2011 Iraila 39.zbk / 1,5€
haizetara
ZAZPI
32 Hibai AGORRIA 40 Javi JULIO 48 THINKSTOCK 24 Alfons RODRIGUEZ Aurkibideko argazkiak: 06 Eva PAREY 16 Koldo GARCIA Azaleko argazkia: EVA PAREY
argitaratzen du: Astero. Herritar Berri SLU. diseinua eta Maketazioa: Eneko Napal argazkiak: Argazki Press erredakzioa: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net egoitza: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. Lege gordaiLua: SS-238-2008 inPriMatzen du: Printek Inprimategia. Zamudio
32
24
aurkibidea
06 NEW YORK
Brooklyn, Chinatown... kolore eta itxura askotako auzoek bat egiten dute etxe orratzen hirian
16 BASILEA
Europa osoko ekoizpen farmazeutiko handiena duen Suitzako hiriak giro bizi-bizia du
24 SOLENTINAME
40 BENGALURU
Balio historiko ezezaguna eta giza Indiako bosgarren hiri jendetsueaberastasun itzela batzen dira nean 6 milioi pertsona bizi dira, Nikaraguako irlatxo hauetan etengabeko zalaparta kaotikoan
32 ALBI
Erdi Aroko garaiak gogoan, hiriaren estetikak naturarekin bat egiten du, Tarn ibaian barrena
48 TUBATAHA
Tiburoi balea izugarritik hasi eta itsas zaldi 単imi単oraino, milaka espezieren babesleku da
48
16 40
06
4 04 MUNDUARI BEGIRADA Nakuru lakua, hegaztiak ikusteko munduko leku onenetarikoa 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, Munduko sutegiak, bidaiariak, punta-puntako lekuak... 3
Munduari Begirada Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto
nAKURU lAKUA Kenyako altxor ugarietako bat da Nakuru lakua. Rift haranean kokatua, hegaztiak ikusteko munduko lekurik onenetarikoa da. Izan ere, ia urte osoan zehar flamenko arrosez beteta egoten da –neguan bi milioi inguru biltzen dira–. Arrazoia sinplea da: inguru honetan spirulina deituriko alga bat dago, hegazti honen jaki gustukoena izateaz gain bere plumei kolore arrosa ematen diena. Munduan dauden flamenkoen erdia baino gehiago bizi da inguruotan. Hori bai, ez daude bakarrik: pelikanoak, marabuak, lertxunak, zikoinak, arranoak... ere izaten dira. Orotara 450 espezie desberdin biltzen dira lakuaren ingurumarietan. Ikuskizuna, beraz, erabatekoa da.
5
estua eta argazkiak E*a Parey
NEW YORK
mitoa edo errealitatea
Kosmopolita eta multikulturala, artea eta modernotasuna gordetzen ditu etxe orratzen oihan berezian. Hiriko erdigunea, Manhattan, uharte zaratatsu eta zalapartaria da, mota guztietako auzoak dituena, eta ez du zerikusirik Brooklynekin, New Yorkeko hirigune jatorrenarekin. Aukeren hirian etengabe sortzen dira joera berriak. Izen handiko artista, zinegile eta idazleek bultzatu dute hiriaren inguruko mitoa. 8
ukeren lurraldean, hemen edozer gauza egin daitekeenaren irudipena sortzen da. Oroimenean, Frank Sinatrak abesten zuen “New York, New York” abesti mitikoaren errepikak entzuten dira: «If you can make it here, you will make it everywhere». Etengabeko migrazioen jomuga, New York hiriak era eta etnia askotako jendetzak, desberdinak bezain orekatuak, hartzen ditu. Woody Allen, Barbara Streisand, Lou Reed edo Paul Auster bezalako artista ospetsuen sorleku, beren artearekin egungo gizarte estatubatuarraren eredua sortzen lagundu duten Andy War-
Uda sasoian, Central Parkeko belardiak hiri barneko hondartza bilakatzen dira; eguzkia hartzen egoten da jendea, bainujantzi eta guzti, ezkerrean ikusten den eran. Lerroon azpian, Chinatowneko merkatu bat eta Midtown auzoa.
holen, Louis Armstrongen edota Robert Franken mailako talentu ugari bizi izan dira New York hirian. Manhattan, jazz musikariek XX. mendearen hasieran hiria bereganatu zutenetik “Etxadi handia� esan ohi zaiona, uharte zalapartatsua da, kolore eta itxura askotako eraikinak eta auzoak dituena. Brooklyn, berriz, joera berriek geroz eta garrantzi handiagoa duten barruti lasai modura agertzen da, Manhattan ez bezala, East Riverren beste aldean. Brooklynetik begiratuta, Manhattaneko eraikinen ikuspegia berebizikoa da, hango etxe orratz guztiak banan-ba-
nan ikusten baitira. Williamsburg auzoaren ondoan dagoen Greenpoint kaia edota Manhattan hegoaldearekin bat egiten duen Brooklyn Heights auzoa, paisaia arkitektoniko hori miresteko aukera ematen duten lekuak dira. Merezi du Brooklyneko zubi esekia oinez zeharkatzea Manhattaneko etxe orratzen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko; 20 minutuko ibilaldi laburra da, Manhattaneko finantza auzora eramango gaituena.
Downtown: finantza gunea Behe Manhattaneko Wall Street auzoa finantza arloko transakzioen gune na-
gusia da. Auzo horretako kaleetan, goiz erdian, nabariak izaten dira jende uholdeak, exekutiboak ilara luzeetan pilatzen baitira presako janarien saltokietan. Auzune horretan, New Yorkeko burtsa bisita daiteke, edo Zero Gunearen berreraiketa, aurrera pauso handiak egiten ari den World Trade Center berriarekin. Hegoalderago, Hudson ibaiaren ertzetik joanez, oso ibilaldi atsegina egin daiteke Battery parkeko pasealekuan. Kaian ferry bat hartu eta Askatasunaren Estatua eta Ellis Island bisita daitezke; uharte txiki horretara heltzen ziren, hain zuzen, XIX. mendean etor9
kinak ekartzen zituzten zamaontziak. 1911n, berriz, hainbat egunez portuko sarrera-irteerak oztopatu zituen 150 euskaldunen taldea heldu zen beren txapel eta guzti. Garai hartako “New York Times” egunkariko kronikariaren arabera, «azken aldian heldu den talderik bitxiena» omen zen. Hantxe atxikirik eduki zituzten harik eta hirian New Yorkeko agenteek hizkuntza ulergaitz hura itzuli ahal izango zien euskaldun bat aurkitu zuten arte. Iparralderago, Mulberry Streeten inguruan hedatutako bi auzo berezi daude: Little Italy eta Chinatown. Bien artean Canal Street dutela, kale bat zeharkatzea aski da herrialde batetik bestera joateko. Village auzotik jarraituz, garaiera txikiko etxe sailak ageri dira, 10
Hudson ibaiaren ertzetik ibilaldi ederra egin daiteke Battery parkeko pasealekuan barna. Goian, bertako ilunabarra ikus daiteke. Lerroon gainean, ezkerrean, Midtown auzoa, non erritmoa frenetikoa izaten den. Azkenik, kontzertu bat Harlemen, musikari estu lotutako auzoan.
Downtongo edo Manhattan Midtowngo etxe orratzekin kontraste eginez. East Village goraka doan auzoa da, bere kaleetako night club eta coffee shop ugarirekin pixkanaka SoHo auzoko bohemio bizieraren lekua hartzen ari dena. Avenue B 151 hiribidearen inguruan, The Bird esan ohi zioten Charlie Parker saxofoi jotzailea bizi izan zen auzoan, gauez irten ahal izateko aukera ugari da-
go. Robert de Nirok bere TriBeCa auzoan irekitako Nobu jatetxea da nabarmenetako bat: hiriko jatetxe japoniar onena omen da. Aktorea eta Nobu Matsuhisa sukaldari japoniar ospetsua elkartzean sortu zen Nobu jatetxea eta oso menu gozo eta erakargarria eskaintzen du hara joateko modua dutenentzat. New Yorkeko etxadiak hain zabalak izanik, ibilaldi luzeak ere ezinbestekoak izaten dira; beraz, nahiko baliagarri izan daiteke joan-etorriak egiteko metroa erabiltzea. Hiriko kale nagusien egitura irudikatuz, lurpeko bide-sare zabalak auzo guztiak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen du. Hemen, bai turisten oroigarrietan, bai supermerkatuetan erosteko newyorktarren poltsetan, denetan “I Love NY” eslogan ospetsua ida-
tzirik ageri da. 75eko krisiaren ondoren hiria sustatzeko egin zen publizitatekanpaina indarrean egon da gaur egunera arte eta mundu guztiko jendeak erakusten du Milton Glaserrek diseinatutako logotipoa.
Egunez nahiz gauez, mukuru beteta izaten da beti Times Square. Goiko irudiak bertako gaueko giroa erakusten du. Beherago, ezkerrean, Hassidin auzo judutarreko eskola autobus bat, Harlemen. Eskuinean, azkenik, Brooklyn Heights auzoko haurrak eskolara bidean.
Midtown: hiriko oihana Times Square antzokien auzoko erdigunea da. Hemen erritmoa frenetikoa izaten da eta pertsona ospetsuak egun osoan ibiltzen dira bertan, nahiz eta gauean ikusgarriagoa izan. Estolderietako taparen batetik ohiko ur-lurruna irteten den bitartean, semaforoen aurrean jendetza izugarria pilatzen da. Oso zirkulazio astuna izaten da eta hiriko paisaian nagusi dira taxi horiak. Enparantza hau eta Empire State Building
enblematikoa, 1933an filmatutako “King Kong� film mitikoaren agertoki izan ziren. Filmaren amaieran, lau hegazkinek tiroz botako dute Gigantophitecus-etan oinarritutako Kong gorila, garai hartako hiriko eraikin garaienaren gainean. Irailaren 11ko atentatuen ondoren, tamalez, Empire State Building eraikinak hiriko garaiena izatearen ohorea berreskuratu zuen.
Bryant Park Midtowni bizia ematen dion parkea da. Han ohikoa da lagun talde txikiak harmonian yoga –edo taitxi– ariketak egiten ikustea. Parke txiki ezagun horretan, doako jarduera ugari izaten da egunero Manhattaneko erritmo frenetikoari aurre egin ahal izateko. Gauetan, berriz, udako kontzertuez goza daiteke. Parkeaz harago, eraikin handiak lehian hasten dira zein garaiago eta bereziago izan. Auzo honetakoak dira Rockefeller Center eraikin multzoa, Chrysler eraikina, Radio City Music Hall ikuskizun aretoa, MoMa museoa, Nazio Batuen Erakundeko egoitza eta hiriko Geltoki Handia. Iparraldean Carnegie Hall dago, munduko kontzertu areto handienetako bat. Areto horretan, ez dute abestu 11
St. Nick´s Jazz Pub eta antzeko klubetan bazter guztietako artistak biltzen dira gauero. Argazki honetan saxofonista bat ageri da Harlemeko klub horretan. Eskuinean, exekutibo bat Midtownen.
Barbara Streisand, Judy Garland, Ella Fitzgerald edo Frank Sinatra bezalako kantari ospetsuek bakarrik. 1942an, Bartzelonako Somorrostro auzoko neskato ijitoak ere, Carmen Amayak, arrakasta handia izan zuen, bere kontzertu guztietako sarrerak agortuz. Hiri osoa bere mendean hartu eta, harrezkero, zinemako ibilbideari ekin zion Orson Wellesen eskutik. Esaten dutenez, emankizun batetik bestera, konpainia Waldorf Astoria hotelean ostatu harturik zegoela, bezeroak kexatu egin omen ziren solairuetan gelan erretzen zituzten sardinen usaina izaten zelako; horregatik, apartamentu batzuetara aldatu behar izan omen zituzten. Musika maite dutenentzat, hiri ezin hobea da New York. Udan, aire zabaleko musika izaten da noiznahi, hiriko 12
Washington Square, Central Park edo Battery Park parkeetan. Uztailean Summer Stage jaialdia egiten da eta bertan opera kontzertuez ere goza daiteke garaiz samar ibiliz gero. Denboralditik kanpo, Upper East Sideko The Carlyle kafetegira joateko aukera dago, astelehenero han izaten baita Woody Allen bere klarinete eta guzti New Orleans Jazz Bandaren emanaldi zoragarrietan.
Central Park: iheserako oasia Metropoli handiari bizia ematen dion 3,4 kilometro koadroko oasi horrek, hainbat aintzira artifizial, Belvedere gaztelua eta aisiarako zenbait gune ditu, newyorktarrei egunerokotasunetik ihes egiteko aukera emanez. Udan, Central Parkeko belardi ederrak hiri-hondartza bilakatzen dira eta bertan eguzkia ere
har daiteke bainujantziarekin. Parkearen izena duen auzoan, berriz, hainbat leku interesgarri daude. Hegoaldean, 5. hiribideak eta 57. kaleak bat egiten duten lekuan dago Audrey Hepburnen ametsetako bitxitegia, “Gosaria Tiffany’s-en” filmekoa. Oso esperientzia berezia da Tiffany’s-en sartzea. Upper West Siden, parkeko mendebaldeko sarreratik gertu, Dakota Building eraikin sonatua dago; eraikin «madarikatutzat» jotzen dute, 1968an han filmatu zelako Roman Polanskiren “Rosemary’s Baby” filma, eta 1980an, abenduko gau batean, John Lennon hil zutelako eraikineko sarreran bertan, Yoko Onorekin etxera itzultzen ari zela. Upper East Siden, aldiz, alde batera utzi ezinezko bi museo bisita daitezke: Guggenheim eta Metropolitan Museum of Art, hain zuzen ere.
Union Squareko metro geltokia lepo beteta egoten da goizeko lehen orduetan. Azpian, Brooklyneko Williamsburg auzoko taberna bat ageri da. Azkenik, Midtown eta Brooklyneko zubiaren bistak, gauez.
Sustrai afroamerikarrak Duke Ellington babestu zuen garai bateko etxalde auzoa da Harlem, eta bertan burutu ziren Ella Fitzgeralden eta Louis Armstrongen lehen emanaldiak ere. 1929. urtean, amerikarrek koloreko gutxiengoen aurrean zuten joera baztertzailearen lekuko izan zen auzo honetan Federico Garcia Lorca, eta horren eraginez gorroto bizia hartu zien ohiko amerikanismoari eta kapitalismoari. New Yorkeko gizartearen kontraesan sakonak daude, hain zuzen ere, Lorcaren “Poeta en Nueva York� poema liburuaren oinarrian. Gaur egun, auzo lasaia eta multikulturala da Harlem, musikari estuki lotutakoa oraindik ere. Martin Luther King eta Malcom X buruzagi beltzen oroitzapenak ere bizirik dirau 14
auzoko giroan. Harlemen, auzoko elizetan abesten da oraindik ere gospelik espiritualena, eta St. Nick’s Jazz Pub bezalako klub bakan batzuetan bazter guztietako artistak elkartzen dira egunero musikarik onena asmatzeko. Marjorie Elliot bezalako erretiroa hartutako artistek ere, jazz jatorreko kontzertuak antolatzen dituzte beren etxe erosoetan, euren lagun eta ezagunentzat.
Brooklyn: New York jatorrena Hegoaldean, zubi esekiak baino harago, Brooklyn Coney Island bertaraino hedatzen da. Gaur egun suspertzen ari den Williamsburg da barruti horretako ohiko auzoetako bat. Geroz eta artista gehiago bizi dira performanceak ia egunero izaten diren adreilu gorriko etxa-
beetan. Kale batzuk igarotzea aski da zalaparta utzi eta Hassidimera heltzeko; lasaitasunagatik eta soiltasunagatik urduritasuna eragiten duen judutarren auzora, alegia. Kafetegietan, jendea garai batean bezala elkartzen da: alde batean gizonak eta bestean emakumeak. Badirudi denboran zehar bidaiatu eta oraindik telebistarik ez zegoen garaian zaudela; hala ere, bazter guztie-
tan ageri da telefono mugikorrari atxikirik dagoen ile kiribileko ortodoxoaren ohiko irudia. Auzotik irten ondoren, iparralderago, garbitegiak eta jatetxeak txandaka azaltzen dira. Auzo latinoko aniztasunak eta Karibeko doinuek lehengo erritmoa emango diote berriro inguruneari. Brooklyn auzoan hazi zen “New Yorken maitale nagusia”, Woody Allen.
Maitasun hori begi bistan gelditu da mitoa islatu eta hedatu duten haren film ugaritan, bereziki “Manhattan” bikainean. Hiriko irudi sinboliko batzuen ondoren, hasiera-hasieratik dio protagonistak «New York nire hiria izan da eta nire hiria izango da beti», atzealdean George Gerhswinen “Raphsody in Blue” doinuaren akordeak in crescendo entzuten diren bitartean.
Suitzan eta munduan
BASILEA estua
aizea Bar enilla
rgazkiak
oldo Gar ia
Hiri bitxia da Basilea, edo hala dirudi hainbat aurreiritzirekin iristen bazara bere ateetara. Esaterako, hiri guztiz industriala dela, beste Suitzako hiriekin konparatuta xarmarik gabea. Edo, Suitzan egonda, hiria polita ez bada ere, mendien ikuspegi ikaragarriak izango direla bertatik. Edo, suitzarra izanda, hiri lasai, isil eta akaso aspergarri xamarra izan daitekeela. 18
skorentzat, Basilea ez dago Suitzan bisitatu beharreko hirien zerrendako goiko postuetan. Ez du Interlakeneko paisaia txundigarririk, ez du Luzernakoa bezalako zubi ederrik, ez du Zurichekoa bezalako lakurik. Hasteko, Suitzan horren ezagun den farmazia industriaren hiriburua da Basilea, eta, ondorioz, gune industriala. Eta lurralde helvetiarretara gune idilikoen bila doanak, noski, ez du fabrikaz betetako hiririk ikusteko gogorik. Hor dago, ordea, Basilearekiko lehen aurreiritzi okerra; Europa osoko ekoizpen farmazeutiko handiena badu ere, horrek ez du hiriaren lilura estaltzen. Zinez, hiri liluragarria da Basilea, alde zahar ederra gorde duena, eta bizitasun handia eskaintzen diona biztanle zein bisitariari. Izan ere, suitzarren metodologia eta ordenaren famari jarraiki, zonalde industriala eta alde zaharra ondo banatuta daude. Gainera, azken urteotan beste garaietako eraikin zikin eta itsusiak desagertu egin dira ingurune industrialetatik; horien lekua nazioarteko arkitektoen eraikinek hartu dute, Basilea eraikuntza garaikidearen turismo puntu aipagarri bihurtuz.
Basileako alde zaharra da hiriko gunerik biziena. Lerron azpian ageri dena erdialdeko kale bat da. Ezkerrean, hiriaren sarrera ageri da Spalentorretik.
Guztia tamaina eskuragarrian Basilearen ezaugarririk esanguratsuena, beharbada, oraina eta iragana espazio eta une berean uztartzen jakitea da; hiri moderno eta aurrerakoia da zenbait alderditan, tradizioari eta historiari lotutakoa beste askotan. Eta hori ez da erronka makala. Megapolisek bakarrik izaten dute normalean gaitasun hori, Londres bezalako hiri erraldoi, historiko eta superpopulatuek; Basilea, aldiz, Hego Euskal Herriko edozein hiriburu baino txikiagoa da, bere konurbazioa 700.000 biztanle izatera iristen den arren. Bitxiena, eta hiriari pertsonalitate berezia ematen diona, konurbazio horren izaera da, hiru herrialde desberdinetan zabaltzen baita. Basilea Suitzako iparraldean dago, hain zuzen ere Frantzia eta Alemania lurralde helvetiarrarekin elkartzen diren lekuan; horrek herrialdeko beste hiriek nekez lortzen duten giro internazionala ziurtatzen dio. Alemaniatik Basileara iristea, esaterako, ezin errazagoa da: autopistan bertan bidesari batera iritsi eta beharrezko pegatina edukiz gero (Suitzako autopistetan ibiltzeko erosi beharrekoa), inolako iden-
tifikaziorik erakutsi gabe egiten da aurrera. Bertakoek egunero pasatzen dituzte mugak bizikletan edo kotxez. Ez dago Basilea Weil hiri alemaniarretik edo Saint Louis frantziarretik banatzen duen hesirik, ez fisikorik ez psikologikorik. Hirian argi nabarmentzen da hori, hasteko, bertan hiru lurraldeetako biztanle eta langileak daudelako; frantsesa, alemaniarra eta Suitzako alemaniar dialekto guztiz desberdina entzuten dira parez pare kafe eta dendetan. Basileako Unibertsitateak jatorri anitzeko ikerlariak ditu, lurraldeko gainontzekoek baino gehiago. Eta gonbidatu gaituen lagun alemaniarrak, bere familiarekin han bizi dena, lana izaten jarraitzen duten bitartean bertan geratuko direla ziurtatu dit: ÂŤAlemania bezalakoa da, baina hobeaÂť. Zergatik den hobea galdetzerakoan, azkar datorkigu erantzuna: dena dago garbi, dena ondo zainduta; gizarte zerbitzuak (haurtzaindegia kasu) bikainki antolatuta daude eta doanik dira; gutxi dira parke batetik hurbil kokatzen ez diren etxeak, zonalde berde bat eskura ez dutenak; kultura eskaintza zabala da, eta umeentzako prestatutako espazioak ugariak. 19
Hots, Suitzako prototipoetan sartzen diren ezaugarri guztiak. Baina, aldi berean, bizimodu eta giro aldetik, Suitzaren ezaugarri diren zurruntasuna eta kontrola beharrean, hiri animatu eta bizia aurkituko dugu edozein kale bazterretan. Gainera, hiriak Rin ibaiak eskaintzen dion mikroklima berezia du, Mediterraneoko aireaz epelduta, eta negu hotz eta gogorrak guztiz saihesten ditu. Eguzkipean, terraza batean goxogoxo, erosketak egiten, paseoan edo kanpoan bazkaltzen ari diren gazteen joan-etorriak ikusiko ditugu, eta kontuarengatik ez balitz –Euskal Herrikoa baino hiruzpalau aldiz altuagoa izango da!–, Suitzan gaudela ahaztuko genuke, eta europar hiriburu chic batean imajinatuko genuke geure burua.
Zaharra bizi Basileako alde zaharra historia luzeko zonalde erakargarria da, hiriko gunerik biziena. Rin ibaiaren bi aldeetan banatuta dago, Grossbasel eta Kleinbassel; hots, Basilea handi eta txikia. Bi zubi garrantzitsuk lotzen dituzte elkarrekin bi aldeak, eta horrez gain, ibaiaren korrontea erabiliz batetik bestera bidaia egiten duten bi ontzi ere badaude. Ibaiertzetan ere nabarmentzen da bi aldeen arteko tartea: Grossbaselen eraikin monumentalenak daude, eta hiria, arro eta indartsu, uretara amiltzen da, lorez inguratutako etxe-harresi antzeko bat sortuz. Kleinbasel, aldiz, ibaiari irekitzen zaio, beste garaietako kaiak zirenak zuhaitzez jositako pasealekuak eta piknikak egiteko guneak direlarik egun; paseoan ibiltzeko gune ezin hobeak. Ez da harritzekoa 20
Giro animatu eta bizia aurkituko dugu Basileako kaleetan. Klima goxoa lagun, udaletxearen aurreko merkatuan erosketak egiten edo kale nagusietatik paseoan dabilen jendearen joan-etorria etengabea da, eskuineko bi irudiek erakusten duten moduan. Orrialde honetan, goitik behera, Tessinako janari postu bat, Basileako inauteri ezagunak, Basel Rathauseko bi xehetasun eta hiriko iturri zahar baten irudia.
arratsalde partean lagun talde handiak uraren ondoan eserita ikustea, zerbait jaten, gitarra jotzen edo, besterik gabe, hizketan. Bi zubien artean aurkitzen den zonaldean kafetegi eta jatetxeek haien terrazak zabaltzen dituzte, lasaitasun eta ikuspegi ederrari etekina ateratzeko asmoz; hori bai, asko dira uraren alboan esertzea nahiago dutenak. Kleinbaseleko ur fronteko etxeak txikiak eta maitagarriak dira; Grossbasel beste kontu bat da. Batetik, beste guztien gainetik altxatzen den katedrala dago, XI. mendean eraikitzen hasitakoa, eskultura bikainaren erakusle eta hiriko pertsonaia ezagunenaren ehortz-leku: Rotterdameko Erasmok bere azken urteak bertan pasa zituen, eta hemen dago egun ere bere gorpua. Suitza izanik elizaren erreforma anitzen sorleku, ez da harritzekoa Johannes Calvinek urte luzeak eman izana hirian ikasten. Katedralaren inguruko zonaldea lasaia da, palazioz eta egoitza dotorez betea, egun Suitzako unibertsitate zaha-
rrenaren eraikin bihurtuta asko eta museo beste anitz, hiriak bere tamainarako museo kopuru itzela baitu. Hori bai, kale pare bat muinoan behera hartzea besterik ez dago biziz beteriko kale nagusietara iristeko. Asteburuetan batez ere, jendez lepo izaten dira; merkatura joan, dendetatik pasa, ibilaldi bat egin edo lagunekin cappuccino bat hartzeko italiar kafetegi batean esertzen direnak. Kale nagusien helmuga eta buru, Udaletxearen plaza, 1514ko eraikin gorri ikaragarria errege.
Bada zer ospatzerik Kale hauek ohituta daude mukuru beteta izatera, bai eguzkiaren distirak eraginda, bai negu parteko inauteri itzelen aitzakian. Inauteriak ez dira herrialde beroetako kontua soilik: germaniar kulturako herrialdeetan ere garrantzi handia dute, eta Basileakoa Suitzako famatuena da. Inauterietako astelehenean hasten da jaia, goizeko lauretan, hiriko argi guztiak itzali eta lagun taldeak beraiek egindako linterna handiekin ateratzen direnean kalera. Ondoren, hiru egunez luzatzen da
Iraganak eta orainak bat egiten dute Basilean; eskuinean, eraikin moderno baten fatxada, eta, behean, Sankt Alban auzoko etxeetako baten terrazatxo bat. Lerroon azpian, azkenik, ilunabarrean ibai ertzetik hartutako hiriaren irudi ederra.
ospakizuna; waggis izeneko mozorro tradizionalak soinean, buru-belarri murgiltzen dira herritarrak jaietan. Bestelako topaketak ere baditu Basileak, batez ere bere kongresu zentroaren inguruan. Bi dira zitarik aipagarrienak: erloju eta bitxigintzaren feria, martxoan, eta Art Basel, munduko arte garaikideko feriarik garrantzitsuena. Bietan merkatua pozez zoratzen da, milioiak mugitzen baitira eskuz esku, ikusle arruntak galtzen dituen transakzio zoroetan. Horrelakoetan lekuz kanpo sentitzen denarentzat, Basileak badu plan alternatiboa: Wettstein zubia gurutzatu, eta honen alboan geratzen den Sankt Alban auzoan galdu, antzinako harresi eta erroten artean, hiriaren iraganak eta orainak bat nola egiten duten ezagutuz. 23
SO
Nikaraguako altxor ezkutua
LENTINAME estua eta argazkiak Al ons
odriguez
Artxipielagoa osatzen duten 36 irletako bat da La Venada, lerroon azpian ikus daitekeena. Eskuinean ageri dena Nikaragua lakua da. Ezkerrean, bi neskatila euritik babestu nahian.
Nikaragua lakuaren hegoaldean ezkutatuta, Solentiname uharteak galtzeko txoko aparta dira, Erdialdeko Amerikan bidaiatzen duzunean. Atzo eta gaurko herritarren bizimoduaren eta izaeraren arabera margotutako uharteak dira, nazioaren estimua. Gainera, beren errainetan jaiotzen da San Juan ibaia, aspaldi mundu zaharraren eta berriaren arteko merkataritzari indarra eman zion arteria. 26
anu Chaok “Sueño de Solentiname” abestian esaten du. Hitzetan abeslariak azaltzen digu nola amesten duen hainbat leku eta egoerarekin, baina badela leku bat mundu osoari bereziki erakutsi nahi diona: «Solentiname. Las islas que se esconden de todo y de todos en aquel recóndito rincón al sur del lago Nicaragua. Como cualquier otro tesoro, siempre escondido, siempre anhelado y siempre buscado». Artxipelagoa osatzen duten 36 irlatxoetan, 40 kilometro karratutan, mila biztanle eskas bizi dira. Hala ere, irla nagusi batzuetan baino ez dira bizi solentinametarrak, eta eguneroko bizimodua irabazteko gauzatzen dituzten jarduera urri baina suspergarrietan dihardute egun osoa: artisau-arrantzan, ahuakateak hazten, pintura artistikoan eta baltsetako egurra lantzen. Horrez gain, azkenaldian, turistak iritsi dira, beste era bateko lekuen, jende gutxik zapaldu ohi dituen hainbat txoko jatorren bila. Artxipelagoa San Carlos udalerriko parte da. Lakuaren ertzean dagoen herrixka alaia irletara eta San Juan ibaira sartzeko atea da. Leku aproposa da behar den guztia erosi eta Solentinamera bidaiatzeko. Horrez gain, barkutxoak
ere aloka daitezke, artxipelagoko edozein irletako kaira joateko. Urrezko txanponez betetako kutxa bateko perlak bailiran, irla handienak eta jendetsuenak nabarmen ditzakegu, Mancarron, Elvis Cavaria eta Donald Guevara; azken horiek La Venada eta La Venadita izenez dira ezagunagoak. Zerra arrainez eta ur gozoetako marrazo otzanez (planetan berdinik ez duen espeziea) betetako ur lasaiek inguratzen dituzten irlak mirari historikoa dira eta, gaur
egun, oraindik, antzinako izaeraren aztarnak antzeman daitezke berton. Kolonaurreko kulturak, agian egungo artisten arbasoek –genetika kontua izan daiteke–, arrastoa utzi zuen artxipelagoko harrietan, harkaitzetan eta kobetan, petroglifo eder modura. Uharteak leku sakratutzat hartu eta ura, sua eta hildakoak gurtzen zituzten antzinako herritarren sormen primitibistaren adibide dira Iratxoen Kobazuloa eta Krokodiloaren Harria.
A
A T
A
!S%A%&A S!LEN% NAMEN Celentiname aterpetxea San Fernando irla. Jabea Maria Gue=ara Sil=a (ortzi logela eroso, taldeentzako zein bakarkakoak. Janari zerbitzuak gosaria, bazkaria eta afaria hartzen ditu barne, dolarren truke. rteerak barkuan hainbat uhartetara. %el 6 3 6 . Mancarrum hotela Gerenteak Bertha #osa eta Claudio Montenegro. Mancarron irlan dago, logela erosoak ditu, bainugela pribatuarekin. "rezioak 6 dolar artean, bat bi hiru pertsonentzat 2anaria barne . %el 3 3. !S%A%&A SAN J&AN BA AN Victoria hotela El Castillo Julia Gomez andrea Jatetxe zerbitzua. "rezioa dolar pertsonako, logela eta gosaria. %el 3 . NF!#MA( ! GE AG! >>.=isitesolentiname.com >>>.=isitcentroamerica.com
Baina 20 mende igaro dira ordutik, garatu gabeko adierazpen artistiko horietatik, eta egun, bertakoen inspirazioaren adierazpenak oso bestelakoak dira. Rodolfo Arellanok badaki zer den paradisuan artista izatea; 71 urte ditu eta 35 daramatza mihise gaineko lanak margotzen. Rodolforen familiako kide asko dira margolariak, tartean Elva Jimenez emaztea. Biak La Venada irlan jaiotakoak dira, eta inspirazioa inguruan, naturan eta inguratzen dituen giroan aurkitzen dute. Hortik datorkie estilo naif primitibista, kolore eta bizitasun eztanda gisa adierazita. Solentinameko bizimodua bezala.
Errege izateko aukera Txoko atsegin eta ezkutua da. Eskertzen den ezustekoa. Bertako herritarrak bohemiaz, heroiez eta espiritualtasun sinkretikoz betetako historiak dituzte ahoan. Sinkretikoa izateren arrazoiak adierazpen askeko kristautasuna eta gizon berezi bat dira. Gizon horrek, Ernesto Cardenalek, erreinatzeko aukera izan zuen eta erreinatu zuen. Apaiz, poeta, idazle eta politikari horrek influentzia nabaria izan du artxipelagoaren historia garaikidean. Nahikoa da El Refugio herrian ibiltzea horretaz
“Solentinameko ebanjelioa� ageri da lerron gainean; bertan biltzen dira artxipelagoaren historian eragin handia izan duen Ernesto Cardenalen idatziak. Gorago, bertako bi emakume Nikaragua lakuan harrikoa egiten. Kolonaurreko kulturaren arrastoak nabariak dira Solentinamen; horren adibide dira Los Duendes kobazuloko petroglifoak, ezkerrean, behean. Goian, Mancarron irlako eliza bateko aldareko dekorazioaren xehetasun bat ikus daiteke. Azkenik, gorenean, San Juan uharteko nekazari bat.
29
jabetzeko. 1966. urtean hasi zen dena, Cardenalek bere bizilekua Mancarron irlara aldatu zuenean. Berarekin batera, bizitza eta erlijioa ulertzeko modu berezia iritsi zen, eta herritarrak segituan liluratu zituen. Artearenganako maitasunaren sustatzailea izan zen eta Solentinameko nortasuna sendotu zuen. Irletako ekonomian nabarmen lagundu zuen, langileak kontratatu zituen eta pintura eta lanketekin bizimodua irabaz zezaten lortu zuen, gaur egun beren lanak munduko hainbat lekutara esportatzen baitira. Hori guztia Esperanza andreak azaldu digu; 30
45 urte ditu eta lasaitasun eta espiritualtasunaren adibidea da. Cardenal Managuan bizi da gaur egun eta Garcia Marquez idazle kolonbiarraren lagun handia da, Hego Amerikako beste hainbat pertsonaia ezagunen laguna den moduan. Bizitza ulertzeko duen modu bereziaren ondorioz, Nekazarien Meza deritzona sortu zuen eta “Evangelio de Solentiname� liburua ere idatzi zuen. Meza horietan, Cardenalek eta artxipelagoko herritarrek testu sakratuak aztertu eta aldeko eta kontrako alderdiak eztabaidatzen zituzten. Saio
horiek ortodoxoak ez zirelakoan, Aita Santuak Cardenal eskumikatu zuen. Gaur egun, Mancarroneko eliza bisita daiteke. Dekorazio bitxia du, lekuko haurrek edota irlako artista primitibistek eginiko diseinuz eta marrazkiz josia. “Solentiname� hitzak ostatu esan nahi du nahuatl hizkuntzan, segur aski bertakoen nahiz San Juan ibaiertzeko herritarren adeitasun eta abegi onarengatik.
Bi ozeanoen arteko lotune Miguelek kaiman txiki bat harrapatu du, ausardiaz, maitasunez eta etorki-
Txalupak dira garraiobide ohikoenak Solentinamen; azpiko irudiak bi emakume erakusten dizkigu, alde batetik bestera modu honetara mugitzen. Beherago, San Fernando irlako ontziralekua ageri da. Azkenik, ezkerrean, Nikaragua lakutik hartutako irudi bat.
zunarekiko konfiantzaz. Minutu gutxira aske utzi du berriz San Juan ibaiko ur nahasietan, El Castillo komunitatetik hurbil dagoen ibaiertz batean. Miguel gaueko safari batean irten da ibaiaren leku honetara iritsitako turista talde batekin. Araucaria proiektuak behar bezala koordinatutako bidaia jasangarria egiten ari dira eta San Juan ibaiaren biosfera erreserbaren bihotzean daude. El Castillo herrixkan Sorkunde Garbiaren omenezko basaltozko gotorlekua gailentzen da. Espainiarrek eraiki zuten pirata eta kortsario in-
gelesetatik babesteko, eskualdearen hegemoniagatik borrokatzen ziren garaietan. Izan ere, kontinentea zeharkatu eta bi ozeano lotzen zituen Ruta del Transito edo Ruta del Desaguadero moduan ezagututako igarobidea izan da eskualde hau mendeetan. Hortik garraiatzen zituzten salgaiak eta bidaiariak. Lehenik, mundu zaharraren eta berriaren artean eta, ondoren, New York eta San Francisco artean, edo alderantziz. Ondoren, Panamako kanalak ametsa zapuztu zuen, eta ordainean
natura eta benetakotasuna loratu zen, Nikaraguako hegoalde urrunean. Azken batez, zuzenean ezagutzea merezi duten natura tropikal eta indartsua, balio historiko ezezaguna baina aldi berean interesgarria eta giza aberastasuna batzen dira eskualde eta bidaia honetan. Garai lehorreko lehen egunak edo euri-garaiko ekaitzek uzten duten giro magikoa ez dira ezer bidaiariak irletako inspirazioak edo San Juan ibaiaren korronteak eraman dezan uzten badu. Horrela, lokartzean, aurkituko du Solentinameko ametsa. 31
ALBI
Testua:
Valentina Ridolfi Argazkiak:
Hibai Agorria
Denboran aurre egin gabe
Henri de Toulouse-Lautrec margolariari eskainitako museoan artistaren lanen erakusketa finkoa dago ikusgai; eskuineko irudian, eraikinaren kanpoaldea. Lerroon azpian, turistentzako ontzi bat Tarn ibaian barrena.
Albi, Tolosako iparraldean dagoen Erdi Aroko hiria, munduko ondare izendatu du Unescok. Erakargarria eta ederra da; beraz, ez da arraroa bidaiaria ahozabalik gelditzea, edertasunarekin liluratuta. “Frantziako Siena” ere esaten diote, munduko ondare den Toskanako hiri horren kolore eta estilo antzerakoak dituelako. 34
anguedoc eskualdeko inguru aberatsean, mahastien erreinuan, Albi hiria ametsetan bezala agertuko zaigu Tarn ibaian zehar. Hiriaren estetikak naturarekin bat egiten du harmoniaz. Erromatarren garaiko eta Erdi Aroko auzo zaharretan adreilua da nagusi, baina parkeen eta ibaiertz oparoen berdearekin nahasten da. Eta horrek ematen dio xarma hiriari. Alde zaharreko kale adarkatuek urruneko garaietara garamatzate. Oraindik aurki genitzake hainbat denda Erdi Aroko artisau-ardandegien xarma gordetzen dutenak. Garai horretan hasi zuen benetako metamorfosia kristautasunaren lehen urteetatik apezpikutzaren egoitza zen Albi. Horri esker, Estatu frantseseko txoko berezienetako bat da. Kataroak –albitar izenez ere ezagutzen direnak, Albi hirian ugari zirelako– izan ziren aldaketa horren sustatzaileak. Mugimendu kataroak Ekialdean du jatorria eta Europara X. mendean heldu zen. Haien pentsamenduaren oinarria dualismoa zen; horren arabera, mundu fisikoa Satanek sortutakoa litzateke, eta, mundu espirituala, berriz, Jainkoak sortutakoa. Berraragiztatzean eta aberastasun materialik gabeko bizitzan sinesten zuten, purutasun espiritualera ahal bezainbeste iristeko asmoz. Hasieran, doktrina honen jarraitzaileak eta kristauak elkarrekin bizi ziren, elkar errespetatzen saiatuz. Baina, XIII. mendearen hasieran, Eliza katolikoak, Inozentzio III.aren agindupean, gurutzada hasi zuen “heresia” kataroaren aurka, Frantziako hegoaldean batez ere.
Eliza indartuta irten zenez, albitarren aurkako garaipena oroitzeko sinbolo bat sortzeko ideia bururatu zitzaien. Horrela eraiki zuten Santa Zezilia ikusgarria, adreiluz egindako munduko katedralik handiena. Katedralak sekulako presentzia du, dotorea eta irmoa da, indar estetikoa helarazten du. Berrehun urte behar izan zituzten katedrala eraikitzeko (1282tik 1484ra) eta hala lortu zuten hegoaldeko gotiko estiloko artelan bikain hau kristautasunaren handitasunaren ikur nagusienetako bat bihurtzea. Barneko aldea margolan eta estatua delikatuak izateagatik nabarmen daiteke. Kanpoko aldea, ordea, oso soila da. Atsegin eta ederra da, bertan gordetzen diren antzinako altxorren antzera. Halaber, XVIII. mendeko organo bikainak ere ikus daitezke (gainera, organoa da sinbologia kristauan Santa Zeziliari lotzen zaion detailea, Erdi Aroaz geroztik, santua musikaren eta kantuaren zaindari gisa identifikatzen hasi zenetik).
Toulouse-Lautrecen jaiolekua Garai berean (XIII.-XV. mendea) eta apezpikutzaren aginduz, De la Berbie jauregi-gotorlekua eraiki zuten katedralaren alboan. Ondorioz, katedralaren ikusgarritasuna handia36
1035. urtean eraiki zenetik, Zubi Zaharrak izugarrizko garrantzia bereganatu zuen eskualdeko ekonomian, ibaia gurutzatzeko bide bakarra baitzen. Goian, zubiaren irudi bat. Lerroon gainean, Santa Zezilia, adreiluz egindako munduko katedralik handiena. Ezkerrean, katedralaren inguruko lorategia.
goa da. Jauregia, gaur egun, Henri de Toulouse-Lautrec margolari eta litografo entzutetsuari eskainitako museoaren egoitza da. Toulouse-Lautrec Albin jaio zen 1864an eta Parisko mugimendu bohemioaren adierazgarririk nagusienetakoa bihurtu zen XIX. mende amaieran. Museoak artistaren margolan eta koadroen erakusketa finkoa du eta aldi baterako erakusketetarako ere espazio bat dauka. Han daude Moulin Rougeko kartel ospetsuak edo Lautrecek erretratatutako pertsonaien egoera intimorik ezagunenak. Aipatzekoa da ere jauregiko lorategia, horren kolore-simetria eta bertatik ikusten diren ibaiaren bistak. Hiriko hiru zubiak ere ikus daitezke; horietako bi XIX. mendekoak dira. Bestea, Pont Vieux edo Zubi Zaharra, 1035ean eraiki zuten, nahiz eta hainbat aldiz berritu duten. Hasieratik, Zubi Zaha-
rrak izugarrizko garrantzia izan zuen eskualdeko ekonomian, ibaia gurutzatzeko bide bakarra baitzen. Hala ere, Errenazimenduan eskualdeko merkataritza-harremanak betirako aldatu ziren, eta Europako merkataritza-sarearen nukleo nagusi bilakatu zen Albi. Hiriak isatis tinctoria lore horia duen tindagai landarea landatzeko eremu handiak zituenez, kopuru handiak hazi eta Espainiara eta Ingalaterrara esportatzen zituen, nagusiki. Tindagaia “pastel urdin� ezizenez da ezagunagoa, eta landarea, cocagne ezizenez (izen okzitaniarra). Pays de la Cocagne mitologikoa, egia esan, hemen dago, horma hauen artean, inguruko zelaietan, ibaiertzean bizi daitezkeen ilunabarretan... Ederra da zubiak mirestea, Tarn ibaiaren uretan hankak bustitzen dituzten arkuen samurtasuna ikustea, barkutxoek ingurune paregabe honen ertzak turistei erakusten dizkieten bitartean. Leku honek eragiten duen sentsazioak natura eta gizakiaren jeinutasuna biltzen ditu.
Hiria ezagutzen Bidaiariak alde zaharra sakonago bisitatu nahi badu, kaleetan ibil daiteke (bi oinezkoentzako prestatu dituzte), egur eta adreiluz egindako etxe zaharren artean. Horrek guztiak senti-
Egur eta adreiluz egindako etxe ugarietako bat da Vieil Alby, lerroon gainean ageri dena. Bertan, Toulouse-Lautrec margolariaren haurtzaroari buruzko erakusketa dago. Eskuinean, auzo zaharreko kale bat. Azkenik, goian, Saint-Salvi kolegio-elizako klaustroa, atsedena hartzeko txoko paregabea.
pen bereziak, urrunekoak, eragingo dizkio, oraindik edozein txokotan nabari baitaitezke iraganeko garaiak. Horren adibide bat Vieil Alby etxea da, Albiko etxe zaharrenetariko bat. Bertan, Toulouse-Lautrec margolariaren haurtzaroari buruzko erakusketa dago. Halaber, ikusi beharrekoak dira XV.XVI. mendeetako jauretxe ederrak. Ezinbestekoa da Saint-Salvi kolegio-eliza eta horren klaustroa bisitatzea. Erromanikoaren eta gotikoaren arteko arkitektura-nahasketa du estiloan. Hori izan zen, gutxi gorabehera, hiriaren sorrera. Izan ere, VI. mendean diseinatu zuten hiria, Saint Salvy apaiz ospetsuari eskainitako kolegio-elizaren inguruan, herritarrek asko maite baitzuten apaiza. Gaur egun, leku berean, atseden hartzeko eta hausnartzeko txokotxo atsegina aurkituko dute bidaiariek. 37
Non hartu ostatu Alde zaharrean, bi hotel dira gomendagarriak. Bi izarreko Saint-Clair hotela, Saint-Clair kalean, etxe lasaia da eta 48 eta 85 euro arteko prezioak ditu gau bakoitzeko. Avenue du Parc hiribidean, bi izarreko Hotel du Parc dago; 39 eta 67 euro arteko prezioak ditu gau bakoitzeko. Formule 1 hotel-kate frantsesak ere badu egoitza bat hiri honetan. Erdigunetik bost minutura dago (Lieu dit Cantepau-Rue du GĂŠnĂŠral Berthier), 64 gela ditu eta arrazoizko prezioak, 28 eurotik 34ra gau bakoitzeko. Aparkalekua ere prezioaren barnean sartzen da.
Non jan Zubi Zaharraren bestaldean, erdigune historikotik urrun samar, bi jatetxe atsegin eta merke aurki ditzakegu. Auberge du Pont Vieux eta Le Jardin des Quatre Saisons (Boulevard de Strasbourg, 19). Bertako berezko platerak jan ditzakegu, inguruko produktuekin eginak. Hala ere, bidaiariak Albi hiriko kale zaharretako jatetxeetan jan nahi badu, hainbat aukera ditu. Le Clos Sainte-CĂŠcile (Rue du Castelviel, 3) jatetxea da aipatzekoa. Lehen eskola zen eta jatetxe bihurtu dute. Lehengo jolastokia terraza eder bat da orain eta menuek 20 eurotik gorako prezioak dituzte. Toulouse-Lautrec kalean, margolaria jaio zen kale txikien artean, Le Lautrec jatetxea aurki dezakegu. Dotorea da eta patioa du barnean. Ohiko sukaldaritza eta estetika modernoa nahasten ditu. Erdigunetik mugitu gabe (merkatu estaliaren plazan), L'Atelier du Vin jatetxean geldituz gero, Jean-Pierre jabe atseginak zerbitzatuko zaituzte. Bertan, ardo bat edan edo bertako plater goxoak jan daitezke, barnean edo kanpoko terrazan. 38
Atsedenaren ondoren, indarberrituta, bisitaz gozatzeko hamaika aukera dituzte. Albik hainbat parke eta lorategi ditu aire librean gozatzeko, besteak beste: Lorategi Nazionala, lau hektareako Rochegude parkea eta Lapérouse landarez beteriko plaza dira hiriko gune berdeetako batzuk. Aipatzekoak dira ere Tarn ibaiaren ibilguan aurki ditzakegun jolasteko guneak: Cantepau eta Pratgraussals. Bertan, hainbat kirol egin ditzakegu, adibidez: futbola, tenisa eta hondartzako boleibola. Haurrekin eguna pasatzeko tokiak ere badaude. Esaterako, Pratgraussalsen txikientzako guneak eta arrantzarako inguru baimendua daude. Artea gogoko duten bidaiarientzat, aldiz, arte garaikideko LAIT zentroa aukera bikaina da. Ibaiaren besoen gainean altxatutako eraikin batean (Rue du Roc, 98), Pôle d’Art Contemporain bisita dezakete, baita Les Moulins Albigeois ere (Rue Porta, 41). Errota multzo eder horrek garai bateko fideo edo pastel fabriken, kapelutegi baten eta Kabildoko errotaren (zerealak lantzeko) aztarnak dira. Leku berean, Lapérouse museoa dago, Albiko abenturazale eta geografo ospetsuari eskainitakoa; museo eder horren balkoietatik, izugarrizko bista panoramikoak ikusteko aukera dago. Argazkilaritzaren zaleentzako irudi ahaztezina gordetzeko aukera paregabea.
Merkatuetan bueltaxka bat Albi hiria eguzki lotsatiaren izpiekin esnatzen denean ederederra da, distiratsua, adreilu sutsuak gailentzen dira eta, batez ere, bizitasunez lepo esnatzen da. Jendea denda berrien kolonizazioari aurre egin dioten taberna eta jatetxe urrietan
Ilunabarrean, ibaiertzeko zuhaitzen artetik paseoan aritzeko giro ederra izaten da Albin; Tarn ibaiaren ertzeko hiriaren ikuspegi ederrek eta argi-ilunen kontrasteek Erdi Aroko garaiak dakarzkio gogora bidaiariari. Ezkerrean, Santa Zezilia katedral dotorearen irudi bat.
biltzen da, Pastisa edo eskualdeko ardoa edatera. Baina, batez ere, merkatuak dira kalera irteten direnak. Egunero, Marché Couverten, 34 postuk foie grasa, produktu biologikoak, freskoak eta paregabeak saltzen dituzte. Larunbat goizak bereziak dira, azokako objektuak eta etxe-animaliak ikusteko Castelviel merkatuan; intelektual eta kuriosoentzat, ordea, Mariés kalea ezin hobea da, sorkuntza eta liburu-azokan barna galtzeko (asteazken eta larunbatetan). Lapérouse plazan ere beste azoka bat antolatzen dute (astearte eta asteazkenetan). Bertan, larunbatetan hegaztiak eta baserriko produktuak aurki ditzakegu. Une horietan merezi du hiria ezagutzea, bertakoen ohiturak, koloreak eta lurrinak, kaleetan ibiltzen diren pertsonen mugimendu harmoniatsua. Gauez paseoan bagabiltza, aldiz, denboran atzera egiten dugula dirudi. Zoragarria da adreiluz sortutako labirintu bikain hau argitzen duten farolen argi etereoaren azpian ibiltzea, argi-zuzi horiek gidari izanda! Argi tonu ezberdinak iluntasun beltzarekin, egurrarekin eta ibaiaren presentziarekin nahasten dira. Ibaia ertzetako zuhaitzen artetik gailentzen da, eta giro xarmangarri horrek Erdi Aroa dakarkigu gogora.. 39
Kaos zaratatsu, koloretsu eta ordenatua
BENGALURU Testua eta argazkiak: Javi Julio
India hegoaldean, herrialdeko bosgarren hiri jendetsuenean, 6 milioi pertsona batetik bestera ibiltzen dira egunero. Bertako kaleetan tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira eta, beraz, ez da harritzekoa emaku-
engaluru Indiako Silicon Valley bezala ere ezaguna da, jende askok lan egiten baitu teknologia berrien sektorean eta altzairu eta beiraz eginiko eraikin ugari baitaude. Bertan, IBM, Intel edo Microsoft enpresen bulegoak daude. Gainera, Sabeer Bhatia (Hotmail zerbitzuaren sortzaileetako bat) eskualde honetan jaio zen.
meek shari tradizionalak kendu eta bakero Tenplu eta jauregiak eta kamisetak janztea, edo bulego eraikin modernoak eraikitzen ari diren langileak banbuz eginiko aldamioetan lanean ikustea. Indiako tenplu koloretsuek, Bollywoodeko kartelek, behiek eta ricksaw azkarrek espazio bera partekatu eta kaos zaratatsu baina ordenatua osatzen dute. Bengalurun gaude, Karnataka estatuko hiriburuan. 42
Ezinezkoa da Bull Temple Road bidean barna zenbat tenplu dauden zenbatzea. Badirudi Indian dauden erlijio guztiek dutela bere tenplua: hinduek hainbat jainkoren omenez zutitutakoak, musulmanenak, kristauenak... Tenplu ezagunenetako bat zezenaren tenplua da, bertan dago Nandi zezen sakratuaren estatua, XVI. mendekoa. Granito beltzez eginiko pieza batean dago zizelkatua; 5 metroko luzera eta 6 metroko zabalera dituen estatua ikusgarria da. Shiva, jainko suntsitzailea, zezenaren gainean ibiltzen zen arren, emakumeek loreak eta otoitzak eskaini eta ugalkortasuna lortzeko bisitatzen dute.
XVI. mendeko tenplu hindua da Kote Venkataramana. Ezkerreko irudian ageri den emakumeak zaintzen du eta egunero-egunero garbitzen du. Orrialde honetan, zezenaren tenpluaren kanpoaldea ikus daiteke.
Beste gune batean, Krishnarajendra merkatutik oso hurbil, Tipu sultanaren jauregia dago. Teka egurrez eginiko eraikin txikia da eta sultanaren egoitza izan zen ingelesek hil zuten arte. Bisitariek nahi eta nahi ez bisitatu beharreko jauregia da, baina jakin beharrekoa da sarrera ordaintzeaz gain, gehigarri bat ordaindu behar dela argazki edo bideo kamera erabili nahi bada. 1791n, eraikina amaitu eta gutxira, jauregi hori eta armategia baino ez ziren gelditzen Bangalore Fort gotorlekuan. Gaur egun, bi44
Krishnarajendra merkatuan eta inguruetan saltzaileak bazter guztietan pilatzen dira. Lerroon gainean, arrai lehorra saltzen duen gizon bat eta margolanak eskaintzen dituen beste bat ageri dira. Goian, eskuinean, arrosa saltzaile bat eta emakume bat tenplu batetik ateratzen.
daiariak Delhiko Atetik; alegia, zutik dagoen gotorlekuaren alderdi bakarretik, pasatzen dira. Tipu sultanaren jauregiaren alboan, belar horma batez bereizita, Kote Venka-
taramana tenplua dago. XVI. mendeko tenplu hindua da,Venkateshwara jainkoaren omenez eraikia. Emakume zahar batek zaintzen du eta egunero-egunero erraztatzen eta garbitzen du. Berreraiki egin zen, eta harrezkero egoera bikainean dago, merezi du bisitatzea. Tenplu hindu guztietan bezala, oinetakoak sarreran utzi eta ortozik sartu behar da.
Klaxon soinu etengabea Hirian barna mugitzeko modurik onena ricksaw bat hartzea da. Hiru gurpile-
ko motozikleta estalia da eta prezioa beti da ezberdina. Bidaiariak ibilbidearen prezioa negoziatzeko pazientzia badu, segituan ezagutuko du gidarien trebetasuna. Indian, jendeak klaxona jotzen du bidegurutzetan, aurreratu nahi duenean, biratu edo behi bat ekidin behar duenean, eta abar. Gidariek bata bestearen ondo-ondoan gidatzen dute eta ibilgailuak errepidean pilatzen dira. Harrigarria dirudi, baina zirkulazio istripuak ez dira maiz ikusten. Ibilgailu txikiak, autobus erraldoiak eta ka-
Bengaluruko tenplu ezagunenetako bat da zezenaren tenplua. Bertan dagoen Nandi zezen sakratuaren estatuak bisitari ugari jasotzen ditu, lerroon gaineko ezkerreko irudiak erakusten duen moduan. Eskuinean eta goian bi saltzaile ageri dira, eta, azkenik, hiriko trafiko astuna.
mioiak, hamaika moto eta ricksawak, guztiak batera ibiltzen dira Bangaluruko kaleetan barna, eguzkia irteten denetik eguzkia jarri eta ordu batzuk beranduagora arte.
Krishnarajendra Market Krishnarajendra merkaturantz doazen kaleetan mugimendu handia aurkituko dugu. Gremiotan banatuta dago, eta saltzaileak espaloietan pilatzen dira edozer saltzeko prest: ordenagailu zaharrak pieza ordenatuetan desmuntatuta –harategi teknologikoak dirudite saltokiek–, ohiko lapiko eta zartaginak... Merkatuko atera iristean, produktuak aldatu egiten dira eta mendafin, espezia eta fruitu exotiko usainak gailentzen dira. Sarreran, postu txikiak daude 45
eta City Market ezizenez ezagutzen den leku berezia osatzen dute. Ehun urte baino gehiago ditu merkatuak. Atzerritarrak ez dira bertara joaten, eta begirada kuriosoak jasotzea ohikoa bada ere, saltzaileekin harremana atsegina eta adeitsua da beti. Hori bai, argitu beharra dago Mendebaldean egiten dugun keinu baten aurkakoa egiten dutela Indian: baietz esateko, burua aldeetara mugi-
tzen dute, ezetz esango balute bezala. Ziur gaizki-ulerturen bat sortuko duela keinu horrek. Eraikin berean loreen merkatua dago; ikuspegi ederra du erdiko patioko azken pisutik. Hainbat tonu eta espezieko tontor zirkularretan pilatuta dauden loreak eskaintzen dizkiete saltzaileek handik igarotzen direnei, eta, ondorioz, kolorez betetako ikuskizun bihurtzen da merkatua.
Krishnarajendra merkatuaren bi irudi dira lerroon azpikoak; mugimendu handia izaten da bertan, eta edozein txokotan aurki daitezke postuak. Eskuinean, ricksaw bat ziztu bizian. Ezkerrean, La Bagh lorategi botanikoa.
Kaleko janari postuak Edozein txokotan aurki daitezke janari postuak. Bertako janaria dastatzeko oso aukera merkea da eta, gainera, bertakoekin batera jateko aukera dago. Shamosak (oilasko, tipula edo arrain curryz beteriko enpanadilla modukoak) oso ohikoak dira. Zuku sorta zabala ere aurki daiteke; horietako asko urarekin nahastuta egiten dira. Kontsumitzerakoan, hortaz, adi egon horrekin. Halaber, postuetan fruta ere saltzen dute, moztuta. Etengabe ureztatzen dute itxura freskoari eta goxoari eusteko, baina baliteke denbora luzez egon izatea bertan. Baina, zalantzarik gabe, jaki nagusia masala dosa da, India hegoaldeko janari tipikoa. Krepe gazia da eta tipula, patata eta espeziak ditu barnean. Patata tortillaren antzerako zaporea du, baina oso garratza da eta gosaltzeko jan ohi da. Benga-
lurun, gainera, chutney gorriarekin (espezia gozo eta pikanteen nahasketa) batera jan ohi da.
Lal Bagh lorategi botanikoa Hiriaren hegoaldean dago Lal Bagh oasi naturala. Hyder Alik finantzatu zuen lorategia 1760an, baina bere seme Tipu sultanak amaitu zuen eta landare tropikal ugari gehitu zizkion 100 hektareatan barna. Parkeko lasaitasuna (urtxintxak lasai paseatzen dira) eta hiriko zalaparta oso bestelakoak dira. Ehun urtetik gorako zuhaitz erraldoiak, bikoteak belarrean etzanda, beirazko jauregi bat eta, erdigunean, laku eder bat: goizaldean bisitatzea ezinbestekoa da. Parkeko gune bat Japonian girotua dago eta ehunka bonsai ditu. Igandeetan, bisitaria goiz joaten bada, Bengaluruko poliziaren musika banda entzuteko aukera izango du. 47
Tu atahako koral arrezi eek munduko itsas biodibertsitate oparoenetakoa gordetzen dute. Irudian ageri diren dortoken eta beste mila espezieren babesleku dira bertako urak.
Itsas santutegia
TUBBATAHA Testua: Iñigo Elordui
Tubbatahako (Filipinak) atoloietako koral arrezifeek munduko itsas biodibertsitate oparoenetakoa gordetzen dute. Itsasontziz hamabi orduko bidaia egin beharra dago bertara heltzeko, eta, beraz, argi dago bertaratzea ez dela batere erraza. Edonola ere, merezi du mila itsas espezie baino gehiagoren babestokia den santutegi hau bisitatzea, horietako asko desagertzeko arriskuan dauden espezieak baitira; horren erakusle, asko artxipelagoko beste gune batzuetan desagertuta daude dagoeneko.
Argazkiak: Thinkstock
iburoi balea izugarritik hasi eta itsas zaldi ñimiñoraino, mota guztietako organismoak bizi dira 10.000 hektarea hartzen dituzten ur hauetan, arrantzaleen arriskutik kanpo. Izan ere, Tubbatahako Arrezifeetako Parke Naturalera sartzea erabat debekatuta dute arrantzaleek. Bere kokapen urruna dela-eta, kanpotarrentzat guztiz ezezaguna zen gune hau urpekari gutxi batzuek 1970eko hamarkadan aurkitu zuten arte. Hain zuzen ere, urpekariek egindako presioa dela-eta hartu zuen 1988. urtean Filipinetako Gobernuak Tubbatahako atoloiak babesteko konpromisoa –bertatik gertu kokatutako Basterra eta Jessie Beazleyko atoloiak ere babestu zituen–. Ordurako, arrantzaleak inguruotan gordetako aberastasunaren jakitun ziren eta etekin handiak ateratzen zituzten era guztietako arrainak harrapatuz. Bi hamarkada geroago, Tubbatahak harro esan dezake munduko itsas biodibertsitate oparoenetakoaren jabe dela, baita bere koralak oso egoera onean daudela ere. Izan ere, Tubbathan “arantzadun koroia” izenaz ezagutzen den itsas izarrik ez dago; hain zuzen ere, itsas izar hori da koralak osatzen dituzten polipoen mehatxu nagusia. Gainera, hemen ez da koral hilen hondakinik. Era horretan, urpekariek oso arrunta ez den itsas bizitza aurkitzen dute, bai tamaina bai aniztasun aldetik. 1993an Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen
10.000 hektarea hartzen dituzten ur hauetan arrantzaleen arriskutik kanpo bizi dira milaka organismo. Arrantzaleak ez, urpekariak ibili ohi dira irudian ageri diren ur gardenetan.
santutegia, eta 2006an Filipinetako Gobernuak bere perimetroa bikoiztu zuen, ia mila kilometro koadro hartzeraino. Urpekaritza sasoia martxotik ekainera bitartean luzatzen da. Sasoi horretan, arrantzaleek bertan ibiltzea ekiditen dute, izan ere, urpekariek berehala jotzen dute segurtasun indarrengana ontziren bat antzemanez gero. Gainontzeko hilabeteetan, aldiz, arrantzaleak inguruotara gerturatzen dira, armadak eta kostako zaindariek gehienak harrapatzen dituzten arren. Kostako zaindariak dira Tubbatahan bizi diren pertsona bakarrak. Hormigoizko barrakoi batean bizi dira, eta bertan babesten dira bi hilabetetik behin izaten dituzten tifoietatik. Satelite bidezko telefono bat baino ez dute larrialdi kasuetarako. Manilatik 700 kilometro ingurura dagoen Jolo itsasoan petrolioa aurkitzeko egin nahi dituzten azterketetatik kanpo geratuko da santutegia, hain zuzen ere, putzuak aurkitzeko sistemek korala kaltetuko luketelako. Izan ere, petrolio konpainiek beraien ikerketa sismikoak burutzeko erabiltzen duten aire konprimituzko sistemak dinamita bidezko arrantzak Asia hego-ekialdeko arrezifeetan sortutako kalte bera eragin lezake. 7.000 irla baino gehiagorekin, Filipinek biodibertsitate handieneko munduko bigarren uhartedia osatzen dute Indonesiaren atzetik. Hala ere, Indonesian gertatzen den bezala, gehiegizko arrantza, kostaldearen esplotazio turistikoa, ustelkeria eta itsas ekosistema babesteko plan integral baten falta oztopo dira bertako koralen biziraupenerako. Garapenerako Asiako Bankuak emandako datuen arabera, herrialdeko arrezifeek hartzen dituzten 25.000 kilometro karratuetatik %5 soilik daude egoera onenean.
40 Irudia: Koldo LANDALUZE
bidelaguna
AGENDA
MUNDUARI BEGIRA Luxuzko PARISen kontra. BUENOS AIRESko Richmond kafetegiaren itxiera. K AMENGRAD, Kusturicaren herria. MEXIKO H IRIKO kaleak arte galeria bilakatuz. TURKIAKO Nemrut mendiko eskulturak museora bidean. CARTAGENA DE LAS I NDIASko harresia arriskuan. ERRUSIAKO lehen museo
• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
HORIZONTETIK HARATAGO Manuel Iradier MUNDUKO SUTEGIAK Islandiako gastronomia GOGOAN HARTU Matera
HITZORDUAK RENANIA -PALATINATUA : Ardoaren festa. LISZTEN OROIMENEZKO EGUNA : Franz Liszt musikaria gogoan. AZOREAK : Itsas santutegi aparta. PARIS : Txokolatearen saloia. BREMEN: Ischa Freimaak. EINDHOVEN: Herbeheretako Diseinuaren Astea. LEEDS : Modaren punta-puntan.
hitzorduak
iStockphoto
RENANIA-PALATINATUA Ardoaren festa
radizio handiko ohitura da mahasgintza Alemaniako hegomendebaldeko Renania-Palatinatua eskualde menditsuan. Izan ere, paisaia ederrak eta gaztelu ugari biltzen dituen eskualdean, ardogintza da jardunbide nagusia; pentsa, 2.000 urte baino gehiago daramatzate ardoa egiten. Urrian eta azaroan ardoari lotutako jaialdi ugari izaten dira eskualdean, non ardoaz gain, musika eta gastronomiak ere leku garrantzitsua izaten duten. Bi hilabetez, jatetxe, upategi eta festa ugaritan eskualdeko ardorik onenak dastatzeko aukera izaten da, Riesling ezaguna kasu. Gunerik preziatuenen artean aipagarria da Schossm端hle jauregia, non bertako nagusiak ardoa egiteko prozesu guztia azaltzen dion bidaiariari, eta bere produktuak dastatzeko aukera izaten den. Beste toki ezagunetako batzuk Wein kafetegia eta Winzerhof Gietzen dira. Baina bidaia bereziagoa egin nahi duenak aukera du Coblenzako teleferikoa igo eta ia kilometro bateko luzera hartzen duen ibilbide zoragarrian Rhin ibaiaren ertzetan dauden
52
Eskualde honetako ardorik onenak dastatu eta Rhin ibaiaren ertzetako mahastiek eratzen duten paisaia ederrak kontenplatzeko urtaro ezin hobea da udazkena.
mahastiek eratzen duten paisaia kontenplatzeko. Esan bezala, ardoa da eskualdeko protagonista, baina behin Renanian egonda, gomendagarria da Nahe eskualdean dagoen Hanka-hutsen Parkea ere bisitatzea. Hainbat bidexkaz eratutako parke hau ezaguna da bertan era askotako zoruak aurki daitezkeelako: harridunak, hostoz jositakoak, buztinezkoak... Oinak estimulatzeko gomendagarria da zoruotan barrena oinutsik ibiltzea.
LISZTEN OROIMENEZKO EGUNA Franz Liszt musikaria gogoan Musikariaren jaioterria izandako Budapesten, lotura estua mantentzen dute Franz Lisztekin. Irudian ageri dena bere omenezko estatua da.
zen egunekoa hain zuzen ere. Egun horretan ospatuko da Liszten Oroimenezko Munduko Eguna, eta horren harira, “Kristoren oratorioa” (1873) entzun ahal izango da munduko musika areto ugaritan, Parisetik Seuleraino. Gainera, Londresen bere musikaren maratoia egingo dute egun osoz. Liszt poema sinfonikoaren sortzailetzat jo izan da, baita erromantizismoaren forma tipikoaren eta piano teknika berrien abiarazletzat ere. Bizi izan zen garaian ez zegoen orkestra gehiegi munduan, eta ezinezkoa zen gaur egun bezala joan-etorrian ibiltzea. Ondorioz, beste konpositoreen partiturak pianoan jo ahal izateko moldatzen zituen Lisztek. Horien artean dago, esaterako, Hector Berliozen “Sinfonia fantastikoa”.
rriaren 22an 200 urte beteko dira Franz Liszt (1811-1886) konposatzaile eta musikaria jaio zenetik. Musika klasikoko garai erromantikoko konpositore eta pianista entzutetsua izan zen Liszt. Budapest hirian jaioa, geroztik hiri honetako hainbat lekuk lotura estua gordetzen dute bere artista kuttunarekin: Vaci eta Pesti Ciñas kaleak, Vörösmarty plaza ezaguna, bere izena daramaten plaza eta eraikina... Liszten jaiotzaren urteurrenaren karietara, askotariko ekintzez osaturiko egitarau oparoa osatu da mundu osoan zehar Budapesteko hiriaren ekimenez. Kontzertuak, piano emanaldiak, hitzaldiak... izango dira han eta hemen. Baina urteko zita nagusia urriaren 22koa izango da, artista hungariarra jaio
AZOREAK Zetazeoekin zita
iStockphoto
ortugaleko artxipelagoa osatzen duten bederatzi irlek zetazeoen munduko santutegi oparoenetakoa eratzen dute. Urria izaten da, hain justu, ur hauek bisitatzen dituzten itsas ugaztunak behatzeko azken hilabetea, janari kantitate handia biltzen baita bertan garai honetan. Espezieen aberastasuna handia da, eta kaxaloteak, izurdeak eta baleak nabarmentzen dira. Baina ikusteko zailagoak diren beste hainbat espezie ere hauteman ahal izaten dira, baleak adibidez. Azken horiek, luzaroan irlako arrantzaren oinarri izan ostean, erakarpen turistiko gisa baliatzen dituzte egun, bereziki Piko irlan. Bertan balea ugari ikus daitezke horretarako erabiltzen diren itsasontzietatik. Enpresa batzuek izurdeen ondoan igeri egiteko aukera ere eskaintzen dute beren zerbitzuen artean.
53
hitzorduak PARIS (ESTATU FRANTZIARRA) Txokolatearen saloia. Urriaren 19tik 21era Paris bisitatzea beti da zirraragarria, baina are gozoagoa izan liteke esperientzia Txokolatearen Saloia ospatzen den egunetan bertaratuz gero. Aurten hirugarren urtez egingo da txokolateari eskainitako munduko jaialdirik handiena. Eiffel Dorretik gertu dagoen Versallesgo erakustazoka izango da ekimen honen eszenatokia. 20.000 metro karratuko agertoki honetara sartzeko 12 euro ordaindu beharko dira, (hiru urtetik beherako haurrek doan sartu ahal izango dira, eta hamabi urte-
BREMEN (ALEMANIA)
rartekoak sei euroren truke). Bertan txokolatea izango da protagonista nagusia, eta egun osoan zehar, mundu osotik iritsitako milaka gozogile, sukaldari, izozkigile, chef eta aditu bilduko dira, jaki preziatu honi lotutako misterioak argitu eta hainbat errezeta ontzeko asmoz. Choco-Demo gunean, adibidez, zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte eta txokolategile adituek prestatutako deliziak dastatu ahal izango dira. Aipamen berezia merezi duten guneetako bat Cacao Show izenekoa da; bertan, Bolivia, Indonesia, Peru eta beste hainbat herrialdeetako txokolatea ezagutzeaz gain, lekuotako kultura, musika, dantzak, errituak... ere ezagutu ahal izango dira. Chocolat Fashion gunean, bestalde, marka prestigiotsuenek egindako txokolatezko arropen desfileak egingo dira. Aurreko edizioetan Nina Ricci, Cacharel eta Agatha Ruiz de la Pradak hartu izan dute parte, besteak beste. Izan ere, txokolateak zein berari lotutako tendentzia eta berrikuntzek dute lekua Parisen, finean, mundu osoan zehar milioika zaletu dituen aho gozagarri honek eskaintzen dituen aukera amaiezinez gozatzeko parada baita honakoa. Sylvie Douce eta Francois Jeanneten eskutik sortutako ekimenak erakunde frantziar ugariren babesa eta laguntza jasotzen du egun, eta milaka bisitari gozozalerentzat errefusatu ezinezko zita bilakatu da dagoeneko. http://pro.salon-du-chocolat.com
BERLIN (ALEMANIA)
Ischa Freimaak • Urriaren 15etik 31ra Argien Jaialdia • Urriaren 12tik 23ra Grimm anaien “Bremengo musikariak” lanarengatik ezaguna izateaz gain, Udazkena negu hurbil eta gogorraren aurrerapena izaten da Berlinen; Alemania iparraldeko jai herrikoi handienaren agertoki izateagatik ere hala ere, sasoi honetan Alemaniako hiriburua bisitatzen duenak ezohiko bada ospetsua Bremengo hiria. Hamazazpi egunetan zehar, Bürgerweide argi eta koloreekin egingo du topo. Izan ere, ia bi astez, hiriko eraikin eta gunea jolas-parke erraldoi bilakatzen da eta mendi errusiar, zaldiko-maldigune nagusienak apainduko ditu Argien Jaialdiak. Zalantzarik gabe, ko eta kale ikuskizunik ez da falta izaten bertan. Gainera, Marktplatz ezaUnter den Linden etorbide inperiala, Brandeburgoko atea, katedrala eta gunean Erdi Aroko merkatu bat ere izaten da. www.freimarkt.de beste eraikin asko ezohiko kolorez ikusteko parada bikaina da. 54
erakusketak Helmut Newtonek polaroid kamerarekin egindako argazkien erakusketa Berlinen Berlingo Argazkiaren Museoak Helmut Newtonek bere Polaroid argazki kamerarekin ateratako irudien atzera begirako erakusketa osatu du. Zuri beltzean eta tamaina handian eginiko 300 argazkiz osatutako bilduma argazkilari alemaniarraren unibertsoan barneratzeko gonbita da, bereziki berak hainbeste landu zuen glamour-aren esparruan. Emakumearen gorputzak protagonismo handia badauka ere, pertsonaia ezagunek ere beren lekutxoa dute, Andy Warhol edo David Bowie bezalako artisten erretratuak bildu baitira, besteak beste. Horrez gain, “Vogue”, “Elle” eta beste hainbat aldizkaritarako eginiko argazkiak ere ikusgai daude. Azaroaren 20ra arte egongo da zabalik.
EINDHOVEN (HERBEHEREAK) Herbeheretako Diseinu Astea Urriaren 23tik 31ra Herbeheretako diseinuaren astea ospatuko da urriko azken astean Eindhovenen. Herbeheretako bosgarren hiri handienak esparru askotako 1.500 diseinatzaileren lanak hartuko ditu: diseinu industriala, grafikoa, espaziala... Jaialdiak irauten duen egunetan bisitariak gisa desberdinetako ekintzak izango ditu ikusgai: desfileak, pelikula emanaldiak, erakusketak, bisita gidatuak... Parte-hartzaileen profila zabala izaten da oso, marka ezagunenen ordezkarietatik hasi eta ikasketak bukatu berri dituzten ikasleetaraino. http://dutchdesignweek.nl
Arte Garaikidean barrena ibilbidea Venezian Veneziako Punta della Dogana aretoak “Zalantzari gorazarre” izeneko erakusketa antolatu du. Gizatasunaren indar eta ahultasunen gaineko ibilbide tematikoa proposatzen du erakusketak. Donald Judden joera minimalistatik abiatuz, Jeff Koons eta McCarthy bezalako artisten lanei erreparatzen die bildumak, orotara, hemeretzi artisten artelanak eskainiz. Lan aipagarriena 50eko hamarkadan soldadu estatubatuarrek bisitatu ohi zuten putetxe bat irudikatzen duen Edward Kienholzen instalazio bat da. Erakusketa 2012ko abenduaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Taryn Simonen salaketa argazkiak Londresen Bosniako genozidioa pairatu zuten haurren aurpegiak, Ukrainiako umezurtzen begiradak, medikamentu kaltegarrien ondorioz deformatuta jaiotako pertsonak, homosexualek jasandako erasoak... Londresko TATE Modern galeriak Taryn Simonen hemezortzi argazki bildumaz osatutako erakusketa dotore bezain hunkigarria eratu du. Edertasuna bilatzea baino gehiago, gizarteko injustizia eta desgraziak salatzea dute helburu Simonen argazkiek. Azaroaren 6ra arte irekita egongo da.
LEEDS (INGALATERRA) Leeds Loves Shopping Urriaren 13tik 23ra Modan dauden arropak, estiloak eta tendentziak ezagutu eta dendaz denda ibiltzea maite dutenentzat paradisu bilakatu da azkenaldian Ingalaterrako Leeds hiria. Modaren punta-puntan dagoen hiri honetan seigarren urtez jarraian Leeds Love Shooping jaialdia antolatu dute. Desfileak, makillaje sesioak, promozioak, modari buruzko ikuskizun eta hitzaldiak... shooping-az gozatzeko guzti-guztia aurkituko du bertaratzen den orok, Ingalaterra eta mundu osoko modazaleen bilgune izango baita hiria astebetez. http://leedslovesshooping.com
Errenazimenduko erretratuen historia Berlinen Errenazimentu italiarraren garaiko erretratuen historia aztergai da Berlineko Bode museoan. 150 artelanen bidez, erakusketak erretratuen historian zehar ibilbide interesgarria proposatzen du. V. eta XV. mendeen artean erretratuak ezohikoak baziren, XV. mendean, lehendabizi Florentzian eta geroago Italiako beste hiri batzuetan, erretratuak indarra hartu zuen, ordura arte ezohikoa zen mundu ikuskera zabalduz. Leonardo da Vinciren “La dama con l'ermellino” lana da guztien artean deigarriena. Askoren ustez, lan hori da, naturatik harago, elementu abstraktuak barneratzen dituen lehen erretratua. Berlineko erakusketak azaroaren 20an itxiko ditu ateak, eta, ondoren, New York izango da ikusgai. 55
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
MANUEL IRADIER Ametsen sortzaile
H
il zenetik mende bat igaro den honetan, Manuel Iradier esploratzaile arabarraren bizitzak eta egintzak argi lauso bat dute oraindik ere bidaide; ametsek eta nahimenak gidatutako bizitzek ezinbesteko duten argi lausoa. Manuel Iradier Bulfi 1854. urtean sortu zen Gasteizen. Filosofia eta Letrak ikasi zituen gazte zelarik. Ikerketarekiko eta espazio irekiekiko zuen grinak bat egin zuten La Exploradora fundazioaren sorreran. Esfortzu fisiko eta intelektuala uztartzeko asmoz, Arabako lautada eta inguruotako mendiak zeharkatu zituen talde horrekin. Hala ere, zeruertzean Gorbeia edota Kantabriako mendilerroa harro-harro azaltzen zituen lurraldea txiki geratuko zitzaion Iradierri.
Golkoan lur hartu zuen Iradierrek 1874an. Hurrengo bi urteetan bi mila kilometro baino gehiago egin zituen bertako oihanen artean, Muni eta Utamboni ibaietako korronteak gaindituz. Lur horiek esploratzeaz gain, denetarik gertatu zitzaion bertan: sukarraren ondorioz gaixotu egin zen, Afrikan jaiotako alaba bat galdu zuen eta pozoitze bati ere aurre egin behar izan zion. Afrikako fauna, flora, antropologia eta klimari buruzko oharrak idazteko baliatu zituen bi bidaia egin ondoren, ikertzaile gasteiztarrak hizkuntzalari moduan ere zenbait lan egin zituen, hainbat herri indigenetako hizkuntzen arau gramatikalak eta hiztegia aztertu eta bilduz. 1887an Gasteizko Vida e hijos de Iturbe inprentara bidali zuen bere analisien bilduma. Mila orrialde inguruko bilduma zen, bi ataletan banatutakoa. “África, viajes y trabajos de la Asociación Euskara La Exploradora” izenburua jaso zuen lan hori jotzen dute askok Iradierren egiazko testigantza intelektualtzat.
Afrika eta Stanley Afrika kontinente ezezagun handia zeneko garaiak ziren. Urtetik urtera, Afrikako mapetako hutsuneak europar izenekin betez zihoazen. Dena den, Afrikaren deia jasotzea ez zen soilik ohore eta fama kontua; garai hartako munduko herritarrek benetan sinesten zuten kontinenteko biztanleek amesgaizto ikaragarria bizi zutela eta kanpoko laguntza behar zutela bizi zuten egoera latzetik ateratzeko –europar edo iparramerikarren laguntza batik bat, noski–. Ideia hori eta gisakoak buruan zituela, gerora erabakigarria izango zen elkarrizketa izan zuen Iradierrek 1873. urteko udan garai hartako Afrikako esploratzaile nagusiarekin, hots, Henry Morton Stanleyrekin. Galestarra sortzez baina iparramerikarra adopzioz, Stanley esploratzaile saiatua izan zen, eta mundu osoan egin zen ezagun desagertutzat jotzen zuten Livingstone misiolari eta esploratzailea bizirik aur56
Gasteizera bueltan
kitu zuelako Afrikako ekialdean. Stanley Arabako hiriburuan izan zen 1873an, “New York Herald” egunkariko korrespontsal gisa Nafarroara bidean zela gatazka karlistaren nondik norakoak ikertzeko. Iradierren asmoa, printzipioz, Afrika iparretik hegora zeharkatzea bazen ere, Morton Stanleyrekin izandako solasaldiak bere asmoak aldarazi zituen, eta, hala, kontinentea mendebaldetik ekialdera zeharkatzea erabaki zuen. Emazte Isabel Urkiolaren eta koinata Manuelaren konpainian, Gineako
Ameslari onenen gisa, eta Afrikako esperientziaren ostean, Iradier oxigenoaren premian sentitzen zen Gasteiz bezalako hiri monotono batean. Familia gatazka iturri zen uneoro eta bere neurriko lanik ez zuen aurkitzen. Mugarik gabeko imajinazioaren jabe, Iradierrek berritzaile izateko bere gaitasunean aurkitu zuen babesa, hainbat asmakizun sortuz: konposizioko kaxa tipografiko bat, urezko kontagailu automatiko bat eta fototakimetro bat, besteak beste. Osasunez makal, Guadarramako mendilerroko Valsain herrixkako pinudien artean hartu zuen babesa bere azken urteetan. Bertan zendu zen, 57 urterekin.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
ISLANDIA Izotza eta sua mahaira
I
slandiaren eratze nazionalaren baitan, urrats garrantzitsua eman zuten islandiarrek 1950ean. Urte horretan herrialdearen kostaldeko 4 milia babestea onartu zuten. Erabaki horrek islandiarrek beraien ondasun natural bakarra babesteko zuten nahiari erantzuten zion, bakailao banku handiak babesteari, hain zuzen. 1958an, harrapaketen beherakada nabarmenarekin batera, islandiarrek gune hori 12 miliatara hedatu zuten. Antzekoa izan zen 1971. urtean erabilitako arrazoia muga 50 miliatara zabaltzeko. Babestutako eremuak 200 milia hartu zituen azkenik 1975ean. Britainia Handiko Gobernua, eta Mendebaldeko beste asko, kexu agertu ziren; gerraontziak ere bidali zituzten arrantzaleak babesteko, baina burugogorkeria eta ausardia baliatuz, Islandiako Gobernua gai izan zen kostazain islandiarren eta ontzi britainiarren arteko “Bakailaoaren Gerrari� amaiera emateko.
Arraia beti presente
Getty Images
Islandiaren egoskorkeria ez zen gutizi bat izan. Arrain migratzaile hau, bakailaoa, ez da soilik ondasun natural bat he-
tan, mamian egosita, zizka-mizka moduan edo lapikoan. Errezeta askok iraganeko zaporeak dakartzate gogora, drakkar bikingoek Iparraldeko itsasoak zeharkatzen zituzten garaietakoak. Hori da hĂĄkarl plateraren kasua, aurrez lurpean usteldu den tiburoiaren haragiarekin egiten dena.
Okela eta barazkiak rrialdearentzat; islandiarren bizimoduaren parte ere bada. Arraia, oro har, islandiarren mahaietan inoiz falta ez den ondasun preziatua da. Islandian oso ohikoa da arraiak kontserbatzeko lehortzea, gazitzea, ketzea edo marinatzea; irakin edo gesaldu ere egiten dituzte. Bakailaoaz gain (gibela delicatessen hutsa kontsideratzen dute), tiburoia, izokin ketua, sandinzarra, fletana eta artikoko amuarraina ere ohikoak dira islandiar plateretan. Islandiako mahaietan asko preziatzen dituzten beste bi jaki okela eta balearen koipea dira. Arraina mila modutara prestatzen dute islandiarrek: zopa ezberdinetan, haragi-bole-
Islandiako plateretan okelarik tipikoena bildotsarena da, uhartean bertan sakabanaturik dauden artalde ugarietan jatorria duena. Zirkulu polar artikoaren hegoaldean kokatuta egon eta glaziarrez inguratuta izanagatik, abeltzaintzarako klima aproposa du Islandiak. Bildotsaren haragia, arrainarena bezala, ketu egiten da hobeto kontserba dadin. Ehiza sasoian oso estimatua izaten da elur-oreinaren haragia ere. Patata ere asko jaten dute, bai purean bai karamelaturik. Barazkiei dagokienez, aza eta bere aldaera desberdinak dira gehien kontsumitzen direnak. Bukatzeko, frutarekin batera, jogurt tankerako skyr gozoa da postrerik ezagunena. Brennivin, bertako pattarra ere oso tipikoa da, txarpoil zaporez usaingozatzen dutena.
57
liburuen txokoa
Algérie Testua: Benjamin Stora, Daniel Jean. | Argazkiak: Yann Arthus-Bertrand La Martiniére, 2011 | 333 orrialde. 27 euro
Algeria, zerutik Historian aurreneko aldiz, argazkilari batek Algerian zehar hegazkinez bidaiatu eta airez argazkiak egiteko aukera izan du. Pribilegio hori izan duena Yann Arthus-Bertrand argazkilari frantziarra izan da. Orain artean animalien argazkietan espezializatuta bazegoan ere, Arthhus-Bertrandek esperientzia handia du airetik egindako argazkietan; horren erakusle, mundu osoan zehar zerutik egindako argazkiak biltzen dituzten 60 liburu baino gehiago kaleratu ditu. Horrez gain, “National Geopgraphic” eta bestelako aldizkari prestigiotsuetan ere argitaratu izan ditu bere argazkiak. Oraingo honetan, Afrika iparraldeko herrialde ezezagunenetako baten irudiak dakartza. Argazkien edertasunaz gain, erronka gisa hartu du egitasmoa frantziarrak; izan ere, Algeriako herrien adiskidetasun prozesuan parte hartu nahi duela adierazi du. Bere argazkien osagarri gisa, Jean Daniel, Benjamin Stora eta Djamel Souidik ondu dituzte testuak.
La última isla Lafcadio Hearn Errata Naturae, 2011 160 orrialde. 16,50 euro
Paradisutik infernura Louisianako kostatik gertu zegoen “Azken irla” izenarekin ezagutzen zen uhartea. Bere garaian modan jarri zen, luxuzko hotelez bete zen, New Orleanseko aberatsenen helmuga gogokoena bihurtzeraino. 1856ko abuztuan, ordea, Mexiko Golkoko itsasoa oldartu egin zen eta bortizki kolpatu zuen irla, paradisua infernu bilakatuz. Ezbeharraren hurrengo egunean Hearn uhartera gerturatu zen, ja zotakoaren ondorioak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Liburu hau tragedia hark utzi zuenaren testigantza krudela eta hunkigarria da, bertako biztanleen saminaren erakusle ezin hobea.
)
La ley del silencio Budd Schulberg Acantilado, 2011 400 orrialde. 24,50 euro
Ustelkeria eta traizioa 1955. urtean ikusi zuen argia lan honek. Aurrez, istorio honen filmaren gidoiagatik Oscar saria jaso zuen Schulbergek. New Yorkeko portuan girotzen da ustelkeria eta traizioa ardatz dituen istorio hau. Protagonistak, Terry eta Charley anaiak, mafiarekin harremanetan dabiltzan zamaketarien sindikatuko kideak dira, eta edozer egiteko prest daude dirua lortzeko. Baina, egun batean, Terryk Katie ezagutuko du, eta erabatekoa izango da bien artean sortuko den erakarpena. Katiek Terryren kontzientzia piztuko du, mafiaren aurka borrokatzeko erabakia hartzera eramateraino.
A million Shilling. Escape from Somalia Alixandra Fazzina Trolley, 2010 368 orrialde. 33 euro
Amesgaiztotik ihesi Somaliak bizi duen gerra zibilak hamazazpigarren urtea betetzen du aurten. Tragedia luze honen erdian, eta beraien herriko biolentzia atzean utzi nahian, milaka dira ihesari ematen dioten herritarrak. Horietako askok ez dute amesten duten helmugara heltzea lortzen, izan ere, bidean oso ohikoak dira erasoak, bahiketak eta hilketak. Arriskuak arrisku, milaka eta milaka dira urtero-urtero ihes egitea erabakitzen duten somaliarrak. Fazzinak horietako batzuen ihesaldiak gertutik jarraitu ditu, bere argazki kamera lagun.
Berlín Ales Steger Pre-Textos, 2011 144 orrialde. 15 euro
Berlin, etengabeko eraldaketa Ales Steger idazle esloveniarrak ondo baino hobeto ezagutzen du alemaniar kultura, eta harreman estua du Berlin hiriburuarekin. Bere esanetan, «etengabeko eraldaketan» bizi den hiria da Berlin. Era berean, hiria XX. mendeko Europako «ikur nagusietakoa» izan zela uste du Stegerrek. Saiakera honetan hiriari buruzko 30 istorio labur bildu ditu, zeinetan hiria eta bere hiritarrak deskribatzen dituen: turkiarren auzoa, eraikinak, kale eta etorbide nagusiak, ohitura eta tradizioak... Testuez gain, hiriaren hainbat argazki ere bildu ditu. Lan honekin bere herrialdeko saiakera onenaren saria eskuratu zuen 2007an.
París insólito Testua: Jean-Paul Clébert | Argazkiak: Patrice Molinard | Seix Barral, 2011| 352 orrialde. 21 euro
Miseriaren handitasuna 1952an argitaratu zen Cleberten lan honek arrakasta handia lortu zuen bere garaian, eta orain, 50 urte eta gero, berrargitaratu egin dute. Kalean bizi zen poeta honek 50eko hamarkadan Parisen bizi eta ikusitakoak bildu zituen: eguneroko bizitza, gosea, kalearen gordintasuna, Pariseko mugimendu artistikoa... Lana kaleratu eta urtebetera, inspirazio iturri izan zituen lekuetara itzuli zen, baina Patrice Molinard argazkilariarekin batera. Hitz eta irudiak uztartzea erabaki zuten, eta honako hau da emaitza: garai hartako Parisen erretraturik gordinena.
Esperando el monzón Anna Threes Maeva, 2011 480 orrialde. 21 euro
India eta bere kontrasteak India, 1955. urtea. Bi dira liburu honetako protagonistak. Alde batetik, bere aitarekin luxuzko etxe batean bizi den Charlotte, eta, bestetik, Madan, eskale baten antzera Bombayko kaleetan hazitako haur gorra. Hain bizimodu ezberdinak izanagatik, urte batzuk geroago beraien bizitzak gurutzatu egingo dira Charlotten herrian antolaturiko festa baten harira, jostun bilakatutako Madan bertaraino gerturatuko baita emakume aberatsentzako jantziak egitera. Berehala, harreman berezi bat sortuko da bien artean. Iragana eta oraina tartekatzen dituen istorio honetan Threes Annak agerian uzten ditu indiar gizartearen desberdintasun eta kontraesanak. 59
GoGoan hartu
Thinkstock
MATERA Italia
Izen bereko eskualdeko hiriburu, erromatarren garaian sortu zen Matera, Kristo aurreko III. mendean. Herria ezagun egin duena Sassi di Matera (Materako harriak) izenaz ezagutzen den zonaldea da. Goiko irudia behatzea baino ez dago Matera ezohiko herria dela ulertzeko. Irudian ageri diren etxeak –sassi izenaz ezagunak– kaliz harrian bertan induskatu zituzten. Beraz, etxeetako asko, etxeak baino gehiago, haitzuloak dira. Zenbait kasutan kaleak etxeen teilatuek eratzen dituzte.1950eko hamarkadan Italiako Gobernuak Materako biz-
tanleak bertatik aterarazi eta gune garatu eta modernoagoetara mugitu nahi izan zituen. Hala ere, biztanle askok bertan jarraitzea erabaki zuten. Gobernuak orduan imajinatuko ez zuena zera zen: garai bateko Jerusalenekin duen antzekotasuna dela-eta, hainbat zine zuzendari erakarriko zituela Materak Bibliako pasarteetan girotutako filmak grabatzeko. Beste askoren artean, bertan filmatu dituzte “Il Vangelo secondo Matteo” (Ebanjelioa San Mateoren arabera), “The Passion of The Christ” (Kristoren Pasioa) eta “The Omen” (Profezia) lanak.
61
Munduari Begira Lehen piratak, orain kutsadura eta bandalismoa Mendeetan zehar piraten erasoak pairatu zituzten behin eta berriro Cartagena de Indias hiriko harresiek. Orain, ordea, bestelako bi gaitz dituzte: kutsadura eta bandalismoa. Harresietatik gertu etengabe pasatzen diren auto ugariak, hegaztien gorotzak eta etxegintza urbanistikoa kalte larria eragiten ari dira Kolonbia iparraldeko hirian. 1574an Espainiako koroaren eskutik hiri izendapena jaso zuenetik piraten begi puntuan egon zen Cartagena de Indias, azken horiek oraindik ere oso ondo mantentzen den zentro koloniala konkistatu nahi zutelako. Inbaditzaileengandik babesteko kanoi bateriak ezarri zituzten errenkadan, harresiak eratuz. Gaur egun soilik 11 kilometro hartzen dituzte harresiek, eta, esan bezala, kutsadurak nabarmen kaltetu ditu.
Agur Buenos Airesko Richmond kafetegiari Bere garaian Borges, Cortazar eta beste hainbat intelektualen bilgune izandako kafetegiak ezagunak bere ateak itxi ditu. Kirol arropak egiten dituen marka iparramerikar ezagun bati saldu dio lokala jabeak. Buenos Airesko Udalak hiriaren ondasun historiko izendatu du eraikina, hortaz, jabe berriek ezin izango dute eraberritze lanik egin edo fatxadan aldaketarik gauzatu. Florida oinezkoen etorbide ezagunean kokatua, Julio Dormal arkitektoak diseinatutako kafetegia hiriaren ikur izan da 1917. urtean ireki zutenetik. Kolektibo desberdinek gunea babesteko kanpaina jarri dute martxan. Sinadurak biltzen hasi dira kafetegia babesteko.
Turkiako mendietatik museo batera Turkiako Nemrut mendiko eskulturak herrialdeko ikur garrantzitsu izan badira ere, azken urteotan jasan dituzten kalteak direla-eta artelanok museo batera mugituko dituzte aurki. Unescok gizateriaren ondaretzat izendaturiko aztarna arkeologiko hauek Kristo aurreko I. mendekoak dira. Garai hartako erregeak erlijio berri bat ezarri nahi izan zuen, eta helburu horrekin jarri zituen eskulturok. Mendeen joan-etorriarekin, ordea, kalte ugari jasan dituzte; alde batetik, Turkiako klima gogorra tarteko, eta, bestetik, lurrikara ugari izan direlako inguruotan.
Mexiko Hiriko kaleak arte galeria bilakatzeko bidean Mexiko Hiriko Matxinatuen Glorieta ezagunean eta inguruko eraikinen hormetan artelanak jartzen hasi dira zenbait artista plastiko. Era horretan, artista eta sortzaile gazteentzat lanerako guneak aldarrikatzen dituzte. Horrez gain, Latinoamerika osoko arte galeria ireki handiena sortzea dute helburu, eta asmo hori jakinarazi diete jada hiriko agintariei. Rivera, Tamayo eta bestelako muralisten lana gutxietsi gabe, kalean eta leku pribatuetan artea bizi daitekeela aldarrikatzen dute, hiriko paisaiak eskuratuz. 62
Kusturicaren harrizko herria Emir Kusturica zinegilea izateagatik da ezaguna, baina filmak sortzeaz gain, bestelako lanak ere egiten ditu. Izan ere, serbiarrak bere hurrengo filmaren agertoki izango den hiria sortzeko lanak hasi ditu. Ivo Aldritxen “Zubi bat Drinaren gainean” nobela da zinegile serbiarrak pantaila handira eramango duena. Bosnian kokatua, Kamengrad (“harriaren hiria”) izena izango du. Ez da Kusturicak honelako zerbait egiten duen lehen aldia, izan ere, aurrez Drvengrad eratu zuen, zinearekin lotura estua mantentzen duen egurrezko hiria.
Etorkizuneko luxuzko Parisen aurka Artistez osaturiko H5 kolektiboak kanpaina bitxi bezain ironikoa jarri du martxan Parisen. Etorkizuneko Paris nolakoa izango den imajinatzen jarrita, honako emaitza irudikatu dute: luxuzko hotelez eta etxebizitzez betetako hiria. Modu horretan aurkeztu dute maketen bidez diseinatutako “Immorose Prestige” karikatura. Luxuzko markak saltzen diren merkatal zentroak, Sena ibaiaren ertzean eraikitako etxebizitza garestiak, auto ederrak... ikus daitezke bertan. Era horretan, politikariek luxuaren alde egin duten apustua
Errusiako lehen museo erotikoa “Tochka G (G puntua)” Errusiako lehen museo erotikoak ateak ireki ditu Mosku erdialdeko Arbat zonaldean. Alexander Donskoi zuzendariak adierazi duenez, «probokazioaren aldeko apustua» egin dute, errusiar gizartea oraindik ere oso atzerakoia delako sexuarekin lotutako zenbait arlotan, homosexualitateari dagokionean adibidez. «Honek ez du esan nahi Errusian sexuari buruz hitz egiten ez denik –dio Donskoik–; Errusian egon badaude sex shop-ak edo telebistan ematen diren saio erotikoak, homosexualitatea ere legezkoa da orain
kritikatu eta eztabaida sortu nahi dute, hurrengoa planteatuz: egokia al da luxuaren alde egitea hiriko milaka biztanlek etxebizitza ñimiño batean bizitzeko ere aukerarik ez dutenean?
dela zenbait urtetik... Aldiz, kalean oso bestelakoa da kontua. Oraindik tabu ugari daude jendartean gai askoren inguruan». “Museo” hitzak hainbat herritar eta turista erakarriko dituelakoan dago Donskoi. Moskuko museo berriak Mendebaldeko herrialdeetan aspalditik ohikoak diren irudiak erakutsiko ditu aurrerantzean: harreman homosexualak, bibragailuak, gomazko arropak... Askoren begietara erosoak ez diren kontuak, finean, baina guztiak ere helburu bakar bat lortzeko asmoz bilduak: gizarte zaharkitu eta atzerakoi batean sexuaren inguruan dauden milaka tabuekin bukatzea.
63