LEH. Munduko igarobide garaienak.

Page 1

2010 Abendua 32.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 3 2

9

771888 505000


haizetara

ZAZPI

32 Joseba ZABALZA 40 Iban CALZADO 22 Agurtzane BELAUNTZARAN / C. Mamnuel MIELTO Azaleko argazkia: FERNANDO RAMIREZ • Aurkibideko argazkiak: 06 Fernando RAMIREZ 14 Oscar ELIAS

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

40

06 22


aurkibidea

14 USHUAIA

32 SARAJEVO

22 MOZAMBIKE

40 AMAZONAS

Suaren Lurraldeko arima da Balkanetako gerraren aztarnak Ushuaia, eta, bertatik, munduaren sumatzen badira ere, hiri lasai eta amaierako zirrara sentituko dugu turistikoa da Bosniako hiriburua

06 LEH

Indiako Ladakh eskualdean dago garaiera handiko igarobideak eta ilargiko paisaiak dituen hiri hau

Zubi mehar batek lotzen ditu herrialde afrikarra eta honi izena eman zion uharte lasaia

Orain 500 urte Orellana kolonizatzaileak Coca eta Napo ibaietan egindako bidea egingo dugu

14 32

04 MUNDUARI BEGIRADA Rotenburgo, aire libreko Erdi Aroko museoa 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


ROTENBURGO Murruak, kale harriztatuak, iturriak, antigoaleko arkitektura mantentzen duten etxeak...Alemaniako hiri ederrenetakoa izateaz gainera, Rotenburgo zapaltzea Erdi Arora itzultzearen parekoa ere bada. Hiria XII. mendean hasi zen entzutea hartzen, Conrado III.aren bizitokietako bat bilakatu zenean. 1274an hiri libre izendatu zutenean, ekonomia suspertu eta egun duen itxura bikain eta inperiala hartzen hasi zen. Azkenik, 1803an, Bavariari lotu zitzaion hiria, eta, XIX. mendean zehar, arkitektura zaindu eta bere hartan mantentzearen alde egin zuten. Egun asko dira bertara hurbiltzen diren bisitariak.Amaitzeko, ohar interesgarri bat txakurra dutenentzat: Rotenburgon errespetu handiz tratatzen dituzte animaliak, eta, hartara, jatetxe batean bazkalduz gero, txakurrari gure mahai azpian jarriko diote bere platertxoa.

Medioimages/Photodisc/Getty Images/iStockphoto


Munduari Begirada

5



LEH

HODEIAK LAZTANTZEN Testua: Elisa Anaut

Argazkiak: Fernando Ramirez


Chokhan Vihara monasterioa da orrialdeotako argazki nagusian ikus daitekeena, Himalaiako mendi ikusgarriak atzean dituela. Ezkerreko irudian, Manali eta Leh arteko errepidean topatuko ditugun mendi igarobide ugarietako bat.

Edertasun gogorreko paisaiak eta mendi igarobide garaiak topatuko ditugu Ladakh eskualdean. Indiako lurralde urrunekoenetakoa da, baita gutxien populatuenetakoa ere, eta atzerritarrek 60ko hamarkadan izan zuten luzaroan mundutik isolatua egon den lurralde honetara sartzeko lehen aukera. Egun, oraindik ere, bertaratzeko bi eguneko ibilbidea egin beharra dago. Manaliko bidea edo Srinagarrekoa hautatuta ere, tontor zorrotzak dituen eta ilargikoa dirudien paisaiak txundituko du bidaiaria. 8


B

isitari gehienak Delhin hegazkina hartuta iristen dira Leh hirira, Ladakh eskualdeko hiriburura, betiere egoera klimatologikoak horretarako baimena ematen duenean: 3.494 metrorekin, munduko aireportu garaienetakoa da,

eta, bertako negu gogorraren ondorioz, urtero sei edo zazpi hilabetez ezinezkoa da bertaratzea.Udan,bidaiari ausartenek Royal Endfield motorrak alokatuta egiten dute bidea, horrek ametsezkoak diruditen parajeen erdian kanpatzeko au-

kera ematen baitie. Hori bai, Manalitik Lehra doan errepideak 430 kilometro ditu eta ez da oso aproposa bihotzeko gaixotasunen bat dutenentzat: mendi arteko bost igarobide pasa behar dira eta guztiak daude 4.000 metrotik gorako garaie-


ran. Ikusgarriena Taglang da, 5.325 metrora dagoen igarobide txundigarria. Munduko bigarren igarobide garaiena da.

Erlijioa eta merkataritza Ladakh eskualde indiarrak Tibet Txikia goitizena darama, IX. mendean Jamu eta Kaxmirreko zati izatera igaro aurretik Himalaiako erreinu tradizional budista izan baitzen. Egun, hiru erlijio daude Lehn. Gutxiengoa kristaua den artean, budismoa izan da mendeetan zehar hiriko biztanleen bizimoldea eta pentsaera zehaztu dituena. Horren adibide dira chorten tibetarrak, paisaia espiritualtasunaz zipriztintzen duten eta Budaren irakaspen ospetsuen benetako erlikia diren santutegi budistak. Islamak ere badu lekurik Ladakhen XIV. mendean Amir Sayyid Ali Madanik egindako ahalegin proselitisten ondorioz. Eskualdeko musulman gehienak xiitak dira eta hirian dagoen XVIII. mendeko mezkita bakarrean elkartu ohi dira. Punjab eta Erdialdeko Asiaren arteko merkataritzaren muina izan zen Leh XVII. mendetik 1949. urtera bitartean. 10

Thiksey monasterioan egiten den Cham dantzaren antzezpeneko pertsonaiak ikus daitezke goiko ezkerreko eta eskuineko irudietan. Bien erdian, Ladakheko monasterio baten atarian atseden hartzen ari den erromesa. Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera, erromes gehiago, otoi erruleta biratzen ari den gizona eta Ladakheko jaialdia adi-adi jarraitzen ari den monjea.

Hiriaren erdian dagoen Main Bazaar ezagunetik milaka zaldi, asto eta gamelu igaro dira. Horiek zamatzen zituzten produktuak espaloi bazterretan jartzen zituzten salgai. Eta egun ere, Ladakh lozorrotik esnatzen den artean, tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa sortzen da janari postuen, bitxitasun denden eta artisau lan ederren artean. Paisaia honen zati dira, aldi berean, emozioz gainezka azoka zeharkatzen duten bidaiariak eta alboko herrietako adineko emakumeak; azken horiek espaloi bazterrean esertzen dira frutaz betetako saski handiak alboan dituztela, eta, elkarrekin berriketan ari direla, artilea hezurrean biltzen jarduten dira. Aipatutako bidaiari horietako asko eskualdeak eskaintzen dituen trekking ugariren bati jarraika iristen dira Ladak-

hera. Horietatik entzute gehien duena Lamayuru herritik Randung Gompa monasterioraino doana da, Zanskar eskualdean; teknikoki egiteko erraza da eta 3.000 metrotik gorako garaierak zeharkatzen ditu uneoro –4.500 metroko mendi igarobidea da trekkingeko puntu altuena–. Bide horretan ikusitakoarekin Ladakh deskriba daiteke: malkartsua, gogorra, zuhaitzik eta basorik gabea eta ibaiek ureztatutako bailara berdeak dituena. Herrixken bakardadea ikusi orduko bertako negu gordinak datozkigu gogora.

Zentzumenen festa Errege Jauregiak betetzen du hiriaren jagole papera; eraikinaren hormak harritik irteten direla dirudi. 1630eko hamarkadan altxarazi zuen Sengge


Pangong-tso lakuak Txinarekin egiten du muga eta 4.500 metroko garaieran dago. Irudi honetan ikus daiteke bertako irudia, eta, beheko argazkian, Lehtik gertu dagoen Thiksey monasterioa.


Nomgyal Lehko errege berezienetakoak; dirudienez, eraikinaren barnealdera apur bat okertuta dauden horma handiek Lhasa Tibeteko hiriburuko Potala jauregiaren eredu arkitektoniko bera dute. Eraikinaren sabaiko terrazan gaudela zentzumenak findu eta eskualdeko erdigune historiko eta kulturala den Indo bailaran barreiatuta dauden gompa ugarietatik datorren zurrumurrua entzun dezakegu. Ladakheko monasterioak dira gompak eta muinoen tontorretan eraikiak daude, alboko herrixkei begira. Irakaskuntza eta errezorako oinarrizko zentroak dira eta hainbatetan horietatik kudeatzen dira landaketa guneak. Gompak sinbologia budistaz gainezka daude eta zenbaitetan ez da oso erraza 12

Lehko kaleetan aurki daitekeenaren adierazle dira orrialde honetako argazkiak. Goian atari batean dagoen monje bat ikus daiteke, eta, behean, Ladakheko jaialdian parte hartzen ari diren monjeak eta Lehko kale nagusiko Main Bazaar merkatuan barazkiak saltzen ari diren emakumeak.

horietara iristea: unibertso konplexu eta amaigabe hau sakabanatuta dago, eta, hala, zenbait gompa bisitatzeko hainbat eguneko bidaia egin eta 4.500 metroko garaieran dauden pasabideetatik igaro behar da.Agian Thikseyko monasterioa da denetan eragin gehien izan duena, eta, beraz, bertara joatea gomendagarria da. XV. mendeko harribitxi arkitektoniko hau mendi baten tontorre-

an dago, Gelupa ordenarena da eta barnean 15 metroko garaiera duen budaren eskultura ikus dezakegu. Eraikinen atarietan Cham dantzen adierazkortasun eta indar zoragarria suma daiteke eta mugimendu horrek budismoaren aurreko Tibeteko xamanismoa dakarkigu gogora. Traje eta txano zeremonialak janzten dituzten lama eta monjeek zein jantzi tradizional apain eta zoragarriak daramatzaten tokiko sendiek hartzen dute parte ehunka urteko antzinatasuna duen ospe handiko adierazpen honetan;bertan,eskualdeko ondare kulturalak eta erlijiosoak bat egiten dute. Kultura berriak ezagutu nahi dituzten bidaiarientzat, iraileko lehen hamabostaldian Lehn egiten den jaialdia da


entzute gehien duena. Turismo bulegoak antolatzen du, eta, irauten dituen bi asteetan zehar egiten diren dantza tradizionalez eta hirian zehar jartzen dituzten artisautza azoka ugariez gain, polo partidak eta arku-tiro txapelketak dira ekitaldiko protagonista nagusiak, horiek baitira eskualdean sona handiena duten bi kirolak.

Kalexka labirintikoak Hiriko mendebaldeko muturrean dago antigoaleko erdigune zirraragarria: chorten ugariz zipriztindutako kalexkez osatutako labirintoak eta eguzkiak egosten dituen adreiluz osatutako etxebizitzen nahaspila dira nagusi. Egunsentiarekin batera, Fort Roadetik paseatuz iritsi gara Shanti estupara

Hiriko gain batean dagoen Shanti Stupa berezia da goiko irudian ikus daitekeena. Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera, Ladakheko jantzi tradizionalak eta apaingarriak soinean dituen emakumea eta eskualdeko jaialdian parte hartzen ari den monjeetako bat.

garamatzan lehen eskailerara. Budista japoniarren ondarez eraikitako monumentu hau budismoaren 1500. urteurrena ospatzeko eta munduko bakea sustatzeko ahalginean altxatu zuten; txundituta igo ditugu kupula ikaragarri zurira garamatzaten 552 eskailerak, eta, liluratuta, ilunabarrak eskaintzen dizkigun bista paregabeak behatu ditugu. Estuparen tontorrean bat egiten dute Hi-

malaia babesgabe eta liluragarriko egunak ireki eta ixten dituzten ordu magikoek, handitasun izugarriak eta hauskortasunak. Bateratze bitxi hau da bidaiaria bere buruarekin konkordian sentitzea eragiten duena; lasaitasuna, Pangon-tsoneko urak iradokitzen duenaren tankerako lasaitasuna –munduko ur gaziko laku handiena da Pangon-tson eta Leh hiritik 140 kilometro hego-ekialdera dago–. Chongtangeko goi-lautadan dago laku liluragarri hau, 4.420 metroko garaiera izugarrian. Lakua, bere dirdira urdin ilunekin, uraren hizkuntzan mintzatzen zaigu etengabe eta lakuaren saiakera ia sakratu horrek gu ere munduko txoko magiko honen zati garela ekartzen digu gogora. 13



Testua: David Revelles Argazkiak: Oscar ElĂ­as

USHUAIA Munduaren amaieratik ibilbidea


Ushuaiako espetxe izandakoa museoa da egun: Argentinako Gobernuak urruneko lurralde hau presoak erabilita kolonizatzeko asmoa zuen. Lerroon alboan, museoko argazki bat, eta, gainerakoetan, bertako gastronomiaren, jatetxe zainduen eta paisaien hainbat argazki. Eskuineko orrian, hiriko Gobernador Paz kaletik dagoen ikuspegia eta Suaren Lurraldeko Fagnano lakua.

H

Ushuaia Suaren Lurraldearen

arima da, baita muturreko eskualde honetako lekurik ederrenetakoa ere. Beagle kanalaren ertzean eta Martial mendilerroak inguratuta, hiri txiki honetan bidaiariak natura eta emozioak beren egoerarik puruenean aurkituko ditu. 16

onakoa indar suntsitzaileen lurraldea da. Hodei izugarriak, haize indartsuak, tanta handi eta hotzeko euri jasak. Lurralde honek ez du aterkirik onartzen, gizakiaren asmakizunek ezinezkoa baitute naturari aurre egitea. Suaren Lurraldea munduaren amaiera da. Bertatik aurrera, hotza eta izotza besterik ez dago: Antartika. Hemen, Argentinako Patagoniaren azken muturrean,kontinente zurira bidean geldialdia egin eta lurraldearen edertasunak liluratuta betiko geratzea erabaki zuten gizon-emakumeak aurkituko dituzu. Egunero 250 bidaiari heltzen dira Ushuaiara natura eta Argentinako lurralde australenaren historia ezagutzeko asmoz. Suaren Lurraldeko Uharte Handiko hiriburua da Ushuaia, baita bisitari eta zerbitzu gehien biltzen dituen gunea ere. Bidaiaria harrituta geratzen da 40.000 biztanle inguruko hirira iristean; haizearen arabera, itsasoaren edo mendiaren usaina da nagusi, eta, izkina bakoitza, muturreko klimari aurre egiteko pentsatuta dago: hotza neguan eta eguzki errukigabea udan. Beagle kanalaren eta Martial mendien artean mehartuta, azken 10 urteotan hiria azkar eta neurrigabe hazi da mendialderantz, batik bat turismoaren ondorioz, tartean Antartikara bidean geldialdia egiten duten luxuzko itsas bidaiak. Hala ere, hiriko kaleetan bizi-bizi daude oraindik ere munduaren amaieran hiri hau altxatu zuten lehen kolonoen historia eta gogortasuna. Etxeak egurrezkoak dira eta anil urdinez,lurraren gorriz eta mendien berdez margotuta daude. Tximinietako keak eta hotzetik zein lurretik sortutako lainoak bat egiten dute. Badia kaiarekin lotzen duen Maipu etorbidetik, turistak eta bertakoak erdiguneko kale aldapatsuetarantz igotzen ikus daitezke. San Martin etorbidean, denetan komertzialena, hiriko bizia kontzentratzen da. Bertan daude tabernak eta dendak. Oroiga-



Suaren Lurraldean naturaren handitasuna eta animalia espezieen aberastasuna dira nagusi. Ezkerreko irudietan, goitik behera, Bridge uharteak, Pio Pio ur-jauzia, Martillo uharteko Pingüinera arroka eta parke nazionalean aske dabiltzan zaldiak.

rriren bat erosi nahi izanez gero, pelutxezko edo Argentinako harria den rodokrosita mineralarekin egindako pinguinoak, metalezko baleak, egurrezko itsas txakurrak… dira produktu izarrak. Kartel guztietan honakoa irakur daiteke: «Welcome to the end of the world». Ingelesez, guztiek ulertzeko: Suaren Lurraldera iristen diren turisten %70 atzerritarrak dira. San Martin etorbidean barna galdu ostean, jakingura duenak artisauen bilgune den Enriqueta Gastelumendi pasealekurantz zuzen ditzake urratsak. Hau da, kaiaren ondora. Bertan, era guztietako materialak eraldatzen dituzten artisauak daude; hala, luthier batek pincuyo eta kenak egiten dituen bitartean, bijoutero-ek orduetako lanaren fruituak erakusten dituzte. Helmuga gastronomiko bikaina ere bada Ushuaia.Gainera, bertako jatetxe eta tabernak ezin hobeak dira Suaren Lurraldeko historia ezagutu, tokikoekin hitz egin, eta, adibidez, Ushuaiako espetxe entzutetsuko historia ezagutzeko.Portuan kokatutako Bodegón Fuegino-n, gurutze erara erretako bildotsa da etxeko espezialitatea. Cumbres del Martial hoteleko etxolan, berriz, fondue bikaina dastatu ahal izango dugu elurtutako mendiak parez pare ditugula. Horrez gain, tokiko jaki tipikoak ere ezin ahaztu, adibidez, bourguignonne-a, txangurrua edo ezti eta arrosa petalo saltsan egindako bildots txuletak.

Helmuga: Beagle kanala Jessica da katamaran barruan dagoen haur bakarra. Bederatzi urte ditu eta amonarekin dago, «munduaren amaierara» bidaian. Biak Buenos Airesekoak dira.Amonak behin eta berriz errepikatzen du lur hauek Argentinaren parte direla. Umeak baietz dio, baina, egia esan, amonaren hitzei kasu egitea baino ardura handiagorik badu: begirada zeruertzean galduta, pinguinoak, itsas txakurrak, albatrosak... begiztatzen saiatzen ari da. Jessica txikia eta bere amona Beagle kanalean zehar bidaiatzen duten katamaranetako batean doaz. Katamaranak belaontzi batekin egin du topo; gazteen barreak entzun dira. Olivia mendia eta Cinco Hermanos muinoa atzean geratu dira. Lehen geldialdia 1920. urtean eraikitako Les Eclaireus itsasargian egin dugu. Bertatik, ubarroi kolonia txiki bat ikus daiteke. Itzulerako bidean, Itsas Lehoien Uhartean geratu gara; izenak dioen bezala, itsas lehoiak ikus daitezke bertan. Ostean, Pingüinera arrokara hurbildu gara. Ehunka pinguinok arroka erabat hartzen dute.Ahots metalizatu batek isilik egoteko eskatu digu. Pena da Ushuaia 1886an Thomas Bridges aitzindariak eraikitako ganadutegia ezagutu gabe uztea. Hiritik 85 kilometrora kokatutako Herberton estantzia museo bat da egun; XIX. mendean girotutako tea hartzeko egongela ere badu. Beagle kanaletik edo bi orduko bidaia eskatzen duen lurreko bide batetik irits daiteke bertara. Bidean zehar,Patagonian bakarrik aurki daitezkeen berezitasunak ikusiko ditugu; adibidez, hemen uneoro gogor jotzen duen haizearen eraginez okertuta hazten diren ñire edo Antartikako pagoak. Estantzia


Beagle kanalean bertan sartzen den lurmutur basotsu batean eraiki zuen Bridgesek; itsasoari begira egoteko atrakaleku txiki bat ere badu.Argentinan hain berezkoa duten bezala, haragi errea janez eman diezaiokegu amaiera munduko azken muturrera egindako bisitaldiari.

Munduaren mugan Argentinako ikurrina nonahi ikus daiteke Ushuaian: etxeetan, kafetegietan, kamisetetan eta plazetan –handiena, noski, Malvinetako plazan dago–. 1926. urtean irekitako Volver kafetegian jarritako Gardelen erretratu batek, argi uzten du aberria, Argentina, magnetikoa dela, baita beti bere espazioa aldarrikatzen duela ere.Edozein tokikok zehatz-mehatz azalduko dizu munduaren amaierako gune hau aurkitu zuena Fernando de Magallanes izan zela, 1520an. Ontzitik jaitsi zenean, bertan bizi ziren yamana indigenek itsasertzetan sutzar ikaragarriak egiten zituztela ikusi zuen; ondorioz, Suaren Lurraldea bezala bataiatu zuen.Azalpen horrekin batera, tokiko bakoitzak Ushuaiaraino zergatik iritsi zen ere azalduko dizu: beste bizitza bat bilatu nahi zuen. Zalantzarik gabe, lurralde honi berezkoa duen izaera eman ziotenen artean, leku berezi bat merezi dute Ushuaiako kartzela eraiki eta bertan bizitzera ekarri zituzten presoek. Hamalau presok osatutako lehen taldea 1896an heldu zen. Argentinako Gobernuaren asmoa urrutiko lurralde hau presoekin kolonizatzea zen. Gutxika-gutxika, Ushuaiako kartzela hiriko benetako arima bilakatu zen, presoek etxeak, kaleak, zubiak‌ eraiki baitzituzten. Egunotan, 45 urtez funtzionamenduan izan zen Munduaren Amaierako Espetxea Yaganes eta Gobernador Paz kaleen artean kokatutako museoa da. Espetxearen historia bizi-bizi da oraindik korridore ho-

Bridge uharteetara iristeko Beagle kanala pasa dugu. Hegazti interesgarri ugari pilatzen dira zonalde honetan, goiko irudian egiazta daitekeen bezala. Azpiko argazkian ikus daitekeen gisa, Fagnano lakuaren inguruan 4x4 ibilgailuan ibiltzeko aukera dago.

19


tzetan eta hormetan grabatutako amodio gutunetan. Presoak iruzurgileak, lapurrak eta kriminalak ziren. Beraiek izan ziren Suaren Lurraldeko Trenbide Australaren lehen habetzanak jarri zituztenak ere; tren horretan bertan egiten da oraindik gaur egun hirian zeharreko ibilbide turistikoa. Ushuaian haize hotzeko ekaitzak ohikoak dira. Maipu etorbidean kokatutako Munduaren Amaierako Museoa bisitatzeko egun aproposak dira horiek. 1903an eraiki zuten eta Julio Popper ingeniariaren gaineko dokumentu paregabeak dituzte. Zalantzarik gabe, Popperren historia inguruotan entzun daitekeen izugarrienetakoa da.Bukaresten jaiotako Popper 1886an iritsi zen Suaren Lurraldeko Uharte Handira, urrearen sukarrak bultzatuta. Uhartearen iparraldean kokatu zen, eta, oraindik ere lurrotan bizi ziren ona, yamana eta alakafuf tribuei aurre egiteko bere armada propioa osatu zuen. Uhartea bere inperio bilakatu zuen Popperrek, eta, urrea bila20

«Munduaren amaierako trenak» Ushuaia eta Suaren Lurraldeko Parke Nazionala lotzen ditu. Baporezko trenak ordu eta erdi behar du 14 kilometroko bidea egiteko, baina bidaiak merezi du. Behean, parkean topatu dugun postontzi xelebre bat eta Ushuaiako Che Potito jatetxeko argazki bat.

tzeaz gain, bere moneta propioa sortzera ere iritsi zen; garai batez ilegalki zirkulatu zuen popper bitxia. Suaren Lurraldeko Trenbide Australaren historia ere benetan bitxia da. “Munduaren amaierako trena” bezala ezagunago denak, Ushuaiatik Suaren Lurraldeko Parke Nazionalera bitarteko ibilbidea egiten du. Parkea 1960. urtean sortu zuten, eta 63.000 hektarea baino gehiagoko eremua hartzen du.


Trenak, nola ez, Munduaren Amaierako Geltokian hasten du ibilbidea, Ushuaiatik 8 kilometrora. Zalantzarik gabe, baporezko tren honetan bidaiatzea denboran bidaiatzearen parekoa da. Ibilbidearen 14 kilometroetan zehar, bagoien kulunka etengabea lagun, Pipo ibaiaren paraleloan joango gara. Behin Quemado zubia igarota, trenak lehen geldialdia egiten du La Macarenan. Atzean, lainoa, errekatxo kantariak eta kastore saiatuak lagun dituzten baso itxiak geratzen dira. Urrunean,margolari paleta etereo bat bezala mozten da ortzadarra. Egia esan, inguruotan oharkabean igarotzen da, egun batean orduro,bost minuturo,irten baitaiteke.Azkenean,trena Suaren Lurraldearen Parke Nazionalaren barruan gelditu da. Lurzorua zohikatz heze eta bigun batek osatzen du, eta kanpatzeko guneetara eta Lapataia badiako kostaldera joateko bidezidorrak daude; azken horretan, ibilaldi luzeak egin daitezke, baita kanoarekin irteerak ere.Lenga edo Suaren Lurraldeko ha-

Les Eclaireurs itsasargiaren argazkia da goian ikus daitekeena. Beagle kanalean dago, izen bera daraman uharte multzoan. Beheko argazkietan, Ushuaian hartutako bi argazki. Ezkerrekoan San Martin etorbideko eraikinak eta giroa suma daitezke, eta, eskuinekoa, aldiz, portuan dagoen afixa bati hartutako irudia da.

ritzez eta gingondoz betetako basoek osatzen dituzte Beagle kanaleko bistak. Kai txiki batean, patroi batek Uharte Biribilera bidaiak eskaintzen ditu; posta bulegoa ere badago bertan. ÂŤMunduko posta bulego australenaÂť,irakur daiteke kartel batean. Ondo pentsatuta, ez da leku txarra Ushuaia eta Suaren Lurralderaino ekarri gaituen ibilbideari amaiera eman, eta, bide batez, munduaren mugatik bertatik postal bat bidaltzeko. 21



Denbora geratzen den lekua

MOZAMBIKE UHARTEA ETA QUIRIMBAS Testua: Agurtzane Belauntzaran

Argazkiak: A. Belauntzaran

Ciden Manuel Mielto


Kolonia garaiko arkitektura eta eguneroko bizimodua irudikatzen dute argazkiok. Vasco de Gama konkistatzailearen eskulturak zaintzen du Mozambike Uharteko plaza. Ezkerretan, Qurimbas artxipelagoko emakumeak itsasontzira bidean. Behean, Iboko gotorleku zaharberritua.

Indiako Ozeanoa besarkatzen duen lurrazal zabala du Mozambikek. 2.500 kilometroko kostalde zoragarria, hondar zuriko hondartza amaigabeak, turkesa koloreko ur lasaiak, etnia ezberdinetako herritar eskuzabalak eta fauna eta flora aberatsak. Herrialdeko kultura eta historia ere benetan aberatsak dira. Iparraldean, Nampula eta Cabo Delgado probintzietan,

A

kontinentetik at geratu ziren

irletan, denbora geratzen denaren

sentsazioa du bisitariak. Erlojuak segundoak markatzeari utzi eta bertako arkitekturak toki esanguratsuak izan zirela baieztatzen du. Horren lekuko dira bisitatuko ditugun Mozambike Uhartea hiria eta Quirimbas artxipelagoa. 24

rabiarrak VIII.mendean iritsi ziren paraje hauetara, merkataritza harremanak sortuz bertakoekin. Arabiarren presentziaren zantzuak nabariak dira oraindik, populazioaren gehiengoa musulmana baita iparraldeko probintzietan. Badira katolikoak ere, eta, nekazaritza nagusi den guneetan, animisten kopurua esanguratsua da. Vasco de Gama esploratzaile eta nabigatzaile portugaldarrak 1498an zapaldu zituen Mozambikeko lurrak. Europarren presentziak erabat aldatu zuen


herrialdearen historia ordutik aurrera. Mozambike Portugalen menpe geratu zen, eta, Indiarako bidean toki estrategikoan izanik, interes handiko itsas merkataritzako gune bilakatu zen. Ordura arte arabiarrek urrea esportatzen bazuten ere, gauzak zeharo aldatu ziren europarrak iristearekin batera: portugaldarrek milaka eta milaka afrikar jarri zituzten Amerika eta Asiara bidean esklabo bihurturik. Gizon eta emakumeen trafikoarekin lotutako merkataritzak aberastasun handiak eraman zituen he-

rrialdera; garai haiek urrun dira hala ere, gaur egun munduko herrialderik txiroenetakoa baita Mozambike. Esklabotzaren abolizioak gainbeheran jarri zuen portugaldarren negozioa, gerora, 1975. urteko Independentzia Gerraren ostean, Mozambiketik alde egin behar izan zuten kolonizatzaileen negozioa.

Esklabotza eta urrezko urteak Mozambike Uhartea hiriko portutik milaka eta milaka gizon-emakume afrikar eraman zituzten Ameriketara mer25


katari europarrek, esklabo gisa saltzeko asmoz. Horrenbestekoa zen negozioa, uhartea Mozambikeko hiriburua izatera ere iritsi zela.Esklabotza 1837an abolitu bazuten ere, XX. mendearen hasieran esklaboen trafikoa praktikan zen oraindik ere uhartean. 1898an, Mozambikeko hiriburu izateari utzi zion, lekukoa gaur egun oraindik ere herrialdeko hiriburu den Maputok hartu zuelarik. Nampula probintziara, kontinentera, hiru kilometroko zubi estu batek lotzen du Mozambike Uhartea. Maputo hiriburutik oso urrun egonik bertara iristea bide luze eta nekeza den arren, bisita, dudarik gabe, interesgarria da zinez. Egun Mozambiken bisitari gehien jasotzen dituen tokia da. Unescok gizateriaren ondare izendatuko hiria, abandonatuta, guztiz utzita izan da luzaro26

Ibo uharteko kale nagusiak bazterketaren aztarnak ditu. Filmetako agertokien tankera badu ere, egun turismoaren aldeko apostua egiten ari dira. Behean, kalean paseatuz gero ohikoa den irudia; zaharrak eta gazteak mahai jokoaren bueltan. Eskuinean, ilunabar gorria Mozambike Uhartean.

an, ia-ia guztiz erortzeko zorian; aldiz, pixkanaka-pixkanaka, berriz altxatzen ari dira gaur egun. Uhartea txikia da oso; lau kilometroko luzera du, eta, zabaleran, 800 metro besterik ez ditu lekurik zabalenean. Txikia azaleran, superpopulatuta dago:

18.000 pertsona bizi dira bertan. Kaleetan jende andana dago uneoro; umeak futbolean, koloretako arropak soinean dituzten emakumeak,umeak capulanan bilduta bizkarrean eramaten dituzten amak,arrantzaleak‌ Mugimendua bera ere frenetikoa da: janari postuen inguruko joan-etorri amaigabea, mezkitatik etengabe iristen diren otoitzerako deiak‌ Kontuak kontu, bisitariaren begiek ez dute aspertzeko betarik uharteko kaleetan. Bi gune nagusitan banatzen da uhartea: Cidade de Pedra eta Macuti. Lehena, harrizko hiria, portugesen garaian eraiki zuten. Bertan, arkitektura lan ikusgarriak diren eraikinak, elizak, gotorlekuak, ospitaleak, palazioak, hilerriak‌aurkituko ditu bisitariak, guztiak ere denboraren arrasto nabarmenak


Quirimbas uhartediko garraiobidea da honakoa. Arrantza dute bizibide nagusi irla hauetan. Uharte batetik bestera joateko arrantzaleekin ados jarri eta belaontzi xume hauetan bidaiatzea esperientzia ederra da.


Datu praktikoak: Noiz joan: Euskal Herrian udara denean, klima atsegina izaten da; 22 eta 24 gradu arteko tenperaturak aurkituko ditu bidaiariak.

Zer jan: Mozambike Uhartean poltsiko guztientzako aukera zabala dago. Quirimbas artxipelagoko luxuzko hoteletako eskaintzek zerbitzu guztiak-guztiak hartzen dituzte barnean. Bertakoen etxeetan geratuz gero, etxekoandreek janari tradizional bikainak prestatzen dituzte. Shima (tuberkulu batekin egindako masa zuria) da bertako oinarrizko janaria; arrain edo haragi zatiekin zerbitzatzen dute.

Nola mugitu: Errepideak asfaltatu gabe daude lekurik gehienetan. Baina bidaiatzeko denbora izanez gero, “chapa� eta autobusetan bidaiatzea aukera egokia da Mozambikeko bizimodua bertatik bertara ezagutu eta herritarrekin harremanetan jartzeko. Quirimbas artxipelagoko luxuzko hotelek hegazkin txikiak izaten dituzte bezeroen zerbitzura. Artxipelagoan uharte batetik bestera mugitzeko arrantzaleen kanoatxoak, belaontziak edo motor txikiko txalupak alokatzeko aukera ere badago.

Ostatua: Irla gehienetan, luxuzko hotelak daude; hegoafrikar zurien inbertsio pribatuko negozioak dira. Motxila hartuta bidaiatuz gero, Mozambike Uhartean izan bada ostatu hartzeko leku aproposik. Quirimbasen, aldiz, aukerak askoz ere murritzagoak dira. Hori bai, beti dago bere etxean ohea, gosaria eta janaria eskainiko dizunik.

Osasun arazoak: Malaria arazo handia da Mozambiken. Pilulak hartzea edota eulitxoen aurkako neurriak hartzea guztiz gomendagarria da.

www.fundacionibo.org www.visitmozambique.net


dituztenak. Erortzear edo ia guztiz erorita daude gehienak. Azken urteetan, hala ere, inbertsio ugari egin dituzte uhartean eta eraikin batzuk itxura ederra hartu dute.Turismoari begira ere azpiegitura ugari prestatu dituzte, eta, hala, lotarako tokien eta jatetxeen eskaintza oparoa da; leku merke zein garestiak aurkituko ditu bidaiariak. Macuti auzunea, berriz, Afrikako etxe tradizionalek osatzen dute. Makhwa hizkuntzan, palmeren orria esan nahi du macuti hitzak. Etxe hauetako teilatuak palmeraren orriekin eginak daudelako hartzen du Macuti izena auzoak. Populazioaren gehiengoa bertan bizi da, etxe xumeetan pilatuta. Irla oinez zeharkatzea txango polita da. Iparraldean, ozeano zabalera begira, San Sebastian gotorlekua dago, portugesek 1620an eraikia. Hainbat erasoren lekuko izan zen, holandarrena kasu 1607an. Esklaboak gordetzeko erabili zuten gerora. Mozambikeko Independentzia Gerran, berriz, iraultzaileen kartzela izan zen. Egun, gotorlekua zaharberritzen ari dira; bertatik, irlako ikuspegi ederrez goza daiteke. Cidade de Pedra ederrean derrigor bisitatu beharreko lekuetako bat San Pablo museoa da.Vasco de Gama esplo-

Tradizioak eta erlijioa nahasturik daude Mozambike Uhartean. Goian, janari postua. Behean, Ibo uhartean makwa etniakoak, musulmanak beraiek, Limbage festa ospatzen. Musika tradizionalaren soinupean dantza egiten duten bitartean, neskei ezkontza eskakizunak egiten dizkiete mutilek. Ezkerreko orrian, egunerokotasuneko ohiko irudiak.

29


ratzailearen estatuak zaintzen duen plazan kokatuta dago. Jesuiten komentua izan zen hasiera batean. Gerora, Portugaleko agintarien palazioa bilakatu zen, eta, gaur egun, azkenik, uharteko historia gordetzen duen museo ederra da. Macuti auzunera bidean, Memoriaren Lorategia eraiki berri dute. Memoria historikoa gal ez dadin, uharteko bertako eta Afrika osoko historia markatu duen esklabotza garaiak ekartzen ditu gogora. Itsasoari begira, dozena bat eskulturek Amerikara bidean jarritako gizon-emakumeak irudikatzen dituzte. Macutin barneratuz gero, herritarren bizimodua gertutik ezagutzeko aukera dago. Kaleak grisak eta ilunak badi30

ra ere, ez dago atzera egiteko arrazoirik. Pilatutako etxebizitzen atarietatik, gizon-emakume zein haurrek ongi etorria ematen diete bisitariei. Irla hondartza txikiz beterik dago, baina zikinak daude gehienak, bertakoek komun gisa erabiltzen baitituzte. Mezkita nagusiaren inguruan, berriz, arrain merkatua egiten da iluntzero. Espezie eta tamaina askotako arrainak prezio onean erosteko aukera paregabea izaten da bertan.

Quirimbas Parke Nazionala Tanzaniarekin mugakide den Mozambike iparraldeko Cabo Delgado probintzian dago Quirimbas Parke Nazionala, baita 32 irlek osatzen duten Quirimbas

artxipelagoa bera ere. Bertaratzea zaila eta neketsua den arren, Mozambikeko lekurik preziatuena da inolako zalantzarik gabe. Bidaia lurrez eginez gero, bi edo hiru eguneko bidea dago Mozambike Uhartetik Quirimbasera. Lur gorriko errepideetan zehar, chapa (bertako furgonetak) eta autobusak hartu behar dira Quissangarain; ibilbidea egiteko denbora asko behar den arren, aukera merkea eta polita da bidaia mozambiketarrekin berriketan eta umore onean egiteko. Azkenean, belaontzia hartu eta mangladietan barna ibili ostean, haizearen indarrarekin jolasean dabilen ontziak Mozambikeko tokirik magikoenean utziko gaitu: Ibo.


Uharteko mezkita nagusiko muturra ikus daiteke ezkerreko irudian, otoitzerako ordua dela iragartzeko megafono eta guzti. Lerroon azpialdean, uharteko irudi bat eta ospakizunean murgilduta dauden emakume batzuen irudia.

Interes historiko handiena duen irla da Ibo. Bertan, Mozambike Uhartean ezagututako historia bera errepikatzen da: abandonatutako eraikin kolonial ederrak, elizak, portugaldarren hilerriak‌ Noizbait oparotasunean bizi izan zirenaren zantzuak agerikoak dira oraindik. Urrun geratu dira urrezko garaiak, eta, horren erakusle, bertako biztanle askok kontinentera jo beharra izan dute bizimodua aurrera ateratzeko. Orain turismoaren aldeko apustua egiten hasi dira bertan, turismo iraunkorraren alde lanean ari diren hainbat elkarteren eskutik. Hain zuzen ere, Ibo irlako gune historiko garrantzitsuenetako asko zaharberritzen eta herritarrak

turismoan lan egiteko trebatzen ari dira. Esate baterako, San Juan Bautista gotorlekua bisitatuz gero, artisauak lanean ikus daitezke, zilarra lantzen edota ebanoarekin (Afrikako egur beltza) eskulturak egiten. Uhartean galtzea bezalakorik ez dago, txoko guztietan aho zabalik utziko gaituzten irudiak aurkituko baititugu. Emakumeek mussiroa jartzen dute aurpegian. Zuhaitz baten zainarekin egindako krema da mussiroa eta neska gazteek birjintasunaren seinale bezala jartzen dute; helduagoek, aldiz, azala hidratatu eta eguzkitik babesteko. Kutsadura eta zaratatik at, isiltasuna bera ere entzun daiteke Quirimbas

artxipelagoan. Lasaitasun handia sentitzen da bertan. Biztanleak argi indarrik gabe bizi dira, eguzkiaren erritmora. 32 irlak zein baino zein ederragoak dira; paradisurako bidea hauxe ote da? Hondar zuriko hondartza amaigabeak, eta, marea goian denean, turkesa koloreko ur lasaiak. Marea behean denean, berriz, irletako azalera erabilgarria handitu egiten da eta uharte batetik bestera oinez joateko aukera ere badago. Urpekaritza eta snorkel-a maite dutenentzako leku aparta da artxipelagoa; izan ere, arrezifeko koralak eta itsasoko espezie ugari (itsasoko dortokak, izurdeak‌) ikus daitezke. 31



Gerrako orbainak dituen hiria

SARAJEVO Testua eta argazkiak: Joseba Zabalza


Gudaren arrastoak agerian ditu oraindik ere Sarajevok eta horren erakusle dira herritarren topaleku nagusiak, Sebilj plaza eta bertako usoak edo Slobodjenja plazako xake taula erraldoia tarteko. Eskuineko orrian, Zubi Latino historikoa eta Miljacka ibaiaren ertzeko eraikinak.

S

Sarajevoren gertuko historia Balkanetako azken gerran pairatu-

tako jazarpenak markatu du. Bosniako hiriburua suntsitu zuen gatazka belikotik hamabost urte igaro dira eta oraindik metraila arrastoak ikus daitezke hiriko hainbat zonaldetan. Bertako aniztasun kultural eta erlijiosoaren ondotik “Ekialdeko Jerusalem” izendatzen zuten hura hiri lasai eta turistikoa da egun, baina erakarpen indarra eta identitate zeinuak ez ditu galdu. 34

arajevoko kaleetatik pasioan ibiltzea orain hamar urte egunkarietako orrialdeak eta telebistako albistegiak betetzen zituzten lekuak gogoratzea da. Manhattanetik paseatzearen tankerakoa da; aldiz, New York aldean izenak fikziozko filmengatik dira ezagun, eta, Bosniako hiriburuan, iragan diren tragediengatik, errealitate gordinarengatik. Markale azokak zibilen erailketa tristeagatik du entzutea; Liburutegi Nazionala artilleroek suntsitu zuten 1992. urtean; Mese Selimovicala bulebarrean,“Frankotiratzaileen etorbidea” gisa ere ezaguna, milaka sarajevoar hil edo zauritu zituzten; Miljacka ibaiaren ertzeko eraikinetan ere sumatzen dira gerraren orbainak... Historian markatuta geratu diren leku horiek guztiek, jazarpenak iraun zuen artean biztanleek jasandako bizi baldintzen gaineko kontakizunek eta azken gatazka belikoaren irudi kolektiboek erakartzen dituzte kanpotarrak. “Gerra turismoa” gisa ezagutzen dena da. Bidaiari gutxik dute gogoan Sarajevon 1984. urtean Olinpiar Joko bikainak antolatu zituztela; hori ez du inork oroitzen. Sarajevoko tunela eta bertako museoa derrigor bisitatu beharreko lekuak dira. Hiriaren kanpoaldean daude, Dobrinjan, aireportuaren alboan. 1993. urteko urtarrilean hasi ziren tunela eraikitzen eta urte erdialderako amaitu zuten. Kilometro inguruko luzera zuen, eta, egun, horietatik 30 metro dau-



de zutik. Serbiako tropen setioari aurre egiteko ezinbestekoa izan zen. Bertatik pasa ziren hiriburuko biztanleak elikatzeko jakiak, baita milizia bosniarrek hiria defendatzeko erabili zituzten armak eta munizioa ere. Ingeniaritza obra hau Kolar sendiaren etxean eraikitzen hasi ziren; egun, familia horrek berak antolatzen ditu tuneletik geratzen dena eta museo txikia ezagutzeko bisitak. Zubiaren eraikitze lanaren eta hirian izandako bonbardaketen etengabeko bideo emanaldiak ikus daitezke museoan;gainera, arma mota ezberdinak, uniforme36

ak eta armadarekin lotutako beste hainbat objektu ere badaude ikusgai. Tuneletik zonalde turistikora itzultzeko “Frankotiratzaileen etorbidea� zeharkatzen duten tranbietako bat har daiteke. Gerra garaian gune horretatik pasatzea oso arriskutsua zen, mendien magaletan eta etxe orratzetan zeuden frankotiratzaileentzat biziki erraza baitzen ikuspen ona ahalbidetzen duen espaloi zabal horietan mugitzen zen edonori tiro egitea. Xaxatze etengabean bazebiltzan ere, eliteko tiratzaileek ez


Bascarsija auzotik oso gertu dago hiriko mezkita zaharrena, Muslihudin. Halako eraikinek agerian uzten dute Sarajevok hein batean kulturen, zibilizazioen eta erlijioen arragoa izatearen sona eman zion izpiritu tolerantea mantentzen jarraitzen duela.

Datu praktikoak

Nola iritsi: Estatu espainoletik ez dago Sarajevorako zuzeneko hegaldirik. Lufthansa eta Australian Airlinesek Munichen eta Vienan eskala eginda eskaintzen dute zerbitzua. Spanair eta MALEV konpainiek ere badute hegaldirik. Errepidez bi egunetan irits liteke, Euskal Herritik irten eta Italian lo eginda. Moneta Marko bosniarra. Euroa 1’95 marko bosniarretan dago. Hala ere, euroaren erabilera oso zabaldua dago eta arazorik gabe erabil daiteke ordainketak egiteko. Hizkuntza Bosniera-serbiera-kroaziera. Jugoslavia ohiko herrialde bakoitzean era desberdin batez izendatzen dute bertako hizkuntza. Musulman bosniarrek eta kroaziar katolikoek alfabeto latindarra erabiltzen dute eta serbiar ortodoxoek alfabeto zirilikoa. Gazteen artean oso ohikoa da ingelesez hitz egiten jakitea. Erlijioa Bosniako biztanleen %50 inguru musulmana da. Sarajevon kopuru hori are eta handiagoa da, gerraren eraginez musulman asko hiriburura lekualdatu zirelako, eta, aldi berean, katoliko eta ortodoxo askok hiria utzi zutelako. Ostatua Salneurri merkeak dituzten ostatu eta hotel txikien eskaintza oso zabala da. Leku estrategikoan kokatutako Ljubicica ostatuan gela merke zein garestiak dituzte. Velvet edo Alem hotelak ere aukera onak izan daitezke Gastronomia Jateko, pita guztiz gomendagarria da: hostore finez egindako enpanada hau produktu ugariz betetzen dute. Haragizaleek cevapi-a izango dute gustuko. Edateko rakia –Bosniako edari nazionala– edo Sarajevsko pivo garagardo bikaina eska daitezke.

zuten lortu hiriko garraiobide enblematikoena desagerraraztea. Hiritik igarotzen ziren tren unitateak altzairuz blindatu zituzten, armada inbaditzaileari Sarajevok ez zuela kemenik galdu eta setioari eusten ziola erakusteko.

Kulturen arragoa Bulebarraren amaieran daude hiriko erdigunea eta Stari Grad: hala deitzen zaio eslavieraz hiriko alde zaharrari. Hemen dago Sarajevo turistiko eta abegitsuena. Zonalde honen

bi aldeetan daude bidaiariaren intereseko lekuak. Tito mariskalaren etorbidetik paseatu eta Ferhadija etorbidetik jaistea erabakitzen bada, Markale azoka bisita daiteke: 1994ko otsailaren 5ean morteroz jaurtitako lehergailu batek 68 hildako eta 200 zauritu eragin zituen. Sarraskiaren oroitarria ikus daiteke egun bertan. Gorago, Kovaci auzoan, martirien oroimenezko hilerria dago: bertan daude ehortzita Bosnia-Herzegovinako Armadako soldaduen eta gatazkaren ondorioz hildako zibilen hilotzak. Hilarrietako datek agerian uzten dute bertan 37


Gerrak markatua utzi badu ere, Sarajevo milaka kolore dituen hiria da. Orrialde honetako argazkietan, taberna bat, auzo zaharretako kale harriztatuak, merkatua eta mezkita bateko ataria.

ehortzita daudenak gerra garaian hil zirela. Hilobiz jositako mendi-mazela hunkigarria da. Erdigunera sartzeko Obala Kulina Bana etorbidea zeharkatzea ere oso erakargarria da. Hango etxebizitzek gerrako markak dituzte eta bistek Miljacka ibaiko eta honen gaineko zubi ugarien panoramika ederrak eskaintzen dituzte. Zubi horiek guztiek dute euren historia atzean, baina, zalantzarik gabe, Latinska Cuprija edo Zubi Latinoa da guztietan ezagunena. Gavrilo Princip nazionalista serbiarrak zubi honetan erail zituen, 1914ko ekainaren 28an, koroa austrohungariarraren oinordeko Francisco Fernando artxidukea eta bere emazte Sofia Chotek kondesa. Horixe izan zen Lehen Mundu Gerra piztu zuen gertaera. Zubiaren alboan dagoen Sarajevo 1878-1918 museoa ere askok bisitatzen dute; hiria Austria-Hungariako Inperioko parte izan zen garaia ekartzen du gogora. Hori bai, bildumaren zati handiena museoaren atarian bertan gertatutako atentatuaren ingurukoa da. Kanpoaldean, pantaila erraldoi batean etengabe ematen da atentatua berregiten duen antigoaleko film bat. Ibaiaren arroa alde batera utzita, eta erdialderako bidea hartuta, Slobodjenja plaza dago: bertan arnasten den lasaitasuna aproposa da xake taula erraldoien inguruan jarri eta partida biziak jokatzeko. Urrats batzuk eman eta berehala topatuko dugu katedrala,eta,bost minutu gehixeago eginda,Muslihudin mezkita. Hiriko mezkita zaharrena da, eta, gerrak gerra, hiriak hein batean kulturen, zibilizazioen eta erlijioen arragoa izatearen sona eman zion izpiritu tolerantea mantentzen jarraitzen duela uzten du agerian. Handik oso gertu dago Bascarsija auzoa, hiriko antigoaleko erdigunea. Turkiar estiloko auzo benetan eder hau okupatzaile otomandarrek eraiki zuten XV.mendean.Hiriko zonalde xarmagarriena da eta artisauek eskaintzen dituzten produktuen arabera dago antolatuta. Kaleak harriztatuta daude eta bertako etxe baxuetan gehienbat musulmanak bizi dira. Hemen dezente nabaritzen da biztanleen ohituretan islamak duen eragina. Zonaldea turista atzerritarren zein herrialdeko bisitarien topagunea da.Eskaintza gastronomikoa izugarri zabala da eta terraza ugarietako batean eseri eta kopa bat hartzea benetan atsegina da. Auzoaren erdigunea Sebilj plaza da. Izena plazaren bihotzean dagoen arabiar estiloko iturri bati zor dio.“Sebilj� hitzak kiosko itxurako iturri publikoari egiten dio erreferentzia. Hiriko monumentu maitatu eta preziatuena da. Sarajevoarrek disfrutatu egiten dute hona etorri eta usoei artoa emanez. Agian hiri honek historian zehar mantendu duen bake hauskorrari jarraikortasuna emateko ahalegina da, bataila askoren oihartzunek durunda egiten baitute hiri honetan.


Kovaci auzoko mendi-mazelan Bosnia-Herzegovinako Armadako soldaduak eta gatazkaren ondorioz hildako zibilak daude ehortzita. Goiko irudian ikus daiteke gune hunkigarri hori. Argazki honetan, Bascarsija auzo musulmana.



Testua eta argazkiak: Iban Calzado

AMAZONAS

El Cocatik Iquitosera Napo ibaian behera


Askotariko paisaiak ikusteko aukera ematen du El Cocatik Iquitosera bitarteko ibilbideak. Amazonas bazterreko bizimoldea ezagutzeko aukera ere ematen du.

G

El Doradoren bila ari zela,

Francisco de Orellana esplo-

ratzaile eta kolonizatzaile espainiarrak Amazonas ibaia aurkitu zuen 1542an Quiton hasi eta Coca eta Napo ibaietan behera eginiko espedizioan. Guk bide hori bera egin dugu ia 500 urte geroago, eta inguru horretako altxorrak ezagutu ditugu El Cocatik (Ekuador) Iquitosera (Peru) zamaontzi batean eginiko zeharkaldian. 42

ure bidaia El Cocan hasten da, Ekuadorreko oihanean, Quitotik ekialdera, 10 bat ordura autobusez. Hiriari Puerto Francisco de Orellana izena jarri zioten arren (konkistatzailearen omenez), mundu guztiak El Coca deitzen dio.Napo ibaiaren,herrialde osoko ibaia handienaren, ertzetan altxatu zuten kautxuaren eta kafearen industriak erakarritako langileek. Orain, berriz, baso-mozketan edo petrolio-konpainietan lan egiten dute gehienek. Astean bizpahiru aldiz txalupa handi bat irteten da El Cocako kaitik Nuevo Rocafuertera, Peruko mugara iritsi aurretiko azken herrira. Txartela 15 dolar baino ez da kostatzen, baina bidaia luzea eta astuna da, ontzia leporaino egoten baita beti. Hartara, komenigarria da goizean goiz heltzea toki on bat hartzeko. Ontzira igotzeko itxaroten ari garela, ondoko zuhaitzetatik urtxintxa tximino talde bat jaitsi eta handik zebilen haur bati gozo-gozo jaten ari zen krispeta poltsa lapurtu dio. 12-15 orduren bueltan Nuevo Rocafuertera heltzen

da. Ekuadorko azken herria da, baita Perura igarotzeko azken geldialdia ere. Herrixka txikian mila lagun inguru bizi dira, baina bertako ospitalea puntapuntako teknologiaz hornitua dago. Horren erantzuleetako bat Manuel Amunarriz da,mediku eta misiolari hondarribiarra. Urteak daramatza Yasunien oihanean lanean.Amunarrizek Alejandro Labaka kaputxino beizamarrak irekitako bideari ekin zion aspaldi. Labaka 1987an zendu zen oihan honetan bertan.Tagaeri tribuko indigenek lantzaz hil zuten eurekin biltzera zihoanean. Labakak petrolio-enpresek Ekuadorko Amazonian egindako gehiegikeriak salatu izan zituen eta euren aurka agertu izan zen beti. Hain zuzen ere, tagaeriei konpainia horien arriskuez mintzatzeko eta ohartarazteko asmoz martxa abiatu zuen, kolonbiar serora batekin,oihanean barrena; biak hil zituzten. Nuevo Rocafuertetik Perura pasatzeko bide bakarra dago: kaian egon ohi diren lagunetako bati Puerto Pantojara eramateko eskatu behar zaio.Tarifa 50 dolarrekoa da, baina prezioa negozia daiteke,



Datu praktikoak Noiz joan Ekuatoretik gertuko oihanean bi sasoi daude klimari dagokionez: urtaro euritsua, urtarriletik irailera bitartean; urtaro lehorra, urritik abendura. Baina Amazonian euria etengabe ari du, beraz, ateri denean ere zaparrada bortitzak botatzea gerta daiteke.

Nola joan El Cocara (Puerto Francisco de Orellana) autobusez edo hegazkinez hel daiteke. Autobusez: 12 orduko bidaia deserosoa dago Quitotik El Cocara. Autobusak Quitumbe hego terminaletik ateratzen dira gauero eta txartela 10 dolar inguru kostatzen da. Prezioa negozia daiteke. Gainerako hiri nagusietan ere autobus zerbitzua eskaintzen dute, baina bidaia luzeagoa eta garestiagoa da. Hegazkinez: Tame eta Icaro konpainiek hegaldi merkeak (50-60 dolar) eskaintzen dituzte egunero Quitotik. Guayaquiletik irtenda geldialdia egiten dute Quiton. Hegaldiak 30 minutu irauten du. Zer eraman El Cocatik Iquitosera bitartean ez dago kutxazain automatikorik, ondorioz, nahikoa diru eraman behar da (100 dolar lagun bakoitzeko). Horrez gain, ezinbestekoak dira hamaka, eltxo-sarea, eltxoak uxatzeko produktu on bat eta ura. Eltxoak oso txikiak dira, ia ikusezinak, eta egunez oso gogaikarriak izan daitezke. Eltxo uxagarriak DEET (N,NDiethyl-meta-toluamide) kopuru altua izan behar du eraginkorra izateko. Eltxosaredun hamakak ere oso baliagarriak dira. Arropa arinak eramatea komeni da, hezetasun eta bero handia izaten baita egunez. Janaria eramatea oso gomendagarria da. Ontziaren txartelak hiru otordurako eskubidea ematen du, baina janaria eskasa da; arroz zuria eta banana egosia ematen dute gehienetan. Edateko ura eramatea ere oso garrantzitsua da; bidean ez dago erosteko aukera handirik, ontziko tripulazioak eta oihaneko herritarrek ura zuzenean ibaitik edaten baitute.


edo gastuak murrizteko txalupa bidaiari gehiagorekin partekatu. Oso garrantzitsua da kasu hauetan ondo negoziatzea, bai behintzat Iquitosera heldu aurretik diru barik geratu nahi ez badugu.Abiatu aurretik, baina, Ekuadortik irteteko zigilua jarri behar dugu militarren kasernan. Ordubete eta bi kontrol militar geroago Puerto Pantojan gaude. Hemen operazioa errepikatu behar izan dugu Peruko militarrekin. Behin sarrerako zigilua dugula benetako bidaia hasten da,ez baitago ziurtasunez jakiterik mugatik Iquitosera doazen ontzien ordutegia zein den. Pantojako bizilagunekin argi hitz egin beharra dago informazio zuzena jasotzeko, eta, zorte ona izanez gero, Iquitosetik mugaraino bananak, abelburuak edo zura biltzera joandako zamaontziren bat inguruetatik topa dezakegu. Bestela, beste behin ere itxaron beharra dago. Izan ere, bide honetatik ez dago Ekuador Perurekin lotzen duen inolako ontzi komertzialik, eta,hortaz, gutxi dira Peruren menpe dagoen Amazoniara heltzeko zeharkaldi hau egitera ausartzen diren bidaiariak. Hori dela eta, komenigarria da, badaezpada, pazientzia eta adore dosi on bat gordetzea,ontzi batetik bestera pasatzeko ordu luzez itxaroten egon gaitezke eta.

Loreton, El Cocatik gertu, erreka bazterrean jolasean ari diren haurrak ikus daitezke lerroon gainaldean. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, Napo ibaiaren bazterreko komunitateen etxoletako batzuk, bananak zamatzen lan egiten duen neskatila eta peke-peke txalupa luzexka hartuta nabigatzen ari den gizonezkoa.

Zorionez, Pantojatik pare bat ordura ibaian behera ontzi bat topatu dugu Angoteros herrian. Don Wellington kapitainak bikain hartu gaitu eta toki bat egin digu hamaka jartzeko,baina bere bidaia hasi baino ez da egin eta beste hiru egun pasako ditugu ontzian Iquitoserantz irten aurretik, inguruko komunitateetako bizilagunek hirian saldu nahi dituzten bananak, behiak eta txerriak jasotzen. Bidaia pentsatu baino luzeagoa izango dela ohartu gara.

Oihaneko bizitza latza Ontzian joateak oihaneko biztanleen errealitatea ezagutzea eta beren egunerokotasunean sartzea ahalbidetzen digu, beste modu batean ezinezko litzatekeena. Herriz herri goazela, helduak ontzira sartzen dira sotoko arduradunari tabakoa, alkohola eta arropak erostera. Izan ere, basoaren sakonean bizi diren lagunek ez dute dendetan erosteko modurik,

ez bada hirira bidaiatuta. Bitartean, haurrak ibaiertzean pilatzen dira. Ezohiko bisitak zirrara eragiten die eta atzerritarrei mesfidati begiratzen diete. Naporen bazterretan, Peruko aldean, bizi diren lagunak kitxuak dira, kautxuaren industriaren loraldian patroiek oihanera eramandako ekuadortarren ondorengoak. Oso bizimodu gogorra daramate, umeen erdia ez doa eskolara (herena analfabetoa da) eta ume handienek anai-arreba txikiak zaindu behar izaten dituzte. Hori gutxi balitz,desnutrizioak triskantza egiten du oraindik ere. Umeen irribarre alaiek kontraste gogorra sortzen dute bitamina eta proteina urriko dieten ondorioz puztutako sabelekin. Tripulazioaren bizitza ere latza da. 15-25 urte bitarteko hamar bat gaztek osatzen dute eta bidaiak irauten duen 10 egunak su eta gar ematen dituzte lanean. Platano sortak ontzitik gora eta behera daramatzate etengabe eta maiz gazte 45


El Cocan ikusteko aukera izan genuen iluntze zoragarrietako bat da goiko irudikoa. Lerroon eskuinetara, haurra bularraldean daraman emakumezkoa eta lasai ederrean hamaka gainean etzanda atseden ari den haurra.

hauek txerri edo behi batetik tiraka agertzen dira sastraka artetik. Euretako batek lan nekosoa dela onartu digu, «baina ondo ordaintzen dute, 80 sol (20 euro) bidaia bakoitzeko». Bidaiak 8-10 eguneko iraupena izan ohi du eta hilean bi egiten dituzte, gehienez. Bada, hilero 40 euro irabaz dezakete, ez gehiago. Nolanahi ere, pozik bizi dira eta tartetxo bat dutenean lankideekin jolasten edo ibaian bainatzen aritzen dira. Egunek aurrera egin ahala ontziko sotoa zein bidaiarientzat egokitutako lekua betetzen doaz. Bananaz, txerriz eta behiz,lehena;hamakaz,pertsonaz eta oiloz, bigarrena. Hamakek hamaika koloredun irudi bitxia, eta klaustrofobiko samarra, osatzen dute, baina giroa gero eta deserosoagoa da espazio faltagatik, eta, batez ere, animalien gorozkien hatsagatik. Bestalde, horrelako zeharkaldiak egiten dituzten ontzietan janariaren kalitatea kaskarra izaten da; egunero arroz zuria eta banana berde egosia egoten da 46

bazkaltzeko eta afaltzeko. Horregatik guztiagatik, esperientzia gogor samarra izan daiteke turismo komertziala egitera ohitua dagoenarentzat. Bizipena, haatik, oso aberasgarria izan daiteke, ibaian eta ibaiari esker bizi diren lagunen bizimodua oso gertutik ezagutzeko aukera ematen duelako, besteak beste. Atzean geratu dira Torres Causana, Tempestad, Angoteros, Santa Clotilde eta Mazan.Astebete igaro dugu ontzian, egunaren parterik handiena barruan sartuta, baina merezi izan du. Kapitainaren ondokoak ohartarazi digu: «Hor duzue Amazonas». Amazonas behingoz! Napo itzela da, toki batzuetan ehunka metro daude ibaiertz bien artean, baina ezin da Amazonasekin alderatu, Mediterraneotik Atlantikora igarotzea bezalakoa da. Gure aurrean ura baino ez dago, ura eta ura nekatu arte, eta ostertzean zuhaitzak ikus daitezke paisaiaren handitasunean galduta, begiei ihes egiten dien handitasun horretan.

Egun osoa eman dugu,Amazonaseko uretan sartu garenetik, Iquitosera iristeko. Iquitosera ez da errepiderik heltzen. Bertara iristeko hegazkina edo ontzia hartu beharra dago eta milioi erdi biztanle izanik mota horretako hiririk jendetsuena da munduan. Korronte lasaian behera goazela oihana eta ibaia plano ezberdinetan mugitzen dira antzerki baten dekoratuaren parte bailiran. Bat-batean ume baten oihua entzun dugu; bidaiari guztiek ontziaren motorrak uretan sortutako uhinen artean saltoka ari den izurdea seinalatzen dute. Amazonas izugarri handia da; horren erakusgarri, itsasoko espezie asko bertan ere ikusten dira. Baina “itsaso bare” horren lasaitasuna Iquitoseko portuan hautsi egin da, iritsi gara helmugara, gainditu dugu erronka. Orain beste desafio bat dugu aurretik: hiriaren zalaparta kaotikoari eustea. Baina hori beste egun batean aztertzeko moduko kontua da.


32 Irudia: Koldo LANDALUZE

BIDELAGUNA AGENDA

MUNDUARI BEGIRA EGIPTOko emakumeen ekubideen alde. GREZIAko ortodoxoak, 666 zenbakiaren aurka. Shakespeare antzoki berritua, STRATFORDen. HERBEHEREtako CoffeeShopen beherakada. Txileko poetak MOSKUko metrora heldu dira. ERROMAko Venus eta Erromaren tenplua. TEMPELHOF, aireportutik parke hiritarrera.

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Hugo Pratten bi aurpegiak MUNDUKO SUTEGIAK Turkiako sukaldaritza emankorra GOGOAN HARTU Mono lakuaren edertasun hila

HITZORDUAK ANGULEMA: Komikien nazioarteko azoka GLASGOW: Celtic Connections jaialdia SUITZA: Belalp-Blatteneko sorginak INDIA: Basant Panchami ospakizuna HERBEHEREAK: Ubide izoztuetan irristan AEB: Kwanzaa edo eguberri beltza MALI: Tuareg nomaden basamortuko jaialdia


Laburrak ERABILERA PUBLIKOKO BIZIKLETAK Paris, Bartzelona edota Kopenhage bezalako hirien eredua jarraituz, Londresen ere erabilera publikoko bizikleta zerbitzua jarri dute martxan. Biztanleek zein bisitariek erabili ahalko dituzte hiriko 400 puntu ezberdinetan jarri dituzten 6.000 bizikletak, orduko 2 euro ingururen truke. Londresez gain, Buenos Aireseko 40 hotelek ere bat egin dute bicing izendatu duten mugimenduarekin; hala, bizikletak jarri dituzte euren bezeroen eskura, Argentinako hiriburuan dauden zirkuitu ugarietatik zehar ibil daitezen. Bizikletan ibiltzeko ehun kilometroko ibilbidea prest egongo da 2011. urterako Buenos Airesen.

LUXUZKO OSTATUA RAMALAN Movenpick kateak luxuzko hotela eraiki du Ramalan (Zisjordania): sei solairuko eta arkitektura modernoko eraikina Al-Mafiun izeneko zonaldean dago, Palestinako lehen ministroaren bulegotik eta Palestinako Kontseilu Legegiletik bi minutura. Eraikinaren luxuzko geletatik Zisjordaniako hiriburu administratiboko bistak ikus daitezke, baita errefuxiatuen Al-Amari gunea, juduen Psagot kokalekua eta, urrunean, Jerusalem gatazkatsua ere. Inguruneak talka egiten du hotelaren lorategiarekin, gimnasioarekin, hitzaldietarako aretoekin, jatetxe italiarrarekin eta gainerako azpiegiturekin. Ostatuan tokiko elikagaiekin egindako platerak besterik ez dituzte eskaintzen eta kolonia juduetan ekoitzitako produktuak sartzea ekiditen dute.

LONDRESEKO «CAB» POLEMIKOAK, KAIRON Egiptoko hiriburuan denetariko taxiak topa daitezke, eta, orain, polemika itzela sortu duten Londreseko cab ezagunak iritsi dira. Tokikoak kexu dira, horiek atzerritarrak besterik hartzen ez dituztelako: Turismo Ministerioaren arabera, agentzia turistiko batek kudeatzen dituenez, taxiak atzerritarrek edota aireportura heldu diren egiptoarrek besterik ezin dituzte erabili. Ibilgailuek GPSa, aire egokitua, gurpildun aulkientzat arrapala, kreditu txartela onartzen duen makina eta zarataren aurkako beira dute. Hori bai, gainerako taxiak baino garestiagoak dira.

TUNGURAHUA, GEOTURISMOAREN GILTZA Ekuadorreko Tungurahua sumenditik irteten diren lurrun eta errautsezko zutabeak edota etengabe jaurtitzen dituen harriak geologoentzat erakarpen turistiko garrantzitsu bilaka daitezke, edo behintzat hala uste dute Baños hiriko sustatzaile turistikoek. Hiria sumendiaren alboan dago, 5.019 metroko garaieran, eta sumendia 1999tik erupzioan badago ere –zenbaitetan aktibitate handiarekin eta bestetan lasai–, arriskurik egonez gero hiria 18 minututan husteko gai direla erakutsi dute, 2006. urtean halaxe egin baitzuten. Azken hamar urteotan «turistak erakartzea» falta izan zaiela gaineratu dute sustatzaileek, eta, egun, geologoak zein geologia gaietan interesa duen pertsona oro erakartzeko programa osatzen ari dira.

CANCUNEKO URPEKO MUSEOA Orain dela ia bi urte zabaldu zuten Isla Mujeres, Punta Cancun eta Punta Nizuceko Mendebaldeko Kostaldeko Parke Nazionala, eta, orain, munduko urpeko museo handiena den honetan 400 eskultura berri jarri dituzte. Zehazki, Cancuneko (Mexiko) portu turistikoko turkesa koloreko uretan jarri dituzte giza itxura duten eskultura hauek. Etorkizunari begira, museoak kilometro koadroko azalera duten lau «areto» izango dituela iragarri dute.

TIBETEKO LEHEN LUXUZKO OSTATUA St. Regis kate estatubatuarrak eraiki du Tibeteko luxuzko lehen hotela, Lhasan. 32.000 metro koadroko azalera duen hotelak ekologikotzat du bere burua, eta, tokiko agintarien hitzetan, maila altuko turismoa erakartzea espero dute.

INDONESIAKO MARRAZOEN ERRESERBA Raja Ampat artxipelagoan, Papua Ginea Berriaren iparmendebaldean, 46.000 kilometro koadroko marrazoen erreserba sortu du Indonesiak. Itsasoko espezieak babestearen aldeko Shark Savers taldeak lorpena marrazoen aldeko aktibistei zor zaiela ziurtatu du. Horrez gain, ekoturismoaren bidez zainketa gastuak ordaindu eta lanpostuak sortuko direla gaineratu du.

BOTSWANAKO DIAMANTEEI BOIKOTA SHANGHAIKO BUND PASEALEKUA, ZABALIK Survival International erakundeak Botswanako diamanteei zein bertako turismoari boikota egiteko eskaria egin du, herrialdeko gobernuak Kalahariko boskimanoei ematen dien tratua salatzeko. 2002an euren lurretatik bidali zituzten bertan zegoen diamante kopuruagatik, eta, herrialdeko auzitegiek boskimanoei lurrak itzultzeko agindu bazuen ere, egun Gem Diamonds enpresa meatzea irekitzeko baimena lortzeko negoziazioetan ari da. 48

Hiru urteko zaharberritze lanen ostean ireki dute Shanghaiko erakarpen nagusienetakoa den Bund pasealekua, eta, hemendik aurrera, Huanpgu ibaiaren ondotik doan bidea luzatu egingo dute, 2015. urterako aisialdi gune esanguratsua izan dadin. Egun 1,8 kilometroko ibilbidea du pasealekuak, eta, lanak amaitu ostean, hegoaldera beste 2,6 kilometroko bidea izatea da helburua. Pasealeku alboko lokalak ere eraberritu eta turismora zuzenduko dituzte.


internet

Eskaintzak MUNDU OSOA TXARTEL BATEAN

MOSKU-VLADIVOSTOCK, KLIK BAKARREAN Transiberiarraren ibilbideko hainbat guneren bideoak Googlen daude ikusgai, bagoi batean jarri duten web-kamera bati esker: Mosku eta Vladivostock arteko 9.000 kilometroetan dauden gune ederrenak grabatu ditu 12 ordutan. Transiberiar birtual honek tren mitikoaren ibilbidea gerturatzen digu. bit.ly/transsibrail

Round the World Experts agentzia britainiarrak Londresetik irten eta mundu osoari bira emateko hegazkin txartel mota ugari eskaintzen ditu. Esate baterako, Budget Explorer izeneko txartela 890 eurotan dute eta honekin Los Angeles (AEB), Auckland eta Christchurch (Zeelanda Berria), Hong Kong (Txina) eta Londresen egin daitezke geldialdiak. Irteerak 2011ko apirilaren 18tik ekainaren 20ra bitartean egingo dira, eta, behin lehen geldialdia eginda, txartelak urtebeteko iraupena du. www.roundthewordlexperts.co.uk

ELURRETARAKO HEGALDIAK Lufthansak Ski the World kanpaina hasi berri du. Agentziak bertan biltzen ditu Erdialdeko Europako, Eskandinaviako, Erdialdeko Amerikako eta Asiako ehunka eski guneetarako dituen neguko eskaintza bereziak. www.lufthansa.es

MEDITERRANEOA ONTZIAN

TAXIEN SALNEURRIA Gutxiago xahutuz urrunago heltzeko gomendioak ematen ditu Price of Travel atariak: hiru kilometroko bidea erreferentziatzat hartuta munduko ehun hiriburutan taxiek zenbat balio duten zehazten du. Webaren arabera, Delhi (India) da merkeena –0,64 eta 1,14 euro artean– eta Zurich (Suitza) garestiena –13,12 eta 17,49 euro artean–. w w w.price oftravel.co m

NCL ontzi-enpresak Bartzelonatik irtenda hamabi eguneko kruzeroa antolatu du Mediterraneoan barna “Norwegian Jade” ontzian. Geldialdiak Erroman, Atenasen, Efeson (egun Izmir hiri turkiarra), Alexandrian eta Valetta Maltako hiriburuan egingo ditu, berriro ere hiriburu kataluniarrera itzuli aurretik. Otsailaren 13rako salneurria pertsonako 799 eurokoa da gela bikoitzean, mantenu osoan eta tasak barne. www.es.ncl.eu

MADEIRA NEGUAN TAP agentziak Madril eta Funchal arteko zuzeneko hegaldiak ditu eta horrek Madeiran oporraldia antolatzeko aukera zabaltzen du. 2011ko maiatzera bitartean joan-etorriko txartela 152 eurotan topa daiteke. www.flytap.com

DISCAPNET, TURISMOA ETA AISIALDIA Ezintasunen bat duten pertsonei zuzendutako atari honetan turismoa eta aisialdia dituzte ardatz. Denetariko informazioa topa daiteke, eta, gainera, barrera arkitektonikorik gabeko jatetxe, antzoki, ostatu, garraiobide eta monumentuen zerrendak topa daitezke, baita proposamen ugari ere. w w w.discap net.es

SEYCHELLEAK, GERTUAGO Emirates Airlines egunero Madril eta Seychelle uharteen arteko hegaldiak eskaintzen hasi da, Dubain geldialdia eginda. Salneurria 900 eurotan dute. www.emirates.com 49


Merkealdiak

Milan

Paris

Kopenhage

Beti modaren puntan Modaz mintzatzerakoan ezinbestekoa da Milan aipatzea, moda zale guztiak biltzen dituen hiria baita. Luxua eta marka italiarrak nahi badituzu, zoaz Quadrilatero d’Oro entzutetsura: standing altuko markek Via Monte Napoleone, Corso Venezia,Via Della Spiga eta Via Manzoni kaleetan egiten dute bat. Merkealdiak urtarrilean eta otsailean izaten dira. Urtarrilaren 6an hasi ohi dira,baina joan aurretik hala dela egiaztatzea komeni da. Sekretua honakoa da: lehen hilabetean deskontu txikiak egiten dituzte, %20-30 ingurukoak, baina azken txanpan beherapenak %70era ere hel daitezke. Aldi berean, lehen asteak dira dagoen eskaintza zabalaren artean norbere neurriko jantziak aurkitzeko onenak, amaieran eskaintza askoz murritzagoa baita. Milaneko merkealdietara lehendabizikoz bazoaz, kontuan hartu normalean igandeetan dendak itxita egon ohi direla.Aldiz,zenbait egunetan berandu arte egoten dira zabalik. Larunbatetan dendak jendez lepo egon ohi dira, batez ere arratsaldean. Astean zehar, berriz, giroa askoz lasaiagoa da. Prezio merkeak Corso Buenos Airesen topatuko ditugu, baita Via Torinon eta Corso di Porta Ticinesen ere.

Luxuzko «shopping»-a

Auzo bat, estilo bat Paris edo Londresen sonarik ez badu ere, Kopenhageko kaleetan boutique esklusiboenak, denda berezi eta bitxienak eta tamaina handiko merkataritza guneak topa daitezke. Hiri garestia bada ere, merkealdietan denen eskura dauden salneurriak topa daitezke. Bereziki, bi abantaila ditu Kopenhagek: erdigune txikia duenez oinez ibiltzeko erosoa da eta auzo bakoitzak estilo zehatz bat du. Adibidez, underground estiloko zerbait nahi baduzu, zoaz Larsbjørnsstrædera; baina zure estiloa chic edo klasikoagoa bada, Grønnegade auzoan topatuko dituzu denda fashion-enak. Danimarkako moda ezagutu nahi baduzu, aldiz, Kronprinsensgade da zure auzoa. Kopenhagen erosketak egiteko gune nagusiak honakoak dira: Strøget, Strædet, Købmagergade, Kronprinsensgade, Grønnegade, Ny Østergade, Latin Quarter, Vesterbro eta Nørrebro. Auzo horietan ibiliz gero, hiriak eskaintzen dituen denda interesgarrienak topatuko dituzu. Bide batez, erosketez aspertzen zarenean Nyhavn edo Portu Berrira joatea gustagarri egingo zaizu. Atmosfera erakargarrian eta itsasertzean eserita koktel bat dastatzeko gune gustagarri eta aproposa da.

Estatu frantseseko hiriburuko Udalak Shopping by Paris (www.shoppingbyparis.com) ataria sortu berri du, eta, bertan, hirian asteburu bat antolatzeko erabilgarria suertatuko zaigun informazio mordoa aurkituko dugu. Besteren artean, eskaintza bereziak non topa ditzakegun zehazten da, baina baita irteera gastronomiko bat egiteko ideiak edota Argiaren Hirian ikus ditzakegun gune kulturalen zerrenda ere. Parisen eta Estatu frantses osoan merkealdiak oso araututa daude. Sei asteko iraupena dute eta autoritateek finkatutako egunean hasten dira, aurten urtarrilaren 12an. Ez badakizu zer den erosi nahi duzuna, Opera auzoa bisitatzea da onena, bertan saltoki handiak eta frankiziak pilatzen baitira. Segituan ikusiko dituzu Galeries Lafayette eta Printemps entzutetsuak. Boutique txikiak eta jantzi modernoak nahiago izanez gero, Marais auzoko Francs-Bourgeois kalea miatzea da egokiena. Zonalde horretan, gainera, dendak igandeetan ere zabaltzen dituzte. Saint Germain des Pres intelektualen distritua ere erosketetarako gune interesgarria da. Rue du Four eta Bon Marchetik buelta bat ematea gomendagarria da. Azkenik, Montaigne etorbidean Dior, Prada, Hermes edo Vuitton gisako markak topatuko dituzu.


Modaren punta-puntako hiriak, merkealdietan Geroz eta gertuago daude merkealdiak. Hiriburu gehienetan, beherapenen hasierak urte berriarekin egiten du bat, eta, beraz, merkealdiei aurrea hartu eta planetako hiri fashion-enetatik ibilbidea egitea proposatzen dugu, Londresetik hasi, eta, Milan edo New Yorketik pasata, Buenos Airesen amaituz.

Londres Moda berezi eta bitxiena Europako hiri garestienetakoa denez, Londres merkealdietan bisitatzeko modukoa da. Saltoki handiek eta denda nagusiek urtarrilean egiten dituzte eskaintza bereziak, eta, normalean, dendak 09.00etatik 17.30era izaten dira zabalik, astelehenetik larunbatera. Dena den, erdiguneko denda esanguratsuenak igandeetan 10.00etatik 18.00etara ere irekita egoten dira. Merkealdi desiratuenak Harrod’s merkataritza gunekoak dira: Knightsbrigdeko saltokian merkealdiak abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 23ra arte luzatzen dira, eta luxuzko artikuluetan egiten dituzten beherapen handiak (%75 ingurukoak) aski ezagunak dira. Beste saltoki batzuetako eskaintzak ere ikus daitezke: Selfridge’s, Liberty edota Harvey Nichols, esterako. Londresen 30.000 dendatik gora daude eta moda munduan geroz eta hiri nabarmenagoa da. Carnaby Streeten hiriburuko boutique berezienetakoak eta diseinuzko lokalak daude, Oxford Street eta Covent Garden ere dendaz lepo daude (vintage estilokoak batez ere), eta, Camden Lockeko azoka txikietan, Brick Lane edo Portobello Roadekoak kasu, denetik topatuko dugu, prezio onean gainera.

New York

Buenos Aires

Beti merkealdietan Shopping zaleek ez dute jakingo nora begiratu etxe-orratzen hirira iristen direnean. Izan ere, eraikin moderno eta amaiezinez, taxi hori tipikoez eta kultura arteko atmosfera kosmopolitaz gainera, New York shopping-aren hiriburua ere bada. Top ten-ean Central Parken aurkituko ditugun iPod, iPhone eta gainerako high-tec produktuak daude. Gainera, diseinatzaile sonatuen produktuetan beherapen interesgarriak ere topa daitezke. Esate baterako, salneurri erakargarridun oinetakoak zein marka ospetsuetako jantziak aurki daitezke.Adi frankiziekin: H&M gisako zenbait dendek prezio onak dituzte, baina, aldiz, utzi itzazu alde batera Zara eta Amancio Ortegaren gainerako dendak etxera itzultzen zarenerako. Izan ere, New Yorken Inditex taldeko artikuluak marka entzutetsuetako jantziak bezain garesti daude. Century 21en markako artikuluak eta osagarriak merke-merke aurki ditzakegu. Azkenik, artikulu faltsuak barrabarra aurkituko ditugu. Canal Street artikulu faltsuen erreinua da, bertan aurki baitaitezke turistek benetan gustuko dituzten eta jatorrizkoaren oso antzerakoak diren eguzkitako betaurrekoak, poltsak eta beste hainbat produktu. Eta zer da denetan onena? New Yorken urte osoan zehar aurki daitezkeela halako maukak!

Erosketen Hego Amerikako Meka

Buenos Airesek Hego Amerikako denda eta merkatalgune onenetakoak biltzearen sona du. Diseinatzaile abangoardisten estiloa gustuko baduzu Palermo Hollywood eta Palermo Soho gustatuko zaizkizu, azken urteotan modaren puntako leku bilakatu baitira; eraikin zaharrak berritu eta diseinuko zein modako azken joerak topa daitezke bertan. Beste aukera bat San Telmoko kale berrituetara hurbiltzea da. Alto Palermo auzoa hiriko zaharrenetakoa da eta han hiriko zein Argentinako sortzaileen jantziak aurki daitezke. Gainera, ingurune atsegin batetik pasioan zoazen artean Argentinako NSBP,Vicky Otero,Alto Martinez, Luz Principe eta Mabruk Florones gisako markak ikusiko dituzu. Diseinuak erakartzen bazaitu, Recoleta auzoko Buenos Aires Design Centerrera joatea da gomendagarria. Eta luxua maite dutenentzat Pacifiko galeria izugarriak bisitatzea aukera ona da, hiriko produktu chic guztiak biltzen baititu. Dekorazioa ere ikusgarria da: hall izugarri handia du eta Spilimbergoren margoez apaindutako sabaia. 51


Hitzorduak Angulema

K

Arte grafikoa, euskarri guztietan

omiki frantses, europar zein mundialarentzat erreferentziazko topaketa da Angulemako Komiki Jaialdia. Bertatik pasa dira, besteak beste, Herge (Tintin sonatuaren asmatzailea), Will Eisner (“The Spirit� komiki estatubatuarraren sortzailea eta nobela grafikoa eraberritu zuena), Jean Giraud Moebius (70eko hamarkadan zientzia fikzioa komikietara

eraman zuen), Enki Bilal (marrazkilari eta zine zuzendari frantsesa) edo Jacques Tardi (Lehen Mundu Gerra irudikatu zuen). 1974. urtean lehen edizioa egin zenetik, entzutea eta ospea bereganatzen joan da jaialdia apurka-apurka, harik eta erreferentziala bilakatu den arte. Aurtengoan 37. edizioa ospatuko dute, urtarrilaren 27tik 30era bitartean, eta bertan 2010. urteko komiki onenak sari-

Angulemako arkitektura ederra are ederrago bilakatzen duten marrazki landuez janzten dute artista grafikoek. Lau egunetan zehar, komikia da Charente ibaiaren bazterreko hiri honetako protagonista. 52

tuko dituzte hamalau kategoria ezberdinetan. Baina, lehiaketaz harago, jaialdiaren bisitari kopuruak eta komikien aniztasunak erakartzen du arreta; iaz, adibidez, 200.000 pertsonek bisitatu zituzten talentu berrien pabilioia eta bertako erakusketak, Charente bazterrean jartzen duten haurrentzako guneko tailerrak, artista grafikoen topaketak eta hirian barreiatzen diren erakusketa monografikoak. Aurten ere hamaika izango dira landuko dituzten gaiak, besteren artean, Troya, Baruren obra, Asiako komikiak, Belgikako esperimentazioa, Egipto, Snoopy txakur ezagunaren 60. urteurrena edota kolonia frantsesen historia. Komikiaz gainera, diskoak eta ikus-entzunezko proiekzioak ere izaten dira; horien bidez, komikiek marrazki bizidunetan, telesailetan edota manga japoniarrean izandako eragina nabarmentzen dute. Horrez gainera, pabilioi nagusian, munduan egiten den komiki azoka erraldoienak eskaintzen dituen abenturetan galtzeko aukera izango dute bisitariek, han bilduko baitira Estatu frantseseko zein munduko editorial entzutetsuenak. Handik irtetean ere, hiriko kaleetako aurrealde zein murruetan marrazkiaren artista hauek egindako obrak ikusi ahalko dituzte, Anguleman komikiak hiri osora egiten baitu jauzi. Azoka bitxi honek Estatu frantseseko hego-mendebaldean, Charente ibaiaren bazterrean, dagoen Angulema hiria ezagutzeko parada ere eskaintzen du. XII. mendeko katedral erromanikoa da hiriko monumentu garrantzitsuena, baina, arkitektura aldetik, metalezko egitura duen merkatua, antigoaleko murruak, udaletxea edota antzokiak ere ikusteko modukoak dira. Charenteko Elkarte Historiko eta Arkeologikoaren Museoa eta Erresistentzia eta Deportazioaren Museoa ere bisitatzeko modukoak dira. Hiriaren eta jaialdiaren gaineko informazio gehiagorako, kontsultatu www.bdangouleme.com eta www.angouleme.fr webguneak.


Musikaren Hiria izendatu zuen Unescok Glasgow: astero 150 musika ekitaldi egiten dira bertan. Irudiotan, kalean jotzen ari diren neskatilak eta zenbait antzoki.

GLASGOW Celtic Connections, musika eta tradizioa

G

lasgow hiri eskoziarrean egiten da musika zeltaren munduko jaialdi handiena, eta, Celtic Connections izenpean, herrialdeko zein nazioarteko artistek giro tradizional eta alaiaz betetzen dituzte hiriko lokalak. Urtarrilaren 14an hasita, jaialdiak folka eta musika zelta lantzen duten 1.500 artista erakarriko ditu Glasgowera; hamalau lokaletan banatuta,300 saio eskainiko dituzte. Besteren artean, Paul Brady, Richard Thompson edota Seth Lakemanek hartuko dute parte, eta, nazioartetik, Zakir Hussain musikari indiar ezaguna, Cheihh Lô senegaldarra, Yasmin Levy israeldarra eta Leo Blanco piano jotzaile venezuelarra gisako artistak izango dira jaialdian. Aurten folk eta gospel musiken arteko uztarketa ere landuko dute, eta, besteren artean, Mavis Staples edota Creole Choir of Cuba izango dira. Kontzertuez gain, solasaldiak, doako saioak, gaueko kontzertuak eta workshop-ak ere izango dira, baita ceilidh arrakastatsuak ere –antigoaleko topaketa sozialak gogoan, horrela izendatzen dituzte egun dantza tradizional gaelikoak jaun eta jabe diren jaiak–. Aipatzekoa da Glasgow Musikaren Hiria izendatu zuela Unescok, bertan asteko 150 musika ekitaldi egiten baitira; hiriak musika bizi du. Eskoziako hirugarren hiri handiena da Glasgow eta eskaintzeko asko du: katedrala, unibertsitatea, harlauzazko kaleak, arte galeriak, futbola, lorategi botanikoa, zelai orlegi amaigabeak... Baina, batez ere, lokaletako zuzeneko musika entzun,garagardo batzuk edan eta giroa ezagutuz gozatzen du bertan bidaiariak. Jaialdiaren programa ikusteko, sartu www.celticconnections.com webgunera. 53


hitzorduak SUITZA Sorginen jaitsiera Ur t a r r i l a k 1 5 Suitzako hego-mendebaldeko Belalp-Blatten eski estazioan Hexanabfahrt edo “Sorginen jaitsiera” izeneko eski lasterketa bitxia egiten duten urtero. Benetan bitxia da, parte hartzaileek sorgin mozorroarekin eta erratza eskuartean dutela egiten baitute jaitsiera. Lasterketaren jatorrian, bistakoa den bezala, sorgin bat dago. Kontatzen dutenez, tokiko emakume bat sutan erretzera kondenatu zuten bere ustezko sorgin izaera zela-eta; egun milaka dira bere omenez urtero Suitzako estazio honetan bildu eta jaitsieran parte hartzen duten eskiatzaileak. Lasterketaren aitzakian festa giro bikaina sortzen da urtero.

I ND I A Basant Panchami U r t ar r i l ak 1 9 Saraswati, jakinduriaren, musikaren eta artearen jainkosa omentzeko India osoan egiten den jaia da Basant Panchami. Mahh hilabete indiarrean ospatzen da (urtarrila eta otsaila bitartean), eta, jainkosari omen eginez, haurrek orduantxe ikasten dute euren lehen hitzak idazten. Kamadeva maitasunaren jainkoa ere presente izaten da hori kolorea nabarmentzen den Basant Panchami jaialdian –lekuaren arabera Vasant

Panchami edo Shree Panchami izenak ere hartzen ditu–. Izan ere, indiarrek hori kolorea daramaten jantziak eramaten dituzte soinean, jainkosa ere horiz janzten dute eta jaialdian zehar jaten dituzten gozo eta opilak ere hori kolorekoak izaten dira. Mitologia hinduan Saraswati veena batekin –sitarraren antzeko instrumentua– irudikatzen dute, antzara zuri baten gainean eserita. Antzarek ura eta esnea bereizteko ahalmena dute hinduentzat, eta, bereizgarri horrek, ona eta txarra bereizteko ahalmena irudikatzen du.

HERBEHEREAK Fr isiako ubide izoztuet a ko martxa Urta rri la Data zehatzik gabeko lasterketa da Elfstedentocht edo “11 herrien ibilbidea”. Lehengo urtean, adibidez, bi egun lehenago iragarri zuten. Zergatia sinplea da: izoztutako 200 kilometro ubide zeharkatzen ditu patin gaineko lasterketa honek eta ibilbideko izotzak gutxienez 15 zentimetroko sakonera hartzen duenean ematen dute hasteko baimena. Munduko lasterketa gogorrenetakoa den hau Herbehereetako iparraldean egiten da, Frisian, eta, izenak dioen bezala, ubide bidez lotutako 11 herri zeharkatzen dituzte ibilbidean zehar. Lasterketa gogorra izanda ere, iaz, adibidez, 16.000 pertsonak hartu zuten parte: antolatzaileek kopuru hori jartzen dute mugatzat, izotz gainean pisu gehiegi pila ez dadin.


erakusketak TXINA

Zazpi bekatu kapitalen gaineko erakusketa Suitzako bi museotan Bernako Arte Eder Museoak eta Paul Klee Zentroak indarrak batu eta “Haragikeria eta bizioa� erakusketa osatu dute. Zehazki, Erdi Arotik hasita bekatu kapitalek artean izan duten eragina dokumentatzea da erakusketaren helburua, baita laikotasuna indartzearekin batera kristautasunak finkatutako bekatu horiek euren funtzioa betetzeari nola utzi dioten azalaraztea ere. Otsailaren 20ra bitartean, ikonografia, behin betiko kondena, eskuizkribuak eta artea izango dira protagonista Bernan Chagall, James Ensor edota Alfred Kubin gisako artisten eskutik.

Lantern, etorkizun oparo aren argi ak Urta rri la Taiwanen indar berezia badu ere, Txina osoan egiten da Lantern edo esku-argien jaialdia. Antigoaleko kultura eta erabiltzen zituzten teknikak oroitzea da jaialdiaren xedeetako bat; hala, haurrek piztia miragarrien, hegaztien edota pertsonaia historikoen itxurako eskuargiak eraman ohi dituzte kaleetan zehar, eta, gisa horretan, etorkizun oparoa eta esperantza irudikatzen dituzte. Plaza eta tenpluetan ere argiz osatutako apaingarriak dira nagusi, eta, horrez gain, familiaren batasuna irudikatzen duten arroz egosiz egindako yuan izeneko opilak jan ohi dituzte ospakizun berezi eta kutun honetan zehar.

AEB Kwanzaa, Eguberrien beste aldea Abenduak 26 - Urtarrilak 1 AEBetako milioika familia beltzek eguberrien partez Kwanzaa izeneko jaia ospatzen dute, Afrikako sustraiak oroitzeko. Abenduaren 26an zutargi batean hiru kandela orlegi jartzen dituzte ezkerrean, hiru gorri eskuinean eta kandela beltza horien erdian. Azken kandela pizten dutenean hasten da euren arbasoen omenezko Karamu jaia eta euren Olentzero berezia ere badute: Nia Umoja, kondaira afrikarrak kontatzen dituen gizona.

MALI Ba samo r tuko jaialdia U r t a r r i l a k 6- 8 Essakaneko dunetan, Tonbuktutik 75 kilometro ingurura, tuareg nomaden kultura eta musika oinarri duen jaialdia egiten da urtarrilean. Ospakizunaren iturburua antzina Saharako nomadek urtean behin egiten zuten bilkuran dago, eta Maliko Basamortuko Jaialdia gisa ezagutzen da. Bertan, tuaregen dantzak, gamelu gaineko lasterketak, musika tradizionala, tuareg emakumeen kantuak, arte erakusketak edota eskualdeko gastronomia berezia ezagutzeko parada bikaina izaten da. Saharako atean daude Essakaneko dunak, eta, jaialdian, lurralde honetako kulturaren, ohituren, artearen eta tifinagh alfabeto bereziaren gaineko hitzaldiak izaten dira atzerritarrentzat.

Claude Moneten berrehun pintura ikusgai, Pariseko Grand Palais galerian Galeries Nationales du Grand Palaisek Claude Moneten gaineko erakusketa monografikoa antolatu du, eta, hala, urtarrilaren 24ra bitartean artista inpresionistaren berrehun lan ikusi ahalko dira. Beste galeria batzuk utzitako koadroak ikusi eta Moneti buruzko azken ikerketek emandako ondorioak ezagutu ahalko dituzte bisitariek. Hala, 1860. urtetik aurrera Monetek egindako lanak behatuz artistaren garapena ikusteko aukera bikaina izango da. Tatek arte britainiarrari egin dio omen galeriaren 40. urteurrenean Londreseko Tate galeriako artxiboen sorreraren 40. urteurrena dela-eta, arte britainiarrarekin zerikusia duten berrogei objektu eta artelan jarri ditu ikusgai museoak. William Turnerren pintura kaxa, Kenneth Clark arte historialariak BBCko “Civilization� saioa prestatzeko erabili zuen koadernoa, Gemma Levineren 30.000 argazkiko bilduma edota Keith Vaughan pintoreak bere buruaz beste egingo zuela iragartzeko idatzitako oharra bildu dituzte besteak beste. Zalantzarik gabe, esanahiz betetako objektuak guztiak ere. Elvisek rockaren errege izatea amesten zuen garaia gogoan Elvis Presley nerabeak zoratzen hasi zen garaiko argazkiak ikus daitezke urtarrilaren 23ra bitartean Washingtoneko Erretratuaren Galeria Nazionalean. Alfred Wertheimer argazkilariaren zuri-beltzeko 53 argazkitan gerora iraultza ekarriko zuen artistaren hastapenak ezagut daitezke; argazkiotan, Elvis bere jarraitzaileekin zein bakarrik ikus daiteke.


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

HUGO PRATT - CORTO MALTESE Bi gizon eta patu bakarra

H

ugo Prattek bere burua veneziartzat bazuen ere, Rimini hiri italiarrean jaio zen.Hala ere,ubideen hiria izan zen, bere liburutegi ikaragarri zabalarekin eta bidaiekin batera, komikiak egiteko inspirazioa eman ziona, horien artean bere irudimenetik irtendako Corto Maltese karismaduna. Haurra zela, 1937. urtean, bere aitarekin batera Etiopiara joan zen. Mussoliniren tropak inbaditu berri zuten Afrikako adarraren herrialdera bidali zuten Pratten aita. Aire librean pasatako haurtzaroak eta zerumuga afrikar zabalarekin izandako kontaktuak betiko markatuko zuten bere bizitza.

Amerikatik mundura Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Hugo Pratt gaztea, beste hainbat talenturekin batera, argitalpen ezberdinentzat tira komikoak marrazten hasi zen. 1949an, talentu taldeak aldizkari argentinar baten proposamena jaso zuen, eta, hala, Hego Ameriketarako bidea hartzea erabaki zuten. Hugo Pratt marrazketari emana zegoen,baina panpa goitik behera zeharkatzeko eta orkestra batean kantatzeko astia ere hartu zuen. 1957an Mexikon ezkondu, eta, hiru urte beranduago, Londresera joan zen, agentzia espezializatu batentzat komikiak egitera. 1961ean Brasilera joan eta Artearen Eskola Panamerikarraren sorreran hartu zuen parte. Azkenean, Hego Amerikan nagusi zen krisi ekonomikoak Europara itzultzera bultzatu zuen. Hala ere, maiz bidaiatu zuen Hego Amerikara emakume mestizo batekin izandako amodio istorioaren fruitu izan zen alaba eta Brasilen Xavanteseko indioekin egon zenean izandako semea bisitatzera. 1967an “La ballade de la mer salée” argitaratu zuen marrazkigile italiarrak. Komiki honetan azaldu zen lehendabiziko aldiz Corto Maltese. Hugo Prattek munduan zehar bidaiatu eta bere protagonista karismatikoenaren abentura ezberdinak egiteko dokumentazioa bildu zuen. Suitza, Irlanda, Er56

Umberto Eco gisako intelektualek egiten zituzten Pratten lanen hitzaurreak. Eco izan zen, hain zuzen ere, Hugo Pratt (beheko irudian) eta Corto Maltes funtsean pertsona bera zirela esan zuena.

dialdeko Amerika, Ekialdeko Afrika, Siberia, Buenos Aires, Hong Kong eta beste hainbat lekutan ibili zen Pratt, eta, horiek arreta osoz zeharkatu ostean, paisaiok legendazko bere pertsonaiaren ibileretara eraman zituen.

Literatura eta magia 1984an Suitzara joan zen. Bizileku gisa Grandvaux herria eta bere liburutegiko 30.000 liburuak hartzeko beste leku zuen etxea hautatu zituen. Ordurako autorea eta bere obra fenomeno kultu-

ral izugarriak bihurtuta zeuden eta Umberto Eco gisako intelektualek egiten zituzten Pratten lanen hitzaurreak. Hain zuzen ere, semiotiko eta eleberrigile ezagun hori izan zen hitzaurre horietako batean Hugo Pratt eta Corto Maltese, funtsean, pertsona bera zirela esan zuena. Prattek herrigabe ibiltariengatik sentitzen zuen lilura ageri-agerian geratzen da munduan zehar Corto Maltesek egindako ibilbideetan bidelagun dituen pertsonaietan. Gune bakarti eta zabalak, bereziki bere haurtzaroko desertua eta itsasoa, marinelaren abenturetan maiz azaltzen diren agertokiak dira. Magia eta esoterismoaren mundua da bere lanaren beste gakoetako bat. Bere amak ez zeraman alferrik Toledotik kanporatutako judu sefardien odola zainetan. “Favola di Venezia” komikiko hitzaurrean Prattek berak kontatzen duenez, bere amonak utzi zion herentzia bakarra euren arbasoak kanporatutako Toledoko etxeko giltza eta karta-sorta arabiar bat izan ziren. Corto Malteseren abenturak osatzeko, Prattek etekina ateratzen die pertsonai eta egoera historikoei. Armada Zuriaren eta boltxebikeen artean Errusian izandako gerra, Veneziako masoien elkarteak, abertzale irlandarren borroka edo gerra zibil espainola dira Corto Maltesek bere ibilbideetan ezagututako eszenatokietako batzuk. Maltako marinela, autorea bera bezala, gizon sentibera, jantzia eta jakinmin izugarrikoa da. Hugo Prattek zekizkien bost hizkuntzatan idatzitako liburuekin osatutako liburutegi zabala zuen bezala, Corto Maltese Hermann Hesse edota Leopoldo Lugonesen lanak irakurtzen agertzen da hainbat binetatan. 80ko hamarkadan Prattek honakoa esan zuen elkarrizketa batean: «Dena elektronikoa den eta dena kalkulatua dagoen mundu honetan,jada ez da geratzen Corto Maltese gisako tipo batentzako lekurik». Corto Maltese eta Hugo Pratt bidaia beraren bi aurpegiak dira.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

TURKIA

S

ukaldaritza turkiarra da Mediterraneoko arroan eragin gehien izan duenetako bat, hein batean Otomandar Inperioak XVI. eta XVII. mendeetan izan zuen hedapen izugarriaren ondotik. Bide batez, gainera, Zetaren Ibilbide mitikotik gamelu gainean iritsi ziren tradizio persiar eta indiarrak ere hartu zituen ilargi erdiaren herrialdeko gastronomiak. Ondorioa egoskari, arroz eta haragien arteko nahasketa orekatu eta harmonikoa da. Nazioarteko sukaldaritzan espezien erabileraren gorakada ere sukaldaritza turkiarraren herentzia gisa har daiteke, baita zenbait haragi erre, txahala eta arkumea nagusiki, jateko ohitura ere.

Barazkiak eta arkumea Oliba olioak eta barazkien erabilerak Mediterraneoak bustitako lurretan gaudela uzten dute agerian. Barazkien artean, ziurrenik alberjinia da ezagunena eta honekin egiten diren errezetak eta horien aldaerak mugagabeak dira ia. Berezitasun oso ezagun bat barazki beteena da. Generikoki dolmus izena daramate eta arrakasta gehien dutenen artean alberjiniarekin, kuiatxoarekin, haragi xehatuarekin, arrozarekin eta mahaspasekin betetako pipe-

Dunca Daniel/Ge tty Images

David Stry dom/Getty Images

Doner Kebab ezagunetik harago

IS T A N B U L E K O I R U D I T I P I K O B A T , hiriko kale bazterretan topatuko ditugun kafetegi atseginen adibide bat eta Galata dorrea dira goiko irudietan, ezkerretik eskuinera, ikus daitezkeenak. Aipatu dorreko talaia pribilegiatuan bertako jakiak dastatzeko aukera paregabea dago.

rrak daude. Dolmusen artean arrakasta handiena duena yaprak izenekoa da: mahatsondo hosto batez estalita aurkezten da,hotza jaten da eta barnean nagusiki haragi xehatua eta mahaspasak daramatza. Kebab (parrillan erretako haragia, nagusiki arkumea edo txahala) mota ezberdinak, berriz, pilaf edo arrozarekin, egoskariekin eta tomatearekin jan ohi dira. Lahmecun edo “pizza turkiarra� izenekoak ere arrakasta handia du. Anatoliako hegoekialdeko jakia da, eta ogi xerra baten gainean haragi xehatua, tipula, perrexila eta limoia nahasian jarrita prestatzen da.

Kafea bista ederrekin Alkoholak erabilera ugari ditu mahai turkiarretan. Zizka-mizka edo mezze ugariren lagungarri da raki bizia: anisak beste alkohol duen likorea da, urarekin nahastu ohi dena.Ardoa ez da ezezaguna Turkian, Anatoliako lautadan eta Bozcaadan, Egeoko uharteen artean bandera turkiarra da-

raman bakanetakoa, ekoizpen propioa baitute.Hala ere,arrazoi ekonomikoak eta eragin erlijiosoak direla medio, limoi zukuarekin eta gatzarekin nahasten duten ayran jogurt likidoa da otorduetan gehien edaten dena. Gustu zorrotzena dutenak ere asebetetzeko moduko jatetxe sorta zabala dago Turkian. Istanbulen, munduko hiri koloreanitz eta estetikoenetakoan, bisitariak Galata dorreko talaia pribilegiatuan dasta ditzake bertako jaki nazionalak, eta, fetixismo gastronomikoarekin amaitzeko, Pera Palace hoteleko taberna bisita daiteke kafe eta tabako turkiarrak eskainitako plazerez gozatzeko. Udazkenean eta udaberrian, erdigunean ez badago ere, Pierre Lottiren kafetegiko terrazara joatea komeni da: Urrezko Adarraren gainean dago. Kardamomoz hautseztatutako kafe turkiarra eta baklava opil tradizionala eskatzea gogoangarria bilaka daiteke. 57


liburuen txokoa

E l s u p l i c a n te P a o lo G a s p a ri n i RM , 2 0 1 0 20 8 o r ri a l d e . 3 5 e u r o

Mexikoren edertasun eta gordintasunak, argazkitan Paolo Gasparini argazkilari entzutetsuak azken hamar urteotan egindako lana biltzen da liburu honetan. Mexiko eta AEBen arteko muga, Morelos eta Chiapas arteko lurralde zapatista,Tarahumarako mendilerroa edota Mexiko Hiria izan dira argazkilari italiar-venezuelarrak hautatu dituen eszenatokiak, eta, horietan hartutako irudien bidez, argazkilaritza kontzientzia hartzeko baliagarri izan daitekeela erakutsi du. Gaspariniren argazkiez gainera, argitalpenak “Letanías del polvo” izeneko bideoa ere badakar; bertan, Juan Villoro idazle eta kazetari mexikarraren hitzek esanahiz hornitzen dituzte irudiak, eta, nolabait, bidaiaren zentzu poetikoan barneratzen da. Euskarri batean zein bestean, argitalpenak bere sasoi onenean dagoen argazkilariaren lana islatzen du:errealitate asaldatuak aztertzen ari den artean edertasuna eta iraina, biak batera topatzen ditu Gasparinik.

)

Kanikosen. E l pesquer o T a k i j i K ob a y a s h i A t ic o d e lo s L ib ro s , 2 0 1 0 1 5 2 o rr ia ld e . 1 5 e u ro

Bl ack Ba zar A l a i n M ab a n c ko u A l p h a D e c ay , 2 0 10 24 0 o r ri a l d e . 2 0 e u r o

Langileria eta kapitalismo basatia

Gizakiaren miseria eta handitasunak

«Infernurantz goaz» esaldiak irekitzen du benetako istorio honen kronika. Siberiako Kamtxatka penintsulako ur izoztuetan nabigatzen ari den ontzi bateko langile eta arrantzaleek egoera tamalgarrietan egiten dute lan, euren etxeetan eroso dauden enpresariek etekinak atera ditzaten karramarroak latatan sartzen. Ia lorik egin gabe, gaixo, etenik gabe lan egitera behartzen dituzte, eta, egoerari aurre egiteko, iraultza biziari ekingo diote. Kobayashiren eleberriak prekarietatea eta kapitalismoa ditu hizpide eta arrakasta bikaina izan du: orain kaleratu berri dena argitalpenaren bigarren edizioa da.

Dandy afrikar garaikide gisa deskribatzen du Mabanckouk eleberri honetako protagonista. Maitemin istorio baten ondotik bere idazle izaera ezagutu eta eresia eta isekaren artean murgilduz bere inguruko munduaren gainean idatziko du. Pertsonaia sorta itzela erabiliz gizakiaren handitasun eta miseriak izango ditu hizpide nagusi.Topikoak eta aurreiritziak alboratuz idatzi du Alain Mabanckou idazle kongotarrak liburu hau. Egungo Estatu frantsesa eta bertako komunitate beltza ditu hizpide nagusi; erabat bananduta dagoen Afrika eta Europan sortutako mitoak deskribatzen ditu.


L a o d i s e a d e M a r co P o l o H ar r y R u t s t e i n N owt i l u s, 2 01 0 2 88 or r i a l d e. 20 ,6 2 e ur o

7 d e s i e rt os c o n u n p a r d e r u e d a s | S e r g i o F e r n a n d e z T ol os a | S a g a , 2 0 1 0 2 2 4 o r r i a l d e . 4 5 e u r o

Desertuko bizipenak, bizikleta gainean Lau urte eman ditu Sergio Fernandez Tolosak munduko zazpi desertu handienak bizikletaz zeharkatzen. Lehen pertsonan idatzitako kontakizun honi esker, irakurleak outback australiarraren bakardadea ezagutu edota Mojaveko loraldien aurrean hunkituta senti daiteke. Ibilbideko 30.000 kilometroetan zehar Gobiko nomadak, Kalahariko gau izartsuak, Saharako karabanak eta Namib itzela ezagutzeko aukera izan du kazetari eta kirol zaletu kataluniarrak, eta, kronika bizi eta pertsonal honen bidez, irakurlea partaide izatera gonbidatzen du.

Desde P aris Jo se M a r i a E ç a d e Qu ei r os Ac a nt i l a d o, 2 0 10 22 4 o rr i a l d e , 19 eu ro

Parisetik idatzitako kronika sorta Eça de Queirosek Rio de Janeiroko “Gazeta de Noticias” egunkarirako 1893 eta 1897 artean idatzitako hamabost kronika biltzen ditu argitalpen honek. Estatu frantsesean kontsul lanak egiten ari zen garai hartan eta liburuaren lehen argitalpena 1907. urtean egin zen, bera hil eta zazpi urtera. Eça de Queirosek «elkarrizketa intimo, axolagabe eta gatzgabe» gisa deskribatu zituen kronikak: «Loturarik eta sistemarik gabeko mila gauza biltzen ditu kronikak, libreki barreiatzen da naturan, bizitzan, literaturan, hirian. Festak, antzokiak, janzkerak... ditu hizpide.Ahots baxuan mintzatzen da, suaren alboko gaualdietan bezala».

Marco Polo eta globalizazioaren hastapena Harry Rutstein izan zen XIII. mendean Marco Polok egindako ibilbide bera egin zuen lehena, eta, bere hitzetan, bidaiari veneziarra globalizazioaren aitzindaritzat har daiteke, bera izan baitzen Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko merkataritzari aurrea hartu eta Asiako zabalkunde kultural eta ekonomikoari bidea ireki ziona. Liburu hau 1975 eta 1985 artean egindako hiru bidaien ondotik idatzi zuen; horietan, tokiko garraiobideak erabiliz herriz herriko bidea egin zuen. Rutstein aurtengo uztailean zendu da, gaixotasun luze baten ostean.

Mam bo P oa 2 H ai n b at a u t o r e M i ke l E s ser y b i l d um a , 2 0 10 2 46 or r i a l d e. 1 0 e ur o

Groenlandiatik Harlemenera, Esseryrekin Mikel Essery Yemenen zendutako euskal bidaiariaren omenezko bigarren bidaia kontakizunen lehiaketara aurkeztutako 25 testuk osatzen dute bilduma berezi hau. Aurtengo garaile Ander Izagirreren “Groenlandia cruje” kontakizunak irekitzen du liburua, eta, ostean, lau hizkuntzatan –euskara, gaztelania, katalana eta ingelesa– irakurlea munduko hainbat bazterretara gerturatzen duten idatziak datoz: Papua Ginea Berria, Kolonbia, Brasil, Israel, Turkia, Kuba, Harlem (New York)... Hitzaurre gisa, Mikel Esseryk berak orain 20 urte idatzitako eskutitz batek irekitzen du liburua. Informazio gehiago: www.mikelmunduan.net. 59



GOGOAN HARTU

kavram/Getty Images

MONO LAKUA Kalifornia, AEB

M

ono lakua munduko galdara handiena dela diote, baita AEBetako aintzira zaharrena ere. Kaliforniako bailara batean eta Mammoth mendien magalean kokatua dagoen laku hau orain dela 760.000 urte sortu zen erupzio bolkaniko baten ondotik, eta, garai batean ekosistema aberatseko arro hidrografikoa izan bazen ere, 1941. urtetik nabarmen aldatu da bere paisaia: urte hartan, Los Angeles hiriaren etengabeko handitzea zela-eta, gune berriak urez hornitzeko desbideratzea egin zuten, eta, apurka-apurka, lakua txikitu eta bertako paisaia eraldatu egin da. Garai batean Monoko urek Nevada eta Utahko lurralde zabalak ere hartzen zituen aintzira honen gazitasuna ikaragarri hazi zen eta egun lakuan 280 tona gatz tona daudela kalkulatzen da. Eraldaketak paisaian izan duen eraginaz gainera, egun plankton mota bat da lakuko biztanle bakarra eta horretaz elikatzen da Monoko izarra: Salmuerako izkira.

Krustazeo hori munduko zonalde honetan soilik aurki daiteke, eta, gizakiarentzat interesik ez badu ere, hegaztiak oso gustuko dute elikagai gisa. Monoko azken aktibitate bolkanikoa orain 350 urte erregistratu zen. Lakuaren iparraldean, Mono-Inyoko kraterrak daude –lerro zuzen bitxia osatzen duten su-mendi txiki sorta bat da–;hain justu,Panum izeneko kraterra izan zen lakuan erupzioa izatea eragin zuena. Edertasun berezi horren haritik, zonaldeko paisaiak erakarpen handia du;Mark Twainek “The Innocents Abroad ” eleberrian aipamena egin zion, Pink Floyd musika taldeak “Wish you were here” album ezagunerako erabili zuen hemen hartutako irudi bat eta Clint Eastwoodek “High Plains Drifter” filmeko hainbat pasarte bertan filmatu zituen. Izan ere, aintzira alkalino eta gazi honek ekosistema galdu badu ere, edertasuna mantentzen du. 61


Munduari Begira Venus eta Erromaren tenpluak distira berreskuratu du

Beheraka doa Holandako «coffeeshop» kopurua

Adriano enperadoreak 121. urtean agindu zuen Venus eta Erromaren tenplu monumentala eraiki zezaten. Italiako hiriburuaren erdierdian eraiki zuten, eta, ia 30 urte luzez itxita egon ostean, zaharberritze lan mardulak amaitu eta berriro ere sortze garaian zuen itxura berberarekin ikus daiteke egun, mendeetan zehar klimaren zein gizakiaren jardueraren ondorioz hondatutako monumentuak distira berreskuratu baitu. VII. mendetik murru batek banatutako Erromaren eta Venusen omenezko bi gelaxkak ere, berriro lotu dituzte, Adriano enperadorearen garaian bezala. Denborak urratu dituen hormak berregitea, oinarriak finkatzea edota isurbide sistema hobetzea izan dira zaharberritze lanen zeregin nagusiak. Tenplua Velia muinoaren hegoaldean dago, Koliseotik metro gutxira, eta Inperioaren garaian Erromako tenplu handiena zen. Venus eta Erromaren estatuak leku berean batzeko

Azken hamarkadan %21,3 egin du behera Holandako coffeeshop kopuruak. Lokal hauetan legezkoa da marihuana saldu eta kontsumitzea, baina, azken urteetako politika murriztaileen ondotik, apurka ateak ixten joan dira. Rotterdamen, adibidez, eskoletatik gertu zeuden hamasei lokal itxi zituzten iaz, eta, Belgika, Estatu frantsesa eta Alemaniarekin izandako liskarren ondorioz, “droga turismoa” erakartzen omen zuten mugako zenbait hiritan ez da coffeeshop-ik geratzen. Lokal gehien Amsterdamen daude, baina hurrengo urterako eskoletatik gertu dauden 43 itxiko dituela iragarri zuen Gobernuak. Horrez gain, coffeeshop-ak elkarte bilakatzeko asmoa duela ere aurreratu du: proposamenak aurrera egingo balu, soilik adin nagusiko holandarrek izango lukete sartzeko aukera, betiere, gainera, elkarteko kide izanez gero.

Shakespeare antzokia zabaldu dute Stratforden Britainia Handiko Stratford herrian sortu zen William Shakespeare, eta, zaharberritze luze eta sakon baten ondotik, dramaturgoari eskainitako antzokia zabaldu berri dute. Gunearen asmoa XXI. mendeko gizarteak “Macbeth”edota “Romeo eta Julieta” obrak ezagutzeko aukera izan dezala da, baina, horren aurretik, datorren apirilaren 3ra bitartean, bisitariek antzoki gune berria ikusteko aukera izango dute. Gunea bi antzokitan banatzen da, eta, eraberritze prozesuan zehar, isabeldar estiloa asmoz agindu zuen Adrianok angeluzuzen itxura duen tenplua eraikitzeko, eta, garai hartan, albo luzeenetan granito grisezko zutabezko arkupe bikoitza zuen. Albo estuenetan, aldiz, Koliseora eta Forora eramaten zuten eskailerak zituen. Barnealdean, izkina bakoitzean gelaxka bat zegoen, erdian atari edo sarrera bat zutela; horiek Erromari eta Venusi gurtza egiteko erabiltzen zituzten. Murru batek lotzen zituen bi gelaxkak, baina VII. mendean murru hori izan zen bi gelaxken arteko banaketa bideratu zuena, Erromaren gelaxka Santa Francisca Romanaren komentuko zati izatera pasa zenean. Egun, sortze garaiko egitura berreskuratu eta 121. urteko tenplua da bisita daitekeena. 62

zaindu eta ikuspen gutxi zuten 350 eserleku ezabatu dituzte. Horrez gain, akustika ere nabarmen hobetu dute. Azaldu dutenez, emanaldiak otsailean hasiko dira, “Lear Erregea” obrarekin. Eraikina Avon ibaiaren bazterrean dago eta bertatik Stratfordeko Holy Trinity Church eliza –bertan dago Shakespeareren hilotza– ikus daiteke. Era berean, zortzi solairu eta 36 metroko garaiera duen dorrearen tontorretik dramaturgoa jaio zeneko etxea, eskola eta bere bizilekua ikus daitezke.


Egiptoko emakumeak, 70eko hamarkadako askatasunei so Emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko zein Egiptoko hainbat erakundek indarkeria eta bortxazko egoerari amaiera eman eta 70eko hamarkadako giroa itzul dadin programa berria sortu dute. Azaldu dutenez, azken 30 urteotan emakumeen eskubide eta askatasunen gainbehera nabarmena pairatu da herrialdean, eta, hartara, orduko soinekoen, minigona koloretsuen eta ile soltearen ordez mauka luzeak, lepo garaiak eta soineko solteak dira egun jaun eta jabe. Emakumeen Eskubideen Zentro Egiptiarreko kideen hitzetan, kanpo itxuraren eraldaketa eta aldaketa kulturala eskutik helduta iritsi dira, eta horren arrazoiak ere zehaztu dituzte: «Garai hartan egipto-

ar askok, arazo ekonomikoak tarteko, herrialdea utzi zuten. Urte batzuk geroago, asko buruan emakumeen eskubideak errespetatzen ez dituen islamaren interpretazio kontserbadorearekin itzuli ziren». Zentroaren hitzetan, «horrekin batera, Gobernuak ideia kontserbadoreak bere egin zituzten talde islamdarrak babestu ditu, petrolioak dakarren diruak taldeok indartu ditu eta horrek emakumeei eta gizarte osoari eragiten dion aldaketa ekarri du». Azkenik, «egiptoarrak ez diren ideia horiei aurre egin» behar zaiela argudiatu eta orain 30 urte Egiptoko gizartea «liberala eta emakumeekiko errespetuduna» zela gogoratu dute.

Txileko bost poeta handiren olerkiak, Moskuko metroan

Tempelhof: aireportutik parke hiritarrera Orain dela urte eta erdi itxi zuten Berlingo Tempelhof aireportua hiriko parke hiritar handiena da egun: lurreratze pista zabalak txirrindulari eta patinatzaileek hartu dituzte, eta, guneak grisa eta tristea badirudi ere, bizitzaz gainezka dago irekiera egunetik bertatik. Parke berriak 380 hektarea ditu, hegaztien santutegi babestua eta behatokia ditu eta aireportuaren historia zehazten duten panelak ere jarri dituzte.

Eliza ortodoxoa eta 666 zenbakiaren aurkako gurutzada Greziako Eliza ortodoxoak antikristoaren ikurtzat hartzen den 666 zenbakia dokumentu ofizialetatik ezabatzeko eskaria egin dio Gobernuari, «sinestunen fedea zaindu» behar duela argudiatuta. Orain urtebete Gobernuak gizarte segurantzako txartela sortu zuenean gauza bera eskatu zuten, eta, orain hamar urte, greziarren naziotasun agirietan zein erlijiotakoak ziren zehaztea eskatu zuen; Gobernuak, aldiz, ez zuen aintzat hartu azken eskari hori. Hala ere, Greziako biztanleen %90 ortodoxoa da, eta, beraz, Gobernuak oso kontuan hartzen du Eliza ortodoxoaren indarra.

Txileko Errepublikaren 200. urteurrena Errusiako hiriburura ere heldu da, eta, hala, Moskun bost poeta txiletar handiren olerkiak biltzen dituen tren bat atondu dute. Bidaiariek Gabriela Mistral, Pablo Neruda, Vicente Garcia Huidobro, Gonzalo Rojas eta Nicanor Parraren olerkiak espainolez zein errusieraz irakurri ahalko dituzte, eta, era berean, horien erretratuak eta biografiak ere eskura izango dituzte. Azkenik, trenaren ibilbidea zehazten duten panel elektronikoek ere Txileko poesiako klasikoen informazioa emango dute. Atondutako lau bagoidun trena Moskuko metroko laugarren linean dabil; hala, hamalau geltoki ditu eta eguneko 400.000 pertsonek erabiltzen dute. Aipatzekoa da Moskun gaikako hainbat tren badabiltza ere, honakoa dela oso-osorik beste herrialde bati eskaini zaion lehena. Errusiako metroak 180 geltoki ditu eta ia hiriko auzo guztietara iristen da. Astelehenetik ostiralera 9 milioi pertsonek erabiltzen dute eta jende gehien dabilen orduetan ia minuturo pasatzen dira trenak. Metroko lehen linea Sokolniki eta Park Kulturi estazioak lotzen dituena da, 8,4 kilometroko luzera du eta 1935. urtetik dago martxan, metroa egitea onartu eta urtebete eskasera inauguratu baitzuten. Egun hamabi lineak osatzen dute Moskuko metroa eta ia 300 kilometroko luzera du orotara.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.