HABANA. karibetar xarma

Page 1

2011 Ekaina 38.zbk / 1,5 Euro


haizetara

ZAZPI

32 Itsaso ARRIZABALAGA 42 THINKSTOCK 24 Gonzalo IRIBARNEGARAY Aurkibideko argazkiak: 06 THINKSTOCK 16 THINKSTOCK Azaleko argazkia: IDOIA ZABALETA

16

argitaratzen du: Astero. Herritar Berri SLU. diseinua eta Maketazioa: Eneko Napal argazkiak: Argazki Press erredakzioa: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net egoitza: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. Lege gordaiLua: SS-238-2008 inPriMatzen du: Printek Inprimategia. Zamudio

32


aurkibidea

16 MARSEILLA

Frantziar Estatuko hiririk zaharrenak badu oraindik garai bateko giro arrantzalearen zantzurik

06 HABANA

Bere xumetasunean arkitektura ederra gordetzen du etengabe itsasoari begira bizi den hiriak

24 KALAHARI

Bizitza basati oparoa, ibai emaritsuak eta herrixka ugari biltzen dira Botswanaren bihotzean

34 SINGAPUR

Kultura, bizimodu eta ohitura aniztasunak badu tokirik etxe orratz eta erakusleiho artean

42 COIMBRA

Ikasle izateko gogoa sortzen du Portugaleko unibertsitaterik zaharrena aterpetzen duen hiriak

06

24

6 42

04 MUNDUARI BEGIRADA Dige uhartea, ametsa eta errealitatearen arteko muga 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Munduari Begirada

Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


dige UHARTeA Pelikula bateko dekoratua dirudien arren, benetakoa da irudian ageri den hondartza. Seychelleetan kokatua, munduko hondartzarik ederrenak aurkituko ditu bisitariak Dige uhartean, irudiko Anse Source Dargent kasu. Granitozko harritzar ikusgarriek, harea zuri finak eta turkesa koloreko ur epelek bat egiten dute uharte honetan. Itsas fauna aberatsa lagun, urpekaritza gustuko dutenentzat ametsetako lekua da. Autorik ere apenas dabil; inguruotan, animaliak eta bizikletak dira garraiobide nagusiak. Praslin hiritik ferrya hartuz irits gaitezke bertara, paradisura.

5



estua ose Miguel Arrugaeta

rgazkiak

hinksto k

HABANA

Itsasoari begirako hiria


Floridako itsasartea parez pare duela, bi milioi eta erdi biztanle inguruko hiriko arkitektura bikainak begien bistara dakarkigu garai batean zuen ospea. Dena dela, Mundu Berriko atea izan zena, hiri modernoa ere bada, argia, kontrastez betea eta jende gartsua hartzen duena. Habana ezagutzeko, ibili beharra dago bertako kale eta auzoetan eta denbora eman egonean bertakoekin. 8

abana, hitz bitan, itsasora ematen duen hiri zatia da, Malekoia bizkarrezur zaiona. Dena dela, itsasertzeko hiribide zabal hori ez zaigu hainbesterainokoa irudituko hasiera batean: landaretzarik batere ez du eta itsas aurreko zementuzko eserleku luzea dirudi, baina bertatiko paisaia postatxarteletan ipintzeko modukoa da. Izan ere, petril luze eta zaharraren sekretuak ez dira aurrenekoan hautematen. Izan hitzorduak jartzeko lekua da, baina, halaber, besteak beste, besarkadak edota muxuak nola eman entseatzekoa, rona eta lagunartea batzekoa, haize freskoa gozatzekoa, eguzki sarrera mirestekoa edota begiak zerumugan galtzekoa. Era guztietako giroak, zaporeak eta gurariak gozatzeko aukera dago 10 kilometro horietan. Nahi moduko txokoa aurkitzean datza gakoa, eta jakin beharra dago egunetik gauera nabarmen aldatuko dela.

Idoia Zabaleta

Habana Zaharra eta Habana Erdiaren arteko mugan nabaria da hiriaren izaera monumentala; ezkerretik eskuinera, estilo kolonialeko eraikin eraberritu bat, auto tipiko bat eraikin baten aurretik igarotzen eta Plaza Zaharra. Lerroon gainean, berriz, zentroko etxe bateko fatxada eta Plaza hotela.


Hirian batetik bestera ibili ondoren, Habanako karriketako terraza batean lasailasai esertzea baino hoberik ez dago; irudian ageri den moduan, musikariak izaten dira edozein bazterretan, erritmo kubatarrekin bildutakoak alaitzen.


Habana Zaharra eta badia Malekoia, orotariko auzo eta pertsonen arteko lokarria, Habana Zaharretik abiatzen da. Auzo hori biziberritu egin da azken hogei urteetan Eusebio Leal hiriko historialariaren borondate eta grina nekaezinari esker. Katedrala, Arma plaza, San Frantzisko plaza edo Plaza Zaharra biltzen dituen kale sarean kolonial estiloko etxe asko zaharberritu dituzte, eta, egun, bizitzaz beteta ageri zaizkigu. Hala ere, eraikin asko dago egoera txarrean, eta dentsitate handiko hiri-ehundura horretako etxebizitza pobretuei erreparatuta, argi dago oraindik ere lana dagoela egiteko. Biziberritutako inguruak gune turistiko preziatuak izateaz gain, gizarte eta kultura ar10

Poesiak ere bere lekua du du Habanako kale zaharretan. Lerroon gainean, horma batean idatzitako esaldi bat ageri da, oinezko baten ondoan; goiko irudian, txirrindulari bat malekoian.

loetako irispide luzeko ekimen azpimarragarrien eremu ere badira. Hortaz, ia ezinbestekoa da bertako kale-kantoietan barrena ibiltzea, begiak zorrotz eta presarik gabe. Portuko hiribidetik badia osoa ikusten da; Casablanca herrixka eta bertako Kristoren irudi handia, kanala ixten duen muinoaren tontorrean; eta badiaren azken muturrean, Regla eta Guana-

bacoa herri zaharrak, zeintzuetan praktika erlijioso afrokubatarrak eguneroko ogia diren. Badia alde batetik bestera zeharkatzeko, Casablanca edo Regla herrietara garamatzaten lanchitas baliagarriak hartzeko aukera dago. Merezi du itsasontzi horietan egindako txangoak. Harresi eta gotorleku sistemak goitik jagoten du hiria. Morro gaztelua eta bere itsasargi ospetsua eta zitadela itxurako La Caba単a gaztelua dira bertako elementu garrantzitsuenak. Eraikinon murru zabaletatik hiriaren aurretiko bistarekin gozatu ederra hartuko dute gure begiek, batez ere, eguzkiaren sarrera ordua denean. Gainera, historia ikasgai bizia da Habanaren garrantzi geoestrategikoaz jabe gaitezen.


Idoia Zabaleta

Hiri monumentala Prado pasealekua, brontzezko lehoiz hornitua, Habana Zaharraren eta Habana Erdiaren arteko muga da. Inguruetako eraikintzar sendoak azukrearen industriarentzat «behi lodien» garaia zeneko oroigarri dira: Bacardi jauregia, Presidentearen egoitza (egungo Iraultzaren Museoa), Asturiasko Zentroa (egungo Museo Nazionala), Garcia Lorca antzokia, Ingalaterra eta Plaza hotelak edo Kapitolio erraldoia dira, besteak beste, hiriaren alde honi izaera monumentala ematen diotenak. Prado hiribidearen amaieran, Monte eta Reina (Salvador Allende) kaleak gurutzatzen diren zabalgunea dago, jendez lepo egoten dena eta «hiriaren» hala moduzko muga zehazten duena. Handik Cerro

Malekoia da askorentzat Habanako bazter preziatuena; bertako petril luze eta zaharrean eseri eta eguzkiaren sarreraz gozatzea ederra izaten da. Goiko argazkian, laguntalde kubatar bat.

eta Diez de Octubre galtzada hondatuak hartuta, Hego Habana ezezagun eta gutxietsira helduko gara. Langile auzoak dira, herri-girokoak, etxe txikiak eta etxebizitza xumeak dituztenak, muinoetan gora hedatzen direnak Vivoraren gailurreraino. Habana Erdia herrialdeko udalerri populatuena da, pilaketa eta edonolako gizarte-arazoak nozitzen dituena eta Reina, Zanja, Neptuno eta San Lazaro

kale nagusien bidez hiri zaharra eta Vedado lotzen dituena. Bertako etxadi simetriko eta egokiro lerrokatuetan gainezka egiten duten eta egoera tamalgarrian dauden etxebizitzak pilatzen dira. Garai batean merkataritza-zona izandako Galeano eta San Rafaelen arteko kantoia eta auzo txinatar berpiztua ere bertan dira, eta, Malekoi aldera eginez gero, bihurgune ia perfektua ematen duen atari eta zutarriz beteriko bideak Rampara garamatza, hain zuzen, habanarren txoko kuttunetako bat denera.

Erdialdean? Vedado auzoaren egiturak hiri modernoaren “erdialdea” izateko asmoari erantzuten dio. Zenbaki eta letra bidez izendatzen diren kale paraleloz eratu11


Interes turistiko handiko hiru gune agertzen dira irudiotan, goitik behera: San Salvador de la Puntako gaztelua, Katedralaren plaza eta estilo kolonialeko eraikin baten barnealdea.

tako lauki-sarea da, parke zabalak dituena, landaredia sarria eta zuhaitz itzelak. Hiri plangintza arrazionalista eredugarriak, ordea, ezin izan zuen ekidin itsasertz bihurgunetsuaren eragina, eta ia bide guztiek itsasora daramate. 23. kalea da nagusiena, baina Malekoira garamatzan aldapari La Rampa esaten diote eta batetik bestera dabilen jendetzaz beteta dago egunez zein gauez. Inguruan Coppelia izozki-denda, Kuba pabilioia, Yara eta Riviera zinemak eta G kalea daude. Azken horretan elkartzen dira, gizartea anitzagoa denaren seinale, tribu eta jatorri askotariko gazte eta nerabeak. Handik hurbil dago unibertsitateen muinoa, bere eraikin erraldoiekin; ezagutzaren akropoli izaki, hiria besoak irekita hartzen duen Alma Mater estatuak koroaturiko eskalinata luzea eta guzti du. Almendrares ibaia zeharkatzen duen tunelera sartzean, Malekoia 5. Hiribidea bihurtzen da. Kale nagusi zabal bezain zainduan barrena, burgesia handiaren bizitegi-auzoa izan zenera ailegatuko gara. Egun, bertako jauretxeetan dute egoitza enbaxada askok, nazioarteko enpresek eta turismo, merkataritza eta zientzia garapenerako zentroek, eta Siboney, Atabey edo El Laguito auzo esklusiboetaraino heltzen da. Mendebalderako norabidean aurrera eginda, Jaimanitas eta Santa Fe marinel-herrixkatara helduko gara.

Ekialderantz Kontrako norabidean, aldiz, berriz ere Portuaren hiribidea hartuta, Habana Zaharrean, beraz, eta badia zeharkatzen duen tunela atzean utzita, Habana Ekialdera ailegatuko gara. Iraultzaren


Habana Zaharreko kale estuek beraien jatorrizko esentzia mantentzen dute. Irudian agertzen den gisako kale tipikoetan barneratu eta gora eta behera ibiltzea da hiria ezagutzeko erarik onena. Goian, turisten bilgune den Plaza Zaharraren argazki bat.

Aholku praktikoak Garraioa arazo handia da lehendabizikoz dabiltzanentzat: egunez, hiria sortaldetik sartaldera zeharkatzen duen turistentzako bi pisuko autobusa hartzeko aukera dago. 5 cuc edo peso bihurgarri kostatzen da egun osoko txarteltxoa (3,5 euro inguru). Garraio publikoa, gaizki, baina badabil: 40 zentabo ordainduta, P izena duten autobusek (P1, P4, P12, eta abar) kale nagusiak zeharkatu eta auzo guztietara eramango zaituzte (galdetu ezazu zoazen helbidera heltzeko zein hartu behar duzun). MaquinĂłn batean ere mugi zaitezke batetik bestera (alegia, AEBetako auto zaharretan). Ibilbide finkoak egiten dituzte hirian barrena (10 edo 20 pisu kubatar egindako tartearen arabera). Taxi-gidariarekin negoziatu eta adostu beharra dago eramateagatiko prezioa. Berdin, Estatuaren jabetzakoak ez diren merkatuetan erosketak egitean. Kontuak berraztertu egin behar dira, oharkabean ÂŤsobera kobratzekoÂť ohitura malapartatua baitute. Hori bai, egon ziur Habanan nahi duzun lekura heltzeko galdetzea besterik ez duzula. 13


Portuko hiribideak ikuspegi zoragarria eskaintzen du; bertatik Habanako badia osoa ikus daiteke eta benetan aparta da arratsean hartzen duen itxura. Ezkerreko argazkikoa Presidenteen etorbidea da; azkenik, azpian, Iraultzaren Plazan dagoen Jose Martiren omenezko eraikina.

Bisitatu beharreko lekuak Habana Zaharra, Prado kaleko eraikin monumentalak, Regla, Guanabacoa eta Casablanca (badia zeharkatzen duten txalupa motordunen bidez); gotorlekuak (Morro eta CabaĂąa), Vedadon eta Malekoian paseatzea, eta Unibertsitatea. Museo interesgarriez gain (Hiriarena, Arte Ederrena, Iraultzarena, eta abar) arkitektura eta hirigintza modernoa interesatzen bazaizkizu, Miramar eta ISA (Artearen Goi Institutua) bisitatu behar dituzu hondartza aldean, eta aldirietan, aldiz, Habana Ekialdea eta Lenin parkea. Azken horretan dagoen Lenini eskainitako eskultura-multzoa deigarria da oso. Gaua iristean, Habanak, beste edozein hiri handik bezala, nahi adina aukera eskaintzen ditu goizaldera arte. Jakina, nahi modukoa hautatu behar da (jazz musika, boleroa, salsa, trova, umorea, eta abar). Oro har, Artex etxearen aretoak dira. Soziologia zalea bazara, Alamar, Lisa edo Habana Hegoko edozein bazter azterketa lagin gisa baliatu ahalko duzu; bistei dagokienez, Vivora auzoko Loma del Burro muinotik ÂŤbesteÂť hiria miretsiko duzu (autoz igo behar da). 14


hasierako urteetako hiri eta gizarte plangintzaren araberako auzoa da, hain juxtu. Norabide berean segituz, Cojimar herri eskastutik pasako gara. Garai bateko xarmaren apurren bat eta kresal zaporea baino ez zaizkio geratzen Ernest Hemingwayren “Agurea eta itsasoa� inspiratu zuen herriari. Matanzas

aldera eginez gero, 70eko eta 80ko hamarkadetako lo-hiri peto-petoa den Alamar luzexka eta amaigabera iritsiko gara. Hiriak itsasoarekin dantza egiten du Santa Maria eta Guanabo ekialdeko hondartza gaizki zaindu eta oso higatuetaraino. Hala ere, harea fina eta berde turkesa koloreko urak direla-eta, ha-

banarren udako oporraldiko aisialdi gune preziatuak dira oraindik ere. Horiexek dira Kubako hiriburuaren bazterrak; hegoaldean, hiri xumea, arkitektura arrandiatsurik gabea, eta, itsasoari begira, Malekoia, iraganeko distira eta gaurko koloreak eta zalaparta ageri dituena egunez zein gauez.



MARSEILLA estua Enri ue

an ho

Argazkiak

hinksto k

Munduko topagunea


Marseilla ondo baino hobeto ezagutzen zuen eta bere eleberririk ezagunena bertan girotu zuen Alejandro Dumasek, «munduko topagunea» bezala definitu zuen hiria. Mediterraneoaren ertzean duen kokapenak eta hiriaren berezko itsas bokazioak harrera eta fusio gune bilakatu zuten Marseilla. Bizkarrean 26 mendeko historia izanagatik, aurrez aurre begiratzen dio etorkizunari. aliteke Edmond Dantes mitikoak, jada Monte Cristoko konde bihurtuta, Marseillako portuaren ahoan sartzean aurrez aurre izan zuen ikuspegia gaur egungoaren guztiz ezberdina izatea. Hori bai, dagoeneko ia 200 urte igaroagatik, antzekoak izango dira ziurrenik Marseillako portuaren ahoa zaintzen duten bi gotorleku izugarriak ikusterakoan kondeak izan zituen emozioak eta egun hiriko Portu Zaharrean ontzi marseillar tipiko batean sartzen den edozein bidaiarik izaten dituenak. Izan ere, ababorrera San Juan gotorlekuaren eta istriborrera San Nicolas gotorlekuaren silueta izugarriak ikuste hutsak Marseillaren iragan istilutsuaren berri ematen du ezinbestean. Frantziako hiririk zaharrera da Marseilla, baita bigarren jendetsuena ere, eta bere historia gorabeheratsuaren aztarnak nonahi begizta daitezke. Erromatar zein grekoek beren iragaitearen lekukoak utzi zituzten bezala, Erdi Aroko eraikin erlijiosoak, XVI. mendeko gotorlekuak, XVII. eta XVIII. mendeetako luxuzko egoitzak eta XIX. mendeko eraikinak ere ez dira falta. Noski, modernoa eta futurista ere bada egun Marseilla. Horren erakusgarri dira Le Corbusier ameslariaren Unité d’Habitation interesgarria edo 2013. urtean hiria Europako Kultur Hiriburu bilakatuko dela-eta gorpuzten ari diren proiektu abangoardistak. San Juan gotorlekua hiriaren ikurretako bat da XIII. mendean Jerusalemeko San Juan anaia ospitalekoen ordenako kideak bertan kokatu zirenetik –Maltako zaldun ezagunak bilakatu ziren gerora ordena horretako kideak–. Hiriko auzorik ezagunetarikoari ere eman zion izena gotorlekuak. Bitxia iruditu arren, gotorlekuak hiritik banatzen duen ur-hesia du, eta, bertako kanoiak, San Nicolas gotorlekukoak bezala, Marseilla errebeldera begira daude eta ez itsasora. 18

Hiriaren gunerik altuenean aurkitzen da Notre-Dam de la Garde basilika. Bertara igotzeko unerik aproposena iluntzea da, eguzkia ezkutatuz doanean. Bertatik, ilunabarrean Marseillak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera dago.

San Nicolas zitadelak, “operetazko gotorlekua”, marseillarren haserrealdiak baretu eta monarkaren autoritatea indartzeko eraikitakoa dirudi; ez da harritzekoa, XVII. mendearen bigarren erdialdean gotorlekua eraikitzea agindu zuenean hiritarren artean batere maitatua ez zela ondo baino hobeto baitzekien Frantziako koroaren jabe zen Luis XIV.ak. Ildo horretan, kontuan izan behar da Marseillak bi mende baino gutxiago zeramatzala garaiotan Frantziako koroari lotuta. Ordutik denbora asko igaro bada ere, botere zentralarekiko mesfidantza eta Parisekiko lehiak indarrean jarraitzen du egun ere. Marseillak 1792. urtean Rougert de Lislek Estrasburgon sortu berri zuen martxa aberkoia abestuz hiriburua defendatzera 500 boluntario bidali izanak ere ez ditu ika-mika horiek ahaztarazi; martxa, hori, noski, egun Frantziaren ereserki den “La Marseillaise” ezaguna da. San Juan gotorlekuaren atzealdean Panier auzo ederra dago; hiriko zaharrenetakoa da eta kafetegi txikiak eta saltoki tradizionalak nonahi aurki daitezke. Denden artean, milaka forma, kolore eta usaineko xaboiak saltzen dituzten Marseillako saltoki tipikoak ez dira falta. Auzoaren erdialdean, 1640. urtean erregeak «Marseillako behartsuak leku garbi eta seguruan giltzapetzeko» egindako eskaera betetzeko sortutako


Marsellako hiriaren ikurretako bat an uan gotorlekua da. an Nikolas gotorlekukoak bezala, hiritik banatzen duen ur-hesia du, eta, bere kanoiak, itsasora beharrean, hirira begira daude.

tsaslabar zuri ikusgarriak aurki daitezke allelongue eta ort in artean. Orain dela . urte sortu ziren arroketan murgilduta dauden esmeraldazko behatz ikusgarri hauek.


CharitĂŠ zaharra ere badago. 1986. urtetik, zientziarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak aterpetzen dituen zentroa da; museoak ere badaude bertan eta erakusketa ibiltari ugari hartzen ditu.

Goiko irudian, ezkerrean, Marsellako portua ageri da. Denborarekin aldatu bada ere, oraindik badu iraganeko giro arrantzalearen ukitua. Ondoan NotreDame de la Garde basilika ikus daiteke. Behean, azkenik, La Mayor Zaharra katedrala eta hiriko taberna bat.

Portu giroa Azken urteotan Marseillako portua izugarri aldatu bada ere –luxuzko apartamentuak, hotelak eta aisialdirako yateak nabarmen ugaritu dira–, oraindik ere aurki daitezke garai batean nagusi zen giro arrantzalearen zantzuak. Adibidez, goizero arrain merkatu bat izaten da Belgikarren Kaian, Portu Zaharraren atzealdean; bertan, arrantzatu berri diren arrainez gain, kolore dirdiratsudun Santa Luziaren begi ezagunak ere saltzen dira. Karakolaren oskolarekin eginda daude, eta, Proventzako inguruotan zorte ona ematen dutela uste dute; hala, 20

egunkariak edota tabako paketeak saltzen diren naturaltasun berdinarekin saltzen dituzte. Saltokien ondoan, arrantzaleen ontziek turistak kostaldetik barna edo gertuko uharteren batera eramaten dituztenekin bat egiten dute. Eguerdira bitartean, merkatua da itsas hiri zahar honetako lekurik jendetsu, erakargarri eta zalapartatsuenetarikoa. Portu Zaharra, inolako zalantzarik gabe, Marseillako lekurik bizienetakoa da. Belaontziez mukuru betetako kaia gune paregabea da terraza batean eseri eta gotorleku ikusgarrien


zaintzapean kafe bat, ardo bat edo inguruotan oso preziatua den pastis kopa bat hartzeko –urarekin zerbitzatzen duten edari anisduna–. Hiriko beste edari tipikoetako bat Oscar Wilde, Vincent Van Gogh, Charles Baudelaire, Edoard Manet, Pablo Picasso, Edgard Degas edo Ernest Hemingway bezalako artista eta idazle entzutetsuek inspirazioa bilatzeko erabiltzen omen zuten absenta da; hori bai, badaezpada, kontuan izan ia 90 alkohol gradu dituen edaria dela. Kondairaren arabera, Vincent Van Gogh Herbeheretako margolari ezaguna absentarekin guztiz mozkortuta zegoen 1888an belarriko gingila moztu eta emagaldu gazte bati eman zionean. Portuaren inguruetan jatetxe ugari daudela baliatuta, ez da Marseillako berezitasunak dastatzeko aukera galdu behar: bi alditan jaten den bouillabaisse arrain zopa entzutetsua –lehenik zopa bakarrik jaten da, eta, ostean, berriz ere zopa bai-

Eskuineko irudietan ageri den Portu Zaharra hiriko gunerik biziena da; bertan, terraza batean eseri eta tragoxka bat hartuz, inguruko paisaiaz goza daiteke. Ezkerrean, goian, Longchmps jauregia. Behean, azkenik, calanque ikusgarriek osatutako paisaia.

na oraingoan egiteko erabilitako arrain eta itsaskiekin–, pieds et paquets zaporetsuak –haragi xehatua espezia eta hirugiharrarekin– eta navettes gozoak –laranja zaporeko itsasontzi formako bizkotxoak–.

Hirian barna galduta Portutik hirian barna galtzeko aukera ematen duten bide ugari abiatzen dira. Marseilla ez da monumentu ikaragarriak izateagatik bereizten, baina, hala ere, ia edozein lekutik ikusten 21


diren hiriko bi katedralak bisitatzeak benetan merezi du. Alde batetik, La Major Zaharra dago, XII. mendearen erdialdean eraberritutako eta 1840. urtean monumentu historiko izendatutako katedrala; egungo eliza dagoen lekuan, V. mendetik daude eraikinak. Coronako harrobietako harri arrosarekin eraikitako katedrala Proventzako arkitektura erromanikoaren erakusle ederra da. La Major Berria, aldiz, estilo erro-

maniko bizantziarreko eraikina da, gurutze latino baten forman egina, deanbulatorio batekin; 1906. urtetik monumentu historikoa da Sainte-Marie-Majeure katedrala bezala ere ezagutzen den eraikina. Harrigarria badirudi ere, Marseillan egon badaude gerrateen eragina ia jasan ere egin ez duten auzo zahar ugari; jatetxe, kafetegi eta liburu dendez betetako plaza eta kalexkek


Olatuek gogor astintzen dute itsasertza, beheko irudian ageri den moduan. Lerroon ondoan, berriz, gune altu batetik hartutako panoramika. Bertatik, benetan ikusgarria da Mediterraneoaren ertzean zabaltzen den hiriaren ikuspegia.

etorbide zabalei ematen diete bidea. Vielle CharitÊ kultur zentroaren inguruetako txoko ederrak edo iraganean armategi bezala erabilitako gune bereziak ezerezetik bezala azaltzen dira kaleetan barna ari garela; benetan merezi du denbora hartu eta horietan pausatzeak. Longchamp bulebar homogeneotik paseatzea ere ezinbestekoa da; bananondo artean lasai-lasai goazela, eraikin eta jauregi ederrak begiztatuko ditugu. Jabe bakoitzaren aberastasun mailaren eta gustuen arabera, eraikinak gehiago edo gutxiago apainduta daude, batik bat ateen gainaldeetan eta leihoen markoetan. Eraikin gehienek hegoaldera begira dauden lorategiak dituzte. Midi frantziarreko etorbiderik ezagunena den La CanebiÊre ere ezin dugu ahaztu; giro izugarri kosmopolita aurkituko dugu bertan denda arabiarren, jatetxe turkiarren, bazar txikien‌ eskutik.

Mediterraneoaren ertzean Hiriaren alderik altuenean, Notre-Dame de la Garde basilika dago. Bertaraino arratsean igotzea da aukerarik onena; eguzkia sartzen ikusten dugun bitartean, Mediterraneoaren ertzean zabaltzen den hegoaldeko hiri eder honen ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu. Mediterraneoaren presentzia indartsuak argi utziko digu Marseilla sentitzeko ezinbestekoa dela itsasora gerturatzea, etorbide handia zeharkatzea, Kennedy presidentearen corniche ederrera hurbiltzea, hau da, itsasoak eta arrokek bat egiten duten calanque ikusgarriak hasten diren gunera. Callelongue eta Port Pin artean, 20 kilometrotan zehar, itsaslabar zuri ikusgarriak aurkituko ditugu. Calanque bezala ezagututako formazio geologiko ikusgarriak 12.000 urte dela sortu ziren, glaziarrak urtzea eragin zuen Lurraren berotzearen eraginez itsas maila haranak hartzeraino igotzean; hala sortu ziren arrokan murgildutako esmeraldazko behatz ikusgarri hauek. Eguzki indartsuak, haize bortitzak eta idortasun baldintzek eraginda, 900 landare espezie baino gehiagok osatutako flora aberatsa sortu zen; horietatik 50 inguruk dute egun legearen babesa. Itsaslabarretan batere ohikoak ez diren txori espezieak ere aurkituko ditugu: Bonelli arranoa, hontz handia, belatz handia‌ 23


ERDI

KALAH estua: Gonzalo ribarnegara" hinksto k Argazkiak: Gonzalo ribarnegara"


IALDEKO

HARI

Botswanako bihotza


Gizakiarentzat ingurune izugarri gogorra da Erdialdeko Kalahari; nahiz eta ezkerrean ageri den moduko padurak egon, ez da apenas inor ikusten, urrutiko herrixka txikiren batean salbu. Beheko irudian ageri diren gisako animaliek eta beroaren arrastoek osatzen dute paisaia.

Angola, Zambia, Zimbabwe, Hegoafrika, Namibia, Botswana‌ Herrialdeon izena entzute hutsarekin, bizitza basatia, natura oparoa eta denborak oso atzera egiten duen urrutiko herrixkak datozkigu ezinbestean burura. Afrikako hegoaldea osatzen duten herrialdeak dira guztiak ere, hein handiago edo txikiagoan Kalahariko basamortu enigmatikoak zipriztindutakoak. Hain zuzen ere, Kalahariko erdigunea bera ezagutuko dugu, Botswanako bihotzean bertan hedatzen den eskualde gogor eta ezezaguna: Erdialdeko Kalahari.

asamortu� hitza entzuten dugunean, ez da zaila honakoa irudikatzea: gure ikusmenetik harago hedatzen den hareazko eremu mugagabea, bata bestearen atzetik datozen duna laranjatuak, ur gabezia, bakartasun erabatekoa. Errealitate hori, aldiz, ez da betetzen Kalahariko basamortuan. Bertan, bizitza basati oparoko txokoak, ibai emaritsuak eta herrixka ugari hartzen dituen sabana erraldoia aurkituko ditugu. Pentsa, hiri handiak ere ez dira falta! Hala eta guztiz ere, inguru erakargarri bezain ezezaguna da europar gehienentzat. Basamortuaren erdigunean, Botswanako bihotzean bertan, Erdialdeko Kalahari dago, gizakiarentzat ingurune izugarri gogorra; hortaz, ez da harritzekoa urrutiko herrixka txiki-txikiren batean salbu, ia inor ez aurkitzea. Ez dago jatekorik, ez dago urik, ez dago gasolinarik; beraz, bisitatzen dutenek argi eta garbi izan behar dute beraiek eraman beharko dutela behar duten guzti-guztia. Mapak ez dira oso zehatzak, eta, ibilbideak, berriz, bidean aurkitutako oztopoen arabera aldatzen dira: bidea mozten duen zuhaitz bat, bidea desagerrarazten duen ekaitzen bat, galdu eta atzetik datozen ibilgailuak bere aztarnen atzetik eramaten dituen despistaturen bat‌ Hainbat egunez Botswanako iparraldean Okavango ibaiaren delta erraldoia zeharkatu eta errekasto, laku eta padura ederrak ezagutu ostean, mendebaldetik sartu ginen Erdialdeko Kalaharin, Namibiako mugatik oso gertu. Be-


rehala ulertu genuen zeharkaldia ez zela erraza izango. Harea leun eta zurixkan egindako bi lorratz sakonek bidea erakusten baziguten ere, garbi ikusi genuen edozein unetan desager zitezkeela. Negua zen, baina, hala eta guztiz ere, eguzkiak gogor jotzen zuen. Lur orotako gure ibilgailu ahaltsuan 50 litro ur baino gehiago, gasolina estra, elikagai ugari, botikin oparoa, mapa ustez fidagarriak eta GPS lasaigarri bat bagenera-

matzan ere, nolabaiteko kezka ere bagenuen bidaide. Arratsa iristean, lurraren goragune txiki batean gelditu ginen. Bertatik, Kalahariko berezko lautada zabalak lagun, kilometro askoko ikuspegia genuen. Eguzkia ezkutatzen zen bitartean, kolore festa ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genuen; azkenean, su handi baten aldamenean harrapatu gintuen gauak, patata erreak jaten ari ginela.


Harea nonhai aurki daiteke; landaretza, ordea, ia inon, lerroon ondoan ageri diren bezalako zuhaitz lehor batzuk salbu. Irudi honen azpian, haur boskimano talde bat, jolasean. Azkenik, behean, egunsentiaren irudi ikusgarria.

Sutea Kalaharin Hurrengo egunean, argitu baino lehenago, prest geunden berriz ere. Une batez eguzkiak ilargiarekin bat nola egiten zuen ikusi ahal izan genuen; txundigarria izan zen ilargia eguzki izpien eraginez esfera gorrixka bilakatuta ikustea. Bien bitartean, gainera, egunaren jaiotza are gehiago edertu zuen kolore eztanda iritsi zitzaigun ekialdetik. Kalahariko basamortuaren erdi-erdian, inolako kutsadura atmosferiko gabe, giroan hezetasunik gabe, argi artifizialik gabe, guztiak errealagoa, argiagoa, dirudi. Eta egunsentiak, noski, ez dira salbuespena. Isiltasuna erabatekoa zen. Esaten dutenez, era guztietako doinuen erreinua den Afrikan, Erdialdeko Kalahari da isiltasunak, noizbehinka behintzat, lekua duen gune gutxietako bat. Hori bai, ez luzaroan: argiak jada paisaia bereganatu zuenean, ehunka txoriren kantuen melodia iradokitzaileen txanda iritsi zen. Mapez inguratuta bapo gosaldu ostean, kamionetara igo eta ekialderantz abiatu ginen. Deception Valley genuen helmuga; aurretik hareazko pistetan barna 200 kilometro genituela jakinik, ezin uka anbizio handiko asmoak genituenik. Eskuarki beste ibilgailu batzuek utzitako lorratzek jarraitu beharreko bidea erakusten ziguten arren, noizean behin ezinbestekoa zen mapetara jotzea, baita GPSra ere. Harea nonahi zegoen; landaretza, ia inon. Lautadak bata bestearen atzetik hedatzen ziren, eta, egiari zor, benetan nekagarria bilakatzen zen gidatu beharra. Arratsaldean, arin bazkaldu ostean, zerumugan urrutira ikusten ziren ke zutabeek gure arreta bereganatu zuten. Itxura onik ez zuen egoerak, baina dagoeneko ez genuen atzera egiterik. Haizea nagusi zen eta suak azkar egiten zuen aurrera; hori bai, sastraka eta zuhaixka


Kalaharira doan bidaiariak argi izan behar du bertan ez duela ezer aurkituko; ez janaririk, ez urik, ez gasolinarik. Beraz, bisitariak eraman behar du beharrezko guztia, baita, goiko irudian ageri den moduan, desertuaren erdian ez aurrera ez atzera utziko ez zaituen ibilgailu egoki bat ere.

Kalaharin gidatzeko hainbat aholku: Ahalik eta mapa zehatzenak, GPS bat eta gutxienez 150 gasolina litro eraman. Eguneko eta pertsonako gutxienez 5 litro ur eraman. Ibilgailuarentzako oinarrizko ordezko piezak eraman, baita gutxieneko erreminta sorta ere. Jakiak eta edariak metalezko ontzietan eta elkarrekin lotuta eraman. Kontuan izan harearen gainean gidatzeko ordurik onenak egunsentikoak eta arratsekoak direla. Gurpilei aire pixka bat kentzea ere gomendagarria da. 29


gutxi batzuk besterik ez zituen aurkitzen bidean, eta, hortaz, azkar itzaltzen zen. Gure bidea jarraitu eta azkar iritsi ginen sutea zegoen tokira. Hareazko pistaren bi alboetan errautsak ziren nagusi, paisaia erabat grisa sortuz. Hainbat kilometroz heriotza izan genuen bide lagun; guztiz mingarria zen gure begiek ikusten zutena, jasangaitza guztiz kiskalitako landaretzaren usaina. Berehalakoan agertu ziren saiak ere; gure buruen gainean zirkuluan hegan egiten zuten, gure amaiera aurreikusi ahal izango balute bezala. Egoera uneoro kontrolpean izan genuen arren, saihestezina da horrelako uneetan barne-barneko hunkidura ez sentitzea. Arratsean zuhaitz bakarti baten pean jarri genuen kanpalekua. Kamionetaren atzealdean erabateko nahas-mahasa zen nagusi egun guztia gidatzen eman ostean; horrenbestez, janari guztia atera genuen dena berriz ere txukun-txukun jartzeko asmoz. Konturako orduko, ehunka erlek guztiz inguratu gintuzten. Erlauntza bat zirudien hark. Erleak ez

Datu interesgarriak • Nola heldu: Windhoek (Namibia) edo Gaboronera (Botswana) hegazkinez joateko, ezinbestekoa da Johannesburgon (Hegoafrika) geldialdia egitea. Hiru leku horietako edozeinetan dago Erdialdeko Kalaharin barneratzeko abagunea emango digun lur orotariko ibilgailu bat alokatzeko aukera. •Noiz joan: Urtarorik onena hego hemisferioko uda da. Eguraldi eguzkitsu, fresko eta atsegina aurkitu dugu. •Nola mugitu: Erdialdeko Kalaharin ezinbestekoa da punta-puntako lur orotariko ibilgailua izatea. Ez hori bakarrik, ibilgailu batekin baino gehiagorekin bidaiatzea guztiz gomendagarria da. •Segurtasuna: Erdialdeko Kalahariko biztanleak izugarri lagunkoi eta abegitsuak dira. Hori bai, kontuz ibili beharra dago inguruotako fauna basatiarekin eta basamortuaren berezko arriskuekin.

beldurtzeko, mugimendu geldo-geldoekin atera behar izan genuen ekipai guztia. Hala ere, noski, eztenkada bat baino gehiago jaso genuen.

Boskimanoak Zeharkaldiko unerik magikoenetako bat hurrengo egunean bizi izan genuen, inguru bakarti hartan gidatzen gindoazela bat-batean parez pare asto bat agertu zitzaigunean. Ezerezetik agertu zela zirudien; gain-gainean izan arte ez genuen ikusi. Txorakeria izango da, baina, hain egoera xelebrearen aurrean, barrezka hasi ginen bat-batean guztiok. Gelditu, eta, kamionetaren sabaira igota, prismatikoekin ingurua aztertzen hasi ginen. Minutu apur batzuen ostean, zerumugan etxola gutxi batzuk ikusi genituen. Harea fina zen, ugaria, eta, ondorioz, kamioneta pistan bertan utzi eta etxoletarantz oinez joatea erabaki genuen. Arrera ikusgarria egin ziguten. Pertsona haiek ez zeuden gu bezalako bidaiariak ikustera ohituta, eta irribarreak


eta keinu atseginak ez ziren falta izan. Umeek barre algaraka hartu gintuzten, behin eta berriz ukitzen gintuztela. San etniako kideen, boskimanoen, herrixka bat zen. Ustez 30.000 urte baino gehiago daramatzate boskimanoek Kalahariko lurretan eta azken gizarte ehiztari/biltzaileetako bat osatzen dute. Jamie Uys zuzendariak “The Gods Must Be Crazy� (Jainkoek zoratuta egon behar dute) film ezagunean betikotu zituen boskimanoak. Normalean hainbat familiek osatutako 30 bat laguneko talde nomadetan bizi dira; ez dute liderrik eta erabaki guztiak taldean adostuta hartzen dituzte, emakume eta gizonek eskubide berdinak dituztelarik. Tamalez, argi dago beraien bizimodua arrisku bizian dela egunotan. Pare bat orduz egon ginen boskimanoekin, eta janaria ere partekatu genuen beraiekin; haurrak, gainera, zoratzen

Baobad zuhaitzak, ezkerrean, munduko enborrik zabalena du. Lerroon gainean, haur boskimano talde bat, irribarretsu. Boskimanoek 30.000 urte baino gehiago daramatzate lur hauetan eta azken gizarte ehiztari/bilatzaileetako bat osatzen dute.

esan ziguten. Ez ginen harritu, dagoeneko atzean utzitako bide osoan zehar egoera berdin-berdina aurkitu baikenuen. Gainera, dagoeneko berandu zen atzera egiteko: horretarako adina gasolinarik ere ez genuen.

Gatzezko desertura

utzi genituen oparitutako kolorezko karameluekin. Ostean, bidean jarri ginen berriz ere, eguzkiak gogor jotzen zuela eta eguzkia urdin-urdin zela; urtaro lehorrean ohikoa da hori inguruotan. Hauts laino batek norbait hurbiltzen ari zela ohartarazi zigun. Ibilgailua gelditu genuen beraiekin hitz egiteko. Alemaniarrak ziren eta bidean harea gehiegi zegoela eta zailtasunak izango genituela

Hurrengo goizean Erdialdeko Kalahari arazorik gabe utzi genuen atzean. Azkenean, Rakops izeneko hiri txiki batera iritsi ginen. Bertan, otordu oparoa eta dutxa suspergarria genituen zain. Ura, elikagaiak eta gasolina erosi eta Afrikako hegoaldeko lekurik ederrenetako batera joateko prestatu ginen: Makgadikgadi Pans basamortu txundigarria. Oraingoan baina, gatzezko desertu bat aurkitu genuen, ez hareazkoa. Bertan, errealitatearen zentzua behin eta berriz desagertzen da. Hori, aldiz, beste istorio bat da dagoeneko‌ 31


estua I'igo Ribaguda Argazkiak Itxaso

rrizabalaga

SINGAPUR

Harrituko zaituen hiria



Singapurrek ez du parekorik. Artifiziala eta xelebrea izan daiteke, azalekoa eta moden menpekoa, baina bakarra da munduan. Lehenengo begiradan erakusleiho mugagabe baten moduan agertuko zaizu hiria, begiak handik hona zoratuz. Baina benetan txundituko zaituena kristalaren atzean borborka sumatuko duzun kultura, bizimodu eta ohitura aniztasuna da, hain ezberdin eta hain gertu. Bizitzera geratzeko moduan maitemindu edo gorrotatzeraino gogaitu, baina harritu harrituko zaitu, guztiz eta uneoro. 34

opatuko duzu munduan Paris, Istanbul edo Buenos Airesen antza duen beste hiriren bat, baina Singapurren modukorik ez. Izan daiteke historia bitxia duelako: Ozeano Bareak eta Indiakoak bat egiten duten puntuan portu pirata zena, Britainiar Inperioaren kutuna bilakatu zen gerora; behin independentzia eskuratuta, gainera, hiri-estatu bilakatu zen. Izan daiteke kontinente eta kultura arteko zubi zein bidegurutze izan delako mendeetan, eta geratzen joan direnek, hangoa edo horkoa izan gabe, leku guztietakoa den hiria sortu dutelako. Baina bada zerbait gehiago: hiriak probeta batetik ateratakoa dirudi, oraindik amaitu ez den esperimentu baten fruitu... Bertakoek oso modu poetikoan azaltzen dute. Hasieran orkidea bat besterik ez zegoen, diote, berezia bezain polita; baina gehiago egon zitezkeela otu zitzaien, bereziagoak, politagoak. Eta orkideak gurutzatzen, eraldatzen, moldatzen joan dira bi mendez, milaka eta milaka lore berri sortuz. Singapur orkidea baten moduan eraldatzen jarraitzen dute. Hiriaren aurpegi fisikoa ikusita ukaezina da hori, mila orkidea ezberdinen moduan altxatzen dira etxe orratzak eta mundu anitzetakoak diruditen auzoak. Baina arkitektura berezi hori ispilua besterik ez da, Singapur bakarra egiten duen bizimoduen, asko eta oso ezberdinak, isla. Eta guztia irla txiki batean bilduta, estatua den hirian bat eginda. Urrats txiki bat emanda mundu batetik bestera jauzi egitea duzu aukeran.

Ibaia, erreferentzia Horretarako, hirian barna egiteko, ibaiak jarraitzen du sarbide izaten, baita etorbide nagusi ere. Marina Bay ezagunak Singapurreko atearena egiten du, eta, ezinezkoak eraikin bilakatuz, harro agertzen zaigu hiria, beste mundu batean baino beste mende batean gaudela irudikatuz. Hemen itsasontziek etxe


Luxuzko arropa dendak maite dituztenentzat paradisua da ezkerrean ageri den Orchard Road. Bere ondoan Esplanade antzokia ikus daiteke, eta, lerroon azpian, St. Andrews katedraleko dorreak.


Lerron gainean etxe orratzen irudi bat ageri da, eta eskuinean, behean Chinatown, eguneroko bizimodua kalean egiten duena. Gorago, Little India auzoaren irudi bat; azkenik, gorenean, Kampong Glam auzune arabiarra.

36

orratzen gainetan bota dute aingura, durion-ak antzoki bilakatu dira, xelebrekeriak eraikin. Eta garabiek bukatu gabeko puntua ematen diote agertokiari. Bertakoak naturaltasun osoz dabiltza Esplanade ezagunean gora eta behera pasieran, beraiek ere etorkizunekoak balira bezala. Baina badiaren bestaldean hizkuntza guztietako onomatopeiak entzungo dituzu, harritutako turisten oihartzuna. Eta kale bat zeharkatuta gorbatadunen inurritegian izango zara, Negozioen Barruti


Zentralean, tokikoek CBC (Central Business District) bezala ezagutzen duten Singapurreko negozioen bihotzean. “The sky is the limit� omen da negozioen ereserkia. Eta bai, zerua da eraikinen muga, bata bestearen ondoan lehian, itzalak ez du hemen lekurik, beirak eta altzairuak isla egiten diote elkarri. Asiakoa baino Wall Street bertakoa dirudi negozio gizonemakumeen eguneroko bizimodu estresagarriak, baina hemen Lorategi Botanikoa dute, munduko orkidearik politenen

artean footing egiteko aukera. Ibaitik ikusita etxe orratzek harresia osatzen dutela ematen du, nor baino nor, negozioetan bezala, ondokoaren gainean egotea helburu. Baina begiak zerutik lurrera ekarrita beste Singapur bat agertuko zaigu, etxe orratzen oinen artean geratzen diren aspaldiko etxeek osatzen dutena. Garai batean ibaiertz guztia halakoa izango zen: portu erraldoi bat, belaontzi eta txalupa txikien joan-etorri amaigabea, merkatu bizi bat... Garai hartako azken shoop37


house txiki dotoreak taberna eta jatetxe bilakatu dira, Boat Quay mitikoan gaude, gauarekin batera aitzinako bizitasuna berreskuratzen duen moila zaharrean. Hemen sortu zuten piratek portua, eta hona iritsi zen Raffles. Baina portuak kostaldera egin zuen, ibaialdea kondenatuz. Orain gutxi berreskuratu ditu Singapurrek moila zaharrak, eta, hala, gaur aisialdia da protagonista bertan: garaian portu askea zena egun zonal-

38

de askea da, hauxe delarik mota guztietako singapurtarrak biltzen dituen eremu bakanetakoa. Ibaian gora eginda kai ezberdinak topatuko ditugu, itxuraldatuta erabat, biltegi zaharrak saltegi berri bilakatuta. Moila bakoitza parke tematiko ezberdin gisa antolatu dute, ibaialdearen aurpegia berrituz. Eta batzuetan makillajearekin eskua joan zaiela dirudi, halakoa da Clarke Quay, pastel koloreko


Ibaitik begiratuta, etxe orratzek harresi erraldoia osatzen dute, nor baino nor garaiago izateko lehian, lerroon azpian ikusten den eran. Eskuinean, hiriko banketxe nagusien eraikinak ageri dira, eta behean, hiriko Lorategi Botanikoa.

Disneyland handiustea. Atzera egingo bagenu, Cavanagh edo Anderson zubia zeharkatuta, hiriaren erdigunean izango ginateke. Raffles hotela da garaiko koloniar auzoaren protagonista, ginebradun singapore sling koktel gozoen artean izkiriatu zen belle epoque baten azken lekukoa. Ondoan egungo botere politikoaren gunea zabaltzen da; arkitektura estralurtarra oso mundutarra ez dirudien sistema batentzako.

Etorkin hiria Zaila da Singapurreko sistema politiko eta soziala definitzea. Independentzia eskuratu zuenetik alderdi bakarrak monopolizatu du boterea. Garapen ekonomikoa eta bizitza maila altua eztabaidaezinak dira, bai, baina kontrol soziala modu sakonean garatu da. Gobernuak ingeniaritza sozialeko ametsa deritzo sistemari, baina kanpotar batentzako deigarria den lehenengo gauza debekuen zerrenda da: txiklea, pornoa, etxe aurrean ur putzuak izatea... Guztia dago ordenatuta eta guztia dago araututa. Eskerrak legeak eta debekuak modu bitxian interpretatu eta ez direla zorrotz betetzen; nonbait, arima pirata gailentzen da oraindik ere. Singapurrek etorkinen hiria izaten jarraitzen du, milioika etorkinena. “Asiako Nazio Batuen� egoitza dirudi, Hegoaldeko Asiako nazio guztiek auzoa dutelako bertan, bai behintzat kale bat. Nola da posible hain eremu txikian bost milioi pertsona sartzea? Bertako dolar bat hartu eta halako txanpon txikian lau hizkuntz sartzen direla egiaztatuko duzu, hori da Sin39


gapur. Dolarrean izkiriatuta agertzen diren hizkuntzek hiriko auzo nagusiak izendatzen dituzte. Chinatown ezagunak garai batean txinatarra izan zen hiriaren azken zantzuak erakusten ditu; shoophouse zaharrak eta are zaharragoak diren ohiturak. Chinatown kalean bizi den auzoa da; denda txiki eta te arteko xake partidak, jendearen etengabeko joan-etorriaren erdian aitzinako usadioen legepean mantentzen den bizimodu lasaia. Kontrakoa topatuko duzu Little Indian arratsaldero, eskulan merkearen eskaria betetzera Bangladesh edo Sri Lankatik etorritakoak lanetik bueltatu eta hinduismoaren adar guztiak tenplu eta taberna artean biltzen direnean. Kale batzuk gora egin eta Arab Street izango duzu aurrez aurre: meskitak eta halal jatetxeak aurkituko dituzu Singapur Malaysiako penintsulari itsatsitako irla bat dela aldarrikatuz bezala. Gegylang ere malaysiarra da, islamikoa eta kontserbadorea beharko luke, baina... auzo gorria da, agerikoa eta konplexurik gabea. Hori bai, auzoa edozein izanda ere, Singapurreko benetako erlijioa kalean jatea eta edatea da, izan Raffles hotelean zein portu aldeko 40

Orchar Road inguruan luxuzko markako arropa dendak daude bazter guztietan, lerron gaineko irudian ageri den kalean adibidez. Ezkerrean, Ion Orchardeko arkitektura futurista ikus daiteke. Goian, hiriko sarrera den Marina Bay ibaiaren irudi bat.

merkatuetan, Little Indiako terraza batean edo kai bateko modako jatetxean. Guztiak dira txinatar hegan, igeri edo arrastaka dabilen guztia lapikora eramateko orduan, baina, hori bai, mundu guztiko sukaldaritza, espezia, usai eta zaporeak aurkituko dituzu Singapurren.

Bost milioi pertsona Beste kirol nazionala shopping-a da, eta erosketak egiteko mila modu ezberdinek osatzen dute hiriaren benetako planoa, lurgainekoa zein lurrazpikoa. Metroa hartuko dugu, beti


funtzionatzen duen mundu garbi, ordenatu eta aseptikoa. Hurrengo geltokia: Orchard Road. Haize egokituaren erreinua, lurrazpiko galeria eta luxuzko arropa denden artean bizi direnen hiria. Hemen abantaila da arabarra izatea; hondartzan ere jaka alboan. Ate bat zeharkatzen duzun bakoitzean termometroak hogei gradu egiten du behera. Tropikoan hotzez? Mendiko arropa modan jarri delako, agian. Minimo historikoa 19 gradukoa duen hiri batean lumazko berokiak dira azken tendentzia. Eta Orchard Road fribolitatearen azken muga. Baina halakoa da Singapur: ez zenuke beste inon kaleko garbitzaile bat lebitaz jantzita ikusiko edo ez zenuke beste inon komun publiko batean bost izarreko hotel baten pareko luxua aurkituko. Eta, halako agertoki bitxian, bost milioi pertsona bizi dira! Elkar bizi baino batera bizi dira, edo, gutxienez, ondoan, espazioak ez duelako banaketarako ematen. Mundu paraleloak asmatu dituzte horretarako, batzuk mundu artean dabiltza saltoka, beste batzuk bere mundu-burbuilan guztiz

Garai bateko ibaiertzeko paisaia gogora ekartzen duten txalupak taberna eta jatetxe bilakatu dira egun. Lerroon gainean, ezkerrean, ageri dira batzuk. Eskuinean, kaleko postu ugarietako bat, eta, goian, Budaren Hortzaren Tenplua, Chinatownen.

sartuta. Batzuk lanaren japoniar zentzuarekin bizi dira, ondokoak arratsaldero tiger batzuk hartzeko itxaropenarekin. Batzuentzat mugikor berriena eskuratzea da lehentasuna, besteentzat milaka urte dituen kultura bat hurrengo belaunaldira arte iraunaraztea. Batzuk ametsetan bizi dira, beste batzuk garesti ordaintzen ari dira hona etortzea amestu izana. Batzuk ezberdin izatea dute helburu, askorena berdintasuna da. Finean, Singapur bizitzeko eta Singapurren bizitzeko mila modu daude, guztiak leku berean. 41



BETIKO IKASLE

COIMBRAN estua: Haizea

ar enilla

rgazkiak: hinksto k


Coimbra ez da hiri handia egun. Bai, ordea, historia luzekoa. Portugaleko unibertsitaterik zahar eta tradizionalenaren egoitza, Oporto eta Lisboa artean estrategikoki kokatuta dago, itsasotik ez oso urrun. Bertara ikastera joandako lagun batek gonbidatu gintuen arte, ordea, ez genekien bere ikasle izaerak horrenbesteko nortasunik ematen zionik hiriari. Berriz ere ikasle izateko gogoa sortzen du Coimbrak, bertan ikastea gaztaroko esperientzia bat bizitzea baino askoz gehiago baita: bizitzarekiko jarrera jakin bat hartzearekin lotuta dago.

44

oimbrara iritsi ginenean ez geunden gure momenturik hoberenean. Izan ere, gau osoa trenean eman berri genuen; hamabi ordu eman genituen mukuru betetako konpartimentu batean, denboraren erdia Frantziatik etxera bueltan zihoazen etorkinekin hitz egiten saiatzen –portuges itxi-itxia egiten zuten–, eta, beste erdia, lo kuluxkak egiten. Horrenbestez, ez da harritzekoa iritsi berritan Portugalen hain preziatua den kafe horietako bat dastatzeko irrikatan izatea. Lidia gure zain zegoen geltokian, pozez gainezka eta jada bere bigarren aberri bihurtutako Coimbraren berri zehatz-mehatz eman nahian. Gose eta erdi lo maldan gora gindoazela –lautadarik gabeko hiria da Coimbra!–, Lidiak hurrengo egunetan deskubritu behar genuenaren laburpena egin zigun serio-serio. Egia esan, ez genuen tutik ere ulertu. Coimbran kafe bat hartuaz bat, berehala ulertzen da zergatik den hain edari preziatua Portugalen. Gu geu, gainera, behin kafe pare bat hartutakoan hasi ginen gure inguruan zegoenaz ohartzen, baita, bide batez, hiriko ikasle


Hiri handia ez bada ere, Coimbran giro ederraz gozatzeko parada izaten da, beheko argazkian ikusten den eran. Lerroon azpian, hiriko etxeen irudi bat.

bizitzari buruzko lehen ikasgaiak barneratzen ere. Coimbrakoa da, izan ere, Portugaleko unibertsitaterik zaharrena: XIV. mendean sortu zen. Ordutik unibertsitateari estuki lotuta izan da hiria, eta, gaur egun ere, 105.000 biztanleei 35.000 ikasle gehitu behar zaizkie ikasturtean zehar. Aitzitik, fisikoki gutxienez ez da asko hazi hiria; unibertsitatearekin lotutako eraikinak dira oraindik ere monumentu garrantzitsuenak, eta, ÂŤgoiko hirianÂť, muinoaren gainean altxatzen den zatian, dago Coimbrako zonalderik zahar eta monumentalena. Eraikinekin batera, Erdi Arotik datozen ikasle tradizioek ere indarrean jarraitzen dute Coimbran; tradizio horiek egungo gizartearekin bat egitean, gainera, nahasketa erakargarria ernatzen da. Urteko garairen bat hautatzekotan, hobe da Coimbrara udan ez joatea, ikaslerik gabe hiria ez baita bera. Kalexka estuei, fatxada pitzatuei, eraikin estuei eta kolorezko balkoiei esker Coimbra hiri polita bada ere, ikasleek ematen diote bizia hein handi batean. Irailetik ekainera ikasleak jabetzen dira hiriaz,

eta beraiek dira Coimbrari nortasun berezia ematen diotenak. Beste unibertsitate hiriek dituzten ezaugarriez gain (gazte andana, tabernak, kontzertuak, animazioa), Coimbrak badu beste zerbait ere: praxe-a. Hala azaldu zigun Lidiak, taberna zaharkitu batean pastela kafean bustitzen genuen bitartean. Unibertsitatearen lehen garaietatik datorren praktika da, XIX. mendera arte ikasle eta irakasleek arau propioak jarraitu behar baitzituzten. Horren erakusle, polizia propioa ere bazuen unibertsitateak, hierarkia zorrotza eta arau gogorrak jarraitu behar zituztelarik guztiek. XIX. mendean unibertsitateko polizia desagertu zenean, ikasle zaharrenek hartu zuten hierarkizazioa eta botere-erlazioak mantentzearen eginkizuna. Horiek horrela, praxe-a berriz ere indartu zen, jada 1727. urterako bere gaineko kexak eta debekuak izan baziren arren. Eta zertan datza, bada, praxe-a? Badira beste unibertsitateen ohiturak gogorarazten dituzten ospakizunak, dantzaldiak, desfileak edo tuna kasu. Baina, ba-

45


tez ere, badira lehen urteko ikasleak (caloiros) zaharrenen mende ezartzen dituzten iniziazio “ohiturak� ere.AEBetako unibertsitateetako ermandadeetan bezala (Portugaleko praxe-aren eragin zuzena dutenak, bide batez), kapa beltzez jantzitako ikasle helduagoek jende aurrean irrigarri uzten dituzte hasiberriak, beraien mendekotasuna eta obedientzia ageriaz utziz. Armadetan burutzen diren sarrera-errito beldurgarrien pareko jarduerak XXI. mendera arte iritsi dira Coimbran, zenbait ez horren gogor, beste zenbait bortitz xamar, zenbaitentzat gorde beharreko tradizioak eraikiz. Unibertsitatearen ikuspegi kontserbadorea ez da pareten atzean bakarrik islatzen, izan ere, normala da hiri osoan 46

XIV. mendean sortua, Portugaleko unibertsitaterik zaharrena da Coimbrakoa. Ezkerreko argazkian Zuzenbide Fakultatea ageri da. Erdiko irudian, unibertsitateko patio nagusia ikus daiteke. Azkenik, lerroon gainean, zoruan egindako mosaiko bat.

zehar ikaslerik zaharrenak unibertsitateko jantzi ofizialarekin, hots, toga beltz eta bere fakultateko zintekin, jantzita ikustea. Kurtso hasieran, gainera, lehen mailako ikasleen desfileak ikus daitezke, praxistek artalde moduan hirian zehar gidatzen dituztelarik, abestuz eta edanez. Hala ere, hori balitz hiriaren ezaugarri bakarra, Coimbra ez litzake den be-

zain erakargarria izango, zertxobait beldurgarria baizik. Baina praxe-a dagoenez, bada antipraxe-a ere. Esan bezala, jakina da 1727an jada praxe-a debekatu egin zela; orduko hartan, ikasle baten heriotzak eragin zuen debekua. Errepublika garaian (1910-1926) ere abusuzko praktika hauek debekatu egin zituzten. Salazar diktadorearen errejimenarekin hasi zen, ordea, benetako konfrontazioa. Ofizialki praxe-a legalizatu egin bazen ere, Coimbrako unibertsitatea errepublikar eta ezkertiarren egoitza zen, eta, horren erakusle, antipraxe mugimenduak sortu ziren; hala, ikasle ugarik erritoetan parte hartzeari uko egin zioten eta praxisten kontrako kanpainak ere burutu zituzten. Hori guztia


hirian bertan islatzen da oraindik ere; adibidez, leiho batetik zintzilik praxistaz jantzitako txotxongiloa ikusi dugu, urkatu egin izan balute legez. Edo, Sé Velha eliza erromaniko ederreko eskaileretan eserita gaudela praxista eta antipraxista taldeak gurutzatu direnean, begirada probokatzaileak nola nagusitu diren ikusi ahal izan dugu. Are gehiago, praxisten ekitaldi bat izaten den bakoitzean, hor egongo dira antipraxistak bestelako ekitaldi alternatibo bat antolatzeko prest. Hori gertatzen da, adibidez, urtean zehar egiten diren desfileetan edo maiatzean bederatzi egunez ospatzen den Queima das fitas festan; azken jai horretan, lizentziatu berriek beren kapetako zintak erretzen dituzte

Portugalen kafea edari preziatua da. Horrenbestez, ezinbestekoa da Coimbrako kafetegi liluragarrietako bat bisitatzea, goian ageri den Santa Cruz kasu. Lerroon gainean, hiriko katedralaren irudi bat.

ikasketak bukatu dituztela ospatzeko. Coimbra are eta bereziago egiten duten “errepublikak” ere badaude hirian. Iritsi eta berehala Lidiak errepublikak aipatu zizkigunean, ulergaitza egin zitzaigun ideiaren konplexutasuna. Historian atzera joanda, 1309ra so egin behar dugu, orduan sortu baitziren ikasleei egoitza ziurtatzeko etxeak, “errepublika” izenpean. Haatik, errepublika bat

ez da ikasle egoitza bat soilik. Egun asanblada bidez, modu komunal eta demokratikoan antolatutako etxeak dira; ikasleek, orokorrean, unibertsitatean emandako urte guztiak pasatzen dituzte egoitzetan, elkartasun antzeko bat sortuz. Etxearen mantenu eta antolakuntzaren ardura osoa dute, eta, orokorrean, gutxienez jatordu bat egiten dute guztiek elkarrekin laguntasuna eta elkarbizitza bultzatzeko. Republico zein plebeu-ek izaten dute lotura errepublikekin; azken horiek, aldiz, errepublikarekin kolaboratzen duten arren, egoitzatik kanpo bizi dira arrazoi pertsonalak edo espazio falta direla eta. Guztira 27 errepublika daude Coimbran, eta kontseilu ofizial bat osa47


Elementu anitzek osatzen dute Coimbrako paisaia, irudiok erakusten duten moduan. Goitik behera, Santa Klara monasterioa, hiriko etxe tipikoak eta kafetegi bateko terrazako giroa.

tzen dute, legez onartutakoa eta unibertsitateko erabakietan hitza eta botoa duena. Baina, horretaz gain, errepublikak ikasle bizitzaren bultzatzaile ere badira. Zenbaitetan eraikin historikoetan kokatuta daude, Lidia plebeu bezala hartu zuen PrĂĄ-kys-tĂŁo bezala; beste zenbaitetan, aldiz, etxe normalagoetan. Liburutegi propioa izan ohi dute guztiek, eta kontzertuak, festak, errezitaldiak, ekitaldiak, konferentziak, aurkezpenak, antzerkiak eta hitzaldi politikoak antolatzen dituzte, orokorrean asoziazionismoa eta pentsamendu ezkertiarra bultzatuz. Ikasketak bultzatzeaz gain, saber viver, saber fazer eta saber dizer dira beraien goiburuak, aldi berean bohemia eta iritzi kritikoa bultzatuz. Errepublikak hartzen dituzten eraikinak ere benetan deigarriak izan ohi dira; koloretsuak izateagatik, kartelez josita izateagatik edo dekoraziogatik nabarmendu ohi dira. Errepublika askok argi eta garbi adierazten dute beraien izaera antipraxista. Izan ere, praxe-an hierarkia bada nagusi, errepubliketan horizontaltasuna da garrantzitsuena. Hala, guztiz kontrako printzipioak izanik, ez da arraroa praxisten eta antipraxisten arteko liskarrak izatea. Guk geuk bezala errepublika bateko kide den laguna duenak, erraztasun handiagoak izango ditu Coimbran hiriko bizimodu berezi eta aberatsaz gozatzeko, baina, edozein kasutan, kaleetatik ibiltzea eta kartelak begiratzea nahikoa da hiriaren izaera anitzaz jabetzeko. Unibertsitate bizitzan ohikoa den moduan, dena ez dago aldez aurretik antolatuta, eta, ondorioz, ez da batere arraroa kalean ospakizun batekin topo egitea edota kasualitatez errepubliketan aktibitate bat topatzea. Hoberena, hortaz, Coimbrara planik egin gabe joatea da: hiri txiki, xarmagarri eta eskuragarria dela baliatuz, hirian barna beldurrik gabe galdu, nahi gabe ere monumentuak zein jarduerak parez pare aurkituko baitituzu.


38 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna

AGENDA

MUNDUARI BEGIRA ZEELANDA BERRIKO Kermadec uharteen misterioak. BUENOS AIRES, graffitien hiria. BERLINGO Kudamm etorbide mitikoak 125 urte bete ditu. PRAGAKO Moldava ibaiaren ertzak, arriskuan.

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Ella Maillart MUNDUKO SUTEGIAK Proventzako gastronomia GOGOAN HARTU Banaueko arroz terrazak

HITZORDUAK MONTREAUX: Jazz Jaialdia. MUSIKA JAIALDIAK : Pirineo Sur, Lorient, Eurockéennes, Holland Park, Optimus Alive, North Sea Festival... ERAKUSKETAK : Zaha Hadid, James Stirling, Cinecitta, Anthony Caro... ARLES: Argazkilaritza Jardunaldiak.


hitzorduak

Leman aintziraren ertzean eta Alpeetako mendien oinetan dago Montreaux, Europako jazz jaialdi ezagunena eta munduko garrantzitsuenetarikoa hartzen duen hiria.

MONTREAUX Jazzarekin zita

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan: Uda garaia sasoi aproposa da Montreauxera hurbiltzeko. Bertako jazz jaialdia uztailaren 1etik 16ra bitartean egingo da aurten. Nola joan: Montreauxera joateko garraiobide merke eta egokiena autoa da. Bilbo eta Lausana artean 1.182 kilometro daude. Bidaiak hamar ordu irauten ditu gutxi gorabehera.. Interneteko atariak: Jazz jaialdiaren webgune ofiziala: http://www.montreauxjazz.com Montreauxeko turismo bulegoa interneten: http://www.montreux.ch/homepage Bilbo-Lausana ibilbidea: http://www.yotellevo.es/de-bilbao-alausana.htm 52

dak jazz doinua du. Hemen, gurean, Getxo, Gasteiz, Donostia eta Baiona erreferentzia dira musika estilo honen zaleentzat, baita, askotan, zale ez direnentzat ere. Baina Europa mailan jazz zaleen ametsetako lekurik bada, hori Montreaux da; mundu osoko jazz jaialdirik ezagunenetakoa ospatzen da bertan, Europako garrantzitsuena. Jaialdi gutxik lortzen dute hiri bakar batean hainbeste talentu batzea. Horietako bat da Montreauxeko Jazz Jaialdia, aurten bere 45. edizioa ospatzen duena. Uztailaren 1etik 16ra bitartean, Suitzako hiria mundu osotik iritsitako jazz doinuekin beteko da, bertaratuko diren milaka musikazaleen gozagarri. Uztailean Suitza bisitatzea berez magikoa bada, are zoragarriagoa izaten da jaialdiaren sasoian egitea. Leman aintziraren ertzean, Stravinski auditorioan edota Miles Davis aretoan mundu osoan ezagunak diren musikariez gozatzea esperientzia ederra da zinez. Aurten, gainera, 45. edizioa izanik, antolatzaileek egitarau erakargarria osatu dute: Carlos Santana, John McLaughlin, B.B.


King, Dereck Trucks, George Benson, Sting, Marcus Miller, Deep Purple... Mila musikari baino gehiago, mila musika ordu baino gehiago, egunean 18 orduko egitaraua duten hamabi agertoki (horietatik hamar doako kontzertuak egiteko), tailer desberdinak, zine proiekzioak, erakustaldiak... Horrez gain, Musika Mugimenduan zikloaren baitan, trenetan eta lakuetako ontzietan ere izango dira kontzertuak.

Montreuxen magia Leman aintziraren oinetan dago Montreaux, elurtutako Alpeek eskaintzen duten panorama zoragarria atzeko-oihal

gisa duela; gainera, bere klima leunagatik ere bereizten da Vaud kantonamenduko hiria. Alde Zaharra, Pont kalea inguratzen duten kalexka estuak, lakuaren ertzeko guneak, lakua bera, Alpeak... Montreuxen edertasuna ezin da zalantzan jarri, ezta bere magia ere. Hori gutxi balitz, bisitariak ingurune paregabean aurkituko dituen aukera anitzek are interesgarriago bihurtzen dute hiria. Jazz jaialdiari lotutako ekintzez gain, lakuaren ertzeko pasealekuan ez dira tabernak, jatetxeak, dantzalekuak edota zuzeneko musikaz gozatzeko guneak falta. Bertan dago Suitzako kasino zaharrena ere.


hitzorduak MUSIKA JAIALDIAK HUESCA (ESTATU ESPAINIARRA) Pirineos Sur Jaialdia • Uztailaren 14tik 31ra Espainiar Estatuan ospatzen den musika jaialdi aipagarrienetariko da Pirineos Sur. Bere historian 800.000 bisitari eta 600 artista baino gehiago igaro dira Huescako Sallent de Gallego eta Lanuza herrietatik. Jaialdiak bere XX. edizioa betetzen du aurten eta hori ospatzeko primerako egitaraua osatu dute. Ruben Blades eta Andres Calamaro izango dira aurtengo artista aipagarrienak. Horrez gain, Ojos de Brujo talde kataluniarrak bere azken kontzertua eskainiko du. Oreka TX talde euskaldunak ere hartuko du parte jaialdian. http://www.pirineos-sur.es

LORIENT (BRETAINIA) Lorienteko Jaialdi Interzelta • Abuztuaren 5etik 14ra Lorienten ospatzen den jaialdi hau herrialde zelten bilgunea izaten da urtero, bertan hainbat herrialdeetako kultura, musika eta ohiturak biltzen direlarik. 1971n sortu zenetik, gisa honetako beste hainbat jaialdiren aitzindari bilakatu da. Honakoak dira aurtengo kartela osatzen duten talde eta bakarlarietako batzuk: The Chieftains, Luz Casal, Texas, Hevia, Carlos Nuñez, Erik Marchand, Alambik Electrik, Bagad Lann Bihoué... www.festival-interceltique.com

BELFORT (ESTATU FRANTZIARRA) Eurockéennes Jaialdia • Uztailak 1etik 3ra

54

Belforten ospatzen den jaialdi honek hamazortzi urte daramatza musika eskaintza anitza plazaratuz. Bertako agertokietatik pasa diren artistei erreparatzea besterik ez dago jaialdiaren mailaz ohartzeko: David Bowie, The Cure, Radiohead, Pixies... Aurten ere, hiru egunez, pop, rock, heavy eta musika elektronikoa lantzen duten taldeak izango dira nagusi: Motorhead, Queens of the Stone Age, Arcade Fire, Artic Monkeys, The Ting Tings, Stromae... http://www.eurockeennes.fr

LONDRES (INGALATERRA) Holland Park Opera Jaialdia • Ekainak 7abuztuak 13 Richard Bonyngeren zuzendaritza musikala izan duen “Don Pasquale” produkzio ikusgarriaren estreinaldiarekin emango zaio hasiera aurten Holland Park Opera Jaialdiari. Stephen Barlow zuzendariak gidatuta, Donald Maxwell, Richard Burkhard eta Majella Cullagh bakarlariek hartuko dute parte, besteak beste, emanaldian. Mascagni, Mozart, Puccini, Verdi eta Catalaniren obra lirikoak ere eskainiko dituzte jaialdian. www.rbkc.gov.uk/operahollandpark.aspx

LISBOA (PORTUGAL) Optimus Alive Jaialdia• Uztailaren 6tik 9era Lisboako kanpoaldean, Algeseko itsas

pasealekuan, ospatzen da Portugaleko musika jaialdirik ezagunena. Hiru agertokitan banatuta, pop-rock estiloko punta-puntako hainbat talde izango dira aurten: Coldplay, Blondie, Iggy and The Stooges, The Chemical Brothers, Primal Scream... http://www.optimusalive.com

ROTTERDAM (HERBEHEREAK) North Sea Festival• Uztailaren 8tik 10era North Sea jaialdia Herbeheretan egiten den jazz jaialdi ospetsuena da. 1975az geroztik ospatzen da, eta hasiera batean Hagan ospatzen bazen ere, azkenean Rotterdamera lekualdatzea erabaki zuten urtetik urtera ikusle kopurua areagotzen ari zela ikusita. Miles Davis, Sarah Vaughan eta Count Basie bezalako jazz musikari handiak igaro dira jaialditik. Egitarau osoa eta sarrerak helbide honetan aurki daitezke: http://www.northseajazz.com

MANCHESTER (INGALATERRA) Garsington Opera• Ekainaren 2tik uztailaren 5era Orain arte Oxfordeko Garsington parkean ospatzen zen opera jaialdiak agertokia aldatuko du aurten, eta, aurreneko aldiz, Wormsley parkean eskainiko dira emanaldiak. Hilabete osoan zehar, Vivaldiren “La verità in cimento”, Mozarten “The magic flute” eta Rossiniren “Il turco in Italia” obrak eskainiko dira, besteak beste. http://www.garsingtonopera.org/


erakusketak Zaha Hadiden objektu hegalariak Parisen lur hartu du Zaha Hadid arkitekto irakiarrak 2008an eraiki zuen Mobile Art Chanel. Hain zuzen ere, munduko hiri desberdinetatik barrena erakusteko asmoz sortu zuen platertxo hegalari baten forma duen 600 metro karratuko eraikina. Hong Kongen abiatu zuen ibilbidea, baina, krisi ekonomikoaren ondorioz, oztopoak aurkitu ditu bidean; orain, azkenik, Parisen hartu du lurra. Bertan Hadiden atzera begirako lana eskainiko du, urriaren 30era bitartean. James Stirlingen omenezko erakusketa Tate Britainen Londresko Tate Britain galerian James Stirling arkitekto britainiarraren omenezko erakusketa izango da ikusgai abuztuaren 21era bitartean. Besteak beste, Tate Britain museoa bera, Stuttgarteko Neue Staatsgallerie edota Cambridgeko Historia Fakultatea egin zituen Stirlingek, eta, aditu askoren ustez, XX. mendeko arkitekto onenetakoa izan zen. Inongo korronteren barnean sailkatu ezin den artista eta maisu berritzaile honen lana ezagutzeko aukera eskaintzen du “Artxiboko oharrak” erakusketak. Cinecitta: ametsen fabrikak ateak ireki ditu 1937an sortu zirenetik “Quo Vadis” edo “Ben Hur” bezalako pelikulen agertoki izandako Cinecitta estudioek ateak ireki dituzte lehen aldiz. Horrela, azarora bitartean, De Sicca, Rosellini edo Visconti bezalako zuzendarien filmatze lanen lekuko izandako espazioetatik ibiltzeko aukera izango dute bisitariek. Hala, XIX. mendeko Broadway txundigarritik Kleopatraren Egiptora igarotzeko modua izango dute, betiere Leonardo DiCapriok “Gangsters of New York” filmean zapaldu zituen kaleetatik igarotzea ahaztu gabe. Anthony Caroren eskulturak, METeko teilatuan Anthony Caro artista britainiarraren eskulturek New Yorkeko MET (Metropolitan Museum) eraikinaren goiko terraza hartu dute. “Anthony Caro: teilatuan” erakusketak artista honek bere ibilbide luze bezain oparoan egindako metalezko eskultura adierazgarrienak biltzen ditu, 60ko hamarkadatik gaur eguneraino. Azken 60 urteotako eskultore modernista nagusienetakoaren lanak urriaren 30era arte izango dira ikusgai.

Indiar gizartearen eboluzioa bere artisten begietatik Pariseko Pompidou zentroko “Paris-Delhi-Bombay” erakusketak gaur egungo indiar gizartearen ikuspegi orokorra eskaintzen du. Indiako eta Frantziako artistek egindako argazki, koadro, film eta eskulturen bidez, indiar gizarteak azken hamarkadotan arlo desberdinetan jasandako aldaketen inguruko hausnarketa bultzatzea da xedea: politika, erlijioa, ingurugiroa, etxebizitza, identitatea... Irailaren 19ra arte izango da ikusgai erakusketa. Mexiko Hiriaren paisaia aldakorrari so Munduko hiririk populatuenetarikoa izateaz gain, azken urteotan hirigintza arloko aldaketa gehien pairatu dituenetako bat ere bada Mexiko Hiria. Garapen horren isla da Diego Rivera

museoan inauguratu berri duten “Dialéctica del paisaje urbano” erakusketa. Bertan, hainbat artista mexikarren lanak bildu dituzte: Diego Rivera, Jose Maria Velasco, Marx Ernst, Helen Escobedo... Irailaren 17ra arte ikusgai izango dira artista horiek eta beste askok formatu ezberdinetan egindako lanak. Alejandro Handiaren dinastiaren altxorrak Oxfordeko Ashmolean museoak Alexandro Handiaren dinastia eta haren altxorrak ezagutzeko parada eskaintzen du, abuztuaren 29ra bitartean. Aegae jauregiko (Vergina, Grezia) indusketa lanetan aurkitutako urre, zilar eta brontzezko 500 objektu biltzen ditu erakusketak. Horrez gain, Alexandro Handia beraren irudi bat ere ikusgai dago; K.a. 300. urteko busto bat, hain zuzen ere. 55


ARLES Argazkilaritzaren hiria

SAN LORENZO San Lorenzoren Malkoak Abuztuaren 12tik 14ra Pertseiden izar-jasak ohikoak izaten dira udako gauetan. “San Lorenzoren malkoak” bezala ere ezagutzen dira; izan ere, San Laurendi eguna abuztuaren 10ean ospatzen da, eta izarjasa handienak egun horren bueltan izaten dira. Sarritan izar iheskorrekin nahasi arren, pertseidak Swift-Tuttle kometaren isatseko arrastoak dira. Kometaren arrastoak lurretik hurbil pasatzen dira urtero, uztail eta abuztuan, ikuskizun ederra eskainiz. Izarren hauts arrasto ñimiñoak goritu egiten dira atmosfera ukitzean, euren beheratzearen aztarna utziz; hain zuzen ere, aztarna horrek egiten ditu eder. “Malko” berezi horiek izar herratuak edo meteoroak dira, eta, guregandik 80-120 kilometro ingurura daudenean, Lurretik bertatik ikus ditzakegu. Lurra uztailaren 17tik abuztuaren 24ra bitartean gurutzatzen da Swift-Tuttle kometaren arrastoekin. Halere, abuztuaren 12tik 14ra bitarteko gauetan da bereziki ikusgarria fenomenoa, zenbait unetan minutuko 200 izar-galtze ikustera ere hel baikaitezke.

54

Arlesek beti izan du lotura estua artearekin. Horren adibide dira Van Goghek hirian eginiko margolanak, irudian ageri den “Arleseko zubia” kasu. Margolari ezaguna 1888an heldu zen hirira eta bertan bizi izan zen hainbat urtez.

ulio Zesarren garaian, Galia erromatarreko gune garrantzitsua zen jada Proventza eskualdeko Arles hiria. Garai hartan, hiria bertako harresiagatik eta antzoki zaharragatik zen ezaguna. Historian zehar, gainera, arteari estuki lotutako hiria izan da Arles. Erdi Arotik inpresionismora bitartean, adibidez, hainbat mugimendu artistikoren habia izan zen. Hala, asko izan dira hiritik igaro diren artistak; Vincent Van Gogh margolariaren bizileku ere izan zen. Bere iragan oparo horretara begira eroso bizi zitekeen Arles, kulturalki eraberritzeko ahaleginik egin gabe; baina, aldiz, ez da hori hiriak egindako hautua. Hala, kulturaren aldeko etenik gabeko apustua egiten jarraitzen du. Horren lekuko dira, adibidez, 1970az geroztik bertan antolatzen diren argazkilaritza jardunaldiak, frantziar Estatuan antolatutako garrantzitsuenak.

Artista hasiberrien plaza Michel Tournierren iniziatiba batetik sortu ziren gaur egun Arlesen antolatzen diren argazkilaritza jardunaldiak. Tournier izan zen, hain zuzen ere, argazkilaritza arte kategoriara eraman zuena. Pariseko Jeu de Paume edota Georges Poumpidou galerietan artista entzutetsuenei presentzia ematen zaien bitartean, Arlesek beste ikuspegi bat eskaintzen dio argazkilaritzari.


hitzorduak

GIDA PRAKTIKOA Nola joan: Euskal Herritik urrutiegi ez dagoela baliatuta, Arlesera joateko modurik onena autoa erabiltzea da. Bilbo eta Arles artean 750 kilometro inguru daude eta ibilbidea zazpi ordu ingurutan egin daiteke. Helbide honetan kontsulta daiteke ibilbidea oso-osorik: http://www.yotellevo.es/de-bilbo-aarles-frantzia.htm Informazio gehiago: www.rencontres-arles.com

Izan ere, artista ezagunei besteko tartea eskaintzen die Arlesek talentu eta artista hasiberriei. Era horretan, genero eta estilo anitzeko argazki abaniko zabala jartzen dute ikusgai urtero Anaia Arrantzaleen elizan, arte plastikoek bizi duten aniztasun eta oparotasuna aldia islatuz. Gainera, argazkiak behatu eta dastatzeaz gain, hausnartu eta ikuspuntuak partekatzeko betarik ere ez da falta izaten jardunaldietan antolatzen dituzten hitzaldi eta mahai-inguruei esker. Uztailaren 4an hasi eta irailaren 18ra bitartean ospatuko dira jardunaldiok aurten. Urtero lez, gai baten inguruan zentratuko dira lanak. Hain zuzen ere, Mexiko eta iraultza digitala izango dira aurtengo ardatzak. Orotara, 60 erakusketa izango dira ikusgai, horietatik zortzi Mexikori eskainitakoak. Ameriketako herrialdeari eskainitako 1.200 metro koadroetan, Mexikoko Iraultzako pasarteak izango dira nagusi. Esaterako, 1911. urtean Jimmy Harek Ciudad Juarezen hartutako irudiak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Graciela Iturbide artistaren atzera begirakoa ere izango da. Hori bai, esan bezala, gaur egungo artistek ere tartea izango dute jardunaldietan, Maya Godedek kasu. Azken horren “Welcome Lipstick� argazki-sailak AEBekin muga egiten duten Mexikoko eskualdeetan prostituzioarekin lotuta bizi den egoera gordina islatzen du. 55



Laburrak GÜELL PARKEA, BERRIRO ZABALIK Zenbait hilabetetako eraberritze lanen ostean, Bartzelonako Güell parkeak ateak ireki ditu berriro. Denbora honetan, zenbait aldaketa gertatu dira, esaterako: organo zaharraren ordez berriago bat ezarri dute, hain zuzen ere, aurrekoa oso hondatuta zegoelako dagoeneko. Dena den, zaharraren zenbait material ere baditu instrumentu berriak. Horrez gain, aurrerantzean funtzionamenduan ere izango da aldaketarik. Horrela, eguneko gehienez 800 bisitari hartuko ditu parkeak. Bisitari kopurua kontrolatzeko arrazoi nagusia eraikinak duen mugikortasun eskasa eta larrialdi kasuetarako dituen irteera urriak dira.1969tik Monumentu historiko-artistikoa da Antoni Gaudi arkitekto kataluniarraren lanik ezagunena, gerora Unescok gizateriaren ondare izendatu zuena.

GEOPARKEAREN WEBGUNEA MARTXAN Euskal Kostaldeko Geoparkeak webgune berria jarri du martxan. Bertan, bisita gidatuen inguruko informazio osoa eskaintzen dute eta horietan parte hartu ahal izateko izena on line emateko aukera ere ematen dute. Euskal Kostaldeko Geoparkean planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, baina baita bestelako ezaugarri natural eta kulturalak ere. Horren guztiaren erakusle, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan, Zumaian, Deban eta Mutrikun, ibilbideak antolatzen dituzte, flyschetik eta karstetik abiatuta, inguru horretako kultura eta tradizioekin jarraitzeko. http://www.geoparkea.com

BISITA GIDATUAK BILBOKO AUZOETARA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Bulegoak auzootara bisita gidatuak egiteko programa berria jarri du martxan. Bi ibilbide proposatu zaizkie parte-hartzaileei, eta horien bitartez, bilbotarrek aukera izango dute gune horien historia, ondare kulturala eta berezitasunak ezagutzeko. Lehenengo ibilaldian, auzoetako eraikin eta txokorik esanguratsuenak ezagut daitezke; bigarrenean, aldiz, auzoetan garatzen ari diren egitasmo artistiko eta kulturalen berri jasoko dute partehartzaileek Berreginen Museora edota Bilboko Arte Museora egindako bisitei esker. Ibilaldiak doakoak izango dira eta maiatzaren 27tik uztailaren 10era arte egingo dira, ostiral eta larunbat goiz eta arratsaldeetan eta igande goizetan.

PIRENE 2011 LEHIAKETA Andorrako Gobernuak Pirinioen bi aldeetako Pirene kazetaritza lehiaketa antolatu du berriz ere. 2010eko uztailaren 1etik 2011ko ekainaren 30era bitarteko epean egunkarietan, irratietan zein telebistetan argitaratutako kazetaritza-lanak aurkez daitezke lehiaketara, betiere Pirinioekin zerikusia dutenak. Euskaraz, katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, aragoieraz, okzitanieraz, araneraz zein ingelesez egindako lanak onartzen dituzte; hori bai, euskarazkoak itzulpenaz lagundurik aurkeztu beharko dira. Irrati edo telebistako lan onenak 3.000 euro jasoko ditu, eta prentsakoak beste hainbeste. Lanak uztailaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago, hemen: http://pirene.ad/

LOIU-LUXENBURGO, ZUZENEAN Iragan maiatzetik, Loiuko aireportua Luxenburgorako hegaldi zuzenak eskaintzen ari da. Low cost hegaldiak ez diren arren, Luxair hegazkin konpainiak prezio baxuko hegaldiak eskaintzen ditu, turista eta business klasekoekin batera. Hegaldiak ostegun eta igandetan atera ohi dira Loiutik. Ostegunetan, 14:45ean abiatzen da hegaldia, eta handik bi ordura lur hartzen du Luxenburgon. Aldiz, igandeetan, 14:05ean abiatzen da hegaldia Bizkaiko aireportutik. Kasu honetan ere, bi orduko iraupena du hegaldiak.

BIDAIARIENTZAKO PARKEA AIREPORTUAN Aireportu guztiak antzekoak direla esaten da beti, baina hemendik aurrera ezingo dira guztiak zaku berean sartu, ez behintzat Amsterdameko Schiphol aireportua. Izan ere, bidaiarientzako lehen parkea ireki dute han. Lorategia artifiziala bada ere, benetako parkeetako soinu, irudi eta materialez osatuta dago. Hala, zuhaitzen enbor eta txorien txio-txioen erdian, benetako parke batean egotearen sentsazioa sortzen da. Hori gutxi balitz, bidaiariak hegaldien zain dauden bitartean denbora pasatzeko guneak jarri dituzte: paseo bat emateko bidexkak, bizikleta estatikoan aritzeko guneak, edo atseden hartzeko eserlekuak, besteak beste.

UMEENTZAKO BIDAIA GIDAK Umeekin bidaiatzea eromena izan daitekeen ideia zabalduta dago gure artean. Hori dela eta, guraso askok haurrak etxean uzten dituzte bidaiatzerako orduan. Baina nork esan du haurrek ere bidaiatu ezin dutenik? Hori baieztatzera dator Estatu espainiarrean sortutako umeentzako bidaia giden lehen bilduma. Egileen esanetan, ez dira bidaia literatura moduan egituratutako lanak, ezta gurasoei haurrekin nola bidaiatu azaltzen dieten gomendioen bilduma hutsa ere. Gaesa argitaletxeak argitaratu ditu 8-12 urte arteko haurrei zuzenduriko gidok eta webgunea eta guzti aurkeztu dute: www.memolaviajar.com. Egitasmoaren sustatzaileok umeek ere leku berriak ezagutuz goza dezaketela egiaztatzea dute xede.

HEGALDIAK IRUÑETIK KANARIA HANDIRA Iruñea Kanariar Uharteetatik gertuago izango da uda honetan, izan ere, Lanzarote eta Tenerifera hegaldi zuzenak eskainiko dituzte. Ekainetik aurrera, Orbest konpainiak, astero, bi hegaldi eskainiko ditu: bata Tenerifeko aireportura, eta, bestea, Lanzarotera. Bi hegaldiak ostegunetan izango dira. Informazio gehiago, hemen: www.orbest.com 57


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

ELLA MAILLART Ekialderantz beti

E

dirua irabazi baino zerbait gehiagorako eginak behar dugu izan».

lla Maillart suitzarraren bizitza artelan gisa definitu izan dute askok. Hala izan edo ez, argi dagoena honakoa da: genevatarrarena ez zen familia oneko alaba batengandik espero zitekeen bizitza izan. Gaztetatik kirolari sutsua, Suitzako nesken lehen hockey taldearen sortzaileetako bat izan zen. Hori gutxi balitz, Mediterraneoa zeharkatu zuen emakumez osatutako tripulazio batekin, eta Suitzako eski talde nazionaleko kidea ere izan zen. Aktore eta modelo lanak ere egin zituen noizbehinka; frantsesezko irakasle eta idazle lanetan ere aritu zen. Baina, batez ere, Ekialdeko kulturak liluratutako espiritu ipurtarin eta bidaiaria izan zen Maillart.

Erdialdeko Asia XX. mendeko 30eko hamarkadan, Europa bere bigarren tragedia kolektiboa prestatzen ari zenean, Ella Maillart Errusiara joan zen. Bidaia hori izan zen ondorengo urteetan Erdialdeko Asian bizi izan zituen esperientzien abiapuntua. 1934an armada japoniarrak okupaturiko Mantxuria zeharkatu zuen, baldintza klimatiko gogorretan eta apenas dirurik gabe. Geroago, Peter Fleming kazetari britainiarrarekin batera, zortzi hilabete iraungo zituen abenturari ekin zion; garai hartan gerran murgilduta eta atzerritarrentzat hermetikoki itxita zegoen Xinjiang eskualdetik (Ekialdeko Turkestan bezala ere ezaguna) abiatu ziren, Karakorum mendikatea zeharkatu eta Kaxmirreraino helduz. Bizipen horien fruitu izan ziren Maillarten “Oasis interdites” (Oasi debekatuak) eta Flemingen “News from Tartary” (Tartariako notiziak) liburuak. Behin bidaia amaitu eta 58

India mistikoa

«Probidentziak ikusi nahi duten begiak eman dizkit» Ella Maillart

mundu zibilizatuarekin berriz harremanetan jarrita, Maillartek atsekabe handia sentitu zuen barrenean. Kirol jarduera nekagarriek, Ekialdeko espiritualtasunak eta Asiako lautada garaiek Mendebaldeko indibidualismo basatiarekin bateraezina zen oso bestelako bizitza estiloarekin harremanetan jarri zuten. Maillartek zioen bezala, «jan eta

Maillart ez zen etxean geldi egotekoa eta laster etorri ziren Ekialde Ertainean barrena biziko zituen esperientziak, “La Voie cruelle” (Ibilbide ankerra) liburuan islatuko zituenak. Horrez gain, bidaia luze bat abiatu zuen Indian barrena, 1945. urtera arte luzatuko zena. Indiako azpikontinentean mistizismoaren teorietan eta Ekialdeko erlijioetan sakondu zuen, Ramana Maharshi santoiaren dizipulu bihurtuz. Esperientzia horretan ditu sustraiak bere lanik mistiko eta pertsonalenak: “Ti-Puss, ou l'Inde avec ma chatte” (Ti-Puss, nire katuarekin Indian barrena). 1946an Ella Maillart Suitzara bueltatu zen, Chandolin herrixkara, Alpeetako Valais kantonamenduan. Bertan, laritz egurrez egindako 40 metro koadroko etxetxo bat izan zuen bizileku. Leihoetatik ikus zitezkeen paisaiak zoragarriak ziren: mendi gailurrak, glaziarrak, Cervino eta Dent Blanche ikusgarriak horizontea ebakiz... Apalak liburuz gainezka izan ohi zituen, gehienak bidaia literaturako eta Ekialdeko filosofiari buruzko lanak. Mendi arteko etxe xumea bere bizitoki izaten zen urtean sei hilabetez. Gainontzeko hilabeteak bidaiatzen igarotzen zituen, batez ere kulturalki hainbeste liluratu zuen Asiara. 1997an zendu zenean, bere dozena bat bidaia liburu eta Kazakhstan, Uzbekistan, Samarkanda, Korea, Afganistan eta Txinako zuribeltzeko hainbat argazki berreskuratu zituzten. Adituaren begiradak eta artistaren sentsibilitateak bat egiten dute horietan, kanpoko mugimenduen bidez barneko infernuan barneratuz.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

PROVENTZAKO SUKALDARITZA

Getty Images/Goodshoot RF

Mediterraneoa mahaira

M

azitraia ahuntz gaztaren zaporea indartzeko erabiltzen da.

editerraneoa administratiboki PACA (Provence-Alpes-Côte d’Azur) deitzen zaion eremuko muga naturaletako bat da, eta askotariko osagaiak dituen errezeta nagusia. Osagai horiei historian zehar galiar, greziar, erromatar, ostrogodo, bisigodo, aragoar, genoar eta piemontear deitu zaie, beste askoren artean.

«Bullabesa» eta merkatuak

Paisaia eta sukaldaritza Gaur egun, Proventzako (Provence) eta Languedoc-Rousillon inguruetako lurretan, hainbat aztarna eder bisita daitezke Nimes eta Arles inguruan, aita santuaren egoitzak Avignonen, hiri handi eta kosmopolitak Marseilla eta Montpelierren, modako barrutiak eta hondartzak Nizan, Montecarlon eta Saint Tropezen, baita Robert Louis Stevensonek “Travels with a Donkey in the Cévennes” (Les Cevennesetik barrena nire astotxoarekin bidaiatzen) idazteko inspirazio iturri izan zuen Les Cevennes parke naturala ere. Van Gogh, Cezanne edota Pissarroren zenbait lanen atzean ere Proventzako paisaiak daude. Proventzako mahaian inoiz falta ez den osagaiak baldin badaude, ondorengoak dira: baratxuria, oliba olioa, tipula eta berenjena. Denborarekin, belar lurrintsuek ere lurralde honen sukaldari-

tzaren identitatea markatu dute. Ezkaia untxiaren eta gigot-aren (arkume hanka) lagungarriak dira, adibidez. Mihilua eta salbia arraina lurrintzeko erabili ohi dira. Erromeroak, bestetik, kalabazinarekin bikote aproposa osatzen du, eta

Inguruko jakirik tipikoena bullabesa da. Iraganean, arrantzaleek saltzen ez zituzten arrainak itsasoko uretan egosten zituzten, 20 minutuz, bururik eta errairik gabe. Salda hori baratxuriz igurtzitako ogi-kozkorretara isurtzen zen, eta arrainak alioli erako saltsa batekin lagundurik jaten ziren. Trufaren herria den Proventzak xehetasun txikienetan zentratu ditu bere gastronomiaren oinarriak. Tapenade izeneko oliba eta antxoen pasta tipikoa da horren adibide, baita laranja-lorez lurrindutako almendradun gozokiak, calison izenekoak, ere. Baina mahaietatik kanpo, lurralde honen esentzia merkatuetan dago. Ezaguna da Arles hiriko Lices bulebarrean asteazkenero egiten dena, edota larunbatero Avignonen egiten den lore merkatu erraldoia. Estalitako merkatua Pie plazan izaten da, asteartetik igandera. Bertan izaten dira eskuragai lurralde honetako produktu tipikoenak: Camargako arroza, trufak eta jatorrizko izendapenak dituzten ardoak (Côtes de Provence, Côtes de Rhône edota Côtes de Luyeron, besteak beste). 59


liburuen txokoa

Women without men Testua: Shoja Azari, Elenaor Heartney. Argazkiak: Shirin Neshat | Change Performing Arts, 2011 | 117 orrialde. 40 euro

Emakume islamiarren errealitate gordina Shirin Neshat New Yorken bizi den artista irakiarra da. Diziplina ugari landu dituen arren, azken urteotan bere bideo instalazio eta argazkilaritza lanak direla-eta bilakatu da ezagun munduan. 2009an, gainera, zinemara egin zuen jauzi, “Women Without Men” lanaren zuzendaritza bere gain hartuta. Filmak 1953.eko udan estatubatuarrek Iraken eman zuten estatu kolpea kontatzen du, iraultza hori bertatik bertara bizi duten lau emakumeren ikuspegitik. Filmak agerian utzi zuen emakumeek islamiar gizarte matxistan bizi duten egoera latza, objektu gisa tratatzen dituzten gizonen eskuetan bizi duten infernua, eta gizartean zeresan handia sortu zuen. Urrezko Lehoia irabazi zuen, 2009ko Veneziako Zine Jaialdian. Pelikula hartan ikusi ahal izan ziren hainbat irudi eta aurrez argitaratu gabeak diren beste hainbat argazki bildu ditu orain artista irakiarrak, beste bi egileren testuz lagunduta.

Escombros Chuse Raul Uson Xordica, 2011 96 orrialde. 9,95 euro

Zibilizazioen kontrasteak Bikote bat Turkiako kostaldera iritsi da, bere oporrez gozatzeko asmotan. Berehala, baina, amestutako bidaia zapuzten hasiko zaio: alokatu duen autoa ez dabil, hotela oso urruti dago, aire egokituak ez du ondo funtzionatzen, ikusi nahi zituen monumentu guztietatik gutxi batzuk baino ez dira geratzen... itxuraz, bidaia baten inguruko komedia ezohikoa izan zitekeena, ordea, hori baino gehiago ere bada: izan ere, egile zaragozarrak Bodrum eta Istanbul inguruko paisaiak eta errealitateak deskribatzen ditu, zibilizazioen arteko kontrasteen isla den bidaia liburu bitxi honetan.

)

Laberinto veneciano Marina Gasparini Lagrange Candaya, 2011 128 orrialde. 18 euro

Venezia ezezagunena Marina Gasparinik (Caracas, Venezuela, 1955) nerabea zela ezagutu zuen Venezia, eta txunditurik geratu zen. Hiri honen zorua estreinakoz zapaldu bezain pronto erabaki zuen egunen batean bertan biziko zela. Esan eta egin: Venezuelan zuen bizitza, lana eta familia atzean utzi eta 2000. urteaz geroztik bertan bizi da Gasparini. “Laberinto veneciano” saiakera Venezia ezezagunena ezagutzeko gonbita da; postaletan ageri diren kanal eta jauregien atzean ezkutatzen den hirian barrena murgiltzekoa, hain zuzen. Egileak berak dioen moduan, lan honek «oinez ibiltzen irakasten du, inora ez iris teko».


Terra Boreails Testua: Pierre Rouyer Argazkiak: Marco Paoluzzo Benteli, 2011 191 orrialde. 73 euro

Tangerko ametsak Jon Arretxe Erein, 2011 248 orrialde. 18 euro

Tangerko kolore eta usainen artean Islandian barrena Islandia herrialde berezia da, bere baitan fenomeno natural eta paisaia eder ugari dituena. Horren jakitun, Marco Paoluzzo argazkilari suitzarra bertara joan zen, 1991n. Iparraldeko paisaia harrigarriekin txunditurik, eta bertako argiaren dramatikotasunak zirikaturik, behatutako irudiak argazkitan jaso zituen. Geroago, Groenlandia ere bisitatu zuen. “Terra Borealis” argazki libur uak bidaia horretan hartutako irudi ederrenak bildu ditu, zuri-beltzean denak, eta Pierre Rouyerren testuez lagundurik.

Bere ibilbide literarioan egin izan duen eran, nobela beltza eta bidaia literatura uztartu ditu Arretxek bere lanik berrienean ere. Hala, hilketez, maitasunaz, magiaz eta misterioz josita dagoen bezala, Tangerko kolore, usain, ohitura eta bizimoduak ere deskribatzen ditu lan honek. Pertsonaiei egiazkotasuna eman ahal izateko, Tangerrera bertara hainbat bidaia egin ditu Arretxek; azken urte honetan hiru alditan izan da bertan, eta kaleetan barrena ibili da, jendearen jokabidea eta bakoitzaren bizitzaren historia ezagutzen.

Los catorce de Iñaki Jorge Nagore Errata Naturae, 2011 136 orrialde. 16,90 euro

Sueños de India Jesus Menéndez UDL Libros, 2011 440 orrialde. 24 euro

Otxoa de Olzaren erreskate antzua

Indian murgilduz

Annapurna mendian ia astebete egin zuen, hil edo bizi, Iñaki Otxoa de Olzak, 2008ko maiatzean. Zoritxarrez, erreskate lan gogorrak ez zuen fruiturik eman, eta mendizalearen gorpua Annapurnaren besoetan geratu zen, betiko. Egun haietan bizitakoak liburu batean bildu ditu orain Jorge Nagore kazetari eta Otxoa de Olzaren adiskideak. Nagorek bertatik bertara jarraitu zituen mendizalea erreskatatzeko Iruñetik egin ziren koordinazio lanak, eta horien kontakizuna egin du “Los catorce de Iñaki” lanean. Finean, gertaera tragikoa izanagatik, elkartasun baloreak ditu oinarrian kontakizunak.

Inoiz iruditu al zaizu munduaren inguruan erakusten zaiguna existitzen den ororen zati minimoena baino ez dela? Galdera honen atzean egon daitezkeen erantzun posibleen bila abiatu zen Jesus Menéndez idazle eta argazkilaria (Oviedo, 1973). Hamabost urtez enpresa handi bateko Marketin eta Komunikazio Saileko arduradun gisa lan egin ondoren, bere bizitza erabat irauli zuen eta bidaiatzeari ekin zion, kultura arrotzak bertatik beratara ezagutzeko asmotan. Lehen geldialdia Indian egin zuen. Hainbat komunitatetan bizi ondoren, bertan bizi eta sentitutakoak bildu ditu “Sueños de India” lanean. 61


Munduari Begira Kermadec uharteen misterioak Zeelanda Berriko Kermadec uharteek biodibertsitate anitza dute, baina aberastasun itzela ere bai ikertzeke. Urpean aritzea maite dutenentzat ametsetako lekua da honako hau, izan ere, ur epel eta tropikalek bat egiten dute bertako uretan. Australiar zientzialariz osatutako talde bat itsas fauna eta flora berria deskubritzeko asmoz joan da bertara. Eta harrituta itzuli dira, hain zuzen ere, hainbat espezie bitxi aurkitu dituztelako bertako uretan, horietako asko aurrez ezagutzen ez zirenak, lehoi zebra arraina, esaterako. zebra arraina, esaterako.

Buenos Airesko hormek hitza hartu dute Umorezkoak, tragikoak, iraultzaileak, bitxiak... orotariko graffitiek hartu dituzte Buenos Aireseko paretak. Hormak irudiz pintatzea ez da moda berria, baina “Street Art” deituriko korronte berriak aldaketak ekarri dizkio hiriari. Izan ere, Argentinako gizartearen garapena bere hiriburuko paretetan islatzen da: 2002an, Argentina krisi betean zelarik, grafitiak politizatuta zeuden; jendeak haserrea adierazteko erabiltzen zituen. Azkenaldian, ordea, grafitiak bere nolakotasuna aldatu du, hiriari kolorea eman dio, eta eslogan dibertigarriagoek hartu dute indarra; agintarien oniritzia jaso dute, gainera. GraFITI proiektuak (www.escritosenlacalle.com) 2009az geroztik egindako grafitien argazkien bilduma bat osatu du. Hala, Argentinako historia bisualaren artxiboa eratu du.

Kudamm etorbide berlindarrak 125 urte bete ditu Berlinek hainbat gune ospetsu ditu, eta horietako bat Kudamm etorbidea da. Berlin ekialdeko gune aberats eta burgesena ospakizun betean murgilduta dago, izan ere, 125 urte bete ditu. Hori dela eta, kale honetako 125 erakusleihotan etorbide honen historiako pasarteen irudiak ezarri dituzte. Horrez gain, urrira bitartean, “Kurfürstendamm. 125 urte125 istorio” erakusketa izango da ikusgai. 1920ko hamarkadan, bizi izan zuen Kudammek oparotasun garaia. Hala ere, aurki iritsiko zitzaizkion sasoi ilunak: juduen aurkako jazarpen bortitza bertatik bertara bizi izan zen bertan, eta Bigarren Mundu Gerran bertako eraikinen %80 suntsitu zituzten.


GoGoan hartu

Karolina Vyskocilova/Getty Images/iStockphoto

ARROZ TERRAZAK

F

ilipinetako Apayao, Benguet, Ifugao eta Mendiko probintzian daude Banaueko arroz terrazak. Ifugaoko mendietan indusiak, 2.000 urteko historia dute arroz soro hauek. Itsas mailatik 1.500 metrora daude eta mendialdeko 10.360 kilometro koadroko eremua hartzen dute. Iraganean, bertako biztanleek arroza landatzeko sortu zituzten, gehienak eskuz. Antzinako ureztatze sistemak hornitzen ditu gaur egun ere, soroak baino altuago dagoen oihan tropikaletik ura bilduz eta banatuz. Bertakoek oraindik ere arroza eta barazkiak landatzen dituzte terrazotan, nahiz eta gero eta nekazari gutxiagok jarraitu antzinako ohitura honekin, turismora bideratzen

Pragako Moldava ibaiaren ertzak, arriskuan Txekiar Errepublikako ibairik luzeena da Pragako Moldava. Ibaitik zehar ontziz bidaiatzea esperientzia ezin hobea izan daiteke erreka bazterrean geratzen diren txokoez gozatzeko. Hala ere, Pragako hiritar talde batek salatu duenez, ibaiertzean kokatutako hainbat gune eta eraikin arrisku bizian daude. Taldearen aburuz, eraikuntza enpresen neurrigabeko promozioak inguru guztia jaten ari dira, eta,

BANAUE (FILIPINAK)

ari baitira poliki-poliki. Terraza batzuk bertan behera utzi dituzte dagoeneko, eta, beste asko, gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok 1995ean arrisku bizian zeudela ikusita. Terraza hauen magia ezagutzeko modurik egokiena Batad herrixkara joatea da. Hala ere, bertara heltzeko igo beharreko bidea ez da batere samurra. Oraindik orain, iraganera iltzaturik bizi da herria; pentsa, argindarra orain dela bi urte iritsi zen bertara. Azpiegitura eta arazo ekonomiko larriak direla-eta, gazteenak herritik alde egiten hasiak dira, eta helduenak dira arroza landatzeko eredu tradizionalari eusten diotenak.

azkenerako, gaur egun toki horietan nagusi diren gune berde guztiak suntsituko dituzte. Era berean, agintariek gune horiek utzita dauzkatela salatu dute: erabiltzen ez diren portuak daude, mantenu lan eskasak dituzten parke eta gune naturalak... Inguru hauetako askok, Holesovice auzune zaharrak esaterako, etsi egin behar izan dute espekulatzaileen aurrean eta emaitza begi bistakoa da: gaur egun, Bigarren Mundu Gerra aurretiko bi eraikin baino ez daude auzunean. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.