haizetara
ZAZPI
2013 Martxoa 57.zbk / 1,5â‚Ź 0 0 0 5 7
9
771888 505000
OTAGO Itsaso ondoko erreinua, Zeelanda Berrian AINGIRA Antilletako erritmo patxadatsua
LUZON Arroz soroen artean
KUALA LUMPUR Argiz beteriko hiria
TROMSO Artikoko atea
haizetara
ZAZPI
42 Matt DAVIDSON 48 Dennis SORONDO 34 Michel DE-NIJS Azaleko argazkia: IAN WOOLCOCK • Aurkibideko argazkiak: 06 Ian WOOLCOCK 16 Getty Images 24 Sergi REBOREDO
ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
16
48 24
06 OTAGO
Paisaia eta faunaren arteko elkargune ikusgarria da Zeelanda Berriko hegoaldeko txoko hau
16 AINGIRA
Independentziaren auzia puripurian dago Karibeko helmuga turistiko eder honetan
aurkibidea
16 LUZON
34 KUALA LUMPUR
Antzinako tribuek eta aro kolonia- Malaysiako hiriburua Asiako hiri letako arkitekturak bizirik dirauten berdetzat hartzen da, bere diseiFilipinetako uhartea nuagatik
24 TROMSO
Bere bihotza uharte batean du Norvegia iparraldeko hiri garrantzitsuenak
42 BAテ前S
Sua eta ura elkarrekin bizi dira Ekuadorreko ingurune natural liluragarri honetan
06
42 34 04 MUNDUARI BEGIRADA Yokohama, garapen handia izan duen Japoiko hiria 49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3
Munduari Begirada
Roslan Rahman
YokohaMa (Japonia) 1889an Tokio mendebaldeko penintsulan fundatutako Yokohama hiria, gaur egun, Japoniako hiriburuaren parte bilakatu da, handik 30 kilometro eskasera baitago. 1859an, portua eraiki aurretik, arrantzale herri bat baino ez zena herrialde osoko portu garrantzitsuena bihurtu da. Azken urteotan garapen handia izan du eta Tokiorekin norgehiagoka bizian sartua dago herrialdeko negozio gune nagusi bilakatzeko lehian. Horren adibide argiena orrialde honetara ekarri dugun irudi hau da. Minato Mirai 21 (etorkizuneko portua) ikus daiteke bertan. Landmarkt Tower Japoniako etxeorratz garaiena gailentzen da beste ororen gainetik eta, bere ondoan, Cosmo izeneko noria ezaguna agertzen da. Gainera, Minato Mirai helmuga turistiko arrakastatsu bilakatzen ari da, hainbat jolas-parke izateaz gainera, inguruotako itsasorako sarbide zuzen bakarra delako, besteak beste. 5
ZEELA
Ian Woolcock
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
NDA BERRIA
Otago-ko kostaldean barrena
Otagoko penintsula jatorrizko lurraldetik bereizi eta hegoalderantz doala dirudi, Otago Harbour izenez ezagutzen den badia luze, estu eta sakona eratuz. Ezkerrean, Dunedin hiriko Neoflandestar estiloko tren geltokia.
Ozeanoaren hegoek –albatros handiaren hegada lasai eta segurua– beren itzala proiektatzen dute kostaldeko bidean eta paisaiaren eta faunaren arteko topaketa hau esperientzia ahaztezina bihurtuko zaigu. Biologiak, liburuek, arkitekturak, ametsek… guztiek bat egiten dute, antipodak izadiaren doinu limurgarri bihur daitezen.
egoaldetik sartuko gara, itsaso australarekin elkartzera. Azken eguzki izpiek Nugget Point-eko itsasargia argiztatzen dute, bai eta Aotearoa (maorien betiereko hodeia) urratzen ere; guztia Te Po Roa gau luzeak zauriak sendatu eta izpiok urrun eraman baino lehen, Te Aomarama –argiaren mundua– berriro agurtuz iritsiko den egun gazteraino, hain zuzen. Bidea estua da, eta ia bertikalean jaisten diren bi mazelen arteko erpinean zehar luzatzen da. Ilunabarrarekin batera, amildegiaren dramatismo poetikoa areagotzen da: atzerantz egiten duela dirudi, eta bidean, gatz artean gailentzen diren zedarriak uzten dituela, marrazo primitibo baten hortz fosilen gisan. Paisaiak egoera hori gure barruarekin lotzera bultzatzen gaitu, irakurri, entzun, ikusi eta bizitako istorio ugarietan –gure barnebarneko esperientzia osatzen duten atalak guztiak– sakontzera eta galtzera, eta bidai sakratu batera garamatzate, antipodetako hego urrutitik faltan sumatzen dugun iparralderaino. Horiek dira sentsazioak Otagora sartzean, Zeelanda Berriko hegoaldeko irlaren hego-ekialdeko kostaldera, alegia; eta zaila gertatzen da hemen literaturaren 8
deiari jaramonik ez egitea. Are gehiago Oamaru-raino jarraitzea erabaki dugunean eta jakinda Janet Frame-ren itsaso ondoko erreinura (kingdom by the sea) iritsiko garela, “Owls Do Cry” bere lehenengo obran eta “The Enjoy from Mirrow City” azken liburu autobiografiko gogorrean aipatzen duen horretara, hain zuzen. Janet Frame, Katherine Mansfield-en baime-
narekin, Zeelanda Berriko literaturako egilerik bikainena da. Izan ere, ezinezkoa da inor epel uztea haren bizitza oinazetsuak, modernismoaren eta errealismo magikoaren arteko haren ibilbideak, edota Jane Campion-ek haren bizitzari buruz egindako filmak, “An Angel at my Table”: paperak eta zeluloideak bat egiten dute, eta biak gure burutik noraezean eta ino-
Dunedin Point inguruko amildegi eta dunen gainetik, paisaia zorabiagarriak daude, orriotan ikusten denez. Eskuinean, goian, albatros errege bat hegan; behean, Oamaruko zurezko kaian pilatuta dauden ehunka ubarroi handi gazte.
Joe Gough
lako ordenarik gabe dabiltza, begien aurrean azaltzen zaizkigun tonu urdinekin nahastuz. Alabaina, han behetik datorren marmar batek gure denbora-pasa literarioetatik atera, eta errealitatera itzultzen gaitu. Binokularrekin apenas ikusten ditugu, baina, hala ere, hegoaldeko itsas elefanteak dira (Mirounga leonina). Animalia horien hedapen-eremuko puntu iparraldekoenetako batean bizi dira, eta itsas lehoiekin (Arctocephalus forsteri) eta Hooker itsasoko itsas lehoiekin partekatzen dute lekua. Jakina, irakurtzen jarraituko dugu, eta ez bakarrik aipatutako egileak, beste batzuk ere bai, hala nola Allen Curnow, Denis Glover, Catherine Chidgey, Patricia Grace, Philip Temple edo Sarah Lark –irla hauekin maitemindu zen alemaniarra–. Dena dela, pinipedoen zurrumurruak gogoratzen digu zein izan den herrialdearen zati honetara hurbiltzeko arrazoia. Hemen batere ohikoak ez diren fauna espezie batzuk beha ditzakegu, itsasertz hau euren bizileku bihurtu dutenak.
Sandy Bay hondartzarantz hegoaldeko mazelatik apur bat jaitsiz gero, jendeak gogokoen dituen hegaztietako batekin egingo dugu topo, hau da, begi horiko pinguinoarekin (Megadyptes antipodes). Ezkutalekuan sartuta –molestatu gabe pinguinoak behatzeko ad hoc eraikitakoa–, Chaplin-en antzera ibiltzen ikusten ditugu, olatuen artetik ateratzen, mazeletan gora egiteko. Han, uretik ehunka metrora, habiak egiten dituzte, landarediaren artean. Eman dezakeenaren aurka, trebetasun dezentez mugitzen dira, beren itxura eta tamaina kontuan hartzen baditugu –68 cm garai, batez beste, eta 5 eta 8 kg arteko pisua–, bai-eta harkaitzean gora bizkor igo ere, rokodromoko maisuak bailiran. Bere generoko bakarra da, eta Zeelanda Berrian soilik aurki dezakegu. Planetako pinguinorik arraroena jotzen dute. Hegoaldeko uhartean 460 bat bikote bizi dira; eta Steward uhartean eta Campbell eta Auckland urruneko uharte azpiantartikoetan, berriz, beste 1.500 bikote inguru, asko jota. Maoriek hoiho deitzen diete, eta galzorian 11
daude, Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren arabera. Araldian eta kumeak hazteko garaian oldarkorrak izan badaitezke ere, lotsatiak eta bakartiak dira; haiekin izandako topaketa guztiak lasaiak eta atseginak izan ziren. Are gehiago, oso gertutik ikusi genituen, Galapago uharteetako espezie batzuek erakusten duten lotsagabekeriaren pare, ia-ia.
Albatrosak hegan
Dirk Freder
Shag Point leku aparta da batere ohikoak ez diren fauna espezie batzuk ikusteko. Lerroon gainean eta eskuinean, behean, itsas lehoiak ageri dira. Eskuinean, goian, berriz, Zeelanda Berrian soilik aurki daitekeen begi horiko pinguino bat.
12
Ibilbideak iparralderantz jarraitzen du, bidean goazela haren itzala behin eta berriz sumatu dugun aparteko hegazti baten bila: albatros erregea (Diomedea epomophora sanfordi). Lekua ere bikaina da: Otagoko penintsula. Baina istmoa igaro aurretik, atarian geldialdi bat egin behar dugu, Dunedin-en. Hiria ezaguna egiten zaigu: estilo erromantiko eta itxura viktoriarreko eraikinak, lorategi botanikoak eta errododendroak. Europa datorkigu burura, baina, zein leku, zehazki? Neoflandestar estiloko tren geltokitik The Octagon plazara goaz oinez, Eduardo II.aren garaiko kutsua du plazak eta Robert Burns poetak toki nabarmena du bertan. Azkenean, konturatu gara: Dunedin, Dún Éideann, antzinako Kaledoniako egungo hiriburuaren izen gaelikoa. Irakurri dugunez, 120.000 biztanle inguruko hiri unibertsitario txiki hau New Zealand Company enpresako Frederick Tuckett-ek sortu zuen, 1848an. Enpresa hori britainiarrek uharteak kolonizatzeko prozesuaren sustatzailea izan zen, eta, urte horietan, Tuckett Eskoziako Eliza Askeko kolonoak kokatzeko Edinburgo berri baten bila zebilen. Egun, gaztez betetako hiri bizi bat da, eta abiapuntu ona gure hurrengo helmuga esploratzeko. Otagoko penintsula jatorriko lurretik bereizi eta hegoalderantz egiten ari dela dirudi, Otago Harbour izenez ezagutzen den badia luze, estu eta sakona osatuz. Orografia apetatsua du, eta hiru behatzeko atzapar moduko hau, izatez, Papanui eta Hoopers itsasadarrek banatzen dituzten penintsulen penintsula-multzo bat da. Hemen, hegoaldeko kostan, paisaiak zorabiagarriak bihurtzen dira, Sandymount-eko amildegi eta dunen gainetik igotzen dira eta cochayuyo algaz (Durvillaea antarctica) jositako Sandfly Bay badiako itsaso arreak zaintzen dituzte. Alga amaigabe hori misteriozko dantzan aritzen da uraren mugimenduaren erritmoan, pinguinoekin eta fokekin ezkutaketan jolasteko aukera emanez. Baina gu iparralderago goaz, ipar muturrean dagoen Taiaroa Head lurmuturrera. Albatros erregearen kolonia bakarra aurkituko dugu hemen, ozeanoaren erdian galdutako irla txikiren batera joan nahi ez dugun. Ez dago ornitologoa izan beharrik albatros batek hegadan egiten dituen bilakaerak gozamen handiz behatzeko. Planeatzaile sotilak dira, eta ondo baino hobeto menderatzen dute beren existentziaren xede den elementua, bizitzaren zatirik handiena bertan igaroko baitute. Haien hego lirainek, ebaki ez baino, arnastu egiten dute airea, eta haize leuna eta izaki biziduna modu poetiko batean elkartzen dira; berriro ere, literaturara garamatza horrek... eta izadiaren akuarelara, lumara
George Burba
eta pintzelera, pragmatismotik edertasuna eta artea sortzen dituen izadira, horretarako asmorik izan gabe. Geratzeko etorri zen lehenengo albatros erregea 1914an pausatu zen Taiaroan. Baina 1938ra arte itxoin behar izan zen kumeak ateratzeko; urte horretan, penintsulan jaiotako txita bat aireratu zen lehen aldiz. Eremua berariaz babestuta dago, eta ez bakarrik gizakietatik; beste harrapari askotatik ere bai, hemen izatez arrotzak diren katu, txakur, hudo eta erbinudeetatik, esate baterako. Kolonia ehun bat hegaztiz osatua dago. Irailean iristen dira, bikoteak eratzeko helburuarekin, eta ia hamabi hilabetez geratzen dira, hazkuntza aldia amaitzen den arte, hain zuzen. Orduan, gurasoak itsas zabalera hegatzen dira, urtebeterako. Txitek hiru eta sei urte artean itxaron beharko dute, eta unea iritsi bitartean, hegoaldeko itsasoetan ibiliko dira. Hain dituzte hego luzeak, non hiru fasetan tolestu behar baitituzte. Hiru metroko hegal-zabalera dute, eta luzera hori gainditzen duen albatros bakarra baino ez dago: bidaiaria (Diomedea exulans). Metro gutxi batzuetara pasatzen 14
Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartearen hego-ekialdeko kostaldean dago Otago, ingurune natural paregabean. Goian, amildegitik begiratuta itsasoak eskaintzen duen ikuspegia. Behean, Nugget Pointeko itsasargia.
denean albatros batek egiten duen soinu dardaratia sumatu duenak ezin du sinetsi Richard Bach-ek hegazti ikaragarri hori bere parabolarako ez aukeratzea. Edo, beharbada, ikusi zuen, baina dotoreegia zela iritzi izan zion.
Cape Wanbrow-eko erreserba Ametsetan, albatrosaren bizkarrera igota, haizea orraztu ostean, Shag Point-en geratu gara. Leku aparta da itsas lehoiak, pinguinoak eta, apur bat harago, baleak eta delfinak hurbiletik ikusteko. Baina Oamarura iritsi baino lehen, oraindik beste gel-
Joe Gough Matthew Fry
dialdi bat egingo dugu, Moeraki eta Hampden arteko bitxikeria geologiko bat miresteko. Te Kaihinaki direlakoak dira (arroka zaharrak). Bloke esferiko formako kaltzita-konkrezio handi horiek hareatan erdi lurperatuta daude, edo lutitazko ezpondatik ateratzen dira. Duela milioika urte eratuak, kostaldeko erosioak abandonatuta utzi zituen. Harkaitz horien tamainak eta formak atentzioa ematen duten arren, bereziki deigarriak gertatzen dira, itsasoak eta haizeak zatikatu ostean, kaltzita hori eta marroizko zerrendak erakutsiz, barneko egitura agerian geratzen denean, harri bihurtutako dortoka-oskolak diruditela. Azkenean, iritsi gara Oamarura. Bushy Beach hondartzan begi horiko pinguinoekin berriro elkartu ondoren, Cape Wanbrow-eko erreserbaren iparraldera goaz. Zurezko kaian pilatuta dauden ehunka ubarroi handi gaztek –hemen kawau deitzen diete (Phalacrocorax carbo novaehollandiae) pasatzen uzten digute, axolagabe. Deigarria da hain multzo handian ikustea, baina gure helburua beste hegazti bat da, beste pinguino bat, urdina (Eudyptula minor): munduko txikiena da,
Bitxikeria geologikoa osatzen dute Moeraki Boulders harriek, goian eta ezkerrean. Bloke esferiko formako kaltzita-konkrezio handi horiek hondarretan erdi lurperatuta daude eta bistaratzen direnean harri bihurturiko dortoka-oskolak dirudite. Lerroon gainean, St Clair hondartza, Dunedinen.
eta 30 cm eskas neurtzen ditu. Egun batean, portua eraikitzeko erabilitako harrobi abandonatu hautatu zuten beren kolonia ezartzeko, eta harrezkero bertan jarraitzen dute. Iluntzean beha ditzakegu, itsasotik itzultzen direnean, interpretazio zentroko harmailetatik. Etorri garen bidetik itzuli eta Waimarun amaitu dugu bidaia‌ edo Oamaru da? Berdin dio. Janet Frame besopean dugula, ez ditugu haren lizentzia literarioak zalantzan jarriko, eta hiriari izengoiti bat jartzea erabaki bazuen, horretarako eskubide osoa zuen. 15
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
AINGIRA
Hondartzak, eta politika pixka bat
Karibeko helmuga turistiko bikainenetakoa da, gauza bakar batengatik: harea zuriko eta urdin mota guztietako ur gardeneko hondartza ugari ditu Aingirak. Britainiarren menpeko uhartea erabat aldatu da azken lau hamarkadetan. 70eko hamarkada arte erdi ahaztutako uharte pobrea zen, esklaboen ondorengo biztanleek emigratu behar zuten txokoa; gaur, ehunka eta milaka dolar ordaintzen dituzte mundu osoko aberatsek txoko horretan egun batzuk emateko. Euskaldunontzako interes puntu bat gehiago ere badauka, neguko hotzetik ihes egiteaz harago: independentziaren eztabaida puri-purian dago. Tira, Antilletako erritmo patxadatsuaz ari gara, baina ozen dihardute Londrestik bereizitako estatua eraiki beharraz. 18
ntzia Blowing Pointeko moilara hurbildu ahala, ilunabarra gainean daukagu. Doi-doi nabari da itsasoaren gardena, baina erraz sumatzen da, kosta-lerrora begira, badia dotoreetan itxitako hondartzetako harea. Zuri-zuria. Ziur aski munduko aduana ederrena dauka Aingirak. Baina mugak beti muga, baita paradisu itxurako uharte txiki honetan ere. Izen onari eutsi nahi dion irla honetan, bereziki, esan genezake. Ume eta guzti etorri arren, tramiteek luze jotzen dute ontzitik jaitsi garen hamabosten bat lagunen pasaporteei zigilua jartzeko eta maletak eta zorroak miatzeko. Ezin argi esan zeren bila diharduten poliziek lanean, baina zorrotz betetzen dute zeregina. Gauzak horrela ondo joan bazaizkie, agian horrela eutsi behar diotelakoan-edo. Liburu batek dio Aingira oihal zuri bat izan litekeela, bisitariek marrazteko prest; ezin argi esan gutxietsita dagoen ala kareharrizko uharte lau honek behar baino arreta gehiago ote daukan. Egia da Karibeko harribitxi garestia bihurtu dela eta, ondorioz, asko direla aldameneko San Martinetik egun pasa baino ez datozenak. Aingira ez da inondik inora merkea, baina badira hain garestiak ez diren ostatuak The Valley hiriburuaren inguruan eta ondoko Sandy Ground badian. Hantxe dago, gainera, herrialde txiki honetan gaueko giro esan daitekeena. Hortik kanpo, luxuzko txaletak patxadaren gune dira. Hondartza ederren inguruan diren hotel txiki eta apartamentuetan ere ez dugu ilunabarrean baino musika pixka bat entzungo, beste bizpahiru bidaiariekin eta ostalariekin hitz aspertua luzatzeko. Parranda gura duenak, ez dauka urrun ere: etorri bezala ferrya San Martin uhartera hartzea baino ez dauka. Hango alde frantsesak eta, batez ere, holandarrak, diskoteka handiak dituzte.
Harea finena Gautu du aduana-kontuak amaitzerako. Moila ondoko ostatuan eman dugu gaua, nekatuta Europako bidaia luzetik, eta gustura Karibe itsasoko olatuak entzuten. Dozena erdi lagun
Askoren ustez, munduko aduana ederrena dauka Aingirak, ferryak iristen diren Blowing Point herriko hondartza hain zuzen; goian, ezkerrean, ikus daiteke. Bere ondoan, garai batean kotoi fabrika izandako eraikina; gaur egun, Stone Cellar artegaleria hartzen du. Lerroon alboan, Antilletako fruituak eskaintzen dituen postu bat, The Valley hiriburuan.
19
20
Cove Bay Beach, giro lasai eta patxadatsuaz gozatzeko hondartza txikia, ezkerrean. Orrialde honetan, Dolphin Discovery, itsas zabalean izurdeekin gozatzeko eginiko igerilekua, Blowing Pointen.
billarrean ari dira txinatar jatetxe batean. Aldameneko etxean gaztelaniaz ari direnaz jabetu naiz, dominikar azentuz ziur aski. Jet-lagak goiz jaikiarazi gaitu, eta bestela ere oilarrak laster egin du kukurruku. Laster epeltzen du, baina atsegina da neguan goizeko brisa, harea zurian eta ur gardenetan. Zuhaitzen artean oiloren bat ere badabil gosaritan. Mendebalderantz, izurdeak dauzkate itsas zabalean eginiko igerilekuan. Eta kilometro pare bat sartalderantz jarraituta, Rendezvous hondartza luze eta bikaina ageri da, Aingirako hotelik garestienetakoen altzoan. Badira hondartza gehiago hegoaldean (Karibeko aldean), baina gainerakoan, ederrenetakoak iparrean dira. Hain uharte txikia izanda, berehala aldatzen gara kostalde batetik bestera. Badiaz badia, hareatza luze ederrak zabaltzen dira. Ez dago garraio publikorik, autoa hartzea ia ezinbestekoa da, norberak alokatuta edo taxilari garestiekin. Txirrindulariak ere ikusten dira bidean, Aingira uharte laua da, muino txiki batzuk gorabehera, eta egokia bizikletarako. Kostalde ederraren aldamenean, barnealdea lehor eta aspergarri iruditu daiteke. Ez dauka herririk, The Valley hiriburua ere uhartearen erdialdean sakabanatuta diruditen auzune eta etxe
multzo gutxi batzuk dira. Azokan gelditu gara, Antilletan plazer handienetakoa da anana edo beste edozein fruta fresko erosi eta bertan jatea. Platanoak ere ezin goxoago daude. Wallblake House, Aingirako eraikin kolonial bakarra, XVIII. mendekoa, hurbil dago. Kontraste paregabea egiten du aldameneko tenplu katolikoarekin eta haren fatxada ezin originalagoarekin, harrixkak, egurra eta bestelako elementuak nahasten dituelako. Azukre-industria eta esklabotza beste leku batzuetan baino txikiagoa izan arren, egon ere egon zela gogorarazten digu Wallblake Housek. ÂŤEsklaboen lanarekin eraikia, etxalde honetan azukrea eta gero kotoia hazi ziren. Garai onenean, egungo pistaraino hedatzen zenÂť dio inskripzio batek. Aireportua ondo-ondoan dago, izan ere. Bidearen beste aldean, Old Cotton Gin Factory kotoi-fabrika zaharra dago, egun arte-galeria bihurtuta. Eta hortxe amaitzen da hiriburuko bisita. Baina itsasoa beti dago hurbil, bizpahiru kilometrora gehien jota. Halaxe, ekialderantz eginda, dozenaka aldizkaritako azala bete duen Shoal Bay Easteraino iritsi gara. Argazkietan ikusita ere, liluratu egiten du hondartzak. Errepidetik hurbildu ahala, harrizko kosta-lerroan arnasa kentzeko moduko urak
21
ageri dira, urdin tonu guztiak dantzan jarri balira legez. Eta segidan harea zuri finena. Ez gaude gu bakarrik, aski ezaguna baita hondartza, baina erdigunetik urrunduz gero, patxada ederrean etzan, igeri egin eta arnas-hodiarekin urpean ibiltzeko aukera ederra ematen du, bakar-bakarrik egoteko ere.
Iraultza ezezagunak
Aingirako eliza katolikoa eta, atzean, Wallblake House, uharteko eraikin kolonial bakarra (lerroon azpian). Goian, gizon bat matxetearekin kokoak zatitzen, Sohal Bayn. Eskuinean, Scilly Cay koralezko uhartetxoa, Island Harbour ederreko ur gardenen erdi-erdian.
Hondartzatik mendebalderantz joanda -bisitarientzako itxita tamalez, Antilletako zeremonia gune garrantzitsuenetakoa izan zena dago, The Fountain leizea. Unescoren zerrendan sartzeko eskaria egina dago. Kuban eta uharte handietan legez, arawak familiako tainoak izan ziren mendetan Aingirako biztanleak. Malliouhanna deitu zioten irlari, gezi-itxurako itsas sugea esan nahi du. Arkeologoak Aingirako hainbat haitzulotan ari dira lanean, hainbat tresna eta petroglifo aurkitu dira-eta. Europarrak Ameriketara iritsi eta berehala desagertu ziren jatorrizko biztanleak, ziur aski gaztelarrek atzeman eta Antilla Handietara esklabo eroanda. Horiek guztiak Colville Pettyk kontatzen dizkigu, “Heritage Collection� edo Ondare Bilduma txiki baino ezin interesgarriagoan. Britainiarrek 1650an hartu zuten uhartea, eta Karibeko leku gehienetan legez, Afrikan atzemandako esklabo beltzez populatu zituzten. Aingira desberdina da, horratik: hondartza ederrak bai, baina ez zeukan mendirik edo eta errekarik uzta mota dibertsifikatzeko, ez eta lur oparorik azukrea edo tabakoa kopuru handitan hazteko ere. Bigarren mailan
geratu zen Saint Kitts, Antigua edo Jamaikako kolonien aldamenean. Horregatik, ez dugu Antilletako literaturan eta pinturan hain usu ageri diren etxalde dotorerik ia aurkituko: lurjabe handiak beste uharte batzuetan egon ziren. Aingirarako erreferentzia, XIX. mendetik, Saint Kitts (San Kristobal) izan zen, haren menpe utzi baitzuen Londresek. Aingiratarrei inoiz ez zitzaien erabaki hori gustatu, beren burua St. Kittsetik urrun ikusten baitute. Ez alferrik, haraino iristeko, Holandaren eta Frantziaren mende dauden hiru uharte pasa behar dira. Gauzak horrela, 1967an matxinatu egin ziren aingiratarrak. «Gure historiako inflexio-puntua izan zen Aingirako Iraultza». Erreferendumean St. Kitts-Nevis-Aingira uharteen elkargotik bereiztea erabaki zuten eta polizia kanporatu egin zuten. Hala eutsi zioten bi urtez, eta 1969an beste erreferendum baten ondoren independentzia aldarrikatu zuten. Handik laster, britainiar inbasioa jasan zuten. Ez zen tirorik izan, aingiratarrek ongi etorri egin zieten, metropolia auzo-uhartea baino hobea zelakoan. Handik laster, Londresek onartu zuen Aingira bereiztea, eta St. Kitts eta Nevisek 1983an independentzia lortu bazuten ere, uharte hau britainiar lurralde da oraindik. Agian ez denbora luzez, ordea. Hubert Hughes lehen ministroak konstituzio berria agindu du, Aingirako estatu independenterako prestatzeko. Gero, herritarrei galdetuko die. «Batzuek nahi dute independentzia, beste batzuek gaur bezala geratzea» diost museotik irteterakoan. Britainiar pasaportea eta Europar Batasuneko herritar izatea tentazio handia da. Zeure etxearen jabe izatea, baita ere.
NOLA IRITSI Uste baino errazagoa da Aingirara iristea: aireportuan dozena erdi hegaldi baino ez daude egunean –airelinea erregularrekoak, hegaldi pribatuak sarri daude–, baina San Martin uharte turistikoa suertatu zaio aldamenean. Hango Juliana aireportuak Europatik eta Estatu Batuetatik datozen hegaldiak hartzen ditu (Bilbo zein Miarritzetik erraz irits daiteke Air Francerekin, Parisen barna), baita Karibeko kruzero ugari ere. Aireportutik Marigoteko moilara 15-20 minutu dira, eta hogei dolar inguru kobratzen dute taxiek. Marigotetik, hainbat ontzi doaz Aingirara. Hogei minutu inguru behar ditu ontziak San Martingo/Aingirako itsasartea zeharkatzeko.
23
Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
LUZON U Munduko zortzigarren
HARTEA miraria Filipinetan
Luzongo mendikateen magalean mailaka eraturiko terraza guztietatik Banaue herrikoetan ikusten da ongien ifugaotarren lan bikaina, eskuinean. Lerroon azpian, galako trajez jantziriko ifugaotar emakumea.
Oraindik inguratzen duen xarmak bereizten du Luzon munduko gainerako parajeetatik. Hango paisaia zoragarrietara eta mila urtetik gorako arroz soroetara bidaiatzeak antzinako tribuetako jendea eta aro kolonialeko arkitektura oraindik mantentzen duten herriak ezagutzea dakar.
26
ost mendez ia etengabeko gorabeherak izan badituzte ere, filipinarrek ez diote inoiz uko egin ez independentzia gogoari, ez iragan historikoari. Miguel Lopez de Legazpi gipuzkoar konkistatzaileak sortu zuen Manila hiria, 1571ko ekainaren 24an. 1762tik 1764ra bitartean, Zazpi Urteko Gudaren garaian, britainiarrek eraso zuten hiria eta haien kontrolpean egon zen. Geroago, 1898ko abuztuan, Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerran, AEBko gudarosteak hiria birrindu eta okupatu zuen, espainiarren ontzidia garaitu ondoren. Ia mende erdi bat geroago, 1942ko urtarriletik 1945eko otsailera, japoniarren mende egon zen, harik eta, 1946an, Filipinetako estatu burujabearen hiriburu bilakatu zen arte. Espainiar kolonia izan zeneko aztarna asko geratu dira, baina bat beste guztien gainetik: erlijio katolikoa. Filipinak dira Asiako herrialde kristau bakarra eta hori hirian lurreratu bezain azkar igartzen da. Manilako katedralean –hiriko harresien barruan dago–, jendearen emana eta joan-etorria atergabea da. Unescok ondare unibertsal aldarrikatu zuen 1993an. Goizeko lehen ordutik arratsaldeko azken ordura arte, bata bestearen atzetik ematen dira mezak, tagaloz. Ez da erraza egun bakar batean hamar milioi biztanleko hiriburua bisitatzea, eta pentsatzekoa da interes handiko hainbat leku galdu izango genuela, baina gu bila etorri ginen abentura hiritik kanpo zegoen.
Banaue, zerurako eskailerak Autobusak ipar aldera egin ahala, paisaia gero eta malkartsuagoa da; ordokiak atzera utzi eta mendi berdeetara hurbiltzen ari gara. Altura irabaziz goazen neurrian, tenperatura, pixkanaka, hozten hasten da eta behe lainoa nagusitzen da inguru guztiaz. Herrira iristeko ordubete inguru falta dela hasten gara mailaka eratutako lehen arroz soroak ikusten. Filipinarrentzat –eta lur hau zapaldu duten atzerritar gehienentzat–, Banaueko arroz soroak munduko zortzigarren miraria dira. Unescok Gizadiaren Ondare deklaratuak daude, 1995etik, Batad, Moyoyao, Hapao eta Kiangan-go soro mailakatuekin batera. Edertasun ikaragarriko parajea da. Luzongo mendikateen magaletan mailaka eratutako terraza hauetatik guztietatik, Banauekoetan ikusten da ongien ifugaotarren landa-ingeniaritza bikaina. Agertoki natural ikusgarri bat eta gizakiaren bi mila urtetik gorako lana konbinatu dira hemen. Itsasoaren mailatik 1.000 metrotik gorako garaieran dauden lur hauetan, arrozik onena izaten dute, baldintza okerrenetan. Arlenek trekking bat proposatu digu, azaldu digun guztia in situ ikusteko. Haranetik gora oinez igoko gara, arroz soroen artetik, Viewpoint deitzen dioten begiratokiraino. Ikuspegi zoragarriak daude puntu horretan, eta beti egoten da ifugaotar nostalgikoren bat, okasiorako dotore jantzita, iragandako gu-
duak gogora ekarri nahian. Hemen behetik ikusita, zeru urdinera igotzen diren eskailera-maila berdeak begitantzen zaizkit. Arroz soroen arteko bidea ez da beti erosoa eta, askotan, tentu handiz ibili behar da ez erortzeko, soro bat beste batetik bereizten duen bidexka arra bete zabaleko lur gogor zerrenda soil bat besterik ez baita izaten. Paisaia iradokitzailea da; ura nonahitik isurtzen da, errekasto eta ur-jauzi mengeletan, inguruari are freskotasun handiagoa ematen diola.
Ifugaotarren mugetan Leher eginda heldu naiz begiratokira, zangoak dardarka ditut eta egarria asetzea eta atsedetea baizik ez dut buruan. Txirula baten urruneko soinua gero eta hurbilago entzuten dut, harik eta gure begiratuek elkar aurkitzen duten arte. Ifugaotar gizonezko bat –dotore jantzia, zimela, begi lausoak, ortozik– begira daukat ametsetako lurraldeetara naraman doinu ezti bat jotzen duen bitartean. Bat batean, bi emakumezko elkartzen zaizkigu. Galako traje gorriak dituzte soinean eta kapelaren gainean zenbait luma, apaingarri gisa jarriak. Ez didate begirik kentzen. Ez dugu lortu hitzen bidez elkar ulertzerik, baina aditzera ematen didate pozik daudela ni han izateaz. Ifugaotarrak noizbaiteko urrezko urteak birbizitzearren janzten dira horrela, mendi hauetako jaun eta jabe zireneko 27
garaiak gogora ekartzeko. Magalhãesek 1521ean uhartedia aurkitu ostean, espainiarrak ia aurkakotasunik gabe jabetu ziren inguru hauetako ordokiez, baina mendialdean gauzak ez ziren hain errazak izan. Hemengo tribu gerlariek aurre egin zioten bai okupazio militarrari eta bai misiolarien sarraldiei, hiru mende baino gehiagoz. Baina 1898ko iparramerikarren okupazioak suerte hobea izan zuen eta herrialde hartako misio episkopalek lortu zuten mendiko tribuak kristautzea, nahiz eta ifugaotarrek ez duten inoiz beren arbasoen sinesmena bertan behera utzi. Arratsaldean Banaueko museoa bisitatzea erabaki genuen. Ez dago hiritik urruti eta gauza asko ikas daiteke bertan ifugaotarrei buruz. Batez ere, “heriotzako eserlekuen” antzinako argazkiek liluratu naute. Norbait hiltzen zenean, bi astez ipintzen zuten hilotza eserleku honetan, hobiratu aurretik. Beste norbaitek hil ez bazuen, behintzat. Kasu horretan, paretaren kontra jartzen zuten hildakoa, postura deserosoan, hilaren arima haserretu zedin eta bere heriotza mendeka zezan.
Bidaia bat arimaren barrenaldeetara Banauek oso inpresio ona egin digu, baina aurrera egin beharra 28
Harkaitz erraldoietatik esekita dauden hilkutxak aurki daitezke Sagada herrian, lerroon gainean. Bere ondoan, Viganeko irudi bat, eta, gorago, Manilako Barbara’s jatetxearen fatxada. Eskuineko orrialdean, ifugaotar gizonezko bat txirula jotzen.
daukagu, paraje menditsu hauetan barna, Sagada aldera. Manilan ez bezala, Sagadan ez dago ez zaratarik, ez inolako kutsadurarik. Hona iristearekin batera, barneko bakea jabetzen da bidaiariaren arimaz. Errepide bakar batek erdibitzen du herria, alde banatara. Herriko plazan, haurrak dabiltza lasterka, gora eta behera; helduak, bien bitartean, egonean daude, edozer huskeria hizpide dutela. Toki honetako erakargarri nagusia Oihartzunaren Haraneko “hilkutxa esekiak” ikusteko aukera da. Bertara iristeko, mendixka batean eraikita dagoen hilerri kristau baten ondotik igaro behar da. Berehala iritsi gara tontorrera. Handik, zuhaitzen adaburuen artetik, nahiko urruti, lehenengo hilkutxak ikusi ditugu, harkaitz erraldoietatik esekita. Igorotek –mendiko jendea esan nahi du– ahalik eta toki goienetan ipintzen dituzte hildakoak, zerura lehenago iritsiko direla sinetsita. Toki honetatik
bista ezin hobea dago Oihartzunaren Haranera; bakea nagusitzen da bisitariaren barruaz. Amildegitik zintzilik, hamahiru hilkutxa eta “heriotzako eserleku� bat daude. Zerbait ederra ikusten ari naizen irudipena daukat, baina, era berean, hotzikara batek inarrosten dit gorputz osoa, goitik beheraino. Kanpoko itxuragatik, zerraldo batzuek urte asko daramatzate harkaitzetik esekita, denboraren iragan mantsoak higatzen dituen bitartean. Txosten antropologikoek diote kolpetik murriztu zirela horrelako ehorzketak, 1900 urtetik aurrera, hain zuzen ere, amerikar misiolariek lurralde hauetara kristautasuna ekarri zutenetik. Ehorzketa modu hau, duela bostehun urte baino gehiagotik praktikatzen den arren, oraindik indarrean dago: adineko zenbait pertsonak beren hilkutxa harkaitz-hormaren batetik zintzilik egotea edo inguruko harperen batean uztea nahi dute. Hemengo haitzuloetako batzuk leku sakratuak dira, igorotek leku hauetan uzten baitituzte beren familiartekoen zerraldoak. Lumiang-eko haitzuloa da ikaragarriena. Harpearen sarreran, ehun hilkutxa baino gehiago daude hormetatik esekita. Sagadara eginiko bisitan, ez dago, inola ere, Bonkong-eko ur-jauziak ikusi gabe uzterik. Mendiaren bihotzean dagoen leku hau ezin aproposagoa da bainu bat hartzeko eta, istant batzuetan behintzat, bero zakarra arintzeko.
Vigan, giro koloniala bizirik Hegoaldera abiaturik, errepideak atzean uzten ditu mendiak eta arroz soro mailakatuak eta, astiro, ordokira jaisten hasten da. Vigan-era heltzen den bidaiariari iruditzen zaio denboran hiruzpalau mende egin dituela atzera. Filipinetako hiri zaharrenetakoa da; haren bazter guztietan ikusten da hori. Vigan da 30
Vigan herriko Burgosko Plazan gaztetxoak biltzen dira arratsaldero, inguruotan arrakasta itzela duten skate taulen gainean aritzeko. Eskuinean gaztetxo bat, skate taularen gainean; eta behean, Malateko Roxas Boulevard. Orriotan, berriz, Bonkong-eko ur-jauziak Sagadan.
espainiar hiri kolonial baten Asiako adibiderik onena. ongien kontserbatua bai, behintzat. Hemengo arkitekturan Espainiako, Filipinetako eta Txinako kultur elementuak nahasten dira, eta emaitza beste inon ikusi ezin daitekeen diseinu eta eraikuntza modu bat da. Manilatik iparrera dago, hiriburutik 408 kilometrora, Txina Hegoaldeko Itsasora urak isurtzen dituen Govantes ibaiaren bokalean. Curriculum hori guztia zela eta, Unescok Gizadiaren Ondare izendatu zuen, 1999an. Hiriko kale estu eta harriztatuetan ilaran eraikiak daude Vigango etxe armarridunak. San Pauloren katedrala da hiri zaharraren erdigunea. Kartsutasun handiz bizi du hemen jendeak erlijioa; Asiaren hego-ekialdeko hiri kristauenetakoa dela esan daiteke. Elizako ateetan, kalesak zain daude, egonarriz, eliztarrak mezetatik noiz irtengo. Zaldi ederrez tiratutako zurezko zalgurdi horietan garraiatzen dituzte bidaiariak, hiriko kale harriztatuetan hona eta hara. Barruti mestizoaren bihotzean dago Crisologo kalea. Altzarigileak eta souvenir saltzaileak aurkituko ditugu Vigango eraikin antzinakoenetan, non denbora gelditu egin dela ematen baitu. Juxtu kontrakoa gertatzen da Burgosko plaza inguratzen duten bankuetan. Han, arratsaldero, gaztetxoak biltzen dira skatean ibiltzeko, horixe baita, hain zuzen, hiri honetan jarraitzaile gehien dituen kirola. Kirol berri-berria hain hiri zaharrerako.
32
BIDAIARIAREN GIDA NOLA IRITSI Espainiako Estatutik ez dago zuzeneko hegaldirik. Air Francek, Lufthansak, Klm-k eta British Airwaysek hegaldiak eskaintzen dituzte, hurrenez hurren, Parisen, Frankfurten, Amsterdamen eta Londresen eskala eginda. Herrialdean mugitzeko, lau airekonpainia txiki daude: Philippine Airlines (PAL), Cebu Pacific Air, Air Philippines eta Asian Spirit konpainiek hiri eta turismotoki nagusiak lotzen dituzte, 40-60 euroren truke.
JAKIN BEHARREKOAK Sarrerako betebeharrak. Espainiako Estatuko herritarrek sei hilabeteko baliozkotasuna duen pasaportea behar dute, baita turista-bisa bat ere. Azken hori, herrialdera iritsitakoan lor daiteke. Ezinbesteko baldintza da itzultzeko txartela edukitzea. Noiz bidaiatu. Filipinetara joateko sasoirik onena abendutik maiatzera bitartekoa da. Garai horretan izaten dira tifoi gutxien, prezipitazioak txikiagoak dira, eta tenperaturak, atseginagoak. Martxoan eta apirilean egoten dira ederrenak Luzongo arroz soroak. Urtearen gainerako sasoietan tenperaturak ez dira 22ยบC-tik jaisten, baina euria egiten du noiznahi, eta hori arazoa izaten da, batzuetan, mendiko hiri batetik bestera mugitzeko. Dirua: Txanpon ofiziala peso filipinarra da (P), 100 zentimotan banatzen dena. (Euro 1 = 53 P). Maila batetik gorako saltoki eta hoteletan nazioarteko txartelak onartzen dituzte, hala nola, Visa, Diners Club, Mastercard eta American Express. Euroa eta dolarra inolako arazorik gabe aldatzen dituzte, eta bidaia-txekeak ere bai, azken horiei komisio bat kobratzen zaien arren. Aldez aurreko osasun neurriak. Sukar horiaren eragin inguruetako pertsonek horren aurkako txertatze-ziurtagiria behar dute. Gomendagarria da A eta B hepatitisaren eta tetanosaren aurka txertaturik egotea. Hiri-guneetatik eta lautadetatik kanpo, 600 metroko altitudetik behera, paludismoa pairatzeko arriskua dago. Ezinbestekoa da botilaratuta ez dagoen urik ez edatea eta fruta beti zuritzea. Zer eraman. Gomendagarria da, kotoizko edo lihozko jantziak ez ezik, kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitik babesteko krema eramatea. Luzon iparraldeko mendialdea bisitatzeko hotzetik babesteko arropa beharko dugu, gauak freskoak izaten baitira. Zer urte-sasoitan goazen kontuan hartuta, euritarako arropa eta aterkia ere ezinbestekoak dira. Urpean igeri egiteko asmoa izanez gero, hobe da nork bere maskara eta arnasa-hodia eramatea; uretako kiroletan erabiltzen diren plastikozko oinetakoak aproposak dira koral artean igeri egitean zauririk ez egiteko. 33
Artikoko atea
TROMSĂ˜
Testua: Ainhoa Aldalur Argazkiak: CH-Visitnorway.com
Storgata hiriko kale nagusian egunero egiten den merkatua, ezkerrean. Lerroon azpian, Tromsø eta inguruetako bista paregabeak eskaintzen dituen Fjellheisen teleferikoa eta hiriaren panoramika.
Norvegia iparraldeko hiri garrantzitsuena dugu Tromsø, bere bihotza uharte batean duen hiri ederra. Inguruotako hiri populatuena izanik, giro alaia eskaintzen dio bisitariari kaleko musikari andanari eta antolatzen di-
romsø hiriko lehen aztarnak aurkitzeko Erdi Arotik atzera egin beharra dugu, marinelek bertako portu babestua erabiltzen zuten garaira. Jakin badakigu XIII. mendean eliza bat zegoela jada egungo hiriaren zati esanguratsu bat hartzen duen uhartean, nahiz eta Tromsøk hiri izendapena ez zuen 1794. urtera arte jaso. Arrantza portua eta merkataritza gunea zen garai hartan eta XIX. mendearen erdialdean loratu zen, Tromsøko itsas gizonak Svalbard uhartedira joatera ausartu zirenean bertako aberastasunak ehizatu asmoz: azeri artikoak, hartz zuriak, elur oreinak, mortsak eta itsas txakurrak. Ondorioz, Tromsø Artikora zihoazen espedizioen ate bihurtu zen. Hiraren ospea, berriz, Roald Amundsen esploratzaile norvegiar ezagunak bere azken hegaldia bertan hartu zuenean finkatu zen betiko. 1928an, Amundsen bere espedizio kide izandako Umberto Nobile italiarra laguntzeko asmoz abiatu zen Ipar polorantz, eta, uste denez, hegazkin istripu batean hil zen. Izan ere, azkenean Nobile bera salbu aurkitu bazuten ere, Amundsenen gorpua ez baitzen inoiz ere agertu. Gaur egun, Tromsø 65.000 biztanle inguruko hiri eder eta lasaia dugu, hainbat industria jarduera eta unibertsitate bat hartzen dituena. Portu garrantzitsu ere bihurtu da, hiria zirkulu polarretik 360 kilometro iparralderago egonagatik ere, Norvegiako kostaldea Mexikoko golkoko korronteek epeltzen baitute, eta, horren36
Frithjof Fure
ren ekintza kultural ugariei esker.
bestez, itsasoa izotzez garbi egon ohi baita. Baliteke hiriak beste hainbatek dituzten pareko monumentuak ez izatea, baina, zalantzarik gabe, hain kokaleku berezia izateak zinez konpentsatzen ditu bere gabeziak.
Esplorazio polarren arrastoa Antzinako egurrezko biltegi zahar batean dago hiriko museorik ospetsuena, Polarmuseet izenekoa. Ehizak leku berezia
du bertan, baita Svalbard uhartediak ere. Udan izoztuta mantentzen den permafrost lurzoruari esker bildu ahal izan dituzte museoan erakusgai dituzten gorpuzkinetako asko, eta, horiez gain, Svalbard uhartedian baldintza oso gogorretan aritzen ziren langileen larruzko botak, lerak edota pipak ere aurki ditzakegu, nahiz eta langileok kontratatzen zituen errusiar konpainiak erretzearen aurkako debekua ezarrita izan garairako... Itsas txakurren ehizak ere atal garrantzitsu
37
Aurora borealak noiz gertatuko diren aurreikustea zaila bada ere, neguko gau garbietan ohikoak izaten dira Tromsøn. Eskuinean, goian, Storsteinen behatokia. Behean, arrano bat eta hiriaren izen bera daraman zubi luzea.
Bård Løken
bat du museoan eta ez da inolaz ere harritzekoa, 1950era arte Norvegiako ekonomiaren ardatzetako bat baitzen. Eskaileretan gora eginda, Henry Rudy (1889-1970) eta Wanny Woldstad (1893-1959) ehiztariekin topo egingo dugu. Isbjornkongen edo “Hartz Zurien Erregea” bezala ezaguna aurrena, 27 negu igaro zituen Svalbard uhartedian zein Groenlandian, 700 hartz zuri baino gehiago harrapatuz. Wanny Woldstad, aldiz, bere garairako aitzindaria izan zen emakumea dugu: ederki asko erakutsi zuen ehiza ez dela soilik gizonezkoen kontua. Biek ala biek ospe handia lortu zuten inguruotan XX. mendearen lehen erdialdean. Erakargarria da oso museoak Roald Amundsen (18721928) esploratzaileari eskainitako zatia ere. Lurralde polarretako sekretuen bila 30 urte igaro zituen esploratzaile norvegiar ezagunak. Hala, 1901ean “Gjoa” izenez ezaguna bihurtu zen ontzia erosi eta hiru urte pasa zituen Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen dituen Ipar-mendebaldeko Pasaia nabigatzen. Gaur egun Oslon ikusgai dagoen “Gjoa” izan zen igarobide multzo hori oso-osorik zeharkatu zuen lehen ontzia. Kontuan izatekoa da ibilbide hori burutzeko nahiak
nautikaren historian izandako magnetismoa; Atlantikoa eta Ozeano Barea iparraldetik lotzeko nahiak edo istripuen ondorioz lotu ahal ez izateak egunkari andanaren izenburuak bete ditu historian zehar. 1910. urtean, beste itsasontzi baten gidaritza hartu zuen Amundsenek Antartidara, edo, zehatzago izanez, Hego polora, joateko: “Fram”. Azkenik, 1911ko abenduaren 14an, Amundsen eta bere taldeko beste lau kide Hego polora iritsitako lehen pertsonak bilakatu ziren, ezin ospetsuago bihurtutako lasterketa zoroan Scott esploratzaile ingelesari aurre hartuz. Museoak Amundsen eta bere kideek abentura hartan erabilitako material ugari biltzen du; hori bai, seguruenik argazkiek bereganatuko dute batik bat bisitariaren arreta. Izan ere, Amundsenen espedizioaren lekukotza bikaina eskaintzen digute argazkiok, bizi izan zituzten baldintza gogorrak ezin hobeto islatuz. Amundsenen garaikidea izandako beste esploratzaile bati ere eskaini diote txoko berezia museoan, Fridtjof Nansen (1861-1930) norvegiarrari. Gaztaroan esploratzaile bikaina izan ostean, bere azken urteetan gosearen aurkako figura ai39
Izozmendi itxura deigarriari esker arreta deitzen du Tromsø hiriko katedral modernoak, eskuinean. Hormigoizko hamaika triangelurekin eraikita, traizioaren ondorengo hamaika apostoluak irudikatzen ditu katedralak. Lerroon azpian, portua eta bertako etxe koloretsuak.
tzindari bilakatu zen. 1888an Groenlandia zeharkatu zuen lehen esploratzailea izan zen Nansen eta Ipar polora iristeko saiakera egin zuen lehena ere izan zen. 1885an, Nansen eta bere lagun Hjalmar Johansen txakur leren laguntzarekin ahalegindu ziren Ipar polora iristen. Euren ontzia izotzetan harrapatuta gelditu zelako arrakastarik izan ez bazuten ere, ekarpen zientifiko garrantzitsuak egin zituzten. Eskandinavia guztiz txundituta utzi zuen bidaia epikoak hamabost hilabete iraun zituen guztira, denbora hori behar izan baitzuten berriz ere etxeko erosotasunera itzultzeko.
Fenomeno artikoa Zirkulu polar artikoa 66º 33’ 38’ latitudean mundua zeharkatzen duen marra imajinarioa da. Bertan, uda erdialdean eguzkia ez da horizontean barrena ezkutatzen, ezta gauerdian ere. Fenomeno hori gauerdiko eguzkia bezala ezagutzen da. Zenbat eta iparrerago joan, fenomenoa gau gehiagotan ematen da. Jakina den bezala, gauerdiko eguzkia hobeto ikus daiteke zeru garbiarekin, baina, aldiz, lainoa edo behe lainoa izanez gero, eguzkia bola gorri distiratsu bihur daiteke ustekabean, erabat txundituta utziko gaituen ikuskizuna sortuz. Itsasoaren mailan oinarrituta egindako iragarpenei esker, egun bat edo biko zehaztasunez ezagutarazten dute inguruotako turismo bulegoek fenomenoa noiz izango den. Fenomeno honen aurkakoa gau polarra da, neguko solstizioan ematen den etenik gabeko iluntasun garaia. Gau polarraren kasuan ere, zenbat eta iparrerago, orduan eta luzeagoa izaten da. Zirkulu polarrak aurora borealen muga ere zehazten du, nahiz eta tarteka hegoalderago dauden latitudeetan ere ikus daitezkeen. Aurora borealak lurralde polarretako gau ilunetan aurkezten zaizkigu, forma distiratsuz. Fenomenoaren izena Aurora egunsentiaren jainkosa erromatarraren eta bo40
reas edo “iparrraldea” hitz grekoaren baturak sortzen du. Eguzkiak protoiak eta elektroiak bidaltzen ditu uneoro, eta, horiek, lurraren magnetismoak erakarrita, poloetara jotzen dute. Partikulok magnetosferako oxigeno eta nitrogenoarekin topo egitean, kolore desberdinetan azaleratzen den energia sortzen da. Forma desberdinak izan ditzakete aurora borealek eta mugimenduan egon ohi dira, batzuetan puntu berdintsu baten inguruetan eta beste batzuetan zeru guztian zehar. Ez dago aurora borealak noiz gertatuko diren aurreikusterik, baina ohikoak dira neguan, eta, gainera, gau garbietan nahiko erraz ikus daitezke.
Hiriko kaleetan zehar Tromsøko Domkirke katedral luteranoa 1861.urtean amaitu zuten eta hiriak XIX. mendean merkataritzaren eskutik bizi-
tako oparotasun garaiaren testigantza ematen du. Errusiarrekin trukeak eginez aberastu ziren bertakoak, eta, hala, katedralaren eraikuntza errusiarrek finantzatu zutela esan daiteke. Estruktura luze eta ederreko katedrala da emaitza. Katedraletik bost minutu eskasera, Tromsøko plaza nagusira iritsiko gara behin Storgata hiriko kale nagusiko dendak pasata. Stortorget du izena plazak eta merkatua egiten da bertan egunero; loreak eta era guztietako tramankuluak aurkitu ahal izango ditugu gerturatuz gero. Udan arrain freskoa erosteko aukera ere izango dugu. Tromsøko ekialdean, hiriaren izen bera daraman zubi luzearen ondoan, Ishavskatedralen katedral modernoa gailentzen da. 1965.urtean amaitu zuten eta bere izozmendi itxura deigarriari esker lortuko du gure arreta. Katedrala hormigoizko hamaika pieza triangeluarrekin eraikita dago, traizio-
aren ondorengo hamaika apostoluak irudikatu nahian. Ekialdeko pareta guztia eztainuzko bitrina ikusgarri batekin jantzia dago, Europako handiena. Organoa ere berezia da, azpitik ikusitako ontzi baten itxura baitu; Norvegiako antzinako tradizio bat du oinarri, oso ohikoa baita herrialdean itsasontziak elizetako sabaietatik zintzilikatzea itsasgizonei zorte ona opatzeko asmoz. Katedraletik hegoaldera, Storsteinen behatokirainoko bidexka hasten da, malda labur baina gogorrez josia. Fjellheisen teleferikoa hartzeko aukera ere badago, igoeraz lasai-lasai gozatzeko. Behin behatokira iritsita, mendi bueltak egiteko aukerak ugariak dira. Behatokia 421 metroko altueran dago, eta, hala, Tromsø eta inguruetako bista ikusgarriak eskaintzen dizkigu. Gune itzela da udako gauerdiko eguzkiaz gozatzeko inguruetako mendi ikusgarriak lagun. 41
Matt Davison
KU
Eztanda kulturala argien hirian
UALA LUMPUR Testua eta argazkiak: Artzai Jauregi
Malaysiako hiriburuan elkarrekin bizi diren kultura ezberdinen aztarnak jarraituz, geldialditxoa egin dugu argiz beteriko Kuala Lumpur hirian. Kaleek kontatzen dituzten istorioek harrapatuko zaituzte berton, antzinako eta gaur egungo eraikinen artean galtzen zaren bitartean. Tenpluz, eraikin modernoz eta animaliaz betetako hiri miresgarri honetan ez duzu inolaz ere aspertzeko denborarik izango.
44
ere diseinuagatik Asiako hiriburu berdetzat hartua da Kuala Lumpur. Malaysiako hiriburua Malaka penintsularen hegoaldean dago, Thailandiaren eta Indonesiako Sumatra uhartearen artean. Hirira heltzean, txukun-txukun lerrokatutako palmondoak autopista bat bezala zabaltzen dira. Kaleetatik paseatzerakoan eragin koloniala Asiako arkitektura tradizionalarekin, eragin islamdarrarekin eta gaur egungo artearekin nola uztartu den frogatu ahal izango dugu. Kuala Lumpurrek, gainera, arnasa hartzeko aukera emango digu bere parke eta kulturgune ezberdinetan. Malaysiarrak, txinatarrak, indiarrak, euroasiarrak, kadazanak eta Malaysia ekialdeko beste hainbat arraza indigena bizi dira hirian. Bahasa melayu izenez ezagututako malaysiera da herrialdeko hizkuntza nazionala, baina ingelesak negozioen eremuan presentzia handia du eta eskoletan derrigorrezko hizkuntza da. Hori dela eta, ingelesez hitz egiteko gai izanez gero, hirian barna arazorik gabe mugitzeko aukera dago. Hiriaren erdialdera hurbiltzean, eraikin erraldoien erdian guztiz galduta sentitzen da bat. Gaua da, eta, hala, lurralde arrotzek eztanda egiten dute kale kantoi batetik bestera, gaueko merkatuak iradokiz eta hiria mila koloreko argiztapen berezi batean murgilduz. Gauez distira berezia duten eraikinen artean daude Petrona dorreak; 88 pisu eta 452 metro dituzte. Altzairu eta kristalez eginak, hirian gehien bisitatutako gunea osatzen dute. Bi dorreak lotzen dituen igarobidea bi eraikinen arteko munduko igarobide altuena da eta eraikinon 41. eta 42. solairuak hartzen ditu; benetan hunkigarria da bertatik begirada bat botatzea. Gertu kokatutako Kuala Lumpur dorreak ere merezi du bisita bat; neronek gauez igo nituen eraikinak dituen 421 metroak, eta, egiari zor, aurrez aurre Petrona dorreen argi bereziaz gozatzea galdu behar ez den esperientzia dela esan dezaket. “Errailbakarra” hartu eta erraz hel daiteke hiriko puntu garrantzitsuenetara. Etxe orratzen artean galduta, Bukit Bintang geltokia dago, Urrezko Triangeluaren bihotzean egoteagatik ezaguna. Bertan egiten dute bat Jalan Raja Chulan, Jalan Ampang, Jalan Imbi eta Jalan Pudu etorbide garrantzitsuek, eta, hiriaren erdi-erdian kokatuta egonik, hotelak, jatetxeak, erosketak egiteko gune erraldoiak eta ondo pasatzeko leku ugari aurki ditzakegu nonahi. Kuala Lumpurko agintarien helburua hiria Asiako ekonomiaren ardatzetako bat bilakatzea da, eta, inguruotako aberastasuna ikusita, ezin esan huts egin dutenik. Arteak ere badu lekua Kuala Lumpurko kaleetan, Malaysiako erreferentzia nazionala den “Liuli” kristalezko iturriaren eskutik besteak beste; Pavilion merkataritza gunearen atarian kokatuta dago, ur-zorrotada ikusgarriekin inguruneari dirdira emanez. Gauez koloreekin argiztatzen dute, ikuskizun polita sortuz. Malaysiako turismo departamentuak erabiltzen duen “Benetako Asia” leloak Kuala Lumpur hiriaren kultur aniztasunari egiten dio erreferentzia. Taxia hartu eta Chinatown edo Little India (Lebuh Ampang) auzoetara joanez ge-
Batu kobazuloetan Muragan jainko hinduaren munduko estatuarik altuena dago. Erromesek tenplura heltzeko dauden 272 eskailerak igo behar dituzte bertaraino heltzeko. Eskuinean, Thean Hou tenplu txinatarra ikus daiteke.
Datu praktikoak Nola iritsi Kuala Lumpurko nazioarteko aireportuak mundu guztiko hegaldiak jasotzen ditu. Madriletik abiatuta, honako konpainiek egiten dute hegan Malaysiarantz besteak beste: www.qatarairways.com eta www.klm.com. Joanetorria 600 eta 700 euro artean kostatzen da.
Hirian nola mugitu Kuala Lampur hiriko trafikoa beldurgarria suerta badaiteke ere, parke politak ere baditu lasai-lasai paseatzeko. Hirian barna ibiltzeko dauden 177 autobus ibilbideei, taxiei eta "Errailbakarra�ri esker, oso erraza da Kuala Lampurren mugitzea. Taxiak zuri-gorriak edo hori-urdinak dira, eta taximetroa martxan jartzea eskatu behar da prezio altuagoa ez ordaintzeko.
Leku interesgarriak Petrona dorreak: Kuala Lumpurko altxorra izanik, ezinbestekoa da eraikin bitxi hau bisitatzea. Menara Kuala Lumpur dorrea: 421 metroko dorre hau munduko bosgarren eraikin altuena da. Chinatown: Kolorez betetako auzo historiko hau bisitatzea behar-beharrezkoa da. Malaysiako turismo eskaintzan erreferentzia da. Txorien Parkea: Lake Garden parkean kokatuta dago eta 20 hektareekin munduko handiena da. 3.000 hegazti baino gehiago ikus daitezke bertan. Aquaria KLCC: Akuario izugarri handia da eta itsasoko 150 espezie ezberdin biltzen ditu. Batu kobazuloak: Malaysian egonik Indiako esentzia nabaritu nahi baldin baduzu, bertako tenpluaren 272 eskailerak igo!
45
ro, berehala ikusiko dugu hirian kultura zeharo ezberdinek hartzen dutela aterpe: tenpluak, dendak, janzkera, hizkera... guztiz aldatzen dira auzo batetik bestera. Bat-batean Indiara, Txinara edo herrialde islamiko batera jauzi egin dugula pentsa dezakegu. Sentsazio hori behin eta berriro errepikatzen da Kuala Lampurren. Behin inguruotara hurbilduta, aukera bikaina da Little Indiako tenpluetatik bisita bat egitea. Ibilaldi politak daude Kuala Lumpurko gainontzeko auzoetatik izugarri ezberdintzen den auzunean eta oso gomendagarria da berauek egitea; edozein kale kantoitan aurki dezakezu tenplu ikusgarri bat. Sri Maha Mariamman tenplu hindua, adibidez, 1873. urtean eraiki zuten eta izugarri landutako eskultura konplexua aurki dezakegu bertan. Ateko piramide formako Gopuram dorreak 23 metroko altuera du eta eskultura txiki ugariz osatuta dago. Ikusgarria da oso. Gertu dago Chinatown ere. Tenplu ikusgarriak aurkituko ditugu bertan ere, 1906an eraikitako Chan See Shue Yuen kasu. Txinako arkitektura barrokoaren erakus46
le da bere pabilioi simetrikoen antolaketarengatik. Zonalde bera utzi gabe, ibaiaren alboko ibilbidea jarraitu eta beste leku liluragarri bat aurkituko dugu: Masjid Jamek. Mogol tradizioko ezaugarriak nabarmentzen dira 1909. urtean adreiluz eraikitako meskitaren arkitekturan. Eraikinaren ondoko kokondoek itxura berezia ematen diote guneari. Bertatik bost minutura, Txinako janari tipikoekin gozatzeko ezin hobea den Petaling Street ezaguna dago. Leku aproposa da Txinan hain ohikoak diren kaleko azokak ezagutzeko. Izugarri gozatu nuen bertako jendearekin hartu-emanean. Bidaiatzen dudanean ezkutuko altxorrak aurkitzea ere gustuko izaten dudanez, Thean Hou tenplua bisitatzea erabaki nuen. “Errailbakarra� hartu edo ibilaldi dotore bat eginda joan zaitezke bertaraino; azkarrago heldu nahi baldin baduzu taxi bat ere har dezakezu. Asia hego-ekialdeko txinatar tenplurik handiena da elementu taoista eta budistak uztartzen dituen eraikin ikusgarri hau; Malaysiako artisauek sortutako dragoiak, elezaharren berri emango diguten karaktere ederrak...
Etxe orratzen artean galduta, Urrezko Triangeluaren bihotzean dago erdian ikus daitekeen Bukit Bintang geltokia. Ezkerrean, goitik behera, Petaling Street eta jatetxe indiar bat. Eskuinean, goitik behera, merkatu zentrala eta Sri Maha Mariamman tenplua.
aurkituko ditugu. Neronek ibiltzea erabaki nuenez, bertara gerturatzerakoan energi onez blaitutako esentzia nabaritu nuen. Tenpluko dorre ezberdinetan meditatzeko leku aproposak daude, lasaiak baina aldi berean hiriburuaren ikuspuntu ederrez gozatzeko aukera ematen dutenak, Thean Hou mendi tontor txiki batean kokatuta baitago. Kuala Lumpur hiritik kanpo dauden lekuetatik, komunitate hinduarentzako zein turista askorentzako ezinbesteko bilgune dira Batu kobazuloak. Hiritik 13 kilometrora daudenez, trenez joatea izan zen erosoena niretzako. Kuala Lumpurko geltoki nagusia oso ondo komunikatuta dagoela izan nuen lagun gainera. Batu kobazuloetan Murugan jainko hinduaren munduko estatuarik altuena dago; 42,7 metro ditu eta Thailandiatik ekarritako urre pinturako 300 litro erabili zituzten berau dotore-dotore uzteko. Pausoz pauso gerturatzen zarenean, zeharo harrituta geratzen zara eskulturaren handitasunarekin. Thaipusam festa famatua ospatzen denean, erromesek tenplura heltzeko dauden 272 eskailerak igotzen dituzte
–hiru kobazulo garrantzitsuenetako handienean kokatuta dago tenplua–. Eskailera horiek guztiak igo eta gero, zeharo hunkituta sentitzen da bat tenplura iristean. Kobazuloaren barruan dauden apaiz jatorrekin hitz egiteko aukera dago, eta jainkoei erreberentzia nola egiten dieten ere ikus daiteke. Tenpluan zegoen apaizak zorte ona eskaini nahi izan zidan buruan puntu zuri bat margotuz; ondorioz, hindu ugari hurbildu zitzaizkidan zorteko nintzela esateko. Animalia asko bizi dira kobazuloetan, baina tximinoak dira dudarik gabe erakargarrienak gizaki askorentzako. Konturatu orduko daukazun edozein janari kentzeko gai dira! Nire kasuan, adibidez, hamaiketakoa poltsa batean nuen, baina tximino bat konturatu egin zen eta eskaileretatik gora nindoala poltsa puskatu eta gailetak jan zizkidan. Barregarria iruditu zitzaien nire ondoan zeudenei, eta, egiari zor, nik ere berdina pentsatu nuen taxian aireportura bidean nindoala. Tximino batek hamaiketakoa lapurtuagatik, ez dut zalantzarik: Kuala Lumpur leku liluragarria da, eta gustura asko itzuliko nintzateke bertara! 47
Ekuadorko parajeetan suaren eta uraren eraginez sorturiko ekosistemak dira nagusi. Nonahi aurki daitezke sumendi eta errekak, nonahi ohian eta hondartzak. Hala, ez da harritzekoa Ekuadorko Tungurahua eskualdean sua eta ura elkarbizi diren ingurune liluragarri bat izatea. Ba単os de Agua Santa du izena eta Quitotik, Ekuadorko hiriburutik, 160 kilometro hegoaldera dago. Herria, etengabe aztoratzen da sumendiaren txingar eta aktibitatearekin; era berean, ordea, errekaren emari eta ur-jauziekin hoztu eta baretzen da. Gaua iristean, aldiz, tabernek eta herritarren izaera beroak berriro pizten dute guztiz itzali gabeko txingarra.
Tungurahua sumendia da Baños herriko erakargarritasun nagusia. Lerroon azpian ikusten den eran, etengabea da sumendiaren ahotik ateratzen den partikula hodeien emaria. Ezkerrean, Machay herriko Ihintzaren Urjauzia. Behean, kaleko giroa.
Testua eta argazkiak: Dennis Sorondo
BAÑOS
Suaren eta uraren arteko herria Ekuadorren
años de Agua Santa herria naturaren erdi-erdian dago. Albo batean, hegoaldean, mendiaren magalaren beste aldean, Tungurahua sumendia dago, egunero ikus daitezkeelarik ahotik ateratzen zaizkion partikula hodeiak. Ipar-ekialdean, berriz, sakan artean doa Pastaza erreka, noizean behin ur-jauzi ikusgarriek, izatez bizia den emaria are gehiago aztoratzen dutelarik. Horien artean dago bainuetxe, turismo agentzia, taberna eta kale giroz zipriztinduriko 18.000 biztanleko Baños herria. Amazoniako oihanaren atarian dago Baños. Errepidez Puyo aldera joanez gero, Ekuador ekialdeko lurraldeetan murgilduko gara, oihanaren barren-barrenean. Puyo eta Tena dira, hain zuzen ere, bidaiari gehienek oihanean barneratzeko hautatutako herriak. Bañosen ere ugariak dira oihanera lauzpabost eguneko bidaiak antolatzen dituzten agentziak, Baños bera leku ederra izateaz gain, gune ikusgarri eta berdingabez inguraturik baitago.
Bidaiariak aukera asko izanen ditu Bañosen, turismoaren bueltan antolatutako herria baita. Oraingoz, ordea, turisten masifikazioa ez da arazo. Ohikoena bidaia agentziek antolaturiko jarduerak burutzea izan ohi da: puenting-a, rafting-a eta ingelesez bataiatutako antzeko beste hainbat jarduera. Hala ere, norberak motxila gainean hartu eta agentzien atzaparretatik ihes egiteko gogorik izanez gero, badu aukerarik; ugari, gainera.
Tungurahua sumendira ibilaldia Tungurahua sumendia da Baños herriko erakargarritasun handienetakoa. Berau gertutik ikusteko, aukerarik onena 2.650 metrora dagoen Pondoa herrira joatea da; ostean, bertatik, oinez, Tungurahuako aterpetxera gerturatzeko (3.800 metro). Etengabea da ahotik ateratzen den partikula hodeien emaria, eta, noizean behin, zortea izanez gero, laba gorri eta goria ere ikus daiteke. 49
Txangoa gogorregia irudituz gero, goiz esnatzeaz gainera ibilaldia luze egiten baita, badago bestelako aukerarik ere, nahiz eta sumendia urrutiagotik ikusi. Baños herritik Bellavista behatokira doan bidea hartuz gero, adibidez, herriaren ikuspegi ederra izateaz gainera, txango lasai bezain ikusgarri baten ostean 2.600 metrora kokatutako Runtun herrixkara iritsiko gara. Bidean Luna Runtun deituriko jatetxean kafea hartzea gozamen hutsa da, ikuspegiak eta lekua bera ezin hobeak baitira. Bertatik kilometro eskasetara, zuhaitz batean eraikitako etxetxo batera gertura gaitezke; izan ere, zortea izan eta lainoaren zein hodeien baimena izanez gero, sumendia ikusteko behatoki aparta da. Beherakoan, berriz, Runtun herriaren parean Ama Birjinaren Behatokira doan bidea har dezakegu, mendiaren magalean barrena herria inguratzen baitu bidexka honek. Behin Ama Birjinaren eskulturara iritsita herrira itzuli nahi izanez gero, beherantz eramango gaituzten ehunka eskailera maila jaistea besterik ez dugu.
Ur-jauziak Suaz aparte, ura ere nabarmendu egiten da inguruotan. Baños bertatik oihanaren sarreran kokaturiko Puyo herrirantz doan Pastaza erreka benetako harribitxia da ur-jauzi eta ur-lasterrak gogoko dituztenentzat. Bi herriok elkartzen dituen errepidean barrena joanez gero, 30 kilometro eskasetan hainbat ur-jauzi ikusgarri aurki ditzakegu. Kilometro horiek oinez, alokatutako bizikletan, quad batean edo autoz egin daitezke, baita bidaia agentziek eskainitako autobusetan ere. Gomendagarriena bizikletan egitea da, noski, ingurugiroa ez kutsatzeaz gain, bi gurpileko ibilgailuak ematen duen askatasuna aparta baita. Baños herritik abiatuz gero lehen ur-jauzia Andregaiaren Palioa izenekoa da. Ondoren datoz Inkaren Ur-jauzia eta guztietatik ikusgarriena den Deabruaren Lapikoa. Azken horrek 80 metro inguruko jauzia du eta berau ikusteko leku paregabea atondu dute bertakoek. Gomendagarriena bidaia Machay herriko Ihintzaren Ur-jauzian amaitzea da, hortik aurrera errekak ikusgarritasuna galtzen baitu. Azken ur-jauzi horretan, gainera, igerileku edota putzu naturaletan har daiteke bainua, egunari amaiera bikaina emanez.
Gaua, eguna bezain bizia
Bainu bat hartu eta erlaxatzeko inguruotako igerileku eta putzu naturaletan barneratu besterik ez dago, goiko erdiko irudiak argi uzten duen moduan. Goian, Baños herriko panoramika ikusgarria; behean, herria, gauez.
50
Eguna eguzkia sartzearekin batera amaitzen bada ere, honi gau giroak hartzen dio lekukoa Bañosen. Hala, taberna, jatetxe edota kaleko emanaldi artistikoek argitzen dute gaua, Baños eta bertako herritarren ezaugarri esanguratsuena kaleari dioten maitasuna baita. Kalea dute mintzaleku, jolastoki eta baita bizileku ere. Azkenik, ezin herria utzi izena eman dioten bainu beroetan murgildu gabe. Horretarako gaua momentu paregabea da. Ordu txikietan, ilargiaren eta izarren begiradapean, Tungurahua sumendia begien bistan, gorputza ur bero-beroan murgilduz ohartzen zara paradisurik egon badago, ezin duela inguruotatik urruti egon. Agian, sumendiaren edota ur-jauzien barnean, ezkutaturik, bisitariak aurki dezan zain egonen da paradisua.
57 Irudia: Koldo LANDALUZE
bidelaguna AGENDA
• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK
PROPOSAMEN TEMATIKOA Udaberriaz gozatzeko leku xarmangarrienak HORIZONTETIK HARATAGO Pierre Verger MUNDUKO SUTEGIAK Korsikako gastronomia GOGOAN HARTU Crillon Hotela Parisen Erholungspark, Berlinen
HIZTORDUAK LABURRAK MUNDUARI BEGIRA LIBURUAK
proposamen tematikoa 1
HITZORDUAK UDABERRIAREKIN Leihoaren bestaldetik neguko egun ilunak azkar pasatzen ikusi eta gero, udaberria heltzean, kolore festa nagusitzen da inguruan, eta eguzkiaren argiak kanpora ateratzera bultzatzen gaitu. Munduko zenbait lekutan, paisaia udaberrian edertzen da, eta askotan irreala ere ematen du. Hona hemen toki horietako batzuk. Mojave, Kalifornia (AEB) 1
Nahikoa da udaberrian euri tanta gutxi batzuk erortzea Kaliforniako Mojave desertua laranja koloreko mitxoleta distiratsuz betetzeko. Laranja kolorea da, hain justu, Kalifornia Estatuko kolorea. Antelope haraneko Kaliforniako mitxoleten erreserbak 700 hektarea hartzen ditu orotara, eta ibilaldiak egiteko bide ugari ditu.
Maruyama-Koen (Japonia) 2
Udaberrian, Kyotoko hirigunea lorez jositako ikuskizun koloretsua bada ere, sasoiaz gozatzeko lekurik onena Maruyama-Koen da. Han, bisitariek gereziondo handi baten loreak gainera erortzen zaizkiela usteko dute. Gainera, gauez argiztatu egiten dute, ikuskizuna are ederragoa izan dadin. Apirileko bigarren igandean, prozesio bat egiten dute Daigo-ji tenplutik, XVI. mendean hirian sortu zen Hanami jai ezagunenetako bati omenaldia egiteko. Gereziondoak bisitatzeko beste leku apropos bat Yoshino mendia da, lorez betetako gereziondoek mendia estaltzen duen alfonbra ederra osatzen baitute. Keukenhof (Herbehereak)
Amsterdametik 40 kilometrora, Europako parkerik handiena dago. Udaberrian soilik bisitatu daiteke, lorez josita dagoenean. 32 hektarea ditu, eta kolore 52
2
erakusketa ikusgarria da, zazpi milioi tulipei, hiazintoei eta lilipei esker. Loreek ez ezik, lakuek, zuhaitzek eta eskultura ederrek ere apaintzen dute parkea. Martxoaren 22tik maiatzaren 30era egoten da irekita. Niewoudtville (Western Cape, Hegoafrika)
Bulbinella generoko katu buztan deituriko landareak hori koloreko orri ikusgarriak ez ezik, usain atsegina ere badu. Gainera, beste hainbat lore eta landare aurkitu daitezke Niewoudtvillen lore basatiei eskainitako parkean, Hegoafrikako Western Cape probintzian, Lurmutur Hiritik 355 kilometrora. Eragozpen bat baino ez du: aurki ongietorria udaberriari eman ordez, udazkenari emango diote Hegoafrikan. Beraz, pazientzia izan beharko dugu.
3
4
Cotswolds (Britainia Handia)
Udaberrian, bereziki apiril hasieran, milioika lilipa basatik Ingalaterrako hegomendebaldeko Costwolds eskualdeko paisaia estaltzen dute. Leadon harana inguratzen duen ibilbide zirkularra, Daffodil Way, Dymock hiritik abiatzen da. Hidcote Manor, duela mende bat baino gehiago Lawrence Johnston paisajistak diseinatutako lorategi ingelesa, gaur egun gehien imitatzen dena, ere handik gertu dago. Proventza (Estatu frantziarra) 4
Proventzako udaberriaren sentsualitatea eta kolorea apartekoak dira, eta Van Gogh edo Cézanne ere erakarri zituen. Martxoa heltzean, natura berpiztu egiten da, zuhaitzak biziberritu egiten dira eta eskualdeko haran eta bailarak berdez, zuriz eta morez tindatzen dira. Lurraren okre-gorria itzaliz joaten da, eta almendrondoetan loreak ateratzen dira. Ondo-
ren, albertxikoek, melokotoiek, aranek eta gereziek osatuko dute paisaia. Zelaietan, garagarraren berdeak estaltzen du zorua aurrena; ondoren, mahatsondoei hostoak ateratzen zaizkienean, ikuskizuna erabatekoa izaten da. Izpiliku zelaietan, maiatzean izaten da loraldia.
5
ederrenak batzen ditu. Belgikarrek “Hallerbos” moduan ezagutzen badute ere, bideko seinaleetan “Bois de Hal” izena ageri da. Apirilean, udaberri bete-betean, ezkila loreek eta hiazintoek abiarazten dute kolore festa, eta Hal basoa printzesen ipuinetako eszenatoki urdin bilakatzen dute.
Loreen Harana (India)
Himalaya mendien mendebaldeko maldan, Nanda Devi parke nazionalean, Loreen Harana ezkutatzen da. Zelaiak hartz tibetarren, mendiko lehoinabarren eta oreinen lorategi pribatu dira. Mitxoleten, ilenen eta bitxilore artean ibili ohi dira animaliok paraje ezin ederrago horietan. Hallerbos (Halle, Belgika) 3
Halle hiriaren kanpoaldean, Bruselatik 20 kilometro eskasera, Hallerbos ezezagun eta ederra dago. 550 hektarea inguru dituen baso horrek Belgikako kolorerik
Azore Uharteak (Portugal) 5
Azore Uharteak antizikloi ezaguna baino askoz gehiago dira. Ozeanoan kokatuta daudenez, euri ugari egiten du. Hango begetazio ugariari erreparatu besterik ez dago horretaz ohartzeko. Berdea uharteek berezkoa duten beltz kolore bolkanikoari gailentzen zaio. Hala ere, benetako kolore festa udaberrian izaten da, milioika hortentsiek uharteak apaintzen dituztenean. Paisaia ederra eta koloretsua marrazten dute.
53
Horizontetik haratago
Juanma COSTOYA
PIERRE VERGER Afrikaren lilura Amerikan
P
ierre Verger (1902-1996) gaztea zela ezerk ez zuen pentsarazten, lehenik, bidaiari sutsu eta, geroago, erlijio-erritu afroamerikarrei buruzko etnografo aditu bilakatuko zenik. Parisko familia dirudun bateko semea zen, lotsatia eta amazuloa, baina hogeita hamar urte inguru zituela, haren bizian egundoko garrantzia izango zuen aurkikuntza egin zuen, Pierre Boucher-en eskutik: argazkigintza. Harrezkero, esan daiteke haren eskuen luzakin bat bihurtu zela Rolleiflex kamera. Parisko Gizakiaren Museoko zuzendariordea eta Bergeren adiskidea zen George Henry Rivièrek hainbat argazki-enkargu egin zizkion. Lehen lan horietatik aurrera, mundua ezagutzeko irrikak menderatu zuen Pierre Verger, dirua edo gizarte-ospea lortzeko inolako asmorik gabe. Alliance Photo argazki-agentzia sortu zuen etorkizunean argazkigintzako mito bilakatuko ziren Man Ray, Cartier-Bresson, André Kerstész eta Robert Caparekin batera. Amaren heriotzak bultzatuta, lehen bidaiei ekin zien, familiako negozioak behin betiko baztertuta utzirik. Paris haren erretagoardiako hiri bilakatu zen, itzultzeko toki bat, adiskideekin, olerkari surrealistekin eta Trocadero museoko antropologoekin egoteko leku bat.
Munduari argazkiak egiten Kontratu bikaina sinatu zuen 1934an, “Daily Mirror” egunkari britainiarrarekin, eta horri esker Afrika Beltzaren eskualde batean ibili ahal izan zen, Saharatik Togoraino. Garai hartan, alderrai ibili zen munduan barrena, baina lanean betiere: Andaluziatik hegoaldeko itsasoko uharteetara, Senegaldik japoniarrak Txinan egiten ari ziren erasoen berri ematera, Shangaiko setiotik Peru54
ten harengan, eta horrek esklaboen ontzietan etorritako yoruba gurtzan, orishen adorazioan eta candomblé izeneko antzinako afrikar erritmoan barneratzera eraman zuen.
Pelourinhotik Dahomeyra
ra; han hasi zen haren argazkigintza etnografiako gaietan espezializatzen. “Paris Soir”, “Vogue”, “Voilá” eta beste argitalpen batzuentzat ere lan egin zuen urte haietan. Limako Museo Nazionalari esker antropologiari buruzko intuizio autodidaktak fintzeko aukera izan zuen, museo horrentzat hainbat lan egin baitzituen 1942-46 bitartean. Salvador de Bahia hiria (Brasil) izan zen, agian, argazkigintzaren ostean, haren bizitzako aurkikuntzarik garrantzitsuena. Bertako kaleen eta Pelourinho auzo historikoaren nortasuna zela eta, grinaz beretu zuen etnografiari buruz berriki agertutako interesa. Beltzen kultura-ondare indartsua, sinkretismo afrikar-portugaldarra eta amerikarra, errebelazio handiak izan ziren Vergerentzat. Antzinako esklaboen erlijioek eta tradizioek interes handia piztu zu-
Kultura-aberastasun horrek liluratuta, Afrika mendebaldera joan zen, 1948an, tradizio horien jatorriaren bila. 1952an, Ketou herrian (Dahomey, egungo Benin), Fatumbi izena hartu zuen eta iniziatu bihurtu zen ofizialki; hau da, babalawo bat, Ifa adorazioaren kultuko aditu bat. Aldi berean, lan akademiko handia egin zuen Pierre Verger-ek; hala, IFAN Afrika Beltzeko Erakunde Frantsesarentzat lan egin zuen, eta esklaboen trafikoari buruzko doktore-tesi bat ere idatzi zuen. 1960an, etxe bat erosi zuen Salvador de Bahia hiriko Villa América auzoan. Bertatik liburuak argitaratu zituen; hainbat komunikabiderentzat lan egin zuen, eta zenbait unibertsitateko irakasle bisitari izan zen. 1970eko hamarraldian, pixkanaka, argazkigintza baztertuz joan zen, eta Afrikako ikerketa lanetan jarri zuen bere arreta osoa. Salvador de Bahiako haren etxeak museo baten edo ikerketa-zentro baten gero eta antz handiagoa zuen. Hirurogei mila argazki inguru bildu zituen bertan, baita liburutegi heterodoxo bat ere, batez ere antropologia afroamerikarrari buruzkoa, baina baziren, tartean, botanika edo kartomantzia arloko liburuak ere. Etxe horretan bertan, Pierre Verger fundazioa sortu zuen 1988an, asmo argi batekin: pentsamendu deskolonizatzaile eta poskolonial baten adierazpena izatea eta, ordura arte behe mailakotzat eta periferikotzat hartutako praktika batzuen askotarikotasuna eta kultur indar paregabea islatzea.
Munduko sutegiak
Juanma COSTOYA
KORSIKAKO GASTRONOMIA Mendikate bat mediterraneo erdian
K
orsika uhartea, Mediterraneoaren erdian, Frantziako kostalde urdinaren hego-ekialdean dago, Italiako Toskanaren mendebaldean eta Sardiniaren iparraldean. Uhartearen latitudea gorabehera, Korsika lurralde berdea, basotsua eta menditsua da. Korsikaren azaleraren ia hirutatik bi menditsua da, eta hogei gailur baino gehiago ditu mila metrotik gorakoak. Uharteko orografia malkartsuak zuzeneko harremana du bertako gastronomiarekin. Sukaldaritzako espezialitateak ehizan, ahuntztalde eta artaldeetan, basa eztian eta gaztainadi sarrietan daude oinarriturik; azken horietan, basa-txerri taldeak aritzen dira uxarka ezkur eta gaztaina bila. Hestebeteak eta, oro har, txerritik eratorritako produktuak gaztainondoegurrez ketzen dituzte, eta horrek gustu berezia ematen die. Korsikako txerriki eta hestebeteen artean ospe handia dute urdaiazpikoak (prisuttu), saltxitxoiak (salame), solomoak (coppa), panzeta deitzen dioten hirugiharrak eta figatelliek, hau da, beren jatorria salatzen duen kolore iluneko saltxitxa batzuek: txerri-barrukiak, bereziki gibela eta giltzurrunak. Lonzu deritzana, hau da, keturiko txerri-xerra, gantzetan kontserbatua, oso estimatua da, baita beste jaki tipiko ba-
bizkotxoak ere badarama mota horretako gazta, limoia, arrautzak eta azukreaz gainera. Brocciu zati bat eta kopa bat piku-pattar asko estimatzen den mokadu suspergarria da Korsikan. Gazta mota hori erabiltzen dute beste pasta tradizional bat betetzeko ere: cannelloni fondants direlakoak. Beste ardi-gazta batzuk ere badituzte: niolo, bizia eta mina, eta venaco, koipetsuagoa.
Gaztainak, eztia eta ardoa
tzuk ere, hala nola basurde erregosia, antxume errea, txekor haragia olibekin edo tianu izenekoa, ehiza-garaiko bertako erregosi bat.
Gaztak Korsikako edozein jatetxe edo ostatu tradizionalek gazta-karta zabala du, besteak beste: ardi- eta ahuntz-gaztak, onduak, erdi onduak, freskoak, belar finez hornituak, laranja-azalez salteatutako azala dutenak, eta abar. Estimatuenetako bat brocciu izenekoa da; urtarriletik uztailera bitartean egindako ardi-gazta bat; gazta horrekin betetzen dira fritelle izeneko kruxpeta moduko batzuk ere. Fiadote
Gaztaina, bere garaian korsikarren biziraupena segurtatu zuena, oraindik ere kontuan hartzeko osagaia da uharteko sukaldeetan. Fruitu horrekin egiten da gaztaina-morokila, zeina haragi erregosi bati laguntzeko edota postre gisa erabili baitaiteke, frijitu eta azukreztatu ondoren. Gaztaina-irinez beste hainbat gauza ere egiten dituzte: zopak, kruxpetak, ogia, tartak, eta baita gozokiak ere. Azken horien artean oso ospetsuak dira canistrelli izeneko gozoki lehorrak, almendraz, intxaurrez, limoiz eta anisez eginak. Uharteko eztia oso estimatua da; sei jatorri-deituratakoak aurki daitezke. Halako jatorri-deitura aukera Korsikako ardoetan baino ezin daiteke aurkitu, bederatzi baitituzte guztira. Gehienak beltzak dira eta botilan sartutako urtean edatea komeni da.
hitzorduak
SWANSEA (GALES) Celtic Media Festival Apirilaren 24tik 26ra Celtic Media Festival nazio zelten hizkuntza eta kultura hedabideetan eta zinemagintzan hedatu eta zabaltzeko egiten den jaialdia da. 1980. urtean egin zen aurreneko aldiz South Uist eta Benbecula uharte eskoziarretan. Hiru egunetan, Eskoziako, Irlandako, Galeseko, Cornuallesko eta Bretainiako filmak eta ikusentzunezko lanak eskainiko dira. Aurten, jaialdia Gales hegoaldean dagoen kostaldeko Sweansea hirian egingo da aurreneko aldiz, izen bereko konderrian, hain zuzen. Cardiff-en ondoren, herrialde osoko konderri handiena da Sweansea eta izen bereko badiaren ertzean dago. http://www.celticmediafestival.co.uk/
PARIS (ESTATU FRANTZESA) Marathon Apirilaren 7an Mundu mailan egiten diren maratoien artean garrantzitsuenetako bat da Parisekoa, New York, Londres, Berlin eta Chicagokoekin batera. Munduko hainbat herrialdetatik etorritako 40.000 korrikalari inguruk parte hartzen dute urtero lasterketa erraldoi honetan. 42,195 kilometroko ibilbidea izaten du maratoiak eta Paris hiria zeharkatzen du, Eliseo Zelaietatik abiatu eta Foch etorbidean amaitu arte, bidean Vincennes eta Boulogneko basoetatik igaroz. Ikusle ugari izaten ditu lasterketak; hirian sortzen den giroaz gozatzen dute eta korrikalariak etengabe animatzen dituzte. Maratoiaren aurreko egunetan, apirilaren 4tik 6ra, Versalleseko Erakusketa Parkean, Running Expo erakusketa antolatuko da aurten: aditu talde batek korrikaren arloko ekipamendu eta berritasun guztiak erakutsi eta azalduko ditu. http://www.parismarathon.com/index_us.html 56
Harz eskualdea (Alemania) • Walpurgisnacht • Apirilak 30 Walpurgis gaua (Walpurgisnacht alemanez) Europa erdialdeko eta iparraldeko zenbait eskualdetan urtero apirilaren 30eko gauean ospatzen den jaia da. Tradizioaren arabera, udaberritik udara igarotzen gara gau horretan. Horrez gain, esaten da gau horretan sorginak Harz eskualdeko mendi garaienera, Brocken mendira, zuzentzen direla erratz gainean hegan, deabruekin batera orgiak eta bestelako erritu debekatuak ospatzera. Horra hor, beraz, egun horri “sorginen gaua” deitzearen arrazoia. Dena den, egun horren jatorrizko izena neskame eta nekazarien patroi den Walpurgis Deunari zor zaio. Gau hori iristearekin batera, milaka lagun hurbiltzen dira Brocken mendira, eta, bertan, sorginez eta deabruz jantzitako hiritarrek harrera beroa egiten diete. Gaur egun, turistak erakartzeko ikuskizun bilakatu bada ere, iraganean, herritarren artean benetan erroturiko sinesmena zen. Herritarrek sua egiten zuten sorginkerietatik babesteko, ateetan gurutzefikak eta belarrak jartzen zituzten, elizako kanpaiak gauez jotzen zituzten eta abereak sorginengandik babesteko neurriak hartzen zituzten. Irlandar eta eskoziarrek Walpurgis gauean ospatzen dute Beltane ospakizuna. Antzinako egutegi zeltaren arabera, Beltanek udaren hasiera markatzen du, eta Samhain egunak (gaur egungo Halloween egunaren oinarrian dagoenak), berriz, neguaren hasiera. Beltane izena Baal jainkoarengandik dator; hain justu, jainko hori erre egiten dute egun horretan egiten diren suetan, eta etxe eta lorategi guztiak lorez apaintzen dituzte.
INDIA
ALEMANIA
Rama Navami Apirilak 20 Hinduismoaren ikur nagusietakoa den Rama jainkoaren omenez, ospakizunak egiten dira India osoan. Hiri guztiak festarako apaintzen dira eta Ramaren omenez prozesioak eta bestelako ekimenak egiten dira kaleetan. Tenpluak egun berezi horretarako apaintzen dira eta zeremoniek irauten duten bitartean Ramayanaren testuak irakurtzen dituzte. Rama Navami eguzkiaren omenez ere egiten da jaialdia. http://www.journeymart.com/holidaysideas/festivals/ram-navami.aspx
L-Beach jaialdia Apirilaren 19tik 21era L-Beach jaialdia festa, musika, zinema eta hondartza ederrak uztartzen dituen emakumeen jaialdia da. Alemania iparraldean egiten da, jaialdiko arduradunek zita honetarako espresuki alokatzen duten Weissenhäuser Strans opor gunean, Itsaso Baltikoaren ertzean. Bertan, 4.000 emakume inguru elkartzen dira, eta ligatzeko eta musikaz, kontzertuez, kirolaz, zinema lesbikoaz eta opor giroaz gozatzeko parada izaten dute, ingurune paregabean. http://www.l-beach.com/
erakusketak
NEW YORK (AEB) TriBeCa zinema jaialdia Apirilaren 17tik 28ra Jane Rosenthal zinema produktoreak eta Robert de Niro aktoreak 2002an sortu zuten zinema jaialdi hau, irailaren 11ko New Yorkeko atentatuen ondotik hiriko eszena artistikoa berpiztu eta Manhattaneko TriBeCa auzoa biziberritzeko asmotan. A kategorian dagoen zinema jaialdia ez den arren, hirian entzutetsu izatera iritsi da eta beren lanak aurkeztu nahi dituzten zuzendari berrien artean sona handia lortu du. Hamaika egunez, New York hiriaren erdigunea alfonbra gorriaren glamourrez beteko da jaialdi honi esker. http://www.tribecafilm.com/festival/
Linder: arte feminista Parisen Linder artista britainiarraren lan feministak ikusgai daude Pariseko Arte Modernoaren Museoan, guztira ia 200 lan biltzen dituen “Femme/Object” (Emakumea/Objektua) erakusketan. 1954an jaiotako artista honek ikusizko arteak, moda eta musika arloa lantzen ditu batik bat, konpromiso feminista agerian uzten duten lanak eginez beti. Erakusketa honetarako, emakumeak protagonista diren argazki gordinak aukeratu ditu. Batez ere argazki pornografikoak landu ditu eta, emakumea objektu gisa nabarmen erabilia den esparrua dela iritzita, irudi horien biolentzia salatu nahi izan du. Posizio eta egoera gogorretan ageri diren emakumeen parteetan, loreak ezarri ditu artistak, bigarren birjintasun bat iradokiz. Apirilaren 21era arte ikusgai.
Giacomettiren lanaren errepasoa, Hanburgon Alberto Giacometti margolari eta eskultoreari buruzko bi erakusketa ireki dira Alemaniako Hanburgo hirian. Lehena, “Giacometti. Die Spielfelder” (Giacometti. Taulak), Kunsthalle museoan ikus daiteke eta artista suitzarraren 40 urteko ibilbide artistikoaren laburpena da. Bigarrena, Bucerius Kunst Forum erakusketa aretoan dago eta Giacomettik erretratugintzan egin zituen lanak biltzen ditu. Maiatzaren 19ra eta 20ra arte izango dira ikusgai, hurrenez hurren.
ALKMAAR (HERBEHEREAK) Gaztaren merkatua Apiriletik irailera Alkmaar hiria 1953.urteaz geroztik urtero egiten den gaztaren merkatuagatik da ezaguna. Apirilaren erdialdera irekitzen ditu ateak ofizialki, eta, irailera bitartean, ostiralero egoten da irekita hiriaren erdiguneko plaza batean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gazta mota ugari dastatzeko aukeraz gain, merkatu honen ikusgarritasun handiena milaka kilo gazta leku batetik bestera nola garraiatzen dituzten ikustea da, hain zuzen ere, hiriko plaza jakin batean pisatzen baitira gazta guztiak. Gaztaren merkatuaren inguruko kaleetan, artisautza merkatu interesgarri bat ere egoten da sasoi horretan. Alkmaar hiria Amsterdametik ordubete ingurura dago trenez. http://www.kaasmarkt.nl/welcome.asp?lang=0
Manet erretratugilea, Londresen 50 artelanen bidez Édouard Manet margolari frantziarraren ibilbide artistikoari begiratu sakona eskaintzen dion erakusketa ikusgai da Londresko Royal Academy of Arts ezagunean. Zortzi aretotan banatuta, honako hau da Inpresionismoaren ikur nagusi honi bere osotasunean Britainia Handian eskaintzen zaion lehen erakusketa. Bere ibilbide artistikoaren hastapenetatik 1883an hil zen arte, Manetek interes berezia erakutsi zuen giza psikologiarekiko eta hori agerian geratzen da erakusketan. Oleoa pastelarekin ordezkatu eta material horrekin egin zituen azken lanak ere biltzen dira. Erakusketa apirilaren 14ra arte egongo da ikusgai. Mattari omenaldia Marseillan “Matta, du surréalisme à l’historie” izenburupean (Matta, surrealismotik historiara), Marseillako Cantini Museoak erakusketa bat eskaini dio Roberto Matta artista txiletarrari. 1911n Txilen jaiotako artista ezkertiarrak XX. mendeko ikur nagusienekin lan egin zuen, Federico Garcia Lorca, René Magritte, Salvador Dalí edota André Bretónekin, besteak beste. Erbestean, bere herritik urrun igaro zituen hainbat urte, frantziar Estatuan, Italian, Ameriketako Estatu Batuetan eta espainiar Estatuan, besteak beste. 2002an hil zen, baina lan sorta ederra utzi zuen: tamaina handiko lanak eta marrazkiak, batez ere. Mundu osoko museo publiko nahiz pribatuetatik ekarritako 60 lanez osatzen da erakusketa, eta maiatzaren 19ra arte egongo da zabalik.
liburuen txokoa
London. Retrato de una ciudad Tes: Reuel Golden. Arg: Hainbat egile Taschen, 2013 552 orrialde, 49,99 euro
London, argazkiz argazki Viktoriar garaitik 1970eko hamarkadaren bizitasunera, Ingalaterrako gudutik punk mugimendura, Britainia Handiko Jaialditik 2012ko Olinpiar Jokoetara, galtzada-harriz jositako kalezuloetatik kale ponpoxoetara, pub ilunetatik klub pribatuetara, East End eremuko xarmatik Westminster inguruetako handitasunera, Chelsea auzo aberatseko klase altuko hiritarretatik Hoxton auzuneko hipsters fenomenora‌ Liburu hau osatzeko bildu diren argazkiei esker Londresek aspalditik merezi zuen omenaldi bisuala jaso du. Izan ere, Ingalaterrako hiriburuaren historia txundigarria, arkitektura, bizi estilo anitzak eta espiritua ezin hobeto jasota geratu dira liburu honetan mundu osoko artxiboetatik eskuratutako argazkiei esker, horietako asko aurrez inoiz argitaratu gabeak. Argazkiekin batera, gazteleraz, italieraz eta portugesez idatzitako testuak bildu dituzte, hiriaren historian zeresana izan duten pelikula, disko eta liburuen erreferentziak eginez.
El alcohol y la nostalgia Mathias Enard Mondadori, 2012 112 orrialde. 12,90 euro
Laguntasuna eta maitasuna Errusian Jeanne, Vladimir eta Mathias dira liburu honetako protagonistak. Vladimirren heriotzaren berri izaten duenean, Moskura abiatuko da Mathias. Handik, hil berri den adiskidearen herrira zuzenduko da transiberiar trena hartuta, bidean hiru lagunek elkarrekin bizitako momentuak oroituko dituelarik. Hirukote baten maitasun istorio hau laguntasunari eskainitako omenaldia da, baina baita iraganeko Errusiari eginiko gorazarrea ere. Agertokiak berak ere aparteko garrantzia du liburuan, Mosku, San Petersburgo eta beste hainbat hiri eta herrietako paisaiak zehaztasun osoz deskribatzen baitira.
)
Regresar Dominique Ane Alpha Decay, 2013 88 orrialde. 12,90 euro
Iraganera begira Dominique Ane kantari eta konpositore frantsesak haurtzaro eta nerabezaroan bizileku izan zuen Provins herriarekin duen harremana du hizpide lan honetan. Bertan, herriak sortzen dizkion maitasun eta gorroto sentimendu kontrajarriak azaleratzen dira, urteek aurrera egin arren herriaren mamua oraindik ere atzetik segika duela argi uzteraino. Ideologia komunistako bere familiak herrian integratzeko izan zituen zailtasunak eta bere mundu propioan sartuta bizi zen haurra dira protagonista. Egilearen nortasuna betiko markatuko zuten gertakari, sentimendu, irudi eta gertakizunez osaturiko eleberria da honakoa.
Viajes de cine Sergi Ramis Raima, 2012 264 orrialde. 19,95 euro
Munduari bira 76 filmetan Sergi Ramis bidaiari eta zinezale sutsua da. Hala, bere bi pasioak uztartu eta lan hau osatu du. Orrialdez orrialde 76 filmetan agertutako lekuetatik barrena garamatza egileak: Afrikako eta Australiako basamortuak, haran amerikar amaiezinak, Himalaiako mendiak edota Polinesiako hondartza ederrak besteak beste. Bere garaian Gary Grant, Ava Gardner, Robert Redford, Marilyn Monroe, John Wayne, Ingrid Bergman, Humprey Bogart eta beste izar askok zapaldutako agertokiak kontinentez kontinente sailkatu ditu egileak munduaren bira osatuz.
Estambul era un cuento Mario Levi Galaxia Gutenberg, 2013 680 orrialde. 27,90 euro
Donde el dĂa duerme con los ojos abiertos | Toni Pou Anagrama, 2013 264 orrialde, 17,90 euro
Abentura Artikoan 2008ko udan, Kazetari Zientifikoen Munduko Elkarteak Toni Pou kazetaria aukeratu zuen, beste hamalau kazetarirekin batera, punta-puntako ikerkuntza zientifikoan aritzen den “Amundsen� ontzian Artikoan barrena espedizio batean parte hartzeko. Bidaia liburu, dibulgazio zientifiko eta kronika pertsonalaren artean kokatzen den lan honetan espedizio horretan gertatutakoak kontatzen ditu kazetari gazteak estilo arin eta freskoa erabiliz. Hori bai, Artikoari eta zientziari buruzko bere hausnarketa sakonak ere aurkituko ditu irakurleak. Ikerkuntza Kazetaritzako Godo saria irabazi zuen lan honek.
La soledad del corredor del fondo Alan Sillitoe Impedimenta, 2013 256 orrialde. 20,95 euro
Iraganeko Istanbul Gaztelerara itzulitako Mario Levi idazle turkiarraren lehen lana iraganeko mundu galdu baten berregituratze liriko eta hunkigarria da. Lehen Mundu Gerraren amaieratik XX. mendeko 80ko hamarkadara arteko Istanbulera eramango gaitu idazleak, bertako familia judutar baten eskutik. Hiru belaunaldi desberdinetako 47 pertsonaia dira protagonista, eta beraien artean milaka istorio sortuko dira, guztiak ere nostalgiaz zipriztindurikoak. Hala ere, pertsonaia festa honen erdian, Istanbul hiria bera da zalantzarik gabe protagonista nagusietako bat. Kosmopolita eta aldakorra, erlijio eta kultura ezberdinek bat egiten dute Istanbulen.
Inora ez doan bidea Gerra osteko Ingalaterrako langile auzoetan giroturiko kontakizun laburren bilduma dugu honakoa. Etsipen etengabean eta inolako itxaropenik gabe bizi diren langile auzoetako gazte errebeldeak dira istorioetako protagonistak. Esaterako, liburuari izena ematen dion ipuinean, okindegi batean lapurreta egin eta erreformatorio batean sartzen duten gaztea da protagonista. Bertan korrika egiten hasiko da, eta, korrikalari moduan duen abilezia dela eta, bilatu eta nahi gabeko pribilegioak jarriko zaizkio esku-eskura. Hala, erreformatorioko bizitzaren bakardadearen eta kirolari bizitzaren arrakastaren artean aukeratu beharko du. 59
Gogoan hartu ERHOLUNGSPARK MARZAHN Berlin (Alemania)
CRILLON HOTELA Paris aristokratikoaren ikurra
Garai bateko nekazari matxinatuek aristokratei lepo egin zieten lekutik hurbil dago Crillon Hotela, mundu osoko jauregi zahar eta luxuzkoenetariko bat. Hango suite nagusian ostatu hartzea gutxi batzuen pribilegioa da (Madonna eta Arnold Schwarzenegger ohikoak dira bertan, besteak beste). Dituen prezioak hain dira garestiak, arduradunek ez baitituzte jakitera ematen bezeroak erreserba egin aurretik, ondoren baizik. 2005ean Saudi Arabiako printze batek erosi zuen hotela. Jabe berria eraikina goitik behera itxuraldatzeko asmotan denez, orain arte hotelaren parte izan diren altzari eta elementu apaingarri gehienak enkantean jarriko dituzte aurki. 1758an Luis XV.aren aginduz eraiki ziren harrizko bi eraikin bikietako batean dago hotela, Rue Royalen. Hasierako asmoa eraikin biek erabilpen publikoa izatea zen, baina ez zen hala izan, mendebaldeko eraikina hotel bilakatu baitzen laster. Bertan orduak eta orduak igaroko zituzten Marie Antoinettek eta bere klase altuko adiskideek, besteak beste. Ironia galanta, Frantziar Iraultzaren garaian hotelaren sarreran ezarriko zen gillotinan hilko zuten Marie Antoinette bera. Begirada iraganean jarrita, hainbat artisten inspirazio iturri izan da hotela, eta bereziki hango suite eta gelak, hain enigmatikoak…. Hango espazioak primeran izan zitezkeen Sherlock Holmesen abenturetako eszenatoki. Marmol italiarraren klasizismo napoleonikoa Conan Doyle edo Sergei Eseninen inspirazio iturri izan zen, besteak beste. Hoteleko gela guztien artean Duc de Crillon suiteak –hotelaren lehen jabearen erretratuak hormetan dituenak, hain zuzen– dauka bezeroen artean arrakasta handiena. Hain justu, 1788an Crillongo dukearen jabetza izatera igaro zen hotela eta 1907an Taittinger familiaren esku geratu zen. Aipatu bezala, 2005az geroztik Saudi Arabiako printze batena da eta egingo dituen berregituratze lanen ostean 2015erako hotela berriro martxan egotea nahi du. Eraberritze lanen ostean ez dakigu zer estilo hartuko duen hotelak, baina orain arteko itxura erabat aldatuko duela gauza jakina da. Apirilaren 18tik 22ra hotelean bertan egingo den enkantean orain arte hotelaren parte izan diren hainbat elementu enkantean aterako dira: Luis XV.aren garaiko altzariak, art déco aulkiak, tapizak, gortinak… Hortaz, gaur egun oraindik Paris aristokratikoaren ikur den eraikin honen zati bat eskuratu ahal izango du nahi duenak, edo ahal duenak. 60
Berlin ipar-ekialdeko Marzahn auzoan nagusi den hormigoi grisaren artean oasi berde bat ez ezik, Erholungspark Marzahn (Munduko Lorategiak izenaz ere ezaguna) munduari irekitako leiho bat ere bada. 1987an hasi ziren gune hau eraikitzen, Berlin sortu zela 750 urte igaro zirela ospatzeko ekimenen artean. Espazio natural honek hartzen dituen 20 hektareetan asiar herrialdeen eta bertako kulturaren errepresentazioak dira nagusi nonahi: Taihu lakuaren harriak lorategi txinatarrean, monje budistek japoniar espazioan eraikitako klaustroa, Baliko arkitektura imitatzen duen espazioa edo Seulgo udaletxeak berak diseinaturiko korear paisaiaren errepresentazioa, besteak beste. Asiar kultura nagusi den arren, Italiako Errenazimentuak ere badu be-
re lekutxoa parkean eta mendebaldeko kultura oinarrian duen lorategi kristau bat ere badago. Gainera, ingeles estiloko lorategi bat inauguratuko dute 2014an. Alemania osoko parke onenen artean sailkatua, Berlinek dituen espazio berde ugarirekin lehiatu beharra dauka Erholungspark Marzahnek, nahiz eta desabantaila handi bat duen: gune turistiko nagusietatik hurbil ez egotea. Hala ere, arrakasta handia duela esan daiteke. Uda sasoian, txinatar lorategian dagoen Tearen etxeak bisita ugari jasotzen ditu, izan ere, gisa honetako Europako lorategi handiena da eta tearen inguruan egiten diren zeremonietan parte hartzeko aukera eskaintzen die bisitariei. Parkera sartzeko ordutegiak aldatu egiten dira urte sasoiaren eta eguzki orduen arabera, beraz aurrez kontsulta egitea da onena.
AFP PHOTO / PATRIK STOLLARZ
Hoteletako promozio berriak Gero eta ugariagoak eta berritzaileagoak dira hotelek beren burua promozionatzeko lantzen dituzten estrategiak. Australiako Melbourne hiriko hiru hotelez osaturiko Art Series Hotels taldeak, esaterako, “The world’s latest checkout” deituriko ekimen berria jarri du abian bezero berriak erakartzeko. Era honetara, bezeroa denbora gehiago eta musu-truk egon ahal izango da hotelean, irteera egunera arte okupatu duen gela beste inork erreserbatu ez badu, betiere. Irteera egunean bezeroak harreran galdetu beharko du noiz utzi behar duen gela. Esan bezala, gela uzteko momentuan beste inork gela hori erreserbatu ez badu, zenbait egunez gelan geratzeko aukera izango du, gehiago ordaindu beharrik gabe. http://www.artserieshotels.com.au/
Laburrak Europan zehar bidaiatzen, Kultur Tick-ren eskutik
Munduko lanik onenak, Australian Australiako Turismo Sailak jendea erakartzeko modu berri bat jarri du martxan: turistak bilatzeaz gain, langileak bilatzeari ekin dio. Guztira sei lanpostu eskaini ditu eremu desberdinetarako; sei hilabeterako kontratua eta 50.000 euroko soldata eskaintzen ditu, bidaia eta mantenurako beste 50.000 eurorekin batera. Honakoak dira sei lanpostuak: Kangaroo uhartean eta Queesnslanden dauden bi parke naturaletarako bi zaindari, Melbournen moda arloko argazkilaria, Sidneyko enpresa bat sare sozialetan promozionatzeaz arduratuko den pertsona bat, Australiako gune desberdinetarako abenturazale bat, eta Australiako produktu gastronomikoak dastatzeaz arduratuko den pertsona bat. “Munduko lan onenak” ekimenaren barnean eskaini diren lanpostu hauetakoren bat lortu nahi duen orok apirilaren 10era bitartean bidal dezake izen-emate orria, helbide honetan aurkituko duena: bestjobs.australia.com.
Kanpina hotelean Berlin hiriko Neukölin auzoan dagoen Hüttenplast hotelak ez du zerikusirik hotel klasikoaren kontzeptuarekin. Bertan, orain arte gela arruntak zirenak retro estiloko karabana bihurtu dituzte. Era honetan, bidaiariak kanpin batean egotearen sentsazioa du, baina hiriaren erdian dagoela. Kanpin baten estetika badu ere, hiru izarreko hotelek dituzten erraztasun eta aukera guztiak eskaintzen ditu. Horrez gain, eta ekoturismoa bultzatzeko asmoz, bizikletak dituzte eskuragarri hotelean bertan, bezeroek hiria modu osasungarrian ezagut dezaten. Hori guztia, hotelen ohiko prezioak baino gutxiago ordaintzearen truke, gainera. http://www.huettenpalast.de/
Enkarterrian barna Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak Enkarterrian eta Ezkerraldean oinez edo bizikletaz ibilbideak egiteko informazioa bildu du webgune batean. Gainera, iraganean meatzari trenak egiten zuen Bide Berdearen gaineko informazioa ere eskaintzen du. Ibilbidea honako herri hauetatik igarotzen zen, besteak beste: Artzentales, Muskiz, Sopuerta, Galdames eta Abanto. www.montesdehierro.com 62
Kultur Tick talde kulturalak akordio bat egin du Vueling kostu baxuko aire konpainiarekin. Hala, talde honetako bazkide guztiek hilero zozkatuko diren lau pertsonarentzako bi bidaiaren zozketan parte hartu ahal izango dute. Bidaiak Europan zehar izango dira. Zozketan parte hartzeko, beharrezkoa da http://www.facebook.com/events/239761846161100 orrialdean sartzea, norberaren argazki bat igotzea, eta bidaia egiteko arrazoiak azaltzea. Informazio gehiago: http://www.kulturtick.com/
Oarsoaldeko zazpi museo bisitatzeko bonoa Arditurriko Luberri, Geologiako Interpretazio Zentroa, Herri Musikaren Zentroa (Soinuenea), San Marko, Victor Hugoren Etxea, Mater Atunontzia, Ondartxo eta Itsas Kulturaren Zentroa sarrera bakar batekin eta prezio erdian bisitatu ahal izango dira, Oarsoaldean abian jarri duten ekimen berri bati esker. Sarrera berezi hau urte osoan erabili ahal izango da, eta eskualde osoan ibilaldiak egiteko aukera eskainiko du, Aiako Harriko Parke Naturaletik abiatu eta Pasaiako badiaraino. http://www.oarsoaldea-turismo.net
Luxuzko siestak, Vienan Bazkalostean sartzen den logaleari aurre eginez, atsedenalditxo bat hartzeko aukera eskaintzen duen leku berri bat ireki dute Viena erdialdean. Reflexia erlaxaziorako estudio bat da, eta bertan bezeroek –bidaiariak kasu gehienetan– indarberritzeko aukera dute, hotelera edo etxera itzuli beharrik gabe. Gehienek lo kuluxka egiteko alokatzen dute ohea, baina, nahi duenak, bestelako aukerak ere baditu; meditazioa egitea, kasu. Musika lasaiak lagunduta edota isiltasunean, argi leunez apainduriko saloi handi batean batzen dira bezeroak, eta lo egiteko, irakurtzeko edo erlaxazio ariketak egiteko aukera izaten dute, 11 euroren truke. Diru gehiago gastatzeko prest daudenek logela pribatu bat aloka dezakete, eta esnatzerakoan aperitibo bat dastatu, 40 euroren truke. http://www.reflexia.at/
Munduari Begira
Europako unibertsitate zaharrena eraberritzen ari dira Mazedonian Mazedoniako Ohrid hiri turistikoan dagoen San Klemente unibertsitate mitikoak iraganean irakaskuntza arloan izan zuen garrantzia berreskuratuko du; izan ere, aurki bukatuko dituzte bost mendez inaktibo egon den IX. mendeko harribitxi arkitektoniko hau eraberritzeko lanak. Arkitekto mazedoniarren ustez, San Klemente unibertsitatea Europako zaharrena da. Hain zuzen, gaur egun martxan dagoen eta 1088. urtean sortu zen Boloniako unibertsitatea baino mende eta erdi lehenago sortu zela diote aditu mazedoniarrek, nahiz eta, ofizialki, Boloniakoa izan Europako unibertsitate zaharrena. Unibertsitatea otomano musulmanen inbasioan suntsitu zen, XV. mendean. Ohrid hiria eta bere laku ikusgarria (Balkanetako sakonena, 288 metro) Unescoren Gizadiaren Ondare izendapenaren jabe dira, eta, hortaz, hiriko eraikin berri guztiek aipaturiko erakundeak ezarritako arauak errespetatu behar dituzte. Azkenaldian eztabaida ugari sortu dira gai honen inguruan, indiar enpresari batek lakuaren inguruan eraiki nahi duen luxuzko gune turistikoa dela-eta. Hala ere, arduradunek jakinarazi dute unibertsitatea berreraikitzeko lanek bete egingo dituztela ingurunea babesteko arauak.
Lurpeko Parisen sekretuak Paris, Argiaren Hiria, munduko helmuga turistiko nagusietako bat da. Baina, lehen begiratuan ikusten denaz harago, Estatu frantziarreko hiriburuak benetako harribitxia du bere kaleen azpian: 260 kilometro baino gehiagoko tunel, kripta eta bunker sarea, “Pariseko katakonba” izenaz ezagutzen dena. 1955ean bertara sartzea galarazi bazuten ere, artista talde klandestino batek 30 urte igaro ditu gune misteriotsu horretan ekimenak garatzen. Bertako hormetan artelanak jarri dituzte, eta pasabide nahiz txoko berriak eraiki, Pariseko metroaren argia erabiliz. Diotenez, eraiki dituzten lekuetako batzuk mila pertsona hartzeko gai dira. Gune berrien artean harrigarriena La Mexicaine Perforation mugimenduak lurpean egin duen zine aretoa da. Pariseko katakonbak erromatar garaikoak dira; harrobi moduan erabiltzen hasi zirenekoak, hain zuzen. Denborak aurrera egin ahala, eremu hori hedatuz joan zen, eta, urte askoan, hildakoen hezurrak gordetzeko erabili zituen Luis XVI.ak. Bigarren Mundu Gerran, aliatuek ezkutuko gordeleku moduan erabili zuten eremua, eta Victor Hugok betiko hilezkortu zuen “Les Miserables” eleberri ezagunean.
Zalaparta San Petersburgoko Mariinski antzokiaren inguruan Maiatzean inauguratzekotan diren San Petersburgoko Mariinski antzoki berria zeresan ugari ematen ari da. Antzokia 1986an eraikitako Mariinski eraikin mitikoaren pare-parean dago, eta kanala gurutzatzen duen pasarela baten bidez lotuta daude bi eraikinok. 2011ko Veneziako Mostra Jaialdian Urrezko Lehoia jaso zuen Alexandre Sokourov zinegilearen ustez, «eraikinak kutxa baten itxura hartu du». Bere ateak aurki irekiko dituen eraikinaren estetikaren inguruan, kritika hori eta antzeko beste ugari entzun dira hiriko pertsonaia ezagun askoren ahotan. L’Ermitage museoaren zuzendariak, esaterako, «nortasungabe» gisa kalifikatu du eraikina, eta, diputatu baten ustez, «zentro komertzial basati baten itxura» hartu du. Interneten ere zalaparta sortu du gaiak, eta azken egunetan, manifestu bat eratu du talde anonimo batek, «biltegi erraldoia» egiteko, hiriko hainbat eraikin zahar eta enblematiko suntsitu direla salatuz.
Eskaleen gisan, Göteborgen Munduan era guztietako hotelak daude: batzuek gaua zuhaitz baten gainean igarotzeko aukera eskaintzen dute; beste batzuek, izotzezko etxetxoetan edo lur azpian pasatzekoa… Orain arte ikusi gabekoa zen, ordea, eskale baten antzera kalean lo egiteko beta eskaintzen duen hotela. Suediako Göteborg hirian martxan jarri duten ekimena Forsman&Bodenfors kanpaina da, eta Suediako bigarren hiri populatuenean etxerik gabe dauden 3.400 pertsonek bizi duten egoeraren inguruan jendea kontzientziatzea du helburu. Hotel baten webgunea izango balitz bezala diseinatu dute kanpaina Interneten. Argazkien bidez, hirian zehar banaturiko hamar lekuen artean aukera dezake erabiltzaileak bere “suite pertsonala”: zubiaren azpian, errekaren alboan, trenbide baten ertzean edota parke bateko eserleku batean pasa dezake gaua; kartoiak eta guzti eskaintzen dituzte, esperientzia bene-benetakoa izan dadin. http://www.faktumhotels.com/