateko anbulantziaren beharra badute, garraioaren kontua (200 euro) ordaindu beharko dute. Hala dio onartu berri duten lege batek. Erabakiak polemika itzela sortu du, eta, askoren ustez, “Mozkorren kuota” izendatu duten honek arazoak baino ez ditu ekarriko: gazteek larrialdi zerbitzuei ez hots egitea eragingo duela uste dute.
TURISMO KUOTA AEB-ETARA SARTZEKO AEBetan hasiak dira dagoeneko herrialdera sartzeko derrigor bete behar den baimen elektronikoa eskuratzeagatik 14 dolar kobratzen. Orain arte doakoa zen tramite hori. Cecilia Malmström Barne Gaietarako komisario europarraren iritziz, «neurria ez dator bat Atlantikoan barnako mugikortasuna errazteko estatubatuarrek hartu zuten konpromisoarekin». Bere ezadostasuna adierazteaz gainera, neurria «AEBetara bidaiatu nahi duten europarrentzat karga bat gehiago» dela salatu du. 50
Zaldiek tiratako gurdietan egiten diren lasterketak dira palio-ak, eta, berriki, Michela Brambilla Italiako Turismo ministroak horiek debekatzearen aldeko adierazpenak egin ditu. Bere iritziz, «Katalunian zezenketak debekatu badira, Italiako zaldi lasterketekin ere gauza bera egin daiteke».
EGIPTOKO GUNE ARKEOLOGIKO BERRIA Bainuetxe, hobi eta antzoki grekoerromatarrak dira, besteren artean, berriki Egipton bisitariei zabaldu zaien gune arkeologikoan ikus daitezkeenak. Herrialdeko iparraldeko kostaldeko Marina el Alamein herrian dago gunea eta bertan gaueko bisitaldiak egin ahal izateko argiztapena ere jarri dute, zaharberritze eta egokitze lanak jarraitu ahal izateko. Portu grekoerromatar garrantzitsua izan zen Marina el Alamein, eta, irekierarekin, zonaldean bisita daitekeen gune arkeologiko handiena bilakatu da.
NON JAN Jatetxeen nazioarteko direktorioa da Food Joker. Bilaketak bederatzi hizkuntzatan egin daitezke eta jateko lekuaren helbidea, telefono zenbakia eta batez besteko prezioa zehazten ditu. Sukaldaritza motaren araberako bilaketak ere egin daitezke, eta, momentuz, Europa, Asia eta Amerikako 40 herrialdetan egin daiteke bilaketa. w w w.food jo ke r.co m
ARTEA ETA MODA SHANGAIKO TAIKANG LU KALEAN
«BOTTICELLE»-A HARTUTA ERROMAN BARNA Milaka turistek Erroma aukeratzen dute oporraldietarako, eta, hiria ikusteko aukerak zabaltze aldera, botticelle edo zaldiek tiratako gurdietan hiria bisitatzeko proposamena zabalik dago. Ehun gurdi inguru dabiltza lanean, trafiko arazoei eta animalien aldeko elkarteen kexei muzin eginez.
PERUKO LUXUZKO LEHEN OSTATUA Hurrengo urteko irailean zabalduko dute Condo-Hotel Best Western Premier Vista Pacífico izeneko luxuzko ostatua, Perun. Herrialdeko lehen luxuzko ostatua izango da eta Asiako bainuetxean (Limatik 90 kilometro hegoaldera) dago kokatuta. Ostatuak turismoa indartuko duela diote.
KONTZERTUAK SAREAN Udako jaialdiei segida emateko sortu dute webgune hau. Munduko hainbat bazterretako artistak gonbidatu eta webgunerako kontzertuak eskaintzea proposatzen diete. Gunean edota Facebook gisako sare sozialen bidez jarraitu daitezke kontzertuok. Abuztuko lehen kontzertuak 23 herrialdetako 600 ikusle bildu zituen. w w w.365diasdefest ivales.org
Arte galeriak, denda bitxiak eta kafetegiak topa daitezke Shangaiko Taikang Lu kalera daraman arkupea zeharkatu orduko. Kalearen eraldaketa orain bizpahiru urte hasi zen, artistak Suzhou ibaiaren bazterreko tailerretatik bota eta beste leku batera joatera derrigortu zituztenean. Metro pasako zabalera duen Taikang Lu kaleko lokaletan hainbat tailer, estudio eta galeria kokatu dituzte, eta, denborarekin, gune artistiko soilik izatetik turistiko izatera ere pasa da. Milaka urte dituen kale honetan Txina tradizionalak eta modernoak egiten dute bat. 51

hitzorduak Buenos Aires Egun bat kafetegientzat
B
uenos Aireseko kafetegiek garrantzia handia dute auzo-bizitzan. Herriko ohitura eta usadioen, eguneroko istorioen, paisaia hiritarraren eta bertako poesia eta literaturaren zati dira. Idazle askok kafetegiotan aurkitu du inspirazioa eta hainbat gertaera kutunen lekuko izan dira historian zehar. Hala, gertaera ezberdinen edukiontzi bilakatu eta ondare kultural ukigai zein ukiezinak jaso izan dituzte egunez egun, euren sortze une beretik. Tangoaren eta kultura nazionalaren topagune dira, ohitura nazionalen mito bizidunak: amaierarik ez dutela diruditen hizketaldiak, loa galdutako poetak, amodioa eta maitasunik eza, salerosketak eta bulegoak, eztabaida politikoak eta ustekabeko irakurraldiak dira nagusi. Zenbait kafetegi eta gozotegik belle epoque garaiko dekorazioaren edertasuna erreskatatu eta apaingarri finak zein vitraux delikatuak dituzte.Tabernak dira aldizkari baten erredakzioa kokatzeko leku merkeenak ere. Eta areto txiki bat antolatu eta bertan konferentziak ema-
Auzo-bizitza eta hiriko historia topatuko ditugu Buenos Aireseko kafe-etxeetan. Tokiko literatura eta poesiaren muin izan dira, eta, kafe-etxe mitiko ugari desagertu badira ere, asko iritsi dira gaur egunera arte. Kafe beroa hartuz politikaz, poesiaz, antzerkiaz edota literaturaz mintzatu ahal izango dugu lagunartean.
teko leku bikainak ere badira: gainera, sekula ez zaie falta izaten ad honorem hizlariren bat, entzule talderen bat edota era bateko edo besteko digresioren bat.
TORTONI KAFE-ETXEA Tradizioari jarraipena eman eta indartzeko, orain dela hamar urte hasi ziren urriaren 26an Kafetegien Eguna ospatzen.Lagun taldeak tabernetan bil daitezela sustatzea du helburu ekimenak, eta, hala, mahai berean lau lagun egonez gero, beherapena egiten dute kafearen salneurrian. Horrekin batera, ekitaldi kultural eta artistikoak egiten dira lokaletan. Hautatutako datak ere badu esanahirik,
1858. urteko urriaren 26an ireki baitzuten Cafe Tortoni historikoa. Garai batean Buenos Aireseko kale kantoi bakoitzean kafetegi bat zegoela ere esaten da.Auzotarrek lokal batetik bestera joanez ematen omen zuten gaua, kafe mahai batean eserita mundua konpontzeko berriketetan sartuta, poltsikoa husteko beldurrik gabe eta esperantzak goratuta. Egun kafetegi mitikoetako asko desagertu egin dira eta beste batzuk eraldatu egin dituzte, baina oraindik ere badaude beren esentzia gordetzen dutenak,tartean itxura klasikoa eta nazioarteko entzutea dituen Tortoni edo auzo izaerari eusten dion 12 de Octubre.Baina Tortoni da Buenos Aireseko kafe-etxeen paradigma. Hasieran pintore, idazle, kazetari eta musikari taldeak izan zituen bezero. Horiek Arte eta Letra Jendearen Elkartea osatu zuten, Benito Quinquela Martin buru zutela,eta 1926an La Peña osatu eta Celestino Curutcheti sotoa uzteko eskatu zioten. Jabeak onartu egin zuen; haren iritziz, artistek gutxi gastatzen zuten arren, kafe-etxeari ospea eta distira ematen zioten.
Egun,Tortoli garai hartan ainguratua geratu dela dirudi: karta-jokoan edo billarrean jokatzen edota besterik gabe lagunartean kafea hartzen ari den jendea egon ohi da, eta, hala, kafetegia hiriko historiaren ezinbesteko zati bilakatu da. Haritzez eta marmol berdez egindako mahai horietan Alfonsina Storni, Benito Quinquela Martin, Carlos Gardel, Baldomero Fernandez Moreno, Luigi Pirandello, Federico Garcia Lorca edota Arturo Rubinstein bezalako artistak eseri izan dira. Letretan aditu ziren horiek euren izaeraren zati bat utzi zuten kafe-etxe tradizional honetan.
ANTIGOALEKO ZAPOREA Buenos Aireseko kafetegi guztietatik pasatzeko denbora asko beharko genuke. Corrientes «sekula lo egiten ez duen etorbidea» dela esaten dute eta bertan badaude kafetegi eder ugari,bakoitza bere berezitasunarekin. Pernambucon an52
tzerkia eta literatura dira nagusi eta poetak, musikariak eta lagunekin kafea hartzen duten bitartean Interneten nabigatzen duten kazetariak ditu bezero; Foro kafe-etxea Alderdi Komunistako kideen topagune izan zen behinola eta egun ere politika da bertan jaun eta jabe; Richmond kafetegi literarioa izan zen bere garaian eta oraindik ere orduko giro epel eta dotorea mantentzen ditu (Horacio Quiroga,Hector Blomberg edota A.Gerchunoff hartu ditu eta 1953an Eduardo Armaniren jazz taldeak eta Helen Jackson abeslariak hemen hasi zuten euren ibilbidea); nostalgia puntu bat duen Giralda marmolezko mahaietan eseri eta txokolatea eta txurroak hartzeko lokal egokia da; Estañon tangoa eta antzerkia topatuko ditugu; eta Cafe de Suarezen politika eta literatura dira mintzagai nagusiak. Corrientesetik kanpo ere badago kafe-etxeetako giroa ezagutzeko aukera; agian, ibilbide bat egitea izan daiteke
hautu onena. Esaterako, goizean goiz koadroz eta historiaz inguratuta gosal dezakegu Tortonin, hamaiketakoa Maipuko Le Caravellen egin dezakegu edota El Gato Negron bestela, kanela eho berriaren usaina arnasten dugun artean.El Progreson jan dezakegu sandwich bat eta bertako jabea, Licina, animatzen bada, abestiren bat nola kantatzen duen entzuteko aukera ere izango dugu. Osteguna, ostirala edo larunbata bada,Cafe de Garcia arratsura joan gaitezke, eta Solis plazako La Buena Medidatik ere pasa gaitezke; azken hori izan zen Boca Juniors futbol talde ezagunaren sorlekua. Gero Margoten ogitarteko bat eska dezakegu –indioilarra eskabetxean eskatzea aukera ona da–, eta agian Ruben Derlis poetarekin edo Juan Manuel Sanchez pintorearekin hitz egiteko aukera izan dezakegu. Bisitaldia amaitzeko, kafesne beroa har dezakegu Carlitos kafe-etxean, Carlos Calvo eta Saavedra kaleen elkargunean. 53

hitzorduak Diwali
SYDNEY (AUSTRALIA) Crave Sydn ey jaialdi gastro no miko a Urriak 2-31 lehen larunbatean hasiko da Crave Sydney Urriko jaialdi gastronomikoa, eta, hilabetea amaitu bitartean, elikagaiekin lotutako hainbat jarduera burutuko dira Australiako hirian. Tokiko gastronomia dastatzeaz batera –jaialdiak irauten duen artean hiriko jatetxe onenek deskontuak egiten dituzte–, mundu mailan entzute handia duten hogei sukaldaritik gora bilduko ditu jaialdiak; besteren artean, klase magistraletan, ekitaldi tematikoetan eta jardunaldietan hartuko dute parte. Bertaratzen direnek hainbat plater dastatzeko aukera izango dute eta izango dute, gainera, non aukeratua: Barbacoa Madness ekimena, Hyde Parken egingo diren Fideoen Gaualdiak, hiriko merkatuetan jarriko diren postuak... Chef ospetsuen eta gastronomia munduko azken tendentzien berri izan nahi duenak Star Cityn egingo den World Chef Showcase erakustaldian (urriak 8-10) izango du horretarako aukera. Turkia eta Ekialde Ertaineko sukaldaritzak, abangoardiako sukaldaritzak eta sukaldaritzan erabiltzen diren produktuekiko ardurak ere izango dute tartea aurtengo jaialdian. Informazio gehiago: www.siff.com
Argiaren jaia
M
undu osoko komunitate hinduek ospatzen badute ere, India, Malaysia, Nepal eta Pakistaneko Diwali jaiak dira entzutetsuenak –herrialdearen arabera Divali, Deepavali edo Deepawali izenak ere hartzen ditu–. Erlijio hinduari lotutako jaialdia bada ere, Indian budismoa, sikhismoa edota jainismoa praktikatzen dutenek ere ospatzen dute “argiaren jaia” gisa itzuli daitekeen ospakizun berezi hau; jaiak urte berri baten hasiera ere irudikatzen du. Edonola ere, ospakizunaren jatorria hinduismoan dago. Zehazki, Vishnú jainkoaren ezkontide den Lakshmí jainkosaren omenezko jaia da, bera baita, hinduismoaren arabera, aberastasuna eta oparotasuna dakartzana, eta, beraz, batez ere vaisya edo merkatarientzat da ospakizun garrantzitsua. Hala eta guztiz ere, Ganesha jainkoa ere ohoratzen dute, eta, India ekialdean, baita Kali jainkosa ere. Diwali ospakizunaren berezitasun nagusia sinismen eta jatorri ezberdineko pertsonak batzeko duen gaitasuna da, musulmanek, kristauek eta sikh erlijioaren jarraitzaileek ere ospatzen baitute. Azken horiek euren seigarren gurua den Hargonbind aske geratu izana ospatzen dute;euren hamar guru espiritualak ere omentzen dituzte. Jaialdia karttika hilabeteko hamabostaldi iluneko hamabosgarren egunean egiten da (gure egutegian urriaren 21aren eta azaroaren 18aren artean) eta lau edo bost eguneko iraupena izaten du. Sinismenen arabera, Krishnak Narakasua deabrua hil eta honek preso hartuak zituen 16.000 dontzeila aske geratu izana ospatzen da jaialdian, eta Rama printzeak Ravana deabruen erregea garaitu eta Ayodhya hirira itzuli zela ere goraipatzen dute.
54
WEXFORD (IRLANDA) Opera ren jaialdia U r r i a k 16- 30 Wexfordeko (Irlanda) Operaren Jaialdia 1951. urtean sortu zen. Urte hartan, operazale batzuek talde bat osatu eta Musika eta Arteen Jaialdia sortu zuten, operarekiko zaletasuna sustatu eta zabaltzeko asmoarekin. Urtez urte ospea eta entzutea eskuratzen hasi zen jaialdia, eta, egun, bere estiloan munduko ospakizun garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko opera abeslari onenetarikoak biltzeko bezain besteko aurrekontua eta ospea lortu ditu. Gainera, Errege Teatroa eraitsi eta Wexfordeko Operaren Antzokia altxa zuten orain hiru urte eta eraikin moderno eta handi horretan ospatzen da egun jaialdia. Luxuzko ekimenera joateko asmoa dutenek jakin dezatela Wexford hiria Irlandako hego-ekialdean dagoela (izen bereko konderrian). Bertatik Dublinerako bidea egiteko bi aukera daude: M11/N11 errepidea hartuta autoz joatea edo trena hartzea. www.wexforopera.com
PARIS (ESTATU FRANTSESA)
Garbiketa sinbolikoa eta argia dira Diwali jaialdiaren ardatz nagusiak. Ospakizunak irauten dituen lauzpabost egunetan zehar etxebizitzen garbiketa lanak ohikoak izaten dira, eta, eguzkia ezkutatzen hasten denean, milaka kandela eta olio-lanpara pizten dituzte.
Kondairaren arabera, garai hartan biztanleek argiz bete zituzten hiriko harresi eta teilatuak, printzeak etxerako bidea aurki zezan. Hain zuzen, hori gogora ekartzeko betetzen dituzte hiriak kandelaz eta argiz. Diwalia ospatzen dutenek euren etxebizitzak goitik behera garbitu eta apaintzen dituzte, eta, jaialdiak irauten duen artean, milaka kandela eta oliolanpara pizten dituzte eguzkia gordetzen hasten denean. Ohitura da baita ere egun horietan zehar plater zaporetsuz eta gozoz osatutako bazkariak egi-
tea zein senide eta lagunei opari eta jakiak eskaintzea; jolasak, su artifizialak eta petardoak ere ez dira falta izaten. Diwalian zehar kontu-liburuak berritzea, etxeak eraberritzea (margotze lanak,apainketa...) eta garbiketa orokorra egitea ere ohikoa izaten da. Azken batean, garbiketa sinbolikoa da nagusi: zorigaitzetik eta ezjakintasunetik abiatuta gizakiak “egiaren argia” bilatzeko duen beharra irudikatzen du. Euren hitzetan esanda, dharma-k (erlijioa) adharma (erlijio eza) garaitu dezan egiten dute ospakizuna.
Arte Garaikide aren Azo ka Urriak 21-24 Gran Palais, Louvreko Cour Carree eta Tuileries lorategian ospatzen da Pariseko Arte Garaikidearen Azoka. Lau egunetan zehar 21 herrialde ezberdinetatik iritsitako 200 galeria bilduko dira bertan, guztiak ere arte garaikidearen arloan lan egiten dutenak. Horrez gain, erakusketa interesgarri ugari egongo dira Estatu frantseseko hiriburuan: besteren artean, Château de Versaillesen Murakamiren gaineko erakusketa izango da; “Claude Monet 1840-1926” erakusketa ikusi ahalko da Grand Palaiseko galeria nagusian; Gabriel Orozco, Arman, Saâdane Afif eta Nancy Spero izango dira Pompidou zentroko protagonistak; Cartier Fundazioan Moebiusen lanak egongo dira ikusgai; “Errusiar kontrapuntua” erakusketa izango da Louvren; Andre Kerteszen “Bideoteka efimeroa” Jeu de Paumen; Jean-Leon Gerômeren lanak Orsay museoan eta “Lets dance” erakusketa MAC/VALen. www.fiac.com 55

hitzorduak MEXIKO HIRIA (MEXIKO) Alebrije erraldoien desfilea U r r i ak 2 3 urtez ospatuko dute Mexiko Hirian alebrijeen desfilea. Hortaz, alegiazko eta kolore Laugarren biziko animaliak irudikatzen dituzten paper eta kartoizko figura erraldoiek hartuko dute beste behin Zocalo plaza, eta, aurreko urteetan ikusi ahal izan dena aintzat hartuta, besteren artean dragoiak, moko eta hegal luze eta koloretsuak dituzten hegaztiak, dragoi isatsa duten euli erraldoiak eta buru beldurgarriko zizareak izango dira desfileko protagonista. Azken batean, irudimenak eman dezakeen edozein animalia edo animalia arteko uztarketa irudikatuko dute. Jaialdia Arte Popularraren Museoak antolatzen du, iaz 130 alebrije bildu ziren Zocalo plazan eta aurreko edizioetan bezala festa handia eta musika ekitaldiak izango dira aurten ere. Desfile koloretsu eta ikusgarri hau lehiaketa ere bada; hortaz, obrarik onenentzat sariak izango dira. Batez ere artisauen lana eta obra egiterakoan familia edo taldeek izandako parte hartzea baloratzen dute.
TAKAYAMA (JAPONIA) U d a z ke n e ko o s p a k i z u n a U rriak 9-10 Japonian egiten diren jaialdien artean erakargarrienetakoa da honakoa. Sakurayama tenpluko zeremoniak irekitzen du jaia, eta, amaieran, karrozen desfilea egiten da: ehunka pertsona abiatzen dira atzetik, soinean Erdi Aroko jantziak dituztela. Bigarren egunean, tenpluan bizi den jainkoak etxeak bisitatzen ditu, eta, festari amaiera emateko, jainkoak bere etxerako bidea egiten du atzetik desfile masiboa duela. www.japan-guide.com
LESOTHO (HEGOAFRIKA) A rteen eta Kulturen Jaialdia U r r i ko lehen aste a Lesothoko hiriburua den Maserutik hegoaldera dago Morija herria. Arteen eta Kulturen Jaialdiak irauten dituen lau egunetan zehar musika, dantza, antzerkia eta zinema izaten dira nagusi, eta tokiko gastronomiako plater bereziak dastatzeko aukera ere izaten da. Artisautza eta janari postu ugari izaten dira kaleetan, baina interesgarriena honakoa da: kalean zehar antigoaleko dantzen emanaldiak izaten dira eta normalean ikusten ez diren musika instrumentu tradizionalak entzuteko aukera izaten da. www.morijafest.com

Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
BRUCE CHATWIN
B
ruce Chatwinen zenbait libururen azal-hegalean Txinara egindako bidai batean birus batekin gaixotu ostean hil zela irakur daiteke. Errealitatea tematia eta zakarra da zenbaitetan, eta, gainera, ez da bereziki erromantikoa izaten.Agian horregatik saiatu zen idazle eta bidaiari ingelesa bere azken lana kondairekin edertzen: egindako azken bidaia hiesarekin lotzea baino nahiago izan zuen munduak gaixotasun exotikoren bat zuela pentsa zezala. 1989.urtean itzali zen Chatwin,eta, ordutik aurrera, dagoeneko eskuratua zuen itzelezko fama kondaira bilakatu zen. Bere lagunek, idazleak eta bidaiariak nagusiki –Leigh Fermor tartean–, bere balentrien eta gaitasunen kontakizun zehatza eskaini zioten munduari. Salman Rushdie idazlearen hitzetan, ezagutu duen espiritu erudituena eta ziurrenik bikainena zuen bidaiari ingelesak. Luis Sepulveda txiletarrak, bera ere idazle eta bidaiaria, Chatwinen “In Patagonia” (Patagonian, 1977) sekula idatzi den bidaia-liburu onena dela ziurtatu zuen.
Hegoalde handia Bada ukaezina den zerbait: gaztarotik gustu ezin hobea eta ohikoa ez den sentsibilitate artistikoa erakutsi zituen Bruce Chatwinek. Bizi guztian zehar eraman zuen berarekin pribilegio hori eta azken erabakietan ere presente izan zuen. Ez da kasualitatea Chatwin Greziako Peloponeso penintsulan ehortzia egotea, markatu gabeko hilobi batean, X. mendeko kapera ortodoxo baten oinean eta Homerok deskribatutakoa dirudien paisaia baten erdian. Bere bizitzaren lehen zatian Sotheby’s galerian egin zuen lan, eta arterako usaimen fina zuela frogatu zuen. Hala ere, oso gazte zela utzi zuen lana, estetikaren eta negozioaren arteko uztarketaz nazkatuta, eta bere bizitza bidaiatzen pasa nahi zuela erabaki zuen.“Sunday Times” egunkariak kolaboratzaile 58
Nomadismoaren ikertzailea Nomadak
Gazte zela erabaki zuen Chatwinek bere bizitza bidaiatzen igaro nahi zuela. Mugimendua gizakiaren izaeraren zati dela sinetsita, istorioak, kondairak eta pertsonak interesatzen zitzaizkion eta horien gaineko bidaia-liburu ugari idatzi zituen.
lanetan aritzeko kontratatu zuen, baina, egun batean, telegrama bat jaso zuten erredakzioan: «Patagonian nago. Lau hilabete emango ditut hemen». Hego haize gogor eta amaigabeak, bakardadeak eta ibilaldi luzeek ondu zuten Chatwin. Familia historia eta istorioen, tokiko kondairen eta betiko nomada izango direla dakiten horiek faltan botatzen duten guztiaren atzetik abiatu zen bidaiari ingelesa: ezeren gainetik, bere burua aurkitzeko bidaia egin nahi zuen. Bere bidea ez zen basamortuan dabiltzan anakoretena bezalakoa. Bizkarzorroan leku nabarmena hartzen zuen bere klasismo estetikoak, baita bere formazioa bezain heterodoxoa izango zen lan baten bidez bere talentua ziurtatzeko desirak ere. Zentzu batean, itzulerako bidaia Patagonia iritsi zen une berean hasi zuela esan daiteke.
Gizakiarentzat mugimendua ezinbestekoa zela pentsatzen zuen Chatwinek. Afrikara egindako joan-etorri ezberdinetan ondorioztatu ahal izan zuen herri primitiboek gizarte aurreratuek baino hobeto ulertzen dutela giza izaeraren ezaugarri hori. Nomadismoaren gainean idatzitako apunteetan zera irakur daiteke: «Kalahariko ehiztari boskimanoen kolore marroiko haurtxoek ez dute sekula negar egiten eta munduko haurtxo alaienen artean daude. Gero, haztean, herririk abegikorrena osatzen dute.Amak ez dira denbora luzez geldirik egoten. Haurrak larruzko beso-euskarrian jarrita egon ohi dira, amaren bularren alboan, eta ama ibiltzen denean sortzen den kulunka leunak zoriontsu egiten ditu. Jaiotzen garen unetik behar badugu mugimendua, nola egon gaitezke geldirik handitzen garenean?». Bere liburuetan aipatzen zuena dokumentatzeko mundu guztitik bidaiatu zuen Chatwinek. Hala, mendebaldeko Afrika eta Brasil ezagutu ostean sortu zuen “The Viceroy of Ouidah” (Ouidah-eko erregeordea, 1980) eta Ozeaniako nomaden bizimoldea antzeman daiteke “The Songlines” (Abestiaren lerroak, 1986) lanean. Bost kontinenteetan zehar bildutako istorio, kontakizun eta kondairak zein irudikatzeko pertsonaien bila egin zituen bidaiak “What Am I Doing Here?” (Zer egiten dut nik hemen, 1988) liburuan jaso zituen. Nicholas Shakespearek orain dela urte batzuk Chatwinen gaineko biografia zabal, zehatz eta ondo dokumentatua idatzi zuen. Mitoek ez dituzte gustuko arimaren atzealdean lardaska aritzen diren begirale profesionalak, eta Chatwin berak ere ez zituen maite. Kondaira txikitu egiten da eta mitoaren harrokeriak mitoa gizaki bilakatzen du. Baina ez du askorik axola. Chatwin izan zen R.L.Stevensonen ahoan jartzen den honako esaldi hau hobekien ulertu duenetako bat: «Kontua mugitzea da».
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
GREZIA Olinpoko sukaldaritza
Ge tty Images/Creatas RF
G
reziako sukaldaritza Mediterraneoko kulturaren zati da. Sukaldaritza italiarraren eragin nabarmena badu ere, izaera propioa ematen dioten hainbat xehetasun ere baditu. Mediterraneoaren beste ertzean dauden Siria, Jordania eta Libanoko hainbat ezaugarri topa daitezke Greziako sukaldaritzako lehen plater sonatuenetan, taramosalata –limoi zukuz, baratxuriz eta olibaz gozatutako arraba gazituak– edo dolmas –barnean haragia, arroza eta haragia edota barazkiak izan ditzaketen mahatsondo hostoak– arrakastatsuetan kasu. Penintsula balkanikoak –Grezia ere bertako zati da– buru-hausgarri itxura izaten jarraitzen du eta oso zaila da elkarrekiko oso antzekoak izan arren, historia, hizkuntza eta erlijio aldetik kontrajarriak diren piezak elkarri lotzea. Gastronomiak fideltasunez jasotzen du traizioz jositako eskualdeko tradizio dramatikoa. Mazedonia hitza ez da alferrik lotzen Alexandroren –greziar unibertsalenetarikoa– sorterri den jugoslaviar estatu ohi batekin zein fruta zatituz osatzen den plater batekin. Era berean, Grezia da kafe turkiarra eskatze hutsagatik sekulako azalpenak adi-
tu beharra dagoen munduko herrialde bakarra: tabernariak, erdi-haserre, historia lezio itzela eskainiko dizu eta ziurtasunez azalduko dizu nahasketa gogor eta zaporetsuaren izen egokia helenikó café dela. Oliba olioaz gainera, Greziako sukaldaritzan ia beti erabiltzen dira alberjinia, tomatea, tipula, baratxuria, lekak eta sesamo ogia. Gazta ere herrialdearen ordezkari gorenetakoa da, eta, gainera, barietate ugari topa daitezke: feta, mizithra, kefaloyatis, kasseri… Zapore irmo eta mozorrotu gabeak dira bertako unibertso gastronomikoaren oinarri. Grezia kontinentalean ardia eta arkumea dira plater preziatuenak, eta, ondorioz, jaki horiek dira errezeta ezberdinen gehien dituztenak: Karpathos uhartean egiten den irasagarrez betetako bildots berezitik hasi eta oreganoz gozatutako arkume sinplerainoko errezetak dituzte. Arkumea egiteko, gatz eta piperbeltz koilarakada bana nahasi eta nahasketa horrekin igurzten dute. Haragian ebakiak egin eta bertan sartzen dute baratxuria. Oliba olioa eta limoi zukua ere oinarrizko osagaiak dira haragia prestatzerako orduan.
« TZ A T Z IK I» Osagaiak bi lagunentzat: lau jogurt natural krematsu, bi luzoker, tipula more bat, limoi erdia, 10 cl oliba olio birjin, piperbeltz zuri ehoa, gatza eta mendafin hostoak. Luzokerrak zuritu eta birrindu eta jogurtak, limoi erdiaren zukua eta olioa gehitu. Gatzaz eta piperraz ondu eta ondo nahasi. Luzokerrak birrintzerakoan kontuan hartu ahoan antzemateko moduko tira meheak egin behar direla. Tipula txiki-txiki egin eta nahasketaren gainazalean zabaldu. Behin amaituta, hozkailuan sartu eta gutxienez bi ordu eman behar ditu bertan. Jakia katiluetan eta gainazala mendafin hostoz apainduta aurkezten da.
59
liburuen txokoa
Ci udad es de c ine Cl a u d i a He l l m a nn e t a Cl a u d i ne W eb e r -H of Oc e a n o- Am b a r, 20 10 19 2 o r ri a l d e . 2 2 e u r o
Zeluloidearen munduko hemezortzi hiri ezagunenak Hiri jakin batzuetara erabat lotutako filmak daudela jakina da. Horren erakusle dira Londres eta “Harry Potter”, New York eta “Breakfast at Tiffany’s” edota Erroma eta “La Dolce Vita” bikoteak. Horretaz jabetuta osatu dute liburu hau: zinemako hemezortzi hiri ezagunenak bildu eta zinemaren bidez horietara bidaiatzeko gonbita egiten dute. Orotara 50 filmen xehetasun, bitxitasun eta fotogramak bildu dituzte argitalpen honetan. Horrez gain, hirietako mapak ere jaso dituzte. Zalantzarik gabe, zinemazaleen gustuko liburua izango da, bertan ematen diren xehetasunetatik abiatuta guztion oroimenean iltzatuta dauden eszenak non filmatu ziren ezagutzeko aukera eskaintzen baita. Lehen aipatutako Londres, New York eta Erromaz gain, Beijing, Berlin, Chicago, Florentzia, Habana, Hong Kong, Las Vegas, Los Angeles, Paris, Praga, San Frantzisko, Sydney,Tokio,Venezia eta Viena dira liburuan agertzen diren hiriak.
Viaje a con trapelo por In g la t e r r a y E s c o c i a J u l e s V e r n e | N o r di ca , 2 0 1 0 2 9 6 o r r i al de . 1 9 , 5 0 e u r o
Verne, Eskozia eta Ingalaterran zehar Jules Verne idazle ezagunak Ingalaterra eta Eskozia ezagutzeko bidaia egin zuen 1859an bere lagun Hignardekin. Unean pil-pilean zegoen zientzia-fikziora egokitzen ez zela eta,Verneren editoreak baztertu egin zuen bidaiari buruz idatzi zuen liburu hau: 1989an argitaratu zuten Estatu frantsesean. Lan honetan bestelako Verne bat ezagutuko dugu: jendarte eta kulturari adi dagoen begiralea. Edinburgo, Londres eta Eskoziako txokoak ezagutzeko bidaia gida interesgarria izateaz gainera, industrializazio prozesua eta honek herritarrentzat izan zituen ondorioak azaltzen ditu liburuak.
)
Cr ó nic a s de un vi aje r o B u r t o n Ho l me s T a sc h e n, 2 01 0 2 8 6 o r r i a ld e . 20 eu ro
Un puen te sobr e el Dr ina Iv o A n d ri c R BA, 2 01 0 44 8 o r ri a l d e . 4 7 e u r o
Balkanetako historia latzaren kronika Argazki erreportajeen aitzindaria “Argazki erreportajeen aitzindaria” iruzkina darama liburu honek titularraren alboan. Bertan Burton Holmesen bidaiak kontatu eta argazkilariak horien berri AEBetako gizarteari nola eman zion kontatzen da. Udatan egindako bidaietan 30.000 argazkitik gora atera zituen; ostean, horien berri ematen zuen hitzaldi, proiekzio eta erakusketen bidez. Hortik datorkio Holmesi argazki erreportajeen aitzindari izatearen sona. Besteren artean Paris, Beijing, New Delhi, Dubrovnik, Mosku, Manila, Jakarta edota Jerusalemen egon zen.
Balkanetako historia tragikoaren bost mende kontatzen dizkigu Ivo Andricek lan honetan. Plaka tektonikoen gisan elkar igurtzi eta lurrikarak sorrarazten dituzten kultura eta erlijioak ditu hizpide, eta, batez ere,Visegrad hiri bosniarrean dagoen Drina ibaiaren gaineko harrizko zubia hartzen du ikur gisa, zubi hau izan baitzen mundu kristau eta islamikoaren arteko talkaren topagune.Tentsioa, gatazka eta biolentzia uneen kronika bizia egiten du Andricek XVI. mendetik Lehen Mundu Gerrara bitarteko kontakizun interesgarrian.
C a l l e K at a l i n Ma g d a Sz a b o Mo nd a d or i , 20 1 0 19 2 o r ri a l d e . 1 7, 90 eu r o
V ida de un esc la vo am eri c a no c on tada po r é l m is mo F r e d er i c k D ou gl a ss | Ca p i t a n S wi n g, 2 0 10 | 2 64 or r i . 1 8 e ur o
P h i l i p y l o s o t r os Ce es N oo t eb oo m S i ru e l a , 20 10 14 9 or ri a l d e . 1 5, 95 e u r o
Gerrateek haurrengan duten eragina
Esklabotzako bizipenak lehen pertsonan
Auto-stop eginez Europa zeharkatzen
Haurtzaroa Budapesteko Katalin kalean igaro zuten lau haurren bizitza kontatzen digu Szabok. Bigarren Mundu Gerra iritsi eta lau haurren haurtzaro idilikoa heldutasunerako bide mingarri bilakatuko da egun batetik bestera: biolentzia eta bidegabekeria ezagutuko dituzte, haur judu baten gurasoak desagertu ostean, ezkutuan bizirauteko modua bilatu beharko du... Egilearen hitzetan, «bere iraganaren aurkako bekaturik egin ez dutenak soilik itzul daitezke Katalin kalera, hau da, iragan idilikora». Europako eleberri onenaren Cevennes saria eskuratu zuen lan honek 2007an.
1845. urtean lehen aldiz argitaratu zenetik bilakatu zen best seller Frederick Douglassen kontakizun hau. Esklaboen narrazioen artean ezagunena da eta ez soilik bizipen pertsonaletatik abiatutako kontakizun historikoa duelako ardatz, baita idazleak erabiltzen duen hizkuntza literarioagatik eta ugazaba eta esklaboen arteko harremanen gainean egiten duen azterketa sakonagatik ere. Esklabo zela, 1838an landaketa gune batetik ihes egin eta Massachusettsera nola iritsi zen kontatzen du autoreak. Bertan, esklabotza deuseztatzearen eta emakumeen eskubideen defendatzaile sutsu bilakatu zen autore afroamerikarra.
Eleberri honek Philip nerabeak Europara egindako bidaia du oinarri.Auto-stop eginez osatuko du ibilbidea, eta, bidean, pertsonaia bitxi bezain misteriotsuak ezagutuko ditu: markesa berezia, beneditar monje izandako gizona, neska banpiro gaztea... Horietako bakoitzak mundu berri baterako ateak zabalduko dizkio Philipi. Obra labur honetan Cees Nooteboomek gerora egin dituen lanen zantzua antzematen da: patua ekiditeko ezintasuna, norbere suntsimenerako tendentzia edota autorearen eta pertsonaien artean sortzen den jokoa. Liburu hau sortzaile dotore eta zirraragarri honen ibilbidea ulertzeko gakoa da. 61

Munduari Begira GOGOAN HARTU
Thailandiako Faltsutzeen Museoa
Brand X Pictures/Getty Images/Brand X
Faltsutzeen paradisutzat hartua da Thailandia, eta, herritar zein turistek horrek sortzen dituen arazoen gaineko kontzientzia har dezaten, orain bada Faltsutzeen Museoa ere. Asmoa jabetza intelektualaren urraketen aurkako heziketa bideratzea da, eta, besteren artean, gitarrak, motorrak edota autoen ordezko piezak topa daitezke. Guztira Tilleke & Gibbins abokatu-bulegoak bi hamarkadetan zehar bildu dituen 3.500 objektu daude ikusgai eta kopien alboan jatorrizko objektuak ere badaude, museoa bisitatzen dutenek jatorrizkoaren eta produktu faltsuaren arteko aldeak ezberdintzen ikas dezaten. Ordulariak, txokolatea, perfumea, garbiketarako produktuak, edari alkoholdunak eta kalkulagailuak ere topa daitezke.
Empire Stateren balizko bizilagun berria
Estatu frantsesa
E
statu frantseseko Charente departamentuan (Angulema barrutian) dago Aubeterre-sur-Dronne herria, Dronne bailara mendean duela. Kale estu eta aldapatsuz jositako herri ederra da; etxeak anfiteatroa osatuz eraiki zituzten, etxebizitzek egurrezko balkoiak dituzte... Hala ere, zalantzarik gabe, Saint-Jean eliza monolitikoa da herriko altxor liluragarriena. Monje beneditarrek eraiki zuten lurpean dagoen eliza hau, XII. mendean. Eta bere berezitasun nagusiena zera da, pieza bakar bat erabilita eraiki zutela: tenplu ikusgarri hau hogei metroko garaiera, hamasei metroko zabalera eta beste hogeiko luzera duen arroka izugarri baten barnealdean eraiki zuten, apurka-apurka harria zizelkatu eta hutsuneak eginez. Harritzar zuriaren barnealdean kriptak, eskailerak, galeriak, arkuak eta zutabeak zizelkatu zituzten, espazio mistiko izugarria osatzeko. Arkitektura monolitikoaren adierazpen oinarrizkoenetakoa da, baita Europako gisa honetako eliza zaharrena ere. 62
Txileko Valparaiso hiriko funikularrek mende luze daramate biztanle zein turistei inguruko muinoetarako igoera errazten, baina XX. mendean zeuden 30 igogailu eta funikularretatik 15 ikus daitezke egun, eta horietatik seik soilik jarraitzen dute zerbitzua eskaintzen. Biztanleek autobus eta minibus zerbitzuak erabiltzen dituzte muinoetara igotzeko, eta metal eta egurrez egindako funikular eta igogailuak batez ere turistek erabiltzen dituzte. Izan ere, hiriari sekulako xarma emateaz gainera, Valparaisoko badiako ikuspegi bikainak ere eskaintzen dituzte.
Koliseoari etekina ateratzeko norgehiagoka bizia dute Italian
Marguerite Duras idazle eta zinema zuzendari frantsesak Vietnameko Mekong ibaiaren deltan dagoen Sadec herriko etxe batean girotu zuen “Maitalea” (“L'Amant”, 1984) eleberria, baina orain arte inork gutxik ikusi ahal izan du. 1975. urtean Vietnameko guda amaitutzat eman ostean, luxuzko etxea herrialdeko agintari berrien esku geratu eta polizia postua ezarri zuten bertan. Horrenbestez, JeanJacques Annauk ezin izan zuen bertan girotu liburuan oinarritutako filma, eta, noski, turismoari itxita egon da. Egoera aldatzen 2006. urtean hasi zen, etxea ondare kultural zela aldarrikatzen hasi zirenean; aurten, etxea leku historiko nazional izendatu dute. Egoera berriarekin turistek bertan lo egiteko aukera ere badute, baina, hori bai, aipatzekoa da luxuzko etxeak nabarmen galdu duela ezberdin egiten zuen Ekialdeko eta Mendebaldeko estiloen nahasketa berezia. Durasek Goncourt sari ospetsua eskuratu zuen “Maitalea” eleberri autobiografikoarekin.
Erromako Koliseoa mundu osoko anfiteatro bisitatuenetakoa da eta urteko 35 milioi euroko etekinak ematen ditu. Hala, monumentuen eta gune arkeologikoen eskumena eskuratzeko lehia bizian sartu berri dira Erromako Udala eta Italiako Estatua. Egun Koliseoko sarreren etekina Estatuaren eskuetara doa, baina Udalak beste ondare arkeologiko batzuk zaintzeko gutxienez kopuru horren %30 eman diezaiola eskatu dio Estatuari. Foro Inperialen kudeaketa bere esku egotea ere eskatu du, baina ez dirudi Estatua ezer emateko prest dagoenik. «Koliseoa Estatuarena da %100ean eta harrituta gaude etekina ateratzeko nahikeria honekin», adierazi dute Kultura Ministeriotik.
Asiako ur parke handiena bilakatu dute Beijingeko Ur Ontzia
Comstock/Ge tty Images
SAINT-JEAN ELIZA MONOLITIKOA
Empire State da New Yorkeko etxe orratz garaiena, eta, galdeketa baten arabera, hiritar gehienak bertatik bi etxaldera gisako beste etxe orratz bat altxatzearen aurka daude. Inkestak agerian utzi duenez, Madison Square Gardenen eraiki nahi den etxe orratzak paisaia hiritarrean eragina izango lukeela uste du galdeketan parte hartu dutenen %82k; %71k, gainera, eragin hori kaltegarria izango litzatekeela uste du. Etxe orratz berriak beirazko aurrealdea, 67 solairu eta 370 metroko garaiera izango lituzke.
Valparaisoko funikular historikoak, desagertze bidean
Marguerite Durasen memoria bizirik da Vietnamen
Orain bi urte Beijingeko Olinpiar Jokoetarako sortu ziren azpiegitura gehienei etorkizunean emango zaien erabilera oso garbi ez badago ere, igeriketa frogen eszenatoki izan zen Ur Ontzia eraberritu eta iragan den abuztuaren 8an zabaldu zuten The Happy Magic Watercube Waterpark izenpean. Hala, Asiako ur parke erraldoiena bilakatu da eta egun edonork har dezake bainua igeriketako munduko 28 errekor hautsi ziren igerilekuan. Parke erraldoiak 77.000 metro hartzen ditu eta bertan ametsezko diseinua duten txirristak, olatu artifizialak dituzten igerilekuak eta beste hainbat atrakzio daude, haur zein helduentzat. Besteak beste, 12 metroko jaitsiera erabat bertikala duen txirrista izugarri bat topatuko dute bisitariek. Hala eta guztiz ere, Ur Ontziaren erabilera ez da aisialdira mugatuko: igerileku nagusiaren inguruan dauden 6.000 eserlekuak bere horretan mantentzeko erabakia hartu dute, eta, hala, bertan jokatuko da igerileku laburrean egiten den Igeriketako Munduko Kopa, urte amaiera aldera.
Berlingo Tacheles etxe okupatua Kultura alternatiboaren ikur bilakatu da Berlineko Tacheles etxe okupatua eta egun bere biziraupenaren aldeko borroka nazioartera hedatzeko kanpainan buru-belarri murgilduta dago, banketxe batek etxearen jabetza eskubidea eskatu baitu. Kanpainaren nondik norakoak ezagutu edota sostengua emateko, sartu www.tacheles.de orrialdean.