7h65

Page 1

HAGA Hiri bizi-bizia • TRANSMONGOLIARRA Bidaiatzeko eredu zaharrak berreskuratuz • PEMBA Zanzibar uhartediko irla ahaztua

BIDAIA ALDIZKARIA

New York NEGUKO XARMA BEREZIA


Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA La Grande Odysée, mundoko mushing lasterketa gogorrena Alpeetan

44

ErreportaJEak 6

NEW YORK “Sagar Handia” neguan eta batik bat abenduan bisitatzea ahaztu ezinezko esperientzia da

16

HAGA Kanpotik serio eta tradizionala badirudi ere, barrutik aberats eta interesgarria da holandar politikaren zentroa

24

TRANSMONGOLIARRA Errailen gainean bidaiatzen gozatzeko eta inguru harrigarriak ezagutzeko aukera ematen duen bidaia

36

PEMBA Zanzibar uhartediko hiru uharte nagusietako bat da urdin eta berde kolorez margoturiko hau

44

LOIRE-ATLANTIQUE Hondartza zabalak eta itsaslabar malkartsuak aurki daitezke frantsesen opor-leku eder honetan

6

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Izotzezko mundu fantastikoetan barrena

54

Hitzorduak 2014. urterako zitak

56

Horizontetik haratago Riyszard Kapuscinsky

57

Munduko sutegiak Kubako sukaldaritza

60

gogoan hartu Melkinov Etxea Longleat etxeko labirintoa

24

16

36

3


ALPEAK La Grande Odyssée

U

rtero, La Grande Odyssée lasterketaren lekuko izaten dira Alpeak. Txakurrek bultzatutako lerekin egiten den munduko lasterketarik gogorrena izateaz gain, paisaia txundigarriak zeharkatzen dituelako da munduan ezagun lasterketa hau. Aurten, Samoënseko eski-estazioan emango zaio hasiera, Savoia Garaian, eta, hortik aurrera, 24 eski-estazio zeharkatu beharko dituzte parte-hartzaileek, Savoia iparraldetik hegoaldera. Bidean, irudian ageri den Megève eski-estaziotik igaroko dira partehartzaileak, beste leku askoren artean. Baldintza klimatologiko gogorrak, erresistentzia eta abiadura dira mushing lasterketa honen osagai nagusiak. Antza, XX. mendearen hasieran sortu zen kirol hau, Alaskan, etorkin frantziarren artean. 2014ko edizioa urtarrilaren 11tik 22ra ospatuko da, eta, egun horietan, 1.000 kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek, elurtutako parajeetan barrena. Ikusmin handia sortzen duen lasterketa da La Grande Odyssée; hala, ehun mila pertsona inguru gerturatzen dira urtero ekimen hau gertutik ikustera; batzuk oinez, beste batzuk eskien gainean. Argazkia: Jeff Pachoud

4


Munduari begirada



Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias

New York

NEGUKO DISTIRA BEREZIA


NEW YORK

New York hiriak Esker emate egunaren eta Urteberri egunaren artean bost milioi bisitari baino gehiago jasotzea espero du. Horrek, noski, argi uzten du New York bisitatzeko erabakia azken unerako uztea ez dela, inolaz ere, ideia ona. New Yorkeko hiritarrek beraiek esaten dutenez, Gabonetan munduko hiririk polita bilakatzen da Sagar Handia. Hori egia izan edo ez, inolako zalantzarik ez dago New York neguan bisitatzea, batik bat abenduan, inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia dela.

ainbeste aldiz ikusi dugu etxeko sofatik edo zinema areto bateko butakatik, bertan inoiz egon ez izanagatik guztioi ere ezaguna egiten zaigula New York. Hiriak, baina, distira berezia hartzen du abenduan, nonahi ikus daitezkeen argiak lagun, hiri erromantikoaren koroa Venezia edota Parisi lapurtzeko moduan izaten baita New York Gabon garaian. Gogoratu, bestela, Richard Gere eta Winona Ryder aktoreak Rockefeller Center ezaguneko izotz pistan patinatzen “Autumn in New York” filmean; edota John Cusack eta Kate Beckinsale “Serendipity” filmean Bloomingdale’s merkataritza zentroan erosketak egiten, edo Central Parken izotz gainean patinatzen. Bai, eurak ere patinatzen, Ryan O’Neal eta Alie MacGraw aktoreek “Love Story” entzutetsuan aldez aurretik egin bezala. Nicolas Cage berak elurra mara-mara ari den artean “Family man” filmean duen bizitza bikoitza ere har dezakegu gogoan, non eta New Yorken kokatutakoen artean Gabon giroko film nagusia izan daitekeen lanean. Hori bai, nagusia agian bai, baina inolaz ere ez bakarra, Gabon giroko hamaika lanek baitute kokalekutzat New

H


York, bestea beste “Home Alone 2: Lost in New York”, “Elf”, “Scrooged”, “Alfie” edo “Miracle on 34th Street” filmaren bi bertsioak. Filmon kalitatea gorabehera, guztiotan aurkituko dugu New Yorken abenduan topa dezakegunaren ikuspegi nahiko zuzena. Hori bai, beti bezala, ezin dugu ahaztu errealitateak fikzioa gainditzen duela. Gabonak azaroan hasten dira Egiari zor, New Yorken “Gabonak” berez Gabon eguntzat hartutakoak iritsi baino askoz lehenago hasten dira, hain zuzen ere Esker emate egunaren biharamunean; Ostiral Beltza bezala ezagututako egun hori gure beheraldietako lehen egunaren parekotzat jo dezakegu, betiere estatubatuarrek hain gustuko duten handitasun ukitua kontuan izanik, noski. Ostiral Beltzean New York argiz gainezka iratzartzen da, denda guztietan gero eta landuago eta irudimentsuagoak diren dekoratuak jartzen dituzte, kaleetan nonahi ikusiko dugu Bizarzuri kanpaia jo eta jo... Azken batean, den-denak hartzen du distira berezia. Pentsa, Cartier etxe elegante eta sofistikatuak berak ere, lazo gorri izugarri handi bat jartzen du bere egoitzaren fatxadan. Beti da gomendagarria New York bisitatzea, edozein urtarotan, baina, ez izan zalantzarik: abendua baldin bada, aukera baliatu, inoiz ez baituzue pareko ezer ikusiko bizitza osoa bidaiatzen emanagatik. Hitz egin dezagun, adibidez, begirada guztiak bereganatzen dituen zuhaitzaz: Rockefeller Center entzutetsuan jartzen dutena. 1931tik, merkataritza guneko lorezaintza zuzendariak aukeratutako izei gorriak urtero-urtero hartzen du abenduan bertako plaza nagusia. Aukeratutako zuhaitzak gutxienez 20 metro eta mende erdi izan behar ditu. Kristal eta harribitxi etxerik famatuenak prestatutako izar handi batek koroatu eta kontsumo baxuko 30.000 LED argik inguratutako zuhaitza jartzen den uneak irekitzen du ofizialki, gainera, Gabon garaia New Yorken. Zuhaitzaren oinetan, berriz, munduko izotz pistarik famatuena jartzen dute, low cost patinatzaileentzako beste bi aukera merkeagoak ere izan badiren arren. Lehenengoa Central Parkeko Trump Rink da, eta, bestea, doakoa, Bryant Parkeko The Pond. Bryant Parken, gainera, ez dugu doako izotz pista bat bakarrik aurkituko, opariak erosteko aukera emango digun azoka bat ere jartzen baitute urtero bertan Gabonen aurretik. Argien artean pasieran Gabon denboraldiaren inaugurazio ofizialetik Urtezahar egunera bitarte, hilabete oso-oso bat dago askotariko bisitaldi, ekintza eta erosketez gozatzeko. Behinbehinekoak izanagatik ezinbestekotzat jotako ibilbide ugari ere badaude, batik bat argiztatuko guneekin lotuak. Izan ere, argiak ez dira zuhaitzetan, kale komertzialenetan edo merkataritza guneetako dendetan bakarrik jartzen; etorbideak, parkeak edota etxebizitza

partikularrak ere kolorez betetzen dira. Gaua heltzearekin batera argiek Manhattan uhartea urte guztian zehar bereganatzen baldin badute, abendua heltzearekin batera espektakulua, ezinezkoa dirudien arren, biderkatu egiten da: Brooklyneko zubia zeharkatzean era guztietako dirdirekin zipriztindutako margolan batekin egingo dugu topo. Ibilbide bat kontratatzeko bidaia agentzia edo gidari turistikoen eskaintza faltarik izango ez badugu ere, inolako laguntzarik ez dugu beharko gora begiratu, eta, ezinbestean, Empire State eraikineko argi ikusgarriekin bat egiteko. Bosgarren Etorbide entzutetsuan kokatuta dago eraikina, eta ez pentsa gero bertako argiak bakarrik ikusiko ditugunik: edonon aurkituko ditugu eraikinen aurrealdeetan proiektutako irudiak, erabat apaindutako zuhaitzak edo erakusleiho liluragarriak. Erakusleihoak ikustea gustuko badugu, ibilbide bikaina egin dezakegu. Lehenik eta behin, Bloomingdale's merkataritza zentroko eszenografia dotorea ezagutuko dugu (Hirugarren Etorbidea 1.000, 59. Kalean). Aurten-

Neguko arratsalde hotzetan, erakusketaren bat bisitatzea plan ezin hobea izan daiteke New Yorken, hiriak aukera ugari eskaintzen baititu. Lerroon gainean, The Metropolitan Museum of Art museoko areto bat. Ezkerrean, Times Square.

9


NEW YORK goan, mundu osoko erosleei eskaini diote eszenografia, eta, ondorioz, herrialde ezberdin mordo bateko ikono ezagunak aurkituko ditugu bertan. Ezinbesteko hurrengo geldialdia Barneys da, urtero erakusleiho ausart eta abangoardistenei leku egiten dien merkataritza gunea (Madison Avenue 660, 61. Kalean). Hirugarren geldialdia oso gertu egingo dugu, Grand Army Plaza eta Central Parkeko hegoaldetik urrundu beharrik gabe: Bergdorf Goodman merkataritza gunean (Bosgarren Etorbidea 754, 58. Kalean). Bertako erakusleihoak oso sofistikatu eta estilizatuak izan ohi dira, eta, dendetan murgilduz gero, goi mailako joskintzako harribitxiak eta benetako artelanak diren antigoaleko produktuak aurkituko ditugu. Bosgarren Etorbidetik behera jarraitzen badugu MoMa New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa ezkerrean utziz eta San Patrizio Katedrala eskuinean, Saks saltokira helduko gara (Bosgarren Etorbidea 611, 49. Kalean). Bertako eszenografia aurreko bi guneetakoa baino xumeagoa izan ohi da oro har, baina, ez izan zalantzarik: ipuinetatik ateratakoak diruditen eszena oniriko eta fantasiosoak izugarri eraginkor eta harrigarriak ere badira. Bosgarren Etorbidea utzi gabe, Liburutegi Publikoa iragan bezain laster Lord & Taylor saltokiekin egingo dugu topo (Bosgarren Etorbidea, 39. Kalean). 1938. urtetik lanean diren saltokiek, Gabonetako elementu eta istorio tradizionalenei egiten diete leku. Ezinbesteko azken geltokia Macy’s saltokietan egingo

Ezinbestean egin beharreko jarduera ugari daude New Yorken, eta horietako bat Upper West Side auzoko kafetegi txikietan sartzea da. Lerroon eskuinekoa Cafe Lalo da. Lerroon gainean, City Girl Cafe, West Villagen. Eskuineko orrialdean, Brooklyngo zubia.

10

dugu (Herald Square, Broadway, 34. eta 35. kaleen artean). Urtero-urtero “Miracle on 34th Street� filmeko eszenak irudikatu ohi dituzte, saltokia kale horretan bertan baitago; horrez gain, bigarren erakusleiho batean, urtetik urtera aldatzen duten beste gai bat ere jorratzen dute. Erakusleihoak dagoeneko ahaztuagatik, Gabon giroko apaingarriak ez ditugu oraindik alboratuko. Argi-joko ikusgarrienak, adibidez, Brooklyn barrutiko Dyker Heights auzoan aurkituko ditugu. Izan ere, auzotarrek euren etxeen aurrealdeak goitik behera apaintzen dituzte nork emaitza ikusgarriagoa lortu lehian. Dekorazioaz arduratzen diren auzotarrak izan badauden arren, kasurik gehienetan profesionalak kontratatzen dituzte lan horretarako. Hirian gehien argitutako etxadiak, berriz, honako guneetan aurkituko ditugu: Brooklyn bertako 81. eta 86. kaleen artean eta 10. eta 13. etorbideen artean. Metroa ez da inguruotaraino heltzen, baina ez dugu bertaratzeko arazorik izango, autobus ugari izango baitugu aukeran. Oraindik ere Gabon giroko eszenografiekin gozatzeko gogoz bagaude, World Financial Centerreko Winter Gardeneko ataria bisita dezakegu, bertako ganga formako kristalezko sabaia modu liluragarrian argiztatzen baitute. Plan bat izatea, ezinbestekoa New York bisitatzeko orduan, ezinbestekoa da ondo landutako plan bat izatea: ez galtzeko, denborarik alferrik


11


LANDMANNALAUGAR

BEHERALDIEN ETA «OUTLET» DENDEN IBILBIDEA New Yorken Gabonetako beheraldiak Ostiral Beltzarekin batera hasten dira, azaroaren amaiera aldera. Baina, horrez gain, jaiegunetan eskaintza bereziak izaten dira eta marka zein saltoki bakoitzak ere egin ohi ditu beherapen bereziak egun jakinetan. Horrenbestez, ezinbestekoa da ondo informatuta egotea, eta, horretarako, Internetera jotzea da aukerarik onena (www.topbutton.com, www.dailycandy.com, www.nymag.com). Era berean, kontuan izan behar da outlet denda ugari daudela New Yorken, hau da, urte guztian zehar beherapen bereziak dituzten saltoki ugari. . • Century 21 (Cortland Street 22 eta Broadway 1.972, 66. eta 67. kaleen artean): Diseinatzaile prestigiotsuenen arropetan %70 arteko beherapenak aurki daitezke. Manhattan • Loehmann’s (Zazpigarren Etorbidea 101, Chelsea): Diseinatzaile ezagunen arropetan %30 eta %65 arteko beherapenak. • TJ Maxx (620 Ave of the Americas – Flatiron District / 407 E 59th St., Midtown): outlet denda. • Marshall’s (TJ Maxx dendaren ondoan dago): desordena eta kaosa izan ohi da nagusi, baina oso eskaintza onak izan ohi ditu. • Woodbury Common (Central Valley, New York kanpoaldea): diseinatzaile eta marka ezberdinen produktuak eskaintzeko

aukera ematen duen outlet erraldoia. New Yorketik ordubete ingurura dago. • Lower East Side auzoan larruzko artikuluak aurki daitezke, besteak beste Allen Street, Orchard Street, Ludlown Street, Houston Street eta Canal Street kaleetan. • Greewich eta West Village Diskoak, liburuak, antigoaleko gauzak, artisautza produktuak bezalako opariak erosteko leku ugari aurkituko ditugu, baita arropa denda ugari ere. Diseinatzaile handiak Broadway eta Seigarren Etorbidearen arteko 8. Kalean eta Seigarren Etorbidearen mendebaldean kokatutako Bleecker Street kalean biltzen dira. • DSW (40 E. 14th Street, hirugarren solairua, Union Square): diseinatzaile ezagunen zapatak aurkituko ditugu beherapen handiekin. • J&R (Park Row 1, City Hall Park): elektronikan espezializatutako saltoki handia da. • B&H Photo-Video (Midtown, 34. Kalearen eta Bederatzigarren Etorbidearen elkargunea): argazkilaritzan espezializatutako denda da. • Toys “R” Us (1514 Broadway), Sanrio (233 W. 42nd St.), M&M’s World (1600 Broadway), Disney (1540 Broadway) eta Hershey’s (1593 Broadway): jostailu dendak. • Columbus Circle plazako dendak.


Erakusleihoak ikustea gustuko duenak Bosgarren Etorbide entzutetsuan murgiltzea besterik ez du (ezkerreko orrian). Lerroon gainean, Hiriko panoramika bat, Museum of Modern Art eraikinaren barrutik. Behean, ezkerrean, Astor Place, East Villagen. Eskuinean, metroko irudi koloretsu bat.


ez galtzeko, eguzki orduak aprobetxatzeko eta zer egin eta ikusi zehatz-mehatz jakiteko. Eguna hotza baina eguzkitsua baldin bada, erosketak alboratu eta paseo bat ematera irtengo gara, besterik ez. New York gertutik ezagutu duten artistetatik bat bera ere axolagabe utzi ez duen argiaz gozatuko dugu. Norbait bere lanean kaosaren edertasuna islatzeko gai izan baldin bada, seguruenik berriki hildako Saul Leiter argazkilaria da pertsona hori. Bere obraren zati handi bat New Yorkeko bizitzaren egunerokotasuna islatzera bideratu zuen Leiterrek, baita lortu ere. “New York Times” egunkari entzutetsuak aitortu bezala, «sinfonia polikromo lasai bat, bere garaikideetako oso gutxik entzun nahi izan zuten musika bisuala» utzi zigun Leiterrek, arratsarekin batera New York hartzen duten tonu laranjak inork baino hobeto betikotuz, filtro zinematografiko erraldoi bat erabili balu bezalaxe. Central Parkera hurbiltzean, zuhaitzetako adar biluzietan barna sartzen den neguko argiaz gozatuko dugu, kirolariak korrika, maiteminduak

pasioan eta txakurrak jabeekin jolasean ikusten ditugun bitartean. Mandarin Oriental hotelean ostatu hartzeko zortea baldin baduzue (biziki gomendatzen dizuet), ikuspegi oneko gela bat eskatu: ez dago goizean goiz jaiki eta leihotik parkea gure oinetan ikustea bezalakorik, atzealdean etxe orratzez jositako paisaia dugula. Ikusten ari garen argi hori, baita haizea ere, argazki gehien atera dioten munduko zubiaren egituran bertan ere barneratzen da: Brooklyngo Zubian. Ohi baino arropa gehixeago jarri eta zubia pasieran gurutzatu, edo, bestela, Woody Allen eta Diane Keatonek “Manhattan” filmean egin bezala, geldi zaitezte zubiari adi-adi so, erabat txundituta. Familiako txikienekin batera egin baldin baduzue bidaia, urtarrilaren 12ra bitarte New Yorkeko kaleak eskalan gurutzatzeko aukera izango duzue Bronx auzoko Lorategi Botanikoan: guzti-guztia, gainera, material naturalekin eginda dago, azalak, arramak edo haziak erabiliz besteak beste. Arratsalderako, aldiz, erakusketaren bat bisitatzea


aukera aparta izan daiteke. Negu honetan, gainera, Marc Chagallen lanak ikus daitezke Museo Juduan, Vasili Kandiskirenak Neue Galerie galerian eta Rene Magritterenak MoMa museoan. Ezinbestean egin beharreko beste ibilbide eta jarduerak ere badaude New Yorken: China Town kaotikoan barneratzea, Upper West Side auzoko kafetegi txikietan galtzea, Brooklyn barrutiko Williamsburg auzoan murgiltzea hiri-artea ezagutu eta Wythe hoteleko jatetxean afaltzeko, SoHo entzutetsuko arropa dendetan zokomiran ibiltzea, edota Greenwich Village bisitatu eta bertako antzoki eta arte galeriak ezagutzea. Gure oporraldietan, baina, egun handi bat ere izango dugu zalantzarik gabe. Beno, egia esanda, gau handi bat. Urtezahar gaua Urtero-urtero bai milaka newyorktar bai mundu osotik heldutako bisitari andana bildu ohi dira Times Square entzutetsuan urte berriari ongietorria eman asmoz.

“New York Times� egunkariak hasi zuen tradizioa 1907an, baina, urtetik urtera, indar handiagoa du: gero eta gehiago dira urteko azken segundoekin batera jaisten den kristalezko bola izugarriaren aurrean biltzen direnak. Ekitaldia gertutik jarraitu nahi izanez gero, ezinbestekoa izango dugu Times Squarera ordu batzuetako aurrerapenarekin hurbiltzea, betiere gunea utzi behar ez izatea ahalbidetuko diguten jaki eta edariak hartuta. Hitzordu mitiko horri uko egin eta urte berriari hasiera lasaiagoa eman nahi baldin badiogu, Prospect Packera joatea izan daiteke aukerarik onena. Brooklyneko parke horretan, su artifizialak ikusi eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dugu besteak beste. Sibaritentzat, berriz, bada azken aukera bat ere: East River ibaian barna zeharkaldia egitea. Bakoitzak erabakiko du zer egin; nik, nire aldetik, gauza bakarra dut jada esateko: happy new year!

NEW YORK

Manhattan uhartea urte guztian zehar egoten da argiz josita, baina abenduan ikusgarriagoa bihurtzen da, era guztietako dirdirekin zipriztindutako margolana bilakatzen baita ingurua.



Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Getty Images

Haga

DOTOREA, SERIOA ETA TRADIZIONALA


HAGA

Askok Haga Holandako hiriburutzat jotzen dute, baina, benetan, Amsterdam da. Haga, bada, hiri elegantea da eta parke eta plaza zabalak ditu. Bertako bizimodua serioa eta tradizionala da; izan ere, hiriburu diplomatikoa eta koroaren egoitza da, bai eta bakearen eta justiziaren munduko zentroa ere. Liberala da, baina tradizioetan sakon errotua; diskretua da, baina aberatsa barrutik; kultua eta lasaia da, bai eta erabat demokratikoa ere. Apur bat zorrotza da pixka bat irreala den munduko ontasun baten arau, lege eta protokoloekiko maitasunari dagokionez.

Lerroon gainean, hiriaren muina eta monumentu nagusia den Binnenhof edo Parlamentuaren egoitza, Holandako politikaren zentro neuralgikoa. Eskuinean, haize-errota bat, gauez.

atorrian, Holandako dukeen ehiza esparrua zen Haga eta, ondoren, gortearen bizitzaren muin bilakatu zen, Gilen II.ak 1248an gaztelu bat eraikitzearekin batera. Neutraltasun deigarriaren atzean, jarduera artistiko ugaria ezkutatzen du. Izan ere, hiria Holandako musika eta dantza akademien egoitza da. Kontzertu aretoak jendez gainezka daude, eta primerako kaleak zaharki dendez eta arte galeriaz josita. Hiriaren muina eta monumentu nagusia Binnenhof da, hots, Parlamentuaren egoitza. Udazkenero, urte politikoari hasiera emateko ekitaldia egiten dute, urrezko gurdiak eta erregearen gortearen parafernalia eta guzti. Hagako Binnenhofa Holandako politikaren zentro neuralgikoa izan da mendetan. Estatuko gai politiko guztiak bertan eztabaidatzen ziren, eta oraindik ere han eztabaidatzen dira. Merezi du Binnenhofaren eraikinak eta beren historia luzea bisitatzea. Gaur egungo guneak laku bat du, Hofvijver, Holandan, itsasoari lurra lapurtzen dion herrialdean, gaudela gogorarazten diguna, eta bertan eraikinen fatxada islatzen da, giro bukolikoa sortuz hiriaren bihotzean. Parlamentuaren atzealdeko izkina batean, XVII. mendeko jauregi bat dago, Mauritshuis. Pintura Galeria Erreala izenez ezagutzen da, eta handitzeko prozesuan dago. Maurithuis, bitxiak eta Hagako ia dena bezala, txikia baina balio handikoa da, eta Johannes Vermeeren “Neska perlarekin” koadro txikia du bilduma iraunkorreko ikono nagusitzat (koadroaren jatorrizko izena, dena den, “Neska turbantearekin” da). Bertan dauden beste koadro ezagun batzuek izen harrigarriak dituzte: Jan Steenen “Hala entzun, nola abestu”, Gerard ter Borchen “Zorri ehiza”, Frans van Mierisen “Eszena burdel batean” eta Rembrandten “Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia”. Museoa obretan dago 2014ra arte, baina bildumaren zati nagusia Gemeentemuseumen dago ikusgai. Orain dela gutxi, Gilen V.a printzearen galeria inauguratu da berriro. Maurithuisen mendekoa da, eta horren oso gertu dago. Holandako museorik zaharrena da. Galeria txiki hori Luis XIV.aren estiloko etxe batean dago, eta garai horretako Holandako eguneroko bizitza irudikatzen duen XVII. mendeko artisten obrak biltzen ditu. Galeria XIX. mendeko galeria baten berreraiketa bat da, eta orduan gertatzen zen moduan, paretak hainbat neurri eta kalitateko 150 margoz beteta daude, goitik behera. Zaila da paretetan pilatzen diren koadro txiki horietako batzuk antzematea, baina uneko museo eta galerien aurretik, arteari nola begiratzen zitzaion eta arte bilduma nola egiten zen zehatz islatzen du. Lehen aipatutako Gemeentemuseuma, edo Hagako Museo Nagusia, bestelakoa da. 1998an ireki zen, eta bilduma bitxi bat du. Garaiko jantziak, musika tresnak, beira erromatarrak, Delfteko portzelana eta Monet, Van Gogh, Kandinsky, Picasso, Dumas eta Jongkinden lanak ikus daitezke, besteak beste. Eta, noski, Mondrianen munduko bildumarik onena. Gainera, munduko moda bildumarik onenetako bat du. Baina, beharbada, museo horren gauzarik interesgarriena museoa bera da, eraikina. XX. mendeko 30eko ha-

J


19



Hagaren erdialdeko gune bat ageri da orrialde honetan. Azken urteotan, eraikin eta plaza tradizionalek etxe orratzekin elkarbizitzen hasi behar izan dute.

21


markadako abangoardiako arkitekturaren adibide bat, art nouveaua Europa osoan nagusi zenekoa. H.P. Berlage (18631934) arkitektoak bere bizitzako azken urteetan egindako sorkuntza bat da. Museoa bera artelan bat da; jakinduriaz diseinatuta dago, eta xehetasun guztiak gorde ditu. Adreilu horiek eta eraikuntzaren bolumenak itxura erlaxatua eta alaia eskaintzen dute. Barrualdea, lauza koloretsuekin, bista ederrekin eta edozer museok nahiko lukeen argi bereziarekin dekoratuta dago. Orain, gainera, Maurithuisen onena du ikusgai, museo tradizional hori hobetzeko obrak egiten diren bitartean. Itsasoaren ondoan Erdigunetik apur bat aldenduta, Hendrik Mesdagek 1881ean margotutako “Mesdag panorama� pintura ikus daiteke. 120 x 14 metroko obra biribil bitxia da, Holandako handiena eta Europako biribil handiena. Itsasoa, dunak eta Scheveningen herria irudikatzen ditu, figurazio naturalista batean. Hondarra, itsas maskorrak, egurrak eta begetalak ikus daitezke, beste natura elementu batzuen artean. Mihise horrek 1880. urtera garamatza, hondartza bizi-bizi dagoela: marinelak arrantzontziak hondartzatik arrastatzen, praktika militar bat alde batean, eta pertsona ugari eguzkiaz eta hondartzaz gozatzen. Txoko batean, Mesdagen emaztea dago, koadroaren egilekidea, hondartzan margotzen. Hurrengo bisita, jakina, Scheveningeneko hondartza bera da. Kasino zaharra eta kutsu dekadentea ditu, eta oraindik ere egunero jantzi tradizionala daramaten emakumeak ikus daitezke. Dunek eta paisaian ezkutatzen den dike batek babesten dute, eta dagoeneko ekaitzek ez dute hondatzen, Ipar itsasoko haizeak bere nagusitasuna erakusten badu ere. Neguan hondartzatik ibiltzea esperientzia ahaztezina da. Nolabaiteko iparraldeko melankoliaren monumentua, udatiarrez, dendatxoz eta azokaz betetako uda holandar gutxi eta laburren geldikin galdua, Kurhaus XIX. mendeko hotel eta kasino ikusgarria buru dela. Itsas pasealekuaren amaieran, hondartzak egoera naturala berreskuratzen du eta itsasoak zilar gris tonuen ikuskizun harrigarria eskaintzen du, zeru urdinaren azpian. Bidean, Vredespaleis dago, hots, Bakearen Jauregia. Nazioarteko Justizia Auzitegiaren egoitza da, eta 2013an 100

urte bete dira sortu zela. Errusiako Nikolas II.ak hasi zuen jauregia, bakezaletasunaren eta munduko bakearen ideialak oinarri hartuta. Horrek munduko arbitraje auzitegia eraikitzera eraman zituen 26 nazio. Bakearen Jauregia 1913an amaitu zen eraikitzen, eta munduko bakearen ideia bera bezain izugarria zen. Jauregia egiteko, ezinbestekoa izan zen mundu osoko herrialdeen elkarlana eta lankidetza. Bisita gidatuan, herrialdeek egindako ekarpenak ikus daitezke, besteak beste lorategi ederrak eraikitzeko, arkitekturan laguntzeko eta barrualdea diseinatzeko. Hagako bisita amaitu baino lehen, ezinbestekoa da Madurodamgo miniaturazko hirira hurbiltzea. Holandako monumentu zahar eta moderno nagusien maketa irudikapena da, 1:25 eskalan eta mugimenduan egindakoa. Haize errotek bueltak ematen dituzte, txangoetarako itsasontziek Amsterdamgo kanaletan barrena nabigatzen dute, su bat itzaltzen da kaian, tren modernoenek hiri osoa zeharkatzen dute munduko miniaturazko trenbiderik handienetatik. Iluntzean, maitagarrien ipuinen itxura hartzen du, 50.000 argitxoei esker. Giroa eta bizitza Hagan, baina, dena ez da kultura eta artea. Haga giro bizibiziko hiria da, bai eta erosketa onak egiteko toki aparta ere. Merkataritza guneak hiriaren erdian daude, bete-betean, Grote Marktstraat kalearen inguruan. Spuistraat, Venestraat eta Hoogstraat kaleetan ere denda ugari daude. Ezinbestekoa da Haagsche Bluf saltoki gune atseginetik ibiltzea, bai eta Passage gunetik ere. Azken hori Holandako merkataritza galeria polit eta zaharrena da. Denneweg eta Frederikstraat kaleetan, goi joskintzako denda atsegin eta azken joeretako moda boutique bikainak daude. Toki paregabeak dira orduak eta orduak erosketetan ibili ondoren atsedena hartzeko, bertan baitaude Hagako kategoria handieneko jatetxeak eta tabernak. Noordeinde kaleak aipamen berezi bat merezi du. Falta duen moda guztia artearekin osatzen du, sobera. Kale horrek Holanda osoko ÂŤarte dentsitateÂť handiena du, eta arte galeriez eta zaharki dendez josita dago. Hagatik joan baino lehen, denbora pixka bat hartu behar da Hofkwartier auzotik barrena ibiltzeko. Auzoko kalexkak dendez, boutiquez, bizartegiz, jatetxez, tabernaz, zaharki dendez, barneen diseinatzaileen bulegoz eta beste sorpresa askoz beteta daude. Eta, denborarik izanez gero, Chinatownera joan beharra dago: ekialdeko dendak, supermerkatu asiarrak, jatetxe txinatarrak eta edozer hiri txinatarretan ikus daitezkeen gainerakoak eskaintzen ditu Hagako erdierdiguneko auzo horrek. Bada aipatzea merezi duen beste merkataritza kale bat, Frederik Hendriklaan. Hondartzatik hurbilago dago. Kale luze-luze bat da, eta denda eta boutique bikain batzuk izateaz gain, produktu finak saltzen dituzten elikadura establezimendu bikainak ditu.

HAGA


Lerroon gainean, Scheveningeneko hondartzan, windsurfean. Behean, ezkerrean, hiriko alde zaharreko eraikin bat; eskuinean, hiriko zonalde modernoaren diseinu berritzailea. Azkenik, ezkerreko orrialdean, Bakearen Jauregia, ilunabarrean.



Testua: Egoitz Lopez de Lacalle Argazkiak: Eduardo Izarzugaza

Transmongoliarra

BIDAIATZEKO EREDU ZAHARRAK BERRESKURATUZ


TRANSMONGOLIARRA

Trenean eseri, leihotik begiratu eta kilometroak presarik gabe egitearen sentsazioa, XXI. mendean, luxua da ordulariaren menpe bizi garenontzat. Aukeratutako geltokiez gain, ibilbideaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digu Transmongoliarrak.

ireportuko atea igarotzean, aurpegian hezetasunez betetako haize beroa sentitu dugu. Bilbon hegazkinera sartu ginenetik, egunbete pasatu da eta aire egokituaren tenperatura aldaketen menpe bizi izan gara Bartzelona, Mosku eta Beijingo aireportuetan. Eskertzen da giro naturala, baina abuztuan Beijing beroa da benetan. Goizaldeko 4ak dira eta poliziaren 3 kontrol pasatu behar izan ditugu Beijinen sartu ahal izateko. Jende ugari hurbildu zaigu ÂŤtaxi!Âť oihuen artean. Atetik datorren edonork negozioa dakar. Berdin du nora goazen edo zer nahi dugun. Elkarren arteko ulermenik ez da behar. Taxian nahi gaituzte. Ordu txikiak izan arren, mugimendu handia sumatzen dugu. Hogei milioi biztanleko hiri batean egotea-

A


ren lehenengo zantzuak dira. Egoera hauek lasai hartzea komenigarria izaten den arren, Euskal Herritik Internetez erreserbatua daukagun hostel-era heltzeko, taxia da ordu hauetan daukagun alternatiba bakarra. Ingelesa (gure neurrian) praktikan jartzeko eta negoziaziorako abilezia neurtzeko garaia da. Konplikatua benetan, zoramen horretan, ingelesez ez dakien edonori nora joan esatea. Bidaiariak, ordea, beti aurkituko ditu nahi duen lekura joateko bideak. Beijingen geratzen diren auzo tradizional edo hutong deituriko gune batean (azken urteotako hiriburu estruktura eraldatzeak betiko auzune hauen ia erabateko desagerpena ekarri du) omen dago gure ostatua. Horrela ulertu diogu atezainari. Mugimendua ikaragarria da, bizilagunek bizitza etxeko paretetatik kanpo egiten

duten seinale. Etxe bakoitza komertzio txiki bat da, eta kalea erakusleiho. Fruta, arraina, haragia, jatetxe txikiak... Kaleko kartel guztiak txineraz daude. Ezin dugu ezer irakurri eta ulertu. Gure lehen helburua Ulan Bator-erako tren txartelak erostea dela argi dugu; ondoren, Tiananmen plaza, Hiri Debekatua eta Mao Tse-Tungen mausoleoa ikustera joateko. Dena erraldoia da: kaleak, eraikinak, zubiak... Etorbideetan barrena hainbat kilometro egin ditzakegu, azken urteetako Beijingen eraldaketaren ispilu. Gune berrietan, auzune zaharretan ez bezala, eraikin handien artean jende gutxi sumatzen da. Metroa omen da bidaiatzeko garraiobiderik egokiena eta estazio izenak ulertzen ez baditugu ere, mapa bat eskuan eta senari jarraituz moldatu gara. Geltokia jen-

Lerroon azpian, Beijingeko zenbait puntu esanguratsu, turisten joan-etorri etengabea bizi dutenak: ezkerrean, Harresi Handia; behean, Tiananmen plaza; beherago, Transmongoliarra trenaren geltoki bat.


TRANSMONGOLIARRA dez gainezka dago eta ondoren datorkigun jinkanari hasiera emateko, txartela non erosi asmatzea izan dugu lehen erronka. Luzea izan da lehen froga, ordu luzez ibili gara geltokian gora eta behera. Tren Transmongoliarrerako txartelak derrigor International Hotel-en barruan dagoen bidaia agentzia baten ofizina txikian soilik erosi behar direla jakin dugu, azkenean. Hortxe bigarren erronka: ofizinara heltzea. Egin beharreko lanak bukatuta, Beijing ikusteko parada dugu. Hirian gora eta behera goazela, segurtasunak duen garrantziaz jabetu gara. Metrora sartzeko, motxilak metal detektagailuetatik pasatu behar izaten ditugu. Tiananmen plazara sartzeko ere berdintsu. Herri militarizatua da Txina. Uniformeak non-nahi ikus daitezke. Beijing-etik hurbil, Harresi Handia ikusteko gunerik

egokiena Badaling omen da. Turistentzat antolatutako txangoak erraz topa daitezke. Guk, ordea, Mitianyara joatea erabaki dugu. Ez omen da horren turistikoa eta, Interneten, autobus urbanoan joan gaitezkeela irakurri dugu. Ikaragarria da Harresi Handia. Eraikinari dimentsioa ematea zaila egiten zaigu. Ikusitako tartetxoa milaka kilometroren partea bat dela jakinda. Mongolia zeharkatuz Transmongoliarraren xarma nagusietako bat, nagusia ez bada, trenean bidaiatzea da. Ordu luzeak emango ditugu bertan eta luze egingo zaigun beldurra ere badaukagu. Trenaren sarreran, uniformez jantzita eta formazio militarrean dauden langileak aurkitu ditugu. Gure kabina txukuna da (bigarren klaseko kabina hautatu dugu, lau pertsonarentzat da eta bakoitzari ohatze

Kolore urdinak zeruaren kolorea gogorarazten die mongoliarrei. Lerroon gainean, mongoliar paisaian ohikoak diren hainbat monolito. Eskuinean, herrixka baten panoramika. 28


bat dagokio). Badauka puntu erromantiko bat, 6070eko hamarkadetako filmetan trenak daukan protagonismoa berreskuratu eta norbaitengana edo zerbaitetara joatearen xarma. Azkartasuna bilatu gabe bidaiatzeko modu bat izan da gurea. Leihoari begira ordu batzuk pasatu ditugu. Paisaiek merezi dute. Kolore guztiak, testura ugari. Gobi desertua, Gorkhi Terelj oihana. Irakurtzen ere beste ordu batzuk, eta solasean asko. Bagoietatik bueltaka, besteren bat, eta erretzaileek, bagoien artean bat edo beste. Mongoliako mugan, Herenhoten, polizia-etxetik pasatu gara. Pasaporteak, bisatuak, aduana... Txinako eta Mongoliako trenbideen diametroak ez omen dira berdinak eta lokomotorra aldatu behar izaten da. Turistak bakarrik gaude mugan, herritar gutxi ibiltzen baitira

alde batetik bestera. Garagardo batzuen artean, ingelesa hala moduz erabiliz, ulertarazteko gai izan gara. Ulan Batorrera heltzean, lehenengo begirada batean, Txinan ezagutu dugun gutxiaren antz txikia daukala ikusi dugu. Txarteldegiak zirilikoz idatzita daude, baina arazo berbera daukagu. Ezin irakurri, ezin ulertu. Eraikin bukatu gabeak yurt-ekin (Mongoliako nomaden dendak) tartekatzen dira hirian barrena. Baliteke egonkortasun txikiko hiriburua izatea. Gana’s Guesthouse ostatua ere eraikinez eta yurt-ez osatutako konbinazioa da. Mongolian barrena egun batzuk egin nahiko genituzke, baina garraio publikorik, trenaz gain, apenas aurki daiteke. Turistentzat, ordea, autoa, gidaria eta turismo-gidaria barnebiltzen dituzten tour-ak nonnahi kontrata daitezke. Kostua da desberdintasuna.


TRANSMONGOLIARRA

Lerroon gainean, Mongoliako monasterio ugarietako baten panoramika. Eskuinean, goian, Karakorumeko monasterio budista bat. Beherago, Ulan Bator hiriburua.

Saiya turismo-gidaria eta Babo auto-gidaria dira guk kontratatutakoak. Babok 76 urte dauzka, Sobietar Batasunean ikasitako ingeniari mekanikoa. Beti errusieraz hitz egiten digu, kanpotarrak izanda ulertuko diogulakoan. Saiyak, aldiz, ingelesez hitz egiten du eta elkar ulertzen dugu. Hurrengo sei egunetan bidaia-lagun izango ditugu. Mongolia sabana ikaragarria da. Zaldiz, behiz, jakez (zonadeko behia) eta gameluz beteriko larre erraldoia. Patrol txiki batean bidaiatutako ordu gehienetan ikus daitekeen paisaia. Herri nomada denik ezin daiteke ukatu, ezerezaren erdian beti aurki daitekeelako unai mongoliarra. Tartean gune menditsuak edota desertu itxurakoak aurki daitezkeen arren, monotono xamarra bilaka daiteke egun batzuk pasatutakoan. Mongolia ez da herrialde oso garatua. Lotara joan garen gehienetan, kandela bat izan dugu lagun. Etxe gehienetan, komunak lurzoruan egindako zuloak dira eta zelai zabalek ere norberaren beharrak asetzeko toki paregabea dira bertako biztanleentzat. Komunikabide edota komunikazio tresnen faltan, elkarrekin hizketan pasatzen dituzte orduak. Orduaren garrantzia erlatiboa dela dirudi. Betebeharrak dira norberaren ordutegia. Harreman sakona lortu dugu Saya eta Baborekin. Azken egunean, Ulan Batorreko merkatura eraman gaituzte. Beti esan ohi da merkatuak herrialde edota hiriburu bakoitzaren esentzia direla. Herrialde bakoitzaren idiosinkrasia bertan aurki daitekeela. Kontainer industrial zaharrez eta egurrezko denda kuriosoz osatuta dago azoka hau. Dena dago salgai eta dena erosgai. Saltokien antolakuntza ez da harmonikoa, baina bakoitzak badu bere tokia. Leninen busto txikietatik Reebook zapatilarik berrienera. Dena negoziagarri. Errusiako lehenengo geldialdiak Egun batzuk pasatu ondoren, Mongolia atzean utzi eta Errusia aldera joateko ordua da. Pena eman digu gure

lagunei agur esan beharrak. Saya euskaraz ikasteko tentatuta utzi dugu. Ez bereziki gure hizkuntzarekiko erakargarritasuna sortu diogulako, baina bai, agian, Mongoliara etortzen diren euskaldunekin negozioa egin dezakeelako. Tren geltokian ordu batzuk pasatu behar izan ditugu. Kezkatuta gaude. Gurea, Irkuts-era (Siberia) doana da. Garraioa hartzerakoan tentuz ibili beharra dago, gure erreferentzia bakarra ordua delako. Ez dago bidaia txartela ulertzerik, treneko txartelak ere ulergaitzak dira eta galdetu arren, ezin ziurta daiteke ulertu digutenik eta erantzuna egokia izango denik. Trenean sartutakoan, bertako langileak zuriak direla konturatu gara. Errusiarrak. Bagoaz pixkanaka Asia atzean uzten. Bidaiaren eboluzioak badu bere xarma. Ikuspuntu genetikotik, arrazen eboluzioa eta kulturen arteko elkarbizitza ikusgarriak bihurtzen dira. Hizkuntzak ere eboluzionatu egiten du, herritarren ohiturak emeki aldatzen doaz eta eraikuntza ereduak ere errealitate horretara moldatzen dira. Lehenengo geldialdia Mongolia eta Errusiaren arteko mugan egin dugu. Segurtasuna berriro ere, kontuan hartzeko elementua. Gurekin dagoen Hodil frantziarrari motxilan tramankulu berezi bat aurkitu omen diote eta ordu erdiz galdeketa zorrotza pairatu behar izan du, uniformatutako errusiarren eskutik. Irkuts Baikal Lakura sartzeko hiriburua da. Gure asmoa lakuan egun batzuk pasatu, ingurune zoragarriaz lasai gozatu eta Errusiako giroaz jabetzea da. Eco-hostel bat omen dago basoen erdian eta hasierako helburu hauek lortzeko aukera ona izan daiteke. Abuztua den arren, lurraldearen iparraldera goazen heinean, tenperaturen freskatzea ere nabarmena izaten ari da. Beijingo bero hezearekin konparatuz, Baikal lakuko tenperatura lehorragoa eta hotzagoa da ezbairik gabe. Ostatuaren ondoan Listuianka herrixka dago, kilometro askoko basoz inguratuta. Basoan barrena sartuz gero, tentuz ibili beharra dago, non gauden jakin ahal izateko. Ondoan mendixka bat daukagu eta bertatik laku osoa ikus daiteke. Neguan, elurtuta, nola egongo den amestu dugu. Zero azpitik 40ra arteko tenperatura izaten omen dute bertan. Herrixka lakuari estuki lotuta dagoen dudarik ez dago. Arrain ketua non-nahi saltzen dute. Turista errusiarrek pipak bailiran jaten dute, paseatzen duten bitartean. Lasaitasun pixka bat izan eta naturaz gozatzeko egun egokiak bilakatu dira hauek. Siberiako herri nekazari bat Gure hurrengo geltokia Krasnoiark da. Hiri industrializatua omen da eta bere zientzia-unibertsitatea, herrialde osoan ezaguna. Interneten, etxe partikular batean ostatu hartzeko aukera genuela ikusirik, bertara joatea erabaki dugu. Gure kontaktuak Julia izena du. Etxe xumea da Juliarena, bi gelatxo eta sukalde txiki



TRANSMONGOLIARRA


batekoa. Ingelesez moldatzen da eta gauean, sukaldearen mahai-inguruan, hiriburuaren inguruan kontukontari aritu gara. Guk ere gure lurraldearen berri eman diogu eta zortez, linguistika maite duenez, badauka euskararen berri. Horrek, nahita nahiez, hurbiltasuna sortu digu. Inguruko herrixka batekoa dela adierazi digu, Listuiankakoa. Interesa izanez gero, bertara joateko aukera luzatu digu. Aukera hauek galtzerik ez dagoenez, gonbiteari baiezko borobila eman diogu. Siberiako herri nekazari bat ezagutzeko aukera interesgarria egiten zaigu. Gosaltzeko, bere etxera eraman gaitu. Etxe txikia eta zaharra da. Senarrarekin bizi da bertan; Andrey deituriko kazakhstandarra da. Sumatzen da ez dutela askorik, baina duten gutxia eskuzabal eskaini digute. Nekazaritzako egutegiaz mintzo gara, etxeak egiteko moduaz, bertako bizimoduaz... Politikaz hitz egiteko ere ez dute arazorik. Sobietar Batasuna erori zenetik, txarrera egin omen du bizimoduak. Hitz egiten ari ginela, zenbait herritar hurbildu zaizkigu. Arratsaldean, herriko zentro sozialetik pasatzeko gonbitea egiten digute. Heldu gara eraikinera. Zaharra da, baina zaindua. Atea irekitzean, zortzi emakume aurkitu ditugu, jantzi tradizionala soinean daramatela. Kantuan hasi zaizkigu, dantzara atera gaituzte, banan-banan, vodka eta gozokiak eskaini dizkigute. Gonbidatuei ongietorria

Errusiako Baikal lakuak eta bere inguruneko eremuak paisaia ezin ederragoa eratzen dute, nahiz eta tenperaturak hotzak izan. Lerroon gainean, gazte bat gamelu gainean. 33


Eraikin feudalek, museo ikusgarriek eta tsarren garaiko palazioek eratzen dute San Petersburgoko paisaia. Eskuinean, Salvador katedrala, hiriko eraikin ezagun eta ikusgarrienetako bat.

egiteko omen da. Txundituta gaude, nor gara gu bada? Bazkaria ere prest dute. Bertan landutako eta prestatutako janaria omen da dena. Vodka ez da inon falta. Hunkitu gara. Brindisak hasi dira, bata errusieraz bestea euskaraz. Ulertu ez arren, giro paregabea sortu da. Uraletan zehar Pena handiz utzi behar izan ditugu Julia eta Listuiankako herritarrak, baina gure ibilbidearekin jarraitu beharra daukagu. Hurrengo geltokia Jekaterinburg da. Tren geltokira heldu aurretik, txartelak Internetetik eros daitezkeela jakin dugu, Errusiako tren guztien ordutegi eta ibilbideen berri ematen duen webgune bat existitzen dela, alegia (www.eng.rzd.ru). Aurkikuntza berri honek bidaia eredua erabat aldatu digu, aurreikuspenarekin aritzeko aukera emango digu eta. Orain arte, geltokira gindoazenean, zein hiritara heldu nahi genuen bakarrik genekien. Orain, txartelen kostua aldez aurretik jakiteko aukera daukagu eta trenen konbinazioen informazioa ere gure esku daukagu. Jekaterinburgerako tartea prasscard-ean (gelarik gabeko ohatze-bagoi bat) egitea erabaki dugu. Errusiar bidaiariekin harremanak lantzeko aukera paregabea izan daitekeelakoan gaude. Eta ez zaigu arrazoirik falta izan. Bidaiari asko etorri zaizkigu nongoak garen galdetzera. Bakoitzak bidaian zeregin ezberdinak ditugula konturatu gara. San Petersburgotik Irkutsera seme militarra ikustera joan den ama bat dago, Mantxurian ebanjelioa zabaltzen aritutako kristau gazteen talde bat, Moskura familia ikustera doan armeniar bat, destinoa Kazanen duten bi militar, Moskura doazen amona-ilobak... Denek egin digute kasu; begiradarekin bai, behintzat. Ez omen da oso arrunta bertan turista parea ikustea. Gauez heldu gara Jekaterinburgera. Handia da hiria eta lehenengo zeregina ostatua aurkitzea izango da. Errusiako ostatuak, normalean, Sobietar Batasunean eraikitako bloke zaharretan egoten dira eta aurkitzeko zailtasunak izaten ditugu. Ez dute inongo identifikazio bereizirik izaten. Askotan, galdetzea besterik ez zaigu geratzen. Euskal Herritik abiatu ginenean, errusiarrak trakets xamarrak ziren inpresioa geureganatu genuen, zenbait bidaia-blog irakurrita, baina esperientziak kontrakoa esan digu. Egia da hasiera batean, bederen, hizkuntzaren tonuarengatik zakar xamarrak diruditela, baina beti, beti, hizkuntz zailtasunak zailtasun, herritarren baten laguntza izan dugu. San Petersburgo eta Mosku Azkenaurreko geldialdia San Petersburgon egin dugu. Hiri ikusgarria omen da, bere eraikin feudalekin, museo ikaragarriekin, tsarren garaiko palazioekin... Gehien txunditu gaituena, hala ere, Errusiako beste zonalde batzuekin konparatuz, bertan dagoen bizi-maila izan 34

da. Mikrokosmos bat dirudi. Kapitalismo bortitzak erabat aldatutako hiria da San Petersburgo. Benneton, Zara, Apple, Audi... munduko multinazional guztien dendak aurki ditzakegu bertan. Hiritarren itxura ere deigarria egin zaigu. Bertakoek, Berlin, Londres edota Parisko herritarren antza handiagoa dute, Errusiako beste edozein herritarrena baino. Turismoari lotutako hiria ere bada. Egun bakar batean, orain arte ikusi gabeko turista guztiak ikusi ditugu. Eta gu ere geure burua horrela ikusten hasiak gara. Dena ordaindu behar da, dena oso garestia da kanpotarrarentzat. Tartean, euskal herritarrak garen galdetu digun gizon bat hurbildu zaigu. Georgiarra omen da. Euskaldunak asko maite dituela esan digu. Georgiarrak eta euskaldunak anaia-arrebak garela. Txundituta utzi gaitu ezagutu berri dugun gizon honek. Urruti egonda euskal herritarrak maite dituen gizon bat aurkitzeak zirrara sortu digu. Azken egunak Moskun eman ditugu. Ikusteko asko omen dago bertan, baina eguraldia ez dugu lagun. Heldu ginenetik euria barra-barra ari du. Kremlinera bisita, Leninen mausolera, Bigarren Mundu Gerran hildako soldaduen monumentura, metroa... Duela 21 urte Sobietar Batasuna atzean utzi bazuten ere, kapitalismo bortitzaren eta Sobietar Batasunaren ikonografiak elkartzen ditu Mosku hiriburuak. Starbucks multinazionalaren ondoan, Stalinen estatua erraldoia ikus daiteke, Leninen mausoleoa ikustera doan bisitariak, bitartean, McDonald’s hanburgesa jaten du. Metroak ere, lur azpian egon arren, ez du toki batetik bestera mugitzeko bakarrik balio. Geltoki bakoitza Sobietar Batasuna izan zenaren museo txiki bat da. Joko olinpikoetan parte hartutako kirolariei zuzendutako geltoki bat dago, Leningradeko batailan hildako gudariei zuzendutako beste bat, nekazariei zuzendutakoa... Ordu asko pasa daitezke metroko geltoki guztiak bisitatzen. Askotan galdetu diogu geure buruari errusiarrek zergatik eusten dioten ikonografiari, garai historiko hori atzean utzi badute. Izan direnaren ispilu moduan eutsiko diote? Herritarrek justizian oinarritzen zen eredua oraindik ere faltan botako ote dute? Edota turistentzako oroigarri moduan eusten diote? Bilbotik abiatu ginenetik 28 egun pasatu dira eta dagoeneko egun guztiak agortu ditugu. Etxerako hegazkina zain daukagu eta gauza asko ikusteko geratu bazaizkigu ere, ahaztuko ez dugun bidaia egiteko aukeraz erabat gozatu dugu. Esperientzia izugarria izan da, bai egindako distantziagatik eta ezagututako jendeagatik bai bizitakoarengatik. Bidaiatzeko modu ezberdina. Erromantikoa.

TRANSMONGOLIARRA




Pemba TANZANIA UHARTETARREKO ALTXOR AHAZTUA Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

Mendixka eta basoz betetako irla emankor honetan, sakonera txikiko urak eta koralez betetako arrezife ezin ederragoak aurki daitezke; lerroon ezkerreko Kashani uhartea, adibidez.


PEMBA

Persiarrak lehendabizi eta arabiarrak ostean mendebaldera begira jarri zirenean, Afrika ikusi zuten azkenean, eta, bertan, Zanzibar izendatu zuten uhartedi batean jarri zituzten begiak. Hain zuzen ere, bertakoen azalaren koloreagatik deitu zioten «lurralde beltza» uhartedi ikusgarriari. Aldiz, guztien artetik ipartarrena den uharteari Khuthera izena «uharte berdea». Bertan, mendixka eta basoz betetako irla emankorra aurkitu zuten, espezieak, fruitu arbolak eta barazkiak landatzeko gune ezin hobea. Gaur egun, Pemba izena du uharteak eta lozorroan dago Unguja arreba nagusiaren itzalpean, bere xarma guztia harro erakusteko prest noiz ezagutuko dugun zain.

Eskuinean, goian, XVIII. mendeko Chwaka meskitaren aurreko badia. Behean, hondartzetan itsaskiak eta algak jasotzen ari diren emakumeak, Tumbe herrirako bidean. Lerroon gainean, inguruotako uharte baten panoramika, airetik begiratuta.

anzania bisitatu nuen lehen alditik bertatik, Pemba ia obsesio bihurtu zen niretzat. Egia esan, ez nuen horretarako arrazoi berezirik, turismoa indartzen ari zen gune batean bidegabeki ahaztutzat jotzen nuen uhartea ezagutzeko plazer eta jakin-mina besterik ez. Hiru uharte nagusik osatutako Zanzibar uhartediko parte da Pemba. Hain zuzen ere, elkarren artetik zein Afrika kontinentaletik bertatik 50 kilometro eskasera daude jada aipatu ditugun Pemba bera eta Unguja. Uhartediko hirugarren irla nagusia, berriz, Mafia da. Hori bai, Mafia beste biak baino askoz ere hegoalderago dago eta administratiboki ez da eskualde bereko parte. Hiru uharte nagusioz gain, irla txiki ugarik ere osatzen dute uhartedia, horietako batzuk ur turkesen artean ageri diren hareazko adarrak besterik ez badira ere. Pemba bera ez da urrutiko lekua, ezta bereziki bakartua ere, betiere, noski, uharte izateak berak eta ondorioz urez inguratuta izateak ezarritako berezko mugak kontuan izanik. Aldiz, protagonismo osoa Ungujak bereganatzen du, bertan baitago Zanzibar City uhartediko hiriburua, baita Stone Town edo “Harrizko Hiria” bertako alde zahar ederra ere. Hain da erabatekoa uhartediaren eta Ungujaren arteko identifikazioa, Zanzibar izena bera ere maiz erabiltzen dela uhartediko irla nagusia izendatzeko. Era berean, Indiako Ozeanoko urez eta swahili kostaldeaz gozatzeko asmoz inguruotara heltzen diren turista guzti-guztiak Ungujan kontzentratzen dira. Marjinazio hori ez da berria eta uneotan aztertuko ez ditugun arrazoi historikoak ditu, baina, Pemba eta Ungujaren arteko tentsioa ulertzeko, nahikoa da oso baliagarria suertatzen den datu izugarri esanguratsu bat ematea: Tanzaniak XX. mendeko 60ko hamarkadan independentzia lortu zuenetik 80ko hamarkadara arte, Pembako ateak guztiz itxita egon ziren atzerritarrentzat. Ahaztura horrek eta tokikoek euren sustraiekin duten lotura irmoak eraginda, idiosinkrasia oso berezia sortu da Pemban: herritarrek bisitariarekiko kuriositatea izanagatik, nabaria da nolabaiteko herabetasuna, mesfidantza ere azalerazten dutela, lurraldeotan batera ohikoa ez dena. Aurrerago esan bezala, betidanik Pumba ezagutzeko irrika izan ostean, inguruotara lauzpabost bidaia egin eta gero erabaki nuen azkenean Tropical Air konpainiako dozena bat plazako abioneta bat hartu eta Dar es Salaam eta Karumeren arteko bidaia egitea. Guztira 40 minutu besterik ez nituen behar izan azkenean nire ametsetako Pemba uhartera heltzeko.

T

Iltzearen uhartea Airetik laino artetik begiratuta, Pembako kostaldeak Ungujakoak baino malkartsuagoa dirudi. Olatuen gandor zuriak bata bestearen atzean lerrokatzen dira koralez betetako sakonera oso gutxiko itsas hondoetan apurtzeko; hala, dantza monokorde eta erritmiko batean egiten dute bat itsasoko urdin sakonak eta itsa-



sertzeko berde intentsuak. Izan ere, begi kolpe hutsez nabaria da jada Pembak Unguja arreba nagusiak baino soineko berde askoz hostotsuagoa duela. Azken batean Unguja lur eremu kontinental, lau eta hondartsua den bitartean, Pemba uharte ozeanikoa da. Bi irlek disonantzia edo gorabehera orografiko handiegirik gabeko erliebe nahiko leuna duten arren, Pemba malkartsuagoa da, aldakorragoa, muinoak besterik ez izanagatik bistak gorde-gordeka jokatzeko moduko paisaia osatzen duten mendixkek eratua. Aspaldidanik bizi izan dira gizakiak bertan, eta, ondorioz, mendez mende, ingurunea bera eraldatu egin da abeltzaintzaren eta nekazaritzaren eraginez. Garai batean, iltze laborantzagatik ezagun egin zen uhartea, Ekialde Urrunetik ekarritako espeziak leku ezin hobea aurkitu baitzuen inguruotan hazteko. Egun ere, arrantzarekin batera, iltze laborantza da Pembako ekonomiaren motorretako bat. Lur oso emankorra da inguruotakoa, eta, nekazaritzak eragindako deforestazioa nabarmena den arren, oraindik orain baso trinkoak ere aurki daitezke uhartean. Agian oihanik enblematikoena Ngezi Erreserba Naturalak barnean hartzen duena da; egun jada garai batean izan zenaren zati txiki bat besterik ez bada ere, benetako harribitxia da. Inguru oso hezea da, aberatsa, askotarikoa, besteak beste galzorian dagoen eta uharteko endemikoa den Pteropus vampyrus saguzar fruitajale handiaren etxea. Bertatik ez oso urruti, Kigomasha penintsulan, uharte osoko hondartza ederrena aurkituko dugu: Vamawimbi. Urre-hautsa dirudien harea zuri fin-finak badia osoa hartzen du; badiak, berriz, itsasoaren eta

nabigatzera irten nahi duen begetazioaren artean giltzapetuta dagoen ilargierdi luze eta estua dirudi. Harrigarriena, gainera, inguruotan bakar-bakarrik egon ahal izatea da, bidaide bakartzat itsas haize leuna besterik ez dugula. Agian, hori bai, diskrezioz agur esango digun bertakoren baten irribarre lotsatiarekin ere egingo dugu topo noiz edo noiz. Bestalde, penintsularen mendebaldean beste hondartza bat ere badago, Panga ya Watoro. Begetazioz koroatutako koral guneak ere aurkituko ditugu, atzera egiten ari den kostaldearen ikur. Tumbe herrirantz pasieran goazela, hondartzetan itsaskiak eta algak jasotzen ari diren arrantzale eta emakumeak topatuko ditugu tarteka. Arabiar jatorriko dow bela latindarreko ontziak ere ikusiko ditugu lehorreratuta, mareak biziberritu zain atseden hartzen; arrantzara irtendako ontziak gutxika-gutxika nola itzultzen diren ere ikusiko dugu. Mangladiak ere edonon ikus daitezke, baita zuhaitzon sustrai bereziei eusten dion lohian oso ugariak diren inguruotako karramarroak ere; euren pintza izugarri handiekin, beti borrokarako prest daudela dirudi. Bi uren artean hegan Pembako itsaspean benetako espektakulua dugu zain. Leku ezin hobean gaude urpean murgiltzeko, eta, zalantzarik gabe, aurkituko dugunak zur eta lur utziko gaitu, baita dagoeneko Zanzibarko urpekaritzaren harribitxia den Mnemba atoloia ezagutzen badugu ere. Ingurunearen izaera ozeanikoaren eraginez, itsas hondoetan benetako amildegiak daude, zuzen-zuzenean


Kigomasha penintsulan, Vamawimbi aurkituko dugu, uharteko hondartzarik ederrena (goian). Lerroon azpian, Chake Chake, uharteko hiriburua. Eskuinean, goitik behera, Misali uhartea, airetik hartutako baso tropikalaren panoramika eta iparraldeko kostaldeko mangladia.

41


Lerroon azpian, penintsularen mendebaldean dagoen Panga ya Watoro hondartza ederra. Landarediz koroatutako koralguneak ere aurkituko ditugu bertan, kostaldea atzera egiten ari delako. Eskuinean, arabiar jatorriko dow belaontziak.

700 metroko sakoneratik 4.500 metrokora erortzen direnak; hori dela eta, urpeko paisaiotan argia bizi-bizi sartzen denean, milaka eta milaka urdin tonalitate ezberdin sortzen dira eztanda bat bailitzan, eta, gero, gutxika-gutxika, desagertzen joaten dira erabateko iluntasuna nagusitzen den arte. Hutsune sentsazioak hunkitu egingo gaitu zalantzarik gabe, baina ezdeus sentiaraziko gaituen moduan, indartsu ere sentiaraziko gaitu; beste mundu bateko gizakiak garela sentituko dugu kamera geldoan gau abisalean galtzen diren itsaslabar izugarrien gainetik igarotzen garenean. Sakonera txikiko urak ere aurkituko ditugu, koralez betetako arrezife ezin ederragoak, Kashani bera edo Misali uhartea kasu. Misalin, adibidez, baso tropikal birjin ikusgarri batez gain, koralezko eremu handiak aurkituko ditugu, kontserbazio egoera ezin hobean dauden 42 espezie bitararte aterpetzen dituztenak. Itsas izarrez jositako hondartzetan, dortoka berdeek eta carey dortokek jarri ohi dituzte arrautzak. Kokondoetako karramarro erraldoiak ere ikusiko ditugu, gutxika-gutxika oihanerantz gerturatzen koko bat bilatu nahian. Sakonera txikiko eta handiko uren uztarketa dela eta, inguruotako itsas bizitzaren aniztasuna izugarria da; hala, 400 arrain mota baino gehiago bizi dira bertan, espazio oso txikian koral-ekosistemetan bizi diren espezie koloretsuek eta ur pelagikoetan bizi direnek egiten dutelarik bat.

Behin ur azalera itzulita, iraganera bisitaldia egitea erabaki dugu. Horrenbestez, XVIII. mendeko Chwaka meskitaren hondakinak bisitatu ditugu lehenik eta behin. Jarraian, XIV. mendean sortutako Pujini herriaren aurriak ere bisitatu ditugu. Bertan, Mkame Ndume uharteko gobernadore bihozgabea bizi izan zen XV. mendean. Egiazki Mohamed bid Abdul Rahman deitzen zen gobernadorea, baina, aldiz, bere mendeko herritarrek Mkame Ndume edo “Gizonen zapaltzailea� izengoitia jarri zioten bere krudelkeria muturrekoagatik. Chake Chake hirira heldu gara, uharteko hiriburura. Iraganean garai hobeak bizi izan baditu ere, oraindik orain egunero-egunero bertako azokaren mugimendu geldoarekin itzartzen da, betiere orain dela bi mendeko gotorleku portugaldarreko kanoiaren begiradapean. Dagoeneko inork ez du gogoan inguruotan gotorlekuak zer izen duen ere. Izan ere, Pemba, Wete edo Matumbini, Panza, Jombe edo Kiweni bezalako hegoalderagoko beste uharte batzuetan, bizitzak denboraren iragaitea igarri ere egin gabe darrai aurrera, lasai-lasai, pole pole (poliki-poliki) eta hakuna matata (arazorik ez) bezalako terminoek benetako esanahia hartzen duten bitartean.

PEMBA


43



LoireAtlantiqueko itsasertza EZAGUTZEN EZ DEN PARADISU BAT. Testua eta Argazkiak: Lucas Vallecillos


LOIRE-ATLANTIQUE

Guérande hiri gotortutik Yeu uharte lasairaino, itsasertz basati zoragarria hedatzen da. Herri atseginak, ontzi tradizionaletan nabiga daitezkeen padurak, hondartza baketsuak eta ganorazko gastronomia aurkituko ditu bidaiariak.

oire-Atlantique departamenduak hondartza zabalez, senadi ikusgarriz eta itsaslabar oso malkartsuz jositako kosta bikaina eskaintzen du, frantsesek uda pasatzeko oso gustukoa duten paisaia. Lurralde zabala hartzen badu ere, gure ibilbidea edertasun eta interes kultural handieneko tokietara zuzenduko da. Guérandetik abiatuko da, Le Croisic eta hango Kosta Basatian jarraituko du, ondoren La Brière Parke Naturala eratzen duten paduretan, Noirmoutier uharte atseginean, eta azkenik, Yeu uhartean barrenako ibilaldi batekin bukatuko da. Pays de la Loire eskualdeko alderdi ezezagunenetakoa da. Guérande, gatzaga baten eta Brièreko Parke Naturalaren artean kokatua, Erdi Aroko hiri gotortuaren paradigma da. Hotz hartzen du kanpotarra, bere murruen atzean gordeta, baina barruan biziz eta berotasunez betetako kale-labirinto katramilatua gordetzen du. Kalexka horietan maparik gabe galtzea gozamena da. Sarrera nagusia St. Michel ate bikainetik du. Pays

L


de Guérande izeneko museoaren egoitza da, eta alboetan bi dorre garai biribil ditu –alde bakoitzean bana–, monumentaltasun kutsua ematen dieten kono formako teilatuez errematatuak. Harresien barruan, bide guztiak plaza nagusira iristen dira. Han, asteazkenero, azoka xarmagarri bat egiten dute, tokiko produktuak (fruta, gazta eta eztia, besteak beste) erosteko aproposa. Hor, hiriko eraikin bikainena ikus daiteke, SaintAubin kolegiata. Egungo kolegiata Bretainiako XVI. mendeko gotiko estiloko eraikina bada ere, antzinako eliza erromanikoaren erdiko habeartea eta zutabeak oraindik ere tenpluko parte dira. Aipatutako eliza hortxe zegoen, Guéranden 1342an izan ziren arpilatzeen ondorioz erre zen arte. Interes handiko beste eraikinetako bat Notre Dame Blanche kapera da, XIII. mendekoa, hiriko eraikinik zaharrena. 1381ean, Guérandeko bigarren ituna sinatu zuten bertan, Bretainiako dukearen eta Frantziako erregearen arteko bakea idatziz jasotzeko.

Gose handia izanez gero, Creperie Roc Maria oso gomendagarria da. Krepe gozo eta gazi bikainak prestatzen dituzte; sardina marinatuekin egiten duten Croisicaise ikaragarria da. Azkenik, hiria alde batera utzi baino lehen, harresien kanpoaldetik paseo bat ematea oso interesgarria da, haren handitasunaz jabetzeko. Hiria 1.300 metroko horma-atal batek inguratzen du. Frantzian ongien kontserbatuetako bat da, zati handiena XV. mendekoa, sei dorrez eta lau atez osatua. Guérandeko gatzagan Handik hurbil, Guérandeko gatzaga dago, Europako iparraldekoena eta Unescok biosfera-erreserba izendatua. Guztira, 2.000 hektareako hedadura dauka, sare formako espazio ia magiko bat osatzen duten putzutan zatituta. Han, gatz-lore estimatua lortzen da; bere balio gastronomiko eta organoleptikoak direla-eta, adituen artean ospe handia dauka. Gatzagaren ondoan, Terre de Sel interpretazio zentroa dago, ekoiz-

Yeu uharteko ingururik erakargarriena ekialdean dagoen Kostalde Basatia deiturikoa da. Lerroon ezkerrean ikusten den eran, elkarren ondoan kokatutako itsaslabarrez beteta dago eremua, eta kala ezkutu ugari ere baditu. Lerroon ondoan, Noirmoutier en l'Îleko irudi bat.

DATU PRAKTIKOAK LO EGITEKO •House Trip Hotelen alternatibarik onena da. Apartamentuak alokatzen dituzte, oso prezio onean. Etxe sorta zabala eskaintzen du, denak oso ondo hornituta, mota guztietako beharrei erantzuteko: bikoteak, familiak edo taldeak. Erreserba webgunean pauso erraz batzuk emanez egin daiteke. www.housetrip.com •Hotel-Creperie Roc Maria Hormaz inguratutako hiriaren barruan kokatuta dago ostatua, etxe tradizional batean. Hiria eta inguruko toki

erakargarriak (adibidez, gatzaga eta Brière Eskualde Parke Naturala) bisitatzeko kokaleku bikaina da. 1 Rue du Vieux Marché aux Grains. Guérande. www.hotel-creperie-rocmaria.com

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.paysdelaloire.es. Pays de la Loireko turismoa. www.ile-noirmoutier.com. Noirmoutier uharteko turismoa www.yeu-island.com. Yeu uharteko turismoa 47


Brière eskualdeko Parke Naturaleko uretatik paseo bat emateko, gune egokia da Breca, lerroon gainean ikusten den moduan. Antzina herrixken arteko garraiobide ziren ibilgailuak turismorako baliatzen dituzte orain. Lerroon azpian, Brièreko etxalde bat eta Erdi Aroko GuÊrande herri labirintikoa. Eskuineko orrialdean, Joinvilleko portua, Yeu uhartean.


LOIRE-ATLANTIQUE pen-prozesu osoa nola egiten den ezagutzeko. Bertako terrazatik, putzuen azaleraren ikuspegi aparta eskaintzen du interpretazio zentroak. Putzu horietan, lurruntze prozesu neketsu baten ondorioz, itsasoko urak gatza jalkitzen du. Oso gomendagarria da gertuen dauden kostaldeko herrietan buelta bat ematea, adibidez Le Croisic eta Batz-sur-Merren, eta bukatzeko, Kostalde Basatira joatea. Bost kilometroko kostalde malkartsu eta ederra da; Ozeano Atlantikoak harrapaketa on baten zain dauden arrantzaleen aterpe diren harkaitzak nola kolpatzen dituen ikusteko leku aproposa. Hurrengo geltokia Briティre Eskualde Parke Naturala da, Europako hezegune handienetakoa. 49.000 hektarea dauzka eta ornitologiako adituek estimu handia diote, hegazti barietate oso zabala bizi delako han. Bertako fauna eta flora babesteaz gain, arkitekturari ere eusten dio, gizakiek moldatutako paisaia aldatu ez dadin. Espezie inbaditzaileak sartu eta hezeguneetan nekazaritza jarduerak utzi izanak ekosistema nabarmen aldatu dute. Horregatik, agintariek leheneratzeko jarduerak abiatu dituzte. Parkera sartzeko leku onena Kerhinet herrixka da; arkitektura tradizionalaren adibide garbia (tokiko ohiko etxolak dira horren bereizgarria). Parkeko Etxea ere han dago. Bisita gidatuak eta informazio biogeo-

grafikoa emateaz gain, hango herrixken artean mugitzeko bizikletak alokatzen dituzte. Parkeko uretatik paseo bat emateko, Brecara joan beharra dago. Bertako kai xumean, hezeguneetako ontzi tradizionalak, antzina zonaldeko herrixken arteko garraiobide edo arrantza egiteko ibilgailu gisa erabiltzen zituztenak, orain turismorako erabiltzen dituzte. Ontzi horiek hartzea parkeko kanal-sare handia zeharkatzeko eta bertako fauna eta flora ikusteko modu ezin hobea da. Bi uharte zoragarri Hegoalderako norabidean, Noirmoutier da ezagutuko dugun hurrengo kokalekua. Egun batzuk emateko toki ezin hobea da: hondartzak xarmagarriak dira (paseatzeko garairik onena ez den arren, xarmagarriak izaten jarraitzen dute), gastronomia, berriz, bikaina. Uhartera iristeko bi modu daude. Praktikoena La Barre de Monsts-etik abiatzen den zubitik joatea da. Eta erromantikoena, Passage du Gois-etik. Itsasbehera dagoenean bakarrik ibil gaitezke igarobide ezin ederrago horretatik. Gainera, itsaskilariak itsasoak agerian utzitako lurrean lanean ikusteko aukera ere izaten da. Autoan paseo txiki hori egite hutsak merezi du Noirmoutierrera joatea. Hiriburuan, Noirmoutier en l'テ四e izenekoan, salto-

49


Egun batzuk igarotzeko, leku paregabea da Noirmoutier. Uharteko bi monumentu nagusiak hiriburuan daude; horien artean, lerroon azpian ageri den gaztelu xumea.

kiak eta jatetxeak pilatzen dira. Horrez gain, uharteko bi monumentu adierazgarrienak ere bertan daude: gaztelu xume bat eta Saint Philbert eliza ederra, kutsu gotikokoa eta kanpandorre puntadunekoa. Uhartearen hegoaldean, hondartza handiak daude eta La Guérinièreko Port du Bonhommeko kiosko askotan ostra errazioak oso prezio onean eskaintzen dituzte; toki horretako jaki goxoenetako bat da, probatu beharrekoa. Uhartearen iparraldean, kai garrantzitsuena dago, L’Herbaudière-n, non arrantzaleek, egunero, beren harrapakinak deskargatzen dituzten, baita hondartza sorta zabal bat ere, adibidez: La plage des Sableaux edo La plage des Dames, Le Bois de la Chaisen. Parisko burgesiak joan den mendearen hasieratik uda emateko aukeratutako lekuak dira. Bidaiaria ondo jatearen zalea bada, Le Grand Four jatetxera joan daiteke. Jatea esperientzia bihurtzen duen gastronomiaren tenplu bat da; bertako produktuekin prestatutako sukaldaritza landua eskaintzen du, Henrick Garriga chefaren egile-ukitu batekin. Erreboiloa foie picada-rekin (saltsak egiteko Kataluniako

berezko teknika bat) eta ostrak eskabetxean sekulakoak dira. Ibilbidea Yeu uhartean bukatuko da. Hara joateko modu bakarra Port Joinville hiriburuan lehorreratzen den ferry bat hartzea dugu. Uharteko elementurik erakargarriena ekialdean dagoen Kostalde Basatia deiturikoa da. Itsaslabar asko dauzka, bata bestearen segidan, eta gutxien espero den tokian itxura zoragarriko kalak aterpetzen dituzte. Ibilbidea egiteko modurik onena bizikletaz joatea da. Hiriburuan erraz alokatu daitezke eta janaria eta ura eramatea garrantzitsua da. Route des Anglais-etik abiatu behar dugu kostaldeko paisaia ikusgarria zeharkatzeko. Bidaiariak paisaia horretan ikusiko duen lehenengo elementu nabarmena dolmen handi bat da, gero Plage des Soux itzela, eta azkenik, gaztelu zaharraren kokalekua den paisaia gogoangarri bat. Piknika egiteko garaia da. Izan ere, egunero ez dugu halako ikuspegi apartarekin bazkaltzeko aukera izaten.

LOIRE-ATLANTIQUE


bidelaguna 65

proposamen tematikoa: Izotzezko mundu fantastikoetan barrena horizontetik haratago Ryszard Kapuscinsky munduko sutegiak Kubako sukaldaritza gogoan hartu Melkinov etxea, errusiar abangoardiaren ikurra; Longleat etxeko labirintoan, Ingalaterran

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa IZOTZEZKO MUNDU FANTASTIKOETAN BARRENA Izotzezko eskulturak ohikoak izaten dira zerotik beherako tenperaturak sarritan izaten dituzten tokietan. Ustez, Txinan eta Errusian daude arte horren hastapenak. Gaur egun, Sapporo (Japonia) eta Harbin (Txina) hirietakoak dira izotzezko eskulturen jaialdi ezagunenak. Dena den, gisa horretako jaialdi andana aurki genitzake munduan zehar. Suedian, Herbeheretan, Kanadan, Norvegian, Alaskan eta beste herrialde askotan ere badira gehiago, baina, tarte honetan, ezagunenak izango ditugu hizpide. Harbin (Txina) Izotz eta elurrezko jaialdi handiena eta ospatzen den zaharrena da honakoa. Errusiarekin muga egiten duen Heilongjiang herrian bizi ziren ehiztari eta arrantzaleek sortu zuten, 1600. urte inguruan, neguko gau ilunak argitzeko izotzezko linternak diseinatzen hasi zirenean. Ontziak urez betetzen zituzten, izotza egiteko; gero, ura kanpora bota, zulo bat egin, eta zuloan kandela bat jartzen zuten, farol moduan. Poliki-poliki, ohitura hori hedatuz joan zen, eta jendea dekoraturiko farolak jartzen hasi zen, bai etxeko hormetan, bai inauterietako desfileetan. 1897an, transiberiar trena arrantzaleen Harbin herritik igaro zen lehen aldiz, eremua jada Errusiaren menpe zegoenean. Trafikoaren ondorioz, hiri kosmopolita bilakatu zen Harbin. Aire-masa siberiarra eta izozturiko Songhua ibaia lagun, Izotz eta Elurrezko Eskulturen Nazioarteko Jaialdia antolatzen hasi zen herria. Gaur egun, mundu osoko milaka artistaren lanak hartzen ditu jaialdiak, eta bisitariek era guztietako obrak ikusteko aukera izaten dute; besteak beste, barnean kolorezko argiak dituzten eraikin erraldoiak eta jaialdiaren sorrera gogorarazten duten izotzezko linterna tradizionalak. 2007ko edizioan, munduko izotzezko eskultura handiena eraiki zuten jaialdian: 250 metroko luzera eta 13.000 metro kubikoko edukiera zituen, eta Guinness Liburuan jasota geratu zen. Ofizialki, urtarrilaren 5ean inauguratzen da jaialdia, eta otsailera bitartean luzatzen da; dena

den, baldintza klimatikoak egokiak badira, lehenago hasi eta beranduago buka daitezke erakusketak. Sapporo (Japonia) Japonian, orain dela 70 urte inguru hasi ziren izotz eta elurrezko eskulturak egiten. Ikasle talde bat izan zen inguruotan ohitura hori hartu zuena; neguko monotoniatik aldentzeko hobby gisa, batik bat. Urteekin, gero eta eskultura landuagoak egin dira, eta, egun, Sapporoko jaialdia gisa honetako munduko bigarren jaialdi garrantzitsuena da, Harbinekoaren ondotik. Eskulturak astebetez ikus daitezke, otsailean. Aste hori igarota, militarrek eta boluntarioek deuseztatu egiten dituzte lanak, segurtasunarrazoiak direla medio. Sapporoko jaialdia Japoniako neguko jaialdi garrantzitsuenetakoa da, eta datuak dira horren adierazle: 2012ko edizioan, bi milioi bisitari inguru hurbildu ziren bertara, gehienak japoniarrak, izozturiko kaleetan barrena jarritako eskulturak bertatik bertara ikusteko. Jaialdiaren parte bat Susukinoko izotzezko eskulturek hartzen dute; bertan, jaialdi oso bat biltzen dela esan daiteke, ehun eskultura izaten baitira soilik atal horretan. Izotza gailentzen denez elurraren gainetik, ikuspegia are ederragoa izaten da eguzki-izpiek izotzean eratzen dituzten islak antzeman daitezkeen egunetan. Eskulturen panoramikaz gozatzeko lekurik onena ĹŒdĹ?ri Parkeko Telebistaren dorrea da.

Errusia Errusiakoak ez dira gisa honetako jaialdi ezagunenak, ezta ikusgarrienak ere, baina izotzezko eskulturen tradizioa antzinatik dator herrialde horretan. Errusiako Ana enperatrizaren eskariz egin zen lehen izotzezko jauregia, 1740an, eta Piotr Erpkinek diseinatu zuen. Izotzezko bolak jaurtitzen zituzten izotzezko kanoiak eta tronpatik ura botatzen zuen izotzezko elefante bat zeuden jauregian, besteak beste. Ordutik, goitik behera izotzezkoak diren herriak eraiki dira Errusian;


herrialdearen iparraldean, batik bat. Errusiarrek diotenez, San Petersburgon abiatu zen izotzezko eskulturak egitearen ohitura. Hain justu, hiri horretan eraiki zuten Anaren izotzezko jauregiaren erreplika, 2000. urtean, San Petersburgoko Hondar eta Izotzezko Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioan. Ordutik, urtero ospatzen da jaialdi hori, San Pedro eta San Pauloko gotorlekuan. Moskun ere izaten da halako jaialdirik, Kosmonautikaren Omenezko Museoko parkean; bertan, maisulanen sorkuntzaprozesua ikusteaz gain, norbere

fantasiak asetzeko aukera ere badu bisitariak, antolatzen dituzten tailerretan parte hartuz. Quebec (Kanada) Urtarrilaren 26tik otsailaren 11ra bitartean, Quebec hiria benetako festa bilakatzen da, hotza eta elurra ez baitira aitzakia izaten. Egun horietan, kaleak jendez betetzen dira, bertako artistek landuriko izotzezko eskulturak ikustera hurbilduta. Gainera, koloredun argiek eta desfileek inauteri-giroa ematen diote ekimenari. Jatorriz XIX. mendekoa

den neguko inauteri hori hiriaren erdialdean izotzezko gaztelu ikusgarri bat eraikiz abiatzen dute urtero. Gaztelu hori gauero argiztatzen dute, eta jaialdiaren ikono nagusia den Bonhomme izeneko elurrezko panpina maitagarria jartzen dute bertan. Festaren erdigunea izaten den inguru horretara jende ugari gerturatu ohi da beti. Erreginaren eta zazpi dukesen aukeraketarekin abiatzen da ofizialki inauteria, horiexek baitira, Bonhommerekin batera, jaien ikur nagusiak. 53


2014. urterako hitzorduak TURNERREK ITSASOARI ZUZENDUTAKO BEGIRADA

NEGUKO OLINPIAR JOKOAK Sotxi (Errusia) Otsailaren 7tik 23ra, Kaukaso eta Itsaso Beltzeko mendien artean dagoen Sotxi hirian ospatuko da Neguko Olinpiar Jokoen XXII. edizioa. Krasnaya Polyana du izena Olinpiar Jokoak jokatuko diren eremuak, baina Kbaada izendatzen zuten bertako biztanleek 1864a baino lehen. Tsarrak XIX. mendean Kaukaso konkistatu zuenetik, Itsaso Beltza oporren eta patxadaren sinbolo bihurtu da errusiarrentzat; dena den, bertako biztanleek pairatutako tragediarekin ere lotzen da, konkistarekin kanporatu egin baitzituzten. Ez denak, ordea, eta horrek ondare aberatsa eman die Sotxiko kostaldeari eta inguruko haranei. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak han egiteak, gainera, bertako jatorrizko biztanleen kontzientzia pizteko ere balio izan du. Irekiera zeremonia Sotxiko Fisht hondartzan egingo dute. Hainbat kirol-diziplina ikusi ahal izango dira: duatloia, bobsleigha, curlinga, akrobazia, mendiko eta iraupeneko eskia, izotz gaineko hockeya, patinaje artistikoa eta abiadurazkoa, snowboarda eta eski-jauziak. http://www.sochi2014.com/en/

DYLAN THOMAS GOGOAN Gales Bizirik balego, Dylan Thomas galestar poeta handiak ehun urte beteko zituen 2014an. Heriotza arinegi iritsi zitzaion, 39 urte besterik ez zituela. Dena den, poesian utzi zuen ondareak bizirik darrai. Urteurrena ospatzeko, urte guztian zehar ekimenak izango dituzte Galesen, baina baita Britainia Handian eta New Yorken ere, azken hiri horretan zendu baitzen Thomas. Poesia-jaialdiak, operak, erakusketak, gidaliburu turistikoak, tailerrak eta bestelakoak izango dira “Artistaren erretratua, txakurkume gisa” obraren egilea omentzeko. http://dylanthomas100.org/

Greenwich (Ingalaterra) Greenwicheko Itsas Museoan, J.M.W. Turner pintoreak itsasoa begiratzeko eta ulertzeko zuen moduan sakonduko dute, “Turner eta itsasoa” erakusketaren bitartez. “Argiaren margolari” ezizenaz ezagutzen da Turner, eta erakusketak artistaren ibilbide osoa errepasatzen du, honek itsasoa kontenplatu eta hau mihisean islatzeko zuen heldutasunean erreparatuz batik bat, bere oleo eta margolan deigarrien bidez. Itsasoa inspirazio iturri izan duten bestelako artista batzuen lanak ere bildu dira erakusketan, zeinak ordena kronologiko bat jarraitzen duen, Turnerren 50 urteko ibilbide artistikoan zehar. 2014ko apirilaren 21era arte izango da ikusgai. www1.rmg.co.uk/

EUROPAKO KULTUR HIRIBURUAK Riga (Letonia) eta Umea (Suedia) Riga, Letoniako hiriburua, eta Suediako Umea hiria izango dira Europako Kultur Hiriburu 2014an. Umea, “Urkien hiria”, Suedia iparraldean dago. Hango unibertsitateak hirian duen pisua dela eta, ikasleen hiri dinamiko eta gaztea da Umea. Riga, bestalde, Letoniako hiriburua, Baltiko itsasoaren ertzean dago. Baltikoan diren hirien artean handiena izateaz gain, eremu horretako hezkuntza, industria, kultura, politika eta finantzaren erdigunea ere bada. Riga bisitatzen duten askok “Ekialdeko Paris” izena ematen diote hiriari, bere erakarpen turistikoa eta kafetegien ugaritasuna direla eta. http://umea2014.se/en/ http://riga2014.org/eng/

RICHARD STRAUSS JAIO ZELA 150 URTE Alemania 2014an, Richard Strauss konpositorearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko dute Alemania osoan (Munich, 1864 - Garmisch-Partenkirchen, 1949). Ekainaren 11n jaio bazen ere, urtarrilean emango zaie hasiera Straussen omenezko ekitaldiei. Zehazki, musikari eta konpositorea jaio zen Gasteig herriko arte eszenikoen zentroan antolaturiko erakusketa batekin abiatuko dira ekimenak. Urteurrenak Straussen opera handienez gozatzeko aukera eskainiko du; “Salome” eta “Elektra” lanez, besteak beste. Berlingo eta Leipzigeko Operan, Municheko Antzoki Nazionalean eta Dresdengo Semper Operan izango dira ekimenak. Bitxikeria moduan, aipagarria da musikariaren irudia eramango duten 10 euroko billete bereziak kaleratuko dituztela urteurrenaren harira.

CORTÁZAR URTEA Argentina 2014. urtean, ehun urte beteko dira Julio Cortázar idazlea jaio zela (1914ko abuztuaren 14an jaio zen, hain zuzen), eta Argentinan ospatu egingo dute gertaera hori. Mendeurrenaren harira, erakusketak, lehiaketak, edizio berrien kaleratzeak, ekimen literarioak eta bideo-joko bereziak prestatu dituzte, “Rayuela” eta bestelako harribitxiak idatzi zituen egilea omentzeko. Urte guztian zehar izango dira haren jaiotza ospatzeko ekimenak, baina baita heriotza gogoratzekoak ere, 2014an 30 urte beteko baitira idazlea Parisen hil zela (1984ko otsailaren 12an zendu zen). Cortázar Urtea dela eta, Chivilcoy herrian kultur zentroa zabalduko dute; Buenos Aires probintziako herrixka horretan, irakasle jardun zuen Cortázarrek.


MUNDUKO FUTBOL TXAPELKETA

ARTEAREN BIURTEKOA São Paulo (Brasil) Arte modernoari eskainitako erakusketa garrantzitsua da São Paulon bi urterik behin izaten den hau. Ibirapuera parkean dagoen Ciccillo Matarazzo pabiloian egoten da ikusgai 1951n sortutako ekimena, eta gisa honetako munduko jaialdi garrantzitsuenetako bat da, Veneziakoaren ondotik. Aurtengoan, arteak globalizazioaren barruan betetzen duen funtzioa izango da bienalaren aztergai nagusia. Ekimenaren komisarioa, Carles Esche, honela mintzatu da aurtengo edizioaren inguruan: «Nire interesak kontuan izanda, errealitate garaikideak aintzat hartuko dituen edo etorkizunaren inguruan espekula dezakeen artea bilatuko dut. Edonola ere, jaialdiak ikuspegi zabala izango du, eta gizartean gehien eragiten duten faktoreak jarriko ditugu artearekin harremanetan; hots, politika, ekonomia eta kultura». Irailaren 2tik abenduaren 7ra izango da. http://bienal.org.br/

INDEPENDENTZIAREN INGURUKO ERREFERENDUMA

Brasil Historian bigarrenez, Munduko Futbol Txapelketa Brasilen ospatuko da; zehazki, ekainaren 12tik uztailaren 13ra. Prestaketa guztiak martxan dira dagoeneko, ekimen horren harira Hego Amerikako herrialdeak hartuko dituen milaka eta milaka turistei harrera egiteko. Izan ere, futbolaz harago doan jaia ospatuko dutenez Brasilen 2014an, bestelako ekitaldi ugari jaso dituzte egitarauan. Ekimenaren oihartzunaz baliatuta, Brasilgo Gobernuak herrialdea mundu osoan promozionatzeko baliatu nahi du aukera, eta, bereziki bultzatu nahi dituen tradizioen artean, ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean ospatzen diren “Ekaineko jaiak” daude. Jai horiek oso ezagunak dira Brasilen, inauteriak adina, baina, herrialdetik kanpo, ia ez dira ezagutzen. Brasilgo nekazarien ohituretan oinarritzen dira jaiok, eta herrialde osoan ospatzen dira, bai hiriguneetan, bai herrixka txikienetan. Jana eta edana, musika eta jantzi bereziak non-nahi izaten dira nekazarien iraganeko tradizioak omentzen dituzten festa horietan. http://www.mundialbrasil2014.com/

Eskozia 2014ko irailaren 14an, eskoziarrek herrialde independentea eratu nahi duten ala ez erabakiko dute hautestontzietan. Europan XXI. mendean izango den gisa horretako lehen erreferenduma izango da. Eskoziako instituzioek eta britainiar agintariek gaiaren inguruan akordioetara heltzeko izan duten adostasun-mailak markatu du prozesua, eta horrek are bereziago egiten du hitzordua. Zalantzarik gabe, Eskozia izango da 2014. urteko protagonistetako bat.

BIKINGOEN BIZITZA ETA KONDAIRA

VINCENT VAN GOGH

Londres Museo Britainiarrak bikingoei buruzko erakusketa handi bat antolatu du 2014. urteari begira, “Bikingoak: bizitza eta kondaira” izenekoa. 2014ko martxoaren 6an inauguratuko dute, aldizkako erakusketak hartzeko eraiki berri duten Sainsbury galerian, eta ekainaren 22ra arte izango da ikusgai. Britainia Handian aurrez egon ez diren objektuekin batera, museo britainiarraren ondare direnak erakutsiko dituzte, baita Irlandatik espresuki bidalitako beste zenbait lan ere. Horrez gain, Danimarkako fiordoetan aurkitutako itsasontzi baten 37 metroko zati bat ere ikusgai izango da. Bereziki VIII. eta XIX. mendeetan zentratuko da erakusketa, eta bikingoen testuinguru globala eskaintzea izango du helburu. Hogeita hamar urtean bikingoei eskainitako lehen erakusketa izango da honako hau.

Paris Parisko d’Orsay museoan, “Vincent van Gogh / Antonin Artaud. Le suicidé de la société” erakusketa izango da ikusgai 2014ko martxoaren 11tik ekainaren 15era bitartean. Antonin Artaudek margolariaren inguruan idatziriko “Van Gogh, le suicidé de la société” saiakera du oinarritzat erakusketak. Lan horretan aipatzen denez, Van Goghen argitasuna eta inteligentzia ez ziren kontzientzia arrunten gustuko. Gezur deserosoak esan zitzan saihestu nahi izan zuten askok, eta bere lana begi onez ikusten ez zutenen presioak suizidiora bultzatu zuela esan izan da. Saiakera ardatz moduan harturik, Van Goghen 30 lanetan barrena egiten du bidea erakusketak; horien artean, poeta eta margolaria zenaren koadroak, eskutitzak eta obra grafikoak aurki daitezke. http://www.musee-orsay.fr/ 55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

RYSZARD KAPUSCINSKI HERODOTO BESAPEAN ETA IBILI MUNDUAN yszard Kapuściński (1932-2007) erreportari poloniarra hil eta hiru urtera argitaratu zen Artur Domoslawski kazetariak eginiko biografia. Liburuak, “Kapuściński, Non Fiction” nahita deituak, gai arantzatsu bati egiten dio aurre: erreportajeak apaingarri literarioz hornitu zituen, ordura arte pieza bakar eta erabat egiazkotzat hartzen baziren ere. Domoslawskiren biografiak zalantzan jarri zituen Kapuścińskiren hainbat alderdi pertsonal eta profesional, nahiz eta, oro har, haren irudia itsustu ez. Kapuściński ez zen perfektua. Handikeria eta oportunismoa bere bizitzako ezaugarri nagusietako bi izan ziren. Hala ere, bere ibilbide profesionala eta hara-honako ibiliak edonor txunditzeko modukoak dira.

R

Herodoto Kapuscinski erreportari poloniarra ez zen perfektua. Hala ere, bere ibilbide profesionala eta hara-honako ibiliak edonor txunditzeko modukoak dira.

Bere gaztaroko Polonia komunista hartan ez zen erraz lortzen pasaportea, eta, hori gabe, ezin ikusi mundua. Idatzizko kazetaritzan gaztetan hasteak eman zion horretarako aukera. Bere lehen helmuga India izan zen, eta Kalkutan Indiako azpikontinentearen konplexutasunaz jabetzeko parada izan zuen. Bertan ohartu zen mundua labirinto zenaz, eta ahalegin fisiko eta intelektual handia behar zela mataza hori askatzeko. Historiako lizentzia lortzea lagungarri gertatu zitzaion nazioarteari buruzko ikuspegia funtsatzeko. Orduz geroztik, Herodotok sinatutako bederatzi historia liburuak bidaide izan zituen. Hizkuntzak ikastea eta etenik gabe irakurtzea ezinbestekoa iruditzen zitzaion, bizi zen eta ulertu nahi zuen mundua dezifratzeko. Poloniako estatu mailako berri-agentziak, PAPek, Afrikara bidali zuen. Hogei urtez baino gehiagoz jardun zuen Varsoviaren berri-emaile gisa. Garai onak ziren idealistentzat. Kontinente beltza, bazter guztietan aldi berean ia, mendebalde menderatzailearen aurka matxinatu zen, eta, ondorioz, kolonialismoaren gainbehera harribitxien meatze bihurtu zitzaion Kapuścińskiri, albisteak eta erreportajeak osatzeko. Urte suhar haietan, erreportari

poloniarra hogeita zazpi iraultzen lekuko izan zen, hamabi gerra-frontetik aritu zen berri ematen eta lau aldiz ezarri zioten heriotza-zigorra. Angola, Aljeria, Mozambike, Nigeria, Uganda eta Zaire albiste askotan aipatu zituen, baita gerora Etiopia, Iran edo SESB bera ere. Malinowski 1980eko hamarkadatik aurrera, bere bizinahiak eta anbizioak Poloniako berriagentziak ezarritako muga estuak gainditzera eraman zuten. Kapuściński mendebaldeko komunikabideen kolaboratzaile-lanetan hasi zen, “The New York Times” edo “Frankfurter Allgemeine Zeitung” egunkarietan, adibidez. Berak egindako erreportaje bikainak liburu gisa argitaratu ziren eta ospea ekarri zioten nazioartean. Liburu formatuan agertu ziren “El emperador” Etiopiako Haile Selassie despotari eta 1974ko Adis Abebako bere gorteari buruzkoa eta “El Sha o la desmesura del poder” Reza Pahlevi tirano iraniarraren eta bere monarkia ustelaren inguruan harildua. Geroago etorri zen “La guerra del futbol”, Hondurasen eta El Salvadorren arteko tirabirak aztertzen zituena; bost eguneko gatazka armatua sortu zen bien artean, futboleko Munduko Koparako sailkatzeko partida erabakigarrien sorta batek piztu zuena. Sobietar blokearen erorialdiarekin eta izan zituen ondorio lazgarriekin ondu zuen Imperio. 1998an, Ebano argitaratu zen, Afrikako bizipenen kontakizun pertsonala, politikaren eta nazioarteko harremanen eremu lohitsuetatik aparte kokatua. Azken urteetan, Varsoviako atikoan liburuz eta oroitzapenez inguratua zela, gero eta handiagoak ziren Kapuścińskiren bizitzaren eta obraren gaineko zalantzak. Hala, bidai berri bat prestatzeari ekin zion: Trobriand uharteetara joango zen, Malinowskik ikerlan antropologikoa osatu zuen lekura, beraz. Gaixotasunagatik utzi zuen bertan behera bidaia 2007ko lehen egunetan. Varsoviako bere ganbaran, paretan iltzatua, aforismo hau dago: «Navigare necesse est, vivere non est necesse».


Munduko sutegiak Juanma Costoya

KUBA HIRU KONTINENTE UHARTE BAKARREAN ubako egungo sukaldaritzan bat egiten dute kolonaurreko tradizioek, Europako sukaldaritza iberiarrak eta sukaldaritza afrikarrak; horien guztien oinordekoa da. Alabaina, beste arbaso gastronomiko batzuk ere hauteman daitezke. Esaterako, Haitiko Iraultzatik (1791) ihesi joandako errefuxiatu frantziarrak edo 1847tik aurrera Antilletako uhartera iritsitako etorkin txinatarrak, Kantoneko errezetak ere beraiekin eraman zituztenez.

K

«Caldosa» Kolonaurreko plateretako batzuk oraindik ere uharteko sukaldeetan prestatzen dira. Jikotea, ur gezako dortoka, aski gustura hartzen dute mahaian. Baita ere jutia, ugaztun karraskari txiki bat, gutizia hutsa deritzotena. Juka eta batata denbora denbora denetik erabiltzen dira Antilletako herri-sukaldaritzan. Juka, patata bezala erabiltzen den tuberkulua, mojoarekin mahairatzen da. Mojoa olioarekin, baratxuriarekin, gatzarekin, piperbeltzarekin eta limoiarekin egiten den saltsa da. Aji jatorri tainoko hitza erabiltzen dute piper min nahiz gozoei esateko. Kolonizatzaile espainiarrek lekaleak, arroza, zitrikoak, behikiak eta txerrikiak gehitu zituzten Kubako dietara. Afrikatik etorri ziren ñamea eta banana-fufua (purea). Esklabutza garaian, sukaldari gehienak beltzak zirenez, Kubako plater askoren aurkezteko modua eta zapore‑uztarketa haiei zor zaizkie. Azken hamarkadetan, Kuban direnetatik plater ezagunena caldosa izan da. Moldaerraza izaki, osagai anitzez prestatu daiteke; barazkiak, arroza eta haragia, ia beti txerrikia, daramatza. Horiek guztiak irabiatu egiten dira, harik eta salda lortu arte. Horixe izan zen elikagai nagusia Kubak 1990eko hamarkadan jasandako beheraldi ekonomikoan. Bertsio apalago bat dauka, sopinguete izenekoa, kalitate eskasagoko osagaiak erabili badira. Estimazio handia izan dute beti zopek uhartean. Sancocho edo ajiaco esaten diote lekaleak, tuberkulu xehatuak eta haragi pusketak daramatzan erregosi saldatsuari. Plater horiekin batera tostoia mahairatzen da; banana berdearen zati zapal frijituak. Tostoia gaztarekin da gosari tipikoa Karibe aldean.

Arroza, indabak, txerrikiak, barazkiak... Kubako egungo sukaldaritzan bat egiten dute kolonaurreko tradizioek, Europako sukaldaritza iberiarrak eta sukaldaritza afrikarrak; horien guztien oinordekoa da.

«Mairuak eta kristauak» Lekaleak eta arroza dira herri-plater askoren oinarria. “Mairuak eta kristauak” deitzen da arroza eta indaba beltz gisatuak dituen platera. Congri delakoan, indaba gorria, txerrikia, txitxarroia, urdaia eta arroza dira osagaiak. Horiez gain, herri-sukaldaritzaren adibide dira txerrikume errea, haragi txikitua kreole eran edo ropa vieja, behi hegaleko haragi izpitan ebakia dituen platera, guztiak ere indabekin eta banarekin batera mahairatzen direnak. Etorkin iberikoek garrantzi handia izan zuten Kuban, jatetxeetan hauteman daitekeenez. Jaki frijituak Andaluziako sukaldaritzarekin lotzen dira, eta arrozak, berriz, Kataluniarekin eta Levanteko eraginarekin. Kubatarrek berehala egin zituzten bere Asturiasko fabada eta salda galegoa, baina koipe, txorizo eta urdai gutxiago erabilita. Kantaurialdea Karibera egokitu zela, alegia. 57


liburuen TXokoA

MUNDUA ALDATU ZUTEN IRUDIAK National Geographic 125 aĂąos Hainbat egile National Geographic, 2013 391 orrialde. 35 euro

. urtea amaitzear zela, 33 gizonez osaturiko talde batek bilera egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan. Haien helburua jakintza geografikoa hedatzeko eta munduak eskaintzen duen guztia lau haizetara zabaltzeko proiektu bat eratzea zen. Mende bat baino gehiago igaro da ordutik, eta ekimen hartatik sortu zen “National Geographic� aldizkariak, oraindik ere, txunditu egiten du irakurlea. Argazki ikusgarriak eta azaleko marko horia dira aldizkariaren bereizgarriak. Urteurren berezi hau ospatzeko, eta bere historiari errepaso sakona emanez, bi liburu kaleratu ditu aldizkari prestigiotsuak. Orotara, 600 argazki baino gehiago bildu dituzte bi aleotan; horietako batzuk, aurrez argitaratu gabeak. Argazki asko hainbat belaunaldiren memorian iltzatuta geratu dira betiko; tartean, Tibeten ehizaldi betean harrapatutako panterari ateratakoa eta Afganistaneko gerran errefuxiatutako begi berdedun neskatoari egindakoa. Argazki ederrekin batera, ikerlari, kazetari eta abenturazaleen istorioak aurkituko ditugu bi liburu hauetan.

1888


UHARTE GALDUEN ATLASA

MUNDUKO 500 KOKTEL ONENAK

B

isualki ikusgarria den liburu honek gida turistikoetatik urrun dauden 50 uharte batzen ditu. Judith Schalansky idazle, diseinatzaile grafiko eta editore alemaniarrak gertakari historikoak eta txosten zientifikoak erabili ditu uharte bakoitzari buruzko informazioa eskaini ahal izateko. Hala, bakoitza ze distantziara dagoen, bertan inor bizi den, ezaugarriak, historia eta bestelako xehetasunak dakartza uharte bakoitzari eskainiriko tarteak. Liburuan ageri diren uharteak hain dira ezin iritsizkoak, ezen, 90eko hamarkada amaieran, pertsona gehiagok zapaldua baitzuten ilargia, orriotan ageri den Antartikako Petri I.a uhartea baino.

oktelen mundua ezagutzeko parada ederra eskaintzen du lan honek, Londrestik abiatu eta Long Islanderaino, Manhattanetik Melbournera, eta Mexiko eta Manchesterretik ere igaroz, besteak beste. Mundu osoko tabernariek eginiko 500 koktel onenak aukeratu ditu egileak, gaian aditua baita. Koktelen historiari ere erreparatzen dio egileak: destilazioaren alorrean Txinan egin ziren lehen saioetatik abiatu, eta XX. mendean Ameriketako Estatu Batuetan izandako loraldira bitarteko aldiari. Gainera, gaur egungo joerak eta etorkizunera begira alor honek dituen erronkak ere biltzen ditu, argazki ederrez lagunduta.

Atlas de islas remotas Judith Schalansky Nordica / Capitán Swing, 2013 160 orrialde. 23,95 euro

Cócteles del mundo Testuak: Tom Sandham Argazkiak: Rob Lawson Blume, 2013 304 orrialde. 39,90 euro

K

ABENTURA ETA LAGUNTASUNA

MOSAIKO PARISTARRA

K

ontinente beltza ezin hobeto ezagutzen duen Josep A. Pujantek Marcos Bernat eta Agustí Torrents lagunekin Kongo eta Ugandako baso hezeetan barrena egin zituen espedizioak ditu hizpide lan honek. Ruwenzori mendien inguruetan ibili zen hirukoa, ondoren Nilo Zuria jaiotzen den eremuko tontorretara zuzentzeko. Ruwenzori gaina zapaldu eta lau urtera, Torrents hil egin zen. Pujante, erabat hunkituta, bakarrik iritsi zen tontorrera, eta, urtebetera, Bernatekin itzuli zen. Bertan, Nilo Urdinaren iturburuan, Torrents lagunaren errautsak bota zituzten. Abentura eta laguntasuna ardatz dituen lan hunkigarria.

M

Las cumbres del Nilo Josep A. Pujante RBA, 2013 320 orrialde. 19 euro

París Edward Rutherfurd Roca, 2013 848 orrialde. 24,90 euro

aitasunaren, argiaren, dotoreziaren, ametsen eta iraultzaren hiria. Hori guztia eta gehiago da Paris. Eta horixe berrestera dator Rutherfurd, eleberri honekin. Hiriaren sorreratik abiatu, eta 1968ko ikasleen iraultzara bitarteko hainbat pasarte aurkituko ditugu orrialde hauetan: Notre Dameren eraikuntza, Versailleseko gortearen dotorezia, Frantziako Iraultzaren gordintasuna, komuna paristarrak, Belle époqueren hedonismoa, Lehen Mundu Gerrak hirira ekarri zuen tragedia, 1920ko Galdutako Belaunaldiko idazleen istorioak, nazien okupazioa, erresistentziako borrokalariak, 1968ko ikasleen iraultza... Finean, Parisen historia ezagutzeko mosaiko ezin hobea.

59


Gogoan hartu

MELKINOV ETXEA ERRUSIAR ABANGOARDIAREN IKURRA

Moskuko kale lasai baten erdian, huntzez eta arbolatxoz jositako patio xume batean kokatutako eraikina da Melkinov Etxea. 1927an Konstantin Melkinov arkitektoak diseinatu zuenetik, hirian arreta deitzen duen elementuetako bat da, oraindik orain ezohiko itxura izaten jarraitzen baitu eraikin honek. Etxe hau Errusiako arkitektura modernoaren ikurtzat hartu izan da eta Utopiaren etxea edo 65 leihodun etxea deitzen zaio. Bere forma geometrikoa eta egitura zilindrikoa dira errusiar abangoardiaren ikur izatearen arrazoi nagusiak. 1927 eta 1929 artean, Arbat auzoko Krivoarbatski kaleko 10. zenbakian eraiki zuten Melkinov Etxea, Moskuko erdigunean. Eraiki zuten unetik bertatik, sekulako pribilegio eta nobedade bilakatu zen hiriarentzat. Hala ere, bi zilindroren arteko bateratze batetik sortutako eraikina izanda, garaiko kanon arkitektonikoekin talka egiten zuen; hala, Errusiako gizartearen aurrean ikusezin bilakatu zen, aireraturiko espazioontzi bat bailitzan.

60

Hamarkada bat geroago, Stalinen erregimenak proiektua gogor kritikatu zuen, arkitektoei bestelako alternatibak eskatu zizkien eta Melkinov berari lanean jarraitzeko aukera ukatu zion. Hori horrela, bere ibilbide profesionala okertzen ikusi zuen arkitektoak. Bere aurkako boikotak 1952ra arte iraun zuen, Moskuko Ingeniaritza eta Arkitektura Institutuaren errekonozimendua jaso zuen arte; Stalin hil baino urte bat lehenago, hain zuzen. 1970eko hamarkadan, Melkinov Etxearekiko interesa areagotu egin zen. Garai horretan bisitatu zuenetako bat Henri Cartier-Breson argazkilari frantziarra izan zen. Geroago, 1990ean, UNESCOk interes kulturaleko ondarearen zerrendan barneratu zuen. Dena den, ez ziren garai onak Utopiaren Etxearentzat, izan ere, Melkinoven oinordekoek testamentuarekin zituzten arazoak zirela medio, esku pribatuetara igarotzeko zorian izan zen. Melkinoven seme Viktorren testamentuan argi eta garbi azaltzen zen honek etxea museo nazional bilakatzeko asmoa zuela. Azken urteotan, Melkinov Etxearen ondoan egin dituzten lan batzuek egituran kalte larriak eragin dituzte. Hainbat adituk egun etxeak bizi duen egoeraren inguruko kezka agertu dute, besteak beste, Rem Koolhaas eta Alvaro Siza arkitektoek. Bi arkitekto hauek eta Moskuko beste jende ezagun askok etxea museo publiko bilakatzeko eta Melnikoven lan guztiak bertan jaso eta erakusteko eskatu dute, gutun ireki baten bidez.


Argazkia: Hon Lau

LONGLEATEKO LABIRINTOA INGALATERRA “Labyrinth” filmeko amesgaiztoa izan zitekeen, non Jennifer Connelly neskatoak David Bowieren atzaparretatik askatu nahi baitzuen anaia. Izan zitekeen, baina ez da. Irudian ageri dena Batheko markesa-markesen etxea da, eta Warminster eta Wiltshire artean dago, Somerset konderrian, Ingalaterran. Robert Smythsonek diseinatu zuen, eta Sir John Thynne-k eraiki; 1567an, sute batek suntsitu egin zuen eraikina, eta ondorengo urteetan berreraiki egin zuten. Gaur egun, Alexander Thynn bizi da bertan, Batheko zazpigarren markesa eta Sir John Thynneren oinordekoa. Etxea inguratzen duen lorategian, 3,22 km-ko labirintoa dago. 1,61 hektarea hartzen dituen eremu horretan, 16.000 heskai inguru daude. Heskaiek 2,44 metroko altuera hartzen dute; beraz, ezinezkoa da haien gainetik ezer ikustea. Labirintoari emozioa emateko eta lekuari jolasaren sentsazioa emateko, heskaiak baino garaiagoak diren sei zubi eta kiosko bat daude; horiei esker, heskaien gainetik begiratu, eta inguruaren panoramika beha

dezake bisitariak. Labirintoaren ibilbideak 2,72 kilometro ditu guztira, eta, erdialdeko puntura iristeko, ordu eta erdi inguru behar da. Etxearen lorategiak Capability Brown-ek diseinatu zituen, baina Longleat labirintoa aurrerago egin zuten, 1975ean, gaur egun bertan bizi den markesaren aginduz. Iraganean entretenimendua ulertzeko modua islatu nahi izan zuen markesak labirintoaren bidez, eta Greg Bright diseinatzailea hautatu zuen asmo hori gauzatzeko. Gaur egun, Longleat House bertan diren arte-bildumengatik da ezaguna, baina baita bere kanpoaldeak eskaintzen duenagatik ere. Inguruko lursailetan, etxe isabeldar bat, safari-parkea eta aipaturiko labirintoa daude. Gainera, telebista-estudioa ere bada, bertan grabatzen baita BBC kateak eskaintzen duen “Animal Farm” telesaila. Ezagutu nahi den alderdiaren araberakoa da etxera sartzeko ordaindu beharreko prezioa.


LABURRaK

LOW COST HOTELAK BIDAIEN IRAULTZA ogela bikoitza eta bainugela, 20 euroren truke; eta merkeago ere bai, erreserba lehenago egiten bada. Horixe da hegaldi eta hotel merkeen Jetcost bilatzaileak martxan jarri duen ideia. Finean, aire-konpainiek bultzatu duten eredua hoteletan aplikatzea da kontua. Oinarrizko tarifa batetik abiatzen da beti, nahiz eta tarifa hori asko alda daitekeen, dataren arabera eta erreserba aurretiaz egin edo ez. Hortik aurrera, kostuak areagotzen doaz; hala, aire egokitua edota telebista erabiltzeak aparteko kostua du, baita izarak eta toallak aldatzeak, ohea egiteak eta xanpua erabiltzeak ere. Erabiltzen denagatik ordaintzen da, baina, luxurik behar ez bada, gau bat pasatzea merke ateratzen da. Aipatzekoa da low cost hotel horietako askok ez dutela harreralekurik; Amsterdameko Qbic del World Trade Center hotelak, kasu. Bezeroak bere erreserbaren kodea makina baten sartu, eta logelaren txartela eskuratzen du. www.jetcost.es

L

LONDRES, HOTELEN JOERA BERRIEN AGERTOKI otelen munduak dakartzan berritasun guztien lekuko izango da Londres 2014ko irailera bitartean, teknologia berrienak erabiliko dituzten hainbat hotelek irekiko baitituzte beren ateak Ingalaterrako hiriburuan: osasuna eta ongizatea era berritzailean eskaintzen dituztenak, smartphonetako aplikazioen bidez hoteleko elementu guztiak kontrolatzeko aukera ematen dutenak, edota norbere gustuen arabera egokitu daitezkeenak. Era guztietako hotelak irekiko dira aurki hirian. Oraingoz, gutxienez lau hotel irekiko dira: Ham Yard, Hoxton Holborn, The Hub by

H

Premier Inn eta Willow Street Hotel. Dagoeneko bere ateak ireki dituena Qbic Hotel London City da. Urrian ireki zenetik, low cost hotelen estereotipo guztiak apurtu ditu, bere diseinu berritzaile eta ekimen komunitarioei esker. Londres ekialdean dago, eta eskaintza benetan aparta du.http://london.qbichotels.com/ PANK EMAKUMEAK, TURISMOAREN DESIO BERRIA ANK (Proffesional Aunt, No Kids) izenaren atzean, semealabarik ez duten baina ilobaren edo besoetakoren bat duten emakume langileak daude. Talde horretan sartzen diren emakumeak industria turistikoaren amu berri bilakatzen ari dira. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetan soilik, kolektibo horrek urtean 9.000 milioi dolar gastatzen du ilobekin edo besoetakoekin bidaiatzen. Merkatu-ikerketak egiten dituen Euromonitor International enpresak turismoaren joeren inguruan publikaturiko txostenaren arabera, PANK kolektiboa umerik ez duten baina ilobekin edo besoetakoekin harreman estua duten 18 urtetik gorako emakumeek osatzen dute. Segmentu horretan espezializatzen den Savvy Auntie webgunearen ustez, bidaiak gisa horretako harremanak sendotzeko aukera ezin hobea dira. Euromonitor Internationalen iduriko, talde hori handitzen joango da etorkizunean, gero eta gehiago baitira ama ez izatea edo ama beranduago izatea erabakitzen duten emakumeak.

P

JANARIA ERAMAN BEHARREKO JATETXEA antiago de Compostelan dagoen Marisco Mania %10 jatetxeak zortzi urte daramatza bezeroek merkatuan erosten dutena prestatzen. Orain arte

S

erabili duten sistema oso xumea da: bezeroak erosketaren ordainagiria aurkezten zuen, eta, prezio horren %10en truke, janaria prestatzen zioten. Bertan jaten gelditzearen truke, lau euro ordaindu behar zuen bezero bakoitzak. Uztailean, aldatu egin zuten sistema: orain, ez dute %10 hori kobratzen; beraz, kostua lau eurokoa da soilik. Jatetxe berezi hau asteartetik larunbatera bitartean egoten da irekita; izan ere, igandeetan, merkatua itxita egoten da, eta astelehenetan ontziak ez dira itsasora ateratzen. Ordutegia, berriz, urte-sasoiaren arabera aldatuz joaten da: goizeko zortzietan irekitzen dute egunero, baina ixteko ordua aldatu egiten da; udaberrian eta udan, beranduago ixten ditu ateak, arratsaldeko zazpiak inguruan. Beraz, ordu logiko batean bazkaldu nahi izatera, aurrez erreserba egitea komeni da, kontuan hartuta barruan soilik 20 pertsona sartzen direla, eta terrazan 30. «THE INDEPENDET» ETA RYANAIRREN INGURUKO AFERA he Independent” egunkari britainiarrak publikoki onartu du hanka sartu zuela Ryanair airekonpainiarekin loturiko albiste bat kaleratzean. Segurtasun-neurriak haustea eta bidaiarien bizitza arriskuan jartzea leporatzen zitzaion artikulu horretan aipatu konpainiari. «Erregai gutxiko hegaldiek bizitzak arriskuan jarri dituzte», zioen iragan abuztuaren 6an kaleratu zen artikuluaren titularrak. Bertan aipatzen zenez, pilotuek, konpainiaren aginduak betez, erregai minimoarekin betetzen zituzten hegazkinak, gastuak gutxitzeko helburuarekin. Ryanairrek, bere aldetik, egunkaria argitaratzen duen digital News and Media Limited argitaletxearen aurka difamazio-salaketa jarri zuen. Azkenean, egunkariaren aldetik jasotako barkamena onartu du airekonpainiak.

T


ARTE LUDIKOAREN MUSEOAK ATEAK IREKI DITU PARISEN

MILANGO DUOMOKO IGOGAILUAREN AFERA Milango katedralaren iparraldeko aldean kristalezko igogailu bat eraikitzearen ideia era guztietako iritzi eta erreakzioak eragiten ari da hiritarren eta politikarien artean. Expo 2015 ekimena Milanen izango denez, askok uste dute igogailu berri horrek are turista gehiago erakarriko dituela hirira, eta mugikortasuna ere asko erraztuko duela; beste askoren iritziz, astakeria litzateke egitura hura jartzea. Erakusketa Unibertsalak irauten duen bitartean egongo litzateke martxan igogailua, bisitariei katedralaren terrazara pasatzeko beste modu bat eskaintzeko. Igogailua jartzearen aurka daudenen ustez, zentzugabekoa da gailua ekimen hari begira jartzea; gainera, katedralaren estetikarekin bat ez datorren elementua dela adierazi du Alberto Artiolik, Milango Ondare Kulturalaren superintendenteak. Artioliren hitzek geldiarazi egin dute proiektua, baina Expo 2015eko komisarioak egin dituen adierazpenek eztabaida mahai gainean jarri dute, beste behin ere. Komisarioaren esanetan, igogailua ezartzea aukera paregabea litzateke Milango turismoari bultzada emateko eta katedrala are ederragoa egiteko. Italiako azpiegituren ministroak bat egin du iritzi horrekin, eta katedralaren jabe den La Venerable Fabrica erakunde pribatuak erreformak iragarri ditu, proiektua errazte aldera. Eztabaida, beraz, ziurtatuta dago Milanen.

Musée de l’Art Ludique izenpean, aisialdiari eskainitako museo bat ireki dute Parisen. Arduradunen esanetan, manga, komikia, bideo-jokoak, animaziozko pelikulak eta bestelako hainbat diziplina bilduko ditu museoak, eta osotasunean aisialdiari eskainitako lehena izango da munduan. Modu kronologikoan antolaturiko erakusketa iraunkor bat izango du espazio berriak, non aipaturiko diziplinetako iraganeko eta gaur egungo artista onenen lanak bilduko diren. Dena den, aldi baterako erakusketak izango dira nagusi; horren adibide da museoaren estreinaldirako antolatu duten “Pixar: animaziozko 25 urte” erakusketa. 2006an New Yorkeko MOMAn inauguratu zutenetik, dozena bat herrialde baino gehiagotan izan da ikusgai erakusketa hori. http://artludique.com/

TATE BRITAIN ERABERRITUAK ATEAK IREKI DITU Bi urteko eraberritze-lanen ostean, Tate Britain museo britainiarra zabalik da berriz ere. Denbora horretan, Tamesis ibaiaren ertzean dagoen eraikinaren sarrera konpondu dute, eta beheko solairutik gorantz luzatzen den karakol-formako eskailera egin. Forma arkitektoniko modernoak eraikinaren iraganeko elementuekin konbinatuz egin dituzte eraberritze-lanak, eta emaitza benetan ikusgarria da. “Milbank Entrance” izena daraman museoaren sarrera beirate berri batek argiztatzen du orain. Galeriak hiru solairu ditu: lehenak jatetxea, kafetegia, hezkuntza-zentroa eta areto bat ditu; behe-solairuan, arte britainiarrari buruzko erakusketa dago; bigarrenean, berriz, batzar-areto bat eta langileentzako beste bat daude. 1545az geroztik, Tate Britain museoak arte britainiarraren inguruko munduko bilduma handiena eskaintzen du. Henry Moore (1898-1986), J.M.W. Turner (1775-1851) eta William Blake artistei (1757-1827) eskainitako bildumek hartzen dituzte gaur egun museoko areto nagusiak. http://www.tate.org.uk/visit/tate-britain 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.