INPRESIONESTEN IBILBIDEA Paristik Normandiara, Sena ibaian barna nabigatuz • TORRES DEL PAINE Serrano ibaian gora, parke nazional mitikora nabigatzen • SIBERUT Altxor ezkutua Sumatran
BIDAIA ALDIZKARIA
Brasil
ASKOTARIKO ESPAZIOAK IPARRALDEKO RIO GRANDE ESTATUAN
Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Gazni, Afganistango irriak
6
16
ErreportaJEak 6
BRASIL Hondartza ederrak, abentura kiro lak eta natura zoragarria uztartzen ditu Iparraldeko Rio Grande estatu ezezagunak.
16
INPRESIONISTEN IBILBIDEA Paristik Normandiara, Sena ibaian barna nabigatuz
28
TORRES DEL PAINE Txileko Patagoniako parke nazional mitikora joateko nabigazio ikusgarria, Serrano ibaian barrena
36
BATH Ingurune natural paregabeaz gain, bainuetxeengatik da ezaguna Ingalaterra hego-mendebaldeko hiria
42
SIBERUT Surfa praktikatzeko munduko leku onenetakoa den arren, turismoa gertakari berria da Sumatrako uharte paradisuko honetan
48
ALDABRA ATOLOIA Seychelleetako uharte honetan, dortoka erraldoien munduko populazio garrantzitsuenetako bat bizi da
28
36
42
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa Lurraren erraietara bidaia
56
Horizontetik haratago Jose MarĂa Murga, Mairu bizkaitarra
57
Munduko sutegiak Tasmaniako sukaldaritza
60
gogoan hartu Preservation Hall, jazzaren katedrala, New Orleansen Japoniako banbu basoak
48 3
GAZNI Afganistango irriak
G
azni Kabuleko hego-mendebaldean dago. 150.000 biztanletik gora ditu, eta goi-lautadan dago kokatua. Historia luzea du Gaznik, aldi berean aberatsa eta latza. Azken urteotako berri badugu, jakina; horregatik, are esanguratsuagoa da argazkia: haurren irriak eta jolasak, oraindik odolusten ari den herrialde batean. Klaudio Ptolomeo greziar idazleak herri honi buruz idatzi zuen, agian lehenengoz, eta bertako azoka nabarmendu zuen. Aurrerago, budismoa, arabiarrak eta islama hartu zituen. Gazni izena persieratik dator. Turkia aldetik zetozen gaznavitarren inperioaren hiriburu izan zen. Liburutegi handiak, meskita eta minarete ikusgarriak‌ Denetik zuen garai hartan, Alaudinek suntsitu egin zuen arte, eta, mende eskas bat geroago, 1221ean, Genghis Khanek mendean hartu zuen arte. 1839an, Britainia Handiak konkistatu zuen Gazni. Gero etorriko ziren independentzia, barne-liskarrak, sobietarrak, gerra zibila, estatubatuarrak‌ Gaur, ordea, irriak ekarri nahi izan ditugu gurera. Argazkia: Rahmatullah Alizada
4
Munduari begirada
Testua eta Argazkiak: Nuria L贸pez
Iparraldeko Rio Grande HONDARTZAK, ABENTURA ETA EKOTURISMOA BRASILEN
IPARRALDEKO RIO GRANDE
Brasileko ipar-ekialdeko estatuek turismoaren arloan apustu berria egin dute, eta hondartza ikaragarrien, abentura kirolen eta natura zoragarriaren konbinazio bikaina lortu dute. Askotariko aukerak direla eta, Iparraldeko Rio Grande oporrak igarotzeko leku oso erakargarria da, ez baitu aspertzeko betarik ematen.
rasileko ipar-ekialdeko ertzean dagoen Iparraldeko Rio Grande estatuak ez du Brasileko beste leku tipiko batzuen ospe berbera nazioartean, baina eskualde apal honek ez die ibiltari ausartei hutsik egiten. Paisaia ikusgarriak dituzten kilometroak eta kilometroak daude: kostaldeko haizeek sortzen dituzten eta itsasoraino iristen diren urre koloreko hondarrezko duna erraldoiek inguratzen dituzten hondartza basati eta bakartiak, palmondoen ondoan dauden badiak edota koralezko arrezifeek osatzen dituzten igerileku naturalak. Eta itsasoan interes handirik ez duen bidaiarientzako, eskualdearen bar-
B
Iparraldeko Rio Grandeko kostaldeak 400 kilometro baino gehiago hartzen ditu, eta horietan era guztietako hondartza ikusgarriak daude. Lerroon gainean, caipirinha, fruta eta zukuak eskaintzen dituen postutxo ibiltaria, Praia do Meion. Eskuinean, bi lagun, ilunabarrean capoeira praktikatzen, hondar zuriz eta ur turkesa eta gardenez inguratzen den Ponta Negra hondartzan.
8
neko aldean, Sertao dago, Brasiletik kanpo oso gutxi ezagutzen den ingurua. Klima lehorra eta erdiaridoa du. Bidaiariek ez dute Brasilen okre eta hori kolorerik aurkitzea esperoko, baina, ez izan zalantzarik, Amazoniako berde basatitik hain urruti dagoen bestelako gune bat aurkitzean, lilura eta jakin-mina sentituko dituzte. Bestelako Brasil horretarako sarbidea Natal hiriburuan dago. Natal Hiri lasai hau 1599ko abenduaren 25ean sortu zuten, eta hortik datorkio izena, ÂŤNatalÂťek portugesez ÂŤGabonakÂť esan nahi baitu. Urtebete lehenago, 1598an, portugaldarrak gotorleku bat eraikitzen hasi ziren, Forte dos Reis Magos (Errege Magoen gotorlekua) izenekoa, frantziarrei eta bertako indigenei, potiguarrei, aurre egiteko. Hori izan zen hiriaren jatorria. Indigenei hiriburuan itsasoratzen den eta hiria bitan banatzen duen Potenji ibaitik datorkie izena. Gaur egun, Brasileko zubirik handienetako bati, Newton Navarro zubi
ikusgarriari esker, hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotuta daude. Potenji ibaia zubiaren bidez zeharkatzean, ibai ahoaren bista zoragarria ikus daiteke, baita haren ertzean dagoen eta bost puntako izarren forma duen Forte dos Reis Magos handia ere. Natali la ciudade do sol (eguzkiaren hiria) esaten diote, urtean hirurehun egun eguzkitsutik gora dituelako eta plubiositate txikiko klima beroa duelako. Nataleko hirigunetik hegoaldera, hamabi kilometrora, Ponta Negra (punta beltza) herria dago. Arrantzaleen herrixka lasaia izatetik aisialdiaz gozatzeko herri animatua izatera igaro da azken bi hamarkadetan. Ponta Negrak hiriko hondartzarik onenetako bat du. Hondar zuriz eta ur turkesa eta gardenez osatutako hiru kilometroko hondartzak kostaldeko giro zoragarria du, belaontziekin eta arrantzale artisauen jarduera intentsuarekin. Arrantzale kopuru handi batek sare erraldoi bat hondartzaren ertzerantz nola arrastatzen duen ikustea ikuskizun bikaina da. Ondoren, gero eta eskasagoak diren itsasoko fruituak biltzen dituzte. 9
IPARRALDEKO RIO GRANDE Natal iparraldean, Genipabu dunen parkea ezin da ikusi gabe utzi. Bertako hondartzetan atseden hartzea edo paraje zoragarri honetan buggyan ibiltzea esperientzia ahaztezina da.
10
IPARRALDEKO RIO GRANDE Ponta Negrako itsasaldeko pasealekuan jatetxe eta poussada mordoa daude; beraz, eguzkia sartu ondoren, hondartzako giroa gaueko giro animatu bilakatzen da. Hala ere, Ponta Negrako elementurik ezagunena Morro do Careca duna erraldoia da. Hondartzako hegoaldeko aldean dago, eta itsasoan sartzen den jaitsiera aldapatsua du. Ur gardenean sartzen den 40 metro inguruko zabalera duen urre koloreko hondarrezko mihia baso tropikal atlantiko mardulaz inguratuta dago. Via Costeira hiribide handia itsasoaren ondotik zabaltzen da iparralderantz, Ponta Negratik Forte dos Reis Magos arte. Han hotel ugari daude, baita Nataleko beste hondartza batzuk ere, esaterako, Praia do Meio edota Praia dos Artistas. Azken hori surfa egiteko oso egokia da. Baina potiguarrekin zuzeneko harremana eduki nahi dutenentzako, onena edozer asteburutan Redinha hondartzara joatea da. Inork galdu beharko ez lukeen esperientzia da. Izen bera duen auzoan dago, hiriaren iparraldean. Hondar zuria eta ugaria du, beste hondartza turistiko batzuetakoa baino askoz hobea. Hiriaren bista ikusgarriak ditu, eta Newton Navarro zubia lehen planoan
ikus daiteke. Ilunabarrean urre koloreko distiraz tindatzen da, eta horrek obra faraonikoaren itxura ematen dio. Redinhako giroa paregabea da, taberna ugariei eta saltzaile ibiltariei esker. Familiak, gazte taldeak, bikote maiteminduak... denetarik aurki daiteke erdi mailako pertsonak biltzen dituen hondartza animatuan. Ziurrenik bidaiariak izango dira hondartzako atzerritar bakarrak, baina ez dira lekuz kanpo sentituko Brasileko ipar-ekialdeko herritarrak abegitsuak eta eskuzabalak direlako. Ziurrenik ez dute denbora askorik beharko potiguarren batekin hitz egiten hasteko, eta haiek etxean prestatutako gutiziaren bat eta garagardo hotz bat dastatzera gonbidatuko dituzte. Hori guztia ipar-ekialdeko musika ospetsuaz, forr贸 izenekoaz, girotua. Ilunabarrean, Redinha aire libreko festa bilakatzen da, zuzeneko edo potoko musikak hondartza osoa erritmoz betetzen baitu, eta bikote gazteek, helduek eta haurrek forr贸a dantzatzen baitute hondartzako tabernetan. Brasileko ipar-ekialdeko estatuetako musika tradizionala, forr贸a, sanba, saltsa eta Sertaoko erritmo tipikoen nahasketa da. Legendaren arabera, forr贸 izena
Redinha hondartza izen bereko auzoan dago, hiriaren iparraldean. Hondar zuria eta ugaria du, eta bertako giroa paregabea da, taberna ugariei eta saltzaile ibiltariei esker. Adin guztietako jendea egoten da bertan, erdi mailako pertsonak biltzen dituen hondartza animatuan. Lerroon gainean, ama bat bere hiru seme-alabekin, irribarretsu.
12
Natura maite dutenek ezagutu behar duten lekuetako bat Galos eta Galinhos herrietako estuarioa da, lerroon ezkerrean. Bertatik ibilaldia egin daiteke ontzi batean, mangladiak, dunak eta gatzagak ikusteko.
Redinhak ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu. Esaterako, lerroon gainean ageri den Newton Navarro zubia lehen planoan ikus daiteke bertatik. Ilunabarrean, urre-koloreko distiraz tindatzen da zubia, eta horrek obra faraonikoaren itxura ematen dio.
ingeleseko for all (guztientzako) esamoldetik dator. Izan ere, Bigarren Mundu Gerraren hasieran, AEBek hegazkin base handi bat jarri zuten hiritik gertu. Herritarrek pilotuak beren festetara gonbidatzen zituzten, eta estatubatuarrak ondo hartuta sentitzen zirela ziurtatzeko, for all esaldia idatzita zuten kartelak jartzen zituzten. Esamolde hori forr贸 bilakatu ei zen. Eguzkiaren Ibilbidea Iparraldeko Rio Grandeko kostaldeak 400 kilometro baino gehiago hartzen ditu, eta horietan askotariko hondartza eta paraje ikusgarriak daude. Nataletik hegoalderantz, urre koloreko hondarrezko hondartza piloa daude. Batzuek koralezko arrezife txi14
kiak eta ur lasaiak dituzte; beste batzuek, ordea, olatu bortitzak, eta surflari zorrotzenak gozarazten dituzte. Hareazko duna handiz inguratutako beste batzuk ere badaude, eta horietara iristeko buggy edo lur orotarako ibilgailu bat behar da. Erabat bakartiak dira, eta lasaitasuna da horietan nagusi. Aukera zabala da: Praia Pium, Praia do Cotovelo, Praia de Pirangi do Norte... B煤zios herrian duna erraldoiak daude, eta snorkel urpekaritza egin daiteke, igerileku natural zoragarrietan. Barra de Tabatingako itsaslabar izugarrietako olatu erraldoiak surfa egiteko bikainak dira, eta, itsasgoran, izurdeak ikus daitezke. Tibau do Sul herrixka bitxia igaro ondoren, Nataletik 85 kilometrora, Pipa herri ospetsua dago. Pipa arrantzale herri atsegina da, eta edertasun natural berezia duen parajean dago kokatuta. Toki magikoa eta idilikoa da, kulturanitza eta lasaia; gaua iristean animatzen da giroa. Hondartza garbietan itsaslabar ikusgarriak, aintzira zoragarriak, surfa egiteko olatu erraldoiak eta dortokek eta izurdeek zeharkatzen dituzten urak ez ezik, landaredia tropikala na-
gusi den inguru ikusgarriak ere aurki daitezke. Kostaldearen hegoaldea buggy batean zeharkatzea benetako abentura da; beraz, bidaiariek ezin dute aukera pasatzen utzi. Dena den, ibilaldia ez dute ez azkar ez erraz egingo, ibilgailua era guztietako baltsa eta ontzietara igo beharko baitute, aintzira eta ibai aho ugariak zeharkatzeko. Horietako batzuk pertika soil batez eta arraunlariaren beso gihartsuen indarraz soilik mugitzen dira. Nataleko iparraldeari dagokionez, hiritik 24 kilometrora, Genipabu dunen parkea ezin da ikusi gabe utzi. 50 metrotik gorako dunen paraje zoragarrian buggyan ibiltzea esperientzia ahaztezina da. Bidaiariak gidari profesionalak ez badira, hobe dute profesionalei gidatzen uztea eta parajeez eta 90 graduko malda izatera hel daitezkeen duna erraldoietan irristatzeak eragiten duen emozioaz gozatzera mugatzea. Adrenalina gehiegikeriak maite ez dituztenei ur gezazko aintzira ikusgarriko ertzeko pasioek edo hondartza bakarti eta liluragarriko bainuek ez diete huts egingo. Apur bat iparralderago MaracajaĂş koral arrezifea dago. Metro bat eta hiru arteko sakoneran kokatua, ur azaleko urpekaritza egiteko kostaldeko lekurik onena da. Ur gardeneko eta epeleko igerileku natural hauetan arrain tropikalen espezie ugari ikus daitezke urte osoan. Bistarako benetako gozamena da. Estatuko iparraldeko muturrean, Kostalde Zuria dago, Porto do Manguetik hasi eta Tibaura arte, Areia Brancatik eta Grossosetik pasatuta. Kostaldearen zati hori oso ederra eta erabat birjina da. Bisitari gutxi izaten diren arren, paraje polit eta lasai horietan ibiltzea benetako luxua izango da, astia badute.
bat da. Ur gezako aintzira handia da. Arratsaldean kayakean ibil daiteke toki pribilegiatu batetik eguzkia sartzen ikusteko. Natura maite dutenek ezagutu behar duten beste lekuetako bat Galos eta Galinhos herrietako estuarioa da. Bost ordu inguruko ibilaldia egin daiteke ontzi batean, mangladiak, dunak eta gatzagak ikusteko. Laburbilduz, Brasileko ipar-ekialdeko estatu ezezagun honek askotariko espazioak eta inguruneak ditu, baita horiez gozatzeko aukera ugari ere. Bidaiariek ezingo dute bertako natura eta jendea ezagutzeren esperientzia.
IPARRALDEKO RIO GRANDE
Lerroon azpian: gazte bat, Barra de Tabatingako itsaslabar izugarrietako olatuetan surfean. Itsasgoran, izurdeak ere ikus daitezke inguru honetan. Beherago: itsas gizon bat, buggy bat zeharkatzen.
Ekoturismoa eta Mata Atlantikoa Natura maite duten bidaiarientzat, Iparraldeko Rio Grande planetako ekosistema anitzenetako batez gozatzeko aukera da. Zoritzarrez, XX. mendean jasandako deforestazio zorrotza dela eta, galzorian dago. Harritzekoa bada ere, Nasaren arabera, airerik puruena duen munduko bigarren lekua estatu honetako kostaldean dago. Lehena Antartida da. Pipa udalerrian, Pipa santutegi ekologikoa aurki daiteke. Udalerria inguratzen duen eta Tibau do Sul herriraino iristen den oihan tropikala babesteko ekimena da. Bisitariek hainbat jarduera egin ditzakete inguru pribilegiatu honetaz gozatzeko, esaterako, mendi ibilaldiak egin edota hondartzetan bainatu. Adibidez, Madeley hondartzen, itsasoko dortokek arrautzak erruten dituzte azarotik maiatzera. Santutegi horrek TAMAR proiektuan hartzen du parte, desagertzeko arriskuan dauden dortokak babesteko. Santutegiaren instalazioak inguru natural aberatsa aztertu nahi duten ikerlarientzat edota natura maite dutenentzat erabilgarri daude. Gainera, ostatu xumea ere badu. Tibau do Sulen, korridore ekologikoan dagoen Lagoa de GuaraĂras eskualdeko paisaiarik harrigarrienetako 15
Inpresi
onisten ibilbidea
PARISTIK NORMANDIARA, SENA IBAIAN BARNA NABIGATUZ Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Getty Images
Pariseko zubirik zaharrena den Pont Neuf ikus daiteke orrialde honetan. Lerroon gainean, zubiaren gaur eguneko irudia; irudi handian, ostera, Auguste Renoirrek 1872an eginiko margolana. Egun koadro hau Washingtoneko National Gallery of Art museoan dago.
INPRESIONISTEN IBILBIDEA
Margolari inpresionistek zeharkatutako ibilbideetan galduta, hiri argitsuak, paisaia koloristak, bizitzaz betetako herriak ezagutzeko aukera izango dugu berme osoz. Corot, Gericault, Courbet, Degas, Turner edo Monet beraren lanek ingurune horiei buruz hitz egiten digute, eta inguruneok gertu-gertutik ikustea tokiko museoetan lanoz gozatzeko aukera dugun bitartean gainera, esperientzia paregabea da. Horri guztiari inguruok Sena mitikotik barna nabigatzen dugun bitartean ezagutzeko plazera gehitzen badiogu, Parisen hasi eta bukatuko den bidaia benetan bikaina izango da.
zin zen bestela izan, eta, hala, gure bidaia inpresionismoaren maisulan nagusien bilgune den Parisen hasiko dugu. Lehen bihotz kolpea Parisko erdigunea zeharkatzen duten Sena ibaiaren gaineko zubietatik paseoan jasoko dugu, gutxika-gutxika “Argiaren hiriaren” harribitxiak ezagutzeko aukera izango baitugu: Eiffel dorrea, Le Grand Palais, L’Orangerie, Louvre museoa, Notre Dame katedrala… Sena ibaia inspirazio iturri izan zen XIX. eta XX. mendeko margolari ugarirentzako: William Turner, Camille Carot, Claude Monet eta beste askok bikain islatu zuten euren margoetan zubi izugarriek zeharkatutako ibai eder honen dotorezia eta edertasuna. Aurrerago, esklusak zeharkatuz Normandiako kostalderantz nabigatzen goazen heinean, Les Andelys, Rouen, Honfleur, Caudebec-en-Caux edota Vernon ezagutuko ditugu. Berez ere biziki interesgarriak izateaz gain, horietako batzuek xarma bereziko barnealdeko beste hainbat lekutara txangoak egiteko aukera eskainiko digute. Hori da, adibidez, Claude Monet handiaren babesleku izandako Giverny herriaren kasua. Monet bertako etxe batean bizi izan zen bere zortzi seme-alabekin
E
18
Les Andelys. Rouenetik 40 kilometrora, Sena ibaiaren bihurgune batean kokatua eta kareharriz eta haranez inguratua, Frantziako Estatuaren iparraldeko gunerik ederrenetako bat dena. Bertan dago 1485 urtean eraikitako Martainville gaztelua. Ezkerrean, itsasontzia bertatik igarotzen.
19
INPRESIONISTEN IBILBIDEA
Giverny lorategia Moneten lan garrantzitsuenen eszenatoki izan da. Goitik behera, lorategiko hainbat txoko: etxerako sarrera, japoniar zubia eta igebelarren urmaela (autorretratua).
20
eta Alice Hoschede bere bikotekidearekin. Etxeak baratze handi bat zuen, eta, hala, Monetek bere bi pasioak lantzeko aukera izan zuen: margolaritza eta botanika. Givernyko etxean 43 urte luze eman zituen Monetek, eta, horrenbestez, bertan egin zuen bere obraren funtsezko zatia, udaberri hasieratik irailaren amaierara bitartean etengabe loratuta izaten zen lorategi liluragarria izan zelarik bere obra garrantzitsuenetako askoren agertoki, besteak beste “Nenufarrak” eta “Ninfen urmaela eta zubi japoniarra”. Inpresionismoaren maisua 1883tik 1926an hil zen arte bizi izan zen Givernyn eta bai bera bai bere senitarteetako asko daude bertako hilerrian lurperatuta. Monet Givernyra heltzeak herria guztiz eraldatu zuen, artista inpresionistentzat ezinbesteko erreferentzia gune bihurtu baitzuen: Cezanne, Renoir, Sisley, Pissarro, Matisse eta John Singer Sargente bertan izan ziren besteak beste, baita Moneten lagun mina izan zen Georges Clemenceau bera ere. Rouen, Moneten katedralak Monet bera da Rouen hirian egingo dugun geldialdiko protagonistetako bat ere. Hori bai, bidean geldialdia egingo dugu 1485ean eraikitako Martainville herriko gaztelu ederra bisitatzeko. Les Andelys herritik gerturatuko gara bertara eta gaztelua egoera bikainean dela egiaztatu ahal izango dugu. Era berean, gazteluan bertan kokatutako Normandiako Tradizio eta Arteen Museoa bisitatzeko aukera ere izango dugu. Behin Rouenera heldutakoan, berriz, bene-benetako hiri-museo batekin egingo dugu topo; ziur egon bertako etxe ederrek, kalezuloek eta eliza gotikoek gure arreta bereganatuko dutela. Katedraleko harri zurixkak, arkitektura gotiko eta errenazentistako harribitxiak, jauregi klasikoak eta denborari aurre egiteko gai izan diren aurrealde pintoresko eta egurrezko egituradun etxeak aurkituko ditugu. “Ehun kanpandorreen hiria” bezala ere ezagutzen da Rouen eta arkitektura erlijiosoko erakusle apartak ditu, tartean Moneten inspirazio iturri izan zen Notre Dame katedrala. Margolariak Roueneko katedralari buruzko 31 laneko saila egin zuen 1892 eta 1894 artean, eta askok “Inpresionismoaren klimaxa” bezala definitu izan dute elizaren aurrealde gotikoa argi eta eguraldi baldintza ezberdinetan erakusten duen margolanen multzoa. Argi naturalaren aldaketak islatzeko motibo piktoriko bera une ezberdinetan margotzea ez zen berria Monetentzat, jada 1890 eta 1891 artean 15 mihiseko saila egin batzuen Giverny kanpoaldeko meta batzuen inguruan. Baina katedralaren margolanetan harago
Claude Monetek etxea hartu zuen Givernyn, eta bertan bizi izan zen 1883tik 1926an hil zen arte. Bertan sortu zuen bere lorategi ezaguna, tartean igebelarren urmaela eta japoniar zubia, begetazio koloretsuaren erdian. Gaur egun, lorategi hauek dira Givernyko erakargarri nagusia.
21
INPRESIONISTEN IBILBIDEA
joan zen Monet. Izan ere, aurrean duen eraikina ez da jada margolanen benetako helburua, konposizioen egiazko protagonista erakusteko aitzakia hutsa baizik: margolaritzak argiaren eta giroaren gaitasun dinamikoa islatzeko duen gaitasuna. Azken batean, Monetek, nolabait esatearren, katedrala “mespretxatu” egiten du gertuegitik irudikatuz, eta, argiaren eta giroaren bitartez, berez katedral gotikoaren harrizko aurrealde bikaina bezain bizigabea den zerbaiti bizitza emateko gai da. Moneten beraren hainbat lan aurkituko ditugu, gainera, Estatu frantseseko bilduma prestigiotsuenetako baten jabe den Roueneko Arte Ederretako Museoan bertan. XV. mendetik gaur egunerako bitarteko eskola guztien erakusgarri diren pintura, eskultura, marrazki eta objektuak aurkituko ditugu museoan kronologiko antolatuta. Bildumako beste gailurretako bat XIX. mendeari eskainitako atala da, garaiko mugimendu artistiko ugari ordezkatuta baitaude museoan maisu garrantzitsuen erreferentziazko lanen bidez: Monet bera, Ingres, Gericault, Delacroix… 1909an François Depaux jaunak egindako dohaintzak bihurtu zuen, hain zuzen ere, Roueneko Arte Ederretako Museoko bilduma Frantziako Estatuko arte inpresionistako garrantzitsuena Parisko Orsay museokoaren ostean. Munduko argi natural misteriotsuenetakoak dituen hiria ere bada Rouen. Zeru gardenen aldaera gris-perlak, ilunabarretako laranjatu dirdiratsuak, marea altuko orduen hauskortasun irreala, neguko egunetako aire urdinaren bibrazioa txikia, udako eguzkiaren indar kementsua… Rouenen bertan bakarrik aurki daitezke. Kostalde atlantikoa Normandia suspertu ostean, Honfleur herrian hasten du agurra Sena ibaiak. Itsas herri honek bertoko kalezulo pintoreskoen eta behinolako etxeen artean galtzeko gonbita egiten dio bisitariari. Denboraren joanak eragin izan ez balio bezala, Honfleurrek bere iraganeko aztarnak ezin hobeto mantentzen jakin du, eta, egun, Estatu frantseseko lekurik bisitatuenetakoa da. Honfleurrek nazioartean lortutako ospea, hein handi batean, bertako galtzada-harrizko kalexken xarmarekin, etxe dotoreekin, dendekin, hotel liluragarriekin edota jatetxe tipikoekin dago lotuta, baina baita bere ondare kultural eta artistikoaren erakusgarri den monumentu aniztasunarekin ere. Hori bai, zerbait nabarmentzekotan, ez dago zalantzarik herriaren erdialdean bertan 22
Goi Normandiako Gisors Erdi Aroko hiria Rouen hiritik gertu dago. Bere kaleetako etxe tipiko zaharrak eta XI. mendeko gaztelua dira bertako erakargarri nagusiak.
23
Croisi Europe konpainia (www.croisieurope.es) Europa mailan ferryan egindako ibai bidaiak eskaintzen lider da. Bidaia egiteko hainbat eskaintza daude, guztiak ere lau eta zazpi egun artekoak. Urriaren amaiera bitartean maiztasun handiz irteten dira bidaiok Paristik eta prezioak 615 eurotik gorakoak izaten dira pertsonako.
24
INPRESIONISTEN IBILBIDEA Roueneko arkitekturako altxor preziatuena bertako katedral gotikoa da. Monetek margotutako katedral sortaren inspirazio-iturri izan zen, guztira eraikinaren 31 koadro egin baitzituen, katedrala baldintza klimatologiko eta argi desberdinen pean margotuz.
kokatutako Vieux-Bassin portu dotorea aipatu beharra dagoela, bertako etxe estu eta altuekin. Erdialdea handia ez denez, ezinbestekoa da ere paseo atsegin batean bertoko hainbat gune ezagutzea, besteak beste: garai batean portua hartzen zuten gotorlekuen aztarna diren Lieutenance eraikina eta Caeneko atea; oso-osorik egurrez egindako Estatu frantseseko elizarik handiena den Sainte Catherine; Honfleur Zaharreko Museoa bihurtutako SaintEtienne eliza −XVI. mendean Kanadako kolonizazioan parte hartu zuten Roberval edo La Roche markesa bezalako esploratzaileen historia ezagut daiteke bertan−, Notre-Dame-de-Grâce kapera −Kanadako kolonizazioaren hastapenetan parte hartu zutenen aterpe izan zen−; eta gatz biltegi zaharrak −XVII. mendeko harrizko eraikin zabalok 10.000 gatz tona biltzea ahalbidetzen zuten−. Gaur egun, eraikinok erakusketak, kontzertuak edota hitzaldiak hartzen dituzte. Margolarien eta inpresionisten hiria ere bada Honfleur, eta guztiz erakargarri bihurtzen duen arima du. Sena ibaiaren estuarioan bertan kokatuta, Honfleurreko zeruko argi aldakorrak inspirazio iturri izan ziren Courbet, Monet, Boudin, eta beste hainbat eta hainbat artistarentzat. Eta gaur egun ere badira orain-
dik: dozenaka arte galeria eta tailerretan margolari klasikoen edo garaikideen lanak aurkituko ditugu etengabe. Honfleur bisitatzea bertako kaleetan galtzea ere bada, monumentuak edonon aurkitzea, museo eta merkatuak bisitatzea, estuarioan barna txangoa egiteko ontzi bat hartzea, kontzertu batera joatea, gatz biltegietan erakusketa bat ikustea, hondartzaz gozatzea… Bere kokapen pribilegiatua dela-eta, Honfleur abiapuntu aparta izan daiteke Normandiak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko, gure asmoa inpresionisten urratsak jarraitzea izan edo ez. Normandiak bailarak, mendixkak, errekak, itsas paisaiak, Erdi Aroko herriak, soro apartak, 600 kilometroko kostalde harritsua… txandakatzen ditu, artistei inspirazioa lortzeko motibo ugari eskainiz. Gainera, bertoko eguraldi aldakorrak, argi aniztasunak eta haizearen zein mareen eraginez etengabe mugimenduan diren zeruek motibo horiek amaigabe bihurtzen dituzte. Zalantzarik gabe, benetako altxorra inpresio iheskorren egarri ziren inpresionistentzat. Euren iraultza handienetako bat margotzeko astoak tailerretatik atera eta naturara bertara eramatea izan zen. Inguruotan daude Le Havre, Sena ibaiaren estuarioa eta Villequier udalerrira bitarte hedatzen di25
Honfleurreko zeruaren kolore aldakorra hainbat margolariren inspirazio iturri izan da, tartean Courbet, Monet edo Boudin, baina baita inpresionistak ez ziren beste batzuena ere, Raoul Dufy, kasu. Bertako portu zaharra eta inguruko etxe altu eta estuak garai eta estilo guztietako artistek betikotu dituzte. Lerroon gainean, 1906an Dufyk eginiko obra.
ren bere meandroak, mugimendu inpresionistarekin estuki lotutako herrixka eta hiriak, udatiarrez bete ohi diren Trouville, Deauville eta Côte Fleurie ederreko gainontzeko herrietako hondartzak, baita arrazoi oso ezberdinegatik bisitari ugari jasotzen dituzten beste hondartza batzuk ere: Bigarren Mundu Gerrako Normandiako lehorreratze entzutetsua hartu zutenak. Eta, nola ez, Normandiako harribitxia ere inguruotan dago: Mont Saint-Michel edo Saint Michel mendi ezaguna. Behin bisitaldi kulturalak eta paseo atseginak eginda, itsasontziaren lasaitasunera itzultzeko txanda izango da. Beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituzten kanpoko kabinetan atseden hartzeko, Normandiako gastronomia bikainaz beste behin ere gozatzeko, tabernan kopa bat hartzeko, irakurtzeko‌ unea da, eta, noski, pixkaka-pixkaka berriz ere Sena ibaiko urak zeharkatuz Pariserantz gerturatzen joatekoa.
INPRESIONISTEN IBILBIDEA 26
27
Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
Torres del Paine
SERRANO IBAIAN GORA PARKE NAZIONAL MITIKORA BITARTEKO NABIGAZIOA
TORRES DEL PAINE
Txileko Patagoniak Amerika osoko natur altxor preziatuenetakoa gordetzen du: Torres del Paine Parke Nazionala. Bertara heltzea edertasuna puri-purian aurkitzea da, eta, bidaia lehenik itsasoa parez pare dugula eta gero Serrano ibaiaren ur-lasterrak gaindituz eginez gero, aurretiko esperientziak berak helmugara iristearen gozamena bikoiztuko du.
ogei minutu luzez bakar-bakarrik egon ginen. Miraria izan zen. Orain dela gutxira arte guztiz urrutikotzat jotako lekuetan bertan ere, natura kontenplatu hutsez gozatu eta estasira heltzea zailtzen du sarri egungo bisitari oldeak. Baina, espero gabe, gu geu bakar-bakarrik geratu ginen. Ni konturatu ere ez nintzen egin hasiera batean, muskuilu lata bat irekitzen nahiko lan bainuen; une horretan jateko geratzen zitzaigun bakarra zen, eta, ahaleginak ahalegin, garbi zegoen bi pertsonentzako otordu eskasa zela. Egia esan, haserre ere ez nengoen, baina ibilaldian lagun nuen kideak zerbait nabaritu behar izan zuen, agian etsipen keinuren bat, irribarre egin eta honakoa esan baitzidan: ÂŤXabi, konturatzen al zara uneotan Paineko Adarren oinean jan behar dugun lurreko pertsona bakarrak garela gu biok?Âť. Ez, konturatu gabea nintzen, baina, lagunak hori esan eta NordenskjĂśld lakuaren hegoaldeko ertzean erabateko isiltasunean eta inoiz ikusi dudan paisaia ederrenetakoa parez pare genuela geundela ohartzea nahikoa izan zen gosea bera ere ahazteko. Beno, guztiz ere ez nuen ahaztu, inoiz jan ditudan muskuilurik onenak jan bainituen. Lagunaren ohartarazpenak, hori bai, memorian atzera egin eta azken bi egunetan Torres del Paine Parke Nazionalean ezagututako txoko paregabeak biziberritu zituen nire gogoan. Batez ere, mendion lehen irudia etorri zitzaidan burura, dorre beltzok ikusi nituen lehen aldia, baita bertaraino iristeko fiordo eta ibaietan barna egindako egun osoko ibilaldia ere.
H
Itsasotik mendira Parkera heltzeko modurik ohikoena Puerto Natales hiritik lurrez egitea da, Cerro Castillo muinorainoko Ruta 9 errepidea hartuz. Behin bertan, Sarmiento lakuaren iparralderainoko bidea hartu ohi da parkeko ate nagusira heldu arte. Aldiz, hain ohikoa ez den beste aukera bat ere badago, originalagoa, eta, are garrantzitsuagoa 30
Nabigazioko momentu bat Serrano ibaian barrena, lerroon ezkerrean. Eskuinean, ibaiak zeharka-meharka egiten duen puntuetako bat, ibaiaren goialdeko ur-lasterretan. Goian, lautadaren gainean altxatzen diren Paineko dorreak.
31
TORRES DEL PAINE Panoramika ikusgarri baten erdian uretara erortzen diren izotz-zati eta blokeek osatzen dute Serrano glaziarra. Txileko Patagoniako gune bisitatuenetakoa da, eta ibilbide honek glaziarra gertutik ikusteko aukera eskaintzen du. Eskuinean: Paineko Dorreen Parke Nazionala, urrunean mendi mitikoaren adarrak gailentzen direla.
dena, edertasun izugarriko inguru birjinak zeharkatzen dituena ibilbideari abentura kutsu nabarmena emanez. Honakoa da aukera: Ozeano Baretik urratutako uharteen artean hasten den fiordoaren azken zatia nabigatzea ostean Serrano ibaiko uretan gora egiteko. Ontzi ezberdinen gilen gainetik jarraituko dugu ezkutuko itsaso batean hasi eta Andeen atariko diren mendi magiko eta handientsuetan amaitzen den bidaia; tartean, paisaia berde, gris, zuriak zeharkatuko ditugu glaziar, estepa eta hostozabalen basoetan barna. Ehun urte eskas dituen Puerto Natales hirian hasiko dugu zeharkaldia. Interes gabeko hiri gatz-gabea irudi lezake hasiera batean, baina, aldiz, zalantzan jartzerik ez dagoen zerbait izan badu: agertoki adonikoz inguratuta dago Señoret kanaleko ertzetan eta Última Esperanza golkoa parez pare duela eraikitako hiria. Kanalez jositako ingurune zatikatu hau, zuzen-zuzenean itsasoan amiltzen diren mendiz eta euren hats jelatua urmael eta sakanetan barreiatzen duten izotz mihiz osatuta dago, eta, garai batean, keweskar indigenen etxe izan zen. Zuriek alacalufe deitzen zieten eta batetik bestera ibiltzen ziren euren kanoekin bizitza erdi nomada eginez. Tamalez, euren ontziek aspaldi utzi zituzten urok, eta kewskar indigenak, hegoalderagoko selknam eta yagana beraien anaiak bezala, herri gisa desagertutzat eman daitezke egun. Kaian “21 de Mayo” yate-motorra dugu zain iparralderantz jotzeko; 25 metroko luzera, 6 metroko zabalera eta bi kubierta ditu. Bidaiaren lehen zati hau, nolabait esatearren, ohikoagoa da: ur gaineko bidaia lasai eta erlaxatua, hori bai, fiordo bat zeharkatuz egiten dena eta bidaiariari ikuspegi bertikal eta horizontal ezinezkoen dotorezi menderakaitza eskaintzen diona. Irten eta gutxira, Puerto Bories ikusiko dugu istriborrera; bertan, “Boriesko hozkailua” bezala ezagutzen den industrigunea dago. 1970eko hamarkadatik erabiltzen ez
bada ere, Patagoniako hegoaldera aberastasuna ekarri zuen urte luzez 1913an ireki zenetik ardi okela merkaturatzera bideratu zen guneak. Harrigarria egingo zaigu estilo post viktoriarreko eraikin multzo bat inguruotan aurkitzea, baina kontuan izan behar da kapitain ingeles baten ekimenez jarri zutela abian industrigunea. Egun museo bat dago bertan, eta, ondorioz, instalazioak bisitatu eta jatorrizko makinariaren zati handi bat ikusteko aukera dago. Aurrerago, baita istriborrera eta Eberhardt fiordoaren ahoa ikusi berritan, Milodonaren kobako sarrera begiztatuko dugu −aurreko egunean bisitatu genuen berau−. Mylodon darwini espeziea inguruotan historiaurrean bizi izan zen nagi mota bat da eta hortik datorkio izena kobazuloari. Bertara gerturatzea Bruce Chatwin idazleari egindako ezinbesteko omenaldia izan da gure kasuan, batik bat zeharkaldian “In Patagonia” (Patagonian) bere lana bidaide izan dugula kontuan harturik. Esaten denez, 200 metro luze den koba handi honek zerikusia izan zuen liburuaren sortze prozesuan. Kobari dagokionean, behin barruan izanik, sarrerak dinosauro baten begia dirudiela esan beharra dago. Golkoan barrena jarraituz, giza presentziaren aztarna gehiago aurkituko ditugu mendien magaletan abeltzaintzara bideratzeko eraikitako gune zahar eta bakartuetan, adibidez Margot edo Perales estantziak. Faunaz gozatzeko aukerarik ere ez da falta, besteak beste, La Barrosako ubarroi kolonia edo Tenerife ibaiaren ahoa igaro eta berehala ikusiko dugun otaria edo itsas lehoi (Otaria flavescens) kolonia. Zorioneko bagara, labarrotan bizi diren hogei bat kondorretako bat ikusteko aukera ere izan dezakegu. Erezcano fiordoa atzean utzi eta berehala, brankatik Balmaceda mendiko 2.035 metroak ikusiko ditugu parez pare, baita bertako hegaletik amiltzen den izen bereko glaziarra ere. Orain dela ez urte askora arte, ur gaziotara erortzen zen izotz-pusken 33
turrusta zen glaziarra; egun, balkoi bat bailitzan airean eskegita geratzen da literalki, berotze globalaren eraginez bere bidea gero eta lehenago nola pausatzen den so eginez balego lez. Hori bai, oraindik ere, azken sorpresa batek kolpatzen gaitu ababorretik, Serrano glaziarrak. Puerto Torora heltzean, ontzia laga eta basoetan barna ibilaldia egiten dugu bidezidor estu batetik esne itxurako urez osatutako urmael batera heldu arte; oraingo honetan, bai, oraingoan izotz-puskek itsasoan amaitzen dute. Ur gezetan gora Behin puntu honetara helduta, ontziak atzera egin beharra du, kalatu handiegia baitu Serrano ibaiko sakonera txikiko uretan gora egiteko. Horrenbestez, gu geu portuan geratzen gara Paineko dorreetarako bidean jarraitzeko asmoz. Lehen begi kolpean, bai mapa batean bai lekuan bertan, non hasi eta non bukatzen den ondo jakiterik ez dagoen ibai horietako bat da Serrano. Izan ere, bata bestearen atzetik aurkituko ditugun lakuek eta bere arro hidrologiko guztia osatzen duten guneen izen zerrenda amaigabeak −Las Chinas ibaitik Ultima Esperanza bertara−, izugarri zailtzen dute Serrano ibaiaren hasiera eta amaiera zehaztea. Hori bai, zentzu hertsian, gauden lekutik Lago del Toro lakura bitarteko 38 kilometroek osatzen dute ibaia. Hain zuzen ere, parke nazional osoko lakurik handiena da Lago del Toro, baita Serrano ibaiak bere urak isurtzeko aukeratutako lekua ere. Ibaiak zeharka-meharka egiten du aurrera lautada alubial batean, azkar batean estepa eta baso hostogalkorren artean jaitsiz. Lenga (Nothofagus pumilio) eta Ăąire (Nothofagus antarctica) basoak dira nagusi inguruotan, nolabait gure haritz eta pagoen parekoak liratekeenak. Behar-beharrezkoa da motor ahaltsuko zodiak bat erabiltzea ibaian gora egiteko; nahikoa lan izango du, gainera, uharrari aurre egin eta atzera ez egiteko. Baina oraindik ere azken oztopo bat gainditu beharko dugu: ibaiaren goialdeko ur-lasterrak. Hori horrela, lehorreratu eta ibaiaren eskuin ertzetik gora egitea beste aukerarik ez dugu izango, berriz ere ur lasaiagoetara heltzean beste ontzi bat hartzeko. Nabigazioa berriz lasaitzean, ababorrera Geikre eta Tyndall glaziarren mihiak ikusi ditugu urrutira. Orduan, bat-batean, ostertza mendiz bete da, profil zeharo ezberdineko mendiak, zeru urdinarekin bat egin nahi duela dirudien skyline naturala, gutxika-gutxika gerturatzen zaizkigun elur iraunkorreko tontorrez osatua; mendigune ahaltsua dugu aurrez aurre, lautadaren gainean irmo altxatzen dena, ingurune basati baten gainean sinpletasun, garbitasun eta indarrez margotutako Hopper beraren olio bateko errege koroa bailitzan. Adarren gure lehen ikuspegia zen, atzean, ia-ia ezkutuan, Paineko dorre mitikoak genituen.
TORRES DEL PAINE 34
kanalez osaturiko Puerto Natales da zeharkaldiaren abiapuntua. Eskuinean, dinosauro baten begiaren forma duen Milodonaren kobako sarrera. Ezkerrean, guanako talde bat.
35
BATH URAREN EPELEAN Testua: Iokin Aranbilet Argazkiak: Getty Images
Terma Handiko igerileku laukia. Katedral izan nahi eta abadia besterik izan ez zen elizaren ikuspegi paregabea eskaintzen du igerileku arkupedun honek.
BATH
Britainia Handian, halabeharrez ikusi beharreko hiria da Bath, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua. Hiria bera eta inguratzen duen ingurune naturala Ingalaterrako txoko ederrenetakoak dira.
ost aste egin nituen Aquae Sulis-en, prokuradorearen sendagile pertsonalaren zaintzapean. Santutegiko arrokei zerien ur epela, eta bertara iristen ziren oraindik ere zelta harrituak Sul-i txanponak eskaintzera; axola handirik gabe hartu zuten, izan ere, bainutegiaren ardura Erromako Minerva izeneko batek hartua zuela iragartzen zuen lauza idatzia. Santutegien inguruan erlijioz mozorrotuta hauteman ohi den merkataritza-giro ezkutu hura bera zen han ere. Nahiz eta Erromak ordeztua zuen bertako herritarrek eraikitako oinarrizko ekipamenduaren zati bat eta tanga egoki eta berunez estalia ipinia zuen, inoiz ere ez nuen pentsatu toki hura ezertara irits zitekeenikÂť. Marco Didio Falcoren joan-etorriak ezagutzen dituen orok badaki Britania gorroto duela. Ez da harritzekoa, beraz, Vespasiano enperadorearen garaian osperik apenas zuen hiri hasiberriaren aldeko iritzi onik ez izatea. Aquae Sulis formalki urte batzuk lehenago fundatua zen, Claudiok konkistatu berria zuen Albion latz eta zakarraren hego-mendebaldean, Avon ibaiaren ertzean, gaur egungo Somerset konderrian. Lindsay
B
Davisen lumak sortutako ikertzaile pribatu azkarrarentzat, galbidera kondenatuta zegoen proiektua zen lokatz haietatik ezer onik ateratzen saiatzea. Oker zegoen, baina. Urteek aurrera egin ahala, Aquae Sulis hura (gure garaiko Bath hiria, alegia) hiri gozagarria bilakatu da, dotore bezain fina eta flematikoki britainiarra; izan ere, merezimendu osoz izendatu dute Gizateriaren Ondare. Pentsatzekoa da, Falcok ez bezala, Bladudek gutxienez horixe irudikatuko zukeela. Britoien zortzigarren errege mitikoa (Ladhudibras-en seme eta Shakespearek famatutako Leir erregearen aita omen) begira dugu, hieratiko eta barregarri, erromatar termetako Iturri Sakratuko horma-hobi konopialetik. Herri-jakintzak dioenez, hark sortu zuen benetan hiria K.a. 863. urtean, oso motibo poetikoengatik zian ez bazen ere. Atenasa egindako bidaia baten ostean legenarrez kutsatuta, erreparatu zion bere zerriek larruazaleko gaitzak sendatzen zituztela inguruan zegoen haltzadi bateko lokatz zurian igurtzita. Aproba eginda, eraginkorra zela ikusi zuen eta Kaerbadum izeneko hiri bat sortzea erabaki zuen Sulis jainkosa zeltaren omenez, ur beroen
Lerroon azpian, ezkerrean: hiriaren panoramika, abadia nabarmentzen dela. Ondoan, Bath hiriaren kanpoaldea; lehen planoan, Royal Crescent. Lerroon gainean, Alde Zaharrerako sarbide bat.
39
Bath hirian zehar paseatzean, beharrezkoa da florentziar kutsua duen Pulteney zubiaren ondoan gelditzea. Eskuinean, ferra moduko presa baten gainetik zubi honen ondotik igarotzen den Avon ibaia.
jainkosa baitzen. Erromatarrak iritsita, berehala asimilatu zituzten Sulis eta Minerva, eta bainuetarako konplexu bat eta harrezkero “Sulis-Minerva� izena duen jainkosari eskainitako tenplu bat eraiki zituzten. Istorio horrexegatik, hain zuzen, bete zituzten 2008an hiri lasai eta eder honetako biztanleek beren kaleak kolore guztietako zerriz, King Bladud’s Pigs. Beste hiri batzuetan behiak banatu zituzten, izan ere. Bath bisitatzera datorren guztiak, ezinbestean, bainuak bisitatu behar ditu aurrena. Ez litzateke bidezkoa hala ez egitea, izan ere, herriaren historiaren erroa direla jakinik, ezin hobeto kontserbatuta egoteagatik eta miresgarri konbinatzeagatik jatorrizko elementu arkitektoniko erromatarrak eta gerora egin zaizkion gehikuntzak, hala nola, bereziki, XVIII. mendeko handitzea, neoklasikoa, eta XIX. mendekoa, zeharo viktoriarra. Lehen aipatutako Iturri Sakratuaz gain, ezinbesteko frigidarium, tepidarium eta caldarium kontserbatu dira, bai eta hipokaustoa (lurpeko berokuntza-sistema), Bainu Biribil zoragarria eta, nola ez, Terma Handiko igerileku laukia ere, arkupeduna, katedral izan nahi eta abadia besterik izan ez zen elizaren ikuspegi berdingabea eskaintzen duena, compluvium handiak libre uzten duen zeru-zati estua bere pinakulu eta linea gotikoz betetzen duena. 40
Saxoiek eman zioten herriari gaur egungo izena, Bathum, VIII- IX. mendean; ez dago argi Arturo erregearen aurka Mons Bathunicus-ko bataila galdu aurretik ala ondoren. Erdi Aroa besterik gabe igarota, Thomas Guidott kimikariak goraipatu egin zituen 46 gradutan sortzen jarraitzen zuen uraren ezaugarri osasungarriak, eta beti jakin-minez eta itxuraren beharrez zebiltzan aristokraten artean famatu zituen. Estuardotarren garaia zen artean, XVII. mendearen azken zatian. Baina Ana erregina 1702. urtean bainuak hartzera etorri zenean eta, batez ere, Hanover etxeko lau Jurgien eskutik heldu zen ospea, horiek eman baitzioten hiriari
bere benetako izaera, jurgitar estiloan bete-betean murgilduta. Buhameria, aisia eta atsedena agertu ziren. Alde zaharra berreraiki zen eta ezti-koloreko auzo berriak egin Ralph Allenen harrobiko kare-harriz eta John Wood aita-semeek beren kontzepzio neoklasiko eta palladiotarra zainduz gidatuta. Hiru dimentsioko akuarela bilakatu zuten horiek Bath, etenik gabeko halako palazio moduko bat, akatsik gabeko aldarte original eta orekatua duena. Aurrenari zor dizkiogu planifikazio orokorra eta zenbait obra, hala nola The Circus, ia musikala dela esan litekeen harmonia dariona; bigarrenari, berriz, Royal Crescent delakoaren klasizismo jonikoa, non elipsea
bere eraikuntza-zentzu osoaz betetzen baita, munduari eta gozamen estetiko lasai eta kultuari irekia. Horren mauka da oinez bisitatzeko aukera: Prior Parketik hasi eta Henrietta Parkeraino eta handik, berriz, Royal Victoria Parkera, Theater Royalean eta jatetxez, museoz eta dendaz betetako kaleetan barrena. Ez dezagun ahaztu, baina, Florentziako airea duen Pulteney zubiaren ondoan geldiunea egitea. Avon ibaia ferra moduko presa baten gainetik jausten da, garaituta, haren ondoan.
BATH 41
Testua eta Argazkiak: Manex Duo
Siberut
ALTXOR ANITZETAKO IRLA SUMATRAN
SIBERUT
Mentawaitarrek ere ez dakite ziur zenbat mende daramatzaten irla horietan. Haizete gogorrei, korronte bortitzei eta koral zorrotzei esker, isolatuta egon dira XIX. mendera arte. Sumatra irlarekin izandako inkomunikazio luzearen ondorioz, eutsi egiten diete antzinako ohiturei, eta, herrien arteko lotura eskasa dela-eta, 124 mentawai hizkuntza desberdin mintzatzen dituzte. Gainera, primate endemiko paregabeak dauzkate; besteak beste, Siamang kerdil tximino beltz-hori arraza arraroa, Simpai Mentawai izenaz ezagutzen dena. umatrako Padang hirian hasten da Mentawai irletarako bidaia. Mentawaitarren jatorria eta etnia horren egungo bizileku nagusia Siberut irla da. Euren sinesmen animistak aintzat hartuz, itsasoko espirituen nahien arabera egingo dugu bidaia, gauez irteten den ferryan. Asiako hego-ekialdean egonez gero, ezinbestean joan beharra dago Siberut aldera: bertako etniak mende luzez ohiturak eta bizimoduak aldatu ez dituelako, surfa egiteko munduko lekurik onenetarikoa delako, hegoaldean ur urdin gardenaz inguratutako irla txiki hutsak daudelako, mendian espezie paregabeak daudelako, eta bestelako hamaika arrazoi exotikorengatik.
S
Zutabeen gainean eraikitako egurrezko, banbuzko eta hostozko etxeek osatzen dute inguruotako herritxoen paisaia. Lerroon gainean, Malilimok herrixkako kale nagusia. 44
Aukerarik hoberena hegoaldeko Muara Siberut herritxora joatea da: irlako herririk garrantzitsuena da, eta inguruko edozein lekutara bidaia daiteke bertatik. Eguneko lehen eguzki-izpiekin batera heltzen da ferrya helmugara, bertako jendea zain duela: batzuk, beharrezko hornidurak jasotzeko asmoz; beste batzuk, berriz, turisten zerbitzura jartzeko prest, oihanean gidari izateko, ostatua eskaintzeko edota inguruko irletara txalupaz eramateko. Turismoa gertakari berria da irla honetan. Duela urte batzuk, surfean aritzeko munduko lekurik onenetarikoa izendatu zuten Siberut, bere kokagune geografikoagatik eta urte guztian zehar baldintza egokiak eskaintzen dituelako kirol hori egiteko; geroztik, surfarena kontu serioa da irlan. Portuan, txalupa azkar baten jabe den patroi batek Yam-Yam irlara joateko eskaintza egin digu, eta berak duen home stay batean gelditzeko aukera eman. Ez da beharrezkoa surfa gogoko izatea bertako irletako aintzirez, hondartza birjinez, ilunabarrez, eguzki-izpiez edota itsas brisaz gozatzeko. Ordu erdiko bidaia behar da irla birjinetara heltzeko: hasieran, mangladi erliebedun kostaldera inguratzen da txalupa; gero, urrundu egiten da, eta, azkenik, irla birjinez jositako paraje batera iristen da. Heltzerakoan kontrakoa ematen badu ere, arin igarotzen da denbora giro lasai eta baketsu horretan: egunez, afaria arrantzatzera joaten, palmondoz betetako hondartzetan eguzkia hartzen, nahiz olatu paregabeetan surfa egiten, itsasoko indar espiritualei aurre egiteko asmoz; gauez, aldiz, hondartzan sua pizten, ingurukoekin mentawaitarren bizimoduaz hitz egiten, edota ilargiaren eta izarren distira ikusten. Siberutera itzuli, eta oihanean barneratu gara, tokiko gida gazte batekin, mentawaitarren herrixketara joateko asmoz. Ipar-mendebalderantz abiatu gara, Siberuteko Parke Nazionala eta Biosfera Erreserba osatzen duten lurraldeetan zehar hiru eguneko ibilbidea egiteko. Aurrera egin ahala, gero eta zailtasun handiagoak ditugu oinez ibiltzeko, aurreko asteko egun euritsuek basaz beteta utzi dituztelako oihaneko bidezidorrak, eta, hori gutxi balitz, agerian dira malaria kutsatzen duten eltxoak ere. Egoerak ordezko aukera batzuk bilatzera behartu gaitu, gida gaztearen laguntzarekin: zuhaitzak mozten hasi gara, pasabideak egiteko, lokatza ekiditeko nahian; bide berriak egiten hasi gara, naturaren elementu desberdinak aintzat hartuz (ur-jauzia, errekaren norabidea, eguzkia, landareak...). Mentawaitarrak mendeetan zehar naturarekin izan duten harmonia ezagutzen hasiak gara, gutxika-gutxika. Ilunabarrerako, lehen herrixkatxora heldu gara. Zutabeen gainean eraikitako egurrezko, banbuzko eta hostozko etxeek, uma (etxe komuna) eta lalep (solairu bakarreko etxea) direlakoek osatzen dute herritxoa.
Siberuteko etniak mende luzez eutsi die antzinako ohiturei eta bizimoduari. Lerroon gainean, aitona bat ageri da, gorputza tatuajez beteta, platano-orriekin egindako tabakoa erretzen. Ondoan, herriko amona bat, errekan arrantzan, belaunaldiz belaunaldi irakatsitako sistema erabiliz. Behean, ilunabarra Yam Yam irlan.
NOIZ BIDAIATU Urte guztian zehar goza daiteke eguzkiaz eta surfaz, baina, azkenaren kasuan, apiriletik urrira bitartekoa da sasoirik hoberena; ez, ordea, oihanera joateko, euri-sasoia delako. Home stay guztietan ematen dute surf-ohola alokatzeko aukera.
ZER ERAMAN Bidaia aurretiaz ondo antolatu, eta beharrezko diru guztia Padangen ferrya hartu baino lehen eskuratu; izan ere, irlan kutxazain bakarra dago, baina oso diru-emari mugatua du. Beharrezkoa da malariaren aurkako pilulak eramatea, oihanera joateko asmoa izanez gero, batez ere. Irla txikietara edota oihanera joan baino lehen, janaria norberak eramatea gomendatzen da, lekuaren arabera ez dagoelako erosteko aukerarik..
LO EGITEKO LEKUAK Denetariko logelak daude. Portuan bertan, herritarrekin, lekua (herrian, oihanean edo irletan) eta salneurria arazorik gabe negozia daitezke. Horrela eginez gero, logelara eramango zaituzte, euren garraioren batean.
MUGIKORTASUNA Muara Siberut eta Muara Sikabaluan dira portutik abiatuta errepidea duten bakarrak; gainontzeko herrixketara txalupaz edota oinez joan behar da. Gida bat edota norbait kontratatuz gero, garraio motaren batean mugitzeko aukera izan dezakezu; orokorrean, garraio motorizatua. Kontuan eduki erregaia oso garestia dela irlan, ia beti modu klandestinoan saltzen delako, eta horrek baldintzatu egiten dituela garraioen salneurriak; hori bai, beti garesti. Padang hiriarekin lotura duten bi ferry nagusiek gauez bidaiatzen dute; bakoitzak astean behin. Egunak aurrez ondo jakitea komeni da, noizbehinka aldatu egiten dituztelako. Ferry txikiak ere astean birritan bidaiatzen du Mentawai irlen artean.
46
Siberut surfaren paradisua bada ere, ez da beharrezkoa kirol horretan aritzea bertako irletako aintzirez, hondartza birjinez, ilunabarrez, eguzki-izpiez eta itsasoko brisaz gozatzeko. Lerroon gainean, Yam Yam uharteko paradisuhondartza bat. Behean, zenbait herritar, kostaldean arrantzan.
Familia bakoitzak bere uma du, eta mentawaitarrek euren ezaugarri paregabeekin eman digute ongietorria: gorputza tatuajez beteta dutela, haginak zorroztuta, eta ohiko jantziekin. Batzuk, gainera, platanoorriekin egindako tabakoa erretzen ari dira. Gaua uma batean eman ostean, mentawaitarren bizimodua ezagutzen hasi gara, Rimataren eskutik (aztia eta herriaren bozeramailea). Berak erakutsi digu haien egunerokotasuna: herriko erabakiak biltzar batean nola hartzen dituzten uma batean, nortzuk arduratzen diren ehizaz, baratzeaz, txerrien zaintzaz, erlijioaz eta bestelako gaiez egunaren arabera, eta abar. Erdi nomadak direnez, ehiza egiten dute eta edozein motatako elikagaiak batzen dituzte. Herrixka inguratzen duten zuhaitzetan, ehiztariek harrapatutako ehunka tximinoen burezurrak daude zintzilikaturik, espirituei eskaintza berezia egiteko eta haien bedeinkazioa jasotzeko, herriak harmonia eta oparotasuna lor ditzan; horregatik, ukiezinak dira burezur horiek. Mentawaitarrek gurtu egiten dute arima: batzuetan, gorputzetik irten egiten dela uste dute; norbait gaixorik edo ahul dagoenean, arima oporretan dagoela esaten dute, eta, hiltzen denean, arimak betirako alde egin duela, sanitu (mamu) bihurtzeko. Inguruan, mentawaitarrak euren egunerokotasunean ikusi ditugu: zaharrak gazteei tatuajeak egiten ari dira; neska batzuk jantziak egiteko naturan dauden materialaren bila abiatu dira; batzuk baratzean lanean ari dira, hurrengo uzta prestatzen; beste batzuk herriko txerriei jaten ematen, eta abar.
Oihanean pixka bat barneratzean, beste bizi-erritmo bat ezagutu dugu. Errekara heltzean, herriko amona bat arrantzan aurkitu dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititu duten sistema zahar baina erabilgarri batekin. Ez oso urrun, gazte batzuk platanondoetan zintzilikaturik daude, inongo laguntzarik gabe. Tximinoentzako tranpak jartzen ikasten ari dira, etxerako bananak hartzen, eta platano-hosto batzuk txikitzen, astebetez eguzkitan sikatzen utzi ostean erretzeko. Errekan gora jarraitu dugu, hainbat ur-jauzi inguratuz, eta amildegi txiki eta labainkor batzuetan gora eskalatuz. Zenbat eta aurrerago joan, orduan eta zailagoa da ibiltzea, oihaneko landaretza itxiagoa delako; hala ere, horrek inguruan tokiko tximino-arraza bereziren bat edo beste ikusteko aukera eman digu. Batbatean, gizon-talde bat aurkitu dugu, isilean hurbiltzen: gau osoa tximinoaren atzetik eman dute, ehizatzeko asmoarekin. Egurrez egindako arku eta gezi zorrotzen bidez harrapatzen dituzte tximinoak eta bestelako animali batzuk. Arkua, berez, ez da arma oso eraginkorra, baina ezinbesteko tresna da tximinoak harrapatzeko; betiere, talde-lanean eta mendeetan zehar erabilitako bestelako teknika batzuek lagunduta: zuhaitza moztea, tximinoa urduritzea edota inguratzea, harriak botatzea, eta abar.
SIBERUT 47
Testua: IĂąigo Elordui
Aldabra atoloia LABORATEGI NATURALA INDIAKO OZEANOAN
ldabra atoloia lau uharte nagusiz osatuta dago (Picard, Polymnie, Malabar eta Grand Terre), eta aintzira urdin bat du erdian. Itsasgoran, manta-arraiak, marrazoak eta itsas dortokak ikusten dira ur gardenetan; itsasbeheran, ordea, uharte txikiak ageri dira aintziran, itsasoan pausatutako harrizko onddoak diruditenak. Aldabra munduko atoloi handienetako bat da: 350 hektarea ditu; horietatik 150, lehorrean. Edateko urik ez duenez, irisgarritasun txarrekoa denez, eta isolatuta dagoenez, Seychelleetako MahĂŠ uharte nagusitik 1.200
A
km hegoaldera baitago, gizakiaren eraginetik babestuta egon da. Horri guztiari esker, laborategi natural paregabea bihurtu da zientzialarientzat. Unescoren arabera, laurehun espezie eta subespezie endemikotik gora dago han (ornodunak, ornogabeak eta landareak); tartean, Seychelleetako ehun mila bat dortoka erraldoi (Geochelone gigantea edo Aldabrachelys gigantea). Garai batean, halako dortokak nagusi ziren Indiako Ozeanoan, baina ehizak izugarri kaltetu zuen espeziea. Munduko lurreko dortoka handienak omen dira –arrek 1,2 m luze izan dezakete, eta 300 kg-
Aldraba koralezko atoloi bat da, Indiako Ozeanoan dagoena, Seychelle uharteetan. Gizakiak esku hartu gabeko eremu bakanetako bat denez, ezer gutxi aldatu da bertako paisaia naturala, askok eta askok paradisuko uhartearen irudi idilikotzat hartuko genukeena. “Seychelleetako Galapagoak” ere deitzen zaio atoloiari, eta dortoka erraldoien populazio garrantzitsuenetako baten bizileku da.
ko pisua– eta urte luzez bizi dira: batzu-batzuk, 250 urtera bitartean. «Gaur-gaurkoz, dortoka-populazio handiko bi leku baino ez daude munduan: Aldabra eta Galapagoak. Nolanahi ere, espezie desberdinak daude batean eta bestean», dio Jeanne Mortimer biologo estatubatuarrak. Bere ustean, Aldabrako ekosistema oso lagungarria da dortokek bazka-sarearen gailurrean zireneko aroan zein bizimodu zuten ulertzeko. Abendu eta martxo artean, Aldabra ugaltoki ere izaten da, eta galzorian dagoen dortoka berdearen
(Chelonia mydas) eremu kutun. Umatze-aroaren unerik gorena otsaila izaten da. Seychelleetako Uharteen Fundazioko (SIF) koordinatzaile zientifikoaren esanetan, hilabete horretan, atoloiko Picard uhartean, errutera joaten diren 30 eta 40 dortoka berderen arrastoak erregistratzen dira egunero. Zientzialariaren iritzian, itsas dortoken populazioa handitzen ari da, eta urtez urte gehiago dira erregistratutako emeen arrastoak. Gorakada hori 1960an narrastiak harrapatzeko indarrean sartu zen debekuari zor zaio, batez ere.
Gizakiak esku hartu gabeko eremu bakanetako bat denez, ezer gutxi aldatu da Aldabra atoloiko paisaia naturala. Bertan munduko lurreko dortoka handienak daude.
Itsasgora denean, manta-arrainak, marrazoak eta itsas dortokak ikusten dira aintzirako ur gardenetan. Itsasbeheran, ordea, uharte txikiak agertzen dira, itsasoan pausatutako harrizko onddoak bailiran; lerroon gainekoa, kasu.
Sarrera mugatua Edertasun paregabeko ekosistema bitxi hau betiko galtzeko zorian egon zen 70eko hamarkadan, estatubatuarrek base militar bat egiteko asmoa agertu zutenean. Naturazaleen eta zientzialarien protestak zirela medio, baztertu egin zuten ideia hura, eta Chagos uharteetako Diego GarcĂa atoloian eraiki zuten basea, 3.000 km ekialdera. Hamabost bat lagun baino ez dira bizi atoloian: lau zientzialari, lau zaindari, administrariak, sukaldaria, etab. Euri-ura erabiltzen dute, eta eguzki-energiaren bidez lortzen dute elektrizitatea. Itsas edo aire-linearik ez dagoenez, turisten sarrera oso mugatuta dago: urtean mila inguru sartzen dira atoloira, betiere baldintza oso zorrotzen pean. Talde txikiak bakarrik onartzen dituzte, gehienez 30 pertsonakoak. Atoloian hara eta hona libre ibiltzerik ez dago; zaindarien begiradapean egin behar da, zehatz-mehatz
zedarritutako ibilbideetatik irten gabe. Eta debekatuta dago gaua bertan igarotzea. Sartzeko, ehun euro ordaindu behar dira pertsonako. Diru hori uhartea kudeatzeko erabiltzen da. Hala ere, piraten erasoez geroztik, gero eta turista gutxiago bertaratzen dela dio FISeko presidente Maurice Lousteau Lalanne-k, atsekabetuta. Gizakiaren esku-hartzetik salbu, paisaia naturala nahiz fauna eta flora babesteko eremu bikaina da. 1976an, Babestutako Eremu izendatu zuten, eta Aldabra izena eman zioten atoloiari. 1981ean, Aldabrako Erreserba Berezia eratu zen; 1982an, Unescoren Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuten, ÂŤedertasun paregabeko naturgunea, habitat adierazgarrikoa eta garrantzi handikoa biodibertsitaterakoÂť iritzita. Azkenik, 2010ean, hezeguneak babesteko eta haietako baliabideak zentzuz erabiltzeko xedea duen RAMSAR sarean sartu zuten.
ALDABRA ATOLOIA 50
bidelaguna 62
proposamen tematikoa Lurraren erraietara bidaia horizontetik haratago Jose Maria Murga, mairu bizkaitarra munduko sutegiak Tasmaniako sukaldaritza gogoan hartu Preservation Hall; Banbu basoak Japonian
hitzorduak, liburuak, laburrak
proposamen tematikoa 1
LURRAREN ERRAIETARA BIDAIA Imajinatzen zaila dirudien arren, lurraren barrenean sekulako barrunbeak daude, horietako batzuk Jumbo hegazkin mordo bat edo Egiptoko Piramide Handia beren baitan gordetzeko modukoak. Gainera, ez dago urrutira joan beharrik horrelakoak ikusteko. Euskal Herrian ere baditugu gisa horretako pare bat leku, Karrantzan eta Zuberoan.
Hang Son Doong. Vietnam (1) Vietnamgo oihaneko nekazari batek aurkitu zuen Son Doong, 2001ean, eta, geroztik, hauxe da munduan dimentsio handienak dituen barrunbea. Nha-Ke Bang Parke Nazionalean kokatua dago, eta, denbora luzez, esploratzaileen bistatik ezkutuan egon da, baso itxiez inguratuta. 2009an, britainiar espeleologo-talde bat gunea ikertzen aritu zen, eta datu harrigarriak lortu zituen: 5 kilometroko luzera, 150 metroko zabalera eta 200 metroko altuera zituen barrunbeak. Hang Son Doong aurkitu baino lehen, Malaysiako Borneo Irlako Venado kobazuloa zen munduko barrunbe handiena. 90 metroko garaiera eta 1,6 kilometroko luzera izatean, bigarren postuan geratu da Venado. 52
Sarawak-eko sala. Malaysia (2) Malaysiako Sarawak Estatuko Gunung Mulu Parke Nazionalean dagoen gune hau espedizio ingeles batek aurkitu zuen, 1981ean. Lubang Nasib Bagus-eko lurpeko sistema ikertzen ari zirela, linternek argiztatu ezin zuten lur-azpiko sala batera iritsi ziren. Bertako dimentsioak ikaragarriak ziren: 700 metroko luzera, 400 metroko zabalera eta 70 metroko altuera zituen barrunbeak. Ideia bat egiteko: gune horretan, hamar Jumbo hegazkin sar zitezkeen, ilaran jarrita. Bertara gerturatu nahi duenak kontuan eduki behar du Sarawakeko haitzuloan sartzea ez dela oso erraza, maldan gora doan errekaren bidea jarraitu behar baita, eta ibaia igeri eginez gurutzatu; zenbaitetan, zailtasunak egon daitezke.
Majlis al Jinn. Oman (3) Omango sultanerriko gangan izandako luizi baten ondorioz geratu zen agerian Majlis al Jinn barrunbea. Selma mesetako leku galdu batean dago, eta erroizte baten ondorioz sabaian agertu zen zulo bat du sarbide bakar. Baldintza horik ez dute batere erraza egiten bertara sartu ahal izatea, eta espeleologoek 10 metroko tximinia bat jaitsi behar izaten dute aurrena. Barrunbeak 150 metroko altuera eta 300 metroko zabalera du. Esaten dutenez, Egiptoko Piramide Handia sartuko litzateke bertan. Majlis al Jinn isolatuta dago, eta inguruan ez du errepiderik. Sarbidea erabat librea bada ere, ez da erraza bertara iritsi eta barrura sartzea; tentuz ibili beharra dago, beraz. Honako hau munduko zortzigarren barrunbe handiena da. Karlistaren Torka. Karrantza (Bizkaia) (4) Karrantzako Karlistaren Torka leizea Europako lurrazpiko salarik handiena da, eta munduko hirugarren handiena: 500 metroko luzera, 230 metroko zabalera eta 125 metroko garaiera ditu. Bere hormetan, Burgoseko eta Santiagoko katedralak sartuko lirateke, ondoz ondo jarriko bagenitu. Karlistaren Torka Raneroko haitzetan dagoen troka
2
3
da, Karlistaren punta izeneko mendiaren tontorrean ia-ia. 712 metroko garaieran dago haitzuloa. Trokara 1957an sartu ziren lehenengoz, 28 metrora. Ondoren, 1958ko apirilean, Jon Aranak salara heltzea lortu zuen, 154 metrora, eta, urte bereko uztailean, Bizkaiko Espeleologia Elkartekoek beheko kotara heltzea lortu zuten, 355 metrora. Kondairak dioenez, karlista batek, giristinoen atzaparretan erori baino, bere burua bota nahiago izan zuen, eta horrek ematen die izena leizeari eta ondoan dagoen Karlistaren punta mendiari. La Vernako sala. Zuberoa (Euskal Herria) (5) La Verna Zuberoako Santa Grazi udalerrian dagoen kobazuloa da. 1953an aurkitu zuten; beraz, 70 urte betetzen dira aurten. Dena den, 2010eko udara arte ez zitzaion jendeari ireki. Munduko 10. salarik handiena eta Estatu frantseseko handiena da honako hau, 194 metro luze eta 245 metro zabal, 5 hektareako azalera eta 3,6 milioi metro kubikoko espazioarekin. Diotenez, Parisko Notre-Dame katedrala baino zazpi aldiz handiagoa da, eta Iru単eko Gazteluko plaza baino bost aldiz handiagoa, eta 50 solairuko etxebizitza sartuko omen litzateke bertan.
4
5 53
HITZORDUAK Lisboa (Portugal) • Lisboa Open House • Urriaren 5ean eta 6an
BRUSELA eta PARIS Gau Zuriak Urriaren 5ean Urriko lehen asteburuan Paris eta Bruselak ez dute lorik egiten. Urriaren 5ean, eguzkia ezkutatzearekin batera, hainbat ekimen artistikok hartuko dituzte bi hiriok igande goiza heldu bitartean. Ekimenaren barruan dantza ikuskizunak, zinema emankizunak, multimedia proiekzioak, kontzertuak, antzerki lanak eta bestelako ekintza ugari antolatu dituzte, denak doakoak. Gau Zuriak ekimena Parisen sortu zen 2002. urtean, sorkuntza garaikidea hiriari eta hiritarrei gerturatzeko helburuarekin. Urteotan izan duen erantzun ona ikusita, Europako beste hainbat hirik ere bat egin dute ekimenarekin. Dena den, hiri guztiek ez dute Gau Zuria batera ospatzen. Hala, urrian Paris eta Bruselaren txanda izaten da.
BUDAPEST (HUNGARIA) Cafe Budapest Festival Urriaren 11tik 20ra Cafe Budapest jaialdia Hungarian urte osoan ospatzen den ekimen kultural garrantzitsuenetakoa da. Arte elektronikoa, musika garaikidea, diseinua eta beste hainbat diziplina uztartzen ditu iraganean Udazkeneko Jaialdia izena zeraman festibalak. Ekimena hiriko hainbat espaziotan gauzatzen da, hala nola, antzoki, kultura institutu eta arte garaikideko zentroetan. Batik bat jazz musikan eta musika inprobisazioan zentratzen den jaialdi honek egitarau zabala eta anitza eskaintzen du urtero, oso estilo desberdinetako performanceak eskainiz era guztietako publikoarentzat. Hala, blues musika, fusioa eta jazz moderno eta klasikoaz goza genezake. Sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke, baina oso bizkor ibili beharra dago, nahiko azkar agortzen baitira beti. www.cafebudapestfest.hu/2013
igarren urtez jarraian Lisboako eraikin esanguratsuenek herritarrei ateak irekiko dizkiete aurten ere Lisboa Open House ekimenaren barruan. Aurten bere bigarren urtea ospatzen ari den Lisboako Arkitektura Hirurtekoak antolatu du ekimena. 1992an Londresen sortutako Open House jaialdia Bartzelonan eta New Yorken ere ospatzen da uneotan bertan. Lisboan zehar banaturiko 50 puntu finkatu dituzte orotara, era guztietako eraikinak tartean: urak tratatzeko enpresa bat, hainbat jauregi, hirigunetik urrundutako eraikuntzak, oraintsu berritutako zenbait apartamentu... Thalia antzoki ezagunak ere ateak irekiko ditu ekimen honen baitan, orain dela 50 urte izandako sute batean erre eta berreraikia izan ostean. Beste gune batzuek espazioa eta ingurua birsortzeko aukera eskainiko dute; horren adibide ditugu Las Amoreiras dorre postmodernistak. Bulegoz eta dendaz jositako konplexu horretako teilatu lauak herritarrei irekiko zaizkie bertatik ikus daitekeen hiriaren panoramikaz goza dezaten. Eraikin batzuetan gidariak egongo dira beharrezko informazioa eskaintzen, eta, kasu askotan, eraikinok diseinatu zituzten arkitektoak beraiek izango dira zeregin horretan jardungo dutenak. Antolatzaileen esanetan, «alor honetan profesionalki jarduten ez duen publikoari arkitekturarekiko zaletasuna piztea» da ekimenaren helburua.
B
LUGANO (SUITZA) Udazkeneko Jaialdia • Urriaren 4tik 6ra Suitzako Tesino kantonamenduan dagoen hiri ederra da Lugano. Italiar hiztunak nagusi diren hirian urtero egiten den Udazkeneko Jaialdiak Tesinoko gastronomia ezagutzera ematea du helburu. Hiriko kaleak trafikoarentzat moztu eta oinezkoentzat prestatzen dituzte, erdigune osoa merkatu bihurtuz.
Bertan, produktu freskoak, ardoak, eskualdeko plater eta jaki tipikoak eta batez ere italiar gastronomian zentratzen den eskaintza zabala aurki genezake. Horrez gain, musikak, artisautza azokak eta bestelako hainbat kale ikuskizunek alaitzen dute giroa, Suitza hego-ekialdeko hiriko alde zaharra benetako festagune bilakatuz hiru egunez.
erakusketak Versalles (Paris) • Urriaren 31ra arte
GIUSEPPE PENONE iuseppe Penone kultura eta natura uztartzen maisua dela argi uzten dute Versallesko jauregian ikusgai jarri diren haren eskulturek. Parisko jauregiak urtero hartzen duen arte garaikidearen erakusketak Penoneri eskaini dio aurten tartea (Garessio, Italia, 1947), “Penone Versalles” erakusketaren bidez. Orotara, artista italiarraren hogei eskultura jarri dira ikusgai jauregiko gune desberdinetan, errege-erresidentzian, lorategien erdian eta l’Étoile basoan, besteak beste. Hain justu, aurten bete dira 400 urte André Le Nôtre Versallesko jauregiko lorategien diseinatzailea jaio zela. Horrela, XVII. mendeko artista horren obrarekin jolasteko eta elementu desberdinen artean harmonia lortzeko aukera izan du Penonek. Erakusketak argi uzten du Penonen konposizio landuena eta gustukoena zuhaitza dela; izan ere, haren esanetan, «zuhaitzaren enborraren bertikalitatea eta adarren egitura dira kulturaren eta landarediaren arteko harremana hobekien islatzen duten elementuak». 1970eko hamarkadan bere ibilbidea abiatu zuenetik, gehienbat egurra, marmola eta brontzea erabili ditu Penonek; dena den, Versallesko erakusketa honetan, urrezko elementuak ere badira. Urriaren 31ra arte izango da ikusgai erakusketa.
G
AMSTERDAM (HERBEHEREAK) Amsterdam Dance Event Urriaren 16tik 19ra Bost egunez Herbehereetako hiriburua musika elektronikoaren hiriburu bilakatuko da. 1996an musika mota honi buruzko hitzaldi batzuk antolatzen hasi ziren Amsterdamen, eta, urte gutxiren buruan, ekimena mundu osoan ospatzen den musika elektronikoko jaialdi handiena bilakatu da. 2.000 artista inguru, 300 kontzertu, musikari loturiko 450 ekimen eta 100 espazio. Horiexek dira jaialdi erraldoi honen zenbakiak. Egunotan musika elektronikoa entzun eta dantzatzeko agertoki bilakatu da kanalen hiria. www.amsterdam-dance-event.nl
BELFAST (IRLANDA) Belfast Festival at Queen´s Urriaren 17tik 27ra 50 urteko historia duen jaialdi hau Queen’s Unibertsitateko ikasleek beraientzat propio antolaturiko festa moduan sortu zen. Aldiz, urteek aurrera egin ahala, Europako jaialdi esanguratsuenetako bat bihurtu da. Jaialdian zinema, artea, antzerkia, musika, dantza, umorea eta bestelako diziplina asko jorratzen dira. Gainera, urteotan artista handi askoren presentzia izan du jaialdiak, tartean Dizzie Gillespie, Laurence Olivier edota Jimi Hendrix bera. www.belfastfestival.com
CASTELROTTO (ITALIA) Kastelruther Spatzen Festival Urriaren 11tik 13ra Dolomitek eskaintzen duten ikuspegi ederra agertoki moduan baliatuz, Hego Tirolen jaialdi eder bat baino gehiago antolatzen dituzte. Horietako bat, Italiako Bolzano probintzian dagoen Castelrotto herrian ospatzen dena. Hiru egunez, zuzeneko musika emanaldiek, garagardoak eta bertako jaki tradizionalek hartzen dute protagonismo osoa. http://www.spatzenladen.it/de/kastelruther-spatzen/spatzenfest/
ANISH KAPOOR-EN AZKEN 30 URTEAK, BERLINEN
ARKIMEDES EZEZAGUNA, ERROMAN
erlineko Martin Gropius Bau Museoak Anish Kapoor artista indio-britainiarrari eskainitako atzera begirako erakusketa interesgarria antolatu du. Era horretan, bizirik den mundumailako eskultore onenetako baten azken 30 urteetako ibilbideari errepaso sakona eman nahi dio museo berlindarrak. Erakusketako izarra “Symphony for a Beloved Sud” obra da, museoaren kristalezko kupulara zuzentzen diren lau zinta garraiatzailez osatua. Zinta horien gainean, 70 kiloko argizari gorrizko blokeak daude, hutsera erortzeko bidean. Espresuki Berlineko erakusketa honetarako diseinaturiko obra da honakoa. Erakusketa azaroaren 24ra arte ikusi ahal izango da.
urrekaririk gabeko erakusketa baten protagonista bilakatu dute Arkimedes, antzinakotasunaren asmatzailea. Erromako Museo Kapitolinoak antolatu duen “Arkimedes: Artearen eta Zientziaren asmatzea” erakusketak Arkimedesen alde ezkutuena ezagutzeko aukera eskainiko du. Erakusketa zortzi atalez osatzen da. Horietako batzuetan, zenbait esperimentu bideo bidez erakusten dira; beste batzuetan, gaur egungo aplikazio modernoen bidez erakusten dira Arkimedesen aurkikuntza garrantzitsuenak. Erakusketaren azken aretoan, bisitariek Arkimedesen aurkikuntza ezberdinen makinak probatzeko aukera dute. Erakusketa 2014ko urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik.
B
A
55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
MAIRU BIZKAITARRA HAIN URRUN, HAIN HURBIL rimeako gerran (1853-1856), Frantziak eta Britainia Handiak, gainbeheran zegoen Otomandar Inperioaren laguntzaz, geldiarazi egin zuten Errusia, Dardaneloetara iritsi ez zedin. Gerra horren osteko istiluetan, hirurehun mila soldadu baino gehiago hil ziren, garai hartako potentzietako agintariek hartutako erabakien eta antolatutako estrategien ondorioz. Borroka haietan bere borondatez egon zen gizon gutxietako bat Jose Maria Murga Mugartegi izan zen, mairu bizkaitarra (1827-1876).
K
Jose Maria Murga Mugartegi, mairu bizkaitarra, Bizkaiko familia ospetsu bateko semea zen.
Paris-Tingis Bizkaiko familia ospetsu bateko semea zen Murga, karlisten kontrako guduan kapitain izendatu zutena. Krimeara abiatu zenerako, gatazketan zaildua zen, beraz. Bi ustekabe atsegin izan zituen han. Batetik, Frantziako agintariek Ohorezko Legioarekin saritu zuten; bestetik, espero ez bezalako bi pasio topatu zituen: Ekialdea eta islama. Konstantinoplak eskaini zion ikuspegia, alminarrez betea, bi itsasok bustita, eta historiaz gainezka, funtsezkoa izan zen bere bizitza bideratzeko. Hala, Parisen arabiera ikasi zuen, eta Madrilen medikuntza eta kirurgia orokorreko ikastaroa egin zuen, San Carlos ospitalean. 1861ean, armadan baja boluntarioa eskatu zuen, eta, handik bi urtera, Tingisen lehorreratu zen, Marokon. Hasiera-hasieratik, Jose Maria Murga erromes arabiar gisa identifikatu zen Ipar Afrikako herrialdean, bai segurtasunarrazoiengatik, bai gizarte arabiarreko estamentu guztietara errazago sartzeko. El Haj Mohammed El Bagdasy izena hartu zuen, eta jatorriz Bagdadekoa zelako mintzatzen zela azentu bereziz azaltzen zuen. Hala, morroi baten laguntzaz eta gainean bere gauza apurrak zeramatzan asto batekin, ia hiru urtez Fez, Meknes, Casablanca, Azzauira, Rabat eta beste hamaika hiritan barna ibili zen. Lau hankakoaren zakutoetan, errebolber batez gain, Marokoko herrietan berehalako ospea
eman zioten hainbat objektu gordetzen zituen; hala nola haginlari baten tresnak –hortz ugari atera zituen– eta ikusleak liluraturik uzten zituen pila galbaniko bat. Erdi petrikilo eta erdi penitente, Murgak Marokoko ohituren, historiaren eta geografiaren berri jaso zuen bere koadernoetan, arabiarrez, erromesen, kinkilarien eta ipuin-kontalarien ukituekin. Ahaldun nagusi Sukarraren eta zaurien eraginez osasuna galduta, bat-batean eten egin behar izan zuen Marokora egindako aurreneko bidaia hura. Etxera itzulitakoan, arabiarrez jasotako oharrak itzultzen eta “Recuerdos marroquíes del moro vizcaíno, José María de Murga o el Haj Mohammed el Bagdady” liburua idazten aritu zen. Liburuaren ale gutxi argitaratu zituzten, eta egileak hainbat erakunde eta lagun minen artean banatu zituen. Ez ziren garai errazak Bizkaian, karlisten eta liberalen arteko tentsioak eta gatazkak zirela bide. Handik urte batzuetara, 1874an, Bilboko hirugarren setioa gertatu zen. Urte horietan, Jose Maria Murgak familiaren tradizioari eutsi zion, eta 1871n Bizkaiko Aldundiko presidente-kargua hartu zuen. Obligazio ugari zituen arren, Murgaren espirituak etsipenez oroitzen zituen Marokoko espazio irekiak eta medinak. Handik bi urtera, 1873an, beste bidaia bat egin zuen Marokora. Orduan, Atlantikoko kostaldean ibili zen, Kanariar uharteen parera iritsi arte. Bigarren bidaia horretan, berehala gaixotu egin zen, eta penintsularako itsasontzia hartu behar izan zuen, ospitalera zezaten. Osasunez oso makal zegoen arren, esploratzeko grinak bultzatuta, itzulpenetan, irakurketetan eta proiektuetan murgilduta egon zen etengabe. Argazkikamera bat eskatu eta guzti egin zuen, Parisetik ekar ziezaioten. 1876an hil zen, Cádizen, Marokora hirugarren aldiz joateko ontziratzear zegoela. Hala, 46 urterekin, men egin zion jainkoen gogokoenak gazte hiltzen direla dioen esaerari.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
TASMANIA GOURMET UHARTEA
Argazkia: Rafsan Halim
asmania uhartedia Australiako hego-ekialdearen barrenean dago, eta milioi erdi biztanle pasatxo ditu. Lurralde bitxia da. Bere ekarpenik unibertsalena desagertzeko zorian dagoen martsupialioa da: Tasmaniako deabrua. Dena dela, gastronomiari begiratuz eta kokapen geografiko pribilegiatua aintzat hartuta, barietate bitxia daukate. Itsaski eta arrain ugari dago, eta bertako ardoek ere barietate eta kalitate sonatuak dituzte. Tasmania «sagaruharte» izenez ere ezagutzen dute, fruta horren ekoizpen-bolumena handia baita..
T Tasmaniako hirietan kontu handiz egiten dituzte uharteko sukaldaritza bariatuaren erakustaldi eta dastatze publikoak. Arrain freskoek eta itsaskiek arrakasta handia izaten dute.
Argazkia: Nick Osborne
Hobarteko jaialdia Bertako hirietan –Hobart hiriburuan, bereziki– kontu handiz egiten dituzte uharteko sukaldaritza bariatuaren erakustaldi eta dastatze publikoak. Edozer arrazoi da egokia sagardoaren, garagardoaren, ardoaren edota txokolatearen inguruko jaialdiak egiteko. Uda amaieran –gure urte amaieran– astebetez baino gehiagoz milaka lagun biltzen dituen promozio gastronomikoa antolatzen dute. Hiriburuko kaietan eta kirol-portuan makina bat postu ipintzen dituzte, bertako espezialitateak erakusteko eta saltzeko. Itsaskiek eta arrain freskoek arrakasta handia izaten dute: izokinak, Ozeano Artikoko ostrak (freskoak edota baratxuriarekin frijituta), bieirak, hegal urdineko atuna, mendebaldeko kostaldeko karramarroak, eta abar. Ezagunak dira, halaber, eukalipto-eztia, baiak eta gozogintzan erabiltzen dituzten basa-fruituak. Bruni uharteko gazta ere nabarmentzekoa da bertako produktuen artean. Batzuk pinu aromatikoaren egurretan ontzen dituzte; Tasmaniako camembert barietate bat ere badaukate, baita gazta urdinak, cheddar pikantea edota baratxuri zaporeduna ere. Barazkiz betetako hostopilak eta haragi-pastelak ere klasikoak dira Tasmaniako sukaldaritzan. Ospakizun-egunetan arkumez egindako platerak izaten dituzte, edota esneko txahal gaztearen txuletak ere bai. Sukaldaritza etnikoa Uhartediko sukaldaritzak Australiako eragin handia jaso du. Hala, Australiak berak bezalaxe, tradizio anglosaxoiaren herentzia handia dauka. Hortaz, Australiako plater oso ohikoak bezalaxe (tiburoia patata frijituekin, krokodiloa, kangurua edota bufaloa), Britainiako espezialitateak ere dasta daitezke, fish&chips edota haragi-pastela, kasu. Uharteko gida gastronomiko batzuek Tasmaniako sukaldaritzan aborigenek izandako eraginaz hitz egiten dute, baina baieztapen hori ez da mamitzen errezeta jakin batean. Tasmania, historikoki, zigortzeko uharte izan zen; mendebaldeko lehen biztanleak preso edota zaindari edukitzen zituzten bertan. Indigenak sistematikoki garbitu egin zituzten, eta 1876an hil zen ofizialki uhartediko azken emakume indigena. Paradoxikoki, indigenak uhartetik garbitu ostean, nolabaiteko interesa piztu da sukaldaritza etnikoaren inguruan; bush tucker edota bush food izenez ezagutzen dute. Baiak, intsektuak, zuhaitzetako azalak, eta tankerakoak txingarretan erretzen dituzte, edota lurrean eskuz egindako labeetan. Hori bai, guztia zuriek gidatuta eta negozio-usain handi samarrekin. 57
liburuen TXokoA
MUNDUKO HARRIBITXI PREZIATUENAK Tesoros naturales del mundo Ana Belen Berrocal, Pedro Molina Hitzaurrea: Joaquin Araujo Lunwerg, 2013 304 orrialde. 39,50 euro
oloradoko Arroila Handia, Teide mendia, Australiako Koral Hesi Handia, Amazoniako basoak, Argentinako glaziarrak, Nepaleko tontor altuak‌ Leku horiek guztiek badute zerbait komunean: babes berezia jaso dute paisaia ikusgarri gisa kalifikatu zituen Nazio Batuen Erakundearen eskutik Unescoren Munduko Ondare Naturalen zerrendan sartzea lortu zutenetik. Zerrenda preziatu horretan mundu osoko 188 leku daude gaur egun eta horietako hainbat bildu dituzte liburu honetan. Hala, formatu handiko lan honek bidaia ikusgarria proposatzen du Unescok goraipatutako munduko paisaia ederrenetatik barrena. Horretarako Pedro Molina eta Ana Belen Berrocal egileek zerrendako tokien artetik aukeraketa bat egin dute. Liburua ilustratzeko munduko argazkilari prestigiotsuenen argazkiak erabili dituzte eta argazkiok kontinenteka sailkatu dituzte, Afrikatik abiatu eta Ozeaniara. Liburua ingelesez eta gazteleraz argitaratu da, Joaquin Araujo naturalistaren hitzaurrearekin.
C
ITZULERAKO TXARTELIK GABE
XX. MENDE HASIERAKO BERLIN
1929an New York bere jaioterria atzean utzi eta Parisera abiatu zen Paul Bowles, itzulerako bidaia txartelik gabe. Geroztik, bidaiari nekaezina bilakatuko zen. Liburu honek Bowlesek bere bidaia ugarietan eginiko idatziak biltzen ditu lehen aldiz, horietako asko aurrez argitaratu gabe Estatu espainolean. 40 istorio hauetan Magreb (non 50 urte igaro zituen), Sahara, India, Thailandia, Kenya, Mexiko, Costa Rica eta beste hainbat lekutatik eramango gaitu Bowlesek, egileak berak bidaietan ateratako argazkiekin eta Paul Therouxen hitzaurrearekin lagunduta datorren lan honetan.
1
urasoak galdu ostean, Karl Siebrecht gazteak bere herri txikia atzean utzi eta Berlinera jotzea erabakiko du. 1909. urtea da eta Alemaniako hiriburua leku arrotza da gaztetxo batentzat, baina lagunen babesarekin bere garraio enpresa propioa sortzea lortuko du. Dena den, bidean hainbat oztopo gainditu beharko ditu eta horrek heldutasunera igarotzen eta lanaren, diruaren eta maitasunaren balioa ulertzen lagunduko dio. XX. mende hasierako Berlin bizi eta kaotikoari egiten dio omenaldia Hans Falladak 1953an kaleraturiko eleberri honetan.
Desafío a la identidad. Viajes 1950-1993 Paul Bowles Galaxia Gutenberg, 2013 576 orrialde. 24 euro
El hombre que quería llegar lejos Hans Fallada Maeva, 2013 656 orrialde. 22,90 euro
G
BIDAIA ESTATIKOA ylvain Tesson (Paris, 1972) idazle frantziarra “idazle nomada” gisa ezagutu izan da orain arte, hara eta hona egin dituen bidaietan bilatu izan baitu inspirazioa beti. Orain, halaber, zerbait desberdina egiteko gogoa izan du, eta horretarako sei hilabete igaro ditu Siberian, Baikal lakuaren ertzean, berak propio eraikitako txabola batean. Bi txakur, erretzeko egurra eta hainbat liburu izan ditu konpainia bakar. Bertan otu zaizkion gogoeta eta ideiekin osatu du lan hau. Bere esanetan, «bizitzan egin dudan bidaia luzeena izan da, geldirik egon arren».
S
La vida simple Sylvain Tesson Alfaguara, 2013 240 orrialde. 18,50 euro
EXISTITZEN EZ DEN SORLEKUA amara Djermanoviv (Belgrad, 1965) Bartzelonan bizi da 1991z geroztik. Ia hogei urte bere sorterritik urrun egon ondoren, Jugoslavia ohia bisitatu zuen 2008ko udan. Bertara heldu eta burura etorriko zaizkio umetako oroitzapenak, nerabezaroko istorioak eta gaztetan deskubritu zuen guztia. Hala, jaiotzen eta hazten ikusi zuen herrialdeari eskainitako omenaldia da lan hau. Dena den, Jugoslaviak bizi izan zuen dramak ere bere lekua hartzen du liburuan, izenburutik bertatik hasita, eta argi geratzen da bertan jaio zirenek beren kontzientzian daramatela tristura, maite zuten herria orain existitzen ez dela ikustean.
T
Viaje a mi país ya inexistente Tamara Djermanovic Altair, 2013 254 orrialde. 19 euro 59
Gogoan hartu
PRESERVATION HALL JAZZAREN KATEDRALA, NEW ORLEANSEN
Jazz musikaren alorrean Ameriketako Estatu Batuetako sona eta prestigio handieneko instituzioa da Preservation Hall, baita mundu osokoa ere ziurrenik. 1961ean Allan eta Sandra Jaffek sortua, hasiera-hasieratik eskaini die jazz musikariei jotzeko lekua eraikin mitiko honek. Bidean, gainera, jazz onenaren ikur eta New Orleans hiriko txoko bisitatuenetakoa bilakatu da. Preservation Hall Jazz Band taldearen etxea izan da eraikina azken urteotan, baina historian zehar funtzio desberdinak bete ditu. Esaterako, taberna bat izan zen 1812ko Angloamerikar Gerraren garaian, argazkilaritza estudioa gerora edota baita arte galeria bat ere. Dena den, eraikinaren
60
kanpoaldeak ez du apenas itxuraldaketarik jasan urteek aurrera egin arren eta hasierako garaietako esentzia bere horretan mantendu du gaur egunera arte. New Orleans hiriko auzo frantsesaren bihotzean bertan dagoen Peters kalean dago jazzaren katedral mitiko hau. Bi solairu baino ez ditu eraikinak eta bere hormak erortzeko puntuan daudela dirudi kanpoaldetik begiratuta. Barrura sartu eta beheko solairuan musika entzuteko saloi txiki ilun bat dago. Bertan, jazz orkestrako musikariak kalera begira dagoen leihoaren ondoan jartzen dira, oholtza baten gainean, eta hortxe eskaintzen dute euren ikuskizuna, kalean pasatzen diren oinezkoak gertu-gertu dituztela. Aretoan 70 lagunentzako baino ez dago lekua bertoko egurrezko hiru eserleku luzeetan; gainontzekoek, horrenbestez, zutik edo lurrean eserita jarraitu behar izaten dituzte ikuskizunak. Dena den, hori ez da inorentzat aitzakia: izan ere, musika saioak ikusgarriak izaten dira, jazz musikako bakarlari onenak baino ez baitira aritzen bertan. Bere sorreratik mende erdi baino gehiago igarota, Preservation Hall mitikoak martxa onari eusten dio oraindik ere. Gaur egun, lokalaren kudeaketaz arduratzen dena Ben Jaffe baxu jotzailea da, eraikinaren jabeen semea. Musikari aparta izateaz gain, iraganeko kutsuari eutsi eta negozioa bide onetik gidatzeko ahalmena eta gogoa dituela erakutsi du azken urteotan. Hala izan bedi etorkizunean ere. http://www.preservationhall.com/
Argazkia: Sean Pavone
BANBU BASOAK JAPONIA Material oso aldakorra izateaz gain, bere egoera naturalean aparteko edertasuna duen landarea da banbua. Landare hau bereziki oparoa da Japonian eta bertan beste leku batzuetan ez daukan edertasuna izan ohi du. Japoniako Kamakura hirian dagoen Houkokuji basoa herrialde osoko gune bisitatuenetako bat da. Banbu landareek inguratzen dituzten bertako bideetatik igarotzea bizi guztian oroitzeko moduko esperientzia omen da. Kyotoko Arashiyama auzoa ere ez da txarra begien gozamenerako, baina berton ikuskizunak entzumenarekin ere badu zerikusia. Hiriaren alde honetan, banbuen zurtoin ikaragarriek japoniarrentzat sakratua den basoa eratzen dute. Haizeak gogor jotzen duenean, lastodunen familiakoa den landare horietako bakoitzaren tartetik igarotzen dira haize boladak. Zurtoin hutsek haizearen doinua jasotzen dute, eta, musika emanaldi bat bailitzan, egunero milaka bisitari gerturatzen dira bertara naturak zuzenduriko sinfonia goxoaz gozatzera. Banbuz jositako basoan jarraitu eta Tenryu-ji tenplura eramaten gaitu bideak. Izpiritualtasunaren arloan Tokiorekin lehia bizia duen Kyotoko ikur nagusienetakoa da tenplua. Budismoarekin lotutako sinesmenenek oso izaera berezia eman diote ingurune honi, are gehiago bertako lorategiei. Lehorrak edo bustiak, lorategiok paradisuaren ikur dira japoniarrentzat. Izan ere, urtaroen joan-etorria maisuki gauzatzen da lorategiotan erabateko ikuskizuna eskainiz. Urteko sasoi bakoitzak dramatismo berezia ematen die basooi. Udazkenean, adibidez, santutegia inguratzen duen banbuzko basoa okre kolorez tindatzen da, inguru guztia kolore festa harrigarria bilakatuz. Kyoton bizi den edozein biztanlerentzat lorategia ezinbesteko elementua da hirian. Hain da erabatekoa naturaren eta izpirituaren arteko konexioa etxetxo bakoitzak bere parterre propioa duela. Edozein urtarotan eta eguneko edozein momentutan ederra da inguruotara gerturatzea. Bai goizean argi-ilunen ikuskizuna erabatekoa denean, bai gauean ibilbidea guztiz argiztatuta eta lasai dagoenean.
LABURRaK BILBOTIK MADRILERA, MERKEAGO
MYANMARRERA LURREZ SARTZEA BAIMENDU DUTE
EUROPAKO BATZORDEA, BIDAIARIAK BABESTU NAHIAN
I
beria Bilbo eta Madril arteko kostu baxuko hegaldiak eskaintzen hasi da. Hegaldiok 50 euro baino gutxiagoren truke eskuratu ahal izango dira, hori bai, soilik eskuko ekipaia eramatea baimenduko da eta ez da txartelen itzulketarik onartuko. Tarifa berri hau astelehenetik ostiralera bitarteko hegaldietan eskainiko da soilik, ez asteburuetan, eta ezta eguneko ordutegi guztietan ere. Momentuz, eguneko lehen eta azken orduko hegaldiek orain arteko tarifei eutsiko diete. Oraindik Iberiak jakinarazi ez duena hegaldi bakoitzean 42 eta 48 euro artean eskainiko diren eserlekuen kopurua da. www.iberia.com
M
yanmarko agintariek bisatua duten atzerritarrei herrialdera lurrez sartzeko baimena emango diete aurrerantzean, eta, hala, hiru puntu finkatu dituzte horretarako Thailandiarekin mugan. Sarrera moduan zehaztu diren puntuak Chiang Rai probintziako Mae Masi eskualdea, Mae Sot probintziako Tak eskualdea eta Ranong probintziako Muang eskualdea dira. Orain dela bi urtera arte, herrialdera sartzeko bide bakarra Yangon hiriko aireportutik egitea zen. 2011n Mandalay hiriko eta Naypyidaw herrialdeko hiriburuko aireportuetatik sartzea ere baimendu zuen birmaniar gobernuak.
A
BILBOTIK NEPALERA, ISTANBULETIK IGAROTA
ESTILO HANDIKO ATERPETXEAK
urkish Airlines konpainia Bilbo eta Katmandu hirien artean hegaldiak eskaintzen hasi da. Loiutik abiatu eta Nepaleko hiriburura zuzenduko dira hegaldiak, tartean Istanbulen eskala eginez. Baina bestelako berritasunak ere badakartza konpainia turkiarrak. Besteak beste, zerbitzua eskaintzen duen 104 herrialdeetan dituen 238 hegaldietako bidaiariek SMS checkin zerbitzua erabili ahal izango dute aurrerantzean, fakturazio prozesua errazte aldera. Horrez gain, urritik aurrera, astero 69 hegaldi eskainiko ditu konpainiak Estatu espainiarretik Istanbulera, horietatik zazpi Loiuko aireportutik bertatik. www.turkishairlines.com
G
T
enerator kate ingelesak aterpetxe eskaintza zabala eskaintzen dio bidaiariri, bizpahiru izar dituzten hotelei inbidia edukitzeko arrazoirik gabe. Europako hiri garrantzitsuenen erdigunean bertan kokatuta daude Generator aterpetxeak, eta, kokapen ezin hobea izateaz gain, seguruak dira eta prezio paregabeak eskaintzen dizkiete bezeroei. Kate honek ireki duen azken aterpetxea Generator Barcelona da eta iraganean bulegoak hartzen zituen hiri erdialdeko eraikin batean dago. Eszenografian eta espazio sozialak eraikitzen punta-puntakoa den kanadar estudio batek egin du eraikinaren erreforma. Bartzelonaz gain, Berlin, Kopenhage, Dublin, Hanburgo eta Londresen ere aurki daitezke Generator aterpetxeak. www.generatorhostels.com/es
gentzia desberdinekin bidaia antolatuak kontratatzen dituzten turistak legearen aurrean babesteko hainbat neurri aurkeztu ditu Europako Batzordeak. Neurrion artean aipagarrienetakoa prezioen bat-bateko gorakadak eragozteko kontrolak areagotzea da. Era honetan, konpainiak hasieran zehazten duen prezioa eta bidaiariak amaieran ordaintzen duenaren aldea ezingo da %10ekoa baino handiagoa izan. Horrez gain, bidaiariak bere kontratua baliogabetu ahal izango du inolako karguri aurre egin beharrik gabe hondamendi natural bat, gizarte asaldura edo oporraldian eragina izan dezakeen bestelako faktorerik tartean badago. Gainera, porrot egiten duten enpresekin kontratuak hitzartuta dituzten bidaiariak babestea ere proposatu da. Neurriok 2016an indarrean jartzea aurreikusten da.
HEGALDI BERRI GEHIAGO LOIUTIK dazken eta negu honetan Loiuko aireportuak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Mallorca, Bolonia, Jerez, Alacant eta Coru単ara. Urriaren 25etik aurrera Vueling konpainiak Loiu Coru単a eta Alacantekin lotzen duten hegaldi zuzenak abian jarriko ditu berriro. Hiru egun geroago, urriaren 28an, Air Nostrum konpainiak hegaldi berri bat eskainiko du Italiako Bolonia hirira. Hegaldiok astelehen, asteazken eta larunbatetan izango dira. Neguko denboraldian, berriz, Air Berlin konpainia 2011ra arte eskaintzen zituen Mallorcarako hegaldiak eskaintzen hasiko da berriro. Bere aldetik, Air Nostrum berak ere astean hiru hegaldi eskainiko ditu Bilbotik Mallorcara.
U
LOS ANGELESEK BAKEAK EGIN DITU GRAFITIGILEEKIN Los Angelesek amaiera eman dio azken hamarkadan kaleko artea debekatzen zuen politikari. Hiriko agintariek jakinarazi dutenez, ordenantza berri bat jarri dute indarrean, eta, horren arabera, 60 euro ordaintzen duenak baimena eskuratuko du bere sorkuntzari bide emateko eta hiriko hormetan marrazteko. Grafitien aurkako legea 2002an sartu zen indarrean Los Angelesen. Garai hartan, enpresek hiriko horma onenak nahi izaten zituzten, iragarkiak bertan jartzeko, baina grafitigileek ere beren artea lantzeko espazioak nahi zituzten. Lekuak mugatuak zirenez, azken horiek atera ziren galtzaile, aipaturiko legearen ondorioz isunak jartzen hasi baitziren. Legea bertan behera gelditzean, grafitiek 1980ko eta 1990eko hamarkadetan hirian zuten protagonismoa berreskuratuko dutela espero da. Are gehiago: gaur egun grafitien hiria den Philadelphiak lekukoa Los Angelesi emango diola uste dute askok.
DENBORAN ZEHAR BIDAIATZEN, ATENASKO METROAN Atenasko metroan bidaiatzea denboraren tunelean barneratzea bezala da: geltoki bakoitzak sorpresa arkeologiko bat du, eta horiek aurkitzea da bidaiariari proposatzen zaion erronka. Metroko bi lineek hartzen dituzten 57,7 kilometroetan, 79.000 metro karratu induskatu zituzten, helburu arkeologikoekin, eta, prozesu horretan, historiako aro desberdinetako 50.000 objektu aurkitu ziren, Neolitikotik hasi eta Postbizantziar garaira bitartekoak. Metroko sareak dituen 40 geltokietatik 20 ingurutan egin ziren indusketa-lanak, eta horietatik seik –ia denak Atenasen bihotzean kokatuak– aurkikuntza interesgarriak azaleratu zituzten: Syntagma, Keramikos, Monastiraki, Akropolis, Panepistimiu eta Evangelismos-eko geltokiek, hain zuzen. Syntagma plaza Atenas hiriaren erdigunean dago, eta, krisi-garai honetan, herstura-politiken aurkako manifestazio eta aldarrikapenen bilgunea ere bada. Parlamentuaren azpitik doan plaza horretako geltokian, hainbat eskultura klasiko ageri dira, baita hilerri baten aztarnak ere; bertan, eskeleto bat bistara utzi dute, gainera. Beste geltoki aipagarri bat Monastiraki auzokoa da: Atenaseko merkatu ezaguna hartzeaz gain, taberna ugari eta giro bizia izan ohi dira auzo horretan. Bertako metro-geltokian egin ziren indusketa-lanek ura hornitzeko eta ureztatzeko sistema bat utzi zuten agerian, baita K.a. VIII. mendeko tailer, etxe eta hilobien aztarnak ere.
DRESDENGO ZUBI POLEMIKOA, ZABALIK Abuztuaren amaieran ireki zaio zirkulazioari Dresden hirian hainbesteko zeresana sortu duen Waldschlösschenbrücke zubia. Eta ez da gutxiagorako; izan ere, zubi hori eraikitzearen ondorioz, hiriak eta Elba haranak Gizadiaren Ondare izendapena galdu dute. Unescok 2004an eman zion izendapen hori Elba inguruko 30 kilometro karratuko eremuari, eta bertan zen Dresden hiria ere, zeinaren gune historikoa Bigarren Mundu Gerraren ostean berreraiki zuten. 2005ean, hiriko agintariek hirigunetik gertu bost erreiko zubi berri bat eraikitzea erabaki zuten, hirigunean zirkulazioa arintzeko. Berehala sortu zen polemika, eta hiritar ugari kalera atera zen protestan, zubi horrek, kalte estetikoaz gain, galera ekologiko larriak ekarriko zituela argudiatuz. Eta hala izan zen: 2009an, Unescok kendu egin zion Dresdeni izendapen preziatua. Soilik beste behin gertatu da antzekorik aurrez, Oman hiriak bere erreserba naturalen %90 galdu zuenean. 63