haizetara
ZAZPI
2012 Maiatza 48.zbk / 1,5â‚Ź
ZEELANDA BERRIA Souther Scenic Route zeharkatuz
POLONIA Kontrastez kontraste
NORMANDIA Gerra oroitzapenetatik harago
KOLONBIA Kafearen Triangeluaren edertasuna
ELBSANDSTEIN Magia eta oroimina Saxonian
KROAZIA Itsasotik begirada bat
haizetara
ZAZPI
30 David CIDRE 36 Sergi REBOREDO 46 Frank RICHTER 22 Urtzi URRUTIKOETXEA Azaleko argazkia: ORIOL CLAVERA • Aurkibideko argazkiak: 06 Oriol CLAVERA 14 Luis DÍAZ / VISUAL NATURA
14
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
46
06 KROAZIA
Itsasotik begirada bat uharte artean belaontziz nabigatuz, txoko lasaiak deskubrituz....
14 ZEELANDA BERRIA
Herrialdeko izadi basati eta malkartsuena ezagutzeko aukera Souther Scenic Route bidean barna.
aurkibidea
22 POLONIA TXIKIA
Nazioaren bihotzeraino bidaia, historia zaharrak eta memoria hurbilagoak bat egiten duten eremura.
30 NORMANDIA
Gerra oroitzapenak baino zerbait gehiago den herrialdea; haren edertasuna ez dago ukatzerik.
36 KOLONBIA
Bogota, Medellin eta Calik eratutako triangeluan kafe usaina dastatu eta izadiaz gozatzeko aukera.
46 ELBSANDTEIN
Mendi ibilaldien paradisua “Bohemia eta Saxoniako Suitza� deituriko Alemaniako eskualdean.
06 36
30
22 04 MUNDUARI BEGIRADA Santorini, Zikladeetako harri bitxia 49 BIDELAGUNA Proposamen tematikoa, munduko sutegiak, bidaiariak, agenda, liburuak... 3
Munduari Begirada
Santorini Egeo itsasoaren hegoaldeko Santorini uhartediko uharteak Zikladeetako gainontzeko uharteetatik ezberdinak dira beraien jatorri bolkanikoak emandako izaera basatia dela-eta. Kristo aurreko 1628. urtean Santoriniren erabateko itxuraldaketa eragin zuen gertaera eman zen: ur azpiko sumendi baten leherketaren ondorioz uhartedia bi zatitan banatu eta Santoriniko gune batzuk betiko desagertu ziren. Gainera, erupzioaren eraginez sortutako tsunamiak Santoriniko zibilizazioaren desagerpena eragin zuen. Harrigarriena zera da: ur azpiko sumendia aktibo mantentzen dela oraindik. Gertaera haren lekuko da egun Santorinik duen ingurune harritsua. Halaber, harea iluneko hondartzen eta labar aldapatsuetan eraikitako kupula urdineko etxe zuritxoen distirak bizirik dirau.
Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto
5
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
KROAZIA
Uharte artean nabigatzen
Jomuga turistikoak eta toki interesgarriak ez dira beti lotuta egoten, horregatik dago horiek ezagutzeko modu bat baino gehiago: bakarrik, bikotekidearekin, lagunekin edo gidari bat buru duen jende-legioarekin. Oinez eta motxila bizkarrean, autoz edo furgonetaz, autobusez, edo hain ohikoa ez den eran: belaontziz. Hain zuzen, azken hori da proposatzen duguna, Mediterraneoan barrena Kroaziaraino iristeko.
8
Belaontzi batean bidaiatzea aukera paregabea izan daiteke Kroaziako uharte dotoreenak ezagutzeko; tartean, Korcula, eskuineko irudian, eta Lostovo, behean.
i astez Mediterraneo erdia zeharkatu ondoren, Kroaziara heldu gara. Han, Mediterraneotik nabigatzeko erabili dugun 14 metroko eslora duen “Onas� belaontzia dugu zain, Dubrovnik hiri turistikotik hurbil dagoen portu lasaiago batean; hala, ontziratzea errazago egiteko. Balkanak suntsitu zituen zorigaiztoko gerra gertatu zenetik ia 20 urte pasatu dira, eta urtero milioika bisitari hartzen dituen jomuga turistikoa da gaur egun Kroazia. Baina bidaia hau desberdina izango da. Itsasoz helduko gara, patxadaz, iparralderantz sakabanatuta dauden irletan barrena; aingura bota eta gaua igarotzeko txoko lasaiak bilatuko ditugu, edo bestela, portu txikietara joko dugu, handik herri lasaiak eta leku historiko veneziarrak bisitatzeko.
Uharte artean Egeo itsasoko greziarrentzat meltemi dena, Itsaso Adriatikoko kroaziarrentzat, berriz, bora da. Hobe duzu iparraldeko bi haize horiek ez itsas zabalean topatzea, eta zenbait tokitan ezta aingura botata duzunean ere. Creuseko lurmuturreko tramuntanaren antzekoa litzateke edo Kantauri itsasoko galernaren pareko. Nabigatzea gauza ederra da, eguraldi ona eginez gero. Baina bestela, astun samarra izan daiteke, une txarrak pasarazteraino, zorabiatzeko joera baduzu, behinik behin. Dena den, halako bidaia bat lasai hartu beharra dago, ahal denean nabigatuz eta haizeak lagun ez baditugu lurrean sartu-irtenak eginez; izan ere, leku ugari dago ezagutzeko. Dubrovnikeko erdigunetik autobusez hogei minutura dagoen Mokosica auzotik irtengo gara. Egun eguzkitsuan lagun dugun haize leunak hautsian garamatza (halaxe deitzen zaio itsasoan sigi-sagan joateari, haizeari ahalik eta etekin handiena ateratzeko poparean ez dugunean eta belaz nabigatu nahi dugunean) hurbil dagoen Sipan irlaraino, 12 milia ingurura. Eguerdi aldera heldu gara, aingura Sipanska Luka herritik hurbil dagoen leku batean botata bainutxo bat hartu eta zerbait freskoa eta arina bazkaltzeko. Uharteak 16 kilometro koadro ditu; bertan, bi herri besterik ez daude, eta auto gutxi ibiltzen diren eta mahasti eta olibondo artean dagoen 5 kilometro inguruko errepide batek batzen ditu. Sipanska Luka harrizko etxe gutxi batzuk eta hotel zahar batek osatzen dute. Hotela hondoan posidonia-geruza duen kaitik hurbil dago, aldi berean, hoteleko zein herriko bisitarientzako igerileku dena. Herriaren goialdean eliza dago; handik, eguzki sarrera politak ikusiz gozatuko dugu. Eguzkia nola ezkutatzen den 9
ikusteko beste aukera bat badia inguratzen duen bidexkan barrena paseotxo bat ematea da; handik ikusiko dugu hurrengo egunetan ezagutuko ditugun irlen atzetik desagertzen. Gure ibilbideko hurrengo tokia Mljet uhartea da; haren iparraldeko zatia parke nazional izendatu zuten. Hurrena, Polače herriko badia eder batean bota dugu aingura. Herriak etxe gutxi batzuk baino ez ditu, eta haien behealdean hainbat jatetxe. Aspaldiko iraganaren seinale bakarra antzinako gotorleku erromatar bat da; eta ez dirudi, haren itxura ikusita, txukun gordetzen gehiegi saiatzen direnik. Polačetik txango bat egin dugu Veliko Jezero lakura, Santa Maria irla txikia bisitatzeko. Han guztiz eraberritu gabe geratu den monasterio edo eliza antzeko zerbait dago. Ez diot inori joateko gogoa kendu nahi. Agian lekuari buruz ezer ez dakidalako izango da (ez, dirudi, hala ere, hori konpontzeko informazio zehatzagoa eskaintzeko inolako asmorik dutenik, lekuan ez baitago kartel xume bat ere), baina irla txikiari buelta eman ondoren, beste ertzetik ekarri gaituen itsasontzi txikiaren zain egotea beste aukerarik ez dugu. Agian ikustea merezi duen ezer ez dagoen irudipena, dena erdizka egotea, neure buruari «zertan ari naiz ni hemen» galde egitea izango da toki horiek berezi edo bitxi egiten dituena. Lastovo da gure hurrengo helmuga. 1989ra arte turistek ezin zuten irlara etorri, Tito mariskalaren garaiko base militar 10
Korculako inguruak mahastiz betetako eremuak dira, orrialde hauetan, Lonbardan hartutako irudiek erakusten dutenez. Beste argazki bietan, Onas belaontzia Korcula eta Santa Maria uharteetara iristen ikus daiteke. Azken irla honetan, guztiz eraberritu gabe geratu den monasterioa dago. Azkenik, eskuineko orrian, Korculako irudi bat.
bat zegoelako han; haren aztarnak ikus ditzakegu oraindik ere, esaterako, itsaspekoak amarratzeko mendian eginiko zulo ikaragarri batzuk. Atseden hartzeko eguna izango dugu, zibilizazioaren edozein aztarnatatik urrun ainguratuta, uretatik hurbil pinuak dituen kala itxi batean.
Ur azpian Itsasontziz bidaiatzen ari zarenean, poliki-poliki heltzeaz gain, zure jomugara olatuen erritmoan hurbilduz, aingura botatzen duzun tokietan itsas hondoa ezagutzen joan zaitezke. Betaurrekoak, tutua eta arnas pixka bat hartuta, batere hotza ez dagoen uretan murgil zaitezke eta posidonia-geruzekin –kostaldearen egoera ekologiko onaren seinale–, arrain iheskorrekin eta marmoka bakartiekin liluratu. Honelako bidaietan, egunek beti jarraitzen dute eredu bera, meteorologiaren baitan bakarrik alda daitekeena. Eta jaki-
Belaontzian bidaiak eskaintzen dituzten enpresak: Vela Global, SL www.veler-onas.com • info@veler-onas.com Tel: (0034) 630 044 175 Pura Vela www.puravela.com • info@puravela.com Tel: (0034) 651 082 040
na, urak presentzia handia izaten du. Goiz jaikitzea, eguzkiak gogor jo aurretik; goizeko bainua, logura kentzeko; gosaria; hurrengo jomugara nabigatzea, eguerdian heltzeko; beste bainu bat; urpean ibiltzea, eta olibak garagardotxo batekin, bazkari arina... Otordu trinkoena afarian egingo dugu, lo egitera goazen tokian aingura botata edo portu txiki batean, beste nabigazio txiki bat egin ondoren. Eta jakina, merezi duen guztietan, osteratxoa lehorrean, nabigatzen ari ginela urrutitik ikusi ditugun lekuak bisitatzeko.
Korčula irlatik Pelĵesak penintsulara Kroaziako itsas hondoa ezagutu ondoren, gure ibilbideko hurrengo irlara joango gara: Korčula. Bidaiari izan nahi duenarentzat, uhartearen izen bera duen herri harresitua, bertako harrizko etxeekin eta kalerik estuenetan leihotik leihora esekitako arroparekin, turisten nahiak asetzeko prestatuegi dago. Oroigarriak edo postalak saltzen dituzten dendak; terraza duten jatetxeak edonon, eta abar. Hala ere, merezi du lehorrean bisita bat egitea eta eguzkia ezkutatu ahala, harresietako dorreak nola gorritzen diren ikustea. Pelĵesak penintsulatik banatzen duen itsasartearen albo batean dagoen Korčula irlak badu zer erakutsi. Mahastien eta ardoaren lurralde horretatik itzuli bat emanda, larruazalean dugun itsas usaina, ardo eta lur usain bilakatuko da. Zenbait orduz nabigatu ondoren, penintsulako istmoraino helduko gara; han, mendian gora eta gero behera egiten duen 5,5 kilometroko harresi batek, Ston eta Mali Ston herriak batzen ditu. Gotorleku izan zen, gatza gaur egun petrolio madarikatua bezain garrantzitsua zen garaian. Harresiaren goiko aldetik begiratuta, Stoneko gatzagek, ilunabarreko lainoak islatzen diren ispilu erraldoi eta izugarria dirudite.
Parke tematikoa Bidaia amaitzeko eta egunerokotasunera itzuli aurretik shock terapia egiteko, hirietan bizi garenontzat behintzat, ez dago Dubrovnik bisitatzea bezalakorik. Alde zaharra ederra da. Baina ziurrenik politagoa izango zen antzina; kaleetan umeak pilotan jolasean zebiltzanean, kaleetako postuetan letxuga bat eta sagar batzuk eros zitezkeenean, bizarra mozteko bizarginak zeudenean, eta abar. Gaur egun, berriz, egoera tradizionalen bat ikusteko harresietaraino igotzen diren kalezuloetara jo beharra duzu, eta itxuraz utzita dauden, baina esekitako arropez betetako txokoak eta itxura polit 12
Harresiz inguraturiko Dubrovnik da Kroaziako hiri bisitatuenetakoa. Ezkerreko irudian ikusten den moduan, bertako harresien inguruan paseatzen eta eskaintzen dituen ikuspegiez gozatzen jende andana biltzen da. Behean, Lumbarda, Korcula uhartean.
xamarreko lorategiak ezkutatzen dituzten lekuetan sartu; han ikusiko dituzu mantalaz jantzitako emakumeak aulkian eserita, beren buruen gainetik, harresi garaitik, guzti-guztiari argazkia egiten dioten milaka kamera digitalei jaramonik egin gabe. Bai, jakina, harresiari buelta emateak merezi du; handik ikusten denagatik, ikuspegiagatik, paseoagatik... Dena den,
gomendio bat dut egiteko: ahal baduzue, ez zaitezte joan itsasontzietatik jaitsi berri den turista-andana dabilen egunean, hirian egongo diren denbora gutxian guztia argazki kameraz harrapatzeko irrikan. Hori da Dubrovniken alde txarra; turistaz beteta egotea (udan batez ere), haiei ongietorria egiteko dekoratu handi bat baitirudi. Dena dela, lekuaren edertasun naturala eztabaidaezina da.
SOUTHERN Testua eta argazkiak: Luis DĂaz / VisualNatura
SCENIC ROUTE Muturreko paisaiak Zeelanda Berrian
Queenstown eta Dunedin lotzen dituen 600 kilometro luzeko errepideak izadia hain nagusi den Zeelanda Berriko paisaien artean muturrekoenak zeharkatzen ditu. Erpin zorrotzak, fiordo zorabiagarriak, berde biziko basoak eta espezie bitxi autoktonoak, horrelako altxorrak topatuko ditu bisitariak, bertako eguraldi petrala gorabehera, ibilbide honetan.
q
ueenstown duzue hau, Wakatipu lakuaren ertzean kokatua: adrenalinaren hiria. Dirudienez, leku honen xede bakarra zoro-kirol gero eta zoroagoen babesleku eta abiapuntu izatea da. Nonahi aurkituko duzue hemen muturreko kirolen batean proba egiteko aukera. Badakizue: ing atzizkiz bukatzen diren horiek dira, bihotza ahotik irtengo zaizuela irudituko zaizuen horiexek. Batez ere, jende gaztea ikusiko duzue, festarako gogoz, Zeelanda Berriko libera ez gutxi xahutzeko prest; edonola eta edonondik behera jauzi egiteko gertu, ur-amiletara, adibidez, edo eroriko zirraragarria eragin
Euri ohian berdez blaitutako paisaia menditsuan, itsasadar estuak barneratzen dira behean ikusten den Fiordlandeko ingurune ikusgarrian.
dezakeen beste edonora. Hori bai, segurtasun neurri egokiak hartuta eta behar bezalako instalazioak erabiliz, azken batean, jokoan dagoena bezeroa osorik irtetea eta negozioak aurrera egitea delako. Alde nabarmena dago Queenstowngo eromenezko giro honen eta, bidaiak aurrera egin ahala, Dunedinera bidean, Southern Scenic Route-n (SSR) zoaztela topatuko duzuenaren artean. Zeelanda Berriaren hegoaldeko izadi basati eta malkartsuena ezagutzeko aukera izango duzue; udaldian ez dela, pinguinoak, itsas lehoiak eta beste espezieren batzuk beste biztanlerik ez baituzue aurkituko paraje hauetan.
Fiordoak eta basoak Ibilbideko lehen geldialdiak Fiordlanden egingo dira. Eskualde ikusgarria da: euri oihan berdez blaitutako paisaia menditsuan, itsasadar estuak barneratzen dira, zuhaitz baten adar sarrien antzera. Berdea diotsuet, eta ez alferrik, izan ere, begiratzen duzuen lekura begiratzen duzuela, kolore hori besterik ez duzue ikusiko: berdea nonahi. Hostoak ez direnean iratzea da, eta, bestela, lur-gaina eta zuhaitzen azala estaltzen dituen goroldioa. Arbola erorietatik elikatzen diren onddo xilofago eta perretxiko ugari ikusiko duzue; landare-birsorkuntzaren zikloa bete-betean, naturaren bere burua irentsi eta berregiteko gaitasun hori. Fiordland parke nazionaleko basoa ikusgarria da, eta, gainera, mendi eta fiordoetako amildegiz harmonia perfektuan inguratuta dagoenez, edertasun paregabeko parajea eratzen du. Euri oihanari zergatik esaten zaion euri oihan jakiteko, errepara iezaiozue hegoaldeko uhartearen lurralde hegokoeneko klimaren protagonistari, euriari, alegia. Urtean 8.000 litro egiten ditu metro karratuko; hiru egunetik bitan egingo di18
Southern Scenic Route ikusgarriak Zeelanda Berriko hegoaldeko ibilbide malkartsuenak ezagutzeko parada eskaintzen du, goiko irudiak erakusten duen paisaia kasu. Catlins eskualdean, itsas lehoiak, begi horidun pinguinoak edota galzorian diren hainbat espezie aurki daitezke.
zue euria. Jakina, munduko euri indize handienetako bat da bertakoa, handiena ez bada. Ez zaizue erraza izango eskualde honetan ez bustitzea; tira, ibilgailu barruan geratu, eta paisaiari begira egon zaitezkete, baina, horretarako, ez joatea hobe zenukete, ez baituzue aurkituko Fiordland baino eskualde ederragorik, Zeelanda Berri osoan, tramping egiteko (horrela esaten diote mendi bideetan ibiltzeari). Kontuan izan mendian ibiltzea litzatekeela zeelandaberritarren kirol nazionala, baldin eta errugbia existituko ez balitz. Te Anau abialekutzat harturik, ordu gutxiko ibilaldiak nahiz hainbat egun irauten dutenak egiteko aukera izango du-
zue. Azken horietatik ezagunena Milford Track deitua da; askoren iritzian, munduko trekking politenetako bat. Ez gara halako balorazioetan sartuko; nork bere iritzia osa dezala, jakina, baina ukaezina da ibilbideak paraje ikusgarriak zeharkatzen dituela. Hiru egun behar dira ibilaldia osatzeko, baina merezi du ahalegina, zinez. Gaua pasatzeko, aterpe-sare zabala dago, baina kostako zaizue lekua aurkitzea, Kontserbazio Sailaren politika oso zorrotza baita: denboraldi betean, eguneko berrogei bisitari baino ez dira ametitzen; ibilbidea norabide berean egin beharko dute, gaua aterpeetan igaroz, eta ezingo da ibilbidea ez laburtu, ez luzatu. Gainerakoan, urte sasoiaren arabera, nork bere kasa egin dezake ibilbidea, baina, betiere, parkearen zaindaritzari abisu emanda. Helmuga Milforden dago, eta, bertan, fiordoan barna, itsaso zabalera arte nabigatzeko aukera izango duzue. Fiordlandeko beste harribitxi bat, nahitaez aipatu beharrekoa, Doubtful Sound da, Zeelanda Berriko fiordo handienetako bat. Tasmaniako itsasotik etorririk, mendi-tontor garai eta oihan sarrien artean barneratzen da, eta, euria lagun, ur-
Lerroon gainean ageri diren hiru paisaiek ongi laburbiltzen dute Southern Scenic Route liluragarriaren esentzia: Fiordland parke nazionaleko basoen xarma, eremu bakarti eta isolatuak eta ingurune ezin berdeagoan han-hemenka azaltzen diren erpin zorrotzak
jauzi ikuskizun zoragarriak eratzen dira bertan. Milford Sound baino hiru aldiz luzeagoa eta hamar aldiz zabalagoa da; askoz zailagoa ere bai, ordea, bertara iristea. Barkua behar da bertaratzeko; Manapouri lakua zeharkatu behar baita, mendebaldeko ertzeraino. Handik, autobus bat hartu behar duzue, Wilmot haitzartetik doana; asfaltozko errepide-tarte isolatua da, 1959an egin zena West Arm zentral hidroelektrikoa –Zeelanda Berriko ingeniaritzaren obra kutuna eta eskualde hura energiaz hornitzen duena– eraiki ahal izateko. Argindarra sortzeko, lakuaren eta fiordoaren arteko desnibelaz baliatu ziren, eta lurpeko hodi bat eraiki zuten xede horretarako. 19
Zentrala guztiz lurpean eraiki zenez, instalazioetatik sarera energia daramaten hariak baino ez dituzue ikusiko. Gainera, barkuko txartelaren prezioan sartuta dago zentralera bisita. Bitxia gertatzen da: bertako agintariek interesatuago baitirudite bisita horretan, bisitariak eurak baino.
Catlins, animalia basatiak eta itsaso haserrea
Mendian ibiltzea da inguruotako jarrera nagusia, goiko irudian ikusten den moduan. Ondoko orrian Doubtful Sound Zeelanda Berriko fiordorik handienetako bat ageri da. Tasmaniako itsasotik datozen uretan galtzeko zein inguruotako mendi tontor garaietan barneratzeko ezinbestekoa da itsasontzia
20
Te Anau atzean utzita, Western Southland eta Invercargill aldera joko dugu. Azkeneko hori da Zeelanda Berriko hiri hegokoena eta hegoaldeko portu nagusia. Halaber, Catlins eskualdera heltzeko atea da, horixe baita, SSR ibilbidean, erakargarritasun handienetakoa duen bat. Abantailen artean aipatu behar da biztanle gutxiko eskualdea dela; “galtzeko� leku asko dago. Esaterako, Fiordlandeko izadia ikaragarri oparoa den arren, azken xehetasuneraino antolatuta dago dena, trekkingak barne. Aldiz, Catlinsekoa kosta-zerrenda basati bat da, bisitari gutxikoa, eta ia biztanlerik gabea. Apenas dago herrikaskorik; hiruzpalau etxe sakabanatu, asko jota. Estimatzekoak dira halako baldintzak, Zeelanda Berriko izadi hain ongi zaindu, baina, jakina, baita oso ongi ordainduan ere. Hondartza eta golko bakarti ugariko kostaldea da, labar eta harkaitz pikoak dituena, izadiarekin benetako harremana ahalbidetzen duena, animaliak begiesteko bisitaldi gidaturik kontratatu beharrik gabe. Izen erakargarriz bataiatuak daude hainbat leku, Cannibal Bay edo Waipapa Point, esaterako, eta itsas lehoiak bere gogara ibiltzen dira hemen. Bisitariok, hobe duzue tentuz ibili; berez oldarkorrak ez diren arren, gehiegi hurbildu denari berehala erakusten baitizkiote hortzak. Catlins kostaldean itsas txakurrak, pinguinoak eta Hector izurdeak –azken hauek nekezago– ikusteko aukera dago. Espezie batzuk galzorian daudenez, kostalde horretara hurbiltzen den bisitari kopuru txikia mesedegarri da aipatutako espezieen habitata babesturik mantentzeko. Begi horiko pinguinoei dagokienez, 6.000 buru baizik ez daude; 1.500 bikote, kumeak izateko moduan. Hala, benetako pribilegioa da bere habitatean ikusi ahal izatea. Jakina, pribilegioa gozatzea, eta arduraz jokatzea, biak neurri berean, horixe da bisitarien eginbeharra. Horren guztiaren harira, betiko eztabaida plazaratzen zaigu: zer da hobe, babes-neurri zorrotzak hartzea, edo horrelako tokiak ezagutzera gehiegi ez ematea (bisitari kopuru txikiari eusteko). Gaur-gaurkoz, goi denboraldia kenduta, edonor sar litekeen parajea da. Catlins kostaldea orografia zinez ikusgarriko eskualdea da. Haize indartsuek eta itsaso zakarrak haitzak higatu eta forma iradokitzaileak zizelkatu dituzte. Itsasargiak ikusiko dituzue nonahi, nabigatzeko beharrezkoak baitira oso, kostalde labartsu eta meteorologia petraleko honetan. Hegoalderantz eginez gero, Antartida baizik ez duzue aurkituko; pentsa, beraz, zer-nolako indar naturalek erasaten dioten kostalde horri. Herrialde osoko nonahiko turismo bulegoetan ikusiko dituzue Nugget Point, Cathedral Caves edota Slope Pointeko argazkiak. Eskualde honetara etortzen bazarete, bertatik bertara gozatuko dituzue paraje zoragarri horiek.
PO
LONIA TXIKIA Testua eta argazkiak:
Urtzi Urrutikoetxea
Nazioaren bihotzean
teluaren artean. Merkatua 1200 urtean eraikitako eraikin gotikoa da, ukitu errenazentistekin. Behean dauden dendek jatorrizko arkitekturari eutsi diote, bisitarien arreta lortzeko lehian, bertako artisau-lanak eros ditzaten. Goian 1883an irekitako arte galeria dago, Poloniako pinturako lan garrantzitsuekin. Udaletxeko dorrea leku berean dago. Behinolako tortura gela kafetegi eta jatetxe dotorea da gaur egun, egun euri-
Europako herrialde zigortuenetakoa izan da Polonia historian zehar. Inperio handien erdian kokatutako nazio jendetsuenetakoa izatea garesti ordaindu du. Harresi zaharrak jausita, kontinentearen bihotzean dago berriz ere, bisitarien zain. arpatoetatik Baltikora, kontinentearen erdigunetik ekialdeko lautadetara, herri gotikoetatik iragan nahasira, ehunka piezak osatutako mekano aberatsa da Polonia, egun Eliza katolikoaren abarora bilduta. Kontraste etniko, artistiko, politiko ugariren artean, poloniar nazioaren bihotzeraino joan gara. Krakovia ederraren inguruan dago Polonia zaharraren erdigunea, hegoaldean. Bertaraino egin dugu txangoa, historia zaharra eta memoria hurbilagoak bat egiten duten eremura. Polonia Txikiraino hain zuzen ere, horixe izan baitzen Poloniako estatua historian zehar, 1596an Lituaniarekin bat egin zuen arte. Gero, galdu egin zen historian, inperioen batasun eta erabakiek mapatik kentzean herriak lurrunduko balira legez. Napoleonekin Varsoviako dukerria desagerrarazi eta mende eta erdian orain bai, orain ez, ibili zen, nazien eta Stalinen negozioen prezio izan zen, eta beste lau hamarkada Moskuren begiradapean. Horiek guztiak aintzat hartu ezean, zail da ulertzen herri konplexu honen nortasuna. Eta horiek guztiak gogoan, errazago bertaratuko gara poloniarren zabaltasunera. Krakovia hartu dugu erdigune, ez alferrik, Europako ederrenetakoa baita Polonia zaharraren antzinako hiriburua. Erregeak, ohiturak, zapaldutako herriaren memoria, Krakoviaren inguruan hezurmamitzen dira. Gaur ipuinetakoa dirudien hiria da, eta krakoviarrek badakite zer den munduko ondare izendatutako leku baten bizitzea. Hirian barneratzeak denbora etetea dakar nolabait, galtzada-harrizko kaleetan, historia luzean denetik ikusi duten etxaldeetan, eta zalgurdiak zain ditugula. Zapien azokaren inguruan biltzen da erdigune historikoa, Rynek Glowny plaza, Erdi Aroko harresien eta Wawelgo gaz24
Poloniako porturik garrantzitsuena hartzen du ezkerreko irudian ageri den Gdansk hiriak. Behean, arkitektura deigarri eta giro biziko Wroclaw.
tsuetan Krakoviako bisitan geldialdia egiteko toki paregabea. Rynek Glowny Europako Erdi Aroko plaza handiena da, 200 metro luze-zabal. Inguruko etxe bakoitzak XIII. eta XV. mende arteko jatorridun armarria dauka. San Adalberto eta Santa Barbara Krakovia osoan diren dozenaka elizetako bi dira, poloniar nortasunaren zutabe. Andre Marian, eguerdian, Hejnal Mariacki izeneko melodia jotzen da, eta, bat-batean,
eten, gezi batek hil zuen tronpeta jotzailea gogoan. Mende asko joan dira tartariarren erasoaren berri eman zuen musikaria hil zenetik, baina ohiturak bizirik dirau.
Nazioaren muinoa Wielkopolski jauregitik, Kanonicza kalearen amaieratik gorantz, Wawelgo muinorantz goaz. Poloniar nazioaren sinbolo-
rik bada, Wawel da hori. Bostehun urtez errege-erreginen egoitza izan zen. Flandria, Txina, Anatolia, Italia eta mundu erdiko objektuak daude Polonia zaharreko altxorrak biltzen diren hogei aretoetan. Erdi-erdian, muinoaren ardatza markatzen, katedrala dago. Egungoa gotikoa da, mendeen joanean hainbat kapera erantsita. Gazteluko eta katedraleko artelanek gainezka eginda, Smok Wawelski edo Wawelgo Herensugearen kondairaren beste ikuspegi bat eman digu Smocza Jana pasabideak, Vistula ibaiaren aldamenean irteteko, brontzezko herensugearen ondoan. Alde zaharra eta Wawel ikusita, muinoaren beste aldean Kazimierz auzunea dator. Muinoaren magalean dagoena, auzunearen mendebaldea, katolikoa da; zenbait eliza interesgarri ditu. Baina ekialdeko sektorea, 300 metro zabal, Europa erdialdean parerik gabeko gune judua izan zen mendeetan, 1335ean sortu eta Holokaustoak dena ezabatu zuen arte. Dozena erdi sinagogak eutsi zioten, hala ere, eta auzuneko arkitektura iragan aberats baten lekuko da. Afaltzera iritsi gara, Krakoviari dagokion gisan, iragana berritzen baina joandako eremu batean gaudela jakitun. Eta judu musika bikainarekin joan da ilunabarra. Galitziako museoa ere auzunean dago, juduak salbatu zituzten poloniar heroiei omenaldi eta guzti. “Schindlerren zerrenda� film ezaguneko zati batzuk Kazimierzi dagozkio. Wieliczkako gatz meategiak Krakoviatik minutu gutxira daude. Literatur zaleentzat eta musikako mitomanoentzat berezia da: Goethe, Balzac eta Chopin bizi izan ziren hiri hau munduko ondare izendatu zuten lehena izan zen. Turista gehienak baina, azalean ikus ez daitekeenak erakarrita datoz: 26
Herrialdeko mendi eta ibai ederrak ezagutzeko aukera ematen duen turismo tradizionalak indar handia du egun Polonian; hala, besteak beste, arraunen erritmoan naturaz gozatzeko aukera bikainak ez dira falta. Goiko irudian zenbait txalupa ageri dira Dunajec ibaian, Pienini mendien artean. Ondoko orrian, Krakoviako Florianska kalea eta atea.
Wieliczkako gatz meatzeak 150 kilometro luze dira lurpean, eskultura eta galeria ederrez beteta. Europako zaharrenak dira, ia mila urte dituzte eta. Egun, 130 metro sakon barneratzen dira bisitak, hiru solairu eta 4 kilometro eta erdian.
Holokaustoaren hiriburu . Hegoalderantz joanda, Poloniaren ohiko irudi lau eta zabala erabat aldatzen da. Eremua itxi eta muinoak mendi bihurtzen dira Eslovakiako mugan. Tatra mendietarantz goaz, poloniar poeta eta literaturgile askoren inspirazio gunerantz. Mendiak markatzen du, beste kultura askotan legez, poloniar nazionalismoaren iruditeria. Mendebaldetik ekialdera doazen Tatra mendien elkarzut, Pienini mendiak datoz, Dunajec ibai bihurriak irekita. Eremuak landutako kultura bereziari eutsi diote arroila estuaren inguruko herrietan. Zakopane da inguruko hiriburu, eta neguko kirolen zaleek zein baso, aintzira eta txango zaleek hor dute jomuga halaber. Mendiarekin eta ibaiarekin lotutako tradizioa turismoari emana da gaur egun, esperientzia bikaina eskaintzen baitu arraunen erritmoan, arroila estuaren baitan, Tatrako paisaiaz gozatzeko.
Polonia Txikia probintzia utzi dugu, nahiz eta eskualde historikoa nabarmen handiagoa den, Silesiaraino. Bidean, Oswiecim herrian dugu derrigorrezko geltokia. Polonierazko izenak alemanezkoa iradokitzen du, baina badauka tragedia ezkutatzeko indar doi bat, Holokaustoaren sinbolo baita Oswiecim eta sinonimo Auschwitz. Alemania naziak eraiki zuen kontzentrazio esparru handi eta hilkorrena izan zen, lau milioi lagunen hiltzaile. Mundu osoko bidaiariak datoz honaino, historia-liburuek eta filmek diotena benetan gertatu zela egiaztatzera. 28 estatutako biktimak, juduak gehienak, baina baita ijitoak eta beste hainbat etnia eta ideologiatako kideak ere, hil ziren gas ganberetan. Hirugarren Reichak eraikitako esparru guztiak ziren ankerrak, baina bazegoen graduaziorik gerra presoentzako eremutik hilketa industrialaren esparru izan zen Auschwitzera. Trenean iritsi eta gas ganberetan eta errausketa-labeetan desagertu ziren milioika lagunen oroitzapena txertatu egiten da, historia buruz jakinda ere. Doakoa da bisita, hamaika bloke eta bestelako eremuetan ibiltzeko, ulertezina ulertzeko ahalegina egiteko. Beldurra eta deserosotasuna barruraino sartzen dira, aldameneko bisitaria negarrez ikusi dugu. Ez da edonork jasateko bisita; 16 urtetik beherakoentzat ez dute aholkatzen. Auschwitzen ondoan, Birkenauko esparrua ere badago, kilometro pare batera. Saminak hartuta ere, izena lehenaren aldean ezezaguna izan arren, es28
Krakovia erdigune historikoan bertan kokatua, Europako Erdi Aroko plaza handiena da eskuinean, behean, ageri den Rynek Glowny. Goian, hiriaren panoramika, eta, lerroon gainean, Wawelgo gaztelua. Gorago, esker-eskuin, Poznan eta Worclaw hirietako bi argazki.
parruko adreiluzko atarira doan trenbidea ahazterik ez den beste irudietako bat da. Poloniako eremu txikiak Silesian jarraitzen du, eskualderik germanikoenean, iparrerantz Baltikoko Pomeraniara, Mazuriako aintziretara eta, zelan ez, Varsoviara iristeko. Baina Polonia Txikian azken txangoa Czestochowan daukagu. Poloniaren katolikotasun sutsuaren adierazlea eta hiriburu espirituala da Jasna Gora monasterioa. Bost milioi lagun datoz urtero Andre Maria Beltza gurtzera, urrundik oinez egindako erromesaldietan horietako asko. Kristauak izan barik ere, Europako herri handi honen nortasuna ulertzeko bidea da. Monasterioak berak, kanpoko xumetasunean, aberastasun garrantzitsuak ostentzen ditu gainera. Eta poloniarren eskualde kuttunenetakoari agur egiteko balio digu, herrialdeko bestelako altxorren bila abiatu baino lehen.
Testua eta argazkiak: David Cidre
NORMAND Iraganaren oihartzunak
IA
32
Erdi Arotik gaurdaino milaka erromes erakarri dituen Saint Michel mendia eta tontorreko abade-etxea urez inguratzen dira itsasgorarekin.
Norbaitek Normandia aipatzen duenean, berehalaxe, gerra, lehorreratzea eta nazien eta aliatuen arteko borrokak etortzen zaizkigu burura. Ez da harritzekoa; izan ere, ezinezkoa da ahaztea Frantziaren iparmendebaldeko probintzia txiki honetan bizi izan zela joan den mendeko gertaera historiko garrantzitsuenetako bat: 1944ko ekainaren 6ko data ospetsuaz ari gara; egun hartan, aliatuak Europan lehorreratu ziren eta Alemaniako armadaren gainbehera eta Bigarren Mundu Gerraren amaiera hasi ziren. Baina, Normandia, gerrako oroitzapenak baino zerbait gehiago da: haren edertasuna ez dago ukatzerik.
erra handiaren oroitzapenak baino askoz gehiago da Normandia; baina, halaber, egia da ere lurralde hau bisitatzera etortzen denarentzat ezinbestekoa dela aliatuak lehorreratu ziren hondartzetara (ingelesezko ordainekin birbataiatuak: Omaha, Utah, etab.) eta gerran gudarosteek utzitako oroigarriak jasota dituzten museoetara joatea. Zirrara berezia sortzen du, hainbeste urteren ondoren, itsasoak itzulitako kasko, metraileta eta gainontzeko tresnak ikusteak. Gogorarazi behar dugu hemen milaka pertsona hil zirela, eta gaur egun garai hartako hondamendia susmatzen uzten digun ezer geratzen ez bada ere, ezinbestekoa da iparramerikarren hilerria bisitatzea. Ikaragarria da txukun lerrokatuta dauden 9.000 gurutze zurien artean paseoan ibiltzea; horrek argi eta garbi erakusten du zenbat pertsona hiltzen ziren, egunero, zentzugabekeriaren ondorioz. Eta orduan, ezinegonak harrapatzen zaituenean, une egokia da Normandiaren benetako altxorrean babesa bilatzeko: bere izadi oparoan, hain zuzen. 33
Ez daukagu kostaldetik urrundu beharrik; nahikoa izango da kilometro batzuk igotzea Etretateko labarrak topatzeko. Labar zoragarri horiei izena ematen dien herrira heldutakoan, Normandiako kostalde honetan haizeteek eta itsasaldi bortitzek zizelkatu duten obra txundigarriaz ohartuko gara. Garaiera itzeleko labar zorabiagarri zuri-zurien oinean, hamaika koloretako legarrez eratutako hondartzak ikusiko ditugu, itxura apetatsuko harkaitzez inguratuak. Guztietan ospetsuena “Aiguille d’Etretat” izenekoa da; 70 metro baino gorago den obelisko tankerako harkaitz tantaia. “Aiguille d’Etretat” horren aurrez aurre dago “Porte d’Aval” deitua, 90 metro altuko arku ikaragarria. Arte naturala, izadia arte eginda. Agian, horregatik, XIX. mendearen amaieran, Frantziako artista, margolari, eta idazle askoren inspirazio-iturri bilakatu zen ingurune hau. Bidexka batek labar guztia korritzen du, hegiz hegi: bi kilometrotan, txoko hauek gordetzen duten edertasun guztia bistaratzen digu. Inguru hauetara etorriz gero, ezinbestekoa da hau ikustea. Lurralde hauetan bisitatu gabe utzi ezin dugun beste tokietako bat Saint Michel mendia da, inguruotako harribitxi nagusia, dudarik gabe. “Miragarria” deitzen diote Erdi Arotik hona milaka erromes erakartzen dituen abade-etxe honi. Tombe mendiaren erpinean dago eraikia, uhartetxo batean, Europa osoko itsasaldi-tarte handieneko gunean (14 kilometrotik gora). Txundigarria da, itsasbeherarekin, uraren arrastorik ikusten ez dela, abade-etxera heltzea, eta bisitaldia amaitzen duzunerako, urez inguratua zaudela ohartzea. Une 34
Historiako pasarte garrantzitsu batek utzitako oroigarriek osatzen dute Normandiako paisaia. Lerroon gainean, aliatuak lehorreratu ziren hondartza bateko aztarnak ikus daitezke. Gorago, lerrokatutako 9.000 gurutze zuri ageri dituen soldadu iparramerikarren hilerria. Eskuinean, Pointe du Hoc.
horretan lehorrera dagoen lotura bakarra abade-etxeraino autoz heltzeko aukera ematen duen dike bat da. Gaur egun, esandako dikearen ordez, Saint Michel mendiaren edertasunari hobeto datorkion oinezko ibiltoki bat eraikitzen ari dira. Baina, abade-etxea kokatua dagoen tokia ederra bada, eraikin multzoa bera ez da atzera geratzen. Arkitektura lan aparta da, bertikalean eraikia, zerurantz altxatzen dena, eta gailurrean, piramidearen erpinean, eliza duena. Gotorleku menderaezin izateko eraikia dago: ezkutuko igarobide, kalezulo, eskailera eta zokoz betea. Hemen barneratzea denboran bidaiatzea bezala da. Erdi Aro betean sentituko ditugu gure buruak. Benetako harribitxia. Saint Michelek markatzen du Bretainiarekiko muga, eskualde erakargarria eta ederra hura ere, baina beste artikulu oso bat merezi du horrek.
KOLONBIA Testua eta argazkiak:
Sergi Reboredo
Kafearen Triangelua
Kolonbiako basoetan maiz aurki daitekeen txori koloretsua da barranquero ederra. Eskuinean, Buenavista hiria eta berau inguratzen duten kafe sailak.
Bogotak, Medellinek eta Calik eratutako triangeluan, Kolonbiako kafe ale hoberenak hazten dira; mundu osoan ospetsua da bere zaporeagatik edertasun natural paregabeko toki honetako kafea. Eskulangileen herriak bisitatuko ditugu; etxalde tradizionalak, gaur egun luxuzko ostatuak direnak; eta izadi oparoko guneak, Jeep Willys gogoangarri baten gainean betiere. 38
afearen Triangelua aipatzean, Kolonbiako kafearen usain zoragarria datorkigu gogora; eta mandazain baten irudia, Juan Valdezen antzera mendiak bere mandoarekin zeharkatzen dituena, Kolonbia hegoaldeko eskualde menditsuetako kafe soro emankorretan bildu berri duten kafe zakuz kargatuta. Quindio, Risaralda eta Caldas departamentuek osatzen dute Kafearen Triangelua deritzona −edo Kafearen Ardatza, hangoek dioten moduan−, bertan ekoizten baita munduko kafe hoberenetako bat. Erdiko mendikatean dago kokatua eta Kolonbiako korridore turistiko nabarmenetako bat osatzen du.
Egunsentian iritsi naiz Pereirako aireportura, egun berria urratzearekin batera. Ihintzak tanta 単imi単oz busti ditu inguruko landare guztiak, eta, horri esker, askoz ere bizitasun handiagoz nabarmentzen da errepide ondoko belardietako berdeen sorta zabala. Egiazko Jeep Willys batean gabiltza, hemengo herritarrek taxi konpartitu gisa darabilten garraiobidea, bera baita eskualdea ezagutzeko modurik hoberena.
Filandia eta Salento, denboraren joanetik aparte Filandiak margolan kostunbrista batetik ateratako herri bat dirudi: etxe koloretsuak eta barrualde zabaleko eraikinak ditu, lorategi hostotsu eta ederrekin, era guztietako landareak
dituzten loreontziekin apainduta. Balkoiak tipikoak dira Antioquiako arkitektura kolonialean: oso koloretsuak eta lorez beteak, betiere. Duela gutxi arte, kafea ekoiztea eta merkaturatzea ziren bertakoen ogibide bakarrak, baina, gaur egun, landa turismoa beste diru iturri bat gehiago da. Azken hamarkadetan kafearen laborantzak pairatu duen krisialdiaren ondorioz, laborari askok beste bide batzuk bilatu dituzte egoera ekonomiko larriari aurre egiteko. Hala, eskualdeko etxalde batzuk egokitu egin dituzte, turismo zerbitzuak betiko negozioarekin uztartzeko asmoz. Ia ezinbestekoa da inguruetatik ibilaldi bat egitea. Herriko plazan, adineko pertsonak, harrizko bankuetan eserita, herriko 39
politikaz ari dira, patxadaz; beste batzuek kafea hartzen dute estrategikoki kokatutako terrazetan, eta badira karanbola-billarrarekin ausartzen direnak ere. Eskualdeko edaririk ospetsuena garagardo maltatua da; Juan Francisco Cardenasek asmatu zuen eta izozkia, garagardoa, fruituak eta egileak ezkutuan gordetzea nahiago izan duen beste osagai batzuek eratzen dute. Turismoa ez da, oraingoz, gai izan ohiturak aldatzeko, jantziei dagokienez behintzat, eta oraindik posible da zenbait gizon mandazainen pontxoarekin jantzita ikustea. Inguruko errepideetan saskigintzako fabrika tipikoak daude, eskualdeko kultura ondare garrantzitsuenetako bat. Begiratokiko bidean San Jose auzoa dago, eskulangileen auzoa deritzona. Bertan, ehunak nola egiten dituzten ikus dezakegu gertutik, eta hainbat motatako saskiak ezagutuko ditugu, zein bere erabilera zehatzekoa: kafe aleak biltzekoa, gordailu gisa erabiliko dena, hazia ereitekoa, garbitzekoa; edota patsak, pinaziak, oskolak, gereziak edo arropa sartzekoak; era berean, material berarekin egindako beste eskulan batzuk ere ikusiko ditugu. 40
Era guztietako loreontziekin apainduta egon ohi dira Filandiako balkoiak, ezkerreko irudiak erakusten duen moduan. Oraintsu arte kafe ekoizpena jarduera nagusia izan bada ere, bestelako produktuen postuak ere aurki daitezke bertako kaleetan, goian ageri dena kasu. Gorago, langile bat San Albertoko landan, kafe aleak jasotzen.
Aldapa pikoa igo eta begiratokira iritsiko gara. Eskailera batzuk igo ondoren, hortxe dugu tokirik garaiena; bertan, tximeleta formako ispilu bat dago, kolorezko beirateekin. Eskualdean jirabiraka hegaldatzen diren milaka tximeleta espezieei omenaldia egiteko era bat da. Bista ikusgarriak daude buelta guztian: tokiko fauna eta flora ezagutzeko aukera paregabea. Horrez gain, inguruko herriak ikusten dira bertatik: Circasia, Pereira, Salento, Quimbaya, Armenia; baita Caicedonia, Cartago, Ulloa eta Arabia udalerriak ere.
Salento Filandiaren oso-oso antzekoa da. Kolore deigarriz margotutako etxe txiki mordo bat pilatzen da plaza nagusiaren inguruan; plaza horretan daude taberna eta denda gehienak eta eliza, 1850 inguruan eraikia. Salentoko biztanleak Filandiakoak bezain lasai bizi dira. Kafea biltzetik, amuarrainak haztetik eta, gero eta gehiago, turismotik ateratzen dute bizimodua, samaldan iristen baitira turistak hemendik hurbil dagoen Cocora ibarra bisitatzeko garraiobide bila.
Samango basoan “canopy� praktikatzeko aukera dute ausartenek. Bertan, 2.000 metroko bidea egin daiteke kafe soroen gainetik, altzairuzko kabletik zintzilik inguruko paraje ederrak kontenplatuz. Behean, esker-eskuin, Filandiako kafetegi bateko terraza eta Salentoko plaza nagusia.
Cocorako ibarra, argizari palmondoaren bizitokia Salentoko plaza nagusitik Cocora herrixkara iristeko dagoen ordubeteko bidea egiteko 3.000 peso ordaindu behar dira. Jeep Willys tipikoek, abentura gosez datozen turistaz beteta, egunean hainbat aldiz korritzen dituzte bi herrien arteko 10 kilometroak. Los Nevados Natur Parke Nazionalaren hedapentzat hartzen da ingurune hori. Bailara 1.800 eta 2.300 metro arteko garaieran dago, itsas mailatik neurtuta; Acaimeko erreserba naturalaren barruan, hain zuzen. Quindio ibaiak erdibitzen du Cocora, eta bertako mendi mazela
handientsuetan hazten da Kolonbiako arbola nazionala, Quindioko argizari palmondoa. Paisaia paregabea osatzen du palmondo kolonia horrek: erraldoi isilak dira, denboraren iraganaren lekuko, palmondo horietako batek 200 urte inguru behar baititu, gutxienez, batez besteko garaierara −60 metro− iristeko. Edertasun paregabeko palmondoak dira, izugarri indartsuak eta oso-oso urtetsuak. Kolonbiako Andeetan baino ez da hazten, eta 70 metroko alturaraino irits daiteke. 41
Juan Valdezen aurpegi berdintsua duen Marco Fidel Torres mandazain bibotedunak Kolonbiako kafea sustatzen du Cocorako ibarrean. Alboko orrialdean, Filandiako behatokitik harturiko hiriaren panoramika.
Ibarraren mutur batean Morrogacho tontorra dago, inguru hauetako beste puntu erakargarrietako bat. Baina, Cocorako paisaia eta Quindio ibaiaren urak ez ezik, bertan hazten eta arrantzatzen diren amuarrainak dira ingurune honetako interesgune gastronomikoetako bat. Marco Fidel Torresek, Juan Valdezen aurpegiera ia berdina duenak, Kolonbiako kafea sustatzen du Cocorako ibarrean. Kafe zakuz zamatutako mandoari tiraka, argazkia egiteko aukera ederra eskainiko dio edozein turistari mandazain bibotedun honek. Cocorara hurbiltzen diren bisitariak liluratuta geratzen dira hemengo oinezko eta zaldizko mendi-ibilaldiekin; ibilaldi horietan agerian geratzen da turistarentzat goialdeetako ia betiereko laino eder horien ikuskizun paregabea. Gainera, toki magiko horretan jaiotzen dira Quindio ibaia urez hornitzen duten iturburuak. Salento eta Cocora Quindioko mendi mazeletan kokatutako bi toki enigmatiko ditugu; gainera, Kafearen Triangelua osatzen duen paradisu menditsuan –paisaia distiratsu beti berde hori– barneratzeko atea dira. Quindio eskualdeko Buenavista herriaren inguruetan, zenbait etxaldetan kafea dastatzeko aukera ematen dute; bai42
ta ekoizten dituzten produktuak zuzenean erostekoa ere. San Alberto etxaldean, esate baterako, kafea dastatzen irakatsiko digute, 50 euro inguru ordainduta. Etxaldeak, gainera, terraza bat du kafe soroen artean, eta ikuspegi paregabeak daude bertatik; nahitaezko bisita da hau, inondik ere, edari bizigarri hau maite dutenentzat.
Abentura kirolak, gozatzeko beste modu bat Ausartenek canopy praktikatzeko aukera paregabea izango dute Samango basoan, Filandiatik hurbil. 2.000 metroko bidea egin daiteke kafe soroen gainetik, altzairuzko kabletik uhalerian zintzilikatuta. Altura zorabiagarri horretatik eskualdeko interesgune natural miragarriak eta herriak ikusteko aukera dago. Halaber, beste jarduera batzuk ere egin daitezke: eskalada, zaldi ibilaldiak, rappela, Tibeteko zubia edo tirolina. Barragan ibaiaren inguruetan, Quindio departamentuko zenbait udalerri zeharkatzen dituen errekan, uretako zenbait kirol egin daitezke, hala nola arroila jaitsiera eta raftinga. Hortik ez oso urruti, Cauca ibarrean, “Territorio Paraíso” deitua dago, mendebaldeko eta erdiko mendikateek inguratutako eremu bat, Cali hiriaren eta Palmira udalerriaren artean; oso toki egokia da parapentean ibiltzeko.
Los Nevados Natur Parke Nazionalean aurki daiteke Kolonbiako arbola nazionala den Quindioko argizari palmondoa. Eskuinean, bidaiari bat parkean argazkiak ateratzen. Lerroon azpian, El OtoĂąo ur termalak.
DATU BALIAGARRIAK Noiz bidaiatu. Klimari dagokionez, urte osoan joan daiteke. Hemen ez dago urtarorik; udari sasoi lehorra esaten zaio, eta neguari euriteen sasoia. Kolonbia ekuatorearen marran dago. Beraz, urtaroek baino areago, itsas mailarekiko garaierak zerikusi handiagoa du hango eskualdeetako kliman eta tenperaturan. Bidaiatzeko orduan, komenigarria da kontuan izatea abendu-urtarrilean, Aste Santuan eta uztailean mugitzen direla gehien bertako biztanleak; beraz, baliteke zailagoa izatea ostatua bilatzea aldez aurretik erreserbarik egin ez badugu. Dirua. Diru ofiziala Kolonbiako pesoa da (COP), 100 zentimotan zatituta dagoena. Gaur egun, euro batek 2.335 peso balio ditu. Hainbat billete daude −1.000, 2.000, 5.000, 10.000, 20.000 eta 50.000 pesokoak− eta hainbat txanpon ere bai: 100, 200, 500 eta 1.000 pesokoak. Maila batetik gorako saltoki eta hoteletan nazioarteko txartelak onartzen dituzte, hala nola Visa, Diners Club, Mastercard eta American Espress. Euroa eta dolarra inolako arazorik gabe aldatzen dira, eta bidaia txekeak ere bai, azken horiei komisio bat kobratzen zaien arren. Osasunaren inguruan kontuan hartu beharrekoak. Ez da nahitaezkoa inolako txertorik jartzea; dena den, gomendagarria da sukar horiaren eta A hepatitisaren aurka txertatzea. Era berean, nazioarteko txertaketa zentroetan aholkuak emango dizkigute eskualde bakoitzean beharrezkoak diren txertoen inguruan eta eltxoak uxatzeko produktuen inguruan. Ez da errekako urik edan behar, eta fruituak zuritu egin behar dira. 44
Zer eraman. Gomendagarria da, kotoizko edo lihozko jantziak ez ezik, kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitik babesteko krema eramatea. Ez dugu ahaztu behar arratsalde batzuetan euria egiten duela. Gauez freskatu egiten du, eta oso gomendagarria da mauka luzeko jantziren bat eramatea. Non lo egin. Kafearen Triangeluan prezio guztietako ostatuak daude: 15 euro baino gutxiagoko hotel txikietatik hasi eta kafearen negozioa turismoarekin uztartzeko egokitu dituzten luxuzko etxaldeetaraino. Herrietako plaza nagusietan bildu ohi da ibiltarientzako hotel xumeenak; etxaldeak, aldiz, aldenduago egoten dira gehienetan.
Gastronomia. Kafearen Triangeluko gastronomian Paisa deritzon eskualdeko plater tipiko guztiak aurkituko ditugu: babarrun kazolak, mondongoa (tripaki zoparen antzekoa), sancochoak eta era guztietako haragiak parrillan edo frijituta, edota calentados, tamales eta arepas izeneko jakiak. Halaber, beste plater hauek ere aurkituko ditugu: aza entsalada, sancocho de u単a deitua, etxeko ozpinkiak, banana helduak, arracacha zopa, calentado deituak, txorizoa, odolkia eta gantxigorra. Faltako ez den Bandeja paisa izeneko plateraz gain, hainbat motatako haragiak jan daitezke hiru departamentuetako jatetxeetan, hala parrillan nola frijituta, edota beste modu exoti-
koago batzuetan. Gozokiei dagokienez, etxalde bakoitzak bere berezitasuna du, baina nabarmentzekoa da kakahuete turroia.
INFORMAZIOA http://www.colombia.travel/es/ Kolonbiako Turismo Bulegoaren webgune ofiziala. Era berean, oso lagungarria izan daiteke Kafearen Triangeluari buruzko informazioa dakarren beste webgune hau ere: http://www.triangulodelcafe.travel/ 45
Argazkia: Gipfel
Magia eta oroimina
ELBSANDSTEIN Testua: Maialen Lasa
Argazkiak: Frank Richter
Behin magiari amore emanez gero, ezin izango zara inoiz oroiminaz libratu. Zeruraino igotzen diren harkaitz egitura bikainak. Euriak eta haizeak leunki biribilduak, hareazko gaztelu erraldoiak gogorarazten dituzte. Goi ordoki luzeek, sumendi-kono markatuek eta haitzarte basa erromantikoek mendi-ibilaldien paradisu egiten dute “Bohemia eta Saxoniako Suitza”. Elbsandsteingebirgeko parke naturala duzue. Saxoniako estatu federalaren ekialdean dago, Dresdenetik 30 kilometrora, Txekiar Errepublikarekin muga egiten duela.
48
hunka metroko hareharrizko harlauza bat altxatu eta hautsi egin da. Itsaso kretazikoak atzera egin du. Haizeak, urak eta izotzaren higadurak irudi bitxiak zizelkatu dituzte harrian. Duela 65 milioi urte. Magmak hareharrizko goi ordokia eta basaltozko mendi konikoak zeharkatu ditu. Elba ibaiak hareharrizko oinarria urratzen du, atergabe, 300 metro sakoneko estratuak eratzeraino. Hainbat tankeratako paisaiak eratu dira (haranak, arroilak, goi ordokiak, mahaiak, harkaiztiak…), 450 metro gainditzen ez dituztenak, betiere. Aurrez aurre dugu Elbsandsteingebirgeren bikaintasun guztia. Basoan, behe-laino artean galdutako ostatuak. Errotak. Merkataritza joan-etorriak babesteko eraikitako gazteluak. Haietako asko erasotzaileen jabetzakoak bihurtu ziren, eta, XV. mendean, suntsitu egin zituzten Saxoniako gobernariek. Bi baizik ez dira zutik geratzen: Hohnsteingo gaztelua eta Königsteingo gotorleku menderaezina. Lehen bidaiariak XVIII. mendearen erdi aldera menturatu ziren harkaitz oihanean. Izadiko maisulan horiekin harriturik eta miresmenez beteta etxeratu ziren haietako hainbat, Adrian Zingg eta Anton Graff suitzar artistak tartean zirela. Begiztatu zituzten lurralde ikusgarriek beren jaioterriko paisaia alpetarrak ekarri zizkieten gogora. Ordutik hasita, lekukotza zoragarriak kontatu zituzten ingurune eder honi buruz eta “Bohemia eta Saxoniako Suitza” deitu zioten. Beste artista asko hurbildu ziren Zingg eta Graffen ostean: Hans Christian Andersen, Mary Shelley, Carl Maria von Weber, Richard Wagner, William Turner eta Caspar David Friedrich aleman erromantizismoaren ikonoa. Hain zuzen ere, Friedrichen “Bidaztia laino itsasoaren gainean” (Der Wanderer über dem Nebelmeer) margolan ospe-
Bohemia eta Saxoniako harri formazio ezagunena da ezkerrean ageri den Bastei, Elba ibaiaren gainean altxatzen dena. Orrialde honetan, Wehnadel.
Argazkiak: Frank Exss Argazkiak: Frank Richter
Argazkiak: Rene Gaens
tsuak hemengo paisaia islatzen du; bertan, margolaria bera ageri da, zutik, behe-laino itsaso bati begira. Izatez, esan daiteke erromantizismo alemana ez zatekeela existituko –edo, ez zela, behintzat, berdina izango–, Elbsandsteingebirge gabe. Paisaia, garai hartan, artearen filosofiaren sinboloa zen; izadiaren edertasunarena, maitagarri ipuin eta mitoena.
Txekia eta Alemania arteko mugan paisaia ederrak aurki daitezke edonon. Lerroon gainean, Ferdinandstein ageri da behe laino artean; ondoan, Malerwergen ibilbide historikoak hartzen duen eremuetako bat. Gorago, erreserba naturalaren beste irudi bat.
Malerweg Harkaitz hauen artean utzi zituzten beren irudizko aztarnak, hainbat margolari, poeta eta musikarik. Guztiek, gutxi gorabehera, ibilbide bera egiten zuten: Malerweg pintorearen bidea. Egungo “Margolarien bidea” edo “Malerwergen ibilbidea” XIX. mendeko ibilbide historiko batean oinarritzen da: 112 kilometroko luzera du eta paraje zoragarrietatik igarotzen da: Uttenwalder Grund arroila, Neurathengo haitzeko gazteluaren hondakinak, Schrammsteineko harkaitzak… Ibilbidea Pirna-Liebenthalen hasten da, Dresdenetik hurbil; Elba ibaiaren eskuin aldetik pasatzen da, parke nazionalean zehar, Txekiako mugaraino; eta ibaiaren beste ertzetik bueltatzen da, goi ordokitik, Pirnaraino. Baina nonahitik hasita egin daiteke ibilbidea; ongi seinaleztatua dago eta ostatu hartzeko leku asko ditu. Elbsandsteingebirge izenekoa 700 kilometro koadroko erreserba naturala da, fauna eta flora aberatsekoa, Txekia eta Alemania arteko mugaren alde bietara zabaltzen dena, Ale50
maniaren hego-ekialdean, Dresdenetik oso hurbil. Benetako paradisua mendi-ibilaldiak, eskalada edo bizikleta praktikatzeko: 2.200 kilometro oinez edo bizikletan ibiltzeko eta ia 17.000 eskalatzeko toki, 1.100 inguru mendi gailurretan. Heltzeko modurik lasaienak hauek dira: barkuz, Elba ibaitik; edota trenez, Bad Schandautik. Erreserbaren erdigunea, tradizioz gutxien ustiatu dena, duela urte gutxi izendatu zuten parke nazional. Askatasuna itzuli nahi izan diete basoei eta ez dute jada esku hartzen izadiaren erritmoan: zuhaitzei zahartzen eta erortzen uzten diete, basoa berez berrizta dadin. Dena ongi badoa, aurreikusten dute 400 edo 600 urtetan etorriko dela basoa bere onera. Politika hori dela-eta, indartu eta zabaldu egin dira zenbait animalia espezie, hala nola, igarabak, martin arrantzaleak, ur-zozoak, koartzak eta sarrio beltzak. Beste espezie batzuk, berriz, orain arte ikusten ez zirenak –belatz handia, izokina…–, parkera itzuli dira.
48 Irudia: Koldo LANDALUZE
MUNDUARI BEGIRA KUBA: La Bodeguita del Medio, 70 urte Habanako bihotzean. SUMATRA: Orangutanak, arriskuan. MAROKO: Berberera hizkuntzaren presentzia. MARSEILLA: Kalak Parke Nazional izendatu dituzte. BOLIBIA: Tuni Condoriri glaziarra urtzen. MOSKU: Garcia Marquezen literatura, metroan.
bidelaguna AGENDA
• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
PROPOSAMEN TEMATIKOA Solstizioaz gozatzeko, lekurik onenak HORIZONTETIK HARATAGO Henry de Monfreid MUNDUKO SUTEGIAK Danimarkako gastronomia GOGOAN HARTU San Giorgio Maggiore
HITZORDUAK ESSAOUIRA : Gnaoua munduko musiken jaialdia, gero eta arrakastatsuago. BARTZELONA: Sonar jaialdia, musika aurreratuaren eta arte multimediaren hitzordua. MONTREAL : Jazz jaialdia, mundu osoko handienetako bat.
Laburrak
KANARIA HANDIRA ETA SEVILLARA LOIUTIK Ryanair kostu baxuko aire konpainiak Sevilla eta Kanaria Handira hegaldi zuzenak eskainiko ditu Loiutik, ekainaren 22tik aurrera. Sevillarako hegaldien kasuan, bidaia txartelak 20,99 eurotik aurrera eskuratu ahal izango dira eta astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan aterako dira hegaldiak Loiutik. Kanaria Handiari dagokionez, astearte eta ostiraletan izango dira hegaldiak, 30,99 eurotik hasita.
ARRAZOI POLITIKOENGATIK SARRERA UKATUA
LOIOLAKO INAZIOREN PAUSOEN ATZETIK Loiolako Inaziok 1522an Loiolatik Manresara egin zuen ibilbidea berreskuratu nahi du Inaziotar Bidea egitasmoak. Hala adierazi du Chris Lowney egitasmoaren sustatzaileak ibilbidearen aurkezpenean. Loiolatik Manresara arteko bideak 650 kilometro ditu, 27 etapetan banatuta. Egitasmoa 2022. urteari begira indartu nahi badute ere, bidea banaka zein taldean egiten hasteko deialdia egin dute antolatzaileek, egitasmoaren inguruan mugimendua sortzen laguntzeko. www.caminoignaciano.org.
LOIU ETA KONPENHAGE ARTEKO HELGALDIAK Airberlin aire konpainiak Loiu eta Kopenhage arteko hegaldiak eskainiko ditu aurrerantzean larunbatero. Euskal Herritik abiatu eta nazioartera bideratzen dituen beste hegaldien antzera, Mallorcan egingo dute eskala Danimarkako hiriburura abiatuko diren hegaldiek.
URBAN SKETCHERS, MUNDUA KOADERNOAN Ikusitakoa unean bertan koadernoan marraztu, eskaneatu eta Interneten erakutsi. Hori da Urban Sketchers mugimenduko kideek egiten dutena. 2007an hasi zen ekimena indarra hartzen, Flickr webgunean hasieran, eta irabazi asmorik gabeko erakunde gisa gero. Lekuko marrazkien balio artistikoa nabarmendu eta istorioak kontatzeko baliagarriak direla erakutsi nahi dute partaideek, hala, jendea marraztera eta harremanak izatera bultzatuz. www.urbansketchers.org.
52
Karlsruheko Gorte Federalak emandako sententziaren arabera, aurrerantzean Alemaniako hoteletan bezeroei sarrera ukatu ahal izango zaie arrazoi politikoak argudiatuta. NPD eskuin muturreko alderdiko politikari baten salaketa baten ondorioz sorturiko zalapartaren emaitza da erabakia. Antza, 2009an, hotel batean politiko honi sarrera galarazi egin zioten arrazoi politikoak zirela-eta. Sententziaren arabera, aurrerantzean hoteletako nagusiak libre izango dira bezeroei arrazoi politikoengatik sarrera ukatzeko..
LONDRESEKO HOTELEN PREZIOEN GORAKADA Olinpiar Jokoen harira, badirudi Londreseko hotelek ez dutela negozio egiteko aukera pasatzen utzi nahi. Hala, uztailean eta abuztuan 409 euro ordaindu beharko dira batez beste hiri erdialdeko hotel batean gau bat igarotzearen truke. Iazko udako datuekin alderatuta igoera nabarmena da, izan ere, iaz 172 euro ordaintzen ziren batez beste logela baten truke.
NEW YORKEKO ARTXIKO GRAFIKOA, SAREAN Orain arte altxor ezkutu kontsideratu diren eta New Yorken historia laburbiltzen duten hainbat artxibo sarean jarri dituzte. Orotara 870.000 irudi, argazki, mapa, pelikula eta bestelako hainbat material bildu eta digitalizatu dituzte bilduma osatzeko. Iragan mende hasieran eman ziren hirigintza aldaketetatik abiatu eta gaur eguneko etxe orratzen hiria sortu arteko mende eta erdiko ibilbidea erakusten du balio historiko itzela duen artxiboak. www.nyc.gov/records
AKROTIRI, BERRIRO ZABALIK Santorini uharteko altxor ederrenetako bat da Akrotiriko gune arkeologikoa. 2005ean izandako istripu batean turista bat hil ondoren itxi zuten, baina, behin beharrezko egokitzapen lanak amaituta, berriz ere ireki ditu ateak. Neolito garaiko aztarna ugari gordetzen ditu balio arkeologiko paregabeko gune honek; bertan egindako indusketa lanei esker, Neolitikoko errealitate sozial, ekonomiko eta kulturalaren berri ematen duten material ugari aurkitu dituzte
proposamen tematikoa UDAKO SOLSTIZIOAZ GOZATZEKO, LEKURIK ONENAK New York AEB
Urtean behin Times Square gune erlaxagarri eta baketsu bilakatzen da, eta hori udako solstizioarekin batera ematen da. Gune honetan ohikoak diren zarata, argi eta presak baztertu eta meditaziorako gune bilakatzen da Manhattango gune komertzial nagusia. Hiriko eremu honetan ekitaldi ugari antolatu ohi dituen Times Square Alliance taldeak antolatzen du ekimen hau ere. Parte hartzaileek beraien zirriak lurrean zabaldu eta yoga eta tai txi klaseak hartzen dituzte maisu baten eskutik, musika erlaxagarria lagun dutela.
Stonehenge Ingalaterra
Wiltshire konderrian dago Stonehenge, Londresetik 100 kilometro ingurura. Bertan, 5.000 urte inguru dituzten 2 eta 35 tona arteko arroka ikaragarriak pilatzen dira, Neolitoak emandako eraikuntzarik ederrenetarikoa osatuz. Harri erraldoien helburu edo esanahiak ezezaguna izaten jarraitzen du egun, baina iraganean tenplu erlijioso moduan erabiltzen zirela uste da, baita urtaroak aurreikusteko behatoki astronomiko modura ere. Izan ere, harriek udako solstizioan eguzkiaren irteera markatzen duten bezala, erdian kokatutako menhirrek neguko solstizioetan eguzkiaren eta ilargiaren irteerak eta sarrerak markatzen dituzte. Ingalaterran tradizioa da udaren etorrera ospatzeko Stonehengera gerturatzea; hala, ekainaren 21eko goizaldean, bai Ingalaterratik bai atzerritik heldutako bisitariak leku magiko honetan elkartzen dira, dantza erritmoan eta jai giroan udako lehen eguzki izpiei ongietorria emateko.
Kokino Mazedonia
Oraintsu deskubritutako gune arkeologikoa bada ere, iraganean Kokino garrantzi handiko behatoki megalitiko izan zela uste da. 2001ean izan zuen bere berri aurrenekoz Jovica Stankovski arkeologoak, eta, geroztik, gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahian jende asko gerturatu da Ma-
zedoniako ipar-ekialdean kokatutako harriok ikustera. Aire librean kokaturiko harri multzo sinplea dirudien arren, iraganean eguzkiaren, ilargiaren eta astroen mugimenduak kalkulatzeko behatoki izan zela jakin dute arkeologoek. Honako hau solstizio garaian ikusten da argien, eguzki izpiak harritzarren barnean sartu eta hauek zeharkatzen dituztenean. Gertaera horren harira, musika, dantza, opera eta bestelakoak izaten dira Kokinon.
Eskandinavia Eskandinavia osoan ospatzen da udako solstizioa, bereziki Suedian. Bizitzaren omenaldi gisa eta giza emankortasunaren adierazle moduan ulertzen dute suediarrek udako solstizioa. Ospakizunari begira, prestaketa lanek luze irauten dute, eguna iristean ezerk huts egin ez dezan. Udako lehen egunean, jantzi koloretsuak jantzi eta landa eremuetara joaten dira eskandinaviarrak. Bertan, su artifizialekin, musikarekin eta dantza eginez ospatzen dute udaren etorrera. Suedian, Midsommar eguna ospatzeko leku dotoreenetako bat Dalarna eskualdea da, Siljan lakuaren
ondoan. Tradizio honi loturik badago emakumeen artean ohitura bat: gau horretan, oheratzen direnean, moztu berri dituzten bederatzi basoko lore burukoaren azpian jarriz gero, gustuko duten pertsonarekin amets egingo omen dute..
Pazko uhartea Polinesia
Ozeano Barearen erdian kokaturik, Polinesian dagoen txiletar uhartea da Pazko uhartea. Gehienoi bere estatua erraldoiengatik egiten zaigu ezaguna uhartea, izan ere, moai izeneko estatua monolitikoak dira Pazko uharteko erakargarritasun turistiko nagusia. Antzinako rapa nuiek zizelkatu zituzten 600 moai daude uharte osoan sakabanatuta, baina Ehu Akivi herrian dauden zazpiak dira eguzkiaren irteerari begiratzen dioten bakarrak. Hori dela-eta, jaialdi berezia egiten da bertan udaren etorrera ospatzeko. Hanga Roa hiriburutik 10 kilometrora kokatua, tradizioaren arabera, Ahu Akiviko zazpi estatuok Hotu Matua erregeak bidalitako aurreneko itsasgizonak irudikatzen dituzte. 53
hitzorduak ESSAOUIRA (MAROKO) Gnaoua jaialdia / Ekainaren 21etik 24ra Marokoko Essaouira hirian ospatzen den Gnaoua munduko musiken jaialdiak bere hamabosgarren edizioa du aurten. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo jaialdia berezia izango da, zenbaki biribil hori ospatzeko. 1998an sortu zenetik, Marokoko gnawa ondarea babestu eta bultzatzea izan du xede jaialdiak. Bere lehenengo edizioan 20.000 parte hartzaile izan zituen, eta, geroztik, bertaratzen diren pertsonen kopurua haziz doa urtero. Azken urtean, 400.000 pertsonek jarraitu zuten zuzenean musika eta bestelako ikuskizunak bateratzen dituen ekimen hau, askok “Woodstock marokoarra” moduan definitzen dutena. Informazio gehiago: http://festival-gnaoua.net.
BARTZELONA (KATALUNIA) Sonar jaialdia / Ekainaren 14tik 16raa Urtero bezala, izen potoloz beterik dator aurtengoan ere Sonar jaialdia. Musika aurreratuaren eta arte multimediaren jaialdi ezagunak musika elektronikoa lantzen duten talde eta bakarlariak batuko ditu hiru egunez Bartzelonan. Aurtengo izarrak The Roots hip hop talde ezaguna, New Order mitikoak edota Fat Boy Slim musikari entzutetsua izango dira, besteak beste. Trust bikote kanadarra eta Nina Kraviz DJ errusiarra ere nobedade deigarrienen artean aipa daitezke. Horiekin batera, azpimarratzekoa da Amon Tobin brasildarrak emango duen ikuskizuna; azken urteotako musika elektronikoa irauli duen artistak ikus-entzunezko muntai berezi baten bidez aurkeztuko du hainbesteko arrakasta eman dion “Isam” diskoa. Baina musika emanaldiez gain, nazioarteko artista eta musika adituek gidatutako hitzaldiak, mahai inguruak eta erakusketak ere egingo dira musika elektronikoaren eta multimedia artearen azken joeren inguruan. Ekitaldi guztiak Raval auzoko gune desberdinetan izango dira, Kultura Garaikidearen Zentroan eta Arte Garaikidearen Museoan, besteak beste. Informazio gehiago: www.sonar.es/es/nw.
54
MONTREAL (KANADA) Nazioarteko Jazz Jaialdia / Ekainaren 28tik uztailaren 26ra Montrealekoa mundu osoko jazz jaialdia handienetako bat da; jaialdiaren zenbakiei erreparatzea besterik ez dago bere handitasunaz ohartzeko: urtero mundu osoko 30 herrialde desberdinetatik heldutako artistek 650 kontzertu inguru eskaintzen dituzte eta ia 3 milioi musikazalek bisitatzen dute hiria jaialdiaren harira. 1980tik ospatzen den Nazioarteko Jazz Jaialdiak bi kontzertu mota eskaintzen ditu: alde batetik, doakoak (aire librean ematen direnak), eta, bestetik, ordainduak (auditorioetan ematen direnak). Aire libreko emanaldietan artistek sekulako aukera izaten dute beren burua ezagutzera emateko. Hala ere, entzutetsuak diren jazz musikari askok ere formatu horren alde egiten dute kaleko giroa gertutik bizitzeko. Azken edizioetan, kontzertuez harago joan eta doako egitarau zabala antolatu izan dute antolatzaileek adin eta gustu guztietako musikazaleen nahiak asetzeko: besteak beste, haurrentzako parke musikala, jazz munduan lehen urratsak emateko eskola txikia, artista desberdinen obra bisualak biltzen dituen arte galeria, jazz irratia... Informazio gehiago: www.montrealjazzfest.com.
erakusketak Berlineko Der Sturn galeria Kolore eta askatasunezko ehun urte
Hirsten atzera begirakoa, Londresen Londresko Tate Modern museoak eztabaida eta zalaparta askoren sortzaile izandako Damien Hirst artistaren lehen atzera begirako erakusketa antolatu du. 25 urteko ibilbide artistikoa bizkarrean duen Londresko artistak beti gaitzetsi izan du museo entzutetsuaren filosofia, bertan «hildakoen lanak» baino erakusten ez dituztela argudiatuta. Oraingoan, aldiz, iritzia aldatu du nonbait, bere lanak bertan erakustea onartu baitu. “Damien Hirst” erakusketak 80ko hamarkadan artista gazte zenetik hasi eta gaur egunera arte londrestarrak egindako lanak erakusten ditu. Gaur egun bizirik den Londresko artista kotizatuenaren lan ezagunenak ikus daitezke erakusketan, “For the love of God” entzutetsua kasu. Aurreneko aldiz publikoari aurkeztutako lanak ere badaude tartean, “In and out of Love” intsektu hilez eginiko koadroa adibidez. Ekainaren 17ra arte izango da ikusgai erakusketa.
XX. mende hasierako abangoardiako arte askatzailearen sorrera eta hedapena gogo biziz eta beso zabalik hartu zuten Europa kontserbadoreko hainbat hiritako artista gazteek. Berlinen, adibidez, Der Sturn arte galeria inauguratu zuten 1912an. Kultura ulertzeko eta bizitzeko inposaturiko hesi zurrunak gainditu eta artea modu libre eta irekian jorratzeko aukera eta espazioa baliatuko zien galeriak garaiko artista gazteei. Aurten 100 urte beteko dira galeria mitikoak ateak ireki zituenetik, eta, urteurrenaren harira, garaiko abangoardiako artisten 200 lan biltzen dituen erakusketa inauguratu dute Wuppertaleko Von der Heydt museoan. Herwarth Walden artista eta eragileak (1878-1941) Alemanian abangoardiako artea bultzatzeko helburuz sortu zuen galeria 1912an. Ondorengo urte eta hamarkadetan margolari entzutetsu asko eta asko igaro ziren bertatik: Oskar Kokoscha, Vasili Kandinski, August Macke, Franz Marc, Robert Delaunay, Marc Chagall, Paul Klee, Lyonel Feininger, Oskar Schlemmer, Willi Baumeister eta László Moholy-Nagy, besteak beste. Margolariez gain, galeriak garaiko idazleak ere hartu zituen, Alfred Döblin, Theodor Däubler eta August Stramm kasu. Arnold Schnönberg edo Lothar Schreyerren gisako konpositoreak ere bertatik igaro ziren galeriaren hastapenetan, izen bereko aldizkariarekin batera Der Sturn Berlin eta Europako ezinbesteko erreferentzia artistiko bilakatu zen garaian. Hala, Paul Cassier eta Alfred Flechtheim galeristekin batera, XX. mendeko bigarren hamarkadako panorama artistikoaren bultzatzaile nagusi bilakatu zen Herwarth Walden. Baina 1932an galeriak ateak itxi behar izan zituen, alderdi naziaren gorakadaren eta depresio ekonomikoaren ondorioz Waldenek Sobietar Batasunera alde egin behar izan baitzuen. Von der Heydt museoan ikusgai den erakusketan garai hartako ikono kultural eta artistiko bilakatu ziren abangoardiako artisten lanak ikus daitezke, ekainaren 10era arte. Horietako asko atzerriko beste museoetatik ekarri dituzte espresuki, New Yorkeko Arte Modernoko Museotik eta Pariseko Georges Pompidou Zentrotik besteak beste.
Helmut Newtonen argazki sentsualak, Parisen Pariseko Grand Palais museoa Helmut Newton argazkilari ezagunaren ibilbidearen errepaso zabala egiten ari da uneotan. Formatu anitzeko 200 argazkik Newtonek modaren, aberastasunaren eta luxuaren munduak inork ez bezala erretratatu zituela erakusten dute atzera begirako erakusketa interesgarrian. Berlinen jaio eta Los Angelesen hil zen argazkilariari Parisen eskaintzen zaion lehen erakusketa da honakoa. Sentsualitatez eta erotismoz jositako pertsona boteretsuen argazkiak dira nagusi, emakumeenak batez ere: ezpain artean zigarro bat eusten duen Catherine Deneuve, Margaret Tatcher Erresuma Batuko lehen ministro ohia, Monakoko Karolina printzesa, Cindy Crawford modeloa, eta abar. Salvador Dali artista kataluniarra ere aurkituko dugu tartean, setazko batoi batekin erdi estalita. Ekainaren 17ra arte izango da ikusgai erakusketa. 55
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
HENRY DE MONFREID Ehun bizitza bat bakarrean
B
adira inola ere katalogatu ezin diren bizitzak, eta Henry de Monfreidena da horietako bat. Esploratzailea, itsasgizona, abenturazalea, kontrabandista, argazkigintzaren aitzindaria, margolaria edo idazlea dira beti ekintzaren eta erronka berrien egarri izandako nortasun ospetsu horrekin bat datozen ogibideetako batzuk. Aitarengandik –Georges Daniel de Monfreid– jarauntsi zituen pinturarako gustua eta bizimodu bohemiorako zaletasuna, Henryrentzat joera soil bat baino zerbait gehiago zena. Familiako laguna izan zuten Paul Gauguin. Henry de Monfreidek txikitan ezagutu zuen margolaria, eta Henryren aitak, haren testamentu-betearazle izateaz gainera, Gauguinen biografia bat idatzi zuen. 30 urte bete zituenean, errutinazko bizimodu arrunt batetik ihesi, Monfreid Djibutira joan zen –orduko kolonia frantsesa– Arthur Rimbaud poetaren urratsen atzetik. Djibutin, lehenbizi, elikagai, larru eta kafe salerosketan enplegatu zen. Berehala ekin zion nabigatzeari, dhow batean, Afrikako Adarreko kostaldean. Luze baino lehen, irabazi handiagoak ematen zizkioten beste genero batzuek hartu zuten salerosgai arrunten lekua: armak, haxixa, perlak…
Kontrabandista eta argazkilari 1912 eta 1940 bitartean, “Altair” izeneko ontzi berrian nabigatu zuen, atergabe, Itsaso Gorritik Afrikako Adarrera bitartean, Tanzaniatik Adenera, eta Yemendik Suezera eta arabiar penintsulara. Merkataritza ibilera haiek aitzakia bat besterik ez ziren; abenturarako eta ekintzarako grinak markatutako bizi56
inguruan– trafikatzaile, itsasgizon eta mota guztietako lanbideetan saiatutako gizon baten ibilbidearen isla dira. Hizkera zuzenez –literatura-joerei kasurik egin gabe– ondutako haren obraren osagarri bikainak dira Afrika eta Asia artean nabigatzen ibili zenean egin zituen argazki ugariak. Kristalezko plakaz hornitutako kamera estereoskopikoa baliaturik, gizarte indigenen exotismoa erretratatu zuen dokumental moduan. Haren pintura-zaletasunaren erakusgarri da, esate baterako, zenbait argazkitan, kristalezko plakak akuarela bidez “konpondu” izana.
Margolan faltsuak eta opioa
tzari zentzua emateko modu bat. Ikuspegi kritikoa izan zuen beti Europako metropolien merkataritza kolonialaren inguruan; hala ere, drogak artean kasik arautu gabe zeuden garai haietan, morfinarekin trafikatu zuen Monfreid berak: alemanei erosi eta Egipton saltzen zuen, gero. Zurrumurruek ziotenaren aurka, behin eta berriz ukatu zuen Afrikako ekialdeko kostatik Arabiarantz abiatzen zen esklaboen trafikoan parte hartu izana. Garai horretan konbertitu zen Islamera; erdaindu zuten eta arabiar izena hartu zuen: Abdel-Hai. Bigarren Mundu Gerran, 60 urte zituela, britainiarrek atxilotu eta Kenyara deserritu zuten. Ordurako, Monfreidek idazketari eskaintzen zion bere bizi-indarraren parte handi bat. Haren liburuak –70 lan idatzi zituen 30 urte
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Henry de Monfreid Frantziara itzuli eta, haren zenbait biografok “Frantzia sakonean” kokatzen duten Ingrandes herriko etxetzar batean jarri zen bizitzen. Han igaro zituen bere bizitza luzeko azken urteak, pianoa jo, idatzi, margotu, eta –lehengo lepotik burua– baratzean bere kontsumorako opioa haziz. Hori zela-eta, behin baino gehiagotan etorri zitzaion polizia bisitan. Idaztetik lortutako dirua beharrak asetzeko nahikoa ez zenean, etxean zuen Gauguinen koadro bilduma hipotekatzen zuen. Monfreid hil arte ez zen jakin margolan haietako asko faltsuak zirela. Hilkorren paradisua bizi izandako une zoriontsuen batura baldin bada, ez dago dudarik, biek ala biek, beste munduan –Gauguin, hegoaldeko itsasoetan; eta Monfreid arabiar kostaldean, bere dhow-aren leman–, barre algara galantak egin zituztela bankariaren aurpegia imajinatzean.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
DANIMARKA Tradizioa eta berrikuntza mahaian
O
rdura arte ezezagun samarra zen Rene Redzepi gaztearen Kopenhageko Noma jatetxeak, 2010ean eta 2011n, “Restaurant Magazine� aldizkariko epaimahaiak ematen duen munduko jatetxe onenaren saria irabazi zuenean, sukaldaritzaz interesa dutenek harriduraz begiratu zuten Europa iparraldera. Ordura arte, agian, gastronomia munduko askok ziurtzat jotzen zuten Danimarkako herri sukaldaritza alemaniarraren antzekoa zela; hau da, plater astun koipetsuak eta saltxitxak eta patatak zirela nagusi. Jakina, bazen beste kultura gastronomiko bat (Danimarkan ere badira gizarte-maila pribilegiatuak) sukaldaritza frantziarra zein frantses hizkuntza nahitaezko erreferentziatzat hartzen zituena harizko mahai-zapiz jantzitako mahaietan.
Arraina eta ÂŤsmorrebrodÂť-a Algak eta hezur-muina Nomak tokiko produktuz osatutako plateren bidez lortu ditu bi Michelin izarrak. Jatetxeko kartan Faroe uharteetako muskuiluak, itsas karramarroak eta otarrainskak daude. Baita algak eta Islandiako gaztanbera ere. Bakailaoa izaten da plater garrantzitsuenetakoa, baina badira beste plater aipagarri batzuk ere: garagar kozinatua, urki-xarabea belarrekin, barazkiak gatzunetan eta hezur-muina belar eta saldarekin ondua. Baina sukaldaritza daniarrari hain oniritzi handia eman dion ibilbide luzea 60ko hamarkadan hasi zen. Hamarkada horren aurreko ezin konta ahala plater esanguratsuk bizirik diraute gaur egungo jatetxe daniarretan: herrialdearen industria aurreko garaietan erabat sustraitutako platerak dira, hau da, mende bat baino gehiagokoak: ogi-zopa garagardo saltsan, garagar ahiak, sagar eta urdai frijituak edo aza kizkurrez egindako purea, besteak beste.
Jakina, uharte ugari eta 7.000 kilometro baino gehiagoko kostaldea duen herrialde batean ezinbestekoa da arraina dastatzea. Danimarka da Europar Batasuneko arrain esportatzaile handiena. Bertako sukaldeetan funtsezkoak dira bakailaoa, platuxa, izokina, berdela eta, batez ere, sardinzarra. Gaztak ere erabilera zabala du: gosaritarako zein edozein otordutako entsaladetan edo postreetan. Tradizioz gehien kontsumitzen den haragia txerrikia da; Gabonetan oso ohikoa izaten da erreta jatea. Garai horretan, aran eta sagarrez betetako ahateek eta antzarek ere estimazio handia dute. Pazko garaian bildotsa da nagusi eta, batez ere, parrillan egiten dute, espezia ugarirekin. Eguneroko bazkarian, smorrebroda oso ohikoa da; zekalezko ogi-xerra gantzutuak dira hainbat motatako hestebete eta entsaladillekin. Ohiko osagaien artean, arrautzaz edo arrainez egindako haragi-bolak, sardinzarra curry saltsan eta gibel-orea daude. 57
liburuen txokoa
Entre miradas Argazkiak: Alfons Rodríguez. Testuak: M. Ubeda, R. Badia eta A. Rodríguez The Private Space Books, 2011 160 orrialde. 49 euro
Begirada anitzak Alfons Rodriguez argazkilari eta 7HAIZETARA aldizkariko kolaboratzaileak urte asko daramatza munduan zehar bidaiatzen eta ikusten duen oro kamerarekin jasotzen. “Entre miradas” lanean azken 25 urteotan bildu dituen 92 argazki jaso ditu argazkilari kataluniarrak. Egilearen beraren hitzetan, «irakurleari beste kulturetako errealitatea gerturatu, begirada aniztasuna bultzatu eta munduarekiko ikuspegi globalago bat sortzea» du xede proiektu honekin. Azken urteotan Rodriguezek alor ugariko ehunka erreportaje bisual ondu ditu, baina batik bat argazki dokumentala, salaketa soziala eta antropologia izan ditu esparru gustukoenak. Manuel Ubeda eta Rafa Badia argazkilariek eta Rodriguezek berak idatziriko aurkezpen testuak katalanez, galegoz eta gazteleraz datoz. Material grafikoaren aukeraketan Paco Elvira argazkilaria izan du kolaboratzaile.
)
Butter Chicken en Ludhiana Pankaj Mishra Barataria, 2012 336 orrialde. 18 euro
Enterrad mi corazón en Wounded Knee | Dee Brown Turner, 2011 460 orrialde. 24 euro
India ezkutua
Ipar Amerikako indiarren suntsipenaz
Pankaj Mishrak Indiako gida turistikoetan aipamenik izaten ez duten herri eta eskualdeak arakatzeko proposamena dakar lan honetan. Kontsumismo basatiaren atzaparretan erori diren Indiako hiri zaratatsuetatik urrun, egun oraindik iraganeko tradizioari lotuta baina erabateko eraldaketa prozesuan barneratuta bizi diren zonaldeak ezagutuko ditugu bere eskutik. Ironia fina erabiliz, Mendebaldearen eredu ekonomiko basatiari, ingurugiroarekiko errespetu faltari eta indiar gizarteko aberats berrien diru gose aseezinari kritika zorrotza egiten die egileak, kontrajarriak diruditen bi munduren errealitatea erakutsiz.
1830 eta 1860 artean Ipar Amerikako indiarrek beraien lurrak eta bizitzak galdu zituzten gizon zurien etengabeko hedapenaren ondorioz. Hiru hamarkada horietan, etorkin olatu handien ondorioz, nabarmen hazi zen Ipar Amerikako biztanleria zuria. Indioei egin zitzaizkien promesak alboratu eta geroz eta mendebalderagoko lurren jabe egin ziren kolonoak. Dee Brown historialari estatubatuarrak amerikar indioen suntsipen sistematikoaren inguruko atal berri bat erantsi zion historiari liburu honekin, sarraski hura lehen lerroan pairatu zutenen, hots, suntsitutako tribuen, testigantzak berreskuratuz.
De Amazonia a Patagonia IvĂĄn A. Sanchez Lynx, 2011 520 orrialde. 40 euro
Hego Amerikako erraietan Choco eskualdeko basoak, Andeetako Stipa ichu larreak, Atacamako oasiak‌ lan honek hartzen duen ikuspegi zabala delaeta Hego Amerikako naturan interesa duen ororentzat ezinbesteko gida suposatzen du. Ekologia, geografia eta etnografiaren batuketa den lan honek Hego Amerikako eskualde naturalen inguruko proposamen dinamiko, berritzaile eta freskoa proposatzen du. Kapitulu bakoitzak dakartzan argazki ederrez gain, izaera dibulgatzaile nabaria duten testuak eta leku bakoitzeko mapak eta informazio gehigarriak ere badakartza.
CivilizaciĂłn. Occidente y el resto | Niall Ferguson Debate, 2011 544 orrialde. 24,90 euro
Mendebaldearen gainbeheraz Niall Ferguson britainiar historialari eta irakaslearen aburuz, XV. mendean sinesgaitza zen etorkizunean Mendebaldeko estatuen nagusitasunean sinestea. Baina mendeek aurrera egin ahala, Mendebaldeak mekanismo desberdinak landu ditu eta nagusitasuna eskuratu du, egileak azaltzen duenez. Halaber, XXI. mendean nagusitasuna galtzeko zorian egon liteke Mendebaldea. Gai horren inguruan gogoetak plazaratu eta kontinentez kontinente bidaia interesgarria proposatzen du egileak: Andeetako Machu Picchu liluragarritik hasi eta Namibiaraino; Istanbuletik Nankingo Kanal Handiraino....
Chernobil. Confesiones de un reportero | Igor Kostin EfadĂłs, 2011 240 orrialde. 30 euro
Txernobylgo sarraskia gogoan Txernobylgo zentral nuklearraren sarraskiaren 25. urteurrenaren harira kaleratuta lana da hau. Zentralean leherketa eman zen egunean, Igor Kostin argazkilaria Txernobylera joan zen. Ezbeharraren larritasunak eta autoritateen isiltasunak harrituta, bertan geratzea erabaki zuen. Erradiazioek kaltetu arren, 20 urte eman zituen Kostinek eremu hark bizitako tragedia argazkietan jasotzen. Mundu osoko egunkari garrantzitsuenek argitaratutako argazkiak liburu batean bildu ditu orain, sarraski hura oroitzen duen lekukotasun errealena osatuz.
Donde termina el asfalto Alvaro Neil Autoedizioa, 2011 336 orrialde. 19,95 euro
Munduari irribarrea marraztuz 2004ko azaroan etxetik atera zenetik bere ametsa betetzen aritu da Alvaro Neil: pailazoen sudur gorria jantzi eta clown artea munduan zabaltzen aritu da bizikleta gainean, parean aurkitzen zuenari irribarre bat lapurtuaz. Ekialde Hurbila eta Erdialdeko Asia ezagutu zituen lehenik, tartean Bhutanen barneratzeko parada ere izanez. Han idatzi zuen lehen liburua, eta, Kairon, berriz, bigarrena. Orain, Txina erraldoira zuzendu du bere sudur gorria eta bertako lurretan aurkitu du inspirazioa hirugarren lana idazteko. Bidean bizi izan dituen abenturek, eragin dituen irribarreek eta une gozo zein garratzek osatzen dute ezohiko liburu hau. 59
HARPIDETU. 11 ale, 15â‚Ź urtean 943 22 37 09 www.zazpihaizetara.com.
GoGoan hartu
David Good/Getty Images
SAN GIORGIO MAGGIORE Venezia (Italia)
San Giorgio Maggiore uharte txikia Venezia ederrak eskaintzen duen irudi ezagunenetako bat da. Giudecca uhartearen ekialdean eta uhartedi nagusiaren hegoaldean kokatua, Canale della Graziak, Canale della Giudeccak, Canale di San Marcok eta hegoaldeko aintzirek inguratzen dute San Giorgo Maggiore. Uhartea erromatar garaian okupatu zutela uste da. Venezia sortu ondotik, Insula Memmia izena eman zion uharteari bertako jabe zen Memmo familiako buruak. 829. urterako San Jurgiri sagaratutako eliza eraiki zen bertan, hortik uharteak San Giorgi Maggiore izena hartu izana. Gaur egun eliza horretan gordetzen dira Tintorettoren “Azken afaria” eta “Manaren kongregazioa” artelan ezagunak, beste batzuen artean. Elizarekin batera, monje beneditarren bizileku izandako monasterioa izan zen luzaroan uharteko eraikin
nagusia. San Giorgioko beneditar monasterioa 982an sortu zuten, jabeak uharte osoa Giovanni Morosini monjeari eman ondoren. Urteek aurrera egin ahala, monjeek elizatik gertu zeuden uharteko padurak lehortu zituzten eraikitzeko lurra izateko helburuz. Hala, 1566an, San Giorgio Maggioreko basilika eraikitzen hasi ziren. Baina XIX. mendearen hasieran, Veneziako Errepublika erori ondoren, monasterioa indarra galtzen joan zen; azkenean, gainera, uhartea portu libre bihurtu zen 1812an eraikitako badia berri bati esker. Garai hartan Veneziako artilleriaren egoitza ere izan zen San Giorgo Maggiore. Gaur egun Giorgio Cini Fundazioaren arte gunea da uhartea eta bereziki bere liburutegiagatik da ezaguna. Aire libreko anfiteatro bat ere badu uharteak 1954. urtetik; Teatro Verde ederra. 61
Munduari Begira LA BODEGUITA DEL MEDIO 70 urte Habanako bihotzean Mojito kubatarren tenplu sakratuak, Habanako La Bodeguita del Medio taberna ezagunak, 70 urte bete ditu aurten. Halaber, inoiz baino sasoi osasuntsuagoa bizi du Habana Zaharreko taberna entzutetsuak; izan ere, iraganean Ernest Hemingway eta beste pertsona ezagun askoren gordeleku kuttuna izandakoa urtero uhartea bisitatzen duten milaka bidaiariren ezinbesteko helmuga da egun. 1942ko apirilaren 26an ireki zituen bere ateak aurreneko aldiz La Bodeguita del Mediok, Angel Martinez dendariak Habana Zaharrean zegoen lokala erosi eta ordura arte janari denda zena taberna bilakatzeko asmoa errealitate bilakatu zuenean. Lokala kale erdi-erdian zegoenez –eta ez beste taberna gehienen moduan, kale izkina batean–, jabeak ez zizkion buruari bira asko eman behar izan izena erabakitzeko orduan. Ordutik, izena ez ezik, izana era mantentzen jakin du, bere istorioa horren lekuko.
Hormek hitz egiten duten lekua Tabernara sartzean bisitariaren arreta bereganatzen duen aurreneko gauza hormak betetzen dituzten sinadura, argazki eta bestelako oroigarriak dira. Ernest Hemingway, Gabriela Mistral, Salvador Allende, Errol Flynn, Pablo Neruda, Agustin Lara… asko eta asko izan dira urte hauetan guztietan lau pareton artean beren aztarna utzi nahi izan dutenak. Bertatik igarotako musikari, idazle nahiz politikari ezagunek gerora beraien presentziaren lekuko izango ziren argazkiak egiteko edo esaldi dotoreak idazteko ohitura hartzen hasi ziren, harik eta ohitura hori txoko honen erakargarritasun nagusi bilakatu zen arte. Bidaiari anonimo asko ere igaro dira urteotan tabernatik, asko pertsona ospetsuon pausoen atzetik kuriositateak jota eta beste asko tragoxka bat hartu eta kubatar kulturaz gozatzeko leku paregabea delako. Salvador Allendek honakoa idatziko zuen tabernako pareta batean: «Cuba Libre, Chile espera. 28 de junio de 1961» 62
(Kuba aske, Txile zain. 1961eko ekainak 28). Ernest Hemingwayk Fidel Castrorekin batera ateratako argazkia da, beharbada, guztien artean deigarriena. Honakoa idatzi zuen idazle estatubatuarrak: «Mi mojito en la Bodeguita y mi daiquiri en el Floridita» (Nire mojitoa Bodeguitan eta nire daikiria Floriditan). Oraindik orain, tabernan badira beti erreserbatuta dauden bi mahai, bertan ordu asko igaro zituzten bi bezerori betiko gordeak: bata, Nicolas Guillen poeta kubatarrari (1902-1989); bestea, Nat King Cole kantari estatubatuarrari (1919-1965). Habana bisitatuz gero, ezinbestekoa da uhartearen esentzia puruena gordetzen duen taberna honetatik pasatzea. Plater tradizionalak jan, habano bat erre edo bertako berezitasun nagusi diren
mojitoak probatzeko leku gutxi izango dira hau bezain aproposak Habana Zaharrean. Bolero eta son kubatarren doinurik ez da falta izaten, ezta Carlos Pueblak Che Guevarai eskaini zion “Hasta siempre comandante” eta jada ereserki bihurtutako gisako beste kantu asko entzuteko aukera ere. Nicolas Guillen poetak amestu bezala, txikitasunean handi bilakatu da La Bodeguita del Medio; leku berean da oraindik, metro kopuru bera izaten jarraitzen du, baina zazpi hamarkada luzetan historia handia idatzi du bere hormetan eta ospeak handi bilakatu du mundu osoan. Gaur egun, antzeko tabernak munduko hainbat hiritan aurki daitezke, Praga, Kiev, Skopje, Nikosia, Londres, Milan eta Mexiko Hirian, besteak beste.
Berberera, benetako ofizialtasuna aldarrikatuz Sumatra uharteko orangutanak, mehatxupean Sumatra uharteko Tripa basoa Indonesia osoan biodibertsitate handiena duen eremuetako bat da. 1.600 hektarea dituen basoa uharteko orangutanen babesgune nagusi izateagatik da ezaguna. Hala ere, egun basoan dauden 700 orangutanen bizitza kaltetu dezakete landatu berri dituzten palma olio sailek. Antza, sailok ur kantitate handia behar dute, eta, beraien propietateak direla-eta, inguruko gainontzeko espeziek kaltetzen dituzte. Hori horrela, munduan urriak diren orangutanak arriskuan direla salatu dute animalien eskubideen aldeko hainbat taldek.
Marokoarren hirutik batek erabiltzen duen tamazight edo berberak erakunde ofizialetan duen presentzia urria salatu du Fatima Tabaamrant diputatuak Marokoko parlamentuan. Berez Marokoko Konstituzioak berbereraren izaera ofiziala aldarrikatzen badu ere, hizkuntzaren erabilera eta presentzia instituzionala bermatuko dituen lege organiko baten premia aldarrikatu du diputatuak, afera linguistikoa eta nazio identitatearen eztabaida mahai gainean jarriz. Berberera Maroko eta Aljerian hitz egiten da batik bat, baina Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania eta Nigerren ere badira tamazight hizkuntza hitz egiten duten komunitateak. Antzina, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinentearen iparralde guztian mintzatzen zen, baita Kanariar uharteetan ere.
Tuni Condoriri glaziarra urtzen Tuni Condoriri glaziarra egunetik egunera azkarrago ari da urtzen. Aldaketa klimatikoa mehatxu itzela da Boliviako Andeetan dagoen glaziarrarentzat, eta are larriagoa dena: La Paz eta El Altoko ur probisioak arriskuan daude, inguru horretatik ateratzen baita hiriok behar duten ur hornidura. Egoeraren larritasuna ikusirik, aldaketa klimatikoaren aurkako mugimenduko zenbait kide bisita gidatuak antolatzen hasi dira, paisaiak duen edertasunaz gozatzeaz gain, glaziarrak herritarren eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartarazteko.
Marseillako kalak parke nazional izendatu dituzte Frantziako Gobernuak Marseilla hegoaldeko kalak hartzen dituen eremua parke nazional izendatu du. Orotara, 158.000 hektarea hartzen ditu eremuak eta babesturiko 140 espezie baino gehiagoren bizileku da, desagertzeko zorian den Bonelli arranoa kasu. Era honetan, mediterranear kutsuko paisaia eta biodibertsitate anitza dituen eremua Estatu frantseseko hamargarren parke nazional izatera igaroko da.
Garcia Marquezen literatura, Moskuko metroan Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarraren lanak ezohiko leku batean irakurri ahal izango dira datozen sei hilabeteetan. Hain zuzen ere, zortzi bagoiz osaturiko Moskuko metroko linea bat “Cien años de soledad” (Bakardadeko ehun urte) nobela ospetsuaren egilearen argazki eta testuekin jantzi dute. Antza, irakurtzeko zaletasun handia dute Moskuko metroko bidaiariek. Horren jakitun, aurretik ere Gabriela Mistral edo Pablo Neruda bezalako idazleen lanak ezagutarazi dituzte 2010ean abiatutako “Poesia metroan” ekimenaren barruan. 63