MARTINIKA. Erresistentziaren ahotsik ederrena

Page 1

2011 Abendua 43.zbk / 1,5€


haizetara

ZAZPI

42 Koldo LANDALUZE 32 Lucas VALLECILLOS 24 Itsaso ARRIZABALAGA Azaleko argazkia: THINKSTOCK • Aurkibideko argazkiak: 06 Urtzi URRUTIKOETXEA 16 Haizea BARCENILLA

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

16 06


aurkibidea

16 VOGELSBERG

06 MARTINIKA

Historia gogor eta kultura aberatsaren jabe da Frantziak Antilletan daukan lurralde ederrenetakoa

32 GENOVA

Haurtzaroko ipuinak fantasia baino gehiago direla erakusten dute alemaniar herrixkek

Historia aberatsa eta gastronomia aparta dira Mediterraneoko hiri iparrekoenaren altxorrak

24 ANDEAK

48 ROSKILDE

San Martinen armadak zabalduta- Bere kokapen pribilegiatuari ko bidea da oraindik ere Andeak esker, bikingoen kokaleku naguzeharkatzeko igarobide erabiliena sia izan zen Danimarkako hiria

24

32

42 04 MUNDUARI BEGIRADA Val Bedretto, elurtutako etxetxo bakanen xarma 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, oinez ibiltzeko lekuak... 3


Munduari Begirada

Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


Val Bedretto Etxetxo bakan batzuek baino ez dute osatzen Bedretto, Suitzako Val Bedretto haranean kokatutako herrixka. Argazkiak erakusten duen eran, neguko elurteek Gabonetako postal baten itxura ematen diote herriari. Naturgune ikusgarrian izanik, Val Bedretto ganaduak hazteko eta esne industriarako toki aproposa izan zen iraganean, baina tenperatura hotzegiek garaiotan ezinbesteko bihurtutako produkzioa kaltetzen dutela eta, biztanle askok kanpora joan behar izan dute lanera. Bedretton, adibidez, 60 pertsona baino ez dira bizi gaur egun, eta, sarritan, gainera, mundutik isolatuta geratzen dira elurteen ondorioz. Hala ere, ingurua benetako paradisua da eskia maite dutenentzat. Udaberrian eta udan ere, tenperaturak goxatzean, ez da txangoak egitera hurbiltzen den jenderik falta izaten inguru ederrotan.

5



estua eta argazkiak

rtzi rrutikoetxea

MARTINIKA

ona eta kruasanak. Eta erresistentzia


Frantziak Antilletan daukan lurralde ezagunena da. Aipatze hutsak itsasoa, eguzkia eta atsedena gogora dakartzanetakoa. Karibeko uharte aurreratuenetakoa ere bada, historia gogor eta kultura aberatsaren jabe. Kantu eta dantzetatik kolonialismoaren aurkako ahots sendoenetara, Martinika mapan dirudiena baino handiagoa da. 8

ariben leku gutxitan aurki ditzakezu bertako turistak. Europatik eta Ipar Amerikatik joandako zuriak izaten gara bezeroak; ostatu eta hoteletan dabiltzan mulato gehienak zerbitzariak dira. Horregatik, gosaltzera edo hondartzara joan eta aldamenean oporretan daudenak beltzaranak izatean, hala beharko lukeen arren, ezohiko leku batean zaudela jabetzen zara. Martinika horietako bat da, Antilletako uharterik ederrenetakoa izateaz gain. Eta hala ere, azaleko ilusioa baino ez da turista mulatoarena. Martinika beltza da, eta Antilletan beste inon baino gehiago nabarmentzen da azal-kolorearen obsesioa. Antikolonialismoaren aitaponteko Frantz Fanonek behin eta berriz salatu zuen: ÂŤBeltzarentzat helburu bakarra


Antilletako uharterik ederrenetakoa da Martinika. Lerroon azpiko argazkiak erakusten duen moduan, hondartzek eta mendiek bat egiten dute bertan. Beherago, uharteko biztanleak, zainetan daramaten dantzarako grina agerian utziz.

dago: zuria (izatea). Horregatik, zuriak esklabo bihurtu ondoren, beltzak bere burua bihurtzen du esklaboÂť. Gipuzkoaren azaleraren erdian oso mundu berezi bat biltzen du Martinikak. Frantziako departamentu txiroa ala Karibeko herrialde aberatsa, nondik begiratzen den, kontraesanak agerian daude Aime Cesaire aireportutik irten bezain laster: errepide onak eta biribilguneak, Hexagonoko seinaleak, ogia eta kruasanak, Afrikako kolorea eta sinesmen sinkretismoa, musika, eta, nola ez, paisaia eta landaretza izugarriak. Aime Cesaire (1912-2008) poeta eta Fort-de-France hiriburuko auzapezaren izpirituak hartzen du Martinika, iristeaz bat ohartzen zara. Parisko ikasle beltzek abiarazitako Negritude mugimenduaren

sortzailea izan zen Leopold Sedar Senghor senegaldarrarekin batera.

Arrantzaleak Hiriburutik hegoaldera, Fort-de-Franceko badiaren beste aldean, herrixka turistiko garrantzitsuenak daude: TroisIlets inguruan hainbat hotel daude hondartzatik hurbil. Bidean aurrera, baina, turismoaren erroak hedatzen joan arren, arrantzale herrixkek bestelako giro patxadatsu bat ageri dute. Sainte Luceko moilan gaztetxo talde bat bildu da txalupetatik sareak biltzera. Marihuana usaina. Martinikako erliebe ederra ikusten da herritik, Diamant izeneko haitza harro altxatzen da itsasoan eskuinera, eta, ekialdean, Martinikako amaierako penintsula. 9


Les Salines hondartza luzeak markatzen du uhartearen hegoaldeko lurmuturra. Astean zehar bakardade ederra dago, kilometrotan ibili, dzangadaren bat egin, kokondoen azpian etzan edo paradisu-irudiaz patxadaz gozatzeko. Asteburuan auto ilarak egoten dira Fort-de-France utzi eta Martinikako harea zuri eta finena gozatu nahi duten milaka herritarrekin. Errepideak etena dauka Les Salinesen; Savane des Petrifications guneko harrizko formazio bereziak oinezko txangoetan gozatu behar dira. Hondartza eta mendia batzen dituen uhartea da Martinika, eta ibilaldi 10

Martinikako kostaldeko herriek, gorengo irudian agertzen denez, aukera bikaina eskaintzen dute harean etzan eta Karibe itsasoan bainu bat hartzeko. Beherago, ezkerrean, esklabotzaren garai latza gogora ekartzen duen estatua, eta, azkenik, Habitation Clement ron distilategi eta museoa.

luzeak maite dituztenentzat ere hainbat bide ditu atonduta. Karibetik Atlantikora iristeko, esaterako. Errepidez joanda baina, Sainte Anne herriraino itzuli behar da Les Sali-

nestik. Herriak ere itxura berezia hartzen du ilunabarretan, turista eta bisitari gehienek alde egin eta herriko ostatu eta jatetxeetan bertako ronaz, arrainez eta itsaskiaz gozatzeko. Merke-merkea izan barik, Martinikako azken gaua aski giro atseginean eman genuen Sainte Annen, jaiegun kreolea. Biharamuna, maiatzeko euriarekin iratzarri zen, lanbroak Diamanteko haitza eta hegoaldeko kosta-lerroa lausotzen zigula. Herrian, Antilletako mezetan ohi diren kantuak zetozen elizatik; itsasertzeko ostatuetan kafea, kruasanak eta banana erreak hartu ge-


nituen gosarirako, fruta tropikalen zukuak lagunduta.

Erresistentzia Sainte Annetik mendebaldera, muinoetara igo eta jaitsitakoan, Atlantiko zakarrak hartzen du Karibe itsasoaren lekua. Eta Antilletan gutxitan legez, harea zuria geroz eta ilunago bihurtzen da iparrerantz jo ahala, harik eta Pelee sumendiaren ingurumarian erabat hondartza beltzak hasi arte. Bi mundu, gutxienez, uharte bakarrean. Ron distilategiak, badia itxiak eta paisaia bikainak tartekatzen dira bide

Martinikako arrantzale herrietan ohikoa da gorengo argazkian ageri den gisako txalupa eta ontziak hondartzan ikustea. Lerroon gainean, ezkerrean, Saint Pierreko udaletxea, egurrezko eraikin koloniala; azkenik, Saint Pierren bertan, Pelee sumendia eta honek 1903an utzitako arrastoak.

geldoan; asfalto perfektuak ere ezin ditu Martinikako geografiaren bihurguneak eragotzi. Mendietara iritsi arte, azukre kanaberadiek eta banana-sailek hartzen dituzte beheko lurrak, itsasertzeko

mangladiarekin batera. Martinikako historia eta egungo kultura markatu ditu azukreak, eta gaur egungo tentsioetan ere isla du. Martinikarren gehiengoa osatzen dutenek oso presente daukate esklabotzaren memoria, eta haien nagusi izandakoen ondorengo zuriek (beke deituek) klase aberats eta gehienetan arrazista osatzen dute. Borroka antikoloniala ez da Frantz Fanon edo Aime Cesaireren arora mugatzen horratik. Itxaro Bordak 2011ko apirilean bertan kontatzen zuenez, ÂŤGhislaine Joachim-Arnaud kolega (sindikalista) multa lodia ordaintzera kondenatua izan da bekeen 11


politika gaitzetsi zuelako: Matinik sé ta nou, Matinik sé pas ta yo, an band béké volé, pwofité nou ké fouté yo dewo (Martinika gurea da, ez zuena, lapur beke saldo hori, aprobetxategiok, bota egingo zaituztegu). Zurien aurkako arrazakeria leporatu diote». Sindikatuek hainbat astez Martinika eta Guadalupe geldiaraztea lortu zuten duela urte bi. Trinite herrian Martinikako Carabelle penintsula hasten da, Atlantikoko zatirik ederrenetakoa. Tartanen arrain freskoa daukate salgai hondartza ederraren aurre-aurrean. Aurreraxeago, Anse l’Etang hondartzako uhinetan zamalkatzen dira surflariak. Penintsula utzita bi museo bitxi daude: St James ronarena eta bananarena. Hortik aurrera, nekazaritzako lursailak murriztuz doaz, iparrera joan ahala mendia eta 12

Martinika iparraldeko paisaia itxia eta ezin menditsuagoa da; gainera, ibilbide luzeak maite dituztenentzat hainbat txango antolatu ohi dituzte mendiotara. Lerroon gaineko irudiek argi uzten dute uharteko landaretza izugarri aberatsa dela. Eskuinean, iparralderantz joan ahala gero eta ilunagoak diren hondartzetako baten irudia.

oihana ia itsasoraino iristen baitira. Bide ertzean kanta berezia entzuten da. Intsentsu usaina eta zenbat etxeabere daude, baina ez dira sakrifiziorako, afrikar tradizio batzuetan ez bezala. Martinikarren gehiengoa afrikarren ondorengoak dira, baina badago bereari tinko eutsi dion beste etnia bat ere: indiarrak. Banana soroen artean bildu dira ospakizunerako. Esklabotzaren amaierako XIX. mendeko erdialdean daukate jatorria Karibeko indiarrek, lanerako

bete zituzten Pondicherryko ontziak, eta oharkabean munduko beste puntan agertu ziren. Gaur “beltzaren judua” da Antilletan indiarra; merkataritza edo nekazaritzan dihardu, talde homogeneo samarrean eta gizarte edo politika auzietatik apartean.

Pelee sumendia Martinikako iparraldeko paisaia itxia eta ezin menditsuagoa da; beti Pelee sumendiaren oldarraren mehatxuan.



Bideak gora egiten du, tontorraren magalean dagoen begiratokiraino. ÂŤPelee mendiaren gailurretik irrintzi beltza erupzioan ari daÂť, idatzi zuen Senghor poetak Aime Cesaireri buruz. Azken horren jaioterria ere inguruan dago, Atlantikoko kostaldean. Baina atzera ere Kariberantz joateko unea da. St Pierre ederrak XX. mendeko natur tragedia handienekoa gordetzen du: 1903an minutu gutxian hiri osoa iren-

tsi zuen laba oldeak. Denak hil ziren... edo ia. Antzoki zaharraren aldamenean dago garaiko espetxea ere. Ziegan preso zegoen gizonezko bat izan zen sumendiaren oldarretik bizirik irten zen bakarra. Antilletako Pompeia da St Pierre, baina berriz eraiki eta bizirik dago. Itsasertzeko promenadan danborrak entzuten dira. Mendetan debekatutako musika tresna errebeldeak markatzen du gaurko martinikarren urra-


Ilunabarra iristearekin batera, jendea moilan paseatzen edo Karibe itsasoan bainu bat hartzen egon ohi da Fort-deFrance hiriburuan, ezker-eskuin ikus daitekeen moduan. Beherago, hiriburuaren panoramika, eta, ondoan, aireportuko sarrera.

tsa, Afrika zainetatik dantzaraino daroan erritmoan. Uharteko iparraldeko muturreraino joanez gero, atzera itzuli behar da, autoentzat 18 kilometroko etena baitago. Baina bi aldeetatik merezi duen txangoa da, baita oinez egin eta txalupaz itzultzeko ere. Harea beltzeko hondartzetan inguruko herrietako familiak daude egun-pasa. Erreka pasa eta harkaitz batek Tombeau des Cara誰bes adierazten du, karibeen hilobia. Antilletako leku gehienetan ageri da antzeko istorioa: europarren aurrean errenditu baino, itsasora jauzi egitea hautatu zuten uharteari Madinina deitzen zioten indigenek. Fort-de-France hiriburura itzultzeko bi bide daude. Kostakoak arrantzale herrixkak zeharkatzen ditu. Pelee mendirantz hurbilduta, bidegurutzea eskui-

nerantz hartu eta Route de la Trace bide ederra doa Martinikako mendi eta oihanen artean. Balatako lorategietan egin dugu geldialdia; lore eta landare zaleak ez direnek ere miretsiko duten lekua da. Hirira hurbiltzen, Parisko Montmartreko Sacre Coeur elizaren erreplika dago. Ilunabarra abailtzen ari da hiriburura heltzerako. Gazte taldeak musika entzuten, familiak paseoan, gutxi batzuk Karibe itsasoan bainatzen. Schoelcherren omenezko eraikina indartsua da. Promenadaren amaieran, hiriko gotorlekua. Britainiar, nederlandar eta frantsesen artean eskuz esku ibili dira uharteok. Haiti izan zitekeela pentsatzen dut, eta matxinadaren prezioa garestia. Baina gaur Europar Batasunean dago Martinika, paradoxa guztiekin, abantailekin eta menpekotasunekin bere nortasunaren jabe. 15


VOGELSBERG & SC


CHWALM-EDER

Testua:

Haizea Barcenilla

Ipuinen erreinua


rra edo Edurne Zuriren ipuinak irakurtzen genituenean, ilustrazioetan “ipuinetako lekuak� aurkitzen genituen: egurrezko bilbadura koloredunekin egindako etxetxo okerrak, kaletxo estuak, elurrez betetako teilatu maldatsuak, baso ilunak eta gaztelu erraldoiak. Fantasia zirela uste genuen. Baina ez dira. Ipuinen erreinua existitu egiten da eta Alemanian dago, Frankfurtetik iparraldera ehun bat kilometrora: bertan jaso zituzten Grimm anaiek horren ezagun egin diren kontakizunak, eta paisaiak, herrixkak eta gazteluak ez dira orduz geroztik gehiegi aldatu. 18

esse ez dago bidaia turistikoen zerrenda nagusian: kanpoko turista gehienak Frankfurtek eta Rhin ibaiak erakartzen dituzte, eta batek pentsatuko luke Alemaniaren zentro-zentroan kokatutako zonalde honek ez duela bestelako erakargarririk. Bertakoek, aldiz, ikuspegi guztiz desberdina dute, eta asteburua iritsi bezain laster, herrialdeko bosgarren hiri handiena den Frankfurtetik iparralderantz alde egiten dute askok, Vogelsberg eta Schwalm-Eder zonaldeetako naturaren, lasaitasunaren eta edertasunaren bila. Frankfurt eta Kassel hirien artean kokatutako zonaldeak gaur ere landa-lurraldeak dira, baserriz betetako herri txikiak; eta, inguruotan, aspalditik kontatu izan dira Grimm anaiek bildu zituzten ipuin gehienak. Azken finean, ahozko tradizioak gordetako ipuinak biltzea izan zen inguruotan hazitako bi anaia ospetsuen ekarpena. Ipuinak askotan errealitatetik eratorritako kontakizunak izanik, ez ginateke harritu behar ipuinotako gaztelu, dorre eta herri zoragarriak benetakoak direla egiaztatzerakoan; liluratu egiten gara, hala ere, bi mende geroago oraindik ere zutik mantentzen direlako, apenas aldaketarik gabe gainera. Hori gutxi balitz, ez dugu turista olderik sufritu beharko.

Herri liluragarriak Alsfeldera iristerakoan kostatu egiten da horrelako herriak oraindik existitzen direnik sinestea. Alde batetik, hain etxe okerrak zutik mantentzea ezinezkoa dirudielako, eta, bestetik, Disneyren kopia merke eta traketsen originala aspaldi desagertuko zela pentsatzen genuelako. Baina ez: harresiko dorreen ondotik pasa eta bostehun eta hirurehun urte arteko etxeak ikusten ditugu, egurrezko bilbadurak koloreztatuta

Thinkstock

Umeak ginela Txanogorritxu, Loti Ede-

Thinkstock

Mylius

Txanongorritxu irudikatzen duen jantzi tradizionala soinean daraman neskatoa ageri da lerroon azpian. Ondoan, Asfeld herrian gau partean hartutako irudia. Azkenik, eskuinean, ipuinetakoak diruditen Lauterbach herrixkako etxe eta dorreak.



Datu praktikoak Nola heldu: Bilbotik Frankfurtera hiru hegaldi daude egunean. Aireportutik trenez hel daiteke Melsungen, Fritzlar edo Alsfeldera, baina inguruotan mugitzeko modurik hoberena autoa alokatzea da.

Non lo egin:

Non jan: Gastst채tte, Gasthof, Stube edo St체bchen deiturako edozein taberna tipikotan janari aparta eta merkea aurkituko dugu.

Sven Teschke

Haizea Barcenilla

apartamentu eta etxeak merke alokatzeko aukera dago (bi pertsonarentzako ostatua 30 euro eguneko). Informazio gehiago lor daiteke http://www.vogelsberg-touristik.de/index.php?id=1&L=1 web orrialdean edo herri nagusietako turismo orrialdeetan. Gau bat etxe tipiko batean kokatutako hotel batean igarotzea esperientzia ahaztezina da. Gederneko Schlosshotel, Schlitzeko Vorderburg edo Melsungeneko Zur Traube aukera bikainak dira.


Thinkstock

dituztela, leiho txikiak irekita eta katuak kalera begira daudela. Plazan, bi adar diruditen teilatutxoen azpian, udaletxea altxatzen da, azoka egunetan ospakizunen buru. Jai eguna bada, gainera, Txanogorritxuk irudikatzen duen estanpa berezia ikus daiteke: umeak joan-etorrian ikusiko ditugu gurasoen eskutik, alemanez schwälmischer tracht deituriko jantzi tradizionala soinean. Neskatila ilehoriek buruaren gainean txano gorri borobila daramate: inguruko neskei “txanogorritxuâ€? deitzea eta ipuin ezagunari izena ematea eragin duen jantzia. Zapata, janari eta etxetresna elektrikoen dendengatik ez balitz, denboran atzera egin dugula pentsatuko genuke. Alsfeld ez da, ordea, inguruko antzeko herri bakarra. Lauterbach, Homberg, Melsungen edo Fritzlar, herri handienak aipatzearren, denetan txundigarria da azken mendeak hirigintzan izan duen eragin txikia. Haizeak indarrez jotzen duenean, etxepe bateko egurrezko taberna batean sar gaitezke, kanpoan metalezko zeinuak kirrinka egiten duen bitartean, eta Hansel eta Gretelen aita sartzea itxaron. Erraza da herri hauen kaleetan maitagarriengan sinestea. Neguko arratsaldeetan, ilunabarrean, kaleak hustu egiten dira eta gutxika-gutxika etxeetako argi apalak pizten joaten dira. Eguneko azken txanpan gogorarazten dituzte batik bat Melsungen, Fritzlar edo Lauterbachek ipuinetako ilustrazioak; etxeko suaren ondoan istorioak kontatzen ziren garaiak berpiztu egin direla dirudi. Hesseneko landa lurralde osoan ohikoak diren egurrezko etxeetan dragoiak sumatzen ditugu ilunabarretan, enparantzetako putzuak begiratu eta hondorik ez dugu ikusten, edo trena pasatzean basoan ezkutatutako

Thinkstock

Ezkerreko orrialdean, goian, Schlitzeko gaztelua, gaur egun museo etnografikoa dena. Azpian, Lauterbacheko Eisenbach gaztelua. Orrialde honetan, goitik behera, inguruotako paisaia dotoreek gordetzen duten gazteluetako bat eta Lauterbacheko beste irudi bat.

21


Thinkstock

otsoaren ainuriak entzun ditugula imajinatzen dugu. Edo entzun egiten ditugu benetan?

Basoak, gazteluak eta elurra Izan ere, inguruotan herriok fantasiazkoak badira, basoak ez dira atzean geratzen. Ulergarria egiten da, izeien belztasunaren aurrean, Loti Ederrak basoari beldurra izatea. Izeien adar beteek ez dute argia pasatzen uzten, eta, bidetik aldendu eta metro eskas batera, dagoeneko asaldagarria zaigun geldotasun eta iluntasuna nagusitzen da. Beste zonalde batzuetan, aldiz, pagoak, errekatxoak eta muinoak elkartzen dira naturaren kolore biziak indartuz, ipotx eta iratxoentzako txoko zoragarriak sortuz. Hala ere, ondo dago gogoratzea gaur egunera iritsi zaizkigun Grimm anaien ipuinak edulkoratu eta sin22

plifikatuak daudela, XIX. mendean bildutakoek askoz modu zuzenagoan erakusten zituztelako unerik beldurgarri eta bortitzenak: umeak jaten zituen sorgina, amona gaixoa bazkaltzen zuen otso mehatxaria, errotaria engainatu eta pobretzen zuen iratxoa ziren protagonistak. Egun argitan ederrak diren txokoak gauez susmagarri eta arriskutsuak izan zirela gogorarazten digu izeien arteko iluntasunak. Ez dago mendi alturik inguruotan: aspaldi-aspaldian sumendi bat izan zen Vogelsbergeko punturik altuenak 776 metro ditu. Horrek naturari ikuspegi xamur eta borobildua ematen dio, muinoz eta zelaiz osatua. Soroek presentzia handia badute ere, asko dira oraindik basoak, eta Frankfurtetik ihesi iritsitako hiritarrek ibilbide anitz egiten dituzte inguruotan. Txirrindulariek ere aukera mordoa dituzte; esaterako, trenbide


Herrien antzera, inguruotako basoak ere ederrak dira. Erdiko argazkian baso batean hartutako irudia ikus daiteke, udazken betean. Ezkerrean, Schlitzeko Gabonetako kandela erraldoia; eta, eskuinean, Gundesberg.

Thinkstock

izandako 96 kilometrok osatutako Vulkanradweg bidegorria. Beste garaietan printzesen presondegi izandako gazteluak, Lauterbacheko Eisenbach kasu, ingurune borobilduarekin kontrastean daude, defentsa edo erasoa iradokitzen duten zehaztu gabe; nolanahi ere, harroak, ederrak eta garaiezinak dira. Herri askotan, gainera, ugariak dira antzinako harresietatik zutik geratutako dorre borobilak. Sarrera bakarra izaten zutenez, maiz erabiltzen zituzten kartzela modura. Normala da, beraz, dorreon gaineko kontakizun beldurgarri asko mantendu izatea, tartean printze harroputz eta nazkagarri batekin ezkontzerik nahi izan ez zuelako giltzapetutako neskato ederren batena. Neguan elurra da nagusi. Hoherodskopfen eskiatzeko aukera izaten da, eta, urteko sasoirik hotzenak, gainera, paisaia

Haizea Barcenilla

txundigarriak eskainiko dizkigu. Herriak zuriz estali eta egunak murrizten direnez, argia beste nonbaitetik ateratzeko beharra agertzen da: abenduaren 1ean ematen zaio hasiera Gabon gaua arte egunak gozoki bidez kontatzen dituen egutegiari, gozo bat eguneko. Gabonetako merkatuak ireki eta etxeetan kolorezko argiak jartzen dituzte. Schlitzeko herriak harresi izandako dorre borobila munduko kandela handienarekin mozorrotzen du: ondoan, elizako dorre okerrak inguruko biztanleak, eskuak eskularruetan eta txanoak buruan, enparantzara hurbiltzen ikusten ditu, bertako egurrezko etxetxoetan kaneladun ardo beroa edateko asmoz; agian orain dela hiru mende txano gorri txiki bat buruan lagunekin Schlitzeko enparantzako Gabonetako merkatuan elkartzen zen neskatoa du gogoan. Eta argiak piztu egiten dira. 23


estua &igo Ribaguda Argazkiak tsaso Arrizabalaga

ANDEAK an artin bidetik



Behean ikusten denez, Aconcaguak eskaintzen duen ikuspegia ederra da zinez. Goraino igotzerik ezin duenak Aconcaguako Natur Parkeak eskaintzen dituen bistez goza dezake, inguruko aintzira eta tontorrekin gozatuz.

Mahastiz jantziriko basamortuan bide bat abiatzen da, eta, ezinezkoa iruditu arren, gailur elurtuen norabidea hartzen du. Etsaiak baino mendate erraldoiok ziren San Martini loa galarazten ziotenak, baina biak gainditu zituen. Bi mende pasa arren, San Martinen armadak zabaldutako bidea da oraindik ere Andeak zeharkatzeko igarobide erabiliena. Bidean topatuko dituzu tontor altuenak eskalatzeko prest dauden mendizaleak, baina goi mendiko beste parajeak ez bezala, gailurrak distantziatik begiratuta politagoak direla pentsatzen dugun alperron paradisua ere bada. 26

ndeak beti dituzu ikusgai, eskuragarri. Munduko tontor altuenen artean esker onekoenak izango dira, zalantzarik gabe. Urriak dira lainotutako egunak, eta mendi magaleraino eramaten zaitu bideak. Uda, abendua eta otsaila artean, goi mendizaleen denboraldia da, baina neguan ere bisita daitezke, elur ekaitzen baimena izanez gero. Edozein kasutan komenigarria da girotzeko egun batzuk hartzea Mendozan, San Martinen armadak egin bezala. Cuyo historikoak hamaika aitzakia eskaintzen ditu, basamortuko txangoak eta upategietara bisitak, kolonia garaiko altxorrak eta jatorrizko nazioen arrasto ezkutuak, eguraldi aurreikuspenak biharamunerako zeru urdin argi bat iragarri arte. Egunsentiarekin batera ekin behar zaio bideari, Ruta Nacional 7 hartu eta basamortua zeharkatzen hasi. Hasieran errepidea lerro zuzen bat da, errebueltarik gabeko marra bat mahasti eta petrolio bonba artean. Baina bidean lau mendi lerro zeharkatuko ditugu, igo eta jaitsi baina beti gora, hurrengoa aurrekoa baino altuago. Mendozako 700 metrotatik abiatu eta Paso de los Libertadores ikusgarriaren 4.000 metrotara iritsiko gara, ordu gutxietan egin daiteke, baina aukeran hobe egun batzuk hartzea, han eta hemen gelditu edo bidetik atera eta berriro bueltatzeko. Eguzkia atera orduko Andeen lehenengo mendi lerroa gertu izango dugu, 2.000 eta 3.000 metro arteko harri tontor biluziak, orain arte gailur altuenak ikustea eragozten zigutenak. Eta horrela, kilometro batetik bestera, mendi mitikoek beraien edertasuna erakutsiko digute. Tupungato izango da lehenengoa, jatorrizko nazioen sumendi sakratua. Bestaldeko maputxeentzako magiaz beteriko mendia zen; alde honetako huarpe indioentzako “izarren talaia�.


Lehenengo errebueltek mendiko bide bilakatu dute RN7 errepidea, mahastiak eta mortua igaro berri dugun mendi lerroaren atzean ezkutatu dira. Mendi arteko bailarak eta arroilak zeharkatuko

ditugu orain, aitzinako glaziar desagertuek utzitako arrastoak. Mendeetako izotzek eragindako ubide zabalak hutsik ageri dira, urtutako elurrek sortutako ibaiak apenas nabarmentzen dira arroila

sakonetan, suge luze baten moduan. Baina gerturatu orduko ur zurien indarra entzun daiteke: Mendoza, Diamante, Blanco‌ Andeetako ibaiak rafting eta ur kiroletarako paregabeak direla diote.


Glaziarrek hasi zuten lana haizeak bukatu du, arroilen paretak biluztu eta mendien barruko burdin kolore gorrixkak erakusten dizkigu, sufrearen horiak, kobrearen berdexkak, eta guztien nahasketa. Gizakion eskua ere sumatzen da, ezinezkoari erronka planteatuz beti. Halakoa izan zen transandino mitikoaren historia, Mendozatik Santiagora trenbide bat zabaltzea otu zitzaien XIX. mende amaieran eta hogei urte luze eman zituzten harri, haize eta elurraren aurka borrokan. Andeak igarotzea lortu zuten, baina natura garaitzea ez, elurteek eta lur-jauziek etengabe oztopatu zuten trenaren bidea, betiko itxi arte.

San Martinen balentria Trenbideak ez bezala errepideak erronkari eutsi dio. San Martinek irekitako bi28

Behin 3.000 metroko muga igarotzean, desagertu egiten dira haranak eta agerian geratzen dira garai bateko glaziarren aztarnak, goiko ezkerreko irudian ikusten den moduan. Bere ondoan Los Penitentes ageri da, inguruotako gailurrik arriskutsuenetako bat. Beherago, eskuinean, gizakiak eraikitako laku artifizialetako bat, eta, ezkerrean, mendilerroa.

dexka hark zabalik jarraitzen du, eta San Martinen armadaren kanpalekuek mapan jarraitzen dute. Potrerillos urtegia da egun, inguruko mendiak islatzen dituen laku eder bat. Uspallata herri bilakatu zen, baita zinemarako agertoki naturala ere; Himalaiako inguruen antza duenez eta filmatzea askoz merkeagoa denez, tibetarrez mozorrotuta topa dezakezu parajea. Uspallatan bidegurutzea dugu, nahi izanez gero Villavicenciosera doan ba-

rraskiloen bidea har daiteke, amildegiaren ertzari itsatsitako bidea, autoan adrenalina guztia askatu eta termatara helduz gero lasaitua hartzeko aukera. Baina San Martinen urratsak jarraituko ditugu, aurrera egin eta kilometro gutxitan bide ertzean elurra pilatzen doala ikusi arte. 2.000 metrotik gora gaude, Los Penitentes eski estazioan, eta nolabaiteko muga marrazten zaigu hemen, arriskurik gabeko aisialdia eta bueltarik gabeko abenturaren artekoa. Inguruan


umeak ditugu barre algaraka, baina gora begiratuz gero elur jauziek gailurretan utzitako zaurien arrastoak ikusiko ditugu, gertu dugun andinisten hilerria seinalatuz. Hemen hasi zen San Martinen benetako balentria, hemendik igaro zen, orain bi mende, Argentina eta Txile espainolen inperiotik askatuko zuen armada. Arrazoiaren aurkakoa omen zen, ezinezkoa mendi erraldoiok 5.000 gizonez osaturiko armada batekin igarotzea. San Martinek egin zuen, baina ez zen lehenengoa izan. Puente del Inca da horren froga. Legendak dio espainolak iritsi baino mende batzuk lehenago Inkaren semea gaixo zegoela, jainkoei sendatzeko moduaz galdetu eta inperioaren azken mugatik harago egin behar zuela agindu ziotela. Horrela abiatu zen

Garai batean Mendoza eta Santiago hiriak lotzen zituen trena lerroon gainean ageri den trenbidetik igarotzen zen. Bere ondoan, garai batean bainuetxea eta hotela hartu zituen ingurua ikus daiteke. Gorago, ezkerrean, haran eta kanoiak atzean utzi eta elurraren zuritasuna ikusten hasten den unea; azkenik, eskuinean, Puente del Inca magikoa.

Inkaren armada hegoalderantz, eta Andeak igarotzerakoan ibai bat topatu zuten, soldaduek zubi bat osatu zuten Inkaren semea gainetik pasa zedin, betiko harri bilakatuz. Hementxe jarraitzen du zubiak, gatzez eta sufrez beteriko urek etengabe moldatzen dutena, eta orain mende batzuk bezala leku magikoa izaten jarraitzen du. Elur arteko harriak okre, gorri, berde eta urrez koloreztatuak dirudite. Pribilegioa behar zuen 3.000 metrotan

ur epel hauetan bainua hartzeak, baina harri jauste batek bainuetxea eta hotela eraman zituen, eta madarikazio baten beldur ez du inork berriro zabaldu.

Aconcagua, urrun eta gertu Ez dago bainua hartzerik eta ez dago zubia zeharkatzerik baina Puente del Inca ikusgarriak bidegurutzea izaten jarraitzen du. Bi tontor altuenen artean zabaltzen den haranean dago eta Tupangato zein Aconcagua natur parkeen 29


atea ere bada. Kilometro gutxi batzuk eginda glaziarren oinetara iritsiko gara, eta hemen zabaltzen zaigu Ameriketako tontor altuena behatzeko talaiarik ikusgarriena. Hain urrun eta hain gertu, 3.000 metro gehiago altxatzen da

gora Aconcagua, baina erraz dirudi tontorrera heltzea hemendik, lainoz osaturiko txapela jauzi batera egongo balitz bezala. Goi mendia ondo ezagutzen dutenentzako ez omen da tontor konplika-

tuegia, baina hamabost-hogei eguneko martxa beharrezkoa da. Eskuragarriagoak, edozein mendizaleentzako, Aconcagua Natur Parkeak eskaintzen dituen ibilbideak, elur uraz osaturiko aintzirekin eta tontor txikiagoekin gozatzeko


Ruta Nacional 7 da lerron azpian ageri dena, basamortutik abiatu eta mendi ingururaino eramango gaituena. Bere ondoan, El Paso de los Libertadores ageri da; azkenik, goian, Los Penitentes eski estazioa.

aukera paregabea. Beste guztiontzako begirada minutu luzez iltzatu eta irudia betiko gordetzeko ametsa dago, doan. Baita 6.962 metro horiek gordetzen dituzten mito eta eztabaidez gozatzeko parada ere. Izenarekin hasita, batzuk kitxuatik datorrela diote, acon-cahuak edo “harrizko zentinela”; beste batzuentzako maputxea da izena, acon-hue edo “bestaldetik datorrena”. Eta ez hori bakarrik, tontorretik gertu momia inkak topatu zituzten orain gutxi, eta zalantzan jarri dute lehenengo aldiz 1897an Zurbriggenek igo izana. Igarobidetik gertu gara, eta eguna urdin eta eguzkitsua izan arren hotza nabarmena da, haize izoztu batek areagotua. Las Cuevas ibaiaren albotik egiten ditu RN7 errepideak bere azken kilometroak, txiletar 60. errepidea bilakatu aurretik. 4.000 metrora heltzear gara eta batzuk soroche-a sentituko dute; altuerako gaitza, nekea eta burukomina. Paisaiaren koloreak amatatzen doaz, lainopean egongo bagina bezala. Laster mugara iritsiko gara eta mendi magalak militarren eremu bilakatzen dira.

«Paso de los Libertadores», dio tunelaren sarreran dagoen kartelak, San Martinen omenez. Berak metro batzuk gorago zeharkatu zituen Andeak, tontor artean. Eta ez zen azken ahalegina izango: Txile askatu eta Valparaisotik Callaora abiatu zuen bere armada erronka berrituaz. Peru ere askatasun bidean jarriko zuen, baina ordurako traizionatuak ziren bere ahalegin eta ametsak. Tristeak izan ziren bere azken urteak eta tristea historiak zokoratu izana. Bolivarren pareko beharko zuen, honek iparraldetik egin zuena egin zuelako berak hegoaldetik. Baina ospeak muzin egin zion; argentinarrek bere izena berreskuratu izanarekin konformatu beharko du. Eta behin honaino iritsita, bidaiariak aukeran du San Martinen urratsak jarraitu eta Santiagorantz egitea, ezinezkoak diruditen errebueltak zenbatuz. Baina egia esan helmugarik gabeko bidaia ere izan daiteke, nonbaitera heltzeko asmorik gabe egitea merezi duen bide horietako bat. Merezi du bai bueltako bidea hartzea, Andeak bigarrenez zeharkatuz eta gozatuz. 31



Liguriako altxorra

GENOVA estua eta argazkiak

Lu as alle illos


Portu Zaharra da Genovako ikur nagusia, lerroon azpian ageri dena. Hori bai, 1992an eraberritu zutenetik ez da apenas merkataritzarako erabiltzen; aldiz, hiriko bizitza kultural eta ludikoaren erdigunea bilakatu da. Eskuinaldean, Casa di Colombo, Cristobal Colon eta haren familiaren etxebizitza izan zen eraikinaren fatxada.

Jauregiz betea, giro bizikoa eta labirintikoa, historia ikasgaia dirudi Mediterraneoko hiririk iparrekoenak. Genovan oinak ipintzea Italiako Mediterraneoaren ederraz gozatzea da. Bertako eraikin historikoak, tokikoen izaera irekia, portu zahar berritua eta gastronomia dira erakargarri nagusienak. 34

unduko hiririk bertikalenetakoa da Genova zirkulu erdiko badia eratzen duten muinoen eraginez. Kalezulo estuz jositako bizitza eta historia handiko alde zaharra da bertakoa, eta asko dira jauregi dotoreak itsasora begirako anfiteatroa dirudien hiri honetan. Milaka urtez izan da Mediterraneoa eta Europa lotzen zituen itsas atea. Bertako portuan, kontinentearen hegoaldeko garrantzitsuenetakoa den horretan, nabarmen ageri da itsasargia, gauero aldizkako izpien bidez argi egiten duena. Hiriko ikurra da, 1543an eraiki zuten eta 117 metroko altuera du. Portu osoa hartzen du bere ikusmenean eta bere argi-izpiak 33 miliatara ikus daitezke; alegia, gaurik zailenetan ere marinelek nora jo badakite. Merkatari feniziarrak izan ziren K.a. 700. urtean Mandraccio izeneko itsasadarrean, egungo Cavour plaza dagoen lekuan, alegia, Xenoa izeneko kolonia ezarri zutenak (bada beste bertsio bat hiriaren jatorri etruriarra aldarrikatzen duena). Erdi Aroan eta Errenazimentura arte, Italiar penintsulako itsas errepublika garrantzitsuenetakoa izan zen Genova, Mediterraneotik Itsaso Beltzera hedatzen zen inperio kolonialaren jabe baitzen. Merkatari genovarrek estimazio eta botere handia zuten kontinente osoan. Zenbait mende iraun zuen



errepublikan botere osoaren jabe ziren dogo izeneko agintariak; Andrea Doria almirantea izan zen dogo ezagunetakoa, XVI. mendean Genova orduko estatu boteretsuenekin berdinetik berdinera lehiatzera eraman zuena. Genovarra zen, halaber, Cristobal Colon aurkitzaile ezaguna. Behintzat horixe da hiriak kartsuki aldarrikatzen duena. Borgo Ianaioli auzoan dago, egungo Dante plazaren alboan, Casa di Colombo, Genova probintziaren barnealdeko Val Fontanabuona haranean sortutako familia bizi zen etxea, alegia. Egun, portu zaharra ez da merkataritzarako erabiltzen eta hiriko bizitza sozial, kultural eta ludikoaren erdigunea da. Bertan izaten dira adierazpen sozial gehienak, tokiko gastronomia dastatzeko aukera dagoen jatetxe asko dago eta genovarren bazter kutunetakoena da pasieran ibiltzeko, Marina eta handik hurbil dagoen Molo auzo historikoarekin batera. 1992an, Colon omentzeko ospakizunen harira, portua erabat eraberritu zuten, herritarren zorionerako, aisialdirako eta pasieran ibiltzeko espazio handiak berreskuratuz. Bidaiari-itsasontzi handiak itsas portu berrian lotzen dira eta ferryak, aldiz, ferry-geltoki ultramodernoan. Genovan, belaren zaleek hiru portu dituzte aukeran: sortaldean, Duca degli Abruzzi; 36

Genovako katedrala da alde zaharreko arkitektura lanik ikusgarriena. Lerroon gainean ageri da dituen bi kanpandorreetako bat. Genovako kaleetan giro animatua izateaz arduratzen diren musikari talde bat ageri da ezkerrean, San Lorenzo kaleko hiritarrak alaitzen. Azkenik, goian, Piazza Ferrari.

sartaldean, Sestri, eta, azkenik, portu zaharreko Marina. Portu zaharreko erakargarri nagusienetakoa da Europako interesgarrienetakoa den akuarioa. Bertan izan ostean, Renzo Pianok diseinatutako Bigo plataformara igotzeko aukera dago. Bertatik portuko bista ederra dago, itsasargia atzealdean eta barkuak itsasoan direla. Gertu daude ere Itsasoaren eta Nabigazioaren Pabilioia eta Antartidaren Museoa, kontinente horretan Italiaren gidaritzapean egindako ikerketen berri ematen duena. Etxeko txikienei dagokienez, bi aukera interesgarri aipa litezke, Haurren Hiria eta Edmondo de Amicis Nazioarteko Haur Liburutegia, alegia. Sottoripa inguruak, akuarioaren parean, Genovako Erdi Aroko ohitura oso errotu bat gogora ekartzeko parada ematen du; alegia, itsasertzean eraikitzeko espaziorik gabe geratuz gero, itsaso barruan eraikitzea. Hortaz, inguru hori, zati batean


bederen, itsasoari kendutako lurrek osatzen dute. Enea Silvio Piccolominik, gerora Pio II.a izan zenak, honakoa idatzi zuen 1432an: ÂŤSottoripa zernahi eros daitekeen mila urratseko luzera duen arkupe-segida da. Eraikinak itsasertzean egin direnez, olatuak merkatariek biltegiak eta saltokiak dauzkaten etxabeetaraino ailegatzen diraÂť. Egun ere, Sottoripako denda eta tabernak bizi giro handikoak dira, baina jada ez zaio garai bateko marinel giroa antzematen inguruari. Atzealdean dago Banchi plaza, XIII. mendean munduko lehenengo truke-bankuen egoitza izan zena eta gerora Loggia della Mercanzia hartzen duen plaza dotorea bihurtu dena. Hain zuzen ere, azken horretan jardun zuen Italiako salgaien lehendabiziko burtsak, egun, arte erakusketen egoitza gisa erabiltzen denak.

Hirigune historikoa Alde zaharrak utzikeriaren mende zirudien, lur jotzeko arriskuan zeuden bazterrak barne, baina, azkenean, etorkizunera begiratzen hasi dela dirudi, modernotasunaren joerak bere egin ditu eta. Itxura tradizionaleko denden aldean, saltoki alternatiboak eta abangoardiazkoak kokatu dira, Bartzelonako Borne edota New Yorkeko Williamsburg auzo entzutetsuetan

Lerron gainean ageri den akuarioa da Portu Zaharreko erakargarri nagusienetakoa; Europako akuario ikusgarrienetakoa da. Bere ondoan Sottoripa kalea ikus daiteke; kutsu modernoko zonalde hau da hirian denda eta taberna gehien biltzen dituena. Goian, Piazza Pallaivoli.

legez. Berritasun horiek medio, hirigune historikoak bere egin du halako kutsu bohemioko zera kosmopolita bat. Joera berriak sendotzeko, inguru horietan arte garaikideko galeriak ezartzea besterik ez da falta. Carpello muino malkartsuaren inguruan hedatu zen Genova, XII. mendean Barbarossaren harresiak eraiki ziren lekuan, hain zuzen ere. Antzinako biztanleen aztarnak topatuko ditugu XVII. mendeko Santa Maria in Passione komentuaren behealdean. Gertu dago Embriacci dorrea, Erdi Aroko hiritik zutik dirauen bakarretakoa. Bertan da, halaber, Porta Soprana, bi dorrez hornitua, antzinako hiriaren mugak zedarritzen dituela; hormako latinezko inskripzioan mehatxu egiten zaio gerra asmoz datorren orori. Carugiu Lingu izeneko kale luzeak alde zaharreko bizikonstanteak nola diren jakiteko aukera ematen du, gau eta 37


egun gora eta behera dabilen jendeak bizi giro handia ematen baitio, zaharkin denda, artisau tailer, eliza eta antzinako jauregi asko dagoen kale honi. Misterio eta lilurazko mundu oso bat, beraz, artea eta artisautza batera eta bat eginda daudena. Egurrezko habeak dituzten etxeak eta hiriaren garai bateko loriaren erakusgarri diren jauregi apaindu eta handiosak tartekatzen dira kalezulo ilunez eta plazatxo argitsuz egituratutako hiri labirintikoan. Kale-sare bikain eta nahasgarri honetan barrena goazela, deigarria da kalez kaleko arrain saltzaileen oihu ulertezinei erreparatzea. Bestalde, Genovako katedrala da alde historikoko arkitektura lanik ikusgarriena. Zerrenda zuri eta beltzak direla-eta are dotoreago ageri den aurrealdea du, bi kanpandorre desberdin, arrosa leiho handia erdialdean eta zutabe polikroma38

tuz hornituriko atariak. Europako hainbat herrialdetatik etorritako arkitektoak izan ziren lanean katedralean, eta, tenplu kristaua egiteko aztarna erromatar paganoak berrerabili zituztenez, berdingabeko obra irizten zaio egun. Bertako Altxorraren Museoan dago San Joan Bataiatzailearen erlikiak gordetzen dituen urre koloreko zilarrezko kutxa, Lur Santutik ekarria, baita Sacro Catino delakoa ere, diotenez, azken afariko Grial Santu famatua dena. Hirigune historikoaren barruan kokatutako jauregi guztietatik, handitasunagatik nabarmendu behar da Doria Tursi jauregia, egun udaletxearen egoitza dena. Hiriko handiena da eta bertan gordetzen dira Colonen eskutitzak, hala nola hiriko beste seme ospetsu batek, Nicolo Paganinik alegia, jo ohi zuen 1742ko biolina. Rosso eta Bianco jauregiak ere nahitaez


Portu Zahar eraberritua ingurune natural paregabean da; 150 animalia eta landare espezie inguruk bat egiten dute bertako lorategi tropikalek eratzen duten biosfera anitzean. Lerroon azpian, Palazzo Spinda ederreko ispiluen galeria ikusgarriaren irudi bat.

ikustekoak dira. XVIII. mendekoak dira biak ere eta beroietako arte galeria ongi hornituak, hala nola jauregiak beraiek, hiriari eman zizkion Maria Brigonle Sale Gallierako dukesak. Balbi kalea, deitura bereko familiaren aginduz XVIII. mendean eraiki zena, hainbat maisulanen egoitza da, fresko ederreko Balbi Senarega jauregiarena, egun unibertsitatearen egoitza den josulagunen komentuarena eta Savoiako etxearen Genovako egoitza izan zen Reale jauregiarena, kasu.

Genovako gastronomia Genovako tokiko gastronomian ezin hobeto bat egiten dute itsasoko eta landako jakiek. Arraina, batetik, txipiroi beteen zopa, olagarroa patatekin, txanketeak edo lupia arranparrilan, adibidez. Eta itsaskirik gabeko gutiziak, cima, pasqualina

opila, haragi eta barazki frijituak, barazki-opilak, gaztaina irinezko trofiette apartak eta trenette al pesto gozoak kasu. Jakina da genovar jatorriko pesto saltsa ezin dela Prako albahaka erabili gabe prestatu. Inguruotan, gosaltzeko, focaccia xerra labean erre berria jan ohi dute. Biguna baina kurruskaria izan behar da, oliotan bustia eta gatz nahikoarekin. Ogi-azala behealdean izan behar da jaterakoan, mihiak, lehendabizi, gatzaren sendotasuna suma dezan, olioaren lurrin bizia gero, eta, azkenik, mamiaren biguntasuna. Gozozaleei Genovako pandolce bikaina gozamen hutsa irudituko zaie; bigun eta trinkoa da, mahaspasa, pinazi eta fruta azukreztatuz betea. Taberna eta enotekei esker, bisitariak Genovan hain berezkoa den janaurrekoa egiteko ohiturarekin bat egin ahalko du. 39


Italiara joan eta modan dagoena ezagutzearren dendetara ez sartzea Bilbora joatea eta Guggenheim museoa ez ikustea bezalakoa da. Beraz, dendarik onenak XX Settembre kalean daude. Genovako hirigune komertziala alderik alde zeharkatzen duen kale handi eta zabala da, Ferrari plazako urmaele-

tik Vittoria plazara, alegia. Bi norabidekoa da eta arkupeak ditu alde bietan. Arkupe horietan daude diseinuzko arropak saltzen dituzten dendarik eta saltoki handirik puntakoenak. Bertan dira, halaber, neoi-argiak dituzten kafeak, nor baino nor modakoago elkarri begira egoteko ezin aproposagoak.


GesĂşko elizaren fatxada eta Katedralaren Plazako lehoietako bat ageri dira gorenean dauden bi irudietan. Lerron gainean, Garibaldi kaleko jauregi ugarietako baten sarrera ikus daiteke. Azkenik, ezkerrean, Boccadasse, hiriaren ekialdean dagoen auzo arrantzalea.

41



estua eta argazkiak

oldo Landalu e

ROSKILDE

Bikingoek utzitako ondarea


Harald I.a Hortz Urdina erregeak sortu zuen Roskilde X. mendean, eta denborarekin Danimarkako erresumako lehen hiriburua izatera heldu zen. Hiriak historian izan duen tokia oso lotuta dago bertako fiord estrategikoek behin eta berriz pairatu behar izan zituzten bikingoen erasoaldiekin. Gaur egun, adreilu gorriko kaleetatik ibiliz gero, bidaiariak bikingoen drakkar ontzi beldurgarrietan iritsi ziren kondaira haien oihartzuna entzun dezake oraindik. 44

idaiariak begiak itxi eta ipar haize zorrotza aurpegian nabaritu orduko, irudimenak behinola bikingoak bizi izan ziren paisaia izoztu eta lanbroz bildutako horietara darama, eta brankarekin lainozko horma lodia hautsi nahian irudikatzen du bere burua. Drakkar ikusgarriaren branka apaintzen duen herensuge harro eta beldurgarriak gainaldean daraman arriskuaren hurbiltasunaz ohartarazten ditu bertakoak. Egun berria urratu orduko, gerrarako aizkorek dirdaitu eta adarraren soinua fiorden horma zartatuetan burrunba egiten dute. Hemen da berriz ere erasoaldia. Kondairak dioenez, Danimarka erresuma banatu eta zorigaiztokoa izan zen garai batean. Ahapaldi horiek ere jakinarazten digute bikingoek Ipar Itsasoa


1560an irekia, Roskilde Roster monasterioa Danimarka osoan familia dirudunetako ama ezkongabeei ostatu eman zien lehen egoitza izan zen. Ezkerraldean, bertako irudi bat, lorategi ederrez inguratuta. Orrialde honetan, portuko irudi bat.

zeharkatzen zutela, haiei buru egitea ausartzen zen orori aurre eginez; herrixka askok pairatu zuten haien sumina. Alabaina, egun batean, oparo apainduriko ontzi bat iritsi zen Danimarkako kostaldera. Gerlariek berehala inguratu zuten drakkar misteriotsu hori, eta ausartenek ontzia abordatzea erabaki zutenean beren etsaiei aurre egiteko asmoz, ume txiki bat baino ez zuten topatu, hainbat ezkuturen erdian lotan zegoena. Berehala eraman zuten Zaharren Kontseiluaren aurrera, eta hauxe izan zen bertako kideen irizpena: txikia, haien artean hazi ez ezik, beren babeslea izango zen gerora. Denborak arrazoia eman zion kontseilu agurgarriari, eta haur hura, Skiold (ezkutua), Danimarkako errege izango zen. Bidaiariak

begiak ireki eta Danimarkako kostaldean zehar dauden ur gaineko harresi itzelak ikusten dituenean, itsasotik etorri zen erregearen kondaira ekartzen du gogora. Sentsazio hori areagotu egiten da Sjaelland uhartera iritsi −Kopenhage ere uharte horretan dago− eta Roskilderantz jotzen dugunean. Ipar Itsasoarekin lotzen duen fiord handi baten hegoaldeko muturrean dago X. mendean eraiki zuten Roskilde. Iraganean, bikingoen kokaleku garrantzitsuenetako bat izan zen, bere kokapen pribilegiatuari esker. 980. urtean, Harald I.a Hortz Urdina erregeak hiri horretan Sjaellandeko lehenengo eliza eraiki behar zela erabaki zuen. Horren ondorioz, Roskilde erlijioaren epizentro garrantzitsuena izan zen Erdi Aroan,

baita Europako iparraldeko komunitate handienetako bat ere. Hiriaren gainbehera 1400ean hasi zen, Erik de Pomeraniak Kopenhage hiriburu izendatu zuenean. Katedral gotikoa dugu iragan loriatsu horren lekuko, Unescok gizadiaren ondare izendatu zuena.

Historia duten harriak Roskilde Domkirke izan zen adreiluz eraiki zen lehenengo katedrala. Logikoa da, bestalde, kontuan hartzen badugu Danimarkan ez dagoela harria erauzteko moduko mendirik. Katedrala gotikoa da, eta Erdi Aroan eraiki zuten, XII. eta XIII. mendeen artean. Fatxadan hainbat arkitektura estilo ikus daitezke elkartuta. Kanpoaldeari begi kolpe bat emanez gero, berehala ohar45


tuko gara adreilu gorri distiratsuaz. Elizako lanak 1170ean hasi ziren, Absalon apezpikua zela, baina haren ondorengoak, Peder Sunesøn-ek, amaitu zuen eraikina, garai hartan Frantzian sortzen ari zen estilo gotikoan. Europako iparraldean estilo horretan eraiki zen lehenengo katedrala izan zen. Eraikinaren barruan, bestalde, bisitariak historia ikas dezake bertako harriei esker; izan ere, bertan daude Danimarkako monarka gehienen hilobiak. Guztira, hogei errege eta hamazazpi erregina daude lau kaperetan banatuta, hala katedralaren bihotzean nola kanpoaldeko hilobietan. Zirraragarriena Kristian IV.a erregearena da; monarkak berak gainbegiratu zuen hil baino lehen bere hilobiaren eraikuntza. Apaindura gutxikoa zen jatorrian, XIX. mendeko estilo erromantikoaren aginduen arabera eraikitakoa; bestalde, brontzezko estatuak eta erregearen bizitzako hainbat momentu islatzen duten freskoak eta pinturak ditu. Horrez gain, erregea borrokan islatzen duen koadro bat du, baita Bertel Thorvaldalsen eskultoreak egindako brontzezko estatua bat ere. Katedralaren barrualde zuri eta argitsua utzi eta kalera irteten garenean −kalea katedralaren dorre bikien itzalpean egon ohi da, eta adreilu gorriak egundoko kontrastea egiten du dorreen punta zorrotz eta esmeralda kolorekoekin−, begiak jaso eta hor dugu Erdi Aroko erloju mekaniko ederra, zeinak orduro erakusten baitizkio bisitariari San Jurgiren eta berak hil zuen herensugearen irudiak. Erdi Aroko kanpaia, Danimarkako zaharrena, gure atzean jotzen ari dela, Hestetorvet azokako plazara goaz. Espazio jendetsu horretan zaldien salerosketarekin zerikusia zuten tratu ugari egiten ziren Erdi Aroan; gaur egun, berriz, 5 metroko hiru murko izugarri daude bertan, 1998an hiriaren milurtekoa ospatzeko kokatuak. Horietako murko batean gertaera horren testigantza aurkituko dugu, Henrik Margrethe poetak bertsoz idatzia. Erdi Aroan, hogei eliza eta monasterio zeuden Roskilden, eta, horrez gain, katedrala. Elizkizunak bertan behera geratu ziren 1536an, Erreforma herrial-


Aipagarriak • Kopenhagetik Roskildera joatea ez da zaila, ezta garestia ere. Kopenhageko geltoki zentraletik hiru bat tren irteten dira orduro Roskildera joateko. Hiria Kopenhageko metropoli arean dago; horrenbestez, udal tarifek arautzen dute autobus txartelaren prezioa. Oso erosoa da Kopenhage Txartela erostea, berarekin museo interesgarrienetan sar baikaitezke; tartean, katedralekoa edo bikingoen ontziena. Bada beste aukera bat, aurrekoa bezain merkea: trenerako klippekort bonu bat erostea. Bonu horrekin Roskildez gain beste zenbait leku bisita daitezke, hala nola Hilleroed edo Helsingor. Kirola egitea edo pedalei eragitea nahiago dutenek bizikletaz joan daitezke Kopenhagetik Roskildera, bi hirien artean 30 kilometro baino ez daude eta. • Bryggergarden jatetxea toki ezin hobea da otordu bat egiteko; gozamena da bertako barazki aukera edota inguruko ohiko arrainak dastatzea, hala nola bakailaoa edo izokin ketua. Arranparrilen argitan, plazer handia da Danimarkako gazta aukera dastatzea ere, eskaintza izugarria baita; Danablu, Esrom edo Havarti gaztak, esate baterako, apartak dira. • Musika maite dutenek ere badute non gozatua, Roskildek Europako musika jaialdi ospetsuenetakoa hartzen baitu. Uztailaren 3tik 6ra bitartean egin ohi da, eta egungo rock eta pop talde handienetakoek parte hartu ohi dute bertan. Lerron gainean ageri den portua da Roskildeko toki esanguratsuenetarikoa. Iraganeko kondairekin estuki lotutako portu ederrean dago Itsasontzi Bikingoen Museoa, ezkerreko irudietan ikus daitekeena. Bertan, iraganeko iparraldeko gerlariek utzitako itsas ondarea aurki daiteke; horrez gain, ontzien berreraikuntza eta lanketa gertutik jarraitzeko aukera ere eskaintzen zaie bisitariei.

47


Roskilde Domkirke katedral gotikoa, lerroon gainean ageri dena, Europako iparraldean estilo horretan eraikitako lehenengoa izan zen. Ondoko bi irudiek katedralaren barnealdea erakusten dute; bertan daude Danimarkako monarka gehienen hilobiak. Azkenik, Itsasontzi Bikingoen Museoaren irudi bat.

de osoan zabaldu zenean. Horren adibide dugu Roskilde Roster monasterioa. Adreiluzkoa da eta lorategiz inguratuta dago. Mogens Godske arkitektoak eraiki zuen 1560ean, eta, 1699an, Danimarka osoan familia dirudunetako ama ezkongabeei ostatu eman zien lehen egoitza izan zen. Hainbat aretok, kaperak eta oturuntza-gelak esaterako, oso barnealde ederrak dituzte. Bidearen alde batean 9. zenbakia dago, garai batean merkatarien biltokia izan zen etxe ederra. Haren aurrean 31. zenbakia dugu, Dom Apotek izeneko adreilu gorriko eraikin bikaina.

Bikingoen museoa Alabaina, portua da, inondik ere, Roskildeko toki erakargarrienetakoa. Kon48

dairekin hain lotuta dagoen leku adierazgarri horretan dago Itsasontzi Bikingoen Museoa, eta, barruan, iparraldeko gerlariek utzi ziguten itsasoari lotutako ondarea aurkituko dugu: bost drakkar ikusgarriren kroskoak, 1962an berreskuratu zituztenak. Izan ere, XI. mendean harriz bete eta inguruotako fiord batean urperatu zituzten etsaien ontziei bidea oztopatzeko. Bisitariak museoan ikasten duenez, ontzien berreraikuntza geldoa eta zaila izan zen; zailtasunak zailtasun eta itsasoaren azpian denbora asko emanagatik, oso egoera onean daude egun. Horrek bikingoak itsasontziak eraikitzeko orduan maisu handiak zirela adierazten digu. Itsasoko bitxion artean “Knarr� izeneko itsas zabaleko merkantzia ontzia

aurkituko dugu, baita 20 arraunlari baino gehiagok mugitzen zuten gerra ontzia, gabarra bat eta espedizio handiak egiteko ezin aproposagoa zen 30 metro luze inguruko ontzia ere. Horrez gain, transbordadore bat eta bikingoei buruzko erakusketa bat ere izango ditugu gozagai. Halaber, bertako ontziolan itsasontzi famatuon erreplikak eraikitzen dituzte eskulangintzazko teknikak eta materialak erabilita. Uda aproposa da bidaiariak irudimena hegan jartzeko, sasoi horretan posible baita erreplika horietako batean nabigatzea Roskilde fiordean barna. Branka zeruertz urdinerantz jarrita, posible da oraindik gurea bezalako ontzi baten gainean iritsi zen erregearen gaineko kondaira haren oihartzuna entzutea.


43 Irudia: Koldo LANDALUZE

MUNDUARI BEGIRA PARISko Harry’s Bar mitikoa, ehun urte koktel artean. CHRISTIANIA Kopenhageko auzo hippyaren 40. urteurrena. Marcahumachuco, PERUko altxor ezezaguna. BERLINdarrak, turistekin nazkatuta.

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

BIDAIA TEMATIKOA Oinez ibiltzeko lekurik ederrenak HORIZONTETIK HARATAGO Colin Thubron MUNDUKO SUTEGIAK Irlandako gastronomia GOGOAN HARTU Hundertwasserhaus

HITZORDUAK QUEBEC: Neguko Inauteria. PIRENA : Pirinioak zeharkatuz.T ROMSO : Aurora Borealen Musika jaialdia. VIENA: Dantza sasoiaren irekiera. Daliren eskulturak Megeven, Essekaneko Musika Jaialdia, Zwolleko izotzezko eskulturen jaialdia, Up Helly AA...


Laburrak

GIDA TURISTIKO PERTSONALIZATUAK Vitomtech-IK4 enpresak kontsumitzaileen gustuak kontuan hartuz gida turistikoak sortzeko gai den doako softwarea sortu du. Teknologia aurreratua erabiliz, bidaiari bakoitzaren esperientzia turistikoa jaso eta aztertzen du softwareak. Ostean, toki eta helmuga berriak proposatzen dizkio bidaiari bakoitzari berak sortutako profilaren arabera. Erabiltzailea toki irekietan denean aparailuak GPS bidez jasotzen ditu bere mugimenduak, eta, jarraian, beste norabide posible batzuk eskaintzen dizkio bere gustuak kontuan izanik. Ez hori bakarrik, leku itxietan ere antzematen ditu softwareak erabiltzailearen mugimenduak.

BILBO-MADRIL, 19 EUROTIK HASITA EasyJet aire konpainiak lau hegaldi gehiago jarriko ditu otsailaren 19tik aurrera, egunero, Bilbo eta Madril artean. Orain arte Iberia eta Spanair ziren ibilbidea eskaintzen zuten konpainia bakarrak, baina Easyjet indartsu sartu da lehiara, beste bi konpainiekin alderatuta prezio merkeagoak eskainiko baititu. Hegaldirik merkeena 19 eurokoa izango da, tasak barne. Apustu berri honekin lehen urtean 185.000 bezero eskuratzea espero du konpainia ingelesak.

ALLAN POEREN ETXEA, MUSEO BILAKATUTA Edgar Allan Poe idazleak bere azken urteak pasa zituen New Yorkeko etxea museo gisa ireki dute urtebete inguruko eraberritze lanen ostean. Philadelphian hainbat urtez bizi ondoren, Bronx auzoko egurrezko etxe batera joan ziren Poe eta bere emaztea, eta idazlea bertan bizi izan zen 1849ra arte. Orain etxea museo bilakatu dute, nahiz eta luxurik apenas dagoen. Bi pisu eta sabai baxudun etxea garaiko altzariekin apainduta dago eta idazlearenak izandako makina bat elementu mantentzen ditu, tartean mahaiak, aulkiak edota bere emazteak azken hatsa eman zuen ohea.

TXINAKO HARRESIA, ERABERRITZE LANETAN Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturra konpontzeko lanak hasi dituzte. Hain justu, Jiayuguan hirian burutuko dira eraberritze lanok, bertako Jiayuko igarobidea baita kaltetuen dagoen zatia. 1372. urtean eraikitako harresiaren igarobide hori puntu garrantzitsua izan zen garai bateko Zetaren Bidean. 1984an ere eraberritze lanak pairatu zituen, eta, 1987an, gainontzeko harresi guztiarekin batera, gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok.

LONDRES, EROSKETAK EGITEKO HIRI ONENA Erosketak egiteko aukerari garrantzia ematen dieten bidaiarientzat Londres da Europako hiririk onena. Hori da behintzat Globe Shopper City Index etxeak egin duen inkestaren 50

emaitzetatik ondoriozta daitekeena. Hainbat ezaugarriri erreparatu diete galdeketan, hala nola, denda kopurua, kokapena, prezioak, beherapenen eskaintza, zerbitzuen kalitatea, ordutegiak... Londresen atzetik Bartzelona, Madril, Paris, Erroma, Berlin eta Lisboa azaltzen dira hurrenez hurren zerrendan, Europa ekialdeko hiri handiei aurre hartuta.

ARROPARIK GABE, ASKOZ HOBE Gauza jakina da: maletarik ez badaramazu, ez duzu galduko eta ez duzu fakturatu beharrik izango. Arroparik gabe bidaiatzearen abantailak Zerobaggage enpresa kanadarrak ikusi ditu beste inork baino lehenago. Hala, arroparik gabe bidaiatu nahi duten bidaiarentzat arropak alokatzen hasi da. Bidaia baino lehen enpresaren webgunean aukeratzen ditu bidaiariak nahi dituen arropak eta enpresak eskura jartzen dizkio aireportuan bertan.

GREZIA, LEKU TURISTIKOAK EGOKITZEN Herrialdeak bizi duen egoera larria bada ere, Greziako Kultura Ministerioak adierazi du herrialdeko gune turistiko nagusiak egokitu egingo dituztela, batez ere antzinako eraikinak eta museoak. Hala, herrialde osoko 177 gunetan baliabide berritzaileenak izango dituzte aurrerantzean: kutxazain automatiko gehiago, elbarritasunen bat dutenentzako gune egokituak eta wifi guneak, besteak beste. Herrialdea krisi ekonomiko latza pairatzen ari den uneotan, turismoa indartzea dute xede, Greziako diru iturri nagusia baita.

GANDHIREN OROIMENEZKO HOTEL-MUSEOA Mahatma Gandhi Johannesburgon bizi izan zeneko etxea museo eta hotel bilakatu nahi du iaz etxearen jabe egin zen enpresa frantziarrak. Pine kaleko 15. zenbakian kokatua, “Satyagraha� deituriko etxean bizi izan zen Gandhi 1908 eta 1910 urteen artean, Hego Afrikan abokatu lanetan aritu zen garaietan. Etxeak arkitektura europar eta afrikarra uztartzen ditu eta Gandhi bertan bizi izan zeneko xarma mantentzen du oraindik ere. Jabeek adierazi dutenez, giza eskubideen alde hainbeste lan egindako gizonari eskainitako museo bilakatuko dute aurki, eta hotel zerbitzua ere emango dute.

ARTEAGA, MUNDUKO HOTEL ONENEN ARTEAN Urdaibaik ametsetako beste leku bat izango du datorren urtetik aurrera. Izan ere, hotel eta jatetxe onenak biltzen dituen Relais & Chateaux elkarte entzutetsuko parte bilakatuko da Arteagako Gaztelua. Hala, elkartean sartzen den Euskal Herriko lehen hotela bilakatuko da. Orain arte, Berasategi, Arzak eta Subijanaren jatetxeak soilik ziren elkarteko kide, hirurak ere Gipuzkoan kokatuak.


bidaia tematikoa OINEZ IBILTZEKO LEKURIK EDERRENAK Aukeraketa honen bidez, parkeetan, mendietan, herrietan, laku inguruetan eta beste hainbat txokotan egingo dugu topo. Eta hori guztia gure bi hankak astinduz, hori baita leku hauek ezagutzeko modurik onena: oinez ibilaldiak egitea.

South Luangwa Zambiako South Luangwa Parke Nazionala Afrikako bizitza basatia ezagutzeko leku ezin hobea da. Herrialde afrikarrean orotara dauden hemeretzi parkeetatik hau da paseatzeko egokiena. Bertan, 60 espezietik gora ikusi ahal izango ditugu, horietako asko gure ondo-ondoan oinez, hala nola elefanteak, jirafak, antilopeak, lehoiak, hipopotamoak eta 400 hegazti espezie baino gehiago.

Blue Mountains Blue Mountains Parke Nazionala Australian dago eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 2000. urtean. Indarrak hartu beharko ditugu parkeko haran ugarietakoren batean ibili eta eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatzeko. Parkean dauden eukalipto zuhaitzek beraien olioa askatzen dutenean sortzen den laino urdintsuak ematen dio parkeari “Mendi Urdinak” izena. Nabarmentzekoa da The Th-

ree Sisters (“Hiru Ahizpak”) harri formazio ederra, baita munduko inklinazio gradurik handiena duen Scenic tranbia ere – 52 graduko inklinazioa du–.

diek eta flora eta fauna aniztasun itzelak bidaia ahaztezina biziaraziko dizute.

Arroila Handia

Argentinako Patagonia hain da eskualde zabala, ezen ezinbestekoa dela aukeraketa bat egitea. Onena mendi eta laku inguruetan geratzea da, Suaren Lurraldea eta Glaziarren Parke Nazionala bisitatuz. Lanin, Nahuel edo Huapi bezalako beste parke nazional batzuk ere gizateriaren ondare izendatu zituzten 1983an. Zazpi Lakuen Ibilbidea edo Usuhaia dira galdu ezin daitezkeen beste bi txoko.

Colorado ibaiak lurrean indusitako zintzurra Arizona iparraldean kokatzen da, Ameriketako Estatu Batuetan. Lurraren bi milioi urteko historia agerian geratzen da ingurune paregabe honetan. Munduko fenomeno natural ederrenetakoa kontsideratzen den honek 446 kilometroko luzera dauka eta zatirik handiena Coloradoren Arroila Handiko Parke Nazionalean dago. Bertan hainbat ibilbide egiteko aukera dago, oinez, asto gainean edo ibaia txalupaz jaitsiz, bakoitzak nahi duen eran.

Manuel Antonio

Fiorland

Costa Ricako parke honek ur eta lur konbinazio ederra eskaintzen du. Izan ere, 683 hektarea lur eta 55.000 hektarea ur ditu. Hala, oinez aritzeaz gain, txalupan edo barkuan bidaiatxo bat egitea zirraragarria izan liteke. Aukera zabala eskaintzen zaio bisitariari: parkeko bideak zeharkatzen dituzten oinezko ibilbideak, kayakean kostaldetik egin beharreko txangoak, zaldi gainean egiteko paseotxoak, arrantzarako leku apartak... Basoek, harea zuri finezko hondartzek, mangla-

Fiorland da Zeelanda Berrian dauden hamalau parke nazionalen artetik handiena, orotara 12.500 kilometro koadrorekin. Milford, Hollyford eta Routeburneko bideak igarotzen dituzten txangozaleentzat paradisua da ingurune hau, baita eskalatzaile eta alpinistentzat ere. Dena den, parkeak gustu guztiak asetzeko eskaintza du: fiordoak, mendiak, haranak, lakuak, bizitza basati ugaria... Bertaratuz gero, ezinbestekoa da Milford Sound fiordo entzutetsua ikustea eta Milford Track ibilbidea egitea.

Patagonia

Fiordland parke nazionalean kokatua, Zeelanda Berriko fiordorik ezagunena da irudi honetan ageri den Milford Sound.

51


hitzorduak

QUEBEC

Neguko Inauteria

egu krudela eta tenperatura hotzak ez dira aitzakia izaten Quebecen era guztietako mozorroak jantzi eta kalera ateratzeko. Urtarrilaren 27tik otsailaren 12ra bitartean ospatuko den Neguko Inauteriak tradizio luzea du Quebec hirian. Dirudienez, XIX. mendetik mantendu den ohitura da. Inauteri berezi hau hirigune erdian altxatzen duten izotzezko panpina erraldoi bat egiteko lanekin abiatzen da. Panpina koloretako argiekin apaindu ostean, Inauterietako Erregina aukeratzen dute. Une horretatik aurrera festa nagusitzen da Quebeceko kaleetan, bereziki Sainte Therese parkean eta inguruetan. Parkea izotzezko eskulturen aire libreko museo bilakatzen da egunotan. Inguruko kaleetan era guztietako mozorroak eta karrozak dira nagusi, nor baino nor dotoreago, desfileetan atzera eta aurrera.

PIRENA Pirinioak zeharkatuz spainiar Estatuan elur gainean egiten den kirol jarduera nagusienetakoa da Pirena, Mushingeko Munduko Koparako puntuagarria den lasterketa. Aurten, urtarrilaren 21etik otsailaren 4ra bitartean neurtuko dituzte indarrak lera eta zakurrekin lasterka arituko diren parte-hartzaileek. Orotara, 50 talde aur-

keztu dira aurten, lasterketaren 22. ediziorako. Urtero moduan, helburua Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzea izango da. La Patacuatik abiatu eta Kataluniako La Molina eski estaziora iritsi arte, Aragoi, Lleida, Andorra eta Gironako lurrak zeharkatuko dituzte hamabost egun iraungo dituen lasterketa eder

bezain gogorrean. Proba klasikoa bilakatu da dagoneneko Pirena; berritasunak berritasun, bere betiko esentzia eta baloreak mantentzen jakin du eta oraindik ere kiroltasuna, gizakiaren eta txakurren arteko harremana, natura eta ingurunearekiko errespetua aldarrikatzen dituen ekimena da.


NORVEGIA Aurora Borealen Musika jaialdia Berez ikuskizun ederra eskaintzen badute aurora borealek, paisaia are txundigarriagoa izan liteke musika ederraz lagundurik. Urtarrilaren 7tik otsailaren 4ra artean izango da aurten jaialdia. 1988az geroztik ezinbesteko zita da urtero. Atzera begira, izen handiko musikari asko bildu izan ditu, besteak beste, Jan Garbarek, Mari Boine edo Dee Bridgewater. Horiez gain, Eskandinavia osoko orkestra sinfoniko onenek ere parte hartzen dute urtetik urtera. Musika jaialdia erakargarria bada

egua izaten da, bidaiari askoren aburuz, Eskandinavia bisitatzeko sasoirik aproposena, eta Norvegia ez da salbuespena. Ez bakarrik eskiatzeko edo bere edertasun natural paregabeaz gozatzeko; hori baino gehiago ere eskaintzen dute paisaiok. Izan ere, hainbat kultur proposamen izaten dira neguan Norvegian. Horietako bat Tromso hirian ospatzen den Aurora Borealen Musika Jaialdia da.

ere, ez da ez Tromsok eskaintzen duen erakargarri bakarra. Izan ere, eskualdeko hiri handiena izateaz batera, hiri animatua ere bada eta gau giro bizia du, Norvegiako gainontzeko hiri askoren kasuan ohikoa ez dena. Kultur eskaintza ere oparoa izaten da urte osoan, hainbat ekitaldi izaten baitira. Tromsora gerturatzen denak, adibidez, Museo Polarra bisita lezake. Momentu honetan Admusenen omenezko erakusketa dago ikusgai, Hego Polora iritsi zela ehun urte igaro direla oroitzeko. www.nordlyfestivalen.no

VIENA Dantza sasoiaren irekiera

iStockphoto

alsaren hiria izaki, dantzarekin harreman estua du Vienak. Urte osoan zehar, dantzarekin zerikusia duten 300 festa eta ikuskizun baino gehiago ospatzen dira hirian. Dena den, dantza denboraldiak urtarrila eta martxoa artean bizi du bere loraldia, orduan izaten baitira ospakizun gehienak. Gabon zahar gauak markatzen du sasoi honen hasiera, Jauregi Inperialeko “Kaiserball” dantzaldiak, hain zuzen. Leku berean beste hainbat emanaldi ere izango dira 2012an, hala nola,“Jägerball” (urtarrilaren 30ean), “Ärzteball” (urtarrilaren 28an) edo “Juristenball” (otsailaren 18an) ekitaldiak. Hiriko beste antzoki batzuetan ere izango dira emanaldiak: Opera Nazionalean “Opernball” entzutetsua egingo dute, eta, Konzerthaus ikusgarrian, “Bonbon Ball” arrakastatsua eta estreinakoz egingo den “Kostümball” mozorro dantzaldia.

53


hitzorduak ESSEKANE (MALI) Desertuko Musika Jaialdia Urtarrilaren 12tik 14ra Essekaneko oasi eta dunen artean, Mali iparraldean, ospatzen den jaialdi hau tuareg kulturaren eta afrikar musikaren jaialdi ezagunenetakoa da. Arraza eta jatorri desberdinetako artista afrikar ugari batzen dira bertan, eta, aniztasun horren erdian, festarako, dantzarako edota artista ezberdinen lanak ikusteko aukerarik ez da falta izaten. Antzinatik gaurdaino iraun duen jaialdia da; dirudienez, Saharako desertuko nomadek egiten zituzten bileretan du jatorria. Urteen poderioz, bilera horiek musika, dantza, poesia, kantu eta artez jositako hiru eguneko jai bilakatu dira.

MEGEVE (ESTATU FRANTZESA)

ZWOLLE (HERBEHEREAK)

Salvador Daliren eskulturak Apirilaren 5erarte Frantziar Alpeetan kokatzen den Megeve eski estazioak ezohiko itxura hartu du. Izan ere, Salvador Daliren eskulturak jarri dituzte inguruok apaintzeko, eski estazioa aire libreko museo bihurtuz. Guztira bederatzi eskultura jarri dituzte; horien artean “Alizia Lurralde Miresgarrian” brontzezko eskultura. Lau metroko altuera eta tona erdiko pisua ditu Shangaitik ekarritako lanak. Baina guztien artean arreta deitzen duena “Elefante berezia” obra da, izan ere, zazpi metroko altuera hartzen du. Inguruok duten Erdi Aroko kutsuak eta eskulturon modernitateak ez du inor epel uzten.

Izotzezko Eskulturen Jaialdia Urtarrilaren 29rarte Mundu osotik iritsitako 40 eskultore jo eta ke aritu dira lanean Zwolle herrian. Asteetako lanaren ondotik, 250 izotz tona landu eta itxura eta forma guztietako eskulturak ondu dituzte. Urtero antolatzen den jaialdiaren gaia “Itsasoko istorioak” izan da aurten; hala, itsasoarekin lotutako objektu, pertsonaia eta egoerak dira nagusi objektuen artean: itsasgizon ezagunak, itsasoko espezieak... Zwollen bertan, gainera, izotz eta elurrez eginiko Herbeheretako lehen hotela eraiki dute oraintsu. Momentuz ez da oso handia –hiru logela eta sei ohe baino ez ditu–, baina etorkizunean handitzea aurreikusten dute.

SHETLAND UHARTEAK (ESKOZIA) Up Helly AA jaialdia (Bikingoen jaia) Urtarrilaren 31n Shetland uharteetako biztanleek beraien bikingo jatorri eta izaerarekin harro daudela erakusteko parekorik gabeko jaialdi ikusgarria antolatzen dute urtero. Up Helly AA izenaren atzean Europako su jaialdirik handiena gordetzen da. Lerwick herri txikia izaten da ikuskizunen lekuko. Bertako portuan, bikingoen kondairekin loturiko bizipenak antzezten dituzte hiritarrek, azken 1.000 urteotan egin izan ohi duten bezala. Bikingoek erabiltzen zituzten gisako ontzi bat portura iristean abiatzen da guztia: bikingoz jantzitako herritarrek itsasontziaren abordaia antzezten dute, azkenik, ontziari su eman eta guztia festa eta jai giroan bukatzeko “Norsemans Home” eskoziar abesti tradizionala abesten duten bitartean. http://www.uphellyaa.org/up-helly-aa-2012 54


erakusketak Iraganeko Mazedonia eta Txina inperiala, Louvren Parisko Louvre museoak iraganera bidaiatzeko proposamen bikoitza eskaintzen du egunotan. Alde batetik, Alexandro Handiaren garaiko Mazedoniara egingo du jauzi bisitariak era guztietako 500 objekturen bidez. Ikusgai dauden objektuak orain dela gutxi aurkitu dituzte eta Kristo aurreko XV. mendetik hasi eta Erroma inperialaren garaietarainoko historia marrazten dute. Urtarrilaren 16a bitartean ikusi ahal izango dira. Bestalde, egun batzuk lehenago bukatuko da Txinari buruzko erakusketa, Louvren bertan. Kasu honetan, Yuan dinastiatik hasita 800 urteko ibilbidea egiten da, orotariko 130 objekturen bidez. Gerra Zibileko argazki argitaragabeak, Bartzelonan Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymourrek Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkien ehunka negatibo gordetzen zituen “Maleta Mexikarrak”. Argazkiok galdutzat eman ziren 1939an, harik eta 1995ean Mexikon agertu ziren arte. Aurten New Yorken izan dira ikusgai eta 2012ko urtarrilaren 12ra arte Bartzelonako Museo Nazionalean egongo dira. «XX. mendean deskubritutako negatibo garrantzitsuenak» direla esatean bat etorri dira Gerra Zibila aztertu duten historialariak, besteak beste orain arte inon ikusi gabeko irudiak gordetzen dituztelako, baita horietan zenbait pertsonaia ezagun ageri direlako ere, Dolores Ibarruri edo Ernest Hemingway kasu. Sobietar Batasuneko abangoardiako artea, Londresen Londreseko Royal Academy entzutetsuak Errusiar Iraultzaren garaian eta erregimen berriaren ezarpenenean landutako artearen bilduma dakar. “Iraultza eraikiz: Artea eta arkitektura Errusian 1915-1935” erakusketak herrialdearen historian erabakigarri izandako urteotan arkitekto eta artista errusiarrek egindako lanak dakartza. Izan ere, 1915az geroztik, arkitekto errusiarrek lengoaia artistiko berri baten jabe egin ziren, estilo berritzailedun egiturak landuz estatu sobietar sozialista jaioberriak eragindako baikortasun aldiaren isla. Kazimir Malevich, Vladimir Tatlin, Liubov Popova, El Lizzitsky eta beste hainbat artistaren lanak bildu ditu Royal Academy prestigiotsuak eta 2012ko urtarrilaren 22ra arte izango dira ikusgai.

Leonardo Da Vinci eta Michelangelo, aurrez aurre Leonardo Da Vinci eta Michelangelo Buonarotti artistek, Errenazimentuko bi figura handienak izateaz gain, bestelakorik ere partekatu zuten, landu zituzten diziplina ugariak kasu. Beraien lanen errepaso zehatza eskaintzen du Erroman inauguratu berri duten “Leonardo eta Michelangelo: Maisulan grafikoak eta ikerketa erromatarrak” erakusketak. Erromako Musei Capitolini entzutetsuetan izango da erakusketa 2012ko otsailaren 19ra arte. Diane Arbusen argazki iraultzaileak, Parisen Diane Arbus argazkilariari buruz (New York, 1923-1971) frantziar Estatuan antolatzen den lehen erakusketa da egunotan Jeu de Paumen ikusgai dagoena. Bertan, argazkilari iraultzaile honen 200

argazki bildu dituzte, horietako asko aurrez inoiz frantziar Estatuan ikusi gabeak. Bikoteak, biluzik azaltzen diren pertsonak, transexualak... orotarikoak dira argazkiotako protagonistak, baina baita New York hiria bera ere. Bere garaian zeresan ugari eman zuten argazki hauek ikusteko aukera 2012ko otsailaren 5era arte luzatuko da. Bainugelen historian barrena, Vienan Komun eta bainugelek beraien historia propioa dute eta hori kontatzera dator Vienako Altzarien Museoa. “Testigu intimoak” erakusketak higiene pertsonalaren historia dakar argitara, mendeetan zehar erabilitako tresna eta guzti, horietako asko nobleziarenak izandakoak. 200 pieza inguruk osatzen dute erakusketa eta 2012ko urtarrilaren 22an itxiko ditu ateak.

55


Horizontetik haratago

tatubatuarren erasoei. Izan ere, tamalez, historia etengabe errepikatzen da: merkataritza eta gerra dira egun oraindik ere Mendebaldea eta Ekialdea harremanetan jartzen dituztenak.

COLIN THUBRON Idazteko bidaiatu

C

olin Thubron (Londres, 1939) idazlearen liburu guztien artetik bere bidaien unibertsoa hobekien islatzen duen lana 2006an argia ikusi zuen “Shadow of the Silk Road” (Zetaren Bideko itzalak) izan liteke. Bertan, ia urtebetez Erdialdeko Txinaren eta turkiarren menpeko Kurdistanen artean eginiko 7.000 milietan bizitakoak ditu kontagai, milaka urteko merkataritza ibilbide mitikoaren historiari erreparatuz. Thubronen bidaiekiko obsesioak helmuga jakin bat izan dut beti, bere lehen liburutik azkeneraino: Erdialdeko Asia. Horren erakusle, “Mirror to Damascus” (Damaskori begirada, 1967) bere lehen liburuan, egungo Siriako hiriburua izan zen bere jakinnahiaren helmuga, eta, bere azken lanean, “To a mountain in Tibet” (Tibeteko mendi batera, 2011), Erdialdeko Asiako herrialde menditsura gerturatu gaitu. Asia izan du beti egile londrestarrak bere ikerketa eta txangoen arreta gune eta horren erakusle dira “In Siberia” (Siberian, 1999), “The Lost Heart of Asia” (Asiaren bihotz galdua, 1994), “Among the Russians” (Errusiarren artean, 1983) eta beste hainbat lan.

Ekialdea “Shadow of the Silk Road” lanaren oinarria izan zen bidaia egiteko arrazoi garbi bat izan zuen Thubronek: Mendebaldean ametsak, ikara, ezinegona… sorrarazten dituzten leku fisikoak ber56

Juanma COSTOYA

Liburua zerumuga

tatik bertara ezagutzea. Greziarrak beraien zibilizazioa salbatzeko pertsiarren aurka borrokan aritzen ziren garaietatik, Ekialdeko mundua promesa eta mehatxuz betetako eremu zabala izan da Europarentzat. Pertsiarrak, tribu barbaroak, tatariarrak, islama, komunismoa... guztiak heldu dira Mendebaldera eguzkia bizkarrean sortzen ikusten duten estepa amaigabeak zeharkatu ostean. Thubronek agertoki horietako asko ezagutu ditu, ia beti garraio publikoa erabiliz, baina baita beharrezkoa izan duenean gamelu gainera igota ere. Tataria, Takla Makan desertua, Son Kul lakua, Qumrabat Padshahim txundigarritik gertu kokatutako eta eskeletoen gainetik oinez ibiliz bisitatu beharreko “hareen erregearen” hilobia, Jiayuguanen kokatutako Txinako Harresi Handiaren amaiera... Agertoki horietako asko antzinakoak ziren jada Marco Polok bisitatu zituenean, baina azkenaldian gaurkotasuna berreskuratu dute: Qala-i-Jangi gotorleku afganiarrean, adibidez, Al Kaedako indarrek eta talibanek gogor erantzun zieten tropa es-

Legendazko txoko desberdinetara bidean, Thubronek deskubritzen dituen altxorrik handienak pertsonak dira beti: antigoaleko kontrabandista txinatarrak, berraragiztatutako budak, polizia ustelak, jade bilatzaileak, beren buruak Erromako legioetako oinordekotzat aurkezten dituzten txinatar albinoak... Herat, Bukhara edo Samarkand bezalako izen mitikoek are eta handiagoa bihurtzen dute irakurleak sentitzen duen lilura. Iragana markatu zuten pertsonaiak gaur egun ere oraindik ezinbesteko erreferentzia direla jakinik, egileak ez du Omar Jayman, Ruhola Jomeini edo Tamerlanen hilobiak bisitatzeko aukera galdu, ezta Urumquiko momia ospetsuak ezagutzekoa ere. Bere bidaien berri ematen duten liburu bikainek bi sari prestigiotsu eskuratzeko aukera eman diote Colin Thubroni. Alde batetik, Hawthornden saria, eta, bestetik, bidaietan espezializatutako Thomas Cook saria. Eton ikastetxe elitistan hezia eta John Dryden poeta ezagunaren ondorengoa, bere bidaien bidez Thubronek egile britainiar askok erakutsitako «ikuspegi koloniala» gainditu nahi izan du, Steven Runciman edo Robert Byronek kasu. Thubronen ustez, idazketa eta irakurketa bidaiaren osagarri naturalak dira. Horren erakusle, aurreratu duenez, «jada bidaiatzen jarraitu ezin dudan egunean, irakurketaren bidez jarraituko dut munduan barrena ibiltzen».


Munduko sutegiak

Getty Images

atata ez da ez garrantzirik gabeko osagaia irlandar sukaldaritzan. Tuberkulu honek azaltzen ditu uhartearen historia, demografia eta kultura. 18451851 arteko Gosete Handia ikaragarrizko sarraskia izan zen herrialdearentzat; urte latz horiek irlandarren kontzientzia kolektiboan markatutako suzko lerrotzat definitu izan ohi dituzte historialariek. Tragediaren erruduna Phytophtora infestans onddoa izan zen, patataren uzta guztiz suntsitu baitzuen. Ezkabiak eta mildiuak patata uztari kalte izugarria eginagatik, bestelako arazoak ere zuzen-zuzenean izan zuten eragina gosetean; urte batzuk lehenago egindako legedi aldaketa bat medio, errealitatean gauzatzerik ez zen minifundio eredu bat ezarri zuten Irlandan, eta, ezinbestean, patataren monolaborantza bilakatu zen herritar xumeen biziraupenerako aukera bakarra. Maizterren kaleratzeak indarrean jarri zituen lege britainiar bat onartzeak eta herritarrak gosez hiltzen ziren bitartean elikagaiak metropolira bidaltzen jarraitzeko erabakiak muturreko egoerara eraman zuen

GASTRONOMIA IRLANDARRA Patata ikur egoera. Zifra zehatzik ez badago ere, milioi eta erdi eta bi milioi irlandar inguru hil ziren urteotan. Horrez gain, beste bi milioi inguruk atzerrira egin zuten ihesi, ingeles hiztunak ziren herrialdeetara nagusiki. Baina Gosete Handiak bestelako ondorio batzuk ere izan zituen, besteak beste, 1921ean uhartearen hegoaldean Irlandako Estatu Librea eratzea posible egingo zuen mugimendu nazionalista eta sozialistaren sorrera ekarri zuen. Tamalez, indar okupatzaile britainiarrak uhartearen zati batetik bidali ostean, uhartearen zatiketak herrialdea are eta gehiago odolustuko zuen irlandarren arteko Gerra Zibilaren hasiera ekarri zuen.

Izokina, ogia eta garagardoa Aurrekarioi erreparatuta, ez da harritzekoa gaur egun patata izatea oraindik ere sukaldaritza irlandarreko osagai nagusia. Plater tradizionalen artean aipa daitezke colcanno patata eta baratxuri nahasketa edo kipula xehatuarekin batera zerbitzatzen den champ patata purea. Ekialde eta iparraldeko konderrie-

tan oso tipikoa da legami eta gari irinarekin egindako boxty patata pastela ere. Arrainen artean, izokina eta bakailaoa dira ohikoenak. Kostako herrietan zigala eta ostra dastatzeak ere oso ohikoak izaten dira Irlandako mahaietan ezinbestekoa den beste elementu batekin batera: Guinness pintak. Sukaldaritza irlandarreko beste oinarri nagusi bat ogia da. Waterford konderriko blaa ogi samurra, adibidez, oso preziatua da. Lauki formadun ogia da, irinez gaineztatutakoa, eta, hala, gosaritarako edo hirugihar edo saltxitxekin betetzeko oso aproposa da. Soda ogia ere ohikoa da; kasu honetan, bikarbonato sodikoa erabiltzen da legamiaren ordez. Esnearen gazurra ere badago bere osagaien artean, eta, batzuetan, intxaurrak edo bestelako fruitu lehorrak gehitzen zaizkio. Haragia ez da irlandar sukaldaritzaren puntu gorena. Hala ere, tipula eta perrexilez lagundutako ahuntz edo bildots haragi gisatua, irish stew deiturikoa, plater preziatua da oso. Mentazko kremaz edo gelatinaz lagunduta ere zerbitzatzen dute bildots haragia.

Thinkstock

P

Juanma COSTOYA

57


liburuen txokoa

Hemingway. Homenaje a una vida Mariel Hemingway, Boris Vajdovsky Lumen, 2011 208 orrialde. 29,90 euro

Ernest Hemingwayren bizitza argazkitan Bidaiari nekaezina, idazle iaioa, abenturazale sutsua, San Fermin jaien jarraitzaile fidela... Hori dena eta gehiago izan zen Ernest Hemingway eta liburu hau da horren adierazle. Hil zela 50 urte bete diren honetan, Hemingwayren haurtzarotik hasi eta helduarora bitarteko 300 argazki bildu ditu Boris Vajdovskik haren familiaren laguntzarekin. Zortzi ataletan zehar, idazlearen unibertso intimoena ezagutzeko parada eskaintzen da orrialdeotan, eta horretarako protagonistaren idazle izaeran bai, baina batez ere Hemingwayren alde gizatiarrenean zentratu da egilea haren beldurrak, pasioak eta bidaietako esperientziak kontatuz: Europa eta Afrikara egin zituen bidaia ugariak, bere maitaleei idatzitako eskutitzak... Horrez gain, Hemingway beraren eskuetatik igarot ako hainbat oroigarri ere biltzen dira, pasaporteak edo bidaia desberdinetan erabili zituen gidak kasu.

Huida al TĂ­bet Endika Urtaran Desnivel, 2011 302 orrialde. 16,15 euro

Mendia protagonista nagusi Endika Urtaranek (Gasteiz,1973) abentura generoa ezohiko ingurune batean kokatu du: mendian, Tibeten hain zuzen. Eleberri honetan hiru pertsonen bizitzek bat egingo dute. Alde batetik, Jon, drama familiar bat bizi izan duen sukaldaria; bestetik, Carlota, ezohiko neska kubatar gaztea; eta, azkenik, Sam, mendiko gidari estatubatuarra. Itxuraz, bizitza desberdinak daramatzaten pertsonek uste baino gehiago dute komunean: guztiak abiatu dira zerbaiten bila, bizi duten errealitatetik ihesi. Baina, beraiez gain, arriskua, abentura eta mendia bera izango dira batik bat protagonista.

)

Socotra, la isla de los genios | Jordi Esteva Atlanta, 2011 368 orrialde. 23 euro

Indiako Ozeanoko uharte galduetan “Los ĂĄrabes del marâ€? lanarekin erdietsitako arrakastaren ostean, Jordi Estevak Socotrako uhartera garamatza. Indiako Ozeanoan galduta dagoen lur eremu hau Arabiako kostatik 400 kilometrora dago eta garai bateko flora eta fauna mantentzen ditu gaur egun oraindik ere. Garai batean indiar, greziar eta hegoaldeko arabiarrak hurbildu ohi ziren bertara intsentsua, mirra eta bestelako ondasun preziatuen bila. Estevak Socotrako barnealdeko mendietan barrena darama irakurlea, bidaide dituen Ahmed gaztea eta zenbait gameluzainekin batera, eta bertako kulturari lotutako istorioak ditu kontagai.


Viajes para mitómanos Jose Manuel Alonso Ibarrola Laertes, 2011 258 orrialde. 15 euro

Bidaia emozio gisa Jose Manuel Alonso Ibarrolak (Donostia, 1934) urte mordoa daramatza idazle eta kazetaritza jardunean. Bidaia literatura izan da landu duen genero nagusienetako bat. Zeregin horretan bildu dituen esperientziek osatzen dute lan hau, egileak azken 30 urteotan ezagutu dituen agertoki ugarien artean aukeraketa zorrotza eginez. Bertan ageri diren tokiek ezaugarri bat dute komunean, hain justu ere leku iradokitzaileak direla, ohiko zirkuituetatik at daudenak. Distrakzio gisa baino, bidaiatzea emozio bezala bizi dutenentzat aproposa izango da irakurketa.

Mambo Poa 3 Hainbat egile mikelmunduan.net, 2011 125 orrialde. 10 euro

Mikel Esseryren omenez Lau urte igaro dira Mikel Essery bidaiari donostiarra, beste bederatzi lagunekin batera, Yemenen bonba eraso batean hil zenetik. Bidaiari aseezina zen Essery, eta, haren oroitzapena gal ez zedin, lagunek bidaia kontakizunen lehiaketa bat abian jarri zuten orain hiru urte. Aurreko bi ediziotan gertatu bezala, espainiar Estatuko hainbat txokotatik eta Ameriketatik bidalitako lanak jaso dituzte batik bat, guztira 86. Horietako hemeretzi liburu batean bildu dituzte, batzuk euskaraz, eta gehienak gazteleraz eta ingelesez. Aurtengo irabazlea ‘La llave del paraiso’ ipuinaren egile Lili Vilanueva argentinarra izan da.

Las 100 ciudades más bellas de mundo | Carmen Fernandez Libsa, 2011 224 orrialde. 19,95 euro

Munduko hiririk ederrenak Liburu hau osatzen duten hirien aukeraketa egiteko elementu ugari hartu dira kontuan: hirien garrantzi historikoa, beraien edertasun ukaezina, tradizioaren eta modernitate arkitektonikoaren arteko kontrasteak duen pisua, Unescoren baitan egotea... Dena den asko izan dira kanpoan geratu behar izan direnak, halabeharrez. Kalitate handiko argazki ederrez lagundurik eta kokapena errazten duten mapa eta bestelako elementurekin batera, kontinentez kontinente hiri ederrenak ezagutzeko parada eskaintzen du lan honek.

Armenia en prosa y en verso | Ósip Mandelstam Acantilado, 2011 144 orrialde. 16 euro

Poesiak eta prosak bat egiten dutenean Òsip Mandelstam poloniarra XX. mendeko poeta garrantzitsuenetariko bat izan zen. Errusiar Iraultzaren ondoren errepresio komunistaren biktima izan zen eta 1938an Siberiara deportatu zuten. Baina hori baino lehen bizitza oparoa izan zuen. 1930ean, esaterako, Armenia bisitatu zuen. Esperientzia aberasgarria suertatu zitzaion, izan ere, bidaia horretan eman zion amaiera bere lehorte literarioari. Bertan zela idatzirikoak biltzen ditu lan honek, bai poesian, baita prosan ere. ‘Viaje a Armenia’ izenburupean zortzi testu daude bilduta, tartean egonaldi urrun hartan idatziriko ‘Armenia’ poema sorta. 59



GoGoan hartu

Thinkstock

HUNTERTWASSERHAUS Austria

V

ienako hirugarren barrutian dago Hundertwasserhaus auzoa. 1983 eta 1986 bitartean sortua, Austriako hiriburuko arreta gune nagusienetakoa da gaur egun. Izan ere, ez da ohikoa auzo honetako etxebizitzek duten itxura: kolore biziak dituzten fatxadak izateaz gain, landaretza da nagusi etxaurreotan, leihoetatik ere ateratzen direlarik etxebizitzen barnealdeetan landatutako loreak. Egiturari dagokionez, hemen ez da perfekziorik bilatzen: forma irregularrak dira nagusi, puzzle erraldoi baten antzera. Lekua era horretan diseinatzeko ideia izan zuen arkitektoari zor dio izena auzoak; Viena bertako Friedensreichh Hundertwasser arkitekto entzutetsuari hain zuzen ere. Europako etxebizitzen inguruan barneratuta dugun ohiko ikusmoldea apurtu egiten da auzo honetan, izan

ere, forma geometriko eta estetika bereziak ez datoz bat europar arkitekturaren ohiko eskemekin. Etxeon azalera irregularrak Gaudiren estiloa oroitarazi diezaguke. Orotara 52 etxebizitzek eta inguruko lau lokalek konpartitzen dute auzoaren estetika berezia, baina horietatik gertu kokatutako merkataritza gune bat ere molde bera errespetatuz eginikoa da, baita Hundertwasser Museoa bera ere, egilearen lan nagusiak biltzen dituena. Vienako ondare kulturalaren parte izanik, kuriosoa da etxeok museo gisa ez funtzionatzea; izan ere, etxebizitza arruntak dira. Ziurrenik, bizilagunentzat ez da batere erosoa izango turisten eguneroko joan-etorria jasatea. Hori izan liteke horrelako leku eder batean bizitzeagatik ordaindu beharreko prezioa. 61


Munduari Begira PARISKO HARRI´S BAR Ehun urte koktel artean arisko Harry’s Bar taberna ezagunak ehun urte bete ditu. 1911ko azaroko ostegun batez ireki zuen taberna Tod Sloane estatubatuarrak, Daunou kaleko 5. zenbakian, Opera auzoan. Hasiera hartan The New York Bar izena hartu zuen. Sloanek gerora paristar tenplu sakratua bilakatuko zena irekitzeko arrazoi nagusi bat izan zuen: bere esanetan, garai hartan ez zegoen Parisen koktel on bat hartzeko aukerarik. Berarekin batera negozioa martxan jarri zuena Harry MacElhone izan zen. Azken horrek koktel ontziarekin erakusten zuen trebezia apartak erakarrita, tabernak berehala erakarri zituen bezeroak. Baina tabernaren jabeak zeraman bizimodua aldrebesa zen oso, eta, arazo ekonomikoak tarteko, ez zuen negozioa zerbitzari trebe haren eskuetan utzi beste aukerarik izan. Orduan hartu zuen tabernak gaur egun duen izena: Harry’s Bar. Hasierako garaietan artistak eta kultura arloko jendea gerturatzen zen batik bat tabernara. Horrez gain, kazetarientzat lan eta bilera leku ere izaten zen sarri. Baina batez ere, Parisen bizi ziren estatubatuarren toki kuttuna zen. Hala ere, denborarekin, paristar jende arrunta erakartzeko gaitasuna ere erakutsi du, eta egun leku anitza dela esan daiteke, orotariko jendea batzen duena. Kontuak kontu, Harry’s Bar taberna zerbaitegatik baldin bada ezagun, Bloody Marie koktel entzutetsua sortu zen tokia izateagatik da. Beste koktel batzuk ere berton sortutakoak dira, French 75, Side Car edo The Monkey Gland edariak kasu. Bestelako kuriositateak ere baditu tabernak: Martinia, adibidez, oliba batekin hartu beharrean, zotz batean jarritako tipulatxo batekin hartzen da. Edari txiki zein handiak, leun zein gogorrak, garratz eta gozoak. Orotariko aukera dago Harry’s Bar tabernan, horietako asko sortzailearen errezetak jarraituz eginak.Tabernari fama eman zion gizona, Harry MacElhone, 1958an hil bazen 62

Harry’s Bar tabernako barran, mundu osotik iritsitako bezeroen oroigarriak aurki daitezke botilek erdi ezkutatuta, tartean baita ikurrina bera ere, goiko argazkian ikusten denez. Gorago, tabernaren kanpoaldeko irudia, ilunabarrean.

ere, izan da bai sortzaileari lekukoa hartu dionik. Franz Arthur 23 urteko gaztea izan zen tabernaren kargu egiten lehena. Gaztea izanagatik ere, ondo baino hobeto ezagutzen zituen tabernaren paretek gordetzen zituzten istorio xelebreak: Francis Scott Fitzgerald eta Ernest Hemingway aldrebesen mozkorraldiak, Georges Gershwinek “Amerikar bat Parisen” filmerako musika konposatzen igarotako arratsalde amaiezinak edota Bloddy Mary edaria asmatu zeneko egun hura, besteak beste. Istoriook bezeroei kontatzeko abilezia aparta omen zuen zerbitzari gazteak. Beharbada bisitari askok ez ditu bertan kontatzen diren istorio guztiak sinetsiko, baina ezin daiteke zalantzan jarri taberna honek istorio oparoa gordetzen duela; horren lekuko dira hormetako kartel zaharrak, sepia koloreko garai bateko argazkiak edo horitutako egunkari zatiak. 100 urte pasatu arren, hemen badirudi denbora ez dela igaro, gauzak ez direla apenas aldatu. Beharbada hori izango da bere arrakastaren gakoa.


Christiania Kopenhageko auzo hipppyak 40 urte bete ditu Christiania Kopenhageko auzo bat da. Hala ere, auzoa baino, nazioa dela ere esan daiteke. Izan ere, gune autogestionatua da, Danimarkako politikarekiko

independentea. Aurten 40 urte bete ditu, 1971. urtean okupatu baitzuten ordura arte gune militar gisa erabilitako ingurunea Europako okupazio mugimenduko parte ziren hainbat gaztek. Behin gunea okupatuta, etxeak, lantegiak, tailerrak... eraikitzen hasi ziren, apurka-apurka auzo oso bat eraiki arte. Christiania auzo librea da egun eta bertako biztanleek ezarritako arau eta legeen arabera funtzionatzen du. “Europako azken gotorleku hippya� izenaz ezagutzen dute askok, bertako bizi filosofia oso bestelakoa baita: autogestioa dute oinarri. Oraindik orain, bisitari gehien jasotzen duen Kopenhageko bigarren gunea da.

Berlindarrak, turistez nazkatuta Azken urteotan asko hazi da Berlinera bidaiatzen duen bidaiari kopurua. 2010ean 9 milioi bisita izan zituen hiriak eta urtetik urtera %10 hazten omen da kopurua. Hala ere, badirudi berlindarrak ez daudela erabat kontent turismoaren gorakada konstantearekin. Izan ere, “Kontuz, turistak datoz!� izeneko kanpaina jarri dute martxan hiriko zenbait auzotan, Kreuzberg langile auzoan kasu. Turismoaren aurka baino, zenbait turisten, batik bat gazteen, jarrera desegokiak salatu nahi dituzte. Hiriak turistak behar dituela dakiten arren, ziurrenik ez zaie kexatzeko motiborik faltako.

Marcahuamachuco, Peruko altxor ezezaguna Marcahumachuco Peru iparraldean dagoen 1.600 urteko harrizko konplexu arkitektoniko ikaragarria da. Andeetako harribitxi arkitektoniko nagusienetakoa bada ere, Peruko txoko askorekin gertatzen den antzera, ez da munduan oso ezaguna. Arpilatze izugarria pairatu duen Peruko ondare naturalen drama modu argian uzten du agerian Marcahumachucok. Aurrerantzean zer-nolako etorkizuna izango duen jakiterik ez badago ere, badirudi bere iraganaren berri izateko aukera behintzat izango dugula aurki. Izan ere, Peruko Gobernuak eta Global Heritage Fund erakundeak akordio bat adostu dute. Arriskuan egon litezkeen munduko gune arkeologikoak babesten eta mantentzen lan egiten du aipatu erakundeak. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.