2010 Urria 30.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 3 0
9
771888 505000
haizetara
ZAZPI
34 Luis Díaz/Visual Natura 42 Miren GARATE 24 Sergi REBOREDO Azaleko argazkia: IÑAKI CAPEROCHIPI • Aurkibideko argazkiak: 06 Iñaki CAPEROCHIPI 16 Oriol CLAVERA
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea
16 JONIAKO UHARTEAK
34 RORAIMA TEPUYA
24 KANBODIA
42 ANBERES
Greziako mendebaldetik gertu dauden zazpi uharteotako bakoitzak du berezko izaera
06 ETIOPIA
Mila eta bat etnia eta paisaia ezagutzeko aukera ematen du herrialde afrikarreko hegoaldeak
Unibertso erakargarri eta bitxia da Kanbodia, apurka ezagutu eta dastatzea merezi duen horietakoa
Doylek helezin eta bakartu gisa deskribatu zuen Venezuelako lurralde harrigarria Belgikako bigarren hiri handiena den honetan pil-pilean dago diamanteen industria
16 06
24
42
34 04 MUNDUARI BEGIRADA Waiotapu, lurraren sugarra Zeelanda Berriko azalean 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3

Munduari Begirada
WAIOTAPU Zeelanda Berrian, Ipar Uhartean, bada Waiotapu (“ur sakratua� maorieraz) deitutako leku bat.Aktibitate bolkaniko eta geotermiko itzela duen gune naturala da eta bertan gure planetako paisaia txundigarri eta apartekoenak ikus daitezke. Okre, laranja edo limoi koloreko urmaeletan borborka ari den ura, hogei metroko garaiera hartzera iristen diren geyserrak edota fumarolek sortutako beroa eta behe laino hertsia ikusita, lurraren barnealdea inoiz baino gertuago duela iruditzen zaio bisitariari.Waiotapuko izar handia Xanpainezko Igerilekua da; krater horretan 65 metroko diametroa eta 62ko sakontasuna duen lakua sortu da, eta hondoan urre, zilar, artseniko, talio, antimonio eta bestelako mineralen sedimentazioa eman denez, uneko argitasunaren arabera bertako urek laranja, hori, orlegi edota marroiak dirudite.Tenperatura altuaren eta karbono dioxidoaren eraginez, ura etengabe irakiten ari da, xanpain kopako burbuilen itxura hartuz.
Thinkstock
5

Testua eta argazkiak: I単aki Caperochipi
ETIOPIA
Lur koloreko hegoalde harmoniatsua
Testua eta argazkiak: I単aki Caperochipi
ETIOPIA
Lur koloreko hegoalde harmoniatsua
Errepideak baino pistak dira Etiopia hegoaldeko komunikazio bideak, orrialdeotako irudietan ikus daitekeen bezala. Horietan nagusi dira bide bazterretik azokaren batera doazen oinezkoak eta, bidean goazela, herrixkak eta begetazio anitza ikusteko aukera paregabea izango dugu.
A
Hautsez eta lokatzez be-
tetako errepideetan ba-
rrena mila eta bat etnia eta paisaia ikusteko aukera ematen du Etiopiako hegoaldeak. Herrixka txikiak, kolorez eta biziz gainezka dauden asteroko azokak eta begetazio eta fauna anitza duten parke natural ederrak ikusi ditugu Addis Abeban hasi eta bukatzen den ibilbide aberasgarri, berezi eta miragarri honetan. 8
ddis Abeban hasten da Etiopiako hegoaldean egingo dugun ibilbidea.Amhareraz “lore berria� esan nahi du Addis Abebak, 2.300 metroko garaieran dago eta herrialdeko erdigune geografikoa da. Tokiko supermerkatu batean sartu, eta, hamarka emakumeren begirada kuxkuxeroen artean, bidaiarako beharko ditugun elikagaiak eta ur mordoa hartu ditugu. Datozen egunetan gure ibilgailu izango den Land Cruiser korrokoila kaxaz eta motxilaz bete dugu, eta, irten aurretik, daramatzagun euroak tokiko birr txanponagatik trukatu ditugu.Eguzkia gainean dugula hartu dugu hegoalderako bidea. Aurrean dugun paisaiak bat egiten du Afrikaz dugun irudiarekin:lur kolore suabe eta harmoniatsuak dituzten lautada amaiezinetan gune orlegi hezeak eta zuhaitz luze eta bakartiak ikusten ditugu tarteka,horizonte perfektua osatzeko apropos jarriak egongo balira bezala. Lehen geldialdia Langano lakuan egingo dugu, Addis Abebatik 190 kilometrora.Arratsaldeko azken orduan iritsi gara eta lakuaren ertzean ibilalditxo
bat egitea erabaki dugu. Izugarri handia da. Afrikako mapan nabarmentzen den gune horietako bat izan behar duela pentsatu dugu, baina ez da hala. Gero ikusiko dugunez, laku askoz ere handiagoak daude herrialde honetan.Haur talde bat gerturatu zaigu, eta, irribarrea ahoan, ÂŤHello, where are you from?Âť galdetu dit denetatik txikienak. Barre artean, elkar ezagutzen hasi gara. Bero egiten du eta haurrek lakuan bainua hartzera gonbidatu gaituzte. Bilharzia (parasito bat) ez daukan laku bakarrenetarikoa den arren, ez gara ausartu.
Dorze eta Nechistar parkea Atseden hartu dugu, eta, hurrengo goizean, bideari ekin diogu. Errepideak bide bat dauka noranzko bakoitzeko, eta, ondo asfaltatua dagoen arren, gu ere bertan goazela konturatu nahi ez duten kamoi mordoa dabiltza alde batera zein bestera. Errepidearen bazterretik ere ibiltari asko doaz, batzuk euren artaldearekin, besteak bakarrik, batzuk bazterrean eseri eta euren produktuak dituzte salgai eta bi gurpiletan doazenak baztertu egiten dira merkantziaz lepo doa-

Etnia ezberdinetako biztanleak ikus daitezke Etiopiako hegoaldean, orrialdeotako argazkietan agertzen diren bezala. Eskuinean, esaterako, mursi etniako emakumea ageri da: egur edo zeramikazko platertxoak eraman ohi dituzte beheko ezpainean zein belarrietan. Goiko argazkietan herrialdeko paisaia menditsuak eta laku erraldoietariko bat ikus daitezke.
10
zen kamoi taldeak klaxona jotzen duen bakoitzean.Bidegurutze batera iritsi eta Solomonek, gure gidariak, eskuineko bidea hartu eta lokatzez josita dagoen pista batean sartu gaitu. Land Cruiserraren motorra orroka dabil. Lokatz askoko guneetan lau gurpiletako trakzioa behar izan dugu. Pistako gune batean atseden hartu dugu eta paisaia ikusgarriari begira jarri gara. Denbora gutxian metro asko igo ditugu eta landaketa guneak zein lakuak ikus ditzakegu. «Dorze etniakoen merkatua ikustera joango gara», esan digu Solomonek. Bidean goa-
zela dorze emakumeekin gurutzatu gara. Ahal duten moduan igotzen dute aldapa, bizkarrean azokan saltzeko egurra eta produktuak daramatzatela. Dorze etnia bizi da 2.900 metroko garaiera duen gune honetan. Behe lainoa eta klima hotza dira nagusi. Ganga-formako etxeak banbua eta bananondo faltsuaren hostoak erabilita eraikitzen dituzte. Duten egituragatik, “elefante etxeak” deitzen diete. Arbaminch da Etiopia hegoaldeko hiririk handiena eta lau kilometrora dauden bi erdigune bereizi ditu: Sikela,
merkataritza gune nagusia, eta Schecha, lakuetara begira dagoen erdigunea. Hiriko elementu interesgarrienak lakuak eta Nechisar Natur Parkea dira. Bekele Mola hotelaren terrazatik primeran ikusten dira bi lakuak. “Paradisuko zubia” izena daraman istmo batek banatzen ditu Abaya eta Chamo izeneko bi lakuok. Goizeko lehen orduan abiatu gara Nechisarrera, eskuartean fusil bat daraman scout bat bidelagun dugula. Parkeak 500 kilometro koadroko hedapena du eta bertan antilopeak, zebrak, basur-
deak, gazelak eta mandrilak daude batez ere. 250 hegazti espezie zenbatu dituzte parke honetan. Sabanako begetazioa da nagusi eta akaziaz osatutako oihanak ditugu aurrez aurre. Eguzkia goratzen doan heinean itzalaren bila hasi dira animaliak. Hotelera itzuli gara, eta, arratsaldea sartu denean, ontzi bat hartu dugu; irten bezain laster, krokodiloak pilatzen diren ertz batera iritsi gara. Ikuskizun harrigarria dugu begien aurrean: zazpi-zortzi metroko luzera duten krokodiloak eguzkipean atseden hartzen ari dira, ahutzak zabalik dituz-
tela eta espezie ezberdinetako hegaztiz inguratuta. Ontzi-zainak abiadura gelditu, motorra itzali, eta, xuxurlaka, «hipopotamoak» esan digu, atzamarraz euren belarri txikiak uretatik kanpo dituzten hipopotamo taldea erakusten digula.Ez dira gure bisitaldiaz jabetu.Kameren obturadoreen soinua besterik ez da entzuten. Ur-korronteak hipopotamo taldea dagoen lekura garamatza, baina ontzi-zainak motorra piztu eta aldentzearen aldeko hauta egin du. Chamo lakutik aurrera jarraitu dugu, betiere ertzak markatzen digun bidea jarraituz, 11

Amaitezinak diruditen lakuak bisitatu daitezke lurralde honetan, tartean Langano, Abaya eta Chamo. Azken bi horietan ikus daitezke orrialde honetan agertzen diren zazpi-zortzi metroko krokodiloak eta baita beheko irudian agerten diren hipopotamo eta pelikano zuriak ere.
eta hala iritsi gara pelikano zuriek hartutako gunera. Iritsi garenean beldurtu egin dira,eta hegaldatu eta ia ur azala jotzen dutela, aldendu egin dira. Eguzkia mendien atzealdean gordetzen hasi da eta ontziralekura itzultzeko ordua dela erabaki dugu.
Omo bailarara bidean Arbaminch atzean utzi eta hautsez lepo dauden pistatan sartu gara. Paisaia eraldatzen hasi da. Zelai orlegiak amaitu eta konso-en landaketa guneak hasi zaizkigu agertzen: ekiloreak, fruta-arbolak, sorgo-a eta kotoia landatzen dituzte.Azken produktu horrekin, herrialdeko beste gune batzuetan saltzen duten ehun preziatua egiten dute. Konso-ek muinoen gainaldean eraikitzen dituzte herrixkak eta hiruzpalau metroko garaiera har dezaketen gotorlekuak eraikitzen dituzte herriak babesteko. Landaketa-guneak gotorlekuaren aurrealdean dituzte eta herrixketara sartzeko burdin hesi bat dago beti: bertatik igarota kalexkez osatutako labirintoa izango dugu aurrez aurre. Gure Land Cruiser zuriak kolorea aldatu du, eta okrea da orain jaun eta jabe. Atzealdean kokatu genituen fardelek ere kolore bera dute dagoeneko. Weyton geldialdi bat egin dugu, zerbait jan eta hankak luzatzeko. Hamer etniako lehen kideak ikusi ditugu, euren orrazkera bereziekin. Turmira iristeko puska bat geratzen zaigu oraindik eta berriro ere martxan jarri gara. Geldialdi dezente egin ditugu argazkiak atera eta tokikoekin kontaktuak egiteko. Iluntzen hasi duenean –eta hauts kapa izugarria gainean dugula– iritsi gara Turmiko kanpalekura. Dendak atondu eta hamer gazte batek ea urik nahi dugun galdetu digu, keinuka. Baietz erantzun eta trukean 25 birr eskatu dizkigu. Nego-
ziatu eta 50 birren truke dutxa, ur bidoi bat eta gure denden zainketa adostu ditugu. Beranduago jakin dugu gazte hau dela inguruotan dagoen ur putzu bakarraren jabea. Putzutik gertu dutxatu gara ia ilundu duenean eta ezin duzue irudikatu hamer etniakoek zelako barre algarak egin dituzten bost gizon xaboiz lepo eta ureztagailuaz garbitzen ikusi dituztenean. Une zirraragarria izan da. Oso goiz jaiki gara Dimekako merkatura joateko. Artalde txikiak, frutaz betetako saskiak daramatzaten pertsonak, beste batzuk esne kaikuekin... eta denak azokarako fin jantzita eta orrazkera zainduekin. Hamer emakume saltzaileek hartzen dute ia azoka guztia. Euren jantziak dira inguruneotako berezi eta apainenak. Ahuntz larruzko gonak beirazko perlekin apaintzen dituzte eta gerrikoetan cauri maskorrak daramatzate. Euren look deigarriaren beste elementu adierazgarri bat bala da, kopetaldean daramaten zinta; esente lepoko metalikoa ere, perlaz osatutako koilare mordoaren artean daramatena, benetan ederra da. Kamerarekin gerturatzean ÂŤone birrÂť eskatzen dizute segituan. Apurka Dimeka turista eta tokikoz bete da. Batzuk saltzera datoz, besteak eros-
Ahuntzak hartu eta errepide bazterretik azokara bidean doan jendea ikustea ohikoa izaten da. Azokak salerosketa gune izateaz gainera asteroko ekitaldi sozialak dira ingurune honetan. Beheko irudian, Nechisar parke naturalean ikus daitezkeen zebretako bat.
13

tera eta azkenak eguna igarotzera, asteroko azoka hau elkarbizitza eta topaketa gune ere badelako. Frutak, eztia, gurina, sorgo-a, kafea eta beste hainbat produktu trukatu edo saltzen dira, eta geroz eta gehiago ikusten dira plastikozko produktuak, mantak, ehunak eta lanabesak. Urrutixeago dago ganadu azoka. Eguna su baten alboan amaitu dugu, hamer etniako kideekin espagetiak jaten. Omorate ez dago Dimekatik gertu, baina hara joan nahi izan dugu geleb-ak
ikusteko. Hara iritsita, ibaia zeharkatzeko ontzi bat alokatu, beste ertzean jaitsi eta herrixkarako bidea hartu dugu, haur talde izugarri handi bat gure inguruan etengabe eta «farangi, farangi!!!» (atzerritarra) builaka dugula.Tokiko ugazaba atera zaigu bidera eta sekulako dirutza eskatu digu herrixkara sartu ahal izateko. Eskatzen dena baino hamar bider gehiago eskatzen zigun. Negoziatzen saiatu gara, eta, giroa berotu denean, edanda zegoela zirudien ugazabak alde
Azoka egunetarako jantzi bereziak eta apaingarriak jarri ohi dituzte biztanleek, eskuineko argazkian ikus daitekeen bezala. Denetan apainenak hamer emakumeak izaten dira: ehun landuez, perlez eta maskorrez apaintzen dituzte soinak.
Etiopiak kostalderik ez badu ere lerro hauen gainaldekoaren tankerako paisaiak ikus daitezke. Badaude itsasoa diruditen lakuak eta, horien bazterretan, begetazioa eta fauna aberatsa suma daitezke. Eta, uraz gainera, mendirik ere ez zaio falta, ezkerreko irudian ikus daitekeen bezala.
egiteko eskatu digu. Ontzira itzuli eta etorri garen bidetik joan gara. Turmiko merkatura joan gara. Dimekakoa baino askoz txikiagoa da eta astelehenetan egiten da. Inguruneko etnia ezberdinak ikusi ditugu. Gaua pasa eta Mago parke naturalerako bidea hartu dugu. Kostata iritsi gara, gurpila lokatzetan sartuta maiz gelditu zaigulako. Eguerdia aurretik iritsi gara Korchora, karo-en herrira. Karo-ek tiza zuriz apaintzen dute gorputza. Bidean aurrera egin eta Magoko kanpalekura iritsi gara. Afalaurretik, parkeko scout batek animalien berri eman digu. Orro bat aditu eta «lion?» galdetu diot. «Yes»,erantzun dit.Lozakuan sartu gara, orroak buruan ditugula. Gauean zehar entzun dira orroak, gure dendatik gertu pausuak aditu ditut eta bihotz taupadak biderkatu egin zaizkit. Goiza iristeko irrikaz pasa dugu gaua; hala, argitzen hasi duenean, denda jasotzeari ekin diogu.Armak daramatzan scout batekin goaz mursi-ak bizi diren goi-lautadara. 70eko hamarkadara arte ez zuten euren etniakoak ez zirenekin ia inolako harremanik izan. Badakigu bisita gogorra
izango dela. Herrixka pare bat pasa eta txikiagoa den batean geratu gara.Unean 60 mursi inguratu zaizkigu; argazkiak ateratzea nahi dute, birr batzuen truke. Garaiak eta indartsuak dira. Atletak. Mutil gehienak biluzik doaz eta emakumeak egur edo zeramikazko platertxoak daramatzate beheko ezpainean edo belarrian. Giroan tentsioa sumatzen hasi eta joatea erabaki dugu, baina ugazabak dirua eskatzen digu herrixkara sartu izanagatik. Azkenean, 40 birr eman eta alde egin dugu. Jinkarako bidea hartu dugu. Herri txiki honetako kale nagusia lurrartze pista bilakatzen da, Omo eta Mago parkeetatik gertuen dagoen herria delako. Hemen aurreko herrixketan baino mugimendu gehiago sumatu dugu: banketxe bat dago, bi gasolindegi ikusi ditugu, janari-denda bat... Bihar errepidera itzuliko gara berriro ere, atzerako bidea egin eta Arbanichen igaroko dugu gaua, bidaiari amaiera hasitako puntu berean, Addis Abeban, emateko. Hala emango dugu amaitutzat Etiopiako hegoalde bizi, berezi eta ezberdin honetan egin dugun ibilbide emankorra. 15

Zazpi uharte idiliko
JONIAKO UHARTEAK Testua: Jose Iribarnegaray Argazkiak: Oriol Clavera

Uharte izaerak itsasoarekiko lotura dakar ezinbestean, eta, hala, arrantzale mordoa topatuko ditugu. Uharteen arteko loturak egiten dituzten ferryak ere badaude.
Zazpi uharte koloreanitzek osatzen dute artxipelago hau; batetik besterako txangoan, atari koloreanitzak, hondartza ederrak, arrantzaleak zein itsasoari begira dauden herriak topatuko ditugu.
J
Itsaso Jonikoak bustitzen ditu Greziako mendebaldeko kostaldetik
gertu dauden zazpi uharte hauen bazterrak. Uharte handiek zein txikiek dute,
ende zorrotza garenez, iraila erreserbatu dugu uharte hauetaz gozatzeko,uda betean baino turista gutxiago egoteaz gain beroa ere apaldu egiten delako sasoi honetarako.Hala eta guztiz ere, segituan konturatu gara lurralde hauetako turismoa ez dela beste latitude batzuetan izaten den masa turismoaren tankerakoa. Horrenbestez, masa turismoari alergia dion jendeak arazo handiegirik gabe ekidin dezake, nagusiki dauden turista gutxiak gune oso zehatzetan pilatzen direlako. Hala bada, iraila hasieran iritsi gara Greziara, goizaldeko lehen orduan eta zorte apur batekin ekipajea eta guzti aireportuaren erdian uzten zaituen koste baxuko hegaldi horietako batean.
bakoitzak bere erara, erakar- Lefkadha pen indarra, eta, turismo masibotik ihes eginez gero, badago Mediterraneoko izaera duen lurralde orlegi eta liluragarri honen esentzia arnasteko aukera. 18
Autobusean bost ordu luze igaro ostean iritsi gara Atenasetik Lefkadhara, ilunabarrarekin batera. Sekulako beroa egin du gaur eta bageneukan gure lehen helmugara iristeko gogoa. Domatia batean hartu dugu ostatu, gelaka alokatzen den etxebizitza horietako batean; Grezian oso zabaldua dago ostatu mota hau, batez ere ohiko hotel estereotipatu horiekin landa paisaia urratu gabe turistak jasotzeko aukera bikaina ematen duelako. Lefkadha gaur egun uharte bat den arren, gure aroa baino zazpi mende lehenago kontinenteari istmo baten bidez lotuta zegoen penintsula zen. Korintoarrak izango ziren ziurrenik –edo hauen aurretik hemen egon ziren legeleak– Grezia kontinentaletik banantzen zituen kanala zabaldu zutenak, ziur aski
Bakoitzak bere izaera berezia badu ere, begetazio aberatsa topa daiteke uharte gehienetan. Hala ere, Korfu da plubiositate maila handiena duena eta altzifre basoak, olibondoak eta basalore mordoa ditu.

arrazoi defentsiboak zirela-eta. Gaur egun errepide batek egiten du uharteak penintsula izaera hartzea;beraz,hemengo biztanleak euren bizilagun kontinentalak bezain ondo –edo horiek bezain gaizki– daude komunikatuta. Lefkadha hiria –herrixka hobe esan,7.000 biztanle besterik ez baititu– izen bera daraman uhartearen iparraldean dago, kontinentetik oso gertu eta ur gaziko aintzira polit baten hego-
aldean. Uhartea eta kontinentea lotzen dituen zubiaren ondoan gotorleku veneziar baten hondarrak daude, Greziako hainbat lekutan bezala. Herriaren erdigunean kalez kale aritzea da egunari hasiera emateko erarik onena:jende zalapartatsuz josia dago beti eta bi solairuko etxeen apaingarri bereziek kaleak alaitzen dituzte. Etxebizitzon goiko parteak zinkezko xafla izurtuz daude esta-
Artxipelago honetako hiriak txikiak dira eta ez dituzte biztanle asko izaten. Horrek ematen die, hein batean, duten kutsu lasai eta atsegin hori. Eskuinean, txalupen ontziraleku bat.
lita 1948. urtean herria guztiz suntsitu zuen tankerako lurrikaren eragina gutxitzeko; kolore biziak dituzte eta etxeen aurrealdeak lorez apaintzeko ere baliatzen dituzte. Kalerik kale goazela antigoaleko eliza ortodoxo txikiak topatu ditugu nonahi: Ayios Nikolaos, Ayios Spyridhonos (trago bat hartzeko aproposak diren terraza ugari dituen plaza polit batean dago) edo Ayios Dimitrios dira horietako batzuk.Elizen kanpandorreak altuera eskaseko dorreetan, zenbaitetan metalezkoak, daude eta gehienetan ez dira eraikin nagusiaren zati. Greziako beste leku askotan bezala, tabernetako terrazak dira hiriko bizitzaren ardatz hemen ere.Adi egonez gero, bitxikeria batez konturatuko gara: egunero, ordu berean eta terraza bereko mahai berean, jende berbera esertzen da. Hiritik oso gertu, lakuaren hego-mendebaldean, bada Moni Faneromenis izeneko muino bat ere.Bertatik hiriaren,lakuaren eta itsasoaren panoramika eder askoa ikusteko aukera izango dugu. Merezi du bisitaldia egitea. Lefkadha uharteko errepide sarea bide txikiz dago osatuta, eta, horiek jarraituz gero, herririk ezkutuenera ere iritsi ahalko dugu. Barnealdea menditsua eta landa girokoa da, benetan xarmagarria, eta hegoalde eta ekialdean begetazioa askoz hertsiagoa da. Mendebaldeko kostaldea ekialdekoa baino dezente malkartsuagoa da,baina,hala ere,urre koloreko harea eta ur urdin benetan argia duten hondartza ikaragarri handiak topatuko ditugu. Hego-mendebaldeko muturrean dagoen Porto Katsiki da aho zabalik utziko gaituzten hondartza horietako bat.
Kefallonia, kontrasteak Hegoaldera jarraituta topatuko dugu denetan uharte handiena. Gozoa eta basatia da Kefallonia, orlegia zenbait zonaldetan, idorra beste batzuetan. Assos uharteko ipar-mendebaldeko kostaldeko istmo batean dagoen herrixka da eta ikusteko modukoa da, baita Argostolo hiriburuaren aurrealdean zabaltzen den penintsulan dagoen Kipoureon monasterioa ere. Inguru honetan landatutako guneak dira nagusi: batez ere olibondoak ikusi ditugu eta dena dago oso ondo zaindua. Une batean beste lurralderen batean gaudela ere iruditu zaigu. Izan ere, orain artean ia ikusi gabeak genituen landutako lurrak edota abeltzaintza guneak. Jarraian, itxuraz baztertuta daudela iruditu zaizkigun lurrak ikusi ditugu berriz behin eta berriro. Horrela izan da Joniako uharteetako hegoaldeko muturrean dagoen uhartera iritsi arte: Zakynthos. 21

Datu erabilgarriak Nola iritsi Euskal Herritik Atenaserako hegaldia hartzea komeni da, handik tokiko hegazkin bat edota autobusa hartu eta zuzenean Lefkadhara joateko. Nola mugitu Uharteen arteko lotura lanak ferryek egiten dituzte. Uda denboralditik kanpo joanez gero zerbitzua murriztu egiten dela hartu beharko dugu kontuan. Non lo egin Hotelak alde batera utzi eta domatia-tan ostatu hartzea ekonomikoagoa izateaz gainera, egokiagoa ere bada, bertako ohitura eta kultura ezagutu nahi badugu behintzat.
Zenbait lekutan irudikoa gisako egitura bereziak ikusteko aukera izango dugu; portuen amaieran kanpandorreak ez dira maiz ikusten. Ezkerreko irudian, aurki ditzakegun txoko bitxien beste adierazleetako bat.
Zakynthos Zakynthos hiriburua da artxipelagoko hiri ederrenetariko bat. Orain 50 urte lurrikara itzela pairatu bazuen ere, primeran berreraiki dute: kale arkupetu ugari, harlauzazko lurra duten plaza handiak, eraikin publiko bikainak eta giro ederreko terraza mordoa ditu. Hiriaren alboan antigoaleko gotorleku veneziar baten hondarrak daude eta handik gozatu ahalko dugu hiriaren eta ingurunearen paisaia itzelaz. Kiliomeno, Ayios Leon edo Exo Hora gisako herri ederrak daude ekialdeko kostaldean eta horietan dauden senaia politetan bainua hartzeko aukera izan dugu. Exo Horatik jaitsi gara Kambira, bertako hobi mizenastarrak ikusteko. Zonaldea bereziki polita iruditu zaigu. Keriko itsasargiaren inguruan ostera22
txo bat ere egin dugu, uhartearen hegoaldeko muturra ezagutzeko. Hemendik hiriburura arteko kostaldea oso turistikoa da eta bertan ikusi ditugu hondartza jendetsuenak. Egia esan ez dute gure arreta erakarri.
Paxos, Antipaxos eta Ithaka Zazpi uharte hauetatik txikienek paisaia eta herri polit eta lasaiak dituzte eta gutxienez egun bateko bisitaldia merezi dute. Eta, denetatik ezagunena izateaz gainera, ederrena ere Ithaka dela aitortu behar dugu. Astia badugu –eta ferryek ibilbidea egiten badute– merezi du bertaratzeak. Hala egin dugu guk, eta, egun batzuk horietan pasa eta gero, berriro ere uharte handietara joan gara.Bisitatzeko geratzen zaigun bakarra Korfu da.
Korfu Uharte honek du herrialdeko plubiositate maila handiena eta politena ere bera izango da agian. Paisaia benetan orlegia da, altzifre baso ugari, olibondoak eta basalore piloa daude bertan. Barnealdean eta mendebaldeko kostaldeko zati handi batean herri oso erakargarriak daude. Ekialdeko kostaldea, bere aldetik, turismo masiboaren ondotik nahiko hondatuta dago. Hiriburua zoragarria da, kultura ezberdinen eraginak jaso ditu, batez ere veneziar, britainiar eta frantsesena. Alde zaharra hiriaren iparraldean dago, itsasoaren alboan, eta alde bakoitzean gotorleku bat du: Palaop Frourio ekialdean eta Neo Frourio mendebaldean.Azken horretatik bista ede-
rrak daude, batez ere iluntzean, eta aipatzekoa da, bere izenak adierazten digunetik oso urrun, XII. mendean eraiki zutela. Penintsula txiki bat osatzen duen harritzar baten gainean dago gotorlekua eta gaztelu bizantziar baten hondarrak aprobetxatuz eraiki zuten veneziarrek. Alde zaharrean kale estuak dira nagusi eta horietako batzuek arkuak dituzte. Euren produktuak denden kanpoaldean, tabernen terrazen edota elizen alboan jartzen dituzten saltoki ugari daude eta jendea dabil alde batetik bestera, norabide guztietan. Horrek Grezia gisako Mediterraneoko herrialdeetan topa daitekeen zalaparta sentsazioa ematen dio hiriari. Giro hori topatu dugu Greziako mendebaldeko artxipelago honetan, itsaso baten izena daramaten zazpi uharteotan. 23

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
KANBODIA
Apurka-apurka azaleratzen diren altxorrak

V Ta Prohm tenplu bitxia da lerroon ezkerrean ikus daitekeena; eskuineko argazkian, berriz, Leu herriko biztanle bat ageri da, etxerako bidean.
Argitzen hasten denean tenpluak bisitatzen dituztenek ia bakarrik egoteko aukera izango dute; egunsentia lagun, are eta ederragoak irudituko zaizkie.
Bizitzaz gainezka dauden ibaiak, elefantez egindako trekkingak, oihan itxien artean dauden milaka urteko hiriak, denboraren iraganari zein gerrateei aurre egin eta zerura begira dauden tenplu sakratu bezain harroak... Errealitatea eta jainkotasuna harmoniaz nahasten diren lurralde honetan, unibertso erakargarri bezain bitxia topatuko dugu. Halakoa da Kanbodia: sekretuak apurka-apurka azaleratzen dituen herrialdea. 26
ietnamera doazen bidaiari askok egiten dute bisitaldi labur bat Kanbodiara. Bisitaldia ez da nahikoa, ordea, katalogo turistikoetan oraindik ezezaguna den eta ahazteko zaila den iragana duen herrialde honek ezkutuan duen xarma ezagutu nahi duenarentzat. Angkor da, zalantzarik gabe, Kanbodia ezagutzen hasteko gune aproposenetakoa. Gauez bertaratu gara gu, goizaldeko bostak direnean, eta Angkorre-
ko aztarnetatik egingo dugun bisitaldian ilargi betea izango dugu bidaide. Angkorrerako bidea bera da izugarri ederra, deskribaezina ere bai agian; badirudi bertako zuhaitz garai, orlegi eta hostotsuek errepidea besarkatu nahi dutela. Sarrerako pasabidea zeharkatuta iritsi gara Angkor Wat inguratzen duen laku artifizialaren gainean dagoen ate nagusira. Une hori deskribatzeko adjektibo ugari erabil ditzakegu, baina

soilik hemen izan direnek uler dezakete zer den ilunpetan tenpluaren barnealdera hurbiltzen ari zarenean sentitzen den handitasuna.Goiztiarrek bisitaldiaren lehen ordu betean ia bakarrik egoteko aukera izango dute, eguzkia irteten hasten den arte behintzat. Tenpluaren atzealdeko eskailera piko eta estuak zeruraino iristen direla dirudi eta merezi du goraino iristeak, baina, hori bai, kontu handia eduki behar da. Afixa batek ohartarazten du arriskuaz, barandarik ere ez baitago. «At your own risk», dio; hau da, zuk zeuk erabaki arriskurik hartzerik nahi al duzun edo ez. Horizontetik eguzkia agertzen hasteaz batera, argazki kamera ateratzera gonbidatzen gaituzten argiak, koloreak, lerroak eta irudiak hasi dira agertzen. Eta, une horretan, gidari turistikoen go28
Popokvileko ur-jauzi ikusgarriak dira goiko irudian agertzen direnak, eta, beheko lerroan, ezkerretik eskuinera, arroz soro batean lanean dabiltzan bi langile eta egun museo bilakatu duten antigoaleko Tuol Sleng eskolako areto bat ageri dira.
mendioei kasurik ez egin izana, eta, iluntzean joan beharrean, tenplua ikustera goizean goiz joateko hautua egin izanaz poztu gara.
Bayon, ehunka aurpegi Bigarren geldialdia Bayonen egin dugu. Gaur ere goiz jaiki gara eta eguneko lehen orduko behe lainoaren artetik ibili gara; txoriek ere errespetua diote isiltasun izugarri honi. Atzo Angkor Wayn
ezagutu genituen bi monje, Seyha eta Ankau Sei, gurekin etorri dira gaur; ederki ezagutzen dute khmer kulturako tenplu misteriotsu honen sinbologia. Seyhak azaldu digu tenpluan dauden lau aurpegiko dorreek budismoaren lau jarrerak –errukia, karitatea, sinpatia eta zintzotasuna– irudikatzen dituela, baina egia da egun horren gaineko iritzi ezberdin eta kontrajarri ugari daudela. Berak ziurtasun osoarekin azaldu digu baina. Tenplua Jayavarman VII.aren erregealdian (1181-1201) eraiki zuten –hori inork ez du zalantzan jartzen–, Angkor Thom-en erdi-erdian. Puntu estrategikoa da eta ondorioz baita gurtza gehien jasotzen duen gunea ere. Barnealdea zirraragarria da. Edertasun deskribaezina du eta izugarri errealista da. Edozein lekura begiratuta ere, beti dago
zuri begira dagoen aurpegiren bat. Guztira 49 dorre dira, euren aurpegi irribarretsuekin, eta lau puntu kardinaletara daude orientatuta. Gainera, kanpoko paretetan garaiko bizimoldearen egunerokotasuna irudikatzen duten 1.200 metro behe-erliebe dituzte. Ikusi beharreko beste leku bat Ta Prohm da. Kasik frantsesek XIX. mendean aurkitu zuten egoera berean dago oraindik. Badirudi zuhaitzen sustraiak eraikinak itotzeko ahalegina egiten ari direla, edo agian zoritxarretik libratzeko babesten dituztela. Ikusi dutenek,gizakiaren eta naturaren arteko sinbiosi ikusgarrienetakoa dela diote. Angkor Thomen bertsio txikia dela esaten dute batzuek, baita Jayavarman VII.a beraren aginduz eraiki zutela ere. Zuhaitz hauetariko batzuek
Angkorreko tenpluetako sarrera elefantean igota igarotzen ari diren turistak dira goiko irudikoak. Beheko lerroan, ezkerrean, Bayon tenpluko aurpegi bereziak ikus daitezke, eta, eskuineko argazkian, aldiz, hondartzako jatetxe bat.
300 urtetik gora dituzte eta bitxia da sustrai bat leiho batetik sartu eta ateren batetik nola irteten den ikustea.
Kabal Spean Apur bat urrunago, Siem Reapeko erdigunetik 32 eta 50 kilometrora zehazki, daude Banteay Srei eta Kabal Spean, hurrenez hurren. Presarik ez badugu, merezi du bisitatzeak. Kabal Spean eta Banteay Srei arteko bidean zelai orle-
giak eta, euren gurasoak lurra lantzen edo uzta jasotzen ari diren artean, urmael txikietan idiekin jolasean ari diren haurrak ikusiko ditugu. Iturburura iristeko ordu erdiko trekking txikia egin dugu eta, behin hara iritsita, gure arreta erakarri du khmer artistek egindako lanak: harrietan jainkoak zizelkatu zituzten hirira iristen zen ura kontsakratzeko. Eta, Bateay Srein, aho zabalik utzi gaituena tenplua izan da: 967. urtean eraikiarazi zuen Jayavarman V.ak eta “Emakumeen Zitadela” gisa ere ezaguna da. Harri arrosetan zizelkatutako erliebe eta tailuak Angkor osoko onenak direla diote. Nahi izanez gero, tenpluen bisitak luze jo dezake. Izan ere, horren ezagunak izan gabe benetan zirraragarriak diren beste hainbat tenplu daude, tartean 29

Angkorreko tenpluetara hurreratzen hasi orduko sumatzen du bidaiariak leku honek duen xarma berezia. Bertan izan direnek soilik uler dezakete sentipen hori.
Elefanteen Terraza, Preah Khan, Preah Neak Pean,Ta Son eta, noski, baita Angkor Thom gunea ere.
Ur-gaineko etxebizitzak Angkor ikusi ostean, Tonle Sap lakutik pasa eta Battambangera iritsi gara. Asiako hego-ekialdeko ur gezako eremu handiena da Tonle Sap, eta, esaten dutenez, lakua eta izen bereko ibaia gizakia eta naturaren arteko bateratzearen ondorio da. Horrez gain, kobre koloreko ur hauek benetako autopista dira egunero bertatik nabigatzen duten biztanleentzat. 1997. urtean biosferako gune babestu izendatu zuen Unesco erakundeak. Bada goizeko zazpietan, puntupuntuan, Battambang aldera irteten den ontzi bat. Guk horixe hartu dugu eta, barruan, tokikoak eta turistak goaz nahasian, hogei pertsona inguru guztira. Sangker ibaiarekin elkartzen den puntura iristean ikusi ditugu lehen etxeak, ertzaren beste aldean. Zenbait puntutan ibaia estutu eta kosta egiten da aurrerantz egitea, eta egoera are gehiago okertzen da kontrako norabidean beste ontzi bat datorrela ikusten duzunean. Sei ordu inguru behar izan ditugu ibilbidea amaitzeko. Sangker ibaiaren urak Tonle ibaian isurtzen diren puntua ahantzezina da, orduan hasi baikara ur-gaineko etxebizitzen artetik nabigatzen. Battambang Kanbodiako bigarren hiri handiena da, eta, gainera, Thailandiarekiko duen gertutasunagatik eta komunikazio sare garrantzitsua duelako –aireportua, errepidea, trenbidea eta ibai bidezko nabigazioa– merkataritza gune garrantzitsuenetakoa ere bada.Era berean, hirian bisitaldia merezi duten tenplu ugari daude.
Phnom Penh, hiriburua Kontrastea. Horixe da Kanbodiako hiriburura iritsi bezain laster gure arreta erakarri duena: eraikin moderno eta kosmopolitak daude frantsesen inbasio garaiko eraikin kolonialen artean; luxuzko autoek eta edozein unetan hondatuko direla diruditen ibilgailu zaharrek partekatzen dute errepidea; ibiltari trajedun dotoreak eta ahazteko zaila 31

Phnom Bakheng tenpluko irudia da lerro hauen azpian dagoena. Argi berezi horrekin, tenpluak oraindik mistizismo gehiago duela dirudi. Azpian, uretan bainua hartzen ari den jendea.
Bokor parke nazionalaren barneko herrixka bat ikus daiteke orrialde honetako argazki nagusian. Ur bareok primerakoak dira nabigatzeko.
32
den gerratearen hondarrak diruditen mamu itxurako pertsonak ikusten dira elkarren ondoan. Errege Jauregiaren gunean –honen barnean dago Zilarrezko Pagoda– daude hiriko eraikin adierazgarrienak eta agian baita ederrenak ere. Eraikinaren kanpoaldean eseri eta, isiltasunean eta presarik gabe, biztanleen eguneroko joanetorriei zein paisaiari begira egotea itzelezko gozamena da: batzuk lanera joan aurretik futbolera jokatzen ari dira; beste batzuk euren tai txi ariketetan buru-
belarri sartuta daude;lore sikuak saltzen ari denik ere bada, baita, besterik gabe, jendeari begira dagoenik ere. Eraikinaren tonu okreko horma horiek talka egiten dute zeruaren urdin biziarekin. Barnealdetik, eraikinaren edertasuna oraindik ikusgarriagoa da. Erdiko dorrea da garaiena –59 metroko altuera du– eta Angkorreko Bayon tenpluaren eredua hartuta eraiki zuten. 1919. urtean inauguratu zuen Sisowath erregeak. Zilarrezko Pagodak lurra estaltzen duten zilarrezko 5.000 baldosei
zor die bere izena. Errege Jauregitik iparraldera metro gutxi batzuk eginda dago 1917.eta 1920.urteen artean eraikitako Museo Nazionala eta bertan ezagutzen den khmer artearen bilduma ederrenetarikoa ikus daiteke. Bada beste Phnom Penh bat ere: ez da horren turistikoa baina, hala eta guztiz ere, merezi du bisitaldiak, bertaratuta herrialdearen historia ezagutzeko aukera baitago. Lehen geldialdia Choeung Ek izeneko gunea izan daiteke. Hiriburutik 15 kilometrora dago eta monu-
mentu itxurako leku honetan Pol Pot eta bere khmer gorriek erail zituzten 17.000 pertsonen aztarnak daude: 8.000 buru-hezur eta jantzi. Eta Tuol Sleng museo-eskolan egin dezakegu bigarren geldialdia. Bigarren mailako hezkuntzako eskola hau S-21 gisa ezagutzen zen espetxe bilakatu zuen Pol Potek. Museoa khmer gorriek utzi zuten egoera berean dago egun eta bertan hil ziren 10.000 pertsonen zeldak eta euren lekukotasunak ezagut daitezke. Hemen bukatu liteke Kanbodiara eginda-
ko bisitaldia, baina bada bidaiari amaiera emateko era bitxi eta ahaztezin bat: Mekong ibaian bizi diren ur gezako izurdeak ikustera joan gaitezke, eta, horretarako, elefante gaineko trekkinga eta ontzian ibilbidea egin ditzakegu. Horixe baita, hain zuzen ere, herrialde honek eskaintzen duena: beste lekuetan sinestezinak eta ezinezkoak diren esperientziak bizitzeko aukera paregabea orain gutxi arte mundutik aparte bizi izan den lur basati eta menderaezin batean. 33

Testua eta argazkiak: Luis Diaz/Visual Natura
RORAIMA TEPUYA
Venezuelako mundu galdua

Romaira tepuyaren gaina 2.800 metrora dago eta bertatik paisaia benetan harrigarriak begizta daitezke, orrialdeotako argazkietan ikus daitekeen bezala
R.H. Schomburgk ikertzaileak Roraima tepuyari buruz idatzitako lanek inspiratu zuten Arthur Conan Doyleren irudimena “Mundu galdua” abenturazko eleberri klasikoa idazteko. Bertan, espedizio batek lurralde helezin bat aurkitzen du, historiaurreko izakiz eta milaka urtez era guztietako hondamendietatik eta zibilizazioetatik bakartuta biziraun duten bestelako espezie bereziz jositako lurralde helezina.
I
tsas mailatik 2.810 metrora dagoen Romaira tepuyaren gailurrean bizi diren espezieak Arthur Conan Doylek deskribatutakoak baina askoz “xumeagoak” badira ere, ezin esan lilura gutxiago dutenik, idazle eskoziarraren “Mundu galdua” eleberriaren izenburuak ezin hobeto deskribatzen baitu ingurune honek helarazten dituen sentsazioak. Munduko mendirik zaharrenentzat hartuak dira tepuyak –pemon hizkuntzan tepuy hitzak “mendia” edo “jainkoen bizilekua” esan nahi du–, eta Lurraren bihotzetik sortutakoak dirudite, naturaz gaindiko indar ezezagun batek bultzatu izan balitu lez.Agian horregatik izan da betidanik misterio kutsu bat beraien inguruan. Goi-lautada itxurako mendiak dira tepuyak, pareta izugarri bertikalek inguratuak; horrenbestez, mendiotako kotarik altuenak ia-ia helezinak dira.Salbuespenak salbuespen,gailurrak oso lauak dira, eta hareharriz osatuta izaten dira hein handi batean, baita kuartzitez eta arbelezko geruza meheez ere. Osagai horiek Guyanatako Ezkutua bezala ezagututako eskualde geografikoaren bereizgarriak dira. Neurri handi batean Venezuelako Gran Sabana eskualdean kokatuta dagoenez Guyanatako Ezkutua,Venezuelan bertan dago tepuy ko-
36
puru handiena; hori bai, kopuruz eta dimentsioz txikiagoak izan arren, Brasilen, Guyanan eta Kolonbian ere izan badira. Geologikoki hitz eginda, Lurrean dauden azaleratutako egitura zaharrenak dira tepuyak; Kanbriarraurrean sortu zirela eta 1.500 eta 2.000 milioi urte arteko antzinatasuna dutela irizten da. Tepuyen adina, beren helezintasunarekin batera, faktore oso garrantzitsua da mendion gailurretan hainbeste espezie endemiko zergatik aurki daitezkeen ulertzeko.Tepu-
yak goi-lautada bateko parte ziren hasiera batean, baina, erosioaren ondorioz, mendi bezala eratu ziren azkenerako; garai horretan lur lehorrean landarerik eta animaliarik ez zegoenez, gaur egun ia ez dago fosilik. Inguruotan bizia mundua existituko ez balitz bezala sortu zela esan daiteke ia-ia. Roraima da Pacaraima mendilerroko goi lautada tepuyen artean garaiena. Babestutako ia 30.000 kilometro koadro dituen eta Unescok Munduko Ondare izendatutako Canaima

Parke Nazionaleko lurretan dago eta, gailurrean,Venezuelak, Brasilek eta Guyanak bat egiten dute; hiru mugak zehazten dituen gunea puntu hirukoitza bezala ezagutzen da. Roraima mendi baten eta goi-lautada baten erdibidean dagoen hibrido geologikoa dela esan daiteke, eta, batez beste, 2.500 metroko altuera du itsas mailaren gainetik. Roraimaren “gailurrak” 31 kilometro koadro ditu eta bere perimetro osoan 400 metroko altuera duten pareta bertikalek babesten dute; beraz, bertaraino iristea izugarri zaila da. Zailtasunak zailtasun, Roraima izan zen igo zen lehen tepuy handia; europar esploratzaile batek igo eta horren lekukotasuna utzi zuen lehen tepuy handia bada behintzat. Abenturaren protagonistak sir Everard F. Im Thurn botanikari aditua eta Harry I. Perkins izan ziren. Royal Geographical Society entzutetsuak babestutako espedizio britainiarra 38
Arthur Conan Doyle idazle eskoziarrak “Mundu galdua” eleberrian idatzi zuena baino “xumeagoak” dira gailur honetako espezieak, baina bidaiaria zur eta lur geratuko da han topatuko duenarekin. Irudiotan ikus daitezke bertako baso tropikal eta paisaia bikainak.
zuzendu zuten, eta, 1884ko abenduan, Roraimaren gailurra zapaldu zuten. Igoera egiteko goi-lautadaren paretari hegal batean atxikitako malda basotsu bat baliatu zuten. Henry Whitely ornitologo ingelesaren aholkuei esker izan ziren “Kristalezko mendia”bezala ere ezagutu izan den Roraimaren ahulgunea aurkitzeko gai; muinoaren inguruotan hegaztiak harrapatzen aritu zen Whitely bere ikerketak egiteko eta balizko igoera bide bat izan zitekeena ikusi zuen. Egun, goi-lautadaren gailurreraino iristeko biderik erabiliena da.
Ramairaren gailurrean ordura arte ukitu gabeko mundua aurkitu zuten; arroka beltzeko ilargi paisaia, forma arraroz eta espezie botaniko ezezagun ugariz zipriztindutakoa, tartean hainbat landare intsektujale edo “karniboro”. Lehen igoera hartan bildutako aleetan, 53 espezie ezberdin aurkitu zituzten, baita hiru genero berri ere. Sir Everard F. Im Thurn botanikariak gozatu galanta hartuko zuen. Ez izan zalantzarik.
Gran Sabana eta pemon etnia Mendion oinetan Gran Sabana eskualdea hedatzen da,Venezuelako Bolivar estatuko hego-ekialdearen zati handi bat hartzen duen ingurunea; beste modu batera esanda, Orinoco ibaiaren goi arroa. Guztira 115 tepuy daude natur altxor izugarri honen erliebe bakar gisa; sabanetako idortasunak ohian trinkoen oparotasunarekin bat egiten du. Paisaia ikusgarriok
Begiak betetzen dituzten paisaiak dira eremu ikusgarri honetako berezitasun nagusia. Begetazio aberatsa, formazio geologiko bitxiak, eta, batez ere, bertikaltasun izugarrizko harrizko mendiak eta ur-jauzi boteretsuak ikusiko ditugu laino artean.
Caroni ibaiaren adar ugariek zeharkatzen dituzte. Caroni ibaia, emariari dagokionean Orinocoren ibaiadar nagusia izateaz gain,Venezuelako bigarren ibai garrantzitsuena ere bada; Roraimaren ondoan jaiotzen da, Kukenan tepuy ederrean. Ibaiaren hasiera ikusgarria da: Kukenan mendiaren goialdetik 610 metroko ur-jauzian amiltzen da, lurrera iritsi bitartean ez delarik tepuyaren pareta bertikalekin kontaktuan sartzen. Gran Sabanako biztanle gehienak pemon etniakoak dira. Mitologia aberatseko herria osatzen dute eta, katolizismoa39

ren eta protestantismoaren eragin handia jasan badute ere, ongi gorde ahal izan dute beren kultur ondarea. Pemonen mito eta kondairak eguzkiari, ilargiari eta tepuyen jatorri eta sorkuntzari lotuta daude. Horien arabera, tepuyak motzondo sakratuak dira,jainko eta heroiek zuhaitzon fruituak pemon herriaren eskura jartzeko moztutako “biziaren zuhaitzak”. Eguzkiaren semeak, Makunaimak, “biziaren zuhaitza” aurkitu eta moztu zuenean sortu zen Roraima mendia;zuhaitzetik era guztietako fruituak zintzilikatzen ziren eta barnean ura eta animaliak zeuden. Zuhaitzak gabezien amaiera eta oparotasunaren hasiera irudikatzen zuen, eta Makuinamak zuzendu zuen honen mozketa, erortzean baliabideak Lur guztian zehar berdin bana zitezen. Hainbat bertsioren arabera, Makunaimaren anaia txikiak mozketa oztopatu zuen eta, ondorioz,aberastasunak ez ziren berdin banatu;horregatik ez da arrain handirik Gran Sabanan. Bertsioak bertsio, zuhaitz sakratuaren motzondoa harri bihurtu zen eta penomek Roroimä Tepü izenarekin ezagutzen duten tepuya sortu zen.
Turismoa eta sinesmen antzinakoenak Egun turismoa Venezuelako gune honetara ere iritsi da.Natura bere modurik garbienean ezagutu nahi duten milaka turista heltzen dira urtero. Balizko ingurumen eraginaz gain, arazoa turistok, kultura ezberdin bat ezagutzeaz gain, kultura hori eragiten dugula da. Pemonentzako tepuyak gune sakratuak dira, beti gogoan dituzten eta beraien jokaera baldintzatzen duten guneak; debekuak dituzte tepuyak bisitatzeko, hainbat kasutan turismoak eta honek ekartzen duen hazkunde ekonomikoak baldintzatzen dituzten debekuak. Gizarte batek bere sinesmen antzinakoenak zalantzan jartzea nahitaez negatiboa ez bada ere, kanpoko eragin batek arazoak eta desorekak sor ditzake orain dela gutxira arte horrelako kontzeptuak existitu ere egiten ez ziren komunitate batean. Hori dela eta, ezinbestekoa da ingurune honetan turismo ardura-
Romairako gainak hogeita hamaika kilometro koadroko hedapena du eta perimetro osoan 400 metroko garaiera duten horma bertikalak ditu. Horrenbestez, benetan zaila da bertaraino iristea. Ezkerrean hormen bertikaltasun izugarri bezain ederra suma daiteke, eta, orrialde honetako argazkian, aldiz, geologiak ingurune honi egin dion opari ederretako bat.
tsu eta iraunkorraren alde egitea. Turismoaren garapenaren eta pemon herriaren sinesmenen arteko gatazka ulertzeko, hona hemen adibide bat: Canaima Parke Nazionaleko arauen arabera, tepuy batera igotzeko ezinbestekoa da pemon gidari baten eta pinumpanin edo tokiko zamaketarien laguntza izatea, eta, bisitari askok ez badakite ere, gehienei burutik pasa ere ez litzaieke egingo igoerari beraien xamanen eta zaharrenen gomendioak entzun gabe ekitea. Egindako “urratze kulturalaren” ondorioak arintzeko, igoeran zehar tepuyen baliabideen jabe diren espiritu maltzurretatik babesteko laguntza erreguak errezitatzen dituzte pemonek diskrezioz. Bisitariari dagokionean, Raraima tepuyak sorrarazten dituen sentsazioak ezin hobeto deskribatzen ditu Henry Gonzalez mendizale venezuelarrak “Una aventura llamada Tepuy” liburu eder eta liluragarrian. Hamalau urtez tepuyak eskalatzen aritu ondoren,mendiok zein inguruotako biztanleak ondo baino hobeto ezagutzen ditu, eta, bere esperientziaren arabera, «tepuyen magia dela-eta, beraien aurrean erabat txikiagotuak sentitzen gara, hodei koroaren baten infinituan galtzen diren harresi horzdunen oinean txikiagotuak, ehunka metroko harkaitz bertikalek sortzen dituzten bertigozko dorreen alboan txikiagotuak;hori bai,beren gailurretatik harrizko mendi izugarriok denboraren hasieratik zaintzen dituzten ohian eta sabanek osatutako paisaia liluragarria begiztatzen dugunean, erraldoi sentitzen gara bat-batean». 41

Testua eta argazkiak: Miren Garate
ANBERES
Diz-diz egiten duen hiria
Testua eta argazkiak: Miren Garate
ANBERES
Diz-diz egiten duen hiria
Goenplaats plazan gauez ateratako irudia da orrialdeotako argazki nagusia. Lerro hauen azpikoak tabernaz lepo dagoen Handshoenmartkt plaza eta zaldiak tiratako gurdia Udaletxe aurrean.
T
Bisitariei diamanteekin ongietorria egiten dien hiriak ez
dauka konplexutarako motiborik. Are gutxiago Grote Markt
plaza, Het Steen gaztelua edota Onze Lieve Wrouwe katedrala bezalako eraikinak edukiz gero. Seguru asko Bruselak, Brujasek nahiz Gantek izen handiagoa edukiko dute herrialdeko helmuga turistikoen zerrendan. Baina zer inporta du horrek? 44
renetik jaitsi eta euria. Ez zaitu ezustean harrapatu, ohartarazi zintuzten aurrez herrialdea bisitatu zuten adiskideek. Azken hamar urteotako batez bestekoak begiratu dituzu Interneten, eta hodeiek ez udan eta ez neguan ez dutela barkatzen ikusi duzu; uztailean, esaterako, 30 egunetatik 18tan egiten du euria, otsailean bertan baino bi egun gehiagotan. Horietako bat da gaurkoa. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri behar
zaiola dio esaerak. Hala abiatu zara hirian barrena, aterkia eskuan duzula. Anberesen zaude. Brusela, Brujas edota Gante nahiago izaten dituzte turistek, baina Belgikako bigarren hiririk garrantzitsuenak –450.000 biztanle pasatxo ditu– ere badu bere xarma. Central Station tren geltokitik atera bezain pronto diz-diz egiten duten erakusleihoekin topo egin duzu. Diamantez egindako bitxiz beteta daude. Inbidiaz
begiratzen die jendeak kanpotik. Banaka batzuk dendara sartzen dira informazio eske. Bikoteak dira gehienak, ezkontza eraztunaren bila joandakoak. Diamanteak erosteko asmotan dabiltzanentzat leku ezin aproposagoa da Anberes. Han ekoizten dira munduko diamanteen %85. 35.000 pertsonari ematen die lana industria horrek, eta 1.500 bitxi denda inguru daudela hirian kalkulatzen da. Diamantmuseumen
edo Diamondlanden ikus daiteke nola zizelkatzen duten minerala, eta erosteko aukera ere ematen dute. Bisita amaitu ostean, Meir etorbide luzean behera jarraitu duzu. Ezker-eskuin Europako hiri guztietan aurki daitezken arropa dendak daude. Kalearen erdi parean, ezkerrera, Rubenshuis markatzen duen seinalea; Peter Paul Rubens margolariaren etxea eta lantokia izandakoa da. Alemanian jaio bazen 45

ere, bizitzaren zati handi bat pasa zuen Anberesen, gurasoak ere hangoak zituelako. Hil zenetik 570 urte pasa dira dagoeneko, baina oraindik izugarri maite dute hirian. Aurrera jarraitu duzu, hiriaren erdigunera arte. Katedralera iritsi zara. Gotiko estilokoa eta Ama Birjinari eskainitakoa da. Barruan lehen aipatutako Rubensen artelanak nabarmentzen dira. Kanpoaldetik begiratuta 123 metroko dorreak deitzen du arreta. Handik gertu dago Grote Markt ere, udaletxearen plaza. Leihoetatik zintzilikatutako banderek ematen diote kolorea eraikinari. Plaza erdi-erdian bada iturri lanak egiten dituen eskultura bat, Silvius Bravorena. Hari lotuta dago hiriaren izena. Kondairaren arabera, Druoon Antigoon izeneko erraldoi bat bizi zen Schelde ibaian. Handik pasatzen zen ontzi bakoitzeko kapitainari ordainsaria eskatzen zion. Ez zuen ezezkorik onartzen: norbaitek uko eginez gero, eskua mozten zion eta ibaira jaurtitzen zuen. Egoerarekin nazkatuta, behin, Silvius 46
Onze Lieve-Vrouwekathedraal edo Anbereseko katedrala, 50 metro luzeko kaia eta Pelikaanstraat kaleko xehetasuna ikus daitezke goiko ilaran, ezkerretik eskuinera. Behean, tranbia, Handshoenmarkt plazako jatetxe bat eta anberestar judu ugarietako bat bizikletan. Eskuineko orrian, Het Steen gaztelua eta portuko ikuspegi orokor bat.
Koornmarkt da horietan ezagunena. Mahai gainetan, muskuiluak patata frijituekin eta garagardoa dira gehien ikusten direnak. Indarberrituta, itsasertzeko pasealeku alderantz abiatu zara. Eskailera batzuk igo eta hiriaren eta Shelde –edo Escalda- ibaiaren ikuspegi ederra aurkitu duzu. Jende asko dabil urertzean paseatzen.
50 kilometroko kaia Bravo zenturioi erromatarrak mendekua hartzea erabaki zuen. Berak moztu zion eskua erraldoiari eta ibaira bota zuen. Hortik dator hiriaren nederlanderazko izena: Antwerpen –ant eskua da eta werpen bota, beraz, “eskua bota”–. Grote Markteko eskulturan, Bravo agertzen da eskua botatzen, erraldoi besamotzarekin eta uretako hainbat animaliarekin. Inguruan, zaldiei lotutako egurrezko gurdietan paseatzen dira turistak, inguruko etxe dotoreei so eginez. Jatetxez beteta daude Grote Markt ondoko kale estuak, eta giroak laguntzen duenean, terrazez ere bai. Oude
Urari lotutako hiria da Anberes, portuari gehienbat. Diamanteek ez ezik, portuak ere biztanle askori eman die jaten. Izan ere, 50 kilometroko kaiarekin Europako portutik garrantzitsuenetakoa da. Europa iparraldean kokatuta, lehiakorra izaten asmatu du, eta Belgikako esportazio eta inportazioak ez ezik, beste hainbat herrialdetakoak ere handik egiten dira. Merkantzietan oinarritzeaz gain, turismora ere egokitu da. Argazkiak egiten dituzte atzerritarrek, pasealekuan hain ohikoak diren margolariek paisaiak margotzen dituzten bitartean. Oso metro gutxira badago bai, erretratatzea merezi duen zerbait: Het Ste-

Justizia Jauregira abiatu zara gero pasealekutik. Denbora pixka bat behar duzu iristeko,ez dago gertu-gertu,baina bai oinez joateko moduan. Heldu zara. Eraikin klasikoetan egoten dira hiririk gehienetan justizia jauregiak. Ez da Anbereseko kasua. 2006an inauguratu zuten Richard Rogersek diseinatutako obra. Polita batzuentzat, itsusia irizten diote besteek. Kuriosoa bederen bada, teilatua batez ere.Altuera ezberdinetan mozten da. Zatirik garaienek 24 metro neurtu eta 24 tona pisatzen dituzte, eta gelarik handienak estaltzen dituzte. Txikienak, berriz, 11 metrokoak eta 18 tonakoak dira. Tximeletan aurkitu zuela inspirazioa azaldu zuen Rogersek. Tranbia linea asko gurutzatzen dira Justizia Jauregiaren aurrean. Hiria ezagutzeko oinez ibiltzea modukorik ez dagoela eta, oinez jarraitzea erabaki duzu. Stadsparken atseden hartu duzu. Paseatzen ari dira erretiratuak, gazte batzuk futbolean jokatzen dute,eta gitarra jotzera joandakorik ere bada.
Komunitate judua
en gaztelua, Anberesen aurki daitekeen eraikinik zaharrena. Erabilera asko eman dizkiote historian zehar. Espetxe izan zen bere garaian. Sententzia eman arte edukitzen zituzten han presoak. Eskuak edo burua moztea, edo bizirik erretzea. Horiek izaten ziren zigorrik ohikoenak. Zortedunentzat, aldiz, bizi osoko kartzela zigorra. Arkeologia museo gisa atondu zuten 1890ean. 1952tik, aldiz, itsas museo da. 48
Justizia Jauregia da goiko irudikoa. Parisko Pompidou museoa bezalaxe, eraikin hau Richard Rogersek diseinatu zuen. Behean, Groenplaatz plaza, eta, lehen planoan, Rubensek egindako eskultura bat.
Auzo judutarrera joan zara handik. Anberesen dago Europako komunitate judurik garrantzitsuenetako bat. Bigarren Mundu Gerra aurretik 55.000 inguru zeuden hirian. Naziek, ordea, Belgika inbaditu zuten 1940an, eta haietako asko kontzentrazio eremuetara eraman zituzten. Egun 22.000 inguru daudela esaten da. Itxuraz, traje beltzek eta ileko kiribilek nabarmentzen dituzte. Urtez urte gutxituz doa Anbereseko judu kopurua, gazteetako asko ikastera atzerrira joan eta ez direlako itzultzen. Umetan, eskola juduetan ikasten dute gehienek. Hainbat ikastetxe daude Anberesen bertan ere. Helduak, tradizioz, diamanteen negoziora dedikatu izan dira. Auzo judutarra diamanteen auzotik oso gertu dago, hiriaren erdigunean bertan, ibilbidea hasi duzun tokian zehazki esanda. Berriro bistaratu duzu tren geltoki dotorea, eta irteeran baino gehiago erreparatu diozu. Eliza edo basilika baten itxura duela konturatu zara. Begira ikusita, adineko anberestar bat etorri zaizu;harro,munduko bost geltoki politenen artean dagoela kontatu dizu.
30 Irudia: Koldo LANDALUZE
BIDELAGUNA AGENDA
MUNDUARI BEGIRA JAVA uharteko Baduy herriaren kultura BANGLADESHen burka ez da derrigorrezkoa LIBANOko uretako taxiak, martxan ANTARTIKA eta neurriz kanpoko turismoa Kafe italiarraren moda heldu da EGIPTOra VENEZIA, publizitate afixez estalia TXINAko oasi preziatuena desagertze bidean
• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
HORIZONTETIK HARATAGO Rimbaud, poeta madarikatua MUNDUKO SUTEGIAK Mexikoko sukaldaritza barrokoa GOGOAN HARTU Jantar Mantar behatokiak
HITZORDUAK MEXIKO: Hildakoen oroimenezko egunak BRUJAS: Brugge-Centraal jai multikulturala LIVERPOOL: John Lennon oroituz PARIS: Udazkeneko jaialdia INDIA: Sikh erlijioa eta durbanteen festa TXINA: Nuo Opera antzezpen-errituala INGALATERRA: Suzko upelen gaualdia
Laburrak
internet
Eskaintzak OPORRALDIA ELURRETAN
BOSKIMANOEN ALDE, BOTSWANARI BOIKOTA NORAEZEAN, JAKIN-MINA DUTENEN GUNEA Botswanako Gobernuak «Kalahariko boskimanoen aurka daraman jazarpen kanpaina bortitza eten dezan», herrialdeari boikota egiteko eskatu die turistei Survival Internationalek. Gobernuak hamahiru urte daramatza herrialdeko lehen biztanleak izan ziren boskimanoak kanporatzen. Hauei ura eta elikagaiak ukatzen dizkieten bitartean, safariak antolatzen dituzte Kalahariko erreserban, igerilekua duen luxuzko hotela eraiki dute, eta, Survival Internationalen hitzetan, posible da Gem Diamons enpresari boskimanoen lurretan diamante meatzea zabaltzeko baimena ematea.
Noraezean Euskal Herriko Elkarte Geografikoa aurkeztu berri dute, «jakin-mina larruazalean daramaten eta gure planetaren aniztasuna maite duten guztiei» zuzenduta dagoen espazioa. Munduko herriekiko maitasuna, bidaiatzeko gogoa eta mugez harago dagoenarekiko interesa agertzen duten pertsonek sortu dute elkartea eta euren helburua sentsibilizazioa eta jendarteratzearen bidez planetaren zainketa bideratzea da. Euren ekimenen artean hitzaldiak, bidaiak eta solasaldiak daude. Informazio gehiagorako, sartu elkartearen web-orrialdean: http://geonoraezean.wordpress.com
BISITALDI MUGATUAK HIRI DEBEKATURA Beijingeko Hiri Debekatua antigoaleko hiri inperiala eta Txinako erakarpen turistiko nagusienetakoa da. Turismoak sortutako arazoei aurre egiteko, hurrengo urtetik aurrera eguneko bisitaldi kopurua murriztuko dute. Batez ere oporraldiei begira hartutako neurria da, milaka baitira sasoi horretan bertaratzen diren txinatarrak. Neurria bideragarri egiteko txartelak banatzeko sistema elektronikoak ezarriko dituzte, inguruko beste hainbat gunetan egin duten bezala, Tibeteko Lhasa hiriko Potala jauregia edota Dalai Lamaren antigoaleko egoitza kasu. Azken horretan, esaterako, eguneko 2.300 bisitari besterik ez dituzte onartzen.
GERTAKARI PARANORMALAK ERRUSIAN Perm eskualde errusiarrak turistak erakartzeko era bitxia topatu du: objektu hegalari ezezagunen (OHE) behaketak egiteko irteerak antolatzen hasi dira. “Ohiz kanpoko zonaldea” afixa jarraituta iristen da Molebka herriraino, hura baita, jarraitzaileen hitzetan, OHE gehien ikusi diren gunea. Uralen magalean dagoen 44 kilometro koadroko ingurune honetan gertakari paranormal ugari izan direla ere azaldu dute, besteren artean Ahots Elektronikozko Fenomenoak (AEF) edota eremu elektromagnetikoen eraldaketak.
BIDAIAK, DENEN ESKURA Ezintasunen bat duten pertsonei zuzendutako ataria da Viajes Accesibles, eta, bertan, gurpildun aulkientzat prestatuta dauden hotelak, irteerak, gor-mutuen lengoaia dakiten gidaridun zirkuituak eta gisakoak aurki daitezke. Webgunea ere ikusmen arazoak edota sagua maneiatzeko arazoak dituztenentzat egokitua dago. w w w.viajes2000accesibles.es
POUSADAS PORTUGALEKO SAREA Portugaleko Pousadas sareak bidaia laburretarako eskaintzak ditu. Esate baterako, bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia logela bikoitzean, gosaria barne, 75 eta 140 euroren artean har daiteke. Salneurriak kokalekuaren eta pousada bakoitzaren araberakoak dira. Eskaintza azaroaren 1a eta 2011ko martxoaren 30a bitartean egongo da indarrean. www.pousadas.pt
HOTEL GAY ETA NUDISTA, URUGUAIN TURISMO GUNE BERRIA MACHU PICCHUN Machu Picchuko zitadela inguruan dauden hondar inkak txukundu eta turistentzat gune berria antolatzen ari dira Peruko hainbat arkeologo. Inkaraqay izena eman diote Huayna Picchu mendiko gune berri honi. Ikerlarien arabera, orain atontzen ari diren gunea 4.500 metro koadroko gotorleku esekia da eta inken zitadelaren jaki-gordailua zen. Nekazaritzarako bost gune ditu eta baita erritualetarako plataforma bat, behatokia eta murru inka erraldoi bat ere. Orain Inkaraqay eremuaren garbiketa lanetan ari dira, eta, ostean, zaharberritze lanak hasiko dituzte. Aurreikusi dutenez, lau urte iraungo dute lanok.
ERRUSIAK HOTELA ERAIKIKO DU ESPAZIOAN Konpainia errusiar batek espazioa ezagutu nahi duten turistentzat hotela eraikiko du. Lehen modulua 2015. edo 2016. urterako orbitan egotea espero dute eta zazpi pertsona har ditzaketen lau kabina izango ditu. Ekimenaren sustatzaileek azaldu dute moduluaren barnealdeak ez duela Nazioarteko Estazio Espazialaren (ISS) antzik izango: erosoa izango da eta izango dituen leiho handietatik lurra ikusi ahalko da. Orain arte, espaziora bidaiatzeko aukera izan dutenek ISSko lokalak eta bertako bizi baldintza zurrunak kosmonautekin partekatu behar izan dituzte. 50
Montevideotik gertu, Punta del Esten, bainuetxea zabalduko dute hurrengo urtean: Hego Amerikan homosexualei zuzendutako lehen hotel nudista izango da. Chihuahua Resort Nude Beach izeneko luxuzko ostatu honek bi eraikin independente izango ditu. Horietako batek 34 logela izango ditu bezero homosexualentzat, eta, bigarren eraikinak, aldiz, 46 gela heterosexualentzat. Hotelerako erreserbak eta abonuak hurrengo urteko urtarriletik aurrera hitzartu ahalko dira, eta, izaten duen harreraren arabera, etorkizunean konplexua handitzeko asmoa ere agertu dute.
Sunweb Vacaciones agentziak Andorran eskian aritzeko eskaintza bereziak ditu. Lau izarreko ostatu batean zortzi egun mantenu erdian igarotzeko proposamen interesgarriak ditu, forfait-a barnean hartuta. Hori bai, dataren arabera, salneurriak oso ezberdinak dira. Esaterako, 2011ko urtarrileko bigarren astetik aurrera Soldeun logela bikoitza pertsonako 524 euroren truke dute. Urte honetako azken astean, aldiz, salneurriak nabarmen egiten du gora. Estatu frantseserako, Suitzarako edota Austriarako eskaintza bereziak ere topa daitezke agentziaren webgunean. http://invierno.sunweb.es
AUDIOGIDAK SAREAN Geroz eta gehiago dira audiogiden aldeko hautua egiten duten bidaiariak eta Audioviator gida horiek sortu, bilatu eta partekatzeko aukera ematen duen sare soziala da. Ingelesez eta gaztelaniaz dago webgunea, eta, munduko mapan herrialde baten gainean klikatuz, tokiko audiogida ezberdinak ikusi eta entzun ditzakegu. w w w.audiov iato r.com
HEGALDI MERKEAK 2011ko apirilaren 11 bitartean milioi bat hegaldi merke eskainiko ditu Iberiak. Estatu espainolerako, Amerikarako edota Europarako hegaldiak topa daitezke, eta, adibidez, Bilbotik New Yorkerako joan-etorriko hegaldia 573 euroren truke har daiteke azaroan, tasak eta kudeaketa gastuak barne. www.iberia.com
BIDAIA AGENTZIA, SOILIK EMAKUMEENTZAT
ETXEBIZITZA TRUKAKETA
Orain hilabete batzuk sortu zuten Focus bidaia agentziaren berezitasuna soilik emakumezko bezeroak onartzen dituela da. Estatu espainola da bere lan esparrua eta helburua bertako emakumeen aisialdirako aukerak zabaltzea da. Bidaiatzea leku berriak ikustea baino gehiago izan dadila nahi dute eta bezeroek bisitatzen dituzten herrialdeetako biztanleekin hartu-emanak izatea eta herrialdeon errealitatea ezagutzea sustatzen dute, baita bidaiariak bisitatzen dituzten lekuetan arrotz ez sentitzea ere. Hurrengo hilabeteetarako aukeren artean, Marrakech, Malta, Sizilia, Japonia edota Argentina ezagutzea proposatzen dute. Informazio gehiagorako: www.focusonwomen.es
Bidaiariek oporraldietarako euren etxebizitzak beste herrialderen batekoekin trukatzea hedatzen ari da eta Homelidays atarian bada aukerarik: hemen udaberria denean, Buenos Aireseko Palermo Soho punta-puntako auzoan 95 metro koadroko eta lau-sei pertsonarentzat lekua duen teilatupea har daiteke asteko 250 euroren truke (Argentinan uda izango da). Recoleta gune chic-ean bi pertsonentzat estudioa eguneko 30 euroren truke edo asteko 150 eurotan har daiteke. www.homelidays.es
ARAZORIK GABE KONEKTATU Bidaia bat antolatzerakoan maiz ez dugu kontuan hartzen bisitatuko dugun herrialdeko tentsio elektrikoa edota erabiltzen duten entxufe mota Euskal Herrian ohikoak direnen ezberdinak izan daitezkeela. Atari honetan munduko herrialde guztietako tentsio, frekuentzia eta entxufeen informazioa dute. http://otae.co m /enchufes
51

MEXIKO Arbasoei gurtza Galdu dituzten senideak era batera edo bestera hor nonbait daudela sinesten dute mexikarrek eta, hala, urtero jai handia antolatzen da Domu Santu egunaren bueltan. Edariz eta lorez apaindutako aldareak, hezurdura itxurako gozoak eta musika ez dira sekula falta izaten.
henago hasten dituzte. Pentsa daitekeenaren kontra, aldareak etxeetako atarietan edota leku publikoetan kokatzen dituzte, eta, horietan, txukun-txukun, janaria, edaria, loreak, objektu pertsonalak, hildakoaren irudiak eta zigarroak ere jartzen dituzte, opari modura, euren senidearen izpiritua goxatu eta oraindik ere gogoan dutela agerrarazteko. Hilaren 1ean, “aingerutxoak” ohoratzen dituzte bereziki; zendu diren haurrak, alegia. Eta hurrengo egunean, hilaren 2an, izaten da helduen txanda. Oaxacan, adibidez, konpartsak eta hainbat ekimen artistiko izaten dira egun horretan eta baita merkatua ere: hezurren itxurako gozoak, gorringo ogia, txokolatea eta kuia eta tejocote gozoak ez dira falta izaten.
BRUJAS Brugge-Centraal jaialdia
Anna Khomulo/Ge tty Images/Hemera
A
rbasoei gurtza egitea, ohitura baino gehiago, errituala da Mexikon. Hala, herrialdean badira azaroaren 1a, Domu Santu eguna, ospatzeko era ezberdinak eta guztiek dituzte komunean bi elementu: galdu dituzten senideenganako begirunea eta bizirik daudenekiko poztasuna. Jaialdia herrialde guztian ospatzen bada ere, hegoaldean eta nekazal lurraldeetan du garrantzia gehien. Loreak,kolorez jositako aldareak,buru-hezur edo hezurdura itxurako gozoak, mozorroak, milaka kandelaz argiztatutako hilerriak eta jendez lepo dauden kaleak dira nagusi Domu Santu egunean bertan, baina prestaketa lanak askoz le-
Deabruen dantza Costa Chican, bere aldetik, deabruak irteten dira kalera. Arropa ilunak eta maskara sofistikatuak soinean, komedia kolektibo honetan publikoaren parte hartzea ezinbestekoa izaten da eta deabruen dantza ere egiten dute. Harmonika, charrasca –astoaren masailezurra orein hankaz igurtzi eta soinua ateratzen duen musika tresna– eta tigra izeneko danbor afrikarra erabilita,adarrak eta bizarrak dituzten deabruek dantza egiten dute, publikoa zirikatzen dute eta herritarrak eurekin batzera ere gonbidatzen dituzte. Amaitzean, aldareetako gozoak “lapurtzen” dituzte. Ohiturarik bereziena, hala ere, maien Pomuch komunitatekoa izango da ziurrenik. Domu Santu eguna iritsi baino lauzpabost egun lehenago, hildakoak lurpetik atera eta brotxa eta zapiak erabilita garbitu egiten dituzte,gero beren izenak bordatuta dituzten izaretan bildu eta berriro ere lurpean sartzeko. «Ez badugu hori egiten ahaztu egiten ditugu, existituko ez balira bezala da», dio bertako emakume batek. Azaroaren 1a iristen denerako dena prest izaten dute, eta, galdu dituzten senideak ohoratu eta gogoratu dituztela ospatzeko, festa handia egin ohi dute aldareetan utzitako elikagai, edari eta gozoekin.
Anna Khomulo/Getty Images/Hemera
hitzorduak
A
ski ezaguna da Brujas, Flandeseko hiria. Nabigatzeko primerakoak diren ubideak ditu, Erdi Aroko eraikin, murru eta dorre zainduak nonahi aurki daitezke eta giro lasaia arnasten da hirian; hala, hein batean, iraganera bidaiatu duenaren sentsazioa izaten du bisitariak. Horrek guztiak aire erromantikoa ematen dio hiriari,eta,bost urtean behin,Brugge-Centraal jaialdiarekin batera, kultur ekimenek hartzen dute Brujas. Herrialdeko artistak zein Erdialdeko Europatik datozenak batuko ditu jaialdiak, eta, guztien parte hartzearekin, lau hilabetetako egitarau zabala osatu dute. Besteren artean, kontzertuak, film emanaldiak, antzerkiak eta erakusketak izango dira Brujasen datorren urteko urtarrilaren 30era bitartean. Gainera, egitaraua osatzerako orduan Europako ekialdearen eta mendebaldearen zein orainaren eta iraganaren arteko oreka mantentzen saiatu dira, eta, hala, jaialdian zehar proposamen ezberdinak ikusteko aukera izango da. Bi aipatzearren, “Luc Tuymas: Erdialdeko Europako ikuspegi bat” ibilbide artistiko garaikidea eta “Van Eyck tot Dürer” arte historikoaren erakusketa nabarmen daitezke. Azken hori flandestar primitiboei eskainita dago eta garai hartan alemaniarrekin zituzten hartu-emanak erakusten ditu.
Erdi Aroko hiri ikusgarri honetako ubideetan nabigatzea, kalerik kale ibiltzea eta duen xarma berezi hori sumatzea berez da zoragarria. Guzti horri Brugge-Centraal jaialdi kulturalak hiriari ematen dio bizitasuna gehituta, bisitaldi borobila egiteko aukera dago.
Proposamen kultural zabal honek are erakargarriagoa egiten du Brujas, baina, jaialdiaz kanpo ere, hiriak baditu bisitatu beharreko hainbat puntu. Esaterako, Grote Park edo Plaza Nagusian eraikin izugarriak bisita daitezke, baita Talaia gisa ezagutzen den monumentu itzela ere: Brujasen autonomia eta askatasunaren ikurra da. XII. mendeko basilika, auditorioa, serorategia edota Parpail Zentroa eta Eskola ere ikusteko modukoak dira. Hiriaren kanpoaldean ibilbideak egiteko aproposak diren hainbat bide eta zelai daude, eta ubideetan osteratxo bat egitea ere benetan atsegina da. Jaialdiaren gaineko informazioa www.brugge-centraal.be webgunean kontsulta daiteke. Brujasi buruz gehiago jakiteko, berriz, bisitatu www.flandes.net ataria. 53

hitzorduak CHANGJING (TXINA)
OTTERY ST. MARY (INGALATERRA)
Nuo Opera, gaizkia uxatze ko Azaro a Milaka urtetan zehar, arbasoak zein jainkoak ohoratzeko eta deabruak exorzizatzeko sakrifizioak eta zeremoniak egin izan dira Txinan. Nuo errituala da horietako bat, eta, egun, garai haiek gogora ekarri eta gaizkia uxatzeko Nuo Opera izeneko antzezpen-errituala egiten dute. Udaberria eta udazkena sartzearekin batera egiten da maskara dantza hau: antzezleetako batzuek aurpegi alai eta atsegineko mozorroak janzten dituzte, eta, beste batzuek, deabrua irudikatzeko aurpegiera beldurgarriak. Dantzak arte martzialen mugimendu ugari hartzen ditu, horien bidez zorigaitza eta gaixotasuna uxatzeko.
S u z ko upelen gaua Azaroak 5 XVII. mendean alkoholismoak arazo franko ekarri zituen Ingalaterrako hegomendebaldeko Ottery St. Mary herrixkara eta, izurriteari amaiera emateko asmotan, edari alkoholdun guztiak bildu eta horiek sutan erretzea otu zitzaien. Egun, gertakari hura gogora ekartzeko suzko upelen gaua egiten dute eta festako ekitaldi nagusia lasterketa berezi bat izaten da: parte hartzaileek bizkargainean sutan dagoen alkitranez betetako upela zamatu behar dute. Lasterketak milaka pertsona batzen ditu eta Erdi Aroko herri honen kaleak argiz betetzen dira.
LIVERPOOL (INGALATERRA) INDIA Durb anteen Jaialdia Azaroak 14 Sikh erlijioko kideek Jainkoa egon badagoela baina ez duela formarik uste dute. Hala, ez dute inolako idolorik ohoratzen eta euren ospakizun erlijiosoak dituzten hamar guruen urtebetetzeekin bat eginez burutzen dituzte, horiek baitira sikhen sinismenei forma ematearen arduradunak. Kartik hilabetean (urria eta
azaroa bitartean) Nanak Dev guruaren urtebetetzea ospatzen dute, eta, horretarako, Durbanteen Jaialdia egin ohi dute urtero. Zehazki, ospakizunak hiru eguneko iraupena izaten du eta horietan zehar sikh guztiek eramaten dute buruan euren erlijioaren bereizgarri den durbantea; hortik jaialdiaren izena. Ospakizunei hasiera emateko prozesioa egin ohi dute: sikhen banderak gidatzen ditu erromesak eta honen atzetik ereserkiak jotzen
John Lennoni omenaldia Abenduak 8ra arte Liverpoolek The Beatles musika talde sonatuaren sorleku izan zelako du entzutea eta aurten John Lennon taldekideak 70 urte beteko lituzkeela ospatzeko (urriaren 9an) zein bere heriotzaren 30. urteurrena dela gogora ekartzeko (abenduaren 8an) hainbat ekimen antolatu dituzte. Hiriko hainbat erakunde batu eta musika emanaldiak, zinema, poesia eta arte erakusketak antolatu dituzte.
dituzten musikari eta kantariak joaten dira. Ezpata eskuartean dutela borroka-arteen erakustaldiak egin ohi dituzte ibilbidean zehar, eta, amaitzean, euren liburu sakratuaren irakurketa ere egiten dute; ostean, denak batera bazkaltzera joaten dira. Jaialdi hau sikh erlijioko garrantzitsuenetakoa da, eta, munduan barreiatuta dauden sikh komunitate guztietan egiten bada ere, Punjab eta Haryana eskualdeetan indar berezia du.
PARIS U d a z ke n e ko Jaialdia U r te buka e ra bitarte a n Dagoeneko martxan da Pariseko Udazkeneko Jaialdia, eta, horrenbestez, urte amaiera bitartean Estatu frantseseko hiriburua ekitaldiz gainezka izango da. 1972. urtean sortutako jaialdi honen baitan, hogei kontzertu egingo dira, tartean ospe handiko opera eta musika klasiko emanaldiak. Zine proiekzioek, dantzak eta antzerkiak ere badute lekua Udazkeneko Jaialdian, eta, kultura ezberdinek eskaintzen dutena ikusteko, hainbat herrialdetako artistak gonbidatu dituzte. Besteren artean, hiru hilabete hauetan Parisen izango dira Japoniatik, Errusiatik, Estatu espainoletik eta Alemaniatik heldutako artistak. Hala, programan baithak kontzertu hindu tradizionalak edota “Hamlet” obraren bertsio modernoak ikusi ahalko dira, baita gizartearen gaineko Toshiki Okadaren obra laburrak, Mozarten 54
“The John Lennon Tribute Season” izena daraman jaialdi honek, gainera, bat egingo du The Beatles taldearen sorreraren 50. urteurrenarekin eta desagerpenaren 40. urtemugarekin. Honekin guztiarekin, 100.000 turistatik gora espero dituzte egunotan Liverpoolen. Hainbat bisitari berezi izango direla ere iragarri dute, tartean Black Sabbath taldeko Ozzy Osbourne. Egitaraua ikusi edota Lennonen zein talde mitikoaren informazio jasotzeko, sartu www.betalesstory.com webgunera. “Carmen” tragediaren interpretazio librea eta Merce Cunnigham dantza talde sonatuaren emanaldiak ere. Hain justu, aurten zendu den Cunnighami omenaldi berezia eskaintzeko asmoa dutela azaldu dute jaialditik. Bestalde, aipagarria da Udazkeneko Jaialdiak esperimentazioaren aldeko apustua egiten duela. Era horretan, entzutea ez duten artista berritzaileek ere izaten dute lekua ospakizun honetan; antolakuntzatik adierazi dutenez, nagusiki egungo munduaren gaineko interpretazio pertsonalak jorratuko dituzte. Salneurriari dagokionean, emanaldi bakoitzerako sarrerak 8 eta 36 euroren artean eskura daitezke, eta, jaialdia hiri osora zabaltzeko asmoz, Pariseko hainbat lekutan egingo dira, besteren artean Pompidou Zentroa, Pariseko Opera eta Bastillako Opera. Beraz, urte amaiera aurretik Paris bisitatzekotan bagara, artea eta kultura sekula baino biziago dituen hiri batekin egingo dugu topo. Jaialdiaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, programa osoa sarean dago ikusgai, www.festival-automne.com webgunean. 55

Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
ARTHUR RIMBAUD Poeta madarikatu eta bidaiaria
B
izitza labur bezain bizia izan zuen Arthur Rimbaud poetak. Barne munduaren aztertze oinazetsua inor gutxik bezala bizi izan zuen. 1854. urtean jaio zen, Belgikako mugatik gertu dagoen Charville herri txiki frantsesean. Bere dohain intelektualak zirela-eta, haurtzarotik nabarmendu zen; hala, institutuan bertan ere mutil arrakastatsua izan zen itxura hauskorra, ile horia eta begi urdinak zituen gaztea. Bere irakasle bat izan zen garaiko poeta madarikatuak ezagutzeko bidea ireki ziona eta horrela ezagutu zituen Rabelais, Baudelaire edota Victor Hugoren lanak. Literaturaren pozoia barru-barruraino sartu zitzaion, eta, une hartatik aurrera, atzean utzi zituen betiko xalotasunez, begirada garbiz eta kaperaz jositako urteak.
Liburuak eta abentura Parisko Komuna Estatu frantseseko hiriburuko kaleen jabe egin zen 1871n eta Rimbaudek etxetik alde egin eta bertara joatea erabaki zuen, matxinada bere begiekin ikusi nahi zuelako. Gaztearen sormen literarioa piztu zuen Parisko esperientziak, eta, bizi izan zituen gertakariak benetan lazgarriak izan baziren ere, edo agian horregatik, bere olerkiak maisulan izatera iritsi ziren. Rimbauden moral tradizionala babesten zuten azken murruak eraitsi zituen gerrak. Paul Verlaine ezagutu eta elkarrekin mozkorraldiz eta gehiegikeriaz jositako bizimoldea eraman zuten. Sasoi horretan belarrarekin esperimentatu zuen, haxixa erre zuen eta alkimia eta magiarekin ere jolastu zuen. Hiru urte beranduago, 1874an, ekintza literarioa alde batera uztea erabaki zuen. Londres, Eskozia, Suitza eta Italiako iparraldean batetik bestera ibili eta gero, mundua ezagutu behar zuela erabaki zuen, eta, hizkuntzetarako zuen erraztasunari etekina atereaz, espainola, arabiarra, italiera, errusiera, grekoa, nederlandera eta hindustanera ikasi zituen. Abenturaz jositako bizimoldeak liluratu egin zuen 56
Rimbaud. Hala, armada karlistan izena eman eta lehen ordainsaria jaso bezain laster dirua hartu eta Parisera egin zuen ihes.Handik Herbeheretara joan eta boluntario gisa izena eman zuen Indietako armada holandarrean. Rotterdamen hartu zuen Java uharterako ontzia, eta, iritsi eta egun batzuetara, armada utzi eta bere kabuz uhartea ezagutzera joan zen. Hilabete batzuk han igaro eta zamaontzi ingeles batean itzuli zen Estatu frantsesera. Udaberria iristearekin batera bidaiarako gogoa piztu zitzaion berriro ere Rimbaudi, ordurako poeta gazteak barneratua baitzeukan geldirik egotea eta bizitza alperrik galtzea gauza bera zirela. Negua iritsi aurretik Alpeak oinez zeharkatu eta Genoara joan zen. Handik Alexandriarako bidea hartu zuen, Kairo bisitatu zuen eta berriro ere ontziratu eta Ziprera joan zen.
Afrika 1880. urtean Europa betiko uzteko erabakia hartu zuen Rimbaudek. Lagunei azaldu zienez,kontinente zaharrean hedatuta zegoen hipokrisia jasangaitza egiten zitzaion. Kairora joan eta handik Somaliako kostaldera iritsi zen. Lehendabizi Adenen eta gero Harar hirian, merkataritza lanetan aritu zen Rim-
baud. Kafea, bolia eta musketa erosi eta lurralde afrikarraren barnealdera joateko bidaiak antolatu zituen. Zortea, adorea eta nekea uztartuta armen kontrabandoan eta esklaboen salerosketan aritu zen. Garai hartan ezagutu zutenen hitzetan, Rimbaud gizon malenkoniatsua zen, europarren konpainia baino nahiago izaten zuen indigenekin solasean aritzea eta aisialdia bakardadean igarotzen zuen, liburu artean gehienetan. Belauneko mina izaten zuen Rimbaudek, eta, azkenerako, aberasteko ametsak bertan behera utzi behar izan zituen. Sekula ez zion belauneko minari kasurik egin, eta, denborarekin, mina jasangaitza izatera iritsi zen. Gaixotasunak hartuta, bere negozioak saldu eta Estatu frantsesera itzultzeko beharrean ikusi zuen bere burua. Marseillako ospitale batean bere gaixotasuna sendaezina zela esan eta hanka moztu zioten. Ospitalean, oinazez sufritzen ari zela, beti leihoak irekita edukitzeko eskaera egiten zuen Rimbaudek. Mediterraneoko hiriko zeru urdina zen Rimbaud lasaitzen zuen gauza bakarra eta bertan hil zen, 37 urterekin eta Alexandriara bidaiatzeko prestaketak egiten ari zen bitartean. Horrenbeste maite zuen Afrikara itzultzea zen bere ametsa.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
MEXIKO Sukaldaritza barrokoa
Thinkstock
M
unduko sukaldaritza anitz eta aberatsenetakoa da mexikarra eta badu oinarrizko elementu bat: mestizajea. Europarrekin harremanetan sartu aurretik, Rio Granderen hegoaldean hasten den herrialdeko biztanleak batez ere barazkiz osatutako sukaldaritza zabal, konplexu eta sofistikatua zuten. Bi ziren gastronomia mexikarraren oinarrizko osagaiak: artoa eta txilea. Horiei erabilera orokorrekoak ziren beste produktu batzuk gehitzen zizkieten, kuia, ahuakatea eta baita banilla edo kakaoa ere. Igelak eta larbak ziren proteinak eskuratzeko bideak. Horien kontsumoa gaur egun ere mantentzen da jangai ezberdinetan, besteren artean chapulinak eta escamolak. Herri indigenek ondo baino hobeto ezagutzen zuten haragia ere 1492. urtearen aurretik. Urtxintxak, azkonarrak eta oreinak osatzen zuten kolonaurreko unibertso gastronomiko zabala. Hala ere, sukaldaritza indigenaren eztanda nixtamalizazio izeneko prozesuaren eskutik iritsi zen: mundu mailan gune honetan bakarrik ezagutzen zuten teknikaren bidez arto almidoiaren karbohidratoak batzea lortu eta osatzen den orea landu daiteke, esaterako, taloak egiteko. Herri elikagaiaren ezinbesteko oinarria izan da historikoki taloa Mexikon eta gaur egunera arte heldu da plater ugaritan, esaterako chilaquileak, flautak eta taquitoak. Espainolak iristearekin batera, egun jaki mexikarretan ezinbestekoa den animaliaren okela erabiltzen hasi ziren: txerria. Europan bezala, txerriaren zati
guztiak erabiltzen dituzte. Gantza janariak prestatzeko erabiltzen dute, azalarekin txintxortak egiten dituzte, apoak ozpin-oliotan prestatzen dituzte eta garuna quesadillak egiteko betegarri gisa erabiltzen dute. Gizon bizardunek behiak, ardiak, arroza, garia eta azukrekanabera ere eraman zituzten Mexikora euren ontzietan, eta, ekarpen horiei esker, plater eta zapore mexikarren konstelazioa infinituraino hedatu zen.
NO N J AN Quesadilla eta tamalak dastatzeko gune paregabea da Mexiko Hiriko erdiguneko Hiru Kulturen Plaza. Arkitektura indigena eta europar kutsukoa uztartzen dira plaza ezagunean eta gastronomia aztekako plater gehientsuenekin ere bera gertatzen dela esan daiteke.
57
liburuen txokoa
B u e n o s A i r e s c a fé Ar ga z k i a k : Luc i a B a l di n i . T e st ua k : M i che l a F r eg o n a | P os t c a rt , 2 0 09 19 9 o r ri a l d e . 3 8 e u r o
Buenos Aireseko txoko iradokitzaileenen bilduma Lehen begiratuan Pireo izan daiteke Buenos Aires. Eta, zenbaitetan, Berlin. Edo Kuba. Edo Brasil. Parisen kutsua ere badu.Agian, baita New York zaharrarena ere. Bere arkitektura modernoaren eraginez Sydney bera ere ekar dezake gogora. Bisitatu ditugun leku guztien eta ikusi ez ditugun zenbaiten mamua antzematen da Buenos Airesen. Hala ere, hiri honen aurpegia beti suertatzen zaigu gertuko: hiria bere txoko guztiez jabetzen dela dirudi, Buenos Aireseko izkina bakoitzean beste leku baten isla sumatzen delako. Urrunetik agertzen zaigu, oroitzapen bat bailitzan.Azken batean, hiri tripontzia dela esan ahalko litzateke; gainerako hiri guztiak irentsi dituen hiria. Hori guztia da Buenos Aires, eta hori guztia biltzen du Lucia Baldiniren argazkiekin eta Michela Fregonaren testuekin atondutako argitalpen honek.Aipatu ditugun txoko iradokitzaile horiek argazkitan eta testutan bilduta aurkezten dizkigute.
Terr orismo en l os Balc anes A lb e r t L o n dr e s M al u s in a, 2 0 1 0 2 0 8 o rr ia ld e . 1 0 e u ro
Ikerkuntza kazetaritza Londresen eskutik 1932. urtean “Les Comitadjis ou le terrorisme das les Balkans” izenpean argia ikusi zuen liburu hau berriro argitaratzea erabaki du Malusina argitaletxeak.Albert Londres ikerkuntza kazetaritzaren aitzindarietako bat izan zen; gerra berriemaile gisa lan egin zuen Lehen Gerra Mundialean, eta, gerora, XX. mendeko historiaren berri ematen jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean Sofiara (Bulgaria) bidaiatu zuen, bertan jazotakoak liburuxka honetan bildu zituelarik. Lehen lerrotik bertatik Londres berezi egiten zuen hizkera bitxi eta zenbaitetan ironikoa aurkituko dugu.
)
Ni ñ a d e t od o s l o s p a ís e s I r mg ar d Ke u n Mi n úsc ul a , 2 0 10 16 6 o r ri a l d e . 1 5, 50 eu r o
Alemania nazia, neskato baten begietatik Alemania nazitik ihes egin beharra izan duen aita idazlearen lorratzei segika dabil Kully. Berehala ikasiko du 10 urte eskas dituen neskatoak mugak zeruraino doazen lorategiko hesiak baino zerbait gehiago direla; mugak trenean ere badaudela eta pasaporte edo bisarik gabe horiek zeharkatzea ezinezkoa dela egiaztatuko du. Irmgard Kein berlindarraren liburu hau 1938. urtean argitaratu zen Amsterdamen. Lerroartean, erbestearen melankonia eta gorabeherak agertarazten ditu Keinek xarma benetan bereziz eta ahazterik izango ez dugun neskato baten begi biziekin.
A l f i l o d e l a s m a r eas I . Dí e z S an V i c e n te . I tz . : Da v id W ar d | F e de r a c i ó n d e A g ru p ac io n e s F o to g r á f i ca s V a s c a s , 2 0 1 0 | 7 2 o r r i al de . 10.40 eu ro
Kantauri itsasoko kostaldea, iruditan Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idatzita dator Isabel Diez San Vicenteren argazkiak eta testuak daramatzan bilduma hau –ingelesezko itzulpenak David Wardenek egin ditu–. Izenburuak adierazten duen gisara, itsasoaren eta lurraren arteko dinamika irudikatzen da argitalpenean: uraren joan-etorriak, olatuen zain dauden arrokak...Argazkilari eta biologo bizkaitarrak Kantauri itsasoko kostaldean, Galiziatik Euskal Herrira bitartean, ateratako 53 argazki biltzen ditu argitalpenak.Argazki guztiak 2004 eta 2008 artean ateratakoak dira.
El m ar c o l or d e v in o Le on a rd o S c i a s c i a T usq ue t s, 2 01 0 1 84 or r i a l d e, 1 5 e ur o
Siziliako gizartearen gaineko kontakizunak Leonardo Sciasciak idatzitako kontakizun sorta honetako istorioek Sizilia dute oinarri. 1959 eta 1972 artean idatzitako narrazioen hautaketa bat da. Liburuari izena ematen dion ipuineko protagonista Bianchi ingeniaria da. Italiako iparraldeko herritarrak lehen aldiz bidaiatuko du Siziliara, eta, trenean bertan, uharteko ohiko sendi batekin egingo du topo. Gurasoak bi segundo isilik egoteko gai ez diren irakasleak dira, seme-alabak bizi-biziak eta apur bat lotsagabeak, eta, beraiekin doan neskatoa, isil eta lotsatia, baina, aldi berean, azkarra. Ingeniariak aurrean duena aztertu eta Siziliako gizartearen erradiografia egingo du.
El v al l e d e l a s m u ñ e c a s J a c q u e l i n e Su s a n n Qu a t e rn i , 20 10 48 6 or rialde . 2 0, 50 e ur o
Hollywood eta Broadway ilunak Maleta egin eta 1945. urteko New Yorkera iritsi da Anne. Bertan bigarren mailako aktoresa baten eta beti gizon aberats edota ezagunen besotik zintzilik dabilen ileori ikusgarri baten lagun egingo da. Hiru neska gazteek gorenera iristeko ametsa dute buruan.Abiapuntu hori hartuta, Hollywood eta Broadwayko alkohol, sexu eta droga nahasketa erakusten digu Susannek. Protagonistek hogei urtetan zehar duten bizimoldea irudikatu eta garai baten argazkia egiten du. Zoriontasuna lortzeko fama eta dirua baino gehiago behar dela agertarazten du.
La mu je r h abi tad a Gi oc o nd a B el l i S ei x B a rr a l , 2 01 0 40 0 or ri a l d e . 1 8, 50 e u r o
Latinoamerikako herri borrokak Europan arkitektura ikasketak amaitu eta Latinoamerikara itzuli da Lavinia, emakume burujabe gisa bere bidea egiteko asmoz. Bere helburua aldatu egingo da Felipe ezagutzen duenean: maitemindu eta borroka herrikoiekin eta bere herria diktaduratik askatzeko mugimenduekin bat egiteko aukera izango du. Hala ezagutuko du Itza, inbaditzaile espainolen aurka borroka egin zuen indigena, eta, orain, bere etxeko patioko laranjondoan berraragiztatuta dagoena: Laviniaren laguntzaile eta inspiratzaile izango da. Bellik 1988an idatzitako istorioaren berrargitalpena da honakoa eta poesia eta adimena erabilita antigoaleko mundua erakusten du. 59

GOGOAN HARTU JANTAR MANTAR BEHATOKIAK India
Jantar Mantar egiturak behatoki astronomikoak dira, XVIII. mendean eraikiak eta hainbat monumentu eskultorikoz osatuak. Hauen bidez eguzkiak sortzen dituen itzalen garapena ikus daiteke eta Indian bada horiek behatzeko gunerik. New Delhin, Connaught Pacetik oso gertu eta lorategi eder eta zaindu baten erdian, Jantar Mantar bat dago: adreiluzko sei egitura erraldoik inora iristen ez dela diruen eskailera bat inguratzen dute, eta, horien alboan, bi egitura zilindriko daude, euren marmolezko zutabe eta erradioekin. Bigarren behatokia askoz handiagoa da eta Rajasthaneko hiriburu den Jaipurren dago. Zerura doan eskailera New Delhikoa baino askoz luzeagoa da eta egitura benetan bitxiak dituzten hainbat eraikin daude, horien artean euskarrietatik zintzilik dauden brontzezko disko erraldoiak, ikur eta lerro arraroak markatuta dituzten marmolezko ontziak eta hamabi eskailera, horietako bakoitza zeruko puntu batera begira.
61

Munduari Begira Java uharteko Baduy herria, bere kulturaren defentsan
Vatikanoko liburutegia zabaldu dute berriro
Bangladesheko emakumeek ez dute derrigor burka jantzi behar
Dia karanouh/Getty Images
Indonesiako Gobernuak elektrizitatea eta eskolak eskaini badizkio ere, Baduy herriak ezekoa eman du: oinutsik ibili eta euren bizileku diren Java uharteko mendiak euren eskuekin landu nahi dituzte. Garapena eta teknologia ez zaizkie interesatzen. «Bizitza lasaia daukagu eta naturarekin harmonian gaude. Ez zaigu ezer falta», ziurtatu dute. Java uharte superpopulatuaren erdi-erdian dagoen erreserba
Hiru urtez itxita egon ostean, zabalik dago Vatikanoko liburutegia berriztapen lan mardulak eginda. Liburutegiak III. mendetik aurrerako obrak biltzen ditu eta garrantzi handiko milaka dokumentu daude bertan. Orain, segurtasun neurriak zorrotzagoak dira, dokumentuak informatizatuta kontsulta daitezke eta eraikinaren egitura ere sendoagoa da. 150.000 eskuizkribu eta milioi bat liburu inguru ditu liburutegiak.
Uretako taxiak, Libanoko trafiko arazoei amaiera emateko
Herrialdeko Auzitegi Gorenak ebatzi duenaren arabera, Bangladesheko emakumeek ez dute derrigor aurpegia estaltzeko burka edo antzeko zapi erlijiosorik eraman beharrik izango. Neurriak ez du aipatu jantzien erabilera debekatzen, «mundu guztiak baitu hautatzen dituen jantziak erabiltzeko eskubidea». Epaia iragan abuztuan Rani Bhabani emakumezkoen unibertsitatean jazotakoaren ondotik dator: egunkari batek salatu zuenez, unibertsitateko errektoreak aurpegia zapiren batez estalita ez zeramaten emakumeei sarrera debekatzen zien. Auzitegiaren hitzetan, zapiarekin edo gabe sar daitezke.
Txinako oasi preziatuena desagertzen ari da apurka-apurka Ilgoraren Lakua milioi bat turistek bisitatzen dute urtero, eta, urteen poderioz, lehortzen ari da. Basamortuaren ertzean dago lakua eta Dunhuang Zetaren Bideko hiri ezaguneko erakarpen turistiko nagusienetakoa da. Baina azken 60 urteotan hiru metro jaitsi da ura; ez hori bakarrik, orain hiru urte oasia guztiz lehortu zela gogoratzen dute oraindik ere Txinan. Oasia gertu dauden Shule edo Danghe gisako ibaien urek elikatzen zuten. Ibai horiek Tibeteko lautadatik gertu dauden glaziarretan zuten sorlekua, baina Shule ibaia orain hainbat hamarkada lehortu zen eta bigarren iturburuak, aldiz, ez du Danghe ibaiaren jarraikortasuna ziurtatzeko bezainbeste ur. Horiek horrela, Dunhuang hiriak mehatxu ederra du gainean, Kumtag desertuaren bazterrean egonda, ura ezinbestekoa baitzaie bizirauteko. “Pintura budistaren Kapera Sixtinoa” goitizendun Mogaoko haitzuloengatik oso ezaguna da Kumtag desertua.
Libano trafiko arazo garrantzitsuak dituen herrialde txikia da, eta, berriki, puntu batetik bestera joateko alternatiba bitxia aurkeztu dute: uretako taxiak. Proposamena hurrengo urtean martxan egotea espero du Beirut Water Taxi ekimenaren sustatzaileak. Azaldu duenez, ideia bere bi langilek lana utzi zutenean otu zitzaion: etxebizitza Junieh eta Antelies herrietan zuten eta lantokia Beiruten. Egunero 18 eta 5 kilometroko distantziak egin behar zituzten, eta, azkenerako, euren lanpostuak uztea erabaki zuten trafikoa jasanezina egiten zitzaielako. Libanok ezin ditu azpiegiturak handitu eta garraiorako errepideak besterik ez dituzte, ez baitago metrorik eta trena aspaldi alboratu baitzuten.
Antartika, neurriz kanpoko turismoaren azken biktima
Publizitate afixen gehiegizko erabilera salatu dute Venezian Nazioarteko adituek Veneziako eraikin historikoetan ipini dituzten publizitate afixa erraldoiak salatu dituzte, horiek, egiten ari diren zaharberritze lanez gainera, Ubideen Hiriko arkuak estaltzen dituztelako, eta baita arkitektura gotikoaren xarma bera ere. Norman Foster arkitekto britainiarrak, Neil MacGregor British Museumeko zuzendariak eta Glenn Lowry New Yorkeko MOMA museoko buruak eskutitz bat igorri diote Italiako Gobernuari, turistak San Marcos plazan edota Hasperenen Zubian afixekin topo egin ez dezatela eskatzeko. Zenbait kartelek zaharberritze lanak ere estaltzen dituzte, eta, horren aurrean, Renata Covello superintendete veneziarrak erantzun garbia eman du: «Dirua ezinbestekoa da zaharberritze lanak gauzatzeko, eta gogoan dut British Museumean edota Berlingo Neues Museumen afixak jarri izan dituztela lanean aritu izan direnean. Venezian kalean publizitatea jartzea debekatua dago, eta munduan ondoen zaindua dagoen hirietako bat da». Giorgio Orsoni Veneziako alkateak erantzun bitxia eman du: «Pertsonaia ilustre hauek sudurrean eraztuna daramagun basatiak garela uste al dute?».
Everglades eta Atsinanana oihan tropikala, arriskuan bateko oihan tropikaletan bizi da Baduy herria. 5.000 hektareako eremuan 12.000 baduy inguru daudela uste da, 30 herritan banatuta. Palmondo hostoz eta banbuz egiten dituzte leihorik gabeko etxeak eta ez dute altzari edo lanabes modernorik: jangaiak lurrak ematen dizkiete eta horiek oihanean bertan prestatzen dituzte. Baduyen jatorria –maiz amish estatubatuarrekin konparatu izan dituzte– ez dago garbi. Batzuek XV. mendean Indonesiara islama iritsi zenean mendietan babesa hartu zuten hinduen ondorengoak direla diote. Euren arteko “puruenak”, “baduy zuriak” izendatzen dituztenak, aparteko hiru herritan bizi dira; 500 inguru dira eta atzerritarrek ezin dute beraien herrietara sartu. Dituzten arauak benetan zorrotzak dira eta betetzen ez dituena kanporatu egiten dute.
Unesco erakundeak AEBetako Everglades parkea eta Madagaskarreko Atsinanana oihan tropikala arriskuan dauden munduko ondareen zerrendan sartu ditu. Floridako Everglades parkea da AEBetan begetazio tropikala dagoen gune bakarra. Atsinananako ekosistema kontrolik gabeko ehizaren eta ingurumenarekiko errespeturik ez duen turismoaren kaltea jasaten ari da; hala, oihaneko biodibertsitatea arriskuan dago uneotan.
Kafe italiarraren artea modan dago Egipton
Hemera Technologies/Getty Images
Goinyk Volodymyr/Getty Images
Urtero 40.000 turista inguru iristen dira kontinente zurira eta horiek duten «jarrera arduragabea» arazo bilakatzen ari da. Erregistro ofizialetatik kanpoko ontzi txikietan iristen dira, eta, beraz, ezin dira horiek sor ditzaketen isuriak zenbaterainokoak diren neurtu. 2007an, esaterako, “Explorer” kruzeroak 185.000 litro gasolio zeramatzala izan zuen istripua. Horrez gain, glaziarrek 5.000 milioi tona izotz galtzen dituzte urtero kutsaduraren eraginez. Hori dela eta, kutsadura geldiarazteko nazioarte mailako konpromisoa hartu dute.
Egipton kafetegi arabiar tradizionalek hartzen dute paisaia hiritarra, baina, Kairon dagoen Triesteko Kafearen Unibertsitatean jasotako irakaspenei esker, kafe italiarra prestatzea modako lanbide bilakatzen ari da. Arabiarrez baladi bezala ezagutzen dituzte kafetegi tradizionalak eta bertan kafe turkiarra prestatzen dakien edozeinek egin dezake lan. Auzo dirudunetako nazioarteko kafetegi kateak, aldiz, kafe italiarrean
adituak diren barista trebeen bila ari dira. Horrenbestez, kafetegi horietan lan egin nahi dutenentzat ezinbestekoa bilakatu da kafe italiarraren artean jakitun izatea eta ez dira gutxi aipatu “unibertsitatean” ikastaroak egiten hasi direnak. Oinarrizko ikastaroak egun bateko iraupena eta 500 liberako (67 euro inguru) kostua du. Aurreratuak, berriz, lau eguneko iraupena eta 3.750 liberako (502 euro inguru) prezioa. Agerikoa den bezala, ikastaro hauetan parte hartzea ez dago edonoren esku. 63