haizetara
ZAZPI
2012 Apirila 47.zbk / 1,5â‚Ź
ATLAS MENDIKATEA Lurrari lotutako herriak MIDI-PYRENEES Ur gaineko abentura
SANDZAK Balkanen bihotzean
BARNE MONGOLIA Kultur erretaula
SIGTUNA Suediako hiririk zaharrena
haizetara
ZAZPI
42 Oriol CLAVERA 34 Patxi URIZ 24 Urtzi URRUTIKOETXEA Azaleko argazkia: EIDER ELIZEGI • Aurkibideko argazkiak: 06 Eider ELIZEGI 16 Oscar ELIAS
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon ERREDAKZIOA: Julene Larrañaga DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
06
42
aurkibidea
16 MIDI-PYRENESS
34 BARNE MONGOLIA
Ontzitxoak garraiobide ezin hobea Txina erraldoiaren aurrean harro dira Estatu frantseseko hegoalde- gordetzen du bere nortasuna eta ko kanaletan ibilaldia egiteko kultur ondare aberatsa
06 ATLASA
Atlas mendikate urrunean, naturak eta lurrak markatzen dituzte berbere abegitsuen bizitzak
24 SANDZAK
Harmonia eta edertasuna dira Serbiako zati egin zen eskualde berrienaren bereizgarri
42 SIGTUNA
M채laren lakuaren ertzean, iragan loriatsu baten jabe da Suediako hiririk zaharrena
34 16
24 04 MUNDUARI BEGIRADA Riomaggiore, Italiako La Spezia probintziako harribitxia 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, proposamen tematikoa... 3
Munduari Begirada
Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto
RioMaggioRe Italiako La Spezia probintzian dago irudian ageri den herrixka. Cinque Terre eskualdea osatzen duten bost herrietako bat da Riomaggiore, ekialderen kokatzen dena hain justu, eta, askoren ustez, guztien artean deigarriena da. Itsasertzeko gune malkartsu batean altxatzen da herria eta bertako etxeek itxura original bezain koloretsua dute, elkarren gainean pilatutako dorreak bailiran. Kondairak dioenez, jazarpen ikonoklastatik ihesi Greziatik iritsitako errefuxiatu talde batek eraiki zuen herria VIII. mendean. Cinque Terre eskualdea osatzen duten beste lau herrietan bezala, edertasun handiko txokorik ez da falta Riomaggioren, San Giovanni Batista eliza edo herriko hondartza ezkutu ederra kasu. Gainera, bertatik abiatu eta Manarola herriraino luzatzen da Via dell'Amore ezaguna, maitaleek beraien maitasuna bizi eta paisaia ederrez gozatzeko oinezko bide paregabea.
5
Testua eta argazkiak: Eider Elizegi
ATLASEKO HERRI BERBERE Lurrezko gizon-emakumeak
EAK
Irribarre zabal batekin eta abegikor hartzen dituzte atzerritarrak Atlas mendikatearen inguruetan bizi diren berbereek. Ondoko irudian, eremu idor honetako bi ume. Eskuinean, emakume bat teilatura igota.
Atlas mendikateko zimur urrunetan, lurraren erritmoan bizi diren berbereek etxekoa bazina bezala onartzen zaituzte euren artean. Beren burua aski dute behar dituzten gauza gehienak ekoizteko. Hemen ez duzu museorik, monumenturik edota eraikuntza deigarririk topatuko; baina, natura zabal honen erdian, eguneroko bizitza soilenaren poza dastatu ahal izango duzu. Te azukretsu bat hartu nahi?
8
1. Urrun Atlas mendikatearen zimurretan barneratzen den heinean, errepidea bihurrituz doa. Mendi harritsuen artean estropezuka, lurrezko mingain batean eraldatzen da. Luzeak dira kilometroak kosken artean mantso-mantso balantzaka zoazela. Furgonetak negar bat ere askatu du, kexuka. Basamortu idor honen erdian, noizbehinka asto gainean doan gizon durbantedun batekin gurutzatzen zara; edota artilezko leotardoen gainetik soineko loreduna daramaten emakumeekin. ZaoĂźiatAhansalera iritsitakoan, gidatzen jarraitzeko bidea gehiegi estutzen da. Mandazainen laguntzaz trasteak asto gainean jarrita, oinez jarraitu dugu bidezidorrean barna. Kanela usaineko harrizko pareta altuek inguratzen dute ibaiak saltoka miazkatzen duen arraila. Zuhaitz sakabanatuen artean biluzik ageri da lurra. Oinez ordu pare bat daramatzagunean, ikusmirari geometria tanta bat eransten dioten etxe karratuak topatu ditugu. Paisaiaren kolore bera dute eta bailararen zabaleran galtzen dira: Tamdarote.
2. Touda Lehen aldiz topo egin dugunean, behiei jaten emateko bildu duen adar sorta baten azpian makurtuta doa. Buruko zapiak enkoadratutako edertasun beltzaranak, gorputza mugitzeko duen dotoretasun motelak, kokotsa apaintzen dion tatuaia amazighak liluratu egin naute. Bere etxera gonbidatu nau, te bat (whisky berberea) hartzera. Ez dut uko egiterik: Marokon, abegiak teontzi itxura dauka eta zintzotasunezko apar gozoa ateratzen du. Touda du izena eta zure ahizpa berberea da. Tea zerbitzatu dit etxeko atarian, baita labetik atera berri duen ogi borobila eskaini ere oliotan busti dezadan. Bere umea nire besoetan utzi eta etxeko ateak zabaldu dizkit: ÂŤNahi duzun denbora guztia gera zaitezke, ongietorria zaraÂť. Klan ugari honen erdian, ez naiz ahaidetasunak lekutzeko gai. Noal eta Yozzn seme-alabekin bizi dira Touda eta Aziz. Azizen ama, Fatim arreba txikia eta Lahzzn anaia, baita zuhaitz genealogikoaren zein adarretan kokatu ez dakidan zenbait emakume, aiton eta haur ere, bizi dira etxean. Adin eta ahaidetasunek ez dute garrantzirik: denak dira tribuaren parte. Mukiak zintzilika dituela, Noal segika dut, ezpainetan muxu lirdingatsu bat eman nahi dit. Orain, ni ere klanaren barruan naiz.
Inguruotako herrietan ez dago museorik, monumenturik edota eraikuntza deigarririk. Lerroon azpian ageri diren gisako harrizko etxeak dira hemen eraikin bakarrak; karez zuritzen dituzte eta sabaian zuhaitz adarrak txirikordatzen dituzte, teilatu gisa. Ezkerrean, hainbat herritar.
Egurrez egindako pipan kifia erretzen duen bitartean, Lahzznek telefono mugikorra piztu du: ez da seinalerik iristen, baina musika entzuteko erabiltzen du. Ketan kulunkatuz, beraien bizimoduaz hitz egin dit: ÂŤBelaunalditan laboratu ditugun zapaldetako baratzetan patatak, tipulak eta arbiak landatzen ditugu. Baita animalientzat alpapa eta garia ere. Gure osabak 150 ahuntz dauzka. Antxumeek ardiek baino haragi gutxiago ematen dute, baina ardiak ez dira gai paisaia malkartsu hauetan bazkatzeko. Seigarren hilabetetik zortzigarrenera bitartean, ahuntzak arrailean barrena eraman behar ditugu antxumeak belar berdez elika daitezen, eta, bien bitartean, artzainok koba batean egiten dugu lo. Batzuetan otsoak gerturatzen zaizkigu. Bi behiek hirugarren eta laugarren hilabeteetan bakarrik ematen dute esnea; hamabigarren eta bigarren hilabeteen tartean elurrak zuriz estaltzen du dena. Orduan ezin dugu ezer egin, etxe barruan gelditzen gara atera gabeÂť. Karez zuritzen dituzte harrizko etxeak. Sabaian zuhaitz adarrak txirikordatzen dituzte, norabide desberdinetako geruzatan txukunduz. Gaindegia bukatzeko, harri txintxarrekin nahastutako lur geruza bat zabaltzen dute. Ez arkitektorik, ez baimenik: lurra ez da inorena, berbereak dira lurrarenak. ÂŤEtxetik ibairantz jaisten den sokatik tira egiten dugunean, ataska txiki bat irekitzen da ibaitik edaten duen ubidean. Urak kamioi gurpil zahar batekin egindako errota mugiarazten du. Uhal sistema batek dinamoa martxan jartzen du: orduan argindarra daukagu etxean, bonbilla piztu, telebista ikusi eta mugikorra kargatzekoÂť, jarraitu du Lahzznek. 10
3. Denboratik at Abilezia paregabez harri irristakorren gainetik plastikozko mokasinekin saltoka, ibaia behin eta berriz zeharkatzen dute. Astoaren gainean Aziz eta Noal, eta Yozzn bizkarrean xal batekin bilduta daramala Touda oinez, barrezka eta jolasean, Taghiara iritsi dira. Touda eta Azizek etxetxo bat daukate bertan. Haurrak Taghiako eskolara joan daitezen, astean bitan etortzen dira
lotara. Ubel kolorezko lur zain baten erliebeari jarraituz, 300 biztanleko herritxoak ibaiaren inguruko zabalgunea asetzen du. Erriberan baratzeek berde-berde egiten dute dir-dir. Han eta hemen, haitzezko mendien magaletan, artaldeak gora eta behera dabiltza emakumeek jaurtitzen dizkieten harriei obedituz. Herritik gora hedatzen diren lur sailetan, gizonek, asto eta behiak uztarrira lotuta, lurra goldatzen dute.
Etxeko terrazan biltzen dira bizilagunak, ahaideak gehienak. Ez dute frantsesik hitz egiten, baina nahikoa zaigu irribarre eta keinuen lengoaia elkar ulertzeko, haurrekin jolasteko, arrokazko pareten atzean goiz ezkutatzera doan eguzkiaren azken izpiak elkarrekin dastatzeko. Fatima eseri zait ondoan. Denbora gelditu egin da. Bere haur helduenak inguruan korrika dabiltza; kuriositate eta beldur nahasketak erakarri ditu nire ondora. Txikiena besoen artean kulunkatzen du Fatimak bularra ematen dion artean. Esnea antsietatez zurrupatzen duen arren, bere sei hilabeteak gorputz ĂąimiĂąo ahulean biltzen zaizkio. Ez da bere buru hezurtsua eusteko gai: errakitikoa da. Medikura eraman zuten, baina ez dauka sendagairik. Fatimak alai abesten dio eztiki laztantzen duen artean. Haurraren heriotza gertu dela jakiteak ez du dramatismoz tindatzen arratsa. Lurrak hazi eta lurrak jan. Negarrik gabe. Arratsaldeko hirurak inguru izango dira, baina badator hotza hanketako behatz hautseztatuak hozkatzera. Etxez etxe gonbidatu naute tea hartzera: guztiek eman nahi didate ongietorria. ÂŤBuf, jende gehiegi dago hemen, hobeto egoten da Tamdaroten, lasai-lasai, hainbesteko estresik gabeÂť, dio Azizek. Sukaldean bildu gara, izkina batean piztu duten sutxoaren inguruan, bakoitza irin zaku txiki baten gainean jesarririk. Teontzi zaharrak irakiten dauka ura, tea egiteko prest. Hitzek, barreek eta txantxek ospatzen dute bizimodu soil honen alaitasuna. Toudak badaki apur bat frantsesez eta solasean hasi gara, gure bizimoduak parekatzen. Emakumeek etxean erditzen dutela azaldu dit. Bigarren umearen jaiotza pentsatze hutsak 12
Naturarekiko harreman estua dute herritarrek; hala, lurretik jasotzen dutenarekin moldatzen dira eta justu-justukoa baino ez dute izaten etxean. Ezkerreko irudikoak bezalako teontzi zaharrak etxe guztietan izaten dituzte. Goian, kaleko eta eskola bateko irudi bana.
erdiminak dakarzkio. Gauez hasi zen erditzen, eta, egun eta erdi ondoren, bi emakumek Touda eusten zuten bitartean, hirugarrenak haurrari tira eginez lortu zuten sabeletik Yozzn potoloa ateratzea. Mahaitxo baxuaren erdira patata eta tipulazko tajin gozoa atera du Toudak. Barazkien azpitik Azizek haragi zatitxo bat hartu du. Hezurrak kendu eta jankide guztien artean banatu du: bakoitzari mokadu txiki bat dagokio. Kontsumo txikikoak dira amazighak. Alfonbra baten gainean etzanda, elkarrekin egin dugu lo guztiok. Ordu erdiro Yozznen negarrak esnatu gaitu. Kandela piztu eta Toudak bularra emanez lasaitzen du haurra. Taghia parean harrizko bi mendi altxatzen dira: txikiari Tawjdat (emakumea) deitzen diote; handiari, berriz, Oujdad (gizona). Eguzkiaren lehen izpiek argizko belo finaz estaltzen dute harrizko emakumearen aurpegia. Patxadatsu esnatu da gaurkoan ere herrixka. Motxila handia bizkarrean, haurrak eskolarantz doaz. Egur bila abiatu dira batzuk mendian gora. Eguzkia mendien atzetik agertu bezain laster, etxe guztiek 13
beren koloreak agerira atera dituzte: terrazetan alfonbrak, oihalak eta arropak eguzkitan egurasten dira. Aziz eta Noalekin paseatzera noa. Baratzen ondoan dakusagun etxe txikia da Taghiako moskea. Noizbehinka Mekara pelegrinazioan doan hashen batekin gurutzatzen bagara ere, hemen lurraz aparteko beste jainkorik ez dutela gurtzen pentsatu dut. Musulmana ez naizela jakinagatik, Marokoko gainontzeko lekuetan ez bezala, Azizek pozik erakutsi dizkit moskearen barruak. Atea ireki, eta, eskuinean, gizonezkoen gela; ezkerrean, emakumeena. Bertan nabari den hautsa ikusita, ez dirudi gehiegi erabiltzen dutenik. Paseo berbere guztiek daukate derrigorrezko atsedenalditxoa: baratzak eta ibaia sorrarazten duen iturri naturala miretsi ondoren, eguzkitan eseri gara apur batez, isilik eta irribarretsu. Hamabost bat minuturen ondoren, lasai-lasai jarraitu dugu etxerantz. Haurrak eskolatik atera direnean, gauzak jaso eta Tamdaroterantz itzuli gara.
4. Astelehena Oliotan bustitako ogia eta tea gosaltzen ditugun bitartean, bide guztietan barrena asto gainean ikusi ditugu inguruko biztanleak. Teontziko ur beroarekin dutxatu eta arropa dotoreena jantzi dute Aziz eta Lahzznek. Umeekin batera ZaoüiatAhansalerantz abiatu gara: astelehena da, azoka eguna. Zaoüiat. Herri guztietan ikus daitekeen adobezko eraikin handiez galdetzean, «hori historiarena da» diost Lahzznek, historia izaera bereizi eta ulergaitzeko zerbait balitz bezala: gu geu eguneroko bizitzaren museo bizian gaude. Malda guztietan pilatzen den plastikozko zaborra deigarri zait. Duela gutxi arte hemen ez zuten plastikoa ezagutzen: erabiltzen zu14
Atlas mendikatearen zimurretan barneratu ahala, mendi harritsuek eta basamortu idorrak osatzen dute pasaia, eskuineko irudiak erakusten duen eran. Goian, merkatu bateko irudia.
ten guztia lurretik hartzen zuten, eta apurtzen zenean lurrari itzultzen zioten. Plastikoarekin berdin egiten dute. Orube hautseztatu batean pilatzen da jende guztia, salmenta-postu eta denda ugariren artean. Datilak, frutak, zerealak eta gozokiak; haragi zatiak, arropa, etxeko tresnak; ardiak, ahuntzak, zaldiak. Azoka ez da erosketak egiteko lekua bakarrik: tratuak egiteko, hurkoa eskutik hartu eta postuz postu ibiltzeko zein inguruko herrietako lagunak topatzeko aukera ere bada. «Zerbait erostea derrigorrezkoa da», diost Lahzznek. Eta bere lagunek burua estaltzeko zapi bat aukeratzen lagundu didate. Neska batek buruaren inguruan nola lotu irakatsi dit: orain gertuagokoa naiz beraientzat. Zakurrek ere ez didate jada zaunkarik egiten.
5. «Inshallah» Lehenik berbereen moduan agurtu dugu elkar: bere eskua nirean hartu, muxu bat eman eta nire eskua bere ezpainetara gerturatu du, berak muxuka diezadan. Hiruzpalau muxu trukatu ondoren, batak bestearen kopetan egin dugu muin. Ondoren, gure agurtzeko eran, besarkada estu batean lotu gara Touda eta biok. Banoa. Atlas mendikateko zimurretan familia berria dut orain, betirako. «Itzuliko naiz noizbait!». Etxeko ataritik, hunkiturik, erantzuten didate denek batera: «Inshallah!».
Testua: David Revelles Argazkiak: Oscar ElĂas
MIDI-PYRENEES Abentura eskualdeko ibaietan
Milaka modu daude Estatu frantseseko MidiPyrenees eskualdea zeharkatzeko, herrialdeko historikoenetakoa. Hori bai, guztietan originalena bertako ibaietako kanalak baliatzea da, adibidez jada mitiko bihurtutako Hegoaldeko Ubidea (Canal du Midi frantsesez). Gaur egun oraindik ere nabigagarriak diren ubide ugari daude eskualdean, eta, zalantzarik gabe, paisaia apartak edo hiri pintoreskoak ezagutzeko hari gidari bikainak dira, Ingres margolariaren jaioterri Montauban edo “Hiri Arrosa� bezala ezagututako Tolosa kasu. atura joriaren erdian, uren balantza gozoak ibaian behera bultzatzen du ontzia. Norabide finkoan goaz, ibaiertzetako landaredi oparoaren artean esklusen arduradun izandakoen etxetxoak antzematen ditugun bitartean; kanaletan zehar ontziak gidatzea zuten ogibide etxeotako biztanleek, horretarako esklusak zegokionean ireki eta itxiz. Isiltasuna da nagusi, belatzen oihuek eta uren marmarrak bakarrik puskatzen duten isiltasuna. Hori da Midi-Pyrenees eskualdeko kanaletatik egindako edozein bidaldiren soinu banda. Izan ere, ur gaineko etxetxoak bailiran, ur gezako ontzitxoak garraiobide ezin hobea dira Estatu frantseseko hegoaldeko ibaietako kanaletan zehar ibilaldi bat egin, eta, bide batez, landa paisaia bikainak ezagutzeko; inguruotan denbora aspaldi gelditu zela irudituko zaigu. Ontziok hamabi pertsonako edukiera izan ohi dute gehienez ere, eta ez dago itsasgizon zaildu izan beharrik bat gidatzeko; nahikoa da patroi baimena izatea. Hori bai, ibilbidean zehar dauden seinaleak oso kontuan hartu behar dira uneoro, ibaiaren desnibelak gainditzeko ezinbestekoak diren esklusa ugari aurkituko baititugu bidean; amarratzeko lekuen gaineko informazioa ere emango digute. Gaur egun ubideok kirol eta opor jardueretarako bakarrik erabiltzen badira ere, luzaroan Estatu frantseseko hegoaldeko kanalok garrantzi ekonomiko handia izan zuten, merkataritza bide funtsezkoak baitziren; kontuan izan itsasoz haraindiko merkantziak itsas portuetatik barnealdeko eskualdetara garraiatzeko modurik azkarrena eskaintzen zutela. Aldiz, XIX. mendearen amaieran trenbide sarea hedatu zenean, ubideok erabiltzeari utzi zioten herritarrek gutxika-gutxika. Aldiz, orain dela hamarkada batzuk, kanalok birgaitu egin zituzten eta egun eskualdeko ondare kultural, gastronomiko eta paisajisti18
Lot ibaian barrena ibilbideak egiteko ontziak alokatzen dituzte konpainia desberdinek; goiko irudian ageri da horietako bat, Cahorsen. Atzean, Saint Cirq Lapopieko horma ikusgarriak; 100 metroko altuera hartzera iristen dira.
koa ezagutzeko modurik dibertigarrienetakoa eskaintzen digute, non eta kataroen aztarnak, arte erromanikoko eraikinak eta mahastiak ugariak diren eskualde ederrean. Zalantzarik gabe,Tarn eta Garona zein Lot departamenduetako txoko ederrak ibaian barna bidaiatuz ezagutu nahi baditugu, gure ibilbidea Tolosatik ordubetera kokatutako Moissac herrian hasi beharko dugu. Lore baratze eta mahastiz osatutako paisaia epikureoa aurkituko dugu IX. mendetik Done Jakueren bideko geltoki garrantzitsua den udalerrian. Erromes ugari bertaratzen dira Saint Pierre abadia ederra bisitatzeko; X. eta XII. mendeen artean eraiki zuten eta arte erromanikoaren harribitxia da. XII. mendean eraikitako klaustro aparta munduan ondoen kontserbatuenetako bat da, eta, horren erakusle, gizateriaren ondare izendatu zuten 1998. urtean bertako atariarekin batera –arkitekturaren beste harribitxi bat–. Abadia enparantza polit batean kokatuta dago; bertan, erromesak tokikoekin nahasten dira Chasselas jatorri deiturako ardo bat edaten duten bitartean. Chasselas mahatsa eskualdeko ikur da, eta, ardo usaindun bikainak egiteko bakarrik ez, zukuak, aperitiboak, marmeladak, litxarreriak‌ egiteko ere erabiltzen dute. Tokiko jaki gozoren bat dastatu ostean, onena Cacor zubi-kanal itzelera abiatzea da; Garonako kanala bertatik pasatzen da.Tolosa eta Bordele lotzen dituen 193 kilometroko kanal hori XIX. mendean eraiki zuten eta Hegoaldeko Ubidearen jarraipena da; biak elkarrekin Mediterraneoa eta Atlantikoa lotzen dituen Itsaso Bien Ubidea (Canal des Deux Mers frantsesez) osatzen dute. Asko dira egun luzera txikiko ontziak alokatu eta Moissac eta Tolosa arteko 60 kilometroak egiten dituztenak; landagune eder bat ezagutzeko aukera aparta da, ibaia esklusaz josita izanik zeharkaldia hondoratzeko batere arriskurik gabe egin baitaiteke.
Itsaso Bien Ubidea Frantziako kanal ederrenetakoa da Itsaso Bien Ubidea eta berau ezagutzeko modu onenetarikoa kanalaren paraleloan Montecheko noranzkoan doan ibilbide berdea bizikletaz zeharkatzea da. Pierre-Paul Riquet ingeniariak XVII. mendean burututako arkitektura lan bikain honek Unescok gizateriaren ondare izendatutako Hegoaldeko Ubideko eta Garanoko Ubideko urak hartzen ditu. Guztira 20 kilometro pasa ditu, antzinako zirga bidetik barna doazenak; uneoro ehunka urteko platano arrunten gerizpea izango dugu bidelagun. Ibilbidearen amaieran, esklusa ikusgarria dugu zain: Montecheko ur-malda ezaguna. Jean Aubertek asmatutako ingeniaritza lan ikusgarriak 20 minutu eskasetan bost esklusa igarotzea ahalbidetzen du. Luzaroan itxita egon bazen ere, egun posible da Montechetik Montaubanera Garonako Ubidetik heltzea; ibilbide turistiko ederra da, ontzi erosoak alokatzeko aukera eskaintzen duena. Bidean zehar, eguzkia hartzeko egokitutako gune ugari ere aurkituko ditugu. Esandakoa egiaztatzeko, onena ontziotako bat hartu eta
Montaubanera abiatzea da. Garai batean hiri protestante garrantzitsua izandako Montaubaneko erdigune historikoaren epizentroa Plaza Nazionala da; bertako bobeda ederreko arkupeetan fruta, barazkiak eta loreak saltzen dituzten postuak jarri ohi dituzte. Tolosako kondeak 1144. urtean sortutako hiriak bonbardaketa gogorra jaso zuen 1621ean Frantziako erregearen aginduz. Horren lekuko da oraindik ere kanoikaden arrastoak dituen Saint Jacques elizaren aurrealdea. Abangoardia eta tradizioa ezin hobeto uztartzen dituen gastronomia bikaina izateaz gain, hiriak Frantziako museo bitxienetakoa ere hartzen du: XVIII. mendeko apezpiku-jauregi eder batean kokatutako Ingres Museoa. Jean-Auguste-Dominique artistak egindako margolan eta serigrafien bilduma aparta aurkituko dugu, baita XVII. eta XVIII. mendeko europar pinturako lan ugari ere. Aldian aldiko erakusketez gain, beheko solairuak bisitatzea ere ezinbestekoa da: arkeologia bildumekin batera ingelesek Ehun Urteko Gerran eraikitako gaztelu zaharraren aztarnak aurkituko ditugu. Montaubanen derrigor bisitatu beharreko beste lekuak XIV. mendeko zubi zaharra eta Notre-Dame katedrala dira. Katedrala XVII. eta XVIII. mendeen artean egindako harrizko eraikin ederra da, Luis XIV.aren birkonkista katolikoa sinbolizatzen duena, baita aberastasuna ere –harriz egindako hiriko eraikin bakarra da, gainontzekoak adreiluz eginda baitaude, horregatik delarik Montauban “hiri arrosetako� bat–. Hori bai, Montauban ez da arte eta historiaz bakarrik
Paisaia apartak dituzten herri pintoresko ugari aurki daitezke eskualdean. Ezkerreko orrialdean, goian, lorez jositako Saint Cirq Lapopieko kale bat; behean, Saint-Pierre abadiaren parez pare kokatutako plaza, Moissacen. Azkenik, lerroon gainean, zizelatutako horma bat, Lot ibaiaren ondoan.
21
bizi. Bertako gastronomia oparoa da horren erakusle, gourmetentzat ezinbesteko geraleku baita hiria, bereziki Cyril Paysserand chefaren Les saveurs d’Ingres jatetxe modernoa; sasoiko produktuekin egindako sorkuntza esperimentalak aurkituko dituzte gerturatzen direnek.
Valentre zubia eta deabrua Montauban bisitatu eta gero, Tarn eta Garona departamenduko ortu bareak atzean geratuko dira Lot ibaiaren haran magiko eta basatiari bide egiteko. Malbec jatorri deiturako ardoen sorleku den eskualdera iritsita, Cahors ederra aurkituko dugu. Errepidez 45 minutu eskasera dago Erdi Aroan oso garrantzitsua izandako hiri aparta; bertan urik garbiena sortzen dela esan ohi da. Erromatarrak izan ziren Divona zaharraren garrantzi estrategikoa antzematen lehenak, eta, hala, bertan instalatu eta belaunaldiz belaunaldi erabiliko ziren eraikuntza lan ugari utzi zituzten, besteak beste urak kanalizatzeko sistema osoa. Babou Marine base nautikotik abiatuta, ibaiaren meandro zabalak ze22
harkatzeko ontzi bat hartzea da bidaia jarraitzeko aukerarik onena. Kurba leun bat gaindituta, Cahors azalduko zaigu; hiru zubi ikusgarrik batzen dituzte ibaia eta lurra. Hiruretan ezagunena, XIV. mendeko Valentre zubia, gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok; kondairaren arabera, zubiaren lanak zuzendu zituen arkitektoak deabruarekin ituna egin zuen inoiz bukatzen ez ziren lanok azkartzeko. Azkenean, 70 urte behar izan zituzten irmoki altxatzen den zubia bukatzeko; hiru dorre gotorturekin, hiriaren aberastasunaren zein defentsa gaitasunaren ikur da. Zubiaren gaineko kondairari ohore eginez, xehetasun bitxia ere aurkituko dugu: erdialdeko dorrearen behe-erliebean XIX. mendetik harrian landuta dagoen deabrutxoa. Bullierreko portuan ontzitik jaitsiz gero, Erdi Aroko auzunearen bihotz-bihotzetik barna ibilbidea oinez jarraitzeko aukera izango dugu. Benetako harribitxiak aurkituko ditugu: antzinako ardo merkatarien etxeak, plaza txiki ederrak, egun oraindik ere garai batean Merkatuaren Plazan saltzen ziren sendabelar eta espezieak lantzeko erabiltzen diren ezkutuko 30 lo-
Lerroon gainean ageri den Saint Cirq Lapopie harriztatutako kalezuloz, gotortutako atez eta fatxada gotikoz jositako herri ederra da. Alboan, Ingres Museoko eskultura bat ageri da. Ezkerreko orrialdean, behean, Saint-Pierre abadiako klaustroa eta kapitelak ikus daitezke. Azkenik, Lor ibaiaren ikuspegia.
rategi baino gehiago‌ Azken batean, Cahorseko historiarekin egingo dugu bat. Asteazken eta larunbatetan mukuru beteta izaten den Merkatuaren Plazan, tokiko gastronomiako espezialitate gozoak ezagutzeko aukera bikaina izango dugu: Perigod intxaurrak, Quercyko bildotsa, Rocamadour ahuntz gaztak, foie grasa, Cahors jatorri deituradun ardoak‌ Gourmetek ondo dakite, hala ere, honakoa ez dela eskualdeko zaporeak dastatzeko leku bakarra. Terminus hotel dotorea eta bertako Le Balandre jatetxea dira horren adibide; trufa eta foie grasa oinarri hartuta sortutako platerei esker Midi-Pyrenees eskualdeko mahai prestigiotsuenetakoa bihurtu da. Behin sabela ondo beteta, ez dugu Cahors uzterik Saint-Etienne katedral gotikoa eta alde zaharra eta hiri modernoa banatzen dituen Gambetta bulebar ederra bisitatu gabe.
Lot haraneko harribitxia Behin Cahors atzean utzita, Lot haranak eskaintzen duen espektakulu ikaragarriak liluratuta utziko du bisitaria: zentzuen-
tzako benetako gutizia da inguruotara labarrez betetako errepide estutik zein ibaian gorako haitzarte bihurgunetsutik heltzea. Natura basatia da protagonista bakarra: eder, dotore azaltzen zaigu, erronka joko baligu legez. Lot ibaiak, bere aldetik, bere bidea jarraitzen du Estatu frantseseko ibai ibilbide ederrenetakoa osatzen duten 75 kilometro nabigagarrietan zehar. Ura hain da gardena tenperaturak horretarako gonbita ez eginagatik ere plisti-plasta aritzeko gogoa ekidinezina dela. Orotara lau konpainiek eskaintzen dituzte ontziak alokatzeko eskaintza interesgarriak; modu independentean meandroz, arrokazko horma amaigabez, esklusez, monumentuz eta herri historikoz betetako paisaia txundigarria ezagutzeko aukera ezin hobea da. Ontzi bat alokatuz gero, Saint Cirq Lapopie herrira ibaitik heltzeko aukera izango dugu. VII. mendean eraiki zenetik ia aldatu ere egin ez den Erdi Aroko hiribildu ederrean denbora aspaldi gelditu zela dirudi. Ibaiaren gainean 100 metro altxatzen den hormari itsatsita, Sain Cirq Lapopie harriztatutako kalezuloz, gotortutako atez eta fatxada gotiko ederrez betetako herria 23
Harria da nagusi Saint Cirq Lapopieko paisaian. Lerroon azpian, Ingelesen Gaztelua ageri da; bertatik begiratuta, teilatuen ur-jauzi baten aurrean gaudela dirudi. Eskuinean, hiriaren panoramika.
da. Ingelesen Gazteluaren aurrietatik begiratuta, teilatuen urjauzi baten aurrean gaudela pentsatuko dugu. Bertako egur tornulariei esker ezagun egindako herrixka, inspirazio bila iritsitako artista eta bohemioen babesleku bilakatu zen XX. mende hasieratik aurrera, besteak beste Surrealismoaren Aita Santua ezizenarekin ezagututako Andre Breton poeta eta idazlea, Pierre Daura edo Henri Martin. Herriko tailer eta galeria ugarietan barneratzeak benetan merezi du; horietako asko Erdi Aroko denda ederretan daude. Inolako zalantzarik gabe, Saint Cirq Lapopie sibaritentzat lekua da, eta, arte galeria ugariez gain, eskaintza gastronomiko aparta aurkituko dugu ojiba arkuen gerizpean kokatutako kafetegi ederretan. Hala, L’auberde du Sombral familia giroko kafetegian, adibidez, roquefort gaztare24
kin egindako talmouse gozoa, porru eta trufekin egindako gratin bikaina edo Cahors ardoarekin egindako amuarraina dastatu ahal izango ditugu. Berriz ere ibilbideari ekin aurretik, Pech Merle haitzuloko Neolitikoko pinturak eta Bozies eta Sain Cirq Lapopie arteko zirga bidea bisitatzea ezinbestekoa da.
Tolosa, xarma arrosa Midi-Pyrenees eskualdean barna egindako ibilbideari ginda Tolosa hiriburuak jartzen dio. Hiriak bere izaera modernoagatik, darion gaztetasunagatik zein bertako adierazpen kultural eta arkitektonikoengatik erakartzen du. “Bartzelona Txikia� bezala ezagututako hiria Frantziako hirugarren unibertsitate hiri garrantzitsuena da eta benetan merezi du bertaratzeak.
Erdialdea eta hiriko monumentu nagusiak erraz asko bisita daitezke oinez, eta horien artean kapitolioa, Saint-Sernin basilika, Errenazimentuko jauregiak eta San Tomas Akinokoaren erlikiak hartzen dituen jakobinoen komentu ikusgarria nabarmentzen dira. Azken hori XII. eta XIV. mendeen artean eraikitako komentu gotikoa da, oso-osorik adreilu gorriz egindakoa. Frantziako Iraultzan zehar Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Elkarteko egoitza izan zen, eta, Napoleonen garaian, militarren kaserna –Espainia erasotzeko misioa zuten 500 soldaduko taldea hartu zuen–. Jakobinoen Palmondoa benetan ikusgarria da; XIV. mendean eraikitako zutabeak bobeda eta bertako arrosa-leiho erraldoiak eusten dituzten 22 metroko 11 beso ditu. Hiria zeharkatzeko aukerak amaigabeak dira.
Garona ibaia ontziz zeharkatuta, adibidez, hiriko berdegune eta zubien ikuspegi paregabeak izango ditugu. Zubi Berria da guztien artean ikusgarriena; izenak kontrakoa esan arren, hiriko zubirik zaharrena da, 1544 eta 1632 artean eraikitakoa. “Hiri Arrosa� bezala ere ezagutzen da Tolosa bertako eraikinen kolorea dela-eta. Hiriak harreman estua du Garona ibaiarekin, eta, ondorioz, ez da harritzekoa herritarren gunerik gustukoenetakoa ibairen eskuin ertza izatea; bertan, ontziraleku ugari aurkituko ditugu, egun gabarrak taberna, jatetxe edo tea hartzeko areto bihurtu badira ere. Zalantzarik gabe, ontziralekuotatik paseoan ibili eta ibaiaren lurrin gozoa hartzea modu bikaina da Midi-Pyrenees eskualdeko ibaietan zehar egindako ibilaldiari amaiera emateko. 25
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
SANDZAK
Txango bat Balkanetako erdigunera
Vixegrad sarreran dago Drina ibai ezaguna, lerroon azpian ageri den Mehmed Pasa Sokolovitx zubi historikoaren oinetan. Eskuinean, Rashkako panoramika, Sandzaken.
Balkanetako bihotzean dagoen leku ezezagun eta interesgarrienetakoa da Sandzak. Serbiako zati egin zen eskualde berriena da, eta Otomandar Inperioak Europan galdu zuen azken lurraldea, duela ehun urte justu. Eta herri antagoniko horien eragina gaur arte ageri da; tentsioan tarteka, harmonia bitxian sarri, edertasun betean ia beti. 28
andzak-ek, egiaz, “probintzia� esan nahi du turkieraz, eta Novi Pazarko sandzak-ari dagokio bisitatu dugun lurraldea. Belgradetik aireportuan autoa hartu eta Danubio ibaiari agur esanda, lautada monotonoak lehen muino urrunei egin die leku hegoalderantz abiatu ahala. Autobidea berehala amaitu da, Jugoslaviako garaitik errepide berri gutxi egin da azken bi hamarkadotan. Balkanetako azken gerren amaierak eta etorkizunarekiko itxaropenak ekarri du bizipoz berria, horratik. Belgrad hiriburuan nabari da bereziki, baina halako zerbait sumatu dugu errepide ertzean bazkaltzeko topatu dugun jatetxe modernoan ere. Hungaria eta Europa erdialdeko gulash eta bestelako saltsak urritzen doaz, eta cevapcici eta antzeko haragi pikatu eta ogi mordoa nagusitzen dira, entsaladekin beti, turkiar eta mediterranear eraginak nagusitu ahala. Serbiako erdi-erdialdean gaude, hainbat buruzagi nazionalistaren sor-
lekuan; gainontzeko eskualdeak multietnikoak dira gehiago edo gutxiago, baina Sava ibaitik hegoaldera doan eremu hau guztiz serbiarra da. Horregatik erreparatu diogu ziur aski jatetxe modernoarekin batera ageri den beste zeinu mendebaldar bati: alfabeto ortodoxoari bizkar eman eta latinoz idazten dute ia guztia azken urteotan serbiarrek. Astiro-astiro, agertu dira muinoak. Çaçak-etik Kraljevora; Ibar ibaiaren haranean sartzeaz bat zoragarriro edertu da paisaia. Ibar estua da. Balkanetako irudi ohikoenarekin bat, eskualdeko inguru ezagunenetakora bidean goaz, bestalde Kosovoko mugara hurbiltzen ari gara, nahiz eta kilometro batzuk lehentxeago Novi Pazarrera, Sandzakeko hiribururantz joko dugun. Ibar ibaia da, besteak beste, Kosovoko Mitrovica hiria bitan zatitzen duena: ibaiaz hegoaldera albaniar gehiengoa bizi da, iparraldean serbiarrak dira nagusi, albaniarrak kanporatu baitzituz-
ten. Azkenaldian areagotu egin da gatazka, iparrekoek Kosovotik bereizi eta Serbiarekin bat egin nahi dutela eta.
Monasterio gotortuak Gure bidean Maglic-eko gaztelua harro altxatzen da ibar estuan erreka bizkorraren gainean, eta handik gutxira Studenica monasterioko bidegurutzera heldu gara. Serbiar turista edadetu talde bat, eta irtetean ilargi ezin ederra. Serbiako imajinarioan oso leku berezia dauka eskualde honek, errepide seinale bakoitzeko pintaketan ageri den legez: 1389. Zenbaki bat, data bat, duela sei mende baino gehiagokoa; 1389an galdu zuen Serbiak independentzia otomandarren menpe, eta hura dute argudio nagusi nazionalista serbiarrek Kosovon. Gaua da Novi Pazarrera iristerako. Ez da hiri ederra, turkiar ondare aberatsa eraikin moderno inpertsonalen eta ju29
goslaviar porlanaren artean ageri da tarteka. Baina kaleak gainezka daude, jendetza dago gazteluaren aurreko plazan, sekulako gau giroa. Tradizio eta estrabagantzien eskualde honetako hotelik estrabaganteena dauka Novi Pazarrek ziur aski: Vrbak, ibaiaren gainean alde bietara espazio-ontzi itxuran. Haren aurrean ostatu turkiarra dago, Kafana, negu gogorretarako aterpe. Baina udagoieneko gau giroan betebeteta daude kafetegiak eta terrazak, nahastean buru zapidun neskak eta eslaviar soineko estuak eta takoi altuak. Kosovo eta Bosniaren artean dagoen eskualdea da Sandzak, eta bosniar musulmanak dira gehiengo, Serbia eta Montenegro artean egon arren lurraldea. ÂŤOndorioz, duela gutxi berehala egiten zen bidean nazioarteko bi muga dauzkat orain Mitrovicatik Sandzak hegoaldera joateko, Kosovotik Serbiara doana lehendabizi eta Serbiatik Montenegrora hu30
Emir Kusturica sorturiko Dvengrad egurrezko herria txoko magikoa da zine zuzendariaren zaleentzat. Hantxe bildu ditu zinegileak, bere “Bizitza miraria da� filmarako eraikitako etxeen artean, bere pasio eta obsesioak. Lerroon gainean, herri horretako hiru irudi ageri dira.
rrenaÂť, diost Almirrek, Europako elkarte baterako diharduen bosniarrak. Meskita baten ondotik pasatzean, itsatsitako eskela berdeek eman didate atentzioa, islamaren kolorea baita. 1995eko Srebrenicako sarraskia gogorarazteko afixa txikia ere badago. Berriz irakurri dut, eta hala da, bai. Nekez aurki daiteke horrelakorik Serbian beste inon.
Egunak Novi Pazar modernoa utzi du agerian. Unibertsitate islamikoa eta udaletxea aurrez aurre daude turkiar iturriaren aurrean. Serbiako banderarekin batera, Sandzakekoa ere badago. Inolako aitorpenik izan ez arren, autonomiaren aldeko mugimendu indartsua ari da garatzen azken hilabeteotan. Novi Pazar utzita, islama eta kristautasuna borrokan edo bakean baina elkarren aldamenean bizi izan direla gogorarazten du Sopocani monasterioak. Gotorleku itxura dauka eskualdeko monasterio guztien antzera. Uros erregeak eraiki zuen XIII. mendean. Aurki baina, islama Balkanez jabetu zen eta gainbeherak erabateko txikizioari egin zion leku XVII.ean. Tenplua hondoa jota zegoen turkiarrek duela ehun urte Sandzaketik alde egin zutenean. Sabairik gabe ere, ordea, hormetako freskoek bikain eutsi zioten; gaur, berrituta, serbiar gogoaren alde garrantzitsua adierazten dute, erritmo eta plastikotasun berezi batekin.
Orrialde honetan, Novi Pazar Sandzakeko hiriburuko hiru irudi ikus daitezke. Goialdekoan, hiriaren kanpoaldeko Peter eta Paul Santu Apostoluen Eliza ageri da. Lerroon gainean, Sandzakeko monasterio bat eta hiriguneko kale baten irudia. Bereziki ederra ez bada ere, giro bizia du Novi Pazarko hiriguneak.
Edertasuna eta tragediak Novi Pazartik Bosniako mugara doazen bideak ezin ederragoak dira. Minarete turkiarrak gailentzen diren herrixketatik eliza ortodoxoetako kanpandorreetara. Eta lehenago esan bezala, Serbiako Sandzak dagoen legez, mugaz beste aldera Montenegrok ere Sandzakeko zati bat dauka bere lurraldean. 31
Bosniar musulmanak gutxiago dira hor, baina mendi inguru bikaina da. Tarako arroila sakonean bertigoa gaindituta, serbiar matxino abertzaleak irudika ditzakegu, mendetan egin duten bezala, etxea defendatzen. Lehen turkiarren aurkako mugaldea izan zen, gero, Bigarren Mundu Gerran, partisauen borroka gune inbaditzaile nazien aurka. Durmitor parke nazionalaren ataria da, mendi zorrotzen pean. Serbiako aldean berriz, Zlatibor da Belgradeko eskizaleentzat gune kuttun. Eskia maite gabe edo denboralditik kanpo ere, eskualde ezin ederragoa da. Serbiako ohitura eta herrixka zaharrenak daude bertan, gainera, mendiko txangoak egin edo bizikletaz edo autoz galtzeko. Sirogojnoraino joateko mila errebuelta izanik, bizpahiru aldiz galdu gara; beste horrenbestetan erakutsi digute bidea bide bazterreko nekazari atseginek, irribarretsu. Sirogojnon XIX. mendeko egurrezko etxe tradizionalak erai-
Monasterio eta gaztelu gotortu ugari aurki daitezke Sandzak eskualdean sakabanaturik, lerroon azpiko irudian ageri den Maglic gotorleku ederra kasu. Ezkerrean, bertatik gertu den Studenica monasterioa.
ki zituzten, Serbia osoan bildu eta honaino ekarrita. Basoa loretan, egurra konpontzen eta artistak udaberriko koloreetan etxeak pintatzen aurkitu ditugu. Etxerantz joan baino lehen, tarteka baino ez dabilen Sargan trenaren bidearen parean joan gara, Bosniako Vixegraderaino. Bidean Mecavnik dago. Polemiko bezain bikaina, Emir Kusturica zinegilearen zale guztion txoko magikoa da Dvengrad deitu dion egurrezko herrixka. Hantxe bildu ditu Kusturicak, “Bizitza miraria da” filmerako eraikitako etxeen artean, bere pasio eta obsesioak. Ivo Andric izena du kale nagusiak, Literaturako Nobel saridunaren omenez, eta haren atzean ageri dira Djokovic, Maradona, Che Guevara eta beste hainbat kale, etxe, irudi eta nahasmen kusturicatar. Andric aipatu dugu; Bosnian jaio eta Belgraden hildako idazlea eskualdeko historia ulertzen lagundu didan onenetakoa
izan da. Eta “Zubi bat Drinaren gainean” nobela bikainaren atzetik iritsi gara Bosniaraino. Sandzak musulmanaren kutsua nagusitu da berriz ere, Zlatiborko serbiartasunaren aldean. Minarete luzeak bide bazterrean, hiriraino daraman arroila estuan. Serbiarrak, indarrez eta krimen ugariren ondoren, nagusitu ziren eskualdea da Bosniako Republika Srpska; Serbiatik Bosniara pasatzeko tramiteak, noski, ezin errazagoak. Harana zabaltzeaz bat egin dugu Vixegraden sarrera. Laster gara Drina ibaiaren ertzean, hantxe dago Mehmed Pasa Sokolovitx zubi historikoa. Egun eguzkitsua da eta zail da sinesten Bosniako alde honek, ekialdeak, ikusitako triskantza. Baina kalean bertan dago: behinolako alde serbiar behartsua eta erdigune musulmana ez dira gehiago ageri, urruneko meskitatik harago. Mendetako bosniar musulmanik ez da gelditzen Vixegraden, eta hiriko izaera multietnikoa desagertua da.
BARNE Testua eta argazkiak: Patxi Uriz
MONGOLIA Gengis Khanen oinordekoak
Txinako Herri Errepublikaren baitako Barne Mongolian bizi diren herritarrek harro gordetzen dute beren nortasuna, arbasoetatik jasotako kultur ondare aberatsa Asiako erraldoiaren neurrigabetasunean nola desagertzen den ikusteari irmoki aurre eginez. Atseginak, menderakaitzak eta abegitsuak, mongoliarrak ederra bezain basatia den naturarekin bat eginik bizi dira oraindik ere, arbasoengandik jasotako aspaldiko kodeak betez eta errespetu osoa adierazten dioten naturari hertsiki loturik. 36
Naadam jaietako lehiaketetan neurtzen dituzte indarrak mongoliarrek. Adibidez, borroka ikusgarriak egiten dituzte zaldi gaineko norgehiagoketan. Ezkerrean, goian, parte-hartzaile bat ikus daiteke. Behean, Gen ibaia.
stekabean, udako lehen eguzki izpiak feltro mongoliarrarekin egindako ger beroetan sartu dira; bien bitartean, yurta tradizional borobilen kanpoaldean, Barne Mongolia Txinako eskualde autonomoko zeruertz amaigabe esmeraldak margotu berria bailitzan egiten du dir-dir. Hori da inor axolagabe uzten ez duen agertoki natural honek emandako ongietorria. Lautada zabal eta basati honetara iritsi berria den bisitariaren begirada bereganatzen duen sentsazioak, kontzientzia kilikatzen du ezinbestean: sentsazio arraro, atsegin eta erakargarria da, baina bisitariarengan bakardade eta txikitasun sentimenduak ere eragiten ditu, horrela sentitzen baita bat belarrez estalitako lautada amaigabeak eta uhinak diruditen muino ederrak aurrez aurre dituela. Horrenbestez, ez da ez gehiegikeria Hulunbeier barrutiko eskualde honetako protagonista nagusia natura dela esatea; 1,18 milioi kilometro koadroko ozeano amaigabe honetan,
Txinako, Mongoliako eta Siberiako mugek egiten dute bat, eta, giza aztarna, lurrunkorra bezain urria da. 2.000 landare espezie eta 220 txori mota ingururekin –beste animalia espezie ugari ere ez dira falta, noski–, Barne Mongoliak benetako natur paradisu batek lez irekitzen dizkio ateak bisitariari. Mendiak, ibaiak eta batik bat nonahi ageri den estepa izugarria dira nagusi ia industria aztarnarik ez duen eskualdean; nekazaritza ere benetan urria da, agian xamanen antzinako sinesmenen ondorioz inguru honek izu atabikoa baitio oraindik ere lurzorua lantzeari. Inon herri nomadarik baldin bada, mongoliarrak dira horren adibide, eta, hala, abeltzaintza da inguruotan jarduera ekonomiko nagusia; estepa amaigabeetan libre bazkatzen duten ardi, jak eta gamelu talde handiak zaintzea da jarduera ekonomiko nagusia. Hala ere, azken urteotan, amaierarik gabeko lurralde honetako barrunbeek gordetzen dituzten aberastasun mineralak industria metalurgikoa eta meatzaritza garatzea ahalbide37
tzen ari dira. Natura paregabea izanagatik, lurralde bakarti hauetara gerturatzeko bestelako arrazoiak ere egon badaude. Izan ere, mugaldeko inguruotan arraza eta kultura ezberdinek bat egiten dute koktel ezin interesgarriagoa sortuz: ia 50 talde etniko ezberdin eta zortzi hizkuntza aurki daitezke Txinako ipar-mendebaldeko txoko ezkutu honetan, puzzle geopolitiko zail bateko piezak bailiran. Hala ere, ez izan zalantzarik: belar izpi bakoitzean kultura mongoliarraren aztarnak gordetzen dituen zibilizazioen arragoa da Barne Mongolia –Mongoliako Errepublika edo Kanpo Mongoliatik bereizteko erabiltzen dute txinatarrek Barne Mongolia izena, mongoliarrek beraiek Hego Mongolia erabiltzen duten bitartean–. Historian inoiz ezagututako lehorreko inperiorik handiena belaunaldi bakar batean sortu zuen Gengis Khan –Mongoliako ezinbesteko heroi nazionala da oraindik ere– bere zaldizko hordekin lur hauetatik irten zela jakinik, ez da ez harritzekoa.
Kultur erretaula Lurraldeotako kulturen elkarretaratzea ez da beti batzuk eta besteek nahi bezain erraza izan. Ez hori bakarrik, onartu beharra dago historiako une askotan arazo latzak ere izan direla. Stanley Stewart kazetari eta idazleak “In the Empire of Gengis Kan” (Gengis Kanen Inperioan) bere liburu bikainean zorrotz dioen bezala, «Txina eta Mongolia ez dira inoiz ondo konpondu, eta horren ikur da harreman gatazkatsu horiek 38
Barne Mongoliako kulturaren osagarri bereizgarrietako bat dira naadam jaiak. Mongoliako ospakizun tradizionalotan eskualdeko herri guztiek hartzen dute parte. Ezkerreko bi irudietan naadam jaien bi irudi ikus daitezke, bata Hong Hua Er Jikoa eta bestea Amugulangekoa. Lerroon gainean, Ergunako irudi bat.
ezin hobeto laburbiltzen dituen Harresi Handia, azken finean txinatarrek mongoliar menderakaitzetatik babesteko egindako ahaleginaren adierazle besterik ez baita». Aldiz, lautada amaigabeetatik iritsitako erauntsia, estepetako haizea gelditzeko ahalegina ezerezean utzi zuen Kublai Khanek –Gengis Khan mitikoaren bilobak– kolpe batez: Txina mendean hartu eta bertako enperadore eta guzti bihurtzera heldu zen. Hala, Marco Polo Txinara iritsi zenean, abenturazaleak Kublai aurkitu zuen Pekineko jauregi batetik herrialdea gobernatzen, non eta gerora Hiri Debekatua bihurtuko zen lekuan. «Mongol tradizionalistek inoiz ez zioten barkatu Kublai Khani bere herriari hain estuki lotutako nomadismoa utzi izana –gogoratzen du Stewartek–, baina sortu zuen Yuan dinastiak ia mende batez gobernatu zuen Txina». Azkenean baina, odolkiak ordainetan jaso zituzten mongoliarrek eta Txina izan zen Mongolia menderatzera igaro zena. Hain zuzen ere, XVII. mendean sartu ziren lehen aldiz 39
Abeltzaintza da inguruotako jarduera ekonomiko nagusia. Lerron gainean, estepa amaigabeetan libre bazkatzen duten ardi talde bat ikusten da. Inguru hauetan oso ohikoak izateaz gain, animalia sakratuak ere badira zaldiak Barne Mongolian.
Mongolian txinatarrak. Europarrei erositako moskete eta kanoiak erabakigarriak izan ziren txinatarrek lautadetako bizilagun errebeldeak mendean har zitzaten. Hala, Mongolia Txina mantxuriarraren zergapeko herrialdea bilakatu zen, gutxika-gutxika Txinako Inperioko zati bihurtu arte. Azkenik, Txina barnean sortutako presio errepublikanoen ondorioz berreskuratu zuen berriz ere independentzia Mongoliak 1911. urtean. ÂŤTxinatarrentzat mongoliarrak infernuko bizi40
lagunak dira: basatiak, zalapartatsuak eta kaotikoak. Mongoliarrentzat, berriz, txinatarrak zinikoak, faltsuak eta gehiegi dira, jasanezin bihurtzerainoko neurrian gaineraÂť, nabarmentzen du Stewartek. Gaur egun, mendeetan zehar Barne Mongolian sortutako kultur erretaularen ezaugarririk deigarriena honakoa da: eskualdea Txinako parte izanagatik, kultura mongoliarraren antzinako erritmoak bizirik dira oraindik ere eta herritarrek normaltasunez onartzen dituzte. Hori bai, biztanlerik gehienak han etniakoak dira jada (%80). Mongoliarrak, berriz, herritarren %17 dira. Horrez gain, mantxuek eta hui etniako kideek osatutako gutxiengoak ere badira. Argi dago han etniako kideen eskutik kultura txinatarrak pisu izugarria hartu duela Barne Mongolian, baina ez dago zalantzan jartzerik mongoliarrek osatzen dutela eskualdeko etniarik berezkoena. Mongoliar gehienak, gainera, nomadak dira oraindik orain –“herri mugi-
korra� deitzen diete txinatarrek–, horrek beren arbasoetatik jasotako milaka urteko ohiturak bizirik mantentzea ahalbidetzen dietelarik. Sendo eutsi diote mongoliarrek bere bizimoduari eta azken hamarkadetan eskualdeko hirietan asentamenduak sortzeko politikari tinko egin diote aurre. Kultura txinatarraren zamaren zein Errusiaren gertutasunaren ondorioz, zibilizazio mongolak askotariko eraginak jaso ditu –alfabeto zirilikoaren erabilera gero eta handiagoa, budismoaren onarpena, komunismoaren nagusitasuna‌–, baina, oraindik orain, mongoliar gehienek eusten diete Gengis Khan mitikoa buru izan zuen herriaren ohiturei. Lautadetara begira bizi diren alderraiak dira mongoliarrak, eta, beraientzat, hirietan erroak botatzea jasotako kultur ondareari tradizio egitea da; horregatik, sutsuki egiten diote uko aukera horri. Askoz nahiago dute ger erosoetan bizitzea; hau da, sahats egurrez egindako egitura bat eta telazko estalki handi bat era-
Lautadetara begira bizi dira mongoliarrak. Orrialde honetan ikusten denez, ger izeneko etxoletan bizi dira; egurrezko egituron barneko berotasunean egiten diote aurre hotzari. Lerroon gainean, inguruotako hainbat gamelu.
bilita erraztasun ikaragarriz muntatu eta desmuntatzen dituzten etxoletan. Ger barruko berotasunean egiten diete aurre mongoliarrek iparraldeko haize hotzei, eta, milurteko kodeak jarraituta, beti daude bisitaria adeitasun osoz hartzeko prest; izan ere, herri nomada honentzat, abegitsua izatea arau sakratua da. Bisitariak ger-aren ezkerretara jartzen dira, jabeak eskuinaldeko zirkuluerdia betetzen duten artean; bien bitartean, erdialdean zaldi gorotz lehorrekin elikatutako bero41
gailua izaten da beroaren, barreen eta jendeon eguneroko istorioen epizentro gisa.
Naadam jaiak Barne Mongoliako kulturaren osagarri bereizgarrietakoa, zalantzarik gabe, udan egiten diren naadam jaiak dira; joko tradizional mongoliar horietan, eskualdeko herri guztiak elkartzen dira. Jaion jatorrian quriltai izeneko bilkurak daude; Erdi Aroko udako ospakizun horietan, klan mongoliar guztiak elkartzen ziren. Garrantzi handiko ospakizunak ziren eta herrialdeko lekurik urrutikoenetatik ere heltzen ziren tribuak, mongoliarren arteko lidergo arazoak, larreekin lotutakoak, gudu eta bake auziak ebazteko; inork ez zituen bilerok galdu nahi, eta, kosta ahala kosta, bertan izaten ziren. Historiako pasarte bitxi bat gogora ekartzea besterik ez dago bilkuron garrantzia ulertzeko: 1242. urtean, Europa mendean hartzekotan ziren mongoliarrak bat-batean desagertu ziren Viena inguruetatik. Arrazoia? Garaiko quriltai garrantzitsuenetakoa ospatzear zelako irten zen Europa onik ataka zail hartatik; mongoliarrek etxerako bidea hartu zuten Gengis Khanen oinordeko Ogoday buruzagiaren gorpua omendu eta lider berri bat hautatzeko. Jada XXI. mendean sartuta gauden honetan, naadam jaiek ez dute inolaz ere antzinako garrantzi politiko bera, baina, zalantzarik gabe, mongoliarrek beren indarrak neurtzeko pasio berbera mantentzen dute oraindik ere. Edozein modu da baliagarria: arkua eskuan, zaldi lasterketetan, borroka libreko norgehiagoketan, edana nork hobe jasaten duen egiaztatzen‌ Badaezpada, hona hemen aholku bat: Barne Mongolia bisitatzen duen edozeinek argi izan behar du ezinezkoa dela mongoliarrei edanean nagusitzea. Edaten den alkoholdun edaria edozein dela ere –edonon aurki daitekeen Gengis Khan vodka mongoliarra, esnea destilatuz egiten den arkhi etxeko pattarra edo ahuntz larruz egindako zahagietan hartzitutako airag behor esnea–, inoiz ez zaio mongoliar bati nork gehiago edan erronka jo behar; azken alkohol tanta etxekoak edango du beti. Barne Mongoliako naadam jai animatuen ikurretako bat borroka libreko lehiaketak izaten dira; ikusleak txoratzen direla, borrokalariak elkar zangotrabatzen eta mendean hartzen ahalegintzen dira oihu artean. Ezin galduzko espektakulua dira bisitarientzat borrokok, baina bilkuretako une gorena zaldi lasterketek osatzen dute argi asko. Mongoliarren begirada guztiak lasterketotan jarrita izaten dira beti. Herri nomada honen animalia totemikoa da zaldia zalantza izpirik gabe; mongoliarrak zilbor-heste magiko baten bitartez zaldiei lotuta daudela dirudi, bikiak bailiran. Ez da harritzekoa: basatiak, txikiak eta indartsuak diren przevalski ederrek eta Gengis Khanen oinordekoek sendotasun eta erresistentzia paregabe bera partekatzen dute, baita milaka urte dela lurreko gune muturrekoenetakoan bizirautea ahalbidetzen dien izaera menderakaitz berbera ere –neguan zero azpitik 40 graduko 42
Mugaldeko inguruotan arraza eta kultura ezberdinek egiten dute bat, koktel ezin interesgarriagoa sortuz; erabatekoa da lurraldeotako kultur aniztasuna. Goiko irudian, budistek otoitz leku gisa erabiltzen duten pagoda bat, Erguna hirian.
tenperaturara erortzen da bat-batean termometroa inguruotan–. Zaldi eta pertsonen arteko harreman estu horretan sakontzeko, Gengis Khanek sortutako yam edo posta zerbitzua gogora ekartzea besterik ez dago; bere mendeko inperio izugarria komunikatuta izateko, mongoliar zaldizkoek eguneko 300 kilometro arteko ibilbideak egin ohi zituzten atsedenik hartu gabe. Horrenbestez, hemen inor ez da harritzen –beno bai, naadam batean lehen aldiz dagoen mendebaldarren bat edo beste– zaldi lasterketen distantziak izugarri luzeak direla ikustean –30 kilometro ingurukoak izan ohi dira–, ezta zaldi gainean doazenak 8 urte bete gabe dituzten neska-mutikoak direla egiaztatzean ere. Harrigarria dirudi, baina, Mongolian, haurrek lehenago ikasten dute zaldi gainean ibiltzen oinez ibiltzen baino. Harreman sinbiotiko paregabea da, zalantzarik gabe, eta belaunaldiz belaunaldi mongoliarrek Asia eta Europako imajinarioan sortutako lilura justifikatzen du. Horregatik ez da
harritzekoa Barne Mongoliatik milaka kilometrora, Erresuma Batuko Hereford hiriko katedralean hain zuzen ere, XIII. mendeko ezohiko mapamundi bat izatea. Erretaula kartografiko fidagarri bat baino gehiago, mapamundi hori mirari biblikoen zein autore klasikoen kontakizunen bilduma bat da. Bertan, goialdeko ezker izkinan hain zuzen ere –hau da, ezagututako mundutik lekurik urrutikoenean–, pergaminoa ilun bihurtzen da, irudi lausoak nagusitzen direlarik. Leku horretan bertan, marrazki batek zaldi gainean doazen gizon kaskodun batzuk irudikatzen ditu. Hipopodoen lurraldea da, estepetako gizon zaputzen lurraldea, zaldi gainean su eta gar burututako konkistak direla eta beldurra ezagutzen ez zuten zentauroen ospea bereganatu zuten gizonen lurraldea. Hainbat mende igaro badira ere, mitoaren eta errealitatearen artean landutako lorratz hori bizi-bizirik da oraindik ere egunotan Barne Mongoliako estepa amaigabea ziztu bizian zeharkatzen duten zaldizkoetan. 43
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
SIGTUNA
Suediako hiririk zaharrena
Ezkerreko irudian ageri den bezalako ontziek Sigtunaren iragan bikingoa dakarte gogora. Behean, St. Olof elizaren hondakinak ikus daitezke, Sigtunan bertan.
Harrizko zazpi eliza, jada desagertu den monasterioa, Eskandinaviako udaletxerik txikiena eta inskripzio errunikoen hondakinak dituen Sigtuna garrantzi handiko hiria izan zen garai batean. Denboraren joanarekin baina, M채laren lakuaren ertzeko herri baketsu bilakatu da. tsaso zabalarekin batean Stockholm eta probintzia osoa hamaika irla eta lakuz beteta dagoenez, inguruotan bisitariak ez du sekula jakiten lurrean, kontinentean, laku bateko irlan edo ur gaziz inguratuta dagoen. Zenbait egunez Stockholmen izan eta irlatxo batean kokatutako M채lm Stan alde zaharra, diseinuzko dendaz jositako inguruko auzoak, taberna txikiak eta modernotasuna ezagutu ditugu. Aldi berean politak eta lasaiak diren hilerrietan, parkeetan zein sekulako elizen alboan atseden ere hartu dugu. Orain, aldiz, iparraldera ihes egiteko unea da, haize hotzak ezustean harrapatuko ez gaituen tokietara. Izan ere, iparraldean, etengabe jotzen du haizek.
Iparralderantz M채rstara ordubete pasatxoan heldu gara trenez, eta iparralderago autobus bat hartuta, suediarren puntualtasunez, Sigtunara iritsi gara. Inguruotan hain ohikoak diren gorri ilun koloreko egurrezko etxetxoek egin digute ongietorria herri txiki honetara, baina baita autobusak utzi gaituen kale nagusian barrena barreiatutako etxe berde, hori eta zuriek ere. Goiz iritsi gara, ia eguzkia zerumugatik atera ez denean. Eguzkiaren berotasuna aurkitu nahirik, lakurantz jo dugu; gure latitudeetan bezala berandu datorren negu honetan izotza ertzari metroak jaten hasi dela egiaztatuz. Ziurrenik bertako urek negu46
ko hotzaren aurrean amore emango dute aste gutxi batzuetan. Orduan, agian, uneotan lakuaren ertzeko paseoan gutxika azaltzen diren horiek korrika egiteko zapatilak eta bizikletak utzi eta eskiak edo irristatzeko botak hartuko dituzte. Eguzkiak, distiratsua bada ere, ez gaitu tenperatura izugarri baxuetatik babesten. Beraz, bertako biztanleek bezala egitea beste erremediorik ez dago: ibiltzea, ibiltzea eta ibiltzea. Izan ere, horixe da berotzeko erarik errazena; alferrik da tipulak bezala arropa bat bestearen gainetik janztea. Herria ez da oso handia. Stora gatan etorbidea, diotenez, Suediako kale nagusi zaharrena da (bidea bera, ez egungo
etxeak); kale guztiz komertziala da, eta, inguruan udatiarren etxe ugari dituela ikusita, opor garaian erabat beteko dela pentsa dezakegu. Horietako asko itsasontziz helduko dira, izan ere, Stockholmen negu hotzean izoztera iristen den M채laren lakua hemengo bera da. Ez da ez harritzekoa bisitari andana iristea inguruotara, kokapen ia idilikoa baitu Sigtunak, bai lasaitasunagatik, bai naturagatik, bai udako itsas kirolak praktikatzeko eskaintzen dituen aukera ugariengatik ere. Hori bai, ezin ahaztu egun bizi-kalitate handia eskaintzen duen eta Stockholmeko biztanleen babesleku bilakatu den herri hau, garrantzi handiko kokalekua izan zela antzina.
LAGUNTZA Nola iritsi: Stockholmeko geltoki nagusitik tren asko irteten dira Märstara; bertan 570 edo 575 autobusa hartuko dugu Sigtunara heltzeko. Lotura eta ordutegi guztiak Suediako garraio konpainiaren web orri eraginkorrean (www.sl.se) topatuko ditugu. Zer ikusi: Herriaren kanpoaldean, oinez bi kilometro inguru eginda, Viby By XIX. mendeko antzinako herria ikus daiteke; nekazal eremuak hustu aurretik inguruotako herrixkak nolakoak ziren ezagutu ahal izango dugu. Non lo egin eta jan: Eskaintza oso zabala da. Herriko turismo web orrian topatuko dugu informazio guztia (http://www.sigtunaturism.se/).
Goian ageri den Stora gatan etorbidea Suediako kale nagusi zaharrena da. Alboan, ahateak ikus daitezke, Mälaren laku izoztuan. Lerroon ondoan, laku inguruko beste irudi bat eta mendi gain bateko etxetxo gorrixka tipiko bat.
Iragan loriatsua Kristo ondorengo 980an sortu zuen Erik Segersäll Garailea erregeak Sigtuna, eta Suediako herririk zaharrena dela uste da. Ordura arte merkataritza gune nagusi izandako Birka hiriari lekukoa hartu eta erregearen bizileku izatera ere iritsi zen. Mende bat igarota, 1000. urte inguruan, hemen egin zituzten Suediako lehen txanponak Erik Segersäll beraren seme Olof Skötkonungen aginduz. Olof izan zen, halaber, herrialdea kristautzeari ekin zion erregea. XII. mende amaieran eraso gogorra jasan zuen Sigtunak eta guztiz suntsituta geratu zen; ondorioz, Uppsala eta Stocholm bezalako hiriek garrantzi handiagoa berenganatu zuten. Erdi Aroan harrizko zazpi eliza izatera heldu zen Sigtuna. Gaur egun, guztiak erortzeko zorian daude, itzuli ez den iragan loriatsu baten seinale. Zuhaitz garaien itzalpean babestutako Maryakirkan elizaren adreilu gorrixkek, inguruotako adreiluzko eraikinik zaharrena eusten dute. Ondo-ondoan dira St. Olof elizaren hondakinak ere. 48
Ia altxatu ere egin ez den eguzkia jada ezkutatzen hasiagatik, historian arakatzen jarraitu eta mendixka batera igo gara ikuspegi zabalagoa eduki asmoz. Tontorrean, hamabost metro inguruko erlojua dago; etxeen egur gorri berberaz dago egina eta igandeetan bakarrik jotzen du. Gutxika-gutxika hotza gero eta sarkorragoa bilakatuz doa, baina oraindik St. Per elizara hurbiltzeko aukera dugu eguzkia zeruertzean ezkutatu aurretik; handik, egin dugun ibilbidearen kontrako norabidean, egurrezko udaletxe txikiraino joan gara –Eskandinaviako txikiena da–. Garaiko alkateak berak diseinatu zuen, 1744an. Suediako historiaz betetako leku batean egon izanaren irudipenarekin utzi dugu atzean Sigtuna. Goren uneak, hondamendiak eta sute suntsitzaileak bizi ostean, egun dena bilakatu zen lekua ezagutzeko aukera izan dugu: kale barez eta jende lasaiz betetako herri ederra. Pentsa, inguruotako borroka bakarrak ondoko laku handian ahateek izotzari aurre egiteko dutena da.
47 Irudia: Koldo LANDALUZE
MUNDUARI BEGIRA BERLIN : Kreuzberg auzoako herritarrak espekulazioaren aurka. LISBOA : Arte urbanoaren museo. K ALAHARI: Azken boskimanoen gordeleku. T XINA: gizon irakasleen premian. SIDNEYko badiako zubiak 80 urte. SEYCHELLE UHARTEAK ...
bidelaguna AGENDA
• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
PROPOSAMEN TEMATIKOA Karabana hartuta, munduan barrena HORIZONTETIK HARATAGO Richard Burton MUNDUKO SUTEGIAK Finlandiako gastronomia GOGOAN HARTU Erraldoien galtzada
HITZORDUAK H ELSINKI: Diseinuaren Munduko Hiriburu. BUKAREST: Bukarest Zaharra Jaialdia. H ABANA: Bienala. XCARET: Maien zeharkaldi sakratua. PRAGA : Garagardo Jaia. V IENA: Wiener Festwochen. ERAKUSKETAK...
Laburrak
KATAMARANA BERRIRO MARTXAN DONOSTIAN
HONDARRIBITIK BARTZELONARA, EGUNERO Vueling konpainiak Hondarribia eta Bartzelona artean eguneroko hegaldiak egingo ditu. Astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan Hondarribitik 09:00etan abiatuko dira hegaldiak, eta, Bartzelonatik, 07:15ean. Astelehen eta ostegunetan, berriz, 12:45ean aterako da hegazkina Hondarribitik, eta, 11:05ean, Bartzelonako El Prat aireportutik. Ordubete iraungo dute hegaldiek eta 29,99 euro balioko dute merkeenek.
UDAKO DENBORALDIA ABIAN DA LOIUN Berritasun ugarirekin ekin dio Loiuko aireportuak udako denboraldiari. Besteak beste, Volotea konpainiak apiriletik aurrera Veneziara hegaldi zuzenak eskainiko ditu. Vueling konpainiak, aldiz, ekainetik aurrera Bilbo eta Berlin lotuko ditu, eta Greziako Santorini uhartedira ere hegaldi zuzenak eskainiko ditu. Germanwings eta Smartwings konpainiek, bestalde, hegaldi zuzenak eskainiko dituzte Stuttgart eta Pragara, hurrenez hurren. Gainera, astean lau hegaldi zuzen izango dira Istanbulera (Turkish Airlines) eta astean bat Cabo Verdera (Tunisair).
HOMOSEXUALENTZAKO HOTELA NEW YORK-EN New Yorkeko turismo homosexualaren erreferente bilakatzeko helburuarekin ireki ditu ateak The Out NYC hotelak. Bereziki homosexualei zuzenduta egongo bada ere, hotelak ez dio inori aterik itxiko, bidaiariaren sexu joera edozein dela ere. Diseinu modernoko 105 gela izango ditu eta bakoitzak 200 euro balioko ditu gaueko.
Udaberriarekin batera berriro bere ibilaldiei ekin die Donostiako katamaranak. 120 bidaiarientzat tokia duen katamaran turistikoak Donostiako badia ezagutzeko aukera ematen du eta Gipuzkoako kostaldean zehar ibilaldiak ere eskaintzen ditu. Denboraldi honetan asteburu guztietan eskainiko ditu txangoak, eguraldiak eta itsasoak laguntzen dutenean betiere. Informazioa gehiago: http://www.ciudadsansebastian.com.
EASYJET, KONPAINIA DISKRIMINATZAILEA? Easyjet koste baxuko aire konpainiak Pariseko auzitegi baten aurrean deklaratu behar izan du emakume elbarri bati hegazkin batean sartzen ez uzteagatik. Dirudienez, 2010eko martxoan, Paris eta Niza arteko hegaldia egin behar zuen hegazkinean sartzea eragotzi zion tripulazioko kide batek emakumeari behin ekipaia fakturatu ostean. Britainiar aire konpainia antzeko beste kasu batengatik epaitu zuten urtarrilean ere; orduko hartan, adimen urriko hiru pertsonari hegazkinera igotzea galarazteagatik.
KING’S CROSS GELTOKIA HANDITU DUTE Hiru urteko lan luzeen ostean, Londresko King’s Cross tren geltoki ezaguna prest da jada uztailean hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoei begira. Itxura futurista duen geltoki berriak urtero 10 milioi bidaiari gehiago hartu ahal izango ditu handitze lanei esker. Horrez gain, denda, kafetegi eta jatetxe berriak irekiko dituzte.
LUXUZKO ONTZI GEHIAGO BILBORA Royal Caribbean enpresak hurrengo urteko udan Europan luxuzko itsasontzi gehiago eta ibilbide berriak martxan jarriko dituela iragarri du. Orotara, 25 herrialdetako 88 helmuga desberdinetara iritsiko diren sei ontzik eskainiko dute zerbitzua, tartean “Celebrity Infinity” ontziak. Ardoari eskainitako ibilbidea egingo du azken ontzi horrek frantses eta espainiar estatuetako hainbat hiritatik igarota, tartean Bilbotik.
MEXIKOKO ATLAS TURISTIKOA, SAREAN Mexikoko informazio turistiko osatuena biltzen duen atlasa sarean erabilgarri jarri dute. Herrialdeko 85 helmuga turistiko aipagarrienen gaineko informazio biltzeaz gain, 13.000 hotel, 200.000 jatetxe eta 5.000 bidaia agentzia baino gehiagoren fitxak ere eskaintzen dizkiete erabiltzaileei, betiere mapa, argazki eta bestelako elementu bisualez lagunduta. 50
proposamen tematikoa KARABANA HARTUTA, MUNDUAN BARRENA Karabanan bidaiatzen dutenek denetik egin dezakete: eskiatu, bizikleta martxak egin, mendi bueltak eman, hondartzara joan... Nahi dutena, nahi dutenean. Era honetako esperientzietan bidaiaria bera da erritmoa markatzen duena, bidaiatzearen magia bidearen beraren edertasunarekin uztartuz. Hona hemen karabana hartuta ezagutzeko ezinbesteko zortzi leku.
Hringvegur errepidea Islandia
Islandia inguratzen duen Hringvegur errepideak paisaia bolkaniko harrigarridun 1.339 kilometro ditu. Keflavik aireportutik Reykjavik hiriburura bitarteko zatia, laba beltz irregularreko zelaiez betea, atariko bat baino ez da bistarentzako. Izan ere, ibilbide osoan zehar asko dago ikusteko, hegoaldeko kostaldean dagoen Jรถkulsarlon laku izoztua adibidez. Europako glaziar handiena den Vatnajรถkull ikusgarritik bereizitako izeberg erraldoiek osatzen dute lakua.
baino ez dira eta trafikorik ez da apenas. Mull uhartean, apirila eta urrian biltzen da jende gehien; beraz, hilabete horietan joan nahi izanez gero, ferrya aurrez erreserbatzea gomendatzen da.
aukera dago. Behin Hegoaldeko Uhartera iritsita, mendebaldeko kostalde hezetik igaro, Franz Josef glaziarra zeharkatu eta Milfordeko fiordoraino heltzeko aukera dago.
Errepide Ozeaniko Handia
Mendi Harritsuak
Mannheimetik Pragara
Australia
Kanada
Alemaniatik Txekiar Errepublikara
Karabanaz egiteko munduko errepide onenen artean dago Australiako Errepide Ozeaniko Handia, Victoria estatuko hego-mendebaldeko kostaldea inguratzen duen 273 kilometroko bidea. Leku txundigarriak aurkituko ditugu bidean, Hamabi Apostoluen kaliz harriko pinakuluak edota koalen bizileku den Gran Otway Parke Nazionala, besteak beste. Iparralderantz, kontinentean barrena, geratu gabe gidatzeko aukera dago.
Kanadako Jasper eta Banff parke nazionalak gurutzatzen dituen 230 kilometroko Icefields Parkway ezaguna errepide ederra da. Mendien irudia islatzen duen Louise laku glaziar ederraren ondoan esnatzea zinez txundigarria da. Gainera, erlaxatzeko ur termalen iturburu asko eta paseatzeko glaziar ugari daude. Inguruotan ohikoa da bide bazterretan orein handiak ikustea, baita, zorte pixka batekin, hartzak begiztatu ahal izatea ere.
Alemania hegoaldea gurutzatu eta Txekiar Errepublikako hiribururaino iristen den 1.000 kilometroko Gazteluen Ibilbidea kutsu kultural nabariko errepidea da. Bidean, barroko eta rococo estiloko 70 gaztelu erromantiko eta jauregi baino gehiago bisita daitezke. Gainera, Bamberg eta Kronach Erdi Aroko herriak ere gurutzatzen ditu ibilbideak. Bidean Neckar harana eta Hohenlohe zabaldia ere zeharkatuko ditugu.
Mull eta Coll uharteak
Zeelanda Berria
Garden Route
Eskozia
Errepideei gustua hartzen hasteko toki onena Zeelanda Berria da. Izan ere, asko dauka aukeratzeko: oihan tropikal hostotsuak, eremu bolkanikoak, mendi garaiak eta hondartza bakartiak, besteak beste. Ibilbide ohikoena Auckland hiritik ekialdera abiatzen dena da, Bay of Plenty (Oparotasunaren Badia) eskualdetik igaroz. Handik, Rotorua eta Tongariro parke nazionalak gurutzatu eta herrialdearen gune bolkaniko nagusiak kontenplatzeko
Mendia ala itsasoa? Garden Route ibilbidean ez dago aukeratu beharrik. Izan ere, Lurmutur Hiritik abiatu eta Port Elizabethen bukatzen den ibilbide honek albo batean Outeniqua mendiak ditu, eta, bestean, Indiako Ozeanoa. Bidean, oraindik gehiago: mahastiak, basabideak, landa zabalak.... Hermanus herrian baleak kontenplatzea eta Plettenbergeko badian hondartza ederrez gozatzea ere ahaztezina da.
480 kilometroko kostaldearekin eta ia 1.000 metroko garaiera duten mendiekin, Mull uhartea da bien artean handiena eta garatuena. Coll uhartea, ordea, 21 kilometro luze eta 5 kilometro zabal dituen puntutxo bat baino ez da. Bata zein bestea oso alternatiboak ez direla iritziz gero, bietatik gertu dagoen Canna uhartea askoz ere bakarti eta lasaiagoa da. Bertan, errepideak norabide bakarreko bidexkak
Hegoafrika
51
hitzorduak HELSINKI Diseinuaren gailurrean zohiko urtea bizitzen ari da Helsinki aurten. Izan ere, 2012. honetan Diseinuaren Munduko Hiriburutza ospatzen ari da Finlandiako hiriburua. Horren harira, eta “Helsinki zabalik, diseinua bizitzaren parte” lelopean, diseinuarekin lotutako hirurehun ekimen baino gehiago antolatu dituzte urtean zehar. Ekitaldi ugari antolatu direla esatea gutxi esatea litzateke; izan ere, 2012. urteko egun guztietan izango da hirian diseinuarekin loturiko ekimenen bat. Guztien artean lehen unetik arreta gehien bereganatu duenetako bat “Finish Design 1945-1947” erakusketa izan da. Urte horietan diseinuaren alorrean herrialdeak bizi izan zuen garapena eta horrek Bigarren Mundu Gerraren ostean indartzen ari zen identitate nazionalaren eraikuntzan izan zuen eragina aztertzen da erakusketan, era guztietako diziplinak jorratzen dituzten lanak uztartuz. Aipagarria izanen den beste ekimen bat herrialdean hain errotuta dagoen saunaren kulturaren bultzatzaile Alvar Aaltoren omenez eraikiko den saunarena izango da. Horrez gain, foroak, hitzaldiak eta 90 erakusketa baino gehiago izango dira Helsinkin urtea amaitu bitartean.
Diseinua bizi duen hiria Finlandian oro har, eta Helsinkin bereziki, aberastasuna sortzeaz gain, bizitza soziala zein kulturala bultzatzeko ahaleginetan funtsezko tresna izan da diseinua azken urteotan. Helsinkik diseinua egunerokotasunaren parte bilakatzen jakin du; ikusi besterik ez dago hiriak izan duen itxuraldaketa, garai bateko sobietar kutsu-
52
ko eraikinen ordez diseinu fineko eta argitasun handiko eraikin ekologikoz bete baita hiria. Portua eta industrialde grisak zeuden inguruetan eraikin modernoak daude egun; paisaian erabateko itxuraldaketa gauzatu da, hiria modernotasunaren gailurrean ezarriz. Esaterako, Punavuori kalean eta inguruetan sormenak gainezka egiten du, bertan baitaude diseinuarekin lotutako ia berrehun denda, galeria eta estudio. Diseinuaren jarraitzaile direnek, gainera, inguruotan antolatzen diren ibilaldi berezietan parte har dezakete, finlandiar diseinatzaileen eskaintza oparoaz gozatuz.
Hirigintzaren erronkak mintzagai Punta-puntako diseinua lau haizetara zabaltzeaz gain, Diseinuaren Munduko Hiriburu izateak eskaintzen duen abagunea beste helburu batzuetarako ere baliatu nahi du Helsinkik, hala nola, hirigintzaren inguruan etorkizunera begira dauden erronken inguruan hausnartzeko. Pekka Timonen hiriburutzaren zuzendariak jakitera eman duenez, hiri iraunkorrak sortu eta garatzeko ideiari erreparatuko diote aurten Helsikin egingo diren hitzaldi eta biltzarretan. Timonen berak azaldu duenez, «gaur egun hiriek bizi duten etengabeko hazkundearen aurrean, diseinua faktore garrantzitsu bilakatzen ari da hirien biziegokitasuna eta efizientzia bermatzerako orduan. Hala, natura eta hirigintza modu natural, harmoniatsu eta iraunkorrean bizitzeko apustua defendatuko du Helsinkik aurten».
BUKAREST Bukarest Zaharra Jaialdia
rtero, maiatzean, Errumaniako hiriburuak orain dela 200 urte zuen itxura hartzen du Bukarest Zaharra Jaialdiaren baitan. Aurten ere, maiatzeko lau asteburuetan, hiriko alde zaharrak iragan loriatsu eta urrun horretara egingo du jauzi, bertako biztanleak denboraren makinan sartuko balira bezala. XIX. mendeko estetika nagusitzen da Bukarest Zaharra Jaialdian. Hala, hiritarrek garaiko jantziak prestatu eta eramaten dituzte soinean: lebitak, kopa itxurako kapelak, soineko luzeak, jantzi folklorikoak... Hiritarrek hartzen duten itxura ponposoaz gain, Bukaresteko kaleak ere eraldatzen dira egunotan, hiriko alde zaharrean bereziki: zaldizko gurdiak, jaki tradizionalak eskaintzen dituzten postuak eta kale ikuskizun musikalak nonahi aurki daitezke. Arropa folkloriko tradizionalez jantziriko biolin jotzaileek taberna eta terrazetara tragoxka bat hartzera hurbildutako bezeroak entretenitzen dituzte Lipscani kale ezagunean eta liburu dendek beraien altxor ezkutuenak jartzen dituzte hiritarren eskura kaleko postuetan. Horrez gain, Errumaniako produktu tipikoenak salgai izaten dira artisau azokan, eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere izaten da aldamenean jartzen duten azoka gastronomikoan. Jaialdia Bukarest ezagutzeko nahikoa aitzakia ez bada, jakin hiriak beste bi ekimen garrantzitsu ere hartuko dituela maiatzean. Batetik, Arte Garaikidearen Bienala, otsailaren 25etik uztailaren 22ra bitartean; eta, bestetik, EUROPAfest musika jaialdia. Azken horrek 45 herrialdetatik iritsitako 300 musikari bilduko ditu maiatzaren 4tik 19ra bitartean.
HABANA Bienala: Artea, kalera zbairik gabe, Habanako Bienala munduan ospatzen den arte erakustaldi entzutetsuenetakoa da. Garatze bidean dauden herrialdeetako arte garaikidea ezagutzera eman eta hedatzeko helburu duen bienalak 11. edizioa ospatuko du aurten, maiatzaren 11tik ekainaren 11ra. 1984an ospatu zuen lehen edizioa Habanako Bienalak; hala, 28 urte egingo ditu aurten. Honako lelo hau izango du aurtengoak: “Praktika artistikoak eta imajinario sozialak�. Antolatzaileek
adierazi dutenez, artea kultuzko guneetatik kalera atera eta jende arruntarengana heltzea izango da helburua. Hala, betiko egoitzak alboratuz, bienala ohikoak ez diren agertokietara hedatuko da aurten, unibertsitateetara eta gune teknologikoetara kasu. Esan bezala, aipatu herrialdeetako artea lau haizetara zabaltzea bilatuko du bi urterik behin mundu osoko artisten lanak biltzen dituen jaialdiak. Diziplina guztien artean pinturak beteko ditu espazio nagusiak aurten ere. 53
hitzorduak
XCARET (MEXIKO) Maien zeharkaldi sakratua Maiatzaren 17tik 19ra Historia luzea duen tradizioa da Mexikon maien zeharkaldi sakratua. Indigena maiak Yucatan penintsulan ezarri ziren garaian sortu zen ibilbide hau egiteko ohitura, eta gaur egungo maiek ere iraganean beraien arbasoek egiten zuten zeharkaldi sakratua egiten jarraitzen dute. Maiatzaren 17an Quintana Roo eskualdeko Xcaret parke turistikotik abiatuko dira parte hartzaileak kanoetan. Handik Mexikoko uharte
handiena den Cozumelera abiatuko dira. Bigarren egunean, gauez, maien kulturan ilargiaren, maitasunaren eta osasunaren zaindari den Ixchel jainkosa gurtuko dute. Azkenik, hilaren 19ko lehen eguzki printzekin Xcareteko parkera itzultzeko bidea hartuko dute parte hartzaileek. Tradizio luzeko ekimen honek herritar ugariren arreta bereganatzen du; ikusi besterik ez dago urtetik urtera nola hazi den parte hartzaile kopurua. Iraganean dozena bat kanoa inguruk parte hartzen bazuten, egun 30 baino gehiagok egiten dute jada maien zeharkaldi sakratua.
PRAGA (TXEKIAR ERREPUBLIKA)
VIENA (AUSTRIA) Wiener Festwochen (Jai Astea) Maiatzaren 1etik ekainaren 17ra Hirurogei urteko ibilbide oparoan, Vienako Jai Asteak berebiziko garrantzia bereganatu du hiriko eskaintza kulturalean. Aurten ere, opera, antzerki, kontzertu, performance eta bestelako diziplina ugari bilduko ditu Austriako erreferente kultural bilakatu den jaialdiak. Egitaraua osatzen duten mundu osoko orkestra, opera eta antzerki taldeek orotara 36 emanaldi eskainiko dituzte. Hiriko 20 gune desberdinetan izango dira ikusgai guztiak, Burgtheather mitikotik hasi eta Quartier museoraino. Dena den, aire librean ere eskainiko dira zenbait emanaldi; horien artean aipagarriena maiatzaren 13an udaletxearen aurrean eskainiko den doako emanaldia izango da. Bertan, Vienako Orkestra Sinfonikoak eta zazpi kantari gaztek “Eurovision Young Musicians Competition” emanaldia eskainiko dute. Antzerki musikatuari dagokionez, Deborah Warnerrek zuzenduriko Verdiren “Traviata” eta Luca Francesconiren “Quartet” lanak izango dira deigarrienak. Bukatzeko, eta antzerkiari dagokionez, Cate Blanchett aktore australiarraren partaidetza nabarmendu behar da. Blanchettek protagonistaren rola beteko du Botho Straussen “Gross und klein” (Handia eta txikia) antzerki obran. http://www.festwochen.at 54
Garagardo Jaia Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra Txekiar Errepublikako garagardozaleek ospatzen duten garagardo festa garrantzitsuenetako bat da Pragakoa. Bosgarren urtez jarraian, Letnany auzoko Vystaviste azoka gunean 70 garagardo mota baino gehiago izango dira dastagai, marka tradizionalenetatik hasi eta herrialde osoko enpresa txikienek lantzen dituzten garagardo berezienetaraino. Hainbeste edariren artean, ahora eramateko jakirik ere ez da faltako, bertan izango baitira herrialdeko sukaldari eta gozogile entzutetsuenak edanari laguntzeko jakiak ontzen. Guztia behar bezala antolatzeko, txekiar arropa tradizionalez jantziriko 200 zerbitzari inguru arituko dira garagardo pitxerrak hara eta hona eramaten. Azkenik, giroa berotzeko, musika eta bestelako ikuskizunak ere izango dira. Urtero moduan “garagardo txanpona” erabiliko da bai garagardoa bai zerbitzuak ordaintzeko.
erakusketak Toulouse-Lautreci eskainitako museoa berriz ireki dute Albin Henri Toulouse-Lautrec margolari postinpresionista jaiotzen ikusi zuen Albi hirian margolariari eskainitako museoa ireki dute berriro. Margolari frantsesaren lanen bilduma osoena eskaintzen duen museoa 1901ean ireki zuten lehen aldiz Albin, baina denbora luzez itxita egon da. Orain, museoa berriz ere irekiz, helmuga turistiko gisa ezagutarazi nahi du bere burua hiriak. Albiren ikur nagusi den XIII. mendeko adreiluzko katedralaren ondoan dago museoa, apezpiku-jauregian, hain zuzen ere. Orotara, 200 artelan inguruk osatzen dute bilduma, margolariaren ibilbide oparoari errepaso sakona eginez. Toulouse-Lautrecen lanean eragin zuzena izan zuten artistengandik hasi eta margolariak berak ondu zituen lan ezagunetarainoko bidea proposatzen du erakusketak, bidean bere haurtzaroko zein heldutasun artistiko goreneko lanei erreparatuz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Toulouse-Lautrecen amak bere garaian egindako ekarpena ezinbestekoa da egun erakusketa honekin gozatzeko parada izan dezagun. Izan ere, margolaria hil ostean, amak ez zuen nahi izan
Diseinu britainiarraren garapena, Londresko Victoria & Albert museoan Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik gaur egunera arte diseinu britainiarrak izandako garapena aztertzen duen erakusketa ikusgai da Londresko Victoria & Albert museoan. Orotara, 350 objektuk osatzen dute bilduma, besteak beste, moda, arkitektura, musika eta arteari lotutakoak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren emandako tradizioaren eta modernitatearen arteko talka, 60ko hamarkadako arte arduragabearen xarma edota 90eko hamarkadan bideojokoen garaira iristeko emandako garapen tekniko eta kreatiboa begien bistakoak dira lanotan. Abuztuaren 12ra arte izango da ikusgai. Arte gotiko kataluniarraren lan onenak, MNACen Kataluniako Artearen Museo Nazionalak (MNAC) arte gotiko kataluniarraren inguruan egin den lehen erakusketa antolatu du. XIV. mendearen bukaeratik XV. mende amaierara arte luzatu zen aro artistikoak inoiz ezagutu diren artista kataluniar entzutetsuenetariko batzuk eman zituen ezagutzera, Lluís Borrassá, Rafael Destorrents, Pere Joan eta Bernat Martorell, besteak beste. “Katalunia 1400. Nazioarteko gotikoa” izenburupean, garaiko 60 lan onenak biltzen ditu erakusketak, eta uztailaren 15era arte ikusi ahal izango dira.
haren lana gal zedin eta ahalegin berezia egin zuen semearen lanak kontserbatu eta zabaltzeko. Familia aristokrata baten baitan hezia, harreman estua izan zuen Toulouse-Lautrecek bere amarekin. Hezurretako gaixotasun larria pairatzen zuen margolariak, eta, hala, denbora asko igaro behar izan zuen haurtzaroan amaren ondoan. Hala ere, gazte zela Parisera joan zen; bertako gau giroan oinarrituta egin zituen gerora mundu osoan ospea emango zioten margolanak. Halaber, beti mantendu zuen harreman estua Albirekin, jaiotzen eta hazten ikusi zuen hiriarekin.
Vatikanoko artxiboko sekretuak argitara, Erroman Orain arte Vatikanoko kontu asko publikoaren begietara ezkutuan izan badira ere, badirudi horietako asko azaleratzen hasi direla. Irailaren 9ra bitartean Erromako Musei Capitolini entzutetsuetan egingo den “Lux in arcana” erakusketak, esaterako, aurrez ezagutzen ez ziren Vatikanoko artxiboko sekretu ezkutuak jarriko ditu publikoaren bistara. Beste kontu askoren artean, Galileo Galileiri egindako prozesua biltzen da, proiekzio, grafiko, bideo eta bestelako multimedia edukiz lagunduta. Artemisia ezagutzeko parada, Parisen Artemisia barroko italiarreko artistaren inguruan frantses Estatuan antolatzen den lehen erakusketa osatu du Pariseko Maillol museoak. “Artemisia (1593-1654)” izenburupean, erakusketak artistak bere aita eta gidari Orazio Gentileschiren aldamenean emandako lehen urratsak oroitzen ditu. Horrez gain, Florentzian igaro zituen garaiak eta Galileorekin izan zuen adiskidetasun harremana ere jorratzen du erakusketak. Diseinuaren Akademian onartua izan zen lehen emakumea ahanzturan erori zen bere heriotzaren ondotik, harik eta 70eko hamarkadan mugimendu feministak Artemisiak utzitako ondare aberatsa berriz ere argitara atera zuen arte. Erakusketa uztailaren 15era arte ikusi ahal izango da.
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
RICHARD BURTON Bizitza bolkanikoa
R
ichard Francis Burtonen (18211890) bizitza hain izan zen zirraragarri eta poliedrikoa, beste askoren bizitzak edukiz betetzeko balioko zukeela inolako zalantzarik gabe. Existentzia konplexu horretatik zerbait gogoratzen baldin bada, Niloko iturrien esplorazioa dela eta ez dela John Hanning Speke bidaidearekin izan zituen ikamika gogorrak dira. Hori bai, Speken bizitza publikoa Burtonekin guztiz lotuta badago ere, ez da inolaz ere berdina gertatzen alderantziz; ez da ez harritzekoa, erabat ezinezkoa baita gure gaurko protagonistaren bizi esperientzia katalogatzea. Hasteko, esan beharra dago naturaz gaindiko trebezia izan zuela hizkuntzak ikasteko. Edward Rice bere biografoetako baten arabera, 29 hizkuntza hitz egiten zituen Burtonek, tartean beraien artean erabat desberdinak diren latina, persiera, arabiarra edota hindua.
«Kama Sutra»ren itzultzaile Gaztarotik bertatik utzi zuen Burtonek agerian bere izaera berezia, denbora izugarri laburrean latina, frantsesa eta italiera ikasiz. Hala ere, izaera berezi horrek bestelako ondorio ez hain onak ere ekarri zizkion, esaterako, Trinity College prestigiotsutik kanporatu zuten duelu batean parte hartzeagatik. Behin bere ibilbide akademikoa zapuztuta, Indiako lurretan zegoen britainiar armada izan zuen hurrengo helmuga. Oxforden gertatu zitzaion eran, laster bereganatu zuen pertsona bortitza izatearen fama, baita nabarmentzea gustuko izatearena ere. Tokikoen itxura hartu eta Mirza Abdullah ezizena bereganatuta, Indian zehar bidaiatu zuen, herritarren eguneroko zeremonietan parten hartuz. Garai hartan sutsuki viktoriarra zen Indiako gizarte britainiarrak, Beltz Zuria ezizena jarri zion. Ez hori bakarrik, guztiz eskandalizatu zen Burtonen ikerketa alor begikoena 56
kasta desberdineko herritarren sexu ohiturak aztertzea zela jakitean. Burtonek bere aldetik, ez zuen bere herrikideenganako mespretxua ezkutatzen, esaldi honek argi erakusten duenez: «Zer espero daiteke dendariek ordaintzen duten inperio batengandik?». Koranaren gaineko bere ezagutza, mozorrotzeko zuen abilezia eta arabiera eta pertsiera hitz egiteko gai zela baliatuta, Burtonek islamaren gune sakratuak bisitatu zituen; hala, garai hartan mendebaldarrek guztiz debekatuta bazuten ere, Medina eta Mekaraino joan zen erromesaldian. Ekialdeko lanen itzulpena bere bizitzako beste mugarrietako bat izan zen. “Mila gau eta bat gehiago” arabiar ipuinen bilduma eta “Kama Sutra” eduki erotiko eta erlijiosoko lan hindua ingelesera itzultzen lehena izan zen Burton. Bere lehentasun intelektualen zerrenda amaigabea zen; besteak beste, Luis Camoens portugaldarraren “Os Lusíadas” obra ingelesera itzultzen lehena ere bera izan zen. Hain zuzen ere, Lisboan jaiotako idazle handiarekin guztiz obsesionatuta izan zen denbora batez Burton eta bere hilobiaren bila ere aritu zen Goa Indiako enklabe portugaldarrean.
Sufismoa Afrikara egindako bidaia batean, Somaliako kostaldean hain justu, indigenen lantza batek Burtonen aurpegia aldez al-
de zeharkatu zuen. Erasoaren ondorioz orbain nabarmena geratu zitzaion aurpegian; bere irudirik ezagunenetan argi eta garbi ikus daitekeen orbana, hain zuzen ere. John Hanning Speke tenientea bera ere larri zauritu zuten eraso berdinean indigenek; urte batzuk geroago tragedian bukatuko zen bien arteko adiskidetasunaren hasiera izan zen. 1856an, britainiar errege etxeak babestutako Londresko Geografia Elkarte prestigiotsuak, Nilo ibaiaren iturri misteriotsuen oinarrian egon zitekeen barne itsaso baten ikerketa finantzatzea erabaki zuen. Istorioa aski ezaguna da: Burton gaixo jarri zen Tanganyika lakua Spekerekin batera begiztatu ostean, eta, ondorioz, Spekek esplorazioa bakarrik jarraitu zuen Viktoria izenarekin bataiatuko zuen aintzirara iritsi arte. Bakoitzak bere aldetik egin zuen itzulerako bidaia: Burtonek astiro-astiro, indarberritzen baina beti bezala hizkuntzak ikasi eta oharrak hartzeko aukera galdu gabe; Spekek, aldiz, ahalik eta azkarren, aurkikuntzaren meritua soilik berea zela guztiz sinetsita. Hala aldarrikatu zuen gainera. Urte batzuk geroago, 1864an, agerpen publiko bat egitea adostu zuten biok Niloko espedizioan gertatutakoaren inguruan bakoitzak bere ikuspuntua azaltzeko. Baina Speke ez zen agerraldi horretara agertu. Izan ere, aurreko egunean bertan hil zen ehiza istripu baten ondorioz; askok bere buruaz beste egin zuela interpretatu zuten. Burtonek bidaiatzen eta idazten jarraitu zuen: ijitoei, juduei eta islamari buruzko ikasketak Afrika eta Amerikako herrialde ugariren gaineko lanekin uztartu zituen. Azkenik, 1890. urtean hil zen, Triesten. Burtonen morroiak hilotza garbitzeko lanetan hasi zirenean, gorputzean sufismoa praktikatzearen ondorio ziren orbain ugari aurkitu zizkioten; hori izan zen berak bere buruarentzat aukeratutako sinesmena.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
FINLANDIA Izaera handiko sutegiak
F
inlandiako gastronomiak ez du ez oso ospe ona zenbait zirkulutan. Horren adibide, 2005ean, Edinburgon ospatu zen munduko zortzi estatu industrializatuenen biltzarrean, Jacques Chirac garaiko Frantziako presidenteak Gerhard Schöder Alemaniako kantzilerrari britainiarraren ondotik finlandiarra munduko sukaldaritza txarrena zela esan zion. Bere ohiko sotiltasunarekin, Silvio Berlusconik ere «janari finlandiarra jasan behar izan» zuela esan zuen behin…
Itsasoko zein ibaiko arrainak Finlandiako gastronomiako hainbat plater, hartzitutako barazkiak kasu, oso urrun daude askoz ere mendebaldarragoa den ohiko europar sukaldaritzatik. Hala ere, finlandiar gastronomia orotarikoa eta goxoa da. Kosta ugariko herrialdea izanik, eta laku eta erreka ugari ere badituenez, ez da harritzekoa arraina oinarrizko jakia izatea. Izokina da Finlandian gehien jaten den arraina, baina ez bakarra; ur gozoko arrain ugari ere jaten dituzte, perka eta karramarroak batik bat. Sardinzarrak ere errezeta askotan ageri dira; kalakukko pastel ezagunak, esaterako, hirugiharrez lagundu-
riko enpanada batean biltzen ditu sardinzarrak. Parrillan erre ostean patata finlandiarrekin lagunduta ere jaten dituzte sardinzarrak. Bai parrillan erretako sardinzarrak bai patata finlandiarrak saltsa banarekin zerbitzatu ohi dituzte; lehen kasuan, esne-gain eta mostazarekin egiten dute, eta, bigarrenean, esnegain likidoarekin eta kipularekin.
Garaiko platerak Finlandiako plater askok, arraina, haragia, txarkuteria eta entsalada eramaten dute. Eragin suediarra duen smörggasbord gozoa da horietako bat. Arrainaz gain, patata ere oso presente dago Finlandiako sutegietan; besteak beste, zopetan eta karelia izeneko enpanadillen
betegarri gisa erabiltzen dute. Vodka, perretxiko eta basoko fruituz lagundutako arrai arrabak ere oso preziatuak dira Finlandian. Pastelgintzan ere asko erabiltzen dituzte basoko fruituak, batez ere ahabia, masustak eta marrubiak. Haragiari dagokionez, zapore gogor bezain bereizgarria duen elur-oreinarena da ohikoena. Halaber, altzea, bildotsa, txahala eta eper artikoa ere ohikoak dira mahaietan. Finlandiako gastronomian garrantzi handia ematen zaie garaian garaiko platerei. Esaterako, inauteri garaian ohikoa da bliniak arrai arrabekin jatea; Pazko garaian, bestalde, bildotsa, malta eta ziropa jaten dituzte; patatez lagunduriko sardinzarrek San Juan egunaren etorrera iragartzen dute; karramarroak janez esaten diote agur udari, eta, Gabonetan, urdaiazpiko egosia jaten dute. Karramarroak jatea izugarri tipikoa da Finlandian. Hala, ezamihiluaz eta izoztutako pattarrez lagunduta zerbitzaturiko hoztutako krustazeo egosiek osatzen dute sukaldaritza finlandiar tradizionalaren irudi tipikoa. Gaur egun, ohikoena karramarroak lehen plater gisa jatea eta ostean bigarren plater bat dastatzea da, adibidez basahatea.
57
liburuen txokoa
Soul of Yosemite. Portraits of light and stone | Ed Cooper Falcon, 2011 150 orrialde. 23 euro
Yosemiteko Parke Naturala marraztuz Yosemiteko Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 kilometro ekialderantz dago, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuan. Bertako mendiak eta haranak duela 10 milioi urte sortu ziren, lurrazalaren tolestura baten ondorioz. Garai batean miwok indiarren bizileku izan zen eremu hau, eta munduan parke nazional izendatutako lehen gunea da. Ed Cooper argazkilariak parkearen edertasuna agerian uzten duten argazki koloretsuen bilduma ondu du lan honetan. Bertan mundu osoko eskalatzaileentzat erronka bilakatu diren 1.200 metroko harritzar eta horma bertikalak ikus daitezke, baita parkean bizi diren 1.400 landare espezieak edota udaberria iristean mendi gailurretan urtutako elurraren ur gardenarekin betetako aintzirak eta errekak ere. Mendia eta natura maite dituen ororentzat zinez gozagarria da Yosemiteko paisaien sintesi hau.
Al oeste con la noche Beryl Markham Libros del Asteroide, 2012 336 orrialde. 21,95 euro
Emakume handi baten bizitza Beryl Markham (1902-1986) XX. mendeko emakume ezagunenetako bat izan zen.Afrikako abiazioaren aitzindaria eta zaldi hezle ospetsua izan zen, besteak beste. 1942an argitaratutako “Al oeste con la noche� lanean Markhamek Afrikan bizitakoak kontatzen ditu, 30 urtez luzatzen den ibilbidean: XX. mende hasierako Kenyan igaro zuen haurtzaroarekin abiatzen da kontakizuna, eta pilotu moduan bere trebezia erakutsi zuen garaira bitartean luzatzen da. Urte batzuk geroago mundu osoan ezagun bilakatuko zen Ingalaterratik Kanadara egindako bidaian Atlantikoa bakarrik zeharkatu zuen lehen pilotua bilakatu zelako.
)
Cuentos Vikingos Jennie Hall Erasmus ediciones, 2012 176 orrialde. 19 euro
Bikingoen ipuinak 1902an kaleratua, liburu honetan Hallek bikingoen literaturan barneratzeko gonbit original eta erakargarria egiten du. Orrialde hauetan barrena, historiako hainbat pertsonaia bikingo esanguratsu aurkezten ditu Hallek: Harald Harfager azken errege bikingoa, Erik Gorria Groenlandiako sortzailea, Kolonen aurretik Amerika deskubritu omen zuen Leif Eriksson... Fantasia eta sinbolismo ilunez jositako garaian girotutako kontakizunak aurkezten dizkigu Eskandinaviako literaturan erreferente den lan honek. Arrakasta itzela erdietsi zuen lan hau ezinbesteko irakurgaia da oraindik Eskandinaviako ikastetxeetan.
Cuadernos de Croacia Joaquín Gonzalez Dorao Geoplaneta, 2011 128 orrialde. 22,50 euro
Ezohiko ibilbide bisuala, Kroazian Bidaiatzeko erak ugariak badira, halaxe dira bidaia koadernoak ere. “Acuarelas de viaje” bildumak, esaterako, herrialdeak ezagutzeko ezohiko ikuspuntu bisuala aurkezten du. Bere zenbaki berrian Joaquin Gonzalez Doraok Kroazian barrena egindako bidaian ondutako akuarelak biltzen ditu. Veneziatik abiatuta Kroaziako kostaldeko herrixka nagusiak igarotzen ditu egileak, Brujetik Dubrovnikeraino. Tartean, Krk edo Hvar uharteetatik ere igarotzen da besteak beste; barnealdeko harribitxiak ere ez ditu ahanzten, Osijek edo Zagreb hiriburua kasu.
La canción de los maoríes Sarah Lark Ediciones B, 2012 704 orrialde. 21,50 euro
Zeelanda Berriko erraietara bidaia “En el país de la nube blanca” lanaren arrakastaren ondotik, Sarah Lark idazle alemaniarra bueltan da bere trilogiaren bigarren partearekin. Elaine eta Kura izeneko bi lehengusina dira Zeelanda Berrian girotzen den saga familiar honen protagonistak. Beraien sustrai ingelesak alde batera utzi eta testuinguru exotikoaren magiak erakarriko ditu biak. Paradisuarekin konparatu ohi den lurralde honetako gorabeherak biziko dituzte, bertako biztanle harrigarrienekin bat eginez. Hala, maoriek gordetzen dituzten sekretu eta misterioak ezagutuko dituzte, eta, apenas konturatu gabe, beraien etorkizuna aldatzen hasten dela ikusiko dute.
Una semana en... Izaba/ Belagua/ Roncal Hektor Ortega Sua edizioak, 2012 • 120 orrialde. 14,35 euro
Izaba, Belagua eta Erronkarin astebetez Otsagabia eta Iratiko bailara izan ziren bilduma honen lehen zenbakiko protagonistak. Bigarren zenbaki honek, ostera, Izaba, Belagua eta Erronkari inguruetan astebete igarotzeko jakin beharreko guztia biltzen du. Pirinioetako gune ederrenetakoak dira hirurak, mendi garaiek, Larrako paradisu karstikoak, baso ederrek eta izaera eta dotorezia bereziko herriek osatzen dutelarik paisaia. Bertako informazio eta argazkiez gain, autoan nahiz oinez egiteko ibilbideak, gida praktikoa eta eskualdeko plano eta mapa kartografikoak ere badakartza.
Un hombre serio Manu Joseph El Aleph, 2012 192 orrialde. 28,50 euro
Kastak, Indiako hesiak Indian bizitzea –bizirautea hobe esanda–, zeinen konplikatua den erakusten du Manu Josephek nobela honetan. Era berean, Indiako antzinako ohitura eta tradizioen inguruko satira ere bada lana; hala, batez ere gizartea sailkatzeko antzinatik erabiltzen den kasta sistema ezagutu eta beronen inguruan hausnartzeko beta eskaintzen du egileak. Kasta apaleko mutil gazte batek bere formazio eta garapen profesionala garatu eta bizitzan aurrera egiteko garaitu beharreko zailtasunak eta abenturak ditu hizpide egileak, zapore gazi gozoz gehienetan. Hala ere, oztopo eta mugen gainetik, egileak beti irekiko dio bidea umore finari. 59
HARPIDETU. 11 ale, 15â‚Ź urtean 943 22 37 09 www.zazpihaizetara.com.
GoGoan hartu
Thinkstock
ERRALDOIEN GALTZADA Irlanda
Irlanda iparraldeko Antrim konderrian dago munduko formazio basaltiko ikusgarrienetakoa: orain dela 60 milioi urteko erupzio bolkaniko batetik eratorritako 40.000 basalto zutabez osatutako Erraldoien Galtzada. Fenomeno natural baten ondorioz sortutako zutabeen kokapen perfektuak berauen sorreraren atzean esku misteriotsu bat izan zela pentsaraz badezake ere, ez da horrela, azalpena guztiz zientifikoa da: laba korronte bat azkar hozten bada, laba gorantz bultzatzen duen kontrakzio bat ematen da, horrek zutabeak sortzea ahalbidetzen duelarik. Basaltozko zutabeen tamaina, berriz, labak hozteko behar izandako denboraren araberakoa da. Horregatik, Erraldoien Galtzadako zutabe batzuek 12 metroko altuera duten bitartean, solidotutako laba metatua 28 metrora iristen da beste gune batzuetan.
Azalpen zientifikoak albo batera utzita, Irlandan bada bai Erraldoien Galtzadari lotutako antzinako kondairarik. Irlandarrek kontatzen dutenez, Fionn mac Cumhaill erraldoiak eraiki zuen galtzada Eskoziako Benandonner erraldoiaren etorrera erraztu eta herritarrei bien artean handiena bera zela harrotasunez erakusteko. Baina Benandonner itsasoan zehar gerturatzen ikustean, eskoziarra bera baino handiagoa zela ikusi zuen Fionnek, eta, erabat ikaratuta, etxean ezkutatu zen haurrez mozorroturik. Benandonner erabat izutu zen bere bila joan zenean: tamaina hartako haur baten aita nolakoa izango zen imajinatu eta korrika atera zen etxetik, guztiz ikaratuta. Horregatik, itzulerako bidean, galtzada hautsi zuen inork jarrai ez ziezaion. Zientzia ala kondaira, Erraldoien Galtzada Irlandako gune bisitatuenetakoa da egun. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 1986an. 61
Berlingo Kreuzberg auzoko biztanleek Guggenheimen proiektu bat geldiarazi dute Guggenheim Fundazioak bertan behera utzi behar izan du Berlingo Kreuzberg auzoan zuen “BMW Guggenheim Laborategia� proiektua, auzotarren protestak direla-eta. Egitasmoaren berri jakin bezain laster, hamazazpi erresistentzia ekimen burutu dituzte auzotarrek. Berlin hego-ekialdeko Kreuzberg auzoa Alemaniako hiriburuko auzo alternatibo eta bizienetakoa da. Auzotarrek denbora daramate ingurua eraldatzen ari dela, alokairuak gero eta garestiagoak direla eta auzoa burgesten ari dela salatzen. Hala, Berlineko beste hainbat auzunerekin gertatutakoa ikusita, auzoaren esentzia mantendu eta herritarren ahotsa errespetatzea eskatu diete agintariei. Era berean, hiriko plan urbanistikoak herritarren iritzia kontuan hartu gabe aurrera ateratzen ari direla salatu dute. Ideia horiek guztiak laburbiltzen dituen manifestu bat ere osatu dute. Protestak protesta, “BMW Guggenheim Laborategia� ekimenak kokaleku berria du dagoeneko: Berlin bertako Prenzlauer Berg auzo modernoa.
Lisboa arte urbanoaren museo bilakatu da Urteekin, grafitien kultura ulertzeko eta bizitzeko modua nabarmen aldatu da Lisboan. 90eko hamarkadan grafitigileen aurkako isunak nagusi baziren, azken urteotan hiria arte urbanoaren Europako erakustoki nagusi bilakatu da, Lisboako Udalak eta artista gazteek lortutako akordioari esker. Beraien lanak lehiaketa publikoetara aurkezten dituzte gazteek, eta, Udalak, grafitiak egiteko lekuak eta beharrezko materialak ematen dizkie dohainik. Gainera, hiritarren iritzia ere kontuan hartzen du ekimenak, izan ere, lisboarrak beraiek dira proposamenen artean hiria apaintzeko lanak aukeratzen dituztenak. Hala, Udaletik abiatutako estrategiari esker, hiru urte eskasetan Lisboak arte urbanoaren ibilbide propioa osatu du, aire libreko grafiti museo bilakatuz. Beste museoetan gertatzen den antzera, azalpenak ematen dituzten gida eta guzti bisita daitezke hirian zehar sakabanaturik dauden grafitiak, bai oinez bai ibilbidea egiten duen auto batekin ere.
Diamanteak, azken boskimanoen biziraupenerako etsai Orain dela 70.000 urtetik Afrikako Kalahari basamortuaren inguruetan bizi dira San herriko kideak, hau da, boskimanoak. Gaur egun etengabeko borrokan dihardute enpresa handien interesen, modernitatearen eta diskriminazioaren aurka. Izan ere, boskimanoen bizileku diren lurrek diamante aberastasun itzelak gordetzen dituzte. 1961ean indigenen babeserako erabil zitekeen Erdialdeko Kalahariko Ehiza Erreserba sortu zuten Botswanan. Aldiz, 1997an, 2002an eta 2005ean hiru kaleratze masibo jasan zituen San herriak, eta boskimano gehienak indarrez atera zituzten beraien etxeetatik. Gainera, beraien etxeak eraitsi zizkieten, eskolak eta osasun zentroa itxi, ur hornidura matxuratu... Gertakari larriok eman zirenetik asentamenduetan bizi dira erreserbaren inguruetan geratzen diren 5.000 boskimanoak. Ez dute, iraganean egiten zuten lez, ehizan egiteko baimenik, eta gaixotasun larriak pairatzen dituzte. Hortaz, beraien biziraupena hari batetik zintzilik da gaur egun. 62
Munduari Begira Sydneyko badiako zubiak 80 urte bete ditu Australiako Sydney hiriko badiako zubi ezagunak 80 urte bete ditu oraintsu. Metalezko bi zutaberen gainean altxatzen den egitura 1932. urtean eraiki zuten eta urte hauetan guztietan hiriaren sinbolo eta ikono turistiko bilakatu da. Bere garaian, hiriaren iparraldea eta erdigunea lotzen dituen egitura hau arku formako munduko zubi nagusiena izan zen. Eraiki zutenean auto bakoitzak sei penny ordaindu behar zituen bertatik igarotzeko, eta, zaldi gurdiek, hiru. Gaur egun, 160.000 ibilgailu igarotzen dira zubitik egunero, tren, oinezko eta bizikletekin batera.
Cousteauk ez du Kalifornia Behereko kostaldea Cancunen gisa ikusi nahi Jean Michel Cousteau ekologistak –Jacques Cousteau ikerlari entzutetsuaren semeak– adierazi du ez duela Mexikoko Kalifornia Beherea estatuko hegoaldeko kostaldea Cancunen gisako ingurune bilakatuta ikusi nahi. Espainiar Estatuko enpresa batek ingurunean lanak hasiko dituela jakin bezain laster egin ditu adierazpenok Costeauk. Izan ere, jakitera eman denez, 3.800 hektarea hartuko ditu proiektuak, eta, besteak beste, kirol portua, bi golf zelai, 27.000 gela izango dituzten zazpi hotel eta 5.000 etxebizitza eraikiko dituzte.
Gizon irakasle gehiago nahi dituzte Txinako agintariek Txinako eskoletan dagoen gizonezko irakasleen kopuru urriak ikasleei maskulinitate falta ekar diezaiekeela adierazi du Weng Guoxing legegileak Txinako Asanblada Nazionalean. Guoxingen aburuz, maisuen eta maistren kopuruen arteko desoreka erabatekoa da, batez ere haurtzaindegietan. Datu ofizialen arabera, Txinako haurtzaindegietan dauden 1.000.000 irakasleetatik 10.000 bakarrik dira gizonezkoak. Desoreka hori unibertsitateetan bertan hasten dela uste du Guoxingek, emakumeak askoz gehiago baitira. Gainera, gizonek irakaskuntzan jarduteko duten interes faltak eta sektoreko soldata baxuek ere eragina dutela nabarmendu du. Zifrak orekatze aldera, gizonen kontratazioa erraztuko duen diskriminazio positiboaren alde azaldu da Guoxing.
Espezie askorentzat, Seychelle uharteak ez dira jada paradisu Seychelle uharteak paradisutzat ditugu sarri, baina, egia esan, gaur egun uharteok ez dira erabateko paradisu izaki bizidun guztientzat. Klima aldaketa bortitza eragin handia izaten ari da uharteotan, eta horrek kaltetu egin du espezie askoren biziraupena, Aldabra dortoka erraldoiarena kasu. Adituek adierazi dutenez, urtaroen berezko ezaugarriak geroz eta zalantzagarriagoak dira Seychelleetan; hala, euri gehiago egiten du denbora gutxian, eta apenas tantarik botatzen ez duen denboraldi luzeak izaten dituzte. Horrek Aldabra dortoken ugaltze eta elikatze metodoak eraldatu ditu, espeziearen biziraupena bera arriskuan jarriz. 63