ETRURIA Italia misteriotsua • STOCKHOLMEKO UHARTEDIA Suedia urtarreko paradisua • SUMATRA Toba etniaren bizilekua • NIZA Urdina, landua eta dotorea
BIDAIA ALDIZKARIA
Madeira EDERTASUN BASATIA
Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Annecy, Margolarientzat inspirazio iturria
46
ErreportaJEak 6
MADEIRA Ibiltarien paradisua den begetazio tropikala eta Mediterraneo oparoko eden gozo eta baketsua
16
ETRURIA Etruriar zibilizazioaren aztarna ikusgarriek paisaia eder eta bakarra osatzen dute
26
STOCKHOLMEKO UHARTEDIA Natura gustuko duenak opor erlaxatuez goza dezake zonalde basati eta ezezagun honetan
34
TOBA LAKUA Asia hego-ekialdeko lakurik handiena, Sumatra uhartean bisitatu beharreko lekua
40
46
SAN MARINO Titano mendiaren magalean dago munduko bigarren errepublika txikiena
34
16 26
06
NIZA Mediterraneoko ur epelaren besarkadarik goxoena dasta daiteke C么te D'Azur kostaldeko hiriburu urdinean
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Lotarako leku bereziak
56
Horizontetik haratago Norman Lewis
57
Munduko sutegiak Uruguaiko sukaldaritza
60
gogoan hartu Pak Tea House, Pakistanen Bad Blumau, Austrian
40 3
ANNECY Margolarientzat inspirazio iturria
I
zen bereko lakuaren iparraldean dago Annecy herria, Geneva hiritik 35 kilometro hegoaldera. Herriak Erdi Aroko kutsua atxiki du oraindik, eta horrexek ematen dio hain zuzen xarma, bertako bizi kalitatea eta inguruko paisaiaren edertasuna ahantzi gabe. Mendi garaien artean dagoen laku ederra hainbat margolarirentzat inspirazio iturri izan da, besteak beste, Paul Cézannek berak hartu zuen inspirazio moduan bere “Laku urdina” margotzeko. Lakuan bertan dago “Le pont des amours” ere, iraganean prostituzio gune izandakoa eta gaur egun maitale erromantikoen txoko kuttuna dena. Kondairak dioenez, bikote bat zubiaren erdialdean musukatzen bada, betiko iraungo die maitasunak. Annecy ezagutzeko urteko garai guztiak onak badira ere, aurten Frantziako Tourra aitzakia paregabea izan daiteke bertara gerturatzeko, izan ere, uztailaren 20an, lasterketaren azken aurreko etapan, bertatik abiatuko da lasterketa eta Semnoz gainean bukatuko da, Annecytik 20 minutura. Argazkia: Philippe Desmazes
4
Munduari begirada
Ribeira Brava eta Sierra de Agua lotzen dituen errepidean hainbat herrixka daude, mendi artean galduta.
NATURA BASATIA Testua eta Argazkiak: Nuria Lopez
Madeira
MADEIRA
Ozeano Atlantikoaren erdian pausatutako ur gaineko lorategia da Madeira, naturalistak, ibiltariak eta lasaitasun bila dabiltzan bidaiariak erabat maiteminduta dituen harribitxia. Begetazio tropikal eta mediterraneo oparoko eden gozo eta baketsu honek Europako txoko ikusgarrienetakoak gordetzen ditu bere milaka tolesturen artean. Zalantzarik gabe, ondoen gordetako Europa zaharreko sekretuetako bat da. isboa utzi eta ordu eta erdi eskasera, lehen itsaslabar beltzak ikusten hasi gara hegazkinetik. Itzelak dira, benetan ikusgarriak. Hori bai, uharte honetan ikusiko dugunaren aurrerapen txiki bat besterik ez dira. Izan ere, azken finean, Madeira Ozeano Atlantikoaren barrunbeetan, sei kilometro baino gehiagoko sakoneran, sustraitutako itsas mendikate izugarri baten gailurra baizik ez da. Zerutik ikusitako lehen txokoak zirraragarriak baldin badira, are zirraragarriagoa da hegazkinak 2000. urtean aireontzi handiak hartzeko eraikitako 2.780 metroko pistan lur hartzeko egin beharreko gerturatze maniobra. Ingeniaritzako benetako maisulana da pista, partzialki itsasoaren gainean kokatuta baitago, 180 zutabetan oinarrituta. Izan ere, orain dela hogei milioi urte inguru zonalde honetako jarduera bolkaniko handiaren ondorioz sortutako uharte honetan ia lurzoru laurik ez dagoenez, gizakiak gogor lan egin behar izan du inguruotako natura basatiarekin orekan bizi ahal izateko.
L
Ibiltarientzako uhartea Madeirak bertara gerturatzen diren ibiltariei eskaintzen dien berezitasunetako bat levada famatuak dira. Kolonizazioaren lehen urteetan eraikitako ureztapen kanalak dira, baldintza oso arriskutsuetan sortuak mendi hegalak zeharkatuz zein arnasa mozten duten itsaslabar ikaragarrien gainean. Levada ikusgarrien alboko bidezidorrek, tunelak, ur-jauziak, mendi izugarri altuen hegalak zein labar beldurgarriak zeharkatzen dituzte eta benetako abentura eta espektakulu bihurtzen dute Madeiran mendi ibilaldiak egitea. XIX. mendetik aurrera, Portugalgo Estatuak levada sare are zabalagoa eraikiarazi zuen, eta, hala, gaur egun, 1.400 kilometro inguruko kanalizazio sare batek hartzen du uharte osoa, bertoko azken bazterreraino iritsiz. Uhartean barna barreiatuta, guztira hamazortzi ibilbide daude homologatuta eta seinaleztatuta. Benetan zaila da guztien artean onenak zeintzuk diren esatea. Guztiek dituzte beren berezitasun eta altxorrak, baina, ni neu gehien harritu eta gozarazi ninduena, Levada do Rei ikusgarria
Porto Moniz herriko igerileku naturala, ozeanoaren bazterrean arroka bolkanikoz eraikia eta ur gazia daukana (lerroon gainean). Behean, eskuinean, Levada do Roi, 800 metroko altueran dagoen eta uharteko inguru ederrenetarikoa zeharkatzen duen ibilbidea. Bere ondoan, Ponta de Sao Lourenรงo, eta, ezkerrean, Madeira Regency Cliff hotelaren terraza.
MADEIRA izan zen. Uharteko ingurune ederrenetakoa zeharkatzen du 800 metroko altueran, eta hamabi kilometroko ibilbidea du orotara, sei joateko eta beste sei itzultzeko; guztira, lau ordu inguru beharko ditugu zeharkaldia egiteko. Ibilbidean zehar beste ibiltari batzuk aurkitzea ez da batere ohikoa, eta, hala, bake eta lasaitasun sentsazio batek hartuko du oinezkoa paradisu honetan murgiltzean. Hamar minutuko ibilaldiaren ostean, eta behin laborantza terrazak eta eukalipto zuhaitzak atzean utzita, laurisilva basoan murgilduko gara: ereinotzak, ezkiak, iratzeak, onddoak, goroldioak‌ nonahi aurkituko ditugu bailara eta mendi hegal ikusgarrien ikuspegiez gozatzen dugun bitartean. Madeiran geratzen diren azken laurisilva basoak funtsezkoak dira uhartearen oreka ekologikoa bermatzeko, eta, horren erakusle, Unescok gizateriaren natura ondare izendatu zituen 1999an. Ibilaldian zehar Madeirako landare autoktono ugari ere aurkituko ditugu, adibidez orkidea basatiak edota Viola paradoxa lore horidun bioleta ederra. Zortea izanez gero, Madeirako txontxa bezalako txori ederrak ere ikusi ahal izango ditugu. Ibilaldian zehar tunel txikietatik, ur-jauzi ederren behealdetik edota malda ikusgarriko igarobide estuetatik ere pasatuko gara, txangoa Ribero Bonito iturburu ederrean amaitzeko, piknik bat egiteko txoko birjin ezin hobea. Inguruok argi eta argi erakusten digute benetako lore-baratze batean gaudela, Atlantikoaren erdian galdutako paradisu ederrean. Ibilaldiak egitea ez da inolaz ere aukera bakarra Madeirak luzeran hirurogei kilometro eta zabaleran hogei bakarrik baldin baditu ere, lorategi erraldoi honetan nonahi aurkituko ditugu txoko ikusgarriak inguruotako malkarretako tolestura eta bailara amaigabeetan galtzean.
Funchal hiriburuko portua, lerroon gainean. Bertako itsasontzi asko jatetxe bihurtu dituzte eta beste askok txangoak eskaintzen dituzte kostaldean barrena. Eskuinean, Calheta hondartzaren panoramika.
10
Edozein distantzia txiki ibilaldi amaigabe bilaka daiteke Madeiran, mendiko errepide gorabeheratsu txikietan murgiltzean ongi frogatuko dugun bezala. Mendi ibilaldiak egitea gustuko ez dutenentzat, aukera onena auto bat alokatzea da, zentzuzko prezio bat ordainduta inguru ikusgarriotaz gozatzeko aukera emango baitigu. Ekialdetik mendebaldera eta iparretik hegora zeharkatu ahal izango dugu uhartea autoz. Izan ere, uharteko bost zonaldeak lotzen dituen errepide sare bikaina du Madeirak: erdialdea, ekialdea, iparraldea, hegoaldea eta Funchal. Hori bai, ibilbideko sorpresekin gozatzea baldin bada gure hautua, aukerarik onena errepide sare nagusia albo batera utzi eta bigarren mailako errepide bihurgunetsuetan galtzea da, paisaiarekin gozatzeko aukera ezin hobea izango baitugu edonon. Bidaiariak ez dezala pentsatu uhartea autoz zeharkatzeagatik Madeirako paisaia ikusgarrienak galduko dituenik, ez baita inolaz ere horrela. Munduko oso leku gutxitan biltzen dira kilometro koadroko hainbeste leku zirraragarri. Presarik eta ordutegirik gabe zeharkatu beharreko uhartea da Madeira. Mendirik altuenetara igo beharra dago, 1.800 metroko altueran laino apetatsuek nola jaten gaituzten frogatu eta ipuin magiko batean bezala sentitzeko, eta, noski, ostean, arrantzale herrixka ederretara ere jaitsi beharra dago. Uharteko hotel eta zerbitzurik gehienak Funchal hiriburuan kontzentratzen badira ere, ez dugu inolako arazorik izango herri txikietan ere ostatua bilatzeko. Errepideetan barna goazela, berriz, ez dugu kilometro gehiegi egin beharrik izango piknikak egiteko prestatutako lekuak aurkitzeko, nonahi baitaude behatoki ezin hobeak ere badiren zonaldeok. Benetako luxua da hain ikuspegi ederrekin piknik bat egin ahal izatea. Ibilbidean zehar, herritar
Seixal hondartza leku paregabea da itsasoaz gozatu eta erlaxatzeko. Irudian, emakume bat itsasertzean eserita, harritzarrak parean dituela.
11
MADEIRA
Turista talde bat ontzi baten aurrealdean eserita eta baleak, lerron azpian. Ezkerrean, Funchal hiriburuaren mendebaldeko aldearen panoramika.
13
Pico de Areeiro da Madeirako tontorrik garaiena, 1.818 metroko altuerarekin. Gozatzeko moduko paraje ederrak gordetzen ditu bere babesean.
ugari ikusiko ditugu familiako ortuetan, platano plantazioetan edota mahastietan lanean. Jende abegikor eta beroa, bere lurraz harro dagoena eta bidaiariekin solasaldi on bat izateko prestutasuna agertzen duena. Kosta basatia Ponta de Sao Lourenço penintsulan aurkituko ditugu uharteko ikuspegi zirraragarrienetakoak; itsasoan bost bat kilometro sartzen den penintsula estua da, uhartearen alderik ekialdekoenean amaitzen dena kareharrizko paisaia lehor batean. Zalantzarik gabe, Madeirako kostaldean barna ibilbide bat hasteko lekurik aproposenetarikoa da. Barnealdean ez bezala, kostaldean herrixka ugari aurkituko ditugu, uharte orotan gertatzen den bezala, populazioa kostaldean pilatzen baita batik bat. Hori bai, horrek ez du esan nahi kostaldea barnealdea bezain eder eta dotorea ez denik. Bere geografia bolkanikoa eta orografia izugarri malkartsua direla eta, erraz iristeko moduko oso hondartza gutxi ditu Madeirak. Gainera, daudenak, ez dira hareazkoak, harribil edo harrizkoak baizik. Hala eta guztiz ere, benetan merezi du hondartzok bisitatzea, harrizkoak izanik erabat erosoak ez direla egia bada ere, txoko bakarti eta benetan ikusgarrietan baitaude kokatuta. Benetako pribilejioa da hondartza osoa guretzat bakarrik izatea, aurrez aurre itsaslabar izugarriak zein itsasbazterretik gertu eskultura natural ikaragarriak bailiran kokatuta dauden mogote bolkaniko dotoreak ditugularik. Hondartzetako batzuetara, hori bai, itsasoz bakarrik hel daiteke ontzi txikiren bat erabilita. Iristeko zailtasun gutxiago eta askoz ere erosotasun gehiago eskaintzen dituzten hondartza artifizialak ere badaude Calheta eta Machico herrietan. Madeirako kostaldeaz ari garen honetan, ezinbestekoa da ere bertoko erakargarri nagusienetakoa diren igerileku naturalez hitz egitea. Uharteko iparraldean, Porto Moniz dago, uharteko arrantzale herri interesgarrienetakoa. Bertoko erakargarri nagusia igerileku natural bikain bat da, ozeanoaren bazterrean arroka bolkanikoz eraikia eta ur gazia duena. Ur turkesak harri zuri eta beltzekin uztartuz, edertasun basatia eskaintzen digu igerilekuak, baita itsasoaz modu seguruan gozatzeko aukera ere. Itsaso indartsua dagoenean, benetako espektakulua da olatuak arroken gainean nola apurtzen diren ikustea. Madeirako kostaldearen edertasuna osoki preziatu ahal izateko, ezinbestekoa da berau itsasontziz zeharkatzea. Funchalen goiz edo arratsaldeko txangoak kontrata daitezke Madeirako kostaldearen zati esanguratsu bat itsasontziz ezagutzeko. Normalean, egurrezko belaontziak edota katamaran handiak dira turisten artean arrakasta handiena dutenak. Inguruotara heldutako bisitari guztiek derrigorrez gozatu beharreko plazeretako bi dira, zalantzarik gabe, arratsean egurrezko belaontzi batean txango bat egitea eta Cabo Girâo lurmuturreko ur kristalinoetan bainu bat hartzea, Europako bigarren itsaslabar altuenaren babesean −600 metroko altueratik bat-batean itsasora erortzen da labarra.
Animaliak gustuko dituztenentzat, uharte isil honek espero gabeko azken sorpresa bat ere gordetzen du: bale eta izurdeak ikusteko leku paregabea da. Udako hilabeteetan kostaldetik gertu dauden urak benetako autopistak dira bale eta izurdeentzat. Inguruotako lurzoru ozeanikoaren sakonerak, kostaldetik bost kilometro eskasera 3.000 metro baino gehiagokoa da jada, udako hilabeterik beroenetan animalia mordo bat ikusteko aukera eskaintzen digu: zere arruntak, ipar zereak, xibartak, izurde arruntak, izurde handiak, izurde marradunak edota izurdeen atzetik ibili ohi diren itsas hegaztiak, besteak beste. Bisitari ausartenek uretara jauzi egin eta izurdeekin batera igeri ere egin dezakete. Esperientzia ahaztezina, zalantzarik gabe. Lisboa txikia Hiriak gustuko dituzten turistentzat, Funchal Madeirako hiriburuak aisialdi eta kultur eskaintza oparoa du, artxipelago guztiko kultur, merkataritza eta turismo zentro nagusia baita. Hiriak 2009. urtean ospatu zuen bere sorreraren 500. urteurrena eta patio eder zein burdinazko balkoi ikusgarriz apaindutako jauregi zein etxe dotoreak nonahi aurki daitezke. Hain zuzen ere, azukre plantazioetatik eta Madeirako ardo preziatua egiteko mahastietatik eratorritako aberastasunaren adierazle dira jauregiok, baina baita XV. eta XVI. mendeetan Funchal Europako porturik garrantzitsuenetakoa bilakatu zuen itsas merkataritzarena ere. Ezinbestekoa da Funchal hiriko goialdean kokatutako Sao Pedro auzotik ibilaldi bat egitea, Madeirako gunerik historikoenetakoa baita bertako monumentu eta museo ugariak direla eta. Bertara heltzeko modurik onena hiriko teleferiko ikusgarria hartzea da; hori bai, kontuz ibili bertigoa izanez gero. Portu zaharra dagoen auzotik irten eta 3.178 metroko ibilbidea egiten du teleferikoak Montera heldu arte, 580 metroko desnibela gaindituz. Behin Montera helduta, derrigorrezkoa da Monte Palacio Lorategi Tropikala bisitatzea; 7.000 metro karratuko lorategi oparoan, inguru lasaiz batez eta Funchalgo badiako ikuspegi ezin hobeez gozatzeko aukera dago. Eta lore-baratze eder hau zehatz-mehatz ikusi eta gero bisitaria nekatuta baldin badago, portura carros de cesto dibertigarrietako batean itzul daiteke; hau da, XIX. mende erdialdetik Monten erabiltzen den ibilgailu bitxietako batean. Russel Manners Gordon jaunak asmatu zituen saski itxurako ibilgailuok 1846. urtean, Funchalgo dirudunek hiriaren behealdera erosotasun osoz jaisteko aukera izan zezaten zuriz eta lastozko kapelekin jantzitako carreiro izeneko mutil gazteek bultzatuta. Amaitzeko, Santa Maria auzoa bisitatuko dugu, hau da, Funchalgo alde zaharra. Arrantzale eta artisauen auzo honetako bihotza den San Maria kalean, jatetxe eta kafetegi bitxi ugari daude, Lisboako Chiado auzo ezagunera eramango gaituztenak.
MADEIRA 15
Ibilbidea Etrurian barna Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
IRRIBARRE MISTERIOTSUKO HERRI ITALIKOA
ETRURIAN BARNA
K.a. VIII. eta IV. mendeen artean, Italia erdialdeko itsaso eta lurrak mendean izan zituen herri etruskoak, eta jatorri ezezaguneko zibilizazio berezi bat garatu zuen. Bi mendeko gainbeheraren ostean, behin betiko desagertu zen, zantzu ia bakartzat hilobiak eta irribarre bitxiak utziz. Egun, sarri oharkabean igarotzen den Italia ezezagun batetik ibilaldia egitea iradokitzen digute etruskoek. Ez izan zalantzarik: paisaia ederrez betetako Italia misteriotsua aurkituko dugu.
inesgaitza badirudi ere, bada Erromaren aurreko Italia bat, Mediterraneo osoa mendean izan zuen inperioaren aurrekoa, Anibal eta Kartago suntsitu zituen errepublikaren aitzindaria. Ezjakintasun hutsagatik harrigarria egiten bazaigu ere, Italiar penintsulan oraindik ere Erromaren aurreko Italia haren aztarnak, kultur adierazpenak, idiosinkrasia bizirik daude. Atzera begiratzen badugu, K.a. I. mendean ezarritako Pax Romana edo “erromatar bakeakâ€? Italiako penintsula batu zuen arte bertan kultura eta hizkuntza propioak zituzten askotariko herritarrak elkarrekin bizi zirela ikusiko dugu. Horietako batzuen izenak ezagunak dira: liguriarrak, venetoarrak, umbriarrak, oskoak, sardiniarrak‌ Badira, berriz, hain ezagunak ere ez direnak: lukaniarrak, sabelioak, mesapioak, faliskoak, daunioak, sikuloak, leponzioak‌ Are gehiago, badira indoeuroparrak ez zirenak ere, retioak, elimoak edo pizenikoak kasu. Horrenbestez,
S
erraza da oso Erromak bere hegemonia ezartzeko denbora asko, gerra ugari eta diplomazia lan handia behar izan zuela ondorioztatzea. Aipatutako nazio guztien artean, hori bai, bada betidanik liluratu nauen bat. Iragan zehaztugabe bateko laino artean galdutako jatorriaren misterioa bidaide, zibilizazio bon vivant aurreratua eraiki zuen nazioa, ate joka zen potentzia handiaren garapenean eragin nabarmena izango zuten molde politiko eta kulturalen jabe zen nazioa. Rassena edo rasna herriaz ari gara, historia liburuetara etruskoak bezala igaro badira ere, termino horiek erabiltzen baitzituzten eurek euren buruei deitzeko. Kultura honen aztarnak jarraitzea abagunea izatearen menpe besterik ez zen niretzat. Arrazoiak, soberan nituen. Nahikoa nuen, adibidez, Arrigo Petacco historialariak “Historiaren enigma handiak� lanean idatzitako hitzak gogoratzea. Bertan, kultura etruskoan mur-
giltzen da historialaria helburu argi batekin: ÂŤZibilizazio dotore eta boteretsu bat atzean heriotza zapore mingotsa utzirik ahanzturan nola erori zen ulertzeaÂť. Izan ere, etruskoekin gertatutakoa zalantzaz beteta dago, nonbait irakurri dudan bezala, paradoxikoa baita oso etruskoak historiarik gabeko herri historikoa izatea. Bidaia egiteko arrazoiak Gure garaira iritsitako Etruriari buruzko erreferentzia guztiek autore greziar eta erromatarretan dute jatorria, eta, horrenbestez, ezinbestekoa da horien objektibotasuna zalantzan jartzea, bi herriok etruskoen arerio izan baitziren. Inskripzio eta nekropolietan oinarritutako arkeologia lanak ez digu behar besteko daturik eskaintzen, eta, genetikak ere ez, oraingoz behintzat. Hori dela eta, etruskoen jatorria ezezaguna zaigu oraindik, eta, hipotesiak, guztiak ere ahulak, as-
Erromanikoa, gotikoa edo errenazentista baino lehenago etruskoa izan zen Orvito (Umbria, Italia). Haren magalean daude Della Cannicella eta Crocifisso del Tufo nekropoliak, edonork bisitatzeko. Lauki txikian, etrurierazko inskripzio bat.
ETRURIAN BARNA
Cerveteriko Necropoli della Banditacciaren hilobi zirkularra ikus daiteko goian, aro desberdinetako milaka nekropoli daude bertan. Azpian, herri horretan bertan aurkitu zuten senar-emazteen sarkofagoa; gaur egun Erromako Villa Giulia museoan dago. 20
kotarikoak dira: etruskoen jatorria Italiar penintsulan jartzen dutenak badira, baina baita Erdialdeko Europan, Eskandinavian edo Anatolian bertan kokatzen dutenak ere. Hizkuntza indoeuroparrekin ageriko harremanik ez zuen etruskoen hizkuntza bera ere, misterio hutsa da hein handi batean. Zalantzarik gabe, beraz, horrek guztiak bidaia iradokitzaile eta liluragarri batera gonbidatzen gaitu. Baino askoz gehiago ere ezkutatzen da etruskoen atzean. Erromako aitzindariak elikatu omen zituen “Luperka� lupa edo otsemearen estatua bera ere jatorri etruskoko eskulturatzat hartu izan dute luzaroan, Errenazimentu garaian gehitutako bi bikiak salbu. Egun hainbat adituk Erdi Aroan kokatzen dute eskulturaren jatorria. Baina, horrela izanik ere, Erromako Musei Capitolini entzutetsuetan eskultura ikusten ari nintzela, ezinbestean urte batzuk lehenago Florentziako Arkeologia Museoan nire arreta erakarri zuen pieza bat etorri zitzaidan burura: “Arezzoko kimera�. Argi dago biak ala biak oso artelan ezberdinak direla, baina, bien antzekotasunak ikusita, ukaezina da otsemea etruskoa ez baldin bada, bere estiloarekiko lilura behintzat iradokitzen duela. Ez da, gainera, zerbait berria, kultura etruskoak greziarrak ere harritu baitzituen K.a. VIII. mendean: Italiar penintsulan jende zakarra, ezjakina eta inolako fintasunik gabea aurkitzea espero bazuten ere, kultura aurreratu eta indartsu batekin egin zuten topo ustekabean. Ekialdeko eraginak eta klasizismo greziarraren aztarnak uztartzen zituen arte mota batez hitz egiten dugula kontuan izanda, baliteke arte etruskoaz hitz egitea bera ere zalantzagarria izatea batzuentzat, baina, aldiz, ukaezina da elementu ezberdinak modu originalean elkartzeko gai izan zirela etruskoak, bizitasuna, berotasuna, adierazkortasun probokatzailea eta naturaltasuna lortuz. Hori guztia agerikoa da etruskoen eskulturetako irribarre leun eta enigmatikoetan, euren irudikapenen primitibismo finean, pintura magiko-erlijioso errealista, koloretsu, bitalista eta argian. Etruskoek herri bezala egituratzeko izandako modua bera ere erakargarria zaigu oso. Etruria ez zen inoiz batasun politiko bat izan. Hiri-estatuek osatzen zuten Etruria, euren arteko harremanak kanpoko herrien mehatxuek edota elkarlanerako zein lehiarako beharrek gidatzen zituztelarik. Etruskoen arteko kohesioa hizkuntza, kosmogonia eta erlijio komunak izatean zetzan, bizitzeko modu bera partekatzean. Etruskoen gizarte egitura hierarkizatu eta aristokratikoa, baina, eskandalagarria ere bazen askorentzat, batik bat emakumezkoekin lotutako auzietan. Izan
Etruskoen ondarearen hondakinak Italia erdialdean sakabanatuta daude. Horietako batzuk orrialde honetan ikusten dira: Lerro hauen gainean Cortonako Tanela de Pitagoras; eskuinean Cittรก del Tufoko Ildebrandaren hilobiak. Behean eta ezkerraldean, Erromesaren sarkofagoa; ondoan, Sirenarena. Erdian berriz, Cerveteriko Erreliebeak sarkofagoaren barrunbeak.
ETRURIAN BARNA ere, emakumeek erromatarren eta greziarren artean ez zuten begirunea zuten etruskoen artean, latindar eta heleniarrentzat libertinaje eta perbertsio adierazle besterik ez zena. Etruria historikoa Arno ibaiaren, Apeninoen, Tiber ibaiaren eta Tirreno itsasoaren artean hedatzen zen. Horrez gain, Etruria Padaniarra eta Etruria Campaniarra ere existitzen ziren. Etruria Padaniarra Arno ibaiaren iparralderantz hedatzen zen, egungo Florentziako probintziako Fiesole hiria zeharkatu eta Mantuaraino iritsiz. Etruria Campaniarrak, berriz, egungo Lazio eta Campaniako kostaldea zeharkatzen zuen Napoli iparralderaino iritsi arte. Hori bai, etruskoen aztarna garrantzitsuenak Etruriaren bihotzean daude, hau da, egungo Lazio probintziako iparraldean, Toskanan, Umbriako mendebaldean eta Emilia Romagnako hegoaldean. Hain zuzen ere, bertatik egingo dugu gure ibilaldia, lekurik garrantzitsuenetan geratuz. Ibilbideko mugarriak Erroman hasiko dugu ibilaldia, ez K.a. VI. mendeko Tarkinoen erreinuan hiri etruskoa izan zelako bakarrik, baizik eta bertoko museotan benetako harribitxiak aurkituko ditugulako. Jada aipatutako Musei Capitalini entzutetsuez gain, beste bi gehiago ere bisitatuko ditugu. Vatikanoko Museoen parte den Mu-
seo Gregoriotar Etruskoan, besteak beste, bi eskultura oso garrantzitsu aurkituko ditugu: “Todiko Marte” eta Volci antzinako hiri etruskoan aurkitutako urrezko botoidun brontzezko eskuak. Villa Giulia ederrean kokatutako Etruriar Museo Nazionala bisitatzea ere ezinbestekoa da; Bartolomeo Ammananti arkitektoak diseinatutako eraikinak “Senar-emazteen sarkofagoa”, Pyrgi hiriko santutegian aurkitutako urrezko laminak −etruskoz eta fenizieraz idatzitako testuak dituzte−, eta “Veiiko Apolo” estatua polikromatu txundigarria hartzen ditu besteak beste. Hain zuzen ere, gure lehen geldialdia ere Veii hirian egingo dugu. Portonaccio aztarnategiko santutegitik hirian sartu ostean, Apoloren tenplua, Campettiko santutegia eta K.a. VII. mendeko Anatre eta Campana hilobietako fresko delikatuak bisitatuko ditugu. Ez oso urruti, jada kostaldetik gertu, Cerveteri eta bertako Banditaccia nekropoli bikaina aurkituko dugu, zalantzarik gabe gure ibilaldiko gune gorenetakoa; K.a. IX. mendetik K.a. III. mendera arteko milaka hilobi aurkituko ditugu, tartean tumulu zirkularrak edo hiri baten gisa antolatutako hilobi erraldoiak. Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen nekropolia, jarraian iparralderako kokatutako Tarquinia hirian bisitatuko dugun Monterozzi nekropolia bezala. Guztira 6.000 hilobi inguru aurkituko ditugu Monterozzin, horie-
S. Pitiglianoren (goian ezkerraldean) mailatik Toscana hegoaldea ikusten da, Sovana eta Sorano (lerro hauen ondoan) arteko inguru hauetan ondare etruskoa da nagusi. Behean eta ezkerraldean, Villa Giuliaren mosaikoa eta patioa daude; erdian, Crocifisso del Tufo nekropoliko hilobiak.
23
Ardo batzuk hartzeko leku paregabea da Montepulcioano (goiko argazkian). Rosso Scelto bat edo Nobile beltz bat edan daiteke ongi ondutako Pecorino Toscano batek bultzatuta. Behean, Capodimonteko ikuspegia, Bolsena lakuaren itsasertzean.
tako 200 muralekin apainduak. Zalantzarik gabe, etruskoek bizitza eta heriotza nola ulertzen zuten ezagutzeko leku ezin hobeak dira Banditaccia eta Monterozzi nekropoli bikainak. Ez da erraza zein hilobi bisitatu erabakitzea, baina, hori bai, denboraz gerturatzeak benetan merezi du augureen hilobiko gudariak, ehiza eta arrantzaren hilobiko hegazti eta arrainak, bankete oparoak irudikatzen dituztenak eta beste asko lasai-lasai bisitatu ahal izateko. Arkeologia guneetan barna gure ibilaldia jarraitzeko, Falerii Novi –egun Civita Castellana–, Blera, S. Giuliano, Norchia eta bertako nekropolia edota egoitza etrusko baten adibide bakarrenetakoa den S. Giovenale bisita ditzakegu. Hori bai, ez dugu inolaz ere Lazio eskualdea Vulci eta Françoisen hilobi aparta bisitatu gabe utziko –freskoekin dekoratutako zazpi ganbera ditu–, ezta ezinbestean gure jakin-mina piztuko duen Cuccumella tumulura gerturatu gabe ere –60 metroko diametroa eta 20 metroko altuera izanik Etruriako handiena da. Bolsena lakutik harago joanda, Umbrian sartuko gara jarraian. Lehen geldialdia Orvieto ederrean egingo dugu bertako Crocifisso del Tufo nekropoliko kaleetan barneratu eta etxeburuetako inskripzioek
diotena argitzen saiatzeko. Ohikoa den bezala arrokan zulatuta egon beharrean, hilobiak harrizko bloke handiekin eraikita daude. Todi eta Perugia bisitatu ostean –Palazzone nekropolian dagoen Volumni sendiaren hipogeo ikusgarrira gerturatuko gara Umbriako hiriburuan–, Trasimeno lakuaren hegoaldetik sartuko gara Toskanako paisaia gorabeheratsuetan. Chiusi hirira heldutakoan, Porsenna labirinto klaustrofobikoa bisitatuko dugu: hur hornikuntza sistema gisa aro arkaikoan egindako tunel sistema aparta. Erromesaren edota Tximinoaren hilobiak bisitatzea ere merezi du pugilak, nobleziako damak edota flautistak irudikatzen dituzten pintura sailak ikusteko. Erdi Aroko eta Errenazimentuko altxorra den Cortona hirian, berriz, Tanella di Pitagora bezala ezagututako hilobia dugu zain, baita K.a. VII. eta VI. mendeetako printzeen tumulu handiak ere. Hegoaldera eginda, oraindik ere Toskanako lurretan, nire leku gogokoena dago: Pitigliano zorabiagarria. “Toba bolkanikoaren hiria� bezala ezagutzen da Pitigliano, gertuko Sovana eta Sorano herrietan bezala arroka igneo hori oso ohikoa baita bertan. Ildebrandaren hilobia bezalako hipogeo bereziekin batera,
arrokan zizelkatutako vie cave ikusgarriak ere ezagutuko ditugu; oraindik ere zer funtzio zuten jakiterik izan ez den korridore estu eta garaiak dira. S. Rocco haitzulo gunea ere sinesgaitza da guztiz, K.a. III. eta II. mendeetan amildegi bateko hegal ia guztiz bertikalean zulatutako hilobiak aurkituko baititugu bertan. Ibilbideak ez du etenik, eta, hala, iparralderantz jarraitzen du, geldialdia merezi duten dozenaka gunerekin. Gehiegi dira baina guztiak hemen zerrendatzeko. Hori bai, amaitu aurretik, beste sei gehiago aipatuko ditugu: Florentzia, bertako Montegnola tumuluarekin eta Mandoaren hilobiarekin; Fiesole, antzoki erromatar ikusgarriaren ondoko tenplu etruskoarekin; Mazobatto, bere hirigunearekin; Murlo, emaitza bikainekin oraindik ere induskatzen ari diren palazioarekin; Volterra, K.a. III. eta II. mendeetako tenplu helenistikoekin; eta, azkenik, Populonia itsas portua, Etruriak mendean izan zuen Tirreno itsasoko uretan barneratzeko zuen ateetako bat.
ETRURIAN BARNA
25
Stockholmeko artxipel Testua: Haizea Barcenilla Argazkiak: Getty Images
UHARTEAK EGUZKIPEAN
agoa
STOCKHOLMEKO ARTXIPELAGOA
Stockholm bisitatzen duenak ez du zuzenean itsasoa ikusten, kostaldeko hiria izan arren. Murru naturalaren moduan, milaka irlak banatzen dituztelako itsasoa eta hiria, hain zuzen. Artxipelagoa deitzen da zonaldea, eta Suedia urtarraren paradisu paregabea da.
enbaitetan polita izan daiteke jainkoak mundua sortu zuela pentsatzea. Esate baterako, Stockholmeko artxipelagoa mapan ikusten badugu. Orduan pentsa baitezakegu Suediako ekialdeko kostalde hau bere lekuan kokatzen ari zelarik, jainkoa irristatu eta erori... eta milaka eta milaka atal txikietan hautsi zitzaiola. Atal horien artean batzuk, proportzionalki, oso txikiak ziren: metro batzuetako arroka soilak. Beste batzuk, aldiz, kilometro anitzetako lur puskak. Konpontzen ari zelarik, belaunarekin iturria ireki zuen jainkoak, eta zatitxo guztien artean barreiatu zitzaion ura. Eta printzipioz asmoa ez bazuen ere, atera zitzaion konposaketaren edertasunaren aurrean, horrela uztea erabaki zuen. Egia esan, horixe da Stockholmeko artxipelagoa ulertzeko modurik logikoena.
Z
Suediako hiriburua urez inguratuta badago ere, zaila da itsasoa non dagoen jabetzea, horrenbeste baitira zeruertzarekin hausten duten irlak, edozein aldetara begira gainera, ez dugula sekula ur esparru mugagabea ikusten. Izan ere, 30 kilometro behintzat egin behar dira Stockholmetik ekialdera itsas atal zabalak ikusten hasteko, eta beste 50 gehiago azken irla atzean uzteko. Artxipelagoa da hiria eta itsaso zabala banatzen dituen zonalde zabal hau, basatia eta ederra. Ez da txantxetako uhartedia: 30.000 irla kontatzen dira guztira, edozein praktikoren ametsa (edo amesgaiztoa). Handienak, Värmdök, 180 km2 ditu, eta Suediako hirugarrena da. Txikienean ziurrenik ez da kayak bat bera ere sartzen. Tartean, badira herrixka bat gainean dutenak, edo etxe bakarti pare bat, euren kai ñimiñoekin. Edo, besterik gabe, zuhaitzez eta landarez gainezka daudenak, edozein kanpinlariren zain. Zoru gehiena, ur ertzetan batez ere, arrokaz osatua da, eta hoztasun nordiko berezia ematen dio horrek paisaiari: pinuak, uraren soinua, egurrezko etxe gorriak arrokaren gainean. Gezurra dirudi inor hemen bizi ahal izateak... eta ez dira asko urte osoan bertan bizi direnak. Baina udan, aldiz, joera guztiz aldatzen da, eta irlen gaineko 50.000 bat etxeak Stockholmetik datozen udatiarrez betetzen da. Jatetxeak irekitzen dira, artisauek lanik politenak leihoetan ezartzen dituzte eta eguraldi onaren alaitasunak josita itsasoratzen diren bisitarien zain argiz eta alaitasunez pizten da artxipelagoa.
Biziraupena eta bizipoza Paisaia ederra eskaintzen du artxipelagoak udan, baina edozeinek imajina dezake latitude hauetako negu hotzetan zein bizitza gogorra izan behar zen bertakoa neguan. Eta hala ere, 1400dik hona artxipelagoan beti bizi izan da norbait; XVIII. mende hasieran 2.900 biztanle zenbatu ziren bertan. Bi lan bateratzen zituzten gizon-emakume haiek: arrantza eta nekazaritza. Udaberrian eta udazkenean egiten zuten batez ere arrantza, udan jasotzen zituzten lurraren eskaintzak, eta neguan, ziurrenik, itxita egoten ziren, zenbaitetan agian ondoko irlara izotz gainetik paseatzen, denbora pasan. Bigarren Mundu Gerra arte mantendu zen bizimodu hura artxipelagoan, baina orduz geroztik, gazte gehienak lehorrera mugitu ziren (Stockholmeko inguruetako
auzoak eraikitzearekin batera), bestelako lanen bila, eta irlen paradisu hau oporretako zonalde bihurtu zen. Hala ere, stockholmdarrek ez dute sekula alde batera utzi: urarekin horren amodio-istorio luzea duen hirian, hiru biztanletik batek ontzi bat dauka, eta irletan etxe bat ez dutenek ere maiz egiten dituzte bertara bidaiak, bainatzeko eta naturaz gozatzeko. Gainera, ur arteko arroken eta zuhaitzen zurruntasun ederrak izugarri erakartzen ditu oraindik naturarekiko harremana goraipatzen duten suediar gehienak. Ez da harritzekoa lana bukatuta, kanpin denda hartu eta artxipelagoko irla huts batera gaua pasatzera doan bikotea edo familia. Edo edozein ferry hartuta, edozein uhartetan jaitsi eta eguna ibiltzen eta bainatzen pasatzen duen jendea.
Suediako hiriburua urez inguratuta badago ere, zaila da itsasoa non dagoen jabetzea, ugari baitira zeruertzarekin hausten duten uharteak. Behean, Stockholmeko uhartediaren panoramika. Ezkerrean, Vaxholm hiria, ofizialki artxipelagoko lehen irla.
29
STOCKHOLMEKO ARTXIPELAGOA Horren barneratuta dago Suedian naturarekiko harremanaren beharra, ezen ohiturazko lege ezagun bat mantentzen duten konstituzioaren barnean: allemansr채tten, edo naturaz gozatzeko eskubidea. Horri jarraituz, edozein lurretan lo egiteko denda bat ezarri; bizikletaz, oinez, eskiz edozein lur zeharkatu daiteke; edozein uretan motorrik gabeko txalupa batez edo igeri eginez ibil daiteke; eta gainera, basoetan ateratzen diren baiak jan daitezke (eta lurralde nordikoetako baiak ez dira txantxetarako gauza). Hiru salbuespen daude jarduera horietarako guztietarako: lurra landatua badago, etxe batetik 70 metrora hurbiltzen bazara, edo etxearen lorategi pribatuan sartuz gero, legeak ez du balio. Bestela, natura irekiko lurraldea da Suedia, eta bertako biztanleek ahal duten gehiena gozatzen dute. Bisitari galdua Baina nola heldu horrelako espazio zabal eta urtarrari ontzirik ez duen etorri berriak? Zer ikusi, nondik abiatu,
Ez dira asko urte osoan inguru honetan bizi diren biztanleak, baina udan joera guztiz aldatzen da, eta ur bazterretako etxetxoak Stockholmetik datozen udatiarrez betetzen dira, behean ageri direnak kasu. Alboan, ferry bat uharteen artean. Goian, ur ertzeko arrokak, neguan.
nola joan? Hasteko, badira uharteen artean turistentzako prestatuago dauden batzuk, zenbaitetan ondare historikoa ere badutelako. Horren adibidea da Vaxholm, ofizialki artxipelagoko lehen irla, eta Stockholmerako sarrera babesten duena 1550. urteaz geroztik. Orduan eraiki zuen Gustav Vasa erregeak Vaxholmeko gaztelua, ontzien bidean altxatzen den defentsarako eraikina, nahiz eta egun ikus daitekeen gehiena XIX. mendekoa izan. Garai hartan bihurtu zen Vaxholm ere bainuak hartzeko hiri, eta horrek izaera militarra eraldatu zuen, dotoretasun ukitua emanez. Bitxikerien artean, 1912ra arte ez zen Vaxholmen egurrezkoa ez zen etxerik eraikitzea onartu, eta ondorioz, nahiko izaera karakteristikoa du gaur egun herriak. Beste irla famatu bat Sandhamn da, artxipelagoko irletan itsasoan nahiko barneratuta dagoen herria. Neguan 100 biztanle ditu; udan, berriz, 3.000, gehi beste 100.000 bisitari urtero. Oso eguraldi ederra baldin badago, tamalez, Sandhamn ez da agian aukerarik onena. Hala ere, oso ondo erakusten du herriak Stockholmda-
31
rren udako bizitzaren erritmoa eta giroa. Mende eta erdi darama Sandhamnek hiriburuko dirudunen kiroletako portua izaten, eta askok dute hemen etxetxo gorria (zenbaitetan, komunik eta berogailurik ez duen horietakoa, suediarrek zerbitzuetan ere aplikatzen dutelako minimalismoa “bizitza naturalari” ekiteko unean). Horrez gain, Sandhamnen ezagunak dira bertako tabernak, hotel txikiak eta harriz jositako kaleak. Portua, noski, handia da, eta bertatik abiatzen da zonaldeko ontzi lasterketarik famatuena, Round Gottland Race-a. Hegoalderantz abiatzeko aukera ere badago, Stockholmetik Nynäshamnera joanda, eta kostako herri atsegin honetatik abiatuz irletara joatekoa. Kondairak dio Nynäshamn dela itsaso zabalaren ikuspegia eskaintzen duen lur finkoko hiri bakarra; beste guztietan, irlak daude tartean. Nynäshamnetik Landsortera egin daiteke bidaia, artxipelagoan hegoaldeen dagoen irlara. Arroka eskergen gainean kokatzen dira etxetxo gorriak eta itsasargi potoloa; asko dira hemen itsas animaliak eta landareak bilatzeko aukerak. Hala ere, leku turistiko hauek ekidin nahi dituenak ez du zaila izango: denda eta lozakua besapean, Stockholmen artxipelagoaren mapa ona erosi eta garraio publikoaren ordutegiak ondo begiratuta, hainbat egun pasa daitezke irlatik irlara, biztanle gutxiago dutenen lasaitasunaz gozatzen eta ur izoztuetan bainatuz. Natura eta itsasoa gustuko duenarentzako, paradisua da artxipelagoa; eta ontzi publikoen ordutegiarekin pazientzia izanez gero, zenbaitetan eguneko ontzi pare bat besterik ez baitago irla bakoitzera, opor erlaxatuez goza daiteke zonalde basati eta ezezagun honetan.
STOCKHOLMEKO ARTXIPELAGOA
Uharte batzuk besteak baino hobeto prestatuta daude turistentzat, baina ez da zaila batetik bestera mugitzea. Uharteetako bat Fjaderholmarna da, eskuinean. Lerroon gainean, uharte txiki baten ikuspegia.
32
Testua eta Argazkiak: Agurtzane Belaunzaran
Toba lakua
NATURA ETA KULTURA SUMATRAN
TOBA LAKUA
Erupzio bolkanikoen eta itsasoko olatuen arteko borrokaren ondorioa da irla. Geografia bortitza, sumendiz osatutako mendikatea, kostalde zoragarria, landaretza aberatsa (Rafflesia arnoldi munduko lorerik handiena bertakoa da), oihanak orangutanen bizileku, itsas bizitza ederra, lautadetan arroz, kafe, bainila eta kakao soroak eta 52 hizkuntza ezberdin. Dibertsitate naturala eta kulturalaren ikur bilakatu da Sumatra.
ndonesia bisitatzen duten gehienek ez dute irla hau bisitatzeko asmorik izaten, Bali eta Java uharteek bisitari andanak jasotzen dituzten bitartean, Sumatrara gutxi batzuk iristen dira, eta horrek destino berezi bihurtzen du. Behe lainopean estalirik dauden sumendiez gozatzeak misterio puntua ematen dio lekuari. Bisitatu beharreko leku asko ditu, iparraldean Pulau Weh, 2004an tsunamiak astindu zuen uhartea, Berastagiko Gunung Sibayak sumendi aktiboa eta orangutanak ikusteko Bukit Lawangeko inguruak adibidez. Beharrezko geldialdia ordea Toba lakuan egin behar da. Asia hegoekidaldeko lakurik handiena da, milioika urtetako erupzioek Pulau Samosir irla azaleratu zuten lakuan, 100 kilometro luze eta 30 kilometro zabal dituena. Haiek Pulau esaten diote, bahasaz irla, baina lurmutur estu batez lotuta dago Sumatrako lurrari. Batak Toba etniaren bizilekua da irla, harro daude gainera beraien izaeraz ÂŤOngi etorri Batak Toba etniaren lurraldera, hau ez da Indonesia, guk badugu gure banderaÂť dio txantxa antzean uhartetar batek. Sumendi kateak eta urak egiten duten muga naturalak isolatuta mantendu dute etnia hau mendeetan zehar. Estatu sistema propioa zuen herriak, oso lege eta tradizio bereziekin. 1783ko testu batean jasotzen dira batakei buruzko lehen aipuak eta ez dira xamurrak, etnia honen kanibalismoa aipatzen baita. Herri gerlaria zela diote orduko bidaiariek eta historialariek
I
Inguruotako etxe tipiko bat ikus daiteke eskuinean. Luzeak eta estuak dira hemengo etxeak eta bufaloen adarrak irudikatzen dituzten teilatu puntadunak dituzte. Ezkerrean, Sidabutar erregearen hilobia, Tomok herrian. Lakuaren ertzeko herrietan izaki mitologikoak daude zizelkatuta. Behean, bertako herritarrak dantza ikuskizun bat eskaintzen. Goian, Toba lakuaren panoramika.
37
NOLA IRITSI Jakartatik eta Singapurtik hegaldi merkeak daude. Medan hiriburua Singapurtik ordubetera dago. Itsasontziz ere egin daiteke baina denbora luzea behar da eta hegaldiak adina balio du txartelak.
SUMATRAN MUGITZEKO Irlako errepideak oso aldapatsuak dira eta bihurgunez beterik daude, distantziarik laburrenak egiteko uste baino denbora gehiago beharko dugu.
MONETA Errupia da bertako moneta, (1 euro = 12.000 rup) aireportuan aldatzea da gomendagarriena. Irlan ez dago dirua ateratzeko aukerarik eta Parapaten ateratzea gomendatzen da. Sumatra Indonesiako irlarik merkeena da.
HIZKUNTZA Bahasa indonesiaz hitz batzuk jakitea erabilgarria izango zaigu: Selamat pagi (Egunon), Selamat sore (arratsaldeon), Selamat Malan (gabon) eta Terima kasih (eskerrik asko).
Janaria Gado-gadoa lakuko arraina barazkiekin; Nasi goren, arroz frijitua edota ikan bakar arrain errea dira ohiko platerak. Kafe kontsumitzaileak dira eta
Batak Toben kultura eta tradizioak ezagutzeko interesgune batzuk baditu irlak. Horiek ezagutzeko modu onena motorra alokatzea da. Stone Chair Ambarita herrian bertan, Harrizko aulkiak izeneko tokia dago. Plaza moduko bat da, oso ondo kontserbaturiko zortzi etxe tradizional daude bata bestearen jarraian. Bertan zuhaitz handi baten azpian, harrizko aulkiak daude, garai hartako parlamentua izango zenaren adierazgarri. Parez pare kartzela eta pikota daude. Etxe tradizionaletako batean, antzinako estruktura gorde dute eta etxearen barnealdeak nolakoak ziren irudikatzen da. Bisita gidatuak egiteko aukera dago. Ambarita herrian souvenir denda ugari daude, Batak Toba tradizioko oihalak eta piezak saltzen dituzte. Sam Sembiring artisaua da, tailerrean lanean ari den bitartean bisitariak gonbidatzen ditu bere lanak ikustera. ÂŤBatak Toba tradizioko egurrezko piezak egiten ditut, ezpatak, Batak erregeen makilak, maskarak... baina hemen gutxi saltzen dut, turista gutxi etortzen baita, Balira joaten naiz, han errazagoa baita saltzeaÂť dio artisau gazteak. Dirudienez, Sumatran turismo nazionala da nagusi, baina 1996ko krisiaz geroztik behera egin du sektoreak.
bertako kafea munduko onena bezala salduko dute.
Ostatua Aukera zabala dago Tuk Tuk eta Ambarita herrietan. Etxe tradizional asko ostatu bihurtu dituzte eta oso kalitate onekoak dira, lakua parez pare duten gelek 50.000-80.000 errupia balio dute.
eta kanibalismoa etsaiarekin edota lege tradizioa hausten zutenekin egiten zuten. Misiolariek amaitu zuten ohitura hauekin eta historiaren bilakaerak kristau, protestante eta ebanjelista bihurtu ditu. Sumatra irlako irla Samosir irlara iristeko itsasontziak Parapat herrian hartzen dira merkatutik gertu dagoen portuan. 45 minutuko txango ederra da lakuan barna mendi garaien artean. Tuk Tuk eta Ambarita herrietan daude ostatu aukera zabalenak, itsasontziko kapitainari ostatuaren izena esanez gero eskatutako lekuraino hurbiltzen zaitu. Ostatuek etxe tradizionalen tankera dute. Luzeak eta estuak dira, bufaloen adarrak irudikatzen dituzten teilatu puntadunekin. Irlan, nonahi ikusten dira horrelako etxeak eta Batak Toba herriak ondoen gorde duen tradizioa da, beraien identitate zeinu nagusi bilakatu dira. Sulawesiko Tana Torajako antzekoak dira etxeak. Belaunalditik belaunaldira transmititzen dira, oinordetzan, eta ezin dira saldu. 38
Huta Bolon museoa Ambarita herria utzi eta iparralderantz doan errepidea hartuta 15 kilometrora dago Simananindo herria. Huta Bolon museorako bidea ongi adierazita dago, ez dago galtzerik. Aitzinean, Batak errege izan zenaren etxea museo bilakatu dute, eta hainbat pieza etnologiko interesgarri daude erakusgai; etxeko tresnak, armak, idazkiak, jantziak, eskulturak, maskarak eta misiolariek ateratako argazki batzuk. Aipatu beharrekoa da, museoak gordetzen dituen idazkietan jasotzen direla Batak Toba hizkuntzako testu bakarrak. Idazketa guztiz ezberdina da, goitik behera idazten zuten alfabeto ezberdin batean. Gaur egun, Batak Toba hizkuntza ahoz ahokoan kontserbatzen da, inor gutxik daki idazten. Museoaren kanpoaldean, lakuan arrantzarako erabiltzen zen txalupa tradizional bat dago. Dantza ikuskizun batek emango dio museoaren bisitari amaiera. Kanpoaldean, etxe tradizionalek osatutako plaza baten inguruan, Erregina eta Printzearen arteko amodio historiak eta herriko festa nagusietan egiten ziren dantzak irudikatzen dira egunero. Azken erregearen hilobia Ambarita herritik gertu Tomok herri komertzialean dago Sidabutar erregeren hilobia. Misiolariek erregea kristautu zuten eta orduan galdu zen Batak Toba erreinua. Tradizioak dioenez, erregearen ondoan ehortzita daude haren zaindaria, haren maitalea eta kristautu zuen misiolaria.
Batak Toba tradizioaren nondik norakoak jakin ondoren, motorra hartu eta irlaren puntu guztiak bisitatzea plan bikaina da. Egun batean egin daiteke txangoa, baina bi egunetan egitea egokiagoa da. Irlaren beheko aldea oso laua da, eta, Batak Toba nekazari herria dela kontuan hartuta, arroza egiteko erabiltzen dute lurrik lauena. Ohikoa da han-hemenka arroz soroetan hilobiak aurkitzea. Barnealdea oso menditsua da, izaera bolkanikoaren ondorio. Lakuaren ikuspegi ederra eskaintzen ditu hegoalderantz, Onanrugu herrirantz doan errepideak. Bideen egoera ez da oso ona, baina pazientziaz hartuz gero begiak gozatzeko aukera izango da. Bidean, Batak Toba tradizioko etxe ederrak daude eta jendea oso abegitsua da. Bertako kopi susu kafesnea hartzera gonbidatzen bazaituzte ez harritu, gozatu kafeaz, sartu etxe tradizional hauetara eta ezagutu haien eguneroko bizimodua. Eguna amaitzerako ostatura iritsi eta parez pare dugun lakuan bainua hartzea bezalakorik ez dago. Uraren
tenperatura oso egokia da gorputza freskatu eta ur ertzean dauden etxe tradizionalen handitasunaz gozatzeko. Sumatran 100 sumendi inguru daude eta horietako 15 aktibo daude. Toba lakutik gertuen dagoen sumendia Berastagi herrian dago, 200 kilometrora. Bertakoek diotenez, erraz iristeko moduko sumendia da Gunung Sibayak (2.094 metro garai), eta egia da, baina zailtasun handirik gabeko bidea bada ere, gomendagarria da gidari batekin joatea. Sumendiaren gainera iristean sufre usaina eta zuloetatik ateratzen den zarata izugarriak dira. Lainoak urruntzen direnean, sumendiko kraterra begiztatzen da, baita parez pare duen Gunung Sinabung sumendi dotoreko 2.450 metroko tontorra ere.
Batak Toba etniak altxor gisa zaindu ditu lakuaren ertzean dauden etxetxoak. Etniaren identitate zeinu nagusi bilakatu dira etxeok, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira eta ezin dira saldu.
TOBA LAKUA 39
San Marino
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
ASKATASUNAREN ERREPUBLIKA ZAHARRA
Hirigunearen goialdean eta harresiz inguratuta dago San Marinoko gaztelu ikusgarria, hiria gotortuz. Hiriko ikur nagusia izateaz gain, inguruko panoramika ederraz goza daiteke bertatik.
SAN MARINO
Adriatikotik hogei bat kilometrora, Italiako penintsularen erdialdean, 61 kilometro karratuko errepublika bat dago 657 metroko Titano mendiaren magalean. “Askatasunaren arragoa” dela diote sanmarinotarrek. Izan ere, historiaren apetei esker, XXI. mendera arte iritsi da duela 1.700 urte sortu zen estatu txiki hori.
ondaira ugari daude sorrerari buruz. Onartuenetako batek dioenez, gure aroko 301. urtearen inguruan sortu omen zuen San Marinoko errepublika izen bereko harginak, Dioklezianoren zapalkuntzatik ihesi. Riminitik alde eginda mendialdean babesa hartu zuen komunitate hark hamazazpi mende iraun du. Penintsulan ziren estatu txikietako bat zen, Aita Santuak independentzia aitortu zion eta Napoleonen inbasioan ere eutsi zion burujabetzari, enperadorea errepublikarekin xarmatuta. Italia batu zuen Rissorgimento mugimenduan, bertan hartu zuten babes buruzagietako askok, Giuseppe Garibaldik berak tartean, izen bereko plazan ikus daitekeenez. Horregatik, Garibaldik errespetatu egin zuen estatu berriko zati ez bihurtzeko San Marinoren borondatea eta independentziari eutsi ahal izan zion herrialde txikiak. Ondorioz, munduko lehen errepublika konstituzionala genuke, balore errepublikanoetan tinko sinesten duen estatua. Abraham Lincolnek berak idatzi zion duela mende eta erdi, ohorezko herritar izendatu izana eskertzeko, «printzipio errepublikarretan oinarritutako gobernua gai da bai administratua izateko bai eta seguru eta iraunkorra izateko ere». II. Mundu Gerran ehun mila lagun hartu zituen orduan hamabost mila biztanle zituen estatuak (egun halako bi dauka), eta segidan, munduan lehen aldiz hauteskunde bidez eratutako Gobernu komunista izan zuen San Marinok 1957 arte. Horregatik guztiagatik, betidanik izan dut gehienez ere zazpi kilometro zabal den estatu txiki hau bisitatzeko gogoa. Gida-liburu gehienek diotenez, San Marinok ez dauka ikusteko leku askorik. Eta inguruan edertasun handiko leku ugari daude, Toskanan bertan esaterako. Ez du horrek esan gura, horratik, ez denik leku atsegina. Bisitari guztiak –eta asko datoz honaino– hiriburuan geratzen dira, aldapan eraikitako hirigune interesgarria osatzen duelako San Marinok bere txikian. Inguruko herrixketan eta Titano mendiak osatzen dute errepublika berezi honetako bisita. Hala, turismoa da herrialdeko diru-sarrera nagusia, nekazaritzari aurre eginda –inoiz ez da industria handirik izan– eta horren baitan, bildumazaleek badute lekurik: turismo bulegoan bost euroren truke jartzen dute pasaportean zigilua (ez dago kontrolik mugan, bide-seinale handi batek baizik ez baitu adierazten Italiatik irten eta he-
K
42
San Marinok ez dauka halabeharrez ikusi beharreko lekurik, hala ere, bertoko kalexketan ibiltzea benetan gustagarria da. Lerroon gainean Askatasunaren plaza, hiriaren bihotza, eta bertatik gertu dagoen jauregi publiko neogotikoa. Bere ondoan, herriaren sarrerako kartela, “Ongi etorri askatasunaren hiri zaharrera� dioena. Lerroon azpian, Erdi Aroko ikuskizun bat, eta, ondoan, hiriaren panoramika.
rrialde berri batera sartu zarela). Are arrakastatsuagoak eta diruz balio handiagokoak dira San Marinoko postazigiluak. Italiak bezala, euroa darabilte, baina jaulki dituzte bertako txanpon gutxi batzuk ere. Turismoa Duela bost urtez geroztik, Unescoren Munduko Ondarearen Zerrendan dago San Marino. Zehazki esanda, hiriburua bera, Borgio Maggiore herria eta Titano mendia ageri dira. Horrek, noski, lehendik ere erraldoia zen bisitari kopurua handitzea ekarri du. Hiru milioi lagun baino gehiago etortzen da urtero errepublika bisitatzera. Gehienak egun pasa datozen italiarrak, EmiliaRomagna eta Markak eskualdeetako ikasleak, baina baita souvenir dendetan sosak uztera edo pasaportean zigilua berritu gura duten turistak, errusiarrak, aleman hiztunak eta beste. Rimini izan ohi da abiapuntua. Erdibiderik ez daukan hiria da: gorroto dute batzuek, hotel handiei eta hondartzako bizimoduari emandako
lekua delako, baina badira hori bera gustura bilatzen duten milioika eguzkizale ere. Guk beste pizgarri bat aurkitu genion: Federico Fellini zinema-zuzendariaren sorlekua da. Oroitarri ugari daude hiri osoan, baita zinegile handiari eskainitako museo txikia ere. Riminitik ekin diogu San Marinoko txangoari, beraz. Laster bete da hiria bisitariz, udaberriko astegun buruzuria izanda ere. Poren haranean ohikoa denez, laino itxiak irentsi du hiria goizeko lehen orduetan. Eguerdirako, ordea, eguzkia goian eta zerua oskarbi dago berriz ere. Uda beroak ditu hiriak, baina udaberrian eta udazkenean oso atsegina da, jendetza bertaratu baino lehen batez ere. Muga pasa eta laster errepideak gorantz ekiten dio. Hainbat herrixka utzi ditugu atzean San Marino hiriburura iritsi arte, turista gehienek egiten duten gisan. Castelli dute izena errepublikako herriek, eta hiriburua baino lehen Borgomaggiore ederra dago. Handik funikularra abiatzen da San Marino gaineko harresieta-
raino, hiru dorreetako lehenera iristeko. Bidetik jarraituz gero, berehala egingo dugu topo hiriko harresi ikusgarriekin. Paseatzeko hiria San Marino inguratu eta gotortzen duen horman dago hiriko ataria: Porta San Francescon polizia-agente batek mekanikoki mugitzen ditu besoak auto-autobusei eta oinezkoei bide emateko, Italiako film neorrealista batean bageunde legez, XX. mendean nonbait. Atetik barneratuta, berehala hasten da kalea gorantz, eta hirigune txiki honetako kalexketan sigi-saga abiatzen da. Esan bezala, bizpahiru eraikin historiko, zenbait museo eta muinoko ikuspegitik harago, San Marinok ez dauka halabeharrez ikusi beharreko lekurik, baina gustura ibiltzen da harrizko kalexketan, turista saldoak iritsi aurretik, souvenir dendak irekitzen hasi berriak direnean. Eta, aukeran, are gustagarriagoa da Italia osoan legez macchiato edo cappuccino batekin egunari
ekinda betiko sanmarinotarrekin edo azken urteetan bertaratutakoekin, errusiarrak horietako asko. Mugaz eta bandera zuri-urdinaz harago, ez pentsa Italiatik erabat bereizitako lekuan aurkituko duzunik zeure burua. Aipatutako Garibaldi plazan bertan hasita, oso italiarra da San Marino, baina ez da Italia. Italieraz mintzatzen dira –ez dago berezko hizkuntzarik, ez dago alde handirik Rimini edo Urbinoko italieratik–, italiar ohiturak dauzkate, baina historiaren paradoxak, inork ez zion garrantzi handirik eman mendiko errepublikari eta Nazio Batuetako eta Europako Kontseiluko kide da gaur egun. Hirian sartzeaz bat, eskuinaldean arreta eman digu berehala eliza ondoko etxeak: torturaren museoa dakar. Arma eta oinazeei buruzko bilduma, Euskal Herrian ere duela ez aspaldi ibiltari ibili zenaren antzekoa. Haren aurrean geratzen dira bisitari-taldeak, museoaz beraz baino, hiriko bisita azaltzeko. Kalean goraxeago, Titano plazan Estatuko museoa (Museo dello Stato) dago, errepublika berezi honetako hainbat elementurekin. Guercinoren mihiseak daude ikusgai. Kaleetan gora joanda, Santa Klara eta San Frantzisko monasterioak (gaur arte-galeria bihurtuta azken hori), Titano teatroa, basilika ikusgarria, eta dendak eta denda gehiagorekin egin dugu topo. Hiriko berezitasunak, gastronomia, eta munduko edozein bazterretatik ekarritako litxarreriak, denetik dago salgai hirian. Gustu gehiago ala gutxiago izan, horixe kontua. Jauregi publiko neogotikoa XIX. mende amaierakoa da, eta nolabait hortxe dago hiriaren bihotza, Piazza della Libertà edo Askatasunaren plazan. Gobernua, turismo bulegoa, eta turisten topagunea. Ikusgarriak dira atariko zaindarien uniforme berdeak, praka gorri eta ponpoidun txapela eta guzti. Ordubetetik behin, jendetza pilatzen da guardia-aldaketa ikusteko. Muinoan gora joanda Guaita da hiriko harresiak babesten dituen lehen gotorleku edo dorrea. Borgomaggioreko funikularra ere honaino iristen da. Ikuspegia oso ederra da, eskualdeko landa berdeak, San Marinoko castelli-ak eta, eguna argitzean, Adriatikoraino luzatzen da begirada, mendian behera. Cesta da bigarren dorrea, eta Montale deritzo hirugarren eta azkenari. Hirurak ere hiri gaineko eremu malkartsuan, Titano mendiaren magalean eraikita, eta errepublika berezi honen babesle mendetan zehar. Oinarrizko bisita eginda, Italiara itzultzeko ordua izan liteke. Edo bertan lasai bazkaltzekoa. Arrastian, ez da zer ikusi faltako: oinarrizko museoak utzita, beste dozenaka daude hirian eta errepublikan zehar: kirolena, emigrazioena, nekazaritza eta tradizioena, arma modernoena (zenbat arma eta erreplika saltzen diren!), Ferrari autoena, errepublikako janzkerena eta, ziur aski denak laburbiltzen dituena: bitxikerien museoa.
Ezkerrean, hiriaren inguruko ikuspegi ederra: eskualdeko landa berdeak, San Marinoko castelli-ak eta, eguna argitzean, Adriatikoraino mendian behera luzatzen den begirada. Lerroon gainean, Erdi Aroko gazteluaren detailea.
SAN MARINO 45
Niza
XARMA AZULA
Testua: Hasier Rekondo
Argazkiak: Getty Images
NIZA
Azula, kultua eta elegantea da Côte D’Azur-eko hiriburua. Museoz betetako hiri honetan betebetean egiten dugu tupust Mediterraneoko itsaso urdin, epel eta gardenarekin. Turistez gainezka ez dagoen sasoietan joatea komeni den arren, mistralaz ferekatutako hondartza amaigabearen ondoko Promenade des Anglais pasealekutik noraezean ibiltzeak ez du preziorik, dirua bat-batean xahutzeko kasinoak aurkitu daitezkeen arren. Palmondoz jositako pasealeku horren atzean ezkutatzen den Vieux Nice-k (Alde Zaharra), berriz, kolore gorrixkak eta okreak uzten ditu agerian, barroko italiarraren erakusleiho.
iza azula da. Urdina Niza da. Ezbairik gabe urdina. Mistralarekin nahasten da urdina Nizan. Urdin horren atzetik igaro izan dira Niça-tik (okzitanieraz) hamaika pintore gizaldietan zehar: Matisse, Picasso, Van Gogh etab. Eta horregatik eraiki dira agian hainbat italiar kutsuko museo alde zaharrean zein auzo frantsesagoetan. Hala ere, urdinaren urdintasuna ez da beti berdin mantendu ahal izan, globalizazioak eta elitezko zein masazko turismoaren kloroformoa Nizako Promenade des Anglais-en inguruan barreiatu baita, turisten autoak etengabe agertzen dira ibilbidearen ondoko errepidean. Horren harira, 1997an, Jean Marie Le Clézio literaturako Nobel Saridunak zera zioen hitzaldi batean: «Hitz egitera noakizuen hiria dagoeneko ez da bizi nire baitan edo apika lokartuta dago...». Nizan jaiotakoa, txikitan Maurizio irlan hazitakoa izan arren, garai bateko hiriaren herrimina agertzen zuen nobelagile frantsesak: bertako olibondoen lorategiak, okre koloreko antigoaleko hirigune italiarra, betiko galdutako
N
haurtzaroa amets. «Gogoan dudan Nizak xarma bat zuen, elegantea zen», berresten zuen Le Cléziok. Baina bere literaturgintzan argi uzten duen legez, (Nizako hondartzan bertan idatzi zuen “Le Procés-verbal” bere lehen eleberria 1963an) ezer ez da betiko, ezereza bera ez bada, literatura bera ere ez, dena desagertuko da denboraren zirimolak irentsita. Hala ere, bitartean, Nizak bortizki jaurtitzen digun azulaz goza dezakegu, masazko turismoaren ajeak blaituko duen azul berantiarra, galdua du garai bateko xarma elegantea baina azula atxiki du, edertasunik apetatsuena. Egungo Niza nahikoa masifikatuta dago turismoaren eraginez, hortaz, udazkena izan liteke giro lasaian bisitatzeko urteko sasoirik onena uraren tenperaturak epeltasuna gordea izango ez duen arren. Hala ere, udaberrian zein udan bertan, masifikazioak saihesteko gai den bidaiariak, Frantzian masifikazioa zalapartatsua izan ez arren, Mediterraneoko ur beroaren besarkadarik goxoena dastatu dezake urdinean murgilduz.
Tristram Shandy-ren egile Laurence Sterne-k jarri zuen modan XVIII. mendean aristokrazia ingelesaren artean Frantziako Riviére-a. Horrela bada, 1820an ingeles haietako bati otu zitzaion itsasoaren ondoko pasealekua eraikitzea hondartza amaigabean zehar, denborarekin Promenade des Anglais bihurtuko zena. Promenade horretan bertan dago Negresco Hotela, Errusiako 1917ko iraultza aurretik bertan ematen zituen udak Nikolas II. tsarrak, Isadora Duncan edota Scott Fitzgerald ere haren logeletatik igaro ziren. Bertan aurkitzen da, halaber, Palais de la Méditerranée Hotela, Art Déco-aren ildoei jarraiki eraikitako Nizako kasinorik ospetsuena. Kasino horretan xahutu zituzten sosa guztiak, besteak beste, Dostoievskik eta Maiakovskik, «Ez dut uste Niza loretsurik dagoenik…», utzi zuen idatzita poema batean Moskun bere buruaz beste egin baino lehen, zenbait hipotesiren arabera Nizan izan zituen galerak zerikusi handia izan zuten abangoardiako poetaren erabakian. Zonalde horretan dauden eraikinak kitsch-aren molde guztiak betetzen di-
Hondartzatik eta alde zaharretik ihes egin nahi izanez gero, Coline du Château muinoak Nizako alderik berdeenaz gozatzeko ikuspegi ederra eskaintzen du. Harrizko eskailerak igo eta Nizako badia ikus daiteke bertatik. Lerroon gainean, Nice-Villefranche portu inguruko gau giroa.
49
NIZA liar kutsua gorde dute alde zaharreko kale meharretan dauden etxeen aurrealde okre eta gorrixkek. Estilo barrokoa da nagusi bertako elizetan; Nôtre Dame de Cimiez, 1450 inguruan eraikitzen hasia, da aipagarriena. Ezin aipatu gabe utzi, Sainte-Réparate Katedrala; Nizako plazarik erakargarrienetariko batean dago estilo barrokoko eraikin hau, Rosetti Plazan hain zuzen ere. Nizara heltzen den bidaiariari itsasoak egiten dion diosala guztiz abegikorra da, leuna eta sotila. Ez da kaosaren aztarnarik harrizko plaiaren aparrean. Turista taldeen noraezak bakarrik hautsiko du azularen, okrearen eta gorrixkaren arteko armonia. Itsasoaren azulak eta eraikin barrokoen okreak bat egiten dute bidaiariari ongi-etorria emateko. Eta itsaso horri diosala itzultzeko modurik egokiena harrizko plaian zeharreko pasealekuan galtzea izan liteke.
Nizan oso erraza da hondartza, portua eta alde zaharra oinez zeharkatzea. Gainera, oso merke alokatu daitezke bizikletak hirian barrena ibili ahal izateko.
tuzte, ia gehienetan ingelesek eraikitakoak. Egun, errusiarrak ugaltzen hasiak dira berriro ere, XIX. mendeko iraultzen gainetik, Nizako kasinoetan. Egun, Nice-Villefranche portuaren inguruko Mont Boron mendiaren magaletan kokatutako pertsonaia ospetsuen villa ikusgarriek hartu diote testigua glamour galduari: Sean Connery, Elton John eta antzeko izar famatuak bizi baitira bertan. Niza aspalditik izan da ingelesen gotorleku iparreko negu errukigabearen aurka. Beharbada, horregatik ikusi daitezke goizean goiz Nizako hondartzan harribitxiren bila diharduten metalak aurkitzeko gailuak erabiltzen dituzten lagunak. Niza (Nicaea) orain dela 2.300 urte sortu zuten greziarrek Marseillan (Massilia) zuten koloniaren eranskin gisara, izan ere, portu izateko aterperik egokiena zen, egun Port Infernet-era heltzen diren itsasontziak turistaz beteta datoz, ondoko Villefranche sur Mer-ko badia gardenean ainguratzen dute, Nizako zalapartaz aldegiteko lekurik aproposena, Sant Jean penintsulako herrixkarekin batera. Hiriko arkitekturari dagokionez, alde zaharraren planifikazio berezia azpimarratu beharra dago. Izan ere, erdi arotik aurrera Savoiako Erreinuaren baitakoa izanik (1860an anexionatu baitzuen Frantziak Garibaldiren jaioterria izandako herria), ita50
Mistrala, museoetako zirrikituetatik barrena Nizako azul hori, mistralak lagunduta, ezinbestean pausatu behar da nonbait, artearen sortzaileek materia gisa erabili dezaten bederen. Hiriaren okreak eta gorriak Alde Zaharreko plaza barrokoetan islatzen diren legez (aipatu Rosseti Plaza eta Garibaldi Plaza dira deigarrienak), azula hirian zehar barreiatutako museo ezberdinetan gordetzen da. Matisse Museoa Cimiez muinoan dago, Italiar lorategiak erakusten dituen zenobio frantziskotarretik ez oso urruti. Nizan bizi izan zen Matisse 1918tik 1954ra. Handik gertu dago Arkeologia Museoa ere. Bestalde, Nizako Alde Zaharretik oso gertu, Garibaldi Plaza zeharkatu ostean, Mamac Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa dago, Théâtre National-aren aurrean. Modernitatearen erakusle den Mamac horretan doan ikus daitezke, besteak beste, Nizan jaiotako Ives Klein eta Kiki de Saint Phalle-ren obrak. Museoaren eraikinean bertan, Niza erabat kultua dela konturatzen gara. Isiltasun pristinoa gordetzen baitute larunbat eguzkitsu batean, beste hiri batean hondartzan besterik ez legokeen jendea, Louis Noucera liburutegia betetzen baitu eta gainezka baitaude liburuak irakurtzeko jesarlekuak. Turistak ordea ez dira heltzen jakituriaren oasi horretara… Edonola ere, artea eta gastronomia elkarren eskutik doaz ezinbestean Nizan. Udaberritik udazkenera jendez mukuru izaten diren arren, Vieux Nice-eko (Nizako Alde Zaharra) jatetxeetan pissaladière ospetsua dastatu dezakegu, pizzaren antzekoa, hostore masa batez egiten dute eta antxoak, txikitutako tomatea, tipula, arrautza eta Nizan gustuko dituzten oliba beltzak. Niza italiar jatorrikoa izanik, eta kontuan izanda azken 150 urteotan besterik ez dela Frantziaren mende izan, ez gaitu harrituko ravioli eta gnocchi bertan asmatu izanak. Plazer gastronomikoez ase ondoren, Coline du Château muinora joan gaitezke Nizako alderik berdeenaz gozatu ahal izateko. Rue des Ponchettes-en dagoen
Hasier Rekondo
Portuaren alde industriala, ezkerrean. Egun bertara heltzen diren itsasontzi gehienak turistaz beteta etortzen dira. Azpian, turistaz beteta egon ohi den Promenade des Anglais pasealekua, hiriko gunerik bisitatuenetako bat. Eskuinean, Vieux Nice edo hiriko alde zaharraren detaile bat. Goian, hiriaren beste panoramika bat.
Lerroon azpian, portuko itsas argia, lehen planoan. Portuaren bestaldean, jauregi eta txalet ikusgarriz jositako Mont Boron.
igogailua hartu edo Nizako badia arrandiatsua ikusteko aukera eskaintzen diguten harrizko eskailerak har ditzakegu, altuera maila ezberdinetan egoki kokatutako ikuspegi liluragarriak aukeran. Oso zonalde atsegina da honako hau, jendez mukuru egon ohi den hondartzatik eta alde zaharretik ihes egin nahi izanez gero, ikuspegien bila doazen ehiztariekin topo egin arren espazio berdearen zabaltasunak eta bistak aurrean dituen horizonte amaigabeek gauzak patxadaz hartzeko aukera ematen dute. Alde Zaharraren eta Portuaren artean kokatuta, 1706ra arte gaztelu bat zegoen Luis XIV. aren armadak suntsitu zuen arte. Ur jausi eder bat ere paratu zuten bertan Napoliko ur-sistema aurreratuen antzekoa. Pinudiak, algarroboak, pikondoak eta aloeak aurki daitezke zonalde gozagarri horretan eta Itsas Museoa ere bertan dago. Ez galtzekoak dira, halaber, muinotik Porturako bidean aurkitzen diren hilerri judutarra eta kristaua, antigoaleko saltzaileen auzotik oso gertu. Portuaren bestaldean, jauregi eta txalet ikusgarriz jositako Mont Boron dago. Bertatik joaten zen paseoan
Friedrich Nietzsche 1883ko abendutik aurrera, Nizan bertan idatzi baitzuen “Horrela mintzo zen Zarathustra”ren hirugarren partea. Haren lagunetako bat Resa von Schirnhofer zen. Honela deskribatu zuen lagunak filosofoarekin egindako ibilbide bat, “Antikristo”aren egileak erakusten zuen gogoaz ari zaigu: «Mont Boron-era goizean goiz egindako ibilalditxo bat gogoratzen dut bereziki gure txangoetatik…; mistralak, dena aztoratzen duenak, jotzen zuen; aldarte ditirambikoz zegoen Nietzsche, eta harentzat haizearen orroak bazuen dena desegiteko eta ontzeko zerbait…». Nizaren xarmak ere, bere modu elegante eta masifikatuan bada ere, badu dena ontzeko zerbait; azularen presentzia etengabeak bidaiariaren oroimenean eraikitako mundu paraleloak deskribatze hutsarekin nahikoa izan behar genuke.
NIZA
bidelaguna 60
proposamen tematikoa: Lotarako leku bereziak horizontetik haratago Norman Lewis munduko sutegiak Uruguaiko sukaldaritza gogoan hartu Pak Tea House, Lahore hiri pakistandarreko kafetegi mitikoa; Blad Blumau, Estirian (Austria)
liburuak, laburrak
proposamen tematikoa
LOTARAKO LEKU BEREZIAK Gehienak ez dira glamourrez betetako aterpeak, ezta lotarako leku erosoenak ere, baina zalantzarik gabe gaua pasatzeko leku berezi eta bakarrak dira ondoren datozen hauek, esperientzia berriak maite dituzten horientzat aproposak. Hurrengo alean, gaua igarotzeko ametsetako txokoak ezagutuko ditugu.
Stavoren (Herbehereak) Ardo upeletan Jsselmeer kostaldean dagoen Stavoren herriko De Vrouwe van Stavoren hotela ez da nolanahiko lekua, izan ere, bertan, ardo upelen barnean daude logelak. Gainera, ardo gorri edo zuriko barriken artean aukeratu daiteke, kontsumitzailearen gustuen arabera. Hori bai, logelen tamaina txikia dela-eta ez da komeni maleta handiegiak eramatea. Beraz, espazio txikiak eta ardo usaina gustoko ez badituzu honako hau ez da zure aterpe gustokoena izango. http://www.hotelvrouwevanstavoren.nl/
portuko garabi birakor batean eta biek ala biek primerako ikuspegiak eskaintzen dituzte. Batak zein besteak luxuzko logela bana dute. Itsasargian dagoenak hiru solairu ditu eta 80 eskailera igaro behar dira gorenera heltzeko; bestean, igogailuak berak eramaten zaitu behetik logelaraino. Biek logela bakarra dutenez, txanda hartzeko bizkor ibili beharra dago. Gaua bertan igarotzea merkea ez bada ere, kapritxo polita izan daiteke. http://www.unusualhotelsoftheworld. com/Lighthouse-Harlingen www.fahrhin.de/niederlande/hafenkran_harlin gen
Stockholm (Suedia) Boeing batean, pistan bertan Jumbo Hostel Arlandako Aireportu Internazionalean dago, Stockholmen. Boeing 747-200 hegazkin bat da eta orotara 27 logela ditu, horietako batzuk taldeak hartzeko bestekoak eta beste batzuk ohe bat edo bikoak, bainugela eta guzti. Dena kontrolpean eduki nahi izaten duen horietakoa bazara, hegazkineko suite berezia da zure lekua, pilotuaren kabinan bertan. http://www.jumbostay.com/
Austria Hormigoizko hodietan Hotel Das Parkhotel Austriako parke eta camping askotan hedatu den ideia berritzailea da. Hormigoizko hodietan oheak jartzean datza aterpea eskaintzea helburu duen ekimen berri hau. Austria ezagutzeko modu merke eta desberdina izan daiteke. Hori bai, espazio txikiak gustuko ez dituztenek beste zerbait aurkitu beharko dute. http://www.dasparkhotel.net/
Harlingen (Herbehereak) Itsasargian eta garabian Harlingen herrian, Holanda iparraldeko Frisiako kostaldean, hotel ugari daude, baina bi dira guztien artean nabarmentzekoak: Hotel Lighthouse eta Hafenkran Hotel. Bata itsasargi batean dago eta bestea
Les Cerniers (Suitza) Iglu bat Alpeetan Alpe suitzarren erdian iglu batean lo egitea, posible ote? Ba bai. 1.400 metrotik gora dagoen Whitepod izeneko resort ekologikoak iglu batean aterpea hartzeko aukera eskaintzen du. Logelek ezin hobeto atseden hartzeko ohe handiak eta
hotzari aurre egiteko beheko suak dauzkate. Baina onena igluen kanpoaldeko arkupeko ataria da, bista paregabeez gozatzeko ezin hobea. Desabantaila bakarra bere prezio garesti samarra du. http://www.whitepod.com/winter/?cbg_t z=420&lang=en Valferret (Mont Blanc, Alpeak) Aterpetxea 3.000 metrotan Suitza eta Italia arteko mugan dagoen Val Ferreten dago aterpetxe hau, Mont Blancen hegoaldean. 3.000 metroko garaieran dagoen LEAP Gervasutti aterpetxeak Giusto Gervasuti eskalatzailearen omenez darama bere izena. Aterpetxe jasangarria eta ekologikoa da honako hau, baina inolako erraztasun eta erosotasunei muzin egiten ez diona. Gainera, ingurumenean duen inpaktua hutsaren hurrengoa da, izan ere, aterpetxea ez da bertan eraikia izan, beste leku batean eraiki eta helikopteroz ekarri baitzuten bertara. http://leapfactory.it/ Haga (Herbehereak) Bizirauteko kapsulak Ihes-kapsula baten itxura dauka aterpe honek, izan ere, horixe baita berez, baina kasu honetan hoteleko logela bilakatuta. Hagan amarratua, laranja kolore biziko egongela hau petrolio plataforma baten ihesgune gisa erabili izan zen iraganean. Garai hartatik hona ia ez zaio aldaketarik egin, komun txiki bat jartzea izan ezin. Kapsula bakoitzak hiru pertsona har ditzake eta hauek lotarako zakuetan igarotzen dute gaua.
Logela hauek proiektu artistiko baten barnean sortu zituen Denis Oudendijkek 2004an, eta gaur egun gisa honetako beste proiektu batzuetan lanean ari da artista hori Amsterdam eta Nantesen. http://www.capsulehotel.info/ Skärsjön (Suedia) Txabola batean Stockholmdik ordu pare batera, Skärsjön lakuaren ertzean dago Kolarbyn Forest Huts, «Suediako hotel primitiboena». Baso batez ingurtatuta dauden egurrezko dozena bat txabola dira guztira. Elektrizitaterik ez dagoenez, txabolen barruan beharrezkoa da kandela, tximinia, linternak eta bestelakoak erabiltzea. Txabola komunitario batean daude komun guztiak, baina dutxa bat hartu nahi duenak hiru kilometroko paseotxoa egin beharra dauka. Dena den, txabolak diruditenak baino askoz erosoagoak dira. http://www.svenskaturistforeningen.se/e n/Discover-Sweden/Facilities-andactivities/Vastmanland/Vandrarhem/ST F-Hostel-KolarbynSkinnskatteberg/ Vancouver (Kanada) Eskegitako esferak Zedroz eginiko aterpe esferiko ekologiko hauek flotatzen duten egurrezko begi handiak dirudite. “Free Spirit Spheres” izenaz ezagutzen dira eta zuhaitzetatik eskegitako alienen tankera dute. Horietako bakoitzak bere izen propioa dauka gainera: Eve, Eryn eta Melody. Vancouverreko basoetan aurki daitezke eta dauden inguruan ezin hobeto
txertatzen dira, egurrez eta beira zuntzez eginak baitaude. http://www.freespiritspheres.com/ Belgika/Herbehereak Kanpalekua txalupa batean Graft kanpinak Belgika eta Herbeheretako lakuetan dauden lau hotel nomada dira. Kanpin denda forma duten egurrezko txabolak dira eta uretan igeri dauden upeletan eusten dira. Urez bakarrik heldu daiteke bertaraino. Noski, hemen ez dago elektrizitaterik, ezta komunik ere; hala, beste leku batean husten den tapadun kubo bat erabiltzen da komun gisara. Hori bai, txalupak dauden parajeak txapela kentzeko modukoak dira. http://www.camping-raft.com/ Rotterdam (Herbehereak) Telebistako dorre batean Zalantzarik gabe, munduko aterpe berezienen ranking-ean Herbehereak dira nagusi, eta honakoa da herrialde honen zerrendari gehitu beharreko beste bat, 1960ko hamarkadan eraikitako telebista dorre bat, hain zuzen. Bertan bi suite panoramiko daude: “Zerua” eta “Izarrak”. Lehenengoak porturako ikuspegia eskaintzen du eta bigarrena hirira begira dago. Biak minimalistak badira ere, luxurik ez zaie falta. Bertan gaua pasatzea gutxi iruditzen bazaizu, eraikinak neurtzen dituen ehun metroak rappel eginda jaisteko aukera ere badago, soka batetik zintzilik eta hamabost segundotan. Dena den, igogailua ere badago. http://www.euromast.nl/ 55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
NORMAN LEWIS MEDITERRANEOTIK AMAZONASERA undua ulertzeko beren modua nonahi zabaldu zuten britainiar bidaiari handien tradizioan ez bezalakoa izan zen Norman Lewis (19082003). Londresko Enfield auzoan jaioa, Norman ez zen diplomatikoen edo Inperioko kolonietako funtzionarioen familia batean munduratu. Aita botikaria zuen, besteak zenbait zaletasunen artean okultismoa jorratzen zuen frikia. Haurtzaroa ez zuen batere zoriontsua izan: osaba-izebekin hazi zen, eta eskolan kideak oldartu egiten zitzaizkion oso azkarra izanagatik kiroletan hutsaren hurrengoa baitzen. Hainbat lanbide izan zituen lehen gaztaroan, besteak bete ekontza-argazkilari, aterki-saltzaile eta enkanteetako errematatzaile. Ez dago izen handiko eskolarik haren biografian, ez Eton, ez Rugby, ez eta, aurrerago, Oxford edo Cambridge-ko happy fewen lagunarte elitistaren arrastorik ere.
M
Misiolarien lanak gizarte indigenei eragiten zien kaltea izan zen Lewisen bidaien eta obren inspirazio-iturri, Latinoamerikan, batik bat. Irudia: Daniel Barraco
Sizilia eta Mediterraneoa Ernestina Corvaja izan zuen lehen emaztea, Cosa Nostrari lotuta zegoen eta Londresen erbesteratuta bizi zen siziliar abokatu baten alaba. Aitaginarrebak jarri zuen Norman Lewis bidaiari-bizitza oparoan izan zituen pasioetako baten arrastoan: Siziliarenean, hain zuzen. Handik urte batzuetara “Sozietate Ohoragarria” (The Honoured Society) eta “Sizilian” (In Sicily) liburuak argitaratu zituen. Biek ala biek Siziliako herri sufritua izan zuten protagonista, eta bien argumentuei antzematen zaie irlaren azkenaldiko historiak eragin zion miresmena eta izua. Halaber izan zen Italiaren hegoaldea haren beste obra ezagunenetako baten jokalekua: “Napoli’44” (Naples ‘44) eleberriarena, Lewis britainiar soldadu zela bigarren mundu-gerran bizitako pasadizoen laburpena. “Itsaso zaharraren ahotsak” (Voices of the old sea) obran ere hautematen da Mediterraneoko bizipenen isla, Kataluniako arrantzaleherrixka batean turismoak dena porlanez estali eta bizimodu oso bat suntsitu aurretik igarotako urteen kronika.
Gizarte indigenak Norman Lewisek bizitza osoan miretsi zituen mendebaldetarron oldeari eutsita beren ohiturei berean edo, nolabait eutsi zieten herriak. Telegraphek argitaratu zuen heriotza-oharrean, bilaketa horren laburpen moduko aipu hau jaso zuten: «Beti han egon den jendearen bila eta lurrarena den jendearen bila jardun dut. Besteak, nahiago nuke ez ikusi». Espiritu horrexekin berarekin argitaratu zituen bere obra gailenetako asko; esaterako: “Itxurazko dragoia” (A dragon apparent), frantziar Indotxinari buruz, “Urrezko lurraldea” (Golden Earth) Birmaniari buruz, “Ekialdeko inperio bat” (An empire of the east), Indonesiari buruz eta “Harriak jainko direnekoa” (A goddess in the stones), Indiako Bihar eta Orissa estatuetako tribu-lurrei buruz. Misiolarien lanak gizarte indigenei eragiten zien kaltea izan zen, halaber, Lewisen bidaien eta obren inspirazio-iturri, Latinoamerikan, batik bat. Bereziki gaitzetsi zituen iparramerikar ebanjelistak, Amazonasko hainbat eta hainbat tribu kulturagabetu eta desagerrarazi izana leporatzen baitzien. 1968an “Genozidioa Brasilen” izeneko artikulu bat argitaratu zuen “Sunday Times” astekarian. Hark eragindako istilu mediatiko eta soziala izan zen, hain zuzen, Survival International erakundea (munduko gizarte indigenak babestea helburu duen elkartea) sortzea ekarri zuen ernamuina. Handik urte batzuetara argitaratu zuen “Misiolariak. Jaungoikoa indioen etsai”, misiolarien inguruan izandako bizipen pertsonalak jakitera emateko. Giza eskubideen babesa, justizia unibertsalaren nolabaiteko irudia eta ironia beti egon dira presente Norman Lewisen ekoizpen literario eskergan. Argitaratutako azken liburuetako bat “Sevillako hilobi bat” izan zen, gaztetan Andaluziako hirira egindako bidaia baten kronika. Graham Greene idazleak, hura bezala bidaiari amorratua, Lewis lana goraipatu zuen eta «hamarkadakoa ez ezik, mendeko idazlerik onenetako batere» izan zela adierazi zuen.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
URUGUAI HARAGIJALEEN PARADISUA merikako Estatuen Erakundearen txosten baten arabera, Uruguai da munduan biztanleko haragi gehien kontsumitzen den herria. Urtean 60 kilo haragi jaten dituzte batez beste uruguaitarrek, alemaniarrek, adibidez, 15 kilo jaten dituzten bitartean. Oro har, Uruguaiko sukaldaritzak Europa hegoaldetik iritsitako emigrazioaren eragin nabaria duela esan daiteke. Iturburu oso antzekoak dituen Argentinako sukaldaritzaren eragina ere nabaria da.
A
Parrillada Uruguaiko mahaietan ezinbesteko osagairen bat baldin badago, behi haragia da hori inolako zalantzarik gabe. Errekia, saiheskiak, chinculĂn edo hesteak, errapeak, mingaina, hazikontxoak, cuadril-a, achura edo erraiak‌ guztiak ere jatorri berdineko uruguaitar espezialitateak dira: behia. Hori bai, uruguaitarrek ez dituzte behikiak bakarrik jaten, txerri edo ardi haragia ere baliatzen baitute txorizoak, hestebeteak, urdaiazpikoak, besoak, solomoa, urdaia edota hirugiharra egiteko. Untxi, erbi, ahate, oilo, basurde edo Ăąandu haragiak ere badu lekua Uruguaiko gastronomian, batez ere landa eremuetan. Horrenbesterainoko aukera izanik, ez da harritzekoa parrillada izatea otordu nazionala. Barbakoa ikatzarekin prestatzen den bitartean, parrillada egur txingarretan egin ohi da, eta edonon aurki daiteke: tabernetan, jatetxeetan, lagunarteko bileretan eta baita laneko bazkarietan ere. Churrascho-a, chivito-a eta la Pamplona ere oso gustuko espezialitateak dira. Azken hori biribildutako eta gazta zein urdaiazpikoz betetako txerri edo oilo haragia da, piperrekin, olibekin eta mahaspasekin batera zerbitzatzen dutena.
Uruguaiko mahaietan ezinbesteko osagairen bat baldin badago, behi haragia da; eta parrillada da otordu nazionala. Argazkia: Kobby Dagan
Galiziar eta italiar immigrazioa Italiar immigrazioaren ekarpena ere agerikoa da Uruguaiko sukaldaritzan, adibidez herrialdean izugarri arrakastatsua den plater batean: milanesa. Hau da, arrautza eta ogi arrailetan pasatako behi haragi birrindua. Dagoeneko Uruguaiko sukaldaritzako parte diren pasta plater ugariek ere italiar eragin dudagabea dute. Tomatearekin, gaztarekin edo beste edozein osagarrirekin egindako saltsekin lagundutako tagliatelle, cappelletti, sorrentino, tortelini edota ravioli platerak dira horren adibide. Pizzak ere ezin ditugu ahaztu, tartean tomate saltsarik gabe eta garbantzu irinez, kipulez eta pimermorroz egindako ohorearekin prestatutako figazza gozoak. Enpanadek ere arrakasta handia lortu dute Uruguain azken hamarkadetan. Sukaldaritza italiarra eta galiziarra uztartzen duten enpanadek XX. mende amaierako etorkin galiziarretan dute jatorria. Irasagarrez eta esne gozokiz betetako enpanada gozoak italiar eragina dute, eta, galiziar jatorriko gaziak, berriz, haragi okelez, urdaiazpikoz, gaztaz‌ bete ohi dituzte. Uruguain hain oparoak diren behi-aziendek herrialdeko esne industriaren garapena ere ahalbidetu dute. Hala, gurinak, kremak eta askotariko gaztak Uruguaiko gastronomiaren zati garrantzitsua dira. Amaitu aurretik, postreak ere ezin albo batera utzi, adibidez Andaluziako etorkinen ekarpena diren alfajor gozoak edota uruguaitarrek Martin Fierro izen literarioarekin ezagutzen dutena: irasagar gozokiarekin lagundutako gazta zatia. 57
liburuen TXokoA
FOTOKAZETARITZAREN ONENA World Press Photo 13 Hainbat egile Blume, 2013 158 orrialde. 24 euro
i milla eta hamabigarren urtean mundu osoko prentsan argitaratu eta World Press Photo nazioarteko lehiaketara aurkeztu ziren argazki onenak biltzen ditu “Word Press Photo 13� liburuak. Iaz mundu mailan emandako gertakari nagusiak irudikatzeko erabilitako argazkiok gai desberdinen arabera sailkatu dituzte: pertsonaiak, albisteak, erretratuak, kirola, natura, eta abar. Guztira 100.000 argazki inguru aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 154 izan dira lan honetarako hautatu dituztenak. Liburuaren azalean aurten lehiaketa irabazi duen Paul Hansen fotokazetari suediarraren argazkia ageri da. Bertan, israeldarren eraso batean hildako Gazako 2 eta 4 urteko bi lehengusuren gorpuak ageri dira; osabek, besoetan hartuta, meskitara bidean daramatzate gorpuak herritarren babesean. World Press Photo fotokazetaritza alorrean mundu mailan egiten den lehiaketa ezagunena da. 2012ko edizioan mundu osoko 124 herrialdetako 5.666 argazkilarik hartu zuten parte.
B
UMEENTZAKO BIDAIA GIDAK
IRAGANEAN HARRAPATUTA
AFRIKA, BERE BEGIETATIK
VALAIS - VALLE DE AOSTA – PIAMONTE
rain artean bidaia gidak batik bat publiko helduari begira egin badira ere, zenbait argitaletxe bide berriak probatzen hasiak dira. Horren adibide da Europako hiriburuak ezagutzeko haurrei zuzenduriko gidak kaleratu dituen Langenscheidt argitaletxea. Gidok 8 urtetik gorako umeei zuzenduta daude, eta, haurrentzat ez ezik, gurasoentzat ere baliagarriak dira. Atal bakoitzean, leku bakoitzak jolaserako eta ekintza desberdinak egiteko eskaintzen dituen aukerak azaltzen dira. Horrez gain, leku bakoitzean erabilgarri izan daitekeen hiztegia ere biltzen da, era bisual eta dibertigarrian. Momentuz, Berlin, Paris eta Londresko gidak kaleratu dituzte.
imalaiaren oinetan kokaturiko herrixka txiki batean kokatzen gaitu eleberri honek. Zerotik hasi eta bizi berri bati ekiteko erabakia hartu du protagonistak, mendiko ezbehar batean senarra galdu duen emakumeak. Ingurune eder horren erdian bakea eta lasaitasuna aurkitu dituela uste duenean, ordea, iraganarekin topo egingo du eta atzean utzi zituen mamuak agertuko zaizkio berriro, bere existentziaren harmonia puskatuz. Hala, atzean utzi nahi duen bizitzaren eta bere bizi berriaren artean harrapatuta sentituko da protagonista.
frikar literaturaren aita” bezala ezagututako Chinua Achebe idazlea iragan martxoaren 22an hil zen, eta, gertakari horren harira, egile nigeriarraren lanik ezagunena berreskuratzea merezi duela pentsatu dugu. “Todo se desmorona” liburua benetako inflexio puntua izan zen afrikar literatur komunitatearentzat, bertan landu baitzen aurrenekoz kolonialismoaren gaia afrikarren beraien ikuspuntutik. Istorioaren protagonista Okonkwo gerlaria da. Denbora luzez bere herrixkatik urrun egon ostean, bertara itzuliko da berriro Okonkwo, eta, ustekabean, ingurua soldadu eta misiolari britainiarrez josita aurkituko du.
M
O
Mi viaje a… Berlín / Londres / París Lucia Martin Langenscheidt, 2013 128 orrialde. 9,95 euro
H
Los pliegues de la tierra Anuradha Roy Salamandra, 2013 352 orrialde. 19 euro
A
Todo se desmorona Chinua Achebe Debolsillo, 2010 208 orrialde. 9,95 euro
onte Rosa mendilerroko ibilbidea benetako erreferente bilakatu da nazioarteko mendizaleen artean, eta ez da gutxiagorako. Ingurune natural paregabean aurkitzeaz gain, pasaia aniztasun itzela, inguruko herrietara joateko erraztasunak eta bideko bederatzi etapetan barrena aurki daitezkeen bederatzi aterpetxe baititu. Ibilaldiko etapen deskripzio zehatza dakar liburuak, baita argazki eta mapa ugari ere. Ibilaldiak antolatzeko beharrezko informazio guztia aurkituko dugu: aterpetxeak, garraioa, zerbitzuak, erakargarritasun turistikoak... Tour del Monte Rosa Victor Riverola eta Jekaterina Nikitina Desnivel, 2003 168 orrialde. 16 euro 59
Gogoan hartu
PAK TEA HOUSE LAHORE HIRI PAKISTANDARREKO KAFETEGI MITIKOA
Lahore hiriko Pak Tea House Pakistango erreferente kultural garrantzitsua izan zen iraganean. Urteak itxita egon ondoren, hizketarako bilgune eta literaturzaleen toki kuttuna izandako kafetegia berriro ireki dute, lozorro intelektualetik ateratzea desio duen herrialdera haize freskoa eraman asmoz. Mall kaleko kristau elkarte baten lokalean ireki zituen ateak Pak Tea House kafetegiak 1930eko hamarkadan, herrialdea independentziaren aldeko borroka betean murgilduta zela. Faiz Ahmed edo Hasan Manto bezalako idazleen txoko kuttuna bilakatuko zen handik gutxira, 1940ko hamarkadan. Dena den, Pak Tea House izena ez zuen 1948ra arte hartuko, Pakistan herrialde independente bilakatu zen urtea, hain zuzen ere. Izenak ez zuen ezer aldatu, ordea, ordura arte intelektual eta idazleen elkargune eta eztabaidarako gune izandakoak ildo beretik jarraitu baitzuen. Urte batzuk geroago, 1950eko hamarkadan, kultur eta politika gaien inguruko mahaiinguru eta eztabaida garrantzitsuak antolatu zituzten kafetegian. Pak Tea Housen beheraldia 1970eko hamarkadan etorri zen, Ziaul Haq jeneral islamikoaren erregimenarekin. Errentagarria ez zela argudiatuta, kafetegiaren jabeak aktibitate aldaketa gauzatu nahi izan zuen 1990eko hamarkadan. Urte batzuk itxita egon ostean, agintari eta epaileek gunea berrireki eta lehen bezala mantendu behar 60
zela ebatzi zuten iaz, kafetegiaren interes kultural handia dela-eta. Pakistandar askok begi onez ikusi dute agintariek hartutako erabakia, baina, beste batzuen ustez, «erabaki zentzugabea da, Pak Tea House ez baita berriz ere inoiz izango garai batean izan zena». Azken iritzi hori partekatzen dutenetako bat da Ayesha Siddiqa idazle eta analista politiko pakistandarra. Bere esanetan, «horrelako leku magikoak berez eta forma naturalean sortzen dira, ez inork behartuta. Gainera, ezer ez da berdina jada, herrialdea eta literatura errotik aldatu baitira azken urteotan». Ferzonsons argitaletxe ezaguneko jabearen iritziz ere gauzak asko aldatu dira: «Lahore goitik behera aldatu da eta Pak Tea House kafetegia dagoen kalea hirigunetik erabat baztertuta geratu da, dagoeneko ez du iraganeko mugimendu eta girorik. Zaila ikusten dut oso kafetegiak iraganean zuen kutsua berreskuratzea». Kontuak kontu, Pak Tea House zabalik dago berriz ere, hainbat berritasunekin gainera; besteak beste, lehen existitzen ez zen bigarren solairu bat du orain. Lehen solairuko zortzi mahaietan, hori bai, jendea iraganean bertatik igaro ziren idazle mitikoek egin atzera biltzen da oraindik orain, batzuk irakurtzeko, besteak hizketaldi luzeak partekatzeko…
BAD BLUMAU ESTIRIA, AUSTRIA Estiria, Austriako bigarren estatu handiena, herrialde hartako egiazko ÂŤbihotz berdeaÂť da, izan ere, mendiz eta basoz estalia du lurraldearen erdia baino gehiago. Estiriaren erakargarritasunetako bat dituen bainuetxeak eta erlaxaziozentroak dira, urteko edozein sasoitan bisitatzeko egokiak, bide batez esanda. Bainuetxe eskaintza handiena Graz hiriburuaren hegoaldean dagoen Thermeland eskualdeak du. Hantxe duzue Bad Blumau herria, Estiriako gune termal ospetsuena, izen bereko hotel ikusgarria gordetzen duena, askoren ustez, munduko hotelik bitxienetakoa. Bainuetxe bat izateaz gainera, benetako artelana da eraikin harrigarri hau. Estiriako gune menditsu eta lasai batean kokatua dago eta Friednsreich Hundertwasser arkitektoaren lana da Rogner Bad Blumau Hotela. 2.400 leiho baino gehiagorekin eta forma bitxi eta kolorez betetako fatxadarekin, urrunetik ematen du atentzioa. Izadiaren erdian txertatua, Vulkania eta Melchior iturburuetatik sortzen diren ur mineral sendagarriak erabiltzen ditu, Itsaso Hileko gatzarekin nahastuta, igerileku ireki nahiz itxietan; baita jacuzzietan ere. www.blumau.com
LABURRaK
AKUARIO ERRALDOIA KOPENHAGEN
BILBO ETA OSLO, HEGALDI ZUZENEKIN LOTUTA
SINUIJU, MENDEBALDEARI IREKITA
animarkako hiriburura gerturatzen denak erakargarritasun berri batekin gozatzeko aukera izango du aurrerantzean: Den Bla Planet akuarioa. 15.000 metro karratuko azalerarekin, munduko akuario onena izendatu dute “Planeta Urdina”. Bere tamaina dela-eta, denbora dezente behar da bertako 70 ur tankeek gordetzen dituzten 500 itsas espezieak ikusteko. Kristalezko tunel batetik igaroz inguruan marrazoak eta beste hainbat espezie ikusteko aukera ere eskaintzen du. Espazio berean, Faroe uharteetatik Arroila Handiko koral arrezifeetara igaroko da bisitaria, eta handik itsas elefanteak eta pinguinoak behatzera, Patagonian bertan bageunde bezala. Akuarioak oihan tropikaletako anakondak, krokodiloak eta bestelako espezieak ikusteko aukera ematen diguten ur gozoko tankeak ere baditu. Akuarioa Kopenhage hegoaldean dago, Karstrupeko kaian, eta sarrerak 18 euro balio ditu.
ilbo eta Oslo lotzen dituzten hegaldiak eskaintzen hasi da Norwegian airelinea eskandinaviarra. Momentuz, uda sasoia bukatu arte mantenduko dute ibilbidea eta astean bi hegaldi eskainiko dituzte, asteazkenetan eta larunbatetan. Bestalde, uda honetan Vueling konpainiak Bukarest, Atenas eta Marrakex hirietara hegaldi zuzenak eskainiko ditu Bilbotik. Bere aldetik, Barcelo konpainiak Bilbotik Lanzarotera, Tenerife hegoaldera eta Fuerteventurara hegaldi zuzenak eskainiko ditu astean behin.
par Koreako Sinuiju hiria Txinako mugan dago eta orain arte soilik turismo txinatarrari irekita egon den arren, aurrerantzean Mendebaldeari irekiko zaio. Hori bai, soilik egun bateko egonaldiak egin ahal izango dira bertan. Joan-etorriak ekainean jarri dira abian eta hegaldiaren prezioa 150 eta 250 euro artekoa da. Irekierak Ipar Koreako turismoaren funtzionamendua aldatuko ez badu ere (bidaia agentziek baimendutako hirien zerrendak dituzte), Beijingen oinarri duten bost aire konpainia nagusien iritziz Ipar Korea hazkunde bidean dagoen herrialdea da, eta, ondorioz, turismoa bera ere indarra hartzen ari da, nahiz eta bertara doan bidaiaria arrazoi kultural eta politikoek erakartzen duten batik bat, ez hainbeste eguzkiak eta hondartzak.
D
B
ESPIRITU AFRIKARRA, AMERIKAREN BIHOTZEAN BERTAN olonbia iparraldeko San Basilio de Palenque herria Ameriketan esklabotzaren kateak hautsi zituen afrikar oinordekoen lehen asentamenduetako bat izan zen iraganean. Orain, herriak turismoari ateak ireki nahi dizkio tokiko ekonomia suspertzeko; hala, bisitariak erakartzeko ekimenak bultzatzen hasi dira, ostatuak eraikitzen, besteak beste. Cartagena de Indias hiri ezagunetik ordubete ingurura dagoen asentamendu honek bere balio kulturala erakutsi nahi dio munduari, arrazoi horrexegatik izendatu baitzuen Unescok gizateriaren ondare immaterial 2005ean. Asentamenduaren ekonomia oso ahul eta prekarioa da, herritarrak nekazaritzatik ateratzen dutenetik soilik bizi baitira, bestelako inongo baliabiderik gabe. www.palenquedesanbasilio.com
K
I
VIENAKO ESTOLDERIA SAREAN BARNA TURISMOA EGITEN ienako turismoa ez da soilik eraikin eta parke ederretara mugatzen. Austriako hiriburuaren alderik ilunena ere bidaiariak erakartzeko gai da. Hain zuzen, Orson Welles berak “The Third Man” (Hirugarren gizona) pelikulan ihesaldia gauzatu zuen estolderietara bisita gidatuak antolatu dituzte hirian. Bisitatzen den eremua, aipatu filmaren amaieran agertzen dena da. Film hori da hiriaren alde ezkutua ezagutzeko aitzakia, baina bestela ere garai bateko hiri inperiala beste ikuspuntu batetik ezagutzeko interesgarria izan daiteke. Segurtasun eta baldintza klimatologikoen ondorioz, estolderietara bisitak maiatzetik urrira bitartean soilik egin daitezke. http://www.wien.info/en
V
GRAFITIAK, ADIERAZPEN MODU BERRI BAT GAZAN Kolore biziko grafitiek arrakasta handia dute Gazako mugan, eta ez okupazio israeldarra salatzeko bitarteko moduan soilik, baita palestinarrek gizarteko beste gai askoren inguruan dituzten iritzi eta sentipenak adierazteko ere. Gazan barna horma ugari margotu dituen Al Nashar gaztea honela mintzo da auziaren inguruan: «Gazan sei urte daramatzagu israeldarren blokeo egoera jasaten, eta bi gerra ere jasan ditugu denbora gutxian, 2009an eta 2012an. Etenik gabeko gatazkak inspirazioa ere badakar, eta, gure pentsamenduak adierazteko premiaren aurrean, grafitia da modu eraginkorrena». 1987an abiatutako Lehen Intifadaren garaian, herritarrak grebara deitzeko, erasoren bat beren gain hartzeko edota Israelgo Armadaren eskuetan hildako kideen heriotzak salatzeko erabili ohi zituzten grafitiak palestinarrek. Gaur egun ere gatazka hizpide duten arren, herritarren eguneroko kezkek tarte gehiago dute palestinarren grafitietan.
THAILANDIAKO BOOM TURISTIKOA, «ITSASOKO IJITOEN» MEHATXUA Thailandiako Andaman itsasoaren parean duela ehunka urtetik bizi diren moken etniako kideak dira “itsasoko ijitoak”. 2004ko tsunami beldurgarriak beraiek bizi diren kostaldea suntsitu eta milaka herritar hil zituen, baina etnia honetako kideak onik atera ziren ezbehar horretatik, eta, hain justu, horregatik egin ziren ezagun mundu osoan. Moken etniako kideak naturaren soinuek gidatuta bizi izan dira beti. Antza, itsasoaren inguruan dituzten ezagutza sekularrei esker atera ziren onik tsunamitik, ezbeharra gertatu baino lehenago bertatik alde egin baitzuten itsasoak bidalitako soinuei erreparatu eta zerbait zetorrela ohartuta. Orain, baina, arazo are larriago bat sortu zaie “itsasoko ijitoei”: Thailandiako Phuket uhartean inolako mugarik gabe eraikitzen ari diren hotel, spa eta bestelako erakarpen turistikoak direla-eta, beraien lurretatik kanporatuak izateko mehatxupean daude.
VENEZIARRAK, ITSASONTZI HANDIEN AURKA Genevako portuan oraintsu izan den istripuak edota orain dela hainbat hilabete “Costa Concordia” ontziak Giglio italiar uhartearen parean izandakoak mahai gainean jarri dute berriro milaka veneziarrek luzaroan egindako aldarrikapena. Hala, “Venezian itsasontzi handirik ez” izeneko plataformako kideek ontzi handiak hirigunera ez gerturatzeko eskaria egin diete itsas agintariei, hiriari mesede baino kalte gehiago egiten dietela argudiatuta. Plataformako kideak haserre eta tinko agertu dira, eta «itsasoko munstroak hirigune historikotik aldentzeko beren eskuetan dagoen guztia egiteko prest» direla adierazi dute. «Beharrezkoa bada ontzien parean jarri eta bidea oztopatuko diegu», egin dute mehatxu. Tomasso Cacciari plataformako presidentearen iritziz, «Venezia ez da uretan igeri dagoen etxe orratz erraldoi batetik ikusteko hiria, oinez ezagutu eta gozatzekoa baizik». 63