MEXIKO MAIA. Harribitxi arkitektonikoa

Page 1

2012 Otsaila 45.zbk / 1,5â‚Ź


haizetara

ZAZPI

47 THINKSTOCK 40 Urzti URRUTIKOETXEA 32 THINKSTOCK 22 Lucas VALLECILLOS Azaleko argazkia: JORGE LOPEZ & ALBERTO FERNANDEZ • Aurkibideko argazkiak: 06 Jorge LOPEZ 14 THINKSTOCK

32

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

06


06 MEXIKO MAIA

Oihanean galduta daude oraindik antzina desagertu zen zibilizazio liluragarri honen sekretuak

14 LOFOTEN IRLAK

Artxipelagoko mendi malkartsuek ezkutuan gordetzen dute Norvegiako arrantzale eremua

aurkibidea

22 OSAKA

40 SANTA LUZIA

Japoniako hirugarren hiri handiena Karibeko irla honetan dena da bere hirigintza futuristarengatik txikia, bere edertasuna eta eta modernoarengatik da ezaguna erakargarritasuna salbu

32 BRUJAS

Kanalak, kale harritsuak eta Erdi Aroko kutsua dira Belgikako hiri erromantiko honen altxorrak

47 PARIS

Historiako idazle askok maisuki deskribatu zituzten Argiaren Hiriaren txoko sekretuak

14 47 22

40 04 MUNDUARI BEGIRADA Bastei, Elba ibaiari begiratzen dion harri formazio ikusgarria 51 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, bidaia tematikoa... 3


Munduari Begirada

Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


Bastei Fauna eta landaredi aberatsa lagun, Txekiar Errepublikaren eta Alemaniaren arteko mugan kokatzen den erreserba naturala da Elbsandsteinbirge. Inguruotako lekurik dotoreenetako bat irudian ageri den Bastei da, Elba ibaiaren gainean altxatzen den harri formazio ikusgarria. Dirudienez, orain dela milioi bat urte uraren erosioaren ondorioz eratu ziren punta zorrozdun harri hauek. Gaur egun, 1851. urtean eraikitako zubi batek eta hainbat igarobidek lotzen dituzte harriok, eta behatoki bikaina dira gainera igo eta inguruko paisaia menditsua kontenplatzeko. Horrez gain, eskalatzeko edota mendi txangoak egiteko ingurune bikaina da. 5


MEXIKOMAIA

Testua: Jorge Lopez/Visual Natura Argazkiak: Jorge L贸pez & Alberto Fernandez

Zibilizazio galdua



Kultura maiaren inguruko misterioak indarrez hedatu dira mundu guztiko komunikabideetan 2012. urtea heltzearekin batera. Izan ere, maiek utzitako ondarearen hainbat interpretazioren arabera, 2012. urte honetan aldaketa handiak jasango ditu gizateriak; pentsa, ezagutzen dugun munduaren amaiera iragartzen duenik ere bada tartean. Interpretazio horien egiazkotasuna ezagutzea ez da ez batere erraza, baina, aldiz, gure esku dago antzinako munduko kultura liluragarri eta korapilatsuenetakoa pixka bat hobeto ezagutzea.

8

aien zibilizazioa egungo Mexiko, Guatemala, Honduras, El Salvador eta Belizen barna hedatzen zen eremu oso zabala hartzera iritsi zen bere garairik oparoenean, batik bat oihanek osatzen zutena. Maien zibilizazioaren hasieraren kronologia zehaztea, aldiz, ez da hain erraza, azken aurkikuntza arkeologikoek zalantzak sortu baitituzte. Dirudienez, Kristo aurreko 2000. urtearen inguruan ezarri zituzten beraien lehen komunitateak maia primitiboek. Zalantzarik uzten ez duena baina honakoa da: espainiar kolonoak Ameriketara iristeak behin betiko kolpea eman zion dagoeneko gainbeheran zen zibilizazio maiari. 1697. urtean, Baztaneko Arizkun herrikoa zen MartĂ­n de UrsĂşa y Arizmendi konkistatzaile nafarrak gidatutako destakamendu militar espainiar batek Tayasal hiria hartu zuen, Itza leinuak Petenen zuen hiriburua. Hain zuzen ere, Tayasal zen oraindik ere espainiar koroaren mende ez zegoen erakunde maia independente bakarra.


Karibe itsasoko itsaslabar ederren gainean eta harresiz inguratura dago Tulum hiri txikia, goiko irudian ageri dena. Garai batean, nabigaziorako gune garrantzitsua izan zen.

Konkistarekin batera maien kultura ahanzturara kondenatuta geratu zen eta ohian tropikal joriek maien hiriak estali zituzten, inoiz existitu izan ez balira bezala. Orain dela gutxi, NASAko sateliteen laguntzarekin, arkeologoak gure egunetara arte ezkutatuta iraun duten ehunka eraikinek osatutako hiriak lokalizatzeko gai izan dira. Hiri maia baten lehen azterketa zehatza 1881. urtean hasi zen, Alfred Mausley esploratzaile britainiarrak Palenque hiriko hondakinen atzean benetako zibilizazio baten aztarnak gordetzen zirela ulertu zuenean. Ordutik, etenik ez du izan maia aztarnategiak lurpetik atera, katalogatu eta dezifratzeko lanak, pixkanaka-pixkanaka herri liluragarri honen historia berreraikitzeko asmoz. Inork ez du zalantzan jartzen oraindik ere aurkikuntza garrantzitsuak daudela egiteko. Zerbaitek zientzialariak harritu eta burutapenez betetako orrialdeak eta orrialdeak idaztea eragin badu, maiek

matematika eta astronomia bezalako arloetan zuten ezagutza maila altuak eragin du. Maien egutegiaren zehaztasunak ere harridura eragiten jarraitzen du. Maien jakintza maila ulertzeko, Europan baino hainbat mende lehenagotik zeroa erabiltzen zuen zenbaki-sistema hogeitar bat zutela esatea besterik ez dago. Astroen mugimenduei ematen zieten garrantzia dela-eta, zehaztasun osoz kalkulatu zituzten Ilargiaren, Eguzkiaren eta Artizarraren zikloak. Eklipseen egutegia bezalako gertakari astronomikoak ere beren kode eta grabatuetan jasota daude. Maiek bi egutegi erabiltzen zituzten. Lehena 365 eguneko egutegi ziklikoa zen, eta, bigarrena, “kontu luzea� bezala ezagutzen zutena, askoz ere konplexuagoa zen. Hain zuzen ere, azken egutegi hori da munduaren amaieraren inguruko alarmak piztu dituena mugimendu apokaliptikoen artean; izan ere, mugimenduon ustez, maien egutegiak hamahirugarren baktunaren azken egunean, hau

da, 2012ko abenduaren 21ean, gizateriak aldaketa bat jasango zuela aurreikusten zuen. Horrenbestez, era guztietako teoriak daude: batzuek diotenez, egun horretan asteroide erraldoi batek Lurraren aurka talka egingo du; beste batzuen ustez, zulo beltz batek Lurra xurgatu eta desagerraraziko du; egun ezagutzen dugun biziaren amaiera ekarriko duen eguzki jarduera ezohikoa aurreikusten duenik ere bada, eta, nola ez, hainbestetan estralurtarrekin lotutako herri maiari buruz ari garenez, ez da falta Lurretik kanpoko bisitarien inbasioa iragartzen duenik ere. Hainbesterainoko indarra hartu du auziak, NASAk berak ere, jasotako kontsulta ugariei ezin erantzunik, bere webgunean 2012an mundua zergatik desagertuko ez den azaltzen duten arrazoien dekalogo bat jartzea erabaki duela. Kontuak kontu, arkeologoek eta testu maien ikerlariek gauza jakin batean bakarrik egiten dute bat: 2012ko abenduaren 9


21ean, neguko ekinozioarekin batera, maien egutegiko aro bat amaituko da. Maiena bezalako zibilizazio baten gainbehera zerk eragin zuen ere eztabaida iturri da adituen artean. Azken aurkikuntzek hainbat argibide eman dituzte, eta, dirudienez, zenbait eragile erabakigarri izan ziren. Hasiera batean kontrakoa uste zen arren, maiek ez zuten ikerketetan eta arteetan buru-belarri murgildutako herri bat osatzen. Boterea eta lurrak lortzeko gerrak gainontzeko kulturetan bezala ematen ziren, eta horiek eraman zuten galbidera maien zibilizazioa. Paradoxikoki, gainera, maien zibilizazioaren oparotasuna bera izan zen bere galbidearen iturburua. Tikal edo Caana bezalako hiriak 100.000 biztanle baino gehiago izatera igaro ziren Kristo ondorengo 600. eta 800. urteen artean. Erreferentzia gisa, kontuan izan behar da 1561. urtean Espainiako hiriburu izatera igaro zenean Madrilek 30.000 biztanle besterik ez zituela. Hain hiri handietan pilatutako herritarrak elikatu ahal izateko, maiek ohian azalera handiak soildu behar izan zituzten nekazaritzara bideratzeko. Ahaleginak ahalegin, goseteak be10

Eskuinean, maien kulturari lotutako hainbat objetu eta sinbolo ageri dira, goitik behera eta ezker-eskuin hasita: jainkoak gurtzeko erabiltzen zituzten maskara eta eskulturak, errituetarako erabiltzen zituzten intsentsu ontziak, maien kulturan ohikoak ziren lurperatzeak, eta Kukulkanen jaitsiera irudikatzen duen sugea. Lerroon gainean, Haizearen Tenplua, Tulumen.

rehala hedatu ziren eta hiri handiak biztanleak galtzen hasi ziren heriotza tasa altuen eta lurralde emankorragoetara joaten ziren herritarren ondorioz. Egoerak eraginda, barne gatazkak ere areagotu egin ziren, eta, hala, espainiarrak iritsi zirenean izugarri ahuldutako etsaia aurkitu zuten. Azkenerako, konkistatzaileek ekarritako gaixotasunek jota hil ez zirenak garaituak izan ziren.

Maien kokalekuak Mexikon Maien zibilizazioa desagertu egin bazen ere, maiak ez ziren ez desagertu: egun oraindik ere beraien arbasoen erritu eta ohiturak gordetzen dituzten sei milioi maia baino gehiago bizi dira Mexiko, Guatemala eta Belize artean. Ohiko hezkuntza sistematik kanpo bizi izan dira luzaroan, eta, gainera, bertan ez dute orain artean beren historia oparoari buruzko inolako irakaspenik jaso. Aldiz, azken ur-

teotan kultura eta hizkuntza maiak ikastetxeetara iristeko ekimenak izugarri ugaritu dira, eta, haurrek, lehen aldiz, beraien arbasoek zibilizazio izugarri aurreratu bat eraiki zutela ikasi ahal izan dute. Inolako zalantzarik gabe, maien kultura bertatik bertara ezagutzeko aukera onena Mexikok eskaintzen du. Izan ere, bertan hiri maia erraldoiak bisita daitezke, baita berrogei bat kokaleku inguru ere. Hainbat hiri oihanean galduta izateagatik eta arkeologoentzat erreserbatuta egoteagatik ezin dira bisitatu, baina egunero-egunero milaka eta milaka bisitari hartzen dituzten guneak ere ez dira falta, ChichĂŠn ItzĂĄ ezaguna kasu. Unescok gizateriaren ondare izendatutako ChichĂŠn ItzĂĄ gune arkeologikoa da, zalantzarik gabe, maien kokaleku ezagunena; lumadun suge baten gisa irudikatutako Kukulkan jainkoari eskainita dago. Kukulkanen omenezko piramidea maien arkitektura-



ren harribitxietako bat da: 365 maila ditu, urteko egun bakoitzeko bat, eta, udaberri zein udazkeneko ekinozioetan, maila horietan proiektatutako itzalek suge bat eskaileretan behera jaisten ari dela irudikatzen dute. “Kukulkanen jaitsiera” bezala ezagututako fenomeno horrek ereite sasoiaren hasiera iragartzen zuen, eurite aroa hastear zela iradokiz. Piramidea fenomeno hori gertatzeko moduan eraiki izanak argi eta garbi erakusten du maiek astroen gainean zuten ezagutza

zabala, baita ezagutza hori arkitekturan aplikatzeko gai nola ziren ere. Chichén Itzá paregabetik 90 kilometrora dago Cobá. Bertan, oihanaren erdierdian, 42 metroko piramide ikusgarria dago, Yucatán iparraldeko garaiena. Cobán 50.000 pertsona bizitzera iritsi ziren hiriaren garairik oparoenean; egun, bertako eraikinak oihan joriaren erdian sakabanatuta daude, eta, 1972. urtean bertaraino iristeko errepidea eraiki zen arte, guztiz ahaztuta izan zen.

Cobá hiritik 40 kilometrora dago Tulum. Karibe itsasoko ur urdin-turkesek bustitako itsaslabar ikusgarrien gainean kokatuta egoteagatik da berezia harresiz inguratutako Tulum hiri txikia. Gune liluragarrian kokatutako hiria oso garrantzitsua izan zen bere garaian nabigaziorako; horren erakusle, bertako eraikin garrantzitsuena, Gaztelua bezala ezagutua, kostaldea inguratzen duen koralezko arrezifean sarrera aurkitzeko itsasargi gisa erabiltzen zen –munduko koralezko


ChichĂŠn ItzĂĄ gune arkeologikoa da maien kokaleku bisitatuena. Lerroon azpian ageri da bertan dagoen 365 eskaileradun Kukulkanen omenezko piramidea. Aldiz, lerroon gaineko Nohoch Mul tenplura igotzeko120 eskaloi igo behar dira. Beste bi irudiek maien kulturaren aztarnak gordetzen dituen oihan tropikala erakusten dute.

bigarren arrezife luzeena da inguruotakoa–. Txoko eder honetako hondartzak egun turistek betetzen badituzte ere, garai batean merkatarien ontziak lehorreratzeko guneak ziren. Bisita bat merezi duen beste tokietako bat Chiapas estatuko Palenque da. Oihanez inguratutako hiria Pakal errege entzutetsuaren gotorlekua izan zen; hain zuzen ere, 1957an aurkitu zuten erregearen beraren hilobi ikusgarria piramideetako baten barnean. Inskripzioen Tenplua bezala ezagututako eraikineko hormetan bere dinastiako hamar belaunaldiren historia idazteko agindua eman zuen Pakalek. Palenque hiriaren handitasuna ez da inolaz ere ezagutzen oraindik ere, bere garaian hartzen zuen azaleraren %10 inguru bakarrik berreskuratu baita orain artean. Adituek uste dutenez, mila egitura inguru estaltzen dituzte oraindik inguruotako oihan joriek. Meridatik 62

kilometrora kokatutako Uxmal hirian Igarlearen Piramidea eta Gobernadorearen Jauregia nabarmentzen dira. Azken horrek 100 metroko luzera eta kanpoaldeko ornamentazio aberatsa ditu bereizgarri eta Kristo ondorengo 900 urtearen inguruan eraiki zuten Chaac erregearen jauregi gisa. Maia zibilizazioko harribitxi arkitektonikoetako bat da inolako zalantzarik gabe. Maien kokaleku nagusiak ezagutzeko asmoz egindako bidaia Mexiko Hirian hasi edo bukatuz gero, interesgarria da zinez bertoko Antropologiako Museo Nazionala bisitatzea. Izan ere, maia herriaren ondare arkeologikoaren bilduma onena aurkituko dugu bertan. Aukera bikaina eskaintzen du museoak galduta baino oihanean ezkutatuta dagoen zibilizazio baten sekretuak pixka bat hobeto ezagutzeko, oraindik ere zeresan handia emango duen zibilizazio liluragarri baten sekretuak. 13


LOF


Testua: Ainhoa Aldalur

OTEN IRLAK

Norvegiako harribitxia


Zirkulu polar artikotik 150 kilometro eskasera daude Lofoten uharteak, Norvegiako harribitxia. Artxipelagoko mendi malkartsu eta ikusgarriak harresi batekin konparatu izan dira maiz. Merezitako ezizenaren jabe, benetako altxorrak diren herrixka zein parajeak gordetzen dituzte uharteok.

16

orvegiako neguko arrantzaren gune garrantzitsutzat hartu izan dira aspalditik Lofoten uharteak. Urtearen amaieran, bakailaoak Barents itsasotik bertara emigratzen du arrautzak errutera, golkoko korronteak urak epeltzen dituelako. Arrantza garaiak otsailetik apirilera soilik irauten duen arren, ezinezkoa da arrantzaren presentzia irla hauetako esentziatik baztertzea. Ia portu zein txoko guztietan bakailaoa lehortzen jartzeko egurrezko egiturak ikus daitezke, gainezka neguan, hutsik uda partean. Irletako sarrera ferryz egiten bada, Bodøtik, bidaiariak irlon ikuspegi ezagunenarekin egingo du topo: Lofotenveggen edo Lofotengo Harresia. Mendi ilara ikusgarria da, 160 kilometroz luzatzen dena, zeruan iltzatzen diren tontor gailenekin. Hasieran mendiak elkarrekin lotuta daudela eta pasaezinezko pareta bat osatzen dutela dirudien arren, aise deskubrituko dugu uharteok itsasartez zein fiordoz josita daudela.


Kostaldeko arroken artean dago

Å. Lofoten Irletako herrixka ederrenetarikoa bada ere, egun ia hutsik dago, arrantzale gutxi batzuk baino ez baitira bizi bertan.

Thinkstock

Berezko izaera gordetzen duen paradisua Lofoten uharteek euren erritmo propioa dute: nagia, erlaxatua, egun batzuetako atsedenaldirako ederki egokitzen dena. Eguraldia bereziki epela izan daiteke udan, uharteon kokapen geografikoa kontuan hartuta harrigarria ere gerta daitekeena: egun eguzkitsuak arroka gainetan etzanda pasa daitezke edota oinez zein bizikletaz kostalde ikusgarria esplora dezakegu. Euria egiten duenean –sarritan gertatzen da–, rorbuer edota arrantzaleen etxoletara jo daiteke, harrapatutako arrain freskoa emeki bertako labeetan nola prestatzen duten ikustera, istorioak elkar kontatuz denbora soseguz disfrutatzen duten bitartean. Baliteke bateren bati bizimodu artifiziala iruditzea, baina nekez aurkituko duzu hemengo giroak liluratzen ez duen bidaiaririk. E10 errepideak paisaia ikusgarriak lotzen ditu Lofoten uharteetan zehar. 170 kilometroko bidea iparraldeko Fiskebol herrian hasten da eta hegoaldeko Å herrixkan amaitu. Irla batetik bestera zubi eta igarobideetatik igarotzen da sarri,

mendi zein itsaso azpiko tuneletatik beste batzuetan; oztopoak oztopo, uharteotako herri esanguratsuenetatik pasatzen da bidea. Iparretik hegoaldera egingo dugu geuk ere bidaia. Svolvær dugu Lofoten uharteotako hiririk garrantzitsuena. Baliteke hiriburua dela jakinik atsekabe puntu bat jasotzea bidaiariak hiria bisitatzerakoan, nahiz eta uharteotako ostatu eta jatetxe aukerarik oparoena bertan aurkitu. Inguruko mendiotara joateko aukera bikaina izango dugu ordea: Svolværgeita da hiriaren ikur nagusia.“Svolværreko ahuntza” bezala ere ezaguna denak, hori bai, eskarmentu dezente eskatzen du bere adarretara igotzeko. Eskalatzaileen artean gune oso ezaguna da, eta, ausartenak, adar batetik bestera salto eginez trebatzen dira. Bigarren Mundu Gerrak utzitako arrastoa ere nabaria da Svolværren. Alemaniarrek 1940. urtean okupatu zuten Norvegia, eta, britainiarrek, ia urtebete behar izan zuten erantzuna prestatzeko; azkenean, 1941eko apirilean, Svolvær eta inguruak eraso zituzten, Svolvær bera izan zelarik lekurik kalte17


Irla hauetako txoko guztietan sumatzen da arrantzaren presentzia. Ezkerrean, bakailaoa lehortzeko jarritako egurrezko egitura bat ikus daiteke, Nusfiord herrian.

Thinkstock

Ainhoa Aldalur

Ainhoa Aldalur

Ainhoa Aldalur

tuena. Helburu hirukoitza zuen erasoak: batetik, ingelesen kemena suspertzea; bestetik, tropa alemaniarrak kuarteleratzea, eta, azkenik, britainiarrek Lofoteneko sardinzar olio erreserbak suntsitu nahi zituzten, alemaniarrek lehergaiak egiteko lehengai bezala erabil zitzaten ekidin asmoz. Alemaniarrek mendeku gosez erantzun zuten, ordea, ustez britainiarren aliatuak ziren herritar guztien etxeak errez. Ezer gutxi gelditu zen zutik tamalez. Svolvær utzi eta sei kilometrora, erakargarriagoa suertatuko zaigun Kabelvåg aurkituko dugu. Bikingoen garaitik XX. mende hasierara arte Lofoteneko herririk garrantzitsuena izandakoa, garai batean uharteotako arrantzaren epizentroa izan zen; 1120. urtean lehenengo rorbuer-en kokaleku izan zen, baita lehen ostatuarena ere 1792an. Aipagarria da errepidetik ikus daitekeen XIX. mendeko eliza ere; hangar itxurako barrunbea du.

«Rorbuer»-ak, bizimolde baten ikur Gaur egun turistentzat egokitu dituzten rorbuer edo arrantzaleen txabolak, Oystein erregeak aginduta eraiki zituzten lehen aldiz XII. mendean, arrantzaleei babesa emateko. Izan 18

ere, ordura arte itsasoan erabiltzen zituzten txalupen azpian bertan egiten zuten lo, horiek hauspez jarrita. Ohituraz, etxolok itsasertzean eraikitzen zituzten, kolore gorrikoak ziren eta bi gune bereiz zitezkeen: lotarako zein jateko erabiltzen zuten gela bat eta biltegi moduan erabiltzen zuten beste bat. Oysten erregearen omenez eraikitako estatua bat ikus dezakegu Kabelvåg herriko malda batean, herriaren zaindari. Kabelvåg herritik 11 kilometro mendebalderantz, errebueltadun 8 kilometroko errepide estu bat igarota, Henningsvær herrixka dugu, kolore biziz apaindutako kale estuz josia. Sarrerako zubiak lekua literalki bitan zatitzen du, postal batekoa dirudien portu pintoreskoa sortuz. Etengabea, eta ekidin ezina, da autobusen joan-etorria. Hainbat arte galeriaren eta Lofoteneko eskalada eskolarik garrantzitsuenaren kokaleku, xarmaz apaindutako kafetegia du bere oinetan. “Iparraldeko Venezia” ezinena agian handiegi gelditzen bazaio ere, Henningsværrek ondo merezi du gau bateko egonaldia. Hegoalderantz eginez, E10 errepidea utzi eta honen adar bat hartuz Nusfjord herrirainoko bidea jarraituko dugu. Iparrera begira den eta zirkunferentzia erdi bat osatzen duen zirku batekin topo egingo dugu bidean, glaziarren garaiko oroi-

Thinkstock

Rorbuer edota arrantzale etxoletan arraina prestatu eta dastatzeko biltzen dira arrantzaleak. Lerro hauen ondoan, Nusfiordeko etxoletako hiru irudi ageri dira. Eskuineko orrian, Borg herriko Lofotr Bikingoen Museoan dagoen Gokstad ontziaren erreplika.



Gaur egun turistentzat egokitu dituzten eta sakabanatuta ageri diren etxola gorrixkak Lofoten Irlen esentzia dira. Lerroon azpian, etxolez beteriko arrantzale herri bat ageri da. Ezkerrean, kostaldeko arroken ikuspegia, egun lainotsu batean.

garri gisa. Mendi-tarteak 6 kilometroz igaro ostean, kala bakarti batean kokatutako herri berezi eta ederrera iritsiko gara. Herri arrantzale honetan ahalegin handia egin dute tokiko arkitektura tradizionala mantendu eta biziberritzeko, eta, horren saria ere jaso dute, ospe handia bereganatu baitu Nusfjordek 1975. urtean Unescoren aitortza jaso zuenetik. Beste garai batera ihes egitearen sentsazioa gailentzen da Nusfjorden: sakabanatuta dauden rorbuer ugariak, arraunak hartu eta erabiltzeko prest esku-eskura ditugun txalupa txikiak edota egurrezko zoru eta antzinako itxuradun denda bitxia ederki integratzen dira herriko atmosfera berezian. Denbora izanez gero, merezi du zinez itsasargira edota Nesland aldera ibilaldia egitea. Errepidean hegoalderantz jarraituta kostaldean zehar hainbat hondartza begiztatuko ditugu. Aipagarria da Rambergekoa, askoren artean nabarmena. Kvalvika hondartza ere ezaguna da, bertara gerturatzen ziren baleen istorioei esker. Bidean paisaia eder batean integratutako Flakstadeko eliza ere aurkituko dugu, 1890. urtekoa. Eta, aurrerago joanda, Reine. Paraje ezin ederragoan kokatua, irla ttipi batean, igarobide estu batek lotzen du Moskenesoya uharte handiagora. Reine utzi eta berehala aurkituko dugu Moskenes. Uharteotan ohikoa den sarrera/irteera gunea dugu, eta, hala, bertara itzuliko gara gero, ferrya hartzeko. Orain, ordea, aurrera jarraituko dugu uharteotako azken herrixka ezagutzeko: Ă…. Lofoteneko herrixkarik xarmagarrienetakoa dugu, kostaldeko arroketatik gora altxatzen diren eraikin zaharrez betea. Eraikin horietako gehienak Norvegiako Herri Arrantzalearen Museoko parte direlako iraun dute gaur egunera arte; XIX. mende amaierako bizitza berreraikitzeko saiakera erakargarria da zinez. Hamabost bat eraikuntza biltzen ditu museoak eta garai hartako gizarte hierarkiko eta zorrotza ezagutzeko aukera ematen digu: 1900. urteko errolda baten arabera, Ă… herrixkak 91 biztanle zi20

Thinkstock

Thinkstock


tuen, horietatik 10 merkatariak eta euren ahaideak, 18 zerbitzariak eta 63 arrantzaleak. Arrantzaleek ez zuten lurren gaineko inongo jabetzarik eta euren etxeak kokatuta zeuden lurren truk errenta ordaindu beharra zeukaten. Azkenerako, ordainsaririk gabeko lanean aritu beharrean izaten ziren. Amaierarik gabeko lanordu gogorrei arrantzatutako arrainen prezioa ezartzeko gaitasun eza gehituz gero, erraz asko uler

dezakegu zergatik emigratzen zuten masiboki herritarrek: garesti ordaindu beharreko paradisua zen Lofoten. Moskenesen ferrya hartuta, Lofoteneko harresiari agur eginez urrunduko gara uharteotatik. Historian zehar une latzak igaroagatik, gaur egun paradisu hoberenaren pareko gunea da; harresiaren laguntzaz ondo gordeta jarrai dezala altxor honek.


Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

OSAKA

Japonia irekiena



Etxe orratzen erdian, sekulako kontrastea sortzen du Osakako ikurra den eta hiriaren izen bera daraman parkeak. Irudiotan erakusten den moduan, lasaitasuna da nagusi bertan.

Tokio hegoaldean kokatutako Osaka hiria bertako biztanleen izaera irekia dela-eta da ezaguna. Osakako kaleetan ibiltzean, bertako hirigintza ultrafuturistak ezinbestean iradokitzen duen magia ameslariarekin bat egingo dugu. Samuraien garaiko gaztelu ikusgarria, Tennoji tenplua, Shin-Sekai auzoko gune retroa eta bertako sukaldaritza bikaina dira Osaka, Japoniako hirugarren hiri handiena, bisitatzeko zortea duten bidaiariek inoiz ahaztuko ez dituzten gauzetako batzuk. 24


okiotik Osakara naraman tren azkarraren triki-traka ahulak nire eskumatara jarrita dagoen bidaiaria kulunkatzen du; kopeta iluneko gizona da, baina lo seko dago, zeruan. Bien bitartean, arroz pixka bat ahoratzen dut, izokin gordin tira txiki batekin; trenera igo aurretik erosi dudan sushi plater bikain baten azken mokadua da. Aspaldi sartu gara ziztu bizian Japoniako hirugarren metropoli gune handienean: 18 milioi pertso-

na bizi dira Osaka-Kobe-Kyoto triangeluan. Leihotik Kyoton sartzen ari garela adierazten diguten tenplu eta pagodak ikus daitezke ingurune menditsu batean barreiatuta; azken geltokia da Osakara heldu aurretik. Ordu erdi eskasean iritsiko gara helmugara, nire imajinario pertsonalean mitifikatuta dudan hirira. Bost aldiz izan naiz Japonian, baina oraindik ere ez dut Osaka ezagutzen; hori bai, asko eta oso ondo hitz egin didate

hiriaren inguruan. Bertako sukaldaritza, aisialdi guneak, gaztelu ikusgarria‌ goraipatu dizkidate, baina, batik bat, Osakako herritarren izaera ireki eta beroa nabarmendu didate. Aspaldi Japoniaren, Txinaren eta Korearen arteko merkataritza artikulatzen zuen gune nagusia zen hiria; egun Yokohama eta Koberekin batera betetzen du funtzio hori. Orain dela hamarkada gutxira arte, merkatari hiri honek Japoniako botere ekonomikoa or-


dezkatzen zuen; egun Tokyo hiriburua da herrialdea kudeatzen duena. Shinkansen edo “bala-trena� abiadura murrizten hasi da eta megafoniatik Shin-Osakara heltzen ari garela esan dute. Japonian bidaiatzera guztiz ohituta izanagatik, beti da zaila hiri berri batean lehen urratsak ematea. Trenetik irteterakoan jende uholdeak mukuru betetako pasilloetatik barna narama; arratsaldeko zortziak dira eta jendea lasai dagoela nabaria da jada. Ia nahi gabe, metroko sarrerara iritsi nahiz; aldiz, guztiz ezinezkoa egiten zait aurrez aurre dudan mapan metroak eta aldiriko trenak zein geltokitan bat egiten duten 26

Jatetxe on eta merkez beteta dago Shin-Sekai. Aisialdira bideratutako auzo retro honen bi irudi ageri dira goian, eskuineko bi irudietan. Ezkerrean, goitik behera, Suntory Tempozan arte moderno eta garaikidearen museoa eta Shitenno-ji tenplua ikus daitezke.

ulertzea. Erabat nahastuta eta modernitateak gaindituta nagoela ulertuta, hogei urte inguruko hiru gazte hurbildu zaizkit laguntza ematera. Nora joan nahi dudan galdetu didate, eta, helbidea eta hotelaren izena eman ostean, txartela erosi eta nasaraino bertaraino lagundu naute; elkarrekin sartu gara metroan. Isildu ere ez dira egiten eta irribarrea ahoan era guztietako galderak egiten dizkidate: izena, lanbidea, ezkonduta nagoen, non bizi naizen, Japonian zer egiten dudan‌ Espero baino lehen hasi naiz jabetzen Osakako herritarren izaera irekiaren inguruan jasotako laudorioak alferrikakoak ez zi-


rela. Nire harridurarako, hotelaren ateraino bertaraino lagundu naute gazteek, eta, behin bertara iritsita, era adeitsuan agur esan eta metrora itzuli dira beraien bidaia jarraitzeko; ez dut ez kexatzeko arrazoirik.

Ondarea Goizean goiz jaiki naiz bapo gosaldu eta 07:30ak jotakoan abiatzeko prest izateko. Martarekin geratu naiz ordu horretan. Lagun hurkoa dut Marta. Bost urtez Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialean japoniera ikasi eta gero, Tokiora hizkuntza hobetzera joatea erabaki zuen eta gaur egun bertan bizi da. Lehenik eta

Shinsaibashi auzoa hiriko gune komertzial eta biziena da. Halaber, gune lasaiak ere baditu Dotombori ibaiaren ertzean, lerroon gaineko eskuineko irudian ikusten denez. Ezkerrean, Kuromon Ichiba merkatuko arrain postu bat eta Umedako metro geltokia.

behin Osakako Historia Museora narama Martak; erakusketa bikainak ditugu zain, izugarri didaktikoak. Azaldu didanez, mendebaldarrek Japoniako kulturaren eta historiaren gaineko ideiarik izaten ez dugulako ekarri nau; bere ustez, hiri bat bisitatu aurretik oso lagungarria da bertako iragana ezagutzea, askoz ere etekin handiagoa aterako baitiozu horrela ibilaldi turistikoari. Irribarretsu, jasoko dudan ezustekoaren jakitun, museoko bosgarren solairuko leihatera eraman nau; espero ez nituen ikuspegi ikusgarriak ditut aurrez aurre. Osakako ikur den gaztelua ikus dezaket bere izen bera daraman parkearen erdi-erdian. Bi babes 27


Etxe orratzek osatzen dute Osakako paisaia. Lerroon gainean, Umeda Sky etxe orratzak erakusten duen panoramika ageri da. Eskuinaldean, goitik behera, Shitenno-ji tenpluaren sarrerako estatua eta Mandarake, komikiak saltzeko hiriko postu nagusia ikus daitezke.

28

erreten handik inguratzen dute gaztelu ederra, atzealdean dituen etxe orratz modernoekin sekulako kontrastea eraginez; Osaka Business Park ezaguna da, izenak argi uzten duen bezala hiriko negozioen bihotza. Parkean sartu gara, eta, behin bi babes erretenak gaindituta, gazteluan gara. Toyotomi Hideyoshik bere boterea argi uzteko eraikitako gotorleku ikusgarria da. XVI. mendean Japoniako batasunaren sustatzaile nagusietakoa izan zen Toyotomi Hideyoshi. Jatorrizko gaztelua granitoz eginda zegoen eta hiru urte es-


kasetan eraiki zuten 100.000 lagunek. Historian zehar hainbat aldiz suntsitua izan ostean, egun bisitariak ikusten duen gaztelua Bigarren Mundu Gerrak utzitako hondakinetatik abiatuta berreraiki zuten. Ikuspegiak paregabeak dira gazteluko almenetatik. Osakako beste erakargarri nagusietako bat Shitenno-ji tenplu bikaina da. Sarreretako batean, tori erraldoi baten pean, “Eraztunen Jauna� trilogia ezagunetik irtendakoa dirudien monje batek limosna eskatzen du. Martak kolpe bat eman dit bizkarrean monjea ikusteak sortu di-

dan hipnotismotik ateratzeko; horrez gain, Japoniako tenplu zaharrenetako batean gaudela azaldu dit. Tenpluaren estetika harrigarria da; pabiloi serie batek laukizuzen handi bat sortzen du, barnean bi eraikin daudelarik, bat bi isurkiko teilatuduna eta bestea bost solairuko pagoda bikaina.

Shin-Sekai eta kutsu retroa Eguerdia da, eta Shin-Sekai auzora goaz, jatetxe on eta merkez beteta baitago. Gainera, metro geltoki pare batera bakarrik dago. “Mundu Berria� esan nahi

du literalki Shin-Sekaik eta 60ko hamarkadan gelditu dela dirudien aisialdira bideratutako gunea da. Kutsu retro berdingabea begi bistakoa da edonon. Ukitu dekadenteko pertsonak eta diseinu liluragarriko saltokiak daude nonahi; Smartball izeneko jolas areto batean sartu gara eta azken mende erdian ezer ere aldatu ez dela ikusi dugu. Benetan dibertigarria da. Aretotik irten eta auzoko kale nagusian sartzean, Martak Torre Eiffiel kutsuko eraikin supersonikoa adierazi dit; Tusuten-Kaku dorrea da, eta, aparteko 29


Bidaia gida Nola heldu Prezioa eta kalitatea kontuan hartuta, Osakara bidaiatzeko aukerarik onenak bi dira: Air France (www.airfrance.es) Parisen eskala eginez eta KLM (www.klm.es) Amsterdamen eskala eginez. Bi kasuetan, hegaldiak Tokiora bitartekoak dira, eta, ostean, abiadura handiko trena hartu behar da Osakaraino. Non jan •Dotombori Imai T 542-0071 1-7-22 Dotombori Chuo-ku Telefonoa: 06-6211-0319. Eibisu bashi zubitik bost minutu eskasera oinez. Jatetxe klasikoa da, 1946. urtetik irekita dagoena. Osakan oso ezaguna da bertako udon preziatuengatik –fideo oso potoloak dira–. Udon nabe eta kitsune udon izenekoak dira bi plater arrakastatsuenak. •Takaoka T 543-0063 1F Tenoji Elm Bldg,1-18 Telefonoa: 06-6779-2822. Tennoji tenplua bisitatzen denerako ezin hobea. Plater oso koloretsuak eskaintzeagatik harridura sortzen du; estetika izugarri zaindua dute denek. Sesamoz egindako tofu-a eta sashami-a derrigorrean eskatu beharrekoak dira. •Okonomiyaki Restaurant Chibo T542-0074 Michikaze Bldg.1/2 F , 11-27 Telefonoa: 06-6643-0111. Okonomiyage plateretan espezializatutako jatetxea da; izugarri gozoak egiten dituzte. Osagai piloarekin egindako tortilla antzekoak dira okonomiyage-ak; zalantzarik gabe, Japoniako plater merke eta onenetakoa. Non lo egin •Rihga T530-0005 5-3-68 Nakanoshima Kita-ku Telefonoa: 06-6448-4414. Osakako hotel onenetarikoa da, bidaiariari imajina ditzakeen erosotasun guztiak eskainiko dizkiona. www.rihga.com/ •Cross Hotel T542-0085 2-5-15 Shinsaibashi suji Chuo-ku Tel. 06-6213-8281. Gelak oso ondo hornituta daude eta zerbitzua abegitsua da oso. Minami auzoan dago, hiriko gunerik animatuenean. www.crosshotel.com/eng_osaka/index.html •Hotel Kitahachi T530-0027 7-16 Doyama-cho kita-ku Telefonoa: 06-6361-2078. Etxean bezala sentiaraziko zaituen hotel merkea. Langileak beti daude bidaiariari laguntzeko prest. www.itcj.jp/eng/527029 Informazio gehiago: www.osaka-info.jp/en/: Osakako turismo zerbitzuaren webgunean informazio ugari aurkituko duzue. Ia egunero eguneratzen dute, eta, beraz, nahi den informazio guztia eskuratzeko ezin hobea da. 30


Osakako kaleetan barrena, bertako hirigintza ultrafuturistak bidaiaria aho zabalik uzten du. Eraikin ikusgarrienetako bat lerroon ezkerrean ageri den Umeda Sky etxe orratza da. Lerroon azpian, bi pertsona eraikin horren barnean ikus daitezke.

ikuspegirik eskaintzen ez badu ere, bere egitura benetan interesgarria da, xumea izanagatik 60ko hamarkadako komiki japoniarretan oinarrituta baitago. Jatetxera heldu gara berehala; bere gustuak nireekin bat egiten dutela jakitun, Martari utzi diot platerak aukeratzen. Noski, ez du huts egin: takoyaki-ak (pulpoz betetako kroketa antzekoak), sirako-a (bakailao semena arrozarekin), askotariko shasimi platerak eta Kobeko txahal bikaina brasan erreta eskatu ditu. Hainbat sake kopa ere ez dira falta. Sakearekin lagundutako jatordu bikain batek ematen duen poztasuna lagun utzi dugu jatetxea.

Dotombori futurista Arratsaldea Dotombori auzoan igaroko dugu. Aisialdira bideratutako gunea da honakoa ere, baina oraingoan amestera eramaten zaituen estetika futuristaduna. Ia oharkabean, XX. mendearen erdialdetik XXI. mendearen erdialdera igaro gara. Orain, pertsona zarpailak beharrean, azken modara jantzitako gazte ultramodernoak ditugu inguruan; dendek azken berrikuntzak dituzte salgai eta merkataritza gu-

neak ezin handientsuagoak dira. Ebisu bashi zubia da auzoko gune neuralgikoa. Inguruko eraikinen iragarki argidunek marraztu didaten harridura ezin ezabaturik nabil aurpegitik. Hala ere, Dotombori gune komertzial bat baino gehiago da. Horrez gain, Osakako hiritarren gune gustokoena da aisialdiaz gozatzeko; ikusi besteri ez dago ilunabarrean zenbat jende gerturatzen den bertara. Pachinko deituriko jolas aretoetan ez da inoiz jenderik falta izaten, gauez bertako jatetxeak leporaino betetzen dira eta tabernek zein diskotekek mila aukera eskaintzen dituzte kopa bat hartu eta lagunartean dantzan aritzeko. Umorezko bakarrizketak eskaintzen dituzten aretoak eta karaokeak ere ez dira falta inguruotan. Guk modan dagoen Giraffe deiturikoa aukeratu dugu. Ez da zaila lokal honekin bat egitea, izan ere, Ebisu bashi ibaiaren ondo ondoan dago eta urrunetik ikusten den jirafa erraldoia du kanpoaldean. Hirugarren solairuko jatetxean afaldu eta goizaldeko ordu txikiak arte aritu gara dantzan, bigarren solairuan. Laugarren solairuan bukatu dugu gaua, karaokean kantari. 31


Iparraldeko Venezia

BRUJAS

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo



Eskuinean, Central jaialdian egindako suzko ikuskizun bat ageri da. Horren azpian, hiriko jatetxe ugarietako bat. Orrialde honetan, berdegune baten erdian kokaturiko haize errota.

z dago hitz gehiegi erabili beharrik Brujas deskribatzeko, urtero hiria bisitatzen duten hiru milioi eta erdi turistetatik gehienek aire libreko museo batekin, iraganera egindako bidaia batekin edo egia bihurtutako maitagarrien ipuin batekin parekatzeko joera badute ere. Hiriaren izenak antzinako norvegiarrean du jatorria; hizkuntza horretan bryggia hitzak “zubia” esan nahi baitu, flandeseran brug hitzak duen esanahi berarekin bat eginez. Ez da harritzekoa hiriaren izena zubiekin lotuta egotea, ezinbestekoak baitira hirian zehar sigi-saga egiten duten kanal mordoa zeharkatzeko. Erdi Aroko hiritzat jo daiteke Brujas, eta, zalantzarik gabe, bertako erakargarri nagusia Unescok 2000. urtean gizateriaren ondare izendatutako alde zaharra da. Oraindik ere Erdi Aroko egitura arkitektonikoek bere horretan jarraitzen dute Brujaseko bihotzean, besteak beste XX. mendean Europa odolustu zuten bi mundu gerrak ia oharkabean igaro baitziren egun 120.000 biztanle dituen hiritik. Horietako gehienek bizikleta dute Brujaseko galtzada-harrizko kaleetatik ibiltzeko garraiobide gustukoena.

Minnewater lakua eta beginak

Europako hiri erromantikoenetako bat da Brujas zalantzarik gabe. Harriztatutako kaleetatik kalesaz ibiltzea, hiriko kanaletatik nabigatzea, alde zaharretik paseatzea edo 2011. urtean Michelin gida ospetsuaren izarrak jaso zituzten bederatzi jatetxeetako batean tokiko gastronomia dastatzea. Horra hor ia perfektutzat jo daitekeen hirian egin daitezkeen plan bikainetako batzuk. 34

Hirian zeharreko gure ibilbide berezia Minnewater lakuan hasiko dugu. “Amodioaren lakua” bezala ezagutzen denaren inguruko kondairak amaigabeak dira. Minna izeneko emakume bati zor dio izena lakuak elezahar horietako batzuen arabera. Minna bere aitak onartzen ez zuen gizon batekin maitemindu zen, eta, etsituta, etxetik ihes egin eta lakuaren inguruetan ezkutatzea erabaki zuen; azkenean, bere maiteak aurkitu baino lehenago hil zen. Kondairaren arabera, maitaleak basoaren zati hori urperatu eta Minna lakuaren azpian lurperatzea erabaki zuen. Lakuaren izena “maitasuna” esan nahi duen minne flandeserazko hitzarekin lotzen duenik ere bada, baita “iratxo” esan nahi duen minne antzinako hitz germanikoarekin lotzen duenik ere. Kondairak kondaira eta interpretazioak interpretazio, egun zisne eta ahatez betetako laku erromantikoa da Minnewater, arratsaldetan paseoak emateko ezin hobeak diren bidexka ugarik inguratzen dutena. Lakutik oso gertu, Begijnhof kolonia dago, 70 moja beneditarren bizileku diren etxetxo zurien multzoa; zuhaitzez betetako lorategi ederra ere badute. Etxeok 1245. urtean eraiki zituzten emakume ezkongabeak edo alargunak hartzeko eta beginek kudeatzen zuten. Emakume kristauen elkarte bat osatzen zuten beginek, kontenplazioan oinarritutako bizitza izanagatik babesgabeenen, gaixoen, emakumeen, umeen eta adinduen alde lanean bizitza ematen zutenak; gaur egun azaleratzen hasi den lan intelektual aparta ere burutu zuten. Ospitaleetan edo Begijnhof kolonian aurki daitezkeen moduko etxeetan antolatuta, pobre eta gaixoen alde aritzen ziren jo eta su. Gogor lan egiten zuten beraien buruen jabe izateko eta edozein unetan elkartea utzi eta ezkontzeko eskubidea zuten. Mojak bailiran bizi ziren, baina botoak hartu gabe. Gutxika-gutxika beginen kopurua murrizten joan zen, elizari ez baitzitzaion interesatzen beraien estatusa mantentzen; hala, gaur egun, Kortrijk hirian dagoen beginen etxe bakar bat geratzen da Belgika osoan.



Labirinto itxurako kalexketan taberna eta pub ugari gordetzen ditu Brujasek, eta bertan giro berezia izaten da, gau partean bereziki. Behe-beheko irudian irakur daitekeen eran, muskuiluak patatekin da bertako jaki tipikoetako bat. Tartean, musikariak kalean eta monumentu bateko bi estatua.

Lorategietan zehar eta inguruko bidexketan paseatzeaz gain –sarri mojak bizikletan igarotzen ikusiko ditugu–, Beginen Etxea izeneko museo txikia bisitatzeko aukera ere izango dugu. Bertan, orain dela pare bat mende beginak nola bizi ziren ezagutzeko parada bikaina izango dugu.

Markt plaza eta udaletxea Brujaseko bihotza izateaz gain, hiriko lekurik ederrenetakoa ere bada Markt plaza. Gune ireki handi batean kokatuta, inguruan balio arkitektoniko handiko eraikin ugari ditu; erdierdian, berriz, 1302ko frantziarren aurkako matxinada gidatu zuten Jan de Breydel eta Pieter de Coninck buruzagi herritarren omenezko monumentua dago. Plaza 1996. urtean zaharberritu zuten, eta, ordutik, debekatuta dago bertatik autoz ibiltzea. Plazaren iparraldean, XVI. eta XVII. mendeko etxe tipikoak daude, aurrealde mailadunak dituztenak eta kafetegi eta jatetxe ugari hartzen dituztenak. Plazaren ekialdean, Audientzia Probintziala hartzen duen eraikin neogotikoa dago; Landhuis bezala ezagutzen da eta gobernadorearen etxebizitza izateko eraiki zuten, inoiz bertan bizitzera heldu ez bazen ere. Aurreko eraikinari erantsita dagoen posta bulegoa ere estilo neogotikokoa da. Mendebaldean Bouchoutehuis eraikina nabarmentzen da; adreilu gorriekin eginda dago eta XV. mendeko aurrealde ederra du. Azkenik, hegoaldean, Belfort kanpandorrea ageri da. Plaza Nagusian kokatutako XIII. mendeko Belfort kanpandorrea da, hain zuzen ere, Brujaseko ikurretako bat. Dorre oktagonal ikusgarria du: 83 metroko altuera hartzen du eta hiriaren bista berdingabeak eskaintzen ditu 360 graduko itzulinguruan. Ez da harritzekoa iraganean hirian suterik zegoen zaintzeko dorre gisa erabili izana. Kanpai nagusia eta 47 kanpaik osatutako kariloia dituen kanpandorrera heltzeko, 366 maila dituen eskailera kiribil batetik igo behar da. Stadhuis bezala ezagutzen den Brujaseko udaletxea 1376 eta 1421 artean eraiki zuten apaingarri asko izateagatik bereizten den estilo gotiko berantiarrean. Belgikako udaletxe zaharrenetakoa da, eta, bertako Areto Gotikoan hiriaren historiaren berri ematen duten XIX. mendeko mural bikainak gordetzen dira; egurrean landutako sabaia ere benetan ikusgarria da. Aldameneko eraikin bateko Areto Errenazentistan, berriz, eskultura flandestarreko lanik ederrenetakoa aurkituko dugu: Lanceloot Blondeel artistak egindako marmol eta harzurizko tximinia aparta. Udaletxearen ondoan Heiling Bloed Basiliek edo Odol Santuaren Basilika dago. Flandeseko kondearen egoitzaren kapera bezala eraiki zuten XII. mendean, eta, bere altxor pre-


ziatua Kristoren odol tanta batzuk gordetzen omen dituen erlikia ontzi baten barneko anfora da. Kondairaren arabera, Arimateako Josek jaso zituen tanta horiek Jerusalemen, eta, 1150. urtean, Alsaziako Thierryk, Flandesko kondeak, Brujasera ekarri zituen. Batzuetan margolanak, jantziak eta bestelako objektuak ere bildu ohi dituen goiko solairuko kaperan gurtzen dute erlikia hori. Udaletxeko plazatik Braambergstraat kalera abiatuta, arku eder batetik igaroko gara. Kale hori Blinde Ezelstraat edo Asto Itsuaren Kalezuloa bezala ezagutzen da eta antzinako arrainaren merkatuan amaitzen da; XVIII. mendeko arkupeetan oraindik ere martxan jarraitzen du azokak.

Ehoziri eta haize errota artean Hiriko ipar-ekialderantz jarraituz gero, Jeruzalemkerk edo auzo judura helduko gara; bertan dago Kantcentrum eraikina. Brujaseko ehoziri gunea hartzen du, eta, tradizio mantenduz, artisau gazteei formakuntza ematea du helburu. Ehoziri lanek inoiz ez bezalako indarra izan zuten Brujasen XV. mendean. Ostean, hiriak merkataritza potentzia gisa zuen indarra galtzearekin bat, ehoziri lanen ekoizpena ere txikiagotzen joan zen. Bere garairik onenean, Flandeseko ehoziri lanak Europa osoan preziatuak ziren, eta, hala, bertoko hiri bakoitza lan mota zehatz batean espezializatu zen. Brujasen, adibidez, maitagarriaren puntuan berezitu ziren, guztien artean zailena. Gutxi dira gaur egun puntu mota hori egiteko gai direnak;

Hiriaren bihotza izateaz gain, leku ederra eta giro bizikoa da goian ikus daitekeen Markt plaza. Bertatik autoz ibiltzea debekatuta dagoenez, zaldizko tranbiak aritzen dira batetik bestera. Gehienek 55 pertsona har ditzakete.

alde batetik, beharrezko materialak izugarri finak direlako eta gero eta zailagoa delako horiek lortzea, eta, bestetik, egun Ekialdeko merkatuak seriean egindako ehoziri lanen merkataritza ia osorik bereganatu duelako. Peperstraatetik hiria inguratzen duen kanal nagusira heldu bitartean oinez jarraituz gero, Erdi Aroan hiriko sarrera nagusia izan zen atearekin egingo dugu topo: Kruispoort. 1297. urtean eraiki zuten, Brujas oraindik ere harresiz inguratuta zegoen garaian. Jan van Oidenaerde eta Maarten Van Leuven arkitektoek eraiki zuten hiria babesteko helburuarekin. Harresia XV. mendean bota bazuten ere, sarrera nagusia eta babes erretena oraindik ere bertan dira. Iparraldera eginez gero, kanalaren barnealdean hiru haize errota ere badira oraindik ere, gure egunetara egoera ezin hobean heldu direnak. Gainera, paseatzeko aparta den berdegune handia dute inguruan. XIII. eta XIX. mendeen artean, inguru honetan 20 haize errota inguru zeuden martxan, baina, gutxika-gutxika, desagertzen joan ziren. Egun oraindik ere 37


zutik mantentzen diren hiru errotetatik bat, Sint Janshuis, 1770 eta 1914 artean izan zen lanean. Ostean, 1964. urtean konpondu egin zuten eta ordutik bere hegalek etengabe jarraitzen dute biraka bidaiariei errotok nola funtzionatzen zuten erakusteko. Brujas bi edo hiru egunetan oinez ezagutzeko moduko leku aparta da, baina, nahi izanez gero, bizikleta ere erabil daiteke, hiriko kale ugari trafikoarentzako itxita baitaude. Gai-

nera, bizikleta izanez gero, inguruko herritxoak ere bisita daitezke; turista askoz ere gutxiago jasotzen dituzte eta bizimodu askoz ere lasaiagoa dute. Brujaseko herritar gehienek bizikleta erabiltzen dute garraiobide nagusi bezala. Hori dela eta, oso ohikoa da goizean goiz gurasoak seme-alabak eskolara bizikletaz eramaten ikustea, jarraian beraiek bakarrik lanerainoko bidean jarraitzeko. Euriak ere ez du galarazten guztiz errotuta dagoen ohitura osasungarria.


Brujaseko ikur nagusienetako bat lerron azpian ageri den Belfort kanpandorrea da. Eskuinean, neska bat ikus daiteke bizikletan, Brujasen hiritar gehienak mugitzen diren gisara. Goian, ezkerretik eskuinera, kanal baten irudia eta Erdi Aroko eraikinak.

Gustu guztientzako museoak Brujaseko museo bisitatuenetakoa Diamant Museum ezaguna da. Bertan, diamanteen historian zeharreko historia ezagutzeko aukera dago, bereziki XIV. eta XV. mendeen artean Brujasen Borgoinako gortearen eskutik izan zuten garrantzia. De Halve Maan, bestalde, 1856. urtetik martxan den garagardo fabrika bat da. Nahi izanez gero, Brujasen garagardoa modu tradizionalean nola egiten den ikusteko bisita gidatua egin daiteke. Patata frijituak maite dituztenentzat, berriz, Friet Museum da bisitatu beharreko lekua. Orain dela gutxi ireki zuten eta Brujaseko zaharrenetakoa den Saaihalle eraikinean dago. Genovako merkatarien egoitza zen 1399. urtean eraiki zutenean eta ezin hobeto kontserbatuta dago. Memling museoa ospitale gisa erabilitako Europako eraikinik zaharrenetakoa da, baita ondoen kontserbatuenetakoa ere. Museoa Hospitalmuseum izenarekin ere ezaguna da, eta XII. mendean irekitako San Juan ospitalean dago. Museoarekin batera, ospitalearen parte izan zen XVII. mendeko Apotheek farmazia ere bisita daiteke. Gruuthuse museoa Andra Mariaren elizaren atzean dago, Brujaseko familia aberatsenetako batena izan zen Erdi Aroko etxe eder batean. Egun, Brujaseko Arkeologia Museoa hartzen du. Brujaseko Arte Eder Udal Museoa Groeninge izenarekin ezagutzen da, eta pintura belgikarren zein pintura flandestarraren sei mendeko bilduma bikaina hartzen du, XIV. mendetik XX.era arteko lanek osatua. Flandeseko primitiboen funts oso garrantzitsua du, besteak beste Jan Van Eyck edo Marcel Broodthaers bezalako artisten lanak biltzen baititu. Paul Delvaux eta Rene Magritte bezalako autore surrealisten lanak ere ez dira falta. 39


Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

SANTA LUZIA Nahasketa guztien koktela



batera itsasoz eta ez hegazkinez iristea. Hala egin genuen Santa Luzian sarrera, Castries hiriburuko portuan. Martinika frantses, txukun eta apainetik txalupaz hegoaldeko Jamaika kutsuko herrialde nahasi eta anglofonora (nahiz eta frantses jatorriko kreolera bizi-bizirik dagoen). Goiz gris eta euritsuan jendez gainezka zeuden kaleak; horrelakoek Antilletan sortu ohi dituzten kaos eta patxadarekin: autoetako bozinak, kaleetako saltzaileen oihuak, umeak txiplitxapla putzuetan... 42

astries ez da Antilletako hiri ederrena, baina baneukan bisitatu beharreko lekua: Derek Walcott idazle eta 1992ko Literaturako Nobel saridunaren omenezko monumentua. Tolstoi, Puxkin eta beste eleberrigile errusiar handien, Homeroren “Odisea� ezagunaren jarraitzaile, tropikoetan dramaturgo fin, poeta zorrotz eta saiogile ezin kritikoagoa izan da. Irakurritakoarekin bat etorri edo ez, aulkian higiarazten zaitu; esklabotzaren memoria afrikartasunarekiko ziriekin nahasten du, Antilletako nortasun bereziaren eraginpean baina burujabe aldarrikatzen halaber. Hiriburuko kale nagusiak ere Derek Walcott izena dauka. Turista gehienak iparraldeko hondartza zoragarrietara joan ohi badira ere, hegoaldeko bideari ekin genion. Zuberoa baino txikixeago den uharte honetako paisaia ederrenetan kontuz ibili behar da horrelako egun euritsuetan, errekak gainezka datoz, sarritan bidea parez pare harrapatuz; eremu menditsu eta bihurgunetsuak, gainera, are lasaiago ibilarazten gintuen. Baina hori da Antilletako ederra ere, bideko patxada, bizitzako erritmoa. Gehitu horri bolantea ezkerrean daukatela, britainiar kolonia izatearen ondare. Kasualitate puntua ere badauka, hainbat aldiz aldatu baitzen uhartearen gaineko agintea ingeles eta frantsesen aldean, az-

Thinkstock

Beti da berezia Karibeko uharte


Lerron azpian ageri diren Piton mendiek osatzen dute Santa Luziako irudi ezagunenetariko bat. Ezkerrean, fruta saltzaileak eta ikasle talde bat, Soufrieren. Alboan, gizon bat herri horretan bertan, aterkia eskuan.

Datu praktikoak Santa Luzia ez da Kariben iristeko errazena den uhartea. Britainiar kolonia ohia izanik, Londresko Gatwick aireportutik daude hegaldiak; horietako batzuek Barbadosen geldialdia egiten dute. Askotan merkeagoa da hegazkina eta hotela eskaintzen dituzten pakete turistikoak hartzea. Beste aukera bat, Bilbo zein Miarritzetik Martinikara joatea da, eta Santa Luziara ferryz edo hegazkinez iristea. Puerto Ricotik ere badaude hegaldiak. Uhartean barna ibiltzeko, auto alogera aukera ona da egun gutxirako edo mendi aldeko eremuetan gelditzeko. Baina santaluziar gehienek erabiltzen dituzten furgonetak hartzea ere sekulako esperientzia da, reggae eta calypso doinuen artean bertako jendearekin bat egin eta herriaren pultsua hartzeko. Beti estu eta deseroso, baina uharteko txoko gehienetara iritsi ohi dira, musika ozen baina oso ona ezagutzeko aukera da, baita santaluziarrekin harremanak landu eta bertako sekretu eta kontuen berri izateko ere. Iparraldeko hotelek hartzen dituzte turista gehien, hondartza ederretan baitaude. Soufriere urrunago dago hegoaldean; bestelako esperientzia bat da, baina aski aberasgarria. Iparreko ostatuak baino merkexeagoak izan ohi dira. Gainontzean, Antilletako herrialde txiroa da Santa Luzia, turismotik urrundu ahala prezioak oso apalak dira azoka eta herrietako tabernetan.

43


kenean Londresen agintepean geratzeko. Hala ere, kreolera frantsesa hedatuen dagoen uharte anglofonoa da. Santa Luzian ere atzera egiten ari da, jende behartsu eta eskolatu gabearen hizkuntza delakoan, baina inguruko Dominika edo Grenadan baino askoz gehiago entzuten da. Martinikarekiko hurbiltasunak eta menpekotasun ekonomikoak indar berria eman dio frantsesari, gainera. Erabat afrikarrak diren arrantzale herriak atzean utzi eta Soufriereraino jarraitu genuen artez. Eta halako batean, munduko ikuspegi ederrenetakoa eskaini zigun une batez euri jasak: uharteko antigoaleko hiriburua han behean, eta, atzean, Pitons mendi bikian ingerada zorrotza, osotasun paregabean. 44

Gazte talde bat futbolean jolasten ageri da goian, Vieux Fort hirian. Beherago, ezkerrean, Canaries herriko pannist bat. Eskuinean, azkenik, Cape Moule รก Chique itsasargia.

Soufriereren lilura Karibeak magia handia dauka bere iragan tragikoan, idatzi gabeko azpiko korronte ugari. Horietako asko ezagutzen baditut ere, zalantzarik gabe esan dezaket Piton mendiek eta Soufriere zaharrak eta badiak osatzen duten konposizioak erabateko zurrunbilo magikoa daukatela. XXI. mendetik urrun aingura bota zuen herri lasai eta behartsua da,

frantsesen garaitik dakarren historia luzea kaleetako patxadan agertzen duena. Elizaren inguruan eskaleak pausu motela zeraman, rastafari zaharrak Javehri kantatzen zion, eta aguazil irribarretsuak trafiko motela bideratu gura zuen. Portuan bertan afaldu genuen, Piton mendien magalean, ilunabarreko oskorriaz gozatzera etorritako bikote maiteminduei beha. Harea bolkanikoko hondartzaren gainean gosaldu genuen. Bezperako kolibriaren ordez tropikoko txori goiztiarrak luma ilunekoak ziren, eta lotsagabe heltzen zieten mahaian urrundutako ogi papurrei. Gure lilura Piton handiak zeukan, haren atzeko txikia irudikatzen, lainoak gordeta. Arrantzaleak age-


ri ziren urrunean, eta nerabeak igerian lehiatzen ari ziren. Anse Chastanet hondartzan arrezife ederra dago, bidea nekagarria bada ere. Baina turista guztien helmuga –eta asko dira Castries iparraldeko hoteletatik egun pasa datozenak– Sulphur Springs da. Bertaraino autoa gidatu daitekeen munduko sumendi bakarra dela diote, baina arrautza ustelen antzekoa da hurbil gaudela adierazten digun lehen seinalea. Gero, etsipen puntua hartzen du askok, sumendia ez delako “mendi”; tontorra antzina hondoratu eta lurruna darion sakonunea da. Harana beherantz ikusita eta labak zeinen bide erraza daukan Soufrierera, benetan bisita interesgarria begitandu zitzaidan.

Uharteko hegoaldeko muturrean dago Vieux Fort, goiko argazkian ikus daitekeena. Lerroon gainean, ezkerretik eskuinera, Sulphur Springs hondoratutako sumendiaren sufrezko iturria eta Piton mendiak.

Piratak Uhartearen hegoaldetik egondako bideak Atlantikoraino eroan gintuen, Piton mendiak utzi eta artisau eta arrantzaleen herrixketan barna. Vieux Fort parean itsasoa zakartu egiten da, farotik begira kitesurfing zaleak ageri dira, eta urrunean Saint Vincent uhartea dago. Santa Luziako hegoaldeko muturrera iritsita, ozeanoaren pare iparrerantz joatea da-

gokigu, baina erdialdean barrurantz egiten du bideak, ez dago kostaldetik jarraitzerik. Uharteko ipar-ekialdea iristeko zailak diren herrixka eta antigoaleko gune abandonatuek osatzen dute, eta hor dago halaber, Dennerytik hamar kilometrora, Grande Anse hondartza. Martxotik abuztura dortoka erraldoiak etortzen dira. Hala, mendietan barna Karibera garamatza bideak. Castriesen iparrera, Rodney Bay eta Gros Isleteko eremu turistikoak, hotel handiak, fast food zein luxuzko jatetxeak eta, zertan ukatu, harea fin eta zuriko hondartza ikusgarria. Santa Luziako resort gunea da, horrelakoek dauzkaten ezaugarri guztiekin eta kutsu artifizialarekin. Baina ezin esan 45


Thinkstock

erraldoia denik, berehala datoz herrixka txikiak, elizaren inguruan antolatutako bizimodu patxadatsuarekin. Pixka bat iparrerago, Pigeon uhartea (gaur lurrera lotuta), bertako Fort Rodney gotorlekua eta guzti. Jambe de Bois pirataren garaitik datorren historia gordetzen du uharteak, Hego Euskal Herrian Patapalo izenarekin ezagutu ohi den jatorri normandiarreko pirata protestantea izan baitzen Santa Luziara bizitzera etorri zen lehen europarra. Eta uharteko bazter horretatik behatzen zituen eraso beharreko Gaztelako galeoiak XVI. mendean.

Afrikarrak Soufrierera itzulian doan bide luzean, badira bizkor pasatzeko arriskua duten bizpahiru leku. Marigot Bay da menturaz ezagunena, paradoxikoki ezkutuena izanda ere. Egiaz, mapetako badia perfektu eta babestua da, kokondoekin eta harea fineko hondartzarekin. Britainiar 46

Uhartearen iparraldea da turista gehien erakartzen dituen gunea. Gros Islet eremu turistikoa ageri da goiko irudian. Harea fin zurizko hondartzak eta jai giroa nahasten dira bertan.

flota osoaren gordeleku izandakoa ei da, marinel britainiarrak frantsesen itzuri ibili ziren batean. Errekaren bokalearen beste aldean dago hondartza, horratik, eta txalupaz iristen da. Turista gutxi batzuk utzita, gerritik beherainoko ile latza erdietsi duen rastafariak eroango dugun galdetu digu. Hemen ere legez kanpokoa da marihuana, baina lasai darabil. Besterik dira Hego Amerikatik Ameriketako Estatu Batuetara doazen droga gogorragoen bideak, Antilletako estatu askoren galbide izan direnak. Canaries herrian egin du-

gu txangoa. Urrun, oso urrun sentitzen da turismoa. Hondartzak badia erdi itxia eratzen dio, gauerako arrain eta itsaskiekin datozen arrantzaleei. Beltzak dira denak, afrikarra erabat herria. Danborrak entzuten dira. Obeah, uharteotan santerĂ­a edo vuduari ematen zaion izena, presente dago. Arriskuaz gaztigatu zigun gidaliburuak. Ume mordoa kalean olgetan zeukan herri lasai eta pobre bezain abegikorra begitandu zitzaigun. Beste horrenbeste da Anse la Raye, egurrezko etxe koloretsuen dekadentzian. Bisitari gutxiren geltoki, zabal eta irribarretsu hartu gintuzten. Sarriegi pasatzen dira turista zuriak Soufriereko txangoetan, herrien ondare eta magiaz ezaxola. Eta Anse la Raye bizirik dago bere afrikartasunean. Ostiral gauerako gonbita egin ziguten. Gau zoroak dira, Afrikatik Antilletaraino datozen danborrek gordetzen duten leherketa betean.


Literaturan zehar bidaian

PARISEKO Testua: Vilma Fuentes Argazkiak: Thinkstock

BIDAZTIAK ormetan errenkadan dauden legenardunez betetako kalezuloak, heroien omenezko desfileak hartu zain dauden etorbide apartak, fantasmak diruditen norbanakoen urrats nekosoak hartzen dituzten kale anonimoak, bizilagunen altxorrak gordetzen dituzten ezkutuko bideak, beraien madameen amoranteei mezuak eramatera txakurtxoa eskutik presaka doazen midinette prestuez betetako bulebar alaiak. Historiako idazle handienetako askok, frantsesak zein atzerritarrak, deskribatu eta helarazi digute Pariseko geografia.


Nicolas Boileau kexu zen XVII. mendean paristarrek sortutako zaratak loa galarazten ziolako. Bere satiretako batean, “Les embarras de Paris”, honakoa utzi zuen idatzita: «Qui frappe l’air bon Dieu de ces lugubres cris/ Est-ce donc pour veiller qu’on se couche à Paris?» (Jaungoiko maitea, nork kolpatzen du airea garrasi goibel horiekin?/Beilatzeko oheratzen al da bat bada Parisen?). Jakina da Boileau izaera gogorreko pertsona zela, agian horregatik izan zen klasikoen zentsore zorrotz, baita asko gertuko lagunak izanagatik ere. Molière handiak ere jasan behar izan zuen bere judizio zurrunen makila. Klasikoen aurrez aurre izandako erromantikoek, pertsonaia bizi bihurtu zituzten kale eta eraikinak, lorategi eta zubiak, monumentu eta gargolak, Saint-Martineko kanala, Sena ibaia. Horren adibide bikain dira Dumas (Athos bizi izan zeneko Férou kaletik igaro naiz), Balzac (Montagne Sainte-Genevièven izan naiz Espard markesaren etxea bisitatzen) edo Victor Hugo (ezin izan diot Cosette eta Marius maitemindu ziren Luxemburgoko lorategian paseoan ibiltzeari uko egin). 48

“Le spleen de Paris” bikainean, Baudelairek gau eta egun bide ezezagunen xerka dabilen jendetzaren artean bakardadeari ihes egin nahi dion ibiltari bakartiaren gorabeherak kontatzen dizkigu. Proustek Pariseko auzoak deskribatzen dizkigu, bertako atari eta sekretuak, haurra zela Tuilerieseko lorategian bizitako jokoak, Odettek Boulogneko basoan egindako ibilaldiak. Jada XX. mendean, Bretonek Paris bihurtuko du “Nadja” ederreko protagonista. Aragonek hirian zehar emandako paseoak gogora ekartzen ditu “Le paysan de Paris” iradokitzailean. Bellefroidek, irakurlearen eskutik, Pariseko kalezuloetatik ibilaldiak abiatzen ditu “Fille de joie” lanean, bezeroz betetako terrazetan barna, aldirietako auzoak ezagutzearen abenturari uko egin gabe baina Estatu frantziarreko hiriburura itzultzearen poztasuna ageriaz utziz. Alfonso Reyesek, Octavio Pazen hitzaurrea duen “Chroniques parisiennes” lanean, Estatu frantziarrean idatzitako kazetaritzako testuen antologia aurkezten digu, bakarrik edo Valéry Larbaud bezalako lagunen eskutik Paris nola ezagutu zuen kontatuz. Transiberiar mitikoaren poeta izandako bidaiari handi honek bidaiatzeko modu berri bat asmatu zuen: nahikoa zitzaion Parisen gelditu eta hotelez aldatzea. Ez da harritzekoa, auzo batetik bestera mundua zeharo aldatzen baita hemen. Hemingway jairik jai ibiliko da Pariseko taberna estatubatuarretan barna, baina denbora izango du zertzelada zehatz batzuekin La Coupole jatetxeko gaueko bizitza bikainki deskribatzeko ere. Elena Poniatowskak kemenez berritzen du Diego Riberak bere garai kubistan Montmartre eta Montparnasse artean egindako egonaldia. Horiek guztiak ditut gogoan, Mexikotik irten gabe Paris ezagutzeko aukera izan bainuen beraien begien bitartez, noiz eta egunen batean Estatu frantziarreko hiriburuan biziko nintzela amestu ere egiten ez nuen garai batean. Eleberri, ipuin, poema ugariri bizia emateko gai izan diren pertsonaia horiek guztiak gogoan ditut oraindik, dagoeneko denborak ematen duen ikuspuntuak lanbrotuta; pertsonaiok bezala imajinarioak diren lekuen ilunantzean azalera daitezke, edota jada betiko hain egiazko bihurtu diren errealitateko argilunetan. Sena ibaitik Saint-Germain bulebarrera doazen kalexka labirintikoetatik gora noala, lagun min asko baino sarriago ikusten ditudan ezezagunekin gurutzatzen naiz. Pertsonaia anonimoak dira, baina, aldi berean, Mauberteko bizilagunentzat ezagunak dira oso. Batzuek ikustearekin batera irribarrea jartzen zait ahoan. Beraien itxuran oinarrituta, bizitza ezberdinak irudikatzen dizkiet. Batzuk bizilagunok ia konturatu ere egin gabe desagertzen dira: zigarro lapurra, lau txakurren kondesa. Badira bakoitza bere orduan oraindik ere betiko lekuan aurkitzen ditugunak ere: urrutiko ibaietako abeslari errusiarra, limosnarik eskatzen ez duen clochard margolaria, sudur gorria hartuta pailazoz mozorrotzen den hanka bakarreko eskalea. Ez izan zalantzarik, horiek guztiek osatzen dute kaleotako arima.


Historiako idazle askok deskribatu dute Pariseko geografia, lerron azpian ageri diren kale eta eraikin ezagunetatik hasi eta ezkerrekoaren gisako izkutuko auzo eta atarietaraino.



45 Irudia: Koldo LANDALUZE

MUNDUARI BEGIRA SOWETO : Zentral termikoaren ordez, emozio sakon eta osasuntsuak. GEORGIA: Bagrati katedrala berreraikitzearen aurkako ahotsak. PARIS : Comédie Française, agertoki berrian. LONDERSko Big Ben, Pisako dorrearen bidetik.

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

BIDAIA TEMATIKOA Munduko jatetxe xarmagarrienak HORIZONTETIK HARATAGO Kate Marsden MUNDUKO SUTEGIAK Siziliako gastronomia GOGOAN HARTU Resia lakua

HITZORDUAK G UIMÃRAES ETA MARIBOR: 2012ko kulturaren hiriak. NEW YORK: Orkideen urteroko erakustaldia. H EGOAFRIKA : Absa Cape Epic mountain bike lasterketa. I VREA : Ezohiko inauteria. SYDNEY: Tatuaje eta gorputz artearen erakustaldi harrigarria.


Laburrak

AFFINITOUR, GUSTUEN ARABERAKO AGENTZIA Soilik sarean funtzionatzen duen Affinitour bidaia agentzia da bidaiarien gustuak kontutan hartzen dituen lehen agentzia Estatu espainiarrean. Taldean egiten diren bidaien kasuan, bidaiarien arteko kidetasuna bermatzeko sistema bat jarri dute martxan. Hasteko, bidaia bat egiteko asmotan dabilen erabiltzaileari gustu, afizio eta bizitza estiloaren inguruko galderak egiten dizkiote. Datuok psikologo talde batek aztertzen ditu eta afinitateen arabera banatzen dituzte taldetan bidaiariak. Bidaiatzeaz gain, bidaiariek elkar ezagutu eta harremanak egitea da egitasmoaren helburua, era horretan, bidaia bera aberasgarriagoa bilakatzen delakoan.

INDIAKO INDIGENAK BABESTEKO DEIA Hondartza ederrek erakarrita, urtero milaka bisitari jasotzen dituzte Indiako Andaman uharteek. Azken aldian, baina, Survival International taldeak uharteotako bide nagusiari boikota egiteko deia egin die turistei. Izan ere, Andaman Trunk Road izenaz ezagutzen den bidea desagertzeko arriskuan den Jarawa herri indigenaren lurretatik igarotzen da. Bidea mehatxu larria da herri horretako azken 365 biztanleentzat. 2002an Indiako Auzitegi Gorenak bidea ixtea agindu bazuen ere, agindua ez da bete eta hainbat turista igarotzen dira bertatik, gaur egun bidea erabiltzea legez kanpokoa den arren. Indiako hainbat taldek babesa eman diote boikot deialdiari.

EMAKUMEENTZAKO SOLAIRUA DUEN HOTELA Kanpotik begiratuta ohiko itxura du Danimarkan ireki berri duten Bella Sky Comwell hotelak. Hala ere, badu berezitasun bat: soilik emakumeentzat den solairu bat dauka. Bella Donna izena eman diote emakumeen zerbitzura dagoen 17. solairuari. Beste solairu guztien tamaina bera badu ere, dekorazioa eta baliabideak desberdinak dira. Arrosa koloreko alfonbrak dituzte gelek eta emakumeei bideratutako gailu eta apaingarriak aurki daitezke: ilea lehortzeko tresna bereziak, toalla eta ispilu handiagoak, gorputzerako produktu desberdinak, loreak...

EZKUTUKO BIDAIARIEN AURKA, INDONESIAN Indonesiako burdinbide sareko autoritateek tranpak jarri dituzte txartelik gabe trenetara igotzen diren ezkutuko bidaiariak harrapatzeko. Dirudienez, egunero milaka lagunek 52

bagoien gainaldetan egiten dituzte bidaiak txartela ordaintzeko dirurik ez dutelako. Aurretik ere bestelako neurri batzuk hartu izan dira bidaiari klandestinoekin bukatzeko, baina ez dute joera hori oztopatzeko modurik izan. Oraingoan burdinazko objektuak ezarri dituzte. Giza eskubideen defentsan lan egiten duten hainbat taldek salatu dutenez, objektuok oso arriskutsuak izan daitezke, trenaren abiadura dela-eta bidaiari klandestinoek beraien aurka talka egin eta zauri larriak jasan baititzakete.

2012AN, ESPAZIORA HEGALDIAK ABIAN Virgin Galactic hegazkin konpainiak urte amaieran espaziora bere lehen bidaia egingo duela iragarri du. Hain zuzen ere, konpainiaren sortzailea eta bere familia izango dira bidaia egiten lehenak. Norman Foster arkitektoak diseinaturiko Mexikoko estaziotik aterako da Space Ship Two (SS2) ontzia eta sei bidaiari eta bi piloturentzat lekua izango du. Jakinarazi dutenez 475 pertsonek eskaera egina dute dagoeneko bidaia egiteko. Hori bai, 200.000 euro ordaindu beharko ditu horietako bakoitzak.

TURISMO HOMOSEXUALAREN GORAKADA Munduko Turismo Erakundeak eskainitako datuen arabera, turismo homosexuala gorakada handia izatean ari da. Datuen arabera, 2011. urtean bidaiatu zuten 980 milioi turistetatik %10ak turismo homosexualarekin loturiko zerbitzuak kontsumitu zituen. Gainera, sektore honetako bidaiarien gastua bataz bestekotik gora kokatzen da, umerik ez duten bidaiari kopurua askoz handiagoa izan ohi baita. Datuen arabera, Madril, Bartzelona, Donostia eta Sitges dira sektore honen eskaintza zabalena eskaintzen duten Estatu espainiarreko hiriak.

486,1 KILOMETRO ORDUKO ABIADURAN Pekin eta Shangai lotzen dituen abiadura handiko trenaren lanak bukatu berri dituzte Txinan, eta lorturiko emaitza harrigarria izan da. Bi hiriok lotuko dituen tren berriak 486,1 kilometro orduko abiadura hartuko du. Tren berriari esker, bost ordu eskasetan egin ahal izango da hiri batetik besterako bidaia, orain arte hamar ordu behar ziren bitartean. Albisteak sekulako garrantzia du herrialdeko barne turismoarentzako. Izan ere, trena garraiobide erabiliena da Txinan. Iaz, esaterako, 680 milioi bidaiari izan zituen trenbide sareak.


bidaia tematikoa MUNDUKO JATETXE XARMAGARRIENAK Eskaintzen dituzten jakiengatik, beraien kokapena dela-eta edota besteek ez duten berezitasunen bat dutelako. Arrazoia edozein dela ere, badira aipamen berezia merezi duten hainbat jatetxe munduan. Hona hemen horietako batzuk.

French Laundry Yountville, Kalifornia (AEB) Ameriketako Estatu Batuetako jatetxerik onena da honakoa askoren ustez. Thomas Keller chef ezagunak Yountvilleko Napa haranean kokatua, sabela betetzea maite dutenen tenplua bilakatu da French Laundry. Kanpotik itxura xumea badu ere, barruan luxua da nagusi, plater gainean batez ere. Frantses sukaldaritza eta tokikoa uztartzen dituzte mundu osotik heldutako mokofinak hartzen dituen jatetxe arrakastatsu honetan. Lekua hartzeko urtebete aurretik erreserbatu behar da mahaia.

sariak eta laudorioak erreskadan heldu zaizkio hamar platereko dastatze menua eskaintzen duen jatetxe entzutetsu honi.

La Galipanier

jatetxeak. Gainera, urtarotik urtarora dastatze menuak aldatu egiten dituzte.

Ivy

Caracas (Venezuela)

Jules Verne

Londres (Ingalaterra)

Ez da bide samurra jatetxe honetara heltzeko egin beharrekoa. Aurreneko urratsa Caracaseko teleferiko berritua hartu eta Avila muinora igotzea da, itsas mailatik 1.900 metrora. Behin bertan egonda, 30 minutu inguru irauten duen oinezko txangoa egin beharra dago jatetxera heltzeko. Hori bai, merezi du: gozagarri ederrak ahoratu bitartean inguruko badiak eskaintzen duen panoramikaz gozatzea esperientzia ederra da zinez.

Paris (Estatu frantsesa)

Janariaz harago, bertaratzen den jendeak ere prestigioa ematen duten lekuak asko dira munduan. Horietako bat da Londresko Ivy jatetxea. Antzerki, zine eta telebistaren alorreko aurpegi ezagun ugari batzen dira bertan, nahiz eta jakiak ez diren horren landu eta esperimentalak. West End auzoan kokatua, hemen ez da harritzekoa gustuko dugun izarra ondoko mahaian dugula mokadu bat jatea. Hori bai, zerrenda luzea itxaron behar da aldiz aurretik mahai bat lortzeko.

Tetsuya's Sydney (Australia) Sydneyn sukaldaritza asko preziatzen duten artea da. Hala ere, jatetxe honek ez ditu australiar jakiak soilik eskaintzen. Ideien fusioa da hemen lelo nagusia. Hala, jaki japoniarrak eta frantsesak dira protagonista. Izena, berriz, jatetxea sortu zuen gizonari dagokio. 1982an, maleta bat baino ez zeramala, Tetsuya Wakuda japoniarrak ozeanoa zeharkatu zuen Sydneyn jatetxe hau sortzeko. Geroztik,

Argiaren Hiriko monumentu bisitatuenean jatetxe bat izateko aukera duenak arrakasta ziurtatuta izan dezakeela pentsa daiteke. Eta halaxe da neurri handi batean. Baina kokapen ezin hobeaz gain, jaki eta edari eskaintza ere aparta bada, orduan ez dago gaindituko zaituenik. Jules Verne jatetxean gaueko afariak izaten dira xarmagarrienak, argi leunak jartzen baitituzte giroa goxatzeko. Argiok armonia perfektua eratzen dute hiriak berak eskaintzen duen magiarekin.

Comme Chez Soi Jean Georges

Brusela (Belgika)

New York (AEB)

Belgika osoko jatetxerik onena izatearen fama lortu du jatetxe honek azken urteotan. Pierre Wynants sukaldaria da bertako nagusia eta janari sofistikatuak lantzen ez omen du parekorik. Imajinazio biziko sukaldari honek landuriko plateretan kabiarra eta trufa ez dira inoiz falta izaten. Aurreko jatetxeetan bezala, erreserba aurretiaz egin beharra dago.

New Yorkek gune preziatuetan dauden jatetxe andana ditu, baina gutxi izango dira honako honen kokapena gaindituko dutenak. Central Parkeko Trump dorrean kokatzen den Jean Georges harridura sortzen duen jatetxe horietakoa da. Baina ez soilik lekuagatik; kokapenaz harago, platerean bertan ere originaltasuna bilatzen du

53


hitzorduak

GUIMÃRAES

Kultur hiriburutza, krisiaren aurka isboa eta Oportoren ondotik, Guimãraes da Europako kultur hiriburutza eskuratu duen Portugalgo hirugarren hiria. Portugaleko ipar-ekialdean dago Guimãraes, Galiziako mugatik gertu. Aurten, Europako sorkuntza artistikoaren arretagune bilakatuko da, Esloveniako Maribor hiriarekin batera.

gilek merezitako omenaldia jasoko dute, Jean-Luc Godardek, Peter Greenawayk eta Manoel de Oliveira portugaldarrak kasu. Bestalde, musikaren alorrean, Pat Methenyk, Buraka talde portugaldarrak eta Chico Cesar brasildarrak emango dituzten emanaldiak dira aipagarrienak.

Portugalen sehaska Krisiak gaztigatua Guimãraesek 160.000 biztanle ditu, horietatik erdiak 30 urtetik beherakoak. Gazte asko daudenez, are handiagoa izan da krisi ekonomikoak bertan eman duen astindua. Zentzu horretan, «turismoa suspertu eta abagune ekonomiko eta kultural berriak aprobetxatzeko» baliatuko du Guimãraesek kultur hiriburutza, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. Krisiaren ondorioz aurrekontu xumea aurkeztu badute ere, hirian ez da zer iku54

sia faltako. Orotara, hainbat alorri (antzerkia, zinea, arkitektura, musika, pintura, argazkilaritza eta abar) loturiko 600 ekitaldi antolatu dituzte urte osorako. Historian zehar Guimãraesek eman dituen herritar entzutetsuenen inguruan hirian bertan errodatuko diren 40 pelikulak dira guztien artean aipagarrienak. Zinearekin jarraituz, eta Guimãraestik zine izarrik igaroko ez den arren, hainbat zine-

Mende luzez “Portugalen sehaska” izenaz ezagutu izan da Guimãraes, Portugaleko erreinua izateaz gain, hiri hori herrialdearen historian berebiziko garrantzia izan zuten pasarteen lekuko izan baitzen. Kultur hiriburutzaren aitzakia aukera ezin hobea izan liteke bertara joan eta hiria ezagutzeko. 2001ean Gizateriaren Ondare izendatutako alde zaharretik hasi eta hirian barrena ibilbidea egin daiteke, Guimãraesko sinbolo nagusi diren gaztelutik eta komentutik igarota.


MARIBOR Kirola, ardoa eta kultura slovenian inoiz antolatutako programa kultural handiena abian da, aurten, Mariborren. Izan ere, 400 ekimen baino gehiagoko programa oparoa antolatu dute hirian, 2012an Europako kultur hiriburua dela baliatuta. Bide batez, helmuga turistiko bezala nabarmentzeko asmoz hasi du Esloveniako Maribor hiriak bere Europako kultur hiriburutza.

Ekitaldiak bost hiritan Guim達raesekin partekatzen du Mariborrek aurtengo kultur hiriburutza, baina Eslovenian bertan beste bost hirik ere hartuko dute parte urte osorako antolatutako kultur programan. Hain zuzen ere, Murska Sobota, Novo Mesto, Ptuj, Velen-

je eta Slovenj Gradec dira hiriok. Bakoitzak bere lekuko tradizioak eraman ditu programara, adibidez: Putjek bertako inauteri etnologikoa, Slovenj Gradecek antzinako feriak, eta, Novo Mestok, musika jaialdiak, besteak beste.

Kirola eta natura, biak bat Maribor 120.000 biztanleko hiria da, Esloveniako bigarren handiena. Austrohungariar estiloko alde zahar ederra du eta Drava ibaia zeharkatzen duten sei zubiek itxura berezia ematen diote hiriari. Austria eta Kroaziatik gertu dago, eta ingurune natural paregabea du, Pohorje mendiaren magalean. Mendiaren gertutasun horrek neguko kirolak praktikatzeko gune

perfektu bilakatzen dute hiria. Hain justu, bertan antolatzen dira nazioarteko eski lehiaketak, urtero. Neguko kirol jarduerekin batera, ardogintza da hiriko jardunbide kultural eta ekonomiko nagusia; hirian bertan eta inguruetan dauden upategiak dira horren lekuko. Maribor inguratzen duten Pohorje mendi hegalak mahatsondoz beteta daude. Komunismo garaian hiri industriala izan bazen ere, gerora Mariborreko fabrika gehienak itxi egin dituzte, eta, hala, gaur egun Esloveniako hiri txiroenetako bat da. Dena den, kultura osasuntsu dago Mariborren, izan ere, hainbat musika eta antzerki jaialdi egiten dituzte urte osoan zehar. www.maribor2012.info

55


hitzorduak NEW YORK (AEB) Orkideen urteroko erakustaldia Martxoaren 4tik apirilaren 25era Apirilaren 25era bitartean New York bisitatzen duena zerbait desberdina ikusi nahian badabil, Bronx auzoko Lorategi Botanikoan ikusgai izango den hamargarren Orkideen Erakustaldia aukera bikaina izan liteke. Oasi naturalaren erdian kokatzen den eta “The Orchid Show� izenaz ezagutzen den jaialdi honek Broadwayko ikuskizunak omentzea du helburu. Aurten hamargarren urtez antolatu dute ekimena eta 25.000 lore jarriko dituzte ikusgai hirian egiten den lore erakustaldi handienean. Forma, tamaina eta kolore guztietako 300 lore mota ikusi ahal izango dira eta berauen zainketarako gomendioak ere emango dizkiete joaten direnei. www.nybg.org

HEGOAFRIKA Absa Cape Epic | Martxoaren 25etik apirilaren 1era Mendiko bizikleta modalitatean munduan egiten den lasterketarik luze eta gogorrena da Hegoafrikako hau eta mundu osoko profesionalak biltzen ditu. Aurten 9. edizioa izango da eta inoizko etaparik gogorrenak izango ditu. Orotara 700 kilometro egin beharko dituzte izena eman duten 1.200 txirrindulariek. Ohiturari jarraituz, Knysna hirian abiatu eta Lurmutur Hirian emango zaio amaiera lasterketari, eta bidean era guztietako zailtasunekin egingo dute topo txirrindulariek, paisaia eder bezain mehatxagarriez inguratuta. www.cape-epic.com

56

IVREA (ITALIA) Inauteria Martxoaren 3tik 9ra Ivreakoak ez dira ohiko inauteriak izaten. Mozorro eta karrozak falta ez diren arren, hemen inork ez du gozokirik jaurtitzen, laranjak baizik. Herritarrak bi taldetan banatzen dira, bakoitza bere mozorro eta karrozekin, herrian zehar elkarren kontrako borraka irudikatzen dute, eta Plaza Nagusira iristean laranjen guda ikusgarriari ekiten diote. 1808an sortua, orduz geroztik urtero ospatu den inauteri jaia da Ivreakoa. Jaialdi osoan zehar historiako pasarteak antzezten dituzte parte-hartzaileek; horietako askok Frantziako Iraultzako gertakizunak dakartzate gogora, askatasuna gai nagusitzat hartuta gehienek. Egun hauetan Ivreara joaten den edozein bidaiari borrokara bil daiteke. Ez da beharrezkoa arropa berezirik izatea; hemen, jaurtitzen trebea izatea da funtsezkoena, zikintzeko beldurrik ez izatearekin batera, noski.


erakusketak 1970eko hamarkadako Bartzelona, MACBAn MACBAk, Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoak, “Bartzelonako Nazioarteko Argazkilaritza Zentroa (1978-1983)” erakusketa jarri du ikusgai. Bertan, hiriak trantsizio garaian zuen itxura islatzen da, Bartzelonarekin harreman estua izan duten hainbat argazkilarik egindako 600 argazkiren bidez. Hiru sailetan antolatu dute erakusketa; Hiriaren egunerokotasuna, Santa Creu de Cunties ospitalearen egunerokoa eta hiriak eskaintzen dituen aisialdirako aukerak islatzen dira, hain zuzen, atalez atal. Argazkiez gain, garaiko kartel, publikazio eta artikuluak ere biltzen dira. Maiatzaren 20ra arte izango da ikusgai. Arabiaren altxor arkeologikoak, Berlinen Saudi Arabiaren altxor arkeologikoak dira Berlineko Pergamo Museoaren erakargarritasun berriena. Bartzelona, Paris eta San Petersburgon ikusgai izan ondoren, Berlinera iritsi da “Arabiaren bideak” erakusketa. 1.300 metro karratutan eta 17 sailetan banatzen dira erakusketa osatzen duten 400 objektuak, eta Arabiako penintsularen aniztasun historiko eta kulturala azpimarratzea dute xede. Guztien artean, antzinako Egipto gogora dakarten estelak eta estatuak dira azpimarragarrienak. Apirilaren 9ra arte izango da zabalik.

SYDNEY (AUSTRALIA) Tatuaje eta gorputz artearen erakustaldia | Martxoaren 9tik 11ra Tatuajeak gustuko dituztenen paradisu izango da Sydney martxoaren bigarren asteburuan. Egun horietan, bertara joaten dena aho zabalik uzteko moduko tatuaje erakustaldiak egingo dituzte, kolore ugari eta kreatibitate amaigabearekin. Gorputz tatuatuak erakusteaz gain, tatuajeak zuzenean egingo dira, bertan izango baitira munduko tatuaje egile onenak, eta sariak ere emango dituzte eguneko lan onenak saritzeko. Horrez gain, kontzertuak eta tabernak ere egongo dira jaialdia antolatzen den gunean.

Dantza eta arte plastikoen harremanaz, Parisen Besteak beste Picasso, Matisse, Warhol, Pollock, Duchamp, Man Ray eta Pina Bausc artisten bidez, Parisko Pompidou museoak dantzaren eta artearen inguruko harremanak izango ditu aztergai. “Danser sa vie” erakusketak gorputz mugimenduak eta arte plastikoek XX. mendean izan duten lotura aztertuko du, 450 lanen bidez. Aurrez aipaturiko artistez gain, Constantine Brancusi eta Auguste Rodin eskultoreek, Alexandre Rodchenko argazkilariak eta Merce Cunningham koreografoek ere tartea izango dute aipatu erakusketan, apirilaren 2ra bitartean. Diego Rivera MOMAn, 81 urte eta gero Diego Rivera muralista mexikarra New Yorkeko MOMA museoan erakusketa monografiko bat osatu zuen bigarren artista bilakatu zen 1931n, Henri Matisseren ondoren. Hilabete batean 56.000 pertsona hurbildu ziren artista mexikarraren 150 lan biltzen zituen erakusketaz gozatzera. Garai hartatik 81 urte igaro direnean, berriro ere MOMAko arretagune bilakatuko da Rivera. Besteak beste, Mexikoko Iraultza, eskaleen errealitate gordina eta kapitalismoaren aurkako kritika jorratzen dituzten lanez osaturiko “Museo Modernorako artelanak” erakusketa izango da ikusgai, maiatzaren 14ra arte.


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

KATE MARSDEN Legenarra iparrorratz

L

iteraturako Nobel saridun eta Britainiar Inperioaren handitasunen hedatzaile izan zen Rudyard Kipling idazleak «gizon zuriaren eginkizun zibilizatzailea» bezalako aitzakia paternalistak erabiliagatik, beraien nazioetako banderak hartuta irteten ziren abentura bila esploratzaile gehienak XIX. mendean, azken erronka geografikoen mendean. Garai horretan, Ingalaterra viktoriarra itsasgizon eta esploratzaile handien sorleku izan zen, baita bidaiari bizitza onura pertsonalaren zerbitzura jartzen zuten eskrupulurik gabeko lagun ugarirena ere. Gizarte hartatik, hala ere, asmo altruista eta erreformatzaileak ausardia pertsonal izugarriarekin uztartu zituzten pertsona sailkaezinak ere sortu ziren. David Livingstone misiolari eta esploratzailea da guztiok aitortutako pertsona horietako bat. Aldiz, pareko balentriak burutu zituen Kate Marsden (1859-1931) erizain, kristau sutsu eta bidaiari ausartak ez zuen hainbesterainoko onespenik bereganatu.

Ekialdeko Siberia Kate Marsden oraindik ere neska gaztea zen Errusiaren eta Turkiaren arteko gatazka (1877-1878) sortu zenean, baina Gurutze Gorrian borondatezko langile gisa aritzen zen neskatoak ez zuen zalantzarik izan: gerra ospitaletara joan zen erizain gisa laguntzera. Hain zuzen ere, ospitale horietan ezagutu zituen lehen legenar kasuak. Gaixotasun bibliko ikaragarria bertatik bertara ezagutzeak gogor kolpatu zuen Kate gaztea eta ordutik aurrera legenardunen bizi baldintza gogorrak hobetzen saiatzera bideratu zituen bere energia guztiak, gaixoak edonon zeudela ere. Hala, 1890ean, legenardunentzako ospitaleetatik bidaia hasi zuen; 58

Egiptotik Palestinaraino joan zen lehendabizi, eta, ostean, bertatik Konstantinoplaraino –egungo Istanbul–. Hain zuzen ere, Bosforo ibaiaren ertzean izan zuen lehen aldiz Ekialdeko Siberian jaio eta legenarra sendatzeko balio omen zuen sendabelar baten berri. Ordutik aurrera, Marsdenek helburu argia izan zuen: Ekialdeko Siberiako Jakutsk urrutiko probintziara heltzea, bertan baldintza izugarrietan bizi ziren legardunak bisitatzea eta sendabelar miraritsua batzea.

Tren, lera eta zaldiz Ingalaterrako Viktoria erreginak eta Errusiako enperatrizak emandako igarobaimen eta laguntzarekin, Kate Marsdenek Errusiar Inperioaren mugetarainoko bidaia abiatu zuen. Lehendabizi trenez eta ostean lera eta zaldiz, 3.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egin zuen Siberian barna, muturreko hotz zein beroari, eltxoei, elikadura desegokiari… aurre eginez. Hori bai, otzantzerik ez den aurkari bati egin behar izan zion aurre batik bat:

natura birjinari. Erizain ausartaren osasun eta erabakitasunak era guztietako oztopoak gainditu behar izan zituen: itsasoak ziruditen ibai emaritsuak, espedizioari eraso egiten zioten hartzak, izotza urtzean sortzen zen lokatz arriskutsua… Hori bai, Marsden berak ostean aitortu zuenez, inoiz ez zen Jakutskera iritsiko bere agindutara jarritako soldaduen laguntza eta tema bidaide izan ez balitu. Marsdenek erabiltzen zituen arma materialak xumeak ziren: azukrea, tea eta gaixoen artean banatzen zituen Testamendu Berriaren aleak. Aldiz, bere erabakitasuna sendoa zen zinez eta horri esker iritsi zen azkenean legenardunen babes bakar ziren Jakutsk eskualdeko aterpetxe ikaragarrietara. Siberiako basoetan galdutako aterpetxe horietan ahal bezala bizirauten zuten pilatutako gaixoek. Legenarraren aurkako sendabelarra mito bat besterik ez zen, baina Marsdenek gauzak aldatzeko agertzen zuen gogo bizia ezin errealagoa zen. Bere esperientziak bildu asmoz, “Riding through Siberia – A Mounted Medical Mission in 1891” liburu zirraragarria idatzi zuen, orain gazteleraz Nevsky Prospects argitaletxeak kaleratu duena “En trineo y a caballo hacia los leprosos abandonados de Siberia” izenburupean. Horrez gain, hainbat hitzaldi ere eman zituen han eta hemen, bere garairako ezinezkoa zirudiena lortzera helduz: Jakutsk eskualdeko legardunak gizatasunez artatutako zituen ospitalea eraikitzea. Britainiar errege etxeak babestutako Londreseko Geografia Elkarte prestigiotsuan onartutako lehen emakumeetakoa ere izan zen Marsden. Siberiara itzultzekotan zela hil zen, 1931n. Bere ekimenez sortutako legardunentzako ospitalea, berriz, 1960ko hamarkadara bitartean izan zen zabalik.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

SIZILIAKO GASTRONOMIA New York eta Mediterraneoaren artean

T

he Sopranos” telesail arrakastatsuaren kapitulu batean Anthony Soprano New Jerseyko familia mafioso nagusienetako bateko buruak dioenez, «italiarrak juduak bezalakoak gara, baina askoz ere janari hobearekin». Gay Talese idazleak “Honor Thy Father” liburuan kontatzen duenez, etxe orratzen hiriburuko mafiosoen eguneroko bizitzaren ezaugarri nagusiak honakoak dira: amaierarik gabeko itxaronaldiak, asperkizuna, ariketa fisiko eza, tabakismoa eta gehiegi jatea. Mafiak bere-berezkoa du «delitu bat kozinatu» esamoldea, ongi pentsatu eta gauzatutako legez kanpoko jarduera bati erreferentzia egiten diona; bide batez, Italia hegoaldeko biztanleek ondo jateari ematen dioten garrantziaren erakusle ezin hobea ere bada. Ez da ez kasualitatea “The Godfather” trilogia ezagunaren lehen filmeko eszena garrantzitsuenetakoa jatetxe batean gertatzea. Michael Corleonok McClusky kapitaina eta Virgil Sollozo tirokatzen ditu, eskatu dituzten txahal gisatu eta espagetiak lurretik zehar barreiatzen diren bitartean. Jaki eta ardo onen zale porrokatua den Francis Ford Coppolaren trilogia ezagunaren beste eszena gorenetako bat hirugarren filmean jasota dago: patata gnocchiak irinarekin nahastean beraien eskuak gurutzatu eta pasio neurrigabea askatzen da Andy Garcia eta Sofia Coppolaren artean.

Sizilia Cosa Nostrari buruz egindako film eta telesailek ospetsu bihurtutako gastronomiaren zati handi batek ezaugarri bat du komunean: Italia hegoaldean du jatorria, Sizilian bereziki. Siziliako sukaldaritzak bi mila urte baino gehiagoko tradizioa duela kontuan izanik, ez da ez harritzekoa. Greziar, judutar edo magrebtar eragina nabarmena da Siziliako mahaietan. Trapani, adibidez, bertako itsas gatzagatik da ezaguna, baina baita kuskusa eta tokiko arrainak uztartuz

prestatzen dituzten plater bikainengatik ere; noski, inork ez du zalantzan jartzen kuskusaren jatorri magrebtarra. Oliba olioa ere Siziliako sukaldaritzaren ezinbesteko osagaia da. Espeziak, belar aromatikoak eta fruitu lehorrak ere ez dira falta: albahaka, perrexila, menta, ereinotza, erromeroa, salbia, jasmina, pinaziak, mahaspasak, almen-

drak, pistatxoak… Horiek guztiek izaera propioa ematen diote sukaldaritza siziliarrari, betiere tokitik tokira berezitasunak izanagatik ezaugarri komunak ere badituen sukaldaritza mediterraneoaren baitan. Siziliako sukaldaritzaren ezaugarri bereizgarrienetakoa xehetasun txikienei ere ematen zaien garrantzia da. Oliba beteak bezalako aperitibo xume bat prestatzeko, adibidez, protokolo zehatza jarraitzen dute siziliarrek: kaparrak, oliba olioa, berakatza, oreganoa eta limoi tanta batzuk ezin dira falta. Esandakoak esanda, ez da harritzekoa Ray Liotta aktoreak Martin Scorseseren “Goodfellas” filmean antzezten duen pertsonaiak, ordura arteko lagunak atzean utzi eta Poliziaren salatari bihurtzea erabakitzen duenean, berehala ulertzea munduko gizon izatetik babo hutsa izatera igaro dela. Menua ikustea nahikoa zaio horretarako. «Espagetiak marinara saltsarekin eskatu eta makarroiak ketchuparekin ekarri dizkidate!», dio etsituta. 59


liburuen txokoa

China. Retrato de un paĂ­s Testua: Liu Heung Shing | Argazkiak: Hainbat egile | Taschen, 2012 425 orrialde. 39,95 euro

Txinaren historia hurbila ezagutuz 2008ko abuztuan begirada guztiak Beijingera zuzendu ziren. Aditu askoren esanetan, urte hartan ospatzen ziren Olinpiar Jokoetan iraganari bizkar eman eta aro berri batean barneratu zen Txina. Baina modernitatera urrats hori emateko ibilbide luzea egin behar izan zuen aurrez herrialde asiarrak. Hala erakusten du lan honetan Pulitzer sariaren irabazle Liu Heung Shing kazetari eta argazkilariak. Txinako Errepublika Popularrak 1949 eta 2008 artean eginiko bidea azaltzen du Heung Shingek, bai idatziz, bai irudi bidez. Izan ere, 88 argazkilari txinatarren formatu handiko argazkiekin lagunduta datoz testuak. Argazkiok testuinguru batean kokatze aldera, 1949. urtetik hona Txinak bizitako gertakari politiko nagusiak zerrendatzen dituen atal bat ere badakar liburuak.

)

Joseph Conrad y su mundo Jessie Conrad Sexto Piso, 2011 434 orrialde. 22,90 euro

Retrato de la madre de joven | Friedrich Christian SajalĂ­n Editores, 2011 110 orrialde. 12,50 euro

Joseph Conrad: idazleaz harago

Erromako kaleetan barrena, haurdun

Joseph Conrad idazle britainiarraren emaztea izan zen Jessie Conrad. 1896an ezagutu zuten elkar, Jessik 21 urte besterik ez zituela. Joseph, aldiz, gizon heldua zen ordurako. Hasiera batean inork gutxik hartu zuen seriotzat harreman hura. Hala ere, eta jendearen harridurarako, ezkondu egin ziren bi urte geroago. Eleberria eta biografia konbinatzen dituen liburu honetan bikote bizitzaz eta maitasunaz hitz egiten du Jessie Conradek, baina baita idazlearen egunerokotasunarekin loturiko kontuez ere: haren idazle ofizioa bizitzeko moduaz, bere umore melankoniatsuaz edota bien arteko ohiko gorabeherez.

Erroma, 1943. Haurdun dagoen neska gazte bat Erromako kaleetan gora eta behera dabil espero duen haurraren aitaren bila. Jatorriz alemaniarra da eta Bigarren Mundu Gerrara borrokatzera bidali duten bikotekidearen bila abiatu da Italiako hiriburura. Istorioak hirian egun batean egiten duen ibilbidea kontatzen du: goizean hoteleko gelatik irten eta Erromako kaleetan barrena abiatuko da, hiriko eraikin ederrenetatik irakurlea barreiatuz. Bidean, gainera, bere gogoeten berri izango du irakurleak: fedearen eta bizitzaren arteko kontraesanak, maitasunaren minak, aberriarekiko konpromisoa...


Buenos Aires. El poder de la anticipaci贸n | Margarita Gutman | Ediciones Infinito, 2012 764 orrialde. 65 euro

Amestutako Buenos Aires Zure hiria hemendik ehun urtera nolakoa izango dela uste duzu? Gisa horretako galderak egiten zituzten XX. mende hasieran Buenos Aireseko zenbait aldizkaritan. Beraien hiria etorkizunean nola irudikatuko luketen galdetuta, etxe orratzez jositako hiria irudikatzen zuten herritarrek. Ondorio horretara iritsi da behintzat garai hartako 8.000 aldizkari inguru aztertu dituen Margarita Gutman historialari eta arkitektoa. 185 irudiz eta testuz osatu du Buenos Airesen etorkizun urbano imajinarioa lantzen duen lan original hau.

Chowringhee Sankar Seix Barral, 2012 280 orrialde. 21 euro

XX. mende erdialdeko India Chowringhee Calcutta erdiguneko auzo ezaguna da. Bertan dago Shahjahan luxuzko hotela, non bisitari eta turista aberatsak langile xumeekin elkartzen diren egunero. Hoteleko lantaldera sartu berri da Shankar gaztea. Bere ahotik ezagutuko ditu irakurleak hotel horretatik igarotzen diren orotariko pertsonaien istorioak, amets eta frustrazioak, sekretu eta arazoak. 1962an kaleratutako liburu honek XX. mende erdialdeko Indiaren erretratu ezin hobea eskaintzen du, eta sekulako arrakasta lortu zuen irakurleen artean. Mani Sankar Mukherji idazlea dago Sankar izenaren atzean.

Delta Nigeria. The rape of paradise | George Osodi Trolley Books, 2012 301 orrialde. 67 euro

Nigeriaren patu beltza Petrolioaren deskubrimenduak berebiziko garrantzia izan zuen Nigerian, 1950eko hamarkadan. Geroztik petrolio industriara dedikatu da herrialdea, eta, gaur egun, munduko petrolio esportatzaile nagusienetako bat da. Baina herriari aberastasuna ematen dion ondasun berak herria kaltetu ere egiten du. Izan ere, petrolio eremu nagusienetan bizi diren herritarrak muturreko pobrezian bizi dira eta osasun arazo larriak pairatzen dituzte. Sei urtez eremu horiek bisitatu eta aztertu ditu George Osodi argazkilari nigeriarrak, herrialdearen erradiografia gordina osatuz.

Memphis Underground Stewart Home Alpha Decay, 2012 400 orrialde. 26 euro

Satira ingeles basatia Eskoziako herri galdu batera joateko beka bat jaso duen artista gazte bat da lan honetako protagonista. Teorian, esperientzia aberasgarria izan behar zuena arazoz jositako abentura bilakatuko da. Ustelkeria kasuen, sekretu eta xantaia militarren eta bikote trukaketen lekuko izango da protagonista. Bitartean, bere alter egoa Londreseko pub zikinetan hara eta hona dabil: soul musikarekin obsesionatuta, lan batetik bestera jauzi eginez eguneroko biziraupena helburu bakartzat duen gizasemearen eguneroko grisa maisuki irudikatuko du Stewart Homek (Londres, 1962), Londresko arte munduaren satira basatia egitearekin batera. 61


GoGoan hartu

Thinkstock

RESIA LAKUA

I

Italia

taliako Trentino eskualdean dago Resia lakua. XX. mende erdialdean eraikitako dike artifizial bat da, aurretiaz inguruotan zeuden beste bi laku natural elkartuta sortutakoa. Egun lakua dagoen lekuan Curon Venosta deituriko herrixka zegoen garai batean, baina agintariek lakua sortzea erabaki zutenean herria urpean geratu zen. Gertuko beste herri batzuetan etxe berriak eraiki zizkieten etxeak galdu zituzten lagunei. Herritarrok protesta ugari egin zituzten beraien etxeak babesteko, baina beraien borrokak ez zuen esperotako emaitzarik eman, eta, azkenean, urak estali zuen herria. Gaur egun, Curon Venosta herritik geratzen den oroitzapen bakarra irudiotan ageri den Santa Caterina elizaren kanpandorrea da. XIV. mendean eraikia, hauxe zen herriko eraikin altuena, eta gaur egun bertara hurbiltzen den bisitari orok argazkiak ateratzen dizkio kanpandorreari, garai batean berton herri bat izan zela gogorarazten duen ikur bakarrari. Lakuak irudi bitxiak eskaintzen ditu: udan, leku paregabea da paseatzeko; neguan, ostera, oinez egin daiteke kanpandorrerainoko bidea, lakuko ura guztiz izozten baita. Sasoi horretan jendea patinekin ibiltzen da laku izoztuan, nahiz eta horietako askok beharbada jakin ere ez duten egingo oinpean herri bat dutenik.

62


Munduari Begira Emozio sakonak, Soweton Bere garaian kritika ugari sortu zituen apartheidaren une gogorrenetan eraikitako Sowetoko zentral termikoak oso bestelako itxura hartu du gaur egun. Mandelaren gobernuak zentrala eta bi dorreak ixteko erabakia hartu zuenetik, eraikina kolore biziz margotu zuten, eta gaur egun abenturarako gune bilakatu dute hiriko gazteenek. Hala, bungee (jauzi librea), goming edota rappel jaitsiera egiteko guneak sortu dituzte bertan. Era berean, kolore biziz eta era guztietako graffitiz margotutako horma eskalada egiteko baliatu dute.

Bagrati katedrala berreraikitzearen aurkako ahotsak Bagrati katedrala Georgiako Kutaisi herrian dago. 1000. urtean eraiki zuten, eta Georgiaren ikur nagusi bilakatu da eraikina, batez ere 1991n sobietarren erregimena erori eta herrialdeak independentzia eskuratu zuenetik. Hala ere, XVII. mendeko otomandarren inbasioak kalte ugari eragin zizkion katedralari eta azken urteotan bere egoera are larriagoa bilakatu da. Eraberritze lanen premia gero eta nabariagoa den arren, Georgiako Gobernuak katedrala berreraikitzeko asmoa erakutsi du. Herritarrak eta Nazio Batuen Erakundea erabaki horren aurka azaldu dira, eraikina berriro eginez gero esentzia eta garrantzia historikoa galduko liratekeela argudiatuz. Horren ordez, eraberritze lanak egitea proposatu diote Gobernuari.

Comédie Française, agertoki berrian 1799az geroztik Pariseko Royal antzokian izan ondoren, lekuz aldatuko da Comédie Française konpainia entzutetsua, orain arte erabili duten espazioan eraberritze lanak egin behar dituzte eta. Hala, bertatik gertu dagoen Efimero antzokia izango du aurrerantzean agertoki, urtebetez gutxienez. 1680an sortua, errepertorio klasikoan oinarritu du bere ibilbidea Comédie Françaisek, eta Estatu frantziarreko konpainia nazional bakarra da gaur egun. Aktoreek dagoeneko lehen ikuskizuna egin dute behin-behinekoa izango den agertoki berrian.

Big Ben, Pisako Dorrearen bidetik Londresko Big Ben Dorrearen aurrean atera zenuen argazkia okertuta dagoela uste duzu? Ez larritu, ez da zure pultsua oker dagoena. Oraintsu jakin denez, dorrea ipar-ekialderantz makurtuta dago, 0,26 graduko angeluan. Hala, dorrearen alderik altuena baxuena baino 43,5 cm gorago dago. 1853an eraiki zenetik, Big Ben Dorrea dagoen gunean egin diren lur azpiko aparkalekuek eta metro sarearen etengabeko berrikuntzek zerikusi zuzena izan dute honetan, adituek adierazi dutenez. Hala, lur azpiko lanen ondorioz, dorrea are gehiago okertuko omen da etorkizunean. Dena den, momentuz ez dago larritzeko motiborik, izan ere, lau mila urte beharko ditu Pisako Dorreak duen lauko graduko makurdura berdintzeko. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.