2011 Urria 41.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 3 5
9
771888 505000
haizetara
ZAZPI
42 Sergi REBOREDO 34 Thinkstock 24 Michael REYNOLDS 16 Thinkstock 06 Alfons RODRIGUEZ Azaleko argazkia: ALFONS RODRÍGUEZ • Aurkibideko argazkiak:
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUAeta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
06
16
34
aurkibidea
16 APULIA
Bari, Alberobello... eskualde honetako txokoek xarma berezia dute, Adriatikoaren epeltasunean
06 GROENLANDIA
Izen berdea izanagatik ere, izate eta itxura zuria ditu munduko uharte handi eta muturrekoenak
24 KARAKORAM
Munduko errepide garaienak Txina eta Pakistan lotzen ditu aitzinako Zetaren Bidetik
34 MAZEDONIA
Balkanen bihotzean bertan bideek bat egiten duten herrialde abegitsua
42 AMAZONAS
Munduko ekosistema aberatsenaren jabe dira Amazonas ibaiaren inguruko paisaia berdeak
24
42
04 MUNDUARI BEGIRADA Cook uharteak, Ozeano Bareko orban ikusgarriak 49 BIDELAGUNA Agenda, proposamenak, Liburuak, punta-puntako lekuak... 3
Munduari Begirada
Hegoaldeko Ozeano Barearen erdian kokatutako orbanak bailiran, Cook uharteak ametsetako paradisua dira. Zeelanda Berria eta Hawaiiren artean kokatuta, hamabost uhartek osatzen dute uhartedi txiki hau. Bi multzotan banatzen dira uharteok; hala, iparraldean kokatzen direnak koral jatorria dute, eta, hegoaldekoek, ostera, bolkanikoa. Irudian ageri den Aitutaki uharteak biak konbinatzen ditu. Askoren iritziz, hauxe da munduko irlarik perfektuena. Hainbat koral arrezife inguruan dituelarik, harea zuri fina eta ur gardenak dira berton protagonista nagusiak. Bizitzeko egokiena den gunean, Arutangan, 2.000 biztanle baino ez dira bizi, animaliak haziz eta lurra landuz, paradisu honek ematen duen lasaitasun erabatekoan.
Cook uharteak Getty Images/iStockphoto
5
R
Uharte zuria
ROENLANDIA
Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez
Munduko uharterik handiena planetako lur puska antzinakoenetakoa ere bada. Egungo kontinenteen sorrera geologikoan du jatorria eta etorkizun duda-mudazkoa du aurrez aurre, hala politikaren alorrean —independentzia eskatzen dio Danimarkari— nola ingurumenari dagokionez, klima aldaketa eragin larria ari baita izaten uhartearen ekosistema osoan. Bien bitartean, inuitak zalantza-jarreran agertzen dira antzinako tradizioen eta globalizazio ahalguztidunaren artean.
apan ikusita, Groenlandia zuria da. Beste mundu bat. Danimarka urrunetik datorren hegazkina Kangerlussuaq-en lurreratu da. Hitz luze hotz horrek “fiordo luzea� esan nahi du. Klimaren gordintasunak zigortua, herri hau ia 180 kilometro luzeko fiordo erraldoi baten barreneko muturrean dago. Hortik datorkio izena, hain zuzen ere. Ez da bizitasun handirik nabaritzen lur grisezko kaleetan. Mugako eta muturreko tokia da, inondik ere. Ez da inor age-
ri AEBen base militar abandonatu honetan. 1941ean eraiki zuten, Bigarren Mundu Gerran, Amerika eta Europa artean tropa garraioak egiteko. Bitxia da Groenlandia Kontinente Zaharrekoa izatea, geologiari bagagozkio Mundu Berrian kokatua baitago. Tokiaren erakargarrietako bat permafrost deitzen dioten eta ia uharte osoa estaltzen duen izotz geruza zabala bisitatzea da, errepidez bi orduko bidea egitea nahikoa baita bertara heltzeko. Glaziarretako aintzirak, idi musketadunak, eroritako hegazkin baten hondakinak, Rusell glaziarra eta haize izoztua ditugu bidelagun, basamortu zuri eta hotzera iritsi arte: basamortu horixe bera luzatzen da ipar poloraino. Kristalezko dunak diruditen izotzmuinoak ikusten dira ostertzean galtzeraino, argitasun hits, bahetuaren pean. Basapiztia zuri handi bat da he8
mengo jaun eta jabe: hartz zuri ahaltsu, eta, aldi berean, mehatxatua. Kangerlussuaq-era itzulirik, izotza eta elurra urtzean eratutako ur-lasterren burrunba entzuten da: Davis itsasartera isurtzen dira. Ur grisak dira, jalkinez zamatuak, eta ohi ez bezalako oldarkortasunez itsasoratzen dira eltxoz jositako leku honetan. Hurrengo geltokia portua dugu. Errepidez joan behar da, ez baitago ber-bertan. Han, esplorazio polarretarako erabiltzen den ontzi batean itsasoratuko gara. Ontzi horretan barneratuko gara Baffin badiako uretan eta, groenlandiarren Kalaallit Nunaat edo Lurralde Berdeko (Groenland) hainbat puntutan lehorreratuko gara. Erik Gorria bikingoak eman zion izen hori. Gaur egun, dena den, zuria eta grisa jabetu dira paisaiaz, eta berdearen tokia hartu dute hainbat lekutan.
Ukkusissaten ehunka txakurren uluek egiten diete ongietorria bidaiariei. Ezkerreko irudian ageri dira txakur horietako batzuk, negua heltzeko irrikatan. Lerroon gainean, inguruko haranetako laku eta harkaitzek udan eskaintzen duten ikuspegi ederra.
Oso samurrak ematen ez duten marrazo zatikiak daude, lehortzen jarrita, zurezko esekitokietan, Disko uharteko hiriburuan, Qeqertarsuaq-en, Baffin badiaren erdi-erdian. Marrazo zatikiak ematen zaizkie jaten groenlandiar arrazako lera zakurrei: proteinatsuak dira, eta, behin lehortuta, galdu egiten dute amoniakoa. Substantzia hori irentsiko balute zakur “mozkorrak� emango lukete, ehizarako bidelagun leialen ordez. 9
Qeqertarsuaq ertzeraino iristen dira izotz puska txikiak –batzuk ehunka kilokoak eta dozena batzuetakoak, besteak–. Horrek erakusten du, gutxi gorabehera, zer-nolako tenperatura duen urak. On the rocks hondartza deituko lioke norbaitek. Erkidego inuit honetako etxeak Groenlandiako gainerako guztien antzekoak dira: zurezkoak, txikiak eta kolore bizietakoak. Lurralde honetako zuri eta gris betierekoen nagusitasuna hautsi nahian bezala. Garai batean balea-arrantzatik jaten bazuten ere, egun, herriaren kanpoko aldean dagoen ikerketa artikoetarako estazioari esker bizi dira herritarrak. Idi musketadunen burezurrak ikusten dira teilatuetan ipinita, lerak bide bazterretan, zakurrak zer egin handirik gabe, negua heldu zain, futbol zelai bat, hautsez betea, eta oso itxura desberdinetako jokalariak, baloiaren atzetik. Agertokiaren alde batean, itsasalde10
tik, altura dezenteko izozmendiak ikus daitezke, eta barru aldetik, berriz, granitozko menditzarrak. Hurrengo bisita Haizeen Haranera egin dugu. Uhartearen kosta zedarritzen duten mendietatik barrurago sartu behar da horretarako. Ibai Gorriaren ondotik doan bidexka batetik ordu pare bateko ibilaldia egin ondoren, harkaitz arteko urjauzi ezin ederrago batera heltzen da. Eguna aurrera doa eta eguzkia ezkutatzen ez den arren –uda betean gaude, eta, latitude hauetan, ez du erabat iluntzen–, hotza nabaritzen hasi da eta babesera bueltatzeko ordua da. Ia gaueko hamaikak diren arren, eguzkiak bete-betean jotzen gaitu aurpegian, beheranzko bidean gatozela. Eguzki itzalia da, hila, indar gabea. Disko, uharte ederra, atzean geratu da bere ehun milioi urteko antzinatasuna bizkarrean duela, ezer askorik ez, dena den, Groenlandia uharte erraldoiaren adinarekin alderatuta:
Groenlandiako arkitektura tradizionala kolore biziko egurrezko etxetxoek osatzen dute, paisaiaren kolorearen monotonia apurtuz. Ezkerretara ageri diren etxeak Uummannaqekoak dira. Bertako inuitak ageri dira argazkietan. Behean, Kulusuk herria ageri da, eta, gainean, inuiten etxe tipikoetako baten barnealdea.
Datu praktikoak Nola iritsi Groenlandiako aireportu nagusia Kangerlussuaq-ekoa da eta SAS Escandinavian Airlines konpainiak egiten du hegan bertara, gau batez Kopenhagen geldialdia egin ondoren. Hiru hegaldi daude egunero Bartzelonatik, eta beste hiru Madrildik. Konpainiarekin harremanetan jartzeko bi bide daude: www.flysas.es web orria edo 807 112 117 telefono zenbakia. Nola mugitu Behin Groenlandiara iritsita, ez da erraza mugitzea, distantzia handiak eta muturreko baldintzak dituen lurraldea baita. Modurik azkarrena bertako aireportu txikien arteko hegaldiak hartzea da, Air Greenland konpainiarekin (www.airgreenland.com). Beste aukera bat zenbait kostaldeko herri lotzen dituzten ferry bakanak erabiltzea da. Horretarako, ordutegiak eta eguraldi baldintzak kontsultatu behar dira aldez aurretik. “MS Fram” esplorazio polarretarako itsasontziaren bitartez, Hurtigruten konpainiak izozmendi artean nabigatzeko aukera eskaintzen du; itsasotik gauerdiko eguzkia ikusi ahalko dugu eta eroso helduko gara kostako urruneko herrixketara. Gainera, geografiari, klimari edota faunari buruzko azalpen zientifikoak ematen dituzte. Esandako konpainiarekin ekainetik irailera bidaia daiteke, 80 paraleloraino, eta iparretik hegoraino zeharkatu daiteke Baffin badia. Harremanetarako 93 4152719 telefono zenbakira dei daiteke edota www.hurtigrutenspain.com web orria kontsulta daiteke.
4.000 milioi urte, gutxi gorabehera. Ama-alabak dirudite. “MS Fram” esplorazio polarretarako itsasontzia astiro doa, iparralderantz, izozmendi erraldoiei iskin eginez, harik eta Uummannaq-eko itsasadar bikainean aingura botatzen duen arte. Ia 1.200 metro altuko granitozko bi erraldoik babesten dute herria haize polarretatik. Bi mendiek herriaren eta itsasadarraren izen berbera dute: hitz inuit horrek “bihotz formakoa” esan nahi du. Izan ere, itxura horixe dute babesa ematen dioten mendiek. Ipar Zirkulu Polarra baino 700 kilometro pasa iparrerago gaude. Hotz dago. Udalerri hau, hemengo gainerakoak bezala, hainbat herrixkaz osatua dago. Herrixka batzuetatik besteetara, batzuetan, kilometro gutxi batzuetako tartea egoten da, beste batzuetan, berriz, ehun kilometrotik gorakoa. Neguan, ongi komunikatuak egon ohi dira herrixkak. Elurrak eta izotzak estaltzen du
Noiz joan Groenlandia bisitatzeko sasoi onena maiatzetik irailera artekoa da, eguraldia epelagoa izateaz gainera, egunak luzeak direnez, hobeto aprobetxatzen baitira. Neguak ere, dena den, baditu bere alde onak: zakurrek tiratutako leretan ibil daiteke paraje izoztuetan eta aurora boreala begiets daiteke. Ostatua Groenlandian ez dago ostatu hartzeko eskaintza handirik, jatetxeak ere gutxi dira eta luxu handiko tokirik ez dago; gainera, dagoena garestia da. Gomendagarriak dira, hala ere, honako hauek: Disko Bay House (alokatzeko apartamentuak eta estudioak, Illulissat, www.diskobayhouse.gl), Mamartut (bertako janaria dastatzeko jatetxe tipikoa, IIlulissat, www.mamartut.dk), eta Sisimiut hotela (lau izarrekoa, www.hotelsisimiut.gl). Herrialdeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.greenland.com web orria. 11
guztia eta errepide sendo eta erosoak eratzen dira leran edo elurretako motoetan mugitzeko. Udan, aldiz, lur-azalaren erliebe zakarra dela-eta, bideak zaildu egiten dira eta ia eten herrien arteko joan-etorriak. Paradoxa dirudi, baina hemen horrela dira gauzak: bestelako logikak agintzen du. Herrixka hauek ehizatik eta arrantzatik bizi dira. Industriari bagagozkio, kontserba-lantegiak eta barru aldeko granito-harrobi txikiak dira aipagarrienak. Granitozko blokeen artean ordu pare bateko ibilaldia eginda, Spraglebugten badiara heltzen da, zeina Uummannaq uhartearen mendebaldean baitago. Bista zoragarriak daude hemen: Nuussuaq penintsula ikusten da eta itsasoa atzean, izotz puskaz zipriztinduta. Itsas ertzean, duela urte batzuk, Danimarkako telebista-programa batek ideia distiratsu bat izan zuen: etxola bat eraikitzea San Nikolas edo Bizar Zuriren etxea izan zedin. Ukkusissat-en ehunka txakurren uluek egiten diote ongi etorria bisitariari: asper-asper eginda daude, negua heltzeko irrikaz, izotz garbi eta erosoaren gainean jauzika eta lasterka 12
ibiltzeko. Ia gauerdia da, une egokia inguruko paisaiari begira egoteko. Alde batetik, milioika urteren joanean higatutako harkaitzezko horma erraldoiak, zeru urdinaren azpian; haien magalean, koloretako etxetxoek zipriztintzen dute mendihegala, emeki itsasertzeraino heltzen dela. Eguzkiaren printzek are gehiago saturatzen dituzte kolore-tonuak. Mendebaldera, itsasoa, izozmendiz apaindua. Aldian behin, inolako erregulartasunik gabe, lehertu egiten dira izozmendiak, kanoikadak diruditela. Hotz bizi-bizia agertzen da bat-batean, hainbat formatako izozmendiak inguratuz: Pegaso formako bat, Esfinge itxurakoa, iratxo bat etzanda…
Titanic ontziaren «hiltzailea» “MS Fram” itsasontziaren bizkarrean, zenbait bidaiari ikus daitezke, belarrietaraino estalita, erabateko isiltasunean. Haize izoztuak berak baino areago eteten dute arnasa, ontziak, aurrera egitean, alboetan uzten dituen izozmendi erraldoiek. Kapitainak aingura botatzea eta txalupak jaistea
Altuera eta forma orotariko izotzezko mendiek osatzen dute Groenlandiako paisaia. Beheko ezkerreko argazkiak ur gaineko izebergak erakusten dizkigu. Gainean, Assaqutaq herrixka; lerroon azpian, bidaiari bat inguruko glaziarrez gozatzen, eta, azkenik, Artic hoteleko iglu formako etxoletako bat.
erabaki duenean, zerua ikatza baino beltzago dago. Txalupak “MS Fram” ontziaren alboan kokatu dira eta bidaiari batzuk ahal duten gehiena hurbiltzen dira Egip Sermiatik itsasoratzen den izotz masa eskergara. Egip Sermia ia bost kilometro zabaleko glaziar erraldoi bat da: egunean hiru bat metro egiten du aurrera. Gau guztian nabigatu du itsasontziak eta goizean, eguzkiak, berriro goititurik, hodei artetik kirik eginez, distirak ateratzen dizkie izotz-blokeei. Oraingoan Illulissat-en lehorreratu gara. “Izozmendia” esan nahi du bertako hizkuntzan. Ezin esan izen egokia ez denik. Groenlandiako hirugarren hiri handiena da, eta, arrantzale herri txikien xarma falta zaion arren, merezi du bisitatzea, paraje hauetako hiri-bizimoduaz zerbait ikasi nahi bada, behintzat. Supermerkatuak, eskolak, diskotekak, jatetxeak… Guztia Groenlandiako eskalan, hau da, txikian. Hala eta guztiz ere, beti dago eskura kafetegiren bat, garagardoa edo kafea hartuz, bertako norbaitekin berriketan egoteko.
Illulissat inguruko erakargarri garrantzitsuena Sermeq Kujalleq glaziarraren izotz-mihi ikaragarriraino oinez joatea da. Gizateriaren ondare izendatuta dago eta planeta osoko paisaia lazgarrienetako bat da. Ez dago zifrak ikusi besterik: 25 bilioi tona izotz isurtzen ditu itsasora urtean erraldoi honek, ez da alferrik ipar hemisferioko glaziarrik aktiboena. Hemen itsasoratzen diren izozmendi asko Hudson badiako uretaraino heltzen dira eta, batzuetan, Ipar Atlantikoraino. Ikertzaileen aburuz, Titanic ospetsua urpera bidali zuen izozmendi erraldoia Sermeq Kujalleq glaziarraren ahotik askatutakoa zen, ia seguru: hemengoa zen, beraz, transatlantikoaren “hiltzailea”. Orduetan glaziarrari eta handik jaulkitzen diren izotz puska alimalekoei begira egon ostean, heldu da txalupan sartu eta esperientzia barrutik bizitzeko momentua. Bidean, xibarta talde batek eskoltatu du barkua, minutu batzuetan, izozmendu garaien artetik. Justu, Ipar Zirkulu Polarrean kokatua dagoen Sisimiut herriraino jarraitu du bidaiak. XVII. mendearen hasieran sortu 13
tasuna areagotu delako eta ondorioz elur jasa handiagoak egiten dituelako. Horrela, ekosistema desorekatzen ari da, izotz-geruza lodiagoa izanik izotzaren pisua handiagoa delako eta horrek lur-azalaren hondoratzeak eta alterazioak eragin ditzake, ondorio larriekin. Europak ere nozi ditzake efektuak. Kontinenteko klima Mexikoko Golkotik datorren itsas laster epelak erregulatzen du. Groenlandiako izotzetatik datorren ur hotza esandako itsas lasterrak dakarrenarekin nahastu eta nagusi izatera heltzen bada, Europa erdialdeko eta iparreko tenperaturak
Uda iritsi bitartean geldirik izaten dira lerak; lerroon azpian ageri da horietako bat, Queqertasuaq herrian. Goiko irudian bidaiari talde bat ageri da glaziar baten gainean ibiltzen Azkenik, eskuinean, Sermeq Kujalleq glaziarrak eskaintzen dituen ikuspegi dotoreak.
zen Sisimiut. Egun, 5.000 biztanle ditu eta Groenlandiako bigarren hiri garrantzitsuena da. Muturreko tenperaturak jasaten ditu (-35 ºC-raino, neguan) eta hirigune kolonial interesgarria du. Arrantzarako base gisa eraiki zuten, garai hartan. Etxebizitzak lorategiz inguratuta daude eta eltxoek, samaldaka, jendearen egonarria proban jartzen dute. Berriro, gau osoan nabigatu du barkuak, oraingoan, Evighedsfjord edo Betikotasunaren Fiordoko uretan. 2.000 metro altuko hormen artean igarotzen den kanal erraldoi bat da. Aldian behin, horma horien artetik, izotz urdinka eta kraskatuko glaziarrak agertzen dira. Urtze prozesu etengabea delaeta, kolore zuri-urdinkako ur-baltsak eratzen dira. Hainbeste aldiz aipatzen den klima aldaketaren ondorioa da, zeina intentsitate bereziz nabarmentzen baita Groenlandian.
Elur eta izotzen urtze kezkagarria Azken 18 urteotan, uhartearen azaleraren %90 estaltzen zuen izotz-geruza –“inlandis” deitua–, modu kezkagarrian murriztu da, eskualde artiko guztian bezala. Groenlandiaren kasuan, inlandisaren hegoaldeko herena guztiz urtzen da udan eta kosta guztiak gero eta urtze prozesu handiagoa jasaten du, tenperatura igoera dela-eta. Gertakari horren eraginez, uhartearen erdialdeko izotz-geruza loditzen ari da, heze14
neurri kezkagarrietaraino jaitsiko dira eta kontinentearen gainerako partea, aldiz, egosteraino berotuko da. Esandakoaz gainera, azkenean, Golkoko itsas laster epela desagertuko balitz, klimaren oreka guztiz desegingo litzateke eta ekaitz katastrofikoek edo lehorte amaigabeek arazo larriak ekarriko dituzte, hala ekosistema naturalentzat, nola egungo giza populazioentzat. Bien bitartean, inuitak etorkizunerantz doaz, planetako gainerako biztanleen ziurtasun eta zalantza berberekin. Gazteek Pariseko edo Tokiokoek entzuten duten musika berbera entzuten dute, Bartzelonan edo New Yorken bezalaxe, lan
egiten dute edo lanik gabe geratzen dira. Tatuaiak egiten dituzte, edota piercing-ak ipini, brasildarrek edo suediarrek bezalaxe; eta, kristauek edo budistek bezala, maitatzen edo gorrotatzen dute. Herrialdeak burujabetza osoa nahi du, Danimarkatik askatu; norabide horretan doa Groenlandiako klase politikoa. Gaur egun, Groenlandiako aurrekontuaren erdia Kopenhagetik bidalitako funtsetatik dator, baina, etorkizunean, urtzen ari den izotzaren azpian dauden petrolio erreserbei esker, baliteke urruneko kolonia hotz eta basatiak aurrea hartzea Danimarka aberats eta aurreratuari.
estua aizea ar enilla Argazkiak Thinksto k
APULIA rdin, zuri, berde
Garganoko mendietan lur zuria uretera erortzen dela dirudi; eskuineko beheko irudiak tarteka lurmuturrak uretan nola galtzen diren erakusten du. Goiko bi irudietan Gallipolo eta Polignano a Mare herriak ageri dira, ezker-eskuin.
“Italiako takoia” esaten badiote inori, segituan jakingo du mapan jartzen. Leku horren izena galdetuz gero, ordea, asko ez dira “Apulia” hitza esateko gai izango. Italiak horrenbeste leku famatu eta eder izanik, Bari, Vieste edo Alberobello bezalako leku zirraragarriak ez zaizkigu batere ezagunak egiten. Adriatikoaren beroa, arkitektura zoragarria eta gastronomia aparta aurkitu nahi dituenak, ordea, hemen du bere paradisua.
18
pulia (Puglia, italieraz) bero-beroa da udan; tradizioaren arabera, bere izenak “euririk gabe” esan nahi du, eta, egia esan, inguruotako idortasunak arrazoia ematen dio tradizioari. Hala ere, paisaiaren formek eta berezitasunek edertasun handia eskaintzen diote lur eremu honi, eta berde mediterraneo ilunaren izpi zoragarriak ezkutatzen ditu. Kostaldea oso ezaguna da Italian. Ez da ez kasualitatea italiar askok hemen igarotzea oporrak: uraren urdinak leku gutxitan du Apulian bezain besteko intentsitatea. Gainera, zenbait zonaldetan, Garganoko mendietan adibidez, lur zuria uretara jauzten dela dirudi, tarteka uharteak eta lurmuturrak osatzen dituzten zatitxoak galduz. Garganoko penintsulak burua itsasora ateratzen du, eta bere inguruan kokatzen dira hiriak, urari begira eta honekin amodio eta gorrotozko historia batean biziz, Apulia osoan bezala: itsasotik etorri zitzaizkien erasoak, jada greziarren garaietatik, baina baita aberastasuna, bizimodua eta ekarpen kultural ugari ere. Horregatik gotorlekuak eta murruak nonahi agertzen dira, hiriak gotortuz eta defendatuz, baina inoiz itsasotik gehiegi urrundu gabe, honen haize gozo eta oparietatik hurbil. Mediterraneoko bere hainbat lehengusuk bezala, Viestek alde zahar ederra eta zonalde moderno eta turistikoa uztartzen ditu. Hori bai, Benidorm bat izatera iritsi gabe: turismoa Apuliako motor ekonomiko nagusienetakoa izanik ere, inguruotan ez dira beste zonalde batzuetako sarraskiak burutu. Alde zaharrak antzinako nekazari eta arrantzaleen etxeak pi-
Castel del Monteko gaztelu oktogonala ageri da lerroon gaineko argazkian; Frederiko II.ak eraikitako gaztelu hau erabili zuten “Arrosaren izena� pelikulako monasterio iluna irudikatzeko. Beheko irudian Gallipoli herriko jatetxe bat, eta, eskuinean, Apuliako kostaldearen ikuspegia.
latzen ditu, leku gehiagorik izango ez balute bezala itsaslabarretara heldu arte. Kaleak estuak dira, eguzkiaren sarrera eragotziz eta udan ere fresko mantenduz. Freskotasuna uretan bilatu nahi duenak, aldiz, Castelloko hondartza zuri eta garbian aurkituko du lekua. Bertan dago Pizzomunno izeneko 25 metroko monolitoa. Kondairaren arabera, Pizzomunno herriko arrantzale eder bat ei zen, bertako neskatila are ederrago batekin maiteminduta zegoena. Uhandreek, maitasun horretaz jeloskor, neskatila hondartzatik lapurtu eta itsas hondora eraman zuten. Bere etorreraren zain geratu zen Pizzomunno gaztea hondartzan, horren denbora luzean, ezen azkenerako harri bihurtu baitzen. Hala, Viestera gerturatzen den bisitariak hondartzen bertan aurkituko du oraindik ere. Itsasoa da kontakizunetan, paisaian eta bizitzan pertsonaiarik esanguratsuena, eta, Vieste inguruan sortzen dituen formak ikusita, ez da harritzekoa. Merezi du Gargano penintsulako uretan itsas bidaia egitea horiek ezagutzeko. Hori bai, uhandreek eramango ote duten beldur lur finkoa nahiago duenak, penintsulan bertan du Foresta Umbra natur erreserba, Italiako dibertsitate botanikoaren lekuko aparta.
Erdi Aroko altxorrak Hegoaldera da gaurko bidaia, eta bertan aurkituko ditugu Apuliaren altxor ezkutuak. Horien artean ezagunena, ziurrenik, Castel del Monteko gaztelu oktogonala da, “Arrosaren izena� pelikulako monasterio iluna irudikatzeko erabili zutelako. Inguruko beste Erdi Aroko arrasto askoren kasuan bezala, Sizilia, Apulia eta Alemaniako errege izan zen Frederiko II.ak eraiki zuen Castel del Monte, eta aproposa dirudi misteriozko istorio baten kokaleku bezala aukeratu izana, gazteluaren funtzioa zein izan zen ez dagoelako batere argi gaur egun. Hasieran defentsarako gaztelutzat hartu zen, baina, dirudie20
Alberollo herriko arkitekturak harridura sortzen du bidaiariarengan. Trulli deituriko etxeek osatzen dute hemen paisaia; etxe txikiak dira, guztiz zuriak eta solairu bakarrekoak, baina teilatuak dira kuriosoenak, guztien artean konoen baso bat osatzen dutelarik. Goiko irudietan, etxe horietako bi. Eskuineko orrialdean, Erdi Aroko Traniko katedrala.
22
nez, Frederiko II.aren ehizarako erresidentzia izan zitekeen, edo errege jakintsu horrek egonaldiak igarotzeko balia zezakeen; hainbat ikerlarik astrologia eta numerologiarekin duen harremana ere azpimarratu dute, Gizako piramidearekin eta Jerusalemeko Arrokaren kupularekin lotuz. Bere gela hutsetatik ibiliz, kolorezko marmolezko kolonak eta leihoak ikusiz, argiaren jokoekin disfrutatuz, erraza da sinbologia ezkutu batengan sinestea. Trani da zonalde honetako itsas hiri nagusia, eta Apuliak itsasoarekin duen harreman estua kontuan hartuta, hiri aipagarri eta monumentala espero dezakegu. Hala izan zen, hain zuzen ere, Frederiko II.aren garaian, eta gaur egunera arte mantendu du orduko xarma. Erregeak erlijio arloan erakutsitako irekitasuna lagun, judutarren kolonia handia onartu eta sustatu zuten hirian, itsas merkataritzari esker aberastu zena. XIII. mendeko sinagoga gotikoa du oraindik Tranik, hala nola katedral kristau erromaniko bikaina, gaztelu itzela eta itsaso urdin distiratsuaren ondoko pasealekua. Apuliako erdialdean dago Bari, eskualdeko hiriburua. Alde berria, Italiako hegoaldeko edozein hiri bezala, zaratatsua eta kaotikoa da; beti dago jendez mukuru beteta. Alde zaharra, aldiz, itsasoak inguratuta dago hiru aldetatik, eta berezitasun aipagarria du: mafiaren zonaldea izan zen luzaroan. Ghetto baten modura mantendu ziren orain dela urte oso gutxi arte erdiko kale estu, bihurri eta ilunak, eta, horiekin batera, baita eliza erromaniko monumental eta historikoak ere. San NicolĂ basilika zen bisitatuena, itsasertzeko pasealekutik sartu ahal
zelako bere zonalde gotortura; XI. mendeko itxura eta eraikin berak mantentzen ditu. Hark eta katedralak Apuliako erromanikoaren sinpletasun, edertasun eta monumentaltasun gorena erakusten dute. Baina monumentuak alde batera utzita, Barin ezinbestekoa da hiriko kaleetan barna galtzea. Bari eta bere ingurune hurbilean 700.000 pertsona bizi badira ere, hiriaren bihotzean denboran atzera egin dugula irudituko zaigu: nonahi aurki daitezkeen etxeen arteko pasadizoetan, antzinako denda zaharrak, ateen aurrealdean josten ari diren andreak, pasta eguzkitan lehortzeko etxaurretan jarritako altzariak... aurkituko ditugu. Bariko erdialdean jango ditugu pizzarik onenak, eta bertan dastatu ahal izango dugu orechiette izeneko bertako pasta eta hiriko biztanleen plater tradizionala: arroza, patatak eta mejiloiak.
Trulliak, hizkuntz bitxiak eta berriz itsasoa Beti hegoaldera joz iristen gara Alberobelloko herri liluragarrira. Arkitekturak segituan uzten du ikuslea zur eta lur. Etxeak txikiak dira, guztiz zuriak, pisu bakarrekoak. Harrigarriena, aldiz, teilatuak dira. Harriz egindakoak eta borobilak, kupulak osatzen dituzte, herriak ipuin bateko ilustrazio txundigarria dirudielarik. Konoen baso bat osatzen duten eraikin hauek trulli-ak dira, eta XV. mendetik aurrera ugaritu ziren zonalde osoan, batez ere herri honetan. Euren historiak italiarren bihurrikeria topikoa baieztatzen du: garai horretan, inguruan boterea zuen Napoliko koroak asentamendu berri ba-
koitzeko zerga bat ezartzen zuen. Ondorioz, Conversanoko kondeek, hiriaren fundatzaileek, biztanleei zementu edo masarik gabe eraikitzea inposatu zieten, horrela etxeak eraikin prekario bezala azaldu eta zergarik ez ordaintzeko. Hori dela eta, kupula antzeko forma borobilak erabiltzen hasi ziren, material sendogarririk gabe zutik irauten zutelako. Brindisiko probintziara pasaz, herriak gutxitzen doaz murgia izenarekin ezagutzen den paisaian: mendixkak eta oliba zuhaitzak elkartzen dira, eta non edo non trulli-ak agertzen dira zelaietan. Bat-batean, ia oharkabean Calimera izeneko herri txikira iristean, kafea eskatzera joan eta bitxia irudituko zaigun hizkuntza bat entzungo dugu; greziera da. Antzinateko arrasto bat da, hogei mendez mantendu den hizkuntza; egun gutxiengo batek bakarrik hitz egin du eta ez dago antzinako grezieratik oso urrun. Griko deitzen da, eta izenak ez du bere aitzindarien gaineko zalantzarik sortzen. Ez da, ordea, inguruotako hizkuntza bitxi bakarra. Ekialderago joz, Italiako hegoaldeko zenbait zonaldetan mantentzen den beste hizkuntza batekin egin dezakegu topo: arbĂŤreshera, albaniarrek XV. eta XVI. mendeetan Italiako hiri oparoetara pertsiarrengandik ihesi iristean ekarritako albanieraren dialektoa. Ez dago zalantzarik, beraz, herrialde guztiek duten aniztasunaren erakusle ederra dela Apulia. Eta berriz ere, itsasoa. Urdin gogorraz eta argi gardenaz itsutzen duen kostalde zoragarria, uraren lasaitasun osoa hausten duten arroka zuri monolitikoak, Otranto bezala zeruertza behatzera aurreratzen diren herri zuriak eta lasaitasun beroa nonahi. 23
Testua: Zigor Aldama Argazkiak: Michael Reynolds
KARAKORAM Asfaltoa zeruan
OA
O
A
Txina eta Pakistan lotzen ditu aitzinako Zetaren Bidetik, odisea kutsua duten ibilbide magiko gutxi horietako bat da Karakoramgo autopistan barna doana. Asfaltozko lerro mehearen, zerutik gertuen dagoenaren, bi aldeetan munduko gailurrik altuenak daude. Horiek marrazten duten paisaiak edertasun babesgabea du eta harridura eragiten du, orain dela ia 7.000 urte gizakiak jada bazeudelako bertan.
26
z dago Kashgar Txinako hiria dela esango lukeenik. Ekialde Ertaineko edozer estatuko hiria izan liteke; dendetako karteletan, kaletako seinaletan eta gobernuaren eraikinetako informazio oharretan idazkera arabiarrarekin batera dauden ideograma anakroniko txinatarrek kontrakoa adierazten digute, ordea. Ilargi erdia meskita guztien gainaldean dago, baita durbanteak gizonen buruetan ere, emakumeek txadorrak dituzte soinean eta gameluak lasai asko dabiltza kaleetatik. Baina gobernuaren egoitzan dagoen banderak odol gorri koloreko hondoa eta bost izar hori ditu; bertan, Han txinatarren begi luzatuak dira gehiengoa. Gauza bera gertatzen da Askatasunerako Herritar Armada handian. Txinak militar asko ditu inguruan bi arrazoirengatik. Batetik, Xinjiang herrialdeko hiru probintzia ÂŤerrebeldeetakoÂť bat da, eta talde independentista armatuak ditu; bestetik, Kashgar merkatarien arteko elkargunea da aspaldi-aspalditik, eta mundu-
Ezkerreko irudian bidaiariei oroigarriak saltzen aritzen den gizon bat ageri da, Karakorameko autopistaren ertzean, Hareazko Mendia atzean duela. Lerroon azpian, kirgiz etniako emakume bat ikus daiteke Karakul lakuan eskuak garbitzen.
ko errepiderik altuenaren hasiera da. Errepide hori Karakoramgo autopista da, Zetaren Bidearen bertsio modernoa, N-35 izenaz ezagutzen dena. Lehenengo begiradan, “autopista� izendapenak berak gehiegikeria borobila dirudi. “Errepide ziztrin� izendapena gehiago hurbiltzen zaio Mendebaldeko imajinarioari. Baina, lehendabiziko inpresioa alde batera utzita, KKHren (hala ezagutzen da ingeleseko Karakoram Highway-tik) garrantzia trazatuaren egoeratik harago doa. Ia 1.300 kilometro ditu eta Txina eta Pakistan lotzen ditu izena ematen dioten mendietan zehar. Hori dela eta, zerutik gertuen dagoen errepidea da. Khunjerab-eko igarobidea 4.693 metrora dago, arnasarik ga-
beko bidaiariak eta mendi gaitzaren ondoriozko aurpegi moretuak ikusteko nahikoa. Karakoramgo autopistak politikoki konplexuak diren lurraldeak ere lotzen ditu: Xinjiang eskualde autonomo berezia Txinan eta Kaxmir gatazkatsuena Pakistanen. Izan ere, KKHren trazatua eta orain dela sei hamarkadatik behin-behinean herrialde musulmana eta India banatzen dituen kontrol lerroa paraleloan igarotzen dira. Baina naturak ez daki politikaz, eta KKH bidaiari abenturazaleen toki gogokoenetako bihurtu bada edertasun paregabeko paisaiak nekez aurkitu daitezkeelako da. Gainera, hau ez da oso ibilbide masifikatua. Berez, ibilgaitza da neguaren parte handi baten (gainera,
muga postua itxita dago azaroaren 1etik apirilaren 15era. Baina, egia esan, data horiek baldintza klimatikoen arabera aldatzen dira hein handi batean). Txina eta Pakistan lotzen dituen grapa hau eskualdeko bost zortzimilakoren sarbide da, hain zuzen ere, K2 ikusgarria, Nanga Parbat, Gasherbrum I, Gasherbrum I eta Broad Peak. Pamireko goi lautada gurutzatzen du, eta KKHren bidez toki liluragarrietara, esaterako, Baltoro glaziarrera ere irits gaitezke. Gris eta okre koloreko bazter dramatikoak dira, eta ia ez dute landaretzarik. Txinak eta Pakistanek 2006an hartutako akordioa abian jartzen denean, ordea, dena alda liteke. Akordio horren arabera, KKHak hirukoiztu egingo du
Kirgiz etniako mutiko bat ur edangarriz betetako kuboak garraiatzen ikus daiteke lerroon gainean, Kunlun mendien inguruan.
zabalera, 30 metrora arte; hartara, merkantzia astunagoak garraiatu ahal izango dira, eta joan-etorriak urte osoan egin ahal izango dira.
Babelgo autobusa Ordura arte –gauza poliki doa–, ibilbide honetaz (806 kilometro Pakistanen eta 494 Txinan) goza dezakegu ia globalizazioarekin topo egin gabe, herrialde musulmaneko hiriburu bitxira, Islamabadera, iritsi arte ia. Kashgar hiritik goizeko hamarretan ateratzen den autobusa hartuta, bidaia etenik gabe egin daiteke. Autobusez bi egun behar dira Sost Pakistango herri ilunera heltzeko, baina gihartsuenaren bizkarra txikitzeko gai 28
den ibilbidean etenak egitea merezi du; hartara, asfaltozko lerroaren inguru ikusgarriak mirets daitezke. Hogei urte (1966tik 1986ra) behar izan ziren eraikitzeko, eta prozesuan bi nazionalitateetako ia mila langile hil ziren. Sufrimendua ez zen alferrikakoa izan. India eta Pakistan aurrez aurre dituen liskarra kontuan izanik, Karakoramgo autopistak hil ala biziko garrantzi ekonomiko eta geoestrategikoa du. Izan ere, sorburu eta helmuga dituen estatuak lotzeaz gain, Erdialdeko Asiako gainerako lurraldeentzako (Tadjikistan eta Afganistan 250 kilometrora baino gutxiagora daude) bide nagusi ere bada, eta Pakistango Kaxmirretik igarotzen
Lerroon azpian, Asian oso tipikoa den neng ogia egiten ikus daitezke Kunlun mendi inguruetan bizi diren bi emakume. Beraiek egindako labe bat erabiltzen dute zeregin horretarako. Beherago, tadjik etniako haurrak Tashkurganen, ibai bat gurutzatzen.
den merkataritzako bide garrantzitsu bakarra da. Ibilaldia bera, jende ezberdinaren artean egiten dena, bidaiari ekiteko nahikoa pizgarri da. Autobus kaskarrean txinatarrak, pakistandarrak eta hizkuntzak entzunda antzeman ezin daitezkeen beste nazionalitate batzuetakoak biltzen dira; musulmanak, budistak eta ateoak; gizakiak guztiak. Animalia bat edo beste ere ez da falta izaten. Ibilgailua Babelgo autobus inprobisatu bihurtzen da. Bertan, putonghua txinatar ofiziala, Xinjiang eskualdeko dialektoa, urdua eta kontinentearen erdialdeko beste hizkuntza batzuk nahasten dira. Mekara begira egiten diren otoitzak ere ez dira falta. 29
Karakorameko autopista igarotzen den herrietako biztanleak ageri dira orrialdeotan. Lerroon gainean, Xinjiang eskualdeko gizon eta emakumea bat, eta, goian, Kunlun mendien magalean bizi diren bi emakume. Orrialde honetako hirugarren irudian zenbait etxetxo ikus daitezke. Azkenik, eskuinean, tadjik etniako emakumeak.
30
Buruak iraganera eramaten du bidaiaria, asfaltorik ez zegoen garaira eta Zetaren Bidea –Asia eta Europa lotzen zituen ia 8.000 kilometroko bidea– lauoinekoen gainean igarotzen zenerakora; hain zuzen. Ez da zaila gizon gogorrak imajinatzea gamelu, asto edo idi karabanetatik tiraka ederra bezain beldurgarria den atze oihala sortzen duten mendi babesgabeetan zehar. Erraza da, ordea, gaur egun ere heltzen zailak diren tokiak orain dela 2.000 urte baino gehiago igarotzen zituzten pertsona horien gogortasunak harritzea.
Karakoramgo autopistan barrena Zetaren Bidea (jatorrian Txinako Xi’an hirian hasten zen eta Xinjuang probintzian adarkatu egiten zen Erdialdeko Asiako estatuetara iristeko) «inauguratu» baino askoz ere lehenagoko obrak mirets daitezke. Autopistaren alde pakistandarrean dauden labar pinturak dira; Hunza eta Shatial herrietan daude gehienbat, Kristo aurreko 6.000. eta Kristo aurreko 1.000. urte artekoak dira, eta ehiza eszenak eta Karakoramgo mendietako biztanleen eguneroko irudiak irudikatzen dituzte.
KKHko odiseari ekiteko beste pizgarri bat, ezbairik gabe.
Idilioaren amaiera Eguzkia sartu da eta hotza areagotu egin da. Autobuseko leihoak lurruntzen dira, eta hala ere, badago zigarro bat erretzeko berea irekitzen duenik. Eguzkiaren agurrak errespetua ematen du, karaoke txinatarraren erritoan gertatzen bada ere. Mendien gailurrak zerra ilun bihurtzen dira, eta horren silueta lausotuz doa gero eta izar gehiago dituen zeruaren ondoan. Laster, gelditzen den argiztapen bakarra KKHan 32
gora eta behera dabiltzan ibilgailuen faroena da, eta hori dela eta bidaia oraindik ere abentura handiago bihurtzen da. Ibilgailua gero eta azkarrago doala dirudi, kezkatzeraino; hala ere, bidaiari gehienak zurrungaka daude edo, karaokearen mikrofonoa eskutan, abesten eta abesten. Zoritxarrez, ez dirudi isilduko direnik. Gilgit Pakistango herri txikira iristeak ez du esan nahi KKHa amaitzen denik, baina xarmaren parte handi bat galtzen da, ezbairik gabe. Islamabadera iritsi arte Pakistan iparraldeko beste edozer mendiko errepideak bezalakoxea da:
Munduko errepiderik altuena den Karakorumeko autopista ageri da ezkerreko irudian; bertan, emakume bat doa oinez errepide ertzetik. Lerroon azpian, Gez ibaia eta bere inguruak, eguzkia sartzen den unean. Ibaitik bertatik eskuratzen dute inguruko biztanleek ur edangarria.
zirkulazioa gehiago dago, hobe da leihoak ez irekitzea baldin eta kamioi pakistandar koloretsuek botatzen duten ke beltzarekin intoxikatu nahi ez bada, eta abesti txinatar kirrinkariak atzean utzi eta gutxienez beste hizkuntza batean dauden beste batzuk, hain narritagarriak ez direnak, entzuten dira. “Zibilizaziora� bat-batean iristeak sentsazio itogarria eragiten du. Atzean gelditzen da bizitzari ikuspuntu mistikoa ematen dioten ibilbide magikoetan barrena ibili izanaren sentimendua. Berdin du zenbat dezibeliotan dagoen musika; izan ere, paisaiak bakartasuna
transmititzen du eta gizadia bere tokian jartzen du: handitasuneko puntu txiki-txiki batean, halaz eta guztiz ere, kolonizatzen jakin duen horretan. Gilgit-eko autobus geltokiko zalapartan ustekabean agertzeak Kashgar-era teletransportatzeko, bidaia berriz hasteko eta, oraingo honetan, merezi duen lasaitasunarekin egiteko gogoa sortzen die askori. Lerro hauek idatzi dituenak ez du merezi duen toki bakoitzean geldialdia egiteko behar adina denbora izan, eta damu da. Izan ere, Karakoramgo autopista zeharkatzeko aukerak ez dizkizute egunero aurkezten. 33
Balkanetako bideek bat egiten duten lekua
M AZEDONIA Testua: Urtzi Urrutikoetxea
Argazkiak: Thinkstock
Nahastearen ezaugarri izan da izena. Eta egiaz, nekez aurki daiteke horren eremu nahasirik, Balkanetako bihotzean ere. Duela bi mila urte baino gehiagotik, Konstantinopla eta Erroma, Ekialdea eta Mendebaldea batzen dituzten bide nagusien loturan dago Mazedonia. Eta hori ez da beti erraza. Baina ezagutu nahi duena zabal hartzen du. 36
ure izena hori da, mazedoniarrak gara, ez daukagu beste izenik. Horren zaila al da ulertzeko?Âť. Denek ez dute horrela uste, ordea. Greziak bereak eta bi egin ditu Mazedoniak independentzia lortu zuenetik izen hori alda dezan. Mugaz beste aldera, Greziaraino alegia, hedatzen baita Mazedonia, nahiz eta mazedoniar eslaviarrak geroz eta gutxiago diren. Baina izen heleniarra dela dio Atenasek, eta iparraldekoek ez dutela erabiltzerik. Ezin ahaztu duela ehun urte lurralde hau oraindik Otomandar Inperioko zati zela, 1912an alde egin baitzuten turkia-
Lehen begiratuan Skopje ez da hiri erakargarria; dena den, ez zaio xarmarik falta. Irudiotan, hiriko hiru argazki. Ezkerrean, Skopjeren panoramika; lerroon azpian, tontor batean kokatutako dorrea eta hiriko monasterioa hartzen duen plaza.
rrek. Eta ordutik, gatazka gune izan da Mazedonia, serbiarrek serbiartu nahi izan dute, albaniarrek mendebaldean nagusi direla gogorarazi, Greziak Mazedoniako zati handia du bere menpe eta Bulgariak mazedoniarrak funtsean bulgariar direla dio, izen ezberdinaren atzean hizkuntza bera baitaukate. Berriz ere hasierako galdera: «Zergatik ez digute nahi dugun izena izaten utzi nahi?». Halaxe erantzuten digute Skopjeko terrazetan eseritako hainbat gaztek. Lehen begiratuan, ez da oso hiri erakargarria arkitekturari erreparatuta. 1963ko lurrikarak mila lagun inguru hil eta hiri-
buru zaharraren zati handia suntsitu zuen. Gaur Skopje hiri modernoa da, Jugoslaviako sozialismo inpertsonala da sarri nagusi. Baina eraikinetatik harago, Europako hiririk zirraragarrienetakoa da. Vardar ibaiaren beste aldera joan eta beste mundu batean sartu gara. Gazte ilehorien hiri modernoaren ordez, turkiar meskita, gaztelua urrunean, eta, zirilikoarekin batera, albanierazko testuak alfabeto latinoz ageri dira. Bitan zatitutako hiria baita Skopje. Skandenberg albaniar heroiaren estatuak argi uzten du zein aldetan zauden. Hasierako premisa aldatu egiten da hemen: «Es-
laviarrak ezin dira izenean tematu, Greziaren betoak nazioarteko erakundeetatik kanpo uzten bagaitu, alda dezagun izena eta kito». Kosovon lanean egon garen kazetari askok gogoan daukagu Dimitrios, nazioarteko agentzia bateko teknikaria. Greziarra da, umore oneko zirtolaria, baina bere lankideek sarri gogoratzen dute zerk iluntzen dion bekokia bereziki: Kosovora edo Serbiara doalarik Dimitrios, txantxaka eta kantuan egon ohi da, harik eta Mazedoniara iritsi arte. «Orduan badakigu ordu pare batez kopetilun eta isilik egongo dela». Skopjera 37
38
iristear, eta, beraz, Kosovotik hurbil, aireportua ageri da. «Eta orduan erabat belzten zaio bekokia, Alexander Handia izeneko aireportua eta bertako bandera ikustean». Greziak erabat onartezintzat jotzen du “Mazedonia” izena, baita Estatuko bandera eta beste hainbat sinbolo ere. Duela 2.500 urteko greziar ondarea dela argudiatzen du, eta mazedoniar eslaviarrak «iritsi berriak», 1.500 urte «baino» ez baitaramate Balkanetan. Jugoslavia ohiko errepublika gehienetan ez bezala, Mazedoniak ez zuen gerrarik sufritu Titoren estatua desegin zenean. Baina Greziarekiko gatazkak nazioarteko erakundeetan normaltasunez sartzea eragotzi zion, eta, azkenean, gerra ere iritsi zen Mazedoniaraino 2001ean. Kosovoko gatazkaren uharan iritsitako azken zartakoak izan ziren, Jugoslavian sufritzen zuten bazterketa historikoa luzaroago jasateko prest ez zeuden albaniarrak matxinatzean. Horregatik, arkitekturan falta duena hiriko zirraran dauka Skopjek, eta merezi du hiriko bi komunitateak bisitatzea. Hiriko erdigunetik kanpo, kultur
Mazedoniko herrien artean Ohrid da turista gehien erakartzen dituena. Goian, ezkerrean, Ohrideko irudi bat. Azpian, Skopjeko zubia. Orrialde honetan, Mavrovoko parkean hartutako udazkeneko irudi bat eta hiriko erdigunetik kanpo kokaturiko monasterio ortodoxo ugarietako bat ageri dira.
39
Lakuaren indarra Badu Ohridek Mazedoniako harribitxi izateko motiborik. Izen bereko hiriaz gain, autoz zein bizikletaz txango ederrak egiteko aukera dago Strugaraino zein hegoalderantz; animatuz gero, Albanian barna jarrai daiteke. Aintzirak 300 eliza, monasterio eta leku sakratu baino gehiago biltzen ditu. Horien artean Sveti Naum da bisitari gehien hartzen dituena. Asko dira Mazedoniari Ohriden agur esan eta Albaniarantz egiten dutenak, edo eta bizkor Greziaraino do-
nahaste hori agerikoa da: monasterio ortodoxoak, albaniar herri musulmanak, baita erromani (ijito) herri berezia ere. Suto Orizari du izena eta Skopjetik iparraldera dago. Herritarrek eurek diote diru-zorroekin kontuz ibili behar dela azoka egunean, baina osterantzean, zinez merezi duen bisita da, bizi-bizirik dagoen komunitatea ezagutzeko.
Albaniar herriak Mazedoniako turismoa Ohrid aintzirarekin lotu ohi da batez ere, horratik, hiriburuarekin baino askoz gehiago. Skopjetik Ohridera doan bideak Mazedoniako harribitxi garrantzitsuenak biltzen ditu. Urratsa motelduta, albaniarrak nagusi diren eremu honetan patxadaz ibiliko gara, harriek ere historia luzea daukateeta kontatzeko. Eta paisaia, bikaina da. Tetovo, Skopjetik ordu erdi baino gutxiagora, Mazedoniako albaniarren hiriburua da. Kosovon zaudela irudika dezakezu erraz asko. Eta inguruotan piztu zen 2001ean, Kosovoko gerra amaituta, Mazedoniako albaniarren gatazka. ÂŤGauzak nabarmen hobetu dira, baina gogoratu alkatea auzitara eraman zutela albaniarron bandera haizatzeagatik. Ez ziguten gure hizkuntzan ikasten uzten, eta, azkenean, armak hartu behar izan genituenÂť, diost Salik. Institutu bateko irakaslea da, eta pozik dago albaniera Mazedoniako estatu-hizkuntza delako egun. ÂŤMazedoniako hiru biztanletik bat albaniarra da, gu barik Mazedonia40
renak egin du, berehala irentsiko du Bulgariak edo SerbiakÂť. Duela hamar urteko gatazka gunea, Skopjeko ateetatik Tetovo, Gostivar eta Debarrera, lasai dago gaur. XVI. mendeko Sarena meskita da Tetovoko eraikin ikusgarriena. Elurte handiak harrapatzen bazaitu, guri gertatu bezala, eskertzen da aldamenean albaniar kafetegia izatea kafe turkiar beroa hartzeko. Gostivar ere albaniarra da nagusiki, baina estatu osoko izaera multietnikoa ageri du. Tetovo utzita, autobidez beharrean errepide arruntetik etorri gara, Gostivar baino lehentxeago Vrapciste herrixkan gelditzeko.Yoruk etnia turkiarreko biztanle askok Turkiara alde egin zuten 1950eko hamarkadan; batzuen batzuk gelditu ziren, baina herri honek eta Bulgariako mugatik hurbil dauden gainontzeko komunitateek denboran gelditu izanaren itxura daukate. Hurrengo geltokia Albaniako mugamugan dago, Mavrovo parke nazionala eta Korab mendia. Udan ederra eta neguan paregabea dira aintzira eta eski estazioa. Galicnik da herri ezagunena, haitzaren ertzean eta mendia aurrez aurre. Uztailean dute herriko jai handia: ezteien hiriburu da Galicnik. Vlach edo aromunio izeneko etniakoak bizi dira eskualdeko hainbat herritan. Grezian ez bezala, Mazedonian badu babesik hizkuntza zahar horrek (hizkera latinoa da, erromatarren garaitik Balkanetako hainbat lekutan mintzatua).
Albaniako mugan dago Mavrovo parke nazionala, Mazedoniako harribitxietako bat. Leku lasaia izaki, urteko edozein sasoi da egokia berau bisitatzeko; hala ere, batez ere neguan dira paregabeak bertako aintzira eta eski estazioa. Ezkerrean, Plocha Mikov Grad, lakuan bertan dagoen herria.
azenak. Bidean dagoen Prespa aintziran geratzen dena ez da damutuko, horratik. Golem Grad uhartera bisita egitea ederra da zinez; aintzira inguruko herrixketan barna txangoa egitea ere ahaztezina da. Bitolara bidean Pelister parke nazionaleko mendietako Maloviste herrixkan geratu gara, vlach herrietan sentitzen dugun bihotz hautsiarekin. Hizkuntzari eutsi eta merkataritzan aberastu ziren herrixkek ageri-agerian daukate behinolako distira, baina gainbehera ere bai. Gaur, Europako diru laguntzek herria edertu badute ere, astiro-astiro
hiltzen ari da, gazterik ez da geratzen eta. Ia bi mila urteko ondare latinoa harrietan gordeko da. Bitola Mazedoniako bigarren hiriari, hiriburuak galdutako xarma eta garrantzi historikoa dario alde zaharreko arkitekturan. XIX. mendeko eraikin ugari daude, eta oso atsegina da iluntzeetako kultur eskaintza oparoaz gozatzea. Mazedoniako nahastearen mesede, turkiar komunitate garrantzitsua bizi da Bitolan gaur egun ere. Tito mariskalaren kalean dauden garai bateko kontsulatuak hiriak izandako garrantziaren erakusle dira.
Greziarantz jarraitu ala Skopjera itzuli, merezi du egun-pasa bada ere Krusevora joatea Bitolatik. Ez dago askorik egiteko; neguan eskia eta udan freskuraz gozatu. Baina mazedoniarren gogoan betiko txertatutako herria da, 1903an bertan aldarrikatu baitzuten independentzia. Hamar egunera zapaldu zuten matxinada. Gaur hiri freskoa da Balkanetako udako sargoritik ihes egiteko. Eta abuztuaren 2an inguruotan den orok, ezinbestean joan behar du Krusevora, mazedoniarren memorian solemnitate handienarekin gogorarazten den ekitaldira.
PERU
KO AMAZONIA Yaguen bizilekua
Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
Yagua tribuko kideak etxoletan bizi dira euren maskotekin batera, eskuineko irudietan ikusten den eran. Ezkerrean, jana prestatzen ari den emakumea ageri da. Victoria Refia ibaian hartutako bi irudi ikus daitezke orrialde honetan. Azkenik, lerroon gainean, eskuz eginiko lanabes bat.
Oihanaren berdetasun amaigabea. Ehunka eta ehunka kilometrotan gauza bera. Zerumuga berdearen erabateko presentzia oihana zeharkatzen duten ibaien sigi-saga okreak bakarrik eteten du, tarteka. Peruko Amazonian gaude. 44
saten dutenez, duela mende eta erdi Iquitos leku atsegin eta gordea zen, baina leku paregabean zegoenez, Napo, Marañon eta Ucayali ibaien ondoan, Amazonas ibaiak Perun zuen porturik garrantzitsuena bilakatu zen. Ondoren, 1870 inguruan, “kautxuaren sukarra” iritsi zen; 25 urtez iraun eta hiria erabat eraldatu zuen. Hazkunde aro horren ondorioak bere kaleetan ikus ditzakegu oraindik; hor dugu, adibidez, Hotel Palace, 1908 eta 1912 artean garaiko estilo modernista kataluniarrean eraikia; edo Burdinazko Etxea, Gustave Eiffelek diseinatua, Amerika osoan mihiztatze teknikak erabiliz eraikitako lehen etxea. Garai hartan, estiloen nahasketa harrigarria zen: txorrotak ingelesak izan zitezkeen, paretetako lauzak portugaldarrak, eta, balkoi forjatuak, espainiarrak. Gaur, Arma Plazan, haurrak gora eta behera korrika dabiltza. Dena lasai dago, eta herrikoak bigarren “sukarrera” ohitu dira: orain, kautxuaren baroien ordez, turistak heltzen dira.
Amazonas ibai ikusgarria Iquitosko portu nagusira heldu gara, ikur bilakatutako “Amazon Queen” ontzia hartu eta munduko ibairik luzeenaren urak zeharkatzeko asmoz: 6.800 kilometro ditu Amazonasek. Guk Ceiba Topseraino iritsi nahi dugu ibaian behera, 40 kilometro ingurura.
Lerron ondoan, Canopy Walkay, munduko zubi eseki altuenetako bat. Bertatik oihaneko animaliak ikusteko aukera dago. Lerroon gainean, Timicuroko emakume bat janaria saltzen. Azkenik, eskuinean, ur gezako izurde arrosak.
Amazonas ibaia itsas mailatik 5.000 metrora jaiotzen da, Nevado Mismin, Arequipan. 500 ibaiadar nabigagarri baino gehiago ditu, batez beste 50 metroko sakonera, eta 4 eta 6 kilometro arteko zabalera. Zati handi batean ez du ibilbide zehatzik, uharte txikien arteko kanal sare bat eratzen duten uberka txiki multzo bat baizik. Gainera, munduko emaritsuena da, eta Francisco de Orellana espainiarrak “aurkitu� zuen 1542an. Ibilbidean, berriz, ibai bazterra enbor ikaragarri handiekin estaltzen duten zerrategi ugariak ikus daitezke. Ikuspegi danteskoa da, eta Amazonia nola suntsitzen ari den irudika daiteke (kaoba eta zedroa oso ongi ordaintzen dituzte AEBetan eta Kanadan, eta inportazioak etengabeak dira). Amazonas ibaia Nanay ibaian adarkatzen den lekura iritsi gara. Liluragarria da Amazonasen kobre koloreko urak Nanay ibaiaren ur ia beltzekin nahasten ikustea. Ibai bazterrean lastozko etxola batzuk daude pilatuta, eta horietakoren batek aukeratutako azken alkate hautetsiaren hauteskunde propaganda erakusten du.
Ceiba Tops, operazio gunea Goiz erdian, ontzia Ceiba Topsera iritsi da. Amazonas ibaiertzeko hotel-resort moduko bat da. Oihanean barrena ibiltze46
an harridurak ez du etenik. Helikonia pila bat ikus daiteke zuhaitzetatik zintzilik, urretxorien habiaren bat, katagorri tximu batzuk, iguana ar handi bat, eta apo batzuk, emeak erakartzeko soinuak egiten. Txalupan paseo motz bat eginez Victoria Regiako igebelar erraldoietaraino iritsi gara. Horien ondoan, bertakoak piraĂąak arrantzatzen saiatzen ari dira, amuan haragi pusketak jarriz. Uretako belarrek osatutako alfonbra zabal batek ibaia estaltzen du, eta ibaian behera doazen txalupak irentsi behar dituela dirudi. Behin eta berriz helizeetan korapilatzen dira, eta txalupariak gelditu eta haiek askatzera behartzen ditu. Victoria Regia igebelarrak uretako lirioetan handienak dira; hostoek 3 metroko diametroa izan dezakete, 7-8 metroko luzera duten zurtoinen gainean. Bata bestearen atzean pilatutako landareok ikustea gozamen hutsa da. Landareetatik hurbil, hiru atzapardun hartz nagi bat lo seko dago zuhaitz batetik zintzilik. Zilar koloreko mokodun tanagra saldo bat gure gainetik hegan dabil, gure ibilbideari segika. Eta oihan barruko lekuren batera eraman nahi gaituztela dirudi.
Yaguak, tribu bat ahanzturaren ertzean Indianako herrixkan yagua tribu bat bizi da. Yagua komunitatea Loreto probintzian bizi diren 4.000 indigena inguruk osatzen dute. Antzinatik ehiztari trebeak izan dira, eta ufatutu berezi bat erabiltzen dute –luze demasak eta eskuz eginak– tximuak, arantzurdeak, txoriak eta bestelako animaliak ehizatzeko. Herrixkak independenteak dira, eta buruzagi batek
Ur gezako izurde arrosak Amazonasen ibaiadar txiki honetan, bazter ez oso sakon batean, landaredi oparoak txalupatzar handiak ibiltzea eragozten duen lekuan, izurde arrosa bere nahieran ibiltzen da. Izurde arrosa honi Amazonasko izurdea edo boto ere esaten diote, eta ur gezako izurdeen bost espezietako bat da. Ia 3 metro luze da, eta 125 kilo inguruko pisua du. Bere mugikortasunak bereizten du ur gezako beste izurdeetatik, ibaiko oztopoen artean errazago mugitzen baita. Uholde garaian ikus daiteke sakonera txikiko uretan. Garai horretan, izan ere, bere habitata urak hartutako basoko zuhaitzez eta landareez betetzen da, oztopo zelai interesgarria eratuz; eta izurdeek oztopo horiek guztiak gainditu behar dituzte harrapakinen atzetik dabiltzanean. Izurde hauek ia itsuak dira, Amazonasko ur arretan ikusmenak ez baitie askorako balio; horregatik, hain zuzen, ekolokalizazioaz baliatzen dira, sonar moduan, harrapakinak aurkitzeko eta oztopoak saihesteko. Arrosatik eta marroi argitik gris urdinxkara egiten du bere koloreak, goialdean eta urteek aurrera egin ahala ilunagoa izanik. Ez dute ia inoiz bakarka igeri egiten, nahiago dute bere bikotekidearen ondoan egin, baina hogei kide arteko saldotan ere ikus daitezke. 47
Amazonas ibaiertzean eta inguruko oihanetan barrena era guztietako espezie txundigarriak ikus daitezke. Lerroon gainean, zuhaitz baten adarrera igotako hartz inurrijalea. Behean, aldiz, guakamaio urdin eta horia.
eta bere kontseiluak zuzentzen ditu; herrixketako kide guztiak, berriz, etxola komunal eta obal bakarrean bizi dira. Gizon bakoitzak emaztea du, eta, ezkontzean, aitaginarrebarentzat lan egiten du hainbat urtez, emaztearen truke. Euren dantza bakoitzak bizitzako ohiko alor bat irudikatzen du. Bujurqui-a, adibidez, suaren inguruan egiten den zeremonia dantza bat da. Euren maskotekin bizi dira; besteak beste, kaimanak, anakondak edo titi pigmeo txikiak (munduko tximurik txikienak). Adineko gehienek yagueraz besterik ez dute hitz egiten, baina belaunaldi berriak elebidunak dira, indigenentzat sorturiko eskoletan gaztelera ere irakasten baita. Yaguek, ehiztari apartak izateaz gain, lan tradizionalak ere egiten dituzte: saratze eta erretze tekniketan oinarritutako nekazaritza, arrantza eta bilketa, adibidez; halaber, larruen, zuraren, haragiaren eta basa-fruituen salerosketan ere aritzen dira, eta arroza zein juka ere landatzen dituzte, ondoren tokiko azoketan saltzeko.
Amazon Canopy Walkway Explorama Lodge oihan barneko ostatua da, Iquitostik 80 kilometro ingurura. Canopy Walkay zubi eseki ospetsura joateko leku oso egokia da, eta bertatik oihana txori-begiz ikus daiteke. Egiatan, elkarri lotutako hainbat zubi dira. 500 metro baino gehiagoko luzera dute, eta lurretik 37 metro baino gehiagora daude, inguruko hamalau zuhaitz garaienetan bermatuta. Ikuspegia paregabea da, baina are ikusgarriagoa da goizean goiz edo arratseko azken orduan iristea, animaliak aktiboago daudelako. Ornitologia zaleentzat ez dago munduan honen pareko leku asko. Zonalde honetan xamanak ere bizi dira, eta Oje esnea, jengibrea, iltzea zein beste gai natural asko baliatzen dituzte gaitzak sendatzeko. Beharrezkoa denean ayahuascaz ere erritoak egiten dituzte. Amazonas ibaiko tarte honetako nabigazioa bukatu da. Orain, atzera Iquitosera itzultzea dagokigu. Hala ere, bidaiak jarraitzen du. 48
41 Irudia: Koldo LANDALUZE
bidelaguna
AGENDA
MUNDUARI BEGIRA SENEGALeko Faidherbe zubiaren berreraikuntza. MOSKUko Gorki parkearen itxuraldaketa. Haurrentzako EKUADORREko lehen liburutegia. Munduko lehen eraikin mugikorra F INLANDIAN. Komikietako pertsonaiei omenaldia BRUSELAN. BUKAREST, bere esentzia galtzear.
• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
HORIZONTETIK HARATAGO Manuel Leginetxe MUNDUKO SUTEGIAK Portugalko gastronomia GOGOAN HARTU Kjeragbolten
HITZORDUAK PALERMO : Morganako txotxongilo jaialdia. BRUSELA: Europalia. PARIS : Orsay museoa, berriro zabalik. KOLONIA : Inauteri jaia. Eindhovengo Glow jaialdia, Tallingo Gau Beltzak zine jaialdia, Arte Lisboa, Bonfire Night Londresen, Istriako Trufen Egunak, Erakusketak...
laburrak
BISITA GIDATUEI EKIN DIETE BERRIRO BILBON Bilboko Udalak berriro ere ekin die hirian zehar egiten diren bisita gidatuei. Iragan maiatzean hasi ziren Aburto Etxera eta Ibaiagane jauregira bisitak egiten, eta, oraingoan, hirugarren gune bat gehitu diote ibilbideari: Sociedad Bilbainaren egoitza. 1910ean hasi ziren Nafarroa kaleko 1. zenbakian dagoen eraikina altxatzen; hiriaren erdigunean dagoen eraikin honen areto guztiek, gainera, jatorrizko dekorazioa mantentzen dute. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen 2000. urtean. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Astelehenetik ostegunera 11:00etakoa izango da bisita bakarra, eta, ostiral eta larunbatetan, aldiz, bi egingo dira, bat 09:00etan eta bestea 11:15ean. Ordu eta erdiko iraupena dute bisitek eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
HARRY POTERREN MAGIA EZ DA ITZALI Harry Potter mago ezagunaren jarraitzaileek ez dute triste egoteko motiborik. Izan ere, J.K. Rowlingen nobeletan oinarritutako pelikulak egin dituen ekoiztetxea pelikula sorta hau filmatu zen agertokietatik ibilaldiak antolatzen hasi da. Warner Bross ekoiztetxeak iazko azaroan erosi zituen Watforden (Londres iparraldean) dauden Leavesden estudioak. Horietako asko etorkizuneko proiektuetan erabiliko dituzte berriro, baina beste bi plato zaletuei irekiko zaizkie aurki. Bertan, agertokiez gain, filmatze lanetan erabilitako arropak, objektuak... ikusi ahal izango dira. 2012ko udaberrian irekiko dituzte ateak, baina dagoeneko hasiak dira sarrerak saltzen.
PUCCINIREN JAIOTETXEA MUSEO BILAKATURIK Giacomo Puccini Luccan jaio zen 1858ko abenduan, XV. mendeko etxe batean. Corte San Lorenzo 9an bizi izan zen musikari handia, Piazza San Michele ederretik gertu. Urte askotako errestaurazio eta eraberritze lanak amaitu ostean, Puccini hazten eta musikan barneratzen ikusi zuen etxea artistaren museo bilakatu dute. Zortzi aretotan zehar musikariaren eta bere sendiaren altzari eta objektuak bildu ditu museoak, tartean konpositorearen erretratuak eta objektu pertsonalak. Pucciniren lanarekin lotura zuzena duten objektu ugari ere badaude: operen errepresentazioetan erabilitako jantzien diseinuak, jasotako sariak, konpositoreak berak idatzi zein jasotako eskutitzak...
VENEZIARA JOATEA, GEROZ ETA GARESTIAGO Erromako Udalak egin duen antzera, Venezia ere hasi da hiria bisitatzen duten bisitariei aparteko tasa bat kobratzen. Agintarien arabera, zenbateko hori hiriaren mantentze lanetan erabiliko dute. Noski, zenbatekoa aldatu egiten da bidaiariak hirian egiten duen egonaldiaren eta ostatu hartzen duen lekuaren arabera. Hala, uda sasoian erdiguneko bost izarreko hotel batean ostatu hartzen duen bidaiariak bost euro gehiago ordaindu beharko ditu gaueko. Aldiz, izar bakarreko kanpin batean egonaldia egiten dutenek ordainduko dute gutxien; hiru zentimo baino ez dituzte ordainduko gaueko.
MUNDUKO TREKKING ZAILENA, NEPALEN Nepaleko autoritateek Himalaiako Trekking Handia inauguratu dute ofizialki. Munduko trekking ibilbide luzeenetakoa da, 1.700 kilometrotan luzatzen baita, Himalaia osoa zeharkatuz. Horrez gain, 6.000 metro baino gorago dauden puntuetatik igarotzen da. Peruko Inken Ibilbidea eta Ipar Amerikako Apalatxeen Bidea hartu dituzte eredutzat honako hau prestatzeko. Ibilbidearen zati handi batean ez da lotarako tokirik, beraz, mendizaleak berak eraman behar du material guztia. Dena den, ordea, ibilaldia egitea ez dago edozein mendizaleren esku: sasoi ona eta denbora dezente edukitzeaz gain (157 egun behar dira bidea osorik egiteko), 24.000 euro ordaindu behar dira trekkinga egiteko.
50
AIREPORTUA ETA PARKEA, BIAK BAT Bizikleta estatikoan pedalei eman edo lorez eta belarrez inguraturiko terraza batean atseden hartu. Ez dira hegazkin bat hartzeko zain gauden bitartean egin ohi ditugun ohiko ekintzak, ez behintzat Amsterdameko Schiphol aireportuan ez bagaude. Maiatzean jarri zuten martxan ekimen berezi hau, eta geroztik arrakasta handia izaten ari da bidaiarien artean. Ez da harritzekoa, parke batean daudela pentsa baitezakete, zuhaitzak, belarra, bankuak, iturriak, bizikletak... baitira nagusi aireportuan. Hori gutxi balitz, bizikleta estatikoan ibiltzen diren bitartean mugikorra kargatzeko energia ere sor dezakete bidaiariek!
MUNDUKO LORATEGIAK Udazkenaz gozatzeko txokorik ederrenak Udazkenarekin batera zelai, belardi eta lorategiek orotariko koloreak hartzen dituzte, ostadarraren tonu guztietatik igaroz. Sasoi honen edertasuna lorategietan antzematen da batez ere, nahiz eta asko gainontzeko urtaroetan ere eder-eder izaten diren. Hona hemen udazkenaz gozatzeko Europako lorategi ederrenetako batzuk.
Kew Lorategiak (Londres) Londresek zortzi parke ditu, horietako batzuk hiri erdialdean bertan. Zinez merezi du gizateriaren ondare izendatutako Kew lorategien xarmari erreparatzea. Lorategiek dituzten 120 hektareatan landare mota asko aurki daitezke: exotikoak, basoak, banbu zuhaitzak... Kew jauregia eta 1761. urteko txinatar pagoda bisitatzeak ere merezi du.
Ninfaren Lorategiak (Erroma) Erroma ez da bereziki ezaguna bere zonalde natural eta berdeengatik. Hala ere, hiritik ez oso urruti badago lorategi eta parkeez gozatzeko abagunea. Gune horietako bat Ninfaren lorategiek osatzen dute, hirigunetik 60 kilometrora. Hori bai, nahiko gune bakartia denez, taldean eta gida batekin bisita daitezke soilik. Thinkstock
Moneten Lorategiak (Givernny) Normandiako txoko eder hau Claude Moneten bizileku eta lantoki izan zen. Lorategi hauek aire librean kokatutako lantoki izan ziren berarentzat, artistaren sorkuntza lanaren testigu. Bi zatitan banatzen dira lorategiok. Alde batetik, etxetik kanpo kokatzen den lorategia dago. Bertan, perspektibaz, simetriaz eta kolorez betetako lorategia eratu zuen Monetek. Bestalde, urezko lorategiak daude bidearen beste aldean. Azken horiek bere grabatuetan irudikatzen diren lorategi japoniarretan oinarrituta daude.
Kromeriz (Txekiar Errepublika) Kromerizeko jauregia izen bereko hirian dago. XIII. mendean sortutako eraikin honen erakargarri nagusia bere inguruan dauden lorategiak dira, 1998an Unescok gizateriaren ondare izendatu zituenak. 64 hektarea har-
tzen dituzte orotara eta beraien baitan hainbat eraikin daude: Tritoien Iturria, Loreen Lorategia, estilo errenazentistako errotonda...
Versalles (Paris) Versallesko jauregiaren lorategiak Luis XIV.aren ametsaren gauzatzea izan ziren. Hiriaren handitze geldiezina ikusita, erregeak bere erreinuaren erakusgarri izango zen zonalde berde eta ordenatua eratzea agindu zuen. Garai batean 8.000 hektarea hartzera iritsi ziren lorategiok, 43 metroko harresi batekin inguraturik. Gaur egun 100 hektarea inguru hartzen dituzte eta klasizismo frantziarraren adibide argiena dira.
Sanssouci (Postdam) Lorategi ikusgarri hauek Frederiko II.a Handia monarkaren garai bateko uda-
ko etxean daude. Sanssouciko lorategien edertasuna Versalleskoekin parekatu izan da. Hala ere, bien arteko desberdintasunak agerikoak dira: Postdameko lorategiak rococo estilokoak dira, eta ez dute Versalleskoen kutsu barrokoa. Gainera, Postdamen, erromatar enperadoreen bustoak aurki daitezke, baita te etxe txinatar bat ere.
Ekialdeko Villa (Trivoli) Erromatik gertu, ezin da aipatu gabe utzi Trivoliko Ekialdeko Villa. Gizateriaren ondare izendatuta dago eta oso ezagunak dira bertako lorategiak. Italiar arkitekturaren ezinbesteko pieza izateaz gain, lorategien diseinuari dagokionez ere punta-puntako lekua da. Aniene ibaiaren hurbiltasunari esker, ura da lorategiotako protagonista nagusia. Horrenbestez, ez dira iturri, urjauzi eta gainerakoak falta.
Hitzorduak PALERMO (ITALIA)
loen inguruko Europako museorik garrantzitsuenetakoa. Bertan Siziliako nahiz atzerriko txotxongiloen funts itzela gordetzen da, 4.000 ale baino gehiagorekin. Guztiak ikusgai jartzeko beste lekurik ez dagoenez, museoko funtsetan gordeta daude asko eta asko. Gaur egun ikusgai daudenak Catania eta Napoles hirietatik iritsitakoak dira, Palermokoekin batera. Hain zuzen ere, museoari izena eman zion Antonio Pasqualino izan zen antzerki eredu zahar honek bizirautea posible egin zuena; horren erakusle, bere ekarpenari esker, Palermoko kaleetan txotxongiloen inguruko egitasmo ugari antolatzen dira oraindik ere, Morganakoa kasu. Egitaraua kontsultatzeko: www. museomarionettepalermo.it
Morganako txotxongilo jaialdia Azaroaren 5etik 21era Sizilia aukera amaigabeak eskaintzen dituen tokia da; hondartzaz eta eguzkiaz harago, uharteko kultur eskaintza oso aberatsa da. Azaroa Sizilia ezagutzeko garai ezin hobea da, eguraldia oraindik goxo mantentzeaz gain, lehen astean Palermo hirian Morganako txotxongilo jaialdia ospatzen baita. Jaialdian mundu mailan ezagunak diren titiritero esanguratsuenak batzen dira eta siziliar istorio tradizionalak eskaintzen dituzte, umorea ardatz hartuta. Palermo txotxongiloen tradizioarekin estuki lotutako hiria izan da betidanik. Hirian dago Antonio Pasqualino Txotxongiloen Museo Nazionala, txotxongi-
BRUSELA (BELGIKA) Europalia Urtarrilaren 15erarte Europalia kutur jaialdiak 600 ekitalditik gora eramango ditu Brusela eta inguruko zenbait herritara datorren urtarrilaren 15era bitartean. Aurtengo protagonista Brasil izango da, eta, ondorioz, Hego Amerikako herrialdeari eta bere izate, historia eta ohiturei lotutako ehunka erakusketa eta ekitaldi izango dira Brasilen aniztasunaren isla izan nahi duen jaialdian.
52
Zita nagusienak museo eta antzokietan izango dira, baina beste batzuk kalea bera izango dute agertoki. Ekitaldi guztien artean aipagarriena “Brazil. Brasil� erakusketa da. Bertan, 1808 eta 1950 artean egindako orotariko 250 lan bildu dituzte. Brasildar kulturaren eta identitatearen eraikuntzan berebiziko garrantzia izan zuen epe horretan ondutako mihise, eskul-
tura, bitxi eta zeramika lanek osatzen dute bilduma. Bruselako Arte Ederren palazioan ikusi ahal izango da. Aurtengoa bi urtetik behin ospatzen den jaialdia honen 23. edizioa da. Orain dela bi urte Txina izan zen herrialde protagonista, eta, orain lau urte, berriz, Errusia eta bertako kultura omendu zituzten. www.europalia.be
PARIS (ESTATU FRANTZIARRA) Orsay museoa, berriro zabalik Bi urte iraun duten eraberritze lanen ostean, Parisko Orsay museo ezagunak berriro ireki ditu ateak. Arduradunek museoaren erakusketa guneen erdiak eraberritzea beharrezkotzat jo zuten orain dela hiruzpalau urte. Bertan zeuden obra gehienak –Van Gogh, Cezanne eta beste artista ospetsu batzuenak tartean– Madrilen, San Frantziskon, Tokion eta beste hainbat lekutan izan dira ikusgai museoko lanek iraun duten bitarte-
KOLONIA (ALEMANIA)
an. Berritze orokorraz gain, aldizkako erakusketentzat erabili diren aretoak, dekorazio arteari eskainitako bost areto eta inpresionismoari eskainitako areto handi bat daude berrikuntzen artean. Arte inpresionistari eskainitako goiko solairuetako aretoen tamaina ere handitu dute; ez hori bakarrik, argiztatze teknika berritzaile eta modernoak ere jarri dituzte espazio gehienetan. Urtean zeharreko bisitari kopurua kontuan hartuta, Parisko hirugarren museo arrakastatsuena da Orsay. Zentro kultural eder eta historiko hau Sena ibaiaren ertzean dago, Tuileries lorategietatik gertu. Berrikuntza lanez gain, badute zer ospaturik aurtengoan. Izan ere, inauguratu zutenetik 25 urte bete direla eta, ekimen ugari antolatu dituzte urte osoan zehar.
Inauteri jaia Urte osoan zehar Koloniako inauteriak Alemaniako festa herrikoi eta ezagunenetakoa dira. “Bosgarren urtaroa” izenarekin ere ezagutzen da Alemaniako laugarren hiri handienean ospatzen den jaialdia. Inauteriari ofizialki azaroaren 11n ematen zaio hasiera, 11:11etan, hain justu. Koloniako alkateak hiriko giltzak ematen dizkio inauterietako printze edo printzesa izango denari, eta berau da, sinbolikoki behintzat, hiriko agintea hartzen duena. Une horretatik aurrera lau hilabete irauten ditu festak. Festa hasten den eguna herritarrentzat izugarri berezia den arren, inauterien unerik garrantzitsuenak Aste Santuan heltzen dira. Egun handia inauteri astelehena izaten da. Inauteri garaian Kolonian eguraldiak gehiegi lagundu ohi ez duen arren, hiritar guztiak eta milaka bisitari kalera ateratzen dira, guztiak mozorroturik. Desfile ikusgarriak antolatzen dituzte hiriko kaleetan, eta parte-hartzaileek taldeka edo bakarka egindako karrozak gora eta behera ibiltzen dira. Kölsch deituriko garagardo tipikoa edan ohi dute, eta tabernak 24 orduz izaten dira zabalik, bertaratzen diren milioi bat bisitarien egarria asetzeko. 200 urte baino gehiagoko tradizio luzea duen jai hau aukera ezin hobea da Koloniara gerturatu eta hiria ezagutzeko. Izan ere, festaz gain, hiriak badu zer ikusi eta zertaz gozatu, gizateriaren ondare izendatutako katedral ikusgarria, esaterako. 53
hitzorduak EINDHOVEN (HERBEHEREAK) Glow jaialdia Azaroaren 5etik 12ra Azaroko bigarren astean Eindhoven Herbeheretako hiriak kolore berezia izango du. Herbeheretako bertako eta mundu mailako hogei artista inguruk hiriko espazio, erakin eta monumentu esanguratsuenak argiztatuko dituzte, hiriari kolorea eta magia kutsua emanez. Parte-hartzaileen sormenak, teknologia berrien eta pantaila erraldoien erabilerak, animazioak... bisualki zoragarria den ikuskizuna osatuko dute. Horrekin guztiarekin batera hainbat kale ekitaldi ere izango dira. www.gloweindhoven.nl
TALLIN (ESTONIA) Gau Beltzak zine jaialdia Azaroaren 18tik abenduaren 4ra San Petersburgo eta Stockholmen gertatzen den antzera, Tallinnen ere amaierarik gabeko gau hotz eta luzeak izaten dituzte neguan. Hain justu, ezaugarri hori da zine jaialdi honi izena ematen diona: Gau Beltzak. Hasieran Europako iparraldeko herrialdeetan egiten zen zinearen erakusleiho zen jaialdia, baina denboraren poderioz nazioarteko zinegileen lanak ere hasi dira bertan parte hartzen. Aurten alemaniar jatorriko lan asko izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Filmak ikustez gain, bisitariek Tallinnen xarmaz gozatzeko parada ere izango dute.
LONDRES (INGALATERRA)
ISTRIA (KROAZIA)
Bonfire Night Azaroaren 5a
LISBOA (PORTUGAL)
Azaroaren 5ean Londresen su artifizialen gaua ospatzen dute. Hain zuzen ere, Bolboraren Konspirazioaren urteurrena eta Guy Fawkesen atxiloketa gogoratzen dituzte Ingalaterrako hiriburuan. Azken hori parlamentuaren egoitza bonbardatzen saiatu zen 1605. urtean. Urtero, hiriko hainbat puntutatik jaurtitzen dituzte suak, baina ikusgarrienak Victoria Parkekoak izaten dira. 54
Arte Lisboa Azaroaren 23tik 27ra Arte Lisboa Portugaleko arte garaikidearen gainean egiten den feria handi eta garrantzitsuena da. Urtero 20.000 bisitari inguru izaten ditu eta Portugalen egiten den artearentzat kanpora begirako erakusleiho nagusia izatera iritsi da. Ohitura denez, aurtengo edizioa ere Nazioen Parkeko laugarren pabilioian egingo da, bere garaian Lisboako Erakusketa Unibertsala hartu zuen lekuan. Kalitate hobereneko instalazioei esker, arte portugaldarraren onenaz gozatzeko beta izango da: arte moderno eta garaikideari eskainitako 60 galeria, hainbat argitaletxetako standak... Horrez gain, aditu eta espezialisten hitzaldi eta eztabaida ugari ere antolatuko dituzte.
Trufen Egunak Azaroaren 14ra arte Kroaziako Istria hirian jaki magikorik bada, hori, zalantzarik gabe, trufa da. Izan ere, arreta berezia jartzen diete berton jaki hori protagonistatzat duten platerei. Lantzen den lurraren arabera desberdina izaten da trufaren nolakotasuna. Istrian gehien preziatzen duten trufa mota zuria da, gris koloreko lurrean landatzen dena. Jaki honek eskaintzen dituen aukera guztiak deskubritzeko unerik onena udazkena izaten da, Trufen Egunak ospatzen dituztenean hain zuzen. Informazio gehiagorako: www.istria-gourmet.com
erakusketak Hodi formako eskultura erraldoia Parisen Adrian Villar Rojas artista argentinarrak sekulako eskultura jarri du Parisko Tuileries lorategi ezagunetan. Veneziako Bienalean Argentinako ordezkaria izan zen Villar Rojas eta Parisen jarritako artelana ekimen hartarako egin zituen hamaika eskulturen jarraipen moduan uler daiteke. “Lurtarrentzako poemak” du izenburua 40 tonako eskulturak. Rivoli kalerantz zuzendutako hodi edo kanoi gisan altxatzen da lana, eta azaroa amaiera arte izango da ikusgai Parisen. Ondoren suntsitu egingo dute, beste inora garraiatzeko izugarrizko zailtasunak izango bailituzkete. Maorien mundua beraien ikuspegitik, Parisen Zeelanda Berriko jatorri polinesiarreko etnia nagusia osatzen dute maoriek. Orain dela mila urte inguru iritsi ziren Zeelanda Berrira, eta gaur egun herrialdeko biztanleen %15 inguru dira maoriak. Europarren kolonizazioaren garaian, maoriek beren erasotzaileei aurre egin zieten; borrokak antolatzen zituzten kolonizatzaileen aurka eta “A Haka” ereserkia abesten zuten beraien lurrak babesteko. Izpiritualtasunean oinarritutako kultura honen ezaugarriak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Pariseko Quai Branly museoan. Zeelanda Berriko Museo Nazionaletik iritsitako 250 lanekin osatzen da, tartean antzinako kanoak, lanabesak, apaingarriak, jadezko zintzilikarioak, maiorien sinboloak... Urtarrilaren 22ra arte dago zabalik. Artea kaletik museora Sao Paulon Hormako irudiak, eskulturak, bideoak, animazioak, mapak.... mota guztietako artelanez josi dira Sao Pauloko Artearen Museoa eta inguruko kaleak. Kalean jendearen bistara zein museoko eskaileren azpian ezkutatuta jarri dituzte artelanak. Izan ere, “Barrutik eta kanpotik” erakusketan parte hartu duten artistek museoa kalearen jarraipen gisa transmititzeko ideia landu beharra zuten. Hala, hilabeteko epea izan dute artea non dagoen ez jakitearen ideia publikoari helaraziko zioten lanak egiteko, kolorezko klarionekin egindako arbel erraldoi batetik hasi eta kaleko hormetako muraletaraino. Erakusketa abenduaren 23ra arte egongo da ikusgai.
André Kertészen atzera begirakoa Budapesten Robert Capa edo Brassaï bezalako herrikideekin batera, argazkilaritza hungariarra mundu mailan ezagun bilakatu zuen André Kertészek. Parisen ikusgai egon ondoren, bere jaioterrira iritsi da haren lanaren bilduma. Gaztetan bere herrialdean egin zituen argazkietatik abiatu eta gerora New Yorken egin zituen lanetarainoko errepasoa egiten da bertan. Abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai Budapesteko Museo Nazionalean. Gerra Zibileko argazki ahaztuak Bartzelonan Robert Capak 1939an alde egin zuen Paristik, eta Espainiako Gerra Zibilean ateratako ehunka argazkien negatiboak ere bertan utzi zituen. Luzaroan Gerda Taro eta David Chim Seymour kideekin egin
zituen argazkien negatiboak galdu egin zirela pentsatu ostean, 70 urteren buruan, Mexiko Hiriko apartamentu batean aurkitu zituzten. Federico Garcia Lorca, Dolores Ibarruri eta Ernest Hemingway bezalako pertsonaien argazkiak daude, besteak beste, orain arte ezkutuan egon diren altxorron artean. Kataluniako Museo Nazionalean ikusgai daude argazkiok urtarrilaren 12ra arte. Erroma, Audrey Hepburnen hiria Audry Hepburnek 1953an bisitatu zuen lehen aldiz Erroma. Gerora ere hainbat film egin zituen bertan, eta, azkenik, 70eko hamarkadan bere bizitoki bihurtu zuen Italiako hiriburua. Orain erakusketa batek aktoreak hiriarekin izan zuen harremana gogora ekarri nahi izan du. Ara Pacis Museoan dago ikusgai, abenduaren 4ra arte. 55
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
MANUEL LEGINETXE «Biderik laburrena mugitzea da» idaiari askok idaztea izan dute beraien bidaien osagarri. Baliteke bidaia ondorengo gogoetak bidaiaren beraren justifikazio izatea beraientzat. Robert Louis Stevensonek «gai nagusia mugitzea da» adierazi bazuen ere, bidaiari askorentzat idazteak ematen dio munduan zehar xahututako energiari zentzua. Bidaia liburu gutxi izan dira “El camino más corto” (Biderik laburrena) lanak duen adinako energia eta izaera transmititzeko gai. Manuel Leginetxe bizkaitarrak bi urte eman zituen munduari bira ematen, eta lan honetan kontatu zituen garai hartan ikusi eta bizitakoak. Zuzenbide fakultateaz gogaituta eta 70eko hamarkadako frankismoaren giro errepresiboak itota, Leguinetxek kanpora joateko izan zuen lehen abagunea aprobetxatu beharra sentitu zuen.
Argüellesetik Nepalera Trans World Record espedizioak Afrikara bidean Madrilen egin zuen geldialdian sortu zitzaion aukera. Espedizioa hiru iparamerikarrek eta argazkilari suitzar batek osatzen zuten, eta beraien asmoa munduari bira ematea zen, ekuatorea jarraituz. Apenas bitartekorik gabe –gidabaimena ere ez zuen–, Leginetxeri geratzen zitzaion aukera bakarra espedizioko kideak erakartzea zen, eta halaxe egin zuen Argüelles auzo madrildarreko tabernetan. Porroi tragoxka eta patata tortilla pintxoen artean, Leguinetxe gai izan zen iparramerikarrak konbentzitzeko. Bere presentzia ez zela Land Cruiserrean oztopo izango eta bere gogo itzelekin edozein lan egiteko prest zegoela adierazi zien. Egilearen grina ezin hobeto jasotzen da liburuan bertan ere. Orrialdez orrialde agerian geratzen da Leguinetxek barru-barrutik bizi izan zuela bidaia, baita esperientzia hura paperera eramaten izugarri gozatu zuela ere. Irakurlea berehala identifikatzen da balentria eta inprobisazioa bertuterik onenak zituen 56
gaztearekin. Idazleak gaitasun horiek frogatu behar izan zituen Afrika iparraldea zeharkatzean, adibidez aurreneko aldiz bolantea hartu behar izan zuenean edo oharkabean espedizioa osatzen zuten bi jeepak minaz betetako zelai batean sartu zirenean.
Jauregi eta pentsioetan Aurreikuspenen arabera, sei hilabete beharko zituzten espedizioko kideek ekuatorea jarraituz munduari bira emateko. Azkenean, gurutzatu behar zituzten herrialdeetako batzuk gerran zeudelako eta horrelako bidaietan ezinbestean sortzen diren arazoak tarteko, bi urte baino gehiago behar izan zituzten. Denbora horretan, Leguinetxek bere barne bidaia propioa ere egin zuen, esperientziarik gabeko gaztetxoa izatetik esperientzia ugari bizi izan zituen bidaiaria izatera igaro baitzen. Iniziazioko bidaia horretan orotariko
abenturak bizi izan zituen: Pakistanen kartzelaratu egin zuten espioitza akusazio bat tarteko, Thailandian bitaminak saltzen aritu zen bidaiaren gastuei aurre egiteko, Indira Gandhi Indiako presidentea zein Everesteko igoeran Edmund Hillaryren gidari izandako Tenzing Norgay sherpa elkarrizketatu zituen, Laoseko erregearekin tea hartu zuen, Katmanduko kaleetan barrena ibili zen Nepaleko hiriburura aurreneko hippy samaldak iritsi aurretik… Baina gauza guztien gainetik, gisa honetako bidaiek dakartzaten zailtasunei aurre egin behar izan zien: aduanetako gorabeherak, lapurretak, gaixotasunak, bakardadea... Behin oztopo guztiak gaindituta, saria erabatekoa izan zen, bizitzaren gaineko ikuspuntu aberasgarriagoa edukitzera igaro baitzen Leginetxe, askatasuna eta urrutiko zeruertzak esku-eskura izango zituen helmuga bilakatuz.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
PORTUGAL Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artean
H
iStockphoto
istorian zehar, portugaldarrentzat Ozeano Atlantikoa ez da kondairetako horizonte itxi eta beldurgarria izan, munduari irekitako leiho argitsua baizik. Portugaldar izena daramaten kostako enklabe eta afrikar eta asiar uharte ugariak dira horren lekuko. Aldiz, ondo-ondoan duten Iberiar penintsularen gainontzeko zatia mehatxu moduan ikusi izan dute sarri portugaldarrek, honako esaera zahar honek
iStockphoto
agerian uzten duen bezala: ÂŤDe Espanha, nem bom vento, nem bom casmentoÂť (Espainiatik ez haize onik ez ezkontza onik). Hein batean behintzat, Portugaleko sukaldaritzak berak ere erakusten du hori alegorikoki. Alde batetik, Mediterraneoko eragina nabarmena da portugaldarren mahaietan: ogia, ardoa eta oliba olioa oinarrizko osagaiak dira. Baina, bestetik, Portugalgo kolonia ohien eragina ere begien bistakoa da, batez ere Brasilena. Espezien erabilera da eraginik agerikoena, batik bat piperrautsarena eta kanelarena. Portugaldarrek gogokoen dituzten jatorri mediterraneoko gozagarriak, aldiz, baratxuria, perrexila, azafraia eta martorria dira.
Ogia Olibak, gazta eta sardina-pasta dira portugaldarren aperitibo ohikoenak. Jatetxe herrikoietan plater nagusiaren aurretik zopa bat atera ohi dute. Hara-
gia arroz zuriarekin laguntzen dute, eta, arraina, berriz, patata egosiekin. Ogiak ere berebiziko garrantzia dauka. Normalean gari irinez egiten dute, baina arto irinarekin eginiko ogia ere asko preziatzen dute, batez ere herrialdearen iparraldean. Zenbait plater tradizionalen oinarria ere bada ogia, adibidez alentejana erara egindako ogi-mamiena edota Broa de Avintes gisa ezagututako ogi mota entzutetsuarena. Haragiari dagokionez, txerria eta bere eratorriak dira nagusi, baina untxia eta ardoarekin egosiriko ahuntz haragia ere oso gustuko dituzte.
Bakailaoa eta mapak Portugaldarrak itsasoari eta abenturari lotuta bizi izan dira historian zehar eta horren fruitu da herrialdeko plater tipikoenetakoa ere: bakailaoa. Ez da kasualitatea portugaldarrek bakailaoari dioten debozioa, herrialdeak karto-
grafiaren arloan duen tradizio luzea kasualitatea ez den bezala. Izan ere, bakailaoak eta mapek errealitate sozial berari erantzuten diote: kanpora atera, ona dena ekarri eta norberarena bihurtzeko premiari. Portugaldarrek harrotasunez diote bakailaoa prestatzeko errezeta desberdin bat dutela urteko egun bakoitzeko, hau da, 365 errezeta desberdin dituztela bakailaoa prestatzeko. Hori bai, txingarretan erretzea da ohikoena, Bacalhau Ă Gomes de SĂĄ errezeta ezaguna jarraituz. Bakailaoa gisatuta, ogi arrailetan pasatuta edo pastelean jatea ere ohikoa da. Oporto eta Madeirako ardo ezagunez gain, Portugalek tradizio luzea dauka ardo berde eta zuri gazteak lantzen. Portugaleko kaleetan ia taberna baino gozotegi gehiago daudela kontuan izanik, gozozaleenek Setubaleko moskatel bat har dezakete pastel eta hostopilekin batera. 57
liburuen txokoa
Kertész Testua: Michel Frizot eta Annie-Laure Wanaverbecq. | Argazkiak: André Kertesz Jeu de Paume, 2010 | 359 orrialde. 50 euro
André Kertézen argazki bilduma osoena Parisen eta Berlinen ikusgai egon ondoren Budapesteko Museo Nazionalera iritsi berri da André Kertézen argazkien erakusketa. Honako hau da artista hungariarraren atzera begirako lanik osoena, eta liburu hau da bilduma horren funtsa laburbiltzen duena. Bere ibilbide profesionaleko etapa desberdinetan egindako 250 argazkik osatzen dute bilduma. Hungariako herrixketako haurrei egindako argazkietatik 80ko hamarkadan Kertészek bizileku izan zuen New Yorkeko apartamentutik egindako irudietaraino, artista handi honen lanari errepasoa emateko aukera eskaintzen du. Liburuak argazkien inguruko frantsesezko azalpenak ere badakartza. Hungaria punta-puntako argazkilarien sorleku izan da, bertan jaio baitziren Robert Capa, Brassaï, László Moholy-Nagy... Kertész bera ere hungariarra zen (Budapest, 1894-1985). Guztiek elkarrekin, argazkilaritza hungariarra ezagun bihurtu zuten munduan.
Londes para niños Jindra Capek Nórdica Libros, 2011 32 orrialde. 11,50 euro
Pánico al amanecer Kenneth Cook Seix Barral, 2011 192 orrialde. 18 euro
Londres, etxeko txikienentzat
Irtenbiderik gabeko zuloan
Haurrak eta bidaiak. Uztartu ezinezko kontzeptuak dirudite sarritan, baina lan honek horrela ez dela erakusten digu. Jindra Capek ilustratzaile txekiarrak idatzi eta ilustratua, han eta hemen hainbat sari irabazi dituen gida berezia da honakoa. Mundu osoko hirietako gidak bilduko dituen bilduma bateko lehen zenbakia da, eta, bertan, Ingalaterrako hiriburura etxeko txikienekin bidaiatzeko gomendioak biltzen dira, hiriak txikienentzako eskaintzen dituen aukeren berri emanez. Itxura erakargarriko lana ere bada, marrazki eta grafiko ugariko orrialde hedagarriz osatutakoa. 58
)
John Grant Australia barnealdean bizi den irakasle bat da. Sydneyra bidean, geldialdi bat egingo du Bundanyabba deituriko herri txikian. Pare bat egun pasatu eta erlaxatzeko asmotan, hotel batean hartuko du ostatu. Egonaldi lasaigarria izan behar zena, ordea, amesgaizto bilakatuko zaio Granti: hotelean maleta utzi eta garagardo bat hartzera jaitsiko da tabernara, eta, bertan, alkoholak, jokoak eta zorte txarrak bat egingo dute, protagonista irteerarik gabeko zurrunbilo batean murgilduz. Suspense psikologikoko nobela honek norbanakoaren beldurren eta minen gaineko gogoeta egiten du.
Retrato de Nueva York Peter Kuper Sexto piso, 2011 192 orrialde. 27 euro
New Yorkeko irudiak Peter Kuper irudigileak New York du bizileku 1977. urteaz geroztik, eta “Time”, Newsweek” eta “The New York Times” agerkarietarako lanak egiten ditu, betiere kutsu politiko nabarmenekoak. Kasu honetan, New York bera hartu du inspirazio iturritzat: Central Park ezaguneko patinatzaileak, Times Squareko eskaleak, Irailaren 11ko atentatuek eguneroko ohituretan eragindako astindua... Milimetrora landutako irudi ikusgarriekin osatutako lanean, hiri harrigarri honen gaineko ikuspegi originala eskaintzen du Kuperrek.
París en tensión Eric Hazan Errata Naturae, 2011 168 orrialde. 15,50 euro
Begirada bat azken urteotako Parisi Eric Hazanek literatur lan baten kutsua duen saiakera idatzi du Parisen inguruan. Era berean, gidaliburu moduan ere balio dezake lan honek, hiriko auzoak ezin hobeto ezagutzen dituela argi utzi baitu egileak saiakera honetan. Auzo bakoitzeko ezaugarrietan sakonduz, Parisek azken urteotan bizi izan dituen eraldaketak aztertu ditu, bereziki hirigintzan eta honek hiriaren egituran eta paristarren bizimoduan izandako eraginean sakonduz. Atzera begiratu eta historia markatu duten gertakarien gaineko bere ikuspuntua ere helarazi du egileak: nazien okupazio garaia, matxinadak...
Barcelona Skyline Testua eta argazkiak: Miquel Abellán | Rústica 2011 352 orrialde. 14,90 euro
Bartzelona, zerura begira Liburu honek Bartzelonan barrena ibilbide desberdin bat proposatzen du: hiria zerura begira behatzea, hain zuzen. Izan ere, testu eta argazkien egilearen aburuz, «hiriko paisaia guk uste baino gorago eratzen da, baita lainoetatik gertu ere». Bartzelonako gida tipikoetan ageri ez diren argazkiz osatzen da lan hau, unibertso arkitektoniko berezi bezain originala eratuz, estilo eta tamaina anitzeko elementuekin skyline antzeko bat sortzeraino. Testuak gaztelaniaz eta ingelesez ondu ditu egileak.
Joseph Conrad y su mundo Jessie Conrad Sexto Piso, 2011 480 orrialde. 21 euro
Joseph Conrad, bere emaztearen begietatik Joseph Conraden obra ezaguna bada ere, idazlearen bizitzari buruz ezer gutxi jakin izan da, nahiz eta gertakariz jositako bizitza mugitua izan zen berea. Sorleku izan zuen Polonia atzean utzi eta 18 urterekin itsasoan lanean hasi zen, gerora Frantzian eta Ingalaterran bizi izan zen... Bere bizitzaren gaineko detaile horiek guztiak ondo baino hobeto ezagutzen zituen Jessik, idazlearen emazteak. Hain zuzen ere, Jessi bera da lan honetan Conraden bizitzaren berri ematen duena: egunerokoan zer-nolako senarra zen azaltzen du, idazlearen jenio bizia eta lanerako metodo zorrotzak... Finean, idazle bikain baten alderik ezkutuena ezagutzeko aukera aparta. 59
GoGoan hartu
KJERAGBOLTEN Norvegia
Norvegiako Kjerag mendian hartutakoa da goiko irudia, Lysefjord fiordo ederrean. Bi harritzarren artean sartutako beste hirugarren bat ikus daiteke bertan, ondoan dituen bien artean trabaturik balego bezala. Mila metro baino gehiagoko tartea dago erdiko harriaren eta atzean ikusten den itsasoaren artean. Bertara igotzea erokeria dela uste baduzue oker zabiltzate, izan ere, inguruko zonalde bisitatuena da. Kjerag mendira igotzea ez da batere samurra; bi ordu eta erdi inguru behar dira tontorrera heltzeko eta adituek mendizale iaioei eta eskalatzaileei soilik gomendatzen diete igotzea. Gainera, urteko zati handienean izoztuta eta labainkor egoten da, beraz, pauso bakoitza ondo neurtu behar da. Mendizale gehienek mendira igo eta fiordoaren ikuspegi ederraz gozatzearekin nahikoa izaten dute. Dena den, ausartenak ez dira horrekin konformatzen eta erdiko harrira igaro eta argazkiak egiten dituzte. Harriak bost metro inguruko zabalera du, baina ez dago beste bien maila berean, beraz, jauzi txikia egin beharra dago bertara igarotzeko. Oinak bertan ditugula oreka mantendu eta behera ez begiratzea izango da onena.
Thinkstock
61
Munduari Begira Senegaleko Faidherbe zubi historikoa berreraiki dute Saint Louis hiriko Faidherbe zubi historikoa eraberritzeko lanak oraintsu bukatu dituzte, eta berria oso pozik hartu dute garai bateko Senegaleko hiriburuko biztanleek. Izan ere, denbora luzea eman dute agintariei zubia berritzeko eskatzen. Hiriaren erdigunea uharte batean dago eta 1897az geroztik zubia da irla hori kontinentearekin lotzen duen azpiegitura bakarra. Baina, horrez gain, senegaldarrentzat beraien herriaren ikur ere izan da zubia azken ehun urteotan. Hala ere, Faidherbe zubiaren egoera ez zen batere ona aspaldian, eta agintariak botatzea ere aztertu zuten, erabiltzaileentzat arriskutsua baitzen. Azkenean
Moskuko Gorki parkearen itxuraldaketa Moskuko Gorki parke ezaguna Moskova ibaiaren ertzean dago, hiriaren erdialdetik ez oso urruti.1920an eraiki zuten, eta, hala, luzaroan izan da Moskuko hiritarren bilgune. Orain, ordea, itxura berri bat eman nahi izan diote parkeari, eta garai batean vodka edateko erabiltzen ziren guneak, saltxitxa postu tipikoak eta haurren gunea kentzea erabaki du Sergei Kapkovek, Moskuko alkateak. Horien ordez, yoga ikastaroak, wifi guneak eta arte garaikideko galeria bat irekiko dituzte. Alkatearen ustez, ÂŤparkea hiriaren sinbolo bat da, eta, beraz, itxura duin eta modernoa izan behar duÂť. Hala ere, hiritarren artean zalaparta ugari sortu da, batez ere haurrentzako jolas parkea kentzearen harira. Aurrerantzean haurren gunea pouf ezagunek ordezkatuko dute; horietan eserita Interneten nabigatzeko aukera egongo da. Baina berrikuntzen artean aipagarriena “Garajeâ€? izeneko galeriaren irekiera izango da. Alkatearen lagun aberats baten emazteak irekiko du galeria eta hiritar ugarik erabakiarekiko desadostasuna agertu dute jada.
baina, agintariek zubia eraberritzearen alde egin zuten. Hiru urtez 150 pertsona baino gehiago aritu dira 511 metro luze eta 6 metro zabal dituen zubiaren zaharberritzean burubelarri lanean. Datu ofizialen arabera, egunero 80.000 oinezko eta 22.000 auto inguruk zeharkatzen dute zubia. Kontuan izan behar hiriko banku eta komertzio nagusiak hiriaren erdigunean daudela, eta zubia igarotzea dela bertara heltzeko bide bakarra. Horrez gain, Senegaleko ekonomiaren oinarria den arraina garraiatzeko ere funtsezko azpiegitura da.
Haurrentzako Ekuadorreko lehen liburutegia Zaborretik apalera. Ideia horretan oinarritu dira haurrentzako Ekuadorreko lehen liburutegia sortzeko. Izan ere, plastikozko kaxak, kartoia, aulki zaharrak eta zakarretatik berreskuratutako beste hainbat material berrerabili dituzte proiektuan. Quitoko parke batean kokatuko da haurrei zuzenduriko liburutegi hau eta helburua Ekuadorreko eskola publikoetan dagoen liburu gabeziari aurre egitea izango da. Santiago Cirugeda arkitekto espainiarrak eta Ekuadorreko hainbat kolektibok elkarlanean garatu dute egitasmoa, eta gerora begira arrakasta izango duelakoan daude.
62
Munduko lehen eraikin mugikorra, Finlandian Neapo Oy enpresa eraikitzaileak munduko lehen eraikin mugikorra sortu du Finlandian. 33 metroko altuera eta 12 metroko zabalera duen eraikina hiru solairu dituen bulego blokea da, eta, momentuz, Hirvensaloko irlan kokatu dute, Finlandiako hego-mendebaldean. Dena den, alokairu kontratua bukatzen zaienean, jabeek eraikina beste lekuren batera mugitzeko asmoa azaldu dute; hori bai, leku hori kostaldean egon beharko da, eraikina itsasoz bakarrik mugi baitaiteke. Egitasmoa beste herrialde batzuetara hedatzeko asmoa ere azaldu du enpresak.
Komikietako pertsonaiei omenaldia Bruselan Komikietako pertsonaien figurekin osatutako Europako lehen museoa ireki berri dute Bruselan. Bildumak komikigintzaren historiari eta estilo anitzei erreparatzen die, eta bertako areto gehienetan Tintin, Spirou eta ipotxen figurak daude, besteak beste. Aipatutakoez gain, helduagoentzako pertsonaiek eta autore ugarik ere badute lekua museoan: Moebius, Blueberry, Valerian, Pratt, Tardi, Satrapi, Giardino... Sail bat marrazki bizidunei eskainita dago, eta komikietako pertsonaietan oinarritutako marrazki bizidunen proiekzioak ere egiten dituzte. Liburutegi ikaragarri bat ere badago, bi atal dituena: bat komikiak bertan irakurtzeko (gehienbat haur eta gaztetxoentzako komikiekin), eta, beste bat, ikerketarako (ordainpekoa eta helduentzako soilik). Hiriaren erdigunean kokatuta, Bruselako komiki bildumazaleen ekimenez jaio zen museoa sortzearen egitasmoa. Erakusketak osatzen dituzten pieza gehienak enkantetan, egileei zuzenean edo komiki fabrikatzaileei erositakoak dira. Hasiera batean 800 pieza jarriko dira ikusgai 1.200 metro karratutan banatuta, nahiz eta museoaren funtsetan 3.000 figura inguru gordeko dituzten etorkizuneko erakusketak eratzeko.
Bukarest, bere esentzia galtzeko bidean Bukarestek oraintsu ospatu du bere 552. urteurrena, baina, urtemugak urtemuga, hiriak ez du oraingoz bere ondare historikoak pairatzen duen utzikeria atzean utzi. Errumaniako hiriburuak toki eder asko gordetzen ditu oraindik ere, asko eta asko balio historiko eta arkitektoniko handikoak. Baina zaindu beharrean, gehienak oso hondatuta eta galtzeko bidean daudela salatu dute sarri hiritarrek. Bukaresteko ondare historiko baliotsua beste edozein europar hiriren mailan badago ere, pairatzen duen utzikeria dela-eta geroz eta atzerago dago hiria kulturaren eta turismoaren arloetan. Ondarea mantentzeko mekanismo legalak existitzen diren arren, altxor arkitektoniko eta historikoen hondamendia ekidin ezinezko errealitatea bilakatu dela dirudi, herritarren ahaleginak guztiz antzuak gertatzen ari baitira. 63