LAPONIA. Bakardadearen eta isiltasunaren magiaz blai

Page 1

PORTUGAL Bere bitxi arkitektonikoen bitartez • BIBLOS Beirutetik gertu, munduko hiririk zaharrena • FEZ Pasioen labirintoa • HOI AN Vietnamgo harribitxia

BIDAIA ALDIZKARIA

LAPONIA HOZTASUNEKO ARGIAK


Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

HARPIDETU

11 zenbaki urtean, 15 €

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Rjukan, Norvegiako mendi malkartsuen erdian kokatuta herria

ErreportaJEak 6

LAPONIA Aintzira izoztuek, baso elurtuek eta distira zuriko parajeek eratzen dute Finlandiaren eremu honetako paisaia

16

BIBLOS Mediterraneora begira dagoen Libanoko herrixka honek bere izaerari eutsi dio merkataritzari, hondartzei eta iraganari dagokienez

24

PORTUGAL Herrialdea bere harribitxi arkitektonikoen bidez ezagutzea, espazioan eta denboran bidaiatzea da

32

HOY AN Indotxinako penintsulari so, ezinbesteko geldialdia eskatzen duen Vietnamgo harribitxia

38

FEZ Kondairez jositako historia du kalezulo estuetan ezkutatzen den Marokoko fantasiaren erresumak

46

ÉTRETAT Haize bortitzez eta itsas olde handiez moldeatutako artelan ederra osatzen dute Normandiako bazter hauek

6

16

46

24

32

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Aurora boreala ikusteko lekurik aproposenak

54

Horizontetik haratago Fridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen

55

Munduko sutegiak Azoreetako gastronomia

60

gogoan hartu Electric Cinema, Londresen Kliluc Lakua, Kanadan

38 3


RJUKAN Eta argia egin zen

N

orvegiako mendi malkartsuen erdian kokatzen den Rjukan herriak itzalean ematen ditu sei hilabete urtean. Hori horrela, bertako biztanleek teleferikoa hartu eta inguruko mendi batera igo behar izaten dute, D bitamina pixka baten peskizan. Baina urriaren 30az geroztik berriro argia ikusi du herriak, eta neguko lehen argi izpi leunak aurreneko aldiz iritsi dira herriko merkatu plazara. Mendiaren magal batean eta 450 metroko altuerara ezarri dituzten hiru ispilu erraldoiei esker (helioestatoak) eguzki izpiek errebotatu egiten dute eta argia herrira zuzentzen dute. ÂŤGarai batean, klima ona zenean, zeru urdina ikusten genuen, eta eguzkia ikusi ez arren, bagenekien zeruan distiratzen zuela. Baina denborarekin oso frustragarri bihurtzen da horrela bizitzeaÂť, dio Karin Roe herriko turismo bulegoko arduradunak. ÂŤOrain, neguan, mendi tontorrera iristeko denborarik ez dugunean, etxetik atera eta eguzki izpiez goza dezakegu behintzatÂť. Rjukan herria orain dela 100 urte sortu zuen Sam Eyde enpresariak, bere enpresako langileen bizileku gisa. Garai batean enpresa zegoen lekuan Norvegiako Industria Museoa dago gaur egun. Argazkia: Krister Soerboe

4


Munduari begirada


Finlandiaren barruko


Laponia

Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

BAKARDADEAREN ETA ISILTASUNAREN MAGIAZ BLAI


LAPONIA egu-betean iparralderako gure bidaia hasi baino aste batzuk lehenago, lagun batekin, pasatuko genuen hotzaz hizketan aritu ginen eta geure buruari galdetu genion ea Finlandiako meteorologia-estazioek Internet bidez iragartzen zituzten tenperaturak iristean gozatzeko gai izango ote ginen. «Begira –esan zigun, txantxetan–, graduak gutxi edo asko jaisteak ez ninduke asko kezkatuko; azken finean, -15etik behera, gorputzak ez du alderik nabarituko». Logikoki, baieztapen horrek ez zeukan inolako zehaztasun zientifikorik, baina egia dela sinestekotan nago; izan ere, hara joanez gero, berdin du 15 edo 20 diren, eta atari zabalean egoteko trikimailu bakarra ondo berotzen duen arropa janztea da. Hori eta emozio puntu bat izatea, izotza urtzea lortuko ez duen arren, tipulak bezala geruza ugari janztearen deserosotasuna jasaten laguntzen baitu. Jende asko harritu zen otsailean Karibera joan beharrean iparraldeko latitudetara begira geundela jakitean. Batez ere, kontuan izanda hara gindoazen sei pertsonetatik bakar batek ere ez genekiela eskiatzen, eta are gehiago, gure artean bi umemoko zihoazela jakitean; mutil bat eta neska bat, zazpi eta bederatzi urtekoak, hurrenez hurren. Neurri batean, ulergarria da. Egun hotz-hotzak eta laburrak, elurra, aintzira izoz-

N

Lerroon gainean, Finlandiako samien legebiltzarra eta beren museo entzutetsuena, Siida, Inari inguruan, elurturiko paisaia zuriaren erdian.

Finlandiaren barruko Laponiaren bihotzean zehar bidaiatuko dugu, Zirkulu Polar Artikotik gora, 300 km baino gehiagora. Samien legebiltzarra dagoen Inari herritik hasita, aintzira izoztuak eta baso elurtuak zeharkatuko ditugu, Barents itsasoraino, Norvegiako iparralde urruneraino, eta txakurleretan edo oinez, iparraldeko egun laburretako distira zuriko paisaiak ikusiko ditugu. Gauez, -25 ºC-ra jaisten diren tenperaturekin, aurora boreala zeruaz jabetzen da eta izarrak berdez janzten ditu. tuak, baso soilduak, itxuraz udaberria iristeko itxaropenez hotzak kizkurtuta bizirauten duten zuhaitzez osatuak, emango dugun hurrengo pausoa ikusten uzten ez duten haize-boladak… Ez dirudi plazerezko bidaia baten aurkezpen-gutun ona; lur hauek kolorez estaltzen dituen udazkeneko ruska zoragarritik urrunegi dago guztia. Beste alde batetik, hegoaldeko biztanleen artean nahiko zabalduta dago neska-mutilak kristalezkoak diren ideia, eta taldeak kontrolatutako gertuko mugetatik ateraz gero hautsi egingo direla pentsatzen da. Agian, inoiz ez direlako ausartu egurrezko etxola batean beraiekin 80 º-ko sauna lehor bat partekatzera, eta harri beroak ur aromatizatuarekin zipriztintzen eta elurretan iraulka egitera ateratzen uztera. Edo ez dituztelako egurrezko tximinia baten ondoan, leiho lurrundu baten aurrean bildu, Kelevalaren istorioak kontatzeko, beraien irudimenak ahots magikoko Väinämöinen rapsoda zaharraren ezpatak bezala distira egin dezan utziz, Ajatar herensuge-eme zital eta gaiztoa adar biluzien itzalen artetik zelatan dabilen bitartean. Auroraren miraria Ez, ez hotzak ez argi eskasiak ez dute eragozten naturaz, eta urteko edozein sasoitan gu bakardadearen eta isiltasunaren magiaz blaitzeko ahalmena daukaten paisaiez, gozatzea. Etengabe azkenetan dagoen argi baten artetik, egunsenti luzeen eta urruneko sugarrek irudikatutako ilunabarren artean, eguzkia zuhaitzen adaburuetatik ozta-ozta ar bat igotzen da, egunari nagiak atera nahi ez dizkiola dirudien arku txiki bat zeharkatuz. Baina bere zenitean, horizontea miazkatu besterik egin ez arren, zeru primitiboa irekitzen du,


Neguan, iraupen eskiaren zaleentzat zoragarriak dira Laponiako bazterrak. Dena den, tresna horiekin irristatzen ez dakitenek ere goza dezakete paraje hauetan, leran ibiliz, adibidez.

9


kaltzedonia urdinezko azalera leundu bat, kolore zuri eternaleko ertzetan kateatua, izango balitz bezala. Eta dena itzali eta gautzen duenean, ez da lauza bat balitz bezala gertatzen. Agian goiztiarra da, baina eztiki iristen da, mima dezaten utziz. Hodeiak, baldin bazeuden, eszenatokitik ateratzen dira, izarrak poro dirdiratsuak sortzen doaz, eta badirudi ortziko bizitzak handik transpiratzen duela. Hegoaldera begira, konstelazioetako lerro birtualak elkartuz, izarretako ehiztaria mamitzen ikusiko dugu; eta, justu “Blade Runnerre”ko ihardesle Royren hitzak burura datozkigunean, justu oroitzapenaren ahotsak haren bakarrizketa errezitatzen digunean –«Nik sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut: sutan zeuden espazio-ontzien kontrako erasoak, Orionetik haratago; C izpiak iluntasunean dirdirka, Tannhäuserreko atetik gertu. Une horiek guztiak denboran galduko dira, malkoak euritan bezala. Hiltzeko ordua da»–, justu orduan, berriz ere argia sortuko da, mirari denboragabe baten modura, argi-fosforeszentetan gorpuztuko den antzinako oda baten modura, eta iluntasunean irisazioak sortuko ditu, gortina eta arku mugikorrak, esmeraldazko ibaiak eta ur-jauzietan desegiten diren sugeak. Ortziak eskain diezagukeen ikuskizun handien, sotilen, dotoreen eta ikaragarriki delikatuena da: aurora boreala. Eguzki jostari baten distira ezkutuak dira. Bere haizeak, gugana iristean, gure planetako grabitateak poloetara desbideratzen ditu. Bere partikuletako batzuk, energiaz kargatuta, atmosferan harrapatuta geratzen 10


LAPONIA Lerroon azpian, Kakslauttanen hotela. Egurrezko etxola klasikoez gain, iglu formako kristalezko bizileku bitxiak, izotzezko logelak eta elurrezko jatetxe bat eskaintzen ditu Saariselkatik oso gertu dagoen ostatu xelebre honek. Ondoan, ur jauzi izoztu bat, Teno bailaran. Ezkerrean, Inari inguruko laku bat.

dira, hango atomoekin eta molekulekin talka egiten dute eta haiek argi gisa erantzuten dute. Antzinako laponiarren arabera, ordea, zerua isatsarekin igurztean argia sortzen zuen azeri erraldoi batena zen errua. Horregatik, revontulet deitzen diote, “azeriaren suak”. Hotza gure aliatua da, infinitu argi eta oskarbi baten ataria delako, non halo berdeek izarren artean dantzatzen duten; lehenengo, Straussen “Musuaren Balsa” edo Holsten “Planeten sinfonia”, gero Aida operako “Garaipen Martxa”, Hoffmanen ipuinak-eko “Barcarolle” edo Lakme-ko “Loreen Duetoa”, Netrebkok eta Garancak interpretatua… Une horretan, merkurioa zero azpitik 25 º-ra ezkutatuta dagoela, emozioari esker jarraitzen dugu bero; Leteren bertsoak, Mikel Laboaren harietatik eta ahotsetik erauzita, «izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai» esaten diguten zati horretan egia bihurtzen aritzearen emozioari esker. Egunsentiak Goizak Jokitörmän esnatu gaitu, gure etxolakoak eta apenas bizpahiru gehiagotakoak, Kaamanen herrixkan, Mutus aintziraren ondoan. Haren ur izoztuko geruza lodiaren gainetik ikusiko ditugu hotzaren lehenengo argiak, iparraldeko argiak. Ivalotik iritsi ginen, edo Avvil-etik, skolt-eraz; hau da, eremu horretako sami dialektoan. Inguruko herri handiena da, 3.500 biztanlekoa, eta hor dago aireportua. Inguru horietan egin daitezkeen dozenaka txangoetarako abiapuntu ona da, baina guk pixka bat iparralderago bakartzea

aukeratu genuen, Inaritik gertu, eta hara goaz orain, hain zuzen ere. Berrehun arima izanda, Inari ia oharkabean geratzen da, geruza alba batez estalita. Hala ere, laponiarren hiriburutzat jotzen dute, Finlandiako samien legebiltzarra eta beren museo entzutetsuena, Siida, han kokatuta baitaude. Espantu handirik gabe, herri baten kulturaren lagin oso, didaktiko, xume eta atsegina sor daitekeela erakusten duen adibide ezin hobea da. Barruko ibilbidean, alderdi antropologikoak, linguistikoak, historikoak… harmoniaz elkartuta daude, eta kanpotik, eraikin tradizionalen bilduma baten bidez ikusten da harmonia hori. Hain tradizionalak ere ez dira, atari zabalean izotzezko zinema bat ere aurkitu baitugu. Baina ez da material berezi horrekin egindako eraikin bakarra. Kilometro batzuk hegoaldera, Saariselkatik oso gertu, Kakslauttanen hotela dago; egurrezko etxola klasikoez gain, iglu formako kristalezko bizileku bitxiak, izotzezko logelak (ohea barne) eta elurrezko jatetxe bat eskaintzen dituen ostatu xelebrea –eta garestia–. Eremu osoan, txango apartak egin daitezke; neguan, iraupen-eskiaren zaleentzat zoragarriak. Tresna horiekin irristatzen ez dakitenek erraketak aukeratu ditzakete, edo besterik gabe, oinez joan, bota onekin. Inguruetan, Lemmenjoki eta Urho K. Kekkonen parke nazionalak dauzkagu, baita Sompio Basa Natur Eremua ere, eta iparralderago, Kevo Erreserba Naturala. Baina irtenaldi xumeagoekin konformatzen denaren-



Zalantzarik gabe, Laponiako animalia garrantzitsuena ezkerrean ageri den elur oreina da. Lerroon azpian, ume bat elurretan jolasten, Inarij채rvi inguruan.

13


tzat badago, adibidez, Pielpaj채rviko ermitarainoko ibilbide suspergarri bat ere, basoko argi-ilunen eta Laponiako aintzira handiena den Inarij채rviren erriberaren artean. Hain zuzen ere, aintziraren gainazaletik ibilbide bat egingo dugu, txakurrek tiratako leretan. Husky siberiarrak eta alaskan malamuteak dira, hierarkia zorrotz bati jarraiki erabat ordenatuak, eta uhaleria jarri bezain laster, paroxismo egoeran sartzen dira. Gu arrastaka eramateko antsia sartzen zaie, benetako eroaldi bihurtzeraino; lerari tira egiteko aurrejoera genetikoa izango balute bezala, horretarako jaio balira eta beren existentziaren zentzu bakarra izango balitz bezala. Atzealdean zutik, eskua balaztatik gertu, lasterka hasi gara, bihurguneetan txakurrei lagunduz eta aldapetan jaitsiz, korrika egiteko eta bultzatzeko. Lera gidatzea ez da pentsatuko genukeen bezain zaila, animaliek ia

lan guztia egiten dute-eta. Hala, guk susmatu bakarrik egin arren txakurrek ezin hobeto ezagutzen dituzten bideetan zehar hainbat kilometro egitera ausartu gara. Itzulitakoan, te bero bat galletekin daukagu zain, tranpa-jartzaileen etxola bateko sutondoan; txakurrek, ostera, beren zeregina bete izanaren asetasuna, eta sari gisa, haragia. Baina ez diete bi arraza horiek lagundu samiei duela gutxienez bederatzi mila urtetik egiten duten oreinen larratzean. Artzain txakur laponiar deiturikoak lagundu die: txakur ausarta da, meheago eta indartsuagoa, baina lasaia eta oso lagunkoia. Samiek aspaldi utzi zioten ibiltari izateari eta beraien oreinetako asko ukuiluetan daude. Ia kasualitatez, etxalde batera iritsi gara eta etxekoandreak hartu gaitu; ingelesez hitz bakar bat ere egiten ez duen hirurogei bat urteko emakumeak. Gu ezerezetik iristen ikusita harritu egin da. Elkar ulertzerik ez daukagunez,


alabari telefonoz deitu dio, itzultzaile lanak egin ditzan. Etxaldea ikusi nahiko genukeela azaldu diogu eta arazorik gabe onartu du. Abereei jaten eman diegu eta haien prozesua erakutsi digu, jaiotzen direnetik atun gatzartu moduko bat bilakatu arte. Antzina, trashumantzia garai luzeetako elikaduraren oinarria zen, hain zuzen. Abereen buruak elur artean pilatuta daude, erraien azpian. Larru onduak atari zabalean lehortzen ari dira, larrututako eta erraiez hustutako hainbat gorputz ilara zatituak izateko txandaren zain dauden bitartean. Oreinaren (poro, samieraz) zati guztiak aprobetxatzen dituzte. Familiak ekoitzi eta janzten dituen larruzko zapata koloretsuak, punta goratukoak, horren adierazleak dira. Norvegiako muga gertu dago eta beste egunsenti batek Varengerfjorden-erantz bultzatu gaitu, Barents itsasoaren irekidura kontinentalerantz. Karigasniemi

pasatu ondoren, Utsjoki-ra iritsi gara, Finlandiako azken herrira, muga funtzioa betetzen duen eta ubidearen gaineko gainazal solidoarekin kamuflatzen den zubi eseki mehea zeharkatu aurretik. Errepideak Teno bailaratik jarraitzen du, ibaiaren ezkerreko ertzetik, bidean goragune leunez eta urjauzi geldiz –neguak ikaratuta harri bihurtuak– osatutako paisaiak agerraraziz. Itsasoak arrantzale-etxe gorriekin hartu gaitu, eta elur karga handiak garraiatu behar dituztela diruditen lurrean ainguratutako txalupekin. Izotz eremu zatitua itsasertzean zabaltzen da, fiordo osoa estaltzera iritsi gabe, baina gatzez tindatutako argi berri bat islatzen du, lotsatia eta okre antzeko aurekin, beste aurora baten ataria izatea espero dugun zeru oskarbi batean.

LAPONIA

Ezkerrean, Barents itsasoaren irudi bat. Izotz eremu zatitua itsasertzean zabaltzen da, fiordo osoa estaltzera iritsi gabe. Lerroon gainean, egunsentia.

15



Biblos

Testua eta Argazkiak: Juanma Costoya

MUNDUKO HIRIRIK ZAHARRENA


BIBLOS

Biblos, Bibliak aipatzen duen Gubla mitikoa, Mediterraneora begira dagoen herrixka turistiko bat da gaur egun. Bere iragan legendarioaz ezer gutxi geratzen da; eraitsitako zenbait tenplu, Gurutzadetako gaztelu bat, etxetzar otomandar eta armeniar batzuk, eta espiritu kementsu eta komertziala, bertakoen egungo bizitza iragan feniziarrarekin lotzen duena. Biblos, Tripoli beligerantetik hegoaldera dago, kilometro gutxira, eta Beirut gorabeheratsutik ordu erdira kotxez. Oraindik izaera berezia du, oso berea, merkataritzan, hondartzetan eta iraganean oinarriturikoa.


iblos, arabieraz Jbail mendixkako hiria, munduko hiririk zaharrena da gaur egun. Arkeologoen arabera Kristo aurreko seigarren milurtekoan fundatu zuten, eta ordutik, beti bizi izan da jendea bertan. Beirutetik iparraldera dago, 40 kilometrora, eta, egun, atzean dituen Libano mendiaren altuerek babesturiko portu turistiko txiki eta lasaia da. Hiri zaharra Gizadiaren Ondare izendatu zuten 1984an, eta, ordutik, Libanoko hurbileko historia nahasiak berezko dituen geldiune eta izualdi guztiak ahaztu gabe, arkeologiako parke tematiko antzeko bat bilakatzen joan da Biblos. Ezinezkoa da Mediterraneoko toki txiki honek metatu duen kronologia historiko zoragarri eta labirintikoa zorroztasun zientifikoz azaltzea jendeari. Agian horregatik, ahalegin handia egin dute bertakoek azoka zaharra, harresien zati bat, Gurutzadetako gaztelua eta erantsitako tenpluak berreskuratzeko –ondare horren artean dago Baalat Gebal-eko tenplua, hiriko

B

zaharrentzat jotakoa, Kristo aurreko laugarren milurtekoa izaki–, eta egin duten guztia feniziar espirituari eutsita egin dute, alegia, gune zoragarrienetako batzuk dendak eta ostalaritzako negozioak jartzeko erabilita. Feniziarrak Gaur egun zail egiten zaigu sinestea Bibloseko portuko aho txikia, egun gurutzatuek indartzeko jarri zizkioten bi dorreetako bat gordetzen duena, Antzinaroan ezaguturiko merkataritza-inperio handienetako bat altxatzen ikusi zuen lekuko mutu bera izatea. Biblosen bizi luzearen jatorria merkataritzan dago. Basea Sidonen, Tiron edo Biblosen zuten antzinako ontzi feniziarrek Mediterraneoaren punta batetik bestera bidaiatu zuten K.a.-ko 2.500 eta 500. urteen artean; Herkulesen Zutabeak gainditzera ere iritsi ziren eta Atlantikoan zeuden Kanariar uharteetara heldu ziren. Ontzien sabeletan gatza, esentzia aromatikoak, kobrea eta, batez ere, ze-

Lerroon gainean, kaleko souvenir postu bat, Alde Zaharreko izkina batean. Udan eta asteburuetan jendez betetzen da herria eta dendetan ere nabaritzen da jendearen joan-etorria areagotzen dela. Ezkerrean, zokorako sarbidea den plazaren panoramika.

19


BIBLOS

dro-egurra eta papiroak garraiatzen zituzten. Testu kuneiforme oso zaharrek Gubla izenez jasotzen dute egun Biblos izenarekin ezagutzen duguna eta Biblian (haren jatorri etimologikoa izen horretatik dator) Gebal izenez ageri da. Greziarrek Biblos jarri zioten papiroarekin egiten zuten merkataritzaren ondorioz. Nilo ibaiaren ertzean hazten da landare hori eta munduko eremu horretan jaio ziren lehen alfabetoen euskarri izan ziren. Papiroaren eta olibondo, zipres eta, batez ere, zedro egurren merkataritzak ahalbidetu zuen haien oparotasuna; historian luze iraun zuen oparotasuna, bestalde, jasan zituzten hamaika inbasioak gorabehera; besteak beste kanaandarrenak, amortarrenak, hiksoenak, Alexandro Handia buru zuten heleniarrenak, erromatarrenak, islamdarrenak eta gurutzatuenak. Beirutarrak bisitan Garaiak aldatu egin dira eta biblioteca (liburutegi gaztelaniaz) hitzaren jatorrian zegoen hiriak ez du aipatzea merezi duen halakorik jada. Denden zati handi bat salgune tradizionalak dira, ostalaritzako lokalak, diseinuzko jatetxeak, bitxi-dendak edo telefonia mugikorreko eta bestelako fetitxe elektronikoen salguneak. Udan eta asteburuetan hiria bisitariz betetzen da, hegoaldean kokaturiko harea-hondartza urriek edo iparraldeko harri-koskorrezko hondartza handiek erakarrita. Biblos, alboan duen Junieh bezalaxe, edo hegoaldeko kostaldeko Beirut, Sidon eta Tiro hiriak bezalaxe, Beiruteko biztanle zigortuen irteera-balbula da. Asteburuetan, hiriburua udalerri horiekin lotzen duen ibilgailuz beteriko autobide arriskutsuak gainezka egiten du itsaso eta aire libreko dibertimenduaren irrikan dauden hiriburuko biztanleen autoekin. Errepidetik 20

begiratuta, hormigoi, zementu eta eraikin erakustaldi izugarriak zaildu egiten du udalerri batzuen eta besteen arteko mugak bereiztea. Ezinbestekoa da autobidetik irtetea eta itsasoraino jaistea Biblos legendariora iritsi garela konturatzeko. Zinez zahar denaren eta garaikidearen arteko harremanak bizirik dirau inguruan, nahiz eta zaila den aitortzea hori nortasun-ezaugarria den ala madarikazio hutsa. Iparraldean kokaturiko Tripoli gatazkatsuaren eta hegoaldean dagoen Beirut gorabeheratsuaren artean aurkituko dugu Biblos, Juniehko portutik kilometro gutxira. Hura da kanpora irteteko bide bakarra Libanoko hiriburuko aireportua itxita dagoenenean segurtasun-gatazkak eta borrokak direla-eta. Oraindik hurbil dagoen Libanoko gerra zibileko hamarkadetan hura zen irteera eta sarrera bakarra zedroen herrialdera iristeko. Pixka bat hegoalderago, Beiruterako noranzkoan Nahr al-Kalb ibaiaren bokalea dago, zeina hurbileko mendietatik jaisten baiten itsasorako bidearen bila. Ibaiak arroila bat sortu du mendeetan zehar, eta orain ingeniaritzako obra inpertsonal bat erabiltzen dute hura igarotzeko; ehunka urtez, ordez, pasabide arriskutsua izan zen beren konkistarako edo iheserako bidean hura zeharkatu behar izan zuten gudarosteentzat. Arrakastaz gurutzatu duten gehienek utzi dituzte plakak edo inskripzioak balentria ospatzeko. Inskripziorik zaharrena karaktere kuneiformetan idatzita egoteak zirrara handia sortzen du. Nabukodonosor II.aren gudarosteari egotzi izan zaio, eta, berriena, Libanoko falange kristauari. Estela asiriarrak, egiptiarrak, erromatarrak, greziarrak eta frantziar eta britainiarren dominaziokoak munduaren bazter honetako historiaren zirkulartasunaren froga bikaina dira. Pepe, pirata Itsasotik urruntzen den Biblos, Tripoli eta Beirut batzen dituen autobideak markaturiko mugatik harago, herrialde osoa bezalaxe, ez da geldirik egoten. Eraikuntza eta negozio txikiak dira jarduerarik nabarmenena. Obrek, garabiek, kamioiek eta jeep herdoiltsu edo diseinuzkoek sare ikusezin eta itogarria eraikitzen dute; inurritegi bateko jarduera aseezin eta hierarkizatua dirudi. Bibloseko baretasuna kostaldearen lerroari bakarrik dagokio. Biztanleen zati handi bat kristau maronitak dira, eta ez dute ezkutatzen, guztiz kontrakoa. Herrialdeko tentsio erlijiosoa, Biblosetik oso hurbil gertaturiko gerrek eta atentatuek metronomo baten erregulartasunarekin islatzen dutena, ia ez da sumatzen hemendik. Harridura handia sortzen du herrialdeko albistegiak kale-borroka amaigabeei eta bonba-autoei buruz hitz egiten hasten direla ikusi eta autoz ordu erdi eskasera gertatzen diren gauzak direla jakiteak, Bibloseko jatetxe eta hondartzetan bertakoak eta bisitariak alferkerian dabiltzan bitartean, begirada itsasoaren urdin infinituan galduta. Igandeak bereziak dira Biblos historikoan. Joan Bataiatzailearen eliza maronitan edo hurbil dagoen er-


Lerroon gainean, iraganeko tenplu erromatar baten aztarnak, Biblos erdialdean. Ezkerrean, zokoko latorrigile postu bat. Hiriko zonalde honetan denda gehienak saltoki tradizionalak edota ostalaritzako lokalak dira.



mita ortodoxoan koloretsuak eta ikusgarriak dira elizkizunak; aldareak lore fresko ugariz apainduta egoten dira eta fededunak Parisko festa nazionalerako janzten direla ematen du. Ahal izanez gero, inor ez da oinez joaten, eta, nola ez, autoa jendaurrean erakusgarri egoteko osagarri bat gehiago da. Bibloseko portu txikiaren barruko leku pribilegiatuenetako batean ostalaritzako negozio bat dago, Byblos Fishing Club izenekoa. Portuaren barnealdeko pasealekuak duela gutxi zendutako haren jabearen izena darama: Pepe Abed, Pepe pirata izenarekin ezagunagoa. Pepe bizirik zela bere egin zituen bizilagunen zenbait historia eta desira mordoa. Mexikon jaio zen, baina Libanokoak zituen gurasoak, eta itsas arkeologian eta bitxien diseinuan aritu zen. Behar adina diru aurreztu zuenean Biblosa itzuli zen, jatetxe bat irekitzeko. Hirurogeiko hamarkada oparoa zen eta ez zen antzematen hainbat hamarkadaz herrialdea odolustu zuen gerra zibilaren zantzurik. Biblos eta bere jatetxea modan jarri ziren, eta kostaldea mundu osoko pertsonaia ospetsuz bete zen. Gaur egun haien lekuko grafikoa baino ez dugu aurkituko jangelako hormetan eskegita. Argazki eta erreportaje gero eta horixkagoak, zeinetan Abed nekagaitza Marlon Brando, Anita Ekberg, Brigitte Bardot, David Neaven, Manuel Fraga edo The Kiss heavytaldeko kideekin ikusiko baitugun. Beste hainbatetan gertatu den bezalaxe, gauzak erabat aldatu dira Biblosen, ilunabarrek afaria uharrietatik ateratzen saiatzen diren zenbait arrantzaleren silueta argitzen jarraitzen duten arren.

BIBLOS

Orrialde honetan, Bibloseko portuko aho txikia, egun gurutzatuek indartzeko jarri zizkioten bi dorreetako bat gordetzen duena. Gaur egun zail egiten da sinestea antzina merkataritza inperio handi bat altxatzen zela bertan. Eskuinean, sesamo uztai saltzaile bat.

23



Testua: Neus MartĂ­ Llurbaeta Argazkiak: Mikel Aristregi

Portugal

BERE ONDAREAREN BITARTEZ


PORTUGAL

Espazioan eta denboran barrena eginiko paseoa; ehunka agertoki infinitura eramango gaituen ibilaldia. Esperientzia artistikoak, zentzumenezkoak, hil edo bizikoak batzuetan, toponimoa sortzen duten hizkiek ezkutatzen dutena ulertzen lagunduko digutenak. Izen horri egun zentzua ematen dioten gertaerak eta xehetasun txikiak ezagutzea. Kultura, arkitektura, historia eta paisaia; guztiak ere ezinbesteko osagaiak bidaiariari lekuaren idiosinkrasia apur bat gehiago ulertzen laguntzeko. Portugal bere bitxi arkitektonikoen bitartez.

ortugal herrialde ia infinitua da. Historia luzeak txoko bakoitzaren izaera moldatu du, eta horregatik, Unescok gizateriaren ondare izendatu ditu herrialdeko monumentuetako asko. Denak bisitatu nahi izanez gero denbora beharko dugu, baina bitxi arkitektoniko horietaz gozatzeko egun gutxi batzuk baditugu, onena hiriburuan eta horren iparraldean eta ipar-ekialdean ibiltzea da. Ehun eta berrogeita hamar kilometro inguruko erradioan, bisitariak ahozabalik utziko dituzten bost leku bisita daitezke. Txundituta geldituko dira hainbat mendetako artea eta historia ikustean. Ibilbidea Lisboan hasiko dugu, Jeronimotarren monasterioan eta BelĂŠm dorrean. Monumentu horien garrantzia ulertzeko irudimena askatu eta XV. eta XVI. mendeetan murgildu behar gara. Garai horretan, Portugal oso aberatsa zen, 1498. urtean Vasco da Gamak Indiarako itsaso bidezko ibilbidea aurkitu baitzuen. Lisboako BelĂŠm auzoan abenturen bila edozer itsasontzitara igotzeko prest zeuden marinelen eta merkatarien joan-etorria etengabea zen. Azken horiek giroa usaingozatzen zuten espezie exotikoak salerosten zituzten, sortutako giro oniriko horretan Manuel I.a erregeak elefante baten gainean desfilatzen zuen bitartean, bere aberastasuna guztien aurrean erakusteko. BelĂŠm dorrea 1515. urtean eraiki zuten Tajo ibaiaren ertzean, Lisboako porturako sarrera babesteko, eta manueldar estiloan apaindu zuten. Francisco de Arruda arkitektoak diseinatutako monumentua herrialdearen mende horietako aberastasunaren erakusgai da. Portugaleko arkitektura eta artea osatzen duten xehetasunak ezagutu nahi dituztenek ezinbestean bisitatu behar duten lekuetako bat da. Handik gertu, ehunka metro batzuetara, Jeronimotarren monasterio ikusgarria dago. Diogo de Boitaca arkitektoaren lana Portugalgo bitxi handienetako bat da; fantasia da haren edertasunaren oinarri, eta gustu zoragarria eta ezohizko grina sortzailea erakusten ditu. Manuel I.a erregeak Vasco de Gamaren aurkikuntza baino lehen erabaki zuen monasterioa eraikitzea; hala ere, obrak ez zituzten 1501eko urtarrilaren 6ra arte hasi. Orduz geroztik, erregeek eta gobernatzaileek mo-

P

26


Lerroon gainean, Lisboako Jeronimotarren monasterioaren bi irudi. Portugalera bidaiatzen duten guztiek nahitaez ikusi behar dute Diogo de Boitaca arkitektoaren lan ikusgarri hau, bai multzoaren edertasunagatik, baina baita tokiaren mistizismoagatik ere. Lerroon azpian, Alcobako Santa Maria monasterioa. Goitik behera estilo gotikoan eraikitako lehen monumentua da Erdi Aroko etxe zistertar hau.


PORTUGAL nasterioaren jatorrizko egitura aldatu dute. Portugalera joaten direnek nahitaez ikusi behar dute, multzoaren edertasunagatik eta, batez ere, tokiaren mistizismoarengatik. Dena den, monasterioaren barruan gaudela, ahaztu egin behar dugu lekuaren edertasunagatik liluratuta dabiltzan turistez. Bisitaldia amaitu ondoren, indarrak berreskuratzeko, herrialdeko opilik tipikoenetako eta goxoenetako bat jan behar dugu: BelĂŠmgo pastelinhoa. Sintra, hitzordua fantasiarekin BelĂŠmgo monumentu multzoa baino ikusgarriagoa den beste bat aurkitzea ezinezkoa dela dirudien arren, Lisboatik 30 kilometrora dagoen Sintrara joan besterik ez dago. Hiriburuaren ipar-ekialdean dagoen herriak

28

benetako sorpresa gordetzen du, bertara inguratzen den edonor liluratuko duena. Herrira iristean, lehen mirespen hasperenak egingo ditugu, denak baitu xarma berezia, arkitekturak, inguruak, paisaiak eta ametsetako lorategien landaredia hostotsuak. Ipuin bateko herria dirudi: eraikinek eta espazioek Portugalgo herrixka batekoak baino Grimm anaien istorioetakoak dirudite. Herriaren erdigunean bertan aurkituko dugu bitxietako bat: jauregi nazionala. Kono formako tximinia bereziak ditu, eta ondorioz, milioika argazkiren protagonista da. Sintrako kaleetan barrena ibiltzea esperientzia originala eta zirraragarria izan daiteke, baina inguruetara joaten direnek irudimenezko eta fantasiazko unibertso bat aurkituko dute.


Lisboatik 30 kilometrora dagoen Sintra herriak erakargarri ugari ditu, tartean kaputxinoen komentua, lerroon ezkerrean. Behean, hiriko gazteluaren harresia.


Erakargarri nagusia Fernando II.a errege xelebreak eraiki zuen Palacio da Pena da. Erregearen gustu harrigarriei esker, inor epel utziko ez duen jauregia eraiki zuten. Portugalgo erromantizismoaren adierazgarririk handiena da, baina elementuen nahasketa dela eta, bisitariek homogeneotasun arkitektonikoaren haria galtzen dute askotan. Koloreen konbinazio zabalak eta dekorazio bitxiak erregearen alderdirik eszentrikoena erakusten digute. Fernando bi aldiz ezkondu zen. Bigarren emaztea Edlako kondesa izan zen, zeinak eskualdean igarotzen baitzuen uda, oso-osorik motibo naturalez apaindutako etxe batean. Parkean paseatzea oso gomendagarria da, mundu osoko landare exotikoz apainduta baitago. Egiazko lorategi botaniko horretan inguru hain berezia osatzen duten eraikinak bisita ditzakegu, adibidez, Kaputxinoen komentua. Izugarria da, ez baita erraza norbait halako soiltasun baldintzetan bizi daitekeenik imajinatzea, jarduera nagusi gisa natura aztertzen eta meditatzen. Alcobaรงa eta Tomar, arkitektura erlijiosoa Gure ibilbidea ez da Sintran amaituko. Herri horrek bidaiarian eragiten duen inpaktua dela eta, gure sentimendu artistikoak piztu ditzakeen beste monumenturen bat topatuko dugunik sinestea zail egingo zaigu. Nahikoa da iparraldera kilometro batzuk egitea, Alcobaรงaraino. Erdi Aroko etxe zistertar garrantzitsuenetako bat dago bertan: Santa Maria monasterioa. Goitik behera estilo gotikoan eraikitako herrialdeko lehen monumentua da. Ederra izateaz gain, monumentu multzoaren zati pribatuenetako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu; adibidez, bisitariak ahozabalik uzten dituen tximinia barroko zoragarria duen sukaldea, edo Ines de Castroren eta Pedro I.a erregearen tumulua. Bi pertsonaia horiek maitasun istorio hunkigarria bizi 30

izan zuten. Protagonista, Alfontso IV.a erregearen seme Pedro I.a, bere emaztearen ohorezko dama zen Ines de Castro galiziarrarekin maitemindu zen. Alfontso erregeak, ordea, bikotearen aurka egin zuen behin eta berriz, baita Pedroren emaztea hil ondoren ere, Inesen familia espainiarrak semearengan izan zezakeen eraginaren beldur zelako. Azkenean, 1355. urtean, Alfontso IV.ak noble batzuek Ines hiltzea lortu zuen, maitaleak ezkutuan ezkondu zirela jakin gabe. Handik bi urtera, Pedro tronura igo zenean, bere maitearen hiltzaileei bihotzak atera zizkien eta jan egin zituen. Ondoren, emaztearen gorputza hobitik atera zuen, koroa jarri zion eta deskonposatzen ari zen damaren eskuari musu emanez Ines omentzera behartu zuen gortea. Handik gertu, Batalhan, Santa Maria da Vitรณria monasterioa dago, eta Tomarren, Kristoren komentua. Lehenaren kasuan, manueldar estiloko xehetasun apaingarriak azpimarra daitezke, harrian landutako elur malutak bezain forma delikatuak dituztenak. Hala ere, monasterioaren elementurik adierazgarrienak capelas imperfeitas delakoak dira, amaitu gabe dauden XV. mendeko kapera ederrak. Ibilbidea amaitzeko, gertu dagoen Tomar hirian kokaturiko Kristoren komentua bisita dezakezu. XII. eta XVI. mendeen artean Portugalen izugarrizko boterea izan zuten tenplarioen egoitza nagusia izan zen. Muino baten gainean dago, eta bertatik herri osoa ikus daiteke. Unescok gizateriaren ondare izendatutako monumentu hauek guztiak bisitatu ondoren, onena Tomarrera jaistea, kale lasaietan paseatzea eta Portugalgo gastronomiaren plater tipiko goxoetako batzuk dastatzea da.

PORTUGAL


Ezkerrean, Santa Maria da Vitoria monasterioa, Batalhan. Elementurik azpimarragarrienak capelas imperfeitas direlakoak dira, amaitu gabe dauden XV. mendeko kapera ederrak, alegia. Orrialde honetan, Tomar hirian kokaturiko Kristoren komentua. Muino batean dagoenez, hiri osoa ikus daiteke bertatik.



Hoi An VIETNAMGO HARRIBITXIA

Indotxinako penintsulari so, Vietnamgo bi hiri nagusien artean kokatuta dago Hoi An. Ho Chi Min eta Hoian hirien xarma bera du, baina, erritmo frenetikoa eta izaera zaratatsua bazterrean utzita, xumetasunean eta umiltasunean oinarritutako ukitu berezia eman diote. Txinatarrak eta japoniarrak merkatari lanetan aritu ziren berton iraganean, ondare arkitektoniko eta kultural aparta utziz. Hoi An hiriko alde zaharrean zein aldirietan barneratuta, Vietnamgo harribitxi honek ikusteko eta gozatzeko asko duela egiaztatuko dugu. Testua: Agurtzane Belaunzaran Argazkiak: Getty Images


HOI AN zinbesteko geldialdia eskatzen du Hoi An hiriak, eta, ziurrenik, bisitatzen duen orok pentsatutakoak baino egun gehiago emango ditu bertan azkenean, zerbaitegatik ari baita azkenaldian helmuga turistiko preziatu bilakatzen. Garapen ekonomikoak eta demografikoak neurririk gabe egin dute gora azken hamarkadotan Vietnamen, eta, hala, modernizazio etengabea lotsagabeki arrastoak utziz joan da herrialde mehar eta luzean. Uneskok gizateriaren ondare izendatutako Hoi An hiriko kaleetan paseatzeak, ordea, denboran atzera egitea dakar. Motorrezko ibilgailuek debekatuta dute sarrera, oinezkoentzako eta txirrindularientzako pribilegiozko lekua delarik hiria. Isiltasuna eta lasaitasuna darie kale kantoiei eta eguneroko bizimoduaren estanpa politak eskaintzen dizkiete turistei eta hauen argazki kamerei: merkatuetako koloreak, harat-honat dabiltzan zamariak, Non La sonbreiru konikoa buruan duten herritarrak, jantzi tipikoekin apain-apain azaltzen diren emakumeak‌ Arkitektura txinatarra, japoniarra eta europarra uztartzen dituzten alde zaharreko etxeek ere merezi dute arreta, Hoi An historia oparoko hiria dela gogorarazten baitigute uneoro. XVI. eta XVII. mendeetan Asia hego-ekialdeko itsas porturik garrantzitsuenetarikoa izan zen hirian, japoniarrak

E

eta txinatarrak izan ziren nagusi luzaroan. Batzuen eta besteen auzuneak errekatxo batek banatzen zituela-eta, 1590. urtean “Zubi Japoniarra� bezala ezagutzen dena eraiki zuten. Teilatu gorriak estaltzen du zubi dotorea eta Quan Cong tenplua dago honen barnean. Hiriko eraikinik esanguratsuenetakoa da zubia, eta, egiari zor, ez du gutxiago merezi. Estilo eta kultur aniztasuna Thu Bon ibaiarekiko paraleloak diren dozena erdi kalek osatzen dute hiriko alde zahar txikia. Bertatik paseatuz gero, orpoz orpo topatuko ditugu pagodak eta tenplu vietnamdar zein txinatarrak. Cam Pho eta Quan Pho tenpluak eta Cao Dai pagoda dira aipagarrienak. Fatxada koloretsu eta deigarriak eta teilatu ezin dotoreagoak dituzten eraikinotan budismoa, konfuzianismoa eta taoismoa praktikatzen dira. Askotan, ordea, ez da erraza jakitea zein erlijiori egiten dioten ohore tenpluok. Hoi An hiria mistizismoaren sinbolo bihurtzen da ilargi-hilabeteko 14. egunean. Alde zaharreko argi elektriko guztiak itzali egiten dituzte, eta, ondorioz, kandelekin piztutako koloretako lanparek argiztatzen dituzte kaleok. Intsentsuak eta loreek kantoi guzti-guztiak harten dituzte.


Orriotan, Hoi Aneko bizitzaren eta arkitekturaren ikuspegi desberdinak. Lerroon gainean, XVI. mendean txinatarren eta japoniarren auzoak batzeko eraiki zen Zubi Japoniarra; behean, alde zaharrean dauden tenplu ugarietako bat. Gaueko giroa ere ikus daiteke, baita merkatua ere, emakumeak lanean ageri direla Non La sonbreiru tipikoa jantzita.


Alde zaharra pagodaz eta tenpluz josita dago. Lerroon gainean, txinatar tenplua eta zamaketari bat lanean. Behean, zetazko koloretako lanparak saltoki batean; Hoi Ango Cua Dai hondartzan arrantzaleek erabiltzen dituzte banbuzko saskiak, eta egunero ikus daitezkeen une horietako bat.


ZENBAIT GOMENDIO • Museoak, antzinako etxeak, tenpluak edota arte tailerrak bisitatzeko aukera ematen duen txartela erosi. • Thu Bon ibaian itsasontzian txangoa egin.

loak, istant batean pieza bakar eta pertsonalak eginez. Horra pagotxa, diseinuzko marka garestien kopiak gure poltsikorako prezio egokietan. Arropak ez ezik, bestelako tentazioak eskaintzen dituzten dendak ere aurkituko ditugu: hiriaren ikur diren paperezko lanparak, egur tailak, sukalderako diseinuzko ontziteriak… Den-dena, noski, prezio ezin tentagarriagoan.

• Cham uhartea bisitatu. • Sukaldaritza ikastaro bat egin. • Traje dotore bat erosi prezio ezin hobean. • Bizikleta alokatu eta inguruotako hondartza eta arroz soro paregabeetan galdu. • Kai ondoko postuetan kafea izotzarekin hartzen duzun bitartean Hoi An hiriko biztanleen eskuzabaltasunaz eta umoreaz gozatu.

Hoi An bisitatzen duten turistak gero eta gehiago direla aipatu dugu. Hiri ederra da, dudarik gabe, baina badu bestelako erakargarririk ere: turistek hain gustuko duten bezala, erosketak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Kaleotako lasaitasuna josteko makinen triki-traka etengabeak bakarrik puskatzen du. Jostunek abilezia bereziarekin kopiatzen dituzte, izan ere, turistek nahi dituzten mode-

Sukaldaritza praktikatu eta dastatu Gastronomia aparteko herrialdean egonik, hiriaren jatetxe eskaintza zabala da oso. Gustu bereziarekin dekoratutako jatetxeetan, mokadu goxoak jatea eguneroko kontu bilakatzen da. Jatetxe askok, gainera, sukaldaritza kurtsoak eskaintzen dituzte: turistek bertako merkatuetan produktuak erosi, janaria prestatu eta gero dastatzeko aukera izaten dute. Hiria oinez arazorik gabe bisita daiteke. Baina aldiriak esploratzeak ere merezi du, dudarik gabe. Bizikleta bat alokatu, eta, di-da batean, hiritik at izan zaitezke hondar zuriko paraje eder batean, arrantzale etxeak nagusi diren kostalde ikusgarrian; nahiago izanez gero, gainera, luxuzko hotelak ere badira tartean. Asteburuetan vietnamdar familiez betetzen dira hondartzok. Gauetan, berriz, arrain eskaintza paregabea izan ohi duten jatetxe inprobisatuz.

HOI AN

37


Fez

Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Getty Images

PASIOEN LABIRINTOA



FEZ

Historiak dio Fez Marokoko hiririk zaharrena dela; hirutan hiriburu inperial izandakoa, erresumako erdigune espiritual eta intelektuala, kultua, artisaua, mistikoa... Kondairak, kondairek, berriz, hainbat istorio kontatzen dituzte; magoei eta printzesei buruzkoak, iratxoei eta heroiei buruzkoak... Eta, nola ez, guk nahiago ditugu kondairak; batez ere, bai baitirudi Fez hiriak errealitate bihurtzen dituela Xerezadek insomnioko mila gau eta bat haietan irudikaturiko toki guztiak. Hemen daude maitasunarazoetarako elixirren egileak, hemen aurkituko ditugu milaka urteko jakintza duten maisuak, fakirrak, igarleak, urketariak, alfonbra-saltzaileak (baten bat hegan ateratzeko moduan)...

ez fantasiaren erresuma izan baliteke ere, historia duen hiri bat ere bada, Afrika iparraldean hark bezainbesteko historia duenik ez baitago. Marrakex, Meknes eta Rabat herriekin batera Marokoko hiri inperialetako bat da, eta hirutan izan da erresumako hiriburu. Lehenik 808. urtean, Idris II.arekin; erromatarren garaiko Walili (Volubilis) apala ordezkatuko zuen hiriburu handi bat sortzeko aitaren ametsa gauzatu zuen hark; bigarrenik, XIII. mendean, Banu Marim dinastiarekin eta, hirugarrenik, XIX. mendean, Moulay Abdallah erregearekin. Oroz gain, ikaragarria da Fezko medina erraldoia, Fez el Bali deitutakoa; hiri zaharra. Gizateriaren Ondare izendatutako medinak 350 hektarea ditu, eta oinezkoentzako munduko gunerik handiena da, diotenez. Osorik ikusi ahal izateko, goitik begiratzea da onena, hiri berriko El-Kollako Hotel les MĂŠrinides-etik. Talaia horretatik ikusi ahalko dugu harresien atzean dagoen hiri intelektual eta artisau, fin eta sentsualak ezkutatzen duen kaleen, azoken, kupulen, minareteen eta patioen labirintoa. Adobezko horma anonimoen atzean, halaber, hainbat jauregi, etxe dotore, ikastetxe, meskita eta lorategi ere badaude. Baina lehen begiratu horren ostean berehala murgildu beharra dago labirintoan, non pasio guztiak baimenduta dauden. Medinako ateetako baterantz abiatuta, Andalustarren auzoaren ertzetik joango gara; izan ere, alde horretan kokatu ziren IX. mendeko Iberia musulmanetik etorri-

F


Fez hirirako sarbide nagusia eta hiria inguratzen duen harresia, lerroon gainean ikus daitezke. Fez el Bali deituriko medina erraldoiak 350 hektarea ditu guztira, eta oinezkoentzako munduko gunerik handiena omen da. Lerroon azpian, ezkerrean, hiriak ezkutatzen dituen kale labirintikoetako bat. Bere ondoan, Karaouyine.

41


FEZ tako andalustarrak, duela mila bat urte baino gehiago. Han topatuko dugu Andalustarren meskita, bere minarete berde eta zuri bereizgarriarekin. Ez da hori, ez, meskita bakarra, ezta garrantzitsuena ere: ospetsuena Karaouiyine meskita da, munduaren mendebaldeko irakaskuntza-zentrorik zaharrena; munduko liburutegi aberatsenetako bat ere badu, gainera; dotoreena, bestalde, Bou Inania madrasa handia da agian, XIV. mendean eraikia. Zedrozko apaindurak eta iztuku zizelkatuak ditu, eta marmolezko zein onizezko apaingarriz hornituta dago. Baina nesraniek, musulman ez direnek alegia, haren patioetakoren bat baino ezin dute bisitatu, sartzea debekatuta baitute, baita oinutsik joanda ere. Hiriko santutegi sakratuenetako bat ere ezin da bisitatu, zaouia eta Moulay Idris II.aren hilobia. Handik oso gertu el-Nejjarine plaza dago. Fez hiriko iturririk politena dago bertan, mosaiko ederrez hornitua, baita el-Nejjarine karabansarai edo fondac izenekoa ere; azken horretan Zuraren Museoa dago. El-Attarine madrasako dekorazioa Bou Inaniakoa bezain fina da ia, eta ikuspegi ederra ere badu terrazatik. Jarraian, arabiar-andalustar estiloko Dar Batha jauregi zaharrera iritsiko gara; inork galdu beharko ez lukeen museoa dago bertan gaur egun, Fezko arteei eta tradizioei bu-

ruzkoa. Artisau trebeak ezagun dituen hiri bateko ekoizpena ikusi ahal izango dugu museo horretan. Horretaz gain, artistek beren trebezia erakusten dute bertan, besteak beste, urtero ekainean egiten den Munduko Musika Sakratuen jaialdian. Azokak eta tailerrak Medinan monumentu asko eta arras ederrak badaude ere, haren egiazko arima batzuetan 60 zentimetro zabal baino ez diren kalezuloetan eta artisau-auzoetan dago. Fezko mundu sentsual horretan galdu beharra dago Fez bizitzeko, usaintzeko, irudikatzeko... Erdi Aroko mundua da kasik, eta garai hartako lanbideek bizirik diraute oraindik: bitxigileak, galdaragileak, latorrigileak, ehuleak, tindatzaileak, gerriko-egileak eta larru-ontzaileak, duela zenbait mende bezala, gremiotan antolatuta. Orientatzea ez da erraza, galtzea bai, ordea, baina Fez aurkituko dugu gu galtzean. Medina zeharkatzen duten bizpahiru bide nagusi egon arren, norabidea aldatuko dugu ia berehala, edo denda batetik kontrako noranzkoan aterako gara, eta toki ezezagun batera iritsiko gara, ezinbestean. Ez du axola, aurrera egin beharra dago, noizbait iritsiko baikara bidearen amaierara. Ka-

Lerroon gainean, Swara zurrategia, larru ontzaileen auzoan. Egun medinan dauden lauetatik handiena da eta bertako larru-ontzaileak, ume edo nerabeak batzuetan, belaunetaraino sartzen dira koloretako tinetan eta guztiz blaitu arte zapaltzen dituzte larruak, ondoren eguzkitan lehortzen uzteko. Eskuinean, zokoko alfonbra denda bateko terrazatik hartutako ikuspegia. 42



leak kalamukiz estalita daude; argia iragazten da haietatik, eta usainak haien azpian bilduta gelditzen dira. Astoak eta gurdiak gora eta behera ibiltzen dira, haiek baitira zirkula dezaketen “ibilgailu� bakarrak; itxura biblikoko agureak, zetazko kaftanak daramatzaten emakumeak, ikasleak eta eskaleak, turistak, familiaburuak, nerabeak eta neska-mutil alaiak, bai eta faux guides deitutakoak ere, ezinbestekoak bilatzen dugun hori aurkitu ahal izateko. Eta anabasa horretan, alondegien etengabeko zarata, non zerratzen, galdatzen, mailukatzen edo txinpartak

ateratzen ibiltzen diren; salgaiak oihuka iragartzen dituzten saltzaileen zarata, brontzezko txintxarriak dituzten urketariena, belek belek oihukatuz bidea libre uzteko ohartarazten duten asto-gidariena, politono ezin sinetsizko mugikorrena, minareteetatik inspirazio handiagoz edo txikiagoz kantatzen duten muezinena, irratian gehien entzuten diren pop magrebtarreko abestiena... Bai eta espezia-, barazki-, arrain- eta haragi-postuen usainak ere; azken horietan, orobat, tantaka odola darien gamelu-buruak erakusten dituzte, haien janari onenetako bat iragarri nahian. Eta labee-


tako usainak; estalitako emakumeak joaten dira horietara egosteko orearekin edo pastel egin berriekin. Postu ibiltarien usainak ahaztu gabe, jakina; esaterako Fezko espezialitateetako bat, baratxuri eta babarrunez eginiko b’sara zopa tradizionala eskaintzen dutenenak. Larru-ontzaileen patioa Baina Fezko medinaren usaina, hiri honi bost mendez ospea eman dioten aker-larruak ontzen eta tindatzen dituzten larru-apaindegiena da, zalantzarik gabe. Urrutitik antzematen da kirats bizia, eta jasmin-sorta txiki

bat edo mendafin-hosto batzuk emango dizkizute opari patioaren inguruan dauden dendetako batean sartu aurretik; horrelakoek, dena den, nekez eztituko dute larru gordinen nahastea. Larruok, lehenik, kare biziz tratatzen dituzte atxikita dituzten haragi- eta gantzhondarrak ezabatzeko, eta ondoren, mila kolorez tindatzeko erabiltzen dituzten funtsezko osagaiak ematen dizkiete. Erdi Arotik arras gutxi aldatu den lanbide gogorra ikusten da larruki-denden terrazetatik; gauza bera esan genezake garbitasun- eta segurtasun-baldintzei buruz ere, ia-ia ez baitute aldaketarik izan. Swara zu-

Lerroon ondoan, Fez hiriko alde zaharreko kale tipiko bat. Astoak eta eskorgak dira zonalde honetan erabili daitezkeen garraiobide bakarrak. Ezkerrean, Bab Bou Jeloud atea.

rrategian, egun medinan dauden lauetatik handienean alegia, larru-ontzaileak, ume edo nerabeak batzuetan, belaunetaraino sartzen dira koloretako tinetan, eta guztiz blaitu arte zapaltzen dituzte ardi-, ahuntz, idi- edo gamelu-larruak; ondoren, eguzkitan lehortzen jartzen dituzte –neke handiz egin ere, pisua hartu baitute–; udan 50 graduko tenperatura ekarriko duen eguzki baten azpian, hain zuzen. Medina sekretua Itzuliko bidean, bizipen paregabeko egunaren ostean, sorpresa batzuk ditugu zain oraindik. Madrasen eta meskiten murru soilen atzean ezkutaturik daude, kalezulo estuen amaieran gordeak, interesik gabeko ateen atzeko babesleku sekretuetan. Ali Babaren altxorraren moduan topatuko ditugu horiek, hitz magikoak esandakoan. Egiazko jauregi eta oasi bareak dira; bizimodua etxe barruan egiten dute horrelakoetan, eta etxeak patio baten inguruan antolatuta daude. Kanpotik begiratuta interesik ez duten eraikin historiko horiek altxor arkitektonikoak gordetzen dituzte barruan; horietako asko riad eta hotel tradizional bihurtu dira. Eta medinan barrenako ibilbidean ezkutaturik egon den zeru babeslearekin adiskidetzeko, Boujeloudeko lorategi publikoetara joango gara –hara joaten dira betiko feztarrak paseatzeko orduan–, edota medinari begira dauden Palais Jamaï hotel mitikokoetara; haietara joateko arrastira arte itxarotea komeni da.

FEZ 45



Testua: Iñigo Elordui Argazkiak: Getty Images

Étretat

ARTE NATURALA, BERE HORRETAN


ÉTRETAT

Hainbat artistaren oihaletan jasota geratu dira Étretateko itsas labarrak, hala nola Monetenetan edo Coubertenetan. Beste margolari asko bezala, horiek ere liluratuta geratu ziren hango argia ikusi orduko. Guy de Maupassanten eta beste autore batzuen idatzietan ere hilezkor bihurtu ziren, Normandiako bazter hauetan kokatu baitzituzten idazleek beren ipuin eta kontakizunetako asko. Ama naturaren mirari gailena, haize bortitzek eta itsas olde handiek moldeatutako obra ikaragarria dira, edertasun zirraragarrikoa.

ormandiaren izenak, ezinbestean, gerrako jokalekua eta lehorreratzea ekartzen dizkigu gogora. Ez da harritzekoa; izan ere, ezinezkoa da ahaztea Frantziar estatuaren ipar-mendebaldeko probintzia txiki honetan bizi izan zela joan den mendeko gertaera historiko garrantzitsuenetako bat: D egun sonatuan, 1944ko ekainaren 6an hain zuzen, aliatuak Europa kontinentalean lehorreratu ziren, alemaniar armadarentzat eta II. Mundu Gerrarako amaieraren hasiera iragarriz. Baina gerrako oroigarriak baino askoz ere gehiago da Normandia, ezin ukatzekoa da haren edertasuna. Zer esanik ez, behin haraino iritsita ematen du ezinbestean bisitatu behar direla soldaduak lehorreratu ziren hondartzak (gaur egun ingeles izenez bataiatuak: Omaha, Utah‌), gerrari buruzko museoak edo iparramerikarren hilerri ikaragarria bisitatzea, non 9.000

N


gurutze zuri baitaude, txukun-txukun lerrokatuta. Eta orduan, ezinegonak harrapatzen zaituenean, une egokia da Normandiaren benetako altxorrean babesa bilatzeko: bere izadi oparoan, hain zuzen. Oraingoan Étretateko itsas labarrei zor diegu geldialdia. 1.600 bizilagun inguruko herrixka da Étretat, eta “Alabastroko Kosta” izena eman zaion inguruan dago, Dieppetik mendebaldera eta La Havretik iparraldera, Paristik bi ordura. Harrizko formazio handi eta apetatsuen artean dago herria, mila koloreko harri-legarrezko plaia baten gainean, urdin sakoneko itsasoaren ondoan. Frantziarrentzat, hemengo labar garai zuriak, les falaises d’Étretat, britainiarrentzat Doverko white cliff sonatuak bezain ezagunak dira. Ama naturaren mirari gailena, haize bortitzek eta itsas olde handiek moldeatutako obra ikaragarria dira Étretateko labarrak, edertasun zirraragarrikoak. Men-

1.600 bizilagun inguruko herrixka da; Étretat eta Alabastro Kosta izena eman zaion inguruan dago, Dieppetik mendebaldera eta Le Havretik iparraldera. Lerroon gainean, herriaren panoramika. Gorago, hondartza bateko arku naturala.

49


Étretateko labarrak edertasun zirraragarrikoak dira, eta horien inguruan harribitxi ugari aurki daitezke, hala nola L’Aiguille, lerroon azpian. Uretatik tentetzen den 70 metro garaiko harrizko tantai natural bat da honakoa.

50

debaldekoa, la falaise d’Aval, 90 metro garaiko arku erraldoi bihurtua da. Bidezidor bat hartuta haren ertzeraino irits daiteke, eta handik harrizko formazio guztien ikuspegi ezin hobea izan, hala nola L’Aiguille delakoarena, uretatik tentetzen den 70 metro garaiko harrizko tantai natural moduko bat, Bada ekialdeko labarraren (la falaise d’Amont) gailurrean kapera txiki bat, 1854ean itsas gizonen babesleku moduan egina, bigarren Mundu Gerran eraitsia eta 1950ean berreraikia. Haren atzean Coli eta Nungesser frantziar hegazkin-pilotuen omenez egindako oroitarria dago; 1927an itsasoan desagertu ziren, Oiseau Blanc biplanoan Ipar Atlantikoa zeharkatzeko saioa egiten ari zirela. Marea baxua dagoela itsas ertzetik, XVII. mendeko ostra-haztegien hondarren artean, paseatu daiteke, eta hondartza batetik hurrengora igaro harrizko arku naturalak zeharkatuz. Marea altua dela, berriz, berdin, baina piraguan (badago non alokatu).

Arte huts-hutsa. Ez da harritzekoa, beraz, XIX. mendean hainbat artista gelditu izana labar hauen magiak txundituta. Victor Hugo, Guy de Maupassant –Falaise d’Amont tronpa uretan zuen elefante batekin konparatu zuen honek–, Monet, Courbet, Degas eta Matisse, besteak beste, maitemindu ziren Étretatekin, beren erretinan zizelkatzeko nahiz argazkietan eramateko gaur egun bertara diren milaka lagunak bezalaxe. Eragozpen bakarra du Étretatek: udan jendez betetzen da eta bestela urte osoan izan ohi duen eguneroko izaera lasai horren zati bat galdu egiten du. Hainbesteko edertasun horren ordaina da.

ÉTRETAT


bidelaguna 64

proposamen tematikoa: Aurora boreala ikusteko leku aproposenak horizontetik haratago Fridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen munduko sutegiak Azoreetako sukaldaritza gogoan hartu Electric Cinema; Kliluk lakua hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa AURORA BOREALA IKUSTEKO LEKURIK APROPOSENAK Urtez urte, urritik martxora bitartean, naturak eskaintzen digun mirari eta ikuskizun ederrenetakoa bat da aurora boreala. Sasoi horretan, gaua heltzearekin batera, zerua ezinezko kolorez tindatzen da, gure begiei ikuskizun paregabea eskainiz. Altitude garaienetan gorrixka koloreak nagusitzen dira, baina baita berde eta urdinak ere. Dena den, aurora boreal ohikoena berde kolorekoa da.

Fenomeno natural hori ikusteko urteko sasoirik onena udazken eta udaberri bitartean izaten da, garai horretan poloetan izaten diren gau orduen ondorioz. Gainera, tenperaturak beste urteko sasoi batzuetan baino goxoagoak izaten dira garai horretan. Groenlandia, Norvegia, Suedia, Finlandia, Islandia, Kanada iparraldea, Alaska iparraldea, Siberia iparraldea eta Txina iparraldea dira aurora borealaz gozatzeko munduko leku onenak. Alaska Herrialdeko iparraldea eta erdialdea dira aurora borealak ikusteko gunerik onenak negu glaziarrean, azarotik urtarrilera bitartean. Munduko aurora borealik ederrena lur izoztu honetan aurki daiteke, eta urtarrilean bereziki ederra izaten da hark eskaintzen duen ikuspegia. Aurora boreala zuzenean ikusteko lekurik onena Fairbank da, artikoan aktibitate gehien duen gunetik gertu dagoen hiri txikia. Neguko gauetako argiak bereziki distiratsuak izaten dira ingurune honetan. Bear lakuak ere ikuspegi ederra eskaintzen du, aurora boreala bere uretan islatzen baita, normalean sasoi horretan izoztuta egoten den arren. Kanada 25.000 biztanle baino ez dituen eta Yukoneko hiriburua den Whitehorse hiria da Kanada osoan aurora boreala ikusteko lekurik aproposena. Hiri hori Alaskako errepideko 1.425. kilometroan kokatzen da, eta hiru mendi ditu inguruan: Mendi Grisa ekialdean,

Haecke Hill ipar-ekialdean eta Urrezko Adarra hegoaldean. Kalkuluen arabera, herrialde honetan aurora boreal bat gertatzen da hiru gauetik behin. Hala ere, zaila izaten da datak, orduak edo zenbaterainoko intentsitatea izango duten aurreikustea. Hori horrela, egunean-egunean egiten dira aurreikuspenak. Leku honen alde txar bakarra jende gehiegi pilatzen dela da. Groenlandia Aurora borealaren fenomenoaren sorreraren inguruan teoria eta sinesmen ugari daude, eta horietako bat Groenlandia ekialdeko eskimalek babeste dutena da. Haien ustez, zerua betetzen duten argiak arrazoi naturalengatik hildako haurren arimak dira. Miquel-Serra-Ricart ikerlari eta Shelios 2013 espedizioko zuzendariak ere hala deskribatu zituen aurora boreala; Sermilik fiordoan kanpalekua ezarri berri zuten, Groenlandia hegoaldean, ilundu bezain laster, zerua kolorez tindatzen hasi zenean: ÂŤGauean, zeruan, segundo gutxi batzuez ikusten diren argi seinale berde, urdin eta gorrixkak dira, kamara batek jarraitu ahal dituenak, baina giza begientzat hauteman ezinak direnak askotan, haien uhin luzera jarraitzea ez baita posible sarritan. Ikusgarriena gure buru gainean erortzen ikusiko dugu, hori koloreko euria bailitzan. Ipar Polo magnetikoan erortzen diren beste batzuk ere harrigarriak dira, etengabe kolorez aldatzen den eta lakuaren gainean altxatzen den arkua kasuÂť, zioen ikerlariak. Groenlandia da aurora borealak behatzeko munduko lekurik

onenetako bat, bere kokapena dela-eta. Aurora borealak urte guztian zehar gertatzen dira, baina zerua garbi egotea eta gaua itxia izatea ezinbestekoa da haiek ikusteko. Garai onena irailetik apirilera bitartekoa da. Islandia Herrialde honetan aurora borealak ikusteko unerik onena udazken eta negu sasoia dira, urri amaieratik otsailera hain zuzen. Sinesgaitza dirudien arren, Reykjavik hiriburutik ere hauteman daiteke aurora borealen xarma. Dena den, hiriburutik 10 edo 20 kilometro aldenduz gero, aukera gehiago daude. Aurora borealen aurreikuspen nahiko onak egiten dira Islandian, baina gehienak denbora errealean egiten dira; beraz, zaila suertatzen da 10 ordu lehenago gauean aurorarik izango den baieztatzea. Norvegia Eskandinaviar kondaira batek dioenez, zeruan salto egiten zuten sardinzar banku handiek sortzen dute aurora boreala. Berez, herrialde honetako edozer txoko da ona ikuskizun horrekin gozatzeko, baina gomendagarriena Zirkulu Polar Artikotik gora kokatzea da, hots, Norvegia iparraldean. Aurora Borealen gerrikoa Lofoten Uharteetatik sartzen da eta Ipar lurmuturreko kostalderaino luzatzen da. Eremu guzti hori egokia da aurorak ikusteko. Barrualdean geratuz gero klima lehorragoa izaten da normalean, eta hori abantaila bat da beti. Halaber, kostaldea ere leku ona da, etengabeko haizeak garbi uzten baitu


zerua, auroren ikuspena erraztuz. Lofoten edo Tromson argi berberak ikus daitezke, baina beste angelu batzuetatik. Itsasotik behatzea ere aukera bat izan daiteke, inguru horietatik ateratzen diren barkuetatik. Norvegian aurorak ikusteko probabilitatea oso handia da udazken eta udaberriko ekinokzioan, hots, irailaren 21etik martxoaren 21era. Laponia finlandiarra Zonalde honetako aurora borealei “iparraldeko argiâ€? izena ematen zaie. Zenbat eta iparralderago, Zirkulu Polar Artikotik urrundu ahala, handiagoak dira aurorak ikusteko aukerak; zenbat eta hegoalderago berriz, probabilitatea orduan eta txikiagoa izango da. Aurora boreal gehien izaten dituen Finlandiako herria Utsjoki da, herrialdeko puntu iparraldekoenean aurkitzen den herri elebiduna. Beste herri batzuk ere egokiak dira, besteak beste, Rovaniemi (%45eko probabilitatea) eta Oulu (%30ekoa). Helsinki hiriburuan %5ekoa da aurorak ikusteko posibilitatea. Horiez gain, aipatzekoa da Sodankylä herria. Bertan aurkitzen da Finlandiako Aurora Borealen Behatokia eta, beraz, leku aproposa da haiek ikusteko. Inari lakua eta Luosto eta Oulankako parke naturalak ere leku onak dira, ez baitute inolako argi kutsadurarik. Kontuan izan behar da leku horietara iristea ez dela beti erraza izaten. Gainera, Laponiak biztanle dentsitate oso txikia du, eta herri batetik bestera dauden distantziak oso luzeak dira. Hala ere, aurora borealak ikusteko ingurune ezin hobea da. 53


HITZORDUAK

GABON KUTSUKO BOST HITZORDU IPARRALDEKO EUROPAN

BERGEN (NORVEGIA) Jengibrezko Galleten Hiria Urtero, 1991az geroztik, Pepperkakebyen edo Jengibrezko Galleten Hiria bilakatzen da Norvegiako fiordoen atea den Bergen. Hiritar gehienek parte hartzen dute ekimenean, baita bertako enpresa eta eskolek ere. Helburua, Bergen munduko hiririk goxoena bilakatzea da, egun batez bada ere. Zinez jaialdi aho-gozagarria. http://www.pepperkakebyen.org/

DRESDEN (ALEMANIA) Stollen jaialdia Urtero, Alemaniako Dresden hiri historikoan Stollen jaialdia ospatzen da abenduko bigarren igandean. Ekimenaren izen bera daraman stollen alemaniar pastel tradizionalaren omenezko jaialdia da honakoa. Jaialdian, bisitariek super-stollen Gabonetako pastel erraldoiaren pusketa bat probatzeko aukera izaten dute. Harritzeko moduko neurriak izaten ditu jaialdirako prestatzen duten pastelak; munduko handiena izan ohi da eta lau tonako pisua hartzera ere irits daiteke. Pastela dastatu eta festan murgildu aurretik, gozogileen prozesioa jarraitzea agintzen du tradizioak. Bertan, tarta erraldoia hiriko erdigunetik nola garraiatzen duten ikus daiteke. Bestalde, abendu osoan zehar, Alemaniako Gabonetako merkatu ederrenetakoa hartzen dute Dresdeneko kaleek. Merkatuaren beraren edertasuna ez ezik, aipagarria izaten da jendearen etengabeko joan-etorria. http://www.stollenfest.com/home.php

KONGSBER (NORVEGIA) DEVENTER (HERBEHEREAK)

GOUDA (HERBEHEREAK)

Dickens jaialdia Herbeheretako hiri zaharrenetakoa den Deventer hiriko alde zaharra Dickens jaialdiaren agertoki bilakatuko da abenduaren 14an eta 15ean. Asteburu batez, idazle britainiarraren nobeletako pertsonaiak hezur-haragizko pertsona bilakatuko dira Ijssel ibaiaren ertzeko hirian. Hala, Ebenezer Scrroge, Oliver Twist edo Samuel Pickwick bezalako pertsonaiekin edota Gabonetako izpirituak, umezurtzak, mozkortiak, bulego langileak, aberatsak‌ irudikatzen dituzten herritarrekin egingo dugu topo Deventerreko kaleetan. Gainera, abendu osoan zehar, Gabonetako merkatu tradizionala ospatuko da Plaza Nagusian. http://www.dickensfestijn.nl/

Kaarsjesavond Gabonak heltzearekin batera urtero Gouda hirian ospatzen den jaialdia da Kandelen Gaua (Kaarsjesavond nederlanderaz). Herrialdearen mendebaldean kokatutako hirian milaka kandela pizten dituzte gauez, herritar andana biltzen direlarik ikuskizunaz gozatzeko. Aurten abenduaren 13an ospatuko da jaialdia, merkatu zentraleko plazan, udaletxe gotikoaren parean. Jaialdian zehar hiriko argi guztiak itzaltzen dituzte, leihoetan jarritako kandelek argiztatzen dutelarik inguru guztia. Plaza berean eta jaialdiaren egunean bertan, bonbillaz jositako Gabonetako zuhaitz erraldoia jartzen dute. http://eng.goudabijkaarslicht.nl/

Meatzariei gorazarre Drekkedagsnatta izenekoa XVII. mendetik datorren tradizioa da Norvegian. Garai hartan Buskerud konderrian dagoen Kongsberg herriko biztanle gehienek herriko meatzean egiten zuten lan, baldintza penagarrietan. Abenduaren 22a heldu eta Gabonetako oporrak hasten ziren egunean, argi zuziak eskuetan hartu eta mendi bideetan barrena herrira jaisten ziren meatzariak. Herriko plazan gløgg ardo beroa eskaintzen zitzaien eta orduan lehertzen zen festa. Gaur egun ere herritarrek iraganeko ohitura hau mantentzen dute; hala, garai batean meatzariek egiten zuten ibilbide berbera egiten dute herriko plazaraino. Behin, bertan, noski, ez da festarik falta izaten. www.home.no/drekkedagsnatta/


erakusketak MIAMI (AEB) Art Basel Abenduaren 6tik 9ra Miami Beachen ospatzen den Art Basel jaialdia AEBetako arte jaialdi entzutetsuenetakoa da. Aurten 11. edizioa ospatuko du abenduaren 6tik 9ra bitartean eta bertan bost kontinenteetako 31 herrialdetatik heldutako 257 arte galeria batuko dira. Suitzako Basilea hirian ospatzen den jaialdi entzutetsuaren gisa bertsukoa da honako hau ere, eta, bertan, urtero lez, Art Galleries saila izango da ekimenaren ardatza. Bertan, 201 artisten lanak eta material moderno ugari ikusi ahal izango dira. Horrekin batera, Art Nova, Art Positions, Art Kabinett, Art Video eta Art Public sailetako eskaintza ezagutzea ere ezinbestekoa da. www.artbasel.com/en/miami-beach

VIENA (AUSTRIA) Vienna Project 2014ko maiatzera arte Zer gertatzen da iragana ahazten dugunean? Galdera hori da Vienna Project jaialdiak planteatzen duena. Multimedia eta interaktibitatea oinarritzat dituen jaialdi honek Kristallnacht edo Kristal Hautsien Gauean Vienan hil zituzten judutarrak omentzea du helburu, historiako pasarte ilun hori gertatu zenetik 75 urte bete diren honetan. Jaialdiaren sortzailea den Karen Frostig estatubatuarraren esanetan, herritarrek beraien historiaren inguruan hausnartu eta hitz egitea bilatuko dute judutarrek naziengandik jasandako jazarpenaren abiapuntua irudikatzen duen gau beldurgarrian gertatutakoa gogoratuz. Kalean grabaturiko bideo lanak, metroan eginiko performanceak, testu irakurketak eta bestelako hainbat material bilduko dituzte horretarako erakusketa batean. Gainera, telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu dute une bakoitzean hirian ikusgai zer izango den zehatz-mehatz jakiteko. http://theviennaproject.org/

ZWOLLE (HERBEHEREAK) Izotzezko eskulturak Abenduaren 9tik urtarrilaren 23ra Aurtengoan ere Grimm anaien munduan eta hauen ipuinen unibertsoan barneratuko da Zwolle. Hala, hainbat artista herbeheretar eta atzerritarrek izotzezko eskulturak egingo dituzte idazleon ipuinen interpretazio pertsonalak plazaratuz. “Txanogorritxo”, “Botadun katua” edo “Loti Ederra” bezalako ipuin ezagunak izango dituzte oinarri besteak beste eskulturak egiteko. Izotzezko eskulturen Europako jaialdi handiena bilakatu da urteekin Zwolle hirikoa. Eskulturez gain, izotzezko hotel bat ere eraikitzen dute, eta, hala, bisitariek izotzezko ohe batean lo egiteko aukera izaten dute bertan; hori bai, zero azpitik 8 graduko tenperaturan! Zwolle Herbehereetako ekialdean dago, Dickens jaialdia hartzen duen Deventer hiritik gertu.

SALGADOREN MUNDUA, PARISEN

ariseko Maison Europeene de la Photographie prestigiotsuak “Genesis” erakusketa inauguratu du. 30 urte baino gehiago munduan barrena bidaiatzen eta azken zortzi urteak erakusketa hau prestatzen eman dituen Sebastião Salgado argazkilari brasildarrak munduari eginiko omenaldia da erakusketa hau. Aurkezpenean Salgadok berak azaldu zuenez, «guztiok mantendu eta zaindu behar dugun mundua agertzen du erakusketak». Orotariko paisaiak bildu ditu argazkilari brasildarrak: desertu afrikarrak, Himalaiako paraje ikusgarriak, Artikoko paisaia izoztuak… Leku urrunenetan eta mundutik bakartuta bizi diren gizataldeen bizimoduak ere badu bere tartea Salgadoren lanean. 2014ko urtarrilaren 5erarte ikusgai izango da. www.mep-fr.org

P

REMBRANTEN LAN EDERRENAK, HERBEHERETAN

KAHLO ETA RIVERA BATERA, PARISEN

erbeheretako Urrezko Aroak eman zuen artista esanguratsuenetako baten ehun lan ederrenak batu ditu Haarlem herriko Teylers museoak. Erakusketa nola osatu erabakitzeko Internet bidezko bozketa burutu dute museoko arduradunek. Esperimentuaren emaitza irudi eta akuafortez osaturiko bilduma ederra da. Guztien artean nabarmentzekoak dira erakusketa irekitzen duten autoerretratu txikiak; artista bera era guztietara irudikatuta agertzen da horietan, eskale huts gisa edota noble bat bailitzan kasu. Erakusketa 2014ko urtarrilaren 19rarte izango da ikusgai. www.teylersmuseum.eu

P

H

ariseko Orangerie museoak Frida Kahlo (1907-1954) eta Diego Riveraren (1886-1957) ehunka obra batzen dituen erakusketa ireki berri du. Aparteko artistak izateaz gain, bikote ere izan ziren urte luzez Kahlo eta Rivera. Bere ibilbidean zehar Riverak momentu historiko garrantzitsuak irudikatzen zituzten mural handiak egin zituen bitartean, erakusketa honetarako aukeratutako Kahloren lanak formatu txikikoak dira, horietako asko autoerretratuak. 2014ko urtarrilaren 14rarte izango ikusgai erakusketa. www.musee-orangerie.fr/

55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

NANSEN LEONARDO BAT IZOTZ ARTEAN adira biografiak, hain zabalak, zeinen barruan esan litekeen hainbat gizaki dontsu eta goranahiren bizitzak kabitzen direla estutasunik gabe. Fridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen (1861-1930) poloesploratzailearena da horietako bat. Haren giza garaitasuna zientzialari eta esploratzaile gisa erdietsi zituen lorpenen pare dago, baina gure gizonaren nortasun poliedriko osoaren berri izateko, itsasgizon, itsasontzidiseinatzaile, ozeanografo, zoologo, idazle eta antropologo gisa lortutako merituak aipatu beharko genituzke. Izotzetako Leonardo moderno baten biografia dirudienari ukitu gizatiarrago bat ematearren edo, duela gutxi, liburu bat argitaratu da haren herrialdean, Norvegian. Bertan, Nansenek eta haren antzinako amorante iparramerikar batek (hogeita hamar urte gazteagoa) trukatzen zituzten amodio-gutun beroak eta argazki esplizituak datoz erreproduzituta. Nansen –andrezale amorratua izaki– Scott polo-esploratzaile zoritxarrekoaren emazte Kathleenekin ere katigatuta egon zen, haren senarra Antartidan hara eta hona zebilen bitartean. Argi dago, dirudienez, izotzak urtzeko gai zela Nansen.

B

Norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa izan zen Fridtjof Wedel-Jarlsberg Nansen.

Groenlandia Gaztetan, Nansenek –eski modernoaren aitatzat daukate– kirol horretan zaildu zuen gorputza; izotz gaineko patinajea ere oso gogoko zuen. Ikasle ona zen, baina unibertsitateak ez zituen asetzen haren libre ibiltzeko eta ariketa egiteko gogo eutsiezinak. Groenlandiara egin zuen bere lehen bidaia, itsas txakurrak ehizatzera zihoan ontzi batean. Handik urte batzuetara (1888), Groenlandiaren barnealdea lehen aldiz zeharkatu zuen espedizioaren buru izan zen Nansen: 500 km korritu zituzten, eski gainean, zero azpiko berrogeita bost gradutarainoko tenperaturak jasanez. Sasoi hartan, Ipar Polora heltzea esploratzaile askoren erronka zen eta jendeak arreta handia eskaintzen zien balentria haiei. Nansenek teoria bat garatu zuen, «jito transpolarra» zeritzana. Teoriak zioen, gaingiroki, poloko izotz-geruzen inertziak, korronteen bitartez, pixkanaka polora eramateko joera zuela. Metodo horren bitartez

Ipar Poloan oina jarriko zuela konbentziturik, Nansenek barku berri bat diseinatu zuen, “Fram” izenekoa, izotz-geruzen albo-presioa jasateko gai izango zena. Beste egokitzapen askoren artean, krosko zorrotza, branka sendoa eta gila biribildua zituen. Ahal zuen ongien ekipaturik, iparrera jo zuen “Fram” ontziak eta hiru urte baino gehiago emango zituen izotz artean, berriro Norvegiako portu batera heldu aurretik. Teoria ez zela zuzena ikusi zen, baina Nansenek ez zuen amore eman eta, Johansen izeneko eskiatzaile zaildu bat lagun harturik, barkua utzi eta Ipar Polora oinez iristen saiatu zen. Kayak pare bat, lera bat eta 16 txakur eraman zituzten. Horrela heldu ziren iparreko 86º 14’ko latitudera, ordura arte gizakiak inoiz zapaldutako punturik iparrenekora, alegia. Itzulerako bidaia gogorra izan zen. Txakur guztiak hil behar izan zituzten, banaka-banaka, eta hainbat itsas milia igaro zituzten, kayakean, izotza inguratuz. Uharte batean geratu behar izan zuten, azkenik, negua igarotzen eta mortsak eta hartzak ehizatuz iraun zuten bizirik. Zientzia eta diplomazia Norvegiara itzulirik, ordurako heroi bilakatuta, itsas animalien nerbio-sistemaren ikerketan lan egin zuen Nansenek. Zoologia eta ozeanografia izan ziren Nansenen hurrengo desafio intelektualak, baina beti konbinatu zituen Groenlandiara, Ipar Atlantikora eta Siberiara egindako zientzia-espedizioekin. Gizon publiko gisa, berriz, 1900etik aurrera hasi zen nabarmentzen. Norvegiaren Suediarekiko independentziaren aldeko borrokan konprometiturik, kanpaina egin zuen Danimarkako Karl Norvegiako errege aldarrika zezaten (1905). Gero, enbaxadore izan zen Londresen eta, geroago, Nazioen Ligarako lan egin zuen. Nansenen lan humanitarioa, batez ere, gerrako presoen trukeetan eta errusiar iheslarien laguntzan zentratu zen. “Nansen pasaportea” deitu zitzaiona jarri zuen abian, eta dokumentu hari esker ehunka mila iheslari itzuli ahal izan ziren beren herrialdera. 1921eko Errusiako Gosete Handia arintzeko ekimenetan nahastu zen eta bitartekari izan zen bai Grezia eta Turkia arteko gatazkan, eta bai armeniar iheslarien krisialdian. 1922an, Bakearen Nobel saria jaso zuen. Handik hamar urtera hil zen, garuneko enbolia baten ondorioz.


Munduko sutegiak Juanma Costoya

AZOREAK ITSASOKO ETA BARATZEKO ONENA ederatzi uhartez osaturiko Azoreetako artxipelagoa Atlantikoaren erdian dago, Portugal kontinentaletik 1.500 kilometrora, eta sukaldaritzako mikrokosmosa da. Alde batetik, gastronomia lusitaniar klasikoaren oinordeko dira Azoreak. Horren adibide da bakailao errezeta kopuru izugarria. Bestetik, bat egiten dute artxipelagoan Madeirako sukaldaritza tradizioek eta bizitzako urterik onenak atzerrian igaro ostean beren irletara itzulitako emigranteenek.

B

Baleak Uharteko biztanleen mahaietan ez da arrainik falta izan inoiz. Eta baleak ere ehizatu dituzte, trebezia handiz, Herman Melvillek “Moby Dick” ezagunean idatzitakoaren arabera. Barnealdeko baratzeetako eta baserrietako jarduera beti uztartu izan da arrantzarekin. Pico uharteko labarretan talaia ugari ikusiko dugu oraindik ere. Zeruertzean balea bat ageri zenean bertatik jakinarazten zieten soroetan lanean ari ziren biztanleei. Arrainaren kalitatea eta aniztasuna legea dira hemen. Olagarroentsalada, bakailao enpanadillak, lanpernak, lapak, atuna, ezpata-arraina, txitxarroa, itsas aingira, berdela, txibiak eta, nola ez, sardina preziatuak, baita Atlantikoko ur hotzetan aurki daitezkeen gainerako gozotasun guztiak ere. Arrainetako asko txingarretan erreta egiten dira, nahiz eta oso ohikoa den caldeirada moduan jatea. Caldeiradak boullabaissea gogorarazten digu eta, berez, zapore bateragarria duten arrain mota askorekin eginiko nahaskia da, patataz eta barazkiz hornitua.

Atlantikoaren erdian kokatuta, Azoreetako artxipielagoa sukaldaritzako mikrokosmosa da. Txahal-haragia oso ohiko osagaia da eta “Alcatra” (irudian) plater adierazgarrienetako bat.

Sukaldaritza bolkanikoa Zopa-platerek arrakasta handia dute artxipelagoan; horren arrazoi nagusietako bat bertako klima umel eta haizetsua da, zalantzarik gabe. Erregositako plateren sendotasuna izaten dute, eta hainbat motatakoak aurkituko ditugu; aza, arraina, arbiak... era guztietako osagaiez eginikoak, baita bijilia-zopak ere, batik bat festa erlijiosoetarako. Azoreetako sukaldaritzaren plater adierazgarrienetako bat Cozido en caldeira da furnas izenekoa da. Txahal-haragiarekin eginiko jakia labe naturaletan prestatzen dute, hura egosteko uharteetako bolkanismoa aprobetxatuta. Plater hori San Miguel uharteko berezko erakargarri bat da. Txahal-haragia oso ohiko osagaia da Azoreetako plateretan. Batzuetan bitoque gisa zerbitzatzen da; alegia, xerra gisa eta arrautza frijitu batekin gainean. Alcatra da beste aldaera bat; buztinezko kazola batean eginiko txahal erregosia, azarekin eta hirugiharrarekin. Entrekota, saiheskiak, txerri erregosia, untxia eta oilaskoa ere oso ohikoak dira artxipelagoko menuetan. Gaztak, gehienak behiarenak, oso preziatuak dira. San Miguel uharteko gazta fuertearen ospea merezitakoa da, baita San Jorge uharteko gogorrarena ere. Azken hori zatika saltzen dute, osorik zazpi kilo pisatzera irits baitaiteke. Ardo beltza oso ezaguna da, bereziki uharteetako jaki gozoenetako batzuekin –esaterako, sardinekin– zerbitzatzen duten «vinho do cheiro» izeneko barietate xumea. 57


liburuen TXokoA

ITSAS UNIBERTSOAREN IRUDIAK El hombre y el mar Brian Skerry, Yann Arthus-Bertrand Lungwerg, 2013 306 orrialde. 39,50 euro

ann Arthus-Bertrandek eta Brian Skerryk beraien objektiboak gurutzatu dituzte ozeanoaren bihotzera bidaia proposatzen duen ezohiko lan hau osatzeko. Good Planet fundazioko kideek landutako testuekin batera, lurrazalaren %70 hartzen duten paisaien argazki ikusgarriak dakartza irudia eta testua uztartzen dituen lan honek. Alde batetik, zerutik hartutako itsasoaren formatu handiko irudiek itsas bizitzaren edertasuna eta hauskortasuna uzten dute agerian. Testuei dagokienez, egun ozeanoek dituzten arazo eta arriskuen inguruan ohartaraztea helburu duten artikulu eta elkarrizketak ere biltzen ditu. Horrez gain, elkarrizketa ugari ere badatoz, tartean, itsasoa eta urpekaritza maite dituen eta egungo Senegaleko Ingurumen ministroa den Ha誰dar El Aliri eginikoa. Beste elkarrizketatu batzuen artean aipatzekoak dira Rob Stewart urpekari, argazkilari, biologo eta zine zuzendaria; Paul Watson pirata eta Greenpeaceko sortzailea, edo mundu mailan ur errekurtsoen inguruan aditua den Daniel Pauly. Era berean, itsas arloko giza harremanen inguruan ere gogoeta egitea proposatzen du lan honek.

Y


MOKADU EDERRAK

XX. MENDEKO TURKIAREN PANORAMIKA urrez argitaratu gabea den eleberri hau Orhan Pamuk Literaturako Nobel saridunaren lehen eleberria da. Istorioa 1905ean abiatzen da, Abdülhamit sultan otomandarraren erregealdiaren amaieran, eta XX. mendeko Istanbulen panoramika eskaintzen du, orrialdez orrialde. Ezkontzear den Cevdet izeneko merkatari musulmanaren ametsa bere negozioa handitu, dirua irabazi eta bere familiak bizimodu hobea izatea da. Negoziorako duen esku ona baliatuta, Turkiako gizartean bere lekutxoa egingo du Cevdetek. XIX. mendeko familia sagetan ohikoa den moduan, hainbat belaunaldiren istorioa kontatzen du lan honek, turkiar familien egunero bizitzan zentratuta.

A

Cevdet Bey e hijos Orhan Pamuk Mondadori, 2013 656 orrialde. 24,90 euro

ocinas del mundo” lanak mundu osoko hainbat esperientzia gastronomiko batzen ditu. Gastronomian adituak diren pertsonen gomendioak, herrialde bakoitzeko plater tipikoak dastatzeko leku onenak, kulturari buruzko informazio baliagarria, herrialde bakoitzean mahaian zaindu beharreko jokamoldeak eta 50 errezetatik gora dakartza gida honek, besteak beste. Lonely Planet gidak osatzen munduan barrena ibili diren eta leku bakoitzeko gastronomia ezin hobeto ezagutzen duten hainbat bidaiarik idatzi dute lan hau. Hainbat lekutako gastronomia dastatuz mundua ezagutzea maite duten bidaiarientzat ezinbesteko gida da honakoa.

C

Cocinas del mundo Hainbat egile Lonely Planet, 2013 320 orrialde. 27,50 euro

GERRAREN ZAMA ASTUNA

UHARTE MISTERIOTSURA BIDAIA

leberri hau Pakistanen eta Afganistanen girotuta dago, irailaren 11ko atentatuen ondotik Ameriketako Estatu Batuek horietatik bigarrenean esku hartu zuten garaian. Afganistango Gerrara borrokatzera joan behar duten Gio eta Mikal anaia pakistandarrak dira eleberri honetako protagonistak. Gio gudan hilko da, baina Mikal, anaiaren berrien faltan, haren bila ibiliko da atsedenik gabe. Dena den, bere desiorik handiena etxera itzuli eta maitalearekin egotea izango da, Gio anaiaren emaztearekin, hain zuzen. Islamaren izenean bizitzan egin dituen akatsek lo egitea galarazten dioten agure bat zaintzen ematen ditu orduak Gioren emazteak.

avier Moret idazle eta kazetariak Islandiara bidaiatu zuen 2001ean, Gunnar Gunnarsson idazlearen etxean sartu eta bertan eleberri bat ontzeko asmoz. 2002an esku artean zuen emaitza, urte berean Grandes Viajeros sariketan irabazle izan zen eleberria hain zuzen. Moretek Islandian zehar bidaia proposatzen du lan honetan, bai herrialde horren paisaia ikusgarrietan barrena, baina baita bertako herritarren giza paisaian barrena ere. Finean, herrialde horren bihotzera jauzi egitea proposatzen du egileak, bere historian eta kulturan sakonduz. Uhartearen inguruan idatziriko aurreko beste lan bat ere badauka egileak: “Islandia, iraultza sumendiaren azpian” (2011).

E

El jardin de un hombre ciego Nadeem Aslam Mondadori, 2013 416 orrialde. 24,90 euro

X

Islandia. La isla secreta Xavier Moret Tushita edicions, 2013 256 orrialde. 18 euro 59


Gogoan hartu

ELECTRIC CINEMA AHANTZI EZINEZKO BIZIPENA NOTHING HILL AUZOAN

Londreseko Nothing Hill auzoko Electric Cinema Britania Handiko zine areto mitikoenetako bat da. Nothing Hill auzoko Portobello Road kalean ireki zituen bere ateak lehen aldiz, 1910eko otsailaren 24an. Birminghameko izen bereko zine aretoa baino bi hilabete beranduago inauguratu zuten eduardiar estiloko eraikin hau. Dena den, areto hau izan zen espresuki pelikulak emateko Britania Handian eraiki zuten lehena. Electric Cinema ezohiko zine aretoa dela esan daiteke. Bertara sartu eta dekorazio berezia da atentzioa ematen duen lehen gauza, 1950eko hamarkadako zine areto amerikarren estetika mantentzen baitu oraindik. Aretoan besaulkiak dira elementu aipagarrienak, zine areto arruntetan ez bezala, erosotasun erabatekoa eskaintzen baitute bertako besaulkiek, oinak jartzeko toki eta guzti. Gainera, besaulki bakoitzak bere mahaitxoa eta lanpara ere baditu ondoan.

60

Erosotasun erabatekoa bermatzen duten bestelako elementuak ere aurkituko ditugu areto honetan. Hala, aretoaren atzealdean dauden eta oinak jartzeko lekua duten besaulki bikoitzak erreserbatu daitezke aurretiaz. Gainera, lehen lerroan, sei ohe bikoitz eta mantak ere badaude. Hemen arrisku bakarra lo geratu eta filma galtzea da, noski. Ematen dituzten filmen zerrenda nahiko eguneratua izan ohi da, eta azken orduko estreinaldiez gozatzeko aukera eskaintzen da beti. Horrez gain, zine aretoa kokatzen den Electric gunean jatetxea eta taberna bat ere badaude. Azken honek film bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago irekitzen ditu ateak. 2011ko otsailean 100 urte bete zituen Electric Cinema aretoak. Inbertsio handi samar baten ondoren, zinemazale sutsuenen txoko preziatu bilakatu da egun, bertan ohikoak diren emanaldi bereziei esker. Areto honetan, pelikula klasikoek, kultuzko filmek eta zinema independenteko lanek leku berezia hartzen dute, Hollywoodeko arrakasta handienekin batera. Scream Electric sesioak ere arrakasta handia izan ohi du ikusleen artean. http://www.electriccinema.co.uk/


KLILUK LAKUA OKANAGAN (KANADA) Zinez itxura harrigarria eskaintzen du orbanez beteriko Kliluk lakuak, “zikinduriko lakua� izenaz ere ezagutzen denak. Mundu osoan mineral kontzentrazio handienetakoa batzen duen lakua da Kliluk, eta 15 hektarea hartzen ditu orotara. Mineralen ugaritasun horrek ikuspegi eder bezain arraroa uzten du udan inguru honetan: tenperatura altuak direla-eta, ura lurrundu eta kristalizatu egiten da, kolore desberdinetako putzuak eta ertz zuriak eratuz. Fenomeno hau gertatzearen arrazoi nagusia lakuaren uretan dagoen mineral kopuru handia da: magnesio sulfatoa, kaltzioa eta sodio sulfatoa, besteak beste. Baina bestelako mineral batzuk ere ugariak dira laku honen uretan, zilarra edo titanioa, kasu. Lakuko urek propietate sendagarriak dituztela uste izan da beti eta horren adierazle dira gai honen inguruan dauden indigenen iraganeko sinesmen ugariak. Diotenez, Okanagan haraneko eta inguruetako biztanleentzat ohiko ohitura zen lakura gerturatu eta bainu bat hartzea min edo gaixotasunak arintzeko. Kondairak dioenez, elkarren aurka borrokan ziharduten bi triburen arteko guduan ere geldialdi bat egin omen zuten bi taldeetako kideek, zauriak lakuan senda zitzaten.

Funtzio terapeutikoez gain, bestelako erabilpenik ere eman zaie historian zehar laku honetako urei eta bere propietate oparoei. Hala, Lehen Mundu Gerran hainbat langile txinatarrek jardun zuten bertan lanean Estatu Batuetako hainbat munizioenpresatarako mineralak ateratzen. Lakua Okanagan haranean dago, Osoyoos herritik 9 kilometrora, 3. autobidean. Lur eremu pribatuetan dago eta, beraz, galarazita dago bertara sartzea. Dena den, haran baten barrenean dagoenez, hainbat puntutatik ikusten da, baita errepidetik ere.


LABURRaK

TARIFA FINKOA LOIUKO APARKALEKUAN

AITORTZA BERRI BAT HUILO HUILO ERRESERBARENTZAT

oiuko aireportuak 71 euroko tarifa finkoa eskainiko die autoa 8 eta 30 egun bitartean P2 iraupen luzeko aparkalekuan uzten duten gidariei. Tarifa hori eskuratzeko beharrezkoa da aurrez erreserba egitea, AENAk jakinarazi duenez. Loiuko aireportuak ohiko aparkalekua ere promozionatu nahi izan du, hala, terminaletik gertuago dago orain aireportuko aparkaleku nagusia. Bertan, 4 eta 20 egun bitarteko egonaldiengatik %20ko beherapena aplikatuko dute aurrerantzean.

uilo Huilo Txileko erreserba biologikoak People Choice Award saria irabazi du Londresen ospatzen den World Travel Market lehiaketaren azken edizioan. Turismo arduratsuaren alde egindako ahalegina da sari honek nabarmentzen duena eta honekin hiru dira jada Los Rios eskualdeko txoko honek eskuratu dituen nazioarteko sariak. Aurretik 2012. urteko Virgin Holidays Responsible Conservation Awards sariketan munduko helmuga turistiko onenaren saria jaso zuen kontserbazioari eta baso bizitzari lotutako sailean. Santiagotik 860 kilometrora dagoen Huilo Huilo erreserbak ohian patagoniarreko 600 kilometro koadro hartzen ditu eta 50 metrorainoko bere urjauzi ikusgarriengatik da ezaguna batik bat. Horrez gain, bertako baso hezeek flora eta fauna aberats eta berezia gordetzen dute eta 250 kilometro baino gehiagotan zehar luzatzen diren bideetan barrena erreka ederrak eta hondartza birjinak aurki daitezke.

L

GLOBOZ 30 KILOMETROKO ALTUERAN BIDAIATZEN EBetako Arizona estatuko World View Entreprise enpresak helioz beteriko globo batean 30 kilometrorainoko altuerara iritsi eta munduaren formak eta espazioaren iluntasuna ikusteko aukera eskainiko du. Globoak zortzi pertsona garraiatzeko ahalmena izango du eta bidaiariak bi orduz egon ahal izango dira altuera horretan, kapsula globotik bereizi eta berriro ere lurrerako bidea hartu arte. Richard Branson enpresari britainiar ezagunaren ekimenez sortutako Virgin Galactic globoan ibili nahi duenak 200.000 eta 250.000 dolar bitartean ordaindu beharko ditu. Dagoeneko 650 txartel saldu dira 2014. urtean egingo diren bidaietarako.

A

H

LAU HILABETE PIRINIOETAN endiko arropa eta materialean espezialista den Grifone etxeak “Pirinioetako Grifonea bilatzen� proiektua jarri du abian. 2014ko urtarrilean abian jarriko den lehiaketaren helburua kirola atsegin duen pertsona aktibo bat bilatzea da. Irabazlea komunikatzaile ona

M

izatea ere bilatzen dute. Aukeratutako lagunak honako saria eskuratuko du: Pirinioetan lau hilabetez bizitzeko aukera. Esperientzia hori bizitzeko beharrezkoa duen guztia eskura izango du irabazleak: bizitzeko eta mugitzeko autokarabana bat, 1.500 euro hilean eta Grifone markako nahi adina arropa eta material. Lehiaketan parte hartu nahi duen orok, horretarako espresuki prestatu den blogean aurkeztu beharko du bere hautagaitza. Horrez gain, sei galdera ere erantzun beharko ditu. Informazio osoa eta inskripzioa helbide honetan: www.buscandoelgrifonedelospir ineos.com.

DANIMARKAKO JATETXE SOLIDARIOA altoki handiek zaborretara botatzen dituzten jakiak jaso eta horiekin menuak egiten dituen jatetxe berri bat jarri dute martxan oraintsu Danimarkan. Iraungitze data gertu duten edo itxuraz kaltetuta dauden jakiak izaten dira normalean erabili ohi dituztenak. Kopenhagen dagoen Rub & Stub jatetxearen helburua janariarekin egiten diren gehiegikeriak salatzea da. Gainera, bertatik ateratzen den dirua Afrikako hainbat ekimenetara bideratzen dute. Eskaintzen dituzten menuek osagaien araberako prezioak dituzte, guztiak ere 3 eta 15 euro bitartekoak. Aipatu behar da jatetxeak gainontzeko ostatu guztiek betetzen dituzten arau berberak errespetatuz lan egiten duela jakien kontrolari, sukaldearen egokitasunari edota osasunari dagokionean. http://spisrubogstub.dk/

S


BAGANEKO TENPLUAK, IZAN ZIRENAREN ERREPLIKA Birmanian kokatzen diren Baganeko aztarnategiek gerrak, lurrikarak eta klima tropikalaren gogortasuna jasan dituzte historian zehar; baina azken urte hauetan bestelako mehatxu moderno bat sufritzen ari dira, aldamioak eta zementua eragiten ari diren kaltea, hain zuzen. Gizakiaren eskuak eragindako aldaketak direla-eta, eraikin batzuek ez dute inolako zerikusirik iraganean izan zirenarekin. 1975ean gertatu zen lurrikara latzaren ondorioz, eraikin asko eta asko birrinduta geratu ziren, eta gobernuak deialdi berezia egin zien herritarrei hiria eraberritzeko laguntza eske. Erregimenak gauzatu dituen eraberritze lanak, ordea, erradikalak izan dira, zementuan eta adreiluan oinarritu baitira. Horrela ba, iraganeko esentzia galbidean dela ikusi dute Baganen. Gainera, bertako zelaietan zuhaitz ugari landatu dituzte, eta adituek aberrazio moduan ikusi dute hori, bertako klima lehorra dela-eta behin eta berriro ureztatu behar baitira zuhaitzok. Eraberritze lanei amaiera eman diete agintariek, eta egun egokitzen ari diren egiturak arkeologo adituen begiradapean soilik eraberritzen dira. Dena den, egindako kalteak atzera bueltarik ez duela uste dute adituek.

KUBAK BERE IRAGANA ETA ABORIGEN JATORRIA BERRESKURATU DITU

GIROKASTRA, KULTUR TURISMOAREN HELMUGA BERRIA Albaniako Girokastra hiriko biztanleak beren hiriaren balio arkitektoniko aberatsari etekina ateratzen hasi dira. Unescoren Gizateriaren Ondare den hiri hau Ismail Kadare idazlearen eta Enver Hoxha agintari ohiaren jaioterria ere bada. Kadarek bere “Kronika harrian” lanean zioenez, «harrizko herri honetan dena dago zahartuta». Hiri hau ezagutzeko aukera onena herritarrek eskaintzen duten aterpeaz gozatzea da. Mali i Gjerë (mendi zabala) mendiaren ingurune basatian bizi diren herritarrek 300 urte baino gehiago dituzten beren etxeetako logelak alokatzen dituzte 25 euroren truke. Gainera, inguruotako plater tipikoak dastatu daitezke 3 euroren truke. Komunismoaren garaian hiriak estatuaren babes erabatekoa zuen eta hiri-museo izendatu zuten 1961ean. 1991n, Alderdi Demokratikoa boterera heldu ondotik, XVIII. eta XIX. mendeetan bertako lurjabeek eraiki zituzten hainbat eraikin kaltetzen hasi ziren, jabeek alde egin baitzuten bertatik bizitza berri baten bila, gobernuaren aldetik zuten laguntza falta egotzita: «100 euroko pentsioarekin ezin dut nire etxea mantendu, baina ez dut Gobernuaren limosnarik nahi, nireak ziren lurrak bueltatzea nahi dut», dio hiru solairuko Skënduli etxea herentzian jaso duen Nesip herritarrak.

Kubako aborigenen historia kolonizazio garaia baino milaka urte lehenago hasi zela uste dute, nahiz eta gai horren inguruko ikerkuntzan hutsune asko dauden. Oraintsu uhartean egin den errolda batek datu berriak atera ditu argitara, eta interesgarriak izan daitezkeen beste 1.000 leku arkeologiko deskubritu dituzte. 2010ean abiatu zen proiektu honek agerian utzi du uhartean 3.268 gune aborigen daudela, eta horietatik 1.800 erregistratu gabe zeuden orain arte, haitzulo, hilerri eta bestelako lekuetan. Aztarna guzti horiek argitara ateratzeaz gain, koordenatu zehatzak eman eta hainbat kategoriatan sailkatutako datu basea eratu dute, mapa eta guzti. Errolda hori etorkizuneko “ondare aborigenaren zerrenda” delakoaren lehen pausoa izango omen da, baita Kubako Atlas Arkeologiko Aborigenaren abiapuntua ere. Jose Jimenez Kubako Antropologia Institutuko arduradunak adierazi duenez «urrats garrantzitsua da hau, Kubaren historiaren %90 aborigena baita, nahiz eta kolonizazio espainiarraren ondorengo garaiari ematen zaion garrantzia».

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.