POLINESIA. Arima galduaren edertasuna

Page 1

haizetara

ZAZPI

2012 Martxoa 46.zbk / 1,5â‚Ź

POLINESIA Arima galduaren edertasuna KARPAZ Iraganeko mediterraneoa

VIETNAM Mekong deltaren erritmoan

ARUBA Txikia bezain aberatsa

IBIZA Espiritu bohemioa


haizetara

ZAZPI

42 Eva PAREY 34 Urtzi URRUTIKOETXEA 24 Alfons RODRIGUEZ Azaleko argazkia: PATXI URIZ • Aurkibideko argazkiak: 06 Patxi URIZ 16 Juanma COSTOYA

16

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

34


aurkibidea

16 KARPAZ

Zipre ekialdeko lurmuturra gune honetan geratzen den azken paradisu naturaletako bat da

06 POLINESIA

Domingo Bonetxea euskal itsasgizonak ezagutu zituen uharteek edertasun miresgarria dute

24 VIETNAM

Mekong ibaiko urek markatzen duten erritmoan bizi dira Asiako herrialde honen muturrean

34 ARUBA

Karibeko hondartzarik ederrenen jabe da gune askotan basamortu itxura duen uharte txikia

42 IBIZA

Hondartza galduak, etxetxo zuriak eta hedonismo hutsa baino gehiago da Uharte Zuria

06

42

24 04 MUNDUARI BEGIRADA Fuji sumendia, japoniarren mendi sakratua 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3


Munduari Begirada

Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


fuji suMendia Japoniako mendi garaiena da Fuji sumendia. Tokioko mendebaldean dago, eta mendi sakratua da aspalditik japoniarrentzat; hori dela-eta emakumeek ezin zuten bertara igo XIX. mendearen amaierara arte. Oso leku famatua da gaur egun, batez ere mendizaleen artean; 200.000 lagunek zapaltzen omen dute gailurra urtero –3.776 metrora–, horien artean atzerritar ugarik. Hala ere, hil aurretik egin beharreko zerbait dela uste du japoniar orok. Igoera ezagunena gauez egiten dena da: gaueko hamarretan 2.000 metro ingurutik abiatu, sei-zazpi ordutan tontorrera iritsi eta egunak argitzen duen unea kontenplatzeko aukera dago. Goraino igo gabe ere, urrunetik ikusten da Fuji; lainorik ez den egunetan, baita Tokiotik bertatik ere. Argazkian, arroz-soro tipikoen atzean nola gailentzen den ikusten da.

5


Testua: Juan Maria Garate Argazkiak: Patxi Uriz

POLINESIA

Domingo Bonetxearen urratsei jarraituz



1772an, Gipuzkoako itsasgizon ospetsu bat Callaoko portutik (Peru) itsasoratu zen, norabide ezezaguneko misio sekretu bat zuela. Domingo Bonetxea getariarra zen, eta “El Águila” fragatan gaur egun Polinesia Frantsesa deitzen dugunaren uharte ugari aztertu eta deskubritu zituen.Tautiran zendu zen, eta bertan hotsandiko elizkizun batean lurperatu zuten. Bere ehorzketak Hegoaldeko Itsasoetako kondaira ospetsuenetako bat eragin zuen, bere hilkutxarekin batera lurperatu zuten “Bonetxearen altxorra”-ri buruzkoa. 8


Tahiti eta gainerako uharteek harreman estua dute Domingo Bonetxea gipuzkoar itsasgizonarekin. Beherengo irudian haren oroigarri bat ageri da Tautiran, hil zen uhartean. Lerroon azpian, goitik behera, Teiva eta Moorea uharteetako biztanleen bi irudi daude. Azkenik, ezkerrean, Tiki Village herrixka inguratzen duten urak.

lanetan, aipatze hutsarekin Polinesiak adina zirrara eragiten duten leku gutxi daude. Topikoa saihestu nahian, egiari zor, Tahitik eta bere uharteek herritar orok faltan bota, amestu eta nahi duen guztia eskaintzen dutela esan daiteke: eguzkia, tenperatura atsegina eta etengabeko bakea, aire freskoa gauez, harea zurizko hondartzak, ur garden eta garbiak, isiltasuna, surfa eta urpekaritza egiteko aukera, arrain ugari, landaredi joria, palmondoak eta kokondoak. Ia ez dago animalia kaltegarri, gogaikarri edo arriskutsurik. Marrazoak lagoon deitutakoetatik kanpo daude, hau da, leho-

rraren eta koralezko uharrien arteko esparru horretatik kanpo. Hotel ikusgarri eta oso garestiak daude, urmaeletan palafito gaineko bungalowak dituztenak, bereziki egokiak bakartasunaren bila doazen bikoteentzat. Gauez, erabateko isiltasunean, eta telebista gogaikarririk gabe, egongelan kopa bat hartu bitartean, kristalezko erdiko mahaiaren argiak pitz ditzakegu. Eta behean, xirmi-xarma agertuta edo, kolore ikusgarrietako arrainak, argiak erakarrita, lasai ederrean ikus ditzakegu. Goizez, emakume tahitiar irribarretsuek, lorezko lepokoz hornituta, txalupatxo hauskorretan 9


ekarritako gosaria eskaintzen dute. Orain, Polinesiako turismoa ez dute sustatzen jadanik ez dagoen eta agian inoiz egon ez den paradisua deskribatu duten idazle horiek. Henri Adams idazleak honelaxe idatzi zuen bere The South Sea Letters (Hegoaldeko Itsasoetako gutunak) liburuan: «Tahiti arima galdu baten edertasuna da». Eta iritsi zenean aurkitu zuen errealitatea desitxu-

Lerroon azpian Rangiroa ageri da, munduko atoloi handienetako bat. Moorea uharteko irudi bat ageri da haren gainean. Eskuinean, era guztietako apaingarriz hornitutako biztanleak ikus daitezke: goian, jantzi tipikoak daramatzaten gizonak Tiki Village herrian; behean, lorezko burukoz apainduriko emakume irribarretsua, Bora Boran.

ratu ziotenen aurka egin zuen. Izan ere, Tahiti eta bere uharteetako errealitatea oraindik oso ezezaguna da. Hasteko, “paradisuak” arazo handi bat du: ura. Horregatik, Polinesia Frantsesean 118 uharte, atoloi eta uhartetxo egon arren, hogei bat baino ez daude turistentzat prestatuta. Kontuan hartu behar dugu uharte bolkaniko garaietan euria erruz egin arren ez dela aski ur erreserbak


edukitzeko. Errekak eta uharrak itsasoan azkar batean murgiltzen dira.

Mundutik urrun Tahitiarrak oso atsegin ditut. Oso bereziak dira, baina ulertzen saiatu behar dugu. Batzuetan, egun txarrak, beheraldikoak dituzte. Orduan, fiu dutela esaten dute, eta hori funtsezko hitz bat da, tabu bezala. Tahitiar bat fiu dagoenean, alferrikakoa da ezer egitera behartzea.Uharteko “beheraldia” da. Baina depresioa edonork izan dezake. Europarrok munduari beti gure zilborretik begiratzen diogu, eta inguruan duguna zirkunstantziala da. Baina ez dugu ahaztu behar Ozeano Bareko biztanleek itsaso zabalaren erdiko puntutxo ñimiñoak direla sentitzen dutela eta guz-

tia oso urruti gelditzen zaie. Paul Gauguin Tahitiko errealitatea itxuragabetu ez zuen bakarra izan zen uste osoa dut. Gauguinek ikusten zuena baino ez baitzuen islatzen... Eta ikusten zituen gauza horiek oraindik badaude Tahitin, bizirik daude. «Gorria ikusten baduzu, margotu gorria», aholkatzen zuen. Eta Tahitin ikusten diren gorriak izugarriak dira. Tahititik ikusitako Mooreako arrastiriak ezin dira literaturaren bitartez deskribatu. Lurralde honetan ia aldi berean zoriontsu eta zoritxarreko izan zen Gauguinen pinturak baino ez du balio. Papeete eramanezina da, zirkulazio kaotikoaz gain aire girotu ugarik kondentsatutako beroa baitu. Baina uhartean barrena ibili beharra dago –150 kilo11


Itsas bizitza aberatsa dute Polinesiako uharteek. Lerroon azpian ageri diren jaki eta perla beltzak Bora Borako uretan hartutakoak dira. Ondoko bi irudietan ere Bora Bora ageri da, inguruotako uharte ezagun eta kosmopolitena.

Ur kirolak praktikatzeko ingurune paregabeak eskaintzen ditu Polinesiak. Lerroon gainean, Luke Stedman munduko txapelduna ageri da, Tehaupon. Eskuinean, urpekaritzan, Manihi uhartean.

metro baino ez dira, azken batean– ondoren beste batzuetara azkar batean joateko. Aurrean Moorea dago, uharte zoragarria, baina biztanle gehiegi hartzen ari dena. Azkeneko urteotan, kezkaz ikusi dut uharte hauetan ere “zibilizazioa” errukigabe aurrera egiten ari dela. Bora Boran eragin dituzte kalte handienak agian. Horietan guztietan ezagunena da, baita kosmopolitena ere.

Bonetxea: Tahiti helmuga James Norman Hall eta Charles Nordhoff estatubatuarrek kontatu zuten “Bounty” itsasontziaren matxinada mitikoa gertaera historiko ezaguna bilakatu bada ere –“Munity On The Bounty”, “Men Against The Sea” eta “Pitcairn's Island”–, XVIII. mendeko Domingo Bonetxea euskal itsasgizonaren kondairak ere tokia merezi du Polinesiako histo12

rian. Getarian (Gipuzkoa) 1713an jaio zen, itsasgizonen familia ospetsu batean. Orduan gutxik pentsa zezaketen ume horrek, ia 300 urte geroago, gaur egun Polinesiako artxipelagoan dituen garrantzia eta errekonozimendua izango zituenik. Munduko ia itsaso guztietan ibili zen, baina Tahitira egindako bi espedizio handiek eman zioten errekonozimendua. Gainera, lehenengo espedizioa ezustean gertatu zela esan dezakegu: 1772ko maiatzean, Domingo Bonetxea Callaoko portuan (Peru) amarratutako “El Águila” fragataren barruan zegoen, San Karlos uhartera –gaur egun Pazko uhartea– abiatzeko aginduaren zain, González de Haedo kantabriarrak 1770. urtean egin zuen espedizioa jarraitzeko asmoarekin. Halere, Peruko erregeorde Manuel d'Amat i de Junyent

katalanak ahalik eta lasterren itsasoratzeko agindua eman zion, Ozeano Bareko uharte horien inguruan James Cook ospetsuak gidatutako Ingalaterrako ontzidia zebilen informazioa iritsi baitzitzaion. 1772ko irailaren 26an itsasoratu ziren, misio sekretu batekin. Domingo Bonetxea zen espedizio burua. Erregeak bi toki aztertzeko agindua eman zuen: bata, San Karlos uhartea/Pazko Uhartea zen, eta bestea, Tahiti uhartea, San Jurgi eta Otahiti izenez ere ezaguna. Ofizialen Batzarrak eta Domingo Bonetxea kapitainak San Karlos uhartearen proiektuak denbora luzeagoa behar zuela iritzita, misioa Tahitiko uhartean hastea erabaki zuten. Harainoko bidaian Tauere/San Simon eta San Judas eta Haraiki/San Quintin uharteak deskubritu zituzten, eta Tuamotuko artxipelagoko Anaa/Santu Guztien Uhar-



Orrialde hauetako irudietan Moorea uharteko aurpegi bakartiena erakusten bada ere, azken urteotan bidaiari asko eta asko ari dira hurbiltzen uharte eder honetara.

tea eta Sozietate Uharteak (Mehetia/San Kristobal, Moorea/Santo Domigo eta Tahiti) aztertu zituzten. Hala, Tahitira 1772ko azaroaren 8an iritsi ziren. (Bidezkoa da zehaztea Wallis esploratzaileak deskubritu zuela Tahiti, 1767an, eta San Jurgi uhartea izena jarri ziola, Ingalaterrako Jurgi III.a erregearen omenez. Uharte honetara Boungainville eta James Cook ere iritsi ziren, 1768an eta 1769ko apirilean, Venus planeta eguzkiaren aurretik igarotzen ari zen garaian). Bonaetxea Tahitira iritsi zenean, zortzi barrutitan antolatuta zegoen, buruzagi edo heri banarekin, eta horien gainetik Heri Etu izeneko buruzagi nagusia zegoen. Lehen espedizioaren arrakasta ikusita, eta fragatak Amat-Tahiti uharrietan izandako istripu batek Bonaetxearen misioaren bigarren zatia (Pazko Uhartea) zapuztu ondoren, Karlos III.ak Tahitirako bigarren bidaia prestatzeko agindu zuen. Espedizio berriaren helburua uharte horietan kokaleku iraunkorra sortzea, lurralde berrietan erlijio katolikoa sustatzea eta ildo beretik jarraituta uharte berriak deskubritzea zen.Callaoko portutik 1774ko irailaren 20an itsasoratu ziren. Bidaia honetan uharte gehiago deskubritu zituzten eta azaroaren 14an Tahitira berriro iritsi ziren. Uharteko ekialdeko Taiarapu hondartzan aingura bota zuten, baina itsasaldi bortitzek eta olatu handiek bertan gelditzea galarazi zien, eta, leku 14

egokiago baten bila, Ojatutirako Santa Kruz hondartzara iritsi ziren –gaur egun Cook senaia–, Tautiratik mendebaldera. Berriro ere lehorreratu zirenean, Bonetxeak barrutiko heriekin eta Heri Oturekin harremanetan jarri zen, misioa kokatzeko tokirik egokiena lortzeko. 1774. urteko azken egunerako misioa bukatuta zuten eta bertan Perutik eramandako gurutze handi bat ere ipini zuten. Anaia Jeronimo Clotak 1775eko urtarrilaren lehenean eman zuen lehen meza.Urtarrilaren hasierako egunetan uharte berriak aztertu eta deskubritu zituzten. Dena den, Domingo Bonetxea oso gaixo itzuli zen esplorazio berri honetatik. 1775eko urtarrilaren 26an batbatean hil zen, Tautirako senaian, “El Águila” fragatan zegoela. Biharamunean, sortutako misioaren aurrean lurperatu zuten, gurutzearen ondoan. Indiar ugari ere bertaratu ziren, ehorzketa zerbait berria baitzen beraientzat, eta gorpua lurperatu aurretik hilkutxa batean sartu zuten. Bonetxea hil, frantziskotarren misioa uhartetik kendu eta Peruko erregeorde Manuel d'Amat ordezkatuta, Karlos III.ak Hegoaldeko Itsasoetako uharteen gainean zituen ametsak betiko zapuztuta gelditu ziren.

Bonetxearen altxorra Itsasgizon guztiek, eta are gehiago Hegoaldeko Itsasoetan ibilitakoek, pertsona mito bihurrarazten duen kondaira edo misterio bat dute beti. Domingo Bo-


netxea ez zen gutxiago izan, eta duela berrehun eta hogeita hamazazpi urte hil zenetik, Tahitin bizirik iraun du Bonetxearen hilobiko altxorraren kondairak. Azken urteotan, altxorrak zein hilobiaren bilaketak protagonismo handia hartu dute, eta errealitatearen eta fikzioaren muga pentsaezinenak gainditu ditu. Kondairak arreta hori merezi du, jakina,

baina hori beste kontu bat da. Gaur egun, ongi informatutako turista guztiek, batez ere euskal herritarrak badira, Domingo Bonetxea itsasgizon gipuzkoarraren urratsei jarraitzen diete. Hala, Moorea, Huahine, Raiatea, Tahaa, Bora Bora eta Maupiti uharteak bisitatzen dituzte, bai eta urrutiagoko beste batzuk ere, Tuamotu artxipelagoko Rangiroa

–munduko atoloi handienetako bat– eta Manihi, hain zuzen. Konparatzerik ez dagoen arren, eta gaur egungo Polinesia Cook, Bounganville, Domingo Bonetxea, Bountyko itsasgizonak, Gauguin eta Stevenson hartu zituen bera ez bada ere, oraindik ere esan dezakegu munduko tokirik ederrena dela.


Mediterraneoa garai batean zen moduan Testua eta argazkiak:

Juanma Costoya

KARPAZ



Mezkita bilakaturiko Famagusta katedrala da Karpazeko gune jendetsuenetariko bat. Eskuinean ikusten denez, katedralean eta pareko plazaren ingurumarietan herritar eta turista ugari ibiltzen da.

Karpaz penintsula Zipre uharteko ekialdean luzatzen da. Mapa baten perspektibatik ikusita, Mediterraneoan sartu eta Siriako kosta seinalatzen duen hatza dirudi. 70 kilometro baino gehixeago luze eta 20 bat kilometro zabal den lurmutur hau munduko inguru honetan geratzen diren azkeneko paradisu naturaletako bat da. Penintsulan tabakoa hazten dute, eta biztanleak herri txikietan bizi dira, nekazaritza eta arrantza tradizionaletik. 18

hartearen gainerakoa turismoaren zerbitzura jarritako zentzugabekeria den arren, penintsula hau mugatzen duen kostalde ia osoa birjina da, hau da, ez dago kirol porturik, ez inprobisatutako urbanizaziorik, ezta hotelik ere. Zaintze hauskor hori egonda ere, penintsulako iparraldera iristen diren itsaslasterrek harkaiztegiak plastikoz eta hiriko zaborrez josi dituzte, ekialdeko Mediterraneoaren kostaren zoritxarreko errealitatearen oroigarri. Oreka ahul hori gorabehera, Karpazen 1.600 landare-espeziek, 350 hegaztik eta 26 narrastik eta urlehortarrek osatzen duten natura-erreserba zabala dago oraindik. Ber-


tako hondartza huts eta hondartsuetan itsas dortoka batzuek erruten dute. Uharrietan eta Klidhes irlatxoetan, ordea, desagertzeko arriskuan dagoen Audouin antxetak, Afrikako Atlantikoko kostaraino ere iristen den Mediterraneoko espezie autoktonoak, ugaltzeko babesa eta lasaitasuna aurkitzen ditu. Izan ere, Karpaz penintsula Europako ekialdearen eta Afrikaren arteko immigrazio bide nagusietako batean dago kokatuta. Urtero, negu hasieran eta uda bukaeran, hirurehun espeziek baino gehiagok erabiltzen dute korridore hori, eta penintsula ornitologoen eden bilakatzen dute.

«Limoi mikatzak» 1950eko hamarkadan, Lawrence Durrell idazle britainiarrak urte batzuk pasa zituen Zipren. “Alexandriako laukotea” eleberrien idazlea Bellapais herrian finkatu zen, Karpaz penintsulatik gertu, Kyrenia portuko hiritik kilometro gutxira. Handik urte batzuetara, bere bizipenetan oinarrituta, “Limoi mikatzak” idatzi zuen, eta oraindik ere zenbait lekutan antzeman daitezke lan horretan deskribatzen duen Zipreren arrastoak. Bere liburuan jainkosak eta iturriak, fruituak eta pikorrak, zelai berdeak, apaizak, bidelapurrak eta ijitoak agertzen dira. Zi19


Karpaz eta ingururetan ugariak dira ermita eta monasterio ortodoxoak, horietako zenbait abandonatuak, lerroon ezkerretara dagoena kasu. Haren ondoan Agios Philoneko ermita ikus daiteke, eta Risokarpaz herriko eliza ortodoxoa, berriz, lerroon gainean. Horren ondoan, Karpazeko errepideetan azaldu ohi diren asto basatiak, eta Kemal Ataturken omenezko estatua, Yenerinkoyen.

preko mendeetako historia azaltzen duten izen bereziak ere badaude: Harun ar Rashid, Alexandro Handia, Rikardo Lehoi Bihotza. Veneziarren menderaldiak eta izen horiek azaltzen dute, nolabait, Zipreko iparraldeko hiri batzuetan, Famagustan adibidez, horrenbeste eliza, katedral, meskita eta gotorleku egotea. Zipren, San Pablok oinazea jasan zuen, Marko Antoniok uhartea oparitu zion Kleopatra pasio handiari, eta Afroditak egoitza jarri zuen. Aurrekoa ikusirik, ez da harritzekoa Durrelek, Zipre uharte greko guztien artean grekoena zela esatea. Barnealdeko bigarren mailako errepideetan ibiliz gero, oraindik ere Durrelek sentsazioak literatura bihurtu baino lehen erretinan jaso zituen irudien hondarrak miretsi daitezke. Esaterako, Karpaz penintsularen erdian, YenierinkÜy herria pasatu ondoren, estutu egiten den errepide batetik, itsasoa ezkerraldean utzita, izendapen turkoak zein grekoak –oro har, izen erlijiosoak, adibidez, Agios, Tirsos, Elousa, Panagia Kanakaria, Ayios Philon, Aphendrika, eta abar– dituzten herriak zeharkatuta, bisitaria penintsularen ekialde urrunera iritsiko da, asfaltoa amaitzen den leku historikora, Apostolos Andreas monasterioak menderatzen duenera. Azkeneko kilometro hauetan erakusten dio Karpaz penintsulak bisitariari bere esentzia. Arte, ametz, ipuru, masustondo eta altzifreek osatutako landaretza kostako duna eta landutako edo lugorri utzitako lautadekin txandakatzen da. Azken horietan, ardi eta ahuntz taldeek udaren azkeneko asteetako iluntze luzeetan hautsaldiak altxatzen dituzte. Toki 20

guztietatik artzainen kortek uraskak mugatzen dituzte eta joera heleniar klasikoa erakusten dute; izan ere, ondo landutako harrizko bloke handiz eraikita daude, tenplu dorikoen antzera eta ez artzainen aterpe apalen modura. Soroen etengabeko mekanizazioa dela-eta garia eta oliba uztak garraiatzen zituzten astoak basati bihurtu dira Karpazeko gune ireki zabaletan. Asto baten silueta erakusten duten trafiko seinale zahar batzuk ohartarazten diete errepide bihurgunetsuetatik dabiltzan kotxe gutxiei, erraza dela asto basati horietako talde batekin aurkitzea. Horietako asko zaputz agertzen dira baina beste batzuk zalantzarik gabe gerturatzen dira bazterbidera bisitariren batek eskainitako janariaren zain.

Aurkako munduak Lawrence Durrellek Zipreko iparraldean pasatako azken denboraldia latza izan zen. Uhartea britainiarren tutoretzapean zegoen urte haietan, jatorri grekoko komunitatearen eta herentzia turkiarreko kolektibo musulmanaren arteko tentsioa gero eta handiagoa zen. Greziar-zipretarrak enosiaren aldeko ziren, hau da, Zipre eta Atenasen bateratze politikoa bilatzen zuen kontzeptu zabalaren aldekoak. 1950eko hamarkadan, klero ortodoxoak eta Greziatik iritsitako hainbat maisuk bultzatu zuen mugimendu hori. Durrelli, Britainia Handiko herritarra izaki, giro hura gero eta jasanezinagoa egin zitzaion, kontuan harturik kristauak eta musulmanak batzen zituen gauza bakarra britainiar okupatzaileekiko gorro-


Iraganean greziar askok bertara erbesteratzearen ondorioz, eliza, ermita eta eraikin askok arkitektura eta toponimia grekoa dute gaur egun Karpazen. Irudi honetan, ermita greziar huts bat ageri da, eta goian, Cantarako Gaztelua.


Agios Philon herriko kala bat ageri da eskuinean, Oasis pentsioa atzean duela. Lerroon azpian, goitik behera, Panagia Aphendrikako hondakinak eta Famgustako harresi veneziarra.

toa zela. Uhartearen etorkizuna ezegonkorra izango zela eta olibondo soro eta itsas ostertzaren atzean zorigaitza ezkutatzen zela sumatu zuen idazleak. 1974. urtean, Greziako koronelen diktadurak bultzatutako estatu kolpe batek txotxongilo gobernua ezarri zuen Nikosian. Turkoen erantzunak laster iritsi zen, hogeita hamar mila soldadu turkiarrek uhartearen iparraldea hartu eta Zipreko Iparraldeko Errepublika Turkiarra sortu baitzuten. Jatorri grekoko populazioaren gehiengoak hegoalderantz erbesteratzea hautatu zuen. Jazoera horrek azaltzen digu Karpaz penintsularen toponimia greziarraren zergatia, baita eliza eta ermita ugari egotea eta etxe eta eraikin ofizialetako askoren arkitektura grekoa ere. Errealitate horrek azaltzen digu, halaber, Turkiako eta turko-zipretar banderak 22

egotea edonon, edo Kemal Atat端rk Turkia modernoaren aita irudikatzen duten zaldizko estatua ugari egotea. Eliza gehienak itxita egon arren eta ermitak hondakin edo ukuilu bihurtu dituzten arren, erlijiozkotasun anonimoaren lagin batzuk bizirik diraute, hain zuzen, garai batean harresi sakratu izan zirenen artean mimoz utzitako ikono txikiak eta kandelak. Karpaz penintsularen ekialdeko muturrean, itsasoari begira Apostolos Andreasen monasterioa ageri da. Multzo horri begira, bisitariari beste bidaiari eta idazle ingeles bat etorri dakioke burura: Bruce Chatwin. Izan ere, San Nikolasi eskainitako Peloponesoko ermita batean dago lurperatua, eta haren ustez, grekoek Jainkoari gordetzen zizkioten eraikitzeko toki onenak. Monasterioaren behealdean turko-zipretar polizia-


etxe bat dago eta bertako funtzionarioek gogogabe idazten dituzte zenobioa bisitatzeko geratzen diren kotxe batzuen matrikulak. Noizbehinka, antolatutako bisitak edo elizkizunak daudenean, katuz inguratuta dagoen pope bizardun eta zahar batek irudikatzen duen monasterioak elizara doazen egurrezko ate zaharrak zeharkatzen ditu. Harrizko ganga altu batzuen azpian, bi buruko arrano bizantziar bat da erretaularen buru. Aurpegi bizardun, gogor eta aspaldikoa duten ikono ugarik zaintzen dituzte bisitariak. Ikonostasioen aurrean dauden kandela kopurua kontuan hartuta, badirudi militaritxurako Mikel goiaingerua, San Andres ikoroski formako gurutzearekin eta San Jurgi herensugea erasotzen direla bisitarien gustukoenak. Begiak trakeski margotuak dituzten heldu

eta haurtxoen itxura duten tamaina naturaleko argizarizko irudiek naturaz gaindiko kutsua ematen diote tokiari eta arraroa, urrutikoa eta zaharkitua dirudi. Hala ere, txoko batean santuari eskainitako hainbat kirol garaikur daude ilaran jarrita. Uhartearen hegoaldeko futbol talde baten lepokoa ere badago, baita kanguru baten silueta duen urre-koloreko medaila bat ere, urrutiko Australiako kirol-proba baten irabazlearen izena daramana. Oinazez betetako unibertso mediterraneoak, itxuraz ezin adiskidetuzko mundu askoren elkargune eta aurkakotasun puntuak, oraindik gordetzen du kafe mingotsez, patarrez, olibaz, pikuz eta kontenplazioz egindako arima. Karpaz penintsula beste adibide bat da. 23



Testua eta argazkiak: Alfons RodrĂ­guez

VIETNAM

Mekong ibaiaren delta


Bizimodua lasaia da Asiako herrialde zoragarri honetako hegoaldeko muturrean, Mekong ibaiko uren harat-honatak markatzen duen erritmo geldoan. Uharteak, ubideak, jade eta urre zuriko zelaiak‌ Arrozak eta arraunek ura kolpatzean sortzen duten letania bareak ibilbide gogoangarri eta mitikoa iragartzen du edozein bidaiari amorraturentzat.

oizaldeko lauak aldera botatzen ditu nagiak Mekong ibaiaren deltak. Ordu horretan abiatzen dira gabarra erraldoiak, beren ibilbide motel eta erlastuarekin, eta orduantxe hasten dira arrantzaleak eguneroko zereginak prestatzen. Argi ahuleko bonbillek Ăąir-Ăąir egiten dute ibaiaren ertzetan, haize leun eta freskoak kulunkatuta. Argi urdinxka batek bahetzen du ingurua, eta pixka bat geroago, egunaren argitasunak deltaren koloreak dakartza: marroia eta berdea. Mekongeko urak eta haien anparoan hazten den arroza. Bederatzi buruko dragoia esaten zaio delta erraldoi ezagunari, bederatzi adar handi zabaltzen baitira hegoaldeko Txinako itsasora. Mekongen urak, hegoalderako ez ezik, herrialde osorako dira onuragarriak, haiei esker hazten baitira urre zuri estimatuaren uzta eskergak; alegia, vietnamdar guztiak eta oro har Indotxina guztia elikatzen duen arroza. Izan ere, zereal baliotsua izan da Vietna26

Goizean goiz, argi urdinxka batek Mekongeko urak eta inguruak bahetzen dituen bitartean, ateratzen dira arrantzaleak beraien zereginetara, goiko irudiak erakusten duen gisara. Eskuinean, Mekong ibaian zehar gabarren gainean aritzen diren saltzaileetako bat ikus dezakegu, ohiko kapela konikoa buruan duela.

men susperraldiaren motorra, hainbat urtetako gerra eta eskasien ondoren. Esan liteke, poetikoki, arroz saski bat dela delta; emakume nekazariak bere seme-alabak elikatzeko etxeko txokorik babestuenean gordetzen duena, hain zuzen. Urtean bi ziklo handi daude, bi uzta handi, 18 milioi tona arroz ekoizten dituztenak eta ia 90 milioi vietnamdar elikatzen dituztenak, eta askoz gizaki gehiago mundu osoan, Mekongen deltako arroz asko esportatzen baita. Gaur egun hirugarren uzta bat lortzeko metodoak ikertzen ari dira, munduan da-

goen gosetearen zati handi bat arintzen duen laborantza hau are errentagarriagoa izan dadin. Ur lodiko ubide asko daude bertan, istilean errotutako landare-paretek mugatuta; uharteak eratzen dituzte, eta bertan bizi dira arrantzaleak eta nekazariak. Haien eguneroko jarduera guztia ur gaineko azoka ezagunen inguruan mugitzen da, batez ere Vinh Long eskualdean; hauexek dira merkatu horietako batzuk: Cai Be, Phong Dien, Cai Rang edo Phunh Hiep. Goizeko lehen orduan, gabarrak hasten dira iristen azokak eratzen diren



tokietara, fruituez, barazkiez, arrainez, zerealez eta beste zenbait produktuz kargatuta. Ubidetan edo ibai-adarren elkarguneetan biltzen dira; hau da, herri hazietatik edo jende asko ibiltzen den tokietatik gertu dauden guneetan. Eszena eta jarduera opari ikusgarria dira gure begientzat: ohiko kapela konikoa duten gizon eta emakumeak salerosketan dabiltza behinola bezala gabarren gainean, bezeroaren eta hornitzailearen gainean etorriz, besoak luzatuz produktuarekin edo diruarekin, eta aldi berean ontzia, abilezia handiz, egongune egokian jarriz. Gabarra handiak darabiltzate saltzaileek eta ontzi txiki eta arinagoak erosleek. Banbu pertika luze-luzeak daude nonahi, zutik jarrita, salgai dagoen produktua erakutsi eta bezeroa erakartzeko; Ho Chi Minhgo (Saigon zaharra) neonezko argien baliokideak izango ziren, baina deltako nekazarien estilo tradizional eta xumean. Uretan, arraun gurutzatu geldoen erritmoan bidaiatzen du norberak, edo ontzien motor ozen eta marrantatuekin; lurretik, berriz, pedalei lasai eraginez mugitu beharra dago. Bizikleta ibilgailu ezin hobea baita deltako eremu laurako. Modurik egokiena da uhartee28

tan eta herrixketan barrena ibiltzeko. Uharte txiki horietan, ederra da denboraren joanean atsegin hartzea, arrozez egindako plater gozo-gozoak jaten ditugu bitartean, hala nola banh xeo opil zoragarriak edo chao izeneko ahiak. Lozorro giro atseginean, bero umel baina jasangarria da nagusi, eguzkia ateratzen

Vietnamek aurrerapenari ateak ireki badizkio ere, vietnamdar askok jarduten du oraindik ere nekazaritzan, herrialdearentzat hain preziatua den arroza lantzen bereziki. Goian ageri da nekazari bat zeregin horretan. Lerroon gainean, herritar bat ibaian barrena.


Nekazari eta arrantzale gehienen eguneroko jarduna ur gaineko azoken inguruan mugitzen da. Cai Rang-eko merkatua ageri da goreneko irudian, goizeko lehen orduan. Beherago, neskato bat borrokarako erabiltzen dituzten oilar bat eskuan duela, My Tho hiri jendetsuan.

denetik sartu arte. Adarbakarraren uhartearen ertzetan plisti-plasta dabiltzan haurrak, Dortokaren uharteko herrixketan etxekoandreak uzten dituen gabarra edo Phoy Nic uharteko ontziralekuan sareak konpontzen dituzten arrantzaleak, My Thon hiri jendetsutik ez oso urruti. Iparralderago, Chau Doc,

Kanbodiako mugaldeko hiria, biziagoa da. Hiriak hainbat alternatiba eskaintzen dizkio hegoaldean nagusitzen diren berde eta marroi koloreei. Azoka oso toki alaia da egun osoan zehar, batez ere arratsean eta gauean, eta bereziki malekoiaren inguruan. Ontziralekuak etengabe ari dira mugimenduan, bidaiariak ibaiertz batetik bestera igarotzen direlako; erdiko plaza karratuan pagoda bat dago, iluntzean jendez mukuru egoten dena, hara joaten baitira otoitz egitera fededun budistak, batzuetan bizikleten edo motorren gainean; badirudi adierazi nahi dutela fedea ez dagoela hiriko bizimoduaren presarekin edo estresarekin kontrajarria. Hiribilduaren inguruetan, ibaian bertan, auzune bat dago, zutabeen gainean eraikitako etxeez osatuta. 1978an eraiki zituzten, Pol Poten khmer gorriengandik ihesi etorritako kanbodiarrek; horrenbestez, 30 urte baino gehiago dira iheslari hauek etorri zirela, baina honezkero bertakotu dira. Ibaiaren beste aldean, Chau Giang herrixka dugu; bertako biztanle gehienak musulmanak dira, Cham etniakoak, eskualdeko beste zenbait herritakoak legez. Interesgarria da asiar aurpegiera duten ikasleak arabiera ikasten entzu29


tea, arroz zelaiez eta bananondoez inguratutako meskita batean. Bitxia da era berean Xu andrearen tenplua, Sam mendiaren ondoan, ia 190 urte dituena.

Xu andrea eta 40 birjinak Ezin esan Sam mendia toki gogoangarria denik. Badu graziarik, nolanahi ere. Chau Docetik 6 km hego-ekialdera dago mendia, eta ez du merezi oinez igotzea, baina bai agian jaistea. Behean, gai-

lurreraino doan errepidearen hasieran dagoen moto-taxi horietako batean igo gaitezke, gidariaren atzean eserita. Goian militarren gotorleku bat dago, khmer gorriak Vietnamera sartu eta, dibertimendu makabro hutsez, ihesi joandako kanbodiarrak hiltzen zituzten garaikoa. Merezi du, ordea, gailurretik dagoen ikuspegiaz gozatzea, Vietnam eta are Kanbodia ikusten baitira bertatik. Behean, mendiaren magalean, historia

bitxia duen tenplu bat dago: Xu andrearena. Kondairak dioenez, Xu andre misteriotsua Sam mendiaren gailurreko estatua batean irudikatuta zegoen antzinatik. Siamdarrek lurraldea inbaditu zutenean, XIX. mendearen hasieran, liluratuta geratu ziren estatuaren gorpuzkerarekin eta Tailandiara eramatea erabaki zuten. Bidaian, estatua gero eta astunago bihurtzen ari zen, eta une batean


Gaur egun Vietnamek bizi duen oparoaldi ekonomikoaren arrazoi nagusia arroz uzta eskergak dira. Behean, herritarrak bide ertzetik arroza ateratzen. Eskuinean, ibaiaren eta haren ertzeko etxeen panoramika.

hain zen astuna non bide ertzean uztea erabaki baitzuten. Mirariz, estatuaren tamaina ez zen aldatu. Hainbat urte geroago, nekazari batzuek irudia aurkitu zuten, baina mugitzen saiatu zirenean konturatu ziren ezinezkoa zela, oso astuna zen eta. Une horretantxe, neska gazte bat agertu eta Xuren espiritua zela aitortu zuen. Halaber, adierazi zuen 40 birjin behar zirela estatua mugitu eta beste leku batera eramateko. Halaxe egin zuten bertakoek: 40 dontzeila birjin bildu eta horiek mugitu zuten estatua arazorik gabe, harik eta puntu batera iritsi eta berriz ere astun bilakatu arte. Orduan etsi behar izan zuten. Aho batez adierazi zuten denek horixe zela aukeratutako tokia eta bertan eraiki zuten tenplua, idoloaren inguruan. Hain zuzen, gaur egun berritua eta modernizatua ikusten dugun tenplu bera. Erromes asko joaten dira bertara eta eskaintza bitxiak egiten dituzte: txerri osoak erreta eta soja botilak. Alabaina, ubideek eta labore-lurrek mugatutako lurralde honek beste hainbat istorio eskaintzen ditu: ez hain erromantikoak edo legendarioak, baina askoz ere hautemangarri eta kezkagarriagoak.

Dragoiaren etorkizuna Behinola, gerrek gupidarik gabe astintzen zuten eskualdea, eta lurraldea zorigaitzetik atera ezinik zebilen. Gaur egun, garapen handiak bizi du Vietnam, eta hainbat arrazoi daude horretarako: arroz uzta eskergen ondoriozko oparoaldi ekonomikoa, turismoa eta, atzerriko

multinazionalek sustatuta, gora doan industria. Industria ugari sortzen ari dira; txinatarrak trumilka joaten dira Vietnamera lanera eta industrietako isuriak, jakina, Mekong ibaira joaten dira. Dena irensten bide duen dragoiaren sabelera. Baina bederatzi buruko piztia gaixo dago. Produktu kimikoek arraina hiltzen dute, eta arrozaren eta beste produktu batzuen uztak pobretzen. Enpresek eta gobernuak eraikitako presek ibaiaren oreka hautsi eta sailak kaltetzen dute; horrez gain, uholdeek eta lehorteek gizakiak hiltzen dituzte. Hala eta guztiz ere, gobernuak gero eta fabrika gehiago baimentzen ditu, hazkuntza ekonomiko handia ekartzen baitu horrek: ia %10 urtean. Vietnamdarrek igitaia eta mailua ahaztu eta besoak zabalduta hartu dituzte kontsumismoa eta aurrerapen teknologikoak, haien anaia txinatarrek egin duten bezalaxe. Industria eta ekonomia abiada bizian doaz, eta arazoa da, gehienetan bezala, hazkuntza ekonomikoa eta ingurumenaren narriadura bateraezinak direla; eta berdin gertatzen da belaunaldien arteko talkarekin, tradizioei eta gizarte sistemei dagokienez. Guztiarekin ere, desagertzeko zorian dagoen bitxia da Vietnam. Toki erraz eta abegitsua da bidaiariarentzat, eta Mekong ahalguztidunaren delta oso toki benetakoa da, eta bertako lur eta uretan irrikaz senti dezakegu egiazko bizipoza. Bidaiaren abentura eta bitxikeria edozein tokitan topa dezakegu: autobus, gabarra, tenplu edo kale batean, edota zintzotasunez eta adeitsuki gonbidatzen gaituzten edozein etxetan. 31


NOLA IRITSI ETA NOLA MUGITU Lufthansak eskaintzen ditu eskaintzarik onenak Estatu espainoletik Ho Chi Minhera bidaiatzeko. Badira beste konpainia batzuk ere, hala nola Thai Airways edo Singapore Airlines. Ez da hegaldi merkea, ordea: 1.200 euro inguru balio du joan-etorriko bidaiak. Mekongen deltara iristeko, hoberena Ho Chi Minhetik abiatu eta My Thoraino bidaiatzea, horixe baita eskualde horretan sartzeko atea. Bertako hegaldiak ez dira garestiak. Vietnam Airlines konpainiaren hegaldiek ondo lotzen dituzte herrialde osoko hiriak: http://www.vietnamairlines.com.vn

NOIZ BIDAIATU Vietnamera joateko sasoirik hoberena urritik martxora artekoa da. Horrela, montzoirik handienak saihestuko ditugu, eta, gainera, eguraldia ez da hain hezea eta tenperatura pittin bat freskoagoa da.

JATEA ETA ATERATZEA Vietnam abentura hutsa da, eta berdin gertatzen da bertako gastronomiarekin: gozamena, gure zentzumenetarako. Mestizoa da: sukaldaritza frantsesaren, txinatarraren eta bertako tradizioen eragina du. Askotarikoa da oso, eta hoberena da gure usaimenari jarraitzea kaleko postuetan, garagardo hotz-hotza –Vietnamgo Bia Hoi− edaten dugun bitartean. Oro har, kaleko jatetxeak fidagarriak izaten dira, batez ere hiri handietakoak. Chen jatetxea. Ho Chi Minh hiriko Nguyen Traiko 152-154 zenbakietan. Vietnamgo barbakoa apartak.

NON LO EGIN Ezinezkoa da arazoak izatea ostatuarekin. Kategoria guztietako ostatuak daude herrialdeko bazter guztietan. Luxuzko resortetatik hasi eta ibiltarientzako ostatu merkeetaraino.

INFO+ Europako herritarrek bisa behar dute Vietnamen sartzeko. 32


Goizeko lehen orduan, gabarrak azokak eratzen diren tokietara iristen hasten dira, fruituz, barazkiz, arrainez, zerealez eta beste zenbait produktuz beteta. Lerroon azpian ageri da ur gaineko merkatuetako bat.

33



ARUBA

Denetik pixka bat fusionatzen, paradisuan Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea / Thinkstock


Karibeko –eta munduko– hondartzarik ederrenetakoak dituen uharte txikia da. Itsasertzetik urrunduta, basamortu itxurako paisaia berezia dauka, eta Antilletako kultura eta hizkuntza berezia, Amerikaren iparra eta hegoaldea biltzen dituena.

ehen zalantza aireportuan bertan argitu genuen: Aruba independentea ez den arren (Herbehereetako Erresuman dago, baina ez Europar Batasunean), pasaportea behar da hara joateko. Eta dokumentuan zigilu bitxi hori jarrita barneratu ginen Karibeko uharte txikian. 181 kilometro koadro baino ez ditu Arubak (Lea-Artibai edo Debabarrena eskualdeen pare, edo Baztango udalerriaren erdia), eta argi bereizitako bi eremu: hego-mendebaldera begira dagoen kostaldea barea da eta hondartza ederrez josita dago, baita hainbat hotel erraldoiz eta resort-ez ere, hiriburutik iparrerantz. Uhartearen ipar-ekialdeari so dagoen itsasertza askoz basatiagoa da; hareatza gutxi eta labar asko ditu. Karibeak oldarkor izaten dakiela erakusten du hor. Bi kostaldeen artean, basamortu itxurako eremua, kaktusez, formazio geologiko bitxiez eta


Arubako irudi ezagunetarikoa da lerroon azpian ageri den Errota Zaharra. Behean, Arubako ipar-mendebaldeko kostalde malkartsuaren irudi bat ikus daiteke. Azkenik, ezkerrean, paisaia berdearen erdian altxatzen diren harkaitzak.

ahuntzez beteta. Eta turista eta turista artean, hiruzpalau kontinentetako eraginak biltzen dituen herri jatorra. Palm Beach. Izen gatzbakoak kilometro askotako harea zuria eta ur gardenak adierazten ditu. Internetez aurkitu genuen hotela estatubatuar turistak hartu ohi zituen eraikin erraldoia zen, hondartzan bertan dagoen resort bat gehiago. Baina ezin ukatu, Amsterdamgo hegalditik hamar ordura ilunabar zoragarria geneukan, aski eta sobera Europako negutik ihesi epel tropikalaz gozatzeko. Oskorri ederra ageri zen ortzemugan, eguzkia Karibe itsasoaren beste aldean, Venezuelan edo Kolonbian, gordetzen ari zela. Bidaiako nekeari aurre eginda, lehen bainura animatu ginen. Hondar fin haren luzeran urpekaritza proposamenak, uharte barruko txangoak eta turistentzako ohiko eskaintzak zeuden, eta haietakoak ziren

milia erdira ainguratuta zeuden belaontzi piratak, baina Antilletako kutsu ezin bereziagoa ematen zion arratsari. Ezin harritu, beraz, kruzeroan zein hegazkinez etorri hotelera egun batzuk uhartean pasatzera, askok oporrak hondartzan bertan emateak, hotelen inguruan antolaturiko turisten lekuetara mugatuz. Kasinoak, diskotekak, tabernak, badu denetik eta asko Arubak. Baina merezi du autoa hartuta –bizikleta ere posible da, uhartearen neurri txikia kontuan, eta trekking zaleentzat ere egokia da, betiere ura hartuta– Arubako txoko ezkutuak ezagutzea.

Independente Lehen aukera baina, Oranjestad hiriburutik iparrera dagoen eremu turistikoan barneratzea izan zen, Arubako estreinako 37


Oranjestad hiriburuko Lloyd G Smith Boulevarden dauden merkataritza gune ugarietako baten irudia da ezkerrekoa. Eskuinean, Arubako iparraldeko muturrean dagoen Kalifornia faroa.

joan ziren uharteko buruzagi politikoak, Arubaren autodeterminazioa aldarrikatzera. Azkenean, 1986an, Herbehereetako uharteetatik bereizita aparteko estatusa izatea onartu zuten. Hamar urteko trantsizio epea aurreikusi zuten, 1996an estatu independente bihurtu aurretik. Historiako bitxikeriak ere ageri ditu erakusketak. Euskal abizendun Juancho Yrausquin buruzagia hila zen ordurako, eta Arubako “aitatzat” agertu ohi den Betico Croesi buruz zera zegoen jasota: «Bezpera gauean, larri zauritu zen auto istripu batean. Koman sartu zen, beraz ez zuen ikusi Aparteko Estatusa indarrean sartu zen unea, eta konortea berreskuratu gabe hil zen, 1986ko azaroan». Hurrengo urteetan, bertan behera utzi zuten independentzia egitasmoa, nahiz eta edozein unetan saia daitezkeen, legez, erreferenduma eginda. Bidea bakarrik egin behar, eta Arubak petrolio-industriatik turismora jauzi egitea erabaki zuen,1986an. Ez zaio guztiz gaizki joan. Bapo afalduta eta Antilletako neguko epelean historia eta politika ikastaroa hartuta, biharamuneko planei ekin genien. Uharte txiki bezain aberatsa geneukan zain.

Conuco

gauean. Palm Beach hondartza ederren liburuxketan ageri den palmondo eta hondar finaren postala da, egunez lasai etzan eta bainua hartu edo ur kirolak egiten diren lekua. Ilunabarretik aurrera, beste kutsu bat hartzen du, uharte nahasketa berezian: estatubatuar gazteak eta venezuelarrak jantzirik dotore eta sexyenekin ateratzen dira taberna, jatetxe eta diskoteketara. Auto garestien artean bidea zeharkatuta, azken urte parean amaitutako merkataritza gunean sartu ginen. Bere artifizialtasunean, Arubako arkitektura koloniala irudikatzeko ahalegina estimatzen zen japoniar, mediterranear eta hanburger jatetxeen artean. Eta hara non, argidun iturriari begira, ohartu ginen erabat leku turistikoak ere badaukala herrialdeaz lehen ikaskizunak ematea: izozki dendaren aurreko horman, dozena erdi argazkik Arubako historia eta arubatarren aldarrikapenak biltzen zituen. Zuri-beltzeko argazkietan polizia ageri zen, kargatzen. Aldameneko Curaçao uhartetik bidali zituzten, 1977ko abuztuan, «Arubako independentzia-egarria itotzeko». Astebeteko greba, atxiloketa eta tentsioaren ondoren, Holandara 38

Goizeko bainuaren ondotik Aruba barnealdeko bisitari ekin genion. Oso desberdina da Antilletako uharte gehienen aldean, oihanik eta azukre sailik ia ez daukala, eremu lehor eta basamortu itxurakoa dauka, kaktusa nagusi dela. Itsasoaren beste aldean, Kolonbia eta Venezuela arteko Guajira penintsularen luzapena dirudi. Hiriburua saihesten duten bidexka eta auzoak atzean utzita, kaktus eta muinoen artean jaikitzen diren harkaitz erraldoiekin egin genuen topo. Ayo eta Casibarin daude, eta lurraren higadura ulertzeko aukera paregabea dira. Ekialdera bidean, bide handiak desagertu eta asfalto gutxi eta bidezidor ugari zabaltzen dira, Alto Vista elizara eta Bushiribanako behinolako urre meategira doazenak esaterako. Hala, bidegurutzeak bizpahiru aldiz oker hartu ondoren Karibe basati eta oldarkorrarekin egin genuen topo. Natural Bridge (Zubi Naturala) turista gehienen txangoetako geltokia da. Zebra koloreko 4x4etan datozen estatubatuar taldeak iristen ikusita, geu abiatu, askoz gutxiago baitira Arikok parke nazionaleraino doazenak. Aspaldi ikasi genuen basamortuak mortutik gutxi eta xarmatik asko izan dezakeela. Bide ertzeko ahuntzek conuco izeneko baserri xumeak adierazi zizkiguten. Aruba lasaiaren erakusleiho ederra da Arikokera doan errepidea, Latinoamerikako nekazariekin bat egitear den eremuan, conuco izenak adierazten duen legez. Papiamentoa dute kreolera hizkuntza nagusia Aruban, eta ederra da ikusten zeinen osasuntsu dagoen.



Indigenak Arikok benetan eremu basatia da, txango luzeetarako edo bizikletaz edo autoz bisitatzeko uharteko fauna (kasu sugeei!) eta flora berezia ezagutzen. Dos Playa ederra hutsik egon ohi da, eta bidearen beste aldeko Fontein haitzuloak Arubako arawak indigenen irudiak dauzka. 1515ean caiquetio etniako indigena guztiak Santo Domingora eroan zituzten esklabo. 1526an itzuli eta espainiarren menpe iraun zuten mende batez, gaztelarrek interes handirik izan ez arren ustez urrerik gabeko uhartean. 1636an bereganatu zuten Herbehereek, baina lehen kolonoak 1754an ekarri zituzten. Ordurako papiamentoa nagusi zen Herbehereetako Antilletan. Parke nazionala utzita, San Nicolasek Arubako kontrasteak biltzen ditu. Findegiak ur gardenen irudia hausten du bere kutsu industrial bortitzarekin. Holandarekiko hurbiltasuna senti daiteke herrian prostituzioa legezko eta agerikoa ikustean erakusleihoetan. Eta kilometro gutxi urrunduta, Arubako hegoaldeko muturrean, uharteko hondartza lasaienetakoa dago, Baby Beach, umeekin egoteko ezin hobea. Umearentzat ezin egokiago. Oranjestad hiriburura bidean Savaneta arrantzale herria dago, uharteko lehen kapitala. Oranjestad bera ez da lar handia, kruzeroak iristean are txikiagoa dirudi. Baina Parlamentuak, Arubako museoak eta merkataritza eremu bihurtutako etxeek, pastel koloreko fatxada nederlandarrekin, merezi dute bisitaldia. Arubako irudi ezagunenetakoa Errota Zaharra da. Herbehereekin lotura berehala egiten duen eraikina da, baina bitxia 40


Paisaiak argi bereizten ditu Arubako bi eremuak; hiriburutik iparralderantz hotelez jositako hondartza luzeak nagusitzen dira, behean ageri dena kasu. Eskuineko irudiek, ostera, ipar-ekialdeko itsasertza erakusten dute, fauna aberatsa duen eremua.

suertatzen da beti latitude horietan. Uharteko lekurik turistikoenean egonik, kanpotarrentzat eraikitako egitura dela pentsa daiteke, baina bene-benetakoa da, nahiz eta jatorria Herbehereetan daukan. Frisian, zehazki. 1804an eraiki zuten; ekaitz batek kaltetu eta hondartzan hainbat urtez egon ondoren, 1960an Arubara ekarri zuen merkatari batek. Gerora hainbat jatetxe eta taberna aterpetu ditu.

Hain distantzia laburrekin, azken ahalegina uharteko iparreko muturrera ailegatzeko da, Kalifornia faroraino. Eguzkia urruntzen ari da berriz ere milaka turismo aldizkari hornitu dituen Arashi hondartzan. Badoaz kruzeroak Karibeko beste uharteren batera. Kolonbiar familia bat hondartzan afaritarako barbakoa prestatzen ari da. Eta ilunabarraz gozatzeko unea da.


Testua eta argazkiak: Eva Parey

EIVISSA

Balear Uharteetako paradisua



Muino batean dago Dalt Vila herri gotortua, lerroon azpian ikus daitekeena. Ezkerreko irudiak Santa Teresako jaietan harturiko irudi bat erakusten du, Es Cubells herrikoa.

Uharte Zuria hondartzatxo galduak, eliza zuriz zipriztindutako bazterrak eta hedonismo hutsa baino askoz gehiago da. Haren espiritu kosmopolita eta benetakotasunagatik era guztietako pertsonak bertaratu dira, eta horko magiak liluratuta, uhartea osatzen duen unibertso konplexua eraiki dute. Tradizioa, izaera bohemioa eta mistizismoa era naturalean azaleratzen dira, eta paradisu mediterraneoena den honen xarmekin uztartzen dira. 44

ugimendu hippyaren santutegi gisa ezaguna izan zen Eivissa 60 eta 70eko hamarkadetan; kanpoko mundura zabaldu zenean, berpiztu egin zen. Uharte ukigabe eta ia birjin honen xarma naturalak erakarrita, ehunka gazte inkonformista eta antimaterialista bertaratu ziren, gero eta gizarte industrializatu eta kapitalistagotik ihesi. Haien helburua naturarekin eta beste munduarekin bat egitea zen. Uhartea soila zenez eta biztanleak –nekazari eta arrantzaleak gehienbat– toleranteak eta «bizi zaitez eta utz ezazu bizitzen» filosofiaren jarraitzaileak zirenez, etorri berriek benetako askatasuna ezagutzeko aukera izan zuten, eta horri esker, irudimena eta sormena erabat aske utzi zituzten. Horrek uharteak zuen utopiaren paradigma izateko ospe ia mitikoa biziagotu zuen. Laster, Eivissa kontrakulturaren sorleku bilakatu zen. Mitoari jarraiki kanpotarrak –els peluts (iletsuak)– samaldaka iritsi ziren, uhartearen fisonomia aldatu eta birpopulatu zuten, eta giza geografiako mapa askotariko bat osatu. Joera hori Adlib modaren inspirazio iturri ere izan zen, eta horren leloa, «jantzi nahi duzun bezala, baina jantzi estiloz», Eivissako jantzi tipikoen oinarrian dago. Jantzi horietan, estetika hippya eta nekazarien jantzi zuri tipikoen ehunak bat eginda ageri


dira. Azken urteotan turismoaren gorakadaren eraginez aldaketa handiak izan baditu ere, Eivissaren mamia bere horretan dago, uda garaian gutxiago nabaritzen den arren. Eivissa, ondoan duen Formentera eta uhartetxo zein harkaitz ugari barne hartzen dituen PitiĂźses artxipelagoko uharte handiena, kontrasteen uhartea da. Hiriburu kosmopolitaren modernotasunak ez du zerikusirik uhartearen barnealde tradizional eta landa munduan hertsiki sustraituarekin. Hondartzatxo galduenetako lasaitasuna eta ba-

kea gaueko jaietako hedonismo neurrigabearen oso bestelakoak dira. Eivissaren handitasuna lurralde txiki batean eskaintzen dituen hamaika alderdietan dago. Hala bada, artea, historia, musika, natura, arkitektura edo gastronomia atsegin duenak badu non gozatu, bai eta erlaxazio edo plazer hutsa bilatzen duenak ere. Historiaurretik biztanleak izan ditu, eta arbasoen aztarnak uharte osoan barrena topa daitezke. Feniziar, kartagoar, erromatar eta musulmanen aztarnak nonahi daude; hala nola, Dalt Vila hiri

gotortua, Sa Caleta herrixka feniziarra, Cova des Culleram, eta Sant Llorenç eta Balafiako barnealdeko putzu eta uraskak. Berbereen garaitik defentsarako hainbat dorrek iraun dute, piratak ikus zitezkeen zenbait gune estrategikotan kokatuta. Sal Rossako dorrea (Ses Salines), Savinar-eko dorrea (Es VedrĂĄ uhartetxoaren aurrean) eta Rovirako dorrea (Sa Conillera uhartearen aurrean) nabarmentzen dira. Eivissak orografia berezi eta malkartsua du, eta uhartea bitan banatuta dago: batetik, Cala d’Horteko itsasbazter basatia ageri zaigu


(Sa Talaissa gailurra, 475 m-koa, da leku garaiena); eta bestetik, iparraldean, Serra dels Amunt malkartsu eta latza, bazter batzuetara iristea ia ezinezko egiten duena. Ses Salineseko lautada zabalak lurralde osoarekin kontrastea egiten du. Bertan, oso fauna aberatsa dago, ia urte osoan ikus daitezkeen flamenkoen kolonia bat barne.

Eivissa benetakoena Dalt Vila, hiriburuko hiri gotortua, muino batean dago. XVI. mendean eraiki zuten, Felipe II.a erregearen aginduz, turkiarren erasoetatik babesteko. Errenazimentuko harresietan bisita daitezkeen zazpi gotorleku daude, hala, harre46

Hondartza ederrez beteriko itsasertza du Eivissak. Lerroon gainean, eskuinean, Platja del Comte bikaina ageri da; haren ondoan, Les DĂ lieseko merkatu mitikoko arropa postu bat. Goian, ezkerretik eskuinera, Cap Negret eta artisau bat Dalt Vila herrian.

sietan barrena ibilbidea egin daiteke, San Bernat gotorlekutik abiatu eta San Joanekora iritsita; azken honetatik hiriburuaren, Salinasen eta Formenteraren ikuspegi paregabeak mirets daitezke. Toki gorenean katedrala dago. Kartagoarrek bertan kultu paganorako tokia eraiki zuten, duela 2.000 urte baino gehiago. Erromatarrek tenplu hori Mer-

kurio jainkoa gurtzeko erabili zuten eta, ondoren, musulmanek mezkita bihurtu zuten, baina katalanak bertara iritsi zirenean, Aragoiko Koroako Jaime I.a erregearen aginduz, horren gainean katedrala eraiki zuten. Plaza horretatik beheko alderantz joanda, Erdi Aroko etxetzarrak dituzten kale txiki bihurgunetsu batzuk daude, eta horietatik alde zaharreko interesgune nagusietara joan gaitezke (Madina Yabisa interpretazio zentroa, Puget museoa edo Santo Domingo komentua, besteak beste). Horietaz gain, badira bisitatu beharreko beste alderdi interesgarri batzuk ere, hala nola: Soletat kalezuloa, sorginei eta demonioei buruzko historiagatik ezaguna;


Arma Patioa, 60ko hamarkadako lehen azoka hippya jarri zuten tokia; edo bestela, Ses Teules portalea igaro dezakegu eta era guztietako produktu ekologikoak saltzen dituen itsas auzoko Mercat Vell azokara iritsi. Nolanahi ere, hiriburutik kanpo, barnealdeko herrietan sentituko dugu egiazko Eivissa. Eivissako etxe zuri bereizgarriak garai batean berbereen etengabeko erasoetatik babesteko erabili zuten gotorleku eliza baten inguruan pilatuta ikusiko ditugu. Kale txikietan barrena ibiliz gero, bertako artisautzaren benetako postuak topatu eta gastronomiako gutiziez gozatu ahal izango dugu. Herri bakoitzak berezko nortasuna

Uhartearen barnealdeko herriek eta landa eremuek gordetzen dute hobekien Eivissaren esentzia. Hemen, lurra lantzen duten nekazari eta artisau ugari bizi dira, goiko ezkerraldeko irudietan erakusten den moduan. Eskuinean, goitik behera, Dalt Vila eta Sant Carles herriak.

du. Sant Carles hilabete animatuenetan babesleku egokia izan daiteke bakea eta lasaitasuna atsegin dituztenentzat. Anita taberna ohiko tokietako bat da, bertan antzina hippyak eta artistak elkartzen baitziren. Handik gertu oso pertsona xelebreak hartzen dituen Les Dàlieseko merkatu mitikoa bisita daiteke, edo inguruko hondartzatxoetako bate-

an atsegin har dezakegu, Es Pou des Lleó izenekoan, adibidez. Arrantza gune aktibo eta galduenetako bat den Portinatxetik gertuko bazter honetan arrain jaki onenak topa daitezke, Bullit de Peix edo Arròs a Banda, adibidez. Santa Gertrudisen –egunez abegitsua eta zaratatsua gauez–, xarma handiko modako establezimenduak eta produktu apartak aurkituko ditugu. Nekazarien ballade tradizionalak ikusi nahi baditugu, Sant Miquel aukera ona izan daiteke, horrelakoak uda osoan zehar programatzen baititu, edo bestela, uharte osoan egiten dituzten herri jaietara joan gaitezke. Jai horietan, gainera, jadanik erabiltzen ez diren tradizioak ere ezagutu ahal izango 47


ditugu, ucs izenekoak, adibidez (Pitiüseseko antzinako komunikazio sistema, oihuen bidezkoa, herri folklorearen parte bilakatu da). Barnealdea, landa girokoa erabat, Eivissako masia tipikoez zipriztinduta dago, algarrobo, arbendolondo, mahasti eta ehun urtetik gorako pikondo sailen artean. Santa Agnès aldea ere oso ezaguna da, urtean behin, urtarril eta otsail bitartean, loretan dauden arbendolondo sail ikusgarriek udaberria iritsi dela iragartzen baitute.

Hondartzatxo xarmagarriak Sant Josep herritik aurrera, hondartzatxo xarmagarriz betetako itsasertza miretsi ahal izango dugu (Cala d’Hort, Cala Tarida edo Platges del Comte, esaterako). Handik abiatuta, Savinar dorrerako txango bat egin dezakegu, kondaira askoren iturri izan diren Es Vedrá eta Es 48

Eivissako kala ezagunenen artean goiko irudian ageri den Benirrás dago, San Joan herritik gertu. Arrantzaleen gune izan zen iraganean, baina gaur egun hippy estiloko jendearen bilgune ere bada. Argazkiak agerian uzten du bertako ilunabarrek duten xarma.

Vedranell uhartetxoei darien magia esperimentatzeko asmoz. Es Vedrá uretatik piramide natural baten modura azaleratzen da, hainbat zoko eta leize dituela. Diotenez itsasoan murgildutako harrizko katedral gotikoak Egiptoko piramideen, Stonehengeren edo Pazko uharteko estatuen antzeko irradiazio magnetikoa du. Inguru horretako arrantzaleek, hippyek eta XIX. mendean uhartea kristautu zuen Francesc Palau

misiolariak fenomeno paranormalak ikusi izan dituzte, eta horien misterioa oraindik argitu gabe dago. Beste interesgune garrantzitsu bat Atlantis da, Savinar dorreaz bestaldean kokatutako hondartzatxo txikia, bertara iristea oso zaila bada ere. Sa Pedreran dago zehazki, harrobi zaharrean; bertatik Dalt Vila gotorlekuko hormak eraikitzeko harriak atera zituzten eta horren ondorioz osatutako formazio bereziek kanpotik etorritakoak liluratuta utzi eta hainbat irudi zizelkatu zituzten, baita buda bat ere. Azken urteotan, espiritualtasuna berriro suspertu da. Joera mistiko berriei zabalik, uharte honetan ekialdeko eragina nonahi sumatuko dugu, Mediterraneoko natura idilikoarekin eta lurrean zein itsasoan sustraitutako herri baten antzinako tradizioarekin harmonian bat eginda betiere.


46 Irudia: Koldo LANDALUZE

MUNDUARI BEGIRA STONEHENGE : Ilusio akustikoa ote? JAPONIA: 2050ean espaziora eramango gaituen igogailua. IRAK: Al-Madain, iraganeko xarma berreskuratu nahian.TAIWAN: Animaliak edukitzeko klaseak. H ONG KONG : Hiriko azken opera kantondarra itxi dute.

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

BIDAIA TEMATIKOA New Yorkeko ardoaren ibilbideak HORIZONTETIK HARATAGO Michel Peissel MUNDUKO SUTEGIAK Marokoko gastronomia GOGOAN HARTU Kelimutuko lakuak

HITZORDUAK D UBROVNIK: Shakespeareren hainbat lan taularatuko dituzte hiri kroaziarrean. BELFAST: “Titanic” ontziaren hondoratzea gogoan. KOLONIA: Art Cologne. T XINA : Qinqmingjie. MONTEVIDEO : Criolla rodeoa. PARIS : La Force de l’Art. Z URICH: Sechselaeuten jaialdia. TARASCA: Tarasca kale inauteria.


Laburrak

VOLOTEA: LOW COST KONPAINIA BERRIA Vueling enpresaren sortzaileek low cost hegazkin konpainia berria sortu dute: Volotea. Apirilean hasiko da zerbitzua eskaintzen eta Venezian izango du egoitza nagusia. Printzipioz, Europako hiriak lotuko dituen 10 ibilbide egingo ditu urtean zehar, baina 20-25 ibilbidera ere iritsiko omen da eskaintza uda garaian, arduradunek jakinarazi dutenez. Momentuz finkatuta dauden herrialdeak Italia, Estatu frantsesa eta Estatu espainola dira. Tarifa merkeak eskainiz, aire konpainien merkatuan konpetentzia areagotzera dator Volotea. Gainera, 100 lanpostu zuzen inguru sortuko omen ditu.

ARGAZKILARIENTZAKO BIDAIAK PREZIO APALEKO APARKALEKUA, LOIUN Loiuko aireportuak prezio apaleko aparkaleku bat ireki du. Easypark Bilbao enpresa da arduraduna eta %40ko deskontuak eskainiko ditu aurrerantzean. Prezioari dagokionez, egun batez autoa bertan uzteak 14 euroko kostua izango du, 20 eurokoa bi egunek, 30 eurokoa hiru egunek eta 40 eurokoa lau egun uzten badugu. Bosgarren egunetik aurrera, 8 euro ordaindu beharko dira eguneko. Zazpi egunez autoa bertan uzteak 64 euroko kostua izango du, eta 21. egunetik aurrera, eguneko bost euro ordaindu beharko dira. Zerbitzua eskuratzeko 24 ordu lehenago egin behar da erreserba; erreserba egin ondoren, enpresako langile bat egongo da erabiltzailearen zain irteera gunean.

KERIK GABEKO HONDARTZA, NIZAN Niza hiriko Centenaire hondartza enblematikoa kerik gabeko gunea izango da aurrerantzean. Hala erabaki dute tokiko agintariek, Minbiziaren Aurkako Liga Nazionalak eginiko eskaera onartu ondoren. Uda honetan ezarriko da legea indarrean, eta hura urratzen duenak 38 euroko isuna ordaindu beharko du. Hala, hondartzan erretzea debekatzen duen Estatu frantseseko lehen hiria izango da Niza, nahiz eta badiren gisa honetara funtzionatzen duten beste hondartza batzuk Europan, Gironako L’Escala kasu.

50

Alfons Rodriguez “7 Haizetara” aldizkariko kolaboratzaile eta argazkilariak bi tailer eskainiko ditu aurki: Ladakh-Kaxmiren (Tibet) izango da bata, eta Ekuadorren bestea. Ekainean eta irailean egingo dira, hurrenez hurren, eta hamabost eguneko iraupena izango du bakoitzak. Argazkilariei zuzendutako tailerrak izango dira biak, eta helburua, argazkilaritzako teknika berritzaileenak ezagutzea izango da, hori bai, bidaiatuz eta herrialde horietako bakoitzak eskaintzen duenaz gozatuz aldi berean. Tibeteko tailerrak 2.245 euro balioko du eta Ekuadorrekoak 3.895, tasak eta gastu guztiak barne kasu bietan. Informazio gehiagorako: www. bacara-viajes.com

A CORUÑARA ETA KOPENHAGERA, MADRILDIK Easyjet low cost aire konpainiak hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzaren 7tik aurrera Madrildik A Coruñara eta Kopenhagera. Madrildik A Coruñara, eta alderantziz, bi hegaldi eskainiko dira egunean, astelehen, ostiral, larunbat eta igandeetan. Prezioari dagokionez, 19,99 eurokoak izango dira merkeenak, tasak barne. Madrildik Kopenhagera eta kontrako norabidean ere lau egun horietan eskainiko dira hegaldiak, kasu honetan 26,99 eurotik hasita.

BIBOTEA ETA BIZARRA ERAKUSTEKO LIBRE Disney multinazional iparramerikarrak bere langileen irudia arautzeko kode zorrotza izan du orain arte. Araudi horren arabera, publikoari begira lan egiten zuten parke tematikoetako langileek ezin zuten bizarrik edo biboterik eraman lanean zeuden bitartean. Lege zorrotz hori 1955etik izan da indarrean, hau da, Disneyk Kalifornian lehen parke tematikoa ireki zuenetik; hala ere, oraintsu araua malgutzea erabaki dute enpresako arduradunek, eta hemendik aurrera langileek lasaitasun osoz erakutsi ahalko dute bizarra eta bibotea.


HARPIDETU. 11 ale, 15€ urtean 943 22 37 09


bidaia tematikoa KOPA ARTEAN NEW YORKEKO ARDOAREN IBILBIDEAK

New York hirian pentsatzen dugunean, Empire State Building, Askatasunaren Estatua, Macy’s, Times Square, Rockefeller Center, Chinatown, Village, Central Park eta abar etortzen zaizkigu gogora. Era berean, munduko ardo-eremuetan pentsatzen dugunean, Kaliforniako Napa Valley, Estatu frantseseko Bordele inguruko eremua, Estatu espainiarreko Errioxa eta Dueroko Erribera, Italiako Toskana, Argentinako Mendoza, edo Txileko Maipo bailara bururatzen zaizkigu. Askok ez dakigu New Yorkeko estatuan iraultza isil bat gertatzen ari dela. Hura da nazio osoan ardo gehien ekoizten duen estatua eta New York hiritik bi ordura upeltegi eta mahasti bikaineko ardo-eremu izugarri bat dago, turismoak Napa Valleyren kasuan baino gutxiago kutsatua. Gainera, azken horretan ez bezala, New Yorkeko upeltegi gehienetan ezer ordaindu gabe edo pixka bat bakarrik ordainduta dastatu ditzakegu bertako ardoak. New Yorkeko estatuko hainbat gunetan duela 300 urte inguru hasi ziren maha52

tsa erein eta ardoak ekoizten. New Yorkeko estatu osoan mahatsez ereinda dauden 31.000 akre eta 220 mahasti inguru daude. Finger Lakes, Long Island eta Hudson Valley dira gune garrantzitsuenak, baita mahasti eta upeltegi gehien dituztenak ere. Azken horretan, AEBetako upeltegirik zaharrena dago, Brotherhood.

Finger Lakes Wineries New Yorken gerra zibiletik egiten diren ardo garrantzitsuenen ekoizpen-gunea da. Finger Lakes upeltegi gehienen kokalekua da, eta ardo-bolumen handia ekoizten du. Bertan, hainbat laku eta zur eta lur utziko gaituen glaziar bat daude. Ardo-eremua muino inklinatuen eta lurzoru glaziarraren artean dago. Cayuga eta Seneca dira bi laku garrantzitsuenak eta horien inguruan hainbat ibilbide egin daitezke. Canandaigua eta Keuka lakuen inguruan ere oso ibilbide politak egin daitezke. Ardoaren bideak urte osoan irekita daude eta kontuan hartzeko moduko hainbat bide daude: Seneca lakuranzko

Ardoaren Ibilbidea da luzeena, 35 upeltegi baino gehiago, destilategi bat, bi garagardo-fabrika eta meadery bat (jateko, eta noski, edateko aukera ematen duen landa-gune tipikoa) dituena. Keukako Ardoaren Ibilbidea guztien artean zaharrena da, bertan egin baitzuten Finger lakuetako lehen ardoa. Eta Cayugako Ardoaren Ibilbidean Swedish Hills Ardo Upeltegia deiturikoa dago, 2008an urteko upeltegirik onena izendatua. “Sideways” (gazteleraz “Entre copas”, hau da, kopa artean) ikusi eta egunen batean horrelako zerbait egitea amestu dutenentzat, Genevatik (Seneca lakuan) beheraino ardoak dastatzeko dozenaka upeltegi daude. Aspaldiko etxetzarrak dira, mahasti eta berdegunez inguratuak, eta han ardoa dastatzea oso merkea da. Ingurune horretara joateko garai egokietako bat uztailaren 16tik 18ra da, egun horietan Finger Lakes Wine Festival jaialdia egiten baitute. Bertan, bostehun ardodastaketa baino gehiago eskaintzen dituzten laurogei upeltegi inguruk parte hartzen dute. http://www.flwinefest.com/


Muino inklinatuen eta lurzoru glaziarren artean kokatua, New Yorken egiten diren ardo garrantzitsuenen ekoizpen gune nagusia da lerron gainean ageri den Finger Lakes. Ondoko orrialdean, Brotherhood, Long Island eta Raphaellond Island upeltegiak ikus daitezke, ezkerretik hasita, goitik behera.

Long Island Long Islandeko ardo-eremua New York hiritik 120 milia ingurura dago (bi ordura, gutxi gorabehera) eta badia batek banatzen dituen bi penintsulatan kokatuta dago. North Fork izeneko iparraldeko eremua da mahasti eta upeltegi gehien dituena. Bertan sartzen garenean, merkataritza-gune guztiak desagertu eta mahastiak, upeltegiak, herri txikiak eta etxaldeak ikusten hasten gara. Long Island bertan dauden upeltegi ikusgarriengatik da ezaguna; gainera, azken 10 urteotan urtez urte saritu dituzten ardoak ekoitzi dituzte. North Forkeko upeltegi garrantzitsuenen artean honako hauek daude: Bedell Cellars (ardo beltz bikainak ekoizten ditu), Castello Di Borghese (inbertitzaile italiarrena), Channing Daughters (ardo zuri bikainak ekoizten ditu), Macari Vineyards, Palmer Vineyards (handienetako bat), Paumanok Vineyards (Chenin Blanc ardoa bakarrik ekoizten dute), Pellegrini Vineyards (ardo beltz bikainak ekoizten ditu),

Raphael (inbertitzaile italiarrena, upeltegiak Toskanako etxe bat ematen du), Shin Estate Vineyards eta Wolfer Estate (Long Islandeko ardo beltz garestiena ekoizten du, Wolfer Premier Cru izena duen merlot bat, botila bakoitzak 125.000 dolar inguru balio du). Ibilbide antolatu ugari daude, horien artean, egun bateko ibilaldi bat, upeltegi onenetako hiru ezagutzeko aukera ematen duena: Paumonok Vineyards, Macari Vineyards eta Martha Clara Vineyards. South Fork izena duen Long Islandeko hegoaldeko eremuan, New Yorkeko aberats eta handikien udaldiko etxeak daude, eta hiru mahasti bakarrik dauzkatenez, ez da ardoaren ibilbideetan sartzen.

Upeltegi zaharrena Hudson ibaiaren haranean, New Yorketik ordu eta erdi eskasera, Ameriketako Estatu Batuetako upeltegirik zaharrena dago, “Brotherhood”. Hazkunde betean dagoen eta bere horretan

erakargarria den upeltegi honek bertako instalazioetan barrena sei ibilbide antolatzen ditu egunero; gainera, prozesua jarraitu eta ardoak dastatzeko aukera ematen du. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran haren jabeak bi aldiz aldatu ondoren, 1987tik inbertitzaile txiletar batzuen eskuetan dago. Horiek harro eta irmo baieztatzen dutenez, Kalifornia Estatu Batuetan sartu aurretik ere ekoizten zen ardoa upeltegi horretan. «Horrenbestez, garbi dago zein den zaharrena», azpimarratzen dute Kaliforniako Napa bailarako ardoei dagokienez. Brotherhood upeltegiak kalitate oneko ardo klasikoak ekoizten ditu, Riesling, Pinot Noir eta Chardonnay ardoak, esate baterako, baita ardo apardunak ere, eta horietako batzuk Etxe Zuriko ekitaldietarako aukeratu izan dira. «Jende askok ez daki Manhattanetik horren gertu kalitate oneko ardoa ekoizten dela», diote harro upeltegi horretako arduradunek. 53


hitzorduak DUBROVNIK

illiam Shakespeare antzerkigile, olerkari eta aktore ingelesaren zaleek haren lanez gozatzeko aukera izango dute aurki Kroazian. Izan ere, apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean IV. Dubrovnik Shakespeare jaialdia ospatuko dute izen bereko hiri kroaziarrean. Michael Lederer poeta eta antzerkilari iparramerikarra izango da, beste behin, 2009az geroztik ospatzen den jaialdiko zuzendaria. Aipatu egunotan, Shakespeareren lanetan oinarritutako hainbat lan eskainiko dituzte. Gainera, horietako hiru Drubrovniken bakarrik ikusi ahal izango dira, Pariseko Compagnie antzerki konpainiak eta Londresko Performance Exchange antzerki taldeak eskainiko dituztenak, hain zuzen. Jaialdiaren zuzendariak berak zuzenduriko “Ya nada dura eternamente” lanak ere aipamen berezia jaso du –familia espainiar baten istorioa du ardatz–. “A midnight night`s dream”, “Portrait of Shakespeare”, “The Wall” eta “Shakespeare for beginners” izango dira Dubrovniken taularatuko dituzten beste lanetako batzuk.

54

Shakespeareren hainbat lan taularatuko dituzte hiri kroaziarrean Guztiak ingelesez eskainiko dituzte eta hiriko alde historikoa izango dute agertoki nagusitzat.

Kultura arnasten duen hiria Kroaziako kostaldean dago Dubrovnik eta bere edertasuna dela-eta “Adriatikoko perla” bezala ezagutzen da –Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen harresiz inguratutako hiriko alde zahar ederra 1979an–. Azken urteotan, gainera, turismoak izugarrizko indarra hartu du hirian. Baina turismoa bakarrik ez, kultura ere osasuntsu da hirian, bereziki uda partean hainbat jaialdi antolatzen dituztelako. Hori bai, antzerki emanaldi gehienak kroazieraz soilik eskaintzen dituzte. Hizkuntza mugak udan hiria bisitatzen duten milaka bisitariei antzerki eskaintzaz gozatzeko aukera murrizten diela eta, ikuspegi unibertsalagodun Dubrovnik Shakespeare jaialdia antolatzea erabaki zuten azkenean, «mundua Kroaziara eta Kroazia mundura gerturatzeko». www.dubrovnikshakespearefestival.com


BELFAST «Titanic» ontziaren hondoratzea gogoan pirilaren 15ean ehun urte beteko dira inoiz izan den itsas hondamendi ezagunena gertatu zenetik; hau da, “Titanic” ontzia hondoratu zenetik. Espero zitekeen moduan, munduko hainbat txokotan ekimen bereziak egingo dituzte gertakari ilun hura gogoratzeko. Guztien artean aipagarriena “Titanic” mitikoak egindako itsas bidaiaren errepikapena izango da. Ontzi entzutetsuak egin zuen moduan, itsasontzi bat Southamptonetik abiatuko da Irlandara zuzentzeko. Ostean, Cobh hirian egingo du eskala,“Titanic” itsasontziak egindako azken eskala gogoratuz. Ondoren, Atlantikoa zeharkatuz, “Titanic” mitikoaren

hondoratzea eman zen lekutik igaroko da, eta, azkenik, bertatik Kanadako Eskozia Berrira zuzenduko da, hondamendi hartatik berreskuratutako 121 gorpu gordetzen dituen Halifaxeko hilerrian egingo den omenaldian parte hartzeko. Baina bada beste hiri bat Europan ontzi mitikoarekin lotura estua mantentzen duena, Belfast hain justu, bertan eraiki baitzen “Titanic” ontzia. Belfasteko portua munduko ontzi nagusien sorleku izan zen XX. mendeko hastapene-

tan. Bi urte luze iraun zuten “Ametsetako Ontzia” deitutako ontzi hura eraikitzeko lanek. 1912ko apirilean hiriko portua atzean utzi eta ontziak itzulerarik gabeko bidaia hasi zuenean, ikusgarria izan zen hiritarrek eskainitako agurra. Betirako agurra. Hondamendi ikaragarri hartatik ehun urte igaro badira ere, gaur egun oraindik “Titanic” itsasontziaren memoria bizirik da Belfasten. Urteurrenaren harira, hainbat ekimen egingo dituzten bertan apiril eta maiatzean.

kiak, konposizio esperimentalak... Proposamen berritzaileenak erakusteaz gain, Art Cologne jaialdiaren 44. edizioak iraganeko korronte eta artista nagusienak ere izango ditu aztergai, historiak emandako arte mugimendu nagusiei erreparatuz eta lan esanguratsuenak berreskuratuz zita berezi honi be-

gira. Aurten erakutsiko dituzten artelanen artean Edvard Munch margolari norvegiarraren “Emakume gaztea eserita” margolana da, zalantzarik gabe, esanguratsuenetako bat. Erregimen naziak «arte degeneratu» gisa definitutako artelana jaialdi honetan jarriko dute salgai 9,5 milioi euroan.

KOLONIA Nazioarteko artearen iragana eta oraina pirilaren 18aren eta 20aren artean ospatuko da aurten Art Cologne nazioarteko feria entzutetsua. Jaialdiaren 44. edizioa izango da aurtengoa, eta, urtero lez, nazioarteko arteak bizi duen egoeraren adierazle izango da. Aurreko urteetan jorratutako ildoari jarraiki, artista ospetsuez gain, talentu berriek ere beren tartea izango dute inoiz baino gehiago krisi ekonomikoari aurre egin beharra izango duen edizio honetan. Orotara 200 galeria osatuko dira, horietan munduko 23 herrialde desberdinetatik iritsitako artisten lanak jarriko direlarik ikusgai. Aniztasuna ez da, ordea, geografikoa soilik izango; izan ere, diziplina ugaritako lanak ikusi ahal izango dira: oleoak, grabatuak, irudiak, eskulturak, bideo lanak, argaz-

55


hitzorduak MONTEVIDEO (URUGUAY) Criolla rodeoa Apirilaren 5etik 9ra Uruguay osoko rodeo jairik garrantzitsuena 1925az geroztik Montevideo hiriburuan ospatzen dena da. Bertan, Argentina, Uruguay eta Brasiletik iritsitako 90 zaldizko lehiatzen dira lau proba ezberdin uztartzen dituen gautxoen norgehiagoka ikusgarrian. Zaldi basatiak bezatzen saiatzen diren gehienak Rio de la Plata (Argentina) eta Rio Grande do Sul (Brasil) eskualdetatik iritsitako gazteak izaten dira, horietako gehienak egun ere abeltzaintzan dihardutenak. Txapelketak Aste Santuko egunekin bat egiten duenez, zaldizkoen abilezia apartaz gozatzeko parada izaten dute bai uruguaitarrek bai eta Montevideo bisitatzen duten turistek ere.

TXINA

PARIS (ESTATU FRANTSESA)

Qinqmingjie Apirilaren 5ean “Hilobiak erraztatzeko eguna” da txinatarrentzat Qinqmingjie. Urtero, hildako familiakideen gorpuak hartzen dituzten hilerriak bisitatzen dituzte milioika txinatarrek, hilobien garbiketa eta lore eskaintzak egiteko. Beste herrialde batzuetan ere ospatzen dira halako egunak, baina txinatarren ohiturek ez dute zerikusirik gainontzekoekin: Hemen paperezko billeteak, kartoizko auto eta etxeak eta berrikuntza teknologikoen kopiak erre eta eskaintzen dizkiete hildakoei, erretzen dutena hilen mundura heltzen dela sinetsiz. Gainera, hildakoekin hitz egiteak haiekin duten harremana sendotzen duela sinesten dute. Era berean, gauez farolak loturik daramatzaten kometak zeruratzea familiari zorte ona ematen diola sinesten dute. Sineskeria eta tradizioa uztartzeaz gain, Qinqmingjie eguna ikuskizun ederra ere bada.

La Force de l’Art Apirilaren 20tik abuztuaren 26ra Arte Garaikideari eskainitako jaialdi garrantzitsuenen artean dago Frantziako Kultura Ministerioak antolatzen duen La Force de l’Art. Bertan, frantses Estatuko zein nazioarteko artista berritzaileenen lanak izaten dira ikusgai. 2006an ospatu zen jaialdiaren lehen edizioa eta 130.000 bisitari inguru izan zituen. Izandako arrakasta lagun, aurten hirugarren edizioa ospatuko du hiru urtetik behin ospatzen den arte erakusketak. Gainera, berrikuntza aipagarri bat izango du aurtengo edizioak: orain artean erakusketen agertoki printzipala zen Jauregi Nagusiaren ordez, aire libreko Tokio jauregia izango du egoitza nagusitzat. Erakusketez gain, musika emanaldiek eta zuzeneko antzerki eta bestelako ikuskizunek osatuko dute programazioa. Informazio gehiago lortzeko: http://www.latriennale.org

ZURICH (SUITZA) Sechselaeuten jaialdia Apirilaren 15ean eta 16an Udaberriari ongietorria emateko ezohiko jaia antolatzen dute urtero Zurichen. Ospakizun honetan, Boeoegg elurretako panpina erretzen dute erlojuak arratsaldeko seiak jotzen dituen une berean. Tradizioak dioenez, zenbat eta denbora gutxiago behar panpinak kiskaltzeko, orduan eta beroagoa izanen da uda. Panpina erre ondoren, prozesioan ateratzen dira herritarrak hiriko kaleetan barrena jantzi historikoak soinean eta zaldi gainean. 56


erakusketak «Maleta Mexikarra»: Gerra Zibila argazkitan Bilboko Arte Ederren Museoan Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkien negatiboz betetako hiru kutxek osatzen dute «maleta mexikarra». Bertan, Robert Capa, David Seymour eta Gerda Taro argazkilari ezagunek egindako argazkiak biltzen dira. Gerra ostean galdutzat eman ziren argazkion negatiboak, baina 1995. urtean Mexiko Hirian agertu ziren ustekabean. Balio dokumental ikaragarria duten 4.500 argazkik osatzen dute ekainaren 10era arte Bilboko Arte Eder museoan ikusgai izango den bilduma. Dena den, Bilbon ezingo dira bildumako argazki guztiak ikusi, horietatik 70 baizik.

HABANA (KUBA) Tarasca kale inauteria | Apirilaren bukaeran Dragoi itxura hartzen duen Tarasca pertsonaia mitikoa Habanako kaleetara itzuliko da aurki. Antzinako prozesioak gogora badakartza ere, honakoa ez da oinarri erlijiosoa duen ekimena, herriak parte hartzen duen kale inauteria baizik. Era guztietako mozorroak jantzita eta conga erritmoan, desfile erraldoia egiten dute herritarrek Habanako kaleetan, Plaza Kolonialetatik abiatu eta Malekoira iritsi arte. Bertan, beraien bizitzetatik kanporatu nahi dituzten gauzen zerrendak osatzen dituzte, eta, behin paperean idatzita, Tarascarekin batera erretzen dituzte.

SEUL (HEGO KOREA) Loto jaialdia Apirilaren 24tik 26ra Budaren omenez Hego Korean ospatzen diren ekimenen artean ikusgarrienetako bat da Loto jaialdia. Hain zuzen ere, Budaren jaiotza ospatu eta haren irakaspenak goratzeko sortu zen eskuargien jaialdia. Hiritarrek orotariko koloreekin egindako paperezko linternekin atontzen dute Seuleko zerua urtero 100.000 ikusle inguru biltzen dituen ekitaldi zirraragarrian.

Ai Weiwei disidente txinatarrari buruzko erakusketa, Parisen Uneotan zaintzapeko askatasunean dagoen Ai Weiwei artista eta disidente txinatarren inguruan Estatu frantsesean antolatu den lehen erakusketa osatu du Pariseko Jau Pomme museoak. Diziplina ezberdinak landu ohi dituzten artista ugarik osatu dute bilduma, beraien esanetan, «Txinako botere autoritarioa ironikoki kritikatzeko helburuarekin». Hogei pantaila eta 500 argazkik osatzen dute “Ai Weiwei. Entrelacs” erakusketa eta datorren apirilaren 29ra arte izango da ikusgai. Frida Kahlo eta Diego Riveraren argazki «konplizeak», Bruselan Frida Kahlo eta Diego Rivera artista mexikarren bizitza gogora ekartzeaz gain, XX. mendearen hastapenetan Mexikok pairatu zituen aldaketa sozioekonomikoen berri ere ematen du “Konplizitateak” erakusketak. Halaber, bi artisten arteko harreman sentimentala sakon aztertzen du kutsu intimoko erakusketa honek. 36 argazkiz osatua, Belgikako hiriburuko Cervantes Institutuan egongo da ikusgai erakusketa apirilaren 24ra arte.

PHU THO (VIETNAM) Hung Kings jaialdia Apirilaren 9tik 11ra Vietnamdarren artean erritu sakratua da jaialdi hau. Urtero, milaka herritar Phu Tho eskualdean dagoen Hung King tenpluan batzen dira herrialdearen sortzaile izan ziren izen bereko erregeak omentzeko. Kolore eta kantuz beteriko errituetan parte hartzeaz gain, inguruko tenplu sakratuak eta mendiak bisitatzeko ere probesten dute aukera gerturatzen direnek.

Delacroixen lan onenak, Bartzelonan Eugéne Delacroix (1798-1863) margolari frantziarraren ehun obra baino gehiago ikusgai daude egunotan Forum Barcelona aretoan. Europa eta Ameriketako bilduma publiko nahiz pribatuetako lanek osatzen dute erakusketa, non artista frantziarraren lanik ezagunenak ikus daitezkeen, besteak beste “Femmes d’Alger dans leur appartement” eta “La Mort de Sardanapale”. Maiatzaren 17ra arte izango da zabalik. 57


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

MICHEL PEISSEL Himalaiaren deia

B

este askori bezala, Michel Peissel (1937-2011) esploratzaile, etnografo eta idazleari mugagabeko zerumugak ezagutzeko gogoa piztu zioten giro aberats batean igarotako haurtzaro grisean irakurri zituen istorioek. Ondo landatutako eta ernetako hazi orok fruituak ematen dituen bezala, Peisselen liburuak ondoko irakurle belaunaldiaren irudimena bultzatu zuten ontzia, bela eta haizea izan ziren. Irakurle sutsu horiek Bhutan, Mustang, Zanskar edota Tibet bizitzeko grinaren, askatasunaren eta abenturaren arteko gogo definiezinarekin identifikatuko zuten betiko.

eta Ganges ibaian gora ibili zen. Mekong ibaiaren iturrien bila zebilela, Himalaiara iritsi zen berriz, eta ondoren, Tibetera, eta han aurkitu zituen, azkenean. Peisselek beste batzuetan ere erabili zituen ibaiak ikerketetarako bide bezala. 1987. urtean, kolonaurreko kostako merkataritzaren garrantzia irudikatu zuen, Yucatandik Belizeraino nabigatuz, eta urtebete geroago, Dnieper ibaian, Baltikoaren eta Itsaso Beltzaren artean, 2.400 kilometroko itzulia egin zuen.

Tibet askea

Maiak eta sherpak Michel Peisselek heziketa fina jaso zuen eta horri esker, Oxfordeko edota Harvardeko Negozio Eskolako ikasketak ordaindu ahal izan zituen. 21 urte zituenean, bere irakurketa eta fantasia saldoak eta eguzkia eta zuzeneko ekintza aurrez aurre ipini zituen. Lehen bidaia Belizeko oihanetara egin zuen. Han, Michel Peisselek berrehun kilometro baino gehiago egin zituen oinez, Quintana Roo hondakin maiak eta bestelako aztarnategi arkeologikoak identifikatzeko. Esperientzia horrek betiko aldatu zuen Peissel. Hala, Harvardeko Negozio Eskolako exekutibo izateari utzi zion, eta galdutako munduak esploratzeko irrikan zegoen ikertzaile bilakatu zen. Parisko Unibertsitatean doktoretza lortu ondoren, etnologia pasio bihurtu zuen eta Himalaia, espazio irekiak aztertzeko eta ezagutza lortzeko eskualde. Hala, Michel Peissel Mustang erreinu debekatuan, Nepalen 58

edo Indiako Himalaiako Zanskar bailaran sartu zen Mendebaldeko lehen pertsona izan zen. Ordutik aurrera, hogeita hamar espedizio ere egin zituen Tibetera, oinez eta zaldiz. 1959. urtean, Khumbu bailarako sherpa nepaldarrak aztertu zituen etnologo bezala. 1964an, ordea, Mustangera joan eta han bere libururik ezagunenetako bat, “Mustang, a Lost Tibetan Kingdom” (Mustang, Tibeko erresuma galdua), idazten hasi zen. 1968an, garai horretan hermetikoa zen Bhutango erreinuan sartu, eta bazterrik urrunenak aztertu zituen. Ondoren, Zanskarretik ibili zen eta herri minaroetako edo dardoetako biztanleak aztertu zituen. Ezohiko bizitasuna eta irudimena izanda, aerolabaingailu bat diseinatu

Bere jakin-min intelektuala zela eta, erronka gutxik geldiarazi zuten. Hala, desagertutzat jotzen zen antzinako zaldi bat ere identifikatu zuen, Riwocheko zaldia izendatu zutena. Bestalde, Peissel akuarelista bikaina ere izan zen, eta berak marraztutako Tibeteko monasterioen, paisaien eta nomaden denden irudiak liburu batean argitaratu zituen. Lan horrez gain, hogei bat liburu idatzi zituen (gehienak esplorazioari buruzkoak), baita bi eleberri ere. Zahartzaroa Paris eta Gironako Cadaqués artean eman zuen. Gaztaroko oroitzapenak beti gogoan izan arren, Dalai Lamak inbaditzaile txinatarren aurrean duen joera negoziatzailearekin bat ez zetozen ideia irmoak zituen. Peisselek uste zuen Tibetek nazio libre izateko eskubidea eta aukera zituela, baina horretarako Txinako Estatuari gogor egin behar ziotela aurre. «Tibet bere Bismarck izango denaren zain dago» esaldia behin baino gehiagotan esan zuen emandako azken elkarrizketetako batean.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

MAROKO Basamortua eta harana, gozoa eta gazia

Thinkstock

M

arokoko sukaldaritzak eragin nabarmenak ditu: berbereak, Ekialde Hurbilekoak, Afrikakoak eta Mediterraneokoak, baita sefardiak ere. Marokoko herri sukaldaritza xumea da, eta Magrebeko gainerako sukaldaritzetako tradizioekin harreman handia du. Hainbat plater daude Ipar Afrikako herrialde honetako gastronomiaren unibertsoan, esate baterako: kus-kusa, semolinaz egina; arkume mechuia; djej mcharmel, oilasko haragiz egina; limoiak ozpinetan onduak; eta olibak. Ozpinetan ondutako limoiak Marokoko hainbat plateretan aurkituko ditugu: entsaladetan, haragi plateretan eta tajin begetaletan. Limoiak ontzeko, muturretan ebaki batzuk egiten dizkiete eta gero gatz, ozpin eta oliba oliotan mantentzen dituzte; batzuetan hainbat hilabetez. Mediterraneoko sukaldaritzak Marokoko plateretan duen eragina alberjini, baratxuri eta oliben erabileran islatzen da. Datilak ere oso erabiliak dira.

Argan olioa Oliba olioa herrialde osoan erabiltzen da, baina hegoaldeko zenbait eremutan ohikoagoa da argan intxaurretatik erauzitakoa. Argana zuhaixka arantzatsua da, eta fruituen haziek olio asko daukate. Oso erabilia da berbereen artean igurzteko eta tajinak prestatzeko; gainera, hipertentsioa eta kolesterola jaisten laguntzen du. Ogia oso garrantzitsua da Marokoko sukaldaritzan. Hainbat ogi mota daude, eguneko momentuaren eta laguntzen duten plateraren arabera. Pita ogia ezagunenetako bat den arren, badira beste batzuk ere: barbotea, berariazko labeetan egosten dena; rghaif izenekoa; edota baghrir, semolaz eta legamiaz egiten den krepe antzeko bat, gehienbat gosarietan jaten dena. Arkume haragia da famatuena, baina eskortako hegaztiak ere oso preziatuak dira. Haragia erregosita prestatzen dute, edo pintxotan. Uso basatiarena da errezeta tradizionaletako bat. Ilarrekin,

tipulekin, mahaspasekin eta almendrekin maneatuta prestatzen dute. Ez dute arrain asko jaten, are gutxiago barnealdean, baina kostaldean egosita edo frijituta zerbitzatu ohi da.

Espeziak eta tea Espeziak oso erabiliak dira Marokoko sukaldaritzan: kanela, kuminoa, kurkuma, jengibrea, piperbeltza, piperrautsa edo anis haziak. Ras al Hamut izeneko espezia nahasketa oso ezaguna da. Dendariek berek egin ohi dute, eta batzuetan 34 espezia ere erabiltzen dituzte prestatzeko. Harissa ere oso preziatua da Marokoko sukaldaritzan. Piper minekin egiten duten ore bat da, jatorriz Tunisiakoa, eta marokoarrek berezko ukitua ematen diote, kumino eta martorri haziak erantsita. Te berdea mendarekin ez da inoiz falta Marokoko mahaietan. Zenbaitetan, arto irinez eta almendra eta ezti ore batez egindako krepe antzeko batzuekin zerbitzatzen dute. 59


liburuen txokoa

Pura belleza Annie Griffiths National Geographic, 2011 504 orrialde. 45 euro

Munduaren edertasuna National Geographic aldizkari entzutetsuak bere argazki artxibo erraldoian arakatu eta guztien artean aukeraketa bat egin du. Hala, argazki eder, ikusgarri eta orijinalenak bildu dituzte lan batean: munduko irudi ederrenetakoak jasotzen dituen bilduma. Annie Griffiths argazkilaria, hainbat sari irabazi dituena, izan da hautaketa egitearen eta lana antolatzearen arduraduna. Atalez atal, argia, konposizioa, momentua, esposizioa, kolorea eta bestelako hainbat detaile zaintzen dituzten argazkiek osatzen dute lana. Gazte dantzariak, zimurtutako aurpegi helduak, basoak udazkenean... Orotariko irudiek balio dute edertasuna helarazteko, sinpleenetatik hasita konposizio landuenak dituztenetaraino. Edertasuna munduko txoko guztietan, baita uste ez dugun horietan ere, badela erakusten duen lana da honakoa.

Los días de Alejandría Dimitris Stefanakis Lumen, 2012 736 orrialde. 25,90 euro

Alexandriako kale zaratatsuetan Stefanakisek XX. mende erdialdean Alexandrian girotutako familiarteko saga osatu du lan honetan. Tabako trafikanteak, hiriko sekretu guztiak ezagutzen dituzten gizonak, bere edertasuna saloi eta hoteletan erakusten duen emakumea... Horiek eta gehiago ikusiko ditugu orrialde hauetan. Baina egilearen irudimenetik atera diren pertsonaia hauek aski ezagunak diren beste batzuekin egingo dute topo Alexandrian; izan ere, Sara Bernhardt, Thomas Mann eta Rudolph Hessek ere, besteak beste, parte hartzen baitute aipatutako garai eta toki iskanbilatsuetan garatzen den kutsu erotiko nabariko nobela honetan.

)

Un país maravilloso. Tres años... | Samuel W. Cozzens Ediciones del viento, 2012 368 orrialde. 23 euro

AEBtan barrena, Arizonatik abiatuta Sezesio gerraren aurreko urteetan, 1858 eta 1860 urteen artean, Cozzens gazteak bere herrialdean barrena bidaiatu zuen, eta Arizona eta Mexiko Berria gurutzatu zituen. Abentura honetan, hainbat bizipen izan zituen: besteak beste, “Mahuka Gorri” indioen buruzagia ezagutu zuen, apatxeen sarraskia gertutik ezagutu zuen, zuñi-en abegitasunaren lekuko izan zen... Eta horrez gain, Arizonako gune ederrenak ezagutzeko beta ere izan zuen, lan honetan kontatzen den moduan. Denbora-pasarako liburua izateaz gain, Ipar Amerikako historian ezinbesteko pasarteak ezagutzeko aukera ematen du liburuak.


Parque Nacional Everglades Testua: Thomas E. Lodge | Argazkiak: Alejandro Borgese | Lunwerg, 2012 244 orrialde. 54,50 euro

Arriskupeko paradisua Lunwerg argitaletxeak argitaratu ohi dituen parke naturalen bildumaren ale berriak Everglades parkea du hizpide.1947an sortu zen Florida hegoaldeko parke hau; 1976an, UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen, eta 1979an gizateriaren ondare. 2007 urtean arriskuan dauden munduko txokoen zerrendatik atera ostean, 2010ean sartu zen berriz ere zerrenda beltz horretan. Lan honek Evergladeseko paisaia ederra eta parkeko fauna eta landaredi aberatsa erakusten ditu.

Una maestra en Katmandú Vicki Subirana Aguilar, 2012 368 orrialde. 17 euro

Maitasuna eta ilusioa, Nepalen Vicki Subiranaren nobela Nepalera doan neska gazte baten ilusioetatik abiatzen da. Bertako behartsuenei hezkuntza eskubidea bermatuko dien proiektu solidario batean murgilduko da protagonista, baina bidean uste baino zailtasun gehiagorekin egingo du topo; besteak beste, sherpa batekin ezkondu beharko du, Nepaletik kanporatu ez dezaten. Hala ere, hasierako komenentziako ezkontza hotzak maitasun istorio samur bati emango dio bide; bidaia abentura bat eta maitasun istorio hunkigarri bat ditugu horren emaitza. Liburu honetan oinarritu da Iciar Bollaín bere pelikula berriena filmatzeko: “Katmandú, un espejo en el cielo”.

501 viajes que no puedes dejar de hacer | Hainbat egile Cúpula, 2012 544 orrialde. 19,95 euro

501 bidaia ahaztezin Ez dira nolanahikoak gida honek biltzen dituen 501 bidaia proposamenak. Izan ere, paisaiaren edertasuna edo ondare kulturala erakusteaz gain, bidaia bera esperientzia ahaztezin bilakatzen dute liburu honetako proposamenek: Laosera bidaia Mekong ibaian barrena, Bulgaria mendi-ibiliak eginez ezagutzea, Norvegiako kostaldea itsasontzian zeharkatzea... Liburua kontinenteka sailkatuta dator eta ibilbide bakoitzak eskaintzen duen iraupen, garraio aukera eta zailtasunaren gaineko informazio gehigarria dakar. Kolore biziko argazki ederrak ere badakartza.

Ali y Nino Kurban Said Libros del Asteroide, 2012 304 orrialde. 18,95 euro

XX. mende hasierako Azerbaijan kosmopolita 1937an argitaratua, “Ali y Nino” Azerbaijango literaturak inoiz eman duen lan garrantzitsuenetako bat da. Baku hirian kokatzen da istorioa, XX. mende hasieran, eta bertako kaleetan jatorri eta kultura anitzetako herritarrek eta pentsamoldeek bat egiten dute. Ali Khan gazte aristokrata musulmana Nino neska gazte eta misteriotsuarekin maiteminduko da, baina haien maitasuna bizi eta elkarrekin egoteko herrialdeko aurreiritzi eta gatazka historiko ugari atzean utzi beharko dituzte. Helburu hori lortzea uste baino zailagoa egingo zaie, sasoi horretan ate joka izango baitute gerra, ilusio guztiak zapuzteko mehatxua zabalduz. 61


GoGoan hartu

Thinkstock

KELIMUTUKO LAKUAK Indonesia

O

zeano Bareko Suzko Eraztunaren parte izaki, aktibitate bolkaniko handia du Indonesiak. Orotara, 190 sumendi inguru daude aktibo herrialdean gaur egun, baina horietatik gutxi dira Kelimutukoa bezain ikusgarriak. Izan ere, sumendi honek badu besteek ez duten berezitasun bat: haren ondoan dauden lakuak hainbat koloretakoak dira. Bitxikeria honek milaka turista erakartzen ditu Kelimutura. Sumendiaren tontorrera igo –1.639 metrora–, eta handik hiru putzu bereiz daitezke, bakoitza kolore batekoa: handiena, Adindunen Lakua, urdin iluna da, kasik beltza egunsentian. Harrizko hormez bereizita, metro gutxi batzuetara daude haren bi “anaiak”. Handienak, Gizon eta Emakume Gazteen Lakuak, kolore turkesa du; eta txikiena, Laku Sorgindua, kafesne kolorekoa da. Baina lakuek ez dute beti izan gaur egungo itxura, koloreak aldatuz joan baitira urteen poderioz. Gertaera bitxi honen atzean arrazoi jakinik ez badago ere, adituek diotenez, sumendiaren barneko aktibitatea da fenomeno honen motibo nagusia. Izan ere, Kelimutu sumendia aktibo dago gaur egun oraindik. Hala ere, bertatik gertu dagoen Moni herriko biztanleek eta inguruko gida turistikoek azalpen misteriotsuagoak dituzte gustuko. Kondairak dioenez, inguruotan norbait hiltzen denean, haren arima laku hauetakoren batera joaten da; batera edo bestera, hildakoaren adina eta izaera zein den.

62


Munduari Begira Stonehenge, ilusio akustikoa ote? Neolitoak eman duen eraikuntza ederrenetako bat osatzen dute Stonehengeko harritzarrek. Hain arkitektura bitxia izanik, ikerlari ugarik jardun dute harri formazio hau ikertzen. Azkena Steve Waller ikerlaria izan da. Wallerren ustez, Stonehenge soinu ilusio bat da. Interferentzia akustikoa deituriko fenomenoa jarri du Wallerrek bere teoriaren oinarrian. Antza, Stonehengen bi soinu iturrik −musika instrumentuek kasu− puntu desberdinetatik soinu bera erreproduzitzen dutenean, errebote sentsazioa sortzen da, soinu hori gogortu beharrean. Stonehenge bisitatzean, soinuak harrien artean galtzen direla deskubritu du Wallerrek. Hala, haren ustez, iraganean harrien artean dantzatzen zirenek instrumentuen doinuak galtzen omen zituzten, eta objetu batzuk ikusezinak zirela sinetsi. Iraganeko zibilizazioek eremu espiritualak eratzeko akustikaren magia erabiltzen zutela berresten du Wallerren ikerketak.

Espazioara, igogailuan

Al-Madain, iraganeko xarma berreskuratu nahian

Ez espazio ontzirik, ez koheterik. Igogailu bat baino ez da beharko etorkizunean espaziora bidaiatzeko. Obayashi Corp enpresa japoniarra zeregin horretan ari da lanean buru belarri dagoeneko, baina ez omen da emaitzarik ezagutuko 2050 urtera arte. Diotenez, igogailuak 200 kilometro orduko abiadura hartuko du eta 30 pertsona garraiatu ahalko ditu astebeteko bidaian.

Azken urteotan arma fabrikazio gune garrantzitsua izan bada ere, Irakeko Al-Madain hiriak iraganeko xarma eta distira berreskuratzeko premia ageri du. Izan ere, hiria gune arkeologiko eta helmuga turistiko garrantzitsua zen Sadam Husseinen aroaren aurretik. Bertan daude, besteak beste, Ctesiphon arkua eta Mahomaren kide izandako Salman Paken hilobia. Baina iraganeko lorategi, berdegune eta kafetegiak guztiz desagertu dira gerren ondorioz. Estatuak hiria berregitea beharrezkoa izango da, baina, oraingoz, metalezko alanbreak ez ezik, inguruak zaintzen dituzten militar estatubatuarrak ikus daitezke.

Animaliak edukitzeko klaseak Taiwanen Taiwanen asko hazi da azken urteotan kalean bertan behera uzten dituzten animalien kopurua. Hori dela eta, agintariek neurri bitxia jarri dute indarrean: aurrerantzean, etxean animaliak eduki nahi dituen orok bi orduko prestakuntza klaseak jaso beharko ditu. Ondoren, animalia erosterakoan, prestakuntza klaseak jaso dituela egiaztazten duen agiria erakutsi beharko du erosleak.

Hong Kongeko azken opera kantondarra itxi dute Hong Kongeko Sunbeam Operak ateak itxi ditu; akabo, beraz, hiriak opera kantondarrak eskaintzeko zuen azken agertokia. Handi-mandi baten eskuetan zegoen eraikina, eta bertan saltoki-gune bat egiteko asmoa erakutsi du. Tradizio txinatarrari eusteko ahaleginaren ezinbesteko ikurra izan da Sunbeam Antzokia. 1972an sortu zenetik, sarrera guztiak agortzen ziren ikuskizun bakoitzean. Hala ere, ezin izan dio espekulazioari aurre egin. Aurrerantzean Hong Kongeko erabilera anitzeko aretoetan eskainiko dira opera kantondarrak, disziplina horretarako areto berririk sortzen ez bada behintzat. Orain dela hiru mendetik eskaini izan dira opera kantondarraren ikuskizunak Txinako hegoaldean, eta UNESCOren Ondare ez-materialaren zerrendan ageri da 2009az geroztik. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.