LONDRES. Bertakoek bezala

Page 1

haizetara

ZAZPI

2012 Ekaina 49.zbk / 1,5â‚Ź

LONDRES Big Benetik urrun TANA TORAJA Indonesiako heriotza erritualen lurra

LOIRA Gazteluen ibilbidea bizikletaz

HOWRAMAN Kurdistango haran sekretua

VALLESPIR Natura oparo eta ederra Ipar Katalunian


haizetara

ZAZPI

42 Oriol CLAVERA 34 Urtzi URRUTIKOETXEA 24 Sergi REBOREDO Azaleko argazkia: IURI CRIVENTOV • Aurkibideko argazkiak: 06 Getty Images / Thinkstock 16 Agurtzane BELAUNZARAN

06

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

24


aurkibidea

16 TANA TORAJA

Bizitza eta heriotza ulertzeko modu berezia duten Indonesiako toraja etniako lurra.

06 LONDRES

Ohiko ibilbidetik urrun, ezkutuko xarma gordetzen duten hainbat leku ditu hiri erraldoi honek.

24 LOIRA

Bizikleta txangoak eginez bisitatzeko aparta da lorategi ederrez jositako Loira ibarra.

34 HOWRAMAN

Paisaia harrigarrian bildurik bizi dira Ekialdeko Kurdistaneko haran magiko honetan.

42 VALLESPIR

Garaiera handiko mendiak, erliebe malkartsuak eta Levante aldetik iritsitako itsas haizeak.

16

42

34 04 MUNDUARI BEGIRADA Procida, Napoliko golkoak gordetzen duen harribitxia. 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3


Munduari Begirada

Procida Napoliko golkoak gordetzen duen harribitxietako bat da Procida. Argi dago ez dela ondoan dituen Ischia eta Capri uharteak bezain ezaguna eta ez duela horiek urtero hartzen duten bidaiari masarik hartzen, baina ez da ez dotorezia eta xarma falta dituelako. Etxe koloretsuz betetako kale estu eta aldapatsuetatik eta portutik paseotxo bat ematea, edo bertako jatetxeetako gutiziak probatzea, aski da uharte txiki honen magiaz eta lasaitasun giroaz ohartzeko. Tirreniar itsasoaren distirak eta bere itsasertzetako arkitektura koloretsuak pelikula askoren agertoki izateko balio izan dio Procidari. Bertan grabatu dira “Il Postino” edo “The Talented Mr Ripley” pelikula ezagunak, besteak beste. Mediterraneo hutsa.

Francesco Riccardo Iacomino/Getty Images


5


Testua : Haizea Barcenilla

LONDRES

Bertakoek bezala

Des Manwaring



Sir John Soane's Museumeko irudi bat lerroon ezkerrean ikus daiteke. Eskuineko irudian, Innen barnean kokatuta dagoen Temple Church, Ingalaterrako tenplarioen eliza biribilik aipagarriena.

London Europako bigarren hiririk handiena da, Mosku eta gero. Hala eta guztiz ere, bisitatzen duten askok aurrez erabakitako bost leku ezagunenak soilik bisitatzen dituzte, eta hiria maite badute ere, kostata senti dezakete biztanle baten bizitza zelakoa den. Hemen eskaintzen diren hamar pistekin, horren ezagunak ez diren txokoak eta bertakoen leku maitatuetara hurbiltzeko aukera ematen da, museoetatik ibai ondoko ibilaldietara pasatuz. Gozatu Big Benetik urrun! 8

Lincoln’s Inn eta Sir John Soane’s Museum Historiara joz, hasteko, Ingalaterrako lege sistema bereziak sortutako leku are bereziagoa bisita dezakegu. Westminster eta Cityaren artean, Holborn metro geltokitik gertu dago lasaitasun esparru hau. Lincoln’s Inn Fields izeneko plazatxoak, eguerdian, inguruko trajedun guztiei sandwich bat jateko lekurik atseginena eskaintzen die; horrez gain, honen alde batean kokatua dagoen Lincoln’s Inn eraikin multzoa dago. Erraz ezagutzen dira, euren monumentaltasun neogotikoarengatik. Atea irekia badago, ez izan sartzeko erreparorik: patio irekiaren barnean daude kapera eta sozietatearen Hall Handia. Hau ezin da bisitatu hitzaldi edo antzekoren bat programatua ez badago, baina kapera irekita aurki daiteke maiz. Baina zer leku mota da Lincoln’s Inn? Bada, Ingalaterrako lege-sistema Europakotik aldentzen da, ohituran oinarrituta.

Thinkstoc

Martin Charles

utxi dira Londonera joan eta gustuko ez dutenak. Are gutxiago, Big Beni behetik gora begiratu eta inperio baten pisuaren inpresioa sentitzen ez dutenak. Gutxi, Covent Gardenen te bat hartuz unerik garaikideena eta historia tradizionalena elkarturik sentitzen ez dutenak. Are gutxiago, Candem Towneko aniztasunaren aurrean ahozabalik geratzen ez direnak. Eta Trafalgar Squareko handitasunaren aurrean, ez al da nekeza esparru ezkutuetan, bizitza pribatuetan eta edertasun xumeko lekuetan pentsatzea? Hala ere, gutxi dira hiriaren zonalde ez horren ezagunak, beste ikuspegiak deskubritzeko aukera eta denbora dutenak ere. Horrenbeste dago ikusteko, ezen giden ehuneko bat beteta ere, zerbait “hurrengorako” uzten dugun beti. Orain, Olinpiar Jokoekin, hiriak aurpegia garbitu du eta hainbat zonalde oso berreraiki ditu, kanpotarrei welcomea emateko. Horren aurrean, zaila da beste aurpegi batzuk ikustea, agian egunero hiri zoroan egoten direnek nabarmentzen dituztenak. Baina London hiri anitza da, aberatsa eta pobrea, negozioetarako eta aisialdirako hiria. Biztanleek ez dituzte asteburuak Piccadillyn pasatzen; handik alde egiten dute. Gizarte antolaketa bereziak dituzte, euren sistema politikoekin lotutakoak, eta horiek hainbat arrasto arkitektoniko utzi dituzte hirian. Corner ezkutu asko daude, eta beste batzuk ez horren ezkutuak, ohiko ibilaldi turistikoetatik at daudenak besterik gabe. Eta edonoren eskura daude, pista batzuk kontuan hartuz gero.



Rowland Youil

Haizea Barcenilla

Haizea Barcenilla

Getty Images\Thinkstock

Hau da, ez dago aurretik idatzitako lege multzorik; horren ordez, antzeko kasuetan tribunalek hartutako erabakietan oinarritzen da legea. Beraz, abokatu izateko formazio luze eta espezializatua behar da, aurretiko kasuak eta hauek zehaztutako oinarriak ikertu. Lan hori egiten dutenei barrister deitzen zaie, eta gremioko espezialistek antolatutako lau instituzio berezietan soilik, laurak Londonen, hezi daitezke. Horietako bat da Lincoln’s Inn. Bertan hezi eta bizi dira, eta bulegoa ere han dute Ingalaterrako elite juridiko honetako ordezkariek, sozietate itxi eta esklusibo batean. XIII. mendekoa da ohitura, eta garai horretatik existitzen da Lincoln’s Inn. Bisita biribiltzeko, Lincoln’s Inneko plazan kokatzen da gidetan egon arren turista askok bisitatzen ez duten museo berezi bat, Soane’s Museum. Sir John Soane arkitekto adierazgarria izan zen XIX. mende hasieran, eta hiru etxe elkartuta, espazio esperimentalak sortu zituen. Baina horrez gain, Sir John bildumagile amorratua zen. Eskultura eta pinturako adibide historikoak batzen joan zen bere bizitzan zehar, etxean lekurik gabe geratu arte, eta bizirik zegoelarik, arte eta arki10

Borough Market hainbat gutizia probatu eta bertako giro atseginaz gozatzeko leku paregabea da, ezkerrean, goian. Sabela beteta kirol pixka bat egin nahi duenak lerroon gainean ageri den The Thames Path ibilbidea egin dezake. Loft eder bihurturiko Butler’s Wharf almazenen zonaldetik, (ezkerrean) eta Mayflower tabernatik (goian) igarotzen da bidea.

tekturako ikasleei ateak irekitzen zizkien. Garai horretan bezala dago etxea, museo bihurtuta, eta Ingalaterrako espiritu entziklopedistaren eredu txundigarria da.

Temple Church Ez dago asko aldendu beharrik monumentu honetara iristeko. Gainera, badu honek ere Inn sistemarekin lotura zuzena: Inner eta Middle Templeko bi barrister elkarteen eliza da. Eta ez edonolako eliza, Ingalaterrako tenplarioen eliza biribilik aipagarriena, hain zuzen. Gainera, 1666ko suteak suntsitu ez


Getty Images\Thinkstoc

zuen eraikin zaharrenetarikoa da, 1185ean eraiki baitzuten. Ez da erraza aurkitzen, Innen barnean kokatua baitago, baina bilaketak beste bi leku zoragarri deskubritzeko aukera ematen digu. Fleet Streeten sarrera ematen dion atari monumentala bilatu behar da, Inner Temple Gatehouse izenekoa; leiho handiko eta egurrezko antzinako eraikina da, eta ateak patio batera eramaten duela dirudi, beraz, arretaz ibili behar da. Eta hiriaren giro tradizional erdi zaharkitu erdi erromantikoa benetan dastatu nahi duenak pinta bat har dezake 50 metro aurrerago, Ye Olde Cock Tabern izeneko itzal handiko pubean, gortetik atera berri diren togadun pare baten ondoan.

Fortnum and Mason eta Liberty The most British sentimenduarekin jarraituz, bi dira galdu behar ez diren erosketa gune nagusiak: Piccadilly kalean hiru mende dituen Fortnum and Mason Department Storek (edo saltoki handia) errege familiari tea eta pastak saltzen dizkio,

Thames Barrier, Londreseko hiriarentzat mehatxu izan daitezkeen itsasgorei eusteko egindako ingenieritza lan bikana da, maixu lana. Barrerak hamar albate mugikor ditu, eta 520 metroko luzeera du, Tamesis ibaiaren alde batetik bestera. Greenwichetik gertu dago eta ikusgarria da, batez ere funtzionatzen ari denean.

eta ez arrazoirik gabe. Diseinu eta paketeriak Victoria erreginaren garaietara bagaramatza ere, lehen pisuan oso modernizatuta dauden piknik poltsak eta ehizarako osagarriak daude; ikusi-eta-ez-ukitu moduan, diru mordoa ez duenarentzat. Ez da zaila Camilla eta Catherine hemen erosketetan imajinatzea, eta hori da, hain zuzen, dendak Interneten ematen duen lehen irudia. Hala ere, galletek, teak eta kafeak merezi dute, kalitatea eta pote berrerabilgarria bateratzen dituztelako prezio altu samar baina ez eskuraezinean. Itzal handiko beste gunea Liberty da, izen bereko lore-diseinuaren sortzailea eta XIX. mendeko Arts and Crafts mugimenduaren adierazlea, hots, kalitate handiko eta artisau disei11


Londonek parke eder asko baditu ere, irudian ageri den Greenwich da mendixka batean dagoena eta, hortaz, hiriaren ikuspegi ezin hobea eskaintzen duena. Londoneko hego-ekialdeko familiak eta lagun taldeak bertara joan ohi dira igande pasak egitera.

iStockphoto

nuzko lanen saltokia. Hori ere ez da merkea, baina dendaren edertasun neotradizionalista kontuan izanda, bisitak guztiz merezi du. Gainera erdialde-erdialdean dago, Regent Street kalean. Beharbada ez da familia osoarentzako opariak erosteko lekurik onena, baina begiratu bat emateko lekua, zalantzarik gabe, bai.

Borough Market eta The Thames Path Ingalaterran ondo jaten ez dela diotenek badute arrazoi apur bat. Baina horrek ez du esan nahi Londonen janari ona aurkitu ezin denik. Izan ere, gutizien paradisua izan daiteke bilatzen dakienarentzat. Eta bilatzeko leku ezagun bat Tower Bridgen azpian ostegunetik larunbatera kokatzen den Borough Market dugu. Bertan, pasta freskoa, Suitzatik ekarritako ComtĂŠ gazta, perretxiko pate organikoa, mariskoa, Ingalaterrako haragirik freskoena eta, orokorrean, edozein gozo aurki daitezke. Eguerdian jateko ogitarteko bikainak, quicheak, falafelak, arroza eta mila aukera gehiago aurki daitezke, giro animatuan. Gehiegi jaten duenak badu, gainera, ibilbide bat egiteko aukera, askotan bisitatzen ez den zonalde bati kasu eginez. Tower Bridgetik abiatuta, The Thames Pathen zatitxo bat egin daiteke, Tamesis ibaiari jarraituz markatuta dagoen ibil12

bide ederra. Hiru kilometro daude Tower Bridgetik Surry Quayseko geltokira, eta denetariko leku interesgarriak: Butler’s Wharf, loft eder bihurtutako portuko almazenen zonalde berreskuratua; Mayflower taberna, 1602tik bertan dagoena, eta izen bereko ontzia Ameriketako Estatu Batuetako lehen aitzindariekin zamatuta alde egiten ikusi zuena; edo Surrey Dockseko hiri-landetxea, umeek animaliak euren inguruan ezagutzeko sortutako baserri-parke bitxia. Hori guztia, Tamesis ibaiaren zabaltasun eta indarraren ondoan.

Greenwich Norbaitek bidea Surrey Quaysetik haratago jarraitu nahiko balu, ezaguna eta aipatua den Greenwichera iritsiko litzateke. Beste garai batean errege-erreginen udako egoitza izandakoa, orduan Londonetik urrunduta, egun hiriaren periferian guztiz barneratua dago 0 meridianoari izena ematen dion parkea. Egia da Londonek parke eder anitz dituela, baina gutxik eskaintzen dute mendixka bat, Greenwichek bezala, hiriaren gaineko ikuspegi bikaina duena, kutsadurak ubeltzen ez duenean. Hona datoz Londoneko hego-ekialdeko familiak eta lagun taldeak igande pasa egitera, piknik poltsa eta kometa eskuan. Lasaitzeko espazio bikaina da, bizirik jarraitzen duen herrixkako taberna eta jatetxeez horniturik,


gainera. Zentrotik berrogei minutuko bidaia merezi duen paradisu txikia.

Canary Wharf Greenwichetik ibaiaren beste aldean, urrun dago Canary Wharf. Urrun espazio aldetik, ez dirudien arren, eta urrun giro aldetik. Citya famatuena bada ere, Londonek bi negozio zentro ditu, eta bigarrena da Canary Wharf, Thatcheren garaian bultzatutakoa. Arkitektura garaikideen maitaleek gozatuko dute hemen, gainera, eguneko edozein ordutan baita ikaragarria. Antzinako kolonietako enpresen kaietan eraikia, ura eta altzairua modu aipagarrian elkartzen dira eguzkiaren izpien pean. Gauez, argi artifizialak eguzkiarena ordezkatzen duenean, ezohikoa zaigun paisaia futurista sortzen da. Canary Wharfera sartzeko modurik ederrena Docklands Light Railway tranbia liraina erabiltzea da, zonaldea eraikinen hamargarren pisuaren altueran zeharkatuta ikuspegi txundigarria eskaintzen duena.

Natural History Museum Edozein londrestarrek bisitatzen duen leku tipiko baina askotan ahaztua da Hyde Parketik hurbil dagoen Natural History

Museum. Hasteko, XIX. mendeko eraikin ikusgarria da, munduan museo izateko sortutako lehenetarikoa. Horrez gain, bilduma historiko bitxia du ikusgai: tamaina ikaragarriko animaliak, desagertutako askoren azken ale disekatuak eta erreprodukzio zoragarriak. Eta azkenik, garai berrietara egokitutako erakusketa txundigarriak, zientzia museo gehienak txiki uzten dituztenak. Umeekin edo helduekin joan, bisita bikaina izatea ziurtatuta dago.

Regent’s Canal Venezia ez bada ere, Londresek baditu kanalak, eta are hobeto, kanalen inguruan egokitutako ibilbideak. Candemen ikusten dira kanal hauek ondoen, baina bertakoen sekretu txikia beste zonaldeetan dauden txoko xarmagarriak dira. Asko dira Hackney eta Old Ford arteko bidea bizikletaz edo oinez egiten dutenak, korri egiteko edo umeekin ur ondoan esertzeko, edo lagunen artean garagardo batzuk edateko bertan elkartzen direnak. Taberna txikiak eta terrazak daude zenbait tartetan, hiriaren paisaia industrial liluragarriak besteetan. Old Ford zonaldean, parkeen ondotik pasatuta, inbidiak erretzeko moduko etxebizitza guneetara iristen dira. Hemen bai, hemen bizi daiteke London axolagabearen taupada. 13


David Iliff David Iliff

Antzinako kolonietako enpresen kaietan eraikina, ura eta altzairua nahasten dira Canary Wharfen (eskuinean), Londoneko bigarren negozio zentroan. Lerroon gainean, Natural History Museum: ezkerrean, museoaren eraikin ikusgarria, eta eskuinean, museoko leiho baten irudia.

Brick Lane Eta taupada horren bizitasuna areagotu egiten da Brick Lane kaleko lokal eta dendetan, are gehiago igande goizeko merkatuan. Alternatiboa bazara, Candem ahaztuko duzu: Brick Lanen aurkituko duzu jantzi vintage paregabea, hori bai, bigarren eskuko arropa zatar askoren artean ezkutatuta. Kalearen hasieran, Whitechapeletik hurbil, topatzen dira hiriko jatetxe indiar onenak (eta pikanteenak!), eta aurrera eginez, Truman Brewery eraikin industrial berrerabilian, tabernak, diskotekak, dendak eta diseinatzaileak agertzen hasten dira, ororen gozamenerako. Beigel Bakeryn hiriko bagel ogitarteko onenak eta merkeenak jan daitezke, eguneko eta gaueko edozein ordutan. Kale honetan beti dago giro bizia, udan terrazez gainezka, eta beti espero ez duzun zerbait topatzeko aukera ematen du. Igandea egunik onena bada ere, edozein momentu da ona Brick Lane ezagutzeko. Eta ingelesen janari tradizionala txarra dela uste duenak bisita dezala gertu dagoen St. John Bread and Wine. Errazioen antza handia duten plater txikiz osatutako karta guztiz orijinala du, ez betekada izateko, kalitatezko bazkari arin baterako baizik. Ez da merkea, baina bai ezusteko gastronomiko britainiarra. Erreserbatzea komeni da, hain da janaria ona!

Modernoa bazara eta Londonen bazaude (eta patrika ondo hornitua baduzu), jakin ezazu gaur egun Shoreditcheko zonaldera lekualdatu direla modako lokalak. Denetarik dago: Hoxton Square inguruan zertxobait stylishago diren galeria, jatetxe eta tabernak, eta, Shoreditch High Streeten, denetarik pixka bat: sofa desberdin, zahar eta erosoz osatutako klubak, rock taldeak zuzenean programatzen dituzten tabernazuloak, gauez parranda gune bihurtzen diren pub klasikoak. Aukerarik onena: handik agertu eta jendetzari jarraitzea, gustuko leku bat topatu arte. Eta badakizu, gaua eternala da Londonen. 14

Sung Kuk Kim

Shoreditch eta Hoxton Square


LAGUNTZA Soane’s Museum: http://www.soane.org/ Temple Church: http://www.templechurch.com/ Borough Market: http://www.boroughmarket.org.uk/ Thames Path: http://www.walklondon.org.uk/section.asp?section=52

Regent Canaleko ibilbidea: http://www.londoncanals.co.uk/regents/reg08.html Brick Lane: http://www.visitbricklane.org/ Fortnum and Mason: http://www.fortnumandmason.com/ Liberty: http://www.liberty.co.uk/ Natural History Museum: http://www.nhm.ac.uk/ Saint John Bread and wine: http://www.stjohnbreadandwine.com/


Testua eta argazkiak:

Agurtzane Belaunzaran

Heriotza erritualen lurra

TANA TORAJA



Sulawesi edo Celebes uhartea aktibitate tektonikoak lau haizetara zabaldutako irla ederra da, ondorioz forma bitxia duena. Uhartearen hegoaldean, sumendiek eta mendiek babesten dute Tana Toraja, “Mendiko jendearen lurra�. Toraja etniako kideek tradizio animista bakarra gorde dute: heriotza erritualena. Indonesia bisitatzerakoan ezinbestekoa da uhartean geldialdia egitea. 18

izitza bezain garrantzitsua da heriotza torajentzat, edo, beste era batera esanda: heriotza bigarren bizitzarako bidaia besterik ez da beraientzat. Bizitza eta heriotza ulertzeko modu propioa dute Sulawesiko zonalde malkartsuenetan bizi diren torajek. XVII. mendean Herbehereek kolonizatu zuten irla eta erlijio katolikoa ezarri zuten. Torajek, tradizio animista bakarra mantendu dute. Ondo mantendu ere, hildakoei egiten dizkieten erritualetan hiru egunetik hamabost egunera luza daitezkeen hiletak egiten baitituzte. Hileta jendetsua eta dotorea egitea, toraja baten bizitzan egin daitekeen gauzarik garrantzitsuena da. Toraja bat hiltzen denean, hiletak ez dira berehala egiten. Hilabeteak edo urteak pasa daitezke. Hiltzean, gorputza belarrekin egindako ukendu batekin igurtzi eta injekzioak jartzen dizkiote; honela gorputza urteetan manten dezakete etxean gordeta. Hildakoaren familiari dagokio hileta prestatzea, eta, hiletak, ez dira ez merkeak; 3.000 eurotik gora gastatzen ditu familiak. Kasu batzuetan, familian bigarren hildakoa izan arte itxaroten dute hileta biak elkarrekin egin eta dirua aurrezte-


ko. Familiak beharrezkoa den dirua bildu ostean eta familia guztia hiletan egongo dela ziurtatzean, errituala egiten dute (toraja asko Sulawesi uhartetik kanpo edota atzerrian bizi dira eta garrantzitsua da denak batera egotea) . Udaran izaten dira klase sozial altuko jendearen hiletak. Urtean zehar, berriz, jende arruntaren hiletak egin ohi dira; gehienak hiru egunekoak izaten dira.

Errituala Hiletaren lehen eguna eguerdian hasten da, eguzkia erortzen hasten den unean. Torajek une horri rambusolo deitzen diote, “beherantz doan kea�. Hildakoa etxetik ateratzen dute eta lakkian izeneko eraikuntza batean uzten dute gorputza heriotza erritualak irauten duen bitartean. Hurrengo egunean, familiak gonbidatuak jasotzen ditu, gonbidatu bakoitzak bere tokia gordea izango duelarik; agintariek leku berezia izaten dute lehen ilaran. Heriotza erritualean parte hartzen dutenek, familiari bufalo edo txerriak eramaten dizkiete opari. Zeremonia maisuak gidatzen du erri-

Sumendi eta mendiekin batera, aintzirek eta arroz soroek osatzen dute Sulawesi uharteko Tana Toraja eskualdeko paisaia. Goiko irudian uharteko aintzira bat ageri da, atzean mendi garaiak dituela.

tuala, mikrofonotik, gertatzen den ororen berri emanez eta nor etorri den eta zer ekarri duen azalduz. Arratsaldean bufalo borrokekin gozatzen dute, sarritan oilar borrokekin tartekatuz. Azken egunean, berriz, gonbidatu guztiak bertan direla, bufaloak sakrifikatzen dituzte. Izan ere, heriotza erritualetan, hildakoarengatik egin daitekeen gauza gorena bufalo bat sakrifikatzea da. Familiaren estatusaren arabera, bufalo batetik 25 bufalora bitartean hiltzen dituzte plazaren erdian. Ostean, hilkutxa duba duba izeneko eraikin berezian eramaten dute hilobira. Duba duba horrek, torajen etxe tradizionala irudikatzen du. Ohikoa da errepide bazterretan duba duba mordoa ikustea, sasiak eta belarrak janda. 19


Torajek hildakoei egiten dizkieten erritualetako baten irudia ikus daiteke behean, eskuinean. Ondoan, bufalo baten adarrak ageri dira; izan ere, animalia sakratutzat daukatenez, erritualetan sakrifikatu egiten dituzte. Lerro hauen azpian eta eskuineko irudian, hilobi bihurtzen diren harkaitz sakratuak. Azkenik, ezkerrean, arrain merkatuko postu bat.

Arroka sakratuak, mausoleoak eta zuhaitzak Tana Torajako bazterrak, hilobi bihurtzen diren arroka sakratuz eta mausoleoz zipriztindua daude. Arrokak zizelarekin zulatzen dituzte. Ikustekoak dira Lokkomata eta Pana herrietako harkaitz zulatuak. Arroka sakratuotan, arbasoekin batera egoten dira hildakoak torajen ustez. Mausoleoen kasuan aldiz, batzuk, torajen etxe tradizionalen forma hartzen dute. Hainbatetan, hildakoen etxeak euren familiek bizitzeko izaten dituztenak baino dotoreagoak izaten dira. Banua tangmerambu esaten zaio hildakoa egongo den lekuari, “kerik egongo ez den etxea�. Aipatzekoa da aitzinako ohitura bat gaur egun 20

jada galdu egin dela: Bi urtez azpiko haurrak hiltzean zuhaitzetan egindako zuloetan sartu ohi zituzten torajek. Sinesmenaren arabera, bigarren bizian haurra zuhaitzarekin batera haziko zen. Pana herrian ikusi daitezke zuhaitzok. Antzina, hilkutxak harkaitzetatik zintzilik jartzen zituzten, hilkutxotan hildakoen ondasun guztiak sartuz, hurrengo bizitzan beharko zituztela uste baitzuten. Hilobietan lapurretak hasi zirenean, aldiz, antzinako ohitura alboratu beharra izan zuten. Gizarte maila altuko herritarrek tau tau egurrezko eskulturak ere jartzen dituzte hilobietan. Eskultura horiek hildakoak eta beren familiak irudikatzen dituzte.



Lerroon gainean ageri den gisako arroz soroetako kolore berdeak indarra eta bizitasuna ematen dio Rantepao herriari eta inguru guztiari. Eskuinean, goian, herri horretako biribilgune bat.

Etxe tradizionalen mitoa Tana Toraja heriotza erritualek berezia egiten badute, etxe tradizionalak ere ez dira atzean geratzen. Teilatuek forma oso berezia dute. Mitologiak dionez, torajak itsasontziz iritsi ziren Sulawesira eta teilatuek horixe irudikatzen dute. Tongkonan izendatutako etxeotako teilatuetako bi puntak zerura luzatuta ageri dira. Familia bakoitzak du bere etxea eta ezin du ez 22

saldu ez erosi. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen dira etxeak. Lehen, tongkonan handietan familiak bizi ziren. Egun, bizitzeko etxe erosoak egiten dituzte eta tongkonan tradizionalak urtean zehar egiten dituzten ospakizunetan erabiltzen dituzte. Eraikin txikiak, berriz, handienaren bueltan eraikitzen dituzte, plaza lauki luze baten forma emanez lekuari. Eraikin handienean arroza gordetzen dute. Etxeak egurrezkoak dira, grabatuz beteak. Etxearen aurrealdean egurrezko bufaloen buruak zintzilikatzen dituzte. Aurreko habean bufalo adar mordoa ikustea ere ez da harritzekoa. Zintzilikatutako bufalo adarrek familien gizarte maila agertzen dute. Nonahi ikus daitezke etxe tradizionalak, baina Marante eta Kete Kesu herrietakoak bisitatzea guztiz gomendagarria da. Azken herri horretan, gainera, garai bateko hilotzak daude harkaitzetatik zintzilik.


Datu gomendagarriak Nola iritsi Indonesiako uharte nagusietatik hegaldiak daude Makassar hiriburura. Gainontzean, Kuala Lumpur Malaysiako hiriburuarekin bakarrik du lotura uharteak. Makassarretik Tana Torajara joateko autobusa hartu behar da (8 ordu). Kostaldeko bidea poliki-poliki barneratzen da mendian, eta ikuspegi ederrak ditu. Janaria Pa’Piong platera da torajen janari tradizionala. Banbuaren barruan, oilaskoa edo arraina, barazkiak eta kokoa sartzen dituzte eta banbua su gainean bi orduz egosten dute. Tokiko janari tradizionala ezagutzeko toki egokiena Mart’s Café jatetxea da. Bertan, gainera, gidariekin harremanetan jartzeko aukera ere badago. Kafea Tana Torajan bertan kafea ekoizten dutela nabarmendu behar da. Tokiko kafea dastatzeko lekurik onena Café Aras kafetegia da. Rantepaoko kale nagusian dago eta giro goxoko kafetegi honetan kafea ez ezik toraja kulturako antigoaleko piezak ere eskura daitezke. Eguraldia Egunez giro xamurra egiten du, baina gauetan goietan freskatu egiten du. Ibilbideren bat egiteko asmoa izanez gero, arropa egokia eramatea guztiz gomendagarria da.

Bufaloak, bizitzan eta erritualetan Animalia sakratuak eta maitatuak dira bufaloak Tana Torajan. Eguneroko bizitzan eta heriotza erritualetan berebiziko garrantzia dute. Uretako bufaloak arroz soroetan lokatz artean ikustea ohikoa da; ostean, etxeko gizon eta mutikoek garbitu eta orraztu egiten dituzte. Bufalo pinto edo zuriak dituztenak zorionekoak dira oso, beraien prezioa 6.000 eta 8.000 euro bitartekoa baita. Ikustekoa da sei egunez behin, Bolo herrian egiten den merkatua. Zonaldeko gizonak bertan biltzen dira, bakoitzak bere bufaloa harro baino harroago erakusten duelarik.

Tana Toraja oinez Rantepao herria da gune nagusia. Kokapen zoragarrian dago, mendiz inguratuta eta Sungai Sa’Da ibaiko urek zeharkatzen dutela. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu herriak; lotarako to-

kiak, merkatuak, jatetxeak, gidariak, motorra edo bizikleta alokatzeko aukera. Heriotza erritual batean parte hartzeko bertan galdetu beharra dago; betiere gidari batekin joatea ezinbestekoa dela kontuan izan behar da, erritualak familien etxeetan egiten baitira. Hiletetara egoki jantzita joan behar da; praka luzeak jantzi behar dira, ahal bada beltzak. Rantepaoren inguruan dozenaka herri txiki daude eta egun-pasak edota egun batzuetako trekkingak egiteko leku aproposa da. Arroz soroetako kolore berdeak indarra ematen dio lekuari, bizia. Inguruotan ibilaldiak eginez, herri txikietako bizimodua bertatik bertara ezagutu eta torajen eskuzabaltasunaz gozatzeko aukera dago. Aipatzekoak dira Batutumonga herriko ikuspegiak edota Padamarako kafe sailek eskaintzen dituzten uharteko mendien panoramika bikainak. 23



LOIRA IBARRA Testua eta argazkiak:

Sergi Reboredo

Gazteluak pedalkadaz pedalkada


Bizikletan ibiltzeko paraje ezin hobeak eskaintzen ditu Loira ibarrak. Lerroon azpian Fontevraudetik Saumurrera doan bidea ageri da. Eskuinean, Villandryko gaztelua eta bere lorategiak.

Herrialdearen erdialdean kokatuta, luzaroan “Frantziako lorategia� izenarekin ezagutua izan den gaztelu eta lorategi ederrez jositako Loira ibarra, zalantzarik gabe, Frantziako jomuga turistiko erromantikoenetakoa da. 26

izikletaz bidaiatzea beti da plazera, baina Loira bailaran are atseginagoa da. Erromantizismoa eta nostalgia darien paisaiek antzinako garaietara eramaten zaituzte. Hain kultura, paisaia eta izadi baliotsuak izanik, Unescok munduko ondare izendatu zuen paisaia naturalen kategorian. Zehazki, Sully-sur-Loire (Loiret) eta Chalonnes-sur-Loire (Anjou) udalerriak bereizten dituzten Loira ibaiaren 280 kilometroak. Gaur egun, 650 kilometro korri daitezke bizikletan, ibaitik hurbil horretarako prestatutako bideetatik; laster, 800 egin ahal izango dira, atontze lanak bukatzen direnean. Loira ibarra ezagutzea ongi jateko eta edateko aukera paregabeak topatzea ere


bada. Eskualdean kalitate handiko produktu ugari daude. Horiek izendatzeko Appellation d’ origine contrôlée (AOC) deitutako jatorri-deiturak erabiltzen dituzte.

Cheverny, Tintin maite dutenentzat Gaztelu ospetsuenetako batean ekingo diogu gure bizikleta ibilbideari. Tintin zaleek, bereziki, ez lukete ikustaldi hau galdu behar. Arte klasikoa eta herrikoia nahasten dituen gaztelu hori izan zuen inspirazio-iturri Hergé idazle-marrazkilariak Haddock kapitainaren Moulinsart ospetsua marrazteko orduan. Han barruan, bi mila orein baino gehiago biltzen dituen

garaikur areto bat, eta ehizarako heziak dauden 70 zakurreko txakurtegia daude. Nahiko sarri, adituen artean dezenteko ospea duten ehizaldiak antolatzen dituzte Chevernyko jabeek. Txakurtegitik hurbil, Tintin eta Moulinsarteko sekretuei buruzko erakusketa iraunkorra dago. Aipagarriena, askoren ustez, argazkietako benetako pertsonen eta Hergék marraztutako komikiko pertsonaien arteko antza da.

Valençay, Talleyrand-en gaztelua Bere arkitektura ederragatik eta altzarien distiragatik ez ezik, bere historiagatik ere oso ezaguna da gaztelu hori. 27


Charles Maurice de Talleyrand entzutetsua izan zen gazteluaren jabe, 1803tik, 30 urtez. Napoleonen kanpo ministro zen garaian atzerriko agintariei ongietorria emateko erosi zuen. Jabetzaren prezioa (1.600.000 franko) garestia izan zen baina bere neurriak ere ez ziren nolanahikoak; 100 logelatik gora, 150 hektarea, baso, zelai eta mahastien artean, eta 99tik gora ukuilu zituen, Frantziako jabego feudal handienetakoa zen hark. Duela gutxi, 2010ean, 600 metro koadroko lorategi berriak sortu zituzten aldamenean eta, XIX. mendeko sukaldari handienetakoa izan zen Antonin Carêmeren ohoretan, “Antoninen lorategia” deitu zioten. Lorategian usaimen ibilaldia egin daiteke, sukaldaritzan erabil daitezkeen hango 320 landare aromatikoez gozatzeko.

Villandryko gaztelua eta lorategiak Valençay utzi eta, pedalkadaz pedalkada, Tours hirira joango gara; hango Erdi Aroko kaleak eta plaza bitxiak izango dira gure hurrengo geldialdiaren abiapuntu. Frantziako kristautasunarekin oso lotua dagoen hiri honetako alde zaharrean aipagarriak dira XV. mendeko etxeen zurezko kasetoiak; horietan, oraindik entzuten dira eskaileretako kirrinka-hotsak. Hemendik aurrera, Loira eta Cher ibaiek zeharkatzen dute “Frantziako lorategia”. Bizitzak errazagoa dirudi eskualde honetan. Tourseko antzinako auzoetatik Villandryko gazteluaren lorategietaraino 22 kilometro eskaseko bidexka atsegina dago, zuhaizpetik zeharka-meharka doana. Tours, batez ere, bere ardoengatik da ezaguna; Villandryko gaztelu ospetsuak, berriz, frantses Estatuko lorategi bikainenetakoa du. 28

Angerseko gaztelutik hiriaren ikuspegi ederraz goza daiteke, lerroon gaineko irudiak erakusten duen legez. Ondoan ageri diren lorategi ederrez gain, ezagunak dira gazteluak barnean gordetzen dituen tapizak, San Joanen apokalipsia oinarri dutenak. Goian, Azay le Rideauko gaztelua.

Henri Carvallok, gazteluaren jabeak, bere jabetza erraldoian hartu gaitu, Loiratik hurbil dagoen gaztelu errenazentista honen zoko guztiak lehen eskutik ezagutzeko. Baina nahiz eta lehenengo bisitatzen dena gaztelua den, hemendik urtero pasatzen diren milaka turistentzat erakargarriena lorategiak dira. Mende hasieran sortu zituzten eta gazteluari are dotorezia handiagoa ematen diote. Lorategiak hainbat sailetan daude banatuta: apaingarria, gazteluaren ondoan (maitasun samurrari, maitasun sutsuari, maitasun desleialari eta maitasun tragikoari eskainita dagoena), urmaelaren inguruko ur-lorategia eta sendabelar, belar aromatiko eta baratze lorategia. Lorategi errenazentista horien apainketa, dena den, oso fina da.

Azay le Rideau, Errenazimentuaren ikur Bizikletaz ordubete eskas ibili ondoren, Indre ibaiaren ertzera helduko gara. Hantxe dago, landaretzaz inguratua, Errenazimentuko paradigma den Azay le Rideauko gaztelu handientsua. Ibaiaren urek ia gaztelu osoa inguratzen dute eta haren irudia ia simetrikoki islatzen da uretan.



LAGUNTZA Bizikletak alokatzeko Oliveteko udal kanpalekua: www.camping-olivet.org/ Loisirs Nature (Chinon): www.loisirs-nature.fr/ Location de Velos (Saumur): www.locationdevelos.com/ De tours de Loire (Blois): www.detoursdeloire.fr/ Loire VĂŠlo Nature: www.loirevelonature.com/ Loireko txalupak: www.bato-chato.com Informazio gehiago www.atout-france.fr/ www.valle-del-loira.com/ www.visaloire.com/ www.loireavelo.fr/

30


Indre ibaiaren ertzean eta landarez inguratuta dago Azay le Rideauko gaztelua, Berpizkundearen ikurra. Lerro hauen ondoko irudian eta goian, ezkerretara, argi ikus daiteke gazteluaren ingurune berdea ezin egokiagoa dela aisiaz gozatzeko. Lerroon gainean, Fontevraudetik Saumurrera doan bizikleta bidea.

Gazteluaren historia erromatarren garairaino heltzen bada ere, funtsezko rola izan zuen Erdi Aroan, Indre ibarraren zaintza militarra egiten baitzuten bertatik. Balzac berak “Indren txertatutako diamante landua” deitu zion benetako harribitxi honi. Erromantizismo kutsuko inguruetan gune berde zabaletatik pasea daiteke eta posible da okasiorako jantzita dagoen damatxo batek eskola-umeei “deabruaren semearen” istorioa kontatzen entzutea; halaxe deitzen baitzioten Rideau d’Azay-ri, XII. mendean gazteluaren jabe izan zen jaun feudalari. Gilles Berthelot-ek eraiki zuen gaztelua, 1518 eta 1529 artean, Frantzisko I.a errege zela. L itxurako oinplanoko gaztelu horretan, gotiko estilotik Errenazimentura bitarteko bilakaera ikus daiteke. Lehen begiratuan haur ipuinetan agertu ohi den gaztelua datorkigu gogora: bere Romeori leihotik deika ari zaion damatxo bat baizik ez da falta. Argi-zuloek eta sabai altuek Erdi Aroko itxura are handiagoa ematen diote. Barruko altzari eta tapizak garai bateko iragan loriatsuaren lekuko bikainak dira.

Fontevraudeko abadia, boterearen sinbolo Robert de Abrissel eremutarrak diseinatu zuen, 1101ean, Urbano II.a aita santuaren babesarekin eta Poitierseko gotzaina31


ren laguntzarekin. Frantziako Iraultzan Europako monasterio-hiri handienetakoa izan zen Fontevraudeko abadia. Aita santuen, gotzainen eta Anjouko kondearen sostenguari esker, PlantegenĂŞt dinastiaren boterearen sinbolo bilakatu zen, haien nekropolisa bertan kokatzeraino. Robert de Arbrisselek erabaki zuen abadiaren zuzendaritzak beti emakume baten esku egon behar zuela. Hala, Petronila de CheminĂŠ izendatu zuten lehen abadesa; ondoren, Ingalaterrako Enrike II.aren izeba, Isabel de Anjou, izan zen abadiako buru. Abadiak paper garrantzitsua jokatu zuen, eta Frantziako errege familiako kideak, nobleak eta abadesa aberatsak erakarri zituen. Errege-erregina ugarik aukeratu zuten toki hori hilobira zitzaten; besteak beste, Enrike II.ak, Akitaniako Eleonorak, Rikardo Lehoi-bihotz ezagunak eta AngoulĂŞmeko Isabelek. 32

Horien guztien sarkofagoen inguruan (elizako kaperan daude) turista ugari biltzen da, hain pertsonaia ospetsuen gorpuzkien irudiak beren argazki-kameretan gordetzeko asmoz. Napoleonen garaian, abadia presondegi bilakatu zen, eta funtzio hori bete zuen 1963ra arte. Gaur egun, kultura-gunea da eta bisitariek XII. mendeko abade-eliza erromanikoa, Le Grand-Mostoier klaustroa, kapitulu-aretoa, errefektorioa eta sukalde erromaniko bikainak miresteko aukera dute.

Saumur, Erdi Aroko hiribildu zoragarria Bizikletaz beste 20 kilometro eginda, Saumur hiri txikira helduko gara. Loiraren ertzean kokatua, XIV. mendean protestantismoaren guneetako bat izan zen eta gaur egun artista eta intelektualen bizilekua da. Hiri txiki horretan, aipatzekoa da,


Landaredi oparoaren erdian eta lorategi ederrez inguraturik dago Angerseko gaztelua, ezkerreko irudiak erakusten duen moduan. Behean, Azay le Rideauko etxe eta jatetxe tipikoen argazki bana.

batez ere, bertako ardoen, zaldien eta txanpinoien kalitatea. Dena den, ez dugu ahaztu behar hiriko edozein lekutatik ikus daitekeen Erdi Aroko gaztelu bikaina. Kale estuz eratutako alde zaharrean, larunbatero, azoka izaten da, eta gauzarik bitxienak aurki daitezke bertan. Kalezulo aldapatsuetatik gora eginez helduko gara gaztelura. Handik, Loira ibarraren inguru honetako ikuspegi onenetakoez gozatzeko aukera izango dugu. Gaur egun, gaztelu horretan daude Dekorazio-arteen Museoa eta Zaldiaren Museoa.

Angers, Anjouko antzinako hiriburua Gure ibilaldiko azken etapa bitxian, Unescok gizateriaren ondare izendatutako Angers hirira joango gara. Baina bide-

an, Brissac gaztelua, Frantziako garaiena, ikusteko geldialdi txiki bat egingo dugu. Maine ibaiaren ertzean eta Loiratik hurbil egonik, kokapen estrategikoa du; bertan ordena erlijioso ugari daudenez, mundu guztiko misiolariak hurbiltzen dira Angersera. Saumur eskualdeko toba erabiliz eraiki zuten Angers. Ondorioz, haren azpian tunel eta galeria ugari daude, gaur egun jatetxe, upategi eta arte-galeria bihurtuak. Eta erromantizismoak eta kirolak bat egiten duten bidaia liluragarri honi amaiera emateko, hona azkeneko sedukzioak: ibilalditxo bat alde zaharrean, Saint Pierre plazako merkatura bisita eta, jakina, ezinbesteko geraldia Angerseko gazteluan, non San Joanen Apokalipsian oinarritutako tapiz ospetsuak miresteko aukera izango baitugu. 33


Testua eta argazkiak:

Urtzi Urrutikoetxea

HOWRAMA Kurdistango ibar sekretua


AN


Ekialdeko Kurdistanen, bada haran magiko bat. Paisaia harrigarri batean mendeak daramatzate, kanpoko inork gutxik dakien hizkuntza berezian berbetan eta islamak doi-doi estalitako sinesmen zaharretan bilduta. Howraman du izena Irango lurretan kokatutako haran sekretuak. 36


Gazteenak ez bezala zaharrenak “kolobal” berokiarekin janzten dira inguruotan. Ezkerreko irudian agure bat ageri da Howraman-atTakhteko etxe baten gainean, feltro marroizko jaka soinean duela.

z da inoiz turista asko izan Iranen, eta urte batzuetan gehixeago hartuta ere, oso gutxi dira Kurdistanerainoko bidea egiten dutenak. Gehien jota, Zetaren Bidean doazen bidaiariek Turkiako aldetik egiten dute sarrera, azerbaijandarrak eta kurduak bizi diren eremuetatik, Tabrizen barna Teheranera joateko. Baina sekulan ez dut ikusi turista atzerritarrik kurduen herrialdeko bihotzean. Eta irandarrak oro har abegikorrak badira, kurduen berotasunak bisitaria lotsarazten du. Irakeko mugatik oso hurbil dago Meriwan, eta oso urrun Teherandik, Isfahandik, Shirazdik eta bisitariak egon ohi diren lekuetatik. Sinetik, Kurdistan probintziako hiriburutik ere –Kurdistan historikoa egungo probintzia baino askoz eremu handiagoa da–, bi orduko bidea dago, paisaia zoragarrian: Persiako eremu idor eta beilegietatik mendi ingurura hurbildu gara, euri pixka bat ere bota du, eta berde bizi batek hartu du eremua. Zrêwar (Zarivar) aintzira Meriwango kanpoko aldean dago, eta udaberriko giro atsegina da nagusi. Hegoaldeko Kurdistanera hiruzpalau kilometro baino ez daude, lakuaren inguruko mendien atzean, jada Irakeko lurretan. Kontrabandoaren eremua da, baita kurduek gorroto dituzten pasdaran milizia armatuen basakerien lekua ere. Basoa erretzea izan dute lege sarri, gerrillariak atzemateko estrategia. Asko sufritu duen eskualdea da, eta errepresioak errepresio, meriwandarrek esku zabal hartu gaituzte beti. Bisita soila elkartasuna da Estatuak ahaztu eta gogor zigortutako eremuan. Baina aintzirako patxadan bestelako irudia helarazi digu Leylak: familiak jatetxean edo barbakoekin, pedaldun txalupetan ibilian eta gizon batzuk arrantzan; munduko leku lasai eta zoriontsuena irudikatu liteke, hau Kurdistan dela ez bageneki.

Ohituren jagole Estaturik gabeko nazio handiena osatzen dute kurduek, eta Kurdistango lurralde guztietan ibili ondoren, ekialdeak beste edozein eskualdek baino are ekialdetarragoa dirudi. Ez dute maite aitortzea, baina hori du mendetako zatiketak eta pertsiar eraginak. Kalean, gazteenek ere galtza nasaiek eta barneko motzak osatutako şal û şepik jantzi tradizionala darabilte, beltza edo marroixka, jatorriaren arabera. Eta howramandarrek... berehala ageri dute howramandar zaharrek jatorria. Goizean abiatu gara Meriwandik. Artzain herrixka atzean igaro eta arroila estuan barna sartu gara hiriburua utzi eta gutxira. Mendiak harro altxatzen dira errepidearen alde bietara. 4x4 ibilgailuak bidaiariz gainezka doaz. Auto militarrak dira gainontzeko ibilgailuak. Behzaden etxaldean gelditu gara. Amuarrainak daude errekan, gereziondoak. Sandia goxoa txikituta ekarri digu, eta tea, noski. Pentsatu dut agian alde hone37


tako kurduek darabilten azukre mordoak gozatzen diela izaera: ohiko koxkor karratuen ordez, puska handi bati kendutako zati txikiagoak darabiltzate, eta tearen uretan sartu gabe ahora daroate artez, infusio beroak gero urtu dezan. Autoa arroilara itzuli, eta segidan mendi bidean gorantz hasi da. Bide luzea da, Kurdistango paisaia berde eta horiak ikusian, udaberria badoa eta uzta sasoia da. Mendatearen gainean gelditu gara. Howramango poema bat errezitatu digu Behzadek. Egun haranean baino ez darabilte oramiera, eta nekez ulertzen dute soran eta kurmanj dialekto nagusiak mintzo dituzten kurduek. Baina duela hiru mendeko literatura kurduaren zati handi bat oramieraz idatzi zen, haranetik kanpo Kurdistan ekialdeko zati handi baten mintzo zelarik. Behzaden ahots sakonak eta mintzaerak eite berezia daukate haizeak jotako mendatean, eta Howramanerantz zabaltzen den ikuspegiak: haran estuan bihurguneak marrazten ditu errepideak, mendi garai eta idorren magalean. Han urrunean, lehen herrixkak hasten dira haranean, oasi txiki eta koloretsuen gisan. Kamala herrixkan geratu gara, zerbait jateko, ustez. Baina mahai bueltan –jatetxeetan egonez gero, edozein etxetan alfonbra gainean eserita datoz mokaduak– gainez egiten du abegikortasun kurduak: platerkada sinestezinak, ogi mordoa, arroza eta arkumea, oilaskoa. Ardoa baino ez zaigula falta iritzi diot, eta lagunek ere gustura hartuko luketela, islamaren irakurketa estu hori ez balego agintean. Howramandarrek lortu dute mendetako zapalkuntzak gainontzeko kurduei 38

Mendi magalean bata bestearen gainean eraikita daude etxeak, goialdeko irudiak erakusten duen lez. Herritarrek eskura dituzten tresnekin eraikitzen dituzte bai bizilekuak bai bestelako eraikinak ere, lerroon gainean ageri den Howraman-atTakhteko galeria kasu. Ondoan, agure bat jantzi tipikoarekin, eta, eskuinean, Howraman-at-Takht haraneko hiriburuko meskita.

eragindako tragedietatik nolabait apartean egotea, haraneko isolamenduan. Baina mendiaz beste aldean Irakeko pasaportea duten kurduak bizi dira, eta estraperloa arau, lege eta are bizibide ezinbesteko dute.

Animismo zaharra Bidean jarraituta, ezkerreko aldean, eraikuntza harrigarriekin egin dugu topo. Howraman-at-Takht da haraneko “hiriburua” eta herririk ederrenetakoa. Mailaka eraiki dituzte etxeak, bataren teilatua auzoaren soroa da. Meskita bera antzeratsu txertatu dute testuinguruan, Teherandik ezarritako berrikuntza dela nabari arren. Kanpoan şal û şepik jantzia daramate mutil guztiek. Zaharrek, bestelako berokia, udaberrian ere egun hotzak daudelako-edo: meskitaren kanpoaldean kokoriko hausnarrean dirudien gizona dago. Kolobala daroa, Howramanen baizik ez darabilten feltro marroizko jaka, sorbaldan “adar” moduko konkor birekin. Herriko kalexka estuetan bizimodua lasai doa. Neskamutikoak zuhaitz baten abaroan zelatatzen gaituzte une ba-



tez; berehala itzuliko dira ohiko bihurrikerietara. Tea eskaini digu beste herritar batek, dotore desenkusatu zaio Behzad. Pir Shaliar izeneko harrizko gurtze-lekua dago herritik kanpo; Howraman-at-Takht-eko eta mendi magalean eraikitako etxeen ikuspegi bikaina ematen du. Ez da meskita berria bezain ikusgarria, bere kupula handi eta guzti: aitzitik, harri eta zuhaitz multzo soila da, baina lekuaren iragan animistaren berri ematen digu. Zuhaitz adar eta harkaitzen artean hedatutako soketan, oihal zatiak eta txaplatak daude zintzilik, herrialde budista eta hinduista batzuetan ohi dutenez. Otsailean egiten duten ospakizunaren berri eman didate, hilaren 4an hain justu. Eta zoroastrismoaren indarraz oroitu naiz, egun badirela oraindik ere eguzkia gurtzen duten kurdu ez musulmanak, jazidiak, eta berriz etorri zait data burura, otsailaren 4a. Santa Ageda bezperan makilekin lurra iratzartzera irteten dira euskaldunak, negu betea izanda ere udaberriari hots egitera. Kurduek egun nagusia Newroz dute, martxoaren 21ean, udaberriko solstizioan alegia, berpizten ari den herriaren sinbolo. Howramanen errepideko asfaltoa amaitzen da, eta hautsa altxatzen da Paveh herriraino doazen 70 kilometroetan. Bada haranaren kanpoaldetik doan beste bat, eta ondorioz ia ez da erabiltzen herrixka eder hauek lotzen dituen bihurgunez be-

40


teriko bide zaharra. Baina howramandarrek ederto ezagutzen dituzte isolamenduaren alde on eta txarrak, milaka urteko sinesmenak egunerokotasunean txertatzean ageri den legez. Ilunabarrean itzuli gara Howramandik Meriwanera. Artaldeak errepidean, etxeratzeko ordua artzainek ere. Goizeko bizitasuna motelduz doa herrietan, baita hirian ere. Bazarreko azken dendak ixten ari dira, autoak dira nagusi kaleetan. Afaltzera, ZrĂŞwar aintzirara joan gara, gau giro atsegina dago. Ur ertzean ibilian dabiltza zenbait familia, beste batzuk etxera itzulian kilim eta alfonbrak jasota, barbakoa eguna amaituta. Irakeko Kurdistandik datorren estraperloa erraz ageri da; ÂŤwhisky, whisky, vodka, vodkaÂť xuxurlatu digu mutil batek. Aintzira izoztuta ageri diren argazkiak erakutsi dizkigute, postal bat erosi dut amuarraina dakarten artean. Udaberriko amaierako epelean musika leuna entzuten da; atzamarretik oratuta ari dira gazteak dantzan. Neska-mutilak elkarrekin, Iranen gutxitan ikus daitekeen legez, debeku eta militarrez ezaxola. Munduko inguru nahasienetakoan, Ekialdeko erritmo patxadatsuak, mundu ikuskera erritmikoak, tragedia guztien ondoren bizirauteko gaitasuna azaltzen dute. Gerra asko bizi izan dituen eskualde honetan ere, ondo dakite neguak gogorrak direla eta zelan hots egin udaberriari, eguzkiaren berotan bizi dadin lurra.

Kalean, gaztetxoenek ere galtza nasai eta barneko motzez osatzen den jantzi tipikoa daramate, goiko irudiak erakusten duen eran. Ezkerrean, Meriwango kanpoaldean dagoen Zarivar aintzira ikus daiteke; azkenik, gorago, Howraman haranean hara eta hona mugitzeko darabilten garraiobide urrietako bat.

41



Testua: Enric Loreto

Argazkiak: Oriol Clavera

VALLESPIR

«Bailara lakarra» mendean hartzeko borroka


Garaiera handiko mendiek eta Levante aldetik iritsitako itsas haizeek ezaugarritutako Ipar Kataluniako eskualde ederra da Vallespir; erliebe malkartsuak eta zorabioa eragiteko moduko zintzurrak dira nagusi bertan. Erasotzaileengandik ihesi iritsitako lehen biztanleentzako benetako babesgune izan zen hasiera batean eskualdea; hori bai, heldu eta berehala jakin zuten natura oparo eta ederrari etekina ateratzen.


Ipar Kataluniako Ceret herria helmuga gustukoa da oso artista askorentzat. Lerroon azpian larunbatetan bertan ospatzen den merkatua eta herriko kale estuak ikus daitezke; ezkerrean, Pont del Diable.

ol贸 herrian autopista uztearekin batera sartzen gara Ipar Kataluniako Vallespir eskualdean, hau da, Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan kokatutako Kataluniako lurraldean. Zehazki Baix Vallespir eskualdera iritsi gara, mahastiz estalitako bailararen zabalgune handia parez pare aurkituz. Rossell贸 eskualdeko lautadaren eta Canig贸 mendigunearen lehen aldapen arteko muga egiten duen ingurune atsegina da. Mahastiak dira nagusi, baina badira artelatzak, olibondoak eta gereziondoak ere. Goraxeago Alt Vallespir eskualdea dago, beti berde-berde ageri diren bere bailara sakon eta ezkutuekin. Mendebaldetik ekialdera doan faila handi batek hondoratutako bloke-multzoek osatzen dute Vallespir eskualdea, eta, horrek, itsasoaren eragina areagotzen du. Vallespir eskualdea-

ren bereizgarri den ezinbesteko beste ezaugarri bat ere ezin dugu aipatu gabe utzi: inguruotan nagusi diren euri zaparrada gogorrak. Pentsa, Mediterraneo osoko lekurik euritsuenak inguruotan daude: Prats de Moll贸 i la Presta herria eta Tec udalerriko Sant Guillem de Combret santutegia. Euriteek eragindako higaduraren ondorioz, erliebe handiko paisaiak dira nagusi; hala, kareharria nagusi den inguruetan zintzur ikusgarriak aurkituko ditugu. Horien artean aipatzekoak dira Fouko horma bertikalak, Montferrer eta Arles udalerrien arteko mugan. Landaretzari ere izaera berezia ematen diote, noski, inguruotan hain ohikoak diren euriteek. Baix Vallespir eskualdean txilar eta estrepa sasiak estaltzen dituzten artelatz-basoek haritz eta gaztainondoei egiten diete leku pixkanaka-pixkanaka behin 800 metroko altuerara iritsita. 1.000 eta 1.200 metro 45


Geroz eta urriagoak badira ere, oraindik mahastiz betetako bailarak aurki daitezke Baix Vallespir eskualdean, goialdeko irudian ageri diren Morellàs herrikoak kasu. Lerroon gaineko Serrallonga eta eskuinean ageri diren Fouko zintzurrak inguruotako gune bisitatuenetakoak dira.

aberastasunez nola baliatu: basoetatik egurra eskuratzen zuten eta larre berdeetan bazkatzen ziren ardien artileak oparotasuna ekarri zien. Erromatarren garaian, berriz, Canigóko meatoki aberatsak ustiatzen hasi ziren, eta inguruotako sutegiek ospe handia bereganatu zuten. Gaur egun, egurra, ikatza, ardiak eta burdina dira Vallespir (Vall aspra) eskualdeko biztanleen biziraupenaren eta trebetasunen oinarri.

artean, berriz, pagadiak eta larreak dira nagusi; gorago, pinu beltza, eta, behin 2.400 metroko altuerara iritsita, larreak berriz ere. Inbaditzaile arabiarrengandik ihesi iritsitakoen babesleku izan zen hasiera batean Vallespir, eta, ostean, normandiarren beldur heldutakoena. Inguruotako erliebea malkartsua izanagatik, eta aldapa pikoak eta leize sakonak nonahi ageriagatik –antzinako testuetan vallis aspera edo “bailara lakarra” bezala definitzen dute eskualdea–, Vallespir beti izan da aberastasun iturri bertakoentzat. Gizakiek berehala jakin zuten naturaren

Mugarik ez da herritarren gogoetan

46

Eskualdeko erliebeak izugarri baldintzatu du historikoki Vallespir bien arteko lotura; hau da, eskualdearen goialdearen eta behealdearen arteko komunikazioa. Pentsa, Voló Prats de Mollórekin lotzen zuen errepidea hartuz gero, Arleseraino bakarrik egin zitekeen bidea gurdiz 1881. urtera bitartean. Handik aurrera, bidaiariak mando bat alokatu beharra zuen, edo, bestela, oinez amaitu behar zuen ibilbidea, 1684an zabaldutako camí ral ikusgarrian barrena; metro bakarreko zabalera zuen errege bideak amildegi artean egiten zuen aurrera. Biztanleek erre-


ZER IKUSI Fouko zintzurrak (Les gorges de la Fou) Arlesetik 2 kilometrora daude, D-115 errepidea Prats de Molló herriko norabidean hartuta. Tel.: (0033) 468 39 16 21. Martxoa eta azaroa bitartean izaten da zabalik. Montferrerko Museoa Museo honetan XVIII. eta XIX. mendeetako trabucaire borrokalari kataluniarren historia ezagut daiteke, baita garaiko zenbait arma ikusi ere. Udalari eskaera egin behar zaio bisita egiteko. Tel.: (0033) 468 39 12 44. Guardiaren Gotorlekua (Fort de la Guàrdia) Gotorlekutik Prats de Molló guztia ikusten da. Vauban markesak eraikiarazi zuen XVII. mendearen bigarren erdian. Bertara heltzeko bi aukera daude: 170 metroko tunela igarotzea edo bidexka batetik gora igotzea. Tel.: (0033) 468 39 70 83.


Mediterraneo osoko lekurik euritsuenak inguruotan daude. Goiko irudian ikus daitekeen Prats de Molló i la Presta da horietako bat. Euriteek eragindako higaduraren ondorioz, erliebe handiko paisaiak dira nagusi Vallespir eskualdean.

tzeko, hau da, Ter, Fluvià eta Muga ibaien sutegietara. Horregatik, Vallespir, Ripollès eta Alt Empordà eskualdeetako biztanleen gogoetan Hego eta Ipar Katalunia banatzen dituen muga ez da inoiz ere existitu.

Ceret artistikoena pidea zabaltzeko eskatzen zuten behin eta berriro beren produktuak eskualdetik kanpora saldu ahal izateko, baina agintari militarrek ez zuten baimenik ematen, etsaien inbasioak aitzakia hartuta. Azkenik, 1880 eta 1881 artean zabaldu zizkion Alt Vallespir eskualdeak ateak industriaren aroari. Handik hogei urtera trenbidea eraiki zutenean, hasierako bultzada izugarri sendotu zen. Lehenengo baporezko trena 1898an heldu zen Arles de Tec herrira. Baina 1913ra arte ez zuten trenbidea hedatu Alt Vallespir eskualderaino; Prestako bainu termalen eta Sant Llorenç de Cerdans herriko espardenya edo espartin industriaren bultzadari esker egin zuten, hain zuzen ere. Erliebeak, klimak eta komunikazio modernoak hain berandu garatu izanak baldintzatutako eskualdea oinez zeharka daiteke egun ere, antzina transhumantziarako eta burdina oinez jaisteko erabiltzen zituzten bidexketan barna. Bide horietako batzuk Erdi Arokoak dira: zaharrenetako batek Rossellóko lautada eta Aspres eskualdea Baix Vallespir eskualdearekin eta Canigóko larreekin lotzen zuen. Beste bide batek Hego Kataluniako Ripollès eskualdea Vallespir eta Conflent eskualdeekin batzen zuen. Burdinaren bideek Canigóko bailara guztiak batzen zituzten, sutegiak ikatzez eta mineralez elikatzeko; hala, Tec ibaian salto egiten zuten Ripollèseraino hel48

Vallespir eskualdeko Ceret hiriburuak zalaparta izugarria bizi izan zuen joan den mendearen hasieran, 1911n, Picasso gaztea herrira heldu zenean emakume dotore batekin eta etxekotzat hartua zuten tximino barregarri batekin. Ez zen bertaratutako artista bakarra izan; bi urte lehenago Frank Burty Havilland, Déodat de Séverac musikaria eta Manolo Hugué bartzelonarra ere herri lasai honetara iritsiak ziren Paris zalapartatsutik ihesi. Eta, ordutik aurrera, artista asko heldu ziren Ipar Kataluniako eskualde honetara inspirazio eta lasaitasun bila, nahiz eta, diotenez, parranda ederrak ere prestatzen zituzten. Bide batez, tokiko paisaiek ematen zieten argia ere aurkitu zuten beraien lanak margotzeko, betiere Canigó mendia atzean zutela. Ordutik mende bat igaro bada ere, leku askotako artistak iristen dira oraindik ere inguruotako kale bihurgunetsuetara Cereteko Arte Modernoko Museoaren babesean margotu eta galeriak zabaltzeko. Museoa Pierre Brune eta Frank Burty Havilland margolariek sortu zuten 1950ean eta herrian bizi izan ziren artista entzutetsuen lanak izaten ditu ikusgai, esaterako, Chagall, Matisse edo Picasso. Gomendatzeko modukoa da, larunbatetan feria egiten den bitartean, Cereteko kaleetan barrena ibiltzea, egun horretan eskualde guztiko jendea hurbiltzen baita herrira.


49 Irudia: Koldo LANDALUZE

MUNDUARI BEGIRA CASABLANCA: Ondare arkitektonikoa, galzorian. SOWETO : Kulturaren bidez ere etorkizunari begira. SAO PAULO : Periferietako kalezulo ilun eta kaltetuenetan graffitien kolorez bete dute. ERROMA : Palatinoko lorategi ederrak berrirudikatzen

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

PROPOSAMEN TEMATIKOA Europako ibaietan barrena itsasontziz HORIZONTETIK HARATAGO Thor Heyerdahl MUNDUKO SUTEGIAK Madagaskarreko gastronomia GOGOAN HARTU Urquhart gaztelua (Eskozia)

HITZORDUAK Udan, munduko hiri gehienek makina bat jaialdi antolatzen dituzte. Musika jaialdiak gozatzeko gonbitea luzatzen dutenen artean daude SAVONLINNA, MONTREUX edota CARHAIX. rte eszenikoetan oinarritzen direnen artean, EDINBURGO edo AVIGNON. Eta, artearen munduan, bi dira, aurten, aipagarrienak: LIMBURGO (Manifesta) eta KASEL (Documenta).


Laburrak

NEPALEKO MENDI IBILBIDE ALTERNATIBOEN BILA Hain ezagunak diren Annapurna, Langtang edo Everesteko mendi ibilbideetatik harago, bestelako ibilbide alternatiboak bilatzeko ahaleginetan ari dira Nepalen. Dawa Steven eta Apa sherpa ezagunek gidatutako hamar laguneko taldea zeregin horretan aritu da azkenaldian, herrialdeko hainbat mendi ingurunetan. Diotenez, ohiko ibilbideetan jende gehiegi batzen da, horregatik ikusi dute ibilbide alternatiboen beharra. Espedizio horretan, ahalik eta urrunen zeuden giza kokapenetara heltzen saiatu dira, betiere errepideak saihestu eta mendi ibilbideak erabiliz. Everest eta Rolwaling inguruetan, esaterako, 5.800 metrotara iritsi dira eta 60 kilometro orduko haize ufadak jasan dituzte. Dawaren aburuz, baldintza klimatiko horiek kontuan izanik, ibilbide zailak izan daitezke erdi mailako bisitarientzat. Halaber, ibilbideez arduratuko den enpresa holandarrak berez luzeagoak diren ibilbideak zazpi egunetara laburtzeko aukera eskainiko duela jakinarazi du.

Atzerriko turistak erakartzeko ahaleginetan, AEBetan telebista-kanpaina bat jarri dute abian. Kanpainaren bidez, bisatuen legedi zorrotzak eta aduanetako etengabeko trabek herrialdeari ematen dioten itxura kaxkarra gainditu eta atzerritar turistak herrialdera sartzeko erraztasunak izatea bermatu nahi du Obamaren gobernuak. Halaber, praktikan, irailaren 11ko atentatuen ondoren jarritako segurtasun neurri zorrotzak bere horretan diraute AEBetara sartzeko muga gehienetan

XARMA HOTELEN ELKARTEA, TURINEA ATARIAN

BILBO-MADRIL, 3 HEGALDI BERRIRO EGUNERO

Euskal Herriko hotel ederrenetakoak biltzen dituen Xarma elkartea ibilbide tematikoei buruzko Turinea atarian gehitu dute (http://turinea.com). Xarma elkartea osatzen duten 21 hotelak Euskal Herriko hainbat ibilbide tematikoren barruan sailkatuak daude: Santiago Bidea, Lorategi Botanikoak, Arabar Errioxako Ardoaren Bidea‌ Arabako sei hotel, Gipuzkoako bi eta Bizkaiko 13 daude zerrenda horretan, guztiak ere Euskal Herriko nortasun kultural, historiko eta geografikoari loturik. .

Datorren urriaren 1etik aurrera Air Europa aire konpainiak Bilbo eta Madril lotuko dituen hiru hegaldi berri jarriko ditu abian egunero. Goizeko lehen orduan, eguerdian eta arratsaldean izango dira hegaldiak eta 120 bidaiari hartuko ditu, gehienez, hegazkin bakoitzak. Negozio bidaiei eta Madril beste helmuga batzuetara iristeko lotura gisa erabiltzen duten bidaiariei begira hartu dute eskaintza handitzeko erabakia, Air Europatik jakitera eman dutenez.

AEB, TURISTEI ATEAK IREKI NAHIAN

HIRI DEBEKATUA, TURISMOA IREKITZEN TREN HISTORIKOAN IBILBIDE BILBON Ming eta Qing dinastietako enperadoreen bizileku izan zen, behinola, Pekingo Hiri Debekatua deitu ohi zaion Enperadoreen Jauregia. Harresiz inguratua, munduko jauregi handiena da eta 9.999 logela ditu, nahiz eta gehienetako sarbidea debekatua egon izan den beti hiritarrentzat eta turistentzat. Hala ere, iraganean enperadore eta enperatrizenak izandako zenbait logela ikusi nahi dituen ororentzat ireki dira oraintsu. Hain zuzen, Qing dinastiaren garaian (1644-1911) atseden hartzeko eta erritu erlijiosoak egiteko erabiltzen ziren lau gela irekiko dira jendaurrera.. 50

Feve enpresak Tren Historikoan ibilaldiak eskainiko ditu Bilbon. Hala, 1920ko hamarkadako eraberritutako bagoietan bidaiatu eta hurbileko interesgune nagusiak ezagutu ahal izango dituzte parte hartzen dutenek. Aurten bi ibilaldi eskainiko dira: Historiako Ibilbide Turistikoa eta Paduretakoa. Pertsonako 59 euro kostako da bidaia –14 urtetik beherakoei, 30 euro– baina inguruko jatetxe batean egingo den bazkaria ere prezio horretan sartuko da. Informazio osoa honako helbide honetan lor daiteke: http://www.trenesturisticosdelujo.com


proposamen tematikoa EUROPAKO IBAIETAN BARRENA ITSASONTZIZ Azken urteotan arrakasta handia izaten ari dira itsasontziz egindako bidaiak. Bidaiatzeko modu honek hainbat herrialde bidaia bakar baten ezagutzeko aukera baliatzen du, erosotasunari uko egin beharrik gabe. Hona hemen Europako ibaietan barrena egin daitezkeen bidaia ederrenetako batzuk.

Errusiaren bihotzean Mosku eta San Petersburgo hiriak lotzen dituzten kanal, laku eta ibaietan barrena egiten den bidaia benetako abentura da. Volga, Svir eta Nev ibaiek gordetzen duten paisaiez goza daiteke bidean, baita Onega eta Ladoga Europako laku handienen parajeen edertasunaz ere. Paisaiaz gozatu eta eroso bidaiatzeaz gain, bi hiriak ezagutzeko aukera ematen du bidaiak, norberak nahi duen noranzkoan gainera.

Ukraina eta Itsaso Beltza Bidaia honek Ukraina ezezaguna hobeto ezagutzeko parada eskaintzen dio bidaiariari. Europa ekialdeko hiriburuen artean bere xarma hobekien gordetzen jakin izan duen hirietako bat da Kiev Ukrainako hiriburua eta bertatik abiatzen da ibilbidea. Ukrainako itsas portu garrantzitsuena den Odesatik eta Zaporozhiatik igarotzen da ontzia, ostean Kaniv, Kherson eta Krementxuk hirietatik igarotzeko, besteak beste.

Herbehereak eta Belgika, kanalez kanal Ibilbide hau Maas eta Escalda ibaietan barneratzen da hasieran, eta Herbeheretako Amsterdam eta Rotterdam hirietako kanaletara igarotzen da gero. Ondoren, behin Belgikara igarota, Flandriako Anberes, Gante eta Brujas hirietatik igarotzen da. Ibilbide hau egiten duten ontziak ez dira gainontzeko ibilaldietakoak bezain handiak izaten, izan ere, hiriguneetan aurkitzen diren kanaletan zubi baxuak zeharkatu behar izaten dituzte.

Ibilbide Inperiala, Danubio ibaian

Duero ibaiaren ur-bazterretan

Oihan Beltzean jaio eta Itsaso Beltzeraino luzatzen den Danubio ibaian barrena bidaiatzeak Austria, Eslovakia, Hungaria eta Txekiar Errepublika ezagutzeko aukera ematen du bidaia bakarrean. Bidean, Erdi Aroko gazteluak, eliza barrokoak eta jauregi ederrak aurkituko dituzu. Baina, batez ere, Austrohungariar Inperioaren bi hiriburuak, Viena eta Budapest, izango dituzu zain, beste hiri askoren artean.

Portugaleko uretan, Duero ibaiak makina bat txango egiteko parada eskaintzen du. Horietako bat Porton abiatzen dena da. Inguruotako mahasti ugarietatik igaro eta Reguan barneratzen da, Valeriatik sartu eta mugakide duen Espainiako Salamancako probintziara igaroaz,Vega de TerrĂłn portutik barrena. Pinhao eta Bitetosetik igaro ostean, berriro Portora bueltatzen da.

Rhin erromantikoa

Frantses Estatuko kanal ezkutuak

Historian zehar, Rhin ibaia bere ertzetan bizi izan diren biztanleen eta gainontzeko europarren muga natural eta komunikazio bide garrantzitsu izan da. Hala ere, turistikoki, ibaiaren zati bat baino ez da bultzatu historikoki: Spira eta Kolonia artean luzatzen den zatia, hain zuzen. “Alemaniako Rhin erromantikoa� deitzen zaion zatiak Estrasburgora eta Alsaziara bisitaldiak egiteko aukera eskaintzen du.

Ohiko turismo ereduak mugitzen dituen jende oldeetatik ihesi, kanalez bidaiatzeko aukerak indarra hartu du azkenaldian frantses Estatuan ere. Modu honetan, herrialdeko tokirik ezkutuenak ezagutzeko aukera dago. Ez da inolako lizentzia berezirik behar ontzi txikiak gidatzeko. Ibilbide ezagunenak Alsazia, Bretainia, Akitania, Midi-Pyrenees eta Charente eskualdetan egiten dira. 51


hitzorduakmusika BUDAPEST (HUNGARIA)

Sziget jaialdia • Abuztuaren 6tik 13ra

Danubio ibaiaren ertzean eta Budapest erdigunetik 2 kilometrora dagoen Óbuda uhartea izaten da udaro Hungariako hiriburua astintzen duen Sziget jaialdiaren erdigunea. Musika, dantza, zirkua eta kale animazioa biltzen dituen jaialdia Europako handienetako bat da. “Danubioko Woodstock” izenaz ere ezagutzen da Sziget, ez bakarrik jaialdi mitiko haren filosofia partekatzen duelako, baita bere zenbaki harrigarriengatik ere: 7 egun, 1.000 ikuskizun eta 400.000 bisitari. http://www.sziget.hu/

Oeiras (Portugal) Optimus Alive jaialdia Uztailaren 13tik 15era Lisboaren mendebaldeko Oeiras herrian 2007az geroztik egiten den jaialdi honetan, pop, rock, elektro eta hip-hop taldeak aritu ohi dira taula gainean. Aurtengo artista gonbidatuen artean The Cure, Radiohead, The Stone Roses edota The Kooks daude, besteak beste. http://www.optimusalive.com/

Oslo (Suedia) Sommeroya Elektronika jaialdia Uztailaren 6tik 8ra Momentuan nazioartean arrakasta izaten ari diren punta-puntako DJak batzen dira eta hiru egunez dantzan aritzeko parada eskaintzen zaie musika elektronikoa maite dutenei. Oslotik hurbil dagoen uharte batean izaten da jaialdia eta ferryak jartzen dituzte bertara heldu ahal izateko. http://www.sommeroya.no/

Kopenhage (Danimarka) Jazz jaialdia Uztailaren 6tik 15era Astebetez, Danimarkako hiriburuan, mila kontzertu inguru izaten dira hirian sakabanatuta jartzen diren ehun agertokitan. Berorietan, mundu osotik etorritako musikariek –jazz musikariak batik bat– eskaintzen dituzte emanaldiak. http://www.jazz.dk

Nyon (Suitza) Paléo jaialdia Uztailaren 17tik 22ra 1976an sortu zenetik, Suitzan aire librean egiten den jaialdi entzutetsuena bilakatu da Paléo jaialdia. Orotara, 190 ikuskizun inguru izaten dira Léman aintziraren ertzean dagoen Nyon herrian, Geneva eta Lausana artean. http://www.yeah.paleo.ch/fr

52

Lokerse (Flandes) Lokerse Feesten Abuztuaren 3tik 12ra Flandeseko Lokerse hirian egiten den jaialdi jendetsuenak hamar egun irauten du eta hainbat estilo musikaletako taldeei egiten die tartea. The Beach Boys, The Specials, New Order edo UB40 klasikoak, esate baterako, bertan izango dira aurten. http://www.lokersefeesten.be/ Aix-En-Provence (Estatu frantziarra) Arte lirikoaren jaialdi internazionala Uztailaren 5etik 27ra 1948an sortua, Europan ospatzen den jaialdi liriko esanguratsuenetakoa da. Emanaldi guztiak aire librean izaten dira, gehienak artzapezpikuaren egoitzan, eta Mozart maisuaren operak nabarmentzen dira beste guztien gainetik. http://www.festival-aix.com/


SAVONLINNA (FINLANDIA) Savonlinna Opera Festival Uztailaren 5etik abuztuaren 4ra Munduan egiten den opera jaialdi garrantzitsuenetako bat izateaz gainera, ikusgarriena ere bada honako hau, Helsinki iparraldeko Savonlinna herria lakuz inguraturiko paraje zoragarri batean aurkitzen baita. Herri horretako XV. mendeko gazteluan eta aire librean eskaintzen dira kontzertuak. Aurten, gainera, jaialdiaren urteurrena denez, entzuleen obra gustukoenek tarte berezia izango dute: Mozarten “Txirula magikoa”, Verdiren “Aida”… http://www.operafestival.fi

MONTREUX (VAUD, SUITZA) Jazz jaialdia Ekainaren 29tik uztailaren 14ra Europako jazz jaialdi nagusietako bat izanagatik, Montreuxen ez zaie aterik ixten bestelako musika estiloei. Hala, blues, reggae, funk, soul, rap eta pop doinuek ere izaten dute beren tartea. Era berean, artista ezagun zein hasiberriak bertaratzen dira. Alanis Morissette edo Van Morrison artista ezagunak, adibidez, han izango dira aurten. http://www.montreuxjazz.com

CARHAIX (BRETANIA) Vieilles Charrues jaialdia Uztailaren 19tik 22ra Estatu frantziarreko rock jaialdi garrantzitsuenak 250.000 bisitari inguru biltzen ditu urtero. 1992an egin zen lehen edizioa, Landeleaun, eta hiru urte geroago Karaezera lekualdatu zuten bisitari gehiago hartzeko egokiagoa zelakoan. Mitikoenen artean, Bob Dylan eta Sting izango dira aurten. http://www.vieillescharrues.asso.fr/

Huesca (Estatu espainiarra) Pirineo Sur jaialdia Uztailaren 13tik 28ra Aurten hogeita batgarren edizioa beteko du Huescako Sallent de Gállego eta Lanuza herrietan ospatzen den jaialdiak. “Hegoaldea”, bere zentzurik zabalenean, izango da aurtengo leloa, eta horri loturik mundu osoko artistek hartuko dute parte: Juan Perro, Julieta Venegas, Bebe, Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra, Muchachito Bombo Infierno, Kamel El Harrachi… http://www.pirineos-sur.es/ Novi Sad (Serbia) Exit jaialdia Uztailaren 12tik 15era Milosevicen erregimenaren aurkako ikasle mugimenduak bultzatutako proiektu umila izan zena Serbian eta Europa ekialdean ospatzen den jaialdi nagusia bilakatu da, denborarekin. 2001az geroztik Serbia iparraldeko Novi Sad herrian egiten da, Danubio ibaiaren ertzean. http://www.exitfest.org 53


hitzorduakdisziplinaanitzak Ohrid (Mazedonia) Udako nazioarteko jaialdia Uztailaren 12tik abuztuaren 20ra Aurten 52. edizioa ospatzen duen Ohrideko udako jaialdia Europako eta mundu osoko punta-puntako hitzordu bilakatu da musika klasikoaren zale direnentzat. Musika klasikoa eta kontzertu sinfonikoei eskainitako programak ez dira falta izaten, baina ezta antzerkia eta dantza emanaldiak ere, horietako gehienak aire librean. Ohrid hiria (Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk) Mazedonia hego-mendebaldean dago, izen bereko aintziraren ondoan. http://www.ohridsummer.com.mk/ Malta (Malta) Arteen jaialdia Uztailaren 1etik 8ra Izenak berak dioen bezala, arteari bere osotasunean eskainitako jaialdia da Maltan ospatzen den hau. Bertan, orotariko diziplina artistikoek izaten dute lekua: antzerkiak, dantzak, musikak‌ Old Opera House eta Freedom Squaren izaten dira emanaldi nagusiak, baina beste gune batzuk ere eraldatzen dira zenbait ekimen hartzeko, MITP Antzokia edo Mediterraneoko Konferentzien Antzokia, besteak beste http://maltaartsfestival.com Sain Prex (Suitza) St. Prex Classics Abuztuaren 23tik irailaren 2ra Bere lehen ediziotik, orain dela sei urte, kultura anitzen eta diziplina artistiko desberdinen trukegune izatea du helburu jaialdi honek, eta Saint Prex herriko gune orijinalenak baliatzen ditu horretarako. Kasu honetan, heliozko kupula bat barnean duen zurezko eraikin desmuntagarria da ekimen gehienak hartuko dituen espazioa, musika, dantza eta antzerkia, batik bat. http://www.stprexclassics.com/v3/

EDINBURGO (ESKOZIA) Edinburgh International Festival Abuztuaren 9tik irailaren 2ra Edinburgok mundu osotik etorritako milaka bisitari jasotzen ditu udaro, bertan antolatzen den eta hiru aste irauten duen nazioarteko opera, musika, antzerki eta dantza jaialdi entzutetsua dela eta. Aurten, 47 herrialdetatik datozen 3.000 artista inguruk parte hartuko dute jaialdi honetan. Hiriko antzoki eta gune itxietan ez ezik, kale eta plaza askotan ere izango da zer ikusia. www.eif.co.uk 54

Arles (Estatu frantziarra) Les recontres Arles Photographie Uztailaren 2tik irailaren 23ra Uda iristearekin batera, mundu osoko argazki-makinen objektiboak Arlesera zuzentzen dira, bertan biltzen baitira, 1970az geroztik, frantziar Estatuan antolatzen diren argazkilaritza jardunaldi ezagunenak. Argazkilari ezagunen zein talentu berrien genero eta estilo anitzeko lanak ikusgai izaten dira hiriko hainbat lekutan. Hausnartzeko beta ere izaten da eztabaida eta mahai-inguru ugarietan. http://rencontres-arles.com


BREGENZ (AUSTRIA) Bregenzer Festspiele Uztailaren 18tik abuztuaren 18ra Shakespeareren obrak eta Beethoven edo Schuberten musika Bregenzeko jaialdian ikus edo entzun daitekeenaren bi adibide baino ez dira. Jaialdia hilabetez luzatzen da, eta emanaldi guztiak aire librean egiten dira. Constanza lakuaren ertzean jartzen den agertokian musikarik onenaz gozatzea zirraragarria izaten da udako gau izartsuetan. www.bregenzerfestspiele.com

AVIGNON (ESTATU FRANTZIARRA) Festival d’ Avignon • Uztailaren 7tik 28ra Avignongo dantza eta antzerki jaialdi entzutetsuari, azken urteotan indarra hartu duen eta jaialdi ofizial horren paraleloan ospatzen den Off Avignon ekimen alternatiboa batu behar zaio. Bi jaialdiak batera ospatzen badira ere, lehenengoak ez bezela, Off Avignonek artea kalera eramatea du helburu. Hala, ohiko egitarauak eskaintzen duenetik harago, mundu osoko artista gonbidatuek hiriko plaza eta kalexka guztietan eskaintzen dituzte antzerki, musika eta dantza emanaldiak. Bi jaialdi hauen harira, milioi bat bisitari inguru hurbiltzen da urtero Avignonera hiru astez bertan izaten diren 900 ekitaldiekin gozatzera; ez da, beraz, girorik falta izaten. www.avignonleoff.com • www.festival-avignon.com 55


hitzorduakartea

LIMBURG (FLANDRIA) Manifesta Ekainaren 2tik irailaren 30era Gaur egun Europan ospatzen den bi urtez behingo arte garaikidearen jaialdi ibiltari bakarra da Manifesta. Bere ospea eta inpaktua kontinenteko antzeko jaialdi entzutetsuenekin pareka daiteke, Veneziako Bienalarekin edo Kasseleko Documentarekin, esate baterako. Aurten, Manifesta jaialdiak bere bederatzigarren edizioa ospatuko du Limburgen (Flandria). Historian aurrenekoz, jaialdia leku bakar batean ospatuko da: garai bateko

KASSEL (ALEMANIA) Documenta • Ekainaren 9tik irailaren 16ra Alemaniako Kassel hirian bost urtez behin ospatzen den abangoardiako artearen Documenta feriak bere 13. edizioa betetzen du aurten. Aurreko edizioetako ildoari eutsiz, aurten ere mundu osotik etorritako 150 artistak aurkeztuko dituzte beren artelanak, hainbat arlotan. Alde batetik, ohikoak diren eskultura, performanceak, instalazioak, ikerketa proiektuak, margolaritza, argazkilaritza, zinea eta bideoa, testuak‌ baina baita politika, literatura, filosofia edota zientzia ukitzen dituzten objektuak eta esperimentuak ere. Gainera, Documenta 13k orotariko ekimenez jositako egitarau zabala antolatu du jaialdiak irauten duen ehun egunetarako, tartean hainbat bideo eta pelikula emanaldi direla. Aurten, beste behin ere, arteak eta izadiak bat egingo dute, eta hiria arte garaikidearen erdigune izango da mundu osoan. http://d13.documenta.de 56

Waterschei meategiaren konplexu industrialean, hain zuzen. Beste behin ere, betiko ildoari eutsiko dio jaialdiak, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo Manifestak izango du berezitasunik. Alde batetik, jaialdia ez da arte garaikidera eta artista gazteen lanetara mugatuko, baizik eta artearen dimentsio historikoari ere erreparatuko dio aurten. Era horretan, erakusketak hiru ataletan banatuko dira: lehenengo erakusketa ikatz aroko irudikapenaren historian zentratuko da (1800-1960); bigarrenak, arte garaikidea izango du hizpide; eta azkenik, hirugarrenak, ondare gaiak jorratuko ditu. http://manifesta.org


erakusketak

Bauhaus eskola alemaniar mitikoari omenaldia, Londresen Londreseko Barbican zentruak “Bauhaus: Art as a life” (Artea bizimodu gisa) erakusketa antolatu du XX. mendeko arte, diseinu eta arkitektura eskola entzutetsuari omenaldi bat egiteko asmoz. Bauhaus eskola mitikoaren hiru campusak 1919tik 1933rarte egon zen zabalik, harik eta urte horretan naziek eskolaren itxiera agindu zuten arte. Londreseko erakusketak eskola honen 14 urteko ibilbideari errepaso bat egiten dio, itxiera dramatikoari ere erreparatuz. Bertan, disziplina ugari landu zituzten garaiko artisten 400 lan daude ikusgai: margolanak, eskulturak, argazkiak, zeramikak... Lan baliotsuenen artean Marcel Breuer ahulkia eta Kandisnkyren zenbait margolan daude. Abuztuaren 12rarte bisitatu daiteke.

Arte bizantziarra eta islama, bi mundu Degas eta biluzia, aurrez aurre MET museoan Pariseko Orsay museoan “Bizancio eta Islama. Trantsizioko aroa” izenburupean, bi kulturen arteko harreman eta talkari erreparatu nahi izan dio New Yorkeko MET museoak. VII. mendetik abiatu eta IX. menderarte, garai hartan sendoki errotuta zegoen arte bizantiarra eta ordurako hedatzen hasia zen islamdar kultura aurrez aurre topatu zireneko eta elkarrekin harremanak sortzen hasi zireneko garaira egiten du jauzi erakusketak. Europako herrialde desberdinetako museoetatik ekarritako 300 pieza aurki daitezke orotara METen, inspirazio bizantiarraren fruitu diren tapiz ikusgarriak, Koran liburu sakratuko eskuizkribuak eta mundu islamiarraren mosaiko tipikoak, besteak beste. Uztailaren 8rarte egongo da zabalik.

1988. urtean Grand Palaisen antolatu zen atzerabegirakoaz geroztik Edgar Degasen figuraren eta lanaren inguruan frantziar Estatuan egiten den lehen erakusketa monografikoa da Orsay museoan ikusgai den “Degas et le nu”. Bertan, Degasen ibilbide artistikoan biluziak izan duen presentzia eta garapena aztertzen da. Dantzari eta zaldiekin batera, biluzia izan baitzen artista honen ibilbideko gai nagusia, eta berau lantzeko disziplina desberdinak landu zituen: pintura, eskultura, margoak etab. Orsay museoaren biltegi oparoan gordetako Degasen lanek osatzen dute erakusketa eta datorren uztailaren 1erarte izango da ikusgai.

Argazkilaritza eta bildumagintza aztergai, Emakumea, Picasso, Beckmann Bartzelonako CCCBn eta de Kooningen begiradatik Martin Parr argazkilariaren obra aitzakitzat harturik, argazkilaritzaz eta bildumagintzaz hausnartzeko proposamena dakar Bartzelonako CCCB museoak. Hala, iniziatiba honen helburua argazkilaritza eta bildumagintzak partekatzen dituzten antzekotasunak eta kontraesanak ezagutzera ematea da. Halaber, Martin Parren lanaren gako estetiko eta ideologikoei eta bildumagintza lantzeko egungo modu berriei ere erreparatzen die “Souvenir. Martin Parr, argazkilaritza eta bildumagintza” erakusketak. Urriaren 21erarte egongo da ikusgai.

XX. mendeko hiru maisuk emakumearen inguruan izan zuten ikuspegiaren islada da “Mujeres” (Emakumeak), Municheko Arte Modernoaren Pinakotekak bere hamargarren urteurrenaren harira antolatu duen erakusketa. Pablo Picassoren, Max Beckmannnen eta Willen de Kooningen imaginario femeninoaren laburpena dira erakusketa osatzen duten 95 lanak. Guztien artean aipagarriak dira, besteak beste, “El abrazo” (Besarkada), Picassoren azken lanetako bat, eta “Madame Soler” artista malagarrarena hau ere. Uztailaren 15erarte zabalik izanen da.


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

THOR HEYERDAHL Mugarik gabeko mundua

T

hor Heyerdahl (1914-2002) norvegiarra munduan barrena ibili zen, helburu argi bat buruan: antzinako gizakia, baita historiaurrekoa ere, planetan distantzia luzeak egiteko gai izan zela frogatzea. Zientzialari norvegiarraren ustez ozeanoak ez ziren kulturak banatzeko bideak, haiek zabaltzekoak baizik; bestalde, eraldatu ere egiten ziren kulturok, kokaleku berriak aurkitzean. Gazte zela, Heyerdahlek itsas biologia ikasketak egin zituen, eta geroago, antropologiarekiko interes gero eta handiagoarekin uztartu zuen lanbide hori. Laster alde egin zuen Polinesiara eta han hasi zen ernamuintzen bizitza guztian landuko zuen ideia. Bere ahaleginak eten bakarra izan zuen: Bigarren Munduko Gerrako urteak. Izan ere, Heyerdahl boluntario joan zen Alemania naziari aurre egitera. Heyerdahlen obsesio-iturria antropologiaren teoria klasikoa, Polinesiako lehen biztanleak Asia hegoaldetik iritsi zirela zioena, auzian jartzea zen. Horren arabera, ezinezkoa zen Pazifikoko uharteetako lehen biztanleak amerikar kontinentetik iritsitakoak izatea, izan ere, distantziak handiak ziren eta ez zuten ezinbestekoa zen itsas trebetasunik. Baina, Polinesiara aurretik egindako bidaietan Heyerdahl ohartu zen Pazifikoko atoloietako flora eta fauna gehiena Amerikako kostaldetik etorritako aldeko korronteak jarraituta heldu zela. Markesa uharteetako biztanleak beren uharteen fundazioaz hitz egiten ari zirela, antzinako arbasoak ekialdetik etorriak zirela adierazi zioten. Bazeuden ahozko tradizio horiei eusten zieten beste froga batzuk; hala nola, antzekotasunak baratzeak lantzeko moduan, astronomiari buruzko ezagutzetan, eta antzeko ezaugarriak zituzten gizarte- eta erlijio-antola58

menduak. Baina zientzialari gehienek ez zieten sinesgarritasunik eman bere ikasketei.

Kon Tiki Orduan, Heyerdahlek berak erakutsi nahi izan zuen oker zebilela agian, baina berak proposatzen zituen bidaiak egingarriak behintzat bazirela. Horretarako, 1947an Kon Tiki espedizioa antolatu zuen. Enbor eta landare zuntzez egindako baltsa batean 101 egunez nabigatu ziren sei espediziokide, Peruko kostaldetik 4.700 miliatara Pazifikoaren erdi-erdian dauden Tuamotu uharteetaraino. Thor Heyerdahlek eta bere tripulazio kideek ez zuten inolako nabigazio-teknologiarik eraman baltsa hartan. Ozeanoak ematen ziena bakarrik jan zuten. Heyerdahlek eta bere taldeak erakutsi zuten, ekintzen bidez, ez zegoela traba teknikorik Amerikako indiarrak Polinesiaraino heltzeko.

Ra eta Tigris Kon Tiki espedizioaren ondoren, antzinako egiptiarrek Amerikaraino nabigatu ahal izan zutela erakutsi nahi izan

zuen Ra espedizioaren bidez. Hayerdahlek sekulako ahaleginak egin zituen antzinako kultura handiak ez zirela, esanda bezala, estankoak, eta elkarren artean komunikatzeko bideak bazituztela erakusteko. Tankera horretako azken espedizioa Tigris izan zen; harekin erakutsi zuen Pakistango Indo bailarako eta Mesopotamiako kultura batuta zeudela, bertako biztanleek itsasoz egin zuten emigrazioaren bidez. “Tigris” izeneko baltsa Iraken eraiki zuten. Hamazazpi metro luze zituen eta hamaika lagun abiatu ziren bertan. Pertsiar Golkoan barrena nabigatu zuten, Indiako Ozeanora heldu arte. Zoritxarrez, garai hartan, gaur egun bezala, Afrikako adarrean etengabeko gerra zegoen eta Etiopia Eritrearekin zebilen borrokan, eta Somalian eta Yemenen gatazka zibilak zeuden. Itsasartean sartzea eragozten zioten gerren aurkako protesta modura “Tigris” baltsa erretzea erabaki zuen, Djibutiko kaian, 1978ko apirilaren 3an. Kazetari batek egindako galderari erantzunez zera adierazi zuen: «Mugak? Ez dut sekula bat bera ere ikusi».


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

MADAGASKARREKO GASTRONOMIA Uharte zaporetsua

M

adagaskar, munduko laugarren uharterik handiena, mikrokosmos bat da bere baitan. Mozambikeko kanalak bereizten du Afrikatik, eta, ondorioz, fauna eta florako espezie bakarrak kontserbatu ditu. Lemurrak eta kameleoi autoktonoak dira horien artean ezagunenak, baina beste asko ditu. Afrika irudikatzen duten mapa politikoetan estatu bat gehiago bada ere, Indiako Ozeanoak, Ekialde Urrunerako ibilbideek zein kolonizazio frantziarrak taxutu dituzte, hein handi batean, uharteko biztanleen izaera eta ohiturak. Baita gastronomia ere.

Arroza Zalantzarik gabe, arroza da hemengo sukaldaritzako protagonista nagusia: Madagaskarreko ia edozein plateretan izango da zereal hori, era askotako osagarriekin batera. Malgaxez, “jan” aditza mihinam-bary esaten da, literalki “jan dezagun arroza”. Lekaleak ere oso ohikoak dira eta, askotan, olioz, ozpinez eta curryz ontzen dituzte. Hainbat saltsa min eta espezia ere sarri erabiltzen dituzte. Azken horien artean, banillak zapore eta usain bereizgarria ematen dio sukaldaritza malgaxeari. Uharteko plater ezagunenen artean daude romaza-va, kitoza, ravioto-a, zebu-haragiz egindako platera edota achard-a. Romazava estimazio handiko haragi- eta barazki-salda bat da; bere prestaketan, eragin analgesiko arin bat duten anamalao-loreak erabiltzen dira. Kitoza prestatzeko, berriz, ketutako edo eguzkitan lehortutako haragia xerra fin-finetan ebaki, eta, ondoren, erre egiten dute. Eguzkitan ontzea, ketzea eta gazitzea, haragia eta arraina kontserbatzeko sarri erabiltzen diren teknikak dira. Ravioto-a mandioka hostoz prestatutako txerrikia da. Koko-esne hartzitua ere jaki askotan erabiltzen da. Hegoaldeko eta mendebaldeko lurralde lehorrenetan, arrozaren ordez, artoa erabiltzen dute. Lurralde horietan

Getty Images

Getty Images

ohikoak dira, halaber, yuka eta zebu-esne hartzituz egindako mamia.

Fruta eta pastela Ohiko gosaria mofo gasy deitua da; hitzez hitz, “Madagaskarreko ogia” esan nahi du. Arroz-irin ore gozoa prestatu eta molde biribil eta koipeztatuetan sartzen dute, txingarretan erretzeko. Kafe kikarakada batekin hartzen dute. Kostaldean, mofo-a koko-esnez prestatzen dute. Madagaskarreko postre nagusia fruta da; izan ere, herrialdean mangoak, li-

txiak, ananak, papaiak, guaiabak eta azukre-kanabera mota ugari ekoizten dira. Batzuetan, frutaren ordez, koba jaten dute, oso gozoki ezaguna. Besteak beste, ondoko osagai hauez egina dago: kakahuete ehoa, azukre beltza eta arroz-irina. Osagai horiekin banana hostoz bildutako poltsa zilindriko bat egiten da eta gutxienez 24 orduz egosten da, karamelatu eta, ondorioz, zaporea leuntzen zaion arte. Prozesu horretatik lortzen den opila xerra finetan ebakita zerbitzatzen da. 59


liburuen txokoa

South Africa Panorama Christian Prager Panorama, 2012 120 orrialde. 17 euro

Begiratu bat Hegoafrikari Christian Prager argazkilari entzutetsuaren argazkiak eta Iris Lemanczyk geografo alemaniarraren testuak uztartzen ditu munduko paisaia ederrenak aurkezten dituen Panorama bilduma ilustratuko azken nobedadeak. Orotara, orrialde bikoitzetan aurkezten diren kolorezko 50 argazki panoramikok osatzen dute bildumako liburu bakoitza. Bildumako azken nobedadean, Hegoafrikari egokitu zaio txanda. Argazki txundigarriak aurkezteaz gain, “South Africa Panorama” lana herrialdeko historia, kultura, bizimodua eta bertako biztanleen inguruko azalpenekin osatzen da. Informazio hori hainbat hizkuntzatan dator gainera, alemanez, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta italiarrez, hain zuzen ere. Bilduma beraren barruan Christian Prager argazkilariaren “Seychelles Panorama” liburua edota Suitza, Namibia, Himalaya eta munduko beste txoko askoren inguruko liburuak aurki daitezke.

El diente de la ballena Varasek ediciones, 2012 Altaïr, 2012 306 orrialde. 17 euro

Hiru kontinente, amets bat Espainiar Estatuan bidaia literatura lantzen maisu izan diren Manu Leguineche eta Javier Revertek markaturiko bideari jarraitzen dio Chema Rodriguezek 1999an kaleratutako lan honekin. Bertan, hiru ipuin biltzen dira; hala, hiru kontinentetan zehar (Amerika, Afrika eta Asia) eginiko ibilbidea marrazten du egileak, existitzen ez den paradisu baten peskizan bere burua aurkitzeko helburua finkatuz. Urteen joanarekin bidaia liburu entzutetsu bilakatu den lan honen edizio berriak aurrez aipatutako Leguineche arratzuarraren hitzaurrea eta orain arte argitaratu gabeko argazkiak ere badakartza.

)

No es un deporte de riesgo Nigel Barley Anagrama, 2012 276 orrialde. 18,90 euro

Arrotza zaiguna aztertuz Antropologo britainiarraren lan berria bidaia kontakizun eta ikerketa etnografikoaren arteko hibrido gisa defini daiteke. Londresko Humanitatearen Museorako aletegi bat eraikitzen ari den eta Barleyren etxean ostatu hartuko duen toraja etniako artisau talde baten bizimodua du aztergai. Ingurune eta hiri guztiz ezezagun batean murgilduko dira aldi baterako toraja etniako kideak, eta, bide batez, euren jokabidearen gainean azterketa egiteko aukera izango du Barleyk. Era berean, Londresko hiritarrek toroja kulturarekin kontaktuan jartzerakoan izaten dituzten jarreretan ere aurkituko du zer ikertu antropologoak.


FotografĂ­a de vanguardia en Cuba | Hainbat egile Valentziako Filmoteka, 2012 173 orrialde. 19,25 euro

Aire berriak Kubako argazkilaritzan Liburuaren izen bereko erakusketa baten harira kaleratutako argitalpena da honakoa. Bertan, XX. mendearen erdialdean hainbat argazkilari kubatarrek eginiko lanek ordura arte Kubako argazkigintzan nagusi zen lengoaia artistikoa goitik behera nola eraldatu zuten erakusten da. Kubako Fototekan gordeta egon diren 107 argazki dira orotara; tartean, emakumearen biluzia landu zuen Joaquin Blezen irudiak aurki daitezke. Pisu handiko beste argazkilari bat erretratua eta paisaia lantzeko molde berriak sustatu zituen Jose Manuel Acosta da.

En el Uadi Michele Drouart Barataria, 2011 304 orrialde. 18 euro

Kulturen arteko harremanen konplexutasunaz Michele Drouart idazle australiarrak gaztetan bizi izandako esperientzia fikzio bilakatu du nobela autobiografiko honetan. Istorioa Ameriketako Estatu Batuetan abiatzen da, Michelek bertako unibertsitate batean mutil jordaniar bat ezagutzen duenean. Urte batzuk geroago, ezkondu eta mutilaren herrira joango dira. Urtebetez Jordania bezalako herri musulman batean bizitakoak kontatzen ditu egileak, baina, kasu honetan, bertako errealitatea gertutik ezagutuz eta Mendebaldetik eskaini ohi den ohiko ikuspegitik ihes eginez egiten du. Gainera, familiaren eta giza harremanen konplexutasunaz ere hausnartuko du egileak.

Ăšltimas noticias del Sur Luis Sepulveda / Daniel Mordzinski Espasa, 2012 226 orrialde. 19, 90 euro

Munduaren amaierako istorioak Adiskide eta bidaide huts izatetik, lankide izatera igaro dira Luis Sepulveda idazlea eta Daniel Mordzinski argazkilaria. Horren erakusle, hainbat aldizkarirentzako erreportajeak landu dituzte elkarrekin azken urteotan. Orain, 1996an abiatu zuten bidaiaren emaitza kaleratu dute, liburu formatuan. Urte horretan, Argentina eta Txile hegoaldera zuzendu ziren, munduaren amaiera bertatik bertara ezagutzeko. Bidaia kronika bat lez jaio zena, munduko ingurune ederrenetako baten kokatutako bidaia liburu bilakatu dute azkenean.

El Nilo Azul Javier Gozalbez AltaĂŻr, 2012 560 orrialde. 29 euro

Ahaztutako mundu baten testigantza Nilo ibaiak Mediterraneoan isurtzen duen emariaren erdia baino gehiago Nilo Urdinaren ekarpena da. Hala ere, Nilo Urdinaren emaritik oso ur gutxi balia dezakete ibaiak bustitzen dituen herriek eta bertako herritarrek. Gozalbez bidaiariari isiltasun horren azpian dagoena deskubritzeko irrika piztu zitzaion, eta Nilo Urdinaren Etiopiako ur iturriak aztertzera joan zen. Geroztik, Etiopia eta Sudan inguruetan hainbat bidaia egin ditu, eta horrek ibaiaren bazterretako herrietan barneratu eta bertako kultura, bizimodua eta herritarrak ezagutzeko aukera eman dio, baita gauza askoren inguruan hausnartzeko ere, liburu honek erakusten duen moduan. 61


GoGoan hartu

Medioimages

URQUHART GAZTELUA Eskozia

Ness laku ezagunaren ertzean dago Urquhart gaztelua, Eskoziako Highland eskualdean, Drumnadrochit udalerritik hurbil. Mende luzez, zonalde hau borroka askoren testigu izan zen, eskoziarrek zein ingelesek sarri okupatu baitzuten gaztelua, baita berau suntsitu eta berreraiki ere. Tirabirak, baina, XVII. mendean bukatu ziren: 1692an, ingelesek gazteluaren zati handiena suntsitu zuten eskoziarrek gehiago inoiz beregana ez zezaten. Eta halaxe gertatu zen: ordutik aurrera gaztelua ez zen inoiz gehiago berreraiki eta hondakin multzo huts izatera igaro zen. Eskoziako gaztelu handiena izan zen Urquhart iraganean, bere kokapen estrategikoa dela-eta izugarri garrantzitsua. Aldiz, gaur egun iragan loriatsu horren aztarrenak baino ez dira geratzen. Bere kokapen estrategikoak azaltzen ditu, hain zuzen, gazteluaren jabetza bereganatzeko etengabeko borrokak eta historian zehar eraikina behin eta berriz suntsitu eta berreraiki izana. Iraganean baino gertuago dago gaur egun gaztelua

Ness lakutik, 44 oinetara, hain zuzen; aurrez, 50 oinetara zegoen. Izan ere, lakuaren ur maila igo egin zen Kaledoniako kanala eraiki zutenean, XIX. mende hasieran. Gazteluak indar eta presentzia handia zeukan ordurako eta gaur egun ere, mundu osoan ezagun bilakatu den Ness lakuko monumentu historiko ezagunena da. Inoiz argitu ez den munstroaren kondairak erakarrita urtero bertara gerturatzen diren milaka bisitariei lakuaren ikuspegi ederrenez gozatzeko aukera eskaintzen diete gazteluaren hondakinek. Eskoziako nazio ondare eta bertako hirugarren lekurik bisitatuena da egun Urquhart gaztelua. 2001az geroztik bisitarientzat harrera gunea, oroigarri denda eta kafetegia ere baditu bisitarien zerbitzura. Ness lakuaren ertzera eramango gaituzten bidezidorretatik igaro aurretik, gomendagarria da harrera gunetik igaro eta gazteluaren iragan gatazkatsua modu labur eta argian azaltzen duen multimedia aurkezpenarekin gozatzea. 61


Munduari Begira

Indiako hondamendi urbanistikoaren beldur Charles Correa Indiako arkitekto prestigiotsuenak Indiako paisaia urbanistikoarekin kezkatuta dagoela adierazi du. Correaren esanetan, New Delhi, Bombay eta Calcuttaren ordez, tamaina ertain edo txikiko herriak izan beharko lirateke landa eremuetatik datozen

etorkinen bizileku. Aurrez aipatutako hiriok gehiago betez gero, lehertu egingo direla aurreikusten du Correak. Beraz, herri txikienetan Indiako hiri handienetan falta diren garraiobide aproposak eta proiektu urbanistiko egokiak garatzea proposatu du, etorkizunean herrialdeari etor dakiokeen hondamendi urbanistikoa saihesteko

Graffitia, Brasileko kalezulo ilunak argitzeko Artea aldaketarako motor bat izan daitekeela erakusten duen egitasmo batean parte hartu dute graffitia lantzen duten Estatu espainiarreko bost lagunek, Brasilen. “Boa mistura” (Nahasketa ona) taldea Brasilgo Sao Paulo hiriko periferietako kale ilunenetan aritu da bertako espazioak argiz betetzen. “Luz nas vielas” (Argia kalezuloetan) izena eman diote eremu ilun eta kaltetuenak graffitien kolorez betetzeko sortu duten ekimen honi. Koloreekin batera, «edertasuna», «auzoarekiko maitasuna» eta bestelako mezuak utzi dituzte auzoko hormetan.

Casablancako ondare arkitektonikoa, galzorian Eraikuntza enpresen espekulazio basatiari ihes egin ezinik ari da Marokoko Casablanca hiria. Eraikin zaharrak eraberritu ordez, jabeek nahiago izaten dute eraikuntza enpresei lurrak saldu. Horren hainbat adibide aurki daitezke hirian. Esaterako, 1922. urtetik hiriaren ikur enblematiko izan den Pliot-Templier eraikinak indusmakinen aurrean amore eman behar izan du. Eraikina botatzeko ardura izan zuen enpresa kalearen estetika puskatzen duten sei pisuko etxebizitzak eraikitzekotan dago orain. Dena den, espekulazioaren aurkako ahotsek gisa honetako hainbat proiektu geldiarazteko balio izan du. Bota ez duten eraikinetako bat Lincoln hotela da, 1912. urtetik Casablancaren bihotzean dagoen eraikin mitikoa.

Soweto, etorkizunari begira

Palatinoko lorategi ederrak berrirudikatzen Italiar arkeologo talde batek Erromako Palatino mendiko jauregien hondakinetako lorategi berriak inauguratu ditu. Ekimen honen helburua orain dela 2.000 urte eremu hori nolakoa izan zen irudikatzea da. Antza, Palatino mendia Antzinako Erromako luxuzko auzunea izan zen. Bertan bizi izan zen, diotenez, Augusto enperadorea. Horrez gain, bertako jauregi eta lorategiei buruzko erreferentziak IV. mendeko literaturan ageri ohi dira. Orain egin duten diseinua ere garaiko idazleen deskripzioetan oinarrituta egin dute.

Hiru urteko lanen ostean, orotariko kultur ikuskizunak hartuko dituen antzokiak ateak ireki ditu Soweton. Gorri, urdin eta hori koloreko hiru kubo deigarrik eratzen dute eraikina, eta zuzendariaren aburuz, zonaldeko ikur kultural bilakatzeko sortu da. Orain arte, Hegoafrikako hiri honetan irekitzen zituzten espazio kulturalek iraganera begiratzen zuten, eta hala, apartheidaren garaiak gogorarazten zituzten batik bat. Soweto Antzokiak, ostera, kulturaren bidez hegoafrikarrek etorkizunera begiratzea ahalbidetuko du. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.