ANNAPURNAK. Zeru mugako tontorrak.

Page 1

2011 Uztaila-Abuztua 39.zbk / 1,5â‚Ź


haizetara

ZAZPI

32 Conny BEYREUTHER 42 Miren GARATE 42 THINKSTOCK 24 Agurtzane BELAUNZARAN Aurkibideko argazkiak: 06 David CIDRE 16 Oscar ELIAS Azaleko argazkia: DAVID CIDRE

argitaratzen du: Astero. Herritar Berri SLU. diseinua eta Maketazioa: Eneko Napal argazkiak: Argazki Press erredakzioa: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net egoitza: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. Lege gordaiLua: SS-238-2008 inPriMatzen du: Printek Inprimategia. Zamudio

24

32


aurkibidea

06 ANAPURNAK

Mendizaleen paradisuan nekea eta hotza berehala ahazten dira bertako edertasun aparta dela-eta

16 PALERMO

Buenos Airesko esentzia gordetzen duen auzo bohemio eta intelektualena hiriko birika berdea ere bada

24 MALAWI

42 FRANKFURT

Sekretu asko gordetzen ditu Afrikako herrialdeak; preziatuena izen bera daraman lakua

Alemaniako finantza hiriburua galeria eta museo bikainez betetako arte-hiria ere bada

32 ARABAKO ERRIOXA

50 KANCHANABURI

Ardoaren mundu liluragarrian barrena, tradizio luze baten ondarea biltzen duen eremua

Kwai ibaiaren gaineko zubiaren tragediari etekina ateratzen jakin izan dion Thailandiako hiria

42 06

50 16 04 MUNDUARI BEGIRADA Plitvice Lakuak, baso berde eta ur gardenen arteko altxorra 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Munduari Begirada

PLITVICeko Lakuak Kroazia herrialde ezezaguna izan da oraintsu arte, baina pixkaka-pixkaka bere magia ezkutua azaleratuz doa. Kostalde txundigarria izateaz gain, beste altxor ugari ere baditu Kroaziak, tartean parke natural ugari. Orotara zortzi daude, ezagunena irudian ageri den Plitvice Lakuetako Parke Nazionala. Zagreb eta kostaldearen artean, Mala Kapela mendietan, dago parkea, eta orotara 30.000 hektarea hartzen dituzte bertako baso eta lakuek. Elkarren artean loturiko hamasei aintzirek osatzen dute parkea, eta beraien arteko bidexkek parkeko zonalde altuenetara eramaten dituzte bisitariak. Tontor horietarik ikuspegia zoragarria da: baso berdeak, ur gardenezko laku apartak eta ur-jauzien soinua, besterik ez.

Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


5



estua eta argazkiak

a id Cidre

ANNAPURNAK

Trekkingez Himalaiaren bihotzera


Deskribaezina da Annapurnaren kanpaleku nagusirainoko trekkingak sor dezakeen zirrara bilduma. Hamarhamabi egun horietan ezagututako lekuek eta jendeak oroitzapen ezabaezinak utziko dizkigute. Nekea, hotza nahiz aldian behingo oxigeno gabezia erraz ahazten dira, bazter haien ederraren ederraz.

8

idaiari ororentzat, Nepal eta Himalaia derrigorrean bat datoz. Izan ere, nekez imajina liteke zer litzatekeen potentzia handi bihurtzen ari diren Indiaren eta Txinaren artean harrapatutako herrialde txikia, ez balego bertan urtero milaka bisitari eta mendizale erakartzen dituen mendilerroa. Bazter haiek bisitatzeko hilabete onenetan (urria-azaroa eta martxotik ekainera) ezin konta ahala mendizale topatuko ditugu: bai trekking arina egiteko xedea duen sendia, bai munduko alpinismoaren elitea. Hala ere, Nepal ez da inola ere turista oldeak jasaten dituen herrialde horietakoa. Baita zera ere. Egundo ez du garatu turistak behar bezala hartzeko egitura, eta etengabeko garapenean dagoen sektorea da. Kontuan hartu behar da 1950. urtera arte bisitariek ez zutela modurik bertan sartzeko. Nepalera doazen gehienek maila bateko edo besteko trekkinga egiteko asmoa dute. Trekkinga egiteko bi eremu daude: Everest inguruak zeharkatzen dituena eta Annapurna mendilerroan egiten dena. Baina azken horretan topatu ahal da paisaia eta kultura dibertsitate handiagoa.

Annapurnan egiten diren trekkingen abiapuntura heltzeko, Katmandu utzi eta Pokhara hirira jo beharra dago. Herrialdeko bigarren hiria da, patxadatsua oso, batez ere, Nepaleko hiriburu kaotiko eta hautseztatuaren aldean. Hirirainokoak egiteko, autobusa (Katmandutik 7 orduko bidea dago, 7 euro) edo barne hegaldia (ordu erdi inguru, 90 euro) hautatu daitezke. Behin Pokharara iritsita, ziurrenik Phewa Tal lakuaren inguruan geratu nahiko dugu, Lakeside deritzon horretan. Bertan dira Guest House ostatu gehienak, baita burura datozkigun marka guztien faltsifikazioak (The North Face, Mamut, etab.) saltzen dituzten ohiko dendak ere.

Annapurna Base Camp Ostatu hartu, paseoan ibili eta goizaldean Annapurna mendilerroaren tontorrak Phewa Tal lakuan islatuta ikustearen ederraz miretsita, bada garaia egin nahi dugun trek mota aukeratzeko. Mota asko topatuko ditugu, baina bi dira daudenen arteko ÂŤizarrakÂť. Batetik, “Trek around Annapurnasâ€? delakoa; 2022 eguneko trekkinga, mendiguneari bira ematen diona eta Himalaiako hainbat herri eta kultura ezagutzeko aukera


Nepalera doazen bidaiari gehienek trekkingen bat egiteko asmoa izaten dute, lerroon ezkerreko irudian ageri direnen antzera. Ezkerreko orrian, Annapurna I eta Hego Annapurna mendien irudi ederra.

eskaintzen duena (Nepalen 90 etnia baino gehiago bizi dira, ohitura eta dialekto berezien jabe direnak). Bigarren trek ezagunena, ABC (“Annapurna Base Camp�) ospetsua da Annapurnaren kanpaleku nagusira, 1970ean Britainia Handiko espedizio batek kokatua, 1012 egunetan garamatzana. “Eskaileren trekking�a ere esaten zaio ibilbide horri (harrigarria da ibilbidean zehar igo eta jaitsi beharreko eskailera kopurua). Tokikoek eskuz eginiko eskailerak dira, herrien arteko komunikazioa ahalbidetzeko funtsezkoak; ez baleude, montzoi bakoitzean bideen erdiak galduko lirateke. Beraz, trekkinga hautatu ostean, nola egin nahi den erabaki behar da: agentzia bidez edo norbere kasa. Nahiz eta aipatutako trekkingak norbere kasa egiteko arazorik ez dagoen (bideak behar bezala seinaleztatuta daude eta, edonola ere, herrixka arteko bideak direnez, beti aurkituko dugu nori galdetu), kontuan hartu behar da bertako ekonomia ahularen elikagai nagusia turisten eta mendizaleen ekarpenak direla. Hortaz, komeni da bide-erakusleren edo zamaketariren bat kontratatzea, bisitariak ekarritako harri-koxkorrak bertako ga9


rapen maila areagotzen lagundu dezan. Hala, zamaketaria kontratatzea erabakiko dugu, adibidez. Kostata ohituko gara norbait gure trasteak garraiatzen ikustera, baina argi dago batzuei errazago gertatzen zaiela. Hiru kideko espedizioa ginenez (zamaketaria eta hirurok) pisu bereko hiru zati egiteari iritzi genion modurik bidezkoena, baina astakeria galantak egiten zituzten turistak (ez nieke mendizale esango) topatu genituen, zorro ziztrin bat baino ez zeramatenak, zamaketariek 20 kilotik gorako fardel bana garraiatzen zuten bitartean. Hain juxtu, Pokharako zamaketarien artean hitzartuta dago 20 kilotik gorako fardelik ez eramatea. Aldiz, trekkinga eta zamaketariak Katmandun kontratatuz gero, gehieneko kopurua beste bat da, eta 40 kilo ere har ditzakete gainean.

Bertara moldatzen Prestakizunak atzean utzi eta bideari ekin bezain laster desagertuko dira kezkak edota estresa. Paisaiaren ederrak erabat harrapatuko gaitu. Nekez utziko diogu gorantz begiratzeari, hain da ederra 7.000 edo 8.000 metroko menditzarrak zerua ukitzen ikustea. 10

Bazter hauen edertasunak nekea eta hotza ahazten laguntzen du. Lerroon gainean Modhi Khola ibaia ageri da, menditzar harrigarrien arteko harenetan barrena bidea eginez. Eskuinean, goian, Landruk herritik dauden bista ederrak; ezkerrean, azkenik, material eta janariz kargatutako animaliak.

5-7 orduko ibilaldiak dira, gogortasun handikoak batzuk, bai desnibelagatik, bai azken egunetan egongo garen garaieragatik. Dena dela, inguruon ederra eta bertakoen adeitasuna nekeari aurre egiteko mesedegarri suertatuko zaizkigu. Bidaia-gidaliburu baten aipua dirudien esaldia da, bai, baina horixe da egia: ez dugu bide osoan keinu txarrik ez kopeta zimurtuko digun inor topatuko; izan ere, herrixkara iristean, dena da adeitasuna eta begi eder egitea. Gure esku dago harrera on horri behar bezalako erantzuna ematea, bai ingurumenaren bai bertakoen aurrean. Aipamen berezia behar du argazkien kontuak: eguneroko lanetan dagoenak ez luke atseginez hartuko bere auzora edo kale-

ra iritsi berri den azal-kolore arraroko morroiak kamera atera eta erretratuak egin eta egin jardutea. Ez dezagun bada horrela jokatu. Eguneko helmuga bideko herrixka guztietan dauden lodge bat da. Alde gutxi dago batetik bestera, baita prezioan ere: 7 euro gaua, eta garestiago, altuera hartzen goazen heinean. Hori bai, ez dugu inon ere argindarrik ez edateko urik aurkituko, baina denetan daude txorrotak eta dutxak, eguzki-plaka bidez berotutako ura dutenak. Jatekoak ere ez dira aldatuko: Annapurna Mendien Natura Parkea kudeatzen duen erakundeak lehendik zehaztutako menua baizik ez dago; egunero bazkaldu eta afalduko dugu arroza, pizza eta, ba-



Kanpaleku nagusia dagoen lekuari Annapurnetako Santutegia esaten zaio; eskuinean, goian, bertan hartutako irudi bat ageri da. Bestetik, behean, emakume zamaketari bat ikus daiteke. Zamaketariek 40 kilo ere eraman ditzakete gainean. Lerroon ezkerrean, goitik behera, ia 7.000 metro dituen Macahpuchare menditzarraren irudi bat, nekazariak eta talde bat trekking bat egiten.

tez ere, dal bhat platerkada. Nepaleko jaki tradizionaletako bat da azken hori, arrozez (bhat) eta dilista-zopaz (dal) osatuta dagoena.

Kanpaleku nagusirantz Gora egin ahala, paisaia gero eta ikusgarriagoa da, landaredia eta herrixkak desagertu egiten dira eta lodgeak egiazko mendi-aterpe bihurtzen dira. Loak hartzeko lanak izango ditugu azken egunetan. Batetik, Annapurnaren kanpaleku nagusitik gertu egotearen zirrara delaeta; bestetik, altuera handian gaudelako. 3.000 metro gora egin eta gero atzean dira arroz soroak, oihanak, basoak, etab. Himalaian hoteletik (Deolari) aurrera, elurrak estaltzen du dena eta kanpaleku nagusiraino falta den puska dator. Altueraren eragina nabariagoa da, nekezagoa da pausoa ematea; izan ere, 4.000 metrora egonda, oxigenoa ondasun urri bihurtzen da. Matxaputxare ia 7.000 metroko menditzarrak harrotasunez begiratzen digu. Arian-arian, urratsez urrats, Annapurnaren kanpaleku nagusira iritsiko gara eta zirrara zirimola zoro batek hartuko gaitu; nekea, hunkidura, hotza, nekea berriro, miresmena, etab. Kanpaleku nagusia dagoen lekuari Annapurnetako Santutegia esaten zaio, izan egiazko mendi-santutegia baita. Aski zaila da bertako ederra hitzez ematea. Zirku ia perfektua da, 8.091 metroko Annapurna I, Matxaputxare eta Hego Annapurna mendiek, besteak beste, osatzen du-



tena. Kanpaleku nagusiaren inguruetako harrietan paratutako otoitz banderek misterioz eta handitasunez janzten dituzte bazterrak. Annapurnen atariko glaziar erraldoiaren oinetara hotz dagoen arren, goizaldean jaikiko gara kondairaz beteriko gailurrak lehendabiziko eguzki-izpiek gorrituta ikustearren.

Ezinezko horma horiek hogeitaka mendizaleren betiko atsedenlekua direla jakiteak hotzikarak eragiten ditu. Aurrean dugu Lur planetan den mirari ederrenetako bat, hutsaren hurrengo sentiarazten gaituena, baina baita naturaren parte izateagatik harro ere, lipar batez izan arren.

Himalaia bihotzean Hainbat sentipen eta gero, nekea eta bertan egun gehiago egoteko gogoa atzean uztea, motxila bizkarrean hartzea eta beherako bideari ekitea bakarrik geratzen da. Gorako bidean igaro garen paisaiekin eta ezagutu ditugunekin gozatzeko garaia heldu zaigu. Jarri-


Annapurnak kontenplatzea magikoa bada berez, are xarmagarriagoa da paisaia tontorrak Phewa Tal lakuan islatzen direnean. Horrela erakusten du beheko irudiak.

tako helburua bete izanagatiko pozak eta altuera horietan hainbat egun eman eta gero odola oxigenoz kargatuta edukitzeak beherako bidea gozamen hutsa bihurtuko dute. Egon ziur trekkinga burutu ostean Pokharan eman beharreko atseden egunak zoriontasun erabateko batez joango direla.

Atseden egunak amaitzean, Katmandura atzera egin beharko dugu eta patxadari ÂŤhurrena arteÂť esan. Itzulerako bidea autobusean egitea komeni da honako bi arrazoi hauengatik: kostua (7-15 dolar artean kostatzen da, zer autobus aukeratzen den) eta egiazko Nepal ezagutzeko aukera izatea. Hegazki-

nez ordu erdi baizik behar ez duen bidea egiteko 7 edo 8 ordu hartuko ditugu, baina esperientzia hamar aldiz biziagoak izango ditugu. Hala, Katmandun ohiko erosketak egin ostean (denok erosiko dugu zer edo zer) Himalaiarekin amets eginez etxera itzultzeko garaia heldu zaigu.


PALERMO

BUENOS AIRESKO Testua: Mar Claramonte / David Revelles

Argazkiak: Oscar ElĂ­as


ARIMA


Borges eta Cortazar bezalako bohemio eta intelektual jendeari lotua, Palermo auzoa oraindik ere Buenos Airesko kulturaren mapatik kanpo utzi ezin daitekeen gunea da. Egunez etxe baxuko kaleetako soseguak Buenos Airesek hain berezkoa duen malenkonia gogora badakar ere, gauez hiriko inguru bizienetakoa da. 18

enbait jatetxe italiar salbu, Buenos Airesko barruti handi eta abangoardistenak ez du ezer ikustekorik Siziliako hiriburu zalapartatsuarekin. Izena ere ez omen zuen jaso Italiako hiritik, aldiz, onespen handieneko hipotesien arabera, batetik, antigoaleko Palermoko San Benitoren oratorioari zor dio, eta, bestetik, egun auzoa dagoen lurren XVIII. mendeko jabearen abizenari. Eta hiri erdialdeko auzoa esaten dioten arren, bederatzi geltoki behar ditu subteak (metroak) hiriaren bihotzera, alegia, Maiatzeko Plazara ailegatzeko. Argentinako hiriburuaren ipar-ekialdean kokatua, garai bateko Palermoren trazatua, gutxi gorabehera, Santa Fe eta Córdoba hiribideek eta Coronel Díaz eta Dorrego kaleek mugatzen dute. Trenbideak bi erdi bereizten ditu, duela urte gutxi deitura hanpatsua eman zitzaienak; alegia, mendebaldean, Palermo Soho –denda, erakusketa-areto eta antzoki alternatibo gehienak dauden tokia–, eta ekialdean, Palermo Hollywood, Argentinako ikus-entzunezkoen industria indartsuaren


Auzoko gune nagusiena den Cortazar plazako terraza ezagunenetako bat da El Taller, beheko irudian ageri dena. Beherago, Honduras eta Julian Alvarez kaleek bat egiten duten izkina. Azkenik, ezkerrean, kaleko pintaden irudi bat.

habia, modako jatetxez lepo dagoena. Bestalde, auzoaren mugan dagoen Italia plazak, Garibaldiren estatua duenak, Palermoko basorako bidea ematen du, eta, berdegune multzo horretan, lorategi botanikoa edota Otsailaren 3aren parkea bezain txoko xarmangarriak daude. Palermoko etxe gehienak solairu bakarrekoak edo bi solairukoak dira eta XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasiera artean eraiki ziren. Horrexek patxadaz eta xarmaz betetzen ditu zuhaiztidun kale eta pasabideak, zeintzuetan dinamismo handiko jendea dabilen, bertako, kanpoko, auzotar edota bisitari izan. Hasiera batean langileen auzo izateko eraiki bazen ere, ideiak ez zuen bide luzerik egin eta Buenos Airesko klase ertain-altuaren bizilekua bihurtu zen. Horren lekuko izango da ibiltaria Serrano kaletik abiatzen diren Russel, Santa Rosa eta Soria pasabideetan barrena. Halaber hautemango dio dotore, merke eta dekadente itxura berezi hori, orain gutxi eraikitako etxebizitza-bloketzar andanak eta

jatetxe, kafetegi eta B&B sofistikatuek desagerrarazi dezaketena. Orain artekoa gutxi balitz, Palermo diseinu gaietan puntako auzoa denez, hainbat arlotako sortzaile gazteei izugarri erakargarria egiten zaie, eta betiko arima abangoardistaren iraunkortasuna bermatzen dute.

Lehen urratsak Auzoa ezagutzen hasteko ez dago Quilmes bat –argentinarrek gehien atsegin duten garagardoa– hartzea bezalakorik; esaterako, auzoko gune nagusiena den Cortazar plazako terraza ezagunenetako batean, El Taller izenekoan hain zuzen. Dena dela, kontuan hartu behar da Serrano plazatxoa bezala ezagunagoa dela. Izan ere, lehengo izena zabalduago dago berria baino, nahiz eta egungoa “Rayuela� eleberriaren egilearen omenez jarri zioten plazari, 30eko hamarkadaren hasieran, alegia, ospea eskuratu aurretik, auzoko Honduras kaleko 4.984 zenbakian zegoen pentsio batean bizi zelako. Gogoan 19


har dezatela mitomanoek eta ikusmiran dabiltzanek. Cortazar plazaren inguruetan, 80ko hamarkadako Palermoko giroaren epizentroa, ezin konta ahala taberna, kafetegi eta diseinuzko lokal dago, jende asko biltzen dutenak, baina gainezka egin gabe. Erraza da bertan buenosairestar seduktore horietako batekin adiskidetzea, beti baitaude solaserako prest. Geldialditxo bat egin liteke Eterna Cadencia kafetegi-liburu dendan (Honduras 5574) auzoko kulturaren zaporea dastatu nahi izanez gero. Bestela, bada bisitariak bertakoei imitatu nahiko dien ohitura bat; bermuta hartzea Lo de Jesús jatetxean (Gurruchaga, 1406), 1953az geroztik egin den bezala. Hain juxtu Cortazar plazatik abiatzen da Jorge Luis Borges kalea, Argentinako idazle ezagun eta itzal handikoena ohoratzen duena. Bertan eman zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, eta orduko oroitzapenek arrasto sakona utzi zuten bere lanetan. Borges zaleak 2135 zenbakira hurbil daitezela, nahiz eta 1914. urtera arte etxea izan zuenaren aztarnarik gabeko orubea topatuko duten. Baiki, izugarri aldatu dira inguru haiek XX. mendearen hasieratik; hau da, gutxi urbanizatuta zegoenetik. Idazlearen oroigarri gisa Guatemala kaleko kantoian jarritako idazkunak “Fervor de Buenos Aires” (1923) liburuko ‘La fundación mítica de Buenos Aires’ poemaren aipua egiten du, egun nekez ezagutuko lukeen haurtzaroko bizilekuari erreferentzia egiten diona. «Una manzana entera pero en mitad del campo/ expuesta a las auroras y lluvias y sudestadas/ La manzana pareja que persiste en mi barrio/ Guatemala, Serrano, Paraguay, Gurruchaga» diote bertsoek. Borgesek aipatutako koordenadetan barneratzeko, Borges ibilbideari segitzea da onena, zeinean 20

Italia Plazako metro geltokia ageri da lehenengo irudian. Honen ondoan, hurrenez hurren, auzoko kultur zaporea dastatzeko leku ezin hobea den Eterna Cadencia kafetegi-liburu denda eta bere arrosadiagatik ezaguna den Otsailaren 3aren parkea. Behean, ezkerretik eskuinera, diseinatzaile independenteen estudio bat, txakur zaintzaile bat eta Jorge Luis Borges kalea. Azkenik, eskuinaldean, goitik behera, Galileo Galilei planetarioa eta Palermoko kale bateko horma marraztuak.

“Ficciones” (1944) eta “El Aleph” (1949) gisako ipuin-bilduma bikainen egilearen lanen eragin eta inspirazio iturri izan ziren hainbat leku kateatzen diren.

Diseinua, erosketak, tangoa Honez gero, Palermotik dabilen bisitaria ohartu da auzoa hain erakargarri egiten duena txokoak presarik eta aurrez antolatu gabe aurkitzea dela. Bestalde, Serrano, Honduras, Gurruchaga, Gorriti edo Malabia kaleetako luxuzko erakusleihoek argi uzten dute hiriko moda-eskaintza onena inguru horietan dagoela. Boutiqueak, baina batez ere zapata eta larruzko osagarrien dendak tentagarriak dira oso, hain dira kalitate eta prezio onekoak. Gainera, Palermon arkitektura-lanak, dekorazioa, argiztapena eta altzariak eskaintzen dituzten espazio asko ireki dira, Argentinako diseinuak bizi duen une gozoaren erakusle direnak. Adibidez, Calma Chicha (Honduras, 4925) edo La Mersa (Honduras, 3590) saltokiak.




Ukitu alternatiboagoa atsegin dutenak astebururo paradisuan izango dira Darwin pasealekuan. Bertan, arte plastikoen eta artisautza azoka paratzen dute eta hainbat kultura jarduera eta ikuskizun eskaintzen dituzte. Bestela, Santa Fe plazatxora jo dezakete, artisautza eta liburu zaharren azokara. Ezin ahaztu, jakina, Colegialeseko merkatua (Dorrego eta Alvarez Thomas etorbideen gurutzagunean), antigoaleko gauzarik bitxienak salgai dituena. Horiekin batera, eta auzoko kultura proposamenak biribiltzeko, antikuarioak eta arte garaikideko aretoak aipa litezke. Denetan azpimarragarriena, zalantzarik gabe, Malba museoa da (Buenos Airesko Latinoamerikar Artearen Museoa). XX. mendeko latinoamerikar artisten 200dik pieza baino gehiago ditu, tartean Frida Kahlo, Diego Rivera edo Wilfredo Lam ezagunen lanak. Figueroa Alcorta hiribideko 3415 zenbakian kokatua, auzoaren erdigunetik aparte samar baina barrutitik atera gabe, kareharriz eta kristalez nahiz altzairuz jantzitako erakin berria bera aski erakargarria da. Atsegingarria da halaber Palermoko tangoaren DNAren atzetik ibiltzea. Zaharrenek diotenez, tangoaren sehaska nagusienetakoa da auzoa, edo behintzat, auzoa hazi ahala hasi zen dantza sigi-sagatsua aurreneko urratsak ematen. Esaterako, auzoan ziren La Paloma kafetegia, tangozaleen gordeleku ezaguna, eta Hansen jatetxea, 1895 eta 1910 artean arrakasta handia izan zuena. Hala ere, egun ez dira inguru oso tangozaleak, nahiz eta oraindik ere Canning aretoan (Scalabrini Ortiz, 1331) egunero garai zaharrak oroitzeko milonga-doinuak entzuten diren eta Club del Vinon (Cabrera, 4737) zuzeneko musika eskaintzen duten, tango sentsuala barne.

Julio Cortazar plaza Serrano plazatxoa moduan da ezagunagoa. Beheko irudian, bertan mokadutxo bat jan eta atseden hartzen ari den jendea. Ezkerrean, behean, plaza honen beste irudi bat, eta, goian, fruta eta barazkiak saltzen dituen denda baten kanpoaldea.

Palermo berdea Palermon murgiltzeak dakarren gozamen handienetakoa, baldin eta bisitaria asfaltoak nazkatu badu, barrutiko berdeguneetara egitea da, auzoaren muga zaharretatik kanpo dauden arren. Saihestu ezinekoa da lorategi botanikoa (Santa Fe hiribidean dago sarrera, Heras hiribidearen parean); 1898an ireki zituen ateak, eta, esaten denez, Charles Thays arkitekto eta paisaialari frantziarraren lanik bikainena da. Dituen 8 hektareatan 5.000 eta 6.000 landare espezie artean daude, eskultura eta urmael ugariz gain. Aldamenean ehun urte baino gehiagoko zoologikoa dago, animalia espezie kopuru handia eta munduko arkitektura-lan klasikoen erreprodukzio sorta bat ikusgai dituena, Bombayko Elefanteen Jauregia edo Erromako Titoren Garaitza Arkua kasu. Ezagutzeko modukoak dira ere Japoniako lorategi dotorea, Buenos Airesko komunitate japoniarrak dohaintzan eman zuena eta meditaziorako gunea dena, eta hiriaren birika esaten zaiona; alegia, Otsailaren 3aren parkea, 1875ean sortua eta arrosadiagatik oso ezaguna dena. Galileo Galilei planetario zaharrean geldialdia egitea gomendagarria da, non 20 metroko diametroa duen esferaerdiko kupula miresteko aukera dagoen. Argentina iparraldean aurkitutako hiru meteorito ikusgarri daude eraikinaren kanpoaldean. Beraz, amaiera zerutiarra emango diogu modaz sekula pasa ez den eta istant guztiez gozatzeko gonbita egiten duen Buenos Airesko Palermo barrutian zeharreko ibilbideari.

Eskaintza gastronomiko handia Gogoan hartu auzoaren indarguneetako bat eskaintza gastronomiko oparo eta zabala dela; Argentinako sukaldaritza garaikide fina edo tradizionalagoa, eta munduko bazter guztietako zaporeak. Auzoan jatea gozamena da bai zentzumenentzat bai patrikarentzat: pertsonako 20 bat euro ordainduta, jatetxe esklusiboenetan aseko gara. Honduras kalearen inguruetan kultuzko jatetxe horietako bat baino gehiago aurkituko dugu; adibidez, Social ParaĂ­so (Honduras, 5182) atsegina eta plater eta ardo karta tentagarrikoa. Argentinako parrillaren zale sutsuenek haragi behar gorrienak aski aseko dituzte La Cabreran (Tharmen eta Cabrera kaleen gurutzagunean); klasiko bat da. Tradizio handiko lekua da, baina beti lepo dago eta erreserba egin beharra dago, edota itxaronaldi luzea eraman. Apalagoak dira baina betiko tabernen airea dute Bar del Gallegok (Bondpland, 1703), Punto y Banca pizzeriak (Medrano eta Honduras kaleen arteko gurutzagunean) eta Jorge Luis Borges joan ohi zen El Preferido de Palermo jatetxeak.

23


MA


Testua eta argazkiak Agurtzane

elaunzaran

LAWI LAKUA

Afrika hegoaldeko sekretua


Afrikako herrialderik txikienetakoa da Malawi. Txikia eta ezezaguna. Tanzania, Zambia eta Mozambike ditu mugakide eta kontinenteko hirugarren lakurik handienaren jabe da. Luzeran 580 kilometro eta zabaleran 80 kilometro ditu Malawi lakuak, zenbaitek “Izarren Lakua” bezala ere izendatua. Lakuaren inguruan, hondartza ederrak, herrixka txikiak eta arrantza eta urpekaritza egiteko paraje ezin hobeak daude. Bidaiarik magikoena, ordea, “Ilala” ontzian lakua zeharkatzea da. Malawiarrak, berriz, zinez dira atseginak; horra hor “Afrikako bihotz beroa” izendapenaren jatorria. 26

idaiari gutxik aukeratzen duten norakoa da Malawi. Tanzaniatik Mozambikerako pasabidea da eta gehienek bi edo hiru eguneko egonaldia besterik ez dute egiten. Aldiz, txikia izanagatik sekretu asko gordetzen ditu; preziatuena, dudarik gabe, Malawi lakua da. Unescok gizateriaren ondare izendatuko lakuaren iparraldean mendixka berdeak urertzeraino iristen dira. Hegoaldean, berriz, lautadak dira nagusi. Itsasoa urrun du Malawik, baina, aldiz, lakuak zenbait tokitan itsasoaren pareko dimentsioak hartzen ditu. Livingstonia herria da horren lekuko. Mendi kaskoan kokatuta dago, eta, lakua begiztatzen denean, ostertzean ura besterik ez da ikusten. Malawiko herri kolo-


Gauez gizonek arrantzaten dutena emakumeek jartzen dute salgai egunez, hondartzan, beheko argazkian ikusten den moduan. Lerroon azpian, Malawiko herrixka bat. Azkenik, ezkerrean, egunsentiaren irudi ederra.

nial bakarra da eta David Livingston esploratzaileari zor dio izena. 1859an iritsi zen lehenengoz lakura Zambezi ibaia esploratzen ari zela. Urte batzuk geroago, 1875ean, Ingalaterratik iritsitako esploratzaile, merkatari eta misiolariek Malawin hainbat asentamendu eraiki zituzten; horietako bat da Livingstonia. Mendi kaskoa aukeratu zuten, eulitxoetatik eta bide batez malariatik babesteko. Egun, lur gorri koloreko etorbide nagusiaren baitan, zuhaitzak eta arkitektura kolonialeko etxeak daude ezkereskuin. Baita unibertsitatea, ospitalea, eliza ebanjelikoa eta eskola teknikoa ere. Herriko harrizko etxe bakarra Stone House etorbidearen amaieran kokatuta dago. Kolonia garaian ingelesen bizileku

dotorea izan zena, museo eta ostatu bihurtu dute egun. Herriko elizak merezi du bisita, bertako beiratean Livingstone baitago irudikatua. Herri isolatua da Livingstonia. Tanzania eta Malawiko hiriburua lotzen dituen errepide nagusitik desbideratu eta 15 kilometroko harrizko pista malkartsua eta traketsa hartu behar da bertara iristeko. Apenas dago autobus zerbitzurik eta bertara heltzeko mendiko autoa behar da. Oinez egiteko ere txango ederra da. Malawiarrak oinez eta bizikletan ibiltzen dira. Herrira iristeko zailtasunak, toki are eta ederragoa bihurtzen du. Bertako kafe eta manioka zelaietan paseatuz, mendizerra berdeetan, bertako bizimoduaren nondik norakoak jaso-

tzen dira. Gidari lanak herriko neskamutikoek egiten dituzte; ÂŤmzungu!Âť behin eta berriro oihukatuz hurbiltzen dira bisitariei. Herritik 4 kilometro eskasera 50 metroko ur jauzi ederra dago. Errekako putzuetan emakumeak arropak garbitzen aritzen dira jo eta su. Duela ehun urte, esklabotza garaian, trafikatzaileetatik ihes egiten zuten afrikarrak Manchewe izeneko ur jauzi honetatik gertu dagoen kobazulo batean gordetzen omen ziren. Panoramika zoragarria da, basoak mantu berdea osatzen baitu lakuarekin bat egin arte.

Lakuko uretan Livinstoniatik gertuen dagoen herria da Chitimba. Lakuaren iparraldean koka27


tua, Tanzaniara doazen kamioien pasabidea da. Errepide bazterrean sortzen den mugimendua ikaragarria da: janari saltzaileak, arraina momentuan erretzen duten sukaldariak, egurrezko olekin egindako saltokian freskagarriak eta oinetakoak saltzen dituen gizona, Bob Marleyren bandera sarreran eta reggae musika bozgorailuetatik ozen dituen taberna‌. Cuche Cuche garagardoa eskatu, malawiarrekin solasaldi bat eduki eta bertan geratzea bezalakorik ez du bidaiariak. Izan ere, hainbeste mugimendu dagoen tokitik gertu, area zuriko hondartza amaiezinak eta laku ikaragarri ederra aurkituko ditu. Herria lakuaren inguruan zabaltzen da; adobezko etxe xumeen atarietan eguzkiaren erritmora lehortzen diren arrainak daude. Lakuari begira, denborak zentzu guztia galtzen du eta egunerokotasunean murgilduta dauden herritarren bizimoduak harrapatzen du bisitaria. Ar28

Alfabetatu kopurua handitu egin da azken urteetan Malawin. Lerroon gainean Chitimba herriko eskola ageri da; bertan 120 ikasle inguruk ikasten dute. Eskuinean, neska batzuk jolas orduan lanean. Azkenik, goian, portu garrantzitsua duen Nkhta Bay herria.

gindarrik eta ur korronterik ez dago; eguzkitik eguzkira bizi diren gizon-emakumeak dira. Gauez arrantzaleek egiten dute lan; kanoan arrantzarako sareak hartu eta kriseiluekin barneratzen dira lakuan. Ipurtargiak bezala ikuskatzen dira lurretik.

Goizaldean, bostak aldera itzultzen dira; orduan, hondartzan, salmentaren unea hasten da. Nork prezio hobean erosi oihuka dihardute. Gizonen lana honakoa ere. Gero sarea askatu eta atseden hartuko dute, hurrengo lan egunari ekiteko. Eguna argitzearekin batera, emakumeak ere etxaldeetan lanean ari dira. Nonahi entzuten da morteroaren soinua. Manioka uretan beratu, morteroan xehatu eta bolatxoak eginez eguzkitan lehortzen dute. Nsima egiteko erabiltzen dute, Malawiko plateretan egunero jaten den jakia. Nsima zuri-zuria, zapore askorik gabea, arrai puskaren batekin jaten dute. Lakua bizitza iturri dute, ur gozoa esku-eskura jartzen baitie; janaria prestatzeko, arropak bertan garbitzeko edota beraien garbitasun pertsonalerako. Oso jende eskuzabala eta alaia da, etxaldeetara sartzeko eta beraiekin bazkaltzeko gonbidapenak amaiezinak dira. ÂŤMzungu! Mzungu!Âť, deituz hartzen dute bisita-


ria. Emakumeek beti dute haurren bat bizkarretik zintzilik, koloretako telan bilduta. Neskatoek amaren rola hartzen dute gazte-gaztetik; mutikoek, bien bitartean, jolasteko eskubidea dute. Ezinbestekoa da Malawin eskola bat bisitatzea. 1994. urteaz geroztik Lehen Hezkuntza publikoa da eta datuek alfabetatu kopurua handitu egin dela diote. Irakurtzen eta idazten ikasten dute 12 urte egin bitartean, eta, horrez gain, oinarrizko matematika eskolak ere jasotzen dituzte. Zortea dutenek ikasketekin jarraituko dute, gutxi batzuk baina. Chitimbako eskolan gabezia asko dituzte; lurrean ikasten dute 120 ikasleek. 10-12 urtekoen gelan andereñoa hiesari buruko informazioa ematen ari da, non eta birusa oso zabaldurik dagoen herrialdean.

Garrantzi handiko portua Hegoalderantz abiatuta, Nkhata Bay herrian babes hartzeko aukera zabala du bi-

Astean behin etortzen da “Ilala” ontzia hegoaldetik, jendez eta merkantziaz lepo, goiko irudiak erakusten duen eran. Lerroon gainean, ezkerrean, ontzian ekarritako arraina lehortzen, eta, eskuinean, arrantzale bat sareak atontzen, gauean lakura atera baino lehen.

daiariak. Portudun herriek duten identitate bera du; hori bai, kutsu afrikarrarekin. Merkatariz lepo betea, salerosketa tokiak, jatetxeak eta tabernak nonahi aurkituko ditugu, baita kale kantoietan prostituta bezala lan egiten duten neska gazteak ere.

Astean behin heltzen da “Ilala” ontzia; lakua zeharkatzen duten salgaiak eta jende andana biltzen dira herrian. Lasaitasuna gertu dago, ordea, ordubeteko txangoa nahikoa baita hondartza zoragarriak topatu eta ur gardenetan bainatzeko. Ostegunetan etortzen da “Ilala” ontzia hegoaldetik. Eguerdian iristen da eta gauean irten. Tarte horretan merkantziaz betetzen dute barkua; azken orduan, berriz, bidaiarien txanda heltzen da. Lau solairu ditu eta guztiak salgaiz eta jendez lepo doaz. Orpoz orpo, inor gutxi gehiago sartzeko tokiarekin. Beheko solairuetan hirugarren klasean doazenak ez dute mugimendurik txikiena egiteko tokirik, eta, pentsa, 12 orduko bidaia luzea dute aurretik! Tankerako egoeran daude bigarren klasea aukeratu dutenak ere. Lehenengo klasean bidaiatzen dutenek goiko aldean egiten dute bidaia, aire librean. 29


Likoma irlako hondartza da ezkerrekoa, baoba zuhaitz ederra alboan duela. Eskuinean, uharteko neskato bat lanean. Azkenik, lerroon azpian, arrantzarako kanoak eta sareak hondartzan, egunsentian.

Datu interesgarriak • Jendea: Malawiarrak oso atseginak dira. Txewa etniako kideek osatzen dute populazioaren %85. Iparraldean, aldiz, tumbuka etniakoak dira nagusi. Txewera eta ingelesa dira hizkuntza ofizialak; hori bai, beste zortzi hizkuntza ere hitz egiten dira herrialdean. •Nola iritsi: Estatu espainiarretik ez dago hegaldi zuzenik Linlongwe hiriburura. Afrikako beste herrialde batean egin behar da eskala. Lurrez Tanzania, Zambia eta Mozambiketik irits daiteke Malawira. Urez, berriz, Malawi lakua zeharkatuz, Mozambikeko Metangula eta Cobue herrietatik sar daiteke. •Zer egin: Malawi lakuan bainatu, ur gardenetan urpekaritza egin eta bertako flora eta faunaz gozatu. Inguruko mendietan txangoak egin eta bertako bizimoduaren nondik norakoak jaso; ziur izan malawiarrekin kontaktuan sartzeko aukerarik ez zaizula faltako. Iparraldeko parke nazionaletan animaliak ikusteko aukera ugari ere izango dituzu. •Ostatua eta janaria: Toki askotan argindar eta ur korronterik ez dago, eta, hortaz, ostatuak oso xumeak izaten dira. Lakuaren inguruan, kanpinak badaude; oso merkeak, gainera. Zonalde bisitatuetan, poltsiko guztientzako aukera dago. Janariari dagokienean ere, ezinbestekoa da «nsima» jaki tradizionala eta «chambo» arraina probatzea. Merkatuetan arrain aukera zabala egoten da.

30


Lakuko bi perla Izarrez beteriko zeruari begira nabigatu ostean, “Ilala” barkua goizalderako iristen da Chizumulu eta Likoma uharteetara. Mozambiketik gertu baina oraindik Malawiko uretan, baobab zuhaitzak airoso zabaltzen dira zerurantz. Afrikako kondairak halaxe dio: «Zuhaitza hain zen ederra, Jaungoikoa bera ere jeloskor jarri eta zuhaitza errotik atera eta adarrak lurpean sartu zizkiola. Orduz gero, baobab zuhaitzak, sustraiak luzatzen ditu luze adinean zabal, lau haizetara». Irlan ez dago porturik eta “Ilala” barkutik jaistea abentura bihurtzen da. Irla

hauetan oso ondo kontserbatu dira tradizioak eta ohiturak, kokapenagatik oso isolatuak egon baitira. Eukalipto, mangondo eta baobab zuhaitzez beterik dago uhartea. Likomako merkatu plazan, esaterako, usteldua dagoen baobab baten enborra saltoki gisa erabiltzen dute. Aipagarria da ere, irlan 1903 eta 1905 artean misiolariek eraiki zuten San Pedro katedrala. Autorik gabeko paradisuan, biztanle jatorrak, hondar zuriko hondartzak eta turkesa koloreko urak dira nagusi.


ARABAKO ERRIOXA

DISEINUZKO U estua oldo andaluze Argazkiak onny eyreuther


UPATEGIEN artean


Garaiak aldatu egin dira, baita antzinakoa den ardoaren kulturarentzat ere. Arabako Errioxako sigi-sagako ibilbideari jarraiki, diseinu modernoa eta Erdi Arotik datozen egitura klasikoak uztartzen dituzten arkitekturez eta mahastiz betetako eszenografia zoragarrian murgildu gara. Horren ondorio da enoturismo izeneko turismo eredua, eta arrakasta handia lortzen ari da sentsazio berrien bila dabiltzan bidaiarien artean.

34

ure odisea dionisiakoa Arabako hegoaldean hasi da, Kantabriako mendien eta Ebro ibaiaren artean, Arabako Errioxako hamabost udalerriak zeharkatzen dituzten errepideetan barrena, sigi-saga. Ardoaren kulturari lotutako paisaia da, eta bidaiariak Erdi Aroko herrietan geldialdia egin dezake. Herri horietan harresietako eta kanpandorreetako harriek historia partekatzen dute Bakoren fruitua hartzen duten 13.500 hektareekin, mahastien kolorez eta formaz zipriztindutakoekin. Eltziegoren inguruan lehen bi geldialdiak zain ditugu. Ziklope baten begi bakarraren antza duen beirate handi batekin apaindutako kolore gorrixkako adreiluzko fatxadaren atzean, Valdelanatarren ardoaren sekretuak ditugu zain. Valdelana familia lurralde honetan sustraituta dago, XVII. mendetik baititu mahastiak Eltziegon. Valdelana upategian, lurpean, XV. eta XVI. mendeetako harlanduzko sei zulo daude, kupelak hartzen dituztenak. Lur azpian, 10 metrora, mahasti bat dago. Bisitariek, erromesak izan ala ez, geldialdia egin dezakete 1583ko kaperaren aurrean, pareten bi aldeetako hautsez betetako botilen joan-etorriak zaintzen dituenaren aurrean. Lurrari lotuago dauden kontuak nahiago dituztenentzat, aldiz, etnografia museo bat dago upategiko atikoan, XIX. mendeko ardogintza tresna ugari duena. “Ardoaren arkitektura” izenekoaren harribitxietako bat ere Eltziegon dago; Marqués de Riscal upategi-hotela, Frank Owen Ghery arkitekto ospetsuak diseinatutakoa. Bilboko itsasadarreko Guggenheimen uhararen bidetik, mahatsondo hostoak irudikatzen dituzten ijezketek dir-dir egiten dute inguruko mahastiei beroa eta elikagaia ematen dien eguzkiaren azpian. Vinos de los Herederos del Marqués de Riscal etxeko lehen upategia 1858an hasi ziren eraikitzen. Gaur egun ardoa barrikan ontzeko erabiltzen duten eraikinaren barruan, Katedrala izeneko botilategia dago. Horretan, Marques de Riscalen altxor preziatuenetako eta onenetako bat gordetzen dute, 1862az geroztik urtero ekoitzitako ardoen botila bilduma paregabea. Bestalde, 2000. urtean eraikitako hotela Starwood Hotels&Resorts katearen Luxury Collection marka ospetsuaren parte da. Antza du Bilboko Guggenheim museoarekin, baina honako honetan, Gehryk lurraldearen eta enpresaren koloreak txertatu ditu metalezko bere ikonoan: arrosa koloreko titanioa (ardo beltzarekin lotua), urre kolorekoa (Riscalen botilak estaltzen dituen saretxoari keinu egiteko) eta zilar kolorekoa (kortxoaren tapoia estaltzen duen kapsula bezala). Arkitektoak berak adierazi zuen gisa, «lan hau bizigarria da, festa, ardoa gozamena da-eta». Enoturismoaren gorakada agerian uzten duen hotel honetan atseden hartu ondoren, Bastidara jo dugu. Harresitutako herri hau Nafarroako Erresumako parte izan zen 1200. urtera arte. Larrazuriako arkua zeharkatu ondoren, kale estuetan barrena galdu gara, etxe dotoreen eta jauregien artean.


Eltziegon dago Valdelana upategia, lerroon azpian eta ezkerrean ageri dena; kupelak gordetzen dituzten harlanduzko zuloak ditu lurpean, eta, sakonean, 10 metrora, mahasti bat dago.

I単aki Aspiazu arkitektoak diseinatutako Baigorri upategia Samaniegon dago. Eraikin ikusgarria du, eta upelen nabea eta mahastiak bisitatzeko aukera ematen du.


Kolore okre eta berdeen gainean eraikitako Erdi Aroko alde zaharraren beste aldean, Granja Nuestra Señora de Remelluri dago. Toloñoko monasterioaren antzinako etxaldeak Jaime Rodriguez Solis gipuzkoarra liluratu zuen 1967an eta monje jeronimotarren landa izandakoa berreraikitzeari ekin zion buru-belarri. Abentura horren ondorioz, gaur egun 150 hektareak elikatzen dute itxura noblea duen upategia, baita Erdi Aroko nekropoli batek eta labar-dolare batek ere.

Jasokundeko Gure Amaren elizako kanpaiek egin digute ongi etorria Paganosen. Juan Ortiz de Zarateren etxearen harri gorrixkazko aurrealdeko armarriak Pío Barojaren nobela bateko titulua gogorarazten digu. Honako hau dio: «El mundo es ansí». Kanpai hotsak atzean utzita, Oñako Dorrera joan gara. Chateu edo vino de pago ardoaren filosofiaren haritik, 65 hektarea mahastik bisitarien jakin-mina ase nahi dute. Bisitariek, egitura sendo hau argitzen duten beirateetatik, Kanta-


Mendixka batean kokatua, Guardiako harresietatik mahasti gune zabala ikusten da, baita Kantabriako mendien magalean sortutako upategi bat ere.

Frank Gheryk diseinatutako MarquĂŠs de Riscal upategi-hotela da gorenean ageri dena. Bere ezkerrean eta lerro hauen gainean, berriz, Heredad de Ugarte upategiaren bi irudi.

briako mendiei aurre egiten dien paisaia zoragarriari begiratzen diote. Harria eta egurra nagusi dira upategi honetan, eta bi dorre txikik bukatzen dute egitura.

Guardia, Erdi Aroko ametsak Guardiako harresiak zeharkatu ondoren, bisitariek iraganean ikusten dute beren burua. X. mendean Nafarroako Erresuma babesteko asmoz sortua, Guardia mendixka batean dago. Izan ere, altuera hark abantaila ematen zien gotortutako herri honetako herritarrei edozein erasotan. Gaur egun, harresietatik mahasti gune zabala ikusten da, baita Kantabriako mendien magalean sortutako upategi bat ere. Bodegas Campillo upategia lehenengoetakoa izan da arkitektura eta mahastiak uztartzen. Uztarketa horretatik sortu zen Bordeleko gaztelu itxura duen egitura. Osagai ezagunenetako bat puntu erdiko arku ederrak dira. Eszenografia partekatzen dute Guardiaren ikuspegiarekin eta zazpi sailekin, mahats bilketak utzitako okrea eta udaberriaren pizkundearen berri 37


Toloñoko Monasterioko etxalde zaharra da Granja Nuestra Señora de Remelluri, lerroon azpiko irudietan agertzen dena.105 hektarea ditu, eta finka barruan Erdi Aroko nekropolia dago.

ematen duen berde basatia txandakatzen dituztenekin. Ez gara leku horretatik asko urrundu. Izan ere, ingurua babesten duten harresi natural sendoetatik Heredad de Ugarte upategia ere ikusten da. Upategi hau lurpean dago, 20 metroko baino gehiagoko sakoneran, eta zulo eta leize multzo konplexua du, bi kilometro baino gehiagoko luzera duena. Espazioak Guardiako lur azpian harrapatuta geratutako iragana irudikatzera daramatza bidaiariak. Egonaldia luzatu dugu Guardian, eta eraikin baten fisonomia harrigarriaz ohartu gara. Erdi Aroko ametsak atzean geratu dira; orain, Ysios upategiko egitura uhinduak agurtu gaitu. Santiago Calatravak diseinatutakoa, teilatu abangoardista baten azpian babestutako upelen ilara baten lineen halako sublimazioa da. Atzean, Kantabriako mendiek babesa ematen dute, ez baitiote pasatzen uzten ipar-mendebaldeko haize arriskutsuari. Philippe Mazier arkitektoak diseinatutako Viña Real upategiak modernotasuna eta tradizioa bateratu ditu. Hormigoiak, egurrak eta altzairu herdoilgaitzak zentzua ematen diote milaka upel dituen lurpeko egitura sendoari. Guardiako bisitaldia bukatzeko, Villa Lucía ardoaren gune tematikoa bisitatu dugu, Samaniego fabulista ospetsuaren familiaren oporretako finka zaharrean. 38

2.400 metro koadro baino gehiago dituen zentroak ardoaren antzinako historiaren eta ohituren berri ematen die bisitariei. Usain dastatze birtualak, ikus-entzunezko efektuak, maketak... denak balio du ardoaren kultura eta sekretuak ezagutarazteko. Mahastiek menderatzen duten paisaia honen arauak hankaz gora jartzeko, gune honek lorategi botanikoa du, munduko herri askotatik ekarritako zuhaixkez eta espeziez osatutakoa.

Mahasti itsaso zabala Leku honetara iritsita, bidaia errazten duten errepide modernoez ahaztu eta herri txikiak sigi-saga lotzen dituzten errepideetara jotzea da onena, zentzumenak zorrozten dituen mahasti itsaso zabalarekin gozatzeko, alegia. Mahasti artean ibiltzeak lasaitasun eta enigma sentsazio arraroa eragiten du. Oionen, atari handi bat zeharkatuta, txapel beltza, bibotea, kokospekoa eta itxura gogorra dituen gizon batek egin digu harrera. Irudia Faustino I.a botilen etiketarekin lotzen dugu berehala. 650 hektarea eta 47.000 upel dituen upategi hau erreferentzia bihurtu da mundu osoan. Nabe nagusiaren barruan sartzen gaituzten eskaileretatik behera jaitsi ondoren, botilak gordetzen dituzten horma hobi isilen eta “kapera” ederraren –ardoak babesten dituen harri


1 ean sortua, sistema tradizionalak eta teknologia berriak uztartzen ditu Arabate upategiak. Villabuenan kokatzen den upategi honek Errenazimenduko jauregi batetik ekarriak diruditen aretoak ditu barnean.


Guardiara gerturatuz gero, ezin daiteke bisitatu gabe utzi Villa LucĂ­a ardoaren gune tematikoa; ezkerreko irudiek erakusten dute inguru hori. Lerroon gainean, Samaniego herriaren panoramika.


hotzarekin alderatuta oso bestelakoa– artean ibili gara. Faustino upategiaren egitura osatzeko, Rafael Moneoren eskolako linea abangoardistak ditugu, upelen naberako eta museorako diseinatutakoak. Harrizko egitura soilak agerian uzten du iragan militarra. Eguzkia sartzen ari denean eta lerro horizontal batek zerua zeharkatu eta soroak nabarmentzen dituenean iritsi gara Samaniegora. Iùaki Aspiazu arkitektoak diseinatutako Baigorri upategiaren eraikina ikusgarria da eta ardogintzaren fase guztiei zentzua ematen die. Xehetasun guztiak zaindu dira multzo osoari itxura modernoa eman nahian. Kanpotik, kristalezko kutxa huts bat dirudi, baina lurpean hainbat maila ditu, baita ganga formako espazio bat ere, eta horren bidez, aldi berean upelen nabea eta mahastiak bisitatzeko aukera dago. Virgen del Valle upategia ere Samaniegon dago. Haren arkitekturak ez du zerikusirik Aspiazuk diseinatutakoarekin, denborak utzitako ondareari eustearen aldeko apustua egin

dute-eta. XVII. mendean sortutako upategia da, eta mende hartan, 20 metroko luzerako zuloa egin zuten harkaitzean zizela erabilita. Han daude, gaur egun, ardoa ontzeko barrikak. Eraikin nagusiak hiru maila ditu, bakoitza mila metro koadrokoa, eta tenperatura ez da inoiz 10-12 ÂşC baino altuagoa. Villabuenan Arabarte dago, 1990ean sortutako upategi berria. Sistema tradizionala eta teknologia berriak uztartzen ditu. 42 hektarea hartzen dituzten mahastien erdian dorre handi bat altxatzen da, eta haren barruan, Errenazimenduko jauregi batetik ekarriak diruditen aretoak ikusi ditugu. Upategiak, jatetxeak, hotelak, tabernak, ardotekak... Arabako Errioxako paisaiak erreferentzia bihurtu dira ardoaren kulturaren ezaugarrien eta jatorriaren berri eman nahi duen turismo eredurako. Mahastien paisaien artean, egitura modernoak altxatzen dira, bidaiariak erakarri nahi dituztenak beren arkitekturarekin eta upelek gordetzen dituzten sekretu isilekin. 41



Testua eta argazkiak: Miren Garate

FRANKFURT Finantzen metropolian barrena


Eguraldia lagun, aisiaz gozatzera joaten da jendea Palmengarten ederrera, hau da, palmeren lorategira. Lerroon azpian, hiriaren panoramika.

Diru merkatuetatik hasi eta merkatu tradizionaletaraino joan gara, bidean aurkitzen genuenari so eginez. Goitik nahiz behetik erreparatu diogu hiriari. Aurpegia uzkurtuz, ÂŤhan ez dago gauza handirikÂť, ohartarazi zigun batek baino gehiagok Frankfurtera gindoazela esandakoan. Arrazoi zuten edo ez ikustea dugu xede. erbaitekin lotzekotan, finantza munduarekin lotu behar da Frankfurt. Han du egoitza nagusia Europako Banku Zentralak; han, Bundesbank Alemaniako Banku Zentralak; han dago Deutsche Bank munduko inbertsio talde nagusietako bat; eta han bulegoren bat dute munduko banku nagusi gehienek. 400 finantza erakunde baino gehiago daude guztira, horietatik erdiak baino gehiago atzerritarrak. Burtsa ere ezin ahaztu. Sektoreak markatzen du hiriaren silueta; dorre altuz bete dituzte erdiguneko kaleak, Europako Mainhattan izenez bataiatzeraino. Bisitatzeko Alemaniako hiriren bat aukeratu behar izanez gero, Frankfurt ez da izan ohi jendearen lehen aukera. Aspergarri fama ere badu, irabazita edo irabazi gabe, norberak ikustea onena. Hara iristea zaila denik, behintzat, ezin esan. Londreskoaren atzetik Europako aireportu nagusia du, urtero 54 milioi erabiltzaile eta 500.000 hegaldi baino 44

gehiagorekin. Trenez ere herrialdeko hiri gehientsuenak lotzen ditu, eta nazioartekoekin ere hainbat eta hainbat lotura dauzka. Hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainia batekin joan gara gu, eta Hahn hirian hartu dugu lur. Autobusez bi ordura dago Frankfurt, eta aireportuak berak du autobus zerbitzua. Tren geltokian utzi gaitu. Handik bertatik has daiteke bisita. Nahi duenak turistentzat propio prestatutako bi pisuko estali gabeko autobus gorri horietako bat har dezake. Beste aukera erdiguneko kaleetan galtzea da, zer topatuko. Hori egin dugu, tarteka bidean turistentzako propio prestatutako seinaleei jarraituz. Minutu batzuk ibili ostean, ezaguna egin zaigun eraikin bat agertu zaigu parean: telebistan, interes tasa eta Euriborrari buruzko albisteetan askotan ageri den Europako Banku Zentralaren egoitza. Aurrealdean duen euroaren ikurragatik ezagutu dugu. Altua da, inguruko eraikin gehienak bezala. 1994.


eta 1996. urteen artean egindako Kommerzbank ezaguna nabarmentzen du guztien artean, Europako bigarren eraikinik altuena delako, 259 metrokoa zehazki esanda. Eraikinen batera igo egin behar dugula pentsatu dugu. Main dorrean ematen dute horretarako aukera. 5 euro ordainduta, 54. solairura igo zaitezke, 190 metroko altuerara. Hiriari goitik erreparatu, eta berriro behera jaitsi gara.

Oinez ibiltzeko hiri erosoa da, erdigune txiki eta laua duelako. Trafiko gutxi dago zentroko kaleetan. Semaforo bat gorrian jarri denean, bata bestearen atzean geratu dira sei bat auto, zein baino zein dotoreagoak. ÂŤDiru falta handirik ez dago hemenÂť, pentsatu dugu geurekiko. Hainbesteko modernitatetik ihes egin eta zerbait tradizionalagoaren bila jo dugu, alde zaharrerantz. Bidean Zeil

izeneko kale komertzialetik pasa gara. Europa osoan aurki daitezkeen arropa eta oinetako denda ezagunetan erosketak egiten ari da jendea. Merkataritza gune altu bat ikusi eta sartzea erabaki dugu, goitik erakusten duen panorama ikusteko asmoz. Kafetegi bat dago azken solairuan, terraza eta guzti. Hiriko kaferik garestiena han saltzen omen dute. Lasai ederrean dago jendea, zerbait hartzen duen bitartean etxe orra-


Merkataritza gune altu baten terraza ageri da lerron azpiko irudian; bertan lasai ederrean ageri da jendea, zerbait hartu bitartean etxe orratzek eskaintzen duten paisaiari so. Beherago, janedana saltzen duten postu ugarietako bat; tartean, noski, ez dira Frankfurteko saltxitxak falta. Ondoan, Opera House ezaguna ageri da, eta, azkenik, lerroon eskuineko argazkian, hiriaren irudi bat, gauez.


tzek eskaintzen duten paisaiari so. Gauez berriro itzuliko gara, argiak pizten dituztenean ikuspegia ederrago izango delakoan.

Berreraikitako ÂŤErdi AroaÂť RĂśmerberg plazara iritsi gara gero, Frankfurteko plazarik politenera. Galtzada harrizko lurra du, eta alde batera hiru zatiko eraikin bat ageri da. Udaletxea da erdikoa. Erdi Arokoa dirudi, eta hala zen jatorrian. Bigarren Mundu Gerran, ordea, guztiz suntsitu zuten, eta berreraiki egin behar izan zuten, kopia ezin zehatzagoa eginda. Pena ez gaudela urte amaieran, Alemaniako Gabonetako azokarik onena egiten baita bertan. Plazaren erdian, brontzezko eskultura bat dago. Emakume bat ageri da,

justizia irudikatzen duen balantza bat eskuan duela. Justiziaren sinbolotzat hartzen dute irudia bera ere. Eta plazaren beste aldean, Rhin haraneko etxe tipikoak. Egurrezkoak dira, teilatu zorrotzekoak, leiho ugarikoak eta fatxadako zati batzuk gorriz nahiz berdez margotuta dituzte. Azpian, tabernak nahiz oroigarriak saltzeko dendak daude guztietan. Plazan bertan dagoen Nicolakirsche elizara eta Paulkirshe elizara ere egin dugu sartu-irtena, eta Romemberg plazatik oso gertu dagoen katedralera joan gara ondotik, alemanez esanda, Kaiserdom-era. Gerran, hiriko eraikin asko guztiz suntsitu zituzten, eta katedralak ere izan zituen kalteak. Alabaina, zutik geratu zen. Su hartu zuen barrualdeak 47


eta estruktura ere konpondu beharrean geratu zen. Kanpandorreak ondo eutsi zion. Erromatar garaiko aztarnak daude dom-aren kanpoaldean. Hiriko pertsonarik garrantzitsuenaren bizitza erakusten duen museora joan gara handik. Izan ere, norbaitez harro egotekotan, Johann Wolfgang von Goethez daude harro Frankfurteko biztanleak. Idazle, zientzialari, historialari, margolari, arkitekto, ekonomista eta beste

hainbat gauza izan zen herritarraz hain zuzen. Museo gehien dituen Alemaniako hirietako bat da Frankfurt. Orokorrean ematen diote garrantzia kulturari, zergetan bildutako diruaren %10 inguru bideratzen baitute arlo horretara.

Ibai ertzean, atsedena Deskantsatzera erdigunetik pixka bat aparte dagoen Palmengartenera joaten da jendea, palmeren lorategira. Zoo-ak


Römemberg plaza da ezkerreko irudian agertzen dena. Behean, plaza horren erdian dagoen brontzezko eskulturaren irudi bat ikus daiteke. Eskuinean, jendea Main ibaiaren ertzean atseden hartzen, eta, azkenik, eraikin batzuk.

ere ospea du, animaliak nahiko ondo edukitzen dituztela esaten baitute. Gu berriro ere zentrora itzuliko gara, hiriari izena ematen dio Main ibaiertzean esertzeko. (Bi Frankfurt daude Alemanian, Frankfurt am Main eta Frankfurt an der Oder, azken hori Poloniako mugatik gertu). Jan-edanak saltzen dituzten postuetan zerbait hartu eta ibaian egiten ari diren estropadei begira geratu gara. Askok egin dute gure plan bera. Bizikletaz dator jendea. Harritu gaitu batzuk botila hutsez betetako zorroekin ikusteak.«Supermerkatuetan makina batzuk daude eta botilak haietan sartuz gero dirua itzuli egiten dute», azaldu digu batek. Egunean zehar ikusitakoaren balorazioa egiten hasi gara. Ikusitako eraikin eta abarrek ez gaituzte bereziki harritu. Gus-

tatu zaigu, ordea, kaleko giroa. Nonahi daude terrazak, azoka tradizionalak eta jana saltzen duten postuak. Noski, saltxitxarik ez da falta, eta Frankfurten tipikoa den Ebbelweï edariarekin laguntzen dituzte otorduak –sagardoaren antzekoa da, zertxobait fuerteagoa–. Adin guztietako jendeak du azoka eta terrazetara joateko ohitura, eta eguraldi ona lagun, bizitza handia erakusten dute kaleek. Atzerritar kopurua da harritu gaituen beste gauzetako bat. Hiriko webgunean ageri denez, 700.000 biztanle inguru ditu hiriak, eta haietako hirutik bik soilik dute bertako nortasun agiria, beste denak kanpotarrak dira. Ez dakigu atzerritar horiek zer irudipen izango duten hiriaz; gu behintzat berriro ere joango ginateke. 49



Kwai ibaiaren gaineko zubiaren hiria

KANCHANABURI Testua: Juanma Costoya

Kwai ibaiaren ertzean dago Kanchanaburi, Thailandiako Bangkok hiriburutik 130 kilometro mendebaldera. Begiratu batean ez da Thailandiako gainontzeko probintzia hirietatik bereizten. Baina hemen denak du zerikusia Kwai ibaiaren gainean eraiki zen zubi ezagunaren inguruko tragediarekin. Bere mina da bere erakargarritasun nagusia.

Argazkiak: Thinkstock

anchanaburiko 40.000 biztanleen beharrizanak asetzen dituzten gasolindegi, merkatu, izozki denda eta frankiziak atzean uzten ditu hiria inguratzen duen autobiak. Hemen denak dirudi berria; denak du kolore distiratsua, denak du plastikoaren eta behartutako higienearen arteko ehundura artifiziala. Hain zuzen ere, horixe da Singapur eredu hartuta Asiako potentzia ekonomiko bilakatu nahi izan zuten herrialdeen nortasuna ezaugarria. Gatzik gabeko itxura txepela izanagatik, Kanchanaburik bere erakargarritasun turistiko nagusia bilakatu den tragedia propioa du: Bigarren Mundu Gerran gatibu hartutako Mendebaldeko soldaduek eraiki zuten zubi ezaguna. Indar japoniar inbaditzaileen eskuetan pairatutako disenteriak, kolerak, malnutrizioak eta torturek heriotza ugari eragin zituzten Thailandia eta Birmania lotuko zituen zubia eraikitzeko lanetan aritu ziren presoen artean. Guztira 150.000 pertsona inguru hil ziren, tartean soldadu ingeles, australiar, iparramerikar eta holandar ugari. Geroztik, Kanchanaburi herrian denak du zerikusia tragedia harekin.


Tragediatik espekulaziora Tragedian oinarritutako espekulazioak eta higiezinen eztandak Pierre Boulle frantziarraren “Le Pont de la rivière KwaĂŻâ€? (Kwai ibaiaren gaineko zubia) liburuan du iturburua. Liburuaren ondoren, 1957an, David Lean zine zuzendariak istorio horretan oinarritutako filma egin zuen, William Holden eta Alec Guinnes aktoreen parte hartzearekin. Orduan konturatu ziren Kanchanaburin ibaia zeharkatzen zuten pontoi zahar eta hondatuak izan zitezkeela hiriaren turismo industria oparoaren zimenduak. Ez da harritzekoa, beraz, Shinga Thailandiako garagardo nazionalak zubiaren silueta irudikatzea, su artifizialez betetako zeruaren irudia atzean duelarik; postalek eta objekturik bitxienek ere zubiaren silueta daramate erakargarri turistiko gisa. Jatetxe eta terraza gehienak zubira begira daude, eta zenbat eta gertuago egon bertatik, orduan eta garestiagoak dira prezioak. Tokiko plater tipikoa dasta daiteke horietan: oilasko errea arrozarekin. Betiere, noski, garagardo izoztu 52

Kanchanaburin denak du zerikusia gatibu hartutako soldaduek Kwai ibaiaren gainean eraiki zuten zubi ezagunarekin. Goiko irudian ageri da zubiaren irudi bat. Thailandia eta Birmania lotuko zituen zubi hori eraikitzen guztira 150.000 pertsona hil ziren; horietako batzuk ezkerrean ageri den hilerrian daude lurperaturik. Eskuinean, trenbidearen irudi bat, eta, azkenik, moilara lotutako turismorako bi ontzi.

batekin eta turistaz betetako txalupa motordunen hotsa ibaian barreiatzen den bitartean; zubi mitikoari etengabe argazkiak ateratzen ari diren turistak ere ez dira faltako.

Ahaztuak Museoak eta oroigarriak ugaritu egin dira hirian. Horietako askok ez dute ezer erakusteko, eta, hortaz, antzinateko objektuak eta zeramika industriala saltzeko erakargarriak baino ez dira. Gatibuek zubia eraiki zuten garaian (1942-45) pairatu behar izan zituzten bizi baldintza ikaragarriak irudikatzen dituzten maniki groteskoak ere aurkituko ditugu. Egia esan baina, Kwai ibaiaren gaineko zubiaren istorioak zerikusi gutxi du Da-

vid Leanen pelikularekin. Horregatik, zehaztasun bat egitea ezinbestekoa da: japoniarrentzat burdinbide hau eraikitzeko lanetan bizia galdu zuten 150.000 lagunetatik gehien-gehienak asiarrak ziren (birmaniarrak, thailandiarrak, indonesiarrak, filipinarrak, korearrak...). Egun gertatutakoa oroitzen duten eraikinek, argazkiek edota aipatutako pelikula ezagunak, aldiz, Thailandian bizia galdu zuten Mendebaldeko 15.000 soldaduen agonia bakarrik islatzen dute. Beharbada Kanchanaburin zenbait biktima gogoan hartzea ez dela beharrezkoa usteko dute, ongi baino hobeto baitakite beraien familiek ez dutela inoiz Thailandian oporrak igarotzeko behar adina diru izango.


39 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna

AGENDA

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Joshua Slocum MUNDUKO SUTEGIAK Galesko gastronomia GOGOAN HARTU Zulo Urdin Handia

HITZORDUAK MAROKO: Moussem. ESKOZIA : Highlands Gathering jaialdia. LONDRES : Great River Race. F LORENTZIA : Rificolana. DUBLIN: Dublin Contemporary jaialdia. N EW YORK : Globo Aeroestatikoen jaialdia. PARIS : Ondarearen Europako Jardunaldiak. VIENA : Vienako Diseinuaren Astea.


hitzorduak IMILCHIL (MAROKO) Moussem Abuztuaren 26tik 28ra Maroko erdialdean kokatutako herrixka da Imilchil, urtero bertan ospatzen den “Moussem� zeremoniagatik ezaguna. Ezkontza-merkatu gisako bat da aipatu zeremonia, non bikoterik ez dutenek bikotea bilatzeko baliatzen duten abagunea. Kondairak dioenez, antzina, bi tribu desberdinetako bi gazte maitemindu egin ziren. Garai hartan hori oso gaizki ikusia zegoen, eta gizartearen konbentzioei aurre egin ezinik, beraien buruak hiltzea adostu zuten maitaleek. Isuri zituzten malkoetatik sortu omen ziren herri inguruan dauden lakuak. Orduz geroztik, bien familiek ospakizuna egiten dute beraien omenez, eta inguruko tribuek egun horixe baliatzen dute ezkontzak ospatzeko. Antropologikoki, ordea, jaialdiak oso bestelako azalpena du: antza, tribuetako biztanleria oso sakabanatuta bizi da inguruotan, eta beraz, ez dute batere erraza bikotekidea bilatzea. Beraz, ekitaldiak gurasoek beraien alabak gizartean aurkezteko balio du. Tribuak Imilchilen egiten dute zita, non gizonezkoek haimak zeharkatzen dituzten gustuko emakume baten bila. Aitzakia horrekin Imilchilen festa handia egiten da, eta ez dira musika, jana eta dantzak falta izaten.

BRAEMAR (ESKOZIA) Highlands Gathering jaialdia • Irailaren 3an Urtero, iraileko lehen larunbatean, Eskoziako hainbat talde batzen dira Braemar herrian Highlands Gathering jaialdia ospatzeko. Princes Royal and Duke of Fife Memorial parkea da jaialdiaren agertokia, non lehia, festa eta naziotasunaren aldarri ozena batzen diren. Erdi Aroan sortu zen jaialdia, XI. mendean, hain zuzen. Gerora, ingelesen inbasio garaian debekatuta izan zen denbora luzez. Baina gaur egun sasoi betean dira bai jaialdia bai Eskoziako kirol tradizionalak ere. Horien artean daude honakoak: harri-jaurtiketa, harri-jasotzea, mailu-jaurtiketa, lasterketa modalitate

bereziak, luzera jauziak... Jaialdi guztia, nola ez, musikaz giroturik izaten da; Eskoziako gaita eta danbor doinu tradizionalak ez dira falta, eta dantza eskoziarren lehiaketek ere jende andana batzen dute. Honako hau ez da Eskozian ospatzen den gisa honetako jaialdi bakarra, zaharragoak direnak ere egon badaude; aldiz, 1848. urtean Victoria erregina bertan izan zenetik, errege-erreginen familiak babesten duen mota honetako jaialdi bakarra da, eta horrek ospe handia eman dio azken urteotan. Braemerera joateko lehendabizi Aberdeenera bidaiatu beharra dago hegazkinez, eta gero bertatik herrira gerturatu. Jaialdirako egun osoko sarrerek 8 libra balio dituzte helduentzat eta 2 haurrentzat.


LONDRES (INGALATERRA) Great River Race Irailaren 17an Irailaren azken aurreko larunbatean Londresek ezohiko itxura eta kolorea izaten du; bere ohiko gristasuna albo batera utzi eta mila kolorez janzten da hiria, zehazkiago esateko, Tamesis ibaia. Izan ere, ibai ezagunak hirian egiten den estropada koloretsu eta dibertigarriena hartzen du. Great River Race izenaz ezagutua, estropada honen historia ez da luzea: 1998. urtean egin zen lehen aldiz, aurreko urtean ospatutako ongintzako estropada baten eredua jarraituz. Ekitaldiak erantzun ezin hobea izan zuen, orotariko taldeak eman baitzuten izena: tabernek, saltokiek, poliziek, suhiltzaile-

ek, indar armatuetako kideek... Guztira 72 parte hartzaile izan ziren orduan, eta 20 ontzi baino gehiago lehian. Urtetik urtera, geroz eta arrakasta gehiago izan du estropadak: azken edizioan 300 ontzik egin zituzten Docklands eta Richmond banatzen dituzten 21 miliak, tartean nazionalitate ezberdineko arraunlari andana zirelarik. Londresera joateko dauden hegaldi merke ugariei esker, gainera, zale asko ere gerturatzen dira hirira. Ontzirik ez izatea ere ez da aitzakia izaten, izan ere, estropadako webgune ofizialak izena ematerakoan ontzi homologatuak alokatzeko aukera eskaintzen du. Aurten, irailaren 17an izango da zita. Goizean abiatuko da estropada Londres erdialdetik, hirigunea atzean utzi eta Surrey inguruan bukatuko delarik lehia. Irabazleek garaikur ederra eskuratuko dute.

FLORENTZIA (ITALIA) Rificolana jaialdia Irailaren 7an XVII. mendetik, Florentzia eta inguruko herriek Rificolona jaialdia ospatzen dute irailaren 7an, egutegi kristauaren arabera, Ama Birjinaren jaiotzaren bezperan. Iraganean, egun horretan, nekazariak inguruko mendietatik jaitsi eta Florentziako Santissima Annunziata basilikara zuzentzen ziren Ama Birjina gurtzera. Bide batez, beraien produktuak saltzeko aprobetxatzen zuten eguna, basilikaren aurreko plazan merkatu handi bat ezartzen baitzuten. Nekazariak oso goiz abiatzen ziren etxetik plazan leku egokiena hartzeko, eta gaua helduta ere oraindik han izaten ziren, paperezko farolak pizturik. Gerora, egun hori ospatzeko, nekazariek izaten zituzten antzeko farolak egiten hasi ziren Florentziako bertako hiritarrak ere, tartean emakume forma zutenak. Rificolona izeneko farolak errez bukatzen zuten guztiek eguna. Argiontzi horiexek eman diote izena denborarekin Florentziako jaialdi nagusienetakoa bilakatu den ospakizunari. 53


hitzorduak DUBLIN Dublin Contemporary Jaialdia Irailaren 6tik urriaren 31ra Irlandako eta mundu osoko 90 artisten lanak izango dira ikusgai Dublin Contemporary jaialdian. Artelanak hirian barrena sakabanatuko badituzte ere, lau espaziotan bilduko dira gehienak: Douglas Hyde galerian, Dublin City galerian, Irlandako Galeria Nazionalean eta Royal Hibernian akademian. Dena den, arreta gune nagusia Earlsfort Terrace izango da. Bertan, besteak beste, Thomas Hirscorn artista suitzarraren titaniozko eskultura bat izango da ikusgai. Aurtengo edizioko partehartzaileen artean Nina Berman, Tania Bruguera, The Bruce High Quality Foundation... nabarmentzen dira.

PARIS

NEW YORK

Ondarearen Europako Jardunaldiak Irailaren 17 eta 18an Artelanak behatu, monumentu ederrez gozatu, leku ezezagunetatik ibili eta normalean itxita egon ohi diren museo eta erakusketak doan bisitatu. Horretarako eta gehiagorako beta izango dute iraileko bi egun hauetan Parisen ospatuko diren Ondarearen Europako Jardunaldietara gerturatzen direnek. Eskaintza oparoa ikusita nondik hasi ere ez dakienarentzat, hirian barrena hainbat ibilbide proposatzen ditu jardunaldien webgune ofizialak. 1991. urtean sortu zuen ekimen hau lehen aldiz Europako Kontseiluak; denborarekin, izandako arrakasta ikusita, 49 herrialdetara zabaldu da.

Globo Aerostatikoen Jaialdia Irailaren 1etik 5era New Yorketik 400 kilometrora dagoen Dansvilleko aireportuak Globo Aerostatikoen Jaialdia hartuko du. Urtero 35.000 bisitari inguru izaten dituen jaialdi hau ikusgarria izaten da. Aurtengoa 30. edizioa da, eta beste behin, Dansvilleko zerua kolore eta forma anitzez jantziko da, paisai ederra osatuz. Musika ere jaialdi honen beste atal aipagarri bat izaten da. Izan ere, lehen eta azken egunean globo aerostatikoak argiztatu egiten dituzte zeruan eta ikuskizun eder hori girotuko duen taldea zein izango den erabakitzeko lehiaketa egiten dute antolatzaileek. Ikuskizunak ikuskizun, globo aerostatiko batean bidaiatxoa egitea baino ezer hoberik ez da izaten.

VIENA Vienako Diseinuaren Astea Irailaren 30etik irailaren 9ra Bosgarren urtez jarraian, diseinuak eta Vienako hiriak bat egingo dute Diseinuaren Astean. Hala, hiriak diseinuari buruz esperimentatu, hitz egin eta eztabaidatzeko abagune aproposa eskainiko dio bertara hurbiltzen den orori. Konferentziak, erakusketak, instalazioak, aurkezpenak... era guztietako formatuan izango da zer ikusi eta zer entzun, betiere diseinuaren alorrean zentratuz. Egun bakoitzerako prestatu duten egitarau zabalaren berri izan eta astea planifikatzeko ekitaldiaren webgune ofizialean sartzea besterik ez dago: http://www.viennadesignweek.at. 54


erakusketak Txillidaren lanek frantziar Estatuan igaroko dute uda Eduardo Txillidaren lanak frantziar Estatuan izango da ikusgai uda honetan, Saint Paul de Vence herrian, hain zuzen. Mendi baten magalean eta itsasertzetik gertu, ingurune paregabean kokatzen da Maeght Fundazioaren egoitza, zeinak artista gipuzkoarraren 140 obra bildu dituen erakusketa honetan. 80 eskultura eta 60 paperezko lanez osatuta, honakoa da artista honen gainean egin den atzera begirako osoena Txillida-Leku museoa itxi zenez geroztik. Azaroaren 13ra arte izango da ikusgai. Sol Le Witten eskultura geometrikoak New Yorken Sol Le Witt artista amerikarraren 27 eskultura, gehienak forma geometrikodunak, ikusgai dira New Yorkeko Udaletxeko plazan. Le Witt (1928-2007) mugimendu artistiko askorekin lotutako artista izan zen, baina arte kontzeptuala eta minimalismoaren esparruan mugitu zen batik bat. Pintura eta argazkigintza landu zituen gaztetatik, baina gerora batez ere bere eskulturengatik bilakatu zen ezaguna. Bere ibilbide oparoan egin zituen lanak mundu osoko hainbat museo eta galerietan izan dira ikusgai 1965etik gaur egunera arte. New Yorken dagoen erakusketa hau da artista honi buruz aire librean egiten den lehena. “Sol Le Witt: Estrukturak, 1965-2006” bildumak errepaso zehatza egiten dio artista handi honen 40 urteko ibilbide emankorrari. Abenduaren 2ra arte izango da ikusgai. Bernar Veneten arte garaikidea Versaillesen Beste behin, arte garaikideak Luis XVI.aren jauregiarekin bat egin du, oraingo honetan Bernar Venet eskultore frantziarraren eskutik. Aipatu artistak okre koloreko bi arku ezarri ditu eraikinaren kanpoaldean. Zehazkiago esateko, 22 metroko luzera duten bi arku multzok osatzen dute eskultura, eta horietako bakoitza zortzi arkuz osatuta dago. Baina honako hau ez da Venetek Versaillesen ezarri duen artelan bakarra: jauregiko lorategietan ere gisa bereko altzairuzko eskulturak jarri baititu. Versailleseko jauregian sartu den hirugarren artista garaikidea da Venet, aurrez Koons (2008) estatubatuarrak eta Murakami (2010) japoniarrak ere izan baitzuten aukera bera. Azaroaren 1era bitartean apainduko dute Versailles Veneten obrek.

Dickens Harlledoteko gazteluan Charles Dickens jaio zela 200 urte betetzen dira aurten, eta horren harira hainbat izango dira idazlearen omenez egingo diren ekimenak. Horietako bat Harledoteko gazteluan (Condette, frantziar Estatua) ezarri duten erakusketa da. Bertan, idazlearen objektu eta eskuizkribuak daude ikusgai, horietako gehienak Dickens museoak, Victoria Albert museoak eta Frantziako Liburutegi Nazionalak denboraldi baterako utzitakoak. Urriaren 28ra arte izango dira ikusgai. Remedios Varoren «amets eta fantasiak» Bigarren Mundu Gerraren eraginez, Europatik Amerikara erbeste masiboa eman zen. Mexikora emakume artista asko iritsi ziren

garai hartan, tartean Remedios Varo bera, Leonora Carrington, Jacqueline Lamba, Frida Kalho... Horiek eta beste askok dute lekua “Remedios Varo y sus contemporáneas” erakusketan. Margolanek, irudiek, eskulturek eta argazkiek osatzen dute bilduma. 2012ko urtarrilera arte izango da zabalik. Arte modernoaren harribitxiak Berlinen Joan Miro, Claude Monet eta Paul Cezanne ezagunen lanek osatzen dute, besteak beste, Berlingo Karslruhe galerian dagoen arte modernoaren erakusketa. Inpresionismotik konstruktibismoraino, kubismotik espresionismoraino, XX. mendeko mugimendu artistiko esanguratsuenen arteko ibilaldia proposatzen du bildumak 200 artelanen bidez. Urriaren 3ra arte izango da ikusgai. 55


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

JOSHUA SLOCUM Itsasoa zerumuga

J

oshua Slocum (1844-1909) izan zen munduari bira bakarrik eman zion lehen itsasgizona. Slocum ez zen, ordea, itsasgizon aparta bakarrik izan, abenturazale sutsua eta narratzaile bikaina ere izan zen. Hala erakutsi zuen bere “Voyage of the Liberdade” (Liberdade itsasontziaren bidaia) lanean, eta, batez ere, “Sailing alone around the world” (Munduan zehar bakarrik nabigatzen) liburuan. Kanadan jaio zen, Eskozia Berriko lurretan, bere aitak nahiago izan baitzuen hara ihes egin AEBetako Independentzia Gerran borrokatzea baino. Aitaren izaera zorrotzak eta itsasoarekiko gertutasunak markatu zuten bere izaera (Joshuaren aitonetako bat farozaina zen). Oso gazte, 14 urterekin, ontzi-mutil lanetan hasi zen; bi urte beranduago, berriz, Atlantikoa zeharkatuz Halifax eta Dublin lotzen zituen merkantzia-ontzi batean hasi zen lanean.

Ontzi-mutil izatetik kapitain bihurtzera Itsasontzi batean izan daitezkeen postu eta kargu guztiak bete zituen Slocumek bere bizitzan zehar. Hondoratzeak eta mutinak bertatik bertara bizi izan zituen, aberastu eta pobretu egin zen. Indonesiatik Japoniara, Australiatik Alaskara, abentura asko bizi izan zituen itsasoan, baina bere bizitzako kolpe latzena ez zion itsasoak eman, bere emazte Virginia A. Walkerren heriotza goiztiarrak baizik. Itsasoan elkarrekin ibili ziren hamabost urtez eta lau seme-alaba ere izan zituzten. Urte batzuk beranduago, hondoa jo eta dirurik gabe geratu ostean, bizitza berri bati ekitea erabaki zuen: Henrietta Elliot bigarren emaztearekin Brasileko kostaldetik jaioterriraino itzuli zen bere eskuekin egindako ontzi batean. Esperientzia horrek zerikusia izan zuen Slocumen etorkizunean. Izan ere, urte batzuk geroago, lagun batek honda58

tutako ontzi bat oparitu zion, eta, konponbiderik ez zuela zirudien arren, lan askorekin eta bere artisautza ezagutzak baliatuz Spray belaontzi ezaguna sortu zuen. 1895eko apirilaren 14an abiatu zen Slocum Bostonetik, eta 1898ko ekainaren27an itzuli zen Newportera, itsasoan barrena hiru urte, bi hilabete eta bi egun igaro ostean. Egindako itsas bidaia luzean askotariko esperientziak bizi izan zituen: ekaitzei aurre egin zien, indiarren erasoaldi saiakerak pairatu zituen bere ontziak, Robinson Crusoeren bizilekutzat hartzen zen San Joan irlan izan zen, Robert Louis Stevensonen alarguna ezagutu zuen, porturatzen zen lekuetan hitzaldiak eman zituen, Henry Morton ikerlaria ezagutu zuen, Napoleon bera erbesteratua izan zen Santa Helena irlan izan zen... Leku guztietan izan zituen jarraitzaileak; hala ere, sarri jendeak sinesgaitz begiratzen zion, eta marmar ugari izaten ziren bere sinesgarritasunaren inguruan. Behin baino gehiagotan erakutsi behar izan zituen bakarrik eta laguntzarik gabe bidaiatzen zuela egiaztatzen zuten frogak.

Azken itsasaldia Dagoeneko 65 urte beteta zituela, Slocum berriro atera zen itsasora, Rio Negro eskualdea, Orinoko eta Amazonas ingurua ezagutzeko asmotan. Ez zen, ordea, gehiago bere berririk izan, eta Spray ontziaren arrastorik ere ez zen aurkitu. Askoren ustez, kapitainak eta bere ontziak bapore baten kontra talka egin zuten. Beste batzuen aburuz, balea erraldoi bat gurutzatu zitzaion parean. Spray mitikoa desagertu zen, baina bere erreplika diren 800 belaontzi baino gehiagok zeharkatzen dituzten egun oraindik ere munduko itsasoak.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

GALES Herensugearen, arkumearen eta porruaren herrialdea

G

ales Ingalaterraren eta Irlandako Itsasoaren artean dago, eta berezko hizkuntza, ohiturak, musika eta gastronomia ditu. Galesko bandera, herensuge gorria duena, herrialdearen ikur nagusietakoa da, nartzisoarekin eta porruarekin batera –asko erabiltzen da-eta porrua Galesko sukaldaritzan–.

Lehen, ez oso aspaldi, Gales meatzeekin, ikatzarekin eta burdinarekin lotzen genuen. Gaur egun, herrialdea larre berdeekin lotzen dugu, baita ur mineralarekin ere, munduko mahairik onenetara heltzen baita botilaratu ostean. Galesko larre zabalek bertako sukaldaritzaren beste ezaugarri batera garamatzate: arkumea jateko ohitura –behikia eta txahalkia jatea ere ohiko bilakatu da azken hamarkadetan–. Izan ere, Gales beti izan da artalde handien herrialdea. Baita emigratzaileena ere. Horietako askok ingelesak era oldarkorrean sartu zirenean alde egin zuten, eta beste artalde batzuk hartu zituzten Argentinako hegoaldean, non herrialdeko plater tipikoetakoa jaten jarraitu zuten: arkume errea, menda fresko saltsarekin. Porrua herrialdearen ikurretako bat denez, barazki hau eta arkumea nahastuta, cawl izeneko platera sortu zuten. Shepherd’s pie ezaguna plater tradizionaletako beste bat da: arkume pastela, patata pureaz lagundua, alegia. Arkume edo txerri gibelaz, tipulaz eta zerealez, faggots izeneko haragi-bola preziatuak egiten dituzte.

Getty Images

Meatzetik larrera

Gaztak, algak eta tea Ogi txigortua, urtutako gaztaz eta gurinaz, sukaldaritza tradizionalaren ohiko osagarrietako beste bat da. Ardi edo behi gaztak ere oso preziatuak dira, eta Galesko plater ezagunenetako batek, Glamorgan saltxitxak, desagertutako gazta mota horren aldaera bat, porrua eta ogi birrindua ditu. Kostaldean arrain eta itsaski ugari dago, akuikulturaren gorakadaren ondorioz. Berberetxoak eta algak oso ohikoak dira. Zapoa, algekin lagundua, esaterako, ohiko platera da Galesko

kostaldean. Honelako plateretan ardo zuria primerako osagarri bihurtzen ari da azken urteotan, 70eko hamarkadan mahastiak ustiatzen hasi ziren-eta Galesen. Tradizio askoz handiagoa du, ordea, garagardoak: XIX. mendean ere baziren garagardoa ekoizten zuten fabrikak. Baina tradizioa nabarmendu nahi badugu, Galesko whiskya aipatu beharra dago: IV. mendekoa da. Tea ere izugarri preziatzen dute galestarrek. Pembrokeshire inguruan berezko tea egiten dute herrialdeko landareak erabilita. 59



GoGoan hartu

Thinkstock

ZULO URDIN HANDIA Belize

Belizetik ehun kilometro ingurura, Lighthouse arrezifeko atoloian, zulo izugarri bat dago uretan. Zulo Urdin Handia bezala ezagutzen da eta munduko bigarren koral-arrezife handiena da. Zirkunferentzia formako zulo honek 300 metroko diametroa eta 140 metroko sakontasuna ditu; bertara sartzeko, berriz, 30 metro baino gehiago egin behar dira behera urpean. Karibe itsasoan dagoen zulo hau azken izozte garaian gizakiaren bizileku izandako kobazulo multzo batek osatzen du; garai hartan, itsasoaren maila askoz ere baxuagoa zen. Orain dela 12.000 urte sortu zela kalkulatzen da, lurra izoztuta zegoenean; gerora, izotza urtzerakoan uraren mailak gora egin zuen, eta eremu horretan zeuden leizeak urez be-

te ziren, gaur eguneko itxura hartuz. Sakontasun ezberdineko guneak dituenez, uraren kolorea desberdina da zuloaren puntu bakoitzean, goitik hartutako argazki honek argi eta garbi erakusten duen moduan. Txoko eder honi fama eman ziona Jacques-Yves Cousteau esploratzailea izan zen. Bere ustez, leku hau urpekaritza egiteko munduko hamar txoko onenetako bat zen. Eta halaxe izango da, urpekaritza maite dutenentzat benetako paradisua baita Zulo Urdin Handia gaur egun ere. Bertako ur gardenetan itsas fauna aberatsa aurki daiteke, marrazo mota ugari esaterako. Itsasontziz eta hegazkinez bidaiak antolatzen dira bertara; ausartenek uretara ere jauzi egiten dute urpean ezkutatutako aberastasun guztia deskubritzeko. 61


liburuen txokoa

Brasilia Testua: Arthur RĂźegg | Argazkiak: RenĂŠ Burri | Verlag Scheidegger & Spiess AG, 2011 | 224 orrialde. 86 euro

Utopia baten garapen bisuala Rene Burri (Zurich, 1933) argazkilari entzutetsua da nazioartean. Magnum agentzia mitikoan aritua, 1958an Hego Amerikan zehar egindako bidaia batean izan zuen lehen kontaktua Brasiliarekin. Garai hartan hiria eraikitze fase betean zen; hiria baino gehiago utopia zen. 1956an hasi ziren Oscar Niemeyer arkitektoaren diseinuak praktikara eramaten; poliki-poliki hiria itxura hartuz joan zen, 1960an Brasilgo hiriburu ofizial izendatu zuten arte. Urte horietan zehar Burrik hainbat bidaia egin zituen bertara, hiriaren prozesu urbanistikoa bertatik bertara ezagutuz eta argazkien bidez jasoz. Eraikinak, etxebizitzak, kaleak... biltzen zituen bere kameraren bidez, baina baita bertako hiritar, langile eta auzo pobretuen eguneroko latzena ere. Arthur RĂźeggen testuez lagundurik, Brasilgo hiriburuaren historia bisuala osatu du Burrik lan mardul honetan, garai bateko eta gaur egungo irudiekin.

Roumeli: Viajes por el norte de Grecia | Patrick Leigh Fermor | Acantilado, 2011 344 orrialde. 24 euro

Greziako txoko galduetan barrena Bidaiari sutsua izan zen Patrick Leigh (Londres, 1915Worcestersgire, 2011). Hala erakusten dute munduan barrena egin zituen bidaia guztiek eta beraien fruitu izan ziren lan literario oparoek. Kasu honetan, Grezia iparraldean barrena bizitakoak dira lan honek dakartzanak. Leigh Adriatiko itsasoaren inguruan ibili zen, Mazedonian eta Korintoko golkoan barrena. Bertan, Greziako txoko eta tradizio ezkutuenak deskubritu zituen: tontorretako etxoletan bizi diren artzain nomadak (sarakatsani-ak), baina baita Meteorako monasterioak eta Kravara inguruetako herri galduak ere.

)

Pueblos con encanto del Pirineo | Juan Gavasa, Ainhoa Camino | Sua edizioak, 2011 | 296 orrialde. 21 euro

Edertasuna aitzaki Pirinioek deskubritzeke dauden txoko ugari dituzte oraindik ere. Hala erakusten dute lan honetan aipatzen diren 70 herrixkek. Pirinioen alde bietara kokatutako herrixka hauetako bakoitzak du ezkutuko altxorren bat: ondare historiko oparoa, eliza edo monumentu ederren bat, kokapen ezinhobea, ingurune ikusgarria, edota, besterik gabe, edertasun basatia. Izan ere, edertasuna aitzakia ezin hobea izaten da paisaia berriak ezagutzeko. Eta Gavasak eta Caminok argi uzten dutenez, edertasuna gutxien espero den txokoetan aurkitzen da sarritan.


Tsiganes et Gitans Testua: Jean-Paul Clébert Argazkiak: Hans Silvester La Martiniére, 2011 237 orrialde. 44 euro

Ijitoengandik ikasiz Mila urtez, munduan zehar bidaiatu izan dute ijitoek, bidean aurkitutako muga oro gaindituz. Leku berrietara joz, kultura arrotzetan finkatu dira, nahiz eta asko nomadak izango diren betiko beraien bihotzetan. Sarritan gaizki begiratuak edo ez onartuak izan badira ere, Hans Silvester argazkilariaren esanetan, «naturari lotutako bizimodu txalogarria» da beraiena. Silvester berak denboraldi luzeak eman zituen Europa eta Ipar Amerikako ijito taldeekin bizitzen. Bizipen horien emaitza da lan hau, frantsesezko testuekin.

Un paria de las islas Joseph Conrad Barataria, 2011 352 orrialde. 18 euro

Mundua ulertzeko erak Joseph Conraden bigarren nobela honek Peter Willems du protagonista. Inolako moralik gabeko gizona da, eta, Makkasarren izan duen eskandalu batetik ihesi, indigenen herrixka baten hartuko du babes. Hala ere, elkarbizitza ez da batere samurra suertatuko: Willemsen izaera gogorrak eta bertakoen bizimodua ulertzeko erak talka egingo dute, ongiaren eta gaizkiaren arteko hausnarketa bultzatuz irakurleari. Istorio hau lehen planoan dela, bigarren protagonista nagusia natura bera da nobela honetan: paisaia ederrek, misterioaz inguratutako txokoek, magia puntua eransten diote kontakizunari.

Eskozia. Guia de viaje Testua: David Revelles | Arg: Oscar Elías | Baigorri, 2011 215 orrialde. 11,95 euro

Eskoziako gidarik osoena Gida turistikoen eskaintzarekin jarraituz, ale berri bat dakar Mugalari bildumak. Honako hau da Eskozia goitik behera ezagutzeko gidarik osoena. Herrialde honen inguruko guztia eskaintzen da bertan, koloretan: Eskoziaren historia, Edinburgo hiriburuko gida eta mapa zehatzak, Glasgow hirian 48 ordu zoragarri pasatzeko gomendioak... Eskozian barrena egin daitezkeen zazpi ibilbideren proposamenak ere aurkituko dituzu: Uharteetako Ibilbidea, Whiskyaren Ibilbidea, Naturaren eta Abenturaren Ibilbidea, Gazteluetako Ibilbidea...

Viajeras de leyenda Pilar Tejera Casiopea, 2011 367 orrialde. 18 euro

XIX. mendeko emakume bidaiariak Liburu honetan XIX. mendean hainbat emakumek egindako bidaiak biltzen dira. Munduan zehar abentura bila ibili ziren emakumeak dira hemen protagonista. Horietako askok dena izan zuten kontra: ohitura sozialak alboratu beharra, matxismoa, dirurik ez izatea, bakarrik ibiltzea... Hori bai, toki askotan, emakume izate hutsa zen arazo. Hala ere, horrek ez zituen kikildu, eta, oztopoak oztopo, beraien bizitzetako esperientziak bizi izan zituzten. Bidaiari askoren esperientziak kontatzen ditu egileak, hala nola, Isabella Birdenak. Besteak beste Kurdistanen, Japonian, Australian eta Txinan barrena ibili zen Bird. 59


60


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.