2012 Urtarrila 44.zbk / 1,5â‚Ź
haizetara
ZAZPI
42 THINKSTOCK 34 Patxi URIZ 24 Antxon GORROTXATEGI Azaleko argazkia: LUCAS VALLECILLOS • Aurkibideko argazkiak: 06 Lucas VALLECILLOS 16 Urtzi URRUTIKOETXEA
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
06 42
aurkibidea
16 SABA
Naturzaleen Karibeko paradisu ezkutua da Herbehereetako Erresumako udalerri txikiena
06 TALLIN
Haurren ipuinetako herrien xarma berezia badu ere, hiri ezezaguna da oraindik Estoniako hiriburua
24 ESLOVENIA
Azalera txikia badu ere, eskiatzeko aukera zabala eskaintzen du edozein mendigunetan
34 KHAJURAHO
Erotismoak eta eskulturak bat egiten dute iraganeko kondairei loturiko Indiako santutegiotan
42 SARDINIA
Mediterraneoko bigarren uharte handienean daude Europako hondartza onenetarikoak
16 24
34 04 MUNDUARI BEGIRADA Bhutan, munduko monasterio ezkutuenen gordeleku 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Bidaia tematikoa... 3
Munduari Begirada
Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto
Bhutan Himalaiako tontorren atzean erdi ezkutatuta dago Bhutan. Mundutik bakartuta balego bezala, ingurune igarogaitz hau mundu osoko ekosistema ukigabeenen artean dago eta monasterioak bere paisaiaren funtsezko osagai dira. Irudian ageri den Taktsango monasterioa da Bhutango sinbolo kulturalik ezagunena. XVII. mendean eraikia, monasterioa bere kokapen harrigarriagatik egin da ezaguna: labar batean, harkaitz batetik zintzilik balego bezala kokatuta dago eta bista paregabeak eskaintzen ditu. Zailtasun handiena bertara heltzea da, izan ere, oinez edo astoz bakarrik egin daiteke bertarainoko bidea. Hori bai, lortzen dutenak izpiritualki asebeteta itzultzen omen dira.
5
Europaren sekretua
TALLINN
estua eta argazkiak
u as Valle illos
Ondare arkitektoniko ikusgarria gordetzen du Tallinneko hirigune historikoak. Lerroon azpian San Nikolas eliza eta bere ingurua ageri dira. Eskuinean, Vana Turg kalea.
Europako iparraldeko hiri zoragarri honen hirigune historikoak ondare arkitektoniko harrigarria du, eta barnean biltzen dituen sekretuek eta kondairek are gehiago edertzen dute. Bertan jaio zen Skype, eta hiriak etorkizunaren alde egiten du nabarmen. Horren lekuko ditugu Rottermann inguruan egindako eraberritzea edota Kumu museo modernoa. 8
aur ipuin bat kokatzeko toki ezin hobearen bila bagabiltza, plaza baketsuak irudikatu ohi ditugu, bi isurkiko teilatuak dituzten pastel koloreko etxez inguratuta, galtzada-harrizko kaleak, jauregi liluragarriak eta txokolatezkoak diruditen kanpandorre puntazorrozdun elizak. Gezurra badirudi ere, bada halako toki bat; alegia, ipuin kontalari baten imajinarioko desira estetiko guztiak asetzeko moduko tokia, Tallinn. Estoniako hiriburua, xarmangarria izan arren, ez da batere ezaguna Europan; hala ere, ez da inolaz ere Praga edo Budapest baino gutxiago. Hirigune historikoa harresi batek inguratuta dago, eta zenbait puntutan irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu. Bidaiariak oso ustekabe atseginak topatuko ditu parte zaharreko txoko bakoitzean; Toompeako gaztelura doazen kale bihurri eta aldapatsuek norabide jakinik gabe paseatzera gonbidatzen dute.
Vanalinn Tallinnen historiako une gorena XIV. eta XVI. mendeen artean izan zen, Erdi Aroan, alegia. Hansako ligako kide zen orduan, eta Reval izena zuen. Hango portua ekialdeko Europaren eta Errusiaren arteko bidegurutze batean zegoen, eta horrek aberastasun handia sortu zion. 8.000 biztanle izatera iritsi zen, eta Europako iparraldeko hiri gotor boteretsuena izan zen. Gaur arte iraun duen hiri zaharra, Vanalinn izenekoa, garai hartako da gehienbat. Hiria babesteko dorreak eraikitzeko lanak 1265ean hasi ziren arren, XIV. mendera arte ez zuten amaitu behin betiko trazatuaren 10
Kontrastez jositako hiria da Tallinn. Ezkerreko irudietan ikusten den zonalde historikoak St Catherine igarobidea eta hainbat jatetxe klasiko biltzen ditu, besteak beste. Troompea eta Rotermanni auzoak, aldiz, eskuinean goitik behera, hiriaren aurpegi moderno eta irekiaren erakusle dira.
diseinua. Edozein atetik sartuta, bi eremutan banatutako hiri zaharkitu baten iragana dastatuko dugu. Alde batetik, Toompea edo goiko hirian nobleak bizi ziren; beheko hirian, berriz, gainerako biztanle guztiak. Erdi Aroko kaleen ibilbide harrigarria balio artistiko eta kultural handiko eraikinez josita dago, denetatik ikus daiteke bertan: galeria berritzaileak biltegi zaharretan, loradenda iradokitzaileak, hotel txikiak, txokolategi bikainak, jatetxe beroak, kafetegi atsegingarriak‌ Vanalinnek dozena erdi museo historiko baino gehiago ditu, eta horrek testuinguruan kokatzen laguntzen du bidaiaria. Eguraldi ona zein
txarra egin, tallinndarrak oso irekiak dira eta kalera atera ohi dira aisialdian; horren ondorioz, bizitza soziala oso animatua da, eta oso giro atsegina egoten da hirian. Leku zoragarri asko daude Erdi Aroko hiribildu honetan. Udaletxeko plaza da jendetsuena; toki ezin hobea Tallinn ezagutzeko. Turismo gidaliburuen arabera, Europako botika zaharrena han dago, eta, diotenez, han asmatu zuten mazapana. Zalantzak zalantza, establezimendua 1422koa da, eta altzariak ikusgarriak dira. Plazatik alde egin aurretik, interesgarria da udaletxeko kanpandorre monumentalera igotzea; ikus-
Hirigunetik kanpo, Kadriog auzoa da bisitari gehien jasotzen dituenetako bat. Bertan aurkitzen da izen bereko jauregia, goian, eskuinean, ageri dena. Bere ondoan Kumu museo modernoa ikus daiteke. Beherago, ezker-eskuin, Draakoli galeria eta Erdi Aroko auzoko kanpandorre ugarietako bat.
pegia zoragarria da, eta pertsonak inurrien antzera ikusten dira bertatik. Vanalinngo behealdean eliza asko bisita daitezke; Espiritu Santuarena, San Nikolasena eta San Olavena dira interesgarrienak. Azken horixe da Erdi Aroko eraikin garaienetako bat Europa osoan: 159 metroko dorrea du, eta, garai batean, hirira iristen ziren itsasontziak gidatzen zituen. St Catherine igarobidetik ibiltzea ere komeni da. Vene eta M端urivahe kaleen artean dago, eta Tallinn osoko lekurik ikusgarriena da: kalezulo kutun bat. Muturretako batean zenbait arku ditu, kutsu magikoa ematen diotenak; horrez gain, terraza pare 11
Vanalinneko behealdean eliza asko bisita daitezke; eskuinean ageri den Espiritu Santuarena da horietako bat. Elizaren atarian kokatutako bikote bat erakusten du irudiak. Hurrengo orrialdean, Viru Varaceko atea, Vanalinnen.
bat eta eskulangileen gremioa biltzen ditu, eta han produktuak antzinako metodoen bidez fabrikatzen dituzte oraindik. Handik pauso gutxira artisauei eskainitako patio txiki bat dago Meistrite Hoov izenekoa. Terraza ikusgarria du, txokolategi-kafetegi batena, eta kafe zoragarria eta gozoki bikainak zerbitzatzen dituzte. Toki aproposa paseoaren ondoren atseden hartzeko. Gune garai eta noblean, Toompean, dago Vanalinnen esentzia. Nabarmentzekoa da Alexander Nevskyren katedral ortodoxoa. 1900ean eraiki zuten, Estonia Errusiako tsarren mende zegoenean, herriari inperioaren boterea erakutsi nahian. Bereziak dira, halaber, Santa Maria katedrala eta Estoniako gobernuaren eraikina. Toompeako gaztelua esaten zaio azken horri, eta labar harritsu baten goialdean dago, hiriaren gainean. Beti izan da Estoniako boterearen egoitza: Ezpataren Zaldun alemaniarrek 1227 eta 1229 artean harrizko gotorlekua altxatu zutenetik, inbaditzaile guztiek erabili dute gaztelua botere gune gisa. Hirigune historikoko gune garai horrek bi begiratoki zoragarri ditu hiria ikusteko; onena eguzkia sartzen ari denean joatea da, turista ugariak hoteletara joan eta zeruak tonu ederragoa hartzen duenean. Kohtuotsako plataformak parte zahar osoaren ikuspegi zoragarria ematen du, eta atzealdean Tallinn modernoko eraikin kristaldunak ikusten dira; harrigarria da ageri den kontrastea: Vanalinngo Erdi Aroko kanpandorre ugariak lehenik, eta bigarren planoan etxe orratz modernoak. Beste plataformak, Patkulikoak, ikuspegi onena ematen du; alegia, liburuxka turistiko guztietan beti ageri den postala, hiriari buruzko erreportaje guztiak ireki ohi dituen irudia. Batek orduak eman ditzake hiri dotore honen trazuetako bakoitzaren edertasunari begira. 12
Abangoardia ukitu bat Maisutasunez konbinatu dira iragana eta lehenaldia Tallinnen. Gogoz heldu diete teknologia berriei (ez da ahaztu behar hemen sortu zela Skype). Hiri modernoa da, abangoardiakoa, eta ez du inolako konplexurik diseinu berritzaileak erabiltzeko jatetxe eta dendetan. Arraroa da komertzio batek wifirik ez eskaintzea bezeroei; eskubide ia unibertsala dela esan daiteke. Izaera berritzailearen adierazle nabarmena Rotter-
mann industrialdea da −hirigune historikoaren ondoan−. Birmoldatu egin dutenetik hiriko aisia eremu aktiboena da, eta hara joaten dira tallinndar modernoenak modako azken joeren bila edo hiriari bestelako ukitua eman dioten jatetxe, taberna eta kafetegiak bisitatzera. Gainera, hemen du egoitza Loovala artisten kolektiboak. Horrek kalitatezko artea zentzuzko preziotan erosteko aukera ematen du. Arkitekturako museoa ere bisita daiteke, garai bateko gatz biltegi batean. Denbora izanez gero, auzo interesgarrienetako batzuetara joatea merezi du. Hirigunetik kanpo, Kadriorg da bidaiariak egin dezakeen apustu kulturalik onena. Herritarrek aisialdirako aukeratu ohi dituzten berdegune ugari ditu eta. Kadriorg jauregia ere zoragarria da. Niccolo Michetti arkitektoaren eraikin barrokoa Petri I.a Handia tsarrak altxarazi zuen 1718an emazte Katalina I.arentzat. Barruan, XVI. eta XVIII. mendeetako maisu aleman, italiar eta errusiarren pinturak biltzen dituen museoa dago. Kadriorgeko ekitaldien zentroa ere interesgarria da, eta bertan egiten da urtero Estoniako kantu jaialdia. Tokia ez da oso polita, baina balio sinboliko handia du, 1988an han izan zelako iraultza kantatua deritzona; hau da, sobietarren erregimenaren aurkako musika adierazpen masiboa, behin betiko independentziaranzko bidea ireki zuena 1991n. Hala ere, Kadriorgeko izarra Kumu da inondik ere; Estoniako artea gordetzen duen museo modernoa, abangoardiako artea zein klasikoena erakusten duena. Pirita auzoan ibilaldi atsegina egin dezakegu itsasoaren ondotik. Horrez gain, museo etnografiko bat dago parke handi batean, eta bertan Estoniako eskualde bakoitzeko etxe tipikoak ikus daitezke. Kalamaja itsasertzeko beste auzo bat da, eta bidaiariak ez luke galdu behar, amaiera bikaina izan daiteke eta. Bohemio eta alternatiboa da; zurezko etxeak ditu, eta han bizi izan ziren San Petersburgorako trenbidea eraiki zuten langileak. Jatetxe eta arte galeria interesgarriak daude Kalamajako kaleetan. 14
Era berean, itsas museoa dago, mende hasierako ontzi izotz-hausle bat edo 1936ko urpeko bat ikusgai dituena. Balti Jaama Turg auzoko tokirik interesgarrienetako bat da, oroigarri gastronomikoak erosteko aproposa. Arropa, era guztietako osagarriak eta etxea apaintzeko itsuskeria ugari ez ezik, arrain ga-
zituak eta izokin kabiarra prezio harrigarrian erosteko ere leku aproposa da. Tallinn oso abiapuntu egokia da duela bi hamarkada baino gehiago mundura zabaltzeko borrokan ari den herri bat ezagutzen hasteko. Bada garaia gutako askorentzat ezezaguna den herrialde bat, Estonia, ezagutzeko.
Toompea da Tallineko auzo garai eta nobleena. Barrutik ez ezik, goitik ere ikuspegi ederra eskaintzen du zinez, lerroon gaineko irudiak erakusten duen lez.
15
Testua eta argazkiak:
Urtzi Urrutikoetxea
SABA
Antilletako perla ezkutuena
Naturan erabat txertatutako lekua da Saba. Ezkerrean, mendia eta itsasoa ageri dira, San Martin uhartea urrunean dela. Lerroon azpian, Windwardsideko panoramika.
Holandako haitz bat Karibeko ur epeletan galduta. Ez hondartzarik ez itsas bidaiarik ez hotel erraldoirik; herrixka pare bat eta natura ikusgarria, bai lurrazalean, bai azpian. Saban gaude, Antilletako perla ezkutuenean.
18
ireplano berezia behar da Saban lur hartzeko, pista oso laburra daukanez. Erdira iristerakoan lerratu eta galga lehorra erabili behar da. Itsasora eroriko litzateke osterantzeanÂť. Ez da Karibeko oporretarako abiapuntu egokiena, egia da. San Martin turistikoko nazioarteko aireportua utzi, harea fineko hondartzak airetik ikusi, eta, hamar minutuan, uharte itxurako masa erraldoia ageri da ozeanoaren erdian, berdeberde. Kostalde malkartsuaren iparraldeko perimetrotik ezkerrerantz jo eta aerodromoko pista motzak, 400 metro ere ez, ikara dakar sabelera. Estatistikan sinesteko unea da: ados, munduko txikiena da, alde batean mendia eta beste hiruretan itsasoa ditu, baina inoiz ez da istripurik izan. Sabako aireportuak Holandarren Antilletako politikariaren omenezko izena dauka, baina ezin euskal jatorriaz pentsatzeari utzi: Juancho E. Yrausquin du izena. Donna izeneko taxilaria daukagu zain kanpoan, irribarrez. Ile urdineko emakume mardula da, Ingalaterrako landetan auto txikiren bat astiro gidatzen irudika dezakezuna, baina bikain moldatzen da uharteko bide estuetan. Autoa piztu eta mendian gora abiatzea bat dira. Bikain dabil Donna, baina aitortzen digu ez dela horrenbesteko meritua: ÂŤHauxe da uharte osoko bide bakarra, herrietako kaleren bat edo beste salbu. Uharteko 13 kilometrootan ibili behar dugu etengabe, eta, hala ere, ez pentsa aspertzerik daukagunikÂť. Bederatzigarren bihurgunean utzi diot
zenbatzeari, eguzkitan lasai zegoen iguanari begira.
Ingeniaritza postaz «Sabatarrak ezertara ekartzeko bide onena ‘ezetz egin’ esatea da. Gure aurreko belaunaldiak ondo oroitzen du nola iristen ziren orduko sabatarrak kos-
tatik herriraino». San Martin edo Sint Eustatius uharte nederlandarretatik, edo frantses, britainiar edo piraten txokoetatik Ladder Bayra ailegatu eta The Ladder (eskailera) igo behar zuten Bottom herriraino, ia 250 metroko garaieran dagoen uharteko hiribururaino. «800 maila banan-banan gorantz, Saban
bizitzeko beharrezko diren elikagai eta hornidura guztiekin». Orduan sartzen da Sabako historian Josephus Lambert Hassell izeneko gizona. «Holandarrek ez zekiten zelan egin biderik hemen, eta suitzarrengana jo zuten, mendi kontuetan adituagoak zirelakoan. Baina, haiek ere, ezin zela horrelako uharte batean
Lur hartzeko oso pista txikia du lerroon azpian ageri den Sabako aireportuak. Ezkerrean, The Bottom herriko hiru gazte ageri dira; azpian, Infernuko Atean ateratako iguana baten argazkia eta The Bottomera bidean dagoen seinale bat. Eskuinean, goitik behera, Scout’s Place ostatua Maskehorne Hill atzean duela eta Holi Trinity eliza anglikanoa.
errepiderik egin. Sabatarrek, baietz, bazitekeela. Josephus Lambert Hassell jaunak ingeniaritza zibileko ikasketak egin zituen, bidea egiteko». Postaz hartu zituen eskolak Hasellek, behin ere uhartetik irten gabe, eta halaxe diseinatu zuen errepidea. Hala, 1938an ekin zioten eraikitzeari, herritarren lanarekin. Hogei urte behar izan zituzten 13 kilometroak burutzeko. Zatika eraiki zuten: Fort Baytik The Bottomera doan tartea eginda zegoen bost urteren buruan, baina Saban ez zuten automobilik ikusi 1947 arte. Lau urte beranduago, Windwarsideraino iritsi zen, eta 1958ean bururatu zuten azkenean bidea. Aireportua utzi eta minutu gutxian iritsi gara lehen herrira; itsas mailatik 600 metroraino igo gara bihurgunerik bihurgune, Hell’s Gate edo Infernuko Atera. Ez du hori izen ofiziala (Zion’s Hill izendatu zuten, eliz agintarien kexuak zirela eta), baina halaxe ezagutzen dute sabatarrek uharteko labarren gainean altxatzen den herrixka. Egun jende dirudunaren auzune freskoa da, lehen geltokia aireportutik abiatuta uhar20
tearen beste aldeko moilara doan bidean... baina behinola moila hori zen Sabako iritsiera bakarra. Sabara heldutako ontzietako zama uharte osora banatu behar zen bertatik, eta, noski, portutik urrunen eta garaien zegoen txoko honetaraino merkantziak ekartzea lan nekeza zen; horra hor Hell’s Gate izenaren jatorria. Elizaren atzean, kooperatiba txiki bat dago, emakume zaharrenek oraindik josten duten Sabako parpaila dago salgai, baita bertako ron bizia ere.
Mendi garaiena Laino sarriaren artetik zurezko etxe zuriak ageri dira, teilatu gorridunak, Edengo alfonbra berdean etxebizitzak jarri balituzte legez. Windwardside ez da Sabako hiriburua, baina hor daude zerbitzu –eta ostatu– gehien. Herriko kalexketan pixka bat ibiltzerako bigarren eta hirugarrenez gurutzatu ditugu zenbait lagun, eta elkar agurtzen dugu dagoeneko. Gauean tabernan topo egingo dugu. Bide nagusitik beherantz parke atsegina dago, umeentzako jolasleku eta guzti. Parkean dago Sabako Museoa ere, dotore zizelkatutako karrerapea duen erai-
kin kolonial batean. Atarian Simon Bolivarren estatua dago. Dozena erdi ostatu ditu Windwardsidek, Scout’s da ezagunenetakoa. Ezin esan besteetan baino askoz parranda handiagoak egoten direnik, baina atsegina da ostiral gauetan sortzen den giroa. Herritar eta bisitariak biltzen dira garagardo zein ronaren bueltan, eta karaokeak egiten du gainontzekoa. Sabako ingeles berezian dihardute; hizkuntza ofiziala nederlandera izan arren, ingelesez baino ez dute egiten gehienek Saban. Britainiarren eta afrikar esklaboen ondorengoak dira gehienak. Herbehereetako Erresumako udalerri txikiena da Saba (13 kilometro koadro eta 1.200 biztanle), baina hemen dago mendirik garaiena halaber, 870 metro baititu Mount Sceneryk. Egiaz, uharte osoa da mendia, areago, ia erabat urpean dagoen sumendiaren tontorrak osatzen du Sabaren eremua. Ondorioz, naturzaleen Karibeko paradisu ezkutua da uhartea: lurrazaleko hedaduran oihanak, herrixkak, patxada eta hainbat ibilbide eskaintzen ditu, Windwardsidetik Scenery tontorreraino igotzen di-
ren eskailera mailak tartean. Oihan tropikalaren erditik iristen da gailurrera, eta euria eta lainoa ohikoak badira ere, argituz gero sekulako ikuspegia dago, inguruko uharte frantses eta nederlandarretara. Ez da igoera zaila, baina kasu: Sabak lurrazalean bezainbat edo gehiago dauka urpean hedatzen den sumendiko maldetan; horregatik urpekari asko etorri ohi dira Karibeko txoko berezi honetara. Zinez merezi du Saba azpiko koralak ezagutzera joatea, baina gogoan hartu behar da urpekaritza ikasta22
roetan esaten dutena, 870 metroraino igotzeko beharrezko baita atseden hartzea eta urpean izandako presioa atzean uztea. Windwarsidetik tontorrera iritsita, San Martin uhartea ageri da urrunean, handik datoz ontzi zein hegazkinak. Zail dirudi irudikatzea hain desberdinak diren leku bi: harea zuriko hondartzak, turistak, diskotekak eta kasinoak batean; eta ordu laurdeneko hegaldian horietako bakar bat ez dagoen txoko hau, artifiziorik gabea eta naturan estu-estu txertatua.
Karibeko urpekaritza Windwardsiden ostatu eta zerbitzu gehienak badaude ere, The Bottom da Sabako hiriburua. Bien artean, St John’s ñimiñoa. «Goiko eta beheko herriaren artean eztabaida egon zen, eskola non eraiki behar ote zen; azkenean, erdibidean ireki zuten eta St John’s sortu». Ingelesez dira eskolak, aurten abiarazitako nederlanderazkoa salbu, metropolia zeinen urrun dagoen begi bistan uzten du beste datu batek: dolarra hartu berri dute uharteko diru ofizial.
Windwardsideko etxetxo zuriek teilatu gorriak eta lorez betetako balkoiak izaten dituzte, ezkerreko irudiak erakusten duen eran. Lerroon azpian, aireportutik gertu dagoen Cove badia, Infernuko Atetik begiratuta.
The Bottom Windwardside baino beheraxeago dago, 250 metrora; oso polita da jaitsiera, oihan sarriak utzita, zuhaitz tropikalak bakanduz doaz eta halako batean, teilatu gorridun etxeen ikuspegia ageri da aurrean, eta Karibe itsasoa hondoan. Egurrezko eliza... gero eraikin handian neska-mutil gazteak, unibertsitateko ikasleak. Kariben hainbat unibertsitate garestik jarri dute egoitza, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako ikasleentzat nagusiki. Saba University School of Medicine medi-
kuntzako unibertsitatean 300 ikasle daude; Sabako bost biztanletik bat, beraz, medikuntza ikaslea da. Paradoxikoki, osasun etxean bizpahiru mediku baino ez dira egoten, eta San Martinera joaten dira sabatarrak ebakuntza garrantzitsuak dituztenean. Aldiz, herrian badago kamera hiperbarikoa urpekarientzat. Itsasertzerantz jarraitu baino lehen, eliza katolikoa bisitatzera gonbidatu gaitu Donnak. ÂŤSabako Kapera Sixtinoa da; bi urte eman zituen herriko artista batek aldarea margotzen!Âť. Ederra da zinez irudi bibli-
koak eta Sabako oihana batzeko egindako ahalegina. Ladder Bayra doan bidea herritik ateratzen da. Gero 800 mailako eskailera, eta irudimena, behinola ontzitik jaitsitako den-dena zelan igotzen zuten pentsatzeko. Errepide nagusia ostera Fort Bayraino jaisten da; zementuzko eraikinetan urpekaritza enpresak daude. Ontzia abiatzear da gu iristerako, badoa San Martinera bueltan. Baina hemen geldituko gara beste gau batez, sabatarren itsas istorioak entzutera. Gauean karaokea dago, gainera. 23
estua: Belen Eguzkiza eta Poto orrotxategi Maria Eugenia Eguzkiza, Antxon orrotxategi eta ,igo iarzabal Argazkiak:
ESLOVENIA
iraupen eskia mendi giroan
Beharbada, iraupen eskia egiten duen batentzat ez da Finlandiako lautadak bezain leku ideala; bere mendiek ere ez dute mendiko eskiaren zaleen arreta pizten duten mendi horien garaiera eta edertasunik, eta bere eski estazioek ez dute Alpeen erdiguneko pista erraldoien antzik. Baina Eslovenia, neguan, oso erakargarria da. Bere azalera txikian, eskiekin ibiltzeko aukera zabala eskaintzen du: eski pistak, iraupen eskiko ibilbideak, eta igoera eta zeharkaldietan lagungarriak diren aterpetxe asko. 26
Ezkerrean ageri den Bled lakua da Esloveniako leku bisitatuenetariko bat. Lerroon azpian, elur urte bikain batek utzitako zuritasuna eta haurraren begirada.
sloveniak orografia menditsua du, argi eta garbi. Bere 20.273 kilometro koadroetan Juliotar Alpeak dauzkagu, Karavanke mendiak, Pohorje kristal-mendigunea, eta Notrnjsko eta Dolenjskoko lautada karedunak. Mendirik garaienak Juliotar Alpeetan daude, Triglav izanik nabarmenena; 2.864 metrorekin, herrialdeko tontorrik altuena da, eta izen bereko parke nazionalean kokatuta dago. Zaindutako aterpetxeak 160 baino gehiago direla azpimarratu behar da, kopuru han-
dia baita herrialdearen tamaina txikia kontuan harturik. Hamaika mendi-bide dago, behar bezala seinaleztaturik. Bertakoek mendia maite dute, eta honekin lotuta dauden jarduera guztiak egiten dituzte, hala nola, mendi txangoak, alpinismoa, eta iraupen eskia eta mendikoa. Benetako esloveniarra izateko Triglav mendiaren tontorrera igo beharra dagoela diote. Hemendik maila handiko alpinistak atera dira: Tomo Cesen, Tomas Humar, Marco Prezlec eta Davo Karnicar, besteak beste. Az-
ken hori izan zen Everestetik eskiekin jaitsi zen lehena. Neguan, elurrez estalirik daudela, mendiek eskiekin irristatzeko jokaleku paregabea eskaintzen digute. Guretzat herrialde ezezaguna izatearen pizgarria du, eta guztia –bisitatu behar ditugun lekuak, igo behar ditugun mendiak, eskiekin egingo ditugun ibilbideak...–, den-dena, berria da, ezagutzeke daukagu, eta hori oso motibazio handia da: Europako estatu estreinatu berri honetara bidaiatzera bultzatzen gaituen motibazioa. 27
Gu 2009ko otsailean joan ginen hara. Urte bikaina izan zen metatuta zegoen elurtzagatik, baina baita ikaragarri hotza ere. Bi talde bereizitan jarduera paraleloak egin genituen: batzuek, modu erabat librean, mendiko eskia; besteek, antolatuta, iraupen eskia.
Mendiak Halako hotza egiten zuen aterpetxe handi haren barruan, ezen arnasten genuen airea bera izoztu egiten baitzen, eta, hala
ere, ematen zigun babesa eta erosotasun sentsazioa ikaragarri eskertzen genuen; are gehiago, kanpoko haizearen gupidagabeko ulua kontuan harturik. Ordu mordo bat behar izan genuen, ibilbide luze eta nahiko gogorrean, hara goraino iristeko. Baina gozatuko genuena irudikatuz kontsolatzen genuen geure burua: elurtutako malkor amaigabe haietan behera jaitsiko ginen eskiatzen, eta urte hartan elurra behe-beheraino iristen zen.
Hala ere, haraino igota geunden arren, ezin genuen burutik kendu baldintza haietan ez genuela, segur aski, gailurrera igotzen saiatzeko ere aukerarik izango. Izan ere, gailurrera iristeko geratzen zitzaigun ibilbidea, desnibel handikoa ez bazen ere, teknikoki, igoera guztiko zailena zen. Dena den, batzuetan bere alderik beldurgarriena erakusten digun mendiak badaki, besteetan, aurpegi atseginagoa erakusten. Eta oraingoan horrela
Lerroon ondoko Triglav mendia da, 2.864 metrorekin, Esloveniako tontorrik garaiena; izen bereko parkean kokatuta dago. Lerroon azpian, Velika Planina, elurpean dauden etxolekin.
Aspaldiko historia duen herrialde gaztea Eslovenia herrialde gaztea da, 1991n bilakatu baitzen estatu libre. Hala ere, bere jatorria duela urte askokoa da, erromatarren inperioa galdu eta Carantania estatu edo probintzia eratu zenekoa. VIII. mendearen erdialdera arte mantendu zuen bere independentzia. Gerora, frankoen erresumaren barruan, Carantaniak bere legeak, bere printze propioa eta hizkuntza –esloveniera– mantendu zituen. Ondoren, XIV. mendetik lehen mundu gerraraino austrohungariar inperioaren parte izan zen. Aro horretan esloveniar kultura nabarmen zokoratua gertatu zen. Napoleonen okupazioaren garaian hiru probintzia iliriarrak sortu ziren, hiriburua Ljubljana zutela. Lau urte besterik iraun ez arren, Esloveniako lehen mugimendu nazionalisten oinarriak jartzeko balio izan zuen. Lehen Mundu Gerran, bizirik iraungo bazuten, esloveniarren emigrazio masiboa izan zen. 1917. urtea bereziki dramatikoa izan zen: Soca ibaiaren urak frontean hildako ehunka mila soldaduren odolez gorrituta jaitsi ziren. Gerra hori bukatzean, esloveniarrek, kroaziar eta serbiarrekin batera, estatu berri bat osatu zuten, zeinak 1929an Jugoslavia izena hartu baitzuen. Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean, Italiak Ljubljana okupatu zuen, Alemaniak Korôska, Gorenjska eta Stajerska, eta Hungariak Premurje. Ezkerreko indarrak Esloveniako Askapen Mugimenduaren barruan bildu ziren, Jugoslaviako Alderdi Komunistaren kontrolpean. 1945ean Esloveniaren askapena lortu zen, eta harrez geroztik, Jugoslaviako Errepublika Federalaren parte izan zen, serbiar, bosniar eta kroaziarrekin batera. Josip Broz Tito zen guztien liderra. Herrialdeen artean desberdintasunak izan arren, Titok batuta jarrai zezaten lortu zuen. Tito hiltzean, 1980an, hainbat mugimendu politiko autodeterminazioa galdatzen hasi ziren, eta 1990eko erreferendumean, boto-emaileen %88 independentziaren alde agertu zen. 1991ko ekainaren 25ean Kucâan presidenteak Esloveniaren independentzia deklaratu zuen. Ekonomia garapen handieneko eskualdea zen, Jugoslaviaren barruan. Jugoslaviar Estatuak gerra deklaratu zion, baina hamar egun eskas iraun zuen. Zerikusirik ez, ondoren, serbiar, kroaziar eta bosniarren artean izan ziren odolisurtze gogorrekin, non etnia eta erlijio desberdintasunek gertaera larriak sortu baitzituzten. 1991ko abenduan lehen konstituzioa aldarrikatu zen. Nazioarteko erakundeetan oso azkar integratu zen: 1992an Nazio Batuen Erakundean onartua izan zen, eta 1994an Europar Batasunean sartu zen, eskubide osoko kide modura, Errusiak eta Espainiak hainbat urtez nazio gisa aitortu ez bazuten ere. 29
izan zen: haizea brisa hotz bilakatu arte baretu zen, eta, pozari eutsiz, igoeraren azken zatiari heldu genion. Pilatuta zegoen elurtzak, tarte batzuetan, estalita zeuzkan bidaztiari laguntzeko dauden hagak eta kableak; beraz, pausoz pauso, arreta osoa jarriz, gorantz joan ginen. Errudun sentitzen nintzen, apur bat, ezin nuelako goiz eder hark oparitzen zidan paisaia nahi bezala gozatu, baina hegiak nire arreta guztia bereganatzen zuen une haietan. Azkenean, aldapa leun batzuek punturik altuenera era30
Bohinjeko bistek mendi artean dagoen eta ia-ia izoztuta ageri den lakuaren irudia eskaintzen dute gorengo irudian. Lerroon gainean, ezkerrean, trazatu konplikatuak eta aldapa gogorrak dituzten pistak; azkenik, eskuinean, merenge erraldoien itxura hartzen duten mendi gainak.
man gintuzten. Bakar-bakarrik geunden Triglav mendiaren gailurrean, Esloveniako punturik altuenean, eta begibistan genuen herrialde txiki baina interesgarri horren zati handi bat. Une hartan izara zuri eder batek ia erabat estaltzen zuen.
PPS (Po Planotah Slovenije) Hala, gure lagunak, mendiko eskiekin, Esloveniako mendietan zebiltzan bitartean, elur zale amorratuz osatutako beste taldetxo bat iraupen eskiekin genbil-
tzan herrialde bereko plateauetan, PPS (Po Planotah Slovenije) izeneko astebeteko martxa antolatuan parte hartzen. PPSa, Iktok Kordisen zuzendaritzapean, Esloveniako goi lautadetatik egiten den bidaia moduko bat da, baso eta mendi bitxietan zehar, 800 eta 1.600 metro arteko garaieran. Antolakuntza arduratzen da logistikaz, lekualdatzeez, horniketaz, eta ostatuaz. 2006an, Finlandia zeharkatu genuen iraupen eskiekin, Errusiako mugatik Tormioraino –Suediako mugatik
Esloveniarrek izugarri maite dute mendia, eta, hala, beraientzat ohikoa da mendi txangoak egitea, eskiatzea, alpinismo jarduerak burutzea... Gorengo irudian, adibidez, Trnovski ageri da, iraupen eskia praktikatzeko mendi aproposa. Lerroon gainean, Stara Fuzina, eta, ondoan, inguruko beste herrixka bat.
gertu–, “Border to border” izeneko proba antolatu ez lehiakor batean. Filosofia berberarekin, Esloveniatik jasotako propagandak animatuta, eta hain herrialde ezezagunean eskiatzeak eragiten zigun jakin-minak bultzatuta, erronka onartzea erabaki genuen, eta otsaileko goiz batean, zalantza askorekin (nahikoa elur egongo ote zen? Nolako elurra topatuko ote genuen?...), Ljubljanarantz, herrialdeko hiribururantz, joan ginen airez. Ljubljanan ordu gutxi batzuk baino 31
Zazpi egun iraupen eskiekin 1. etapa: Azkenean heldu gara Kopeko iraupen eskiko ibilbidera eta duintasunez irrista gaitezke. Atzean utzi ditugu igoera malkarrak, gailur izoztua, jaitsiera zaila. Gozamenaren distira daukagu begietan. Bihar, auskalo. 2. etapa: Dezente sufritu dugu ibilbide zail honetan. Goltetik izei basora jaisten ari ginela, Xabik eroriko ikusgarria izan du eta orkatila itsuski bihurritu zaio. Pena eman digu Xabik martxa utzi behar izatea, taldekoa baikenuen. 3. etapa: Teleferikoak Velika Planinara igo gaitu; hotz ikaragarria egiten du, eta kiribil handi batean ibili gara, merenge itxurako mendi ederrak ikusiz. Gure lagunak mendi haietan eskiatzen irudikatu ditugu, gnomo jostarien antzera. 4. etapa: Juliotar Alpeetatik urrundu eta hegoalderantz goaz, Kroaziako mugaraino ia. Masunera iristean, Guardaetxen, Aralarren bageunde bezala sentitu gara. Pagadi liluragarri baten erditik ibili gara gure bidaia-lagun guztiekin: esloveniarrak, finlandiarrak, alemaniarrak... familia handi bat bagina bezala. 5. etapa: Trnovskira eraman gaituzte, ongi prestatutako zirkuitu batera. Ez dugu kilometro mugarik. Giro ederra eskiatzaileon artean: barreak, kidetasun handia, giro lasaia. Ongi pasatzeko gogoa. 6. etapa: Musikarekin, janariarekin eta likoreekin hasteak nahastu egin gaitu. Bat-batean, bakarrik gaude, eta eski gunera iristeko zeharkaldi osoa inor ikusi gabe egin dugu, iraupen eskiaren funtsa berreskuratu izan bagenu bezala. Basoan, bakardadea. Egun berezia da, badakigulako, haranean, Bohinj lakuaren ertzean, ahaide eta lagun batzuekin elkartuko garela. Izugarri gozatzen ariko dira, mendi elurtuetan, euren mendiko eskiekin. 7. etapa: Azken egunean, itzuli handi bat egin dugu oso ongi prestatutako zirkuitu batean. Oroiminaren momentua da; badakigu hau bukatzen ari dela; sentsazioak eta momentuak gogoratu, eta beste neguren batean itzultzeko aukera irekita utzi dugu. 32
PPS martxaren etapak 1.- Pohorjeko mendigunea: Areh – Pesek – Ribniska Koca – Kope. 50 km. 2.- Golteko eski gunea. Ibilbidea eta haranera jaistea. 55 km. 3.- Velika Planina. 30 kilometroko ibilbide zirkularra. 4.- Sneznikeko mendigunea. Masunetik abiatuta, 56 kilometroko ibilbide biribila. 5.- Trnovskiko iraupen eski gunea. Ibilbide desberdinak aukeran. 6.- Drazgose – Smucarski centre – Bohinj aintzira. 49 km. 7.- Pokljuka. 60 kilometroko ibilbide zirkularra. Antolatzaileen webgunea: www.ppslo.com.
ez genituen egin: justu teleferikoan igo eta, goitik, gazteluaren mende dagoen hiria eta ezin konta ahala mendi, ezin zuriagoak, ikusteko adina. Gure asmoak kontuan hartuta, ez zen harritzekoa begirada mendietarantz lerratzea eta, apur bat aztoratuta, hurrengo egun kitzikagarri haietan non zehar ibiliko ote ginen asmatzen saiatu ginen. Antolakuntzaren autobusak jaso, eta Pohorje mendigunera eraman gintuen, gure ibilbidearen lehen etapara.
Herrialde txikia bada ere, zaindutako 160 aterpetxe baino gehiago daude Eslovenian. Horietako bat Triglaveko aterpetxea da. Bertara heltzeko egin beharreko bidea ageri da goiko argazkian. Ezkerrean, elurrak zuritutako hainbat etxola.
Ez da, Finlandian bezala, ibilbide bakar bat jarraian egiten; hainbat leku bisitatzen dira, eski guneak normalki, eta haien inguruan itzuliak egiten dira, edo zeharkaldiak, betiere iraupen eskiko bideak baliatuz. Ibilaldiak gogor xama-
rrak dira, leku batzuetan aldapak hain dira pikoak, ezen eskiak kendu beharra baitago. Gogorra izan arren, esperientzia asebetegarria izan zen. Etxera itzuli ginenean, hamar urte gazteagoa ginen. 33
Harrizko Kama Sutra
KHAJURAHO estua Oriol Pug+s
rgazkiak: Patxi
riz
atek Indiara bidaiatzen duenean, berehala konturatzen da bestelako mundu bat, toki bat dela, beste planeta batekoa ia. Indiarrak erabateko sinbiosian bizi dira ingurunearekin, naturaren osagai guztiekin, eta betidanik izan dute naturaren indarren adierazpen ugariak sakratu bihurtzeko joera. Hala azal daiteke nolabait gizakiek bere egiten dituzten jainko eta leku sakratuen aniztasuna. Munduko beste inon ez du sentimendu sakratuak horrenbesteko eragina eguneroko bizitzan. Han mendiak zeruraino iristen dira eta tenpluak horien itxura hartzen saiatzen dira. Barruan, santutegiek, berriz, leizeen itxura dute, sorkuntzaren misterio guztiak hartzen dituen amaren magalaren irudiak bailiran. Izan ere, tenplua Lurra bera da, eta gizakiak zeruko ahalmenen babesa sentitzeko toki pribilegiatua da. Hori azaltzeko erantzun bakarra dago, espiritua bera bezain irrazionala, mitora jotzea alegia. Argi dago, India kondairen lurraldea da: lur zati bakoitzak, tenplu edo santutegi bakoitzak, zuhaitz bakoitzak, harkaitz bakoitzak, ibai eta mendi bakoitzak bere kondairak ditu, jainkoei edo demonioei buruzkoak. Toki batzuk beste batzuk baino sakratuagoak dira, jakina, behi batzuk besteak baino santuagoak diren bezalaxe. Kondairez eta historiaz betetako tokiak dira, hain zuzen, jainkotasuna beste inon baino intentsitate handiagoz agertzen dutenak. Eta horixe da ziur aski Khajurahoko arkitektura-altxor ikusgarri honetan topatzen duguna.
Madhya Pradesh estatuko herri batean arkitektura-altxor ezagun handienetako bat dago: Khajurahoko tenpluak. Santutegi hinduen multzo berezi horretan, erotismo handiko eskultura ugari daude. Harrizko Kama Sutratzat hartzen da.
36
Oihanean galduta Iparraldeko Indiako erdialde beroan kokatuta dago, muinoez eta aintzirez betetako eskualde batean. Gaur egun, Khajuraho herri tradizionala da, eta hango biztanleek ez dituzte gogoratzen herria hiriburua zeneko garai urrunak. Izan ere, Chandelen dinastiaren hiriburua izan zen, eta hauek 950. urtetik 1050. urtera 85 santutegi hindu eraiki zituzten. Inork ere ez daki zergatik aukeratu zuten oihan urrun eta ezkutatu hau tenpluak eraikitzeko. Baina kokapen horri esker iraun dute dinastiako mandarinek. Hain zuzen ere, inbasore musulmanek –mongoliarrek– jarraitutako bideetatik urruti egoteak saihestu zuen amorru ikonoklastak tenpluak suntsitzea. Halaber, are harrigarriagoa da gune osoa eraikitzeko erabilitako denbora: ehun urte aski izan ziren arkitektura-multzo ikusgarria sortzeko beharrezko eskulana biltzeko. Dena den, hasierako garai oparoak igaro eta Chandelen ahalmena desagertu ondoren (Chandelen dinastiak bost mendez iraun zuen Mogol Inperioaren aurrean etsi aurretik), santutegiak ahaztuta gelditu ziren, eta XIX. mende amaiera arte ez zituzten berriro “aurkitu”: halere, 22k zutik iraun zuten, herriaren inguruko hiru multzotan banatuta. «Khajurahoko hondakinen artean zazpi tenplu hindu handi aurkitu nituen. Tenpluotan taila eder eta bikainak zeuden, baina eskultorea beharrezkoa zena baino harago iritsi zen gaien beroaren eraginez; egia esateko, eskulturetako batzuk nabarmen iraingarriak eta lizunak ziren, eta hasieran asko harritu ninduen tenpluetan topatzeak...». Harriduraz be-
Goitik behera apaindutako hormak dituzten eta piramide luze gisa koroatuta dauden tenpluak dira Khajurahokoak, orriotako bi irudiek erakusten duten lez. Tenpluen forma bereziak unibertsoaren erdian kokatzen den mendi sakratuari egiten dio erreferentzia ustez.
Maitasunaren tenpluak bisitatzeko GIDA PRAKTIKOA Khajurahok 6 kilometro koadroko azalera du. Esparru arkeologiko osoa oinez bisita daiteke, baina ziklomotorrak (gidariarekin edo gabe) alokatzeko aukera ere badago, askoz erosoago eta gomendagarriagoa dena. Tenpluak hiru talde handitan sailkatuta daude. Mendebaldekoa da garrantzitsuena. Ekialdeko taldea 15 bat kilometrotara dago, Khajurahoko herriaren ondoan. Hegoaldeko taldean, berriz, hainbat tenplu hinduista daude. 1986an multzo osoa gizadiaren ondare izendatu zuten.
Mendebaldeko multzoa Kandariya Mahadeva: Handiena da. XI. mendearen lehen erdialdean eraiki zuten, Shiva jainkoari eskainita. Jatorrian tenpluaren inguruan lau tenplu txiki zeuden, baina desagertu egin dira. Mahadeva: Hondakinak baino ez dira geratzen, Chandela dinastiaren ikurra den lehoi batekin borrokan ari den gerlariaren estatua handi batek soilik iraun du. Devi Jagadambi: Ziur aski Vishnuri eskainita egon zen, baina geroago PÄ rvatÄŤri eskaini zioten, eta azkenik KÄ lÄŤri.
geratzen, baina dantzarien eta ehiza-eszenen eskultura oso interesgarriak daude.
Javari: 1075. eta 1100. urteen artekoa, Vishnuri eskainia.
Vishvanatha: Shivari eskainitako tenplua. Bertako eskulturetan emakumeak ageri dira gutunak idazten eta haurrak laztantzen, oso jarrera probokatzaileetan.
Vamana: Vishnuren haragitze nanoari eskainia. Tenpluko sarrera oso polita da.
Parvati: Sarrerako atean dagoen Ganga jainkosaren interpretazio okerrak eman zion izena. Baina, benetan, Vishnuren omenez eraiki zuten. Lakshmana: 950. urtean eraiki zuten, Vishnuri eskainita. Multzoko zaharrenetakoa eta ondoen kontserbatuenetakoa da. Barnean Vishnuren estatua handi bat dago, lehoi eta basurde gisa haragiztatuta.
38
Tenplu jainistak: Ekialdeko multzoaren barruan, azpitalde txikia osatzen duten hiru tenplu eder daude. Lehenengoa Parsvanath da, handiena. X. mendeko eskultura biziki ederrak ditu, bikain zizelkatutakoak. Bigarrena Adinath da. Multzoko gainerako tenplu hinduisten oso antzekoa da; barruko santutegiaren irudi beltz deigarriak baino ez du salatzen izaera jainista. Hirugarrena Shantinath da. Benetan, XIX. mendean eraiki zuten baina tenplu zaharragoen elementuak erabiliz.
Matangeshvara: Shivari eskainita dago eta IX. mendekoa da. Barnean Shivaren 2,5 metro garaiko irudi faliko ikusgarria dago.
Hegoaldeko multzoa
Chausath Yogini: Gainerako tenpluetatik urruti samar dago, eta hondakinak baino ez dira geratzen. Khajurahoko tenplurik zaharrena da, K.a. 900. urtekoa.
Duladeo: Shivari eskainita dago, eta XII. mendean eraiki zuten. Orduan Chandelen artea gainbeheran zegoen, eta nabarmena da eskulturetan, ez baitute aurreko mendeetako indar edo magiarik.
Ekialdeko multzoa Chitagupta: Eguzkiaren jainko Suryari eskainita dago. Hondakinak baino ez dira
Ganthai: Hondakinak baino ez daude. Zutabeen egitura bakarrik gelditzen da.
Brahma: Narora aintzira txikiaren ertzean dago. Egiaz Shivari eskainita dago.
Chaturbhuj: XII. mende hasieran eraiki zuten, eta 3 metro garaiko Vishnuren irudi ederra du.
tetako hitz horien bidez deskribatu zuen T.S. Burns kapitan eta ingeniari britainiarrak oihanean ezkutatuta aurkitu berri zituen santutegietako apainketa oparo eta lizunek eragin zioten sentipena. 1830. urtea zen, eta ez da harritzekoa harearrizko horma gorriztetan landutako hainbeste irudi biluzik eta sexu eszena esplizituk ofizial victoriarraren kontzientzia puritanoa aztoratzea. Hain zuzen ere, hori da arkitektura-altxor honen aberastasuna: tenpluetako horma guzti-guztiak oparo apaintzen dituzten irudi zizelkatuen ugaritasuna. Eta eszena horien protagonista bakarra da: emetasuna eta erotismoa, eguneroko gertaera transzendental gisa. Tenplu ikusgarrien txoko guztiak apaintzen dituzten eskultura gehienak txikiak dira; halere, luxu handiz landuta daude, eta xehetasun handiz zizelkatu zituzten. Kontu handiz zaharberritu ondoren, gaur egun oihan ezkutu honetan barneratzen denak tenpluak kontserbazio-egoera onean topatuko ditu. Hortaz, liluratuta geratuko da artisten aberastasun figuratibo eta espresiboarekin. Izan ere, garai berean Europan errealitatearen irudikapen erromaniko primitibo eta sinbolikoa zen nagusi.
Harrizko Kama Sutra Tenpluak okre koloreko gresiteaz eraikita daude, beraz, mendebaldeko eguzkiaren izpiek patina arrosakara eztia ematen diote. Tenpluak plataforma garai baten gainean eraikita daude. Halaber, guztiek ataria, areto nagusia, eta jainkoaren iru-
Tenpluak apaintzen dituzten eskulturak, txikiak izanagatik ere, izugarri landuta daude; detaile oro izan zuten kontuan egin zituzten artisau bikainek. Orrialde hauetan ikusten denez, irudi sentsualen ondoan, jainkoak eta bestelako pertsonaiak ageri dira, baita askotariko animaliak ere.
dia hartzen duen santutegia dituzte. Guztien gailurrean piramide luzexka moduko bat dago, shikhara izenekoa. Horrek zeruranzko bulkada oroitzen du, eta ustez unibertsoaren erdian dagoen mendi sakratua sinbolizatzen du. Linea ederrak, apaindura-erritmoa, xehetasun zainduak, samurtasuna, gorrotoa, poza eta estasia agertzen dituzten aurpegiak. Bai, Chandela maisu haien emakumeen estatuek garai hartako edertasunaren ideala irudikatzen dute: bular sendoak, aldaka biribilak, ÂŤkurba arriskutsuakÂť... eta guztiak agertzen dira erakargarri ispiluan bere burua ikusteko biratzen direnean, edo bekokian puntu gorria margotzeko airean besoaz espiral bat egiten dutenean. Emakumeen irudi hauek zinez ederrak dira, eta irudika genitzakeen perfektuenetakoak, beren marra delikatuei, orein-begiei, bekain okertuei eta ile-adats luzeei esker. Elkarrekiko miresmenean lotuta ageri diren bikote ugarien sentsualtasuna. Tenpluak apaintzen dituzten estatuen jarrera erotiko akrobatiko eta zailengatik era guztietako espekulazioak sortu 39
dira artelan hauek zizelkatzeko arrazoiez, baina azken esanahia oraindik ezezaguna da adituentzat; halere, hauetaz hitz egitean, kontuan hartu behar dugu pentsamendu, tradizio bakarrak inspiratutako dekorazio-multzoa osatzen dutela. Irudi sentsualen ondoan, jainko handiak eta era guztietako etxeko jarduerak gauzatzen dituzten dantzari ugari –apsa-
40
ra– daude, baita askotariko animaliak ere, alegiazkoak zein arruntak. Ahaztu ere ez dugu egin behar Erdi Aroko indiarren mentalitatea kristaututako herrienen guztiz bestelakoa zela; izan ere, garai horretan ez zuten Islamaren eraginik ere jaso. Ez zegoen tabu sexualik, eta gizonen eta emakumeen arteko harremanak besteak bezalako jarduera zen, lana, elikadura
Khajurahoko tenpluak hiru taldetan sailkatuta daude, eta, orotara, 6 kilometro koadroko azalera hartzen dute. Bisitari gehienek tenpluak oinez zeharkatzen dituzte, baina motozikletak alokatzeko aukera ere badago. Orrialde honetan tenpluen lau irudi ageri dira; horietako batean eguzkia atzean nagusitzen da, okre koloredun tenpluari ukitu berezia emanez.
eta otoitza bezalaxe. Sekta batzuek plazer fisikoa ariketa espiritualaren (yoga) plano berean jartzen zuten salbazioa erdiesteko. Zer egiten du eta zer esan nahi du, orduan, harrizko Kama Sutra harrigarri honek oihanaren erdian? Esan egin dugu, ezezaguna da, baina eskultura hauek modu askotara azal daitezke. Batez ere, testu zaharrek adierazten dute monumentu baten sarreran bikote korapilatu baten irudia jartzeak berau zoritxarretik babesten duela. Bestalde, erotismoa ez zen eskulturara mugatzen. Garai vedikotik, ipuin tradizionaletan ageri zen. Kama Sutran agertzeaz gain, Erdi Aroko indiarren ezaguera intelektuala osatzen zuten olerki eta epopeia askotan ere azaltzen zen. Hortaz, Khajurahora joaten zirenean ez ziren gehiegi harrituko. Gaur egun, XXI. mende honetan, ez da gauza bera gertatzen. Bidaiaria hona iristen denean, eskultura ospetsuei aurre egiteko asmoz egiten du; izan ere, liburu irekia, gizateriaren harrizko lehenengo maitasun-olerkia dela deritzote. Gehienetan, gainera, bidaiaria ez da ohartzen sinbolismo sakonaz, eta lotsaz baina kuriositatez ikusten ditu irudiok. Gaur egun, Khajurahoko herri modernoa, tenpluen artean bizitzeaz gainera, hauetatik ere bizi da. Eraikin nagusiaren esparruaren inguruan hotelak, jatetxeak eta arropa zein oroigarri denda ugari eraiki dituzte. Aireportua ere eraiki dute turistek tren eta autobus bidezko bidaia nekagarria saihestu ahal izateko, bidaia luzea egitea ezinbestekoa baita lurretatik iritsi nahi izanez gero. Garai hartan izan zirena zirela, tenpluak egun gizadiaren ondare dira, edertasun ulergaitzagatik eta gizadi osoa naturaltasunez irudikatzeagatik. 41
Testua
nri ue San ho
rgazkiak
hinksto k
SARDINIA
Mediterraneoko azken sekretua
Esaten dutenez, Sardinia Mediterraneoko azken sekretuetako bat da. Bertako erakargarri nagusiak kalak, urdin bizi kolorekoak, mendietan barneratzen diren bidexkak eta itsaslabarren ertzetan kokatutako historiaz betetako hiriak dira. Italiako uhartea erreferente da luxuzko turismoari dagokionez. Esmeralda kostaldean pertsona ospetsu ugarik igarotzen dituzte oporrak, besteak beste, Tom Cruisek, Denzel Washingtonek edota Silvio Berlusconik berak. Baina uharteak badu beste aurpegi bat, naturalagoa eta denon eskura, bestelako bidaia bat egiteko aukera ugari ematen dituena. 44
ardinia Mediterraneoko bigarren uharte handiena da. Italiako kostaldetik 180 kilometrora besterik ez dago, eta ohiko zirkuituetatik kanpo geratzen da. Antzina feniziarren esku egon zen, eta ondoren espainiarrek menderatu zuten, baina bertakoak beraien jatorri genovar edo pisatarraz harro daude. Hala ere, turkiarren, moroen, feniziarren, austriarren eta italiarren ohiturak, dialektoak, toponimia eta eraikin erlijiosoak aurki daitezke oraindik. Sardiniar puruak bilatzeko erdialdeko mendietara jo beharko dugu, Gennargentu mendigunearen 1.800 metroen itzalpera. Paisaia malkartsuz betetako eskualdea horrek Barbagia (atzerritarren lurraldea) izena du, bitxia dirudien arren. Sardinia opor leku bezala aukeratzen dutenek, hondartzengatik egiten dute, ederrak baitira, eta ur garbi eta
Itsasoak eta hondartzek erakarrita gerturatzen dira bidaiari gehienak Sardiniara, baina uhartean badago besterik ere ikusteko. Orrialde honetan Santa Maria Maddalena eliza eta bere dorrea ageri dira. Ezkerrean, Porto Cervo herria.
gardenak baitituzte. Hala ere, han daudenean, gainera, historia luzea, Cagliari eta Sassari bezalako hiriak eta toki finak, hala nola, Esmeralda kostaldea, aurkitzen dituzte. Azken hori da lekurik luxuzkoena eta turistikoena, aberatsa historiaren eta arkeologiaren alorretatik. Dena den, Sardinian jenderik gabeko txokoak ere aurki daitezke, udan masako turismoa iristen denean kostaldera. Errepideetan ez dago zirkulazio handirik eta dena nahiko lasai 46
egoten da‌ finean, Europaren beste aurpegia da, Mediterraneoaren erdierdian. Mediterraneoko hondartza onenetako batzuk ere Sardinian daude. Politenak Cala Luna eta Cala Sisina dira, harkaitzez eta itsaslabarrez inguratuak. Santa Margherita di Pula (Cagliaritik gertu), Villasimius eta Costa Rei (hego ekialdeko kostaldean) hondartzetara errazago iris daiteke, baita Gallurako iparraldeko kostaldean eta Magdalena
Hondartza eta kala ederrak dira Sardiniaren altxorrik preziatuena. Ezkerreko irudian La Maddalena uharteetan granitozko harkaitzen artean azaltzen diren hareazko kaletako bat ageri da. Lerroon azpian, Cagliariko gaztelua.
uharteetan granitozko harkaitzen artean dauden hareazko kaletara ere. Adituen arabera, uharteko arkitekturak ez du parekorik. Kataluniako gotikoaren ondorengoa da, eta kontinenteko italiarraren eraginak ditu. Horren adierazle nagusiak iparraldean daude. Aipatzekoak dira Sassariko katedrala edo Algheroko alde zaharra. Azken horretan, Palazzo Machin edota San Francesco eliza eta klaustroa ikus ditzakegu.
Hondartzak baino gehiago Historia eta hondartzak ez ezik, Sardiniak baditu ezagutzeko beste erakarpen ia sekretu batzuk, esaterako, FordongiĂ nus herria. Izan ere, bainu termala hartzeko aukera ematen du naturaren erdian. Hain zuzen, erromatar garaiko Forum Traiani termetan. Behar bezalako bainuetxea nahi dutenek, ordea, Via Tigellio kalekora joan daitezke, Cagliariko auzo erromatarrean. Beste eskaintza zoragarri bat Barbagia eskualdea zeharka-
tzen duen trena hartzea da. Hiru eta bost ordu arteko bidaian paisaia ahaztezinak ezagutuko dituzu. Galdu behar ez den beste tokietako bat San Giovani di Sinis eliza da. X. mendeko tenplua da, eta feniziarrek, kartagotarrek eta erromatarrek menderatu zuten Tharros antzinako hiriaren alboan dago. Museoak eta monumentuak nahiago izanez gero, uharteak 19 museo eta interes arkeologikoko 99 monumentu ere baditu. Mendian ibiltzea 47
Sardinia opor leku gisa aukeratzen dutenek bertako hondartzengandik aukeratzen dute batik bat. Lerroon gainean Esmeralda kostaldea ageri da, uharteko txokorik luxuzkoena eta turistikoena, baita historikoki aberatsena ere; ondoan, Paradiso kostaldeko irudi bat. Gainaldean Castelsardo herria, Sassari eta Coda Cavallo ikus daitezke hurrenez hurren.
48
atsegin dutenentzako proposamen ugari daude, adibidez, La Marmora mendira (1.834 metro) igotzea. Lau orduko ibilbidearen ondoren, paisaia bikainaz gozatuko dute tontorretik. Itsasoa nahiago dutenek, aldiz, ekialdeko kostaldean jenderik gabeko hondartza luze-luzeak aurkituko dituzte, batez ere, Capo Camino inguruko dunetan. Algheron oso gomendagarria da itsasontziz txangoa egitea Grutta di Nettuno haitzulora, kareharrizko formazio bitxiak ikusteko. Tharros antzinako hirian bainua hartzea ere posible da. Izan ere, hormak itsasertzeraino iristen dira, eta oraindik ere erraz aurkitzen dira anforen hondarrak. Itsaskiak dira nagusi Sardiniako mahaietan, baina haragi jakien bariazioak ere aurki daitezke (txahala, arkumea eta, batez ere, porcheddu labean
erretako txerrikumea). Uharteko sukaldaritzak beste kultura batzuetako eraginak jaso ditu; beraz, paella, bullabese zopa (zimino) edota kuskusa jan daitezke bertako plater moduan. Horiez gain, hango pastak ere badaude, besteak beste, malloreddus (zahi pastaz osatutako eta azafraiz ondutako oskol txikiak), maccarones de busa (pasta lodia) eta culingiones (Sardiniako ravioliak). Bestalde, ezaguna da carta di musica izeneko ogi mehe eta kurruskariaz zerbitzatzen den gazta ondua. Postrerako ez dago gazta frijituz betetako eta eztiz bustitako ravioliak baino gauza hoberik; sebadas deitzen zaie. Ardo zerrendetan, ardo beltzak sendoak dira; zuriak, berriz, arinak izan ohi dira. Vernaccia nabarmentzen da gomendagarri eta tipikoenen artean. Anbar kolorekoa eta lehorra da.
44 Irudia: Koldo LANDALUZE
MUNDUARI BEGIRA H ERBEHEREAK: Kalamuarekin lotutako turismoaren amaiera. FILIPINAK : Tarsier espeziea galbidean. TAILANDIA : Luxuzko autoak M ILANgo baso bertikala. M AIA kulturaren musika eskala berezia deskubritu dute.
bidelaguna AGENDA
• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
BIDAIA TEMATIKOA Muxu bat lapurtzeko tokirik ederrenak HORIZONTETIK HARATAGO James Cook MUNDUKO SUTEGIAK Bavariako gastronomia GOGOAN HARTU Zoneko piramideak
HITZORDUAK CHARLES D ICKENS: Idazlearen jaiotzaren urteurrena ospatuko dute YORK: Bikingoen Jaialdia. OTAWA: Winterlude jaialdia. RIJEKA: Inauteriak. CHIANG MAI: Loreen Jaialdia. G USTAV KLIMT: 150 urte jaio zela.
Laburrak
DONOSTIA, 15 HIRI ONENEN ARTEAN
HEGALDI BERRIAK HONDARRIBITIK Helitt aire konpainia andaluziarra Hondarribiko aireportuan zerbitzuak eskaintzen hasi da. Astean bi joan-etorri eskainiko ditu Bartzelona eta Hondarribia artean, astearte eta ostegunetan. Aipatu bi egunetan, 10:45ean aterako da hegazkina Bartzelonatik, eta, 12:55ean, Hondarribitik. Gainera, aurki Hondarribia-Madril hegaldia inauguratuko dute, eta beste bi joan-etorri jarriko dituzte erabiltzaileek aukeratzeko, asteazken eta ostiraletan. Madriletik 11:35ean aterako da hegazkina bi egun horietan, eta, 13:15ean, Hondarribitik. Hala, konpainia andaluziarra Iberiak azken urteotan Hondarribiko aireportuan izan duen monopolioa hausten saiatuko da.
PHILEAS FOGGEN PAUSOEN ATZETIK Phileas Foggek bere istorioetan bisitatu zituen lekuetatik igaroko den “Costa Deliziosa� ontzia abenduaren 29an abiatu zen Marseillatik. Horrenbestez, pertsonaia mitiko honek mundu osoan zehar eginiko bidaia errepikatuko dute 2.300 bidaiarik 99 egunetan zehar. Spa, igerilekuak, kirol pista, lasterketetarako zirkuitua, kasinoa eta zinemak dituen ontzian bidaiatzeko txartel merkeenak 10.000 euro inguru balio ditu, eta garestienek 30.000 euro inguru. Txartel guztiak saldu dituztela eta eskaintzak izugarrizko arrakasta izan duela ikusita, datorren urtean ere bidaia errepikatuko dutela jakinarazi dute.
MALDIVETAKO SPA GUZTIAK ITXI DITUZTE Maldivetako Errepublikako Gobernuak herrialdeko hoteletako spa areto guztiak ixteko erabakia hartu du islamisten iritziz lekuok etikoak ez direla argudiatuz. Alderdi Islamistak spa aretoen kontrako hainbat protesta ekitaldi antolatu ditu azken hilabeteotan, lekuok prostituziora bultzatzen dutela salatuz. Erabakiaren harira, sekulako istiluak sortu dira islamisten eta turismo sektoreko langileen artean. Azken horiek protestak deitu dituzte eta agintariek harturiko erabakia atzera botako dutela espero dute.
50
Tripadvisor bidaia webguneak helmuga turistiko onenei buruzko galdeketa egin du oraintsu bere erabiltzaileen artean. Nazioarteko zein Estatu espainiarreko jendeak erabiltzen du webgunea, eta, beraien arabera, Donostia munduko hamabost hiri onenen artean dago. Hiriaren eskaintza kulturala, gastronomikoa eta aisialdirako dituen aukerak azpimarratu dituzte bozkatu dutenek. Bisitatu beharreko lekuen artean, berriz, Kontxako hondartza, La Perla talasoterapia, Urgull mendia, Igeldoko jolas-parkea, Anoetako futbol-zelaia eta Kursaal jauregia nabarmendu dituzte.
MOSKU-PARIS TRENA, BERRIRO MARTXAN Sobietarren garaian martxan izan zen Mosku eta Paris lotzen zituen trena berriz ere martxan jarri dute. Berlinen geldialdia eginda, 3.177 kilometro egiten ditu Europako bigarren ibilbiderik luzeena duen tren honek. Guztira 38 ordu irauten dituen bidaian Errusia, Bielorrusia, Polonia, Alemania eta frantziar Estatua zeharkatzen ditu. Neguan astean hiru aldiz eta udan astean bitan abiatuko da trena Errusiako hiriburutik, lehen zein bigarren klasean bidaiatzeko aukera eskainiz.
ESZIPIONDARREN HILOBIA, PUBLIKOARI IREKIA Hanibal garaitu zuen Eszipion Afrikarraren familiaren gorpuzkinak gordetzen dituen hilobia bisitatzeko moduan da berriz ere. Izan ere, hogei urtez itxita egon ostean, Erromako Karakalaren terma ospetsuetan dagoen hilobia publikoari ireki diote berriz ere eraberritze lan sakonen ondotik. Bitxiena, ordea, honakoa da: askok uste dutenaren kontra, Eszipion Afrikarra bera ez dago bertan hilobiratua. Izan ere, diru publikoa lapurtu ostean, Erromatik alde egin omen zuen.
MALAWIKO ERRESERBA BAT BERPIZTU NAHIAN Antilopeak, elefanteak, lehoinabarrak, lehoiak eta bestelako espezie ugari ugaltzen dira urtero Malawiko Majete erreserba natural ikusgarrian. Azken zortzi urteotan Afrikako gobernuz kanpoko erakunde ezagun batek berebiziko bizitza eman dio parke naturalari, 2.500 espezietik gora sartuz erreserbak hartzen duen eremuan. Atzerriko bisitariak erakartzeko, kanpamendu basea, jatetxeak, dendak, hotelak eta bestelako zerbitzuak ere ireki dituzte.
bidaia tematikoa MUXU BAT LAPURTZEKO LEKURIK EDERRENAK
Muxu emateko leku txarrik ez badago ere, badira xarma berezia duten hainbat bazter muxu bat betirako une gogoangarri bihurtzeko gai direnak, une hori gure buruan iltza dezaketenak. Hona hemen horietako batzuk.
balkoira igotzeko gonbita egin zion arte, soka luze bat eskainiz. Gaur egun, milaka dira urtero Capuletotarren etxea bisitatzen dutenak. Gainera, hala nahi duenak, Julietaren balkoian ezkontzeko aukera ere badu.
Casablanca (Maroko)
New York (AEB)
Zinearen historiak, telebistak eta argazkilaritzak maitasun istorio handiak eta ikuslearen memorian iltzatuta geratu diren hainbat muxu eder utzi dizkigu. Nork ez du oroitzen Ingrid Bergmanen «musuka nazazu azken aldia balitz bezala», “Cassablanca” filmaren une gogoangarria? Esaldi horrek eta Bergman eta Bogarten arteko pasioaren isla zen musuak kultuzko lan bihurtu zuten filma, eta, bide batez, hiri marokoarra ospetsu bihurtu zuten.
Hiri honen historia musu gogoangarriz josita dago. 1892 eta 1954 artean Ellis Island izan zen etorkinak herrialdera sartzen ziren gunea. Kontrol puntu horretako langileek “musuaren txokoa” sortu behar izan zuten, hain zuzen ere, hor batzen baitziren atzerritik zetozenak beraien familia eta bikoteekin. 1945ean, aliatuek japoniarren aurka lortutako garaipena ospatzen ari zirela Alfred Eisenstaedtek Times Square ezagunean ateratako marinel baten eta neska baten arteko argazkiak munduari bira eman zion.
Verona (Italia) Aurrez ezagutzen ez bazuen ere, Shakespeareren inspirazioa astindu zuen Veronak. Bertan kokatu zuen “Romeo eta Julieta” istorioa eta geroztik maitaleen hiria bilakatu da. Julietak bere etxetik entzuten zituen Romeok kantatzen zizkion doinuak, harik eta neskak bere maitaleari 52
ezagutzeko aukera onena Kanal Handian barrena gondola batean sartzea da. Herri kondaira baten arabera, maitaleek betirako zoriontasuna lortzen omen dute eguzkia gordetzen den unean Hasperenen Zubiaren azpitik igarotzean elkarri musu ematen badiote.
Praga (Txekiar Errepublika) Zaila dirudi Pragako monumentu bisitatuenen artean txoko erromantiko bat aurkitzea, baina ez da horren zaila. Carlosen Zubian, Joan Nepomucenok hiriko santuaren estatuaren oinetan jartzen dituzte bikoteek beraien eskuak. Antza, errugabea zen santu hori zigortu eta itsasora jaurti zuten. Haren estatuatik gertu dago itsasora bota zuten lekua ere, gurutze batekin markatua. Hiriko lekurik erromantikoena den horretan gurutzea eskuarekin ukituz gero maitaleen desirak betetzen direla esaten da.
Venezia (Italia) Gutxi izango dira munduan Venezia adinako hiri erromantikoak. Zalantzarik gabe, ihesaldi erromantiko bat egiteko aukera bikaina eskaintzen du Italia iparekialdeko hiriak, non bazter orotan arnasten den erromantizismoa. Venezia
Brujas (Belgika) Maitaleentzat eginiko hiria dirudi Brujasek: Venezia gogora dakarten kanalak, ibaira begiratzen duten jauregiak, bere kalexka ezkutuak... Hala ere, Brujasko tokirik erromantikoena erdigunetik
aparte dago, hiriaren hegoaldean. Minnewater edo Maitasunaren Lakuaren inguruko kondairak ez du zalantzarako tarterik uzten. Minna deituriko neska gaztea bertara joan omen zen, triste, bere aitak maite zuen mutila onartzen ez zuelako. Kondairak dioenez, lakuaren ingurumarietan ezkutatu eta bertan hil zen. Maitaleak uretatik atera eta bertan lurperatu omen zuen.
Blarney (Irlanda) Cork hiritik zazpi kilometrora dago Blarney herrixka. Bertara hurbiltzen diren gehienek zelai berde eta zabal baten erdian kokatzen den gazteluak gordetzen duen harriari musu ematen diote. “Elokuentziaren harria” izenarekin ezagututako harriak 600 urteko historia du eta kondaira bitxi bati lotuta dago. Diotenez, harria musukatzen duten bisitariek maitasunerako abilezia eskuratzen dute. Traba bakarra gaztelura iristea da, izan ere, bide malkartsua eta gogorra igo beharra dago bertara iristeko.
Paris (Estatu frantziarra) Nola ez, Argiaren Hiriak ere lekua izan behar zuen zerrenda honetan. Izan ere, maitasunaren hiria ere ba omen da Paris eta muxu bat emateko mila bazter gordetzen ditu: Eiffel dorrea, Sena ibaia eta bere inguruak... baina baita horren ezaguna ez den Père Lacahise hilerria ere, askoren ustez munduko pertsona apasionatuenen txokoa. Bertan, Abelardo eta Eloisaren hilobietan musu bat lapur genezake, edota Oscar Wilde idazlearen oroigarriak kontenplatuz une goxo bat igaro.
Kiribatiko Errepublika
Zinemak, arteak, argazkilaritzak, literaturak... maitasun istorio handiak utzi dizkigute eta badaude hiriak istorio horiei lotuta geratu direnak betiko. Orriotan ikus daitezkeen argazkiak: “Casablanca” filmaren irudi ezagunena; Romeo eta Julieta Frank B. Dickseeren margolan batean; Alfred Eisenstaedteren “Kissing the war Goodbye” izeneko argazki ospetsua; Veneziako Hasperenen Zubia eta Pragako Carlosen Zubia.
Uharteak beti dira aukera ona ihesaldi erromantiko baterako, eta horien artean dago Kiribati. Ozeano Barean dago, Australiaren iparraldean, eta 33 koralezko atoloik eta uharte batek osatzen dute. Munduko atoloi handiena da Kiribati eta urte berriaren etorrera ospatzen duen lehen lekua da munduan; beraz, urte berriari agur esan eta berria estreinatzeko toki aparta izan liteke. Eta konpainia onean bada, muxu on bat ematekoa, zergatik ez. 53
hitzorduak CHARLES DICKENS Idazlearen jaiotza gogoratuko du Britaniar Handiak ritainia Handiarentzat ez da nolanahiko urtea izango 2012a. Izan ere, alde batetik, Olinpiar Jokoak hartuko ditu Londresek, eta, bestetik, Charles Dickens idazle handiaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko dute britainiarrek. Literatura ingeles zein unibertsalari ekarpen izugarria egin zion idazlea 1812ko otsailaren 7an jaio zen, Portsmouth Ingalaterra hegoaldeko hirian. Urteurrenaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte. Charles Dickensen eragina literaturatik harago doa. Horren erakusle dira literaturaz gain bestelako hainbat alorretan antolatu dituzten ekitaldi andana. Zineari dagokionez, Dickensen “Great expectations” (Esperantza handiak, 1860) nobelaren bertsio zinematografikoa iritsiko da aurki pantaila handira. Ralph Fiennes eta Helena Bonham-Carterrek antzeztu dituzte thriller honetako protagonisten rolak. Bestalde, Liburutegi Britainiarrean Dickensen lanetan naturaz haragoko gertakariek duten lekua aztertuko dute, martxoaren 4ra bitartean. Museoek antolaturiko ekimenei dagokienez, Victoria and Alberten “David Copperfield” nobelaren jatorrizko eskuizkribua erakutsiko dute apirilaren 1era arte. Londresko Museoan idazlearen eta britainiar hiriburuaren arteko erlazioa izango dute aztergai, eta, Guilfordeko Watts galerian, egilearen eta arte bisualen arteko harremana.
Urtebetetze jaiak 1883an Dickensek Teesdale haran ingelesa bisitatu zuen “Nicholas Nickleby” nobela osatzeko informazio bilatzeko. Leku horretan ondo gogoan dute egileak bertan egindako egonaldia, eta, urteurrenaren harira, otsailaren 1etik 8ra, ekintza desberdinak antolatu dituzte: erakusketak, bisita gidatuak, hitzaldiak... Halaber, idazlea jaio zen egunean, otsailaren 7an, jai egun handia antolatuko dute. Egun horretan, Dickensen sorleku den Portsmouth
hirian urtebetetze jai erraldoia egingo dute musika, dantza eta kale ikuskizun eta guzti. Bestalde, Londresera gerturatu eta Dickensen mundua ezagutu nahi duenak haren omenezko museoan izan dezake abiapuntua.
Kent konderria Londresetik oso gertu, Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen Kent konderria inspirazio iturri garrantzitsua izan zen Dickensentzat. Haurtzaroko bost urte eta be-
YORK (INGALATERRA) Bikingoen Jaialdia Otsailaren 11tik 19ra Urtero lez, mundu osotik datozen bikingoen zaletuen erdigune bilakatzen da York, Jorvik Bikingoen Zentroak ospatzen duen jaialdia dela-eta. Bost egunetan zehar ez dira falta izaten musika emanaldi eta kontzertuak, poesia errezitaldiak eta txapelketa gastronomikoak. Hala ere, iraganeko bikingoen tradizioak gogora dakartzaten ekitaldiak izaten dira nagusi, hala nola, bikingoen borroken eszenifikazioak. Beste behin, Jorvik Bikingoen Zentroaren egoitzan izango da zita. Bertan, museo bat eta 925. urteko bikingoen aztarnategi bat daude. http://www.jorvik-viking-centre.co.uk 54
RIJEKA (KROAZIA)
Rochesterren egiten da Dickensen omenezko ekitaldi handiena. Bertan, idazlearen istorioetan oinarritutako ikuskizunak egiten dituzte hiritarrek.
re bizitzako azken hamahiru urteak bertan igaro zituen. Egun eskola bilakatutako Gad s Hill etxea haurra zela ezagutu zuen Dickensek, eta, idazle ospetsu bilakatu zenean, erosi egin ahal izan zuen, haurtzaroko ametsa egi bihurtuz. Bertatik gertu dago Dicken s World jolas parkea, idazle ingelesaren bizitza eta lanak haurrei azaltzen dizkien gunea. Baina Dickensen omenezko jaialdi handiena Rochester hirian ospatzen dena da. Bertan, 200.000 ikusle inguru batzen ditu idazlearen omenezko Gabonetako merkatuak. Restoration House eraikina ere bisita daiteke hirian; hau da, “Great expectations” nobelako protagonistaren etxea irudikatzeko erabili zuen etxea. Londres victoriarra Varai viktoriarrean Londres punta-puntako hiri bilakatu zen, baina kontrasteak ere baziren, izan ere, Londresko auzune xumeenak gogor astintzen zituen pobreziak. Londres ilun horren isla da Dickensen “Oliver Twist” lana. Lan horretan asko dira hiriko hainbat txokori egindako erreferentziak. Garai hartan Clerkenwell zen hiriko auzune arriskutsuenetako bat, idazleak aipatu lan horretan maisuki deskribatzen duena. Bartholomew Passage edota Jerusalem tabernek ere viktoriar garaiko Londres ilunera eramaten dute gaur egun bidaiaria. Erdi ezkutuan den Worship Street Whistling Shop tabernak ere Dickensen nobeletako giroa dakar burura, Ten Bells pub ezagunak bezalaxe.
Inauteriak | Urtarrilaren 21etik martxoaren 6ra Otsaila hilabete hotz bezain dibertigarria da Kroazian, bai bederen Kroazia iparraldean dagoen Rijeka hirian. Bertan hilabete inguru irauten duten inauteriak ospatzen dituzte eta ez da ez festa eta girorik falta izaten. Aurten bere 29. edizioa ospatuko duten inauteriak Kroaziako tradizionalenak dira, eta munduko garrantzitsuenen artean ere kokatzen dira. Hiriko kaleak zeharkatzen dituen desfile nagusia izaten da ekitaldi izarra, eta milaka partehartzaile eta ikusle batzen ditu. Inauterien harira, kontzertuak, dantza, musika elektroniko jaialdia, snow eta skate jauziak, zirkua eta beste hainbat ekimen ere izaten dira. http://ri-karneval.com.hr
CHIANG MAI (THAILANDIA) Loreen Jaialdia Otsailaren lehen astean Chiang Mai Thailandia iparraldeko hiri handiena da, eta, bertan, kaleak kolorez beteta ospatzen dute urtero Loreen Jaialdi ikusgarria. Bere kokapen geografikoari esker, landaredi ugaria eta anitza du hiriak eta horrek kontraste handia sortzen du bertako eraikinekin. Hirian landaredia loratzen hasten den uneari ongietorria egin asmoz ospatzen dute jaialdia. Unerik bereziena desfilea izaten da, non hiritarrak jantzi tradizionalekin janzten diren.
OTAWA (KANADA) Winterlude jaialdia Otsailaren 3tik 20ra Otsaila urteko hilabeterik hotzena dute Kanadan. Aitzitik, kanadarrak ez dira kikiltzen. Horren ordez, neguari ongietorria emateko jaia ospatzen dute, hotzarekin lotutako ekintza desberdinak eginez eta ingurune natural paregabea probestuz. Jaialdiaren erdigunea Rideau kanaleko patinaje pista erraldoia da, munduko handiena. Bertatik gertu Jacques-Cartier parkea dago, Ipar Amerikako elurrezko haur parke handiena. Elurrezko txirrista, izotzezko eskultura eta lera artean haurrek primeran pasatzeko beta izaten dute bertan. http://ottawastart.com/winterlude.php 55
hitzorduak Gustav Klimt Austriak margolari ezaguna omenduko du
reudek sei urte zeramatzan munduan, Kandinskiri gutxi falta zitzaion bertara heltzeko eta Viena gertu zen arte munduko berritasunei heltzeko. 1862. urtea zen austriar hiriburuko auzo txiki batean artearen munduan zeresan ugari emango zuen haurra munduratu zenean: Gustav Klimt. XX. mende hasierako Europako margolari garrantzitsuenetarikoa izan zen Klimt. Bere lan garrantzitsuenen artean margolanak, horma-irudiak eta beste mota askotako lanak aurki daitezke. Gehien jorratu zuen gaia emakumearen gorputza izan zen, kutsu erotiko ugariz betiere. Klimten jaiotzatik 150 urte betetzen dira aurten eta datozen hamabi hilabeteetan gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza artistikoa antolatu dute Austria osoko hainbat museok, Vienako Historiaren Artearen Museoak kasu. 1890ean museoko eskaileren apaingarri gisa eginiko freskoen inguruko azalpenak biltzen dituen ibilbidea eskaintzeaz gain, egilearen beste lan batzuk ere ikusgai izango dira bertan. Artista honen lana gogora ekarriko duen beste museo bat Leopold museoa da. Bertan, otsailaren 24tik aurrera, Klimt intimoena ezagutzeko beta izango da, haren familia, bidaiak, maitasun istorioak eta bestelakoei buruz hitz egiten duten eskutitz, argazki eta postalen bidez. Bestalde, martxoan, Albertina galeriak bere eskura dituen Klimten 170 irudi jarriko ditu ikusgai artistaren obraren esentzia markatzen duten oinarri nagusien inguruan eztabaida proposatuz, hots, emakumea, sentsualtasuna eta biluztasuna. Baina orain arte aipatutakoak ez dira artista omentzeko zita bakarrak izango. MAK museoan, adibidez, Klimtek Stocle jauregian eginiko mosaikoaren zirriborroak ikusteko abagunea izango da. Wien museoak, berriz, eskura dituen ar-
56
tistaren zirriborro, irudi eta margoak bistaratuko ditu. Theather museoak bere aldetik, publiko aurrean oso gutxitan erakutsia izan den “Nuda Veritas� lanaren buruzko solasaldia proposatuko die bertaratzen direnei. Egutegian jauzi eginez, urteurrenaren harira antolaturiko ekimen garrantzitsuenetarikoa dakar Belvedere museoak ekainaren 15etik aurrera. Vienako museoak Klimten lanketa sortzailean sakontzen duen erakusketa irekiko du, bere obra apurtzaileak garai batetik gaur egunera arte izan duen garapena islatuz. Ikusitakoak ikusita, argi dago Vienako museo nagusienek ahalegin berezia
egingo dutela aurtengoan hirian bertan jaiotako ezinbesteko artista oroitzeko. Klimten obran aditua den Belvedere museoko Alfred Weindigerrek adierazi duenez, ÂŤartistaren lanean sakontzeaz gain, Klimten izaera eta alde humanoena ezagutzeko parada eskainiko dute erakusketetako askokÂť. Baina Vienak ez ditu oroitzapenezko ekimen guztiak monopolizatuko, izan ere, artistarentzat esanahi berezia zuen Attersee lakuak ere omenduko du artista. Bertan, uztailaren 14an, Gustav Klimt Zentroa inauguratuko dute, honako hau ere artistaren alderik ezkutuena bistaratzeko xedez sortua.
erakusketak Henri Cartier-Bressonen argazkiak, Vienan Henri Cartier-Bresson argazkilari frantziarrak Ipar Amerika, India eta Sobietar Batasunera eginiko bidaietako argazkiak biltzen dituen erakusketa ikusgai da Vienako Kunsthaus museoan. 1930 eta 1970 artean eginiko argazkiek hainbat pertsona ezagunen aspekturik ezkutuenak islatzen dituzte, hala nola, Martin Luther King, Mahatma Gandi edota Truman Capoterenak. Halaber, herritar arrunten argazkiak zein egilearen beraren egunerokotasunarekin loturikoak ere jasotzen dira bilduman. Horrez gain, argazkilariak dokumentalgintzarekiko agertzen zuen interesaren lekuko ere izango dira otsailaren 26ra bitartean erakusketara hurbiltzen diren bisitariak, bertan proiektatuko baita “California impressions”, Bressonek berak eginiko dokumentala.
Da Vinciren margolan bilduma handiena, Londresen Leonardo Da Vinciren inoiz ikusi gabeko margolan bilduma handiena ikusgai da Londresko Galeria Nazionalean, otsailaren 5era bitartean. “Leonardo Da Vinci: Milango gorteko margolaria” erakusketak Da Vincik 1480 eta 1490 artean Milanen egin zituen 60 obra inguru biltzen ditu. Horien artean nabarmentzekoa da “Cecilia Galleraniren erretratua”, 1488 eta 1490 artean margotua. Artelan hori lehen erretratu modernotzat hartu izan da, modeloa gorputza alde batera biratuta duela agertzen baita. Arrakasta itzela izango duelakoan, erakusketak har dezakeen ikusle kopurua mugatzea erabaki dute arduradunek. Arte flandestarra, Errusiatik Amsterdamera San Petersburgoko Hermitage museoko arte flandestarreko lanen aukeraketa bat aurkezten ari da uneotan Amsterdameko Hermitage museoa. Orotara, 75 margolan eta 20 irudi hautatu dituzte eta martxoaren 16ra bitartean Amsterdamen ikusi ahal izango dira. Aurrez inoiz Herbehereetan erakutsi gabeak dira aipatutako lanok.
Berlingo Pergamo museotik antzinako Greziara Berlingo Pergamo museoak denboran jauzi egin eta izen bereko antzinako greziar hirira bidaiatzeko parada eskaintzen du. Yadegar Asisi arkitektoak eta Eric Babak musikariak 129. urteko Pergamo hiria birsortu dute, 450 objektu bildu eta garaiko soinuak birsortzen dituen 4.500 metro koadroko eremu batean. Antzinako pergaminoak, aztarna arkeologikoak eta hiriaren ikuspegiak baliatu dituzte egileek “Pergamo: antzinako metropoliaren panoramika” erakusketa osatzeko. Irailaren 30era arte egongo da ikusgai. Matisseren obra bere jaioterrian ikusgai Frantzia iparraldeko Cateau-Cambréis herrian jaio zen Henri Matisse, nahiz eta Parisen igaro zuen bere bizitza gehiena. Hala ere, Matisseren jaioterriak badu artistaren omenezko museo bat, oraintsu margolariaren obra ikusgai jarri duena. Orotara 137 margo bildu dituzte, horietatik 90 inoiz erakutsi gabeak. Erakusketan denetariko obrak bildu dituzte, Matisse 1900. urtean Parisko kaleetan margotzen hasi zeneko lanetatik gerora bere obraren ezaugarri nagusi bilakatu ziren pintzel eta tintaz eginikoetara. Otsailaren 19ra arte ikus daiteke erakusketa.
Errenazimentu italiarra, New Yorken Errenazimentu italiarreko erretratuak New Yorkeko Metropolitar Museoaz jabetu dira, izan ere, martxoaren 18ra arte bertan izango da ikusgai “Errenazimentuaren erretratua Donatellotik Bellinira” erakusketa. 160 margolan, irudi eta eskulturen bidez, Errenazimentu garaiko artisten lanari erreparatzen dio bildumak. Bildutako lan guztien artean, aipagarriak dira Botticelliren “Dama baten erretratu perfektua” (1445-1510) edota Antonio del Pollaiuoloren “Dama baten erretratua” (14321498). Horrez gain, oraintsu Berlinen ikusgai izan den erakusketak Errenazimentu garaiko gizartearen analisia ere egiten du, besteak beste gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertuz. 57
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
JAMES COOK «Union Jack»-arekin munduan zehar
I
tik, Endeavour ontziak 1771ko ekainaren 12an Ingalaterrara itzultzea lortu zuen.
Imajinazioa, ausardia eta borondatea dira James Cook itsasgizonaren bizitza hobekien deskribatzen duten hiru ezaugarriak. Lehenari esker, kontulari moduan lan egitera lotutako bizitza bati ihes egitea lortu zuen gazte zela. Denbora librea izaten zuen guztietan, labarretara igo ohi zen, eta, zeruertzari so, bizitzak albaran eta kontu komertzialak baino zerbait gehiago eskainiko ote zion galdetzen zion bere buruari. Hurrengo urratsa, kuakero baten merkataritza ontzi batean sartzea izan zen. Urte bi geroago, eta gaztearen abileziak kontuan izanda, ontziaren gidari izateko eskaintza egin zion jabeak. Berriro ere, erakutsitako gaitasunek ezarritako bidetik aldentzen zuten Cook. Hori bai, eskaintza horri uko egin zion, britainiar monarkiaren ontzi batean marinel aritzea nahiago izan baitzuen.
Hawaii
Hegoaldeko itsasoak Hainbeste prestaketa lanen ostean, urte batzuk geroago aukera ezin hobea iritsi zitzaion azkenean: Geografiako Sozietateak Tahitira espedizio bat bidaltzeko eskatu zion Londresko gobernuari Venusen eta Eguzkiaren arteko konjuntzioa aztertzeko. Asko itxarondako gertakizuna zen, eta James Cook bera aukeratu zuten espedizio zientifikoa gidatzeko. Endeavour ontzian, Hornos lurmuturrera zuzendu zen lehenengo, eta Ozeano Barera geroago. Ontzia 1769ko apirilaren 13an lehorreratu zen Tahitin; beraz, jarritako helburua bete eta urte bereko ekainaren 3an emango zen gertakari astronomikoa bertatik bertara jarraitzeko moduan izan ziren. Cook kapitainak kostaldea esploratzeko, indigenekin harremanak egiteko eta bertako fauna eta flora aztertzeko agindua ere bazuen. Ingalaterra bere inperioa zabaltzen ari 58
zen munduan eta horretarako funtsezkoa zen James Cookek Ozeano Barean egin beharreko lana. Ideia hori buruan abiatu zen Endeavour ontzia Tahititik Sozietate uharteetara lehendabizi, eta, ostean, bertatik, gaur egungo Zeelanda Berrira. Azken hori hainbat uhartez osatzen zela baieztatu ahal izan zuten orduan britainiarrek, kontinente bat zela uste baitzuten ordura arte. Bidaiak une dramatikoak ere izan zituen. 1770eko ekainaren 10ean, adibidez, koral arrezife batean ez aurrera ez atzera geratu zen ontzia, nahiz eta azkenean onik ateratzea lortu zuen. Torres itsasartetik barrena Javara iristea lortu zuten, baina itsasgizon askok malaria eta disenteria sufritu zuten. Sarraski latza sufrituaga-
Burututako espedizio zientifiko eta estrategiko garrantzitsua hegoaldeko itsasoak ikertzeko akuilu izan zen Cookentzat, eta, hala, Terra Australis mitikoaren bila abiatzea erabaki zuen. Britainiar almirantegoak komandante gradua eta Resolution eta Adventure ontzien gidaritza eskaini zizkion horretarako. Ontziok 70º 41’ latitudera heldu ziren, baina puntu horretatik harago joatea ezinezko egiten zuen izotzezko pareta bat aurkitu zuten. 1775eko uztailaren 30ean, Londresen lehorreratu ziren berriz ere. Urtebete geroago iparraldea ikertzeko misioa eman zioten Cooki. Helburua Ozeano Barea eta Atlantikoaren artean bide bat bilatzea zen, hots, “iparekialdeko igarobidea”. Aurreko espedizioan gertatu bezala, izotzak Cooken ontziak geratu zituen 70º 41’ iparraldeko latitudera iristean. Negu gordinetik ihesi, Cook Kealakekua badiara zuzendu zen, Hawaiira, 1779ko urtarrilaren amaiera aldera. Bertan, edertasun oparoko paisaiaren erdian, bere idatziak eta mapak ordenatzen igaro zituen egunak, itsasontziko gelatik ia atera ere egin gabe. Otsailaren 1ean gertuko hondartza batetik heldutako tiro hotsak bere gelatik atera zuen. Indigena eta marinelen arteko borrokak ohikoak ziren eta, gogo handirik ez bazuen ere, ezer larririk gertatu aurretik lurreratzea erabaki zuen. Hondartzan pare bat minutu baino ez zeramatzala, lurrera erori zen harrikada baten ondorioz. Hondartza hartan hil zen James Cook, baita berarekin zihoazen hainbat itsas gizon ere. 51 urte zituen eta bere ospearen gailurrean zen.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
BAVARIA Gastronomia, musika eta ardoa
A
lemania hegoaldean kokatua eta Munich hiriburu duela, bere izaera sukalde barruraino barneratu duen eskualdea da Bavaria. Topikoek Alemania garagardo eta saltxitxekin lotzen badute, horretan ere salbuespena da Bavaria, eskualdeko saltxitxak ere ez baitira gainontzeko eskualdeetan nagusi diren berberak: saltxitxa zuriak dituzte gustuko bavariarrek. Tradizioaren arabera, mostaza gozoz lagunduriko Bavariako saltxitxak 1857ko otsailaren 22an, inauteri igandez, zerbitzatu zituzten aurreneko aldiz Munich erdialdeko garagardotegi batean. Asmakizun onenekin gertatzen den antzera, kasualitateak zerikusi handia izan zuen. Antza, tabernariari txahal hesteak bukatu zitzaizkion, eta, horrenbestez, askoz delikatu eta finagoak diren txerri hesteak erabili beharra izan zuen saltxitxak egiteko. Horrez gain, espeziak erabiliz ondutako txahal buru okela eta urdai zein azpizun zatiak erabili zituen. Bezeroek izugarri gustuko izan zuten emaitza, eta, horren erakusle, mende eta erdi geroago saltxitxa zuriak Bavariako ikur bilakatu dira.
tipularik ez dute apenas erabiltzen. Bestalde, ohitura handia dute brotzeit delakoa egiteko; gosari eta bazkariaren arteko gose-pizgarria alegia.
Musika eta ardoa
Tipula gabe eta arrautzarekin Gertakari honek agerian uzten du Alemania hegoaldearen nortasuna, bere izaeraz harro dagoen herriarena. Bavariarren nortasunaren ikur dira bertoko jantzi tradizionalak, ingurune protestante batean katolikoak izatea, lanerako gaitasun izugarria (Alemaniako langabezia tasa baxuena dute) eta sukaldaritza oparoa. Ezaugarri bereizgarri horiek, gainera, begi-bazterrez begiratzen dituzte gainontzeko alemaniarrek. Bavariarrek beren tradizioak gordetzeko duten tinkotasunaren erakusle da ere Europar Batasuneko bateraezintasun legeek bakarrik lortu zutela Bavariako dukeak 1516an ezarritako Reinhetsgebot legearekin amaitzea. Lege horren arabera, garagardoak hiru osagai soilik
Getty Images
eduki zitzakeen: ura, garagarra eta otsaihena. Bavariako sukaldaritza garai batean eskualdeko lurrez arduratzen ziren laborarien gustuetan oinarritzen da, eta, ez da, berez, Alemaniako gainontzeko eskualdeetakoetatik gehiegi ezberdintzen. Espezieekin eta gehienetan erreta aurkezten dituzten haragi errazio handiak, pasta eta irinarekin egindako platerak dira Bavariako mahaiko oinarrizko jakiak. Pasta prestatzeko orduan arrautza ugari erabiltzen dute, baina, gainontzeko eskualdeetan ez bezala,
Bavariako paisaia Danubio eta Meno ibaiek baldintzatzen dute erabat. Kanal nabigagarrien bidez bi ibaiok beste ibai handi batekin konektatuta daude: Rhin ibaiarekin hain justu. Taberna eta jatetxe koloretsu asko ibaiertzei begira dauden haranetan kokatuta daude, eta beraien mahaietan tokiko gastronomia izan ohi da nagusi: haragi pikatuarekin betetako aza-orriak, ketutako txerri txuletak, gaizkata, basurde ukondoak, egositako txerri besoak, patata entsaladak eta haragi bolak, besteak beste. Garagardo eta saltxitxen aukera amaigabea den eskualde honetan bada urtero gogoz itxaroten duten une bat ere: mahats biltzea. Honakoa aukera paregabe izaten da Bavarian ezinbestekoak diren hiru plazerak uztartzeko: musika, janaria –posible bada kaloria askokoa eta ugari– eta ardo onak. 59
liburuen txokoa
Montañas dibujadas Eduardo Martínez de Pisón Desnivel, 2011 264 orrialde. 29 euro
Mendia marraztuz Eduardo Martinez de Pisonek (Valladolid, 1937) alor askotan miretsi eta aztertu izan du natura, bereziki mendia: estetikoki, geografikoki, zientifikoki... Madrileko Complutense unibertsitatean Geografia irakasle lanean erretiroa hartu ostean, bere bizitzako etapa sortzaileenari ekin dio, eta, idazteari denbora gehiago eskaintzeaz gain, marrazkilari moduan ere probatu nahi izan du bere burua. Hala, bere bizitzan ezagutu dituen paisaia ugariren ilustrazioek osatzen dute lan dotore hau, non egileak, irudien bidez, agerian uzten duen bere naturarekiko maitasuna, ezagutza eta sentsibilitatea. Mundu osoan zeharreko mendietatik barrena barreiatuko gaituzten irudiok jakituria, talentua eta emozioak biltzen dituzte. Aurrez bestelako lan batzuk ere kaleratuta ditu Martinezek, betiere mendiari lotuak, “El largo hilo de seda” (2011) edota “El sentimiento de la montaña (2010), besteak beste.
Entre limones Chris Stewart Salamandra, 2011 288 orrialde. 17 euro
Ingalaterratik Granadara 1999an kaleratua, “Entre limones” hiru lan biltzen dituen autobiografia baten lehen partea da. Bertan, Chris Stewart ingelesaren istorioa kontatzen da, zeinak trajea eta gorbata baztertu, bulego batean lan egiteari uko egin eta bere sos guztiak Granadako menditxo batean kokatutako landetxe batean inbertituko dituen. Atzerritik datorrenaren harridura eta bertako biztanleen arteko harremanak ditu hizpide, batik bat. Gaur egun ere Granada du bizitoki eta inspirazio iturri egileak; horren erakusle, lan honen jarraipena diren “El loro del limonero” eta “Los almendros en flor” lanak.
)
Eslabones Nuruddin Farah Siruela, 2011 420 orrialde. 25 euro
Somalia gordina Jeebleh New Yorken bizi eta lan egiten duen adin ertaineko somaliarra da. Hogei urte inguru bere herritik kanpo eman ondoren, Muqdisho hiriburura itzuli beharko du lagun baten ilobaren eta bere lagun baten bahiketa dela-eta. Jeebleh harri eta zur geratuko da bere herrialdeak eman duen aldaketa bertatik bertara ikustean. Bere gogoaren kontra bada ere, bere lagunari lagunduko dio eta bertako labirinto politiko eta sozial arriskutsuan barneratuko da bahiketaren nondik norakoak ikertzeko. Protagonistaren bidez, Nuruddin Farah egileak Muqdishoko 90eko hamarkadako errealitatearen argazki gordina eskaintzen du.
Marco Polo. La ruta de la seda | Marco Polo Blume, 2011 272 orrialde. 19 euro
Zetaren ibillbidean barrena Txina mundu mailako nagusitasuna lortzen ari den honetan, Marco Poloren lan klasiko honen berrargitalpenak antzinako Txina ezagutzeko parada eskaintzen du. Bere aita eta osabarekin batera, Marco Polo izan zen Zetaren Ibilbidea egin zuen lehen europarretako bat. Lan honetako 82 kapituluetan kontatzen den moduan, Txinaz gain, Arabia, Pertsia edo Afganistanen ere ibili ziren hiru bidaiariak. Lan hau plazaratu zen garaian inprentarik ez bazegoen ere, sekulako arrakasta izan zuen eta aro modernoko lehen abentura liburutzat hartu izan dute askok.
Un crimen en Calcuta Paul Theroux Alfaguara, 2011 368 orrialde. 18,50 euro
Heriotza eta maitasuna Calcuttan Bidaia kronika, eleberri poliziakoa eta maitasun istorioa konbinatzen dituen lana da honakoa. Calcuttako hotel merke bateko logela batean mutil gazte baten gorpua agertu da. Jerry Delfont idazleak Merril Unger izeneko emakume baten gutuna jasoko du gertaeraren berri emanez. Inspirazio beharrean denez, Delfontek irrikaz hartuko du istorioa eta eskura dituen baliabide urriak baliatuz gertaera ikertzen hasiko da mukuru betetako Calcuttako kaleetan zehar. Paraleloki, idazlearen eta Ungerren arteko desira sortuko da, baina Delfontek distantziak markatu nahiko ditu kasua ikertzea lortu arte, nahiz eta uste baino gehiago kostatu.
Parques y reservas naturales de Europa | Francisco Santolalla Creaciones Vicent Gabrielle, 2011 410 orrialde. 22,80 euro
Europa, parke eta basoen bidez Parke eta basoetatik ibiltzea are esperientzia zirraragarriagoa bihur liteke, paisaiaz gozatzeaz gain, begien aurrean dugunaren sekretuak ezagutzen badira. Liburu honek Europako parke eta erreserba naturalak biltzen ditu, beraien inguruan jakin beharreko guztia eskainiz bilduma bikain batean. Bertan, habitat mota anitzak aurkezten ditu egileak: polarra, tundra, taiga, baso mistoak, mediterranear basoak, estepak, kostaldea... Beraz, natura ezagutzeaz gain, txangoak antolatzeko ere balio dezakeen gida da honakoa, 329 parkeren deskribapenarekin eta 265 argazkirekin.
Entre cielo y tierra J贸n Kalman Stef谩nsoon Salamandra, 2011 192 orrialde. 15 euro
Zerumuga begietan Abentura nobela hau Islandiako mendebaldeko fiordoetan girotuta dago, orain dela ehun urte pasa. Bertako herrixka batean, tradizioari jarraituz, arrantzara ateratzen dira herritarrak. Gau batean, igerian ez dakien gazte kuadrilla bat itsasora aterako da. Orduek aurrera egin ahala, jada itsasoan guztiz barneratuta direla, zerumuga lainotu eta itsasoa gaiztotu egingo da. Etxerako buelta abiatzean uste baino zailagoa bilakatuko zaie helmugara iristea, eta bizitzaren eta heriotzaren arteko muga inoiz baino gertuago sentituko dute. Jon Kalmanen lan gehienek bezala, abentura eta gizakiaren existentziaren ikuspegi poetikoa uztartzen ditu nobela honek ere. 61
GoGoan hartu
David Good/Getty Images
ZONEKO PIRAMIDEAK Italia
Italia erdialdea edo iparraldea bisitatuz gero, gomendagarria da goiko irudian ageri den lekutik igarotzea. Cislano herrixkatik gertu, Iseo lakuaren inguruetan aurkitzen da Zoneko Piramideen Erreserba Naturala. Munduan gutxi dira gisa honetako harri formazioek osaturiko paisaiak eskaintzen dituzten tokiak. Piramideak inguruotako uren igarotzeak, bai azalekoak bai lur azpikoak, eragindako erosio fenomeno baten ondorioz sortutakoak dira. Urteen igarotzearekin, kono itxurako harri formazio ikusgarriak eratu dira, tontorrean ezarritako txapelak bailiran. Gorenean kokaturiko harriok funtzio garrantzitsua betetzen dute piramideen kontserbazioan. Izan ere, harriok erortzen direnean, piramideak berehala suntsitzen dira. Hori dela eta, autoritateek arreta berezia eskaintzen diete harrioi inguru honen berezitasu62
na ahalik eta hobekien kontserbatu ahal izateko. Piramideok dauden parkea txikia bada ere, bidaiari ugariren arreta erakartzen du. Muinoaren gorenean aparkaleku bat dago eta bertan dago parkerako sarrera, informazio bulego eta guzti. Kilometro bateko distantzia duen ibilbidea aparkalekuan bertan hasten da eta piramideen ondo-ondotik igarotzen da. Inguruko bidexkak lurrezkoak dira, hortaz, euria eginez gero putzuak sortzen dira; hori dela eta, udaberria eta uda dira inguruotara gerturatzeko sasoirik onenak. Parkea egunero egoten da zabalik urtaro horietan eta sarrera doakoa izaten da. Okerrena inguruotan garraio publikoak ez duela oso ondo funtzionatzen da, gertuko herrietatik hurbiltzeko ez baitago inolako tren edo autobus zerbitzurik. Horrenbestez, autoz gerturatzea da onena.
Munduari Begira Milango Baso Bertikala Ingurugiro datuen arabera, Milan da kutsadura maila altuena eta trafiko dentsitate handiena dituen italiar hiria. Arazo horri erantzuteko, Stefano Boeri arkitektoak Baso Bertikala izeneko proiektu urbanistikoa garatu du bertan: 900 zuhaitzez osatutako bi dorrek energia berreskuratu eta birsortzen dute.
Herbehereek coffeeshop ezagunekin lotutako turismoarekin amaitu nahi dute Herbehereek, bereziki Amsterdam hiriburuak, kalamuaren kontsumoari lotutako turista ugari jasotzen dituzte. Horren erakusle dira herrialdean dauden coffeeshop ugariak, non kalamuaren kontsumoa legala izan den orain artean. Baina 2012. urtea iristearekin batera gauzak aldatu egin dira, izan ere, Herbehereetako Gobernuak coffeeshopen inguruko araudia gogortzea erabaki du. Horrenbestez, orain arte kontsumo irekiko guneak ziren lekuok soilik herbeheretarren kontsumorako gune izango dira. Erabakiarekin haserre agertu dira coffeeshopetako langileak, orain artean hein handi batean turista atzerritarren kontsumotik bizi izan direla arrazoituz.
Maia kulturaren musika eskala berezia Ia hamarkada bat iraun duen arkeoakustika azterketa batek ondorioztatu duenez, maiek Mendebaldeko kulturarekiko desberdina den eskala musikala zuten. Kultura horretako 125 instrumentu aztertu dituzte adituek ondorio horretara iristeko: flautak, okarinak, tronpetak, karakolak...
Tarsier filipinarrak, galbidean Filipinetako agintariek tarsier primate espeziearen biziraupena ziurtatzeko legeak onartu dituzte oraintsu. Tarsier filipinarra munduko primate txikienetakoa da eta 1997az geroztik dago babestutako espezieen artean. Txikia izatea da animalia honen ezaugarri nagusia: 10 zentimetroko altuera du eta 120 gramo baino ez ditu pisatzen. Bere berezitasunak erakarrita, turista askoren begiradapean izan dira animaliok. Hala, kaioletan sartu eta turisten eskura jartzen dituztenak edo argazkiak egiten dizkietenak ugari dira, animali 単imi単o hauengan horrek sor dezakeen estresa hilgarria suerta daitekeela jakin gabe. Orain, arrisku horren jakitun, tarsier primateak babesteko neurriak hartzeko erabakia hartu dute Filipinetako agintariek.
Luxuzko autoak, thailandiar aberastasunaren isla Azken hamarkadan Thailandiako errepideen itxura nabarmen aldatu da. Oraintsu arte Japoniatik inportaturiko autoak, bigarren eskuko kamioiak eta zilindrada gutxiko motoak ikus zitezkeen Bangkok hiriburuko errepide kaotikoetan barrena. Orain, ordea, geroz eta gehiago dira luxuzko auto eta limusinak. Adituen esanetan, aldaketa horren arrazoia Thailandiako aberats kopuruan emandako hazkundea da. Izan ere, Thailandiak ekonomia susperraldi handia bizi izan du azken hamarkadan: esportazioetan hazkunde nabarmena izan dute eta horrek aberats berri ugari sortu ditu, nahiz eta aberastasunak gutxiren eskuetan dirauen oraindik ere. 63