DOLOMITAK. Paradisua Alpeen itzalean.

Page 1

2011 Azaroa 42.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 4 2

9

771888 505000


haizetara

ZAZPI

42 Thinkstock 34 Miren GARATE 24 Thinkstock 16 Urtzi URRUTIKOETXEA 06 Mairu EGUZKIZA Azaleko argazkia: MAIRU EGUZKIZA • Aurkibideko argazkiak:

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

06 34


aurkibidea

16 BELGRAD

Iraganeko mamuak uxatuta, Europako hiririk alai eta bizienetakoa bilakatu da

06 DOLOMITAK

Historia emankorraren eta edertasun paregabearen jabe dira Italiako Alpeetako mendiak

16

24 TREN BIDAIAK

Deskubritu errailen gainean bidaiatzearen xarma munduko tren ederrenen bidez

34 SAINT LOUIS

Lasaia eta bizia; horrelakoxeak dira Faidherbe zubiak bereizitako senegaldar hiriaren bi aurpegiak

42 RENNES (ROAHZON)

Ohiko ibilbideetatik kanpo egonagatik ere, kulturak gainezka egiten du ikasleen hiri honetan

24

42

04 MUNDUARI BEGIRADA Madeley lakua, arrantza eta eskirako txoko ikusgarria Kanadan 49 BIDELAGUNA Gabonetako merkatuak, hitzorduak, liburuak, munduko sutegiak... 3


Munduari Begirada

Getty Images/iStockphoto


Madeley laKUa Kanadak txoko miresgarriak ditu eta horietako bat irudian ageri den Madeley lakua da. Ia kilometro bateko luzerarekin Callaghan bailarako laku handiena da, baina ez bakarra; inguruan dauden Callaghan eta Rainbow ere ederrak dira, zinez. Ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain, Madeley arrantzarako gune aproposa ere bada, eta neguan eskiatzaile asko gerturatzen dira inguruotako mendietara. Oinez, bizikletan, autoan... bisita daitezke Madeley lakuko txoko ederrak. Bizikletan ibiltzea, ordea, gogor samarra izan daiteke, bereziki neguan, inguruok guztiz elurtuta izaten baitira. Onena udaberri edo uda garaian hurbiltzea da; eguzki printzen goxotasuna lagun mokadutxo bat jan eta laku hertzetik paseatzea aukera ezin hobea da inguruotako paisaiekin gozatzeko.

5



Amets baten iturburua

DOLOMITAK

Testua eta argazkiak: Mairu Eguzkiza


Historia ez da inguruotatik oharkabean pasa, ez horixe. Inguruok mundu germanikoaren eta latinoaren komunikazio gunea izan dira historian zehar, egun ere hala dira, eta, ondorioz, Dolomitetako eskualde osoa gazteluz edo bere balio estrategikoagatik altxatutako eraikinez zipriztinduta dago. Tokiko herritarron mintzairetan ere nabaria da eragin hori, eta, egun, hiru hizkuntza ofizial ditu eskualdeak: alemaniarra, ladinoa eta italiera. Bailaren sarretan, muino txi-

Paregabea da mendi handientsu batzuek inguratuta izatea, agian munduko ederrenak, eta natura miragarri bateko emozioetan bertan errotutako milaka urteko historiaren lorratzak errealitate, amets eta legenden artean aurkitzea. Dolomitetan gaude, Italiako alpeetan, eskiaren paradisuetako batean. Izan ere, inguruotan orotara 1.250 kilometroko azalera hartzen duten hamabi eski estazio daude, guztiak ere apartak. egien bistan ditugun paisaia txundigarriek altxor miragarriak gordetzen dituzte, historiaz betetako orrialde amaiezinak, 270 milioi urtetatik gaur egunera bitartean mendez mende igarotakoak. “Dolomitak” izena mendiok osatzen dituzten harkaitzak ofizialki lehen aldiz aztertu zituen pertsonari zor zaio: Deódot de Dolomieu minerologo frantziarrari. Inguruotako harkaitzen karezko konposizio bitxiarekin erabat harrituta, 1775. urtean, Dolomieuk hainbat lagin bidali zizkion geologo suitzar bati azter zitzan. Harkaitzaren konposizioari, magnesiodun kaltzio karbonatoa, “dolomia” izena eman zitzaion. Zehatz-mehatz, kareharrizko harkaitz magnesioduna da, lodiera handiko geruzetan estratifikatua, inguruok itsaspean zeuden garaiotako alga, koral eta gainontzeko organismoen arrastoa ere jaso duena. 8


Dolomitetako herrixkek ikuspegi ederra eskaintzen dute, ezkerreko irudikoak kasu. Lerroon azpian, Scotoni aterpetxerainoko jaitsiera ikus daiteke, eskiatzaileek hain gustoko duten Paso Falzaregoko pistan barrena.

kietan edo labar ikaragarrien gainaldeetan eraikitako gazteluek inguruotako igarobideak kontrolatzea zuten xede. Historia garaikidean, gertakari tragikoak bizi izan ziren mendiotan Lehen Mundu Gerran. Dolomitetako gailurrek historian parekorik ez duen guda bizi izan zuten 1915 eta 1917 artean. Negu gogorrei aurre egin behar izan zieten milaka soldaduk; kaiserj채ger austriarrek eta alpenkorps alemaniarrek alde batetik, eta alpini italiarrek bestetik. Muturreko baldintza klimati-

koei aurre egin behar izan zieten, ingurumen ezin gogorragoan, gutxieneko jaki eta materialak lortzeko zailtasun izugarriekin. Bi bandoetako milika gazte hil ziren negu ezin gordinagoetan, biziraupena ia ezinezko bilakatzen zuten baldintza izugarriei aurre egin ezinda; pentsa, askoz gehiago izan ziren hotzaren eta elur jauzien ondorioz hildakoak borroketan hildakoak baino. Egun toki askotan alanbre hesiak, lubakiak, hormetan zulatutako galeriak aurki daitezke oraindik ere; bere horretan



Agertoki natural paregabea eskaintzen dute ezkerreko goiko irudian ikusten diren San Martino de Castrozza mendiek. Horien azpian, Belvedereko aterpetxea ageri da. Orrialde honetan, behean, eskiatzaileak ikus daitezke Cinque Torri inguruko basoetan, eta, goialdean, Paso Falzarego.

mantendu dituzte, mendiok mugarik gabe igaro eta orduan imajinaezina zen bakeaz gozatzeko aukera dugunok inguruotan bizitakoak ahaztu ez ditzagun. Herrietan altxatutako monolitoetan, hildako gazte haien oroimena gordetzen da, sarri elkarren artean anaiak edo senitartekoak; hainbeste izan ziren hildako gizon gazteak, Dolomitetako bailarok gizon belaunaldi oso bat gabe geratu zirela. Balak ankerki jaurtitzen zituzten kanoiak ere ikusiko ditugu. Izan ere, aldi berean hain gertukoa eta hain urrutikoa den Lehen Mundu Gerrari eskainitako museoak ez dira falta inguruotan.

Veneto, Trentino eta Tirol artean Dolomitak, hormez, dorrez, gailurrez eta haranez betetako 180 kilometro koadro. Urtero munduko milioika bisitari erakartzen dituen eskualdea, nazioarteko aireportu garrantzitsuenekin lotuta izanik, Europako edozein lekutatik nahiko erraz irits baitaiteke bertara. Horrez gain, errepide estatal zein probintzialek osatutako sare osatuari esker, erraza da bailaren artean mugitzea edo gune turistikoetara heltzea. Neguak, normalean, lehorrak eta hotzak izan ohi dira mendiotan, eta, ondorioz, nahikoa da bi elurte handi egitea neguko kirolak egiteko elur ezin hobea izateko. Errepideak beti izatez dira zabalik, eta, hala, oso erraza da bailara batetik bestera igarotzea eta forfait berarekin zonalde ugaritan eskiatzea. Veneto, Trentino eta Tirol artean, 1.200 kilometro pista dituzte eskura eskiatzaileek; orotara, hamabi estazio eta 450 igogailu. Zonalde bakoitzeko igogailuen jabeak ez dira beti berdinak, baina guztiak erabili ahal izango ditugu Dolomiti

Superski txartelarekin. Sei orduz eskiatu eta ahalik eta pista gehien ezagutu nahi izanez gero, ondo aukeratu beharko dugu ostatu non hartu, errepidean denbora gehiegi ez galtzeko; hori bai, goizean goiz ere jaiko beharko dugu, noski! Ostatu eskaintza benetan handia da; gainera, guztiak dira bikainak. Guk Trentino eta Veneto artean estrategikoki kokatutako aterpetxe batean jarri dugu gure oinarrizko kanpamendua. Horrenbestez, joan-etorri handiegirik egin gabe hainbat zonaldetan eskiatzeko aukera dugu, baita arratsaldeko zazpietarako ostatura itzuli eta Esio gure sukaldariak 11


prestatzen dizkigun gutizi zaporetsuak afaltzekoa ere; aitortu digunez, estimu handitan ditu euskal sukaldariak. Aterpetxe eder honetatik, pista bat hartu eta abere hazkuntzari lotutako Falcade herrixkara jaitsi gara. Bertan, igogailuak hartu eta Passo de San Pelegrinora igo gara; behin goian, Marmolada ikusgarriaren hegoaldeko aurpegia aurrez aurre dugula eskiatzeko abagune paregabea izan dugu ingurune eguzkitsu batean. Col Margueritako igogailuak, berriz, aldapa handiko pista zabal eta azkar batez gozatzeko aukera eman digu 800 metroko jaitsiera ikusgarrian. Marguerita gainean ski-bus bat hartu eta Alpe de Lusiara hurbildu gara, eguzkiaren azken izpiak lagun bertako pista beltza dastatzeko. Eski estazioetako iparraldeko aurpegietan ohikoak diren bihurgunez betetako ibilbide aldapatsuek basoen artetik eraman gaituzte, pista olinpikoetan gaudela sinestaraziz.

Eskiatzeko pisten kilometro mordoa

Orrialdearen goialdeko argazkian ikusten denez, eskiatzaileek zaldiak erabiltzen dituzte Armentarola bideko azken metroetan aurrera egiteko. Orrialde honetako beste bi irudiek Paso Giau erakusten dute. Eskuinean, Lagazuoiko teleferikoa, Dolomiten ikuspegi ederra atzean duela. 12

San Martino de Castrozza: Agertoki natural paregabean, 60 kilometro pista daude, guztiak ere 1.404 eta 2.358 metro artean. Zailtasun maila ezberdineko pistak dira, ibilbide txundigarri eta aldapa aldaketa handikoak, goi ordekak zeharkatzen dituzten zati oso azkarrak tartean, guztiak ere Cimon della Pala, Rosetta, Pala di San Martino ikusgarrien pareta erraldoien azpian. Txundigarria da arratsean gorri kolorea hartzen duten egitura arrokatsuen azpian eskiatzea. Eguna ondo hasteko, ez dugu ahaztu behar Paso Rolle ederreko pistak bisitatzea; elur hautsa ziurtatuta izango dugu, baita Cimon della Pallako goizean goizeko ikuspegi miragarriak ere. Alleghe: Izen bereko lakuaren eta Civella mendiaren magalean kokatuta, 80 kilometro pista dituen estazio handia da. Pelmo mendiaren azpiko Cadore haran ederreraino eskiatu ahal izango dugu, baita urrutian ikusiko dugun Pecol eguzkitsuraino ere; bertan, inguruotako gastronomia ezagu-



tzeko aukera izango dugu hainbat jatetxe txikitan. Alleghera bueltan, Monte Fernazza ederraren hegaletik jaitsi ondoren, Ristoro Belvedere jatetxearen terrazan Willians bat hartu dugu. Behin indarberrituta, Civettaren muraila ikusgarria parez pare dugula bidean behera jarraitu dugu pista zabal eta bihurgunetsu batetik lakuraino iritsi arte. Marmolada izugarriak zirikatu egin gaitu 12 kilometro baino gehiagoko jaitsiera ikusgarriarekin. Horrenbestez, goizean goiz jaiki eta Malga Ciapela funibiara jo dugu sarreran zain egon beharrik ez izateko; behin gainaldera iritsita, arropak jantzi eta beti itzalpean izaten den iparraldeko aurpegi hotzetik jaitsi gara, arrokazko murailen eta glaziar arrailean artean. Ingurune ezin ederragoak geratu eta mendiak begiztatzera behartu gaitu ezinbestean; Grupo del Sellaren gainean, Piz Boe ederra ezagutu dugu, gailurrean aterpetxe txikia duela. Behin Fedaia lakura iritsita, maldan behera jarraitu dugu gutxika-gutxika, izeien artean slalom eginez. Azkenean, izotz eskalatzaileek hain gustuko duten Sottoguda haitzarte handira heldu gara. Dolomiten barrenetan sartu eta 2 kilometro egin ditugu izoztutako uharren artean. Malga Ciapelan igogailua hartu eta Monte Padonera igo 14


Lerron azpian ikusten den eran, etxe gutxi batzuek osatzen dute Colfosco herrixka. Ezkerreko orrialdean, goian, Dolomiten ikuspegia, Marmoladaren tontorra gailentzen delarik. Beherago, San Martino eski estazioko pista zabalak, eta, azpian, Scotoniko aterpetxearen behealdeko ur-jauzi izoztua, Armentarola bideko jaitsieran.

gara; bertan, Lehen Mundu Gerrako museo txikia bisitatu dugu. Bertatik, betiere pisten mapa eskuan dugula eta imajinazioa lagun, Val Gardena haraneraino eskia dezakegu Sella Rondatik barna, edota Canezeira joan eta ski-busaren laguntzarekin autoraino hurbildu. Passo Pordoi entzutetsutik Farcolara joateko igogailua ere har dezakegu, ostean pistetatik kanpoko bide ikusgarrietan barna hasierako puntura itzultzeko. Inguruok eskiatzeko aukera izugarriak eskaintzen dizkigute; bi egun beharko genituzke txoko guztiak oso-osorik ezagutzeko. Hori bai, hotel eta igogailu mekaniko mordoa daude inguruotan, eta, ondorioz, jende gehiegi izan ohi da beti. Horrez gain, kontuan izan behar da pistak egoera ezin hobean izaten direla, eta, hori dela eta, abiada izugarrian eskiatzeko aukera dagoela; horrek, noski, arriskua sortzen du pistak jendez gainezka daudenean. Canazeitik gertu, Alba de Canazei dago. Teleferiko batek eta hainbat teleaulkik 2.411 metroko altuerara igo gaituzte, eta, hala, jendetzarik gabe eskiatzeko aukera izan dugu, 1.000 metroko desnibela duen pista izugarri aldapatsu batetik barna; jaitsiera bete-betean bihurgune amaigabeetan irrist eginez azkar batean heldu gara oinarriraino.

Azken egunerako utzi dugu Lagazouoiko teleferikoa eta bertoko Paso Falzaregoko pista bikaina. Cinque Torrin, Nuvolau arteko jaitsieraz gozatu dugu; behin helmugara iritsita, teleaulkiaren ondo-ondoan kokatutako jatetxe txikian bazkaltzeko aukera izan dugu. Arratsaldean, berriz, Armentarolako jaitsiera erraldoia dugu zain, Tofana de Roces ikusgarriko muraila aurrez aurre dugula. Scottoni aterpetxe erosoa tximiniaren beroan indarberritu gara. Beherago, beti harritzen zaituen izoztutako ur jauzi horietako bat aurkitu dugu, errepideraino eraman gaituzten zaldien sokei heldu eta bailarara irten aurretik. Taxi bat hartu eta Paso Falzaregora itzuli gara autoa hartzeko. Hain dira handiak Dolomitak eta eskiatzeko guneen eskaintza hain da aparta, aukeratzen dugun ostatuak eragin handia izan dezakeela eski estazio batzuk edo besteak hautatzerako orduan. Guk, adibidez, beste bisitaldi baterako utzi ditugu Cortina d’Ampezzo, Val de Fiemme eta Hego Tiroleko Pustertal harana. Azken bailara horretako eski estazio guztiak ezagutu nahi izanez gero, astebete osoa beharko genuke; aukera amaiezina da. Dolomiten gaineko informazio guztia honako helbide honetan aurki daiteke: www.dolomitisuperski.com. 15


Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

BELGRAD

Zaharra berri, eta pozik



Berrogei aldiz suntsitu eta berrogei aldiz berreraiki dutela dio historiak. Egiazko datua hortxe-hortxe ibiliko da. Gaur Serbiak Europar Batasunean dauka jarrita begia, eta Belgrad hiriburua kontinenteko hiririk bizienetakoa bihurtu da, denbora berreskuratu nahian bezala.

18

idaliburu ezagunenetako batek zuzen dio: ÂŤBelgrad ez da hiri ederraÂť. Baina, halaber, ÂŤEuropako hiririk martxoso eta sexiena daÂť. Gehitu horri historiak jokarazitako rol garrantzitsua eta kontinenteko leku zirraragarrienak ezagutzeko parada, eta jakin-min pixka bat daukan edozeini piztuko zaio Serbiako hiriburua ezagutzeko grina. Orain da horretarako unea, gainera. Bai, bai, orain da Belgrad bisitatzeko unea. Bihar ere hor egongo da, Europar Batasunean ziur aski Balkanetako beste herrialdeekin batera. Baina biharko Belgrad ez da gaurkoa izango. Hortxe egongo da arkitektura aldetik lar erakargarria inoiz izan ez den hiria, sasoi hobeak gogorarazten dituzten eraikin handiekin; beti mereziko du bisita bat Sava eta Danubio ibaien ingurumariak, erdiguneko Kalemegdan gazteluak eta alde zaharrak... baina gaur Europako hiririk jaizaleena, bizipoz handienekoa da. Lokal underground-ak, ibai ontzietako diskotekak edo turbofolk-aren doinu balkaniko elektronikoak beste zorakeriarekin batekin nahasten diren txoko pentsaezinak; gau osoa dantzatu eta biharamunean lan egiteko gogotsu bizi da Belgrad. Txarrena bizi ostean bizitza dohain handia dela dakienaren indarra dauka gaur Serbiako hiriburuak, eta edonoren aldartea luzerako kargatzeko balio du. Belgraden aurkako azken erasoaren aztarnak noizean behin ageri dira oraindik, krisi ekonomikoak eragotzi baitu NATOk Kosovoko kanpainan bonbardatutako eraikinak berreraiki-


tzea. Baina azken eraso hori 1999an izan zen, joan den mendean, eta Serbiak aurrera begiratu nahi du. Sava eta Danubio ibaiek bat egiten duten eremua, historia luzekoa baita. Mendetan, bi munduren muga izan zen. Bi mundu kontrajarri eta elkarren aurkako gerran. Belgradetik iparraldera Vojvodina dago, laua, multietnikoa; Europako memoria kolektiboa garisoro eguzkitsuekin irudikatu ohi da. Serbiar herriak kutsu germanikoa daukaten eliza katolikoekin batera bizi dira, gutxiengo hungariarrak pisu garrantzitsua dauka, eta badira eslovakiarrak, errumaniarrak eta kroaziarrak ere. Ibaitik hegoaldera, Belgrad bera barne, XIX. mende amaiera arte Otomandar Inperioaren ukabilak harrapatutako Balkanak ditugu. Eta irudimenak gatazkak eta lainoa dakartza. Belgrad dago bi Europa horien muga-mugan. Eta historiaz ari garela pentsa daiteke, baina badakigu historia hori zeinen hurbila den, Erdi Aroko borrokak XIX. mendeko gatazketaraino hedatzen dira, eta duela urte gutxikoa geuk ikusi dugu. Horregatik soilik, amesgaiztotik bizipozez iratzarri den hiri honetan artea eta kultura biltzen dira, janaz eta ardoaz goza daiteke, eta egunez bizi-bizi dauden kale, parke eta terrazetatik gau giro bikainera egiten da jauzi.

Zooa gotorlekuan Kalemegdan gaztelua da Belgraden ezinbestean bisitatu beharreko lekua. Ikuspegi bikaina dauka, kokapenaren garran-

Belgradeko bi gune aipagarri ageri dira orrialde honetan. Alde batetik, lerron gainean, Kalemegdan gaztelua eta inguruak ikusi daitezke; berdegunearen eta eraikin historikoen artean gazte eta familia ugari batzen dira, eguraldi ona lagun. Goian, Kneza Mihailovan kale zentrikoa ageri da, Saint Sava katedrala atzean duela. Ezkerreko irudian Belgradeko panoramika, Danubio ibai ederraren ingurumarietan hartua. 19


Europako hiririk alaienetako bat izatearen fama du Belgradek. Hala, asteko edozein egunetan jendez lepo egoten dira hiriko terrazak eta musikariz betetzen dira kaleak. Lerron gaineko bi irudiak dira hiriko giro alaiaren erakusle. Gorago, kontrastea sortzen duten beste bi irudi; haurrak tankeen inguruan eta suntsitutako eraikinak. Eskuineko orrian, Kalemegdan inguruak eta kaleko giro bizia.

Datu praktikoak Nola iritsi Azken hogei urteotako isolamendua amaitu ahala, geroz eta hegaldi gehiago hartzen ditu Belgradeko aireportuak. Bilbotik Lufthansa konpainiak eskaini ohi ditu hegaldi gehien, Alemanian hegazkina aldatuta. Lurrez joateko, Okzitania, Italia, Eslovenia eta Kroaziatik irits gaitezke Belgradera; 2.200 kilometro dira Baionatik. Moneta Jugoslaviarrak luzaroan Europa ekialdeko aberatsenen artean egon baziren ere, azken bi hamarkadetan erabat pobretu da Serbia; gaur merkea da euskaldunentzat, nahiz eta hiri erdiguneko hainbat hotel eta jatetxe herrialdeko garestienen artean dauden. Serbiako dinarra darabilte, baina erraza da trukea, bi zero kentzea baino ez: ehun dinar euro bat dira. 20

tziaz jabetzeko aukera ematen duena: ezkerretara Sava ibaia eta Zemun eta Novi Beograd ageri dira; aurrez aurre, Danubio ibaia, turkiarrekiko askatasunaren seinale. Eta gazteluan, berdeguneak, eraikin historikoak, familiak umeekin olgetan, gazteak eguzkitan edo garagardotan udagoieneko azken printzak hartzen. Udazkeneko orbelen artean gaztainak biltzen ari ziren pertsonei begira, orro batek izutu ninduen. Gazteluko erreteneko belardietan artilleria pieza ugari daude, eta umeak tankeetara igotzen dituzte gurasoek olgetan ibiltzeko. Aita batek irribarre egin zidan: ÂŤLasai, lehoia izango zenÂť. Umeekin joateko hiririk atseginenetakoa da Belgrad: parke eta jolasguneak aski ez eta zoologikoa gazteluan bertan dago. Gotorlekua utzita, alde zaharrean barneratu nintzen. Eta Kneza Mihailova kale nagusira iritsi orduko ibairantz bidea hartu nuen, kanpai hotsek eramanda. Zinez ikusgarriak ziren zeremonia ortodoxoa, elizako irudi koloretsuak eta gotzainaren aurretik zihoan apaiz bizardunen desfilea, baita sinestunen begirunezko diosalak ere. Kanpoan, oso bestelakoa izaten da zeremonia jaia eta astea bereiztea zail diren hiri zoro honetan. Astegunean iritsiz gero, batez ere. Kneza Mihailovan gau eta egun jendetza dabil, musikariak Balkanetako eta Europa erdialdeko tradizio bikainenean ari dira, otomandar iturriek Austriako eraikinen handitasunean batzen dira, eta galarik dotoreenean irteten dira belgradarrak kalera. Hala betetzen dira terrazak, hala daude antzokiak eta dantzalekuak.


21


Egunez zein gauez itxura ederra du Sveti Savako kupulak, eskuinean ikusten den eran. Tenplua inoiz bukatutzat eman ez bazen ere, munduko eliza ortodoxo handiena da. Lerron gainean, zeremonia ortodoxo baten hartutako irudi bat.

Hiri bohemioa Errepublikako plaza hiriko gune neuralgikoa da. Jendetza biltzen da, eta inguruko oinezkoen kaleak aski ez eta alde zaharretik erdiguneraino doazenak ere eten ohi dira autoentzat asteburuetan. Kultura, kirola edo beste edozein aitzakia ona da hiria belgradarrentzat berreskuratzeko. Udagoieneko larunbata beste edozein bezain ona izan daiteke boleibolean diharduten gaztetxoek hiriko erdigunea har dezaten. Hiri zaharretik berrira egin baino lehen, lagun katalan batek eraman ninduen dagoeneko sekretua ez zen hiriko txokorik bikainenetakora. Skadarska da, galtzadarrizko kale pikoa, taberna balkanikoz josita... Auzo bohemioa inoiz baino biziago dago 22

Belgraden. Auto hotsa atzean utzi eta duela ehun urteko poeta eta artisten eremuarekin bat egin. Egunez astiro jaitsi ginen arte galeria eta kaleko musikarien artean turkiar iturriraino. Iluntzean, izen bitxiko ostatuetan ibilian, Tri Sesira (Hiru Txapel) hautatu genuen. Danilo Kis idazlearen “Hildakoen entziklopedia� liburuan ageri den tabernan musikari ijitoek joan den mendera garamatzate, biolin, txelo eta, ezin falta, klarineteekin. Egun, gau giro atseginak hiriko beste leku askotan dauka jarraipena. Ezagunenak, ibaietako ontzietan paratutako diskotekak. Baina hiriko edozein txokotan leher daiteke ospakizuna. Galtzadarriak utzi eta Belgrad berrira iritsita, Errepublikako Plazatik, urrunean Sveti Savako kupula erraldoiarekin to-


po egin dugu. Tenplua inoiz amaitu ez bazen ere, munduko eliza ortodoxo handiena da. Sarritan, badirudi ez dagoela kontraesanik iragan jugoslaviar sozialista edo Titorekiko memoriaren –jugostalgia deitzen diote– eta serbiar tradizio ortodoxoaren artean. Baina mendebaldearen botere iraingarriarekiko aurkakotasunak soilik batzen ditu, serbiarrekin berbetan sarri nabari daitekeenez. Hiriko erdigunea utzita, baditu Belgradek txoko ezkutu ugari. Eta bestela ere, hiriburua utzi eta bertan dago Vojvodina, ibaiaz beste aldera minutu gutxira. Balkanek Europarekin bat egiten dute eskualde horretan, lautada multietniko paregabea eskainiz: Fruska Goran monasterio eta upategiak dau-

de, Novi Sad Serbiako bigarren hirira iritsi arte; Iparrerantz jarraituta, berriz, Hungariako mugan, Subotica hiria dago, hungariarrak nagusi direla. Belgradera bueltan Kovacica eslovakiarren herritik pasa ginen. Egun hainbat artistaren bilgune da, eta Vojvodinako entsalada etnikoaren orri ederra. Baina Belgradetik hainbeste urrundu barik ere, merezi du Savaren beste aldera joatea. Ez hainbeste Belgrad Berria izeneko hotel garestia eta beirazko eraikin modernoak ikusteko, baina bai Zemun ibaiertzeko herrixkako giro lasaiaz gozatzeko. Eta batek baino gehiagok, gustura hartuko du 40. edo 41. trolebusa Jugoslaviako Museo Historikoa eta Josip Broz Tito buruzagi jugoslaviar historikoaren hilobia bisitatzeko. 23


Testua: I単igo Elordui / 24.com

ERRAILEN GA

Trenak lotzen dituen paisaiak

Thinkstock


AINEKO BIDAIA


Orient Express, Transiberiarra, Palace on Wheels, Royal Scotsman, Blue Train... Gaur, orrialde hauen bidez, munduko tren ospetsuenetan biwww.orient-express.com

daiatuko dugu. Bide batez, zeharkatuko ditugun lurraldeetako mitoak eta istorioak ezagutuko ditugu, paisaia liluragarriak begiztatzeaz gain.

26

rain dela urte bat, 2010eko abenduan, Tony Judt historialari britainiarrak “Trenbideen loria” izeneko saiakera argitaratu zuen “The New York Times” egunkarian eta trenez ibiltzea berriz ere modernoa zela nabarmendu zuen, zaharkitua zirudien arren. Eta horren zergatia galdetzen zion bere buruari. Judten iritziz, arrazoia argia da: trenbideei esker, modernitatearen esperientzia arketipikoa bizitzea posible da gaur egun; alegia, bidaia plazer eta abentura iturri izatea. Tren bidaiak ez dira museoetako kontuak. Horren adierazgarri dira bi sinbolo kontrajarri: gurpil gaineko benetako gurutzaldiak proposatzen dituzten tren

mitikoen berpizkundea −Orient Express, esate baterako−; edota Txinako Qingzan Railway trenaren eraikuntza, 2006tik Lhasa Tibeteko hiriburua Beijingekin eta Shanghairekin lotzen duena, Himalaiaren ertzetik. Hemen aipatutako trenak ezohikoak dira: haien historiak, zeharkatzen dituzten paisaiek eta proposatzen duten esperientzia kulturalak egiten dituzte berezi. Halaber, zenbaitetan kontinenteak zeharkatu edo balentria teknologikoak egin izan dituzte. Batzuek luxu handiko zerbitzuak eskaintzen dituzte, beste batzuek ez, baina denak dira legendazkoak. «Gero eta globalizatuago eta homogeneizatuago dagoen mundu honetan,


Thinkstock

mundu osoko trenen desberdintasunak eta banakotasuna goraipatu behar ditugu. Autoak aspergarriak eta unibertsalak dira, eta, hegazkinak, berdintsuak leku guztietan. Trenak, berriz, aldatu egiten dira muga bat igaro orduko. Desberdinak dira estiloari, teknologiari, bezeroei eta kultura esperientziei dagokienez», esaten du Andrew Eamesek, 2009an Time Out argitaletxeak argitaratutako “Great train journeys of the world” gidaliburuaren editoreak.

Bagoiak eta poesia «Burututako bidaiak ez dauka antz handirik prestatu genuen harekin: errailek ametsaren eta errealitatearen arteko el-

Gaur egun, Orient Express trenak urtean behin baino ez du egiten Paris eta Istanbul arteko ibilbidea; lerroon gainean ageri den Londresko Victoria Station da bidaiaren abiapuntua. Puntu horretan abiatzen da Veneziara arteko trena ere. Ezkerreko goiko irudian ibilbidearen puntu bat ageri da, Alpeen inguruan. Azpian, trenaren barnealdeko irudia.

karrizketa emankorra proposatzen digute etengabe. Bihar beste tren batzuk hartuko ditugu, beste lurralde batzuk deskubritu, geltokiez maiteminduko gara, etorkizuneko oroimenak ehunduko ditugu kasualitateak goretsiz, tren bidaiak eder egiten baititu», dio Baptiste Roux frantsesak “La poésie du rail: petite apologie du voyage en train” izeneko obran. Kasualitate sortzaile horien berri Agatha Christiek eman zigun, Orient Expresseko bidaiari gogotsuak. «Betidanik bidaiatu nahi izan dut tren horretan. Nire gogokoena zen, haren allegro confuoco tempoa atsegin nuen, zaratak, batetik bestera kulunkan Mendebaldetik irten nahian zebilela. Alde sotila zegoen Europa eta Asiaren artean, denborak zentzua galduko balu bezala», dio Christiek bere autobiografian. Londresko Victoria Station geltokitik Istanbuleko Sirkeci geltokiraino −3.300 kilometro baino gehiago− bidaiatzen zuen maiz Max Mallowan senarra ikusteko, arkeologoa baitzen eta Sirian eta Iraken indusketak egiten baitzituen. 1931. urtean Christie Londresera itzultzen ari zenean, trena Greziako Pythioun gelditu zen uholde bat zela-eta. Egun pare bat egon ziren geldirik. Bidaiarien artean Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako dirudunak zeuden, eta haiekin Orient Express trenaren arduradun zen Compagnie Internationale des Wagons Lits enpresako zuzendarietako bat. Nahitaezko itxaronaldi hura, askotariko herritartasunetako bidaiariak eta Lindbergh hegazkinlari ospetsuaren semearen bahiketa −egun gutxi batzuk lehenago gertatua− inspirazio iturri izan ziren Christierentzat. Idazleak Balkanetan irudikatu zuen trena, elurraren erruz geldituta; eta bidaiari susmagarriak eta Poirot detektibeak argitu beharreko krimena imajinatu zituen. “Murder on the Orient Express” (1934) eleberriak izugarrizko arrasta lortu zuen. Hala, benetako Orient Express azkenetan zegoenean −1977. urtearen inguruan utzi zion ibiltzeari−, James Sherwood aberatsak zinemarako zaharberritu zituzten bagoiak erosi zituen enkante batean Montecarlon. 27


Palace on Wheels

India iparraldean, Palace on Wheels trenak apiriletik irailera bitartean egiten ditu joanetorriak. Lerroon gainean trena bideko puntu batean ageri da; ezkerreko irudian, berriz, barrualdearen itxura antzeman daiteke. Azpian, Jaipur, trenak zeharkatzen duen hiri ugarietako bat.

Sherwoodek 1920ko hamarkadako jatorrizko bagoiak aurkitu eta berriz ere abiarazi zuen Orient Express trena.1883an Georges Nagelmackers belgikarrak sortutako tren haren pedigriari eutsi zion; ez zion arima saldu deabruari, eta ez zuen gimnasio edo jacuzzirik instalatu trenbidearen “urrezko aroaren” lekuko izan ziren bagoietan. Gaur egun, urtean behin baino ez du egiten Paris eta Istanbul arteko bidaia; suite bikoitz baten truke 14.000 dolar arteraino ordaintzeko prest dauden gutxieneko bidaiari kopurua biltzen den bakoitzean, hain zuzen. Orient Expressaren ohiko beste ibilbide batek Paris eta Venezia lotzen ditu, Alpeen azpitik igarotzen den Simplon tuneletik barrena.

Eredua eta erreplikak Turismo modernoa Orient Express erako trenek sortu zutela azaldu zuen Patrick Poivre d’Arvor ikertzaileak “Age d’or du voyage en train” izeneko liburuan. Izan ere, 1890. urtetik aurrera, Europako hiriburu guztietan eraiki zituzten bidaiari zorrotz horientzako hotelak, Istanbuleko Pera Palace kasu, ehun urtetik gora dituena. Europako aristokratek Wagon Lits enpresako Pullman kotxeetan bidaiatzen zuten garaian inspiratutako Orient Expressaren modelo28

Thinkstock


Orient Express entzutetsua gogora ekartzen duten trenetako bat da Royal Scotsman ikusgarria. Beheko irudian Eskoziako Highlands eskualdea goitik behera nola zeharkatzen duen egiazta daiteke. Beherago, trena barrutik; luxua da nagusi.

ak −egunean bost otordu ematen zituena, Txinako portzelanazko plateretan zerbitzatuta, zilarrezko mahai tresnekin jateko− erreplikak ditu munduko zenbait tokitan. Indiako iparraldean, 1982. urtea geroztik, Palace on Wheels tren bikainak bidaiak egiten ditu apirilaren eta irailaren artean. Hamalau bagoi ditu eta bakoitzak Rajasthango, hau da, maharajen lurraldeko, printzerri baten izena darama. New Delhi, Udaipur, Jaipur edo Agra dira geltokietako batzuk: ibilaldiak astebete irauten du, eta bidaiariek antzinako jauregi bikainetan hartzen dute ostatu. Hainbat urte lehenago, 1936an, Jean Cocteau idazle frantsesak ibilaldi hori egin zuen, Rudyard Kiplingen “Kim” liburua eskutan zuela. Asiako hego-ekialdean, Singapur eta Bangkok artean, The Eastern & Oriental Express trenak Graham Greeneren kontakizunetako ibilaldia egiten du, ia 2.000 kilometro Penang eta Kuala Lumpurretik igarota. Bagoiak Gerard Gallet frantsesak dekoratu zituen, marketeria finarekin eta Thailandiako lakekin, eta 1932ko “Shanghai Express” filmeko trena gogorarazten dute. Trenak Kwai ibaiaren gaineko zubi ospetsua zeharkatzen du; hain zuzen, 1942an, Bigarren Mundu Gerran, Japoniak gerrako presoei eraikiarazi ziena, eta Pierre Boulleren eleberrirako eta David Leanen 1957ko film ezagunerako inspirazio iturri izan zena. Luxu handiko beste zenbait tren aipa ditzakegu, Orient Express modeloa gogorarazten digutenak. Eskoziako Highlands eskualdea zeharkatzen duen Royal Scotsman, esate baterako. The Canadian izenekoak, berriz, Kanadako zati handi bat zeharkatzen du, Torontotik Vancouverrera. Kontinenteak zeharkatzen dituzten trenen herentzia berreskuratu du: Ameriketako Estatu Batuetako superliners estiloko trenak, hain zuzen. Txinan abiadura handiko trenentzako milaka kilometro trenbide eraikitzen ari dira. Hala ere, garai bateko hainbat tradizio ere berreskuratzen ari dira Shangri-La Express trenaren bidez. Qingzang Railwayaren bertsio erosoe-

Royal Scotsman

29


kin. Hara heldu aurretik, ordea, Zetaren Bideko hiriburu zaharrean, Xianen, milaka urtez Qin Shihuang enperadorearen hilobia zaindu duten terrakotazko gerlariak zain ditugu.

Denboraz eta distantziaz

Flickr

Qingzang txinatarra da munduan altuera garienak zeharkatzen dituen trena. 2006az geroztik Lhasa Tibeteko hiriburua Shangairekin eta Beijingekin lotzen du; 5.072 metroko garaiera hartzera ere iristen da. Lerroon gainean, bi bidaiari bagoi batetik paisaia kontenplatuz. 30

na da eta 2006tik Lhasa Tibeteko hiriburua Shangairekin eta Beijingekin lotzen du. Tangulako igarobidean, trenbideak 5.072 metrotan zeharkatzen ditu mendiak; beraz, munduko trenik garaiena da. Shangri-La izenak Himalaiaz harago kokatutako paradisu mitikoari egiten dio erreferentzia. Txineraz, “Qinzang” hitzak Tibet esan nahi du: Lhasan, bidaiariak liluratuta geratzen dira Potala jauregiarekin edo Jokhang tenpluare-

Hegoafrikan, 1890. urtearen inguruan Cecil Rhodes dirudunak bultzatu zuen ametsa, Lurmutur Hiria eta Kairo trenbidez lotzea, Blue Train izeneko trenean bizi daiteke gaur egun. Lurmutur Hiritik atera eta Pretoriaraino iristen da, Table Mountainetik, Karoo basamortutik, diamanteen meatzaritzarekin lotutako Kimberley herritik eta Johannesburgotik igarota. The Pride of Africa trena, ordea, Pretoriatik iparralderago doa −Botswana eta Zimbabwe zeharkatuz−, eta Zambezi ibaiaren aurrean gelditzen da. 1905. urtean iritsi ziren trenbideak haraino, Victoria ur-jauzien (Mosi-oa-Tunya edo “burrunba egiten


Hegoafrikan, Blue Train izeneko trenak Lurmutur Hiria eta Pretoria lotzen ditu, bidean paiasaia ezin ederragoetatik igaroz. Alboko eta beheko irudiek tren honen barru eta kanpoaldea erakusten dituzte. Beherago, Viktoria ur-jauziak zeharkatzen dituen the Poud of Africa trenaren irudi ikusgarria.

www.bluetrain.co.za

O. Hardy / IRT photo

duen kea” bertako hizkuntzan) ondoan dagoen zubi ikusgarria zeharkatuz. Aspalditik dator Hegoafrikako paisaiarekiko pasioa: «Lehoien, jirafen eta antilopeen herrialdea da hau, baina animaliek ez zuten trenera inguratzeko lanik hartu. Dena den, geltoki batean, makinistak elefante baten eskeletoa erakutsi zigun. Aurreko urtean, errailetan lo geratu zen eta hamahiru orduko atzerapena eragin zuen», idatzi zuen 1913an Ethel Bagg esploratzaileak “Cape Town to Victoria Falls” liburuan. Zenbait trenek sibaritentzako plazerak ematen dituzte, baina Transiberiarrak izenaren magia ez ezik, denbora eskaintzen du, Moskutik Vladivostokera dauden 9.300 kilometroko bidaia egiteko denbora, hain zuzen. «Gizon asko −ez onenak, ordea− zoriontsuak dira ‘zer egin behar dut’ galdera beharrezkoa ez zaienean. Horregatik gustuko dut Transiberiarra, batek gelan zerraldo etzatea

baino beste zereginik ez duelako», idatzi zuen 1933an Peter Fleming kronista bidaiariak “One’s company” liburuan. Peter Ian Flemingen anaia zen; eta Ian Flemingez ari garela, hark James Bondespopo espioi famatua Transiberiarrean kokatu zuen kontakizunen batean. Izan ere, tren bat izateaz gain, mito bat ere bada: hainbat iraultza, gerra, gosete, izozte eta uholde gainditu zituen. Hainbat hamarkada behar izan zituzten trenbidea eraikitzeko. Hain zuzen, Alejandro III.a tsarrak 1891n trenbidea eraikitzeko erabakia hartu zuenetik −Vladivostokeko itsasontzi basea babestu nahi zuen handituz zihoan Japoniaren botere militarraren aurrean− harik eta 1916an amaitu zuten arte, Baikal lakua eta Amur ibaia gainditu ondoren. Kontatzen denez, 1917. urtean Errusiar Iraultzak konfiskatutako Wagons Lits konpainiako kotxeetan bidaiatzen zuten Leninek eta Stalinek. Blaise Cen31


Thinkstock

Trena baino gehiago, mito bilakatu da jada Transiberiarra; izan ere, historian zehar hainbat iraultza, gerra, gosete, izozte eta uholde gainditu behar izan ditu. 1950eko hamarkadan Sobietar Batasunak linea elektrifikatu zuenetik Txina eta Mantxuriara ere iristen da tren mitikoa. Lerroon gainean trenaren xehetasun bat, eta, gorago, Transiberiarra Moskutik igarotzen. 32

drars suitzarrak 1913an Parisen argitaratutako “La prose du TransSiberien et de la petite Jeanne de France” izeneko poema abangoardistak profetikoki aurreratzen zuen gertaera hori. «Trenbideak geometria berria dira», idatzi zuen Cendrarsek bere poeman. Errusian inork ez zuen zalantzan ipini geometria hori: Transiberiarra herrialdearen bizkarrezurra da. Horrenbestez, 1950eko hamarkadan Sobiet Batasunak linea elektrifikatu zuen, eta Txina eta Mantxuriaraino zabaldu zituen bere adarrak, Mongoliatik barrena. Errusia ezin da Transiberiarra gabe ulertu, ezta Ameriketako Estatu Batuak beste trenbide mitiko bat gabe: The California Zephyrrek Chicago eta San Frantzisko lotzen ditu, 1869an kontinentea zeharkatzen zuen lehen trenbidea eraiki zenetik. Abraham Lincoln presidenteari bururatu zitzaion, eta 1862an bi enpresari linea eraikitzeko baimena eman zien. Union Pacific enpresa Omaha eta Kalifornia arteko zatiaz arduratu zen, eta Central Pacific Sacramentotik aurrerakoaz. Gerra zibilak 1867ra arte atzeratu zituen Utah estatuko basamortuak, Sierra Nevada eta Mendi Harritsuak igaro behar izan zituzten lanak. Trenbidea eraiki aurretik, bidaiak sei hilabete irauten zituen: Kaliforniara iristeko, bidaiariek Hornos lurmuturrari buelta eman behar zioten itsasontziz edo Panamako zingirak gurutzatzen saiatu behar ziren. John Ford zinemagile handiak “The Iron Horse” filmean azaldu zuen Mendebalde Urruneko istorio epiko hura. «Egun batean, ni jaio eta denbora gutxira, gure esploratzaileetako bat kanpamendura itzuli zen oso asaldatuta, lautadatik suge handi bat ikusi zuela esanez. Harridura eragin zuen. Arretaz begiratuta, ke hari bat ikusi genuen, ustezko suge baten atzetik zihoana. Union Pacificeko lehenengo trena zen», kontatu zuen XIX. mendearen amaieran Macunajin (Standing Bear ingelesez) siuxen buruzagiak. Mito horrek XX. mende osoan iraun zuen.1934an Burlington enpresak Zephyr jarri zuen martxan: diesel makinek bultzatutako Ameriketako Estatu


Chicago eta San Frantzisko lotzen dituen California Zephyr trenak sekulako berrikuntza suposatu zuen sortu zenean, 1934an; izan ere, diesel makinaz bultzatutako Ameriketako Estatu Batuetako lehen trena izan zen. Azpiko irudian ageri da trena, eta, beherago, bere behatoki-bagoi handiak.

Batuetako lehenengo trena. Diseinu futuristako Pullman kotxe metalikoak, aire girotua eta kabinetan dutxak zituen. Zerbitzariak zituen, zephyrette-ak, eta behatoki-bagoi handiak (Vista Dome izenekoak) Mendi Harritsuetako paisaia, ibaiak eta basamortuak ikusteko. 1949an hots handiz abiarazitako California Zephyr trenaren aurrerapena zen. Azken horri, ordea, hegazkinek hartu zioten aurrea 1969an. Hala ere, 1983an Amtrak AEBetako trenbideen enpresa estatalak berriz jarri zuen martxan, bi solairuko kotxe berri-berriekin. Iragarpen guztiak gorabehera, martxan da oraindik. Segur aski, Tony Judt historialaria zuzen zebilen honakoa idatzi zuenean:ÂŤTrenak galduko bagenitu, gizartean bizitzen ahaztu dugula onartu beharko genukeÂť.

Flickr

33


Testua eta argazkiak: Miren Garate

SAINT LOUIS

Olatuen erritmoan



Iragan koloniala eta arrantzaren garrantzia dira Saint Louisen ezaugarrietako bi. Olatuen gisan, bi erritmotan mugitzen da. Patxadatsua da hiriko eraikin nagusiak biltzen dituen partea; zubi batek, ordea, guztia aldatzen du. Jendez eta animaliaz beteta dago arrantzaleen auzoa, eta zalaparta areagotu egiten da arratsaldeko seiak inguruan, arraina deskargatzen hasten direnean.

36

ept place deitzen zaien taxietako baten egin dugu Dakarretik Saint Louisera arteko bidea. Ordu erdi inguru egon gara zain, helmuga bera zuen jende gehiago agertu arte. Beteta egon behar dute zazpi eserlekuek, bestela gidariak ez dira abiatzen. Aski jende topatu bezain pronto ekin dio bideari Peugeot 505 zaharrak. Iparralderantz. 260 kilometro ditugu aurretik. Eta bost orduko bidaiaren ondoren, aurrean ageri zaigu behinola Senegal eta Mauritaniako hiriburua izandako arrantzaleen hiria. Geltokian utzi gaitu taxiak, alde kontinentalean. Hor bizi da jende gehien. Hiriak, ordea, baditu beste bi zati ere, interesgarriagoak. Senegal ibaiaren gainean kokatutako N’Dar irla da haietako bat. Administrazio publikoko zerbitzuak, bankuak eta saltoki ugari batzen ditu, eta hiriko ikur nagusietako bat zeharkatu behar da hara iristeko: Faidherbe zubia. Egunero 22.000 ibilgailuk eta 80.000 oinezkok igarotzen dute kilometro eta erdi pasatxoko estruktura. Laukizuzen estu forma du uharteak. Kaleak ere modu ordenatuan daude antolatuta, elkar angelu zuzenean ebakiz. XVII. mende amaieran eraikitako hiria da. Hain zuzen, Saint Louis izan zen Afrikako lehen kolonia frantsesa, eta


Patxadarik ez da izaten hiriko auzo arrantzalean. Ezkerreko irudiak erakusten duen moduan, gurdidun astoek, gainezka datozen autobusek, taxiek eta oinezkoek partekatzen dituzte errepideak, eta animaliak ere nonahi ikusten dira. Orrialde honetan, hiritarrak ageri dira hondartzan.


Saint Louisen txirotasuna askoz handiagoa da arrantzaleen auzoan. Ondoko irudian ageri den gisako harezko kaleetan hainbat izaten dira turistei diru eske hurbitzen zaizkienak, haurrak eta emakumeak bereziki. Kale askotan zabor asko pilatzen da eta bertako biztanleak oso toki txikietan bizi dira.

oraindik ere oso presente dago sasoi hura. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 2000. urtean. Zubiaren aurrean ageri den Gouvernancetik hasi dugu bisita; XVIII. mendeko gotorleku baten gainean egindako eraikina da. Gertu dago Hotel de la Poste ere. Garai kolonialeko pilotuek han hartu ohi zuten atseden, aire bidezko posta zerbitzua eskaini ostean. Lasai gabiltza kaleetan. Noizbehinka etortzen zaigu norbait ibilaldiak edo ostatuak eskainiz, turistentzako denden aurretik pasatakoan ere esaten digute sartzeko, baina, orokorrean, patxada da nagusi kaleetan. Hein baten, Ramadanaren hilabetea delako ere bai. Bero egiten du, eta, jan eta edan ezinak, atsedenera bultzatzen ditu herritarrak. Saltoki bat baino gehiagotan topatu dugu jendea lo. Zuhaitzez inguratutako etorbide baten barrena, hiriko meskita nagusiaren kanpoaldetik pasa gara gero. Handia da oso. Futbol zelai bat du ondoan. Gustuko dute futbola inguruotan. Nongoak garen galdetu eta Euskal Herria erantzun diegunean, bat baino gehiago gai izan da hainbat euskal jokalariren izenak aipatzeko. Herriren baten izena ere bota du norbaitek, senide edo lagunen bat Euskal Herrian bizi izan delako edo bizi delako oraindik. Udaletxe zaharra, justizia jauregia eta gobernadorearen jauregia ikusi ditugu ondoren, baita katedrala ere. Ibai ertzeko kaleetara jo dugu segidan. Txalupa ugari ageri da, batez ere ibaiaren beste aldean. Gero joango gara hiriaren hirugarren zati horretara. Etxeetako koloreek xarma ematen diotela hiriari iruditu zaigu. Okre eta arrosa apal kolorekoak dira asko, eta urarekin kontraste polita egiten dute. Patio koloretsu batera jo dugu ondoren. Ameth Fall lizeora. Oporretan dira umeak, baina haietako batzuk badabiltza jolasean. Tertulia luzea izan dugu eguzkiaren epeletan eserita zeuden bi irakaslerekin. Eskola mistoa dela kontatu digute. Herrialdearen egoeraz aritu zaizkigu, eta Europari buruz galdetu digute. Arte galeria eta museo pare bat ikusi eta amaitutzat eman dugu Saint Louiseko parte honen bisita.

Arrantzale artean Hona Faidherbe zubitik iritsi bagara, beste zubi bat pasa behar dugu orain Guet N’Dar arrantzaleen auzora iristeko –hemendik bertatik, alde kontinentalera joan gabe–. Langue de Barbarie penintsulan dago hura. Beraz, kontinentean, uharte batean eta penintsula batean ditu biztanleak Saint Louisek. Mustapha Malick Gaye zubia zeharkatu ostean, giroa erabat aldatu da. Patxadarik ez dago hemen. Gurdidun astoek, gainezka doazen autobusek, taxiek eta 38


oinezkoek partekatzen dituzte errepideak. Ahuntzak eta beste edozein animali ere nonahitik ageri dira. Lehortzen jarritako arrainaren usaina da nagusi, eta arropak etxe kanpoan daude eskegita. Hondarrezko kaleetako batean sartu bezain pronto dozenaka ume etorri zaizkigu gainera. Gozokiak eskatu dizkigute, eta, ausartenek, dirua. Zalantzak sortzen zaizkigu halakoetan, eman edo ez eman, zer den egokiagoa. Emateak are gehiago eskatzera bultzatzen dituztela esan digute batzuek; besteek, gozokiren bat jateak ez diela kalterik egiten. Dena den, ez dira eskera etorri zaizkigun bakarrak izan. Emakume batzuk ere gauza bera egin dute. Txirotasuna askoz handiagoa da hiriko zati honetan. Zaborra pilatzen da kaleetan eta jende asko bizi da toki txikian. Arrantza da Saint Louiseko jarduera ekonomiko nagusia, Senegalgo porturik garrantzitsuenetakoa ere han dago. Goizean goiz berrehun txalupa inguru ateratzen dira uretara, eta seiak inguruan itzultzen dira gehienak. Ikusgarria da arraina deskargatzerako orduan hondartzan sortzen den zalaparta. Jende ugari elkartzen da han, salerosketarako. Saltzen ez duten arraina lehortu egiten dute portuan, eta usaina oso berezia da han ondotik pasatzean. Arrantzan ez dabiltzanek ere sektoreari lotutako lanak egiten dituzte. Ontzi bat eraikitzen ikusi ditugu batzuk, Europako armadore batentzat ei da. Sareak konpontzen dituzte beste batzuek,

Faidherbe zubia da Saint Louiseko zonalde kontinentalaren eta arrantzale eremuaren arteko muga markatzen duena. Kilometro eta erdiko luzera duen zubi honetatik 20.000 ibilgailu eta 80.000 oinezko igarotzen dira egunero. Lerron gainean ageri dira zubi honen bi irudi.

39


40


eta kanaberarekin ari den batek pozik erakutsi dizkigu goizean harrapatutako arrainak. Hegoaldera, errepidea amaitzen den tokira arte jo dugu, bestela esanda, hondarra hasten den lekura arte. Musulmanen hilerriaren paretik pasa gara bidean, baita soldaduen hilerri ondotik ere. Arrantzaleak biltzen dituen zatian ez bezala, hondartzako zati honetan ez dago inor. Ez behintzat orain. Hotel handi batzuk ikusten dira, baina itxita daude, ez delako turismorako garaia. Neguan beteta egoten dela esan digute, gehienbat Frantziatik oporretara joandakoez. Halere, Europako krisia nabaritu omen dute turismo sektorean aritzen direnek, orain bisitari gutxiago izaten dituztelako. Pena da, baina zikin samar dago ingurua. Hegoalderantz jarraitu dugu oinez, kilometrotan ez dugu inorekin topo egin, urertzeko karramarro pilarekin salbu. Bitxia da paisaia, ezkerrean ibaia, eskuinean itsasoa eta tartean hondar fina. Azkenean, ur gezak eta gaziak nola egiten duten bat ikusi dugu. Uhartean dugu ostatua, eta hara itzuli gara. Zazpiak puntuan sirena batek jo du. Amaitu da Ramadana gaurkoz. Hemendik aurrera afaltzen ikusi ditugu gehienak. Normalean, arraina egunero jaten dutela kontatu digute, haragia baino dezente merkeagoa delako. Ilundu du dagoeneko, baina umeek jolasean jarraitzen dute kaleetan. Helduek telebistak atera dituzte kalera eta koadriletan bildu dira, lotaratzeko ordua iritsi arte.

Saint Louis izan zen Afrikako lehen kolonia frantsesa eta oraindik ere hirian oso presente dago sasoi hura. Ezkerrean, gorengo irudian, kolonizazioaren garaiko eraikin ugarietako bat ikus daiteke. Lerron gainean, taxi gisa erabiltzen dituzten ibilgailu bat. Azkenik, arrantzaleen eta hondartzaren bi irudi.

41


Testua: Haizea Barcenilla Argazkiak: Thinkstock

RENNES Hiriburu urruna



Lerron gaineko irudiek argi erakusten dute hirian nahasten diren nortasun anitzak. Alde batetik, Erdi Aroko kalexken xarma; bestetik, Parlamentuak eta gisako eraikin ofizialek hiriari ematen dioten kutsu instituzionala; eta, azkenik, tren geltokiaren eraikinaren modernotasuna. Azkenik, dantza konpainia bateko kideak ageri dira. Ondoko orrialdean, kaleko bi irudi.

Bretainia hain da zonalde ederra, ezen oporraldi bakar batean gauza asko ikusi gabe gera daitezkeen. Horren adibide ohikoa da Roazhon, Rennes frantsesez, kostaldetik urrunduta eta Bretainiako muga kontinentaletatik hurbil izateagatik ohiko ibilbideetatik kanpo geratzen dena. Hala ere, lurraldeko egungo hiriburua da Roazhon, eta horrez gain, bizi handiko hiri eder eta atsegina ere bada, egonaldi bat merezi duena. 44

retainian pentsatzerakoan, kostaldea datorkigu gehienetan burura: granito arrosa, lurmuturrak, itsasontziak, itsaso urdina. Ez da ikuspegi okerra, itsasoak inguratzen baitu lurralde bretoia, honen historian, irudian eta pertsonalitatean garrantzi handia izanik. Barnealdeaz pentsatzean, bestetik, baserriak, mendixkak, herri txiki eta xarmagarriak etortzen zaizkigu gogora. Beharbada, itsasotik eta nekazaritzatik aldenduta bizitzeagatik ahazten dute zenbaitek kulturak gainezka egiten duen Roazhon (Rennes) hiri unibertsitarioa ere Bretainiako parte dela. Eta egia da itsasotik urrun dagoela Roazhon, ohiturarekin hautsiz. Kemper (Quimper), Brest edo Noaned (Nantes ) Bretainiako hiriburu historikoa itsasoari estuki lotuta bizi diren bitartean, Roazhonek ez du inolaz ere itsas kutsurik. Mendeetan izan da, ordea, Bretainiako hiri administratibo garrantzitsua. XV. mendetik aurrera Bretainiako dukeen egoitza izanik, 1532an lurraldea Frantziako zati izatera pasa zenean Bretainiako hiriburu bihurtu zen, eta 1561ean Bretainiako Parlamentuaren egoitza. Horrek hiri aberats eta noble bihurtu zuen, inguruan zuen lurralde nekazari eta arrantzalearekin kontrastean. Palazio ederrak eraiki zituzten urte horietan; tamalez, garai



hartan maiz gertatzen zen legez, 1720an sute batek horietako asko guztiz kiskali zituen. Hori dela eta, bi nortasun nahasten dira egungo hirian. Batetik, erre ez ziren Erdi Aroko kalexka eta egurrezko etxe okertu eder eta xumeak; bestetik, sutearen ondorengo hiri dotore eta klasizista, eraikin ofizialez apaindua. Horiek horrela, zonalde monumentala bi enparantza handien inguruan antolatu zen: batean udaletxea eta opera aurrez aurre aurki daitezke, eta bien erditik hiriko kale komertzialik garrantzitsuena abiatzen da; besteak, perpendikularrean, Bretainiako Parlamentua du jaun eta jabe, nahiz eta eraikinak Bretainiaren independentziaren galera gogorazten duen batez ere. 1789tik aurrera, Frantziako bateratze eta homogeneizatze prozesuan, Bretainiako Parlamentua deuseztatu eta eraikina apelazio auzitegi bihurtu zuten. Hiriaren mendebaldera mantendu zen zonalde zaharra, egun babestu eta konpondua. Han daude egurrezko bilbadu46


Urteen pisuak okertu ditu Rohazeneko erdialdeko kale estuetan pilatutako egurrezko etxeak, ezkerreko bi irudietan ageri direnak kasu. Horietako askoren beheko solairuetan tabernak daude, tartean ezkerreko argazkiko Cham Jacquet plazakoetan. Lerroon azpian, Magdala dorrea.

razko etxeak, kale estuetan pilatuta, urteen pisuak okertuta, eta, askotan, beheko solairuak taberna bihurtuta, teilatu baxuei eta xarma bereziari probetxu ateratzeko asmotan. Bi dira ere zonalde honetako enparantzak, perpendikularrean kokatuak, urbanismoan kasualitaterik ez dagoela erakutsi nahiko balute bezala: Sainte Anne eta Place des Lices. Azken horrek hartzen du larunbat goizetan Estatu frantziarreko hirugarren merkaturik handiena; 1622tik ospatzen da eta 290 postu izatera irits daiteke egunik aipagarrienetan. Zalantzarik gabe, bidaia merezi duen esperientzia da azoka bisitatzea.

Hiri bizi-bizia Roazhon polita da kalez kale ibiltzeko, bere arkitekturaren nortasun solte eta zurrunaren kontrastea dela eta; dena den, hiriak eskaintzen duen hoberena bere bizitasuna da. Unibertsitate hiri garrantzitsua, gazteriak betetzen ditu bere kaleak

urte osoan zehar, eta, hala, gaztetasuna dario txoko guztietatik. 1968ko Maiatzaren osteko politika jarraituz, unibertsitatea zentrotik aldenduta eraiki zuten, balizko iskanbilak errazago kontrolatu ahal izateko; hala eta guztiz ere, ikasleek egun guztian zehar hartzen dituzte hiriko kaleak. Horrez gain, Roazhonek tradizionalki Bretainia osoko langileak erakarri ditu, eta horrek bizitasun aipagarria ematen dio. Ikasleen jarioak eta tabernetan elkartzeko ohiturak asko lagundu dio Roazhoneko alde zaharrari, zonalde monumental estatiko bihurtzeko arriskua galduta, eraikin zahar askok behe solairuak taberna moduan egokitu baitituzte. Sainte Anne eta Lices plazak elkartzen dituen Saint-Michel kalearen izena gutxik gogoratzen dute: rue de la soif (“egarriaren kaleaâ€?) bezala ezaguna da, eta, arratsalde partean elkartzen duen jendetzaren artetik pasatzea lortuz gero, hirian ikasleez gain beste norbait bizi ote den galdetzera irits daiteke bat. Roazhonen beste ezaugarri berezia kultura hiri moduan duen garrantzia da. Bertan kokatzen da Frantziako Zentro Koreografiko Nazionala, egun Dantzaren Museo gisa berrizendatua, espektakuluak, tailerrak eta erakusketak hartzen dituena. Bertan dago ere Bretainiako Antzerki Nazionala, Europako programazio hobenetarikoa duena. Operak urte osoko programazio zabala eta eskuragarria eskaintzen du. Bi urtetik behin bienal bat antolatzen da, eta La CriĂŠe arte garaikideko zentroa eta Arte Ederretako Museoa ere baditu hiriak. Baina, batez ere, festibalen hiria da Roazhon: zinema, musika elektronikoa, kaleko antzerkia, dantza, gastronomia, gai bakoitzak du lehen mailako jaialdia. Tabernetan zuzeneko musika ohiko luxua da ere, eta horrek guztiak hirian pasatako denbora motz geratzea eragiten du gehienetan. 47


Bretainia eta bretoiera Roazhon ofizialki Bretainiako egungo hiriburua bada ere, nahi baino gutxiago dira bertan Bretainiaren identitatea erakusten dituzten ezaugarriak, seguruenik handia izan eta landa eremuetatik urrunduta egoteagatik. Gainera, Estatu frantziarreko beste zonalde askotan bezala, ezaugarri horiek turismoa erakartzeko erabili izan dira maiz, apaingarri soil gisa. Hala ere, bada Roazhonen bretoi izatearen harrotasun bat, eta gero eta gehiago dira bretoierazko gau eskoletara doazen gazteak edota umeak eskola elebidunetara daramatzaten gurasoak, ehunekotan portzentajea oraindik txikia bada ere. Hirian kartelak frantsesez zein bretoieraz idazten hasi dira, baina zurikeria hustzat hartzen dute askok, kaleetan zehar tokiko jatorrizko hizkuntza entzutea izugarri arraroa baita. Aldi berean, hala ere, hainbat ohituretan nabaritzen da oraindik mendeetako izaera tradizioanalaren eragina. Janariak izaera propioa du, crĂŞpe eta galetteak nagusi direlarik, eta hirian zehar kokatzen diren milaka krepe-dendetatik edozein aukeratuta, janari bikaina aurkituko dugunaren ziurtasuna izan dezakegu. Dena den, bertakoekin esertzeko irrikan bagaude, sagardorik hoberena eta bertako espezialitate goxoenak dastatzeko nahian, CrĂŞperie des Portes Mordelaisesera joan beharko dugu, izen bereko kalean, Erdi Aroko ateen atzean ezkutatuko lokal txiki eta etxekoira. Bi platerkada bete eta postre zoragarria nahiago dutenek, aldiz, Rue du Chapitreko Le Tire-Bouchonen aurkituko dute zoriontasuna; hori bai, aurretik ezinbestean erreserba eginda. 48

Hiriko zonalde monumentala bi enparantza handiren inguruan zabaltzen da. Horietako bat da goian ikus daitekeen plaza, non udaletxea eta operaren eraikina dauden. Bien erditik abiatzen da Roazhoneko kale komertzialik garrantzitsuena.

Tabernetan elkartu, zuzeneko musika entzun eta elkarrekin jateko ohituran ere nabaritzen da Roazhoneko izaera desberdina, Estatuko zenbait hiri ertainetatik aldentzen duena; horietan zazpietatik aurrera bizitza itzaltzen badoa, Roazhonen piztu egiten da. Elkartu, musikaz eta lagunen konpainiaz gozatzeko hiria da Roazhon, eta bertako jende jatorrak gustura hartzen ditu bisitariak, ordu pare bateko laguntasuna eta sagardo gozo bat elkarbanatzeko prest. Frantziak bere baitako lurraldeen kultura eta ohiturak homogeneizatzeko azken bi mendeetan egindako esfortzua eta gero, sustraien bila dabilen hiria da Roazhon. Alta, aldi berean metropoli txikia ere bada, Frantzia zein Europa osoko ikasle mordoari ongietorri egin, inguruko langileak jaso eta historia luze baten ondorengoa dena. Asko eskaintzen du euri eta haize hotzen artean neguan, eta eguzki epel eta zoriontsu baten pean udan; eta buru den lurraldearen edertasun naturalaren eramaile ez bada, gutxi dira Roazhonek besteko alaitasun eta bizitza igortzen duten hiriak.


42 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna

AGENDA

BIDAIA TEMATIKOA Europako Gabonetako merkaturik ederrenak: BRUSELA, PRAGA, KOPENHAGE , NURENBERG, BASILEA , V IENA MUNDUARI BEGIRA TXINA, Etxe orratzez harago. MOSKUko Bolshoi antzokia berriro zabalik.

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Ryszard Kapuscinski MUNDUKO SUTEGIAK Armeniako gastronomia GOGOAN HARTU Wave Rock

HITZORDUAK CHICHIBU: Yomatsuri. ANBERES: Biharko Merkatua. NIAGARAKO UR JAUZIAK ETA LYON: Argien Jaialdia. DUBLIN : Txokolatearen Jaia. ERAKUSKETAK: Mugimendu abangoardistako zortzi emakumeren lanak; Frida Kahloren argazki intimoenak; Tacita Deanen filma.


laburrak AIREPORTUETAKO MIKROHOTEL BERRIAK Gutako askori sarritan gertatu izan zaigu aireporturen batean hegazkinaren zain ordu luzez egon behar izana, dela atzerapenengatik, dela bestelako arazoren baten ondorioz. Gabezi horren jakitun, Kyscanner enpresak Sleepbox izeneko berrikuntza dakar merkatura. Ohe bat, wifi konexioa eta elektrizitatea dituen mikrohotela da Sleepbox; sortzaileen ustez sinplea baina erabilgarria izan liteke aireportuan zain egon behar duen bidaiariarentzat. Gainera, inguruko hotel batera joatea baino askoz aukera ekonomikoagoa omen da.

MEXIKOKO KAZETARIEN EGOERA LARRIA Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak Mexikora doazen bidaiariei herrialdean kazetariek bizi duten egoeraren berri emateko kanpaina jarri du abian. Izan ere, erakundearen arabera, Mexiko munduko herrialderik arriskutsuena da komunikabideetako langileentzat. Datuak dira horren lekuko: azken hamar urteotan 80 kazetari hil dira herrialdean beraien lana egin nahi izatearen ondorioz. Erakundearen aburuz, Mexiko, Thailandia edo Vietnamen, palmondoen irudien atzean, errealitate gordina ezkutatzen da; galtzaile nagusia, noski, adierazpen askatasuna da.

HIRU IZARREKO JATETXE GEHIEN, JAPONIAN Punta-puntako jakiak aurki ditzakegu Japonian. Hori da behintzat Michelin gidaren azken edizioa aztertuz ondoriozta daitekeena. Izan ere, aurten japoniar jatetxeak izan dira munduan Michelin izar gehien jaso dituztenak. Iaz baino hamabost jatetxe japoniar gehiagok jaso dituzte izarrak, guztira 29. Era horretan, Japoniak lehen postua kendu dio frantziar Estatuari, 25 izarrekin orain artean izar gehien biltzen zituen herrialdea. Tokio da oraindik ere Michelin izardun jatetxe gehien dituen hiria Japonian, baina Kyoto, Osaka eta Kobe ere zerrendan indarra hartzen ari dira azken urteotan.

ROBBEN UHARTEKO LANGILEAK KEXU DIRA Lurmutur Hiriko Robben uharteko langileak ez daude konforme beraien lan baldintzekin, eta horren harira lanuzteak egiten ari dira azkenaldian. Beraien eskakizunen artean aipagarriena %50eko soldata igoera da. Protesta honen bidez 10.000 randeko (900 euro) gutxieneko soldata eskatzen dute. Baina hori ez da beraien aldarrikapen bakarra; horrez gain, Gabonetan uhartea ixteko eskatu dute, langileek ere egunok beraien familiekin igarotzeko aukera izan dezaten. Lurmutur Hiritik ordu erdi eskasera, Nelson Mandelak Robben uharteko kartzelan igaro zituen bere espetxealdiko hemezortzi urte. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen uhartea

50

ASKATASUNAREN ESTATUA, ITXITA Zalantzarik gabe, New York bisitatzen duen bidaiariak halabeharrez ikusi ohi duen monumentua da Askatasunaren Estatua. Ameriketako Estatu Batuetako ikur nagusienetakoak aurten bete ditu 125 urte eta oraindik orain milioika bisita jasotzen ditu urtero. Denboraldi baterako, ordea, itxi egin dute barrualdeko eraberritze lanei ekiteko asmotan. Aurretiaz ere itxi izan dute; lehen aldiz 1984an, bere ehungarren urteurrenerako itxura berritzeko. Irailaren 11ko atentatuen harira ere itxi zuten.

GOA, HOMOSEXUALAK ERAKARRI NAHIAN India hego-mendebaldean kokatzen den Goa estatua herrialdeko txikiena da hedaduraz. Dena den, turismoa da bertako indargune nagusia, urtero 400.000 bisitari inguru hartzen baititu. Goak oraintsu adierazi duenez, Indiako turismo homosexualaren helmuga nagusi moduan sustatu nahi du bere burua. Era horretan, turismoari bultzada bat eman nahi diote agintariek. Gobernuaren egitasmoak zeresan handia eman du gizarteko sektore askotan. Eliza katolikoak eta talde hindu ugarik erabakia onartzeko prest ez daudela eta gay, lesbiana eta transexualak ez direla Goan ongietorriak nabarmendu dute dagoeneko.

SEGWAY, GARRAIOBIDE EZOHIKOA Segway ibilgailua bi gurpilen gainean ezarritako plataforma bat da. Motor elektrikodun garraiobide pertsonal honek 19 kilometro orduko abiadura har dezake gehienez. Era horretan, gehiegi nekatu gabe hara eta hona ibiltzeko aukera aparta eskaintzen du. Ibilgailu honen aukerak probestu nahian, Kopenhagen ezohiko garraiobide hau erabiltzeko aukera eskaintzen duen 6.000 metro koadroko parkea ireki dute berriki. Segway Tours enpresak, gainera, hirian barrena ibilbideak egiteko ideia darabil esku artean.

SABLE UHARTEA PARKE NAZIONAL BIHURTUTA Kanada ipar-ekialdean kokatzen den Sable uhartea parke nazional izendatu du bertako gobernuak. 40 kilometroko luzera duen uhartea desagertzeko arriskuan dauden milaka espezieren babesleku izateagatik da ezaguna, horien artean hainbat hegazti eta ehunka zaldi basati.



Bidaia tematikoa GABONETAKO AZOKA TXIKI EDERRENAK Neguko azokak egitea ohitura oso zabaldua da Europa erdi eta iparraldean. Izan ere, bisitarientzako erakargarriak ez ezik, bertakoentzako elkarguneak ere badira. Hala, Gabonetako apaingarriak, ardo gozo beroak, tokiko artisautza produktuak nahiz orotariko jaki tipikoak eskura izateaz gain, bertako giroa ez zaigu erraz ahaztuko.

rine plazan, halaber, 300 lagun har ditzakeen izotz pista ipintzen dute, diotenez, Europako onena. Nahitaezkoak: Nahitaez probatu behar duzu Belgikako sasoiko gutizia gastronomikoetakoren bat, croustillonak (kruxpeta azukreztatuak) edo caricolak (espeziadun salda batean egositako moluskua), kasu. Etxeko gozoen zale direnek Grand Sablon plazan Bruselako txokolate gozoenak eta orotariko gozokiak eskuratu ahalko dituzte. Thinkstock

Aska ezazu arrain bat Pragan Gabonetan Neguko plazerak Bruselan Abendu osoan irauten du Belgikako hiriburuko gabon azoka ospetsuak, azokari loturiko ospakizun, aisia aukera eta ekitaldi sorta oparoa eskainiz, “Neguko plazerak� izenpean. Zalantzarik gabe, Europako ospe eta bizitasun handieneko azoketako bat da eta kontinenteko originalena izendatu izan dute hainbatetan. Hiriaren erdian, Grand Placetik gertu dagoen Sainte Catherine plazan eta inguruko kaleetan kokatzen dira etxola itxurako 240 bat saltoki, Gabonetako produktu tipikoez gain, artisautza, nazioarteko produktu eta gastronomia aukera zabala eskaintzen dutenak. Azoka txikiaz gain, Belgikako hiriburuko Gabonetako apaingarriak ere ikustekoak dira. Izan ere, Grand Placeko etxaurre barrokoak nabarmentzen dituzte, tartean argiztapen harrigarri, kolorezko zinta, lore eta sasoiko apaingarri distiratsuz edertua, ordu erdiro argi eta

soinu emankizuna eskaintzen duen Bruselako udaletxea bera. Horren guztiaren osagarri dira Gabonetako zuhaitz erraldoia eta Natibitatearen interpretazio klasikoa. Sainte Cathe-

Pragako Gabonetako azoka txikiak Europako ederrenetakoak dira eta ohitura nahiz tradizio herrikoiz, musika alaiz eta Bohemia zaharreko jakiz beteta daude. Azaroaren 28an ireki eta urtarrilaren 1era arte irauten dute. Ohitura denez,

Thinkstock

52


Thinkstock

Hiri Zaharreko plazan eta Wenceslao plazan egiten dira. Salgai izaten dira Gabonetako apaingarriak, egurrezko txotxongilo eta jostailuak, soka, zura eta kristalez eginiko apaingarriak, arto hostoz eginiko iruditxoak, lastozko apaingarriak, ezti-opiltxo bikain edertuak, eta abar. Salmahaitik salmahaira zoazela, indarberritze aldera, har ezazu te eta ronarekin eginiko pontxe beroa, baso bat ezti-ur, gaztain a edo artaburu erreak, banilla bilkariak, jengibre ogi apaindua, hur opilak, saltxitxa erreak edota aukeran duzun beste zer edo zer. Hiri Zaharreko plazan, Gabonetako zuhaitz bizi eta argiztatuaren oinetan, jaiotza ipini ohi da, eta, honen albo batean, agertoki bat, Txekiar Errepublikako bazter guztietatik iritsitako kantu eta dantza taldeak hartzen dituena. Pragan nahiz beste hiri txekiar askotan, kalea n arrainez betetako upel handiak jartzeko ohitura dute. Lehen afaritarako erabiltzen zituzten, baina, egun, jatea baino, zuzenagoa da aske uzteko ibaira edo urmaelera botatzea.

Kopenhage: Azoka txiki tematikoak jolas-parke batean Eskandinaviako gainontzeko hiriburuak legez, Kopenhage ere dotore-dotore janzten da Gabonak direla eta. Gabonetako ospakizunak abenduaren 1ean hasten dira, hain juxtu, Udaletxe plazako izei erraldoiaren argiak pizten direnean. Hiriko plaza asko izotz-pista bihurtzen dira eta kantoietan Gabonetako produktu tipikoak saltzen dituzten salmahaiak jartzen dituzte. Dem Galeko gabon azoka (alde zaharrekoa) egiten dela 300 urte badira ere, Tivoli jolas-parke entzutetsukoa da gabon giro handienekoa. Hiri erdian kokatuta dago (Vesterbrogade, 3), eta azaroaren 11tik aben-

duaren 30era izaten da zabalik –neguan itxita egon ohi da–. Milaka Gabonet ako zuhaitzek apaintzen dute gabon jaki tipikoak eskaintzen dituzten dozenaka taberna, jatetxe eta kafetegi dauden aldea, eta, gainera, zuzeneko musika emanaldi, antzerki emanaldi, musikal, izotzpista bat eta gaikako gabon azoka txikiz gozatzeko aukera dago. Berezitasuna: Aukera baduzu, zoaz Kopenhageko Christinia auzo hippyko Grey Hall gunera. Bertako gabon azokan, jaki exotikoez gain, kandelak, lurrinak, bitxiak, jantziak eta artisautza produktuak eskuratzeko aukera izango duzu. Abenduaren 10etik 20ra dago zabalik.

Berezitasuna: Zoaz Txekiar Errepublikako errege-gaztelu nagusi eta zaharrenetakoa den Krivoklat ederrera bertako giro berdingabeaz gozatzera. Bertan, abenduaren 3, 4, 10 eta 11n Gabonetako azoka txikia egiten da. Erosketak egin ditzakezu, ofizio tradizionalak ezagutu, antzerki eta dantza emanaldiak ikusi edota abendualdiko mezara joan. 53


Bidaia tematikoa salmahaiak ikusteko asmoz egiten dute batik bat. Saltzen diren artisau lanetako asko Gabonetako apaingarriak dira, baina jostailuak, aingeru irudiak, fruta lehortuez eta paper kizkurtuz eginiko irudiak ere saltzen dira halaber. Neguko aire hotza ez zaio gailentzen azoka osoan hedatzen d en stollen (fruta-ogi gozoa), bratwurst (almendra erreak) eta lebkuchen (jengibre-ogia) lurrin zerutiarrari.

Nurenberg: 400 urteko gabon azoka Alemaniako gabon azoka txikiak dira, ziur aski, Europako zaharrenak. Ehundik gora egiten dira herrialdeko hiri eta herrietan. Horien artean garrantzitsuenetakoa da Nurenberg hiriko Chirstkindeslmarkt, herrialdeko ikusgarriena eta munduko ederrenetako bat. Azokaren erregistro zaharrenek diotenez, 1628 urtean ireki zen. Egun, saltokietako batzuk partekatu egin behar dira, handia den arren,

54

ez dagoelako denontzako lekurik eta ezin duelako edonork aritu saltzaile lanetan Christkindeslmarkten. Horrela, azokaren prestigioari eta artisau lanen kalitateari eutsi ahal zaio. Azokaren inguruko kalexkek gabon ipuin bateko agertokia dirudite. Apaingarriak daude nonahi, girlanda zuri alaiak zintzilik kaleetan eta argi eta irudi gorri eta berdeak. Azokaren erdian egurrezko irud i landuekin egindako jaiotza ederra dago. Baina, hori bai, bertaratzen direnek izei adarrez eta kriseiluz apaindutako

Ba al zenekien‌ 1851. urteaz geroztik, Alemaniako tradizio jarraituenetakoa da abendualdiko egutegiak egitea; alegia, familia bakoitzak bat egin ohi du. Egunero, abenduaren 1etik 24ra leihotxo bat egiten zaio. Leiho barruan iruditxo bat, txokolatea edo beste oparitxoren bat sartzen da.

Basilea: Europako gabon giroko kale luzeena Harrigarria egiten da hain gabon giro tradizionala topatzea Europako hiri internazionaletakoa


den Basilean. Alemania eta Frantziarekin muga egiten duen hiri suitzarreko alde zaharra hain ederki apaindu ohi dute, bisitariak atmosfera berezi batean murgilduta egotearen sentipena izango duela. Ehun izei inguruk dotoretu eta argitzen dituzte Rhin ibaiaren ertzak. Hiriko gainontzeko kaleei gailentzen zaie Freie Strasse, Gabonetako apaingarriz dotoretutako Europako kalerik luzeena izan eta BarfĂźsser platzeko gabon azoka handira daramana. Biak ala biak, Basileako alde zaharrean daude. Saltzaileek eta artisauek beren produktuak eskaintzen dituzte sormen eta xehetasun handiz apaindutako 130 salmahaietan. Hotzarekin ere ahaztuko gara zentzumenentzako erakargarriz beteriko bazterretan barrena gabiltzala. Hala ere, gosez, egarriz, hotzez edota nekeak jota bagaude, konponbide erraza da estalitako establezimenduetara joatea, beroietan eskaintzen dituzten edari beroak, freskagarriak, ardo bero tradizionala eta gazta edo saltxitxekin egindako jaki tradizionalak dastatzeko. Ezagunenetakoa, tren bagoi zahar bat da.

Nahitaezkoak: Basilean zaudela, nahitaez joan behar duzu Johan Wanner etxera (Spalenberg, 14), mundu osoan baita ezaguna bertako 500 metro koadrotan urte osoan salgai dauden eskuz eginiko Gabonetako produktuengatik. Saltoki tradizional horren bezeroen artean daude Vatikanoa, Etxe Zuria eta Ingalaterrako Erregina, besteak beste.

Viena: Gabon musikala balsaren hiriburuan Kaneladun ardo beroa, gaztaina erreak, azukrea mila eratara eta Gabonetako artisau apaingarriak direla eta, Europako ospetsuenen artean daude Austriako gabon azoka txikiak. Vienako udaletxearen aurrean jartzen dutena da ospetsuena, urtez urte herrialdeko bazter desberdin batetik datorren izei erraldoi bat nagusi duela hartzen gaituena. Azo-

ka txiki horren izena ezin da Gabonei lotuago egon: Christkindlmarkt (“Jesus haurraren azoka�, alegia). Bertako 145 salmahaien artean paseoan joatea gozamen hutsa da, orotariko apaingarri, irudi, jostailu eta artisau produktuak eskaintzen baitira. Ondoren, udaletxeko arkupetan paratutako jaiotza erakusketa ikustera edo musika emanaldiren batera joan zaitezke (hogeitaka dituzu aukeran egunero). Espirituala eta musikala da Vienako gabon garaia, bost astez Jesusen jaiotza ospatzen duena. Egurra, elurra, pontxe usaina eta balsa direla eta, herrialde alpetarreko hiriburuak ipuin batetik ateratakoa dirudi neguko egunotan. Nahitaezkoak: Aukera baduzu, zoaz Vienako Jauregi Inperialean egiten den Enperadorearen Dantzaldi ospetsuko giro sofistikatuaz gozatzera, edota, urte berria ondo hasteko, jarrai ezazu Vienako Urte Berriko Kontzertuaren erritmo alaia, oraindik ere sarrera bat lortzeko garaiz zaude eta (www.musicajuntos.com). 55


hitzorduak CHICHIBU (JAPONIA) Chichibu Yomatsuri Abenduaren 2an Tokiotik gertu dagoen Chichibu herria bere desfileari esker da ezaguna, izan ere, Japoniako kale ekitaldirik garrantzitsuenetako bat dauka. Abenduaren 2an, arratsaldez, su artifizial, kale antzerki eta bestelako ikuskizunek hartzen dituzte Chichibuko kaleak. Dena den, ekitaldirik entzutetsuena ondorengo desfilea izaten da. Herritarrek prestatutako sei karroza hirigunetik abiatu eta Chichibuko santutegira zuzentzen dira. 300 urte baino gehiagoko tradizioa duen desfilea herria babesten duten sei kami edo jainkosen omenez egiten da. Hain zuzen ere, karroza horietako bakoitzak jainkosa bat ordezkatzen du.

ANBERES (BELGIKA) Biharko Merkatua Abenduaren 12an Anberesek bi aukera paregabe eskaintzen dizkie kuriositatea eta ezohiko gauzak maite dituzten bidaiariei. Alde batetik, eta aurten 32. aldiz, hiriko arte galeriek eta antzinako gauzak saltzen dituzten dendek beraien ateak irekitzen dituzte bi asteburuz jarraian. Hainbat ibilbide jarraituz, galeriaz galeria joateko aukera dago. Arte afrikarrarekin hasi ostean, europar artisten lanak kontenplatzera igaro gaitezke metro gutxi batzuk eginda,

edota vintage estiloa ezagutu bezain laster art dec贸 estilora igaro pauso gutxi batzuetan. Aukera galdu nahi ez duenak abenduko lehen asteburuan Anberesera gerturatu beharko du. Behin bertan egonda, egun batzuk pasatzeko probestu liteke parada. Horrela eginez gero, Anberesko merkatu ezaguna bisitatzeak pena merezi du. Kloosterstr kalean ospatzen den merkatu ezagunean hiriko dendariek beraien produktuak kaleratzen dituzte. Etxerako apaingarri, arropa eta bitxien artean ez da zaila gustuko zerbait begiz jotzea.

NIAGARAKO UR JAUZIAK Argien Jaialdia Abendu osoan zehar Niagarako ur jauziek berez eskaintzen duten ikuspegia ikaragarria ez balitz bezala, inguru honek panoramika are ederragoa eskaintzen du abenduan. Izan ere, sasoi honetan ospatzen da Kanadako argien jaialdirik handi eta ikusgarriena. Niagarako parke ezagunean barrena izaten diren ikuskizunak ikusleak aho zabalik uzteko modukoak izaten dira. Erakustaldiaren bi eremu bisitatuenak Disney etxeari eta Dufferin uharteei eskainitakoak izaten dira. Aurrenekoan Mickey pertsonaia ezagunaren irudiarekin jolasten dute argi eta soinuek, eta Edurne Zuriren istorio ezagunean oinarritutako interpretazioa ere izaten da. Dufferin uharteei dagokienez, garai batean Kanadako uharteotan bizi ziren animaliei buruzko irudiak eskaintzen dituzte. 56


erakusketak

LYON (ESTATU FRANTZIARRA) Argien Jaialdia Abenduaren 8tik 11ra Argien Jaialdia da Lyonen urte osoan izaten den ospakizunik entzutetsuena. Tradizio luzeko egun honek hainbat aldaketa jasan zituen 1999an. Besteak beste, egun bakarreko festa zena lau eguneko jaialdi bilakatu zuten orduan. Geroztik are ezagunagoa bihurtu da Lyongo Argien Jaialdia, eta Europako ospakizun ezagunenen artean dago. Jaialdiak irauten duen bitartean Lyoneko biztanleek beraien leihoetan kandelak piztu ohi dituzte. Era horretan, bai bertakoak bai bisitariak argiek sortutako magia berezian erortzen dira eta hiriak itxura ederra hartzen du.

DUBLIN (IRLANDA) Txokolatearen Jaia Abenduaren 3tik 5era Dublindarrak uste baino gozozaleagoak direla frogatzen duen ekitaldia dugu honakoa. Urtetik urtera geroz eta txokolate zale gehiago elkartzen dira Temple Bar plazan ospatzen den Txokolatearen Jaian. Bertan, irlandar gozozaleek jaki preziatu honekin egiten dituzten gozagarriak dastatzeko aukera dago, beraz, zaila izaten da tentazioari eustea.

Mugimendu abangoardistako zortzi emakumeren lanak, Dusseldorfen Gerra arteko mugimendu abangoardistako kide izan ziren zortzi emakumeren lanak, tartean Picassoren musa izandako Dora Maar ezagunarenak, ikusgai izango dira Alemaniako Dusseldorf hirian urtarrilaren 15era bitartean. “Ilargiaren beste aurpegia. Abangoardiako artistak” erakusketak 230 artelan biltzen ditu. Aipaturiko Dora Maarren lanez gain, Claude Cahun, Sonia Dalunay, Florence Henri, Hannah Höch eta Sophie Taeuberren ekarpen artistikoa ere ezagutu ahal izango da erakusketan, beste batzuen artean. Korronte artistiko ezberdinak jorratu bazituzten ere, elkarren arteko adiskidetasuna eta proiektuak konpartitu zituzten emakumeok, eta, gehiago hala gutxiago, guztiek parte hartu zuten XX. mendeko lehen hamarkadetako berrikuntza estetikoak bideratzen. Frida Kahloren argazki intimoenak biltzen dituen erakusketa Lisboan “Frida Kahlo. Bere argazkiak” izenak dioen bezala, artista mexikarraren irudiez osatzen da Lisboan ikusgai dagoen erakusketa. Hori bai, gainontzeko erakusketetan ikusi ez dugun ikuspegi intimo eta pertsonala dakar Pavilhao Pretp museoak antolatu duen erakusketak. Frida Kahloren (1907-1954) bizitza, bere maitasunak, Diego Rivera margolari mexikarrarekiko eta Mexikorekiko sentitzen zuen miresmena, bere borroka politikorako zioak eta beste hainbat aspektu pertsonal ematen dira ezagutzera artista honen inguruan inoiz egin den erakusketa intimoenean. Urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik. Tacita Dean artistaren film laburra Londesko Tate Modern museoan Londresko Tate Modern museoak Tacita Dean artista britainiarrak 35 milimetrotan filmatutako zenbait irudi jarri ditu ikusgai 13 metroko altuera duen pantaila bertikal batean. “Film” izena jarri dio bizitza errealean oinarritzen den eta 11 minutuko iraupena duen film labur honi. Bertan, artista britainiarraren lanetan aurrez ikusi diren hainbat elementuk parte hartzen dute, hala nola, horizonteak, tximinia industrialetako keak, ekaitzek, zuhaitzek... Elementu guzti hauek forma geometrikoekin konbinatuz, poema bisualak diruditen imajinak ondu ditu Deanek. 2012ko martxora arte izango dira ikusgai. 57


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

RYSZARD KAPUSCINSKI Hausnarketaren eta ekintzaren artean ere bizitzako azken urteetan, arrakastaren gailurrera iritsi zen Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarra. Aldiz, arrakasta ez zitzaion bakarrik iritsi, gaixotasuna eta polemika ere bidaide izan baitzituen bere azken urte horietan. Gaixotasunak jota zela, azken bidaia bat otu zitzaion Kapuscinskiri: Tobriand uharteak ezagutu nahi izan zituen. Ginea Berrian kokatutako 450 kilometro koadroko koralezko artxipelago horren gaineko interesa ez zitzaion kasualitatez sortu Kapuscinski bidaiari nekaezinari. Bere herrikide Bronislaw Malinowski aurrez bertan izana zen eta esperientzia hartatik abiatuta kaleratu zuen “Mendebaldeko Pazifikoko argonautak” liburua, antropologian zein etnografian mugarria den lana. Kapuscinskiren azken ametsa heriotzak zapuztu zuen. Ziurrenik, Kapuscinskik berak ere ondo baino hobeto jakingo zuen bere gaitza zela-eta ia ezinezkoa izango zitzaiola Trobiand uharteak bezalako leku isolatu, ezkutu eta gaizki komunikatu batean denboraldi batez bizitzea. Artur Domoslawski bere biografoaren ustez baina, bidaia egiteko aukera hutsak asebetetzen zuen kazetari poloniarra. Izan ere, Kapuscinskiren gogoan, ez zuen lekurik bizirik egon eta ez bidaiatzearen ideiak. Beharbada, Trobiand uharteak salbazio gisa ikusten zituen, ilusioaren indarrarekin geroa exorzizatzeko abagune gisa, bere bulegoko atean iltzatuta zuen orrian irakur zitekeen moduan: «Garrak mugitzen du mundua».

Deskolonizazioa Barne gar horrek bultzatuta, gerrako haur izandako Kapuscinski Historian lizentziatu zen gaztetan, eta, gerora, kilometro mordoxka egin eta esperientzia ugari bizi izan zituen kazetari lanetan. Denborak eta irrikak idazle, saiogile eta poeta izatera ere bultzatu zuten. Poloniako Berri Agentziak Afrikan izan zuen 58

korrespontsal bakarra izan zen, eta, hala, kontinente beltzeko mila txoko ezagutzeko aukera izan zuen. Deskolonizazioaren garaiak ziren, eta Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) munduan nagusigoa lortzeko borroka betean ziren. Jaiotzez eta ustez bloke sozialistako kide izanik, Kapuscinskik herritarrekiko gertutasuna eta errealitate soziopolitikoaren lanketa izan zituen ardatz afrikar kontinentearen errealitatea aztertzerakoan. Bere ikasleei gerora esango zien esaldi honek ondo labur lezake bere lan moldea: «Idazten duzun orri bakoitzeko ehun orri irakurriak izan behar dituzu». Dinamika emankor horri esker mundu mailako hainbat iraultza, estatu kolpe eta gertakariren berri eman zuen. Horrez gain, hainbat saiakera lan ere idatzi zituen; besteak beste, SESBren eta bere errepublika zaharren geroaz mintzo zen “Inperioa”, Reza Palevi garaitutako irandar diktadoreari buruzko “Xah”, Haile

Selassie etiopiarraren inguruko “Enperadorea” edota Afrikari buruzko kazetariaren hausnarketa eta ibilerak jasotzen dituen “Ebano”. Bloke sozialista erortzean Europa ekialdeko herrialdeek jasan zuten olatu neoliberalaren eraginez, Ryszard Kapuscinskiren figura eta obra zalantzan jarri nahi izan zuenik izan zen idazlearen azken urteetan. Asko izan ziren bere lanak zehaztasun osoz aztertu zituztenak balizko kontradikzio edo zehaztasun ezen bila. Beste hainbat akusazioren artean, espioia eta erregimen komunistaren kutuna izatea leporatu zioten. Posible da bere lan oparoaren hainbat arlo hobetzeko modukoak izatea, baina zein giza lanekin ez da berdina gertatzen? Bere maisutzat jo izan zituen Herodoto, Malinowski eta Conradek ere egin zituzten akatsak eta kritikoak ere ez zitzaizkien falta izan.Aldiz, denborarekin Herodoto, Malinowski eta Conraden obrek begirunea irabazi besterik ez dute egin eta jada inor ez da haien kritikoez oroitzen.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

ARMENIA Tradizioaren eta diasporaren artean

C

artea Ĺ&#x;oaptelorâ€? (Xuxurlen liburua) lanean Varujan Vosganianek dioenez, bi frutak sinbolizatzen dute armeniar herria: abrikota eta granada. Lehenengoaren kasuan ez dago zalantzarik. Abrikotaren laranja ukituko kolorea, melokotoiarena zehazkiago, Armeniaren banderan bertan ikus dezakegu Ararat mendiaren magalean dauden abrikot zelaien omenez. Gune hori iragan tragikoa duen herri baten lurralde hi storikoaren parte da, 1915etik aurrera turkiarren eskutik genozidio latza sufritu zuen herri bateko parte. Abrikotak eta armeniar herriak mantentzen duten loturak antzinako kontua behar du izan; izan ere, Plinio naturalistak prunus armeniaca gisa definitu zuen abrikotondoa, eta izen horrekin iritsi da gaur eguneraino. Horrez gain, plater bat “armeniar eraraâ€? prestatuta dagoela esateak osagaien artean melokotoia dagoela adierazi nahi du leku askotan. Bestetik, armeniarrentzat granadak deserria eta genozidioa sinbolizatzen ditu. Granadaren odol koloreko zukuak sufrimendua oroitarazten die armeniarrei, eta bere kontserbazio ahalmen handiak esperantza dakarkie gogora. Barnean hazi goxo piloa ditu granadak, urteko egun bakoitzeko bat armeniarrek diotenez.

Kafea uneoro Van, Sevan eta Urmia lakuekin muga egiten duen asiar estatu historiko honek baditu mundu ikuskera propio batekin lotzen dituen beste produktu tipiko batzuk ere, noski. Kafea da horietako bat. Erritu zehatz bat jarraituz kobrezko kafeteratan egina eta hondarrekin zerbitzatua, unibertso armeniarrean ezinbesteko elementu da kafea. Herri armeniarrak merkataritza arloan duen tradizio luzeak eragin nabarmena izan du bere mahaian. Armeniaren kokapen geografikoa dela-eta,

Thinkstock

Haizea Barcenilla

Kaukasoko zein Mediterraneoko arrastoa nabaria da. Gastronomia errusiarrak zein turkiarrak ere eragin handia izan dute gastronomia armeniarrean. Baina diaspora armeniarra hain da handia, munduko beste edozein bazterretik iritsitako eraginak ere bere egin dituela sukaldaritza armeniarrak.

Ogia eta gazta Esnekiek garrantzia handia dute Armenian, batez ere gaztak. Mendeetan zehar ogiak eta gaztak, ardi esnez edo ahuntz esnez egina, osatu dute gosari

armeniarra. Jogurtezko zopa oraindik ere onarpen handia duen plater tradizionala da. Iragan mendeko 20ko hamarkadatik aurrera, sobietarren okupazioak eta Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistaren jaiotzak Ekialdeko sukaldaritzaren eraginak armeniar sukaldeetara heltzea eragin zuen. Soldadu sobietarrekin batera iritsi zen patata, eta zekale txigortuen kontsumoa ere asko hedatu zen. Txingarretan erretako bildots, ardi eta oilo haragia ere oso gustuko dute armeniarrek, betiere espeziaz ondo onduta. 59


liburuen txokoa

Mama Casset Testua eta argazkiak: Mama Casset La FĂĄbrica, 2011 108 orrialde. 12,50 euro

Burgesia eta aristokrazia afrikarraren irudiak Mama Casset (Sant Louis, 1908-1992) argazkilaritza afrikarraren ikur nagusienetakoa izan zen. Haurtzaroa Sant Louisen igaro ostean, Dakarrera joan zen familiarekin. Bertan African Photo estudioa ireki zuen 1943an, eta afrikar burgesiaren artean aipamen eta laudorioak jasotzen hasi zen. Cassetek 1983ra arte milaka argazki egin zituen, baina, urte horretan, aldi berean bere ofizio eta zaletasuna zen argazkilaritza utzi behar izan zuen itsu geratu zelako. Gaur egun bere argazki gutxi batzuk baino ez dira geratzen, izan ere, bere lan guztia biltzen zuen artxiboa oso-osorik kiskali zen sute batean. Liburu hau gordetako bere argazki onenen bilduma da. Bertan, Dakarreko aristokrazia eta burgesia irudikatzen duten Casseten zuri-beltzeko 62 argazki ageri dira. Baina, hori baino gehiago, afrikar gizarte urbano eta moderno baten ispilu dira argazkiok.

Al norte del sur: Un viaje por Ă frica | Shiva Naipaul Marbot ediciones, 2011 331 orrialde. 19,50 euro

Bi munduren artean Shiva Naipaul (1945-1985) kazetari eta idazlea bi munduren artean bizi izan zen. Trinidad eta Tobagon jaioa, ikasketak egitera etorri zen Europara eta geroztik Londresen bizi izan zen. Dena den, beti egon zen bere erroetara estuki lotuta, eta bere lanetan hirugarren munduak duen presentzia da horren lekuko. Honako honetan, adibidez, Kenya liberala, Tanzania sozialista eta Zambia kafkianoa ezagutuko ditugu Naipaulen eskutik. Gainera, delikatuak diren zenbait gai ere jorratzen ditu: zuri eta beltzen arteko harremanak, garapenean dauden herrien zalantzak...

)

Deseo de ser egipcio Alaa Al Asway Mondadori, 2011 256 orrialde. 17,90 euro

Gaur eguneko Egiptoren erretratua Alaa Al Aswayk osaturiko ipuin bilduma honek bere garaian Egiptoko Gobernuaren bazterketa jasan behar izan zuen. Izan ere, autoritateen aburuz, Egiptoko estatuari, aberriari eta baloreei burla egiten zitzaien lan honetan. Oztopoak oztopo, liburuak bide alternatiboen bidez argia ikusi zuen, eta, ale gutxi batzuk salgai jarri ondoren, erabateko arrakasta lortu zuen. Alaa Al Asway gaur egungo ahots literario nagusienetakoa da Egipton. Ipuin liburu hau leku eta pertsonaia bereziz josita dago: aberats eta pobreak, politiko erretiratuak, alkoholikoak, presoak, muturreko erlijiozaleak, mafiosoak...


Ghost towns of Route 66 Testua: Jim Hinckley Argazkiak: Kerrick James Voyager Press, 2011 160 orrialde. 25,50 euro

Estrellas en el Annapurna Simone Moro Desnivel, 2011 160 orrialde. 15,68 euro

Mendia, laguntasuna eta tragedia Route 66 mitikoan barrena Route 66 errepide ezaguna Chicagotik (Illinois) abiatu eta Los Angeleseraino (Kalifornia) luzatzen da. Bi puntu horien artean, honako estatu hauek zeharkatzen ditu: Missouri, Kansas, Oklahoma, Texas, Mexiko Berria eta Arizona, guztira 3.940 kilometro. Turisten artean helmuga arrakastatsua bada ere, errepide honetan barrena hainbat herrixka isolatu eta beldurgarri ere aurki daitezke. Hala ere, horietako askok iragan oparoa izan zuten petrolio putzuei eta trenaren garapenari esker. Liburu honek ibilbide honetako txokorik berezienetatik zehar eramango du irakurlea. Ingelesez idatzitako liburua.

El Egipto de los magos Rudyard Kipling Laertes, 2011 168 orrialde. 15 euro

Kolonizazioaren kontrako ahotsak Rudyard Kipling idazlea eta kazetari indiarra (1865-1936) ingelesez idatzitako literaturaren izen handienetako bat dugu. Kiplingek Egipto eta Sudan bisitatu zituen 1913an. Inguruak eta paisaiak ezagutzeaz gain, Britainia Handiak Afrikako iparraldeko potentzia kolonizatzaile gisa zuen jokabidea aztertzea ere bazuen buruan Kiplingek. Berarekin batera ezagutuko ditugu garai hartan bi herrialdeotan eman ziren mugimendu antikolonialistak. Kritikari askoren aburuz, liburu honetan jasotako subiranotasun nazionalaren aldeko aldarriek aurten bertan Afrika iparraldean sortu diren erreboltak ulertzeko balio dezakete.

Simone Moro alpinista italiarraren lehen lanak 1997ko Annapurnako espedizioan bizitako tragedia kontatzen du. Esperientzia latz hartan Morok bidaide zituen beste bi mendizaleek, Dimitri Sobolev eta Anatoli Bukreevek, bizia galdu zuten elur jauzi baten ondorioz. Moro, aldiz, onik atera zen elur jauziak 800 metro baino gehiago arrastatu ondoren. “Estrellas en el Annapurna� liburua kontaketa intimo bezain hunkigarria da, non mina, hotza, bakardadea eta tristura diren protagonista nagusiak. Bai mendiari bai galdu zituen lagunei egin ahal zien omenaldirik beroena osatu du Morok.

Libertad Jonathan Franzen Salamandra, 2011 673 orrialde. 25 euro

Gaur egungo AEBen isla den istorioa Lan mardul honetan Franzek AEBetako klase ertaineko familia baten bizitza kontatzen du, hamarkada desberdinetan barrena. Nixonen garaiko egunetatik Obamaren agintaldira arte luzatzen da kontakizuna. Patty eta Walter senar-emazteek familia eredugarria osatzen dute, eta biek ala biek mundu hobea sortzeko aletxoa jartzen dute, gizarteak bakoitzari emandako rola ezin hobeto betez. Aitzitik, milurteko berriaren etorrerak beraien mundu perfektua hankaz gora jarriko du. Umorea eta tragedia konbinatuz, Franzek bizi ditugun garaien erradiografia bikaina eskaintzen digu, hurbilekoak baina era berean arrotzak zaizkigun pertsonaien bidez. 61


Munduari Begira Txina Etxe orratzez haratago em Koolhass Herbeheretako arkitektoak etorkizunera begira bestelako hiri ereduak bila ditzaten eskatu die arkitekto eta urbanista txinatarrei, etxe orratzez harago joanda. «Etxe orratzek oso modu mugatuan eragin dezakete hiri baten identitatea eraikitzerakoan, hortaz, egun nagusi den urbanismo eredutik harago joan beharra dago», adierazi du Koolhassek, besteak beste, Txinako Telebista Publikoaren eraikina diseinatu duen arkitektoa. Txinak eta bere hiri ereduak hartu duen norabidearekiko oso kritiko azaldu da arkitekto entzutetsua. «Orain

Rem Koolhassek berak diseinatutako CCTV Txinako Telebista Publikoaren eraikinaren dorrea da lerroon gainean ageri dena; Beijing herrialdeko hiriburuan dago. Ezkerreko irudian, Shangaiko ikuspegia, etxe orratzak nagusi direla.

artean ez bezala, Txina tamaina ertaineko eraikinen alde egiten hasi beharko litzateke aurrerantzean. Gainera, ez litzateke ezer berririk asmatu beharko, izan ere, gisa horretako eraikinek tradizio handia izan zuten garai bateko Txinan, antzinako etxe zaharrek eta beraien barruko patioek eredu hori baitzuten», nabarmendu du Koolhassek. Horren harira, egungo Txinan maoismoarekin lotutako elementu ugari suntsitzen ari direla salatu du. Koolhassek nabarmendu duenez, «Europa eta Amerikako hiri nagusiak bukatutzat eman diren bitartean, azken hiru hamarkadetan Asian metropoli erraldoi ugari sortu dira; ez hori bakarrik, gerora begira ere, batez ere Txinan eta Indian, geroz eta hiri handiagoak sortuko dituzte, populazioaren etengabeko goraka dela-eta. Beraz, beraien urbanismo eredua berrasmatu beharko dute». Horrekin lotuta, Koolhassek uste du munduko metropoli nagusi bilakatu diren Txinako zenbait hiri ez direla gauza izan beraien identitate propioa garatzeko. Arkitekto entzutetsuaren ustez, populazioaren hazkunde beldurgarriak eta hirien transformazio basatiak ez die txinatarrei hiriak kulturalki diseinatzeko apenas denborarik eman. Koolhassen aburuz, «hiriak hazi bai, baina beraien izaera ere garatu egin behar dute, eta horretan funtsezkoa da bizitza kulturala ere indartzea, museoak, sorkuntzarako guneak... eraikiz, ez soilik finantza zentroak, merkatalguneak eta kirolguneak. Horren guztiaren atzean dagoen arazoa honakoa da: gaur egungo hiriak ez dituzte artistek, arkitektoek edo filosofoek sortzen, ahokulariek baizik».


GoGoan hartu

Karolina Vyskocilova/Getty Images/iStockphoto

WAVE ROCK

W

ave Rock Australia mendebaldean kokatutako harri formazio naturala da. Harritzar ikusgarri hau Hyden herrian dago, Perth hiritik ez oso urruti. Apurtzear den olatu baten forma du; horrexek ematen dio izena hain justu. 110 metro luze eta 15 metroko altuera dituen granitozko harritzar honek denboran gelditu den olatua dirudi. Bere forma originalaz gain, neurriek ere aho zabalik uzten dute bisitaria; izan ere, harriak hartzen duen eremua izugarri handia da. Harria eta bere jatorria aztertzen aritu diren geologoen arabera, forma bitxi hau ez da olatuen ondorioz sortu. Adituen esanetan harriak duen uhin forma 2.700 milioi

Moskuko Bolshoi antzokiak berriro ireki ditu ateak Moskuko bihotzean bertan kokatutako Bolshoi antzokiko zaharberritze lanak bukatutzat eman dituzte. Sei urte baino gehiago iraun dute eraikin neoklasiko ikusgarriaren eraberritze lanek. 2005ean antzokia aldi baterako itxi zenean, eraikina erortzeko arriskua %70ekoa zela onartu zuten bertako arduradunek. Izan ere, denboraren iraganak, pairatutako suteek, eraldaketek, gerrateek‌ kinka larrian utzi

Australia

urtetan jasandako erosio kimikoaren emaitza da. Bestalde, olatu erraldoiak dituen kolore gris, gorrixka eta horiak metaketa kimikoen ondorio dira, hala nola burdin karbonatuak eta hidroxidoak eragindakoa. 150.000 bisitari baino gehiago izaten ditu urtero Wave Rock entzutetsuak; olatu perfektuaren bila mundua zeharkatzen duten surflariek beharbada hemen dute olaturik ederrena, hori bai, geldi-geldi. Turisten artean duen arrakastaz gain, Australiako aborigenentzat esanahi berezia du. Gainera, harria hartzen duen ingurunea oso ezaguna da urtero Wave Rock musika jaialdia ospatzen delako bertan.

zuten antzokiaren egoera. Moskuko agintariek ez zuten bi aldiz pentsatu, eta, hiriaren ikur nagusietako bat izaki, dirutza inbertitu dute berau konpontzeko lanetan. Berrikuntzen artean aipagarriena antzokiak bere eremu erabilgarria areagotu duela da; hala, hemendik aurrera 72.830 metro koadro erabilgarri izango ditu. Hala ere, horrek ez du esan nahi jende gehiago sartuko denik; izan ere, publikoaren erosotasunaren mesedetan aretoetako edukiera gutxitzea erabaki dute. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.