FILIPINAK. Munduko uharterik ikusgarrienak

Page 1

haizetara

ZAZPI

2012 Urria 52.zbk / 1,5â‚Ź

FILIPINAK

Uharte liluragarrien paradisua FRANS-VLAANDEREN Londres eta Paris arteko geltokia

RISHIKESH Yogaren hiria, Himalaiaren magalean

BULGARIA Traziarren aztarnak jarraituz

MARRAKEX Marokoko hiri kosmopolita


haizetara

ZAZPI

44 Gonzalo IRIBARNEGARAY 34 Getty Images/Thinkstock 24 Getty Images Azaleko argazkia: SERGI REBOREDO • Aurkibideko argazkiak: 06 Sergi REBOREDO 16 Karlos ZURUTUZA

16

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

06


aurkibidea

16 FRANS-VLAANDEREN 34 BULGARIA

Hainbat arrazoirengatik merezi duen Estatu frantseseko ipar-ekialdeko lurralde ezezaguna

06 FILIPINAK

Zazpi mila inguru uharte ditu Filipinak; batzuk menditsuak, beste batzuk harea zurizkoak; guztiak dira paradisua

24 RISHIKESH

Himalaiaren magalean kokatuta, The Beatles taldeari esker ospetsua egin zen yogaren hiria

Greziakoaren edo Erromakoaren pareko ondare kulturala duen traziarren herrialdea

44 MARRAKEX

Estilo propioa duen Marokoko hiri kosmopolita, egun batez baino gehiago bisitatzea merezi duena

34

44

24 04 MUNDUARI BEGIRADA Gold Coast, surfisten paradisua Australiako kostaldean 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3


Gold Coast

Australia ekialdeko kostaldean dago Goald Coast, Queesland estatuan, Brisbane hiritik 70 kilometrora. Azken 50 urteotan herri isolatu multzo bat izatetik kanalez inguraturiko hiri izatera igaro da inguru hau. Guztira, 446 kilometro hartzen dituzte bertako kanalek, hots, Veneziak dituenak baino bederatzi aldiz gehiago. Egun ia milioi erdi biztanle bizi dira bertan eta Australia osoko gune jendeztatuenetako bat da. Baina ez hori bakarrik; bere klima subtropikalari eta surfa egiteko ezin aproposagoak diren hondartzei esker, helmuga turistiko indartsu ere bilakatu da Gold Coast. Garai batean etxebizitza gutxi batzuk zeuden lekuan gaur hotel, apartamentu, taberna eta dendak daude bazter guztietan. Hortik datorkio bidez “Florida txikia� izena.


Munduari Begirada

5



Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

FILIPINAK

Munduko uharterik ikusgarrienak


Filipinetako uhartedia osatzen duten 7.107 uharteetatik, 2.500etan ez da inor bizi; beste horrenbeste salgai daude eta Estatu Batuetako 5.000.000 dolar ere balio ditzakete; batzuk menditsuak dira, oihan tropikal dentsoz estalita daude eta jatorri bolkanikoa dute; beste batzuk harea zurizko eremua baino ez dira. Dena den, ezaugarri komun bat dute guztiek: paradisua dira. eraikin hauek, abenturaz, kondairaz eta erromantizismoz blai dauden erakarpen turistiko bilakatu dira egun. 8

Palawan, azken muga ekologikoa Txinako hegoaldeko itsaso filipinarretan nabigatzea urdin turkesa koloreko uretan murgiltzea da, eta misterioz zein ametsez betetako kondaira eta elezaharrak ezagutzea. Palawan Filipinetako multzotik urrutien dagoen uhartea da. Forma luzexka du, 400 kilometro luze eta 40 zabal da. Uharteek oihan trinkoak ere badituzte, lurpetik ateratako sustrai erraldoiekin eta korapiloz betetako adarrekin. Inguruko zaharrek diotenez, balete izeneko zuhaitz horien barruan, ile luzeko emakume ederren forma hartzen duten espirituak ezkutatzen dira. Ilargi beteko gau batean, hiru gazte gitarra jotzen ari ziren zuhaitz horietako batetik gertu. Bat-batean, baten enborra ireki zen, zuriz jantzitako bi emakume eder irten ziren eta barruan jotzera gonbidatu zituzten.


Hiru gazteak harriturik zorabiatu egin ziren. Esnatu zirenean, enborra itxita zegoen, eta espirituak agertu ziren moduan desagertu ziren: di-da batean. Mutilek izututa korrika alde egin zuten, eta Pacalsada herrian kontatzen dutenez, hilabete baino gehiago behar izan zuten hitz egiten hasteko. Lurralde horretan zuhaitzak nonahi aurki badaitezke ere, ez da horren ohikoa espirituak aurkitzea. Lehen begiratuan, edertasun basatiak Ha Longeko badia ekartzen digu gogora, baina zorionez, Vietnamgo mirari horri xarma osoa kentzen dioten turistak ez dira honaino heltzen. Hain zuzen, harea zurizko uharteak nabarmentzen dira toki basati honetan. Koralez eta itsas bizitzaz batetako hondo gardenak dituzte, ezin hobea snorkeling eta urpekaritza egitea maite dutenentzat. Ezaugarri horiei guztiei esker, “Time Magazine� aldizkari os-

Filipinetako uharte multzotik urrutien dagoen uhartea da Palawan. Lerroon gainean bertako Big Laggon ageri da, nabigatzeko zoragarria den parajea. Ezkerreko irudian, Pangulasiako uharteko hondartza bat.

petsuak munduan ondoen zaindutako turismo-tokia zela adierazi zuen 1996an. Izan ere, azken muga ekologikoa ere esaten zaio. Iparraldean dagoen El Nidon txokorik ederrenetako batzuk esplora daitezke. Agian ez dugu emakume-espiriturik nora ezean ikusiko, ezta itsaslamina bat ere, baina ziurtatzen dut ametsetako paisaiak betirako gordeko dituzuela zuen oroitzapean. 9


Miniloc uhartea uretako kirolak praktikatzeko aproposa da (ezkerrean, goian). Beherago, Gipuzkoako Miguel Lopez Legazpikoak eta ikatuna uharteko buruzagiak bi herrien artean bake akordioa sinatu zutela oroitzen duen oroigarria ageri da, eta beherago El Nidoko aireportua. Orrialde honetan, udugman kobazuloaren sarrera.


BIDAIARIAREN GIDALIBURUA NOLA IRITSI Espainiako Estatutik ez dago zuzeneko hegaldirik. Air Francek, Lufthansak, Klm-ek eta British Airways-ek hegaldiak eskaintzen dituzte, baina, hurrenez hurren, Parisen, Frankfurten, Amsterdamen eta Londresen eskala egin behar da. Prezioa 670 eurotik gorakoa izaten da, gehi tasak. Herrialdean mugitzeko, lau aire-konpainia txiki daude: Philippine Airlines (PAL), Cebu Pacific Air, Air Philippines eta Asian Spirit konpainiek hiri eta turismo-toki nagusiak lotzen dituzte, 40-60 euroren truke.

JAKIN BEHARREKOAK Sartzeko izapideak. Espainiako Estatuko herritarrek sei hilabeteko baliozkotasuna duen pasaportea behar dute, baita turista-bisa bat ere. Azken hori, herrialdera iritsitakoan lor daiteke. Ezinbesteko baldintza da itzultzeko txartela edukitzea. Noiz bidaiatu. Filipinetara joateko sasoirik onena abendutik maiatzera bitartekoa da. Garai horretan izaten dira tifoi gutxien, prezipitazioak txikiagoak dira, eta tenperaturak, atseginagoak. Hizkuntzak. Filipinera da hizkuntza ofiziala. Funtsean hizkuntza tagaloan oinarritzen da, baina beste hizkuntza batzuen ezaugarriak ere baditu. Ingelesa hizkuntza administratiboa da oraindik, eta oso errotatuta dago turismo zerbitzuetan zein zentroetan. Moneta. Moneta ofiziala Filipinetako pesoa (PHP) da. Maila batetik gorako saltoki eta hoteletan nazioarteko txartelak onartzen dituzte, hala nola, Visa, Diners Club, Mastercard eta American Express. Euroa eta dolarra inolako arazorik gabe aldatzen dituzte, eta bidaia-txekeak ere bai, azken horiei komisio bat kobratzen zaien arren. Osasunaren inguruan kontuan hartu beharrekoak. Sukar horiaren eragin inguruetako pertsonek horren aurkako txertatze-ziurtagiria behar dute. Gomendagarria da A eta B hepatitisaren eta tetanosaren aurka txertaturik egotea. Hiri-guneetatik eta lautadetatik kanpo, 600 metroko altitudetik behera, paludismoa pairatzeko arriskua dago. Ezinbestekoa da botilaratuta ez dagoen urik ez edatea eta fruta beti zuritzea. 11


Boracay, turista gehien dituen uhartea Hondartzen zale sutsuentzako beste helmuga bat da Visayas uharteetako irla txiki hau. Bederatzi kilometro luze eta kilometro bat zabal da soilik. Neurriz txikia izan arren, bertako harea zurizko hondartza idilikoak munduko onenen zerrendan egon ohi dira. White Beach izeneko hondartza nagusiaren inguruan biltzen dira turismo-gune gehienak eta resort nagusiak. Horretaz gain, hain ezagunak ez diren beste 29 hondartza ditu, oso erakargarriak horiek ere. White Beach hondartza Beachfront Path hareazko bideak bereizten du uhartearen gainerakotik. Bide lasa horretan era guztietako hotelak eta jatetxeak daude, eta gauez, mugimendu handia izaten baita filipinarrak zein atzerritarrak ordu txikiak arte entretenitzeko. Mendebaldean, Bulabog hondartzako haizeak ospe handia du. Sei korapilo lortzen ditu maiz, eta horri esker, Filipinetan windsurfa egiteko toki kutunetako bat da. Itsaso zakarra badago, hegoaldeko eta ekialdeko hondartzak lasaiagoak dira. Eguneko arraina jan nahi badugu, Puka eta Yapak hondartzetan hainbat jatetxe daude. Eguzkia hartzeaz aspertzen bagara eta masajista ibiltariek ematen duten masaje erlaxagarriren bat proba dezakegu, ontzi txikiren bat aloka dezakegu (esaterako, paraw tradizionala), eta uhartea ingura dezakegu, edertasuna beste ikuspuntu batetik ikusteko. Hainbat txango kontratatzeko parada ere izango dugu, Puka Beach uhartera joateko eta urpekaritza egiteko edota krokodilo formako Crocodile uhartera iristeko. Boracayn urpekaritzaren zaleentzako hemezortzi eskola daude. Askotariko jarduerak irakasten dituzte, oinarrizko erakustaldietatik PADI ikastaroetara. Botilarik gabeko urpekaritza gustuko dutenentzat, berriz, ezin konta 12

Txokolatezko mendiengatik da ezaguna Bohol (eskuineko irudian). Hauen azpian ume bat ikus daiteke itsas izar bat eskuan duela, White Beach hondartzan, Boracayn. Orrialde honetan, goian, Boracayko errepide nagusiko moto-taxi eta trizikloak.

ahala toki daude uhartea inguratzen duen koralezko barreratik gertu.

Bohol, tarsiusaren bizilekua Bohol kono formako mendiengatik, “txokolatezko mendi� izenaz ezagutzen direnengatik, da ezaguna. Kareharrizko muino horiek berdeak dira euri-garaian eta marroiak edo txokolate kolorekoak udan. Carmen, Batuan eta Sagbayan hirietan zabaltzen dira. Gainera, munduko primaterik txikienen, tarsiuren habita da. 15 zentimetro luze baino ez dira, eta burua 360 gradu biratu ahal dute. Belarjaleak dira, baina intsektu txikiak ere ehizatzen dituzte elikadura osatzeko. Steven Spielberg desagertzeko arriskuan dagoen animalia horietan oinarritu zen “ET� film mitikoaren pertsonaia nagusia sortzeko. Halaber, gremlinen antza ere badute. Bestalde, Gipuzkoako Migel Lopez Legazpikoa konkistatzaileak eta Sikatuna uharteko buruzagiak bi herrien arteko bake ituna hemen sinatu zuten beren odolaz. Azkenik, ube patata gozoak hazten direlako ere ezagutzen da uhartea. Haiekin halo-halo izeneko postre nazionala prestatzen dute. Turismorako beste erakargarri batzuk urpekaritza egiteko bikainak diren hondartzak eta espainiarren kolonizazio garaiko hainbat eliza dira.



Ikusi beharreko tokiak Munduko primaterik txikiena da lerroon gainean ikus daitekeena eta Bohol du bere habitat natural. Goian, Miniloc uharteko El Nido resort-eko txabola batzuk ikus daitezke, eta ondoan, bertako igerilekua.

Palawan Sabang. Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionalean kokatuta dago. UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zuen 1999an, ekosistema-aniztasunagatik eta munduko lurpeko ibai nabigagarririk luzeenetako bat duelako. Ibai hori bisitatzeaz gain, oinez ere egin ditzakegu hainbat txango tximinoz beteriko eremuetan. Taytay. Hiri kolonial honek espainiarren garaiko aztarna ugari gordetzen ditu oraindik. Hainbat elizaz gain, espainiarrek XVII. mendean eraikitako zurezko gotorleku bat ere badu. El Nido. Palawan uhartearen iparraldean dagoen herrixka lasaia da. Bacuit uhartedia esploratzeko txangoak antolatzen dituzte. Artxipelago honetako uhartetxoek toki ikusgarri ugari dituzte. Uharte batzuk Robinson Crusoe ekarriko digute gogora, ez baita inor bizi. Beste batzuek leizeak edo bainatzeko aintzirak dituzte. Oxigeno botilarekin edo gabe urpekaritza egiteko Filipinetako lekurik onenetako bat da.

14


Boracay White Beach. Harea zurizko 4 kilometroko hondartza hau Filipinetako tokirik turistikoena da. Egunez, ur azpiko era guztietako jarduerak egin daitezke, edo etzaulki batean egon, besterik gabe. Gauez, jai-giroak uhartea hartzen du ordu txikiak arte. Beste hondartza batzuk. Uhartea erditik zeharkatzea hondartza ezezagunetara iristeko modu egokia da. Haizeak egiten du Bulabog hondartza ezagun. Surflari ugari izaten dira hango uretan. Beste hondartza batzuk, berriz, (Puka eta Yapak, esaterako) arras egokiak dira arrain freskoa jateko. Spak eta Shiatsua. Uharte honetan, pertsona itsu zenbaitek turistei eskaintzen dizkieten masajeak ere ospetsuak dira. 3. ontziralekuaren ondoko Fausto’s Shiatsu aukera ona da, baina lehen mailako guneak nahi baditugu, Mandala Spak erlaxazioarekin lotutako era guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Bohol Tarsier Visitors Centre. Tarsius txikia bere habitat naturalean ikus daiteke. Philippine Tarsier fundazioak hesitutako oihan bat du, primatea bere kasa ibil dadin. Bisitaldietan txango txikia egin daiteke oihan horretan. Gainera, bideo bat eta munduko primaterik txikienari buruzko informazioa ematen dute. Chocolate Hills. Carmen herrian, fenomeno natural hori miresteko begiratoki bat dago.Eskualdeko 1.268 mendi biribilen kolorea aldatu egiten da, urtaroaren arabera. Euri-garaian, berdeak dira; udan, ordea, kolore beltzaxkakoak. Horregatik, esaten zaie, hain zuzen, Txokolatezko Mendiak. Baclayon. Tagbilaranetik 6 km-ra dago herri hau, ekialderantz. Han Baclayon eliza ikus daiteke. Herrialdeko zaharrenetako bat da. 1595ean eraiki zuten Espainiako bi apaiz jesuitak. 15


RAN VL


Testua eta argazkiak: Karlos Zurutuza

LAANDEREN

Londres eta Paris arteko geltokia


asa iz k t kia ge ie e tzat ai a a a urra e eki ai

etierek

tura ue e

erik za ere

at arraz ire gatik erezi u statu ra tsese

k i ar ekia ek t k

au isitatzeak


Lille es Ryssel Lilleko plaza nagusia eta hiriaren erdigunea da. Bertako jauregi eta eraikin dotoreak hiriak iraganean izan zuen botere ekonomiko handiaren isla dira. Eskuinean, Duinkerkeko portua.

aris eta Londres lotzen dituen TGV linea hartzen bada, 30 minutu nahikoa dira Estatu frantseseko lurralderik ezezagunenetako hau zeharkatzeko. Herbeheretar eta flandestarrek Frans-Vlaanderen (Flandes frantziarra euskaraz) deitzen diote, Frantsesek aldiz, Nord. Trenagatik agian, hartzen duen abiada biziak –200 km/h-koa–, ez baitu izen luzeago esateko motiborik ematen. Lille hirian bakarrik egiten du geldialdia Eurostar trenak. Milioi bat biztanletik gorako hiria, Bilboren antzera azken urteetan arretaz eginiko eraldaketa izan duena. Nahiz eta kaleko seinaleetan jarri ez, nederlanderaz Lille es Ryssel da hiriko plazaren izena. Erdi Aroan Flandesko konderria izan zen, horregatik agian, alderatzen dute Bruselako Grote Markt plazarekin Lilleko erdigunea. Ikusten diren jauregi eta eraikin dotoreak hiriak izan zuen botere ekonomiko handiaren adierazgarri dira. Hain zuzen, lekuak zeukan indar ekonomikoak eraman zituen Ehun urteko gudara Londres eta Paris. 90eko hamarkada erdialdean, Mantxako kanala ireki zutenean, Lilleko ekonomiak berriz ere goranzko bidea hartu zuen. Baina, Europako txokorik ahaztuenetako bati bisita egiteko ez da egokiena abiadura. Lille Flanderstik Duinkerkera tren geldoagoak abiatzen dira, beti mendebalderantz. Eskuin aldean Belgikako muga igaro ondoren, zuhaitz batzuek, errotek, eta txori polit batzuek hartzen dute lekukoa bidaian zehar. Van Goghek askotan erretratatu zuen ingurua da. Batek daki, lerro zuzenak eraginda margotuko zituen bere obrak margotu zituen eran. Trenean hamabost kilometrotako bidea eginda Bailleul herrixka dago. “Flandesko mendien hiria” izenez ezaguna, bertan dago garaiera handiena duen mendia Mont Noir; 170 metroko altuera du. Haurra zela hortxe igarotzen zuen uda Marguerite Yourcenar idazleak, familiako jauretxean. 1977tik aurrera Louis Sonneville izeneko gizon bat hiazinto sorta batekin eta Mont Noir lurrarekin osatutako oparia bidaltzen hasi zen. 1985. urtera arte bidali zizkion loreak; hain zuzen, urte hartan idazlearen omenez museo bat eraiki zuten Cappelen. Handik bi urtera hil zen idazlea, hori bai, barruan eraman zituen umetatik buruan izan zituen irudiak. Honelakoa zen deskribapena: «Izei eta zuhaitzak, belar eta lore basatiak nahasten diren tokia». 19


Mendebalderago jota Hazebrouck herria dago, itxura batean Flandes belgikarreko herri bat da, baina enparantzako etxe gorri eta berdeek, eta udaletxearen kutsu napoleonikoak Frantziako estatuaren zati dela salatzen du. Hiriburuaren jatorrizko izena ezinezkoa da bilatzea; hala ere, hango museoak hiriaren berezko izaeraren arrastoak ematen ditu. Honako hauek dituzte erakusgai, adibidez: flandestar pintura, jantziak, tresnak eta egurrezko erraldoiak, kulturan pisu nabarmena dutenak. Europa osoan zabalduta dauden eta jatorri erlijiosoa duten irudi kolosal hauek XIV. mendean iritsi ziren. Diotenez, ÂŤFlandesko errotak bezain altuak diraÂť; horregatik, hain zuzen, XIX. mendea baino lehen ezin izan zituzten kon20

pondu. Gaur egun, erraldoi hauek dira Frans-Vlaandereneko inauterietako protagonista nagusiak, Estatu frantsesan ospe handiena duten inauterietan.

Lur azpian Zirimiriak atsedenik hartzen badu, behinik behin, merezi du Kasselen (Cassel, frantsesez) geldialdia egiteak. Muino baten gainean dagoenez, hango lautada zoragarriak ikus daitezke. Kassel izango da ziurrenik Frans-Vlaandereneko herririk tipikoena. Hango errotaren ondoan 1677. urte seinalatua grabatuta duen oroigarria dago; urte horretan bihurtu baitzen Flandes Frantziako herrialde.


Muino batean dagoenez, Kasselen lautada zoragarriak daude. Lerron azpian Berpark WilhelmshĂśhe ageri da. Beherago, ezkerretik eskuinera, Lille eta bertako eraikin historikoak, Kasseleko sinbolo frantziar eta flamenkoak, Kasseleko errota historikoa eta Hazebrouckeko kale bat.

Ekainean izaten du herriak bizitasunik handiena, orduan izaten baita musika jaialdia. Garai horietan plaza da protagonista, bertan jartzen diren salmenta-postuetan tokiko tarta goxoak probatu ahal baitaitezke. Nahiago bada, mailu batzuk hartu eta hamertjean jokatzeko aukera dago. Guzti hori, bertako gaiten doinuen erritmora. 2.000 biztanleko herria da Kassel, eta urte osoan zehar milaka lagunek bisitatzen dute herria, horietako asko Mantxako kanaletik etortzen direnak dira. Leku estrategikoan kokatzen den herria da, hori dela eta, historikoa ere bada. Bigarren Mundu Gerran britainiarren kuartel nagusia izan zen. Kasselera bidaltzen zituzten soldaduek ÂŤFlandesko alanbre

hesiei haginka egitera goazÂť, oihukatzen omen zuten. Han bizirik irautea lortu zutenek, oraindik ere, herrira itzultzen dira bidean gelditu ziren lagunei omenaldia egiteko. Soldadu ohi horiek, ziurrenik, Saint Omer herrian ere egongo ziren gerra garaian, hango lur azpian aurkitzen baitzen base sekretua. Alemaniako kohetetatik babesteko eraiki zuten hormigoiz egindako kupula izugarria da base hori, egun museo bihurtu dutena. Ondoan bi zinema-areto daude, hara joatea gerra garaira jauzi egiteko egokia da zinez. Trenaren geldotasuna edo jarraikortasun eskasa ezin da aitzakiatzat hartu; aitzitik, arrazoi horiengatik Bavinchove alboko herrira oinez joan daiteke. Bertako garagardoa edateko 21



aukera dago Goedendag herriko taberna bakarrean. Flandesko bandera, ikurrina eta Bretainiako banderaren alboan dago. Chieftains talde irlandarraren esku dago musika. Taldearen posterra hain zuzen, egurrezko lauburu baten ondoan dago zintzilik. Goedendag familia-negozioa da, eta oraindik ere, familiako kide batek eramaten du negozioa. Hogeita hamar urteko gazteak goibel dio flandesera bere aitona-amonekin batera hil zela. Horiei flandeseraz hizketan entzuten zietenean jendeak «zertarako tematzen zarete flamouchera hitz egiteaz?» galdetzen ziotela esan du. Flandeseraren adiera peioratiboa da flamouchera, oraindik ere, Belgika eta Frantzia artean dauden frantsesen artean ezaguna den forma. Pentsatzekoa da, beraz, nederlanderak ez duela ofizialtasunik, eta erabilera etxeko lau paretetara mugatzen dela. Inkesten arabera, Frans-Vlaandereneko flandesera-hiztunen kopurua 20.000koa da. Datu “baikorregiak” askorentzat, kontuan hartu behar baita horietako askok 40 urtetik gora dituztela. Hizkuntza gutxi ez, eta Flandesen ikurrek ere desagertzeko arriskua dute. Dirudienez, Belgikan flandestarren eta frantsesen arteko ezin ikusiaren eraginez, Frans-Vlaandereneko askok Flandesko lehoia kentzen ari dira, hori egiten ez badute frantziar eta belgikar turistak aldenduko lituzkeelakoan.

Ebakuatuak eta atzerrira joandakoak Azken geltokia Duinkerke da (Dunkerque, frantsesez). Nederlanderatik eratorrita dago izena: duin, euskaraz duna; eta kerke, euskaraz eliza. 1940an 400.000 soldadu britainiar era-

Herri handia ez bada ere, udan bizi handia izaten da Kasselen, sasoi horretan musika jaialdia ospatzen baita, ezkerreko irudian ageri den plazan. Lerroon gainean, Duinkerkeko itsas pasealeku luzea.

man zituzten Duinkerketik, horregatik, toki honi Aliatuen “ihesaldi” handiena bezala hartzen da. Gertaera gogoratzeko oroigarria dago itsas pasealeku luzean. Hondartza grisean belen artean ibiltzen dira, haizeak hondartzako monotonia eta itsasoaren baretasuna hautsiko duen esperantzan. “Flandesko dunak” izenez turismoa sustatzeko ahaleginak egin dituzten arren, Duinkerke ez da herri turistikoa. Alta, gehiago dira herritik doazenak, bertan gelditzen direnak baino. Nord eskualdean Estatu frantseseko langabezi tasa handiena dago, eta kanpora doazenen kopurua proportzionala da. Izan ere, krisia jotzen ari den erasoaldiotan Duinkerke ez da porturik seguruena. Berez itsasoan behar luketen itsasontzien armazoiak lehorrean daude, ontzigilerik gabe; itsasoratzeko eguna noiz iritsiko zain. Ondoan arrain-ontziak ainguratuta daude, noizbait Bruselako aluminiozko eta beirazko eraikin batean hartu zituzten erabakiengatik. Ondoko Calais hondartza grisean berriz, milaka lagun daude, klandestinoki bada ere, Mantxako kanala zeharkatzeko aukeraren zain. Oso urrundik etorritako lagunak dira. Frans-Vlaanderen izena inoiz entzun ez duten arren, handik 200 kilometrotatik gorako abiaduran tren bat igarotzen dela badakite, baita zati bat ur azpitik egiten duela. 23


Testua: Hasier Rekondo

Argazkiak: Thinksto k eta Hasier Rekondo

RISHIKESH editazioa eta biziraupena zubi esekien artean



Lakshman Jhula eta inguruetako tenplu eta “ashram”etan (meditazio egoitzak) ezin hobeto uztartzen dira espiritualitatea eta negozioa. Lerroon azpian, eskaleak kalean.

Himalaiaren magalean kokatuta, yogaren hiria dugu Rishikesh. 1968an egin zen ospetsu mundu mailan, The Beatles taldeari esker. Meditazio transzendentala praktikatzeko xedez bertaratu zen Liverpooleko taldea. Gerora “The White Album” oparitu ziguten. Rishikesh Ganges ibaiaren ertzean kulunkatzen da Ram Jhula eta Lakshman Jhula zubi esekien laguntzaz. Erromesek eta Gangesko urak joan-etorri bera ibiltzen dute, edertasuna inoiz ez dela iraunkorra gogoratzen digun Rishikeshen. V.S. Naipaul idazlearen eskutik ekingo diogu Rishikesh ezagutzeari. Indian gozatu ezin izan zuen edertasunaz arituko zaigu Nobel sariduna. 26

on da aipatzen didazuen Indiaren edertasuna?», V.S. Naipaul Literatura Nobel Saridunak ez zuen sentitzerik izan Indiak bere baitan gordetzen omen duen edertasuna. Are gutxiago senti zezakeen, apika, balizko izpiritualtasunik edota paradisu berreskuratuaren aztarnarik, ezta Kipling edota E. M. Foster idazleen India mitifikatuko unibertso paraleloaren gorpuzkerarik ere. “An Area of Darkness” liburuan deskribatu zituen Naipaulek azpi-kontinenteak eragiten zizkion gorrotoa, beldurra eta sentimendu kontrajarriak. 1962an bisitatu zuen estreinakoz paradisu galduaren zantzu guztiak zituen lurraldea; indiar jatorrikoa izanagatik, Karibeko Trinitate uhartean hezitakoa baitzen. Indiako agintari, laudorio-zale eta sasi-mistikoen zoritxarrerako bisitatu ere, Orissa estatuko gerrilla naxalita ezkertiarrarekin bildu baitzen New Delhiko aireportuan lurreratu eta gutxira. Ezin zuen jasan pobreziak eta kasta-sistemaren bidegabekeriak eragiten zioten sentimendu gorrotagarria. Izugarriak dira, esaterako, liburuan agertzen dituen Bihar estatuaren gaineko iritziak, non ezkutatutako esklabotza-sistema salatzen duen. Bidaiari arruntak, or-


dea, nekez aurki dezake legeak aspaldi debekatu zuen kasta-sistemaren adierazle argirik. Izan ere, egungo India globalizatuan egoera ekonomikoak eta sozialak eragiten ditu nabarmenki gizarte-desberdintasun handienak, eta kastaren aztarnak ezkutuan besterik ezin dira antzeman: izpiritualtasuna eta materialismoa txanpon beraren bi aurpegiak besterik ez dira Gandhiren lurraldean. Inon aurkitzekotan, Rishikesh hirian aurkitu zezakeen Naipaulen adimen post-kolonialak India mitiko eta zirraragarri horren ispilu idealizaturik, Ganges ibaia inguratzen duten menditzarren altzoetan sortutako behe-lainoen artean aurkitu ere. Vishnu jainkoaren izena da Rishikesh, “zentzumenen jauna”. Ganges ibaiertzetako arroken inguruneetan nonahi aurki daiteke zentzumenak jori erabiltzeko aukera. Kale estu eta umeletan, laranjaz jantzitako swamiek (monakotza-ereduko hinduistek) testu sakratuak irakurtzen dituzte: “Veda” zaharrak, “Upanishad”a edota arioek India inbaditu zutenean idatzitako “Bagavad Gita” epopeia hinduista. Ganges “ama” ibaiertzetako Ram Jhula eta Lakshman Jhulako bi zubi esekien inguruetan

eraikitako tenplu eta ashrametan (meditazio-egoitzetan) aurki daiteke edertasun galdu horren aztarnarik. Espirituaren forma ezberdinei (panteoi hinduistan mila jainko eta jainkosa baino gehiago agertzen dira) eskainitako tenplu eta ashramez gain, Rishikesheko biztanleek eguneroko borrokari eusten diote, egunero lortutako irabazi urrien menpe bizi baitira kale bazterretan aurkitzen diren eskale-sadhu ugari. Biziraupena da euren meditazio-teknika. Egun batetik bestera igarotzea. Askok eta askok ez baitakite hurrengo egunean jaterik izango ote duten. Bizitzaren eskakizun gogorrei aurre egitea dute mantra nagusia. Erromesen emateko nahiaren menpe bizi dira, eta onartu egiten dute. «Hari Om» agurra eskaintzen diete bidaiariari eta erromesari; zerbait lortuz gero ziurtatuta dute hurrengo eguna eta meditatzen jarrai dezakete lasai asko. Shivari eskainitako Pranavath tenpluaren inguruko karrika estuetan gordetzen da, esaterako, Naipaulek erdietsi ezin zuen edertasuna; Joseph Brodsky poeta errusiarrak esango lukeen modura, erakargarri zaigun edertasuna mantentzen dena da; iraunkortasun ezaren aurkako aingura litzateke edertasuna. 27


Hasier Rekondo

Hasier Rekondo

Pranavath tenpluak gizaldietan zehar mantendu du, hormetako kolore laranja itsugarria lagun, edertasun mitologiko hori. Denboraz haraindi mantentzen den edertasuna. Ram Jhulan deigarri zaizun lehen gauza, Indiako beste toki batzuekin alderatuz, ageriko eta ezkutuko lasaitasuna da. Indiara doan bidaiariak gustuko /ez gustuko dikotomiatik haratago joan beharko du halabeharrez. Rishikeshen kasuan, apika, azpi-kontinentearen gordintasuna leundu egiten da, kaleetan eta ibaiertzean etengabe entzuten den «shanti-shanti» mantraren bidez (hartu lasai, izan zoriontsu!). Yogaren erreinua da Rishikesh. India espiritual bezain materialista bada, Rishikeshek molde txikian agertzen ditu soka bereko bi muturrok: espiritualtasuna eta negozioa, Ram Jhula eta Lakshman Jhula. Ram Juhlaren inguruetan tenpluak eta ashram edo meditazio-etxeak aurki daitezke nonahi. Ospetsuenetarikoa, zalantzarik gabe, Sivanandaren zentroa. Ram Jhulatik oso gertu dago, errepide parean, eta bertara biltzen dira mundu osoko yoga-zaleak. Barne bidaia espiritualaren bila Rishikeshera etorritakoak. Ganges ama-ibaiaren ibaiertzotan zernahi aurki daiteke: unibertsoaren materiarekiko atxikimendua atzean laga nahi 28

Rishikesh 1968an egin zen ezagun Beatles taldeari esker, Liverpooleko laukotea bertan egon baitzen denboraldi batez. Gaur egun ordaindu egin behar da egon ziren “ashram” horretara sartzeko, goian, ezkerrean. Bere ondoan Shivar jainkoari eskainitako tenplua. Beherago, tximino talde bat eta jendea zubia zeharkatzen. Ondoko orrialdean, Ganges ibaia eta Rishikesheko kale bat.

duten sadhuak, telefono mugikorraz hitz egiten duten meditazio-irakasleak, haxix-erretzaileak eta -saltzaileak (meditazioa praktikatzen duten zenbaitzuen iritziz, drogak adimenenaren mugak gainditzen laguntzen omen du). Rishikesheko karrika estuak laketgarriak dira behien eta jendearen artean ibiltzeko: liburu-dendak, medikuntza ayurvedikoa eskaintzen duten botikak, eskulangintzarik preziatuenak. Zenbait saltokitan urrez eta zilarrez landutako eraztunak saltzen dituzte. Tradizioaren arabera, eraztun horien botereari esker bizitza materiala hobetu liteke. Berriro ere, Indiak erakusten dituen bi alde banaezinak: materia eta espiritua. Saltzaileek eta kalean etzanda aurki daitezkeen eskaleek «Hari Om» agur sanskritoa erabiltzen dute


Hasier Rekondo


bidaiariari diosal egiteko. Latinaren antzera, sanskritoa desagertu egin da eguneroko solasetik; hala ere, latina baino gehiago mantendu da zeremonia erritualetan. Eta indiar gehienen egunerokoan erlijioak oraindik duen indarraren eraginez, anakronikoa zatekeen zerbaitek bizirik dirau Rishikeshen.

The Beatlesen aterpe mistikoa Himalaia mendikatearen oinetan kokatua, Uthakaranda estatuan, The Beatles taldeak egin zuen ospetsu Rishikesh mendebaldean, 1968ko otsailean Maharishi guruaren ashramean ostatu hartu zuenean; George Harrisonen transzendentziarako gurariek bultzatuta bertaratu zen Liverpooleko laukotea egun abandonatuta eta dekadentziaren zantzu guztiak ageri-agerian dituen ashram horretara. Okupa indiar batzuek “kudeatzen” dute egun; Ram Jhulatik hegoalderantz abiatuta ibaiertza jarraituz helduko gara sarrerara. Horren inguruetan zenbait sadhu bizi dira, meditazio-praktika eta haxixa erretzea dutelarik eguneroko jarduna. 50 errupia (euro bat baino gutxiago) “extra-ofizial” ordaindu behar dira kupula kitschez beteriko oihan horretan sartu ahal izateko. Hilabete oparoak izan ziren 1968an laukoteak bizi zituenak: 48 kanta konposatu zituzten Maharishiren itzalpean (gerora “The White Album” ospetsuan argitaratutako kantak hain zuzen ere). Horrez gain, “Rishikesh song” idatzi zuen bertan John Lennonek. Alta, taldearen hausturaren hazia ere erein zen bertan, meditazio-saioen artean. Dirudienez, George Harrisonek bultzatu zituen beste hirurak yoga eta meditazioa praktikatzera baina Maharishiren asmoak bestelakoak ziren. Maharis-

hik, mendebaldera haraindiko meditazioaren oinarriak eraman zituen lehenak, taldekideen neskalagunak omen zituen gogoko, eta ezkutuko jarrera hura ez zitzaion batere gustatu Lennoni; taldearen lehen haustura-saioak aurreikusi ziren Gangesaren ibaiertzean kokatutako paradisu kitsch hartan. Egun, Lakshman Juhlatik gertu dagoen The 60’s tabernan aurkitu daiteke kontra-kulturaren aztarnarik. Ganges ibaira begirako ikuspegi paregabeak eskaintzeaz gain, jatetxe-kafe lasai horretan nazioarteko kutsua duen janari erakargarria prestatzen dute; horrez gain, txoko guztietan aurki daiteke 60ko hamarkadaren kultur ikurren bat: kartelak, diseinu deigarriak, liburuak…. Zalantza izpirik gabe, Rishikishen galdu ezineko lekua dugu The 60’s. Ez da gozamen handiagorik Rishikeshen ez-iraunkortasun egoeran murgiltzea baino. Barne-hausnarketa sakonean sartuz gero, nonahi aurkitu baitaiteke bizitzaren iraunkortasun ezaz gozatzeko aukerarik. Bada, hiriak badu nolabaiteko saudadea bere baitan. Gauzak eginez eta burutuz, ezer ere ez egiteko barne joera bat nabarmendu daiteke Ganges ibaiaren altzoan, herritarren zein bisitarien artean sentitu ere. Indiako gainerako lekuetan ez bezala, esaterako, debekatuta dago autoz edota rikshaw bidez zubiak zeharkatzea; globalizazioaren atzaparrak ez dira guztiz jabetu bertako biztanleez; lasaitasunaren ziztadak senti daitezke Rishikeshen. Gozamen hori, zenbaitzuetan, chairen zeremoniarekin lotzen da. Arratseroko zeremonia erritualean bidaiariak begiratzea besterik ez du. Ez du ezer egin beharrik, ez du ezer lortzerik. Ez du ezer burutzerik. Tea prestatzeko eta hartzeko erritualak edertasun iraunkorraren zantzu


Hasier Rekondo

guztiak betetzen ditu. Patxadaz prestatzea eta patxadaz hartzea da gomendagarriena. Rishikeshen patxada nonahi ageri da, Ganges ibaiak ama baten gisara hartzen gaitu uraren joanetorriari so. Etengabe heltzen diren erromesen joan-etorria behatzea izan daiteke iraunkortasun ezaz jabetzeko beste modu bat: erromesen uholdeak ez du gelditzerik, uraren metafora bilakatzen dira bidaiariak eta erromesak Rishikeshen. Baina bitartean chai bat har daiteke, ohikoena irakiten jarritako esneaz prestatzen duten eguneroko tea edota, gustu exotikoagoak dituztenentzat: masala chai, espezie ezberdinez egindako te pikanteagoa. Milaka jainko aintzat hartzen dituen Indiako lurraldean badira zenbait jainko garaikide: tea, cricketa, negozioa eta espiritualtasuna.

Negozioaren atzaparretatik ihesi Kondairaren arabera, Ramak penitentzia egin behar izan zuen eskualdean Lankako deabru-errege Ravana hil ondoren. Hortaz, Ramaren arreba Lakshmanak Ganges ibaia zeharkatu behar izan zuen egun Lakshman Jhula burdinazko zubia dagoen lekutik, eta bertan eraiki zuen lehenbiziko zubia. Egungoa 1939an berreraiki behar izan zuten, aurreko guztiak uholdeek suntsitu baitzituzten. Gaur egun, milaka erromes, milioika ez esatearren, igarotzen dira egunero bertatik; tximinoekin (hanuman sanskritoz, animali sakratuak dira), behi sakratuekin eta presaka igarotzen diren motor-gidari zoroekin partekatzen dute espazio zirraragarri bezain ulertezina. Orduaren arabera, gerta liteke ez atzera ez aurrera ezin egitea kaos antolatu baten aginduetara. Baina, nola ez dakizula, zubia Lakshmanaren aginduari jarraiki zabalduko balitz bezala, giza uholdeak aurrera egingo du, indiar egoskor bezain lasaien ahalmenaz. Ganges ibaiak Rishikeshen lagatzen ditu atzean Siwalik mendiak, 1.600 kilometroz lerrokatzen dira mendi oihantsuak

Hinduistentzat Ganges ibaiak botere garbitzaileak ditu, gorputza zein arima purifikatzen ditu, eta ezinbestekotzat jotzen dute bizitzan behin gutxienez bertako urez garbitzea. Lerroon gainean, herritarrak eta erromesak Ganges ibaiaren ertzean.

Himalaiaren oinetan zehar. Ganges ibaiaren sorburua Rishikeshetik 30 bat kilometrotara daude, Gangotrin. Hinduistentzat, ama Gangesak botere garbitzaileak ditu: gorputza zein arima purifikatzen ditu, eta ezinbestekotzat jotzen dute Gangesko urez bizitzan behin gutxienez garbitzea.Amaren alboetan eraiki dituzte tenplu deigarriak mendeetan zehar. Tenpluotan etengabe entzuten dira erromesek eragindako kanpai-hotsak. Deigarrienetariko bat Lakshman Jhula zeharkatu eta ezkerraldera aurki dezakegu: Shri Trayanbakshwar, laranja kolorez tindatutako Shivar jainkoari eskainitako tenplua, alegia. Milaka erromes igotzen dira egunero bertatik eta milaka kanpai-hots eragiten dituzte beren presentzia, iraunkortasun ezaren aurkako presentzia apika, nabarmentzearren. Bestalde, meditazioaren eta droga lisergikoen balizko nirvana erdiesteko leku estrategikoa bilakatu da Rishikesh 60ko hamarkadaz geroztik. Era berean, modan jarritako yogaren erakargarritasuna esker, atzerritarren eskutik negozioa egiteko gune ere bihurtu da Ganges ibaiertzeko lurraldea. Naipaul zaharrak, apika, ez zukeen gustuko izango globalizazioaren eraginez sortutako paradisu erdi artifiziala, baina halabeharrez onartu beharko luke edertasuna nonbait aurkitzekotan Rishikesheko karrika umeletan aurki daitekeela. Rishikeshen baita, gordeta bada ere, Naipauli hainbatetan aipatzen zioten edertasuna. Betirako mantentzen dena, Ganges amaren babesa mantentzen den gisara. 31


Ganges ibaia inguratzen duten menditzarren altzoetan sortutako behe lainoen artean, iluntze partean hartutako irudia da orrialde honetan ageri dena. Eguneko momentu honetan lasaitasuna usaintzen da bazter hauetan.

32


Nola heldu Hegazkinez. New Delhi-Dehradun Jolly Grant hegaldia har daiteke. Rishikeshetik hurbil dagoen aireportua dugu, 15 bat kilometrotara hain zuzen ere. New Delhitik bakarrik irteten dira hegaldiak. Ez du ematen beraz, lar praktikoa denik trenez, esaterako, 3-4 ordutan egin ahal bada. Autoz. New Delhiko aireportutik bertatik har daiteke auto gidatu bat Rishikeshera. Salneurriei dagokienez, Indian dena lortu behar da tratuaren bidez. Oro har, auto-gidariak eskatutakoaren erdian legoke benetako prezioa. Gauzak horrela, 70-110 euro bitartean ordainduz egin daiteke bidaia autoz. Trenez. Lau orduko bidaia dago New Delhitik Haridwar hiriraino. Bigarren Klaseko (Aire Girotuarekin) bidaia-txartela 400 errupian (6,5 euro) eros daiteke New Delhiko tren-geltoki nagusian bertan. Klase orokorra jendez mukuru izaten da, eta nekezagoa gertatzen da lekua aurkitzea. Askotan ezinezkoa ere izaten da lekua aurkitzea bidaia-txartela eduki arren. Egunero tren ugari irteten dira Delhitik Haridwar hirira: Shatabadi Express, Jan Shatabdi, AC Special Express, Mussoorie Express. Kontuz ibili behar da txartela geltoki ofizialetik kanpo erosterakoan; izan ere, hoteletan eta kalean turismo-bulegoetan erosteko aholkatzen baitute, baina turismo bulego horietan iruzurra gerta liteke, bidaia-pakete osoak saltzen ahalegintzen dira eta. Haridwar hiritik Rishikeshera rickshaw edo motokarro bat har daiteke 300 errupian. Gogoratu beharra dago Indian tratuaren bidez burutzen direla akordio guztiak, beraz, bidaiariaren trebeziaren arabera finkatuko dira azken prezioak garraio ofizialak ez diren lekuetan. Autobusez. New Delhitik 5-7 orduko bidaia da autobusez, beti ere Indiako trafiko kaotikoaren arabera. Rishikeshen bertan badira bidaia-agentziak, luxuzko autobus zerbitzuak eskaintzen dituztenak Jaipur, Pushkar (Rajasthan) edo Varanasira.

Noiz Joan Rishikesh bisitatzeko sasoirik onena otsaila-martxoa eta iraila-urria da. Montzoiak gogor jotzen du abuztuan, eta eragotzi egiten du abentura kirolak praktikatzea (hala nola, raftinga Ganges ibaian zehar edota mendi trekkinga Siwalik mendikate erakargarrian). Uztailean Saavan jaialdia ospatzen da, eta bero izugarriaz gain, errepide gehienak itxita daude, eta hotelak erromesez gainezka. 33


Testua eta argazkiak:

Nagore Belastegi

BULGARIA Traziarren ondarea



Kultura greko-erromatarrekin etengabe erkatuta, traziarrenak badu berezko nortasunik. Kultura ugarik eragin zuten haien sinesmenetan, baina eguzkiaren, ardoaren

ulgaria herrialde ezezaguna da nolabait, baina pixkanaka zaleak erakartzen ditu, Greziako edo Erromakoaren pareko ondare kulturalari esker. Izan ere, Bulgariako ohitura zaharrek –horietako batzuk bizirik egun– Mediterraneoko herrialdeenak gogorarazten dituzte. Ondare berezia da: Turkiako eraginak edertzen du, eta itxuraz sobietarra den kokalekuan dago. Kontraste horiek Bulgariaren historiaren berri ematen dute, baita lurralde horretatik igaro ziren herrialdeena eta inperioena ere. Dena den, zalantzarik gabe, jatorrizko bulgariarretatik dator altxorrik preziatuena, traziarretatik, alegia. Traziarren ondarea Bulgaria osoan zabalduta dugu, baina egun gutxi batzuk nahikoa lirateke tokirik adierazgarrienak bisitatzeko, denbora ondo banatuz gero eta garraiobide bat eskura edukiz gero. Bulgariara iristen garenean, bi gauza hartu behar ditugu kontuan: batetik, herrialdeko moneta leva (0,62 euro) dela eta bestetik, ez dituztela karaktere latinoak erabiltzen, zirilikoak baizik; hortaz, seinaleak jarraitzea batzuetan zail samarra izaten da. Herri txikietan bulgariera bakarrik hitz egiten badute ere, hiri handietan (Sofian, adibidez), jende gehienak ingeles apur bat jakitea da normalena, baita errusiera edo alemanera ere. Nolanahi ere, baietz edo ezetz adierazteko, hitzak erabiltzea komeni da. Izan ere, Bulgarian, toki gehienetan ez bezala, burua ezker-eskuin mugitzen dute «bai» esateko eta goitik behera «ez» esateko. Sofia hiriburua da herrialdeko hiririk ezagunena. Kontraste betean ageri dira urre-koloreko kupulak eta estilo soileko etxe-multzoak. Austriako erregeak Sofiari oparitu zion baldosa horizko bide batek adierazten hirigunea. Zaila da Dorothy gaztea Ozeko aztiaren etxera abiatzen ez irudikatzea. San Nikolaseko eliza errusiar txiki baina deigarriaren ondoan Alexander Nevski katedral ortodoxoa dago, estilo horretako munduko adibiderik onena. Inguruko parkeetan artisauak eta saltzaile ibiltariak biltzen dira. Hirian paseatzeaz gain, ezinbestekoa da aldirietako auzoak bisitatzea. Vitoxa mendiaren magalean, Boyanako eliza dago. XI. mendeko eraikin txikia fresko-geruzez josita dago: eraikitzaileak, Konstantino I.a tsarra, Irina tsarina eta San Nikolasen bizitza ageri dira irudikaturik. Boyana auzoan, halaber, Historiako Museo Nazionala dago eta han, askotariko garaitako objektuak ikus daitezke, herrialdeko objektu baliotsuen %10 gutxi gorabehera. Bisitak merezi du, batez ere, traziarrei eskainitako aretoengatik, hain zuzen. Bitrinetan urrez egindako objektu finak daude. Irudi mitologikoz apaindutako eta bederatzi piezaz osatutako Panagyurshiteko altxorra nabarmentzen da, bereziki.

eta naturaren kultuari eutsi zioten. Bulga- Danubioren ibaiertzean rian egin daiteke Traziaren segimendurik onena, jaiena zein heriotzarena. 36

Iparrerantz, Balkanak zeharkatzean, hamaika herrixka bitxi aurkituko ditugu. Oraindik xarma dute, baina Bulgariak Europako mendebaldeko espiritua eta merkatu ekonomia barneratzen dituen heinean, desagertu egingo dira, ziur asko. Au-



toen ordez, astoek eramandako gurdiek ibiltzen dituzten errepideen ertzetan, harrizko etxetxoak pilatzen dira. Herritarrak, adinetan aurrera doazenak gehienbat, bizilagunekin solastatzen dira kalean. Emakumeek loredun zapi koloretsuekin estaltzen dute burua hotza egiten duenean, eta espaloietan nonahi ageri diren txakurrak zein katuak zaintzen dituzte. Herrixka gehienetan meskita bana dute, etorkin turkiar asko edo horien ondorengoak bizi baitira. Kontraste moduan, mugan Ruse dago. Oktavio Augusto enperadoreak agindu zuen hiri hori eraikitzea, eta “Viena Txikia� izenarekin da ezaguna, urtean jaialdi ugari egiten baitituzte. Danubio ibaia –aurten lehen aldiz izoztu da 25 urtean– zeharkatzen duen zubi bakar batek bereizten du Ruse Errumaniatik. Inguru horretan, komunismo-garaian eraikitako eraikin garai eta gris ugari ageri dira, iraganean bezala jarraitzen dutenak. Rusetik kilometro gutxi batzuetara, traziarren arrastoari berrekingo diogu Isperih herrian. Sveshtariko hilobia, Ginni38

Bulgarian turista gehien erakartzen dituen herrietako bat da Plovdiv, lerroon gainean ageri dena; bertako kale estu bat eta herriko arkitekturaren adibide bat ikus daiteke irudietan. Gorago, ezkerretik eskuinera, Sofiako fresko bat eta Arbanasiko jatetxe tradizional bat

na muinoan, orain arte aurkituriko ederrena da. Adituen ustez, Getarren tribu traziarreko Dromiquetes agintariaren hilobia da. Panteoi txiki batean, hamar emakumeren irudiak daude; guztiak antzekoak baina ezberdinak dira, eta fresko bati eusten diote; azken honetan gizon bat ageri da zaldi gainean, Jainkosa bat koroa jartzen ari zaiona. Kanpoko aldea ere oso deigarria da. Ateetan, Medusaren antzeko gorgonia baten irudia ageri da, hilobi-lapurrak ikaratzeko seguru asko, eta errezelean, zezena eta lorea irudikatuta daude goi-erliebean. Kapitelak, ordea, urdin eta gorri kolorekoak dira (gezia eta arrautza), gizonaren eta emakumearen ikurrak dira.


Traziar erregeen harana Veliko Tarnovo (Tarnovo Handia) kultura eta artisautza zentroa da. Herri zaharra muino baten magalean eraikitako etxetxo-multzo batek osatzen du. Hiria traziarrek duela 5.000 urte inguru sortu zuten arren, gaur egun, Erdi Aroaren itxura handiagoa du, hiriguneko eraikinen estetika dela-eta. Bere garaian Tsarraren gaztelua babesteko balio izan zuen harresiak inguratzen du Tarnovo. Handik oso hurbil, Arbanassi herri txikia dago. XII.-XIX. mendeetan, familia aberatsen bizitoki izan zen. Kanpotik itxura deigarria ez duen arren, Jaunaren Jaiotzaren eliza dago eraikin bitxia da. Kanpoko aldea kamuflatuta ageri da zurezko eta harrizko gainerako etxe soilen artean, baina barrualdea motibo ortodoxo deigarriz dago apainduta. Tenpluan, ezinezkoa da margotu gabeko zentimetro bakar bat ere aurkitzea. Kontraste horren arrazoia inperio otomandarraren garaian aurki daiteke. Turkiarrek eliza kristauak suntsitzeari ekin zioten, baina Arbanassikoak eliza itxurarik ez zuenez, ez zitzaion

Arrosen hiriburua den Kazanlaken traziarrek lur azpian ezkutatu zuten Kosmatka hilobiaren sarrera ageri da goian, ezkerrean. Behean, ezkerrean, hilobiaren kupularen detaile bat ikus daiteke. Eskuinean, goitik behera, Arnabasiko kale bat eta Sofiako Sueti Georgi Rotunda eliza

ezer pasatu. Ondorioz, kulturako toki hutsa izatetik, kristau ortodoxoak biltzeko gunea izatera igaro zen. Balkanak Shipkako igarobidetik zeharkatzean, “Errege traziarren harana� izenarekin ezagutzen denera iritsiko gara. Aztarna arkeologiko ugari aurkitu dituzte han, horregatik jarri zioten izen hori, Egiptoko Erregeen Haranari erreferentzia eginez. Balizko 130 hilobi aurkitu dituzte alde honetan, eta indusketek ez dute etenik. Arrosen hiriburua da Kazanlak, baina horretaz gain, bi aztarnategi traziarrik garrantzitsuenak babesten ditu. Traziarrek lur azpian ezkutatu zuten Golyama Kosmatka hilobi handia, arpilatu ez zezaten. Hala ere, lapu39


rrek aurkitu egin zuten, eta barrura sartu ziren, atea apurtu ondoren. Altxorrak eraman zituzten, baina lurrak ematen duen babesari esker, egiturak bere horretan iraun du gaur egun arte. Lur-metaren erdiraino iristen den pasillo luze baten amaieran, forma perfektuko kupula bat dago, eta horren azpian, hildakoa lurperatu zuten, ziurrenik, Seuthes III.a errege traziarra. Hilobian zaldi batzuen hondakinak aurkitu zituzten. Garai horretan, animalia horiek gurtzen zituzten, eta sakrifizioan eskaintzen zituzten, hildakoak “bestaldera� iristen aukera izan zezan. Hilobiko ateak lerrakorrak ziren lauzaren azpian ipinitako bola batzuei esker. Era horretan, hilobia familia-panteoi gisa erabiltzen zuten emaztea eta seme-alabak hiltzen zirenean. Eguneko une jakin batean, eguzkiak zoruko harri nagusi batean jo dezan zuzendu zuten atea. Ez da kasualitatez. Traziarren ustez, Eguzkia eta Lurra gizonen eta emakumeen ordezkari gorenak ziren, eta biak elkartzen ziren unean, bizitza sortzen zen. Nolanahi ere, hiriguneko Tyulbeto parkeko Kazanlakeko hilobiak balio historiko eta artistiko handiagoa ditu. Freskoak oso ondo kontserbaturik daude; arreta handiz zaintzen duten arte helenistiko goiztiarraren adibide bat dira. Jatorrizko hilobia oso gutxitan eta segurtasun-neurri zorrotzak betez bisita daiteke; beraz, haren alboan, erreplika bat eraiki dute. Traziarren ustez, edonor izan zitekeen jainko, eta maiz beren burua ere jainkotzat hartzen zuten; horregatik zuen azal ilunagoa gizonak kasu honetan, jainko gisa identifikatu ahal izateko.

Arpilatzeak Aleksandrovon, Haskovoko probintzian, interes handiko beste hilobi bat dago. Hango freskoak oso ondo kontserbatuta daude, Kazanlakekoen antzera. Interpretazio-zentroa bisitatzeak traziarren kultura eta hilobi-ganberako margoak hobe40

Eskuinean ageri den Veliko Tarnovo kultura eta artisautza zentroa da. Hiria traziarrek orain dela 5.000 urte sortu bazuten ere, Erdi Aroaren itxura handiagoa du, hiriguneko eraikinen estetika dela-eta. Lerroon gainean, Plovdiv hiriaren panoramika.

to ulertzen laguntzen du. Irudietan ehiza-eszena bat ageri da, eta zaldi gainean dagoen gizon bat, basurde bat eta ehiztari bat dira nabarmentzekoak. Ikertzaileen arabera, zalduna erregea da, aristokraziaren ezaugarri diren lehoinabar-larruzko prakak dituelako. Ehiztaria basurdearen atzetik korrika ari da biluzik, buru gainetik bi ahoko aizkora bati eutsita, basurdea hiltzeko eta bere ausardia erakusteko. Inguruko beste hilobi batek ere badu zerikusia basurdeekin. Duela ehun bat urte, 1902an, turkiarrek Mezek herritik gertu urrezko altxorrak ezkutaturik egon zitezkeela entzun zuten. Mezek Greziako mugaren ondoan dago, Turkiatik oso gertu. Harik eta brontzezko basurde bat topatu zuten arte induskatu zuten. Oso pisutsua zenez, urrez beterik egongo zela pentsatu zuten, eta hiru hanka eta muturra hautsi zizkioten. Baina hutsik zegoen. Urre bila egindako indusketa horietan, Maltepe hilobia aurkitutu zuten. Ordura arte aurkitutako guztiak baino askoz soilagoa den arren, mistizismorik beteta dago. Kupula baten amaieran zirkunferentzia perfektu bat dago. Ateetako erliebeez gain ez dago beste inskripzio edo apaindurarik. Hala ere, toki ospetsua da barruan energia-iturri bat duelako. Agian autosugestioagatik da, baina erdiko harrietako batean, eskua jartzen duenak, aire-korronte bat senti dezake. Bulgariarren iritziz, baten bati bizkarreko mina sendatu zaio bertan pixka bat egon ondoren. Ikertzaileek esperimentu arrakastatsu bat egin zuten: ganberaren barruan eta kanpoan sagar ba-



na eseki zituzten. Hiru asteren buruan, kanpokoa ustelduta zegoen; barrukoa, ordea, egoera ezin hobean zegoen. Zientzialarien arabera, barruan tenperatura freskoa eta konstantea da, eta ez dago hezetasunik; beraz, fruta gordetzeko baldintza onenak ematen dira. Hala ere, batzuek energia-iturriaren teoria hobesten dute, eta hobeto sentitzen dira hilobia bisitatu ondoren.

Perperikongo kondairazko santutegia Hilobi traziar guztiak alde batera utzita, zalantzarik gabe, Perperikonek laburtzen du Bulgariako historia hoberen. Kardzhalitik 15 kilometrora, Ekialdeko Rodope inguruko indusketetan aurkitu zuten santutegia. Aurkikuntzak ezohikoak izan arren, ikertzaileek mendiaren beste alde batean lanean jarraituko dute, aztarna gehiago aurkituko dituztelakoan. “Europa-


Sofia hiriaren erdigunea erakusten du ezkerreko irudi nagusiak. Lehen lerroan, Biltzar Orokorra dago, eta atzean, Alexander Nevsky Katedral ortodoxoa, estilo horretako munduko adibiderik onena. Lerroon gainean, Sofiako sinagoga bat eta su gainean egiten den dantza bat.

ko Machu Pichu� horretako harrien artean historiaurreko, traziarren, erromatarren eta otomandarren aztarnak daude; liburu ireki bat izango balitz bezala. Harkaitzean zulatuta dagoen arkeologia gunean, Kristo aurreko V. milurtekoan hasi zuten gurtza, 470 metroko garaieran. Gailurrean, Eguzki Jainkoari eskainitako santutegia eraiki zuten, hari elikagaiak eskaintzeko. Ura garraiatzeko biaduktuak, erregearentzako tronu bat eta ardoarekin erritu sakratuak egiteko apaizentzako gune bat landu zituzten harrian, eta zantzu guztien arabera, Dionisioren aldare ospetsua da. Jarduera horiek Bakanalen oinarria dira. Izena Bakoren ohorez erromatarren antolatutako orgiei lotuta geratu da. Bessiarrek –Traziako beste tribu bat– mahatsak zapaltzen zituzten, eta zukua zeremonia sakratuetan isurtzen zuten. Ondoren, apaizek iragarpenak egiten zituzten, Delfosko orakuluan bezala. Hala ere, erromatarren lurraldea inbadituko zutela ezin izan zuten aurreikusi. Perperikon ere menderatu eta suntsitu zuten. Ondoren, aro bizantziarrean, biztanleek nekropoli bat eta eliza kristau bat eraiki zituzten. Azkenik, Turkiarren inbasioan, gotorlekua eraitsi zuten, mendia Greziaren eta Turkiaren mugak zaintzeko leku estrategikoa zelako, eta gotorleku handiak kostaldean edukitzea nahiago zutelako. Bulgarian egingo dugun ibilbidea hainbat garaitan, hainbat kulturaren topaleku izan den tokian amai dezakegu. Gainera, turista gehien erakartzen duen hirietako bat da Plovdiv. Batetik, aireportua du, eta bestetik, kultura-gunetzat jotzen da. Zabalgune batean eraikitako hiria den arren, harkaitzezko sei muino ditu (antzina zazpi izan ziren, baina horietako bat kaleen zoladura ateratzeko erabili zuten). Alde zaharra erdiko hiru muinoen gainean dago, eta han, Erdi Aroko etxeak Errenazimendu garaikoekin nahasten dira. Plovdiveko historia askoz zaharragoa da. Europako laugarren hiririk zaharrena da, Atenasen eta Erromaren aurretik, duela zortzi milurteko sortu baitzuten. 43


MARRAKEX iri inperiala

Testua eta argazkiak

onzalo Iribarnegara



Hirigunearen bihotzean dagoen Jemaa el Fna plazan, eskuinean, zalaparta handia sortzen da. Turistentzako arretagune izaten da, bertan lanean egoten diren bohemioak direla-eta. Lerroon azpian, Medina.

Malabaristak, ipuin-kontalariak, suge-sorgintzaileak, tximu-trebatzaileak, musikariak, txerpolariak, tatuatzaileak, urketariak, eskutitz-idazleak, bizarginak, akrobatak, pikaroak, dantzariak, dentistak, karta-jokalariak, alkimistak... aipatutako guztien eta beste askoren bilgunea da Jemaa el Fna plaza, munduko ingurune pintoreskorik handiena, bisitaria ordu luzez edo, zergatik

arokon zehar egin ditudan ibilaldien hasiera izan da Marrakex; esaterako, Atlasera igotzeko, eta Mendebaldeko Sahara bisitatzera joan aurreko geldialdia. Sahararrak dromedarioak produktuz kargatuta iristen ziren garaietatik gaur egunera, Marrakex bidegurutze handi bat da. Estilo propioa duen hiri kosmopolita da. Horregatik da hiria hain interesgarria eta egun batez baino gehiagoz bisitatzea merezi du. Jemaa el Fna plazaren ondoan zegoen kale-kantoi batean hartu genuen ostatu. Hiri erdi-erdian beraz. Prezio egokian lortu genuen, eta patio zoragarria zeukan. Bete-betean asmatu genuen alde horretatik. Garai batean kaleetara atera orduko gida mordo bat agertzen zen, diru apur baten truke bazterrak erakusteko prest. Gaur egun, araututa dago hori, eta zaila da sasi-gidaren bat agertzea, dena den, bat edo bat azal daiteke, sos batzuk irabazi asmotan. Sasi gida horietako batekin egin genuen guk ibilbidea Marrakexeko alde zaharreko artisau azoketan barrena.

ez, egunetan txundituta uzten duen tokia. Artisauen eta merkatarien hiria Marrakex hiriaren bihotza da plaza hau, UNESCOk kultur ondare izendatua. 46

Lehenengo, arotzak ikusi genituen, tailer horietako batzuetan altzari handiak egiten zituzten, baina, gehienak, irudi txikiak egiten zebiltzan. Garai bateko eran lantzen dute egurra, urtetan iraun duen sistemaz. Hala, landu nahi zuten egur zatia


burdin horizontal batzuekin lotuta izaten zuten, eta artisauak eskuineko besoan zuen lokarri batekin forma ematen zion, ezkerreko hankako trentxak torneatzen zuen bitartean. Azkar ohartu ginen larruginen salmenta-postutik gertu ginela, usainak urrundik salatzen baitzuen. Horietako batera sartzeko moduan izan ginen. Harrizko kubo batzuen barruan zuten behi, ahuntz, ardi edota dromedarioen larrua; usoen zirinetan sartzen zituzten larruaren ilea kendu eta tratatzeko. Handik lore zatiekin aromatizatzen zituzten, ondoren tindatu eta forma emateko. Gero, aurreraxeago zegoen eta egindako produktu guztiak erakusten zituen saltoki batera joan ginen, eta batzuk erosi ere egin genituen, hori bai, ahal bezain merke. Ondoren ikusi genituen gremioek ere Erdi Aroko sistemarekin egiten zuten lan. Ikusi genituen adibidez, tindatzaileak, eta nola ipintzen zituzten kolore guztietako oihalak kanpoan lehortzen; eta usaindu genituen burdingileek lanean ari zirela uzten zuten kirats sarkorra. Marrakexeko kaleetan barrena galtzea plazer handia da.Azokez josirik daudenez, oso koloretsuak eta animatuak dira. Zoramen ederra da handik ibiltzea, edo txoko batean eseri eta jendearen mugimenduei begira egotea.

Jemaa el Fna Marrakexeko alde zaharra lur arrez egina dago, inguru honetan hain ohiko den lur motaz, hain zuzen. Meskitak eta jaure-

giak ere ugariak dira, eta, nola ez, baita azokak eta kale kantoi nahasiak ere. Hirigunearen bihotzean dago Jemaa el Fna plaza. Hutsik dagoenean ez du ezer berezirik, baina goizeko lehen orduetan zalaparta handia izaten da. Turistentzako arretagune handiena da plaza hau, bertan egoten baitira jendea liluratzeko lanetan hainbat bohemio. Hala ere, ez dira bisitariak kaleaz gozatzen duten bakarrak, ipuin-kontalariak adibidez, herritarrentzat ere aritzen dira. Plazara sartzen ari ginela, halabeharrez geratu behar izan genuen, orduantxe titiritero bat jauzi ikaragarria egin eta guregandik gertu lurreratu baitzen. Ohartzerako berriz, kobra bat nuen lepoan, eta haren jabea diru eske ari zitzaidan. Kontuz-kontuz, gainetik kendu nuen, eta dirurik ez niola emango esan. Ez oso urruti, aterki baten azpian, emakume bat neska gazte baten eskua margotzen ari zen. Gustura zegoen gazte alemaniarra, urketari batek baso bat ur ematen zion bitartean. Haren laguna berriz, laranja-zuku egin berria edaten ari zen, ondoko saltokitik atera berria. Marokoar batzuk, aldiz, txanpona zein edalontzitan zegoen asmatu ezinik zebiltzan, postuko jabeak azkar mugitzen zituen bitartean. Ipuin kontalaria gertu entzuten zen, eta haren publikoa irribarrez ari zen etengabe. Bizargin batek ikusi eta haren eserlekuan esertzeko eskaera egin zidan. Igarri zuen nire egun batzuetako bizarra, eta la47


Iluntzea iristearekin batera, etjanari postuek hartzen dute txanda eta Jemaa el fna plaza usai eta kolore festa bilakatzen da, irudian ikusten den eran. Lerroon azpian, Marrekexeko neska gazte bat eta postu bat.

bana erakutsiz keinu egin zidan. Ezezkoa eman nion. Orduan, baina, guraizeak atera zituen, nire ilea luzeegia zela iradokiz. Horri ere ezetz esan nion. Iluntzean janari-postuek hartu zuten txanda. Parrillen kea nabari zitekeen, baita hainbat usain antzeman ere. Argi txikiek argitzen zituzten postuak. Momentuan jarritako mahaiak segituan bete ziren. Hala, goserik zegoen edonork jan zuen oilaskoa, arkumea, barazkiak edota kus-kusa. Koutoubia meskitako musika entzun zitekeen jaten ari ginen bitartean. Tenpluak 1.000 urtetik gora ditu, eta musulmanak ez direnak ezin dira bertan sartu. Dena den, merezi du bertaratzeak, inguruan dauden lorategietan ibiltzeko. 70 metroko minarete bat ere badago; hiria ikusteko leku aproposa. Hiritik hegoaldera joan ginen, Atlas mendikatera hain zuzen. Taubkal igotzeko asmoa genuen, Afrikako mendirik altuena. Hala ere, hori beste istorio bat da. 48

Nola joan Munduko hiriburu nagusienekin lotzen duten hegazkin asko daude. Denboraz ongi bagabiltza, dena den, merezi du Gibraltarko lurmuturra zeharkatu eta handik Marrakexerako bidaia autoan egitea; esperientzia polita izan liteke.

Noiz joan Urte osoa da Marrakex bisitatzeko egokia, dena den, udak beroegiak izan daitezke.

Nola ibili Ongien oinez, horrela ezagutzen da hiria egokien. Taxi ugari daude, eta ibilbide askoz turistikoagoa egin nahi bada, zaldi karroak ere badaude.

Segurtasuna Hiri lasaia da, turistak lasai ibil daitezke hiritik.


52 Irudia: Koldo LANDALUZE

MUNDUARI BEGIRA VIENA: “Klimt extea”k ateak ireki ditu berriro SUITZA: Munduko lehen teleferiko deskapotable. FLORENTZIA: Paradisuaren Atea, berriro publikoarentzak ikusgai MADRIL: “La Central de Callao” liburudenda ireki dute Callao auzoan

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

PROPOSAMEN TEMATIKOA Munduko hilerri ikusgarrienak HORIZONTETIK HARATAGO Beryl Markham MUNDUKO SUTEGIAK Sri Lankako gastronomia GOGOAN HARTU Adrianoren Harresia Indian Cofee House

HITZORDUAK JAMAIKA: “Reggae Marathon, Half Marathon”: kirola ez ezik, festa eta algara ere protagonistak Negril herrian. LILLI: Fantastic, diziplina anitzeko jaialdia. BERNA: Zibelemärit (Tipularen merkatua). HERBEHEREAK: Glow jaialdia: Eindhoven hiria argiztapen artistikoaren hiriburu bilakatzen da astebetez.


proposamen tematikoa

3

2

6

4

Munduko hiri eta herri guztiek beraien historiaren ezinbesteko atal bat gordetzen dute hilerrietan. Pertsona anonimo nahiz ezagunen edo garai bateko istorioen gordeleku dira hilerri grisak, iraganaren berri ematen diguten monumentu eta eskulturekin batera. Hilerriak hildakoen herriak badira ere, bizidunek ere bisitatzen dituzte, eta geroz eta gehiago gainera. Hilerri batzuen berezitasuna dela-eta pelegrinazio gune bilakatu dira asko. Asko dira atal honetan aipa daitezkeen munduko hilerri bereziak, baina sei baino ez ditugu ekarri orrialde hauetara. Batzuk oso ezagunak dira, beste batzuk, ezezagunak. Guztiak dira, ordea, bereziak.

Sapanta (Errumania): Cimitirul 1 Karpato mendien gainean dagoen Sapanta herri errumaniarrak 5.000 biztanle baino ez ditu. Bertan dago Cimiritul edo hilerri zoriontsua. Inguru honetako gauzarik bitxiena heriotza ulertzeko duten modua da; izan ere, zoriontasunez gurtzen baitute, ia modu ironikoan. Hilobi guztiak zi50

zelkatuta, urdin kolorez pintatuta eta hildakoaren argazki batez apainduta egoten dira. Normalean, hildakoak bere egunoroko jardueran erakusten duen irudi bat jartzen dute hilobian. Hilerri honetan irakur daitezkeen epitafio asko azpimarratzeko modukoak dira: ÂŤHemen, nire amaginarrebak hartzen du atseden; beste urtebete gehiago bizi izan balu, nik hartuko nuke bere lekuaÂť, dio batek. Cimitirul Europa Ekialdeko hilerri bisitatuenetako bat da; datuen arabera, Erregeen Haranak adina bisitari jasotzen ditu urtero.

Miami (Florida): Memorial Reef Neptune

2

Atlantis Memorial Reef edo Reef Atlantis izenaz ere ezagutzen da, eta ur azpian dagoen lehen mausoleoa da. Miamiko Key Biscayne azaleratik 40 oin behera eginda aurki daiteke munduko arrezife artifizial handiena. Iraganeko Atlantis hiri galduaren birsortzea da eta urpekaritza edo itsaspean aritzea maite duen oro erakartzeko asmoz sortu zen. Hauxe du bereizgarri bakar: bertan betirako atseden hartzeko au-

1

kera eskaintzen du. Lur ozeanikoaren sei hektarea okupatzen ditu eta Ameriketako Estatu Batuetako errausketa enpresa handienak sortu du.

Erroma (Italia): Poeten hilerria

3

Erroma katolizismoaren ikur bada ere, katolikoa ez den munduko hilerri garrantzitsuena du. Poeta, politikari eta zientzialari sonatuen hilobiez gain, azken atsedenerako leku hau hautatu zuten pertsona anonimo ugariren hilotzak daude bertan. Accatolico per Gli Stranieri (Atzerritarrentzako Hilerri Ez Katolikoa) du jatorrizko izena, baina Poeten Hilerria ere deitzen diote. XVIII. mendeko alemaniar eta ingeles ezagun askoren hilobiak daude hemen, besteak beste Keats poeta erromantikoarena, biriketako gaitzak hila, baita haren lagun Joseph Severn idazlearena ere. Ingeles literaturako zaleen gustukoena, baina, Percy Bysse Shelleyren hilobia da. ÂŤHalako toki atseginean ehortzia izan zaitezkeela pentsatzeak heriotzaz maiteminarazten zaituÂť,


MUNDUKO HILERRI IKUSGARRIENAK

5

idatzi zuen hilerria bisitatu zuenean. Itsasontzi bidaia batean ito zen, handik gutxira, 30 urteak bete gabe. Antonio Gramsci filosofo komunista ere hor dago lurperatuta, besteak beste (irudian, Pasolini zinemagilea Gramsciren hilobian ikus daiteke). Piramide izeneko metro geltokian geratu eta Caio Cestio kaleko 6 zenbakian aurkituko duzu hilerria.

omen daude, azken hau Marguerite Durad hilerriaren sortzailearena. Urte askoan zehar, frantziar Estatuko eta Europako dirudunen animalia kuttunak hilobiratu dira hemen. Errumaniako Isabel Erreginaren txakurra edo Hollywoodeko hainbat filmetan parte hartu zuen Rin Tin Tin txakurra, besteak beste, hemen daude lurperatuak. Gaur egun hilerriaren erabilera asko murriztu bada ere, 1987an Eraikin Historiko izendatu zuten.

Asnières-sur-Seine (frantziar Estatua): Animalien hilerria 4 Stockholm (Suedia): Ravageurs uhartean dago XIX. mendean Skogskyrkogården 5 zehar piraten babesgune izan zen hilerri hau. Animaliak maite zituzten hiru lagunek sortu zuten, 1899an, Parisko udalak garai hartan indarrean jarri zuen lege bat aprobetxatuz. Lege honek animalien hilotzak kalean uztea debekatu zien garaiko Parisko biztanleei. Orduz geroztik, Parisko eta inguruetako animalia asko lurperatu dira hilerri honetan. Gaur egun, 70.000 hilotz inguru omen daude, eta ez soilik txakurrenak: katuak, oiloak, tximuak, oreinak, zaldiak, hartz bat eta lehoi bat ere

Edertasun poetiko ikaragarria duen ingurunean dago hilerri hau, Stockholm hegoaldean. Basoaren berezkotasuna eta harmonia errespetatuz sortu zen, eta hainbat kapera eta errausketa labe bat ditu. Hilerriaren inguruan dauden lorategi eta berdeguneek pinuz jositako ehun mila hektarea hartzen dituzte; beraz, ibilaldi erromantikoak egiteko paraje ezin hobea da. 1993an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuenetik, beste hilerri batzuek hilerri honen eredu eta estiloa jarraitu dute.

Paris (frantziar Estatua): Père Lachaise 6 Gutxi dira, ziur, hilerri mitiko honi buruz ezer ez dakitenak. Hain justu horregatik, ezinezko da zerrenda honetatik at uztea. Errepublikaren Etorbidean dago, eta munduan turista gehien erakartzen dituen hilerrietako bat da Père Lachaise, batik bat, pertsona ezagunen hilotzak bertan egoteak xarma berezia ematen diolako. Hemen lurperatuta daude, besteak beste, Jim Morrison musikaria eta Oscar Wilde idazlea. Bi hauen hilobiak dira bisitatuenak, baina, horiez gain, ia 300.000 pertsona daude, tartean Gertrude Stein, La Fontaine, Moliere, Balzac, Delacroix, Edith Piax, Rossini eta Chopin. Monumentu ederrak eta istorio interesgarriak daude harrizko galtzaden eta horma grisen artean, eta bisitarien joan-etorriak etengabeak izaten dira. Paris aipatuta, Montmartreko hilerriak ere merezi du aipamen bat; izan ere, artista ezagun eta intelektual askoren hilobiak ditu, Charles Baudelaire, Jean Paul Sartre eta Simone de Beauvoir, besteak beste. 51



hitzorduak

NEGRIL (JAMAIKA) Reggae Marathon, Half Marathon &10k I Abenduaren 1ean amaikara bisita bat planeatzen arituko bagina, ziur aski ez ginateke maratoi batean parte hartzeko ideiarekin oroituko, ez behintzat bidaiaria kirolari sutsua ez bada. Hala ere, ez pentsa maratoi hori beste maratoi guztien modukoa denik. Kirola ez ezik, festa eta algara ere protagonista dira. Haren leloak dioena ikustea besterik ez dago, horretaz ohartzeko: “Come for the run and stay for the fun� (Lasterketagatik etorri eta dibertsiogatik geratu). Maratoi berezi hori Negril herrian jokatzen da. Garai batean herri arrantzale lasaia zena Karibeko zentro turistiko ga-

rrantzitsuenetako bat da egun, eta lasterketa horrek zerikusia izan du horretan. Maratoia sortzeko ideia 1995. urtean sortu zitzaion The Jamdammers korrikalarien taldeari. Gerora elkarte bilakatuko zen lagun talde hori arduratu da maratoiaren antolakuntzaz 2011. urteaz geroztik. Gainera, ekimenari dibertsioaren eta festaren kontzeptua ere gehitu dio. Dena den, horrek ez dio kirol ekimenaren izaera kentzen; izan ere, Munduko Maratoien Elkarteko parte da lasterketa. Abenduaren 1ean, Long Bay Beach Parkean abiaraziko da lasterketa. Hala ere,

horren aurretik, parkearen alboko hondartza jaialdi ikusgarri baten eszenatoki izango da. Bertan, rastafarien kantuek eta danbor hotsek jai giroa ezarriko dute, eta lasterketako motorrak berotuko dituzte. Bestalde, parte hartzaileek One Love kantu mitikoa abestuko dute. Hori guztia su artifizialen ikuskizun batekin konbinatuko da; izan ere, jaialdia goizaldean egingo da, lasterketa goizaldeko bostetan abiatuko baita, eguneko orduetan ematen diren tenperatura beroak ekiditeko. http://www.reggaemarathon.com

53


hitzorduak LILLE (FRANTZIAR ESTATUA) Fantastic 2012 I 2013ko urtarrilaren 13rarte Bi urtetik behin ospatzen den Fantastic jaialdiak diziplina anitzeko hainbat ekimen eramango ditu hiriaren bazter guztietara. Erakusketak, kontzertuak, antzerkia, dantza, performanceak eta bestelako hainbat ekimen izango dira ikusgai bertan urtarrilera bitartean. Guztiak ere fantasiaren jorratzen dute. Hiru hilabetez, beraz, Estatu frantseseko iparraldeko hiriak erabat aldatuko du bere itxura. Eraldaketa nabarmenenak hiriko museo nagusietan emango dira, horiek hartuko baitituzte erakusketa nagusiak. Baina erakusketa bat hartzeko ezinezkoak diruditen bestelako gune askori ere erabilpen ikusgarria emango zaie. Besteak beste, hiriko parke eta zelai askotan ibilaldi magikoak antolatu dituzte, “Alizia herrialde miresgarrian� eta bestelako ipuin klasikoei erreferentzia eginez. Beraz, urtarrilera bitartean eta jaialdi horren baitan, Lille bisitatzen duenak mundu magiko batera egingo du jauzi. Naturaz gaindikoak, beste mundu batekoak eta denbora eta espazioaren kontzepzioa hausten duten errealitateekin egingo du topo bidaiariak. http://www.fantastic2012.com

EINDHOVEN (HERBEHEREAK) Glow jaialdia I Azaroaren 10etik 17ra Herbeheretako Eindhoven hiria argiztapen artistikoaren hiriburu bilakatuko da astebetez, punta-puntako jaialdi horren bidez. Izan ere, argiztapen teknika aurreratuenak erabiliz, hiriaren erdigunea erabat itxuraldatuko dute egun horietan. Glow jaialdian, argiztapenaren alorrarekin loturiko artista holandarren nahiz kanpotarren lanak bilduko dituzte, eta kalean banatuta edo eraikinen barruan ikusgai jarriko dituzte. Jaialdiaren antolatzaileek adierazi dutenez, urte bakoitzeko parte hartzaileak aukeratzeko, sormenarekin, berritasunarekin eta animazioarekin lotutako irizpideak izaten dituzte kontuan, baita artisten proiekzioen eta teknologia berrien ezagutzaren arabera ere www.gloweindhoven.nl

BERNA (SUITZA) Zibelemärit I Azaroaren 26an Azaroko azken astelehena egun berezia izaten da Bernan. Egun horretan, tren geltokiaren eta Bundesplatzen artean dagoen Alde Zaharraren goiko aldean, Zibelelmärit (tipularen merkatua) egiten dute. Ehunka mahai eta saltoki jartzen dituzte, eta horietan, nekazal guneetako herritarrek beraien produktuak jartzen dituzte ikusgai eta dastagai. Baina jaki guztien artean bada nabarmentzen den bat: tipula, hain zuzen ere. Jaki horrek ematen dio, gainera, izena merkatuari, eta haren usaina hiri osoan hedatzen da egun horretan. Tipulez gain, negu sasoiko barazkiek presentzia handia izaten dute merkatuan, baita fruitu lehorrek ere. Egun horretan, inguruko jatetxeek gazta tartak eta tipulazko zopa eta pastelak eskaintzen dituzte. Goiz partean, giroa lasaiagoa izan ohi da merkatuan, hara eta hona dabilen jendea ugaria izaten bada ere. Arratsaldean, ostera, inauteri giroa nagusitzen da, haurrak, ikasleak eta langileak beren eginbeharrak bukatu eta kalera ateratzen direnean. Konfeti borrokak egiten dituzte, maskaraz jantzitako jendeak kalejirak antolatzen ditu, eta gaua iristearekin batera, bufoiz jantzitako talde txikiek hiriko tabernak eta 54

jatetxeak girotzen dituzte, bertsoen antzerako garai bateko kantu zaharrak kantatuz. Tipularen merkatua XV. mendetik egin dute, eta Bernan antolatzen duten udazkeneko azoka bakarra da, gaur egun.


erakusketak Warholen garrantzia agerian, MET museoan New Yorkeko MET museoak Andy Warholek azken berrogeita hamar urteotan izan duen garrantzia azpimarratzen duen erakusketa antolatu du. “Warholi begira: hirurogei artista, berrogeita hamar urte” erakusketak pop art estiloaren ikur nagusiari omenaldia egiten dio 150 lanen bidez. Ikusgai dauden lanen heren bat Warholek berak 1928. urtearen eta 1987. urtearen artean eginikoak dira; baina bere lan propioez gain, Jeff Koons, Ai Wei Wei eta beste hainbat belaunalditako artisten lanak ere badaude. Erakusketa abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Le chat noir, Montmartrera bueltan XIX. mende bukaerako Pariseko abangoardiako kabaret ezagunenak, Le chat noir entzutetsuak, berriro irekiko ditu ateak Montmartren, 2013ko urtarrilaren 13ra bitartean. 1881. urtean sortu eta, Rochchouart kalean kokatu zen bere aurreneko garaian. Piano bat eduki zuen lehen kabaret hau laster bilakatu zen frantziar Estatuko hiriburuko abangoardiaren zentro artistiko, literario eta musikal. Erik Satie edo Claude Debussy piano jotzaileak denbora ugari eman ohi zuten bertan, beste askoren artean. Bada, orain, eraikin mitiko honek ateak irekiko ditu berriro, eta 200 lan inguru izango ditu ikusgai bere hormetan. Henri Toulouse-Lautrec, Edouard Vuillard eta beste askoren lanek kabaret mitiko honen iragan loriatsua gogora ekarriko dute.

Argazkilaritzaren onena, Frankfurten Frankfurteko Arte Modernoaren Museoak bere argazki bildumaren zati handi bat ikusgai jarri du 2013ko urtarrilaren 13ra bitartean. “Fotografie Total” erakusketak 800 argazki inguru erakutsiko ditu; besteak beste, Sebastiao Ribeiro Salgado brasildarrak, Barbara Klemm eta Anja Niedringhaus alemaniarrek eta Paul Almasy hungariarrak eginiko lanak nabarmentzen dira. Horiek guztiek Afrika eta Latinoamerikako errealitate gordina eta Ekialdeko Europak Berlineko harresia erori aurretik zuen itxura agerian uzten dute beren argazkien bidez. Artista gazteenen artean, Mario Pfeiffer alemaniarrak eginiko bideo instalazioa aipa daiteke.

1930. hamarkada gogora ekarriz Madrileko Reina Sofia Museoak Pablo Piccasoren “Gernika” lana egin zenetik 75 urte igaro direla ospatuko du 1930. hamarkadako arteari eskainitako erakusketa batekin. “Encuentros con los 30” erakusketak garai hartako artista nagusienei erreparatuko die. Hala, Piccasoren lanak ikusteaz gain, Miro, Man Ray, Max Beckam, Delaunay, Mondrian, Kandisky, Buñuel, Torres-Garcia edota Mario Sironiren obrak ikusi ahal izango dira 2013ko urtarrilaren 7ra bitartean. Pieza horietako asko inoiz espainiar Estatuan erakutsi gabeak dira.

Prerafaelistak, Londreseko Tate Britain museoan Ingalaterran erroturiko prerrafaelisten mugimenduak hankaz gora jarri zuen victoriar garaiko artea. Mugimendu hura gogora ekartzen duen erakusketa antolatu du Londresko Tate Britain museoak 2013ko urtarrilaren 13ra arte. Ile luzedun emakumeen erretratua izan zen mugimendu honek behin eta berriro errepikatzen zuen elementua, paisaia ultranaturalistekin batera. Egun, aspergarri eta konbentzional gisa hartzen badira ere, garaiko arteari egundoko astindua eman zion mugimendu iraultzailea izan zen. 55


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

BERYL MARKHAM Urrun heldu zen emakumea

eryl Markham britainiarra (1902-1986) Ingalaterratik Kanadara Atlantikoa bakarka gurutzatu zuen lehen hegazkin pilotua izateagatik bihurtu zen ospetsu. Balentria hura, hala ere, emakume bitxi haren ibilbide luzeko gertaera bat gehiago besterik ez zen izan; Afrika Ekialdeko hegazkintzaren aitzindari ez ezik, lasterketa-zaldien hezitzaile eta idazle arrakastatsu ere izan baitzen. “West with the Night” (gaztelaniaz, “Al oeste con la noche” izenburupean argitaratua, Libros del asteroide argitaletxean) liburua argitaratu zuen eta han talentuz eman zuen bere bizitza pribilegiatuaren berri. Hiru aldiz ezkondu eta beste hainbestetan dibortziatu zen. Gainera, bere garaiko hainbat pertsonaia ospetsurekin erlazionatu zen; hala nola, Denys Finch-Hatton, ehiztaria eta afrikar hegazkintzako aitzindaria hura ere, Antoine de Saint Exupéry, idazle eta hegazkinlaria eta “Printze txikia” liburuaren egilea, edota Bror Blixen-Finecke baroia, “Out of Africa” liburuaren Isak Dinesen egilearen senarra. Dirudienez, Markhamen maitale kopurua handi samarra izan zen, izan ere, lehen aipatutako lagun eta adiskideetako asko ez ezik, britainiar errege-familiako goi mailako baten batekin ere ibili zen: Jurgi V.a erregearen seme zen Enrike Gloucesterkoarekin, hain zuzen. Baina erregearen familiak berehala aldendu zuen horren polifazetiko eta sutsua zen emakumearen albotik.

Afrika Haren izaera menderakaitzaren sustraia topatzeko, agian Berylen haurtzarora jo 56

an. Hornidurak eta posta garraiatuz ekin zion bere pilotu ibilbideari, baina koloniako ehiztari zuri ospetsuenetako batzuekin zuen adiskidetasunak animalia basati saldo handiak airetik begiztatzera bultzatu zuten. Nahitaezko lurreratzeak, matxura mekanikoak, desagertutako kideak bilatzea, hegaldi-kartetan existitzen ez ziren paraje urrunetan hegan egitea, eta abar Markhamen eguneroko ogi bihurtu ziren.

Mendebalerantz

beharko genuke. Neskatoak lau urte besterik ez zituela, haren ama Afrikatik Ingalaterrara itzuli zen. Haurraren heziketa aitaren esku utzi zuen, baina hark ordu asko pasatzen zituen etxaldeko lanetan. Askatasun osoz hazi zen Njoron, Afrikako etxalde batean. Afrikako espazio irekiak, bertako ehiztariak eta izadia bilakatu ziren Berylen irakasle eta hezitzaile. Aitak malgutasun handiz hezi izan zuen eta oso gaztetatik eman zion bere bizimoduaren jabe egiteko ardura. Eta ezin esan Markhamen huts egin zionik. Oso gaztetatik gustatu zitzaizkion zaldiak eta, denborarekin, zaldi-hezitzaile lizentzia eskuratu zuen Kenyako lehen emakumea bilakatu zen. Sei garaipen lortu zituzten haren zaldiek herrialde hartako lasterketa nagusian. Halabehar hutsez, haren bizitzako hainbat erabaki garrantzitsu bezala, gizon bat gurutzatu zen haren bizitzan. Aireplanoen mundua erakutsi zion Tom Campbell hegazkinlaria hain zuzen; hari esker bilakatu zen Beryl lanbide horretako aitzindari, Ekialdeko Afrika Britainiarre-

Ipurterrea izan arren, eta laztasun gogorrak eta muturreko arriskuak bizi izan bazituen ere, goi mailako gizarte harremanak izan zituen. Berylentzat ez zegoen kontraesanik sabanan lurreratzeko argiune baten bila bizia jokatzen ibiltzearen eta Nairobiko Muthaiga klub esklusiboan solasaldi bizi bateko erdigune izatearen artean. Erronka zale porrokatua, Afrika utzi eta Ingalaterrara joan zenean, Atlantikoa mendebalderantz gurutzatu eta New Yorken lur hartuko zuen lehen emakumea izatea zuen helburu. Errekorra ontzat jo zuten, nahiz eta ia zorigaitzeko amaiera izan zuen. Helmugara iristen ari zela, erregaiaren igarobideak izoztu eta ezinbestean lur hartu behar izan zuen Eskozia Berriko lurretan, Kanadan. Azken urteetan, Kenyara itzuli zen eta zaldiak hezten lan egin zuen berriro. Etxetxo batean bizi izan zen, Nairobiko hipodromotik hurbil, ia baliabiderik gabe, lagunek ematen zioten laguntza ekonomikoarekin. Berylek idatzi zuen liburua berriro argitaratu izanak, pobreziatik pixka bat aldentzen lagundu zion bizitzaren azken urteetan.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

SRI LANKA Bizigarrien uhartea

S

ri Lankako sukaldaritza, hango gainerako kultura bezalaxe, Indiako Ozeanoko uharte horretatik igarotako zibilizazioen nahasketa bat da. Oso antzinako garaietatik, India, Txina eta asiar hego-ekialdeko hainbat itsasturik bisitatu zuten eta finkatu ziren Sri Lankako kostetan. Arabiarrak ere sarri ibili ziren han eta merkataritza zirkulazio oparoa ezarri zuten Sri Lankaren, Arabiako kosten eta Afrika ekialdearen artean. Sri Lankan bertakotu eta bizigarrien merkataritzan hasi ziren lehen europarrak portugesak izan ziren; haien atzetik etorri ziren Ekialdeko Indietako Holandar Konpainia, lehenik, eta britainiarrak, ondoren. Horrenbeste bisitariren etengabeko joan-etorrien motor nagusia, hain zuzen, gaur egun, oraindik ere, uharteko sukaldaritzan oinarrizko zutabea dena izan zen: bizigarriak edo espeziak.

Currya Uharteko janari nazionaletako bat arroza curryarekin da; lagungarri gisa, barazki, haragi (oilaskoa, gehienetan) edo arrain anoa txikiak zerbitzatzen dira. Lagungarri horiek ontzeko erabil-

xigortu eta xehe-xehe eginda, hauts bihurtzeraino. Azken nahasketa horrek aho-gustu biziagoa du eta, batik bat, haragiari laguntzeko erabiltzen da.

Kokoa eta tea

tzen diren saltsetan bizigarriak ez dira inoiz falta: kardamomoa, iltzea, jengibrea eta piperra nahasten dira arreta handiz. Baina ez dira horiek bakarrik erabiltzen, kanela, koriandroa, txilehautsa eta kuminoa ere oso erabiliak dira. Currya, izatez, bizigarri nahasketa bat da, non hogei bat espezia sartzen baitira, tokian tokiko gustuen arabera, proportzio desberdinetan nahasturik. Horiei guztiei txile minak gehitu behar zaizkie, portugesek Ameriketatik ekarriak, hain zuzen, baina, denborarekin, Sri Lankako gastronomiaren nortasun-ezaugarri bilakatu direnak. Sri Lankan currya bi eratan prestatzen da: xigortu gabe, hau da, bizigarriak eho eta freskorik nahasten dira; arrain eta barazkien lagungarritzat erabili ohi da. Edo espeziak zartaginean

Kokoa ere sukaldaritza zingalesaren pilaretzat har daiteke. Kokoaren zapore bereizgarria uharteko jaki askotan igarri daiteke. Gisatzeko erabiltzen dute koko olioa; zenbait jaki, berriz, koko-esnetan egosten dituzte eta janari askori kokoaren mamia birrindu eta zukututa ateratzen duten koko krema eransten diote. Currya arrozarekin eta beste hainbat plater ezagun laguntzeko, pappadam izeneko galleta fin, deformatu, kurruskari batzuk ateratzen dituzte, garbantzu, dilista edo arroz irinez eginak. Batzuetan, kuminoz eta txile minez espeziatzen dira. Beste janari tipiko bat sambol deitua da: arraina (atuna, gehienetan), kokoa, piperra eta tipulak, bizigarri askorekin ondutako arrozarekin. Kostaldean, oso ezaguna da lamprais deitua ere: izkira pastaz, haragiz, arrozez eta curryz betetako alberjinia. Eta esan gabe doa, tea uharteko edari arruntena dela.

57


liburuen txokoa

Japan Tina Bague, Toru Morimoto Private Space, 2012 232 orrialde. 71,75 euro

Japonia garaikidearen irudiak “Japan” liburuaren atzean The Japan Photo Project argazki erreportajea dago. Bertan, gaur eguneko Japonia garaikidea gaitzat duen erreportaje bisuala eratu dute Toru Morimoto argazkilari japoniarrak (Akashi, 1972) eta Tina Bagúer kataluniarrak (Bartzelona, 1974). Japoniaren inguruko ohiko topikoak baztertuz, egileek 14.000 km egin zituzten urte betez herrialde horretan barna. Abentura horren lekuko dira bidean egin zituzten 60.000 argazkiak; horietatik 180 lan honetan bildu dituzte, koloretan nahiz txuri-beltzean. Horietako bakoitza argazkilarien testuekin eta Carlos Rubioren itzulpenarekin ageri da, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez eta japonieraz. Argazkien kalitateaz harago, gustu finez eginiko lana da, koadernazio japoniarra erabiliz eskuz josia baitago. Gainera, bi azal dituenez, ezkerretik eskuinera eta alderantziz ere irakur liteke, hots, japoniar erara.

Silencio en Milan Anna Maria Ortese Minuscula, 2012 107 orrialde. 14 euro

Isileko istorioak 1958. urtean Milanen kokatzen den lan honek zazpi kontakizun labur dakartza. Anna Maria Orteseren begiradak italiar hiri honetako eremu desberdinak erakutsiko dizkigu: tren geltokia, tabernak, kaleak, apartahotelak… baina batez ere gune horietako hormen artean bizi diren pertsonaiek izango dute garrantzia. Beren errealitatearen aurka, noraezean dabiltzan pertsonaia triste eta ilunak dira protagonista liburuan, bizitzaren gorabeherak direlaeta galtzaile sentitzen direnak. Mina, txirotasuna, zoriontasunaren grina eta bestelako sentimenduak maisuki deskribatzen ditu Ortesek (Erroma 1914-Rapallo 1998).

)

Normas de cortesía Amor Towles Salamandra, 2012 416 orrialde. 20 euro

1930. hamarkadako New York 1937ko Gabon Zahar Gaua da New Yorken. Hirian bizi diren bi neska gazte, Katey eta Eve, ginebra merkea eskaintzen duten taberna batean daude. Bertan, banketxe bateko langile den Tinker mutil gaztea ezagutuko dute. Zoriak eragindako bateratze honen ondotik, Kate garaiko New Yorkeko zirkulu prestigiotsuenetan barneratzen joango da, Tinkerren eskutik, eta horrek ate asko irekiko dizkio. Itxurakeria nagusi den mundu horretan, baina, laster ohartuko da zer den benetan garrantzitsua eta zer ez. Eleberri honek 1930. hamarkadako New York hiriari gorazarre egin nahi dio. AEBetan goraipatua izan da.


Bidasoako Kontrabandisten Bidea | Mikel Albisu, Xabier Zugarramurdi | Sua, 2012 128 orrialde. 14 euro

Kontrabandoaren Bidasoa “Bidasoako Kontrabandisten Bidea” natur gune babestutan barna doa: Txingudiko Padurak, Aiako Harriko Parke Naturala, Artikutzako mendiak, Larrun… Euskaraz eta gaztelaniaz kaleraturiko gida honek historia eta kirola uztartzen ditu. Hala, Bidasoa inguruan kontrabandisten bizipenak gogora ekartzeko Bidasoako kontrabandistak mendi ibilbidea sortu dute Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako zortzi landetxe eta aterpetxeren artean. Zazpi etapatan egin daiteke ibilbidea, oinez edo bizikletan, bidean inguruko landetxeetan geldialdiak eginez.

Youma Lafcadio Hearn Errata Naturae, 2012 128 orrialde. 15.50 euro

De la vida secreta de los edificios | Edward Hollis Siruela, 2012 396 orrialde, 24,95 euro

Arkitekturaren historia berrasmatuz Betirako irauteko asmoz eraikitzen diren arren, eraikinak material aldakorrak dira. Edward Hollinsek mundu osoan ezagunak diren hamahiru eraikinen eraldaketak aztertu ditu lan honetan: Parteoia, Alhambra, Gloucesterreko Katedrala, Santa Sofia Katedrala, Sans Souci, Malastestiano tenplua… baina baita iraganean hain urrutira joan beharrik gabe aurki daitezkeen Manchesterreko Hulme Crescents, Berlineko Harresia edota Las Vegaseko zuntz beiradun parke tematikoak ere. 13 mikro pasarteen bidez, arkitekturaren historia ausarki berrasmatu du egileak.

La herencia colonial y otras maldiciones... Jonn Lee Anderson Sexto Piso, 2012 296 orrialde. 22 euro

Justizia eredugarria Martinika uhartea paradisu natural ikaragarria da. Fauna eta landaredi aberatsa lagun, aparteko kezkarik gabe bizi ohi ziren frantziar Estatuko babes herri honetako biztanleak iraganean. Baina gauzak aldatzear zeuden. 1848an, Parisko gobernura errepublikarrak iritsi zirenean, esklabutzaren amaieraren inguruko zurrumurruak zabaldu ziren uhartean, jauntxoen artean beldurra eta esklaboen artean esperantza hedatuz. Esklaboen aurreneko erreboltak hasiko direnean, Youma neskatoak aukeratu beharrean ikusiko du bere burua: betidanik lan egin duen Peyronnette goi mailako familiarekin jarraitu edo esklaboen borrokara batu.

Begiratu bat Afrikari Bilduma honek Jon Lee Anderson kazetariak bere ibilbidean zehar Afrikan barrena idatziriko kronikak biltzen ditu lehen aldiz. Munduko gerra korrespontsal ezagunenetarikoa den Andersonek (Kalifornia, 1957) sekulako ausardia uzten du agerian; izan ere Afrikako gune arriskutsuenetan murgilduko da, ondoren ikusitakoa irakurleari helarazteko. Liberia, Angola, Zimbabwe, Somalia, Ginea, Sudan eta azken aldian zeresan ugari eman duen Libia ere hizpide izango ditu, Gadafiren azken egunetan bizi izandakoa kontatuz, Libiaren kasuan. Boterea kudeatzen dutenen eremuetara sartuko da egilea, baina herritar xumeenak ere ez ditu ahaztuko. 59


Gogoan hartu

HADRIANOREN HARRESIA Eskozia David Good

E

rromatarrek Britainia Handiarengan izan zuten nagusitasuna islatzen duen aztarna argienetako bat da Hadrianoren Harresia. Izenak berak dioenez, Hadriano enperadorearen aginduz eraiki zen, k.o. 122. eta 123.urteetan, baina gaur egun oraindik zati handienak zutik dirau. Britainia iparraldea kontrolpean eduki ezin zutenez, iparraldean bizi ziren piktoengandik babesteko eraiki zuten harresia erromatarrek. Era honetan, gaur egungo Eskoziari dagokion lurraldea gutxi gorabehera erromatartu gabeko lurralde bezala geratu zen piktoen kontrolpean, bertako biztanle autoktonoen esku. Harrizko harresiaren ezaugarriek argi uzten dute piktoak ez zirela gutxiesteko moduko arerio erromatarrentzat: 100 kilometroko luzera zuen harresia eraiki zuten, Solwayko Golkotik Tyneko santutegiraino, eta hiru metroko zabalera eta lau eta sei metro arteko altuera hartzen zuen. 60

Erromatarrek eta piktoek hainbat alditan borrokatu zuten elkarren kontra garai honetan. Piktoek ingurua hobeto ezagutzen zutenez, erromatarrek zailtasun ugari izaten omen zituzten borroketan nagusitzeko. Esaten denez, piktoek harresia zeharkatzea lortu zuten hiru alditan. Erromatarrek harresia konpontzeko lanak egin zituzten hasieran, baina azkenean, 383.urtean, bertan behera utzi zuten. Gaur egun oraindik geratzen dira defentsarako obra militar ikusgarri honen aztarnak, nahiz eta mendez mende inguruko biztanleek beste eraikin ugari egiteko erabili dituzten bertako hainbat harri. 1987an Hadrianoren Harresia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, Erromatar inperioaren kolonizazioaren eta hauek harresitutako mugen adibide.


INDIAN COFFE HOUSE Kafea eta iraultza Kalkutan

Chhandak Pradhan

I

raultza guztiak kafetegi batean sortu dira». Horixe irakurri daiteke Indiako Kafearen Etxeak Kalkutan duen kafetegi bateko errotulu batean. Indiako Kafearen Etxea oso ezaguna da Kalkutan, hainbat kafetegi baitauzka hirian sakabanaturik: Central Avenue, Mordical College, Presidency College eta Jadavpur auzokoez gain, College kalean dago ezagunena, bokazio artistiko, literario eta iraultzaileena duena. Denboran geratu balitz bezala, College Kaleko kafetegia marketinaren estrategietatik at dagoen gune librea da. Gaur egun oraindik garai bateko pertsonaia mitikoak dira protagonista bere hormetan: Mahatma Gandhi, Jawaharlal Nehru, Indira Gandhi edo Radindranath Tagore, besteak beste. Indiako hegoaldeko kafetegietako kafearen usain goxoak eta plater tipikoz osaturiko menu merkeek intelektual ugari erakarri dituzte kafetegi honetara hamarkada askotan zehar. Hori gutxi balitz, “Time” aldizkariak Asian ikusi beharreko 25 leku berezienen zerrendan sartu du. Bi pisuko kafetegi honen sarrera gurutzatu bezain laster, atzean geratzen da Kalkuta zaratatsua. Zigarro kea eta indiar kafearen usain goxoa antzeman daitezke segituan, filipina zuriz eta turbante dotorez hara eta hona dabiltzan zerbitzarien artean. Kalea bezala, kafetegia ere lepo izaten da sarri, eta solasean ari diren pertsonen ahotsak nahasten dira. Hemen, gai serioei buruzko solasaldi axolagabeak izateko elkartzen da jendea. Adda izenaz ezagutzen dira solasaldiok.

Intelektualen elkargune Kafetegi mitiko honen jatorria ezagutzeko 1876.urtera egin behar da jauzi, India britainiarren menpe zegoen garaira, ale-

gia. Urte horretan Albert Hall entzutetsua inauguratu zen, orduko Galeseko printzeak, Eduardo II.ak, Indiara egindako bidaia baten omenez. Ondoren, 1942an, Coffee Board (kafearen batzordea) deituriko taldeak gune horretan kafetegi bat zabaltzeko ideia gauzatu zuen, hirian edari honen kontsumoa indartzea beharrezkoa zela iritzita. Kalkuta zaharreko intelektualen elkargune bilakatu zen berehala kafetegia. Besteak beste, Radindranath Tagorek edo Subhas Chandra Bose iraultzaileak ordu asko igaro zituzten bertan. Denborarekin, poeta, artista, literaturagile eta artista andana bilduko zituen eguna joan eguna etorri. 1958an, Indiako gobernuak kafetegia ixteko erabakia hartu zuen. Halaber, Kalkutako Unibertsitateko zenbait irakaslek presio handia egin zioten gobernuari herentzia historiko handiko gunea kontserba zedin eskatuz. Sorturiko zalapartaren ondotik berriro ireki zen kafetegia, eta are prestigio gehiago bereganatu zuen. Gai honetarako asko eta asko ziren bertatik sarri sarri igarotzen ziren aurpegi ezagunak: Satyajit Ray zinegile bengaliarra, Manna Dey abeslaria, Amartya Sen 1998ko Ekonomiako Nobel Sariduna edota Aparna Sen gidoilari eta zuzendaria, besteak beste. 1970. hamarkadan “Gosearen belaunaldia” deituriko talde literario eta kulturalaren bilgune bilakatu zen Kafearen Etxea. Shakti Chattopadhyay, Malay Roy Choudhury eta Samir Roychoudhury poetak hizketaldi luzeak izango zituzten garaiko artearen tendentziak auzitan jarriz. Gaur egun oraindik bezero asko nostalgiak eta iraganeko pasadizoen xarmak erakarrita gerturatzen dira bertara, Kafearen Etxera. Edonola ere, ez da aitzakiarik behar bertara gerturatzeko, eskaintzen dituzten menu goxoek eta 12 errupia (25 zentimo) besterik balio ez duen kafe goxoak edonor pozik uzten dute eta. 61


Laburrak SAHARAZ HEGOALDEKO AFRIKAKO ESKI ESTAZIO BAKARRA Sabanatik 200 kilometro eskasera eta 3.000 metroko altueran dagoen Lesotho erreinua da egun Saharaz hegoaldeko Afrikako eski estazio bakarra. Kontinenteko herrialde txiroenetako bat izanagatik ere, eski estazioak elurrari loturiko kirolak praktikatzeko behar den guztia dauka. Hala, 200 lagunentzako ostatua, jatetxeak eta eskiatzeko egokiak diren lau kilometroko eremua ditu. Arduradunek 400 pertsonentzako lekua izatera iritsi nahi dute aurki, eta eskiatzeko pistak ere zortzi kilometrora handituko dira.

KONTRABANDOAREN BIDASOA Mikel Albisuk eta Xabier Zugarramurdik “Bidasoako kontrabandisten bidea” gida liburua kaleratu berri dute. Euskaraz eta gaztelaniaz kaleratutako gida honek Bidasoa inguruan iraganean ematen ziren kontrabandisten bizipenak gogora ekarri eta hauek kirolarekin uztartzea du helburu. Hala, kontrabandistek egiten zituzten bideei jarraituz, KB siglekin markatutako mendi ibilbidea osatu dute Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoako zortzi landetxe eta aterpetxeren artean. Oinez ala bizikletaz egin daiteke ibilbidea. Erreserbak egiteko helbidea: http://www.kontrabandistak.com

500 EUROKO ISUNA KALEAN OGITARTEKO BAT JATEAGATIK Erroma erdialdeko guneetan ogitarteko bat jateagatik 500 eurorainoko isunak jarriko zaizkie turista nahiz hiritarrei. Akanpatzeko eskubidearekin batera, kalean edan eta jateko eskubidea ere ukatu nahi dute balio arkitektoniko handieneko guneetan, leku hauek ingurua behatzeko baino erabili ezin direla argudiatuta. Isunak 25 eurotik hasi eta 500 euro bitartekoak izango dira, eta legea abenduaren 31n jarriko da indarrean. Arau berdintsua jarri da indarrean aurrez Italiako beste hiri batzuetan ere, Venezian, Florentzian eta Bolonian, esaterako.

TXABOLAZ TXABOLA, INDIAN India hegoaldeko Karnataka eskualdea munduko biodibertsitate aberatsenetako baten jabe da. Halaber, azken urteotan espekulazioak min handia egin dio inguru honi, izan ere, hainbat hotel eta zonalde turistiko eraiki dira itsasertzeko gune askotan. Sarraski honen kontra, zonaldeko zenbait arkitekto, ikasle eta hiritarrek “Hut to hut project” (txabolaz txabola) izeneko egitasmoa jarri dute abian. Hala, ingurumenarekiko, kulturarekiko eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritzen den turismo mota bultzatu nahi dute proiektuaren sustatzaileek, turistentzat txabolak eraikiz.

GERRILLEN TREKINGA, NEPALEN Nepaleko maoisten gerrillako buru izandakoak gerrillari izandakoen pausoak jarraitu nahi dituzten bidaiariei zuzenduriko mendi ibilaldia antolatu du. “Gerrila Trek” izenarekin, ekimenak turistak erakarri nahi ditu, herrialdea ekonomikoki oso egoera larria pairatzen ari baita. Nepal erdialdean eta mendebaldean zehar egingo dira ibilaldiak eta hiru asteko iraupena izango dute. Bidean, mendi ikusgarriak, ur jauziak eta laku ederrak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, gerrak utzitako aztarnak ezagutzeko eta herrialdearen historian sakontzeko parada eskainiko da.

JORDANIA, BESTE MODU BATERA Jordania bisitatzea ez da soilik Itsaso Hila ikusi eta bere inguruetatik paseotxo bat ematea. Jordania topikoek markatzen dutena baino gehiago da, eta hori erakustera dator Zikra Initiative egitasmoa, herrialdeko nekazal eremuak ezagutaraztea helburu duena. Era honetan, gida turistikoetan ageri ez den Jordania ezagutzeaz gain, hiriguneetatik datozen bidaiariek nekazal guneetako komunitatearen garapenean lagun dezakete.

«Klimt etxea», berriro zabalik Gustav Klimt margolari austriarrak 1911tik hil zen arte (1918) bere margolanak egiteko erabili zuen Vienako lantokia “Klimt etxea” izenaz ezagutzen da. Eraberritze lanen ondotik, berriro ateak ireki ditu eraikinak. Viena mendebaldeko Hietzing auzoan kokatua, izatez


Munduari Begira gaur egungo eraikinak zerikusi gutxi dauka Klimet berak ezagutu zuenarekin, izan ere, jabeak neobarroko itxura eman zion 1923an. Dena den, hiritarrek beti “Klimt etxea” izena eman diote eraikinari. Bertan egongo den erakusketa iraunkorraz gain, gunea elkartruke kulturalerako ere erabiliko da aurrerantzean.

Suitzan dago munduko lehen teleferiko deskapotablea Munduko aurreneko teleferiko deskapotablea martxan da dagoeneko. “Cabrio” du izena eta Suitzan estreinatu dute. Ingurune natural paregabean dago, hain zuzen ere, Stanserhorn mendiaren gailurrean, Suitza erdialdeko Alpeetan. 1.898 metroko altueran dagoenez, bidaiariek ingurune ezin ederragoez gozatzeko parada dute bertatik: hamar laku, inguruko mendi tontor ugari eta Suitzako lau zonalde linguistikoetako herri eta hiriak. Egun eguzkitsuetan Gotardoko mendia, Frantziako Vosge mendiak, Alemaniako Ohian Beltza eta Austria eta Liechtenstein arteko Alpeak ere hautematen dira. Ezinduentzako moldatuta dago, bi pisu ditu eta guztira 60 bidaiari har ditzake.

Liburu denda hutsez haratago, Madrilen Aurreikuspen guztien aurka eta krisiari eta digitalizazioari bizkarra emanez, oraindik bada paperaren aldeko apustua egiteko ausardia duenik. Horren adibide da Madrileko Callao auzoan ireki duten “La Central de Callao” liburu denda. Bartzelonako “La Central” eta 1955ean sortutako Feltrinelli liburu denda mitikoaren ekimena da Madrileko proiektu berria. 1.200 metro koadro hartzen dituen jauregi zahar batean kokatu dute liburu denda berria eta Ricardo Marco arkitektoak egin ditu bertako eraberritze lanak. 70.000 libururentzako tokia izateaz gain, ekimen desberdinak, aurkezpenak eta tailerrak egiteko aretoa, kafetegia eta koktelak eskaintzen dituzten gunea ere ireki dituzte.

«Paradisuaren Atea»ren distirak Florentzia argituko du berriro Lorenzo Ghiberti eskultore eta arkitektoak orain dela 560 urte Florentziako katedralaren bataiotegirako eginiko lan ikusgarria da “Paradisuaren Atea”. 27 urte luze eman dituzte eraberritzen, eta hori amaituta, berriro publikoarentzat ikusgai dago maisulan hau. Miguel Angel artista polifazetikoa izan zen, beste askoren artean, lan honen edertasuna goraipatu zuenetako bat. Garai hartan, “Paradisuaren Atea” Errenazimentuaren maisulan nagusi eta Florentziako artelan preziatuen bilakatu zen, baina baita lan delikatu eta hauskorrena ere. Izan ere, 27 urte behar izan dira izan dituen lohitasunak ezabatu eta Itun Berriko eszenak irudikatzen dituzten urre eta brontzezko panelei distira ateratzeko. Lanak bukatuta, Florentziako katedralaren Museoaren patioan dago ikusgai berriro. 64



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.