ESLOVENIA. Basoz inguratuta herrialdea

Page 1

mykines Lanperna-musuen paradisua Faroe uharteetan • sotxi Zirkasiar herriaren bihotz ebatsia • korsika Edertasunaren Uhartean barrena furgonetaz

BIDAIA ALDIZKARIA

Eslovenia BASOZ INGURATUTAKO HERRIALDEA


Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

munduari begirada Tromelin, ahaztutako esklabuen uhartea

46

ErreportaJEak 6

eslovenia Bere orografia txiki baina menditsuak aberastasun natural oparo eta anitza gordetzen du

14

mykines Txundigarriak eta hegaztiz apainduak dira uharte bakarti honen parajeak, ipar Atlantikoan

22

puerto viejo Tropikoko zapore zein kolore guztiak nahasten dira Costa Ricako txoko honetan

30

sotxi Milioika errusiarrentzat oporren eta patxadaren sinbolo bihurtu den zirkasiar herria

38

korsika Natura eta herrixkak, mendia eta itsasoa, koloreak eta usain gozoak uztartzen dituen Mediterraneoko irla

46

aït benhaddu Sahararen atarian, ksaren arketipoa da eta ondoen kontserbatzen dena. Gizadiaren ondarea izendatuta dago

14 6

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Hamar abentura tren mitikoetan

54

Horizontetik haratago Ernst Schäfer

55

Munduko sutegiak Hong Kongeko sukaldaritza

60

gogoan hartu “Sloppy Joe’s”, Habanan Eilean Donan gaztelua, Eskozian

22

38

30 3


TROMELIN Ahaztutako esklaboen uhartea

M

adagaskar eta Reunion uharteetatik 600 kilometrora, Indiako Ozeanoan dago Tromelin uhartea. Gaur egun, 15 soldadu frantziar baino ez dira bizi bertan, Frantziako Estatuak uhartean duen boterearen erakusgarri. Ezbehar larri baten lekuko izan zen Tromelin 1761eko uztailaren 31n, Madagaskarretik Maurizio uhartera zihoan Baionako L’Utile ontzia bertatik gertu hondoratu zenean. Bidaia horretan, kontrabandoko 60 esklabo eta 120 laguneko eskifaia (horietako asko euskaldunak) zeramatzan ontziak. Eskifaiako kideek ontzi bat eraiki eta esklaboak uhartean utzi zituzten, bila itzuliko zirela zin eginez. Tamalez, ez zuten agindutakoa inoiz bete. Hamasei urte beranduago iritsi zen bertara Tromelin kapitaina eta 70 esklaboetatik zortzi baino ez zituen bizirik aurkitu: zazpi emakume eta zortzi hilabeteko haur bat. Geroztik, Tromelin kapitainaren izena hartu zuen uharteak.

Argazkia: Richard Bouhet

4


Munduari begirada



Testua: Luis Diaz / VisualNatura

Eslovenia

Argazkiak: Luis Diaz eta Jorge Lopez

BASOAREN ERDIAN DAGOEN HERRIALDEA


ESLOVENIA aur egungo Eslovenia mendeetan zehar etengabeko esku aldaketak jasan behar izan dituen herria da, milurteko luze batez herrialde eta inperio mugakide askori kontuak eman behar izan dizkiona lurralde anexionatu, okupatu edo inbaditu gisa. Egoera gogorra jasanagatik, herritarrek nortasun kultural eta sozial indartsuari eutsi diote, eta, hala, ohitura eta tradizio propioak mantendu dituzte, besteak beste agintari eta intelektualen lan hezigarriari esker.

G

Bide luze baten amaiera Mendekotasun egoerarekin amaitzeko, erreferendum bat egin zuten 1991ko abenduan esloveniarrek. Herritarren %60 baino gehiagoko partaidetzarekin, esloveniarren %88k aldeko botoa eman zioten Jugoslaviako Federaziotik bereizteko aukerari. Halako gizarte babes zabalak bultzatuta, Gobernuak herrialdearen independentzia aldarrikatu zuen 1992ko ekainaren 25ean. Belgradek tropak bidali zituen erantzun gisa, eta liskarraren hasierako uneetan Italiaren eta Austriaren mugakide ziren postuak okupatu zituen, bai eta Ljubljanako Brnik nazioarteko aireportua bera ere. Hurrengo egunetan, baina, Esloveniako armadak, po-

Guztira 6.000 haitzulo inguru daude Eslovenian, eta horietako bat da eskuinekoa, Predjanski gaztelua inguratzen duena. Lerroon gainean, Ljubljana hiriburuko alde zaharreko terraza bat.

8

Eslovenia hedadura txiki eta orografia batik bat menditsuko herrialdea da, eta inolako zalantzarik gabe atentzioa emango digun natura aberastasun oparoa du: mendi malkartsuak, ibai emaritsuetan irekitzen diren haitzarte sakonak, kareharrizko lurra zulatzen duten milaka haitzulo, eta, onenetan onena, bertako jende adeitsu eta abegitsua. pulazio zibilak lagunduta, Jugoslaviako armada eraso, Belgraden erasoaldiari kontra egin eta kontrola bereganatu zuen. Ondorioz, Jugoslaviako armada, bere posizioak utzita, bere mugen barrura itzuli zen. Jarraian, su-etena aldarrikatu zuten aldeek. Gerra motza izan zen –Hamar Eguneko Gerra bezala ezagutzen da–. Kalkuluen arabera, 75 lagun zendu ziren guztira. Brioniko Akordioa sinatzearekin batera, Esloveniak independentzia lortzeko bidea garbi geratu zen, eta, horren erakusle, nazioarteko komunitateak aitortutako estatu subirano bilakatzea lortu zuen hilabete gutxiko epean. Gainera, gatazka hain azkar konpondu zenez eta Jugoslaviako Federazioko bizilagunekin gertatzen zenaren kontra Esloveniako errealitate sozial, erlijioso eta politikoa oso homogeneoa zenez, herrialdeak ez zuen hurrengo urteetako Balkanetako gerrak pairatu beharrik izan. Balkanetako gerretako giza krudeltasun nardagarrienaren ondorioz, 200.000 pertsona hil eta 20.000 desagertu ziren Jugoslavia guztiz zatitzen zen bitartean. Ez hori bakarrik, oso zalantzazkoa izan zen NBEk, NATOk eta beste erakunde batzuek gerrateotan jokatutako rola. Ljubljana «maitatua» Ljubljana hiriburua herrialdeko hiri jendetsuena da, eta eslovenieraz “maitatua” esan nahi du. Herrialdeko gune politiko eta erlijioso nagusia da, bai eta kulturaren eta unibertsitate bizitzaren bilgunea ere. Izan ere, hamalau fakultate eta arte ikasketetako zenbait zentro daude Ljubljanan, eta, hala, hiriak 40.000 ikasle hartzen ditu urtero. Datazio zehatzik ez badago ere, Brontze Aroan betebetean hasi zen enklabea jendea hartzen. Aldiz, hunoek erabat suntsitu zuten hiria 452. urtean. Ostrazismo mendeak igaro ostean, 1144. urtean berragertzen dira Ljubljana hiriaren aipamenak, eta, hala, data hori jo zuten hiriaren sorreratzat 850. urteurreneko 1994ko ospakizunetan.


9


ESLOVENIA


300 metrotik gorako altueran dago esloveniar lurraldearen %Â 90, ez da harritzekoa, beraz, esloveniarrak mendiko kirolen zale sutsuak izatea. Irudian, bertako paisaia tipiko bat.

Hainbat lurrikara jasan ditu hiriak historian zehar, eta horietako batek ia guztiz suntsitu zuen Ljubljana. Hori dela eta, hainbat aldiz berreraiki dute, garai bakoitzeko eragin handieneko arkitektura estiloari jarraiki: barrokoa, eklektikoa, eta abar. Hiriarentzat asalduzko beste garai bat Bigarren Mundu Gerra izan zen. Alemaniarrek eta italiarrek eskala handiko kontzentrazio eremu bilakatu zuten hiritarrak milizia partisanoengandik bakartu eta populazio zibila blokeatzeko: 34 kilometro alanbre hesi eta 69 bunker eraiki zituzten. Herritar asko hil zituzten, eta pertsona askok ihes egin zuten hiritik babes bila. Gerraren ondoren, Titoren Jugoslaviaren barruko Esloveniako Errepublika Sozialistaren hiriburu bilakatu zen. XX. mendeko 90eko hamarkadako Hamar Eguneko Gerrak ezer gutxi kaltetu zuen hiriburua, eta, hala, Ljubljana estatu berriaren hiriburu natural izatera pasa zen. Nortasun naturala Esloveniarrak mende asko egon baziren ere subiranotasuna lortu zain, bazuten berezko altxor bat, arro sentiarazten dituena eta goitik behera gozatu dutena: nagusiki menditsuak diren lurraldeen aberastasun natural oparo eta anitza. 20.000 kilometro koadroko azalera du herrialdeak, eta 300 metrotik gorako altueran dago lurraldearen %90. Herrialdearen batez besteko altuera 600 metrokoa da. Halako orografia izanik, ez da harritzekoa esloveniarrak mendiko kirolen zale sutsuak izatea, bereziki alpinismoa. Zaletasun horrek, bada, izen garrantzitsuak eman dizkio munduko alpinismoari; Tomo ÄŒesen eta TomaĹž Humar, bi aipatzearren. Esloveniako negua gogorra denez eta gailurrak bereziki malkarrak, entrenatzeko gune aparta da herrialdeko mugetatik harago ere alpinismo erronka handiei aurre egiteko. Alpeak dira herrialdeko eskualde menditsu garrantzitsuena. Herrialdearen iparraldean honako guneak daude hurrenez hurren mendebaldetik ekialdera: Juliar Alpeak, Karavanke mendikatea, Kamnik-Savinja Alpeak eta Pohorje mendigunea. Esloveniako mendirik garaienak Juliar Alpeetan daude; hain zuzen ere, ipar aurpegi zorabiagarria duen Triglav arroka piramidea da herrialdeko mendirik altuena. Herrialdearen banderan bertan azaltzen da Triglav, Itsaso Adriatikoari eta Esloveniako ibaiei erreferentzia egiten dieten bi marra uhindun urdinen gainean, esloveniarrek naturarekiko duten grinaren seinale. Mendiaren izen 11



bera du, halaber, herrialdeko parke nazional bakarrak. Lurralde babestu horren erdigune geografikoan betebetean dago Triglav eta bere magaletako haranek Juliar Alpeetan jaiotzen diren bi ibai handiak elikatzen dituzte: Soča eta Sava. Herrialdea zeharkatu eta gero, Itsaso Adriatikora eta Itsaso Beltzera isurtzen dituzte beren urak hurrenez hurren. Esloveniako mendi malkartsuak inguratzen dituzten haranak baso itxiz estalita daude, eta, horiek dira, beharbada, inguruotako aurpegi atseginenak. Aberastasun naturala eskualdeko prezipitazio ugarien ondorioa da. Asko erabiltzen ez diren zenbait bide igarotzean konturatuko gara horretaz; izan ere, behar bezala balizatuta badaude ere, landaretza ugaria dute. Uraren ibilguari jarraituz, Alpeetako haranetatik haragoko lautadan, bitxikeria geologiko bat aurkituko dugu: Bled herriaren ondoan dagoen jatorri glazialeko laku bat. Ez du neurri ikusgarritik –bi kilometro koadro baino ez ditu–, baina lakua elikatzen duten iturburu termalek 26 gradutan mantentzen dute ura urtearen zati handi batean. Mendiak eta basoak herrialdearen paisaiaren zati garrantzitsu badira ere, bertoko karst ingurunea da Esloveniako txokorik ikusgarriena. Kareharrizko lu-

rren eskualde apetatsua da, eta Ljubljana hiriburuaren eta Italiako mugaren artean dago. Guztira 6.000 haitzulo inguru daude, eta horietako batzuk munduko sakonenak dira, esaterako, Cehi 2 izenekoa −esploratutako 1.533 metro ditu sakoneran−. Zenbait haitzulo egokitu ere egin dituzte bisitariak jaso ahal izateko. Postojnako haitzuloak dira ezagunenak, baina hain masifikatuta ez dauden beste asko bisita daitezke, esaterako, Otok, Pivka eta Planinskako haitzuloak. Goi lautada karstikoa inguratzen duen eskualdea dinariar karsta bezala ezagutzen da, eta leize ugari, haitzarte ikusgarriak eta ibaien ibilguek bidean uzten dituzten ur-jauzi eder-ederrak eskaintzen dizkio ibiltariari. Orografia bitxi hori dela eta, ibiltariek Eslovenian oso ospetsuak diren bi jarduera praktikatzen ari diren abenturazaleekin topo egiten dute maiz: batetik, ur amilak kayakean jaisten dituzten kirolari ausartak, eta, bestetik, eskualdearen barrunbeetara sartzen diren espeleologoak. Izan ere, Eslovenia herrialde ederra da, bai gainazalean bai amildegi sakonenetan ere.

ESLOVENIA

Kirolari bat uramilak kayakean jaisten, ezkerrean; bere ondoan, bikote bat Soca ibaiko zubia zeharkatzen. Behean, ezkerrean, Kozjak ur-jauzia; eskuinean, Bled lakua eta bere uharte ezaguna, mendiz inguratua.



Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

Mykines

LANPERNA-MUSUEN PARADISUA


MYKINES

Faroe uharteak ipar Atlantikoan galdurik dauden lur zipriztin batzuk dira. Uhartedia osatzen duten hemezortzi uharteek oso gutxi ezagutzen diren parajeak gordetzen dituzte; izadiak edertasun soila du hemen, txundigarria eta hegaztiz apaindua. Paraje horietako bat, ia-ia isilpekoa, Mykines uharte bakartia da Iritsi ginen unetik joan nahi izan genuen herrialdearen mendebaldeko muturrean dagoen Mykines uhartera. Ezin dut ahaztu labarraren gorenetik itsasora begira dagoen urdinez jantzitako emakumearen irudi liluragarria; soinekoaren urdinak ur gazitan murgiltzen du, itxuraz babesten duen lur-txatal meharretik erauzita. Poztasun eutsiko itxaronaldia da, kezkatsua, zalantzazkoa; bihar berriro igoko da ostertza miatzera, itsaso sakon eta jeloskorrean zain dagoen patuari itxarotera. Itsasora begira badago ere, oinez abiatzera doala dirudi, urruntasunean erdi ikusten den ontziari harrera egitera; irrikaz, loa galduz dago itzuleraren zain. Faroetako emakume-arimaren begiratua da, kostari eta ostertzari lotutako emakume guztien arimarena: itsasoa eta lurra, urdina, beltza eta berdea, guztiak batera. Sámal Joensen-en margolan horren oroitzapenak justifikatuko luke, beste gabe ere, Mykinesfjørðureko itsasarte arriskutsua igarotzea. Joensen margolaria –Munch-en oinordeko espiritualtzat daukate askok– uharte honetan jaioa da eta heriotza eta sufrikarioa islatzeaz gainera, espresionismo biziz erretratatu zituen hemengo ikuspegiak, paisaia amaigabe bilakarazteraino. Gezurra dirudi uhartearen txikitasuna kontuan hartzen badugu, gupidagabeko itsas enbaten artean ahaztutako 10 km2-ko harkaitz bat besterik ez baita. Baina bazen gehiago ere. Hainbat mende atzeragoko albisteen arabera, paradisus avium (hegaztien paradisu) misteriotsu bat –ipar lanbroen artean gordetako uhartetxo bat– aipatzen zen “Navigatio Sancti Brendani” izeneko testuan. Erdi Aroko X eta XI. mendeetako lengoaia arkaikoan idatzitako kontakizunak San Brendan irlandar fraideak VI. mendean, Lur Aginduaren bila abiaturik, paraje ezezagunetara egindako bidaia kontatzen du. Batzuek diote txori otoizlariz –aingeruak, izatez– jositako uhartetxo hura Mykines dela. Osagai horiekin ez zen zaila amets egitea, baina bazeuden froga ziurrak ere. Margolan bateko koloreetatik edo mitoaren lanbroetan ezkutatutako uharteetatik harago, Mykinesek paisaia

I

16

Amildegi eta labar ugarik osatzen dute Mikyneseko paisaia. Horietako bat Mykineshólmur faroan aurki daiteke, lerroon azpian. Eskuinean, goian, Mikyneseko etxetxo batzuen irudia. Lerroon gainean, zanga txoriak hegaz, eta behean, espezie honen kolonia bat.



MYKINES torturatu –eta aldi berean samur– baten ikuskizun zoragarria oparitzen baitigu. Horrelako paisaian milaka hegaztiren hegada ikustea oso esperientzia bakana da. Itsasoan zehar “Mitxines”era heltzea, horrela ahoskatzen baita, ez da beti erraza izaten. Itsasontziz edo helikopteroz joan daiteke, baina eguraldiaren aldakortasunak –faroeraz idazten duen Jørgen Frantz Jakobsen idazlearen “Barbara” eleberriko protagonista bezain errebeldea– zailtasun handiak sor liezazkiguke. Hego-ekialdeko haizea harro dabilenean, hurbilen duen Vágar uharteko Sørvágur hiritik datorren ferr-

Uhartean aurki litezkeen espezie guztietatik lanperna-musua nabarmentzen da, eskuinean. Behean, Atlantarhavsbrúgvin, Atlantikoa gurutzatzen duen zubia. Eskuinean, Mykinesho? lmur herrixka, labar ertzean.

18

yak berak ere ez du porturatzerik izaten. Itsasontziz joatea da ohikoena. Sørvágsfjørður-eko arrakala gurutzatu orduko, Tindhólmur agertuko zaigu ababorrean. Zerra itxurako soslaia duen uharte txiki horrek harri bihurtutako estegosaurio bat dakarkigu gogora, bizkarreko ezten zorrotzekin hurbiltzen ausartzen diren hodeiak urratzen dituela. Apur bat atzeragotik, Gáshólmur-en irudi leunagoak banatzen gaitu fiordoaren babesetik, eta mendebalderago, ezin iritsizkoak begitantzen zaizkigun itsaslabarrak agertzen zaizkigu. Zeru aldakorrak, itsasoa zigortzen duten haize gogorrak, hodei beltz mehatxagarriak, argi-itzal kaleidoskopikoak… badirudi horiek guztiak, iparreko Kalipso baten antzera, kapaz


direla guri uhartean eusteko, baina, azkenean, alde egiten utziko digutela. Amildegi eta labar garaienak Barmur-eko badiaren parean daude, non, bat-batean, zeruraino igotzen baita harkaitza, 560 metrotaraino heldu arte: KnĂşkur-eko tontorra da, uharteko punturik garaiena. Gailurraren oinean dago herria, folklorismo nahastezineko berrogei etxe, zur pintatuko hormekin eta belarrezko teilatuekin. Dozenaren bat pertsonak osatzen dute herriko biztanleria iraunkorra. Kai txikia gehiago da lehorreratzeko aitzakia, benetako portua baino; ontzia uztearekin batera, labarraren irtenguneetan habiak dituzten hamarnaka fulmarren karrankak egiten digu harrera.

Txorien artean oinez Ipar-fulmarra (Fulmarus glacialis) Mykinesen kumeak ateratzen dituzten hegazti espezietako bat da. Baina askoz gehiago dira hemengo harkaitz-zokoetan eta malkar berde argietan udako babesaren bila etortzen diren hegazti motak. Artikotik datozen ur hotzek uhartedia inguratzen duen Golkoko itsaslaster epelagoarekin bat egiten dutenean oso emankor bilakatzen dira eta itsasoko hainbat animalia espezieri ematen diote jaten. Hemen aurkituko ditugu itsas txakur arruntak (Phoca vitulina) eta grisak (Halichoerus grypus), harkaitzean atsedeten; eta bista zorrotza eta suerte apur bat izanez gero, baliteke zetazeoak ere ikustea. Hala ere, hegaztiak dira hemengo prota-


Mykenesen hainbat hegazti espezie aurki daitezke: goian, lanpernamusu espezieko talde bat. Horien ondoan, zanga bat. Azken horren alboan, Antxeta hankabeltz bat. Azkenik, barrenean, ipar-fulmarrak.

gonistak, hartaraino non belardiak tapizatzeraino, zerua estaltzeraino eta itsasoa txoriz josteraino iristen baitira. Uhartean aurki litezkeen berrogei bat espezietatik, bat nabarmentzen da beste guztien artetik: lanpernamusua (Fratercula arctica). Urtero, apirilaren erdi aldera, 125 mila bikotek inbaditzen dute uhartearen mendebaldea, eta milaka eta milaka habia atontzen dituzte, lurrean egindako zuloetan. Emmental gazta handi bat eratzen dute hala uhartearen mazela aldapatsuetan. Ez dira hegazti asko gizakiari hain begiko zaizkionak. Txorien itxura hauskorra, haien moko estu, koloretsu eta bitxia, laua eta hiruki formakoa, laranja-kolore biziko hanka palmatuak, lehorrean duten baldartasuna eta lurreratze traketsak, amildegira jauzi egiteko momentuan (beren buruaz beste egitera doazela dirudite) egiten duten hego-astintze azkarra, urpean murgildu eta mokoan zilar-koloreko arraintxo-mordoxka bat dutela azaleratzen ikustea… badirudi guztia pentsatuta dagoela guregan irribarre bat pizteko. Hemen egongo dira abuztuaren erdi aldera arte; orduan hegatuko dira azkeneko lanperna-musuak itsaso handian barrena. Bien bitartean, mendebaldeko tontorrera sartzen uzten digute. Hegoaldetik igoko gara Lambi deritzan ingurunera, beste inondik ez baita posible, iparraldeko kosta, izan ere, amildegi zorabiagarri bat da ia bertikalean itsasora jausten dena. Lanperna-musu dentsitatea xarmangarria bezain ikaragarria da. Igotzen segitu dugu iparraldeko itsaslabarren gorenera heldu arte; behin hara iritsita, behera jaitsiko gara “Atlantikoa gurutzatzen duen zubia” zeharkatzeko. Hain izen hanpatuak, Atlantarhavsbrúgvin, Mykines eta Mykineshólmur –prozesu geologikoren baten ondorioz uharte nagusitik aldenduta geratutako

uhartetxo laukizuzen bat– bereizten dituen 35 metro sakoneko Holmgjióv haitzarte estua gainditzen duen zaldaina izendatzen du. Antxeta hankabeltzak (Rissa tridactyla), ubarroi mottodunen bat (Phalacrocorax aristotelis) eta ipar-txenadak (Sterna paradisaea) ikusi ditugu; baita pottorro (Alca torda), martin arrunt (Uria aalge) eta martin hegalzurien (Cepphus grylle) hegadak ere. Mykineshólmur-en, 1909an eraikitako itsasargira heldu nahi dugu, azken muturreraino iritsi garen sentsazioa berriro bizi eta esateko: «harago, Amerika!» Baina aurretik, uhartearen hegoko muturrera hurbilduko gara Faroetako zanga kolonia (Morus bassanus) bakarra ikustera. Píkarsdrangur eta Flatidrangur izeneko harkaitz-erpin zorrotzetan aurkituko ditugu. Ez da leku txarra ekaitz-txori txikia (Hydrobates pelagicus) ikusteko ere, baina, horretarako, hobe da gaua. Uhartearen erdialdean eta ekialdean ere ibilbide erakargarriak ditugu, gertakari geologikoak –adibidez, Harrizko Basoa, 30 metro altuko basaltozko zutabeak dituena–, edota Borgardalur, Kálvadalur eta Korkadalur-eko haranak bisitatzeko, edo beste hainbat hegazti espezie ikusteko, esate baterako, mariko handia (Catharacta skua), anatidoak –eiderra (Somateria mollissima faeroeensis)– edo txori txikiagoak ere bai: gabai arrunta (Puffinus puffinus), itsas mika (Haematopus ostralegus), txoka gorrizta (Carduelis flammea flammea), mendebal-txori mokomehea (Phalaropus lobatus), arabazozo arrosakara (Sturnus roseus) eta txirri arrunta (Calidris alpina schinzii).

MYKINES


21


CALYPSOAREN ERRITMOAN COSTA RICAN Testua: Ainhoa Aldalur

Puerto viejo Argazkiak: Getty Images



PUERTO VIEJO

Tropikoko zapore zein kolore guztiak nabarmen egiten dira Costa Ricako txoko honetan, jende eta paisaia desberdinen mosaiko bizian. Natura eta kultura oparoz inguratuta, hara doana erritmo desberdin batean murgilduko da, denborak beste martxa bat hartuko baitu Karibearen hegoaldera goazen heinean.

24

anana errepublika bezala ezaguna, trenbidearen etorrerarekin batera iritsi zen banana bertako lurretara. Bananak izan zuen arrakasta azkarrak aise erakarri zituen kanpoko inbertitzaileak eta fruitua kantitate handitan esportatzen hasi ziren laster batean. 1889an Minor Keith, Atlantic Railroad-eko nagusiak, United Fruit Company sortu zuen eta lurralde hau Erdialdeko Amerikako lehen banana errepublika bihurtu zuen. United Fruit ekonomia lokalaren jabe egingo zen laster, irabazi handiak sortuz gutxi batzuentzat soilik. Konpainiaren langileei ematen zien tratu txarrek zein ezarritako arau zorrotzek haren izena belztu bazuten ere, oso bilakaera arrakastatsua izan zuen. 1913. urtean Costa Ricako sailetatik 11 miloi banana-mordo esportatzen zituzten urteko, eta Costa Rica munduko banana esportatzailerik handiena izatera eraman zuten. Bananaren gaitzak Karibeko kostaldean zeuden uztak suntsitu zituen ordea, eta 1930. urtean United Fruit

B

Cahuita basoan dagoen egurrezko zubia da ageri da lerroon gainean. Eskuinean, Punta Uva hondartza.



konpainiak bertatik aldegitea erabaki zuen, gabeziaz jositako lurralde bat utziz. 1970. urtera arte jarduera gutxi jasan duen arren, gaur egun berriro ere banana esportatzaile handia dugu, 500 milioi dolarreko esportazioak egiten baititu urteko. Horrela, bada, etorritako jamaikarrak azkenean bertan geldituz amaitu ziren. Mende erdiz haratago, iparraldeko komunitate haiek gainerako herrialdearekiko independenteak izan ziren, bizirauteko arrantza eta nekazaritzara jo zutelarik, banana (eta geroago etorriko ziren kakao plantazioak) galdu ziren arte. Komunitate afrokaribetar haiek harreman ona zuten bertako antzinako talde indigenekin. Haien ondorengoak ziren Talamancako bribrí eta cabecar erreserbetatik gertu bizi ziren jamaikarrak. Bi talde etniko horiek, Costa Rica kontinentaleko gora-beheretatik urrun gelditzen zirenez, antzinako jakinduria partekatu zuten beren artean, sendabelarrei, nekazaritzari zein biziraupenari buruzko jakintzak eta gogoetak partekatuz. Elkarren laguntzaz aurrera egin zuten. Azkenaldian, azpiegituren hobekuntzek eta turismoaren hedapenak, bertako kulturaren berezitasunetan eraldaketak sorrarazi dituzte, eta Puerto Viejok iparramerikarren eta europarren bisita ugari jaso du, surfa edota bizitza erritmoan aldaketa baten bila dabilen lagun asko. Izan ere, ingurune honek eskaintzen dituen bi-

brazio onekin eta giro bikainarekin, nork ez luke hori egingo? Calypsoaren zaporea Hemen musika inguru guztira zabaltzen da: etxeak, dendak, kaleak... guztiak dantzan dabiltza calypso eta reggae doinuekin. Karibeko irletatik etorri ziren langileek euren musika-tresnak ekarri zituzten beraiekin: ukelelea, banjoa edota quijongoa esaterako. Eta horrela sartu zuten calypsoa, gaur egunera arte eboluzionatu eta mantendu dena, bertako inauterien protagonista absolutua dugu. Bertako historia musikaren bitartez zabaltzen duen komunikatzailea da calypsoniana, bizitza umore eta ikuspuntu berezi batez kontatzen diguna, belaunaldi guztiei irribarrea ateraraziz, jende txiro baina alaiaren bozeramaile izanez. Calypsoak, esplotazioari buruz hitz egiten digu, baina baita askatasun eta itxaropenari buruz ere. Gehienetan Karibeko ingelesez edota mekatelyuz (bertako hizkuntza kriolloa) abestua, ahoz-aho transmititzen den kultur adierazpidea dugu. Walter Fergusson (jaiotzez panamarra bada ere, oso gaztea zela etorri zen Costa Ricara), da zonaldeko calypso musikaririk ezagunena. Puerto Viejo inguruko zaporeak Afrikako eta Mendebaldeko Indietako eraginez josita daude. Plater aukera zabala daukagu hemen, eta era berean berezia. Izan ere, Costa Rica herrialde txikia


Puerto Viejotik hegoalderantz joanda dago Manzanillo herrixka, eskuinean. Bertan, Costa Ricako giro erlaxatu eta patxadatsuena aurkituko dugu. Lerroon gainean, Puerto Viejo. Behean, tximino bat oihanean.

27


bada ere, ondo ezberdindutako eskualde-sukaldaritza ugari ditu. Elikagaien izenak ere halakoxeak dira: haki, yokotaw, bami, calaloo... calypso eta reggaearen indarra eta taupadak dituzte, osagai horiez osaturiko platerek ere: tie-a-leave, dokunu, johny cake... Ezaugarri nagusia, hemen, kokoa dugu. Haren olioa edo esnea kantitate oparoan erabiltzen da ia errezeta guztietan, baita bertako arroz eta indaba tradizionaletan ere. Plater ezagun hau, koko-esnez eta belar ezberdinez atonduta prestatzen da hemen, eta platerari zapore berezi bat ematen dio. Gallo Pintoaren bailarako aldaera da, baina hemen igande edo jaiegunetan jaten da. Bribrí eta cabecar komunitate indigenak Kolon aurreko garaiaz geroztik, gutxienez bi komunitate indigena bizi izan dira Karibeko kostaldean: bribrítarrak behe-lurretan bizitzeko joera izan dute; cabecar etniakoak, berriz, Talamancako mendi garaietan bizi izan dira. Bribrí eta cabecar taldekoak gizarte matriarkaletan bizi ziren, oihaneko soilguneetan. Europarrak etortzean, haietatik askok beren herrixketatik ihes egin zuten oihaneko zokorik ezkutuenetara; horregatik ez zituzten aurkitu eta mendean hartu. Haien ondorengoei esker gorde da haien kultura gehiena, oraindik ere ama-hizkuntza mantentzen dutelarik eta Talamanca Mendietako zoko urrunetan bizi direlarik. Misiolari kristauen eragina izan bazuten ere, ez zituzten beren sinesmen eta tradizio animistak alboratu. Bribriek Shivu deitzen diote beren jainkoari eta xamanak dituzte: baso eta oihaneko sendabelarren jakintzaz baliatuta sendatzeko gaixotasunak. Tortugero Tortuguero Parke Nazionalak, hainbat izaki bizidunen, –hala nola, dortoka zein tximino mota asko, igaraba, krokodiloak, nagiak, armiarmak, tukanak, urretxoriak, papagaiak, tximeletak eta hainbat espezie gehiago–, bizileku diren barnealdeko ibai ugari babesten ditu. Horrez gain, munduko zonalderik aberatsenetakoa da tarpoiak edota errobaloak arrantzatzeko. Zientzialari batzuen ustetan, elefanteen urruneko ahaideak diren manatiak ere aurki ditzakegu bertako kanaletan. Izaki lotsati hauek sirena edota lamien kondairen sorkuntzan zerikusia izan omen zuten. Beldurtuz gero ordu erdiz egon daitezke ur azpian, baina normalean 10-15 minututik behin datoz ur azalera, eta orduan geratzen da haien ahultasuna nabarmen, izan ere, motora eta helizeek aise harrapa ditzakete azpian eta zauri larriak eragin. Tortuguero, itsas dortoka berdeen munduko errutegunerik garrantzitsuenetakoa dugu. Haien elikatzeeremuak urrun –Florida edo Venezuelako uretan, esate baterako– egon daitezkeen arren, hemen markatutako dortokak ez dira beste inongo hondartzetan aurkitu.


Dortoka berdeen errute-garaia otsailetik ekainera bitartea izaten da eta haien arrasto zabal eta ilunak aise nabarmentzen dira, gaurik ilunenean ere. Tortuguero XVI. mendeaz geroztik, espainiarrek kakao-sailak landatu zituztenetik, izan da ezaguna bere dortokengatik (haragi, oskol eta arrautzen iturri baitziren). Dortokak oso preziatuak ziren itsasontzietan euren bizirauteko ahalmenagatik (marinelek eskura izan zezaketen haragi fresko bakarrenetako bat baitzen). Dortoka-zopa oso ospetsu (eta garesti) bihurtu zen XIX. mendearen amaierako Ingalaterran. Tortugueron dortoken esportazioa 1912. urtean hasi bazen ere, 1950. urterako ia desagertzear zegoen. Arazo hura zela eta, Caribberan Conservation Corporation sortu zen eta epe luzez jardun dute dortoka berdearen inguruan lanean, eta hein handi batean haren lanari esker lortu zen Tortuguero parke nazional izendatzea 1970. urtean. Gaur egun Tortuguero mundu mailan aitzindaria dugu dortoken inguruko gainbegiratze zein zainketa lanetan. Puerto viejo eta manzanillo Orain dela gutxi arte ez zegoen errepiderik Puerto Viejon. Auto eta turistarik gabeko herri hau belar luzeen artean ezkutatzen zen ia. Turismoaren etorrerarekin batera, jatetxe eta tabernen booma gertatu da bertan. Hala ere, turismoaren garapena motela da eta inguruko oihanak bizirik dirau oraindik, eta bertako hondartzek herrialdeko politenetakoak izatearen ospea mantentzen dute. Puerto Viejon hiru kultura nagusi bereizten dira: kakaoa eta kokoarekin 1980. urtera arte (gutxi gora behera) lanean jardun zuten laborari beltzak (ingelesez hitz egiten dutenak); bribrĂ­ eta cabecar komunitate indigenak (mendi-oinetan bizi direnak); eta lur bila etorritako immigranteak, gaztelaniaz mintzo direnak. Puerto Viejotik hegoalderantz joanda, Manzanillo herrixka aurkituko dugu, errepidearen amaieran. Han etxe-multzo bat aurkituko dugu, jatetxe eta tabernaren bat, jaki-denda eta hutsik dauden hondartzak. Bertako umeak itsasoko olatuetan edota ibaian jolasean aurkituko ditugu, arrantzale gazteak euren kanoa eta enbarkazioetan, helduak itzaletan jesarrita solasaldi ederrean... eguneroko bizimodua dago hemen ikusgai. Costa Ricako aurpegirik erlaxatuenean. Hango emakumeek otorduak prestatuko dizkiete bisitariei, hala eskatuz gero, eta arrantzale zein baserritarrek gustura erantzungo diete egindako galderei zein azaldutako jakin-minei. Eta patxada horretan munduko paradisu bakanetakoan gaudela sentituko dugu, calypsoa hondoko musikatzat hartuta.

Tortuguero Parke Nazionala itsas dortoka berdeen munduko errutegunerik garrantzitsuenetako a da; hemengo dortokak ezin dira beste inongo hondartzetan aurkitu, lerroon gainekoa kasu. Ezkerrean, dortoken arrautzak. Ondoko orrialdean, Puerto Viejoko hondartza.

PUERTO VIEJO 29


Sotxitik urrunduta, Xakhe bezalako haranetan bizi diren zirkasiarrek tinko eusten diote kulturari. Hizkuntzari edo eztei-errituei, esaterako.


Testua eta Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

Sotxi

ZIRKASIAR HERRIAREN BIHOTZ EBATSIA


SOTXI

Gutxitan lotzen da Errusian bidaiatzea hondartzarekin. Baina XIX. mendean tsarrak Kaukaso konkistatu zuenetik, Itsaso Beltza oporren eta patxadaren sinbolo bihurtu da errusiarrentzat. Atzean bertako biztanleen tragedia handia dago, konkistarekin kanporatu baitzituzten. Ez denak ordea, eta horrek ondare aberatsa eman dio Sotxiko kostaldeari eta inguruko haranei. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak han egiteak, gainera, bertako jatorrizko biztanleen kontzientzia pizteko ere balio izan du. Haiekin egin dugu bidaia.

uek euskaldunak ohituta zaudete, baina ezin duzu irudikatu zer den estepako errusiarrentzat hau ikustea; trenean goizean iratzarri eta inoiz ikusi gabeko menditzarrak ikustea. Itsasoak baino gehiago hunkitzen ditu KaukasokÂť diost Xalikhek, Sotxin ezagutu dudan zirkasiar gazteak. Behinola menditik Kuban ibaiko lautadetara eta Itsaso Beltzeraino hedatu zen herri batekoa da, egun txetxeniarrak direna baino are famatuagoa zen adiga edo zirkasiarren sona. ÂŤBaina gaur Sotxira oporretan datozen gutxik dakite gure berriÂť.

Z

Olinpiar Jokoak Hondartza eta ur-kirolen bila joaten dira milioika errusiar Sotxira. Hala egin dute ia ehun urtez, eta kosta-lerro honetan izan dituzte luxuzko datxak (etxaldeak) behinola Sobiet Batasuneko agintari gorenek (Stalinek aldameneko Abkhazian zeukan) zein gaurko oligarkek. Izan ere, pasealeku, parke eta bizpahiru museo dauzkan hiria ez eze, ehun kilometroko kosta-lerro oso bat ere izendatzen du Sotxik. Garai bateko Ubikhia eta Shapsugia biltzen ditu, Kaukasoko herririk ausartenetako bi. Sotxi hiriaren izena ubikh hizkuntzakoa da; hala dira eskualdeko mendi, herri eta ibaiak ere. Baina ubikhik ez da gaur egun Kaukason. 1864an kanporatu zituzten Turkiara, Errusiak konkista amaitzeaz bat. 150 urte beteko dira datorren urtean, Olinpiar Jokoekin batera, horregatik nahi


Neguko Joko Olinpikoak jokatuko diren Krasnaya Polyana bailarako puntu bat, ezkerreko orrialdean. Olinpiadak direla eta, trena ari dira eraikitzen ingurune honetan eta horrek haserrea sortu du talde ekologisten artean. Lerroon gainean, ur-jauzi bat; eta azpian, emakume zirkaziar bat etxeko lanetan era tradizionalean, eta ezkontza baten ospakizuna.


SOTXI

Turistak zirkasiar haranetara joaten dira hondartzatik ihesi, egun beroetan naturafreskagarri bila, eskuinean ikusten denez. Lerroon gainean, Leninen irudia eta jolas-parkeetako atrakzioak, Sotxiko Rivieran bat egiten duten elementuak; eta Krasnaya Polyanako sarrerako ikurra. Lermontoven poema bat dago Kaukasoko konkista gogorarazten, baina ez bertako biztanleei buruzko hitzik.

34

dute haien ondorengoek gogoan har dadila nor diren jatorrizko herritarrak. Krasnaya Polyana du izena Olinpiar Jokoak jokatuko diren eremuak; Kbaada esaten zioten hemengo biztanleek 1864 baino lehen. Zirkasiarren Wounded Knee da, nahiz eta herriko sarrerako harriak ez dakarren horren berririk: Kaukasoko gerra hemen amaitu zela baino ez dakar, eta Errusia tsaristako lau armadek bat egin zutela. Baina ez horren ondorioz milioi bat lagun baino gehiago kanporatu eta asko hil egin zirela, Kaukasotik otomandar inperiora egotzita. Konkistaren ondoren, inperioko hainbat lekutatik kolonizatu zuten eskualdea, kosakoengandik hasi eta estoniarrak gero. Krasnaya Polyanan badago estoniar auzo bat, Baltikoko arkitektura eta sinboloekin. 2014ko Olinpiar Jokoetarako trena ari dira eraikitzen kostaldeko Adler hiritik Krasnaya Polyanaraino. Leku ederra izana, eraikuntza lanek nahikoa itsustu dute, eta ekologisten protesta ugari izan dira. Diasporako zirkasiarrek protesta ugari egin dituzte urteotan, Turkian, Londresen zein Estatu Batuetan. «Vancouverren aintzat hartu zituzten Kanadako herri indigenak, hemen ere hala egitea baino ez dugu nahi» diosku Xalikhek. Gaia ez da askorik agertu gure hedabideotan, baina bai beste detaile bat: Kaukason gaude, Txetxeniatik urrun samar, baina lehen ere egin izan dute gerrillariek mendiko bidea, 1992an Abkhaziako gerrara joateko esaterako. Akhun mendia da Sotxi inguruko handiena.

Itsasoaren eta etxabereen jainkoa zen Akhun. Gaur adiga gehienak musulmanak dira kostaldean eta diasporan, baina islamaren aurreko tradizioak eta izenak bizi-bizirik daude. Mendien erdialdean, Kabardino-Balkarian badira kristauak. «Baina kanpoko erlijioen gainetik Tkha da gure jainkoa» diost zirkasiarrak. Indigenak Oso bestelako irudia hartzen da egun eguzkitsuan Sotxiko hondartzetan ageri den jendea ikusita. Ur-kirol ugari daude, hareatzan olgetan dabiltza umeak, hondartzetan turistentzako amu ugari daude, eta Ekialde Hurbileko eta Errusiako zaporeek bat egiten dute jatetxeetan. Udan hiriak gainezka egiten du. Vladimir Putin bera ere hona etorri zale da, urtero, abuztuan, egin ohi duen bideo bereziren bat egitera, izan hanburgesa-denda batean, izan urpekari. Ilunabarrean Sotxi Rivierara eraman naute adiskideek. Jolas-parke atsegina da, Kopenhageko Tivoli lorategiak ere irudikatu litezke, antigoaleko kutsu horrekin, atrakzio gutxiagorekin, baina trukean, Leninen figura eder eta guzti. Gehitu horri itsas- ertzeko ibilbideak, musika, dantzalekuak eta tabernak, eta Kaukason ez beste edonon irudikatuko duzu zeure burua. Baina hortxe dira Lermontov, Puxkin, Tolstoi eta beste hainbat idazleren irudimena piztu zituzten mendiak. Zirkasiar lagunek eskualdea bisitatzera naramatela, herriz herriko jatorria gogorarazten didate, «Loo herrian armeniar asko



Sotxi hiriko itsasmoila ontzi garestien bilgune da; haren inguruan biltzen dira turistak gau eta egun. Eskuinean, hiriaren panoramika eta ondoko Dagomys hondartzako irudia, ur-kirol eta guzti.

bizi dira, baina gure antzinako jainko baten izena da. Turkiatik armeniarrak ekarri eta gu Turkiara bota, marka da inperioek egiten dutena». Hurrengo herrian georgiarrak eta greziarrak bizi dira. Ezin ahaztu antzinate klasikoko Kolkida inguruan gaudela, Jasonen argonauten eskualdean, Itsaso Beltzean barna. «Izenak gureak dira baina beste jende bat bizi da». Joseba Sarrionandia etorri zait gogora, Ruper Ordorikaren ahotsean: «zer geratuko da gerorako? Leku-izenak agian, ez besterik». Lagun zaharrak Xakhe erreka itsasoratzen den lekuan haranean gora sartu gara. Hor lehorreratu zen Errusiako armada 1850eko armadan, konkistari ekiteko. Baina paradoxikoki, haranotan daude azken zirkasiarrak. Hemen inguruko zirkasiar tribuak, abazak, abzakheak, shap-

sugak, ubikhak eta abar «herritar libreak ziren, feudalismorik gabe», esan digute Bolxoi Kitxmai herrian. Te-soroak daude mendian gora; etxaldearen aurrean, berriz, turisten kamioia. Gero ur-jauziak ikustera joango dira, zirkasiarren eztia, frutak edo likoreak erostera, papakha txapelarekin eta txerkeska berokiarekin argazkiak egitera, baina lehendabizi herri ausart eta zigortu honen historia entzutera etorri dira. «Bisita turistikoa da, bai, baina estimatzen ditugu honaino datozen bisitariak. Sotxi hirian geure burua ezagutarazi nahi dugu, errusiarrek ezagut gaitzatela, eta Gobernuak oztopoak baino ez ditu jartzen». Zorik Atxmizovek Sotxitik honaino etortzen diren turistei zirkasiar tradizioen berri ematen die. Arau zorrotzak dira batzuk, semea umetan herriko beste familia bati ematea, adibidez, han gogortu dadin, etxeko mimorik gabe, hainbat urtez. Familiako ohi-


tura asko zorrotzak dira. Askatasuna balio garrantzitsua izan da adiga edo zirkasiar herriarentzat, eta armekiko ohitura handia dago. Sable hitza eman diote munduari, besteak beste. «Gure buruari adiga esaten diogu, eta besteek eman digute zirkasiar edo txerkes izena. ‘Txerkes’ esaterako turkieratik dator, ‘gerratik datorrena’ esan nahi du» azaltzen die gidariak. Etxea txukun antolatu dugu. Badoaz turistak, eta bertakoekin geratzen naiz. Biharko ezkontza batera gonbidatu naute. Zirkasiar abegikortasuna urrunera heltzen da. Urrundik hartzen dituzte herrixka honetako bisitariak, izan ere, errusiar turistekin batera, Ekialde Hurbileko eta Europa eta Ameriketako diasporako bisitariak esaterako. Krimeatik Georgiaraino eta ia txetxeniarrenganaino heldu zen duela bi mende zirkasiarren herrialdea. Gaur herrixka batean museo txiki bat dago, bandera, hondamendiaren memoria. Turkiako zirkasiarrek ez dute arrainik jaten askok, XIX. mendean Errusiatik kanporatutako ontziak gogoan, hainbat joan ziren Itsaso Beltzean hondora. Horiek azaletik ezagutzen dituzten, gehienez ere, eguzki bila datozen errusiar turistek. Urjauzietan hondartzatik aparteko eguna pasatzera etorri dira dozenaka. Triku-harriak gureen antzekoak dira, eta berehala egin didate galdera, euskara eta Kaukasoko hizkuntzak, zirkasieraren familia bereziki («georgiera baino hurbilagokoak zarete») lotzeko asmoz. Eguna badoa, baina Kitxmai herrian dantzaldia dago. Tamada izeneko figurak hainbat aldiz topa eginarazten digu, mendiengatik, laguntasunagatik edo maitasunagatik, denak balio du. Gero dantzak datoz. Bertakoak, shapsug edo ubikh etnietakoak, baita diasporakoak, eta mendi garaietako eskualdeetakoak ere. Turistak pozik doaz etxera. Nik biharamunean bertsio turistikoaren benetako aldea daukat zain. Ezkontza da herrian. Badu kutsu atabikoa, baina sobietar modernotasunak ere bere bidea egin du. Senargaia urduri dago, gero lasai asko hartuko du eskopeta, beste batzuek fusil indartsuagoak edo pistola legez, airera tiro egiteko. Ohitura zaharren herrian, senargaia onkologo famatua da, gazteleraz ere egin dit, Moskun dauden kubatar lagunei ikasia. Emaztegaiak aurpegia estalita dakar hasieran. Tamadak denei dei egiten die, oparien ordua da, bertsoena, ospakizunarena. Egun osoz prestatutako mokaduak etengabe datoz mahaira, tamadak berriz topa egin arte. Eta tiroak, tiro asko, Kaukasoko ohitura zaharrei jarraiki. Hondartzatik pixka bat urrundu, eta Kaukasoko herri ausarta dago, gutxitua, XIX. mendeko genozidioaren biktima, nortasunari eutsi nahian, baina beti bezain harro eta ausart. Eta euskaldunak urruneko ahaideen gisan gurtu eta hartzen gaituzte.

SOTXI 37



Scandola naturaerreserba Korsikako parke naturalean dago. Bertan dagoen Girolata golkoarekin batera, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen paraje hau 1983an.

EDERTASUNAREN UHARTEA Testuak: Ekain Martinez Lizarduikoa Argazkiak: Getty Images

Korsika


KORSIKA

Korsikara bidaiatzeko asmoa duen orok ez dezala pentsatu kostaldean hotel-kate handiak aurkituko dituenik, ez eta eraikinez jositako irla bat ere. Ez du zabor-janaria eskuratzeko aukerarik izango, ez eta turistaz beteriko autobusekin topo egiteko aukerarik ere. Korsika irla lasaia da; lasai ezagutzeko irla. Frantsesek テ四e de Bautテゥ (edertasunaren irla) izenez ezagutzen dute, bederen. Zeuok atera kontuak. Natura eta herrixkak, mendia eta itsasoa, koloreak eta usain gozoak uztartzen dituen irla da Korsika. Mediterraneoko irletatik, ezezagunenetako bat da, ziur aski.

z da trenik, ez eta hegazkinik ere hasiko dugun bidaia honetan. Gure furgoneta, txirringak eta gure oinak izango ditugu Korsikan barrena egingo dugun bidaia honen protagonistak. Atzean utzi dugu Toulondik (frantziar Estatua) Bastiara ekarri gaituen ferrya. Korsikan gaude, bertako herrixka, hondartza, laku, mendi, jaki eta hamaika txoko eta esperientziaz gozatzeko prest. Goazen ba! Bastiatik iparralderantz joanez gero, hatz forma agertzen duen gune geografiko bat aurkitzen dugu, Cap Corse izenaz ezaguna dena. Hondartzaz eta ur gardenez gozatzeko aukera izugarriak eskaintzen dizkigu ingurune honek. Lerro hauetatik txirringak hartu eta Bastia eta Maccinagio arteko bidea egitea proposatzen dizuegu. Bidean bainu bat edo beste hartzeko kala zoragarriak aurkituko dituzue, arrantzale-herriez gozatzearekin batera. Bestalde, Maccinagiotik, iparraldeko punturik urrunenera iristeko oinez joan zaitezkete kostaldetik doan bideari jarraituz. Leku batzuetan hondartzan lo egitea debekatu baldin badute ere, hamaika txoko dituzue Korsikan lo-zakua bota eta gaua pasatzeko. Beraz, aukeratu zuen gustukoena eta listo!

E

40

Korsikako lurmuturra irlako iparraldeko puntua da, eta handik hegoalderanzko bidea oinez edo txirringaz ere egin dezakezue, Korsikako altxorretako batera iritsi arte. Scandola erreserba naturala Scandola erreserba naturalaren barnean Girolata golkoa aurkituko duzue. Lerro hauetatik, goizean goiz edo iluntzean bertaratzea gomendatzen dizuet. Izan ere, ordu horietako eguzkiak eta bertako harrien kolore gorriak, naturak eskaintzen dituen ikuskizun paregabe horietako bat eskainiko dizue eta. Girolatara oinez edo txalupaz soilik heldu daitekeenez, Galeria herriaren inguruan furgoneta utzi eta Girolataraino ordubeteko ibilbidea oinez egitea gomendatzen dizuet. Galtzeko hamaika bidexka eta bainuak hartzeko txoko liluragarriak aurkituko dituzue bidean zehar. Girolatako parke naturala atzean utzi eta furgonetaz itsaso zabala eta amildegi malkartsuen muga marrazten duten errepideetan gidatzeko ordua da. Mendialderantz goaz; Cortirantz, Otan geldialdi bat egin ostean. Harriz eraikitako etxeek osatzen duten


Ekain Martinez Lizarduikoa Ekain Martinez Lizarduikoa

Korsika iparraldetik hegoaldera ia guztiz zeharkatzen duen GR20 bidea Europako mendi ibilbide gogorrenetariko bat da. Lerron gainean, mendizale talde bat, eta behean, aterpetxe bat. Honen ondoan, Bonifacio portua, eta goian, Scandolako panoramika. Ondoko orrialdean, Korsikako lurmuturra.


KORSIKA Bonifacio hiritik txalupa bat hartu eta egun pasa zoragarria egitera joan daiteke Lavezzi irletara, beheko irudian. Irudi nagusian, Cortiko gaztelua.

42

mendi-herrixka honetan. Bertan, Pianella eta Ota izenez ezagutzen diren zubi genoarrak aurkituko dituzue. Corti Corti ezagutu beharreko hiria da. Korsikaren sustraiak hoberen atxiki dituen txokoa dela esan dezakegu. Horren adierazle da, bertan uztaila bukaeran antolatzen den kulturarteko- jaialdia. Ez hori bakarrik. Korsikera entzuteko Korsikan zehar izango duzuen aukera gutxienetakoren bat hemen aurkituko duzue. Ajaccio eta Bastia hirien artean kokatuta dago eta mendiz inguratuta agertzen zaigu. Hiria zoragarria izanagatik, inguruek ez dute gutxiago merezi. Mendi malkartsuak, berde biziz jantzitako zelai amaigabeak eta Korsikako bi ibai garrantzitsuenak ditu lagun.

Restonica bailara eta GR 20a Restonica Korsikako bailara garrantzitsu eta ederrenetakoa da. Corti hiritik bertatik heldu zaitezkete bertara. Baso ikaragarriak eta paisaia guztiz basatiak aurkituko dituzue bertan. Ez hori bakarrik. Ordu batzuk oinez egiteko gogoa izanez gero, Melu, Capitellu eta Ninu lakuetara iritsi zaitezkete. Bisita ia derrigorrezkoa da. Gainera, lakuetara garamatzaten bidexkek ere, Korsikako mendi altuenetara igotzeko aukera eskainiko digute. Mendi bideok GR-aren (Gran Ruta) zati dira. Eta GR 20? Korsika iparraldetik hegoaldera ia guztiz zeharkatzen duen bidea dugu GR20. Berrehun kilometro inguru ditu eta iparraldean dagoen Colenzana herria eta hegoaldeko Conca batzen ditu Korsikako Parke Naturalak osorik zeharkatuz. Bi aste inguru be-



Arroilez inguraturiko penintsula baten gainean eraikita dago Bonifacio hiria, itsasora begirako balkoi paregabea bailitzan. Itsasoraino jaisten diren eskailerak daude bertan.

harko dituzue ibilbide hau egiteko. Europako ibilbide gogorrenetarikoa izanik, mendizale prestatuentzat gomendatzen dut bakarrik. Bonifacio eta Sartene Mendiek babesten duten Corti hiria atzean utzi, eta Hegoaldean kokatzen den Bonifacio hirirantz abiatzeko unea iritsi zaigu. Cortitik ekialderantz doan bidea hartu eta Alerian bainu bat hartu ostean zuzeneko errepidea hartu eta Bonifacioraino iristea falta zaigu. Bonifacio, Korsikako hiri zaharrena eta bereziena dela esan genezake. Arroilez inguraturiko penintsula baten gainean eraikita dagoen hiria da. Hango harresi, etxe txiki eta liluragarriak, kale estu eta antzinakoak‌ galdu ezineko bisita dira. Lerro hauetatik pare bat proposamen: Lavezzi irlak: Bonifacio hiritik bertatik txalupa bat hartu eta egun pasa zoragarria egin dezakezue Lavezzi izeneko irletan. Mendez mende naturak landutako harri zoragarriek babestuko zaituzte itsasotik. Ez hori bakarrik. Urpekari gisa lehen urratsak egiteko ez da batere leku eskasa. Bonifacioko labarrak: Txalupa hartuta edota laba-

rrean, itsasoraino jaisteko landu dituzten ehunka eskailerak jaisteko astia hartzea ezinbestekoa da. Bonifacioko labarrak ikaragarriak dira. Itsasora begira dauden balkoi natural paregabeak. Egun pare bat bertan ematea ezinbestekoa da, Sarteneranzko norabidea hartu aurretik. Sartene Cortirekin batera Korsikako kultura ongien atxiki duen hiria dela esan genezake. Rizzanese bailararen goi-aldean kokatuta dago eta Bonifacio hiritik 50 kilometrora dago soilik. Mendi-puntaren batera igota itsasoa ikus daiteke. Bihoa lerro hauetatik bertako kaleetatik galtzeko gonbidapena. Castagniccia zehar txirringaz Furgoneta alde batera utzi eta txirringen pedalak astintzeko unea da. Korsikan baso ugari aurki daitezke baina horietan esanguratsuenetako bat Castagniccia izenekoa duzue. Gaztainondoen artean bizikletaz ibiltzeko aukera paregabea izango duzue bailara honetan. Baso hauetan zehar ibili ondoren ulertu daiteke, gaztainak norainoko garrantzia duen korsikarren jakien eta edarien prestaketan. Izan garagardoa edo bertako edozein saltsa. Gaztaina dute oinarri. Abenduan Kor-


sikara gerturatuz gero, Bocognano herrian gaztainaren feria bisitatzeko aukera izango duzue. KORSIKAN KOKATZEN Niolo bailara Niolo ibaiaren bailarak hamaika kondaira eta sekretu gordetzen ditu. Egungo mundu aurreratuak bertan geldiunerik izan ez duela dirudi. Ez hori bakarrik, gainerako korsikarrekin alderatuz gero, hemengoek ile horixka eta begi urdinak agertzen dituzte, historian zehar beste inorekin nahastu izan ez balira bezala. Calacuccia da bailara honetako herri garrantzitsuena eta mila metroko altueran dago. Herriaren begi bistan Korsikako gailurra aurkituko duzue, Cinto mendia, alegia. Korsikako bidaia hau bukatzeko, furgonetaz zein txirringaz arroila malkartsuetan barrena joateko gonbidapena egiten dizuet. Korsikan barrena arroila ikaragarri ederrak aurkituko dituzue, furgonetaz edo txirringaz zeharkatzeko. Ezagunen artean, Spelunca edo Scala di Santa Regina dituzue.

Korsikak 183 km ditu luzeran eta punturik zabalenean 83 km-ko zabalera. Hain txikia izanda ere, 1.000 km inguruko kosta-lerroa du eta 200 hondartza inguru topa ditzakezue han. Hamaika mendi aurkituko dituzue mendizaleok. Mendietan garaiena Cinto mendia agertzen zaigu, 2.706 metrokoa. Are gehiago, 2.000 metrotik gorako garaiera duten beste 20 mendi badira Korsikan. Irlaren bosten bat basoz jantzirik dago. Gaztainondoz osatutako baso horiek bailara osoak ere estaltzen dituzte.

HIZKUNTZA Korsikako hizkuntza ofiziala frantsesa bada ere, bertako hizkuntzatzat korsikera ere onartzen da. Hau horrela, etxetik zenbait hitz ikasita eramatea ez dator batere gaizki.

GASTRONOMIA Korsikako biztanleak jatun onak dira. Gomendatzekotan, ondorengoak dituzue bertako jai eta edariak: gaztak, gaztainaz eginiko garagardoa, ezti aeta bestelako produktuak, basurdea, txerriki aunitz, oliba-olioa eta abar.

KORSIKA



A誰t Benhaddu BUZTINA AMETS BIHURTUTA Sahararen atarian sortzen da, Web Unila-ren magalean etzandako kameleoi erraldoi baten azalaren gisan, denborari eusten eta babesten duen muinoa. Iparraldean, ekialdetik mendebaldera, Atlas Handietako tontor elurtuek inguru ia sinesgaitza birsortzen dute. Hegoaldean, hamadaren bakartasun itxuraz babesgabe eta etsaiak palmondo sailen artean arnasa hartzera eta eguerdiko berotik babestera gonbit egiten digu. Testua: Iokin Aranbilet

Argazkiak: Getty Images


AÏT BENHADDU guerdian iristen bagara, ikusi baino, antzeman egin behar dugu Aït Benhaddu. Eraikuntzetako adobea lurzoruan ezkutatzen da; eguzkiak, bere unerik gorenean, ingeradak berdintzen ditu, eta urrunean, lau angeluko irtengune bitxiak apenas ateratzen dira lurraren profiletik. Egunsentian eta ilunabarrean agertzen dira erliebeak, luzatzen dira itzalak eta okre bihurtzen dira horiak, eraikuntza zaharreko multzoari bere benetako dimentsioa, bere benetako bolumena emanez. Eta hala, haren arkitektura sinple eta aldi berean izugarria –kontraesana iruditu arren– mirets dezakegu. Marokoko hegoaldeko Sus-Mas-Draa eskualdeko Kasbah-en Ibilbideak erakusten digu nola pertsona egokien eskuetan, buztinak, hain material arrunt, sinple eta plebeioak, obra gogor eta iraunkorrak eta aldi berean estetikoki perfektuak sor ditzakeen. Abiapuntutzat Taliouine hartuta, Zagora edo Tinerhir herrietara eramaten gaituen bidea multzo gogortuz josita dago; horien artean, gizadiaren ondare Aït Benhaddu dugu, bitxirik baliotsuena. Baina, beharbada, akatsak zuzentzea hobe; egiaz, ez da kasbah bat, ksar bat baizik. Zonalde honetan, kasbah gotorleku bat da, gure dorretxearen homologoa, aldeak alde. Tribuetako buruzagien egoitzak izan ohi dira, aurkako klanetatik babesteko eginak. Eraikuntza sinple horiek lau angeluko oina eta izkinetako dorreak dituzte; espartar estiloari jarraiki eginak, babesa irudi geometrikoak izan ohi diren apaingarriei nagusitzen zaie.

E

Ksara apur bat konplexuagoa da. Ezarritako herri gotortu horiek kokapen estrategikoetan altxatzen dira, bai geografikoki apartak diren lekuetan, bai emankortasuna dela-eta gutiziatuak eta nahitaez defendatu behar diren lurretan. Hortaz, eraikin solido atxikiz osatutako herri osoak dira. Abaraska moduan banatuta, eraikinok zurezko egituraren gainean aplikatutako adobe masa batez eginak daude, eta bakoitza, berez, gotorleku bat da. Bertikalki mailakatutako angeluek, modu ustez anarkikoan ateratzen diren dorreek eta eragin bisuala izugarri handiagotzen duten goranzko joerak soilik apurtzen dute guztien artean eratzen duten irudi trinkoa, uniformea. Sekulako itxura ematen diete ezaugarriok kanpotik, baina, barrutik, kale estuak, pasabide eta zoko labirintikoak dira nagusi, eta argilunak hurbileko basamortuan itsutzen duen argiaren oihartzun etengabea dira. Aït Benhaddu ksaren arketipoa da, eta ondoen kontserbatzen dena. Bere exotismo ia irrealak mendi eta lautada harritsuko itsasoaren artean kokatutako ikaragarrizko harea-gaztelu baten antza ematen dio. Eta denboran zehar bidaia magiko bat egitea proposatzen digu, kromatismo lotsagabea, ezerezatik oso hurbil dagoen eremuan ulertzen zaila den kolore-paleta ardatz gisa hartuko duena. Alabaina, kontrasteak bata bestearen atzetik datoz eta badirudi zeruaren urdina –eguzkiaren horiak edertzen duena– arre koloreko lur akitura hiltzera datorrela. Baina lur horretan, bat-batean, berdeak nonahi agertzen dira, eta oasi moduko

NOLA IRITSI Zalantzarik gabe, iristeko modurik ikusgarriena Marrakechetik atera eta Atlas mendilerroa zeharkatzea da, Tizi n’Test pasabidetik. Baina horretarako kilometro asko joan behar gara mendebalderantz. Denborarik ez baduzue, bide arruntena –eta politena ere– Tizi n’Tichka portua da.

ZINEMAN Aït Benhaddun filmatutako film ugarien artean, bi gomendatuko ditugu: “Gladiator” (Ridley Scott, 2000) eta “Errege nahi zuen gizona” (John Huston, 1976).

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: http://whc.unesco.org/en/list/444

48


Egunsentian eta ilunabarrean agertzen dira erliebeak, luzatzen dira itzalak eta okre bihurtzen dira horiak, eraikuntza zaharreko buztin multzoari bere benetako dimentsioa eta bolumena emanez.


Aït Benhaddu ksaren arketipoa eta ondoen kontserbatzen dena da. Bere exotismo ia irrealak mendi eta lautada harritsuko itsasoaren artean kokatutako ikaragarrizko hareagaztelu baten antza ematen dio.

50

bat sortzen da Ouinila ibaiaren bi ertzetan, Wadi Mellah-tik igarotzen dena lurraren maila berean. Dena areagotu egiten da buztin-hiri baten tonu aldakorrak, gorrixkak, horixkak eta laranjak lurretik ateratzen ikusten ditugunean. Diotenez, hiria XVI. mendean sortu zen, Sahararen eta iparraldearen artean igarotzen ziren karabanek bertan geldialdia egiten zutenean mendiak igotzeari ekin aurretik. Harago hiri inperialetako azokak zeuden, eta horien guztien buru, Marrakech. Atlas mendilerroaren hegoaldeko eremu hau erabat amazigh zen, eta oraindik ere da. Edonola ere, urrezko aroa izan zen arabiar eta bereber biztanleek hiriguneetan eta muga-zonaldeetan bat egin eta estiloak nahasten zituzten garaia, tirabira eta guzti. Aspaldi amaitu zen hori, eta gainbehera nagusi izandako urteek hiriaz ahaztea eragin dute ia-ia. Agian zinemak salbatu zuen geldotasunetik. Hura eta bere ingurua ekoizpenak egiteko leku aproposa zela iritzi zioten, gertuko Ouarzazate hiriko zinema-estudioaren sorrerak lagunduta. Gidaren batean irakurri dudanaren arabera, Aït Benhadduk déjà vu sentsazio moduko

bat eragiten du. Eta egia da, pantaila handian ikusitako irudiek oharkabean gogoratzen baitizkigute jada bizitako esperientziak, nahiz eta horiek amets-fabrika batean jatorria izan. Urteak dira Aïr Benhadduko biztanleak ibaiaren bestaldeko herri berrira joan zirenetik; zenbait familiak, ordean, ksarean jarraitzen dute. Ziur mehargune korapilatsuetatik gidatzeko prest dagoen norbait aurkitzen dugula. Ez da beharrezkoa, baina akaso merezi du dirham gutxi batzuk ordaintzea jendea bizi den kasbah horietako batean sartzearen truke, barnealdea ikusi eta terraza almenadunetako batera igotzeko. Berriro kale artean, mendixkaren tontorreraino iritsiko gara, aletegi gisa erabiltzeaz gain, azken gotorlekua ere zen barrunbe gotorturaino. Eta hemendik, antzinako gerrak eta topiko irrazionalak ahaztuta, harana eta bere palmondo, laranjondo, sagarrondo, pikondo, arbendolondo eta limoiondoek transmititzen duten bakea miretsiko dugu.

AÏT BENHADDU


bidelaguna 59

proposamen tematikoa: Hamar abentura errail gainean horizontetik haratago: Ernst Schäfer munduko sutegiak: Hong Kongeko sukaldaritza gogoan hartu “Sloppy Joe’s”, Habanako taberna mitikoa; Eilean Donan gaztelua, Eskozian

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa

HAMAR ABENTURA ERRAIL GAINEAN Gero eta gehiago dira mundua ezagutzeko garraiobide moduan trena aukeratzen duten bidaiariak. Trenak ikuspegi desberdin batetik erakutsi ohi ditu paisaiak, eta, gainera, kasu askotan, tokian tokiko biztanleekin bidaia partekatzea posible egiten du. 7Haizetara aldizkarian trenei buruzko erreportaje bat baino gehiago argitaratu ditugu. Oraingoan, errail gaineko hamar proposamen berri dakartzagu orrialdeotara. Bidaia on.

Cusco-Titikaka aintzira (Peru) Tren bidaia hau Cusco hiri historikoan hasi eta hegoalderantz zuzentzen da, Titikaka aintziraren ertzean bertan dagoen Puno herrira arte. Bidaian zehar, oso garaiera altu eta hotzetatik igarotzen da trena. Bidearen lehen zatia Andeetako mendilerroan barrena egiten da; gero, trenak bere bidea jarraitzen du Andeetako haranetan barrena. Bidaiak hamar ordu irauten ditu eta geldialdi bakarra egiten du trenak, La Rayan hain zuzen ere, ibilbideko punturik gorenenean. http://www.cuscoperu.info/spa/cusco_tren_cusco_puno .htm Lainoetara Trena (Argentina) Munduko tren harrigarrienetako bat da “Tren a las Nubes� edo Lainoetara Trena. Salta herritik abiatzen da, Argentina ipar-ekialdetik, eta 4.200 metroko altuerara heltzen da, 400 kilometrotan luzatzen den bidean. Esperientzia zirraragarria izan daiteke honakoa Andeak gertutik ezagutu nahi dituenarentzat, betiere bertigorik ez izatekotan. Tren honek inoiz imajinatu gabeko lekuetara eramango du bidaiaria. http://www.trenalasnubes.com.ar/

Rocky Mountaineer (Kanada) Bagoien kupula beiraztatuek kutsu berezia ematen diete Kanadako paisaia ederrenak zeharkatzen dituen tren honi. Munduan egin daitekeen tren bidaia ederrenetakoa da, eta, gainera, norbere gustuen arabera pertsonaliza daiteke. Bagoiek diseinu berezia dute, eta, dituzten leiho ederrei esker, ingurua bere osotasunean behatzea posible da. Gainera, bidaiak soilik egunez egin daitezke, iluntasunak inguruaz gozatzeko aukera oztopa ez dezan. Bidaia guztietan gauez egiten dira geldialdiak, eta bidaiariek atseden hartu edo hiriak ezagutzeko aukera izaten dute. http://www.rockymountaineer.com/en/ Glacier Express (Suitza) Glacier Express trenaren leiho panoramikoetatik behatzea baino modu hobeagorik ez dago Suitzako Alpeak gertutik ezagutzeko. Tren moderno honek hainbat egunetako bidaiak eskaintzen ditu eta St. Moritz edo Zermatt bezalako hirietako hoteletan egiten dute lo bidaiariek. Inguruko paisaia alpetarrak ipuinetako agertokia eratzen du, haran, glaziar eta herritxo txikien artean. 180 milia egiten ditu trenak


zazpi ordu eta erdian; beraz, bidaia geldoa dela esan daiteke. Hori bai, Europako tren bidaia ederrenetakoa ere bada zalantzarik gabe. Suitzako Alpeetan barrena, 291 zubi, 91 tunel eta 7.000 oinetara dagoen Oberalp portua bera ere igarotzen ditu trenak. http://www.glacierexpress.ch/ Maharaja Express (India) Ez da ez kasualitatea tren harrigarri honen izena: Maharaja Express. India ezagutu eta herrialdeko kultura eta magiaren hatzaparretan erortzea benetan sentsazio ikaragarria da. Trena errail gainean doan bost izarreko hotel baten gisakoa da, era guztietako zerbitzu eta erosotasunak eskaintzen baitizkio bidaiariari berri-berria den tren honek. Bidean Agra, Kalkuta, Delhi edota Jaipur bezalako hiriak ezagut daitezke, maharaja baten gisan, luxuz inguraturik. http://www.themaharajatrain.com/ Rovos Rail (Afrika) Afrikar kontinentea luxuzko tren honetan deskubritzea bidaiari gutxi batzuen eskuetan dagoen pribilegioa da, izan ere, trenak 70 bidaiari baino ez ditu onartzen bidaiako. Bere bagoi zaharrak detaile txikienak kontuan hartuta daude diseinatuta. Sabana

afrikarrean barrena, zuluen erreserba naturaletatik edo Victoria ur jauziak bisitatzera eramango zaitu trenak, hamabost eguneko bidaian. Tren Bidaiarien Nazioarteko Elkarteak munduko tren onenen zerrendan lehen postuan jarri du. http://www.rovos.com/ Darjeeling Himalayan Toy Train (Himalaia) Mende bat baino gehiagoko historiarekin, gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok tren hau. Eta ez da gutxiagorako. Munduko mendilerro garaiena errailen gainean deskubritzea benetan esperientzia ahaztezina izan daiteke. 2.000 metroko altueran Darjeeling Himalayan trenaren leihoetara hurbildu eta guztiz maiteminduko zara inguruko paisaiarekin. http://www.darjnet.com/darjeeling/darj eeling/travel/train/train.htm Ghan (Australia) John McDouall Stuart espediziogilearen urratsei jarraituz, tren honek Australia osoa zeharkatzen du, iparretik hegora. Ibilbidea ia 3.000 kilometrotan luzatzen da, eta, bi egunez, denbora geratu dela dirudien lekuetara eramango du trenak bidaiaria. Aborigenen artearen benetako

harribitxiak biltzen dituen desertua gurutzatzeko aukera eskaintzen du trenak, era guztietako erraztasun eta zerbitzuei muzin egin beharrik gabe. http://www.greatsouthernrail.com.au/sit e/the_ghan.jsp Settle-Carlisle Railway (Ingalaterra) Tren honek 72 miliatako ibilbidea egiten du Ingalaterrako paisaia pintoreskoenetan barrena. Yorkshire konderriko muino berdeak, kaliz harrizko labarrak, Cumbriako laku eta errekak, Ribblehead biaduktuaren 24 arku harrigarriak‌ zeharkatzen ditu trenak. Bidaia Carlisle hirian bukatzen da, Eskoziako mugatik gertu. http://www.settle-carlisle.co.uk/ Jambo Kenya Deluxe (Kenya) Kostaldeko Mombasa hiritik Nairobirainoko bidea egiten du tren honek, bidean ingurune ederrak igaroz. Begiak zabal-zabalik mantendu eta inguruotako afrikar fauna eta landaredi aberatsaz gozatzeak benetan merezi du. Garai batean egunero egiten zuen bidaia trenak, baina gaur egun astean hiru aldiz baino ez da egiten ibilbide hau, eta, gehienetan, arratsaldez. Abenturazaleentzat benetan bidaia aproposa da honakoa. http://www.kenyatraintravel.com/ 53


Horizontetik haratago Juanma Costoya

ERNST SCHÄFER NAZIEN ESPEDIZIOEKIN TIBETEN idaiatzeko akuilu klasikoetako bat zientzia izan da betidanik. Charles Darwin biologo entzutetsuak Robert Fitzroy komandantearen agindupean egindako bidaiak dira, agian, historian zehar itsasontzi kapitainak zein beraien agindupeko botanikari eta naturalistak famatu dituen joera horren adierazpide argiena. Handinahia eta harrotasuna ere izan dira historikoki esploratzaileen erakargarri. Bere ospea Afrikako oihanean Livingstone doktorea aurkitu izanean oinarritu zuen Henry Morton Stanley esploratzailea dugu horren adibide aparta. Esplorazioen historia entziklopedikoan anbizio neurrigabean eta arrazakerian oinarritutako espedizio sasizientifikoek ere badute lekua. Horren adibide garbia da Ernst Schäfer (1910-1992) zoologoaren aginduetara Alemaniak 1930eko hamarkadako azken urteetan Tibetera egindako espedizioa.

B

Dirudienez, pribatuan eta nahigabeko begiradatatik urrun zenean, Ernst Schäfer berak Himmleren aginduei burla egiten zien, baina, aldiz, horrek ez zion eragotzi nazia bezalako erregimen ustel batean horrelako espedizio batek suposatzen zituen lorpen guztiak bere egitea.

Agharta mitikoa 1939ko urtarrilean, Hirugarren Reich beldurgarriaren ordezkari ziren bost zientifiko Lhasa Tibeteko hiriburura iritsi ziren bederatzi hilabete luzeko espedizioaren ostean. Alemaniar esploratzaileek helburu oso anitzak zituzten, eta, horren erakusgarri, ikerkuntza geologiko, naturalista, politiko, militar zein esoterikoak burutu zituzten. Azken arlo hori jorratzea, hain zuzen ere, Waffen-SS izugarrien burua zen Heinrich Himmler komandantearen agindu zuzena izan zen. Izan ere, erregimen naziaren elite hiltzailea eratu zuten indar armatuetako buruarentzat espedizioaren xedea oso argia zen: arraza arioaren jatorria arakatzea, Agarthako erreinu mitikoa aurkitzea eta Hanns Hörbirger austriarrak kosmogonia glazialaren inguruan idatzitako teoriak egiaztatzea, beste amets sasizientifiko batzuen artean. Dirudienez, pribatuan eta nahigabeko begiradatatik urrun zenean, Ernst Schäfer berak masail gizeneko Himmler miopearen aginduei burla egiten zien, baina, aldiz, horrek ez zion eragotzi nazia bezalako erregimen ustel batean horrelako espedizio batek suposatzen zituen

lorpen guztiak bere egitea. Kolonian jaioa, Schäfer enpresari aberats baten semea zen. Nazien espedizioekin bat egin eta Tibeterako bidea hartu aurretik, Schäfer Txina barnealdean bidai luzeak egindakoa zen ordurako AEBetako Brooke Dolan dirudunarekin batera. Venezuela eta Kongo Tibeten zela, Waffen-SS indar armatuetako beste kide batekin topo egiteko aukera ere izan zuen: Heinrich Harrer eskalatzaile eta abenturazalea, gerora zinemara eramandako “Zazpi urte Tibeten” liburuaren egilea. Reting Rimpoche Dalai Lamaren ordezkariarekin biltzeko aukera ere izan zuen. Dozenaka zeremonia folkloriko grabatu eta jarrera arrazistak egiaztatu asmo zituzten neurketa antropomorfiko eta kranial ugari egin ostean, Schäfer buru zuen espedizioa Berlinera itzuli zen. Bertan Himmler bera zain zuen Schäferrek proposamen berri batekin: Kaukasora espedizio bat egitea dag chufut edo mendietako judutarrak ikertzeko asmoz. Esploratzailearentzat zorionez, Wehrmacht beldurgarria estu zen dagoeneko Bigarren Mundu Gerrako ekialdeko frontean, eta, ondorioz, esplorazio “zientifikoa” bertan behera geratu zen. Horrek erregimen naziak judutarren genozidioa bultzatzeko indarrean jarritako politikarekin eskuak ez zikintzea ahalbidetu zion Schäferri, behin Bigarren Mundu Gerra amaituta auzitegi aliatu batek absolbi zezan guztiz baliagarria izan zitzaiona. Venezuelako oihanetan aurkitu zuen hurrengo helmuga Schäferrek. Hala, 1950. urtean, estazio biologiko baten ardura hartu zuen Rancho Granden. Bertan erretiratu zen urte luzez bere pasio handiari estuki lotuta: behaketa ornitologikoa. Hori bai, 1954an, lepo zuriko genozida bat besterik izan ez zen Belgikako Leopoldo II.a erregearen gonbidapena onartu eta Kongora jo zuen bertako faunaren eta herritarren inguruko dokumental bat egiteko. Bere bizitzako azken urteak, berriz, Saxonia Behereko bainuetxe batean eman zituen esbastikaz eta txori tropikalez zipriztindutako ametsetan murgilduta.


Munduko sutegiak Juanma Costoya

HONG KONG MUGARIK GABEKO ANIZTASUNA azpi milioitik gora biztanle 1.102 kilometro koadroko azaleran pilatzen dira Hong Kongen, zati kontinentalean eta berrehun uhartetan baino gehiagotan banatuta. Kowloon barrutiak biztanleria dentsitatearen munduko errekorra lortu zuen 1991n: 40.426 biztanle kilometro koadroko. Dentsitate horrek eta bertako gastronomia bikain eta anitzak azalpen bat dute: historian zehar Hong Kongek izandako bilakaera gorabeheratsu eta kosmopolita.

Z

Kolonia izatetik Txinako eskualde berezi izatera Hong Kong Britainia Handiko kolonia bilakatu zen ofizialki 1841. urtean. Negozioek aurrera egin ahala, bertoko sukaldaritza ere esponentzialki hazi zen. Zenbait plater izugarri garestitu ziren, bertako biztanle gehienentzat zeharo eskuraezin bilakatu arte. Garai hartan iritsi zen ere Hong Kongera tea esnearekin eta arrautza tartaletekin hartzeko ohitura. 1949an komunistek Txinako gerra zibila irabazi ostean, errefuxiatu ugari iritsi ziren Hong Kongera. Eta, horiekin batera, Shangaiko sukaldaritza bera ere enklabe britainiarrera heldu zen. Hong Kongek bere urrezko urteak bizi izan zituen 1960ko hamarkadan, eta, ondorioz, bertako gastronomia apartak ere goraldia izan zuen. Europako sukaldaritza, Japoniakoa, Singapurkoa eta Asiako hego-ekialdeko beste toki batzuetakoa bertako tradizio aberatsarekin fusionatzen hasi ziren hongkongdarrak. 1987an Taiwanen gerra legea bertan behera uztearekin batera, bertako enpresari ugari Hong Kongen finkatu ziren Txina erraldoira sartzeko ate gisa. Ondorioz, barra-barra agertu ziren espezialitate taiwandarrak eskaintzen zituzten jatetxeak.

Hong Kongen bizi diren txinatar gehienak kantondarrak dira jatorriz; horregatik nagusitzen dira eskualde horretako sukaldaritza tradizioak enklabean. Goiko argazkian, dim sum-a Argazkiak: Getty Images

Sukaldaritza budista Hong Kongen bizi diren txinatar gehienak kantondarrak dira jatorriz, horrexegatik nagusitzen dira, bada, eskualde horretako sukaldaritza tradizioak enklabean. Hona hemen espezialitateotako batzuk: haragia, barazkiak, itsaskiak eta frutak nahasten dituen dim sum-a, emaztearen pasteltxoa (meloi zuriz, almendra orez eta txerri gantzaz egindako hostopila), ahate errea, marrazo hegala protagonista duten errezetak eta ur irakinetan egindako oilaskoa. Arroza ere nonahi aurki daiteke, Asiako hego-ekialdeko zati handi batean bezala. Errazioak txikiak dira, eta egunean bost otordu egiten dituzte. Mahaian, berdin-berdin erabiltzen dituzte bai zotzak, bai mahai tresnak, bai eskuak ere. Kalean, saltzaile ibiltariek arrain bolak, gaztaina erreak eta put chai ko bertako budin tipikoak eskaintzen dituzte. Janarian espezializatutako dendak ere oso ohikoak dira. Hongkongdarrek gozokiak, janaurrekoak eta eguzkitan lehortutako jakiak erosten dituzte dendotan. Jerky haragia ere saltzen dute; hau da, saltsa minean marinatu eta tenperatura baxuan lehortzen den zerrendetan moztutako haragia. Oso preziatua da, halaber, sukaldaritza budista. Begetarianoa da funtsean, eta saltsa onduonduak eta tofua, seitana eta txanpi単oiak erabiltzen ditu batik bat. 55


HITZORDUAK Brasil • Ekaineko Festak • Ekainetik uztailera

DUBLIN (IRLANDA) Bloomsday Ekainaren 16a Urtero lez, aurten ere Bloomsday eguna ospatuko da Dublinen. 1904ko egun berean, James Joyce idazlearen “Ulises” eleberriko Leopold Bloom protagonista Irlandako hiriburuko kaleetara nola atera zen eta bere odisea partikularra nola bizi izan zuen oroitzen dute urtero-urtero. Garaiko arropak jantzi eta eleberriko protagonista juduak bizi izandako pasarteak oroitu eta biziberritzen dituzte, batik bat gibel, giltzurrun eta bestelako jakiengatik protagonistak zuen estimua oroituz. http://www.visitdublin.com/event/Bloomsday_Festival

nauteriekin batera, Brasilgo jai ezagunenak Ekaineko Festak dira. Dena den, eta inauteriak ez bezala, inork gutxik ezagutzen ditu festok Brasildik kanpo. Izenak dioen moduan, ekainean ospatzen diren jaiak dira, nahiz eta uztailera arte luzatzen diren, 30 egun irauten baitituzte ospakizunek ekainaren 13an abiatuta. Herrialde osoan zehar ospatzen dira, bai hiri handienetan bai herri txikienetan ere. Nekazari brasildarren ohitura eta tradizioak oroitzean datza ekimenak, eta, horren aitzakian, noski, ez da festarik, jan-edanik, musikarik, kolorerik, su ikuskizunik eta dantza emanaldirik falta izaten Brasilgo txoko eta bazter orotan. Egunotan Brasilgo hiri nagusiak turistaz bete eta masifikaturiko helmuga turistiko bilakatzen direla kontuan izanda, ideia aparta izan daiteke herri txiki batera hurbildu eta festa giroaz lasaiago gozatzea. Hiri nahiz herrietan, barrakak, janari eta edari postuak eta beste hainbat atrakzio izaten dira, eta adin eta estilo guztietako jendea biltzen da festara, betiere Brasilgo nekazarien arropak eta lastozko txapela tipikoak jantzita.

I

ALEMANIA Grimm anaiak gogoan 2013an zehar Aurten 200 urte betetzen dira Alemaniako Kassel hirian Grimm anaiek beren lehen ipuinak kaleratu zituztenetik. Urteurren hori ospatzeko, orotariko ekimenak egiten ari dira urte osoan, tartean Kasselen antolatu den eta irailaren 8ra bitartean zabalik egongo den “Expedition Grimm” erakusketa. Grimm Anaien Jaialdia ere Kasselen bertan ospatuko da, uztailaren 18tik abuztuaren 18ra, hilabetez antzerki eta kontzertu ugari izango direlarik hiriko Schönefeld parkean. Bestalde, Grimm Anaien Ipuinen Jaialdia ospatuko da Hanau hiriko anfiteatroan, uztailaren 7ra arte. www.grimm2013.nordhessen.de

SPOLETO, UMBRIA (ITALIA)

TRIER (ALEMANIA)

Spoletoko Jaialdia Ekainaren 28tik uztailaren 14ra Dantza, musika, artea eta punta-puntako antzerkia bateratzen ditu Spoletoko Jaialdiak, Bi Munduen Jaialdia izenarekin ere ezagutzen denak. Jaialdiak kulturaz jositako hiru aste irauten ditu ingurune paregabe batean, Erdi Aroko Spoleto hiri ederrean. Gian Carlo Menotti jaialdiaren sortzaileak Umbria eta Toskanako 30 hiri baino gehiagoren artean honako hau aukeratu zuen jaialdia ospatzeko. Jaialdiaren unerik bereziena Katedralaren Plazan ospatzen den azken kontzertua izaten da. http://www.festivaldispoleto.com/

Altstadtfest Ekainaren 28tik 30era KAzken 30 urteotan, ekaineko azken asteburuan Alemaniako Trier hirian ospatu izan den jaialdia da honakoa. Ekitaldiz betetako asteburuaz gozatzeko asmoz, milaka lagunek bisitatzen dute Trier, Alemaniako Renania eskualdeko hiririk zaharrena. Hala, festa erraldoia sortzen da bertako kaleetan. Zuzeneko musika emanaldiek eta jaki eta edari postuek hartzen dituzte egun hauetarako bereziki apaintzen dituzten kale dotoreak. Mosela ibaiaren eskuin ertzean kokatuta, Trier hiria gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 1986an. http://www.altstadtfest-trier.de/


erakusketak MARK ROTHKORI ESKAINITAKO MUSEOA

VOSS (NORVEGIA) Ekstremsportveko Ekainaren 23tik 30era Muturreko kirolak praktikatzen dituzten Europako izar handienak biltzen dituen jaialdia da Ekstremsportveko. Astebete irauten du eta bertan paraxut, BASE jauzi, rafting, piraguismo, eskalada, eski, parapente eta beste hainbat kirol txapelketa egiten dira. Muturreko kirolen munduko jaialdi handiena da Norvegiako Hordaland konderrian ospatzen dena. Paisaia ederrak lagun, benetan leku paregabea da muturreko kirolak maite dituztenentzat. www.ekstremsportveko.com

ark Rothko XX. mendeko artista esanguratsuenetako bat bada ere, inork gutxik daki Daugavpils herrian jaio zela, gaur egungo Letonian. Herrian bertan ateak ireki berri dituen museoan maisu espresionista honen sei lan original eta 40 erreprodukzio bildu dituzte. Museo hauxe da, hain zuzen, Europa ipar-ekialde osoan artista honen lan originalak ikus daitezkeen leku bakarra, hala, bere seme Christopherren esanetan, «artistaren lanaren artxibo bikaina da erakusketa». Marcus Rothkowitz 1903an jaio zen Riga hego-ekialdeko aipatu herrian. 1913an, pogrom edo juduen aurkako erasoen beldur, Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen familiak seme zaharrenak tsarraren armadan sartu ostean. Han hasi zen Rothkowitz artista bezala lanean 30eko hamarkadan, jada estatubatuar nazionalitatea eskuratu eta Mark Rothko izena hartuta. Bertan bizi izan zen 67 urterekin bere buruaz beste egin zuen arte, New Yorken.

M

DUCHAMP LAGUNARTEAN

ANTZINAKO EGIPTOKO MARGOLARIAK

TIZIANOREN “CINQUECENTO”

ondresko Barbican kultura zentroak arte kontzeptualaren aitzindari izan zen Marcel Duchampen eta gerra osteko artea definitu zuten beste lau artisten artean egon zen elkartrukea irudikatu nahi izan du erakusketa baten bidez. Duchamp baino gazteagoak diren beste lau sortzaile hauek John Cage konpositorea, Merce Cunningham koreografoa eta Robert Rauschenberg eta Japer Johns margolariak dira. Erakusketa ekainaren 9ra bitartean izango da zabalik.

arisko Louvre museoko eta beste hainbat zentrotatik ekarritako 200 lanez dago osatuta antzinako Egiptoko marrazkilarien izaera artistikoa nabarmendu nahi duen “Inguruaren artea. Marrazkiak Antzinako Egipton” erakusketa. Adituen esanetan, hieroglifikoen idazketaren eta marrazkien artean dagoen muga nabarmendu eta kontuan hartzen duen lehen erakusketa da honakoa. Uztailaren 22ra bitartean bisitatu ahal izango da Louvren.

S

L

HAMPSTEAD, LONDRES (INGALATERRA) Arte Eskuragarriaren Feria Ekainaren 13tik 16ra Arte Eskuragarriaren Feria Londresko hirigunetik kanpo dagoen Hampstead auzoan ospatzen da. Hiru egunez, ehun arte galeria baino gehiagoren lana biltzen duen karpa erraldoia jarriko dute. Bertan, orotariko prezioak dituzten artelanak aurkitu ahal izango dira, 4 eurotik hasi eta 40.000 eurora bitartekoak. Arte Eskuragarriaren Feriaren kontsigna nagusia artea ahalik eta herritar gehienen eskura jartzea da, baita arteaz ingurune natural eta erlaxatu batean gozatzeko aukera ematea ere. Londresen ez ezik, Europa, Asia eta Amerikako beste hainbat hiritan ere ospatzen da feria hau. http://affordableartfair.com/

P

agaratuaren tematikak, pertsonaien adierazgarritasunak, kolore distiragarriek eta Tizianoren gorritasunak Erromako Quirinale museo ezaguneko igarobideak hartu dituzte. Orotara 40 lan bildu dituzte, eta beraien bidez argi geratzen da Cinquecento europarreko artista ezagun honen ibilbide luzearen oparotasuna eta bere ondorengoengan izan zuen influentzia. Ekainaren 16ra bitartean izango da ikusgai.

57


liburuen TXokoA

BEGIRADA BAT MUNDU NATURALARI Genesis Sebastião Salgado Taschen, 2013 520 orrialde. 49,99 euro

iburu hau osatzeko ia modu posible guztietan bidaiatu du Sebastião Salgado argazkilariak: oinez, hegazkinez, itsasontziz, kanoaz, globoz… Gainera, sarri muturreko baldintza klimatologikoetan egin ditu bidaiok. Dena den, gustura egoteko moduko emaitza atera du bere abenturetatik, lan honetako argazkiek erakusten duten moduan: Galapago uharteetako sumendi harrigarriak, Antartidako pinguino, itsas lehoi eta balea ikusgarriak, Brasileko kaiman eta jaguar beldurgarriak, Afrikako elefante eta lehoinabarrak, Zirkulu Polar Artikoan bizi diren elur oreinak, Sumatra uharteko fauna aberatsa… Dena den, “Genesis” ez da agertoki naturalen katalogo hutsa, izan ere, espezie harrigarrienez gain, ekosistemarekin oreka naturala mantenduz bizi diren giza taldeek ere berebiziko garrantzia dute, Amazoniako oihanean bizi diren Zo’e tribuko kideak, Papua Gineako korowai etnia neolitikoa edota Sudango dinka nomadak, besteak beste.

L


CHAVEZ, BERE HITZETAN

FAMILIA TXANGOEN BILDUMA

DENBORAREN IGAROTZEA

DESIO MUGAGABEA

L

ehenengo pertsonan kontaturiko bidaia, hil berria den Hugo Chavez Venezuelako presidentearen erroetan hasten den bidaia; zehazki, haren sorterrian, lurrezko zoruko eta palmazko teilatudun etxetxo hartan, Venezuelako haranetako herrixketan dauden milaka etxe xumeetako batean. Telebistako “Aló Presidente” saioan egindako diskurtsoen hautaketa honek Chavez hurbila eta lagunartekoa erakusten digu. Egiaztatuko dugunez, hamaika dira Venezuelako historia hurbila markatu duen pertsonarengan gainezka egiten zuten pasioak. Zuzenean mintzatuko balitzaigu bezala iristen zaigu Chavez orrialde hauetan.

F

amilia giroan tarte ederra pasatzeko aproposak izan daitezkeen Euskal Herriko geografiako leku enblematikoak biltzen ditu lan honek. Orotarikoak dira eskaintzen diren proposamenak: zailtasun berezirik ez duten txangoak, umeekin egiteko moduko ibilaldiak, arriskurik hartu beharrik gabe egiteko modukoak, eta abar. Argazkiekin batera, leku bakoitzeko datu praktikoak biltzen dira: gomendioak, ibilaldiak egiteko beharrezko denbora, desnibelak, leku bakoitzaren kartografia... Larraun, Sara eta Zugarramurdi arteko bidea, Agorregiko burdinola, Nerbioiko jauzia edota Billano Muturra dira lekuotako batzuk.

U

rte luzez Europan zehar ibili eta bizi izan den arren, “Las lágrimas de San Lorenzo” eleberriko protagonistak ez ditu bere sustraiak inon finkatu, hala, bere bizitzako sasoi onenak igaro zituen Eivissa uhartera bueltatzea erabakitzen du, semearen konpainian San Lorenzo gaueko izarren negarraz gozatzera. Denboraren igarotzea eta memoria dira eleberrian jorratzen diren gai nagusiak, non uharteak berak ere protagonismo handia duen. Egilearen ustez, «bizitzatik bat-batean igarotzen garen izar iheskorrak baino ez gara gizakiok, eta, desagertzen garenean, arrasto ñimiño bat besterik ez dugu uzten gogoratzen gaituztenen begietan».

iru kontinente eta hamabi hiri zeharkatzen ditu errealitatea eta fikzioa nahasten dituen eleberri honetako maitasun istorioak. Jorge Eduardo Benavides (egilearen alter ego-a) eta Dinorah Manssur perutarrek maitasun istorio intentsua abiatuko dute Damaskon, lehengoak bere liburua aurkezteko hiria bisitatzen duenean. Posta elektroniko eta telefono bidez luzatuko dute harremana Madril eta Damasko artean, harik eta aste batzuen buruan Istanbulen hitzordua egiten duten arte, lehen eguneko pasioa berreskuratuz. Dena den, New Yorkeko hirugarren hitzordura ez da azalduko Dinorah eta arrastorik utzi gabe desagertuko da.

Cuentos del arañero Hugo Chavez Frias Txalaparta, 2013 264 orrialde. 17 euro

Excursiones familiares por Euskal Herria Hainbat egile. Sua, 2013. 144 orrialde. 17 euro

Las lágrimas de San Lorenzo Julián Llamazares Alfaguara, 2013 208 orrialde. 18 euro

Un asunto sentimental Jorge Eduardo Benavides Alfaguara, 2013 344 orrialde. 18,50 euro

H

59


Gogoan hartu

Adalberto Roque

SLOPPY JOE'S HABANAKO TABERNA MITIKOA

Berriro ere edalontzien kristal soinua entzun daiteke Habanako Sloppy Joe’s taberna entzutetsuan, 1965. urtetik itxita egon ostean. Taberna dagoen eraikina erabat utzita egon da hamarkada luzez, harik eta 2007an Hiriko Historialarien Bulegoa eraikina eraberritzeko ideiari bueltak ematen hasi zen arte. Proiektu honetan lanean jardun duten historialari, arkitekto eta diseinatzaileek detaile guztiak zaindu nahi izan dituzte emaitza ahalik eta txukunena izan dadin; hala, antzinako argazki zaharrak aztertu eta bere garai oparoenean taberna bisitatu zutenekin elkarrizketak izan dituzte, lekua garai batean izan zenaren pareko uzteko asmoz. Eta emaitza benetan harrigarria da, igeltsuak, egur iluneko hormak, hemezortzi metroko barra ikusgarriak eta beiratearen atzeko botila koloretsuek iraganeko Sloppy Joe’s baitakarte gogora. “Our man in Havana” eleberri entzutetsuan

60

honela mintzo da Graham Greene taberna honetaz: «Habanako biztanleak ez ziren Sloppy Joe’s tabernara joaten, hori turistentzako lekua zen». Bada, badirudi tendentzia horri jarraituko diola tabernak bere bigarren etapa honetan ere, turistentzako luxuzko hotelen inguruan eta hiriko museo garrantzitsuenetatik gertu baitago egun taberna. Sandwich bat eta trago bat hartzeko 13 peso bihurgarri ordaindu behar dira gutxi gorabehera. Garestitxo, beraz, kubatar gehienentzat. Kubatarrak agian ez, baina ziur turista eta bidaiari asko leku historiko honetara gerturatuko direla, antzina aurpegi ezagun askok egin zuten antzera. Frank Sinatra, Ava Gardner, Nat King Cole, Ted Williams, eta nola ez, Ernest Hemingwayk hemen ase zuten bere egarria, beste askoren artean. Hain justu Hemingway beraren argazki bat ikus daiteke lokal ireki berrian Noel Coward eta Sir Alec Guinness aktoreekin batera, azken honek bertan grabatu baitzuen “Our Man in Havana” filmerako eszena bat. Tabernako jakirik ezagunenak bertako sandwichak dira. Askok diote hemen bertan sortu zirela lehen sandwichak, nahiz eta honen inguruan iritzi desberdinak dauden. Haragi irindu, tomate eta olibekin goraino betetzen dute labean egindako ogi ederra. Bestalde, tabernaren izen bera daraman edaria da ezagunena, brandy, oporto, Cointreau eta piña zaporea nahasten dituen edari freskagarria. http://www.sloppyjoes.org/


Argazkia: Hon Lau

EILEAN DONAN GAZTELUA ESKOZIA Bere lurretan gaztelu asko gordetzen ditu Eskoziak, bakoitza bere historia eta xarma propioarekin. Baina guztien artean bat aukeratu behar izango bagenu, hori Eilean Donan gaztelua litzateke, herrialdearen ipar-ekialdean kokatua, Skye uhartera begira dagoen fiordo baten oinetan. Gaztelua izen bereko uharte txiki batean dago, Duich lakuaren albo batean. Kyle of Lochalsh harrizko zubi estua da uharteak lurrarekin duen lotune bakarra. Bere irisgarritasun zaila dela-eta, gaztelua gotorleku garrantzitsua izan zen iraganean. Ia bi mila urteko historia oparoa du Eilean Donan gazteluak, nahiz eta egun belztuta ageri diren harriak ez diren garai batekoak, Erdi Aroan behin eta berriro eraiki eta suntsitu baitzuten gotorlekua. McRae familiako etxebizitza ofiziala

Eskoziako gaztelu polit eta dotoreena bezala kalifikatu izan dute. Gainera, gaztelua eta bere inguruak pelikula askoren agertoki izan dira, “Highlander” (1986), “Braveheart” (1995), James Bond ezagunaren “The World is Not Enough” (1999) eta “Made of Honor” (2008) besteak beste. Inguruotako baldintza klimatologiko gogorrak direla-eta, gaztelua martxotik azarora bitartean soilik bisita daiteke. Gaztelutik abiatu eta Dornie herrira ibilaldi polita dago. Bertan dago Loch Long ingurune natural paregabea. Bertatik Skye uharteko mendiak ikusten dira, baita 1.500 urteko historia duten Glenelg herriko broch edo Eskoziako Burdin Aroko dorre ezagunak ere. Eskoziaren esentzia magikoa hemen aurki daiteke, beste inon baino hobeto. http://www.eileandonancastle.com/


LABURRaK

HEMEN DA BERRIRO JACK TRIPA-ATERATZAILEA

METABILATZAILEAK, BIDAIEN KOMERTZIO ELEKTRONIKOA

ack tripa-ateratzailearen mitoa sortu zuten Whitechapelgo krimenen 125. urteurrena betetzen da aurten, eta horren harira, VisitEngland enpresak Ingalaterrako istorio misteriotsuenak ezagutzera emateko eta herrialdeko leku sorginduak bisitatzeko kanpaina jarri du abian. Eskaintza berezi horren baitan, Oxfordeko Gazteluan gau bat pasatzeko aukera dago, besteak beste. Erdi Aroan kartzela izandako eraikin honek 2006an ireki zituen bere ateak eta tour bereziari esker gauerdian bertara irteera egiteko aukera dago, linterna eta uija baten laguntzaz, “misterioaz lagunartean gozatuz”, ibilaldia antolatu duen enpresak azaldu duenez. Inoiz argitu ez ziren Whitechapelgo krimenen urteurrenak misterioari loturiko turismo mota berri bat sustatzea ekarri du, bereziki Londresko Whitechapel auzoan. Bertan, egunero ikus daitezke bisitariak fenomeno misteriotsuei loturiko ibilaldi arrakastatsuetan parte hartzen. www.visitengland.com/es/

ahiz eta urte asko ez eduki, prezioak konparatzen dituzten bilatzaile espezializatuak edo metabilatzaileak asko ugaritu eta garatu dira azken urteotan. Askoren iritziz, “bidaien Google bilatzailea” bilakatu dira. Une honetan Kayak.com, Skycanner.com eta Trabber.com ari dira arrakasta handiena izaten. Orain dela lau urte AEBn sorturiko Kayak da munduko bilatzaile handiena. Skyscanner britainiarra dago bigarren postuan, bilaketa aurreratuak mugikor bidez egiteko aukera ere eskaintzen du gainera. Trabberrek, bestalde, Iberiar Penintsulan eta Latinoamerikan ere egiten ditu bilaketak. Hiruek eskaintzen dituzte ingelesezko eta frantseseko bertsioak.

J

N

WOOFING: BIDAIATZEKO BESTE MODU BAT oluntario lan egin eta trukean lo egiteko tokia eta janaria jaso. Hori da Woofing izenaren atzean dagoen kontzeptua (World Wide Opportunities on Organic Farms). Munduko edozein herrialdetako baratze edo soro ekologiko batean denboraldi batez lanean jardutean datza esperientzia, naturaz ikasiz eta bertako biztanleekin ikuspuntuak partekatuz. Nekazaritza-mundura barneratzeaz gain, bidaiatzeko eta hizkuntzak ikasteko ere balio dezake esperientzia honek, xentimorik gastatu beharrik gabe, lotarako lekua eta janaria jabeek eskaintzen baitiote langileari. http://woofinginternational.org edo http://woof.org

B

PARISKO LITERATURAMAPA BERRIA

XV. DESNIVEL SARIA esnivel argitaletxeak mendi, bidaia eta abenturazko literatura-lanak saritzen dituen XV. Desnivel Sariketa antolatu du. Edozein herrialdetako pertsonek hartu ahal izango dute parte, eta narratiba- nahiz saiakera-lanak aurkeztu ahal izango dira, guztiak gaztelaniaz. Gutxienez 100 orrialdeko luzera izan beharko dute lanek eta PDF edo Word formatuan bidali beharko dira premioliteratura@desnivel.com helbidera, “XV Premio Desnivel de Literatura” adierazita gai moduan.Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da. Informazio gehiago: http://desnivel.com/cultura/pre mios

D

aris ezagutzeko proposamen berri bat jarri du abian hango udalak: literatura-mapa. Ekimen honi esker, literatura oinarri moduan hartuta hiria ezagutzeko aukera eskaintzen da, garai batean hirian bizi izan ziren hainbat idazle oinarritzat hartuta. Mapa honen bidez Victor Hugo, Stendhal, Simone de Beauvoir, Guy de Maupassant edota Edgar Allan Poeren pausoak ere jarraitu daitezke, besteak beste. Paris zeharkatzen duen ibilbide ederra da honakoa, Sena ertzetik Nôtre Dameraino, Champ de Marsen eta Boulevard Voltairen barrena igarotzen dena. Ibilbidea erraz egin daiteke, udalak Google Mapsetik ateratako plano bat erabili baitu oinarri moduan.

P


MUNDUKO AKUARIORIK HANDIENA Itsas bizitza maite duten bidaiariek badute helmuga berri bat etorkizunean egin ditzaketen bidaien zerrendara gehitzeko: Singapurreko Marine Life Park. Iaz inauguratu zen munduko akuario handiena bilakatu den hau eta orain sartu dute Guinness liburuan. Sentosa uhartean kokatua, akuarioan 800 bat espezietako 100.000 animalia inguru daude, 60 milioi litro ureko espazioan. Espezie horien artean, marrazoak, izurdeak eta beste hainbat aurki daitezke, eta berehala sortu dira horri buruzko eztabaidak, Indo/Ozeano Bareko izurdeen inguruan, adibidez. Animalien eskubideen aldeko elkarteek akuarioko zuzendaritza presionatu dute eta akuarioak bereganatu dituen espezie horretako 25 izurdeak libre uzteko eskatu diote.

IENAKO KATEDRALA: IBILALDIA ZERUAN 1215. urtean hasi ziren Sienako Jasokundeko Andre Maria katedrala eraikitzeko lanak, nahiz eta XVIII. mendera arte eraberritze eta aldaketa asko pairatu zituen eraikinak. Beti eman izan du zorabio sentsazioa katedralari begiratzeak, baina orain are gehiago, katedralaren gorenetik begiratzeko aukera ematen duen ikuspuntu berri bat izango baita bertan. Katedralaren goiko aldean, orain arte publikoarentzat itxita egon izan den leku bat dago, hainbat mendetan zehar katedralean konponketak egin dituzten langileek soilik zapaldu izan dutena. Baina joan den apirilaz geroztik, katedralean egin diren azken eraberritze lanak bukatuta, nahi duen ororentzat irekita dago toki hori. Esan bezala, taldeka egin daitezke bisitaldiak.

IPARRALDEKO EUROPARREN PAGOTXA SIZILIAN Siziliako herri askotan gertatzen ari den despopulazio prozesuaren ondorioz, hango etxe asko eta asko salgai jarri dituzte siziliarrek, inoiz baino merkeago gainera. Egoera ekonomiko zailaren aurrean, orain arte bertan bizi izan diren biztanle askok ospa egin dute uhartetik, bizimodua beste nonbait bilatzeko asmotan. Gehienak atzerrira joan dira: Frantziara, Alemaniara, Kanadara‌ Sizilia hegoaldeko Cianciana herrian, adibidez, biztanleria osoaren erdiak alde egin du azken urte honetan eta auzo asko ia hutsik geratu dira. Gaur egun, 3.500 biztanle baino ez dira geratzen. Kasu berdintsua bizi dute handik hurbil dagoen Aragona herrian; hemen, 9.500 biztanle bizi dira gaur egun, iaztik hona 8.500 herritarrek bertatik alde egin ondoren. Higiezinen salmentan ikusi dute herritarrek salbatzeko aukera bakarra eta prezioak inoiz baino gehiago merkatu dituzte: gaur egun, Ciancianan, 10.000 eta 30.000 euroren artean eros daiteke etxea. Ez da harritzekoa, beraz, azken hilabeteotan, 140 salmenta sinatu izana. Erosleen artean, ingelesak, frantziarrak, poloniarrak eta norvegiarrak dira nagusi, baina baita txinatarrak eta kanadarrak ere. Aragona herrian, esaterako, kanpaina bat jarri dute abian errusiar eta belgikar erosleak erakartzeko xedez. Erosle horietako askok sekulako negozioa egin dute dagoeneko, Ray Winstone aktore eta produktore ingelesak kasu: etxetxo zahar bat erosi du, 50.000 euroren truke, eta orain 1,3 milioi euroko inbertsioa egingo du berori erreformatzen. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.